Page 1

2008-ko Apirilaren 3-koa 3 avril 2008 ISSN 0767-7643

1,10 €

N° 2951

Pika batek ez du erran behar errexiñoletak bezen polliki kantatzen duela. (Theokrites)

DONIBANE LOHIZUNEN LOHIZUNEN DONIBANE

SEI EHUN BAT LAGUN

KANTUAREN EGUNEAN

BOIKOT Tibet herrialde bahitua hedabide gehienen aho-mihitan da egun hautan. Txina auzo puxantak kasik hirurogoi urte huntan iretsia duen herri dohakabea. Odolusturik dagon lurraldea, bainan burua gora atxiki nahi duen populu batekin, Dalai Lama eta fraile budista suharren inguruan bereziki. Ihardokitze baketsua bezain kementsua. Uda huntan Pekingo Olinpi-Jokoak beharrak direla-eta, mundu guzia iratzartzen hasia da, giza-eskubide jale txinatarra arrazoinatu nahiz bezala, oinarrizko eskubideak errespeta ditzan, ez bakarrik Tibeten bainan Txinako lurretan beretan ere. Gaude ez ote diren itxurazko zalapartak, horiek guziak, elezurikeria ! Gure gobernuek sinetsarazi nahi daukute ahal duten guzia egingo dutela, hango egoerak hoberat egin dezan. Bainan akuilu kamutsekin egiten zaizkion xixtakoek ez dute Txina biziki inarrosiko ! Boikota da gero-ta gehiago aipatzen, Olinpi-joko guziena ez balinbada, bederen estreinaldiarena. Bainan nork du boikotatuko ? Ez kirolariek, nekez baiditaike biziko amets ederrenetarik bati uko egin. Ez hedabideek, hauek aspaldidanik erakutsia baidute, ardi beltz bakar batzu salbu, zein errexki badabiltzan puxanten morroitzan. Ez gobernuek, populuen eskubideen bizkar eginiko diru-tratuetan trebeagoak baitira gehienak. Beraz nork ? Zergatik ez guhaurek ? Gure telebistak itzaliz Pekingo jokoak hasiko direlarik, gisa hortan erakuts ginezakeela ez dugula Txinaren jokabide hitsa onartzen... Populuen eskubideen defendatzaile suharra ginuen aldiz Walter Luyten flandriarra, euskaldunen adiskide handia. Iragan urtarrilean zendua da. Igandean zortzi omendua izanen da Zokoan. Gogoan dut Euskal Herriko lagun multxo batekin orain dela hamabortz bat urte Flandrian gaindi iraganikako asteburu gozoa, hango familiek gintuztela aterbetu. Besta eder bat eskainia izan zitzaikun, ikastolen sustenguz, Eltzegor taldea gurekin zagola. Walter Luyten bera eta Ludo Docx izan gintuen gidari bikain, Antwerpen, Brugge eta Diksmuide bisitatzerakoan. Biak Euskal Herriaren adiskide zintzo eta leial, gure bi populuen arteko haurridetasunaren ikur ! P.J.

Arrantzaleak beti alegera !

Andde Duhalde eta Sophie Delprat

Denak zoin gogotik ari kantuz

Aurtengo Kantuaren Eguna, Donibane Lohizunen, Pazko zaharrez, joanden igandean beraz, aterbean egin da euriaren gatik, herri hortako jai-alai ezkerparetan. Nahiz holako elgarretaratzeak kanpoan izaitearekin beste grazia bat ukaiten duen, biziki giro onean iragan da halere burutik buru, Begiraleak elkartea antolatzaile, Donibaneko Euskal Kulturaldiaren konduko sailean. Ttipi eta handi, kantu-eskolak badituzten hamasei herri izan dira parte hartu dutenak, Baionak eta Donibane Lohizunek bira multxo, eta multxo bat herri bakoitx, Uztaritze, Lehuntze, Hiriburu, Azkaine, Senpere, Sara, Miarritze eta Ziburuk mugaz hunainditik, hainditik aldiz Donostia, Irun, Hondarribia, Asteazu, Zizurkil eta Alkiza-k. Hasteko, usaian bezala, xaramelatu dira besta horri buruz ikasi sei kantuak, batzu aspaldikoak eta besteak arras berriak: bat bestearen ondotik, “Gizon gazteak”, “Atharratze jauregian”, “Kontrapas”, “Zenbat gera?”, “Gogoaren baitan” eta “Itsasoari begira”. Ondotik, errepika alegera bati lotua, multxo bakoitxaren bertsu bat, solas bero eta anaikorrekin, batek goraipatuz Herria beti ta euskaldunago izan dadien egiten eta egin behar diren urratsak, beste batek oihukatuz muga zaharra, kasik desegina-eta, guhauren buruetan dela gehienik beti hor, beste batek oraino azpimarratuz kantuz suharki ari den populu bat ez ditaikeela izan etorkizunik gabekoa... Ikusteko zen, eta entzuteko, zoin gogotik ari ziren denak kantu eta kantu! Denek sanoki parte hartzen zutela, hortan baita holako egunaren berezitasuna. Etzira jiten baitezpada kantu batzuen entzuterat, heldu zira zuhaur ere bestekin batean kantuz artzeko!

KARTSUTASUN HANDIA Kantu sail hortarik lekora, bazkaria, hau Donibaneko ikastolari dagoen Ereintabil elkarteak prestatua han ziren 560 lagunentzat. Bazkari hauta zinez. Jateko artetik ere, zonbat eta zonbat kantu ez da eman! Ezagun hor elgarretaratu guziak zirela euskal kantuak errotik maite dituztenetarik! Aratsaldea xarmanki joan da. Taulen gainerat igan da Andde Duhalde eta gaitzeko txaloak bildu ditu. Bizpahiru kanturentzat, berekin zuen Arrangoitzeko neska gazte bat, Sophie Delprat, ikaragarriko boz ederra duena! Hola segituz, egin dezake bide! Gero, Arrantzaleak taldearen aldi, esku-zarta nasaiak ukaiten zituela. Holakoetan mugitu ere behar baita, ezin alde bat jarririk egon, Larrain-Dantza eta mutxiko, Beñat Elizondo eta hunen lagunek bazterrak aintzina airosten zituztela, dantzari eman da jendea, denak loriatuak holako besta herrikoian goxaturik. “BODARIN” ETA “SATORRAK” Asteburu huntan, oraino lau hitzordu baditugu Donibaneko Kulturaldiaren kondu. Lehenik, ortzegun arats huntan, Ravel entzuntegian, “Momadak TX” euskarazko filma, bi txalapartari munduan gaindi ibilki ainitz musika motetarik hurrupaka edanez... Ortziralean, aratsaldeko 6-etan, Dukontenea gelan, Mikel Duvert ikertzailea mintzatuko zauku Jose Migel Barandiaren jakintsun handiaz, haren biziaz eta haren lan baliosez. Larunbatean, aratseko 9-etan, jai-alai ezkerparetan, sorkuntza arraro bat, “Bodarin” dantza ikusgarria, Anaigazteak taldearekin. Betiko ohiduren ildotik asmatua bainan denbora berean gauzak berrituz eta gaurkotuz. Lehen zatia pikoan ezarria aspaldiko sorgin ixtorioak ere gogoan. Bigarrena, “flamenco” gisako dantza airos batzuen gogo beretik zerbait hartuz eta nolazpait hemengotuz... Sail guziaren bururatzeko, igandean, aratsaldeko 4-etan, Ravel entzuntegian, “Satorrak” antzerkia, Maite Dugulako taldearekin. Lurra aski berotua izanez, ezinbizia nagusi bazterretan... Hea, badenetz zerbait aterabide? Hitzordu aberatsak gisa guziz Kulturaldiaren azken egunentzat...

Iñaki Marixalar kantuen gidari, Beñat Elizondo ere han bere lagunekin


2

• Leopold Eyharts euskaldun espaziogizona lurrerat itzuli da Endeavour espaziontziarekin, zazpi aste ISS espazio-geltokian iraganik. Guzien goraipaldiak ukan ditu, Arrangoitzeko bere familia loriaturik zagola, bistan da. Leopold Eyharts

• Frantses eta Angles bi buruzagiak elgarretaratu dira Londresen bi egunez bi herrialdek elgarrekin eskuz esku ereman gogo duten sailaz mintzateko eta araberako erabakier buruz. Arsenaleko futbol zelaian ibiltzen hasirik bi delegazioak, Sarkozy eta Gordon Brown bi buruek egin dute 21garren mende hasi berri huntan dituzten ikuspen eta xedeen ingurua, ekonomia mundiala gogoan bixta dena, G8 nazione fagoratuenen ekarpenak nola hobetu ditazkeen, beti emendatzen ari diren herri partedunekin eta denen fagoretan. Elgarrekin segurtatzekoa duten defentsa eta egoeraren aldakuntza hau izan dituzte bien kezkabideak, horri buruz bermatu beharko dela, herri kezkadun eta bake gose minberatsu batzu lagunduz, hala-nola Afganistan eta palestinar herriak eta Kosovo hori. Afrika ere ez dute ahantzi eta ikusi arte zer egin hango 16 miliun haur eskolaratzeko 2010 urtea barne. Beste gai bat ere, nuklear indarra nola emenda, beti-ta garbiagoki, preseski petrolio horrek xuhurtzeko manerak dituen huntan. Eta azkenik, munduko finantziabide eta bankoak. Horietan denetan hainbertze egiteko badutela errepikatuz, aitortu dute halere biek beren nahia zeren “ biak elgarretaratuz, Europaren bihotza baitira ”. Erraitea ez da askiko. • Xina eta Tibet herria ainitz aipu dira oraino ere. Lehen horrek bere aztapar haundiaren pean dauka bortizki bigarren hau, manifestatzaileak tirokatuz ere, hauk fraide budista ixilak direlarik ere. Horren aitzinean dago mundua asaldatua eta, nola Joko Olinpikoak Xinan beharrak baitira laster, huna herriak desafioz ari zaizkiela bat bestearen ondotik ez direla agertuko ere Joko horien zabaltze egunean bederen ez bada Xinan gizona hobeki errespetatua

protestaz. Azken biak desenkusatu direnak, Polonia eta Txekia izan dira, dudan dauden batzu bestalde. • Xuri-Beltxen desbardintasuna bat da, Amerikatik haste, bainan zer erran oraino bizi eta frangotan deitoratuak diren berexkuntzez ? Berexkuntza horiek beti ttipitzen ari direla, hori bai. Alta ez dira oraino xantza berak xurien ala beltzendako. Hots, xuri batek baino bietan suerte gehiago badu oraino beltz batek lanaren aurkitzeko. Bestalde, presondegietan bada xuri baino aise beltz gehiago, hiltzera kondenatuak direnetan ere bai. Alta berrogei urte du orai Martin Luther King beltzen buruzagi indarkeriaren kontrakoa eta prestuetan prestu, hil zutela beltza zelakotz bainan zinez luzatzen duela berdintasun indarkeriagabearen aldeko partida ederrak. • Afghanistanen atentadu bat berriz ere talibanek egin dutena, zortzi hil eta 17 kolpatu eginez. Taliban horiek, badute beren kontra herrien arteko koalizio bat Amerikanoek gidatzen dutena eta frantsesak ere berekin badituena : horri zaizko preseski mendekatzen gudari horiek holako hilketak ere eginez. • Filipinetan bada giltxurrin trafitu bat arras zaindu beharra dena hango jende pobrearen errespetuz. Erresumaz kanpotik ibiltzen da han asko jende, bere osasun arrazoinez giltxurrin erosten xerto baten egiteko. Holaxe dituzte hango jende xumeari beren bi giltxurrin edo errainetarik bat erosten eta hori arras prezio apalean gehiago dena. Azkenean, ordu baitzen, neurri baitezpadako batzu hartu ditu herri hortan gobernamenduak eta kontrola bat asmatu ere, trafiku hori mugatu nahiko duena. • Kenyan zentzuak eta bakeak gaina hartzen ari dutela iduri du. Gerla gorrian geldituak ziren han aitzineko bozetako bi hautagai etsaiak, Mwarkibaki batetik eta Raila Odinga bestetik, batek ez besteak ez onartuz bozen galtzea eta bazituzten 1500 hil eta 300.000 iheslari ukanak beren kalapitan. Bainan huna beste biderik hartzen ari dutela orai, elgarren arteko hautsimautsi bat xutik ezarriz herri horren kudeantzan. Iduri du hortako Kofi Annan hartzera doatzila ararteko. • Marokoko erregeak, itsasportu eder baten xedetan izanez, bere obra lanen hastapena sinatu du Koar Seghirko itsas-hegian, Tanger hiritik 40 kilometretan. Hor egin gogo dute portu militar berri bat 2010ean bururatu gogo dutena eta Marokiar marinaren erroa bilakatuko dena Mediterraneoko Gibraltar arte hori zaindu nahiko duena. • Errusiak eta Egiptok tratu bat bururatu dute elgarrekin lan egiteko nukleartegi zibil bati buruz eta nazione horri elektrika fornitu nahiko duena ondoko urte horietan. Gisa berean jadanik baditu holakoak eginak Iranen eta solasetan dira ere halaber holako zerbaiten egiteko Bulgarian. • Alitalia italiar konpainiak ere ainitz kezkabide badauka bere aireko negozioan eta zerbait asmatu beharko bere erresumako hegazkin afera haundiena baita errekazolatik atera gogo dutena Silvio Berlusconik eta besteek, ez baitute holako zorretan egiten ahal bainan ez jakin norekin.

Euskaldunen %36-ak, lehendakariaren kontsultaren alde Nahiz eta galdezkatuen %72-ak politikari buruzko interes arras ahula erakutsi, hoietarik 36-ak Ibarretxe lehendakariak proposatu galdezketa positiboki hartzen dute. Aldiz kontrakoak %17 dira. Aldekoetan, PNV alderdiaren hurbilekoak (%56), EA (%53), EB-berdeak (%51) eta ezker abertzalearen artean ere (%50) alde agertzen dira. Batasunaren legez kanporatzearen kontrakoak %45 dira eta aldekoak %22. Lehendakariaren auziperatzearen kontrakoak %48 eta aldekoak %9. Independentziaren aldekoak, INE inkestaren arabera, %28 eta kontrakoak %27. Abiadura haundiko trenaren aldekoak %53 lirateke eta kontrakoak %15.

Aralar, lehendakariaren galdezketaren alde Aintzane Ezenarro legebiltzar kidearen ahotik, Aralar alderdiak jakinarazi du ez dela Ibarretxe lehendakariak helduden urriaren 25eko hitzeman galdezketaren dudan ezartzeko garaia. Bakar bakarrik argitasun gehiagoren ekartzeko. Deklarazio hoiek, PNV-EAJ alderdiaren lerroetan, galdezketari buruz agertu duda-muda edo uzkurtasunari erantzun nahi diote. Aldi berean Aralarreko deputatuak galdatzen dio ezker abertzaleari, argi eta garbi jakinaraz dezan zein den bere jarrera galdezketari buruz.

Arkumearen besta Tolosan Iragan asteazkenetik igandera bitartean, 1.500 kilo esneko bildots janak izan dira, eusko labelarekilako euskal bildotsaren besta kari Tolosan. 3.000 lagun baino gehiago bildu dira bildoskiaren jastatzeko ; halaber sukaldari ospetsuek prestatu “menestra“ erraldoiak.

Bertsularitza aztergai Missouriko Unibertsitateak Estatu Batuar Missouriko Unibertsitatean, Journal of Oral Tradition aldizkariak bertsularitzari buruzko ikerketa argitaratu du bere azken zenbakian. Andoni Egaña edo Joxerra Garzia, Maialen Lujanbio, Joxe Agirre Esnal bezalako bertsulari ezagunekin elkarrizketak egin ditu bere artikuluan. Kultura ezberdinetako ahozko literatura lantzen du aldizkari horrek.

Durango bonbardatzearen 71 garren urtemuga Gerla zibila garaian, 1937ko martxoaren 31n, Frankoren hegazkinek Durango bonbardatu zuten. Andra Mari elizan eta herriko hilerrietan ekitaldiak antolatuak izan dira, bonbardatzearen ondorioz hil zirenen omenez. Omenaldian, Toti Martinez de Lezeak gerlak eta indarkeria “madarikatzen” zituen agiria irakurri eta Durangoko “giroa nigarrez bete” zen egun hori gogora ekarri du. Gerla Zibilak herri horretan utzi zituen 400 biktimen izenak gordetzen dituen kaperaren ondoan bildutakoek minutu bateko ixilaldia egin dute. Ezkilek hiru aldiz jo dute, duela 71 urte herritarrei bonbardaketaren abisua eman zuten bezala.

Urtegiak beteak Ondorio onik utzi dute iragan asteko euriteek. Idortearen eta ur eskasiaren beldurrak huxatu ditu. Gipuzkoa ala Bizkaiko urtegiak bete beteak dira. Hala nola Donostiako ura hornitzen duen Añarbeko urtegiaren ateak ireki behar izan dituzte ura ez dadin gainezka pasa. Halaber Zadorrako urtegian berdin egin behar izan dute, ur soberakinari buru egiteko. Urte hasteko idortearen ondotik, aste sainduan beharrik euriak etorri dira : hala nola Igeldon 264 ml euri, Legazpin 364 ml, Hondarribian 278 ml, Zumarragan 284 ml, denetan marka historikoari hurbil. Denbora berean beste Espainiako lurraldetan, bereziki Katalunia aldean sekulako idortea pairatzen dute.

Europako gizonik zaharrena Burgoseko probintzian, Atapuerca herrian ikerlariek aurkitu dute Europako gizonki zaharrenaren matelezurra. Duela 1,2 milioi urte inguru bizi izan zen gizonkiaren errestoa. Duela 30 bat urte aurkituak izan ziren errestoak eta ikerketen bidez sekulako altxorra aurkitu dute zientifikoek. Aurkikuntza hoiek aditzera emaiten dute Afrikatik jin jendeak zirela hemen gaindi bizi, hozte eta berotze zikloen arabera.

Artzain Eguna Ordizian

MENDEKOSTE Mendekoste biharamuna laneko eguna izanen zela erabaki zuen Jean-Pierre Raffarin gobernuburuak, astelehen hortako irabazia utzi behar elkartasunez jende xahar eta ezinduen hobeki laguntzeko. Etziren haatik denak ados joko horrekin, ez aparantziarik ere! Orai, UMP-tiar hautetsi batzuek proposaturik, gobernua ere alde, deputatuek berriz ezarri dute astelehen hori besta-buru bezala. Haatik, delako elkartasunaren izenean, langile guziek egun baten irabazia utzi beharko dute berdinberdina, egun hori onez onean berexi behar nagusiarekin. Ezkerraldeko deputatuak kontra agertu dira, ez delako astelehena laneko nahiz bainan joko hori okerra baitaukate, elkartasunaren izenean eskatua den indar guzia langileriak egin beharko duela, eta bakarrik langileriak... Hori ez dela xuxen. Zenaturrek beren ikusmoldea helduden astean agertzekoa dute. Zernahi gisaz, itxura guzien arabera, aurten berean ez da Mendekoste biharamunean nehor lanean ariko, salbu bixtan da usaian ere igande eta besta-buruetan laneko izaiten direnak...

AZAROAN Sozialixt alderdiko buruzagiak bildu dira eta arras giro onean, iduriz segurik, martxoko bozen emaitzak gogoan alabainan. Ezagun halere beren arteko tirabira batzu beti hor dituztela, ez badituzte ere sobera agertzen. Dena den, erabaki dute alderdiaren biltzar nagusia, Omiasaindu irian egitekoa, ez dutela aintzinatuko edo gibelatuko, erran keinkan eginen dutela. Egunak berexiak dituzte, azaroaren 7-a,

8-a eta 9-a. Tokia ez hautatua oraino. Baditake Tolosan bilduko diren. Gisa guziz, martxoan eskuindarrak garaitu dituzten hiri batean... Horiek hola, François Hollande alderdiburuak garbiki erakusterat eman du president bozetan hautagai izaiten ahal litakeela 2012-an. Alta, beti xede hortan dago ere Ségolène Royal, jaz arte bere andrea zuena...

LAGUNTZA UMP alderdian ere, gerokoa gogoan, badira kanbiamenduak. Patrick Devedjian idazkari nagusiari bi idazkari lagun ezarrri daizkiote, orai arte bihi bat etzuelarik, eta hori gehiago lagundua izaitea merexi duelakotz omen . Hala erran dute segurik hor gaindi eta biziki polliki! Idazkari lagunak dira Xavier Bertrand eta Nathalie Kosciusko-Morizet, biak ere gobernuan barne direnak eta biak Sarkozy-tiar amorratuak. Funtsean, Nicolas Sarkozy-k berak hautatuak omen ditu bestalde dutenen gainerat gisa hortan hartzen duten kargu hortako.. Hainbestenarekin, François Fillon gobernuburua mintzatu da joanden igandean, erranez gobernuak aintzina segituko duela abiatu bidetik, bide hoberik ez dela-eta. Zuhurki jokatuko dela, sosari kasu eginez, eta zergak ez direla apalduko bainan ez ere goratuko. Azken egun hotan jakin baita Frantziaren zorrak oraino ozka batez emendatu direla, segurtatu du ozka ttipiño batez direla bakarrik handitu eta hori nazioarteko negozio batzuentzat giroa ez delakotz hain ona. Ez dela beraz horren gatik sobera griñatsu agertu behar... Hots, zerua ez du hain ilun ikusten! Alta, hodei asko ere badelarik hor gaindi... J-B D

Ohidurari jarraikiz artzain eguna ospatu dute Ordizian. Nahiz eta denbora euritsua izan, jendalde gaitza bildu da, beti bezala, antolatu ekitaldietara. Goizeko 11etan hiru artaldek, herriko karrikak zeharkatu dituzte. Lehengo denboretan, maiatza aldera egiten zuten borturako ibiladia oroitaraziz. Hiritarrek ikusi ahal izan dituzte ardi deizte, gasna egite, ile mozte, ahari zein ederragoa : artzainen lanak. Bildoski errea proposatua zitzaien ogitartean. Idiazabaleko sor markadun gasnaren jastatzea egin dute. Koldo Rodero nafartar sukaldariak moztu eta jastatu du aurtengo denboraldiko lehen gasna. 107 artzainek sormarkan parte hartzen dute 1. 354 tonelada gasna ekoiztuz urtean.

Carlos Chivite zendu da Nafarroako sozialisten idazkaria, Carlos Chivite, zendu da Iruñeako eritetxean. 51 urte zituen eta bi haurren aita zen eta senadoko hauteskunde kanpaina garaian odol kolpea izan zuen buruan. Geroztik eritetxean zegoen bainan azken egunetan bere osasun egoerak beherakada nabarmena jasana zuen.

Carlos Chivite

XIII. IPARRA-HEGOA, SEGURAN Astelehenean hasirik, XIII. Iparra-Hegoa kulturaldia aitzina doa, Segurako Elorri eta Urruñako Berttoli elkarteen ardurapean. Apirilaren 3an, ostegun huntan (19:30) bertsu poteo eta afari, Jon Maia, Amets Arzallus eta Kuxkuxtu txarangarekin. Apirilaren 4ean, ostiralean, 13:30 xiba jokoak, 14:30 jaialdia (ikuskizun, kantu, Txan magoa, kale animazioa Dangiliske musika taldearekin), 23:00 Milhsake-ren kontzertua, 24:00 Speiz Mukaki. Apirilaren 5ean, larunbat goizean mendi ibilaldia, aratsaldean (16:00) Euskal Herriko mus xapelketaren finala, zazpi lurraldetako sailkatuen artean (14 pare, biga lurraldeka), lehen saria 3000 euro, bigarrena 1000 euro, ondotik (19:00) taloak eta xardina errea, eta dantzaldia (23:00) Iñazki lapurtar taldearekin. Apirilaren 6an, goizarekin azoka, Begiraleak taldearen dantza ikuskizuna, txakoli jastaketa, herri bazkaria (14:30) Kuxkuxtu txarangak kantuz alaiturik eta mutxikoak.


3

Pariseko Euskal Etxetik

PIERRE BALDI OMENDUZ Donibane Lohizunen, Pazkoz geroz herriko elizan ikus ditazke hiru margo eder, Pierre Baldi artixta ezagutuarenak, Jesusen biziaz eginak. Ekain arte hor egonen dira. Gero, beste Pierre Baldi batzu ezarriko dituzte denen bixtan uda guziko. Margolari beraren ederlan asko ikusgai izanen dira ere Dukontenea gelan, bereziki irailean, Itsasoaren besta eta Ondarearen egunak eginen direlarik.. Gisa hortan omenduko da Pierre Baldi, orai Angelun bizi dena, 88 urtetan beti biziki pixkor. 36 urtez Donibanen egona da, Garat karrikan. Margolari fina, lan argi eta koloretsuak moldatzen dituena. Gai desberdinak hautatuz, besteak beste gaitzeko sail berezia erlisioneari buruz, eliza baten apaintzeko biziki egokiak diren lan goresgarriak. BATZORDE ETA ORDEZKARI Donibane Lohizunen eta Ziburun, herriko kontseilua bildu da bere batzordeak muntatzeari buruz. Bederatzi batzorde Donibanen, zazpi Ziburun, bakoitxean tokiño bat eginez gehiengoan ez direneri. Hautatu dituzte ere elkarte eta erakunde askotako ordezkariak. Besteak beste Hego-Kostaldeko herri erkidegoan izanen direnak. Bost donibandar eta lau ziburutar. Eta hor tirabirak izan dira, bi hirietan denak hartu baitituzte gehiengoa duen zerrendakoak. Hori salatua izan da, ez dela batere xuxen. Urruñan ere gisa bereko eztabadak. Batzordeetan, hamar lagun, zazpi gehiengokoak eta hiru beste zerrendakoak, gehiengoan ez direneri iduritzen sei eta lau egokiago izanen zela. Auzia gehiago minberatu da hor ere herri-erkidegoko ordezkariak hautatzean. Auzapezak .ordezkari-lagun alki bat eskainirik, ez denak gehiengokoak izaiteko. Gisa hortan, bere ustez urrats handi bat egiten zuela erakusterat eman du bainan kontrakoen arabera urrats biziki xuhurra eta eskasa... Hendaian, gauzak hoberat joan dira, alki bat utziz erkidegoko batzarrean herriko gehiengoan ez direneri. EURIA GOIZEGI JINIK.. Udaberriko ibilaldia, oinez eta Jakobe bide xaharretarik, Donibane Lohizunetik eta Biriatutik abiatuz Hendaiarat heltzeko, joanden igandean egin da. Aurten aste batez gibelatua ez Pazko egunean izaiteko. Nola iragan aste hortan ardura euria zen, usaian baino gutiago ziren izena aintzinetik emana zutenak. Denen buru, bildu da haatik jendealde pollita, hiru ehun lagunez goiti, jaz bezalatsu beraz.. Giroa ere ona eta aroa arras pollita, bide erditaraino. Urruñan han harat joanak zirelarik jin zaiote euria. Goizegi den bezala erraiteko, bainan eguraldia heldu den bezala hartu behar...

ZOKOAKO ARKAITZETAN Ziburuko Piarres-Larzabal ikastegian dabiltzan asko gaztetxo, ingurumenaz axola handia dutenak, arizan dira karraskan itsas-hegiaren garbitzen, ondarkinak bil eta bil Zokoako arkaitzetan... Surf Rider elkarteak eta ondarkin bilketaren herriarteko sindikatak zabaldu deiari molde ederrean ihardetsiz... Bazterrak sano eta garbi atxiki nahi dituen gaztetxo andana bat...

Xuberoan gaindiko bidaian Pierre-Paul Dalgalarrondo-rekin

Elkarte berri Jean-Marie Guezalak zuzentzen duen Anaiki gizon koralak urte ondar xoragarria iragan du, bere 20. urteurrenaren ospatzeko. Hain xuxen, Saint Petersbourg-eko Alexandre Nevsky Sainduko komentuko abesbatzarekin batu da, kantaldi arraroen eskaintzeko Eguberrikari Pariseko inguruko hiru tokitan. Ondotik, Parisen berean bertze hiru kontzertu eman dituzte bi koro hauek Donostiako Coro Easo eta Korsikako Voce Insulane koralekin. Eta azkenik, Donibane Lohitzunen kantatu dute Anaiki, Coro Easo eta Alexandre Nevsky Sainduek, abendoaren 22-an : mila presuna inguru hurbildu dira ehun bat kantariren entzuterat, bai eta ere Polentzi Guezala eta Lezoko txistularien. Denak loriatuak agertu dira, eta Anaikik nahi luke segurraski horrelako egun zoriontsuak aurten ere berriz bizi. Otsailaren 6-etik 9-ra, bertze urtetan bezala, Sustraiak-Erroak euskal kurtso elkarteak “Expolangues” erakusketa erraldoian parte hartu du, euskararen aurkezteko munduko bertze hizkuntzen artean. Usaian, gure hizkuntza bi toki desberdinetan agertzen da : Eusko Jaurlaritzaren estandan eta Nafarroako Gobernuarenean. Aurtengo berezitasuna izan da biak parean zirela, eta Sustraiak elkartekideek bietan laguntza ekarri ahal izan dutela. Alaitasuna nabari zen euskararen leku hortan : Eusko Jaurlaritzak birus edo mikrobez mozorrotu animatzaile bat komitatua zuen, eta erakusketa osoan ibili gira harekin, jendea euskararekin kutsatu nahian. Bertzalde, Gazteria taldeko dantzariek ohiko dantzak erakutsi dituzte, jendearen pozgarri. Urtero bezala ere, Sustraiak elkarteak bidaia bat proposatu du, euskara ikasleek Euskal Herria hobeki ezagut dezaten. Aintzineko urtetan Hegoaldean zehar ibiliak baiginen, aurten Iparraldeari buruz jo dugu, Xiberurat. Asteburu izigarri interesgarria iragan dugu martxoaren 7-9-etan, Maule, Gotañe eta Sohütan gaindi. Irabarneko jauregian aterbetuak ginen. Maulen jokatua zen maskarada osoki ikusi dugu, bai eta ere Ainduraingo jauregia bisitatu, Sü Azia-ren lan hain estimagarria deskubritu, Santa Madalena kaperara eta San Bladi ospitalera itzuliño bat egin, eta azkenik protohistoria garaian eraiki fortifikazio harrigarriak mirestu, Ikerzaleak elkarteko lehendakari mendizale zaluarekin. Loriatuak itzuli gira berritz Pariserat, eta bihotzetik eskertzekoak ditugu gure laguntzaile eta gida arraroak : Christine de Fabrègues anderea, Battitta Guiresse eta Pierre-Paul Dalgalarrondo jaunak, bai eta, nolaz ez, bidaia horren antolaketa burutik buru eraman duen gure elkartekide Mauletarra, Gérard Capdepont. Gazteria dantza elkarteak hirugarren aldikotz antolatuko du “ Orok-Betan ” eguna, apirilaren 12-an. Aintzineko urtetan bezala, kanpoko talde ospetsuak komitatuak izanen dira ; aurten bi heldu zaizkigu : Greziatik Parthenon taldea eta Italiatik Tarantula. Jendeak hiru dantza motetarik jastatzen ahalko du, bai eta ere berak zonbait dantza ikasi, eta harremanetan zuzenki sartu parteartzaileekin. Azkenik, ez dezagun ahantz elkarteek denek betan airosten dituzten besta ederrak. “Beti Gazte”-en eguna kari, urtarrilaren 27-an, zernahi jende bildu da, Mounho apezak eman mezan parteartzeko, Xavier Mougica-ren bazkari finaren frogatzeko, eta bistan dena dantzatzeko eta kantatzeko, Rémy Larre-k zituelarik bazterrak alaitzen. Ber-giroa ere ginuen gure kermezako, martxoaren 16-an, Herri Urrats ere ospatzekoa dugularik maiatzaren 25-ean. Katixa Dolhare

JACQUES ETCHEVERRY EUSKALTZAIN URGAZLEA HIL DA Martxoaren 22an, larunbatez, hil da Jacques Etcheverry euskaltzain urgazlea, 86 urte zituela. Ehorzketak iragan dira Donibane Lohizuneko elizan. Jacques Etcheverry Donibane Lohizunen sortu zen, 1921ean. Pariseko Sorbona Unibertsitatean Filosofia eta Psikosoziologia ikasketak egin zituen. 1965eko azaroaren 24an, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak. “Gure Herria” aldizkarian artikuluak argitaratu zituen eta ezagutua zen euskararen erakasle bezala… Lapurdi itsas-hegia liburua argitaratu zuen, 1977an.

Mugazainak ez dira espres ari HATSAREN POESIA 2008 Apirilaren 6an, Senpere Oxtikenean Hamargarren Hatsaren Poesia eguna ospatuko da Senperen, Oxtikenean, apirilaren 6an, igandearekin : 12:00 100 bat olerkilariren poesia bildumaren aurkezpena, 13:30 Amotz Larraldean olerki bilduma idatzi dutenen arteko zikiro jatea, 16:00 Larraldean Barneko burbuilak entzunikus poetikoaren proiekzioa, deneri idekia, eta olerki irakurketa. Hatsa elkartearen aurtengo liburuan, lehen aldikotz parte hartu duteOlerkari gazte batzu, jazko bildumaren aurkezte egunean, nen olerkarien zerrendan Senpere Oxtikenean aurkitzen ditugu : Arano Jon, Arruabarrena Marisa, Aurkenerena Arbelaitz, Aurkenerena Etxahun, Azpeitia Julen, Bordaxar Joane, Galleras Maider, Ithurriague Elisa, Lasa Jokin, Macklin Elizabeth (New York-ekoa), Martinez Ibai, Ormaetxea Hilario, Perez Aitor, Renteria Aitziber(Amsterdam-etik), Samuel Mikel, Zubeldia Koldo. Bertzalde, Baionako Bernat Etxepare lizeoko 80 bat ikaslek bai eta Senpere, Hendaia, Hondarribia, Igantzi eta Itsasuko eskoletako 120 bat haurrek liburu hortan parte hartu dute “talde olerkiak” idatziz, aire fresko eta goxo bat liburuari ekarriz. Hatsa elkarteak, iragan 10 urte hautan, Euskal Herri osotik hurbildu zaizkion 230 olerki idazleak bai eta olerki taileretan parte hartu duten 780 bat haur eta gaztetxoak omenduko ditu, beraiek idatzitako 2350 olerkiak goraipatuz.

Landesak eta gure departamendua zaintzen duten mugazainak 303 dira aurten. Ez dira besoak gurutzaturik egon trein eta kamioiak pasa beha. Burutu dituzten sesien xifrea luzea eta estatuarentzat emankorra dela erakutsi nahi izan dute iazko bilana presentatzean. Isunetan bakarrik 460 milioi euro eskuratu dituzte buxeteko ministeriora joan direnak zuzenean. Segur, droga bigun baino gogor gehiago sesitu dute, 33 kilo heroina eta 21 kilo kokaina. Zigarreten trafikua Europa barneko mugak idekitzearekin usteko zen zigarreta trafikua geldituko zela, mugimendua azkarki hazi da Frantziak bere zigarreten tatsak emendatzearekin, ainitz trafiku partikular piztu dira. Mugazainek lau tona eta erdi kontrabandako zigarreta sesitu dituzte. Alta partikular batek kilo bat tabako eraman dezake benttatik etxera, hots bost kartutxa, bakoitzak hogei pakete barnean dituela. Trafiku handiak sumatzen zituzten eta urte zaharrez bi partikular arrastatu dituzte, beren ibilgailuan 458 zigarreta kartutxa zeramazkitenak. Bestalde, sesitu dituzte ere lau mila pinta alkool Trafiku diskretak Mugazainek lan jarraikia daramate trafiku arruntaren gibeletik ; hala nola 1800 galtza pare sesitu dituzten “ jean ” marka eskerniatzen dutenak, 630 usain oneko flakoin, eta 800 joieriako artikulu. Trafiku hori kamioietan atzemaiten dute, ez baita gogotik galdu behar egunean 8000 kamioiek gurutzatzen dutela Biriatu. Hots, kanabizaren sesiak apaldurik ere, beste gisa ainitzetako arrapaketek estatuari diru ainitz ekartzen diotela erakustera eman nahi izan du Didier Haug mugazainen buruak.


4

MAKEA - LEKORNE

AZKAINE Urrezko ezteiak Adrien, Pierre Iratzoqui apezaren anaia, eta Theresek ospatu dituzte beren urrezko ezteiak (50 urte) Serreseko Kaperan. Zorion bizienak guzieri eta zuek jaun andereak egon beti gazte. Neska korrika Apirileko igande 13an iraganen da “Neska Korrika” Azkainen. Neskek plazatik lasterka abiatuko dire Terminen mugaraino. Hortik St Inazio-ko leporat joanen dire, lehengo burdin bideari buruz eta Altxua pasatueta plaza alde bukatuko dituzte beren 7 kilometroak. Parte hartzeko izen emaiteak Plazan ostatuan (05.59.54.00.80) 6 euro aintzinetik edo 8 euro egunean berean. 9.45 ordutan beroketak plazan eta 10.00etan korrika. 11.30etan mutxikoak plazan denendako bai-eta ere sobera unatuak ez diren korrikalariendako. Denek indarrak berriz har dezaten taloekin gosaltzen ahalko zarete. Erran behar da ere lasterketan parte hartzeko lizentzia edo mediku baimena irakutsi beharko dela izena emaitean. Lasterketa hori Laduche Maider-ek antolatua du Integrazio Batzordea-ren alde. Aupa neskak ! Biba zuek ! Selauru hustea Apirilaren 6an, igande goizeko 9etatik arratsaldeko 6ak arte ikastegi publikoko burasoen elkarteak selauru hustea antolatzen du gure herriko plazan. Paella on batekin bazkaltzen ahalko da plazan bertan. Xehetasun gehiagorentzat, deitzen ahal dituzue Marie (06.72.47.26.08) edo Delphine (06.61.42.76.46). Sagardozale usadioa Ohitura lapurtar baten berreskuraketa : kukuaren kupela. Datorren apirilaren 4an, ostirala, AZKAINEko TXOPINONDO sagarnotegian, hirugarren aldiz egingo da “kukuaren kupela”, Azkaine-Sara inguruko ohitura zaharra. Oraindik jendea gogoratzen da Mixel URBISTONDO Sara Lehenbizkaiko igeltseroaz. Baserri bakoitzak kupel bat mantentzen zuen hunkitu gabe, kukuak lehen aldiz abesten zuen arte. Udaberri hasierari dagokion garaia, kukua martxoaren 15 eta 25 bitartean hasten baita kantatzen. Garai bateko kukuak hala baieztatzen du eta esaera zahar batek hala dio : martxoko ama birjinetan, kukua erromako zubian kantari. Unai AGIRRE eta Angel Mari PEÑAGARIKANO hain berezia den kukuaren kupela txotx idekie-

rarekin lagunduko dute. 20:00etan TXOPINONDO SAGARNOTEGIAN Lan Zelai, D918, 64310 AZKAINE. Informazioa : 05 59 54 62 34, kontaktua Dominic LAGADEC. Afari osoaren prezioa: 32 euro Errugbia Azken igande huntan gure talde nagusiak irabazi du St Julien-en kontra Kiroletako zelaian. Hori eginez sailkapenean lehen ateratzen dire gure gazteak orain arte, bi puntu gehiago ukanez Castets-ek baino. Heldu da orain arte 15 partidu irabazi dituztela eta 4 bakarrik galdu. Segizazue hola gazteak!! Pilota Eskuz : Pilotan ere gure herriko gazteek gure koloreak Euskal Herrian hedatzen dituzte. Berriz ere Azkaindarrak Bat-eko pilotari batek balentria ederra egin du. Ganden astean erran bezala ez da finaleko oroitzapen onik finala galdu-eta. Hitz horiek Jon Laduchek bere 22 urterekin ederki konprenitzen zituen, jada final batzu galdu zituelakotz. Oraingoan bai, irabazi du bere lehen txapelketa Jon-ek, buruz buruko txapelketa gainera. Igandean, Lekorne-n Xabi Etcheveste-ri nagusitu da 40 eta 34. Partida gogorra, Xabi-k defentsa berezia zuelakotz.

Hala ere Jon-ek partidu seriosa egin du 10 sake sartuz, 10 xare ere bai, 3 xilo eta bi aldiz bi paretekin puntua bukatuz. 5 eta 2 irabaziz, gero 16 eta 8-raino abantzua hartu du Jon-ek. Pittaka pittaka 22tan berdindu Etcheveste-k. Mementu hortan Jon unatu da eta Etcheveste-k 30 eta 24 arte aintzindu du gure pilotari gaztea. Hala ere pilota ederki ezkertuz Jonek 32tan berriz berdindu eta bere sasoiari esker hobeki bukatu partida Etcheveste baino 40 eta 34 irabaziz. Biba zuek gazteak partidu ederra eskaintzea gatik eta zorionak zuri Jon. M.L. guzieri, bilkura batzu antolatuak dira herriko etxean, ostiral honetan, apirilaren 4ean, goizeko 10etan laborarientzat, aratseko 7etan denentzat. Musikari gazteen banazkako lehiaketa Union Basque elkarteak antolatu du, urtero bezala, lehiaketa hau Kanbon. Etxehandian iragan da eta Kanboko Izarra elkarteko kideek beraien laguntza ekarri dute ederki. Denbora txarra izanik ere parte hartzaile frango izan dira eta epai mahaieko kideek sari frango banatu dizkiete musikari gazte horieri. Euskal Haziak elkartearen besta Aitzineko bi urteetan bezala, Euskal Haziak elkarteak Kanboko herria hautatu du bere aurtengo bestarentzat. Ezkerpareta eta ondoan den kiroldegia alaitasunez bete dituzte etorri haur guziek. Egun guzian joko frango proposatuak ziren Uda Leku eta Gaia elkarteen laguntzarekin. Aratsaldean, Donibane Lohitzune eskualdeko haurrek grabatu konpakto berriaren aurkezpenaren ondotik, Maialen Errotabeherek haur eta burraso guziak kantarazi ditu. Eguna bururatu da Patxi Perez eta Konpainiak eskaini dantzaldiarekin.

HAZPARNE SELAURU HUSTEA Helduden igandean, martxoaren 6 an, Jean Verdun ikastetxeko burasoek antolatzen dute selauru huste bat edo zaharreria saltze bat ezker paretan. Sartzea dohainik izanen da bainan saltzerat etortzen direnek beren saltegi tokia ordaindu beharko dute 18 euro barnean eta 15 kanpoan. Tokian berean kausitzen ahalko dira jatekoa (talo eta xingar adibidez) eta edatekoak. 9 garren aldia izanen da saltegi hori egina dela ikastetxeko ikasleen burrasoeri esker. PEÑA IDIAK Apirilaren 5ean, aratseko 8 etan, “TALO ETA XINGAR” gaua. Gau hortan kantu asko izanen dira, mutxikoak eta sebillano dantzak. Sartzea dohainik izanen da, jan-edanak ez bainan giro gaitza bai. Ongi etorri deneri! JEAN VERDUN IKASTEGIAN BURRASOAK KEXU! Jean Verdun ikastetxeko ikasleen burra-

Lehen maila : Heguiabehere (BAC) 40 - Maitia (Noizbait) 26

SARA

KANBO JOJO BORDAGARAI AIEC gelan Apirilaren 6an, igandearekin, aratsaldeko 5etan, JOJO BORDAGARAI etorriko da Kanborat bere talde berriarekin eta kantaldi bat emanen du AIEC gelan. Berriki taldeak atera duen lana aurkeztuko dute : BAHAKI konpaktoa. Horra nor diren Jojoren taldea osatzen duten bertze musikariak : Philippe de Ezcurra (akordeoia), Marc Tambourindeguy (pianoa), Eric Ruiz (gitarra), Erik Otxandaburu (kontrabajua), Vincent Thomas (bateria). Horra ACCORDS elkarteak antolatu bertze ekitaldi bat, aldi konetan EKE eta PINPULKArekin. Joanden ostiralean Barber Shop Quartet kantari taldea proposatzen zaukun ACCORDS elkarteak eta Anamorphose antzerki taldea etorrarazten du, Dom Juan antzerkia emaiteko, apirilaren 19an, aratseko 9etan, larunbatarekin. PLU berriaren prestatzea Lur antolaketa plan berri baten prestatzen ari dira herriko etxeko arduradunak. Antolaketa hori egin aitzin PADD deitzen den plan orokorrago baten araudiak finkatu behar dira, herriaren geroa eta garapen iraunkorra kondutan hartuz. PADD plan berri horren ezagutarazteko herritar

ITSASU Atharri lehiaketa joko berrin ITSASUARRAK batasunak antolatu lehiaketa edo xapelgo hunen laugarren edizioa iraganen da apirileko lau ostiraletan ; lehen bi finala laurdenak ostiral huntan, apirilaren 4ean : Saldumbide eta Istilarte / Itoïz F eta Olaïzola-ren kontra, aratseko 19.00etan, Oyhenart eta Ducassou / Heguiaphal eta Maïtia-ren kontra, aratseko 20.00etan. Sartzea 6 eurotan (kitorik 16 urte azpiko gaztetxoentzat) – Izanen da tokian berean jateko eta edateko behar den guzia. Primaderako “bric a brac” azoka Merkatu hau antolatzen du hirugarren aldikotz LES VIEUX MACHINS elkarteak apirilaren 13an, igandez, gaineko plazan. Huna zer gisetako gauzak atxemaiten ahalko diren : zaharkeria, jostagailu, liburu, motokultura, tokiko ekoizpenak eta eskulanak. Sal-eremu bat beiratu nahi duenak telefono huntarat deitu behar du : 05 59 29 96 44. Metro bat luzeko eremua 4 eurotan. Izanen da egun guzian tokian berean jateko eta edateko behar dena. Informatika ikastaldiak Informatika ikastaldiak iraganen dira apirilan eta maiatzan Herriko Etxean lau egun-erdiz KITORIK : apirilaren 15etik 18ra : lehen urratsak, maiatzaren 20etik 23ra : hobekuntza. Egunean bi multxo izaiten ahalko dira, bat goizean eta bestea aratsaldean. Lekuak beiratzeko oraidanik deitu daiteke Herriko Etxerat : 05 59 29 75 36.

Airetik Gure xitoak irabazle aldi huntan ere eta uste dut bigarren xapela ardietsiko dutela ! Nun ez duten eskuko mina biltzen. Gauden beha ! Buruz buruka : Euskal Herriko xapelketako finalak iragan dira igandean, Lekorneko trinketa herrikoian. Atsegin zaukun hola trinketa bete-betea ikustea eta gainerat hautetsi andana bat bazen galerietan, eta beherean nintuen, aldean, 3 auzapez, Beñat Inchauspe, Lucien Betbeder eta J. Pier Harriet Luhusokoa. Izan dira 5 borroka : bazen oihu, ederki ! Bainan zertako txistuak ? Trinketa barnean ez da ardirik ! Dena den, pilota bizi da eta biziko, pilotazaleak segitzen badira, eta haur eta aitamak hoiekin ! Domaia goizeko borrokak ez ditudala ikusi ahal izan, eta huna azken borrokan parte hartu duten hiru bikoteen argazkiak. Bai, kintze ederrak ikusi ditugu ! Pettoak ere noiztenka. Eta Hegiabehereren bidea segitzen badute 5 hoiek, borroka ederren ikusteko parada dukegu. Gora Euskal Herriko pilota liga eta laguntzaile guziak, eta gaurko pilotari guzien aitamak !

soak haserre dira Bordaleko errektoreaz. Ama eskolan eta lehen mailan 2 denbora-erdi ateratzen diote. Jakinez helduden irailan 24 haur johan direla 6 garrenerat eta 50 sartzen ama eskolarat aise da ohartzea 26-ez emendatuko dela ikasleen zenbakia eta hau bi postuerdi gutiagorekin. Astezken huntan beharra zen azken fineko erabakia jakin Hezkunde Nazionalaren ganik. AFRIKA KOLORE Gomitatuak zirezte AFRIKAKOLOREren biltzar nagusirat, apirilaren 22-an, Elgar zentroan 6ak eterditan. Urteko ekintzak, diru zenbakien harat hunatak, 2008 ekintza bideak eta bertze asko gai eztabadatuak izanen dira hor. Partaideen urte sariaren deia egiten dugu ere karia hortarat, 2008 ko urtearentzat. Hau 20 € ren heinekoa da gutienez. Langabe eta ikasleentzat 15€ izanen da.

Larrungo oihartzunak -Idazleen azoka, 25garrena, aro bihurriarekin iragan da, jende baikorraren artean. Zorionak merezi dituzte gertakari hortaz hain artoski arduratzen diren buruzagi eta laguntzaile ximenek. -Udalaren nagusi berriak : Auzapez Battitt Laborde, auzapez-orde H. Dutournier, axudant J.M. Jauregui (finantzak), Pierre Arotzarena (eskola eta soziala), Pettan Errandonea (laborantza), Michel Urbistondo (kultura eta ohidurak). Auzapezak eskertu ditu lehengo zinegotziak, ikusiz zer heinetan uzten duten herria. Extebe agure zuhurrak zion : Aniotzbehere auzapez ohia eta hunen lagunak agert ditazke nunahi burua altorik, zeren 30 urtez herriaren kudeatzaile xintxo izan dire. -Heriotze : Zenbat urrats eta arta erieri zabaldurik betiko esker maitearekin, etorria zitzaion Xantal Lerenburu andere erizain maitagarriari erretirako tenorea, ongi irabazia. Ondikotz ez du luzaz gozatu, zeren eritasun bihurri batek du bentzutu. Itzali da 74 urtetan. Uzten du andere handi baten fama, osoki ekarria laguntza egiterat, bere fede beroak agintzen ziona. Doluminak eskaintzen ditugu heriotz hunek hunkitzen dituen familieri. -Sara Korrika : Fernando Etxegaraiek irabazi du 3. aldikotz lasterkaldi hori (1.59.19), Beloqui bigarren 7 minutu berantago. 350 lasterkari dira ibili 25 kilometrako lasterkaldi hortan. P.D.

Bigarren maila : Saldubehere (Goizeko) 40 Etcheverry (Atzarri) 27

Artekoak A : Olçomendy (Baigorri) 18 - Tellier (Urruña) 40

Bertze emaitzak : Hirugarren mailan, Jon Laduche (Azkaine) 40 - Etcheveste (Lau Herri) 34. Artekoak B, Espeso (Lau Herri) 40 - Guilçou (Senpere) 30. Mezen tenoreak Larunbatean Gerezietan 20.00etan eta igandean Lekornen 9.00etan. P.I.

SENPERE Bazko Berant aire izana gatik nahi dut agertu nola iragan dugun Bazko bestaburua. Aste sainduko zeremoniak segituak izan dire jende alde ederrarekin. Sara, Azkaine eta Senpere herriek egiten duten parropia handiko guzientzat gure elizan egin da Ortzegun Sainduko arratseko meza katiximetako haurrek animazioa ekarriz. Ortzirale Sainduz Azkaingo elizan ziren guzientzat gurutzearen adoratzea eta otoitzak. Larunbat igandetan bakotxa gure elizetan ginen. Larunbat aratseko mezarekin usaiako suaren eta uraren benedikatzeak izan dire. Igandean 10.30tako mezan gure eliza mukurru bete da. EMAK HOR-en musikari eta kantariak hor ziren. Bazkoko kantika ederrekin eta musikak bere aire hoberenak adiaraziz meza zinez ospetsu bat izan dugu xuxen den bezala Bazkotako alegrantzia guziarekin. Su hiltzaileekin Bazko bezpera eguerditan beren kazernan gure su hiltzaileek ospatu dute beren buruzagiaren erretretan sartzea. Jean Joseph Jorajuria duela 35 urte su hiltzaile abiaturik, azken 16 urteetan taldearen buru izan da. Azken urtetan kapitain gradurat heldua zen. Bertzalde bere ofizioz zurgina izanez enpresa ttipi baten buru zen. Zintzur bustitzearen inguruan izan dire mintzaldi ttipi batzu eta oparien eskaintzea. Lehenik gure kapitainak erran du

bere karguaren betetzeko bere inguruan kausitu dituela zinez lagun onak eta denek elgarrekin beren eginbidea bete dutela beti ahal bezain ongi. Erran du ere bere harat hunat guzietan beti laguntza handia ukan duela Maixan bere emaztearekin eta bere bi alabekin. Gero taldearen buruzagi berri den Julien Ubiriak erran ditu solas goxoak beren buruzagiarentzat. Pentsatzen du haren etsenplu onaren arabera erabiliko direla beti. Gero Daniel Labordek eskaini du lore azau ederra Maixani bai eta euskaldun makila eta bertze opari on bat beren kapitainari. Ondotik su hiltzaile xaharren izenean Dede Larreak eskaini du bere oparia. Horiek guzien ondotik su hiltzaile guziek, zahar eta gazte, beren bizi lagunekin hor berean bazkaldu dute omore hoberenean. Jorajuria senar emazteak ohoretan


5

BAIGORRI

(Arg. P.E.)

Laguntza ederra Joanden astean aipatzen ginauzuen Crédit Agricole bankuak egin duen jestu agurgarria, 2650 euroko txeke bat eskainiz Arrolaren “Mihimena” dantza ikusgarri berriaren sustenguz. Argazki huntan, Frantxua Tambourin txekea eskaintzen Argia Olçomendy eta Jean Marie Crouspeyre-ri.

(Arg. P.E.)

Liburu berri Joseph Camino apezak liburu eder bat plazaratu duela, “Herria maitez, Eliza maitez”, jadanik aipatua izan da kaseta huntan. Baigorriarrek ere balukete bazkatzekoa liburu gozo hortan, Baigorriz idatziak izan diren lerroekin, orrialde osotan. Alabainan, lau urtez (1965-1969) egon zen Joseph Camino Baigorrin. Eta, hasian hasi, gainerateko kapituluak ere gogotik irakur ditzazkete. Obra baliosa ! J.B. Etcharren Bazko goizean, Irulegiko herria inguratzen duten mendi tontorrak xurituak zauden, elur lumak karrikaraino ere jausten, bainan, kanpoko freskura hori laster gainditu du hor zagon anaitasunak. Herriko eliza pollitean, giro beroan iragan da JeanBaptiste Etcharren Agerreko semearen

jubilau ospatzea. Erran behar da urte huntan ospatzen dutela ere berak kudeatzen duen “ Société des missions étrangères de Paris ” apez elkartearen 350garren urte betetzea. Elizkizuna xinple bezain kartsua izan da, herritarrek, parropiako koralak eta Vietnam lurraldeko 70 apez gazten kantuek edertzen zutela zoin beren hizkuntzetan. Meza denboran, aita Jean-Baptiste Etcharrenek hiru mintzairetan egin du bere solasaldia, aipatzen zuela bere apez lana bereziki, Vietnameko eremuetan. Harat joan zen 1958ko apirilean, itsasuntziz, 20 egun iraun zuen pidaian. Lurralde hortan 17 urtez lan egin du, nekezia ainitz ezagutu : hizkuntza ikasi behar, lekua ez ezagutzen eta beti gerla eta gataskak, hauen ondorioz lau apez lagun ere galtzen zituela. 1973an ihes egin izan behar zuen Bazko goizarekin Norteko armada sartu zelarik bere parropiaraino eta 1975 urtean erresuma hortatik arrunt kanporatua, Saigon hiria komunixtek hartu zutelarik. Frantziara berriz itzulirik, beti elkarte berean lan egiten du, egun arduradun nagusi delarik 2010 urtea arte.

Lekukotasun hunkigarria eman dauku bere obra kondatzean, aurkitu dituen traba guziek bere burua oraino gehiago misionestu dutela baitzion. Adixkidantzako baso batek bildu ditu oro, Denen Etxe-ko gelan baitzen, hor, ainitz galdera batzu eta bertzeetarik. Ondotik, han berean, familia eta apez lagunek, mahain on baten inguruan segitu dute elgarretaratze eder hori. Dolu Joanden astean, asteartarekin iragan dira Pierre Iratchet-en ehorzketak. Elizkizunean jendalde ederrak parte hartu du, Baionatik etorri “ Pottoroak ” koroak ere. Bere lan denbora ipar Afrikan ereman du injeniur (T.P.) obra publikoetan. Erretretan sartu eta etorri zen Baigorrira. Hiru haurren aita, duela zonbait urte alargundua, alzheimer eritasunak ereman du 85 urtetan. Gure doluminak eskaintzen ditugu nahigabetan den familia guziari. Balean, lehendakari berria Herriko bozen ondotik egiten da Baleako sindikatuan lehendakariaren berritzea. Hortarako sindikatu hori osatzen duten 8 herrien ordezkariak bildu dira ortzirale aratsaldean Baigorriko herriko etxean. Lekukoa pasatu aintzin, 19 urtez lehendakari egon den Marie-Antoinette Etchebarren-ek orroitarazi du hiru gai nagusi badirela bidean emanak : Euskal Herriko mendi hitzarmena (charte montagne basque) , mugaz gaindiko harremanak eta Natura 2000, azpimarratu du ere elkarlana baitezpadakoa dela. Bi hautagai ziren lehendakari postuarentzat. Michel Bidart Urepelekoa hautatua izan da, lehen itzulian 5 bozekin, Jean-Baptiste Lambert Baigorriarrak 3 ukan dituelarik. Lehendakari ordainarentzat ere bi hautagai aurkeztu dira. Hiru bozkaldiren ondotik, beti berdin izanez, 4 eta 4, Michel Saldubehere Anhauztarra izendatua izan da adinaren gatik, bertzea Jean-Marie Oçafrain zelarik. Talde berriak egin dezala lan, baita ere bertze gai larririk mahainaren gainean : Sorogain bereziki. Pilota Esku huska, Euskal Herriko ligarren kondu, finalak jokatu dira igandean Lekornen. “ Junior mailean ” : M. Olçomendy-k galdu du Tellier Urruñarraren kontra 18 – 40. Frantziako txapelgoan final-erdian, “ Poussins ” mailean, M. Berterretche eta M. Hualde nagusitu Senpere-ri 40 – 2. “ Benjamins ” mailean, M. Ascery eta F. Oteiza nagusitu X. Alcasena eta X. Bascans beren batasuneko laguneri 40 – 10. “ Minimes ” mailean, F. Berterretche eta D. Barrenetche-k galdu Senpere-ren kontra : 40 - 11. Finalak helduden larunbatean jokatuko dira St-André-de-Seignanx Landesetan. Akitaniako kopan final-erdietan : “ Poussins ” mailean, B. Bascans eta P. Cedarry nagusitu M. Esain eta M. Iribarren beren batasuneko laguneri 40 – 27. “ Benjamins ” mailean, A. Herlax eta B. Iribarren nagusitu Senpereri 40 – 20. “ Minimes ” mailean, I. Etcheverry eta S. Etchepare-k galdu Eskulariren kontra 26 – 40. Kopa hunen finalak ere larunbatean jokatuko dira St-André-de-Seignanx.-en. Errugbia Igande aratsaldean US Nafarroak Mauleko zelaian jokatu du eta Xiberutarrak garaile 13 – 7. Germieta bestan dugu larunbat huntan apirilaren 5ean. Eguerditan basurde jatea eginen da, ondotik Astezkenekoak kantuz eta ilunabarrean talo ta xingar Herlauz’band taldeak alaiturik.

SAGARRONDO XERTATZE IKASTALDI, IRURIN ETA SOHÜTAN Sagartzea elkartea Xiberora itzultzen da helduden larunbatean, apirilaren 5an, bi sagarrondo-xertatze ikastaldi antolatuz : Hala nola iragan den eguna : Goizean, 9:30etarik 11:30era : sagarrondo zaharren berriz xertatzea. Ikastaldi hau Irurin iraganen da, Joañe Etxemendiren sagartzean, hamar-dotzena bat urteko sagarrondoetan. Arratsaldean, 14:30etarik 16:00ak arte : Xertagaien xertatzea teknika ezberdinak baliatuz. Ikastaldi hau Alain Bordaren etxean iraganen da, Sohütan. Bi lekuak bide bazterrean markatuak iza-

ARNEGI - LUZAIDE Bazko eguna Luzaiden : Bazko eguneko besta herrikoia iraganik, hemen gaude gogoetan besta eder hortan ikusi ditugun gauza ederren gozatzen. Denbora pattala izan badugu ere Bazkoz, airostatu daukute Luzaideko plaza dantzari xoragarriek, soinulari airosek eta irrintzilari alaiek, eta batez ere mundiala den irrintzilari Karmele Galartzak egin zituen irrintziak eguerdi aintzinean, Arretxe pilotako plazan, baita errepikatu aratsaldean ere, hainbeste dantzari eta behazale guzieri eskainiz, lehenagoko ainitz mendetan ohitura izan duen komunikabide gisa erabili den irrintzia. Beraz, denbora hitsa izana gaitik ere, alaitasunean iragan dugu Luzaiden Bazko eguna, eskerrak holako soinulari alaieri, gazteriari, bai eta alderdi guzietarik etorritako jendeari. Behar da erran ere, alde batetik Irulegiko Irratiko langile finek aipatua izan zutela frangotan Luzaiden izanen zirela Karakotxak Bazko egunarekin. Beste alde batetik, Berria euskaldun egunkarian aipatia izan zuen aitzineko asteartean Xan Harriague kazetariak ere, hau sortzez Irisarrikoa, Saran bizi eta Berria euskaldun kazetan lana egiten duenak. Gisa hortan baditugu euskarazko hedabide behar diren bezalakoak, gure herrien berri eta gora-beherak aipatzeko, gure mintzara maite duteneri. BESTE OHAR AIPAGARRI BAT : Azken belaunaldietako gazteria xoragarria da, ikusten dugularik maila oneko eskolak eginik, zoin untsa lotuak diren beren bizimoduko lanari, xintxo xintxoa, eta denbora berean herriari daukaten atxikimendua. Horrek alaitzen du adinetako jendea, ikustearekin gure herriaren geroa esku onetan gelditzen dela. A.A

JUTSI Mus solas Garindainen Pazko astelehenez emazte xapelketa nagusian baziren zortzi ekipa etorririk azken haitaden jokatzerat eta horietan bi pare gure herritik. Gaitza gertatu zaiote zeren biak finalean gertatu dira eta elgarren aurka ari behar izan dute. Annie Aguerre eta Maddalen Salla nausitu dira Jeanne Clair eta Isabelle Laco-ri. Lehenek badute bidaia bat aste batentzat Turkiarat eta bigarrenek telebixta bedera ekarri dute. Berriz ere ez zaiote museko sua eztituko. Bozka ondo Lixta ideki batetarik ateraturik gure hameka hautetsiak bildu dira auzapezaren bozkatzeko eta gertatu beharra gertatu da. Batzu beldur baziren, bertze batzuri ez zitzaukun iduri izanen zutela aski ausartzia Bernadeta bezalako presuna balios baten baztertzeko, bainan bazterretik aski xixtaturik ziren dudarik gabe. Orai eginak eginik auzoen artean bizi behar eta gutienetik ustean elgarren beharra izanki. Aldiz kanpoko “kozinerrak” irriz beren kozina kausiturik. Bakotxak bere pentsatzeko manera badu eta batzuk obratzen badituzte beren nahiak, uste dugu badugula zer pentsatzen dugun erraiteko dretxo eta eginbidea. Ortzirale sainduz gure andere auzapeza igorri daukute kanporat xakur bat sukaldeko atetik igortzen den bezala aintzinetik abisatu gabe zer egingo zuten. Ez dakigu hori egin dutenek beren baitarik arizan diren ; berdin bazterreko eta kanpoko kontseilu “on” batzuen laguntzarekin ? Hori hola balitz gogoetagarri laiteke nahiz badakigun politikero batzuk ezin jasanak dituztela haiek bezala pentsatzen ez dutenak. Alta jendearen

BANKA Auzapez berri : Mixel Oçafrain 38 urteko laboraria izendatua izan da auzapez, lehen axuant Frantxua Gainza, bigarren Christine Bidart. Garazi-Baigorriko herri-elkargoko ordezkariak izanen dira auzapeza eta lehen axuanta, eta hauen ordainak, beharrez, Beñat Sorhondo eta Mixel Urricariet. Baleako sindikateko ordezkari aldiz Jean Marie Oçafrain eta Jean Marie Martinez.

BIDARRAI Heriotze : Igande aratsaldean bere azken egoitzarat segitua izan da Urdaburuko Michel Etcheverry. 80 urte zituen. Familiak onart ditzala gure dolumin bizienak. Dantzari Gazte ezeztatua : Besta egun airosa beharra zen igandean, gure herriko plaza dantzari gaztez beterik. Maleruski, aro txarraren gatik, besta hori ezeztatua izan da. Aipatua izan da haatik Dantzari Gazte ahalaz berriz antolatzea apirilaren 20an, igandez. Ondoko egunetan jakin behar ginuke gehiago. Lapurdiko auto lasterkaldia : Lapurdiko lasterkaldia, “Ronde du Labourd” delakoa, iragan da joanden asteburuan. Lehen egunean deneri aitzindu da Patrick Orhategaray, bigarrenean haatik bere autoak amor eman du bide lohitsu horietan, lasterkaldia han berean utziz. Garaipena Laurent Fouquet bordelesarentzat.

laneko balioa da konda oroz gainetik. Gure herria goxotasunean bizi zagon ; herriko etxeko arduradunek ongi joanarazten zituzten herriko harat hunatak Bernadeta buru, bide guziak ongi segituak, elizarateko ur zikinak garbitegi batetarat igorriak, apez etxean bi egoitza eginak, eskola handiturik eta orai ezker paretako lanak aintzinatuak ; horiek oro kontseilu osoaren adostasunarekin. Entzuten dugunaren arabera herri elkargoan ere estimatua zen gure andere auzapez ohia ; zinez domaia da zeren orai erretretan sarturik eta ezagutuz haren jakitate eta zerbitxatzeko nahikunde handia oraino gogotik baliatuko ginuen. Herri batetan kontseiluan batzu edo bertze izanik ere ez du baitezpada inporta handia bainan auzapez balios bat errespetatzen da bereziki herritarrek beren botzez onhartua dutelarik frankoki. Segur da manera hortan eskertua izaitea ez dela onargarri, salbu badakigu ez dutela Bernadeta alfer utziko eta izanen duela arrakasta zeren bada hoinbertze elkarte nun holako presuna bat zinez baliagarri izaiten baita. Kontsola xite Bernadeta, ikusiz herritarrek konfiantxa nasaia ekarri dauxitela bozka egunean eta milesker egin duxunaz. Kuraia eta kausitze on segida hartzen duenari ! Pazko argiak argi dezala Ortzirale sainduz agertu itzala Gogo ilunetik begira gaitzala Batzu ta bertzeak fededun bezala Bake gosean da herria Bake zorion egarria Bakezale urtxo xuria Bakez sustatu udaberria

P.L.

ORTZAIZE

UREPELE Bozak : Aurtengo hauteskundetaz zer erran edo aipa ? Deus haundirik, ttipikeria frango bai. “Altxa Urepele”-ko hautetsiek hitzeman dituzten gaiak “ahulak” izana gatik, herritarrek beren nahia finkatu dute zerrenda aldakor hunen alde. Etzaut iduritzen Urepele herrian den gertatu bakarrik aldaketa hori. Hortarako, gomitatzen zaituztet “Herria” astekaria irakurtzerat !!! Beharrean delarik da herritarraz orroitu behar, nola nahikoa izan dadin ! Haundi, ttipi, xahar, gazte ; eta nolaz ez aipa eri edo ezinduak direnak. “Altxa Urepele”-ren izenean eskerrak beraz orori ! M.J.I.

nen dira. Elkarteko kideak etorriko dira behar diren tresneria eta xertoekin. Xertatzeko baliatzen den materiala erosten ahalko da tokian berean. Sagarrondo xertoak bilduak izan dira Lapurdin, Baxe Nafarroan eta Xiberoan. Parte hartzaile bakoitzak nahi duen mota xerta dezake eta sagarrondoa etxera ereman landatzeko gisan. Gomita, xertatzen ikasi nahi duen edozeini luzatua da. Edozein xehetasunentzat, Pantxika Maitia dei dezakezue : 06 10 12 81 76

Heriotze Gahardu Etxaarian, bere semearen etxerat erretiratua zen Aña Aldax bere ehun urteak betetzean, 2003-an. Joanden ortzirale aratsaldean, bulta txar batek harturik bere familiaren erdian zendu da 105-garren urtean. Ehorzketak astelehen aratsaldean iragan dira Ortzaizeko elizan eta ondotik Lekunberriko hilerrian ehortzia izan da bere senar zenaren ondoan. Gure doluminak eskaintzen ditugu haren familiari. Ortzaizeko jende xaharrena zen Aña eta orain lekukoa utzi du Joanes Elgue Ibarrondokoari.

Aña Aldax bere ehungarren urtebetetze egunean

LASA Heriotze : Martxoaren 17an lagundua izan da bere azken egoitzarat Jeanne Etcheverry Bixkarreneko etxekandere xaharra, 1928an Lasan sortua eta hemen iragan duena bere bizia. Ainitzek bezala osagarriarekin bazituen gora beherak, bainan azkenean ez dute heiek ereman bainan bihotzeko kolpe txar batek supituki. Alargundua jada zonbeit urte huntan, suertea ukan du familiarekin bizitzeko eta han eman du bere azken hatsa. Beranta puxka batekin bada ere, ber sendimenduekin helarazten ditugu familia guziari dolumin bizienak. M.G.


6

WALTER LUYTEN GOGOAN

Eskola karta berriak haserrea pizten Departamendu hontako eskola publikoetan 16 lanpostu hestea erabaki du Akademia Inspekzioak heldu den sartzerako. Bost Angelun, biga Baionan, biga eta erdi Miarritzen, bedera Bidarte eta Senperen, postu bat Sohüta eta Mauleren artean partekatua dena, postu erdi bat Atharratzen… horiek momentuz jakin ditugunak. Haserrea piztu du horrek sindikatu eta guraso elkarteengan, Atharratzen eta Hazparnen besteak beste burrasoek eskolak okupatu dituzte. Asteazken honetan Pauen biltzekoa zen CPP, eskola karta berriaren batzordea, hor beharrak zituzten heste proposamenak aztertu.

Prebentzio plan bat Aturri aldearentzat Angelu, Baiona, Bokale eta Tarnoseko Berdeek deiadarra plazaratzen dute, Seignanx hego Landes partean osasun zerbitzuek horko medikuak abisatu baitituzte legionela kasuak azkar emendatzen direla, bereziki ADA altzairutegiko ur hozteko dorrearen inguruan. Euskal Herriko Berdeek galdatzen dute prebentzio planifikapen orokor bat indarrean eman dadien Aturri hegiko lau hirietan.

Mobilizazioa erretreten alde. 3 sindikatuk, CGT, FSU eta Solidaire-k mobilizatzera deitu dute joan den larunbatean, Baionako herriko etxe aitzinera. Aldarrikapen hauekin : erretretarako kotisazioa 37.5 urtekoa izatea langile guzientzat, kontutan hartuz ikasturteak eta ikastaldiak eta erretreta pentsioa izatea lansari hoberenaren %75a. Mugimendu hori sartzen da estatu guzian abiatua denarekin. Erretretaren hartzeko, 2003-ko legeaz geroztik, berrogei urte lan kunplituak behar dira, izan sektore pribatu ala publikoan ; erretreta apalenak, jende gehienak hunkitzen dituenak, smicaren ehuneko 82ra heltzen dira, laborariak ez direlarik hein horretara heltzen aparantziarik ere. Gobernuak langile sindikatuekin abiatuak dituen solasetan onarrarazi nahi die berrogeitabat lan urtetara luzatzea erretreta, ordainez erretreta apalenak hupatuko direla.

Soldatik gabe lanean ari diren errumaniarrak lan auzitegian Errumaniar langile horiek Espainiako estatuan deklaratuak dira, baina lanean segitzen dute pagatuak izan gabe. Cfdt sindikatuaren laguntzarekin presako erabaki bat galdatu dute Baionako lan auzitegiaren aitzinean, eskakizun presatuena egiten duten lanaren araberako soldata hunkitzea lehen bai lehen.

500 langile Turbomeca lantegia aitzinean Turbomeca-ko langileak mobilizatu dira joan den ostegunean, salatzeko enpresak egin benefizio handiak maila arras tipian berbanatuak direla langileei. CGT eta FO sindikatuen sustenguarekin lan saileko negoziaketa berriak eskatu dituzte, goizean 500 bat langile atera dira enpresa aitzinera eta aratsaldean berriz lana utzi dute.

Gurutzamendu eguna fakultatean Aldaketa izan da Baionako fakultatean joan den ostegunean antolatuak ziren topaketen gaia. Aldaketa, heldu den sartzean fakultatea tokiz aldatuko baita, paradaz baliatu dira gai horren inguruan ikasle eta erakasleen arteko topaketa baten antolatzeko. Bigarren urtea da Michèle Mestrot zuzenbideko konferentzia maisuak topaketa hau antolatzen duela ikasle eta erakasleen artean harreman gehiago izan dadin. Konferentziak, mintzaldiak, eztabaidak, bainan ere ganer hustea, jantzi desfilea, erakusketak eta beste antolatu dituzte egun guzian zehar.

Axurien prezioak hupatu Pazko aitzineko astean Pazko aitzineko hamar egunetan axurien prezioek emendio bat ezagutu dute, baina oraino axuri frango gelditzen da salgai etxaldeetan. Axuri kiloa 3euro30 eta 3euro53 artean joan da Pazko aitzineko bi aste horietan. Axuriak frantses merkatuan salduak izan dira, axuri pizuagoak 12-14 kilo artekoak. Pazko biziki goiz izanki aurten, oraino ainitz axuri gelditzen da etxaldeetan. Prezioen gorakadak sasoin undar on baten esperantzak pizten ditu axuri sektoreko eragileen ustez, maiatzean hiru bestaburu baitira : lehenean, zortzian eta hamabian.

Apirilaren 13an, igande aratsaldez (16:00), Zokoako elizan meza emana izanen da Walter Luyten flandriarraren oroitzapenez eta omenez. Elizkizun-omenaldi hortarik landa, adiskidantzako hurrupaldia da eginen han diren guzien artean. 2008ko urtarrilaren 27an zendu da Walter Luyten, 73 urtetan. Flandriar abertzale sutsua zen, garai batean zenatur izana, bai eta jakitate handiko historialaria. Euskaldunen adiskide mina zen, 1970ko hamarkadako euskaldun gose-grebalarien sustengatzen hasi zenetik, ardura Euskal Herrian gaindi zabilala. Flandrian gaindi ere kar handiz jokatu zen Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko sustengu mugimenduan, FLIK (Flandriatik Ikastolentzat) elkartearen bidez. Populuen eskubideen alde hainbertze jokatu denak omenaldi bero bat merezi du, segur, euskaldunen ganik. Agur Walter, ez zaitugu ahantziko !

“ LA CAVERNE ” ELEBERRIA Jean Saint-Geours Atlantica argitaletxeak plazaratu berria du Jean Saint-Geours-en La caverne eleberria. Bordelen sortua balinbada ere, erroak Gipuzkoan dauzka 83 urteko idazle hunek, bere amatxi Mutrikukoa izankieta. Euskal Herrian kokatzen da eleberri huntako historioa, mugaz bi aldetan. Juantxo Iturbe gaztea, eleberriko pertsonai nagusia, Baionan bizi da, Miguel Lissarrague erakasle erreformistaren eta Argi Lalanne neska lagun ausartaren bitartean deramala bizi gorabeheratsu bat, bortizkeria giroan. Politika, droga, indarkeria eta sorginkeriak osatzen duten sare korapilatsutik ezin ihes eginez, intolerantziak dituela sendimendu on guziak gainditzen... (300 orrialde, 20 euro).

NAFARROA XVI. MENDEAN Pello Guerra iruindarrak argitaratua zuen orain dela lau urte Requiem por Navarra eleberri historikoa. Liburu hunen frantses argitalpena zaiku oraingoan eskainia, Requiem pour la Navarre, Martine Etxezaharreta hazpandarrak eginik itzulpena, Irulegiko Irratia eta Le Journal du Pays Basque eskuz esku direla jarri argitalpen hunen segurtatzeko (Astero argitaletxea). Urrats pollita, liburu horrek merezi baitu gure etxetara sar dadien. 1512an hasten da historioa. Kastillako armadak Nafarroa beretu nahi du, Iruñean Pello Guerra idazlea dagon Juan d’Albret erregea ihes doala, bihotza erditaraturik. Orduz geroz izan ziren gudualdi bortitzak, Iruñean berean, Tuteran, Lizarran, Amaiurren, Donibane Garazin, Garruzen... Baxenafartar ainitzek parte hartzen zutela gudu horietan, beren bizia Nafarroa libre batentzat eskaintzeraino. Eleberri horrek sobera ezezaguna zaigun garai historiko hori dauku oroitarazten, gaur argitalpen ofizialetan ukatua edo baztertua den historia (280 orrialde, 10 euro).

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8 Apirilaren 5-etik 11-rat Apirilaren 5an, 14.00 : “Ahozkotasuna” : Andoni Egaña betsularia (1/2). Berriz zabaldua : Apirilaren 7an (23.00) ; 8an eta 10an, 14.00 eta 20.15 Apirilaren 6an, 14.00 : “Pauloren urratsetan gidari“ Petto Olhagaray, 5. partea. Berriz zabaldua : Apirilaren 9an eta 11n, 14.00 eta 20.15

Kronikak egunero, 7.15, 8.45, 14.45, 20.45 : Asteartea 08 : Euskal Herriko Sainduak – Pierre Andiazabal. Asteazkena 09 : Elkartasunezko geroa eraikitzeko : herri ekintza, CMR elkartearen ekintza. Osteguna 10 : Bilbo-ko elizbarrutiaren berriak – Angel Mari Unzueta. Ostirala 11 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Jamattitt Dirassar.

EUSKAL IRRATIAK Apiril 3 : Osteguna: 19:00 : Mintza leku Telebixta numerikoaz. Apiril 5 : Ibiakoitza : 11:00 : Saltsero Uruguaiko euskaldunak 19.30 : Zango-baloina :Aviron/Aurillac Apiril 6 : Igandea 09.30 : Gure Bazterrak Lekornetik 10.30 : Meza Zuraidetik. 15:00 : Errubia : Nafarroa / Chateaurenard . : Maule / Poitiers.

KULTURA SAILA

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK 50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 € Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

Editions Basques HERRIA

Bahituak : Diote osagarriz gaizki dela Ingrid Bétancourt. Kolonbiako presidentak jakinarazi du prest dela F.A.R.C.-eko sasi gudari batzuen libratzeko Ingrid Bétancourt askatzen balinbadute. Eginen ote da ? F.A.R.C.-ekoek dute hitza. *** Ingalaterran gaindi : Joanden asteko gertakari nagusiena. Londres-eko itzulia egin du Sarkozy presidentak Carla bere emaztearekin. Erreginak hartu ditu Wintsor deritzan gazteluan eta han pasatu dute gaua. Bi belaunaldi, zaharra lehena laugarren adinekoa, berrogeita hamar urte pasa erregina dela eta ongi etorria eginik Frantses Errepublikako zazpi presidentei : Coty, de Gaulle, Pompidou, Giscard d’Estaing, Mitterrand, Chirac, zazpigarrena Sarkozy, gaztea bigarrena 50 eta 40 urtekoak. Protokoloak galdegiten duen bezala Carla-k agurtu du Erregina belauna plegatuz, presidentak burua ukurtuz, bakoitza sartzen zela karrosa eder batean, presidenta Erreginarekin, Carla Erreginaren senarrarekin. Mintzatu da Sarkozy Parlamentuan diputatu eta Lords delakoen aitzinean, erranez zenbat maite zuen Ingalaterra, zenbat zor zion demokraziak, Ingalaterra izan baita demokraziaren sortzailea eta betiko eredua. Iduri zuen frantses bikotean ingeles arruntak emaiten ziola abantaila emazteari eta honek sekulako arrakasta ukan duela jendeen aitzinean. Entzun da telebixtan ingeles batek erraiten zuela ikusirik Carla buluzgorririk nahi zuela ikusi nola ekartzen zituen jauntziak. Ingeles umorea bezperan ingeles prentsa “people” delakoak publikatu baitzuen Carla buluzgorririk zen argazki bat. Holakoekin sendi daiteke nola aldatu den mundua azken 40 urtetan. *** Maupassant : Azken emankizuna. “La chambre 11” delakoan, auzitegiko presidentaren emazteak denbora goxoak iragaiten ditu bere amorantekin, armadako ofizier batzurekin. Nehork ez dezake asma holakorik. Eskandala sortzekotan delarik izendatzen dute senarra beste hiri batetara kargu haundiagoarekin. Burgesiaren ohorea xahu ! “Au bord du lit” telefilman senarra beste emaztetara lerratzen delakoan emazteak pagarazten dio elgarretaratzea. Maupassant beti zorrotza burgesiarekin. *** Errugbia : Miarritze joan da Tolosara eta han galdu 12 eta 6, Baiona jokatu da etxen Pariseren kontra eta aise galdu 36 eta 14. Akizek egin du Auch-eko itzulia eta galdu 16 eta 10. Asteburu tristea hemengo hiru taldeentzat. Ikusi behar nola bururatuko den Top 14 xapelgoa. J.H.

HARROBI, ETXEGINTZAKO PUSKA Entreprise

— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan 8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

EUSKAL HERRIKO ETXEA MUNTADURA ETA OBRA GUZIENTZAT

SO.BA.MA.T EDOZOIN LAN edo ANTOLAKETA

ETXE ITZULIEN APAINTZE eta BIDE ESTALTZE Av. d'Ursuya. B.P. 31 - 64250 CAMBO-LES-BAINS

✆ 05 59 29 71 04 - Fax 05 59 29 89 13


7

BEREZKOEN XAPELGOAK EZTIKI HASI DIRA TRINKETETAN Sorhuet - Ezcurra II . . . . . . 40 Ibarrola - Oçafrain . . . . . . . 32 Larunbatean, Baionako Modernean jokatu da lehen partida hau 11 orenetan bainan norendako ote ? Ahurtara bat ikusle, parioak ere ez hor usaiako hek. Gauzak aldatzen ari dira, jendearen bizimoduak ere bai partiden tenoreendako. Batean errugbi hori, bestean ibilaldi eta kurrida orai hainbertze mugitzen den jende hunekin, partidak ez jakin xuxen noiz egin, komediak dira, eta makurrena hau naski : maite duguia guhaurk pilota gure jokoa ? Bixtan da baduela gure herri hunek zerbaiten beharra, bere herritasun sua ez hiltzerat uzteko. Zer diote buruzagiek ? Ez pilotakoek, hauk eginahala ari baitira, bainan goragokoek : gure herri hau “Basque” behar dugula ari direnek ahoa beteka ? Ohartzen girea pilota eta holakoak galduz geroz, besterik ere galduko duela herri hunek ? Izena deusik ez baita, barneko gorputza hustuz geroz. Partida hau beraz gogotik eta funtsez jokatu dute gazte horiek oren bat eta laurdenez, irabazleak 6-2 aitzinean emeki emeki partida on batekin : boteak bai haatik, 14 Ibarrolak eta 12 Sorhuetek. Larrechea - Etcheto. . . . . . 40 Alfaro - J.C. Dermit . . . . . . 28 Garatenean jokatu da xapelgoko beste partida hau, astelehenean, bixtan da. Berehala erran dezagun, hemen zen jende saldoa, hau betikoa eta dena herrikoa, eskuzarta errepika batean arizan da gogotik bururatzean. Balio zuen alabainan partidak. Hor ikusi da Larrechea berriz mail onean dugula bere eneguak ahantzirik eta aire hura beti bezain presta duela edozein aldetarat. Bat eta besteaz aise ari ziren, Etcheto eta biak, arras agradatuak, iduriz, biak ere elgarrekin gertatzeaz : besoz nausi alabainan, nahiz errefera ukan duten beti bururaino beste bi jokalari trebatuekin. Hauetan lehen ezarriko dugu lekondarra bere besoaire xuxen eta ukarai abilarekin. Alfaro laguna ere miretsi dugu beti trinketelari oso jartzen ari dena orai bere kar guziarekin, erakutsiz hoberenen artean duela bai bere lekua. Aitzinean eraman dituzte irabazleek partidaren hiruetarik biak, abantaila Larrecheak botean, nahiz ez hanbatez. Doala bai holaxet xapelgo hori ! -Astelehenean, Garatenean : Larrechea-Mayte eta Bielle-Lazcano ikusiko ditugu, gazteen aldi beraz bi hauekin, bainan ez xapelgoan. -Berezkoen xapelgoa : larunbat huntan, 5 etan, Donapaleun ariko dira Etcheverry-Kurutcharry batetik eta Ibarrola-Oçafrain bestetik. Igandean, 5etan, Milafrangan, Alfaro-J.C.Dermit eta Idiart-Waltari. BURUZBURU XAPELGOAREN FINALAK Bost finala jokatu dira Lekornen igandean eta, hau berri ona, gazte askok erakutsi dute galerietan pilota maite dutenak

badirela horietan, finala egunean bederen. Huna beraz ondorioak, bakotxa bere adinean. Jon Laduche . . . . . . . . . . . 40 Etcheveste . . . . . . . . . . . . . 34 Azkaindarrak joan dio hemen Etcheveste Lau-Herrikoari, adinekoetan. Alain Heguiabehere. . . . . . 40 Beñat Maitia . . . . . . . . . . . . 26 Heguiabehere xapeldun, bera baino haundiagoa izanik ere Beñat hazpandarra, baina nork irabaz holako pilotari erneari ? 7 bote ere egin ditu eta besteak 3. David Saldubehere . . . . . . 40 Fabien Etcheverry . . . . . . . 28 Garaztarrak du meneratu hemen lapurtarra. Espeso Lau Herrikoa . . . . 40 Guilçou senpertarra . . . . . 33 Junior maileko hauk biak lapurtarrak ziren eta hauk ere ez dute aise barkatu, biek irabazi beharrez. Tellier urruñarra. . . . . . . . . 40 Olçomendy baigorriarra . . 18 Huna hor bi gazte adinez gorago jokatu direnak. OLAIZOLA II - MENDIZABAL II XAPELDUN

Olaizola - Mendizabal . . . . 22 Titin - Laskurain . . . . . . . . 17 Oren bat eterdi arizan dira finala hortan 712 pilota joz Gasteizko Ogetan. Bakotxak bere haitadak beren pilotekin. Lehenik, 4-1 eta 7-3 irabazleek. Gero Titinen aldi : 7tan berdin eta 15-7 eta 17-7 ere. Bainan hor Aimarren haitadak ondarrean gaina : 2217 guduka gogorra, gibelean Laskurain higatu arte. Olaizola I - Argote . . . . . . . 22 Arretxe II - Begino . . . . . . . . 7 Berasaluze - Iza . . . . . . . . . 22 Chafee - Eskudero. . . . . . . 19 Belloso - Urrizelki . . . . . . . 18 Beloki II - Albizuri . . . . . . . 13 Horiek ere han berean finala egunean. Larralde - Harizmendi . . . . 22 Uriarte - Merino I . . . . . . . . 18 Irujo - Lasa . . . . . . . . . . . . . 22 Xala - Goñi III . . . . . . . . . . . 15 Urretxun ikusi dira horiek biak, bi arberuarrekin. Leiza - Otxandorena . . . . . 22 Capellan - Eulate . . . . . . . . 19 Diaz - Rai . . . . . . . . . . . . . . 16 Del Rey - Galarza VI . . . . . . 9 Ogetan bi partida hauk biak ere, Gasteizko pilotaleku miresgarrian. Hor eta gorago ikusten da Olaizola bi anaien astea zela hori, bai-eta Irujorena ere, hunek, ordu arte berdintsu ibilirik, azken tanto guziak ereman baitizkio Xalari. Bego

IHOLDI Bozka ondo Auzapezaren zerrendatik 10, bigarren zerrendatik bat. Goresmenak guzieri eta segi lanean. Herria astekari huntaz ez da nehor behartu, orduan berriketariari ez sobera eskatu, hunek ere nahiagoko du gero eta gutiago egina den lanarekin samurtu. Goazen aintzina ! Orroit eguna Igandean Aljeriako gudari ohiak bildu dira Iholdin. Mezan lehenik eta ezker paretean ondotik bazkariarentzat. Denak ongi iragan dira Feiria Laborantzako tresna xaharren feiria eginen da heldu den larunbat eta igandean Iholdiko plazan eta ezker paretean.

IRISARRI

LEGEZKO ABISU

Mutxikoen Eguna Apirilaren 6an iraganen da Irisarriko Airoski gelan “Mutxikoen Eguna”, Beñat Galtxetaburu-ren omenez. 11:00 mutxikoak Punpeka taldearekin. Eguerditan hurrupaldia eta bazkari alaitua (tokiak aitzinetik segurtatu behar dira, deituz Christine 06.82.76.53.57). 16:30 Ibarrako Alurr dantza taldearen emanaldia. 19:00 talo ta mutxiko, Punpeka taldearekin. Eskubaloia Irisartarrek garaitu dute Carcassonneko taldea, 29-23, Airoski gelan, joanden ibiakoitzean. Garaipen baliosa, jakinez gaizki sailkatuak direla gureak. Helduden igandean, Asson-era doatzi (16:00). Handik garaipen batekin itzultzen balire, maila berean egoiteko esperantza handia balukete.

SOCIETE AQUITAINE IATC Société par Actions Simplifiée (SAS) Capital de 40 000Euros Siège Social : Bureau “ Aïzé Egoa ” Chemin du Bosquet 64200 ARCANGUES, France AVIS DE CONSTITUTION Avis est donné de la constitution d’une Société présentant les caractéristiques suivantes : Forme : Société par actions simplifiée (SAS) Dénomination : AQUITAINE IATC Capital : 40 000 euros divisé en 400 actions de 100 euros Siège social : Bureau “ Aïzé Egoa ”, chemin du Bosquet, 64200 ARCANGUES Objet Social : Prestations de services d’ingénierie, d’assistance technique et de conseil Durée : 99 années Admission aux Assemblées et droit de vote : Tout associé peut participer aux assemblées sur justification de son identité et de l’inscription en compte de ses actions. Chaque associé dispose autant de voix qu’il possède ou représente d’actions. Inaliénabilité des actions : Les actions sont inaliénables pendant une durée de 2 ans. Agrément : Les cessions d’actions sont soumises à l’agrément de la collectivité des associés statuant à la majorité des 2/3 (deux tiers). Président : Yves Robert TOLLIS demeurant Villa “ Aïzé Egoa ”, Chemin du Bosquet, 64200 ARCANGUES Commissaire aux comptes : Le cabinet A.RE.CO Jean Marie SALANNE en qualité de titulaire domicilié 66 Avenue des Allées Marines 64100 BAYONNE. Le Cabinet Marcel BARRERE en qualité de suppléant domicilié 66 Avenue des Allées Marines 64100 BAYONNE. L’immatriculation se fera au Tribunal de Commerce de BAYONNE 64100.

SELARL CABINET COURREGELONGUE ET ASSOCIÉS Avocat au Barreau de BAYONNE 2 Rue du 49ème RI – BAYONNE Tél. 05 59 59 79 08 Télécopie 05 59 59 05 80 CONSTITUTION DE SOCIÉTÉ Suivant acte sous seings privés en date du 19 mars 2008, enregistré au SIE pôle enregistrement de BAYONNE le 21 mars 2008/352, Case n°4, Extrait 1625, il a été constitué une société dont les caractéristiques sont les suivantes : Dénomination sociale : DLAP Forme sociale : Société à Responsabilité Limitée unipersonnelle. Siège social : 41 Bis chemin d’Arrousets à BAYONNE (64100) Objet social : la prise de participation dans toute société civile ou commerciale, la gestion, la comptabilité, la publicité. Durée : 50 ans. Capital social : 440 460 Euros, divisé en 44 046 parts sociales de 10 €uros. Apports en nature : Aux termes d’un contrat d’apport en date du 19 mars 2008, enregistré au SIE pôle enregistrement de BAYONNE le 21 mars 2008, Bordereau n°2008/352, Case n°7, Extrait 1630, Monsieur Patrick ALONO et Madame Marie Laurence BIDART, son épouse, ont apporté : - les MILLE CINQ CENT UNE PARTS SOCIALES (1501p), de la SARL ABMS, société au capital de 30 000 Euros, siège social à BAYONNE (64100), ZA Saint Frédéric, rue BENJAMIN Gomez, RCS BAYONNE 344 577 069 - les CENT SOIXANTE DIX PARTS SOCIALES (170p) de la SARL SOCIÉTÉ NOUVELLE SAKER, société au capital de 7650 Euros, siège social à ANGLET (64600) ZA de Maignon, 2 allée Didier Daurat, RCS BAYONNE 387 584 477 Ces apports ont été évalués aux termes d’un rapport de la société ADL AUDIT, Commissaire aux apports, Chemin de Jorlis, Immeuble le Bel Rive à ANGLET (64600), à 440 460 Euros. Gérant : Monsieur Patrick ALONSO, demeurant à BAYONNE (64100), 41 bis Chemin d’Arrousets Immatriculation : la société sera immatriculée au Registre du Commerce et des Sociétés de BAYONNE. Pour avis - Le Gérant SCP BOULOUS & CHEVALLIER Société d’Avocats au Barreau de BAYONNE 15 rue Raoul Perpère Bâtiment 22 - Le Forum 64100 BAYONNE Tél : 05 59 31 21 21 Fax : 05 59 31 21 29 CESSION DE FONDS DE COMMERCE Aux termes d’un acte sous seing privé en date à BAYONNE du 18 mars 2008, enregistré au SIE de BAYONNE le 20 mars 2008, bordereau 2008/347 case n°1, La société dénommée “BAGOOS BAGOOS”, Société à responsabilité limitée au capital de 15.000 €uros, dont le siège social est sis à BIARRITZ (64200), 15 rue Chapelet - Centre Ivoire, immatriculée auprès du registre du commerce et des sociétés de BAYONNE sous le numéro 478 869 530, a cédé à La société “MC WebCom” , société à responsabilité limitée unipersonnelle au capital de 20.000 €uros, dont le siège social est sis à BIARRITZ (64200), 15 rue Chapelet - Centre Ivoire, immatriculée auprès du registre du commerce et des sociétés de BAYONNE sous le numéro 502 491 947, Un fonds de commerce d’édition publicitaire, d’impression et d’édition, de commercialisation de progiciels et de logiciels, l’exercice de l’activité de photographie et de la régie publicitaire, sis à BIARRITZ (64200), 15 rue Chapelet - Centre Ivoire, pour lequel le cédant est immatriculé au registre du commerce et des sociétés de BAYONNE sous le numéro 478 869 530, moyennant le prix de QUINZE MILLE €uros (15.000 €uros), s’appliquant aux éléments incorporels à hauteur de 6.000 €uros et aux éléments corporels à hauteur de 9.000 €uros. L’entrée en jouissance par la prise de possession réelle et effective, et la pleine propriété sont intervenues le 04 février 2008. Les oppositions, s’il y a lieu, seront reçues dans les dix jours de la dernière en date des publications légales au siège de la SCP BOULOUS & CHEVALLIER, sis à BAYONNE (64100), Bâtiment 22 - le Forum - 15 rue Raoul Perpère, où domicile a été élu à cet effet. POUR AVIS

SELARL AURGNAGUE-CHIQUIRIN & BONNECAZE-DEBAT Résidence Adour - 4 Rue de Gramont 64100 BAYONNE 21 Place Charles de Gaulle 64220 ST JEAN PIED DE PORT VENTE DE FONDS ARTISANAL ET COMMERCIAL Suivant acte sous seing privé en date du 30/04/2007, enregistré à la S.I.E. de Bayonne le 25 mars 2008, Bordereau n° 2008/359 Case n° 14, la SARL “SE SARRAILTEGI” Société à Responsabilité Limitée au capital de 15.244,90 €, dont le siège social est à AHETZE (64210) Maison “Mozolotenia”, immatriculée au Registre du Commerce et des Sociétés de BAYONNE sous le numéro B 399.960.319, représentée par son associé unique gérant a vendu à Monsieur Martin Claude MARTICORENA demeurant à AHETZE (64210) - Maison “Mozolotenia” un fonds artisanal et commercial de SERRURERIE METALLERIE SOUDURE ALU INOX ET CONSTRUCTIONS MÉTALLIQUES sis à AHETZE (64210) - Maison “Mozolotenia”, connu sous le nom “MARTIN MARTICORENA”, moyennant le prix principal de 1.500 Euros s’appliquant aux éléments incorporels pour 1.337,61 Euros et aux éléments corporels pour 162,39 Euros, payé comptant le jour de l’acte. L’entrée en jouissance a été fixée au jour de l’acte. Les oppositions, s’il y a lieu, seront reçues au siège social à AHETZE (64210) - Maison “Mozolotenia”. LE VENDEUR AVIS DE CONSTITUTION DE SOCIETE Avis est donné de la constitution de la société civile immobilière “ TIVALI ” suivant acte sous seing privé en date à Bayonne du 28 Février 2008 enregistré à la Recette de Bayonne le 20 Mars 2008 – Bordereau n° 2008/347 Case n° 7. Objet : L’achat de tous terrains, immeubles, la construction de tous immeubles, la location, la gestion et plus généralement l’exploitation par bail, location ou autrement de tous immeubles bâtis ou non bâtis, la mise à disposition gratuite des biens de la société au profit des associés. Siège social : BAYONNE (64100) 30, Avenue Louis de Foix Durée : 50 ans à compter de son immatriculation au RCS. Apports : 100euros en numéraire. Capital social : 100euros divisé en 10 parts de 10euros chacune. Co – gérants : Monsieur Thierry SARRAUTE, demeurant à ANGRESSE (40150), Le Cout. Mademoiselle Lydia LECLAIR, demeurant à BAYONNE (64100), 30, avenue Louis de Foix. Exercice social : 1er Janvier – 31 Décembre Cessions de parts : L’agrément des cessions est confié à l’Assemblée Générale statuant en matière ordinaire. Immatriculation : RCS BAYONNE Pour Avis SELARL AURGNAGUE-CHIQUIRIN & BONNECAZE-DEBAT Avocats Résidence Adour - 4 Rue de Gramont 64100 BAYONNE Tél : 05 59 25 71 00 Fax : 05 59 59 79 62 21 Place Charles de Gaulle 64220 ST JEAN PIED DE PORT Tél : 05 59 37 38 94 - Fax : 05 59 37 27 19 BIDENABAR (STE D’EXPLOITATION) SARL au Capital de 7.622 € Siège Social : Maison “Sagardea” AYHERRE 64240 HASPARREN RCS BAYONNE B 391 555 513 Aux termes des délibérations de l’Assemblée Générale Mixte des associés en date du 31 décembre 2007, il a été décidé à compter du même jour : 1) d’étendre l’objet social aux activités de : - TRAVAUX PUBLICS (TP) - Achat et vente de tous produits de Travaux Publics 2) d’augmenter le capital social d’une somme de 17.578,00 € le portant ainsi de 7.622 € à 25.200 € par la création de 1.153 parts sociales nouvelles de 15,24 E chacune, numérotées de 501 à 1.653 inclus, émises au pair et libérées intégralement à la souscription par voie de compensation avec des créances liquides et exigibles sur la société. Les Articles 2, 6 et 7 des statuts ont été modifiés en conséquence. Le dépôt légal sera effectué au Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE. Pour avis, La Gérance

“A TABLE” Société a responsabilité limitée Capital social : 8000 Euros Siège Social : Maison Goporra Mitxadoy 64220 ISPOURE RCS : Bayonne 393 363 536 Aux termes de l’Assemblée Générale Extraordinaire du 25 mars 2008, il a été décidé la dissolution anticipée de la Société, à compter du 31 mars 2008, date de la mise en retraite du gérant, et la mise en liquidation amiable de la société. Elle a nommé Mr Jean-Pierre LOUSTAU en qualité de Liquidateur amiable et lui a conféré les pouvoirs les plus étendus pour terminer les opérations sociales en cours, réaliser l’actif, acquitter le passif. Le siège de la liquidation est fixé au siège social. C’est à cette adresse que la correspondance devra être envoyée et que les actes et documents concernant la liquidation devront êre notifiés. Le dépôt des actes et pièces relatifs à la liquidation sera effectué au greffe du tribunal de commerce de Bayonne. Pour avis, LE LIQUIDATEUR AVIS DE CONSTITUTION EURL BAB ORDI SOLUTION En date du 01/04/2008 a été constituée une société présentant les caractéristiques suivantes : Dénomination sociale : BAB ORDI SOLUTION Forme sociale : EURL Siège social : C.C. Minerva, 1, avenue Minerva 64600 ANGLET Objet social : assistance informatique à domicile, conseils en systèmes informatiques, formation à l’outil informatique au bénéfice exclusif des particuliers. Durée : 99 ans à compter de son immatriculation au Registre du Commerce et des Sociétés de Bayonne. Capital : 500euros Gérance : François Meunier, 1, avenue Minerva, 64600 ANGLET Immatriculation : la société sera immatriculée au RCS de Bayonne Pour Avis La Gérance SARL RODON Siège : Biarritz, RN 10 Capital : 25 000€ RCS BAYONNE 440 368 249 EXTENSION DE L’OBJET SOCIAL Aux termes d’une délibération des Associés, en date du 26 Mars 2008, l’objet social de la société a été étendu à “ l’importation, l’achat et la vente d’ouvrages en métaux précieux ”. Ainsi donc le nouvel objet social de la SARL est ainsi libellé : “ l’exploitation par création, acquisition, apport, apport en société, échange ou prise en location gérance de tout fonds artisanal ou commercial et spécialement la prise en location gérance et l’exploitation d’un fonds artisanal de fabrication de bijoux situé à Biarritz, RN10, l’importation, l’achat et la vente d’ouvrages en métaux précieux. Et généralement toutes opérations commerciales, financières, mobilières ou immobilières pouvant se rattacher directement ou indirectement à l’objet social ou susceptible d’en faciliter l’extension ou le développement ”. Pour Avis Le Gérant


8

AFRIKAKO EDERLANAK, MIARRITZEN

TIBET, MUNDU GUZIKO LURRALDE GORENA Tibet eskualdeak ukaiten du aspaldian aipaldi frango eta azken denbora hotan oraino gehiago, bazter guzietan azkar salatzen baita Xinatarren nagusikeria, nola itsuski beren Dalai-Lamaren jauregia, Xinatarren manuz erakustegi bilakatua

larderiapean daukaten hango jendea. Munduan den lurralde gorena da Tibet hori, kasik dena 4000 metroz gorago kokatzen dena Xina eta Indiaren artean. Gaitzeko eremu zelaiak ere badauzka haatik goratasun hortan, aise gorago diren mendiz inguratuak, bereziki hegoalderat. Mendi horietan famatuena da, Nepal-eko mugaren gainean, Chomo Langma. Gure eskualdetako mapaegileek haatik Everest izena emana diote. Munduko goren-gorena da (8848 metro). Leku hotzak eta penatuak dira biziki. Jendea xuhurki bizi da, laborariek hazten dituzte ahuntxak, ardiak eta “yak” hango behi larri kankaila ile luze batzu. BERE GAIN EGONA Eremuz eta jendetzez, Xinak bortizki menperatua daukan Tibet hori ez da mapa-egile gehienek eta historiaz arduratzen direnek “Tibet Handia” deitzen dutenaren erditsua baizik. Bi aldiz Frantzia osoaren heinekoa halere. Beste erdia, ekialderat dagoena, aspaldian zatikatua dago Xinako bizpahiru probintziaren artean. Tibetiar frangok aldarrikatzen dute preseski lurralde horien denen batetaratzea. Xinak duela 58 urte bere meneko ezarri eskualdea luzaz egona da arras bere gain. Hogoigarren mende hastean, Indian nagusi handi zirelarik, inglesek ere nahi ukan zuten beretu. Bainan laster kanporatuak izan ziren. Gero, kasik mende erdi batez, Tibet hori bere buruaren jabe egona da. Xinatar armadak horko gider guziak bere esku hartu arte, 1950-ean. Izan zen orduan zalaparta frango. Tibetiar frangok ederrak pekatu zituzten, ehun milaz goiti ahal bezala iheska joan ziren eta gehienak Indian plantatu. 1965-ean, Xinak hein bat autonomia berriz emana dio, paperetan bederen, eskualde horri. Bainan arrunt maltzurki, bere esku-makil bezala heziak dituen batzu baitira han nagusi, xinatarren mutil umilak... MEDIKUNTZA BEREZI BAT Zonbat jende dira Tibet lurraldean? Hiru miliun ez arras, gehienak tibetiar hutsak, bainan xuxenik ez da aise jakiten ahal. Frangotan aditzen da gero eta xinatar gehiago badela, bereziki Lhassa hiri-nagusian. Xinako gobernuak laguntzak emaiten-eta han bizitzerat joan nahi direneri. Helburua, tibetiar bezenbat edo gehiago izaitea kanpotik sar-arazi horietarik. Xinako gobernuak dio haatik hori ez dela egia.. Tibet handiko beste eremuetan ere baditazke bizpahiru miliun tibetiar, hok haatik aspaldian xinatar ainitzen artean bizi. Tibetiar gehienak, kasik denak funtsean, budistak dira, erlisione horren adar berezi baten kondukoak. Apez budisten eragina handihandia izana da beti Tibet guzian. Bulta huntan haatik, monastegi ainitz zerratuak dira. Beste frango suntsituak izanak. Sei mila monastegi baziren 1950-ean, orai berrogoi bat doi-doia! Tibetiarrek badute beren medikuntza berezia,

apez budistak mediku… Bi mila landare mota baliatzen dituzte sendagailu bezala. Zernahi harri ere, xehatzen eta purruskatzen dituztenak, gorputza errauts harekin torratzeko… Baserrietan bereziki, azkarki atxikiak dira aspaldiko ohidura batzueri. Norbait hiltzen delarik konparazione, ez dute gorputza lurperatzen edo erretzen, mendirat eremaiten dute eta han uzten saiek jan dezaten... DALAI-LAMA DESTERRUAN Tibetiarrek beren apez nagusi eta denbora berean errege bezala daukate Dalai-Lama deitzen duguna, 1959-az geroztik Indian bizi dena desterruan... Dalai-lama, erran nahi baita “Zuhurtziaz bete betea”, bainan hori karguaren izena da eta ez berea. Bere egiazko izena du Tenzin Gyatso. Kargu hortan hamalaugarrena da eta 72 urte ditu. Bakearen Nobel saria ere ukana du. Gradoz bigarrena izaiten da “PanchenLama” delakoa, “Guziz Jakintsuna” bere izenaren arabera. Bainan nehork ez daki xuxen erraiteko zer bilakatua den duela 18 urte kargu hortan jarri zena. Aintzinekoa supituki hila, Dalai-Lama ainitzen gostuko xinatarrek pozoindaturik... SENGO JENDETZE HARRIGARRIA Tibet lurraldean kausitzen da ere Sengo jendetzea. Gutti dira, zonbat xuxen neke da finkatzea, eta nehorekin ez dira kurutzatzen. Denak ahuntxa eta yak hazkuntzatik bizi. Eta ihizin ibiliz. Mendeak jin, mendeak joan, ez dute gauza handirik kanbiatu beren bizimoldean. Berak ez dira budistak. Beren sineste berezia badute, bi jainko otoizten dituzte, Biziarena eta Esperantzarena (edo Xantzarena). Xinatarrek ere beren gisa uzten dituzte, etsi bat harturik bezala. Telazko etxoletan bizi dira, batean hemen eta bestean han, lekuz noiz nahi kanbiatuz, nun den ba pazka beren kabalentzat. Ezkontza gehienak ezkongai ferietan egiten dituzte. Feria horiek izaiten

Sengo batzu…

dira urtean behin. Mutiko eta neska zaldiz artzen dira orduan dena balentria. Zaldiz trebe ez dena ez omen da aise esposatuko! Mutikoak behar du “ebatsi” bezala gustatua zaion neska, ete berekin ereman. Segidan plantatzen dira elgarrekin, burrasoen etxen. Urte baten buruan, edo berexten dira edo ezkontzen gisa hartako besta eginez... Esposatu ondoan ere, berexten ahal dira bainan biziki bakan gertatzen omen da hori. Gizonak edo emazteak aski du haatik hitz bat erraitea eta ezkontza hauts ditake. Gizonak uzten badu emaztea, despeidako opari bezala zaldi bat eman behar dio. Emazteak badu gizona uzten, behi bat zor dio. Berexten direnean haurrak balinbadituzte oraino ttipixkoak, ez da sekulan ixtoriorik: mutikoak gelditzen dira aitarekin, neskak amarekin… Hori da Muslaria Sengo horien legea.

Tibetiarren manifestaldi bat beren nortasuna begiratu nahiz (Arg. Juan Ramon Llavori Romatet)

Apirilaren 5etik ekainaren 22raino, erakusketa eder bat zaiku eskainia izanen Miarritzeko Santa Eugenia elizapean (edo kriptean). Afrikako arteaz edo ederlanetaz gira gozatuko, 140 obra ditugula begipean ukanen, maska, irudi eta bertze, zur, lur, ezur, adar, larru ala harrizkoak. Obra ikusgarriak, denak, Afrikako zibilizazioaren lekuko paregabeak. Arte afrikarra Pentsaketa magikotik artearen mirakuluraino deitzen da erakusketa hori. Afrikako lau lurralderen arabera sailkatuak dira obrak : Afrika mendebaldea (Bolikosta, Burkina Kongoko Kete-Kuba leinuko errege maska Faso, Ginea, Ginea Bissau, Mali, Sierra Leone, Liberia, Ghana, Togo, Benin), Nigeria, Kamerun, Ertafrika (Gabon, Kongo, Angola, Zanbia, Sudan, Tanzania). Egun guziz idekia (14:00-19:00) asteartetan salbu. Sartzea 6 euro, hamar lagunetako taldeka 4 euro presuna bakar, gazte eta langabe 3 euro, urririk hamabi urtez petik. Bisita gidatua, 3 euro gehiagorekin. Erakusketari datxikola, Patrick eta Catherine Sargos-ek mintzaldi bat eskainiko dute Afrikako arte eder hortaz apirilaren 17an, ortzegun arastiriz (18:00), Miarritzeko mediatekan.

Nigeriako Yoruba jainkosa bat

URTEKO BI SASOIAK Betidanik uste ukan dut lau sasoi bazirela urtean eta harriturik egona naiz entzun dudalarik “C’ dans l’air” emankizunean gizon jakintsun batek erraiten zuela bi sasoi bakarrik zirela : negua eta uda, besteak zirela batetik bestera iragaiteko. Orduan gogora jin zait gaztelerazko erran zaharra : “Nueve meses de invierno, tres de infierno”, hala iragaiten zela urtea Castilla deitzen den espainiol probintzian. Euskaraz ere hor ditugu bakarrik negua eta uda, anartean udaberria eta udazkena. Euskal Herrian uda nagusi eta ez Castillan bezala negua. Gehexan Pontto

-Igande arte, Gipuzkoako Seguran, Iparraldearen Astea, hitzaldi, kantu, bertsu, lehiaketa, erakusketa eta beste, aurtengo gai nagusi itsasoa. -Ortzegunean (20.30), Miarritzen, Koliseo gelan, “Quand les poèmes cachent les théorèmes” antzerki gisako ikusgarria. -Asteburu guzian, Donibane Lohizunen, Euskal Kulturaldiak aintzina segitzen. Ortzegunean (21.00), Ravel entzuntegian, “Nomadak TX” euskarazko filma. Ortziralean (18.00), Dukontenea gelan, Mikel Duvert mintzo Jose Migel Barandiaran jakintsun handiaz. Larunbatean (21.00), jai-alai ezkerparetan, “Bodarin” dantza ikusgarri berrria Anaigazteak taldearen eskutik. Igandean (16.30), Ravel entzuntegian, “Satorrak” antzerkia Maite Dugulako taldearekin. -Asteburu guzian, herriko bestak Etxarrin. -Ortzegunean (18.00), Angelun, Barojako zalditegietan, Alain Quelle-Villeger ikertzailea mintzo Pierre Loti mariñel eta idazle famatuaz. -Ortziralean (20.30), Baionako antzokian, “ Chambre blanche” dantza ikusgarria. -Ortziralean (20.00), Azkainen, Txopinondo sagarnotegian, “Kukuaren Kupela” besta herrikoia. -Ortziralean (21.00), Miarritzen, Versant antzerkitaldearen biltokian, Xuberoko pastoralak solasgai, parte hartzaile Jean Haritschelhar, Pier-Pol Berzaitz eta Pantxoa Etchegoin. - Ortziralean (21.00) Heletan, Idioinzaharretan, Poteo gaualdia, Traboules taldearekin. Eta larunbatean (21.00), han berean ,”Turbulences” musikaldia, Jacques Nouard eta Jesus Aured-ekin -Ortziralean eta larunbatean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Samari Layl eta

David Kilembé musikariak. - Ortziralean (22.30) Pausun, Xaia ostatuan, Bordagarai taldearen kontzertua - Larunbatean Baigorrin Germieta auzoaldeko bestak -Larunbatean (18.00), Pagolan, Sagarno-Eguna, Amikuzeko ikastola antolatzaile. -Larunbatean, Baionan, selauruhustea Santespieta auzoaldean. - Larunbatean (16.00) Miarritzeko mediatekan, Veronique Duché mintzo Joanes Ezponda xiberotarraz -Larunbatean (20.00), Miarrritzen, Atabal musikategian, Zea Mays eta Doctor Deseo taldeak. -Larunbatean (20.30), Angelu, Barrako lerrategian , “ Stars sur glace” ikusgarria -Larunbatean, Urruñan, “Nahasien Gaua” Oleta auzoaldean. - Larunbatean eta igandean, Iholdin, laborantzako tresneria feria -Igandean, Azkainen, selauru-hustea eta paella jatea, eskola publikoko burrasoek muntatua. -Igandean, Ziburun, zaharki merkatua eta selauru-hustea Untxin auzoaldean. - Igandean, Bidarten, selauru-hustea - Igandean, Domintxinen, kermeza -Igandean, Irisarrin, Mutxikoen eguna. Goizean, Airoski gelan, mutxikoak. Ondotik, bazkaria. Aratsaldean Alurr taldearen ikusgarria, ondotik talo ta xingar. -Igandean, Altzain, Xuberoko maskarada. - Igandean (12.00) Senperen, Oxtikenean Hatsaren Poesia olerki bilduma, ondotik Amotz Larraldean bazkaria -Igandean (14.30), Angelun, Izadia parkean, ibilaldi eta hitzaldi, gaia erleak eta erlezaingoa. - Igandean (17.00) Kanbon, AIEC gelan, Bordagarai taldearen kontzertua

Herria 2951  

Herria astekaria 2951

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you