Issuu on Google+

Arrosarik ez da ehun egun irauten duenik (Xinako erran zaharra) 2009ko Irailaren 24ekoa 24 septembre 2009 - 1,10 E - N° 3024

BIL ETA BIL Aste huntan sartu gira udazkenean. Edo larrazkenean, leku askotan erraiten den bezala. Egia erran, aitzineko egun horiek ere bazuten jadanik halako udazken usain bat, egunak polliki hasiak labu­r­ tzen eta airea ere freskatzen... Eta frangok daukate eskolen sartzeak berak, hilabete hunen hastean, ekarria zuela jadanik usain hortarik jastaldi bat... Udazkenean gira orai bainan udazkenean sartu aitzin, udako azken aste­buru hortan, ondarea da ainitz aipatu, bai eta goretsi. Hori egin da mila gisetarat, jakinaren gainean hain xuxen ondareak eremuak zabal dauzkala, biziki zabal... Aspaldixkoan irailak ekartzen ditu hola ondarearen egunak. Ondareaz gehiago eta hobeki axolatzeko parada hauta. Batzuk diote haatik ondarearen griña alde bat behar ginukeela eta ez urtean bizpahiru egunez bakarrik. Egia hori ere bai­nan artetan on da ere egun guzietako a­rrangura izan behar denari oraino munta gehiagoren emaitea. Behin apez batek erraiten zuena: “Jesus sortuz geroz egun guziz Eguberri ditake eta Jesus piztuz geroz egun guziz Pazko bainan Eguberri eta Pazko besta-buru gisa ere behar dira haatik atxiki...” Ez ote da gauza bera erraiten ahal ondareaz, ingurumenaz eta holako batzuez? Beti gogoan behar ditugula bainan noiztenka oraino indar gehiago eginez... Dena den, horra beraz udazkena. Batzutan erraiten da Euskal-Herrian segurik hori dela urteko sasoinik ederrena! Egia da bazterraren jauntzia bera miresgarria izaiten dela keinka huntan, kolore xoragarri batzuekin! Eta gero, udazkenean ez girea artzen hau bil eta hura bil, hori ere untsa atse­ gingarri baititake..? Udazkenean biltzen dira alabainan artoak, mahatsak, gaztenak, intxaurrak, onjoak eta iratzeak... Bil eta bil beraz, bainan ere erein eta erein. Udako pausaldiaren ondotik, udazkena jin orduko, ainitz badira plantatzen direnak, eta kar berri batekin, beren aldarrikapen asko eta askoren hazia berriz ere bota eta bota, biharko edo etziko uzta on baten menturan. Funtsean, azaroa ere, edo hazila, hazitik heldu den izenarekin, udazkenak dauku ekartzen... J-B D

ISSN 0767-7643

JEAN ETA PEIO ETXELEKU AITASEMEEN METALGINTZA LANTEGI BERRIA LEHUNTZEN Euria jautsahala ari balinbazuen ere kanpoan joanden ostiralean, Jean eta Peio Etxeleku aitasemeen Samet Bessonart lantegi barnean besta aro zen. Alabainan, Lehuntzeko lantegi eremuan, Europear Garraio Zentro III-an, eraikia duten metalgintza lantegi berri nasaia estreinatu dute, langile, sustengatzaile eta hautetsi andana baten presentzian.

Herrian lana, herrian bizi Etxeleku aitasemek aspaldi huntan badute eraikuntza metalikoetaz arduratzen den Geroari lantegia Heletan, 25 langilerekin. Azken urte horietan partxuergoan arizan dira lanean Jacques Bessonart angeluarraren metalgintza lantegiarekin, Baionaldeko Maignon gunean kokatzen zena, bat bertzearen aktibitateek elgar osa­tzen zutela. Jacques Bessonartek bere lantegia utzi duenean, Etxeleku aitasemek, Mayi Erdozaincy eta Jakes Oihenartekin kidetzan, hartu dute segida, lantegia erosiz 2005ean eta berri bat eraikiz, nasaiagoa eta estrategikoki garraioentzat hobeki kokatua Lehuntzeko lantegi gune hortan, BABko ateetan. Lantresna guziz ederra, garapen mentura handi batekin, obra metaliko zailenak egiteko gai dena. 2009ko maiatzaz geroz, 12 lagun ari dira hor lanean, atelieretan 8 eta bulegoetan 4. Ortziralean, Jean Michel Barnetche Heletako apezak du lehenik benedikatu lantegi berria, kostalde hortan aspaldiko ohidura hori doi bat galdua balinbada ere.

Alain Iriart hautetsia eta Peio Etxeleku

Estreinaldi egunean, Jean eta Peio Etxeleku, Alain Iriart Hiriburuko auzapez eta kontseilari orokorra, Jean Michel Barnetche apeza, Roland Hirigoyen Mugerreko auzapeza eta Mayi Erdozaincy

Samet Bessonart lantegi berriko barne nasaia

Ondotik, Peio Etxelekuk kondatu ditu lantegi berri horren harat-hunatak. Desafio handia, bidean sustengatzaile suhar batzu aurkiturik, Lehuntzeko herria, CABABeko arduradunak... Eskerrak bihotzetik bihurtu ditu Peio Etxelekuk finantzabideak ideki dizkioten egitureri eta lantegi berria eraiki duten ofizialeri. Hitzaldia bururatzen zuela “Herrian bizi, herrian lana, agian luzaz !” suhar batekin. Ondotik Alain Iriart tokiko kontseilari orokorrak zuen hitza hartzen bere sustengu osoa adieraziz obra berri horri. “Etxeleku familiaren nahikari handia txalogarria da” zion hiriburutar auzapezak, “geroari begira, segi hola-hola !”.

Asier Zabaleta dantza sortzailea Gipuzkoar dantzari honek jada hamabost urteko esperientzia du dantza garaikidean, bos­ pasei talde desberdinetan. Miarritzeko Maitaldiaren kari eskaini du “ Zoo ” baleta. Labur­ bilduz dantza garaikidean kreazio lanetan murgildua den artista bat dugu Asier Zabaleta. Pare bat ele gurutzatu ditugu. Herria : Nola sortu duzu “ Ertza ” konpainia ? Asier Zabaleta  : Dantza konpainia desberdine­ tan ari nintzen, eta duela hamar urte Suisako “  Alias  ” konpainian sartu eta 2004 arte aritua naiz. Banuen beti buru atzean Euskal Herrira itzultzeko gogoa, eta duela bost urte gauzatu dut nire gogoa, “  Ertza  ” izenarekin dantza proiektu ezberdinak bideratzeko lan egitura ttiki bat sortu nuen. Hainbat taldetan ibilia naiz ordu arte, be­ ren artean guztiz desberdinak, horrela bakoitze­ tik interresgarria iruditu zaidana hartuz ari naiz orain kreazio lanean. H  : Ohartua zinatekeen dantza, bereziki dan­ tza garaikidearen mundua hemen biziki zaila izanen zela, ez ? A.Z. : Genoban burutu nuen kreazio lan batekin itzuli nintzen Euskal Herrira, lehen urteak na­ hiko zailak izan ziren, lehen bi urteak emanaldi gutxi, jendeak ez ezagutzen, nahiko gogorrak izan nituen ; ordea hirugarren urtetik aurrera, ia biz­

pahiru lan banituen hemen eginik, jendeak gero eta gehiago ezagutzen ninduen eta, orain ez naiz damutzen pauso hori emanaz. H : “ Zoo ” deitzen da Miarritzeko Koliseo ge­ lan eskaini duzun lana, zer erran nahi izan duzu balet horrekin ? A.Z. : Taula gainean eman nahi izan dut gizakiak gaur egun ere bere baitan duen abere edo ani­ mal hori, eguneroko bizian baditugula jokamolde asko abereari hurbilago gizakiari baino ; ikusleak ere hori ikusi eta bere gogoetak egin ditzan. Obra hasiera aras gogorra da, tentsio handian ematen du publikoa, eta tentsio horrek dirau bururaino. Tentsio horretan ikus ditzakegu bost pertsonai, beren munduan, bakardadean sarturik, beren artean sortzen diren harremanak ikus daitezke ; lagun urko edo hurbilenaren ondoan nola joka­ tzen duten. Menturaz errealitate estremoak dira erakutsiak, baina uste dut errealitatean aurki­ tzen direla.

H : 36 urte dituzu, kreazio lan horretan segi­ tzen duzuia etengabe ? A. Z. : Irailaren hamaseian itzuli naiz Brasildik, lan bat egiten hasia bainaiz hango festibal bate­ kin, eta iraileko bigarren asteburuan estreinatu dut bakarlan bat Brasilgo dantzari bati eginda­ koa, nire asmoa da hemen Euskal Herrian kore­ grafia bera hemengo dantzari batekin muntatzea, eta gero biak elkarrekin eskaintzea, bai Brasilen bai hemen ere.


2

• Israel eta Hamas, judu eta musulman bi kontrarioak jujatu ditu ONU nazioartekoak manatua zuen inkesta batek Ekialde Hurbileko ezin bururatuzko auzi zikin hortan. 575 orrialdeko lana atera dute jujariek beren ikertzetik, bi alderdien hutsak erakutsiz baina biek ere ez dituzte onartu New York hirian agertuak izan diren auzikondu horiek. Goldstone hegoafrikarra zen lan hori bururatu duen jujea eta Israeldarrek Gazan abenduaren 27tik eta 2009ko urtarrilaren 18 artean egin xehakatzea du lehenik aipatu : 1387 hil egin ziren hor palestinarretan eta 13 hil Israelekoetan. Horietan denetan gizakiaren krima askoz jaukituak dira bi aderdietako gudariak eta Israelgo juduen txarkeriak dira bereziki argitan emanak, ez dutelako batere palestinar jende zibila esparniatu baina haur, emazte eta gizon zibilak ere zendu direla. • Japonian Yukio Hatoyama ezker-erdikoen presidenta lehen ministro pasatu da eta bere gobernua xutik ezarri du. Diruzaintzako ministro ezarri du Hirohisa Fujii, 77 urtekoa, indar haundiak dituen ministerio hortan. Beste kargu haundi batean ezarri ere du Naotokan jauna, besteak beste. • New York Ameriketakoan pipatzea gero-eta zailago bilakatzen ari da azken berri hauen arabera : xedea bide dute plaietan eta ibil-parketan ere erretzea debekatzeko, Los Angelesen ere gisa hortako debekuak jada ziren bezala. Orain arte ostatu eta jatetxetan zituzten larderiak horra hedatuz joaki. • Kubako gobernuak 1962 urteaz geroz bazuen embargo edo blokatze debeku bat Washingtonekin, amerikar kurutzamenduetarik baztertzen zuena. Orain Barack Obamarekin jabaltzen ari dituzte larderiak eta ONU batasunari galdea egiten diote habanarrek beren mugen oraino gehiago laxatzeko amerikarren lurreri buruz. • 14.000 hil Mexikan badira izanak 2006 urteaz geroztik drogaren auzi-kalapitetan, trafikante taldeek elgarren kontra derabiltzaten guduketetan : hori guzia Felipe Calderon president sartu zen denboratik orai artean. Berriki, hamar hil izan dituzte Ciudad Juarez hirian gertatu toxikarien arteko auzietan. Amerika Texaseko muga aldean da hori eta beste 25 hil ere badira handik hurbil deitoratuak, heien artean polizagizon bat.

• Paludismo eritasuna ari da itsuski munduan gaindi, orotarat % 40 mehatxatzen dituela gutiaski mundu guzian. Urtean 250 miliun jende jotzen ditu gaitz horrek eta xerto bat ponduan ezarri ere dute, ustez bederen, joanden maiatzean Tanzaniako herrialdean. Entsegu hori bera segitzekoa dute orai beste herri batzuetan, hala nola Burkina Faso, Gabon, Malawi eta Mozanbikan. Haurrak ditu lehenik jotzen izurrite horrek. • Espainiak badu Valle de los Caidos gunea Madrilgo ondoan gerlan hilen oroigarri Anselmo Alvarez apezaren gidaritza duen Basilika ezagutuan, Francisco Franco buruzagi ohiaren oroitarri espantagarria ere duena. Orai haatik ABC aldizkari eskuinekoak berak jakinarazi du ez dela gehiago han Francoren meza nausi ospetsu hura emanen bainan bakarrik meza xoil bat emanen dela azaroaren 20an Francoren hiltzeko urteburukari. Bestalde, emanen da bai azaroaren 3an hango ondoan gerlako hil guzien meza, hantxetan ehortziak diren 40 edo 60 mila gerlako hilentzat. • Jose Manuel Barroso jauna dugu berriz ere Europako Parlamentuaren buru 382 boz bildurik bere alde eta 219 kontra. Bigarren aldiz du majoria hori portugesak. Beste bat izan zen beste hainbeste egin zuena eta hura Jacques Delors frantsesa. • Palestinan, eta haratagoko Iran herrian ere, beti minbera da mundua juduen eta musulmanen arteko elgar ezin ikusi hortan. Alde batetik horra Ali Khamenei Teheran Irangoa bere arma nuklearrarekin beldurrak emaiten dituena erranez zerbitzu zibilak dituela artikulu hortan dituen xedea, eta ere Isralego sionismo gosearen ikarak, herritarren manifestaldiek salatzen dituztenak. Bestalde batetik Obama amerikarra ere hor ibilia da auzi horren jabetzeko Netanyahu judua eta Mahmud Abbas araba arrazoinatu nahiz baina fruitu guti eman dute orai artean haren urratsek. • UNESCO batasunak buruzagi berri baten beharraz, bozak ukanen ditu helduden urri hortan. Faruk Hosi egiptoarra daukate ainitzen ustekariek postu hortan hautatua izan daitekeena. Denetan eta denek zerbait, badira haatik hori ere juduen adiskideegia daukatena. Baina iritzi hori gaindi dezake iduriz.

Ertzaintza eta Frantziako polizia eskuz esku Joanden aste guzian handizki aipatua izan den berria dugu hau, Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak zabaldu duena. Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako barne-ministroa eta Brice Hortefeux Frantziako barne-ministroa elgarrekin adosturik, hemendik hilabete batzura ertzainek ere beren ofizio kari muga iragaiten ahalko omen dute, orain arte debekatua zitzaiena, frantses polizarekin “kolaborazio eta kooperazione lana” eskuz esku eremaiteko Lapurdin, bereziki terrorismo aferetan. Ez dute haatik denek begi onez ikusten kolaborazio hori, hala nola Espainiako polizia sindikatuek...

Amnesty Internationalen salaketa arrastatuen eskubide urraketaz Amnesty International erakundeak aldi bat gehiago salatu du Espainia dela Europear Batasun osoan atxilotuen eskubideak gehienik urratzen dituena. Hala nola, arrastatuak diren presunak inkomunikazioan atxikiak direla sobera luzaz, bestalde tratu txarrak eta torturak beti molde jarraikian erabiliak direlarik, bereziki borroka antiterroristaren aitzakian. “Ezin onartua da arrastatua den norbait bost egunez desagertuta egotea, zilo beltz batek irentsi balu bezala” dio Amnestyk, gainera bost egunetatik hamahirutara luza litaikeelarik inkomunikazioa Espainian gaindi. Atxilotuek eskubide osoa behar lukeetelarik hastapenetik abokatuarekin, medikuarekin eta familiarekin egotea. Inkomunikazioa bertan behera uzteko eskatzen dio Amnestyk Espainiari.

Getxoko Komikiaren eta Mangaren azoka azaroan Zortzigarren aldikotz antolatuko dute Getxon Komikiaren eta Mangaren azoka. Azaroaren 27tik 29ra iraganen da. Bi komiki egile dira kari hortara omenduko, Juan Carlos Egillor donostiarra eta Purita Campos katalana, Bartzelonakoa.

Bertsulari xapelketa nagusia urriaren 3an hasiko Bertsulari Txapelketa Nagusiaren XV. edizioa urriaren 3an hasiko da Zestoan, abenduaren 13an bururatzeko Barakaldon iraganen den finalarekin. 44 bertsulari izanen dira lehian : Arabatik 2, Bizkaitik 12, Gipuzkoatik 21, Nafarroatik 4 eta Ipar Euskal Herritik 5 (Amets Arzallus, Sustrai Colina, Odei Barroso, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe). Final-laurdenak : urriaren 3an Zestoan, 10ean Leitzan, 11n Bilbon, 17an Uztaritzen (Kiroletan), 18an Zarautzen eta 24ean Laudion. 36 bertsulari lehiatuko dira laurden horietan, sei multxotan. Laurdenetatik ateratutako 17 bertsulari hobereneri juntatuko zaie duela lau urteko 7 finalista, 24 bertsulari horiek jokatuko dituztela finalerdiak, bi itzulitan. Hauetako zazpi hoberenek eta Andoni Egaña 2005eko xapeldunak jokatuko dute finala Barakaldon.

Bilboko Atlhetic maixu baten pare Europako Ligan Abiatze ezin hobea egin du Athletic-ek Europako Ligan, San Mames zelaian Austriako Vienaren kontra 3-0 irabaziz, 35.000 jenderen aitzinean. Llorentek sartu ditu bi gol eta Muniainek hirugarrena. Ondotik haatik gataskak izan dira Vienako zaleen eta Ertzaintzaren artean. Urriaren 1ean jokatuko du bigarren partida Bilboko taldeak Alemanian, Bremengo Werder-en kontra.

Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchez bigarren Espainiako Itzulian MINBERA Udazken haste huntan, bazterrak frango minbera dira hor gaindi. Esneari ari diren laborariak arrunt kexu, esnea ez diotela hein on batean pagatu nahi. Egoera hori salatzen dute goraki eta arrazoina dute segurki! Hein bat moldez

Mintzo gira bixtan da erien asurantza kutxak, “Sécurité Sociale” famatuak, duen zilo alimaleaz... Alta, artetan, zerbait egiten da zilo horren tapatzeko, edo bederen ttipitzeko... Ixtanteko, berriz handitzen da gero eta nehork ez jakin naski nun zoin izaiten ahal litakeen aterabide bat hein bat egokia... Orai, zilo hori leize bilakatua da, hogoi miliar eurotarat heldua omen baita! Xahutze batzueri arrasta kolpe bat eman zela, ez du biziki iduri horrek hanbateko ondoriorik ukan duen. Gainerat, jendea gero eta hobeki artatzea, hori ez da berenaz gauza ona baizik. Nola bestalde banabesteko batean jendea gero eta gehiago xahartzen den, eta xahartzearekin arta gehiago behar, ez da erretx gastuen ttipitzea. Nahiz, aditu batzuek diotenaz, sail batzuetan ba omen litakeen halere xahutze frangoren arintzeko moldea. Bestalde, kutxaren diru-sartzeak dira xuhurtu lan-eskasa berriz emendatzearekin. Eta orai, zer egiten ahal da beraz? Irabazi eta erretreten gainean sos gehiago hartu? Jadanik hartzen dutenarekin ere bada ainitz arrangura... Zerga berri bat asmatu? Bainan nork pagatzeko? Gisa guziz, zerbait jakinen da helduden aste hortan. Gobernuak bere xedeak beharrak Dominique de Villepin gobernuburu ohia auziperatua eta auzia ditu agertu urriaren lehenean... Hola astelehenean hasia… Lehen egunean berean, auzitegirat heltzean, gogorki mintzatu da Sarkozy presidentari mendekatuz… ez omen baita segitzen ahal...

heltzeko, laborariak behar du alabainan xuxenez heldu zaion irabazia. Bere gastuen ordaintzekoa eta bere lanaren sari egokia. Lekuka, zernahi esne ixuri baitute, hori haatik ez ditake izan denen gostukoa, hoinbeste jende goserik egoki-eta ez litake untsalaz holakorik egin behar. Bainan esne ixurtzalek diote ezinbestean direla hortaratu... Bazterrak minbera ere hasi baita Clearstream delako auzia, bost lagun auziperatuak eta ez nor nahi, horietan barne Dominique de Villepin gobernuburu ohia. Ixtorio bitzia eta bitzia bezen nahasia! Hilabete bat iraun behar omen duen auzi horri esker, jakinen ote da egia? Ez da errana... Bazterrak minbera ere Postetan eta burdinbidetan, greba batzuen abiadura zerbait ba aste huntan berean... ZILO HANDIA Badu urteak eta urteak aipatzen dela zilo hori!

BI XERTATZE BERAZ? Denetan alde bat aipu da urdetarik edo zazi zu nundik jina zaukun gripa tzar hori, kasu gehienetan arras arinki lotzen bada ere, eta gobernutik aski errepikatzen dute gaitz horren kontrako xertoa laster prest izanen dela. Bainan hor da ere usaiako gripa hura, urte guziz goitxago edo berantxago agertzen dena, eta aurten goizik jin ditakeela diote hor gaindi. Beraz usaiako xertatzeak goitxago hasi behar litazke... Kasu haatik, xerto horrek ez du nehor begiratzen delako beste gripa hortarik. Hots, untsalaz, bi xerto beharko dira, bien artean hiru asteko artea utziz... Badira haatik arrangurak, eta medikuetan ere, AH1N1 delako horren kontrako xertoa osoki fidagarria ote den ala ez... Xerto bat bi aldiz hartu beharko dena hain segur, ja hemen berean erran bezala. Bi xerto beraz bainan hiru xertaldi... J-B D

Madrilen bururatu da joanden igandean Vuelta. Alejandro Valverde da garaile atera, itzuli guzian etapa bihirik irabazi gabe haatik. Bigarren Euskalteleko Samuel Sanchez asturiarra, Valverdetik 55 segundutara, eta hirugarren Cadel Evans autsraliarra, 1’32”tara. Taldeen sailkapen orokorrean, Euskaltel-Euskadik hamabigarren bururatu du, 33etarik, taldeko txirrindulari guziak heldurik Madrileraino, ez baita belentria ttipia.

AEK-ren PERMANENTZIAK AEKren ikasturte berria urriaren 5ean hasiko da. Izenak emaiteko, huna permanentziak : - Donapaleu, 17 Palais de Justice karrika (05.59.65.89.21) irailak 24 eta 25 (14:00-20:00) - Arbona, Arantzola (05.59.41.97.31) irailak 24 (18:00-20:00), irailak 26 (10:00-12:00) - Baigorri, Herriko Etxean (05.59.49.11.81) irailak 25 (18:00-20:00) - Baiona, 22 Marengo karrika (05.59.59.50.99) irailak 24 eta 25 (9:0019:00) - Beskoitze, Lokarri ezkerparetan (05.59.31.73.78) irailak 29 (19:00) - Ezpeleta, Herriko Etxean (05.59.93.40.83) irailak 28 (20:00) - Donibane Garazi, Jai alai (05.59.49.11.81) irailak 24, 28 eta 29 (12:0019:30) - Hazparne, 19 Jean Lissar karrika (05.40.48.17.87) irailak 24 eta 25 (9:00-12:30/14:00-19:00) - Itsasu, Goxoki (05.59.93.40.83) irailak 24 (20:00) - Lehuntze, herriko plazan (05.59.31.55.49) irailak 25 (19:00) - Miarritze, 9 Jules Ferry karrika (05.59.22.30.32) irailak 24 eta 25 (9:0013:00/15:00-19:00) - Uztaritze, Lagunen etxea (05.59.70.30.74), irailaren 24etik urriaren 2ra (10:00-12:15/16:00-19:00) - Maule, Barennes karrika (05.59.19.18.44) setemeak 24 eta 25 (16:0019:00) - Paue, Complexe République (05.59.72.92.18) urriak 5 (20:00) - Bordele, Parise : izenak eman Baionako AEKn, Marengo karrika 22 (05.59.25.76.09). Bertze gau eskoletan, Azkaine (05.59.54.14.01), D.Lohizune/Ziburu (05.59.26.46.02), Hendaia (05.59.20.55.30), Hiriburu (05.59.25.68.89), Kanbo (05.59.93.40.83), Mugerre (05.59.42.61.19), Izura (05.59.65.89.21), Senpere (05.59.54.14.01) eta Urruñan (05.59.20.55.30), izen emaiteko permanentzia egunak jadanik iraganak dira.


3

Urriaren 24an, larunbata MANIFESTALDIA BAIONAN Xaho kaian – 17:00etan “EGIA NAHI DUGU JAKIN” Jon Anza gogoan, joanden larunbat aratsaldean, bi mila presuna nunbait han ibili dira Donibane Lohizuneko karriketan, “Non da Jon?” oihukatzen zutela. Aise jende gehiago ere izanen zen hegoaldetik etorri nahi ziren guziak heltzen ahal izan balire Donibanerat bainan mugan geldi-arazi dituzte. Keinka batean muga hegi hortan bazen sei edo zazpi kilometro luzeko auto lerroa, polizak ez uzten aitzina segitzerat... Dena den, manifestaldia deus zalapartarik gabe iragan da. Doi-doia ateria bainan bazterrak kartsu. Azpimarratua izan da bixtan da ”Non da Jon?”, bi mila lagunek agertu duten ezin onetsia dela norbait hola dearrangura handia... sagertzea eta bost hilabeteren buruan ere haren den gutieneko berririk nihundik ez agertzea! Mintzatu direnen arabera, dituen iker-tresna guziekin, ezin sinetsia ere da Frantziako gobernuak ez duela arte hortan zerbait jakin... ONDAREAREN EGUNAK Asteburu guzian Ondarearen Egunak ziren eta ukan dute hein bat arrakasta, ez haatik aro hobearekin ukanen zuten hura. Ibilaldi eta gaineratiko, kanpoan egitekoak zirenak euriak trabatu ditu alabainan. Dena den, Donibane Lohizunen Gaita-Egunek airostu dituzte halere bazterrak, bereziki igandean, lehenik meza nagusi denboran, gero eliza aitzinean, “Burrunka” taldearekin, eta gero aratsalde guzian... Ziburun aldiz, igande aratseko hitzaldirat bildu Recollets delakoen kaperan, Guy Lalanne historialada zernahi jende. Recollets delakoen ri ezagutuaren hitzaldian, lehen lerroan, Ziburu eta auzo herrietako hautetsi batzuekin, Jose Mari kaperan, hiru ehun bat lagunen jartokiak ezarriak zituzten bainan jende Muñoa, liburuaren aitzin-solasa idatzia duena... gehiago ere jin da eta badira xutik egon direnak. Gaia, joanden astean ja erran ginuen bezala, nolako giroa zen Donibanen eta auzoko herrietan, lehenik Espainiako gerla denboran, iheslari ainitz etorririk hegoaldetik, eta gero 40-eko gerlaren urte hits heietan, Alemanak hor, denak ikaran egon behar, gauza beharrenak ere falta edo biziki xuhur. Hizlaria, Guy Lalanne, Jakintza elkarteko burulehena, gai hortaz gaitzeko liburu aberatsa atera duena, berak idatzia Jakes Ospital partzuer. Hitzaldia, liburuaren gisa funtsean, beztitua izan da zernahi argazkiz. Entzuleak lorietan, ikusiz zonbat lekukotasun balios bazuten bi idazlek bildua, batzu biziki hunkigarriak... Liburuaz beraz, helduden astean mintzatuko gira gehixago...

Jean-Marie Ecay

JEAN-MARIE ECAY HENDAIAN Kultur sasoin berri bat hasten da Hendaian ere. Lehen hitzordua, ortzegun arats huntan, Variétés gelan, kontzertu batekin. Entzuten ahalko da Jean-Marie Ecay donibane lohizundar gitarrista gaztea, beste hiru lagunekin. Diote hor gaindi “musika zintzo eta aitzinusterik gabekoa” eskaintzen duela eta badu araberako fama arras polliki bildua...

ITSAS-KIROLERI OHARTZEKO Asteazken aratsaldetan, izaiten da mugimendu Hendaiako itsas-zentroan. 8 eta 12 urte arte hortako haurrek badute itsas-bela kiroleri ohartzeko parada. Kirol gisa horietaz zerbait xehetasun nahi duenak deitzen ahal du Maurice, sail hortaz arduratzen dena, tel. 05-59-48-06-07. Bada ere Hendaian, ttipi eta handientzat, beste ur-joko batzueri jartzeko moldea. Hor baitira Txingudi, Endaika, Club Maritime eta holako elkarteak, bai eta Agachon-Club deitzen dena, hau urpeko arrantzan berezitua.

Hizkuntza politika ausarta garatzeko euskarari lege geriza EUSKARA HIZKUNTZA OFIZIALA ! • 2007an Sarkozyk hitz emandako eta 2008an Albanel kultur ministroak iragarri lurralde hizkuntzei buruzko lege proiektua lehenbailehen Parlamentuan presentatua izan dadin ! • Lege proiektu honek euskarak premia duen hizkuntza politika ausarta garatzeko koadro legala eskaini dezan !

Mobilizazio garrantzitsu horren zergatiak azaltzeko eta eskualdez eskualde jendea mobilizatzeko Bilkura publikoak Eguna Irailaren 29an

Irailaren 30ean

Urriaren 1ean

Herria Maulen Hazparnen Hendaian Donapaleun Angelun Senperen Garazin Donibane Lohizunen Kanbon

Tenorea 20:30 20:30 19:00 20:30 20:00 20:30 20:30 20:30 20:30

Lekua Zerbitzu gunean Ikastolan Autoport Salan Ikastolan Denen etxea gelan Herriko etxearen gibeleko gelan EH-ko Laborantza Ganbaran Ikastolan Ikastolan

ITXAROPEN BIRADAK LEKUINEN ETA ANGELUN Buruilaren 27an iraganen dira mukobisidosa eritasunaren kontrako Itxaropen Biradak Lekuinen eta Angelun, frantses estaduko ainitz herritan bezala. “Birada” hitz hori Auverniatik heldu zaiku, eta “itzuli” edo “ibilaldi” erran nahi du. Badira Frantzian gaindi 6000 eri, mukobisidosaz joak, horien banabesteko biziraupena 24 urtekoa delarik. Lekuineko biradak 2005ean hasi ziren Lekuinen Itxaropen Birada horien antolatzen, Julen gaztearen inguruan, 27.700 euro bilduz urte hartan, 32.500 euro 2006an, 39.000 euro 2007an eta 37.000 euro 2008an. Irabazi hori guzia osoki eskainia zaio “Mukobisidosa garaitu” elkarteari. Igande huntan, goiz kiroltsu bat zaiku proposatua Lekuinen. Oinezko hiru ibilaldi : 24 km 8:00/8:30etan abiatuz, 10 km 9:30/10:00etan abiatuz eta 2,5 km 11:00/11:15etan abiatuz. Eta VTTez 30 km 8:30/9:00etan abiatuz eta 10 km 9:00/9:30etan abiatuz. Eguerditan

bazkaria ezkerparetan, Burgaintzi taldeak alegeraturik, 12 eurotan. Aratsaldean musika eta haurren libertimenduak. Angelun ere Angelun, Orok Bat kirolzelaian dira iraganen 25. Itxaropen Biradak, 2005ean zendu den Damien Lajus gaztea gogoan. “Plus vite contre la mucoviscidose” elkartea da igande goizeko 10etatik aitzina iraganen den lasterkaldi jendetsuaren antolatzaile.

Uholdeak prebisioak gainditu ditu

Arraulari gazte batzu beti trebatzen ari...

ERLAITZ-BIDEKO BESTA Laugarren aldikotz egiten da aurten Erlaitz-bideko besta Hendaia eta Zibururen arte hortan, kontseilu jeneral edo orokorra sustatzaile. Igandean izanen da besta hori goizetik arats, zernahi ausagailu segurtatuak tokian berean. Bidea bera haatik zerratua bi puntetan, Hendaiako aldean Abbadiako jauregiaren ondo hortan eta Ziburuko aldean Zokoan. Aparkalekuak gisa hartarat kausitzen ahalko dira. Bezperan, Ziburun, Recollets delakoen kaperan, bilkura eta elkarrizketa batzu beharrak dira itsas bazterreko ondareaz.

Baiona, Bokale eta Aturri hegia jo ditu bat batean uholdeak joan den ostiralean. Météo France-k abisu liranja emaiten zuen orduan jada hor zen, bete betean jo dituela Bokale, Paul Vaillant Couturier gelan ura sartu da metro bat gora ; Baionan Saint Etienne klinikako gelak deseginik utzi ditu uholdeak, Oreka zirko elkartearen gelak bezalaxe. Aturri hegialdean Mugerre portuko bizitegiek bete betean hartu dute, ez Aturriaren gaindia, baizik eta Mugerre burgada kaskotik zetorren uholdea. Horren indarrak du trenbidea azpitik hustu gune batzuetan, eta ondoko mega arroila lur eta harriz betetzearekin ura bidez haraindiko bizitegietan sartu da. Bat baino gehiago aritu da gogoeta nolaz posible izan den gisa horretako uholdea, Baiona/Aturrialdea jo duena, ezin pentsatuzko tarrapatan, inon ere Aturriak edo Errobiak ez dutelarik gaindia egin. Adituek erran dutenez Baionan bota du Miarritzen baino hiru aldiz gehiago euri ; bi orenez berrehun pinta ur metro karratuan, bi hilabetez egiten duen eurialdia.

ROLAND MACHENAUD HASARRE Azken deputatu-bozetan “erdikoen” hautagai izana Kostaldean, Roland Machenaud Ziburun plantatua da eta herriko kontseiluan barne da axudant karguarekin. Goraki jakin-arazi du Modem alderdia uzten duela. Zendako uzten eta arras hasarre agertuz? Ez delakotz gehiago batere ados François Bayrou alderdiburuak hartu bidearekin. Dauka alderdiburuak ukatzen dituela bere betiko hautu sanoak, bere hura baizik ez duela ikusi nahi eta arrunt oker dabilala, etzaiola beraz jarraikitzen ahal... Modem alderdiak bixi bixia ihardetsi dio haatik Roland Machenaud-ri, biziki gaizki mintzatu dela, duela doidoia hilabete bat oraino arrunt berea zuela François Bayrou eta bat-batean lurra baino apalago ezartzen duela, holakorik ez dela egiten, hori ez dela batere manera! BALEA HEZUR BAT... Getarian, Erromanoen denborako aztarnak badira bulta huntan kausituak, treinen geltokitik hurbil. Arrainaren gazitzeko erabiltzen zituzten muntadura batzuekin besteak beste. Uda huntan, ikerketak segitu dira eta hezur parrasta bat atxeman dute, batto balea hezur bat izan behar dena... URAK ATERATUAK Donibaneko alde hortan joan den ortziraleko euritea ez da Baionan eta hor gaindi bezen itsusia izan, ez hurbiltzekorik ere, bainan eurite gaitza halere! Makur batzu izan dira urak ateraturik eta gehienik Ziburun. Herriko etxean, ura sarturik barne batzuetan, artxibo asko fundituak izan dira. Saltegi batzuetan ere ura sartu zaiote eta gauza asko andeatu daizkiote.

Treinbidea uholdeak petik hustua


4

UZTARITZE

SENPERE Ibarrungo bestak - Mikeliak deitzen dituzten kartiereko bestak dituzte asteburu huntan ibarrundarrek. Ortzirale aratsean, 20.00etan, xerrikumearen jatea Inharrean betiko jendetza haundiarekin. Larunbatean, 14.00etan, “Oinez” deitu taldeak moldatu ibilaldia. 15.00etan, Errebotean, palantxako lehiaketaren finalak 3 mailetan. Ondotik zintzur bustitze alaitua. 22.30etan kontzertua eta gauerditan dantzaldia. Igandean, 10.30etan Jondoni Mikele Patroin sainduaren ohoretan herriko bakarra izanen den meza nagusia Inharrean Emak Hor-eko musikari eta koralak goraltxatua. Usaiako jendalde ederrarekin. Ondotik zintzur bustitzea Emak Hor soinulariek alaitua. 16.00etan pilota partida esku huska. 17.00etan eta 18.00etan bi kantaldi eta 18.30etan mutxikoak. 20.00etan afaria Daguerre ostatuan. 22.00etan dantzaldia. Astelehena 9.00etan gazteen agurra kartiereko etxetan. 11.00etan pilota esku huska partida. 17.30etan Ibarrundar gazteen jokoak. 20.00etan afaria Bonnet ostatuan. 21.30etan bururatzeko dantzaldia. Muslariak ohoretan - Berrikitan eginak izan dire muslarien aurtengo munduko xapelgoak Hegoaldean, Bilbon, eta Ttotte Lopez eta Robert Irazoqui gure herritar muslariak finalerat heldu dire. Hor galdu badute ere, goresmenak hartze dituzte, hor ziren erresuma desberdin guzien artean xapeldun ez izanik ere xapeldun orde deituak dire. Biba Ttotte eta Robert eta segi beretik. Esnearen greba - Bertzetan bezala, gure herrian ere laborariek mugimendua segitzen dute. Ganden aste guzian Jauregiko aparkalekuan egin dute esnearen eskaintza. Bertzalde, larunbat eguerditan manifestaldi bat egin dute Le Maire laborantzako minixtroak hemen daukan etxearen aitzinean. Jaun horrek Akertegarai kartierean Arroxainea etxe xaharra erosi eta berriturik hor egina du bere oporretako egoitza. Erran behar dut etxe horren inguruan laborariak horrat jin aitzin etxearen zaintzaleak hor zirela, “Hede Xuri” tropa ederra. Bainan gauzak iragan dire mingortu gabe arras goxoki. Laborari multxo ederra, herritarrak eta herriz kanpokoak hor zirelarik, Jenofa Mendiboure eta T h e o d o r e Leizagoyen beren sindikataren ordezkari ziren herritarrek mintzaldi labur batean azpimarratu dute zer hersturek bortxatu dituen esneari buruz lan egiten dutenak mugimenduari lotzea. Erran daukute herri ttipi Laborariek jendeeri esnea banatzen ala handi, ala Frantziar ala bertze herrietan egiten diren urrats bortitz horiek behar luzketela gider guziak beren eskutan dauzkaten jaun horiek gogoetarazi eta denen onetan ditaken molde hobe baten hartzea. Ondotik gure andere auzapezak bere ohorezko xingola soinean zaukala, erran du goraki sustengatzen dituela bizi molde nekearekin grebaren mugimendua segitzen duten guziak. Bazuten ere behi esnedun bat horrat ekarria. Bizkarrean zuen saial ederrean ikusi dugu “Esne greba hunekin eskatzen dugu denen sustengua”. Hortan bururatu da arras sinbolikoa zen manifestaldia.

SARA Antzerkia - Urriaren 2an Lur Berri gelan, aratseko 9 orenetan, Olain ikastolak antolaturik erakusketa bero bat. Herioa eta Dontzela. Helduentzat bakarrik gaia gogorra baita. Gero Amerika Latinako emazte baten historia. Gobernu diktadore baten torturapean sofritua. Etxerat autobusean gaki zelarik, bere torturatzalea ez du ezagutu. Jaun Dorfmanek idatzia, Roman Polanskik 1994an zuzendu zuen filma eta Fito Rodriguezek euskaratu. Ramon Aguirrek, Itziar Itunok, Asier Sotak, 3 aktore famatuek, denek telebistan ikusten ditugunak, emanen dute antzerki hori. Etorri ahal duzuen guziak. Aitzinetik milesker handi bat eta ongi etorri deneri. POS - POS-a nahi dute saindatu. Eginen dute PLU (Plan Local d’Urbanisme). Hori egiteko Vanel Duluc andere arkitektoa hartu dute. Korrika - Bestetako 12 km-ko lasterkaldia Errandonea Patxik irabazi du 39mn 21s-tan. Bigarren bere laguna Barberrena Alberto 39mn 47s., biak Mantele klubakoak. Hirugarren Buffiere Julien Talencekoa. Saratar batzu, Vacquie Philippe 16garren 42mn 17s, Olasso Boizi 26garren 45mn, Ezkurra Fabien 52garren 48mn 27s. Etchegaray Eric 53garren 48mn 29s. 141 korrikalarik parte hartu dute lasterkaldi hortan. Aro ederra izan dute lasterka ibiltzeko, ez beroegia. Artzain xakur lehiaketa - 4 xakur baziren : xapeldun Xintxo, Jean Paul Iriquin (Itsasu) ; gero Umil, Jean Acheritogaray (Iholdi) ; Alai, Michele Acheritogaray (Iholdi) ; Tximist, Irigoyen Felix (Amaiur). Merezimendu handiak xakur eta artzainek. Pilota : luzara errebotean - Igandean azkaindarrek irabazi 10 eta 6 Luzaz Gazteri. Astelehenean Uztaritzeko lehen taldeak irabazi 10 eta 4 bigarren taldeari. Asteartean hazpandarrek irabazi 10 eta 8 Senpereri. Astearte aratsaldean, xistera ttikian, xitoen mailan saratarrek irabazi 40 eta 37 Senpere-ren kontra. Helduen mailan Luzaz Gaztek irabazten ari zuen 40 eta 38 Hardoytarren kontra, baina euria hasi da eta partida geldiarazi dute. Goresmenak deneri, partikulazki Sara eta Senpereko xitoeri. Asteazken aratsaldean, esku pilota xapelketa plaza librean, Etchebarne Gerard eta Bonetbelche Hervek irabazi dute 30 eta 20 Etchebarne Vincent eta Elizalde Christophen kontra. Pleka trofeoan trinketean, AlfaroEzcurra 40 eta Sorhuet-Dermit 26. Bertsulariak - Beñat Gaztelumendi, Julio Soto eta Ekhi Erremundegi aski ongi aritu dira. Gai emailea zuten Karlos Aizpurua. Aurtengo bestak bukatu dira. Besta ederrak izan dire usaian bezala. Helduden urte arte. Margoak - Maritxu Arburua Larrungo Kolorea-ren lehendakariak antolatzen du herriko etxearekin margo erakusketa Lur Berri gelan, urriaren 4a arte. Sarrera libro, aratsaldeko 3etatik 7etara, salbu larunbat eta igandetan goizeko 10etatik 12ak arte, aratsaldetan 3etatik 7ak arte. 14 margolari Larrungo Koloretik eta bertze 10 bat Azkaingoak.

LEKUINE Estreinaldi Iragan larunbatean, irailaren 19 an, Boncolac etxeak estrenatu du bere lantegi berria. Gune berri hortan 30 langile berrik kausitu dute enplegua, orotarat 180 lan postu dira. Toki hortan bertze 2 produkzio berri egitekoak dira, jadanik egiten zituzten hiruen emenduz. Enpresa hunek 12 000 tona patizeria egiten ditu urteka eta produkzioaren % 25 mundu zabalean saltzen du. Obra haundi horiek urte bat eta erdi iraun dute eta orokorki 7 miliun euro gosta dira. Erran behar da Akitaniatik eta Departamendutik lagunduak izan direla bertze laguntza batzuen artetik. Joanden larunbatean estrena karietarat 100 bat jendek bisitatu dute lantegia, ondotik denak elgarretaratu dira errebote estalian mintzaldi batzuen entzutea gatik. Hor mintzatu dira : Serge Garcia, Boncolac Etxearen zuzendari orokorra ; Jean Claude Visinoni Lekuineko lantegiaren zuzendaria ; Henry Jacques Buchet, 3A Coop-eko zuzendari orokorra; Jean Louis Loustau, (3A Coop) Presidenta eta ere François Maitia, Jean Jacques Lasserre, Beñat Inchauspé eta Michel Etcheverry hautetsiak. J.A.

HAZPARNE Noizbait - Hazparneko pilotarien elkarteak bere biltzar nagusia egin du iragan irailaren 11-n. Pierre Harguindeguy lehendakariak egin diote ongi etorria hor kausitzen ziren kide guzieri eta hauetan barne Noizbait-eko kide den herriko auzapez jaunari. Urtea ongi ereman dutela zion lehendakariak, aipatu ditu udako sasoinean baliatzen dituzten pilota guneak, hauek aski nonbre haundian direla zion, Hazparnek berak dauzkan arraboteak zenbakituz, bainan ordainez neguko sasoian barnetako arraboteak gutiago dira eta bertze auzo herrietarat joan behar direla partida eta entsegu guzien kokatzeko errana izan da. Lehendakaria baliatu da Lekuineko hautetsiak eskertzeko, hauek dohainik

Noizbaiteko kideak batasuneko biltzarrean

eskaintzen baitute beren ezkerpareta Hazparneko pilotako ikastegiari, astezken guziez. Bertzalde urtean zehar kirol mailan asko balentria egin daukute gure pilotariek mail desberdinetan. JokoGarbi /ezkerparetan: Minimetan : Carrau et Larronde xapeldun atera dira nola ere hauek berak Frantziako xapeldun diren, plaza laxoan, Larramendy hirugarren lagunarekin. Luzean : lehen taldea (Funosas, Biscay, Larronde 1 eta 2, Maitia) final laurdenetarat hupatu dira. Xare jokoan: benjaminetan : Bidart, Cornu, Mougica Frantziako xapeldun dira. Helduetan, bigarren mailan, Dainciart-Jauréguiberry-k irabazi dituzte Frantziako eta Euskal Herriko xapelgoak. Eta lehen mailan, Funosas eta Lopeteguy Euskal Herriko xapeldun atera dira Borteyrou-Hourcade elkarte bereko kideen kontra irabaziz. Pasaka : Labat eta Iribarnegarayek bigarren mailako finalean galdu dute. Paleta jokoan : Ondarts eta Larrondo bigarren mailako xapeldun atera dira. Esku huska : Inçaby eta Trolliet-ek Euskal Herriko xapelgoa ereman dute minimetan. Trinketeko xapelgoan Inchauspé-Dermit eta Olaizola-Cachenaut lehen mailean gelditzen dira. Buruz burukako xapelgoan : Maitia lehen mailan eta Etcheto bigarrenean, arras sasoi ederra ereman dutela errana izan da ere. Plaza Laxoan : Helduetan, Etcheto – Maitia Euskal Herriko xapeldun dira, Noizbait batasuna xapelketa hortan lehen ateratzen da azken 4 urte hauetan. Union Basque mailean ere, kadet/junior adinekoetan, Mathieu Mendiboure eta Julien Londaitzbehere jali dira xapeldun. ST VINCENT DE PAUL - Elkarte hunek bere urteko eskea eginen du eliza bortetan helduden larunbatean eta igandean, irailaren 26 eta 27 an. Elkarte hau, beharduneri jatekoa eskaintzeaz arduratzen da. Ilabete guziz bi egunez, Pikasarrian daukaten gelan, egiten dute partikamena Euskal Herri barnetik heldu diren 80 bat familieri. Bertzalde elkarteak jakinarazten du laguntza beharretan direla lan horren egiteko, arras kide guti izanez, laster ezingo dutela lan hori segitu erran daukute. Zerbeit laguntzaren egiteko aizinatua direnak, elkarte hunen kideekilan aipatzen ahal dute, gaineko karrikako Pikasarriko arduradunekin.

BAIONA Baionan Kantuz : Sartzea - Baionan Kantuz’en hamabigarren sartzea, larunbat huntako dugu. Usaian bezala, Baionako Ikastoletako buraso, buraso ohi eta lagunek osatzen duten Tuntunek oren bat’erditako animazioa eskainiko dute kantu liburua eskuan. Ekitaldi hori bi partetan iragaiten da, lehena 11etan xuxen hasten dena Lacarre plazan. Hor kantu berriak errepikatuak dira eta oren erdi baten buruan kantari eta soinulari multzoa Merkatuko galeriarat doa oren bat xaramelentzat. Aurtengoan ere ez duda, kantu ederren ikasteko, kantatzeko eta entzuteko parada izanen da. Lehen hitzordu huntan, Anje Duhaldek bere azken KD-ean Benito Lertxundirekin kantatzen duen Mixel Labeguerieren “Oi Kanta Berri” ezaguna txertatua izanen da. Larunbat huntan lotu Baionan Kantuzeri, sartzea airoski hasteko xedearekin.

Igandean kermeza Errobiko Salbatore parropiak bere sartzea eginen du helduden igandean batasun guzia gomitatuz elgarretaratzera Bilgunera Uztaritzeko kermezakari. Egitaraua hauxe izanen da: 11 orenetan parropia guziarentzat meza bakarra Bilguneko pilota plazan ‘’ Labourdins ‘’ taldeko musikarekin. Ondotik zintzur bustitzea talde berak alaiturik, 13:30 etan bazkaria : xauxix piperrada, zikiroa, entselada, gasna, bixkotx eta pusatzeko behar diren edari guziekin. Dena 18 eurotan. Haurrentzat bazkari berexak izanen dira. Aratsaldean joko ezberdinak loteriak eta aratsari buruz taloak. Galdatua da ahal bada bazkaritarako izenak emaitea apezetxerat tel: 05 59 93 18 00. Ongi etorri hoberena eta anaikorrena egina da deneri. Su hiltzaileen abisua Aste huntan hasirik eta urriaren 11 arte su hiltzailek suaren kontra ura hartzeko pundu guzietaz egiaztapen bat eginen dute. Nor edo nor egun batez izan daiteke traba zerbait jasan dezakena horren gatik. Hortaz barkamendu eskatzen dute oraidanik.

MAKEA - LEKORNE Heriotze - Elixabet Labiste pausatu zauku 73 urtetan. Gure gerezietar hunek badu zonbait lan eginik, ba laborantxan eta ba barnean eta estimu handian zaukaten guziek ! Beraz, bixtan da zeruko alor beroa ardietsi duela ! Utzi duen Pier espos lagun eta segida guziari gure euskal bihotzeko sendimendu leialenak. Esnea - Hemen ere sendi da esnearekin borrokan ari diren laborarien griña. Sobera esne badela diotenek ba ote dakite mundu zabalean eskas dela ? Bai, esnea eta ogia xuhur, eta hoinbertze diru xahutzen behar gabeko gauza frangorentzat, dela arma eta gaineratiko ? Eta soldatetan bada sobera desberdintasun, eta atorra doi bat bustitzen duenak ez du ebatsia irabazten duena, eta halaber buruko muinak guzien onetan baliatzen dituenak, badu mereximendu ! Eta erranen du : auto ttipia balin baduk aski, eros ttipia eta traktur ttipia beharrezkoa balin bada, eros ttipia ! Eta astean behin bederen atera egun guzietako burrunba hortarik, ba laboraria, ba langilea ! Ez adiorik euskal herritar irakurleak ! Mendiondoko bestak - Herriko bestak iragaiten ari dira, omore onean, eta euri hau arradoa da gure bazter miresgarrientzat. Esku huska bi partiden ikusteko parada ukan dugu. Lehenean frango errexki irabazi dute Ibarrola-Kurutxarrik 40-23 Etxeberri-Ezkurraren kontra. Bigarrenean argia joan jinka ariz, borroka zaila izan da, lauak trenpu hoberenean, eta futxo, pare batek galdu behar ! Beraz irabazle Sorhuet-Harizmendi 40-35 BielleOçafrainen kontra. Finalean, IbarrolaKurutxarrik 50, Sorhuet-Harizmendik 46, partida biziki ederra, jendalde handi baten aitzinean, bazterrak mukurru beteak. Berdintzeak 39, 41, 42 eta 46etan. Bi oren eta 12 minutu iraun duen partida. Pilotazalea ederki etorri da eta zikiroa arradoa zen ! Eskerrak Mendiondoko P.I. gazte maiteak !

ITSASU Ondarearen eguna - Joanden larunbat aratsaldean, ondarearen egunakari, Herriko Etxeko Kultur Batzordeak bi hitzaldi antolatuak zituen Itsasuko elizan: Lehen hitzaldiaren gaia zen: “ Eliza urratsak eta tokiko gizartea Itsasun ”. Hizlaria herritarra ginuen, Xabier Itzaina. Hunek, oren batez, bi hizkuntzetan, ederki argitu gaitu frantses Iraultza garaieko eta ondoko bizi moldeaz, bereziki “ etxeak ” denbora hartan gizarte bizian zuen garrantziaz. Bigarren hitzaldia eman du Claude Labat, Lauburu elkartekideak. Gaia zuen: “ hilerria eta hilarriak ”. Bere bihotz eta gogo guziaz agertu dauku, hilerrian gaindi ibiliz, gizonharrien sinbolismoa eta aberastasuna. Hor zeuden Herriko auzapez eta kontseilariek aipatu daukute ere hilerriarren antolakuntzari buruz duten proiektua. Berrogoitahamar bat presuna inguru bildu dira hitzaldi horien entzuteko eta beren galderak egiteko. ARRAGA abesbatza k kontzertu bat eskainiko du ostegun huntan, buruilaren 24ean, Itsasuko elizan, aratseko 8.30etan. Selauru edo ganer hustea - Urte guziz bezala sasoin huntan, selauru huste bat iraganen da helduden igandean, buruilaren 27an, Txistulari ostatu aitzinean, goizeko 7etarik aratseko 6ak arte. Gauzak saltzeko toki bat beiratu nahi dutenek deitu behar dute Herriko Etxerat (05 59 29 75 36), luzetasuneko metroa euro bat gostatzen dela jakinik.


5

IZTURITZE

BAIGORRI

Irailaren 13ko kantaldia - Nola ez aipa igande aratsaldez gure elizan ukan dugun kantaldi ederra, erran ginezake xoragarria, bildu den jendaldea loriatu baita. Bederatzi xiberotar ospetsuk dizkigute abestu, oren pare batez, duela 30 urte zendu Etxahun Iruriren omenez, berak idatzi zituen kantore andana bat eta beste ainitz, denak zein ederkiago emanak. Artetik, Xipriri eskaini bertsuak ere entzun ditugu, J.M.Bedexagarrenak eta M.Etxekoparren bat batekoak, bi hauek txirula eta ttunttunean beti bezain trebe agertu zaizkigularik bestalde. Eskerrak Xipri antolatzaileari eta eskerrik hanitx xiberotarrer, manexer aratsalde atsegingarri hori biziarazirik!

ESKERRAK XIPRIRI Xiberotarrak egün hanitx bozik girade Baxenabartarrekin izaitez hola aurhide Gure anaitarzunak egin beza luzaz bide Berotarzun eta txaloz hain kartsuak zizte Eskerrak Izturitze eta Xipri Arbelbide Hogei ta hamar urte du, itzali zela Etxahun Zuk Xipri ukan duzu harentzat beti maitarzun Baionako aldea ingoitik duzu ezagun Desiratzen dauzugu baduzu hainbat lagun Zahartze irus bat han luzaz eraman dezazun!

Adixkide Xipriren ohoretan, bihotzez 09/09/13 J.M. Bedexagar

XIPRI LAGUNARI 1 Hortxetan dagon Xipri laguna munduratu zen Heletan Bide eginez ametsez amets Afrikan ta hementxetan Dudarik gabe han eta hemen apez suharren lanetan Jende artean zorionaren hazi ereiten denetan. 2 Hamabi urte pasa dituzu Izturitze ta Aiherran Herritar gisa beti agertuz gaualdi eta pestetan Ta izpiritu zabal batekin denekin ariz lanean Artzain on batek ez baitu nehor uzten bide bazterrean. 3 Irrati bidez predikuetan, liburuetan orobat Ahoan bilo izpirik gabe, bihotzetik bihotzerat Gogoetetan sarrarazteko, baduzu dohain haundi bat Zuk gurekilan ez duzu ikasi guk zurekilan bezainbat. 4 Harreman huni nahi baitugu guziek eman segida Ez adiorik ta ikus arte, erraiteko bildu gira Asteburutan Baionatik joan, itzuli gure herrira Apezetxea utzirik ere, hemen zure etxen zira. 5 Jainkoa maite duzu zuk segur, eta jendeak ere bai Gure biziko urrats orotan laguntzeko baitzira gai, Bihotz xokoan senditzen dugu ximiko ttipiño bat ai ! Geroan ere jinen zirela, hitz emazu Xipri orai, Ta jarraiki hola alai !

BIDARRAI Heriotze - Bi herritar zendu zaizkigu egun batzu barne. Erregettoeneko Juliana Mocho joan zaiku 80 urtetan. Joanden ortziralean iragan dira haren ehorzte elizkizunak gure herriko elizan. Larunbatean aldiz, Xaatoneko Pierre Vonné-k du bizia galdu auto ixtripu batean, Zuraiden. 77 urte zituen. Asteartean ehortzia izan da gure herrian. Bi hil horien familieri gure dolumin bizienak. Aritzakungo ateraldia - Urriaren 4ean, igandez, oinezko ibilaldi bat antolatzen du Otxaldetarrak elkarteak Aritzakunerat. Hitzordua 9:30/10:00etan finkatua da Sumusenbordan. Aritzakunen aperitifa, Otxaldetarrak elkarteak eskainia, txakoli, arno, fruitu jus... Ondotik, han muntatu mahainetan janaldia, bakotxak eremanikakotik. Herritar guzieri luzatua da gomita hau, elgarrekin egun goxo bat iragaiteko gisan, omore hoberenean.

Jean Claude Pandeles, Garazi-Baigorri aldeko Posta zuzendaria, Hervé Thaurignac arduradun nagusia eta Beñat Berhouet auzapeza

Gure Postaren geroa - Biltzar publiko bat zuen antolatua aitzin hortan Herriko Etxeak, gure herriko Postaren geroaz mintzatzeko, Hervé Thaurignac Postako arduradunarekin. Maleruski, dotzena bat lagun baizik ez da bilkur hortan aurkitu. Herritar gehiengoa ez ote da batere griñatsu bere Postaz ? Dena den, Postak den bezala ez duela gure herrian etorkizunik zaiku errana izan (gaur 10 orenez idekia da astean, eta larunbatetan ez). Aipatu da egitea herriaren gain litaikeen posta agentzia bat, edo berdin herriko saltegia ardura litaike postako zerbitzuetaz... Horiek hola, Posta pribatizatzen ari den memento huntan, argi da ez duela gehiago zerbitzu publikorik betetzen eta herri ttipietan postaren trakasu guziak herriaren bizkar uzten dituela...

ALDUDE Heriotze - Udako azken hilabete huntan, lau heriotze jasan ditugu Alduden. Marie Dendarieta Joalginekoa 96 urtetan eta bere iloba Alice 55etan. Mathieu Etchenique apeza Agerrekoa 81 urtetan, Etiennette Elissetche Elgartekoa 81 urtetan Baionan. Doluminak eskaintzen ditugu familia guzieri.

UREPELE Sortze - Plazerrekin jakin dugu, Daniele Begue arnegitar gazteak eta gure herritar Gaston Hasquet Xanfermingoak beren lehen haurra ukan dutela, hilabete hunen 8an. Emma-Camille eman diote izena nexka ttipiari. Zorionak eta goresmenak eskaintzen ditugu Urepele Urritzelaian plantatua den familia gazteari. Urrezko ezteiak - Joanden agorrilaren 22an, beren alaba gaztenaren ezkontzarekin batera, Antxañoineko Angele eta Pasko Zubillagak ospatu dituzte elgarrekilan iragan 50 urteak. Bizi zail eta xumea iraganik, pixkor eta zorion familia guziari.

Sortze - Bi sortze baditugu herrian. Okoze Auzkian, Yvette eta Paxkal Bidart-en familian, Amaiaren ondotik, huna Argitxu ttipi bat etorri zaiotela. Bestalde Germietako Danièle eta Frédéric Handiaren ohantzean hirugarren haurra mundura etorri da. Elorri eta Mirenek ongi etorria egin diote Mikel anaia ttipiari. Gure agiantza hoberenak doatzi sortu berrieri eta goresmenak aitama uroseeri. Errugbia - US Nafarroak hasi du Fédérale 2-ko txapelgoa. Bere multxoan dauzka : Gimont, Baguères, Mugerre, Blagnac, Castelsarrasin, Habas, L’Isle, Montrejeau, Hendaia eta LombezSamatan. Azken hunen zelaian jokatu du bere lehen partida eta galdu 18 – 3.

Behi esnearen krisia dela-ta, Baigorrin ere, ainitz herrietan bezala, ekoizleek esne emaiteak egiten dituzte egun hauetan

Kontzertua - Aurten hamar urte egiten du Rémy Malher-ek muntatu duela orgina gure elizan. Ez du ixilik egoiteko egin eta behar zaio haizea eta hatsa eman. Horretaz da arduratzen “ Orgue en Baigorri ” elkartea. Urte buru hau ospatzeko, ZTK elkartearekin batera, musikaldi eta kantaldia antolatzen du larunbat eta igande huntan. “ Alpbarock ” suiziar taldeak parte hartuko du bere kantari eta musikariekin bai eta lau euskaldunek ere : Maddi Oihenart eta Thierry Biscary kantuz, Karlos Subijana eta Paxkal Indo txirula eta txalapartan. Larunbat aratsean errepika 21.00tan, sartzea 7 €. Igandean kontzertua 18.30tan, sartzea 13 €.

AIHERRA Ezkontza : Frantxoa ta Virginie - Joanden larunbatean, Bidaineko Frantxoa Sabaloue-k biziko laguntzat hartu du Virginie Lekunberry neska gaztea. Elizkizunak Aiherrako elizan iragan dira, familiako eta lagun saldo batez inguraturik. Itzalean etxe pollitean bizi den familia gazte huni, bai eta hauen haurñoari, bizitze uros bat desiratzen diotegu. Heriotze, Gaston Barbier - Lerro hauk idaztean, Etxeberriko Gaston BARBIER zendu dela jakiten dugu. Duela zonbeit egun, Kanboko Anienia eri etxera eremana zuten. Barkatzen ez duen gaitz horrek du ereman. 77 urte zituen. Ehorzketak asteazken huntan iragan dira, Aiherrako elizan. Dolumin bizienak Raymonde emazteari, bai eta familia guziari. Auxoteiko birla zoingehiagoka - Urte guziz Auxoteiko birletan antolatua den biranazkako zoingehiagoka bereziaren sasoin betean gira, igande arratsalde guziz Aiherra eta inguruetako jokolariak hor biltzen baitira. Finala haatik, larunbat arratsaldez jokatuko da urriaren 10ean, eta usaian bezala afari alaituarekin bururatuko da. Orroit beraz orain beretik, eta anartean joan ikustera ! Hirigintza planoaz, bilkura - Hirigintza (PLU) plano baten xutik ezartzea deliberatu baitute Aiherrako hautetsi edo kontseilariek, proiektu hau nola ikusten duten jakinen dugu laster, gai huntaz informazione bilkura bat antolatzen baitute Aiherrako Denen Etxean, buruilaren 29an, asteartez, arratseko 8etan. Nornahi etor daiteke bilkura huntara. Ttoma OSPITAL-en balentria : Munduko orgina joile gazteen arteko xapelketa ereman du Zaragozan, joanden ortzegunean !! Baginakien Ttoma gure herritarra xapelketa haundi baten prestatzen ari zela, orgina joile gisa. Lehiaketa hau Espainiako Zaragoza hirian iragan da, joanden astean, eta baziren Errusia, Kroazia, Italia, Korea, Japonia, Suitza, Holanda, Mexiko eta Espainiatik etorriak ziren orgina joileak, denak 30 urtez petikakoen mundu mailako lehen lehiaketa hunen irabazteko gutiziarekin. Orotarat 7 emazte eta 6 gizon, gaztenak 19 urte eta gehienak 30. Hots, gure Ttoma OSPITAL herritar gaztea, artista hoberenen artean ginuen ! Finalerdietan, kanpo gelditu dira Mariko Hirikiri japonesa, Tatiana Ryabova errusiarra bai eta Alexandra Stashenko beste errusiarra. Finalean 3 toki baizik ez

Ttoma OSPITAL urrezko medela eskuetan, joanden ortzegunean, Zaragozan

Ttoma Ospital orgina joile xapelduna, epai mahaikoen erdian

izanez, Yurefeva 27 urteko St. Petersbourg-eko errusiar anderea, Paovo Masic 29 urteko Zagreb-eko kroaziarra eta Thomas OSPITAL 19 urteko aihertarra dira hautatuak izan. Hiru artista hauiek, bakotxa bere aldian, emozione haundiz lehiatu dira Zaragozako Katedralean, J. Sebastien Bach, Charles M. Vidor, Dupre eta Messiaen-en obren interpretatzeko. Azkenean, hoberena zauku jali Ttoma Ospital, xapelketa huntako orgina joile gazteena. Urrezko medaila bat bai eta 6000 euro eskaini dizkiote, helduden urtean dizka etxe batek CD baten grabatzeko ahala emanen diolarik. Sari harrigarria, dudarik gabe, 2006-az geroz Ziburuko elizan, bai eta 2008-az geroz Notre Dame d’Aubervilliers Parise ondoko elizan orgina joile den gure herritarrarentzat. Goresmen beroenak merexi ditu ! Menturaz, urte ondarrean izanen dugu artista gazte hunen ikusteko parada, hemen gaindi, bakantzetara etorriko delarik. Abendu ondarrean ere, Antzuolako elizan konzertu baten emaitera galdatua baita (Aiherra-Antzuola 25. urteburuko ospakizunen karietara), xehetasun guziak emanen dauzkitzuegu hemendik beretik. Anartean, biba Ttoma Ospital, eta segi aitzina !!

IRISARRI Sortze - Ongi etorria egin dute Kattin eta Robert Salaberry Oteikoek beren hirugarren semeari, Ibai izendatu dutena. Osagarri eta zorion haur sortu berriari, handi dadila familiaren maitasunean eta goresmenak guzieri.

JUTSI

Ezkontza - Buruilaren 12an elgarretaratu dira Irisarrin Gaelle Larramendy hemengoa eta Franck Dubois Armendaritzekoa. Herri hortan biziko den bikote horri gure zorionezko desira beroenak eta goresmenak familiako guzieri.

Heriotze - 93 urte zituelarik utzi gaitu Beñat Othart Arrospidekoak. Ehorzketako mezarat ainitz adixkide juntatu dira familiari, eliza betetzen zutela. Hor joan zauku memorio handiko gizona, lehengo gauzez orhoitzapen izigarria zuena eta gazteagoek ainitz ikasi dugu Beñat-en ganik bainan gehiago galdezkatu beharrik kasik dolu dugu orai, zeren batzutan, egun egiten ahal duguna geroko uzten baitugu. Familiari gure doluminak.

Heriotze - Maluroski ez dira egun guziak alegrantzizkoak zeren segitu dugu bere azken egoitzarat buruilaren 19an Louis Sedes. Bitorietakoa 72 urtetan itzali dena, ofizioz muble egilea. Bazakien ere laguntza ekartzen besteri, parropiako bizian ere. Bihotzez dolumin beroenak utzi dituen guzieri. A.I.


6

ARBONAKO ANDERESERORAENIA ELKARTEA

Düala hogeita hamar urte, 1979ko ürrieta lehenean zentü zen Pierre Bordaçarre, “Etxahun-Iruri”. Eüskal Herri osoak nigar egin zeion, bereziki Roger Idiart erretor adiskideak antolatüriko ehortzeta mezan, hamazortzi koblakariz lagüntürik. Urtebürü honen kariala, hitz bat erran nahi nüke Etxahun berriaren kiristigoaz : Fededüna zen, kiristia zen Ez debota ez, bena kartsüa, Alorrean eta poesian Peguyk bezala züan otoitzen. Frantses poeta handiari konparatzen badüt, ez da ustekabean, ezi gureak bezala, elizan ez üsüegi sartzeko fama züan. Haatik Péguyk

ETXAHUN-IRURI bere gisan otoitz egiten züan, ausarki ere, bere poesian, harez erran izan baita kalustrapean zagoala, “tout en prières sous le porche”. Halaber Etxahun-Irurik bere kiristi sinestea bihotzez eta bihoztoiki agertzen dü bere olerkian, bereziki pastoral ürrentzean, hiltzera doan heroiak bere azken otoitzea hunkigarriki kantatzen düalarik. Hona etsenplu zonbait. Bereterretxe : O Zelüko Jinko Jauna Zuri hertsatzen nüzü Azken oren izigarri hontan Argi egin izadazü.

Santxo Azkarra : Jinko Jauna zük parka izadazü Orai artino egin bühürrikeria. Matalaz : Dener parkatzen dit Jinkoak bezala Begira dezen ene oritzapena. Tréville : Adios arren Mari-Maidalena Zük ingana nezazü lotarik Ene ondotik baratzen direnez Izan ez nadiala ahatzerik. Etxahunentzat ere balio dü azken bertset horrek : Maidalena mendiaren altzoan pausa dadila, Santa Maria Maidalenaren hegalpean. Zaude bakean, Etxahun-Iruri eta goraintziak Roger Idiart adiskideari. Ez zütüegü ahazten. J.L. Davant

GARAZI BAIGORRIKO GAZTE PASTORALGINTZAREN UDA Aurtengo uztailean, izan da mugimendu Garazi-Baigorriko gazte pastoralgintzan. Bakantzak hasi orduko, uztailaren 4ean, GaraziBaigorri eta Amikuzeko 49 gaztek Portugaleko bidea hartu dute. Aitzineko urtean Andaluzian egin zuten bezala, Jean Paul Martinon apeza buru eta animazio talde bat lagun, 15 egun pasatu dituzte giro goxo batean, joko, bisita eta denbora lasaien artean. Lisboa, Coimbra, Aveiro, Porto hiri nagusiak deskubritu dituzte, bai eta ere egun bat pasatu Fatima hiri sainduan. Egonaldi horren bidez, Europako beste herri berri baten ezagutza egin dute, bakantza giro batean. Bainan lehen lehenik, talde esperientzia azkar bat bizi izan dute eta burua oroitzapenez beterik sartu dira. Gehienek helduden urteko autobusa ez dute segur huts egin gogo!

rik arduraduna. 10 egunez Bibliako leku garrantzitsuenetan ibili dira, leku bakotxean oroituz gertatu zenaz. Lehen parte batean Neguev-eko basamortuan egon dira, Galileara joan aitzin. Han Tiberiadeko aintzira hegian egon dira zenbait egun, inguruko leku sainduetara joanez. Hantik dute ere Nazaretheko bidea hartu, Beteleme eta Jerusalemekoa aitzin. Hamar egun ezin ahantzizkoak pasatu dituzte, gerlak joa duen lurralde batean. Denak sartu dira kontent bainan penaturik ikustean zer harreman den israeldar eta palestinarren artean. Hamabi gazte horiek beren lehen lekukotasuna emanen dute buruilaren 25ean ostiralez, Donazaharreko elizan aratseko 8ak eterditan. Interesatuak hurbil ditezela gaualdi goxo baten pasatzera.

Portugalaren ondotik, Garazi-Baigorriko beste 12 gazte airatu dira Lur Sainduetara. Frantzia mailan antolatua zen beila bat, eta diosesa bakotxeko ikasleer idekia zen. Baionako diosesatik 54 ziren, Jean Paul Martinon zutela-

Garazi-Baigorriko gazte patoralgintzak proiektu handi batzu eraman ditu uda huntan, eta beste batzuen gauzatzen hasiak dira jadanik : Lurdeko beila, helduden urteko egonaldiak… Horien X.L. guzien berri berantxago !

GURE IRRATIAREN ALDEKO GAUALDIA Irailaren 25ean Atabalen (Miarritze) 19:00 Talo eta edariak musika giroan, 20.30 bertsu saioa, 22.30 Buuzbu taldearen kontzertua. Sutea eta 3 urte geroago Gure irratiak bere egoitza ber eskuratuko du horretarako zure laguntza behar dugu. Zuen presentzia beharrezkoa da! Milesker, GURE IRRATIA. Tel: 0559593001, gure.irratia@free.fr)

AUZAPEZAK SOHÜTAN Euskal Herriko auzapezen biltzarra iraganen da irailaren 26an, larunbat goizeko 9.30etatik goiti, Sohütako polikiroldegian. Administrazio kontseilua berritu ondoan, Jean Jacques Lasserre mintzatuko da Hautetsien kontseiluaren lanaz. Eguerditan, Ospitale-Piako elizaren bisita gidatua.

64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10 11, Jacques-Laffitte karrikan

Biltzar saria : Donapaleuko Bruno Gorre. Publikoarena : Larresoroko Beñat Picabea. Donibane Garaziko herriarena : herri hortako Jeannie Candau.

KULTURA SAILA

MISERIA UKATZEAREN EGUNA Urriaren 17an

Urte orotako hitzordua hurbiltzen ari zaiku, Miseria ukatzearen egunarena, urriaren 17an iraganen dena. Haurren eskubideen nazioarteko hitzarmenaren 20. urtemuga kari, mundu guziko haurren eskubideak dira berezikiago oroitaraziko. Hitzordua Baionako Antzokiko plazan finkatua da, urriaren 17an, larunbatez, aratsaldeko 3etan : haur joko, erakusketa, hiru “patchwork” ziganteren eraikuntza... Patchwork horiek egiteko, dei bat zabaldua da parte hartu nahi luketen eskola eta elkarte guzieri ATD Quart Monde elkartearekin oraidanik harremanetan sartzea (tel. 05.59.31.01.85). Eta aratsaldeko 5etan, Joseph Lafitte-n kantaldia eta “Symbiose et Danse” taldearen dantza emanaldia. Egun hortan berean, bertzalde, Angeluko liburutegian (10:00-18:00) miseriari buruzko filmak dira erakutsiak izanen.

IDAZTOKI-SEGETARITZA

Bigarren partida eta bigarren galtzea irisartar eskubaloilarientzat, aldi huntan Parise aldeko Saint Mande-ren kontra, 42-24, hangoen zelaian, partida erditan jadanik 22-10 gibeletik zirelarik. Larunbat huntan Bordele aldera doatzi, Bruges-eko taldearen kontra jokatzera. Hunek ere lehen bi partidak galduak ditu. Partida orekatu baten mentura ote ?

ARGAZKILARIEN BILTZARREKO SARIAK

Arbonako Andereseroraenia 1991n salbatua izan da, borroka luze baten ondotik. Arraberritze lanak egin eta, Andereseroraeniak 1994ean ateak zabaldu

HERRIA email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr

Xapelgoko bigarren partida Bobignyn jokatu du ASB-ko euskal taldeak, eta hango talde bizkorraren kontra galdu 23-0. Bigarren partida, bigarren galtzea. Hea ba urriaren 4ean Rennesko taldearen kontra lehen garaipena heldu denez, Baionan !

Lehen, herri bakoitzak bere Andereseroraenia bazuen. Gaur egun, hogei bat aurkitu ditugu, bakarrik horietako lau sailkatuak izan dira monumentu historikoen inbentario gehigarrian (inventaire supplémentaire des monuments historiques); Arbonakoa, Hiriburukoa, Bazkazanekoa eta Amorotz- Zokotzekoa (Baxe-Nafarroa).

ditu. Josiane Mersch elkartearen lehendakaria da. Gaur egun bi langile badira, Béatrice Urruspil eta Ainhoa Urretxu. Elkartearen helburua, Arbonako historia ikertuz, Euskal Herriko sustraiak hobeki ezagutzea. Artxiboak ikertuak izan dira andereseroren historia hobeki ezagutzeko eta haien funtzioa euskal gizartean ulertzeko. Azken urteotan Arbonako arkitekturari buruzko dokumentazio lan bat egina izan da; etxe zaharren argazkiak elkartean ikusgai dira. Laster, Arbonako adineko pertsonak galdezkatuak izanen dira eta haien lekukotasunak grabatuak. Bisitak ere antolatuak izanen dira Arbonako ondarea ezagutarazteko. Elkartearentzat, garrantzitsua da ondarea zaintzea, baita ondarea biziaraztea ere, arte erakusketak eta kontzertuak antolatuz. Orain arte artista andana bat errezibitu dugu, hala nola, Partarieu, Gonzalo Etxebarria, Guanes Etxegaray... Urte batez, obra batzuen egiteko etxea hetsia izan da, baina irailaren 13an, ateak berriz zabaldu ditugu ondoko artisten lana aurkezteko: Christophe Garnier, Bruno Marekovik, Gaëlle Labrouche, Philippe Mersch, Florence Douyrou, Fred Frei, Bernard Perez, Marie-Christine Basque. Erakusketak urriaren 4a arte iraunen du.

N° Commission paritaire 0509 G 84998

IRISARRI - ESKUBALOIA

ASB-ko emazteak, errugbian

Arbonako elizaren ondoan, Andereseroraenia izeneko etxe tipi bat aurkitzen da. 17. mendetik goiti, Andereserora etxe hortan bizi zen. Herriko pertsonaia garrantzitsua, gauza anitzetaz arduratzen zen. Berak zituen eliza eta hilerria zaintzen. Bakarrik berak ezkilak jotzen zituen. Ehorzketetan, jendearen harrera segurtatzen zuen eta argietaz arduratzen zen. Etxeko anderea edo lehen auzokoa ez baziren hor, jarlekuaren ezkoa pizten zuen. Jendeak hilobi berri baten idekitzeko baimena eskatzen zionean, berak zuen lekua hautatzen. Bataoietan eta ezkontzetan ere parte hartzen zuen. Nesken heziketaz arduratzen zen, eta batzuetan, emagina zen.

URTE-SARIAK Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan 8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Bahituak : Entzuten da, noiztenka, bahitu batzu libratuak direla, bozkariatzeko parada ona, bereziki haien familientzat. Bainan zenbat eta zenbatek segitzen dute bahiturik, ez dakigu noiz arte. Ez ditzagun ahantz. *** Des racines et des ailes : Berriz hasi da ezagutua den emankizuna. Joanden asteko gaiak ereman gaitu Luneville hiritik Firenzera (Florence frantsesez) antolatzaile edo berritzaileen ondotik. Alde batetik ikus zitekeen egiten diren lanak Luneville-ko jauregian, XVIII. mendean eraikia. Poloniako Leszczynski familia, Stanislas erregearekin etorri zen Frantziara eta Louis XV. Frantziako erregea Marie, Stanislas-en alabarekin ezkondu. Versailles ttipi gisa eraikia izan zen jauregia. Berrikitan errea izana, ari dira berantolatzen eta erakutsi digute zer lan bereziak egiten dituzten, harri pikatzaileek eta bertzeek. Italian, aldiz, berritzen dituzte ez bakarrik etxe, jauregi, eliza zaharrak, bainan ere mosaikoak, margoak, oihalak eta bertze. Horretarako badute Firenze hirian Opificio deritzan eskola famatua, han moldatzen direla berritzaile hoberenak. Erakutsi digute nola ari diren lanean Duomo deitutako elizan dauden mosaikoak. Emankizun interesgarrienetarik. *** Maigret : Georges Simenon idazleak sortu duen poliziaz mintzatu dira telebixtan, telefilma baten ondotik. Orotara 109 polizia eleberri idatzi ditu Simenonek 40 urtez eta ainitz filmatuak. Erran nahi da jokolari parrasta batek hartu duela Maigret-en itxura. Horiek dira, lehena Harry Baur eta gero heldu dira Pierre Renoir, Albert Préjean, Jean Gabin, Jean Richard eta azkena Bruno Crémer. Egia erran, parrasta eder bat, denak beren piparekin. Bertze jokolari batzu ere badira ! Ingeles bat, japonesa ere, italiarra eta errusiarra. Horrek erakusten du zer arrakasta ukan duten Simenon-en eleberriek mundu guzian. *** A vous de juger : Arlette Chabot kasetariaren aitzinean Daniel Cohn Bendit euro diputatua, Dany le Rouge izengoitiz. Betiko zirikatzailea, bere irriarekin, beldurrik gabe mintzo dela edozeinen aitzinean. Egia erran, gaztetu nau. *** Errugbia : Miarritze Brive-ra joan da eta han irabazi (15 eta 12). Entsegurik gabeko partida, lau gaztigu ostiko hiruen kontra eta punpa-laster bat bakoitzarentzat. Baionak jokatu du igandean, joanden ortziralean jokatu behar zuen partida, uholdearen gatik bi egunez gibelatua, eta irabazi du MontpellieJ.H. ren kontra 26-3.


7

GARATENEAN IHIZTARIEN KOPA Alfaro - Lazcano . . . . . . . . 50 Aguirre - Ducassou . . . . . . 44 Astelehenean oren bat eta laurden eskasean arizan dire biziki gogotik lau pilotari hauk gelditu ere gabe erraiteko maneran eta kintzeak luze eginez. Ez baitezpada joko haundi bat baina beti ari eta sekulan ez barkatzen, aise ditu eskuzarta ederrak eman bururatzean jendeak bai eta artetik ere, hala-nola berdintzeetan eta ere jokaldi eder batzu txalotuz. Partida guzian denak elgarri hurbil ibili dira eta elgarren bete. 9-4 aitzinean lehenik galtzaleak baina 16tan ados eta 26etan ere bai eta berriz 31tan, eta 3638. Hor dira irabazleak agertzen hasi, 42-38 eta 47-42. Lau pilotarietan ez dugu nehor berexiko, bakarrik erranez Alfaro biziki gogotik arizan dela beti eta beste batzuk mugitzen pilota, aldizka segurik, besoz ongi baitziren Aguirre eta Lazcano segurik, bi urruñarrak, baieta Ducassou ere. Ezcurra I - Bessonart . . . . . ? Bielle - Jeannots . . . . . . . . . ? Eta huna helduden astelehenean Garatenean izanen dugun partida. Berri on bat : Mayte aita-semeak hor ikusi ditugula, agian beste batzu ere bai luze gabe ! Denak merezi ditu Garaziko ikuslego fidelak.

pilotaren besta izan da aldi huntakoa ere. Pilotariak aipatu behar eta Ibarrolaren furia behar da laudatu. Sorhueten errefera ere bazuen eta Harizmendik bere lekua ahal bezanbat zaindu du, baina nausia nausi eta hunekin Kurtcharryk denak ekartzen, etsitzeraino. Eta biba Lekorneko herria eta pilotazaleak !

LEKORNEKO BESTETAN Ibarrola - Kurutcharry . . . . 40 H.Etcheverry - Ezcurra II . 23 Lehen partida huntan, 15-8 eta 25-15 harturik abantaila hastetik irabazleek, ez da izan usteko partida, ez baitira galtzaleak besteen oldar berean ibili, bereziki Etcheverry entzun dugunaz. Holako parada haundietan laurek behar lukete hoberenean gertatu baina hori noiz izanen da ? Sorhuet - Harizmendi . . . . 40 Bielle - Oçafrain. . . . . . . . . 35 Bigarren huntan makur ttipiagoan joan da partida baina, lehenaren gisa, zerbait izan da, Biellek ez baitu nahiko zukeen partida egin, omen, Oçafrainekin. Jendearen aldetik ez zen estakururik, Lekorne inguru hortako jendea bildu baita arras polliki. Ibarrola - Kurutcharry . . . . 50 Sorhuet - Harizmendi . . . . 46 Lekorneko bestek haundienean bururatu dute pilota partida eder hunekin aurtengo Xipirine sainduaren bestaldia. Eta ohoratuz beren herri pilotari fama lehengoeri jarraikiz. Finala huntako 50tarat egina zuten partida eta denak eman dituzte bi oren eta laurden jokatuz eskuzarten erdian. Ikusleak ere holakoetan ez du dudatzen jiteko eta zinez

HEGOALDEAN LOGROÑOKO SAN MATEOAK Bengoetxea VI - Beloki . . . 22 Titin - Begino . . . . . . . . . . . 19

SARAKO BESTETAN ERE -Pasakan ukan ditu lehen partidak pilotak Urruña eta Sarakoen artean, goizean. -Palaz gero hala-hala, denek berea izaiteko. -Luzeko partida berriz euriak ez du utzi bururatzera Donibaneko Luzaz Gaztekoekin. -Esku huska plaza laxoan G.Etchebarne-Bonetbeltchek V.Etchebarne-Elizalde garaitu ederki arizanik 30-20. Eta partida haundia bestalde, gero. AZKAINEN DESAFIO Ibarrola - Oçafrain . . . . . . . . ? Laduche - Berasategui . . . . ? Horra beraz aurtengo plazako xapeldun amaturrek desafiatzen dituztela bi berezko haundiak : Xurioko plazan, azkaindarrek ongi ezagutzen dute beren xokoa. Kasu beraz ! Partida hori larunbatean jokatuko da aratsaldeko 5 orenetan. Balioko du.

Olazabal - Eulate . . . . . . . . 22 Arretxe II - Zearra . . . . . . . 11 Olaetxea - Urrizelki . . . . . . 18 Ibai Perez - Arruti . . . . . . . 17 Hona Logroño Las Canasko hiru partidak, lekuak oro zanpez hartuak eta partida haundi batzuekin. Lehen hortan hoberenean arizan dira Bengoetxea eta bai Beloki gibeletik, hunek beti fresko dauka oraino ere besoa. Berasaluze VIII - Olaizola II22 Xala - Irujo . . . . . . . . . . . . . 20

MINTZALDI UZTARITZEN

BILATZEN…

Lapurtarren Biltzarrari (urriaren 4ean) josirik, bi mintzaldi beharrak dira irailaren 25 huntan, ostiral aratsez, Uztaritzeko Lapurdi gelan. 20:00 Claude Labat : “Lapurdiko egoera XVII. mendean eta sorginen auziak”. 21:15 Kristian Liet : “Lapurdiko Biltzarren historia eta funtzionamendua”.

Talde batek bilatzen ditu jada landuak litzateken Pythagoras, Ttale, para lelo, horthogonal nozione XIX. garren mendeko ikerketa edo sabinotiarren libururik matematiketaz (jacques.saldubehere@numericable.fr).

LAN ESKAINTZA LAPURDI IRRATIA denbora erdiko bi langileen beharretan dago. Lana, irrati animatzailearena da. Hautagaiak (gizon ala emazte) euskaraduna behar du izan eta tokiko Elizaren ezagutza ona ukan ere bai. Formakuntza edo heziketa teknikoa irratiak berak eskainiko du. Argibide gehiagorentzat, deitu egunaz irratira : 05 59 70 39 39 CV eta motibazio gutuna igorri helbide huntara : lapurdi@wanadoo.fr

Del Rey - Zezilio . . . . . . . . 22 Capellan - Merino I . . . . . . 19 Bi partida hauk Ansoainen eta Villamedianan jokatu dira. Bego

AUÑAMENDIREN 37. IBILALDI NEURTUA Urriaren 4ean, Bidarraitik Auñamendi elkarteak antolatzen du bere 37. ibilaldi neurtua urriaren 4ean, igandez. Hiru ibilaldi proposatuak dira, Bidarraiko plazatik abiatuz : 23 km (1650 m desmaila), 21 km (1260 m desmaila), 11 km (707 m desmaila). Luzeenak 7 oren inguru iraunen du, ibilbide huntarik : Larla, Gastigarlepoa, Idokolepoa, Galartzekolepoa, Larratekolepoa, Harrietakolepoa, Mendizaingolepoa, Iparla kaskoa, Iparlakolepoa, 89 mugarria, Laxonekolepoa... Abiatzea 8:30/9:00etan. Izen emaiteak Bidarraiko trinketeko salan (5 euro). Ibilaldia binaka edo multxoka eginen da. Bakotxak bere piknika beharko du ereman ; ibilaldian zehar hiru tokitan banatua izanen da ura : Urbietako iturrian, Harrietakolepoan eta Laxonekolepoan. Bezperatik Bidarrairat joan nahi duenak ukan dezake aterbe Menditarrenan edo Etxezaharrean (70 toki) – tel. 05.59.37.71.34.

“ BORTZEK BAT ” Société civile immobilière Capital social: 151 381,85 Siége social: 64500 SAINT JEAN DE LUZ 1 rue Ibargnette R.C.S. BAYONNE 434 551 495

LAN ESKAINTZA

Euskararen Erakunde Publikoak KUDEANTZALARI-KONTULARI bat xerkatzen du, 5 hilabeteko ordezkaritza egiteko urri erditsutik goiti

Misioak • Kontularitza segitu : gastuak eta diru sartzeak kudeatu, gastuak ordaindu eta diru sartzeak eskuratu. • Ikastetxeen proiektu deialdiko eta ikasmaterialeko dirulaguntza txostenak segitu. Jardunbidea eta egutegia • Hautagaitzarako txostenak 2009ko irailaren 30ean berantenaz helarazi behar dira, honako dokumentu hauekin : - CV zehatza; - Motibapen gutuna. (Dokumentuak bi hizkuntzetan egin behar dira (euskaraz eta frantsesez). • Ondotik : hizkuntza eta teknika gaitasunen neurketa, eta elkarrizketa. • Lanaren abiatzea : urri erditsutik goiti. Postuari buruzko xehetasunak Eramanen diren jarduerak eta antolaketa zehazten duen postu fitxa eskura dezakezu EEPrekin harremanetan sartuz. Edozein argibiderentzat : Euskararen Erakunde Publikoa Platanondoen etorbidea, 2 - 64100 Baiona Tel : 05 59 31 18 34 - Fax. 05 59 31 07 81 Helbide elektronikoa : eep-oplb@mintzaira.fr

Aux termes d’une assemblée générale extraordinaire des associés en date du 1er septembre 2009, les associés de la société sus dénommée ont décidé de ne pas nommer de remplaçant à Monsieur François ETCHECAHARRETA, co-gérant de la société, décédé à SAINT JEAN DE LUZ le 24 décembre 2006. La société n’est donc plus gérée que par Madame Marie de la Concepcion URTIZBEREA, veuve ETCHECAHARRETA, demeurant à ASCAIN 64310, Biskar Ondo depuis rétroactivement le 24 décembre 2006. Les statuts ont été modifiés en conséquence. Pour avis. - Le gérant. AVIS DE CHANGEMENTS PILOT SAS Société par Actions Simplifiée Au capital de 104.388,09 Euros Ancien siège social : 26/28, Rue Danielle Casanova 75002 Paris Nouveau siège social : 162, Rue Belharra 64500 Saint Jean de Luz 070 501 374 RCS Paris AVIS DE TRANSFERT DE SIEGE Il résulte de la décision de l’associé unique de transférer le siège social du 26/28, Rue Danielle Casanova, 75002 Paris au 162, Rue Belharra, 64500 Saint Jean de Luz, à compter du 16 septembre 2009 et de modifier en conséquence l’article 4 des statuts. La société sera désormais immatriculée au Registre du Commerce et des Sociétés de Bayonne. Pour avis Le Président Etude de Maîtres Dominique LARRALDE, Pierre FAGOAGA, Olivier COUSTOU et Claudine SALHA, Notaires associés à SAINT JEAN DE LUZ (Pyrénées Atlantiques), 21, rue Chauvin Dragon

Berasaluze IX - Zubieta. . . 18 Leiza - Otxandorena . . . . . 16 Urrutikoetxea - Argote . . . 18 Apeztexea - Lasa III . . . . . . 17 Hiru partida hauk ere han berean, bi anaiak bi partidetan irabazle. Nagore - Larramendi . . . . . 22 Bengoetxea VII - Arretxe. . 19

LEGEZKO ABISU

Avis de constitution

LAN ESKAINTZA

Euskara Teknikaria Hazparne aldeko erkidegoak Euskara Teknikari bat bilatzen du, Euskararen Erakunde Publikoarekin partaidetzan. • Eginbeharrak - Harreman jarraikiak beren eginbideetan euskarari toki gehiago eman nahi dioten erkidegoko herriekin - Zerbitzu teknikoak segurtatu erkidegoko herrietan (itzulpen, formakuntzen plangintza...) eta/edo aholku teknikoak zabaldu hautetsi eta beste ordezkari batzueri (seinaletika, elebidun dokumentu...) - Euskararen sustapenerako ekitaldien antolakuntza (dokumentu argitaratze edo beste komunikazio euskarri, konkurtso, mintzaldi, animazio desberdin... prentsa harremanak) - Ekitaldieri doakien finantzamendu plangintzaren eta muntaketaren jarraipena - Euskara erabili nahi duten elkarte ala eragile pribatuak lagundu. • Betebeharrekoak Euskara teknikariak behar ditu : - Ardura handiko postu hori betetzeko gaitasuna - Harreman eta komunikazio gaitasunak - Proiektuak eremaiteko esperientzia - Euskararen ezagutza ona, bai ahoz, bai idatziz - Euskararen alderako politika publiko batean engaiatzeko nahikaria. • Bertze argitasun - 3 urteko kontratu mugatua, denbora osoz. - Hilabete saria esperientziaren araberakoa. - Lanpostu horren fitxa aurkitzeko : Hazparne aldeko erkidegoa tel 05.59.29.16.47, hazparnekolurraldea@free.fr Igor hautagaitzak 2009ko urriaren 9a aitzin.

Suivant acte reçu par Maître Pierre FAGOAGA, Notaire à SAINT JEAN DE LUZ, le 11 septembre 2009, a été constituée une société civile immobilière ayant les caractéristiques suivantes : Dénomination : INAHIA Capital : MILLE EUROS (1.000 EUR) entièrement constitué d’apports en numéraire Siège social: ARCANGUES (64200), Chemin Olhondogaraya Maison Olhondogaraya. Objet : L’acquisition par voie d’achat des biens et droits immobiliers - l’administration et la gestion du patrimoine social, la conclusion de baux ou toutes autres conventions d’occupation onéreuse ou gratuite. Et, généralement toutes opérations civiles pouvant se rattacher directement ou indirectement à cet objet ou susceptibles d’en favoriser le développement, et ne modifiant pas le caractère civil de la société. Durée : 99 ans Gérant : Monsieur Jean-Noël HOUSSET, Artisan Peintre, époux de Madame Béatrice Marie LHERETE, demeurant à ARCANGUES (64200), Maison Olondogaraya, Chemin Olhondogaraya, Née à BAYONNE (64100) le 28 décembre 1969, Cession de parts : Toutes les cessions de parts, quelle que soit la qualité du ou des cessionnaires, sont soumises à l’agrément préalable à l’unanimité des associés. La société sera immatriculée au registre du commerce et des sociétés de BAYONNE. Pour avis - Le Notaire


8

Artzain amerikanoen bestan omenaldia heien emazteeri

AUSTRALIAN GAINDI... 1- SYDNEY, LAU MILIUN BIZTANLE! Bizpahiru astez, ibiliko gira Australian gaindi, be­ rrikitan han izanak diren euskaldun batzuek ekarri argazki zonbait baliatuz, bai eta heiek kondatu daizkigutenak... Kasu, ez pentsa haatik hango baz­ ter guziak ku­rrituko ditugula, hamar bat eguneko Antzerkiaren irudi bat, ardikarroa, pikapa, astoa egonaldian ez baitira toki eta artzainak solasean bakar ba­tzu baizik ikusten, oanden igandean Nafarroako Auritze, famatuenetarik egia erran, Itsas-bazterrean, alimaleko eraikinak, biziki gora direnak, aurten laugarren urtez egiten den ar­ “kasik zerua hunkitzeraino”! bainan beste ainitz eta tzain amerikanoen bestaren biltoki biainitzetarat batere agertu lakatu zen. Aitzinekoak Lesakan, Aldudegabe... Gernika eta Elizondon egin ziren. Andana Jakin behar da alabainan Australia dela eremuz Frantzia baino hamalau aldiz han- bat jende bildu zen goizeko hamar orenediagoa! Jendetzez haatik, Frantziaren hiruetarik bat nunbait han, 21 miliun biztanle tarik goiti egun osoa hartu zuen bestara. orotarat, ez gehiago! Bizkitartean, harat heltzen denari, nola kasik beti hiri handi Lehenik meza eman zen, herriko parrobatean jausten den hegazkinetik, hango mugimendua ikustearekin iduritzen zaio pian, eta gero nahi zuenak Kultura Etxean herrialde jendetsua dela, biziki jendetsua. Gertatzen dena da jendea hirietan meta­ idoki zuten erakusketa bisita zezakeen, tua dela, hirietarik kanpo ikaragarriko eremuak badirelarik zointan ez baita nehor Ameriketako ardikanpoetan bildu argazbizi edo arras jende guti. Australiarrren erdiak baino gehiago (% 60) bizi dira han- kiak ikusgai. Luzaideko bolant dantzariak go bost hiri handienetan. Denetako handiena, Sydney, lau miliun biztanlez goiti, ere agertu ziren eta makilariek beren trediotenaz laster gainditzen ahal lau miliun eta erdiren ozka! Mundu guziko portu beziak erakutsi zituzten. Haatik, horiekin handienetarik, itsasaldetik ederki gerizatua den badia zabal xoragarri baten bazte­ guziekin batera, aro txarra izan zen prorrean! Zernahi negozio mota nasaiki egiten da hiri hortan! Portuan berean ikusteko tagonista, euria lagun izan baitzen goiz mugimendua puskaketako untziekin! Saltegi, banko eta ikastegiek ere ainitz egiten osoan. Bildu zen jendea ez zen batere Sydney horren famarentzat! Ez ahantz ere Olinpi-Jokoak hor muntatu zirela 2000 arrenguratu alabaina, mugaz bi aldeetako urtean eta jaz egundainokotan Gazteriaren Egunak, girixtino gazteen elgarretaratze artzain ohiak bazekiten-eta heien eguna erraldoia, Aita Saindua ere harat joanik... zela, lagun xaharrekin biltzeko eguna, holakoa gisa huntan urtean behin bakarrik PRESUNERAK HAN ATXIKITZEKO... gertatzen baita.

J

Orai holako hiri handia, bainan duela doi-doia bi mende arrunt jende guti zen oraino eskualde hetan bizi…Europatik joana, berak ere ez jakin nun zer lur kausituko zuen han nunbait, Sydney-ko badia deitzen dugun hortarat hurbildu zen lehena izan zen James Cook ingles itsasturi famatua. Hori 1770-ean. Bazte­rrari behako bat eman eta gibe­ Portuaren erdian, harat eremana eta arta handirekin atxikitzen lerat jin. Handik 18 ur­ dutena, James Cook 18. mendeko ingles itsasturi famatuaren teren buruan, beste ingles batzu berriz joan, hango untzia... kostaldeaz jabetu bezala, hango bereko jende bakarretaz biziki axolatu gabe... Eta ixtanteko, zer karkulatu zuten inglesek? Hoin urrun-eta, leku asurtia zitakeela beren bizikotz preso egoi­ terat kondenatuak ziren batzu harat igortzeko eta han atxikitzeko! Gero, presuner heien kasu egile batzu lekuaz gustatu, han kokatu, arrunt han­gotu, beste batzu aitzina heien ondotik, eta hola eraiki zen Sydney. 19. mende gu­zian handituz joan! Geroxago,1920-ean, miliun bat biztanle izaiteraino!

Lagunekin biltzearekin batera, aurtengo elgarretaratzean segurrenik gauzarik politena antzerkia izan zen, “Nevadara joan nintzen emakumeak bakarrik utzita” delakoa. Auritzeko gazte talde batek muntatu eta plazaratu zuen, eta, gizonak Ameriketarat joanik, gibelean familiaren eta baserriaren arduradun gelditu ziren emazteer egiten die omenaldia. Baserri baten istorioa aipatzen du, non aita eritzen delarik, zorrak pagatzeko aski diru ez den eta semeak Ameriketarat joan behar duen

HARBOUR BRIDGE Hola deitzen da Sydneyko badiaren bi alde elgarri lotzen dituen zubia, ikustekoa dena hori ere! Aspaldian bazuten han gaindi holako zerbaiten muntatzeko xedea bainan luze joan da xede hori gauzatu arte! Pentsa, lehen solasak 1815-ean, duela kasik bi mende, eta gora-behera asko eta askoren ondotik, proiektua azkenean untsa Opera-tik hurbil, Harbour Bridge zubi famatua! pikoan ezarririk eta bede­ ratzi urtez obran arizanik, zubia estreinatu zuten 1932-an! Autoak, kamiunak, treinak ere, bai eta oinezkoak, denak zubi luze zabal hortarik iragaiten dira! Autoak berak zortzi lerrotan! Mundu guziko zubi zabalena da eta luzeenetarik, 1149 metro burutik buru, dena arku bakarrekoa, aski gora untzi handiak ere azpitik pasatzeko, ikaraga­ rriko zimendu azkarrekin egina, baitzakiten trafiku gaitza beharko zuela jasan, nahiz eraiki zutenean etzen aparantziarik ere orai bezenbat auto bixtan da! Muslaria

Hona antzerkilarien izenak: Mikel Reka (Xan-Pierra), Javier Almirantearena (Xardoki), Unai Landa (Eñaut), Izaskun Zabalza (Martina), Itziar Orbara (Juana), Sergio Antsorena (Beñat), Fermin Erdozain (kanperoa), Jesus Mari Larrañeta (aita), Idoia Zabalza (ama), Miren Agorreta (ahizpa), Joseba Amatria (anaia), Pello Zabalza (musikajolea). Antzerkia Patxi Zabalza eta Idoia Zabalza anai-arrebak moldatu zuten. Lan ederra guztiena. Antzerkia bukaturik, bazkaria herriko pilo­talekuan egin zen. Jendez mukurru, bostehun presunatik goiti bildu ziren. Baziren hor jendeak Nafarroa osotik jinak, tartean baxenabartar frango. Aita Jean-Pierre Cachenaut ere ikusi genuen, Kaliforniatik jinikako Sarako kuple batekin. Eguna goxoki pasatu zen, eta bazkari ondarrean zozketek eta mariatxi baten dantzatzeko aire mexikanoek gehiago edertu zuten berez ederra izan zen eguna. Zorionak antolatzaleer: Udalbide, Artzain Mundua, Auritzeko Udala eta Nafarroako Gobernuari. Orai, heldu den urtekoa goaitatzen.  Joseba Etxarri

Bazkari herrikoia Aritzeko pilotalekuan

Arg. EuskalKultura.com

Taxe Carbone

Gure mundua berotzen ari da CO2 delakoa botatzen baitugu gehiegi eta hori egunero. Beharko dira gauzak aldatu hemendik goiti nahi balinbadugu lur eta ingurumen ona utzi gure ondokoei. Zer nahi gisaz dirua eman beharko da duda izpirik gabe. Frantsesak hiru hitz baliatzen ditu horretarako : impôt, contribution, taxe. Impôt hitzak bere kargua dauka, euskaraz zerga delarik. «Contibution» hitza asmatua da, «impôt» hitzaren ez baliatzeko, iduriz gogo onez parte hartzen dela. «Taxe» delakoa da zerbaiti emaiten diozun isuna edo zerbait holako. «Impôt», «Contribution», «Taxe», azkenean ñabardurak utzi-eta, denak zergak.

Gehexan Pontto

OPERA, ERAIKIN MIRESGARRIA! Mundu guzian famatua da Sydney hiriko Opera eraikina, portuaren ondoan urrunetik ere ageri dena. Famatua da alimalea delakotz, bai eta arraroa arkitekturaren aldetik. Famatua ere bixtan da han emaiten diren ikusgarrien gatik. Bost gela badauzka. Ba­ tto, handiena, kontzertu nagusien eskaintzeko toki bat ezinago asurtia, 2679 Sydney-ko Opera, mundu guziko ikusgarrigune handienetarik jar-tokirekin. Beste bat, eta famatuenetarik dena! Opera deitzen dutena preseski, bainan eraikin osoak du orai izen hori hartua, opera gisako ikusgarrientzat espresuki moldatua, 1547 jende kokatzen ahal. Beste hiru antzokiak aise ttipiagoak dira bainan bakoitxean zonbait ehun jende sartzen ahal halere... Eraikin arraro hori ez da hain aspaldikoa. Lehen harria pausatu zuten 1956-an. Obran arizan ziren 17 urtez eta estreinaldia egin zen beraz 1973-an, Elixabet erregina denen aitzinean. Buru-hauste parrasta bat ukan omen zuten, obrak denen buru behin uste baino aise gehiago gosta baitziren bainan azkenean nunbaitik ateratu zuten eskas zen dirua eta nehork ez omen du urrikirik holako gauza xoragarria eginik!

artzain, sosa egin eta gibelera jinik base­ rria eta familia salbatzeko. Semea kanpoan den bitartean, etxeko amak eta alabak lan egin beharko dute azkarki. Aroak lagundu zuen antzerkiarekin, mementu batez atertu baitzuen eta osorik eman ahal izan baitzen. Esku-zarta ederra bildu zuen lanak, jokolariak lan fina eginik.

-Ortzegunean (20.30), Hendaian, Variétés gelan, Jean-Marie Ecay-en kontzertua. -Ortzegunean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, «Ring d’Impros» ikusgarria - Ortzegunean (21.00) Itsasuko elizan, Arraga koroa -Ortzegunean (21.30), Azkainen, Xurio plazan, euskal dantzak Airoski taldearekin. -Ortziralean (18.00), Baionan, Euskal erakustegian, Ur Apalategi mintzo euskal literaturaz. -Ortziralean (19.30), Miarritzen, Atabal musikategian, Gure Irratiaren gaualdia. - Ortziralean (21.00) Donibane Lohizuneko elizan, Kataluniako Cor de Teatre koroa -Ortziralean (21.00), Kanbon, Arnaga egoitzan, kontzertua Arnaga laukotearekin. -Ortziralean (21.00), Baionan, Patxoki biltokian, The Sparteens taldearen kontzertua. - Ortziraletik igandera, Mauletik Baionara, “Amalurra salba dezagun” bizikleta ibilaldia -Larunbatean, Senperen, Zugarramardi alderateko ibilaldi batekin, olerkarien elgarretaratzea, «Maite ditugun olerkariak» sailaren kondu, Peio Jorajuria gure idazleburua omenduz. - Larunbatean, Donapaleun, Airetik gelan, Amikuzeko elkarteen besta -Larunbatean, Angelun, zaharki merkatua Quintaou plazan. -Larunbatean, Baionan, Lakarre plazatik abiatuz, Baionan Kantuz. -Larunbatean (16.00), Miarritzeko mediatekan, Jean Haritschelhar euskal literaturaz mintzo. -Larunbatean (17.00), Baionan, «Hiria dantzan» merkatuko aldean, bai eta Lakarre eta Montaut plazetan. -Larunbatean (16.00, 18.00 eta 21.00), Miarritzen, Koliseo gelan, «Conte cruel» ikusgarria, kantu, musika eta antzerki.

-Larunbatean (21.00), Angelun, herriko etxeko ikusgarri-gelan, Marydo kantari, Nicolas Vielle piano joile. - Larunbatean (21.00) Maulen, Gaineko Plazan, Kilikolo Zirkoren “Bi” ikusgarria -Larunbatean (21.00), Haltsuko elizan, Airez-aire koroa. -Larunbatean (21.30), Baionan, Luna Negra kabaretean, Brothers anaiak. -Larunbatean eta igandean, Miarritzeko karriketan, urteko merkaldi handia. -Larunbatean eta igandean, Hendaiatik Zibururat, Urruñan gaindi, Erlaitz-Bideko besta. -Larunbatean eta igandean, arrabesta Urdiñarben. -Asteburu guzian, bestak Senpereko Ibarrun auzoaldean, bai eta Beskoitzen, Salinetan, eta ere Sorhapurun -Igandean, Donibane Lohizunen, Kortsario kofradiaren biltzarra eta besta. -Igandean, Itsasun, besta Errobi auzoaldean. - Igandean, Uztaritzen, kermeza -Igandean, Hendaian, zaharki-merkatua Sokoburu auzoaldean. -Igandean Lekuineko eta Angelun, “Itxaropen biradak”, mukobisidosa gaitzaren kontrako ibilaldiak. -Igandean (11.15), Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzineko plazan, KaskarotBanda. - Igandean (12.30) Angelun, Barojako parkean, Jazz piknik -Igandean (17.30), Miarritzen, Santa Eugenia elizan, organo kontzertua, Andrea Toshi organo joile. Tenore berean, Koliseo gelan, “La coulée douce “ antzerkia. -Igandean (18.00), Baigorriko elizan, kontzertua eliza hortako organo berriak bere hamar urteak ospatzen-eta. - Igandean (18.00) Ziburuko elizan, Xaramela eta Landarbasoko abesbatza.


Herria 3024