Page 1

2008-ko Martxoaren 20-ekoa 20 mars 2008 ISSN 0767-7643

1,10 €

N° 2949

Gizonik jakintsunenak ere gauza guti daki denen buru… (Satyajit Ray)

HERRIKO BOZAK ALDAKETA PIZKORRAK

EZ IZAN TTUTTULA ! Iragan dira bozkaldi horiek. Ikusi ditugu aurpegi alegerak bai eta kopeta ilunak. Bertzela etzitaikeen ! Herri frangotan haizeak lañoki ufatu du, arrabots handirik gabe. Bertze zenbaitetan aldiz, haize bortitza da altxatu, lur ikara sustatzeraino. Hautagai izaitetik hautetsi bilakatzeraino, bidea tranpatsua da, bainan zailena gero heldu da, kargua hartu ondoan obrak baitira mintzatuko. Martxo hastapenean, Jatsuko beilan, Luzien Zaldua ainhoar misionestak Frantses Xabierrekoaz zion etzela gizon ttuttula, nehoren eta deuseren beldurrik etzuela. Beren herriaren eta herritarren onetan, eta euskaltasuna ukatu gabe, gure hautetsiek kemen bera ukan dezatela, ez dugu bertzerik gutiziatzen. Ez dugu kargudun ttuttularik beharrik ! Bat kanpora, bertze bat barnera, abertzaleek ordezkari bakar bat ukanen dute oraikoan ere, Pauen. Jean Michel Galant azkaratiarrak ez du bere alkia atxiki ahal izan, gutitarik, aitzin egunetan eskuindarburuek hain dute debrutu, maltzurki. Alain Iriart hiriburutarra aldiz, eskuindarburu berek sainduturik, Pauen izango da. Ez balinba hango manatarien eskumakil izaiteko, bainan gure herria ahal bezain hobekienik defenditzeko. Euskal abertzalegoa ez dute maite Pauen (ez-eta hemen bereko kargudun askok, funtsean). Alta, abertzaletasuna gure herriaren zutabe premiatsuenetarik da, urtetik urtera indartuz doana, gure herria aitzina bizi dadin bere altxor guziekin, eta ez oker edo maingu gisa. Herri frangotan kargu gorenera heldu dira abertzaleak bozkaldi hauen bidez, Lapurdiko hirinagusi historikoan ere kasik beretzen zutela jarleku nagusia. Bainan kontrako haizeak zein azkar ufatzen duen oraindik ! Bozkatze egun horiek iragan orduko, Bazkoko asteburu luzeak dauzkigu besoak zabaltzen. Bazko, kristau elizatiarrentzat urteko egun nagusiena. Abertzaleek (zenbaitzuk) aldiz Aberri Eguna dute ospatuko, zatikaturik... Eta hor ditugu ere bertze hitzordu ohikoak, xingar feria Baionan, Idazleen biltzarra Saran, museko finalak Garindainen... Bozketako egun beroen ondotik, elkarretaratze goxoen mentura ! P.J.

Uztaritzen izan da lehiaketa atakatuenetarik batto. Hiru zerrenda kasik elgarren bete. Zerrendaburuak Beñat Auroy - kontseilari orokor bezala segitzen duena - Battitta Amestoy eta Dominique Lesbats, hau auzapez berria

Herriko bozen bigarren igandeak ekarrri du kanbiamendu asko denen buru. Euskal-Herrian, sei hiri edo herri gotorretan auzapez berri bat ukanen dute bigarren bozaldi horren ondorioz: Hendaian, Urruñan, Bidarten, Angelun, Uztaritzen eta Maulen. Baionan, Jean Grenet berriz nagusitu -azken aldia hautagai zela, berak dionaz - bainan gehiengo osorat heldu gabe. Bozen %47-arekin besta egin behar! Gisa berean, Miarritzen, Didier Borotra zenaturra irabazle, bainan bozen %43 bildurik eta ez gehiago, Jean-Benoit Saint-Cricq bere kondu agertu eskuindarrak % 30 ezbaian ardiesten zituela. Angelun, Jean Espilondo sozialixtak irabazi du partida, parte ezkerraldekoak azkartu direlakotz hiri hortan bainan gehiago hain segur eskuindarren artean izan delakotz saltsa bat ederra eta zernahi tirabira, bozen galtzeko joko bat gaitza!

Hendaian, aspaldian ezkerraldekoek zuten gehiengoa eta horra nun Janbattitt Sallaberry nagusitu zaioten, bozen % 49-rekin, hiru zerrendaren arteko lehiaketa batean. Frangok diote etzela holakorik gertatuko Kotte Ecenarro akomeatu balitz abertzaleekin bainan nork daki, aise da balitzeneko eihera horren hola martxan ezartzea, balitz eta balitz gauza ainitz erran ditake bainan gertatua dena gertatua da.... Bidarten, bigarren igandean etziren hiru zerrenda bainan lau, lehen igandeko lauak! Denen buru Jean Jacachoury, Pierre Jacachoury auzapez ohiaren semea, irabazle, % 45-a segurtaturik. Bi kasu baziren arras bereziak eta interesgarriak, Urruña eta Uztaritze, ezkertiarrek eta abertzaleek bat eginik bi herri horietan. Gisa hortan elgarretaratuak untsa heldu izan dira Urruñan, nehork uste baino hobeki, bainan ez haatik Uztaritzen, sozialixta frangok ez baitute batere begi onez

ikusi abertzaleekilako “ezkontza”, lehen igandeko xifreen arabera Battitta Amestoy abertzaleari gehiengo bat ona eman behar ziona. Denen buru, Beñat Auroy auzapeza ere galtzale, irabazle Dominique Lesbats, bozen % 36 ez arras, beste bi zerrendak biziki hurbil. Urruñan aldiz, gutik egin du ezkerreko zerrenda, abertzaleak barne, ez baita nagusitu! 27 bozen eskasean galdu du! Gaina hartu duena izan da beraz Odile de Coral bainan ezagun da eskuindarren arteko eztabada batzuen gatik ez dituela hurbiltzekorik ere ukan untsalaz beretu beharko zituen boz guziak... Aldaketa aipagarria ere Maulen, ezkerrekoek galdu baitute eta Michel Etchebest-en zerrendak beretu baititu alki guziak. Nahiko aldaketak herri ttipi askotan ere, ez idurika martxo huntako bozekin bazterrak hartu du hor gaindi inarrosaldiño bat ona...

HIRU KANTONAMENDU ESKUZ ALDATZEN Sei kantonamenduk zuten oraindik trenkatzekoa nork zituen ordezkatuko Pauen. Hirutan orain arteko ordezkariak dira kargutan gelditzen, beste hiruetan aldiz jabez aldatu dira jarlekuak. Bide beretik aitzina Miarritze Ekialdean, hiru hautagai ziren oraino lehian, bigarren itzuli huntan. Juliette Seguela Modem alderdikoa nagusitu zaie (%40,9) Joel Breque sozialistari (%31,3) eta J.Benoît Saint-Cricq eskuindarrari (%27,8). Aurtengo gure 11 kantonamenduetarik hautetsia izan den emazte bakarra beraz. Uztaritzen lau hautagai ziren oraino lehian, eta hor ere orain arteko hautetsiari zaio lehentasuna eman, Bernard Auroy Modem-ekoari (%33,95), Ferdinand Daguerre UMPkoak %28 zuela egiten, Mixel Mendiboure senpertar abertzaleak %19,5 eta Daniel Romestand komunistak %18,5. Kantonamenduko alkia beretu balin badu, auzapez kargua haatik galdu du Bernard Auroy uztariztarrak. Donibane Lohizunen ere ustegabekorik ez, Philippe Juzan UMPtiarrak aise hartu baitio gaina (%60,85) Georgette Jariod sozialistari (%39,15).

Hendaiako zerrendaburuak Mattin Larzabal-ekin : Iker Elizalde, Kotte Ecenarro - Kontseilu orokorrean sartzen dena - eta Battitt Sallaberry auzapez berria

Borrokaldi tinke eta gogorrak Angelu Hegoaldean, Beñat Gimenez Modem-ekoak galdu du bere alkia (%45,75), tokia utziz Guy Mondorge sozialistari (%54,25). Erran behar da giroa aski mindua zela hiri hortan eta eskuinak bere baitako hausturak kario pagatu dituela. Hendaian ere sozialista bat garaile, Kotte Ecenarro (%53,5),

Daniel Poulou UMPtiar deputatua bazterturik (%46,5). Ber denboran, Kotte Ecenarrok Hendaiako auzapez kargua haatik galdu du. Baigorrin gutitarik egin du Jean Michel Galant azkaratiar abertzaleak ez baitu bere alkia atxiki (%48,8) ; Jean Baptiste Lambert baigorriarra 90 bozez nagusitu zaio (%51,2) : kantonamendu hortako 11 herrietatik bostetan baizik ez da hau aitzinean, Baigorrin berean eginez diferentzia eraginkorrena. Erran behar da ere kanpaña denboran J.J. Lasserre eta Max Brisson eskuindarburuek handizki lauzkatua zutela baigorriarra, azkaratiar hautetsia behar baino gehiago belztuz. Eta orai ? Paueko Kontseilu Orokorrean 52 alki daude orotara. 26 alki ezkerrarentzat, 25 eskuinarentzat. Etiketarik gabe aurkezten zen Alain Iriart hiriburutarra izanen da beraz gakoa, ostegun huntan departamenduburua izendatzerakoan (jakinez, bertzalde, alki kopuru berdinean, adin handienekoak duela garaipena emaiten, eta kasu huntan eskuineko bat da zaharrena). Alain Iriart abertzalea da, Abertzaleen Batasuna alderdikoa eta ezkertiarra. Bainan eskuinaren sustenguarekin ere beretu du bere alkia, halako leialtasun iduriko zerbait erakuts diezaiokeela J.J. Lasserre-ri. Bertzalde, badakigu ezkerraren izenean departamenduburu izan nahi lukeen Labazee jaunak euskaldunak ez dituela hain gogokoak, bereziki abertzaleak. Gisa hortan, pentsatzekoa da Alain Iriart jarraikiko zaiola Lasserre jaunaren ildoari, agian haatik Euskal Herriaren fagoretan lan eginez.


2

• Irakian, Mossoul hiriko apezpikua, Mgr Faraj Rahou, 65 urte, hango bereko semea, hil dute, zenbait egun bahiturik atxiki ondoan terroristek. Otsailaren 29an bahitua zuten, miliun bat dolar galdatzen zutela haren libratzeko. Berak ere ez zuen nahi diru hortan truk libratzerik, ez eta terroristeri amor emaiterik. Lau ilabete zuen doi-doia, Pax Christi batasunaren ordezkariari ongi-etorri egina ziotela herri hortan. Bixtan da Erroman eta besteetan barna hartu dutela hilketa hori, meza eta otoitzak eginez eta galdatuz. Ainitz estimatua zen Rahou apezpikua hor gaindi eta ez bakarrik katolikoetarik bainan musulmanoez ere. Haatik ez da kasu hori bakarra bainan beste apez hilketa batzuen ondotikakoa herri hortan. Hots, giristinoen zortea da han gaindi arras kezkagarria. Jakin behar da badirela orotara 14 apezpiku Aziatik Hegoamerikara hilak dituztenak 1991 urteaz geroz, izenekin dazkigunetan, jakin nahi duketenentzat. • Korea iparrekoa eta USA-Amerika tratuan hasi dira elgarren artean aspaldiko partez, lehen horren nuklear programen negurtzeko segidaz. Lehen horrek bazituen engaiamendu batzu hartuak gauza horietan 2007ko otsailean eta huna orai berriz solastatzen hasi direla. • Italian ere, Frantziako gisa, emazte bat hautatu dute Confindustria erakundearen buru, hori delarik entrepresa haundien nausitasunerakundea. Emazte horrek 42 urte ditu eta ber hori zen burdin-altzeirugintza haundi baten burua. Gizonen artean bete beharko du bere kargua zinez, zeren ez baita ehuneko bost baizik emazterik han kargu horietan. • Egiptoan helduden apirilaren 8an beharrak dituzte herrietako bozak, guk egun hautan ginituenak, bainan ez dituzte han ere patar guziak zelai, kargu horietako gai eskasa dute lehen gaitza : berantea oraino 5.159 kandidata behar lekuan ez zuten 438 boluntario baizik hatxemaiten. Ez arrazoinik gabe naski : larderia soberasko zenbaiten arabera alabainan : aise mugitzen diren “ musulmano anaiak ” deitzen direnetarik badira han ainitz preso sartuak, bereziki gradodun eta eskolatuetarik. Erran behar da ere Kairo kapitalak dituela han oro kontrolatzen. Eta barne ministerioak dituela auzapezak hautatzen. “ Musulmano anai ” horien beldurra hor

du gobernamenduak eta hunek berriz esku azkarrez betetzen berea, hola dira hango gauzak. • Iran herrian ere deputatu bozkak zituzten igande huntan bainan ez du hor nehork mirakulurik igurikatu. Mahmud Ahmadinejak presidentaren kontserbadoreek ontsasko antolatuak zituzten gauzak beren gisan. Gaineratekoan, bozen kanpañak zazpi egun iraun du xuxen xuxena. Bazituzten 290 deputatuleku betetzeko, eta 4.500 ziren heietarako kanditatak ; hauk haatik ez dute afixak egiteko baimenik ukan. Irrati-telebixtak bere eskutan ditu estaduak eta bixtan da ez dela debaterik izan heietan. Bakar bakarrik erreformatzaileen kontrako kritikak eman dituzte. Halere, bere aldetik, Mohammad Khatami erreformatzaileen buruak ukan du aski bertute herritarreri galdatzeko joan ziten joan saldoan bozemaiterat. Bestalde, Irango berrietan hau ere erran behar da haatik, Khomeny Irango buru famatua izan zena eta islamisten ezinahantzizkoa, 1989an hila, ez dela gehiago gazteentzat arras lehengo hura, haren hobia beti oharatua bada ere. • Tibet herrian fraile budiztak ez daude arras geldirik oraino bainan manifestatzen bai, Xinak gogorki meneraturik ere, heien burua, Dalai Lama, mintzatzuz ahoan bilorik gabe. Alderdi on bat badute orai berekin : kasu egiteko baitu Xinak libertatearekin eta bere fama zaindu nahiz mundu guzia so-egile izanen baitute ixtante Olinpi jokoekin. Halere zafraldi bortitzekin lehertu ditu Xinako armadak manifestatzaileak bere “ bakearen ” segurtatzeko Lhassa hirian eta beste. Mundua kexu da hangoez Amerikatik haste. • Inglaterran ere lanetan da Gordon Brown, lehen ministroa bere karduaren estimutan. Badu 25 urte ez zela hoin apal ikusi haren alderdia eskuineko kontserbadoreen aitzinean (%27). Diruzain kantziller berria badu, Alistair Darding, izendatua lehen ministroak, bainan hau sekulan baino apalago eroria da % 22 ekin sondaietan. • Albanian ixtripu izigarria izan dute Gradec herriko arma tokian, zartadura haundi batekin ehun kolpatu bederen egin dituena eta heietan bederatzi haundizki joak. Ikerka dabiltza jakiteko zerk egin duen hori.

AZKENA Pariseko ondoan pausatu da Lazare Ponticelli 14-eko gerlan frantses soldadoekin parte hartu zutenetan azken-azkena. 110 urte zituen. Italian sortua, gazte-gazterik jina Frantziarat laneko segida baten menturan, Légion Etrangère delakoan engaiatua gerla hasi orduko... Gerla ondoan frantsestua. Omenaldi kartsu bat eskainia izan zaio, Nicolas Sarkozy presidentaren konplimenduekin, denbora bere-

Aberri-Egunari buruz, Jose Elorrieta ELA sindikateko buruak dei bat luzatu du, abertzaleek bat egin dezaten eta Lizarra-Garaziko hitzarmenaren gogo beretik berriz abia diten

Martxoaren 23an Bazkoz ospatuko du Nazio Eztabadaguneak Aberri Eguna Irunetik Hendaia aldera eginen den ibilaldiarekin. “Euskal herria, nazio bat gara - eraikuntza nazionalaren alde” izanen da ibilaldiaren lema eta honen aldekoak diren alderdi eta hautetsi guziei parte hartzeko deia egin diete ezkerreko Udalbiltzak ala kirol eta kultura munduko jende ezagunek.

Alderdien arteko akordioa ezinbestekoa Lokarrirentzat Harold Good Ipar Irlandako apezaren laguntzarekin Lokarri elkarteak egin duen biltzar nagusiaren berri emanez, Paul Rios koordinatzaileak alderdien arteko elkarrizketa eta akordioa beharrezkoak direla aldarrikatu du, gizarteak urrats hoien aldeko nahikaria argiki erakutsi duelakotz. Alderdien artean ez bada akordiorik lortzen, halaber herri kontsulta baten alde dagoela Lokarri, berretsi du Paul Riosek. Indarkeriarekin ez duela lortuko herritarrek elkarbizitzarako urratsak egitea, erran dio Riosek ETAri, eta “indarkeriarekin jarraitzen badu, gizartearen eta bandaren arteko aldea gaindiezina bihurtuko dela.”

PNV-EAJ Espainiar estatuarekin akordio berriaren alde Urkullu PNVko presidentarentzat beharrezkoa izanen da marko juridiko berri baterako akordioa lortzea. Udaberrian alderdiaren proiektu politiko berria ezagutaraziko du EAJ-PNVek. Euskal gizarteak alderdien arteko zatiketarik ez duela nahi, uste du Urkulluk, beraz akordioa bilatuko dute jeltzaleek alderdien artean ; Zapaterori euskal gizarte osoari egokia idurituko zaion akordioa bilatzeko borondatea eskatu dio. Eusko Alderdi Jeltzalea prest dagoela egoera berrira egokitzeko eta datozen urtetarako proposamen berria eginen duela ‘Euskadi 2020’ izena izanen duena, erran du Iñigo Urkulluk.

Langabezia emendatu da Nafarroan

BAYROU-K GALDU PAUEN Herriko bozen bigarren itzulia lehenaren idurikoa izan da. Ezkerra nagusi, eskuinak hein batean ihardokiz. Kantonamenduko bozentzat gauza bera erran ditake, ezkerrekoek gaina hartu haatik orai arte eskuinak gehiengoa bazaukan bederatzi departamendutan. Jendearen parte hartzea arras ona herri ttipi eta entraaleko ainitzetan, aspaldiko apalena haatik hiri handietan eta horrek ere zerbait erran nahi duke. Ezkerrak eskugain ederra segurtatu du Parisen eta beretu ditu duela zazpi urte galdu hiri asko. Metz hirian ere irabazi, 60 urte huntan eskuindarrek zituztelarik hor giderrak beren esku. Han-hemenka, eskuinak ere zonbait hiri kendu halere ezkerrari, hala nola Agen. Solasgai handietarik batto berriz ere, Modem erdiko alderdiaren jokabidea. Lekuka berezbere segitu du, asko tokitan ezkerrekoekin uztartu da eta beste batzuetan eskuindarrekin lauzkan plantatu. Pauen, François Bayrou alderdiburuak bere gain nahi ukan du aintzina joan eta partida galdu du, gutik egin balinbadu ere harat-hunata... Sozialixtak irabazle denen buru. Oro har, Frantzian gaindi, Modem alderdiaren laguntzarekin ez da mirakuilurik nihun gertatu: Tolosan konparazione, erdiko horiek jarri dira eskuinaldekoekin eta ezkerrak irabazi du, Marsellan “ezkondu” dira sozialixtekin eta eskuinak du gaina hartu, doi-doietarik bada doidoietarik..! Dena den, François Bayrou beti bere hartan: badela erdiko alderdi azkar baten beharra eta hartua duen bidetik jarraikiko duela beraz sekulan baino kar gehiagorekin... Igandeko galtzaletan, zonbait minixtro, hala nola Xavier Darcos hezkuntza-minixtroa Perigueux hirian...

Aberri Eguna Irun eta Hendaia artean

otsailean EAEn eta

Otsailean 2.753 langabe gehiago kondatzen ziren Hego Euskal Herriko enplegu bulego publikoetan. Euskal Autonomia Erkidegoan 1.926 lagun gehiago gelditu dira lanik gabe (%2,37) eta 827 Nafarroan (%3,48)

Kofradien Federaziotik bota berdelaren kuota gainditzeagatik

Lazare Ponticelli

an omentzen zirela 14-eko gerla izigarri hartako soldado guziak. Lazare Ponticelli etzen beretzat ohore gose. Azken urte hotan, galdeka artzen zaizkion berriketarieri, beti gauza bera erraiten zioten: alde bat gogoan zituela gerlan hil ziren guziak, deusik ez dela gerla baino hitsagorik, bakea behar dela eraiki eta begiratu, 14-eko gerla hura salbaikeria hutsa izan zela... Mezu argia eta baliosa.

HARTZ-IXTORIO Berriz ere zonbait eta zonbait aipaldi ukaiten du ihiztari batek 2004-eko azaroan tiroz hil zuen Cannelle hartzak, Pirinio mendialdeko hartz arrazako azken emea omen zenak... Delako ihiztaria, René Marquèze, epaitua izan da alabainan Paueko auzitegian. Hiru egun iraun duen auzi minbera. Aspaldiko eztabada berriz ere sumindu da. Ihiztaria beti bere hartan: ez duela hartza hil balentriaz bainan, biak buruzburu gertaturik, bere biziaren salbatzeko. Hartzaren aldeko elkarteak ere beti berdin tematsu: ihiztaria zigortu behar dela. Eta berentzat eskatzen dituzte, ez denek bainan gehienek, damu-domai pizkorrak... Euroak milaka eta milaka. Prokuradoreak haatik ez zigortzerik galdetzen, haren gostuko ihiztariak ez duela hobenik, ezinbestean hil duela hartza... Jujeek epeño baten buruan baizik ez dute jakinaraziko beren erabakia: apirilaren 21-ean. J-B D

dute

Gipuzkoa,

Bizkaiko Itsasoko Kofradien federaziotik bota dute Gipuzkoako Kofradia berdelaren arrantza-kuota ez errespetatzea gatik. Gipuzkoako Kofradiak astean 120 tona berdel harrapatzeko kuota zaukan eta ontzi batzuk bikoiztu egin dute kopuru hori, prezioen sekulako beherakada eraginez. Getarian, adibidez, 300 tonelada berdel, kiloko 20 zentimotan saldu ziren enkantean, untsalaz prezioa 50 zentimotan denean. Halaber, izotz instalazioei, gipuzkoar arrantza-ontziei ez erosteko eskatu diete, Gipuzkoak ez zuelako errespetatu Bizkaiko Itsasoko flotak arrain horren harrapaketa mugatzeko lortu akordioa. Gipuzkoar arrantzaleen presidentak, Jaime Tejedorek, kritikatu egin du Kantabriako Arrantzaleen Kofradiak Gipuzkoa kanporatzeko hartu erabakia, erranez finkatu kuotak errespetatu dituztela. Zeren kuotak egunez egun kondatzeko orde, aste beteka behar direla kondutan hartu. Adibidez, untziak aro txarraren ondorioz kaian gelditzen direlarik zenbait egunez, atera eta gehiagoren harrapatzeko eskubidea izaiteko.

“Gernika 1937-2007” multimediak, Infografiaren Pulitzer saria Gernikako bonbardaketaren 70. urtebetetzea omentzeko, EITBek egin multimedia bereziak irabazi du nazioarteko infografia saria, martxoaren 14ean Iruñan egin den ekitaldian. 24 herrialdetako 124 komunikabidek aurkeztu dituzten 1.300 lanen artean hautatua izan da.

Candido Saseta Gerra Zibilean hil gudariaren gorputza Hondarribian Aranzadi elkarteak Candido Sasetaren gorpuzkinak ekarri ditu Euskal Herrira. Hondarribiakoa zen, eta gerla zibila garaian frankisten kontra egin zuen beren troparen buru komandante bezala, bereziki Oviedo aldean. 1937an hil zen eta frankistek lurperatu zuten. Dirudienez, zelai berdinean ehunbat gorputzekin gehiago egon daitezke.

Santimamiñeko harpeen bisita birtuala 2006ko azaroaz geroz, arkeologoen aginduz eta kalteak ezeztatzeko hetsiak diren harpeak bisita daitezke berriro. Bizkaiko Foru Aldundiari esker, bisita birtuala egin daiteke multimediari esker. Harpeko sartzearen ondoko ermitan kokatu gelan multimediaren bidez ikusi daitezke, pantailan, bisontea, zaldia ala “arroltze frita” famatua... 210.000 euroko gastuak eginak izan dira.


3

IDAZLEEN BILTZARRA, SARAN, BAZKO ASTELEHENEZ Xipri Arbelbide eta Txomin Peillen omenduak Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatzen dute Euskal Herriko Idazleen Biltzarra. Aurten hogeita bost urte betetzen ditu eta ahalik eta aberatsena izanen da. Goiz apalean, herriko hiru eskoletako haurrek idazleen eta liburugintzaren inguruan egin lanak aipatuko dituzte. Ondotik, ohitura den bezala, Eusko Ikaskuntzak bere diru laguntzak emanen dizkie ikasleei, Euskal Herriaz egiten dituzten ikerketentzat (Haizpea Abrizqueta, Argitxu Camus, Iker Edme, Maritxu Etcheverry, Maya Gonzalez, Celine Mounole), eta film-dokumentalentzat (Evelyne Casemajor, Antton Lannes, A. Marie Gale). Gero, liburu bana aurkeztuko dute Piarres Charritonek eta Jon Casenavek. Eguerdi aitzinttoan, omenaldi bat eskainia izanen zaie Txomin Peillen eta Xipri Arbelbide idazle suharrei, hainbeste urtez egin duten lan baliosarentzat eta oraino ere beti ari baitira. Egunaren barnean, idazleek plazerrekin izenpetuko dituzte beren liburuak eta Gatuzain argitaletxeak bere hamar urteak ospatuko ditu. Berritasunetan, bertzeak bertze, Josep Camino, Piarres Trounday, Marikita Tambourin, André Pees-enak (ikus 8. orrialdean) bai eta Txomin Peillen, Anuntxi Arana, Mikel Duvert-enak... Mende laurdena Biltzarra sortu zela eta, ez da dudarik sekula baino jende gehiago hurbilduko dela Sarara. Denek ukanen dute non zer hauta, dela liburu edo/eta disko berri. Herriaren bestaldean kausitzen den “ Lur Berri ” salan arte plastikoak preziatzen ahalko dira (margoak, eskulturak)… Beraz, Bazko astelehena izan dadila guzientzat kultur egun arraroa !

ORTZIRALE SAINDUKO KONTZERTUA Donibane Lohizunen, Eguberrikari gaitzeko kontzertu ederra muntatua izan zen elizan eta horra nun gisa bereko Philippe Brandeis

Xipri ARBELBIDE

beste bat eskainia zaukun Aste Sainduaren ohoretan. Ortziralean izanen da, aratsaldeko lauetan. Hor emanen da Marcel Dupré musikagile famatuak iragan mendean moldatu “ Pasionea”, obra bat guziz hunkigarria, Ipar-Ameriketan zabilan batez asmatu zuena. Lau zatitako musikaldia, goraipatuz bat bestearen ondotik, Abendoa, Eguberri, Jesusen kurutzefikatzea eta Jesusen piztea. Organo joile, artixta bat paregabea, Philippe Brandeis. EUSKAL KULTURALDIA Donibane Lohizunen, hiru astez segidan, horra euskal Kulturaldia, herriko e-

Ziburu Euskaldun taldeko kantariak entzunez. Ondotik, bazkari herrikoia, Panpi Laduche-k bazterrak airostuz bere lagunekin. Aratsalde apalean, mutxikoak. Aratsean, su-ziriak. GARBIKETA ON BAT Udaberri hastean badu orai zonbait urte akulatzen dela holako zerbait: Hendaia eta Urruñako itsas hegi hortan gaitzeko garbiketa egiten da, itsas bazter hortako ondarkin eta zikinak bilduz. Uhainek ekarriak edo jendek berek botatuak, denetarik izaiten da eta gazte frango bereziki artzen dira artoski toki horien planttan ezartzen. Aurten, indar berezi bat eginen da A-

Heletan sortua 1934an, gaur egun Aiherran bizi da, Hazparneko parropiako apez laguntzaile gisa. Euskaltzain urgazlea da. Bere liburuetan, Afrikako salbaien zuhurtzia, Irri solas, Garazi, Gerlako tresna elebidunak, Iraultza Heletan, Enbata-Abertzalegoaren historia Iparraldean... Piarres Lafitte, Pierra Topet-Etxahun, Jan Piarre Arbelbide, Jean Pierre Goytino edo Maite Barnetche bezalakoak hobeki ezagutarazi dauzkigu ere. Itzulpenetan, Mauriacen Terexa Desqueyroux... Azkenik Xuri Gorriak liburua, Saran salgai izanen dena.

Txomin PEILLEN Parisen sortua 1932an, gaur egun Baionan bizi da, Santa Grazira maiz joanez. Euskaltzain osoa da. Unibertsitateko irakasle ohia. Euskaraz idazten 1950an hasia da. Parisen Jon Mirande poeta ezagutu zuen eta biek batera, 1962an, “ Igela ” izeneko aldizkari kritikoa atera zuten. Berrogeita bost liburu plazaratu ditu, horietan eleberri polizialak, ipuin bildumak, olerkiak baita ere etnologia, filologia eta hizkuntzalaritzako ikerketak. Bere bizia kontatzen du “ Paristar euskaldun bat (ni… neu) ” liburuan (1987, Elkar).

“ EUSKAL MITOLOGIAZ – JENTILAK ETA KRISTAUAK” Anuntxi Arana-ren liburu berria

Goizik ohartuak euskal dantza ederreri…

txea antolatzaile, Euskal Kultur Erakundea laguntzaile, elkarte asko partzuer gisa bat edo beste. Jadanik hasia ere da funtsean sail hortan sartu baita joanden igandeko “Donibane Dantzari” ekitaldia, Begiraleak elkarteak xarmanki muntatua, ehun eta hogoi bat haur eta gaztetxo bildurik euskal dantzak biziki maite dituztenak, bai hegoaldetik eta bai iparraldetik. Larunbat huntan ere, goiz ondarrerat, herriko etxe aintzinean izanen dira euskal dantzak, Begiraleak taldearekin, eta gero mutxikoak, denek emaiten ahalko dituztenak. Beste hitzordu asko ondoko egunetan. Hala nola bi hitzaldi: lehena, euskaraz, apirilaren lehenean, aratsaldeko 6-etan, Jose Mari Iriondo bertsuzale handia mintzo Xanpun bertsulari zenaz, eta bestea ondoko ortziralean, Mikel Duvert mintzo Jose Migel Barandiaran apez jakintsun ospetsuaz. Antzerki batzu ere emanak izanen dira. Eta kantuak toki ederra hartuko du, alde batetik Maialen Errotabehere entzuten ahalko baita, larunbatean zortzi, eta bestetik biharamunean muntatuko baita Kantuaren Eguna, Pazko zaharrez beraz, martxoaren 30-ean. MARIÑELAKO BESTA Ziburun, aintzineko urtetan bezala Pazko biharamunean izanen da Mariñela auzoaldeko besta. Goizean, txirrindulariak zoin-lehenka. Eguerdi irian, Mariñela taldeko atabalariak eta zintzur bustitzea

bbadiako jauregia eta Zokoa arte hortan, hitzordua larunbat goizean, 9-ak eta erdietan. Bezperan, Hendaiako hondartza dute garbituko ingurumenaz axola handia duten batzuek, Serge Blanco-ren artategia sustatzaile eta laguntzaile. UHAINEK BOTATUA Miarritzen, iragan asteburu hortan, Miramar hondartzan, uhainek bota dute izurde gotor baten gorputza. Izurde gazte bat, hain segur errekontruz hila, ekaitzaren gatik edo hola. SEI URTERENTZAT Auzia lehen bozkaldian trenkatua izanik, Donibane Lohizunen eta Ziburun joanden asteburu hortan berean egin da auzapezaren hautatzea. Jestu gutiz despeitua izan den afera. Ziburun, Guy Poulou hautetsia izan da beraz eta Donibanen Peyuco Duhart. Donibanen, denek omore ona zuten bilkura hortan. Peio Etcheverry-Aintchart abertzaleak ateraldi bat pollita egin diote: Michèle Alliot-Marie barne-minixtroa izana zela zerrendaburu eta ondorioz hari johan zitzaiola auzapez kargua. Eta funtsean, minixtroak boz bat ukan du, Peio-rena dudarik gabe! Axudant berri bat hautatu dute, Jean-François Irigoyen. Aldiz, ez da gehiago axudant ez eta kontseiluan barne Guy Chardiet, etzena ere hautagaietan, bere aldia egina zuela. 31 urte kontseiluan zela... ezkontza gehienak harek egiten. Lan hori ere norbaitek egin behar alabainan...

BAZKOKO ZAHARKI FERIA ARRANGOITZEN Bosgarren aldikotz antolatua da, Arrangoitzen, “Les Makilas de la Brocante” izeneko zaharki feria. Martxoaren 22tik 24era, hots larunbatetik astelehenera, 80 salmahai izanen dira herriko plazan, Frantzia Hego-Mendebalde guzitik etorriak, zernahi gauzeriarekin. Tokian berean izanen delarik ere edateko eta jateko, hala nola Antton Amilibiaren platak eta Christian Lapegue Arcachonekoaren ostrak. Idekidura tenoreak : 9:00-19:00. Sartzea 4 eurotan (urririk 18 urtez pekoentzat).

Elkar argitaletxeak hiru liburu berri presentatuko ditu Idazleen Biltzarran, Saran. Bi frantesezko, Mikel Duvert-en Voyage dans Le Pays Basque des bordes eta Mixel Oronos, Luzien Etxezaharreta eta Xipri Arbelbide-ren Le mouvement culturel basque 3, eta euskarazko bat, Anuntxi Arana angeluarraren Euskal Mitologiaz – Jentilak eta Kristauak. Joanden astean aurkeztu dauku bere liburua autoreak berak. Argitalpen asko badira orain arte eginik euskal mitologiaz. Publikazio berri hunekin, gai hori ahal bezain argiki publiko zabal bati aurkezteari lotu da Anuntxi Arana, 120 orrialdeko liburu hortan. Euskal mito paganoak eta kristautasuna mende luzetan elgarren ondoan bizi izan dira, beren arteko trukaketa frangorekin, kristautasunak beretuz elementu paganoak, euskal ohidura zaharrek ere edaten zutela kristauen iturritik. Sinkretismo hori du ikertzen autoreak, kristautasunaren manikeismoa eta mitologiaren bikoiztasuna argitan emanez. Kristautasunak frangotan debrutu ditu mitologiako pertsonaiak, eta zenbaitzutan saindutu, Irati Salbatoreko sainduaren gisa. Mitologia autoktonoak ere hartu ditu kristautasuneko pertsonaiak, hala nola Debrua eta Ama Birjina, bata Basajaun bilakaraziz, bertzea lamin kapritxiosa. Debrutze, saindutze eta lamintze horiek hiru kapitulutan kondatuak zaizkigu, laugarren batek sinestea eta transmisioa dituela berezikiago sakontzen, lekukotasun batzu agertuz. Liburu guzian zehar adibide konkretu batzurekin, Bidarraiko Harpeko Saindua, Irati Salbatoreko Saindua, Anbotoko Anderea, Jondonaeneko suak... Argazki batzu ere baditu liburuak bai eta, ondarrik, hiztegi ttipi balios bat.

NAFARROAKO BERTSULARI TXAPELKETA Julen Zelaieta xapeldun Juanden larunbat araBittor Elizagoien tsaldean, Elizondoko Lur diskoteka gainezka entzulez betea zela, aurtengo bertsulari txapelketak eman du bere azken uztarra. Lehen kanporaketa eta finalaurreko batzu egin ondoan 25 parte hartzailetarik 8 ziren finalean. Aurkezleak hastapenean erran bezala ez izana gatik oraino primaderan sartuak, bazterrak airostu dira, loreak agertzen hasi eta xoriak dabiltz kantari. Oholtza gaineko zortzikotea ikus-eta nabari zen lore berrien pusa, denak oraindik gazteak. Egia erran, azken urte hotako xapeldun eta xapeldun orde agertzen ziren Xabier Silbeira eta Eztitxu Arozena-k aurtengo lehiaketan ez dute parte hartu. Saioa ez hain omoretsua izanik ere ateraldi onak izan dira giroa piztu dutenak, batez ere kartzelako lanean. Aurtengo emaitza hauxe da : xapeldun Julen Zelaieta 418 puntu, xapeldun orde Jon Barberena 409,5 p., 3) Julio Soto 408 p., 4) Erika Lagoma 403 p., 5) Xabier Terreros 401 p., 6) Xabier Legarreta 397 p., 7) Miguel Mari Elosegi 370,5 p., 8) Iñigo Olaetxea 369,5 p. Dezagun erran xapeldunak 28 urte dituela, Beratarra da eta aurtengo hau 5. finala zen jokatzen zuena. Goresmenak Julen zure xapel eta omorearentzat. Xapelketa hau ezin da utzi halere aipatu gabe parte hartzaile bat aurten 30. xapelketa jokatzen zuena, nahiz ez finalera heldu, 1979az geroztik bat bera huts egin ez duena. Hau da Bittor Elizagoien lanbidez hargina, Oronoz-Mugairen bizi dena eta bertako alkate edo auzapez dena. Bera ere bietan izan da xapeldun, bietan xapeldun orde eta hamasei finaletan parte hartu du (azkena 2007an). Oraindik bere goxotasun eta gogo onarekin hor dute beti gaztek beren aldean beraien sustatzeko eta laguntzeko antolakuntza lanetan, bertsulari gazten formakuntzan eta abar. Goresmenak Bittor astekari huntarik eta agian oraino zonbait urte luzez hola hola ikusteko itxaropenarekin. B.S. Julen Zelaieta


4

MAKEA - LEKORNE Heriotze Arnaud Idiart Uhazki nere anaia gehienak utzi gaitu, zeru alde joaiteko 75 urtetan. Eta zor dautzuet bere bizitzan beti hitzaren jabe egon dela. Bai, anaia, aita eta aitatxi

eta nolaz ez Algueiru apez argitua eta Jean eta Leon gutartekoak? Bai, Dominixeren ongi etorria beroa zen ! Algueiruren predikua ongi troxatua. Eta Panpi semearen mintzaldia hunkigarria ! Etorri zirezten guzieri, adixkide, pilotari, eta segur lagun zintzoeri doatzi Idiart familia osoaren esker bero-beroenak. Ez adiorik! Makea Gaur eta Bihar Dubois Alain : auzapez. Claverie Dominixe, Oilharburu Chantal eta Uhalde Peio : laguntzaile. Mendiondoan “Geroari buruz” zerrendatik 11 hautetsi : lehen itzulian, B. Dunat, A. Dubois, J.P. Lagourgue, F. Diratchette, J.M. Hargous, P. Mendiburu, Ch. DuhauLoubet ; bigarren itzulian, C. Amorena, F. Larrea, L. Betbeder, C. Delage. Zerrenda idekitik 4 hautetsi : lehen itzuArño Idiart, duela bi urte, Roger Idiart apez kusiarekin lian H. Amorena, bigarrenean A.M. Challet-Fagois, H. Etchebarne, M. eta hautetsi egon denak beti zintzoki ira- Etchepare. gan ditu hartu bideak, laborariekin, Gora Mendiartea eta segi Mendiondoa auzokoekin eta herriko gehiengoaren eskuz esku ! estimua bazuen, eta, urrunago joanez, Airetik nork etzuen auzo herrietan Arño Ez ditut aldi huntan borroka guziak ikusi. ezagutzen ! Dela merkatu, biltzarre eta Bonetbeltx 40 - Berazategi 25 ; Maitia 40 pilotan, nork ez du estimatu Arñoren bihotz Aguirre 25 ; Harozarene 40 - Lamure 33. ona ! Eliza hola betea ikusirik, gainbe- Atxik larunbata Ezpeletarat joaiteko. herak, ehorzketa arras ederrak ukan ditu. Mezen tenoreak Jaun bikario jenerala, Dominixe Cornu Ortzirale sainduz 19 orenetan Lekornen, euskalduna, apezpikuaren ordea, hor ginu- larunbatean 20.30etan Makean, igandean en, baita ere Mixel eta Roger apez kusiak 9etan Gerezietan. P.I.

AHETZE Herriko bozak Martxoaren 16an ginituen herriko bozak (bigarren itzulia). 19 kontseilari behar dira Ahetzen eta lehen itzulian 12 izendatuak izan ziren. Ganden igandean bertze 7ak hautatuak izan dira. D’Elbée Jean, Estachy Leopold, Gellie Francis, Luberriaga Maité, Luro Joel, Plaze Martine eta Tonint Miguel. 19 hautetsiak “Elgarrekin Ahetzeko geroari buruz” zerrendakoak

dira. Orai haien baitan kondatzen dugu Ahetze maitean ongi bizitzeko. Zorionak D’Ellée Jean eta haren zerrenda osoari bai eta ere Cocagne Pierre aitzineko auzapezari. Kantonamenduko bozak Bernard Auroy 210 boz, Ferdinand Daguerre 179, Mixel Mendiboure 231 eta Daniel Romestant 139. Panpili

ITSASU Auzapez eta axuanten izendapenak Joanden ostiral aratsean bildu da herriko Kontseilu berria eta hor hautatuak izan dira auzapeza eta auzapezordeak (edo axuantak). Hunan nola gelditu diren gauzak : - Roger Gamoy da auzapez hautatua izan bere bigarren kargu-aldirako. - Lehen axuanta: Jean-Paul Iriquin. - Bigarren axuanta : Jean-Paul Iturburua. - Hirugarren axuanta : Michel Cardon. - Laugarren axuanta : Anita Ducassou. - Bosgarren axuanta : Jean-Michel Goñi. Bakotxa Kontseilu osoaren adospenarekin izendatua izan da, erran nahi baita 19

bozekin. Astean zehar bakotxaren eginkizunak (edo betebeharrak) eta ere bulego-egonaldiak finkatuak izanen dira, hauek denak ondoko astean publikoki agertuak izanen dira. Herriko Etxeko Idazkaritza hetsirik egonen da ostegun huntan (martxoaren 20an) aratsaldez. Aste Saindua eta Bazko Itsasuko elizan : Ostiral sainduz Kurutzearen bidea aratsaldeko 15.00etan Bazko beila parropia osoko (6 herri) kristauekin larunbat sainduz gaueko 21.00tan.

AZKAINE Heriotze Garcia jauna, 94 urte, lau egun bakarrik Adina xahar etxean zela, segitu dugu azken egoitzarat. Jainkoak har dezala bere lorian. Andreari eta haurreri gure dolumin bizienak. Herriko bozak Azkainen hiru taldek gure konfiantxa galdetu digute. Horiek ziren ALTXA AZKAINE (Jean–Louis Laduche buru), IDEKI (Anita Lacarra buru) eta HAIZE BERRI (Bourdon Marie-Pierre buru). Haize Berri taldeak 776 boz bildu ditu (%31.62), Ideki taldeak 443 boz (%18.05), Altxa Azkaine nagusitu da beraz 1235 bozekin (%50,33). Laduche Jean-Louis-ren 21 taldekideak dire : Laduche Jean-Louis, Roumy-Larragnaga Marie-Laure, Clausell Pierre, Labandibar Bernadette, Ibarboure JeanPierre, Urdampilleta Justine, Daubas Joseph, Boucon Jeanne-Marie, Desert Xavier, Aguerre Jacqueline, Etcheberry Michel, Harismendy Marie-Dominique, Usandizaga Albert, Olhagaray Joséphine, Etchegoyen André, Hiriart Eztitxu, Daguerre Pierre, Mihura Gracie, Celaya Jean-Pierre, Berquer Maritxu, Garnier Jean-jacques. Bourdon Marie-Pierren 4 taldekide dire hautetsi eta Arrieta Benatek kargua utzi du Danièle Rouchon-Albistur-eri. Hunek ere bere kargua utzi du Gracy JeanLouis-k baliatzeko. Beraz talde hortan ditugu Bourdon Marie-Pierre, Larroquet Christian, Etcheverry Catherine, Gracy Jean-Louis. Dagorret-Lacarra Anita eta Mendizabal Jean-Luc IDEKI taldearen ordezkariak dira. Ortziralean zen beraz lehen herriko kontseilua. Bil Toki gela jendez betea zen. Hautetsiek Laduche Jean-Louis auzapez egin dute berriz ere. 5 axuant hautetsi dituzte : Pierre Clausell, Marie-Laure Roumy-Larragnaga, Ibarboure Jean-

Pierre, Labandibar Bernadette, Daubas Joset. Hori egin-eta Laduche Jean-Louisk hitz horiek ditu erran besteak beste : “Azkaingo historiaren aberastasunak ainitz zor dio gu baino lehenagotik herri hunen onetan lan egin duten hainbertze gizon eta emazteeri. Hola baigira gaur bermatzen ahal geroari buruz. Lehenik beraz iraganeko hautetsi guziak nahi nituzke hemen apalki omendu. Elkarrekin agurtzekoa da haien bihotz-zabaltasuna, eta gure ezagupena hartze du egin izan duten lanak. Bakotxak bere heinean eta bere karguaren arabera, herri hunen eraikuntza lagundu izan du.” Jakin dezagun ere Sallaberry Jeannot bere kargua utzi eta gero ohoratua izan dela. Helduden astean hori kondatugo dizuet. Txopinondo Bazkoko igande 23 aratsean 20.00 ordutan talde Celtico-Bretoinak, LES KORRIGANED, kantaldi bat emanen du. Han atxemanen dituzue ere sagarno goxoa eta txuletak barnea goxatzeko. Argibideak : Dominic Lagadec TXOPINONDO 05.59.54.62.34 PILOTA Eskuz Igande huntan Laduche Jon final laurdenetan ederki nagusitu da Ellissery mauletarrari 40 eta 34. Bi pilotariek partida gogorra eta seriosa egin dute. Laduche Jon finalerdian Peio Poueyts Miarriztarraren kontra ariko da helduden asteburuan. Ibarburu Gabi espaldako minarekin ari da aurten txapelketa hasiz geroztik, hala ere aste huntan nagusitu da Gerard Etchebarne-ri. Marc Berasategik galdu du Bonebeltche Herve-ren kontra. Beraz Marc eta Gabi bigarren mailean ariko dire helduden urtean buruz-buruka. ML

SENPERE Hauteskundeak - Ganden ortziralean egin da Herriko etxean kontseilu berriaren lehen elgarretaratzea. Ganden astean hemen berean agertu bezala bere gehiengo ederrarekin orai arte bezala gure auzapez ezarria izan da Christine Bessonart anderea. - Kantonamenduko bigarren itzuliaren emaitzak • Bernard Auroy : 1.054 • Mendiboure Mixel : 480 • Ferdinand Daguerre : 424 • Daniel Romestant : 266 Gazteak Pilotan Gure Pilota maitean baditugu xapeldunak

- Aintzineko igandean Baigorriko trinketean egin diren Euskal Herriko gazteen finaletan gure minimes gaztetxoak Mathieu Estaynou eta Jon Tellechea xapeldun jarri dire Goizeko Izarra batasuneko pare gotor bati partida irabazirik. Orai berean ari den Frantziako xapelgoan finalerditan dire. Xantza on. - Azken igande huntan Pasaka jokoan Frantziako xapelgoaren finalak gure Gantxiki trinketean egin dire. Peio Noblia eta Pantxoa Laduche gure pilotariak hor ziren finaleko. Kontrarioa zuten Baigorriko bikote bikaina. Dutaret bere lagunarekin ainitz urtez ororen gainean ibilia den Pettan Cuiburu. Bere 50 urteekin Pettan orai ere finalean. Partida hastean elgarren bete izan dire erdita arte gero gureek gaina hartu dute eta jada zonbeit urte hautan arras hurbil ibili diren xapela bildu. Biba Peio eta Pantxoa, lana serioski egiten duenari saria noizbait heldu. - Goresmenak eta ohore gure xapeldun bi pareeri eta segi beretik.

UZTARITZE Heriotze Iragan larunbatean bere azken egoitzarat eremana izan da Fernand Platero, 79 urtetan, Orok Bat lotizamenduan bizi zena eta bere denboran Larroulet minoterian lan egin duena. Frango ez ontsa zen azken denbora hotan. Doluminak eskaintzen ditugu familiari. Hauteskunde berri Huna beraz zer emaitza izan duen herriko etxearentzat bigarren itzuli horrek, jakinez oraikoan 3 zerrenda zirela lehian gelditzen, bi itzulien artean ezker alderdia eta Herria Bizi Dadin alderdia bateratu baitira. Lehen itzuliko emaitzen arabera zerrenda bateratu hunek gehiengo eder bat bildu behar zuen. Ez da horrela izan, bateratze hori on ala kaltegarri izan den, bakotxak bere gogoetak eginen ditu ondoko egunetan. Emaitza orokorra beraz hauxe zen : Lesbats zerrendak 1149 boz (% 35,73),

H.B.D. eta Ezkerrak 1081 (% 33,61), Auroyk 986 (%30,65). Ondorioz auzapez aldaketa izanen da herrian, Dominique Lesbats zalantzarik gabe. Helduden asteko berrietan agertuko da. Kantonamenduko hauteskundea ere baginuen, bigarren itzulia. Huntan lehen itzuliko 4 kandidatuek lehian gelditzeko xantza bazuten eta lauak gelditu dira. Kantonamendu osoa hartuz huna zer den emaitza : balio zuten bozak 10611, Auroy 3603 (% 33,96), Daguerre 2970 (% 27,99), Mendiboure 2076 (% 19,56), Romestant 1963 (% 18.5). Beraz Beñat Auroy gelditzen da kontseilu orokor, Uztaritzen berean nagusi atera baita 1064 bozekin (% 33,44). Kontseilu orokor edo auzapez berri, ahantzi gabe oposizioan izanen direnak, ukanen dute ondoko egunetan nork bere sailean zer egin. Kuraia on deneri!

HAZPARNE HERRIKO ETXEAN Iragan larunbatean 11 orenetan bildu dira herriko hautetsiak. Beren lehen ekintza izan da auzapezaren hautatzea eta beraz Beñat Inchauspe izendatu dute kargu hortarat, 24 alde eta 5 kontra. Ondotik bozkatu dute auzapez ordeen zenbakia, 8 axuant izanen zirela bozetan ezarri dute, hemen 29 boz alde izan dira. Azkenik 8 axuant horien zerrenda agertua izan da nor ziren eta zer kargutan: Isabelle Pargade kirol eta agusa orduentzat, Pierre Fieschi diruzain postuan, Maguy Bassagaisteguy ikaskuntza eta gazteria sailarentzat, Patxi Arotçarena kultura eta animazio mailarentzat, Danielle Maury sozial sailaz arduratzaile, Jakes Arguindeguy inguramena eta garapen iraunkorrarentzat, Louisette Darguy komertsio, saltegi eta etxegintzako ofizialentzat eta Guittu Askarat bide eta azpiegiturak eta ere ur eta hauen artatzeaz arduratuko dena. Zerrenda hunek 25 boz bildu ditu alde eta 4 kontra. ABISU Jaun auzapezak jakinarazten du: CCAS sozial mailean diren arduratzailek antolatzen dute AGIRabcd elkartearekin ikaskuntza bat erretretatuentzat. Ikastaldi hunek autoaren erabiltzeko jakin behar direnen berriz gogoan ezartzea du helburua eta Hazparne eta Bastidako adinekoeri doan eskaintza bat da. Izenak eman ditaizke Elgar zentroan, CCAS bulegoan , 05-5970-29-07 telefona zenbakirat deituz apirilaren 8 a aintzin. ETXETARAT HELDUAK Urte oroz bezala, Herriko Etxeak etxetarat helarazten du saltegi, lantegi, ofiziale, elkarte edo horrelako indar biziaz herria osatzen dutenen zenbakia. Hauen helbideak eta telefonoak agertuak dira liburuxka hortan. Publizitateak nahi ez dituztenek ez dituzte eskuratzen

ahalko molde hortan bainan Herriko Etxean eta Elgar zentroan emanen dauzkizue galdeginez geroz. ESTRENA Astezken huntan, martxoaren 19 an, psixiko mailan nekeak kausitzen dituztenen laguntzea gatik idekia izan da gela bat. Lehengo “Boheme” ostatuan edo oraino lehenago “Aotzia” deitzen zenean. “ESPOIR 64/UNAFAM elkartea dugu hemen arduradun eta hunek antolatu du gune hori arta beharretan direnentzat. Hazparnen Martine Camblong da arduradun eta erraiten zaukun burua hunkitzen dituzten eritasunak asko direla eta hauen zailtasuna bakardadeak emendatzen duela. Hortako eraiki dute gela hau, berenaz bertzetarik berexterat emanak direnen laguntzeko. Orain arte kasu hortan diren eriak baztertzen ziren eta ondorioz beren eritasunak gaina hartzen zuen, gaur bertze jendekin batean biziaraztea hautatzen dute eta huni esker eritasunari geldi bat emaitea, hobekitze bat ez bada. EIHARTZEA Eihartzea zentro kulturalak 2008ko proiektuan parte hartzea proposatzen dizue : aktore gisa, talde desberdinetako mugimendu kulturaletan partaide izanez -ikusle gisa, urtean zehar Hazparne eta inguruko herrietan antolatuak diren ikusgarrietara etorriz. Harpidetza kartak 10 euro balio du. Karta honek, Eihartzeak antolaturiko ikusgarri guziak prezio apalean izateko aukera emaiten dizu. Ondoko elkarteek antolaturiko aktibitateetan ere balio du : Garazikus, Biarritz Culture eta Accords. HILTZE Iragan astean zendu dira : Elixabet CURUTCHET, Cathy DAINCIART, André FUNOSAS, Hélène ETCHEBASTER. Gure doluminak eskaintzen ditugu hil horien familieri.

LUHUSO Meriako berri Huna nola moldatua izan den gure kontseilu berria : mera, J. Pierre Harriet, lehen axuant Bernadette Mongabure, bigarren Michel Duclos eta hirugarren Laurent Roux. Denek badute esperientzia herriko harat hunatetan, zeren,

jadanik aspaldi barnean baitziren. Goresmenak deneri eta kuraia on ! Bazko Orroitarazia zauku Bazko-ko meza nagusia Luhuson 11 orenetan izanen dela, eta ez 10.30etan lehen erran bezala.

SARA Larrungo oihartzunak -Bozak ! Sokatira egoki batez izendatu dire 19 zinegotzi, osatzen dutenak gure Udala. Ongi etorri bero batez agurtzen ditugu. Sarako fama, egoera eta geroa, da horien eskutan. Jaungoikoak agian argituko ditu, herri hau izan dadin beti bezala baketsua eta goxoa. Hemen ikusi ditazke bi igandez Herriko Etxean egin hautuak kontseiluaren osatzeko. Laborde zerrendatik 17 : J.B. Laborde, P. Arotzarena, F. Barnetche, F. Barrenetche, H. Dutournier, P. Errandonea, P. Indaburu, M. Jauregui, M.H. Oronoz, C. Sorhuet, M. Soudre, M. Urbistondo, J. Barneche, M. Irazoqui, C. Mendionde, D. Roudier, P. Sahastume. Aniotzbehere zerrendatik 2 : F. Iparraguirre, A. Londaitz. -Gure herriak, bertze askoren gisa, hautatu du gasa berogailu gisa. Alabainan, bidez

bide, lurpez hedatzen dute odi sare bat bizitzetaraino, jende onarentzat. Aro onari esker badoatzi aintzina, bideak okerturik dauzkate, dena zilo. Agian bururatuko dute lantegia ixtripurik gabe. -Zenbat altxor utzi edo ahantzi dire gure selaru zaharretan ! Xabalerat agertuz geroz, ukan dezakete arrakasta. Apirilaren 13an, igandez, agertzen ahalko dire. Axolatzen direnek eman izena Herriko Etxean lehen bai lehen. -Azkenean trenkatu da lañoki Omordiako zuhaitz etorbide xoragarria. -Heriotze : Eritasun luze batek ereman du gure herritar Joseph Olhats 56 urtetan. Familiari eskaintzen ditugu doluminezko goraintziak. -Bazko biharamunean, zabalduko da Saran urte oroz bezala idazleen azoka, ongi ezagutua den gertakaria. P.D.


5

IZTURITZE Herriko etxetik Joanden ortzirale aratseko bilkuran hautatuak izanik, orain arte bezala Jean Michel Donapétry Mendiburukoa dugu auzapez, lehen auzapez orde Pierre Etchart Xurtxurietakoa, bigarren Jean Pierre Dachary Apexanekoa eta hirugarren Marie Pierre Casemajor Gure Lanetik etxekoa, hauek ere aitzineko berak. Heriotze Joan zauku Izturitzeko azken arotza, Jean Pierre Haramboure Serorateikoa “Apil” izenordearekin ezagutua bereziki. Abere eta orga mota ferratze eta denborako beste arotz lanek

ez zuten segereturik beretzat, haatik aspaldixko ostalaritzari ere lotua zen bere andrearen laguntzen. Nahiz bihotzeko arrangurak bazituen azken denboretan, uste baino goizago utzi du mundu hau bat batean larunbat eguerditan, 72 urte zituela. Igandean hedatu da beste heriotze baten berria : Gratien Sabarotz bakarrik bizi zena gorputz atxeman baitute bere etxean, iduriz hor berean gertatu ixtripuaren ondorioz. 47 urte zituen eta Durruty enpresako langilea zen. Bi hil hauen ahaideek gure dolumin bizienak onhar ditzatela!

-beherean : André Haramboure, Jean Michel Donapétry, Stéphanie Duval eta Christine Garay -bigarren lerroan : Ludovic Lacroix, Pierre Charriton, Jean Pierre Dachary, Pierre Etchart, Laurence Bidart, Marie Pierre Casemajor eta Pierre Durruty.

BIDARRAI Herriko Kontseiluan Kontseilu berria bildu da joanden ostiralean, auzapeza eta axuantak izendatzeko. Beñat Berhouet-ek atxikitzen du auzapez kargua, axuant dituelarik Jean Michel Anchordoquy, Antton Villeneuve eta Jean Claude Durruty. Kantonamenduko bozak Bigarren itzuli huntan 395 bozkatzaile izan dira, bali 385, J.B. Lambert 203, J.M. Galant 183. Kantonamendu osoan, Lambert 1926, Galant 1836.

AZKARATE Dolu Martxoaren 15ean izan ditugu Michel Bidondo duela 77 urte Eiherabidean sortua izanaren ehorzketak. Gazterik herritik airatua zen Ameriketarat, han itzuli bat egin ondoan Mont de Marsan eskualdean egin du bere bizia 30 bat urtez ostaler gisa eta berriz itzuli nahi ukan du bere sort herrian egin egoitza berrirat. Gizon fededun xintxo baten oroitzapena utziko du Michel ezagutu dutenen gogoan. Jainkoak bere ganat deitu baitu eman diezola merezitutako betiereko pausua. Gure doluminak familia guziari. Herriko Bozak Lista bat baizik ez izanez, hameka kontseilariak hautatuak izan ziren lehen itzulian berean. Huna nola: Erramoun Jean Michel: 182; Etchamendy Peio:184; Etchenique Philippe:196; Eyherabide Benat:191; Galant J. Michel:173; Harguindeguy J. François:193; Laxague Pierre:187; Mainhaguiet Gabi:187; Paulet Samuel:191; Ospital J. Claude:192; Sabarots M. Claire:194. Joan den ortziralean kontseilua bildu da eta mera segituko du GALANT J. Michel-

ek bere axuantak direla ETCHENIQUE P. eta ERRAMOUN J. Michel. Kantonamenduko bozak : J. Michel Galant-en eskerrak Baigorriko kantonamenduko botzemaile ta adixkideak, Bozkak iragan dira. Kontseilari berri bat hautatua izan da. Zorionak beraz LAMBERT Jaunari. Berrogoita sei bozkatzalek egin dute diferentzia. Gauza gutti faltatu zait irabazteko. Zinez gutti… Eskertu nahi ditut bihotz bihotzetik nere alde bozkatu duten 1836 bozemaileak. Zuen konfiantxak indartu nau. Egun bertze bat izanik ere aintzinean, gure lerroa luzatzen ari da, emeki bainan segurki. Horrek esperantza emaiten daut egun batez, elgarri eskuak emanik, urrunago joanen girela oraino. Ez dut etsitua. Segur naiz ondoko egunetan jakinen dugula lan egiten elgarrekin. Gogoa badut hortarako. Gogoa, hain maite dutan, hain maite dugun Baigorriko herrialde hunen zerbitzatzeko. Berriz ere eskerrak bozkatzale ta lagundu nauten adixkide lagun guzieri. Jean Michel Galant

BANKA Hauteskundeak Bertze herrietan bezala izan da mugimendu bi igandez. Lehen igandean baziren bi zerrenda. Kontseilu berria dugu oraidanik, hautetsiak direlarik : Oçafrain Michel (auzapez), axuant Gainza Frantxoa, Bidart Christine, Baleako lehendakari Oçafrain Jean Marie, Inchauspe Jean Leon, Oçafrain David, Sorhondo Beñat, Urricariet J. Michel, Jean Marie Martinez, Portugal Panpi, Maider Bidart. Goresmenak Kont-

seilu berriari. Kantonamendukoetan : bozkatu dutenak 258, bali 255, Galant 131, Lambert 124. Mus Kantonamenduko finalen ondotik pare bat izanen dugu Bazko astelehenez Garindainen. Juanikotena anaien ondotik izanen ote dugu bertze pare bat xapeldun ? Gure partetik xantza on eta ez barka Gainza Frantxoa eta J. Noel Munduate. F.J.

JUTSI Ixtripu ondo Duela hamar bat egun Idiart Bordako J.C. Arhets erortzen zen arbola batetarik huni abar bat mozten ari zelarik, ondorioz hunek bota du lurrerat eta elikopteroz ereman zuten Baionarat bizkarrean kolpaturik. Orai etxerat itzuli zauku sendatzeko bide onean eta uda jin orduko orhoitzapen txar bat baizik ez zako geldituko. Kuraia on. Hauteskundeak Bi itzuli behar izan ditugu egin hameka kontseilarien hautatzeko, andere auzapezak lixta ideki bat proposatua zuen, hamabortz hautagaiekin.

Mus solas Pazko astelehenez hiru ekipa joanen zauzkigu gure herritik Garindaineko azken haitadarat. Emazte xapelgoan bi bikote atera zauzkigu Aiherran igandean hauek ditugularik Arozteiko Maddalen Salla eta Irigaiko Annie Aguerre alde batetik eta Arroze Etxebarnebordako Jeanne Clair eta Elizaldeko Isabelle Laco bestetik. Iholdiko kantonamenduko kanporaketatik ateratzen dira ere Arozteiko Germain Salla eta Elizaldeko Pierra Laco. Egin ahala eginen dutela gauza segurra da.

HELETA Boz ondo Kontseilua berriturik, izendatu dute auzapez Philippe Etchepare lau axuantekin : Xavier Curutchet, Gisele Darraidou, Philippe Berria, Joana Bibens. Komisioneak eginik, horra lanean hasteko prest daudela. Aste saindua Aste saindua dugu, elizkizun andana badaukagu San Bladi parropian partekatuak. Ortzegun saindu aratsean 20.30 Heletan, ortzirale saindu aratseko 20.30etan Landibarre Martinen, larunbat aratseko 21etan Iholdin, Bazko goizeko 9.30etan Landibarre Martine eta Armendaritzen, eta 11etan Mehainen (irratian) eta Heletan. Guzier Bazko pesta on, bereziki adinetako eta erier. Herritarra

BAIGORRI Herriko etxean Aintzineko asteburuko hauteskundetan egin kontseilu berria bildu da ortzirale aratsean, auzapeza, axuantak eta zonbait egituretako ordezkariak bozkatzeko. Huna nor diren kargu horietan emanak. Auzapeza : Jean-Baptiste Lambert, 16 alde eta 3 xuri. Lehen axuanta : Dominique Mendibil, 16 alde, 3 xuri. Bigarren axuanta : Jean-Bernard Bruthé, 16 alde, 3 xuri. Hirugarren axuanta : Daniel Elgorriague : 16 alde, 3 xuri. Laugarren axuanta, Théodore Hargain, 12 alde, 4 xuri ; postu horrentzat Antoinette Errecak ardietsi ditu 3 boz. Balean, ordezkaria : Jean-Baptiste Lambert eta bere ordain : Jean-Claude Lapeyrade 16 alde, 3 xuri. Herri-elkargoan : bortz ordezkari hautatuak izan dira : D. Mendibil, Jean-Baptiste Lambert, Théodore Hargain, Jean Bérard 19 bozekin eta Patrick Jauretche 18 bozekin. Jean-Michel Coscarat-ek boz bat ukan du. Herriko batzordeak edo komisioneak bertze aldian egitekoak gelditzen dira. Ganer hustea Duela zonbait aste aipatu bezala, “ Burasoak ” elkarteak antolatzen du ganer hustea, Plaza Xoko-n, martxoaren 30ean, igandearekin goizeko 8.00etatik arratsaldeko 18.00ak arte. 70 erakuslek parte hartuko dute eta hor kausituko dira : muble edo altzariak, oihal, baxera, jostagailu, xirrindula, beztimendu, liburu, kuadro eta bertze… denak prezio ttipian. Egun guzian izanen da ere jateko eta edateko. Gomita deneri zabaldua da. Horra parada ederra afera interesgarri zonbait egiteko. Hauteskundeak Kantonamenduko hauteskundeetan, parte hartze ona izan da aldi huntan ere, % 81,5ekoa. Herrian, hauek izan dira emaitzak. Bozka zerrendan : 1321. Bozkatu dutenak : 1103. Bali : 1053. Xuri : 50. Jean-Baptiste Lambert 607 boz eta Jean-Michel Galant : 446 boz.

Kantonamendu osoari doakionez, bozka zerrendan : 5033. Bozkatu dutenak : 3928. Bali : 3762. Xuri : 166. Jean-Baptiste Lambert : 1926. Jean-Michel Galant : 1836. Beraz, herriko auzapeza, Jean-Baptiste Lambert, dugu kontseilari orokor berria. Pilota Pasakan, Frantziako txapelgoaren finala jokatu da joanden asteburuan eta Zaharrer-Segiko pareak (Cuiburu eta Dutaret) galdu du Senpere-ren aurka 7 – 13. Hala ere biba zaharrak. Jean Lemoine koparen finalan aldiz, gure batasuneko bi pareen artean jokatu da. Lataste eta Sallaberry nagusitu dira Gaicotchea eta Ortiz-eri 13 – 7. Pasaka bizi da Baigorrin. Errugbia Garaziko zelaian, US Nafarroak Poitiers errezebitu du eta galdu 12 – 16. Emaitza hunen ondotik, sasoin bururatzea gogorra izanen da gure errugbilarientzat. Parropiatik Orroitarazten ditugu aste sainduko elizkizunen tenoreak : ortzegun sainduz, Baigorrin 20.00tan. Ortzirale sainduz : Irulegin 15.00tan eta Baigorrin 17.30tan. Larunbat aratsean, Bazko bezpera Baigorrin 21.00tan. Bazko egunean Baigorrin 9.00tan eta Irulegin 10.30tan. Jean-Baptiste Etcharren Agerreko semeak ospatuko duen bere apeztearen 50 urteak kari. Ostatu idekitze Plazerrekin ikusi dugu Oronos ostatua eta jatetxea berriz idekia dela martxoaren 15etik goiti, arduradun berriekin. Hauek dira Carine eta Christophe Pascassio Comte. Christophe, Donibane-lohizundarra, sukaldaria da eta bere laguna, Carine, Gard eskualdekoa, bi haurtxoren aitamak dira. Egun oroz, mota askotako janariak eskainiko dituzte eta bixtan da eguneko menua. Astezkenetan aldiz dena zerratua izanen da. Jabeak pozik agertzen dira eta bide on desiratzen diegu, atxik dezaten hain baitezpadakoa den dinamika xoko huntan.

HOZTA

LARZABALE

Sortze Ainize Madariaga eta Asisko Urmenetari jin zaie Gexi izendatu duten lehen alaba. Zorionak familiari !

Ehorzte 80 urtetan mundua utzi du Hélène Baxo Arroze Idiarteko etxekandere xaharrak. Gure doluminen adierazpena onar dezala Idiarteko familiak.

AIHERRA “ AIHERRA ALDATU ” taldearen eskerrak “ Aiherrako bozetan egungo kontseiluaren alternatiba gisa aurkeztu garen “Aiherra aldatu” taldearen izenean, horra zenbait ohar : Aihertar guziak eskertu nahi ditugu, kanpaina denboran beren etxeetan errezibituz egin diguten harrera onaren gatik. Bereziki eskertu nahi ditugu gure taldeari boza eman diguten herritar guziak. Hautetsirik lortu ez badugu ere, hemendik aitzina gure lana segituko dugula nahi dugu adierazi : kontseiluaren harat hunatak segituko ditugu, eta herritarrak hunkitzen gaituzten gaiak landuko ditugu, behar delarik publikoki emanez gure ikusmoldea. Beti ere oinarri gisa ukanen ditugu kanpaina denboran defenditu ditugun punduak : komunikazioa, lurra eta etxebizitza, burgada bizi bat ukaitea, eta herri elkargoaren lana. Laster arte ” Bixente finalerdietan, buruz buruka ! Euskal Herriko xapelketaren kondu, joan den larunbatean, buruz burukako final laurdenetan, Bixente Oihenart-ek 40 eta 20 irabazi du Manu ETCHEMENDY Hazpandarraren aurka. Partida hau iragan da Lekorneko trinketean. Orain finalerdietan dugu, eta aldi huntan LATCHERE Mauletarra du parrean aurkituko. Dena den, helduden urtean segurtatua da lehen mailean ariko dela. Anartean xantza on Bixente ! ! Aiherrako Web Gunea : www.ayherre.com Herriko boz hauien karietara, ainitz aipatu da komunikazio eskasa, Aiherrako herriaren aldetik. Bozak pasatu bezain laster, horra Aiherrako Herriko Etxeak web gune bat sortu duela, edo bidean ezarri. Hor aurkituko dituzue

xehetasun asko, herriko biziaz, Herriko etxearen zabal orduetaz, enpresetaz, herriko elkarteetaz, herriko ixtorioaz, jondoni Petri elizaz, herriko ixtorioaz, eta abar…. Bestalde, ADSL ez dutenek eta nahi luketenek mezu bat igorri behar dute herriko etxera (mairie.ayherre@wanadoo.fr helbidera) edo 05 59 29 64 02ra deitu behar dute. 610 hautetsik laborari auziperatuak sustengatu… ! ! Ainharpeko etxalde batean gazte baten plantatzearen aldeko manifestaldi batean parte harturik, eta orduan gertatu patasken ondotik, 5 laborari eta langile bat zonbeit asteren buruan altxatu zituzten eta biharamunean libratu. Ondorioz zernahi jenderen aintzinean iragan da hauien auzia, arratsaldeko 2tan hasirik, goizeko oren bata arte iraun duena Baionako auzitegian. 300 bat lagun edo adixkide eta familiakoek beren sustengua ekarri diete, 10 orenez. Horietan aurkitzen zen Mizel Dunate Aihertarra. Hauien berri komunikabideen ganik ukan ginuen. Joan den astean jakin da jujeek erabaki dutena. Prokuradoreak galdatu pena arindu dute batzuentzat, eta haunditu beste batzuentzat. Harrigarria, iduriz laborari eta hauien abokat eta lekukoen arrazoinak ez baitira entzunak izan. Halaere, jakin behar da sustengu gaitza ukan dutela 6 auziperatuek, orotarat 610 hautetsik sinatu edo izenpetu baitute hauien aldeko gutun bat, horietan 4 kontseilari orokor, 60 bat auzapez, herrialdeko 2 kontseilari eta herrietako 544 kontseilarik. Haatik, Aiherrako kontseilarietan, nehorek ez du sinatu ! !…


6

AZKUE LITERATUR SARIAK Sei sari Iparralderat Martxo erdi hontan, Paueko Ünibertsitateak, Eusko Ikaskuntzarekin, Jean de Sponde mauletar idazlea bi egünez ospatü dü : 14an Paueko egoitzan, 15ean (neskenegüna) Mauleko merian, üdaletxean, herriko etxean. Mintzaldi andana jorian parte hartü düe 15 ünibertsitate hauetako 20 irakaslek : Savoia, Clermont-Ferrand, Grenoble-Stendhal-3, Bordele III, Niza, Rennes, Padova, Poitiers, Paue, Rimouski, Paris VII, Reims, Zurich, Lyon, Oxfordekoek. Hor ments ziren Euskadiko eta Nafarroako ünibertsitateak, kümitürik gabe « ahatzerik » ene ustez. Egia da Ezpondak latiz eta frantzesez idatzi züala. Haatik horren obrako parte bat eüskaraz ützülirik agertü da 1995ean, Baigorriko Izpegi argitaletxean, Jean-Baptiste Orpustan irakaslearen lümatik : «EZPONDA (1557-1595) euskal neurthitzetan». Libürü hori olerkiz eginik da. Nafar-lapurtera ospetsüan ützüli dütü Orpustanek, koblatan gaineala. Lan eder eta gozoa egin dü, xiberotarrentzat ere aisa entelegatzekoa, mügaz bestaldekoen halaber. Ezponda poeta bezala da ezagünenik, XVI. menteko handienetarik izan beitzen frantzesez, « barroko » idazkerakoa. Lehenik hamalaurkun

Joanes EZPONDA (1557-1595) edo soneto elibat Pascal de l’Estorcart müsikari adiskideari hontü zeitzon (15811583). Gero amodioaz eta maitarzünaz 26 hamalaurkun idatzirik, Rouen hirian agertüko zeitzon 1597an, eta laster beste kantore zonbait, batak eta besteak arren bera hil ondoan. Arte hortan Henri Nafarroako erregeari « Poèmes chrétiens » delakoak igorri zeitzon, horietan « Stances et Sonnets sur la mort » hunkigarriak (1588). Poesiaz beste lanik idatzi züan Ezpondak : Homero eta Hesiodo grekoen obrak latiz ützüli zütüan eta komentatü. David erregearen Salmoez ere iruzkin edo komentarioak egin zütüan. Zinez izkiribaino jakintsü eta sabanta zen. Joana III Albret /Labrit Nafarroako erregiñaren manüz, ikasketa zorrotzak egin zutüan Biarnoko Laskorren (Lescar), eta gero Suitzako Bale hirian. Teologia, filosofia, grekoa eta latia estüdiatü zütüan bereziki. Kalbinista zen bere aita Eneko (Enecot) bezala, bena katoliko egin zen 1593an, Henri IV bere nausia-

ren ondotik, haatik honek beno mereximentü haboroz : Joanesek Arroxelako kargüa galdü züan, Nafarroako erregeak aldiz Frantziako tronüa irabazi… Eneko kalbinista egon zen. Denbora batez Joana III erregiñaren idazkari/segretaria beitzen, horren manüz hebenko protestant «artzaingeiak » Geneverat igorten zütüan, Calvin handiarekin ikastera. Gero kargü handi bat üken züan Nafarroako Estatüetan, Donapaleun. Hor ehoko dü 1594an kanpotik jiniko gerlari katoliko saldo batek. Ez ote dügü martir bat ? XVII. mentean, Eneko Ezpondaren bi ondoko Ariegeko Pamiersen apezküpü dirate aldizka : lehenik Henri semea, eta horren ondotik Jean arralloba, biak hümaniste handiak. Eneko eta Joanes Ezpondaren sortetxea Mauleko meriaren leküan zagoan. Horien arbaso batek XV. mentean eraiki züan : Ündüreineko Ezponda etxe nobletik horra zen apentziala. Ondotik Maulekoa « Hôtel de Montreal » bilakatüko zen, gero suprefetüra (1800-1926), mündüko 2. Gerlatik landa « Centre technique » eskülan ikasgia püblikoa. Azkenik arren orai Ondarearen etxea den hortarik suprefetüra ohialat heltü zen herriko etxea. Hor Joanes Ezponda bere etxean günüan beraz, martxo erdi hontako neskenegünean. J.L. Davant

BERTSU UDALEKUAK

Bertsularitza gustukoa duten haur eta gazteentzat antolatuak dira Bertsu udalekuak. Bertsutan baitezpada jakitea ez da beharrezkoa, bertsuaz gain izanen direlarik ere zernahi agusagailu. Huna tokiak : Barrian (Araba), 9-11 urtekoentzat uztailaren 1etik 7ra ; Zarautzen (Gipuzkoa) 1213 urtekoentzat uztailaren 1etik 7ra eta 9-11 urtekoentzat uztailaren 8tik 14era ; Ligi-Atherein (Zuberoa) 9-12 urtekoentzat uztailaren 1etik 6era eta 7tik 12ra ; Eulaten (Nafarroan) 12-15 urtekoentzat uztailaren 7tik 16era eta 18tik 27ra ; Elgoibarren (Gipuzkoa) 15-18 urtekoentzat uztailaren 10etik 19ra ; Zuhatzan (Araba) 10-12 urtekoentzat irailaren 2tik 5era. Argitasun eta izen emaite : Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (tel 00.34.943.21.77.98).

EUSKAL IRRATIAK Martxoaren 21: Ostiralea • 17.30 tan : Errubia : BO /Brive Martxoaren 22 an : Ibiakoitza • 11.00 : Saltsero Joseba Tapiarekin. • 17.00 : Pilota - Heguiabehere/Bonetbeltx - Sasco/Maitia • 17.30tan : Errubia : Akize /Baiona . • 18.30 : Zango baloina :

Baiona/Fontenay Martxoaren 23a: Bazko • 09.30 : Gure Bazterrak Lekornetik • 11.00 : Meza Mehainetik • 17:00 : Pilotako Garaziko finala

IDAZTOKI-SEGETARITZA

Baionan Kantuz : Xingar ferian Martxoko hitzordua larunbat huntako dugu, hilabete luze huntan eta xantzaz, Baionako Xingar feriarekin batean gertatzen delako, Bazkoko asteburu luzearen lehen egunean. Parada on bat gehiago euskal kantuaren gozatzeko euskal gastronomiaren baitan. Hitzorduak jin, hitzorduak joan, Tuntunak bere programa aberasten du eta oraikoan “Peña Baiona” Baionako kantu famatuaren euskarazko bertsioaren agertzeko gogoa du. Dudarik ez arrakasta segidan piztuko duela abesti horrek jada hain aberatsa den programaren baitan. Larunbat arte.

MUSEKO FINALAK GARINDAINEN Usaian bezala, museko xapelgoaren finalak Pazko biharamunean eginen dira eta bixtan da egun horrek arrakasta ederra ukanen duela, Union basque erakundearen babespean, museko federazioa antolatzaile. Jaz Ainhoan izanak, aurten finala horiek jokatuko dira Xubero aldean, Garindaineko trinketean. Huna egitaraua : - Goizeko 7-ak eta erdietan, xapelgo nagusiko berexi 48 pareen artean hasiko da lehiaketa. - Aratsaldeko oren batean, bazkaria - Aratsaldeko 3-ak eta erdietan, finala aintzineko azken partidak bai xapelgo nagusiko, bai eta andere eta gazteen sail bereziendako

- Bost orenetan, sari batzuen banaketa - Seiak eta erdietan, hiru finalak ondotik xapeldunen saristatzea eta zintzur bustitzea. Emazteen sailean, zortzi pare dira finala eguneko azken haitada hortan parte hartzerat deituak. Horietarik sei Baxe-Nabarretik, batto bakarrik Lapurditik eta Xuberotik. Gazteen artean ere zortzi pare eta horietarik sei Baxe-Nabarretik, beste biak Senperetik. Xapelgo nagusian, 32 pare berexiak izanak dira, Iparraldeko xoko gehienetarik, zonbait funtsean Euskal-Herritik kanpo bizi direnak, euskaldunak badiren toki guzietan baitira museko jokoa maite dutenak…

64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8 Martxoaren 22-tik 30-rat Martxoaren 22an, 14:00 : Gratien Adema “Zaldubi”ri omenaldian, Henri Duhau : “Saindu batzuen biziaz” liburuaren aurkezpena. 07.15, 08.45, 12.15, 15.00 : Bazkoko Mezua – Pierre Molères, Baionako apezpikua.

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

2007ko Azkue Literatur Sariak banatuak izan dira joanden astean Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Beti bezala, bi mailetan iragaiten den sariketa, A maila 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat, B maila 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Sariketa hortan, orotara 187 lan ziren aurkeztuak. A maila : Narrazioan , 1. Angeluko Naia Leconte “Eguberri tristea”, 2. Senpereko Olain Olaziregi “Kuzkoko bidea”, 3. Beasaingo Mara Goikoetxea “Ezkutuko hitzak”. Olerkian, 1. Ortzaizeko Elena Casiriain “Amatxi”, 2. Baionako Loreila Kanpandegi “Egun bat zuekin”, 3. Itsasuko Joana Dagorret “Gereziondoari begira”. B maila : Narrazioan, 1. Bermeoko Alaine Agirre “Amaiera guztien ostean datorrelako hasiera oro”, 2. Zumarragako Jon Cadierno “Betiereko ilunabarra”, 3. Lezoko Iraitz Ugalde “Limaren azala”. Olerkian, 1. Eibarko Maialen Badiola “Tanta bat”, 2. Ondarroako Unai Lires “Heldu da eguna”, 3. Itsasuko Maialen Dagorret “Nitaz oroituko zarea ?”.

Martxoaren 23an, 14:00 : Pauloren urratsetan gidari “Petto Olhagaray, 3. partea. Martxoaren 24tik 31rat : Ez da lekuko emankizunik izanen, COFRAC sareko emankizunak izanen dira frantsesez. Pazko on guzieri.

KULTURA SAILA

50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 € Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan 8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Bahituak : Berrikitan bildu dira Hego Ameriketako agintari nagusiak eta, beraz, Kolonbiako, Ekuadorreko eta Venezuelakoak. Bake bidean jarri dira, bakoitzak bertzeari besarkada emanez. Joanden astean iduri zuen gerla izanen zela haien artean. Jainkoari esker ez da holakorik. Eta Ingrid Bétancourt FARC-en eskuetan dagoena ? Azken emaztea F.A.R.C. eskuetan dagoena ? Noiz askatua izanen da ? *** Maupassant : Bigarren astean Maupassant idazlearen ipuin eta elaberritxoekin telebixtan. Miseria gorria Normandiako baserrietan. Burjes bikote bat herri ttipi batetik pasatzen da eta han nahi du haur bat hartu ez baitezakete haurrik ukan. Familia batean eza, bertze batean aldiz emaiten diete. Arrunt baztertua, zokoratua da haurra eman duen familia, emaztea bereziki. Urteak joan, urteak jin, egun batez berriz herriratzen da joana zen haurra orain gizondua. Burjes bilakatua da, aberatsa. Orduan sortzen da bertze familian semea eta amaren arteko herra eta azkenean amak bere buruaz bertzerik egin du. Eleberri bortitza, telefilma araberakoa. Bigarren telefilma, “Le petit fût” deitua, diruaren inguruan dabila. Alde batetik atso bat jadanik aberatsa, bainan diru gose dena ; bertzetik ostaler bat atsoaren baserria bereganatu nahi duena. Bien artean Normandiako edaria, Calva famatua, ostalerrak egiten duena. Azkenean irabazten du ostalerrak, atsoa adintsua delakotz eta, emeki emeki edariari emana dela. Hau ere ipuin eta telefilma samina. *** Hauteskundeak : Lau urtez egona da Espainian PP eskuineko alderdia pentsatuz galdu zuela Madrilgo atentatuaren gatik eta PSOE-k ebatsi ziola boterea. Orai badaki zer den egia eta nola Zapatero egonen den lau urte gehiago boterean. Ikusi behar nola jokatuko den Zapatero Euskal Autonomia Erkidegoarekin, zer harreman mota ukanen duen Ibarretxerekin, eta berdin zer politika eremanen duen ETA-rekin. *** Errugbia : Joanden larunbat aratsaldean bazuen asetzekoa ni bezalako errugbizale batek. Hiru partida segidan bi orenetarik 8 orenak arte. Lehenik Italiak irabazi du Eskoziaren kontra (23 eta 20). Bigarren partidan Ingalaterrak jo du Irlanda (33 eta 10). Azkenean Frantziak galdu du Galesen kontra (29 eta 12). Galesak xapeldun, Ingelesak bigarren, Frantzia hirugarren. Top 14 xapelgoan Miarritzek galdu du Albi-ren kontra (13 eta 8), Akizek ere Tolosaren aurka (58 eta 5), Baionak gutiz ereman partida Brive-ko taldea zuela partida (20 eta 18). Kasu eman beza Miarritzek nahi balinbaditu finala-erdiak jokatu. J.H.


7

KAKO AUZIAN, ZIGOR GOGORRAK BAZKOZ GARAZIKO TROFEO FINALA BI PARE IRABAZLE HAUEN ARTEAN Etcheverry - Etcheto . . . . .40 Lambert - Oçafrain . . . . . . .22 Laurent Lambert zuten ezarria Etchetorekin, dakigun bezala eta jendeak ontsa hartua zuen hori. Partida huntan plantatu da nehoren ahalgerik gabe bainan ez du gehiago erakusteko xantzarik ukan. Herve Etcheverryren gatik hori : hunek harritu gaitu astelehenean bere jokatzeko borontateaz eta ahalegin botea ba, aire miresgarri hori bestetik, eta nahikaria oroz gainetik. Zinez finalaratzea merezitu dioten dohainak hoik oro, Etcheto gibeleko lagun trebearekin. Egin dezatela finala eder bat igandean Garatenean Bazkokari. Beharko da segur, zeren huna nor izanen dituzten kontrario. Alfaro - Ezcurra II . . . . . . . .40 Idiart - Kurutcharry . . . . . .32 Panpi Idiart zen bigarren partida huntan bere borondate guziarekin hasia Garatenean. Penen ahanzteko hain segur, bere aita, Arño idiart-Uhazki galdu berria Makean ; gure doluminak har ditzala pilotari laborari suhar hunek. Zinez gogotik hasi du partida hau eta aitzinean ere ibili, 14etan berdintzeraino, partida eder eta gogorra, denek irabazi nahi eta batek ere ez barkatzen. Bainan handik harat ikusi ere da etzela Paxkal Ezcurra bisitari etorria b a k a r r i k Garazirat. Zinez, jokoaren nausi ta jabea agertu da handik goiti, beti hobetuz joan den Alfaro batekin : 27-21, 35-28, 37-29. Alta eginahalak oro egin dituzte galtzaleek ere baina hortan geldi, nahi ala ez. Horra beraz beste finalistak, igandeko. B A I O N A T T I P I K O BERRI ONAK Bielle - Ducassou . . . . . . . .50 Larrechea - Bessonart . . . .42 Lehen berri ona hau ote da ? Larrecheak bere lekua baduela berriz pilotaren artean eneguak sendaturik ? Denaden, gazte horiekin egin dute asteko partida Sant Andresen usaiako beharien gosturako. Bainan hau ginuen egiazko berri ona saltzeko : trinket horren hezeak eta umiak hainbeste traba egiten noiz nahi, haize berodun tresna bat aurkitu dutela pareten xukarazteko eta hari esker partida hau jokatu ahal izan dela. Eta ez da hortan geldi berri ona : haize tresna hori erosteko solasetan direla Nautikako arduradun erneak alde bateko eta agian horri esker irabazia izanen da umiaren kontrako partida hori.

hautan bi finalerdi eta igande aratsaldean finala 5 orenetan. Huna nor eta nola : -Ortzegun, martxoaren 20 huntan beraz, eta Ortzegun sainduz aratsaldeko 7 orenetan ariko dira Lambert-Waltari batetik eta Bielle-Lazcano bestetik. -Ortziralean LarrecheaBessonart eta Ibarrola-Ducassou ariko dira tenore berean, Open gisako partidekin biak ere. Eta Bazko aratsaldean finala 5etan erran bezala. Parioa libro, Garazikoa eta Baionakoa tenore berean izanen badira ere. Ba ahal da aski pilotazale bietan ere partiden egiteko bestakari ? HEGOALDEAN AIMAR-MENDIZABAL ETA TITIN-LASKURAIN FINALEAN Titin - Laskurain . . . . . . . . .22 Olaizola II - Mendizabal II .12 Hau partida bitxia, Ligaxkaren azken hau : 17 egitea aski zuten Aimar eta Mendizabalek eta 129tan abantxu irabazia zuten. Bainan, preseski, tanto bat ere ez dute egin hortik hara, Titinek egin baititu azken 13ak, erdiak hurbil sakez. Bestela joanez gauzak beren xantza bazuten Gonzalez eta Barriolak. Aldiz, hola bururaturik, bi pare hauk finalean ditugu gorako tituluan erran bezala. Ikustekoak dira

Baionako auzitegiko François Rachoux jujeak gogorki zigortu ditu Kako auziko sei inkulpatuak, Patrick Michel prokuradoreak eskatzen zituen zigorrak gaindituz. Jean Michel Ayçaguer ortzaiztarrarentzat bi ilabeteko presoaldia “sursis” delakoarekin, jandarmak parasol ukaldika jotzea gatik. Beñat Etcheto donaixtiarrarentzat ere zigor bera, Ben Yacoub jandarma herrestan eremaitea gatik . Fred Larrañaga Ainharpekoarentzat lau ilabeteko presoaldia “sursis”-arekin, jaurtigaiak jandarmeri igortzea gatik. Mizel Dunate aihertarra eta Frantxua Irigoyen ainhiztarrarentzat 500 euroko ixuna, jandarmeri kasketa eta matraka ebastea gatik. Virginie Brunet Ligikoari 600 euroko ixuna, jandarma bati ostikoa emaitea gatik. Gainera, Etchetok eta Larrañagak orotara 6200 euro beharko dituzte ordaindu damu domaia eta justizia gastu gisa. Bistan da, inkulpatuek ukatzen dituzte hoben horiek, abokatekin batera salatzen dutela “auzi diskriminatzaile” hori.

KANBO Kanboko Gaztetxean Martxoaren 22an, Gaztetxeak antolatzen du gaualdi berezi bat euskal presoen eta hauen familien sustenguz. 19:00 Etxerat eta Askatasuna elkarteen lana, lekukotasun eta bideo. Ondotik, aperitifa eta pintxo. 21:00 “Tartean” antzerkia, Fafiole Palassiok jokatua, Rennes-ko presondegian egon diren 12 emazteren lekukotasunetatik ateraia. Bazkoko elizkizunen tenoreak : Ortzegun Saindu : 16.30etan Kanbon eta 20etan Ainhoan. Ostiral Saindu : 15etan eta 19etan Kanbon. Larunbat Saindu : 21etan Itsasun (meza bakarra sei parropiako herrientzat). Bazko eguna : 9etan eta 10.30etan Kanbon.

MUGERRE Herriko bozen ondotik Iragan igandean, goizeko 10.30etan hautetsi berriek bilduak ziren herriko auzapez eta axuanten bozkatzeko. Huna zoin diren emaitzak : auzapez izendatua izan da Hirigoyen Roland jauna, bixtakoa zen bezala, hau baitzen elkarte irabazlearen burua. Ondotik bozkatuak izan dira axuantak, eta hauek zortzi buru : lau gizon (lehen, hirugarren, seigarren eta zortzigarren lerroan) eta lau emazte (bigarren, laugarren, bostgarren eta zazpigarren lerroan). Bestalde, hor ziren beste bi zerrendetako hautetsi buruak, bietan gizon bat eta emazte bat direlarik. Erran nahi baitu badirela 23 gehiengotik eta lau bestetarik. Deneri dei egina zaie lan egitea, herri huntako alorra handia baita. R.D.

UHARTE - GARAZI

Xebastian Gonzalez berriz ere irabazle bainan ez halere finalan ariko, Ligaxkan hirugarren ateraturik...

zer hutsak egin dituen ondar hartan Mendizabalek. Kasetek erran dute Barriola, han baitzen, joan dela, desgustaturik edo nik dakita. Gonzalez - Barriola . . . . . .22 Bengoetxea - Otxando . . . .16 Iruñean 16etan berdin ziren eta geroko sei tantoak lerroan egin irabazleek. Leiza - Urrizelki . . . . . . . . .22 Cafee - Apraiz . . . . . . . . . . .13 Saralegi . . . . . . . . . . . . . . . .22 Diaz . . . . . . . . . . . . . . . . . . .10 Iruñean horiek ere, azken hau lauterdian. Agirre - Rai . . . . . . . . . . . . .22 Berasaluze VIII - Albizuri . .14 Koka - Begino . . . . . . . . . . .22 Olaizola - Pena . . . . . . . . . .21 Mañarian horiek biak. Capellan - Eulate . . . . . . . .22 Eugi - Goñi III . . . . . . . . . . . .9

BAZKOKO LEHIAKETA Hau ere berri ona : Bazkoko xin- Zubieta . . . . . . . . . . . . . . . .22 gar lehiaketa bat ukanen dutela Galarza VI . . . . . . . . . . . . . .20 Bego baionesek ortzegun-ortzirale

ENBATA-REN BESTA MUGERREN Martxoaren 21ean, Enbata aldizkariak besta egun berezi bat antolatzen du, bere 2000. zenbakiaren argitaratzearen karietara, Mugerre Elizaberriko Ibar trinketean. 17:00 Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleaz erakusketa, afitxa eta argazki, bai eta lekukotasunak. 18:00 hitzaldi publikoak : Jakes Abeberry, Peio Etcheverry-Ainchart, Michel Cahen, “Abertzale izaitea, zer da ?” 19.30 Aperitifa-pintxo, mutxiko, bertsu. 20:30 afari herrikoia, Thierry Biscary eta Philippe Albor-ek alaiturik. 22:00 bideo, abertzale mugimenduaren historiaz. 22:30 Rock kontzertua : Sister Simone, Arti, Willis Drummond.

Fernand Chiquirin-ek utzi gaitu Beha ginauden. Aspaldian ari zen gudukan eritasun bortitz batekin. Fernand pausatu da bere espos lagunaren eta haurren artean zoinek hoin luzaz ekarri baitakote zoinu eta amodio. Fernand ezagutua zen herrian bezen bat Garaziko eta Baigorriko eskualdetan. Sortua zen 1932an, Uharten, Arnegiko bidean betidanik ahuztegi ezagutu dugun etxean. Hiru jenerazione iragan dira etxe hortan : aitatxi Domingo, aita Antton eta 3garren mailean, Fernand. Gutarik gehiengoak oroit dira nola Domingo-k eta Anttonek 1939ko urtean eraiki zuten Uharte xolan ahuztegi berria, lantegi nasai batekin. Ordutik, lekuz aldaratu zen. Fernand-ek 7 urte zituen. Gizon langileak, argi zeinua bezen goizik mailukaren kaska udiaren kontra urrun ageri zen. Fernand-ek ukan du, hak ere, bere aitzinekoen ganik jite berezia burdinaren lantzeko. Harekin, bertze zenbat lan mota ? Behi eta zaldi ferratze, etxetara ikur-bide egite, elektrika ezartze laborari etxetan ur erreka batek alatzen zuela “Dynamo”-ko errota. Kabalez kurritzen ziren mekanikak ere heien esku ziren : belhar ebakitzeko, idorrazteko ala bertze. Gero 1950 urtetarik haste, gauzak aldaratzen hasi ziren. Fernand-ek 18 urte zituen noiz eta ere jali baitziren lehenbiziko “motofaucheuse” tresna baliosak. Ordutik laborarien lan bortitza tailuarekin eman zen ttipitzera. Ahalik eta untsa iragaiteko mendietako tresna berri horien lana, Fernand-ek Suitzako aldean egin zuen agerraldi bat eta ikerketa bat, han ere patar eta konkor izanez ontasunak. Geroztik zenbat tresna sarrarazi ditu ? Azkenik 1955etik haste trakturrak. Zinez, Fernand-ek zeiharkatu du mende-erdi baten aldaratzia. Bazakien ikusiz eta ikasiz zer kontseilu eman laborarier. Harekin batean, zer zerbitzu egiteko nahikaria ? Beti bai erraiten zuela, prest jartzen zen, bere otoa hartzen zuela behar zuen lekura joaiteko. Ordu hetan oto guti zen eta holako eskukaldi bat izigarri estimagarri zen. Gaur Fernand-ek inpresan, 12 langilek segitzen dute ofizio hortako ohitura baliosa. Adixkide Fernand, -Aitatxi, aita eta hiau zinezten ahuteak -Garazi eta Baigorriko laborariak ez zinuzten arrotzak -Gaur zorigaitzean uzten gaituk nigarrez hotzak -Hire alderateko oroitzapenari itzuliz gure gogo-bihotzak Gure dolumin bizienak espos lagunari eta haurreri. Ellande Etcharren

DANIEL DERGUY LIBRO Daniel Derguy hiriburutar presoa libratu dute Clairvaux-ko presondegitik martxoaren 14ean, kasik 12 urtez preso egon ondoan. Baldintzapeko libertatea haatik. Lana eta bizitegia St Dizier herrian ditu, Haute-Marne eskualdean, han behartua delarik egoitera, Euskal Herrirat itzuli gabe. Pariseko dei gorteko prokuradore batek haatik dei egin du, ondorioz azken erabakia martxoaren 27an hartua izan behar litaike.

LEGEZKO ABISU AVIS DE MISE EN LOCATION GERANCE Madame VIDART donne en location gérance à Monsieur OLHASSO Alain un snack “ Le BASTA ” situé 31 Bd du général DE GAULLE à BIARRITZ du 01/04/08 au 30/09/08 Foire Exposition de Matériel Agricole 2008 Le samedi 05 et dimanche 06 avril 2008 se déroulera sur les parkings de la salle polyvalente et du Fronton Municipal : la 23 ème foire exposition de matériel agricole d’occasion. La participation est gratuite pour les exposants qui sont priés de s’inscrire à la Mairie d’IHOLDY, avant le mardi 1er avril 2008 au 05 59 37 61 99. SCP V. ANDRIEU et JF LARREGAIN Notaires associés 3 avenue de la Reine Victoria 64200 BIARRITZ Aux termes d’un acte reçu par Maître Jean-François LARREGAIN Notaire Associé à BIARRITZ (64200), 3, Avenue de la Reine Victoria, Résidence Carlton le 20 février 2008 une déclaration d’insaisissabilité de l’habitation principale a été effectuée par : Madame Anne-Marie DARRIDOL, sage-femme, épouse de Monsieur Paul Johannès Damien JASPER, demeurant à BAYONNE (64100), Rue Gleize Villa « Arguia ». Désignation du bien : A BAYONNE (PYRÉNÉES-ATLANTIQUES) 64100 Maison « Arguia » 13, Rue Gleizes, une propriété bâtie cadastrée section BE N° 15 pour 10a94ca. Cette déclaration n’a d’effet qu’à l’égard des créanciers professionnels du déclarant dont la créance est née après la publication de l’acte au bureau des hypothèques. Pour insertion - Le Notaire SCP V. ANDRIEU ET J.F. LARREGAIN Notaires associés 3 Avenue de la Reine Victoria 64200 BIARRITZ Aux termes d’un acte reçu par Maître Jean-François LARREGAIN Notaire Associé à BIARRITZ (64200), le 10 mars 2008 une déclaration d’insaisissabilité de l’habitation principale a été effectuée par : Monsieur Angel, Maria, Blas OCHOANTESANA, maître d’œuvre, époux de Madame Marie, Hélène, Jeannine SIRAC, avec qui il demeure à SAINT-JEAN-DELUZ (64500), 16 rue des Erables. Désignation du bien : Dans un ensemble immobilier situé à SAINT JEAN DE LUZ, 16 rue des Erables, cadastré section AZ numéro 390 Pour une contenance de un are et cinquante centiares, les lots numéro 12 (un appartement), numéro 15 (un appartement), numéro 16 (un garage). Cette déclaration n’a d’effet qu’à l’égard des créanciers professionnels du déclarant dont la créance est née après la publication de l’acte au bureau des hypothèques. Pour insertion - Le Notaire AVIS DE CONSTITUTION Suivant acte sous seing privé en date du 10 Mars 2008, enregistré au S.I.E. DE BAYONNE, le 10 Mars 2008, Bordereau n° 2008/301 case n°7, a été constituée une société à responsabilité limitée ayant les caractéristiques suivantes : Objet : travaux de maçonnerie générale et gros œuvre de bâtiment Dénomination : ETXETOA Siège social : ESPELETTE (64250), route Matxinbordako Bidea Durée : 99 années à compter de son immatriculation au R.C.S. Capital social : DIX MILLE EUROS (10.000,00 EUR). Cessions de parts : les cessions entre associés sont libres. Exercice social : du PREMIER JANVIER au TRENTE ET UN DECEMBRE de chaque année. Gérant : Monsieur Jean Bernard ITOIZ, Maison Irurita, Chemin de Garatia, 64990 MOUGUERRE. La société sera immatriculée au registre du commerce et des sociétés de BAYONNE. Pour avis - La Gérance AMBULANCES ESKUALDUNA Nouvelles Société à Responsabilité Limitée Au capital de 10 000 euros Siège social : 10, rue Albert Thomas – 64100 BAYONNE RCS BAYONNE 484 329 479 TRANSFERT DE SIEGE SOCIAL Par décision de l’Assemblée Générale extraordinaire du 27 décembre 2007, le siège social a été transféré au 19 chemin de St Bernard 64100 BAYONNE à compter du 1er Janvier 2008. L’article 4 des statuts a été modifié en conséquence. Pour avis « MINDURRY » Société à responsabilité limitée au capital de 33.000 Euros Siège social : BIARRITZ – 34, avenue Luis Mariano 302 134 465 RCS BAYONNE Aux termes d’une délibération en date du 11 février 2008, les associés ont pris acte de la démission de Monsieur François MINDURRY de ses fonctions de gérant, à compter du 29 février 2008, et ont nommé en remplacement, à compter du 1er mars 2008 : Madame Sophie BURETTE-MINDURRY, demeurant à ARBONNE – 5, rue de la Chêneraie. Pour avis, La Gérance


8

MAIATZ-EN ESKUTIK HIRU LIBURU BERRI

LEKUKOTASUN BAT PAREGABEA Joseph Camino

Baginakien aspaldixkoan jarria zela gaitzako lanari eta horra nun beraz Joseph Camino apezak atera duen liburu gotor bat zinez biziki ederra eta guziz aberatsa. Izenak berak aski garbi emaiten du zertaz ari zaukun : “ Herria maitez, Eliza maitez”. 285 orrialde dauzkan obra nasaia. Bi aintzin-solasekin agertzen dena eta ez nornahiren aintzin-solasak, batto Roger Etchegaray ezpeletar kardinalearena eta bestea Jean Haritschelhar baigorriar euskaltzainburu ohiarena. Kardinaleak zoin polliki ez du erraiten atsegin handiz irakurtu duela esker onezko kantu argi baten parekoa kausitu duen liburua! Diolarik bestalde: “Gure herriak, bere sinestearen eta esperantzaren indartzeko, badu holako lekukotasun baten beharra”. Bere aldetik, liburu hori lekukotasun paregabekoa dela dio Jean Haritschelhar-ek, azpimarratuz nola kondatuak diren, xeheki eta lañoki, iragan hiruetan-hogoi urtetako aldaketa handiak, dela Herriarenak, dela Elizarenak, hitz batez erraiteko munduarenak. ARNEGIKO XOKO POLLITA

Sar-hitzño batean, Joseph Camino ari da lehenik erran eta erran nola apailatu den, zergatik eta zeri buruz, holako liburuaren moldatzerat. Nahi zuela aipatu, ahal bezen sakonki azterturik, Ondarla auzoaldearen kasua, historiaren aldetik arras berezia, euskaraz behinere deusik ez agertua gai hortaz. Aipatu nahi ere Donetch apeza, luzaz egona Arnegiko erretor. Bi gai horiek zituelarik burutan hauxe jin zitzaiola gogorat: “Hasian hasi, zendako ez konda ere Euskal-Herriko Elizan ene apez denboran (55 urtez) gertatuak, ikusiak eta eginak?”. Hara zer bide nola hartu duen beraz bikario jeneral ohiak, gaitzeko uzta bilduz eskualde guzietarik eta oroz gainetik bere oroitzapen ainitz eta ainitz sartuz irakurleen atsegingarri. Lehen lerroetan beretan hauxe finkatzen duela deplauki: “denbora laburrez, doi doia mende erdi batez, mundu batetik besterat pasatu gira, pentsa moldeak eta bizi moldeak bertzelakatu dira, elizatiarrenak barne”. Hasteko bere sort-etxea du aipatzen, Arnegi Argaraia. Bere erroak ditu agertzen, bere aitamak eta heien aintzinekoak ere, batzu Aldudetik jinak, beste batzu Hazparnetik bainan... Luzaiden gaindi. Aipatzen ditu ere, eta nola ez, bere hameka haurrideak. Ezagun da segurki zoin atxikia den familiari, kondatzen duela esposatu diren hamar haurridek ukan dituztela 51 haur eta orotarat iloba eta iloba ttipi badirela 250! Ezagun da ere gisa berean zoin atxikia den Arnegiko xoko pollit horri... HUNKIGARRI Hurrupuka edaten da Joseph Camino-k eskaintzen duen iturriko ur hortarik! Ainitz gauza ikasten da eta sendimendu frango harrotzen ere, guziz hunkigarriak baitira liburu hortako kapitulu guziak. Gerla denborako gertakari batzu, zonbait latzak, besteak alegerak. Lurdeko beila, gazte zonbaitek oinez egin zutena. Soldadogoa, dena ustegabeko gora-behera, azkenean Sigmaringen aleman hiriraino joan behar eta han egon… Amaren keinka hartan galtzea, nahigabe guziz pisua eta latza... Apeztea eta Arnegin eman lehen meza... ONDARLA Berrogoita-zonbait orrialdetan, Joseph Camino-k argitzen du, zernahi xehetasun emanez, Ondarla auzoaldearen historia, nola denboran Nafarroako zati bat Baionako diosesari josia izan zen, nolako eztabadak izan diren horren gainetik eta nola Ondarlak Arnegiri lotua segitu duen. Ikasten dira hor gauzaño batzu aski harrigarriak, hala nola 1838-an bi gazte eskumikatuak izan zirela Arnegiko elizan esposatu zirelakotz eta bortxatu zituztela berriz esposatzerat Luzaidekoan! Ikusten da ere 1956-a goaitatu behar izan dela gauzak azkenean arrunt haxean ezarriak izan aintzin. Hasian hasi, argitasun asko emanak dira Ondarlako eta Arnegiko etxeetaz bai eta Arnegiko elizaz eta horko erretorez. Hor berean kausi ditake egiazko altxor bat! Toki bereziño bat egina zaiola sortzez uztariztarra zen Janbattitt Donetch erretorari. Herrian ukan zituen tirabirak gorde gabe. Oroitaraziz ere haren ixtorio famatu batzu, biziki pollitak eta biziki polliki kondatuak! BIDE LUZEA Bainan orai arte aipatu dugunarekin ez gira liburuaren erditarat ere helduak! Lehen zatiari diogu pasako bat emana. Bigarrenaz baginuke beste hainbeste erraiteko edo berdin gehiago! Laburbilduz ariko gira, ezin bestela egin, bainan jakizazue badela pazka ederra ondotik heldu diren kapituluetan. Hor ageri baita Joseph Camino-k egin duen bidea, nolako saila ereman duen San Andresen bikario egon urte heietarik bikario jeneral izan den urteetaraino eta Getariako “artzain etxolaraino”. Bide luzea, Baigorrin eta Hazparnen erretor, Hazparneko misionestetan ere egonik eta bixtan dena Baionako apezpikutegian. Aipatzen ditu preseski Baionan ezagutu dituen apezpikuak, Afrikarat “Fidei donum” sailaren kondu joan apezak, euskaldun misionestak, Belokeko fraileak eta zonbat beste gai aberats! Gogoeta sarkor asko fedeaz eta kulturaz, behako bat erne ernea bestalde oraino euskal jendarteari. Aipatuz besteak beste Anai Artea, bertsulariak, ikastolak, euskal irratiak, Euskaltzaindia, Lauburu, kantariak eta Herrikoa. Azken hitza, hau ere hunkigarria, eskerrak Jainkoari! Eta guk zuri eskerrak, holako euskara ederrean holako liburu baliosa plazaraturik, guzien loriagarri! Muslaria

HOR KONPON Aspadian ez ginuen holakorik ikusi gure Frantzia maitean. Gehienetan ixilka edo ixilean zuritzen baitira gauzak hala nola arropa zikinak, hots etxeko xuriketak. Medef delakoaren baitan dituzte nahaskeriak. Dirua ez eskas, 600 miliun euro bazterrera emanak, 19 miliun azken urte hauetan jalgiak aferen “leguntzeko”, omen. Barneko kalapitak kanporatuak, batzu eta bertzeak agertzen direla telebixtan. Gardentasunaren beharra badela ? Hor konpon ! Gehexan Pontto

Sarako biltzarrari buruz, Maiatz argitaletxeak plazaratu ditu hiru liburu berri, denbora berean berrargitaratuz Txomin Peillen xuberotar euskaltzainaren olerki bilduma, agortua zena, eta denbora berean ere ager-araziz bere aldizkariaren 46. zenbakia, hor ere olerkieri toki ederra eginez. Aldizkari hortan irakurgai besteak beste bi orrialde biziki finak eta biziki polliki xixelkatuak, “Luixa “ tituluarekin, Lucien Etxezaharreta-ren idazlan bat zinez arraroa.

Ezkerretik eskuinerat, André Pées, Marikita Tambourin, Piarres Trounday eta Lucien Etxezaharreta

“SINGAPURREKO GUTUNAK” ( Marikita Tambourin) Euskal-Herritik urrun da Singapur, kasik munduaren beste puntan... Handik mutil gazte batek igorri gutun batzu daizkigu eskaintzen Marikita Tambourin baigorriarrak, eleberri baten gisakoa emaiten duen bere laugarren liburu huntan. Gutun horiek kutxa batean atxikiak eta ahantziak bezala, denboran ukan zituen emazteak berriz eskuratuak berrogoi bat urteren buruan... Erretreta hartu berria-eta, bere bulegoan nun zer paper zuen miaka ari zen egun batez... Oroitzapen ainitz eta ainitz harrotzen dioten gutunak, aspaldiko amodio baten lekukoak... Iragana eta oraikoa elgarri lotzen dituztenak, Euskal-Herria eta Asia hego-ekialdea ere ba... Ixtorio hunkigarria, ateraldi pollitez troxatua, Melayu gazteak bazakiela nola mintza bere “bihotzeko aingeruari”, munduko lore ederrena zaukan neska gazteari...! Amodio bero baten kondaketa, bainan azkenean amodio galdu batena, bururapena halako samin latz batez jauntzia, horrek emaiten diola oraino indar eta funts gehiago 150 orrialdeko liburu argi horri.

“ BALITZANE” (Piarres Trounday) Euskal-Herriko herriño bat omen da Balitzane... Badakizue nun den? Mapa bihi batean ez dut nik segurik kausitu... Ortzaizeren egite baduela iduritu zait haatik... Dena den, Piarres Trounday-ek, euskarazko bere lehen liburuan, gomitaño bat luzatzen dauku herri hortan barna itzuliño bat egin dezagun... Nahiz artetan herri hortarik urrun ere eremaiten gituen airoski... Ixtorio gaitza kondatzen dauku alabainan Baxe-Nabartar kolorez beztitu euskara batu batean. Biziko gora-behera frango dira aipagai, onak eta txarrak, goxoak eta latzak, argiak eta ilunak, bertsu sano andana batek aintzina aberasten duela obra guzia... Omore ona darion liburua, ari delarik amodioaz, diruaz, zeruko izarrez ala zernahitaz, Gehaxina mutxurdinaz, Peio Amerikanoaz, ate gibeleko sorginez ala nornahitaz... Atsegin handiz irakurtzen den obra...

“BAIONAKO EXAUGETATIK” ( André Pées) Donibane Lohizunen sortua, Baionan bizi da André Pées. Euskalzalea da eta ere kaskoinzalea. Artetik erraiteko, kaskoin akademian barne da, joanden larunbatean egina du hor bere sartze ofiziala. Bi iturrietako ura hurrupatzen duen gizona dugu beraz eta mintzo da Baionako exaugetatik, horren aldean baitira preseski elgarretaratzen Aturri kaskoina eta Errobi euskalduna... Ikusi duenetik eta orai ere ikusten duenetik ari zauku André Pées “euskararen irakurketa matematiko “ bat akulatuz euskara garbi batean, kapitulu bakoitxaren ondotik oharpen asko sartuz frantsesez eta berak “karakoilaren metodoa “ deitzen duenari jarraikiz… Gogoan duela bere aitatxi, 14-eko gerlan hil zena, berak ez duena ezagutu. Hizkiez eta hitzez, deklinabideaz eta aditzaz, bere gisako behako xorrotxa emaiten dio euskarari, toki izenez eta familietako deiturez ere badaukalarik segur zer erran.

-Ortzegunean, Heletan, Udaberriko feria ( bezperan hasia). -Ortzegunean (19.30), Miarritzen, “Bi Harriz Lau Xori” sailaren kondu, “Juglaera, puta eta eroa” euskal antzerkia. Aratsean (22.00), sail beraren kondu, Gaztetxean, “Aulki hutsa” euskal antzerkia. - Ortzegunean (20.30) Bokalen, VaillantCouturier gelan, “Jeux de mots laids pour gens bêtes” komedia musikala -Ortzegunean eta ortziralean ( 21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Nico Wayne Toussaint eta Steve Arvey “blues” musikariak. Larunbatean, tenore berean eta toki berean, Gwarana reggae taldea; -Ortzegunetik iganderat, Baionan, Xingar feria -Ortzegunetik astelehenerat, Miarritzen, zaharki-feria Bellevue egoitzan. -Ortziralean (16.00), Donibane Lohizuneko elizan, kontzertu berezia, Marcel Dupré famatuaren “Pasionea”, organo joile Philippe Brandeis. -Ortziralean, Mugerren, Elizaberri auzoaldeko trinketean, Enbata astekariaren besta. - Ortziralean (20.30) Baionako antzokian, Bihams-en musika Kostaldeko Orkestrak emanik -Ortziralean (21.00), Pausuko Xaian, Arcusgi korsikar taldea. - Ortziralean (21.00) Donapaleuko zinegelan, Irlandes zine-kontzertua : “Once” filma eta CEL 3 taldea -Ortziralean (21.00), Miarritzen, geltoki xaharrean, Ruper Ordorika eta Beverly Jo Scott, “Bi Harriz Lau Xori” sailaren kondu. -Larunbatean (11.30), Donibane Lohizunen, herriko etxe aintzinean, euskal dantzak Begiraleak taldearekin, ondotik mutxikoak - Larunbatean (12.00) Arrangoitzen, euskal presoen aldeko bazkaria eta Mixu ta Xabaltx-en kontzertua - Larunbatean eta igandean, Iholdin, laborantzako okasionezko tresnen feria -Larunbatean, igandean eta astelehenean, zaharki-feria Arrangoitzen.

-Larunbat goizean, Miarritzen, Pazkoko arroltze moletak hiri guzian gaindi. -Larunbatean (16.00), Miarritzen, herriko mediatekan, “Bi Harriz Lau Xori” sailaren kondu, Daniel Landart mintzo Piarres Larzabal zenaren biziaz eta obraz. -Larunbatean (20.00), Miarritzen, Atabal musikategian, Asa taldea. - Larunbatean (20.30) Donibane Lohizunen, Irlandes zine-kontzertua : “Once” filma Rex gelan eta CEL 3 taldea Ravel entzutegian - Larunbatean (20.30) Ainhizan, Laborantza Ganbararen egoitzan kabaret gaualdia : Joseba Tapia, Mikel Markez, E. Martikorena, K. Indaburu, M. Oihenart, R. Ordorika eta bertsulari gazte batzu - Larunbatean (21.00) Hazparnen, Mendeala gelan, Kliska taldea eta l’Arcusgi korsikarra -Larunbatean (21.00), Miarritzen, Koliseo gelan, Kilikolo taldearen ikusgarria. - Larunbatean (21.00) Heletan, Idioinzaharretan, “Aulki hutsa” antzerkia -Igandean, Euskal-Herrian gaindi, Aberri-Eguna. Iparraldean, elgarretaratzeak Hendaian eta Donibane Lohizunen. Bezperan, eskuinako Udalbiltzak muntatu elgarretaratzeak Uztaritzen eta Itsasun -Igandean, Barkoxen, Xuberoko maskarada -Igandean (16.00), Miarritzen, Ihauteriako kabalkada handia. -Igandean (17.00 eta 21.00), Miarritzen, geltoki xaharrrean, “ Festi Magie” ikusgarri berezia. -Igande aratsean, Donazaharren, Ken 7. -Astelehenean, Saran, Idazleen Biltzarra -Astelehenean, Garindainen, museko xapelgo nagusiaren finalak -Astelehenean (10.00), Angelun, Pazkoko arroltze moleta erraldoia BostKantoineko plazan. -Astelehenean, Ziburun, Marinela auzoaldeko besta -Astelehenean, Ezpeletan, NekazariEguna


Herria 2949  

Herria astekaria 2949

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you