Issuu on Google+

Agorrila euritsu, Mahastia arnotsu

(Frantzia behere hortako erran zaharra)

2010eko Abuztuaren 12-koa - 12 Août 2010 - 1,15 E - N° 3069-

ISSN 0767-7643

HERRIA ez da agertuko abuztuaren 19an eta 26an - (urteko pausaldia) Goraintzi eta laster arte gure irakurle guzieri !

Iratiko gasnategia, Mendibetik Iratiratekoan

Mendibeko herria pasatueta, bost kilometrotan nunbaitan kokatzen da Iratiko gasnategia, Iratiko mazeletan gora abiatu-eta laster. Etxeleku Jean eta Peio aita-semeek, Heletako Agur sozietatekoek, sortua duten gasnategia, Garazi-Hergaraiko artzainentzat, ibarreko eta bortukoentzat. Joan den neguaz geroz idekia da. Prentsa gomitatu dute joan den astean gasnategiaren ezagutza egitera eta hemendik aitzina bisitari orori ere idekia da. Marie Aspirot gasnategiko langile saratarrarekin egin dugu tokiko itzulia.

Iratiko

Mendiben

gasnategia,

Bisitariak badu hautu !

Ingurumenaren errespetuan Bi bastimendu handi dauzka gasnategiak. Bat harrizkoa, ongietorria eta saltokiarena. Bertzea ekoizpentegiarena, gaztainezko zurez estalia, kalitate handiko neurri ekologikoak berme. Bastimenduen berogailu gisa eta ura berotzeko erabilia den bertza ibilarazteko, Iratiko zuhaitzen espalkak baliatuak dira nagusiki. Bertzalde, araztegi batek garbitzen ditu ur higatuak, euriko ura ere bildua delarik beharrorduentzat. Hots, gaurko garaiari egokitua den eraikidura, lau milioi euro inguru gosta duena, heren bat Departamendu, Akitania eta Europatik bildutako diru-laguntzari esker finantzatua.

Horietarik dira “Salbatoreko ardi gasna”, “Euskaldunen ardi gasna freskoa” eta “Euskaldunen zenbera ona”, gostu gozokoak denak, ja arrakasta handia badutenak. “Jasta itzazu eta Irati guzia da zure ahoan urtuko” diote hangoek, arrazoinekin. Sei langile badaude mementoko Iratiko gasnategian, luza gabe hamarretara nahi luketelarik heldu. “Artzaintzaren geroak triste du begia / Lan hunek galdegiten du odol berria / Maitatzerat ardiak, heiekin herria / Lehia zazu, Jauna, gure gazteria !” dio gasnategi barneko pareta batean hizki handiz idatzia den Xalbadorren bertsu ederrak. Ari da, ari, gazteria lanean !

Nortasuneko gasnak

Bisitak orori idekiak

Hergaraiko 25 artzainen etxaldetatik bildua da esnea, Behorlegi, Mendibe, Lekunberri, Ahatsa eta Donazaharrekotatik. Azken bi hilabete horietan, Iratiko alhapidetako hamar artaldetako (manex buru beltzak) esnea ere da gasnatua izan, artzainen etxoletan beretan bildurik. Iratiko gasnategiak bertze gasnategiak baino hobeki ordaintzen du biltzen duen esnea, hala nola alhapidetakoa 1,5 eurotan pinta. Alabainan, kalitateak araberako saria merezi du. Mendibeko gasnategia laboratorio bat ere da, ohiko gasna motetaz aparte esne gordinetik mota berriak ekoiztuz, pasta guri, gasna xuri eta bertze.

Holako lantegi batek merezi du ezagutua izaitea. Hara zergatik Iratiko gasnategia idekia den egun oroz jendeari, izan dadin tokikoa ala pasaiakoa. Kolidor edo barnebide beridun batetik iraganez, ikus daitezke gasna ekoizte eta ontze lanak, langileak batere trabatu gabe eta bazterrak kutsa­ tzeko irriskurik gabe. Gainera bidenabar lau bideo labur ikus daitezke, Aldudarrak Bideo elkartekoek ezin hobeki moldatuak, guzien argitzaile. Bakarka edo berdin taldeka bisita daiteke gasnategia tenore hauetan : 10:0013:00/15:00-19:00 (sartzea 3 euro, jastaketa barne, urririk 12 urtez pekoentzat).


Mundu Zabalean

2 Gure Hitza

• Irakia biziki urrun da bere herriaren • Suak Errusian egin dituen makurrak kudeantza beregain eta bakeraturik hartzetik. Eta luzatzen du denborak. 2003an sartu zen han indarrean Amerika eta geroztik Hats berri bada bi gogoetarena jakiteko zer diren herri hortako saltsen xuxentzearen ondorioak. SadAndredena Marirat heltzean, oi zer atsedam Hussein bere kargutik bota gina ! Udako oporraldiaren tenorea zaiku zutela orok dakigun moldean, jina. Oporraldi laburra egia erran, bi aste hori bai! Beste segurtamen bat doi doia, bainan zein gozagarria ! Urte guere, ez batere arinagoa, hauxe zian berriketa ibili ondoan, kaseta hunen da, 4.413 soldado amerikar bidez ahal bezain txukunki zabaltzeko, badirela han hilak orai artean, on eginen zaiku doi bat hats hartzea. Eta eta ere helduden 2011ko abeniraileko lehen egunetan berriz ere zuen doaren ondarrean beren etxe- Moskun, haizeak ekarri kearekin, jendeak ezin ibil aurpegia esganat itzuliko gira, hats berriturik. rat joan beharrak direla handik tali gabe... soldado amerikanoak. Arte huntan, 50.000 soldado amerikar izan be- izigarriak dira hango uda bero eta idorharrak dira han abuztu hunen ondarrean, teak lagun. Dimitri Medvedev presidenGure irakurleak eta bereziki gure berriketariak abisa ditzagun ere inprimate144.000 bazirelarik Barack Obama presi- tari bakerik ez diote eman makur horiek, gia lekuz aldatu zaikula agorril hastapen dent bilakatu zelarik. Bainan orai zer? Ira- bere bakantzak utzirik behar ukan baitu huntan, Baionan berean geldituz haatik. kiak beregain jarri beharra zuen irakiar go- su tokietarat itzuli, hango dohakabe guHiriaren iparralderat hegaldatu da, Jonbernamendu hura ez da oraino finkatua, zien ezinbertzean parte hartzeko, hilak doni Estebe lantegi gunerat, Tarnoseko eta geroa zeren menturan duten nork daki ere berrogeita hamarrez goiti joanak zimuga ingururat. Baudonnetik aski hurbil, tokiko xihitek nahi dutena entseaturik ere. relarik. Mosku kapitaleko inguruetaraieskualde hori ezagutzen dutenentzat. Ez Beste alde batetik han dituzte bai estadu nokoan. Aireko urketariak eta oro behar du gehiago Errobi ibaiaren jazarraldirik jaislamista bat egin nahiz dabiltzan hiltzale ukan dituzte ekarrarazi suak ezin itzaliz. sanen, duela urte bat eterdiko uholde biz­ terroristak Bagdad kapitalean berean be- Besterik ere ekarri du holako urte idor eta korretan tresna guziak kasik galdu baitziren hilketa balentrietan. bortitzak: ogi-garia xuhur emanen dutela tuen. Bazuen 105 urte Xaho kaian zituela Errusialdeko landa ogitarrek eta hauk zangoak finkatuak. Baionattipiko figura • Barack Obama Amerikaren presidentak ezagutuak dira beren esportazioaz herri bat zen bere gisan. 1905ean eman zituen ongi etorria egin du bere Etxexurian Afri- kanpotiar batzu ere ainitz asetzen dituzlehen urratsak, La Rénovation izenarekin, kako herrietarik etorriak zituen ehun eta tela. Beldur haundirik ez bide da izanen, Scop gisa. Akitaniako kooperatiba xaha­ gehiago gazteri, herri haietako buruzagi erreserbak handiak direlakotz, baina ogiarrena da. 1956an zuen gaurko izena hartu, kargudunez hanbat axolatu gabe egia ren doi bat prezioa kariotzea eta holakoak Imprimerie du Labourd, lapurtar lurralerran. Huna, historiaren oroigarri, afrikar izan ditezkeela bai! deari zaukan atxikimendua goraki agerherri haundi ta ttipi horien gehienen beretuz. 105 urte ! Ez da adin hortako bertze gaineratze historia: • Alemanian berri onak ditu industriaren inprimategirik hemen gaindi. Oraiko toki berrian iraun beza bertze hainbertze urte, emaitzak aldi huntan. Joanden ekainean ez diogu gutiago gutiziatzen. - 1951 Libiaren Italiaganik beregain jar­ agertu diren konduek erakutsi dute ehutzea. 1953: Egiptoaren Britania Haundia- neko 5,7etan goiti joan zaiela beren inganik libratzea. 1956: Tunisia eta Maroka- dustriako artikuluen galdea herriz kanporen Frantziaganik libratzea. Eta Sudan ere rateko saltzeekin, eta ere, nahiz gutiago, Andredena Mariz, hor ditugu ere herriko bai Britania Haundiaganik. 1957: Ghana ehuneko 0,3 beren herrian berean. bestak saldoan, udako asteburu besta­ herriaren Britania Haundiatik libratzea. tsuena izanki naski, Azkainen, Donibane 1958: De Gaulle presidenta joan zen Afri- • Miliarrak badauzkate beren moltsan Garazin, Urepelen, Ainhoan, Heletan, karat, han Batasun Frantses bat xutituko zenbaitek Amerika hortan baina berri arraZugarramurdin, Montorin, Luhuson, Barzuela hangoekin. Eza ukan zuen eta Gi- roa ez da hori. Hauxe bai haatik: badirela dozen eta nik dakita oraino nun. Besta nea zen denetarik libratu. 1956: Kamerun, herri hortan berrogei bat miliardun (dola­ herrikoiak, mundualizazioak gaur modan Togo, Mali, Senegal, Madagaskar, Benin, rretan) elgarretaratu direnak, beren kideejartzen ari dituen flashmob erraldoirik Niger, Burkina Faso, Bolikosta, Afrikabar- tarik biga buru (Bill Gates eta Warren Bufgabe. Moda gaitza dute hori, interneten binea, Txad, Kongo, Gabon, beregain jarri fett). Hauk biak buru jarririk, erabaki bat dez elkar hitzarturik, milaka lagun dantzan ziren frantses lokarrietarik, zenbaitekin hartu dute horiek orok: laguntza-obra bati ari, aitzinetik landutako mugimendu berelokarri-tratu berezi batzu egiten zituela beren fortunaren % 50 emanen dutela betan, epe laburrez haatik. Baiona harro da Frantziak, bai-eta Kongo belgikarrak eta hardunentzat: 600 miliar hola biltzea uste bestetan bi mila lagun nunbaitan bildurik Somaliak ere beren libertatea hartzen. dute. bere flashmob-ean. Miarritzek gutienez 1961: Sierra Leona da Britania haunditik bertze hainbertze nahi luke egin ortzirale libratzen. 1962: Aljeria berexten Franzia- • Pakistango uhasteak eta heien ondorio huntan. Guk nahiago ditugu haatik mutik, Ruanda eta Burundi Belgikatik, Ugan- lazgarriak sekulan baino saminkiago aipu txiko eta fandango airosak, umilagoak eta gureak ! da Britania Haunditik. Gero, 1980 artean, dira munduko berrietan. Egin dituen eurite horra Kenya, Sesoto, Gambia, Maurice, ezin atertuekin saltsapean eta ezinagoko Peio Jorajuria Angola, Portugesenak, Seychel, Djibuti, trantzean daude hamabost bat miliun Zinbabue, Mozanbika eta beste batzuen jende. Jatekoak eta laguntzak bai baluzlibratzeak. kete ONU batasunak eta beste erakunde askok igorriak baina, heien eremaiteko, bide ta zubi lehertuetan ezin higituz badituzte kamiunak hantxetan ezindurik daudenak. Anartean hor baitago jendea beha, batzuek jatekoa, besteek edateko edo medikuntzako sendagailu edozeiZer gertatzen zaio Gehexan Pontto-ri bere burua konparatu nahi duela Neuilly-ko annen eskasia dutela... dere aberatsarekin? Burutik joana dea? Oporretara joan baino lehen egoki zait umorezko konparaketaren egitea. • Bi Koreak, iparraldeko komunista eta Diruz, erran lezakete frantses garbian « il n’y a pas photo », etxez ere halaber. Badu hegokoa, hor daude beti elgarri desafioa alaba bat; nik ere, bainan Liliane samurtua da bere alabarekin, ni, aldiz, ez eta ez dut eta mehatxua dariotela, batean ureko Banier bezalako txotxongilo baten beharra denboraren pasatzeko. bar­ku bat farrasta eta bestean elgar akuBainan pareka gaitezke Liliane eta ni adin berekoak baigira. sa, ezin jakin nola atera ditazkeen beren Gehexan Pontto jazarkundetik.

Liliane eta ni


HAN ETA HEMEN

3

Manifestaldi minbera Ziburun Ziburun, joanden larunbat aratsaldean iragan da manifestaldi bat “Euskal-Herria ez da salgai” lemapean muntatua. Salatuz espekulazioa, orokorki segur bainan bereziki gogoan hartuz halere Larrainen gertatzen den kasua. Hango laborari batek lur peza bat erosi nahi eta bazterretik agentzia baten bitartez eremu haren biltzeko xedetan tirahala ari, aise diru gehiago eskainiz, sortzez bildoz­ tarra den gizon bat, orai Ziburun bizi dena. Hortakotz da funtsean “manifa” Ziburun egin. 250 lagun nunbait han bildu dira herriko plazan eta gero karrikaz-karrika ibili, Espekulazioaren Ziburuko karrika hertxietan barna… Kontrako Zuberoako ez heltzeko Michèle Alliot-Marie minixtroak Batzordeak banatuz papertxo batzu bere hor duen bizitegiraino. aldarrikapenen adiarazgarri bezala. Ravel Ixtanteko, etxebizitza agentzia baten ai­ kaian, bidea polizak zerratua zaukan, nehor

Ostopeko Artea

tzinean izan dira hika-mika batzu, arras laburzki haatik. Gero, Mariñela eta OihanAlde auzoaldetan barna, denek segitu dute delako Bildoztarraren etxe aitzineraino. Bera ez da haatik agertu, ez omen baitzen etxen. Dena den, aitzin hartan bilduak zirenek goraki errepikatu dituzte beren arrangura pisuak. Hainbestenarekin harat hurbildu ere dira polizaren zaz­ pi karro, kaxketadun andana batekin. Hauk ez dira jautsi karroetarik, han zirelako beren larderia erakutsi bakarrik, tuta eta tuta arribaturik ondo hartarat. Oren erdi baten buruan nunbait han, denek ere lekuak hustu dituzte. Han-hemenka Ziburun gaindi gazte batzuk ezarri dituzte pegatintxo batzu zoinetan irakur baitzitakeen gaurko egunean Iparraldean badirela orotarat 35.864 bizitegi edo hutsak edo bigarren etxetako baliatzen direnak.

Omenaldi Kanbon Iragan ortziralean zortzi omenaldi bat eskainia izan zaio Michel LABEGUERIE, Kanboko auzapez ohiari. Uztail huntan bete ditu alabainan 30 urte hil zela Mixel. ELIZONDO, orduko erretora ere, hilabete hartan berean zendu zen. Omenaldi horren egitaraua honelakoa izan da: sei orenetan meza elizan, jendalde ederra bildu duena. Ondotik San Josepe parkean, Mixelen oroit-harriaren inguruan, mintzaldi eta kantaldi. Bru, Kanboko auzapezak, erran du lehenik zergatik herriko etxeak nahi ukan duen omenaldi hori antolatu. Mixel Labeguerie gizon handi bat izan baita, Kanboko herriak, bertzeak bertze, ainitz zor baitio. Ondotik irakurriko dituzue hemen hiru bertsu Mixelen lagun M. I.-k eman dituenak. Gero Jean Haritschelhar-ek eskaini dio bere adiskide xaharrari, hitz kartsu eta beroetan, bere oroitzapenik hoberena. Bere hitzaldi ederra, jendeak ainitz txalotu duena, bukatu du «  hi  »-ka ari zela Mixel-i, erraiten ziola elkar, gain hartan, berriz ikusiko zutela... Laster? Ez balinba! Rita Labeguerie-k eman ditu zenbait oroitzapen bere senar ohiaz. Bere seme Peio eta Mikel Erramuzpe-k gero « Xorieri mintzo zen  » poema ederra eman dute. ARRAGA abesbatzak ederki osatu du omenaldia, bakarrik emanez «  Bakearen urtxoa  » eta jendearekin batean: « Gu gira Euskadiko » kantu ezaguna. Etxalde abiatu aitzin, bakotxak gozatu ahal izan du herriko etxeak eskaini zintzur bustitzea. Ostopeko Artea 2009

Hatsa elkarteak proposatzen du, 15garren aldikotz Urdazuri ibaiaren inguruan (Urdazubi, Zugarramurdi, Sara, Ainhoa, Senpere, Azkaine) bizi diren sor­ kuntzalari guzieri (haurrak ere barne, nahi badute), aste batez erakusketa batean parte har­ tzea. Erakusketa hori iraganen da, dohainik, Senperen, Amotz Larraldean, abuztuaren 16etik 22a arte. Ideiak eta aurkezpen guziak   azaltzea libro (musika, pintura, idazlanak eta abar), nahi den guzia !

Jadanik 20 bat pertsonek izena emana dute, baina beste batzuk nahi badute parte hartu, ez da arazorik, aski dute beren bizpahiru obra abuztuaren 14ean Larraldera ekartzea. Galdetzen den baldintza bakarra da, Urdazuriko ibai inguruan bizilekua ukaitea. Abuztuaren 22an, igandearekin, eguerditan, parte hartu duten guzien artean bazkari bat, bakotxak berak ekarri edari-janariarekin, egingo da. Xehetasun gehiagorentzat eta izenak emateko : hatsaelkartea@aol. com

Mixel-i

Mundu huntan zineno beti borrokatzen Ari zinen goiz arrats, ez zinen gelditzen! Zeruko bake hortan, hasi naiz pentsatzen Ez ote ziren ba doi bat enoatzen! Ez zaude ez bakarrik, hor dira zurekin Mundutikan goizegi joan zirenak berdin! Zaude Oxobi eta olerkariekin, Ondoan dituzula Xalbador ta Mattin! Jainkoaren loriaz bihotza betea Bertsu-gai bakarra hor Jaunaren ospea! Zeruko besta hortan baduzu partea: Kantu berri egiten... gitarra joitea!

M. I. Bertsu hauetan OXOBI aipatua da. Hura hil zelarik, huna hemen Mixel-ek eskaini poema ederretik hartu bertsu bat: « Zeruetarat heltzean, idekitzeko atea, Han zinuen bai Maria, bai Zurginaren Semea, Euskal olerkarien OXOBI Printzea! »


Hegoaldean

4 Besta airosak Gasteizen

Adin batetarat helduek ere oraino gazte agertu nahi...

Sekulan baino arrakasta gehiago ukan dute Gasteizen Andra Mari Zuriaren besta famatuek. Diotenaz, usaian baino kanpotiar gehiago bildu da, aroa ere gisa hartakoa izanki. Ikusgarri eta dantzaldi, giro airosa izan da. Azken egunean, txorizojaleen besta, aspaldiko ohidura berme, eta adin batetarat helduak direnena.

Estropadak : Kaiku Espainiako xapelduna   Sestaoko untziak irabazi du aurten ere Espainiako txapelketa. Bigarren urtea Sestaota­ rrek irabazten dutela txapela. Pedreñako uretan nagusitu dira igandean, Castro bigarren atera da, Tiran hirugarren eta Oriota­ rrak laugarren. Kaikuko arraunlariek Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako xapelketak irabazi dituzte aurten eta orain Donostiako Kontxako Bandera dute jomugan.

Josemari Kortari omenaldia Ahaide, adiskide eta gizarte eragile askok parte hartu dute Josemari Kortari Zumaian egina izan zaion omenaldian. Duela 10 urte ETAk erahil zuen Adegi enpresaburuak biltzen dituen erakundeko presidenta eta bera ere enpresaburua. Parte har­ tzalek omenaldian Kortaren izpirituarekin segitzeko asmoa eta bakea ardiesteko lanetan segituko dutela aldarrikatu dute.

Euskaldunen soldata Estatuko gorenetan Madrildarrak badira ilabete sari gorena dutenak espainiar estatuan, euskaldunak bigarren postuan kokatzen dira 2154 euroko ilabete sari gordinarekin  ; espainiar estatuko bataz besteko soldata baino %14a gehiago. Industriako langileek dute soldata haundiena, 2354 euroko ilabete sariarekin.

Donostiako musika hamabostaldia Kursaaleko entzutegian, San Petersburgoko Orkestra Sinfonikoak estreinatu du Donostiako musika hamabostaldiaren 71 garren edizioa. Irailaren 3a arte, 80 ekitaldi antolatuak izanen dira, Gipuzkoako hiriburuaz gain, Arantzazu, Mutriku, Elgoibar, Orio, Usurbil, Azkoitia, Deba, Hernanin, baita ere Urruña edo Biarritzen. Errusiar musikari tarte zabala eginen dio hamabostaldiak, bai eta ere Chopin eta Schumanneri, aurten ospatzen baita bi musikarien sortzearen 200 garren urtemuga.

tziber Ezkerra, ustez ETAko kideak arrastatu ditu Er­ tzaintzak. Polizak uste du Joseba Pagazaurtundua, Andoaingo udalzain buruaren hiltzailea dela Agirresarobe eta Ezkerrak ere operazioan parte hartu zuela. 2003an ETAko komandoak tiroz hil zuen udalzaina eta Agirresaroberen eskutan aurkitu pistolarekin erahila izan zen polizaren arabera. Osasun arazo larria gatik, libre utzia izan da Aitziber Ezkerra 30 mila euroko bermea ordaindu ondoan. Aldiz, Agirresarobe presondegira bidali du epaileak.

Milaka lagun euskal selekzioaren alde Bi mila bat pertsonak parte hartu dute Gasteizen, ESAIT euskal selekzioaren aldeko elkarteak antolatu manifestaldian,  « Inposaketen aurrean, guk gurea; nazio bat, selekzio bat » lemarekin. Espainiar saskibaloi selekzioak Gasteizen jokatu ditu Europako xapelketa prestatzeko norgehiagokak.

Nafarroako Gobernuak autoa erosteko laguntzak emaiten segituko du Nafarroako Gobernuko kontseilariak, Alvaro Mirandak jakinarazi du autoak erosteko lagun­tzak emaiten jarraituko duela Nafarroako Gobernuak, 2010eko abendoaren 31 arte. Laguntzak, 1.200 eta 1.800 euroren artekok izanen dira, kutsadura emisioaren arabera. Uztailean, %55az gutitu ziren auto berrien erosketak Nafarroan.



Urruñan, Luis XIV eta Austriako Maria Teresaren arteko ezkon­ tzan, duela 350 urte, entzun ziren doinuak interpretatuko dira.

Espainiako Vuelta Euskal Herrian

Pagazaurtunduaren ustezko hiltzailea preso

Espainiako Itzulia, 2011n Euskal Herritik pasatuko dela jakinarazi du Patxi Mutiloa Eusko Jaurlari­ tzako kirol zuzendariak. 34 urte bazuen ez zela holakorik gertatu. Mutiloaren hitzetan, helburua da bi etapa Euskal Herritik

Gurutz Agirresarobe   eta Ai­

pasaraztea. Hoietako bat Bilbon bururatuko laiteke.

Manifestaldia agorrilaren 14ean Donostian Aste Nagusiaren abiatzea kari, eskubide zibil eta politikoak zaintzearen aldeko manifestaldia deitu dute herritar zenbaitek, Donostian agorrilaren 14eko. Aitzineko urtetan, ezker abertzaleak deitu izan dituen manifestaldiak debekatuak izan ziren.

PPk hauteskundeak irabaziko lituzke Espainian Azken inkesten arabera, Alderdi Popularrak botoen % 41,2 arekin irabaziko lituzke Espainiar Estatuko hauteskundeak. PSOEk berriz, botoen % 34,9a ardietsiko luke bakarrik. Apirileko inkestan baino 1,7 pundu gehiago lortuko luke PPk, aldiz PSOEk 3,1 pundu galduko lituzke.

Galdakaoko mendizaleak Indiako uholdeen meneko Galdakaoko Ganguren mendi taldeko 46 kide, Indiako Leh hirian blokaturik daude uholdeen ondorioz,   hegazkinaren zain. Anartean, kaltetuen aldeko laguntza lanetan ari dira.

Artzain «amerikanoen» hitzordua Sunbillan Aurten Sunbillan bilduko dira Ameriketan artzain egon euskaldunak. Lesaka, Aldude, Gernika, Elizondo eta Auritzen ospatu ondoan, aurten Sunbillan bilduko dira irailaren 19an. Egun hortan 700 bat parte hartzale espero dituzte antolatzaleek eta autobusak abiatuko dira alde guzietarik artzain hoien biltzeko. “High ball”, artzainek ongi preziatzen duten edarri ezagunarekin hasiko dute eguna, gero bazkari eta omenaldiekin segituko dena. Gaur egun 600 bat biztanle dituen herritik, 313 Sunbillar joan izan dira Ameriketara artzain azken ehun urteetan eta herri hortako “Amerikanoek” urtero, maiatzaren lehenean bil­ tzeko ohidura dute.


Egun

eta

Bihar

Oporretan

Goratik

Gobernua oporretan dugu. Nicolas Sarkozy presidenta ere ba. Agorrilaren 25-a arte. Hiru asteko pausaldia. Kasu, opo­ rretan ere begi bat beti idekia daukate nun zer behar-ordu izan ditakeen, hala segurtatzen daukute segurik. Gainerat, ez dira minixtro guziak betan falta­ tzen Parisetik bainan aldizkatuz. Eta, jaz bezala funtsean, sobera urrun joan gabe. Hola, beha­ rrez, arras epe laburrean berriz jiten ahal beren bulegorat… Guti dira gisa guziz Frantziatik kanpo joan edo joanen direnak. François Fillon gobernuburuak egonalditxo bat eginik ere Italian. Gero, irailean ukanen dute nun josta. Ainitzek diote arras giro minbera izan ditakeela. Eta urrian izanen da gobernuaren arramoldaketa, Sarkozy-k zonbait hilabete aitzinetik erran bezala. Gobernu azkarrago bat hitzemaiten daukute… Zer da, dugun hori hain ahula? Ala azkarrari dute oraino indar gehiago eman nahi? Hain xuxen, bazterrak frango gogoetatuak daude, gobernuburua beti François Fillon izanen ote den. Berak ere ez daki, bestek nola jakinen dute! Eta Sarkozy-k berak ere hautua trenkatua ote du? Menturaz oporraldi denboran eginen ditu bere karkulak Mediterraneo itsas bazterreko aire ona goxoki hurrupatuz.

Itsasoko airea Sarkozy-rentzat, mendikoa Eric Woerth minixtroarentzat! Alpetako kasko batzuetan ibili da egun hotan, Chamonix aldean, gauzak aski goratik ikusten zituela! Bainan gain hetan ere ez dute bakean

5

ten zergak arinduz. Minixtroa kexu, kasu hortan ere denak legez-lege egin direla eta deusik gorde gabe, ez dela fagorezko zerga arintzerik izan bainan nornahik ardiesten ahal duen heineko zerbait. Cesar-en familia ere kexu, eta biziki kilika, nahiagoko baitzuen bixtan da nehork ez holakorik aipatzea… Zernahi gisaz, giroa aitzina nahasten duen afera hau ere!

Kariotze

César xixelkaria artixta famatua izana da. Nork erranen zuen haren ontasunen gainetik hokako ixtorioak izanen zirela?

utzi! Pariseko egunkari batek egundainokotan atera du ixtorio nahasi bat, beste askoren gainerat heldu dena! Baizik-eta Eric Woerth-ek duela zonbait urte e­rrextasun batzu ixil-ixila segurtatuak zaizkiotela Cesar xixelkari famatuaren ondokoeri, ondoko gisa pagatzeko zituz-

Hiriko gasa berrikitan kariotua, Andredena Marietan elektrikaren aldi! Beste orduz ere giniona, uda betea keinka hauta ditake holako erabakien har­tzeko. Jende ainitz oporretan, beste frango lanez itoak, nehor ez sobera kexatzen… % 3, 40eko ausikia eginen daukute. Gehixago lotuz lantegieri, % 5-aren ozka gainditzeraino. Biziki polliki e­rraiten daukute gure onetan dela prezio goititze hori: EDF etxeak zernahi obra akula­ tzen ari duela eskuin eta ezker muntadura batzuen berritzeko, eta beste askori laster planta­ tzekoa dela, holako lanen dirua nunbaitik ateratu behar beraz… Bestalde, eta berri onekin segi­ tzeko, autoen asurantza-sariak ozka on batez kariotuko dira helduden urtean, % 5-ez segurik, asurantza-etxe horiek ezin dutela bestela egin…

Ez hain lasai! Uda betean gira, denetan bada zernahi besta, ikusgarri, ibilaldi eta nik dakita zer! Lekuka haatik, giroa ez da hain lasaia. Parisen, badu urtea pasa zonbait ehun lagun, denak estranjerak, ahal bezala bizi zirela jabea erien asurantza-kutxa duen etxe zahar handi batean. Joanden egunean, lekuak hustu behar ukan dituzte, etxe hori saldu baita eta obrak laster hasi behar xaharetxe baten hor eraikitzeko. Delako estranjerak karrikan bildu dira, ez jakin norat joan. Horren gainetik, eztabada samurrak. Batzuk diote jende gaixo horieri aterbea segurtatu behar zaiotela, jendetasunak duela hori manatzen. Beste frango oihuka laneko segidarik ez badute eta paperak ere ez xuxen, denak Frantziatik kanpo behar direla haizatu eta jestu gutiz! Hau besterik da bainan arras gogoetagarri: lehen maileko futbolarien xapelgoa hasi da. Pariseko talde nagusiaren lehen partida aitzin, gaitzeko kalapitak izan dira kirolzelai aitzinean, gazte batzu arrunt oldartuak! Polizak arrastatu ditu 249 lagun. Denen izenak hartu eta kasik denak berriz libratu, salbu bederatzi. Hauetarik lau dena lan tzar ari zirela, auziperatuak izan dira… 

J-B D

Jainkoa Bizia Jendea Larrosetan ederren. Arrosa lorea ematen duenari, beti gelditzen zaio usain on zerbait eskuetan. atsotitz Alfred, baratze zaina, etxeko mozkin eta loreen saltzen ibil­ tzen da merkatuz merkatu… Udaberriko ilunabar batez, Donibane Garaziko merkatutik etxera heldu denean, Iholdiko inguruetan, iduri zaio bide bazterreko arroilan ikusi dituela auto baten argiak. Makur zerbait gertatu daiteke  ! Berehala gibelera eginik, arroilan, bizpahiru metrotan behera ikusten du autoa uzkailia. Autoaren barnean norbait  ! Berinak hautsi, atea ireki eta neska gazte bat da! Mututua. Ez daiteke biziki zauritua. Ez jakinik zer egin, besotan hartu eta bide bazterrera hupatzen du. Berehala neskaren eskuko zakua mia­ tzen hasi, telefono zenbaki edo helbideren bat hatxemaiteko eta neska bere baitaratzen da. Andere gaztea, erdi mututua, ez da deusetaz orroitzen… Mutikoak esplikatu behar dio zer ari

den. Alfred-ek etxera lagundu du, autoaz eta garagistaz okupatuko dela hitzemanez. Ageri da neska biziki gustukoa kausitzen duela. Ez du nahi neskak deus ere ordain diezon. Artetik, hunek aitortzen dio. - Maitale bat badut. Laster ezkontzekoak gira. Galda-ezadazu nahi duzuna. Eginen dut zuretzat ! - Ados  ! Ezkont egunean berean, nahi dut jin zaitezen ene ikustera. - Bai, jinen naiz. Hitzematen dautzut. Ilabete bat joan, beste bat jin… Neskaren ezkont eguna etor­tzen da. Bi ezkongaiak oheratzekotan direla, une goxoenean, bat batean neska orroitzen da bere hitzaz. - Zaude ! Maitea ! Nahi nuke utz nezazun orentto batez. Behar

dut baitezpada mutiko lagun bat ikusi. - Nor ? - Ezin dautzut erran. Ene aferak dira. Senar gazteak bi pentsaketa egin eta … baietz, bai.

ematen dio; larrosarik ederrena ere eskaini, goraintzi eta agian­ tza hoberenak emanez.

Neska gaztea lasterka etxera i­tzultzean, giza mozkorra beti hor, karrika gorri, barrandan! Gauak gau, karrika ilunez doala- Bainan neska hain deliberatua, rik lasterka, mutiko erdi-mozkor hain sotila, ederraren ederraz, bat, otso goseti bat, kurutzatzen gizonak, errespetuz bazterturik, agurtu du. du. -   Ha  ! Neska bat  ! Enetzat  !  Azkenean, ganbaran, oheratu Holako suerterik ez zaitak seku- aitzin, senar gazteari eman dio lan berriz gertatuko  !  Balia gai- lorea. tezen ! Argia itzaliz geroz, bi gazte Lasterka lotzen zaio gibeletik. hauen aferak ez baitira gehiago Bainan alferrik. Neska sobera gureak, irakurlea, galdera hau deliberatua da. Mozkortiak egin behar dautzut : zure arajoatera utzi behar izan du. Baratzera heltzean, hats hantua, bera, hiru gizon gazte hauen arhor dago baratze-zaina bero- tean zein da nobleena ? tegian. Ez dakigu zer argi piztu zaion begietan neska ikustean. Besoetan hartu eta musu bat Johanes Bordazahar


Kostaldean

6 Piragua lehiaketa Getarian

Aurten beste hainbeste segurik igurikatzen dituzte. Erakusketa larunbatean idekiko Getarian, Andredena Maria da, agorrilak 14, eta hilabete egunean, izanen da mugimen- hunen 22-a arte segituko, egun guziz idekia goizeko 11-tarik aratsaldeko 7-etarat. Lehen egunean haatik, idekia egonen da aratseko 10ak arte eta musika zati batzu entzuten ahalko dira. 85 margo ikusten ahalko Hawaiko piragua horien besta izanen da igandean dira, besteak Getarian! beste Ramiro A­rrue-renetarik, batzuk eta du bereziki herri maitagarri hor- bestek prestatuak, zonbait bertako portu pollitean! Hor arat- din Kostaldeko udaletexetan salde apalean ikusten ahalko direnak. da piragua lehiaketa bat, ondo hotan joko hortan trebe diren guziekin, bainan ere partzuer Euskal kantuetan Europa guzian xapelgoetan au- trebatzeko… sart dabiltzan asko eta asko. Piraguak dira untzi ttipi luze batzu, Hendaian ere euskal kantuak biziki hertxiak, eta lehiaketa hor- maite dituzte! Hain xuxen, or­ tan erabiliko direnak dira Hawai tzegun huntan, agorrilak 12, ugartean ikusten ahal direnen euskal kantueri ohartu nahi digisakoak. Ur-jokoetan berezie- renentzat, edo euskal kantuetan netarik izan behar dira holako trebatu, taller berezi bat munpiragua lehiaketak, urtetik urte- tatua da hiri-barneko eskolan, goizeko 10-ak eta erdietarik goirat arrakasta gehiago badute… ti. Tallerraren arduradun izanen dira Elsa-Haizea Spizzichino, herriko etxean euskal teknikaria Joko eta besta dena, eta Xabi Albistur artixta Euskal-Herrian ezagutua… Ziburun, herriko etxea susta­ tzaile margo erakusketa handi eta eder bat muntatzen dute udan, Andredena Maria irian. Lehen urtetan Bordagaineko dorrean izaiten zen, orai Recollets delakoen komentuko kapera xaharrean. Aurtengo gai berezia, “Joko eta Besta Euskal-Herrian”. Robert Poulou hazpandar pilotari ohia antola­ tzaile-buru, erakusketa horrek ukan behar luke arrakasta gai­ tza. Jaz, 4500 lagun ibili ziren ikuska, gaia zelarik “ Emazteak Euskal-Herriko margoralitzan”. Euskal kantuak maite eta besteeri maitarazi nahi, Elsa-Haizea Spizzichino eta Xabi Albistur.

Hendaian, kirolari andana bat ohoratua Hendaian, egun gaitzak ukan

erakusketa berezi bat Bizkaia aldeko bazterren hobeki ezagutarazteko muntatua hango Foru aldundiaren babespean Biz-

Joko asko eta askotan emaitza hautak ukan dituzten gazteak!

dituzte, biziki airosak, euskalbesta eta gaineratiko! Mundu bat bildurik ere karroen ibilaldiaren txalotzerat! Sail beraren karietarat, herriko etxean errezebituak izan dira eta goretsiak jaztik hunat kirol askotan zerbait balentria egin duten herritarrak, izan pilotari, tenislari, rubgilari, futbolari, igerikari, arraulari, edo ari saskibaloian, mahain-jokoan, badminton delakoan, ahantzi gabe surf, judo eta holakoak! Battitt Sallaberry auzapezak deneri egin daizkiote konplimendu beroak, Sylvie Estomba eta Pier Aramburuk banatzen zaizkiotela bestetako lepoko bereziak.

Bizkaian badira hamahiru portu… Donibane Lohizunen, bazen mugimendu larunbatean Bilbotik abiatu Teink a­rraulari lehiaketarekin bainan egun berean bai eta biharamunean bazen ere portu hegi hortan

kaia-Euskal Kostaldea erakundearekin. Oroz gainetik preziarazteko Bizkaian diren portuak, hamahiru orotarat, Zierbena eta Ondarrua artean. Donibaneko udaletxea partzuer Beñat Da Costa zinegotzia azkar arduraturik harremanak emendatu nahiz Bizkaiarekin. Aurresku eta hitzaldi, estreinaldi kartsua ere izan da. Hor ziren besteak beste Joxe Antonio Agirre lehendakari zenaren seme-alabak, Joxeba eta Aitzane, beren familiarekin, denak aspaldian biziki atxikiak Donibaneri. Mundu bat ere beraz Teink lehiaketako arraularien txalo­ tzeko. Irabazle, hirugarren urtea segidan deneri aitzintzen dela, Martta ziburutar hirukotea. Bainan hamazazpi battelekuetako arraulari guziek ere hartze dituzte goresmenak.

Donibandar hautetsi multxo bat eta Agirre-tar adixkideak

Horra Bidasoa Folk festibala! Ez da asteburu huntako bainan besteko, horra Bidasoa Folk festibala, dena musika eta kantu! Txingudi erkidegoa osatzen duten hiru herriek dute eskain­tzen hiru egunez segidan, agorrilak 20, 21 eta 22! Hurbileko eta u­rruneko fama ederra duten artixta asko izanen dira partaide. Orotarat zortzi kontzertu, lehen egunean Hondarribian, bigarrenean Hendaian, Gaztelu-Zahar plazan, eta hirugarrenean Irunen, Euskal-Jai plazan. Hasteko, Kiriko hirukote jeinutsua, Astigarragatik jinen dena auzo gisa nolazpait! Hen-

daian, besteak beste entzunen dira Leila Négrau, Réunion ugartetik etorriko dena, eta Mayra Andrade, hau ere kantari paregabea, Kuban sortua, berenaz Afrikanoa, orai ardurenik Parisen bizi. Hor izanen da ere Jorge Gayoso Borrell musikaria, Lord Sassafras izenordearekin ezagutuagoa dena. Irunen aldiz, Altan irlandes taldea eta bretoin kantari xarmegarri bat, Gwennyn Mammenn. Biziki festibal aberatsa itxura guzien arabera, kultura desberdin askoren arteko topaketa baliosa! Bidasoa Folk festibalerateko gomita luzatzen daukute!


Kostaldean Baiona

52 atxiloketa, bortxaketa bat, gaitikoa oro besta

Bortxaketa bakar bat orain arte salatua, dena ere sobera jasan behar izan duen emaztearen­ tzat, Baionako bestak 2010 aipamen horrekin xoilik egonen direa ? Kontu egileek milioi bat eta berrehun milako bat bestaliar zenbatu dituzte ; ehunka arizan dira jendeak kantuz, dantzan, elestan, Baionako gero eta gehiago auzotan. Bestako larunbat arratsa izan da kopurutsuena, goizaldera bo­ rroka zenbaitzu ikusi dituena, orduan dira atxiloketa gehienak

iragan, baina ez keta ikaraga­ rririk karrikan zebilen jendaldea ikusi eta. Ordena zain­tzalek 3366 auto gidariri alkotes­ tean ufatzea galdatu diete, 188 legezko izariaz gain edanak kausituak izan dira ; umore beltzeko komentaristak erran lezake bestatik ateratzen direnen artean burutu estortzio legalak urte oroz gutixago ekartzen diola buxeteko ministerioari. Egun argiko ekitaldien arrakasta baieztatua izan da, autobusetan hurbildu den jendetzaren emendioa bezalaxe. Ekitaldien kalitatea eta ordutegia gutiz gehienetan errespetatua izan da, pentsa ehun musika taldez gain ibili dela iparraldeko hiri nagusiko karriketan. Ostegunean ainitz haurrek besta nola egiten den deskubritu dute ; izpiritu xotilenak laster ohartu ere dira bestak baduela ingurumenarekin ikustekorik ; Poterne baratzeko bazkarian janari bioa nagusi, hondakinak paperezko kutxetara eman, pasatzean Biltagarbiko bede­ratzi aholkulariren oharrak, “bes­ tak non nahi hondakinak ez” oihuaren frogatzeko parada izan dute. Heldu den urte arte.

7 Errobi Herri Elkargoa : bereizte guneetan pila zaharrak berreskuratzeko untziak ezarriak izan dira Gaur egun oraindik, Frantses estatu mailan, pilen % 70a zinkinontzietara botaia da, tratatua eta birziklatua izan gabe. Alta, pilek mehatxu bat osatzen dute gure ingurumenarentzat. Pila zaharrak berreskuratzeko untziak hondakintegietan ezarri ondoan (duela aspaldi) eta ondotik herriko etxe eta eskoletan (2010eko primaderan), Errobi Herri elkargoak untzi horiek bere lurraldean diren bereizte guneetan ezarri ditu duela guti. Bil Ta Garbi sindikatu ainitzarekin partaidetzan eramana izan den operazio hori, sindikatu honen lurraldean eramana den gisa hortako lehena da. Honi esker, biztanleak bere pilak hondakinen bereizteari zuzendua den eta beti idekia den gune batean botatzen ahal ditu. Ekintza hori, Bil Ta Garbi eta ADEME egituraren artean izenpetu hondakinen prebentzio programan sartzen da. Honen helburua etxe-hondakinen kopuruaren eta toxikotasunaren ttipitzea da. Birziklatze sailari esker, pilak balioztatuak eta tratatuak dira :

- ingurumenarentzat arrisku­ tsuak diren elementuak neutralizatuak dira (adib. : plomua) - gaien % 50a eta 70a artean birziklatzen da Arrazoin onak pilen bereizteko ! Eta kargatzen diren pilak hautatzen badituzue oraino hobe !

STAB autobus sarearen tarifikapen berria Prezioak funski apaltzen ditu STAB/VEOLIA enpresak irailetik haste; behingo txartela 1,20 eurotik euro xoilera jausten du ; hamar bidaieko karneta 9,90 tik 8 eurotara ; harpidetza arrunta hogeitamar eurotan emaiten du hilabeterako, eta 300 etan urte osorako ; 25 urtez peko gaz-

teek duten prezio apalagoaren ondoan, sortzen du tarifikapen merkeagoa adintsuentzat : 25 eurotan hilabetea eta 250 etan urte osoa. Urte osorako harpidetza ez da aldi bakarrean pagatzea nesesario, hilabeteka ordain daiteke.

BAM izen berriarekin Bokale iparraldetik eta Bidarte hegoaldetik atean joka ari zi­ tzaizkion aspaldiskoan BAM hiri elkargoari. Negoziaketa luzeen ondotik hona bi herrietako kon­ tseilariek aho batez bozkatu du-

tela hiri elkargoan sartzea. Hots, heldu den urtarrilaren lehenetik haste bost herrik osatuko duten hiri elkargoa “Cote Basque Adour” aglomerazioa deituko da.

Gogoeta Astea Loiolan 1985az geroz antolatzen da Gogoeta Astea. Helburua du, mundua eta gure herria nundik nora doazen begiratuz, Ebanjelioak gaur eta hemen zein mezu duen gogoetatzea, osoki euskaraz. Euskal Herri osoko kristau euskalduneri idekia da. Iparralde huntan, Pierre Andiazabal eta Peio Ospital dira arduradunak. Aurtengo Gogoeta Astea iraganen da agorrilaren 30etik irailaren 3ra, Loiolan, Arrupe etxean. Huna barnatuko diren gaiak : “Ekonomia krisiaren kalteak, kaltetuak eta erantzunak” Joserra Trebiñorekin ; “Kristautasunaren krisia zertan den” Jose Arregi frantziskotarrarekin, hemengo Euskaldun Gazteria mugimenduaren lekukotasuna barne ; “Eliza katolikoaren krisia zertan den” Pello Azpitarte jesuitarekin ; “Giza izakera eta kulturaren krisia” Xabier Andonegirekin ; “Otoitzaren krisia” Arantxa Jaka agustindarrarekin.

Abisu

Helduden Capes-Cafep-eko bibliografia ez da agertzen internetez. Lakiketenek helaraz lezakete mail huntara: jakes.saldubehere@numericable.fr


Herriz Herri

8 Irisarri Gure gazteak beti hor ! Euskal-Herriko xapela irabazi ondoan, Irisartarrak pilota batasuneko X. Bereterbide - P. Guichandut pilotako aste nagusian ditugu. Lehenik, joanden uztailaren 11n, Hazparneko pilota plazan, lanak izan dituzte Baigorriarren aurka. Gure pilotariak nekez hasi, 19-9 galtzen, 22etan adosteko, handik harat partida tinkea izan, halere Xabi eta Peio-k irabazi 30-28. Gero Fran­tziako xapelgoan finalerdietan, Garaztarrer nagusitu 30-19 eta orain finalean ditugu berriz ere Baigorriarren aurka, agorri-

Sara

laren 15an, Baigorrin! Izanen da mugimendu, giro eta agian bai jende gazte horien sustenga­ tzeko, merexi baitute batzuk ala bestek ! Union Basque elkartearen xapelgoan, 6 pare engaiatuak ziren, eta batek bide aski ona egiten dauku, Arinak taldeko A. Indaburu - P. Poutcou-Hourcade finalerdietan baititugu. Aste undar huntako ere, gomit gira bi pare horien sustengatzerat ! Irisarriko plazako lehiaketak ere aitzina doatzi, eta esku huskako zoingehiagokaren finalak buruilaren hatsarrean ditaizke.

Azkaine Larrungo Lasterkaldia Igandean, 481 lasterkari abiatu dira herriko plazatik Larrungo kaskoari buruz joan jina (edo gan etorria) egiteko. Aro eguzkitsu batekin, izerdi ederrik bota behar izan dute beren gustuaren betetzeko. Fernando Etchegaray Beratarra nagusitu da : 1.06’ emanez, kasik 5 minuta kentzen zizkiela Miarritzeko Kamal Sanhajiri eta Beñat Laxague Baztandarrak elkartekoari. Nesketan, Paueko Cindy Bregnias heldu da lehen, 1.25’ –ko denborarekin.

Eskulanak  : Erakusketa igandean bukatu da. Taldearen le-

gastronomiaren eguna eta arratsaldeko 5 orenetan, 48 garren

hendakari Brigitte Sasias-ek eskerrak bihurtzen ditu deneri. Jende asko ibili zaiote ikusten, batzuk gauza batzu manatu diozkate. Baziren gauza ederrak (margoak, baxerak, bururdiak, zurlanak, zizelkari egur eta harrian, saskiegile, mosaika, pilota egile eta bertze...). Urriko ilabetetik aitzina ortzirale arratsalde guziz Lurberri gelan lan horiek ikusten ahalko dituzue, nahi balin baduzue, lantegi batzuek e­rakutsiko dute beren jakintasuna.

kontrabandisten lasterketaren par­tida. Hea aurten irabaziko duen Fernando Etxegarai Beratarrak? Baditu janeko 4 irabaziak, bainan ganden urtean erori zen eta 11garren bukatu zuen, orduan Iñigo Lazaga Etxelarta­ rrak irabazi zuen, lehenago ere bazuen batto irabazia. -Abuztuaren 25an asteazkenez arratseko 8etan Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu berezia. Kontzertuaren ondotik izanen dira pintxo batzu eta edateko estofazko leihor azpian errebotean, giro onean. Hola jendek elgarrekin eginen dute kalaka, zer pentsatzen eta nola atxeman duten holako kontzertua. Ikusiz jendeen pentsaketa, beharbada helduden urtean bertze kontzertu bat eginen dute. -Abuztuaren 27an ortziralez euskal kantuak elizan arratseko 9 etan Saiberri eta Diabolo taldeekin. -Abuztuaren 28an larunbatez a­rratsaldeko 3etan Lizarrietako lepoan USO POP taldeak antolaturik eskulanak gazteentzat eta arratsean kontzertua Folk Pop Elektrokorekin. -Abuztuaren 31n asteartez arra­ tseko 9ak eterditan elizan euskal kantuak Lapurrak taldearekin. -Buruilaren 3tik 19a arte Lur Be­ rri gelan Larrungo Koloreak taldearen margoen erakusketa. -Herria kazetako enpleatuak bi astez oporretan dira, orduan buruilaren 2an agertuko da ber­ tzea.

Eskubaloia: Gure Urtxintxek izigarriko arrakasta ukan dute. Donibane Lohizuneko talde batek egin du Country dantzaren demonstrazionea, herriko gazte batzuek egin dute dantza hori taldearen laguntzarekin. Ondotik aperitifa eta afaria, bazen jende (270 bat haundi eta 60 haur), erran behar da paella haundia arras ona zela, Karrikaburuko alabaren gizonak egina, Nicolas Larrondek haurrentzat bazen ogitartekoa. Lehendakari Sabine Etcheveste-k eskerrak bihurtzen ditu deneri. Izigarri kontent da, baditu 80 neskatxa ttiki eta haundi eskubaloian ari direnak, ganden sasoinean 11 urte azpikoek izan dute xapela eta 18koek finalerdian galdu, orduan aurten nahi luke neurri hortarat ailegatu eta zertako ez hobetu. Abisu: Abuztuaren 19an ortzegunez euskal kantuak Larrun Kanta taldearekin, elizan arratsko 9ak eterditan. -Abuztuaren 21an larunbatez errebotean pilotaren eguna. Bazkari, afari eta animazioneak egun guzian, pilota, dantzak eta bertze. -Biharamunean igandez errebotean egun guzian lantegi eta

Artzain xakurrak Arratsaldean, jendalde ederraren aitzinean jokatu da lehiaketa hau Ikastola-ren alde, Haranederreko soroan. Hiru Itsasuar eta bi Aldudarren artetik Michèle Acheritogaray Iholdiarra atera da irabazle. – 2. J.Paul Iriquin (Itsasu) – 3. Kuan Miura (Itsasu) – 4. Marzel Hualde (Aldude) – 5. Felix Saint Pierre (Itsasu) 6. Albert Hualde (Aldude). Lan miresgarri bat konpliturik bildu dute araberako arrakasta. F.M.

Heriotze: Beti Gazte taldearen ateraldiak animatzen zituen bere akordeoinarekin, aste­ lehen arratsaldean ehortzia izan da gure Koxe Larzabal 80 urtetan. Beti Gazte taldeak dolumin beroenak ematen ditu familiako guzieri. Ganex

Izturitze Parropiatik - Bi hitzordu nahi ginituzke aipatu oraidanik. Agorrileko azken igandean 29an ospatuko da Frantses Dardan herritar dohatsua, Hazparne aldeko parropiaren patroina dena. Ondoko igandean, irailaren 5ean kermeza, xeheki aipatuko duguna aitzineko astean. Arte huntan, zozketako txartelak salgai dira, beraz har aski goiz aitzineko ostiraleko itzultzeko arduraduner. Anartean, opor edo bakantza on deneri!


Herriz Herri Hazparne Beñat Loyathoren erakusketa Agorrilaren 16 tik 24a arte Beñat Loyatho margolariak eginen du erakusketa bat Hazparneko Jondonane erakustegian. Herrian ongi ezagutua da artixta hau eta preziatua. Aspalditik ari da margotzen, Euskal Herriko inguramen ederrak margotzen ditu ezin hobeki. Laborantxa munduari hurbil, eguneroko bizia du kondatzen bere ekintzetan. Ainitz erakusketa egiten ditu, bainan Hazparnen

ez ginuen hainbertze ikusten eta hau damugarri ginaukan ezen gaitzeko lan ederrak egiten baiditu gure Elizaberritar margolari omentsuak. Aste batentzat eskainiko dauzkigu bere azken o­brak, hauetarik bat agertzen dugu argazki huntan, hunek berak inguratzen baitu Beñat-en dohain haundia. “Orhiko Xoria Arditurrin”. Ortzegun huntan, agorrilaren 12 an Misionesten Kaperan a­ratsaldeko 7 tan, kontzertu bat izanen da J.M. Beltran-en boskotearekin. Ikusgarri huni buruz

Xiberoko berriak Lagunarte konpañiak aurkezten dauku talde hunek eskainiko duen ikusgarria : Juan Mari Beltran, Ander Ba­ rrenetxea, Miriam F. Atxaerandio, Jasone Camara, Aitor Gabilondo. Emanaldi honetako doinuen bidez, Euskal Herri musikala zeharkatzen duten bidezidorretatik paseo zabal bat eman dezakegu. Bertan, kantu, dantza, erritmo, doinu eta hotskolore ezberdinez osatutako musika kalidoskopio harrigarria topatuko dugu. Musika hau en­ tzunez, hotskolorez kolore arituko gara. Horrela, besteen artean albokaren harrabotsa, txistu eta xirularen txioak, txalaparta zuraren bihozkadak, garai bateko bi sokez musika ematen duen a­rrabita, akordeoia, tronpa, txanbela eta ahots bero eta indartsuak entzun daitezke. Gaien aldetik, “Xarmagarri bat badut” bezalako amodiozko kantu zoragarria edo neska -mutil gazteen arteko harremanetako “artaxuriketa” bileretan kantatzen ziren “Josetxo Olaberrikobaratzeko pikuak” bezalakoak. Erromerietako dantzak, Auñamendiko artzainen kantu libreak eta branle bezalako plaza-dan­ tza eta hau guzia gure hizkuntza alor hauetan duen aberastasuna eta egokitasunarekin. Musika e­rrexak eta konplexuak bai erri­ tmo eta neurrietan. Hots, erritmo eta doinu zahar eta berri.

Donibane Garazin, arte erakusketa Agorrilaren 24etik irailaren 3a arte, arte erakusketa eder bat zabalik izanen da Zitadela karrikako 7an. Tokiko, Euskal Herri barnealdeko eta ere urrunagoko dozena bat artisten obrak dira ikusgai izanen, margo, marrazki, zizelketa, mosaika, akuarela eta bertze. Idekidura tenoreak: 10:00-12:00 / 15:00-17:00. Sartzea urririk.

Aiherra

Heriotze Haranburuko Leon NOBLIAk joan den astean utzi gaitu, 78 garren urtean zelarik. Azken denbora hauetan baginakien osagarri eneguak bazituela, eta bereziki joan den elu­ rretan egin erorikoaren ondotik, txarrera zoala. Familiaren­ tzat dorpe baldin bada, aihertar ihiztariek ere lagun on bat galdu dute. Halaere gazterik utzi gaitu. Leon zenaren ehorzketak, joan den ortiralean egin dira Lekuineko elizan, hau mukurru betea zelarik. Gure dolumin bizienak Jeanne emazteari, bai eta Pette, Didier eta Martine seme alaberi eta hauien familieri.

9

Andredena Mariaz elizkizunak Asteondar huntan, elizkizunak  : larunbat arratsean 8tan Izturi­ tzen, eta igandean Aiherrako elizan 10ak 1/2tan. Lurdeko eskea Andre Dena Mariaz, elizako ateetan, eske bat eginen da Lurderat joaiten diren erien lagun­ tzeko. Beila hori, buruilean eginen da, eta hortan parte hartzen duten laguntzaile guziek, beren gain dituzte gastu guziak, hala nola piaia, jana eta loa. Ondorioz, eske hau erien laguntzeko baizik ez da egiten. Milesker denen laguntzarentzat !

Udan ere euskara ikasten Urte oroz Xiberoko gaü eskolak antolatzen düan ikastaldia Maulen, Agerrian egin da aurten. Agorrilaren 2tik 6ealat, goiz oroz kurtsoak izan dira lehen mailatik alfabetatze heinealat, eta arrestietan atelierrak. Ikastaldia 265 E pagatü düe langileek eta 220 E langile prekarioek, langabetüek ala ikasleek. Jakin behar da halere herri alkargoatik eta eüskararen erakunde püblikotik sos lagüntzak ükeiten ahal zirela. Zalgizeko gaznategiaren gogoetak Zalgizeko Etxe Gazna gazitegia geroari so da. Xiberoko herri alkargoak eznearen erabilpenaz abiatü düan ikerketa batetaz baliatüko da, dagün urteetan kausitü beharreko helbürüen finkatzeko. Oraidanik berriz, gazitegian tenperatüra eta hezetarzüna küdeatzen düan tresneria berritüko düe, hobeki lan egiten delakoan tresna modernoekin. Azkenik komertzializazioari ere pentsatzen ari dira, eta kalitatea prezioen arteko oreka atzamaiteko lan talde bat sortüko da. Enpresa berri bat Maulen Artzainak Xiberoko enpresa taldean sartü da berriki Lagarde, Bordelen erosi berri düan enpresa. Primadera hatsarrean hasi dira lanean 9 langile GEMA enpresa ohiaren egoitzan. “Epareuse” eta “broyeur” delakoak egiten dütü laborantxarentako ala DDEarentako. Lagarde markak zütüan hitzarmenekin jarraikiko düe Xiberotik, Khun edo Vicon bezalako marka ezagüner tresneria saltzez. Piezak kanpoan eginarazten dütüe, eta Maulen muntaketa lanak egiten. Urtean 250 tresnaren saltzera heltü nahi lüküe, eta ahalaz laster langile berrien hartzera ere. Artzainak taldeko ASMA enpresak, bestalde, tresna berriak asmatü behar lütüzke eta Lagarde enpresari eginarazi. Irati proiektua aitzina juaiten Mugaz bi aldetako proiektuen artean kokatürik “Irati” proiektua korpizten hasten da emeki emeki. Europak “interreg 4” programaren barnean ezarri beitzian, Akitaniari eta Nafarroari gehitüz bere diharü partea. Proiektu horri esker Iratiko aizina etxolek freskaldi bat ezagütüko düe, eta bardin bardina, Nafarroako bakantza etxaltek. Urte hatsarrean hartua izan zen alteko argazkian, mügaz bi altetako kargüdün politikoak ageri dira programa pikoan eman züten egünean. ESAIT martxa Xiberoan gainti igan Mendi martxak igaran asteartean ürrentü dü ipar Eüskal Herriko etapa Maulen. Artzen Letona gure lankideak Donapaleütik Maulerat egin düen bidea jarraiki dü. Ebi erauntsi ttipi batez gain, denbora ejerra üken düe. Goizanko zortzi orenetan abiatü dira Donapaleütik, hamaiketan Lohitzunen auto bat bazüen haidürü sagardo freskoarekin. Arrestirian ibilaldiaz akitürik etzanaldia egin düe. Mauleko karriketan manifestaldi baten egitez kurritü ziren. Egünaldia Mauleko arrüan ürrentü züen Zinka ostatüan, Xiberoko laborantxa, indüstria, kültüra eta gazteriaren berri hartzez, besteak beste Mixel Etxebest Mauleko aüzapezaren parte hartzearekin. Biharamün goizean Elgetarat (Gipuzkoa) autobüsez joan ziren hantik Trebiñorat joaiteko ondotik. Etxalte baten gatik mugimentü Larrainen eta Ziburun Larraineko herriko etxeak laborantxa lürren espekülazioaren kontrako delibero bat hartü züen iragan hilabetean. Borda bat, bi hektara eterdi lürrez üngüratürik, 55 000 eurotan salgei ezarririk izan da 5 000 euroko agentzia fresak barne. Sébastien Uthürriage aüzapezak ideiak argi dütü, iragan urtean etxalte batentako bezala, SAFERrari preampzione baten egitea galtatü deio. Jakin behar da 28 urtez laborari familia bat ari izan dela lür horietan lanean, eta jabeak baillaren partez beste kontratü bat izenpetarazi zeiola, zoinek laborariari preampzione eskübidea elkitzen zion. Laboraria lürren hartzeko prest agertü da, bena ez 55 000 eurotan. Larraineko herriko etxeak SAFERrari egin galtoa (7 botz alde, 2 kontre eta 2 abstentzione) honhartü dü egitürako barne batzorde batek, bena orai laborantxa eta diharü ministerioek düe trenkatü beharko. Larrainen salgei ezarririk izan den bordaltearen aferan jabeak ihardokitze baten egitea kausitü dü Xiberoko Botza irratian. Jabe hori xiberotarra da eta Ziburun bizi da. Afera abiatü ondoan, Espekulazioaren kuntrako Zuberoako kolektibo bat sortü da, eta berak deitürik, Ziburuko karriketan 200 bat jente manifestatu ziren iragan neskenegünean Larraineko herrian laborantzan erabilia den lur eremua saldu nahi dela salatzeko. Lurra laborarientzat atxiki behar dela erranik izan da, eta salatu da saltzeko prezioa. 55.000 euroko prezioa onartezina dela salatu eta herriaren etorkizuna kolokan jartzen dela ohartarazi nahi izan düe. Manifestaldi hartan, A.B, Batasuna, NPA, ELB, Larraineko Herriko Etxea, LAB, GFAM edo Segiren sustengüa bildu du Zuberoako espekulazioaren kontrako kolektiboak. Ezpeizeko bozkak Igaran igantean herriko bozkak ziren Ezpeize Ündürünen, kuntseler bat haitatu behar zen. Bi haitagei baziren, Andre Goilhardet laboraria eta Jean Claude Sallato arotza. 423 etarik 248 ek botza eman düe. Andre Goilhardetek 151 botz bildü dütü  ; JC Sallatok 82 botz. Baliorik gabeko bozak 15 elki ziren. Ostirale arrats honetan kuntseiluko bilkura bildüko da mera baten haitatzeko. Haitagei bat bada, Michel Ibarra orai arte lehen axuanta dena. Xiberoko Botzaren laguntzarekin bildutako berriak


Herriz Herri

10 Itsasu Artzain xakur lehiaketa Joanden larunbatean iragan da lehiaketa hau, Atharri ezker pareteko zelaian, San Josep eskolak antolaturik. Jendalde pullita bildu da, iduriz jendeak ontsa hartua zuen tenore aldaketa. Herritarrak eraman du lehiaketa, Xintxo, Jean-Paul Iriquin-en xakurrak. Bigarren izan da, arras guti gatik, Izar, Kuan Miura-ren xakurra. Hirugarren Hiru, Félix St Pierre-n xakurra. Laugarren Pintto, Beñat Paraxu-ren xakurra. Bosgarren Peio, Félix Irigoien-en xakurra. Eta seigarren izan da Diego, Filipe St Pierre-n xakurra; hunek lehen aldikotz parte hartzen zuen lehiaketa batean. Jendea arras gustora egon da xakurren

Bidarrai larderiari begira, eta hitzordua hartua dago helduden urteko. Kontzertua LAPURTARRAK abesbatzak eskainiko du kontzertu bat ostegun huntan, agorrilaren 12an, aratseko 9etan Itsasuko elizan. Sartzea 8 eurotan finkatua da, kitorik 15 urte azpiko haur eta gaztetxoentzat. Kanpoko zinema Hau ere ohiko ekitaldia bihurtua da Itsasun, Herriko Etxeak eta Kontseilu Orokorrak antolatu ekitaldia da. Agorrilaren 17an iraganen da Gaineko Plazan aratseko 9.30etan, eta aurten ikusten ahalko da James Bonden filma bat: Quantum of solace.

Senpere Heriotze Ganden astean bere azken egoitzerat segitua izan da Arnaud Lassegue Luluako semea. Gazte denboran Arnaud familiako mutiko zaharrena burasoen laguntzen arizan zen beren laborari etxalde ederrean. Gero bere adineko gazteak bezala Alemaniarat bortxaz lanera joaiteko altxatua izan zen. Handik itzuli eta geroxago ezkondu zen Ernestine Iramuno Sarata­ rrarekin. Angelun egin zuten beren egoitza. Laneko denboran bere kamiunarekin arizan da gauza karreatzen. Orai pausatu da 88 urtetan. Segur gira Jaungoikoak lehentxago joana zen emaztearen aldean leku ona egin diola bere zeru ederrean. Bere haurrideeri, horien familieri eta jendaki guziari eskaintzen ditugu gure doluminak. Sortze Uztaileko ilabetean izan ditugun sortzeak: Lorenzo Jean Bruno Santoni Elbarrun Zuharretan; Mahe Michele Morin Artzirinen, Jean Baptiste Joël Yves De

A­rrieta Lakuko kartierrean. Zorionak! Bizi luze eta urosa sortu berrieri eta goresmenak horien aitameri. Pilota Frantziako xapelgoaren finaletako Aste Handian baditugu hiru andana: • Xixteraz: errebotean: biga­ rren mailean, Michel Larrea, J. Marc Higos, Pierre Irazoqui, botari Didier Lacroix eta marran Stephane Zamora, Salies-eko Biarnesen kontra. Joko garbian: junior gaztetan, Ximun Lucu, Andoni Iciaga eta Dominique Jauregiberry Baigorriarren kontra. • Esku huska: bigarren mailean, Pantxo Valencia eta Sebastien Laurencena Urruñarren kontra. Berdin esku huska, Akitaniako kopan, finalerditan ditugu: xitoetan, Arnaud Haroçarene eta Ellande Jaureguy; Union Basque xapelgoan, finala laurdenetan ditugu bospasei pare. Xantza on desiratzen diotegu guzieri!

Baigorri Pilotako aste haundia Atharratzen hasia, federazioneak antolatu finalen aste haundia Baigorrin bururatuko da helduden igandean, agorrilaren 15ean. Goizean 10.30tan errebotean, bigarren maileko finala jokatuko da Donapaleu eta Senpereren artean. Aratsaldean, esku huskaren aldi  : 16.30tan, Kadet mailean, Zaharrer Segiko Berterreche eta Barneche Irisa­ rriren kondu ari diren Bereterbide eta Guichandut-en kontra. Ondotik, senior lehen mailekoak. Azkaineko Laduche eta Berasateguy Amikuzeko Lucu eta Amulet-en kontra. Agian aroa alde izanen da. Aste huntako hitzorduak Ortzegunean, aratseko 9.00tan Plaza xoko gelan, Mexikatik etorri Mariachis de Atlixco beren

kantu eta folklorean. Ortziralean, aratseko 9.00tan elizan Kantuz, Izpurako taldearen kontzertua, hauekin Elena eta Laida kantari gazteak. Larunbatean, elizako plazan, 18.00etarik goiti, «  Aiko  » taldearen disko berriaren aurkezpena, ondotik eliza ondoan Baigorriko ama ikastolak antolatu gaueko merkatua, ahantzi gabe bere afaria. Klasako bazkari Agorrilaren 29an, 1933, 1934 eta1935 urteetan sortuak gomitatuak dira beren espos lagunekin Manexenea ostatura, eguerdiarekin. Mahain on baten inguruan, memento goxo bat pasatuko dute beren orroitzapenak aipatuz. Izenak eman behar dira lehen bai lehen 05.59.37.41.68 zenbakira deituz.

Heriotze – Marie Iturbide, serora izenez Marie Bernard, 92 urtetan zendu da Angeluko Seroretan eta han berean ehortzia izan da joan den astean, asteazkenarekin. Gaztettonbordakoa zen sortzez, haatik Etxebeltzenean handitua. 22 urtetan bilakatu zen serora eta joan den urta­ rrilean ospatua zuen bere sero-

ratzearen 70garren urtemuga. Joan den larunbatean aldiz, Xabadinaneko Jean Pierre Cedarry da bere azken egoitzarat lagundua izan. 82 urtetara zoan. Oraino pixkor iduri zuelarik tipustapast utzi du mundu hau. Bihotzetik, gure doluminak bi hil horien familieri.

Luhuso Herriko pestak Huna egitaraua: Agorrilaren 13an, 19.00 zintzur bustitze alaitua. Zikiroa Ezpeletako txarangak alaiturik eta gero dantzaldia Xitoak taldearekin. Agorrilaren 14an, 9.00 - 17.00 jate on eta artisau feira. 10.00 lehen aldikotz: « Adarreko lasterketa », 13 km. 12.00 zintzur bustitzea Baiona Bandak alaiturik. Jastatzea trinketean. 16.30 Behi lasterketak. Ahatxea haurren­ tzat. Ondotik talo ta xingar. 19.30 Errugbia, Luhuso Hazparneren kontra. 20.00-tik goiti kontzertua: Buuzbu, Moskorri, Lotsagabe. Dantzaldia Mikel Hats taldearekin. Sartzea urririk. Agorrilaren 15an, 10.00 meza nagusia, Makeako «  Ganixta­ rrak  »-ek animaturik. 11.00 «  Esku pilota  » txapelketaren pilota partida. Ondotik zintzur

Urepele

Kausitze Huna beraz gure herritar gaztek eskuratu dituzten sailak: - B.E.P.C.: Etchebarren Marina « Batixtainekoa »; - B.E.P.A.: Etchepare Sebastien « Baxtandarrainekoa »; - BAC L: Texier Pauline «  Erlando-zaharrekoa »; - BAC Pro Services en milieu rural: Etchepare Aurélie « Baxtandarrainekoa  », Elissalde Izarne « Bihurtabuxtanekoa »; - EGA: Etcheverry Aline «  Xendarinekoa »; - Sciences-Po eskolan sartzeko konkurtsoa: Etcheverry Karine «  Xendarinekoa  ». Goresmenak eskaintzen ditugu gure gazte haueri eta suerte on ondoko sailetan. Herriko bestak: Agorrilaren 13-tik 17-rat iraganen dira gure herriko bestak, huna egitaraua: Ortzirala, 13an: afaria «  Koseinea » ostatuan, ondotik dantzaldia Bergara taldearekin. Ebiakoitza, 14an: zikiroa ogitartean, Lafitte ostatuan arra­tseko 8etan, Xalbador, Ihidoy eta Panpi Portugal-ek alaiturik. Ondotik dantzaldia Ketxo taldearekin. Igandea, 15ean: 10.30tan meza nagusia. 12tan: zintzur bustitzea

bustitzea. 14.00 rafting jautsiera Loisirs 64-ek antolaturik, 15 euro helduentzat eta 10 euro 7-12 urtekoentzat. Loisirs 64 elkarteari izena eman. 17.00 dantza « Po­ lliki  » taldeko gazteekin, ondotik mutxikoak denentzat. 19.00 Kepa Junkera, ondotik talo eta xingar. Besten bukaera Holako taldearekin. Agorrilaren 21an, eguerditik goiti, Ibiza eguna Luhusoko trinketean denentzat!! Zatoz mozorrotua!! Ederrena saristatua izanen da! Sortze Lorietan daude Peio St Esteben gure pilotaria eta Marie Harignordoquy, zeren sortu baitzakote lehen haurra, nexka bat ederra, Leire deitu dutena. Goresmenak ait’ama gazteeri eta bizi zoriontsu bat haur sortu berriari.

Etxe xuria ostatuan. 17etan: pilota partidak, Baleako gazteekin lehenik eta ondotik: Larrechea - Harismendy / Bielle - Etcheto 19tan: antzara jokoa. 20etan: talo ta xingar, ondotik dantzaldia Etxe xuria ostatuan Jose Angelek alaiturik. Astelehena, 16an: herritarren eguna. Asteartea, 17an: 20etan zikiro besta, Kontuz-ek alaiturik. Ondotik dantzaldia Orindots taldearekin. Erran gabe doa guzieri zabaltzen dugula gomita, omore eta giro on baten pasatzerat. Ustegabeko elgarretaratzea Iragan uztailaren 13an, elga­ rretaratu gira auzo andana bat zintzur bustitze baten bitartez «  Gaineko karrika  » auzoan. Hauxe da idaia ona eta argia ukan duen Pilar emazte gaz­teak, gomita eskainiz bere auzoeri. Hor iragan dugu ilunabar goxo bat, xahar, gazte, haur denak batean, hor ginuelarik ere Mayi gure urepeldar xaharrena 94 urterekin. Laster berriz bil­tzeko gogoarekin gaude, apairu baten egiteko. Eskerrak bihur­tzen ditugu antolatzaileari, hea holako ekitaldiak gutiziatzen dituen herriko bertze auzoak. Agian bai!


Herriz Herri Uztaritze

Makea-Lekorne Sortze Huna bigarren neska bat sortu dela «  Garraldari so  » etxean, Beñat Etxepare eta Elena Idieder familia gaztean. Elaia dei­ tzen da gaurko sortu berria. Handi dadila zorionean eta euskaldunki Helenen ahizpa muñuña! Goresmenak aitameri eta aitatxi-amatxieri bixtan da. Herriko Etxea Agorrilaren 15a arte hetsia izanen da, nahiz ohartuak zirezten!

11

Paso! Garroko jauregia Denbora ona lagun ogi joitea egina izan da doi bat moda xaharrean, eta jendea etorri da oste handitan eta bazkaria iragan da omore onean. Uste dut laster lotuko diren 5 hektara alorren ongi lantzen, baratze bio baten sortzeko, gu guzien onetan. Biba zuek, eta hartu oraidanik herritarren esker beroenak.  P. I.

Xapeldun Huna beraz aitzineko astetan amensten ginuena parte segurik errealitate bilakatua. Euskal Herriko ligan irabazi bi xapelen ondotik, (luzean eta joko gar-

Lehendakaria bere mintzaldian

bin), Kapito Harri-k lehen mailan duen luzeko ekipa Frantziako xapeldun egin da juanden igandean Atharratzeko pilota plazan osoki gaina hartuz Donibaneko Luzaz Gazte taldeari 13 eta 2. Bizkitartean lehenbiziko jokoa ikus eta partida luze eta zail bat izanen zela jendeak pentsatu du, ezbaian oren erdi bat iraun baitu bainan gero Uztariztarrek beren indarra eta erregulartasuna erakutsi dute. Donibanek, ahuldu bada ere bereziki gibeleko jokolaria kolpatu zaielarik, kintze eder batzu erakutsi dizkigu. Uztaritze-rentzat ari ziren: Eneko Pelletrat, Ximun Destaillac, Ene­ ko Sarratia, Mattin Castanchoa eta Eric Migueltorrena. Partida ondoan sustengatzaile eta jokolariak bildu baitira bazkari baten inguruan Urdiñarben, apairua bukatzean Koko Migueltorrena

Kapito Harri-ko talde xapelduna

Kapito Harri-ko lehendakaria eta Eneko Pelletrat jokolarien izenean ados ziren erraiteko finala horren ondotik orrialde bat itzuli dela batasunaren bizian. Adinean doatzin bi jokolarik u­tziko baitute lekua gazteagoeri, azpimarratu dute arrazoin bat gehiago dela heldu diren gazteak laguntzeko hutsik egin gabe, behar bada ere urte pare batez finaletarik kanpo gelditu bainan etorriko direla berriz holako egun paregabeak. Egia da ere laugarren xapel bat berdin gogotik ikusiko ginuela gure mutikoen buruen gainean, bainan joko garbin kanporatuak izan dira duela hamar bat egun finalerdietan. Ez dugu hemen berekoikeriarik erakutsi nahi. Mahainean kantari batzuek eman dute egunari zoakion kantua adibidez Uztariztarren kantua (Zerbitzari apezak egina 1932an) eta bana beste hauxe diona: Hemen bada pilotari. Irabazten dute orori. Oi zoin eder zaikun hori. Eskerrak jaunari. Kanta dezagun kanta dezagun Kapito Harri eskualdun bihotzen begiratzailea. Galda diezaiogun gain hartarik begira ditzan luzaz hemen pilota eta euskaldun bihotzak. Azken meza Angelura izendatua izanez Peio Bordagaray erretorak bere azken meza emanen du igande huntan Bixintxo elizan 10ak eta erditan. Errobiko Salbatore parropia guzia gomitatua da igandeko meza bakar hortara esker onezko meza bat izan dadin.


ABISUAK

12

laire

Avis de constitution

Avis de constitution

Avis de constitution

Green Elec PPB SAS à capital variable Capital de 200 E

Green muest PLN SAS à capital variable Capital de 200 E

Green muest Antibes SAS à capital variable Capital de 200 E

Objet social: Production d’électricité d’origine so-

Siège social: 5, allée Sapiéha 64200 Biarritz Aucune clause statutaire spéciale. Pas de commissaire aux comptes Dirigeant: Président Monsieur Didier Dubois 5, allée Sapiéha 64200 La société sera immatriculée au Registre du commerce et des Sociétés de Bayonne (64) Pour Green Elec PPB Didier Dubois

Objet social : Production d’électricité d’origine solaire Siège social : 5, allée Sapiéha 64200 Biarritz Aucune clause statutaire spéciale. Pas de commissaire aux comptes Dirigeant : Président Monsieur Didier Dubois 5, allée Sapiéha 64200 La société sera immatriculée au Registre du commerce et des Sociétés de Bayonne (64). Pour Green Elec PLN Didier Dubois

SARL CREER UNE SOCIETE.COM 510 178 148 – RCS BAYONNE

Avis de modification

SARL au capital de 5000 E Siège social : CENTRAL FORUM CIDEX 1 – 64100 BAYONNE

Green Elec Sarl à capital variable RCS Bayonne 504 698 887 Capital de 300 000 E

L’AGE du 27/07/2010 a décidé de ne pas dissoudre la Société bien que les capitaux propres soient inférieurs à la moitié du capital social. Mention au RCS de BAYONNE.

Éditions Basques

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 11 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

herria@wanadoo.fr imprimerie.labourd@wanadoo.fr

URTE-SARIAK

Urtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan : - Bandarekin : 97 E edo 127 $ - Gutun-azalean : 180 E edo 210 $ Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/ Zuzendaria : J.-B. Dirassar Ohorezko zuzendaria : E. LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : R. Camblong Imprimeur : Imprimerie du Labourd 29, Chemin de Casenave Z.I. St Etienne 64100 BAYONNE/BAIONA

Tél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Objet social : Production d’électricité d’origine solaire Siège social : 5, allée Sapiéha 64200 Biarritz Aucune clause statutaire spéciale. Pas de commissaire aux comptes Dirigeant : Président Monsieur Didier Dubois 5, allée Sapiéha 64200 La société sera immatriculée au Registre du commerce et des Sociétés de Bayonne (64). Pour Green Elec Antibes Didier Dubois

laire

Siège social : 5, allée Sapiéha 64200 Biarritz Objet social : Production d’électricité d’origine so-

Décisions En AGO du 31 juillet 2010, les associés ont décider de : • Changer la dénomination sociale en Green Elec Cornus • Porter le capital, entièrement versé, à 520 116 E. Pour Green Elec Cornus Le gérant - Didier Dubois Maître Olivier GANET Notaire BP 6 64250 ESPELETTE : SCI GUREA, Société civile immobilière au capital de 1.524,249 E ayant son siège social à ITXASSOU (64250), chemin Pannecau immatriculée au RCS de BAYONNE sous le n° 421 741 505 DECES DU GERANT Monsieur Charles OTAEGUI, gérant de la SCI GUREA, demeurant à ITXASSOU (64250), quartier Pannecau, Maison GOIZ ARGI, époux de Madame Eliane CLAVERIE, né à BAYONNE (64100), le 29 octobre 1963, est décédé à BAYONNE (64100), Le 17 mars 2010. Suite à son décès, les associés de la SCI GUREA se sont réunis en assemblée générale extraordinaire le 04 août 2010. Aux termes de ladite assemblée, les associés ont décidé à l’unanimité de remplacer le gérant décédé, et de nommer Mme Eliane OTAEGUI gérante de la SCI GUREA à compter du 04 août 2010. L’article 13 - Gérante des statuts a été modifié en conséquence. Le dépôt sera effectué au Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE. Pour avis Me Olivier GANET

Green Elec Sarl à capital variable RCS Bayonne 508 941879 Capital de 200 E Siège social : 5, allée Sapiéha 64200 Biarritz

laire

Objet social : Production d’électricité d’origine so-

Changement de dénomination sociale. Suite à l’AGO du 31 juillet 2010, les associés de la société ont décidé de changer la dénomination sociale de la société qui s’appelera dorénavant: Green Elec Collongues Pour Green Elec - Didier Dubois HERRIKOA Société anonyme au capital de 3 343 686 E porté à 3 800 464 E Siège social: ANGLET (P.A.) – Résidence l’Alliance – Centre Jorlis RCS: Bayonne 320 432 222 Augmentation de capital en numéraire Aux termes d’une délibération en date du 21 juillet 2010, le conseil d’administration a constaté la réalisation définitive de l’augmentation de capital à hauteur de 456 778 E, par création de 228 389 actions nouvelles émises au prix de 2,50E, soit une valeur nominale de 2 E et une prime d’émission de 0,50 E, intégralement libérées en numéraire, de sorte que le capital se trouve désormais porté de 3 343 686 E à la somme de 3 800 464 euros. Les articles 6 et 8 des statuts ont été modifiés en conséquence. Pour avis. Le conseil d’administration Fabienne BARNECHE Avocat à la Cour 3 Rue Faget de Baure 64000 PAU GAEC KIXKA-XILO Groupement Agricole d’Exploitation en Commun reconnu au capital de 118544E Siège social : Maison Larraldia 64120 SAINT JUST IBARRE RCS BAYONNE : D 339 715 864 Aux termes d’une assemblée générale extraordinaire du 26/07/ 2010 enregistrée à la recette des impôts de BAYONNE le

Avis de constitution Green Elec Le Cannet SAS à capital variable Capital de 200 E

laire

Objet social : Production d’électricité d’origine so-

Siège social : 5, allée Sapiéha 64200 Biarritz Aucune clause statutaire spéciale. Pas de commissaire aux comptes Dirigeant: Président Monsieur Didier Dubois 5, allée Sapiéha 64200 La société sera immatriculée au Registre du commerce et des Sociétés de Bayonne (64). Pour Green Elec Le Cannet Didier Dubois Jérôme GOUFFRANT Yon ALONSO Notaires Associés 64430 St-Etienne-de-Baïgorry Tél : 05.59.37.45.30 ETUDE DE ME JEROME GOUFFRANT ET YON ALONSO NOTAIRES A SAINT ETIENNE DE BAIGORRY AVIS DE CONSTITUTION Aux termes d’un acte reçu par Me Jérôme GOUFFRANT, Notaire à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY, le 7 juillet 2010, ernregistré à BAYONNE le 12 juillet 2010, bordereau 2010 / 878, case n° 1, a été constituée une société à responsabilité limitée ayant les caractéristiques suivantes : Dénomination : «  EURL PHILIPPE TROUNDAY » Siège : OSSES (64780), Ur Hegian. Durée : 99 ans. Objet : L’exercice et l’exploitation de toutes activités artisanales et commerciales concernant : - tous travaux de menuiseries et pvc, - tous travaux et fourniture de bois et matériaux associés, - tous travaux relatifs aux bâtiments, charpente, plomberie, zinguerie, peinture, plâtrerie et tous travaux d’aménagements et d’agencements intérieurs. Et généralement toutes opérations industrielles, commerciales ou financières, mobilières ou immobilières, pouvant se rattacher directement ou indirectement à l’objet social ou susceptibles d’en favoriser l’exploitation ou le développement. Capital social : 20 000 euros d’apports en numéraire. Gérante : Monsieur Philippe TROUNDAY, demeurant à OSSES (64780), maison Ur Hegian, pour une durée indéterminée. La Société sera immatriculée au R.C.S. de BAYONNE. POUR AVIS ET MENTION Me Jérôme GOUFFRANT, notaire. 3/08/2010 sous le bordereau n°2010/973 case n°5, la collectivité des associés du GAEC KIXKA-XILO a décidé de : - la réalisation d’une augmentation du capital social en numéraire de 45000 E. Cette décision entraîne la publication des mentions suivantes : Ancienne mention : Capital social : 118544 E. Nouvelle mention : Capital social : 163544 E. Pour Avis


asteburuko hitzorduak Ortziralean -Kanbon, Arnagako egoitzaren eta

inguruko parkearen bisitaldia (10.30), Chantecler antzerkia gogoan. -Ezpeletan, merkatu estalian, Idoki-ren feria eguna. -Hendaian, Jondoni Bixintxo elizan (21.00), Oldarra abesbatza. -Larraingo elizan (21.00), Jean Bordachar bere lagunekin eta Noka taldea. -Baigorriko elizan (21.00), Kantuz koroa. -Donapaleun, Amikuze plazan (21.00), euskal dantzak Bithindarrak taldearekin. -Getarian, herriko plazan (21.30), indar-jokoak.

-Larunbatean -Ziburun, herriko plazan, selauruhustea. Untxin auzoaldean (18.00), indar-jokoak, ondotik afaria eta suzko ziri botaketa. -Getarian, herriko plazan (09.0013.00) selauru hustea. Toki berean (19.00), talo-besta. -Donibane Lohizunen, jaialai ezkerparetaren sahetsean (19.00), Xardina-besta. -Hazparnen, Haritz-Barne biltokian (20.00), euskal ohiduren besta. -Miarritzen, geltoki xaharrean (21.00), Nabucco ikusgarria. -Arbonako elizan (21.00), Ozenki koroa eta Argitxu Esain. -Baigorrin, eliza sahetsean (aratsean) ikastolaren besta eta afaria. -Garindainen, trinketan (21.00), euskal kantuaren besta.

Igandean -Arrosan, kermeza.

-Ahetzen, Kukuso-merkatua -Maulen, Espartinaren besta. -Donibane Lohizune-Ziburun, Zokoatik abiatuz (09.30) Pergolarat heltzeko, igerika lehiaketa. -Donapaleun, Amikuze plazan (10.30), Amikuze kantuz eta dantzan. -Ziburun, Lannes plazan (11.15) Espainiako dantzak, Fabiana bere lagunekin. Zokoan mutxikoak. -Hazparneko karriketan (18.00), behi lasterrak. -Getariako portuan (18.30), Hawaiko piragua untzittoen arteko lehiaketa. -Urruñan, herriko plazan (18.00), indar-jokoak. -Miarritzen, hondartza handian (19.00), Bodegas delakoen herrixka. Han berean (22.30), suzko ziri botaketa erraldoia. -Donibane Lohizunen, Erromardin (21.30), behilasterrak. Tenore berean, Senperen ere behi-lasterrak jauregi xaharraren sahetseko plazan.

-Asteburuan -Ainhoan, Azkainen, Armendaritzen, Heletan, Luhuson, Gabadin, Donibane Garazin, Zugarramurdin, Lekuinen, Urepelen, Montorin, Bardozen eta Ahurtin, herriko bestak. -Kanbon, Arnagako parkean, antzerki festibala.

Telebixta Leihotik Bahituak: 225 egun eta, beraz 7 hilabete eta erdi bahituak direla bi frantses kasetariak beren afganistar lagunekin, nonbait bizi, Afganistan-go zoko batean. Gogoan ditugula erakusten dugu orain ere eta ez ditugu ahanzten mundu guziko bahituak. Commissaire Brunetti: Azken aste hauetan asteartetan agertzen zauku France 3 gatean Brunetti komisarioa, goxoki eta presarik gabe egiten dituela inkestak italiar jandarma adiskidearekin. Goxoki, lasaiki ari dira Beneziako urak iduri. Alabainan Benezian gaude eta iparraldetik hegoaldera, mendebaletik ekialdera erakusten digute Benezia bere plaza, karrika hertsi, ubide geldi, ontzi eta palazio ederrekin. Polizia filma, bainan, denbora berean, hiri ezagutu eta famatuaren publizitatean. Hanitz polizia filmetan bezala (ikus Navarro) komisarioaren nagusia gizon tonto bat da. Contes et nouvelles du XIXe siècle: France 2 gateak, duela zenbait urte zabaldu zituen telefilmetan XIX. mendeko frantses ipui eta eleberri zenbait. Berriz zabaltzen dira aurten; joan den ortziralean atseginekin ikusi ditudala « Le Rosier de Madame Husson » Guy de Maupassant-en eleberritxoa, beti zorrotza orduko burgesiarekin eta gero « La cagnotte », hau aldiz berria enetzat. Beti bezala, orduko ohiduretan bizi gara, orduko jauntzi ederrak, berezi emazteenak, prezia daitezke. Orotara emankizunaren bi orenak laburrak dira. Asteko berriak: Egunero entzuten eta ikusten telebixtari esker. Sute ikaragarriak Errusian, Mosku itsutua kanpotik jiten den kearekin, beribilak argiekin hain da ilun, jendea beren etxetan egon beharra denak hetsirik kearen gatik eta berote haundi eta luzeak segitzen. Pakistan-en eta Indian, aldiz, uholdeak pairatzen dituzte, desmasia haundiak bazterretan eta itoak milaka. Hau da uda hontako zauria, holakorik ez dugularik ezagutzen gure eskualdeetan. Ordea bertzerik daukagu Frantzian. Izan dadien Grenoble-n ala Pariseko inguruetan lapurtzeak, hiltzeak ugaritzen dira. Mintzatu da Sarkozy Grenoble-n, salatuz bereziki buhameak. Ahanzia duke baduela orain 8 urte eskuina boterean dela eta bera, 2002-an barneko ministroa zela. Nor da hobendun? J.H.

13 “Garroko elkartea”-ren lan eskaintza

AVIS DE CONSTITUTION Aux termes d’un acte sous seing privé établi en date du 1er juillet 2010 à SAINT JEAN DE LUZ (64500), il a été constitué une société présentant les caractéristiques suivantes: FORME: Société civile immobilière DENOMINATION: S.C.I LILY SIEGE SOCIAL: 9, rue Gambetta – SAINT JEAN DE LUZ (64500) OBJET: l’acquisition, la gestion et l’administration de tout immeuble et de tout terrain DUREE : 99 années à compter de son immatriculation au Registre du commerce et des sociétés CAPITAL SOCIAL : 2 000 euros APPORTS EN NUMERAIRE : 2 000 euros GERANCE : Madame Géraldine GIRARDOT demeurant au 4, rue de Rémusat – PARIS (75016) et Monsieur Alexandre PETIT demeurant au 4, rue de Rémusat – PARIS (75016) IMMATRICULATION : au registre du commerce et des sociétés de BAYONNE Pour avis, le représentant légal

LAN ESKAINTZA

FRANTSES ENIA Lizeoak, helduden sartzeko, Gizarte - Kultura eta Komunikazioa erakasle ordezkari bat bilatzen du, 3 ilabeterentzat denbora osoz, BEP eta Baxo Profesional mailetan erakasteko. Motibazio gutuna eta CV delakoa helbide huntarat hel araz otoi lehen bai lehen : FRANTSES ENIA Lizeoa 64 220 DONIBANE GARAZI Tél : 05 59 37 22 35

Lanpostua : Bio baratzezain zuzendaria Egitasmoaren aurkezpena: Lekornen kokatua den “Garroko Elkartea”k, lekuko elkargoekin eta beste partaide batzuekin, Interes Kolektiboak dituen Kooperatiba Sozietate (SCIC) baten sortzeko egitasmo bat darama. Hunen helburua, Lekorneko Garroko etxaldearen lurretan, 5 hektarea bio barazkiren ekoiztea eta saltzea da. Lanpostuaren aurkezpena Hori gauzatzeko, elkarteak bio baratzezain zuzendari bat bilatzen du, SCIC-aren bazkidea bihurtuko dena. Pertsona horrek bere kargu hartuko ditu: -Bio barazkien ekoizpenerako tresnaren abian ezartzea, - Aitzinkonduaren, finantzaren eta langilegoaren kudeaketa -Lekuko salmentarako zirkuituen bilaketa -Garroko Elkartea, Kooperatiba Sozietate (SCIC) eraldaketan parte hartzea. Galdeginak diren gaitasunak -Bio baratzegintzan baieztatua den esperientzia. -Erosleekin harremanetan eta salerosketan esperientzia -Enpresagintzan, kudeaketan eta animazioan ahalmenak. -Egitasmo kolektibo baten elkarlanean eramaiteko ahalmena. Harremanak C.V a agorrilaren 31 aitzin igorri behar da helbide huntara: Lehendakari Jauna Garroko Elkartea. Herriko etxea 64240 Mendiondo Postu fitxa ukaiteko : srauzier@hazparnekolurraldea.com ble-arrapitz@wanadoo.fr.

edo

Euskararen Erakunde Publikoak zuzendari bat xerkatzen du Misioa : Lehendakariaren zuzeneko lankidea, zuzendariak, ordezkaritza eskumen handiarekin, EEP egituraren zuzendaritza segurtatzen du. Lehendakariaren ardura pean EEPren orientabideen finkatze lanean parte hartzen du, eta EEPren baliabideak koordenatuz eta kontrolatuz orientabide horiek buru­ tzen ditu. Eginkizunak : • EEPren orientabide politiko edo/eta estrategikoen finkatze lanean parte hartu eta lehendakariari proposatu ; • EEPko lehendakaria ordezkatu instituzio eta kideei begira ; • EEPren ekintzak antolatu eta kudeatu, langile eta dirutza beharrak planifikatu eta kontrolatu ; • kudeaketa eta administrazio prozedura arauak obratu eta hauen aplikazioa kontrolatu ; • gai bereziak tratatu eta konpondu barneko eta kanpoko baliabideak mobilizatuz. Beharrezko gaitasunak : • euskara ahoz eta idatziz menpera­ tzea ; • negoziatzeko gaitasuna ;

• egitura publikoei dagozkien lege eta finantza araudien printzipioen menperatzea ; • enpresa-kudeaketaren printzipioen menperatzea. Jarduera baldintzak : • lanbide diskrezioa ; • laneko gertutasuna ; • sail anitzeko lana ; • laneko zorroztasuna ; • lan antolaketa ona eta erresponsabilitateen hartzeko gaitasuna.

➥ Hautagaitzarako txostenak 2010eko irailaren 3an berantenaz helarazi behar dira, honako dokumentu hauekin : Motibapen gutuna eskuz idatzia eta CV zehatza. Dokumentuak bi hizkuntzetan idatzi behar dira (euskaraz eta frantsesez). ➥

Hautaketa eta hautua: 2010eko irailan

➥ Kontratuaren hastapena : 2010eko urri-azaroan

Hautagaitzarako txostenak igorri behar dira ondoko helbidera : ALDIA Kabinetea – 2, Maréchal Joffre etorbidea – 64 200 MIARRITZE.


14

Baxenafarroako musika festibala Baigorrin Uztailan emanik lehen urratsak Baigorrin, Donazaharren eta Donibane Garazin, huna Baxenafarroako musika festibalaren agorrileko hitzorduak hurbiltzen ari zaizkigula. Agorrilaren 20an, ostiralez, Remy Malherek bisitaraziko Jean Regnery organo-joilea du Baigorriko elizako organoa (18:00) ; ondotik (19:00) Evreux hiriko Jean Regnery organo-joileak eskainiko du kontzertua eliza hortan berean, Carl Philippe Emmanuel Bach musikariaren omenez, hau dugularik Jean Sebastien Bach famatuaren semea, gutiago ezagutua, aitaren itzalean bezala egona, alta musikari biziki ona izana. Arratsean (21:00) festibaleko afaria Plazaxokon, tokiak aitzinetik atxikiz (tel. 08.10.75.36.71 edo 05.59.37.47.28). Kontzertua 13 euro (urririk 16 urtez pekoentzat), kontzertu + afari 25 euro. Agorrilaren 27an, ostiralez, beti Baigorrin, Laia xokolateriaren bisita gidatua (16:00), bi euroren truk. Geroxago (19:00) kontzertua elizan : Tolosa San Sernin basilikako Mickael Gaborieau organo-joileak eskainiko ditu artista desberdinen musikak (Schutz, Buxtehude, J.S. Bach...), ondoan ukanen duelarik Caen eskualdeko Emmanuel Auvray tenor kantaria. Sartzea 13 euro, urririk 16 urtez petik. Irailaren 10ean bururatuko da Baxenafarroako musika festibala, Ortzaizeko ofizialeen herrixkaren bisitarekin eta Iruñeko bi musikarik, Jose Luis Echechipia Paris organista eta Pello Ruiz Huici zahamiolaria, Baigorriko elizan eskainiko duten kontzertuarekin. Egun hortaz zabalduko d i t u g u xehetasunak irail hastapenean.

HAN ETA HEMEN Garazitik Italiara… Uztailaren 11tik 24era, Nafar Gazte elkarteak antolaturik, Garazi-Baigorri eta Amikuzeko 48 gaztek 15 egun iragan dituzte Italian. Lehen astean, Verona hirian muntatu dituzte oihal etxeak. Hantik, Verona bera eta Venezia deskubritu dituzte. Bigarren astea haatik, Italiako hiri nagusian pasatu dute, Erroman. Han Erroma girixtinoa eta

historikoaren ezagutza egin dute, bereziki Batikanoan eta Erromatar «  forum  » delakoan ibiliz. Aurtengo egonaldia Jean Paul Martinon eta gazte pastoralgintzak antolatzen zuten zortzigarrena zen. Beti bezain arrakastatsua eta giro izigarri goxoan iragan dena. Ainitzek helduden uztailekoa berantesten dute !

« Régions et Peuples Solidaires » federakuntzaren udako unibertsitatea Euskaldun, korsikar, amezigh, saboiar, okzitano, flandriar, katalan eta bertze aurkitzen dira “Régions et Peuples Solidaires” federakuntzan. Urte guziz antolatzen dituzte eskualde desberdin batean udako unibertsitateak. Aurtengo 15. edizioan, Mouans-Sartoux herrian, Probentzan, Alpes-Maritimes lurraldean, dira federakuntza hortako mili-

tanteak bilduko, agorrilaren 28tik 31ra. Solasgaietan, lurralde hizkuntza, lu­ rralde erreforma (huntaz mintzatuko da bertzeak bertze Philippe Duluc, Batera plataformakoa), lurraldeen indar ekonomikoa eta dinamismoa... Argitasun guziak, Peire Coste tel. 06.25.45.27.06 – contact@r-p-s.info (edo www.r-p-s.info).

Abertzaleen Batasunaren udako unibertsitatea Abertzaleen Batasuna alderdiak Makea Etxetoan (elizaren ondoan) antolatuko du bere ohiko udako unibertsitatea, agorrilaren 26an, 27an eta 28an. Egitarauan, erretreten erreforma, lurralde

erreforma, garraio zerbitzuak, independentziari buruzko erreferenduma Katalunian, 2011ko hauteskunde kantonalak... Bazkariak han berean 10 eurotan, izenak aitzinetik emanez (tel 06.20.64.13.86).

Euskal Argentinarekin, bidaia ARGENTINARA Azaroaren 2 tik - 23 ra

* aste bat denek elgarrekin, MAR DEL PLATA ko pestarekin * ondotik 12 egun libre : familian edo eskainiak izanen diren hautuetara

Xehetasunentzat deitu :

Mickael Gaborieau organojoilea

(LI 064.97.0001)

DONAPALEU - Tel. 05.59.65.47.48


KIROLAK pilota

Uztaritze, luzean xapeldun

Kapito Harri....................... 13 Luzaz Gazte......................... 2 Atharratzen hasi da igandean aurtengo pilotaren Aste Haundia, lehen ere maiz izan den xuberotarren mendipe hosta­ tsuan. Uztariztarrek (Destaillac, Pelletrat, Sarratia, Migueltorena, Castanchoa) nausitasun haundia ukan dute donibandar Luzaz Gaztekoen aitzinean. Bainan 13-2 horrek ez du erran nahi galtzaleak guti zirela. Luzean gertatzen dira holakoak, arrayak eta kondak kontra direlarik. Huna galtzaleen izenak: Carricaburu anaiak, Etcheleku, Onchalo, Fagoaga. Palaz jokatua zen bezperan Souston-en palazko finala, tokiko Bat-Brocasek kanboarreri irabaziz (Hirigoyen anaiak) 4030. Alfaro - Kurutcharry........... 40 Ezcurra - Lazcano.............. 26

Hau ez da Aste Haundikoa baina Kanboko trinketean, horgo Trofeoaren lehen finalerdia jende saldo ederrarekin, lehen partean berdinago izan ondoan. Ortzegun huntan, han berean Alexis Inchauspe eta Ximun Lambert ikusiko dira. Mainhaguiet - Çubiat......... 30 Argain - Etchegoin............. 27 Hau, berriz, Aste Haundiko finala Riviere Landesetakoan jokatua, Junior gazteak, garaztar bi pareak berriz ere elgarren bete eta mentura haundia. Kasu haatik, euskaldun egon! Garatenean Lambert - Bessonart.......... 50 Alfaro - Harizmendi........... 48 Oren bat eta hiru laurdeneko partida, trinketa beterik. Eta huna nola? Galtzaleak aitzinean eta luzaz nausi 47-40 taraino, bai Alfaro, aspaldian ikusi du-

Euskal derbiak, 1906-2010

15 gun freskoena besoz ere, eta bai Harizmendy, hau ere 40taraino denetako hoberena. Hau da lehenik barreatzen hasi halere, denak jo et jo ari zirelarik, kintze pollit guti bainan jotzen, eta irauten halere tantoek. Egiazko ustegabea 40tarik goiti gertatu da, Bessonartek beti atxikiz eta Laurent Lambertek bi azken bote 47 eta 48tan. Bazituen orotara 18 sake sartuak eta 8 Alfarok. Ororen buru, laudagarri zaigu publiko hori ere, hainbertze kanpotiarrek erakutsi baitute gurekin batean maitagarri eta goresgarri dela pilota, euskaldunen jokoa. Helduden astelehenean Ibarrola eta Ducassou izanen dituzte bi irabazle hauk kontra. Uharteko bestetan Ibarrola - Olhagaray.......... 40 Waltari - Saldubehere........ 32 Besta itxura ederra zuen igandean Uharten meza nausia goizean, D. Cornu jaun ertorak eta Aita Paul koreano apezak emanik herritar eta buruzagiekin, lehenik. Aratsaldean aldiz arras bete da herriko plaza be­ rritu muñuña, denak hor zirelarik alaiki. Partida hau ez da bakarra aipatu gogo duguna, Waltari eta bi berezkoak denek ikusi nahi bazituzten ere gazte horiekin eta eskerrak zinez! Bainan zer erran aitzinpartidako putiko xoragarri

heietan, denak herriko eta hurbileko semeak. Bai, ikusiko dira eta jakinen luze gabe horien izenak ere urte guti barne. Eta Izpuran ere. Hor ere bestak ziren, hurbil hurbila. Eta barka ez baditugu oro kondatzen, pilota, dantza eta kantu, hor ere auzapez pilotari baten euskaldun herri zintzoan. Gasteizen Xala-Barriola nausi Merino II............................. 22 Galarza IV.......................... 16 Titin - Zubieta..................... 22 Bengoetxea VI - Begino.... 18 Saralegi - Patxi Ruiz.......... 18 A. Lasa - Laskurain............ 13 Lemuno.............................. 22 Albizu................................. 13 Finala: Xala - Barriola.................... 22 Titin - Zubieta..................... 14 Mendizabal - Oteiza........... 18 Cabrerizo - Merino............ 11 Horra bai Gasteizeko frontoi miresgarrrian Andredenamariako ikusi diren partida nagusi batzu. Finalean ez baitzen batere dudarik lauretako hoberenaren kopa joan duen Barriola batekin. Horra hemen Gasteizeko partida horietarik zenbait, 1.500 ikusletaraino ere kondatu izan da hor. Bego

Ezpeletako plazan

Julio Urquidi eta Jean Louis Berho, Jean Pierre Hiribarne argitaratzailearekin (arg. D. Velez)

Liburu eder bat plazaratu berria izan da «Le derby basque», errugbilarien euskal derbiek mende batez ukan dituzten gora-beheren lekuko, bereziki Baiona eta Miarritzeren artekoak. Julio

Urquidi-k ditu artxiboak ikertu, Daniel Velez-ek argaz­ kiak bildu eta Jean Louis Berho-k araberako testua ontu... Errugbia maite duten guzientzat, atsegin handiko liburua.

Muscarditz - Maitia...........35 Carricart - Oçafrain..........23 Plazer handiz ikusi dugu René Muscarditz gogotik sartzen pilotan, airez ala punpetik. Ez badu ere lehengo beso hura, begia eta kintzearen bukatzeko ahala atxiki du eta loriatu gaitu bere jokaldi ederrekin. Beñat Maitiak bere aldetik u­rrun atxiki du Patrick Oçafrain eta hunek Masters-etako lanak ez beharbada oraino liseituak. Ion Carricart gazteak ere lanak ukan ditu pilota gaix­to batzuen biltzen. Ibarrola - Olhagaray...........? Muscarditz - Arbeletche.....? Agorrilaren 18an jokatuko den partida (17:00). Irisartar gazte bat ukanen du oraikoan lagun René Muscarditzek, bidarritar parearen kontra. F. C.


Inbido

16

Zezen-lasterrak debekatzen balire… Joanden astean zezen-lasterrez ari ginen hemen berean, gogoan ginuela zonbait egun lehenago Kataluñako legebiltzarrak hartu erabakia: zezen-lasterrak han gaindi alde bat debekatuak helduden urtetik aitzina! Batzu arrunt alde, beste frango errotik kontra, egundainokotan samindu dira zezen-laster horien gatik aspaldian eta aspaldian badiren eztabadak. Xuxen erraiteko, nehork ez daki segurtamenekin noiz nun nola agertu ziren zezen-lasterrak. Orai Baionan, Madrilen edo Arlesen egiten direnen gisakoek, Espainian gaindi bereziki fama handia dutenek, Hego-Ameriketako eskualde batzuetan ere ba, aspaldian badute beren araudia, lasterketaren segida guzia manatzen duena, 17. mendean finkatua eta geroztik ez dena oro har hanbat kanbiatu. Haatik, aise eta aise lehenago ere gisa bat edo beste muntatzen ziren zezen-lasterrak. Batzuen arabera, lehengo Erromanoen jokoetarik jalgiak ditazke, duela beharbada hogoi bat mende, bainan historialari ainitzen gostuko hori ez da batere hola. Lehoinak eta holako abere batzu baziren delako joko heietan, bainan ez naski zezenik! Gauza jakina bestalde Grezia aldean, Kreta ugartean gehienik, duela biziki aspaldi bazituztela jadanik zezen-joko batzu, bainan nihundik ezin finka heiekilako lotura

bat egin ditakeen ala ez. Dena den, Espainian barna, Erdi-Arokotzat baziren zezenekin dena balentria artzen ziren gazteak, lantza luze xorrotx batekin xixta

Oinez edo zaldiz, zezenari desafioka!

eta xixta, zezena hil-arazi arte! Diote nafartar batzu luzaz hoberenetarik izan zirela zezeneri hola desafioka! Hortakotz da orobat askotan kondatu zezenlasterren lehen kafira Nafarroan izana ditakeela. Ainitzek Andalusian daukatelarik edo berdin Asturias aldean…

Parisen ere… Lehen, Espainian gaindi, ainitz tokitan zezen-lasterrak herriko plaza batean egiten ziren, ka­ rrika ezkinetan orga edo karro batzu ezarriz, edo egur meta bat berdin, zezenak ez plazatik

eskapatzeko. Noiz agertu dira plaza batzu espresuki eraikiak zezen-lasterrentzat? 18. mendean eta ez lehenago. Beti baliatzen diren xaharrenak Sevillakoak dira, 1761ean estreinatuak. Mugaz hunaindian, orai ezagutua den araudia berme muntatu lehen zezen-lasterrak Baionan egin zituzten 1853-an, a­go­rrilaren 21-ean, Napoleon III-aren andrea, Eugenia, loriatua omen, berak biziki maite-eta joko horiek! Handik zonbait urteren buruan, 1867-an, feriaerakusketa handi bat izan zen Parisen eta zezen-plazaño bat eraikia izan zen karia hortarat. Geroxago, 1889-an, eta beti Parisen, gisa bereko feria bat izan zen egundainokotan, Iraultza Handiaren mendeburua ospatzea gatik hain xuxen eta Pergolèse karrikan muntatu zuten zezen-plaza bat gaitza, Madrilekoa bezen famatua izanen zelako menturan, 22.000 jende kokatzen ahal plazaren itzulian! Hiru urteren buruan zerratu zuten haatik jende gutiegi biltzen zutelakotz!

Paganokeria! Eta Elizak zer dio zezen-laste­ rretaz? Hortaz ere balitake ainitz

(beretik)

gauza erraiteko. Xehetasunetan sobera sartu gabe, azpima­ rratzen ahal dugu Elizako ai­ tzindarietan ere beti izan direla zezen-lasterren aldekoak eta kontrakoak. Diote bera apeza zela zezen-laster “modernoen” araudia idatzi eta onar-arazi zuena 1643-an . Hauxe ere argi dago haatik: 1567-ko azaroaren lehenean, Pio V aita sainduak ager-arazi zuen “De salute gregi dominici” gutuna, zezen-laste­ rrak salatuz paganokeria hutsak zirela, gorputzen eta arimen galgarri, deneri debekatzen ziotela beraz holako jokoetan parte hartzea edo ikuslier kausitzea! Espainian, nehork ez omen zuen biziki jakin gutun horren berri, erregeak debekatu baitzuen. Bai eta ondoko aita sainduaren ganik geroxago ardietsi erabaki horren haustea! Auzia beti hor da haatik eta beti minbera. Gaurko egunean, badira apezak zezen-lasterren benedikatzaile eta zezen-plaza guzietan kasik bada ere kapera ttipi bat. Bainan Kanadako apez bat, Frantzia behere hortan gaindi ibilia, tirahala erasiaka arizan zitzaion, duela bost urte, Nimes hiriko apezpikuari, nolaz etzituen bada goraki salatzen zezen-lasterrak, batere girixtinoa den batentzat ezin one­ tsizko itsuskeriak direla… Muslaria

EUSKAL DIASPORA AEBetako bestak, bertsulariak Londresen eta Euskal Argentina Agorril huntako Diasporako euskal besta batzuk eta Argentinako ohar bat aipatuko ditugu gaurkoan. Estatu Batuetan, heldu den larunbatean Idahoko Mountain Home-n (Boisetik 45 minuta ekialdera) herriko euskaldun bestaren 50. urtebete­ tzea ospatuko da, herriko euskal pilotaleku eta parkean. Larunbat berean, euskal bestak eginen dituzte baita ere Battle Mountain eta Gardnervillen (biak Nevadan). Igandean, Andra Dena Mariz, Buffalokoak eta Rock Springs-ekoak izanen dira (biak Wyoming estaduan). Hilabete ondarrean, agorrilaren 27-29an Euskal Etxeko Jaialdia eginen da San Frantziskoko ‘Basque Cultural Center’en: or­ tziral iluntzean Jean-Paul eta Elizabeth Barthe-ren filma aurkeztuko da, BCC Euskal Etxearen 25 urteeri buruz; ibiakoitzean Gracian eta Nadine Goyhene­ tcheren liburua, hau ere Gure Euskal Etxearen 25 urteeri bu-

San Frantziskoko Euskal Etxeko Jaialdia agorrilaren 27-29an izanen da - Arg. EuskalKultura.com

ruz; ondotik, Christine Beguerieren artelanak erakutsiko; segidan Xiberoko Jean Bordaxar, Robert Larrandabürü, Jean-Pierre Luro eta Jean-Noel Pinque arizanen dira kantuz, eguna Ketxoren ohiko euskal dantza aire xahar eta berriekin bururatzeko. Igandean, euskal meza emanen du aita Lastirik, klika, Zazpiak Bat-eko dantza-

riak eta Hartzako dantzariak eder­ tzaile; ondoren ‘Bizi Emankorra’ saria emanen zakote Jean-Paul eta Elizabeth Bartheri eta Gracian eta Nadine Goyhenetcheri; dantza-emanaldiak izanen dira segidan, eta ondotik bazkaria, pilota-partidak eta Kaliforniako aizkolarien erakustaldia.

Europara jinik, Londresko ekimenak aipatuko ditugu labur. Ingalaterrako hiriburuko euskal elkarteak antolaturik, agorrilaren 21ean arratsaldean, Mojito & Trikitixa eta ondoren Esne Beltza eta euskal DJ batekin dantza festa izanen dira London Fieldsen. Astebete berantago, 28an, ibiakoitzez baita ere, bertsu-ba-

zkaria, Hendaiako Amets Arzallus eta Azpeitiako Jokin Urangarekin. Xehetasun gehiago, 44 (0) 7958072886 zenbakira deituz edo Zintzilik.org webgunean. Eta azkena, baina menturaz inportantenetarik: gogoan atxiki Argentina euskalduna bisitatu nahi baduzu, urriaren ondarrean eta azaroaren hastapenean, Euskal Argentina batasunak xantza hori eskaintzen dauzula. HERRIA huntan 14. orrialdean atxemaiten ahal duzu iragarkia. Bidaia pollita duzu, aurten Mar del Plata hirian den Euskal Astean parte harturik, giro onean, euskal eta argentinar maneran. HERRIA ere hor izanen da, azaroaren 5ean, ortzirala, Euskal Asteko kantu-afaria antolatuz. Estatu Batuetako dantzariak eta Xiberoko musikari eta kantariak ere bilduko dira bestara. Ahal duzularik, badakizu, irakurle.   Joseba Etxarri


Herria 3069