Page 10

Herriz Herri

10 Hazparne

Uztaritze

Mus lehiaketa Juanden ilabete undar hortan, maiatzaren 25 ean, Bethi Gazte adi­ nekoen elkarteak antolatzen zuen mus xapelketa bat, orori idekia zena. Lehiaketa hori Elgar zentroan iragan da astezkenarekin, egun hori baita aste oroz taldea el­ garretaratzen den eguna. Bi jokolari taldetan, (A) eta (B), zatitua zau­ katen xapelgo huntarako izenak eman dituztenak. (A) mailean zen­ bakituak zirenen zerrendan, Maialen Barbace eta Beñat Etchepare atera dira xa­ peldun, Christophe Larramendy eta Jean-Pierre Gachin parearen kontra. Bertze taldeko jokolarietan berriz, Maite Goutenègre eta Jeannette Ospital izan dira hoberenak, Jacques Salles eta Domi­ nique Barnetche-ren kontra irabazi dute. Hazparneko auzapez eta kontseilari nagusia den Beñat Inchauspe jaunak irabazduneri eman diozkate sariak. Goresmenak eskaini ditu xapelgo hortan parte hartu duten guzieri eta partikulazki Mayi Parrot andereari, hau baita elkartearen lendakari baliosa.

Antzerki - Heldu den igandean, ekainak 13, Hiribehereko pi­ lota plazan aratsaldeko 5etan emana izanen da ‘’Iduzkilore’’ Peio Chipi eta Joseba Aurkene­ renaren antzerkia. Antzerki hori muntatua da duela lau mende (1609an hain xuxen) Lapurdin izan ziren gertakari lazgarrien orroitgarri bezala, De Lancre jaunak garai hartan ‘’sorginen’’ kontra ereman zuena. Gertakari horietaz jada eginak izan diren 10bat mintzaldi eta ekitaldiren ondotik dator antzerkia eta Ar­

Bidarrai Bestaberri – Bezperako zeru urdin hura nahiagoko ginuen Bestaberri kari, bainan heldu zaikuna hartu behar ! Proosionea halere egin ahal izan da elizako plazan gaindi, Bidarraineko atean eraikitako aldare ederraren aitzinean Sakramendu Saindua ohoratuz. Usaian bezala hor ginuen Uztaritzeko txaranga, eta hor ginituen ere Maylis Anchordoqui eta Amaia Heguy gazteak txistua eta ttunttunarekin, musika hunkigarri baten emaile. Eta zer plazerra Larretteneko Ellande Orhategaray makilari gaztea ikustea Patrick Ibarrola makilari trebearen ondoan ! Badugula hor makilari gai on bat ! Elizkizunetik landa, gazteria, musikariak eta nahi zuten parropiant guziak trinketean bildu dira parropiak eskainitako hurrupaldirako.

Itsasu

Heriotze 77 urte bete orduko zendu da Beñat SEGURE jaun apeza. I­tsasun sortua zen, Errobidartean, 1933ko maiatzaren 25ean. 20 urte zituelarik sartu zen Betharram-eko apez ordrean. « Aljeria eginik  », apez ordena­ tua izan zen Bordalen 1961ean, eta berehala, lehen aldikotz, igo­ rria izan zen Boli Kostara (Côte d’Ivoire). Beste lan frangoren artetik, Afrika mendebal aldeko Euskaldunen artean animatzaile izan zen, urte berrietako hitzor­ duari gain gainetik leial egonez. 1970ean Europara itzuli zen Es­ pañolezko lizentzia ardiesteko eta berriz joan zen Boli Kostara semenario ttipi baten buru be­ zala. Ondotik, lau urtez, Betha­ rram-eko kolegioko buru egon zen, eta gero zazpi urtez (1983tik 1990a arte) egon zen Dona­ paleuko Etchecopar zentroko buru. Berriz Afrikara itzuli zen ondotik, bainan, osagarri ara­ zoengatik, erretiratu behar izan zen Angeluko Serora Ama-Etxe­ ra 1994etik 2002a arte. Geroztik Betharram-eko erretiratuekin bizi izan da, zendu arte. Ehorz­ ketak iragan dira Betharram-eko Andredena Maria Saindutegian joanden astean, asteazkenez. Doluminak familia osoari. Gerezi besta Joanden igandean iragan da ohiko Gerezi Besta, herriko ker­ meza. Beti bezain arrakastatsua,

erran ditaike: 800 bazkaltiar izan dira eguerditan ! Mahaiak kan­ poan ere eman behar izan dira denen asetzeko. Goizean euri eginik, aterarte pullita egin du aratsalde partean eta dantzariek beren ikuskizuna eskaini ahal izan dute. Betiko arrakasta izan dute joko guneek eta gerezia ere dena joan da: bi tona exkax. Besta Berri Besta Berri zen ere iragan igandean. Itsasun Besta Berri « zaharrez  » (Otabaz) eginen da kanpoko proosionea: meza izanen da beraz helduden igan­ dean goizeko 10etan (eta ez 10.30etan), eta ondotik proosio­ nea. Eskola garraioetako izen e­maiteak Helduden ikasturteko garraioe­ tarako, izenak oraidanik eman behar dira zuzenean Kontseilu Orokorreko webgunera, helbide huntara: www.cg64.fr Erakusketa LOYATO aitasemek (aita Beñat eta semea Tomas) pintura edo margo erakusketa bat eskain­ tzen dute Ateka gunean hilabete osoan, ekainaren 4etik 30a arte. Osteguneko merkatua Merkatu hau abiatua da hilabete huntan Gaineko Plazan ostegu­ nero, goizeko 8.30etarik oren bat eterdi arte. Hor aurki ditaizke nagusiki tokiko ekoizpenak.

Heleta

runtzako ‘’Zortziko’’ elkartea da antolatzaile. Ustegabetarik aro txarra balitz egun hortan antzer­ ki hori Kiroletan emana izanen da. Ongi etorri deneri. Biltzarre - Abiadura handiko treinbide berriak hunki lezazken iparralde huntako 3 herri elkar­ goek (Nive Adour, Lapurdi hego aldea, Errobi) eta ingurumena zain elkarteek antolatzen dute biltzarre publiko bat ekainaren 22an Kiroletan aratseko 8etarik goiti. Jendea gomitatua da non­ bre handian parte hartzerat.

Otaba - Bestaberri egunean, goiz euritsu bat izana gatik jende oste gaitza bildu da mezako, prosionea ez da egin ahal izan bainan meza bururatu eta egin da otoitz eta kantu Sakramendu Sainduaren benedizionearekin bururatzeko. Gazte lerro ederre bazagon beztiturik, seriostasun ederrean ibili baitira, goresmenak! Igandean Otaba, meza 10ak et’erditan izanen da, bezperak 16etan, ondotik prosionearekin. Herritarra

Ezterenzubi Zorionak Arño Irola apezari 50 urte huntan apez: horietan, semenario, komentu, teologia eta pastoral erakaspen, formakuntza, bera ibiliz orotan erretor nausi eta apez pilotari ere hoberenen artean, hots, orotakoa, bere herriari eta familiari atxikia beti, Ezterentzubin, horrek guziak merezi zuen omenaldi gozo bat herrian, bereen artean, bai-eta bertsu batzu ere orok kantaturik Andreinean, gure goresmenak ber­ tzalde, eta esker onak orozgainetik. Goraintziak, Arño apeza!

Jubilau on! 1 Ezterentzubik dauka aberats bortua Horgo bortu-saroez nago xoratua Errozate gainetik egin den oihua Marrumaz Paulenera Iraun gaindi doa 2 Paulenean entzunik beraz oihartzuna Etxe hortako gauzez nor ezta egona Mendi-erroitzek zuten oihua entzuna Jubilautan zutela seme apez jauna 3 Jubilaua behar zen ongi merezitu Apez hunek artzaintzak nunahi baditu Euskal-Herri ta hiri, zer eztu kurritu Artzain Onaren ganik ez baitzen mugitu 4 Ezta beti bortuan egoiten artzaina Hau hiritan gaindi zen frangotan alaina Han ere egin behar denen atsegina Zenbaitek orotako badute dohaina 5 Dohain onen jabea ezin baita lotsa Egundanik hasten da biharko artzaintza Antxu gazteetan du beti esperantza Hunen esku izan zen gazteen hezkuntza 6 Artzainetan bezala berdin da Elizan Giristinoak biltzen ardi onen gisan Katedralak Arño du buruzagi izan Artzain Onak hautatuz sehitzat artzaintzan 7 Ez buruzagi, Arño, denak gaituk mutil Ororen zerbitzari, hi hola bahabil Jakin duk artaldea nun gaindi erabil Artzain-ardiak ditzan Jaunak bordara bil 8 Gaztea, hauk gintian urrezko ezteiak Berroita hamar urte bete baitu baiak Zinez hitzekoak tuk beraz hortaraiak Holakoak baditik gur’Euskal herriak

E. L.

Herria 3060  
Herria 3060  

Herria 3060

Advertisement