Page 1

Gobernuak behar du izan denen zerbitzuko, ez denen nagusi (Albert Einstein) 2010eko Ekainaren 10-ekoa - 10 Juin 2010 - 1,15 E - N° 3060-

n e r a i r o t s i H r u Nat a u t i r r e b o e s u M ISSN 0767-7643

hain da obra ederra, frangotto gosta dena haatik, 2.400.000 euro, Estadua, Lurraldea, Departamen­ dua eta CABAB hirigunea laguntzaile. Dominique Gibaud-Gentili eta Jean René Etchegaray baiones hautetsiak bai-eta Beate Cousino museoaren zu­ zendari ohia gain gainetik eskertuak izan dira be­ ren karrarentzat obra hori bultzatzerakoan.

Publikoaren gozamenerako

Historiaren Ezkerraldean Natur an Bartetako Museoa, eskuine etxea

Joan den ostiralean estreinatua izan da Natur Historiaren Museo berritua, Baionan, Ansoteko zelaian. Ez da oraikoa Museo hori. 1856an sortu zuen Ulysse Darracq Baiona Santespietako farmazianoak, kolekzio zientifiko ederrarekin, landare, xori, herrestari, mamutz eta bertze. Museo hori haatik beti tokiz aldatuz zoan, Santespietako Herriko Etxe ohian lehenik, gero Baionako oraiko Herriko Etxean, 1890eko sute handian zati bat suntsitu arte, hortik Jacques Laffitte karrikako mutikoen eskolara, Bonnat Museora, Chaho kaiako eskola ohira eta, bururatzeko, Laugako jauregira. Huntan haatik, museoa publikoari hetsia zen 1949az geroz.

Bartetako parke naturalaren erdian Museo berriarentzat ez zitaikeen toki hoberik Bartetako eremu hori baino, Ansoteko ze­ laian, frantses lurralde osoan museo bakarra delarik gisa hortako naturaren erdian aurki­ tzen dena. Azken urte hautan, gaitzeko obrak egin ditu hor Baionako hiriak, egoitza xaha­ rrak berrituz, Bartetako erakustetxea, behatoki ornitologikoa eta orain Natur Historiaren Mu­ seoa, inguru guzian ba­ daudelarik oinezkoentzat ibilbideak horgo landare, lore eta abereak desku­ britzeko. Bertzalde, 100 hektaratako eremu hor­ tan laborantza biologikoa bultzatua da, laborari ba­ tek arto biologikoa duela ekoizten, beste batek aldiz landare aromatikoak.

Estreinaldi kartsua Jean Grenet Baionako auzapezaren inguruan bilduak ziren hautetsi eta pertsonalitate asko, hala nola Eric Guilleteau Akitaniako kontseilaria eta Monique Larran-Lange Departamendukoa. Laudorio ainitz entzun dira, merezitutakoak,

Molde argienean apaindua da Natur Historiaren Museoa. Landare, abere eta gaineratikoak gaika sailkatuak dira, bizi lurtarrak, bizi urtarrak, kana­ beradiak, urmaelak... bakotxarentzat behar di­ ren esplikazione guziekin. Azpimarra dezagun euskaraz­ko izendapenak ere badaudela (Xar­ lex Videgain, Filipe Jaureguiberri eta Maialen Heguy-Lucuren lan emankorra). Hala nola ikas­ ten ditugun arotz zaizkigun hitz asko, ttorrotta, arruli ttittaduna, koipua, buztanluzea, ixarra, xan­

a

Hautetsien bisitaldi Museoan

pora, gartza ttipia, txantxikua, ur-satorra eta beste. Hori guzia publikoari zabalik da as­ teartetik igandera (10:30-18:00), ortzeguna haatik ikasle taldeentzat begiratua delarik. Harat joaiteko – eta balio du joaitea – Flo­ rida kirolzelai ondoko zubitik oinez joan be­ har da (15 mn) edo urririk dauden autobus elektriko ttipietan.


Mundu Zabalean

2 Gure Hitza

• Afrika eta Frantziaren arteko hogeita • Polonian egun handia izan dute Jerzy bosgarren buruzburukoa egin da Niza hi­ Popieluszko apez saindu eta bertute haun­ rian eta hartan izan da Abdelaziz Buteflika dikoaren Elizako Dohatsuen lerroan kon­ Aljeriako presidenta, berak ere Frantzia­ rekin hainbertze gorabehera erabilia. 73 Arras hitz berezia omen dugu… omen. Hala urte, osasun arazo alde bat ukana, eta diote hor gaindi. Hitz bat usu baliatzen duguFrantzian artatua bere gaitzaren gatik, bix­ na ez girelarik zerbaitez arras segur. Edo ez tan da berea gogoan egon dela elgarreta­ girela segur erakusterat eman nahi dugularatze hortan, Sarkozyrekin elgar aski ontsa rik nolazpait. Gurea gogoan… Hau edo hura ezagutzen badute ere. 1962an indepen­ ez badugu tanpez erran nahi, gure ateraldia dentzia ardietsia, pasatuak pasatu, zazpi omen batekin goxatzen ahal dugu, goxatzen urte gerlaren ondotik bixtan da ez duela edo leuntzen. Omen beti dudakor dago. Izan nehondik ere amor emaiten, Frantziaren ditake baikor edo ezkor, onerako edo txa­ aldetik ardietsi nahiak dituen urrikimin hi­ rrerako bainan alde bat halako uzkurtasun tzen nahian, berak dion bezala Aljeriaren batek jauntzirik dauka. Segurtasun eskas nortasun, historia, mintzaira eta guzien hi­ baten jauntzia soinean alabainan. Zer gerta laraztea izan zela daukalarik gure europear ere, omen batekin idekia atxikitzen ahal duzu Jerzy nausien politika. Horiek guzian dio emaiten Popieluszko bestenaz zerratua litakeen ate bat. “AurtenAljerian presidentari bere hotz eta gogorra. go uda arras idorra izanen omen da”, hori Ez detzazke ahantz ere hango urte latze­ entzun dut joanden egunean. Idorra izaiten tan izan ziren gerla, gerla zibil eta 150.000 datzeko eguna. Apez hori hil zuten duela balinbada hori erran duena ariko da berdin hilak. Horiek oro dira jakin behar Medite­ 25 urte komunistek bere herriaren partea espantuka, aspalditik bazakiela idortea helrraneo itsasoak nahi ala ez bi alde dauzkan hartzen zuelarik errepresio denbora deito­ du zela. Ez bada hain idorra izaiten, kondabi herrien hoztasun luze horren konpreni­ ragarri hartan : 37 urte zituen. Zeremonia tuko du berak ere etzuela arras sinetsia eta tzeko. hori arras hunkigarria izan da, hortan zire­ hortako omen bat pollikiño sartua zuela bere ahopaldian… • Japonian Yukio Hatoyama lehen minis­ larik mila eta milaka herritar. Apez zenaren troak paperak errerik, bere demisionea ama hor zen, ehun urte beteak dituelarik Dena den, hasian hasi hau ere nahi nuke eman behar ukan zuen zenaturren bozak Mariana Popieluszko andereak. Hor ere finkatu: omen joan baditake onerat edo baino ilabetea lehenago. Zortzi ilabete Lech Walesa langile giristino eta president txarrerat goraxago nion bezala, norbaiten huntan beti eta segurki apalduz zoakion ohia. omena aipatzen dugularik, kasik beti haren bere kredita herrian. Alta esperantza ede­ • Kongo herrian bere autoan erahila hatxe­ fama onaz ari gira, ez fama txarraz. Besrrak ekarriak zituen 50 urte irauna zuen man dute autoaren gibeleko jarralkian ma­ talde, omentze, omengarri eta omenaldi, maioria batena uzkalirik, baina erran di­ nera txarrean Floribert Chebeya, 47 urte, erro beretik heldu zaizkigunak, beti onerat take oro hutsegin dituela berak geroztik bost haurren aita herri hortako Gizonaren itzuliak dauzkagu. Omenaldi bat muntatzen bai ekonomian, industrian eta ere sortzeen Zuzenen ONG buruzagia, eta denbora be­ bada norbait gogoan, ez da sekulan haren giro berri bat sustatzeko zaukan nahika­ rean ingurutako beste batzuena. Inkestak gaitsezteko, edo haren itzal, huts eta gaizki rian, bere kudeantzan erakutsi diuen bitxi­ egitekoak dituzte gertakari hortaz, jakinez eginak denen bixtan zabal zabala agertzeko. keria batzu bertzalde. Hots, lillura eta es­ halere eskuak bizkar gibelean estekatuak Omenaldia egiten da beti norbaiten ohoreperantzak bazituen Hatoyamak sortaraziak zituela dohakabeak, zer izan baita ere. tan, gogoan dugun gizon edo emazte hura herrian baina horien fruituak ez ditu berak • Grezia hor dago beraz bere krisia eko­ laudatuz eta goretsiz. ikusi. Menturaz orai etorriko denarentzat nomikoaren aitzinean, herri guziaren artean Beste frangoren gisa omenaldi hitz hori preizanen dira. gaitz horrek gehienik jo duena, denen la­ seski arras berrikitan sartua dukegu Ipa­ • Hego-Korean bere burua sutan erre du guntzaren beharrean Europa batasunean rralde huntan. Orai, denek guretua dugu fraide budista batek. Bazuen bere ondoan baina berak ere buru egin beharrean. 110 haatik, edo guretzen ari, eta hobe segur hopaper bat ezarria, hartan esplikatuz bere miliar eurotan mentura badu hiru urteren­ lako ekitaldiak ere beharrezkoak baitira. Ikuegitatearen arrazoinak: protesta bat zuen tzat elgartatsun hortarik eta Papandreou siz norbaiten mereximenduak, horrek berak hor idatzia bere herriko ekonomia ardu­ presidentak berak dio hiru urte horietan be­ susta gitzan guziak gogo berarekin aitzinerat radun batzuek erakutsi xede baten kontra. harko dutela beste hamarrez baino gehia­ egiten. Euskaltzaleen Biltzarrak ederki egiXede hori zen Korean sortua: herriko lau go bermatu berritzeak eginez mail guzie­ ten du hori. Apirilean, Gerezietan omendu ur-haundi batetaratzea 13 miliarreko gas­ tan, eta turismoa eta beste sarbideak ere zuen Léon Pochelu kalonje zena, ondoko tuak eginez eta araberako kalteak ere zen­ emendatuz. Gainerat, laguntzaile horien egunetan omenduko du Pierre Narbaitz gabaitendako, Nakdong ur haundiaren ingu­ izenean badira orai Belgika eta memento­ raztar kalonjea, duela ehun urte sortu zena. ruan. Fraide horren iritzi bereko zauden as­ ko arduradunak lanari lotuak hemendik eta Eusko-Ikaskuntza ildo beretik dabila bainan paldian beste budista eta erakunde frango, 2020 urterako epeak eta planak baliatuz in­ nahiago naski omendu oraino bizi direnak. bai eta Eliza katolikoa. bestitze berezietan, garraio moduetan eta Berrikitan Txomin Peillen xuberotar euskal­ • Iranen Mahmud Ahmadinejad atera zen denetan. tzaina, joanden larunbatean Nestor Baste­ bozen irabazle herri horren kudeatzeko, • Turkiako Istanbulerat itzuli dira Pales­ rretxea euskaldun artixta paregabea. Badenek edo ainitzek dakiten moldegaitzean. tinako Gazarat juduen enbargo setiatzaile liosak dira holako urratsak. Ez erran beraz Eta ondorioak geroztik pekatzen ditu he­ haren protestaz abiatuak ziren itsasuntziak, baliosak omen direla, hor den mendreneko rriak, arrastatze, presosartze eta jakiten ez bere bederatzi hilekin, hauk oro Israelgo dudak ez baitu toki izpirik. direnak bertzalde. Huna azkenetarik bat soldadoek tiroz hil dizkietenak. Horiek oro, Bai, badakit, omenaldietan sobera espantu aste huntakoa: bi emazte kasetalari bildu erranahi baita juduek hil dituztenak, haun­ aise egiten omen dela bainan ez da estakuru ditu gau betean hango poliziak. Okasio­ dizki ohoratuak izan dira Istanbuleko plaza hortan gibelerat egin behar… Eta orai, omen neaz balia, bixtan da haien etxeak errotik haundienean otoitzekin, eta mundu guziak hori hamar bat aldiz errepikaturik, zer erran mihatuak izan direla, ordenagailuak eba­ parte hartu du horien alde, Israel kondena­ behar dut? Erranen dut amen! Ez e­rraiteko tsiak eta berak eremanak. Holakoak badi­ tuz. Baina hau berean dago denaden, ha­ halabiz, lehen erraiten zen bezala… J-B D tuzte han milaka: gaixo herria! rek Palestinako Hamasen gogorkerien gain ezartzen dituelarik hoben guziak. • Mexikoko golkoan BP angles konpainiak ukana duen petrolioki ixurtze erraldoiaren ondotik, makur haundiak badirela jada iza­ nak, mundu guziak dakiena da hori. Aldi Aldi bat baino gehiagotan ene haurtzaroan entzun dut hori. Gauza berbera erran die­ huntan iduri dute petrolioki horren arrabil­ zake Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Parisen dugun gobernuari. Bortz urteren tzeko jokoa kausitu dutela denaden, hori buruan, hainbertze behaztopoen ondotik, hainbertze burumin emanik bakea merezi bildurik eta errafinerietara igorririk saltzen zuen E.H.L.G. batasunak lanean behar den bezala aritzeko euskaldun laborarien ahalko baitute omen eta zerbait irabazten fagoretan. ardiesten ahalko ere horren saltzetik. Bistan Bi sos horiek nondik etorriko dira? Ez gobernutik, aspaldian badakigu, bainan Akita­ da halere miliarka kondatzen direla maku­ niak, kontseilu orokorrak, herriek ere eman dezazkete eta, dudarik gabe, orain arte rren gastuak eta urrun izanen direla konpai­ jadanik nasaiki Euskal Herriko Laborantza Ganbararen Lagunak deitzen den batasu­ niakoek besteak kalteen ordain­tzetik, bere­ nari. Bi sos eta bi sosek lau sos baino gehiago balio dute erakusten duten elkartasu­ ziki, aitzina segitzen duten ixur­tzeekin eta nari esker. haukien erretzeekin. Gehexan Pontto

Omen

Bakea eta bi sos


HAN ETA HEMEN

3 Grazia bereziko liburua

Bertsulari Ttiki

Hazparne Mendealako publiko gaztea, bertsulari gaztetxoen sustenguz

Iparralde huntan bertsularitza lantzen duten ikas­ tetxe guzien urteko besta zen juanden ortzegu­ nean Hazparneko Mendeala gelan. Ikastolak de­ nak han ziren, oholtza gainean 14 urtez petik diren finaleko gaztetxoen entzuterat eta sustengatzerat etorriak. Ikusi izan ditugu eskola elebidunetako gazte zonbait ere entzule jin direnak. Dena den finala iragan da hainbat ederki, nahiz taldeak ber­ moldatu behar izan diren zonbait gaztetxo etorri ezin zirelakoan. Kalitate oneko saioa, batzuetan umorea ere falta ez zuena batez ere xuberotarren ganik. Funtsean hok garaztarrekin talde berean baitziren, ereman dute talde irringarrienaren sa­ ria. Aurten xapeldun atera da halere Hendaiako bertsu eskolako taldea (Aitor Servier, Oihana Teysseire, Uxue Larrukert eta Itxaro Dunate) hor beren erregulartasuna osoki nabari zen. Bertze bi taldeak ziren Kanbo A eta Sohüta-Garazi elkartu­

rik. Ondotik ikusi ditugu taula gainean kantatzen ikastola guzietako ordezkariak beren bertsu ida­ tzietan. Amets Arzallus Euskal Herriko xapeldun ordeak egin du sarien banaketa eta ere xapelen janzteak. Final hunen ondorioz izendatu dira ere ekainaren 19an Agurainen Euskadiko eskolarte­ ko finalean iparralde hau mail hortan ordezkatuko dutenak : Aitor Servier eta Lur Renteria (Lapurdi), Jon Irazabal eta Itxaro Dunate (Baxenafarroa), Johañe Sarraillet eta Ibai Thornary (Xuberoa). Seikote bikaina beraz Arabara joanen dena, gehi­ tu behar zaizkie 14-18 urte arteko finalistak, ize­ nak juanden asteko kaseta huntan berean agertu direnak. Agurainera joaiteko autobusa antolatzen ari da Seaska. Huntaz interesatuak direnek berari deitzen ahal diote. B.S.

Badu 20 urte zendua dela Eugène Goyheneche uztariz­ tar historialaria. Kari hortara, Elkar etxeak eta Lauburu elkarteak liburutto pollita ar­ gitaratzen dute, Mikel Duvert etnologoak moldatua, frantsesez. 1975ean, Eugène Goyhenechek Mikel Duverten galde sinple huni ihardetsi zuen orentsu batez : “Nahi nuke mintza zakizkidan Eus­ kal Herriko historiaz”. Grazia bereziko elkarrizketa, Euskal Herriaren historiari gainez gain behakoa emanez, gaur uztariztar historialariaren ome­ nez publikatua dena beraz, 75 orrialdeko liburuttoan. Libu­ ruaren sarhitzan, Mikel Duver­ tek eskaintzen dauku Eugène Goyhenecheren biografitxo bat, ondotik aurkitzen dugu­ lari ere Eugène Goyhene­ chek Laubururi eskainitako idazlan bat Euskal Herriaz. Argazki, karta eta bi eskuizkri­ buz apaindua den liburua (12 euro).

Iduzkilore antzerkiaren lehen emanaldia Senperen Lapurtar antzerkilari andana pollita ikusiko dugu taulen gainean ekain hontan, Peio Chipi eta Joseba Aurkenerenak idatzi duten “Iduz­ kilore” antzerkia emaiteko. Lehen agerraldia ostiral huntako dugu (21:00), ekainak 11, Senperen, Gantxiki trinket ondoko jantegian jokatuko dena. Bigarrena aldiz Uzta­ritzen, Hiribehereko plazan, igandean (17:00), ekainak 13. Beste emanaldiak geroxago, Izpuran, Ziburun, Alozen eta Hazparnen. Eskuinetik ezkerrera: Kattin Mendiboure, Joseba Aurkene­rena, Mixel Mendiboure, Maialen Fauthoux, Auxtin Zamora, Auxtina Lassègue-Lartirigoien, Robert Duhalde, Arritxu Santamaria, Peio Berhocohirigoin, Andoni Iturrioz, Lierni Elorza, Mixel Jorajuria, Bernadette Luro, Mixel Sarratia, Xalbat Dagueressar, Mixel Brust, Christian Senné, Manex Fuchs, Janmixel Bereau


Hegoaldean

4 Sagarno hoberena Adunan Adunako Zabala sagarnotegiak irabazi du sagarno hoberenaren saria urtero Gipuzkoako diputa­ zioak antolatzen duena. 2004 eta 2006 urteko lehiaketen irabazlea izan zen Zabala sagarnotegia. Euskal gastronomia kofradiaren eskutik 2500 euroko saria bere­ ganatu du. Orotara 27 sagarno­ tegik parte hartu dute zeingehia­ gokan. Bigarren saria Altzueta Hernaniko sagarnotegiarentzat izan da. Astarbe Urnietakoa, Elutxeta Urnietakoa, Gurutzeta Astigarragakoa eta Isastegi Tolo­ sakoa saristatuak izan dira.

CAF Beasaingo enpresatik berri onak Trenak ekoizten dituen Beasain­ go enpresaren saltzeak %28 az emendatu dira aurtengo lehen hiruilekoan  : 4  433 milioi euro­ koak, 354 milioi euroko emen­ dazionea iragan urteari aldera­ tuz. Urte onaren mentura beraz enpresarentzat. Proeiktuak ere baditu : abiadura haundiko tre­ naren fabrikatzea. Orain arte, 250km/oreneko abiadurarekin zabilan trena fabrikatzen zuten, Renfe espainiar konpainiari edo Turkiari saldua Istanbul eta An­ kara arteko lotura egiteko. Oaris izeneko trenarekin, modelo berria ekoiztu nahi du CAFek  ; 500 ibiltari eta  350km/oreneko abiadurarekin ibiliko den trena. Parise eta Madrile arteko abiadu­ ra haundiko trenaren lehian parte hartzeko asmoarekin. Halaber hego Amerikako merkatuari ere proposatzekoa dutena, Brasilen Sao Paulo eta Rio de Janeiro hiriburuen arteko lotura egiteko. CAF enpresak lantegi berriak idekiak ditu, Hortolandian Bra­ silen eta Huehuetocan Mexikan. 5762 langile baditu enpresak orotara.

Lehendakariaren euskara klaseak 51.250 euro gostatzen dira Patxi Lopez lehendakariak eus­ kara ikasteko segitzen dituen kla­ seak 51.250 euro gostatzen dira zeren euskara irakasle batekin, egunean lau orenez adi egon behar du klaseak lehendakaria­ ren ordutegiarekin moldatu ahal izaiteko. Klaseen bataz besteko iraupena ordu bat eta erdikoa da. Patxi Lopezek informazio hau eman du Aralarreko Mikel Ba­ sabek lehendakariari informazioa emaitea eskatu eta.

12,7 milioi euro euskararen alde Eusko Jaurlaritzak 12.690.000 euroko gastuak eginen ditu enpresa publiko eta pribatuetan, elkarteetan ala erakundeetan, euskararen erabilera bultzatu eta sustatzeko. Bainan krisiaren era­

ginez, diru laguntzak murriztuak izanen dira : jaz baino 410.000 euro gutiago dedikatuko ditu euskararen alde nahiz eta sailbu­ ruordearen hitzetan ahaleginak egin laguntzen mantentzeko.

Patxi Uribarren Euskaltzaindian Aramaion ospatu da kartsuki Patxi Uribarren euskaltzale eza­

bitartean, Donostialdeko 26 ga­ zte arrastatuak izan dira. Hoieta­ rik zenbaitek tratu txarrak salatu zituzten. Hamahiru preso egon dira, eta 192.000 euroko bermea ordaindu behar izan dute. Ondo­ ko egunetan 18 gazte epaituko dituzte. 



Guardia Zibilaren jokamolde “bereziaren” txostena

Miguel Cas­ tells, Iñigo Iruin, Kepa Landa, Alvaro Reizabal, Ain­ hoa Baglietto, Jose Mari Elo­ sua, Alfonso Zenon eta Jone Goirize­ laia abokatek adierazi dute, Berria egunka­ riak argitaratu duen Guardia Andres Urrutia euskaltzainbuZibilaren txos­ ruak goretsi du Patxi Uribarren tena sinesga­ rria dela. De­ lako txostenak gutuaren Euskaltzaindian sar­ hiru helburu emaiten zizkien tzea. Araban gaindi ere ainitz guardia zibilei arrastatuen gal­ egin dela, aitzina egiten eta beti dezkatzean: arrastatu batzuei egin behar euskararen alde, hori tratu berezia emaitea ; bertze­ da azpimarratu hitzaldietan, Jose tik, arrastatuen ganik, akusazio Luis Lizundia-k ihardesten ziola judizialak baieztatzeko moduko euskaltzain berriari. Oroitara­ deklarazioa lortzea eta hiruga­ ziz nolako sail aberatsa ereman rrenik, nahiz eta legeak debeka­ duen, dela karmeldarrekin, dela tu, galdeketetarako polizia talde bestalde. bereziak baliatzea.
 
Apirilaren 14an, hiru abokaturen eta bertze LAB : indarkeriarik zazpi euskal herritarren kontra gabeko aldaketarako egin polizia operazioa prestatze­ deia ko erabilitako txostena argitaratu Indarkeriarik gabeko aldaketa­ zuen Berriak. Alderdi abertzaleek rako deia egin dio LAB sindika­ gogor salatu dute txostenaren tak, ezker abertzaleari, Iruñan edukia, eta Amnistiaren Aldeko egin duen gogoeta bilkuran. In­ Mugimenduarentzat agiri hori dependentziaren aldeko bidean «torturaren errealitatearen frosegitzea eskatzen dio, prozesu ga argia» da. demokratikoaren bitartez, neho­ ETB1 ek izan duen ren eskusartzerik gabe, indarke­ ikusle gutiena riarik eta mugarik gabe. Etorkizun hurbilari begira bost ETB1 euskarazko kateak, seku­ norabide aukeratu ditu LABek  : lan izan ez duen ikusle gutie­ enplegua, sektore publikoa, la­ na   izan du maiatzean Araban, guntza sozialak, berdintasuna, Bizkaian eta Gipuzkoan, Nafa­ eta erabakitzeko eskubidea. rroako daturik ez izanez : %2koa. LAB sindikatak ez du baztertzen Adibidez, 2005ean %5eko ikus­ greba orokorrera deitzea Espai­ legoa zaukan. Alta futbol partida niako lan erreformarekin ados ez ospetsuak, Txapeldunen Ligako finala eta finalerdiak, eta Reala­ izanez. ren partidak, ala txirrindula las­ Segi : ekainaren 19an terketak eta noski pilota partidak manifestaldia zabaldu ditu.
ETB2 gaztelerazko Ekainaren 19an, Donostian ma­ kateak % 9,5eko ikusle kuota nifestaldia deitu dute Segiko izan du maiatzean, apirilean gazteek legez kanporatzeak eta baino %0,7 gutiago eta duela gazte mugimenduak pairatzen urtebete baino %5,2 txikiagoa. duen errepresioa salatzeko. Ilabetez ilabete euskal telebistak Proiektu politiko guziak onarga­ ikusleak galtzen ari ditu. 2009ko rriak direla ere aldarrikatu nahi uztailean Alberto Suriok hartu dute, sustengua adieraziz ekai­ zuen EITBko zuzendari nagusi naren 28an Espainiako Auzitegi postua, Patxi Lopez sozialistak Nazionalean epaituko dituzten Eusko Jaurlaritzako lehendakari hemezortzi gazteei.  2007ko kargua hartu ondotik. u­rriaren 30etik abenduaren 4ra

Makina erraminta azokaren arrakasta Barakaldoko BEC aretoan bu­ ruratu den tresneria makinaren azoka arrakastatsua izan dela jakinarazi dute antolatzaleek. Aurten ospatzen zen 26 garren edizioak 25 milioi euroko eragi­ nak utzi ditu, Europako lurralde­ tan sektore hortako hirugarren postuan mantenduz hegoaldea. 35 mila bisitariz goiti izan ditu azokak, 54 herrialdetakoak. Hala nola Portugal, Frantzia, Alema­ nia, Turkía edo Suizatik etorriak, bainan baita ere hazipen eko­ nomiko haundiko herrialdetatik : India, Argentina, Errusia, Brasil, Maghreb, Txile, Israel, Txina edo Méxiko.

Irungo alardea Ekainaren 29an eta 30ean ohi den bezala alardearekin ospa­ tuko dute Irundarrek San Mar­ tzial. Urtero, alarde tradizionala eta emazteak onartzen dituen alarde mixtoaren artean gerta­ tzen diren kalapitak baztertzeko, proposamena egina izan zaio Alarde mixtoari bere ibilbide pro­ pioa izan dezan, ohizkoarekin nahasketarik ez izaiteko. Auza­ pezaren deiari erantzun baikorra emaiteko asmoz iduriz, alarde mixtoko antolatzaleek herriko etxeko arduradunekin bilkura egitea erabaki dute.

Pilota: Xala – Irujo buruz burukako finala Yves Salaberri Xala lekuindarrak Juan Martinez de Irujo izanen du arerioa buruz buruko xapel­ ketaren finalerako. Xalak Asier Olaizola gainditu du Iruñan 22-14 eta Juan Martinez de Irujok Patxi Ruizi irabazi dio 22-6. Ekainaren 20an jokatuko dute finala. Binaz­ kako xapelketaren irabazleak bigarren finala izanen du buruz buruka. Duela sei urte pilotari berek jokatu zuten finala eta Iru­ jok Xalari irabazi zion 22-14. Aldi huntan lekuindarrak espero du xapelaren bereganatzea sasoin hoberenean izanez bai joko eta bai gorputzaren aldetik. Iparral­ detik sustengatzale asko izanen ditu dudarik gabe.

Irakasle gutiago helduden ikasturtean ? Amurrion iragan asteburuan os­ patu den eskola publikoaren bestan, Isabel Celaa Eusko Jaur­ laritzako hezkuntza sailburuak deklaratu du irakaslegoan murriz­ ketarik ez dela izanen hezkuntza sare publikoan, helduden ikas­ turterako. Lehen hezkuntzako 71 zuzendarik publikoki salatua zuten murrizketak izanen zirela. Sailburuak hitzeman du epe la­ burrera datu zehatzak emanen dituela bere erranen frogatzeko eta zuzendari hoien akusasioak funtsik gabeak direla erakusteko.


Egun Gibelerat! Aski harrigari da nola gertatu den hauxe: joanden otsaileko ekaitzak itsuski zafratu baitzi­ tuen Vendée eta Charente-Ma­ ritime departamenduak, bere­ hala erabaki zen etzela gehiago etxerik egiten ahalko itsas-al­ detik geriza eskasegia zuten tokietan eta 1500 etxe segurik, gehienak azkarki fundituak, lur­ rerat botako zirela, etxe horien jabeak beste norapait joan be­ har! Jende batzu laster arran­ guratu ziren, hoinbeste etxe behar zenetz barreatu! Prefetak min­tzatu ziren aski gora, baietz eta baietz, “gune beltz” ekarri lu­ rretan etzela gehiago bizitegirik izaiten ahalko, zuhurtziak zuela hori manatzen, etzela haratik ez hunatik! Eta horra nun hiru hilabeteren buruan arrunt beste kantu bat adiarazten duten! Go­ bernuak zerbait gisaz gibelerat egin du. Etxe bihi bat ez omen da lurretat botako, ez segurik ja­ bearen onarpenik gabe! Eta ez da gehiago “gune beltzik”, beltz hori bazterrerat utzi dute. Lanjer handixkoa nun izan ditakeen, berriz eginen dira ikerketa batzu. Funtsez eta behar den denbora guzia hartuz. Ondotik ikusiko nola planta ditakeen geroari bu­ ruz… Baditake hola hobe den bainan bitxi da halere gobernua nola joan den gibelka, ezen gi­ belka joan da; ez da dudarik, berak ez badu ere sobera aitortu

eta

Bihar

nahi gibelerat egin duela! Horiek hola, azkarki joak izan eskualde­ tan, ainitzek ez dauzkate haatik baitezpada hain fidagarriak az­ ken egun hotan hola hedatu so­ lasak… Atzo gauza bat erran eta egun beste bat, ezin dela jakin bihar gauzak nola itzulikatuko diren…

Kasik doblea Hiri horietan, ainitz lekutan au­ toen aparkalekuak pagatuz dira. Kasu egileak badabiltza ikuska nork pagatzen duen eta nork ez. Pagatu ez duenari, edo eskas pagatu duenari, zigor bat emai­ ten diote, ardurenean 11 euroko isuna. Parisen egin den bilkura batean, azpimarratua izan da ai­ nitz autozainek nahiago dutela tokia ez batere pagatu, kasu egileak ez direla beti denetarat heltzen, frangotan ez dela beraz isunik biltzen, eta artetan zigor­ tuak izaiten direnean 11 euro ez dela ainitz. Hots, delako bilku­ ran errana izan da isuna polliki kariotzea arras erabaki egokia litakeela. 11 eurotarik 20-eta­ rat goitituz, larderia gehiago balukeela! Hola bildu dirua he­ rrientzat baita, herriek ere uzta hobea luketeela! Holako zerbaiti buruz ari omen gira. Ez dira denak ados haatik. Ainitzen arrangura, keinka hun­ tan holako goratzea soberakina litakeela, denak kezkatuak-eta

5

“krisia” hor dela, sosa xuhur, so­ bera kariotze ba jadanik bat bes­ tearen ondotik… Egia erran, 20 euro 11-ren partez, kasik doblea heldu da alabainan!

Laguntza gutiago Jadanik erakusterat emana zuen bainan joanden egunean garbiki erran du hori François Fillon gobernuburuak, laguntza batzu eskuin eta ezker emaiten zirenak ttipituko direla, batzu arrunt kenduko ere orobat. Ba­ nabeste batean % 10-ez apal­ duko. Obra batzu egin-arazten direlarik ardiesten ahal direnak eta holako batzu konparazione. Sail batzuetan kasu eginez ariko omen dira halere, bereziki la­ guntza horien alderat ofizialeri lana emaiten bazaiote beste­ naz etzena aise emanen… Uz­ tailean jakinen da naski xuxen zer erabaki nahi duen hartu go­ bernuak… Gisa guziz, handik edo hemendik, zazpi miliar euro gehiago nahi omen luzke bildu laguntza arintze horieri esker. Zazpi miliar, ez da sos bat…

Sobera! “Krisia” dela eta beraz sosari kasu egin behar, René Dosière ezkerraldeko deputatuak nahi luzke minixtroen irabaziak mu­ gatu, bereziki gobernutik kanpo

René Dosière ere beste zerbait kargu dutene­ nak. Batzuk hilabetean hogoi mila euroren heina irabazten dutela, Errepublikako presiden­ tak bezenbat! Gisa hartako dei bat zabaldu du beraz bainan orainokoan segurik ez da entzu­ na izan! Ihardetsia izan ere zaio beste herrialde batzuetan minixtroek irabazi handiagoak dituztela. Bai, egia da hori ere, bainan beste herrialde horietan minixtroek ez dute beren iraba­ ziaren gainerat Frantzian bezen­ bat abantail eta errextasun, be­ rek sos bat eman gabe airoski segurtatuak zaizkiotenak! Dena den, Espainian, gobernuak apaldu ditu minixtroen soldatak. Parisen ere, “krisia” denbora huntan, minixtroek etsenplu ona emaiten balute, ez litakea gauza ederra?  J-B D

Jainkoa Bizia Jendea Zuen haurreri... Maitasun guzia emanik, haien gorputzaz arta zaitezkete, ez haien arimaz. Haien arima biharko etxean bizi da. Hau ez dezakezue bisita, ez ametsez ere. Bizia beti aitzina baitoa. Khalil Gibran

Errekagorriko Beleak Sakai mendiko ote zaharrak sutan ezarri dituzte laborariek. Bele-ama bere hiru umeak bizi­ rik atera beharrez hasten da bat bestearen ondotik BeherekoBordako oihaneko kabia zaha­ rrera eramaiten. Hirur ditu hazte­ ko eta orain hiruak salbatzeko! Denak batean ezin eraman, za­ harrena aztaparretan hartu eta badoa airez aire kearen gainetik, Errekagorriko errekan gaindi. Badoala, umeari galdatzen dio : - Hi. To? Nor artatuko duk nitaz, zaharturik, hegalez ibili ezingo nauk eta ? Hortan umeak beldurrez ika­ ran : - Ama! Ala fede! Ni, zutaz ar­ tatuko nauzu, beti ! Amak ez du sinetsi. Badaki eta ez duela egia erraiten. Laxa­ turik, ttipia kean behera desa­ gertu da…

Bigarren umeari, airez aire eramaiten duela, galdera bera egin dio. Umeak daldarak har­ turik : - Nik maite zaitut, ama, ez zaitut sekulan beharrean utziko! Amak senditu du ez dela egiaz ari eta utzi du kean behe­ ra… Azkenari, aztaparretan due­ la, kearen gainetik galdatzen dio : - Hi? Nor artatuko duk ni­ taz, zahartua eta ezindua izanen naukalarik? - Nik!! Nola lagunduko zai­ tut? Nihauren umeak izanen di­ tut artatzeko-ta. Amak ume hau sinetsi du eta biak Behereko Bordako gaz­ tenatze zaharrean kabitu dira. Egunak joan egunak jin, Behereko-Bordako alorrean la­

borariak artoa erein berri du. Bazterretako gaztenatzetan, beleak katzakan : «  Kroa, kroa, kroa   »  . Ama zaharra beleku­ meari ari zaio azken sekretuen irakasten. Bele gazteak, jadanik gotortuak, badazki airean ibil­ tzeko jukutria guziak. - Orai, seme, badakik hegal­ datzen. Ikasia duk pazientzia. Badakik nun lurra aztaparkatu, nola pikorrak harrapatu, lagu­ nak nola deitu, goseteari nola ihardoki… Errekagorriko zoko moko guzietara joan haiteke eta urrunago ere. Joan ai­tzin, ha­ lere, aholku pare bat! - Entzuten zaitut ! Ama ! - Beha ezak arto alor hau, ikusten baduk gizon bat hor gaindi heldu burdinezko ziri luze beltz bat besapean, kasuemak ! Hoa urrun !! Tiro eginen dauk !

- Ulertu dut ! - Beste bat oraino ! Alor baz­ terrean ikusten baduk gizon bat, bapatean ukurtzen, leku hadi xixtu bizian ! Harri baten hartzen ari duk hiri botatzeko ! - Gogoan hartu dut, Ama! - Eta azken hau, semetxo  ! Gizonak ez badik lurrean deus biltzen eta ez badik deus ere beso azpian, lasai, ez dik balio odol gaiztorik egitea ! - Nolaz diozu holakorik, Amatto ? Ni, lasai ? Ez ez ! Ihes joango naiz fuera-futre  ! Seku­ lan, harri bat balin badu sakelan edo nik dakita zer satorkeria, azerikeria edo zakurkeria go­ goan ? - Hoa hemendik, semetxo. Nik bezain bat badakik ! Bizitzen balin badakik, aski badakik! Johanes Bordazahar


Kostaldean

6 Obra handiak Ziburuko ezpondan

rousse karrikako etxe xahar bat, Azkena izenekoa, arrunt eskutik joana, dena barreatuko dela eta toki hortan zortzi bizi­ tegi berri eraikiko direla, sozial mailekoak, arrandan hartzen ahalko direnak.

Aldi bat baino gehiago ariza­ nak gira jadanik hortaz, Ziburun buru-hauste handiak ba­ dituzte Zokoa aldeko ezponda horrekin. Duela urte bat eta erdi, 2008-ko abendoan, gai­ Antzerkiaren besta Hentzeko lur lehertzea izan zen go­ daian tor-lekutik arras hurbil, uhainek joaren bortxaz ezpondak amor Arrakasta ederra ukan du emanik. Obra batzu akulatu behar beraz ezponda ho­rren az­ kartzeko, hein bat laster nihundik aha­ laz, makur handia­ gorik gertatu aitzin. Obra horientzat be­ har den dirua se­ gurtaturik, joanden egunean bildu baita herriko kontseilua, hor erabaki da beraz obran hastea uda bururatu orduko. Frangotan gerta­ Ikusgarri zinez pollitak eskaini dira eta aski tzen den bezala, hor toki ederretan… jakin da ere obrak gostako direla behin uste zuten Hendaian aurtengo antzerki baino gehiago. Orotarat bada festibalak. Jende ainitz bildu miliun bat eurorena. Europa- da eta beti denak omore ho­ mailetik ardietsi da % 20-eko berenean. Dela Gaztelu-Zahar laguntza, departamendutik plazan, dela herrian gaindi, beste hainbeste eta hein hori barnean ala kanpoan, ikusgarri bera hartuko du bere gain Zi­ gustagarriak izan dira, talde as­ buruko herriak. Gobernuak, bi korekin, ondo hotako eta beste pozitan, emanen du % 17,70, nunbaiteko, denek talendu ai­ eta gaineratikoa, %22,30, jinen nitzekin harrotzen zituztela baz­ terrak, Chimères antzerkital­ da Akitania lurraldetik. Bilkura berean erabaki da Bou­ dea sustatzaile suhar. Antzerki, txotxongilo, dantza, kantu ala

Udaberria dantzan!

Izaba herrikoKurruxkla nafartar taldeak xoratu ditu guziak. Emanez besteak beste neska-dantza, gizonek ez dutena sekulan dantzatzen, beti emaztek bakarrik!

Donibane Lohizunen, joanden igande aratsaldean, bazterrak airostu dira, eta nola, Begiraleak elkarteari esker, karriketan eta herriko etxe aitzinean, eskaini baitu ikusgarri bat guziz ederra, “Udaberria dantzan”, euskal dantza asko agertuz, zazpi probin­ tzietarik etorri talde alegera batzuekin! Aroa ere alde, goizeko eurien ondotik iguzkia berriz indarrean! Dantzariek ukan dute txalo ederrik, jendea lorietan egonik heieri so eta so!

zernahi, denak jendeari gustatu zaizkio!

Erregea espos, biba erregea! Donibane Lohizunen, hortan ditugu egun hotan, iduri du denak erregetiar bilakatuak di­ rela! Eta aspaldiko errege bat dute laudatzen, Luis XIV, horiek oro duela 350 urte Donibanen esposatu zelakotz! Ospaki­ zun sail nasaia bazen pikoan ezarria, asteburu huntan da bururatzen, erran ditake berdin asteburu huntan dela handie­ nean! Horra zonbait hitzordu beraz: -Ortzirale huntan, goizetik arats, Ravel entzuntegian, gai­

dotik, herriko etxe aitzinean, herriarteko Harmoniaren kon­ tzertua, René Zugarramurdi zu­ zendari, 17. mendeko musika batzu eskainiz. Handik segi­ dan, ibilaldi bat mende bereko jauntzietan. Aratsaldeko 3-etan, elizan, hitzaldia delako ezteiak nola iragan ziren. Gero, he­ rriko etxe aitzinean, “La Pam­ perruque” dantza ikusgarria, Maritzuli taldearekin. Aratsean, dantzaldia, aspaldiko aire xa­ harrez beztitua eta bururatzeko suzko zezen bat! Hortan bururatuko dira ospaki­ zun berezi horiek. Astelehenetik harat, orroitzen hasi beharko da zer eginen den 2060-ean, eztei horien laugarren mendeburua izanen delarik ospatzeko…

Antxua tornu zonbait…

Joanoenia egoitza, Donibaneko ederrenetarik, portu bazterrean, Jeannot de Haraneder armatoreak eraiki-arazi zuena 17. mendean. 1660-an, Maria-Terexa, Frantziako erregin beharra zena, hor egon zen zonbait egun…

tzeko bilkura saila, mintzaldi as­ korekin, gai nagusi Frantzia eta Espainiaren arteko harremanak iragan bost mende horietan, delako ezteiak aitzin beraz, ez­ teien keinka hartan eta geroz­ tik! Portuan, bisitatzen ahalko ere da “ Belle Poule” itsas-untzi famatua, bezperan arribatua Donibanerat. -Ortzirale aratsean, elizan, Baionako kontserbatorioko orkestra nagusiaren kontzer­ tua, 17. mendeko musika zati batzuekin, omenduz bereziki Lulli musikagile famatua, eta emanez besteak beste haren Te Deum delakoa, bere semearen bataioko muntatu zuena, erre­ gea izanki haurraren bataioko aitatxi. -Larunbatean, ekitaldi asko, Luis XIV etxean, Joanoenia egoitzan – hor egon zen an­ dere esposa ezteien aitzineko egunetan – eta karriketan ere, Scaramuccia taldea ibilki bere jokolariekin. -Igande goizean (10.30), elizan, meza nagusia delako ezteiak gogoan, Baionako apezpikua denen aitzineko, frantses eta español gobernuen ordezka­ riak ere hor beharrak. Jesus Martin Moro organo-joile. On­

kin.

Bost urtez debe­ katua izanik, arrain hori arrunt xuhurtua zelakotz, antxuaren a­rrantza berriz haizu da bainan izari ba­ tean.. Pelagiko un­ tziak hasi dira antxua arrantzan ekainaren lehenean. Eta lehen tornuak ekarri DonibaneZiburuko porturat. Bolintxeroak laster abiatuko, urak doi bat gehiago berotzeare­

Zaharki-merkatu batzu eztabada-bide Donibanen

Donibane Lohizunen, zernahi jende izaiten da uda guzian. Oraino jende gehiagoren biltze­ ko menturan, eta gisa guziz mu­ gimendu gehiago izan dadien, asmatua zuten zaharki-merkatu bat muntatzea astean aldi bat, ortzegunetan, uztail-agorriletan, merkatu plazan berean. Herriko etxea ere arrunt alde. Bainan zaharki saltzaileak badira hirian plantatuak, batzu aspaldian hor direnak, eta kexatu dira, udako merkatu berri horrek jendea kenduko ziotela. Joanden or­ tziralean, herriko kontseiluak beharra zuen afera trenkatu. Gehiengoan ez direnek gal­ detua zuten haatik erabakirik ez bilkura hortan hartzea, gaia hurbilagotik aztertzeko ondoko egunetan. Gehiengoan diren batzu ere ados galde horrekin, besteak beste Philippe Juzan axudanta. Denen buru, auzape­ zak berak ere onartu du hori. Gaia utzi da beraz beste noiz­ bait berriz aipatzeko, gisa har­ tako galdea berriz izaiten bada. Oraiko ustez aurten segurik ez da beraz zaharki-merkaturik izanen merkatu plazan…


Kostaldean Garapen/Hautetsien kontseiluak eta AFNOR garapen iraunkorraren alde Garapen/Hau­ tetsien kon­ tseiluak eta AFNOR arau­ diak finkatzen dituen institu­ zioak forma­ kuntza sail bat eskainiko dute elkarrekin ipa­ Stephane Mathieu (AFNOR), JJ Lasserre eta JB Etcheto (Arg. Beatriz Ardoin) rraldean gara­ ziko lurraldea da gisa horretako pen iraunkorraz. Heldu den irai­ formakuntzak abiatzen dituena, lean abiatuko da, hunki nahi ditu garapen iraunkorraren kezka herrietako eta herri elkargoeta­ ahalik eta publiko zabalenerari ko hautetsiak, garapen teknika­ bideratzeko. Garapen kontsei­ lariak, enpresa kargudunak eta luak AFNOR-ek sail horretan ere erakundetako ordezkariak. pikoan emanak dituen logizielak AFNOR-eko Stéphane Mathieu- ezagutaraziko ditu formakuntza ren arabera, iparraldea lehenbi­ horien kari.

Biltagarbi, Emmaus, Alternatiba eta SCRELEG eskuz esku Orain arte Emmaus bi hondakintegitan ibilki zen hondakin berezituen xeka, urte hastapenean Biltagarbirekin izen­ petu hitzarmenari esker, hamaboste­ Jacques David (Screleg), Alain Iriart (Biltagarbi), Franz tan ibiltzen hasia da, Valli (Emmaus) eta Kriztof Thicoipé (Alternatiba). (Arg. eta azken sei hilabe­ Dominique Carrere) tetan 700 metrokubo bereizkin errekuperatu ditu. dira baso horiek, bota behar Gisa bereko hitzarmenari esker diren plastikazkoen ordez. Gisa Screleg sozietateak Lapurdin hortako partaidetzak baitezpa­ 369 tegi paratuz geroztik, ho­ dakoak direla dio Alain Iriart geita bi tona pila higatu bilduak Biltagarbiko presidenteak. Hon­ izan dira. Alternatiba sozietateak dakinak bereizteko kanpainek Biltagarbiren partaidetzarekin ondorio onak ekartzen dituztela 150 aldiz arra balia daitezkeen uste du Biltagarbik, duela sei « baso berriak  » proposatzen urte 401 kilo hondakin botatzen ditu, 500 000 baso berriren erre­ zuen herritar batek urte oso ba­ serba muntatua du  ; Hazparne tean, orain 373 kilotara jautsiak eta Donibane Garaziko beste­ gara, heldu baita hogeita zortzi tan, eta nola ez, Euskal Herria kilo gutiago jendekal. Zuzenean festibalean baliatuak

Pierre Sourbé (+) Baiona Santespietako eliza ederrean iragan dira joanden larunbatean Pierre Sourbé zenaren ehorzketak. Mezako otoitzak frantsesez eta kantuak oro euskaraz, ofertorioan Iñaki sainduaren melodia txistuz es­ kainia izan delarik. Pierre Sour­ béren nortasun aberatsa labur­ bildu du zeremoniak. Penare­ kin bizi izan baita euskararik ez zekielako, bere lanean eta jendartean baiones eta euskal­ dun oin puntetatik eta kopeta kaskoraino. Baionako tanbo­ rradaren sortzaile eta anima­ tzaile etengabe ; hegazkingin­ tzako ofizioan langile trebe eta lankideen zerbitzuan ; politikan

sozialista, kantona­ letan presentatu zen 1979an, segur alderdi horren etiketarekin baina sustengu izpi­ rik gabe ; San Andres auzoko bizitegiak oro atez ate kurritu zituen bakar-bakarrik ; boze­ tan sozialistek %25a kilikatu zuten, aitzineko boz kopurua bi aldiz gorago hupatuz. HE­ MEN elkartearen “Ongi heldu Euskal Herrian” kanpainetan parte hartu zuen jotake, ez la­ gunek otoizkaturik, baizik eta konbentzitua zelako bestetan euskaldun agertzeko behar dela ere hemengo ekonomian bizi eta eragile izan.

7 Ehun ekintza eta geldi, demoek atorra horia kentzen dute

Bertsuak Baionako auzitegian, gazte irripartsuak Baionako eta Pariseko presondegi pareta kas­ koetan ibilki, demoak trein txar­ tel saltzen eta euskaraz mintzo, Paueko artxibategitik hartu eus­ kal dokumentu historikoak, eta kontseilu nagusiko 23 kadira iparraldean erakutsiak, zerren­ da osoa hartuz ehun ekintzetara heltzen gara « demoek » burutu dituztenak hamar urtez. Joan den larunbatean jakinarazi dute mugimendua gelditzen dutela. Burutuko duten azken ekintza izanen da, hain zuzen, Paueko artxibategitik hartu «  Lapurdiko biltzarraren deliberoen liburua » itzultzea, Euskal Herriko artxi­ bategia Baionan estreinatuko dutelarik, egun laburrik barne. Analiza finak egiten dituztela uste dutenek erranen dute nor­ mala dela, jada hamar urtez gelditu gabe jarraitzea ez dela balentria txarra, doi doia bizarra abiatua zuten gazteen kasuan, akidura eta adinaren tiraniari amore eman behar izaiten dela goiz edo berant. Demoek uzten diguten hutsak hobeki sentiara­ ziko digu menturaz haiei esker zenbat beste begiz begiratu dio­ gun hemengo biziari 2000 ur­ teaz geroztik. Uzten duten uzta umoretsua ikusiz hain segur ere bihar edo etziko historialariek parekatuko dituzte «  demoak  » politika sailean, hain gazterik hil zen Mozart batekin musika mailan. Ez naiteke egon artikulu honetan oroitarazi gabe demoek berek Gatuzain argitaletxean plazaratu duten liburuan beren ekintzez idazten duten errezeta  : « ekin­ tzaren egunean lor daitekeen

helburua eta Demo mulkoa, jendeari eta prentsari banatu beha­ rreko saltsarekin nahasi. Zerbi­ tzatu eta apairuak irauten dueno ausardi zakuttoa gehitu. Ez ahantz platera ongi apaindu behar dela, jantzi xuri eta atorra horiekin, bai eta maskekin ez bada aurrikusia mahaizapia andeatzea edo oihalak eramaitea. Pazien­ tzia izpi bat gehitu, armario zola batean aurkitzen baduzue. Urdin ilunez jantzirik kasketadun gomit batzuk hurbiltzen bazaizkizue, aldi oroz aurrikusi behar dena, lasaitasun apur bat gehitu, zuen jakiak ez duelako hitz larri edo bortizkeriarik (nik azpimarratua), lixerigaitza litzateke eta ez da Demoen sukaldaritza berriaren filosofian sartzen ». Demoen umorea ez dutela de­ nek preziatu xifre hauek ongi frogatzen dute  : 16 auzi jasan dituzte, 150 kideri zerbait gisako kondenuak bizkarreratuak izan zaizkie ; moltsa hunkitzen duten kondenuak ez dira alegiazkoak, hirurogei mila eurotik larogei arte horretan kokatzen baitira  ; nola ahantz ere jasan dituzten kaska, zanpaldi eta nigar bon­ bak. Gazte ezbortitzek horren­ besteko ihardokipen gogorrak izan dituztela gogoan atxikiko dute luzaz oraino «  demoen  » ondotik datozen gazteagoek. Geroak erranen bistan dena zer gertatuko den, baina «  de­ moak  » gelditzen diren egun beretan ari dute frantses legebil­ tzarrean ehorzten iparraldearen ezagutza apurra zeraman « pays » egitura. Elkar-bizitzako egiturak gelditzearekin bortizke­ riak eta errepresioak ez ote dute bide guzia beren esku izanen ?

80 urte bestaz-besta! Hendaian, 1930-ean muntatu zituzten lehen aldikotz udako eus­ kal-bestak, zinez famatuak direnak. 80 urtez egin dira beraz, salbu gerla denboran, eta besta horietan urtez urte bildu argazki batzuen erakusketa muntatu dute, aste huntan guzian ikus ditakeena herriko merkatugunean. Karia hortarat, bilkura batean goretsi da besta-ko­ miteak deraman saila, laudatuz elkarte horren buru bat bestearen ondotik izan diren sei lagunak, bai eta luzaz eta luzaz laguntzaile handi ukan dituzten batzu…


Herriz Herri

8 Senpere

Izturitze bat osoan gaztetxo horien era­ kasle ziren katexiztek. Bai eta ere zeremonia eder hori molda­ tzen arduratu diren guziek. Bixente Lopezi ohoreak Ixtripu deitoragarri batez bizia galdu izan duen Bixente Lopez he­rritar gazteari ohore handiak bihurtu ditu Tolosako ikastegi handiak. Orhoitzapenezko harri plaka bat eraikia izan da Bixen­ tez orhoitarazteko. Harri plaka horren agertzearen karietarat elgarretaratze bat nasaia izan da ilabete hunen 3an ortzegu­ narekin. Gure herritik autobus batean joan dira, bixtan dena lehenik bere familia, herriko eta parropiako buruzagiak, adixkide eta gazte lagun asko, orotarat 60. Harat bilduak ziren ikastegiko zuzendari-buruzagi, Tolosako jauneria asko, bai eta ikastegiko Bixenteren lagunak. Orotarat milako pare bat omen

Arg. Orhoitzapen

Sortze Maiatzean izan ditugun sor­ tzeak: Pablo Bru Carrasca, Sa­ muel Fonne, Mia Ubiria, hiruak Lakuko kartierrean; Giorgia Car­ mela Agorrino eta Alaia Tallan­ dier, biak Amotzen; Ekai BibensHaramboure Ergaraien, Ilyes Adala karrikan; Leia LacarraGoyty Olason, Christianne La­ grange, Serresen. Zorionak, bizi luze eta urosa sortu berrieri eta goresmenak horien aita ameri. Ezkontza Egun hautan ezkontzekotan dira Antton Azarete Amoztarra eta Helene Gonot Biarnesa. Zorio­ nak gazte hoieri eta goresme­ nak horien etxeko guzieri. Fedearen aitormena Trinitatez gure herriko 15 gaz­ tetxok egin dute Sakramendu Sainduaren alderako urrats han­ dia. Lehen, komunione handia

deitzen ginuen. Meza nagusi bat osoki ederraren animazioa gazte horiek eman daukute. Me­ zako irakurtze guziak eta kantika gehienak berek egin dituzte bai euskaraz eta bai erdaraz. Hor sendi zen erakasle onen eskue­ tan erabiliak zirela. Bertzalde egun hori Amen besta eguna zen. Meza bururatzean aldareari hurbil egunarentzat lehen lerroan ezarriak ziren ko­ munianten ameri gaztetxo ho­ riek eskaini diozkate bizpahiru kantu piko zinez egunari zoa­ tzinak. Eta segidan bakotxak bere amari, semeak edo alabak, eskaini du lili arrosa bat. Besar­ katze bedera izan da. Zeremo­ nia pollit hori txalotua izan da hor zen jende guziez. Biba zuek gazteak eta orai hartu xede onak begirazkitzue zuen bizi guzian. Goresmenak hartze dituzte urte

Suhuskune

zen. Izan dire mintzaldi asko eta bururatzean Amozko besta komiteko Bixenteren lagunek, taularen gainerat iganik, « Agur Jaunak » kantatu dute han ziren euskaldunek errepika hartuz. Zi­ nez hunkigarria zitakeen. Uste dut han aurkitu direnak orhoitza­ pen onarekin beren baitan etxe­ rat itzuli direla. Hau gure andere auzapezak erran duena. Orhoitu behar dugu urte haste huntan zonbeit aste barne hiru gazte bertze munduratu zauzkula kasu desberdinekin. Biltzar publiko Herriko Etxeak biltzar publiko bat antolatzen du Ibarrunen, Ponpoxenea gelan (Bonnet ho­ tela) Ibarrungo apailamendu berriak presentatzeko, ekaina­ ren 15ean, asteartez (18:30), in­ teresaturik diren guzieri idekia.

Herriko bestak – Asteburu huntan iraganen dira herriko bestak, ekainaren 12an eta 13an. Ibiakoitzean (21:00) sagarnotegi afaria, Holako-k alaiturik, ondotik dantzaldia Xitoak taldearekin. Igandean, 11:00 meza, 15:00 bertsu saioa : Bixente Hirigaray, Mattin eta Bixente Luku, gai emaile Iban Falxa, 17:00 kantaldia Amaren Alabak xiberotar taldearekin, 20:00 talo ta xingar, Eztiki-k alaiturik.

Ikastolaren besta Herrikoia eta alegera izan da Arberoako ikastolaren besta, goizetik jendea polliki bildurik

Bazkaltiarrak

Alfaro-Kurutcharry eta SorhaitzOçafrain pilotariek eskaini duten partida gustagarriaren ikusteko. Ondotik eta egun guzian bazte­ rrak airostu dituzte Burgaintzik, Aiherra Betisasteko ahizpek eta beste musikari eta kantariek bai eta Xan Alkhat eta Patxi Hi­ riart bertsulari gazteek, egunari zoaz­kion bertsu pollitak ema­ nez (amen besta ere baitzen egun hortan). Haurrek ere ba­ zuten ausagailu, joko, pailaso ikusgarri eta beste. Aroak doi bat trabatu badu ere, besta egun horrek ukan du arrakasta, Arberoako ikastolak duenaren araberakoa erran ditake, zeren

duela urte pare bat 6 haurre­ kin abiatu baziren ikasturte hau 20ekin bukatzen baitute. Amen besta Joan den ostirale ara­ tsean ospatu da herriko gelan, he­ men ere jendea po­ lliki bildurik. Aurtengo berezitasuna eskoletako haurrek la­ guntzaileekin muntatu filma, herriko lehengo biziaz egina bereziki lamin ixtorioz, herritar presuna adinetako batzuen lekukota­ sunak harturik. Usaian bezala herriak eskaintzen zuen ere talo ta xingar eta beste ama eta aita guzieri. Kermeza A.E.P. Parropiako elkartearen biltzarra baitzen berriki, urteko kondu, obra eta geroari buruzko xedeez mintzatu ondoan aipa­ gai zuten kermeza. Beharrak beti badirela ikusiz, deliberatu dute antolatzea usaian bezala buruileko lehen igandean beraz 5ean eta aurten Izturitzen.

Makea-Lekorne Ezkontza Ekainaren 5ean, Elhuyar Celina, Makea Agerrekoa, ezkondu zauku Morales David hazpandar gazte sanoarekin. Gaurko an­ dere espos xarmantak Correba lantegian idazkaritzan lan egiten du eta halaber toki berean kausitu du ongi doakion espos laguna. Bien baia entzuna izan da herriko etxean eta elizan. Oro iragan da ederki eta alegeraki. Biziaren segidak ukan dezala amodio eta zorion, eta biba zuek, zeren biziaren borrokan parte hartuko baituzue! Goresmen herrikoiak bieri eta gora Elhuyar

eta Morales familia osoak. Bestaberri - Otaba Bestaberri ederki iragan da bi herrietan. Gaztek parte hartu dute serioski eta alegeraki elizkizunetan. « Kristo Erregeri / Euskaldunek Agur Zuk egin dituzu / gure zeru ta lur! Kanta den egia / euskaraz da labur Egon zintzo eta / parabisu segur » Otabaz, mezen tenoreak bi herrietan: 10:30 eta 16:00.  P. I.


Herriz Herri Sara Estreinaldi: Portuko lan zelaian, maiatzaren 31n, 10 lantegien bi leihorren estreinaldia zen. Herri Elkargoak antolatua. Lehengo

eta oraiko bi auzapezek, Jean Aniotzbehere eta Janbattit La­ borde jaunek pikatu dute zinta Michel Hiriart Herri Elkargoko lehendakariarekin, bere axuanta Christine Bessonart, Kontseilari Orrokorra Vincent Bru, auzo he­ rrietako auzapez batzu ere hor ziren. Auzapez Janbattite-k egin du ongi etorria eta gure apez Jean–Pierre Etcheverryk eman diote deneri benedizionea. On­ dotik zintzurra busti dute eta omore onean bukatu dute beren estreinaldia. Oroitzapen: Duela hogoi urte, 1990an, Sarako errugbi taldea Frantziako xapeldun izan zen Bidarteko taldea jorik 16-12. Oraiko jokolarieri oroitarazia izan da nola aritu ziren lehen­ goak, kuraia emateko. Errearoa­ ren 5an errugbi zelaian egun bat goxoa pasatu dute oraiko eta lehengoek elgarrekin. Errugbi eskolakoak jokatu dira eta on­ dotik zaharrak gazteen kontra. Afari eder baten aitzinean xe­ rri ttikia janez, izigarriko omore onean bukatu dute goizalderat.

Ortzaize

9 Aiherra

Flamenko: Larunbat arra­tsean Fabiana eskolako haurrek Fla­ menko dantza ederrak egin dituzte. Baziren denetara 80 haur, Saratik 7. Fabianak ber­ tze 3 neskatxa eta mutil bate­ kin egin dute omenaldi bat ezin hobea, zi­ nez ikustekoa. Pilota: Esku huska binaka plazan senior mailan: En­ dara DenisMariluz Patrick irabazle 30-23 Zaharrer Segiren kontra. Elizalde Panpi-Arramendy Iña­ ki galtzaile 25-30 Amikuze-ren kontra. Urbistondo Leon-Arri­ billaga Bastien galtzaile 18-30 Senpereren kontra. Kadetak Calvet Daniel-Gachen Mathieu galtzaile 17-30 Zaharrer Segiren kontra. Gaztetxoak, Prevost Axel-Agesta Joan galtzaile 24-30 Azkaindarren kontra. Artekoak, Riobo Imanol-Sarie Bastien gal­ tzaile 29-30 Lau Herri-ren kont­ ra. Iribarne Iñaki-Vidal Battit ira­ bazle 30-5 Uhaldearen kontra. Xitoak, Iribarren Unai-Lecuona Aritz galtzaile 21-30 Urruñaren kontra. Arribillaga Eneko-Fago­ aga Eneko irabazle 30-7 Intha­ latz-en kontra. Atxiki Ttipian: Kadetak Asca­ rraga Mickael-Vidal Elies-Arrieta Mathieu galtzaile 21-40 Noizbai­ ten kontra. Eskubaloia: Maiatzaren 29an gure urtxintxek 11 urte azpiko­ ek ekarri dute xapela Sararat. Irisarriko taldea jo dute eta aise gainerat 16 eta 7, beraz beren kategorian departamenduko xa­ peldun dira. Ganex

Heriotze Bi heriotze izan ditugu herrian azken bi aste hauetan. Aitzineko astean, Ferrondoko Aña Carricaburu zendu da 88 urtetan. Hunen ehorzketak Arrosako elizan iragan dira. Joanden larunbatean, Ortzaizeko elizan, Iroxgaraiko Marie Jeanne Heguy dugu segitu bere azken egoitzarat 58 urtetan. Herioak hunki dituen bi familieri gure doluminak eskaintzen ditugu.

20 haurrek egin komunione haundia Duela 2 aste, igande goizarekin, 20 bat haurrek bataioko agintzak erreberritu di­ tuzte Aiherrako elizan. Donoz­ tiri, Donamar­ tiri, Izturitze eta Aiherrakoak ziren hauiek, eta horietan 13 Aiherrakoak. Goresmenak ! Argazki huntan ikus ditaizke. LAUAK lantegian, mugimendu Joan den ortze­ gun goizean, bazen mugi­ mendu Lauak enpresaren aitzinean, lana hasteko tenorean. Ala­ bainan, CGT sindikateko 50 bat militantek papertxoak banatu dituz­ te lantegi aitzinean, horgo lan baldintzak salatuz. Orotarat, 240 bat lagunek lana hor egiten dute, eta sindikatik ez omen da. Antzuolan, MUNDUMIRA arrakastatsua !! Joan den maiatzaren 29 eta 30-ko asteondarra arrakastatsua izan dute Antzuolan. « MUNDUMIRA » ekitaldia Antzuola herri adixkidean iragan baita, Aihertar multxo batek egin du harateko itzulia, 11 la­ gun, gazte, gaztetxo eta 30 urteko ez hain gazte batzu, eta beste bost laborari ekoizle. Badu zonbeit urte MUNDUMIRA festibala antolatzen dutela De­ bagoiena herri elkargoko herrietan, urte aldizka, eta aurten, lehen aldikotz An­ tzuolaren aldi. Ez da gutti ho­ lako ikusgarri baten antola­ tzea, 20.000ko bat jende edo ikusle biltzen baititu, eta ho­ riek guziak be­ har dira nunbait kokatu. Herri guzian par­ tekatzen dira animazioneak, kontzertuak, s a l t z a i l e a k , Aiherrako ekoizle ta laguntzaileak, Eñaut, Petan, Patxi Olaedozoin herri barria Antzuolako axuanta eta Damatit. eta herrialdeta­ rik etorritakoak. Hots, munduko herri eta kulturen festibal bat dugu « MUNDUMIRA » ekitaldia. Hemendik, ekoizleak 4 ziren : Xedarriko J-Paul eta Dama­ tit DUHALDE (ardi gasna, euskal zerriaren mozkinak : pate, odolgi...), Mendigorri-ko Jenofa BIDE (ahuntz gasna), Sagar­ deiko Filipe MARTINON (Eztigar sagarno eta sagar-jusa), eta Etxaiko Jocelyne MENDI (ezti, ezkoa eta abar). Bestalde, la­ runbat eguerditan beste 11 lagun abiatu dira Aiherratik.  Larunbat arratsaldea pasatu dute Mundumirako erakusmahaien ezagutza egiten : ONGak, munduko janaria (Galizia, Argentina, Euskal Herria, Afrika, eta abar), edariak (dutea, Kuba eta Bra­ sileko edariak, eta abar). Gero, baziren karrika animazioak (mu­ sika, antzerkia, ikusgarriak, Afrikako perkusionista eta dantza­ riak...), eta Euskal Herriko «boulder» txapelketa (eskalada salan). Eta gauez, kontzertuak eskolan : Gose eta Ojos de brujo taldeak. Eskeintza zinez handia eta interesgarria bazen. Eta batez ere, kris­ toren giroa : jende anitz karriketan, eta giro goxoa, zinez ederra. Ostatuetan, erakustokietan, karriketan, denetan bazen jendea ! Eta Antzuolarrek usaian bezain ongi hartu gaituzte : heldu bezain laster guregana jin dira, bakotxa bere etxera eraman, zenbaitzu baz­ kaltzera gomitatu, eta gauez afaltzera ere, eta egin ahala egin dute Antzuolako egonaldia atsegina izaiteko denentzat. Bi egun han pasaturik, orroitzapenez beterik itzuli dira 16 Aiher­ tarrak. Helduden urtean ere Mundumira festibala Antzuolako herri auzo batetan iraganen baita, dei bat Aihertarreri, heldu den urteko Mundumirarat joateak zinez balio du !


Herriz Herri

10 Hazparne

Uztaritze

Mus lehiaketa Juanden ilabete undar hortan, maiatzaren 25 ean, Bethi Gazte adi­ nekoen elkarteak antolatzen zuen mus xapelketa bat, orori idekia zena. Lehiaketa hori Elgar zentroan iragan da astezkenarekin, egun hori baita aste oroz taldea el­ garretaratzen den eguna. Bi jokolari taldetan, (A) eta (B), zatitua zau­ katen xapelgo huntarako izenak eman dituztenak. (A) mailean zen­ bakituak zirenen zerrendan, Maialen Barbace eta Beñat Etchepare atera dira xa­ peldun, Christophe Larramendy eta Jean-Pierre Gachin parearen kontra. Bertze taldeko jokolarietan berriz, Maite Goutenègre eta Jeannette Ospital izan dira hoberenak, Jacques Salles eta Domi­ nique Barnetche-ren kontra irabazi dute. Hazparneko auzapez eta kontseilari nagusia den Beñat Inchauspe jaunak irabazduneri eman diozkate sariak. Goresmenak eskaini ditu xapelgo hortan parte hartu duten guzieri eta partikulazki Mayi Parrot andereari, hau baita elkartearen lendakari baliosa.

Antzerki - Heldu den igandean, ekainak 13, Hiribehereko pi­ lota plazan aratsaldeko 5etan emana izanen da ‘’Iduzkilore’’ Peio Chipi eta Joseba Aurkene­ renaren antzerkia. Antzerki hori muntatua da duela lau mende (1609an hain xuxen) Lapurdin izan ziren gertakari lazgarrien orroitgarri bezala, De Lancre jaunak garai hartan ‘’sorginen’’ kontra ereman zuena. Gertakari horietaz jada eginak izan diren 10bat mintzaldi eta ekitaldiren ondotik dator antzerkia eta Ar­

Bidarrai Bestaberri – Bezperako zeru urdin hura nahiagoko ginuen Bestaberri kari, bainan heldu zaikuna hartu behar ! Proosionea halere egin ahal izan da elizako plazan gaindi, Bidarraineko atean eraikitako aldare ederraren aitzinean Sakramendu Saindua ohoratuz. Usaian bezala hor ginuen Uztaritzeko txaranga, eta hor ginituen ere Maylis Anchordoqui eta Amaia Heguy gazteak txistua eta ttunttunarekin, musika hunkigarri baten emaile. Eta zer plazerra Larretteneko Ellande Orhategaray makilari gaztea ikustea Patrick Ibarrola makilari trebearen ondoan ! Badugula hor makilari gai on bat ! Elizkizunetik landa, gazteria, musikariak eta nahi zuten parropiant guziak trinketean bildu dira parropiak eskainitako hurrupaldirako.

Itsasu

Heriotze 77 urte bete orduko zendu da Beñat SEGURE jaun apeza. I­tsasun sortua zen, Errobidartean, 1933ko maiatzaren 25ean. 20 urte zituelarik sartu zen Betharram-eko apez ordrean. « Aljeria eginik  », apez ordena­ tua izan zen Bordalen 1961ean, eta berehala, lehen aldikotz, igo­ rria izan zen Boli Kostara (Côte d’Ivoire). Beste lan frangoren artetik, Afrika mendebal aldeko Euskaldunen artean animatzaile izan zen, urte berrietako hitzor­ duari gain gainetik leial egonez. 1970ean Europara itzuli zen Es­ pañolezko lizentzia ardiesteko eta berriz joan zen Boli Kostara semenario ttipi baten buru be­ zala. Ondotik, lau urtez, Betha­ rram-eko kolegioko buru egon zen, eta gero zazpi urtez (1983tik 1990a arte) egon zen Dona­ paleuko Etchecopar zentroko buru. Berriz Afrikara itzuli zen ondotik, bainan, osagarri ara­ zoengatik, erretiratu behar izan zen Angeluko Serora Ama-Etxe­ ra 1994etik 2002a arte. Geroztik Betharram-eko erretiratuekin bizi izan da, zendu arte. Ehorz­ ketak iragan dira Betharram-eko Andredena Maria Saindutegian joanden astean, asteazkenez. Doluminak familia osoari. Gerezi besta Joanden igandean iragan da ohiko Gerezi Besta, herriko ker­ meza. Beti bezain arrakastatsua,

erran ditaike: 800 bazkaltiar izan dira eguerditan ! Mahaiak kan­ poan ere eman behar izan dira denen asetzeko. Goizean euri eginik, aterarte pullita egin du aratsalde partean eta dantzariek beren ikuskizuna eskaini ahal izan dute. Betiko arrakasta izan dute joko guneek eta gerezia ere dena joan da: bi tona exkax. Besta Berri Besta Berri zen ere iragan igandean. Itsasun Besta Berri « zaharrez  » (Otabaz) eginen da kanpoko proosionea: meza izanen da beraz helduden igan­ dean goizeko 10etan (eta ez 10.30etan), eta ondotik proosio­ nea. Eskola garraioetako izen e­maiteak Helduden ikasturteko garraioe­ tarako, izenak oraidanik eman behar dira zuzenean Kontseilu Orokorreko webgunera, helbide huntara: www.cg64.fr Erakusketa LOYATO aitasemek (aita Beñat eta semea Tomas) pintura edo margo erakusketa bat eskain­ tzen dute Ateka gunean hilabete osoan, ekainaren 4etik 30a arte. Osteguneko merkatua Merkatu hau abiatua da hilabete huntan Gaineko Plazan ostegu­ nero, goizeko 8.30etarik oren bat eterdi arte. Hor aurki ditaizke nagusiki tokiko ekoizpenak.

Heleta

runtzako ‘’Zortziko’’ elkartea da antolatzaile. Ustegabetarik aro txarra balitz egun hortan antzer­ ki hori Kiroletan emana izanen da. Ongi etorri deneri. Biltzarre - Abiadura handiko treinbide berriak hunki lezazken iparralde huntako 3 herri elkar­ goek (Nive Adour, Lapurdi hego aldea, Errobi) eta ingurumena zain elkarteek antolatzen dute biltzarre publiko bat ekainaren 22an Kiroletan aratseko 8etarik goiti. Jendea gomitatua da non­ bre handian parte hartzerat.

Otaba - Bestaberri egunean, goiz euritsu bat izana gatik jende oste gaitza bildu da mezako, prosionea ez da egin ahal izan bainan meza bururatu eta egin da otoitz eta kantu Sakramendu Sainduaren benedizionearekin bururatzeko. Gazte lerro ederre bazagon beztiturik, seriostasun ederrean ibili baitira, goresmenak! Igandean Otaba, meza 10ak et’erditan izanen da, bezperak 16etan, ondotik prosionearekin. Herritarra

Ezterenzubi Zorionak Arño Irola apezari 50 urte huntan apez: horietan, semenario, komentu, teologia eta pastoral erakaspen, formakuntza, bera ibiliz orotan erretor nausi eta apez pilotari ere hoberenen artean, hots, orotakoa, bere herriari eta familiari atxikia beti, Ezterentzubin, horrek guziak merezi zuen omenaldi gozo bat herrian, bereen artean, bai-eta bertsu batzu ere orok kantaturik Andreinean, gure goresmenak ber­ tzalde, eta esker onak orozgainetik. Goraintziak, Arño apeza!

Jubilau on! 1 Ezterentzubik dauka aberats bortua Horgo bortu-saroez nago xoratua Errozate gainetik egin den oihua Marrumaz Paulenera Iraun gaindi doa 2 Paulenean entzunik beraz oihartzuna Etxe hortako gauzez nor ezta egona Mendi-erroitzek zuten oihua entzuna Jubilautan zutela seme apez jauna 3 Jubilaua behar zen ongi merezitu Apez hunek artzaintzak nunahi baditu Euskal-Herri ta hiri, zer eztu kurritu Artzain Onaren ganik ez baitzen mugitu 4 Ezta beti bortuan egoiten artzaina Hau hiritan gaindi zen frangotan alaina Han ere egin behar denen atsegina Zenbaitek orotako badute dohaina 5 Dohain onen jabea ezin baita lotsa Egundanik hasten da biharko artzaintza Antxu gazteetan du beti esperantza Hunen esku izan zen gazteen hezkuntza 6 Artzainetan bezala berdin da Elizan Giristinoak biltzen ardi onen gisan Katedralak Arño du buruzagi izan Artzain Onak hautatuz sehitzat artzaintzan 7 Ez buruzagi, Arño, denak gaituk mutil Ororen zerbitzari, hi hola bahabil Jakin duk artaldea nun gaindi erabil Artzain-ardiak ditzan Jaunak bordara bil 8 Gaztea, hauk gintian urrezko ezteiak Berroita hamar urte bete baitu baiak Zinez hitzekoak tuk beraz hortaraiak Holakoak baditik gur’Euskal herriak

E. L.


Herriz Herri Baigorri

11

Azkaine

« Mikel Laboa gogoan » kon­ tzertua Ortzirale huntan, ekainaren 11n, Plaza Xokon lau ikastetxetako gazteak entzunen ditugu kan­ tuz, «  Jazz’in college  » egitas­ moaren baitan antolatua den «  Mikel Laboa gogoan  » kon­ tzertuan. Eskola horiek dira : Hendaiako Irandatz, Garaziko Zitadela, Baigorriko Jean Pujo eta Baztanetik Lekarroz-ko B.H.I bai eta Lagunarte konpainia. De­ nise Olhagaray zuzendari, 200 ikaslek omenduko dute donos­ tiar kantari ospetsua.

ten ondorioa. « Ezin sinetsia  » zion Agnès Gorostiague burra­ soen izenean mintzatu denak, Magali Bombet zenak eskaini lur eremuak sortarazi esperan­ tzaren ondotik, horrara heltzeko egin behar izan diren urratsak, O.G.E.C. -eko kideen borondate eta kudeantzari esker asmatu eta gauzatu ahal izan den proiektua, egitura ainitzen baitezpadako konfiantxa eta laguntza ahantzi gabe herriko etxearena. «  Ezin sinetsia xedeen obratzeko iragan bidea ; eskainia zaukun etorkizunak bultzatzen gaitu ateak deneri idekitzea, honela, ikasle guzien geroa prestatzeko eta horien bitartez gure ibarrarena. » Giro goxoan iragan dira egune­ ko bisitak, otorduak eta hau­rrek eskaini ikusgarria. Bihotzetik eskertuak izan dira, Donostei­ rainoko bidean, proiektu hunen eremaiten buru belarri arizan di­ ren guziak.

Donostei-ren estrena Bai zinez beharrezkoa zela es­ kola libroaren eraikuntza berri hau, xaharrak molde txarrean zauden eta gainera, bide nagu­

Goxoki Igande huntan dute hirugarren adinekoek Plazaxokon, noizean behin plazerrekin egiten duten elgarretaratzea eta bazkaria.

Ezkontza Joandean astean, Herriko Etxean, Bar du Fronton ostatuan langile den Jean Lataste gaz­ teak biziko laguntzat hartu du Zuleyma Duque Acevedo. Izpe­ giko bidean bizi den bikote huni eskaintzen ditugu goresmenak eta agiantza hoberenak.

Artzainen lasterkaldia Igande goizean, 197 korrikalari abiatu dira Oilarandoiko men­ diari petik gora. Ho­ rietan baziren frango urrunetik etorriak, Madriletik, Burgosetik, Morbihan-etik... Ortzantza, euria eta lanoa izan dituzte lagun gain horietan. Halere, lasterkaldia Nadia Acheritogaray eta Laurent Elizondo zuzendariak ongi iragan da eta Elorri-k xingola moztean (Arg. P.E.) heltzean ez da sor­ presarik izan, duela siaren bazterrean izanez, lanjer azken bi urtetan bezala, Beratar haundiarekin haurrentzat. Horra Fernando Etxegarai izan da ira­ beraz, duda guzien gainetik, bazlea 1.55’15’’ denborarekin. denbora bateko ametsa gau­ Joanden urteko bigarrena Iñigo zatu dela, azkenean. Jendaldea Lasaga Arburua izan da aur­ bildu da estrena hunen ospa­ ten ere bigarren 2.2’28’’, eta tzera. Burraso, ofiziale eta ber­ hirugarrena Guillaume Alfieri tze ainitzen artean eta izendatu 2.3’20’’. Lehen herritarra dugu gabe, ezagutu ditugu apezpikua Beñat Etchechury 2.16’47’’ eta eta erakaskuntza katolikoaren emazteetan lehena Marie Carty zuzendaria, herriko eta auzo he­ Ondres-ekoa 2.48’34’’ denbora­ rrietako auzapezak, herri elkar­ rekin. goko eta kontseilu orokorreko ordezkariak... Hitza hartu dutenek, es­ kola berri huni, lur onaren itxura eman diote. Hazia betida­ nik bazen : kalita­ tezko erakaskuntzan eta erakasleen moti­ bazioan. Eraikuntza berri hunekin, lurrak emankorra bilakatu behar du, dituen gela zabal eta argie­ kin, zientziako ma­ terial berezituekin, hots dituen baldintza zinez onekin. Horra Ezkerretik eskuinera : Laxague Beñat, Lasaga Iñigo, beraz bide luze ba­ Etxegarai Fernando, Alfieri Guillaume, Tellechea Alfredo (Arg. P.E.)

Komunione Maiatzaren 30ean ginduen gaz­ tetxoen bataioko agintzen be­ rritzea. Hogoi ziren ongi pres­ taturik Fermin Mihura katixima egilearekin eta Sarako erretora meza emaile, zer talendurekin mintzatu baita gazte horier, bai eta ere hor ziren giristino guzieri. Xede horier segituz eman deza­ gun gure esperantza.

Ezkontza Karine Vicenty eta Jean-Marc Lamure elgarretaratu dira be­ ren baia emanez bizi guzikotz. Suerte on zueri, gazteak, eta zo­ rionak etxeko guzieri. Appel détresse Elkarte horrek ekainaren 11n eta 12an merke saltzea eginen du Bil Tokin 10etarik 17ak arte. Lurderat Ekainaren 9an, asteazkenez, beilaz joan dira CE2, CM1 eta seigarrenekoak.

Arrosa

Sortze Lehen haurra ukan dute, mu­ tikoa, Maylis Goyenaga eta Bruno Ibarburu gazteen ohan­ tzean. Lutxo deitu dute. Zorion ta osasun haurñoari eta gores­ menak familiari. Dantza Xurio plazan euskal dantzak Airoski taldearekin or­tzegun 10ean (21:30). Selauru hustea Ekainaren 12an egun guzian herriko plazan. Egun hortan berean Kiroletan eskola pu­ blikoaren pesta. Elizan Astearte 15an (21:15) euskal kantuak Larrun Kanta taldearekin. Musikaren besta Ekainaren 18an, (18:30) kontzertua Kornelio musika es­ kolako ikasleekin, (20:30) pilota partida esku huska plazan. Kermeza Ari zauku egun hori hurbiltzen. Andredena Maria es­ kolako bestarekin batean izanen da zer egin laguntza ekartzen ahal duenarentzat. Bestaberri Aroa dudakoa izana gatik ere, Sakramendu Sainduaren prose­ sioa egin ahal izan da, haurrak xuriz bezti, aldarea Lesaka deitu tokian, musikarekin eta jende ainitz bildu ere baita. Meza den­ boran Xabi haurra bataiatua izan da familia osoaz ingururaturik. Zorionak! M. L.

Heriotze - Egun hautan gure herria biziki hunkia izan da, zeren zortzi egun barne lau heriotze izan baititugu. Joan zauku herriko xaharrena Jan Battitt Indaburu Putxuko nagusi xaharra zendurik 93 urtetan. Gizon ernea eta langilea, bizi guzia hor ereman du bere lagunarekin familia ohorezki altxatuz. Ongi artatua izana gatik adinak ereman du emeki emeki. Gisa berean joan zauku ere Aña Carricaburu Ferronjokoa azken urte hautan ezindua. Hau ere artoski artatua, familian egon da eta etxean berean eman du azken hatsa. 88 urte zituen. Joan da ere Jean Pierre Anchartechahar Arroxatebordakoa, 81 urtetan. Hogoi bat urte bazituen kolpe txar baten ondotik balioak galduak zituela eta luzaz etxean egonik, bere laguna galdu eta Kanboko etxe batean ereman ditu azken urte hauk. Bixente Darraidou, hau gazterik joan zauku 44 urtetan. Mundu huntako biziaz aspertua zitaken eta bere sekretu eta arrangurak beretako atxiki ondoan, denak berekin ereman ditu. Familiek onhar ditzatela gure doluzko sendimendu bizienak.


ABISUAK

12 LAN ESKAINTZA Ekonomia eta zozial koordinatzaile lanpostu deialdia Ekonomia eta sozial arloak kudeatuko dituen koordinatzaile bat xekatzen dute Euskal Irratiek. Egin beharrak: - Diru eskaerak, egitasmo deialdiak, partaidetza eta esponzorrak segur­ tatu, - Langileen kudeaketa, - Biltzarrak prestatu, animatu eta bil­ dumak idatzi. Administrazio Kontseiluarekin lan egi­ nen du. Konduak oro diruzainak se­ gurtatuak. Gaitasunak: - Ekonomia mailako dinamismoa, - Elkarrizketarako eta talde animazio­ nerako errextasuna, - Idazketa, sintesia eta negoziazio menperaketa, - Antolakuntza ona. Konpetentziak: - Goi mailako formakuntza edo es­ perientzia, administrazioan, finantzan eta giza harreman kudeantzan, - Euskara, Frantsesa: mail onekoak. Lantokia: Iparraldeko edozoin irratie­ tan izan laiteke, batetik bestetarat ibi­ liz artean. Hilabete saria: Euskal Irratietako koor­ dinatzaile heinekoa. Motibapen gutuna eta CV (euskaraz/ frantsesez) igorri ekainaren 30eko: Euskal Irratiak LP/GH 15, Jai Alai Etorbidea 64220 Donibane Garazi

Éditions Basques

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 11 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

herria@wanadoo.fr imprimerie.labourd@wanadoo.fr

URTE-SARIAK

Urtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan : - Bandarekin : 97 E edo 127 $ - Gutun-azalean : 180 E edo 210 $ Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

Lan eskaintza Uda Leku elkarteak uda huntako animatzaileak xekatzen ditu. BAFA tituluduna, euskaraduna, uztailan lan egiteko prest, bilguneetan edo egonaldietan. Deitu Uda Leku-rat: 0559550125. SCP BOULOUS & CHEVALLIER Société d’Avocats au Barreau de Bayonne 15 rue Raoul Perpère – 64100 BAYONNE LA BOUTIQUE DU CAFE Société à responsabilité limitée au capital de 7.622,45 euros Siège social : Centre Commercial, Boulevard de l’Europe, 31127 PORTET SUR GARONNE RCS TOULOUSE 379 207 954

Etude de Maîtres Benoît LACAZE, Philippe BOMPOINT et Nicolas JOLY, Notaires associés à BIARRITZ (Pyrénées Atlan­ tiques), 32 avenue Foch INSERTION – CESSION DE FONDS DE COMMERCE Suivant acte reçu par Maître Nicolas JOLY, Notaire Associé à BIARRITZ, 32 avenue Foch, le 21 mai 2010, enregistré à S.I.E. DE BAYONNE Pôle Enregistrement, le 28 mai 2010, bordereau 2010/668, case n°2, a été cédé par: Madame Danielle Louise Jeanne BEY­ RIERE, Hôtelière, demeurant à BIARRITZ (64200) Hôtel Château Clair de Lune. Divorcée de Monsieur Edouard JeanMarie GRACIA et non remariée. A:

AVIS DE TRANSFERT DE SIEGE SOCIAL Aux termes de l’Assemblée Générale Extraordinaire réunie le 25 Mai 2010, la SARL LA BOUTIQUE DU CAFE, ayant pour objet social l’exploitation d’un fonds de négoce, vente et dégustation de café, thé, tisanes et biscuits, et pour gérant Monsieur François PERREAU domicilié à BASSUSSARRY (64200) – Domaine du Makila, Rue Joseph Garat, a décidé de transférer le siège social de PORTET SUR GARONNE (31127) – Centre Commercial, Boulevard de l’Europe, à BASSUSSARRY (64200) – Domaine du Makila, Rue Joseph Garat, à compter du 1er Mai 2010, et de modifier en conséquence l’article 4 des statuts. Le dépôt légal sera effectué aux Greffes des Tribunaux de Commerce de Toulouse et Bayonne. Pour Avis. La Gérance. ARENTZAT Société à responsabilité limitée au capital de 10 000 euros Siège social : Maison Urbeltxea 64430 LES ALDUDES 501613210 RCS BAYONNE Avis de publicité Aux termes du procès-verbal de l’as­ semblée générale extraordinaire du 02 Juin 2010, il résulte que: L’assemblée générale extraordinaire, statuant conformément à l’article L 223-42 du Code de commerce, a dé­ cidé de ne pas dissoudre la Société. Mention sera faite au RCS : BAYONNE. Pour avis

Gurseko zelaiera ateraldia

Etxahun alkarteak Gurseko zelaiaren bisita antolatzen du ekainaren 19an, larunbatez ; uda hontan Barkoxen emanen den Xahakoa pastoralari loturik den ateraldia. Izenak Barkoxe­ ko herriko etxean eman behar dira : 05 59 28 90 80. Bertzalde, Etxahun eta Bortüka­ riak alkarteek maiatzeko azken igantean antolatutako mendi ibilaldia gibelaturik izan da aro txarraren gatik. Arramaiatzaren 26an edo uztailaren 3an eginen da, neskegunez. Abisu xuxena emanen hementik tenorez.

La Société dénommée CLAIR DE LUNE, dont le siège est à BIARRITZ (64200) 48 Avenue Alan Seeger route d’Ar­ bonne, identifiée au SIREN sous le numéro 391923901. Un fonds de commerce de HOTEL ex­ ploité à BIARRITZ 48 avenue Alan Seeger, route d’Arbonne, lui appartenant, connu sous le nom commercial CLAIR DE LUNE, et pour lequel le cédant est immatriculé au registre du commerce et des sociétés de BAYONNE, sous le numéro 330 419 698. Le cessionnaire est propriétaire du fonds vendu à compter du jour de la si­ gnature de l’acte. L’entrée en jouissance a été fixée au jour de la signature. La cession est consentie et acceptée moyennant le prix principal de QUATRE CENT MILLE EUROS (400.000,00 EUR), payé comptant à hauteur de QUATORZE MILLE EUROS (14.000,00 EUR), le solde du prix, soit la somme de TROIS CENT QUATRE-VINGT SIX MILLE EUROS (386.000,00 EUR) payable en 120 men­ sualités de trois mille deux cent seize eu­ ros et soixante six centimes (3.216,66 eur) chacune en principal et intérêts, exigibles mensuellement et pour la première fois le 1er juin 2010 et ainsi de suite, la dernière échéance étant fixée au 1er mai 2020 ; le tout sans intérêt. Les oppositions, s’il y a lieu, seront re­ çues en la forme légale dans les dix jours de la dernière en date des insertions pré­ vues par la loi, à BIARRITZ (64200), Hôtel Château Clair de Lune, où domicile a été élu à cet effet. Pour insertion Le Notaire

Agurtzane Anduetzaren erakusketa Zugarramurdin Agurtzane An­ duetza artistaren lanak ikusgai dira Zugarramur­ diko bere lan­ gian. Bertzalde, jendeen potre­ tak egiten ditu, eskatuz geroz, eta marrazki, margolan edo zizelan ikastaroak antolatzen, asteburuetan edo oporraldie­ tan (8 oreneko ikastaldia, 150 eurotan). Argitasun guziak: tel. 00.34.685.730.433 edo bitar­ tez@gmail.com

Norberarekin hitzordua*Rendez-vous avec soi-même*cita con uno mismo.

Directeur de la Publication/ Zuzendaria : J.-B. Dirassar Ohorezko zuzendaria : E. LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : R. Camblong Imprimeur : Imprimerie du Labourd 8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA

Tél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Yvanne Chenouf Uztaritzen

Para visitar la exposición o reservar plaza en cursos, fines de semana y vacaciones llamando al 685 730 433. Mas información en www.bitartez.blogspot.com

Pour visiter l’exposition ou réserver place pour les stages, en weekends et vacances appeler le (0034) 685 730 433.

Plus d’information sur www.bitartez.blogspot.com

Erakusketa bisitatzeko edo kurtso batean tokia gordetzeko, asteburu eta bakantzetan deitu zenbaki honetara 685 730 433 Informazio guztia www.bitartez.blogspot.com

Agurtzane Anduetza 31710-Zugarramurdi bitartez@gmail.com

Yvanne Chenouf ikerlari ezaguna haur literatura sailean heldu zaigu berriz mintzaldi baten ematera ekainaren 17an, ostegunarekin, 20:00etatik goiti, Uztaritzeko Lapurdi salan, IKAS pedago­ gia zerbitzuak gomitaturik. • Gaia : “Lire entre les livres”, erran nahi baita liburuen ar­ teko elkarrizketa, oraingo eta lehengo ipuinen arteko harre­ manak (adibidez Philippe Co­ rentinen Plouf ! eta Le Roman de Renart, Zigomar-en Afrika eta Nils Holgerssonen bidaia), oraingo liburuen artekoak, Tomi Ungerer, Anaïs Vauge­ lade, bai eta Mario Ramos eta Claude Ponti idazleen obretan barna ibiliz. Ongi etorri haur literaturaz interesatuak diren guziei : irakasle, liburuzain, haurtzain­ degietako langile, buraso... Sartzea urririk.
 Kontaktua : IKAS pedagogia zerbitzua (05 59 93 24 80 info@ikas.org)

Hezurjalearen udaldia

Donibane Garaziko Herriko Etxean ikusgai izanen da, ekainaren 19a eta uztailaren 11 bitartean, sai hezurjaleaz muntatua den erakusketa (sar­ tzea urririk). Bertzalde, Euskal Herrian gaindi aurkitzen diren harraparietaz zortzi erakusketa ikusgai izanen dira Iratiko Ar­ tzaingoaren etxean, « LPO Py­ rénées vivantes  » eta «  CPIE Pays Basque » egiturek antola­ turik. Eta antolatuko dituzte ere ibilaldi gidatuak, ikusgarriak, diaporamak, ipuin kondake­ tak... (argitasun guziak: www. estivalecasseurdos.com).


asteburuko hitzorduak Ortziralean -Baigorrin, Plazaxokon (18.00 eta 21.00), “Laboa gogoan” kontzertua. -Miarritzen, Découvertes bilto­ kian (20.30), “ Mamie Mémoire” antzerkia. -Kanbon, behereko plazan (21.00), mutxikoak eta dantzal­ dia Kiki Bordatxo-rekin. -Senperen, Gantxiki trinketaren ondoko jantegian (21.00), Iduzki Lore antzerkia, 1609-ko gertaka­ riak gogoan.

Larunbatean -Azkainen eta Getarian, herriko plazan, selauru-hustea -Irisarri Ospitalean (15.00), Xa­ bier Itzaina-ren hitzaldia, “Tobe­ rak Irisarrin eta inguruetan” -Baionako karriketan (17.00), euskal-presoen aldeko manifes­ taldia. -Kanbon, ezkerparetan (17.00), Jeikadi elkartearen euskal-dan­ tza ikusgarria. -Hendaiako mediatekan (18.00), Pello Lizarralde mintzo euskal literaturaz, Akelarre el­ kartea antolatzaile. -Baionan, zezen-plazan (19.00), Peñas y Salsa musikaldia. Luna Negra kabaretean (21.15), Paa­ math kantaria.

-Miarritzen, Versant antzer­ kitaldearen biltokian (19.00), “L’amour fou” antzerkia. Gel­ toki xaharrean (20.30), “Les hommes viennent de Mars et les femmes de Vénus”, Versant antzerkitaldearekin. -Luhuson, Harri Xuri gelan (20.30), Aurrez Aurre dantza ikusgarria. -Donibane Lohizunen, jai-alai ezkeparetan (21.00), Pas à Pas elkartearen dantza ikusgarria. -Bidarten, Herriko Etxeko pla­ zan (21.30), Damba taldearen kontzertua.

Igandean -Euskal-Herrian gaindi, Otaba. -Senperen, Kaskoz Kasko oi­ nezko ibilaldiak. -Angelun, zaharki-merkatua Bost-Kantoineko plazan. -Baionan, Xaho-Pelletier gu­ nean (10.30), mutxikoak eta euskal-dantzak. -Bidarten, herriko etxe aitzinean (11.30), mutxikoak. -Miarritzen, herri kasinoko pla­ zan (11.30), mutxiko eta kanta­ lasai. -Donapaleuko elizan (17.00), organo kontzertua, Bach eta Mozart-en musika zati batzue­ kin. -Uztaritzen, Hiribehereko pla­ zan (17.00), Iduzki Lore antzer­ kia.

-Donibane Lohizunen, jai-alai ezkerparetan (19.00), Catalina Gommes español dantza esko­ lak eskaini ikusgarria.

Asteburuan -Arrangoitzen eta Suhuskunen, herriko bestak. -Anhauzen, Ontzoroneko bes­ tak, eta Maulen, Maule Gaine­ koak. -Urruñan, Itsas-Mendi gelan (10.00 eta 13.30), Antzerkiaren Astea (azken bi egunak) EuskalHaziak erakundearen eskutik. -Donibane Lohizunen, ortzira­ letik iganderat, Luis XIV erregea gogoan muntatu ospakizunak, haren esposatzearen 350. urte­ betetzea dela-eta -Baionan, Xaho-Pelletier gu­ nean, ortziraletik iganderat, Itsas Topaketak, erakusketa, hitzaldi, filma eta ausagailu, itsasozale diren idazleen elkartearekin. -Hondarribian, larunbatean eta igandean, Erdi-Aroko feria

Garazin, urte bukaerako bi gertakari artistiko

Telebixta Leihotik Bahituak: Bahitze bat gertatu da Israeleko soldadoek hartu dituzte­ larik eta preso ezarri sei untzietako mariñelak, sei untzi horiek zoala­ rik Gaza eremuari buruz bizitzeko beharrezkoak diren gauzekin. Ez zen armarik untzi horietan, bainan Israeldarrek setiatzen duten Palestinako Gaza deritzan lurrera ez dute uzten nehor sartzen. Sei ehun bat jende bahitua, bainan mundu guzitik jin diren oihuak entzunik libratu dituzte biharamunean. Gogoan atxik ditzagun ger­ takari horretan hil izan direnak. Bertze untzi bat Gazari buruz ari da. Zer gertatuko da? Nola jokatuko dira Israeldarrak? C. dans l’air: Egunero, Yves Calvi kasetariak biltzen ditu jakintsu­ nak gai baten inguruan. Joan den ortziralean Bibliaz mintzo ziren eta bilduak ziren filosofoa, historiagilea, hizkuntzalaria eta arkeol­ ogoa. Bibliaz erran dudan bezala bainan bereziki itsaso hila ondoan aurkitu diren eskuiskribuak. Aurkituak izanak dira 1947an eta jakin­ tsun gazte batzuen eskuetan ezarriak. Luzaz ikertu dituzte eta hogei bat urteren buruan publikatu dituzte. Qumran hiri edo herrian, orain suntsitua dena, bizi ziren 200 bat urte Kristo sortu baino lehen jende batzu eta han hatzeman diren herexetan bizi ziren komentu batean balire bezala. Eseniarrak ote ziren? Hor datza eztabaida, bainan, iduriz, ez ziren nor nahi. Alabainan, Bibliaren testuez gain badira haien bizia adierazten duten izkribuak eta badakigu zerbaiten edo nonbaiten zain zaudela eta batzuk diotenez aurre giristinoak bezala bizi zirela. Eztabaida interesgarria izan da, bereziki arkeologoaren eta hizkuntzalariaren emaitzak. Des racines et des ailes: Landaretan ginen joan den astean, hain zuzen Pariseko Landare Baratzeko mintegi bat erreberritu dutela­ kotz. Han badira mundu guziko landareak, denbora berean ikusi ditugularik bi baratze eta lilitegi mota ezagutuak, frantsesa XVII. mendean sortua eta ingelesa, modan XVIII. mendean. Futbola: Munduko xapelgoa hasiko da ekainaren 11n, frantsesak jokatuko direlarik Uruguaiarren kontra. Zer eginen duten nehork ez daki. Bizpahiru astez ez da bertzerik entzunen eta ikusiko Fran­ tziako irrati eta telebixtetan. Ukanen dugu asetzekoa. J. H.

13 EHZ festibala hurbiltzearekin

Uztailaren 2tik 4era iraunen du EHZ festibalak Heletan. 4ean, igandez, zikiro jatea beharra da, EHLG-koek prestaturik eta Kuxkuxtu txarrangak alaiturik. Zikiro jateko txartela 17 eurotan salgai da, aitzinetik hartuz toki hauetan: Elkar (Baiona), Atabal (Miarritze), Kukuxka (Donibane Garazi), Tana (Ziburu), Pagola (Donapaleu), Herri Ekoizpentegia (Maule). Egun hartan berean aldiz 20 eurotan izanen da. Eta igande osoko txartela (kontzertu eta zikiro) 30 eurotan aitzinetik, EHLG-ren egoitzan.

Abisu

Heldu den sartzerako, euskara, aritmetika, matematika, fisika, zibilizazionea, historia eta geo­ grafia kurtsoentzat izen emaiteak idekiak dira e-mailez: Christiane. Maguregui@wanadoo.fr (Iker-en ikusgai da okilabilasoen astro-fi­ sika lana). Bertzalde, Erakats elkarteak an­ tolatzen du bidaia bat La Roche sur Yon-erat ekainaren 26an. Izen hartzeak eginen dira ber-helbide elektronikoan ekainaren 20a ai­ tzin.

Lindux Orreaga ekainaren 11ko permanentzia Ikasturte guzian trebatu on­ doan, Garazi aldeko musika eta an­tzerki ikasleek beren sorkuntzak eskainiko dituzte ondoko egunetan. Ekaina­ ren 15ean, asteartez (19.30), Izpurako Bentaberri gelan, musikaldia Donibane Garazi, Izpura eta Donazaharreko ikasleen ganik. Eta ekainaren 16an, asteazkenez (19.30), Vauban zinegelan, « Atelier en folie Junior » taldearen antzer­ kia. Bi ikusgarriak urririk.

EUSKAL IRRATIAK Ekainaren 10a : Ostirala • 07.00 : Goiz berri • 16.00 : Kantaire • 19.00 : Aitzur eta jorra • 20.00 : Presoen oihartzuna Ekainaren 11 : Larunbata • 11.00 : Airesta, Iduzkilore antzerkia • 12.00 : Berriak • 13.00 : Aitzur eta jorra Ekainaren 12a : Igandea • 09.10 : Gure bazterrak Armendaritze 2

Mugaz gaindiko ekintzak zuze­ nean eramaiteko edo alor hor­ tan zuen proeiktuaren obratzea laguntzeko Nafarroako Herri edo Elkargoek eta Baigorriko, Garaziko mendi sindikatek eta Baigorri Garazi Herri Elkargoak Lindux O­rreaga izendatu hitzar­ men baten bidez antolatzea de­ liberatu dute. Zuen proiektuaren gauzatzea laguntzeko hilabete bakotxeko bigarren ostiraletan Herri Elkargoko bulegoetan Izpu­ ran permanentzia bat segurtatua da. Zatozte gustian. Helduden permanentzia ekai­ naren 11n ostiralarekin (10:0012:00). 90.5 - 91.8 - 95.5 - 106.6

• 11.00 : Meza Baiona San Andresetik • 13.00 : Gure arbasoak Bernadette Bereau Amorena • 14.00 : Hegoaldeko ostatua Ekainaren 13a : Astelehena • 19.00 : Zer dioxu


HAN ETA HEMEN

14

Atlantica argitaletxearen uzta berria Frantsesezko lau liburu eskuratu ditugu Atlantica argitaletxetik, azken aste edo hilabete horietan plazaratu dituenetarik. bere gisan, Dominique Dott Jehovah-ren lekuko ohiak. “Je­ hovah-ren lekukoek proiektu bakar bat daukate : mundua­ ren akabantza gertatuko de­ nean, prest izan” dio idazleak. Urte luzetan erakunde hori barnetik ezagutua duenak dio ere “sekta lanjeros” bat baizik ez dela, “jendearen manipu­

Pilota nun nahiko haur eta heldueri kondatua – 50 o­rrialdetan barna, Jacques Saldubehere pilotazaleak molde argian kondatzen du pilotaren historia, pilotan era­ biltzen den hiztegia, araudiak, euskal joko hunen garapena, tresnak, teknikak, horiek oro argazkiz eta marrazkiz apain­ durik (14 euro).

Zer diote euskal etxeek ? – Biarnesa izanikan ere eta Pa­ risaldean bizi, euskal etxeetaz jakitate zabala du Gérard Moutche-k. Ipar Euskal He­ rriko xoko-moko frango ku­

Irakurleak mintzo

rrituak ditu, etxaitzin askoren argazkiak hartuz, bereziki ate­ buruak, beren mota guzitako harri zizelkatuekin. Fruitua, 288 orrialdeko liburua, “Que disent les maisons basques ?”, ainitz xehetasun eta argazkirekin, Atik Z-rainoko hizki alfabetikoan sailkaturik. Adibidez, “L” hizkia­ rekin “Lauburu” daukagu, huni doakion gaia landuz, araberako argazkiez ilustraturik (30 euro).

hain lan suharra ereman duen Dominique-Joseph Garat poli­ tikariaz, bertzeak bertze Justi­ zia ministro izan zenaz, Iraultza ondoko urtetako ibilbidea ere ikertuz. Atlantica argitaletxeak hartu du ja duela 15 bat urte Sciences, Lettres et Arts de Bayonne elkartearen aldizkarian agertutakoa, irakurleak molde asurtiagoan ukan zezan esku­ pean (23 euro).

Dominique-Joseph Garat (1749-1833) – Liburu gotorra (408 orrialde) plazaratu du Michel Duhart uztariztar ikerleak bertze uztariztar batetaz, Iraultza garaian Euskal Herriaren alde

Jehovah-ren lekukoak, teokrazia apokaliptikoa – Denek eza­ gutzen ditugu etxez etxe dabil­ tzan Jehovah-ren lekuko horiek, bainan zein da haien mezua ? Galdera horri ihardesten du,

lazioan esperta bilakatua”. 486 orrialdetan zehar, aztaparrak es­ kualde guzietara zabalduak di­ tuen erakunde horren mekanis­ mo historikoak, psikologikoak eta ekonomikoak ikertzen ditu Dominique Dott-ek (28 euro).

Barkatzeak, denak alda dezazke

Euskal presoen urruntzeko xe­ behar da beren herriaren maita­ “Zibilizazio berri bat behar dugu dea hartua izan zen 1986-1990 sunez egiten dutela hori, beste muntatu, amodioa, elkartasuna urte horietan, zonbait euskal biderik ez dutelakotz ikusten. eta bakea zimendu” bai eta, diot, presoek ihes egin zutenean “zuzentasunean eta barkamenPaueko presondegitik. Hogoi Bainan herrak herra sortzen du. duan mundu berri bat hobea eta urte hotan, uste dut aski eta Behar litake lehen bai lehen eus­ zuzenagoa”. Bai, elgarri barka­ sobera pagatu dutela berek eta kal gudarien, gobernuaren eta tuz, denak berri ditazke. heien familiek. Sarkozy lehenda­ poliziaren arteko murru higuin­ kariak eta haren alderdiak diote garri hori aurtiki : ez da beste Gazte zintzo eta bestetaz kez­ goraki egia bat guziz zuzena : biderik bakeari buruz ! Orduan, katuak badaki ez direla indarke­ Afrikan, Txinan, Txetxenian, Ti­ bai, elkartasunak eta amodioak ria guziak haizu, pertsonak eta beten, Ekialdean, behar direla eraikiko dute mundu berri bat. heien ongiak ez direla funditu gizonen dretxoak zaindu. Hoin “Bakerik ez da barkamendurik behar. Bada beste zentzuzko urrun so egin gabe, balukete gabe” zion 2006an Irène Villa biderik hutseri ohartarazteko : beren lurretan beretan nun joka andereak egunkari batean, ETA­ meeting eta gose-greba, bideeuskal presoak beren familieta­ ren manuz 1991n azkarki zauri­ mozte, afitxa hedatze... eta as­ rik hurbilduz, zuzen den bezala. tua izan zenak. Berriz ere oroit maketak ! Bakotxak erein beza Sarkozy jaunak eta haren gober­ giten hitz hauetaz : bakea bere etxean, bere kartie­ nuak beren eskuzabaltasuna eta rrean, bere herrian, bere laneko duintasuna erakuts lezakete, ez ingurumenean, eta bakarrik euskal presoak beren “Herra den lekuan, ezar dezagun maitasuna zonbait urte barne herrietarik hurbilduz, bainan ere Gezurra den lekuan, ezar dezagun egia bakea hedatuko amnistia osoa eskainiz euskal Ilunpea den lekuan, ezar dezagun argia”. da denetan. Urte preso guzieri, ezen demokrazia hobeak heldu dira, batean ez litake izan behar pre­ guri da erne egoi­ so politikorik, ez eta “terrorismo­ 1983ko martxoan, Joani Paulo tea. Zer munta du ez bagira de­ rik”. Gertatzen badira ere, jakin bigarrenak zion kirolari guzieri : nak sineste berekoak, mota be­

rekoak, ideia berekoak. “Lurra” deitu ontzi berean bizi gira de­ nak, ontzi ttipia bainan baliosa, eskuetan daukaguna edertzeko, bainan ere, zorigaitzez, suntsi dezakeguna zentzu eskasez. Jainkoa lagun, Maria bakearen Erregina eta Sainduak ararteko, gizon zuzenek sortaraz deza­ kete beste mundu berri bat : miseriak ttipituz, aberastasunak hobeki partekatuz, langabezia ttipituz eta bortzikeriak jabalduz. Arazo horien trenkatzeko, bai­ tezpadakoa da lan-sari beha­ rrezkoa mundu guzian bera ezartzea : 10 euro bakotxaren­ tzat (hau da “Salaire Minimum Mondial” SMM). Herrialde aini­ tzetan, euro bat edo birekin egu­ nean bizi dira anitz !! ONUren gain litaike erabaki horren har­ tzea : zer parada armamendua­ ren ttipitzeko !! Jean Amestoy, Beskoitze


KIROLAK pilota

Elhinak ikuslea nasai Armendaritzen

Ibarrola - Kurutcharry............ 40 Waltari - Ducassou................ 27 Eta Waltari hezi dute aldi huntan, ez baitute nahi zuenaren egiterat utzi. Alta ez zioten lagun txarra emana ere. Peio Ducassouk bere lekua atxiki du gibelean, huts batzu eginez artetan bainan ez besteek baino gehiago, baitez­ pada. Hots, bere partida egin du itsasuarrak ere, bainan beste biek dituzte hortzak tinkatu: lehenik Ibarrolak, 11 bote sartuz eta Wal­ tarik 5 bakarrik. Hemen bai trin­ ketaren zabala ongi hetsi baitute Baigorri eta Bidarraikoak, boteak airetik arrastatuz biek ere. Eta gero, pilotak kenduz Urruñako maskaroari, Anddek pilotak tau­ latuz eta Patrikek gibelerat harro­ tuz. Beti abantaila atxiki dute, 9-1, 12-11, bainan 13 eta 15etan ados halere. Handik goiti dute irabazle horiek egin beren ausiki haundie­ na, hameka tantoko lerroa bost sakerekin. Lambert - Etcheto.................. 40 Bielle - Ezcurra...................... 34 Bigarren partida ere bazen Elhinan, hauk biek ekarraraziz holako jendea. Huntan bi beso haundiko pilotariek dute, zazpitan berdindurik, beren gasna egin.

Laurent beti indarrean, aita bezala erran du norbaitek, Etcheto ere bai, nundik ez? Zango aztal hura kraskatu zuela ere, aspaldi ahan­ tzirik: 20-12, 23-19, 29-21, 33-24, gibeletik beti galtzaleak, ez dugu Paxkal Ezcurra bolanten hura iku­ si, nahiz Etcheto batek huts batzu eginik ere baina besteena zen eguna igandean. Holaxet joan da armendariztarren besta hori, ala Elizakoa ala trinketekoa, Besta­ berriz. Ibarrola - Kurutcharry.............. ? Sorhuet - Harizmendy............. ? Hau helduden igandeko pas­ ta Elhinan: 18etan. Lehenik 16.30etan amaturrak: Oyhenart Olaizola eta Inchauspe – Haroça­ rene. Garatenean Inchauspe - Bonetbeltx......... 50 Alfaro - Lamure...................... 49 Oren bat eta hiru laurden, bost minuta eskas iraun duen partida hau. Sobera gure gostuz 50erako partida horietarik ainitz. Zertako galda hola gazteeri higatu arte se­ gitzea, bat mainguka ondarrekotz eta besteak ere kasik ezinduak. Haatik ez da nehor arranguratu, bixtan dena, baina gustatu ere

15 partidaz. Gustatu zaiguna, La­ mure gaztea, zinez trinketeko he­ zia, manera eta guzi. Denak ere arizan dira haatik: A. Inchauspe gaztea ere hor bere 19 boteekin eta zer nahikaria, gero ikastekoak bertzalde, aitarekin edo. Bonet­ beltx ere betikoa, funtseko eta aria eta zer etsenplua Alfaro, 36 urtetan, behar den guziez hor! Eta zer akabatze pindartsua partidak! 49-46, bururatzera zoatzin biga­ rrenak, baina 47 egin lehenek, 48 ere bai huts edo kausi ariz denak, eta azken biak saketik Alexis In­ chauspek. Inchauspe - Bonetbeltx........... ? Oyhenart -Ducassou............... ? Hau helduden asteleheneko. Age­ riko! Plaza laxokoak ligan Laduche - Berasategui.......... 30 Arrue - Urruty......................... 20 Latchere - Iturralde................ 30 Olçomendy - Olhagaray........ 20 Etchebarne - Carricart........... 30 Etchevers - Arbeletche.......... 18 Jaureguy - Lucu..................... 30 Goicoetchea - Arambel......... 23 Etchemendy - Etcheto........... 30 Bonnet - Elissalde................. 28 Horiek dira gure plazetan ikusi diren partida batzu, azkaindarrak eta beste batzu ikusten direla ira­ bazle.

MENDI IBILALDIAK AUZAN Ekainaren 13an, igandearekin • Mendizaleen ibilaldia Autoz elgarrekin igaiteko hitzordua > 07:30tan, Baigorrin,

Bixentainia ostatuaren aitzinean. Abiatzea > 08:00etan, Izpegiko lepoan. Ibilbidea > Izpegi => Auza Iraupena > 4 oren • Ibilaldi lasaia (haurrentzat egokia) Autoz elgarrekin igaiteko hitzordua > 09:30tan, Baigorrin, Bixentainia ostatuaren aitzinean. Abiatzea > 10:00etan, Izpegiko lepoan. Ibilbidea > Izpegi => Nekaitz Iraupena > 2 oren Bazkaltzeko izena eman

ezazue, ekainaren 10eko, 05 59 37 79 15 zenbakira deituz ala mail-ez (aek.garazi@gmail. com). Antolatzailea : AEK Garaziko gau Eskola. Euskaraz mintzatzeko parada bat gehiago eskaintzeko, Garaziko Gau Eskolan mendi ibilaldiak antolatzen ditugu urtero, ekain erditsutan. Aurten Baxe Nafarroa eta Baztan-en artean kokaturik den Auza mendirat joaitea hautatu dugu, ttonttorreko bista paregabeaz loriatzeko ! Izpegiko lepoko aparkalekutik joanez, Nekaitzeko pago oihan ederra zeharkatuko dugu, Olhateko kaskoaren mazeletik. Belardietatik igan eta, leporat helduko gira (814 m), hor izanen da ibilaldi lasaiaren heltzea. Tokiaz goxatu ondotik, xendra beretik jautsiko gira berriz. Mendizaleen ibilbideak aitzina jarraituko du, Elhorrietako lepoa (831 m) gainditu ondotik,

ezkerraldean harrespilak ikusten ahalko ditugu, eta Harrigorriko kasko xorrotxa. Oihanetik atera eta, azken lepoa ukanen dugu begi aitzinean (1117 m), hortik Auza mendiaren ezkerreko ertzetik joanen gira aitzina, azkenean kaskorat heltzeko (1305 m) !! Gorramendi, Irubela, Iparla, Baigura, Adi, Adartza, Orhi, Auñamendi... hara zoin diren handik ikusten ahalko ditugun mendietarik batzu : miresgarria! Itzuli eta, bazkari goxo baten mentura ukanen dugu Baigorriko Bixentainian, ikusi dugunaren kondatzeko, kalakan aritzeko, kantatzeko...

Esku baloia

Hegoaldean buruzburu finalarakoan Iruñea-Labriten Yves Xala............................... 22 Asier Olaizola I...................... 14 Saralegi - Begino................... 22 Berasaluze VIII - Ib. Zabala..... 7 Lemouneau - Otxandorena... 18 Urrutikoetxea - Zearra........... 17 Horra beraz nola ibili diren gure bi iparraldekoak Iruñean aste huntan. Lehen hortan gure lekuin­ darra finalera heldua dugula zon­ baitek pentsatua zuten bezala. Goizuetako bi anaien gehiena, beso haundikoa garaituz oren osoa doi-doia pasaturik 600 ikus­ leren aitzinean. Eta ikus ere Le­ mouneau, hango hoberenen ar­ tean irabazle. Eibarren J. Martinez-Irujo.................... 22 Patxi Ruiz................................. 6 Olazabal - Zubieta................. 22 Idoate - Pascual..................... 21 Apezetxea - L. Galarza.......... 10 Ongay - Zezelio....................... 6 Villare La Reina Diaz - Argote.......................... 25 Olaetxea - Oteiza................... 17 Hona beraz, lehen hortaz Irujo fi­ nalean, Xalarekin. Eta jakin behar da hirugarren partida hori 10etan gelditu dela Ongay kolpaturik.  Bego

Baigorriko neska eta emazte pilotariak Joanden asteburuko emaitzak : Frantziako xapelgoko finaler­ dietan, emaztetan balina pilota hutsarekin, Minimoen mailean : Maitena Gascue eta Anais El­ gart 30 - Senpere 28. Senior bi­ garren mailean, batasunekoen artean jokatua, Nathalie eta Cé­ cile Ansolabehere 30 - Christine Aguerre eta Mirentxu Hirigaray 26. Hauen finalak igandean Pessac-eko trinketean. Senior lehen mailean, hau ere batasu­ nekoen arteko partidan : Claire Bordagaray eta Amaia Serres 30 - Argia Olçomendy eta Ma­ gali Comet 21. Finala larunba­ tean Pauen.

Irisarrin, 18 urtez pekoak xapeldun

Eskubaloi xapelgoa bururatu zaie irisartar talde gu­ zieri, suerte desberdinarekin. Lau talde baziren de­ partamenduko finaletan, bainan batek baizik ez du xapela beretu, 18 urtez peko mutikoen taldeak, Bu­ ros-eko biarnesak garaituz 31-28. Bertze emaitzak: 11 urtez peko neskek galdu 16-7 Sararen kontra, 15 urtez peko neskek galdu 25-21 Atharratzeren kontra eta 15 urtez peko mutikoek galdu 29-25 Olorueren kontra. Bertzalde, Irisartarrak elkartearen biltzar nagusia ekainaren 25ean beharra da, ostiralez (20:00). Jokolari, burraso, arduradun, treba­ tzaile eta sustengatzaile guziak gomit dira.


Inbido

16

Chantecler oilarraren kukuruku ozena! Udaberri huntan, tand Kan­ zer gertatzen zaiote borat jin zen bestenaz Kanboa­ osagarri es­ rreri? Edozoin es­ kasez, Kan­ kualdetarik sar­tzen boko aireak zira Kanborat, dela on eginen Uztaritze aldetik, ziola. Hori dela Ezpeleta alde­ duela 110 tik, dela Garazi alde­ urte. Oraino tik edo berdin Haz­ arras gaz­ parne aldetik, zure tea zen, 32 begien aitzinean hor urte. Tokia duzu oilar kukurusta biziki gus­ harro bat! Ez duzu tatu zitzaion nehorat urrats bat Kanbo guzian, eta laster nun egiten ahal hoin au­ Chantecler gogoratu nahi ageri! sarta iduri duen oi­ lar atrebitu hori ikusi gabe! Bainan oilar ho­rrek zer ikusteko du bada Kanborekin? Chantecler deitzen omen da eta ehun urte ditu. Hain xuxen Chantecler izen hori bera dauka duela ehun urte plazaratu zen antzerki batek eta mendeburu hori da aurten frango handiz­ ki ospatzen. Bainan zendako Kanbon be­ Arnaga, egoitza zinez miresgarria! reziki, jakinaren gainean delako antzerkia Parisen eman zela lehen aldi ere lur peza bat behar hartan eta ez Euskal-He­ zuela hor nunbait erosi rrian? Gertatzen dena da eta etxe eder bat eraikiantzerkiaren idazlea izan arazi, bere familiarekin dela Edmond Rostand alde bat han kokatze­ eta izen hau preseski ko… azkar lotua dela Kanbori. Nahiz bera Marsellan Arragatik Arnagarat sortua eta ardura Pari­ Begistatu zuen beraz sen egoki, Edmond Ros­ eta ixtanteko beretu

A­rragako eiheratik go­ raxagoko eremu bat eta han sortu zen gaitzeko egoitza miresgarria, hiru urte obran arizanik, 1903-an hasirik. Sortu ere etxearen inguruan berdin xoragarriak diren baratzeak. Behin karku­ latu omen zuten toki ho­rri Arraga izen xahar­ raren uztea zitakeela egokienik bainan izen hori etzitzaion hanbat gustatzen jabeari eta bere adixkide bati igorri gutun batean berak errana du nola kan­ biatu zuen. Hitza sobera idorra eta latza zela, bi “r” horiek Rostand-ek partida, hizki xoil bat aski zela aldatzea jin zi­tzaion bururat, hola izena goxoago iza­ nen zela, eta A­rraga bila­ katu zen Arnaga, izen bat orai kasik mundu gu­ zian ezagutua dena. Rostand hor bizi izan da hil arte, 1918-a arte beraz, artetan itzuli zonbait eginez Parise­ rat. Arnagan zuen hain xuxen idatzi Chantecler,

1908-an plantaturik lan horri. Eta antzerkia Pari­ sen agertu zen 1910-eko o­tsailean…

Gaitzeko espantu-untzia! Kanbon edo ondo horie­ tan ikusi oilar baten gatik asmatu ote zuen Chan­ tecler? Nork daki! Dena den, Chantecler antzer­ kia arras berezia da. Hor ez da jenderik mintzo, bainan oilarra, oiloak, xitoak eta holako batzu, huntzak ere artean sartuz noiztenka! Chantecler oilarra gaitzeko espantuuntzia da. Uste du, edo besteri sinets-arazi nahi segurik ba, bere goizeko kukurukuekin iratzar­araz­ten duela iguzkia, ez litakeena orobat batere jalgi Chantecler ez ba­ litz hasten kukuruku eta kukuruku! Oro har, Chantecler ez da Rostand-en obra fa­ matuena, aipatuago da Cyrano de Bergerac, dotzena bat urte lehe­ nago agertua, Rostand Kanborat jin aitzin beraz. Chantecler antzerkiak hein bat arrakasta ukan zuen agertu zelarik bai­ nan ez naski espantu egitekorik. Jendea ibili zen polliki antzerkiaren ikusten eta arras den­

bora guti barne zonbait ehun aldiz eman zen. Frangok arras beren gostukoa kausitu ere zuten. Aldiz, egunkarie­ tan, antzerki-sailaz ardu­ ratzen ziren berriketari gehienek oilarra jestu gutiz bipildu zuten, aini­ tzek deplauki erran obra hori etzutela batere mai­ tatu. Aurten, mendeburuaren ohoretan, arrakasta berri bat bildua dauka. Bera ere Kanbon kokatua den idazle batek – Michel Forrier deitzen da – li­ buru gotor mamitsu bat ateratua du Chantecler azkarki laudatuz. Bes­ talde, joanden egunean, Arnagan preseski, bilku­ ra-sail bat muntatua izan da Chantecler antzerki hori artoski aztertuz. Batzuk diote haatik, eta halako irriño maltzur-aire batekin, Rostand zena­ ren obra ederrena ez dela Chantecler, ez eta Cyrano, bainan bai Ar­ naga eraikin arraro hori. Rostand familiak saldu zuena duela 50 urte, Kanboko herriak erosi, erakustegi bat ere hor muntatu ondoko urte­ tan… Hola baita Arnaga bilakatu Ipar-Euskal-He­ rriko toki arrakastatsue­ netarik batto… Muslaria

EUSKAL DIASPORA Shanghain Bilbo ezagutu eta Londresen Anje Duhalde Txinan duela bost aste  estreinatu zen Shanghaiko Expo erakuske­ ta aipatuz hasiko gira, arrakasta polita ardiesten ari baita Shan­ ghain Bilboko pabilioia. Jakina denez,  Euskal Herriko  hiri handie­ nak  kanbiamendu  bortitzak ukan ditu ondarreko hiru hamarkade­ tan, eta untzigintza, labe garaiak eta industria krisian sartu zirela­ rik, hiri gisa bete-betean asmatu zuen Bilbok hondamendian egon ondotik hiria berriz biziarazten eta iragan industrialari gero berria ekartzen, Guggenheim Museoa eraiki­tzen,  hori guzia  ainitz jende­ rendako hiri bat nola biziberritu Euskaldunak» Euskal Etxeko lagunak behar deneko  etsenplua bilakatu­ «Quebec-eko Arg. EuskalKultura.com rik. Duela bi aste Singapurreko go­ rasategui chef donostiarrak jatetxea duela bernamenduak emana dauko Bilbori «Lee Shanghain eta ez dela berea euskal jatetxe Kuan Yew» saria, munduko 78 hiriren artean bakarra hirian, eta Shanghain dela Txinako euskal hiri hau etsenplu gisa hautetsiz. Bibo Euskal Etxe bakarra. berria eta  izan duen  kanbiamendu hori da,   izan ere, Shanghaiko Expon  Bilboko pabi­ Txinatik Quebec-era. Joanden otsailean lioian erakusten dena. Expo horretan, beste­ Quebec-eko Monique eta Ernest Behaxe­ naz, Euskadik bere astea ukanen du larraz­ teguy ikusi genituen New Yorken, Ellis Is­ kenean, buruilaren 27tik urriaren 3ra, euskal land-eko euskal erakusketa zabaldu zela­ sukaldaritza aste bat antolaturik. Shanghai­ rik. Orai heldu zauku berria hauteskundeak tik jaldi gabe, ez da ahantzi behar Martin Be­

egin direla apirilean «Quebec-eko Euskaldunak» batasunean eta kluba fundatu zuen Jean Goyhenetche-k erretreta hartu duela president gisa. Hona Zuzendaritza berria osatzen duten kideak: president berria, Adé­ laide Daraspe; president ordea, Jean Goynetche; bigarren president or­ dea, Ernest Behaxeteguy; diruzaina, Lucette Lucu; eta idazkaria, Monique Behaxeteguy. Aberri Eguna ontsa ospatu zutela Quebec-en erraiten daukute baita ere, axoa, piperrada eta euskal pastizarekin!   Eta Quebec-etik, Londreserat. Izigar­ ri lan handia ari dira egiten Londres­ ko Euskal Elkartean ondarreko hi­ labeteetan HERRIA kaseta huntan agertu dugunez: Herri Urrats ospatu zuten, anitz kantaldi  antolatu dituzte, eta maiat­ zean Mikel Markez errezibitu ondoren,  ira­ gan ibiakoitzean, ekainaren 5ean, Anje Du­ halde kantari lapurtarrak emanaldia izan du Bethnal Greeneko Oxford House Kultur Are­ toan, iluntzeko zazpietan, Euskal Etxeak eta ‘Basque Music Machine’ delako ekimenak apailaturik. Segi pixkor, irakurle! Joxeba Etxarri

Herria 3060  

Herria 3060