Page 9

Herriz Herri Sara Estreinaldi: Portuko lan zelaian, maiatzaren 31n, 10 lantegien bi leihorren estreinaldia zen. Herri Elkargoak antolatua. Lehengo

eta oraiko bi auzapezek, Jean Aniotzbehere eta Janbattit La­ borde jaunek pikatu dute zinta Michel Hiriart Herri Elkargoko lehendakariarekin, bere axuanta Christine Bessonart, Kontseilari Orrokorra Vincent Bru, auzo he­ rrietako auzapez batzu ere hor ziren. Auzapez Janbattite-k egin du ongi etorria eta gure apez Jean–Pierre Etcheverryk eman diote deneri benedizionea. On­ dotik zintzurra busti dute eta omore onean bukatu dute beren estreinaldia. Oroitzapen: Duela hogoi urte, 1990an, Sarako errugbi taldea Frantziako xapeldun izan zen Bidarteko taldea jorik 16-12. Oraiko jokolarieri oroitarazia izan da nola aritu ziren lehen­ goak, kuraia emateko. Errearoa­ ren 5an errugbi zelaian egun bat goxoa pasatu dute oraiko eta lehengoek elgarrekin. Errugbi eskolakoak jokatu dira eta on­ dotik zaharrak gazteen kontra. Afari eder baten aitzinean xe­ rri ttikia janez, izigarriko omore onean bukatu dute goizalderat.

Ortzaize

9 Aiherra

Flamenko: Larunbat arra­tsean Fabiana eskolako haurrek Fla­ menko dantza ederrak egin dituzte. Baziren denetara 80 haur, Saratik 7. Fabianak ber­ tze 3 neskatxa eta mutil bate­ kin egin dute omenaldi bat ezin hobea, zi­ nez ikustekoa. Pilota: Esku huska binaka plazan senior mailan: En­ dara DenisMariluz Patrick irabazle 30-23 Zaharrer Segiren kontra. Elizalde Panpi-Arramendy Iña­ ki galtzaile 25-30 Amikuze-ren kontra. Urbistondo Leon-Arri­ billaga Bastien galtzaile 18-30 Senpereren kontra. Kadetak Calvet Daniel-Gachen Mathieu galtzaile 17-30 Zaharrer Segiren kontra. Gaztetxoak, Prevost Axel-Agesta Joan galtzaile 24-30 Azkaindarren kontra. Artekoak, Riobo Imanol-Sarie Bastien gal­ tzaile 29-30 Lau Herri-ren kont­ ra. Iribarne Iñaki-Vidal Battit ira­ bazle 30-5 Uhaldearen kontra. Xitoak, Iribarren Unai-Lecuona Aritz galtzaile 21-30 Urruñaren kontra. Arribillaga Eneko-Fago­ aga Eneko irabazle 30-7 Intha­ latz-en kontra. Atxiki Ttipian: Kadetak Asca­ rraga Mickael-Vidal Elies-Arrieta Mathieu galtzaile 21-40 Noizbai­ ten kontra. Eskubaloia: Maiatzaren 29an gure urtxintxek 11 urte azpiko­ ek ekarri dute xapela Sararat. Irisarriko taldea jo dute eta aise gainerat 16 eta 7, beraz beren kategorian departamenduko xa­ peldun dira. Ganex

Heriotze Bi heriotze izan ditugu herrian azken bi aste hauetan. Aitzineko astean, Ferrondoko Aña Carricaburu zendu da 88 urtetan. Hunen ehorzketak Arrosako elizan iragan dira. Joanden larunbatean, Ortzaizeko elizan, Iroxgaraiko Marie Jeanne Heguy dugu segitu bere azken egoitzarat 58 urtetan. Herioak hunki dituen bi familieri gure doluminak eskaintzen ditugu.

20 haurrek egin komunione haundia Duela 2 aste, igande goizarekin, 20 bat haurrek bataioko agintzak erreberritu di­ tuzte Aiherrako elizan. Donoz­ tiri, Donamar­ tiri, Izturitze eta Aiherrakoak ziren hauiek, eta horietan 13 Aiherrakoak. Goresmenak ! Argazki huntan ikus ditaizke. LAUAK lantegian, mugimendu Joan den ortze­ gun goizean, bazen mugi­ mendu Lauak enpresaren aitzinean, lana hasteko tenorean. Ala­ bainan, CGT sindikateko 50 bat militantek papertxoak banatu dituz­ te lantegi aitzinean, horgo lan baldintzak salatuz. Orotarat, 240 bat lagunek lana hor egiten dute, eta sindikatik ez omen da. Antzuolan, MUNDUMIRA arrakastatsua !! Joan den maiatzaren 29 eta 30-ko asteondarra arrakastatsua izan dute Antzuolan. « MUNDUMIRA » ekitaldia Antzuola herri adixkidean iragan baita, Aihertar multxo batek egin du harateko itzulia, 11 la­ gun, gazte, gaztetxo eta 30 urteko ez hain gazte batzu, eta beste bost laborari ekoizle. Badu zonbeit urte MUNDUMIRA festibala antolatzen dutela De­ bagoiena herri elkargoko herrietan, urte aldizka, eta aurten, lehen aldikotz An­ tzuolaren aldi. Ez da gutti ho­ lako ikusgarri baten antola­ tzea, 20.000ko bat jende edo ikusle biltzen baititu, eta ho­ riek guziak be­ har dira nunbait kokatu. Herri guzian par­ tekatzen dira animazioneak, kontzertuak, s a l t z a i l e a k , Aiherrako ekoizle ta laguntzaileak, Eñaut, Petan, Patxi Olaedozoin herri barria Antzuolako axuanta eta Damatit. eta herrialdeta­ rik etorritakoak. Hots, munduko herri eta kulturen festibal bat dugu « MUNDUMIRA » ekitaldia. Hemendik, ekoizleak 4 ziren : Xedarriko J-Paul eta Dama­ tit DUHALDE (ardi gasna, euskal zerriaren mozkinak : pate, odolgi...), Mendigorri-ko Jenofa BIDE (ahuntz gasna), Sagar­ deiko Filipe MARTINON (Eztigar sagarno eta sagar-jusa), eta Etxaiko Jocelyne MENDI (ezti, ezkoa eta abar). Bestalde, la­ runbat eguerditan beste 11 lagun abiatu dira Aiherratik.  Larunbat arratsaldea pasatu dute Mundumirako erakusmahaien ezagutza egiten : ONGak, munduko janaria (Galizia, Argentina, Euskal Herria, Afrika, eta abar), edariak (dutea, Kuba eta Bra­ sileko edariak, eta abar). Gero, baziren karrika animazioak (mu­ sika, antzerkia, ikusgarriak, Afrikako perkusionista eta dantza­ riak...), eta Euskal Herriko «boulder» txapelketa (eskalada salan). Eta gauez, kontzertuak eskolan : Gose eta Ojos de brujo taldeak. Eskeintza zinez handia eta interesgarria bazen. Eta batez ere, kris­ toren giroa : jende anitz karriketan, eta giro goxoa, zinez ederra. Ostatuetan, erakustokietan, karriketan, denetan bazen jendea ! Eta Antzuolarrek usaian bezain ongi hartu gaituzte : heldu bezain laster guregana jin dira, bakotxa bere etxera eraman, zenbaitzu baz­ kaltzera gomitatu, eta gauez afaltzera ere, eta egin ahala egin dute Antzuolako egonaldia atsegina izaiteko denentzat. Bi egun han pasaturik, orroitzapenez beterik itzuli dira 16 Aiher­ tarrak. Helduden urtean ere Mundumira festibala Antzuolako herri auzo batetan iraganen baita, dei bat Aihertarreri, heldu den urteko Mundumirarat joateak zinez balio du !

Herria 3060  

Herria 3060

Herria 3060  

Herria 3060

Advertisement