Page 1

Bidean, orga txarrenak egiten du karranka handiena… ( Erran zaharra) 2010eko Otsailaren 25ekoa - 25 février 2010 - 1,15 E - N° 3045-

ISSN 0767-7643

B

a

BATERA

a t er

kontsulta hatzetan Batera kontsultaren karta serioski betetzen ari da ; iparraldeko 156 herrietatik 96etan ekipoak jada prest dira kontsultaren antolatzeko. Bateraren kontuetan jada agertzen da segurtamenekin iparraldeko hautesleriaren ehuneko hirurogeitaseiak parte hartzeko mentura zuzena izanen duela.

Hautetxi batzu Batera kontsultaren galdegile, erdian Panpi Dirassar Ezpeletako hautetsia eta Martine Bisauta, Baionaok­

Horretara heltzeko egin duen lan metodikoaren karietara Baterak bildu du 75 auzapezen sustengua ; uzkur daudenei azpimarratu behar zaie kontsulta hori ez dutela auzapezek berek antolatzen, baizik eta baimena ekartzen diotela herritar talde bati kontsulta horren antolatzeko lurralde hauteskundeen karietara ; eta bistan dena, bozkaldi hori inola trabatu gabe. Jutsi eta Landibarre), eta Iholdi­ aldea (Iholdi bera, Mehaine eta Armendaritze) ; sei herri Xibe­ ron : Ainharbe, Urrustoi-Larrabile, Ospitalepia, Arrokiaga eta Mendi­ kota ; eta Lapurdin : Hendaialdea (Hendaia bera, Biriatu, Ziburu), eta Miarritzealdea (Miarritze bera, Arrangoitze eta Basusarri).

Kontra direnak gutiengoan Martxoko bozak baino hamabost egun lehenago erran daiteke jada kontsultaren kontrakoak gutien­ goan direla. Sei baizik ez dira kontsultaren antolatzearen kontra agertzen direnak ; sei horietatik bostetan herritarrak prest dira kon­ tsultaren mahaiak ezartzeko, he­ rriko etxearekin zuzeneko loturarik deus gabe. Bat bakarra da herria : Garindaine, non mementoko inor ez baita kontsultaren antolatzera berotzen, jakinki eta auzapezak eta kontseiluak ere kontsultaren ez sustengatzea bozkatua dutela.

Ixiltasunean dauden auzapezak Ixilik dauden auzapezek osatzen dute alde agertu direnen kopuru bera (75). Irekitzen ez den ahotik ez baita deusik ate­ ratzen, ezin da jakin garbi zer pentsatzen duten, ala prefetak aitzineko egunetan erhia altxatu duelako diren mutu egonki.

Karta hoberenak eskutan dituztenak Iragan larrazkenean, Baterakoak Baionako suprefetura aitzinean

75 horietatik berrogeita hamahiru herritan ekipoak muntatuak dira kontsultarako, hogeitabi herritan ordea ez da apailurik ezagun, sei dira gune geografiko huts horiek : Baxenabarren, Donibane Garazi bera, Oztibarre (Hozta, Ibarla, Larzabale,

Eta bost herri gelditzen dira kon­ tsulta antolatzailerik gabe, alta karta guziak eskutan dituztelarik sustengu ofizialen aldetik. Fago­ ratuenak, Altzükütarrak Xiberon, Aintzildarrak eta Donoztiritarrak Baxenabarren : auzapezak eta kontseiluak, denek kontsulta sustengatzen dute deplauki. Ondotik da­ toz Arnegi eta Mendibe, auzapezak kon­ tsultaren aldekoak izanki hor ere. Ez ote da sustengu ofizial hori aski ona herrita­ rrak kontsultaren antolatzera berotzeko ?


Mundu Zabalean

2 Gure Hitza

Populuak azken hitza bere Paue, otsailaren 18a, ortzeguna. Carnot karrikan, argi gorri baten ondoan, bi txalapartariren makiltxoak dantzan ari dira. Karrikan gaindi, milako bat lagun, auzitegi aitzinetik merkatu plazaraino abian. Ibilaldi koloretsua, lasaia eta alaia ere, izar lorez apaindurik. Sahetsetan, han hemenka poliza gizonak. Eta Pauetarrak, zenbaitzu doi bat harrituak. Txalapartaren doinua hirian barna hedatuz doa... Ihauteriak ote ? Philippe Rey prefetak antolatutako ihauteriak, auzitegi barnera sarrarazirik Frantzia handia lanjer gorrian ezartzen ari duen Zanpantzar itsusia : Euskal Herriko Laborantza Ganbarako Mixel Berhocoirigoin. Eta badu hunek hoben gaixtorik eginik ! Eta aitzina egiten, tematsuki ! Laborari ttipiak ditu defenditzen, lurra zaintzen, ingurumena errespetatzen, etxaldeak garatzen, ekoizpen sanoak merkaturatzen eta Euskal Herri tzarpil hortan gero-eta jende gehiago beretzen, laborariak, kontsumitzaileak, ingurumen zaintzaleak, komertsantak, hautetsiak... Ez, ez, eskuak behar zaizkio estekatu, hegalak moztu ! Eta surat ! Bestenaz, auzoko eskualdeak eta urrunagokoak ere ditu kutsatuko. Akabo orduan Frantzia handiaren nagusitasuna ! Zanpantzar horrek baditu haatik abokatak, batzuk bertzeak bezain bikainak. Auzitegi barneko haiek, bai eta ere Pauera joanikako mila laguneko tropa hura, eta beren etxetan, etxaldetan, lantegietan, ikastetxetan gelditu diren milaka eta milaka lagunak, Euskal Herrikoak eta nonahikoak, xumeenetik famatuenetaraino, Stephane Hessel, Danielle Mitterand eta bertze. Eta Gers-eko departamenduburua, Philippe Martin prefeta ohia. Bost urteko borrokaldi tematsu baten ondorioz, estaduaren kontra irabazi du goren gorenean, bere lurraldean OGM edo jitez aldatu izakien debekua legezkoa dela onartaraziz. Eta hauxe zion Pauen, txalo pean : “Borroka bat zuzena denean, populuaren auzitegiak du ororen buru erabakitzen !” Peio Jorajuria

• Afganistanen Musharat deitu garbiketa taldea badoa aitzina herri hortako bereko 15.000 soldadoekin hango mendietan gordetzen diren taliban jazarleen kontra. Azken berrietan taliban horietarik 30 hil dituzte armada hortakoek, OTANeko poderekoak lagun zituztela, hauk aldiz bi hil bakarrik zituztelarik, bainan haatik 9 zibil ere hil dira. Joanden zortzi urte huntako atakarik gogorrena egin bide dute armada hortakoek bainan ez jakin xuxen zenbat sasikari diren beren mendietarat eskapatu. • Bolikostan Laurent Gbagbo presidentak estatu kolpe moduko bat egin du bere gobernua uzkailiz eta oraino ere beste lau urtez gibelatuz aspaldian beharrak zituzten bozak. Buruzagi horrek bere gisako arrazoinak eman ditu indarkako joko horrentzat. Jakin behar da jadanik bazuela kontrarioen demisionarazte, beste batzuen preso ezartze eta holakorik eginik, bere kontrarioen politikarik ez onartuz eta orai baduela bere meneko bat, Guillaume Soro deitua, beste gobernu baten muntatzeko hautatua. Gbagbo hori bera, 2000 urtean zerbait gisaz bozen irabazle izana, bere karguan dago beti 2005ean bururatu beharra zuen epeaz geroz, nehork ez jakin noiz arte. • Kokaina drogakiaren erdia hurbil (% 40) Afrika-Mendebaldetik heldu da Europarat eta bide hortarik ainitz emendatu da ekei horren pasaia, % 10 baizik ez baitzuen Europak hortik ukaiten 2006an. Espainiatik Frantziarartekoa du bide hori, eta ikus beraz kondu hortan nola emendatu den lau-bost urtez. Azken urte huntan berean 150 kilo kokaina izan dira ilabetean sesituak. Senegaletik Mauritania eta Sahara ditu pozoi horrek bere pasabideak. • Elizaren kondu direnak badira munduan gaindi 5378 ospitale, 18.088 artamen-etxe (dispensaires), 15.448 eritegi, eri, kolpatu, enbalditu eta xaharretxe umexurxtegi, azkenik agertua den oroitliburuaren arabera. • Iranen 65 kasetari eta idazlari badituzte itzaleratuak joanden ekaineko presidentaren bozez geroz, baizik eta espiungoan ari zirela estranjeriarentzat eta hiltzeko gaztigua irriskatzen dute han holakoek. • Niger herrialdean (Niamey kapitala) estatu kolpe bat egin dute militarrek Tandja presidenta (71 urte) uzkaltzen zutela eta beren kaserna batean segurean ezartzen. Erran behar da hamar urte huntan kargutan zela president hori eta bazuela

FRANTSES NORTASUNA Bildu da gobernua ikusteko zertan ziren Eric Besson ministroak Presidentaren baimenarekin proposatu zuen delako frantses nortasunari buruz sortu diren eztabaidak. Ideia baten ehorzketak ziren, eztabaida horiek ez baitute deus eman salbu arrazakeriazko lerratze batzu, diputatu eta ministro batzurenak barne. Horretan gaude gure Frantzia maitean. Zer erabaki du gobernuak ? Bizpahiru pegesekeria, bertzerik ez. Gehexan Pontto

Mamadou Tandja

berak indarka bat egina bere buruzagitza epea bete ondoan aitzina president egoiteko. Herri hortan demokrazia nahi lukete xutik ezarri oraikoek baina ez da hori gauza errexa hor ere. Bestalde, gutiziak pizten dituen uranium arraroa bada hor, hirugarrena delarik munduan hortako, nahiz munduko herri behartsuenetarik den Niger hori. Guk badakigu hor dugula, Niamey hortan artxapezpiku, Michel Cartateguy hazpandar semea, gure goraintziak dituela. • Washington eta Pekin ez dabiltz bero batere elgarren artean. Hau dute azken hoztura gaia, Obama amerikarrak Tibeteko Dalai Lama ospetsua bisitaz onartu duela, Xinak aldiz beti diolarik Tibet hori berea duela eta ez bereber izan ditaken herri bat. Dena den, beren elkartasuna ez sobera mintzeko, munduko buruzagieri egiten diren ohore gehiegikeririk gabe errezibitu du, bainan errezibitu halere. • Lur Sainduetan, Garizuma beiratzeko xedeak agertu dituzte bai katolikoek eta bai Ortodoxiako haurrideek. Ramallah-ko ostatuetan, mehearekin, irrisa eta lentillak agertu dira berrogei egun horietako manera berezi batean. Magasinetan ere jatekoak hurriago eta xuhurrago. Halere ortodoxiar fedekoak nolazpait ere bipilagoak agertzen dira katolikoak baino, astean bietan mehea dute, asteazkenetan eta ortziraletan. • Errusiar aberatsenak Vladimir Lissine du izena, altzairu munduko industria gizona da, 19 miliarrekoa du bere fortuna, ez du politikarik egiten, Kubako zigarroen erretzailea, ihiztaria, Putin president ohiaren adiskidea, Lipetsbe hirian norbait da, 53 urte, hiru haurren aita, fama du baduela jauregi bat erosia, ez da nornahi. • Kroaziak Europar batasunea sartzeko baditu bere urratsak eginak. President berria badu % 60 bozekin nausitua eta 2012ko urtarrilaren lehenean Europan sartzea egiteko xedea duena. Gainerat hango politikariak sartze horren alde dira errotik. Bainan herritarrena besterik da, hauk beldurrak eta kezkak ere baitituzte bateratze hortaz. Jakin behar da berebertasunean bizi izan zela Kroazia 900 urtez eta berriz azken hogei urte hautan ere bai nolazpait. Artean ukan zuten komunisten denbora, ez batere ona, baina oraiko batasun berriaz ere ez dira fida, aberatsen peko geldituz herri ttipi hori, erran nahi baita Alemania, Frantzia eta halakoen meneko. Dena den, hautsi mautsi batzuen bila ez ote dabiltza batzu eta besteak !


HAN ETA HEMEN

3

EHLG : erabakia maiatzaren 6an

O

tsailaren 18an, ba­ zen giro Paueko hiribarnean, auzi­ tegiaren inguruan, milako bat lagun harat hurbildurik, erditsuak autobusetan joa­ nik (baziren 10 autobus), bertzeak autoetan. Eus­ kaldunak gehienak bainan ere biarnes eta bertze. Zeruak ere bere aurpegi urdinena erakusten zuen. Jujamendu on baten sei­ nale ote ? Auziak berak zazpi oren nunbaitan iraun du, ehun bat lagun barne hartara sarturik. Mixel Be­ rhocoirigoin auzipetuak hitz zuzen eta garbiz ihar­ detsi du prokuradore eta jujeeri. Hiru abokatek eta lau lekukoek (Michel Lo­ quet Loire-Atlantique-ko “Chambre d’Agriculture”ko president ohia, Gérard Onesta Europarlamen­

baita estaduak, funtsezko argumenturik ez zuelarik Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkartea eta hu­ nen presidentaren kontra. Ororen buru, errana izan da Euskal Herria zela han auzitan, “euskal” hitz ho­ rrek sustatzen duen mesfi­ dantza guziarekin. Badaki estaduak legez lege doala elkarte hori, bainan beldur da bertze eskualdetan ere gisa berean joka diten, auzi ondarrera Jean-Ber­ nard Rouch abokata jene­ ralak berak aitortu duen bezala, hara zergatik esta­ duak bidea nahi dion moz­ tu EHLG elkarteari, legeak baimentzen duen elkar­ tzeko askatasuna hautsi behar balinbadu ere horta­ rako. Hots, estadua legez kanpo jokatzen ari dela du frogatu defentsak Pauen.

Paueko auzitegi aitzinean, sustengatzaileen zati bat, auzia hasi aitzin

jeneralak bere ahozko hit­ zaldian 2000 euroko ixuna eskatuz, bertzerik ez (aku­ sapena e­rreala izan bazen 15.000 euro galdegin ze­ zakeen eta presondegia

ere). Idatziz haatik, ixunaren gainera, elkartearen izenda­ penaren aldatzea du galde­ gin. Jujeek maiatzaren 6an emanen dute beren eraba­ kiaren berri.

EUSKARAREN ERAKUNDE PUBLIKOA ETA EUSKO JAURLARITZAK BIDERATU 2010. URTERAKO HIZKUNTZA JARDUERA PROIEKTU DEIALDIA

Mixel Berhocoirigoin hiru abokatez inguraturik, Jean-René Etchegaray, Corinne Lepage eta Joseph Montier

tuko presidentorde ohia, Jean Foirien Ainharbeko laboraria, Frantxua Maitia hautetsia) argiki erakutsi dute auzi politikoa zela, akusazioneak, erran nahi

Philippe Martin prefeta ohia, EHLG-ren sustengatzaile suharra

Auzi denboran, sustengat­ zaile guziak, ixtant batez auzitegi aitzinean egonik, urruntxago dagon merka­ tugunera joan dira, arrat­ saldea besta giroan zela han iragaiten, jateko, eda­ teko, musika, kantu eta gainerateko animazioekin. Auzitegi barnetik aski erre­ gularki heldu zaien norbait auzia nola iragaiten zen kondatzera. Lekukotasun sarkorrak entzun dira, hala nola Philippe Martin Gers departamenduko depu­ tatuarena, hau denboran prefeta izanik. Prefeta ohi bat oraiko baten kontra, ez zen biperrik falta... Arratseko 8ak irian bu­ ruratu da auzia, abokata

Gaia : ➧ Hizkuntza jarduera Proiektu Deialdiaren xedea, Ipar Euskal Herrian euskararen erabilera sustatzeko ekimenak garatzen dituzten erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko modua arautzea da. ➧ Deialdi honen bidez lagunduak izango diren proiektu eta jarduerek 2010. urtean hasi eta bukatu beharko dute. Nolanahi ere, urte anitzeko proiektu baten 2010eko zati izan daitezke. Onuradunak : ➧ Indarrean dagoen legediaren arabera eraturiko eta Ipar Euskal Herrian egoitza soziala daukaten eragile pribatuek proiektuak aurkeztu ditzakete hizkuntza jarduera Proiektu Deialdi honetan. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak : ➧ Lagundutako proiektu eta jarduerek bat egin behar dute Euskararen Erakunde Publikoak onartutako Hizkuntza PolitikaProiektua eta Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburuekin.

➧ Honako erronkak errespetatu beharko dituzte : - Euskara transmititu. - Euskaraz bizi. - Euskara bizkortu. ➧ Argitalpenaren arloan kokatzen diren proiektuak, Proiektu Deialdiaren araudiari uztartu dispositibo berezitu baten oinarriz tratatuak izanen dira. Epeak : ➧ Proiektu Deialdiaren araudia eta diru-laguntza eskabide txostenak Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzara eskuratzen ahalko dira 2010. urteko otsailaren 26etik hasita. ➧ Diru-laguntza eskaera txostenak Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzan osaturik helarazi beharko dira, 2010. urteko martxoaren 26erako berantenaz. Office Public de la Langue Basque Euskararen Erakunde Publikoa Appel à projets action linguistique Hizkuntza jarduera Proiektu Deialdia 2 Allée des Platanes Platanondoen etorbidea, 2 64100 Bayonne - Baiona


Hegoaldean

4 ETA : arrastatzeak Iragan astean arrastatu Iban Beobide, ustez ETA kidea gor­ detzeaz akusatuak diren lau pertsona arrastatu ditu Hernani eta Seguran guardia zibilak. Bestalde Faustino Marcos ustez ETAko kidea, Kataluniako muga trenez pasatua zuena arras­ tatu du polizak. Hunen arabera lehergailu fabrika muntatzeko eta gordetzeko asmoa eta orde­ na zuen Marcosek Kataluniako lurraldean. Beste bi pertsona ustez ETAkoak, Jon Rosales eta Adur Aristegi Aragón, arrastatuak izan dira Girona aldean Beobiderekin zer ikusia luketenak.

Ezker abertzalearen debatea bururatua Altsasuko deklarazioarekin abia­ tua eta hiru ilabetetako eztabada burutuz, ezker abertzaleak bere ibilbide politikoa zehaztu du « Zutik Euskal Herria »  agiriare­ kin. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba ala Nafarroa, lau lurraldetan, 600 bat kidek parte hartu dute eztabadan. Interneten bidez irakur daiteken agiriak baliabide demokratikoen aldeko apostua egiten du, kanpotikako esku­ sartzerik gabekoa. Bainan ez du ETAri buruzko kritikarik, ez baz­ tertzerik agertzen. Agiriak dio egoera politiko be­ rria ireki behar dela Euskal He­ rriak bere etorkizuna hautatu ahal izan dezan. Indar politiko eta sozial asko daudela horta­ rako, bildu eta metatu beharko direnak. Aralar eta EArentzat aitzin-urra­tsa. Beste alderdiek azpimarra­tzen dute, aldi bat gehiago, ezker abertzaleak ez duela ETArekin lotura hausteko urratsa egiten.

Mugaritz jatetxea erre Munduko jatetxe hoberenetan sailkatua den Mugaritz jatetxeko kozina suteak suntsiturik utzi du. Andoni Aduriz, Errenteriako sukal­ dariak jakinarazi du epe luzerako jatetxeak ateak hetsi behar izan dituela. Mugaritz jatetxeak bi izar baditu Michelin liburu ospetsuan.

Bizkaiko diputazioak gazten lanaren aldeko laguntzak Bizkaiko diputazioak laguntza bereziak emanen ditu gazte di­ plomatu formatuei lana propo­ satzen dien enpresei. Bakarrik ez badute beste langile baten lekua hartzen. Krisiari buru egiteko 7 mila euroko diru laguntza em­ anen die diplomadun gazteari lana emaiten dutenei. Halaber ikasketak egiteko laguntzak ere emanen ditu 100 ikasleei.

Fagor

Fagorek Tafallan duen Ederlan

enpresak langile berriak kontra­ tatu ditu lan beharra haundiagoa izanez. Iragan larrazkenean, 117 langileren kanporatzeko zuzen­ daritzaren erabakiari langileen erantzuna, denen artean solda­ ten %15 murriztearen onartzea izan zen, kanporatzerik ez zedin izan. Gaur lantegiak lan gehiegi izanez, dagoeneko 39 langile berri hartuak izan dira. Renault eta John Deere bezalako enpre­ sentzat lan egiten du Tafallako lantegiak.

Nafarroan ‘ETB’ ikusten segitzeko sinadura bilketa « Muga gabe  » izeneko kanpai­ na, Baztan, Bortziriak eta Maler­ reka aldean egiten ari dute, ETB ikusten segitzeko helburuarekin. Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzain­ diak eta Kontseiluak sustenga­ tzen dute sinadura bilketa, Baz­ tango Udalaren, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Malerrekako Euskara Zer­ bitzuaren laguntzarekin. Otsaila­ ren 19a arte egiten ahal izanen da sinadura bilketa.

Etxalarko usategiak Etxalarko usategiak ondare kultural bezala onartu ditu Na­ farroako gobernuak aspaldiko usadia izanez. Lehen lekukota­ sunen arabera 1378 urtean ai­ patzen dira usategiak eta sareak baliatzea usoen ihiztatzeko.

Lau ikasle berritik hiruk D eredua hautatu dute Helduden ikasturteko izena eman duten lau haurretatik hiruk, euskarari lehentasuna emaiten dion D ereduaren hautua egiten dute. Buraso gehienek euska­ raren aldeko hautua egin dute aurten ere Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan nahiz eta euskararen inposaketa egiten omen zuen gobernu ohiaren kontrako kriti­ ka gogorrak entzun. Izena eman duten %96ak euskararen hautua egin du D edo B ereduarekin. Gazteleraren hautua % 4 ena izan da bakarrik. 18.240 ikasle berriak izanen dira, jaz baino 660 haur gehiago datorren ikas­ turtean. D ereduan hasiko dute he­ zkuntzako ibilbidea, 13.589 haurrek. A ereduan, zehazki, 732 haur eskolatzeko eskaera izan dira, iaz baino 144 ge­ hiago. B ereduan ere jaz bai­ no 170 izen emaite gehiago izan dira, orotara 4.135 galde. Aurten sare publikoaren alde egin du burasoen gehiengoak : ikastetxe pribatuetan 14.759 ikasle izanen dira, eta sare pu­ blikoan beste 20.735 ikasle.

Gerry Adams baikor ezker abertzalearen debateari buruz Gerry Adams, irlandar Sinn Féineko presidentak baikorki ikusten

du ezker abertzaleak bururatu eztabadaren emaitza, baliabide politiko eta demokratikoaren al­ deko apustua egiten duena. Ipar Irlandar zuzendari politikoaren arabera, aukera berria irekitzen du gatazka politikoaren kon­ pontzeko. Gobernu espainia­ rrari galdatzen dio ongi aztertu eta balora dezan esker abertza­ lean gertatzen ari den aldaketa denen artean gatazkari atera­ bidearen aurkitzea laguntzeko.

Antxoaren arraintza kontrolatzeko ikuskariak Astebeteren buruan hasiko da antxoaren arraintza kanpaina Bizkaian eta Gipuzkoan. Bazuen bost urte debekatua zela arrai­ na itsasoan xuhurregi izanez. Euskal gobernuak neurri zo­ rrotzak hartuko dituela jakina­ razi du arrai­ntza kontrolatzeko. Bortuetan ikuskariak ezarriko ditu harrapaketak kontrolatzeko eta Europako Batasunak ezarri kuotak ez direla gainditzen neurtzeko. Bizkaiko eta Gipuz­ koako arran­tzaleek 5.500 tona arrantzetzeko baimena dute. Merkatuak ere zainduko di­ tuzte, kanpotik erosi arraina ez dadin Kantauriko antxoa izena­ rekin saldua izan. Kantauriko itsasoan antxoa arrantzatzea debekatuta zelarik, kanpotik ekarri dute arrai­na kontserba­ doreek, eta gobernua beldur da orain ere hori egiten jarraituko ote duten. Ikuskariek egiaz­ tatuko dute ‘Kantauriko antxoa’ izenez sal­tzen den guzia, zinez hala dela.

Nafarroako Bertsulari Txapelketa Hogoita bost bertsularik hasi zuten urtarrilean Nafarroako Bertsulari Txapelketa, eta 18 gelditzen dira lehen kanpo­

raketak bururatu eta. Hiru saio jokatuko dira ondoko asteetan. Etxarri Aranatzen lehena. Julio Soto jazko txapeldunordeak txa­ pelketan parte hartuko du.

Nafarroan zainzuri ekoizleak gutitzen Sormarkarekin ekoiztu Nafa­ rroako zainzuriaren eremuak 7 mila hektareatik 1.150-era pasa dira 1990a eta 2009a urteak ar­ tean. Hogoi urtez, ekoizleen ko­ purua 7 mila pasatarik 410-era gutitu da, eta 6 mila hektarea gutiago. Nahiz eta kalitatea kon­ trolgabea izan, kanpotik sartu zainzuriaren prezioak lotsatu ditu ekoizle asko. Alta luzaz Nafarroa izan da zainzuriaren eremua. Jaz, 3 mila tonelada bilduak izan ziren eta kanpotik 6 mila tonelada inportatu zituzten kontserbadoreek. Aurten uzta­ ren erdia bakarrik biltzea pen­ tsatzen dute. Mahastietan ere egoera ez da joria. 3500 hekta­ rea mahasti errotik ateraiak izan dira eta gobernuak laguntzak iragarriak ditu mahastizainen la­ guntzeko. Sormarkarekiko arno­ aren %70-a espainiar estatuan saldua da eta %30a kanpoko herrialdetan. Alemania, Suitza ala Bretania Haundira buruz saltzeko kanpaina egiten ari dira nafartarrak.

Fernando Buesa zenari omenaldia Duela hamar urte ETAren leher­ gailuak hil zituen Fernando Bue­ sa buruzagi sozializta eta Jorge Diez bere bizkarzaina omendu dituzte Gasteizen, askatasuna­ ren baratzean atentatua gertatu tokian. Patxi Lopez lehendaka­ ria eta Rodolfo Ares sozializten ordezkariak izan dira Fernando Buesaren figura goraipatu dute­ nak.

Barku xaharra berrituko Jaizkibel untzia arrunt planta txarrean dago bainan xaharberrituko dute...

Denboran, aski famatua izan zen Pasaiako portuan Jaizkibel izeneko barkua, draga gisa baliatzen zutena, portuko uren ahal bezen garbi atxikitzeko. 1933-an urperatu zuten Pasaiako badian, arras xahartua zela. Bai eta 1984-ean berriz atera uretik, lehengo ondarearen lekuko bezala atxiki behar zela. Orai dute, denboraren buruan, xede hori gauzatuko. Jaizkibel untzia xaharberrituko dute, hastean zuen itxura bera emanen zaio. Obrak gostako dira 400.000 euro. Pasaiako portuak pagatuko du erdia, Gipuzkoako Foru Aldundiak laurden bat eta euskal gobernuak beste laurdena.


Egun

eta

Bihar

Irabazi ederrak!

Aise mintzo

Ekonomia mailean, “krisia” de­ lakoa jasan dugu jaz, eta ur­ tearen buru batetik besterat, untsa mamu itsusia, oraino ere ez dena desagertua funtsean, hor nunbait baitago, lan-gabe­ zia ere horren gatik emenda­ tzen-eta! Salbu hara, “krisia” edo ez “krisia”, banko gehienek irabazi ederrak egiten dituzte, keinka batean laguntza galdez arizanik alta, nigar eta nigar! Jazko kondu guziak atera baiti­ tuzte egun hotan, BNP-Paribas etxe handiak aitortu du jaz egin duela kasik 6 miliar euroren ira­ bazia! Xuxen erraiteko 5 miliar eta 830 miliunena! Hauxe da diru-aldea! Gisa hortan, ederki saristatu dituzte, edo laster sa­ ristatuko, beren lau mila langile, diru negozio askotan ausart eta trebe direnak! Biziki polliki erraiten dute haatik banko hori ez dela sail guzietan berdin ira­ bazle ateratu, han edo hemen kasik galtzetan atera ere dela! Société Générale bankoak ere eman du bere jazko konduen berri. 678 miliun euroren iraba­ ziarekin gelditzen da. Hor ere, kantu bera, sail zonbaitetan ez direla hain untsa heldu… Bainan oro har, badute halere eskugain gaitza!

Politikari batzu aise mintzo dira, gutien ustean harrigarriko ate­ raldiak egiten ere dituzte! Es­ kuin ala ezker, badira zernahiren erraiterat aise lerratzen direnak! Heiek mintzatuz geroz, denek ixil-ixila egon behar balute be­ zala! Azkenik eztabada gaitza piztu da Marie-Luce Penchard minix­ tro-ordeak egin duen hitzaldiño baten ondotik. Andere hori go­ bernuan barne zela ere ez baigi­ nuen biziki gogoan, bat-batean hola ukan du zernahi aipaldi! Itsas-haindian frantses ekarri eremuez arduratzen baita, bera ere hangoa izanki, Guadalupe ugartean hauxe atera du, ugarte hori duela bere bihotzekoa, i­tsas-haindiko beste lurraldeetaz axola handirik gabe! Guada­ lupe ugartean berean erabili ditu holako solasak, han baita lurralde-bozeri buruz hautagai. Berehala, bazterrak kexatu dira, etzuela deus gisaz holako zer­ baiten e­rraiterik, minixtro gisa ez delakotz sobera itsas-hain­ diko ugarte bakar baten lagunt­ zerat ari behar bainan lurralde guzietaz arta bera behar baitu agertu! Beroan bero, badira minixtroorde hori gobernutik kanpo ezartzea ere galdetu dutenak! Nicolas Sarkozy presidenta

5

Marie-Luce Penchard

aldiz dena konplimendu, emaz­ teño horrek bere saila ederki de­ ramala. Bainan besterik erraiten ahal zuena, lurralde-bozen kein­ ka huntan, Marie-Luce Penchard bera gobernu-tiar hautagaietan izanki-eta!

“Akitua eta penatua”

du. Gaurko egunean Frantzia zertan den ikusiz dauka jen­ dartea erixka dela, “akitua eta penatua”. Dio 15 miliun jende badirela nunbait han, Frantziako jendetze osoaren laurdentsua, hilabete guziz buruhauste han­ diekin, hilabetea nola burura­ tuko duten zorrik egin gabe edo ja dituzten zorrak emendatzerat utzi gabe… Dauka jendartea azkarki kanbiatu dela lehengo aldetik. Lehen, laneko segida bat hartzen zelarik bizi guziko atxikitzen zela ardura, esposa­ tu-eta berriz bere bizilaguna ere bizi guziko, orai ardurenean ez dela holakorik eta horrek ainitz ondorio baduela. Bestalde, poli­

Badu kasik berrogoi urte ager­ tuak direla ararteko delakoak, nornahik deitzen ahal zerbait makur balinbadu edo zerbait arrangura admi­nistrazio saile­ tako zerbitzu bate­ kin. Eta Parisen bada ararteko nagusi bat, beste guzien lana kudeatzen duena. Jean-Paul Delevoye Sei urte huntan eta oraino zonbait aste­ tikari frango ederki mintzo direla rentzat kargu hortan da Jean-Paul Delevoye minix­ bainan ez aski funtsez ohartzen tro ohia, berenaz eskuindarra egiazko behar-ordueri eta be­ bainan ez batere alderdikaria. reziki jendartearen kanbiatzeak Egun hotan, urte guziz bezala, ekartzen ditueneri… Oharpen oharpen bilduma bat plazaratu gogoetagarriak segur…

Jainkoa Bizia Jendea Gizonaren biziaz mintzo direlarik Elizako buruzagiak, ainitzek berehala erraiten dute Elizak beti « ez » erraiten duela eta ez duela gizona edo emaztea libro uzten. Etsenplu bat hartzeko, pentsatzen dute abortua debekatzen duela eta ere antisorgailuak eta dibortzioa, batere kasurik egin gabe sofritzen duteneri. Egia erran, gehienek ez dute ezagutzen haren erakaspen aberatsa eta baliosa lanaz, ekonomiaz, politikaz eta orai gizon guziak, guti aski, hunkitzen dituzten kanbiamenduetaz. Ikus dezagun nola, azken ehun urte hauetan, gizonen arrangurreri ihardesteko, mintzatu diren Aita Saindu eta apezpikuak langileen eta pobreen dretxoen defenditzeko. 1891-n Leon XIII Aita Sainduak idatzi zuen gutun luze bat, RERUM NOVARUM. Hemeretzigarren mendean, denek badakite zoin gaizki tratatuak ziren langileak, gizon ala emazte eta nola nausiek haurrak ere lurperat igortzen zituzten ikatzaren biltzeko. Ez dugu ahantzi behar 1848-an, holako itsuskeriak ikusi eta, KARL MARX alemanak idatzi zuela liburu bat, le CAPITAL. Hola sortu ziren komunixtak, ez baitzezaketen onartu holako injustiziak. Aita Sainduak galdeginen du bere gutunean nausieri langileen errespetatzea eta behar bezala pagatzea. Baztertuko ditu sozialixtek egiten zituzten hautuak, deneri erranez langileak ere beren ontasunean jabe izaiten ahal zirela. Sindikatak edo langileen elkarteak

Zer dio Elizak lanaz, ekonomiaz, politikaz, diruaz, eta mundu guzia hunkitzen duten gora beherez ? onartzen zituen, egia hori berri baitzen orduan ainitzentzat. 1931-n, berrogoi urteren buruan, Pie XI Aita Sainduak QUADRAGESIMO ANNO gutuna zabaldu zuen fededun guzieri. Jendeen bizimoldea, partikulazki lantegietan, biziki kanbiatua zen. Bi urte lehenago ez ote zen izan krisi handi bat Ameriketan, jadanik agertzen baitzen dirudunen indarra bainan ere ahulezia. Pie XI fededunen buruzagiak galdegiten zioten langile eta nausi girixtinoeri, Ebanjelioaren lekuko agertzea beldurrik gabe lantegietan. Ez dugu ahantzi behar Ekintza katolikoa sortu berria zela. Eta GUERIN apezak erraiten zuen langileen giristinotzeko langileak behar zirela eta laborarientzat laborari fededunak. 1961-ean Joani XXIII Kontzilioa egin duen Aita Sainduak atera zuen MATER et MAGISTRA gutuna aipatzeko mundu

berri batean sartuak ginela. Orroitarazten zuen lurra denena dela eta ez dela nehor bazterrean utzi behar. Aita Sainduak berak egin zuen PACEM IN TERRIS gutun ederra, orroitarazteko ez dela bakerik izanen munduan ez bada zuzentasunik. 1981-ean Joani Paulo II Aita Sainduak LABOREM EXERCENS gutunean gogoetak egin arazten dauzkigu lanaz eta ekonomiaz. Ez dela beti eta gehiago diru irabaztea bilatu behar, bainan zuzentasuna obratu eta langileen dretxoak errespetatu gizon guzien dretxoak ahantzi gabe. Berriz aipatu zituen langileen jornalak bainan ere laborarienak, eta elbarrituenak. Diruak behar du gizonaren eta gizon guzien zerbitzuko izan, bertzela ondorio gaixtoak izanen dira denentzat. 1987-an idatzi zuen SOLLICITUDO REI SOCIALIS eta 1991-n CENTESIMUS ANNUS bi gutun guziz aberatsak. Elizaren erakaspenak, sozial mailan, nahi ditu hazi jende guzien artean anaitasuna eta zuzentasuna, bereziki behartsuen alderdia beti hartuz. Elizak ez ditu nausiak, ez langileak, ez ekonomiaren dirudunak ez-eta herrialde aberatsenen buruzagiak bortxatzen ahal. Bainan, Jesus bezala, profeta lana egiten du, deneri orroitaraziz nun diren bideak zuzentasunaren obratzeko eta gizon guzien errespetatzeko, nehor baztertu gabe. Jean-Pierre Etcheverry


6

Kostaldean

duburuak mahastizainaren Azken agur hunkigarria… Urruñako elizan mundu bat eskualdea hartua baitzuen, bildu da azken agur kartsu bat mahastizain horrek du beraz egitea gatik Mari-Lou Poulou partida irabazi… Partida edo zenari. Eliza mukurru betea, mantxa hori segurik ba. Ezen gain-gaineko galeriaraino, ez batzuk diote afera hori ez dela baita hori usu ikusten. Hautetsi halere oraino alde bat trenka­ eta kargudun frango, Michèle tua… Alliot-Marie minixtroa denen ai­ tzinean, denek dolumin beroe­ Euskararen hilabetea nak eskaintzen zituztela Daniel Hendaian Poulou deputatuari eta famila guziari. Bainan bazen ere gu­ tarteko jende ainitz eta ainitz, U­rruñatik eta auzo herrietarik, Mari-Lou biziki ezagutua baitzen eta biziki estimatua, eskuin eta ezker hoinbeste zerbitzu egiten zuela, bereziki jende xaharren laguntzea gatik. Emazte baliosa zela suharki azpimarratu du ere Urruñako erretorak eta elizatik ateratzean jende guzia hortaz mintzo zen, zoin jendekina eta Amets Arzallus, bera ere hendaiarra, bertsu-afarian entzunen da… langilea izana zen…

Mahastizainak partida irabazi? Badu bi urte segurik kalapitan ari direla Zokoa auzoaldeko etxe xahar baten gainetik. Ja­ bea izanki kontseilu orokor edo jenerala. Urruñako itsas-hegian mahasti bat muntatzen ari duen Emmanuel Poirmeur mahasti­ zainak begistatzen du etxe hori bere arno saltegia hor planta­ tzeko. Zokotar askoren deia aldiz, etxe hori baliatzea beren biltoki bezala, ingurumenaren arrangura berezi batekin… Joanden egunean, kontseilu orokorreko batzorde nagusia bildu da ikusteko nori behar zen utzi toki hori. Bozetan, 16 joan dira mahastizainaren alde, beste 16 zokotarren alde. Gisa hortan bi eskualdeak berdinean gelditzearekin, departamen­ duburua noren alde baita eta horrek egiten du harat-hunata. Jean Castaingts departamen­

Martxoa euskararen hilabe­ tea izanen da Hendaian. Batzuk erranen dute gisa ba­ tez hilabete guziak hala behar litazkeela eta Euskal-Herri gu­ zian. Bainan on ahal da ere artetan oldar berezi zerbaiten hola akulatzea… Dena den, euskararen hilabetea izanen dela, horrek erran nahi du indar berezi bat eginen dela, herriko etxea sustatzaile, euskararen alde, eta hori ez da guti denen buru! Karia hortarat, egitarau nasai bat pikoan ezarria dute. Bes­ talde, indar bat eginen da he­ rriko langileak hobeki ohar di­ ten euskarari eta euskal kultura­ ri, eta herriko etxeak izenpetuko du hitzarmen berezi bat Euska­ raren Erakunde Publikoarekin. Ekitaldi frango izanen da be­ raz hilabete guzian. Hala nola A­bbadiako jauregiaren eta in­ guruko eremuen bisita batzu, kantaldi, olerki irakurketa eta

gaineratiko. Bertsu-afari bat mar­ txoaren 19-an, parte hartzaile Andoni Egaña Euskal-Herriko xapeldun ohia, Jon Maia, Amets Arzallus eta Sustrai Colina. Sail guziaren bururatzeko, martxoak 28, besta haundi bat, karia horta­ rat Mikel Laboa zenari eskainiko zaion omenaldiarekin, Peio Ser­ bielle denen aitzineko…

Plaza bat dena arramoldatua Hendaian, herriko etxearen eskutik, aski polliki arramolda­ tzen ari dute Santa Ana elizaren ondoko plaza. Horko berdegu­ neak berritu dituzte, Paul Simon apezaren izena daukan biribil­ gunean. Arbola batzu landatu, horko asurtienetarik izan behar direnak, mañolia eta nekosta. Bi plazatxo moldatu, gisa hartako zolarekin, zola hori ez lerrakor izaiteko. Muntatu dute ere xakur­

liburutegi berriarekin batean eraikiko zela Ravel ikastegi­ tik hurbil, ondo hartako apar­ kalekuaren eskualde batean. Proiektu hori ez da bereha­ lakoan segurik gauzatuko, obra asko badela bestalde egiteko eta denak betan ezin egin. Hori diote behin auzapezak eta hu­ nen ingurukoek. Joanden ortzi­ ralean herriko kontseilua bildu baita aurtengo norabideak fin­ katzea gatik, han errana izan da liburutegia berrituko dela orai den tokian eta mediateka mol­ datuko etxe berean, laster libra­ tuko diren beste gela batzuetan. Zonbait urterentzat hola untsa izanen dela…

Jakintza elkarteak bere bulegoa berritu

Joanden as­ tean kondatua dugu Jakintza elkartearen biltzar nagu­ sia iragan zela Ziburuko frai­ letxean. Zortzi egunen bu­ ruan, elkarte horren burubatzarra bildu da bulegoa­ ren berritzeko Obra asko egin da Santa Ana elizaren sahetsean… eta lanaren denen artean banatzeko. Guy Lalanne elkar­ gune bat, xakurren komunak no­ teburuak segituko du kargu hor­ lazpait, holako zerbaiten beharra tan, bi president-orde berri bere ere bazela. aldean, Germaine Hacala eta Paul Badiola. Idazkari, Jean-Ma­ Mediateka muntatuko rie Rouet, idazkari-orde Pantxi­ Donibanen ka Egurbide; diruzain, Jean-Mi­ Donibane Lohizunen, bulta chel Sallaberry, diruzain-orde huntan aipu da mediateka ba­ Anita Le Ruyet. Agertaldien ten muntatzea. Denbora batez, arduradun, Claude Louvigné. erakusterat emana zuten herriko Komunikabideetaz arduradun, Elizabeth Pommereau.

Donibaneko Kulturaldia “Euskal Kultura Argitan”, hori da mar­ txoan Donibane Lohizunen eskain­tzen duten sail berezia, aurtengo gaia delarik “Emazteak ohoretan”. Sail gores­ garria segur, gure iduriko ez bazaio ere euskal mintzairari egiten holako batean hartze lukeen toki guzia. Bainan on ahal da euskal kulturaz mintza­ tzea euskara ez dakiteneri ere, ohar diten badela hor altxor bat paregabea eta ondare bat guziz baliosa… Dena den, helduden astean be­ rean badira jadanik lau hitzordu aipagarri. Lehena, astelehe­ nean, martxoak 1, Select zine­ gelan, Jean-François Larralde ikerlariaren hitzaldia, frantse­

Amaia Riouspeyrous entzunen da Donibaneko Kulturadian…

sez, emazteek zer nolako tokia daukaten euskal margolaritzan. Ortziralean, martxoak 5, aratse­ ko 9-etan, Ravel entzuntegian, Amaia Riouspeyrous-en kon­ tzertua. Larunbat aratsaldean, ateraldia

Baionako euskal-erakustegirat, bisita bi mintzairetan, euskaraz eta frantsesez. Egun berean, La Rotonde erakustegian, Per­ gola auzoaldean beraz, idediko da Zoe Bray artixtaren margo erakusketa. Ondoko astean, hiru hitzaldi eta kontzertu bat. Lehen hitzal­ dia, astearte aratsaldearekin, martxoak 9, Béatrice Elissalde bera arrantzalea den emaztearen lekukotasuna por­ tuko xardina erretegian. Beste biak ortzegunarekin, martxoak 11, aratsaldeko 6-etan, Ravel entzuntegian: Maite Lafourcade erakasle jakintsuna min­ tzatuko da lehengo denboretan Euskal-Herriko lege zaharrak berme emazteek zituzten esku­ bideetaz. Ondotik eta han be­

rean, Jean-Claude Larronde ariko da Madeleine de Jaure­ guiberry xuberotarraren obraz, aipatuz bereziki nolako eragina ukan zuen Donibane Lohizu­ nen. Larunbatarekin, martxoak 13, Ravel entzuntegian, kontzertu bat, goraipatuz emazte batzu konpositore edo musikagile ezagutuak. Ondoko astean, azken bi hitzor­ duak. Ortzegunarekin, mar­ txoak 18, Marikita Tambourin etnologo eta idazlearen hi­ tzaldia, “Emazteak euskal jen­ dartean”. Eta ondoko larunba­ tean, martxoak 20, aratsaldeko 3-etan, baratze botanikoaren bisita, frantsesez eta euskaraz, gai berezia, “ Emazteak eta lan­ dareak”.


Kostaldean

7

Lur Sagar ikusgarria Hendaian

Ziburuko organoaren alde

Hendaiako Variétés gelan, helduden astean, ortzegunarekin, mar­ txoaren 4-ean beraz, aratseko 8-ak eta erdietan, emanen da Lur Sagar ikusgarria, Dantzaz konpainiak eskainiko duena. Gauza berria eta berria bezen ederra!

Ziburun ere, Urruñan bezala, organo berri bat behar dute elizan muntatu. Xede hortarat bada elkarte bat xutik ezarria. Helduden as­ tean, larunbatarekin, martxoak 6, aratseko 7-etarik goiti, parropiako biltokian, zikiro-afari bat izanen da organo berriaren alde. Tokiak aitzinerat behar dira haatik arrastatu, martxoaren leheneko beran­ tenaz, muntatzaileek jakiteko zonbat afaltiar izanen den, txartelak salgai Ziburuko turismo-bulegoan.

Baiona munduko karrika Etiopikoen kari Berriz ere euskaldunak berenari so bizi direla uste dutenak ederki enganatzen direla ohartuko dira Etiopikoak festibalarekin heldu den astean Baionan. Hauxe bada izen bitxia hautatu dutena, eta bigarren edizioaren kari ! Etiopiari erreferentzia zuzena egiten da, Antonio Abadiak Hendaian eraikia duen jauregiko kultur inzpirazioaren haritik. Aldi bat gehiago ohargarri da programari so egitearekin, hemengo eta mundu zabaleko kategoriako kultur lekukoak elkartzen direla festibal horretan, martxo honen 1etik 6ra, hots heldu den aste osoan. André Velter olerkaria, Tibetar bide garaietako ibiltaria, «  l’amour extrême  » liburuaren idazlea, hara nor hautatu duten ekitaldiaren gozaitatzat. Sei egun egunerokotasunetik sortu olerkari partekatuen gozatzeko, goizean goizeko okindegietatik haste, arratseko ikusgarrietaraino bizitegi partikularretan eskainiak. Hots, astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan bederatzi kontzertu proposatuak dira bizitegi partikularretan, arratseko bederatzietatik gauerdi artean. Asteartean zortziak eta laurdenetan Atalante zinegelan film israeldar bat, Makabit Abramsonek egina. Astezken arratsaldean, hango eta hemengo idazleak liburu dendetan izanen dira  ; osteguna pilotaren eguna deitua dute, Sanandreseko partidaren ondotik Ximun Haran lekukoa, dantzariak eta euskal kantariak lagun, arratsaldeko seietatik zortzitara  ; eta ostiralean Mizel Théret dantzaria, Beñat Achiary eta Lubat konpainia kantuz eta musikan. Astearen ongi bururatzeko begiratuz geroari, «  Gazte gira gazte » kontzertua, larunbat gauean hiru euskal eta erdal gazte talderekin.

Baionan Kantuz Otsaileko adixkide kantarien hitzordua larunbat huntako dugu. Oraikoan ere Tuntunak lan egin du ere programaren aberasteko eta bi kanturen lantzen ari da memento huntan bereziki Lacarre plazan biltzen diren bere jarraikitzaile sutsuenekin: Mixel Labeguerieren «  Oi Kanta Berri  » eta Itoizen «  Lau teilatu  » abesti ezagunak. Eta besteentzat programa osoaren zerrenda, Tuntunak ideki duen web gunean aurkitzen da, www.baionan-kantuz.com helbidean, kantu berrien soinuarekin eta denak. Joan horren ikusterat eta larunbat arte.

Batzeko hondakintegi proiektuaren inkesta publikoa zabalik Baiona/Angelu/Miarritzeko 110 000 herritarren hondakinak gaur egun Gironda gainaldeetara eramanak izaiten dira kamiunetan, Bachefores-eko labea hetsiz geroztik. Biltagarbi herrien elkargoak Baionako herriko etxearekin mintzatu eta, Batz-eko ordokia eskuratu du hondakin horien tratatzeko. Haatik, auzotarrek eta ezkerreko oposizioak proiektu hori gaitzesten dute, eta Adech (Association de défense des citoyens habitants Bayonne nord) elkarteak hiruzpalau manifestaldi eginak ditu. Ostegun honetan irekitzen da hondakin lantegiaren inkesta publikoa, bot asterentzat, martxoaren hogeitamaika arte. Doziera Baionako herriko etxean erakutsia da, kontsulta daiteke lan orenetan. Prefetak Buis jauna izendatua du inkestaren komisario kargura ; honek publikoa errezibitzen du astean behin : ostiralez martxoaren 5ean arratsaldez ; martxoaren 10 eta 17etan, asteazken arratsaldez ; ostiralez martxoaren 26 goizean, eta martxoko azkenean, arratsaldez.

Itotzeko irriskuan Iragan asteburu hortan, Hendaiako parrean, bi landestar urperat joan dira itsas-hegitik hein bat urrun, biek ere ba haatik usaia hola urpez ibiltzeko. Bulta baten buruan, toki hartarat segituak zituen barkuak ez ditu ondo hartan kausitu eta laguntza galdetu du, ez ote zen errekontru zerbait gertatua. Lau orenen buruan atxeman dituzte, itsasoan ahal bezala igerika ari, leihorrerrat ezin helduz. Be­ harrik gisa hartako jauntziak zituzten soinean, hola aiseago ihardoki dute. Itotzeko irriskuan ibilirik, ura arrunt hotza ere baitzen, salba­ tuak izan dira eta laster pixkortu ere dira…

Miarritzen, Eneko, Gilen, Ibai eta Xan gogoan Paisai elurtuen artetik, familien arteko elkartasunak, uhain epel bat sortu zuen afari hartan. Negu beltz eta karroinduaren egoitzetako berinetan ageri den argiaren distirak baitzirauen. Poliki poliki zoko guzietarik jendea hurbildu zen. Afari goxoaren itzulian, zahar eta gazte, aspaldiko lagunak eta ezagunak bildu ziren. Presondegiaren zizta zorrotzak jasaiten dituzten gazteen azken berriak ere jakiten ziren, orain 8 hilabete baitu preso daudela eta beren egoerari buruz deus berririk gabe. Noiz arte ote ? Familiek bizi dituzten arrangurak ere aipatu ziren. Gazteen lagunek bisita permisak ukan berri dituzte eta haiek ere beren moldean lekukotasunak ekarri zituzten. Bixtan dena beste preso guziak ere ez zirela ahantziak izan. Patxi Iriart eta Ekhi Erremundegi bertsulari gazteek bertsu hunkigarriak bota ondoan beren umoreaz publikoa zirikatu zuten bazterrak alaitasunez betez. Ondotik, arrats horren antolatzaile zen Leihoa elkarteak eskertzen zituen molde batean edo bestean lagundu dituzten pertsona guziak. Azkenik, « adinetakoek » gazteei tokia utzi zuten gaualdia kontzertuarekin bururatzeko. Denek dakigun bezala, neguaren ondoko da arbol biluziak hostatzen dituen primadera. Orduan eztituko da gaur arkaitzen xintxikatzera datorren uhain basa. Orduan horma ur epel bilakatuko da, eta xori ixila kantuz hasiko. Orduan itzala libertatearen argi bilakatuko baita.


Herriz Herri

8 Hazparne Ihauteriak ongi iragan dira Urtetik urterat, Hazparne herri elkarteko ihauteriak arrakasta­ tsuagoak agertzen dira. Aurten 8 egunez luzatuak zituzten elurra­ ren gatik eta beraz larunbatean iragan dira. Aroa iduzkitsua zen eta jendea etorri da nasai. Ohi den beza­ la Zanpantza­ rrek ukan du bere auzia eta plaza karka­ nan erre dute herritarren be­ gien aitzinean. Ondotik izan diren behi las­ terrek ere ar­ rakasta ukan dute eta oro ongi iragan dira negu undarreko ospakizunak. Herriko hautetsien biltzarrea Aztelehen huntan, otsailaren 21 ean izan da herriko kont­ seiluaren biltzarrea. Juanden urteko diru konduak argitaratu dituzte. Orokorki, aitzinetik egi­ tarautuak ziren zenbakien petik gelditu dira kondu horiek, diru soberakina berriz arlo berean baliatzeko sartu dute aurtengo konduetan. Gutiengoko 5 hau­ tetsiek ez dituzte bozkatu, ez kondu zenbakiak, ez hauen so­ berakina berriz ber gai beretan baliatzeko ezartzea. Ondotik eztabadatu behar zuten, aurten zer izanen diren buxetari buruz hartuko dituzten xedeak. Huntan Ursuiako ikasleek Pitxu eta haren lagunen ezagutza egin dute… Urtarrilaren 31n, Ursuiako elebiduneko 30 bat ikasle Gotainerat joan gira, untsa beztiturik! Hamarrak eta erdi inguru, Pitxu, Kabana, Afle­ lou eta Mamadou-k errezebitu gaituzte elurrezko punpulak botaz autobusaren gainerat. Jaustean, herritar batzu se­ gituz, auzoalde baterat izan gira, eta lehen barrikada hasi da : Aintzindariek dantza eder bat eskaini daukute, eta ondo­ tik, Buhameak bata-bestearen gainera erori dira eta guk, jan ditugu bixkotx batzu eta xoko­ let esnea edan, gure gorputzen berotzeko! M m m … Ondotik, autobusa hartu dugu Irabarnerat joaiteko. Pitxu gu­ rekin etorri da auto­ busean! Hango pla­ zan bigarren barrikada

Baigorri ez da eztabada haundirik izan, ez baitzen bozkatzerik, bakarrik hautu batzueri buruz gogoetak egitea. Gai huntan, egin beharra den kiroltegi berriaz gutiengoak e­rran du kiroltegia ez zela beha­ rrezkoa, sobera gostatzen dela. Gehiengoak ihardetsi, Mendea­ lan egiten diren kirol xapelgoek, aste undar gu­ ziak baliatzen dituztela eta ondorioz ezin ditaikela pesta eta kultur ger­ takari ainitz egin, galde asko gelditzen dela ezarekin arrazoi hortako. Beraz gehien­ goari bai­tezpadakoa agertu zaio e­kintza hori aurtengo egitarauan sartzea. Ber­tzalde, Minotzeko errekan egin beharra den ur hi­ gatuen artatzeko gunean, iztil undarkin artatzeko lantegi bat egin beharra da, gutiengoko hautetsiek diote hau ez dela beharrezkoa. Ihardetsia izan zaiote, “undarkin iztil horiek ez badira gutaz arta­tuak, onkailu bezala baliatzeko moldean, kan­ poko enpresa bati eginarazi be­ harko ginuke lan hori”. Argibide bezala Jakes Hargindegi axu­ antak erran du, lantegi horren egitea gostatzen bada, hunen produkzioari esker egin diruari esker 5 urte barne ordaindua izanen dela. Gai hau izan da bil­ tzarre hortako eztabada bakarra. iragan da, lehena bezalatsu, salbu Kabanak gure lagun baten lepokoa ebatsi zuela! Beraz, guk lortu nahian pixka bat pusatuak izan gira… Ulertu dugu hobe zela haietarik urrun egoitea! Goiz guzian, barrika­ daz barrikada ibili gira, dan­ tza ikusten, bixkotx jaten eta buhame eta kauteren zozoke­ riekin irri egiten. Azkenean, oren batak eterdi in­ guru, Gotaineko plazarat itzuli ondoan, Maskarada hasi da. Hor dantzariek beren dohaina erakutsi daukute, eta orduan dugu ikusi Xiberotarren za­ lutasuna. Dantzen artean Xo­ rrotxek kantu batzu botatzen

Ezkontza - Iragan asteburuan, Herriko etxean bankoan lan egiten duen Isabelle Içaurgarat Manexeneko alabak biziko la­ guntzat hartu du Patrice Sainz Ruiz kanboar erakaslea. Gure agurrarekin batean, agiantza hoberenak doatzi ezkondu be­ rrieri, baita goresmenak beren aitameri eta familieri. Heriotze - Joanden larunbatean iragan dira Jeanne Ithurburua zenaren ehorzketak. Germieta Hauzteian sortua, ezkontzaz etorria zen Sohamehakara. Hiru semeren ama, 86 urtetan utzi du mundu hau. Emazte ixila, langilea eta fededunaren orroi­ tzapena uzten dauku Jeannek. Nahigabetan gelditzen den fa­ miliak onar ditzala gure dolumin bizienak. Urdozeko bestak - Asteburu huntan, Urdoztarrak bestan izanen ditugu. Larunbatean Manexenean, zikiro jatearekin hasiko dira, Elgorriaga taldeak bazterrak doi bat harrotuz, arat­ salde apalean etortzen direnek ere zikiroa jaten ahalko dute bai­ nan ogitartean. Igande arratsal­ dean, US Nafarroa – L’Isle Jour­

garren eskuko puska feria, egun guzian iraganen da. Lekuak iza­ nen dira barnean, 1,80 metrako mahaina 9 Etan edo kanpoko metrako mahaina : 4 Etan. In­ teresatua denak deit beza : 05 59 37 93 20 edo 06 83 31 31 85 zenbakira. Goxoki - Joandean igandean, Plazaxokon 190 kide elgarre­ taratu dira, biltzar nagusia eta elkartearen 30garren urte bete­ tzekari. Angèle Añorga lehenda­ kariaren agurraren ondotik, hor entzun txostenek agertu dute Goxokiren bizkortasuna. Urtean zehar egin ateraldi ikustaldiak, bazkariak, arratsaldeko elgarre­ taratzeak, bere atsalaskari eta karta jokoekin, oinezko ibilal­ diak aipatuak izan dira. Horietaz gain, aipatuak ere erietxe bati ekarri laguntza, beharrezkoa duen auto baten erosketan, eta kide zonbaitek beharretan diren familietako haur ttipientzat egin jauntzi trikotatzeak… Azken denbora hauetan galdu kideen orroitmenez egin ixiltasunaren eta zonbait bertsu eta Agur Jau­ nak kantuaren ondotik, herriko etxeak eskaini bazkaria gozatu da, usaian bezala giro hobere­

Bazkal aitzin, administrazio kontseilua, taulen gainean (arg. Peio Erramouspé)

dain errugbi partidaren ondotik, kartierreko gaztek errezebituko dituzte jokolariak. Denentzat iza­ nen da talo ta xingar eta trikitila­ riak bazterren alaitzeko. Asteart earatsez, Urdoztarrek eginen dute beren afaria Manexenean, Maika eta Bixenteren musika la­ gun. Ganer hustea - Baigorriko es­ kola publikoak ganer hustea antolatzen du Plazaxokon martxoaren 28an, igandearekin. Bi­ zizkiguten. Memento batez, xorrotxek deitu zuten Pitxu jau­naren ezpataren xorroxte­ ko “Hu Pitxu, hu” erranez. Eta Pitxu agertu da arbol haundi baten puntan. Bistan da ez ditu Xorrotxak biziki laguntzen… Gero dantzek segitzen dute eta haietarik ederrena Godalet dantza da. Zamaltzainek bikain egiten du eta besteek untsa segitzen! Biziki ederra atxeman dugu. Ondotik, Kau­ terek untzi bat konpondu na­ hian, erretzen dute eta jaunari ekartzen. Harek ez du untzi

nean. Solas, dantza eta kantue­ kin iluntxea etorri zaie ainitzeri, uste baino lasterrago. Pilota - Landesetan Saint-Pierre du Mont-eko ezker paretan, Frantziako txapelgoaren finalak jokatu dira atxiki ttipian. Heldue­ tan, bigarren mailean, Paxkal Etchebest eta Pierre Monaco-k titulua eskuratu dute 40 – 30 na­ gusituz Donapaleuko Irigoin eta Oyhamburu-ri. Biba gure pilota­ riak ! zilatu hura nahi baina pagatzen du hala ere. Orduantxe, denak sosaren gainerat joiaten dira eta Pitxu hiltzen da bere lagunen az­ pian. Beharrik, Bedezia laserka etorri da “anbulantzia” batekin, Pitxu operatzeko !! Patata, hertze eta oilo zangoak ateratzen ditu haren tripatik  ! Irringarria zen  ! Orduan berean, Pitxu berpiztu da eta Maskaradako jokalari guziek kantatu dute horren ospatzeko. Guretako, Xiberoa uzteko ordua heldua zen. Eta giro on batean abiatu gira Hazparne eta Ursuia kolegioraino.  6.B-ko ikasleak


Herriz Herri

9

Mithiriña

Sohüta

BITHINDARRAK TALDEAK 40 urte - Lehen errepikak 1970 urtean izan ziren Mithi­ riñako eskolako aterbean, buraso zenbaiten zuzendarit­ zapean (Kaiet, Denis, Arño) jauzien ikasteko. Dantzarien motibapena ikusiririk, Abe­ berry jaun errientak deiturik, Nesprias jauna jin zen dantza gehiagoren irakasteko. Or­ duan zen sortu Bithindarrak taldea. Geroztik zenbat bide ez da egin ? Zenbat ikus­ garri, eta gozatze taldearen inguruan. 40 urte. Mithiriña bezalako herri “ttipi” batendako zer urtemuga ! Zenbat dantzari, buraso edo laguntzailek hurbiletik edo urruntxagotik taldea biziarazi dute ? Nork daki ! Elgarretaratzeak, aldioro besta momentu haundiak dira. Orroit gira, 3O. urtemugarendako ospatu zen elkartearen besta. Eta 35. urtebetetzeak eskaini zuen dantza ikusgarri erraldoia, ehun bat dantzari gazte eta ez hain gazterekin... Berrogei urte hauetan Bithindarrak taldeak hainbat esperientzia ezagutu eta herrialde bisitatu ditu ere  : Frantziako itzuli bat 70. hamarkadan, hamabost egu­ neko egonaldia Corrèze eskualdean, Alemaniarat edo Poloniarat bidaiak, 2003ko Kabalkada, Luhosoko EDBren txapelketa, eta ezin ahantzizko talde trukake­ tak Galiziarrekin, Normandiarrekin, Fayence-koekin,… 40. urtebetetze hori esperientzia berezi haietakorik bat da dudarik gabe. Segur, taldea ez da azkarrenean, baina elkarte ainitze­ tan bezala gorabeherak badira. Erran behar da, Mithi­ riñan dantzaren gostua eta plazerra beti hor direla. Zu­ haurek ohartzen ahalko zirezte heldu den martxoaren 6ean : Ihauterien inguruan ehun bat dantzarik ikusga­ rri pollit bat eskainiko baitaukute arratsaldeko 5etan. Bithindarrak taldeko dantzariez gain ikusten ahalko ditugu Errobiko Kaskarotak (Uztaritze), Barkoxeko dantzariak eta St Pée de Leren-eko « Xankaire »ak. Gomita luzatua da...

Auzapeza zendu – Laurent Etchetto Sohütako auzapeza zendu da iragan ortziralean, 62 urtetan, eritasun larri batek eremanik. Garaibikoa zen sor­ tzez, Oihanondoa etxaldekoa. 1982an, usotegitik erorikoa eginik, bi zangotarik

Ezkontza – Plazerrekin jakin dugu Jean Marie Goyhetche Ahetze Belardikoa esposatu dela Diribarne Cecile-Claire Baionan bizi denarekin. Gure zorionik beroenak espos laguneri eta agian luzaz elgarrekin biziko dira goxotasun haundienean. Heriotze – Otsailaren 18an segitu dugu bere azken egoitzara Larreluzeko Antoinette Ugarte, sortzez Goya, Urruñatik Ahetzera etorria bizitzera ganden aspaldian. 86 urte zituen, senarra duela zonbeit urte zendua, emazte goxoa zen eta langilea, bere familiari haundizki atxikia ; zazpi haur izanak zituen : Jean Michel, Maite, Jeanine, Paul, Marie Jo, Bernadette eta Monique. Gure doluminik beroenak zazpi haurreri, haien laguneri, beren haur ttipieri eta gibeleko 3 haur ttipieri. Gure Jaunak zainduko zaitu bere ondoan merexi duzun bezala. Panpili

Laborari, ofiziale ala partikular...

Zure teilatuarekin irabaz dezakezu ainitz eta horrek deusik ez du ikustekorik suertearekin ! DIRU MOZKIN EDERRA AMORTITZE ZALUA

Ikerbulegoa Muntaketa Sal ondoko zerbitzu

IK TA L VO TO O IF ZK U EG

OA

8, Pitoys bidea - ZA Maignon - ANGELU

/A

E OT R E

IA M R

TE O E /G

N° 1 ENERGIA BERDEETAN IKERTZE TEKNIKOA & DEBISA URRIRIK

06 14 55 77 66

Ahetze

tarra den Mixel Tikoipe eta Bor­ dagaray aita seme alabek osatzen dute fama po­llita bil­ dua duen talde hau. Azkenik jalgi beren KD berria « Hegaldaka  » aurkeztuko dute. Ondotik, trago bat edan  eta talo bat janen dugu han berean. Sartzea 10E, gazteek prezio erditan eta haurrek kitorik.

Barkoxeko herriak li’ : Mathieu Uthur­ deikü eskentüren, riborde (gaztean) ; arren, aurtengo Jean-Noël Pinque pastorala. Patrick (gehitürik) ; JeanQueheille ‘Kanpo’ Pierre ‘Ttuttu’ Luro herritarrak izikiriba­ (zelüan). tü düan obra honen Marxe Eihartzet : izena da ‘Xahakoa’ Jean-Marc Erbi­ eta hiru agerraldi­ nartegaray (bizi ren artean haütüa denboran) ; Patrick badate honen ikus­ Queheille (zelüan). tera jiteko, hots, Lehen Perediküa : üztailaren 25ean, Johañe eta Jean-Pierre Luro aita-semeak, lehen 1. emanaldian : üztailaren 31n (hau, agerraldiko Entradaren kantazale izanen direnak. Johañe eta Jeangaüaz) eta agorrila­ Argazkiaren egilea : Marcel Bedaxagar. Pierre Luro ren 8an. 2. emanaldian : zaleen eskolatzen eta ‘Xahakoa’ izena ez da kargüak eman berri dütü. Mado Andere eta Aña gertüz haütatürik izan, Arizale hanitx beita eta Iriart zeren eta, pastoral honek bakotxari, ahalaz, kargü 3. emanaldian : Chris­ kontatüren beiteizkü kan­ bat eman nahi izan bei­ tophe Galant eta Henri tore ezagün honen – eta teio, Jean-Fabien Lechar­ Arçanuthurry beste hanitxen – honzale doyek pentsatü dü hiru Azken Perediküa : izan zen Alexis Etcheco­ agerraldietarik bakotxean 1. emanaldian : Sophie par ‘Attuli’-ren bizi-ürra­ Lehen Perediküaren Tourreuil, Monique Le­ tsak, bai eta bere denbo­ eta Azken Perediküaren chardoy, Maddalen Luro rako Barkoxeko herriaren e­maileak kanbiatzea. 2. emanaldian : Mattin eta herritarren – horietarik Hona arren, kargü nau­ Agor, Gillen Gamiochipi, zonbait famatüak – go­ siak ükenen dütüen Pierre Iriart, Xabi Barneix rabeherak. izenak… eta parkame­ 3. emanaldian  : Marie Jean-Fabien Lechar­ nak aipatü gabe ütziko Uhurriborde, Fabienne doy errejenta – hau ere dütügüner : Andere, Maritxu Galant, barkoxtarra – hasi da Alexis Etchecopar ‘Attu­ Maddi Lechardoy, Katti abantxü ehün bat ari­ Chabalgoity, Teresa Agor.

IA

Kantaldi Mar­ txoaren 7an, igan­ dearekin, arra­ tsaldeko 4etan, kantaldi eder bat muntatu daukute Amikuzeko ikas­ tola eta Zabalik elkarteek. Lehen partean, Amikuze­ ko ikastolako haurrek kantatuko dute, eta on­ dotik Jean Mixel Bedaxa­ gar hor izanen dugu bere lagunekin. Azkenik Pil-pil taldea entzunen dugu. Herri­

‘Xahakoa’ pastoraleko kargüak emanik

R M

Domintxine

perlesiaturik gelditu zen. Bainan nahi­ kari handi bati esker, bere aktibitateak segitu ahal izan zituen. Herriko auza­ pez zen 1988az geroz. Joan den aste­ lehenean iragan dira haren ehorzketak Sohütan.


Herriz Herri

10 Armendaritze

Donibane Garazi

Ipuin eta magia – Ortzaizeko ikastolak antolaturik, gaualdi berezi « 1.01 » ikusgarria bat beharra da otsailaren 28an, igandez, herriko gelan : arratsaldeko 5etan Xan Errotabehere ipuin kondalaria, ondotik Txan magoa. Eta, Dantzaz konpainiak Donostian dauka bistan da, taloak eta ostatua. bere egoitza. Konpainia hortan Urepele biltzen dira Europa Sortze Antzerkia guzitik etorritako Elixondoinean bizi diren Jerôme Urepeleko eta Aldudeko gazte dantzari gazte ERNAGA Koxeinekoa eta Natha­ talde batek «  Roxali  » antzer­ batzu, 17-19 lie Aurnague Baigorriarra zorio­ kia, Piarres Larzabal-en obra, urte bitartekoak. nean dira beren lehen haurra­ ema­nen du Urepelen eskolako Dantzan ari dira rekin. Joanden otsailaren 13an gelan, hori otsailaren 28-an, trebatzen, geroan sortu da beraz mutiko ttipia, igandearekin, 4-ak eta erditan. dantza konpainia Freddy deitu dutena. Gomita zabaltzen dugu Urepel­ handienetan aritzeko. Goresmenak eskaintzen ditugu dar eta auzo herritar guzieri, me­ Ostiralean, Vauban burraso eta aitatxi amatxi gaz­ mento goxo eta irringarri baten gelan (21.00), berek teeri. pasatzeko. ontutako « 1.01 » ikusgarria

Senpere Heriotze – Ganden astean bere azken egoitzarat segitua izan da Yvan Pechberty Ibarrunen Ibarrondoko etxegunean bizi zena. Duela 30 bat urte etxe be­ rria eraiki zuen, bere familiaren egoitza. Zonbeit denbora hau­ tan eri egonik, pausatu da 81 urtetan. Sortze – Ganden ilabetetan izan ditugun sortzeak : Luna Emi­ lie Moueza - Da Silva Urgurin, Estelle Maya Lakuko kartierean, Ilain Gramont – Gobet eta Elena Amaia Escande Elbarrun behe­ rean. Zorionak, bizi luze eta uro­ sa sortu berrieri eta goresmenak horien aitameri. Pilotan xapeldun – Peio No­ blia eta Pantxoa Laduche gure pasakariek ganden urtean es­ kuratua zuten Euskal Herriko xapela begiratu dute Hazpar­ neko Larronde anaiak garaiturik finalean. Partida karana izan da,

Uztaritze

lehen jokoak berdinean eginik hazpandarrek gaina hartu dute. Bainan 8 jokotan adosturik ber­ dinean joan dire 11ra eta 12ra ados ziren bainan azken jokoan kataska bipilak ibilirik gureek trenkatu. Ohore eta goresme­ nak gure xapelduneri. Hor be­ rean duzue Frantziako xapelgoa agian suerte berarekin. Argazkien lehiaketa – Herriko etxeak sustaturik berrikitan egi­ na izan da argazkien lehiaketa. Hor behar ziren gure herriak dituen berezitasun, leku pollit eta pondu hoberenak hautatu. Epaileek sailkapenean hauta­ turik lau hoberenak, bi emazte eta bi gizonek ukan duten bere noparia andere auzapezaren es­ kutik. Horiek dire Canongia eta Sammon andereak, gizonetan Roche Thomas eta Thichteniont Tanguy. Ondotik andere kontsei­ lariek zabaldu duten mahainean bazen jateko eta edateko.

Hiru uztariztar gazte kondenupean Bi mutiko eta neska gazte batek frantses bandera bat ebatsi zuten joan den Martine egunez Uztaritzeko hilerrian, gerlari ohien elkarteak han pausatu eta zalu. Afera auzitegian pasa zen aitzineko astean. Barnera sartu aitzin SEGI gazte mugimenduko 50 gaztek Sanpantzar epaitu eta erre zuten, uztariztar hiru gazteei elkartasuna erakutsiz. Inguru horretara hurbildu ziren ere beste hainbeste gerlari ohi elkartekide, eta inguruko lau ezkinak artoski zaindu zituzten poliza eta CRS-ek. Auzian prokuradoreak bi hilabete presondegi eta 500 euroko isunak eskatu ditu gazte bakoitzarentzat, leporatu die Frantziaren libertatearentzat dena eman zuten gazteak laidostatu dituztela bandera hori ebatsiz. Filipe Aramendi gazteen abokatuak ihardetsi du ez zutela deus gerlari ohien kontra, bakarrik frantses estatua zutela partida. Martxoaren hamaseian jakinen da jujeen erabakia.

dute eskainiko, publikoa maitasuna eta ametsetan gaindi ibilaraziz.

Makea – Lekorne Orotarik – Beti aitzina doatzi gure hirugarren adinekoak, aldi huntan Ogibarnean egin dute bazkari arrado bat omore onean. Eta, eta, Mendiondoan beretik segitzen dutela ! Biba zuek eta segi beretik. Airetik – Final laurdenak ederki iragan dira Airetik elkartearen­ tzat. Garaile beraz xitoetan Bas­ tien Iribarren (40) BAC-eko Iban Jauregiberriren kontra (16). Ari­ netan, Eñaut Etxeberria eta Peio Hiriartek irabazi Intalatsekoeri 40-16. Ttarroetan, Olivier Du­ hart eta Bixente Idiartek irabazi Uhaldean-ekoeri 40-35. Partida borrokatua izan da, boteetan berdintsu 13na. Biba zuek eta agian finalera helduko zirezte.

Buruzburuka, garaile atera dira ere G. Etxebarne, J. Karrikarte, B. Bidegarai, D. Duhart. Lekorneko trinketean – Lehen mailan, Ibarburu 40, Sasco 17. Berezkoetan, Lambert-Ducas­ sou 40, Ezcurra-Kurutcharry 34, 10 berdintzerekin, 5, 6, 7, 18, 20, 24, 25, 27, 28, 29tan. Zinez par­ tida gustagarria, ikusle ainitzen aitzinean. Ihauteri – Ongi iragan dira bai Makean eta bai Lekornen, es­ koletako haurrek bereziki airos­ turik. Mezen tenoreak – Makean 19.30etan eta Lekornen 10.30etan. P.I.

Donoztiri Heriotze – Joanden ortzirale eta larunbatean, bi presuna segitu ditugu beren mundu huntako azken egoitzarat. Marie Landa­ garay Jarako ama, 98 urterekin, zonbeit urte hauetan Izturitzeko xahar etxean ginuena. Emaz­ te langile eta bihotz onekoa izana. Pena handiak jasanez lehenik seme Jean gazterik galdu baitzuen, gero senarra Jean Pierre... eta ondotik Pierre semea Bardozen ixtripuz hau ere gazterik joana. Hiru hauek, beren biziaren irriskuan solda­ dogoa egina gerla zerbitzuetan. Marie orai pausa dadila betie­ reko zorionean. Laurent Haristoy Garoneko se­ mea, 53 urte oraino, adin ede­ rrean zelarik utzi gaitu guziak pe­

netan. Presuna prestu, zerbitzu egilea, gain gainetik herriari atxi­ kia. Ainitz denboraz plaza on­ doan bazterrak garbiki atxikitzen zituela, hilarriak berdin, herria­ ren zerbitzuan. Doi bat ez untsa zen zoinbeit denbora hauetan, partikulazki anaia Pierre eta aita galduz geroz. Biziki hunkia ere ama Iholdiko xahar etxean sar­ tuz geroz, sendimendu handiko presuna baitzen. Bere haurride, koinat ala familia guziak gain gainetik segitzen eta laguntzen zutela. Bi ehorzketetan eliza bete betea, ageri baitzen zoin maitatuak ziren bat ala bertzea. Gure otoitzetan laguntzean ditu­ gula, bien familiek onhar ditzate­ la gure sendimenduzko dolumin bizienak. A.A.

Lasa Ezkontza – Aurtengo ihauteriak hasi bezain ongi bururatu ditugu bigarren ezkontza batekin. Duela urte parrasta bat Etchegoinborda erosi zuen M. Helene Barbace andereak eta Henri Chevrat bikote lagunak nahi ukan dute elgarrekilako bizia legeztatu. Herriko etxean beren baiak sinaturik, elizako urratsak bete dituzte Domintxinen biltasun ixilean. Goresmenak Henri eta M. Heleni, ainitz atsegin eta zorion ukan dezazuen dauzuegu bihotzetik desiratzen. M.G.


Herriz Herri Sara

Aiherra

Bazkaria - Otsailaren 13an Lur Berri gelan izan da e­rretretatuen bazkaria. Baginen 118 erretretatu, 5 kan­ tari eta musikari (Sara Kantuz taldekoak), eta 12 kon­ tseilari, orotarat 135. Lur Berri gela ongi edertua zen. Jateko guziak aski onak ziren bainan tripotxak arra­ roak. Sara Kantuz taldeak izigarri ongi airostu du otrun­

tza eta guk ere eman dugu boza. Izigarriko arratsalde goxoa pasatu dugu. Beti Gazte taldearen lehendaka­ riak eskerrak eman diozka kontseiluari pasatu duen holako arratsalde goxoa gatik. Bertzalde orroitarazten dut martxoaren 25an ortzegunarekin izanen dela Beti Gazte-ren biltzar nagusia, ondotik bazkaria han berean Lur Berri gelan. Aurten Beti Gazte taldeak egiten ditu 20 urte antolatu zutela. Orduan galdetzen dut egun horta­ rat ahal duzuen guziak etortzea. Aitzinetik milesker han­ di bat. Bidea - Zahar etxearen bazterreko bidea, Mendi Bista auzotik behereko biderat, bide hori SOBAMAT Kanbo­ ko enpresak eginen du eta bazterrak (arbol, zuhaixka eta lore) CAP VERT-ek, Kanbokoa hori ere. Oihana - Aurten ere arbolak (haritz, fago eta gaztain) landatuko dituzte eta lehenago landatuak garbituko (7 hektara). Lan horien egiteko pasaiak garbitu dituzte ibiltzeko (Munuhenborda, Xabalo, Saiberri eta Ibanteli). Diru laguntza galdetzen dute Eskualdeko Kontseiluari eta Kontseilu Orokorrari. Parte harzea - Haurrak atxiki­tzeko familia partikularre­ tan herriak diru laguntza ekartzen du. Izan herriko edo auzo herritako familia partikularrentzat. Iruñea - Ganden asteburuan Iruñean turismoaren feria zen. Saratik han ziren turismo bulegoa, Lezeko eta La­ rrungo tren ttikiaren buruzagiak. Izigarri kontent etorri dira zeren mundua ibili baizaiote Sarako edergailuen ikusten. Ikusten ibili zaioten hamarretarik bat heldu ba­ linbada Sararat, izanen da jende ! Bozak - Martxoaren 14an eta 21an Eskualdeko Kontsei­ luko bozak dira. Boz ematea izanen da Herriko Etxean, bulegoak irekiak izanen dira goizeko 8tarik arratsalde­ ko 6ak arte. Ahantzi gabe etorri bozkatzera. Pilota  - Esku huska trinketean. Xitoak. Iribarren Unai – Lecuona Aritz-ek galdu final laurdenetan 40-16 Mia­ rritzeren kontra. Fagoaga Eneko – Arribillaga Eneko-k irabazi 40-36 Itsasuarrak-en kontra. Artekoak. Riobo Imanol – Sarié Bastienek irabazi 40-15 Noizbait-en kontra. Gaztetxoak. Prevost Axel – Agesta Joan-ek galdu 40-31 Senpereren kontra. Buruzburuka. Endara Denis irabazle 40-38 Zaharrer Segi-ren kontra. Urbis­ tondo Leon irabazle 40-25 Senpereren kontra. Mariluz Patrick-ek galdu 40-19 Urruñarren kontra. Eskubaloia - 13 urtekoek galdu 33-13 Coarraze-ren kontra. Seniorrek galdu 23-16 Morcenx-en kontra. Ganex

11

Igandean, 22. mus zoingehiagoka, Denen Etxean Otsailaren 28an, igande arratsal­ dean, eskola girixtinoko burrasoek gomitatzen gaituzte antolatzen duten mus zoingehiagokarat. Hau antola­ tzen dute urte guziz garai berean eta aurtengoa hogeitabigarrena da. Denen Etxean arratsaldeko 2tan izaitea galdatua zauku. Xapeldunen­ tzat, 500 euroko saria eskainiko da, eta finalistentzat 250 eurokoa. Beste sari andana bat ere banatuko dute, tokiko enpresa edo ofizialeen lagun­ tzari esker. Izenak tokian berean har­ tuko dituzte. Ez ahantz, arra­tsalde guzian edari, talo eta matahami anto­ latzaileek salduko dutela. Eta usaian bezala, a­rratsaldearen ongi burura­ tzeko, tokian berean afaiten ahalko da 10 eurotan (arroltze moleta arte­ kiarekin, eta deserta), ara­tseko 7tarik goiti. Ongi etorri deneri !! Ostatu-okintegi baten asmoz, galdezketa Badu zonbeit urte Herriko Etxeko ar­ duradunek, zerbeit egin nahi dutela Aiherrako burgada edo herri erdiaren biziarazteko, hala nola komertsio bat sorraraziz, plaza ondoan. Urtarrilean atera zen herriko aldizka­ rian, irakurtu ginuen Merkatal Gan­ bera eta Ofizialeen Ganberarekin, Aiherrako plazan okindegi eta ka­ fea hartzeko ostatu baten sortzeko gogoetan ari direla. Alabainan, Ai­ herrako biztanlegoa emendatuz doa azken urte hauetan, eta hurbileko zerbitzu batzuen eskatzaile da. Ondorioz, deliberatu dute etxe edo familia bakotxa galdezkatzea, hauien ikusmoldearen jakiteko gisan, proiek­ tu berri huni buruz. Inkesta huntan 13 galde badaude, eta ahal bezainbat a­rrapostu zuzen eta errealistak be­ harrezkoak dira. Hauiek behar dira martxoaren leheneko Herriko Etxera helarazi. Gehiago eta hobe !

Bidarrai Bi hitzordu : - Emazteen afaria iraganen da martxoaren 5ean, ostiral aratsez, Noblianean. Izenak eman martxoaren 3ko berantenez, tel. 05.59.37.70.89. - Sagarnotegirat ateraldia iraganen da martxoaren 13an, larunbatarekin (eta ez martxoaren 20an joanden astean aipatu bezala, zeren egun hortan Nafarroa taldeko errugbilariek badute partida bat garrantzitsua). Ateraldi hortaz interesatua denak junta dezala besta komiteko gazte horietarik bat.

Interesa eta sustengua kopuru edo nonbre handian erakutsiz, egitasmo hori errexkiago burutzen ahalko da !! Hots, bakotxak bere ardurak har di­ tzala !! Mus xapelketa, Auxotean  : finalak eta afari

Multxoetako lehen partidak Auxotean

Union Basque batasunak antolatu mus xapelketa bururatzera doa. Hastapeneko 37 pareetarik 7ek dute kantonaletan parte hartzen ahalko. Jadanik sailkatuak diren lehen 2 pa­ reak ezagutzen ditugu. Eric Mimiague eta Felipe Kapotene (Martinon), eta Jaki Biscay ta Maialen Christy anai arrebak. Beste 5 pareen berri mar­ txoaren 6an ukanen dugu, orduan baitira antolatzen herriko finalak. Ondotik afari bat antolatzen dute Au­ xotean, 20 eurotan. Izenen aitzinetik emaitea galdatua da muszale guzieri, eta hori Auxoteira deituz 05 59 29 64 07ra martxoaren 3ko. Kantonaletako lehen itzulia mar­ txoaren 13an iraganen da Bardozen “Chez Odile” ostatuan, eta bigarren itzulia Bastidan martxoaren 25ean, ihiztarien etxolan Xantza on gu­zieri !!

Ateen idekizea

Etxekopar Kolegioan Donapaleun Zaldi Xuri auzoa 05/59/65/71/99 college.etchecopar@wanadoo.fr

2010 eko martxoaren13an(9:00-17:00) 2010 eko apirilaren 17an (9:00-12:00)

Batzarria, ikasgelen eta barnategiaren bisita, animazioak ikasle eta erakasleekin


ABISUAK

12 AVIS DE CONSTITUTION

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte sous seing privé Avis est donné de la constitution établi en date du 1er février 2010 à SAINT JEAN DE LUZ (64500), il a été consitué d’une Société présentant les caractéris­ une société présentant les caractèristiques tiques suivantes : suivantes : Dénomination : Recherche Etude et Développement, Sigle : R.E.D. Forme : Société civile immobilière Forme : Société à responsabilité limi­ Dénomination : S.C.I. DECOUVERTE tée Siège social : 394, rue Kiroleta 64480 Siège social : 9, rue Ganbetta – USTARITZ 64500 SAINT JEAN DE LUZ Objet : Réaliser dans tous les do­ Objet : l’acquisition, la gestion et l’ad­ ministration de tout immeuble et de tout maines techniques des missions de re­ cherche d’étude et de développement, de terrain Durée : 99 années à compter de son mettre en oeuvre des recherches, de les immatriculation au Registre du commerce valoriser par tout moyen, ainsi que, direc­ tement ou indirectement, réaliser toutes et des sociétés opérations industrielles, commerciales Capital social : 2000 euros et financières, mobilières et immobilières Apports en numèraire : 2000 euros pouvant se rattacher directement ou indi­ Gérance : Monsieur Alain GIRARDOT rectement à l’objet social. demeurant à Maison Etxevertzia, chemin Durée : 90 ans de Serres à ASCAIN (64310) et Madame Capital : 500 euros Françoise PARIES demeurant à Maison Gérance : Monsieur Ignacio SAEZ Etxevertzia, chemin de Serres à ASCAIN demeurant 394, rue KIROLETA 64480 US­ (64310) Immatriculation : au registre du com­ TARITZ Immatriculation : au RCS de merce et des sociétés de BAYONNE BAYONNE. Pour avis Pour avis, le représentant légal

Mendi erretzea : ohitura zahar bat etorkizunerako ? Ainhize Monjolosen, Zuentzat egoitzan, otsailaren 25ean, or­ tzeguna (20:30), « Entre deux feux » filma eta Didier Buffiere La­ borantza miniesterioan lan egiten duen ingeniorearen mintzaldia.

Éditions Basques

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 11 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10 herria@wanadoo.fr imprimerie.labourd@wanadoo.fr

URTE-SARIAK

Urtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan : - Bandarekin : 97 E edo 127 $ - Gutun-azalean : 180 E edo 210 $ Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/ Zuzendaria : J.-B. Dirassar Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd 8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA

Tél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

INSERTION - CESSION DE FONDS DE COMMERCE Suivant acte reçu par Maître Olivier COUSTOU, Notaire Associé de la So­ ciété Civile Professionnelle «Dominique LARRALDE, Pierre FAGOAGA, Olivier COUSTOU et Claudine SALHA» titulaire d’un Office Notarial à SAINT JEAN DE LUZ, 21, Rue Chauvin Dragon, BP 419, Résidence «les Palmiers», le 15 Février 2010, enregistré au S.I.E de Bayonne, Pôle enregistrement, le 16 Février 2010, Bordereau n°2010/183 case n°3, a été cédé par : La Société dénommée LA MAISON DES ARTS, dont le siège est à BIARRITZ (64200) 3 Avenue Victor Hugo, identifiée au SIREN sous le numéro 402 939 169. A: La société dénommée MARGOLAN, dont le siège est à BIARRITZ (64200) 3 Rue Victor Hugo, identifiée au SIREN sous le numéro 520 047 937. Un fonds de commerce de fournitures pour artistes peintres et architectes, pape­ terie, librairie, fournitures de bureau, gale­ rie de tableaux, articles religieux, articles de Paris, souvenirs, maroquinerie, petite horlogerie, objets d’arts exploité à BIAR­ RITZ (64200) 3 Avenue Victor Hugo, lui appartenant, connu sous le nom commer­

cial LA MAISON DES ARTS, et pour lequel le cédant est immatriculé au registre du commerce et des sociétés de BAYONNE, sous le numéro 402.939.169. Le cessionnaire est propriétaire du fonds vendu à compter du jour de la si­ gnature de l’acte. L’entrée en jouissance a été fixée au jour de la signature. La cession est consentie et acceptée moyennant le prix principal de CENT CIN­ QUANTE HUIT MILLE EUROS (158.000,00 EUR), s’appliquant : - aux éléments incorporels pour CENT QUARANTE NEUF MILLE HUIT CENT QUATRE-VINGT QUATORZE EUROS ET TRENTE SEPT CENTS (149.894,37 EUR), - au matériel pour HUIT MILLE CENT CINQ EUROS ET SOIXANTE TROIS CENTS (8.105,63 EUR). Et en sus du prix, les marchandises existantes évaluées forfaitairement à la somme de douze mille euros (12.000.00 eur) hors taxes. Les oppositions, s’il y lieu, seront re­ çues en la forme légale dans les dix jours de la dernière en date des insertions pré­ vues par la loi, en l’Etude de Maître Nico­ las JOLY, à BIARRITZ (64200), 20 Avenue Victor Hugo où domicile a été élu à cet effet. Pour insertion Le Notaire

APPEL A PROJETS ACTION LINGUISTIQUE 2010 DE L’OFFICE PUBLIC DE LA LANGUE BASQUE ET DU GOUVERNEMENT BASQUE EUSKARAREN ERAKUNDE PUBLIKOA ETA EUSKO JAURLARITZAK BIDERATU 2010. URTERAKO HIZKUNTZA JARDUERA PROIEKTU DEIALDIA Objet : ➧ L’Appel à projets action linguistique a pour objet d’organiser l’attribution d’aides financières aux opérateurs privés du Pays Basque de France oeuvrant au développement de l’utilisation de la langue basque. ➧ Les projets et les activités soutenus dans le cadre de ce dispositif devront être menés et achevés au cours de l’année 2010 (il pourra s’agir d’une première tranche d’un projet pluriannuel). Bénéficiaires : ➧ L’Appel à projets action linguistique est ouvert à tout opérateur associatif ou privé ayant son siège social en Pays Basque de France, officiellement déclaré dans le respect de la réglementation en vigueur. Projets éligibles : ➧ Les projets et activités qui seront soutenus doivent s’inscrire en cohérence avec le Projet de Politique Linguistique adopté par l’Office Public de la Langue Basque et le Plan de Revitalisation de la langue basque adopté par le Parlement Basque. ➧ Ils devront répondre aux enjeux suivants : - Transmettre la langue. - Vivre la langue. - Fortifier la langue. ➧ Les projets relatifs à l’édition en langue basque seront traités suivant un dispositif spécifique adossé au règlement de l’Appel à projets. Délais : ➧ Le règlement de l’Appel à projets et le dossier de demande d’aide financière pourront être retirés dès le 26 février 2010 au siège de l’Office Public de la Langue Basque. ➧ Les dossiers de demande d’aide financière dûment complétés devront être parvenus au siège de l’Office Public de la Langue Basque pour le 26 mars 2010 au plus tard.

Gaia : ➧ Hizkuntza jarduera Proiektu Deialdiaren xedea, Ipar Euskal Herrian euskararen erabilera sustatzeko ekimenak garatzen dituzten erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko modua arautzea da. ➧ Deialdi honen bidez lagunduak izango diren proiektu eta jarduerek 2010. urtean hasi eta bukatu beharko dute. Nolanahi ere, urte anitzeko proiektu baten 2010eko zati izan daitezke. Onuradunak : ➧ Indarrean dagoen legediaren arabera eraturiko eta Ipar Euskal Herrian egoitza soziala daukaten eragile pribatuek proiektuak aurkeztu ditzakete hizkuntza jarduera Proiektu Deialdi honetan. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak : ➧ Lagundutako proiektu eta jarduerek bat egin behar dute Euskararen Erakunde Publikoak onartutako Hizkuntza Politika Proiektua eta Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburuekin. ➧ Honako erronkak errespetatu beharko dituzte : - Euskara transmititu. - Euskaraz bizi. - Euskara bizkortu. ➧ Argitalpenaren arloan kokatzen diren proiektuak, Proiektu Deialdiaren araudiari uztartu dispositibo berezitu baten oinarriz tratatuak izanen dira. Epeak : ➧ Proiektu Deialdiaren araudia eta diru-laguntza eskabide txostenak Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzan eskuratzen ahalko dira 2010. urteko otsailaren 26etik hasita. ➧ Diru-laguntza eskaera txostenak Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzan osaturik helarazi beharko dira, 2010. urteko martxoaren 26erako berantenaz.

Office Public de la Langue Basque Euskararen Erakunde Publikoa Appel à projets action linguistique Hizkuntza jarduera Proiektu Deialdia 2 Allée des Platanes Platanondoen etorbidea, 2 64100 Bayonne - Baiona


asteburuko hitzorduak Ortziralean -Donibane Lohizunen, Ravel entzuntegian (18.30), “L’Ensei­ gneurâ€? antzerkia. -Tarnosen, Tarnos-OcĂŠan egoi­ tzan (19.00), Amaia Riouspe­ rous eta Aistrika-ren kontzertua, Haitiko haurren fagoretan. -Baionako antzokian (20.30), Nicolas Dary eta Nicolas Mon­ tier musikariak beren lagunekin. Luna Negra kabaretean (21.00), Les Malpolis taldea. -Donibane Garazin, Vauban zinegelan (21.00), Dantzaz konpainiaren ÂŤÂ 1.01  ikusgarria. -Donapaleuko Aldaka Gaz­ tetxean, Ihauteri gaua, Dragon Mookhyr eta DJ Tikoip

Larunbatean -Angelun, kukuso merkatua Quintaou plazan. -Baionan, Lacarre plazatik abia­ tuz (11.00), Baionan kantuz -Senperen, Jauregiko plazan (11:00), Nestor Basterretchea eta Jean Mixel Bedaxagarren oroit-harriaren estreinaldia -Bardozen, herriko plazan (15.00), ihauteriako ibilaldia. Ihauteriak ere Lehuntzen -Miarritzeko mediatekan (14.30), Euskaltzaleen Biltza­ rraren  Iraupenean etorkizu­

na  liburuaren aurkezpena eta (15.30) “Le roi danseâ€? ikusgarria -Baionan, Glain-eko Elkar­ tetxean (19.00), afari ikusgarri,  Comed’History , Gregory Le­ marchal elkartearen alde -Mugerreko elizan (20.30) Charles FerrĂŠ tenor kantaria eta Hermanos Sanchez gitarristak -Miarritzen, geltoki xaharrean (20.30), Raphael kantaria. -Izpuran, Fauxtin-Bentaberri ge­ lan (21.00), Kabaret-Gaua, Irule­ giko Irratiaren alde, Bizardunak eta beste -Miarritzen, Jondoni Martine elizan (21.00), “Les Sacque­ boutiersâ€? taldearen musikaldia, 16. mendeko musika espaĂąola goretsiz. -Baionan, Luna Negra kabare­ tean (21.00), Tiger Mountain.

Igandean -Atharratzen, ihauteria-bestak. -Donibane Lohizuneko elizan (15.00), Haitiko haurren alde, Bihotzez eta Beltza-Gorri koroak bai eta Uztaritzeko gaiteroak. -Urepelen, eskolako gelan (16.30), Piarres Larzabalen  Roxali  antzerkia -Armendaritzen, Zuentzat ge­ lan (17.00), ikusgarria Ortzaize­ ko ikastolaren alde, Xan Erro­ tabehere ixtorio kondari.

Telebixta Leihotik Bahituak : Berriz ere, artikulutxo honetan, errepikatuko dut astero idazten dudana : badirela munduan gaindi bahituak diren jendeak ehunka ez balinbada milaka. Gogoan atxik ditzagun, eta ez haiek bakarrik, bainan ere haien familiak, ez baitira haiek ere ahantzi behar. Jatetxe solas : Ari gara, Frantzia honetan, XXI. mendeko Frantzian, burutik joaiten. Badira zurrumurruak, are gehiago salaketak zenbat jatetxeren kontra, hain zuzen haragia  hallal   bakarrik eskaintzen dutelakotz, erran nahi baita musulmanek abereak hiltzen dituzten gisan. Juduek ere, beren gisara, hiltzen dituzte abereak eta eskaintzen dute haragia  casher  delako beren jatetxeetan. Ez dut uste eta ez dut entzun deus jatetxe horien kontra. Giza eskubideak aipatzekotan, erran nezake musulmanek proposa dezaketela haragia  hallal , juduek ere haragia  casher  eta nik ere, bertze ainitzek bezala, badugula jatetxe horietan sartzeko edo ez sartzeko ahala. Des racines et des ailes : Frantzian egon gara joanden asteazkenean, jatetxez jatetxe, goraipatuz lur honetan dauzkagun mozkinekin. Lot departamenduko sukaldari batek zaintzen du bere baratzea eta baliatzen handik heldu diren baratzekariak. Saltegi bateko nagusia, emaztea hain zuzen badoa herriz herri Frantzia guzian bilatuz herrialde bakoitzak dituen mozkin bereziak. Marseillako sukaldari batek erosten ditu Mediterraneo itsasoak eskaintzen dizkion arrainak, batzuetan arrain guti ezagutuak. Bazen ikasteko ! Wallander : Hau da suediar polizia filma Arte gateak zabaldua ortzirale aratsean eta astero bertze bat zabalduko da, orotara sei aldiz ortziraletan. Suediako poliziak ez dira bertzeak bezalakoak. Segitzen dute beren lana emeki emeki, behar den denbora hartuz. Azkenean arrastatzen du hiltzailea ikusten dugularik denbora berean zein ederrak diren bazterrak Suediako herrialdean. Errugbia : Miarritze jokatu da ortzirale aratsean Brive-ko taldearen kontra (12 eta 6), falta zirelarik Traille, Yachvili, Hariùordoquy eta bertze batzu. Hiru gaztigu ostiko eta punpa laster bat, bi gaztigu ostikoren kontra. Baiona jokatu da Montpelier-en eta han irabazi (22 eta 16) hiru entsegu markatuz. Hau, bai, balentria... eta beharrezkoa. J.H.

13

Asteburuan -Baigorrin, Urdoze auzoaldeko bestak -Urrustoi Larrabilen, herriko bestak -Baionako zezenplazan, Vinifiesta azoka

Izpuran otsailaren 27an kabaret gaualdia arratseko 9 tan

° Pantzo Hirigarai Irulegiko irratiaz anekdotak antzezten. ° Kattalin Indaburu, Ixabel Jaury, Audrey Carrique kantuz, Philippe Albor musikariak lagundurik. ° Hudaltzainak ° Bizardunak ° Kantuz taldearekin erromeria Jateko eta edateko gau guzian. Irulegiko Irratiaren alde !

Otsail ostegunak Donapaleun Herriko xerbitxuguneko gibeleko salan (20.30) - Otsailaren 25a : Norentzat eta nola idatzi gaur euskaraz? Euskal sistema literarioaren mugak eta idazleen estrategiak Mintzalaria : Ur APALATEGI, idazle eta unibertsitaria Ur Apalategi Idirin 1972an sortu zen Parisen. Lanbidez ikerle-irakaslea da Paueko eta Aturri He­ rrietako Unibertsitatean. Ikerle gisa Atxagaren obraz eta belaunaldi literarioetaz bi liburu argitaratu ditu, eta idazle gisa hiru liburu argitaratuak ditu jada. Egungo euskal literatura ez da duela hogoita hamar urtekoa. Garai batean utopikoak ziren hainbat gauza egia bihurturik ikusten ahal ditugu: idazle pro­ fesional edo erdi-profesiona­ lak, bertze hizkuntzetara itzu­ liak eta nazioartean ezagutuak diren euskal idazleak, euskal industria kultural bat bizitza li­ terarioa aldi berean bermatzen eta baldin­tzatzen duena... Pa­ norama kultural itxuraldatu ho­ netan, normala denez, aktore kulturalek orohar, eta idazleek partikularzki, estrategia berriak

EUSKAL IRRATIAK

garatzen dituzte beraien buruak eta obrak ezagutzerat emaiteko, idaztetik bizi ahal izateko. Eta jokabide horiek ainitzetan gure sistema kultural hauskorraren mugak agerian ezartzen dituzte, bere oinarriak kordokarazte­ raino, polemikaren sua pizte­ raino. Mintzaldi honetan estra­ tegia horietarik zenbait ulertzen saiatuko gara. adibide konkretu batzuen bitartez. Atxaga, Saizar­ bitoria, Uribe, Elorriaga, Borda, Arkotxa... zenbat idazle, hain­ bat molde euskaratik abiatuz mundura jalgitzeko, edo ez jal­ gitzeko... euskal idazle izateko, edo beste zerbait bilakatzeko... Bidenabar, egina izanen den galdera nagusia gure buruaren jabetza kulturalarena da. No­ rentzat ari gara, euskaraz idaz­ ten dugularik? Eta nondik ari gatzaio so gure buruari ?

90.5 - 91.8 - 95.5 - 106.6

Otsailaren 26a, ostirala 7.00 : Goiz berri 16.00 : Kantaire 19.00 : Aitzur eta jorra Otsailaren 27a, larunbata 11.00 : Airesta, 12.00 : Xapin Euskal Irratietan entzun diren memento hunkigarri eta irringarriak 18.30 : Futbola, Baiona/Reims

Otsailaren 28a, igandea 9.30 : Gure bazterrak Lohitzun Oihergi (2) 10.30 : Meza 13.00 : Hegoaldeko ostatua 15.00 : Errubia, Maule/Dijon eta Nafarroa/L’isle Jourdain Martxoaren 1a, astelehena 19.00 : Zer dioxu, Panpi Olaizola




HAN ETA HEMEN

14

Garazin antzerki,

Burkina Fasoko behardunen laguntzeko

Orai badu bost edo sei urte Garazi-Baigorriko Sokorri Katoliko lagunek xutik emaiten dutela antzerki bat Afrikako leku askotan beharretan diren jenden laguntzeko. Oraikoan ere, 13 lehengo gazte ari dira urriaz geroz, « Nork hil du Oihanalde », Piarres Larzabalen antzerkiaren prestatzen. Bi emanaldi izanen dira Donibane Garaziko Vauban zinegelan, martxoaren 7an eta bestea, martxoaren 21ean. Bi emanaldi horietako sos sartzea osorik joanen da Burkina Faso-ko jende zinez beharretan direnen laguntzeko. Ikusi nahiz orai artino igorri diruak zertan baliatuak izan diren, preseski, joanden abendoan, Garaziko Sokorri Katolikoko 14 lagun izan dira lekurat joanik, beren sakelatik bidaia pagatuz, delako Afrikako leku behartsu horietara. Han ikusi dituzte zer pobrezian eta neketan bizi diren jendeak leku idor horietan, euria ez baitute ikusten sasoin batez bakarrik. Horregatik, behar dute urrun urketa ibili. Hemendik aitzineko urtean igorri sosarekin, ikusi dute, bertzeak bertze, herri ttipi baten ur zilo bat eraikirik. Han izan direnek segurtatu dute badela oraino ainitz obra egiteko, ur ateratzen eta errekolta poxi baten pusarazteko. Beraz, okasione bat, antzerki hortara nunbre handian jinez, arratsalde goxo baten pasatzeko eta ber denboran obra balios batean parte hartzeko. Hobe txartelak aitzinetik segurtaturik, agian, aitzineko urtean bezala, Vauban zinegela beteko da mukurru bi emanaldi horietan. Zuen beha gaude...

Burkina Fason berrikitan eraiki ur ziloa jazko antzerkiari esker

Garazi Baigorriko Sokorri Katoliko taldea Horra bildu urarekin, zer egiten duten izanik ere desertuan

Ondarroatik Ahatsarat (4) Ahantsan zoriontsu Barnetche familian abeltzaintzan eta so­ roetan aritu nintzen Barnetche jaunaren aholkuei jarraituz. Nirekiko tratua haiek emanda beti begi oso onekoa izan zen, familiako kide bat bezala tratatu nin­ dutelako. Baserri horretan egon nintzen bitartean inoiz ez nuen goserik ukan, ezta arroparik, ez garbitasunik falta ere. Nire esker beroenak Barnetche familia guziari nire behartasun gorriak arintzea­ gatik. Zoriontsu ni, Barnetche jaunak Alemaneri legalki onartua zegoen diru kopurua ordaindu zielako neregatik, on­ dorioz Gurs-eko kontzentrazio esparru­ tik atera ahal izan bainintzen. Aroztegian egon nintzen frantses jan­ darmek Mendibera eraman arte. Ale­ manen eskuetatik Baiona libratua gel­ ditu zenean, Frantsesek agindu ziguten Alemanek konfiskatutako ondareak guk biltzea : armak, munizioak... eta Baio­ nako biltegian uztea.

Eskualde horretan ongi kokatua ikus­ ten nuen nire burua, euskeraz bizi, hi­ tzegin eta ingurua biziki maite nuelako, harreman atseginak sortuz. Beti idekia izan naizenez, neska lagun-minak ere izan nituen. Haien artean Baionako gaz­te bat, Dames de France saltegian lan egiten zuena : argazki bat egin zi­ dan eta gaur egun haren oroimena niregana etortzen zait. Espainiara itzultzeko baimena lortuta, 1946eko otsailaren 29an Hendaiako muga ze­ harkatu nuen eta erbesteratu izan den poztasun barne-barneko zirraraz (hun­ kimenaz) sorterrira itzuli nintzen. Gu­ rasoek bidalitako diruari esker Onda­ rrura heldu nintzen... abarkak apurtuta, sos gutxi sakelan, baina bihotza pil-pil hunkimenaren hunkimenez !!! Jose Mari Basterretxea Aranbarri Ahatsa Aroztegiko lurretan (ezkerrean xakurrarekin)


KIROLAK pilota

Nork atxikiko du Waltari ?

Agusti Waltari......................40 Paxkal Ezcurra.....................18 Zer egin holakoen aitzinean ? Apuñoz sakatzen dakiena Wal­ tari bezala, gisa hartara treba­ turik eta holako besoa zaindo­ blaturik, nork debeka hola egi­ tetik  ? Bestalde, bat da sakea, gero kintzea ere jokatu behar da. Hortan, pilota gaixtoen bil­ tzen eta defentsan, ohartuak gi­ nen ez zuela Waltarik potretarik. Baina orai ez da batere berdin, ikasi baitu kubatarrak, hemengo hoberenekin ariz. Orai zer egin beraz ? Ikasi hemengo gazteak ere, punpetik ez bada airetik, eta ihardoki, ez uzteko gehiago 26 sake sartzera, barkatu Pax­ kal, nik uste dut nehork egite­ kotz Urruñako Paxkalek egin dezakeela. Hiri gaudek ! Lavielle – Jeannots..............40 Inchauspe – Carricart..........26 Aitzin partida hau egina zen lehenik Modernean. Bestekoa zen beharra partida, Alexis In­ chauspe gaztea eta Benesse landestarra batetik, LavielleJeannots landestar trebeak bes­ tetik, baina Benesse ezin eto­ rriz, Jon Carricart Filipen seme gaztearen bila joan dira azken orduan. Bi kusi gazteak arizan dira elgarrekin berak baino za­ harragoen kontra. Egun galdua

Futbola

bihar irabaziko ! Zorionak ! GARATENEAN Laurent Lambert..................40 J. Marc Lamure....................37 Buruzburuka partida gogorra hau eta ongi bururatu dena Lambert seme gehienarentzat. Baina kasu : 36etan berdindurik batez aitzinean jarria zuen mila­ frangarra. Hortan geldi haatik, hiru sarez hiru tanto egin baititu izpurarrak, ordu arte sare guti egina zuela. Bielle – Harismendy............40 Alfaro – J.C. Dermit.............22 Tanto pollitik ikusi da gero par­ tida huntan ere, baina hutsak ere bai. Gainerakoan, denak go­ gotik ari ziren eta beti maite ditu bere pilotariak Garaziko publiko fidel horrek, eta badira beti urru­ nagotik heldu diren pilotazaleak ere. Ximun Lambert......................? Txomin Sasco........................? Horra helduden asteleheneko lehen partida Garatenean. Bielle – Harismendy..............? Ezcurra – Kurutcharry...........? Eta hau bigarren partida, lehena lau orenetan hasiko. LEKORNEN Lambert – Ducassou...........40 Ezcurra – Kurutcharry.........34 Gazteak nagusitu bigarren

15 maileko berezkoak jokatzen duten lehiaketa hortan. AMATURREN BURUZBURU­ KAK J. Marc Berasategui............40 David Etcheto......................35 Ez dio utzi nahi ukan azkainda­ rrak bere gradoa garazitar gaz­ teari aurtengoan ere. Mikael Palomes...................40 Olivier Haroçarene..............17 Arrosatar gaztea ongi doa bere bidean, hau ere hoin aise iraba­ ziz senpertar pilotari trebatu hu­ nen aitzinean. Bixente Oyhenart.................40 Herve Bonetbeltx.................33 Alta aihertarrak ere bere bidea segitzen du makear pilotari hau etzelarik hola galtzen usatua bere ofizio berri horrekin. Eta gu, pilotazaleak, goazen trinketetarat, hori baita gure euskaldun jokoa, beste ostiko­ karien eta borrokarienak baino lehen ! DANTXARINEAN ERE PILOTA Ur-Hegian ostatuak, muga ezagutu hortan, jakin araz­ ten du lehiaketa bat jokatzera doala aurten ere bere Xokoberri hortan, hiru mailetan. Tel. 05.59.29.91.16. Ongi etorri ! HEGOALDEAN XAPELGOAK AITZINATUZ Irujo – Beroitz......................22 Olaizola II – Mendizabal II...20 J. Retegi – Zezilio................22 Urrutikoetxea – Iza................8

Euskara eta kirola : Aviron Bayonnais Football Club & Baionako bi ikastolak

Oihana Ikastola eta Poloko Ikastolako haurrak gomitatuak zituzten Aviron Bayonnais Football Club –eko arduradunek joan den ostegun goizean (otsailaren 18an), haurrek ikus dezaten jokolarien entrenamendua Belascain zelaian (Tour de Sault aparkalekuaren ondoan dena). Aviron-ek ikastolei proposatu zien lankidetza baten sortzea, alde batetik zangobaloia garatzeko Baionako hiritarren eta haurren artean eta bestaldetik euskara ikastoletatik atera dadin eta heda dadin kirol mundura. Ikastoletako haurrek interes handi bat erakutsi dute. Entrenamendua ikusi ondotik zelaian sartu

dira haurrak, jokolariek gomitaturik. Loriaturik egon dira eta behar bada zangobaloian hartzeko deia entzunen dute. Arratsaldean, bizpahiru jokolarik bi ikastolak bisitatu dituzte eta heien artean Ximun Duhour Aviron-eko jokalaria (Real Sociedad-en egona) haurren galderei erantzuteko. Otsailaren 27an Jean Dauger zelaian zangobaloi partida ikusten ahalko da : Aviron Bayonnais Football Club eta Stade de Reims famatua. Ikastoletako burasoek parte hartuko dute antolakuntzan eta haurrak gomit dira partidaren ikustera. Trukaketa ederra izan da jokolarien eta haurren artean eta bakoitzaren asmoa da ekimen horrek beste ainitz sortuko duela.

Cabrerizo – Urberuaga........18 Pez – Galarza VI...................17 Horra Eibarko Astelenan ikusi diren partidak, lehen hori xapel­ go nagusikoa, Irujo nagusi maiz bezala. Besteak bigarrenekoak. Titin – Pascual.....................22 Bengoetxea VI – Otxandorena.13 Saralegi – Zearra.................22 Leiza – Ibai Zabala...............19 Belloso.................................16 Beobide..................................7 Hauk hirurak Iruñean ziren, La­ briten, lehen maileko xapelgo­ koa lehen hori, betiko Titinekin 41 urtetan. Esain – Iriarte.......................22 Esnal – Gorroxategi.............13 Hau Hernanin jokatua. Xala – Zubieta......................22 P. Berasaluze – Begino........13 Xapelgoko baitezpadakoa hau denentzat. Partida gaitza, tele­ bixtan, Tolosatik. Xala lauetako hoberena hangoen arabera. Ongi doatzi xapelgoan Zubieta gaztea eta biak. Gonzalez – Laskurain..........22 Saralegi – Apraiz.................16 Donibane Lohizunen jokatua, Ravel ezkerparetan, xapelgo nagusiaren kondu. Xebaxtienek partida arras ederra egin du. Bego

Esku baloia

Irisarri garaile

Aspaldiko partez, garaile ateratu dira irisartar eskubaloilariak j o a n d e n ibiakoitzean, Airoski gelan Vernouillet taldeko kasik profesionalak joz, 3633. Bihotzak goxatzen dituen garaipena, taldea multxoko azkena gelditzen bada ere 24 pundurekin.

Txirrindularitza

Essor Basque 2010

Lehen 3 eta­ pak marseillar txirrindulariek beretu balinba­ dituzte (Maulen, Ahurtin eta Do­ nibane Garazin), beste batzuri joan zaizkie ondokoak : Sinner paristarra Donapaleun, Steven Leveissier bretoina Hendaian, Dimitri Samokhalov errusoa Ibardinen eta Remi Badoc Mont de Marsan-eko gaztea Kanbon, gerorako ahal handiak erakutsi­ rik azken hunek.


Inbido

16

Garizuma, lehen eta orai Garizuman sartuak gira. “Ez da gehiago garizumarik”, entzuten dugu haatik artetan… Beste batzuk kasik gauza bera diote bainan ñabardura zerbaitekin: “ oraiko garizuma ez da lehen­ goa”… Ez da dudarik gaurko egunean garizumak ez duela lehen bezenbat larderia. Luzaz eta luzaz arras bortitza baitzen alabainan, barur eta mehe egin behar berrogoi egunez… Orai, Elizak ez du holakorik manatzen. Galdetua da bakarrik barur egitea bi egunez, Haustez eta Ortzirale Sainduz, mehe Pazko aitzineko sei ortziraletan… Egia erran, ez da bakarrik barur eta mehe egi­ tearen afera, galdetua zauku ere guhauren baitan hobeki sartzea, guhauren burua doi bat ahantziz bada ere besteetaz gehixago oroitzea eta bereziki zerbait gisaz beharretan direnez, hori dela egiazko garizuma gogoa… Gisa hortako urrats batzuen egiterat gomitatuak gira. Konpa­ razione, Donibane Lohizuneko elizan, Hauste egunean, bazen meza bat eguerdi ta erditan, jen­ dea deitua parte hartzerat baz­ kaldu gabe egonez eta bere baz­ kariaren saria utziz gosetearen kontrako erakunde batentzat… Gisa berean garizuma guzian han eta hemen muntatuak dira gogoe­ taldi berezi batzu, elkartasunez, elgar hobeki laguntzeko xedetan nolazpait…

predikuak hasi aitzin, berrogoi eguneko barura egin zuela basamortuan… Gari­ zuma latza zen denbora hetakoa. Egunaz, ogi hutsean egon behar, fruitu batzu haizu bakarrik, bereziki hur eta intxaurrak, eda­ teko ura baizik ez haizu. Hamahirugarren mendean zen lege hori arindu, bazkaltzen ahal gostuan bainan mehe eginez…

«Penitente» beltxen ibilaldia Kataluñan

Laugarren mendekotzat… Nola hasi zen garizumaren ixtorio hori ez da naski hain erretx xuxen finkatzea… Dio­ tenaz, lehen giritxinoek laster hartu zuten usaia zonbait egunez barur egiteko Pazko aitzinttoan. Laugarren mendekotzat, girix­ tino guziak jarriak omen ziren usaia horri. Zazpigarrenean, erabaki zen baruraldi horrek berrogoi egun behar zuela iraun. Oroituz Juduek, Ejiptotik ateratu-eta, be­ rrogoi urte eman zutela Palestinarat ezin helduz, gogoan atxikiz ere Jesusek, bere

«Penitente» gorriak

Geroztik, eta iragan mende hortan azkenik, izan da beste arintzerik. Orai, mehe egitea baino gehiago galdetua zauku gure elkar­ tasun gogoa nolazpait agertzea… Protestantek ez dute garizumaz axola bera. Predikaldi denbora bat daukate gehie­ nik. Aldiz, ortodokzoak gu baino gehiago dira nolazpait! Bi garizuma badituzte, bat Eguberri aitzinekoa, azaro erditan hasten dena, eta bestea Pazko aitzinekoa.

Penitentzia poxi bat Ardura erraiten da garizumaz behar dela ere baliatu penitentzia poxi baten egiteko… Bere burua doi bat sofriaraziz zerua ai­ seago irabazten ahal dela… Beti badira, garizuma-kari, gehienik Aste Saindu den­ boran, penitentzia garratzak ere beren nahitarat jasaiten dituztenak. Erdi-Aroan hola sortu ziren ainitz tokitan penitentziaegile edo «penitente» kofradiak (Elhuyar enziklopediak «penitente» hitz hori zaharki­ tua dauka haatik). Frantzian, Iraultza han­ diak debekatu zituen. Etziren arras desa­ gertu haatik eta azken urte hautan badira ere berriz piztu direnak. Bainan penitentzia bezenbat elkartasuna dute orai arrangura nagusi…  Muslaria

EUSKAL DIASPORA Dantzariak, euskara ikasleak eta idazle espetxeratua Laugarren urtez antolatuko du Argentinan Cañuelas-ko Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzian, Euskal Dantzarien Elgarretara­ tzea. Martxoaren 27 eta 28an izanen da eta iaz bildu ziren berrehundik goiti dantzariak baino gehiago bilduko direla pentsatzen dute antolatzaileek, erran nahi baita Cañue­ las-ko ‘Denak Bat’ Euskal Etxeak. Dantzarien bestarekin batera, Aberri Eguna ere astebu­ ru hortan ospatuko dute gazteek eta Euskal Etxeko kideek. Bertzeak bertze danborrada bat ere egiten dute, Cañuelasko herri osoa loriatzen delarik euskaldunen musika eta besta egiteko manerarekin. Hitzorduaren helburua, «herrialde osoko gazteak biltzea, elgar ezagutzea, dantza eta musika batzu ikastea, denbora goxoa pasatuz eta espe­ rientziak trukatuz».   Argentinan berean, ospakizun berezia dau­ kate aurten herrialde osoko euskara ikasleirakasleek: izan ere, aurten, urte hasta­ pen huntan,  hogoi urte bete baitira Euskal Herriko lehenengo erakasle multxo bat La Pampako Macachin herrira bildu eta euskalargentinar gazte talde batekin lehenengo euskara barnetegia egin zuenetik. Hogoi urte joan dira geroztik eta orduan neskamutiko ziren haietarik badira euskara ederki

Asel Luzarraga euskal idazlea preso da Txileko Temucon - Arg. Euskalkultura.com

mintzo dutenak, irakasle direnak... Baina gauza inportanteena da barnetegi hura aitzindari izan zela eta bertze hameka eus­ kara ikastaro, barnetegi eta ekimenen bidea zabaldu zuela, eta geroztik ehundaka izan direla «Argentinan euskaraz» programa­ rekin edo bertzela ere euskara ikasi duten edo egun euskara ikasten ari diren lagunak. Ekitaldi berezi batzuk egin nahi dira urtean zehar,  honen ospatzeko. Bertzeak bertze, urrian Mar del Platan eginen den Euskal As­ tearekin batera.   Eta ospakizun batetik, esperientzia  gaizto batera,  hala baita  Argentina bertze aldean,

Andeak zeharkatuta, Txile hegoaldeko Te­ muco herrian, Asel Luzarraga idazle eus­ kalduna jasaten ari dena. Euskal idazle honek lau eleberri  argitaratu ditu azken urteotan: Hamaika ispilu ganbil (2003), Ka­ ronte (2005), Mozorroaren xarma (2007) eta Abaraska (2008).  Luzarraga (Bermeo, 1971)  iragan urtean  hasi zen bizitzen Te­ muco aldean, horkoa baitu neska laguna. Maputxeek heien lurraren eta eskubideen alde daramaten burruka begi onez ikusten du, eta sustengatzen du. Bide bakezaleak maite ditu, haatik. Hau guzia badakite bere Euskal Herriko familiak eta lagunek, tartean lagun idazleek, idazleen Pen-Klubeko kide baita Asel Luzarraga. Baina 2009ko aben­ doaren 31n, Txileko poliziak atxilotu egin zuen Luzarraga, erranik lehergailu batzuk ezartzearekin zerikusia zuela. Berak zinez ukatu du, eta berarekin bat egin dute fa­ miliak eta Euskal Herriko, Argentinako eta Txileko lagunek, sinetsiz haren hitza, «jakin badakigularik bide bortitzak errefusatzen dituela» eta «egun horietan Euskal Herrian zelakotz, anitz lekukok erraiten ahal dute­ nez». Oraino espetxean da, poliziari ikerketa egiteko hiru hilabeteko epea eman dakon juje baten deliberoaren zain. Lagunek ase­ laskatu.org webgunea zabaldu dute.  Joxeba Etxarri

Herria 3045  

Herria 3045

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you