Page 1

Eguberri on Bake eta zorion! 2009ko Abendoaren 24koa - 24 Décembre 2009 - 1,10 E - N° 3037 ISSN 0767-7643

IRAKURLE eta BERRIKETARI, Heldu den astean, abendoaren 31, HERRIA kaseta ez da agertuko. Urtarrilaren 7an eskuratuko duzue beraz ondokoa, molde berrituan

ON DAKIGULA ! Eguberri hor dugu. Bake eta esperan­ tzaren mezulari. Hala nahi luke izan, se­ gurik ! Ainara Maia Uroz irundar olerka­ ri adiskideak dion bezala, “Egun berria hemen da, gau berri bat heldu da, argi­ tsu eta itxaropentsu, itxaropen hautsiak berritzeko, kopetilunak argitzeko, bi­ hotz kolpatuak milikatzeko”. Eta bihotz kolpaturik ez da falta munduan gaindi. Alabainan, gerla da jendeak hobekienik egiten dakiena, behialakoak dionaz. Esperantza handiak baginituen Kopen­ hageko goibiltzar horrekin. Berekoike­ ria eta zentzugabekeriaren haizeak ditu zapuztu. Hamabi egunetako eztabaida minduen ondotik, kukuso ilaun bat dute munduko boteredunek aurkeztu pla­ netaren mediku gisa. Horixe akordio purtzila ! Ipar Afrikatik aldiz, itxaropen pindar bat da airatu : Aminatu Haidar sahararra desterrutik itzuli ahal izan da Marokora, gose greba luze bat erema­ nik. Saharar populuarentzat esperantza berri baten seinalea ote libertate bi­ dean  ? Euskaldunon Egunkariko bost lagun hobengabeen auzian, pausu bat egiten da Eguberri garai huntan, auzi­ petuek ez dutena hain segur nahiko luketen bezala gozatuko, buru gainean duten ezpata zorrotz mehatxagarria de­ la-eta. Eta euskal eliza, zertan ote dugu ? Urtea badu Marc Aillet apezpikua Baionako diosesako buru dugula. Lehen bilan ba­ ten tenorea. Zabaldu duen Eguberriko mezuan, bioetikaz da nagusiki griñatsu, kezkatsu delarik ere hain bortizki joa den laborari munduaz. Hitzik ez haatik euskal elizaz. Alta bada griñatzekoa, Baiona Santandreseko gertakari go­ ra-beheratsuak lekuko, tokiko erretor tradizionalistak hazirik - eta badakigu tradizionalismotik integrismorat bidea laburra dela - kristau frango kezkatu­ rik utziz, emazteak lehenik, apezak be­ rak, euskaltzaleak... Eta ez dirudi haize freskoagorik heldu zaigula Gipuzkoa aldetik, izendatu berria izan den Jose Ignacio Munilla apezpiku kontserbado­ rearekin.

Hiru euskal kulturako eragile sarituak Baionan Hiru eragileak : Christophe Coutanceau bideo egilea, Eric Dicharry ikerlea eta presentatzen ez den Manex Pagola, antropologia sai­ lean ari dira euskal kultu­ raren i­kertzen, haatik euskal biziaren laboratorioan sar­ turik bulego hetsietatik kan­ po, bide jarraikia egin dute hiruek euskal alorrean, eta ekartzen duten uzta saritu dute Eusko Ikaskuntzak eta Baionako hiriak, aurtengo kultur saristatzeen kari. Christophe Coutanceau, Manex Pagola eta Eric Dicharry

Christophe Coutanceau, euskal­ duna ez izanki, aur­kitzen da Euskal Herritartua den koinatarekin ; hauxe, kanpañatik hiriratzeko mugimendua gertatzen eta bete betean, hiritik alde hauetara jina, gasna egiten ikasi eta euskal artzainen artean etxekotua dena. Laboran­tza biologikotik bizi eta IDOKI sarearen barnean euskal nortasunari ekarriz bizi eta errespetu. Bizi peza berezi horren lekuko hurbil izanki, Christophe Coutanceau-ri bu­ rutu zaio esperientzia horren ezartzea bideo filma batean, hain zuzen sari­ tua izan dena. Sari emaitzan Klaudio Mehats Eusko Ikaskuntzakoak zioen bezala filma presentatzean : “has­ tapenean ikusmolde arin bat ukaiten ahal dugu, baina, emeki emeki, irudi ederrek lagundurik gai sakon bat aur­ kitzen dugu”. Bigarren saritua Eric Dicharry : ho­ nen ibilbide bereziak usna arraroa du ; gazte gazterik eta euskara tuntik ez dakielarik, hona non Barkoxtarrek beren artean onartzen duten maska­

rada baten apailatzen ari direlarik ; eta gure baionesa maskaradako hizla­ riekin gure min­tzairaz maitemintzen da ; eskertu ere ditu Barkoxta­rrak haiei esker bihurtu delako euskaldun. Hamabost urteko ibilbide horren kari Maskaradak bizi eta ikertu ditu, i­rriaren funtzioa nola betetzen duten aztertuz o­rratzetik harira. Hirugarren saritua : Manex Pagola, euskal kantu garaikidearen pizleta­ tik bat, hainbestetaraino gutartekoa non euskal kantua aipatzen dugularik haren izenari inoiz ez baitugu pen­ tsatzen. Manex Pagola, egun oroz ondotik pasatzen garen arte obra be­ zala, ez baikara deuseri ohartzen ere. Manex Pagola, oraindik ere kantuz ari dena, kantu berriak egiten dituena, hala nola heldu den Eguberri gaueko euskal mezan haurrek hark asmatu kantu bat emanen duten Baiona Santan­ dreseko elizan. Manex Pagolak bizi bat baino gehiago

bizitzen ditu betan ; euskal kantaria da, politikan aspalditik lotua, funtsean ho­rrengatik ez da euskal museoaren zuzendari izaitera heldu, Baionako auzapezaren kontra presentatzea Jean Grenet-ek pagarazi baitio ; eta erraiten ohi baita berrogei urtetan bizia arra hasten dela, adin horretan lotu zen ikasketak egiteari antropolo­ giaren kapituluan ; Hazparne ikertua du, euskal eta gaskoin angula ar­ rantzaleak ere, bakarra da Basusar­ riko golf lekuaren inguruan gertatu den iraultza sozio ekonomikoa lantu duena. Eusko Ikaskuntza eta Baion­ ako hiriaren sariaren beste lagunekin ospatu bezain laster bi eginbide mar­ katuak ditu mahai gainean : heldu den mar­txoko bozetan zerrenda ber­ dearen laguntzea, eta Tarnose hiri­ aren erabateko be­rrikuntza ikertzea antropologia aldetik.

Horiek hola, Eguberri eta Urtatsetako besta on opatzen diegu irakurle guzieri. Helduden astean HERRIA ez da ager­ tuko. Aste hortaz baliatuko gira itxura berriko kaseta baten apailatzeko, ur­ tarriletik goiti eskuetan ukanen duzue­ na, ttipiagoa, koloretsuagoa, orrialde gehiagokoa... agian denentzat atsegin handikoa. On dakigula ! P.J. Baionako Herriko Etxean, publiko nasaia sariztatze denboran

J.R. Etchegaray baiones hautetsia eta Manex Pagola kantaria


2

• Iran herrialdean berriz ere nahiko sukarra jauzi da egun hotan, Hussein Al

Qom hirian, alimaleko manifestaldia !

Montazeri hango aiatola ezagutua hiltzearekin. Islamista errepublikaren sortzailetarik izana bainan aspaldixkoan gobernuaren kontra jarria. Haren ehorzketan mundu bat bildu da eta hori izan da Ahmadinejad presidentaren kontrako manifestaldi bat bezala, azkenean zalaparta askorekin… • Minbiziaren kontrako landare bati esker bixikako xangrearen erremedio bat aurkitu dutela erran dute azken huntan, Madagascar tropiko aldeko lore batetik ateratzen dena eta preseski europearren onarpena ukan duena erremediotzat. Poitiers hiriko frantses unibertsitatearen aurkikuntzari esker da hori salgai izanen 2010 urte hortan eta erran dute vinflumina erremedioarentzat bezala, navellina minbiziaren sendatzailearentzat ere baliagarria izanen dela. • Xinak ari du bere ekonomiako indarra hedatzen Asiako barne herrietarat ere, bere gazaren lurpeko emaile bati esker besteak beste, 7.000 kilometra luzekoa 40 miliar metrakuba gas eremanen dituena Turkmenistango alderat, neurri horrek emaiten baitu Frantzia bezalako herri batek behar lukeen erregailu neurria. Indar haundia du, araberako jakitatearekin, gaseramaile horrek, horri esker bilakatzen baitu China Petroleum Cop Errusiako Gazprom baino gehiagokoa, erran nahi baita lehena. Horiek orok erakusten dute Xinak gas, petrolio eta ikatzean hain urrats haundiz deraman aitzinamendua, Europaren eta beste herri ainitzen aitzinean. • Nasa amerikarrak airarazi du Kaliforniatik Delta II zirta espaziorat bere argazkitako tresna berezienekin satelite bidez, Wise deiturakoa, lurraren inguruz inguru joanen dena lurra ezkanatuz eta argazkiak hartuz beti berriagoak bederatzi ilabetez lurraren inguruan. Hots, 500 kilometra goratik ikusiko du lurra bere laneko eta Wise horren bere misionean bururatuko duelarik, izanen ditu miliun bat eterdi argazki zerutik lurrerat hartuak. • Birmanian beti eta gehiago opium zoragailu ekarrarazten da pavot landare alorretan eta hori hiru urtez doblatu dela diote ONU-ko drogakien estimatzaile mundukoek, uzta horien iraul-lurrak 31.700 helkaratuak direlarik 2009 huntan eta mili-

un bat laborari direla lurlan mota horietan bermatzen direnak eta beste ainitz jende horien lanaren gostuz bizi, bai-eta aberasten eta horien pozoinez hiltzen zenbat ote ? • Aroen klimatologia hortan gaudeno, zuzen da seinalatzea badirela herri onak eta txarrak lur eta aireen errespetetatzen edo pozoinatzen horien gorabeheran. Onetan, horra Brasila, Sueda, Britania Haundia, beren neurri klimatikoak izari onean atxiki dituztenak, Europar neurtzale batasunen arabera, 57 herri bederen hartuz eginak izan diren izartzeetan. Aldiz, Arabia Sauditarra eta Kanada dira hor azken azkenak direla ikusi. • Italian mafia hura beti beretik ari da baina haren kontrako polizia ere bai. Horra nola hoietan hogoi eta bost trafikatzaile arrastatuak izan diren drogazaleak Palermako aldean. Kokaina eta haxix aferetan zituzten azken balentriak, aurkituak izan diren kontrolatze haundi batean. Espainiatik zuten sarrarazten hori guzia eta erran dute 200 miliun eurorena bazela Ndragheta Kalabresearekin zituzten tratuetan. • Itsas-arrantzaleek asko gatazka erabiltzen dute arrantza neurrien baimentzeaz. Betiko auzia : arraina xuhurtzen hasten dela itsasoko gune batzuetan eta ez bada heien ihiztatzeko neurria mugatzen, dena kasatuko dela emeki emeki. Beste alde batetik arrantzaleen bizi beharra, eta guziz heien familiena. Hola dituzte europear arrantzale-buruek biltzarre gogorrak egin berriz ere 2010 hotz neurrien erabakitzeko, Norvegian. Bururatu dituzte dena den elkarrizketak, eta, beti bezala, batzu ados eta besteak erdizka. • Kolonbian bere guduka aitzina deramate aspaldian amerikar armadak heien lurrean dauzkan zazpi kanpagailu lurren kontra, eta huna hango FARC gudukariek bat egin dutela beren sasigudukan bestaldeko ELN guevaratiarrekin amerikanoeri gogor egiteko deramaten asaldaduran. Jakina da badituztela beren menean sei mila gudari eta beste aldetik berriz lau milako bat dauzkatelarik ELN-ko guevaratiarrak. Alta, beste aldetik, badute ere Kolonbiako Bogotak eta Amerikako Washingtonek akordio bat sinatua, joanden urriaren 30ean, elgarrekin bat egiteko han gaindi dituzten narkotrafiku eta gerrilla heien kontra. • Nukleartegien hedatzearen adostasun bat sinatu dute, amerikar eta errusoek joanden urtarrileko haren gainera. Ez dute oraikoa armadetan nuklearren armadetan gutitzeko xede hori bi nazioneek. 1991n zuten jadanik Start 1 lehen tratu bat sinatua bainan haren epea abendo hunen 5ean bururatzekoa zen eta horra zergatik deitzen zuen horrek oraiko berritzea. • Berlusconi italiar presidenta ospitaletik ateratu zaiela, hori dute azken berria italianoek pasatuak pasatu. Bere artamenek oraino zenbait egun hartuko diotenagatik, ele ederrak erran ditu ez duela luzatu bere gobernu laneri lotzeko.

Egunkariaren alde Zenbat ziren larunbatean Bilbon, Egunkariaren aldeko manifestaldian ? 30.000 pertsonatik gora ? Jendetza gaitza auziperatuen xuritzea eskatzeko Auzitegi Nazionalari. “Egunkaria libre” aldarrikatzen zuen banderola, Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Joan Mari Torrealdai, Xabier Oleaga eta Txema Auzmendik zeramaten eta gibeletik alderdi politiko sindikatu eta elkarteetako ordezkari ainitz, salbu PPkoak eta sozialistak. Jende ainitz ere karrika bazterretan manifestaldia txalotzen. Joan Mari Torrealdaiek bere mintzaldian salatu zuen euskara eta Euskal Herriaren kontrako erasoa duela kasik 7 urte Guardia Zibilak egina Egunkaria hetsi zuenean. Gutienez auzipetuen absoluzioa eskatu zuen. Auziak jarraituko du urtarrilaren 12an.

Biktimen aldeko elkartasuna Gesto por la Paz erakundeak antolatu elkarretaratzeak ehunka lagun bildu ditu Bilbon indarkeriaren biktimen sustenguz. Eusko Jaurlaritza, PNV, PSE-EE, PP eta Ezker Batuako ordezkariek parte hartu dute ekitaldian.

Antxoaren arrantza baimendua Bost urte luzeeko debekuaren ondotik, helduden martxoan antxoa berriz arrantzatzen ahalko dute Espainiar ala Frantziar estatuetako arrantzaleek. Berri ona arrantzaleentzat dudarik gabe, itsasoan arraina badela erakusten duena. Hala ere kritika saminak egin dituzte hegoaldeko kofradiek akordioa irakurtzean. Alde batetik Frantziako arrantzaleei 100 tonelada gehiago harrapatzea onartzen baitie. Espainiar arrantzaleen kuota 5400 toneladakoa izanen da eta Frantziarena 1600 toneladakoa. Beste kritika : Frantziar arrantzaleek martxoan arrantzatzen ahalko dutela hegoaldekoekin betan beraz. Orain arte, kalapitarik ez izaiteko itsasoan, ekainetik harat zuten arrantzatzeko baimena, hegoaldekoak bakarrik utziz martxo eta apirilean.

Gipuzkoako elizbarrutiko erretorak Munilla apezpiku berriaren izendatzearen kontra Samintasunez eta kezka handiz hartu dutela Jose Ignacio Munilla apezpiku berriaren izendatzea deklaratu dute Gipuzkoako elizbarrutiko arduradunek. Publikoki, agiriaren bidez, 110 erretoreetatik 85ek jakinarazi dute izendatzearekin duten desadostasuna. Gaur artinoko elizaren bidetik urrun dagoela Munillaren ibilbidea erran dute. Apezpiku berriak urtarrilaren 9an hartzekoa du bere kargua eta bere hurbilekoek jakin-arazi bere lana hutsetik abiatuko duela. Kontserbadore irudia darama berekin Zumarragan apez eta Palentzian apezpiku zelarik hartu jarreren gatik. Berehala erreakzio politikoak entzun dira. PP eta eskuineko alderdientzat euskal apezek politika egiten dute apez lanaren ordez. Sozialisten bozeramaileak dio kontserbadore izaiteak baino gehiago nazionalista ez izaiteak eragin dituela kritikak.

Euskal itsas untzigintzaren krisia Krisi larrian sartzen ari da hegoaldeko untzigintza. Sei ehun bat lan postu galdu ditu sektoreak urtebetez. 8500 langile baziren untzigintzan urte hastean; 7900 dira gaur egun. Untzi berri galdeak xuhurtzen, hala nola Sestaoko La Naval enpresan kasik lanik gabe geldituko diren primaderatik harat. Zamakona, Murueta eta Balenciaga bezalako enpresek oraino lana izanen dute jazko galde joria baliatuz. Untzigintzaren krisia ez da bakarrik Euskal Herrian baizik eta mundu zabalean.

Urtarrilean Nafarroan ETB ikusten ahalko ote ? Urtarriletik harat Nafarroan ETB telebista digital bidez ikusi ahal izaiteko aukera berriz negoziatzen ari du Eusko Jaurlaritzak Nafarroako Gobernuarekin eta Patxi Lopez Lehendakariak adierazi du akordioa lortzea espero duela. Abendoaren 10az geroz ezin dute nafartarrek ETB behatu digitalizatua izanez.

Euskaldunen %71k konfiantza eskasa Lopezen gobernuari

ETA JENDETASUNA?

Hortarako espresuki muntatu hegazkin batean, 30 afganistar jestu gutiz despeituak izan dira beren sort-herrirat, 21 Inglaterran zirenak eta beste 9-ak Frantzia behere hortan nunbait. Denak iheslari gisa etorriak… Bazterrak berriz ere minberatu dira gertakari horren gatik. Elkarte askok azkarki salatu ere dute joka-molde hori. Jende gaixo horiek zendako kanporatu diren funts hortan, berriz igorri beren sort-herrirat, gerla ari delarik han gaindi, berak handik eskapatuak-eta gerla horren gatik preseski… Nicolas Sarkozy presidentak deplauki erran du haatik gauzak burutik buru legez-lege egin direla. Frantzian zauden afganistar horiek etzutela hemen nunbait egoiteko gogorik, Inglaterrarat zirela joan nahi bainan han nehork ez hartu nahi… Hori arras hola ote da? Ainitzen arrangura gisa guziz iheslari horiek Europan nahi zutela kokatu, etzutela aditu ere nahi berriz Afganisterat joaiterik… Alain Juppé Bordeleko auzapeza ere ez da ados kanporatze horiekin… Eta gero gauzak legez-lege egin direla aise erraiten ahal da, bainan nun da jendetasuna ixtorio hortan?

ELURRA ETA HOTZA

Udazkena aski goxoa izanik, aroa kasik batbatean hoztu da eta elurra ikusi da arras apal jautsia Frantziako eskualde ainitzetan… Hegazkinen mugimendua trabatua Parisen, treinak ere arraposkixago ibili behar hor gaindi. Bide asko zerratuak, eta ez bakarrik mendietan, zerratu ez diren ainitzetan saltsa gaitza eta zernahi errekontru, horiek oro neguaren lehen uztarrak nolazpait! Deus arrarorik ez haatik denen buru, sasoin huntan holako hotzaldi bat ez baita batere harrigarri! Elurra ere hoin apal jautsia izaitea abendo erditan, lehen ere gertatu da hori frangotan! Bainan zerbait gisaz bazter batzu izotzak hartuak

edo elurrak xurituak ikusi orduko, iduritzen zauku kasik mirakuilu bat dela, zinez arraroa ditakeen zerbait! Frantses telebixtako berri-sail nagusietan berehala toki gaitza hartzen duen gertakaria izaiten da!

ATERBEGABE HORIEK…

Hotz horiekin haatik hauxe da gogoetagarri eta kezkagarri: nehorat biltzerik ez duten jende gaixo horiek – eta holakoak gero eta gehiago badira bai jende gaixo horiek nola behar duten ihardoki. Hiri gehienetan, indarño bat, guziz goresgarria, egina da gauaz aterbe bat ukan dezaten, bainan badira beti kanpoan gelditzen direnak, batzu egia erran beren nahitarat, ez nahi joan eskainia zaioten aterberat… Artetik erraiteko, Donibane Lohizune bezalako herri batean ere zortzi lagunen tokia bada gisa hortan segurtatua, gure Kostaldean ere baitira nehorat segidako biltzerik ez duten horietarik… Dena den, Bordelen gizon gazte bat bada hila, hotzak sesiturik… Beste bi gizon ere gisa berean joan dira mundu huntarik, Chateauroux hirian eta Pariseko aldean, bai eta emazte bat Frantzia iparraldean… Bestalde, hotzaldi horri nolazpait lotua da ere Frantzia eta Inglaterraren artean itsasoaren azpiz muntatu burdinbidean gertatu dena, argindarra bat-batean joanik trein batzu gelditu behar tunelaren erdian! Badira jendeak 17 oren egon direnak preso bezala, treinetik ezin atera, jatekorik eta edatekorik gabe, batzu arrunt zainen gainean! Gure eskualdean ere, errekontru gaitza hormaren gatik, Bardozeko ondo hortan, A 64 autobidean lerra handia izanez, alta gatz hedatzen arizanak zirelarik hortakoak diren zerbitzuak.... Hamabost autok elgar jo dute, kamiun bat heietarik baten gainerat lerraturik! Makur ainitz eta zazpi lagun kolpatuak, frango arinki haatik… J-B D

Emaitza eskasak euskobarometroak argitaratu dituenak Eusko Jaurlaritzari buruz. Lopezen gobernuan ez dutela konfiantzarik edo arras guti, hala diote galdezkatuen %71ek. Sekulan ikusi ez diren emaitza eskasak. Bestalde galdezkatuen %65ak ez dira ados lehendakaritza ardiesteko Sozialistek PPrekin ekin akordioarekin.

ETB-2k erregearen agiantzak emanen ditu Lehen aldia izanen da ETBk Juan Carlos erregearen mezua errepikatuko duela bigarren katetik. Eusko lege biltzarrean onartua izan da transmititzearen proposamena. Segurtasun neurri bereziak hartuko ditu poliziak erabakiaren kontrako ekintzak debekatzeko.

San Tomas feriak Astelehenean, aspaldiko ohidura berme, San Tomas feriak iragan dira asko herritan eta bereziki Donostian. Baserritarren besta nolazpait, baserriko ekoizpeneri toki ederra eginez. Besta jendetsua, nahiz aroa ez arraroa, haize hotza merke denetan !

Beti bezala, San Tomas feria-kari xixtorrak ukan du arrakasta gaitza !


3

Lana ongi eginaren iduripena EEP-ek Euskararen Erakunde Publikoak bere lehentasunak finkatu ditu 2010/2015 denborarako. Hizkuntza politikaren xede nagusia, euskararen baliatzea izanen da, eta haurrak, nerabeak ala gazteak euskararen erabiltzen laguntzea lehentasun bat dela erran dute EEP-ko buruzagiek. Orain arteko jomuga nagusia hizkuntzaren transmisioa baldin bazen, orain erabilera izanen da. Hara orientabidea argi markatua heldu diren bost urtetarako ; haatik heldu den urtea, trantsizio urtea izanen da EEPrentzat, horretan barne diren estatuak, Akitaniak eta Departamenduak elkarren artean adostu behar baitute bost urterentzat EEP

EGUBERRIKO KONTZERTUA DONIBANEN

biziarazteko. Badirudi baietz, kargudun guztiak baikor daude, baina ez da egina oraindik. Horri buruz estatuak eginarazi berria du EEP-ren funtzionamenduaz ikerketa bat, ez dute aditu horien oharrez deus handirik inork aipu, hala ere ezin da ahantzi krisi betean gaudela, Departamendua bizimolde maila apaltzen ari dela, Akitaniak bozak dituela datorren primaderan. EEP-ren karta berriak elementu horiek kontutan hartuko ditu hain segur ere. Heldu den urteko buxetari buruz, jada hiru miliun eterdi euroko buxeta bozkatua izan da, iazkoak baino bostehun mila euro gehiago, eta lau langile gehiago hartuko ditu EEP egiturak.

Akitaniako hauteskunde kanpaina emeki partitzen

Ermend Bonnal koroa, berrogoi urte huntan denetan arrakasta gaitza baduena!

Badu orai zonbait urte usaia hola hartua dela, denen atsegingarri: Donibane Lohizunen, Eguberri irian, Jondoni Joanes Batixta elizan, herriko etxeak eskaintzen du kontzertu eder bat, “Orgue à SaintJean de Luz” elkartea muntatzaile. Aurtengoa igandean izanen da, aratsaldeko 4-etan. Egitaraua zinez arraroa, Vierne, Corelli eta Saint-Saens bezalako musikagile handien zati batzuekin, denak Eguberri gogoan moldatuetarik. Kantari eta musikari, Ermend Bonnal talde famatua, horrekin batean hor izanen delarik ere Loreto Aramendi donostiar organo-joile arraroa. Sartzea urririk denentzat. OLENTZERO LUMA HAURTZAINDEGIAN Harritzekoa ere bada segur! Olentzero gaizoak ezagutzen ditu xoko guziak eta naski haur guziak ere ba! Zazi zu nola egiten duen denen berri hola jakiteko! Dena den, joanden egunean gaitzeko agerraldia egin du Ziburuko Luma haurtzaindegirat eta hango ttipittoeri opariak banatu kantu zonbaiten artetik, Beñat Elizondo ere jinik bazterren oraino gehiago airosterat!

sartzetan bide bazterrean xintxilika ezarria izan da plakaño bat erakusten duena herri hortan nahi dutela euskara gero eta gehiago sar-arazi egun guzietako bizian. Zubiaren gaineko plaka larunbatatean estreinatua izan da jende asko bildurik, gehienak Ziburu Euskaldun, Bixintxo, Besta-Komitea, Danborrada eta holako elkarte batzuetan direnak. Atabalariak han ziren giroaren airosteko eta aurreskuño bat ere dantzatu da kartsuki. Herriko etxetik, hiru hautetsi, eta hiru bakarrik, Guy Poulou auzapeza, Iñaki Ibarloza euskaraz arduratzen dena, eta Maialen Tapia zinegotzi abertzalea. Besta segitu da euskal kantu asko emanez giro herrikoi batean. Xede onak agertu dira estreinatze horren karietarat, orai araberako urrats batzu egin behar alor desberdin asko eta askotan… “IRRIEN LAGUNAK”, ZE IKUSGARRI POLLITA!

Alain Rousset Akitaniako presidente sozialistak boz zenbaiten galtzeko parada lukeela dirudi hastapen honetan. Azken aldian % 38,42 atera zuen lehen itzulian, % 54,85 bigarrenean, ezker radikalek eta berdek lagundurik baina komunistak aparte utzirik. Hauek ez dakite oraino NPA ezker burukoekin bat eginen duten, jada Nouvelle Gauche Melenchonen taldearekin bildu ondoan. Beste berrikuntza Berdeen jokabidea da, aldi honetan beren aldetik abiatuak baitira, kanpoko hautagaiak brauki sarraraziz. Panorama berritu da funski eskuin ; UMP-ak % 18,4 egin zuen lehen aldian, bigarrenean % 33,46 raino hupatu zen UDF-aren sustenguarekin. Aldi honetan MODEM bozak ez ditu batere segurrak bigarrenean, aldiz CPNT (honek % 7,2 boz 2004-ean) UMP-ren barne emaiten da orain ; FN-ak %-11 pasa zituen duela bost urte. Ezjakin handiak. Metatuz doaz ezjakinak : aburu ikerketa baten arabera, bozemaile gehiengoak (ezker eta eskuinekoak barne) begi onez ikus lezake berde bat Akitaniako buru ; eskuin aldean MODEM eko bozemaileek arriskatzen dute etxean egoitea bigarren itzulian ; CPNT ohiko guziek ez onartuz UMP-rekin joaitea, parte bat eskuin burura joan daiteke bigarrenean, azken aldian bezalaxe. Eta, AHT dozierak marka dezake osoki aurtengo lehia ; CADE hasia baita jada goraki erraiten : “zero boz AHTren aldeko zerrendentzat !”, sozialistek eta hego Lapurdin biziki azkar den UMP-ak

bozak gal ditzakete serioski, ikusirik Michele Alliot-Marie AHT-ren kontra dela, eta ez duela kausitu Peiuko Duhart ezarraztea departamenduko zerrendaren buru. Abertzaleak. Iparraldean alderdi abertzaleak emeki berotzen ari dira ; Eusko Alkartasunak Berdeekin joaitea deliberatu duelarik, Abertzaleen Batasuna ez da abian. Azken alderdi honetako batzuk biltzen dira EHA koalizioan, Batasunako kideekin zerrenda bat osatzeko, hain segur ere departamenduan bakarrik. PNB-ek “Iparraldeko Lurralde Erakundearen” proposamena plazaratzen du, estatuan eztabaidan den erakunde publikoen erreformaren kari iparraldearen proposamena helarazteko. Lehenbiziko izenak Sozialistetan : Bernard Uthurry Olorueko auzapeza zerrendaburu ; Garaziko Frantxua Maitia hirugarren, Sylviane Alaux Ziburukoa laugarren ; zazpigarren Mathieu Bergé Baionako hautetsia ; hamargarren Angeluko Sandra Pereira ; eta hamabosgarren Jean Bernard Samson Urketakoa. Berdetan : David Grosclaude biarnes militantea zerrendaburu ; bigarren Aliz Leiziagueçahar garaztar andere berdea ; hirugarren Jean Lissar aihertar berdea ; Nathalie Paroix hazpandar berdea (laugarren ote ?), Manex Pagola EA (bosgarren ote ?), Daniel Hegoburu Iparraldeko Berdeak taldeko burua, Florian Dupont eta Pierre Boccardo Aturrialdekoak. Modem alderdian : Jean Lassalle Akitaniako zerrendaburu, Girondan presentatuz.

Bozak martxoan Ainhoako kontseilua osatzeko

Porrotx trenpu gaitzean segur!

Olentzero bera ere loriatua zen Luma haurtzaindegiko nexka eta muttiko ttipiekin!

ANTXOA TORNU ZONBAITEN MENTURA Europa-maileko agintariek hala erabaki dute, esperten ikusmoldea kondutan hartuz, antxoaren arrantza, debekatua zena lau urte eta erdi huntan, berriz haizuko da helduden udaberrian, antxoa hein bat berritu omen delakotz. Izari batean gelditu beharko halere, 1600 tona hartzen ahalko orotarat frantses barkuek. Donibane-Ziburuko arrantzaleek ere “kuota” hortarik parte bat bixtan da. Bainan xehetasun gehiago jakin beharra dute ondoko astetan…

Ziburuko Luma haurtzaindegiak aurten ere ikusgarri gaitza eskaini du Donibane Lohizuneko Kexiloa gelan: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen obra berria, “ Irrien Lagunak”, haurrentzat ezinago asurtia, biziki alegera, dena kantu eta joko. Mundu bat bildu da karia hortarat, igande goizeko haize hotz bipilak nehor ez baitu lotsarazi! Giro atsegina zinez! Eta denak loriatuak!

ZIBURUN ERE “EUSKARAZ BAI” Erran bezala, Ziburuko bost

Haurrak ehunka bilduak Kexiloa gela zabalean…

LATZA BEZEN HARRIGARRIA Berria hedatzearekin denak sesituak gelditu dira: Behobiako aparkaleku batean erzaintzak hila atxeman du Donibane Lohizunen bizi zen kamiunzain gazte bat, Christian Hiribarren, 34 urte, joanden hilabete hortan aipaldi ainitz ukana zuena frantses telebixtako lehen gateak muntatu joko famatu batean ederki parte harturik. Buruan bazituen kolpe batzu bainan zer gertatu den xuxen untsa neke diIñaki Ibarloza eta Maialen Tapia auzapezaren aldean, euskararen aldeko deia kartsuki take finkatzea… zabaltzen zutela!

Ainhoako herria kasik herriko kontseilaririk gabe ! Bederatzik beren kargua utzi zuten aitzineko astelehen arratseko bilkuran. Henri Daguerre auzapeza beste lau kontseilarirekin gelditzen da. Kargua utzi duten hautetsiek erran dute, lehen egunetan segurik irrati eta telebistetan agertu gabe, auzapezaren kudeaketa dela kontseiluan, dela herriko harat hunatetan, ez dutela gehiago onartzen ahal. Ustegabe handia izan zuen auzapezak, berak erran duenez ; ihardetsi zuen konzertazio edo solasaldia sustatzen duela beti eta beren griñetaz gehiago mintzatzen ahal zirela biltzarretan. Gehitu zuen herriaren interes orokorrari behar dela pentsatu, interes pertsonalak aitzin. Orain prefetaren gain izanen da herriko bozak noiz egin deliberatzea, bederatzien eta bere kargua urrian jadanik utzia zuen lehen axuantaren ordezkatzeko. Heldu den martxoko Akitaniako hauteskundeen egunetan egin litezkeela aipatzen da.


4

KANBO

HAZPARNE

EZPELETA

EZKIA IKASTOLAREN PESTA - Iragan igandean ginuen Ezkia Ikastolaren urteko pesta. Beti bezala, jendea etorri da nonbre haundian, Mendealako gela kokorreraino bete da. Goizaldean bazterrak izitu dira apur bat ezen horma haundi baten ondorioz bideak lerrakor ziren eta oren pare batez ezin zen ibili irriskurik gabe… Azkenekotz bazterrak goxatu dira eta pesta hasten ahal zen. Ordu bat iraun du ikusgarriak, haur guziak agertu dira taula gainean, nork dantza edo kantuz, nork hitzez, kondatu daukute otsoa. Otsoa berriz etorria omen zauku Hazparnerat. Haurrek ikasiak zituzten gai huni buruz asko ixtorio, artaldetan gertatuak eta bertze. Jauntzi argi eta koloretsu batzurekin agertu dira haurrak, zenbeit otso itxura batekin eta bertzeak bildotx eta ardi buru batzu soinean. Geldiarterik gabe, ixtorioak elgarri lotuak ziren, haur guziak hastetik bukaera arte taula gainean gelditu dira, batzutan ikusliar, bertzetan jokolari. Ez zen hemen klasaka emankizun behex bat asmatua bainan ikuskizun bat, nun ttipietarik haundienak arte ildo berari jarraiki direnak. Urte guziez Ikastolako haurren pesta oso ederki moldatua da, andereñoek denbora gutiz ikuskizun aberats eta lantu bat eskaintzen daukute. Merezimendu haundia dute orok. Goresmenak Ezkia ikastetxeko arduradun guzieri besta eder hunen eskaintzea gatik.

Estebestak - Turismo bulegoak antolaturik, ederki hasi dira Estebestak Eguberriko merkatu alaiarekin. Hemendik aitzina, pilota eta kontzertuak dira egitarauan. Biper saria Doxpi trinketean : abendoaren 26an, larunbata (18:00) lehen finalerdia, Alfaro-Kurutcharry / Etcheverry-JC Dermit ; abendoaren 27an, igandea (11:00) bigarren finalerdia, IbarrolaDucassou / Bielle-Lazcano. Finala abendoaren 30ean, asteazkena (17:00). Sartzea 5 eurotan. Kontzertuak parropiako “Ezpeletarrak” gelan : abendoaren 27an, igandea (17:00) Maialen Errotabehere ; abendoaren 29an, asteartea (20:30), bost gaztez osatua den Bostgehio taldea eta Just Married bikotea. Sartzea 6 eurotan (4 euro, 6tik 12 urterainokoentzat).

EGUBERRI - Abendoaren 24an eta 25 an, Eguberrikari, izanen diren elizkizunak Frantses Dardan parropian : Hazparneko elizan ortzegun aratsean 7 orenetan familien meza Eguberriko euskal kantuekin. 11 etan, Eguberri gaueko beila eta ondotik gauerdiko meza, parropiako kantariekin. Ortziralean Eguberri egunarekin, meza 10ak eta erdietan. Parropiako Bertze elizetan : abendoaren 25 an 9 etan : Urkoi, Gerezieta eta Aiherran. 10 ak eta erdietan : Lekuine, Isturitze, Makea eta Donoztirin. Maurice Arhetz parropiako apez arduradunak gomitatzen gaitu Eguberriko denbora hau girixtino ohiduretan iragaitera, zorion eta argi giroan. Eguberriko eguna familiako pesta bat da, etxeko adin guzietakoak biltzeko baliatzen duguna. Pesta hunek dauzkan ospatze molde guzietan, orroitzapenak sortzen ditu eta familia bat lotuak girelako oharmena. Lotura hori bakotxak bere egiteko maneran eraikitzen du. Bainan ber denboran, dei bat da bertzela bizitzerat. Eguberri, gomita bat da, emankorrago izaiterat eta ainatasun gehiagoren agertzerat, bakartasuna bizi duteneri buruz, aterbe gabe, preso, diru gabezian baztertuak diren guzieri.

Kabaret pintxo - Pinpulka elkarteak “kabaret pintxo” gaualdia antolatzen du abendoaren 26an, larunbatez (20:00), eliza ondoko Foyer Rural gelan. Kari hortara, Petit Théâtre de Pain konpainia gomitatzen du, hunek eskainiko dituela antzerkitxo alaiak. Sartzea 8 eurotan. Pintxoak nasaiki.

AGIANTZAK - Urte undarra hor dugu eta hunekin agiantzen aroa. Behin nahi dauzuet, zueri irakurleak, eskerrak bihurtu zuen jarraikimenduarentzat. Denek, zuen familietan, Eguberri goxo bat iraganen duzuelako agiantzan nago. Hor dugun urte berri hau izan dadila osagarriz eta zorionez osatua, gain gainetik itxaropentsua. Eguberri on ! Eta urte berri on deneri. Jean Arotçarena

BAIONA Kopenhage Baionan bizirik Bat bateko agerpenak (flash mob ingelesez) biga segurik antolatu zituen BIZI kolektiboak Baionan Kopenhageko goibiltzarraren kari. Ustegabeko oihartzuna izan zuen Herriko Etxeak kenarazi zituelarik Biziren afitxak partikularren leihoetan paratuak. BIZI elkarteak pleinta ezartzear du, baina Martine Bisauta axuanta tarteko, gauzak lañotu dira ; BIZIkoak errezibitu dituelarik, auzapezak aitortu du astakeria bat egin zuela lurraren beroketa salatzen zuten afixak indarrez kenaraziz, eta BIZIk pleintarik ez pausatzea deliberatu du. Hala ere azken kontseilu bilkuran ezkerreko oposizioak erhia afixen arazoan ezarri du, Martine Bisautak ihardetsi du Baionak zer bultzatzen duen ingurumenaren alde zehaztuz, ezkerrekoek franko espantutsuak kausitu dituzte axuantaren hitzak. Baionako gela publikoen alokairua eztabaidagai Albizia izena eman dioten gela berriaren baliapen baldintza proposamena kendu zuen auzapezak abendoaren 16ko kontseilu bilkuran ; ezkerreko oposizioak gauza kurios pare bat salatu baitzuen : hala nola, 800 euroko bermea gela alokatu nahi duenak aitzinatu behar lukeena ; auzapezak aitortu zuen harriturik utzi zuelako proposamen horrek erabakia erretiratzen zuela. Aldiz elkarteen etxearen kasuan gehiengoak ez ditu kontutan hartu ezkerrekoen oharrak, gela horien erabilpena sobera merkantilista dela leporatzen ziotenak. Ezkerrekoak abstenitu dira, eta heldu den urtean Elkartetxeko gelen alokairua kariago izanen da ; salerospenak errexten baliatuko dutenek bi aldiz karioago pagatuko dute.

Bostgehio taldea

Eguberri on, urte on Bai, Eguberri on guzieri. Eriak eta xaharrak gogoan ditugu eta haurñoak ere bai bixtan da. Gazteak pentsaketa seriosean daude urte bukaera huntan ! Zer ekarriko dauku 2010 urteak ? Hori dute gogoan burraso gehienek eta beste guziek : heldu dena hartuko diuk betiko gorabeherekin, halabiz.

Airetik - Banakien, gure xitoak eta arinak fleitean zirela. Xitoetan, Bastien Iribarren eta Iban Jauregi nagusitu dira 22-10 Urruñaren kontra. Arinetan, Eñaut Etxeberria eta Peio Hiriartek irabazi Denek Bat-ekoen kontra 22-5. Beraz, gora Airetik eta gora gure 4 xapeldun berriak, eta gure ezkerparetako jokoak iraun dezala eta trinketeko jokoan ere irabaz dezatela bestaldian !

Olentzero Baionan zen larunbat arra tsaldean eta ainitz jendek igurikatzen zuten Pannecau zubian, kaiaratu den Chaho Pelletier gunean eta hiri barnean. Usaian bezala agurtu ditu gurutzatu dituen haur guziak banatuz goxokiak, bainan ere ikatza, ikazkina denez baitaki gauza onak eta txarrak beti elgarrekin doatzila. Kattalin astoarekin egin duen ibilaldian bost koro, bi perkusio talde, txistu, gaita eta Joaldunen soinuekin lauzkatua izan da, argia piztuz kandelak zituzten koroeri, jendez betea zen karriketan nekez pasatuz batzutan. Eta bukatzeko, Herriko Etxeko leihotik azken goxokiak bota eta pena poxi batekin agurtu ditu bere lagun guziak, gogoan baitzuen helduden urte arte ez duela Baiona berriz ikusiko. Bainan behar dena egina zuen, deneri argi berriaren esperantxa emana zuen.

Christian eta Sébastien musikariek ederki alegeratu dute aratsaldea denek gogotik eman dituzten dantza eta kantuekin. Belaunaldien arteko harremanen atxikitzeko, aisialdi zentroko haurrak, beraien zuzendaria den Laurence eta bertze animatzaile batzuekin, pasatu dira besta on eta zoriontsu batzuen desiratzeko guzieri. Gure herriko adinetakoek egun goxo bat iragan dute beraz eta espero dute gauza bera eginen dutela helduden urtean. Eta guk ere gauza bera desiratzen diegu.

MAKEA - LEKORNE

Mus - Ederki iragan da gure Mindegiko mus xapelgoa. A mailean : xapeldun Angelu (Bidondo-Etxebehere). B mailean : xapeldun Ezpeleta (Lihurt-Berterex). C mailean : Hazparne (Etxepare-Landagarai). Dena den, 23 bikotek parte hartu dute eta esker beroenak etorri diren guzieri.

Olentzero Baionan zen

Adinetakoen Eguberriko bazkaria Urtero bezala 200 bat kanboar elgarretaratu dira, Jantegi gelan, herriko etxeak antolatzen duen ohidurazko Eguberriko bazkariarentzat. Vincent Bru, jaun auzapeza, Jauregui apeza, jaun erretorra, eta Annie Hernandorena, lehen auzapezordea, hor ziren ongi etorri bero baten egiteko, bai frantsesez eta bai euskaraz, etorriak ziren guzieri. Bertze hautetsi batzuek ere parte hartu dute elgarretaratze horretan. Jateko gela polliki apaindua zen, mahainek besta itxura bat hartua zuten bereziki eskoletako haurrek egin marrazki koloretsuekin menu-aren aurkezteko. Denek biziki preziatu dute Jantegiko langileek egin eta zerbitzatu bazkari hauta.

Heriotze - Arño Mongabure, Basoita Etxenikako aitatxik utzi gaitu 76 urtetan. Gizon ixil eta langilearen fama utzi du, eta ukan dohainak baliatu ditu bere 5 haurren altxatzeko, bere espos lagunarekin. Bai, zuri doatzi Maixan, gure dolumin herrikoiak eta etxeko guziek segi dezatela ildo beretik. Palantxako lehiaketa Makea Mindegian - Ezin hobeki iragan dira 3 azken borroka hauk gure Mindegian. Parte hartzale guziak eskertzen ditugu. Bereziki Bidegarai ostatua, Herriko Etxea, Coreba, Onetik eta Airetik batasuna. Eta 60 lagunek egin duten afaria arradoa zen !

Lehen maila : Francis Dutarret - Ramuntxo Irastorza 50, Daniel Dufau - Lalou Oyharçabal 35, Alain Dubois auzapeza, Xalbat Bidegaray, A. Duhart

Bigarren maila : Pantxo Çabalçagaray - Rodolphe Bidart 50, Jokin Maitia - Jean Louis Lapeyre 40, Alain Dubois (Coreba), Xalbat Bidegaray, André Duhart

Hirugarren maila : Christian Heugas - Michel Camino 31, Sebastien Minvielle - Hervé Etcheveste 50, A. Dubois, X. Bidegaray, A. Duhart


5

>> LAPURDI SEGIDA <<

BAIGORRI André Noblia apezak benedikatu du ikastegi berria

AHETZE - ARBONA Abisu - Urte berria hurbiltzen ari da. 2010ean, urtarrilaren hastapenetik eta urte guzian Ahetze eta Arbonako elizan mezako egunak sanjatuko dira. Larunbat aratsetan 19 orenetan igandetako meza Arbonan izanen da eta igandetan 10ak eta erditan Ahetzeko elizan. Eguberriko mezak, ortzegun aratsean Ahetzen 19 orenetan eta Eguberri eguneko meza ortzilarean Arbonako elizan goizeko 10ak eta erditan Jarraiki taldearekin. Urte berri on eta Eguberri on Herria kazeta irakurtzen duten guzieri. Panpili

ITSASU Eskulanak bakantza garaian - Usaian bezala bakantza denboran, eskulanak antolatuak dira haurrentzat Nanou Herriko Liburutegiko arduradunarekin. Lerraketa ateraldi bat ere izanen da 10 eta 16 urte arteko haurrentzat abendoaren 30ean asteazkenez, Antton Caliot animatzaile. Bestalde, Eguberri kari, Herriko Etxea hetsirik egonen da abendoaren 24ean eta 31n aratsaldez, eta Herriko langileek zubia eginen dute abendoaren 26ean eta urtarrilaren 2an (larunbatez). Eguberriko eliz ospakizunak - Abendoaren 24an, Eguberriko gau beila ospatuko da familiekin Kanbon eta Ezpeletan, aratseko 7etan. Eta “gauerdiko meza” deitzen dena iraganen da Itsasun, familiekin ere, gaueko 11etan. Eguberri eguneko mezak izanen dira abendoaren 25ean Kanbon eta Luhuson goizeko 10.30etan.

SARA onean bukatu dute beren elkartasuna. Beharrik jende borondate onekoak baitire neskatxa horietaz arduratzeko.

Zangoak Arin - Badu horai 15 urte 1994an antolatu zutela Zangoak Arin taldea. Chantal Lerenbure andrea eman zuten lehendakari. 2002an jaun Pepito Jorajuriak hartu zuen kargua. Aurten izigarri kontent da 38 kurritzailetarik 50etara pasatu baitira. Erretretatuak gero eta gehiago badira, partikulazki emazteak beren lerdentasuna atxikitzeko, erran behar da Euskal Herriko mendiek badutela berezitasun bat. Aitzin hortan egin dute bazkari bat UrHegia Dantxarineako jatetxean. 49 oinezkari elkarretatu dira mahain eder baten inguruan, ez da dudarik jatetxe hori famatua baita. Omore on batean bukatu dute egun hori. Noiz bertze holako egun goxo bat ? Eskubaloia - Ganden larunbat aratsean Urtxintxa taldea bildu da Omordiako gelan. Lehenbizik kirol jauntziak eman diozkate jokolarieri, ondotik afaria. Mahain eder baten inguruan eta omore

Ihurtzuria - Ganden ortzirale arratsean 7ak eterditan ihurtzuria erori da ezkil adorrean. Beharrik badela tximistorra, bertzenaz su hartuko zuen eta ez dugu azkeneko aldian bezalako malurik behar. Halere eletrikako armairua funditu da. Orduan ez da elektrikarik eliza guzian. Ez izi, ortzegun gauerdiko meza arratseko 8etan emana izanen denarentzat, ordukotz antolatua izanen da. Lezeak - Urtea ez da oraino bukatua bainan aurten ere ongi aritu dira. Usaiako jendea ibili zaiote gure lezeen bisitatzen. Helduden urtarrilaren 3a arte irekiak dira, arratsaldetan 2etarik 5ak arte, salbu larunbat eta igandetan oren batetik 5ak arte. Gero zerratuko dituzte. Otsailean haurren oporretako irekiak izanen dira. Olentzero - Ganden larunbat aratsean, Olentzero etorri da Sararaino, herriko etxe aitzinerat, asto batekin. Goxokiak banatu ditu haur guzieri. Herriko etxeak eskaini du zintzur bustizea. Olain Ikastolak erre ditu gaztainak. Denbora aski hotza zen, halere jende multzoa bazen. Partikulazki burasoak haurrekin. Orai erranen diogu “helduden urte arte, Ganex Olentzero”.

SENPERE Herriko Etxetik - Suko egurra nahi duenak behar du izena eman Herriko Etxean abendoaren 31 barne, edo telefonatu zenbaki huntarat : 0559541019. Bainan galdegileak behar du izan herritarra eta herrian bizi. Sortze - Ganden ilabetean izan ditugu sortzeak : Xan Benjamin Ngo-Hegedus Plazan, Alaitz Irosbehere-Guilsou Hergarain, Elie Irubetagoyena Beholan. Hiru Ibarrunen : Jeanne Christine Gilbert, Jade Tidon, Eneko Landart. Hiru Amotzen : Oihana Etchelecou, Allande Gabi Estomba-Sanchez, Julen Pello Fagoaga. Zorionak, bizi luze eta urosa sortu berrieri eta goresmenak horien aitameri. Laborantzako lur alokatze abisua - Herriak hiru eremu alokatzekoak baditu : SERRES aldean 4.31 ha – E – 1039 – 1043 – 1064 kalastreko lursailetan. Interesatuak diren laborariek beren izena Herriko Etxean eman behar dute abenduaren 31 aitzin.

Donostei-ra alda - Ortziralean, Eguberriko oporrak aitzin, azken ikasteguna hartua zuten Biletxeak eta San Josepe eskola libroak alda egiteko Donostei ikastetxe berrira. Muntadurak bezperatik prest emanik, xinaurriak bezala arizan dira erakasle, burraso, haur eta langileak, dena egun berean lekuan ezartzeko. Lana bururatu eta, ikasleek gelen bisita egin dute beren erakasleekin. Urtarrilaren 4etik goiti, 130 haurrek kausituko dituzte hor, bertzen gainera, egungo egunean ikaskuntzak galdegiten dituen gela bereziak : informatika, teknika, laboratorioa, CDI etabar… denak behar bezala apailatuak. Dena ongi bururatzeko, André Noblia jaun erretorak ikastetxe berria benedikatu ondoan, denek elgarrekin atsalaskari on bat egin dute, egun guziko giro goxoa segituz. Herriko etxearen aldamenean, Donostei toki egokian kokatzen da, bazter zabal eta lasaiekin eta orain arteko eskoletako haur guziak, denak elgarrekin izanen dira hor. Alda hunek behar bada ximiko eginen du zonbeiti : haur mugimendu guzia gaineko karrikatik joan baita behereko plaza ondora. Biletxea eta San Joseperen ikastetxe ixtorioa hortan bukatzen da beraz, bainan ez da dudarik hauek, laster, bizi berri bat hasiko dutela. Pilota - Zaharrer-Segiko hiru pare finaletan ginituen asteburu huntan. Ezkerparetean, esku huska, minime mailean, M. Ascery eta F. Oteiza, Frantziako txapeldun ditugu beren batasuneko X. Alcasena eta X. Bascans-eri nagusiturik 22 – 16. Beti ezkerparetean, bainan Joko Garbian eta ligaren kondu, benjamin mailean : T. Semerena eta G. Cherbero ere 40 – 34 Bidaxuneri nagusiturik. Txaloak gure puttikoeri. Larunbat aratsean, Herriarena trinketean, Zaharrer Segiko Eric Etchegaray eta Ximun Lambert Ligako bigarren mailako txapeldunek desafiatuak zituzten B.A.C.-eko Bixente Oyhenart eta Alain Heguiabehere, lehen maileko txapeldunak. Zinez hotz zen, jarlekuak frango murritx eta pilotako aroa ez hain egokia. Dena den, BAC-eko pilotariek erakutsi dute beren trebezia eta joko aberatsa, erakutsi ere lehen eta bigarren mailaren artean oxka badagoela, aurtengotz, eta partida ereman dute frango errexki 40 – 18. Errugbia - Igandean, gure zelaian, ASB eta Lons-ek jokatu dute partida, nexken Top 10 txapelgoaren kondu. Guduka gogorra izan da eta azkenean Baionesek doi doi irabazi 18 – 17. Eguberriko elizkizunak - Eguberri gaueko meza, ortzegun arratsean Baigorrin 21.30tan. Eguberri egunean Irulegin 9.00tan eta Baigorrin 10.30tan. Eguberri besta on deneri.

JUTSI Sortze - Plazerrekin jakiten dugu Negelarteko familian bigarren haur bat sortu dela. Olivier Barbaste eta Mirentxu Berhouet burrasoak loriatuak daude Xabi deitu duten semearekin. Keti arrebak ere ixtante josta laguna izanen du. Gure partetik goresmenak eta sortu berriak izan dezala bizitze uros eta luze bat.

AIHERRA

Mus xapelketa Auxotean, urtarrilaren 16an hasten - Aurtengo mus xapelketa laster hastera doa. Orroit izenak urtarrilaren 7ko eman behar direla, eta larunbat arratsetan, urtarrilaren 16tik goiti mus haitadak Auxotea ostatuan eginen direla. Izenen emaiteko, deitu Auxoteira 05 59 29 64 07ra, edo Jaki Biscay (05 59 29 43 63) edo Pette Ospital (06 71 41 82 75). Parropiatik mezen tenoreak eta… EGUBERRI-z : Aiherrako elizan, 9etan, eta 10:30tan Izturitzeko elizan. URTATSez, Hazparnen 10:30tan (Adorazionea). Larunbata 2 : Izturitzen arratseko 8tan. Igandea 3 : Aiherran 10:30tan. Euskaldun gazteriaren egutegiak, 8 eurotan eliza zolan salgai dira. Eguberriko mezatik lekora, urte guziz bezala, Aiherran eskea eginen da eri eta xaharren oparientzat. “Goiti Aire”-ren biltzar nagusia - “Goiti Aire” 3. adinekoen elkarteak bere urteko biltzar nagusia egin du abendoaren 18an, Attatea ostatuan. Orotarat 50 bat lagun ziren. Hoin nonbre haundian etorri kideer ongi etorri egin ondoan, batasun huntako

Jean-Pierre Sainte Marie lehendakariak urteko harat hunaten berri eman du. Bulegoko 3 kide baitziren arra-berritzeko, 3ak berriz hautatuak izan dira, hauiek dira Andre Martinon, Anna Barnetche eta Martine Dithurbide. Andre Martinon diruzainak konduen berri eman ondoan, denek mahain on baten inguruan segitu dute eguna, hor berean, omore onean eta kantu zonbeit xaramelatuz. GOITI AIRE elkarte huntan oraino sartuak ez diren 3.adinekoer, horgo arduradunek dei bat bihurtzen diete, orroitaraziz oraino sartzen ahal direla eta ongi etorria izanen dutela. Eguberri eta Urte Berri On ! - Irakurle guzier, herritarrer ala urrunetik Herria astekari hunen bidez hemengo berriak segitzen dituztener, berriketarier eta astekari huntako langiler, desiratzen diegu urte berri on eta ahalaz zoriontsua. Penetan diren familier, eritasunak, presondegiak ala heriotzak jo dituen familier, kuraia on eta atxik dezatela esperantza !

IZTURITZE peinture/vitrerie/papiers peints revêtements sols et murs étanchéité façades

MARTIN IRAZOQUY JEAN-PIERRE IRIBARREN-en segida harturik "Kaillardoenea" - 64210 AHETZE Tel. 05 59 41 99 02

Zikin edo ondarkin biltzeaz - Badu jadanik zenbait egun Garbiki zindikatak ageri bat ezarrarazia duela elizaren ondoan den etxe ondarkin bil gunean, oharturik jendeek hor asko zikin larri botatzen zutela, kartoin handi, muble eta tresna zahar eta holako. Orroitarazten dute gune hori ondarkin xeheentzat dela bakarrik, paper, berinki, janari ontzi eta gisa hortakoentzat, eta zikin trabagarrien hor uzteak, lekua itsusteaz gain, gastu handiak ekartzen dituela, baliatzaile guzien kaltetan. Galdatzen dute beraz zikin larrien eremaitea Heleta edo Beskoitzeko toki berezietarat, denen onetan. Jakiteko noiz diren idekiak edo beste xehetasunentzat 05 59 29 16 47rat deit ditake. Eguberri - Eguneko meza 10:30etan Izturitzen haurren parte hartzearekin. Eguberri on deneri, betiko besta goxoa izan dadila familietan. Egutegia - Euskaldun gazteriaren egutegia hor dugu salgai eliza atean 8 eurotan. Egutegietan zaharrenetarik, beti berdin laketa eta baliagarria agertzen zauku, osoki euskaraz.

LASA Sortze - Azaroaren 30an sortu da mutiko azkar bat Etxeberrian, Dominique Idiart eta Odette Iriberryren semea. Goresmenak aitama eta etxeko guzieri. Sortu berriari aldiz bizi luze eta uros bat desiratzen dakogu. M.G.


6

EGUBERRIKO MEZUA Gure presidentak badu berrikuntza gose bat gaitza kasik hilabete guziz edo usuago jakinarazten du zerbait aldatze egingo duela holako edo halako sailan, erakusterat emanez bera dela nagusi eta podorea Eliseo jauregian dela eta ez bertze nehon. Denbora berean agertzen da president eta lehen minixtro edo gobernuburu. Urte ondar huntan lotu da segur oraiarteko aldaketa handienari, lurralde egituren kanbiatzeari. Heldu den urte hortan trenkatu beharko da, primaderako lurralde-bozak pasatu eta. Bainan zer egingo duen hein bat klarki errana du jadanik. Ainitz lurralde, departamendu eta herrietako hautetsi kezkatuak daude eta ez bakarrik ezkerreko aldean bainan bere alderdiko lurretan ere. Aitortu behar da badela zerbait egiteko gauzen pixka bat errexteko, hainbertze mail delarik iragaiteko gobernuraino heltzeko, laguntza bat nahi delarik asko mailetan lortu. Gure lehendakariak helbide bat atxeman du bere gostuko. Nahi ditu lurralde eta departamenduetako hautetsiak ordezkatu eskualde kontseilari (Conseillers territoriaux) delakoak sortuz. Hauk litazke denbora berean lurraldeko eta departamenduko aferak kudea lezazketenak. Gisa hortan omen, 6000 hautetsietarik 3000-tarat jauts gintazke, gastuak ukaldi berean apalduz. Hori ikusi behar haatik zeren lan doblea eginen ote dutea sari berarekin ? Iduriz zonbeit kantonamendu batetaratu beharko dira eta ainitzek ikusten dute aldaketa hortan departamenduen desagertzearen bezpera. Bertzalde ofizio-zerga kendua izanen da. Ez zen jadanik hain ontsa ikusia, lantegien karguak emendatuz langabezia ez zuela emendatzen baizik. Bainan bereziki herrien eta departamen-

ALDATZE FERIA duen diru-sartze garrantzitsua zen eta ez da beraz harritu behar auzapez eta kontseilari orokorrak biziki gogoetatuak eta griñatuak balin badira ez baitakite xuxen gobernamenduak zertaz ordainduko duen ofizio-zerga hori. Aipatzen dute “ordainketa” tatsa bat ezartzea, xehetasun handirik eman gabe. Aldatze hori hobeki onartua izanen zen segur gobernuak lehenik finkatu balu zerga berria nolakoa izanen zen eta gisa bereko diru-sartzea segurtatu. Bainan badakite lurralde eta departamenduetako hautetsiek zer gertatu den orain arte gobernuak kargu berri batzu eman diozkatelarik bizkarren gainean, segurtatuz araberako diru-laguntza ukanen zutela. Enganatuak izan dira frangotan, gobernuak igorri dirua ez baita urrundik ere hitzemanaren heinekoa izan. Hautetsien kexadura ikusita Sarkozyk bere gobernuburua igorri du biltzar nagusian ziren 12000 auzapezeri esplikatzerat zer egin nahi zuen eta erraiterat etzirela beldurtu behar, denak heien onarpenarekin eginak izan zirela. Ele lehun horiek ez dute batere auzapezen batzarra lasaitu. Presidentak, bere partetik, 700 auzapez errezebitu ditu, berak hautaturik eta Hortefeux barne-minixtroa ere entseatu da sukarraren apalarazterat. Indar berezi horiek erakusten dute Sarkozy jaunak pixka bat bortizki jakinarazi duela aldaketa minbera hori, hautetsiak hitzartu gabe. Aldi bat gehiago hauiek senditu dute zer pisu eta begiramen ahula duten Parisen. Horiek hola, ez ote du gatu horrek bertze buztanik ? Lehenik jakin behar da gaur lurralde batzar gehienetan (22etarik 20etan) ezkerrekoak direla na-

gusi eta hori ezin soportatua dute Parisen. Heldu den primaderako lurralde-bozak lehengo moduan iraganen dira. Urrunago begiratzen dute beraz eskuineko agintariek. Aldi huntan, zonbait lurralde irabazten badituzte, bertzaldian nagusitzera espero dute. Hortarat heltzeko proposatzen dute beraz ondoko aldian bozkatzeko manera ere aldatzea. Boz itzuli bakar bat izanen da eta gisa hortan argi da UMP alderdia aise nagusituko dela, bat eginen baita eta aldiz ezkertiarrak zonbeit zatitan barreiatuak izanen baitira. Eta bertze alderdi ttipiak jokoz kanpo izan litazke. Haatik, bozka-lege berri hori ez dute diputatu eta senadoreek oraino onartua. Izanen da hor ere zonbait kalapiten pazka ! Bertzalde aipatu dugun ofiziozergaren orde ezarriko duten “ordainketa” tatsa gobernuaren esku izanen da eta hunek banatuko omen ditu diru laguntzak. Lurralde, departamendu eta herriek ikusten dute hor, zuten gaintasun poxiaren galtzeko irriskua. Labur egiteko, iduri du zentralizatzearen bidea berriz hartzen ari dutela Parisen, denak atxiki eta kontrolatu nahiz. Ene iduriko bada hor gibelamendu bat biziki damugarria. Jendek, alabainan, nahi dute erabakiak hurbileko hautetsiek har ditzaten, gauzen ezagutza hobea baitute eta jendeen beharrak hurbiletik ikusten. Horra beraz zer gogoetak eginarazten dauzkitan herrialdeen aldatze proiektu horrek. Ez dut erraiten denak gaizki direla eta ez dela deus egin behar. Gisa guziz ez da oraino deus trenkaturik. Ene arrangurak erakutsi ditut eta nahi nuke tronpatu bainan beldur niz politikari joko bat badela ele lehun horien gibelean. Agian ez ! Horiek hola, Eguberri eta urte on deneri. Laurent Darraidou

Eguberrikari, munduari buruz itzultzen naiz, nere otoitzean ditudalarik haren oraiko kezka, griña eta hersturak. Gogoan ditut Lacq-eko eskualdean Célanèse enpresaren hesteak hunkitu dituen hiru ehun familiak ; gogoan ditut esne ekoizleek geroari buruz dituzten dudamudak, eta orokorki, gure departamenduan hain garrantzitsua den laborari mundua, gero ta gehiago ahuldua, gure gizartearen orekarentzat baitezpadakoa delarik. Gogoan ditut gure herritar ainitzen bihotzak inarrosten dituzten kezkak, ekonomia eta gizartea krisian diren garai huntan. Laster ohoratuko dugun “Betlemeko haur sortu berriari” so nagolarik, gogoan dut giza-biziaren balio-galera beldurgarria, zenbait aldiz haren zaintzeko orde harenganik zaintzeaz bilatzen delarik, bereziki ttipi ttipietan, eta ahulenetan : abortuaren drama - bai sakrifikatuak diren haur hobengabeentzat, bai eta beren amatasunean kolpatuak diren emazteentzat - genetiko anomalien diagnostiko goiztiar sistematikoa, enbrioietaz egiten diren ikertze ezin onartuak, berriki Frantziako apezpikuek erran duten bezala bioetikaren legeak berraztertzea aipatu denean. Gogoan ditut ere oraiko bizitza behartsua, moral eta izpiritu azpigarapen molde guziak, zentzu onaren galtzea bereziki gazteen baitan, eta gure gizarte itxuraz aberatseri halako goibeldura bat emaiten diotena, eta jendeen arteko lotura ardura hausten. Fedearen begiekin Nazareteko familia sainduari beha nagolarik, gogoan dut bereziki zein mingarria den familiaren desegitea, gizarte izena merezi duen elkartearen oinarria delarik familia. Eliza katolikoaren fededunak sus-

tatu nahi nituzke beraz beti elkartasun gehiago erakustera gure haurrideen hersturen soleitzeko ; irakur bezate Frantziako apezpikuen dei kartsua : “Kristoren maitasunak hertsatzen gaitu”. Eukariztiaren ogi biziak - Betleem hitzak erran nahi du ogiaren etxea - handiaraz dezala kristauen baitan beti gehiago beren haurrideen zerbitzura eremanen dituen maitasun-gogoa. Gogo oneko gizon eta emazte guzieri, bereziki nahigabetuak direneri, nahi diotet esperantzazko mezu bat igorri : “Berri on bat iragartzen dauzuet, herri guzia bozkariatuko duena. Salbatzaile bat gaur sortu zaitzue Dabiden herrian : hura da Mesias Jauna. Eta hau izanen duzue seinale : haur bat aurkituko duzue xatarrez troxatua eta otalako batean etzana” (Luk 2,10-12). Gaurko fidagarria daiteken “zorion agintza” bakarra da : Jesusek bakarrik salba ditzazke gizakiak beren hertsuretarik, Hura bakarrik joan daiteke problemen hondoraino, erran nahi baita gizaki bakotxaren bihotzean gordeak diren heien erroetaraino. Harek bakarrik bere Hitzaren bidez, eta Elizaren sakramenduetan duen presentziaren bidez, senda dezake gizakiaren bihotza, eta zinez eraginkorra izanen da, eta justizia eta bakea nausi izanen diren mundu berri bat sortuko duen maitasun-xedeaz bete. “Hara, atean nago ; norbaitek nere mintzoa entzuten badu eta idekitzen atea, harenganat sartuko naiz, eta elkarrekin afalduko gira” (Ap 3,20). Hari ongi etorri egiten eta gure bihotzaren ateak zabaltzen jakinen ote dugu ? Eguberri saindu eta alaia guzieri !

+ Marc Aillet

ATLANTICA ARGITALETXEAREN ARGITALPEN BERRIAK Eguberri garai huntan, bi liburu berri aurkeztu dauzkigu Atlantica argitaletxeak, biak frantsesezko liburuak. Batek urte guzi huntan hainbertze aipatu diren sorginak ditu aztergai. Hori dugu Régis Duvignau argazkilariaren eta Gracianne Hastoy idazlearen Pays de sorcières - Zugarramurdi - Quête d’empreintes liburua (24 zm x 27,8 zm formatuan). Argazki liburu bat da nagusiki, xuri ta beltzezko argazkiak, Zugarramurdiko irudi ederrak, herria, harpea, ur erreka, oihana, argazki bakotxari idazleak ontu testu ttipi bat lotua (64 orrialde, 18 euro). Bertze liburua, Donibane Lohizuneko Etienne Edme-Zamora-rena dugu, De la sensualité du pommier ou avoir 20 ans en 1955 . “Erran ez duguna, betirako galdua da”. Horrek du donibandarra bultzatu bere oroitzapenak idaztea. 20 urtez bizi izan dituen gertakariak dauzkigu kondatzen, ttipi eta handiak, 1935-1955 bitartekoak. Eta badu zer konda ofizio asko bete dituen hunek, bere lan denboran izanik zurgin, treinbidetako langile Parisen, Renault lantegiko enplegatu Flins herrian,

BIZITZA ZAINDIAREN ESTRENA OFIZIALA

Marc Aillet jaun apezpikuak, berak sortu diosesako Bizitza Zaindiaren estrena ofiziala eginen du 2010eko urtarrilaren 7an ostegunez. Ekitaldia iraganen da Baionako Apezpikutegian goizeko 11etan. Karia hortara, jaun apezpikuak aurkeztuko du Frantziako Apezpikuek argitaratu liburu berria : “ Bioéthique, questions pour un discernement ”. Liburu hau argitaratua da 2010ean bioetika legeen berrazterketa egin beharra delarik. Diosesako Bizitza Zaindia eliz-egitura gisa sortua da. Hunen helburua da diosesako pastoral arlo guzietan bizitzaren kultura funtsezkoa bultzatzea, konfiantzazko elkarrizketa zabal baten bidez, gogoeten artostasuna zainduz eta egiari lekukotasun suharra agertuz.

KULTURA SAILA

axurantzetako komertzial, gasolina saltzaile, Coop saltegiko merkatari, sukalde muntatzaile, okindegiko nagusi, ostalari Miarritzen... Hots, hainbertze esperientzia desberdinekin, ibilbide aberatsa, oroitzapenez bederen. Eta haurra zelarik ere, zenbat ixtorio ttipiz ere ez da ba gogoratzen ! Hala nola, bere ama zenari gertatuko huntaz : bere amak haurtzaroan eskolara ereman behar zituen arto pikor batzu, errientaren manuz, eta

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan 8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

euskaraz mintzo zelarik, arto pikorren gainean belauniko egoitera behartua zen, zigorturik... Gisa hortako anekdota ainitz zaizkigu beraz kondatuak 250 orrialdeko liburu irakur errex hortan (salgai 18 eurotan).

Bahituak : Mauritanian eta Malin ixilik daude bahitzaileak. Ez dute deus galdegin, dakidanez, eta ez deus jakinarazi. Jadanik aipatuak ditudan hiru espainiarrak eta frantses bat nonbait daude bahituak. *** Albert Camus : Nork ez du ezagutzen frantses eleberri idazle famatua. Nobel saria ukan zuen ez baita guti. Aljerian sortua, Aljeriako gerla izan zen harentzat zinez bihotz erdiragarria. Alabainan, alde batetik sort-herria, arbasoak han ehortziak eta bertze aldetik hain maite zuen Frantzia. Istripu batean zendu zen gazte zelarik eta familiak hautatu zuen Probentzako Lourmarin herriko hilerria bere azken egoitzarako. Goiz guziz gure presidentak baitauka ideia berria bat, asmatu du Pantheon palazioan merezi zuela sartzea bertze frantses haundienen artean. Bainan familiak du azken hitza eta, dirudianez, bere Lourmarineko hil-hobian geldituko da. *** Brigide Bardot : Paris Première gateak zabaldu du abenduko 16eko aratsean aski berant 1969an Reichenbach eta Matalon jaunek eginikako telefilma bat, duela 40 urte ORTF delakoak zabaldua. Garai berezia zen 60eko hamarkadak emaztearen bertze itxura bat eskaintzen zuena. Egia erran, egiazko bihurgune bat izan da hamarkada hori, emazteek geroztik hartu baitute merezi zuten tokia frantses gizartean edo, hobeki erran, jendartean, mundua ez baita gizonez bakarrik egina gizarte hitzak adierazten duen bezala. Kantu kantari arizan da B.B. telefilma horretan eta sinbolo gisa agertzen da. Gero gauerdi pasatuta zabaldu dute “Et Dieu créa la femme” Vadin-ek egin zuen filma famatua, sekulako arrakasta ukan zuena Estatu Batuetan eta De Gaulle presidentak zion orduan B.B.-k Renault enpresak baino diru gehiago sorrarazi zuela Frantzian. *** Kalaka : Ortzegun aratsetan Euskitze jaunaren inguruan gai bat eztabaidatzen da ETB 1-ean. Joanden ortzegunean tabakoaz mintzo ziren lege berri bat bozkatuko baita Espainian. Bukatu-eta elkarrizketa bat eskaini digute Euskitze eta Maddalen Lujanbio-ren artean. Ez da nor nahi emazte hori. Ez da batere harro horietarik. Lehenbiziko emaztea bertsularien xapeldun, erakusten du bere bozkarioa, bainan ez da batere buru berotu. Gelditzen da den bezala, emazte eta bertsulari, euskararen zerbitzari. *** Errugbia : Bigarren aldikotz Baionak galdu du londrestarren kontra (12 eta 3) eta hori Baionan. Miarritzek, aldiz, bigarren aldikotz irabazi du Newport-en kontra (26 eta 8). Anoetako bidea zabaltzen ari da finala laurdeneJ.H. tako Euro Kopa hortan.


7

ERROBI HERRI ELKARGOA

KANBO, UZTARITZE, LARRESORO, HALTSU, JATSU, EZPELETA :

IRUJO-GONZALEZ 22-21 GARATENEAN WALTARI EZCURRA II NAUSI SUPER FINALERDIAK Agusti Waltari.....................40 Thierry Harizmendi ............29 Jende ainitz etorri da astelehenean Garaziko Pilotaren finalerdiak zirelakoan aurtengo Super hortarat. Jendeak ezagutu duke hor zirela aurtengo ikusgarrienak, haste hasteko lehen egun hartan izan ziren ustegabeen ondotik, hori izan baitzen Oçafrain eta Etchetoren eliminatze hura. Bixtan da Waltari pilotari bitxiaren izenak beti jendea biltzen duela, aurten ere Kurutcharry manera hartan bazterturik, jendea beti mirakulu baten beha baitago. Mirakulu hori ez dugu ez aldi huntan ikusi, baina ikuster bakarrik, 2526 etan berdintzera zoalarik donamartiriarra. Baina orduan da hain zuzen “beltxa” airatu, berriz hamar kintze baino gehiagoko lerroa eginez, zernahi sakerekin, orotarat 19 sartu baititu eta besteak hamar bat gutiago. Kuraie haundiz jokatu zaio halere Harizmendi eta ez ahal da lotsatua beste aldi batendako. Bainan, aldi huntan Waltari finalean, igandean 27 an. Paxkal Ezcurra II ................40 Xebaxtian Sorhuet .............22 Eta huna bigarren finalista, 27ko. Uste ginuen beste Sorthuet bat ikustea lehen partida heiek nolakoak egin zituen jakinik. Ez da batere ordu hartakoa agertu biriatuarra baina Ezcurra gazteak meneratu du gibeleko pilotari zahar baten jokoarekin atxikiz bestearen bolbora. Hastetik eta bururaino ereman du urruñarrak partida nahi zuen jokoa eginez eta huts guti. Pentsa bada : 13-2, 23-7, 32-18, zer egin horren kontra ? Ez-eta boterik ere ez dio usaiakorik sartu. Baina nork ditu egun guziak berdinak jokoan, kirolan ? TRINKETEKOAK FINALERDIETARA ! Cachenaut - Olaizola .........40 Poueyts - Lamure ..............19 Larunbatean, Hazparneko lehen pareak bide erditan utziko zituela BAC-eko pilotari hauk, nork erranen zuen ? Alta hori da gertatu eta Noizbaiteko bi pareak hortzak ahoan etorriak zirela finala laurden horietarat garbi ikusi da partida huntan eta segidakoan. Goicoetchea - Palomes .....40 Bidegaray - Mugica............20 Eta lehen partidan ere, beraz apalagoko mailean Airetik-eko makear lekondar hauk burua apal utziak zituzten sasoin onean diren baigorriar horiek, zaharrer ongi segituz alabainan, heiekin ikasi bidea. Inchauspe - Dermit ............40 Aguirre - Jeannots.............34

Beste finala laurden hau jokatuagoa izan da, 18tan denak elgarren bete izanik, baina gaina hartu halere Beñat Inchausperen semeak eta Rene Dermitek, lehenak 8 bote eta pindar batzu, Renek aldiz bere ofizio guzia erakutsiz. Horra beraz Noizbaiteko bi pareak finalerditan. Etcheto - Maitia ..................40 Betbeder - Arbeletche .......25 Huna berriz Noizbaiteko hirugarren parea hemen irabaztun, hau bigarren mailean, Irisarrikoa garaiturik, aspaldian Hazparnen ikusi ez ginuena, eta hobe segurki ! BAIONATTIPIAN Ibarrola - J.C. Dermit .........50 Ezcurra I - Etcheto .............46 Oren bat eta erdi hurbil arizan dira gogotik auzi hunen xuritzeko eta mereziko zuen partida horrek ikusle gehixago ere halakoak baitziren Ibarrolaren trenpu hura batetik eta guzienak ere. Helduden astean partidarik ez. Eguberri ! HEGOALDEAN BERRIZ ERE BERAK J. Martinez Irujo .................22 Xebaxtien Gonzalez ...........21 Biak irabazle, erraiten da hortaraz geroz, baina irabaztea hobe, Irujok erranen duen bezala, Banko dirudunen lehiaketa hortan. Ez da txarra izan hau ere Eibarko Astelehenan. Hastean berdin, eta 8-2 Irujok, eta 19-12 ere. Bainan 19-tan berdindu Gonzalezek eta 21 etan ere bai, eta 600 ikusle. Hegoaldeko bi haundi, bi horiek ere, J.B. Garaten arabera. Aimar Olaizola II.................22 Oinatz Bengoetxea VI........18 Eta huna beste bi, Iruñea Labriteko beste finalerdian, 1716 ziren oraino, 300 ikusle. Mastersen finala Donostian jokatuko dute bi irabazle horiek larunbat 26 an eta 18.000 euro eremanen ditu irabazleak. Berasaluze IX - Beroiz .......22 Olazabal-Laskurain............15 Ibai Perez-Galarza VI .........18 Cabrenzo-L. Galarza ............8 Eibarren hauk ere Berasaluze VIII-Peña .........22 Urrutikoetxea-Begino ........21 Leiza-Zearra........................18 Chafee-Ibai Zabala .............10 Labriten jokatuak, Iruñean.

Etxe-hondakinen bilketa egun batez gibelatua izanen da ondoko besta egunen gatik ERROBI Herri Elkargoak Kanbo, Uztaritze, Larresoro, Haltsu, Jatsu eta Ezpeletako biztanleei jakinarazten die abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1.eko hondakinen bilketak egun batez gibelatuak izanen direla eta larunbatez, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an eginen direla. Bertzalde, Errobi Herri Elkargoak ofizialeen hondakintegiko erabiltzaileei jakinarazten die hondakintegia hetsia izanen dela abenduaren 25etik urtarrilaren 2a arte barne. Eta, urte hondarreko besten kari, Errobi Herri Elkargoak bere biztanleei oroitarazi nahi die kopuru handian ekoiztuak diren kartoinak eta beste hondakin larriak hondakintegietara eramaiten ahalko dituztela, hauek ondoko bi larunbatetan, DAVERAT abenduaren 26an eta urtarriSociété Anonyme au capital de 457.347 EUROS laren 2an, idekiak izanen Siège social : Rond-Point de Maignon direlako. Route de Cambo 64100 – BAYONNE RCS BAYONNE B 392 924 858

BAIONAKO ARTXIBOAK HETSIAK Baionako herri liburutegian dagon artxibotegia hetsia izanen da betirako abendoaren 31tik harat. Horgo artxiboak lekuz aldatuak izanen dira. Departamenduak Baionan (Duvergier de Hauranne ibilbidean) eraikitzen ari duen Ipar Euskal Herriko artxibotegi nagusira eremanak izanen dira, eta han kontsultagarri izanen dira 2010eko maiatzetik goiti.

IRRINTZI : HIRU ARRASTATZE Aspaldixkoan, frango usu aipatu da Irrintzi sasi-taldea, atentatu asko egiten zuela eskuin eta ezker. Hiru lagun arrastatuak izan dira talde hortako kide bezala, polizak gisa hartako ikerketak eremanik. Bi arrastatze Landesetan, bestea Pariseko aldean. Batto laster libratua izan da, haatik. Beste biak Pariserat ereman dituzte, Stephane Callou eta Lionel Labeyrie, biak 22 urtekoak. 18 atentatutan parte hartzea aitortu dutela jakin da Parisetik. Batek ez besteak ez omen dute loturarik abertzale talde bihi batekin, nahiz aldarrikapen berak agertzen… ETUDE DE ME JÉRÔME GOUFFRANT ET YON ALONSO NOTAIRES À SAINT ETIENNE DE BAIGORRY AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte reçu par Me Jérôme GOUFFRANT, Notaire à SAINT DE BAIGORRY, le 14 décembre Titin-Zezilio .........................22 ETIENNE 2009, enregistré à BAYONNE, pôle enreCapellan - Pascual.............16 gistrement, le 15 décembre 2009, bordereau n° 2009/1510, case n°3, a été constiMendoza-Merino II .............22 tuée une société à responsabilité limitée Gorka-Untoria.....................15 ayant les caractéristiques suivantes : Dénomination : Kalahorran ziren hauk aldiz. « SARL NOBLIA ANAIAK ». Siège : ESPELETTE (64250), 55 Bego Harlurreko bidea. Durée : 99 ans. Objet : La réalisation de tous travaux de Kopenhage-ren ondotik ! maçonnerie et de carrelage, dans tous Zoe Bray-ren begi kliska immeubles neufs, anciens et en rénovation et la réalisation d’enduits de façades. Et généralement toutes opérations pouvant se rattacher directement ou indirectement à l’objet social ou susceptibles d’en favoriser l’exploitation ou le développement. Capital social : 16 150 euros, dont 10 000 euros d’apports en numéraire et 6 150 euros d’apports en nature. Gérant : Monsieur Xan Noblia, demeurant à ESPELETE (64240), 55 Harlurreko bidea et Monsieur Peio NOBLIA, demeurant à ESPELETTE (64250) ; 230 Perutxegiko bidea, pour une durée indéterminée. La Société sera immatriculée au RCS de BAYONNE. POUR AVIS ET MENTION Me Jérôme GOUFFRANT

AVIS DE PUBLICITÉ Aux termes du procès-verbal de l’assemblée générale extraordinaire du 16 juin 2009, il résulte que : - Le capital social a été augmenté de 185.988 euros pour être porté à 643.335 euros par incorporation sur les comptes courants d’associés et création de 12.200 actions nouvelles ; - Consécutivement, le capital social a été réduit de 643.335 euros à 2.110 euros par résorption à due concurrence des pertes antérieures et incorporation partielle de la réserve légale. L’article « Capital social » des statuts a été modifié en conséquence. Ancienne mention Capital Social : Le capital est fixé à la somme de QUATRE CENT CINQUANTE SEPT MILLE TROIS CENT QUARANTE SEPT EUROS (457.347 euros). Il est divisé en 30.000 actions de 15,24 euros chacune, entièrement libérées, de même catégorie et réparties entre les actionnaires en proportion de leurs droits. (Le reste de l’article demeure inchangé). Nouvelle mention Capital Social : Le capital est fixé à la somme de DEUX MILLE CENT DIX EUROS (2.110 euros). Il est divisé en 4.220 actions de 0,50 euros chacune, entièrement libérées, de même catégorie et réparties entre les actionnaires en proportion de leurs droits. (Le reste de l’article demeure inchangé). Mention sera faite au RCS de BAYONNE. Pour avis. DAVERAT Société à Responsabilité Limitée au capital de 2.110 euros Siège social : Rond-Point de Maignon Route de Cambo 64100 – BAYONNE RCS BAYONNE B 392 924 858 AVIS DE PUBLICITÉ Aux termes du procès-verbal de l’assemblée générale extraordinaire du 1 er juillet 2009, il résulte que : - Il a été décidé la transformation de la Société en Société à responsabilité limitée à compter du même jour. Cette transformation entraîne la publication des mentions suivantes : Forme - Ancienne mention : Société anonyme à Conseil d’administration - Nouvelle mention : SARL Administration - Anciennes mentions : • Président du Conseil d’Administration : • Pierre DAVERAT demeurant à Bayonne, 64100, avenue Jean Moline, Villa Mariposa. • Administrateurs : • Michel DE REZOLA, demeurant à Saint-Pierre-d’Irube, 64990, Maison Poila, Villefranque, • Juanita OTERMIN, demeurant à Beraztegui (Espagne). - Nouvelles mentions • Gérance : • Pierre DAVERAT demeurant à BAYONNE, 64100, Rond-Point de Maignon, Route de Cambo Commissaires aux comptes : - Ancienne mention • CABINET FIAC, Commissaire aux comptes titulaire, • Monsieur Michel FAGOAGA, Commissaire aux comptes suppléant. - Nouvelle mention : Néant Les mentions antérieures relatives aux sociétés par actions sont frappées de caducité. Mention sera faite au RCS de BAYONNE Pour avis.

HARPIDE ZAITEZ HERRIA ASTEKARIARI URTESARIA

IPARRALDEAN 50 € HEGOALDEAN 60 € LEGEZKO ABISU « Jean-Paul GIBERT & ASSOCIÉS » SELARL d’Avocats 5 Rue LORMAND 64100 BAYONNE AVIS DE CONSTITUTION Avis est donné à la constitution pour une durée de 99 ans d’une Société par Actions Simplifiée à forme unipersonnelle dénommée « LAFITTE-ELEC » au capital de 5000 Euros, en cours d’immatriculation au RCS de BAYONNE, sise à BAYONNE, 58 rue Daniel ARGOTTE (64100), ayant pour objet toutes activités d’électricité, bâtiment et autres, et courants faibles, et dont le premier Président est Monsieur Eric LAFITTE, demeurant 20 Place MAZOS à BENESSE MAREMNE (40230), Pour Avis Le Président Christophe CAUSSADE Avocat Conseil en droit des sociétés & droit commercial « Central Forum » Bayonne (64100) (05 59 52 93 32) EXEO SOLUTIONS SARL au capital de 1.000 euros Siège social : Technopole Izarbel – 64210 BIDART 488117789 RCS BAYONNE Aux termes d’une délibération en date du 6 novembre 2009, la collectivité a accepté la démission de Mme Valérie BORRY à effet du 30 novembre 2009 et a nommé en qualité de nouveau gérant M. Fabien RODES, demeurant 71, avenue Jean Lartigau à Labenne (40), pour une durée indéterminée à compter du 1 er décembre 2009. Pour avis. La Gérance Fabienne BARNECHE Avocat à la Cour 3 Rue Faget de Baure 64000 PAU GAEC ERRAUDENEA Groupement Agricole d’Exploitation en Commun reconnu au capital de 40400 € Siège social : Obilo Etxeberria 64120 BEYRIE SUR JOYEUSE RCS BAYONNE : D478 710 130 L’assemblée générale des associés en date du 31 juillet 2009 a pris acte du retrait de Madame Anne Marie BARNEIX de la société et de sa démission des fonctions de gérante à compter de cette date. La gérance de la société est désormais exercée par M. Jean Paul AGUER. Pour avis. Fabienne BARNECHE Avocat à la Cour 3 Rue Faget de Baure 64000 PAU GAEC ERRAUDENEA Groupement Agricole d’Exploitation en Commun reconnu au capital de 40400 € Siège social : Obilo Etxeberria 64120 BEYRIE SUR JOYEUSE RCS BAYONNE : D478 710 130 AVIS DE TRANSFORMATION Aux termes d’une assemblée générale mixte du 1er décembre 2009 enregistrée à la recette des impôts de BAYONNE le 15 décembre 2009 sous le bordereau N°2009/1507 case n°12, la collectivité des associés du GAEC ERRAUDENEA a décidé de la transformation de la société en exploitation agricole à responsabilité limitée à associé unique (dite « EARL »), à compter du même jour, sans création d’un être moral nouveau et a adopté les statuts de la société sous sa forme nouvelle. La dénomination de la société « ERRAUDENEA », son siège, sa durée et les dates d’ouverture de clôture de l’exercice demeurent inchangés. La société a pour objet l’exercice d’activités réputées agricoles au sens de l’article L311-1 du Code Rural. Le capital social reste fixé à la somme de 40400 € divisé en 2020 parts de 20 €. Transmission des parts sociales : La cession de parts sociales est libre entre associés, les ascendants, descendants ou conjoints d’associés. Toute autre cession de parts sociales ne peut avoir lieu qu’avec l’agrément de tous les associés. Gérant : M. Jean Paul AGUER demeurant à BEYRIE SUR JOYEUSE, Obilo Etxeberria. Pour Avis


8

KOPENHAGEKO BILTZARRA: UNTSA HITZARMEN XUHURRA! Egin da espantu Kopenhageko biltzar hortaz, bai biltzarra hasi aitzin bai eta biltzar denboran! Eta denen buru ez gauza handirik ateratu! Halako hitzarmen xuhur bat, funtsezko aitzinamendurik ez duena aise ekarriko! Azken puntaraino arizan dira aterabide hobe bat kausitu nahiz, Barack Obama eta Nicolas Sarkozy denen aitzinean, bainan debaldetan denen buru! Atsulutuki baikor agertu nahi dutenek berriz ere erranen dute jadanik aitzinamendu bat dela hoinbeste kargudun hola biltzea eta elgarrekin arranguratzea Lurraren geroaz bainan guti dira hori aski zaiotenak! Egia da ere hemendik urte baten buruan denak berriz biltzekoak direla Mexi­ kon, gainerat arte hortan elgar ikusirik Alemanian, helduden ekainean oraiko ustez, eta orduan behar­ bada gauzak argiago izanen direla. Bada haatik hortan ere gogoetatua egoitekoa. Kopenhagen egin ez dena aiseago eginen ote da hemendik zonbait denboraren buruan? Jakinaren gainean bestenaz ere Kopenhageko hori ez dela izan presaka muntatu den gauza bainan aski aitzinetik prestatua zena, batzuen eta besteen artean zernahi harreman akulatuz… Ez da beraz harritzeko ingurumenaz eta azkenean Lurraren osagarriaz axola handia duten elkarte eta erakundeak hits baitira eta gehienak hasarre gorrian! Hola ez dela manera, hola segituz deus onik ez dela izanen guretzat eta gure ondokoentzat! BESTERIK IGURIKATZEN AHAL ZEN! “Berdeak” bereziki arrunt kezkatuak daude. Lurra ez gehiago kotsatzeko denak behar gintazkeela mugitu, indar handi bat eginez kotsadura nasaiki hedatzen dutenek, gisa hartarat lagunduz bestalde garapen bide bati plantatuak diren herrialdeak, jakin dezaten garapen horren akulatzen aitzinatuago batzuk luzaz segitu dituzten bide txarretarik begiratuz… Nicolas Sarkozy-k erranik ere biltzarra iragan den giro nahasi hortan etzitakeela akordio hoberik egin, eta beraz egin den hori jadanik urrats on bat dela, hastapen balios bat nolazpait, aise eskasegia balinbada ere, ainitz eta ainitz badira bazter guzietan ez dutenak hori iresten, besterik igurikatzen baitzuten! Eta egia da segur besterik igurikatzen ahal zela! Arrangurak ere, eta ez ttipiak, biltzarraren eremaiteko moldeaz. Ainitzen arabera, herrialde puxantenen agintariak, hogoita-zonbait orotarat, berez-bere jokatu dira, handiak handiekin, besteetaz biziki axolatu gabe. Denak heien erranetik joan behar balire bezala! Badira hori arras gaizki hartu dutenak. Haatik, 192 herrialdeburu badirelarik denak betan elgarrekin, lanak dituzte ere ezin elgar adituz eta ez da lan onik aise egiten ahal! ASKI ENTZUN DEA EUROPA? Eta beste eztaba bide bat sortzen da Europa batuak atxiki duen tokiaz: batzueri iduritzen Europa ez dela aski entzun, ez delakotz ere aski mintzatu orobat, Ipar-Ameriketaren itzalean egon nahi edo zazi zu… Beste batzuen gostuko aldiz, ardietsi den poxia, arrunt eskasa izanikan ere, Europari zor omen diogu, Europa ez balitz hein bat gora mintzatu hein hori ere etzela ardietsiko… Nicolas Hulot ikertzailea ezagutua da mundu guzian, Lurraren berotzeaz griña handiena dutenetarik izan behar da. Harritua eta nardatua dago Kopenhageko biltzar hori gisa hortan Nicolas Hulot bururaturik. Dauka ipar-amerikanoak direla hobendun handi, bereziki hango zenaturrak, Obama bera baino gehiago. Aldiz, laudatu du Sarkozy, arras gizonki jokatu dela, ahal guziak egin dituela aitzinamendu funtsezko bati buruz…  Muslaria

Montevideoko euskal kantari berriak Aurtengo azken dantza da honakoa. Eguberria hemen da eta urtea joaten ari da. Euskaldunak diren erresumetan, batzuetan sartuak dira neguan --elu­ rretan eta aro arras hotzez, hala nola Estatu Batuetan, Europan ala Euskal He­rrian berean-edo udako sasoi­ nean, hala nola Argentinan eta Hego Ameriketan. Hori, euskaldunak nonbre handian diren munduko lekuak aipaturik. Horietan, batzuetan, abendoan zehar egi- Olentzero abenduaren 11n opariak banatzen Mar del Platako nak dituzte --beti Euskal Etxeko haurrer, Argentinan aitzinetik-gabon elkarretaratzeak ikusiko edo ez baitira berriz euskaldunak eus­kaldun artean, eta guti batzuetan, den euskal etxean elka­rretaratuko. mementuan be­rean eginen dituzte. Estatu Batuetako ba­tzuk hutsunea sentituko dute Urteko hondarreko artikulu zati hau, aita Martxel hor ez dela, hau­rrekin, kan­ Montevideon plazaratu berri den musika tuen zuzentzen eta txistua eta xirula jo­ bikote baten berri emateko baliatuko dut. tzen. Beste leku batzuetan, hala nola San Leonel Aguirre eta Martin Zabalza ‘Euskal Frantziskon eta Salt Laken, eus­kal besta Erria’ Euskal Etxeko euskara ikasleak dira batek du urtea errezibituko, Euskal E­txean eta kantuz biziki maite dutenez, talde bat tradizionea izanik urteari euskal lehen sortu dute eta Txindurri (xinaurri) ezarri daagurra emaitea. kote izena. ‘Xalbadorren heriotzean’, ‘Loretxo bat’ edo ‘Azken dantza hau’ bezalaEstatu Batuetan hotz eta, haatik, Argen- ko kantuak kantatzen dituzte. Hala arizan tinan udako sasoinean errezibituko dute dira duela guti Montevideoko 8. Musika urtea; fitexko udako bakantzen usainak Zelta Jaialdian, gomitatu dituztelarik, eta bazter guziak harrapatuko ditu hegoalde arrakasta polita bildu dute. Montevideon hortan. Urtarrilean, Euskal Etxeetarik euskaraz kantatzen duten gazte hauek askok bortak zerratu eta pare bat hila- izanen dira aurtengo gure azken aipu edo betez hertsirik ukanen dituzte. Ez guziek, dantza, txoko huntarik. Zorionak eta Urte batzuetan, Necochea hirian adibidez, Berri On, adiskide. Joseba Etxarri danborrada antolatzen baitute urte guziz urtarrilean, Donostiako maneran, udako bestak ospatzen baititu Necocheako ‘Euzko Etxea’ Euskal Etxeak. Halarik ere, urtarriletik martxora urteko sasoinik apalena da Hego Ameri­ketako euskal e­txeetan, Euskal Herrian uztailagorrila bezala. Ho­rregatik, orai abendoan, hilabete osoan egin diren urte-bukaerako bestak egiazko despedidak izan ohi dira, seguruenik, uda pasatu arte, martxora arte Txindurri Uruguaiko euskal taldeko kideak Montevideoko 8. Musika Zelta Orai arte, euskal etxean bakarrik kantatu zuten, orai kanpora ere ez baitute elkar Jaialdian. atera dira. Arg. EuskalKultura.com

FRANTSES NORTASUNA Badu orain zenbait aste Besson ministroak Sarkozy jaunaren manuz Frantzia guziari bota diola berak deitzen duen gai sakona : zer da frantses nortasuna ! Horretan behar dituzte frantsesek bi gogoeta egin ez balinbadira hiru. Prefetak eta Suprefetak behar dituzte biltzarrak antolatu, Pauen lehenik, Oloruen gero eta azkenik Baionan, merkatal ganbarako gela nagusian aski handia izan dadin. Aski eta sobera 100 jende bildu baitira. Demagun bertze hainbertze zirela Oloruen eta nasaiki kondatuz 400 Pauen. Orotarra 600 jende. Departamenduan 600.000 gara eta beraz miletarik batek parte hartu du eztabaidan. Hau da, zinez, balentria !

Gehexan Pontto

-Asteburu guzian, Baionan, Eguberriko Herrixka bere merkatu bereziarekin, herriko etxe aitzinean bai eta katedraleko ondoan. Eguberriko Herrixka ere Donibane Lohizunen, Dukontenea parkean, eta krexa biziduna Karrika Handian. - Larunbatean, Donapaleun, zaldi feria merkatuko plazan - Larunbatean (20.00) Ezpeletan, eliza ondoko Foyer Rural gelan, Pinpulka elkartearen kabaret pintxo, Petit Théâtre de Pain konpainiako antzerkilariek animaturik -Larunbatean (22.00), Baionan, Katie Daly’s ostatuan, The Sparteens taldearen rok kontzertua. -Larunbatean (22.30), Baionan, Txiriboga ostatuan, On Benito, rok kontzertua. -Igandean (11.00), Zokoako hondartzan, Urteburuko mainaldia, Ziburuko besta-komitea eta Eztitasuna elkartea

antolatzaile. -Igandean (12.00), Miarritzen, portu xaharrean, Hartz Zurien Eguberriko mainaldia. -Igandean (16.00), Donibane Lohizuneko elizan, Eguberriko kontzertua, Ermend Bonnal elkarteko kantari eta musikariak, bai eta Loreto Aramendi donostiar organo-joilea. -Igande aratsaldean, Ordizian, kantaldia Urruñako ikastola eta Ziburuko PiarresLarzabal kolegioaren alde, Hazia elkartea eta Goierriko ikastolak antolatzaile. -Igandean (17.00), Ezpeletan, gazteen gelan, Maialen Errotabehere kantari. -Igandean (19.00), Miarritzen, Palazioko hotelean, Pluton bikotearen kontzertua : Andoni Aguirre pianista eta Kristi Gjezi arrabitaria

Herria 3037  

Herria 3037

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you