Issuu on Google+

Sagu batentzat, gatu batek iduri du lehoina…  (Albaniako erran zaharra) 2010eko Otsailaren 18koa -

18 février 2010 - 1,15 E - N° 3044-

ISSN 0767-7643

25 ahalmen urriko haur ikastoletan laguntzeko Hor dira legeak, hor dira mediku eta adituak urritasunen definitzeko, fermuki markatua da ahalmen u­rriko haurrak aise hobeki bizi direla beste guziek inguraturik ; eta beste haurrek ikasten dutela horrela desberdintasunak erakusten dituztenei beste gisara so egiten. Baina beste guzien artean haur horiek segipen jarraikia behar dute, espresuki moldatuak diren laguntzailekin ; legeek hori oro ongi definitzen dute baina ez dute laguntzaile guzien lanaren pagamendua bermatzen, bereziki ahalmen urriko haur horiek ikastoletan dabiltzalarik. Huts horren betetzeko sortua den « Integrazio batzordeak », jada hamar urte beterik, kanpaina berri bat abiatzen du herritarren laguntza sustatzeko. HERRIAk aste honetan hitza emaiten dio ikastoletan eskolatuak diren 25 haur ezberdinen heziketa kordinatzaileari, Olivier Mioque.

H  : Nola definitzen dira ahalmen urritasun kasuak ? O.M. : MDPH (Maison Departementale du Han­ dicap) administrazioko egiturak finkatzen ditu ez­ berdintasun horiek. Horrek ditu elbarritasun eta eritasun batzu ezagutzen, gero integrazio kua­ droan sartzen direnak  ; izen batzuen emaiteko  : « troubles envahissants du développement », au­ tismoa, miopatia forma ainitzetakoak ; hor sartzen dira elbarritasun mota ainitz fisikoak, mentalak, pzixikoak ; horien artean sartzen da ere epilepzia. H : Kasuak arras desberdinak izanki eta batetik bestera, araberako segipena segurtatu behar da… O.M. : Horrengatik haur ezberdin bakoitzarentzat eraikitzen dugu plano berezitu bat, badu horrek izen bat : PPS (Plan Particulier de Scolarisation), hor bakoitzarentzat dituen elbarritasun eta ezin­ tasunen arabera pedagogia berezi bat eraikitzen dugu  ; urte guzirako eta urtean barna egin be­ harko diren urratsak finkatzen ditugu. H : Zer bilakaera ezagutzen dute haur ezberdin horiek urte hatsarretik burura ? O.M. : 25 haur segitzen ditugu ikastoletan eta 25 bilakera ezberdinak dira. Beti gogoan atxikitzen dugu haur horiek ahal bezain luzaz lagunduko ditugula euskarazko erakaskuntza saila segitzen. H  : Ahal dea hori jarraiki euskal kolegioetan ere ? O.M. : Heldu den ikasturterako (2010/2011) eskae­ ra bat egin diogu hezkunde ministerioari ; UPI bat (Unité Pédagogique d’Intégration) eskatzen dugu Kanboko Xalbador kolegioan irekitzeko, integra­ zio klase bat erran nahi du horrek, lehen mailan diren CLIS klase integratuen gisara ; galdera egina dugu, ez dugu mementoan ihardespenik.

H : Nola antolatzen da eskola eguna goizetik arrats haur ezberdin horiekin ? O.M.  : Kasuak arras desberdinak dira  ; batzuetan laguntzaile bat ba­ dute klasean, beste batzuetan atera­ tzen dira klasetik buruz buruko saio bat ukaiteko hezitzaile batekin, beste kasu batzuetan ikastolatik ateratzen dira noizbehinka « centre de réédu­ cation  » zentro batean egonaldi ba­ tentzat  ; zinez bakoitzak badu bere bidea eta urratsa pedagogikoki fin­ katua, ari gara haurraren urritasunen arabera, berari egokitua zaion ordu­ tegiarekin. H  : Urte bakoitz emendatzen dela ahalmen urriko haurren kopurua zerk egiten du hori, eritasun be­ rriak aurkituak edo definituak izaiten direlakotz ? O.M. : Ez dut uste hori denik. Egia da elbarritasun batzuk berriki ezagutuak direla, hala nola «  dis  » guziak  : disfasia, disexia, disortografia, eta bada hain zuzen 2005-eko legea, finkatzen duena haur orok baduela ikastegi arruntean eskolatua izaiteko eskubidea  ; burrasoak lege horretaz jabetzen ari dira gero eta gehiago, eta ikastolak ere horrelako haurrak onartzera behartzen gaitu lege horrek. 2008/2009 urtea hamazazpi haurrekin hasi ge­ nuen eta hogeitabostekin bururatu  ; aurten hain segur ere hogeitamarretara hurbilduko gara. H : Legeak zehazki erraiten ote du haurrari botere publikoek segurtatuko diotela duen urritasunaren araberako hezkuntza, behar dituen laguntzaile eta hezitzaileak estatuak pagatuko dituela ? O.M.  : MDPH administrazioak definitzen du hau­ rraren urritasuna, eta markatzen ditu haur horren hezkuntzak behar dituen ahalbideak ; erraiten du behar duen laguntzaile bat, edo material berezi bat klasean  ; hori oro hezkunde ministerioak pa­ gatu behar du ; ikastolen kasuan aurten erreparo horren erdia baizik ez du ministerioak pagatzen, beste erdia «  Integrazio batzordeak  » asumitzen du. Hara xifreak  : aurtengo urtearentzat 85  000 euro, eta heldu denarentzat 115 000 eurotara hu­ patuko da faktura. Hitz batez, ministerioak ez ditu legeak finkatzen dizkion ahalbideak ekartzen, or­ dea, administrazioak ezagutzen dituen urritasun orotako haurrak ikastoletan onartzen ditugu, eta araberako erreparoa segurtatzen diegu  ; integra­ zio batzordeak herritar guzien laguntzarekin se­ gurtatu behar du hori oro. Hara zergatik laguntza kanpainan sartzen garen.


Mundu Zabalean

2 Gure Hitza Lurralde-bozak Helduden hilabete hortan, bi igandez segidan, hauteskundeak izanen dira, lu­ rralde-bozak. Munta handikoak ez idurika, lurraldeen eragina ez baita berenaz ttipia. Egia erran, azken aldia haatik hain segur gisa hortan bozkatzen dugula. Ezen gauzatzen balinbadira gobernuak aipu dituen xedeak, 2014-etik goiti aldaketa pizkorrak behar litazke eskualde hortarik: departamenduetako kontseilu orokorretan eta lurralde-batzarretan hautetsi berak dira orduan jarriko, hautetsi gutiago orotarat bainan batzuk diotenaz botere gehiagorekin, nahiz huntaz ez giren batere segur… Gisa guziz ez gira haatik oraino hortan eta arte huntan urak eginen du bide… Zernahi gisaz, ondoko lau urtetan oraino, lurraldeak orai artinoko molde berean kudeatuko dira, martxoan hautetsiko ditugun aitzindariekin… Ainitzek diote jendea ez dela naski hain bero bozkatze hortan parte hartzeari buruz. Ikerketa batzuk hori dute alabainan salatzen. Alta, hori hola gertatzen balitz, ez litake hautagai eskasez! Lixta frango baita bozketa abiatua… Gu ez gira ariko hemen erran eta erran zoin zaizkigun gostukoenak, gure irakurleak aski argiak eta erneak baitira beren hautuaren berek egiteko eta ahal bezen lañoki. Hauxe nahi dugu bakarrik azpimarratu: bozak, itxura guzien arabera, azkarki barreatuko direla lehen igandean eta bigarrenean izanen dela egiazko harat-hunata, artean zerrenda batzu batetaraturik orobat. Anartean, kanpaina ofiziala abiatzen-eta, denak harro daude, UMP-tiar, sozialixta, “berde”, Modem eta beste, denek nahi ahal bezenbat tanto baztertu lehen bozaldian… Abertzaleak ere hor bixtan da bainan hautagaiak ukaitekotan Akitania guzian agertu behar baitira, legea da gisa hortarat troxatua, lanetan dira nahitez. Denen buru, Alderdi Jeltzaleak beharrak ditu bere hautagaiak, EA joanen da “berdeekin” eta bestek nahiagoko dute erakutsi IparEuskal-Herriak behar lukeela untsalaz bere egitura berezia, gure nortasunaren araberakoa… Hain xuxen, boz horien karietarat, ukanen dugu nolazpait, denetan ez bada ainitz tokitan, Iparraldeko 95 herritan segurik, Baterari esker, aldarrikapen horren entzun-araz­ teko parada. Lekuka ere erraiteko moldea zer diogun hoinbeste aipu den burdinbide berriaz… Denek untsa balia ditzagun beraz, bakoitxak bere gosturat, martxoko bi igande horiek! Janbattitt Dirassar

• Beljikan, hango hirinagusitik hurbil, bi treinek elgar jo dute. Errekontru izigarria zinez, 18 lagun segurik hil baitira eta baita ere kolpatu andana bat. Nola gertatu den ixtripu hori, adituen arabera ezin konpre­ nitua omen da.

Bi treinek elgar jo gaitzeko oldarrean !

• Kasetalariak hiltzen dituzte munduan gaindi gaixtagin batzu balira bezala eta alta, munduko gizonaren zuzenek biga­ rren mailean ezarria dutelarik prentsaren libertatea, gizarteko seguritatearen ondo­ tik eta kasetarien hiltze horien gaztigua hirugarren. Erran behar da 110 kasetari hil dituztela orokorki munduan iragan urte hortan berean. Joanden hamar urte horietan badira 734 kasetari bizia galdu dutenak beren ofizioan, horietarik 170 Ira­ kian, 93 Kolonbian, 38 Mexikan. Baina ez da denetan berdin. Hala nola Bengladesh herrian, urte txar batzuen ondotik, ez dute bihi bat hil azken hiru urteetan. • Uruguaien, Hegoamerikan, Bordaberri herriko buruzagi gogorra kondenatu dute bere hamabi urteko militarrekin ereman diktadurarentzat 1973an estatu kolpe batean zuelarik hartua boterea. 81 urte zituen eta ez dugu jakin hura bera ote zen euskaldun presidenta, pilotariak mun­ duko xapelgoetan Montevideon errezibitu zituena. • Olinpi-Jokoak bete betean dira Kana­ dan, Vancouver hiriaren guneko mendian iragaiten ari dira neguko joko horiek, hiri hori delarik 600.000 biztanlekoa Pazifiko itsasoaren aldean baina bi miliun jendeko bat daukan gune batean. 2500 jokalari bilduak dira han mundu guzitik, bigarren aldia orai Kanadak dituela biltzen, 1988an izan zituzten Calgarykoen ondotik. • Nelson Mandela bere gizon haundia du Hego Afrikak, bera beltza eta orduko bel­ tzak bezala bazterturik egon ondoan, xuribeltxen arteko konponketarik ezin izanez, 27 urte presondegi egin zituena bere ko­ lorekoen alde gudukatu sari. Baina huna orain 20 urte libratu zutela eta president ezarri bere kolorearekin. Urak bide egin du han ere geroztik eta gauzak asko al­ datu dira ororen berdintasunari buruz, ber horrekin eta horren ondoko Mbeki

Begira-tokia Hala deitzen dut poliziak norbait arrastatzen duelarik, izan dadien hobendun ala ez, polizetxetan den toki berezia. Han egon daiteke egun osoa, bakarrik, poliziak egiten dituen galdei erantzuteko. Ez da presondegia, bainan begira-tokietan egon direnek diote gela zikin bat dela, usaindua, kasik ezin egona. Frantziako begira-tokietan 800.000 jende, gizon ala emazte, zahar ala gazte, bizi izan dira zenbait oren. Hauxe da balentria ! Zertan daude giza eskubideak XXI. mende honetan ? Gehexan Pontto

eta Zuma presidentekin, 48 miliun jende dituen herri hortan. Apartheid berexkun­ tzaren kontrako legeak pasaturik aitzina doa herria ekonomian eta denetan. Horiek hola, ez baitira berritzeak egun batez egi­ ten, ehuneko 79ak beltzak direlarik, baina karguen eta denen partikatzeari ema­ nak, horra dena-den bidea hartua dela, segitzekotan. • Iran herriak bere islamiko iraultza edo erreboluzioaren 31garren urteburua bete du ainitz manifestaldi eder eginez ofizialki. Bainan kontrarioak ere bai­ titu podoreak beste hainbeste, ainitzek ezin manifestatuz, ihes egitea nahiago dute herritik urrun. Orduan ere ez gauza onik, heien etxekoek dute zernahi des­ gustu ukaiten podorearen aldetik, edo preso sartzen ere dituzte etxeko horiek. Edozoin gisaz etxean edo herri barnean direnek hobe dute ixilik egoitea, batere sospetxatuak direnak ixpiuntzat ekarriak izaiten ahal baitira, edo biziki zainduak. • Ameriketan ere elurpean dira, bede­ ren Estadu Batuetako eremu zabal horien iparraldean. Bostonetik Washingtonera, New-York eta erresuma horren ekialdeari, bigarren elurte haundia ukan dute aste bat barne bere makurrak egin dituena ai­ nitz enpresa eta lanpide hetsaraziz, metra erdia elur hurbiltzen zuela, bederen ipar­ sartaldeari herri horietan. Eta hori dute lehengoen gainera, aitzineko elurketa beste hainbeste baino gehiagokoa izana zutelarik hain berriki. • Sri Lankan bozetan galtzeak ez dio suerte onik ekarri Sarah Fonseka lehengo armaden buruzagiek. Preso sartua dute oraiko buruziek akusatuz bere herriko gobernuaren kontra arizan dela. Haren libratzea bai galdatzen duten haren la­ gun galtzaleek, beldur baitira hil dezaten bere presondegian. Joanden astelehe­ nean a­rrastatua dute, hura zelarik joan­ den maiatzean tamul errebelde jazarleen kontrako bataila irabazia zuena. • Europear batasunak joanden urriaren 31-n bururatu zuen bere parlamentu xa­ harren kargualdia eta berriaren beha za­ gon hiru ilabete huntan. Huna beraz Ma­ nuel Barroso jaunaren taldeak hasi duela joanden astean bere aldia, aitzinekoa ere berak bete ondoan. • Xinan tigrearen urtea. Kasatzen ari da gatuki haundi basa hori eta ez da berri ona batere naturarendako. Alimale basa horrek oihan eremu zabalak behar ditu baitezpada bizitzeko eta horiek dituzte gutitzen ari han beste uzta balios batzu, olioki eta beste, ekarrarazteko. Hots, ehun mila tigre bazirelarik Xina zabalean due­ la 100 urte, horra ez direla 3.200 baizik egun. Beste tigre guneak Indonesia eta Zumatra dira. • Aljerian atomiko entseguak baditu Frantziak eginak, hango basamortu ido­ rretan joan deneko ehun urtean eta badute hortaz auzia hango bizitzaleek hemengo gobernuarekin, osagarrietan zenbaitek dituzten kalteetaz, orain ordaintza galdez baitaude, egundaino ukan ez omen dituz­ tenak beren lehengo kolonizatzaileeta­ rik. Reganne eta Ain Miguel aldeetan lau ehun bat familia aljeriar badira han justizia galdez daudenak. Badira ere Frantzian han keinka hartan soldado egonak eta a­rrangura berekin direnak orai.


HAN ETA HEMEN

3

Herrikoak helburuak kasik bete Hiru hilabeteko kanpaina bizkorra ereman du Herrikoak, bere ka­ pitala miliun bat euroz emendatzeko helburuarekin, 1000 akzio­ dun berri beretzeko esperantzarekin. 77.000 euroko komunikazio kanpaina indartsu baten bidez, Garazialdeko Joana Esponde-ren Kom-On agentziak kudeaturik, eta 13 biltzar publiko muntatu­ rik eskuin eta ezker, bere helbururak kasik bete ditu Herrikoak. 913.707,50 euro eskuratu ditu (finkatutako helburuaren %91,37) 961 emaileren ganik. Emaile horietan, 501 akziodun berri, bert­ ze 460ak ja akziodun ziren. Ipar Euskal Herrian, guti gora behera, %8 Xiberotik, %19 Baxenabarretik, %26 Baiona-Angelu-Miarritze­ tik, %48 Lapurdi gaineratekotik. Hegoaldetik izan dira 12 akzio­ dun eta Frantzian gainditik 115. Ez bada ere helburua osoki bete, kanpaina pozteko modukoa izan da. Herrikoa baikor agertzen da emaitza horiekin. Dituen oi­ hartzunen arabera, Frantziako eskualde desberdinetako jendea, gisa hortako sailan aditua dena, harriturik gelditzen omen da eus­ kal lurralde ttipi huntan ardiesten diren emaitza on horietaz, bert­ ze nehun aurkitzen ez dutena. Kanpaina hunek bildu dituen 501 akziodun berrietan, 231 presuna 39 urtez pekoak dira, 254 ema­ zteak eta emaileen banabesteko ekarpena 315 eurokoa izan da, jakinez emaitza ttipiena 50 eurokoa izan zitekeela. Orokorki, gaur egun Herrikoaren kapitalean, honela zatikatuak dira akzioneak : presunek %47, instituzioek %23, enpresa eta elkartek %21, ban­ kuek %9 (orotara 4666 akziodun). Sokoa enpresa eta Akitaniako Lurralde Kontseilua dira akziodun handienak, bakotxak %9. Herrikoak badu hor Ipar Euskal Herriaren ekonomia garatzeko aski kalipurik. 2009ko uztailaz geroz, 11 enpresaren dosierak ditu bidean, 650.000 euro horientzat bereizirik. Krisi ekonomikoak ba­ zterrak azkarki zafratzen dituen garai huntan, hara hor etorkizu­

EEP eta Jaurlaritzaren arteko hitzarmena berritzekotan Euskararen Erakunde Publikoak eta sozialistek osatzen duten Jaurlaritzak hilabete honetan berrituko dute elkarren arteko hitzarmena, hizkuntz politika kapituluan. Azken xehetasunak pikoan emaiten ari dituzte bi er­ akundetako teknikoek eta kultur sailburua Baionara jitekoa da laster izenpedura aktara. Max Brisson EEP-ko presidenteak ira­ garri du berri ona, duda seriosak baitziren ainitz lekutan ea Jaurla­ ritza berriak orain arte EEP-rekin abiatu urratsa berrituko zuen, eta guziz zenbat diru ekarriko zuen partaidetza horretara. Hiz­

kuntz politikan jarraipenaren mentura dagoelarik, haatik EITB telebistak iparraldeko kazetari ekipoari kontratua mozten dio eta eguneroko « Iparraldeko orena » saioa hilabetean behin pasarazten du. Pena hartzen du horretaz Max Brissonek eta hegoaldeko kargudun politikoei oharrak egin dizkie, hain zuzen EITB-ko ipar adarraren arazoa gertatzen baita EEP ari delarik nazioarte mailan lanean, EITBren hedapen numerikoa iparral­ dera segurtatzeko.

Bertsuaren gozoa Baionan Zer bertsu saio gozoa Baio­ bazutela. Joana Itzaina itsasuar nako Antzokian, iragan larunbat gazteak gai pollitak prestatuak arratsaldean  ! Ez da antzokia zituen, 1609ko Lapurdiko ger­ bete, bainan ez urrun, 300 jen­ takari deitoragarriak gogoan, dez gora. Hori bai lehen lehenik “sorgin” ihizi hura. Ariketa des­ pozgarria ! Andoni Iturriozek, berdinak, zenbaitzu ohizkanpo­ Lapurdi 1609-2009 eta Bertsula­ koak Iparralde huntan, maixuki rien Lagunak elkarteen izenean, beteak izan dira, txalo ainitz sus­ eta Aitor Arandia baiones hau­ tatuz... tetsiak ongietorri beroena eginik orori, zortzi ber­ tsulari maixuek, Barakaldoko zortzi finalistek, xarmatu gai­ tuzte, umorea eta hunkime­ na aldizkatuz. E­rran behar da Andoni Egaña entzulegoa agurtzen gidari bikain bat

Pierre Mendiboure Herrikoako lehendakaria eta Hervé Haller administralaria

nari begira baikor izaiteko arrazoinak.

Akitania lurraldeko bozak Hameka zerrenda izanen dira orotarat. Lehenetarik agertu bi aipatzen ditugu egun. UMP zerrenda muntatua Alain Lamassourek burutzen du, orain lurralde kontseilari direne­ tatik bat bakarra agertzen da : Peiuko Duhart Donibane Lohi­ zuneko auzapeza, bosgarren tokian, Sylvie Durruty Baionako axuantaren ondotik. Zortziga­ rren tokian doa Simone Curu­ tchet, Ozeraineko auzapeza, hamaikagarren Olivier Carasco Mauleko axuanta, hamahiruga­ rren Philippe Nalpas Miarri­ tzeko kontseilaria, hamabos­ garren Claude Olive Angeluko kontseilaria, eta azken tokian Beñat Inchauspé, Hazparneko auzapeza, Nouveau Centre tal­ dearen izenean. Hemezortzieta­ tik bi emazte Iparraldekoak. Ze­ rrendak biltzen ditu UMP, CPNT, Nouveau Centre eta Gauche Moderne alderdiak. Aparteko kapitulua ireki du Do­ nibane Lohizuneko auzapezak, urriaren 17-an Baionan baitzen trenbide berriaren kontrako manifestaldian lehen lerroan, ez haatik Hendaiakoan berriki­ ago, nekez zehaztu du MAM-ren ikuspuntua duela, Alain Lamas­ sourek luze eta zabal azaldu duelarik zergatik trenbide be­ rriaren alde den, bera eta bere zerrenda.

Forces Aquitaine zerrenda ere prest JJ Lasserre eta Michel Veunac politika gizon ezagutuen ondoan bi emazte aurkitzen ditugu, jada ezagutuak hauek ere : Kriztin Bessonart Senpereko auzapeza seigarren lekuan, eta urrunago Anita Epherre hamalaugarren, Amikuzeko kontseilari orokor or­ dea. Xiberoa ordezkatzen duen Michel Arhancet, Atharratzeko kontseilaria, zazpigarren tokian. Hamargarren izena, Françoise Brau-Boirie, axurantza bulego baten burua Baionan  ; hamahi­ rugarren Philippe Neys, EMTP enpresako burua. Duela sei urte bozen % 24a atera zuen ze­ rrenda honek UDF etiketarekin lehen itzulian  ; oraingoan tal­ deak irekidura erakutsi nahi du bere baitan onartuz bi hautetsi sozialista ohi  : Josy Poueyto (laugarrena), eta Francis Escalé Baudreix-eko auzapeza (18ga­ rren). Irekidura dudarik gabe­ koa ere euskaltzaletasunari bu­ ruz Kriztin Bessonart Senpereko auzapezarekin. Orain trenbide berriaren kontrako hautu argia egina baitu, proiektu horrek hunkitzen dituen leku minbe­ ratsuenen ingurua egitera abian da bozkanpainaren karietara. (Bertze alderdien aipamena helduden astean).


Hegoaldean

4 Asteasu eta Villabona artean ETAko kidea bat arrastatua Asteasu eta Villabona artean bizikletaz zoan ustezko ETAko kidea arrastatu du guardia zibi­ lak. Poliza iturrien arabera, ohiko kontrola egitean ohartu dira nortasun agiri faltsua zeramala. Pistola eta 3000 euroko dirutza aurkitu dizkiote bizkarzakuan. Poliza iturrien arabera beti, bere buruaren zauritzera saiatu da, kopetarekin autoa joz. Erite­ txera eraman behar izan dute. Ibai Beobide Arza arrastatuak EITBren kontrako atentatuan parte hartua luke 2008ko aben­ doan. Geroztik ihes eginik, po­ lizaren ustez, berriz hegoaldera itzulia laiteke komando baten zuzentzeko. Iduriz ETAk aten­ tatuak egiteko duen asmoaren froga. Astelehen aratsaldean, afera berari lotuak omen, beste lau lagun arrastatu ditu guardia zibi­ lak, bat Seguran, hiru Hernanin.

eta EILAS sindikatek auzipetuei beren atxikimendua adierazi die Bilbon egin elkarretaratzean.

Ihauteri besta airosak Ihauteri bestak giro gaitzean bu­ ruratu dira, hotzarekin bada ho­ tzarekin. Tolosan bereziki, beti bezala, ttipi eta handi, mozorro­ tuak baziren zernahi eta denak alegera !

Sanzen gobernuak, eta beste bi irratiri eman zien baimena. Eraba­ kiaren salaketa egin zuen irratiak, eta 2005ean baliogabe utzi zuen auzitegiak. Berriz ere baimenik gabe utzi zuen euskarazko irratia. Eta auzitegiak berriro arrazoina eman dio Euskalerria irratiari. Berehala Nafarroako gobernuko ordezkariak, Catalanek, tema haundiarekin dio, epaiak ez di­ tuela behartzen lizentzia Euskale­ rria Irratiari emaitera.

Etaren bi komando Ondarroan arrastatu 9 lagunek ETAko bi komando osatzen zi­ tuztela uste du polizak, Kresala eta Tontor izeneko komandoak. Lehena Etxaburuk zuzenduak 2005ean Avilan atentatua egina luke eta, bere burua arrastatua Tolosako ihauterian, apezpiku bat ere bazuten mozorrotuen artean izanez, lotan zegoela dio poli­ Rauschenberg-en zizel zak. Bigarrenari, 2008ko iraileko Ezker abertzaleko Ondarroako polizaldegiaren lanak ikusgai Guggenhei­ buruzagien askatasuna kontrako atentatua leporatzen men eskatzeko sinadurak diote. Robert Rauschenberg, estatu biltzen batuar zizelkariaren 60 obra Ezker abertzaleko buruzagien Egunkaria auzia : eurode­ askatasuna eskatzeko sina­ ikusten ahal dira Bilboko Gu­ ggenheim museoan. «  Gluts  » putatuen sustengua durak biltzen hasi da Lokarri. izeneko erakusteta, irailaren 12 Europako Legebiltzarreko zen­ Helburu bikoitza du kanpaina arte ikusten ahalko da. bait deputatuk Egunkaria au­ horrek: alde batetik, “ezker ziaren kontrako salaketa egin a­bertzaleko buruzagien eta sek­ dute Estrasburgon, auzipe­ tore politiko osoaren askatasun Bizitegien sal­ errespetua” tzeak %20az ­gutituak tuen xuritzea eskatuz. Euro­ demokratikoen pako Liberalen eta Demokra­ eskatzea; bertzalde, “traba ten Aliantza (ALDE), Berdeak- guzien” gelditzeko eskatzea, Nahiz eta krisiaren eraginez ALE, GUE-NGL eta Europako “estrategia politiko berri bat prezioak apaldu, bizitegien Alderdi Popularra taldeetako zehaztu ahal dezaten”. Ezker salmentak %20az gutitu dira kideek adierazpena izenpetu abertzalearen kontrako polizia 2009an hegoaldean. Orotara dute; oraingotz, 22 dira izen­ operazioak barne eztabaidaren 15.464 tratu eginak izan dira. petu dutenak.”Komunikabideen kontrako trabak direla dio Loka­ Gipúzkoan %24,1az gutitu dira ; askatasuna eta aniztasuna rrik. Bildu sinadurak Espainiako Bizkaian %17,9az eta Araban errespetatu” behar direla Auzitegi Nazionalera, Espaini­ %15,2az. diote. Egunkaria-ko auzipe­ ako Gobernura eta Eusko Jau­ tuei egin torturak ere hizpide rlaritzara igorriko ditu Lokarrik. Garzon epailea lanik izan dituzte, Espainiako Go­ gabe? bernuari torturak baztertze­ Euskalerria Irratia lizen­ ko neurriak hartzea eskatuz. Espainiako Botere Judiziala­ tziarik gabe utzi zuen ren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) Otsailaren 1ean bururatu da erabakia baliogabe Baltasar Garzon Espainiako Egunkariaren kontrako auzia, Nafarroako Justizia Auzitegi Auzitegi Nagusiko epailea be­ epaiaren goait gelditu dena. Nagusiak baliorik gabe utzi du hin-behinean lanetik kanpo utzi Prokuradoreak eta auzipetuen Nafa­rroako Gobernuak 2006an edo ez aztertzeko azterketa defentsak akusatuen xuritzea egin i­rratien lizentzien banaketa. eskatuko dio prokuradoreari. eskatu dute. Aldiz Dignidad y Sanzen gobernuak lizentziarik Epaileak 1936ko gerlako eta Justicia eta biktimen aldeko gabe utzi zuen Euskalerria Irratia. frankismoarekin desagertukoen elkarte akusatzailek 12 eta 14 Biga­rren aldia auzitegiak Sanzen ikerketa bere gain hartzeagatik urte arteko preso zigorra eskatu gobernuaren erabakia indargabe­ eta New Yorken egon zen ga­ dute. tzen duela. 1998an ere, Euskaler­ raian ustez Banco Santanderren ELA, LAB, EHNE, Hiru, ESK ria Irratia lizentziarik gabe utzi zuen

ganik dirua eskuratzea gatik. Polemika ederra piztu du eraba­ kiak epaile ezagunaren aldeko eta kontrakoen artean.

Otsoak Bizkaiko mendietan Karrantza aldean, bere artaldea erasotu dutela otsoek uste du artzain batek. Zazpi ardi garbitu eta beste zenbait zaurituak luz­ kete. Artzainaren ustez, otsoak izan dira erasotzaleak, ikusiz lepoan zauzkaten zauriak. Ur­ tarrilean, zonalde berean, ho­ rrelako erasoa jasan zuen beste artalde batek, hiru ardi garbituak izan ziren. Karrantzako herriko etxeak otsoaren kontrako ihizia eskatu du eta diputazioko ar­ duradunek inkesta abiatu dute otsoa izan denez erasotzalea frogatzeko.

Musika-Música festibala Bilbon Martxoaren 5tik 7arte 60 bat kontzertu proposatuko ditu Mu­ sika-musica festibalak. Chopin, Schumann, Mendelssohn eta Liszten obrak, erromantizismoa­ ren garaikoak, entzuten ahalko dira Euskalduna jauregian. 500 bat musikarik parte hartuko dute festibalean hiru egunez. Bordele, Bilbo, Galizia edo Ko­ ruñako orkestrek parte hartuko dute kontzertuetan.

ETAk 300 kilo lehergai prest atentatua egiteko ETAk Portugalen zuen gorda­ gian polizak 300 kiloko lehergaia aurkitu du, prestatua zegoena berehalako atentatuaren egite­ ko. Espainia hegoaldeko poli­ zaldegi baten kontrako asmoak zituela uste du polizak.

Euskararen legea doi bat aldatzen Nafarroan Nafarroan, bada eskualde bat zointan euskarak baitu ofizialta­ suna, beste bat zointan ez baitu, eta artean beste bat «  mixtoa  » deitzen dutena, euskarak ba bere tokia bainan ofizialtasun osorik gabe. Egun hotan, hiru­ garren eremu hortan sartzekoak dituzte, gisa hartako proposa­ mena egina izanik, orai arte ofi­ zialtasunik batere gabeko ere­ muan ziren lau herri, Aranguren, Beraskoain, Noain eta Galar, lauak Iruñea aldean. Eskuindar­ rak kontra bainan beste alderdi guziak alde. Patxi Zabaleta Na­ farroa Bai-eko hautetsiak azpi­ marratu du aldaketa horren alde dela bixtan dena bainan Eus­ kararen Legea aise murritxegia daukala halere bestalde.


Egun

eta

Bihar

Gizonak ez haizu…

Eta “begi” handi batzu?

Batere funtsik gabe, uste-gabe­ ko eztabada piztu da Pariseko alde hortan lurralde-bozeri buruz hautagai den Bruno Beschizza UMP-tiarrak egin duen ateraldi baten gainetik. Ikusiz Pariseko eskualdean egun guziz zonbait miliun badirela treina hartzen dutenak, gehienek lanerat joaite­ ko, bera ofizioz polizakoen den gizon horrek dauka azkenean zerbait egin behar dela trein ho­ rietan ez direlakotz denak be­ ren gosturat ibiltzen eta gero ta gehiago arrangura badelakotz! Jende frango beti ikaran alabai­ nan, gutien ustean badirelakotz gizon atrebitu batzu, frangotan gazte hutsak, dena jestu tzar eta mehatxu ar­tzen direnak, aski molde itsusian ere berdin. De­ lako hautagaiaren proposame­ na: Parisen eta inguru hartako treinetan - metro delakoan ere bixtan da - karro bat edo bi gizo­ neri debekatzea, e­mazteak haizu bakarrik. Hola lasaiago ibiltzen ahal litazkeela…

Ateraldi horrek ditu bazterrak harrotu. Batzu arras alde, ikus­ ten diren molde txarrekin ez litakeela hori batere gaizki… Beste batzu arrunt hasarre, gi­ zon eta emazte hola berexteak ez duela kolorerik… Gainerat, gizonak ere badirela, adin ba­ tetarat heldu batzu bereziki, ez direnak beti gostuan ibilki… Badira ere Bruno Beschizza-z azkarki trufatu direnak, hau dela eta hura dela. Denen buru, be­ rak ere doi bat aldatu ditu bere solasak, ez dituela gizon guziak baztertu nahi karro batzueta­ rik, karro horietan hartzen ahal geriza zerbaiten beharra sendi duten guziak… Hainbestenare­ kin, beste xede bat ere agertu du norbaitek: karro batzuetan, “begi” handi batzu ezartzea, jende guziak alde bat filma le­ zazketenak. Bainan hori ere ez da denen gostukoa, delako “begien” ausartzia soberakina li­ takeela… Horiek hola, eztabada horiek hauxe dute salatzen: hiri handietan bereziki, batzuen jen­

5 zaiotelarik hor gaindi udaberri aireño bat! Korsikako itsas-he­ gian ere komedia ber-bera… Elur-tokietan aldiz, ainitz jende eta denak loriatuak!

Xuhur-xuhurra Bruno Beschizza

detasun eskasak denak nahas­ ten dituela eta ez guti… Jende futitu batzuen gatik, besteak ika­ ran egon behar!

Berriz ere elurra… Kasik kolpez jin da negu hun­ tako hirugarren elurtea, lekuka laugarrena! Bazterrak berriz ere xuri xuria jarri dira eskualde gehienetan, polliki hoztu du berriz, horma ere merke beraz, ondorioz bidetan ainitz traba eta errekontru frango! Joanden hila­ betean bezala, Normandia izan da hunkienetarik, ardura elur guti ikusten delarik hor gaindi! Nizako aldean ere arrunt negua, ihauteria besteri ardura emaiten

Politikari horien artean bada tarrapata frango lurralde-bozak hurbilduak direla-eta. Parisetik ari diren berriketari horiek berriz dena espantu, eta nolako espan­ tuak, elurretako Olinpi-Jokoak hasi orduko frantsesek irabazi dituztela medaila batzu, biga segurik urrezkoak… Hola ai­ seago ahanzten dira naski beste a­rrangura batzu… Hala nola lan eskasarena… Lan eskasa ez baita ttipitzen ari, ttipituko dela kantaturik ere hor gaindi… Eta lanik gabe diren horietan kasik miliun bat bada lana bulta hun­ tan galdua eta orai laguntzak arras ttipituak, laguntza horiek ez baitute hunenbeste denbora baizik irauten… Xuhur-xuhurra bizi behar beraz… J-B D

Jainkoa Bizia Jendea

Urte oroz bezala, otsailaren 3 huntan etorri gira, beilaz, 16. mendean (1594 zizelkatua da sartzeko atearen gaineko harrian) eraikia izan den Otxartiko kapera huntarat. Etorri gira San Bladiren pesta egun huntan. Pe­ deiku huntan 5 pondu aipatuko ditut. 1/ Nor zen Bladi, Elizak saindu egin duena ? San Bladiren bizitik, urte oroz, zerbait er­ repikatua zauzue. Bainan ikusiz zer giro bizi dugun Elizan, pondu batzu begi berri batzuekin ikusten ahal ditugu. Bizi izan da 4. mendean Armenian, egun Turkiako lur­ retan dena. Formakuntzaz mediku zen, Sebaste hirian (...) Sebasteko apezpikua hil zelarik, herria joan zen Bladiren xeka. Harpe zilo batean bizi zen. Eta apezpikutzat behar zutela deliberatu zuen herriak. Ikus­ ten dugu denbora hetan Herriak hautatzen zuela bere apezpikua. Bai Herriak hautatzen apezpikua. Egun ez gira hortan. Ikusiz nola izendatua izan den Donostiako apezpikua Munilla. Ainitz herritarrek eta 131 apezek (%77) galdatu diote ez sartzeko apezpiku bezala Donostian. E­rroma galde horier elkor eta mutu gelditu da. 2/ Etorri gira beilari ? Elizak, urteak barna, xutik emanak ditu er­ ligio alorrean bere beilak. Eta ikusten dugu Herriak ere, azken urte hautan, xutik emai­ ten dituela bere beilak, mezarik ez balinbada ere : Senperen Herri Urrats, Baxenabarren Nafarroaren Eguna, Lapurdin Lapurtarren eguna, eta azken urte hautan Ainhizen Eus­ kal Herriko Laborantza Ganberaren eguna. Herriak xutitzen ditu beraz kultur edo labo­ rantza alorretan bere beila bereziak. Orroit Erdi Aroan sortu feiria batzu oraino xutik ditugula. Elizak segitzen du bere usaiako beilekin. Etorri gira beilari. Zer erran nahi du horrek  ? Batzuek erraiten dute  : «Nik ez dut hutsegitekoa Otxartiko beila hau  !». Beste batzuek  : «San Bladiko beila hortan, badut sineste !». Etorri gira beilari, bakotxak gure arrazoinekin (...) Konpostelako bideari lotzen den beilaria badoa eskuak hutsik.

San Bladi Otxartiko kaperan, Iholdin Bizkarrean zaku txar batekin. Eskuak hu­ tsik, beraz eskelari, otoizlari, galdatzaile bat bezala. Bai, beilari abiatzen girelarik, zer­ bait igurikatzen dugu, zerbaiten menturan abiatzen gira. Ez balinbadakigu ere erraiten zeren ondotik johan giren, gure bihotz bar­ nean daukagu halako amets ixil bat bezala. San Bladiren beila huntarat etorriz, badu­ guia gure baitan holako amets sekretu bat? 3/ Beilari eskelari ? Goiz huntan beharbada badugu dugu zer­ bait fagore berezi galdatzeko San Bladiri edo Jainko Aitari ? Ez dezagun ahantz sines­ ten dugun Jainkoak bere eskuz egin dituela­ rik lur hau eta lurtiar guziak, berdin itsasoak eta itsasoan bizi diren guziak, eta izar mota guziak, ezagutzen ditugunak eta oraino eza­ gutzen ez ditugunak, eman dauzkula denak eskuetan. Eman eskuetan bereziki lur hau, manu hunekin : «Lantzazu lur hau, egizu huntarik baratze bat» (...) Denak utzi dauzku gizon eta emazteen eskuetan. Ez dugu be­ raz hor gelditu behar, ahoa xabal-xabala, zerutik zerbait eginaprest jautsiko zaikula­ ren menturan. Ez dugu egon behar, besoak dilindan edo besoak zerurat altxatuak, zeru­ rat so. Lur hau lantu behar dugu. Guri dago beraz lur huntarik baratze bat egitea, nun denek plazer ukanen baitugu bizitzea. Edo lur huntarik desertu bat egitea, edo sasiek hartzerat uztea, edo xehatzea sarraski batzu eginez. Guri da beraz hautatzea eta gure hautuen obratzea. Ez ditugu esku xuri batzu altxatu behar zerurat buruz. 4/ Beilari, nekezari, laborari ? Mozkinen ekarrarazteko lanak badituzue. Ez da aski ekarraraztea. Saldu behar da. Eta hor ere lanak dituzue. Jakinez laborariak ez zireztela prezioen jabe. Beste batzuek di­ tuztela zuen mozkinen prezioak finkatzen. Ez duzue bizi nahi kanpoko diru laguntze­

kin bakarrik. Ez bizi nahi eskale bat bezala. Zuen nortasuna baduzue. Gizaki ororen eskubidea da bere lanaren fruituetaz bizit­ zea, «lansari zuzen» bat altxatzea, bera eta bere familia duintasunez bizitzeko ahalmena e­mango dion «bidezko prezio» baten ara­ bera ordaindua izaitea. Ez duzue bizi nahi belauniko eskuak idekirik, otoiztuz, otoiztuz eta beti otoiztuz. Bizi nahi xutik. Xutik bizit­ zeko eginak girelakotz. Badituzue zuen kez­ kak. Plazaratzen dituzue. Ikusmolde desber­ dinak agertzen dituzue, bide desberdinak ere hartzen baliatuz komunikazio bidetako tresnak. Beste sailetan bezala, hemen ere badira lan gose direnak eta lur gose direnak. 5/ Beilari, laborari eta esker emaile ? Eskuak idekitzen ditugu azkenik eskerren bihurtzeko eta ez galdatzeko. Eskerren emaiteko Jainko aitari. Xutik bizitzeko egin gaituen Aitari. Ez dauku erran : eman zaite belauniko. Erran dauku : harrazu lurra, lan­ tzazu, fruituak emanaraz. Zabal zuen ikus­ moldeak eta bihotzak beste herrialdetan bizi diren haurrideeri, bat besteari lotuak baitira herrialdeak. Badakigu hemen hartu delibero batzuk zonbat ondorio han badituzten (...) Gizon eginez, erran nahi baita gure izaite kolpatu, gure izaite ahul, hauskor hau berak hartuz, Jainkoak agertzen dauku aldi bakotx zer konfiantza egiten daukun. Haste-haste­ tik konfiantza egiten dauku. Haste-hastetik hasia duen lanean partxuer nahi gaitu eta partxuer egiten gaitu. Berriz ere errepikatzen dut, ez dutala sinesten begi xorrotx batekin gure gainean den Jainko batean. Ez-eta gure gibelean makil batekin den Jainkoan. Bainan bai, beti gure aitzinean den Jain­ koan. Bere idurirat gizon eta emazte egin gaituen Jainkoan. Hola bai, Jainko Aitari buruz itzultzen ahalko ditugu eskuak, izerdiz eta errautsez beteak, eskerren bihurtzeko. 5 pondu ikusi ditugu, 5 ttantto, musean bezala. Tira hamarrekoa eta egungo bego hortan. Frantxua Garat


Kostaldean

6 Bazter guziak xuri xuria… Negu huntan hirugarren aldia Kostaldean elurra ikusi dela a­rrunt apal jautsia, itsas-bazte­ rra ere xuritua. Eta aldi huntan, Miarritze ere dena xuriz jaun­ tzia! Ziburun, joanden egunean, aratsalde erditan, gertatu da gauza bat frango arraroa: elurra berriz hasi du, luma larri larri batzu, eta denbora berean jauzi da gaitzeko haize basa! Auto­ zainak lanetan, aro gisa horrek bixta kentzen ziotela, kentzen edo nahasten segurik ba! Be­ harrik ez du luze iraun ixtorio horrek, doi-doia minuta bakar batzu, bestenaz arazo pizkorrak izaiten ahalko ziren hain segur! Ainitz tokitan, elurrak iraun du asko denbora, aro hotzarekin ez baita biziki urtu… Aspaldian ikusi den elurraldi luzeena oro­ bat… Lekuka, hala nola Donibane Lohizunen, kirolzelaiak zerratu dituzte hotzaren gatik, asteburuan egitekoak ziren garaitaldiak geroxago eginen dira...

Eta igande goizean, egundaino­ kotan elur luma arin batzu ikusi dira Donibaneko alde hortan… Aratsaldean aldiz, iguzkia doi bat agertu da, aitzineko egune­ tan etzena kasik batere ikusia…

Pilota plaza berri bat eginen…

Ziburun, burdinbidetik ez urrun, Mariñela auzoaldetik zonbait urratsetan, bazen pilota plaza bat ezkerparetarekin, tokian be­ reko ainitz gaztek luzaz baliatu dutena, Enkanteko plaza. Xoko hori Baionako komertsaldegia­ ren kondu izanki, portuarena de­ lakotz. Dena arramoldatu beha­ rra dute aurten berean, bizi berri

Arrabotaren tokian, ez da gehiago harri meta bat baizik… arrabota berria eraiki arte!

bat behar zaiola eman, arrain saltegi batzu ere ondoan izanki, arrantzaleen biltoki xaharrak ere ba. Arramoldatze horri buruz, arrabota dena lurrerat bota dute bainan kasik leku berean berriz eraikiko da batto. Aparkalekuak ere izanen dira, autoak ez so­ bera luzaz uzten ahalko haatik. Ikusi behar da xoko hori Zubiburu auzoalde berriari lotua bezala dela eta bazuela holako berritze baten beharra…

Hendaian ere Haiti gogoan… Hendaian, herriko kontseiluak bozkatu du 2500 euroko la­ guntza berezi bat Haiti herrial­ dean lur-ikarak hunki dituenen alde, laguntza hori hel-araziko zaiote Muga Gabeko Su-Hil­ tzaileen elkartearekin bitartez, Hendaiako su-hiltzaileak ere partzuer izanki sail hortan… El­ kartasun urrats baliosa bixtan da…

Jakintza handitzen ari… Jakintza elkarteak bere bil­ tzar nagusia egin du Betha­ niako frailetxean, Ziburun. Jendea bildu da ederki, ho­ tzak ez du beraz nehor biziki lotsarazi. Arnaud Aguergaray fraileak deneri ongi etorri bero bat egin diote. Guy Lalanne el­ karteburuaren inguruan bil­ duak ziren besteak beste Guy Poulou Ziburuko auzapeza, Kotte Ecenarro kontseilari orokorra eta ondo hortako herriko etxeen ordezkariak. Biltzarra hastean, elkartebu­ ruak omendu ditu aitzineko hilabetetan zenduak diren bi lagun, biak Jakintza-ri biziki atxikiak zirenak, Beñat Soubelet donibandarra eta Bertrand Guilllot de Suduiraut ziburutarra. Elkartearen araudia doi bat kanbiatu da, burubatzar­ rean 24 lagun izaiteko gisan bereziki, 15-en partez. Iker­ keta eremua ere zabalagoa izanen da hemendik goiti. Frantzia hego-mendeala orai arte bezala bainan ere ha­ rreman batzu Euskadiko er­ kidego autonomoarekin bai eta Nafarraroarekin, jadanik ordezkariak ba hitzartuak bi eskualde horietan. Elkartea handitzen ari da, ki­ deak jaz baziren 291, aurten oraino gehixago izanen hain segur, aitzineko urtean 215 zi­

Arnaud Aguergaray frailearen ongi etorri goxoa…

Parte hartze ona biltzar nagusiaren burutik buru…

relarik, eta duela sei urte 160. Elkarteak argitaratzen duen aldizkariak badu arrakasta ederra, urtetik urterat emen­ datuz doana, zenbaki bereziek oraino gehiago, hala nola jaz

Ziburu herriaz eta Donamarti­ riz agertu ziren heiek. Geroztik agertuak, zenbaki bat Bidarteri buruz eta bestea, arrunt berri­ kitan, denbora batez errusoek gure Kostaldean egiten zituz­

ten egonaldiez. Arrakasta gaitza ere Pimientos argitaletxearekin ateratu den liburuak, Donibane Lohizune eta inguru hortan nolako giroa izan zen 1936-etik 1945-erat, lehenik Espainiako gerlarekin eta gero 40-eko gerla jin ze­ nean.. Aurten agertzekoak zenbaki bat biarnes herri bati buruz eta beste bat Garazi aldeko Azka­ rate herriaz. Ez hain aspaldi, gaitzeko lana plazaratu bai­ tzen, mugaren hegiko bentta horietaz, liburu horrentzat baita galde asko, berriz argitaratuko da, kolore gehiago sartuz eta kapitulu batzu emendatuz… Akulatzen ari ditu ere ikerketa batzu Euskal-Herriari lotuak diren poteriak nun noiz egin izan diren… Jakintza elkar­ tea bestalde arta berezi bate­ kin arduratzen da Ondarearen egunez eta itsasoaren bestez. Bestalde oraino, maiatzaren 8-an, Ziburun, omenaldi bat eskainiko dio Tomas Anabitarte zenari. Gerla denboran, jende pasarazten arizan zen mugaz haindirat, lehenik Co­ mète delakoarentzat eta gero Alliance sarearentzat. Ikusten da Jakintza ez dagoela alfer. Badu ere internet sarean bere gune berezia eta hunen arra­ kasta goiti ari… Konduak ere aipatu dira bixtan da. Oro har, arrras onak dira…


Kostaldean Zokoan, ehorzketa hunkigarriak

7 Santa Ageda Biarritzen

Bazen jende joanden egunean Zokoako elizan azken agur kartsu baten egiteko Aña Etchevers zenari. Iragan astean kondatzen gi­ nuena, errekontruz hil da Kanarias ugartetako mendietan, eroriko tzar bat eginik batere funtsik gabe. Mendigoizale trebea zen, 45 urte zituen… Azken bost urte hotan, Zokoan jarria zen, hondartzatik hurbileko egoitza batean, eta arras horkotua ere… Ehorzketa hunkigarriak izan dira biziki, Mikel Epalza apezaren prediku eder batekin.

Urruñako kalbariorat…

Aitzineko urtetan bezala, garizuma-kari, beila gisako ibilaldi bat muntatua da Urrruñako kalbariorat eta helduden igandean eginen da, aratsaldeko 3-etarik goiti. Itsasoko Jondoni Petri parropiako gu­ ziek badute parte hartzerat gomita bainan beste nornahik ere ba bixtan dena… Arte huntan, elurrak ere arrunt urtuak izanen ahal dira hor gaindi…

Marie-Lou Poulou

Bulta huntan gaitzarekin borrokan ari zen eta iragan asteburu hor­ tan zendu da Marie-Lou Poulou, sortzez Zabala, 69 urte, Daniel Poulou deputatuaren andrea. Emazte baliosa, biziki jendekina eta zerbitzu egilea, Pausun sortua eta xoko horri beti biziki atxikia… Gure dolumin bizienak familia guziari.

Haitiren sustengurako konzertua

BIHOTZEZ gizon abesbatzak, BELTZA GORRIA, abesbatza mixto­ ak, eta Uztaritzeko Gaiteroek, konzertu paregabea eskainiko dute Donibane Lohizuneko eliza berotuan, otsailaren 28an, arratsaldeko 3etan. Sartzea urririk. Eskean bilduko diren emaitzak Aide-Aux-En­ fants-Haiti eta HAITI KENBE elkarteen alde izanen dira.

Urtero ARROKA ekarteak, beste Biarriztar batzuen laguntzarekin, ospatzen du Santa Ageda egu­ na. Esku-argi bat pizturik, kantari eta musikariek bi bertsularirekin (aurten Maiana Irigoien beste neska gazte batekin) hasi dute etxez etxeko beren ibilaldia. Larunbatean aldiz, goizetik gauerdi arte iraun du karrika kurridak: St Charles plaza­ tik merkatu lekura, Plaza Be­ rrin baz­kaltzeko geldituz. Etxe e­rrezebitzale ainitz badira: bat baizik ez emaiteko, Filipe Oi­ hanburu artixta. Herriko Etxean

Baiona San Andreseko gaupasez lantalde bat zutik Jean Grenet eta ezkerreko opo­ sizioa hitz bereko dira San An­ dres auzoko asteburuetako gau­ pasen gainetik. Auzapeza gorri gorria kexatu zen bere aitzinera jin zitzaiolarik Xaho plazan jarri berrian zen bikote bat, erranez Baiona utziko zuela, asteburu guzietan ezin lo egina eta erres­ petu txarreko jestuak ez jasaite­ ko gehiago. Alabaina Herriko Etxeak zazpi eginahalak egiten ditu aspaldidanik bikote gazteak San Andres auzora erakartzeko,

ere ha­rrera ofiziala egiten da. Nehun ez da jateko eta edateko eskasik izaiten. Etxe gehiene­ tan kantu alde ederra abesten da eta kantariek hatsa hartzeko denboran, bi bertsularik (bos­ pasei urte hauetan LAKA eta MI­ HURA izaiten dira gomitatuak) bertsu saio labur batzu egiten dituzte. Biarritzeko euskaltzaleak biziki atxikiak dira ospakizun horri. Biarriztarrak ez trabatzeko, aste bat lehenago, eta bertsulari be­ rak harturik, ERROBI-KANTA-k Baionan antolatua zuen SANTA AGEDA.

Zaharberritze

horra non asteburuetako gau­ pasa horiek tirria hori mozten hasia duten. Orduan lantalde baten sortzea proposatu du, he­ mendik eta apiril ondarreraino bilduko dena jarraian, proposa­ men batzuen pikoan emaiteko. Ezkerreko oposizioak segidan baietz ihardetsi dio auzapezari, prest dela parte hartzeko gogoe­ tetan, bai eta ere ondotik hartuko diren erabakien jendartean eza­ gutarazten.

Puskaketako trein horiek Ekolojia eta sozial saileko a­rrankurak elgarri lotu dira Baionako trein geltokian egin elgarretatze batean. Alde ba­ tetik kamiunen bidez pusken garraioaren gutitzea aho beteka aipatzen delarik, pusken ga­rraio hori bera treinetan apal­tzera ari dira. Hauxe bada ga­rraio aldaera baina alderantziz, kamiunetatik treinetara beha­rrean treinetatik kamiunetara ! Hona zein salake­ ta egin duten CGT sindikatuak, Cade eta Bizi mugimentuek. Ze­ hazki min­tzatzeko, puskaketako trein eta geltokietan gaur egun diren 12 000 langiletatik 3500 sncf-eko beste sektoretan ba­

naturik izanen dira, oro har pus­ kaketako trein garraio mota hori % 41 ean apalduko da, errepide eta autobidetan 1500 kamioi gehiago ibiliko direlarik Hots bi motako ondorioak, inguru­ men sailekoak eta sozialekoak ; hainbat kamioi gehiagorekin kar­ bono gaz ixurketa emendatuko baita, eta treinetako langilek lana galduz problema soziala emen­ datuko baita oraino. Euskal Her­ rian heldu den hilabetean be­ rean 34 treinetako langile lekuz kanbiatuko dira, uste da ere eka­ in ondarrean beste 30 bat postu hetsiko dituela SNCFak.

“Egiptora ihesa” 15. mendeko obra

Baiona Santespietako elizan badago zurezko eskultura pollit bat, kolorez tindatua : “Egiptora ihesa”. 15garren mendeko obra bat da, 1906az geroz monumentu historikoetan sailkatua. Obra hori haatik berritze beharretan da. Berritze lanak tokian berean eginen dira, aste huntan berean hasirik. Lan horiek iraunen dute martxo ondar arte nunbaitan. Lanen denboran, ez da eskultura hortarik hurbiltzen ahalko. Izanen dira haatik mementu berezi batzu, berritzaileak berak finkatuko dituenak, berritze lan horieri hurbilagotik so egiteko.


Herriz Herri

8 Izturitze

Ortzaize

ABARRATIA-ren biltzar nagusia

Ihauteriak - Asteburu huntan iraganen dira Ortzaizeko ihaute­ riak, besta komiteak antolaturik. Larunbatean, auzoz auzo ibiliko dira herriko gazteak, janari eta edari eske bai eta ere herrita­ rrekin memento goxo batzuen pasatzeko, nunbait han oren erdi bat toki bakotx. Huna nun eta noiz izanen diren elgarreta­ ratzeak: Gaztenanean 9 orenetan, Ga­ hardun 9.45etan, Ofizialeen herrixkan 10.35etan, Loti­

Véronique Garay, Maddi Uhart, Pierre Mendiondo, Patrick Castoreo

zamenduan 11.15etan, Ahi­ zen 12.00etan, Ahizemendin 12.45etan, bazkaria Etxekobor­ dan, Iroxetan14.50etan, Uharzan 15.40etan, Iriberrin 16.25etan eta bururatzeko herriko plazan 17.00etan. Igandean, aratsalde­ ko 3 orenetan, ibilaldia plazan musikari eta dantzariekin ; on­ dotik, 3-ak eterditan, Zanpan­ tzarren auzia herriko hiru eskole­ tako haurrekin eta 4-ak eterditan denentzat arratsaldekoa musi­ kari eta dantzariek alaiturik. P.S.

Publikoa

Bilduak ziren 60 bat laguner (ho­ rietan J.P. Basterretche auzape­ za, M.P. Casemajor eta P. Etchart Izturitzeko auzapezordeak) ongi etorri goxoa eginez hasi du bil­ tzarra Maddi Uhart lehendakari aihertarrak eta eskertuz, pilotari hauen irakasle trebatzaile, bu­ rraso eta laguntzaile guziak, hau­ tetsiak barne. Oroitarazi du ere Aiherra, Izturitze eta Donoztiri herrien ekarpena (arrabote, trin­ keta eta ezkerparetak urririk eta diru laguntzak) bai eta kontseilu orokorrarena J.Castaingt eta B. Inchauspe jaunen bitartez. Batasunak 96 lizentziadun ditu, horietarik 61 pilotari 18 urtez pe­ tikoak (42 mutiko eta 19 neska). Kirol emaitzak - Marion Etchegoinberry eta Patrick Castoreo-ren ganik jakin da xa­ pelgoetan parte hartzeen berri (neskak paletan eta mutikoak esku huska), emaitza on batzu azpimarratzen zituztela  : Cé­ dric Noblia xapeldunorde trin­ ketean buruz buruka, Marion Etchegoinberry Pantxika Fa­ gouet-ekin (Airetik) xapeldun trinketean (Union Basque). Gaz­ teagokoetan esku huska : pare bat xapeldun trinketean (Union Basque), pare bat xapeldunorde plazan, 2 pare xapeldunorde plazan (Union Basque) eta ez­ kerparetan pare bat xapeldun eta beste bat xapeldunorde. Lehendakariak Abarratiako 2 pi­ lotari nahi ukan ditu bereziki ai­ patu : Bixente Oyhenart Euskal Herriko eta Frantziako xapeldun atera dena Alain Heguiabehere BAC-eko lagunarekin, Julien E­tcheverry Europako kopan fi­ nalean arizan dena. Konduak - Diru harat hunaten berri Véronique Garay Izturiz­ tar diruzainak du eman xeheki,

hor 2500 bat euroren eskugaina agertzen baitzen erabaki da hor­ ren baliatzea batasunak Aihe­ rrako pilota plaza gibelean duen egoitzako muntaduren erosteko (informatika eta beste). Buru­ ratzean, batasunaren kontseilu kide bezala berriz hautatuak izan dira Panpili Etchegoinberry, Arño Gastambide, J.Claude Larrondo, Pierre Mendiondo, Bixente Oyhenart eta Patrick Uhart. Aurtengo xedeetan - Diru iturri bezala : bixkotxa saltzea, xapel­ goetako partiden eta finalen an­ tolatzea ostatua atxikiz. Ateraldi bat pilotariekin mun­ duko xapelgoaren kari urriaren 1etik 10a artean Biarnoan. Biltzarra bururatu eta Abarra­ tiaren laguntzaile den Soleil en tête enpresak nahi ukan du bere burua ezagutarazi, energia berriztagarrietan berezitua da enpresa hau eta Frantzia osoan hedatua, Miarritzen kokatzen den etxearen buruetarik du­ gularik Frédéric Anchordoquy ezkontzaz Aihertartua. Iguzki­ tik elektrika egiteko teilatuan ezar­tzen diren tresneriaz dira bereziki mintzatu, interesatuak direnek Anchordoquy jauna deit dezakete. Sortze - Behar dugu aipatu ere aurtengo lehen sortzea gure herrian : egun hauetan jin baita mundu huntarat Zabaotzean bizi diren Essabar andere jaunen 3garren haurra. Zorionak Tia­ go-Jon izendatu mutikoari eta goresmenak burrasoeri ! Ihauteria - Zortzi egunez gibe­ latua izan da aroaren gatik, be­ raz hitzordua larunbat huntan tenore berean.

Galdezketa Herritar guzier igorri dugu galdezketa bat, bakotxak eman ditzan besten hobetzeko ideia batzu, proposamen batzu. Nahi ginuke herritarrek untsa balia ditzaten herriko bestak. Agian erantzun bat emanen daukuzue, ahal bezainbat iritzi ukaiteko  ! Milesker aitzinetik ! Ortzaizeko Besta Komitea

Senpere Heriotze – Ganden astean bi herritar segituak izan dire be­ ren azken egoitzarat. Bat Jean Philippe Lecuona Elbarrun Hiri­ berrikoa 37 urte zituela, oraino gaztea. Bere osagarrian arran­ gura zonbeit senditurik lanetik gelditu behar izan zuen. Halere artamenduekin bere etxean aski goxoki zagon. Bainan azken egun hautan nehork amesten ez zuena gertatu zaio. Bet be­ tan « meningita » kolpea izigarri bortizki lotu zaio. Tarraapataka altxatu dute bainan eritegirat hel­tzean gorputz gelditu zaiote bere ingurukoak harrituak geldi­ tzen zirela. Bertzea Mayi Poyade Hiruak Bat lotizamenduan bizi zena. Azken denbora hautan

osagarriarekin gora beherak iza­ nik pausatu da 86 urtetan. Mayi gure karrikako bolanjera ongi ezagutua izan da bere bizian. Bere buraso Pedro eta Mañaña Perezek beren segida utzi zioten Mayi eta Henri Poyade senarrari. Lau seme alaba ukan eta oho­ rezki altxatu dituzte. Eta denbora berean Henri oraino bere labean ari zelarik beren saltegian enple­ gatu bat utzirik goiz guziz Mayik egiten zuen bere autoarekin kartieretan bere ogiaren itzulia. Duela zonbeit urte senarra gal­ du zuen eta orai berak bururatu du munduko itzulia. Bi heriotze horiek penetan ezarri dituzten guzieri eskaintzen ditugu gure doluminak.


Herriz Herri

9

Aiherra

Hazparne

Heriotze  - Bordalandako Mari BIDE joan zauku. Aurten 95 urte egin behar zituen Bordalandako etxekandere xaharrak. Azken denbora hau­ etan, hatsa ezin hartuz, joan jinka ibilia bazen eritegi horietan, azken me­ mentoraino burua argi atxiki du. Duela 45 urte bere senar zenarekin jin ziren Aldude Berainbordatik, Bordalanda erosiz, eta hor lanari lotu. Hiru alaba eta seme bat ukan zituzten. Sortzez Gachiteguy izena zuen Ma­ rik, berant artino Lekuineko berriketari lana segurtatu du Herria astekari huntan, alabainan, Bordalanda Aiherrako Hergaitz auzogunean izanez, Lekuineko plazatik arras hurbilago baita ! Jende ainitz aurkitu da Mari zenaren ehorzketetan, Lekuineko elizan. Gure dolumin bizienak Borda­ landako familia guziari !

Ihauteriak larunbatean - Elurraren gatik, bidetan ibiltzea neke izanez, Eihartzea kultur etxeko arduradunek ondoko larunbaterat luzatua zuten « Zanpantzar egunaren ospaketa ». Beraz otsailaren 20an izanen da gertakari hau, Hazparneko Herri Elkarte osoan barna iragan beharra dena. Orroitarazten dautzuegu egun horren egitaraua : goizeko 9etan abiatuko da Zanpantzar Heletatik, traktur baten gainean, musikari talde batekin herrietan gaindi ibiliko dira. 11orenetan, Donamartirin izanen dira, 13.30tan Izturitzen eta 15.00etan Lekuinen. Hazparnen aratsaldeko 2etan Ezkia Plazan : aurpegi apainketa tailerra eta konfetiak, matahamiak, xokoletesnea eta kafea. 4ak eta erdietan, Zan Pantzar-en ibilaldia, Hazparneko karriketan barna. Ibilaldi denboran : mutxikoak, gaiteroak, joaldunak, txistulariak, perkusioak, trikitilariak, « Pifouz band » eta Soinubilaren musikariak. Aratsaldeko 5ak eta erdietan : Zan Pantzar-en auzia eta mutxikoak. Ondotik behi lasterrak karriketan zazpiak eta erdiak arte.

Kantu ta musikak anai arrebak hurbilarazten…

Sarrigaineko Gaxuxa ta Gratienek ongi etorri egin Antzuolar ta Aihertar kantarier

Ihauteriak ere ikastegian - Iragan astean ihauteriak ospatu dituzte Jean-Verdun ikastetxean. Ama ikastegikoak aurpegiak maska batzuetan gorderik zabiltzan Zanpantzar tripa haundiaren inguruan. Helduagoek soineko koloretsuak ezarriak zituzten, bertze batzu Zirtzilen jauntzietan ziren, pesta giro airos batean dantzan eta kantuz ereman dute aratsaldea. Zanpantzarren auzirik ez da izan zeren hunek Hazparneko Ihauterietan ukan beharra du auzi hori. Beraz irakurtu diozkate urtean zehar egin gaixtakeriak eta hitzeman diote otsailaren 20an Hazparneko karrikan auziperatua izanen dela eta errea herritarren aitzinean.

Sarrigaineko etxe aitzinean kantuz Santa Agedaren karietara…

Berrikitan aste ondar kargatua ginuen Aiherran, larunbat eguerditik haste. Alabainan Santa Ageda lehen aldikotz Aiherran ospatu beha­ rrean, Antzuolatik 40 bat kantari etorri dira egunarentzat, beste hainbat Aihertarrer juntaturik. Denbora txarra izana gatik, aperitifa Denen Etxean hartu dugu, hor euskal presoen egoera txarra aipatua izan delarik. Gero bazkariaren aldi Auxotean, 80 lagunen artean. Ondotik autobus eta otoetan banaturik, Sarrigainea eta Kapotenean izan gira horko jabeek ongi etorri egiten zaukutela. Eta hor ere, horra Santa Ageda aipu duten 5 kantuak berriz eman direla, musikariez lagundurik, eta beste andana bat ere funtsean, ezin geldituak zirelarik kantariak. Santa Ageda Attatea ostatuan bururatu da edari eta jateko on batzuen inguruan. Arratsean, pesta komiteko gazteek antolatu dantzaldi konzertua, kalitatezkoa eta arrakastatsua izan da. Horrat ere, zonbeit Antzuolar gazte etorri da. Hauiek lo egiteko tokia, Aihertar familietan segurtatua zuten. Hots, Aiherra-Antzuola 2 herrien arteko adixkidantza arras aktualitatean dugu. Binazkatze hunen 25.urtebetetze hunen karietarat, hainbat ekital­ di 2 herrietan antolatzen baita, ondoko aste eta hilabetetan ere izanen du aipaldi. Utz ditzagun beraz xehetasunak geroko. Anartean, aupa Aiherra ta Antzuola !!

Jean Verdun ikastegiko Ihauteriak (Jeannot)

Larunbateko meza (abisu) - Karriketan behi lasterrak beharrak dira larunbat huntan, ondorioz aratseko 7ak eta erdietako meza Misionesten Kaperan iraganen da. Gertatzen balitz aro txarra gatik behi kurtsak ezin egitea, eliza nagusian izanen da meza hori.

Izura

Otsailaren 19an, 20.30etan, Haize Berrin «  Barazkirri  ». Zer da Barazkirri ? Barazkirri, irri eta barre artean, da Marrazkirri umoremarrazki ekitaldiaren prestatzeko bilduko diren bipedoen batzarrea. Otsailaren 19an egin beharra, aurtengo Marrazkirri ez da eginen. Datorren 2011ko Marrazkirriren formula berria nahi luke bideratu Ba­ razkirrik. Gaualdi horren karietara, Haize Berri elkarteak eskain­tzen ditu barazki-salda beroa, ogia eta arnoa, eta ere gosearekin ez egoiteko bakoitzak ekar dezake zerbait janari besteekin parte­ katzeko... Barrez, umorez eta proposame­ nez alaitua irri-karkaila luze bat izan dadila Barazkirri ! Musikari, antzerkilari, ez deus umorezale, saldajale, bertsulari, arnoedale, ZERBITZU marrazkilari, kilika-kitzika-zirikari, marraz­ kirri egitea nahi duten guzieri gomita luza­ 05 59 59 06 23 tzen du Barazkirrik. Hunki jin oroer !

V O OPTIC C VITTONATTO VITTONATTO ONATTO ONATTO NATTO OPTICIENS OPTICIENS OPTIC C S HAUTU - KONTSEILU BAIONA : 17 LORMAND KARRIKA


Herriz Herri

10 Donoztiri

Bidarrai

Pilota – Larunbatean herriko palantxa zoingehiagoka biziki ederki bururatu da partida xoragarriak ikusi baitira. Denbora arrunt freskoa izana gatik, partikulazki andere gazte goriek, denak gustarazi baitituzte. Helduden astean emanen ditugu argazki eta xehetasunak. Afaria ere ehun bat gazte elgarretaratuz omore ederrenean Paxkal koziner onak deneri janari arradoa zerbitzatzen zuela Etxegaraiko sala berrian. Igandean, Daniel Cachenaut hasia dugu buruzburuka lehen bi haitadak galdu ondoan, Mougika lekondarrari hartu baitio gaina. Daniel, segi hola hola ! Gomita - « Aire Ona » adinekoen batasunak dituen partalier eta orai heldu diren berri guziak gomitatzen ditu asteazken 24an, goizeko 11 orenetarik goiti, Mendibil ostatuan biltzerat. Iragan urteko gora behera guziak aipatuak izanen dira, urte saria 16 euro, ondotik bazkari on batekin akabatzeko. Egun goxo baten iragaiteko parada beraz. Oraitik orroit izena helarazteko tel. 0559702175 edo 0559296486, berdin ostaturat 0559296482, hilabete hunen 20eko. Elgarretaratze on guzieri ! A.A.

Luhuso

Ihauteriak – Otsailaren 20an, San Pantzar Luhusoko plazan  : San Pantzarren auzia, Pollikiko dantzariak, mutxikoak denen­ tzat, trago baten inguruan... Otsailaren 21ean, etxez etxe Luhusoko herrian. Otsailaren 27an, tindu erakusketa bat he­ rriko etxeko gelan. Arratsean, ihauteri gaua gaztetxean. O­tsailaren 28an, etxez etxe Luhusoko herrian. Martxoaren

6an, Thierry Truffauren mintzal­ dia Europako ihauterieri buruz (frantsesez) segurtatzekoa edo erakusketabat salan. Gero Po­ lliki-ren sorkuntza berria ihaute­ rieri buruz, Harri Xuri gelan. Ai­ tzin, afrikar dantza ikusgarri bat. Martxoaren 7an, kantaldi Harri Xuri gelan (Itsasuko ikastolaren alde) : kantaldi, antzerki eta Ru­ per Ordorikaren azken CD-aren aurkezpena.

Luzaide Heriotze – Otsailaren 11n, ortzeguna, lagundu dugu bere azken egoitzarat Claudine Narbaitz izeneko 92 urteko emaztea. Erro herrian den zahar etxean zagon azken urte hauetan, osagarria mendratua zuen aspaldixkoan, azkenean pausatu da gehiagorik gabe. Ez zen esposatua. Irauzketa, Luzaideko lehen eliza eta ospitalea da. Etxe hori Orreagarena zen 1271-z geroz, gero, 1844an, erosia zuen Beltran Etxepare izenekoak. Etxe hortan bizi zen Claudine, erran ere, Pierre Narbaitz apezaren arreba zela, emazte goxo eta elizatiarra. Doluminik bizienak eskaintzen ditugu heriotze horrek hunkitzen dituen guzieri.

Azkaine

Bataio – Helduden larunbatean sakramendu hori errezibituko dute Amaia Hirigoyen eta Xanti Viquendi haurrek. Bizitze zoriontsua haur horieri eta zorionak bi familieri. Heriotze – Jainkoak bere ganat deitu du Jacques Mourgue, 69 urte, 4 ilabete eri egonik bainan ainitz sofriturik. Parte hartzen dugu familiaren doluminean. Adin goxoa – Elkarte horrek egin du bere biltzar nagusia joanden ortzegunean, goizaldean, Bil Toki betea zelarik. Gero bazkaria Axaflabaita ostatuan, 140 ginela, kanpoan elurra ari zanpa zanpa baina leihorrean deusen eskasik ez ginuen, jan edan onak, omorea ere kantuekin. Loteria egina izan da Haiti eskualdeko beharrentzat. Nahi zutenentzat musikak segitu du aitzina. Guziak alegera gira itzuli. Ihauteri – Larunbat 20an hartzaren atzartzea Iturritxa auzoan 9 orenetan, herriko bidetan 4etan desfilea, 5 orenetan dantza eta auzia plazan, 6  orenetan Zanpantzar sutan eta mutxikoak, xokoleta eta eltzekari Integrazio Batzorde elkartearentzat zazpi orenetan. Aperitifa ostatuetan musikariekin 9 orenetan (bertsu eta kantu). «  The Sparteens  » taldearekin bestak segituko du Gaztetxean. M.L.

Otxaldetarrak, biltzar nagusi - Otxaldetarrak elkartearen biltzar nagusia beharra da otsailaren 19an, ortzirale huntan (20:30), trinketeko gelan. Elkarte kideeri gomita ja zabaldua izana zaiote, bainan balitz bertze nor edo nor interesaturik, jin dadila gostura. Emazteen afaria – Orain ohiduretan sarturik den hitzordu hori, emazteen egunaren karietara, martxoaren 5ean beharra da, Noblianea ostatuan. Izenak behar dira martxoaren 3ko berantenez eman, ostaturat deituz, tel.05.59.37.70.89. Sagarnotegirat ateraldia - Oraidanik gogoan har martxoaren 20an, larunbatarekin, eginen dela Hegoaldeko sagarnotegi batetarat ateraldia, besta komiteak antolaturik. Xehetasun gehiago emanen dugu eguna hurbiltzearekin. Ostape - Jakiten dugu Claude Calvet sukaldari buruak Ostaperen kudeantza uzten duela, Ostapeko andere jabearekin zituen desadostasunen gatik. Bazuen hiru urte gure herrian zagola, Tarnetik etorririk. Tokiko jendearekin gehiago lanean ari nahi zuen sukaldaria arras penaturik joaiki omen da. Hainbertze ospez beztitu den ostatu horri ez ote zaizkio hegalak arras flakatu ?

Arrosa

Heriotze – Urte berri huntako lehen presuna lagundu dugu bere azken egoitzarat, Manex Delgue zendu dena 92 urtetan. Gazte gazterik denbora hetako bertze ainitz bezala, mutil egonik laborari etxetan, Ameriketarat joan zen, familiatu, eta han egin bere bizia. Laneko denbora bururatu bezain laster itzuli da sorterrirat bere lagun eta alabarekin, hemen eraikia zuten California izendatu etxe pollitean egoiteko. Berriki ontsa ikusten ginuen oraino gizon lerdena ibilki hemengo bidetan. Bainan dudarik gabe herioak hurbiletik segitzen zuen eta joan da biziki xokoan egon gabe adin haundia bildurik halere. Ageriko da horren hutsa ez bakarrik familian bainan ere Arrosako plaza ondo hautan. Plazer zuen jendeekin solastatzea eta pilotarier so egoitea. Doluan den familiak onhar ditzala doluzko sendimenduak eta zu Manex, ikus arte.

Saguen erasoa kolegioan

- 4 000 ordinagailu, multimedia ikasgelentzat - 6 000 MP3 irakurgailu, hizkuntzen erakaskuntzarako - 350 taula numeriko, ikasketa interaktiboetarako Pirinio Atlantikoetan, kolegioetako ikasleak sugeaz maiteminduak dira...

Urte oroz Kontseilu Orokorrak 60 milioi euro inbestitzen ditu gure kolegioetako ikasleen etorkizunerako.


Herriz Herri Sara

Baratzekari - Lecuona Beñat, ezkondua Inaxi Andoitzenbor­ dako Janpierre eta Ixabelen alabarekin, baratzezaina da. Ganden urtean familia batzuk elgarrekin egon eta galde egin zioten hea baratzekari batzu moldatuko ziozkaten. Baimena eman zuen. Beraz 15 familien artean egin dute talde bat eta kontratua Beñatekin. Kontratu hori 16 aste guziz erreberritzen dute. Aste guziz otarre bat pres­ tatzen du familia bakotxaren­ tzat 6, 7 edo 8 baratzekari des­ berdinekin, sasoinekoak, 12 E otarrea. Baratzekari horiek na­ turalki ekarraraziak dira, oraiko kimika horiek gabe. Bertzalde Donibane Lohizunen ere egiten ditu Saran baino lehenago. Doni­ baneko baratzea leihor azpian du, orduan Saran baino baratze­ kari gehiago eta desberdin baditu. 26 famila zerbitzatzen ditu bainan ez daki noiz arte, bere baratzearen er­ ditik treinbide berria pasatuko baitzaio. Izigarri kexu da, ez daki zer egin, trein­ bide hori geldiarazteko. Izanen da Beñat bezalako ainitz bide hori egiten bada. Denek edo gehienek duten errenkura berak ditugu. Ez da oraino egina, hartu kuraia ! Ihauteriak - Ganden astebu­ ruan gazteria mozorroturik ibili da e­txez etxe, karrikan eta au­

zoetan. Kontent ziren jendeek presentzia ona egin baidiote. Igande goizean mezaren ondo­ tik aritu dira dantzan eta kantuz eta antzerki ttiki bat egin dute. Bistan da egin dutela zintzur bustitzea eta ondotik Omordian bazkaldu, Olain ikastolak pres­ taturik. Aurten ere ihauteriak ongi bukatu dira, dena omore onean. Ortzirale huntan, oporre­ tara gan aitzin, hiru eskoletako haurrak mozorrotuak ibiliko dira karrikan itzuli mitzulika. Ondotik burasoek prestatu krakada egi­ nen dute polikiroldegian.

Iruñerat - Urte guziz bezala aur­ ten ere Iruñean izanen da Turis­ moaren feria otsailaren 19, 20 eta 21ean. Sarako Turismo bu­ legoa, Lezeak eta Larrungo Trei­ naren buruzagiak joanen dira feria hortarat Sarako ikusgarriak presentatzeko.

11

Larresoro Larresoroko Donamartine eskolaren proiektua

Pilota - Ezkerparetean atxiki ttikian, Azkainen ganden larun­ batean ziren lau herrien arteko li­ gaxkaren finalak, Azkaine, Sara, Senpere eta Urruñaren artean. Sarako lau taldeek ekarri dute xapela : Xitoak Arribillaga E­neko – Mouno Eneko irabazle 30-19 Urruñarren kontra. Artekoak Fagoaga Eneko – Saint Martin Jon irabazle 30-29 Senpere­

Donamartine eskolako elebidun ikasleak. Aurten Donamartine eskolan kaseta bat egitea erabaki dugu. Hortarako, elkarrizketa batzuek antolatzen ari gara. Gure erakas­ leak, Isabelle eta Bernadette, hor dira gure laguntzeko. O­tsailean, Herria-ren bulegoak eta inprima­ tegia bisitatuko ditugu. Bainan jadanik, Peio Jorajuria gure ikus­

Itsasu ren kontra. Gaztetxoak Arrieta Mathieu – Azkaraga Antony ira­ bazle 30-25 Senpereren kontra. Kadetak Azkaraga Mikael – Vidal Elies irabazle 30-11 Azkainda­ rren kontra. Trinketean eskuhuska : kadetek Calvet Daniel – Gachen Mathieu galdu 40- 15 Atzari-ren kontra. Gaztetxoak Prevost Axel – Agesta Jon ira­ bazle 40-32 Denek Bat-en kon­ tra. Artekoak Rio­ bo Unai – Sarié Bastien irabazle 40-12 Oztibar­ tarrak-en kontra. Xitoak Fagoaga Eneko – Arribillaga Eneko irabazle 4021 Abarratia-ren kon­tra. Iribarren Unai – Lecuona Aritz irabazle 4022 Amikuze-ren kontra. Urbiston­ do-k galdu 40-35 Atzari-ren kontra. Jauregui Iña­ kik galdu 40-18 Atzari-ren kon­ tra. Endara Denis irabazle 40-34 Lau Herri-ren kontra. Mariluz Pa­ trick irabazle 40-33 Luzaz Gazteren kontra. Eskubaloia - 11 urtekoak ira­ bazle 10-3 Irrisarri-ren kontra. 18 urtekoak irabazle 17-15 Atharra­ tze-ren kontra. Seniorrak irabaz­ le 18-8 Senpereren kontra. Errugbia - Sarako bi taldek ira­ bazi. Gaztek 51-0, lehen mailak 21-16 Ziburutarren kontra.

Ikastola elkartearen Biltzar Nagusia Otsailaren 19an, ostiralez, I­tsasuko ikastola elkartearen urteko Biltzar Nagusia iraganen da aratseko 8’30tan Herriko Etxeko elkarteen gelan. Gai ordena : - “moral” bilana - diru bilana - azken berriak - batzordeak osatu

tera etorri da eta ainitz xeheta­ sun eman ditu. Biziki interesgar­ ria izan da, eta milesker haundi bat berari, zeren-eta badakigu ainitz lan duela. Proiektu hori maite dugu eta pentsatzen dugu ekainekotz gure kaseta bukatua izanen dela. - bulego eta izen aldaketa - eta beste. Biltzar nagusi hori deneri idekia da, hots : - ikastola honetan buraso izanen direnei heldu den edo ondoko sartzeetan, - gure proiektuan sartu nahi dutenei, - manera bat edo bestez lagun­ du nahi dutenei.

Antzerki Otsailaren 20an, larunbat arrats huntan beraz (20.30) antzerki bat eskainia izanen da, urririk  : « Mise en pièces », Vincent Martin artistak emanik (gure argazkia), Ximun Fuchs-en laguntza artistikoarekin. Antolatzaile, Luhusoko Harrixuri elkartea.

Makea – Lekorne Airetik – Aldi huntan ere gogotik arizan dira gure pilotariak. Xi­ toetan, Hiribarren-Jaureguiberri garaile. Halaber arinetan, Eche­ verria-Hiriart eta ere E­rrecartRevoredo. Buruzburuka garaile ere Idieder Mathieu, Duhart Da­ vid, Bidegaray Beñat. Bigarren mailan Etchebarne Gerard 40 – Chamalbide 13. Lehen mailan, Palomes 40 – Bonetbeltx 27. Hau aspaldi artzekoa zen es­

kuen gatik. Lehen partidarentzat ederki ateratu da. Palomesek 17 bote eta Bonetbeltxek 8. Gero baginituen berezkoak. Bielle – Harizmendi 40, Lambert – Du­ cassou 31. Borroka politt bat eskaini daukute, eta segur ez zen berorik trinket barnean. Hel­ duden igandean ere Lekorneko trinketean izanen dira bi pilota partida, lehena buruzburuka lehen mailekoekin, eta bigarre­ na biranazka berezkoekin. P.I.


ABISUAK

12 Société civile particulière SAINT JEAN Société civile au capital de 213.581,07 EUR Siège social : 10, allée Zubikoa 64500 SAINT JEAN DE LUZ N° 348 763 210 BAYONNE Aux termes d’une assemblée générale en date à SAINT JEAN DE LUZ, du 30 Sep­ tembre 2009, il a été constaté que : Suite au décès de Monsieur Marcel Jean Louis BACHE, gérant de ladite so­ ciété décédé à SAINT JEAN DE LUZ le 30 juin 1999, Suite au fait qu’après ledit décès, Ma­ dame Simone BACHE née LAGUNE, son épouse s’est retrouvée seule propriétaire de la totalité des parts de ladite société et en était donc l’unique associée. Suite au fait que Madame Simone BACHE née LAGUNE a géré seule ladite société depuis le décès de son époux. Il a été décidé que Madame Simone Gabrielle BACHE née LAGUNE est seule gérante de ladite société et ce rétroactive­ ment depuis le 30 juin 1999. LBL Société Civile transformée en SARL au capital de 200 euros ZI de MOUGUERRE – 64990 MOUGUERRE 499 442 101 RCS BAYONNE RECTIFICATIF Dans l’avis paru dans le journal HERRIA du 11/02/2010 n° 3043, relatif à la SCI LBL, la dénomination de la société est modifiée et devient « L.B.L. ». La gérance

Éditions Basques

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 11 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10 herria@wanadoo.fr imprimerie.labourd@wanadoo.fr

URTE-SARIAK

Urtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan : - Bandarekin : 97 E edo 127 $ - Gutun-azalean : 180 E edo 210 $ Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/ Zuzendaria : J.-B. Dirassar Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd 8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA

Tél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Christophe CAUSSADE Avocat Conseil en droit des sociétés & droit commercial «Central Forum» - Bayonne (64100) (05 59 52 93 32) AVIS DE CONSTITUTION Aux termes d’un acte sous seing privé en date du 08 février 2010, à Bayonne, il a été constitué une société présentant les caractéristiques suivantes : Forme et dénomination sociale : Société Civile ILBAJ2P, Siège social : 10, place André Emlinger, 64100 BAYONNE, Objet social : Acquisition de tous biens et droits immobiliers, administration par bail, location ou autrement de tous immeubles bâtis dont la société pourrait devenir propriétaire ultérieurement par voie d’acquisition, échange, apport ou au­ trement. Durée : 99 ans à compter de la date d’immatriculation au RCS Capital social : 1.000 euros à libérer en numéraire Gérance : Mme Bénédicte LUCAS et M. Jean Philippe LUCAS, demeurant 239, chemin de l’Arriou (40440) Ondres, ont été désignés gérants pour une durée indéter­ minée. Cession de parts sociales soumise à agrément donné en l’Assemblée Générale Immatriculation : RCS Bayonne. La gérance.

AVIS DE CONSTITUTION Il a été constitué une société civile immobi­ lière dont les caractéristiques suivent : Dénomination : SCI AUZOKOA Siège social : chemin Paoloenea 64210 AHETZE Durée : 99 ans Objet : gestion, location et vente de tout bien immobilier quelqu’en soit la na­ ture, ainsi que l’acquisition de terrains à batir afin de procéder à l’édification d’immeubles à usages commerciaux, do­ mestiques ou les deux Capital : 1000 E Les associés ont effectué des apports en numéraires Gérant : Mr jean Pierre ITURRIA né le 18/08/1968 à AHETZE, demeurant 1919 chemin Ostalapia 64210 AHETZE. Les cessions de parts sont soumises à l’agrément des associés Immatriculée au RCS de BAYONNE Pour avis, le gérant.

AVIS DE CONSTITUTION Avis est donné de la constitution, le 11 février 2010, de la SARL ANTXETA, à l’enseigne «  DOMICILE CLEAN PAYS BASQUE  », au capital de 7500 euros. Siège social : Loretegia, quartier Arrapidia, 64990 MOUGUERRE. Objet : Prestations de services au domicile des particuliers : Entretien de la maison et des travaux ménagers, petits travaux de jardinage, garde d’enfants de plus de 3 ans. Durée : 99 ans à compter de l’imma­ triculation au repertoire de la chambre des métiers de Bayonne. Gérant : M. Stéphane GERMAN de­ meurant 21, rue Larregain, 64140 LONS, nommé pour une durée indétérminée. Pour avis, le gérant.

Otsail ostegunak Donapaleun Herriko xerbitxuguneko gibeleko salan (20.30) - Otsailaren 18an : Hego Ameriketan itzuli baten kronika Bi iparraldeko gazte bidaiaz... Mintzalariak : Elorri LARZABAL eta Paxkal TEILAGORRI, bidaiantak Elorri eta Paxkal urte batez Ar­ gentina, Txile, Peru, Bolivia eta Uruguai-en ibili dira, mun­ duari zabaltzeko eta beste bizi­ moldeen ezagutzeko. Jende zoragarria oinez edo au­ tobusez topatu, kurutzatu eta ezagutu bitartean, euskal dias­ pora eta bereziki Iparraldeko Euskal Etxeko adixkideak (Bue­ nos Airesen) ezagutu dituzte lehen harremanetan. Baserri biologiko batzuetan bo­ lundres gisa lanean arizan dira,

lo eta janariaren truk bigarren epe batean. Familien egunero­ ko bizia partekatu ahal izan dute horren bidez, baita lan teknike­ taz jabetu. Maputxe mundua hurbildu dute azkenean, beren erresistentzia kementsuaz ikasiz eta zeremo­ nia batean parte hartuz. Esperientzia horren lekukota­ suna proposatuko daukute, ar­ gazki zonbaiten bitartez, han eta hemengo bizietaz ezta­ baida dezagun.

Arrakastaren hatza Jendeak maite du jakitea lehenagokoen berri. Eta munduan gaindi diren euskaldunen abenturen berri. Hortaz ohartua ginen jadanik aitzineko urteetan, eta lehen otsail-ostegunak ez du hori gezurtatu. 60 bat lagun hurbildu dira Argitxu Camus Etxekopar-en konferen­ tziara eta izan diren solasek erakutsi dute nolako gosea den gaia­ ren inguruan. Bost urte egonik Ipar Ameriketan, hango euskaldun emigranteen eta beren ondokoen nortasunaren inguruan egina du ikerketa lan bat Argitxuk. Nahiz eta amerikano bizitzak gero eta gehiago asimilatu, beti eus­ kaldun izaera bat aldarrika­tzen dute. Odola eta genealogiaren ber­ mearekin, euskaldun jarraitzen dute. Hizkuntza galdu ahala, sinbo­ loen gainen finkatzen da beren euskal nortasuna. Alde hortarik segurik, itsasoz bi aldeetarik ikusten den fenomeno berdina dela dirudi. Bi gogoeten egitekoa.

Fabienne BARNECHE Avocat à la Cour 3 Rue Faget de Baure 64000 PAU EARL IRAZABALIA Exploitation Agricole à Responsabilité Limitée au capital de 84456,76 E Siège social : Irazabalia 64240 HASPARREN RCS BAYONNE : D 389 362 690 L’assemblée générale des associés en date du 2 janvier 2010 a pris acte de la démission de Mme Maryse INCABY de ses fonctions de co-gérante à compter de cette date. La gérance de la société est désormais exercée par M. Alain INCABY. Pour avis. Avis de constitution Avis est donné de la constitution de la SARL OLMECY, le 09/02/2010, pour un capital de 3.000 euros, le siège social est situé : 7, rue Gardères, 64200 Biarritz. Objet social : Restauration. Durée de 99 ans à partir de son imma­ triculation au RCS de Bayonne. Les associés sont : M. Mouhica Cyril, 7 rue Loustau, 64 200 Biarritz - M. Hadji­ panayotou Olivier, Résidence Toki Eder, 41 rue de Chassin, 64 600 Anglet - Mlle. Taboulot Mélanie, Maison Chori-kanta, 64500 Ciboure pour avis, le gérant

Argitxu Camus Etxekopar Artzainen monumentuaren aitzinean Renon


asteburuko hitzorduak Ortziralean -Basusarrin (18.00) ihauteriak -Miarritzen, geltoki xaharrean (20.30), “Zoopsie Comediâ€? dantza ikusgarria. -Izuran, Haize Berri kulturetxean (20.30),  Barazkirri  umoretsua -Baionan, Luna Negra kabaretean (20.30), Luca Costa eta Big Lorenzo, eta Antzokian (20.30), Carolyn Carlson konpainiaren  Eau  dantza ikusgarria. -Azkainen, ihauteria-kari, Laminen Gaua. -Heletan, Itsasoa biltokian (21.00), Old School Funky Family -Onizepean (21.00), Manoviva txotxongiloa eta Isa MuĂąoz-Duval trapezista.

Larunbatean -Ihauteria-bestak Baionan, Angelun, Hendaian, Kanbon, Senperen, Hazparnen, Arbonan, Luhuson eta Azkainen -Euskal-irratietan, Integrazio Batzordearen aldeko irratsaio berezia. -Miarritzen, mediatekan (16.00), “Arte barrokoa Euskal-Herrian�, MarieClaude Berger ikerlariaren hitzaldia. -Baionan, Elkar megadendan (17.00), Mona Ozouf-en hitzaldia.

-Maulen, Zinka ostatuan (19:00), afarikantaldi Inahala taldearekin, Xiberoko Botzaren alde -Itsasun, Sanoki gelan (20.30), Vincent Martin-en  Mise en pièces  antzerkia, urririk. -Miarritzen, Koliseo gelan (20.30), “Dreyfus, l’affaireâ€? antzerkia. Tenore berean, DĂŠcouvertes biltokian, “Les PrĂŠtendantsâ€? antzerkia. -Baionan, Luna Negra kabaretean (20.30), Habana Son taldea, eta Patxokin (21.00), Milsup rap taldea

Igandean -Ahetzen, Kukuso-merkatua. -Saran, selauru hustea polikiroldegian. -Arrokiagan, Xuberoko maskarada Larraineko gazteriaren eskutik. -Angelun, Bost-Kantoineko plazan (11.30), mutxikoak -Ortzaizen (15.00), ihauteriako ibilaldia eta Zanpantzarren auzia. -Miarritzen, DĂŠcouvertes biltokian (17.00), “Les PrĂŠtendantsâ€? antzerkia.

Asteburuan -Arrokiagan, larunbat eta igandean, herriko bestak.

Telebixta Leihotik Bahituak : Kasetariak Afganistanen, bertze batzu Mali herrialdean edo Mauritanian eta berririk gabe gaude, nahiz kanpoko ministeritzatik dioten harremanetan direla bahitzaileekin. Denbora doa hilabetez hilabete. Gaixo jendea ! Boudu : France 3 gatean zabaldu dute GÊrard Jugnot-en filma, Boudu deitua. Boudu da gizatzar bat kanpoan bizi dena eta egun batez margo saltzaile batek etxean hartzen duena. Orduan agertzen du Bouduk egiazki nor den, jendetasunik gabea eta, hegoaldean erraiten den bezala,  aprobetxategi  bat. Banakien nor zen Boudu oroituz bi aldiz bederen ikusi nuela Zineklub batzutan Jean Renoirek 1932an titulu bereko filma itzuli zuena. Orduan, Bouduk filma horretan, Michel Simonen itxura bazuen ezin ahantzia. Oraiko filman Gerard Depardieu jokolariak egiten du Boudu-rena. Egia erran, nahiago dut lehenbiziko filma zuri beltzean Michel Simon-en jokamoldea ùabardura gehiagorekin emana baita. Louis la Brocante : Ezagutua da emankizun edo telefilma, noiztenka zabaltzen baita France 3 gatean. Emazte bat, sukaldari paregabea, Lyon-en inguruetako hiri batean edo herri batean dago kozina epaimahai baten buru delakotz, hain zuzen herri berean bizi delarik  Louis la Brocante . Aitortzen dio ez dela bakarrik etorria epaimahai buru izaiteko, bainan denbora berean nahi duela jakin nor duen ama, dakielarik bere aita, alemanen ofizierra hor egona zela gerla denboran, ezagutu zuela frantses neska bat ezagutzen ez duen ama.  Louis la Brocante  bertzeen zerbitzari izaiteko sortua da, gizon ona beraz eta hola agertzen da emankizun guzietan. Hemen ere bere inkesta eginik, jakinen du azkenean ama hura bizi dela, ezkondua izana dela, baduela seme bat eta alargundua dela.  Happy end  delakoarekin bururatzen da filma, sendimendu onez betea ! Errugbia : Larunbat aratsaldea pasa zitakeen bi partida ikusiz. Hala egin dut. Lehenik Galesek irabazi dute eskoziarren kontra eta hori, azken minutuetan (31 eta 24) partida guzian aitzinean zirelarik eskoziarrak. Irlanda jazko xapelduna jokatu da Frantziaren kontra Parisen. Frantsesek erakutsi dute beren nagusitasuna, hiru entsegu markatuz. Orotara 33 eta 10. Segi dezatela hola ! J.H.

13

Irrat’6 eta informazio mahain Otsailaren 20an, la­ runbata, Seaskako Integrazio Batzor­ deak egun handi bat antolatzen du 25 ahalmen hurriko haur eskolatzen laguntzeko, horta­ rako 115.000 euro­ ren behar gorrian izanki-eta. Larun­ batean (7:00-13:00) Euskal Irratiek   Irrat’6   emankizuna zabalduko dute : errepor­ tai, lekukotasun, mahaininguru... Denbora berean (9:30-12:00) informazio mahain batzu izanen dira ondoko herri hauetan : Maule, Donapaleu, Doni­ bane Garazi, Hazparne, Kanbo, Uztaritze, Baiona, Angelu, Miarritze, Bidarte, Sara, Senpere, Azkaine, Donibane Lohizune, Urruùa eta Hendaian.

Afari-kantaldi Xiberoko Botzak antolatzen dĂź barantailaren edo otsailaren 20an arrestiriko 19etarik harat ZĂźntzĂźr Bustitzea / Aiharia edo Afaria 3Etan / ondotik

EUSKAL IRRATIAK

kantaldia INAHALA taldearekin. Mauleko Zinka OstatĂźan XehetarzĂźnak 05 59 28 29 87

90.5 - 91.8 - 95.5 - 106.6

Otsailaren 19a, ostirala 7.00 : Goiz berri EHLG-ren kontrako auziaz 16.00 : Kantaire Berri txarrak eta Ken 7 19.00 : Aitzur eta jorra Otsailaren 20a, larunbata 7.00-13.00 : IRRAT’ 6 Integrazio Batzordearen sustenguz. Deitu 05 59 59 30 01 edo mailez : irrat6@euskalirratiak.info 12.00 : Xapin Euskal Irratietan entzun diren memento hunkigarri eta irringarriak

18.00 : Baionako Modernotik pilota, berezkoen finala Ezkurra / Waltary 20.45 : Eskubaloia Irisarri / Vernouillet Otsailaren 21a, igandea 9.30 : Gure bazterrak 11.00 : Meza Baiona San Andresetik 13.00 : Hegoaldeko ostatua Otsailaren 22a, astelehena 19.00: Zer dioxu, Fredi Paia bertsularia




HAN ETA HEMEN

14

ELUR EGIN DU GAU HUNTAN Hara nola hasten den Mixel LABEGUERIE zenak moldatu kantu hunkigarria, kantari ainitzek Erramun MARTIKORENAri ikasia diotena. Negu huntan hirugarren aldikotz mihixe xuriz apaindu zauzkigu Euskal Herriko eta herrialde askotako bazterrak. Egia erran, ibilgailurik ez zen denboretan baino ixtripu gehiago eraginez halere. Bestalde, elurraren beldurrez dabiltzan artzain baino lerrazkilari eta elurzale gehiago bada gaurko gizartean. Batzuentzat kezkabide dena besteentzat a­tsegin iturri ! Urtarril hastapeneko elurte xumea larunbat gau batez egin baitu Baxenabarren, pen­ tsaketa nindagon igandekari zoin eder izan zitaiken, otoitz baten pare, herri guzietan abestea elurraz mintzo diren kantu pollite­ nak eta bidenabar orroit araztea elurra aipa­ gai duten erran zaharrak. Gotzon GARATE zenak elurraz bildu zituen 40 erran zaharrak, batzu besteak bezain funtsezkoak, irakurgai daude «atsotizak» deritzan liburuan. Bere aldetik, Pello Zabala Arantzazuko fraile jakintsunak 2009an argitaratu «  Eguraldia beti airean  » liburu berriko pasarte batean lerrokatu ditu elur mota guziak, frangotan desberdinki deituak gure 7 probintzietako euskalkien arabera. Elurraz errana bali da urteko 4 sasoinen be­ rezitasunentzat. Ikastetxetan, antzokietan eta elizetan den bildutasuna eta ixiltasuna egokienak dira baitezpada zaindu behar ginuken kultur altxor hori herritarreri sendi arazteko. Ez da suerte ttikia herri guzietan izaitea jendaurreko irakurle trebeak eta abeslariak. Pentsa ditaike galdatuz geroz, plazerrekin

parte har lezaketela. Untsalaz kultur elkarteek eta euskal era­ kaskuntzaz arduratzen direnek beren gain hartu beharko lukete horrelako emanaldien antolatze lana. Horiek hola, meza euskaraz emaiten den herrietan, noizetik noizera meza ondoan oren erdiko emanaldi bat ez litaike gaizki, ez eta ezin egina ere. Artetan liturgiatik haratxa­ goño joanez, euskal elizak baluke hor ideki­ dura berri baten frogatzeko parada.

Pierre MOLERES Baionako apezpikuaren denboran abiatu zen Fedea eta Kultura sai­ laren segida bat izaiten ahal litaike. Urtarrilaren 17an Belokeko elizan Aita IRATZEDER, Gabriel LERCHUNDI eta Juan URTEAGA-ren obren bizi arazteak jende osteari sortu kartsutasunak garbi erakusten du jarraikitzaleak badirela. Izaitekotz, emanaldien antolatzeko gogoa eta kemena dutenak dira xuhur. 

Ene Eiheratik

Ondarroatik Ahatsarat (3) Gurs-eko kontzentrazio zerrategian

Alacantar konpainiak batailoia osatzen zuen. Hain zen nahas­ mendu handia non urte baten buran baizik ez nuen lehenen­ go aldiz ezagutu brigadaburua Bartzelona aldean. Bartzelona eta Geronaren artean sakaba­ natuta geundelarik, Artxanda mendian (Bilbo) nik markatu­ tako metraileta aurkitu nuen, zeinak poztasun handia eman zidan. Bredan (Gerona), brigadabu­ rua eta Ituarte kapitaina aur­ kitu nituen berriro. Espainian gelditzea ez nuen nahi iñola ere ez, eta Frantziara pasatzea erabaki nuen beste askore­ kin batera. 1939ko otsailaren 9an Frantziako lurraldea ikusi nuen lehendabiziko aldiz, 12° Garibaldi brigadarekin. PortBacares-eko hondartzan, kon­ tzentrazio kanpalekuan, giltza­ petu ninduten. Hortik Argelessur-Mer eta Saint Cyprien-era

Gurs-eko zerragian (xutik ezkerrean), han zeuden euskaldun batzuekin

eraman eta azkenik Gurs-eko kontzentrazio esparrura berral­ datu ninduten. Donibane Garaziko batzorde batek, Teillagorri, Gaztelu eta

Sacuteen (?) pertsonek osa­ turik, Oloruen kudeatu zuten 1939ko abenduaren 23an Gurs kontzentrazio esparrutik ni ateratzea, baserriko lanetan

iharduntzeko (aritzeko) Doni­ bane Garaziko eskualdean, hain zuzen ere Ahatsan, Aroz­ tegia baserrian. Etxeko jabea Bertrand Barnetche zen, bere emaztea Marie, seme ala­ bak Roger eta Renée. Bai eta Jeanne eta Marie Anne izebak, azken hau Argentinatik etorri ostean. Alemanek presoen artean egin­ dako sailkapenaren ondorioz, baserri honetara heldu nintzen. Gurs-en, lerro luze batean eza­ rri gintuzten eta urrats bat aitzi­ nera egin behar genuen haiek proposatutako lanbidea auke­ ratzeko. Laborantzako lanak egin behar zirela entzun bezain laster, nik berehala hartu nuen aukera paregabe hori, nahiz eta baserriko gauzei buruz gu­ txi jakin. Jose Mari Basterretxea Aranbarri (gero beretik)


KIROLAK pilota

BEREZKOEN XAPELGOAK HASIAK

Bielle – Harismendy........... 40 Lambert – Ducassou.......... 31 Lekornen zen igandean partida hau kondu hunek iduri baino berdinagoa joan dena orentsu batez, oraino elgarren bete bai­ tziren 30etan. Parioak ez dira tronpatu halere, beren hautua kasik egin baitzuten heiek goi­ zik. Ba bainan galtzaleek diote lehen ausikia egin partidari, 1510 aitzinean jarririk. Erran behar da haatik jo duela irabazleen orenak 28-27tan, orduan baitira agertu Biellen boteak (8 orotara) eta beste zimarikak eta handik goiti dituzte beren hamar tanto­ ak kasik hats-kolpean egin par­ tida beren alderat uzkailiz. Anar­ tean bai Laurent Lambertek eta Peio Ducassouk erakutsi dute horiekin ere kondatu beharko dela ondoko egunetan. Alfaro – J.C. Dermit............ 40 Ezcurra – Kurutcharry........ 38 Oren bat eterdi baino gehiago arizan dira Garatenean hauk asteleheneko partidan eta, zi­ nez, egun hortan ere bi partida ikusi direla batean erran ditake, pilotari berekin. Lehenean, haste berdintsu baten ondotik, oraino 17-18 baitziren eta denak ari, ikusi da Ezcurra eta Kuru­ tcharryren nausitasuna, 30-17, kintze lerro luze bat hor eginik urruñarrak eta baigorriarrak. Nork eginen zuen orduan pa­

rioa hauen alde ? Alta gertatu dena gertatu ! Aitzinean besteek ukana zuten nausitasuna aldez itzuli eta... hameka tantoko hai­ tada besteek. Iduri halere denak ari zirela, denek pilota guziak ekartzen eta nehork ez sarerik ez marran mozterik eta beti bizi tantoa eta batzuek kausitzen ba­ karrik kintzeak. Boteak ere guti, salbu Ezcurrak eginak zituen hek. Eta ikus norat joan den on­ darrean partida, besoak labur eta kintzeak luze. Beste partida Bielle eta Hariz­ mendyk jokatuko dute Alfaro eta Dermiten kontra. Ondoko egu­ netan mail hortako hoberenak berexiko dira hoberenekin segi­ tzeko xapelgoa. BURUZBURUKAK Olivier Haroçarene............. 40 David Etcheto..................... 18 Garatenean hau ere ikusi dugu, xapelgokoa. Haroçarenek egin du bere partida, erakutsiz lehen ere arizana zela joko hortan eta erakaspen bat eman dio gaz­ teari. Badute haatik hainbertze egoteko gazteek eta zer ez du balio adin hortan geroaren pres­ tatzeak. Halere berdin da pilo­ tako ofizioarendako eta ageri du gaia baduela Etchetok, arraza ere hor, gainera. Mikael Palomes.................. 40 Herve Bonetbeltx................ 28

Camille de Faucompret beskoiztarra eta Paul de la Cuesta donostiarra Olinpi Jokoetan Ipar Euskal Herriak or­ dezkari bat badauka Vancouver-eko ne­ guko Olinpi Jokoetan. Camille de Faucompret beskoiztar gaztea, 23 urte, snowboar­ dean Frantziako xapel­ dun, bere sailan 8ga­ rren sailkatua mundu Camille de Faucompret mailean. Otsailaren snowboardean 26an, ostiral goizeko 10etatik goiti parte har­ de la Cuesta eskiatzailearenak. tuko du «  snowboard slalom zigante paralelo  » pro­ Hunek 21 urte ditu. Jautsieran ban. Kari hortara, Beskoitzen eta konbinatuan berezitua da. pantaila handi bat muntatuko Hea ba zer eginen daukuten bi da, ahal bezain bat herritarrek euskaldun gazte horiek ! Aste­ proba hori segi dezaten zuze­ lehen arratsean, donostiarrak nean. Donostiar gazte baten 51garren baizik ez du egin jau­ emaitzak ere segitzen ahalko tsieran, bainan baditu oraindik ditugu telebista leihotik, Paul bertze probak betetzekoak.

15 Baigorriko arrosatar gazteak adina alde makear trebatuaren aitzinean. Bixente Oyhenart................ 40 Marc Berasategui............... 28 Eta hemen zer erran ? Azkain­ darrak ere, hainbertze partida irabazi ondoan aihertarrari amor eman diola. Alain Heguiabehere............ 40 Ximun Lambert................... 31 Bainan Heguiabehere betikoa dago oraino. Ez dea hala, Xi­ mun ? Beñat Maitia........................ 40 Gabriel Ibarburu................. 35 Hazpandarra eta azkaindarra, lehenaren besoa nausitu. J. Marc Lamure................... 40 Dominique Sasco............... 35 Arbonarrari joan dio milafrangar jada xapeldunak. BIRAZKAKO BEREZKOETAN -Otsailaren 21an Lekornen ariko dira : Lambert-Ducassou batetik eta Ezcurra-Kurutcharry beste­ tik. -Otsailaren 28an Lekornen beti, Lambert-Ducassou eta AlfaroDermit. -Martxoaren lehenean, aste­ lehenez, Donibane Garazin, Bielle-Harizmendy eta Ezcu­ rra-Kurutcharry. Hoietako pare hoberena gorago joanen da hoberenekin berezkoen xapel­ goa jokatzeko. Bai eta ere, ber­ din, gibeleko pilotari hoberena, holako baten eskasa osatzeko xapelgoan. HEGOALDEAN CAPELLANEN DESPEIDAREKIN Capellan – Eulate............... 22 Apezetxea – Goñi III........... 13

Titin – Pascual.................... 22 Saralegi – Apraiz................ 14 Cabrerizo – Urberuaga....... 18 Ibai Perez – Arruti............... 15 Logroñon egin du, eta irabazi bere azken partida Capellanek zernahi opari ukanez nigarra begian eta adixkide ainitzen pre­ sentzian. Aitor Elkoro eta beste. Eta oroitzeko partida ere gero Titinek eta guziz Pascualek. Bainan galtzaleak ere ederki, Saralegi eta Apraiz, Olaizola I eta Patxi Ruiz zituztelarik ordain­ tzen. 39 urte Capellanek. Chafee – Zearra.................. 22 Leiza – Eskudero................ 19 Berasaluze VIII – Begino.... 22 Irujo – Beroiz...................... 20 Gonzalez – Laskurain......... 22 Bengoetxea VI – Ibai Zabala.18 Urretxun, xapelgoko partidak zi­ ren lehen bi partida horiek Ede­ rrena deitu pilotalekuan. Bazen zerbait Beginoren atsegina bi­ garren partida hori irabazirik. Alta, hastean, Irujo ukana zuten aitzinean joanik 7-0 baina ho­ lako Pablo Berasaluze eta Be­ gino batzu ere zerbait baitira ! Bestalde, gaztetxoak ziren Her­ nanin ari, eta beste batzu Gal­ dakaon eta Bilbon. Xala – Zubieta..................... 22 Aimar – Mendizabal............ 18 Astelehen aratsean, azken ligax­ karat buruz, Aimarren gantxoak eta Mendizabalen lana baziren, bainan ere, ondarrean, Xalaren eta Zubietaren gaina, hastean eta ondarrean. Bego

Txirrindularitza Essor Basque 2010

Marseillakoak indartsu Essor Basque lasterkaldiko lehen bi etapak Marseillako txirrindulariek dituzte beretu. Xiberoko bideetan, larunbatean, Julien Automarchi garaile. Aturri bazterrean aldiz, igandean, Ahurtiko inguruetan, Yoann Bagot nagusi. Biak Marseillako Velo Club taldekoak.

Esku baloia

Rodez 33 Irisarta­rrak 29

Rodez-en arizan dira irisartar esku­ baloilariak joan­ den ibiakoitzean, Arthur Samy tre­ batzailearen talde ohiaren kontra. Iri­ sartarrek berekin zuten Alexandre Mellouk, beren markatzaile hoberena, 3 hilabete eterdi jokatu gabe egon ondoan. Lehen zatia aski orekatua izan da, 18-16 hangoentzat partida erditan. Epaileak haatik zorrotz batzu eta bertzeekin, behin behi­ neko kanporatze frango eginez. Bururatzeko laurden baten eska­

sian, bi taldeak oraindik adosean ziren, 21-21. Bainan ondarrera partida okertu da irisartarrentzat, berriz ere galtze bat jasanez, 33-29. Helduden larunbatean, Airoskin (20:45), Vernouillet tal­ dea du hartuko Irisarriko talde nagusiak. Bigarren taldea ere galtzaile, « excellence régionale » mailan, Pessac-en, 33-20. Eta neska se­ niorrek ere galdu, 15-33, Bordes herriko biarnesen kontra. Oroit loto handia otsailaren 27ko dela, larunbat arratsaldeko 3etan, Airoski gela berotuan !


Inbido

16

EMAZTE BAT COSTA RICA HERRIALDEAREN BURU… Kostalde aberatsa izan behar da Costa Rica, izenaren ara­ bera segurik, españolez duen izen horrek ez baitu besterik erran nahi. Bazterrak duzke haatik aberatsenik denen buru, gisa hartako tokian baita, Ame­ rikaren erdi hartan, Karaibe­ tako itsas-hegian, Panama-ren lehen auzo.. Bazter arraroak, gainerat landare eta abere mota asko ba ardurenean han baizik ez direnak kausitzen. O­tsail huntan, Costa Rica ho­ rrek badu aipaldi frango, presi­ dent-bozak ukan baitituzte eta lehen aldikotz emazteño bat baita jarri herrialde horren buru, Laura Chinchilla, 50 urte, as­ paldian politikaren alor horie­ tan barna sartua zena eta gisa hortan kargu goren-gorenerat hupatzen dena. Beste bi hauta­ gai baziren, bat ezkerragokoa, bestea eskuinagokoa, bien ar­ tean egin du bide eta partida irabazi ere frango aise!

Bost aldiz Nafarroaren heina…

Costa Rica hori ez da eremuz hain handia. Frantzia baino ha­ meka aldiz ttipiagoa nunbait han (Frantziarentzat ez konda­ tuz itsas-haindian dituen lur­ rak). Heldu baita bost aldiz Na­ farroa baino handiagoa. Itsas

Laura Chinchilla president berria…

netan, bereziki hirietan, bai eta inglesari nahasiz erabiltzen den kreolear mota bat… Kristobal Colon famatu hura izan zen Europatik harat joan zen lehena, 1502-an, Amerike­ tarat egin zuen laugarren eta azken itzulian. Ondotik, hiru mende baino gehixago lurralde hori egona da españolen esku, español mintzaira ere hola sar­ tu zen bixtan da.

Armadarik ez! hegian, lur onak laborantzako, kafea eta bananak dira hango mozkin handienak. Itsasotik doi bat urruntzen hasi orduko, dena mendia da Costa Rica, mendi batzu biziki oihantsuak. Zonbait badira oraino artetan iratzartzen diren su-mendiak. Jendetzearen aldetik, lau miliun eta erdi biztanle edo gehixago. Española mintzo dute, nahiz badiren beste mintzaira zon­ bait, gainerat legez gerizatuak bainan halere arrunt galtzeko heinean, arras jende guttik erabiltzen dituztelakotz… Min­ tzaira batzu, hala nola maleku deitzen dena, ez dituzte hogoi bat familiek baizik baliatzen, nola salbatuko dira? Bestalde, inglesa ere polliki sartua da de­

1821-ean bere gain jarria, za­ laparta handirik gabe gainerat, Costa Rica biziki herrialde ba­ ketsua da, gisa hartako fama dauka bainan famaz besterik ere haatik! Duela hogoi bat

urte, Oscar Arias orduko presi­ dentari esker, Costa Rica azkar­ ki bermatu zen Ertameriketako herrialdeen artean bake iraun­ kor baten sustatzeko. Bai eta emaitza onak segurtatu. Denen buru, herrialde horren berezita­ sun aipagarriena hauxe ditake haatik: armadarik ez duela! Ar­ mada kendu zen iragan mende hortan, 1949-an, beren arteko nahasmendu batzuen ondotik, hola soldado aitzindariek etzu­ tela gehiago beren sudurra sar­ tuko politika aferetan, eta ge­ roztik armadarik gabe daude! Artetik erraiteko, nun dira mun­ duan gaindi armadarik gabeko beste herrialdeak?  Muslaria San Jose hirinagusiko merkatua…

EUSKAL DIASPORA Peru-ko sukaldariak eta AEBetako ‘Bizi Emankorra’ sariak  Sukaldari gazte multxo bat  heldua da azken egunetan Euskal Herritik Peruko Lima eta herrialde hortako bertze herri batzuetara,  euskal sukalde moldeak erakutsi,  Perun nagusi diren moldeak ikasi eta usatzen dituzten lehen-gaiak ezagutu eta ideiak trukatzeko xedez. Bizkaikoak dira eta euskaldun sukaldaritza berria egiten dute. Duela guti Japonian eta Estatu Batuetan ziren erakustaldiak egiten. Slow food (emeki jan, kalitateduna) delakoan sinesten dute eta heien izenak dira Eneko Atxa, Aitor Elizegi, Ricardo Perez, Joxemi Olazabalaga, Guillermo Fernandez, David Garcia, Alvaro Garrido eta Aitor Basabe. Euskaldunen izen onaren parte da euskaldunek sukaldari on gisa duten izen eta ospe handia. Euskal sukaldariak gero eta ezagutuagoak dira eta gero eta izen hobea dute nazioartean. Onak, jatekoa prestatzeko eta onak prestatutakoa jateko.   Azkeneko  HERRIAn New Yorkeko Ellis Island-eko euskal erakusketako berri ekarri ondoren, iragan asteburuan hitzordua Kaliforniako San Frantziskon izan da. Otsail huntan 28 urte bete ditu Basque Cultural Center delako San Frantziskoko batasun eta

Frantxoa Bidaurreta, alaba Oliviarekin San Frantziskon Arg. EuskalKultura.com

eraikinak, eta urte guziz bezala, urteurren besta egin da, 28 urte bete dituen etxe berean. Egin, aurten, baita NABOko bilkura ere, joanden larunbatean, hainbat lekutarik heldu euskaldunak bilduz. Euskadiko pilota txapeldunak bidaiatu dira eta pilotazalearen gostuko asteburua eskaini dute. NABO bilkurak, bertzetik, deliberatu du kide berri bat onartzea bere baitan. Kide berria, Miamiko Euskal Etxea,  Federazioneko 41.  elkartea  da. Estatu Batuetako euskaldunek deliberatu dute baita ere

plaka bat ematea eta heien lana eskertzea iragan uztail arte NABOko Zuzendaritza Batzordeko ziren Mary Gaztambide nevadatarrari, presidenta, Pierre Etcharren San Frantziskoko uhartiarrari, president ordaina;  eta Nancy Trevino utah-tarrari, idazkaria.   Omenaldiak aipatzen hasi, eta behar da erran NABOk urte guziz emaiten duen ‘Bizi Emankorra’ saria aurten honako hiru presuneri emanen diela: Josephine (Mainvil) Arriet-eri (Kalifornian sortua, aita hazpandarra eta ama erratzuarra); Frantxoa Bidaurreta San Frantziskon bizi den lagun esnazuarrari; eta Emilia Doyaga-ri (New Yorken sortua, aita Bizkaiko Bakiokoa, ama Bizkaiko Berrizkoa). Saria udan, NABOren Biltzar Nagusian, Idahoko Boisen, emanen zaie, uztail ondarrean. San Frantzisko Euskal Etxeak bizkitartean, bere ‘Bizi Emankorra’ sariak iragan asteburuan banatu zituen, bi presuna saristaturik: Alphonse Acheritogaray ortzaiztarra; eta Roger Minhondo irisartarra, biak arras ezagutuak Kaliforniako euskaldunen artean. Zorionak guzieri. Joxeba Etxarri


Herria 3044