Page 5

Egun Gibelerat! Aski harrigari da nola gertatu den hauxe: joanden otsaileko ekaitzak itsuski zafratu baitzi­ tuen Vendée eta Charente-Ma­ ritime departamenduak, bere­ hala erabaki zen etzela gehiago etxerik egiten ahalko itsas-al­ detik geriza eskasegia zuten tokietan eta 1500 etxe segurik, gehienak azkarki fundituak, lur­ rerat botako zirela, etxe horien jabeak beste norapait joan be­ har! Jende batzu laster arran­ guratu ziren, hoinbeste etxe behar zenetz barreatu! Prefetak min­tzatu ziren aski gora, baietz eta baietz, “gune beltz” ekarri lu­ rretan etzela gehiago bizitegirik izaiten ahalko, zuhurtziak zuela hori manatzen, etzela haratik ez hunatik! Eta horra nun hiru hilabeteren buruan arrunt beste kantu bat adiarazten duten! Go­ bernuak zerbait gisaz gibelerat egin du. Etxe bihi bat ez omen da lurretat botako, ez segurik ja­ bearen onarpenik gabe! Eta ez da gehiago “gune beltzik”, beltz hori bazterrerat utzi dute. Lanjer handixkoa nun izan ditakeen, berriz eginen dira ikerketa batzu. Funtsez eta behar den denbora guzia hartuz. Ondotik ikusiko nola planta ditakeen geroari bu­ ruz… Baditake hola hobe den bainan bitxi da halere gobernua nola joan den gibelka, ezen gi­ belka joan da; ez da dudarik, berak ez badu ere sobera aitortu

eta

Bihar

nahi gibelerat egin duela! Horiek hola, azkarki joak izan eskualde­ tan, ainitzek ez dauzkate haatik baitezpada hain fidagarriak az­ ken egun hotan hola hedatu so­ lasak… Atzo gauza bat erran eta egun beste bat, ezin dela jakin bihar gauzak nola itzulikatuko diren…

Kasik doblea Hiri horietan, ainitz lekutan au­ toen aparkalekuak pagatuz dira. Kasu egileak badabiltza ikuska nork pagatzen duen eta nork ez. Pagatu ez duenari, edo eskas pagatu duenari, zigor bat emai­ ten diote, ardurenean 11 euroko isuna. Parisen egin den bilkura batean, azpimarratua izan da ai­ nitz autozainek nahiago dutela tokia ez batere pagatu, kasu egileak ez direla beti denetarat heltzen, frangotan ez dela beraz isunik biltzen, eta artetan zigor­ tuak izaiten direnean 11 euro ez dela ainitz. Hots, delako bilku­ ran errana izan da isuna polliki kariotzea arras erabaki egokia litakeela. 11 eurotarik 20-eta­ rat goitituz, larderia gehiago balukeela! Hola bildu dirua he­ rrientzat baita, herriek ere uzta hobea luketeela! Holako zerbaiti buruz ari omen gira. Ez dira denak ados haatik. Ainitzen arrangura, keinka hun­ tan holako goratzea soberakina litakeela, denak kezkatuak-eta

5

“krisia” hor dela, sosa xuhur, so­ bera kariotze ba jadanik bat bes­ tearen ondotik… Egia erran, 20 euro 11-ren partez, kasik doblea heldu da alabainan!

Laguntza gutiago Jadanik erakusterat emana zuen bainan joanden egunean garbiki erran du hori François Fillon gobernuburuak, laguntza batzu eskuin eta ezker emaiten zirenak ttipituko direla, batzu arrunt kenduko ere orobat. Ba­ nabeste batean % 10-ez apal­ duko. Obra batzu egin-arazten direlarik ardiesten ahal direnak eta holako batzu konparazione. Sail batzuetan kasu eginez ariko omen dira halere, bereziki la­ guntza horien alderat ofizialeri lana emaiten bazaiote beste­ naz etzena aise emanen… Uz­ tailean jakinen da naski xuxen zer erabaki nahi duen hartu go­ bernuak… Gisa guziz, handik edo hemendik, zazpi miliar euro gehiago nahi omen luzke bildu laguntza arintze horieri esker. Zazpi miliar, ez da sos bat…

Sobera! “Krisia” dela eta beraz sosari kasu egin behar, René Dosière ezkerraldeko deputatuak nahi luzke minixtroen irabaziak mu­ gatu, bereziki gobernutik kanpo

René Dosière ere beste zerbait kargu dutene­ nak. Batzuk hilabetean hogoi mila euroren heina irabazten dutela, Errepublikako presiden­ tak bezenbat! Gisa hartako dei bat zabaldu du beraz bainan orainokoan segurik ez da entzu­ na izan! Ihardetsia izan ere zaio beste herrialde batzuetan minixtroek irabazi handiagoak dituztela. Bai, egia da hori ere, bainan beste herrialde horietan minixtroek ez dute beren iraba­ ziaren gainerat Frantzian bezen­ bat abantail eta errextasun, be­ rek sos bat eman gabe airoski segurtatuak zaizkiotenak! Dena den, Espainian, gobernuak apaldu ditu minixtroen soldatak. Parisen ere, “krisia” denbora huntan, minixtroek etsenplu ona emaiten balute, ez litakea gauza ederra?  J-B D

Jainkoa Bizia Jendea Zuen haurreri... Maitasun guzia emanik, haien gorputzaz arta zaitezkete, ez haien arimaz. Haien arima biharko etxean bizi da. Hau ez dezakezue bisita, ez ametsez ere. Bizia beti aitzina baitoa. Khalil Gibran

Errekagorriko Beleak Sakai mendiko ote zaharrak sutan ezarri dituzte laborariek. Bele-ama bere hiru umeak bizi­ rik atera beharrez hasten da bat bestearen ondotik BeherekoBordako oihaneko kabia zaha­ rrera eramaiten. Hirur ditu hazte­ ko eta orain hiruak salbatzeko! Denak batean ezin eraman, za­ harrena aztaparretan hartu eta badoa airez aire kearen gainetik, Errekagorriko errekan gaindi. Badoala, umeari galdatzen dio : - Hi. To? Nor artatuko duk nitaz, zaharturik, hegalez ibili ezingo nauk eta ? Hortan umeak beldurrez ika­ ran : - Ama! Ala fede! Ni, zutaz ar­ tatuko nauzu, beti ! Amak ez du sinetsi. Badaki eta ez duela egia erraiten. Laxa­ turik, ttipia kean behera desa­ gertu da…

Bigarren umeari, airez aire eramaiten duela, galdera bera egin dio. Umeak daldarak har­ turik : - Nik maite zaitut, ama, ez zaitut sekulan beharrean utziko! Amak senditu du ez dela egiaz ari eta utzi du kean behe­ ra… Azkenari, aztaparretan due­ la, kearen gainetik galdatzen dio : - Hi? Nor artatuko duk ni­ taz, zahartua eta ezindua izanen naukalarik? - Nik!! Nola lagunduko zai­ tut? Nihauren umeak izanen di­ tut artatzeko-ta. Amak ume hau sinetsi du eta biak Behereko Bordako gaz­ tenatze zaharrean kabitu dira. Egunak joan egunak jin, Behereko-Bordako alorrean la­

borariak artoa erein berri du. Bazterretako gaztenatzetan, beleak katzakan : «  Kroa, kroa, kroa   »  . Ama zaharra beleku­ meari ari zaio azken sekretuen irakasten. Bele gazteak, jadanik gotortuak, badazki airean ibil­ tzeko jukutria guziak. - Orai, seme, badakik hegal­ datzen. Ikasia duk pazientzia. Badakik nun lurra aztaparkatu, nola pikorrak harrapatu, lagu­ nak nola deitu, goseteari nola ihardoki… Errekagorriko zoko moko guzietara joan haiteke eta urrunago ere. Joan ai­tzin, ha­ lere, aholku pare bat! - Entzuten zaitut ! Ama ! - Beha ezak arto alor hau, ikusten baduk gizon bat hor gaindi heldu burdinezko ziri luze beltz bat besapean, kasuemak ! Hoa urrun !! Tiro eginen dauk !

- Ulertu dut ! - Beste bat oraino ! Alor baz­ terrean ikusten baduk gizon bat, bapatean ukurtzen, leku hadi xixtu bizian ! Harri baten hartzen ari duk hiri botatzeko ! - Gogoan hartu dut, Ama! - Eta azken hau, semetxo  ! Gizonak ez badik lurrean deus biltzen eta ez badik deus ere beso azpian, lasai, ez dik balio odol gaiztorik egitea ! - Nolaz diozu holakorik, Amatto ? Ni, lasai ? Ez ez ! Ihes joango naiz fuera-futre  ! Seku­ lan, harri bat balin badu sakelan edo nik dakita zer satorkeria, azerikeria edo zakurkeria go­ goan ? - Hoa hemendik, semetxo. Nik bezain bat badakik ! Bizitzen balin badakik, aski badakik! Johanes Bordazahar

Herria 3060  

Herria 3060

Herria 3060  

Herria 3060

Advertisement