Issuu on Google+

Osagarria balinbaduzu beharrena baduzu (Betiko errana) 2009ko Azaroaren 12koa - 12 novembre 2009 - 1,10 E - N° 3031

HERRIAN BIZI Duela aste pare bat, larunbat goiza. Sukaldeko mahain gainean dagon aldizkari bati botatzen diot behakoa. Barnean, Jean Louis Murat frantses kantariarekin egin elkarrizketa bat. Hunek dio Amerika nahiago duela, urrundik ere, Frantziari. Frantzia populu zaharkitu bat zaio. “Frantses herrialde osoa zaharretxe bat da” dio, “gazteak ere zaharrak dira, beren musikan entzuten da”. Horixe jujamendu gogorra !

ISSN 0767-7643

EUSKARAREN ERAKUNDE PUBLIKOARI ESKER

EUSKAL-HEDABIDEEN ALDEKO KANPAINA

Goiz hartan, hori gogoan noa Uharte Garazira, “Herrian Bizi” elkarteak harateko gomita luzaturik. Konturaturik Ipar Euskal Herriko barnealdean ere gazteek nekez baizik ez zezaketela apartamendu edo egoitza bat aurkitu prezio onestan, Euskaldun Gazteria mugimenduak kanpaina berezi bat abiatu zuen duela hiru urte, gazte batzuri etxebizitza bat prezio apalean eskaintzeko asmoz. Hortarako, “Herrian Bizi” elkartea sortu zuten mugimendu hortako arduradun gazteek - denak neskak, artetik erraiteko - eta “Barnekaldean Bizi” elkartasunezko egitura muntatu, bihotz oneko akziodun asko heieri juntaturik. Ondorioa : Uharte Garaziko Zubialdea etxea erosi, tokiko ofiziale eta ere gazte bolondres batzuri esker osoki antolatu, egoitza hortan bost apartamendu munttoki apailatu, eta hara Garaziko bost gaztek, lan-sari ttipikoak bortzak, bizitegi pollit bat badaukatela joan den uztailaz geroz, prezio arras apalean. Zer bozkarioa Uharte Garazin, aitzineko larunbat hortan, egoitza berritu horren estreinaldi kari ! Aurresku, kantu eta behar den guzia, gazte atrebitu batzuek buruan buru eremanikako proiektu miresgarria agurtzeko, txalotzeko ! Derauzuet gazteak, nun nahiko gazteak, ez direla Jean Louis Murat horrek dion bezalakoak ! Uharte Garazin, gazteek erakutsi daukute “herrian bizi” hitzak ez direla hitz hutsak. Traba guzien gainetik, beti egin daiteke zerbait. Gure herrietako giderrak dauzkatenek har dezatela etsenplu ! P.J.

Max Brisson-en inguruan, euskarazko hedabideen ordezkariak

Hilabete huntan guzian, Euskararen Erakunde Publikoak kanpaina berezi bat derama eta guretzat zinez berri ona da hori, ezen kanpaina horren helbu­ rua da preseski euskal hedabideen sustatzea bai eta, hasteko, hobeki eza­ gutaraztea. Lehen aldia da holako sail bat akulatzen dela eta horrek berak ai­ nitz munta duke, ez da dudarik… Kanpainaren aurkezpena Angelun egin da, Monciné zinegunean, Max Brisson erakundeburuak bere aldean zituela Estebe Eyherabide zuzendaria eta Naroa Gorostiaga, sail hortaz be­ reziki arduratzen dena eta zoin kartsu­

ki! Aldean ere euskal­hedabideen or­ dezkariak, hedabide horiek izanki de­ nak euskaraz ari direnak eta Iparralde osoan zabaltzen, izan telebixta, irrati, idatzizko prentsa edo Internet sarean kausitzen direnak. Orotarat hamabost eta huna funtsean horien zerrenda: Antxeta Irratia, Argia, Behe­Bidasoako Hitza, Berria, ETB 1, ETB 3, Euskadi Irratia, Gaztea, Gure Irratia, Herria, Iru­ legiko Irratia, Kanaldude, Kazeta.Info, Mintza eta Xiberoko Botza. Azpimarratua izan da hedabide horien aniztasuna eta erakusterat emana deramaten lana guziz baliosa dela.

Munta handikoa da beraz sus­ tapen kanpaina hau, batzu eta besteak hobeki ezagutuak izan diten eta Iparraldeko jen­ deak jakin dezan horien be­ rri… Jakinaren gainean beste­ naz ere Iparraldean 74.000 lagun badirela euskara mintzo dutenak. Euskarazko heda­ bideek nahi dute bixtan da eu­ skara bizi­arazi, hortarako gero eta gehiago euskara denetan sar­arazi. Tokian tokiko jen­ deari mintzo dira tokian tokiko jendea hunkitzen ahal duten gaietaz. Hedabide horien one­ tan Euskararen Erakunde Pu­ blikoak nahi ditu beraz bazte­ rrak harrotu, bere gain hartuz kanpaina horren gastu guziak, nunbait han 60.000 eurotarat heltzen direnak. Nola joanen da kanpaina? Afixa berezi batzu hedatuz, ikusiko direnak autobus aini­ tzen geltokietan eta autobu­ setan beretan, treinen gel­ tokietan Baionan, Miarritzen, Donibane Lohizunen, Hen­ daian eta Landesetan, bai eta Euskal­Herri barne hortako bide baz­ terretan. “Spota” berezi batzu ikusiko dira Iparraldeko 47 zinegelatan, eta in­ dar berezi bat eginen da prentsa salgai izaiten den toki guzietan euskarazko hedabideak untsa bixtan ager diten… DVD bat ere bada ateratua indar bali­ os horren sustenguz, kantu batekin, musika The Sparteens taldeak mol­ datua, hitzak Amets Arzallus bertsulari gazteak. Ondoriotsu izan dadila beraz atsegin handiz agurtzen dugun kanpaina hau!

Jean Hiriart Urruty Kalonjeaz Juanden larunbat aratsaldean, Hazpar­ neko herriak errezebitzen zituen bere li­ burutegian euskaltzale asko, herritar ba­ tez mintzaldi baten entzuterat etorriak. Aratsalde hortako hitzaldiaren gaia zen, Manex Hiriart­Urruty Hazpandar kalonje zena. Herritar apez hau, duela 150 urte sortu zen eta karia hortarat egin izan zaio omenaldi bat bere sort herrian. Daniel Landart Euskal Kultur Erakundekoa eta Piarres Aintziart Euskaltzaleen Bil­ tzarrekoaren aitzin solasaren ondotik, Jamattit Dirassar hazpandar kaseta­ laria mintzatu da Manex Hiriart­Urruty kalonjeaz. Aipatu du idazle paregabea: ”Euskara maitatu, artatu eta ontsa erabili dutenen artean, guti da hunen heinerat heldu izan denik”. 24 urte egon zen “Es­ kualduna” astekariaren idazle nagusi. Aipatu ditu ere kalonjearen ikusmoldeak politika mailan ; eskuindiarra zen (xuria), ezen, nahiz Frantzia gora zaukan bere bihotzean, hunen gobernamendua (go­ rria) hastiro zuen. Maiz bortizki ere min­ tzatzen zen huni buruz. Mintzaldi hortarat etorriak ziren 60 bat jenderi biziki gustatu

zaizkiote Maite Deliart eta Kattalin Sa­ llaberry andereek irakurtu dizkioten Haz­

pandar kalonjearen idazki hauta zenbait. Hor neurtzen ahal izan da apezak zuen

errextasuna hitzen lerrokatzeko, hitz sen­ dikorren hautatzeko, bainan ere artetan hitz bortitzen baliatzeko ezin jasanaren salatzeko. “Hargin beltzak” deitzen zituen Framazon delakoak ez zituen ere maite ; Jules Ferry ez zuen begiko zikina baino gehiago ikusi nahi ; hau zendu zenean, hunentzat idatzi zuen : ”bat gutiago”. Gai guzietaz idazten zuen, Jamattit Di­ rassar­ek dionaz, ezin bertzean ekaia falta zuenean, uli bat bere aurretik ibilki ikusten bazuen, huntaz berdin eginen zu­ ela artikulu bat. Pierre Broussain bertze hazpandar omentsuaren urte berekoa zen, 1859an sortuak ziren; biek berdin suharki zerbitzatu dute euskal hizkuntza, bainan bertzalde, politika mailean ez zi­ ren xendra beretan kurutzatzen. Mintzaldi ederra ereman du Jamattitek, arras polliki eremana, Jean Hiriart­Urruty kalonje zena bere herritarreri hobeki eza­ gutarazteko asmuarekin eta huntan, erdiz erdi kausitu du.

Ezkerretik eskuinerat, Piarres Aintziart, Janbattitt Dirassar, Patxi Arotçarena, Daniel Landart, Kattalin Sallaberry eta Maite Deliart

Jean Arotçarena


2

Berlinen, euriak euri, gaitzeko ospakizunak izan dira astelehenean, ehun mila jende bildurik, gehiago ere berdin, eta denen aitzinean munduko herrialde ainitzen agintariak, Angela Merkel aleman gobernuburuak deneri egiten ziotela ongi etorri beroena. Zendako holako ospakizunak ? Duela hogoi urte ideki baitzen eta gero gehiena barreatu ere Berline arrunt bi eskualdetan zaukan murru

Berlinen, astelehenean, Mikhail Gorbatchev errusoa, Angela Merkel alemana eta Lech Walesa polonesa

deitoragarri hura, komunixtek eraikia hogoita zenbait urte lehenago. Gertakari harrigarria, aspaldian berantetsia zena, mende berri baten hastapena nolazpait, handik laster Sovietar batasuna bera ere desegin baitzen. Nuklear indarrak hartu du leku munduan azken milakoaren ondarrean eta oraiko huntan bere aldekoak dituelarik ainitzak elektrika beharren gatik, et beste batzuen beldurrak ere bai nahi ala ez. Erran behar da %15a iturri hortarik zuela mundu osoak 2008an, %18a aldiz lehenxago 1990ean. Beraz beheititzen ari da doi bat indar produkzio mota hori, nahiz halere 52 erreaktore berri ari diren egiten orai berean, hauetarik 17 Xinan, 9 Errusian, 6 Korean eta 6 Indian 1986an izan zen gorena, orduan 33 egin baitziren urte berean. Baina 1990 urteaz geroz ttipitzen ari da beti erreaktore berrien egite hori. 2008an izan da urte bakarra erreaktore horietarik batere egin ez dena. Orotara, orai, badira 123 erreaktore xahar geldituak izan direnak mundu guzian. Huna noiz diren zahartutzat ikusten erreaktore nuklearrak : zaharrenek 40-48 urte bitartean dute irauten baina 22 urtetarik goiti hasten da horien zahartzea estimuetan. Bixtan da holakoen ixtudioak eta kontrolak gero ta seguragoak direla baina geroari buruzko beldur batzu badaude beti nahita ez erreaktoreak zahartuz geroz. Poluzio ta kotsadurak ikertzen eta neurtzen ere hain batean ari diren herriak badira, bereziki Suedia, Alemania eta Japonia, bai eta Frantzia ere bere gisan haien ondotik. Badituzte holaxet 165 ekai kotsatzaile aurkituak, hemendik eta 2012 urterainokoan hobeki ixtudiatu nahiko dituztenak, osagarriarentzat kaltekor direnak, etxegintzako,

TIRABIRAK

Batzu eskuinetik doatzila eta besteak ezkerretik, beti bada kalapita frango bainan gero eta usuago gertatzen dena da eskualde berekoak ere beren artean artzea mokoka, ximikoka, uztarka eta berdin ausikika! Aspaldixkoan, ezkerralde hortan lanak dituzte elgarren artean ezin akomeatuz, eta alderdi berean, sozialixten artean konparazione, ardura izaiten dira eztabada pizkorrak. Hautu batzu ezin trenkatuz. Nor behar den holako edo halako karguarekin. Norekin litakeen egokienik eskuz-esku jartzea... Eta holako ixtorio frango! Uste duzue gauzak hobeki doatzila eskuinalde hortan? Badakite beharbada - ez beti haatik gataska batzuen hobeki estaltzen, solas frango legunduz dena zurikeria, bainan egun hotan izan da berriz ere tirabira frango. Alabainan, Nicolas Sarkozy-ren urrats batzu ez dira batere denen gostukoak...

AINITZ ARRANGURA

Azken bi urte horietan, eskuindar norbaitek bazuelarik hortaz zerbait arrangura, ahapetik baizik etzuen salatzen bainan orai hasiak dira batzu kexatzen, aseak direla eta nik dakita zer! Besteak beste aitatxi prestu batzuen itxura duten zenatur zohitu batzu! Ofizio-zergaren kentzea gobernuak begistatzen duen moldean kentzea behin - gaizki ikusia da. Lurralde egituren aldatzeak ere kezkatuak dauzka eskuinaldeko hautetsi frango. Eta berrikitan ainitzek ez dute ere batere untsa hartu Sarkozy semearen ausartzia ikaragarria, 23 urtetan denak iretsi nahi! Funtsean, holako eztabadak ez dira oraikoak. Bere oroitzapen liburuan Jacques Chirac president ohia nola etzaio mendekatzen Valery Giscard d’Estaing bezalako bati! Alta, biak eskuindarrak omen! Araberan, Jakes Haundiak lore gehiago eskaintzen daizkio François Mitterrand zenari! Ez dea hori ere doi bat harrigarri?

GOITI

Zerga solas, aurtengo kondu gehienak eginak baitira, xifre batzu arras gogoetagarriak dira: berriz ere, ainitz tokitan, herri, departamendu eta lurraldeek polliki goratu dituzte beren zergak.

tindatzeko eta apainduretako artikuluak, denak ere, hidrokarbura, alkohola eta, nundik ez, amiantaki gai irriskutsuak dauzkatenak, batzu bederen horietan minbizi edo beste gaitz batzuen iturri izan ditazkeenak. Eta hasiak ere dira holakoak zeru-ortzetik mehatxatzen gaituzten izar batzuen dirdira lanjer batzueri ohartzen. Hots, izanen dutela gerokoek ere zer iker eta zertarik osasunak zaindu. Palestinan ez da juduen eta araben arteko bakearen mentura hoberik berriz ere. Obama amerikanoaren segetario berezia, George Mitchell han dabila bake tratuak sustatuz baina nola ote ? Mitchell amerikarrak ez du erreusitu juduen geldiaraztea, beti ari direlarik hauk lurren kolonisatzen, hantxetan etxe egiteak segituz hasiak diren bezala. Hortan palestinarren Hamas alderdia errotik kontra, bixtan dena, eta Mahmud Abbas-en beste alderdia, arras ahul eskuinean. Alta Obamak ere larderia guti du orai judu israeldarren aitzinean. Nola eginen dira bake tratuak juduen eta araben artean, lehen horiek ez badituzte beren desafioak eztitzen ? Obama amerikarraren aldekoak eta kontrakoak arras desbardin dira munduan lehen epearen buruan : Europan biziki gora, %90 baino gehiago alde, gero %85 Japonian, %80 Korean, %77 Indian, %64 Xinan, baina %42tara jausten Egipton eta %13tara Pakistanen, nahiz oraino apalago izana zen George W. Bush. Paludismo eritasunak miliun bat jende hiltzen du urtean munduan gaindi eta, hots, haur bat hiltzen da minuta erdian Afrika Sahara aldean, paludismo edo malaria deitu eritasunarekin, hau xixtuli ausiki batetarik biltzen delarik. Holako izurriteen aitzinean ez dago alta arras geldirik ere jendea. Xerto baten asmatzeari buruz ari dira entseguak egiten orai eta amets ederrik ere egiten dute ikerleek : uste edo nahikaria bederen aitzinatzen dute zenbaitek, 2015eko behar ditakeela xertoa herriratua. Indiako herrialdea da munduan irrisa gehiena egiten, eta jaten, duena : 99 miliun tona egin ziren han iragan urtean, baina badira urte txarrak ere. Aurten 82 miliun tona baizik ez da bildu aro txarraren gatik eta eskasiaren osatzeko, behar izan dute 30 miliun tona erosi kanpotik. Bazuen 40 urte ez zutela holako urte txarrik izan. Obamak irabazi du Ganbaran bere osasun erreformaren aldakuntza, Ameriketan ere izan dezaten beren Osasunaren Segurantza, orain artean ez zutena. Bere demokratak alde, ez haatik oso osoan eta errepublikano batek ere baia bozkatu du. Haatik ez da oraino dena egina, hor baita beste Ganbara ere, Senatuarena bere hitza baduena. Barak Obamak ez du gordetzen mentura onean dela baina traba ederrak izanen dira ere gainditzeko oraino. Eurite eta lurrikara izigarriak izan dira berriz ere Ertamerikan (bi Ameriken erditsuan), lehenak Salvador eta Nikaragua lurretan ainitz hilekin Mexika alderaino, eta Indonesiako Sumbaixa ugartean bestea Raba hiriari hurbilxe.

Nafarroa : Bertizko parke naturala bisitatuena Urtean 80 mila pertsonak bisitatzen dute Nafarroako Bertizeko parke naturala. Nafarroako gobernuak 1984ean parke natural bezala sailkatu zuen, Bidasoa ur bazterrean kokatzen den parkea. Orotara bi mila hektarea gainditzen ditu, landare, lore eta zuhaitzez ornitua, Felix Lambert frantziar baratzezainak moldatua zuena 1847 urtean.

Nafarroa : hauteskunde inkestak Azken inkestaren arabera, UPN eskuineko alderdiak irabaziko lituzke gaur Nafarroako parlamenturako hauteskundeak, 50 alkietarik 18 bereganatuz. Hala ere, 4 alki galduko lituzke 2007ko hauteskundei alderatuz ; PPk 5 alki lortu lezazke. Bigarren postuan kokatuko lirateke Nafarroa Bai koalizioa, 12 postuetarik 13ra pasatuz. PSNeko sozialistek 12 postu lortuko lituzkete, gaurko kopuru bera ; IU k bi postu lortuko lituzke eta CDNek baterez.

Laboaren heriotzaren urtemuga Musikaren bidez gogoratuko dute abendoaren 1ean Mikel Laboaren heriotzaren lehen urtemuga. Musikari bakarlari eta taldek omenduko dute euskal kultura eta musikagintzaren goresle izan zen kantaria. Makala DJ, Lain, Xabi San Sebastian, Ken Zazpi eta Gose izanen dira kontzertuaren protagonistak, Iñaki Salvador pianojolea bere jazz hirukotearekin, Chris Case tronpeta-joile amerikarrarekin batera. Bakoitzak Laboaren bizpahiru kantu emanen ditu.

Bilbo eta Valencia arteko tren lotura ? Zaragoza hirian aurkeztua izan den makroproiektuaren arabera, Kantabria eta Mediterraneoa lotuko lituzke abiadura haundiko tren loturak. Santanderretik Valenciarako ibilbidea egin lezake Bilbo, Iruña, Logroño, Zaragoza eta Terueletik pasatuz. Erran gabe doa oraingotz 750 kilometroko luzetasuna lukeen proiektu erraldoia asmoa dela, bainan azterketak eginak izanen dira proiektuaren argitzeko. Proiektuaren sustatzaleen arabera, Zaragozatik Bilbora oren bete eta laurdenez joan laiteke, Donostiara 2 orenez eta Bilbotik Santanderrerat 45 minutaz.

Hegoaldean industria jarduera %20 az beheititu da jaz Hegoaldeko industria ekoizpena %20az gutitu da jazko urtean Eustat institutuak dionaz. Lurraldeka, Araban gutitzea %16,7koa izan da ; Bizkaian %20az eta Gipuzkoan % 21,8az.

Zentsura EITBn ? Aldaketa eta mugimendu badago EITBko erredakzioetan. Zenbait erredaktoreburu beren kargutik baztertuak izan dira berriki, bereziki , urrian, ezker abertzaleko zuzendari zenbaiten - Arnaldo Otegi eta Rafa Diez besteak beste – arrastatzearen inguruan eman informazioaren ondotik. Alderdi abertzaleek zentsura politikoa edo garbiketa ideologikoa salatu dute. Alberto Surio EITBko zuzendariak legebiltzarrean deputatuen galderei erantzun die erranez aldaketak normaltasun dinamika batean kokatzen direla eta ez dela zentsurarik. Azken ilabeteetan, EITBren audientzia behititu dela oharrarazten dute zentsura salatzen duten alderdi abertzaleek.

Agirre lehendakariaren heriotzaren 50. urtebetetzea Agirre lehendakariaren heriotzaren 50. urtebetetzea ospatua izanen da 2010ean. Agirre lehendakariaren familiak, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek eta Sabino Arana fundazioko partaideek prestatzen hasia dute ospakizuna. Dei publikoa zabaldu dute, Agirre lehendakariarekin zerikusia duten ahal bezenbat dokumentu biltzeko.

Estatutua aldatzeko azterketak

Ezinbestean omen. Diru-sartzeak ttipitu zaizkiotela eta despendioak emendatu... Banabeste batean, herrien ausikia handitu da % 7ez, departamenduena % 6-ez, lurraldeena gutixago haatik...

BEROTZEN ARI

Aroaren aldetik ez da berorik egun hotan, azkarki freskatu ere du, lekuka izotza merke, mendietan elurra hein bat apal jautsia… Politikaren mundu hortan haatik, bazterrak ari dira berotzen… lurralde-bozeri buruz! Iragan asteburu hortan François Fillon gobernuburua mintzatu da kanpaina jadanik hasia balitz bezala. Eskuinaldeko guzieri, erdiko ainitz ere horietan sartuz, deia zabaldu diote denek bat egin dezaten partidaren irabazteko, beren arteko tirabira guziak ahantziz nolazpait... Azken aldian, lurralde-bozak arrunt ezkerrekoen alde joan ziren, geroztik lurraldebatzar gehienetan, kasik denetan, ezkerraldekoak dira nagusi. Gobernuak nahi luke gutienez bospasei lurraldetan gaina segurtatu. Minixtroak ere ibiliko dira beraz suharki eskuinaldekoen alde bozketa eta oraiko ustez hamar minixtro berak ere hautagai beharrak dira. Zonbait ez batere bero haatik, hala iduri du behin. Roselyne Bachelot osasun-minixtroa nahi zuten azkarki pusatu zerrenda baten buru jartzerat. Berak ez sobera nahi. Denen buru, ez omen da hautagai izanen, estakuru ederra badu hortako, delako xerrietako gripa hori gutien ustean hedatzen ahal-eta badukeela beste egitekorik… Beste bat ez dena batere bero bozketa ibiltzeko, kirolez arduratzen den minixtroa, Mame Ramatoulaye Yade, izena laburtuz ardura Rama Yade deitzen dutena. Gobernuan diren guzietan gazteena, 33 urte abendoan beteko. Dakarren sortua, Senegal herrialdean beraz, aspaldian Pariseko alde hortan bizi eta arrunt horkotua. Emazte ernea bainan aise mintzo dena, sobera aise ainitzen gostuko. Nahiz beren alderdikoa duten UMP-tiar batzu ez litazke naski samur gobernutik kanpo igorria balitz. Salbu hara, sondaien arabera, minixtro guzien artean maitatuenetarik da edo maitatuena! Ez da beraz hola eta hola baztertzen ahal… Ez segurik lurralde-bozak iragan aitzin… J-B D

Patxi Lopez lehendakariak jakinarazi du alderdiekin bilduko dela Gernikako estatutuaren aldatzea aztertzeko. Bere erranetan, gaurko estatutuak baino konpetentzia zabalagoak beharko ditu estatutu berriak. Halaber jendartearen aldetik sustengu zabalagoa ere. Erreferendumaren bidez jendarteak estatutu berria baieztatzea ere aipatu du.

Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio garaile Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio atera dira garaile, iragan asteburuan jokatu Bertsulari Txapelketarako finalerdietan. Beste bi finalerdiak asteburu huntan jokatuko dira. Larunbatean Tolosan, Igor Elortza, Sustrai Colina, Iker Zubeldia, Uxue Alberdi, Iñaki Gurrutxaga, Ainhoa Agirreazaldegi izanen dira lehian Usabal Maialen Lujanbio kiroldegian. Igandean Hendaian, Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria, Aitor Sarriegi, Julio Soto, Onintza Enbeitaren aldi izanen da, Beltzenia pilotalekuan. Azaroaren 21ean Gernikan eta 29an Donostian jokatuko dira finalaitzineko zein gehiagokak eta final haundia Barakaldon abendoaren 13an.

Presoen familien protestak Huelvako presondegira hurbildu diren presoen familiek ez dute onartu aldi bat gehiago hurbiletik miatuak izaitea. Ez da lehen aldia horrelako protesta egina dela. Beste presondegietan ere gauza bera gertatu da. Hetsialdiak antolatu dituzte presondegi hoietan protesta egiteko.

Juan Jose Zearreta Auto ixtripu batean hil da joanden larunbatean Juan Jose Zearreta euskaltzale ezagutua, euskaltzain urgazle zena eta Euskaltzaindiaren kudeatzaile. 62 urte zituen, ekainean beteak. Zornotzan sortua zen, gazterik plantatua errotik euskararen alde, lehenik Bizkaia aldeko alfabetatze batzordeko kide bezala. 1973an sartu zen langile Euskaltzaindiaren egoitza nagusian, Bilbon. Duela sei urte hango zerbitzuen kudeatzaile izendatua izana zen. Bospasei liburu bazituen argitaratuak, elkarlanean, denak jendartearen euskalduntzeari lotuak. Andres Urrutia euskaltzainburuak gaingainetik laudatu du Juan Jose Zearreta, langile bat guziz leiala, jarraikia eta kementsua, adiskide ona, biziki jendekina. Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiko diruzainak ere ez du besterik erraiten, lankide paregabea zela, bere saila arta handienarekin eremaki zuena.


3

BERTSULARI TXAPELKETA NAGUSIA HENDAIAN KASU, IBIL EMEKI! Donibane Lohizunen, aspaldixkoan aipu zen radar finko horietarik batto ezarriko zutela Azkaine alderat ateratze hortan. Kaxketadunak oharturik auto ainitz zalutasun handiegian zabiltzala hor gaindi, zalutasuna hain xuxen orenean 70-eko hortan mugatua den gunean. Errekontru parrasta bat ere hor nonbait gertatua. Ez da udako jin delako radar hori, behin errana zuten bezala, bainan azaroan paratu dute. Herrian den bigarrena, beste bat baita Akotze aldean, Getariako juntatik hein bat hurbil, hura badu jadanik kasik lau urte ezarria dutela…

zonbait etxetan… Ahurtin, lur lehertze bat izan da burdinbidearen gainerat, Baiona eta Paueren artean dabiltzan treinek itzulia egin behar Akizen gaindi. Haize basa bat azen ontzeko! Haize tzar horrren gatik ez da halere makur handihandirik izan. Donibane Lohizunen, zuhaitz bat bota da haatik burdinbidearen gainerat eta hura kendu arte trein batzu gibelatuak izan dira oren pare batez… Gertakari latzena denen buru Bidarteko hori, autozain bat, 58 urteko arbonar bat, desagertu baita, urak hartua zuen bide batean zoalarik.

ZINEGUNE BERRI BAT EZ UGARTEAN, HERRIKO ETXEAN… Donibanetik hau ere: merkatu plazatik hurbil lurpez muntatu aparkalekuaren gainetik eraiki dute zinegune berri bat, lau zinegela eta beste barne batzu elgarretaratze askorentzat… Lehen bazen hor berean zinegela bat, Select izenekoa. Funtsean, etxe haren aitzinaldea barreatu zuten, harriak altxatu artoski eta harri horiek berriz baliatu dira eraikin berriarentzat. Heldu da hunek lehengoaren itxura bera duela karrikatik behatzen zaiolarik. Obrak ari dituzte bururatzen eta zinegune berria idekiko da hilabete hunen 18-an. Ainitz tokitan arrangura baitira zinegeletan jende gutiago ibiltzen dela, Donibanen proiektu hori akulatu dute jende ainitz jinen delako menturan… EURI ETA HAIZE! Azken egun horietan eurite gaitza izan da Kostalde guzian. Bazter guziak urez hantuak, lekuka urak ateratuak. Hala nola Azkaingo xahar-etxean eta Ziburuko Kali-Joko egoitzan, lurpean bezala dituzten aparkalekuetan. Ziburuko eraikin hortan, gizon gazte bat preso bezala gertatu da igogailuan, hotzak sesitua, ura ba belaunetaraino, atsegin hartu baitu libratu dutelarik! Ziburun hau ere, bigarren aldikotz zonbait aste barne, urak berriz sartu dira herriko etxeko gela batzuetan bai eta ondo hartako beste

Intzurako hitzarmenaren 350. urteburuaren karietarat, ospakizun berezi batzu han berean egitekoak ziren iragan asteburu hortan bainan eguraldia arrunt hitsa izanez bilkura nagusia Hendaiako udaletxean egin da, mugaren bi aldetako kargudun asko bildurik. Intzura bakearen seinale dela azpimarratua izan da. Erran da ere gaurko egunean harreman onak balin badira mugaren bi aldetakoen artean arazo batzu ere hor direla eta solasaldi batzu akulatu behar beraz, Intzuran ez bada beste nunbait, aterabide funtsezko batzuen kausitzeko. Arazo horietarik biga hauxe dira, gehienik aipu direnak: Bidasoako ibaiburu hori gero eta gehiago lohiak hartzen ari-eta nork noiz garbituko duen, eta bestalde Hondarribiako aireportuaren gainetik diren arrangura handiak… Battitte Sallaberry Hendaiako auzapezak garbiki erran du kezkatua dagoela konponbide on baten griñarekin… Urteburu bera gogoan, Postarekin hitzarturik, tinbre berri berezi bat atera dute duela 350 urteko gertakaria oroitarazten duena. Zonbait ehun lagunek berehala eskuratu dute bainan hori ere ezin egin da Intzurako alde hartan, aro txarraren gatik, eta beraz egin da Hendaian berean, turismo-bulegoak segurtatuz aterbea…

Aurtengo bertsulari txapelketa nagusiak iparraldean antolatu saioetan Uztaritzekoaren ondotik bigarrena iraganen da helduden igandean Hendaiako Beltzenia pilotalekuan. Finalaurretako lehen itzuliaren laugarren saioa izanen da. Bertan ariko dira : herriko seme Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Julio Soto eta Jone Uria. Bezperan bertze saio bat iragana izanen da Tolosan zeintan ari-

ko baita Sustrai Colina Urruñarra. Finalaurreko lehen bi saioetan badakigu emaztekiak nausitu direla bigarren itzulirako zuzenean txartela ardietsiz, hala nola Bergaran Maialen Lujanbio eta Gasteizen Miren Amuriza (Xabier-en alaba, 19 urte). Suerte on Hendaiako partaide guzier. Lehen bertsua aratsaldeko 5ak eta erditan. B.S.

TOPAKETA GERTATGAITZAK Azaroaren 14etik 28ra

Laugarren edizioa dugu aurtengo hau. Larunbat huntan hasirik, bi astez ekitaldi kultural frango eskainiko dira Topaketa Gertagaitzak festibal kari, Baionan, Angelun eta Miarritzen, dela karriketan, dela saltokietan, zinegeletan, Euskal Museoan, mediatekan eta bertze. Musika, dantza, antzerki, filma, hitzaldi... Lehen hitzordua larunbat huntako dugu beraz: 10:00-12:30 Baionako auzoalde desberdinetan Old School Funky Family taldearen musikaldia ; aratsaldean aldiz (15:30, 16:30 eta 17:30) Lafayette galerietan Chambre 15 laukotearen musika inprobisaketak ; eta 18:30 hiribarneko mediatekan argazki, bideo, musika... Gainerateko programazioa aurki dezakezue www.rencontresimprobables.com webgunean.

“ ETOR IKUSTERA ” FOROA Itsuen zerbitzuko den Valentin Haüy elkarteak bistaren alderako bigarren foroa antolatzen du Baionan, Glain auzoaldeko Elkartetxean, azaroaren 19an, ortzegunez (8:45-17:00) : 9:00-12:30 - Ongi etorria, Pascal Andiazabal. Idekidura ofiziala, Gérard Colliot. Hitzaldiak : Chantal Holzschuch (Dijon),

Alain Domont (Issy les Moulineaux), Fatiha Essafik (Baiona), Dominique Lagrange (Paue), Elisabeth Ricaud (Baiona), denak medikuak. 14:00-17:00 - Erakusmahaien itzulia. Tailerrak itsuen laguntzaile eta artatzaileentzat.

BARNEKALDEAN BIZI

PIRRITX ETA PORROTX BAIONAN

Piratak hor dabiltza, ez haatik jendeak ikaran atxikiz, bainan denen atsegingarri, Pirritx eta Porrotx paiaso famatueri esker! Gai hortaz muntatu ikusgarriaren azken agertaldia izan beharra da helduden igandeko hori, Baionan, Glain auzoaldeko elkartetxean, Luma-Baiona hautzaindegiaren alde, aratsaldeko 4-etan! Ez egon uzkur, ikustekoa baduzue, ez hutsegin holako hitzordua! Bainan ja ikusia duten ainitzek ere ez ote dute berriz ikusi nahiko, hain da ederra eta jostagarria?

Itsasuriaren aurkezpena Miarritzeko Midi geltokian Nola erran behar liteke “Cite de l’océan” euskaraz ? Aldi honetako “itsasuria” proposatzen dut, azken bi silabek hiriaren erramolde xaharra oroitarazten baitute. Beraz itsasuriaren proiektua Midi geltokian presentatu du auzapezak milako bat miarriztarren aitzinean. Etzen bakarrik, zientzilariak eta beste adituak gomitatuak zituen ; hauek zehaztasun handiz adierazi dute itsasoa lanjerean dela, jendeak horretatik konprenitu du “itsasuriaren” proiektua garapen iraunkor eta ingurumenaren errespetu handienean eraikiko dela ; aldeko argazkiek erakusten dute itsaso hegitik hiru ehun metrotara eraikitzen hasia dutela, lurra zilatzen dute itsasoko ura horraraino erakartzeko. Barnean lau bisita eta jostaleku izanen dira, horietatik bat surf kirolaz ; hain zuzen Imax teknologia baliatuz behariari bera itsas uhainen barnean ibilki dela iduripena ezarriko dio. Haatik adierazpen horiek doi bat uzkur eta mutu utzi dituzte publikoan ziren surflariak. Joan den urtarrilean hasi obrek 2011 urte hasteraino iraunen dute.

Iñaki Berhocoirigoinen aurreskua Zubialde aitzinean

Urriaren 24ean, 60 lagun nunbaitan bildu dira “Herrian bizi” elkarteko arduradun gazteen inguruan. Lehenik Donibane Garaziko Herriko Etxean, biltzar nagusiaren karietara. Elkarteko arduradun gazteek aurkeztu dituzte, hitzaldi eta bideo bidez, “Barnekaldean bizi” proiektuaren 3 urteko harat-hunatak. Proiektu fruitutsua, Uharte Garaziko Zubialdea erosiz geroz, berritu eta apailatu ahal izan baitira 5 apartamendu, Garazi aldeko bost gazteri alokatzen direnak prezio apalean, 300 euroz petik. Denek laudatu duten obra goresgarria. Garapen Kontseiluko Jean Baptiste Etcheto eta Akitaniako Kontseiluko Jean Lissar bertzeak bertze hor zauden, miresle. Ondotik, Zubialde berrituaren estreina besta egin da Uharte Garazin : aurreskua, bizitegien bisita, hurrupaldi eta bazkari... Goresmenak Euskaldun Gazteria mugimenduari, hunek baitu hori guzia bultzatu. Eta errana izan zaiku mugimendu hortako talde batzu xede berri batzutan daudela. Jo bezate aitzina !


4

SENPERE Sortze Urriko ilabetean izan ditugun sortzeak

AZKAINE

HAZPARNE

Euskaraz Bai hilabetea - Herriko Euskaraz Bai taldeak eta Kontseiluak Euskaraz Bai hilabetea bideratu dute. Azaro osoan iraunen du, ahal den herriko xoko guzietan euskaraz bizitzeko manera emanez, karrika, saltegi eta gaineratikoetan. Euskararen presentzia denetan behar-beharrezkoa da.

Aldaketak “Peña Idiak” elkartean - Peña Idiak elkartean aldaketak izan dira berrikitan. 300 bat kide duen batasun hunen lendakari zen Beñat Recalde-k bere alkia utzi du eta ondorioz elkarteko bulegoak bere zuzendariak berriz hautatu behar izan ditu. Hala nola, lendakari baten orde, biga ezarri dituzte. Agnes Mendiboure eta Dede Labarthe, jadanik arduradunetan ziren eta erran dute elkartea aitzina eremanen dutela ber moldean. Behi lasterrak, Salbatoreko Pesta haundia eta ere dantza edo kantu ikasketen antolatzen bermatuko dira orain arte egin den bezala.

Hautetsiak ere euskararen alde

Ur higatuen tratatzeko gune berri bat - Minhotzeko auzoaldean,

Mintzaldi eta bertsu - Azaroaren 14ean, larunbat aratsaldez (16:00) Biltoki gelan, Maite Lafourcade erakasle emeritoak eskainiko du frantsesezko hitzaldi bat : “Etxea, euskal gizartearen oinarria”. Hauxe du bereziki aipatuko : “Lurra da euskal gizartearen oinarria. Bizimolde naturalaren arabera, jabegotza, etxean finkatzen ziren jende guziena zen. Euskal ohidurazko gizartearen bi ardatzak dira : etxea eta erkidegoa. Belaunaldi bakoitz, etxea eta haren funtsak baita etxeko guziak, biziak eta hilak, “etxerakoa” deitu bikotearen ardurapean ezarriak dira, izan andregai edo premu. Nagusi xaharra eta nagusi gaztea, teilatu beraren azpian bizi dira, denek eskubide berak dituztela. Denek lan egin behar dute etxaldearen onetan, ondoko belaunaldiari bere osotasunean uzteko”. Ondotik, Fermin Mihura eta Jean Louis Laka bertsutan ariko dira, gaia “etxea” ukanen dutelarik. Antolatzaile : Azkaingo herria, Euskal Kultur Erakundea partxuer. Sartzea urririk.

MAKEA-LEKORNE Sortze - Makea Urbegian bigarren haurñoa sortu da, deitzen da Kelly Buron-Vacca. Aita Hervé Buron eta ama Christelle Vacca lorietan daude eta, nola ez, Quentin mutiko gehiena ! Gure azken etorria handi dadila osasun eta zorionean gure xoko airosan. Goresmenak Buron eta Vacca kide guzieri ! Hautetsiak - Errak Pettan, zer diok Mendiondo eta Mendiarteko hautetsiez ? Zer diotan ? Hauxe duk galdea ! Dena den, erranen deat : ez diat laudoriorik baizik aditzen ; beraz, egon gaiten lasai eta segi dezagun hitza atxikiz gure harat-hunatetan, behar gabeko ele alferretan arizan gabe. Airetik - Ai, ai, ai ! Badugu eskuko min eta gaineratiko, doi bat durduzatuak asko bikote, bainan halere bizi Airetik, eta ez dute azken hitza emana segitzeko on direnek ! Mezen tenoreak - Makean 19.30etan, Lekornen 9etan.

P.I.

SARA Usotegiak - Uso sasoina bukatu da. Aurten aspaldiko partez arras ongi jokatu dira, 140 uso pasaturik bildu dituzte saretan. Ihiztatze mota horrek badu berezitasun bat. Sei sare andana altxatuak dire, bakoitxa bi arbolen artean. Ihiztariek behar dituzte sare horietarat usoak gidatu batzuek zatarrekin, bertzeak karrotehekin. Azken trapak ematen diote azken ufada saretan sarrarazteko. Gero sarezainek usoak biltzen dituzte sare tartetarik. Euskal Herriko mendietan badire holako hamar ihiztatze mota gune. Ohitura hori behar da atxiki. Pena likaite ihiztatze mota berezi horren galtzea zeren badu mende batzu usoak hola ihiztatzen dituztela. Badakigu gostatzen direla bainan atxiki behar da tradizio hori. Ez da egin behar Etxalarreko usozaleek bezala, aurten ez dituzte sareak altxatu, tirokari eta sarezainak elkarren artean makurtu dira. Zer ote du ihiztatze mota berezi horrek elkarren artean hola nahasteko ? Pentsatzen dut helduden urteko beren karratxuak bazterrerat utzi eta berriz ihiztatuko dutela elgarrekin. Pena bailikaite ihiztaze hori ez segitzea zeren sasoinean jende ainitzek egiten dute beren ateraldia, partikulazki igandetan, ikuskizun horri begira egoteko. Tirokari ihiztariek ere, batzuek ihizi pullita, bertzek gutixago, bainan halere denak satifos, oporraldi ederrak pasatu dituztelakoz. Orai bertze ihiztatze mota batzuekin segituko dute beren ihizia (pekada, basurde, basahuntz… eta bertze).

Ur higatuen artatzeko gune berriaren maketa.

ur higatuen artatzeko gune berri bat eraikia izanen da, helduden urtarriletik goiti. PLU delakoa ezin zen xutik ezarri holako obra berri bat egin gabe. Hazketako ur higatuen gunea ttipiegia izanez, Herriko Etxeak erabaki zuen berri baten egitea. Toki berri hortan, inguramenarentzat egokiak diren obrak eginen dituzte : iduzki panoak, guti erretzen duten maxina eta horrelako. Ur artatzearen bukaeran ondarkin bat gelditzen baita, hau perdagailu ondarkinekin nahasiz, ongailu on bat egiten da, berriz lurren ontzeko baliatzen dena. Heletako eta Beskoitzeko ondarkin behextegietan ukan lezakete perdagailu ondarkina nasaiki, ongailu lan hortan bermatzeko. Griparen kontrako xertoa - A (H1N1) gripa dela eta, jakinarazia da irrisku zerbait luketen jende zenbaitek Axurantza Kutxatik ukanen dutela xertoaren egiteko osto berezia. Hunekin Kanboko urkiroldegirat juan beharko dute eta han xertatuak izanen dira. Osto hori gabe ez da xertorik orainokoan bederen. Su-hiltzaileen egutegiak - Urte guziez bezala, Hazparneko suhiltzaileak etxetan ibiliko dira beren egutegiaren eskaintzen. Ezkia ikastolaren kontzertua - Azaroaren 14ean, Ezkia ikastolak gaualdi berezi bat antolatzen du Mendeala gelan : Lekuineko Txilikak rock-folk talde gazteak eskainiko du bere kontzertua, ondotik J.A. Niko Etxart & Hapa Hapa. Talo ta xingar ere denentzat. Hiriart-Urruty kalonjea gogoan - Lehen orrialdean Jean Arotçarena hazpandar berriketariak kondatzen du nola iragan den joanden larunbateko mintzaldia, Jean edo Manex HiriartUrruty kalonje zena goraipatuz, duela 150 urte sortu zena. Jendea arras polliki bildu da eta eskerrak holako aro hitsarekin etorri diren guzieri, batzu frango urrunetik. Eskerrak Euskal Kultur Erakundeari eta Euskaltzaleen Biltzarrari, bai eta Hazparneko herriko etxeari, bereziki Patxi Arotçarena kulturaz arduratzen den axudantari. Ezagun da segur errotik atxikia dela euskarari eta euskaldungoari. Holako hautetsiak guziz baliosak dira, holako ainitz behar ginuke Euskal Herrian… J.B.D.

EDOZOIN LAN edo ANTOLAKETA

ETXE ITZULIEN APAINTZE eta BIDE ESTALTZE Av. d'Ursuya. B.P. 31 - 64250 CAMBO-LES-BAINS

✆ 05 59 29 71 04 - Fax 05 59 29 89 13

Fruitu guziak bio eskoletako haurrentzat - Aspaldi ahantziak dira Eguberri kari laranjak edo klementinak haurrei oparitzen ziren urteak ; geroztik eta aspalditik jada, goxokiek hartu dute fruituen lekua haurren estomaketan ; hainbestetaraino non haurrei orain behar zaien fruituak gozatzen erakutsi. Urraspide horren errexteko Miarritzeko eskoletako zuzendariek, hiriarekin eskuz esku, deliberatu dute haurrei fruitu biologikoak eskaintzea eguerdiko bazkarian, kondatu behar dira 1500 otordu egunero. Fruitu eta deserta aitzineko funtsezko plata lekuko hazkurriekin osatzera engaiatzen da herriko etxea ; oilakien kasuan jada harrapatuak dituzte hornitzaileak, beste haragien erospena ez da arras pikoan oraino. Jada azitan zerbitzatua kanbio, eta hona ordezkariak axolatzen diren jantegietan arrabotsaren eztitzeaz, haurren lasaitasuna eta gauza naturalak jateko gogoa sustatuko duelakoan. Torraketa ixilagoko mahai eta kadirak ezartzen hasiak dira hiriko langileak. Ikusi hor zenbat gastatuak diren Miarritzeko haurrak eskolan ere ! Makila bi buruetatik - Didier Borotra politiko gizon abila da; makila bi buruetatik atxikitzen duela erakutsiz, dio lan tatsaren kentzearekin ados dela, tatsa horrek enpresak tinkatzen dituelako, baina galdatzen dio gobernuari nola eginen duten botere hurbilek sartze fizkal hori gabe ? Artetik erakusten du deus axolarik ez duela Pays eta Euskal Herriko hautetsien kontseiluaren desagertzeaz, dio beste zerbait ezarriko dela ordainez. Egia da egitura horiek sortu zirenean ez zela biziki alde agertu, nahiz jakin duen horiei esker eskuratu dirutzaren nasaiki baliatzen Miarritzeko proiektu larrietan, gehiago dena sekulan aitortu gabe dirua egitura horietatik jiten zela. Diaspora bidaian - Versant antzerki taldea eta Pier Pol Berzaitz xiberotar kantariaren artean pentsatu eta ontu ikuskizuna da “Diaspora bidaian” tituluarekin emanen dena Baionan lehenik, azaroaren 20an, eta biharamunean Barkoxen, eta handik aitzina dotzena erdi bat leku desberdinetan oraino. Euskaldunek mundu osoan barna egiten dituzten egonaldi eta bizialdiak ditu aipagai ikuskizun horrek. Versant taldeko Gael Rabas eta P.P. Berzaitzek elkar ezagutu zuten Gure Irratian, “zortzigarren probintzia” deitzen den emanaldi baten karietara. Antzerkilariak jada buruan zuen ikuskizunarentzat lankide ezin hobea izan zezakeela P.P. Berzaitzekin iduritu zitzaion, eta elkarlan horren fruitua dugu “Diaspora bidaian”.

HELETA

Patxi Arotçarena auzapezordearen ongi etorria herriko etxearen izenean

ITSASU Heriotze

SO.BA.MA.T

Miarritze

BAXENABARRE

HARROBI, ETXEGINTZAKO PUSKA

EUSKAL HERRIKO ETXEA MUNTADURA ETA OBRA GUZIENTZAT

Zorionak, bizi luze eta urosa sortu berrieri eta goresmenak horien aita ameri.

HARPIDE ZAITEZ H E R R I A ASTEKARIARI - urtesaria, I PA R R A L D E A N 50 € H E G O A L D E A N 60 €

Bozak - Bozetako listan izaiteko, zuen izenak behar dituzue eman abenduaren 31 aitzin. Hortako behar duzue etorri herriko etxerat nortasun ageriarekin eta herrian bizi zaiztelako ageri batekin. Izan eletrika edo telefonako faktura. Mezu hori da kanpotik etorriak direnentzat eta 18 urte helduden otsailaren 28a aitzin eginen duten gazteentzat. Ganex

Entreprise

- Hiru Elbarrunen : Kreiss Riesco “Errixka” auzogunean, Charlotte De Soto Ongi Etorri etxean, Aines Larramendy Alfaroan, - Biga Amotzen : Olivia Maryse George Gaztanbidean Eloïse Dolosor Cherchebruitan

Iragan azaroaren 5an, PARISen, André HALKIN jauna, 87 urtetan. Bere semea, Frédéric, Itsasun bizi da Villa Roland, elizako auzoan. Ehorzketak asteartean, azaroaren 10an, iragan dira Itsasuko elizan. Doluminak familia guziari.

Gau beila AZAROAREN 21a LARUNBATA GAU BEILA SANOKI gelan arratsaldeko 20:30tan ITSASUKO ARTISTEKIN : – musikariak – dantzariak – bertsulariak – kantariak – eta sorpresak !!! Itsasuko Gau Eskolak antolaturik

Orotarik - Igandean jendalde ederraren parte hartzearekin ospatu dugu gerlari ohien eguna. Iholdiko erretora lagun, meza ala orhoit-harri aitzineko ospatzeak biziki ongi iragan dira, gerlan bizia utzi duten gure herriko 38 semez oroituz. Ondotik bildu gira Idioinean bazkaltzeko, aroa baino hobea zela barne hartako goxotasuna. Larunbat huntan adin ederrekoek eginen dute gaztena jatea Erregelu salan aratsaldeko 2ak eterdietarik goiti ; herritarrak gomit badira, jin dadila ere enbaia duena. Ongi etorria baduzue denek. Mezak - Ibiakoitz aratsean 7etan Iholdin, igandean 9etan Heletan eta 11tan Mehainen. Herritarra


5

ORTZAIZE KANTU BAZKARIA Lokarri elkarteak urte oroz antolatzen duen kantu bazkaria aurten iraganen da Etxekoborda ostatuan azaroaren 21ean, larunbatarekin. Euskal kantua

maite duten guzieri idekia da. Tokiak mugatuak izanez, izenak eman behar dira azaroaren 15-eko berantenaz telefonako zenbaki huntarat deituz : 05 59 37 78 21.

BIDARRAI Pilotako finalak – Urriaren 31n jokatu dira esku huskako finalak trinketean, behatzaile multxo pollitaren aitzinean. Laugarren mailan, Jean Marie eta Hervé Castanchoa aitasemeak nagusitu dira 40-29 Landaburu-Bordato pareari. Hirugarren mailan, Sébastien Bachacou eta Peio Trounday kintze xoil batez irabazdun Peio eta Ramuntxo Garay anaien kontra, 40-39. Bigarren mailan, Paxkal Haroçarene (60 urte !) eta Peio Behasteguy senpertarrak nagusi, 40-27, Mattin Garatex eta Jean Michel Semerena-ri. Lehen mailan, Iban Anchordoquy eta Thierry Itoiz xapeldun, Betti Arretche eta Mathieu Olhagaray-ri nagusiturik 40-20. Erran behar da partida erditsutan Betti zangoan zauritu dela paretaren kontra eta ezin izan duela ondotik deusik egin. Finalak bururatzean, Beñat Parachu-ri eskaini zaio “plaza mutil” saria eta Didier Marisco-ri “plaza gizon” saria. Ondotik egin dira hurrupaldia, Jo Pilota elkarteak eskainirik, eta afaria, eskolako burrasoek prestaBigarren mailakoak, antolatzaileez inguratuak turik, lagun andana pollitak gozatu duena. Gaztaina jatea – Azaroaren 14ean, larunbat huntan beraz, aratseko 8etatik goiti, eginen da gaztaina jatea trinketeko sala berotuan, Otxaldetarrak elkarteak antolaturik. Mahain gainean, pastiza on batzuk ere bai eta arno, sagarno, sagar jus eta bertze. Afaria animatzeko, Maribisos hirukotea, antzerkitxo batzu eskainiz, bai eta herritar trikitilari gazteak. Herritar guziak gomit dira. Ongi-etorri guzieri.

SÜ AZIA alkarteak joanarazleak eta bürüzagigoakoak berritü dütü Agitü diren Biltzar Nausi ohiko eta ezohikoen ondorioz, Xiberoan eüskararen süstatzeaz eta indartzeaz axolatü nahi den SÜ AZIA alkarteak bere Joanarazle Taldea (Administrazione Kontseilüa) eta Bürüzagigoa (Bülegoa) berritü dütü. Arren, SÜ AZIAko Bürüzagigoa berriko kide dira : Alkartebürü : Margarita BORDACHAR Idazkari : Jean-Claude SÉHÉBIAGUE Diharüzain : Daniel MAINHAGUIET SÜ AZIAko Joanarazle Taldeko kideak dira, berriz: Jean-Michel BEDAXAGAR, Marcel BEDAXAGAR, Margarita BORDACHAR, Jojo ETCHEBARNE, Panpeia ETCHEBARNE, Philippe ETCHEGOYHEN, Beñat GAMIOCHIPI, Daniel MAIN-

BAIGORRI Dolu - Jakinean ginen zonbait urte huntan Cathy Bidart, sortzez Espil, borrokatzen zela minbiziarekin eta horra ustegabean pausatu dela 60 urtetan. Alaba baten ama, Baigorrin eraman du bizia eta emazte ixila eta langilearen oroitzapena uzten dauku. Irulegin sortua, han iragan dira ehorzketak, jendalde ederrak segitzen zuela azken pausa lekura. Dolumin bizienak eskaintzen ditugu nahi gabe hunek hunkitzen dituen guzieri. “Laia” txokolateria Lehenago ere bazen

Kanaldude.org - Aste huntatik goiti agertuko da interneten, www.kanalude.org gunean, Erramundeian grabatua izan den telebista emankizuna Bidarraiko herriari buruz, Tokika izeneko sailan. Oren bat eta 40 minuteko emankizun interesgarria. Emankizun hori bera zabalduko da ere TVPI telebistan, asteazkenez 17:00-19:00, ostegunez 21:00-23:00, ostiralez 9:00-11:00 eta igandez 11:00-13:00. Telebista hau kostaldean zabaldua da eta han bizi diren ahaide eta adiskideek ikus dezakete gure emankizuna.

DONAMARTIRI Lasterketa - Foyer Rural elkarteak lasterketa bat antolatzen du azaroaren 15ean, igande goizarekin. Bi ibilbide : 10etan, 13 kilometrakoa, parte hartze saria 5 euro ; ondotik, 2 kilometrakoa haurrendako, kitorik. Izenen emaitea tokian berean eginen da, goizeko 8.30etatik goiti. Medikuaren baimena

edo lizentzia galdeginen da. Sarien banaketaren ondotik, elkarteak zintzur bustitzea eskainiko du. Eta gero, talo ta xingar Arberoako ikastolako burasoek prestaturik. Goxoki ostatuan ere jan ditaike, aitzinetik deituz 05.59.29.64.71rat.

ARMENDARITZE Antzerki - Larunbatean (20:00), Daniel Landarten “Pil-pil herrian” antzerkia emana izanen da Zuentzat sala ederrean. Emanaldi guziek gure herrian arrakasta handia daukate. Oraikoan ez ditugu herritarrak izanen taula gainean, bainan talde gordaina, izenak dion bezala, “Larrazkeneko loreak”. Hauiek Aldude eta Urepeletik heldu zauzkigu, gainera dena bihotz onean. Emanaldi hortarik aterako den dirua xahar eta erien Lurderateko bidaiarentzat igorriko baitute. Balioko du, bai, ahal dugun guziek erakustea sustengu eta esker

on ! Eta aitzinetik, goresmenak ! Elgarretaratu - Gure xaharrak bildu dira joanden ortzegunean, behar zutela bazkari on baten inguruan jarri. Horiekin, Landibarre eta Iholdikoak ere juntatu eta musean goxatu. Biba zuek, segi zazue agian luzaz ! Desira hortaz balia, doala ere bakotxari agur eta musu, ahantzi gabe xaharretxekoak. Jakina ginuen Pettan Oihanartekoa eremana izan zela Iholditik Donapaleuko klinikarat, bainan atseginekin ikusi dugu berriz hor dugula, pollikiturik itzulia. Laster arte Pettan !

Heriotze - Ondarrola Gallurruko nagusi Ganix pausatu zauku 67 urtetan. Eritasunarekin arizan da borrokan, bainan azkenean ezin gainditu izan du gaitza. Ondarrola Frantziako lurraldea izanagatik 1530 urteaz geroztik, lehenago Luzaideko herriaren parte bat zen. Atxikimendu haundia badugu bi auzo herrien artean, alabainan, odolak daraman sendimenduak eta amodioa ez baititu muga batek hausten ahal. Ganixen ehorzketan, eliza zanpez betea zen jendez, meza eder batekin egina izan zaio azken agurra. Doluminik bizienak eskaintzen ditugu heriotze horrek hunkitzen dituen guzieri.

Omiasaindu - Omiasaindu eguna ospatua izan da ezker eta eskuin, hainbat herrialdetan, gure arbaso eta haurrideen oroitzapenean, urte guziez bezala, horrek ez du erran nahi urtean zehar ez girela oroitzen gure zenduetaz, baizik Omiasaindu egun berezia dugula gure zenduak ospatzeko. Omiasaindu eguna kari Luzaiden eliza zanpez betea zen jendez, ez da berdin gertatzen igande xoiletan, ez delakotz jendea berdin hunkia, nola baitira ehorzketetan eta Omiasaindu egunez. Meza eder baten ondotik, hil-harrietan bildu izan da jendea frango, otoitz berezi zonbaiten egiA.A. teko elgartasunean.

LUZAIDE

HAGUIET, Jakes SARRAILLET, JeanClaude SÉHÉBIAGUE, Allande SOCARROS. SÜ AZIAk jakinarazten dü, halaber, aldikak (permanentziak) segürtatüko dütüala astearte eta neskenegün goizez, 10:00ak eta 12:30ak artean, bere egongia den Mauleko Hondarearen Etxean – Jean-Baptiste Heugas karrika 10.ean. Eüskararen eretzeko zoin nahi arrenküra düanak egün horietan pürü norbait edirenen dü han. Telefonean ihardeslerik badate ere 05.59.28.05.67 zonbakiala deitüz geroz. Azkenik, posta elektronikoz ere hersatzen ahal zaio SÜ AZIAri, mezüak helbide hontara igortez : suazia@free.fr

Baigorrin txokolateria, adibidez Errekaldeenea, eta horra azaroaren 4ean Olivier Casenave Mauletarrak ideki duela denda berria, Oronos ostatua zen tokian. Xiberotar gazte hunek bere lan probak eginak ditu, hamar urtez injeniur egonik Olorueko Lindt lantegian. Hemen jarri du beraz txokolatea egiteko bere enpresa ; hauek, hamar bat baizik ez omen dira Frantzian. Afrikatik edo Erdi-Ameriketarik ekarri kakaoa landuz eginen ditu bere ekoizpen finak : goxoki presak edo bertzelakoak, dute saluna ere izanen da denbora berean.

Ateak zabalik ditu 9.00etatik 19.00ak arte, asteartetik larunbatera. Egin zuek ere bisita, segur balio du. Antzerkia - Alduden eta Urepelen arrakasta ederra bildurik, herri horietako lehengo gaztek, Daniel Landart-ek idatzi “Herria pil pil ” antzerkiaren emanaldiak segitzen dituzte bertze zonbait herritan. Azaroaren 21ean larunbatarekin, arratseko 20.00tan Bil-Etxean izanen ditugu. Memento kezkagarri hauetan, talde horrek emanen dauku doi bat deskantsatzeko parada, irri egitea segurra baita, herriko bozak eta amodioa koropilatzen dituen ixtorioarekin. Sartzea urririk da eta ateratzean izanen den zareñoa, bildu dirua, Hospitalité Basco Béarnaise-ri eskainia izanen da. Ez hutsegin ! Euskal rockari buruzko gaualdia antolatzen du Baigorriko ama ikastolak azaroaren 21ean larunbatez Bixentainea ostatuan, aratseko 19.30etatik goiti. Lehen partean : “Salda badago” Eriz Zapirain gipuzkoarraren bideo-dokumentala, euskal rockaren historiaz. Ondotik : “ Xutik ” taldearen kontzertua. Jateko eta edatekoa lekuan berean segurtatua. Baigorriko ama ikastolaren alde. Errugbia Garaziko zelaian, Montrejeau-ren kontra jokatu du US Nafarroak eta nagusitu da 13 - 3. T.E. Peio Erramouspe pausatu - Luzaz Baigorriko berriketaria ginuen Peio Erramouspe adiskidea kaseta huntan. Pena handiarekin jakin dugu pausatu dela, 90garren urtean. Oraiko berriketariak dolu hau helduden asteko kasetan aipatu artean, gure adiskidantzazko agurrak helarazten ditugu familia eta hurbilekoeri. Herria

Herriarena trofeoa guziak (150) hartuak ziren. Janari ona lagun, giro hoberenean iragan da dena, pilota munduan kantuak ere baitu bere lekua eta, holakoetan, elgarrekilako loturak ere azkartzen baitira. Pilotan, finala biziki jokatua izan da, tanto gogorrak, denak trenpu onean eta gogotik ari. Azken berdintzea 29tan eginik, hortik aitzina Ibarrolak jakin du hobeki kintzearen trenkatzen eta Pilotari, antolatzaile eta laguntzaileak elgarrekin. hola, ordu bat eterdiren Aroa txarra zen igandean, halere manera buruan, joanden urteko irabazdunek ereederrean iragan da finalaren eguna eta aurten goizarekin egiteko esperientzia man dute trofeoa. Ibarrola eta Ezkurra II 40 baikorra izan da. Antolatzaileak eta lan – Bielle eta Oçafrain 31. Aitzin partidan, egin duten guziak, ederki saristatuak izan Zaharrer-Segiko Goicoetchea eta Palomes dira, jendea etorri baita nonbrean partiden nagusitu Lau Herriko Sasco eta Etchevestikustera bai eta ederki parte hartu ere eri 40–20. Eskertuak izan ditela, antolatzaondotik zen bazkarian. Huntan ezarri toki ile, laguntzaile eta egun hortaz arta hartu duten guziak.

ALDUDE Urrezko ezteiak Mixel eta Jeanne Monaco Arkadiko jabeek ospatu dituzte duela bi aste beren urrezko ezteiak familiaren inguruan. Karia hortarat Jean Leon Alfaro-k idatzitako pertsuak agertzen ditut hemen.

Larrazken huntan igortzen ditut zuer zorion beroak Biek zirezte Urepeleko baserrietan sortuak Joan mendeko hogeita zortzi, hogeita hamalaukoak Aitek ta amek errespetuko fede haundian haziak Zuen denboran bertzek bezala bizibideak ‘kasirik Fedean sutan jarri zinezten elgarri hitza emanik Xintxo xintxoa zuen herrian ostatu lanak harturik Obra frango’re badituzue etxekoekin eginik Bikote bati gertatzen dena ez dea gauza ederra Seme alabez etxea bete, alaitzen dute bazterra Lanen artetik ihardestean kantu irrien dardara Beren aldian sortu baitute burrasoeri plazerra Xan eta Mizel orai zuentzat urrezkoa den ezteia Aitzin aldetik begira jarriz hauxe da urte multxia Helduz geroztik ohartzen aldiz erne doala bizia Agian luzaz ukanen duzie Jaun Jainkoaren grazia 2009-ko larrazkenean, Zan Leon


6

Leon Labayen apeza Lerroño bat Baionako San Andreseko parropiako ostoan, bi igandez: “ Elizako aldarearen zerbitzua mutikoentzat. Hitzaren eta ongi etorriaren zerbitzua neskentzat. ” Ber denboran, bertze aldaketa bat parropia berean, erretor berriaren erabakia: komunionearen partekatzea apezek edo gizonek, emaztek ez. Bertze berri hau: apez anglikano batzuk Aita sainduari galdegin diote Eliza katolikoan onartuak izan diten eta baimena ukaiteko bide onean daude. Iduriz berri ona, bainan zertako egin duten holako galdea ikasi ondoan, ez da batere berri ona: Eliza katolikoan nahi dute sartu, Anglikanoek emazteak izendatu dituztelakotz bai apez, bai apezpiku. Gauza horiek ez dira lehen ebasketa edo bahikuntza Eliza katolikoan emazteeri buruz. Gure erlisionearen hastapenean, Jesusen berpiztearen berria emaztek dute hartu: “ Ez beldur izan zuek. Badakit Jesus kurutzitzatua bilatzen duzuela. Ez da hemen, piztua baita, erran zuen bezala. Zatozte ikustera non egona den etzanik. Gero, zoazte laster dizipulueri erraitera ” dio Matiuk bere ebanjelioan.

“ Sabatoa iragan zenean, Magdalako Mariak, Maria Jakoberen amak eta Salomek usaingozoak erosi zituzten, Jesusen gantzutzera joaiteko. Goizean goizik, asteko lehen egunean, hilobirat joan ziren eguzkia atera orduko. Elkarren artean ari ziren: “ Nork itzulikatuko dauku hilobiaren sargiako harria? ” Behatu eta harria itzulikatua zela ikusi zuten; alta biziki handia zen. Hilobian sarturik, mutiko gazte bat ikusi zuten eskuinaldean jarria, soineko xuriz jantzia, eta izitu ziren. Bainan harek erran zioten: Ez izi! Nazareteko Jesus gurutzitzatua bilatzen duzue. Piztua da; ez da hemen. Huna non ezarri zuten. Zoazte, bada, haren dizipulueri eta Petriri erraite-

Zerk ala Nork ??

rrarekin hek ere, “ goizean goizik, iluna zelarik oraino ”, bainan ateratu dira, beren eginbira: “ Galilearat aitzintzen zaituz- dea egiteko. Hola dute Berri Ona te, han ikusiko duzue, berak er- hartu eta munduaren aurpegia ran dauzuen bezala. ” dio Mar- aldatu. kek bere ebanjelioan. Berri on hori dizipuluekin dute “ Goizean goizik joan ziren berehala partekatu eta elgarrekin emazteak hilobirat, prestatu dute biziarazi. Zertako bada dira gantzugailuak berekin zituztela. emazteak Elizako zerbitzu eta Hilobian sartzeko harria itzulika- zoinbat urratsetik kanporatuak ? turik aurkitu zuten... Zer pentsa Zergatik dira urrunduak? Zergaez jakin zaudela, bi gizon agertu tik Jondoni Paulo ez da Berri on zitzaizkoten, soinekoak dirdiran. horren lehen mezutzaileez minEmazteek, iziturik, aurpegia lu- tzo? Zergatik dira gure hiztegiak rrerat apaldu zuten, bainan gizon hoin xuhur, hoin zimur dena “ giheiek erran zieten: Bizi dena zer- zon ” dena “ anai ”, “ gizadia ” gatik bilatzen duzue hilen ar- eta “ haurride ” orde, beren kantean? Ez da hemen, piztua da... tu, prediku, mintzaldi eta itzulpeHilobitik itzulirik, horien guzien netan? Zergatik dira berexiak, berri eman zieten hameka apos- “ emazte-eta-gizon ” Jainkoak tolueri eta beste guzieri... Bainan egin ondoan eta ez bereizteko ele horiek xorokeriak iduritu zi- galdetu ondoan? tzaizkioten eta ez zituzten sine- San Andreseko parropian, emazteak aldaretik hurbiltzen ahal dira tsi. Halere, Petri lasterka joan zen garbiketak egiteko eta loreak hilobirat; ukurturik, oihalak baizik apaintzeko, bainan ez dira hurez zituen ikusi, eta etxerat itzuli biltzen ahal apezak aldarean zen gertatuaz harriturik” dio Lu- meza erraiten duelarik. kek bere ebanjelioan. Alabainan, zer ikusten da? Eliza“ Asteko lehen egunean Magda- ko historian zehar, zernahi izan lako Maria hilobirat joan zen goi- dadin, edozoin moda izan dadin, zean goizik iluna zelarik oraino edozoin ikusmolde eta egin gisa eta harria hilobitik kendua ikusi izan dadin, edo Jesusen denboran, edo Pauloren denboran, zuen.... Jesusek erran zion: Utz nezazu, edo orain, Eliz urratsetan emazez bainaiz oraino aitaren ganat teak hor dira, otoitz egiteko, igana. Bainan, zoazi nere haurri- Jainkoa adoratzeko, jendeak deenganat eta errozute nere eta laguntzeko, ikusten ez diren gauzuen Aitarenganat noala; nere zak bainan beharrezkoak direeta zuen Jainkoarenganat ” dio nak egiteko, agertu behar delarik agertuz, xokoan egon behar deJoanik bere ebanjelioan. larik xokoan egonez. Zerk ditu Jesusen ondotik zabiltzan dizipu- emazteak beti xutiarazten, belluak, jendalde haundiak, eta durraren gatik ere? Nolaz dira emazteak. Judu eta Erromanoek zerbitzatzeko beti prest? Nork Jesus kurutzefikatu zutelarik, di- ditu emazteak aitzina joanarazzipuluek ihes egin zuten eta ten beti? emazteak egon ziren bururaino, gurutzearen ondoan, Joanes di- Erantzuna Xinako erranzahar zipulua heiekin zagola. Jesus hil- huntan ditake. eta dizipuluek ez zakiten zer Xahar batek bere besoa zabalegin ez eta norat joan eta beldu- duz eta erhia zeru aldera altxarrez gela batean sartu ziren, gor- tuz, dio “ beha ”: detzeko. Emazteek aldiz beren zozoak erhi altxatua du ikusten lana segitu dute eta Jesusen eta zentzudunak izarra. Maite Irazoqui gorputza artatzera joan, beldu-

Pastorala lehen eta orai : gogoeta zonbait Eusko Ikaskuntzak antolaturik, Barkoxeko herriaren laguntzarekin, jardunaldi hori iraganen da, neskenegüna, Barkoxen Denen Etxean.

EGITARAUA 9’30 : Kafea eta honki jin oroer. 10’00 : Jean Louis Davant Pastoralaren historia 11’00 : Mahain üngürüa pastoral idazleekin 12’30 : Aperitifa eta bazkaria 15’00 : Pastoral zahar baten filma 15’30 : Mahain üngürüa pastoral errejentekin 17’00 : Urrentzea Bat bateko iltzupena euskaratik frantseserat

EUSKAL IRRATIAK

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

Azaroa 12 : Osteguna 07.00 : Goiz Berri, Nora Arbelbide Egunkariaren auziaz 16.00 : Kantaire, Ernest Alkhat-en omenez saioa, Kexux Arzallusekin 17.00 : Eman bostekoa 19.00 : Mintzaleku. Azaroa 13 : Ostirala 07.00 : Goiz berri, Sokorri katolikoaz 16.00 : Kantaire, A Capella emaiten diren kantuak. 17.00 : Eman bostekoa 19.00 : Aitzur eta Jorra 20.00 : Presoen Oihartzuna. Azaroa 14 : Larunbata 09.00 : Beroan bero, asteko bilduma. 11.00 : Airesta, Hego Ameriketatik etorri indioekin solasak eta musikak..

12.00 : Petzero Azaroa 15 : Igandea 09.30 : Gure bazterrak Eskiulatik 10.30 : Urruñako meza 12.15 : Gure arbasoak, ihiziaz 13.00 : Hegoaldeko ostatua Andoni Tolosa-k eginik 15’00 : Errubia : Hendaia/Nafarroa : Maule/D.Lohizune Azaroa 16 : Astelehena 19.00 : Zer dioxu : Piarres Ducassou pilotaria Emankizun berria Euskal Irratietan

“Gazte zaparrada” Ostegun huntarik goiti, arratseko 8 tan Oihana eta Ekhi-k aurkezturik

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan KULTURA SAILA

8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

79 urte aurten beteak, sortzez Unasoko amikuztarra Donapaleutik hurbil hurbila, aski zen ikustea herri nagusiko ehortz egunean zen jendeketa, 80 apez hurbil ere hor, jakiteko nor izana zen Labayen apeza, Aillet jaun apezpikua buru eta JP Etcheverry apeza predikari. Baionako katedraleko kantari ttipietan eta han bereko apezgaitegieterainokoan moldatua, 25 urtetan apezturik, izanen da bereziki Alduden bikario, eskola giristinoaren buruzagitzarekin, baina hango gela barnean mugatu gabe harreman beroak izanen ditu beti herritarrekin, gazteriaren kantu, pilota eta bertsu jokoetan parte hartuz bere jite eta boz ederrekin, familiekin eta gazte-xaharrekin hurbildik atxikia egonez bihotz bihotzetik. Bateko dena bertzeko, Miarritzeko eskolan segituko du gero dohain berekin eta, aitzina, Pausu mugatiarreko erretorgoan halaber, Euskal Herriak haren aiten Hegoaldea ere nolakoa duen jastatuz hortik. Halere, huna herri barnerat sartuko dela berriz, Azkaingo herria apezbeharretan gertaturik J.B. Etcharren azkaratiarra geroago zenduko

denaren ondotik. Denekilakoa eginen du hor ere baxenabartar apez kartsu horrek, euskarari berea emanez eta zainduz beti ainitz aldatzen ari diren gune horietan ere. Hamabost urtez horgo eginbideak berdin zorrotz eta kartsuki beterik, osasunak ere adin hortan galdatu zoinuak segiturik, utziko du erretor kargu hori baina ez haatik pausurat erretiratzeko. 2005an, batere lotsarik gabe bainan beti prest hortan ere, joanen da Xuberorat, lehenago misionesgoan ezagutu mendien alderat, hango Tote Saldubehere erretoraren apez lagun, eta Xuberogain hartako 17 herriak nundik ez ? Hor ditu bere azken indarrak higatuko, sekulan deus galdu gabe bere omoretik eta karretik, beti eta osoki maitatu dituen herritarren zerbitzuan. Guk aldiz ez dugu dudarik harentzat eta holakoentzat dela segura, zerbitzari onen saria, haren familia onak osoki segitu duen ondoan. Haueri deneri aldiz gure goraintziak, dolumin sendikorrenekin. E.L.

Leon Labayen apez laguna Ez du bihotzak beti kantua manatzen Guziz herio latza bada guganatzen Aita Leon Labayen gure laguna zen Huna hau ere Jaunak deraukula hartzen.

Alorra baita beti langile galdezka Horra hor langile bat erne bezain presta Kantuz, bertsuz, predikuz zaukan bere besta Paregabea jin zen Leon misionesta.

Alta norbaitek maite bazuen bizia Konpainian hark zuen dohain berezia Egunero lehena kantatzen hasia Erakasten zuela berak ikasia.

Hola dohatsu denik ez da galdu nehor Pausu, Azkain herritan egon da erretor Nehon, nehoren deiak ez du utzi elkor Eskolatzaile ona izanik Xalbador.

Erakasle hasi zen Alduden gazterik Nahiz, egin ote du munduan besterik ? Miarritzeraino du segitu beretik Denetan gazteria kristautzeagatik.

Lehen ezaguturik ere Zuberoa Beharrak piztu zion harako gogoa Atharratzetik eta Larrainerakoa Bururaino zaintzeko han odol beroa.

Halere dohain hoiek zuten izaria Nola ager alorra bazuten hurria Hor zen misionestekin Hazparne herria Hortik predikatzeko Erreinu berria.

Donapaleun baigira ehortzetan bildu Adiskide-lagunak ehunka hurbildu Labayen apez ona, zureak egin du Orai behar daukuzu leku on bat zaindu.

E.L.

Bahituak : Badu, orain, hilabete bat baino gehiago “Alakrana”, Euskal Herriko itsasontzia bahitua izana dela. Somaliarrentzat ekitaldi baliosa, denbora berean hartu baitute ontzia eta bahitu arrantzaleak, haien artean euskaldun arrantzaleak, Bermeotarrak edo Bermeoko ingurukoak. Zer nahi dute bahitzaileek ? Ez bakarrik dirua, bainan ere libratuak izan diten Madrilen preso diren bi Somaliar. Hasi dira mehatxuka erranez hilen dituztela hiru mariñel ez balinbadute galdegiten dutena ukaiten. Nola egon ixilik mehatxu horiekin ? *** Un mur à Berlin : Patrick Rotman zinegileak bildu ditu Artxiboetan ziren eguneroko filma ttipiak eta hautaketa eginik haien artean aurkeztu du joan den astea, azaroaren hiruan, France 2 gatean Alemaniari buruz duen ikusmena 1945-tik 1989 arte. Alabainan beharrezkoa zen eskaintzea zertan zen Alemania gerla bururatzean, nola zatitua zen, parte bat ekialdean eta bertzea mendealean, nola ere lau eremu baziren Berlinen bertan, alde batetik Errusiarrak eta bertzetik Ingelesak, Amerikarrak eta Frantsesak. Erakutsi du nola zafratuak izanak diren Ekialdeko Alemanak 1953-an, Hongaria 1956-an eta Txeko Slovakia 1968-an, ahantzi gabe nola jokatu ziren Txinatar agintariak Tienanmen-eko plazan. Bainan ekialdeko jendea ez zen ixilik egoiten. Lehenik Polonian Solidarnosc sindikata, Lech Walesa buru, jazartu zelarik eta gero Ekialdeko Alemanak biltzen zirela edo Leipzig hirian manifestaldi erraldoia eginez eta xumekiago elizetan bilduz. Azkenean, 1961-an eraikia izana zen Berlinen murru edo pareta higuingarria erori zen 1989-ko azaroaren 9-an. Geroztik aldatu da osoki Europa. Emanaldi ederra, lilluragarria, Telebixta publikoak eskainia. Ohore Patrick Rotman eta haren laguntzaileeri. *** Gorbatchev - Védrine : Buruz buru ziren biak berriz ere France 2 gateak zabaldu duen emanaldian azaroaren 5-an. Bigarrena galdegile, lehena erantzule. Gaia : Sovietar Batasunaren aldaketa Gorbatchev-en garaian. Perestroika eta Glasnost deritzan politika azaldu du Errusiarrak erranez beharrezkoa zela giroaren aldatzea. Lehenik jakinaraziz ekialdeko bertze herrialdetako agintariei nagusi zirela beren herrialdetan eta ez zuela gehiago Sovietar Batasunak bere indarra erakutsiko, bertze mundu bat sortzen ari zela, ez zela handik goiti odol ixurtzerik izanen. Hola libratu dira Poloniarrak eta Ekialdeko Alemania, hola egin da Alemania batua. Erran du deplauki ez zuela laguntzarik ukan mendebaldeko agintarien ganik, salbu Mitterrand-en ganik. Eta orain, hor ditugu Putin eta Medvedev. *** Errugbia : Baiona joan da Brive-ra eta han galdu (19 eta 14). Azken bietan dago Baiona sailkapen orokorrean eta kanporatu dute Richard DourJ.H. the. Nor haren ordain ?


7

PAUSUTIK DONOSTIARAT EURIAK EURI LASTERKA !

BAIGORRIKO PILOTAREN BESTA EDERRA HERRIARENA FINALA Ibarrola-Ezcurra . . . . . . . . . 40 Bielle-Oçafrain . . . . . . . . . . 31 Plazer haundia zen igandean Baigorriko trinketa bete betea ikustea holaxe, finala egunean, herri hortako pilotari ala pilotazaleek merezi duten bezala. Guziz, ondotik goxatu den bazkariarekin, haize erauntsi gaitzaz batere axolatu gabe leku guziak hartuak zituzten herritar eta urrunagokoekin (Azkaingo saldoa ere hor, Laduche jaun merarekin), eta kantu beroak gainera (Panpi Portugal eta musikarekin). Partidara jin gaiten, denak eman dituzte, zituzten guziak, jokoa barne. Lehen berotze hura luzexago bezala irabazleek, hartan ongi baliatu baitira bai Bielle gaztea lehenik, eta bai Oçafrain, harekin gazteturik agertzen zena. Aitzinaldea ereman dute hauk biek ederki : 6-1, 11-8, 23-21, baina 24etan berdin ere, eskuzarten erdian, eta 28tan, eta 29tan. Orduan da Ibarrola bere biperretik emaiten hasi saltsa on horri, mozte batzu eginez airetik ala punpetik gain-beheiti marraren hegi hegian. Alta, denbora berean bere hoberenean zuen Paxkal Ezcurra ere gibelean, jauzi batez beti han, pilota zen lekuan, eta bi-pareta-sare behar zelarik. Erran dezagun ere besoa ari zaiola berriz fintzen eta azkartzen, lehengo haineratzen, hots, adrezia gainerat. Eta horiek oro lan eman diote bankarrari ondarrerat, gaztea ederki moldatzen ari delarik ere. Boteak launa bakarrik, altxatzale onekin. Goicoetchea-Palomes . . . . 40 Sasco-Etcheveste . . . . . . . 19 Aitzinago, amatur horien partida, hastean berdinago ibili ondoan, tokikoek beretu dutena, gai ederrak agertzen zirelarik berak, agian, hala-nola Palomes gaztea gibelean. Baigorrin ez baitira bakarrik partida eder batzu egiten baina zer eskola ez da hor, Arrosa beheretik eta Bankar-Aldudarrak gain hartarik. Zaharrer Segi ! GARATENEAN Alfaro-Harizmendy. . . . . . . 50 Ezcurra-Ducassou . . . . . . . 49 Asteleheneko partidan, hatsa ere hartu behar zenbait aldiz, jendea kanpo zen arras ilundu gabe, eta ez zenbait alditako saldoa ere jakin dugunaz. Baina elgarren bete bururatu dute denaden. Harizmendyk bere besoa hor du beti, hegoaldean ibili zelarik fermutua, lehengoaren gainera, Alfaro beti balios berearen zaintzeko, Ducassou segur, bereziki ezkerra baina eskuinak du lan handiena egin behar trinketean, irabazteko. Ezcurra betikoa baina azkena falta egin, kintzearen partez. Abilak ere tronpatzen !

Sorhuet-Oçafrain . . . . . . . . . ? Etcheverry-Etcheto . . . . . . . ? Huna berriz, asteleheneko, ainitzek maiteko duten partida. BAIONATTIPIAN Sorhuet-Bessonart . . . . . . 50 Ezcurra-Kurutcharry . . . . . 32 Sant Andreseko partida hortan ere nahiko ziren bi pareak elgarren bete ikusi. Ala ez ote da hor kontrariorik gehiago ? Hortaz zer diok hik, Kurutcharry ? Hoinbertze ikusle badirelarik hire hoberen hura ikusi nahi dutenak ! TRINKETEKO LIGAREN XAPELGOAK X.Poueyts-M.Lamure . . . . . 40 Sorhaitz-Haroçarene . . . . . 38 Lehen horiek berriz bitorios eta beste hauk, jazko xapeldunak, galtzale. Aguerre-St Esteben . . . . . . 40 Ibarburu-Berasategui . . . . 30 Itsasuarrek aldiz aste huntan irabazi dute, azkaindarrak garaituz. Oyhenart-Heguiabehere . . 40 Inchauspe-R.Dermit. . . . . . 25 Eta huna BACekoek ere hazpandarrak aise jo dituztela. Lucu-Amulet. . . . . . . . . . . . 40 Etchebarne-Bonetbeltx . . . 18 Airetik haatik labur gelditu da amikuztarren kontra. Saldubehere anaiak. . . . . . 40 Aguirre-Jeannots . . . . . . . . 37 Hemen haatik hurbil ibili dira garaztarrak (irabazle) eta urruñarrak. HEGOALDEAN, GONZALEZ ETA TITIN AZKAR Xebastien Gonzalez. . . . . . 22 Martinez Irujo . . . . . . . . . . . 19 Bengoetxea VI-P.Ruiz . . . . 22 Olaizola I-Beloki. . . . . . . . . 20 Diaz-Oteiza . . . . . . . . . . . . . 18 Chafee-Urrizelki . . . . . . . . . 15 Iruñeko Labriten esku-huska errege aste huntan ere. Eta lehen partida hortan, azkaindarra 7-1 joanik lehen hats kolpean, ez da batere dudatu bururaino. Orai Titin duke bigarren partida, aste ondar huntan. Augusto Titin . . . . . . . . . . . 22 Julen Retegi . . . . . . . . . . . . 13

Igande goizean, ikaragarriko aro hitsa ukan dute Pausutik Donostiarateko maratoi-erdian parte hartu dutenek. 18.000 baziren izena emana zutenak, denen buru 14.944 parte hartu dutenak ! Euriak euri, haize latza ere lagun, laster eta laster joan dira. Bide bazterrean, ainitz jende bainan jaz eta aitzineko urtetan baino aise gutiago, nehor ez baita haatik hortaz harritu, jakinarekin nolako eguraldi txarra zen. Deneri aitzindu da Rafael Iglesias, oren bat eta minuta bat emanik bidean. Kasik bi minuta berantago arribatu da Chema Martinez, aitzineko urteetan lau aldiz irabazle izana. Lehen euskalduna, Martin Fiz arabarra, seigarren sailkatu da, eta Lionel Petriacq baionesa hamekagarren. Emazteetan, lehen atera da Maria Jose Pueyo, oren bat eta hamabi minuta emanik Donos- Mundu bat lasterkari, aro txarrak lotsatu gabe ! tiarat heltzeko, Ana Casares nafartarra hirugarren. Hauxe ere azpimarra ditake : 31 izan direla bakarrik bidean gelditu diren lasterkariak. Bainan azkenak Donostiarat heltzean, lehenak hiru oren hartan arribatuak ziren…

IRISARRIN, ZINEZKO IZIGARRIKERIA Denak harritu eta sesitu dituen berri latza hedatu da astelehenean, Irisarriko etxe batean ama-alaba batzu atxemanak zituztela urkatuak, Marie Jeanne Martinez, 84 urte, aspaldian elbarritua zena, eta Marie Jeanne Martinez, 51 urte (izen ber-bera). Azken hunen senarra, Jean Pierre Martinez, 61 urte, erretretan jarri berria, arras planta txarrean atxeman du bere semeak, bere buruaren urkatzerat zoala. Seme hori, auzoan bizi dena, berak deitua telefonoz. Jean Pierre Martinez, zeinak arrunt nagusituak, Baionako ospitalerat eremana izan da, ondotik artategi berezi batetarat joaiteko. Martinez semar-emazteak, luzaz Luhuson egonik, duela bi urte jinak ziren Irisarrirat. Gertakari izigarri hori ezin konprenitua eta kasik ezin sinetsia kausitu dute Martinez familia ezagutzen duten guziek, nehork ez baitzuen pentsatzen holakorik gerta zitakeela…

Tolosako metroa Okzitaneraz mintzo

Berasaluze IX-Zubieta . . . . 22 Olazabal-Eulate . . . . . . . . . 11 Merino . . . . . . . . . . . . . . . . . 22 Belloso . . . . . . . . . . . . . . . . 21 Retegi gazteak Aimar garaitua bazuen, ez du holako balentriarik egin baina aise galdu Titinen kontra. Eibarren ziren hauk. Eta Bellosok, bigarren mailean irabazten zuen 19-13 baina 21etan ados, eta batez galdu. Xala-Laskurain . . . . . . . . . . 22 Lasa-Pascual . . . . . . . . . . . 16 Argote . . . . . . . . . . . . . . . . . 22 Cabrerizo . . . . . . . . . . . . . . 19 Huna berriz Urretxuko partidak, Gipuzkoan, Xalaren bitoriarekin. Bego

ESKUBALOIA IRISARTARREN BALENTRIA Irisartarrek balentria ederra egin dute joanden ibiakoitzean Irisarriko Airoski gelan, St Michel sur Orge multxoko hirugarrena garaituz 28-25. Irisartar taldeak zauritu frango ukanik, Arthur Samy trebatzaileak berak jokoan sartu behar izan du. Partida guzian, gaitzeko giroa, sustengatzaileak sutan, ondarrera nehork ez zezazketela irisartarrak atxik, paristarrak sesiturik geldituz. Helduden larunbatean, azaroak 14, irisartarrak Niortera doatzi, beti xapelgoaren kondu. Eta ondoko larunbatean, azaroaren 21ean, Frantziako Koparen hirugarren itzulia, Kanbon jokatuko dutena (20:30) Billereko taldearen kontra.

Okzitanera hizkuntzak jauzi bat goiti egiten du larrazken honetan Tolosako metroan, geldiguneak frantsesez eta okzitaneraz iragarriak dira metroko boz goragailuetan. Metroa kudeatzen duen TISSEO sozietateko presidente berdeak indarrean eman du Occitania hilabeteko animazioaren kari elkartek egin dioten proposamena. Horrela egunoroz metroa hartzen duten milaka ikasle eta gaztek okzitanera hitz batzuk entzuten eta ikasten dituzte. Egia biziki urrunetik abiatzen direla okzitandarrak beren hizkuntzaren berrreskuratzeko bidean ; baina hasian hasi, helduen okzitanera kurtsoek arrakasta handia biltzen dute ; hala nola Biarnoan hogeitazortzi leku desberdinetan proposatuak diren kurtsoak : hamasei lekutan lekuko elkartek segurtaturik, eta beste hamahirutan leku edo erakunde publikotan. Carcassoneko manifestaldian David Grosclaude IEO (Institut d’Estudis Occitans) erakunde antolatzaileko presidenteak deklaratu du joan den urriaren hogeitalauean : “ oraino hamabost urtez okzitan hiztunen kopurua apalduz joanen dela, baina handik aitzina goiti abia daitekeela, baldin eta gradu guztietako botere publikoek egiazko hizkuntza politika bat ongi koordinatua indarrean emaiten badute ”.

LEHEN GARAIPENA ! A.S. Baionako emazte errubilariek azkenean garaipen bat ardietsi dute, lehen sei partidak galdu ondoan. Joanden igandean, Christian Belascain zelai sintetikoan, Baionan, St Orens-eko taldeari nagusitu dira 17-10. Hiru entsegu markatu dituzte C. Lapebie, D. Aguerre eta E. Sicre-k. Garaipen horri esker, baionesak zortzigarren dira, hamarretarik, Frantziako xapelgoko maila gorenean. Orain, xapelgoak hiru asteren pausua hartzen du, Baionako emazte errubilari batzu haatik Parisera joanen dira zazpinakako xapelketa jokatzera.

LEGEZKO ABISU André BONNET Avocat Droit Fiscal et Droit des Sociétés 8, avenue du 8 Mai 1945 64100 BAYONNE 8, rue Faraday - 64140 BILLERE LAUREKI Société à Responsabilité Limitée Capital social de 10.000,00 €uros Siège Social : Centre Commercial BAB2 64600 ANGLET 501 229 116 RCS BAYONNE Suivant délibération de l’assemblée générale du 8 septembre 2009, les associés, statuant dans le cadre des dispositions de l’article L 223.42 du Code du Commerce, ont décidé de ne pas dissoudre la société. Le dépôt légal sera effectué au greffe du tribunal de commerce de Bayonne. Pour avis le réprésentant légal S.C.P. JEROME GOUFFRANT ET YON ALONSO NOTAIRES ASSOCIES A 64430 SAINT-ETIENNE DE BAIGORRY INSERTION DECLARATION D’INSAISISSABILITE DE LA RESIDENCE PRINCIPALE En application des dispositions des articles L. 526-1 à L. 526-3 du Code de Commerce Suivant acte reçu par Maître Jérôme Gouffrant, Notaire associé à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY, le 30 OCTOBRE 2009, Les époux Jacques Jean OSPITAL, cambiste, né à San Francisco, le 16/09/1966 et Marie-Pierre ETCHEVERRY, ingénieur agronome, née à Saint-Etienne de Baigorry, le 20/11/1968, demeurant ensemble à BAYONNE, quartier Marracq, 19 rue du Colonel Brancion ; mariés sans contrat préalable à St-Etienne de Baigorry, le 15/07/2000 ; ONT DECLARE : que Madame OSPITAL exerce la profession d’ingénieur agro-alimentaire. qu’elle est immatriculée au Répertoire des Entreprises et des Etablissements sous le n° SIREN 511 392 359 et SIRET 511 392 359 00010. Insaisissable leur résidence principale (articles L.526-1 et suivants du Code du Commerce). Désignation de la Résidence Principale : Un immeuble situé à BAYONNE (P.A.), quartier Marracq, 19 rue du Colonel Brancion, comportant maison d’habitation “Villa Nejma”, sol de la construction et jardin, cadastré section BT numéro 33 pour une contenance de 5a. 33ca. Pour avis Me Jérôme GOUFFRANT HERRIKOA Société anonyme au capital de 2 612 720 € Siège social: ANGLET (P.-A.) Résidence l’Alliance – Centre Jorlis RCS: Bayonne 320 432 222 I - L’assemblée générale ordinaire du 28 novembre 2008 a pris acte de la démission de M. François BIMBOIRE de son mandat d’administrateur, de la fin de mandat d’administrateur de M. Benoit BRIFFE et a nommé M. Jean-Louis SALABERRY et Madame Marie-Andrée ARBELBIDE nouveaux administrateurs, a pris acte, suite à une opération de fusion-absorption, du changement de dénomination social, de numéro d’immatriculation au registre du commerce et des sociétés ainsi que de siège social de l’Administrateur Caisse d’Epargne et de Prévoyance des Pays de l’Adour, située avenue de la Gare à DAX (40100), immatriculée au RCS de Dax sous le numéro 383 370 855, devenu Caisse d’Epargne et de Prévoyance Aquitaine PoitouCharentes, située à Bordeaux (33076), 61 rue du Château d’Eau, immatriculée au RCS de Bordeaux sous le n° 353 821 028. II – Le conseil d’administration du 30 septembre 2009 a pris acte de la nomination de Monsieur Bernard CHEVALIER, demeurant à Bordeaux (33), 10 rue de Ségur, en qualité de représentant permanent la Caisse d’Epargne et de Prévoyance Aquitaine Poitou-Charentes, en remplacement de Monsieur Maurice BOURRIGAUD.

ERAKATS-EN KURTSOAK

Erakats elkarteak abiatzen du kurtso sail bat. Gaiak, euskal zibilizazionea, hizkuntza geografia historia, matematikak. Izenak eman : jacques.saldubehere@numericable.fr edo 34 Camelias etorbidea 64600 Angelu.


8

AURREHISTORIA GOGOAN

Aurrez Aurre... dantza ikusgarria Irisarrin !

2- HERRI BAT UNTSA HARRIGARRIA…

Joanden astean, behako bat emana diogu Dordoña aldeko Les Eyzies herrian muntatua duten erakustegi bereziari, osoki aurrehistoriari dagoen erakustegi guziz aberatsari. Bainan herria bera nolakoa den, hortaz ariko gira egun Herri pollita zinez, bainan nunahi ere ez da herri pollit eskasik Eta Vézère ibaixkaren bazterrez-bazter bada ondo hetan berean horren iduriko frango, lerro ederra ur hegian eta ezponda erraldoi batzuen maldan bezala Les Eyzies bildua bezala dago ezpondaren gerizapean, urrunetik ageri bera holakoa da, Herria joanden astean aipatu harrizko itxura (xuriz erdian), Kro-Mañon zaalimaleko ezponda harrarena… baten hegiz-hegi, aspaldiko jauregi zahar baten itzulian nolazpait Ez da harritzeko turismoak gaitzeko lehentasuna hartua baitu hor gaindi, parte aurrehistoriari esker bixtan da bainan ez bakarrik horren gatik… Hasteko, berehala ohartzen zira Les Eyzies horrek bi berezitasun segurik badauzkala. Lehena, zernahi aparkaleku badela, plazan berean edo urruntxago, eta hori harritzekoa kausi ditake ikusiz zoin herri ttipia den, orotarat mila biztanle baino gutixago! Zendako bada hoinbeste auto eta autobusen tokia? Joanden aldian aipatu erakustegiaren gatik zernahi jende heldu baita horrat, gehienik udan bixtan da. Sasoinean beraz, aparkaleku horiek guziak Tayac auzoaldeko eliza xaharra… ez ditazke batere sobera. Bigarren berezitasuna, herriari so zaude eta elizarik ez duzu ikusten. Ardura eliza herriaren erdian izaiten da, eta baztertxago balinbada ere ageri da… Hor ez haatik. Zer dute beraz eliza zerratua eta dena barreatua? Ja, ez da holakorik gertatu! Eliza badute bainan oinez oren laurden baten bidean nunbait han, treinen geltokitik ez hain urrun… Hauxe behar da jakin: herrian badira bi auzoalde elgarretarik frango hurbil, Les Eyzies eta Tayac. Hirugarren bat urruntxago, Sireuil. Herriaren egiazko izena, legezkoa eta ofiziala, hauxe da: Les Eyzies de Tayac-Sireuil. Izen hori luzexkoa izanez, kasik beti laburtzen da, Les Eyzies erraiten edo idazten bakarrik eta hortan kito! Denboran haatik eta luzaz, Tayac zen auzoalde handiena eta jendetsuena, herriaren bihotza nolazpait… Eliza han zen eta beti han da! Arras ederra gainerat. Eta aspaldikoa, 12. mendean eraikia, gotor-leku itxura zerbaitekin. Konpostelarat zoatzin ainitz beilatiar hortik iragaiten ziren, oraino ere batzu… Aurrehistoriari buruzko ikerketak hasiz geroz du Les Eyzies auzoaldeak gaina hartua, beste biak haren itzalean daudela… Les Eyzies hortan dira saltegi, jatetxe eta hotelak, herriko etxea ere ba…

Urte guziz bezala sasoi huntan, Ortzaizeko ikastola, Irisarriko herria eta besta taldeak aratsalde goxo bat antolatzen dute Baxe Nafarroako Herri Antzokiarekin. Aurten, Maritzuli konpainiaren ikusgarri berria, “ Aurrez Aurre ” hautatu dute, familiek ikus dezaten azaroaren 15ean, aratsaldeko 5ak et’erditan Airoski gelan. Ihaute, Branletik jauziak, Paperezko iantzak eta Ando drom atalek osatzen dute oren bat eta erdiko ekitaldia. Ihautea Santa Luziaren eskutik heldu da, ilunpean. Maskaradako dantzek berotzen dute negu parteko aldia. Paperezko iantzak delakoek XVII. mendera eramaten gaituzte segidan, Italiako Berpizkunde garaira. Ando drom partean artikulatzen eta gauzatzen da ikuskizuna: Maritzuli eta Meatzaldeko Harrigorria konpainiak aurrez aurre jarritakoan. Aipagarria da ikuskizunaren argiztapena, dantzarien jantzi nasai eta ikusgarrien distirantea. Hori lana jantzietan emana! Eta kontuan hartu, ikusgarri honen arizaleak profesionalen mailan diharduten amaturrak direla ! Lan guzi horren emaitza akats gabekoa dela. Aratsalde horren ongi bukatzeko, Ortzaizeko ikastolako gurasoek talo goxoak prestatuko dizkizuete eta Irisarriko Besta taldekoek edariak... taloen pusatzeko ! Ondotik, familiak, dantzaz eta taloz aseturik, etxera sartuko dira... lasaiturik eta tripa beterik !

GORA-BEHERAK Auzitegietako azken berriak jakin ditugu joan den astean. Gaston Flosse, Polinesiako senadorea auzitan emana da, Charles Pasqua senadorea eta ministro ohia kondenatua izana da, urte bat presondegi bildurik, Dominique Galouzeau de Villepin lehen ministro izanak jakinen du urtarrilaren 28-an kondenatua izana den ala ez. Haien artean, berrikitan, nahiz prokuradoreak ez zuen deus ikusten Chirac-en kontra Xavière Simeoni jujeak auzitan ezarri du Errepublikako president ohia 21 alegiazko enplegu sortu zituelakotz Pariseko alkate zelarik, jende horiek haren alde lan egitekotan Paristarren diruarekin pagatuz. Ez dea ederra gure Errepublika ?

Gehexan Pontto

HARPE ETA ATERBE Herrian berean eta erakustegiaz bestalde bospasei gune badira aurrehistoriari xuxenean lotuak. Hala nola Arkaitz Handiaren harpea deitzen dutena. Harri-nigar eta harri-orratz miresgarri batzuekin. Eta inguruko herrixketan beste zernahi harpe, ehun baino aise gehiago. Jainkoak daki noiz, jendeak harpe horietan bizi izanak. Badira ere arkaitzpe batzuetan aurrehistoriako jendeen aterbe izan guneak. Horiek denekin bada altxor bat paregabea! Eta Vézère ibaixka badoa hor gaindi bere bide, ixil ixila, dena itzuli. Ur hegian, xoko batzu badira zinez xoragarriak. Kasu haatik, ez uste Vézère ibaia ezti-eztia doa eta nolako bazter pollitak ez izan ibaixka hori beti hoin ditu! polliki doala. Artetan ukaiten ditu ikaragarriko kexaldiak. 1960-eko urrian, eurite handi baten ondotik, urak ateratu ziren hor gaindi. Eta itsuski ateratu! Les Eyzies herriaren erdi-erdian, urak azkarki goiti egin zuen, karrika nagusia estaltzeraino, makur asko izan baitzen. Oroit-harriño bat badute ezarria, herriko etxetik hurbil, erakusteko gorenean noraino heldu izan ziren Vézère horren urak. Kasik ezin sinetsia ere baita hoinbeste eremu hartu zutela eta hoin gora! Uraren bi aldetan, goratasun handiko ezpondak, lekuka Muslaria dena aterbe, zilo eta arteka

-Asteburu guzian, Miarritzen, Jondoni Martine bestak. - Ortziralean, Doneztebeko feriak - Ortziralean, Donibane Lohizunen, Euskara bai eguna -Ortziralean (09.30 eta 10.45) eta igandean (10.30 eta 12.00), Azkainen, Jauregia elkartetxean, « Otto », Elirale konpainiaren dantza ikusgarri berria. -Ortziralean (20.30), Miarritzen, Koliseo gelan, « Un drôle d’oiseau », JeanFrançois Balerdi-ren ikusgarria -Ortziralean (20.30), Baionako Fakultatean, Gatuzain-en Topaketa sailaren kondu, « Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea bidegurutzean ? », hizlariak Bixente Vrignon, Gabi Mouesca, Eneko Bidegain eta Gorka Torre. -Larunbatean (09.30), Barkoxen, DenenEtxean, jardunaldi berezia “Pastorala lehen eta orai” -Larunbatean (10.30), Baionan, Kalostrape ostatuan, Ixabel Etxeberria mintzo Piarres Larzabal idazle zenaz. -Larunbatean (15.00), Hendaiako mediatekan, sorginen ilabetea dela-eta, “Sorgin Pues”, Xan Errotabehere ipuin kondari euskaraz. - Larunbatean (16.00) Azkainen, Biltokian, Maite Lafourcade etxeaz mintzo, Fermin Mihura eta Laka bertsutan -Larunbatean (18.30), Sarako liburutegian, “Biderdi”, Koldo Amestoy-en ikusgarria. -Larunbatean (17.30), Tolosan, eta igandean (17.30), Hendaian, Beltzeneko plazan, bertsulari xapelketa nagusiaren konduko finalerdiak.

- Larunbatean (19.00) Hazparnen, Mendeala gelan, Ezkia ikastolaren aldeko kontzertua : Lekuineko Txilikak eta Niko Etxart & Hapa Hapa - Larunbatean (20.00) Buzunaritzen, Gamia ostatuan Kalakan taldearen kontzertua - Larubantean (20.00) Armendaritzen, Zuentzat gelan, “Pil-pil herrian” antzerkia - Larunbatean (20.30) Baionako Antzokian, Michel Paste Big Band jazz musikaldia -Larunbatean (21.00), Gabadin, “Bi”, Kilikolo taldearen zirko ikusgarri berria. - Larunbatean (21.00) Baionan, Luna Negran, Baptiste Daleman umorista -Larunbatean (22.00), Ainiza-Monjolosen, Euskal-Herriko Laborantza Ganbaran, The Sparteens taldea kantuz, Euskaldun Gazteriaren besta kari -Larunbatean (20.00) eta igandean (15.00), Miarritzen, Koliseo gelan, “Enfant de lumière” musikaldia, Dove bere lagunekin. -Igandean, Biriatuko arrabesta antzarabazkariarekin. - Igandean (10.00) Donamartiriko lasterketa -Igandean (15.30), Aiziritzen, Udazkeneko kantaldia, Manex Pagola, Xiberutarrak taldea, Pagolarrak hirukotea, Miren eta Maylis Etxart, bai eta beste kantari frango. - Igandean (16.00) Baionan, Glain-eko Elkartetxean, Pirritx eta Porrotx, Luma Baiona-ren alde -Igandean (17.30), Irisarrin, Airoski gelan, “Aurrez-Aurre” dantza ikusgarria, Maritzuli konpainiarekin.


Herria 3031