Issuu on Google+

2008-ko Maiatzaren 8-koa 8 mai 2008 1,10 €

ISSN 0767-7643

Jende gehienak gaixtatzen dira goragoko kargu batetarat heltzearekin. (Platon)

KARAKOILA Saltegietan ala nun nahi, kasik bat-batean agertu zauku bare karakoil larrixko bat, kolorez gure baratzetakoak baino alegeragoa iduri duena haatik... HERRIA-n ere ikusi duzue funtsean. Bainan zer du karakoil horrek hola denetan agertzeko udaberri huntan ? Dei bat dauku deneri zabaltzen, bere gisako gomita suharki eginez, denak joan giten helduden igandean Senpereko aintziraren ondo hortarat. Herri-Urrats dela alabainan eta urte guziz bezala bazterrak behar duela hartu harrroaldi bat gaitza gure ikastolen alde. Hitzordu premiatsua, munta handi-handikoa Seaska-rentzat, laguntzaileak milaka eta milaka bilduz egin ditzan berriz ere zonbait urrats aintzinerat. Aurtengo Herri-Urrats 25. izanen da, duela 24 urte abiatu baitzen sail balios hori. Egun arraroa izaiten da zinez, besta giro batean iragaiten dena goizetik arats, tokia ere gisa hartakoa egia erran... Karakoilak, edo bare korkoilak batzuk errraiten duten bezala, ez dira lasterkariak. Nundik planta ditazke lasterka, zangorik ez dute! Alde bat herrestaka joan behar! Eta gainerat etxea bizkarrean karreatuz! Emeki doa beraz karakoila, biziki emeki, bainan seguretik, betiko erranak diolarik segurak ez duela parerik... Karakoila ez da erbia. Bainan urratsez urrats egiten du halere bide. Horiek hola, euskararen aldeko sail nagusietan, urratsa poxi bat luzatzen ahal balitz, beti karakoilaren heinean egon gabe, gu segurik ez gintazke samur! Edo traba gutixago balitz bederen hor gaindi! Ezen erakaskuntzaren mundu hortan, bertze askotan bezala, gauza frango erraiten da, ele on frango entzuten, bainan obrak ez dira aparantziarik ere araberakoak izaiten nunbaitik ere! Batzuetan lotsatzekoa ere izaiten ahal baita! Ez gauden izan minkor halere. Bainan aspaldixkoan hitzemaiten baitaukute Frantziako lurralde mintzairak funtsez lagunduko dituen lege bat, hautetsiak bereziki behar litazke azkar mugitu xede hori gauzatua izan dadien lehen bai lehen, eta gauzatua molde on batean... J-B D

Belokeko komentu aitzinean

N° 2956

BIBLIA LAPURTAR-BAXENABARTARREZ AITA MARZEL ETXEHANDIREN OBRA EDERRA

D

uela ilabete bat kaseta h u n t a n aipatzen ginauzuen, artikulu labur baten bidez, Belokeko Aita Marzel Etxehandi beneditanoak argitaratu duen hogoita zenbait urtetako lan joria, euskarazko Biblia, lapurtar-baxenabartarrez oso osoa agertzen dena. Gehixago jakin nahian, Ahurtiko bidea hartu dugu, eta Belokeko komentuan solasaldi mamitsu bat ukan dugu Aita Marzel Etxehandirekin.

Belokeko gainetan... Belokeko komentuan gaur 29 fraile beneditano badaude. Heien artean Xabier Iratzeder poeta, abade ohia, adin handirat heldua bainan osagarriz ahuldua, gaur piru batek bizirik daukana. Denbora batez fraileen lauetarik hiru euskaldunak balinbaziren, orain euskaldunak gutiengoan dira. Ondorioz euskarak ez du maleruski behar lukeen tokirik komentuan, han dauden euskaldun suhar zenbaiten sofrikariorako ! Aita Marzel Etxehandi arduratzen da berezikiago hango euskal liburutegiaz (3000ko bat liburu) eta urte luzetan bere lanetarik bat izan da Bibliaren euskaratzea, anaidiak hortarako behar den denbora eta libertatea utzirik. “Eskerrak bihotz bihotzetik bihurtzen dizkiot anaidiari, lan hori bururaino eremaitea utzirik”. Bakartasunean eraman lan xehea, ez nihundik ere errexa, bururapena ez sekula ageri... Behar zen segurki tema !

Hebrearra eta aramearra... Fraile gazte zelarik, erakaskuntzan arizan zen lehenik Aita Marzel Etxehandi Belokeko eskolan, luzaz ikastetxe bat baitzagon han berean. Liturgiako testuak euskararat itzultzen ere hasi zen eta gero Bibliari zen lotu. Bainan hortarako, zauzkan trebetasunak behar izan zituen gehixago xorroxtu. Grekoa eta latina ikasiak zituen jadanik gaztetan, ikastetxetan. Hebrearra ere nahi baitzuen ikasi, 1967an Israelera joan zen 9 ilabeterentzat, eta han hebrear modernoaz, erran nahi baita orain erabiltzen den hebrear mintzairaz, jabetu zen bost ilabetez, egunero 8 orenez ikasketa hortan burubeharri sarturik. Handik itzuli ondoan, Estraburgoko unibertsitatera jo zuen, teologiako lizentzia eskuratzeko, urte batez ardietsi zuena, xuxenez bi urte behar direlarik. Ordukotz 35 urte zituen. Handik Erromako Biblia Instituturat, “Institut Biblique Pontifical” delakoarat, bi urte eterdirentzat, hebrear klasikoa eta aramearra ere zituela ikasten, Bi-

Aita Marzel Etxehandi, Bibliarekin

bliaren garaiko mintzairak beraz. Han zen hasi Bibliaren euskaratzen (1971/1972) Hegoaldeko hiru lagunekin, euskara batuan. Bainan euskara batuaren araudiak etziren oraino ongi finkatuak (batuaren lehen urratsak ziren) eta hartua zuten ildo hori aski laster utzi behar izan zuten, ezadostasun askoren gatik.

Hogoita hamar bat urteren izerdia... 1973an, Biblia lapurtar-baxenabartarrez euskaratzeari lotu zen Aita Marzel Etxehandi. Erromako Institutu Biblikoan erabilitako ezaugarri edo kriterioak berme, testu bakotxa errotik eta kasik hitzez hitz zilatuz, orduko ingurugiroa ulertuz, euskarazko testuak jatorrizkoa errespeta dezan, ber-denboran hemengo irakurlearentzat ere irakurgai ahal bezain argia izanez... Ez baita hori guzia desafio ttipia ! Urteak joan arau, Bibliako liburuki batzu ditu Aita Marzel Etxehandik euskaratu eta argitaratu : Hasiera, Jalgitza, Levitanoa, Zenbakiak, Deuteronomoa, hots Pentateukoko bost liburukiak bai eta Jondoni Pauloren gutunak ... Bainan aldian aldiko argitalpengintza hori gelditu behar izan zuen, gero eta nekeago baitzen lan horiek plazaratzea onartzen zuen argitaletxe baten aurkitzea. Bide hortan ukan zuen, garai labur batean, Robert Puchulu apez biblistaren laguntza (hau denbora batez Aiherran eta Gabadin ere egona, orain Pauen dagona). 1994ean, Aita Marzel Etxehandik 21 urte hartan zeraman Bibliaren euskaratze lan hori kasik bururatua zuelarik, agertu zen Elizen Arteko Biblia (katoliko eta protestanten arteko elkarlana), Hegoaldeko euskaltzale

multxo batek euskara batura itzulia, hebrearrezko eta grekozko testuak oinarritzat harturik. Iparralde huntako jendearentzat haatik euskara batua oraindik aski arrotza baita eta lapurtar-baxenabartarrezko Biblia behar-behar r e z k o a gelditzen baitzen, Aita Marzelek bere lana aitzina eremaitea deliberatu zuen. Eta lehen emaitza, Testamendu Berriaren argitalpena. Testamendu Zaharra haatik argitaratu gabea zagon oraindik. Eta Elizen Arteko Biblia hortaz baliatu da, baimen guziak ardietsirik, orain Iparraldeko edozein jendek eskura lezakeen Biblia osoaren argitaratzeko. Hots, Elizen Arteko Biblia gure euskalkietara egokitua, hemengo mintza eta pentsamoldeak kondutan harturik, Biblia hemengoturik, ez bakarrik hiztegiaren aldetik bainan ere erranaldien estetikaren aldetik. Frantziako Alliance Biblique elkartearen ganik argitalpen baten errefusa ukana baitzuen, Hegoaldeko Bibli Elkarte Batuak eta Madrilgo Sociedades Biblicas Unidas elkarte protestantak Aita Marzel Etxehandiri beren ateak ideki dizkiote, hogoita hamar urte horietako lan jori horrek argia ikus dezan, Dionisio Amundarain lazkaotar beneditanoa eta Joseanton Artze usurbildar olerkaria ukan dituela laguntzaile eta sustengatzaile suhar bide luze horren bururapenean.

Ahotzaren gisa... Eta hor dugu Biblia obra ederra (Ramuntxo Partarrieu hazpandarrak apaindurik azala), Txinan inprimitua 2100 aletan, partxuer den madrildar elkarteak han eginarazirik, hau delarik obra horren dirustatzaile nagusia. Testamendu Zaharra eta Berria liburu berean (2000ko bat orrialde) : Testamendu Zaharreko 49 liburukiak eta Testamendu Berriko 27 izkribuak (Ebanjelioak, Apostoluen Egintzak, Gutunak, Apokalipsia), ondarrerat aurki ditaizkeelarik ere bibli hiztegia, argitasun teknikoak bai eta Palestinako karta batzu. “Nere xedea etzen literatura obra baten egitea, bainan pastoralgintzako tresna bat, tresna baliagarri bat. Ahotz baten gisa landutako tresna bat da. Agian izanen dira tresna horren higatzaileak !” Bai, segur, obra eder horrek ukanen du begi ! Begi eta bihotz !


2

• Ikaragarriko orrona bortitz eta itsusiak zafratu du Birmania hegoaldea, orai Myanmar deitzen den herrialdea. Herri frango azkarki fundituak izan dira, zernahi etxe lurrerat joan dira. Hilak badira

Makur gaitzak bazter guzietan

gutienetik hamabost milako bat, aise gehiago ere hain segur. Aterberik gabe gelditu direnak ehun milaka. Argirik ez, edateko urik ez, gauza beharrenak falta… • Errusoek ez dute kezka eta griña faltarik beren lehengo sobietar batasuneko lurraldeekin. Batasun ohi hori deseginez geroz, libertate eta independentzia haizea sendi dute alabainan kasik denetan, gauzak larri-larria erraiteko. Hor dituzte Georgia, eta huni datxikoten Akasia eta Ozetia ttipiagoak sukarrarekin nolazbait. Georgia hortarat badira tropak ere igorriak, ez lehen aldikotz, prestuki egon diten bixtan dena, ez baititu holakoak Europear batasunak ere begi onez ikusten. Kosovoren hura dute denek gogoan, harek independentzia lortuz geroztik berea gogoan jartzen baitira beste ttipi horiek ere. • Argentinak beste urrats bat egin du oraiko eta biharko munduaren berritzeari buruz. Abiadura haundiko TGV baten burdinbidea du hasiko bere panpa edo oihan erraldoietan gaindi Rosario eta Cordoba hiriak elgarri josi nahiko dituena. Lau urte iraunen omen dute hor egin beharrak diren obrek eta bi miliar eta erdi euro gostako ere nunbait han. Alston sozietatearekin du kontratu hori Cristina Kirchner andere presidentak sinatua. • Erroman auzapez berri bat badute italianoek beren kapitalean joan den apirilaren 28 az geroz, Gianni Alemanno, Silvio Berlusconi presidentaren gizona, % 53,7 boz ardietsi dituena. 50 urteko gizon eder mendizale hori MSI neofaxistetan izana da 1982 tik 1991 arte, preso ibilia ere bortizkeria batzuen ondotik. Injinario da, kasetalari ere izana, haatik urrundua lehengo faxistetarik, eskuineko kontserbadore geldituz. • Ejiptoko Nasser presidenta Errusian da bisitaz egun hautan Kremlin hortako komita hoberenean ohoratuz. Arras inguratua joana da harat eta bestalde nehoren alderdikerietarik urrun egoiteko xedetan itxura guzien arabera. Europaren alderat

begi onean, bere araben batasuna ez ahanzten, nahiz hau ez den arraildurarik gabea, Amerika eta denekin ados agertzen da hastean bederen, nahiz bere elkarrizketen hastapena duen oraino, Moskurat heltzean. • Isabela Peron anderea, lehenagoko president ezagutuaren emaztea, eta hunen ondotik bera izana Argentinako andere president biziki ezagutua eta arrakesta haundikoa ere bere denboran, andere haundi izan hori beti bizi da Espainian 1981 urteaz geroz. Egia erran, ez da orai enegu zenbait gabe, diktadura fama txarra baitute Argentinak haren denbora heietan izan zituen presidentek, eta berak ere bere hainean, justizia espainolarekin ikustekoak ditu orai. Erran behar da aski ixil dagola andere xaharra mementoan eta ez dituela urrun gizadiaren kontrako krima akusamenduak. • Europearrak Pekin Xinakoan izan dira hango buruzagiekin mintzatzen, holako beharrak gero ta gehiago agertzen zaizkien huntan. Bazituen berekin Manuel Barroso europear presidentak bederatzi komisario bederen, hanbat gai motaz elkarrizketatzeko : inguramena, energia, zientziak eta ikerkuntzak, bai-eta elgarren kanpoko zerak, munduko ekonomien desbardintasunak eta hanbat kasu, berdintze hobe batzuen beharretan direnak. Bixtan da adostasun den mendren batetik urrun daudela oraino europearrak Xinarekin justizia soziala, poluzioa, garapena eta asko pondutan, baina bidean izaiteak ere zerbait balio duela erran du Barroso jaunak itzultzean, hobearen menturan bixtan dena. • Cambodge edo Kanputxeako Kmer gorrien krimen jujatzeak zertan diren ez ditake segur erran oraino. Bizkitartean ezin ahantz 1975 tik eta 1979 artean izan zirela han bi miliun jende salbaiki hilak. Gisa guziz tribunal bat bada bi urte huntan xutik emana eta eztabada haundiak dituzte konpontze bati buruz abiatuak herriarteko legezaile arduradunek. • Bolivian nahasketa haundiak izan dira herri hortako Santa Cruz eskualdean, hori delarik herrialde hortako aberatsena. Hor jazarri dira elgarri, alde batetik Evo Morales president sozialistaren gobernuko podoredunak eta bestetik autonomiaren aldekoak, makil ukaldi eta harri ukalditaraino zoatzila. Probintzia hortakoek ezin onhart gobernuaren nausitasuna, hau legez kanpoko jujatzen zutela, egin dituzte bozetako kutxaren erretzeak, bideetan traba frango ezarri, eta guziak. Evo Morales hori da Hugo Chavez venezuelar ezkertiarraren aldekoa, eta beraz ez Amerika USA koen adiskidea. • Irakian bonba berriz ere. Hau Talabami presidentaren emaztearen pasaian jauzi da, doidoietarik hutsegiten zuela andere hori, haatik hunen zaintzaleetarik lau kolpatuz. Bagdad kapitaletik hurbil gertatu da jazarketa hori baina noiz arte ote holakoak ?

Ino Galparsoro Arrasateko auzapeza presondegiratua Garzon epailearen aginduz, Ino Galparsoro, Arrasateko (ANV) auzapeza Soto del Realeko presondegira eramana izan da. Arrazoin ofiziala : erakunde terroristari, ETA-ri laguntza emaitea eta EAE-ANVren aktibitate politikoarekin jarraitzea. Apirilaren 23an Marian Beitialarrangoitia Hernaniko auzapezarekin prentsaurreko batean parte hartu eta, EAJren eta PSEren mozio etikoari mozio alternatiboa aurkeztea gatik eta Espainiako hauteskundeetan abstentzioaren alde egiteagatik preso sartzea erabaki dute.

Erreakzio ainitz eragin ditu erabakiak Ezker abertzaleak manifestaldia egin du Arrasateko karriketan. Milaka jende bildu dira auzapezaren askatasuna o i h u k a t z e k o . Portugaleteko ANVren egoitza polizak hestearen e r a b a k i a r e k i n , Galparsororen presondegiratzeak erakusten duela salbuespen egoera bizi dutela hegoaldean dio ezker abertzaleak. Oso larria dela Euskal Herriak bizi duen defizit demokratikoa eta beldurEspañol poliziak zerratu du Portugaleten ezker garriak direla herrialdean abertzalearen biltokia eta barnetik hartu asko gauza… egiten diren giza-eskuProtesta ainitz izan da horren gatik. bideen bortxaketak, diote iturri beretik. Inkisizioaren garaiarekin alderatzen dute hegoaldean gaur gertatzen ari dena : atzo sorginen kontrako ihizia bezala, gaur independentismoaren kontrakoa. “Arrasateko Herritarrak” ezker abertzaleak sortu taldeak greba orokorrera deitu du ostegunerako, Arrasaten, Ino Galparsoro herriko auzapezaren aske uztea eskatzeko.

Eusko Jaurlaritzak : “Galparsoro kartzelatzeak ez gaitu bakera hurbiltzen” Eusko Jaurlaritzak bere ezadostasuna jakinarazi du ohar baten bidez, Ino Galparsororen presondegiratzearen erabakiaz. Horrelako erabakiak ez dituela bake bidetik hurbiltzen dio oharrak eta holako politikak ez duela deus konponduko ez eta ere justizia bere gostura erabiltzearen estrategiak.

ETAk hiru bonba zartarazi ditu Donostian eta Arrigorriagan Donostian, bi lehergailu zartatu dira, Osalan, osasunaren aldeko egoitza ofizialaren aintzinean. Arrigorriagan, beste lehergailua zartatu da Espainiako Gobernuko Lan Ministerioaren egoitza batean. Donostian ETAren izenean norbaitek abisua emana zuen, aldiz Arrigorriagan ez. Nehor ez da kolpatua izan bainan kalteak haundiak izan dira. Atentatuak gogorki salatuak izan dira. Euskal Gobernuak harridura agertu du, maiatzak 1ean enplegua eta lanaren aldeko erakundeak xehakatzearekin. ETAren indarkeria debaldekoa dela dio, erranez ETAri ez duela sekulan bere helburua lortuko eta bakea eta normalizazio politikoa lortzeko euskal gizarteak egin behar duen bidearen trabarik nagusiena dela. Arazo politikoak ez direla bonbak, mehatxuak eta extorsioaren bidez konpontzen, elkarrizketa, tolerantzia eta euskal gizartearen borondate demokratikoa errespetatuz baizik gaineratuz.

Lau herriko etxetan eztabaidatuko dute “mozio etikoa” aste huntan

MINTU AIRE BAT Nahiz maiatzaren lehena iguzkitsua izan den, giroak bazuen hor gaindi halako mintu aire bat! Usaian bezala, ibilaldi frango hiri horietan, langile sindikatak muntatzaile, gehienak eskuzesku jarririk. Arrangura frango, aldarrikapen minberak, bizia kariotu delakotz eta ere lanean urte gehiago sartu beharko delakoan erretreta osoa hunkitzekotan! Denak konda, diote Frantzian gaindi, berrehun mila izan direla nunbait han ibilaldi horietan parte hartu dutenak. Jazko hein bertsua denen buru. Ainitz da eta guti da, gauzak nola ikusten diren. Batzuen gostuko, parte hartze ederra. Beste batzuen iduriko, zinez eskasa, jakinaren gainean gero eta arrazoin gehiago baditakeela arrangura batzuen kexu-kexua agertzeko. Egia ere da sindikatek greba egun bat ari dutela prestatzen maiatzaren 22-ko. Ikusi behar orduan gauzak nola iraganen diren...

BI URTE BERANTAGO Hainbestenarekin, horra nun Medef enpresaburu elkarteen lehendakaria, Laurence Parisot, mintzatu den erretreta-solas. Lehen, erretretarat joaiteko adina 65 urtetan zen. Ez du hain aspaldi, Mitterrand zenaren denboran alabainan, ezarri zutela 60-etan. Eta orai beraz Medef delako horren burulehenak garbiki dio behar litakeela berriz adin hori kanbiatu, bainan aldi huntan bestalderat, 62 urtetan ezarriz konparazione. Hortarik ere izanen da oraino eztabada. Ainitzek egiten duten oharpena: orai 60 urtetan bada ere erretretarat joaiteko tenorea, ainitz nagusik langile frango lehenago despeitzen dutela, bizpahiru urte lehenago berdin, hau estakuru eta hura estakuru... Hauxe garbiki finkaturik dagoela: gaurko egunean, 55 urte beteak dituztenetan, % 38

baizik ez direla gehiago segidako lan batean ari. Hasteko beraz, erretretan jartzeko adina 60-etarik gorago ezarri aintzin behar litazkeela nagusiak bortxatu langilen atxikitzerat 60 urteak bete arte...

XINATARRAK BORDELEN Bordeleko feria-erakusketa handia, joanden astean idekia, badoa aintzina Mendekoste biharamunean bururatzeko. Aurten gomita berezi bat luzatua izana zitzaion Xinari eta herrialde horrek toki asko hartzen du beraz. Egia erran, gomita igorri zen keinka hartan, bazterrak etziren orai bezen minbera Olinpi-Jokoeri buruz eta Tibeteko gertakarien gatik. Halere, gauzak hein batean badoatzi, orai arte segurik ez da deus zalaparta gaixtorik izan, gertatu dena da Xinaren erakustokian muntatu bilkura eta zintzur bustitze batzuetarat hautetsi eta kargudun asko ez direla batere hurbildu... Hortakoak direnek azpimarratzen dutena hauxe da haatik, Xinarekin gero eta tratu gehiago eginen dela edo gure ekonomiak ederrak pekatuko dituela. Hots, harremanen emendatzea denen onetan ditakeela... Ez dira haatik denak ados arrazoinamendu gisa horrekin...

BERROGOI URTE Duela berrogoi urte, 1968-ko maiatzean, gaitzeko sukarra jauzi zen eta bazterrek hartu zuten inarrosaldi bat ikaragarria. Hilabete minbera izan zen alabainan eta biziki nahasia. Berrogoi urteren buruan, agertzen da orduko gertakariez eta orduko giroaz zernahi gogoeta eta bada oraino zernahi eztabada. 68-ko maiatzak zer ondorio ukan duen, on eta txar, ikusmolde ainitz eta ainitz plazaratzen da beraz eta ikusmolde arras desberdinak. J-B D

Soraluzen, Billabonan, Legazpin eta Azpeitian bozkatuko dute aste huntan, PSOE eta EAJ-PNV alderdiek presentatu mozio etikoa. Indarkeria salatzen ez duten kontseilariei, beren kargua uzteko galdatzen die mozioak. Orain arte, lau herriko etxetan bozkatua izan da eta lauetan ez du gehiengorik lortu : Arrasate, Bergara, Hernani eta Ezkoriatzan.

Alfredo Landa, Bianako Kultura Saria Alfredo Landa aktore iruindarra hautatua izan da 2008ko Bianako Printzea Kultura Sariko irabazle. Saria urtero emana da Leireko monastegian eta Asturiasko Printzea sari banaketan izanen da. Rafael Moneo arkitektoa, Julio Caro Baroja antropologoa, Pablo Antoñana idazlea, Pedro Miguel Echenique fisikaria eta Mareda Bayo sopranoak izan dira sari beraren irabazleetan.

10.000ko bat lagun pobrezia larrian bizi EAEn Eusko Jaurlaritzaren inkestaren arabera, 10.000 lagun pobrezia larrian bizi dira Euskal Autonomia Erkidegoan ; horietatik %40 etorkinak dira. Iduriz pobre hoien kopurua gutitu da azken urteetan : 2004etik 2006era, % 3,2 tik %1ra pasatu da pobre hoien kopurua.

Mondragon enpresa taldea : inbertsio haundiak egiteko asmoa Mondragon enpresa taldeak asmo haundiak baditu 2009 eta 2012 urtetarako : 90 bat enpresa proiektu bideratu nahi ditu, 2 500 bat lan postu sortuko luzketenak 2 300 milioi euroko inbertsioeri esker. Jose Maria Aldekoa zuzendariaren hitzetan, ez da geldirik egoiteko garaia, teknologia berriei irekitzekoa aldiz merkatuari egokitzeko. 2012an, enpresa taldearen saltzeen %30a, produktu berriak izan behar lukete. 2007ko urtean 93729 pertsonak lan egiten dute taldearen enpresetan.

PP eta PNV Hondarribiko aireportuko pistaren 300m luzatzearen alde Bi alderdietako hautetsiek espainiar legebiltzarrean Hondarribiko aireportuaren luzatzearen aldeko proposamena eginen dute. Zeren pistaren luzatzeak Gipuzkoako garapen ekonomikoari laguntza ekarriko bailioke hegaldien kopurua emendatuz. Gaur egun 500 bat mila bidaiari pasatzen dira aireportutik eta hautetsi hoien ustez 1.200 miletara pasatzen ahal lirateke epe labur edo ertainera. Bainan hortarako Frantziar administrazioaren baimena beharko lukete.

Frankismoaren biktimen indemnizazioa Euskal gobernuak 33,6 milioi euro eman ditu frankismoaren biktimei, bortxazko lanetan parte hartzearen ordaintzeko. 8 922 galde eginak izan dira eta hoietan 4 689 onartuak, 7200 eta 9 600 euro arteko diru laguntzak ardietsiz.


3

RFF/SNCF gordetzen dizkiguten puntuak

NOR ZEN JEAN-MICHEL BASQUIAT? Donibane Lohizunen, aintzina doa Artixten hilabetea, joanden astean aipu ginuena. Sail horren kondu da helduden asteartean, maiatzak 13, aratsaldeko 6-etan, Rex zinegelan, ikusten ahalko filma berezi bat Jean-Michel Basquiat artixtaren biziaz eta obraz muntatua. Ondotik, eztabada artixta horrek ereman sailaz eta ere afaria, solasean aintzina segitzeko gisan. Afariarentzat izenak eman behar aintzinetik deituz 05 59 85 10 47 (Marinela jatetxea). Jean-Michel Basquiat Ipar-Ameriketan sortua zen 1960-ean. Bera beltza zen, ama Porto-Rico aldetik etorria, aita Haiti ugartetik. Gazte-gazterik karrikan marrazki batzu eginez hasi zen zonbait sosen irabazten. Norbait oharturik jeinu gaitza zuela, lagundua izan zen margolanetan trebatzeko gisan eta laster bildu zuen fama handixkoa. Margo mota frango muntatu du eta asko gisetarat. Bainan drogari ere emana zen eta heroina soberaxko hartua zuen batez hil zen supituki bezala1988-an, 28 urte oraino betetzekoak. EHUN URTE Miarritzen, besta pollita muntatu dute etxekoz etxeko Xelitz auzoaldean, horko zubiaren ehun urteak ospatzeko, hobeki erran dezagun zubi hori berritu zuteneko ehun urteak. Zubia burdin-bidearen gainetik egina 1877-an, burdin-bidea orai geltoki xaharra deitzen duguneraino heltzen zelarik. Zubia berritua beraz 1908-an. Mendeburu hori estakuru ederra izan da oroitzapen askoren berritzeko. Denboran, iragan mendearen hastean oraino, Xelitz hori, hiriaren erditik bi urratsetan, arras baserria zen eta laborari etxeak baziren. Denborak kanbiatu dira bixtan da, orai hiria da bainan adin batetarat heldu xeliztarrek ez dute ahantzia lehen ezagutu giroa. Mendeburukari, oroit-harri bat estreinatua izan da igandean, Didier Borotra auzapezak agertu duena. Ondotik, berrehun bat lagunek parte hartu dute bazkari alegera batean. EGUN ALEGERA Donibane Lohizunen, besta zuten joanden egunean ondo hotako rugbia-eskola guziek! Aroa ere arras alde, bidu dira beraz 2150 haur eta gaztetxo, rugbiari ohartzen hasiak edo polliki ohartuak ere, eta denak loriatuak! Partida asko eta asko egin dute beren artean. Sailkapen orokorrean, Angelu nagusi, Mugerre bigarren eta Donibane Lohizune hirugarren, bainan parte hartu duten guziek oroitzapen ona atxikiko ahal dute holako egun argiaz! OHOIN AUSARTAK Donibane Lohizunetik hau ere: jai-alai ezkerparetan iragan da zinemaldi berezi bat, surf lerra-jokoari buruz muntatu hogoi bat filma agertuz. Karia hortarat, izan da mugimendu gaitza. Bainan ere gertakari bat untsa hitsa: gauaz, norbait nolazpait sartu da jai-alai hortan, denak miatu ditu eta gauza asko ebatsi, bereziki telebixtako tresneria eta holako, denetarat dotzena bat mila euroren puska segurik! HELDUDEN URTEAN... Gauden aintzina Donibane Lohizunen: Arin elkarteak bere biltzar nagusia zuen joanden egunean, Salbatore-kari. Elkartea osogarri onean da, kirol mailean aurtengo emaitzak ez badira ere hain onak, futbolari talde lehena mail batez jausteko irriskuan-eta. Bainan giroa beti berdin sanoa eta herrikoia, ez baita guti. Eta jadanik apailu asko helduden urtean ohoratzea gatik alde batetik Arin horren ehun urteak bai eta elkarte horren kondu muntatu abesbatzaren hogoita-hamar urteak...

GAL SASI-ERAKUNDEAZ ARGAZKI ERAKUSKETA

Eskuko bi erhiak bezala badabiltza RFF (Réseau Ferré de France) eta SNCF( Société Nationale des Chemins de Fer bi erakundeak. Lehenak estatuko 30 000 kilometro treinbideen mantenimendua segurtatzen du, bigarrenak treinak kurriarazten dituelarik.

RFF Duela hamaika urte sortu zuen RFF frantses gobernuak, zutik eman bezain laster bizkarrera ekarri zioten hogei miliar euroko ziloa, ordu arte SNCFak metatua zuena. Orain, zilo hori 28 miliarretaraino hupatua da. Estatuko Kontuen Gorteak apiril hastapenean agertu duen txostenean, zilo horren xifrea baieztatzen du, eta proposatzen estatuak 12 edo 13 miliar euroko partea bere gain har dezan RFFaren zorraren arintzeko. Sarkozy presidentaren berehalako ihardespena izan da ezetz. Zilo hori alta ez da aurtengo kontuei Guillaume Pepy esker ttipituko, RFF-ek 2007ko kontuetan 2,75 miliar euro galdu baititu. Beraz oro konda RFFaren ziloak hogeitamar miliar euro kilikatzen ditu ; beharriak hainbeste hantzen gaituzten Erien Axurantza Kutxarena baino hiru aldiz handiagoa da.

SNCF Bere ziloa osorik RFFari pasatu ondoan 1997-an, SNCF sozietateak orduz geroztik dirua irabazi beharko zuen, edo bederen zilorik ez egin ! Zazpi urtez segidan dirua galdu du, bi urte pasa ditu zero irabazirekin, iaz 138 milioi euro irabazi atera zuen eta, 2007an, miliar bateko eskugaina, 1938az geroztik ez zuen hain xifre onik atera. Kuraia emaiten duen xifrea dudarik gabe, Guillaume Pepyk (argazkia) buruzagitza hartzen duen momentuan. Haatik, 1997/2004 artinoko epean galdu dirutza 4,5 miliar eurotara heltzen da. Eta, SNCFaren zilo horri RFFarena gehitzen badiogu, 35 miliar eurotara heltzen gara. Burtxoroa emaiten duten xifreak dudarik gabe. Bigarren treinbidearen debateko puntu gordeak Damurik xifre horiek ez genituela eskutan, ez jende xeheak ez eta ere gradu guzietako kargudunek, 2006an iragan zelarik hemen gaindi bigarren treinbidearen debatea. Alabaina, zentzudun edonor hasiko ote zen 3,5 miliar euro pisu duen proiektu bati buruz hitz egiten, hamar aldiz handiagoa den zorra garraiatzen duen erakunde batekin? 2006 hasieran RFF-ek plazaratu zuen dozier koloretsuak hitzik ez du salatzen oinarrizko zor horretaz ! Puntu horiek ixiltzea ez dea jendearen enganatzea ? Aldiz orroituko gara 2020 erako RFF-ek egiten zituen iragarpenak serioski dudatan eman zituela Suisar gabinete independiente baten txostenak. Eta, debatean agertu zen ikuspuntu nagusia bigarren treinbidearen kontrakoa izan zela… Alta zer gertatu da ? Hilabete eta erdi debatea bururatu eta, RFF-en zuzendaritzak bigarren treinbidearen erabakia hartzen du, goragoko bi argumentuez deus konturik atxiki gabe, hots debaterik eta txosten kritikorik izan ez balitz bezala.

Kargudunen ixiltasuna Baina gure inguruan izan ote da kargudun bakar bat puntu hain gogoetagarri horiez zerbait eskatu duenik ? RFFaren erabaki hain lasterra jakitearekin edonork galdatu ote du zertarako gastatu ziren bada hiru milioi euro debate publikoan, jendearen abisuari eta Suisarren txostenari tirrit baliorik ez emaiteko ! Beste orduz diru publikoaz hain minbera diren Akitania, departamendua, BAM hiri elkargoa, Merkatal Ganbara, Medef enpresa buruen elkartea, Euskal Herriko Garapen Kontseilua eta hautetsiena, oro ostruka bezala mokoa lurrean landaturik daude. Desertu horretan atera diren oihartzun bakarrak CADE kolektiboa eta LAB sindikatuaren ikuspuntu kritikoak izan dira, Uztaritze eta Mugerreko erreferendumetan jendeak oste handian bere egin dituenak.

Baiona/Garazi treina Hamalau mila auto ibilki dira egun oroz Uztaritzetik eta barneko alderako bidean, Baiona/Uztaritze artean 30 000 kontatzen direlarik. Baiona/Garazi treinak aldiz, 110 bidaiari garraiatzen ditu egun bakoitz, lau joan/etorritan. RFF-ek estimatzen du 200 milioi euro erreparakuntza egin behar dela treinbide horren ongi antolatzeko. Irakurlea, xifre horretan ez da zero soberakinik ! Galda daiteke ez garen bada buruz gaindi ibilki ! Segi dezagun hala ere logika horren bidea : treinbide horren erreparakuntza segurtatu ondoan, bidaia kopurua funski emendatzearekin, zenbat herritarrek onartuko luke treina hartzea, gehituz hamar minuta bere etxetik treinera heltzeko eta beste hogei Baionako geltokitik bere laneraino heltzeko ? Hauxe da adituek nekez egin dezaketen iragarpena. Zentzu onak ez lukea xinpleki erakutsi behar 110 trein bidaiari horiek, Baionan bezalako autobus elektriko batean erabiltzen ahal laitezkeela ?

U.E.U.-ren FORMAKUNTZAK

Gal delakoak baitu egundainokotan aipaldia frango izen hortako filma agertzearekin - HERRIA-n ja aipatua duguna - urte hits heietan Gal horri buruz egin argazki asko berexiak ditu Daniel Velez berriketariak. Ikusgai maiatzaren 20-a arte Baionako Atalante zinegelan. Hitzordu berezi bat maiatzaren 15-ean, aratseko 7-ak eta erdietan, argazki horietaz mintzatzeko preseski.

GATUZAIN ARGITALETXEARI ATXIKIMENDUA Harriduraz hartu du berria Euskal Konfederazioak: Gatuzain argitaletxeko banku kontuak juje batek blokatu ditu! Euskal Konfederazioa osatzen duten gainerateko kideek bezala, Gatuzain argitaletxeak, besteak beste, euskara eta euskal kultura zabaltzen eta ezagutarazten dihardu lanean. Agiri honen bidez Euskal Konfederazioak atxikimendu osoa erakutsi nahi dio Gatuzain argitaletxeari eta bidenabar kontu gelditze honen baldintzak salatu (Gatuzainekoek kasualitatez jakin dute argitaletxearen kontuak blokatuak zirela eta bankuak ez die blokatze horri buruzko azalpenik eman nahi izan). Gatuzainen jarduera guztiz oztopatzen duen kontu blokatze hori dagokionari bertan behera uzteko galdetzen diogu. Euskarak denon Euskal Konfederazioa beharra duelako, arlo guzietan.

EZIN ONARTUA ! Duela zonbait egun, gure ikastolako familia baten egoera ezin jasanaren berri ukan dugu. Gaur, gertaera honen salatzera gatoz, aitama horieri gure elkartasun osoa erakutsi nahian. Arrazoinik gabe, eta bidegabekeri osoz, bankuko kondu guziak moztuak izan zaizkie, aitarentzat epaile baten manuz, eta amarentzat haatik batere azalpenik eman gabe. Legez kanpoko ekintza izaiteaz gain, ez zaio familia honi aterabiderik luzatu, ez lege mailan ez eta ere bankuaren aldetik. Nola onartu familia oso baten bizia hola

bahitua izaitea, bi haur ttipien gutienezko beharrak baldintzatuak izaitea, esperantsetan den ama bat holako biharamun ilunen menpe emana izaitea, hots premiazko giza-eskubideak urratuak izan ditezela, isilpean. Gure kexua adierazi nahi dugu, jende guziak salaketa honekin bat egin dezan, bihar nornahi amets gaixto hortara eror daitekelakotz ere, edo gisa bereko batera, hau egiten uztearekin mugagabeko erabakiak jasaiteko arriskuan baikira denak. Oztibarreko ikastolako bulegoa

U.E.U.-k formakuntza berezi batzu eskainiko ditu, euskaraz, Miarritzeko Atabal musikagunean : maiatzaren 20an eta 27an (18:00-21:00), irudi moldaketaz logiziel librean ; ekainaren 4an eta 11n (18:00-21:00), blog baten sortzeaz eta kudeaketaz ; ekainaren 14ean (10:00-12:00/14:00-17:00), soinu grabaketaz eta moldaketaz. Bertzalde, maiatzaren 24ean eta 31n (9:00-13:30), elkarteen kontabilitateaz ere formakuntza sail bat eskainiko du Donibane Garaziko Herriko Etxean : fiskalitatea, diru laguntzak, betebehar legalak, teknikak, urteko balantzea (formatzaileak : Xabi Aphesteguy eta Maddalen Errotabehere). Argitasun eta izen emaite : 0621685671, Eneko Gorri, U.E.U. Baiona.

FUTBOL LEHIAKETA BAT SENPEREN Igandean zortzi, maiatzak 18, Senpereko kirolzelaian, muntatzen dute amatur hutsentzat futbol lehiaketa bat, herriko Zaldubi ikastola sustengatzea gatik, Integrazio Batzordea ere lagunduz. Hamasei urtez goitiko guzieri idekia da, taldeak muntatuz seirazka, talde berean zortzi lagun sartzen ahal. Lehiaketa goizeko 9etan hasiko da. Bazkaria han berean, haurren xokoa ere segurtatua. Izenen emaiteko deitu 0559545534 edo 0664283124.

peinture/vitrerie/papiers peints revêtements sols et murs étanchéité façades

MARTIN IRAZOQUY JEAN-PIERRE IRIBARREN-en segida harturik "Kaillardoenea" - 64210 AHETZE Tel. 05 59 41 99 02


4

MAKEA - LEKORNE

MIARRITZE

AZKAINE

ESTIA enpresa mintegiaren urratsak Zertan ditugu berrikuntzak enpresa eta teknologien aldetik Iparralde honetan ? Miarritze/Bidarteko ESTIA enpresa mintegiak arrapostuak aurkitzen laguntzen gaitu. Patxi Elizaldek burutzen duen mintegi horretan badira momentu honetan hemeretzi enpresa, “start-up” izen amerikarraz marka ditzakegunak ; urte zenbaitzu leku horretan iragaiten dituzte, haatik beren bertasuna kausitu bezain laster lekutu behar dute, abiatzen diren beste lantegi batzuei lekuaren uzteko. Eta iazko urtea ona izan da enpresa mintegi horretan : hogeitahiru enpresa abiatu dira eta 54 lanpostu ideki dituzte. Orain behar dute bost urteko epea iragan, hori baita enpresaren iraunkortasuna neurtzen duen muga. Buxet kontrolariak Interneten etsai ? Frantziako eta Espainiako buxet administrazioetako ordezkariak Miarritzen bildu dira beren esperientziak trukatzeko, aipagai xehea zuten Internet sarean gero eta ugariago gertatzen diren salerospenen kontrola. Gogoetaldi horien ondorioak hain segur ere Frantziako, Espainiako eta behar bada Europako araudi berritan ekarriak izanen dira. Administrazio publikoek hurbilenetik segitu nahi baitituzte salerospen horiek, probatuz hea legeak betetzen dituzten, ala zenbat jukutria asmatzen duten legetatik eta tatsak pagatzetik kanpo egoiteko. Ustegabeko ongi etorria egin diote ordea, Frantziako buxeteko ordezkariari topaketa horietara sartu aitzin, DGCCCF (Direction Générale de la Concurrence, de la Consommation, du Controle des Fraudes) administrazioko kontrolatzailek, horiek izanki eta buxeteko administrazioko langileak. Beren nagusi lehenaren aitzinean goraki salatu dute nola Angelun plantatua den DGCCCF zerbitzuan langileak gero eta gutiago diren, duela hiru urte hamabost, orain bederatzi eta erretretara doazenak ez ordezkatuak. Alta iaz 2020 enpresa kontrolatu dituzte, horietatik 181 hutsean kausitu dituztelarik guti edo ainitz. Uste dute langile kopurua apaltzearekin jukutria arriskuak emendatuko direla, artetik erraiteko, Estatuak ere diru gehiago galduko duela, kontroletatik eskapatzen diren enpresetatik. Buxeteko zuzendari estatalak ihardetsi die Internet bidezko salmenten emendio etengabeak DGCCCF zerbitzuaren berregituraketa bat galdatzen duela, baina Estatuak kontrola ahalak ez dituela indargabetuko.

Bataio Hiru haur Jainkoaren haur eginak izan dira : Lucas Etcheberry, Archibald Bouyer eta Enea De Soto. Zorionak hiru familieri eta haurreri bizitze luze eta uros bat. Heriotze Salbatore egunean mundu hau utzi du Jean-François Charriez gazteak, 24 urterekin gaitzari ezin ihardokiz. Dolumin bizienak dolu horrek jotzen dituen guzieri. Gertakari hitsa Portuko Ama Birjina ginduen deitzen. Bere otoitz lekutik ez dakigu nork kendurik, izan da lurrerat botaia, Jesus falta delarik. Abendoaren 8an ohoratua zen, prozesionea egiten zela. 1946az geroz hor zen eta auzoek beti lorestatzen zuten. Holako egitateak hitsak dira, Jesus eta Ama Birjina barka guzieri. Selauru hustea Helduden larunbat 10ean, gaineko plazan, selauru hustea iraganen da 8.00etatik 18.00ak arte. Izen emaiteak Turismo Bulegoan : 05.59.54.00.84. Errebotea Ganden igandean gure errebote taldeak galdu du Hardoytarrak taldearen kontra 13 eta 5. Hor ziren Albistur Laurent, Mascotena Serge, Manterola Serge, Garat Jean-Marie eta Laduche Jon. Errugbia Maiatzaren 11n, igandean, gure talde nagusiak Côte Basque-Landes eskualdeko lehen mailako finala jokatuko du Castets-eko taldearen kontra. Altxa gazteak ! ML

HAZPARNE Enpresa berria Lau gazte “Aldatu” enpresa mindegitik ateratzen dira lau urteren eperat helduak baitira, erabaki dute beren lantegiaren eraikitzea. Hazparneko lurraldeak Beskoitzeko “Mendiko Borda” eskaini diote eta gune hortan altxatu behar dute beren lantokia “LEKUA” izendatzen dutena eta bertze lantegieri ere zabaldua izanen dena. Hau ez da gauza Hiru lantegietako lau enpresa buruak Maite Añorga, Jérome arraroa, ez balitz bePiarrestégui eta Patrick Etcheverry, Christophe Chambert rritasun baitezpadako bat gazte horien ekintza bidean. Lehen oharra da 3 enpresetako lau kide horiek elgarrekin egon nahi dutela eta elgarrekin jasan gastu guziak, ahal bezain bat gauza hiruen artean partikatuz; idazkaria edo idazkaritzako tresna aldizkatuz eta molde hortan gauza guziak. Bertzalde ingurumenari doan lantegia nahi dute eraiki, koloretik haste etxegintzako ekaiak arte, denak garapen iraupenari egokiak izanen direnak. Adibidez iduzki panoak elektrika egiteko dituzte eta euriko ura bilduko komunetan edo auto garbitzetan baliatzeko. Auto elektrikazko bat ere erostekotan dira ororentzat bai eta hunen gastuak hiruen artean ordaintzeko. Paperik gabeko enpresa bat nahi dute izan, beren gutun edo ageri guziak web bidearen medioz helaraziko dituzte. Berekin lanean ariko direnak ere molde berean eskolatu nahi lituzkete. Gazteak bide huntarik abiatzen badira inguramenak hatsa hartuko du eta dudarik gabe beren moldean eskerrak bihurtuko ere. Dolu Iragan astean zendu dira Arnaud Abbadie eta Monique Labarthe. Gure doluminak eskaintzen ditugu hil horien familieri. Monique Labarthe Jendea ez da guti harritu, ezuntsa bat zuela jakin orduko, zenbeit egun barne heriotzeak ereman baitu Monique. Familia ezagutua da Hazparnen; berak asko elkartetan lan egina zuen eta egiten ere oraino. Bere laguna André eta bi alabek, Sandrine eta Myriam-ek, Hazparneko bizian parte haundi bat hartzen dute ere. Moniquentzat, nehork ez dezake bertzerik erran, ez bada, elea beti irriarekin emaiten zuela, eta zituen adixkide guziak bertzerik ez balu bezala preziatzen eta artatzen zituela. Beti elkarte lan zerbeitetan ari zen, parropian, kantorean edo bertze, hitz bat bertzea baino gorago egin gabe eta ohore bideeri iheska. Umiltasuna, bere izaitean barna sartua zuen. Ehorzketa egunean, herritarrek erakutsi diote beren atxikimendua; eliza konkorreraino bete da. Monique-n eta familiaren ezagunak etorriak ziren Hazparnetik, Bastidatik eta Euskal Herri guzitik, huni azken agur baten egiterat. Nigar izar bat begi xokoetarat jauzi da, gehiener, Magali Zubillaga-k eman duen Eztitxuren “Agur Maria” hunkigarria kantatzearekin. Ikus arte Monique, zure ehorzketetan ere, giro itxaropengarri bat hedatu daukuzu, zure bizian izan zirenaren araberakoa. Sokorri Katolikoa Behardunen laguntzeaz arduratzen den elkarte hunek ospatzen zuen bere saltegi berriaren urteburua. Saltegi hau jenden emaitzetarik osatua da, jauntzi, jostagailu edo bertze asko beharrezko gauzak erosten ahal dira hor biziki merke. Karia hortarat buruzagiek dei egiten dute beren etxetan baliatuak ez diren puskak eta oraino on direnak dituzteneri, Sokorri Katolikoaren saltegi hortarat eremaitea larunbat goizetan. Molde hortan bildu dirua behardun familieri emana da. Saltegi hori astezken guziz idekia da aratsaldeko 2 etarik 5 ak arte eta larunbat goizetan 9 etarik eguerdi arte. Urte guziez Frantzia iparreko familia behardunetarik haur batzu heldu zaizkigu Euskal Herrira eta hemen udako 3 aste iragaiten dituzte familietan. Urtetik urterat beti gehiago galde badute Sokorri Katolikoan eta neke da haur horier egoitza baten kausitzea. Dei bat egiten dute Hazparne eta inguruetako familieri haur horieri ateak zabaltzeko oporren denborako. Sokorri katolikoaren saltegia eta arduradunak

Airetik Urteko Biltzar Nagusia iragan da ederki Lekorneko biltokian. Ongi etorri beroa eskaini dauku Lucien Betbeder Mendiondoko auzapez berriak, eta senditu dugu Airetik batasunari osoki atxikia egonen dela. Milesker nere kideen izenean ! Urteko gorabeherak aipatuak izan dira, eta azpimarratuko dut molde bertsuan segituko dugula helduden urtean, berrikuntza batzu izanen badira ere. Dena den, laguntzaileak eskas ditugu eta pentsu dut gazte lerden batzu lotuko direla, xahartuak direnen ordaintzeko, eta gaztetxo, gazte eta helduek beren baitarik eta beren artean eginen dituztela borroka seriosak, xapelketa asko irabazteko, biranazka eta zertako ez buruz buruka ! Izan baitira Etxebarne, Mujika, Errekarte, Idiarte, Bonetbeltx, Salaberri, Karrikarte gure lehendakari ezagutua, segi horien bidetik ! Bai, gora Airetik ! Dena den, 5 titulu irabazi ditugu iragan urtean, finalerdietarat heltzeak bertzalde. Beraz jo pilota, egin laster, egon serios ! Hola segur bide onean egonen zireztela !!! Plazako bikoteak Huna nor ikusiko ditugun ondoko egunetan gure plazetan. Lehen mailean : J.M. Mugika - G. Etxebarne. Bigarren mailean : D. Duhart-M.Duhart, B.Bidegarai-T.Idiart, X.Oxarango-R.Duhart. Hirugarren mailean : M. Idieder-X. Bergouignan, X. Etxegoin-J. Karrikarte. Junior gazteetan : A. Uhalde-B.Uhalde. Herri Urrats Igandean dugula eta itzuli bat edo bi eginen doaika ! Eta anaiarte sanoak iraun dezala ! Dena den, ongi etorri xahar, gazte, haurñoeri, gure xokoa maite duten guzieri eta jarraik gaiten bai gure mintzairari ! Mezen tenoreak Larunbatean Lekornen 20etan eta igandean Makean 10.30etan. P.I.

SENPERE Konfirmazionea Igande huntan Azkaine, Sara eta Senperek elgarrekin egiten duten parropia handiko 33 gaztetxok errezibitu dute sakramendu hori. Karia hortarat izan dugu meza nagusi bat guziz ospetsua. Gaztetxo horiek beren buruan zauzkaten urte batez erakasle izan dituzten hiru herrietako katexiztak. Beren aitatxi amatxiak, beren adixkide eta etxekoekin eta bertze jendeekin eliza ederki bete da. Hor zen ere jaun Apezpikuaren ordaina Dominique Cornu jaun bikario jenerala. Hunen ahotik entzun dituzten eta beren elgarretaratzetan katexiztek erakatsi erakaspenak obratzeko agian gaztetxo horiek kausituko dute beren inguruan behar lituzketen laguntzak. Erran behar dugu guk ere erakaspen partea izan dugula meza hortan. Errogazioneak Aspaldiko ohidura xahar horiek atxikitzen ditugu oraino. Jaun erretoraren inguruan jende alde pollita jarraiki da hiru egunez. Astelehenean Elbarrunen meza izan dugu Zamora familiaren etxean. Asteartean Mañaineko gurutzetik abiatu eta Barnetche familiaren etxean meza. Asteazkenean Ahantzenbordako gurutzetik abiatu eta Ibarra familiaren etxean meza. Egun horietan eskatu dire benedizioneak eta otoitz egin da langile guzientzat eta manera berezi batez lur lanean ari direnentzat. Herri Urrats Urte guziz gure aintziraren inguruan iragaiten den besta ospetsua dugu igande huntan. Egun horri buruz gauzen beren tokitan ezartzeko egin behar diren lan guzientzat eta ere igandeko egun hortan ehunka gizon eta emazte borondate hoberenarekin hor bermatzen direnak agian denbora onak lagunduko ditu. Urtemuga Oroitu gira duela urte bat uholde izigarri batek nola zafratu zituen gure herritar frango. Goresgarri den kuraiarekin denak berriz lotu dire biziari.

AHETZE Heriotze Apirilaren 28an Pierre Ariztia maitea segitu dugu betikotz bere azken egoitzarat. 44 urte zituen. Ahetzeko eliza mukurru betea zen, bainan ez da harritzeko hain zen lagun ona eta zerbitzu egilea, ez zakien ezetz erraiten. Nere doluminik beroenak Sylvie haren espos lagunari, Jeremy bere seme gazteari, Kattin amari eta familia guziari. Kuraia on familia guziari eta gure Jainkoak zain dezala bere ondoan merexi duen bezala. Komunionea Salbatore egunean Ahetze eta Arbonako 23 haurrek egin dute beren komunionea Arbonako elizan. Andde Iturbide gure erretorak eman du meza, Belagorri eta Loustau apezak ondoan haren laguntzeko. Eliza gaindika betea zen eta zeremonia ederra izan da. 23 haurrak ziren : Allegroti Lea, Çuburu Damien, Burucoa Antoine, Deschamps Lucas, Dulout Albert, Erdocio Marina, Fouillot Thomas, Henry Arantxa, Inchauspe Jon, Inchauspe Maiana, Iturburua Mathieu, Jouannic Raphaelle, Ladaurade Charlene, Lamarque Alaia, Larrañaga Thomas, Larzabal Andoni, Lascano Bastien, Loustau Charlotte, Narzabal Maider, Paulorena Benoit, Pinaquy Lucas, Porte Odeline, Rossé Mathieu. Ezkontza Esposatzeko xedetan dira Pereira Emmanuel ziburutarra eta Inhargue Muriel Aheztarra. Foglia Denis Jean Henri eta Carré Isabelle Mireille, biak Ahetzen bizi. Nere zorionik beroenak espos berrieri. Panpili

ITSASU Tokiko ekoizpenen merkatua Merkatu hau iraganen da bi egunez, larunbat eta igandez, maiatzaren 10ean eta 11n, gaineko Plaza inguruan. Gereziaren Kofradiak antolatzen duen merkatu hau aurtengo 2. edizioa izanen da. Beraz karrika nagusia hetsia izanen da Balaki trinketetik Plazarat buruz. Itzulia Irigoinia auzotik egin beharko da bi egun horietan. Ezpeletatik jinen direnak aldiz, xuxen heltzen ahalko dira itzulia egin gabe. Moto Trial lehiaketa Hau ere asteburu huntan iraganen da, ostiral eta larunbatez (maiatzaren 9an eta 10ean) Atharri ezker-paretatik abiaturik Latse eta Artzamendin gaindi. Arantzetako Ama Birjinaren beila Urte guziz bezala beila hau iraganen da Mendekoste astelehenez (maiatzaren 12an) Ainhoan. Baina aurten ospe berezia izanen du beila hunek: alabaina Ainhoako elizaren berritzeakari, Roger Idiart apezak manatu du, Parropiaren izenean, Ama Birjinaren irudi edo estatua bat Lohitzüneko Caroline Hascoet zizelkariari. Beraz artista hunek asmatua eta obratua da gaztain zurez. Proosinoz eramana izanen da Ainhoako elizatik kaperarat. Molères Jaun Apezpikua izanen da beila-buru eta berak du estatua hori benedikatuko. Goizeko 9tan abiatuko da proosinoa Ainhoako elizatik, eta meza 10.30etan izanen da Kaperan. Beila hau osoki euskaraz egiten da.


5

AIHERRA Kebeketik orroitzapen, Jamattit DURRUTY Duela zonbeit hilabete Aihertar batzu Kebeken gaindi ibili baiginen toki ikuska, han bizi diren 3 aihertarren ikusteko parada izan ginuen, bat bestearen ondotik, bakotxa beren etxetan ikusi baigenituen. Aspaldiko urtetan Kebekera joanak diren herritarrak hauiek ditugu : Fanny Darraidou Jandaramendikoa, Manez Goyenetche Zabaltzakoa eta Jamattit Durruty Iraxilokoa. Azken hunek aurten 82 urte egiten ditu, eta badu 57 urte hara abiatu zela Charles Iriart Garaztarraren laguntzarekin. Hastapenean laborari ardi eta behiekin lan eginez, gero eritu zen eta 1953an Rimouski herriko kolegio batera sartu zen, 1991 ko apirilean erretreta hartu arte. Rimouski herria St Laurent ibaiaren bazterrean aurkitzen da, Montreal-etik 500 kilometrotan. Eskualde hortako euskaldun bakarra dugu Jamattit, eta azken 7 urte hauetan bakarrik bizi da, 2001ean emaztea galdu baitzuen. Hango biziari arras usatua da. Badu baratze haundi bat, eta ur geldi edo laku batean arraintzan ari da, eta ez guti. Ez da enoatzen Jamattit. Bi urtetarik Aiherrara etortzen da. Harritu gira nola Aiherrako etxeak, laborari etxeak ezagutzen dituen. Kondatu dauku ere nola gisu labeetan lan egiten zuten lehen Aiherran. Rimouski Trois Pistolles herritik ez baita hain urrun, hor urte guziz egiten diren euskal bestetan gertatzen zako ibiltzea, horgo pilota plaza ondoan antolatzen diren elgarretaratzetan parte hartzea. Neguan biziki hotz egiten baldin badu, lehen hotzago Iraxilokoa egiten zuen. Nahiz eta St Laurent ibaia animale hau Jamattitt DURRUTY Kebek-en urte guziz neguan hormatzen den, klima aldaketa sendi bere etxe aintzinean dute halere. Plazer haundia izan ginuen Jamattit-ekin memento goxo baten pasatzea eta hunen ixtorioen entzutea. Orain jakin baitugu aurten ez dela Aiherrara etorriko, kaseta hunen medioz gure goraintziak helarazten dizkiogu. Agian helduden urte arte !

HELETA

A maileko irabazdun galtzaileak, erdian muslari gazteena - 9 urte.

Musa Hirurogoita hamabi pare agertu dira eskola girixtinoko mus lehiaketan, oro berdin hasi ondoan laster berexi dira hiru mailetarat. Huna hiru mailetan finalako jalgi direnak. • A - maila : Laby Marijeanne - Carricart Mayi irabazdun / Bodiot Adrien - Hernandez Peio galtzale • B - maila : Etchepare J. Claude Erguy Pierre irabazdun / Landart - Dutey galtzale • C - mailean : Duguine ait’alabak irabazdun / Etchepare-Larre galtzale. Orori esker beroenak bihurtuz, bertze urte arte. Herritarra

UREPELE Abisu Urepele herriko idazkaritzan kanbiamen zonbait badira. Usaiako tenoretan idekia da, bainan astearte, ortzegun eta ortziraletan bakarrik. Gogoan atxik eta beraz, ez ahantz. Ingurumenaren alde urrats batzu egitea ordu laike Urepelen ere. Ilabete hunen 23an izanen da ondarkin larrien biltzea. Hortarako izenen emaitea beharrezkoa da Herriko Etxean. Bertzalde Baleako behien marka iraganen da aurten maiatzaren 24ean larunbatez. Ongi etorria zabaldua zauzue deneri.

BAIGORRI Dolu Joanden astean, bere azken egoitzara lagundu dugu Michel Cordova Urbeltzekoa. Negu hastapenean, bere iloba baten ganat joana zen Landesetara eta han, supituki zendu da, 78 urte zituela. Doluminak eskaintzen ditugu penetan gelditzen den familia guziari. Trail lasterkaldiak Aurtengo lasterkaldiak maiatzaren 9an eta 10ean eginen dira, ortzirale eta larunbatarekin. Euskal Trail elkarteak berritu du aurtengoen itxura, oldar eta idekidura gehiago eman nahiz eta denbora berean, izpiritu eta dinamismo bat atxikiz. Beraz, aldi huntan, hiru lasterkaldi desberdin izanen dira, beti binaka, denendako, ortziralean Baigorritik Urepelera eta larunbatean Urepeletik Baigorrira. 1) Endurance Trail, hau trebatuena, 2 aldiz 65 km, 8000 m igotzerekin, zointan 74 bikotek parte hartuko duten. 2) Trail des villages eztixagoa, 2 aldiz 45 km, 4600 m igotzerekin, huntan 119 bikote dira. 3) Trail gourmand, hau errexago oraino, 2 aldiz 25 km eta 2000 m igotzerekin. Huntan, jan edan lekuetan, lekuko mozkinak jastatzen ahalko dituzte parte hartzen duten 81 bikotek. Lasterkaldiak, usaiaz kanpoko bidetarik ibiliko dira, ikus ditzaten ahal badute segurik, Baigorriko balearen edertasuna eta aberastasuna. Larunbatean izanen da ere lekuko mozkinen merkatua, trinketa bazterrean, Basaizeak antolaturik. Hor eginen da ere, sarien emaitea eta denen bururatzeko afaria. Agian aro ederra izanen dute denek. Aitzina Baigorri Maiatzaren 9an, Aintzina Baigorrik bilkura bat antolatzen du Baigorriko herriko etxean, aratseko 20.30tan : hauteskundeen bilana, perspektiba berriak (lantalde batzuen osatzea, bilkuren segida, kontseiluen segitzea, elkarte baten muntatzea, etab.), bi hautetsien lekukotasunekin. Mezen tenoreak Igandean Baigorrin 9.00tan. Astelehenean, Oilandoiko beila, 9.00tan hango kaperan.

DONIBANE GARAZI Antzerkialdia Zitadelako samatsan Baxenafarroako Herri Antzokiak zutik ezarria duen “Atelier en folie” taldeak bi gaualdi xoragarri eskainiko ditu asteburu huntan, maiatzaren 9an eta 10ean, ostiralean eta larunbatean, aratseko 7.30etatik goiti, Zitadelako samatsan. Antzerki talde horrek, Guy Labadens taula zuzendariak lagundurik, 24 antzerkitto ditu eskainiko bi gaualdi horietan. Ez dira haatik antzerkitto guziak gaualdi berean emanen ! Sartzea 11 euro, kide-karta daukanak 9 euro, 12 urtez petik urririk (presuna heldu batekin doanarentzat).

IZURAN, HAIZE BERRI KULTURETXEAN

XABIER VALVERDEREN BESTELAKO INGURUGIROA Aurtengo lehen erakustaroa maiatz hasieran abiatu du Haize Berri kulturetxeak Xabier Valverde oiartzuar margolariaren artelan bilduma hautatua ikusgai ezarriz. Surrealismoa eta onirismoaren baitan dabila artista on eta zintzo hau. Naturzalea dela ezin uka, Xabier, baina ez nola nahikoa, bere irudietan badaki behargabekerien baztertzen funtsezkoaren atxikitzeko. Oiartzuarrak, izadiaz daukan itxura zatitzen eta desegiten du eta gero bere gisara birmoldatzen gehituz aurkikuntza xoragarriak. Kolore bizkor indartsu alaiez azaltzen ditu egitura berezi hauk, han eta hor itzalak, baina iluntasun guti, zeru gardenetan hodei xuriak luzarazten ditu, mendia mendi da, zelaia zelai, zuhaitz argalak xut-xuta altxarazten ditu. Baina orohar, ageri da Valverderen arteak, lurrari itsasia bada ere, eguratsean aske nahiago duela bestelakotu, errealitateari gehitzen diolarik ametsen bitxitasuna. Artista maitagarria da Xabier Valverde, gizontasun handikoa eta baketsua. Sortzailearen heinekoa da obra : zohitua eta udatiarra. Erakusketa ikusgai dago Haize Berri kulturetxeko erakusgela handian maiatzaren 25eraino, aratsero, astelehenez salbu, 15etarik 19etara, denentzat eta urririk. P. Errekarte

HOZTA Ehortze : Oraino gazterik zendu da Pierre Aldabe Agerrekoa, 54 urtetan. Haren haurride eta maitatu dutenen doluminari juntatzen gira.

ORTZAIZE Kermeza Helduden igandean, Mendekostez, urte oroz bezala, iraganen da Ortzaizeko kermeza. Huna hemen egun hortako egitaraua : goizeko 9 orenetan hasiko da fama haundia duen tripa salda eta tripotxarekin ; 11 orenetan, meza nagusia herriko elizan ; eguerditan jan aintzineko hurrupaldia; oren batean, bazkari herrikoia gauza on askorekin eta horietan oilakia ; bazkari ondoan, zozketaren ateratzea eta aratsaldean errotaren jokoa. Ongi etorri Ortzaizerat igandean.

LABORANTZAK

MUNDUA HAZI BEHAR DU 2008ko apirilaren 18an bildu den Euskal Herriko Laborantza Ganbararen Biltzar Orokorrak bere arrangura adierazi nahi du, gauregun gertatzen diren gose jazarraldieri josia den gosetearen larriagotzeari buruz munduan, eta egoera larri hau sortzen dituzten laborantza-politikak salatu nahi ditu denbora berean. Laborantzaren helburua munduaren haztea da, nahiko kantitate eta kalitatearekin, ondoko belaunaldientzat lurraren emankortasuna zaintzen duten ekoizpen-sistema iraunkorrekin. Helburu hau, janari-burujabetasuna errespetatuz baizik ez da gauzatzen ahal, hau da : • munduko eskualde bakotxak bere laborantza, munduko merkatu librotik zaintzeko duen eskubidea ; • laborantza ekoizpena antolatzeko eginbidea, tokiko biztanleria elikatzeko lehentasunarekin. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, laborantza iraunkor eta herrikoia defenditzen duen elkartea, bere ekintzak ikuspegi orokor horri lotzen ditu. Halaber, energia, ura, proteina etab. xahutzen ez duen laborantzaren garapenarentzat lan egiten du, ekoizpen sistemen egokitzan lan eginez, eskualdeko gaitasunaren, klima aldaketaren eta garapen iraunkorraren arabera. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, munduko laborantza herrikoia suntsitzen dituzten tokiko, Europako eta nazioarteko laborantza-orientabideak salatu nahi ditu, hauen artean : • Etanolaren alde milioika hektara zereal desbideratzen dituzten agroerregaien garapena, Departamenduko Laborantza Ganbarak eta arto ekoizleen lobbyak sustatu duten Lacq-eko lantegia bezala. Horrek merkatuetako tirabira azkarrak handitzen ditu, ondorio larriak eraginez zerealen prezioan. • Esportaziorako ekoizpenak garatzea hirugarren munduko herrietan, tokiko jendearen beharrentzat ekoizten duen laborantza baztertuz. Herri aberatsetako laborantzaren industrializazioak soja, manioka, kakahuetaren (araxida) inportazio azkarra eragiten du … lurrak kenduz gosea jasaiten duten herriei. • Laborantza Politika Bateratuaren (PAC) eta Munduko Merkataritza Antolakundearen (OMC) orientabide gero eta gehiago liberala, laborantza-prezioak, erran nahi baitu janariaren prezioak, munduko espekulazioaren menpe ezartzen dituena. Europako herritarrek galdegin behar dute Laborantza Politika Bateratuaren ondoko erreforma oinarrizko ideietara itzul dadin : laborantza ekoizpenak antolatu eta planifikatu, prezioak segurtatu. Biltzar Orokorrak berriz baieztatzen du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak : - laborantza herrikoi autonomoaren eta ekonomoaren bidean segitu behar duela, hau baita bertako alternatiba bakarra, eta planetaren hazteko gai den munduko laborantzaren eskakizunekin hautu koherente bakarra. - bere misio pedagogikoa garatu nahi duela, informazio, trukaketa eta gogoeta denborak proposatuz, herritar guziak axolatzen dituzten laborantza gaien inguruan. Misio hori gauzatuko da hilabetero iraganen diren mintzaldieri esker. 2008ko apirilaren 24an, Ainhizan egina Euskal Herriko Laborantza Ganbararen Biltzar Orokorra


6

HENRIKE KN0RR BORRAS Euskaltzainari (1947-2008) azken agurra Gasteiz-en

1947ko martxoaren 2 an sortua zen Henrike Knorr Borras, Kataluniako Tarragona hirian, industrialari familia ezagun baten baitan, baina haurrak 7 urteak doi doia betetzearekin Arabako Gasteizera etorri zen sendi osoa eta geroztik hor kokatu. Henrike bera lehen eta bigarren mailako ikasketak bururatu orduko filosofiako eta letretako ikasgaietan sartu zen Madrileko Unibertsitatean, baina Euskal Herriko Unibertsitatea sortzearekin itzuli ere Gasteizera eta Koldo Mitxelenaren lankide lehenetarik izanik, 1977tik lekora filologia irakasle bihurtu zen eta gero Euskal Filologiazko alkiaz jabetu I995ean. Euskararen eta Euskal kulturaren zerbitzari hoberenetarik izanen zela erakutsi baitzuen ordukotz Henrikek, Euskaltzaindiak hautatu zuen Arabatik urgazle bezala 1975ean eta bi urteren buruan, hots 1977an, euskaltzain oso, Antonio Arrue zenaren alkian jartzeko. Bere sar hitzaldia irakurri zuen Gasteizen, Federico Belaustegigoitia arabar euskaltzain laguntzailearen bizitzaz eta lanez ziharduela. Geroztik eta bere euskaltzain lagunek izendaturik, Henrike Knorr izan da 1995 tik 2004 artino Euskaltzainburuorde eta 2004 tik gaurdaino Ikersailaren ardura eman zaio.

HENRIKE LAGÜNARI Henrike adiskidea, bi hegaletako euskaltzain bakartiak ginen gü biak, ordezkari bedera hartze düen bi lürralde xüme horietakoak. Ni gazterik izentatü banündüen 1975ean, zü hamar urte gütiagorekin 1977an ! Eüskararen alde lüzaz ber üztarrian erauntsi dügü parean. Bena Ebanjeliokoa bezala, üztarri arina da Euskaltzaindikoa, baita sotila egarten düan karga. Eta zeren üka dirot : adinak eta epokak bezain bat, erakunte handi hortan, Eüskal Herriko bi bazterrek alkarren ganako düen deiak beti hüllantü gütüe zü eta ni, üdüriz lüzea lizatekean üztarria labürtüz bortüen gainetik. Orai hegalmotz bezala niagozü, eta kidea galdürik, bera baratzen den biraka bizkia, bikia bezala. Bainan zer erran familiaz, andere alargünaz, haurrez, Gorka anaiaz… Kontsolazione bakoitxak, batetik egin düzün lan izigarria, bestetik esperantxa kiristia : min güzietarik orai libro, betierekoz bazabiltzala bortüan hegiz-hegi, eta horien gainetik arrapikatzen deizüt 1978ko bedatsean Euskaltzaindian sartü zinelarik hontü neizün kantorea, ene lehenetako bat, aprendiz batena bere sinplean, ordünko egoera bortitzaren adierazlea eta ene betiko etxekimentüen aitorlea.

ZIBEROTIK ARABARA (Airea : Sorlekua utziz geroz)

Henrike Knörr, Arabako Euskaltzainari, bere sartzean

Ezin dezakegu ordea ahantz Euskera aldizkariaz eta 1993 az geroz Landazuri aldizkariaz bestalde, zenbat eta zenbat artikulu idatzi dituen Europako, Ameriketako ala Asiako azken mugetaraino helarazteko Euskal Herriaren boza eta hitza; hainbeste uhain badabila alabaina gure borobil honen alde batetik besteraino, zuzen edo oker eta hain egiazale suhar gure adiskidea non ez baitzegokeen okerrak zuzendu gabe. Ez da nehor harrituko Henrike Knorrek berak astero hurbiletik xeheki irakurtzen zituen Iparraldeko HERRIAn erraten baldin badugu oraino iragan asteazkenean, maiatzaren 2ko arratsalde apalean, Gasteizeko Andre Dena Maria Pilarekoaren eliza berrian zegoen jendalde ikusgarriak, etxekoz, hurbilekoz, edo urrunekoz, jende xehe edo larriz, herritar euskaldunez, katalanez eta gaztelarrez osatuak eskaini dituen otoitz eta kantu hunkigarriak bildu dituztela Karmelo Etxenagusia jaun apezpikuak eta aldarean hura laguntzen zuen apaiz eta fraile saldoak. Azken hitza Lapurdi aldetik, ez daukagula ahantzirik, Henrike bera ez hain aspaldi Beraskoitzeko herrira etorri zitzaigula Leizarraga zaharraren ospatzera, aurkitu berri zen Arabako Lazarraga gogoratuz. Eskerrak zuri adiskidea, bihotz bihotzetik! Lapurtarra

AINHOA

Pena orok egun batez gainditzen bere gailurra Ortzadarrak loratuko berriz Euskadiko lurra Sugarrean gesaldurik negu beltzeko elurra Arabari, hegiz hegi, Xiberoaren agurra. Agur agur bihotzetik, Gasteiz eta Estibalitz Hamaiketan hartz maltzurrak eraso zaitue bortitz Eliz(a) atean utzirik elur petik zenbat korpitz Et(a) euskara ehortzirik, mingainetan erdaldun hitz. Batean arrano beltza, bestean urzo apala Eukaldun Herria beti zeruz zeru badabila Itsas uhaina golkoan, bere iparraren bila Sartaldetik zu zaitugu, Araba, beste hegala. Korpitzetik moztu nahiz, biak gaituzte berezi Erdaraz galkatu eta makilaz ardura hezi Horregatik, haurrideak, ez dezagun orain etsi Etsaiak ezin baitigu portua gehiago hetsi. Arabako Euskaltzaina, ek(i)aldetik zorionak Izan gaiten lagunekin hizkuntzaren artzain onak Ararteko ditugula Nafarroako Baskonak Pitz ditzagun Xiberoa et(a) Araba euskaldunak. J.L. Davant

Maiatzaren 12 an astelehenez

ETAKO ARANTZET BEILA < EN BE NA REN JIN RJI BIR AMA BI Pierre MOLÈRES Baionako Jaun Apezpikua biltzar-buru. 9.00 : Ainhoako elizatik proosionearen abiatzea. 10.30 : Meza kaperan Caroline Hascoet, Lohitzuneko zizelkariari galdegin dio Parropiak Andredena Mariari deboziozko irudi bat asmatzea Caroline Hascoet eta obratzea Ainhoako elizarentzat. eta Joachin Arantzetako Andredena Mariaren irudi hau benedikatuko du Jauregui Jaun Apezpikuak beila denboran.

EUSKAL IRRATIAK Maiatzaren 9a, ostirala • 21.00: Errubia : BO/Clermont Maiatzaren 11, igandea • 8.00: Gure Bazterrak Lekornetik • 10.00: Herri Urrats zuzenean Senperetik

Maiatzaren 12a, astelehena • Egitarau berezia : - Xiberoa kantuz kantaldia - 60 hamarkada ondarreko musika eta kultur giroa, Peio eta Pantxoa eta Mañex Pagolarekin

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8 M a i a t z a r e n

1 0 - e t i k

1 6 - r a t

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA

Oraindik goiti, Lapurdi Irratia Internet-en bidez : www.lapurdi.net

64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

Maiatzaren 10an, 14.00 : Philippe Oyhamburu-k dantza, musika, korua eta koreografia sailetan ukan esperientziak aipatzen ditu (2/2). Berriz zabaldua : Maiatzaren 12an (23.00) ; 13an eta 15an, 14.00 eta 20.15 Maiatzaren 11n, 20.15 : “Pauloren urratsetan gidari“ Petto Olhagaray, 10. partea. Berriz zabaldua : Maiatzaren 14an eta 16an, 14.00 eta 20.15 Kronikak egunero, 7.15, 8.45, 14.45, 20.45 : Igandea 11 : Misionesten oihartzuna - Jules Lahargou. Asteartea 13 : Euskal Herriko Sainduak – Pierre Andiazabal. Asteazkena 14 : Elkartasunezko geroa eraikitzeko : herri ekintza, CMR elkartearen ekintza. Osteguna 15 : Bilbo-ko elizbarrutiko berriak – Angel Mari Unzueta. Ostiralea 16 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Jamattitt Dirassar.

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr

Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan Maiatzaren 11n BAIGORRI-tik Goizeko 9etan

KULTURA SAILA

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK 50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 € Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Bahituak : Ingrid Bétancourt-ek bahiturik segitzen du eta, ene uste apalean, pentsatzen dut debaldetan ari dela Kouchner jaun ministroa, nahiz hobe den mintzatzea Kolonbiako, Ekuadorreko eta Venezuelako agintariekin, haien arteko desadostasunen eztitzeko. *** Le silence de l’épervier : Beharko dut egin ene “mea culpa”, huts egin baititut bosgarren eta seigarren zatiak, maiatzaren 2-an zabalduak. Datorren astean entseatuko naiz zerbaiten konprenitzera segituz etorriko diren gertakariak, asmatuz ere “Grand Ouest” egunkaria jalgiko dela sekulan baino azkarragoa eta pentsatuz bururatuko dela polizia emankizun hori jakinez nor den hobendun eta nor ez. *** La maison Tellier : Maupassant idazleak ukan du zer erran XIX. mendeko burjesen kontra eta aitzinamenduei esker, izan dadien zineman ala telebixtan eskaintzen dizkigute haren eleberritxoak eta ipuinak. Horietarik bat “La maison Tellier” deritzana. Etxe horretan bizi dira neska gazte batzu eta Fecamp hiriko burjesek maite dute haiekin jostatzea. Komunione batetara gomitatua izanez, bere ilobatxoarena noski, badoa beraz baserri batetara etxe hortako etxekanderea bere “aingeruekin”. Nola jokatuko diren baserrian, nola iraganen den komunione eguna, hori da Maupassant-ek kondatzen duena xeheki eta filma egileak oneski (France 2, astearte aratsean). *** Maiatzaren 7a : Egun horretan Frantziako Lege Biltzarrean, Frantziako hizkuntza xumeez mintzatu ditaizke diputatuak. Ikusiko dugu zer egin duten gure hiruek. Beldur naiz botatzen balinbadute “Inbido” entzunen dutela “Hordago”. Eta “Kanta”, nork ? *** Errugbia : Miarritzek galdu du Perpignan-en galdu behar ez zuen partida (16 eta 3). Baionak aldiz irabazi Montpellier-en kontra (19 eta 16) eta, dirudienez, egonen da datorren urtean Top 14 delakoan. Akizek ere ereman partida Montaubanen aurka (20 eta 16). Gelditzen dira oraino sei partida jokatzeko. J.H.

HARROBI, ETXEGINTZAKO PUSKA Entreprise

Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan 8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

EUSKAL HERRIKO ETXEA MUNTADURA ETA OBRA GUZIENTZAT

SO.BA.MA.T EDOZOIN LAN edo ANTOLAKETA

ETXE ITZULIEN APAINTZE eta BIDE ESTALTZE Av. d'Ursuya. B.P. 31 - 64250 CAMBO-LES-BAINS

✆ 05 59 29 71 04 - Fax 05 59 29 89 13


7

36-eko Gerla gogoan oroitzapen-parkea Nafarroan

IBARROLA - OÇAFRAIN XAPELDUN ARCE-TARRAK DONGAITZ-TARRERI NAUSITUZ Ibarrola - Oçafrain . . . . . . . . . . 40 Sorhuet - Ezcurra . . . . . . . . . . 31 Berezkoen xapela Baigorriko Zaharrer Segi eskola xaharreko pilotari ohiek joan dute aurten Modernean, Patrik Oçafrain bankarrak esker onekin gizonki seinalatu duen bezala Urruñako Dongaitz eskolari gaina harturik molde ederrean aldi huntan. Jendea ederki trinket berinadunean, aratsaldearekin uroski aldi huntan moda xaharrean, espantukeriarik gabe bazen ere. Eta partida gogor eder bat eskuzarta luzez berotua izan dena Pierre Derguy suharrak kutx ala pil tiraturik hasia. Hamar lehenak berdinean, berotzeko eta segidan 20-12, zazpi bote kasik segidan eginik. Bipilean Ibarrola eta ez deus barkatuz biek ere defentsan. Aplikatua da alta Ezcurra gaztea baina beharko ditu hunek Sorhueten akulu xixtak aldi huntan, biriatuar hau beti prest baitu bere aire segur eta pindartsuarekin bainan egun gibeletik ari behar ; salburik sei tantoko lerro bat ongi etorria eta… 28-29. Orduan oro gerta zitazkeen, bainan nun egin beste kintzerik Oçafrain horri eta ez dea arras gaixtoan egun ezkerra, azken hamarrekoa ere beretuz baxenabartarrek, 17 boterekin orotara, eta 7 lapurtarrak. Ez, haizea gaixto zen aurten Bidarriko bixkarrean eta Bankako mazeletan. Alfaro - Lazcano . . . . . . . . . . . 40 Aramburu - R. Dermit . . . . . . . 33 Jendea gozatu zuen lehenik kopa haundiaren partida hunek oren bat eta hogei minutaz. Bi gazte horiek irabazi behar zutela baginakien eta egin dute, zuzen zen bezala, baina denak behartu ere, hamar urte edo gehiago zuten ezin higatuzko bi horien aitzinean. Segurtamen ederra bai oraino Dermitek eta beso bezenbat joko ere Aramburuk. Biba Frantxua eta biba pilota, gizon xintxoa hola kontserbatzen duena !

asteartean jokatuko da gorago ezarri dugun hori, bi garaztar gazte hauk eta lapurtar trebatuen artean. ANGELUN “PILOTARIENAK” Carrefour Trofeoa izanen da Angeluko Haizpean trinketean maiatz huntan : 23an bururatuko dena ostiral aratsean 8 orenetan. Pilotari hoberenen lerroa hor beharra dute arduradunek, lehenik Xala eta Waltari elgarrekin izaiteaz loriatua lehen hori segurik omen. Beste pilotariak : Larrechea eta Etcheto, aurtengo finala gutiz hutsegin zutenak Armendaritzeko partidan. Hor ikusiko ere Idiart eta Lazcano elgarrekin, hau mail hortarat heldua alabainan. Eta Sorhuet-Oçafrain, eta Ibarrola-Ezcurra II, hunek eskua sendatua badu joanden igandeko finala hortarik. Eta hor izanen dira ere EtcheverryKurutcharry baigorriarrak, hauen orenak ere joko baitu egun batez. ERREBOTE LUZEAN Angeluko Hardoytarrek azkaindarrak jo dituzte 13-5. Uztariztarrek Amikuztarreri joan 13-3. Donibane Lohizuneko Luzaz Gaztek Paueko biarneseri 13-4. Horra beraz Luzeko jokoa ere nola den bidean, agian bide onean ere.

HEGOALDEAN OLAIZOLATARAK DESBERDIN Asier Olaizola . . . . . . . . . . . . . 22 Patxi Eugi . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9 Iruñean 600 ikusle, erdia hutsa beraz baina balentria bat goizuetar gehienarentzat, berak ere uste etzuena. Sakean min egin du eta gero ere jo gogotik, 41 minuta bakarrik partida hunen iraupena. Oinatz Bengoetxea . . . . . . . . . 22 Aimar Olaizola . . . . . . . . . . . . . 12 Hau bai harrigarria : 259 pilota jo baina aise nausi leitzarra. 7-0 hasia zen Aimar eta beste hiru baizik ez egin, aurtengo xapelgotik eliminatua baita orai xapelduna. 300 ikusle GARATENEAN Larrechea - J.C. Dermit . . . . . 50 bakarrik Eibarko Astelehenan. Bielle - Waltari . . . . . . . . . . . . . 38 Koka - Mendizabal II . . . . . . . . 22 Jende alde ederra bazen astele- Leiza - Peñagarikano . . . . . . . 19 heneko partida huntan, bakantzatiarrek joanak izanik ere. Aldi Mendizabal I - Oteiza . . . . . . . 18 huntan ere, lehen erran izan dugun Beloki II - Rai . . . . . . . . . . . . . . . 9 bezala, bi alderdi izan ditu partidak, Iruñeako Labriten horiek biak ere. menturaz aroaren gatik : Titin - Laskurain . . . . . . . . . . . 22 berotzearen lehen sapak zirelakotz Capellan - Goñi III . . . . . . . . . . . 8 ote, ez dute partida osoaren luzetasuna iraun pilotari batzuek, mentu- Del Rey - Urberuaga . . . . . . . . 22 raz hatsa ez dutelakotz aski luzea Mikel Goñi - Apeztegia . . . . . . 16 zenbaitek. Beraz Bielle eta Wal- Legazpin horiek biak. 16-14 tarirena izan da lehen partea, lehen irabazte zuen Mikelek eta ez du horrek bereziki aise egiten zuela gero tanto bat ere egin. nahi zuena, 21-12 eta 26-13. Galarza V - Lasa . . . . . . . . . . . 22 Bainan orduan jo du Larrechearen Olazabal - Eulate . . . . . . . . . . . 12 orenak, azpisaka batzuen zirriztatzen hasi delarik eta mozten ere. Arretxe II. . . . . . . . . . . . . . . . . . 22 Hain zuzen, Dermit ere bere aldetik Cabrerizo . . . . . . . . . . . . . . . . . . 8 berotuxago, hau arras ontsa lotu da Hau xapelgoko. Eta bi partida eta beretik iraun bururaino, Waltarik horiek Duruelo de la Sierran. denetarik bazuelarik aldi huntan eta Finalerdian da orai Iker Arretxe ibimirakulu guti : 15 bote hunek eta 11 garren mailean eta arras ongi doa. Biellek. Oren bat eta hogoi arizan Titin - Nalda . . . . . . . . . . . . . . . 22 Capellan - Pascual . . . . . . . . . 13 dira hola. Itoiz anaiak. . . . . . . . . . . . . . . . . ? Saldubehere anaiak . . . . . . . . . ? Del Rey - Harismendy. . . . . . . 18 Helduden astelehenean ez da par- Berasaluze IX - Galarza VI . . 17 tidarik izanen Garatenean Bi partida hauk ere Eibarren. Bego Mendekoste astelehenkari. Aldiz

“TXAPELDUNAK”

HENDAIAN

Aste huntan jokatzen da Hendaian, Beltzeneko plazan, Txapeldunak deitu lehiaketa berezia, Jean Sauvé azkaindar pilotazale zena omenduz. Ortzegunean hasia, segitzen da ortziralean eta larunbatean, hiru partida egun bakoitx, hiru jokotan, esku-huska, palakortan eta xixteraz atxiki ttipian. Aratsaldeko 6etarik goiti. Pilotariak mugaren bi aldetakoak. Esku-huskariak, Alberdi eta Etcheverry, Gogny eta Pebet, Lemouneau eta Elissalde, Poueyts eta Iparragirre, hau bestaldekoa. Palakortan, besteak beste munduko xapeldun ateratu batzu, hala nola Pantxo Lafitte, Christian Latxague, Javier Zozaya eta Jesus Erburu. Atxiki ttipian ere, hoberenetarik zonbait.

Larunbat huntan, maiatzak 10, Nafarroa hegoaldeko Sartaguda herrian estreinatuko da oroitzapen-parke bat, zointan ageritan ezarriak izanen baitira Nafarroan, 36eko gerlaren urte latz heietan, Franco-tiarrek fusilatu zituzten 3273 lagunen izenak. Izigarrikeria ainitz izan zen orduan eta Sartaguda herrian berean lauetan-hogoi bat gizon tiroz hil zituzten, baizik eta “gorrietarik” zirela. Herriko gizon gehienak funts hortan hilik, Sartaguda deitua izan zen “alarguntsen herria”. Oroitzapen parke horren egitea erabaki zen duela sei urte. Horra orai xede hori gauzatua… Oroitzapen-parkean, Julio Sesma eta Delfin Martinez, Sartagudan sortuak, aitak tiroz hilak 36an, “gorriak” zirela-eta… Biak ainitz bermatu dira parke hori munta zadien…

LEGEZKO ABISU Changement de régime matrimonial « Suivant acte reçu par Maître Pierre FAGOAGA, notaire à SAINT JEAN DE LUZ, le 03 Mai 2008, Monsieur Pierre Albert BARADAT, retraité, et Madame Yvonne Marie MIANA, retraitée, demeurant ensemble à ANGLET (64600), 2 allées des chèvrefeuilles, nés : Monsieur BARADAT à ANDREIN (64390) le 8 octobre 1930 et Madame MIANA à ESPIUTE (64390), le 15 décembre 1932, Mariés sous le régime de la communauté de biens meubles et acquêts à défaut de contrat de mariage préalable à leur union célébrée à la mairie de ANDREIN (64390), le 17 juillet 1952, ont adopté pour l’avenir le régime de la communauté universelle avec clause d’attribution intégrale au conjoint survivant. Les oppositions pourront être faites dans un délai de trois mois et devront être notifiées, par lettre recommandée avec demande d’avis de réception ou par acte d’huissier de justice à Maître Pierre FAGOAGA, notaire à SAINT JEAN DE LUZ (64504) Résidence Les Palmiers, 21, Rue Chauvin-Dragon, BP 419. En cas d’opposition, les époux peuvent demander l’homologation du changement de régime matrimonial au tribunal de grande instance. »

ETUDE DE ME BERNARD ET JERÔME GOUFFRANT NOTAIRES A SAINT ETIENNE Dokumental film baten egiteko Euskal Herriko Buhamietaz Eusko DE BAIGORRY Ikaskuntzak lekukotasunak xekatzen ditu, hala nola beren bizitzeko AVIS DE CONSTITUTION ohidurak oroitarazteko. Nahi ginuke bildu elkarte horien memoria historia eta etnologiaren Aux termes d’un acte reçu par Me Jérôme GOUFFRANT, Notaire à SAINT aldetik eta ikusi nolako lekua zuten euskal gizartean. ETIENNE DE BAIGORRY, le 27 mars Deitu gustuan Baionara Eusko Ikaskuntzako bulegora 05 59 59 82 90 2008, enregistré à BAYONNE le 28 avril edo bisita batentzat 51 Jauregiberry kaian. - email : baiona@eusko- 2008, bordereau Nn°2008/514, Case n°1, ikaskuntza.org il a été constitué une société civile ayant les caractéristiques suivantes : Dénomination : “SCI AGNES”. Siège : SAINT JEAN DE LUZ (64500), 21 Boulevard du Commandant Passicot. Pundua egin da zuzenean Laborantxa minixteritzatik, Jean Lassalle- Durée : 99 ans. kin, berak Michel Barnier-ekin ukan elgarrizketaz ikasleen for- Objet : Propriété et gestion, à titre civil, makuntzaz. Jean Lassalle lantalde teknikora sartzerat doa xede hor- de tous biens mobiliers et immobiliers. tarat. Laborantxa iraunkorrari buruz elgarretaratzen giren elkartee- L’administration, la mise en valeur et par bail ou autrement des tako kide batzuen artean ideia berriak sortu dira, eztabaidatzekoak l’exploitation biens sociaux. apairu baten inguruan ekainaren 14ean (lekua ez da oraino finkatua). La construction, la réfection, la rénovaInteresatu oroek izenak igor maiatzaren 30a aitzin, helbide hontara : tion des biens sociaux. Erakats, 34 Camelias etorbidea 64600 Angelu. Erakats L’obtention de tous prêts, de toutes ouvertures de crédits et facilités de caisse avec ou sans garantie hypothécaire. RECTIFICATIF à l’annonce légale Et généralement, toute opération pouparue le 03/04/2008 vant être utile à la réalisation de l’objet EURL BAB ORDI SOLUTION BERTSULARIEN LAGUNAK social, pourvu qu’elle ne modifie pas le 1, Avenue Minerva 64600 ANGLET “ Larraldea “ La gérance sera assurée par BAB Info caractère civil de la société. Amotze auzoa Service. Pour Avis Capital social : 1.000 euros d’apports en 64310 SENPERE numéraire. Tel : 05 59 54 15 04 Co-gérants : Monsieur Laurent Michel JUNQUA LAMARQUE & LECLAIR HOUART, demeurant à ST JEAN DE LUZ SCP D’AVOCATS TRANSMISIO LANPOSTU DEIA (64500), 21 boulevard du Commandant L’Alliance – Centre Jorlis Bertsularien lagunak elkarteak transPassicot, pour une durée indéterminée. 64600 ANGLET misio arduradun bat behar du. La Société sera immatriculée au R.C.S. RCS BAYONNE D 393 718 218 Eskatzen diren gaitasunak : de BAYONNE. ESPACE IMMOBILIER - Bertsu eskoletan irakasle izaiteko gai- Société à Responsabilité Limitée au POUR AVIS ET MENTION tasuna. Me Jérôme GOUFFRANT capital de 15.000 € - Transmisio lan eta ekitaldeen koordiSiège social : SAINT JEAN DE LUZ natzeko eta kudeatzeko gaitasunak. (64500) – 35 T Boulevard Victor Hugo Maître Jean ETCHEVERRY - Informatika erabiltzeko gaitasunak. RCS BAYONNE 439 817 768 Notaire Lanpostu erdia da Par décision collective des associés du SAINT JEAN DE LUZ Lantokia elkartearen egoitzan izanen 28 avril 2008, les associés, statuant en Suivant acte reçu par Maître Jean da. application de l’article L. 223- 42 du ETCHEVERRY, Notaire à SAINT JEAN - Autoaren ukaitea beharrezkoa da. Code de commerce, ont décidé qu’il n’y DE LUZ (Pyrénées Atlantiques), le 29 Motibazio gutuna eta C.V-a maiatzaavait pas lieu à dissolution de la socié- avril 2008, enregistré à Recette Elargie ren 23 ko igorri behar dira postaz edo té. de BAYONNE le 5 mai 2008, bordereau mailez helbide elektroniko honetara : Le dépôt légal et l’inscription modifica- 2008/540 case n°1 extrait 2398, bertsularien-lagunak@wanadoo.fr tive seront pris au greffe du tribunal de Mademoiselle Nathalie VALDOVINOS, Pour avis commerçante, demeurant à ANGLET commerce de Bayonne. 64600, Résidence Oihana, 69 avenue AVIS DE CHANGEMENTS de Biarritz, née à BIARRITZ le 23 mars NA PALI SCP BOULOUS & CHEVALLIER 1974, célibataire, Société par Actions Simplifiée Société d’Avocats au Barreau de A cédé à : Au capital de 3.247.100 Euros Bayonne Monsieur Dominique Gabriel DUVIEU, Siège social : 162, Rue Belharra 22 Le Forum - 15 rue Raoul Perpère employé, et Madame Marie-Christine 64500 Saint-Jean-de-Luz 64100 BAYONNE YAGUES, gardienne d’enfants agréée, Aux termes de décisions en date du 28 CALLI ATLANTIQUE son épouse, demeurant ensemble Avril 2008, l’Associé Unique a : Société par actions simplifiée MESSANGES (40660) FRANCE, 12 - décidé de réaliser une augmentation au capital de 40.000 euros lotissement des Gemmeurs. du capital social de 197.200 euros ; Siège social : 5 rue Maryse Bastié Nés, savoir : Monsieur CAEN (Calva- décidé de modifier les statuts et 64600 ANGLET dos), 17 Avril 1963 et Madame SETIF approuvé les statuts de la Société RCS BAYONNE 483 832 465 (ALGERIE), 09 Mai 1964. sous sa nouvelle forme. En consé- Aux termes d’une délibération en date premières noces, à la mairie ARGET quence, les statuts ont été notamment du 15 Avril 2008, l’Assemblée Générale (Pyrénées-Atlantiques), le 15 avril modifiés comme suit : Extraordinaire a constaté, avec effet à 1995, sous le régime légal de la comArticle 6 – Apports compter de ce jour : munauté de biens réduite aux acquêts. Cet article est complété par le paragra- - la modification de la date de clôture de Un fonds de commerce de ALIMENTAphe suivant : l’exercice social au 30 Juin en TION GENERALE-VENTE DE PRO« Suite à la délibération de l’Associé remplacement du 31 Décembre, DUITS EXOTIQUES-PLATS CUISINES A Unique en date du 28 Avril 2008, le - la démission de Monsieur Jean EMPORTER-VENTE DE PRESSE ET capital social a été augmenté d’un LAFFONTAN de ses fonctions de MAGAZINES exploité à ANGLET (Pyrémontant de 197.200 euros, pour le por- Président du Conseil d’Administration et nées Atlantiques) route des Fleuristes, ter à 3.444.300 euros divisé en 34.443 d’Administrateur, Résidence Les Fleurs, pour lequel le actions de 100 euros de valeur nomi- - la démission de Madame Martine LAF- CEDANT est immatriculé au Registre nale chacune, par compensation avec FONTAN et de la société du Commerce et des Sociétés de des créances liquides et exigibles. » IJL DEVELOPPEMENT de leurs BAYONNE sous le numéro SIREN 447 Article 7 – Capital social fonctions d’Administrateurs, 694 449. Ancienne rédaction - la nomination de la société “F.B.D.”, Moyennant le prix principal de QUA« Le capital social est fixé à 3.247.100 société à responsabilité limitée au TRE VINGT DEUX MILLE CINQ CENTS (trois millions deux cent quarante sept capital de 7.622,45 euros, dont le siège EUROS (82.500,00 €), s’appliquant, mille cent) euros. social est à BIDART (64210) Technopole aux éléments incorporels pour Il est divisé en trente deux mille quatre Izarbel, Cré@ticité A, immatriculée au 70.000,00 Euros et aux éléments corcent soixante et onze (32.471) actions Registre du Commerce et des Sociétés porels pour 12.500,00 Euros. de cent (100) euros de valeur nominale de BAYONNE sous le numéro 434 757 L’entrée en jouissance a été fixé au 30 chacune, toutes de numéraire, intégra- 290, représentée par son gérant avril 2008. lement souscrites et libérées. » Monsieur Yves BOUTIN DESVIGNES, en Les oppositions, s’il y a lieu, seront Nouvelle rédaction qualité de Président, pour une durée faites par voie extra-judicaire, dans les « Le capital social est fixé à 3.444.300 indéterminée, dix jours de la dernière en date des (trois millions quatre cent quarante - la modification corrélative des statuts à insertions légales qui est celle à quatre mille trois cents) euros. la suite de l’adoption de la formule de paraître au BODACC, à l’Etude de Il est divisé en trente quatre mille qua- gestion par un Président sans Conseil Maître ETCHEVERRY Jean, notaire à tre cent quarante trois (34.443) actions d’Administration, SAINT JEAN DE LUZ, 8, rue Biscarde cent (100) euros de valeur nominale Le dépôt légal sera réalisé auprès du bidea où domicile a été élu. chacune, toutes de numéraire, intégra- Greffe du Tribunal de Commerce de Pour avis. lement souscrites et libérées. » Bayonne. Me Jean ETCHEVERRY. Pour avis Pour avis - Le Président

EUSKO IKASKUNTZAREN DEIA

IKASLEEN FORMAKUNTZAZ ERAKATS ELKARTEAREN ABISUA

LAN ESKAINTZA


8

BAKERSFIELD KALIFORNIATIK AITATXI BAT GALDU DUGU

MENDEKOSTEKO MUGIMENDU AIROSA Pazko goizik jitearekin, Salbatore eta Mendekoste berdin goixtiar izaiten dira eta aurten hala dira beraz... Bien artean gertaturik maiatzaren 8-a, 40eko gerla gogoan ospatzen dena, Mendekostek preseski ekarri du urte guziko “zubi” luzena, orai erraiten den bezala, bost egunekoa alabainan, ortzegunetik astelehenerat. Mendekoste biharamuna berriz bestaburu kondu ezarria izanik, Jean-Pierre Raffarin gobernuburuak finkatu zuen elkartasun-eguna beste noizbait berexten ahal, eta berexi behar ere, urtean aldi bat... Bost egun horietan beraz izanen da mugimendu bazterretan. Agian aroa ere gisa hartakoa ukanen dugu!

HERRI-URRATS SENPEREN

YVES DUTEIL MIARRITZEN Asteburu huntako hitzorduetan kausitzen dugu hau ere: larunbat aratsean, Miarritzen, geltoki xaharrean, entzuten ahalko da Yves Duteil frantses kantari ezagutua. Fama Yves Duteil handiko kantaria segur. Denbora berean, obra eder baten sustatzeko molde hauta, kontzertu hori muntatua ere baita Retina elkartearen laguntzeko, begietako eritasun batzuen kontrako sailaz arduratzen den batasun baliosa. Txartelak aintzinetik har ditazke Miarritzeko turismo-bulegoan edo deituz Paxkal Andiazabal, 05-59-47-11-93.

ANDALUZIA DONIBANE LOHIZUNEN

Herri-Urrats, besta bat paregabea!

Aurten hain xuxen, Mendeskotez dugu Herri-Urrats, berenaz ez dena besta-buru horri lotua bainan maiatzeko bigarren igandeari. Ez da gehiago erraitearen beharrik Herri-Urrats hori besta arraroa izaiten dela, urte guzian gure Iparraldean euskal kulturaren sailean izaiten den hitzordu jendetsuena, lauetan hogoi mila jendetaraino biltzen baita karia hortarat Senpereko aintziraren itzulian, batzuk besta hasiz bezperan Sarako aldean, xiba jokoekin eta kontzertu airos batekin! Senpereko hori bixtan da gaitza izaiten da goizetik arats, dena kantu, bertsu, dantza, musika, erakusketa, hitzaldi eta gaineratiko! Aurten bestenaz ere 25. aldia delarik besta hori egiten dela, ikastolen sustenguz, Seaska-k beti aintzinerat egin nahi-eta! Besta horri buruz, xehetasun asko emanak ditugu joanden asteko HERRIA-n, ez ditugu hemen errepikatuko, deia berriz zabalduko bakarrik jendea joan dadin burrustan geroari buruz hoin munta handikoa den elgarretaratze nasai hortarat!

OTXOTEAK KANBON Aste huntan dugu bestalde, Kanbo-ko elizan, Otxote edo zortzikote festibala, Arraga abesbatzak bi urtetarik muntatzen duena. Ortziralean eta larunbatean, aratseko 9-etan, bi kontzertu beraz. Lehenean entzunen dira Voces Graves (Iruñea), Ertizka (Añorga) eta Oldarra (Miarritze). Bigarrenean, Ozenki eta Gaztelupe (Donostia) bai eta Etxekoak (Bordele).

Mendekoste-kari horra Donibane Lohizunen Andaluziako dantza festibala, aurtengoa 14. jadanik, urte guziz arrakasta ederra duena. Andaluzia bera gure ganat heldu balitz bezala! “Casetas” delako etxettoak jarriko dira Santa Barbarako aldean, Andaluziako giro berezia sortaraziz, ainitzek aski gostukoa dutena. Han eskainiko da dantza ikusgarri asko, larunbatean eta igandean, Katixa, Solea, Fabiana, Peña Triana, Peña Almonte, Luna Flamenca eta holako talde berezitu batzuekin. Ikusgarri nagusia, El Ama izenekoa, jaialai ezkerparetan emanen da larunbat aratsean. Bi dantzari paregabe taulen gaindean, Carlos Rodriguez eta Angel Rojas, berekin beste bederatzi dantzari eta sei musikari, denak Madrileko “Nuevo Baleto” delakoan barne diren artixta guziz jeinutsuak!

Frank Maitia-k utzi gaitu 95 urte bete dituen egunean. Aspaldiko Frank Azkaraten sortua zen 1913an, eta Kaliforniarat etorria 1930ean, Ameriketako depresione denboran, hemen bereko jende ainitz ere lanik gabe zen denboran ; ez da neke pentsatzea etzitakela sobera pestatua izan etorri berrian, lana biziki xuhur baitzen nornahirendako. Beharrik artzaingoa hor baitzen euskaldun gazteendako ! Berehala lana eman zakoten artzaintzan “asto-pakian”, hori baita hemengo mendi eta basamortuetan artalde baten zain ibiltzea bere jatekoak, ofea eta arropak oro asto baten gainean jarraikaraziz eta iluntzen duen lekuan lo eginez. Denbora hartako ixtorioen kondatzen hasten zelarik, Frankek bere gazte denborako egunak berriz biziarazten zituen, hartaraino zituen xeheki kondatzen orduko biziaren pasaia guziak. Bere Garaziko izpiritu gaztearekin nola ikusten zituen Amerikako arraza eta kultura desberdinen artean ziren ibilmolde arrotzak eta holako. Urte zonbaiten buruan artzaintza utzirik bertze lan batzuetan arizan zen eta ere denbora berean Luixa Amestoy euskal andere gaztea ezagutu Bakersfield-en.

Luixarekin esposatu eta hasi zen ostalergoan “Basque-Cafe” jatetxean, berak erraiten zuena “artzain egon zen denboran” ikasi sukaldaritza baliatuz ! Geroztik bere bizia beti jatetxearekin egin du, gora behera

Uste dut biziki orroitzapen goxoak atxiki dituela bere bizi guzian. Gure Euskal Etxearen sortzailetarik bat zen Frank, 1941ean sei edo zazpi euskaldun lagunen artean sortarazi zuten gure Euskal Etxea, geroztik denek loratzen ikusi eta ikusten dugun etxe maitea. Orduko aitatxi hek erein zuten hazia laster landaretu zen eta zuhaitz haundi egin, geroztik badu zonbait uzta emanik, beraren sortzaileek ere gozatu dituztenak ainitz urtez. NABO (North American Basque Organisation) erakundean lehendakari Frank zen zonbait Maitia egona “Aitatxi” denboraz, euskal kulturari biziki atxikia baitzen. Ehorzketa ederra eskainia izan zaio, hemengo usaia den zonbait goiti beheiti. bezala (euskaldun bat Luixak eta biek seme bat ehorzten delarik), meza altxatu zuten, Frank bi mintzairetan kantatua gaztea, orain hura ere zen, parte bat ingelesez, aitatxitua dena. Frankek bertze partea euskaraz. biziki maite zuen Gaitzeko adixkide euskaldunen konpainia. andana etorri zaio azken Erraiten zaukun nola agur baten emaiterat. orroitzen zen denbora Meza erditan Euskal batean Euskal Herritik Etxeak kutxaren gaineko etortzen ziren mutiko loreen artean Ikurriña bat gazteekin zer arrats hedaturik ezarri dio eta goxoak iragaiten zituzten mutiko gazte batek audelako “Basque-Cafe” rreskua dantzatu du, hartan, bera akordeona aitatxiren ohoretan. joiten artzen zelarik eta Familiak onar ditzala gazte andana bat kantuz gure doluminak. Ez elgarrekin : “Ba, loriatzen adiorik Frank ! Zurekin ginen !” erraiten zuen. iragan arrats goxoetaz “Euskal Herria hemen orroituko gira. M.E. biziarazten ginduen !”

MEA CULPA Harriturik egona naiz, Sarkozy mintzatu delarik telebixtetan, entzun dudalarik bazitakela huts batzu egin zituela, hala nola ez aski esplikatuz zer egin nahi zuen, nola oraikotu behar zen hain zaharkitua zen gure Frantzia maitea. Oihartzun gisa, entzun da ere lehen ministroa, esplikatuz berak ere bere partea hartzen zuela jaun presidentaren hutsetan, egin behar zuela bere “mea culpa”. Gero jin da Christine Lagarde, harek ere bere “pettoak” aitortzen zituela. Hots, “mea culpa” orokorra ! Bainan nork, bularra joz zintzoki, erranen : “mea maxima culpa” ? Gehexan Pontto

Carlos Rodriguez eta Angel Rojas

Igande goizean, Donibaneko elizan, meza nagusia emanen da Andaluziako Rocio herrirat egiten diren beiletako giro bereziaren arabera. Mezatik landa, ibilaldia karriketan, Santa Barbara-ko zolaraino, zaldi karrosa apainduekain, zernahi dantzari eta musikari heien ondotik... Mendekosteko hitzordu handietarik dugu hau bainan egia da bestalde ere, bazter guzietan, izanen dela zernahi ausagailu Mendekosteko asteburu guzian!

Dantzari arraroak ikusgarrri koloretsu batentzat!

Muslaria

- Asteburu guzian, herriko bestak Lapurdiko Jatsun -Ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, “Rue de la Muette” taldea. Larunbatean, toki berean eta tenore berean, “Salsa Verde” musika taldea. - Ortziralean (22.00) Heletan, Idioin zaharretan, “Rocky la meule et Dalidrau” rock kontzertua - Ortziralean eta larunbatean, Baigorrin, Euskal Trail mendi lasterkaldia -Ortziralean eta larunbatean, Kanboko elizan, otxote festibala. - Ortziralean eta larunbatean (21.00) Donibane Garazin, Zitadelan, “Citadelle en folie” antzerkialdia - Ortziralean (22.00) Kanbon, Emaitza gaztetxean, Lorentxa Beyrie-ren alderako kontzertua eta larunbatean (13.00) sagarnotegi bazkaria -Larunbatetik astelehenerat, Donibane Lohizunen, Andaluziako dantza festibala. -Larunbatean, Azkainen, selauruhustea herriko plazan. - Larunbatean (10.15) Miarritzeko mediatekan, latino-amerikar zine saila, esklabogoa ezeztatzearen egunaren karietara -Larunbatean (20.30), Miarritzen, Koliseo gelan, “ Kitsch” antzerkia. -Larunbatean (21.00), Miarritzen, geltoki xaharrean, Yves Duteil kantaria, Retina elkartearen ikerketak laguntzea gatik -Larunbatean, Saran, Herri-Urratsen ohoretan, Xiba jokoak ara-

tsaldean eta kontzertua aratsean. -Igandean, Senperen, aintziraren itzulian, Herri-Urrats, Iparraldeko ikastola guzien aldeko besta handia. - Igandean, Ortzaizen, kermeza -Igandean (11.00), Angelun, Andredena Maria elizan, esker onezko meza Angelu eta Ansbach aleman herria parekatuak direlako 40 urteak ospatuz. -Igandean (11.30), Angelun, herriko etxearen aintzinean, kaskoin ohidura xaharrari jarraikiz, Maiatzeko zuhaitzaren landatzea. - Igandean (16.00) Angelun, Amodio Ganbarako biltokian, Ansbach-eko Jugendblas orkestraren kontzertua -Igandean (17.00), Baionan, San Andres elizan, kontzertua, JeanMarie Latrille zahamiolarekin, Jesus Martin Moro organo joile eta Isabelle Castillon kantari. - Igandean (20.00) Angelun, San Leon elizan, Baiona-Kostaldeko orkestraren kontzertua (Josep Haydn-en musika) -Astelehenean (11.30), Baionan, Gurutze-Saindu auzoaldeko plaza nagusian, mutxikoak. Toki berean (18.30), Pariseko Opera-tik etorri baleta, Maimorables sailaren konduko hitzorduak. - Astelehenean (20.30) Angelun, Santa Maria elizan, Alemaniako Windsbacher Knabenchor koroa.


Herria 2956