Issuu on Google+

Pazko goiz balitz martxoz ez balitz (erran xaharra) 2010eko Apirilaren 1ekoa -

1er avril 2010 - 1,15 E - N° 3050-

ISSN 0767-7643

Ikastolek ateak zabalik apirilaren hamarrean Primadera honek gerezion­ doak lore xuritan emaiten dizkigularik, hona non go­ mita egina zaigun ikastolak bisitatzeko apirilaren ha­ marrean, larunbat goizean. Andereño eta erakaslek denak ezin hobeki prest ezarriko dituzte, burraso gazteei argitasun guziak emaiteko. Ikastola bisitatu, frankotan haurrak ikusi eta entzun, pare bat ber­ tsu, kantu edo zketxa bat ontzen ; beste burrasoak ezagutu eta hurrupaldi bat partekatu. Aste honetako   HERRIAk beti kuriospin­ terdi, galde zenbaitzu egin dizkio Ikastoletako   Ramuntxo Etxeberriri.

HERRIA  : Ikastola guziek egun berean zabalduko di­ tuztea ateak aurten ? R. E. : Joan den urtean be­ zala, ikastola guziek ber egunean idekiko dituzte ateak, apirilaren hamarra hautatu dugu, hain segur ere goizeko hamarretatik eguerdi arte. Ikastola eta imerzioko erakaskuntzak interesatzen dituen guziek izanen dute parada memen­ to hortan ikastolen ezagu­ tzeko  : andereñoekin, bu­ rrasoekin edo laguntzailekin mintzatzeko memento ezin hobea izanen da. H  : Zenbat ikastola badira aurten iparraldean ? R.E.  : Aurten kondatzen ditugu 27 ikastola denetara, ama ikastoletarik hasi eta lizeo­ raino  ; baina heldu den sartzean berean bi ikastola berri zabalduko dira, batto Itsasun eta bestea Lekorne/Mendiondon, Gerezieta auzoan. Heldu baita heldu den sartzean 29 ikastola kondatuko dituela iparraldeak. H : Hain zuzen baitiozu bi ikastola irekiko direla sartzean, ez baitira oraino zabalik, hauetara interesatuak liratekeen burra­ soek nola ezagutuko dituzte ? R. E.  : Bi herri horietako burrasoek aldi bat baino gehiagotan bilkura publikoak eginak dituzte negu huntan, guziz idekiak, bilkura horien kari hartu dituzte burrasoen engaia­ menduak. Pentsatzen ari diren burrasoek Seaska uebgunean aurkituko dituzte burraso horien erreferentziak zuzeneko harremanetan sartzeko. H : Emaiten dituzun xifre horiek erakusten dute ikastolak orain urrats biziagoan goiti doazela ; zerk egiten du hori ? R.E.  : Uste dut arrazoinak desberdinak di­ rela, ikastola batzuek aparteko arrakasta bil­ tzen dute, nonbrean goiti joanez ttikiegi dira zenbait urte barne, holakotan bi aterabide ditugu  :ikastola bera handitzen dugu, edo entseiatzen gira aldeko herri batean beste ikastetxe bat eraikiarazten  ; hori bera pasa­ tuko da Kanbon. Kanboko ikastola azkarki emendatu baita, Itsasun beste ama ikastola bat zabaltzearekin, Itsasu, Ezpeleta eta Lu­ husoko burrasoek parada izanen dute hor berean Itsasun beren haurrak eskolaratzeko,

ez dira behartuak izanen Kanboraino joaitera. Kanboko ikastolak haur gutixagorekin zer­ bitzu hobea eskainiko du. H : Ez ote zen gisa bereko zerbait gertatu Hazparnen berriki ? R.E. : Hori bera, Hazparneko ikastola ttikiegi izaitera ari zen eta Arberuako eskualdeko burrasoentzat ikastola bat ideki dugu Dona­ martirin, duela jada bi urte ; orai Gerezietakoa idekitzearekin piska bat arintzen segituko du Hazparneko ikastolak eta antolaketa errexa­ goa izanen du. H : Ez dea beldurtzerik Hazparnekoa so­ bera hustuko dela ? R.E. : Gauza horiek neurtu ditugu behin eta berriz zenbakieri zorrozki so eginez. Pentsa­ tzen dugu gaur ditugun xifrekin Hazparne be­ reko burrasoak errexkiago hurbilduko direla oraino, eta ikastolak elgarri hurbil izanik ere konkurrentziarik ez dela izanen elgarren ar­ tean, eta denak garatzen ahalko direla. H : Entzuten da erraiten haurrak ikastolan sartzearekin burrasoak ere ikastolan sar­ tzen direla. Beti egia dea hori ? R.E. : Dudarik batere gabe. Egia da ikas­ toletan eskatzen diegula burrasoeri parte hartze handi bat : behar da maiz pesta zerbait antolatu, taloak egin edo esku kolpe bat eman, burrasoen inplikazioa beharrezkoa da lehen bezala orai ere ; inplikazio horrek ba du ondorio bat paregabea : burrasoek guru­ tzatzearekin elgar ezagutzen dute, elkartasun bat gaitza sortzen da, burrasoak ekipo batean senditzen dira, bizi sozial arras aberatsagoa bizitzen dute.


Mundu Zabalean

2 Gure Hitza Pazko-liliak Igandean dugu beraz Pazko. Eliza-bes­ ta handia. Jesus piztu zela oroitarazten daukuna. Udaberria hor dela ere oroitara­ ziz. Pazko-lili xume pollitak lekuko. Artetik erraiteko, hiritar haur ainitzek ez dukete Jesus biziki ezagutzen eta badakitea az­ kenean udaberria ere zer den? Berrikitan haur horietarik batzuen artean akulatu ikerketa batek hauxe du alabainan sala­ tzen: Pazko dela arroltze-biltzearen besta edo bestenaz xokoletarena! Hots, haur horiek badakite kasik xutik joan orduko saltegi handi horietako erreklama batzuen berri, telebixtak ere hoin nasaiki zabaltzeneta gauza berak… Bainan guk premiatsuak dauzkagun asko arras arrotzak dituzte… Hau besterik da bainan Pazko aipatzean gogorat heldu zaukuna da haatik: lehen, eta ez hain aspaldi, gure baserrietan segu­ rik, Pazkoz estreinatzen ziren udako arropa berriak, Pazko eguneko mezarat joaiteko ezartzen zirenak. Gisa berean Omiasain­ duz negukoak. Orai, ez da holakorik biziki aditzen… Horiek hola, Pazkok ekartzen du ainitz mu­ gimendu ez idurika. Kanpotiar frango gu­ tarterat jiten da. Batzuk, udako oporraldia dute jadanik gogoan eta orduko toki bat arrastatu nahi. Arrastatu edo bederen be­ gistatu… Pazkoz ospatzen da ere Aberri-Eguna. Euskal-Herriaren berritze bat bezala go­ goan. Berpizte bat nolazpait. Haste hartan, hortako zuten Pazko eguna berexi omen. Pazkokari, hori untsa heldu zela… Betiko arrangurak hor daude bixtan da, eta oroz gainetik Euskal-Herri euskaldunago ba­ tena! Beste ainitz hitzordu bada egun hotan: Xin­ gar feria Baionan, Erdi-Arokotzat ja egiten zena, zaharki-feriak Arrangoitzen eta Mia­ rritzen, arrakasta handia dutenak, Idazleen Biltzarra Saran, euskal kulturaren besta paregabea zinez, muslarien egun handia Donazaharren, museko xapelgo nagusia­ ren bururapen guziz aipagarria… Kontzer­ tu eder bat Donibane Lohizuneko elizan, besta herrikoi bat, biziki goxoa eta laketa, Ziburuko Mariñela auzoaldean… Bai, izanen da mugimendu Pazkokari. Eta oraino gehiago aroa ere gisa hartakoa iza­ nez. Agian, hodei guzien artetik ere, zeru argi bat ikusiko dugu. Eta hodeiak aipatzeare­ kin, ez ditugu bakarrik gogoan zerua es­ taltzen ahal duten horiek. Beste frango ere baita, gutien ustean hor ditugunak eta ezin aise haizatuak… Janbattitt Dirassar

• Moskun, Errusiako hiri-nagusian, zinez izigarria gertatu da astelehen goizean. Hiru oren laurden barne, metro delakoa­ ren bi geltokitan, zernahi jende bazelarik han ibilki, bi atentatu ikaragarri izan dira. Orotarat, 38 hil eta 65 kolpatu. Bazter gu­ zietarik izan da ainitz salaketa, holakoak

Zaurituak salbatu behar... ezin onetsiak baino ezin onetsiagoak di­ rela. Bainan nor atrebitu da holako atenta­ tuen egiterat ? Erruso polizaren arabera, bi emazte, beren buruaz etsia zutenak eta lehergailuak ezarriak beren arropetan... Bainan nork manaturik ? Ainitzen gostuko ixlamista talde batzuk orobat, hain segur Kaukasio aldekoak direnak... • Tuberkulosia eritasuna gaitz izigarria dago oraino munduan, arras desberdina izanik ere herritik herrira. Badira oraino hamar miliun jende gaitz hortaz joak dire­ nak urtetik urtera eta bi miliun eri hortarik hiltzen direnak urtean. Bixtan da herri be­ rak direla beti gaitz hortaz joak, hala-nola Xina, India, Errusia, Georgia, Saharaldea eta Australia. Hiesa edo Sidaren birusa dutenak irriskutsuago dira besteak baino, baina sobera gostatzen dira holako eri­ tasunen zoinuak gosetea eta ezinbizia duten eskualdeetan pobreziaren gatik. • Haurren bortxazko ezkontzak ere gero eta gutiago onetsiak dira Yemen ekialdekoa bezalako herrietan. Preseski, manifestatzen ibili dira emazteak ehunka hango toki batzuetan Sanaako parlamen­ tuaren jauregi aitzinean holako protestak eginez. Badute bai legea han debekatzen duena 17 urtez peko haurren ezkontaraz­ tea baina hori ez da aplikatua, badituzte 8 urteko haurrak ezkontzera bortxatuak eta frango hiltzen direnak ere holako tra­ tatzeekin. • Zimbabwe herrian ez da deus berririk herri hori menpean daukan Robert Mu­ gabe diktadorearekin. Hunek 86 urte egin ditu eta bozetan berriz presentatu gogo du « nahi badute ». Funtsean ez dute boz horietarik deus igurikatzen herritarrek, baitakite jukutrian eta indarkerian eginen direla. Badute hamar urte ez direla beren krisiatik ateratzen. Mugabek badu bere lehen ministro Morgan Tsvangiraiekin ba­

Argiki mintzo Argiki mintzatu da Jouanno andere ministroa joan den egunean jakin duelarik « Taxe Carbonne » delakoa baztertu zutela Errepublikako presidentak eta lehen ministroak erranez Europako herrialdeek behar dutela aho batez « Taxe Carbone » horren alde erabakia hartu eta ez bakarrik Frantziak. Ez bakarrik argiki bainan ere garbiki mintzatu da Jouanno anderea erranez « Medef » delakoaren ildotik joan zirela eta Europak behar balinbadu erabakia hartu santa sekulan (sine die) ez zela holako deliberorik hartuko eta jendaldearen parte haundi batek hala nola hautetsiek ez dutela ulertu zein garrantzi haundikoa den ekologia. Ez da ixilik egon ez eta ere kargua utzi, erakusten duela « Norbait » dela. Gehexan Pontto

tasunezko gobernu bat egina baina ez di­ take gisa guziz hortik deusik atera. Anar­ tean badute diamante mina edo mehatze bat aurkitua bainan hartarik abilenak dira aberasten eta ez herria. Eskolarik ere ez dute, erraitekorik, goizetan dira bakarrik erakasle batzu ahal dutenaren erakasten ari, «  haurrek ez ditzaten bederen denak ahantz » dioten bezala. Hori da herri gaixo horren planta. • Estadu Batuetan osasun asurantzaren auzia irabazi du Barak Obama demokra­ tak, gutiz bada gutiz, eta sinatua ere da erreformatze garrantzitsu hori. Etxezurian Amerikarentzat egun berri batzueri buruz­ ko aro berri baten menturakoa daukatena presidentaren aldekoek. Denbora berean ez dute hori denek arras iretsia eta beren gogoan daude errepublikano alderdikoak, helduden azaroan izan beharrak dituzten bozen menturan. • Haitin, joanden urtarrilaren 12ko lurri­ kara izigarri horren ondotik (220.000 hil), xutik ezarri baitzuten herri horren aldeko Amerikarren laguntza, huna preseski George Bush eta Bill Clinton bi president ohiak izan zaizkiela Haiti hortan atxikimen­ duzko bisita banaren egiten. • Israel nazioa begitan hartua dute gerota-gehiago araba musulmano herriek, bereziki judu horiek Palestinan eta Gaza aldean deramaten politika oihesaren ga­ tik, gero eta gogorrago baiteramate be­ ren nausitasun saila iguzkialde hortan, beste nazioek, eta lehenik Amerikak, nahi luketelarik bakezko bide bat hartu, bai juduena eta bai arabeena errespetatuz. Beraz Mauritania horrek horiek ikusiz bere juduekilako harremanak gelditu ditu eta gelditu osoki eta betiko, erran duenaz. • Niger eta Tchad herriek arras urte txarra izan dute joan den hori eta gosete lazgarri batez mehatxatuak dira zazpi miliun eta erdi bizitzaile bederen. Euri eskasiak egin du hor aitzineko urtean baino % 30 bihi bildu dutela gutiago, izigarriko ondorioe­ kin : ur-ziloak hutsak, herriak husten ari, jendea ihesi joanki herritik edo bakotxa bere alde, janaria eskas saltegietan eta janeskasiaren ondoriozko flakezia eta eri­ tasunak. • Al Qaidako Ben Laden beldurgarriak bere mehatxuak baditu beti ekialde har­ tan, amerikanoeri buruz bereziki aldi hun­ tan. Azken hauk badizkiote Al Qaida horri beren Khaled Cheikh talde terroristeko batzu bahituak joanden irailaren hamekaz geroztik. Preseski, hauetaz egiten diete Ben Ladentiarrek mehatxuak, araba den gutienik hiltzera kondenatzen badute, be­ rek ere hainbat amerikano hilen dituztela. • Holandak ere baderama drogaki nego­ zio zikinen kontrako gudua beti aitzina. Azkenik, diruzko gaztigu garratzak eman ditu bere lurrean Holanda horrek dauzkan droga negozio haundi bati, bereziki bel­ gikar eta frantses erosle batzuekin dituen aferen gatik, Middelburgeko tribunalak ja­ kinarazi duen bezala. • Venezuela herriak, Ameriketan, elektri­ ka eskasiaren arazoak edo problemak ba­ ditu eta Hugo Chavezen herri hortan neu­ rri batzu ere hartu behar dituztela e­rran dute. Hasteko ta bat, huna orai berean hartu duten erabakia : ekonomiak egin beharrez beraz, deliberoa hartu dute Aste Saindu huntan guzian argiak hil beharko dituztela herrian, eta mozturak bederen egin aldizka.


HAN ETA HEMEN Sarako Idazleen Biltzarrak Eñaut Etxamendi eta Alexandre de la Cerda saristatuko Apirilaren 5ean iraganen da ohiko Idazleen euskara), Maialen Heguy-Lucu Biltzarra Saran, Bazko astelehenez, tokiko (“Hiru uhainak” ipuinaren azter­ turismo bulegoak eta Euskal kultur erakun­ keta), Olivia Olaizola (Biriatuko deak antolaturik (10.00-19.00). Eñaut Etxa­ euskara), Pablo Marticorena (Pi­ mendi kantari-idazlea eta Alexandre de la rinioetako populu neolitikoak), Cerda idazle-irratilaria dira aurtengo Biltzar Valérie Steunou (Arkitektura go­ Saridunak. Beren bizi guziko ibilbide abe­ tikoa), Eneritz Zabaleta (Lurralde ratsa da gisa hortan omenduko Saran, as­ hizkuntzak Frantzian), Joanes Etxebarria (Xahakoa pastorala telehen eguerditan. Hori baino lehenago haatik (11.00) Eusko Barkoxen). Ikaskuntzak burtsak emango dizkie 10 Euskaltzaindiak bere aldetik azken denbo­ ikerle gazteri : Michael Alcibar (Daniel Lan­ retako obra batzu aurkeztuko ditu (11.30), darten “Bai ala ez” eta “Ama” antzerkien obra horien paratzaileek berek presentatu­ analisi kritikoa), Maider Bedaxagar (Erga­ rik, Henri Duhau, Jean Louis Davant, Jose tibitatea eta euskara), Isabelle Duguine Antonio Mujika eta Andres Urrutia euskal­ (Hizkuntzen aprendizgoa eta elebitasun tzainburuak. Arratsaldean aldiz (15.00), HERRIA 2010Maitena :Maquetación 1 23/03/10 14:32 Página 1 bertze liburu berri batzu dira aurkeztuak goiztiarra), Duhalde (Azkaingo

3

Eñaut Etxamendi

izanen, Eneko Bidegainen Gerla Handia, muga sakona, Auxtin Zamoraren Sara etxez etxe, Henri Duhauren Lapurdiko ihauteria eta mutxikoen pizkundea eta Begiraleak elkartearen 50 errexeta. Eta egun osoan, mahaingain nasaietan, bertze berrikuntza guziak, Marko Armspach marrazkilaria han gaindi aurkituko delarik karikaturak egiten.

Euskaltzaindia Sarako XXVII. Idazleen Biltzarrean apirilaren 5ean, astelehenean Nobedadeak: Kantikak

Egilea: Gratien Adema “Zaldubi” Paratzailea: Henri Duhau

Prediku zenbait

Egilea: Gratien Adema “Zaldubi” Paratzailea: Henri Duhau

Jesü Kristen Imitazionea

Itzultzailea: Martin Maister Prestatzailea: Jean-Louis Davant

Birjinia, edo donceil christaba

Paratzailea: Jose Antonio Mujika

Erlea - 2

Zuzendaria: Bernardo Atxaga laguntzailea

www.euskaltzaindia.net


Hegoaldean

4 Aberri eguna Toki eta molde ezberdinetan ospatuko da aurtengo Aberri Eguna . Aralar eta Abertzaleen Batasuna alderdiek Urruñan ospatuko dute apirilaren 3an –“Gora herria-Euskal Herri be­ rria” leloarekin. Independentis­ tak taldeak Bazkoz Irun eta Hen­ daia artean antolatua du bere ekitaldia – «Nazioa gara- Estatua behar dugu» - independentzia lemarekin. Ezker abertzaleak parte hartuko du ospakizunean. EAJ-PNVk   bere aldetik Bilbon ospatuko du eguna Euskadi Eraikitzen lemarekin

Batasuna eta ingurukoei bozketara aurkeztea zailtzeko legea Gobernuak legea gogortuko du Batasuna eta ingurukoei boz­ ketara aurkeztea debekatzeko, ETAren indarkeria kondenatzen ez duten arte. Edo bozkak edo bonbak. Helduden hauteskun­ deak 2011n eginen dira herriko etxe eta foru aldundietarako. Gobernuak dionaz, ezker aber­ tzalea ahal guzia egiten ari da hauteskundeetan aurkezteko, hautetsien beharra izanez poli­ tikoki existitzeko. Duen aterabi­ detarik bat,   EAren zerrendetan aurkeztea.   Ez duela holakorik onartuko jakinarazia du gober­ nuak. 

Egunkaria auziaren epaia apirilaren 12 an Espainiar Auzitegi Nazionalak jakinarazi du apirilaren 12an e­manen duela Egunkaria auzia­ ren epaia. Martxelo Otamendi, Xabier Oleaga, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Joan Mari Torreal­ dai epaituak zituen, abendoan hasi eta otsailaren 1ean buru­ ratu auzian. Prokuradoreak ala defentsak absoluzioa eskatua zuten auzipetuentzat, Egunka­ riak ETArekin loturarik ez zuela argudiatuz. Aldiz  Dignidad y Justicia eta AVT elkarteek, 12 eta 14 urte arteko espetxe zi­ gorrak eskatuak zituzten. Alde guzietarik sustengu zabala adie­ razia izan zaie auzipetuei.

Herri Irratia-Loiola, Noticias taldearen esku Noticias prentsa taldearen esku izanen da Herri Irratia-Loiola. Je­ suistek irratiaren saltzea erabaki dute arazo ekonomikoak izanez. Noticias taldeak, jazko udazke­ nean abiatu zuen Onda Vasca irratia, Bilbon. Herri Irratiaren bi­ tartez, Gipuzkoako uhinetan za­ baltzeko aukera izanen du orain. Onda Vascaz gain, lau egunkari baditu Noticias taldeak: Noti­ cias de Navarra, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Alava eta

Deia. Ibilbide luzea izan du Herri Irra­ tiak: 1961 urtean abiatu zuten jesuistek. Gero sei lurraldetara zabaldu zuten: Gasteiz 2003an, Bilbo 2004an, Eibar 2007an eta Durango 2008an. Irrati ele­ biduna, euskarari tarte zabala eskaini diona.

Euskarazko irrati publikoa sortzea proposatu du Nafarroako Parlamentuak Nahiz eta UPNk eta CDNk kontra bozkatu, NaBaik eta Ezker Ba­ tuak baia eman diote euskaraz­ ko irrati publikoaren sortzearen alkdeko sozialisten mozioari. RTVE espainiar kate publikoare­ kin akordioa luken euskarazko irratia. Aldekoek Nafartar gober­ nuari proietkua gauzatzea eska­ tuko diote. Oroitaraz dezagun hogoi urte euskaraz emititzen daramatzan Iruñako Euskal Herria irratiari, Miguel Sanzen gobernuak ez diola lizentziarik onartu nahi.

«Guggenheim Urdaibai Gu Bai» herritar plataforma aurkeztu dute Urdaibai izeneko Gernikako i­tsas adarrak bere museoa ukanen ote du  ? Urdaibai es­ kualdeak kulturgunea izaiteko proiektuaren alde agertu da Bi­ zkaiko Foru Aldundia. Euskal gobernua aldiz ez dago proiek­ tuarekin ados.       Urdaibaiko Guggenheim mu­ seoaren aldeko herritar platafor­ ma sortu dute Gernika-Lumon, ‘Guggenheim Urdaibai Gu Bai’ izenekoa. Busturialdea eskual­ dean gune kulturala izaiteko proiektuarekin bat egitea du helburu. Museoak, «Urdaibai ez ezik, Bizkaiko eta Euskadiko ga­ rapen soziala, kulturala eta eko­ nomikoa» bultzatzen lagunduko lukeela uste dute.




Gipuzkoako itzalaldiak ETBko seinalea itzali du Ipar kostaldean TNT edo Kablezko seinalea dutenek dituzte bakarrik ikus­ ten ahal EITBko kateak Lapurdi aldean. Zeren Jaizkibeleko he­ dagailuaren seinale analogikoa gelditua baita. TNTra pasatzea gelditzen zaie EITBko behatzalei eta bereziki pilotazalei. Iparralde barnekaldean oraingotz seinale analogikoa errezebitzen ahal dute.

Pilota : binakako finala Gazteizeko Ogetan igandean Lehen mailako binakako txapel­ ketaren finala, Ogeta Gasteizko

pilotalekuan jokatuko da heldu­ den igandean apirilaren 4ean. Iparraldeko bi pilotari izanen ditugu finalean  : Xala-Zubietak, Gonzalez-Laskurainen kontra jokatuko dute. Ainitzek espero zuten – bereziki iparraldeko pilo­ tazaleek - Donostiako Anoeta pi­ lotalekuan jokatu zela neurketa. Urrunago joan beharko dute pi­ lotazalek eta txartelak ere frango kario izanez askok telebistatik ikusi beharko dute finala.  


Mendizabal aizkolaria hil da Tolosako plazan, Olasagastiren

dute.

Euskaraz ikastearen aldeko manifestaldia Iruñan Euskaraz ikasteko eskubidearen alde, 3000 pertsonak manifes­ tatu dute Iruñan. Eskoletako haurren burasoek deitua zuten manifestaldia, bereziki euska­ rarik gabeko zonaldekoek, eus­ karazko D ereduan ikasketak egiteko ahalmena eskatuz be­ ren haurrentzat.  

Euskal diasporako jokalariak Bilbo Athletic futbol taldean ?

Jose Mari Mendizabal

kontrako neurketa bururatu ai­ tzin, bere burua gaizki senditurik erretiratu behar izan du eta han­ dik laster Jose Mari Mendizabal hil da bihotzekoaren ondorioz. Laguntza ekarria izan zaio be­ rehala bainan alferrik. 63 urte zituen Jose Mari Mendizabalek.

Nafarroa : Euskararen aldeko mobilizaizoa maiatzaren 15erako Nafarroan euskarak bizi duen egoerak kexa eta ongieza sor­ tuak ditu. Nafarroko Gober­ nuak euskarari buruz duen «mespretxua» salatzeko asmoz, manifestaldia deitu dute ehun­ dik gora euskaltzalek: hoietan Iñaki Perurena harri-jasotzailea, Pello Mariñelarena Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria, Helios del Santo Nafarroako AEK-ko koordinatzailea ala Urko Aristi ETBko aurkezlea. Maia­tzaren 15ean, Iruñan “Na­ farroan euskaraz bizitzeko es­ kubidea “ lemarekin euskaldun guzien indarrak batzea nahi ditu Kontseiluak, Nafarroan euskaraz bizi nahi duen orok aukera izan dezan. 50 bat taldek hurbil sus­ tengatzen dute manifestaldiaren deialdia. Euskarazko komunikabideei li­ zentzia eta diru laguntzak ken­ duz, hezkuntza sisteman eus­ kara baztertuz ala euskara ikasi nahi dutenei diru laguntza xu­ hurrak emanez, gobernuak eus­ karari ezarri trabak salatuko di­ tuzte. Alta azken hogoi urteetan, Nafarroan, herritarren ahaleginei esker euskal hiztunek gora egin

 

  Diasporako jokalariei atea irekitzearen   alde agertu dira Athletikeko zozioen %67ak. Aldiz %20ak ez du horrelako­ rik nahi klubaren filosofia irriskuan ezar lezakee­ lako. San Mameseko futbol zelai berriarekin, klubak geroari begira, anbizio gehiagorekin jo­ katu nahi du.  

Permach, Aldasoro eta Alvarez libro Joseba Permach, Joseba Alva­ rez eta Juan Cruz Aldasoro ezker abertzaleko kideak aske u­tziak izan dira Auzitegi Nazionalak ezarri 50.000 euroko fidantza ordaindu eta gero. Ezin izanen dute estatutik atera pasaporte­ rik ez izanez eta astero epaite­ gira joan beharko dute. 2007az geroz preso zeuden. Batasuna­ ren kontrako operazioan ezker abertzaleko 41 agintari auzipe­ tuak dira eta auzia 2011ko lehen ilabetetan hastekoa laiteke.   Auzitegi berak aldiz baztertu du Arnaldo Otegi libro uztea, berriz ere delituak egin ditzakelakoan. Iragan urriaz geroz preso dago Batasunaren mahai nazionala berrosatu nahi izana gatik. Mar­ txoaren 2an bi urteko preso zi­ gorra ezarri diote 2005ean Jose Mari Sagardui presoaren aldeko ekitaldian «terrorismoa goratu» zuelakotz.

Euskaldunek 60 pinta ur gutiago edaten Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban, 120 pinta ur inguru edaten ditu pertsona bakarrak urtean : bana beste Europako neurria. Duela 8 urte, 180 pinta edaten zituen. Azken urtetan indar berezia egi­ na izan da ur gutiagoren baliat­ zeko zeren hemendik ai­tzina ura gero eta karioago eta xuhurrago izanen baita. Duela hiru urteko idorteak, praktika ekologista­ goetara behartu ditu hiritar asko.


Egun Ni eta ni! Lurralde-bozen aitzineko aste horietan, zer kantatua zaukuten Parisetik, bereziki gobernuaren izenean mintzo zirenek? Hautes­ kunde horiek etzutela halako munta handirik Frantzia osoaren mailean, eskualdeka egiten-eta alabainan! Bainan bozak iragan orduko, gobernua bera ere doi bat kanbiatu dute eta hiru egu­ nen buruko Nicolas Sarkozy bera ere mintzatu da, bozkatze horren emaitzak nolakoak ziren ikusiz bazuela zer­ bait erraiteko. Ez du aitortu ezkerrekoak izan direla irabazle bainan garbiki erran du entzun dituela frantsesen arran­ gurak… Hitzaldi hortan, eskuinalde­ koen lausengatzerat arizan da gehienik. Aldaketa ainitz aku­ Frantxua latuko duela ai­ Maitia-k tzina bainan gauzak segitzen du pres hobeki argituz… De­ identnen buru haatik, ni ordezko eta ni, beti ni, ni, ni, horra nola mintzatu den, kasik lehengo errege edo inpera­ dore heiek bezala… Horiek hola, karbono-zerga fa­ matu hura ere ez da behin se­ gurik martxan jarriko. Alta, aski errana zaukuten bide hori hartu behar zela, ingurumenaren one­ tan bereziki. Eta Frantziak nahi zuela denen aitzinean agertu sail hortan. Orai, ez da batere katixima bera: Europa mailean

eta

Bihar

ikusi behar omen da zer eginen den, denak elgarrekin eta denak batean plantatzeko gisan… Atzo gauza bat, orai beste bat! Eta bi­ har ote?

Uste-gabekorik gabe… Lurralde-batzarrak bildu dira be­ ren buruzagitzaren berritzeko. Nihun ez da deus uste-gabeko­ rik gertatu. Hautatzeak denetan izan dira bozen emaitzek ekar­ tzen zutenaren araberakoak. Lurraldeburu gehienak aitzinean ziren heiek berak dira. Presiden­

beste bat Biarno aldekoa, Bernard Uthurry. Hama­ bost presiden­ t-orde horietarik zaz­pi emazteak dira halere…

Ausiki pollita Bulta huntan ba­ Dominique zen holako zer­ de baiten solasa eta Villepin erabakia hartu dute Parisen: hi­ riko gasa apiril huntan kariotzen dute. Eta po­ lliki kariotzen, kasik% 10-ez. Au­ siki pollita ez idurika! Handiegia ainitzen gostuko. Krisia beti hor eta irabaziak ez batere gora­ tzen, nola onets holako gora­ tzea? Estakurutzat emaiten dute fran­ go luzaz biziki arrazoinki arizan direla, prezioa beti hein batean atxikiz, hola bildu beranta behar dela beraz noilazpait estali… Bainan nor fida ditake holako solas ahul horieri? Jakinaren gainean bost urte barne gasa kariotu dela halere % 40-ez!

t-orde gehiago han edo hemen, gazte batzueri ere toki poxi bat eginez, eta president-orde ho­ rietan zonbait emazte gehiago, lurraldeburuetan beretan haatik biga direlarik bakarrik, orai arte bezala funtsean. Akitanian, ha­ mabost president-orde, batto euskalduna, Frantxua Maitia, jadanik ere kargu horrekin zena,

5

Alderdi berri bat Eginen zuela errana zuen eta egin du! Dominique de Villepin gobernuburu ohiak muntatzen ari dauku alderdi berri bat, UMP handi horren sahetsean bezala, “geroari buruz eta Frantziaren onetan indar goresgarri bat sus­ tatzea gatik”, hara hori aski po­ lliki errana, bainan oroz gainetik elgarretaratu beharrez bixtan

da Nicolas Sarkozy hain maite ez duten eskuindarrak. Alderdi be­rri horrek bere lehen biltzar nagusia helduden ekainean eginen du, ekainaren 19-an, eta orduan jakinen da ere zoin izen emanen dioten…

Erdi-erdian Modem alderdiko buruzagiak bildu dira Parisen. Entseatuz ahal bezala erakusterat etzu­ tela kopeta sobera zimur ez eta aurpegia arrunt ilun… François Bayrou nahi izan da gerotiar agertu. Erdiko bidea dela ho­ berena alde bat errepikatuz. Ez du nahi eskuinalde lerratu ez eta ezkerralde, nahi du erdian egon, erdi-erdian, geroari buruz zu­ hurtziak duela hori manatzen… Buruzagitza hein bat berritu dute eta Jean Lasssalle hautetsi al­ derdiburu-orde bezala. Alder­ diburua eta alderdiburu-ordea biak biarnesak beraz… Horrek ote du alderdia salbatuko? J-B D

Jainkoa Bizia Jendea Izenbürü hortako libürüa, zübe­ reraz 1757an agertürik, Eus­ kaltzaindiak berriz argitaratzen dü ene lagüngoarekin. Saran idazleen bilküran püblikari pre­ sentatüko deiogü Bazko as­ telehenean. Martin Maister Li­ giko erretorak idatzi züan XVIII. mente erditan. Ützülpen bat da : lehena XV. mentean Thomas Hemerken «Kempis» delako apez-fraide batek latiz izkiribatü züan «De imitatione Christi» ti­ tülüarekin. Ützülpen hanitx üken dü hizkuntza frankotan : hamabi kontatü deitzot eüskaraz muga­ ren bi aldeetan, horietarik bat arren zübereraz. Libürü hau prosalari hon ba­ tena da : hiztegi aberatsa dü, eta aditza miragarriki egarten dü. Berriki arte zübereraz güti ziren holakoak : XVII. mentean Belapeyre mauletarra, XIX. mentean Inchauspe Altzabehe­ tikoa, bien artean arren Maister : hiruak apezak, bat mentekal. Alta zübereraz lehenago hanitx idatzi da, bai pastoraletan, bai

Jesü Kristen imitazionea kobla eta kantoreetan, bena prosan xühürki. Hütsüne handia günüan kasik bi mentez, Bela­ peyre eta Inchausperen artean : Maisterri esker zilo hori betatzen dügü. Egia da geroxeago, XVIII. mentearen ürrentzealatago, beste prosalari bat agertü zela Xiberoan, Jüsef Egiategi errejent filosofoa : haatik irakur gaitza da, hitz berri hanitx egarten beitü. Aldiz Maisterren mintzajea ha­ nitx aisa entelega diro zoin-nahi xiberotarrek, bai eta eüskaraz ontsa badakian eüskaldün orok.

Imitazionearen mezüa Thomas Kempis fraideak bera bezalakoentako idatzi dü. Ko­ mentü batetan bizi direner emai­ ten dütüan aholkü elibat franko nonbrilistak üdüritzen zaitzat. Bena fraide izateaz gain, apeza da Kempis hori, libürüko azken

zatian ontsa erakusten düan be­ zala : hor bere nonbrilismotik el­ kitzen da, popülüaren zerbütxari agertüz, denen salbamentüaz düan arrenküra biziarekin. Kiristi aldetik, azken parte hori zait ho­ berena. Fedezko argiez gain, zentzü honezko aholküak ere emaiten deizgü, nornahirentzat baliaga­ rriak, fededün izan gitean ala ez. Hona horren bi kontseilü hon  : bata jente handiekiko lotüra ahal oroz bazter ützi behar dela, bestea ezpiritüko libertatea oroz gainetik txerkatü.

Maisterren beste xedea Maisterrek Imitazioneko mezüa «Zuberoa herriko» kiristi orotara zabaltü nahi dü. Gaineala libürü horri bigerren helbürü bat ikus­ ten deio : eskoletako haurrer

eüskaraz irakurtzen irakasteko tresna bezala proposatzen dü. Ordükoz eskola txipiak baziren herrietan, Elizaren manaspe­ nean. Belapeyre mauletar bikari jeneralak 1696an Xiberoko ape­ zer manü hau eman zeien : «… gure jaun Apezküpüaren orde­ nantzen arau, nork bere parro­ pietan, ororen eskola bat ezare­ raziren düe ahalik sarriena». Ez ziren haur güziak eskolan so­ bera ibiliko, bena etxekal batek bederen irakurtzen ikasi behar züan. Maisterren libürü hori oraiko izki­ ribü berrian ezarri düt, argibide/ esplikazione andana batekin. Aitzin solas bat franko nasaia hontü deiot, nolako denboran agertü zen erakusteko. Ürren­ tzean hiztegi bat ezarri deiot xehe-xehea. Ez zen lan txipia, bena kontent ützi nai, bai fede­ dün bezala, bai eüskaltzale be­ zala. Jean Louis Davant


Kostaldean

6 Organo eta xirribika… Pazko biharamunean, aste­ lehenarekin beraz, aratsaldeko

zian, haurrentzat, zaldi ttipien gainean itzuli askoren egiteko moldea…

Sari pollita Donibane Lohizunen, baratze botanikoaz ainitz arduratzen den elkarteak sari berezi bat ukan du Frantzia osoaren maile­ koa, gisa hortan goretsia dela zoin ederki munta­ tua den baratze hori eta denbora berean zoin in­ dar baliosa egiten duten Aleksandra Womicka-Gryp eta Laurent Carle. toki horren ezagutaraz­ teko. Saristatze horren 4-etan, Donibane Lohizune­ ko elizan herriko organoaren lekuko, oroit-harri bat pausatua aldeko elkarteak eskaintzen du izanen da han berean ortzirale kontzertu bat frango arraroa, huntan, apirilak 2, goizeko 11fama handiko bi artixta gomi­ etan. taturik karia hortarat: Aleksan­ Dantza eta musika, dra Womicka-Gryp xirribikaria, motaz poloniarra, orai Urruñan Prokofiev gogoan… bizi dena eta Tarben erakasle, Hendaian, Maurice-Ravel ikas­ eta Laurent Carle, organo-joile tegiko gaztek dantza eta mu­ eta piano-joile guziz ezagutua. sika ikusgarri bat eskainiko Emanaldi horri buruz berexiak dute ortzegun huntan, apirila­ dituzte konpositore ospetsu ren lehenean, aratseko 8-etan, batzuen zatietarik zonbait, mu­ sikagile horiek izanki Chopin, Prokofiev, Bartok, Jehan Alain ala Maurice Journeau. Kontzer­ tutik landa, jendea ere mintza­ tzen ahalko da musikariekin.

zien karietarat.

Arrantza zertan den… Helduden asteazkenean, apiri­ lak 7, aratsaldeko 3-etan, Do­ nibane Lohizunen, Dukonte­ nea gelan, Mikel Epalza apeza min­tzatuko da arrunt berea duen gai batez: arrantza gure eskualdeko portuetan, lehen, orai… eta bihar…

101 urte… Getariako xahar-etxean, besta bat pollita muntatu dute horko pentsuner baten ohoretan. Genéviève Kourenoy deitzen da eta bete ditu 101 urte. Bera a­rras pixkor da oraino eta egina izan zaio zernahi konplimendu, Albert Larousset auzapeza de­ nen aitzinean…

Girixtino gazteen gogoetak Berrehun bat girixtino gazte, diosesako kanteil guzietarik etorriak, bildu dira Donibane Lohizunen eta multxoka go­ goetaldi asko akulatu beren

Besta Mariñela auzoaldean! Ziburun, Pazko biharamunare­ kin besta dute Mariñela auzoal­ dean. Goizeko 10-ak eta erdie­ tan, Mariñelak taldeko atabala­ riek harrotuko dituzte bazterrak. Eguerditan, zintzur bustitzea eta euskal kantuak Ziburu Eus­ kaldun elkartearekin. Ondotik, bazkaria Panpi Laduche-k ai­ rostuko duena bere lagunekin. Aratsaldean, 6-ak eta erdiak irian, mutxikoak. Aratsean, suziriak zeruaren bete. Egun gu­

Ikusgarri alegera eta airosa!

Variétés antzokian, Elisabeth Lecussant erakaslea zuzendari. Ikusgarri hori muntatua Proko­ fiev musikagilea gogoan, haren ohoretan muntatu egun bere­

artean. Pazkori buruz eta beren fedearen argitarat. Baionako apezpikua ere hor zuten. Beste ainitz gaien artetik, hau ere ai­

patu dute: nolako arrangurak badiren gaurko jendartean Ir­ landan ala nun nahi eliza-gizon zonbaiten itsuskeria batzuen gatik. Gertakari hits batzu ez direnak segur gorde behar bai­ nan ez ere emendatuz kondatu Eliza guzia zikinduz…

Donibanen, mediateka berria aurten muntatuko Aldi bat baino gehiago jadanik arizanak gira hortaz, Donibane Lohizunen herriko etxeak be­ harra duela muntatu mediateka bat gaurko behar-orduek ma­ natzen dutenaren araberakoa. Denbora batez, errana zuten eginen zela Ravel ikastegiko ondo hortan. Gero, proiektu hori sobera gostako zela, erakuste­ rat eman zuten oraiko liburute­ gia zutela berrituko eta handi­ tuko, gerokoak gero… Joanden egunean, aurrekontuak aztertu diren bilkuran, herriko kontsei­ luan erabaki da Roxas egoitzan berean, heldu baita liburutegia orai den tokian, behar diren obrak akulatuko direla media­ teka manerako baten munta­ tzeko. Ez probisurki bainan lu­ zarako. Lagun Artean elkarteak, hirugarren adinekoen biltoki kondu etxe hortan dituen gelak utzirik bera haratxago joaiteko. Aterabide egokiena auzapeza­ ren arabera. Obrak gostako dira sei ehun mila euro. Hasiko hel­ duden irailean, mediateka be­ rria estreinatzeko gisan, denak untsa joanez, hemendik urte baten buruko… Bilkura berean, bozkatu da he­ rri-zergen emendatzea % 2, 50ez. Betiko eztabada batzuk ere segitu dute. Ezkerreko zinego­ tziak eta abertzaleak ez batere ados gehiengoak egin hautu batzuekin. Turismoaren sailean ala beste batzuetan…

Oldarra: Saoudiar erresuman kantu kantari Ohore haundia Oldarrako kan­ tarientzat  Arabia  Saoudiar  e­rregearen aitzinean kantatzea. Esperientzia ederra eta atsegi­ nezkoa ere aste betez Saoudiar erresumaren deskubritzea.            Ryiad hiribuari datxikola, desertuan, urtero Janadriyah izeneko azoka egiten da. Aur­ tengo gonbita nagusia Frantzia izanki. Azokaren estreinaldian, erregeari  ongi etorria kanta­ tzeko Oldarra gonbitatua zuen frantziar enbaxadak.         Esportazioari dedikatzen diren enpresa nagusiak azokan ziren  : EADS, Ariane espace, Thales, Veolia, Dassault, Car­ refour, Peugeot eta beste asko enpresa,  Frantziar puntako  teknologia erakusteko eta aha­ laz saltzeko, merkatu berriak

irekiz.                 Zeren Saoudiar erresu­ ma arras aberatsa baita. Eta baliabide askorekin. Alabai­ nan, munduko petroleo sal­ tzale haundiena eta erreserba gehiena duena. Kanpotiarrari nabaritzen zaio dirua badela. Ez

denentzat bainan zenbaitentzat zoritxarrez askotan gertatzen den bezala. Hiri berri berria, ar­ kitektura futurista eta berinazko eraikin herraldoiekin. Autoak modelo kario eta berrienak. Sal­ tegietan jantzi eta girgileria ka­ rioenak : frantziar moda. Dirua

tole beraz eta merkatu berriak eta ahaldunak lan gose diren enpresentzat.          Gauza ilunagorik ere ikusi dute. Poliza ala militar inda­rrek zer kontrola egiten duten karri­ kaz karrika. Erlijionea obligazio­ nezkoa bilakatua dela ; alkoola, xerrikia, debekatuak direla. E­maztek ezin dutela ka­rrikan ibili  buru gorputzak gorde gabe eta gizonik gabe ; auzitegiek er­ lijionearen lege dorpeak aplika­ tuz ...        Hanbat kantaldi eman dituzte astebetez. Azokan, enbaxa­ dan ala telebistako kateentzat. Denetan sekulako ongi etorria egina izan zaie,  saoudiarren ar­ tean  goxotasun eta  berotasun haundienean. Oroitzapen zinez ezin ahantziak.


Kostaldean Baiona Tatsak hein berean aurten

7 Miarritze

Bizik antolatu ditu ehorzketak

120 milioi eurotara hel­ duko da aurten Baionako hiriaren buxeta, eta ta­ tsen heina ez da mugi­ tuko. Hala ere ezkerreko oposizioak kontra bozka­ tu du, anbizione gutiegi sumaturik auzapezak aurtengo dituen xedetan. Baionak Akitaniako go­ renean ezarria du alabaina bizi­ tegi alokatuaren ta­tsa : ehuneko 26,44 ean  ; heldu da San An­ dres auzoan bizi den partikula­ rrak urtean 700 euro tatsa paga­ tzen dituela 60 metro karratuko bizitegian bizitzeko. Finantza axuantak zehaztu du baionesen erdiak ez arras duela tatsa hein hori pagatzen, beste gehienei barkatua zaielarik a­rrazoin so­ zialen gatik. Ezkerreko oposi­ zioak altxatu du hiriak bere zer­ bitzu publikoak ehuneko lauean kariago pagarazten dituela aur­ ten  : parkalekuak, haurtzainde­ giak, eskola jantegiak besteak beste.

Elkarteen laguntzak Urte guzietako ariketa errepi­ katu zen joan den osteguneko kontseiluan  : ezker oposizioak galde zorrotzak luzatu dizkio auzapezari elkarteek hiriaren gandik eskuratzen dituzten diru laguntzez. Laguntza horien kri­ terioak ez direla ezagutzera emanak eta elkartasun elkarteei ez zaiela lehentasunik emaiten ; azkenik, hainbat elkarte histo­ rikotzat joak direnei zergatik u­rririk uzten zaien egoitza eta zenbat elkarte diren kasu hor­ retan, ezkerreko oposizioak gal­ dea beste behin errepikatu du. Auzapezak ihardetsi du aurten 4,2 milioi euro eskuratuko dute­ la elkartek iaz bezalatsu, gehitu du hiriak urririk uzten dituen ge­ lak merezitu egiten direla, ezin direla arra alokatu, kontrolak hi­ tzeman ditu.

Ingurumenaren ehorzketak 65 lagunek jarraiki zuten joan den larunbatean ingurumena­ ren hilkutxa Baionako karriketan barna suprefeturaraino. Horrela salatu dute nola frantses go­ bernuak tipus tapas deliberatu duen karbono tatsaren kentzea,

Europa mailan gisa bereko zer­ bait sortu artean  ; hain zuzen aditu zorrotzenek diote Europak ez duela beheralakoan horre­ lakorik deliberatuko, eta ingu­ rumenaren onerako baitezpa­ dakoa zen tatsa horrenak egina duela gutienez hainbat urteren­ tzat. Bizi elkartekoek dute ale­ giazko ehorzketa hori burutu.

Marie Caudron xaha­ rretxeko langileak greban Baiona San Leongo auzoan ko­ katzen den «  Marie Caudron  » xaharretxeko langileek greba egin zuten joan den astelehe­ nean, goizeko 11-etatik eta arratsaldeko biak eterdi arte. Goizeko zazpiak eterditan har­ tzen dute lana, eta arratseko be­ deratzietan oraino lanean dira  ; tartean utzia zaien bost oreneko lan pausa desegokia ikusten dute. Greba egitea deliberatu dute ikusirik zuzendaritzak ez zuela beren arrankuraz deus ihardesten.

779 000 euro Aviron ­errrugbi profesionalaren­ tzat Avironeko errugbi profesionalak 779  000 euroko diru laguntza eskuratuko du aurten herriko etxetik. 629  000 Baionaren itxura ona bazter guzietan he­ datzeko ; eta 150 000 euro gaz­ teen artean errugbiaren balore sozialak hedatzeko. Ezkerreko oposizioa abstenitu da pare bat arrazoin emanez : hiriak ez diela Aviron-go buruei aski bertute erakusten, eta bestalde, hiria­ ren omen onarentzat eman diru partearen ordainak ez direla ze­ haztuak. Auzapezak ihardoki du aurten diru laguntza horren kudeatzeko batzorde bat zutik emanen dela. Eliane PibouleauBlain hautetsiak kontra bozkatu du, Bayonne Par Cœur-eko bi hautetsiek aldiz baietz.

Arte plastikoak Hego Lapurdiko ikastetxetan Hego Lapurdiko herri elkargoak bultzaturik, Gonzalo eta Pette Etxebarria zizelkariek ikastetxe zenbaiteko ikasleak lagundu dituzte arte plastikoak lantzen, ingurumenari sentsibilizatuz, hala nola berziklatua den materiala erabiliz. Urtarrilean eta otsailean, Donibane Lohizune (Urdazuri), Urruña eta Senpereko eskola publikoetan bai eta ere Sarako ikastolan ibili dira, CM1-CM2 geletako haurreri beren jakitatea zabaltzen. Ikasleek ametsetako hiriaren maketak dituzte eraiki. Obra horiek aurkeztu dituzte joan den astean Senpere Larraldean, bideo, marrazki, argazki eta lekukotasunen bidez.

Egoitzak eskas eta sobera Sobera ezen INSEEren kontue­ tan ohartu baitira bigarren egoi­ tzen kopurua azkarki emendatu dela hamar urte barne, bistan dena ez berriak eraiki direlakotz baizik-eta jabeak gutiago hor bizi direlakotz, ez dutelarik ontasuna erosten geroago noizbait arra saltzeko. Prakti­ kan urte osoan hutsik dauden bizitegien kopurua emendatu da, eta ber denboran Miarri­ tzek ez du Gayssot legea be­ tetzen aparantziarik ere, egoi­ tza sozialak eskas ditu. Azken kontseilu bilkuran auzapezak esplikatu du nola hiria esto­ kan den, eremurik ez egoitza sozialak eraikitzeko. Kontsei­ lua engaiatu da 580 egoitzaren eraikitzera sei urte barne, hots, Alcedo eta Kleber auzoetan pentsatu kopurua besterik ez. Sozialistek kontra bozkatu dute, Biarritz elkartu-ko Peio Claverie-k galdatu du alokatzeen segipena zorrozki egin dadin eta hiriak bortizkiago tatsa ditzan bigarren egoitzak. Auzapezak ihardetsi dio hipotesia hori esku artean duela baina mementoko legeek ez dutela haizutzen bigarren egoitzen tatsatzea, diru horrekin egoitza sozialak eraikitzeko. Anartean zertan ditugu bada Miarritzeko kontuak aurten  ? 71,5 milioi euroko buxeta du hi­

riak bizitzeko, horren barnean badira 26 berexiak inbeztiza­ mendu larrientzat. EHZ/ATABAL lehiaketa 2010 Musika lehiaketa bat dute Berri Txarrak-ekoak

elkarrekin sortua Miarritzeko Atabal musika guneak eta Eus­ kal Herria Zuzenean festibalak, kostaldea eta barneko aldearen arteko elkarlana horrela frogatuz. Hiru talde hautatuak dira maila gorenean lehiatzeko heldu den apirilaren 9an, Atabalen, nola ez. Hegoaldetik jinik Elbereth taldea metal musika eskaintzen duena ; Angeluko Starfinder Rock/pop taldea  ; eta Miarritzeko bereko Elenes, elektrotaldea. Ekitaldia­ ren ongi bururatzeko Berri Txa­ rrak taldea gomitatua da.

Estadua auzitan HANDIK kolektiboak (APES, Aurreratu, Autisme-TED Côte Basque, Chrysalide eta Integrazio Batzordea) bere haserrea agertzen du ahalmen urriko haurren eskolatzeko AVS (Bizitza Eskolarrerako Laguntzaileak) zerbitzuaren okertzeaz eta murrizteaz, orain arteko postu eskasen gainera, heldu den ikasturte sartzerako postu zenbait kendu nahi dituelakotz frantses estaduak. Egoera hori publikoki salatzen du, eta 7 familiek Estadua auzitegi administratibora deitzen dute, legeak finkatutako obligazioneak bete ditzan. 2005eko legeak baitio, konpentsazio eskubidearen izenean, ahalmen urriko pertsonei beren beharren araberako laguntzak ekarri behar zaizkiela, familiek eta HANDIK kolektiboak Ministerioak eskubide horren errespetatzea baizik ez dute eskatzen, eta hori lehen bai lehen.

Hendaiak azkar sustatu nahi euskara

Hitzarmena izenpetu dute Janbattitt Sallaberry auzapezak eta Max Brisson Euskararen erakundeburuak.

Euskararen hilabetea ederki akulaturik, besta herrikoi goxo bate­ kin bururatu dena joanden igandean, Hendaiako herriak nahi ukan du ere egun aberats horien karietarat hitzarmen berezi bat izenpe­ tu Euskararen Erakunde Publikoarekin. Euskara azkar sustatzea gatik alor desberdin askotan, izan herriko langileen formakuntzan ala zernahitan. Kultura mailean, bideseinale eta holakoetan, hots herria euskaldunago agertzen ahal izaiten den sail guzietan.


Herriz Herri

8 Bidarrai

Makea – Lekorne

Goresmenak ! - Nork geldi Patrick Orhategaray auto-lasterkaria ? Martxo hastapen hortan Biarnoan Arzacq-eko lasterkaldia irabazi ondoan, hara Lapurdiko proba ere beretu duela joanden asteburuan, Senpere eta Ezpeleta aldean, garaile ateratuz Guy Housset, Jean Paul Hirigoyen eta Didier Hiribarrenen aitzinean.

Airetik – Bai, bai ! Hor gira berriz ere gure xito eta arinekin final nagu­ siaren jokatzeko larun­ bat huntan, apirilak 3, Angeluko Haizpean. Lehen joa 15.30etan iza­ nen da eta nere iduriko xapeldun aterako dira bi bikoteak, suerte onak laguntzen baditu ! Dena den finalerdiak airez aire irabazi dituzte. Xitoetan Iban Jauregiberri eta Bastien Iribarrenek 40, BAC-ekoek 27. Arine­ tan, Eñaut Etxeberria eta Peio Hiriartek 40, Eñaut eta Peio, hea, hea laugarren xapel hori ! Baigorrikoek 22. Baigura lasterka – Huna beraz Baigura lasterka igandean dugula, eta jendea etorriko da oste handian Basoita leku ederrerat. Guzieri ongi etorri beroena eta suerte on. Elizkizunen tenoreak – Makean ortzegun-ostiraletan 19.00etan. Igandean Bazko, Makean 9etan eta Lekornen 10.30etan. Mus – Hemen ere agian xapeldun aterako dira Etxebarne Xarle – Hi­ riart Xan Leon, Duhart Andde – Olhats Ttotte. Gora bi bikoteak eta gora Mendiondoa eta Mendiartea.

Sute - Gure mendi mazelak belztu dira azken aste horietan. Batzutan lanjera sortuz haatik, joanden astean Bidarrai eta Ortzaize arteko mugan bezala, Iguaineko junta hortan. Zenbait aldiz ez dea zentzugabekeri osoz pizten sua ?

Baigorri Dolu Joandean aste buruan, 98 garren urtean pausatu da Agnes Hargain, Urdoz Jauregiko etxe­ kandere xaharra. Hiru seme ala­ ba altxaturik, hanbat eta hanbat lan egin du Urdozeko xoko hor­ tan, batzu eta bertzen zerbitzuko eta bereziki, auzo hortako kapera pollita ongi apaintzeko. Emazte baliosa eta fede haundikoaren orroitzapena uzten dauku Aine­ sek. Astelehenean, ehorzketan, jende alde ederra bildu da azken agurra egiteko eta bere pausa lekura segitzeko. Doluminak es­ kaintzen ditugu, nahigabe hunek hunkitzen dituen guzieri. Goxoki Hirugarren adineko el­

kartekoek aitzineko astezke­ nean, urteko lehen ateraldia egin dute Landesetako hegalean da­ gon Peyrehoradera. Goizeko aro ona lagun, merkatzalen artean ibili dira eta eguerditan, han be­ rean jatetxe batean, lekuko janari bereziez osatu bazkaria gozatu. Aratsaldean Konpostelako bide­ an dagon Sorde l’Abbaye-ko monasterioari egin diote bisita. Entzun ere hamargarren men­ dean eraiki eta ondotik ainitz aldiz funditua izan den komentu zaharraren aztarnek daukaten ixtorioa. Orai, harrasi eta arkupe zahar horiek, ondare mondiala ezarririk dauzka U.N.E.S.C.O.-k. Baigorriko ama ikastolaren ate idekitzeak apirilaren 10ean eginen dira, 10.00etatik 12.00 arte. Egun hortan, gelen bi­ sitatzeko eta erakaslearekin mintzatzeko aukera da ! Deneri idekia da. Xehetasun guzien­ tzat, deitu 05.59.37.48.92 edo 05.59.37.48.19.

Euskal Telebistan - EITB ga­ tean, igande arratsetan 21.30tan pasatzen den “Bi errepidean” emankizunean, Iparraldeko bi ar­ tista ikusiko ditugu laster. Beren eguneroko bizian agertuko dira, Lekuineko Yves Sallaberry “Xala” Aspe-ko pilotari ezagutua eta gure herritar Erramun Marti­ corena, artzain kantaria. Xuxen, oraino ez dakigu noiz bainan hogei bat egunen buruan behar luke pasatu. Beraz, gauden erne. Pilota - Huna beren xapelgoko partidetan, Zaharrer-Segiko pilo­ tarien emaitzak. Balinean Eus­ kal Herriko finalak. Nexkatoetan, minimo mailean, M. Gascue eta Anais Elgart txapeldun 30 – 25 nagusituz Urruñari. Kadet maile­ an, Maitena eta Martta Hiriga­ ray-ek galdu 16 – 30 Itsasu-ren kontra. Senior bigarren mailean, M.M. Oçafrain eta H. Ansolabe­ here txapeldun ere 30 – 21 na­ gusituz Hardoy-ri. Gizonetan, senior, bigarren mailean, F. Dutaret eta R. Mou­ trousteguy-k galdu 22 – 20 Sen­ pereren kontra. Esku huska. Frantziako xapel­ goaren finalerdietan, benjamin mailean M. Berterreche eta M. Hualdek galdu 22 – 40 Airetik-en kontra. Minimo mailean, M. Ascery eta F. Oteiza nagusitu 40 – 19 Aire­ tik-eri, mail berean, X. Alcasena eta X. Bascans-ek galdu 23 – 40 Denek bat-en kontra. Finala, larunbatean Angelun. Buruz-buruka, Euskal Herriko xapelgoaren finalerdiak. Junior mailean, Sebastien Gorostiaguek galdu 37 – 40 S. Negueloua Ozti­ barrekoaren kontra. Senior hirugarren mailean, M. Ol­ hagaray nagusitu 40 – 29 F. Otha­ lepo bere batasuneko lagunari. Finala helduden larunbatean Ga­ razin. Errugbia - US Nafarroak Hen­ daia errezebitu du Garaziko ze­ laian eta galdu 10 – 16.

Azkaine Bataio – Manon Vicenty eta Jo­ nathan Berence haurrek erreze­ bitu dute bataioko sakramendua. Zorionak familieri. Heriotze – Jeanne Lerrouy sor­ tzez Viroto-k Adina xahar etxean ditu iragan azken urteak. Ziburun ehortzia izan da. Antton Olasso, 51 urte, 14 haurridetarik hiruga­ rrena zendua, orai 11 gelditzen, ez du ihardoki bere gaitzari. Mun­ dua bildu da ehorzketetan. Fami­ lieri dolumin bizienak. Neska Korrika – Esnaur-en gain­ di 7 km. Apirilaren 5ean, Pazko biharamunean, 10etan guzien arteko berotzea, 10:15 Neskatxa Korrikaren abiatzea, 10:30 Neska Korrikaren abiatzea, 12etan mu­ txikoak, taloak eta poteo. Maider Laduchek antolaturik, Integrazio Batzordearen fagoretan. Ize­ nen emaitea 0603842352 edo 0559540084. Erakusketa komikoa – Ortzirale 2an Bil Toki salan, 8etan izanen da hori, Martin Elizondorekin. Sartzea 10 eurotan, edaria barne. Selauru huste – Larunbatarekin, apirilaren 10ean, goizeko 8etarik arratsaldeko 6ak arte herriko pla­ zan. Izenen emaitea 0559540084. Ikastola – Apirilaren 11n Kirole­ tan, Ikastolako haurren erakus­ keta. 11n ere elizan (18:30) kon­ tzertua, Maddi bere lagunekin. Appel Detresse – Elkarteak joan­ den ortzegunean iganarazi du kamiuna Nantes hirirat. Oraikoan bere karga hustu dute segidan, Haitirat zoan kamiun batetarat. Horrek emaiten du kuraia lan hortan ari diren guzieri. Eskerrak merezi dituzte. M.L.

Izpura Kantaldi-musikaldi Or­ tzaizeko eta Garaziko ikastolek gaualdi eder bat antolatzen dute Faustin Bentaberri ge­ lan, apirilaren 4ean, igandez. Egitarauan  : 19.00 Xabaltx-en kantaldia, Cymeus azken diska aurkeztuz lehen aldikotz Baxe­ nafarroan ; Buuzbu talde baxe­ nabartarraren kontzertua ; Kan­ tuz taldearekin dantzaldia. Eta bistan da, jateko eta edateko moldeak han berean.


Herriz Herri

9

Urepele

Martxuta

Heriotze – Joanden martxoaren 24ean pausatu zauku Joanes Etchebarren Iriberriko  nausia, 89 urtetan. Gizon ixil eta langilea ezagutu dugu joanes, Kintoa aldeko laborantxan bizi izan dena. Doluminak eskaintzen ditugu hunen emazte, seme, haurride, haur ttipi eta adixkide guzieri.

Auzapez berri – Martxoaren 21ean, bi herri-kontseilari hautetsiak izan dira, zendu diren François Bonnet eta Bernard Larramendy auzapezaren ordaintzeko. Jean Michel Larramendy auzapez zenaren semeak 124 boz bildu ditu eta Alain Sabarots-ek 113, orotara 143 bozemaile direlarik bozkaldirat agertu. Eta iragan ostiralean, kontseiluaren bilkuran, Jean Pierre Apeçarena da auzapez izendatua izan, Jean Paul Mendiburu 1. axuant, Didier Amestoy 2. axuant eta Dominique Goytino 3. axuant.

Sara Bazkaria  - Ganden ortzegu­ nean, Lur Berri gelan, Beti Gazte elkartearen 20-garren urtebete­ tzea zen eta baginen 122 erre­ tretatu elkarretaratuak. Lehenik

polikiroldegian. Usaian bezala 150 bat idazlek presentatuko dituzte beren gaiak. Bainan ez dira idazleak izanen bakarrik, bertze ikusgarri batzu izanen

zinema izan dugu, ikusi ditugu ganden urteko bazkariko argaz­ kiak eta lehengo Sara, 19 eta 20-garren mendeko irudiak. Horiek txanpaina edanez pintxo batzuekin. Gero ongi etorria egin digu Jeannot Etcheverrigaray le­ hendakariak, Jean Aniotzbehere lehengo auzapezari eskerrak egin diozka zeren auzapeza ze­ larik bere kontseiluarekin antola­ tu baitzuten Beti Gazte elkartea 1990-an, eta ere oraiko Janbattit Laborde-ri eta kontseiluari ze­ ren lehengoen bidea segitzen baitute. Oraiko lehendakariaren aitzin izan dira bi : lehenbixi­ koa Manex Bergara, 1990etik 1997a arte, ondotik Jeannot Elizagoyen 1997tik 2005a arte. Geroztik oraikoa dugu. Yvonne Aspirot diruzainak eman ditu 2009ko kontuak. “Ondaizuela“ erran ai­tzin, 122 jende horieri lehendakariak eskerrak bihurtu ditu deneri, izigarri kontent dela hoinbertze jende elkarretatu di­ relakotz. Bazkari eder bat egin dugu, ezin hobea. Txanpaina edanez, kanta eder batzu eman ditugu Koxe-k soinua emanez. Egun bat izigarri goxoa omore onean pasatu-eta, ilunabarrean tripa ongi betea sartu gira gure xokoetarat. Denek milesker han­ di bat erran diogu Jeannot-ri gal­ deginez noiz dugun bertze hola­ ko bat, eta erran digu maiatza­ ren 6an Amotzeko trinketean angirak janen ditugula.

dira. Eskulan erakusketak, 30 artista, Lur Berri gelan ikusten ahalko dituzue. Bai eta ere 24 margolari eta zizelkari, polikirol­ degiaren aldean oihalezko etxe baten azpian eta Denen Etxean. Arratsaldeko 4etan Sarako es­ kolako ikasleen marrazki ede­ rren saristatzea.

Idazleak - Bazko biharamu­ nean, apirilaren 5an, izanen da 27-garren Idazleen Biltzarra

Hazparne “Eko herritar” erakusketa 2010eko apirilaren 10 eta 11n - Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoak, bere “Eko He­ rritar” erakusketa antolatzen du hirugarren aldikotz, Heleta eta Hazparneko herriekin, AL­ DATU enpresendako laguntza gunea, Garbiki sindikatua, eta Eihartzea elkartearekin. Aurten, erakusketa Heletan iraganen da, Hazparnen eta Baigurako Aisialdi gunean ekimenak atxikiz hala ere. UNESCOk bioainizta­ sunaren keinupean ezarri duen 2010 urte huntan, Herri Elkar­ goak berresten du bere ekarpe­ na eta parte hartzea garapen iraunkorraren arloan. Idekitze gisa, AGENDA 21 gaieri buru­ zko min­tzaldi bat proposatua izanen zaie lurraldeko hautetsi guzieri, asteburu eko-arduratsu horri doinua emaiteko. Egun hauetako egitarauan : garapen iraunkorrari loturiko gaieri buru­ zko mahainak, tailerrak haur eta helduendako, filma emanaldiak, mintzaldi eta mahaininguruak, eta mendi ibi­laldiak Baiguran gaindi. Ase nahi dutenendako, Heletako ostalariek eta herriko

elkarteek bio bazkariak edo ogi­ tartekoak proposatuko dituzte ! Hazparneko egitaraua: apiril­ aren 9a, ostiralarekin, 20:30tan, eko-herritar erakusketa idekitze­ ko, bi min­tzaldi aurkeztuak izanen dira, bat lurraldeko hau­ tetsieri zuzendua, bestea enpre­ seri. Bi mintzaldien ondotik, par­ te hartzaileak eta hiz­lariak elkar­ tuko dira Herri Elkargoko eraiki­ nean, bidezkoa eta biologikoa den mahain baten inguruan. Bertzalde, apirilaren 10an, larun­ batez, Haritz Barne zinegelan, aratsaldeko 4etan, “Mia et le Migou” marrazki bizidunaren hedatzea. Aratseko 9etan “Food Inc” dokumentalaren hedatzea eta ondotik BLE elkartearekin eztabaida, Robert Kenner-ek zuzendua Michael Pollan eta Eric Schlosser-ekin, Amerikar luze metraia. Eta ere, apirilaren 5ean, astelehenarekin, 9:30eta­ tik 17:30ak arte, Eko herritar topaketak Hazparneko errugbi eta judo taldeen artean. Bi tal­ deen arteko kirol topaketa hau, Xapitalean eta Mendeala gelan iraganen da, garapen iraunko­ rrari buruzko animazioekin.

Buxeta- Ganden ortzilarean he­ rriko buxeta bozkatua izan da denen adostasunarekin. Pilota  - Union Basque xapel­ goa trinketean. Artekoetan, Sa­ rié Bastien - Iribarren Iñaki-k galdu 40-31 Noizbait-en kontra. Arribillaga Eneko - Fagoaga Eneko-k galdu 40-15 Noizbaiten kontra. Frantziako xapelke­ tan, finalerdian, Iribarren Unai - Aritz Lecuona-k galdu 40-27 Urruñarren kontra. Eskubaloia  - 11 urtekoek ira­ bazi 15-3 Benejac-en kontra. 13 urtekoek berdindu 25-25 Burosen kontra. 15 urtekoek berdindu 25-25 Bordaros-en kontra. 18 urtekoek galdu 17-14 Nafarroaken kontra. Seniorrek galdu 3025 Monthau-ren kontra. Errubia - Gazteek galdu eta se­ niorrek irabazi Pomarez-en kon­ tra. Abisu - Apirilaren 4ean, igan­ dea, arratsaldeko 5 orenetan, aurkeztua izanen da haurrentzat Pantxika Solorzanoren azken diskoa, Urtxola jatetxean. Ganex

Antolatzaileak elgarretaratuak egitarauari azken hunkiaren ekartzeko.


Herriz Herri

10 Xiberoan gaindi

Lagüntza etxez-etxe Xenda alkarteareki Xenda alkarteak adinetakoak lagüntzeko zerbütxü bat an­ tolatzen dü. Bolondresak 9 dira, adinetakoen etxeetara joaiten di­ renak. Beharren arabera ari dira, hala nula zonbaitek komesione­ ka joan behar badüe lagüntzen dütüe. Bena beste zonbaitek elestatzea baizik ez düe galta­ tzen. Hala da Jean Marc Bara­ txegarai gamearrarentako. Bere arrebak proposatü zeion Xenda alkarteko lagüntzaile bat bere etxetik iragan zedin, eta biziki la­ ket da Xenda alkarteko Fantxoa Casetekin elestatzeaz. Hama­ bost egünetarik behin joaiten zaio Gamererat, bena beste etxe zonbaitetan üxüago biltzen dira. Xendak 9 lagüntzaile dütü oraikoz gisa hortan ari direnak, bena erran gabe doa haboro izatea ez litzatekeala gaizki. In­ teresatüek Xenda deitü behar düe ondoko zenbakilat : 05 59 28 13 56. Ühaitza xahü Ühaitza bazterrean ebilten denak arrain beno zikinkeria haboro ikusten züan. Oskiak, plastikak, errotak eta beste zer­ nahi gaüza metatürik zen urtez urte hur bazterretan. Champo lizeoko hogei ikasle Bildozen izan ziren iragan astean, denak oro mekanikako ikasleak, Ühai­ tzetik zikinkeria horien elkitzeko. Ikasleen ardüradünek sentsi­ bilizatü nahi zütüen, beren ofi­ ziotik kozadüra ez beita hürrün ez bada kasü egiten (olioak...). Iragan urtean egin züelarik, bi metro kübiko elki zütüen hurre­ tik. Bildü ondoan, zikinak Atha­ rratzeko berex günealat eraman zütüen, herri alkargoako langile den Mixel Iratzabalekin ikusteko nola antolatzen den berexketa. Sohütan auzapez berri Christelle Mange deitzen da So­ hütako auzapez berria. Iragan martxoaren 19-an haütatü düe kontseilariek, hamaika botz alte, eta oposizioko lauak absteni­ türik. Kargüdün berria adeja afe­ ra püblikoetan ari da, lanbidez Mauleko herriko etxean baita langile. Sylvain Hegiaphal lehen

Lasa

axuant da  ; David Sagaspe bi­ gerren, Maite Letchaurreguy hirugerren, eta Adrien Begue­ rie laugarren. Pettarreko lehen emazte aüzapeza da Christelle Mange, 34 urterekin. Eskola kartak arrankürak piz­ ten Xiberoan Xiberoako lau herrietako eskolak aipatzen dütü departamentüko eskolen karta berria karkülatzen ari düan batzordeak. Garindai­ nen eüskararentako lanpostü erdi bat haboro üken behar lüküe, bena besteetan desager­ tzeak dira aipatzen. Gotainen eüskararentako lanpostü erdi bat gütiago üken behar lüküe, eta Barkoxen frantsesarentako lanpostü erdi bat gütiago ere. Azkenik Larraine aipatürik da, lanpostü galtzerik gabe, bena eskolaren egoera ikertü behar dela erraitez. Barkoxen ira­ gan urtean jadanik lanpostü bat gütiago üken behar züen, eta negoziaketak izan ondoan, denbora erdi bat züen galdü az­ kenean. Aurtenko kartan berriz agertzearekin kexü dira haurren aitetamak, eta eskola oküpatü düe igaran ostiralean. Neskene­ güne goizan arrabildü zütüan ai­ tetamak alkarreki mobilizazioen prestatzeko. Ostiral hunetan Pauen hartüko dira azken deli­ beroak, eta iragan urtean bezala ez düe gei deüs egin gabe egon arte hortan. Txileko lürrikararen leküko­ tarzünak Xiberoan Philippe Etxegoien Idauze Men­ dikoa Txilen zen iragan barantai­ laren 27an, Richter eskalan 8,8 ozkeko lürrikara batek amerikar lürralde hori iharrausi züalarik. Han ez zen lehentze agitzen, eta aitzinekoetan azkarrena 1960an izan zen, 9,5 ozkekoa. Geroz­ tik, Philippe Etxegoienek ere konfirmatü düanaz, eraikuntza haboroenak lürrikarak jasaiteko eginik izan dira. Dena den, au­ rtenko lürrikara azkarrenaren ondotik beste zonbait ere izan ziren, eta tsunamiak gibeletik. Herria, pentsatzen ahal den be­ zala, zankazgora ezarririk izan zen, eta gobernüaren erranen arabera, 540 jente zentü ziren.

Heriotze – Peio Choutchourrou Gaineko Eluxantzeneko nausia itzali zauku martxoaren 23an, duela 72 urte sortu zen etxean. Bazuen zonbeit ilabete ospitale edo eritetxetan zabilala bihotzarekin zituen eneguekilan. Asperturik leku horietan, ikusiz ere jasaiten zituen tratamendu bortitz guzien gatik ez zuela ondorio hoberik kausitzen, etxerat jitea galdatu du. Denbora laburra izan badu ere plazer hori ukan du, familiako goxotasun eta sustenguaz inguratua izaiteko. Peiok gazte gazterik hasirik bere bizia pasatu du sortetxean laborantzan, salbu armada eta Aljeriako gerla denbora, aldarean lagunek atxikitzen zituzten bandera horiek erakusten zuten bezala. 3 alaba altxatu ditu Marie Jeanne espos lagunarekin, etxaldea ezin hobeki landuz elgarrekin. Jendakia handi, adixkide eta herritar, jendalde gaitzak bere kantu eta otoitzez lagundurik ezarria izan da familiako hilobian. Penetan uzten dituen espos laguna, alaba, haur ttipi, familia eta 5 anai-arreberi (horietan 3 Ameriketan) gure doluzko sendimendurik bizienak. M.G.

Uztaritze Biltzarre Arruntza kartiereko Alda­ courrou gela leporaino betea zen juanden ortzirale aratsean herriko etxeak A.H.T. treinbide berriaren gaiaz antolatu biltza­ rrean. Helburu ez bakarrik Uzta­ ritze Ingurumena Zain elkartea informatzea bainan Arruntzako jendetze gehiena. Bere min­ tzaldian Lesbats jaun auza­ pezak orroitarazi du 2008ko apirilean delibero bat bozka­ tua izan zela merian proiektua­ ren kontra (24boz alde eta 4 xuri). Urte bat berantago ‘’Nive Adour’’, ‘’E­rrobi’’ eta ‘’Sud Pays Basque’’ 3 herri elkargoek ere gauz bera bozkatzen zuten. Uztaritzek ere galdatu du bere kontseiluaren bozka baten me­ dioz A.H.T. proiektuaren ike­ rkuntzak eta estudioak osoki geldituak izan zitezen. Ez da entzuna izan. R.F.F. erakundeak ez du gehiago treinbide be­ rria baizik gogoan, orai arteko treinbidearen berantolatzea eta trafikua hortik pasaraztea ez du entzun nahi ere hautetsiek dio­ tenez. Auzapezak ardietsi zuen gobernuak izendatu ararteko­ lariarekin (Meaux anderea) eta gobernuko ordezkari batzuekin Matignon-en errezebitua izai­

Senpere

Heriotze – Astelehen huntan bere azken egoitzarat segitua izan da Pierre Idiart Abantzen­ bordakoa. Azken urte hautan osagarriaz ahultzen ari zen. Be­ rrikitan Kanboko eritegi baterat artatzeko joana zen. Pausatu da 82 urtetan. Berez Arrosakoa zen eta Abantzenbordako Fran­ çoisekin ezkondua zen. Bere lekuan eta gazte denboran ika­ siarekin ardi sail bat onarekin artalde ederraren jabe zen, osa­ garriak lagundu dueno. Seme bat eta bi alaba ukanak zituzten eta ohorezki altxatuak. Domi­ nique semea, gure herrikoau­ zapezaren lehen axuanta dugu. Françoise emazteari, seme alaba eta horien familieri, bai eta hurbileko jendaki guziari, es­

tea 2009ko hazaroan. Meaux andereak hitzeman dio asko problema xehekiago ikertzea denboraren epea luzatu behar bada ere. Berriz biltzekoak dira apirilaren 7an. Errana ere izan da treinbide berria geihengo batean lurperatua izanen dela desmasiak ttipitzeko, bainan ikusiz Errobi ibaia zer gorata­ sunetan pasatuko duen (uraren axaletik 20 bat metra omen) jen­ dea ez da batere konbentzitua izan tunel ixtorio horrekin. Dena den herriko etxea gogoetatzen ari da oraidanik beren bizite­ gietarik kanporatuak litaizkeen jendeetaz. U.I.Z.(edo frantsesez U.D.E.) elkartea prest da ekintza batzuetarako hala nola esperter debekatzea pribatuen funtsetan sartzea lurraz ikerketa batzuen egiteko. Hautetsien sustengua galdatzen du hortarako bainan auzapeza ez da arras hortaraino heldu, erranez bakarrik susten­ gatuko dituela legez egiten ahal diren ekintzak. R.F.F. enpresa laster ari dela bere lanetan ja­ kinik (ekaineko agertu behar laike nundik pasako den xuxen) mobilizapena ez dela ahulduko errana izan da eta ondoko egu­ netan oihartzun frango behar luke oraino afera horrek. kaintzen ditugu gure doluminak. Urzotegiak inkantean - Api­ rilaren 16an, ortziralearekin, a­rratsaldeko zazpiak eta erditan xuxen, Herriko Etxean iraganen da urzotegi hauen banatzea inkantean : Goizbide – Lizardi –– Xuxengo Erreka - Alkaxuri – Porteko Lekua – Xurienborda – Larrepil – Ganhaurrenborda – Zokotzar – Ferrandoren Xola – Hergaraiko Mindegi – Zipategia – Grande Pepiniere – Bordure St Jean E 207 – Heutiko Iraleku Handia – Zipategia landarete­ gia. Bakarrik Senperen bizi edo sortu direnek ahalko dute inkan­ tean parte hartu. Nahi dutenen­ tzat, inkantearen araudiak eta baldintza-kaiera irakurgei izanen dira Herriko Etxean.

Kanbo

«Hameika ipuin» ikusgarria Kanbon - Eleka elkarte berriak antolaturik, lehen aldikotz eskainia izanen da Kanboko AIEC gelan «Hameika ipuin» ikusgarria, Kattalin Sallaberry eta Jokin Irungarayek emanik, Txomin Heguy-ren zuzendaritzapean, apirilaren 7an, asteazken arratsez (21:00). Ipuinak publiko zabalari egokituak dira, bai heldueri, bai haur ttarrotueri.

Eskola kartaren mugimenduak Xiberoan bestalde aipatuez gain hona Amikuze franko go­ gorki inarrausten dutela eskola kartaren mementoko protesta mugimenduek. Uhartiriko esko­ la okupatu dute burrasoek joan den astelehenean administra­ zioak frantses erakasle postu erdi bat kendu nahi duelakotz herri horretan, Larribarren iaz

postu erdi bat eman ondoan gela elebidunarentzat. Amiku­ zen oraino, Amenduzeko es­ kola okupatu dute burrasoek  ; urrunago Bardotzen eta Kan­ bon ere bai. Ostiral honetan be­ harra da hezkunde ikuskaritzan bilkura heldu den sartzeko es­ kola karta berriaren finkatzeko.


Herriz Herri Aiherra Bazko-kari ekizkizunak Huna nola iraganen diren aste saindu huntako elizkizunak, gure eskualdean. - Ortzegun sainduz  : Donamar­ tirin, arratseko 7tan, familien meza (lau herrientzat) - Larunbat sainduz  : meza bat bakarrik, Hazparnen arratseko 9tan  : ura eta argiaren bene­ dizionearekin. - Igandea  : Bazko  : Isturitzen 9tan, eta Aiherran 10ak 1/2tan. (4 eta 7 urte arteko haurrek parte hartuko dute). Bixkotx saltzaileen eskerrak Joan den igandean, Erramuz, Ezkia Ikastolako Aihertar bu­ rrasoek bixkotxak saldu dituzte, meza aitzin eta ondotik. Eske­ rrak bihurtzen dituzte erosle gu­ zieri, eta helduden urteko hitzor­ dua, sasoin berean finkatzen.

11

Izturitze

Apirilaren 18an, ANTZUOLAAIHERRA eguna Aiherrako Herriko Etxeak eta Belzuntze elkarteak jakinarazten dute Aiherra-Antzuolaren binaz­ katzearen 25.urtebetetzea ofi­ zialki ospatuko dutela, apirilaren 18an, Aiherran. Egun guziz aberatsa prestatzen ari dute, bi herrien arteko joko, herri sartzetako pankarten es­ treinaldi, herritar batek zizelkatu bi obren estreinatze, mintzaldi, Herriko Etxeak eskaini hurrupal­ di, elkarteen artean hitzemaite, bazkari eta dantzaldi… Horra egun hortako « menu »a. Hemendik laster Aihertar guziek xehetasunak ukanen dituzte, hemendik beretik zabalduko di­ tugunak helduden astean. Anartean, orroit egun hortaz, ba­ lioko baitu parte hartzea. Anartean, aupa Aiherra eta An­ tzuola !!

Ateraldi Aurtengo sagarnotegirateko ate­ raldia ezin hobeki iragan da joan den larunbatean, janari onak

Tolare sagarnotegiaren aitzinean bazkal ondoan.

gozatzeaz gain omore ona ez baitzen eskas Astigarragan eta ondotik Donostian, aldi huntan aro ederra lagun! Elkarrizketa gogoetaldi Erdi hetsi elkartea antolatzaile, apirilaren 3an larunbatez beha­ rra da gogoetaldi aratsalde bat Izturitzeko Denen Etxea gelan  : iberoez, Arberoa lurraldearen jatorriaz, Arberoa iraultza den­ boran. Kudeatzaile mintzalari beharrak dira : Mixel Amade Xantxotean bizi den zizelkari ar­ tista eta Dominique Cunchinabe Paueko unibertsitatean irakasle

Luhuso

2006 urtean, Antzuolar ta Aihertarrak plazatik jausten ari aperitifaren hartzera 

Itsasu - Erakusketa Atekan apirilaren 3tik goiti, Monique DE ZAYAS HAMALITek bere erakusketa «Voyage à travers le temps, les paysages, les visages» aurkeztuko du hilabete batez.  Bric à Brac «Les Vieux Machins» elkarteak bere 5 garren udaberriko «Bric à Brac» apirilaren 11n antolatzen du.  > Plazan iraganen da  > Xehetasunak eta izen emaiteak : 05 59 29 96 44 

- Herriko Etxeko kultur batzordeak 2 gaualdi antolatzen ditu SANOKI gelan : APIRILAREN 9an : Filmaren emanaldia. Angeluko ISA BTPko ikasleek, MALIn 5 astez, harrera eta formakuntza zentroa eraiki dute.  APIRILAREN 10ean : ONE MAN SHOW Jean-François Balerdiren : «Un drôle d’oisif» (ikusgarri komikoa) Bertzalde - Herriko etxeak jakinarazten du lur ibilketa baten ondotik suko egurra baduela saltzeko ; beraz nahi duenak egur hortarik otoiztua da herriko etxean pasatzea.

dena, eta bere jakitatea ekarri nahi duen beste nornahi! Ara­ tsaldea 2tan hasiko da elizaren ondoan den Xantxotea erakusto­

Euskaraz goza - 150 presuna baino gehiagok parte hartu dute Artzamendi Herri Sindika­ tak « HARRI XURI » bere kultura proiektuaren karietan antolatu duen «  EUSKARAZ GOZA  » lehen hitzorduan. Martxoaren 19an, Bilboko « APURKA » an­ tzerki taldeak Iparraldean eman duen bere lehen emanaldia es­ kaini zuen, Kanboko EMAITZA  gaztetxean. Kasu handiarekin hautatuak izan diren Joseba Sarrionandiaren ipuinek, ikus­ leak olerki ingurunetatik Samuel

kia bisitatuz. Herritar ala kanpo­ ko, euskaldun eta beste, denak gomit dira. Aste saindua (elizkizunak   herrian) Ostirale sainduz arastiriko 7tan. Bazkoz goizeko 9tan. Ondoko asteburuan - Apirilaren 10ean goizean ate idekiak Arberoako ikastolan. Aratsaldean, ikastolaren alde, Herri Urrats jantzi saltzea Izturi­ tzeko trinket aitzinean. - 11n Bazko xaharrez San Jo­ sepe eskolaren mus lehiaketa Denen Etxean. Beckett-ek ukatuko ez lukeen funtsgabekeriaren mugetara eraman ditu. Martxoaren 20an, Itsasuko SANOKI gelak bat-ba­ tekotasunaren bi maisu erreze­ bitu ditu  : Jon Maia bertsularia eta Ander Lipus aktorea. Bi oren inguru berantago, publikoak bi artisteri eta norgehiagoka eramale lanetan talentu handiz lagundu dituen Unai Elizasu-ri eskuzartak jo zizkien. Ondoko hitzorduak : maiatzaren 21ean eta 22an Kanbon eta Lu­ huson.


ABISUAK

12 AVIS DE CONSTITUTION Aux termes d’un acte sous seing privé en date à BAYONNE du 22 mars 2010, il a été constitué une Société par actions simplifiée, présentant les caractéristiques suivantes : Dénomination : « MVMk » Siège social : 10 allée Véga – 64600 ANGLET. Objet: -L’activité d’intermédiaire im­ mobilier, -La vente de meubles, -L’exploitation hôtelière ou para-hôtlière Capital : 3000 EUROS, composé ex­ clusivement d’apports en numéraire. Durée : 99 ans à compter de l’imma­ triculation au R.C.S. Direction : Madame Corinne LANNETTE, demeurant à ANGLET (64600), 28 rue Labertranne. Immatricu­ lation de la société au Registre du Com­ merce et des Sociétés de BAYONNE. Pour avis «SCI ARGIA» Société Civile et Immobilière 2 ter rue Nungesser et Coli 40130 CAPBRETON RCS BAYONNE N°418 310 397 Aux termes d’une assemblée géné­ rale extraordinaire des associés en date du 26 février 2010, il a été décidé de transférer le siège social de la manière suivante : Ancien siège : 3 allée de l’espérance à ANGLET 64600 Nouveau siège ; 2 ter rue Nungesser et Coli à CAPBRETON 40130 Les statuts ont été modifiés en consé­ quence. Pour avis. La gérante

Éditions Basques

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 11 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

herria@wanadoo.fr imprimerie.labourd@wanadoo.fr

URTE-SARIAK

Urtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63E Ipar Ameriketan : - Bandarekin : 97 E edo 127 $ - Gutun-azalean : 180 E edo 210 $ Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/ Zuzendaria : J.-B. Dirassar Ohorezko zuzendaria : E. LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : R. Camblong Imprimeur : Imprimerie du Labourd 8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA

Tél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

HERRIKOA Société anonyme au capital de 3 343 686 € Siège social: ANGLET (P.-A.) – Rési­ dence l’Alliance – Centre Jorlis RCS: Bayonne 320 432 222 Augmentation de capital en numéraire Aux termes d’une délibération en date du 10 février 2010, le conseil d’administra­ tion a constaté la réalisation définitive de l’augmenta­ tion de capital, à hauteur de 730  966  € par création de 365 483 actions nouvelles émises au prix de 2,50 €, soit une valeur nominale de 2 € et une prime d’émission de 0,50 €, intégralement libérées en nu­ méraire, de sorte que le capital se trouve désormais porté de 2 612 720 € à la somme de 3 343 686 euros. Les articles 6 et 8 des statuts ont été modifiés en conséquence. Pour avis. CHANGEMENT DE REGIME MATRIMONIAL URKIA 119962/PH/EH Suivant acte reçu par Maître Pierre FAGOAGA, notaire à SAINT JEAN DE LUZ, le 19 Mars 2010, Monsieur Jean-Pierre URKIA, retraité, eta Madame Sylviane Elise Marie-Antoinette PLIQUET, retraitée, son épouse, demeurant ensemble à AHETZE (64210), maison «KASKONHERRIA», Nés savoir : Monsieur URKIA à AHETZE (64210) le 28 août 1938, Madame PLIQUET à VITRY-SUR-SEINE (94400) le 2 avril 1947, Mariés tous deux en premières noces à la mairie d’AHETZE (64210), le 13 août 1973 soumis au régime de la communauté de biens réduite aux acquêts à défaut de contrat de mariage préalable. Ont adopté pour l’avenir le régime de la communauté universelle avec clause d’attribution intégrale au conjoint survivant. Les oppositions pourront être faites dans un délai de trois mois et devront être notifiées, par lettre recommandée avec demande d’avis de réception ou par acte d’huissier de justice à Maître Pierre FAGOAGA, notaire à SAINT JEAN DE LUZ (64504), BP 419, et en ce cas, les époux pourront demander l’homologation de ce changement au tribunal de grande instance. Maître Pierre FAGOAGA

Bedatseko feida apirilaren 3an AZKORRIA-n

Bedatse ta larrazken güziez bezala, Muskildiko AZKORRIA gaznakagiak antolatzen dü bere feida, merkealdi handi bat egi­ tez bere gazna güzietan.
 « Ate Zabala  » egünaldia, apirilaren 3an igaranen da 10 orenetarik arrestiriko 6etara, Bazko mez­ peran, eta merkealdiak izanen dira gazna mota güzietan. Koperatibako 17 artzain gazna egileek eta langile taldeak es­ küratü berri düe medaila berri bat, «  Word Cheese Awards  » lehiaketa famatüan, zointan mündü güziko gazna desberdi­ nak jüntatzen diren. Zilarrezko medaila hori bildü dü   «  Sor  Marka-ko Ardi ga­ zna » sailean.     

Irakurleak mintzo

Agur «Herria» !

  Plazer handia dut Herriaren irakurtzea. Urrun izanez, aski berant ditut Herriko berriak jaki­ ten. Eskerrak zieri ! Nahi dauzuet erran nola otsai­ laren 25 eko Herrian (bigar­ ren o­rrian, «Mundu zabalean») kausitu dutan «Bolikostan» gertatua. Hor irakurtzen diren berriak ez dira arras xuxenak. Bolikostan bizi naiz badu hogoi urte baino gehiago. Ez da errex egia nun den jakitea Bolikosta huntan, nahi bada xuxen izan. Laurent Gbagbok egin duena berrikitan, Lege Nagusia segituz egin du, ez da hori «estatu kolpe moduko bat», edo mintzo zira Gbagboren kontrarioen gisa. Ez  dira hola «lau urtez» gibela­ tuko  hanbat berantetsiak diren bozkak. Menturaz heldu den maiatzean... «Bere gisako arrazoinak eman ditu»... bainan Herria ixilik dago horien gain. Badakizutea zer

« Régions et peuples solidaires » 15 hautetsi

“Régions et peuples solidaires” federazioak helarazi dauku ageri bat, diona lurralde hauteskun­ deetan 15 kide autonomista hautetsiak izan direla, Europe Ecologie zerrendaren bitartez : Bretainiatik 4, UDB alderdikoak (Mona Bras, Herri Gourmelen, Kristian Guyonvarch, Naig Le Gars) ; Okzitaniatik 5, Partit Oc­ citan-ekoak (David Grosclaude, Guilhem Latrubesse, Anne Ma­ rie Hautant, Arveio Guerrera, Gustave Alirol) ; Saboiatik 1 (Noël Communod) ; Korsikatik 4 (Jean Christophe Angelini, Nadine Nivaggioni, Fabienne Giovannini, Xavier Luciani) ; eta Isere eskualdean Amazigh mundu kongresutik 1 (Belkacem Lounes).

Zaharki Makilak Arrangoitzen «  Zaharki Makilak  » feriaren 7. edizioa iraganen da Arrangoitzen apirilaren 3tik 5era. 80 salmahai izango dira. Tartean ohorezko gomita bat, Abram zizelkaria. Idekidura tenoreak 3 egunetan  : 9:0019:00. Sartzea 4 eurotan, urririk 18 urtez pekoentzat. Antton Amilibia sukaldariak segurtatuko du jatekoa, nahiko duten guzieri.

pasatu den «CEI, Commission Electorale Indépendante» ha­ rekin ? CEI horen buruzagiak berak onhartu du denen aitzi­ nean : 429.000 izen ezarri nahi ukan ditu boz emaileen izenen artean. Bolikostako «gerla» hau hasi zen bozka ixtorioekin, bai­ zik eta Bolikostar ainitz ez zirela boz emaile,  bertzek aldiz  herri auzoetakoak zirela. Orai Gbag­ boren aldekoek ez dute onhar­ tzen herri auzoetako jendeak boz emaile izan diten Bolikos­ tan. Nihaurek jakina dut aldi bat baino gehiago nola herri auzoe­ tako jende batzuek ukan dituz­ ten paper faltsu batzu. Guillaume Soro, gobernabu­ rua, ez da Gbagboren «meneko bat» : denek badakigu errebelde horietarik zela eta nola izan den hautatua gobernaburu gisa. Orai ikusiko «CEI» berritu horrek noiz bozkak plantatuko ahal di­ tuen, eta zer itxura ukanen duen boz emaileen izen lerroak. Agur beroena Herriari ! Jean-Marie RUSPIL, aita betaramixta, Yamoussoukro, Bolikostan

Musaren egun handia Donazaharren Mus xapelgoko finala apiri­ laren 5ean iraganen da Do­ nazaharreko ezkerparetan, Bazko astelehenez. 49 pare dira lehian. Huna kopuruak eskualdeka : Baigorri 3, BAB 5, Hazparne 3, Iholdi-Ozti­ barre 5, Bastida 3, Maule 3, Uztari­tze 6, Donibane Lohi­ zune 3, Garazi 3, Amikuze 7, Atharra­tze 2, euskal dias­ pora 6. Astelehen goizeko 7.30etan hasiko dira haita­ dak. 13.00 bazkaria. 15.30 goizeko partidetarik sailkatu direnen arteko haitadak, baieta gazte eta andereenak. 18.30 hiru finalak gazteen, andereen eta xapelgo nagu­ sikoen artean. Ondotik sari­ en banaketa eta hurrupaldia. Han bazkaldu nahi lukeenak deit beza 05.59.59.44.92ra.

Garaztarrak taldearen gomita Garaztarrak taldean pasatu diren jende guziak 1955-etik goiti gomitatuak dira parte hartzera bazkari batean apirilaren 18an igandearekin, Izpurako Arradoy jatetxean, eguerditik goiti. Zure izena eman deituz 0559370601 apirilaren 8a baino lehen.


asteburuko hitzorduak Ortziralean -Angelun, Izadia parkean (18.30), aro aldatzeaz mintzal­ dia, Gilles Favreau ikerlaria hiz­ lari -Miarritzen, Koliseo gelan (20.30), “Paul est mort?� ikus­ garria. -Heletan, Itsasoa gelan (21.00), “Planeta Bi� musika emanaldia. -Baionan, herriko antzokian (20.30), dantza ikusgarria Bor­ deleko baleta nagusiarekin. Gurutze Saindu elizan (21.00), kontserbatorioko laukote ba­ ten emanaldia, Haydn musika­ gilearen obra zati batzuekin, besteak beste Jesusek gurutze gainetik erranak gogoan. -Miarritzen, geltoki xaharrean (21.00), Amaia Riouspeyrous, Maialen Errotabehere, Naia Robles eta Izarrak taldea, denak kantari Chrysalide elkartearen fagoretan. -Donibane Lohizuneko gaz­ tetxean (22.00), kontzertua, Islaia, Tud eta The Rodeo Idiot Engine taldeekin.

Larunbatean -Miarritzen, hiri guzian gaindi,

hemeretzi gune desberdinetan, Pazkoko arroltze moletak. - Donapaleun, zerbitzuguneko gelan (10.00), EĂąaut Etxamendi mintzo “ Gilentegiko Gilenâ€? bere liburuaz -Izturitze Xanxotean (14.00), mintzaldiak Arberuako historiaz, Michel Amade eta Dominique Cunchinabe hizlari. -UrruĂąan, Aberri Eguna (17.00), Abertzaleen Batasuna eta Aralar antolatzaile. - Donamartiriko harpeetan (19.00) ÂŤEzkia haizean kantariÂť ikusgarria -Baionako antzokian (20.30), dantza ikusgarria Bordeleko ba­ leta nagusiarekin. - Miarritzen, Atabal gelan (21.00), ÂŤRaggasonicÂť musikal­ dia - Dantxarienea, Nuba dantza­ gelan (21.00) kontzertu erral­ doia : Amaren alabak, Jamixel, Nahixan, Hot Pants, Xabi Sanse­ bastian, Otsoak, Damba - Makean, gaueko kontzertu, The Sparteens eta Mikel Hats

Igandean -Miarritzen, Kasino aitzineko plazan (10.30), Kantalasai eta ondotik mutxikoak. -Barkoxen, Xuberoko maska­

13

rada Larraineko gazteriaren eskutik. - Makean, Baigura lasterkaldia -Hendaian eta Irunen, Aberri Eguna. - Izpuran, Bentaberri gelan (19.00), Xabaltx, Buuzbu eta kantuz, Ortzaizeko eta Garaziko ikastolen alde -Mugerreko elizan (21.00), Sakratua ikusgarria, Leinua el­ kartearen eskutik.

Astelehenean -Saran, euskal idazleen Biltzarra -Azkainen, herriko plazatik abia­ tuz (10.30), Neska Korrika laster­ kari lehiaketa. -Angelun, Bost-Kantoineko pla­ zan (11.00), Pazkoko arroltze moleta erraldoia. -Donazaharren, museko xapel­ go nagusiaren finalak. -Ziburun, Mariùela auzoaldeko besta. -Donibane Lohizuneko elizan (17.00), organo-kontzertua, or­ gano-joile Paul Goussot.

Asteburuan -Baionan, Xingar-feria -Arrangoitzen, zaharki-feria. -Miarritzen, zaharki-feria Irati erakusgune berrian.

Telebixta Leihotik Bahituak : Noiztenka France 3 gateak gogorazten dauzku Afga­ nistan herrialdean bahituak diren beren bi kasetariak. Badu orain hiru hilabete bahituak direla. Hemen  Herria  astekari honetan beti gogoan ditugu, baita ere mundu zabalean diren bahitu guziak. Hauteskundeetako ondorioak : Orotara 26 lurralde dira Frantzia osoan itsas-haraindikoak barne : 23 ezkerrak bereganatu 3 eskui­ nak, haien artean Guyana, Reunion ugartea eta Alsazia. Argi eta garbi dago nola bozkatua izana den, zer zafraldia hartu duen go­ bernuak. Hauteskundeen ondotik beti badira aldaketak gobernuan. Darcos gaizoak pagatzen du, nehork ez dakielarik zendako. Diote batzuk % 28 bakarrik ardietsi duelakotz. Bainan, orduan, behar zen itsas-haraindiko ministro anderea baztertu % 14-a eginik Guadalu­ peko hauteskundeetan. Martin Hirsch ere joan da, bainan nahi zue­ lakotz joan. Alabainan ez dut sekulan ulertu nolaz sartu zen Pierre apeza fundazioko buru izanik. Sarkozyk idekidura egin du eskui­ nean, lehen ezkerrean egin zuen bezala. XIX. mendeko eleberritxoak telebixtan : Asteazkenean zabalduak izanak dira France 2 gatean. Lehenak   Le fauteuil hantÊ   titu­ luduna, Claude Chabrol zinegileak egina, erakutsi digu omore poxi batekin nola hil ziren frantses Akademiako hiru kide, bat bertzearen ondotik alki bereko sarrera mintzaldia egitean. Alki edo besaulki madarikatua dudarik gabe. Bigarrena  L’Êcornifleur  titulukoa zen. Hori da frantses arruntean  pique-assiette  deitzen dena eta gure hegoaldeko anaiek  aprobetxategi  deritzatena. Aprobetxategi bat sartzen da familia batean bi hilabete iraganez familiak Normandian daukan etxean. Kurioski dirua biltzen dio senarrari, bereganatzen du emaztea bai eta ere emaztearen ahizparen alaba eta kentzen dio dirua delako ahizpari hitzemanez ixilik egonen dela, sekulan ez dituela aipatuko bere alabarekin ukan dituen harremanak. Hiruga­ rrena Maupassant-en ipuin batetik egina bainan jadanik duela bi urte zabaldua. Errugbia : Top 14 xapelgoan gogoratzekoa da 26 eta 10 egin dutela Iparraldeko bi taldeek. Baionak galdu Castres-en kontra, Miarritzek aldiz, Anoetan jokatu partida Tolosaren kontra eta irabazi. Sailka­ pen orokorrean Miarritze zazpigarren, Baiona hamabigarren. Urte tristea bientzat, xapelgo hortan‌ J.H.

EUSKAL IRRATIAK

Baba zango horiak Donibane Garazin

ChimÊres antzerki taldeak Baba zango horiak antzer­ kia eskainiko du Donibane Garazin, Vauban gelan, apiri­ laren 6an, asteartez (21:00). Familientzat ontutako eus­ karazko obra irringarri eta goxoa.

90.5 - 91.8 - 95.5 - 106.6

Apirilaren 2a : Ostiralea, • 07.00: Goiz berri, Kati Petrissans, eskola kartaz.. • 16.00: Kantaire. • 19.00: Aitzur eta jorra • 20.00 : Presoen oihartzuna Apirilaren 3a : Larunbata • 11.00 : Airesta, Arizkungo Peio Zapataren aroztegitik. • 12.00 : Xapin Euskal Irratietan entzun diren memento hunkigarri eta irringarriak • 14’30, Rugbi : BO – Montauban • 18’30, Berezkoen xapelketa Maulen : Sorhuet-Ozafrain / Etxeberri-Ezkurra Angelun : Waltari – Etxeto / Ibarrola-Ducassou Apirilaren 4a : Igandea • 09.30: Gure bazterrak Arantzazutik 2 • 10.30 : Bazkoko meza Baigorritik.

-Baionan, ortziralean eta larun­ batean, Luna Negra kabaretean (20.30), “La mythamorphoseâ€? ikusgarria, RĂŠmy Boiron artixta­ rekin. -Iholdin, larunbatean eta igan­ dean, laborantzako tresnen feria -Etxarrin, larunbatean eta igan­ dean, herriko bestak -Baionan, Hendaian, Hazpar­ nen, Kanbon eta bertze herri batzutan, Garapen Iraunkorra­ ren aldeko egunak

• 13.00 : Hegoaldeko ostatua • 17’00, Zuzenean, EH-ko xapelketako finala Donibane Garazin : Alain Hegiabehere / Ximun Lambert 18’00, Zuzenean, ezker paretako xapelketa nagusiko finala Gasteizen Xala – Zubieta / Gonzalez – Laskurain. Apirilaren 5a : Bazko Astelehena • 08 : 00 : Jean Michel Bedaxagar-en kantaldia. • 09 : 00 : Berriak eta Gure arbasoak • 10.30 : Sarako liburu azokatik zuzenean Luzien Etxezaharreta • 11 :00 : Presoen elkartasunez gaualdia. • 12.00 : Pil Pil taldearen kantaldia • 14 :00 : Hegoaldeko ostatua eta astirian mus xapelketako finala Donazaharretik.




HAN ETA HEMEN

14

Bertsularitza mundutik

Maiana Irigoien (saioko lehena)

Biltzar nagusi Hirur hogoi bat entzulerekin egin da juanden larunbatean Euskal Herriko Bertsozale elkartearen biltzar nagusia Senpereko Larraldea etxean. Iñaki Murua lendakariaren agurraren ondotik, 2009 urtea markatu duen aktibitate guzia aipatua izan da : transmisioa, Xenpelar dokumentazio zen­ troa, ikerkuntza... bainan oroz gain pasa berri den xapelketa nagusia. Xabier Gaztelumendi diruzainak konduen berri eman du azpimarratuz urte ona izan

gehien bat gazteak izanez, itxaropentsu ikus dezake ge­ roa. Asier Ibaibarriaga idaz­ kariak aurkeztu du bukatzeko E.H.B.E-ren funtzionamen­ dua eta biltzar nagusiaren bil­ duma eman. Arazo pertsonal batzuen gatik aldaketa bat izan da zuzendaritzan, Xabier Gaz­ telumendi-k, diruzain ezin ego­ nez, hartu du idazkaritza eta alderantziz Asier Ibaibarriaga-k diruzaingoa, elkartean laster onartua izan dena. Hitz zon­ baitez Iñaki Murua-k bukatu du biltzarra bi oren eta erdi pasa­ turik (bainan bazen zer erran eta zer aipa) eta gonbidatu bil­ tzarkideak bazkaltzera Sarako Urtxola jatetxera.

Hernandorena saria Bigarren kanporaketaren aldi zen larunbat aratsean Garaziko Kalaka jatetxean 50 bat bertsu­ zalerekin eta Mainddi Murua gidari. Saioa bera Larresoro­ koaren antzekoa. Sailkapena hauxe: 1) Maiana Irigoien 175p - 2) Izar Mendiguren 172,5p - 3) Imanol Uria 162p - 4) eta 5) berdinean Txomin Elosegi eta

Béatrice Urruspil gazteluma berria 2000 urteaz geroz antolatzen dute Euskal kultur erakundeak, Elkar saltokiak eta Elkar Funda­ zioak Gazteluma sariketa, Ipar Euskal Herri hontako gazteak euskaraz idaztera sustatzeko asmoz. Eta luma pollitak agertu zaizkigu orduz geroz, Eneko Bi­ degain (Anbroxio eta Mahatsaren begia), Ramuntxo Etxeberri (Skyroom), Nora Arbelbide (Goizeko zazpiak). Eta oraikoan, Arte Ederretan eta euskal filologian diplomatua den 35 urteko do­ napaleutar bat, Béatrice Urrus­ pil, Gizaki bakartiak obrarekin. Epaimahaiak (Piarres Aintziart, Gexan Alfaro, Eneko Bidegain) aho batez onartu eta saristatu duen obra. Amikuztar idazleak 13 kondaira dauzkigu liburu hon­ tan eskaintzen, kondaira ilunak haatik, bakartasunaz. Bakotxean pertsonai desberdin bat, bakarta­ sunaren aurpegi berezi bat azal­ duz. “Egiazko obra literarioa”, Piarres Aintziarten arabera, eta “idazle on baten gaia”, Gexan al­ faroren iritziz. (Elkar, 140 orrialde, 16 euro).

Gazteluma 2010 deialdi berria Deialdi berria zabaltzen dute Gaztelumaren arduradunek, 40 urtez peko gazteeri zabaldua. 2010eko urriaren 15a aitzin be­ har laiteke helarazi liburu gai baten zati, bilduma edo sinop­ sis bat, helbide hontara : Elkar liburudenda, VI. Gazteluma Lite­ ratur Sorkuntzarako Burtsa, San Andres plaza, 64100 Baiona. Epaimahaiak ikertuko ditu lan horiek eta hautatukoari 3000 eu­ roko saria eskainiko, bere lana bururatzeko 2011ko urria aitzin. Ondotik argitaratuko du Elkar etxeak eta 2012ko Idazleen bil­ tzarrean aurkeztuko, Saran.

Pantzo Hirigarai-ren lehen eleberria E.H.B.E-ren bulegoa bada ere ez dela espantu egite­ Ander Sorozabal 160;5p - 6) korik. Diru sarrerak 1 651 820 Inazio Vidal 145,5p (hau eto­rria euro, gastuak 1 470 852 euro, zen Bizkaitik Itsaso Paia-ren iduriz benefizio doi bat bainan ordez). Apirilaren 10ean finala diru kopuru guzia ez sartua jokatuko da Muskildiko Po­ izanez ez da gehiegi lasaitze­ sonposenean aratseko 8 eta­ korik. Ezin gira hemen lurralde rik goiti. Finalixtak dira beraz: bakotxaren diru kontuetan sar­ Maiana Irigoien, Ane Labaka, tu, nor berak atxeman dezazke Izar Mendiguren, Emeritz Ar­ elkartearen web gunean. Bost zallus, Ximun Cazaubon eta lurraldetako lendakariek eman Aimar Karrika. Afaltzeko tokiak dute bakotxak bere taldearen Biltzar nagusian publikoaren parte bat berri: Juan Mari Juarizti (Araba), Karmelo Uriarte (Bizkaia), Sa­ roi Jauregi (Gi­ puzkoa), Joana Itzaina (Iparral­ dea) eta Manolo Arozena (Nafa­ rroa). Aurtengo egitasmoen eta aitzinkontuen berri ondotik, zaindu aitzinetik deituz: 06 32 sektore guzietako ordezkariek 12 19 13 edo e-mailez: erik.etxart@wanadoo.fr Ber­ zabalduz bakotxak berea, ez tsuzale guzieri oraindanik ongi baita iduriz elkartea proiektu eta lanik gabe. Bainan elkar­ etorri. B.S. teak, langile eta arduradunak 

Antzerki idazle bezala ezagu­ tzen ginuen Pantzo Hirigarai baigorriar irratilaria. Hara ele­ berriari lotu zaikula orai. Nehor ez da harrituko jakitean eleberri umoretsua dela. Aimar Poto detektiba bertsuzale errabiatu bat dugu. Eta, bistan da, joan den abendoaren 13an, Barakal­ don zagon, BEC-eko barneetan, bertsularien final handi hartan, Maialen Lukkanbio, Andoni Engana, Sustrai Kolika, Amets Hartzaluz, Aitor Minduluze eta besteen entzuteko. Bainan gau­ zak ez dira behar den bezala iragaiten, desagertze eta zer­ nahi jukutriekin. Bertsularitza­ ren mundua azkarki inarrosten duen gertakaria. Aimar Poto detektibak derama bere inkes­ ta... Irakurleek atsegin handiz gozatuko duten eleberri irakur errexa, euskalki desberdinak jastatuz. «  Batua eta Baigorriko euskararen arteko euskalki berri bat  » idazleak berak dionaz. Lucien Etxezaharretak laudatu du idazlearen lan emankorra, «  alimaleko literatura obra, ale­ gia deusez ontua » (Maiatz, 206 o­rrialde, 16 euro). Maiatz elkarteak argitaratzen du bertzalde Eñaut Etxamendiren obren 3. tomoa («  Gilentegiko

Gilen  », «  Lipu-belarra : negulorea  », «  Urtzo-lilia  »), larunbat huntan (10:00) idazleak berak aurkeztuko duena Donapaleuko mediatekan. Eñaut Etxamendi ohoratua izanen da Saran, Baz­ ko astelehenean. Baionako so­ lasaldiak ere prestatzen ari ditu Maiatz elkarteak, bere aldizka­ riaren 50. zenbakiaren inguruan (maiatzaren 12an eta 13an).


KIROLAK pilota

Garindaine pilotari emana zen igandean

Sorhuet-Oçafrain............... 40 Bielle-Harismendy............. 34 Garindaine dugu beraz orai Xuberun pilotaren herri. Hola dabila herritik herrira pilota. Izan zituen bere egun loriosak Mauleko Glariak, bereziki Laduche-Aguer, Harambillet, Garmendia eta ere J.P. Espel, Joseph Dargel batzuen egunetan. Berrikiago Ezkiula, Larraine ohoratu ditu pilotak hango arduradun hanbatekin. Eta horra Garindaine orai, jende ikusle alde ederrarekin. Hor da preseski Bielle eta Harismendy parea beste hobereneri hurbil hurbila ikusi berriz ere eta hori berri ona da. Beti gibeletik baina beti lotuak egon dira besteeri, ondarrean hiru bote eta beste hiru tanto eginez horiek baino gehiago irabazleek. Bost bote Sorhuetek eta 2 Biellek. - Buruzburu, amaturren final zortzigarrenetan, Benessek Haroçarene garaitu 40-30, eta Lamurek Oyhenart 40-30, jelosiarik gabe.

GARATENEAN Ezcurra I-Bessonart.......... 50 Monce-Ducassou.............. 44 Bazen astelehen huntan jende ta muimendu Garaziko merkatu egun hortako partidan Antton Monce garaztar gazteari so zauden ainitzen begiak, holako ahalak, eta gaztearen ausartziak, aldiz gaineratekoak emeki emeki ikasiko direnak. Ondarrerat partida doi bat erori bazaie ere, bazuten lan ederra egina Ducassouk eta bi horiek. Bainan ez baitziren galtzekotan ari batere Ezcurra axeria eta Bessonart senpertarra. Ondoko astelehenetan Oyhenart-Heguiabehere...... ? Alfaro-Kurutcharry............... ? Astelehen huntako partida hau izanen da Garatenean. Bainan ez hori bakarrik. Saria ukanen du partida horrek. Bi irabazleek aitzina segitzen ahalko baitute goragoko mailean.

Stephane Susperregui Frantziako xapeldun ? Martxoaren 20an iragan dira Frantziako xa­ pelgoko finalerdiak thailandiar boxeoan, Baio­ nako Lauga gelan. Eta Stephane Susperregui donibandarrak, Baionako boxeo klubarentzat ari denak, garaitu du Lyon aldeko Corentin Jal­ lon, pisuenen mailan. Finala jokatuko du apiril hastapen hontan Parisen.

15 BAIONATTIPIAN Alfaro-Bessonart............... 50 Inchauspe-R. Dermit......... 38 Hasi da bai mugitzen Sant Andreseko trinket zahar hori xingar feria eta besteak estakuru. Bi trebatu horiek ereman dute hazpandarren kontra aldi huntakoa. Bestekoan Ezcurra eta René Dermit ariko bide dira Alfaro eta Bessonarten kontra xapelarendako. Olhara-Menvielle............... 35 Zamora-Etcheto................. 29 Zestapuntakoa Pauekoek ereman dute getariarren kontra, aurtengo xapela beretzen zutela. XARE JOKOAN Etcheto-Larisson............... 40 Dainciart-Jaureguiberry.... 17 BACeko miarriztarrak dira hor hazpandarreri nausitu. Destaillac-Algalarrondo.... 40 Becaas-Boudet.................. 32 Eta Aviron baionesa Paue II.ari. Lopetegui-Funosas........... 40 Laberdesque anaiak.......... 19 Hazparne I.ak Paue I garaitu. Driollet-Sistiague............... 40 Hourcade-Bortheyrou....... 37 Angeluk Hazparne II garaitu. ETA NOIZBAIT ? ETA BERRIA ? Bai, noiz ikusiko dugu Hazparne trinket berritu batekin, Azkaine, Garindaine eta holako batzu bezala ? HEGOALDEAN GASTEIZKO FINALA AITZIN Idoate-Goñi III.................... 22 Olazabal-Pascual............... 14

Esku baloia

Cabrerizo........................... 22 Urberuaga.......................... 11 Ibai Zabala-Arruti............... 18 Apezetxea-L. Galarza.......... 8 Eibarren jokatu dira hiru partida hauk. Eta lehenean, Goñi III. aren jo segura nola nausitu den Pascual ez hain segurari, Idoate ezkerraren partida on batekin. Donostia Ondarretan eta Gasteiz-Zaramagan gaztettoak ziren ari, adin eta mail guzietakoak. Olaizola II-Apraiz............... 22 Irujo-Eulate........................ 13 Arretxea II-Ibai Zabala....... 22 Saralegi-Eskudero............... 7 Iruñean bigarren maileko finala zen azken hau, nehork ez galdu nahi baina horra nor diren orai hoberenak. Eta ikus ere lehen hortan nor diren berriz ere galtzale. Julen Retegi-Barriola........ 22 Titin-Zezilio........................ 21 Eta azken hau ? Apezetxea-Larrinaga......... 22 Ibai Perez-Galarza VI........... 3 Hauk biak Casalarreinan jokatu dira. FINAL HAUNDIA IGANDEAN Ogetan da beraz jokatuko Xala-Zubieta eta GonzalezLaskurainen arteko finala. Leku guziak hartuak bide dira jadanik, entzun dugunaz. Telebista ere hor baita, beharrik ! Bego

Irisarri 25 – Niort 26 Azkena azkenaitzinekoaren kontra, halakoa zen partida joanden ibiakoitzean Irisarriko Airoski gelan, 200 zaleren aitzinean. Partida erditan, Irisartarrak 14-12 aitzinean ziren, bainan bigarrenean amore eman dute, dakitelarik datorren sasoinean mailez jautsiko direla. « Excellence » mailan, bigarren taldea nagusitu da 26-24 Saint Me­ dard en Jalles-koen kontra. Eta neska seniorrek ere irabazi 17-11 Lee-Ousse-ko taldearen kontra.

Hirugarren medaila bat ere Joanden astean ginion Jon Santacana donostiar eskiatzaileak zilarrezko bi medaila eskuratu zituela Vancouver-eko joko paralinpikoetan. Errealki, hirugarren bat ere beretu du, eta ez nolanahikoa, urrezkoa, jaitsierako proban.

Patrick Orhategaray Lapurdin garaile

Stephane Susperregui boxeolaria bere trebatzailearekin.

Duela 3 aste Arzacq-eko auto-lasterkal­ dia irabazi ondoan Biarnoan, oraikoan Lapurdiko bideetan du garaipen berri bat ardietsi Patrick Orhategaray bida­ rritar auto-lasterkariak. Joanden aste­ buruan, Senpere eta Ezpeleta aldean deneri nagusitu du, buruan buru lehen postua atxikiz. Bigarren heldu da Guy

Housset jazko irabazlea, hirugarren Jean Paul Hirigoyen Urkoitarra, lauga­ rren Didier Hiribarren. Aldiz, Alain Pier­ rine eta Anicet Garicoix-ek abandonatu dute. Mendiko auto-lasterkaldietan Frantziako xapelgoko lehen postuan da bidarritarra gaur.


Inbido

16

Itzuli bat Réunion ugartean gaindi… Azken egun hotan, Réunion ugarteak ukaiten du zernahi aipaldi. Eta zendako hori? Lu­ rralde-bozen karietarat, hango emaitzak arras bereziak izan baitira, gure gisa urrunetik beha dagonarentzat askitto harriga­ rriak. Alabainan, Frantzian gain­ di, kasik denetan ezkerrekoak direlarik nagusitu, han eskuinak du partida irabazi, alta orai arte giderrak ezkerrekoen esku zire­ larik! Iduriz, hauxe da beraz bi­ txikeria! Gauzeri hurbiltxagotik so egiten bazaiote, laster ohar­ tzen da haatik gertatu dena aise ulertzen ahal dela. Mar­ txoaren 21-ean, ezkerrak segur­ tatu du bozen % 55-a, gehien­ goa beraz, eta eskuinak % 45. Salbu hara, ezkerraldekoak ba­ ziren bi zerrenda, eskuinaldean batto bakarrik. Ezkerraldeko biak ez dira batere akomeatu elgarrekin plantatzeko eta hola dira galtzale atera. Paul Verges lurraldeburu komunixtak uste zuen, 85 urtetan, aitzina kargu­ tan segitzea. Bozen % 35 baino gehiago ez du haatik bildu. So­ zialixtek % 19 ezbaian. Erran behar da Paul Verges aspaldian ugarteko politikari ezagutuena dela. Bizi mugimendutsua ere­ maki duen gizona. Arrunt bere hartarik ariz… Komunixta segur bainan bere gisako komunixta, ez baitezpada Parisekoen edo

Turismoa azkartzen ari

beste nunbaitekoen mutila, denbora berean hein bat autonomia ere aldarrikatzen duena ugartearentzat…

Frantsesa da legez hango min­ tzaira bainan azkarki erabiltzen da ere kreolar hizkuntza berezi bat. Jende mota asko izanez, mota bakoitxak ekarririk bai eta atxikiz hein bat segurik bere ohidurak, bada gisa hortan eta edozoin sailetan halako nahas­ keta bat han baizik ez dena ikusten. Erlisionearen mailean ere, badira girixtinoak, juduak, musulmanoak, hinduistak, Afri­ kako sineste xaharreri atxikiak daudenak ere berdin, bainan batzuk bizpahiru erlisione na­ hasten ere dituzte frango ai­ roski…

Ainitz jende mota Ofizialki, urrun balinba­ da ere, Réunion ugartea Fran­tziaren zatiño bat da, frantses departamendu ekarria baita eta denbora be­ rean frantses lurralde. Afrika hegoaldeari dago, Mada­ gascar-etik hurbil frangotan erraiten denaren arabera, nahiz zazpi ehun kilometro­ tan halere! Egia erran, gau­ zak Luhusotik edo Parisetik ikusiz, zazpi ehun kilometro horiek ez dira haatik ainitz!

Sumenditik itsas bazterrerat

Eremuz, 2512 kilometro ka­ rratu ditu, Ipar-Euskal-Herriak baino gutixago beraz, bainan aise jende gehiago, 803.000 azken kondaketaren arabera. Gainerat, jendea itsas-hegian metatua, ugartea dena mendia baita bestalde. Bada hiru mila metro baino goragoko gailur bat, bada ere su-mendi bat ez dena aparantziarik ere hila, noiz nahi kexatzen dena, Piton de la Fournaise deitzen dutena. Jende ainitz eta zernahi jende mota gainerat. Europatik, Afri­ katik ala Indiatik etorri jendeak.

Diotenaz, 16. mendea arte, nehor etzen hor bizi. Mariñel arabe batzu ibiliak bazter ikus­ ka bainan ez ugartean berean kokatuak. Portuges batzu izan ziren lehenak hango kostalde xoko batean jarri zirenak. Ge­ roxago, frantsesak. Hauk eman zioten Bourbon izena, hori izan­ ki Frantziako erregeen deitura. Iraultza ondoan, izen hori etzela batere egokia, deitu zuten Bo­ naparte, Napoleon-en ohore­ tan. Eta handik zonbait urteren buruan Réunion, bainan nehork ez omen daki xuxen zendako…

Ekonomia ez da hain azkar. Lan eskasarekin ederrak ikusten di­ tuzte. Laborantza sailean, kafea eta sukrea dira ekoizpen han­ dienak. Gero eta gehiago sus­ tatzen dute ere turismoa, baz­ terrak gisa hartakoak direla… Eta badira animaleak bai eta landareak han baizik ez dire­ nak ikusten. Animaleetan, usu aipatzen da dodo delakoa, in­ doiloaren idurikoa zena, bainan biziki hegal laburrekin: arrunt desagertua da, jendearen fal­ taz gainerat, bainan orai ugar­ tearen ikur edo ezagutgarri be­ zala erakusten da noiz nahi… Muslaria

EUSKAL DIASPORA 18-30 urteko gaztea zira? Zatoz Argentinara Aipatu genuenez, iragan astean izanak dira Kalifornian Peio eta Pantxoa eta bi kontzertu eman dituzte, Chinon eta San Fran­ tziskon, joan den ortztiralean eta igandean. Musikari lagun ukan dituzte Mixel Ducau, gitarran, eta Iñaki Dieguez, akordeonean. Eta loriatu dira. Zinezko arrakas­ ta ukan dute, biziki maite ukan dute-eta euskaldun kalifornia­ rrek heiek etxean kantuz ukai­ tea. Ez ziren izanak Pantxoa eta Peio kantuz Kalifornian, bainan heiek joan aitzin, heien kantuak bizi ziren eta biziarazten ziren Kaliforniako euskaldunen ar­ tean. Beraz, orai, etxean bezala senditu dira bi kantariak, eta Ka­ liforniako euskaldunek etxekot­ zat hartu dituzte. Lehenagotik ezagutzen zuen bikoteak Hego Ameriketako Diaspora, baina orai Ipar Ameriketakoa ezagutu dutelarik  gogoratu ahal izan dute euskararekin, euskaraz kantatuz, fan-ak, zaleak, ukai­ ten ahal direla munduan nonahi, hala nola Hego eta Ipar Ameri­ ketan.   Ber denboran, joan den igandean, Argentinako Paraná herrian, Entre Rios probintzian, urtebetetze eguna zuten irratiko

eta lankide ditu Mi­ kel Ezkerro (euskal historia aipagai har­ turik) eta Sandro Lenart (teknika la­ netan). Lerro haue­ tarik, zorionak igorri nahi dizkiegu, eta hola-hola segi de­ zatela, nork daki, menturaz beste ho­ goi urte, bederen.   Eta gaurko on­ darreko aipua  Eus­ Peio eta Pantxoa Chinoko Euskal Etxean kantuz kal He­rriko ga­ iragan ortziralean - Arg. Jenny Petrissans zteendako da. 2004tik hunat urte «Presencia Vasca» saiokoek. Izan ere, 20 urte bete ditu pro­ guziz bezala, «Hator hona» grama horrek Paranako airean, programarako deia egina dute euskal musika, euskaldunen Necochea herri argentinarreko berriak eta euskal kultura he­ lagunek, Euskal Herriko  ga­ datuz. Saioa, 1990ean hasi zte batzu galdeginik hemengo zen, duela guti 96 urterekin hila udan  harat joaiteko. Tratua hau zen Raul Alcain tarteko eta urte da: euskara (eta espainola poxi batzu geroago hartu zuen ha­ bat) dakiten 18 eta 30 urte ar­ ren semetxi Federico Borras Al­ teko gazte euskaldunak  behar cain-ek. «Presencia Vasca» aste dituzte, euskal gauzak erakaste­ guziz, igandez aireratzen da ko, erran nahi baita musika, ins­ eta zuzenean entzuten ahal da trumenturen bat (txistua, trikia, internetez, fmuniversidad.com xirula...), kantuz, pilota, dantzak, webgunean, Argentinan eguer­ gastronomia... zernahi euskal­ dia delarik (bost orduko aldea duna. Bidaia bakotxak pagatzen dugu). Egun, Federicok segi­ du, eta Necocheako ostatua (fa­ tzen du zuzendari eta mintzalari, milietan) eta jatea Euskal Etxeak

hartzen du bere gain. Truke ma­ nera bat  da, gazteak gazteekin bildu eta hemengoek heier eus­ kal gauzak erakatsi eta hangoek gauza argentinarrak, ohidurak, Necochea hiria, hango bizitzeko moldeak... Aurtengo egonaldia uztailaren 16tik agorrilaren 8ra artekoa da eta izena emateko epea apirilaren 23an bukatuko da. Xehetasun gehiago nahi duenak Hatorhona.blogspot. com webgunera jo dezake. Da­ goeneko eta 2004tik 40 gazte pasatu dira esperientzia horta­ rik eta emaitzak onak dira. Nahi duenak ere, Hegoaldeko telefo­ no huntarat ere deitzen ahal du: 943 316170. Xantza ona da gaz­ te zirelarik Argentina eta Argen­ tinako euskaldunak ezagutu eta heien artean lagunak egiteko.  Helduden astean aipatuko ditugu Aberri eguneko kontuak. Diasporan anitz lekutan ospa­ tzen den besta da. Hasteko, Madril, Bartzelona, Parise, Londresen... eta baita ere New York, Mexiko, Caracas, Txileko Santiago, La Habana, Montevi­ deo, Buenos Aires, Sydney eta beste hainbat herrietako euskal etxeetan. Baina, erran bezala, horri buruz helduden astean. Joxeba Etxarri


Herria 3050