Issuu on Google+

G E H I G A R R I A

G E H I G A R R I A

Euskara

LEGEAREN EDUKIA Badu aspaldi Kontseilua erakundeak definitu dituela euskararen beharrak zein diren. Behar horiek ondoko hamaika puntu nagusietan bil daitezke: 1. Ofizialtasuna da euskararentzat estatus egokia 2. Hezkuntza sistemak belaunaldi berriak osorik euskaldundu behar ditu 3. Administrazioa euskaldundu behar da 4. Euskararen normalizazioak organikoki zehar lerro izaera izan behar du 5. Alor sozio-ekonomikoa euskaldundu behar da 6. Helduen euskalduntzea estrategikoa da 7. Kuotak ezarri behar dira hedabideetan 8. Euskararen aurrekontua nabarmen handitu behar da 9. Unibertsitatea eta lanbide heziketa euskaldundu behar dira 10. Hizkuntza Politika egokia ezarri behar da 11. Hizkuntza-eskubideak bermatzeko helburua du Hamaika puntu nagusi horietara joaten hasteko, Euskal Konfederazioak definitu du, arloz arlo, Gobernuak hitzeman lege proiektuan agertu behar diren oinarrizko neurriak. Hona landu duen dokumentuaren arlo eta neurri konkretu batzuk:

Aginte administratiboak, judizialak eta zerbitzu publikoak • Frantsesa/lurraldeko hizkuntza, elebidun egoera orekatua tokian ezartzea (neurri berdineko letrak erabiliz…) barnean (harrera bulego, korridore, geltoki gela, leihatila,…) eta kanpoan (karrika plaka, norabide edo informazio panel,…) • Lurraldeko toponimiaren egiazko izendapenen berreskurapena eta balorapena segurtatzea (kalastran, kartografian,…). • Zerbitzuetan langile elebidunen izendatzea, jendearekin harremanetan direnei lehentasuna emanez (geltokietako eta postako leihatiletan, administrazio ezberdinetako harreragune eta erantzun-guneetan,…) • Bilkura, ospakizun, animazio,… publikoetan (denei irekietan) edo barnekoetan (laneko bilkuretan,…), lurralde hizkuntzen erabilpen mintzatua garatzea

eredu pedagogikoa ezagutzea, frantsesa pixkanaka sartuz. • Murgiltze eskoletan eta elebidunetan, 3 urtez azpiko haurren eskolatzea Hezkuntza Ministeritzak bere gain har dezan galdegitea, hori baitezpadako urratsa baita lurralde hizkuntzen biziraupenerako • Eskolaldi osoan inguratze-tasa hobesgarri bat erraztea, lurralde hizkuntzen ahulezia eta hezkuntza elebidunaren beharrespenak kontutan hartuz (neurri hori haurtzaindegiei hedatu behar da)

Hezkuntza eta formakuntza • Abiatzeko printzipioa hauxe izatea: Lurralde hizkuntzen eta kulturen irakaskuntza eskolaldi osoan zehar proposatzea, Lehen Mailako eta Bigarren Mailako ordutegi normalaren baitan, modalitateak, hizkuntza horiek erabiliak diren Lurralde Elkargoen eta Estatuaren arteko hitzarmenen bidez finkaturik (Fillon Legea, 2005) • Tokiko hizkuntzan eraman murgiltze

Hedabideak • Hedabideen independentzia eta autonomia errespetatuz bistan da, neurriak hartzea hedatzaileek lurralde hizkuntzetan emanaldiak erregularki programatzeko eta hedabide idatziek hizkuntza horietan idatzi artikuluen argitaratzea segurtatzeko • Lurralde hizkuntzetan prestatu telebista programak kate publikoetan erregularki zabaltzea segurtatzea, oraingo eguneroko ekoizpena nahi-

Eremu sozio-ekonomikoa • Ofizio saileko dokumentuetan lurralde hizkuntzen erabilpena ahalbidetzea, dela kontsultarako dokumentu eta liburuetan, dela jakinbide, formulario, tresna, ekipamendu eta eskoizki informatikoetan, hala nola ziurtagiri, egiaztapen, inprimaki, hitzarmen, faktura, ordainagiri, eskaera-bono eta beste agirietan

koa gehituz eta tokiko emanaldiak gehituz, hala nola dagozkien kateak sortuz Kultura • Lurralde hizkuntzazko sorkuntza kulturala sustatzea eta sostengatzea : ikusgarri biziak, argitalpenak, teknologia berriak, eta beste… • Lurralde hizkuntzetan sortu obretara heltzeko baliabide ezberdinak laguntzea, hizkuntza horietan eta beste batzuetan mintzo direnek balia ditzaten itzulpen eta azpi-titulapen lanak garatzerakoan Onomastika • Sail guzietan eta aldi oro nork bere sistema onomastikoaren erabiltzeko eskubidea zaintzea eta adostea • Toponimoak Lurralde hizkuntzan erabiltzea, eta hori elez ala idatziz eta eremu orotan, pribatuak, publikoak ala ofizialak izan Mugaz gaindiko harremanak • Hizkuntza bera erabilia den bi Estatuak lotzen dituen hitzarmen elebidunen aplikatzea, dagokien Estatuetan hizkuntza bereko eledunei elkarren arteko harremanen laguntzeko • Mugazgaindiko lankidetza sustatzea, batez ere eskualdeko edota lekuko elkargoen artean, era berean edo hurbilean mintzo den hizkuntzaren lurraldean

hizkuntza ofiziala ! Gobernuak iragarri hizkuntzalegea urrats berri bat da hizkuntz aniztasunaren aldeko politika baten baitan. Europako gainerateko Estatuek bezala, Frantziak ere badu aldeko politika bat martxan ezarri beharra. Oroz gain, lege horrek hizkuntzen eta berauen hiztunen eskubideen aitorpen ofiziala izan behar du. Gure hizkuntzen biziraupena da jokoan dena eta beraz etorkizuna bermatuko dien transmisio naturalerako baldintzak lehenbailehen berreskuratu behar dira.

Urriaren 24ean, larunbatez, MANIFESTALDIA BAIONAN

- 2007an Sarkozyk hitzeman eta 2008an Albanel kultur ministro ohiak iragarri lurralde hizkuntzei buruzko lege proiektua Parlamentuan lehenbailehen presentatua izan dadin eta lege proiektu honek euskarak behar duen hizkuntza politika ausarta garatzeko koadro legala eskaini dezan

Euskararen biziraupena bermatzeko neurriak hartzea ezinbestekoa da. Hezkuntzak belaunaldi berriak osorik euskaldundu behar ditu; administrazioa, alor sozio-ekonomikoa, unibertsitatea eta lanbide heziketa euskaldundu behar dira. Helduen euskalduntzea ere estrategikoa da eta hedabidetan kuotak ezarri behar dira. Horretarako ofizialtasuna behar dugu, euskararen aurrekontua indartu eta arloz-arloko hizkuntza politika ausarta behar dugu.

- Euskara hizkuntz ofiziala izan dadin Iparraldean, besteak beste hori baita euskal hiztunok ditugun hizkuntza-eskubideen aitorpenerako eta errespetatzerako balio duen estatus bakarra Urriaren 24an nunbre handian mobilizatu behar gira Gobernuari erakusteko gure hizkuntzari atxikiak garela alde batetik eta bere hitzak ez ditugula ahantzi: errandakoa bete behar da ! Hitza hitz !

Deiadar mobilizazioen historikoa

Eskakizun horiek guziek helburu bakarra dute: lurralde hizkuntzak biziaraztea eta berauek erabili eta transmititu nahi dutenei horretarako posibilitatea ematea. Neurri horien garapen osorako giza eta diru baliabideak ezarri beharko dira. Neurriok gure hizkuntzen familia-transmisioa lagunduko dute. Eskakizun horiek Estatu eta Lurralde Kolektibitateei zuzenduak dira (Herriak, Herri Elkargoak, Departamenduak, Eskualdeak). Instituzio bakoitzak doazkion ardurak eta neurriak bere gain hartu behar ditu.

www.deiadar.org

erronka ez baita lehen aldia Parisetik lurralde hizkuntzen eta beraz euskararen aldeko lege proiektu bat hitzematen digutela. Oroitzen gara adibidez Chirac Jaunak horrelako promesa egin zuela boterean zelarik. Ez dugu huts egin behar euskara bere normalizazio prozesuan aitzinarazten ahal duen urrats berri hori. Arratsaldeko bostetan Xaho kaiatik abiatuko da manifestaldi hori bi aldarrikapenen inguruan:

Mobilizazioaren zergaitia eta garrantzia 2008ko maiatzaren 7an, Frantses Estatuko lurralde hizkuntzetaz Diputatuen Biltzarrean egin zen eztabaidan, Albanel andereak, Kultura eta Komunikaziorako ministro ohiak, diputatuei jakinarazi zien 2009an hizkuntza lege baten aurkezteko nahikundea bazuela frantses gobernuak. Hitz horiekin baieztatzen zuen Sarkozy Jaunak 2007an egin promesa presidentzialetarako kanpainan zelarik. Geroztik lege

proiektu horri buruz informazio ñimiñorik ez dugu ukan, nahiz eta hitzorduak eta xehetasunak ukateko gutun bat baino gehiago igorri dugun Sarkozy Lehendakariari, Albanel eta ondoren Mitterrand Kultur Ministroei eta DLFLFeko North Jaunari (Délégation à la Langue Française et aux Langues de France), hots lege proiektu hori idazteko ardura duenari. Urriaren 24an beraz euskaltzale guziek Baionako karriketan hitzordu inportante bat dute Deiadar manifestaldiarekin. Izan ere, handia da aitzinean dugun

www.deiadar.org

Euskalgintza lau aldiz mobilizatu da Deiadar lelopean, 1989an, 1992an, 1994an, 1998an eta 2000n. Mobilizazioak kontestu berezi batean egin dira beti (blokatze egoera bat gainditzeko, eskakizun zehatz bat egiteko...) eta horregatik mobilizatzeak gehienetan fruituak eman ditu, presiopean izan direlarik botere publikoak behartuak izan baitira euskararen alde neurriak hartzera. Deiadar manifestaldiei esker lortu da adibidez Euskal Kultur Erakundearen sortzea, Seaska eta Hezkunde Ministeritzaren arteko hitzarmenak, Antolaketa Eskemaren Hizkuntza ataleko neurrien gauzatzea... Urriaren 24ko Deiadar manifestaldiarekin lortu behar dugu Gobernuak hitzeman lege proiektua aurkez dezan euskararen normalizazioan urrats berri bat eman dadin.


G E H I G A R R I A

G E H I G A R R I A

MOZIOA Edukina • Gobernamenduari galdetu 1958ko urriaren 4ko Konstituzioaren 2. artikulua osa dezan “Frantses hizkuntza Errepublikaren hizkuntza da eskualde-hizkuntzak errespetatuz geroz”; • Gobernamenduari galdetu 2009a bukatu gabe, hizkuntza lege proiektua presenta dezan, ministroak hitz eman bezala. • Gobernamenduari galdetu lege disposizio baten onar dezan, frantses zuzenbidean lurralde hizkuntzei egokitua, - Zenbait printzipio ezaguturik (ikus beherago), - Gure lurraldeetan hizkuntza politika nahizale eta eraginkor batez lagundurik, - Lortu beharreko helburuak finkatzen dituena, eta haien asetzeko, jende eta diru ahalez hornitua dena. • Euskal Herriko auzapez eta herri kontseiluei hau bezalako mozioak bozkatzera gomitatu. • Mozio hau Pirinio Atlantikoetako prefeta eta Baionako suprefetari helaraztea deliberatu.

Hizkuntza lege batek ezagutu behar dituen oinarrizko printzipioak • Ematea: lurraldeetako hizkuntza berezien aldeko ardura politikoa eta hizkuntza politiken kudeatzea Lurralde Elkargoei ematea ; • Engaiatzea: Lurralde Elkargo horiek tokiko hizkuntzen iraupenerako eragile bilakaraztera engaiatzea ; • Ematea: Lurralde Elkargo horiei kulturaren ahalmenaren ematea, egiazko hizkuntza politika tokian ezartzeko beharrezkoak diren baliabideekin ; • Ezagutzea: frantses hizkuntzaren parean, lurralde hizkuntzak Lurralde Elkargoek ofizialki ezagutzea lurraldeari dagokion hizkuntza gisa, eta Pirinio-Atlantikoetako departamenduan, euskara departamenduko hizkuntza gisa ezagutua izan dadin, besteak beste euskararen aldeko itun baten onarpenaren bitartez; • Garantizatzea: lurralde hizkuntzen biziraupena eta transmisioa garantizatzea, erran nahi baita, hizkuntza horietako hiztun kopuruaren beheraldirako joera aldatzea ; • Ahalbidetzea: lurralde horietan, hala nahi duen biztanle bakoitzarentzat, tokian tokiko hizkuntzaren erabiltzea, entzutea, hitz egitea eta irakurtzea ahalbidetzea ; • Segurtatzea: elebitasunaren garapenari esker, aipatu lurraldeetako bizitza sail publiko eta sozial ezberdinetan lurralde hizkuntzen presentzia segurtatzea ; • Esku hartzea: etorkin berrien barneratzean eta elkarkuntza sozialean esku hartzea, bai eta aipatu lurraldeetako garapen ekonomikoan, tokian tokiko hizkuntza eta kultura nortasunari esker.

Euskal Herrian eraman lana

Frantzia mailan eraman lana

Deiadar kanpaina martxoan hasi dira eramaten Euskal Konfederazioa et Kontseilua elkarteak. Mobilizazioaren beharra eta garrantzia azpimarratzeko komunikazio tresna anitz garatu dituzte Euskal Herri osoan: kontu bat Facebooken (interneten bidezko sare soziala), blog bat (www.deiadar.org), bilkura publikoak Iparraldean... Bestalde, egitura publikoen sustengua lortzeko, mozio bat prestatu eta hainbat egiturari igorri diete. Mozio hori arrakastatsua da zeren eta Euskal Kultur Sustengurako Herriarteko Sindikatuaren ondotik, 30 bat herriko etxek eta Hautetsien Kontseiluak aho batez onartu baitute. Eta horretaz gain, giza erakundeen babesa lortu nahian, Iparraldeko 300 bat elkarte, alderdi politiko eta sindikaturi sustengua adierazteko gomita igorri zaie. Eragile horiei igorri gutun hori ere arrakasta polita ari da ezagutzen anitz baitira jadanik Euskal Konfederazioari babes mezuak helarazi dizkiotenak.

Lurralde hizkuntzen inguruko eztabaidak Pariseko legebiltzarrean iragan behar zuela jakin duelarik, Euskal Konfederazioa lan bat hasi da eramaten Kolektiko batean frantses lurraldean hizkuntza gutituen alde ari diren beste herrialdeekin. Kolektibo horrek bretainiarrak, korsikarrak, alsaziarrak, okzitanoak, Réunion Uhartekoak eta katalanak biltzen ditu. Bi aldiz bildu da Parisen hainbat diputaturekin, 2008ko maiatzean eta 2009ko maiatzean. Lehen hitzordua baliatu dugu diputatuei manifestu bat emateko, Kolektiboaren izenean. Manifestu horretan oinarrizko printzipio batzuk zerrendatu ditugu. Bigarren hitzorduan, diputatuekin biltzeaz gain Association des Régions de France erakundeko kontseilariekin ere bildu gara. Kari horretara, “Frantziako lurralde eta eskualde hizkuntzen aldeko legezko estatutua” izeneko dokumentu bat banatu diegu gure ustez Gobernuak hitz eman lege proiektuak jorratu behar duelako. Kolektiboarekin dugun heldu den hitzordua urriaren 24ekoa dugu: Baionaz gain, Okzitanian (Carcassonne), Alsazian, Bretainian... ere mobilizazioak antolatuko dira.

Kontseiluaren babesa hastapenetik Euskal Konfederazioak hartu badu Deiadar kanpaina abiatzeko iniziatiba, Euskal Herri osoko euskalgintzako giza eragileak biltzen dituen Kontseiluak hastapenetik egin du bat ekimenarekin. Bere misioa euskararen normalizazioa Euskal Herri osoan lortzea denez, Kontseiluak ez du duda izpirik izan babesa ematerakoan: Kontseiluak argi du euskarak Euskal Herri osoan izan behar duela ofiziala eta eremu guzietan garatu ahal izateko legea ere bere alde ukan behar duela. Irailaren 16an Bilbon burutu prentsaurrekoaren bidez Kontseiluak babes hori publikoki adierazi du eta Euskal Herri osoko euskaltzaleak deitu ditu Baionako karriketan manifestatzera.

(Pasarteak)

Aitzin solasa Hizkuntz eta kultur aniztasunaren zaintzea gizadiaren erronka handia da. Aldeko politika publikorik garatzen ez denez eta legezko estatuturik ez dutenez, gure hizkuntzak ez dira beren biziraupena segurtatuko luketen baldintzetan transmititzen eta garatzen ahal. Konstituzioaren 75-1 artikulua osatuz, Frantziak lehen urrats garrantzitsua egin du. Artikulu hori lege dispositibo berri batekin osatu behar da gure hizkuntzek frantses legedian tokia ukan dezaten. Dispositibo horrek hizkuntza politika ausart eta eraginkorrak ekarri beharko ditu.

Eskubide printzipioak

Manifestua (Pasarteak) Badu hogeita hamar urte baino gehiago nazioarteko eta Europako erakundeek hizkuntzek gizadiaren ondarean duten garrantzia etengabe azpimarratzen dutela eta Estatuak neurri egokiak hartzera bultzatzen dituztela hizkuntzen defentsa eta garapena segurtatzeko, eskualde hizkuntzen edo hizkuntza gutituen kasuan bereziki. Hala ere, Frantzia, “Giza Eskubideen Herria”, aspaldidanik ari da frantsesa ez den bere lurraldean present diren hizkuntzen kontrako hizkuntza politika eramaten. Egun ere, Hizkuntza Gutituen Aldeko Europako Karta (1992koa) ez du berretsi nahi, Konstituzioaren 2. artikuluaren irakurketa berezia egiten du hizkuntza gutituen kontra egiteko, hastapeneko helburutik urrunduz. Nazioarteko eta Europako testuekin bat eginez pentsatzen dugu: - Gizakien arteko harremanetarako baliatzen diren heinean, hizkuntza guziak maila berean kokatzen direla - Hizkuntza guziek balio berdina dutela, hizkuntza horien hiztunek dignitate edo duintasun berdina duten bezalaxe - Hizkuntza guziek, berez, garatzeko gaitasun berdina badutela - Hiztun guziak berdintasunez tratatu behar direla eta bakoitzak bere hizkuntza eskuratu eta transmititu, erabili eta garatzeko eskubidea duela, arlo pribatuan zein publikoan. Printzipio horiek kontuan harturik, gure hizkuntzen aldeko legezko antolaketa juridikoa aldarrikatzen dugu baita ere hizkuntza politika ausart eta eraginkorren ezartzea gure lurraldeetan, lortu beharreko helburuak finkatzen dituztenak eta berauek garatzeko beharrezkoak diren giza eta diru baliabideak ukanen dituztenak. Aldarrikapen horiek guziek helburu bakarra dute: gure hizkuntzak biziaraztea eta erabili nahi dituztenei horretarako parada ematea. www.deiadar.org

Frantziako lurralde eta eskualde hizkuntzen aldeko legezko estatutua

- Komunikazio librea: hiritar oro mintzatu, idatzi eta inprimatzeko libre da (1789ko Deklarapeneko 11. artikulua) - Hizkuntz eta kultur aniztasunaren errespetua Europar Batasunaren oinarrizko printzipioetako bat da, Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Kartako 22. artikuluak aitortzen duena (Europako Parlamentuko 2003ko irailaren 4ko Erabakia) - Nazioarteko hizkuntz eskubideak kontuan hartu behar dira eta berezikiago: Eskualde hizkuntzen eta hizkuntza gutituen Europako Karta (1992), Eskubide zibil eta politikoei buruzko nazioarteko Itunako 27. artikulua eta Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen Ituna (NBE, 1966), Europako Parlamentuko Erabakiak (Arfé 1981, Kuijpers 1987, Kililea 1994), kultur aniztasunari buruzko UNESCOren Deklarapen (2001) eta Hitzarmen (2005) unibertsalak

Hizkuntza-lege berria Gobernuak iragarri hizkuntza-legea urrats berri bat da hizkuntz aniztasunaren aldeko politika baten baitan. Europako gainerateko Estatuek bezala, Frantziak ere badu aldeko politika bat martxan ezarri beharra. Gure hizkuntzak osoki garatu ahal izateko, ondoko arlo eta lortu beharreko helburuak ezinbestekotzat jotzen ditugu : 1. Hizkuntza-politikaren ardura duten erakundeak definitzea 2. Lurralde Kolektibitateen dispositiboak eta baliabideak zehaztea 3. Hizkuntza eta kulturen aitorpen ofiziala egitea 4. Berezko transmisioa, eskola eta gizarte transmisioa segurtatzea irakaskuntza elebidun orokortuaren bidez 5. Lanbide heziketan eta unibertsitate ikasketetan lurralde hizkuntzen garapena segurtatzea 6. Helduen irakaskuntza arlo estrategikotzat jotzea 7. Lurralde hizkuntzen sozial erabilera segurtatzea 9. Komunikabideak kontutan hartzea 10. Lurralde kulturaren sorkuntza eta hedapena kontuan hartzea 11. Hizkuntza-paisaia arloa kontua hartzea 12. Mugazgaindiko kooperazioa eta nazioarte-parte hartzea kontuan hartzea

www.deiadar.org


Herria 3026 bonus