Issuu on Google+

2008-ko Otsailaren 28-koa 28 février 2008 ISSN 0767-7643

1,10 €

N° 2946

Zer balio du zure euskara ederrak mintzatzeko ez bada ?

ZERUKO PURRUSKAK Berri nagusietan ez da baitezpada hanbat sartu orai aipatuko dugun ixtorioa, nahiz aipaldi asko ukan duen halere eskuin eta ezker, bainan arras gogoetagarrria dela iduritzen zauku: duela zonbait egun, Estatu Batuetako itsas-armadak tiroz suntsitu du Amerikanoek berek igorria zuten satelite bat, Lurretik 247 kilometrotan zena. Balentria gaitza ez da dudarik, erakusten duena amerikano mariñelen trebetasuna eta dituzten muntadura batzu zoin diren fidagarriak. Bainan gure solasa besterik da. Delako satelitea Jainkoak daki zonbat pozitan purruskatu duten etzadin Lurrerat eror. Bulta huntan alabainan gero eta apalago ari zen jausten eta hemendik zonbait hilabeteren buruko Lurra joko zuen. Biziki polliki errana izan zauku nahiago ukan dutela zeruan dena desegin, pozoinki bat izanki satelitearen muntaduretan eta pozoinki hori preseski ez lurrean hedatzeko. Bazterretik batzuk diote haatik satelite hori “espiun “ baten parekoa zela eta amerikano aintzindariek etzutela nahi haren den gutieneko poxirik nun nahi erortzea, bere buruzagiak Amerikanoekin makur dituen herrialde batean berdin... Dena den, satelitea zeruan nunbait gelditu da beraz, dena erraustua, eta hain xuxen hori bera zauku berdin kezkagarri. Gaurko egunean ehunka badira zeruan dabiltzan tresna berezi horietarik, alde bat itzulika ari eta batzu arras baliosak... Salbu hara, gauza guziak bezala, higakor dira holakoak ere eta artetan badira “hiltzen” direnak. Gero eta gehiago, zeru hurbil hori ere ez ote da zikintegi bilakatuko? Bai, aditzen ditugu batzuen solasak: ikaragarriko eremuak dauzkala zeru horrek, guk igorri tresnek ez dutela toki handirik hartzen, tresna horien ondarkinek oraino gutiago... Denboran, etzena kantu bera aditzen itsasoarentzat: edozoin zikin orgataraka eta kamiuntaraka botatzen ahal zela itsasorat, itsasoak denak iresten zituela ... Lurreko ondarkinekin badugularik buruhauste frango, aintzina zeru-tresna batzuen purruskak han nunbait berduratuz zeruan ere behar balinbadugu kotsadura hedatu, guhaurek ez bada gure haurrek eta gure haurren haurrek ederrak beharko dituzte orobat pekatu... J-B D

Aña-Mari-rekin bi ttipienak, doi-doia zonbait hilabete, Liam eta Nahia

LUMA-BAIONA

IPARRALDEKO HIRUGARREN H A U RT Z A I N D E G I EUSKALDUNA

Luma-Baionako haurño batzu beren kasu egileekin

Urtats ondoko astean, urtarrilaren 7an, idekia da Luma-Baiona, haurtzaindegi berri bat, euskarari lehentasun osoa emaiten diona. Zazpi asteren buruan, erran ditake arras polliki abiatua dela eta Balixon auzoaldeko jendeak ere ongi hartua duela... Iparraldeko lehen haurtzaindegi euskalduna, Ohakoa, Miarrritzen sortu zen eta bere hamar urteak jaz ospatuak ditu. Bigarrena izan da Luma, Ziburun kokatua, aurten hiru urte betetzen. Eta horra beraz hirugarrena, bigarren horren ahizpa ttipia nolazpait, ildo beretik doana, Dominika Ortuño zuzendari. Euskarari bere tokia behar zaiola eman erakaskuntzan, hor ditugu ikastolak eta gela elebidunak. Bainan euskarak bere lekua hartze du ere haurtzaindegietan bestenaz ere eskualde hortarik badelarik gero eta galde gehiago, bai Kostaldean eta bai Euskal-Herrri barne hortan. AINITZ URRATS EGITEKO Haurtzaindegi bat ez da haatik hola eta hola sortzen. Alde batetik, behar da burrasoen ganik gisa hartako galdea. Gero, behar da toki egoki bat, herriko etxe baten sustengua, familien kutxak segurtatzen duen babespena, haur ttipiez axolatzen diren sozial maileko zerbitzuek ere ekartzen dutena oraino bestalde, eta bixtan dena behar dira gisa hartako langileak, sail horri doan formakuntza dutenak... Hots, ainitz urrats bada egiteko. Elkarte bat behar da ere muntatu, kudeantza haren izenean egin dadien. Balixonekoaren buru jarria da Manuel Castiella, berriketari eta idazle bezala ezagutua bestalde, auzoalde hortan aspaldian erro azkarrak dituena. Baliosak dira ere, eta mintza giten garbiki, gaurko egunean baiztepadakoak, haurtzaindegi euskaldun batentzat hegoaldetik jiten diren laguntzak, Udalbide erakundeari esker ardiesten direnak.

berezitasun aipagarri dauzkaten haurtzaindegiak: euskara lehen ezarriz eta ez handiegiak eginez, hein bat ttipi direnetan lan hobea egiten ahal dela. Ziburuko Luma-ren ondotik horra beraz Luma-Baiona gogo berarekin sustatua eta xutik ezarrria, Jean Grenet auzapezak bere laguntza hitzemanik galdea egin zitzaion bezen laster. Balixon auzoaldeko atsedengunean kokatua da, toki hori atsedenguneak baliatzen du beretzat asteazkenetan eta eskolierak oporretan direlarik. Luma-Baiona ez da haatik beti hor egoitekoa. Bere egoitza berezia, osoki berea eta alde bat beretzat ukanen duena, hitzemana izana zaio, tokia berexia eta segurtatua, orai den lekutik bi urratsetan, auzoaldeko biltokiaren sahetsean. Herriak errana xede hori gauzatuko dela hemendik bi urte barne. Horiek hola, gisa bereko haurtzaindegi baten muntatzeko xedea agertu dute berrikitan Angelun eta holako zerbaiten abiadura bada ere Donapaleun. Bestalde badirelarik gogoetak hasiak haurtzaindegi elebidun batzuen eraikitzeko. 18 FAMILIA Luma-Baionak 18 familia hunkitzen ditu, aldian 12 haur hartuz. Haste-

hastetik betea da eta toki gehiagoren galdea ere balitake. Haur ttipiak hor ezartzen dituztenak ez dira denak euskaldunak, gauza den bezala errraiteko euskaldunak ez direnak badira ere gehiago. Denak Baionan bizi. Bainan ez denak Balixon auzoalde hortan. Hauxe ere ohargarri den gauza: haurño horietarik bientzat segurik, euskara hirugarren mintzaira da, etxen entzuten baitute, batek frantsesa eta española, besteak frantsesa eta inglesa. Dominika Ortuño zuzendariaren aldean, langileak bi dira, Aña-Mari, berenaz aihertarra, eta Maddalen, Hiriburukoa. Hirugarren bat artetan heldu zaiote laguntzerat. Mediku bat ere bada haurño horieri artoski jarraikitzen dena. Jadanik, Luma-Baionak harreman onak ditu Balixoneko atsedengunean dabiltzanekin eta bereziki astean bizpahiru aldiz hor biltzen diren adinekoekin. Aitatxi eta amatxi horiekin ospatua du funtsean Baionako ihauteria, ttipi eta handi aski polliki mozorrotuak zirela, xaharrenak ere loriatuak haurño horiekin hola kurutzatzearekin. Luma-Baionak egin dezala bide eta heda dadila ere haurtzaindegi euskaldunen sarea!

SARE BAT Hain xuxen, Luma Ziburun muntatu zutenen xedea da hori, sare baten hedatzea hein bereko haurtzaindegi batzu idekiz iparraldean gaindi. Bi Haurtxoak, hirugarren adineko batzu eta Dominika Ortuño zuzendaria Baionako ihauterietan


2

• Kosovo herriaren independentzia ez da batere aise onartua, ez Jugoslavia herrian berean ez-eta urrunagoko batzuetan ere. Etxetik hasiz, Belgrade kapitalean ez bazen sobera nahasmendu ageri, eskolierrak ez ziren eskolan halere. Bainan kexuaren harra bizi halere, hala-nola banderek zaukaten izkirio han ikus zitakeen : « Serbia ere Kosovo da ». Beste herrien enbaxadak ez dira arras bakean utziak, hala-nola Amerika USAri egina zaion desafioa : « Eta noizko zuek Kalifornia libroa, eta Mexika libroa » ? Frantziari berriz : « Zerendako ez Bretania libroa » ? Igandeaz geroz ez da manifestaldi eskasik denetan, polizia harrikatua eta mehatxatua ere bai lekuka. Aita Sainduak, beretik, ez du bake dei eskasik hor ere. • Luxembourg herrian eutanasiaren auzian baia eman diote gutiz bada gutiz lege horri, jadanik Holandan eta Beljikan ere lehenago egina zuten bezala. Bozkatze hori egitean egia erran, nahi ukan dute argitasun zerbait eman, erranez ez dela hori erizaineri edo burusoeri emana zeien eriaren hilarazteko baimen bat holako edo holako kasuan, baina eriari berari zaiola bere sofrikarioen geldiarazteko ahalmena uzten. Errana da ere legeak ez duela ahalmen berri horrek medikua bortxatzen norbaiten hilaraztera baina eria bera bere hautuaren jabe uzten. Bainan errex dea ote kasu bakotxean holako berexkuntzen egitea ? • Armenian, Asiarateko ate hartan, president berri baten hautatzeko bozak zituzten eta batere dudarik gabe irabazi ere du Serge Sarkissian jaunak, ber hori zelarik aitzineko presidentaren adiskidea eta aitzineko hura ezin presenta gehiago, bi egonaldi bazituelakotz jada eginak kargu hortan berean. President berriak 53 urte ditu, ezkondua eta bi haurren aita da, errepublikano alderdikoa; Azerbaïdjan herritik berexia da Armenia eta geroztik harekin gerlan, 30.000 hil ere eginak dituen gataskan. • Petrolioa beti ta kariotzen ari da eta ehun dolar prezio pasatu du New-Yorken lehen aldikotz barrilak. Ainitzek uste badute ere goiti joaite horrek beharko duela nunbait gelditu arrazoin berezi batzuen gatik, horra halere Xinatik heldu den beldur ezagutua, herri haundi hori ari baita gero ta gehiago industrian aitzinatzen eta horrek ekarriko baitizkio behar haundiak petrolioz eta oroz oraino ere. Ez dea hor petrolio kontsumazioa % 6,2 en neur-

TRATU BAT Ez dea arras gogoetagarria Tarnoseko nagusi batek bere langileri egin dioten eskaintza hori? Bakoitxari mila euro emaitea langileak hitzemaitekotan... ez dela greban jarriko. Sekulan greban plantatzen balitz sos hori dena segidan turnatu behar... Sindikatak hasarre, ez dela holakorik aipatu behar ere! Jendeaz trufatzea dela hori! Langile batzu dudakor, mila euro gogotik har bailezazkete, denen beharra badutela, bainan ez soberakinik fida halere, grebari alde bat uko egite horrekin galtzale izan ditazkeela goitxago edo berantxago...

SALTSA EDERRAK Herriko bozekin bada lekuka segurik nahiko saltsa eta eztabada. Parisen berean, ezkerraldekoak ez batere ados beren artean, batzuk begi onez ikusten Modem erdiko alderdiarekin eskuz-esku jartzea bigarren itzulian, beste frangok ez holakorik aditu nahi! Bertrand Delanoe auzapeza deika ari batzu eta besteeri, ez dutela denborarik galdu behar elgarren artean mokoka bainan denek bat egin eskuindarreri nagusitzeko. Bigarren igandekoa ikusiko dela lehena iraganeta... Bainan saltsa ederrena Neuilly hirian dute, Nicolas Sarkozy bera luzaz auzapez egona den herrian. Ondoko beharra, David Martinon, baztertu dute... bere adixkidek, gehiago dena, hori egin dute UMP alderditik urrundua zen hautagai batekin uztartzeko. Saltsa hortan barne, eta ez guti barne naski, presidentaren seme gaztea, Jean Sarkozy, 21 urte, untsa goizik oilaxkotua den xitoa, beroan bero kantonamendukako bozetan ere hautagai agertzen dena...

IRABAZI POLLITA Atsegin handirekin jakin dugu Société Générale banko famatua ez doala hain gaizki, bost miliar euro ezbaian galdu baditu ere batere funtsik gabe eta hori berrikitan, dakizuen bezala, sobera ausarta agertu den langile xoil baten faltaz, hala diote segurik! Banko horrek jazko konduak agertu ditu eta ez dira batere txarrak. Denen buru, gelditzen da alabainan 947 miliun euroren irabaziarekin. Bixtan da, alimaleko irabazia ukanen zuela delako galtze hori gabe bainan aferak ez ditu halere hain makur. Nagusia ez da beraz etxez-etxe eske abiatzekoa ziloa tapatu beharrez, nork emanen

rian emendatu joan den urtarrilean berean ! • Kuban, bixtan da ez dela deus berririk. Fidel Castro presidentak bere manamendu bakar eta osozko « demokrazia » jasanarazirik herriari, eta gehiago ez baita on bereber kudeatzeko hor ezarri zuen komunisgoa, huna orai bere anaia Raul ezarri duela bere karguan. 76 urte ditu hunek eta, funtsean, 2006ko uztailaren 31 egunaz geroztik ere horrek du bere anaiaren ordaintza, orduan egin baitzioten ebakuntza operazione larri bat presidentari. • Venezuelan aireko hegazkin bat suntsitu da 46 pasaiant zeramatzalarik herri horren barneko zerbitzu garraio batean, Caracas kapitalako aldean. Aroa ona zen baina lanjerosaren fama izaki toki harek. Bigarren ixtripua dute hola gertatzen zaiela aurten berean. • Nahasmendu, indarkeria, basakeria eta ezin konponduzko auzi, holako solasak nun ez dira entzuten eta jakiten munduaren alde batetik bestera : Pakistanen hala-nola : hor bozak dituzte 272 deputaturen hautatzeko bost urterentzat. Bainan ainitz atentadu, hilketa eta mehatxuren gostuz hoik oro, islamisten desafioekin, eta 47 hil ere holaxet azken atentadu-suzida batean, hainbeste entzuten den bezala. Afganistanen, 80 hil eta hanbat kolpatu berriz ere. Tchaden, bideak zainduak eta nehor ez fida sasigudariekin. Danimarkan ere, imigratuen eta gazteriaren zalaparta asko Kenyan hautsi-mautsi bat ezin aurkituz ari, Bush eta Condoleza Rice amerikanoak berak ararteko, bozketa nahasi eta jukutriadunak izan ziren heien ondotik Kibaki eta Odingaren artean. Irakian, azkenik, 40 bat beilari hil dituzte bonbaz Kerbala hiri saindurat zoatzinak. Chipre ugartean Demetris Chistofioas komunistak ditu igande huntan presidengorako bozak irabazi lehengo kontserbatorea beste koalizio batekin garaiturik. Orai, buruzagi berriarekin badukete 1974 urteaz geroztik berexi ugarte horren batetaratzeko mentura. Aljerian, edateko ura falta zelarik Aljer aldean, horra itsas-uraren desgazitzeko obra haundi bat bururatu duela Abdelaziz Buteflika presidentak egunean 200.000 metra kuba edateko ur on emanen dituena.

daizkion bi sos ... Keinka berean jakin dugu ere BNP-Paribas bankoak jaz irabazi dituela 7 miliar eta 800 miliun euro, kasik 8 miliar beraz. Ezagun da diru negozioetan ari direnak ez direla batere gaizki heltzen...

ETAren bonba Arnotegiko errepikagailuan Hauteskunde kanpaina bizi bizian abiatua delarik hegoaldean, ETAk bere aurpegia erakutsi nahi izan du. Lehergailua ezarria zuen Bizkaian Arnotegiko errepikagailuan. Norbaitek abisua emanik ertzaintzari, larunbatean iragarri baino bi oren lehenago zapartatu da. Ertzaintzaren arabera beren arteko norbaiten hiltzeko ezarria izana zen, abisua baino lehenago lehertaraziz tranpa moldean. Hunkitu eta mugitu bezain laster zapartatzeko antolatua omen zegoen. Ez da nehor zauriturik izan, bainan lehergailua desegin duen robota suntsitua izan da eta kalte material haundiak eragin ditu errepikagailuan. Poliza iturrien arabera bost kilo kloratitarekin osatua zen lehergailua. Txelis eta Pikabea ETAren borroka armatuaren kontra “Borroka armatuak ez duela Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoari zentzuzko aterabiderik eskainiko” jakinarazi dute idatziaren bidez, Jose Luis Alvarez Santacristina Txelis eta Kepa Pikabea Ugalde, preso dirauten ETAko buruzagi ohiek. Beren ustez, borroka armatuak “abertzaleen batasunari traba egiten dio eta Euskal Herriaren etsaieri baizik ez die onik ekartzen”. Gaurko ETAren zuzendaritza eta bere estrategia okerra kritikatu dute Alvarezek eta Pikabeak, azken su-etena hausteko “presoen gehiengoaren iritzia” kontuan hartu ez zutela gehituz. Urte luzeetako gogoetaren emaitza bezala presentatu dute beren iritzia. ETAko bi buruzagi ohiak kanporatuak zituela jakinarazia zuen erakunde armatuak. Gobernuko iturrien arabera, deklarazio hoiek frogatzen dute ETAko presoen artean dauden tira bira eta ongi ez izanak. Torturak ukatu dituzte Guardia Zibilek Igor Portu eta Mattin Sarrasola ustez ETAko kideek salatu tortura eta tratu txarrak ukatu dituzte heien arrastatze eta galdezkatzean parte hartu zuten 8 guardia zibilek. Iturri ofizialen erranak berretsi dituzte, hots, ez zituztela torturatu eta gorputz ala aurpegiko uheldurak eta zauriak arrastatzeko garaian eginak izan zitzaizkiela. Igor Portu Donostiako Ospitalera eraman behar izan zuten, arrastatu eta 15 oren berantago saihets-hezurra hautsia eta birika zilatua. Lekuko batek jakinarazi zuen bere bistan gertatu arrastatzean ez zela bortizkeriarik gertatu. Duela 5 urte arrastatu zutenean torturatua izan zela aitortu du Torrealdaik Duela bost urte, Euskaldunon Egunkaria hetsi eta arrastatu zutenean, torturatu egin zutela aitortu du Joan Mari Torrealdaik, ETBko ‘Kalaka’ saioan eta Euskadi Irratiko ‘Mezularia’ irratsaioan. Martxelo Otamendi Egunkariko zuzendariak torturak salatu zituen libratu eta berehala. “Gaur hasi naiz tortura hoien aitortzen” deklaratu du Joan Mari Torrealdaik, “presondegitik atera nintzanean ez bainuen beste epaiketa batean sartzeko gogorik eta horregatik ixildu naiz urte askotan, gaur arte”. Yolanda Barcinak ez ditu izen frankistak dituzten kaleen izenak aldatu nahi Nafarroako Auzitegi Administratiboak arrazoina eman dio Batasuneko zinegotzi ohi batek Txantreako 20 kaleri izena aldatzeko eskariari, bainan Iruñeko Udalak erabakiaz dei eginen duela iragarri du. Lizarran zortzi gazte arrastatu dituzte simbolo frankistak kentzen ari zirelako : 100 euroko isuna ezarria izan zaie. Euskararen biziraupena bermatzea adostu dute Nafarroa eta EAEko agintariek Elgarrekin euskararen alde lan egitea erabaki dute Euskal Autonomia Erkidego (EAE) eta Nafarroako Administrazio arduradunek. Miren Azkarate Kultura sailburuak eta Carlos Perez Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza arduradunak onartu dute “politika bazterrera utzita” euskararen alde lanean hastea. Bi alderdiek adostu dute euskararen etorkizuna, hizkuntzaren biziraupena eta hizkuntzari buruzko bi gobernuen arteko harremanak normaltzea eta bermatzea. Lan taldeak sortuko dituzte asmo hoien gauzatzeko.

Eguneko soldata : 20 euroren orde, 5 ordainduak Nafarroa hegoaldeko Arguedas aldean, Portugaldik ekarrarazi langileei 20 euroko soldata egunean, aterbea eta jana bermatzen zizkieten. Ororen buru, Parisen ideki da laborantzaren feria-erakusketa 5 euro baizik ez zitzaizkien ordainduak eta bizi baldintza txarretan. Polizak nagusia, urte guziz arrakasta gaitza ukaiten arrastatu ditu langile hoietaz baliatzen ziren pertsonak. duena, Euskal-Herria ere barne bixtan da usaian bezala. Estreinaldiko ukan dute Nicolas Sarkozy- EDF konpainia frantziarra Iberdrolaren erosle ? ren bisita. Itzulia labur-aire egin du haatik eta Iberdrola euskal enpresa erosiko ote dute EDF eta ACS izeneko espaniar ezagun zen etzela Chirac bezen gostuan labo- enpresak elkarturik ? Zurrumurruak badabiltza eta EDF-eko zuzendaritzak rantzaren mundu hortan. Xede onak eta argiak ez ditu baztertu helburu horrekin ACS-ekin dituen harremanak. Iberdrola agertu dituela laborantzak Europa batuan atxiki enpresa energia berriztatzaile alorrean puntako enpresa bilakatua da, behar duen tokiaz, hori dute haatik ainitzek azpi- konkurrente asko tirriatzen dituena. marratu laborari elkarteetan buruzagi diren horien artean.... Gauzaño bat arras harrigarria gertatu Pasaiako portu berria eraikitzeko lanak 2010ean hasi litezke da batere funtsik gabe: bisitari bat itsuski Itsas betean eraikitzeko proiektuaren lanak 2010erako hasita egon beharko mintzatu zaio presidentari, errespetu mikorik dira, 2020an dena bururatua izan nahi bada jakinarazi du J.Gonzalez de gabe, eta Sarkozy-k berdin itsuski, edo itsuskia- Txabarrik. Pasaiako portu berria sortuz, badian 70 hektarea libre izanen dira go, errefera eman dio, holako solasak zernahi beste zeregin batzuetarako. Gaur egun kutsadura larria jasaiten dutela badigisaz ez direlarik batere egokiak president baten an bizi diren 60 mila bizitzalek, errauts, azantza ala beste, jakinarazi dute ahotik jalgitzeko... proiektuaren aldekoek.

LABORARIEKIN

Euskal flotaren %50 desagertu da azken 12 urteetan Azken 12 urteetan arrantz untzien flota %50ez gutitu dela Euskal Herrian, Auzi zaila da. Badira biziki gauza itsusiak egiten eta lanpostu asko galdu direla salatu du LAB sindikatak. Ondarroan manidituzten gaixtaginak, bide txarrerat berrriz festaldia egin du “gure arraintza defenda dezagun” lelopean, untzien lekuz erortzen direnak presondegitik jalgi orduko Lege aldatzeak salatuz. berri bat bozkatua izan da holakoen kontra. Presondegitik ateratu-eta ere aintzina toki zerratu batean atxikiak izaiten ahal litazke, ez dezaten Amelia Hernandez Mata gehiago itsuskeriarik egin. Batzu arras alde dira. Beste ainitzek ikusten dute hori heldu dela norbaiten zigortzea ez egin duenaren gatik bainan egiten ahal lukeenaren gatik. Untsa gogoetagarrri baita. Bide hortarik abiatuz geroz, nun geldi alabainan? Bestalde, Pariseko legezain handiek erabaki dute lege berri hori ez dela baliagarri Iker sailean, Euskaltzaindiak plazaratu izaiten ahal hemendik aintzina kondenatuak izadu liburu mamitsu bat, Euskal-Herriko nen direnentzat baizik, eta ez ja kondenatuak eta Unibertsitatearekin duen hitzarmena preso direnenentzat. Hainbestenarekin, Sarkozy berme ateratu duena. Liburu hori bepresidentak bere baitarik Pariseko gorte-nagurenaz Piarres Lafitte zenari eskaini siari galdetu dio legea gisa hartarat “orraztatzea” omenaldi baten parekoa da. Izenak nolazpait, ja kondenatzuentzat ere bali izaiteko. emaiten duen bezala : “Piarres LafiSalbu hara, lege-nagusiaren 62-garren artikuluak tteren ekintza bideak 1920-1944”. Hori garbiki dio legezain nagusiek erabakia dutena da tesia bat, Amelia Hernandez Mata legetzat behar dela hartu nahi ala ez eta hortan bizkaitar erakasle eta ikerlearena. Lan kito. Hots, berriz ere eztabada samurrak, aberatsa, azterketa asko eta askoren Sarkozy-ren jokamoldea azkarki salatuz ... fruitua. J-B D

NORAT ARI GIRA?

PIARRES LAFITTE GOGOAN


3

Ipar Euskal Herriko enpresen barometro ekonomikoa

HERRIKO BOZAK ZIBURUN

Eskuinaldeko hautagaiak Guy Poulou auzapezarekin

Hiru hautagai zerrenda badira Ziburun, bai hiru denen buru, azken puntan hirugarren bat agertu baita, Jean-Paul Madrid zinegotzi ohia zerrendaburu eta Michel Poulou auzapez ohia sustatzaile. Badu asteak eta asteak erraiten zutela hirugarren lixta bat jalgiko zela nunbaitik bainan azkenean nehork etzuen gehiago hori sinesten. Bizkitartean, azken puntan bada azken puntan, hirugarren zerrenda hori agertu da eta horrek berak “biper” gehixago emaiten diote herriko bozeri. Eskuinaldean, Guy Poulou auzapezak zabaldua du - edo “idekia”- bere lixta, berekin harEzkerrekoak Dominique Duguet-en inguruan turik Roland Machenaud, Modem alderdikoa, bai eta Iñaki seski handitu beharrak ditu eta egoitza Ibarloza abertzalea, alderdi Jeltzalekoa. berri baten lehen harria pausatua izan Hunek berak errana dauku egokiago da joanden egunean Michèle Alliotzaiola barnetik artzea lanean, gauza Marie minixtroa denen aintzinean, batzu kanbia eta abantza diten, eus- Jean-Jacques Lasserre departamenkaldungoaren alde bereziki, kanpotik duburua ere hor. Etxeak baduela inguruedo bazterretik artzeko partez. menaren axola handia, egoitza berria arEzkerreko zerrenda ere, Dominique bolpe batean kokatuko da, sei ehun Duguet duela buru, arras “idekia” dago, zuhaitz itzulian landatu beharrak-eta elgarretaratzen dituela, hastetik erran (lehenak “lehen harri” gisa landatuak bezala, sozialixtak, abertzaleak, komu- funtsean). Quiksilver-ek 2300 langile banixtak, ezkerreko radikalak eta ditu Europan gaindi, horietarik 800 gure “berdeak”, nahiz ez den “berde” ekarria eskualdean. denik hautagaietan ( bainan zerrendaburuak berak dio denek badutela lixta hor- ETXE BAT DENA LURRERAT tan “berde” aire bat eta ez entraalekoa, Ziburun, astelehen goizean, dena luingurumenaren arrangura handi rrerat bota dute Mitterrand etorbidearen batekin). Hedadura zabaleko zerrenda bazterreko etxe bat, hutsa zena, hor beraz, nahiz abertzale eta sozalixteen egiteko biribilgune bat. Huni esker, eartean behin segurik ez denak ados rrextasun gehiago behar litake Zubiburu agertuak... auzoalde berrirat sartzeko eta auzoalde Eta horra beraz hirugarrena jin dela ja hortarik ateratzeko. Ondoko etxea ere bulta huntan agertu beste bien arterat aurdikitzekoa dute bainan orainokoan edo alderat... tratua ez trenkatua jabearekin.

ELGARREKIN Itsasoko Jondoni Petri deitzen da Donibane Lohizune, Ziburu eta Urruña batetaratzen dituen parropia. Jaz besta gisako elgarretaratze bat muntatu zuen Urruñako kiroldegian, joanden larunbatean gauza bera, nahiz ez arras molde berean, Ziburuko elizan. Bildu da jende, ttipi eta handi, eta meza nagusi bat guziz kartsua izan da, Dominique Errecart erretorak dei bat zabaltzen zuela, apezak eskas diren mende huntan, girixtino guziek gehiago parte hartzeko Elizaren bizian eta beraz parrropietako lanetan.

Baiona eta iparraldeko komertsaldegiak 2008ko urtarrilaren 28 eta otsailaren 8a arteko inkestan galdekatu dituen 558 enpresen arrapostuak bildu eta aztertu ondoan, bi pundu azpimarra daitezke hemengo ekonomiaren tendentzia orokorra adierazteko. Enpresen konfiantza galtzea, eta oraindik maila positiboa erakusten badute ere, enpresen etekin inbestizamendu eta kontratazioen apaltzea da agerian gelditu dena. Kezka gero eta handiagoa ageri dute enpresaburuek. Momentuko argazkia Galdekatuak izan diren enpresen herenak arranguratuak agertu dira geroari buruz. Eta turismo eta Komertsa sektoreko enpresak dira bereziki geroari buruz dudakor direnak. Baikorrago agertzen direnak aldiz, Industria, eraikuntza eta zerbitzuen sektorea. Salmenten emendioa izan duten enpresen kopurua bertsua izan da 2006 edo 2007 urtekin parekatu eta. Aldiz, galtzeak izan dituzten enpresen kopurua emendatu da. Bestalde, langileen kontratazio edo enboxak apalak izan dira 2007an eta ondoko 12 hilabeteetan tendentziak maila berean segituko duela pentsa daiteke: galdekatuak izan diren enpresen

ehuneko 80ak ez du langile berririk hartzeko xederik 2008an. Alor honetan erran daiteke sektore dinamikoenak Industria, eraikuntza eta zerbitzuak direla, langile berriak hartzen dituzten enpresen kopurua bataz bestekoaren gainetik delarik. Biharrari buruzko fidantzia gradua Gerora begira, galdezkatuak izan diren enpresen ehuneko 40ak pentsatzen du salmentak emendatuko dituela, 2007an baino ehuneko 5 guttiago. Ondorioz etekineri dagokienez, galdekatuak izan diren enpresen erdiak mantentze bat izanen dela pentsatzen du, ehuneko 20ak aldiz galtzea ukanen duela. Eta inbestizamenduei dagokienez, galdekatuak izan diren enpresen ehuneko 64ak pausa bat egin du eta tendentziak berean segituko du 2008an ere. Gauza bera erran genezake azkenik lan kontratazio edo enboxei buruz. Galdekatuak izan diren enperesen ehuneko 78ak ez du langile berririk hartu 2007an. 14 punduz jautsi da beraz kopurua 2006ari konparatuz. Kezka bistakoa baldin bada ere, konfiantza giroa hedatu nahi izan du komertsa eta industria ganbarak, emaitzak oraino positiboak gelditzen direla azpimarratuz.

Lehiaketa haste Larrungo TNT kanalaren gainetik Telebista kanal numeriko bat - TNT kanal bat bakarra- idekiko da Larruneko kaskoan hemendik zenbait hilabetetara. Frantziako entzun ikuseko erakunde nagusiak, CSA-k, lekuko telebista bat bakarrarentzako kanal bat libratuko du, ondorioz aurten berean deialdi bat eginen da, interesaturik liratekeen elkarte edo taldeei hautagai ager daitezen.

Oraingo telebista analogikoen hedapen sistema hemendik 2011era numeriko formara iraganen da, horixe TNT sistema deitzen dena. Orain ezagutzen ditugun telebista desberdin guziek numerikotik pasa beharko dute orduan, irautekotan, bestela Internet sarean ari beharko dute bakarrik.

EGUNKARIAREN HESTEAK BOST URTE 500 bat jende bildu zen Andoainen, Gipuzkoan, joan den ostegunean, eta 70 bat Baionan, oroituz “Euskaldunon Egunkaria” hetsi zutela duela bost urte egunez egun. Hestea ez zaie aski izan, hura kudeatzen zuten 12 ordezkari auzipetuak dituzte garrazki. Ezin konprenituak eta demokrazia bide ordenarioak onartzen ez dituen gora beherak mustupilka lerrokatzen dira euskal komunikabide horren inguruan. Egunkari bat bera debekatzea aski ez balitz, hona non materiala sesitua daukaten beti, pasatzean ARGIA astekariko hainbat dokumentu ere hartu baitzituzten. Hamabi ordezkari auzipetuak dira beti geroztik eta, momentuan preso atxikiak izanik hainbat hilabetez, eta presondegiratzeko osagarri eskasean zirenei ere beren banku kontu pertsonalak sesituak. Denbora iragaitearekin gauzek beste

bide bat hartuko zutela pentsa zitekeen ! Nondik bada ? Horrelakorik ez da posible hego Euskal Herrian. Hamabi ordezkari horiek beti auzipetuak dira, nahiz Espainiako estatuaren izenean mintzo den prokuradoreak akusamendu guziak erretiratuak dituen Egunkariaren kontra. Kondenu mehatxu larria, hemezortzi urtekoa hor dago beti, terrorismoaren biktimen elkarte batek galdaturik. Nondik izan daiteke posible damu domaia ekonomikoak galda ditzakeen erakunde batek galdatzea ere presondegi kondenuak ! Alta horixe gertatzen da hegoaldean. Andoainen eta Baionan gertatuez gain, mobilizazioak izan dira Katalunian, Kataluniako lehendakariordeak Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendari ohiari batzarri egin dio joan den ostegun goizean auziaren egoeraz mintzatzeko.

Bi zaharretxe berri Lapurdin Kontseilu Nagusiak baimena eman du bi zahar etxe sozialen eraikitzeko, bata publikoa, Arrangoitzen, 70 oherekin, eta beste bat, elkarte batek kudeatuko duena, Haltsun, 80 tokirekin. Bi zaharretxe hauetan toki bereziak atxikiko dituzte Alzheimer eritasuna duten jendeentzat. Bakoitxa 7 edo 8 milioi euro gostako da,

eta orotara 70 lanpostu sortuko dira. Bestalde, Kontseilu Nagusiak jakinarazi du Aturri-Errobi herri elkargoarekin bi haurtzaindegiren eraikuntza lagunduko duela Ahurtin eta Hiriburun ; eta parte hartuko duela ere beste bi haurtzaindegiren sorreran, Mugerre eta Urketan.

BETI HANDITUZ Quiksilver etxea fama handikoa da egiten dituen jauntzi eta soineko bereziekin. Australian ditu bere erro zaharrak bainan Europan ere hedatua da, beti eta gehiago hedatzen ari funtsean, eta Europako bere bilgune nagusia Donibane Lohizunen dauka. Horko muntadurak pre-

BAIONA Kanpaina berri bat erremedio jenerikoen bultzatzeko

HENDAIA

Abbadiako jauregian Martxoaren 2an, 16:00etan

Kantaldia : Dominika eta Niko Etxart & Robert Larrandaburu Urte guziz bezala, martxoan da “ Kaperan, a kapela ” saileko lehen kantaldia. Aurtengo lehen kantari gomitatuak Xuberotarrak ditugu eta hango kantu xaharrak apuñatik emanen dizkigute. Sortzez Altzürükutarra, Dominika Etxart, beste euskaldun gazte asko bezala, lan bila Parisera joan zen. Lanpostu berezia aurkitu ere : eliza batean “ Suisa ” egiten zuen, soineko koloretsuak jantziz, eta ahots ederra baitzuen, egunero meza kantatuz. Arratsetan, ateak hetsi bezain laster, eliza barneko isiltasunean, Dominikak kantuak irakasten zizkien bere xuberotar lagunei eta bereziki Niko semeari baita Robert Larrandaburu suhiari.

Orain, hiruak Euskal Herrian izanez, ezin hobeki kantatzen dituzte, besteak beste, Ligueix, Etxahun edo Attuli batek utzi kantu xoragarriak…, eta horien artean, italiar bat ere, aldiro arrakasta ederra biltzen duena, aipatu gabe “ Eperra ”, beren diskoaren izenburutzat hautatu dutena. Kontzertuaren antolatzailea Euskal kultur erakundea da, partaide dituela Hendaiako kultura elkartea/Hendaiako Hiria eta Antoine d’Abbadie fundazioa. Sartzea : 8 €. Leku ttikia izanez, atxik zuen tokiak otsailaren 29a baino lehen telefonatuz : 05 59 20 04 51. Jauregia bisita daiteke kontzertua baino oren bat lehenago.

Erien Axurantza Kutxak kanpaina berri bat abiatzen du martxoaren lehenetik haste, erremedio jenerikoen erabilpena bultzatzeko. Eriak behartuak izanen dira markako erremedioen pagatzera beren sakelatik,sekulan eta ez badituzte farmazilariak proposatu jenerikoak hartu nahi. Gaur egun farmazietan erosten diren ehun erremediotatik 76 jenerikoak dira, Baionako Erien Kutxak jada hiru milioi euro ekonomisatu ditu joan den urtean jenerikoen sistemari esker, eta kanpaina berri honekin ekonomia emendatu nahi du oraino.

APFen braderia arrakastatsua Jende andana hurbildu zen APF enbaldituen elkarteak Baionan egin zuen braderiara joan den larunbatean. Bi helburu nagusi zituen braderia honek. Diru iturri bat da APFentzat, gisa honetako braderieri esker, aktibitate desberdinak antolatzen ahal baitituzte. Baina horretaz gain, elkar ezagutzeko parada ere da, enbaldituak direnekin harreman berriak sortzeko, bai eta ere elkartea lagundu nahi duten jendeekin. Ondoko braderia irailean eginen da eta, ohitura horrela hartua dute, enbaldituek berek egun bat lehenago egiten dute braderia, erosketak lasaitasunean egin ditzaten.

Oren bateko greba GT LOGISTICS enpresan “ Harrigarria da hemen pasatzen ari dena ” adierazi du prentsa aitzinean Pierre PRAT GT Logistics enpresako langileen CFDT ordezkariak. Zuzendaritzak 1000 euroko dirulaguntza proposatzen dio langilegoari, horren truke langilegoak urte osoan lana segurtatu beharko du. Haatik, egun batez langile horrek erabakitzen baldin badu greba egitea, 1000 euro horiek berritz hartuak izanen zaizkio. Momentuko langilegoaren ehunetik hirurogeiek izenpetu dute kontratu hori eta beraz greba egiteari uko egin diote. Kontratua izenpetu ez duen langilegoak beste greba egun batzuk irgarri ditu.


4

MAKEA - LEKORNE

UZTARITZE Biltzar nagusi Joanden ortziralean Heraitzeko eskolan iragan da Ur Begi elkartearen ohiko biltzar nagusia. Nicole Ibarra lehendakarisak eta Jose Saplayrolles diruzainak egin txostenak, moral eta diru egoerarenak, onartuak izan dira aho batez. Elkarte bizi eta dinamiko hunek aktibitate ezberdinak eremaiten ditu. Azken hilabete hotan deramaten lan berezi bat aipatua izan da Jeannot Lastiri eta Armand Haitze-ren ganik, hau da kartier hortako zoko batean sasien azpian gordea zen gisulabe zahar baten berritzea. Obrak orai itxura ederra hartzen ari du, nahiz oraino lanak ez arras bukatuak bainan apiril hortan estreinatua izaiteko gisan. Kosabateneko iturria eta Iturbideko latsaren ondotik, hirugarren obra da elkarteak berritzen duena Heraitzeko ondare hortan. Lan sail hori ez du hortan gelditu nahi eta ondoko hilabetetan hasirik, garai batean Errobi gainean puskaketa ibilitako xalant baten berritzeko asmoa du. Xalant hori zenbaitek dakite nun den bainan ixo behingoan, lanak abiatzen diren arte. Paraleloki elkarteak bertze sail batzu eremaiten ditu : kantari talde bat 25 bat lagunekin, Plazerrekin deitua, Gilles eta Armand Haitze-k sustaturik, dantza Isabelle Coute arduradun eta orain berriki hasirik antzerki tailer bat Daniel Belanger jaunarekin. Aurtengo egitasmoetan ditu ganer huste bat uztailean, soinu-argi gaualdi bat hilabete berean, irailean artixten ibilaldia eta ondarearen lasterkada ere irailean. Biltzar bukaeran Labat-Suzan jaunak aipatu du Abiadura Handiko Trenbide proiektua. Azkenik Beñat Auroy auzapezak hitza hartu du lehenik Labat-Suzan-i ihardetsiz eta ondotik aipatuz Heraitzen eginen den eraikuntza berria eskolaren gibelean, zeintan izanen baitira eskolako haurren jantokia eta elkarteen biltzarrendako hiru edo lau gela. Udazkenean hasiko dira hunen obrak. Ateratzean hango partaideak elgarrekin egon dira ixtant bat adixkidantzazko baso baten inguruan.

LEKUINE Herriko bozak “Lekuine Elgarrekin” zerrenda aurkezten da herriko bozetan. Duela 7 urte ere aurkeztu zen zerrrenda hau, Dominique Duhalde zela hautetsia izan. Hiru ardatz nagusi nahi ditu zerrenda hunek bultzatu : kontseiluaren eginmoldeak aldatu, lekuindarren pentsamoldeaz axolatuz ; bizi den herri bat aitzinarazi, lekuko kulturari atxikia den herri bat, idekidura handienean ; garapen proiektuak bideratu.

AZKAINE Heriotze : Martine Castang sortzez Eceizan joan zauku 42 urtetan. Hiru haur beren aitarekin uzten ditu, zazpi urtez gaitzarekin borrokan aritu eta. Beti zuen bertzeeri pentsatzen eta alegera ikusten ginuen. Edmond Susperreguy 87 urtetan zendu da. Xaharretxean ditu iragan azken denborak. Bolanjer lanarekin hazi du bere familia. Bortz urtez Alemanian preso sofriturik. Bere andrea uzten du xaharretxean. Bi familieri gure dolumin bizienak. Appel détresse : Elkarte horrek Reketeneko merke saltzean bildu ditu 200 eurotik goiti pobreen alde. Eriak : Eri ainitz badugu herrian, zonbait etxe horietan eta familian ere. Atxik kuraia, ez zaituztegu ahanzten. Piltzarketa : Helduden larunbatean piltzarketa edo selairu

hustea herriko plazan iraganen da. Beti ibilki da jendea, ikusketa balin bada ere. Esku pilota : Ganden larunbatean hirugarren mailako buruz burukako txapelketak segitu du bere bidea. Laduche Jon-ek irabazi du 40 eta 18. Orain final-hamaseigarrenean arituko da helduden asteburuan. Ondarts Michel-ek galdu du 40 eta 14. Alain Armendaritz-ek 40 eta 30 galdu du. Michel-ek eta Alain-ek beren txapelketa hortan bukatzen dute beraz. Lehen mailan berriz, Marc Berasategi-k bere bigarren partida galdu du 40 eta 33, oraingoan Olivier Harotçarene Senpertarraren kontra. Ibarburu Gabi-k 40 eta 19 galdu du bere partida Alain Heguiabehere famatuaren kontra. ML

ITSASU Antzerki Joanden igande aratsaldean Zirtzilak taldeak eskaini du Sanoki gelan bere lehen antzerkia : Gomeet. Taldea osatzen du hiru urtez Garaziko lizeoan Antton Luku-rekin sortu eta abiatu ikaskide-lagun multxo batek. Gomeet komedia sailan kokatzen dute berek, “ gizartearen kritika ” bat da eta ere doi bat, konprenitu dugunez, lizeoko urteen nostalgia edo iragan-mina. 9 antzerkilari (3 neska eta 6 mutiko), hauen artean Itsasuar bat : Nicolas Damestoy. Testua eta taula zuzendaritza Samuel Biscay gaztearen lana da. Oren bat irauten du antzerkiak eta zinez laket du ikustea gazte hauek hartzen duten plazerra. 100 bat ikusle egon dira, gehienak gazteak. Oraino bi emanaldi eskainiko dituzte : martxoaren 8an Larzabalen eta, azkena, apirilaren 30ean Arrosako trinketean. Goresmenak gazte haueri eta hea aitzina segitzeko kemena erakusten duten. Odol bilketa Asteburu huntan bi egunez odol bilketa bat eginen da Kanboko Larrazkena gelan : ostirale aratsaldez (otsailaren 29an beraz) aratsaldeko 15.30etarik 19.30ak arte, eta martxoaren lehenean, larunbatez, goizeko 10etarik oren bata arte.

BESKOITZE Herriko bozketak “Servir Briscous ensemble - Beskoitze elgarrekin zerbitza”-ko hautagaiek, Jean Falagan auzapezak gidaturik, gomitatzen zaituzte parte hartzea otsailaren 29an, ortziralarekin, 20.30etan eginen den biltzar publikora, herriko Biltoki salan. Gau-bilera honek ekiparen ezagutza baimenduko du bai eta egindako lanaren bilana, aurkeztuz beren “Beskoitzeko ikuskizuna” eta programaren ardatz nagusiak heldu diren sei urterentzat. Artikuluaren berriak erregularki emanak dira bere blogean. Izena ematen ahal duzue azken argitalpenez erregularki informatuak izateko. Informazio gehiago nahi baldin baduzue : www.briscous-ensemble.com

Izendatu 30 hautagaiek maite dute xoko pollit hau !

KANBO Herriko hauteskundeak Zerrenda bakar bat aurkezten da aldi honetan. Vincent BRU oraingo auzapezak du zerrenda hau eramaiten eta horra nor diren bertze 26 hautagaiak : Annie HERNANDORENA, Christian DEVEZE, Bernadette JOUGLEUX, Beñat GARAT, Anne-Marie PONTACQ, Henri JANOT, Eliane NOBLIA, Didier IRASTORZA, Pascale LESPADE, Jean-Marie BRIDOUX, Claude TROTOT, Frédéric BARDIN, Annie RENAUDIN, Henri SAINT-JEAN, Nathalie AICAGUERRE, Patrice DOR, Marie-Carmen GONZALEZ, Laurent BIDART, Aline JOUARET, Bixente GOYTINO, Maryannick HIRIGOYEN, Frantxoa AMESTOY, Arlette IRUMBERRY, Jean-Jacques LASSUS, Argitxu HIRIGOYEN, Alain BOSCQ. Mediatekan Otsailaren 26etik martxoaren lehenera, TXAKURRAK elkarteak antolatzen du erakusketa bat txakur abandonatuetaz eta nola atxemaiten duten familia berri bat. Elkarte hau da herri elkargoko txakurtegiaz arduratzen dena. Otsailaren 29an, Stéphane Rozottek egin filma bat ikusten ahalko da beti gai berari lotua eta ondotik eztabaida bat animatuko du Joëlle Turcat andereak.

SARA Gazteria Haur, mutil eta neska gazte, gogotik murgiltzen dire beren adineko kiroletan. Geroari buruz badituzte zenbeit duda, zeren hodei beltz batzu agertzen dire Euskal Herriko zeru urdin ederrean ; pizten dute tirabira zenbeit heien artean. Axolatzen dire asko, beldurtzen dire ikusiz oraiko egoerak zer ondorio ekar dezakeen, diruari emanez primantza. Badakigu dirua dela zerbitzari ona, bainan nagusi dorpea. Ondikotz gehienak gare horren mutil. Ondorioz, herrietan har bat da agertzen, ikusiz zein heinetarat

joan diren gure ontasunen sariak. Geroaz gazteria herstura batez joa da. Nola egin bere kabia ? Udalari buruz zabaltzen dute beren galdea. Elgarrekin ikertuz oraiko egoera, agian harrapatuko dute aterabide egoki bat. Bixixte Betidanik, lehengo denboretako fama entzun dut xirtxil, gaixtoa zelakotz, eta otsoen gatik, otsaila, zigortzat, bi egunez murriztu zutela. Aurten aldiz isuna egun batez zaio apaldu, Bixixte izaki-eta… Bainan kasu, kanpoa eta baratzezainak ez ote dire axolagabeak ?

SENPERE Xutik, Dominique Harlouchet, Maialen Carrere, Françoise Sasco, Raphael Masegosa, Yves Bidart, Sylvie Broine. Lehen lerroan, Rena Riad, Dominique Duhalde, Germena Challet-Etcheverry, Yves Defois (falta Mayi Reme)

Sortze Lehenbiziko haurño bat sortu da Nathalie eta Jean Mixel Mougicaren egoitza berrian. Luixa deitzen da gure azken etorria. Handi dadila euskaldunki eta zorionean, eta geroxago, nola Nathalie eta Jean Mixelek pilota maite duten, segur pilotari lotuko dela laster ! Goresmen herrikoiak zueri buraso ezagunak eta nolaz ez aitatxi-amatxieri. Heriotze Bat-batean utzi gaitu Larregain Serge Lekorne Kaminoneko aita gazteak, doi doia 44 urtetan. Utzi duen espos lagunari eta hiru seme maitatuer gure dolumin sarkorrenak eta segur Aita onak zerutik lagunduko zaituztela. Airetik H. Bonetbeltx eta J. Etxebarne-k galdu dute doi-doietarik borroka ederra egin ondoan ! Irabazle ginituen Mañu eta David Duhart ; eta biranazka segitzen beti irabaziz xitoarinetan eta andereak ere irabazle, B. Idiart eta M. Moueska, airez aire, 30-10, pilota hutsarekin. Segi segi ! Bi zerrenda Mendiondoan Hor ikus, bada hauta : 30 langile, herria maitez, prest direnak hautatuak izaiteko herri osoaren zerbitzuko, guzien onetan. Segi segi irakurtuz HERRIA astekaria ! Gora herriko hizkuntza !

Hauteskundeak Gure herrian izanen dugun hirugarren lixta «Egun eta Bihar» abertzaleen taldeak prentsaurreko bat egin du ganden asteazkenean, jende multxo pollitaren aintzinean. Hor ziren jendeeri agurra eginik, zerrendaren buru diren Joana Harambourek euskaraz eta Jean François Bederedek erdaraz agertu dituzte beren taldearen proiektu nausiak : hirigintza, Senpereko garapena, euskara, ingurumena eta laborantza. Gero Joxet Lahetjuzanek xehekiago eman du lema bakarraren berri. Ondotik orai arte talde horren izenean kontseiluan barne ziren Serge Harisgain eta Pierre Ithourriak zabaldu dute, lehenik sei urtez Daniel Olacireguik eta ondar zazpi urtetan azken bi horiek, arras guti ardietsirik ere zenbat lehiatu diren herriaren eta herritarren onetan. Huna zerrenda hortan hautagai izanen diren 14 gizon eta 13 emazteak. Jean François Bederede – Joana Haramboure – Christophe Pinaquy – Eliane Galarraga – Joxet Lahetjuzan – Corinne Gamus – Thierry Berzion – Amets Arana Butron – Mixel Mendiboure – Amaia Gobet – Christophe Jaureguy – Maite Goyetche – Jakes Fordin – Marie Jo Otheguy Levy – Paxkal Duhau – Bernadette Luro – Serge Harisgain – Beronika Zamora – Henri Perez – Kathy Bergara – Bruno Josie – Amaia Henebutte – Rene Tellechea – Maider Erremundeguy – Willian Valverde – Maitena Muzica – Andoni Jorajuria.

MUGERRE Herriko bozeri buruz Zonbat argazki, zonbat idazte, zonbat ele eder, bozen bezperan, gure hiri eta herrietan. Denak zoin kalitate handi eta proiektu miresgarriak eskainiz boz emaileer. Beti programa eta proiektu bat bestea baino loriogarriago, jende xumeeri amets eginarazteko. Eta horra nun, denbora berean, goi mailako buru batzu erraiten ari diren, nola kutxak denak hutsak direla. Bainan neretako, funtseko galdera da : besten diruarekin zoin diren erretx gauzak egitea. Gogora hau guziak gostarik gosta, hautetsiek deus irriskurik hartu gabe. Nere ikusmoldea, egun guziez begiak idekiz, hau da : Ez dugu beti segitzen ahalko diruaren xahutzen ergelkerietan. Biharko gizartea ez dadin zepoan sar, beharko dugu zintzoki lanari lotu eta ametsak bazterrerat utzi. Erranak erran, uste dut irakurleak ulertu duela talde bati nere hitza emana dutala Mugerre herriko bozetan. Talde hori deitzen da : “Mouguerre avec vous - Mugerre zuekin”. Daguerressar Robert

GEROARI BURUZ : Lucien Betbeder, Cyprien Amorena, Myriam Seguin Prieto, Francis Larrea, Christelle Duhau Loubet, André Tillard, Jean-Pierre Lagourgue, Katrine Delage, Bernadette Dunat, JeanMichel Hargous, Paul Mendiburu, Frantxoa Dirachette, Jean Claude Ledée, Andde Dubois, Bernadette Camblong. ZERRENDA IDEKIA : Hervé Amorena, Jean-Michel Bergara, Anne-Marie Challet Fagois, Patriq Cruveilher, Hervé Etchebarne, Pierre Etchebarne, Martin Etchepare, Daniel Eyerachar, Jean-Leon Hiriart, Francis Labarraque, Annie Lissar, Martine Lissardy, Pierre Paul Mongabure, Laurence Noblia, Christian Robine.

HAZPARNE Pirritx eta Porrotx Otsailaren 28an, ortzegun aratsaldeko 4.30etan, Pirritx eta Porrotx jostakinek eskainiko dute ikusgarri eder bat Mendeala salan. Arberoako ikastolaren alde. Emazteek Diote-rekin Emazteek Diotek antolatzen du REIKI, japoniar artatze metodoaren aurkezpen bat martxoaren 15ean, larunbat goizean, 10etan, Xuriatean, Hazparnen. Libe Goñi, Reiki erakasleak artatze metodo honi buruzko argitasun guziak emanen ditu. Bi hizkuntzetan iraganen da hitzaldia. Reiki, Japoniatik datorren artatze molde bat da. Eskuen eta gorputzaren atal energetikoen arteko harremanean oinarritzen da. Reiki-ak ongizate sakon bat eta sendatze prozesuan laguntza bat ekartzen dio praktikatzen duenari. Reikik, gure baitan ditugun ahalak, indarrak, kemenak iratzartzen ditu, hor baitira lokartuak, ahulduak.

XARLOTA ETA KRIZTIAN LAXAGUE-N OMENEZ Airea : Zuek horrela ikusi eta Bi mila zortzi, hemezortzia, negua ta urtarrila Dinbi ta danba triste hasi zen jotzen Hazparneko ezkila. Gure Xarlot joan zen hemendik bizi hobearen bila. Zen emazte hain umila, Zen emazte hain abila, Oroitzapen onak mila… Zure arima gure bihotzetan betiko geldi dadila Gorputzez hala bazira ere, zu Xarlot ez zira hila (bis) Xarlot joan zen, eta bizia bihurtu zen kalbario Kristianendako galdu baitzuen horrenbeste amodio. Maitea berriz ikusi nahia pagatu zuen kario. Gaur bi malko darizkio Guri erranik adio, Ez da itzuliko gehio… Xarlot zu lehenik, segidan Kristian, heriotzak hauxe dio : Hemen biziak maitasun gabe ez duela deus balio (bis) Txomin


5

AIHERRA Heriotze Kanborat ezkondua zen Piarres Martinon Aiherra Gandaramendikoa joan zauku, arras gazterik. Aihertar ainitzek parte hartu dute Piarres zenaren ehorzketetan, Kanboko elizan. Gizon gozoaren oroitzapena uzten dauku. Gelditzen diren emazte, haur, anaia arreba eta ahaidego guziari, gure dolumin bizienak Sortze : parezkakoak Londaitz Ttipian ! Londaitz Ttipiko Nathalie Diron eta Philippe Etchegaray andere jaunek ongi etorria egin diete bi haur polliteri. Familia kolpez haunditu zaiote Mikel eta Maddi-ren sortzeekin. Haurrak ongi dira, ama ere bai ! 2 urte et’erdi dituen Aurelien seme zaharrena biziki kontent omen da. Agiantza hoberenak Maddi eta Mikel bi sortu berrier, eta goresmenak burraso eta aitatxi amatxieri ! Martxoaren 2an, 20. mus zoingehiagoka Aiherrako eskola girixtinoko burrasoek antolaturik, horra 20. mus zoingehiagoka helduden igande arratsaldean iraganen zaukula, Aiherrako Denen Etxean. Arratsaldeko 2ak 1/2tan hasiko da, 500 euro irabaziko dutelarik xapeldunek, eta 250 finalistek. Horrez gain, beste sari asko segurtatzen dauzkigute antolatzaileek. Izenak tokian berean eman behar dira. Eta ez ahantz, nor nahirentzat edari, matahami eta taloak izanen direla salgai arratsalde guzian. Egunaren ongi bururatzeko, arratseko 7etarik goiti, hor berean afaltzen ahalko da : arroltze moleta, arteki, gasna, bixkotxa eta kafea, 8 eurotan. Ongi etorri deneri eta parioa libro ! ! Irulegiko irratiaren kanpaña Irulegiko irratiaren alderateko eskea Aiherran ere eginen da, gazte batzu pasatuko baitira ondoko egunetan eta astetan zuen etxetan. 26.garren urtea da diru biltzeko kanpaña hori egiten dela. Zuen laguntza, entzule guzien laguntza beti beharrezkoa baita hoinbertze zerbitzu egiten duen irratiarentzat, ongi etorri hoberenaren egitea gure etxetan presentatuko diren gazteeri edo laguntzaileeri galdatua zauku. Aitzinetik eskerrak ! Herriko bozak : auzapezaren zerrenda Bi lixta edo zerrenden artean hautua egin beharko dugu. Lehena jaun merarena dugu, osoa eta arraberritua, bost kontseilariek beren kargua utzirik. 7 emazte eta 8 gizon, horra beraz hauien berri : BASTERRETCHE Jean-Paul auzapeza 57 urte, enpresaburu, AGUERRE Jeanne (axuanta), 55 urte, kondu egile, CAILLABA Isabelle (hautetsi), 48 urte, kondu egile, DARRIDOLE Michel (hautetsi) 46 urte, koziner, DITHURBIDE Robert (axuanta) 44 urte, laborari, ETCHEGARAY Sébastien (hautetsi) 32 urte, mekanika langile, ETCHEVERRY Sabine 32 urte, erizain, GARCEAU Karine, saltzale, 33 urte, HARREGUY Peio 21 urte, langile, MINJOU Bernard (hautetsi), 44 urte, laborari, MINJOU Sylvie 39 urte, laborari, MOUGICA Jean- Louis (hautetsi) 33 urte, laborari, OGER Isabelle (hautetsi) 53 urte, langile, ROCCHIA Olivier, 42 urte, informatikalari, UHART Mayi (hautetsi), 40 urte, kondu egile. Beste zerrenda : 10 herritarrekin Zerrenda hau ez da osoa, 10 herritar baitira aurkezten lehen aldikotz. Huna hauien berri : Patrick BARNECHE 21 urte, laborari, Maiana DARRAIDOU 27 urte, erakasle, Damatit DUHALDE 43 urte, laborari, Eñaut ELOSEGI 40 urte, erakasle, Xarlex ETCHEGARAY 58 urte, erretretan, Angel MENDY 18 urte, ikasle, Thierry MIRANDE 31 urte, ostaler, Extefana OIHENART 21 urte, erakasle, Lydie OYHENART 29 urte, enpresaburu, Hervé PARACHOU 30 urte, laborari. Argazki huntan falta da Patrick Barneche

BIDARRAI Heriotze Joanden astean bere azken egoitzara segitua izan da Osiarteko Jana Mari Elorga, sortzez Irisarri. 90 urte zituen. Aspaldisko huntan Kanboko Arditegia xaharretxerat erretiratua zen. Familiak onart ditzala gure dolumin bizienak. Ikusgarri pollita Kanboko Xalbador Ikastegiko 14-15 urteko 38 ikaslek, Lekuineko Lagunarte konpainiak musikaz lagundurik, “Norberezaroa : iruditik aztarnerat” ikusgarri pollita, dantza eta bertze, eskaini dute joanden larunbat arastirian gure herriko trinketean. Ikasle horien burasoetaz bertzalde, hemengo jendeak ere gozatu ahal izan duen ikuskizuna. Laster bi hitzordu Ez ahantz heldu zaikigun bi hitzorduak: martxoaren 1ean, larunbat aratsaldean, ihauteriak, ahal duten guziak mozorroturik agertuz, beren omore hoberenarekin, eta martxoaren 7an, ostiral aratsez, emazteen afaria Itsasu Elizaldian, izenak emanez martxoaren 1eko berantenez Añamari Sabarots-i. Dantza Bietan Bidarrai eta Ortzaizeko dantza elkartearen biltzar nagusia iragan da Ortzaizen. Karia hortara bulegoa berritua izan

da, beti lehendakari atxikiz haatik Nathalie Heguy. Lehendakari-orde Caroline Cuburu. Diruzain Michèle CaminoOçafrain, diruzain-orde Christiane Larran. Idazkari Terexa Lekumberri, idazkari-orde Christine Irastorza. Elkarteko 53 dantzariek (20 bidarritar eta 33 ortzaiztar) ukanen dituzten hitzordu nagusiak : apirilaren 29an eta 30ean Dantzari Gazte Bidarrain berean, maiatzaren 17an Dilin Dalan haur festibala Heletan, uztailaren 14ean Frantzia Iparraldeko haurren errezebitzearen 60. urteburuko besta Ortzaizen... Bozak Laster hor ditugu herriko eta kantonamenduko bozak. Kantonamendukoeri doakionez, jakin dugu Euskal Herria Baieko Jean Mixel Galant eta Chantal Arambel-ek biltzar publiko bat eskainiko dutela gure herrian martxoaren 3an, astelehen aratseko 8.30tan, Herriko Etxean. Horrat joaiten ahal ez duenak baditu bertze bi posibilitate : Ortzaizen martxoaren 1ean, larunbatez (14.30) edo Arrosan martxoaren 3an, astelehenez (18.00). Jacky Etchandy-k aldiz Bidarrain otsailaren 29an, ostiralez (18.00 eta 21.00). Bertze hautagaien biltzarren berririk ez dugu ukan.

peinture/vitrerie/papiers peints revêtements sols et murs étanchéité façades

MARTIN IRAZOQUY JEAN-PIERRE IRIBARREN-en segida harturik "Kaillardoenea" - 64210 AHETZE Tel. 05 59 41 99 02

HELETA Kexu : Bai, eskola publikoko aitamak kexu dira, euskarazko postua bilakatu baitzaiote postu-erdi, beste erdia Ahatsarekin ezarririk. Gainerat sartzeaz geroz lau erakasle iragan dira. Aitama batzu bildu dira jakinarazteko beren haserrea, hor ziren ere herriko auzapeza eta kontseilari orokorra sustengatzerat jinak. Marie Claude Larrea jina zen buruzagi gisa eta horra nun ezartzen duten euskararen erakasle denboraerdiz, Heletan eta Ahatsan, erranez ordezkari bat igorriko dutela Larrea

anderearen ordain. Gauzak frango minbera daude eta astelehen huntan ez dute utzi anderea Ahatsarat partitzera. Bi gauza ikus ditaizke gertakari horiekin, euskararendako indar ttipiak egiten dituztela eta herri ttipiak direla ardura pekatzaileak. Bakantza epe hau agian baliosa izanen da guzien onetan. Mezetako tenoreak : Ibiakoitzean 20.30etan Landibarren. Igandean 9.30etan Mehainen eta Armendaritzen. 11etan Iholdin eta Heletan. Herritarra

IRISARRI Eskubaloiko loto gaualdia Iragan ibiakoitzean, berantako partida bat jokatu dute irisartarrek Carcassonneko taldearen kontra eta galtze batekin itzuli zaizkigu, 31-29. Eskupean zuen partida bat, alta ! Larunbat huntan, Montpon Mussidan-eko taldea errezibituko dute irisartarrek (hauk mementoko zortzigarren sailkatuak dira). Eta martxoaren 8an (20:30) bere ohiko loto gaualdia du antolatzen Irisartarrak klubak, betiko sari ederrekin, izanen delarik ere jateko eta edateko. Sortze Beranta poxi batekin jakin dugu Sylvia eta David Etchamendy Ezkardaitziakoek ongi etorri egin diotela beren lehen haurrari, Allande izendatu dutena. Ainitz zorion eta osagarri haur sortu berriari eta goresmen beroenak guzieri. Heriotze Otsailaren 24ean segitu dugu bere azken egoitzarat Piarre Minhondo Indartenekoa 91garren urtean itzali dena. Bost haurren aita, elizari atxikia. Bere bizian egin du lan Piarre zenak okin ofizioan eta beste. Bere etxekoez izan da ongi inguratua. Gure orhoitzapenarekin doluminak familiako guzieri. A.I.

LASA Heriotze Duela 69 urte Mokosailean sortua eta Baionan bizi zen Jean Pierre Saldain zendu da supituki. Otsailaren 19an ehortzia izan da familiako hil hobian. 11 haurride zituen familia haundi eder horrek urte bat barne galdu ditu 3 menbro. Bortizki hunkitua den Mokosaileko familiak gure dolumin bizienak onhar ditzala. M.G.

BAIGORRI Heriotze : Astelehen aratsaldean, Marianne Alchuteguy lagundu dugu bere azken egoitzara. Lezparz Arraunean sortua, Baionan bizi zen eta han pausatu da 78 urtetan. Ehorzketak Baigorrin iragan dira eta gure doluminak eskaintzen ditugu nahigabetan den familiari. Ihauteriak : Baigorriko ihauteriak otsailaren 29an iraganen dira ortziralarekin. Hitzordua finkatua da aratseko 19.00tan elizako plazan. Desfilea hortik abiatuko da eta karrikan ibiliko trinketera heltzeko, bidean izanen delarik jateko eta edateko : arno, sagarno, ogitarteko, matahami… Bai eta dantza, antzerki, kantu, bertsu eta soinu gaitero, joaldun eta musikariekin. Trinketean eginen da Zanpantzarren erretzea eta ondotik gaualdia, Maika eta Paxkalek alaiturik. Herriko kirol, dantza eta kultur elkarteek bai eta eskola libro, pribatu eta ikastolek eta ere Iparla musika eskolak antolatuak dira. Joanden urtean bezala, euskal mitologiari buruzko pertsonaien inguruan eginen dira mozorrotzeak, aurtengo gaia : primadera. Beraz gogoa duenak, mozorrotu eta jin memento goxo baten pasatzera. Urdozeko bestak : Auzogune hau bestan dugu asteburu huntan. Zikiro jatea larunbat eguerdiarekin eginen da eta ez aratsarekin usaian bezala, ilunabarrean dantzaldia Eztiki taldearekin. Igande aratsaldean 16:30tan Garaztarrak taldeak emanen du dantza ikusgarria eta Astezkenekoak ere entzunen dira kantuz, ondotik talo eta xingar Maikarekin. Astelehen eta asteartez etxekurrida eta bukatzeko asteart aratsean kartierrekoen afaria. Bozak Bozka eguna ari zauku urrats haundiz hurbiltzen. Kantonamendukoeri doakionez, bortz hautagai ditugu. Etxez-etxe ibiltzeaz bestalde, biltzarre publikoak eginen dituzte herriko etxean. Jean-Michel Galant (E.H. Bai) eta Chantal Arambel ordainak : martxoaren 1ean larunbatarekin, 10.30tan. Jean-Baptiste Lambert (UMP) eta Christiane Elissetche ordainak : martxoaren 6an ortzegunarekin 20 :30tan. Jakes Irumé (etiketarik gabe) eta Angèle Larramendy ordainak : martxoaren 7an ortziralarekin 20:30tan, Jacky Etchandy (Modem) eta Nadine Guenard ordainak : martxoaren 8an larunbatarekin, 18:00tan eta 21:00tan. Beñat Minhondo (PS) eta Odette Barnetche ordainak ez dute biltzarrerik eginen. Herriko bozetan, bi lista ditugu. Batean, herriko auzapeza Jean-Baptiste Lambert zerrenda buru. Berak dionaz “ Orain arte egin ditugun lan larrienak dira : Plaza

Xoko eta gela zonbaiten eraikitzea, Kortaldeko bideen antolatzea… Egitasmotan berriz : geltoki zaharra mekiduntza leku bilakatzea, aldean etxe leku zonbaitekin, aparka lekua egitea, zaharretxea emendatzea eta beti bideak antolatzea ”. Berarekin aurkezten dira : Christiane Elissetche, Bernard Bruthé, Théodore Hargain, Paul Arrachea, Jean Bérard, Daniel Elgorriague, Pierre Erramouspé, Antoinette Erreca, Jean-Claude Lapeyrade, Dominique Mendivil, Pierre Miura, Léon Sagardia, Joseph Sallaberria, Lazlo Titli. Bigarren listan berriz Antton Curutcharry zerrenda buruak dio : “Aintzina Baigorriren motibazio nagusia da herria berriz dinamizatzea eta denen alde lan egitea, nehor baztertu gabe. Horrengatik muntatu dugun lista, idekidura izpiritu batekin egina izan da. Gure programan proposatzen dugu gogoeta orokor baten eremaitea Baigorriren etorkizunari buruz”. Berarekin hautagai dira : Monika Indart, Marie-Pierre Oronos, Philippe Dupuy, Annie Obiague, Sylvain Sahores, Beñat Arangoits, Antton Errotabehere, Alain Daniel, Marianne Hillau, Daniel Ithurburua, Marcel Errotabehere, Marie-Agnès Haristoy, Betti Olçomendy, Gehexan Alfaro, Jean-Michel Coscarat, Laurent Petricorena, Frantxua Mocho et Marie-Jo Etcheverry. Zerrenda hunek biltzar publikoa eginen du martxoaren 5ean, 20:30tan herriko etxean. Ohar bat : bozka bulegoa Plaza Xokon izanen da. Herriko bozetako bigarren zerrenda

Musa : Museko txapelgo nagusia aintzina badoa. Multxoko partidak bururatu dira Manexenea ostatuan eta lau pare gai atera dira kantonamenduko finalerdiak jokatzeko asteburuan Irulegin : Golofit eta J.B. Lambert – J.P. Sallaberry eta F. Garaicotchea. - L. Inçaurgarat eta J. Mocho - J.P. Almonecil eta B. Biscaychipy. Suerte on deneri. Errubgia : Play down lehiaketaren kondu, euskal derbia US Nafarroa eta Mauleren artean jokatu da Baigorriko zelaian eta lekukoak garaile : 24 – 14.


6

KONTSEILU OROKORRA

Huna orai otsaileko “Gazte”k ekartzen dituen xehetasunak : orrialde bat osoa, laburtuko behar dutana, titulua : “Lurde, martxoaren 15 eta 16 an 5000 gazte hurbil Lurderat ari.” “Han izanen giren 5000 gaztek familia bat eginen dugu, Eskualdun Gazteriaren familia ; eta familia bat elgarretaratzen delarik pesta baten egiteko, balin badu bere menbroetarik falta, zer erraiten dute han direnek ? Gaizoa ! Hemen balitz, zer plazerra lukeen ! Gisa hortakoa izanen gure familia Lurdeko Harpearen aitzinean ; falta izanen ditugu Aljerian diren soldadoak, bere gaztetasuneko bi-hiru urte ederrenak ezin akabatuzko gerla batean pasatzen dituztenak ; falta ere Euskal-Herrian ezin biziz urrunago joanak direnak : Pariserat, Ameriketarat edo bertze norapait. Gaizoak

LURDE : 1858-1958-2008 gazte arduradun bat bada esotsailaren 7ko artikuluaren segida

hemen balire, zer plazerra luketen ! Horra zoin diren gure beilako bi xede handiak. Oi, Ama zerukoa ! Zure oinetan da Eskualdun-Gazteria. Gure anaia eta lagunez orhoituz emaguzu bakea eta geroaren segurtamena ! Aintzin-solas horren ondotik ; treinen abiadurak, tenorekin eta bere geltoki guziekin inahala hurbil hartzeko gisan. Haratxago hotelen izenak, nor, nun izanen den jakitea gatik. Hiru trein partituko dira Baigorri-Garazi, Hendaia eta Mauletik. Gero hotelak : 34 hoteletan iganen gira mutiko gazteak 21 hoteletan, neskato gazteak bertze 13 etan ; hotel bakotxean, eskualdeka bilduak dira gazteak eta bakotxean

kualde hortakoa ; ez idurika 70 bat gazte, beren omonierekin bixtan da, engaiatuak dira beila hortan eta horiek dute egiten beren eskualdeko gazteen eta beilaren lotura. Galdegina zaiote bertzalde parropia edo eskualde bakotxean, beila prestaera bat antolatua izan dadin bezperan edo bezpera gauean, azken xehetasunen emaiteko, gastuen ordaintzeko, liburuxka eta ezaugarrien banatzeko ; ber denboran gure izpirituak beilari preparatzeko : kantu, kofesio, otoitz bereziak eginez. Aski egungo ; bertzaldian hasiko naiz Lurdeko programaz eta utziko Jean Louis hango egunen kondatzerat beti orduko “Gazte”k dionaz. Marcel Recalde

Bozka txartel elebidunak onartuko ditu administrazioak Ofiziala da, martxoko herriko eta kantonamenduetako hauteskundeetan bozka txartel elebidunak erabiltzen ahalko dira. Orain arte hainbat zerrendek horrela egin badute ere, deus ez zen ofiziala, eta Behatokiak eskaera egin dio suprefeturari. Honek onartu du eta beraz hemendik goiti bi hizkuntzetan egiten ahalko dira bozka txartelak.

EUSKAL IRRATIAK Otsailaren 28an : Osteguna • 19.00: Mintza leku : Amikuzeko kantonamenduko bozetako mahain ingurua . - Antton Etcheverry - Barthelemy Aguerre - Sauveur Bacho Martxoaren 1an : Ibiakoitza • 14.30 : Errubia, BO/Stade Français • 18.00 : Zazpi ahalak Kirol emaitzen bilduma • 20.45: Esku baloina : Irisarri/Montpon

• 21.30: Izotz hokeia /Hormadi finalerdia Martxoaren 2 an : Igandea • 9.30 : Gure Bazterrak Ziburutik • 10.30 : Meza, Garaziko Jatsuko beilatik • 18.00 : Kirol emaitzen bilduma

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8 Martxoaren 01-tik 07-rat Martxoaren 1an, 14.00 : Gratien Adema “Zaldubi”ren omenaldian, Patri Urkizu : “Zaldubi-ren “Jeus” poemaren iruzkina. Berriz zabaldua : Martxoaren 3an (23.30) ; 4an eta 6an, 14.00 eta 20.15 Martxoaren 2an, 14.00 : Alberto Inurrategi-ren fede lekukotasuna, Indiako misionestan ibilia.

Berriz zabaldua : Martxoaren 05an eta 07an, 14.00 eta 20.15 Kronikak egunero, 7.15, 8.45, 14.45, 20.45 : Euskal Asteartea 04: Herriko Sainduak – Pierre Andiazabal. Asteazkena 05 : Kristau behako bat – Andde Ithurbide. Osteguna 06 : ATD 1/4 Monde. Ostiralean 07 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Jamattitt Dirassar.

Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan Martxoaren 2an Jatsu-tik (beila) Goizeko 10.30etan

Ipar Euskal Herriaren indarra Duela 25 urte, Azkaingo Andde Luberriaga-k Euskal Herri departamenduaren aurkako hautetsiak mututurik utzi zituen, zenbaki zehatzez frogatu baitzuen nola ordukotzat jendekal Ipar Euskal Herritik Biarnotik baino diru gehiago zoala Departamenduko erakundera. Azken urte hauetan gauza bera frogatzen du Renaud Delissagaray Baionako auzapez orde ohiak. Egiaren entzuteak min egiten baitie, jaunttoen ganik ez da ongi ikusia. Adibidez, gero eta argiago da Ipar Euskal Herriko diru iturririk gabe Biarnoko elur lekuetako zorrak ez litaizkela estaltzen ahal. Biarnoari behar zaiola elkartasuna erakutsi, ados ! Bainan ez gira gu euskaldunak heien auzo bakarrak; auzoko beste herrialde batzuek (adibidez Bigorrak) ez dezoketea elkartasun hori erakuts ? Ez ote laike xuxenago Ipar Euskal Herria libro uztea berak ikus dezan norekin nahi duen elkartu ? Eman dezagun, denboran Senpereko erretor izan zen Zaldubi kantu egile famatuak aipatu zazpi Euskal Herriekin ?

Menpekotasunetik ezin ateraz 1979tik gaurrera, hegoaldea ez da gure beha egon. Autonomia eta kontzierto ekonomikoa ardietsi dituen pundutik nola ez da aitzinatu ? Alabainan, zerga guziak Foru Aldundiek altxatzen dituzte eta Madrileko gobernuari kupoa baizik ez diote ordaintzen. Gure kontseilari orokor gehienek bai eta Pariseko Ministroen esku-makil den Prefetak halaber, lekura joanez ikusia dute, ororen buru hango diru kudeantza dela herrialdearentzat emankorrena. Bainan, abertzaleek salbu, nehork ez du gure iparraldearentzat horren aldarrikatzeko kuraiarik. Frantses gobernuko ordezkariak oldar ditezen beldurrez, denek nahiago dute, ordaintzen dugun TVAtik haste, gure zerga guziak Estatuko kutxetara joan ditezen, gero berek ardietsi dutenaren kondu ezartzeko Parisek ttinttaka ixurtzea onartuko duena. Bixtan da Frantziako sistemari autonomia galdatzea debaldetako lana dela, mementoan segurik. Euskal Herriko departamendua onargarriago lirudike, gure herritarren gehiengoak ulertzen baititu ardiestearen abantailak. Eskakizun hunen mugimendua azkartzen hasi denetik, harritzekoa da gure aintzindariek beren mintzaldi eta aldizkarien bidez zer indarrak egiten dituzten jendearen izpirituetan “les Pyrénées sont Atlantiques”, “le 64”, “le departement”, eta “le territoire” bezalako hitzak sar arazi nahiz. Erran gabe doa, “Pays basque” eta oroz gainetik “ipar Euskal Herria” hitzak ez erabiltzeko. Dena den, Biarnoak beti bost egin ahalak eginen ditu lakastak bezala guri loturik egoiteko, eta ahal badu gure proiektu bereziak trabatzeko (duela 4 urte arte Pabeko Laborantza Ganbarara zoatzin ELBkoek badakite horren berri). Makurrena da Ipar Euskal Herriko hautetsi “handiek” ere nahiago dutela Biarnoaren peko egon. Lasserre presidentak noizbait aitortu ukan du bakarrik ipar Euskal Herriko Kontseilu Orokorraren buruzagitza ez zitzaiola interesatzen ; askoz nahiago zuela Biarnoa barne duen eremu handiagoaren buru izan. Bestalde, azken hilabetetan, doi bat jabaldu bada ere, Lasserre bera biziki urrun joan zen Euskal Herriko laborantza ganbara-ren aurkako erasoetan, alta ganbara hartan sartzera eta ordaintzera nehor ez delarik bortxatua, Pabekoan ez bezala. Bere inguruan akulatzaile ainitz ukanik ere, president gisa hobeko zukeen ixilik eta geldirik egonik, beste gisan lan egin nahi duten herritarren errespetuz. Ontsalaz, gure ordezkari argituenek eginbide lukete beste jendeer erakustea nun diren Euskal Herriaren abantailak. Zorigaitzez, ainitz aldiz, politikarien interes partikularrek eta botere goseak dute gaina hartzen eta egiaren parte bat gordetzen. Ene Eiheratik

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK 50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 € Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan

KULTURA SAILA

Ez gira gehiago Frantz Duboscq eta Henri Grenet-en garaian. Erraiteko maneran, heiek ez zuten diru pilik bozkatzen euskararen eta euskal kulturaren alde. François Bayrouk hartu zuelarik presidentgoa, gertatu zen lehen idekidura, bere aldian Jean Jacques Lasserrek segitu duena. Erran behar da anartean Euskal Herritarren kontzientziak atzartzen hasiak zirela. Lehenago alki beretan egon zirenak baino idekiagoak direlakotz, Uztaritzen, Amikuzen, Xiberoan, Iholdi-Oztibarren, Hazparnen eta Garazin abertzaleak ez diren gaurko kontseilari orokorrek badakite, bederen bigarren itzulian, nola euskaltzale eta abertzale askok heientzat bozkatu ukan duten. Ondotik, hautetsi hauek beren kantonamenduetan sustengatu dituzte ekimen zonbait, dela ikastola edo bertze. Beti euskaltzaleek eta abertzaleek eman bultzadari esker, azken 15 urteetan urrats pollitak egin ditu Kontseilu Orokorrak, bainan ez aparantziarik ere oraino aski, ikusiz nolako beranta hartua zuen eta zonbat kanpotiar sartzen ari den gure herrietan. Aintzin-konduak bozkatzean, gauza jakina da Euskal Herriko kontseilari orokorrek zer kemena behar duten Biarnokoer onar arazteko hemengo ekimenen sustengatzea. Izan ditezen eskuintiar ala ezkertiar, Biarnoko hautetsi ainitz jelos bezala dira Euskal Herrian nortasunaren alde egiten den lanaz. Den hurria sobera iduritzen zaie. Salbuespenetan, halere hor da Jean Lassalle. Hunek hobeki baitaki herri borrokaren berri. Kasik gainerateko guziak ez beren arbasoen mintzairaz, ez Biarnoaren nortasunaz (hau “Pyrénées Atlantiques” izenak estaltzen du) ez dira axola.

8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Sei urte : Otsailaren 23an sei urte egin ditu bahitua izana dela Ingrid Bétancourt anderea, sei urte luze harentzat lehenik, sei urte luze haren familiarentzat. Parisen dago Consuelo Gonzalez anderea, F.A.R.C.-ekoek libratu dutena Clara Rojas-ekin. Parisera etorri da bere sustenguaren eta atxikimenduaren eskaintzeko Ingrid Bétancourt-en familiari. Sei urte, sei urte luze ! Hori ere abrekeria mota bat da. *** Des racines et des ailes : Parisen ginauden joanden asteazkenean Louis Laforge-n emankizunarekin, bainan ez nun nahi Parisen, Pariseko plaza eta karrika famatuenetan, Champs Elysées deritzan ibilbidean eta Concorde deitzen den plazan. Duela bi mende bizpahiru etxe baziren Champs Elysées delakoetan. Osoki aldatua da XIX. mendean Haussman baroiari esker eta bilakatu da frantses zilkozaleek “la plus belle avenue du monde” ospatzen dutena. Egia da ederra dela, ederrena munduan ez dakit. Egia da ere luzea dela, zabala dela eta Frantziako erregeek, gustu haundiarekin, Tuileries-etako palaziotik bazutela han bixta paregabea, bereziki Luis XV-ak moldatu zuelarik Concorde-ko plaza. Nork erranen zuen orduan plaza estrenatu izan zelarik han bertan bere arrasemeari lepoa moztuko ziotela iraultzaleek ? *** Castrotarrak : Bat joaiten, Fidel izenekoa, bertzea heldu, Raul deritzana. Bainan biak deitura berekoak, gehiago dena familia berekoak, anaiak. Anaia zaharrena joaiten, gaztea heldu, 76 urtekoa, gazte gazte horietarik. Abantzu 50 urte nagusi zela Kuban zaharrena, bertze hainbertze gaztea zela gerlako ministro. Ez dezakegu erran belaunaldiz aldatzen dela Kuba “zaharkilakrazian” aldiz bai. Zahar batek uzten dio boterea beste zahar bati eta jo aitzina. *** Errugbia : Errugbi eguna zen joanden larunbatean, Europako koparen hiru partidak jokatzen zirela egun hartan. Galestarrek aise irabazi dute italiarren kontra, halaber Irlandak Eskoziaren aurka. Aratsean Ingelesek ereman dute Frantziaren kontrako partida (24 eta 13). Halere nahiago ditut ikusi galtzen “airoski” airosa baita haien jokoa ezinez eta galtzen “trixteki” joanden azaroan J.H. bezala. Gazteek ikasiko dute irabazten Ingelesen kontra.


7 LUHUSO

WALTARI XAPELDUN BEREZKOETAN MODERNEAN Agusti Waltari . . . . . . . . . . . 40 Paxkal Ezcurra . . . . . . . . . . 22 Ororen buru, batzuek maite ta besteek ez, huna Kubatarra dugula aurtengo xapelduna, gutiz bada gutiz, bere pilotako molde bereziarekin, buruzburu-

ka ere. Ez du ez, egia-erran, denbora bateko fama eta kuriostasun hura jendearen partetik, trinketak kokorreraino betetzen baitzituen. Bainan hola da. Ezcurra gaztearekin finalean gertaturik, erditaraino elgarren errespetuan joan dira eta 19-17 ziren oraino orduan. Bainan hortan berean da 34-17 tara joan 16 kintze lerroan eginik, gehienak botetik toki legun hartan eta 18 botetik orotara. Erran behar da ere pilota batzu tiroan sarerat eta beste batzu izkinmotzera kausitu dituela, hori ere ez baita deneri emana. Bainan aldi huntan etzen deus egitekorik eta oroitzekoa izanen da aurtengo xapelgoa. Xebaxtien Sorhuet . . . . . . . 40 Patrick Oçafrain . . . . . . . . . 37 Behar baitzen jakin nor zen beste bi finalista horien ondotik, huna hemen berriz Sorhuet gazteak bankar-irisartarrari joan diola hau, hala-nola Kurutcharryk ere lau tantoz eremana zion bezala, pilotari hoberenek ere beren gorenak eta apaltzeak izaiten. Hau jakin behar da haatik : 14-0en gaina hartuz hastetik, gero lanak direla, baldin eta 37-33tan aitzin ere gero Patrik, bainan zazpi ondarrak biriatuarrari utzi behar ukan diozka. Hori ere zerbait da.

hen huntan jokatuko diren bi partidak, lau orenetan haste. Lehen partidan ikusiko dira Ibarrola eta Lazcano, L. Lambert eta Oçafrainen kontra ariko direnak. Gero jokatuko da bigarren partida : hortan Bielle eta Waltari ariko dira Alfaro eta Paxkal Ezcurraren kontra. Partida horietan haatik, galtzalea kanpo, beraz ari beharko da gogotik, ez baita geroko menturarik izanen. Garaziko Pilotak fornituko ditu pilotak, denentzat berdinak. BAIONATTIPIAN Lambert - Ducassou. . . . . . 50 Alvarez - Lazcano. . . . . . . . 48 Horra nola joan den ortzegun huntako partida, Alvarez hegoaldekoak ere bere lekua atxikiz ederki. Milesker eta goraintziak Baionako Andre Ithurralde pilotari pilotazaleari eta osagarri on, pasatuak pasatu. LIGAKO BURUZBURUKAK Alain Heguiabehere . . . . . . 40 Ibarburu azkaindarra . . . . . 19 Lekornen aise nausitu da berriz ere urketarra Peio Saint Esteben. . . . . . . 40 Sasco arbonarra. . . . . . . . . 31 Itsasuarra ere bai beste lapurtar batekin. Gregory Aguirre . . . . . . . . . 40 Herve Bonetbeltx . . . . . . . . 35 Urruñar gaztea ere bai makearrarekin. Olivier Haroçarene . . . . . . . 40 J. Marc Berasategui . . . . . . 35 Eta Zuraideko senpertarrak azkaindar hau garaitu ondarrean. Beñat Maitia . . . . . . . . . . . . 40 Lamure Eskularikoa . . . . . . 25 Azken huntan hazpandarra nagusi.

HEGOALDEAN GONZALEZ “BESTE ZERU” BATEAN Gonzalez - Barriola. . . . . . . 22 Leiza - Patxi Ruiz . . . . . . . . 20 Partida gogorra Donostiako hau, Patxi Ruizek eskua minberatua ondarrekotz. Diario Vascok du “beste zeruaren” hori erran, bikoteak zortzigarren parGARANETEAN Idiart - Ducassou . . . . . . . . 50 tida segidan irabaztean. Etcheverry - Jeannots . . . . 42 Del Rey - Harizmendi . . . . . 22 Garaziko astelehenek pilota Berasaluze VIII - Iza . . . . . . 10 dute beren ahusaldi maitatua eta aste huntan ere ez du hu- Diaz - Oteiza . . . . . . . . . . . . 22 tsegin usaiako publikoak. Larralde - Arruti . . . . . . . . . 16 Interes haundiarekin segitu du Donostiako Atano III-an horiek hau ere, lehen aldian ari litaz- biak ere. keen amatur batzuen lehian ari Xala - Pascual . . . . . . . . . . . 22 baitziren aldi huntan ere, ha- Olaizola II - Mendizabal II. . 12 tsaren hartzeko denbora hartu ere gabe erraiteko maneran. Beloki II - Peñagarikano . . 22 Holako nahikaria eta karrean, Chafee - Apraiz . . . . . . . . . . 12 Panpi Idiart makearra nausi, botean lehenik (18 sartu ditu, Belloso - Urrizelki. . . . . . . . 18 horien ekartzen ere ikasten Olaetxea - Albuzuri. . . . . . . 15 baita denborarekin eta hortan Iruñeko Labriten jokatuak partiJeannots landestarrak sofritu da horiek hirurak. du). Beste aldetik Etcheverryren Titin - Laskurain . . . . . . . . . 22 botea ere tzarra da, hunek 16 Olaizola I - Otxandorena . . 16 sartu aski bortitzak. Gero hunen gaiak paregabeak dira bainan Galarza VI - Nalda III. . . . . . 22 galdu du haatik aldi huntan ere. Cabrerizo - Zubieta. . . . . . . 18 Kovaledan jokatu partidak, GARAZIKO TROFEOA HASTE lehen parida hori xapelgokoa Helduden astelehenean hasiko zutelarik, bixtan dena. Eta da Garatenean aurtengo Labriteko partida hartan, lau Garaziko Trofeoa lehiaketa, kintze eginak zituen Xalak Bazkotan bururatzen dena urte saketik. Bego guziz. Huna horri buruz astele-

Herriko bozak Bertze ainitz herrietan bezala, izanen ditugu 2 zerrenda hautuaren egiteko. Oraiko kontseilutik 2-k utzi dute kargua. François Cesat jaun merak egin du bere zerrenda 3 kontseilari ohirekin eta 11 hautetsi berrirekin. Jean Pierre Harriet lehen axuantak berdin egin du berea : 3 kontseilari ohirekin eta 11 hautetsi berrirekin. Huna izenak zerrenda bakotxarendako. Jaun meraren lista : Césat François, Bidabe Patricia, Blanchard Laure, Camblong Jean-Léon, Duhart Pierre, Etchebehere Michel, Hirigaray Joseph, Iribarren Jean-Louis, Jaille André, Largenté Michel, Laricq Dominique, Marianne Patrick, Mocho-Etchemendy Michel, Mogabure René, Pottier Claude. Axuantaren lista : Harriet Jean-Pierre, Alzuri Isabelle, Duclos Michel, Duguine Hubert, Duhart Jean-Louis, Dupuy Gilbert, Hiriart Alain, Iriart Bonnecaze Carole, Jaureguiberry Jean-Louis, Larronde Irène, Mongabure Bernadette, Olhagaray Michel, Ospital Marie-Dominique, Roux Laurent, Saint Pierre Marie-Claire.

PARISEKO LABORANTZA SALOINEAN

Irulegiko arnoak 3 medaila ardietsi ditu : urrezko bat (Miñaberri) eta bi zilarrezko (Mendia eta Xuri). Ezpeletako biperrak 5 medaila : hiru urrezko (Lastiri Itsasu, Martinon Kanbo, Ainhoako ekoizleak), zilarrezko bat (Sabarots Larresoro) eta brontzezko bat (Noblia Larresoro). Euskal Herriko gasnetan, Ossau-Iratik brontzezko bi medaila, Larzabaleko Istarak zilarrezko bat. Ahate gibel gizenetan, Akamarreko Gueraçague-k zilarrezko bat. Amarrain keztatuarekin, Bankako Goicoechea arraintegiak zilarrezko medaila.

LABORARIEN AUZIA Erabakia martxoaren 13an

400 presuna nunbaitan hurbildu dira Baionako auzitegi aitzinera joanden ostegunean, auzitan ziren sei lagunen sustenguz, banderola frango bazterretan, hala nola “Sarko, ez hunki Kako”. Auzi luzea, 10 orenekoa, Patrick Michel prokuradorearen hitz gogor eta mespretxugarriekin euskalduneri buruz. Ororen buru, huna galdegin dituen zigorrak : bi ilabeteren presondegia “sursis” delakoarekin Virginie Brunet-entzat, 600 euroko isuna Frantxua Irigoyen eta Mizel Dunat-entzat, 1200 euro Jean Mixel Ayçaguer-entzat, 1800 euro Beñat Etcheto eta Fred Larrañagarentzat. Erabakia martxoaren 13an, ortzegun aratsaldeko 2.30etan, orduan ere sustengu handia agertuko zaiela hain segur auzipetueri.

PRESONDEGIETAKO BEHATOKIAREN BILKURA BAIONAN Martxoaren 7an, Baionan, Marracq auzoan, musika eskolaren ondoan, arratsaldeko 6 t’erdietan, iraganen da bilkura publiko bat Presondegietako nazio arteko behatokiak antolaturik. Hasteko presoen eskubideeri buruzko filma laburrak ikusten

ahalko dira. Ondotik mintzaldielgarrizketa. Hor izanen dira : - Echeverria Maite : Baionako lehendakaria - Patrick Marest : Frantses Estaduko ordezkaria - Gaby Mouesca - Baionako abokatu bat.

GARAPEN KONTSEILUAN BURU BERRIA Garapen Kontseiluak joanden asteko biltzar nagusian berritu du bere bulegoa, lehendakari izendatuz Jean Baptiste Etcheto CFDT-ko arduraduna, Bernard Darretche hazpandarraren partez. Orain arte gehien bat bi ildo jorratu baditu Garapen Kontseiluak, hizkuntza eta kultura batetik, ekonomia bertzetik, hemendik aitzina sozial sailan du buru berriak berezikiago lan egingo.

Australiak Aborigenoei barkamendu galdatu ofizialki

“Barkamenak galdatzen ditugu aborigenoei, Australiako gobernu eta legebiltzar desberdinek urtetan barna ezarri dituzten legeen gatik, aborigenoek jasan dituzten pena, sofrikario eta kalteentzat“. Hara zer deklaratu duen Kevin Rudd Australiako gobernuburuak joan den asteartean (argazkian, jendea parlamentu aitzinean bildua deklarapen momentuan), estatu hortako irrati eta telebistetan mintzatu da, aitormena leku publiko guzietan hedatua izan delarik. Aborigenoak, horrela deitzen dira betidaniko Australiarrak, gaur egun 470 000 dira, Australiako jendetza guziko ehuneko bi. Aborigenoen bizi esperantza australiarrena baino hamazazpi urte gutiagokoa da.

Presondegi molde berriak Hendaian paper gabeentzat Muga inguruko zaintza segurtatzen duen polizak, lehenago PAF eta geroztik DICILEC anagramarekin ezagutua denak, iaz egin duen lanaren bilana plazaratu du. Argi emana da paperik gabekoen arrastatzeak biderkatu direla. 2339 paperik gabeko atxilotu dituzte, aitzineko urtean baino doblea baino gehiago. Horietatik 548 beren sortestatuetara igorri dituzte. Xifre hau ere aitzineko urteko doblea. 2008-2009 urteetan, Hendaiako erretentzio zentroan obrak eginen direla eta tokiak 15-etarik 30-etarat altxatuko direla aipatu du ere DICILEC-eko zuzendariak. Eta ondoko asteetan 10 zaindari gehiago hartuko dituzte Hendaiako erretentzio zentro horretan.

LAB sindikatua barneko aldeko zerbitzu publikoaz axola LAB sindikatuak ipar Euskal Herri barneko zerbitzu publikoen egoera kezkagarria dela azaldu du, bereziki justizia sailean aterabideak proposatzen ditu. Ministroak deliberatua duelarik Donapaleuko auzitegia eta Oloroneko lan auzitegiaren hestea, bi egiturak Donapaleun ezartzea bastiza berean galdatzen du euskal sindikatuak. LAB-ek Donapaleuko merkatuan mobilizatzera dei egiten du martxoaren 1ean goizeko 11.30tan.

LEGEZKO ABISU AVIS DE CONSTITUTION Aux termes d’un acte sous seing privé en date à ANGLET du 08/02/2008, il a été constitué une société présentant les caractéristiques suivantes : Forme sociale : Société à responsabilité limitée, Dénomination sociale : TECHNIQUE AGENGEMENT, Siège social : 2, Esplanade de l’Europe, Centre d’affaires, (64600) ANGLET, Objet social : La Société a pour objet, en France, dans l’union européenne ou à l’étranger, la création, l’acquisition et l’exploitation de toute entreprise de pose et fabrication de pièces de menuiserie en bois, aluminium, P.V.C., parquets, meubles, et agencements ; de réalisation de cloisons sèches, plafonds suspendus, ouvrage en plâtre et peinture, de l’immatriculation de la Société au RCS, Capital social : 3 000 euros, M. Maurice REY, demeurant 7 rue du champ Rosey à (71100) ST REMY a été nommé premier gérant de la société pour une durée illimitée. Immatriculation de la Société au RCS de BAYONNE. La Gérance AVIS DE CONSTITUTION D’UNE SOCIETE Par acte SSP en date du 19 janvier 2008, il a été constitué une SARL à capital variable, capital minimum 5000 euros, pour moitié en nature et pour moitié en numéraire, dénommé “CALCEMENTO Intérieurs” Siège social : 25, rue Victor Hugo, 64100 BAYONNE. Objet : Création, rénovation, décoration et aménagement d’intérieurs ; création et commercialisation d’objets, mobiliers et éléments d’aménagement ou décoratifs. Durée : 33 ans à compter de l’immatriculation au registre des Métiers et des sociétés de Bayonne. Gérant : M. Vincent LAJUS DE CHAUTON, demeurant 25, rue Victor Hugo, 64100 BAYONNE, nommé pour une durée indéterminée. AVIS est donné de la constitution d’une Société présentant les caractéristiques suivantes : FORME : Société à responsabilité limitée. DÉNOMINATION SOCIALE : SARL DA JOHERA DÉNOMINATION COMMERCIALE : SOLS & TECHNIQUES SIÈGE SOCIAL : Villa Cadilhac, Rue Saint Charles, 64340 Boucau OBJET SOCIAL : la réalisation de chantier du bâtiment et notamment de revêtement de sols DURÉE : 99 ans à compter de l’immatriculation de la société au RCS CAPITAL : 1000 € GÉRANCE : M. Jean Pierre HERNANDEZ, demeurant rue Saint Charles, 64340 Boucau IMMATRICULATION : au Registre du commerce et des sociétés de Bayonne Pour avis, le gérant.

LAN ESKAINTZA SEASKAk, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, GARAPENAko teknikalari bat bilatzen du denbora osoz aritzeko 2008ko apirilaren 1etik. BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK: Galdegina den formakuntza : Goi mailako formakuntza (Baxoa + 3 urte edo esperientziaduna) Behar diren gaitasunak : Elebiduna, euskara/frantsesa, gaztelerako ezagutzak ere hainbat hobe. Euskaraz eta frantsesez idazteko gaitasun ona Seaska ereduaren eta hezkuntza sailaren ezagutza ona. Barneko eta kanpoko garapenean trebatua Komunikazio arloan trebatua Animatzaile gaitasunak Proposamenen egiteko eta ekimenen hartzeko gaitasunak Interesatuak direnek, idatz dezatela 2008ko martxoaren 12a aintzin - motibapen gutun bat + CV bat igorriz: SEASKA Zentral Forum, 19 André Emlinger plaza, 10 64100 BAIONA Fax : 05 59 52 88 87 edo seaska@ikastola.net


8

GATUZAIN ARGITALETXEAK

KOSOVO, LURRALDE GUZIZ MINBERA

10 URTE

Azken aste hotan zonbat aipaldi ez du bazter guzietan ukaiten Kosovo lurraldeak? Eta bereziki hamar bat egun huntan, Serbiatik arrunt berexi delakotz eta bere gain jarri, aspaldiko aldarrikapena gauzatuz, Serbiak ez duena haatik batere onesten... Auzia ez ditake alde bat xuritua eta bazterrak biziki minbera daude han gaindi. Bainan nun da Kosovo eta zer da, zendako da ere holako giro nahasia?

UNTSA IZEN POLLITA Kosovo hori eskualde menditsu bat da, Serbiaren hegoaldean, Albaniako juntan. Eremuz Nafarroaren hein berekoa, 10.877 kilometro karratu, Nafarroak 10.421 dituelarik. Jende kondaketa fidagarririk ez da bulta huntan egin, ukan dituzten nahasmendu izigarriekin. Duela hamar urte, bi miliun biztanle ziren ezbaian. Orai gutixago naski. Zernahi jende iheska joanik, gerlaren gatik, frango berriz itzuli badira ere azken bizpahiru urte hotan... Pristina da hirinagusia, ehun mila jendetarat Jauregi ederrak ere badira Kosovon ez dena arras heltzen... Izena pollita du Kosovok, “kos” deitzen baitute serbiarrez xoxoa, mintzo gira izen hortako xoriaz eta ez zentzu gutixko duen norbaitez. Kosovo litake beraz bere izenaren arabera xoxo-lur edo holako zerbait, “xoxo ainitz baden eskualdea”.

ALBANIARRAK NAGUSI Kosovo hortako jende gehienak, % 88 duela hamar urte ateratu konduen arabera, orai ere hein bertsua edo gehixago ainitzen gostuko, albaniarrak dira motaz eta mintzairaz. Serbiarrak ez dira % 7 edo 8 baizik. Gaineratikoak inguru hetako beste herrialdetarik jinak gerlarik etzeno... Historiaren aldetik, ez gira xehetasunetan biziki sartuko, lehengo mendeak aipatuz segurik ez, ainitz populu mota ibili baita hor gaindi, batzu denbora askorentzat hor kokatu ere eta gero nolazpait lekutu. Hamekagarren Bazterrak perde bainan menditsu mendean, Kosovo hori Serbiar printze baten meneko jarri zen, jende gehienak albaniarrak izanki ordukotz eta girixtinoak. Hamabigarren mendean, gaitzeko eliza ederrak egin ziren hor gaindi, komentu handi batzu ere plantatu. Ixtanteko haatik, Turkoak agertu ziren, Europa hegoekialdea osoki menperatu nahiz. 1389-an izan zen ikaragarriko guduka, Kosovoko lurretan hain xuxen, albaniar, serbiar eta beste denak elgarrekin turkoen kontra, bainan denen buru turkoak nagusitu! Erran da eta idatzi hainbeste hil eta kolpatu izanik lurrak ezin iretsi zuela batzuk eta bestek guduka hortan ixuri zuten odol guzia!

Obran ari zauritu herrien berritzeko

AZKENEAN AUTONOMIA...

Bost mendez - eta bost mende luze da - Kosovo eta alde hetako beste lurralde batzu turkoen legepean egonak dira. Arte hortan, aldaketa handiak izanak ere Kosovon, jende ainitz erlisionez kanbiatu, girixtino fedea utzi eta musulmano bilakatu, turkoen sineste bereko. Heien usaiak ere hartu. Serbiarretarik gero eta desberdinago paratu. Hainbestenarekin, serbiar frangok Kosovo utzi, gero eta albaniar gehiago hor segidatu, gehiengo nasaia ukaiteraino. Iragan mende hastetsuan, Serbiari lotu zuten Kosovo. 14-eko gerlatik landa Jugoslaviari, bainan hein bat autonomia utziz. 1941-ean Italiako soldadoak sartu ziren eskualde hortarat, Mussolini-ren manuz, eta Kosovo Albaniari lotua izan zen. 1945-ean aintzineko tornurat berriz itzuli. 1974-ean, Tito famatuaren denboran, ardietsi ere zuten frango autonomia zabala bainan kosovotar askori etzitzaiotena aski, gehiago nahi baitzuten. 1989-an, Milosevic, Serbiako lehendakari larderiatsua, arrunt kexatu zen. Autonomia gehiago ez eman nahiz, zuten hura dena kendu zioten, beroan bero albaniar mintzaira arrunt debekatu eskoletan eta agerkarietan. Huts izigarria, ezen geroztik dira gauzak gero eta makurrago! Serbiarrek denak serbiartu nahi, denbora berean kosovotarrek ez gehiago autonomia galdetzen bainan osoki beren gain jartzea. Gerla gaitza, biziki itsusia, piztu zen eta hamar urte iraun du. Hamar mila hil segurik, zernahi kolpatu eta alimaleko desmasiak.1999-ean, ONU nazioarteko erakundeak hartu zuen lurralde horren kudeantza. Geroztik, arizan dira solas eta solas aterabide bat kausitu nahiz bainan funtsezko akomeamendurik egin gabe. ETA ORAI? Kosovo bere gain jarria, Ameriketako Estatu Batuek, Frantziak, Italiak eta beste ainitzek onartzen dute hori. Beste batzu uzkur edo kontra, hala nola Espainia, beldurrez hain segur gisa hortako bere gain jartzea kotsukor izan ditakeela. Errusia ere arrunt kontra, Serbiaren adixkide handi agertu nahiz. Bainan serbiarrek zendako ez dute nihundik ere onartu nahi Kosovoren berexte hori ? Alde batetik, Kosovon badirela herri batzu arrunt serbiarrak, bestetik - eta serbiar “nazionalixtek” aski errepikatzen dute hori- Kosovo dela, historiaren aldetik Serbiaren bihotza, lehen ohantzea, lehen kafira... Horren gatik ere Kosovoko toki batzu sainduak eta sakratuak dauzkate, besteak beste komentu batzu arrunt albaniarren arteko eremuetan badira ere... Leku horiek atsulutuki berentzat atxiki nahi. Ez da beraz harritzeko bazterrak minbera balinbadaude. Alta, jendetasun izpi batekin, denek elgar untsa hartzen ahal lukete. Salbu hara, azken hogoi urtetan, hainbeste zauri izan da eta hainbeste herra metatu, orai nehork ez baitu barkatu nahi. Denborarekin halere, bakearen urtxoa kantuz ariko ahal da oraino xoxoen parabisu hortan... Agian ba! Muslaria

Gatuzain argitaletxeko lagun batzu, beren uzta berria aurkeztean Badu 10 urte lehen urratsak eman zituela Gatuzain argitaletxeak. Argitaletxe berriak bi kide zauzkan orduan, ildo guzia aitzina eremaiteko. Orain zazpi lagun dira, denak bolondresak, jo ta ke ari direnak, irakurlegoari eskaintza interesgarriak egiteko. 10 urtez, 46 liburu ditu Gatuzainek argitaratu, erditsuak euskaraz, autore lan ala kolektibo lan, orotara ehun bat idazle. Harpidetza sare bat du ere bideratu, gaur 150 harpidedun baditu, 300eko kopurura nahi lukeelarik haatik heldu. Harpidedunak urtean lau liburu berri eskuratzen ditu, saltegietan baino %25 merkeago, beste hainbesteko apaltzearekin ere beste katalogo batzutan. 2008 huntan harpidetzen denak ukanen du gainera jadanik argitaratutako liburu bat urririk. Urteko harpidetza 48 eurokoa da (12 euro hiruilabetetarik). 2008ko uzta Gatuzainen ekoizpenak sorkuntzak dira gehienak, eleberri, saiakera, haur liburu, argazki liburu… Euskal herritarrak eta mundu zabaleko jendea informatu nahiz Euskal Herriaren egoeraz, bai eta kanpoko historiaz eta borrokaz ere (Irlanda, Nepal, Maghreb, Bretainia, Palestina…) jakinean atxiki hemengo jendea. Aurtengo uzta ildo hortarik doa. Ekainean, Marie José Basurco-ren L’exilée da ber-argitaratua izanen (1997ko obra hau agortua izanki-eta). Irailean, Grimm-en hiru ipuin dira liburu batean agertuko, Hamabi anaiak, Hansel eta Gretel, Biziaren aldia, Luixa Guilzu eta Arantxa Hirigoyen-ek euskaraturik. Abenduan, Euskal herriko antimilitarismoaren historia zaiku eskainia izanen, euskaraz, bost intsumitu ohiren lumatik, 18/19. mendetik orain artinoko intsumisio mugimenduaz. Eta 2009ko martxoan, Antonio Palomar mediku idazlearen Les savoirs d’Hygie gidaliburua, eritasunen prebentzioaz eta osasun hezkuntzaz, molde pedagokikoan eta umoretsuan kondatua. Uzta pollita orohar. Harpidetza hartzeko : Gatuzain, BP 2, 64480 Larresoro (tel : 06.86.62.90.34, gatuzain@wanadoo.fr. - Argitasunak : www.gatuzain.com).

ARRAZAKERIA Kirol zelaietan kokatzen da arrazakeria, oraiko arrazakeria. Ez edozein kirol zelaietan, futbol zelaietan hain zuzen. Nola agertzen den ? Besoa altxatuz nazien agurra eginez, ziminoen garrasiak botaz eta bertze… Hori gertatu da Bastia-ko futbol zelaian, berrikitan Metz-ekoan, Valenciennes-eko talde buruaren kontra. Larru beltzeko jokolaria larru xuriko asto batek (ez baita hitz egokiagorik) iraindua. Noiz arte holako itsuskeriak ? Eta batzuk erraiten dute gu, euskaldunak, arrazistak girela ! Otoi ! Ixilik daudela ! Gehexan Pontto

bal musikategian, ETHS eta Watcha taldeak - Larunbatean (20.00) Pagolan, herriko gelan, kabaret gaualdia : Gu ta gutarrak, Pagolako trikitilariak, Xiberoko bertsu eskola, Tipul eta Putil oztibartar antzerkilariak, Xiberoko Botzaren alde - Larunbatean (21.00) Miarritzen, Geltoki xaharrean, Ken Zazpi -Larunbatean (21.00), Miarrritzen, Koliseo gelan, euskal dantzak Leinua eta Zirikolatz taldeekin. - Ortzegunean (16.30) Hazparnen, - Larunbat aratsean, Donibane Mendeala gelan, Pirritx eta Porrotx, Garazin, Jai Alaian kontzertu Arberoako ikastolaren alde -Ortzegunean eta ortziralean (20.00), Irulegiko Irratiaren alde : Iron eta Maider, eta Trikizio Angelun, Barojako zalditegietan, -Larunbatean (21.00), Baionan, Polo Koldo Amestoy eta Pantxitx Bidartauzoaldean, Kitzikazan/K taldearen en “Aneta du Boucou” ikusgarria antzerkia, “ Loreak mendian, ondarki-Ortzegunean (20.30), Donapaleun, nak lurpean eta autoak gainean” , Otsail-ostegunak sailaren kondu, hitzaldia Bitoriano Gandiaga olerkari Sustrai Kolina, Kristina Txoperena eta Ekhi Erremundegi bertsulariak famatuaz. partzuer. Igandean (16.00), antzerki - Ortzegunean (21.00) Uztaritzeko bera Saran, Jon Martin eta Patxi IriGaztetxean, mintzaldi eztabaida : etxebizitza, zalutasun handiko trein- art bertsulariekin. - Larunbatean eta igandean, Baibidea, euskara eta gaztetxea gorrin, Urdozeko bestak. -Asteburu guzian, herriko bestak - Igandean (15.30) Donibane Garazin, Angelun. -Ortziralean (20.00) Azkainen, Biltokin Vauban gelan, “Arotzena” antzerkia, Sokorri katolikoko taldeak emanik bertsu-afari : Xumai Murua, Fermin -Igandean (16.00) Angelun, AmodioMihura, Patxi Iriart, Ekhi ErremuGelako biltokian, Michel Etcheverry ndegui. kantari. -Ortziralean (20.30), Angelun, San - Igandean, Ziburun, zaharki-merkaLeon elizan, David Olaizola kantari tua untxin auzoaldean. bere lagunekin. -Igandean, Gamere-Zihigan, - Ortziralean (21.00) Hendaian, JonXuberoko maskarada doni Bixintxo elizan, Gaztelu Zahar -Igandean (16.00) , Hendaian, Abbaditaldearen kontzertua, urririk, bere ako jauregian, kantaldia, Dominika diska berria aurkeztuz eta Niko Etxart, bai eta Robert Lar-Ortziralean (21.00), Hazparne Ttarandaburu. ttolan, kantu eta musika, Beñadin -Igandean (18.00), Hendaian, VaLohiague eta Fabien Mogabure. riétés zinegelan, “Gari Beltza” dantza -Larunbatean, ihauteria Bidarrin eta ikusgarria, Miarritzeko gazte Baigorrin -Larunbatean (20.00), Miarritzen, Ata- baletarekin.


Herria 2946