Page 3

HAN ETA HEMEN

3 Grazia bereziko liburua

Bertsulari Ttiki

Hazparne Mendealako publiko gaztea, bertsulari gaztetxoen sustenguz

Iparralde huntan bertsularitza lantzen duten ikas­ tetxe guzien urteko besta zen juanden ortzegu­ nean Hazparneko Mendeala gelan. Ikastolak de­ nak han ziren, oholtza gainean 14 urtez petik diren finaleko gaztetxoen entzuterat eta sustengatzerat etorriak. Ikusi izan ditugu eskola elebidunetako gazte zonbait ere entzule jin direnak. Dena den finala iragan da hainbat ederki, nahiz taldeak ber­ moldatu behar izan diren zonbait gaztetxo etorri ezin zirelakoan. Kalitate oneko saioa, batzuetan umorea ere falta ez zuena batez ere xuberotarren ganik. Funtsean hok garaztarrekin talde berean baitziren, ereman dute talde irringarrienaren sa­ ria. Aurten xapeldun atera da halere Hendaiako bertsu eskolako taldea (Aitor Servier, Oihana Teysseire, Uxue Larrukert eta Itxaro Dunate) hor beren erregulartasuna osoki nabari zen. Bertze bi taldeak ziren Kanbo A eta Sohüta-Garazi elkartu­

rik. Ondotik ikusi ditugu taula gainean kantatzen ikastola guzietako ordezkariak beren bertsu ida­ tzietan. Amets Arzallus Euskal Herriko xapeldun ordeak egin du sarien banaketa eta ere xapelen janzteak. Final hunen ondorioz izendatu dira ere ekainaren 19an Agurainen Euskadiko eskolarte­ ko finalean iparralde hau mail hortan ordezkatuko dutenak : Aitor Servier eta Lur Renteria (Lapurdi), Jon Irazabal eta Itxaro Dunate (Baxenafarroa), Johañe Sarraillet eta Ibai Thornary (Xuberoa). Seikote bikaina beraz Arabara joanen dena, gehi­ tu behar zaizkie 14-18 urte arteko finalistak, ize­ nak juanden asteko kaseta huntan berean agertu direnak. Agurainera joaiteko autobusa antolatzen ari da Seaska. Huntaz interesatuak direnek berari deitzen ahal diote. B.S.

Badu 20 urte zendua dela Eugène Goyheneche uztariz­ tar historialaria. Kari hortara, Elkar etxeak eta Lauburu elkarteak liburutto pollita ar­ gitaratzen dute, Mikel Duvert etnologoak moldatua, frantsesez. 1975ean, Eugène Goyhenechek Mikel Duverten galde sinple huni ihardetsi zuen orentsu batez : “Nahi nuke mintza zakizkidan Eus­ kal Herriko historiaz”. Grazia bereziko elkarrizketa, Euskal Herriaren historiari gainez gain behakoa emanez, gaur uztariztar historialariaren ome­ nez publikatua dena beraz, 75 orrialdeko liburuttoan. Libu­ ruaren sarhitzan, Mikel Duver­ tek eskaintzen dauku Eugène Goyhenecheren biografitxo bat, ondotik aurkitzen dugu­ lari ere Eugène Goyhene­ chek Laubururi eskainitako idazlan bat Euskal Herriaz. Argazki, karta eta bi eskuizkri­ buz apaindua den liburua (12 euro).

Iduzkilore antzerkiaren lehen emanaldia Senperen Lapurtar antzerkilari andana pollita ikusiko dugu taulen gainean ekain hontan, Peio Chipi eta Joseba Aurkenerenak idatzi duten “Iduz­ kilore” antzerkia emaiteko. Lehen agerraldia ostiral huntako dugu (21:00), ekainak 11, Senperen, Gantxiki trinket ondoko jantegian jokatuko dena. Bigarrena aldiz Uzta­ritzen, Hiribehereko plazan, igandean (17:00), ekainak 13. Beste emanaldiak geroxago, Izpuran, Ziburun, Alozen eta Hazparnen. Eskuinetik ezkerrera: Kattin Mendiboure, Joseba Aurkene­rena, Mixel Mendiboure, Maialen Fauthoux, Auxtin Zamora, Auxtina Lassègue-Lartirigoien, Robert Duhalde, Arritxu Santamaria, Peio Berhocohirigoin, Andoni Iturrioz, Lierni Elorza, Mixel Jorajuria, Bernadette Luro, Mixel Sarratia, Xalbat Dagueressar, Mixel Brust, Christian Senné, Manex Fuchs, Janmixel Bereau

Herria 3060  

Herria 3060

Advertisement