Page 1

Xakur baten umeak ez dira sekulan gatuak izaiten (Erran zaharra) 2009ko Irailaren 10koa -10 septembre 2009 - 1,10 E - N° 3022-

XIPIRINE Helduden astean dugu Xipirine... “Zer da Xipirine?”, galdetzen zuen joanden egunean mutiko gazte batek. “Ez galda zer den bainan nor den”, ihar­ detsia izan zaio. Xipirine ez baita zerbait bainan ba norbait. Jende izena alabai­ nan. Aspaldiko saindu batena. Hiruga­ rren mendeko apezpiku batena. Berenaz Ipar-Afrikakoa zen Cyprianus edo Zipriano delakoa. Pagano sortua, arras berant girixtinotua bainan apez egin zena eta apezpiku ere izendatu zutena. 258 urtean hil zen, girixtinoeri azkarki mendekatzen ziren batzuk burua mozturik. Egutegi xaharretan haren izena beti sartzen zuten. Orai aise baztertzen da naski. Ahanzten bezala. Ikastolen egutegian, Xipirine egunean Ellande ohoratzen dute, fran­ tsesezkoetan, batzuk Edith eta beste batzuk Nadége. Denboran, Euskal-Herrian berean Xi­ pirine izena frango ezaguna zen, orai ardurago Xipri erraiten bada ere. Eta Xipirine hori da Lekorneko herriaren patroina. Horra zergatik keinka hortan dituzten herriko bestak... Luzaz, gure baserrietan, Xipirine egunak ukan du ez idurika munta berezi bat. Bestaburu batek bezenbat aipaldi ukai­ ten zuen. Laborari etxetan alabainan, Xipirine egunarekin izaiten ziren beti bi aldaketa: egun hortarik goiti etzen gehiago bazkal-ondoko pausaldirik ez eta a­ratsaldeko haskaririk. Sei hilabete baino gehixagorentzat bazterrerat uzten ziren, martxoko Andredena Marietan berriz hasteko... Ba ote dira oraino e­txeak usaia xahar horieri jarraikitzen direnak? Bestalde oraino, eta pondu huntaz lekuka segurik arta handia bazuten, Xipirine aitzin behar ziren soroak egin artzainen­ tzat neguko bazka kondu atxikitzen ziren pentzetan, eta ez gehiago abererik ezarri pentze heietan. Belarrak pusaño bat egin zezan oraino, pentzea ez zadin dena larrutua bezala izan ardiak sar­ tzearekin... Xipirine eguna urteko bihurgune bat bezala izaiten zen beraz. Bi sasoinen arteko junta bat nolazpait. Orai ere egia erran, irailak badauka holako zerbait eta ez entraalean gainerat, eskolen sartze eta gaineratiko... Beste ordu ja erran dugun bezala, keinka hunek badu nahitez halako Urtats aireño bat. Xipirinetako Urtatsak nolazpait... J-B D

ISSN 0767-7643

ESKOLA SARTZEA

Ama eskolatik lizeorainoko ikasleek egin dute beren sartzea 2009/2010 ikasturte berri hontan. Eskola giristinoetako arduradunek beren Baionako egoitzan aurkeztu daukute nolako sartzea egin den beren sarean. Seaskak Baionako Etxepare lizeotik dauzkigu argitasun guziak eman. Publikoan aldiz, zailtasun batzuen gainetik, hala nola Gamere Zihigan, Barkoxen, Larresoron eta berri on eta eder bat : Hiriburuko Aturri kolegio berriak ateak ideki ditu.

Seaskaren garapen iraunkorra Urtetik urtera beti goratuz doa Seaskaren baitan eskolatuak diren ikasleen kopurua. Irail hastapen hontan, 2576 ikaslek dute 27 ikastoletarik baten bidean hartu. Jaz sasoin berean baino 120 bat gehiago. Eta datorren urtarriletik harat, 2700 ikasletara helduko dira, hemendik harat sartuko di­ ren ikasle ttipienekin. Aurten, hiru ikastolek beteko dute lehen mailako ziklo osoa, CM2 gela idekiz, An­ gelu, Hiriburu eta Sarakoek. Garazin, Haz­ parnen, Hendaian, Sohütan... denetan goiti ari dira. Ikastegiak ttipiegi eta doi bat zaharkituak gertaturik, obrak ere egin be­ har Ortzaizen, Kanbon, Etxepare lizeoan... eta Bidarten, Uhabia ikastolak lehen u­rratsak emaiten dituela 4 haurrekin, laster goratuz joanen den kopurua hor ere. Oroit gaiten jaz Arberoako ikastola ideki zela 7 haurrekin, gaur 15 baditu, laster 20etara helduko delarik. Eta gerorako menturak ez dira txarrak Itsasun eta Lekornen, bi herri horietan idekiko baitira ikastola berriak 2010eko irailan. Bai, euskarazko ikastetxe horiek etengabeko garapenean doatzi aitzina... Azpimarratuz ahalmen hurriko 25 ikasle direla ikasturte hontan eskolatuko Seaskan, araberako elkartasunaren men­ turan ! Etxepare lizeoa, zabaltze behar gorrian Hiru kolegioak, Kanbo, Larzabale eta Zibu­ rukoak, eta Baionako Etxepare lizeoa ere handituz doaz. Aurten lehen aldikotz 200 ikasle baino gehiago kondatzen dira Etxe­ paren, 211 lizeotar. Bainan tokiak xuhurtzen ari hor ere. Seaska hasia da CABAB-ekin negoziaketetan. Alabainan, lizeoak ez ditu

391 ikasle ATURRI kolegio berrian

JB Hitta Aturri kolegioko zuzendaria

Irek bezperan 380 izen hartuak zituzten baina, astea barne xifrea kasik dotzenaz goititu da. Aturri kolegio “ berri berriak eta xuri xuriak  ” JB Hitta zuzendariak erraiten duen bezala, Hiriburuko kantonamenduko funtsezko beharrari ihardesten dio. Ireki be­ zain laster har dezakeen ikasle kopuruaren hirutik bi barnean dira. Eraikuntzak urtearen beranta hartu ba du ere, erakutsi du elkar lan gaitza hezkunde ministerioa eta departamenduko zerbitzuen

artean, bederen hori da kanpotik ezagun. Ez da batere errana gobernuaren gain izan balitz hain laster eraikia izanen zela ; depar­ tamenduak du obra pagatu, eta paradaz baliatzen da erakaskuntza kontuetan ere doi bat sudurra sartzeko, horixe historikoki hezkunde ministerioaren esku delarik. Aturri kolegioa Hiriburuko kantonamendu­ aren miraila da ; gaztea, sei seigarreneko klaserekin, kasik ikasleen erdia, autobidetik bi urratsetan, eta lekuko jendea delarik aise nagusi erakasle ala ez-erakasle lan postue­ tan. Berrogeitamar lan postu sortzen direla hor erran dute kargudunek. Xifrea horretatik behar dira kendu Baiona aldeko kolegioe­ tan ikasle kopurua apaltzearekin administra­ zioak hetsi dituen lan postuak. Apur bat kantonamendua baino aitzinago ote den Aturri kolegioa euskararen pun­ tuan ? Zuzendaria baxenabartarra du, eus­ kara jakinki eta harro gela elebidun bat aur­ ten berean ireki delako hamabi ikaslerekin. Ahantzi gabe Aturri deitzen dela ikastegia, euskaraz eman izenarekin itzulpenik gabe. Kanboko “Errobi” kolegioari errefera ele­ gantea egiten diola. Hemendik aitzina biziak lehen lekua hartuko du, Eguberriko hitzemaiten dituzte bi itzul­ gune kolegio berriko bi sarreretan, bastiza inguruak handik aitzina fite berdatuko dira, eta ikasleek ikasiko dute kolegioko sarrera berezitik sartzen eta ateratzen.

Hur Gorostiaga, Seaskako zuzendaria, eta Paxkal Indo, Seaskako lehendakaria, prentsaurrekoan zagola ere horien bien ondoan Gillermo Etxebarria, Etxepare lizeoko zuzendaria

bere eremuko gela guziak erabiltzen, zenbaitzu CABAB-en esku gelditurik. Gela horiek baitezpadakoak liezaz­ kiokete alta, beti emendatuz doan ikasle kopurua baldintza hoberenetan irensteko. Eta ere ondoko lur eremu bat lizeoko barnategia eraikitzeko, me­ mentoan 50 lizeotar doatzila Kanboko barnategira eta beste 20 Tarnosera. “Jean Grenet deputatu jauna gizon zentzuduna dela segur gira, gauzak behar den bezala iragan daitezen”, dio Seaskak. Ikasleen kopurua goiti doala, ez du

haatik araberako bidea segitzen era­ kasleen kopuruak, Hezkunde Ministe­ ritzarekin beti sokatiran arizan behar delarik den gutiena ardiesteko. Seas­ kak oroitarazi du bertzalde, Baionan urriaren 24ean iraganen den Deiadar izeneko manifestaldi handira deitzen duela, Euskal Konfederazioa eta Eus­ kararen Kontseiluarekin, euskararen ofizialtasuna goraki aldarrikatzeko. Anartean, bestak ere bere tokia behar baitu, Glisseguna du antolatzen iraila­ ren 20an, Angelun.

Erakaskuntza katolikoa bere hatzetan Ukaldia ongi atxikitzen du erakas­ kuntza katolikoak iparralde hone­ tan, nahiz Donaixtin San Mixel ikas­ tegiaren hestea ez den oraino ire­ tsia. Hamasei mila ikasleko marratik goiti dabila, eta elebitasunak 2500 – eko marra gainditzen du. Kopuruak iazko hain berean daude eskoletan eta ofizio ikastegietan, kolegio eta lizeoetan doi bat emendio eta bost laborantza ikastegietan dotzena bat gutiako aurten. Biarnoarekin parekatzen hasiz ge­ roz desberdintasunak larriak dira. Iparraldean baino bost mila ikasle gutiago, berez jendetsuagoa den Biarnon ; kopuru apalketak lehen mailan eta ofizio ikastegietan, ipa­ rraldean 63 ikasle gehiago kon­ tatzen delarik ; desberdintasun erraldoia elebitasunaren kasuan : hemengo 2540 ikasle elebidunen (euskara/frantsesa) parean 22 (ok­ zitanera/frantsesa) baizik ez baita Jean Marc Aphaule diosesako eskola Biarnon. Iparralde honetan elebitasunak 129 giristinoen zuzendaria ikasle irabazten ditu ; lehen mailan Largenté (Baiona), hamahiru ikasle­ rekin, Milafrangako Bihotz sakratuarena 18 rekin, eta Donazaharreko San Mixel hogeitalauekin, hiru sekzioak aurten irekitzen dira, mirakuiluz bezala, estatuak erakasle postu berririk ekarri gabe. Lehen mailetako eskoletan ixtante ikasleen herena elebidun dateke ; ama eskoletan % 38,4ak euskara eta euskaraz ikasten du. Espanturik egin gabe ere, geroari buruz fidatzeko tantoak ekartzen dituzten xifreak.


2

Zudan herrialdean, berriketari gazte bat, Labna Hussein, auziperatua izan da galtzak soinean agertu delakotz, hango legeak debekatzen diotela emazteeri galtzak soinean ateratzea. Lege hori berme, azotatu beharra zuten, 40 azote ukaldi emanez ! Denen buru, 139 euroko isunarekin zigortu dute Labna Hussein bainan ez baitu sos bat ere pagatu nahi ukan, hilabete batentzat preso altxatua izan da. Han berean eta handik kanpo ere, zernahi protesta izan da, galtzak debekatzen dituen legea zentzugabekeria hutsa dela… • Xilen, Pinochet president gogor izan zenaren jujamendu ondoak ez dira segur oraino bururatuak, baitira zuzengabekeria batzu barkatzen ez direnak. Oroit nola han armadak estadu kolpez Salvador Allende president sozialista jauzarazi zuen bere kargutik, Augusto Pinochet diktatoreak hartuz orduan podorea 1973an.1998an zuten bakarrik Pinochet arrastatu Londresen eta geroago libro utzi osasun arrazoinez. Bainan artean gertatuak ez dira batere ahantziak : oposiziokoen desagertzeak milaka, arrastatzeak, torturak eta poliza indarkeriak Xile guzian. Orain aldiz, Pinochet hil eta denboraren buruan, justizia oihu ainitz badabil denetan, familiek jakin nahi zer bilakatu ziren etxetik eremanak, zenbait hatxemanak izan baziren ere hilik eta ehortzirik. Alabainan, zuzena luzakor baina ez ahanzkor. • Afrika-Gabon herrian, Omar Bongo presidenta hil zen 41 urtez kargua atxiki ondoan eta, pasatuak pasatu, Ali Bongo semeak ditu azkenean segidako bozak irabazi % 41 eginez eta kontrakoak % 25. Haatik, han gaindi maiz gertatzen den bezala, nahasmendu haundiak dituzte, galtzaleen arabera jukutria haundiak izan direla akusatuz irabazlea. Funtsean, ez hori bakarrik, kalapita haundiak sortu dira karriketan gobernuaren etxerako asaltoa eginez manifestatzaileek eta Frantziako kontsulua errez ere. Bakearen eta batasunaren hitzak bai buruzagi berriak baina geroak erranen hor ere.

ZERGA “BERDEA”

Joanden uztailean hemen berean aipu ginuen zerga berri bat, “karbono-zerga” delakoa, helduden urteko pikoan ezartzekoa dutena oraiko ustez. Diru askoren biltzeko ingurumenaren onetan, hala diote behin, eta indargai gutiago erre dezagun. Ainitz erretzen duenak gehiago pagatu beharko, hori daukute alde bat errepikatzen. Denak ere zentzuz ar giten eta denek jakin dezagun bazterretan kotsadura gutiagoren hedatzen, hori da beraz orai hor gaindi erakasten duten katixima. Karbono-zergaño hori zerga “berdea” deituz, kolore hori untsa hartzen badu aiseago iretsiko dugula... Bada haatik eztabada frango ixtorio horren gainetik. Ainitzen arrangura, gobernuaren xedea arras ona bada ere, hartua duen bidea okerra dela, gutarteko jendeak duela nunbaitik ere zerga horren karga handiena jasan beharko. Zendako ez den izaitekotz zerga gehiago ezartzen gaitzeko irabaziak aise egiten dituzten petrola-etxe handi horien bizkar... Hainbestenarekin, François Fillon gobernuburuak biziki polliki kondatu dauku zerga berri hori ez dela beste zergen gainerat jinen, oro har zergak ez direla batere emendatuko, zerga “berdea” alhan ezartzearekin beste batzu kenduko edo arinduko baitituzte... Azkenean, zer jalgiko ote da beraz saltsa hortarik? Aste huntan ukanen omen da zerbait argitasun...

ESKUINAGO?

Nicolas Sarkozy presidenta ari zauku bere aldeko gehiengoa zabaldu beharrez, helduden udaberriko lurralde-bozak gogoan. Eliseo jauregian bilkuraño bat egin du zabaltze horri buruz. Eskuinalderat egin litakeen zabaltzea itxura guzien arabera. Philippe de Villiers, aspaldixkoan eskuinburutik hurbil ibilki dena, han zuten alabainan besteak beste. Ihiztarien alderdia deitzen dugunaren buruzagi batzu ere ba. Eskuinaldeko gehiengo hortan partzuer diren zonbait beltzurika hasiak haatik, berak frango ezker-aire direnak, ez jakin soberakinik zer pentsa... Bazterretik so dauden

• Xinak hiruetan hogeigarren urteburua du ospatuko komunisgoa han sartu zela urriaren lehenean Hebel probintzian Pekin kapitaletik hurbil eta araberako neurriak hartu ditu azken huntako Herrikoetxeak inguruko lau probintziak hunkitzen zituela. Baina haratagokoak ere ez ditu ahantzi neurri horietan, erran nahi baita aise meneratzen ez diren Xinjang-eko musulman eskualdea eta Mendebal-Tibetekoa. • Afrika Iparreko Libian Muamar Kadhafi kolonelak ospatu ditu bere betiko haundikeriekin, Libia horren buru delako berrogei urteak. 1969 an zuen, irailaren lehenean, Idriss errege zaharra uzkaili, odolik ixuri gabe batere. Geroztik nahi duena egiten du hor diktatore moduan bere gisako gobernu batekin eta araberako demokrazian. Herritarrak biltzen ditu solastatzera, herriaren kongresu baten peko baina bera delarik ororen gainetik, bereziki gai nagusi guzietan. Bixtan da estatu horrek nausiak nahi duena egiten duela, noiztenkako atentadu batzu barne, hala-nola Lokerbiko hura 1988 an bere 270 hilekin edo Tchaden UTA koa 1989 an(170 hil). 2007 an aldiz abiatu zen « Afrikako Estadu Batuak » eraiki beharrez baina hortako behar zukeen kontinente hortako 53 nazioneen baia, baina hori besterik zen. Eta petrolioa ez ahantz : horrekin baitu Libiarrak berak nahi duena egiten, ororen gainetik. • Japonian Yukio Hatoyama jauna da, PDJ demokraten burua, Nazione horren lehen minixtro sartuko dena irail hunen erditsutan, deputatuen bozak irabazi dituen ondoan. Erran behar da, gizon horrekin batean, edo horren aitzinetik, partidu hori dutela hautatu japonesek abantail haundian, aitzinekoaren korrupzio fama txarrak arbuiatuz. Futbolari atxikia, ofizioz eta afizioz inginari eta unibertsitate gizona da baina politika mundukoa ere familiaz. • Manuel Zelaya Honduras bere herritik kasatu zuten presidenta, herriz kanpoan dago geroztik baina ez adiskiderik gabe denaden. Amerikako Hillary Clinton andere segetari nausiak errezebitu du George-Washingtoneko uunibertsitatean egin den biltzarrean eta erakutsi ere dio nola kondenatzen duen Honduras hartan egin dioten estadu kolpe basa, gizonaren dretxoen eta jendetasun baitezpadakoenaren izenean. • Burkina Fason berriz, afrikar herri horrek ez zuen segur holako beharrik : sekulako uhasteak izan dituzte bost hil eta 150.000 etxegabetu egin dizkiotenak Uagaduguko aldean. Bixtan da herri behartu horrek dei saminak egin dituela auzo herrieri eta mundu guzikoeri laguntza gabez makurren xuxentzen laguntzeko.

ainitzendako, zabaltze ixtorio hori ditake Sarkozy-ren azerikeria bat, boz zonbaiten irabazteko xedetan, eta besterik deusez!

EZKERRALDE?

UMP-tiar gazteak bildu dira Seignosse herrian, Landesetako itsas-bazterrean. Minixtro gehienak jin zaizkiote bisitaz, dena lausengu. Biltzartiarrak agurtu dituzte ere, beren moldean haatik, Irrintzi taldekoek, Seignosse herri hortako hiru etxe tirokatuz... Denbora berean, Modem alderdia bildu da La Grande Motte hirixkan, beste itsas-bazter batean beraz, Mediterraneo aldean. Iduriz, François Bayrou gero eta ezkerrago doa bainan bere aldeko frangok lanak dituzte naski bide gisa hortarik ezin segituz... Lurralde-bozetan gisa guziz, Modem alderdiak denetan hautagai zerrendak agertuko omen ditu bere kondu. Gero ageriko beste alderdiekin nun nolako harremanak ukanen dituen...

ALDAKETA HANDIAK

Justiziaren mundu berezi hortan, frango epe laburrean izan ditazke aldaketa pizkorrak. Bulta huntan erakusterat eman bezala. Lege gizon batzorde batek Sarkozy presidentari hel-arazia dio bere txostena, proposamen parrasta batekin. Besteak beste berrikitan hainbeste aipaldi ukana duten juje ikertzaileak, “juges d’instruction” famatuak, desager litazke. Egundainokotan berriz samindu dira gai hortaz jadanik izan eztabada eta gataskak. Delako juje horiek kentzearekin, prokuradoreek ukanen dituztela esku guziak eta nola justizia minixtroaren menpeko diren, horrek makurbide ainitz ekartzen ahal duela. Bestalde hitzemanik ere auziperatuen eskubideak hobeki begiratuak izanen direla. Dena den, ez da oraino deus eginik. Michèle Alliot-Marie justizia-minixtroari galdetua zaio ukan proposamenak orrazta ditzan. Orraze xehe on batekin bixtan da. Hor ere, denen buru, gogorat jiten da goraxagoko galde bera, azkenean zer jalgiko ote den saltsa hortarik! J-B D

Eskola sartzea : Ikasleen %71 euskaraz Oporrak bururatuak dira hegoaldean ere 334 mila ikasleentzat eta aurten %71-ek D ereduarekin, euskaraz eginen dituzte ikasketak. Gaztelera hutsean eginen dituzten ikasketak %5ak izanen dira, eta % 24ak ikasketa elebidunak. Bestalde, aurten ingelesaren ikasketak bultzatuak izanen dira. Aurten 8 mila ikasle gehiago izanen dira eskoletan eta D eredua hautatu dutenak emendatu dira %1,5 az. Denbora berean, A eredua hautatu dutenak %1az gutitu dira. Isabel Celaa sail buruak jakinarazi du ingelesaren ikastearen alde indar berezia eginik izanen dela, hala nola aste beteko ikasketa bilduak antolatuak izanen dira hizkuntza horretan 6 garren mailekoentzat. Teknologia berrien ikasteko ere laguntzak bideratuko ditu gobernuak : ikasle bakoitzari ordenagailua emana izanen zaio 5 garren mailean. Erran gabe doa gripeari ere arreta berezia egina izanen zaiola ikasturtean zehar.

Begoña Rebuelta zendu da Laudioko auzapez izan zenetik, 30 urtez, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren idazkari izan zen Begoña Rebuelta, minbiziak eraman du 65 urtetan ; Amurriotarra zen eta Arabako PNV- EAJren deputatua ere izan zen.

Rufi Etxeberria libre Azken bi urteetan preso egonik, kalera atera da Rufi Etxeberria Batasunako kidea. Aranjuez-ko presondegitik atera da auzitegiak aske uztea erabaki-eta. Aldiz, Joseba Alvarez, Joseba Permach eta Juan Cruz Aldasorok preso segituko dute. Batasuneko lau kideei, ETAren laguntzaileak izaitea eta herriko tabernen bidez erakunde armatua finantzatzea leporatzen die Auzitegi Nazionalak. Joseba Alvarez 2007ko urriaren 2an arrastatu zuten, eta Etxeberria, Permach eta Aldasoro bi egun berantago Seguran, Batasunaren zuzendaritzaren kontra egin operazioan.

Lekeitioko bestetan kalapitak Kalapita larriak gertatu dira Lekeition gazteen eta ertzainen artean. Igande aratsean, herriko bestak zirelaeta, gazte batzuk ertzain-etxea erasotu dute harriak, botilak eta beste hainbat gauza botaz. Gero autoak ala zabor untziak erre eta batzokiaren, banko eta asuNahasmendu pizkorrak Lekeition, zazpi lagun rantzaetxe zenbaizaurituak eta bazter asko fundituak… ten kontrako erasoak egin dituzte. Bost bat oren iraun dute ertzainen eta gazteen arteko kalapitek. Zaurituak izan dira gazte ala ertzainen artean eta 8 pertsona arrastatuak. Lekeitioko herriko etxeak gaitzetsi ditu kalapitak erranez erasotzaileek herritarrak irrisku larrian ezarri zituztela eta kalte larriak, lekeitiarrek ordaindu beharko dituztela. Frankismoaren denboran ez zela horrelako kalapitarik gertatu dio herriko etxeak. Bainan, uda guzian zehar, herri askotan gertatu kalapitekin batzen ditu Lekeitioko gertakariak erranez, alde batetik edo bestetik kalapita hoien akulatzen ari izan direnen ondorioak izan direla.

Donostia : Presoen aldeko manifestaldia debekatua Igandean jokatuko den Kontxako bandera lehiaketa kari, arraun munduko eta arraunlari zenbaitek deiturik, presoen alde antolatua zen manifestaldia debekatu du Jaurlaritzak. Arrazoina, jaz ala aitzineko urteetan gertatu kalapitak. Antolatzaileen asmoa zen presoen eskubideen aldeko hiru galdera nagusi plazaratzea : euskal presoak Euskal Herriko presondegietara ekartzea ; eritasun larriak dituztenak libre uztea ; eta zigorra beteta dutenak aske uztea.

12,6 milioi euro herriko etxeetako euskaltegientzat Eusko Jaurlaritzak eta Eudel- herriko etxeetako ordezkarien artean sinatu hitzarmenaren arabera, 12,6 milioi eurorekin finantzatuko ditu gobernuak herriko etxeetako euskaltegiak 2009-2010 ikasturtean. Hitzarmena bost urterentzat izenpetua izan da.

Aurten ere bi alarde Hondarribian Hondarribiko alardea bikoitza izan da aurten ere Ama Guadalupeko besta kari. Jaizkibel konpainia mixtoa atera da lehenik, 300 emazte eta gizonek osatuta. Oren erdi berantago atera da alarde tradizionala hogei talderekin. Urtetik urtera alarde mixtoan parte hartzen dutenen, bereziki gazteen kopurua, emendatuz doa. Bainan herritar askorentzat ezin onartua da, ohiduraz gizonek bakarrik osatu alardean emazteak onartzea.

Demokrazia 3 Milioi eta Askatasunarekin lotutako 13 pertsona auzipetuak Demokrazia 3 Milioi (D3M) herri elkartearekin eta Askatasuna alderdi politikoarekin lotutako hamahiru pertsona auzipetu ditu Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, ETAko kide izaiteaz edo erakunde armatua laguntzeaz akusatzen ditu. Arantza Urkaregi, Amparo Lasheras, Iker Rodrigo, Imanol Nieto, Agurtzane Solaberrieta, Eli Zubiaga, Hodei Egaña, Unai Berrostegieta, Zuriñe Zorrozua, Fernando Antia, Jose Antonio Munduate, Xabier Isasa eta Aitor Ligerzana dira hamahiru horiek. Irailaren 10ean, Madrilgo auzitegian presentatu beharko dute.

Donostia : Realak, 100 urte Klub txuri-urdinak 100 urte bete ditu : 1909ko irailaren 7an Reala sortu zen. Gaur, beraz, Realak 100 urte betetzen ditu eta jardunaldi osoan zehar hainbat ekitaldi antolatu dira egun haundiaren ospatzeko ; hala nola klubaren historia gogoan izaiteko museoa irekia izanen da.

‘La chanson de Roland’ dokumentala filmatzen ari dira Orreaga inguruko mendi mazeletan, Olivier Van der Zee holandarrak filmatzen ari du Charlemagnen armada eta euskaldunen artean gertatu guduka ,« La chanson de Roland » izeneko dokumentala.


3

IKASLE GEHIAGO HENDAIAN Egun hotako solasgai nagusietan, eskolen sartzea bixtan da, bestalde ere aipatzen duguna, bereziki lehen orrialdean. Hendaian, jaz baino 50 ikasle gehiago badituzte. Sartzeari buruz, uda guzian, herriak

Euskara Gaitasun Agiria edo EGAren bigarren deialdia : Izen emateko azken epea irailaren 18a www.mintzaira.fr gunetik inprimatuz izen emate orria bete eta igor Euskararen Erakunde Publikora Interneteko

Izen emate saria 17€, (Udaberriko frogentzat ordaindu dutenek izan ezik)

“Herri Elkargoen” izen egokiez Herriko etxean, Janbattit Sallaberry auzapezak eta Claude Vieira axudantak xeheki eman dute eskoletan sartzearen berri...

obra asko akulatu ditu eskoletan, tindatze eta gaineratiko. Gela bat gehiago ideki Hondartzakoan. Eskola batzu handituko ere ditu ondoko egunetan, hala nola HiriBarnekoa eta geltokiko auzoaldean dena. Hautetsiek badituzte haatik arrangura batzu, erakasle-postu batzuen gainetik, bi tokitan xuhurtze bat izan baita eta hori kaltegarri baitzaiote egiazko behar-orduak ikusiz... DONIBANEN, BI ESKOLA BATETARATUAK Donibane Lohizunen, hein batean iragan da eskolen sartzea. Arrangura handirik gabe ororen buru. Aldaketa handiena, eskola girixtinoetan, bi ikastegi batetaratu direla, San Josepe eta Urkijo-koa. Bietan, bazen orai arte ama-eskola bat eta bazen lehen maileko saila. Orai, batean ama-eskola bakarrik eta bestean lehen mailekoa. Gaia funtsez azterturik, gisa hartako erabakia hartua zuten eta orai gauzatu dute, denen buru hola aise hobeki dela... Bestalde, sartzearen karietarat, Alain Rousset, Akitania lurraldeko lehendakaria, Ramiro-Arrue lizeoan izan da bisitaz, Akitania lurraldearen gostuz uda huntan obra asko egin baita ikastegi hortan... SEIGARREN EGUNEAN... Joanden astean erraiten ginuen ibilkari andana bat plantatua zela, baimenik gabe eta sartzeko zerrakia bortxaturik, Donibane Lohizunen, Xantako auzoaldeko kirolzelaian. Auzapezak galdegin bezala, prefetak nahi ukan ditu kanporatu bainan ibilkariek dei egin dute Paueko auzitegirat. Hunek jakin-arazirik prefetak arrazoina zuela, seigarren egunean joan dira, beren gostuko zortzi egunentzat jinak zirelarik... ITSASOA ZOIN DEN EDER.... Ziburun eta Donibane Lohizunen, itsasoaren besta zuten iragan asteburu hortan. Arrantzale eta sukaldari lehiaketa, kantaldi, batteleku zoin-gehiagoka, elizkizun eta omenaldi, egitarau nasaia zinez! Ziburuko herriak, turismo-bulegoarekin eskuz-esku, bazuen muntatua margo sariketa bat. Gaia, itsas-bazterrak Zokoatik Erromardirat. Hogoita-hamar bat margo

Saristatuak izan diren margolariak, beren aldean dituztela Guy Poulou auzapeza, Daniel Poulou deputatua eta lehiaketaren antzolatzaile batzu.

agertu dira, gehienak xarmanki lantuak. Lehen saria ereman duena izan da Pierre Bruzaud, bestalde Ortz-Adarra elkarteko kudeatzaileetarik dena. Bigarren atera da Anne-Marie Boudon, hirugarren Georgette Grangé, laugarren Elisabeth Grandamy, biak bosgarren Ramuntxo Agirre eta Annie Martin. Sari berezi bat Manuela Martin gaztearentzat, 12 urte ditu eta gaitzeko lan pollita egin du. Donibanen, giro pollita ttoro prestatzaileen inguruan. Hogoi bat sukaldari zoin-gehiagoka. Lydia Rola-k ukan du lehen saria. Hoberenetan ere Raphael Indo eta Roger Larramendy.

Bretainiako Tregunc herritik etorri kantariak, bai Ziburun eta bai Donibanen Itsasoaren besta airostu dutenak...

Hasteko, errepika dezadan astekari honetan aspaldi idatzi nuena, hots, “herri elkargo” ez dela “communauté de communes” erakundearen itzulpen zuzena, ez zehatza. Euskaltzaindiak, “Comunidad Autónoma Vasca”ren euskal ordaintzat “Euskal Autonomia Elkartea” erabiltzen zelako, argi utzi zuen “comunidad/communauté” hitzarentzat goinafarrerako “erkidego” hitza gomendagarriagoa zela, zeren eta alemaneraz bezala “Gemeinschaft”=communauté” eta “Gesellscheaft=association”, zer den elkarte=elkargo eta erkidego bat ez delako nahasi behar. Iparraldeko askorentzat, oraindik, “udal” “commune”rentzat ezezaguna bada ere, nazio batasun zentzu batetan, onuragarria izango delako. “Udal” hitza ere oraintsu arte ez ezaguna zen Ekialdean, Nafarroan eta Gipuzkoa gehienean eta orain euskarazko inprimaki ofizialetan horrela erabiltzen da. Beraz, “Udal Erkidegoa” edo gutxienez “Herri Erkidegoa” erabili beharko litzateke “HERRIA”n eta Euskararen Erakunde Publikoak gomendatu “communauté” guztiei. Izenei buruz on izango zen “communauté” horiek Euskaltzaindiari kontsulta egin baliote, horretarako baitago hasi Zuberoatik Ekialdean eta Bizkaiko Enkarterriraino Mendebaldean hartzen duen euskararen Akademiari. Pertsonalki saiatu naiz, aspalditik, bai nire prentsa eta saio artikuluetan eta baita EITBko kontseilari eta aholkulari gisa Lapurdi izena aitortzen. EITBn, kostata lortua dut kostako eta hondartzetako informazioa emakeran, Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdi esaten, zeren eta Iparraldeko beste bi herrialdeek ez baitute itsasorik, Hegoaldeko Nafarroa eta Arabak ez duten bezalaxe. Berria eta Garak ere hiru kostadun izenak erabiltzen dituzte eta ez Ipar edota Hego. Ba harrigarriena herri erkidego izenetatik LAPURDI desagertu dute Iparraldeko agintariek. Lotsagarriena “Communauté de communes de Sud Pays Basque/Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoa” izena da Donibane Lohizune hiri nagusitzat duena. Batek pentsa dezake Arabako Errioxako udal-talde edo kuadrilaz ari dela, ba ez! Gainera Garazi-Baigorriko erkidego=elkargoko herri gehienak ere Ipar Euskal Herriaren Hegoalderago daude. Izenik egokiena HEGO LAPURDI/LABOURD SUD izango zen. Lapurdi izena gordetzea egokiago izango zen eta ez frantses jakobinismoaren ildotik geografia historiaren kontra jarriaz.

Erdibideko soluzio bat izan zitekeen hidronimoak atxikiz, LAPURDIERROBI/LABOURD-NIVE deitzea Lapurdiko Erdialdeari eta LAPURDIATURRI/LABOURD-ADOUR Lapurdi Iparraldeari. BAB hiri erkidegoaren aspaldiko akronimoa hedatua da eta ez dut deus esatekorik. “Pays de Hasparren/Hazparneko Lurraldea” itzuli duenak ez daki ezer “Herri” “Pays”en ordaina denik. Ez du irakurri nonbait Etxepare, zeinek “Pays de Cize” Garaziko Herria deitzen baitio euskarazEuskaltzaindiak 2005eko apirilaren 22an, aho batez osoko bilkuran onartu bai zuen 143. araua zeinetan gomendatzen bai zuen “(h)erri” osagaia gaurko toponimian. Goierri, Beterri, Gipuzkoan; Txorierri, Enkarterri (neotoponimoa), Bizkaian; Estellerri/Lizarrerri, Iruñerri, Pardixerri, Tafallerri eta Zangozerri (azken biok neotoponimoak) Nafarroan. Beraz, Hazparne herri nagusia erreferentziatzat hartzekoan, “Hazparnerria” beharko zuen. Egokiago, ene ustez, kontuan izanik Lapurdiren Ekialdea eta Baxenabarrako Arberoa eskualdetxoa hartzen duela erkidego=elkargo horrek, LAPURDI EKIALDEARBEROA/LABOURD EST-ARBEROUE deitzea. Ni baino indartsuago LAPURDI izena beti atxikitzeko borrokatu den hazpandar P. Charritton euskaltzainkidea ere ados izan zitekeen. L.E.A. akronimo laburtua ematen du hizkuntza bietan, gainera, nahiz eta akronimo zaleegia ez naizen. GARAZI-BAIGORRI, IHOLDIOZTIBARRE eta AMIKUZE hiru izendapenok eta, dirudienez, euskal izenekin, zorionak emateko modukoa da. Behingoz izen egokiak! “Pays de Bidache/Bidaxuneko Lurraldea”, kantonamendu buruaren izena eramatekotaz “Bidaxunerria” beharko zuen. Baina, historikoki Agaramontarren jaurerriko herriak hartzen baititu, hots, behinolako Nafarroako erresumaren Iparralderen zegoen eskualdetxoa, ez ote zen egokiago GRAMONT DE NAVARRE/NAFARROAKO AGARAMONT izen elebiduna jartzea? Horrela nonbait Navarre/Nafarroa izena atxikiko zen Iparraldean. Azkenik, SOULE/XIBEROA” izen egokia da nahiz eta ZÜBEROA izan literarioki eta akademikoki gomendagarriagoa. Atseginez hartuko nituzke nire Iparraldeko lagunen kritika eta iradokizunak, are gehiago, herri hautetsi euskaltzaleen partaidetza eta erabakiak. Jose Luis Lizundia, euskaltzaina.

Non da Chronobus ?… Zoe Bray-ren begi kliska


4

SARA

ITSASU

HAZPARNE

Sortze Bi sortze izan dira azken aste hauetan gure herrian: - Agorrilaren 18an sortu da Lisa BOUVIER - Stephan Bouvier eta Nathalie Aguerre-n lehen haurra, nexkatxa. Familia hau Uharretuan bizi da. - Agorrilaren 24an sortu da Leana IBAR – Paxkal Ibar eta Stéphanie Esteinou-ren lehen haurra, nexkatxa hau ere. Familia bizi da Herri-atean. Ongietorri bi herritar sortuberri haueri eta zorionak famileri !

Gau eskolaren sartzea Urte oroz bezala, Hazparneko gau eskolak, sartzeari buruz, abisatzen ditu euskara ikasi nahi duten guziak beren egitarauaz. Aurtengo ikastaldiarentzat, kurtsoak urrian hasiko dira eta helduden ekainean bukatuko. Mail desberdinak badira, hizkuntzaren jabetasunaren arauka direnak eta ikastaldiak egunaz edo gauaz eskainiak dira ikaslearen nahikariaren arabera. Ikastaldiaren lehen astea dohainik dago, molde hortan ikasleak ezagutzak egiten ditu beren erakasle eta ikasle lagunekin eta jakinean erabakiko du aurrerat segitzea ala ez. Bertzalde gau eskolako arduradunek gutiziatzen dute erkidegoko herrialdetan ere klasa batzu zabaltzea. Huntarako, mail bereko ikasleak aski badira klasa horien zabaltzeko. Kurtsoak urriaren 5 an abiatuko dira, (19) Jean Lissar karrikako geletan, izenak hartzen dituzte oraindanik toki berean, astearte eta larunbat goizetan 10 etarik 12 ak arte eta astezken aratsaldez 5 orenetarik zazpiak arte. Xehetasun gehiagorentzat deitu, 05 40 48 17 87 telefona zenbakira edo ere mailez : aek.hazparnekogaueskola@neuf.fr. ELKARTE FOROA Aurten ere Herriko Etxeak antolatzen zuen elkarte foroa Mendealako gelan. 55 batasun bilduak ziren hor iragan larunbatean beren elkartearen aurkezpenaren egiteko. Urtetik urterat beti jende gehiago biltzen da egun hortarat. Emendatuz dabila ere aur- Jende ainitz elkarte foroan iragan larunbakezpen hortaz tean baliatzen direnak, bakotxak berak, beren haur edo gazteak, talde horietan, sartzeko urratsa egiten dutenak. Egun berean, Hazparneko auzapezak eta herriko hautetsi batzuek ongi etorria egin diote Hazpandar berrieri. Jaz 80 bat ziren, aldiz aurten gutiago izan dira 30 bat. Beñat Inchauspe auzapez eta kontseilari nagusiak presentatu diote Hazparneko herria, hunen ekonomia, herriak dauzkan zerbitzuak eta ere hor kausitzen ziren bere hautetsi lagunak. Ondotik oro hurbildu dira pintxo eta edari batzueri buruz, elgarrekin elekatzea gatik. 65 URTE 65 urte aurten egiten duten herritarrek elgarretaratze bat antolatzen dute ARGIA ostatuan helduden urriaren 17 an eguerditik aitzina. 1944 ean sortuak diren hauek nahi lukete adin bereko kide guziak bildu pesta egun hortarat. Gomita huntaz baliatu nahi dutenek deitzen ahal dute telefona zenbaki hauetarat: ostatua: 05.59.29.60.24 edo arduraduneri : 05.59.29.57.85 06.29.78.48.056 – 05.59.29.59.80.

Margo eta marrazki ikastaroa Margo eta marrazki oinarrizko teknikaz jabetzeko, kurtsoak edo klaseak proposatuak dira ikasturte osoan, bai eta ere erakusketetara bisitak eta hitzaldiak entzuteko ateraldiak: hau dena erakasle diplomatu batek kudeatuko du. Huntaz interesatuak direnak gomitatuak dira hilabete osoan (5etik 30erat) atelieretan egin margo eta marrazkien erakusketara, Krakadan.

AZKAINE Bataio - Ethan Doray eta Charlie Gohat haurrek errezibitu dute sakramendu hori. Ongi etorri haurreri eta zorionak familieri. Ezkontza - Andre Thepault eta Françoise Radureau-k bai eta Caroline de Muizon eta Tibault Lenoir-ek dute eman beren baia elgarri, agian luzarako. Goresmenak guzieri. Heriotze - Dominique Salaberry 82 urtetan itzali zauku. Altxukoa ginuen deitzen. Xahar etxean ditu iragan azken urteak, guziez maitatua, lagunkina, guziekin berdin. Josephine Harismendy ere 85 urtetan zendu da. Xahar etxean zen. Ehortzia izan da joanden astean. Roger Idiart apezaz guziak erranak dira. Haurrean ginen auzo. Gero entzun ditut mezak Zuraideko xahar etxean, koinata serora hor baiginduen. Orai atxik leku bat guretzat zeruan, milesker. Appel Detresse - Elkarte horrek iraganarazi du kamiuna Nantes hirirat, 1.400 kilo pasaturik gauzekin, janari eta bertze. Multxo horrek berak helduden 17an merke saltzea eginen du Reketenean, Senperen, beti goserik direnen fagoretan. Txopinondon sagar biltzea - Buruilaren 20an, Txopinondo sagarnotegian eginen da sagar biltze besta. 10:00-17:00 sagar tinkatzea, 11:30 mutxikoak Txarangaita taldearekin, 13:00 txotx bazkaria (32 eurotan, tokiak aitzinetik segurtatuz). M.L.

SENPERE Pastorala Gure herriko buruzagiek desira erakutsirik edo dei eginik Xuberoko Aloze-Ziboze eta Onize-Gaina herriek elgarrekin egina duten eta 80 bat aktoreek zabaltzen duten Pastorala emana izanen da buruilaren 12ko larunbat huntan aratsaldeko hiruak eta erditan gure Jauregiko kirol zelaian. Egun horri buruz Recalt Titika Xuberotar jaunak egin dauku ganden astean herriko etxean bilkura edo prentsaurreko bat berak asmatu eta moldatua duen eta izena duen “ Belagileen Trajeria ” antzerki horri buruz, erakutsi dauzku argitasun mamitsuak. Badakigu Xubero aldean pastoral horiek zer arrakasta goresgarria ukaiten duten jendeak milaka bil araziz. Pentsatzekoa da guretzat ikusgarri arraroa den horrek jende ainitz gutiziaraziko duela. Pilotan Europako kopa Egun hautan gure herrian iragan da lehiaketa hori. Errana zaukuten taldeetan Beljikanoak ez dire jin. Italianoak ere, esku huskariak, ez dire jin. Halere palantxariak hor ziren. Palantxan doi bat itxura agertu dute eta jokolari berek larruzko pilotarekin ez dute deus egin. Beraz lehen egunean berean kanpo ziren. Ortziraletik goiti berezitasun guzietan mugaz bi aldetako jokolariekin partida zinez interesgarriak ikusi ditugu. Bainan gehienetan gureek gaina hartu dute. Finaletan izan ditugu. Palantxan andereak Baigorriko Bordagaray- Greciet 30 – Kanboko Housset-Elguezabal 28. Partida osoki ederra elgarren bete diren lau pilotariekin. Palantxan gizonak. Bordele aldeko Begles hiriko Laxalde-Guilleteguy 30, Iruñeako Estava–Vigura 16. Xarean–Paueko Becaas–Laberdesque 40, Hardoiko Urchuegia–Castillon 26. Palaz larruzko pilotarekin, Garaziko Oxandabarats-Messanges 40, Urruñako Halsouet-Bergerot 39. Partida garratz huntan Oxandabarratsen pata ukaldi ikaragarriek bentzutu dute Bergerot dohaintsua. - Esku Huska – Buruz buruka – Finalerditan xoratu gaitu Zugarraldeko Ibai Santesteban gazteak. Trinketeko joko guziak eskuan ditu. Aise garaitu du Lamure Milafrangarra. Bainan eskua funditu du eta finala ez du egin. Beraz finalean Bonetbeltche Makearrak 40 eta ordain jina zen Joseba Valenciak 9. Birazka, Sorhaitz–Harocarene Zuraidarrek 40, Lavielle–Benesse Landestarrek 36. Partidak oren bat eterdi iraun du. Zinez elgarren bete diren lau pilotariekin partida ederra ikusi dugu. Finala bakotxaren ondotik jokolari guziek ukan dute beren oparia. Opari bat ere emana izan da lau egunez aldizkatuz lana egin duten epaile bakotxari. Oxandabarats Garaztarra berexia izan da lehiaketa huntako “Plaza gizon”. Igande huntan denen bururatzean gure herriko andere auzapezak agurtu ditu hor aurkitzen ziren Europako, Espainiako eta Frantziako Federakuntzetako lehendakariak. Goretsi ditu ere egun hautan beren ahalak leialki egin dituzten jokolariak. Eta ere eskerrik beroenak bihurtu ditu jadanik aitzineko egunetan prestatzeko eta orai lau egunez pondu guziak hoin ongi moldatu eta erabili dituzten gure herriko turismo bulegokoeri, Pilota taldekoeri eta Ez Da Musik kultura taldeko arduradun guzieri. Liburu Berri Franck Dolosor Amoztarra eta Irrati horietan lan egiten duenak “Senperetik Senpererat” deitu liburu berri bat aterako du ilabete huntan. Liburu horren moldatzeko 18 herritar mintzatu ditu xeheki. Lehengo bizimoldeak eta oraiko kanbiamenduak aipatuak dire. Ateratzen delarik salgai izanen baita xehetasunak agertu ditugu hemen beretik.

MAKEA - LEKORNE Kermeza - Igande huntan dugu gure parrokiako kermeza handia. Bixtan da herritarra etorriko dela oste handitan eta omore onean ! Meza izanen da Makean, 10.30etan. Ondotik aperitifa izanen da Mindegia gelan. Artean, musean artzen ahalko zirezte. 13.30etan bazkaria : helduentzat 20 euro, haurrentzat 10 euro. Menua : salda, legatza maionesarekin, bildoxkia ilar leka eta lur sagar gorrituekin, entsalada, gasna, bixkotxa, kafea, arnoa, ondokoa. Gero izanen da loteria edo tonbola. Arratsaldean, bi herrietako pilotariak ariko dira ezker paretan. Oraitik, ongi etorri beroa guzieri ! Eta suerte on ! Sortzeak - Manon sortu da Makea Ameztoian. Frantxoa Amestoy eta Myriam Guédék egin diote ongi etorria beren lehen neska maiteari. Aldiz, Llona, Gerezietako lehengo eskolan, Michel Robine eta Delphine Erebeshinik ez dute saltzekoa beren alabañoa. Mendiondoa pestan - Gerezieta, Basoita, Atezaine eta gaineratiko, herriko bestak iraganen dira Lekornen. Eta jendea etorriko da oste handitan gutarterat, omore onean, buruilaren 18tik 21erat. Ostirala 18 : 18.00etan esku huska pilota partida trinketean, Lekorne lehiaketaren finalerdiak. Etcheverry-Ezkurra // IbarrolaKurutcharry eta Sorhouet-Harismendy // Bielle-Oçafrain. 20.00etan zikiroa (14 euro) eta ondotik dantzaldia Gau Bele taldearekin. Larunbata 19 : 22.00etan kontzertua Moskorri eta Les Allumés du Pouce taldeekin (7 euro) eta ondotik dantzaldia Nahi Gabe taldearekin. Igandea 20 : 10.30etan meza. 11.30etan zintzur bustitzea Makeako klikarekin. Eguerditan angira jatea herriko ostatuetan. 16.00etan kantaldia Bost Gehio-rekin eta dantzak Urtxoko Xoriak eta Izarrak taldeekin. 19.00etan mutxikoak. Astelehena 21 : 11.30etan birla txapelketa eta eguerditan zintzur bustitzea. 16.00etan jokoak haurrentzat. 17.30etan esku huska lehen partida Airetik-eko gazteekin trinketean (sartzea urririk). 18.00etan Lekorne lehiaketaren finala. P.I. 19.30etan angira jatea herriko ostatuetan.

Herriko bestak - Asteburu huntan herriko bestak ditugu. Larunbatean, aratsaldean, Sarakorrika lasterkaldia (12 km). Aratsean kontzertua eta dantzaldia. Igandean, goizean meza nagusia gerlan hilak direnentzat. Errebotean luzean pilota partida. Aratsaldean ahate jokoa, indar jokoak. Aratsean kantaldia Andde Duhalderekin, ondotik dantzaldia Mikel Hats-ekin, eta suzko zezena. Astelehenean, goizean errebotean luzean pilota partida, 13.30etan zikiro jatea (txartelak salgai herriko edantegian buruilaren 12an, 11 orenetan). Aratsaldean artzain xakur lehiaketa. Trinketean Pleka trofeoaren lehen finalerdia Sorhuet-Dermit eta Waltary-Jeannots, bigarrena Alfaro-Ezkurra eta Bielle-Harizmendi. Ondotik dantza Zazpiak Bat taldearekin. Aratsean kantaldia Izarrak taldearekin, ondotik dantzaldia Entzun taldearekin. Asteartean, goizean errebotean luzean pilota partida. Aratsaldean pilota partida xistera ttikian Sarako Xitoekin. Ondotik helduen partida desafioarekin : Luzaz Gazte-ko AlbisturCarricaburu-Echart, Hardoytarrakeko Biscay-Sistiague-Driolleten kontra. Ondotik mutxikoak. Aratsean, dantzaldia Xitoak taldearekin. Asteazkenean, goizean azinden primak. Trinketean Xokoko finala. Aratsaldean esku huska pilota partida plazan (Euskal Herriko Bestetako txapelketaren finala). Trinketean Pleka trofeoaren finala. Ondotik bertsulariak eta aperitifa, Maider, Xabi eta Peio. Aratsean, dantzaldia Xirrixkarekin, ondotik Gaubela. Aratsean ere su-zirien tirokada. Union Basque finala - Geroak mailean, Aritz Lecuona eta Unai Hiribarrenek galdu dute Bardozen kontra 30-25. Gaztetxoak mailean Calvet Daniel eta Gachin Mathieuk galdu dute Aziaren (Pagola) kontra 3023. Ateraldi - Erretretatuen urteko ateraldia iraganen da buruilaren 23an asteazkenarekin. Goizeko 8.30etan autobusak abiatuko dira karrikatik. Izenak herriko etxean behar dire eman buruilaren 18ko eguerdi aitzin. Ongi etorri deneri egun goxo baten pasatzeko. Ganex

UZTARITZE Heriotze - Aitzineko astean bere azken egoitzarat heldua izan da Jeanne Haira 95.urtean. Sortzez xuberotarra, emazte langile eta ixila, bere denboran Joseph senarrarekin saltegi bat atxiki du komentuko ondoan. Berrikitan ospatua zuten 72 urte esposaturik. Senarra 97.urtean oraino ikusten da ibilki oinez bide bazter hoitan. Zinez ederra adin hortara heltzea osagarriarekin. Desiratzen diogu osagarri on eta kuraia oraino zonbait urtez. Doluminak hemendik berari eta familia osoari. Hil herrietako lanak - Uztailean hasiak Hiribehereko hil-herrien handitzeko obrak urrats onean doatzi. Hogoita hamabi hilhobi berri emanak izan dira lekuan, hiruetarik bi nunbeit han 8 tokikoak eta bertzeak 4ekoak. Hilabete hunen ondarreko lanek bukatuak behar luzkete. Gutarik bakotxak toki horietan baitukegu azken egoitza, interesatuak diren familiek xehetasunak ukan dezazkete herriko etxean. Kermeza heldu - Irailaren 27an eginen da Uztaritzeko kermeza Errobiko Salbatore parropiaren sartzearekin batean. Atxik egun hori horrentzat. Xehetasunak ondoko astetan.

KANBO

ZURAIDE

Bestetako lasterketa - 118 parte hartzaile izan dira aurtengo bestetako lasterketan. Irabazlea izan da Xabi MARTINEZ gaztea. Kanboko bestetako lasterketa honen marka hautsi du, 41’38s ezarriz 12km egiten dituen itzuliaren egiteko. Daniel MEHATS (42’20s) eta Laurent ALTHABE (42’27s) dira bigarrena eta hirugarrena. Lehen Kanboarra Hervé BROS 5garren tokian heltzen da. Emazteetan, horra sailkapena : Armelle BONNET (52’08s), Audrey PIOT (lehen Kanboarra), Gwanaelle BIDONDO (lehen senior mailan). Bernadette Labat eta Thierry Urrutia, bi antolatzaileek eskertzen dituzte laguntzaile guziak.

Ez adiorik, Roger Idiart gure apeza ! Nahiz eta bultta huntan ez zinen gehiago ageri, beti iduritzen zaitan berriz agertuko zinela, irribarrez, elizako aldarean, edo karrika nagusia zeharkatzen begia erne, eta beti gogoa han nunbeit. Roger Idiart apeza, idazlea, bertsularia, goizegi ixildu zauku zure ahots airosa. Zuhaurek zinion ez zinuela astirik izan egingo zenituen guzien egiteko, parropiako jenden bisitatzeko eta ezagutzaren egiteko. Adimen handikoa zinen, borroka guzietako gizona. Xiberun 23 urte iragan ondoren, Zuraidera izendatua izan zinen. Zure gisan erakusten zinuen gure Herriari zinuen maitasun guzia bainan zure iritzia ez zen beti partikatua. Erranak erran… Zure idatziak aldiz gelditzen dira lekuko. Jakizazu, zuk idatzi Xalbador pastorala izan dela gehienik markatu nauenetarik. Ez adiorik, Roger Idiart, apez zena ! E.A.

Eztabaida aratsa - Ostiral aratsean, 20.30etan, Larrazkena gelan, Andra Mari eskolako burrasoek eztabaida arats bat antolatzen dute gai honen inguruan : “ Nola lagundu gure haurrak hobeki haunditzen ? ”. Sophie SCHUMACHER, gai horietan aditua, hor izanen da arats horren animatzeko. Andere honek bertze eztabaida arats bat antolatu du joanden asteazken aratsean, multizerbitzu zentroan, gai honen inguruan : “ Haurraren lekua eta burrasoen larderia, nola atxeman oreka xuxena ? ”


5

IZTURITZE

AIHERRA

Egun berezia irailaren 13an - Agorril ondar hortan joan zauku Xipri Arbelbide apeza, Aiherra eta Izturitzez arduratzen zena 1997az geroztik. Ondoko egunetan ere ikusiko dugu haatik, asteburuetako mezentzat jinen dela hitzeman baitauku. Ongi etorria izanen da! Urte horietan osoki gure zerbitzuko izanik, egin dituen guzietaz eskertzeko parada ukanen dugu heldu den irailaren 13an igandez, Izturitzen. Berak emanen duen esker onezko mezarekin hasiko da eguna 10:30tan, ondotik bi herriko etxeek erakutsiko diote beren ikustatea, Aihertar eta Izturiztar guziak gomitatuz Xipriren inguruan hurrupa baten hartzerat trinketeko gelan. Aratsaldean kantaldia elizan - Aratsaldean, Xiprik berak antolatu duen kantaldi eder baten mentura dugu 4 orenetan. Xuberoko kantu xoragarrien entzuteko parada eskainia zauku hor ; Pierpol Bertzaiz, Jean Michel Bedaxagar, Mixel Etxekopar, Arotze, Allande Etxahun Iruri zenaren semea, Xuburu, Erbin, Delphine Urrutiager, Anne Bidalun eta ustegabeko zenbaitek abestuko dizkigutenak. Batzu ezagutuak eta famatuak bainan denak ere boz miresgarriekin eta kantari trebeak. Duela 30 urte zendu Etxahun Iruri bertsulari kantu egilea omenduko dute eta lehenbizikotz manex herrian, Mitikileko txanbela joileak! Huts egin behar ez den aratsaldea beraz! Aihertar eta Izturiztarrentzat eskainia bada, beste nornahiri ere idekia da 10 eurotan, beraz jin gostuan.

Heriotze - Duela zonbeit aste jakin dugu, aspaldi huntan Normandian bizi zen Martin Durruty (Jaurea-ko Prosper-en anaia) zendu dela. 81 urte zituen, eta gazte zelarik, Normandia eskualdera joan zen lan egitera, laborantxan egin duelarik bere bizia. 3 haur ukan ditu. Zonbeit Aihertarrek ezagutu dukete. Gure doluminak Martin zenaren familiari.

UHARTIRI

UREPELE

Dolu - Jende ainitzen artean, ahaide, adiskide, apez eta serora, lagundu ginuen, gure azken otoitzekin, Irene Duhalde adin haundian joan herriko ostatuko etxekandere xaharra. Huna familiako baten bertsuak, orok ihardetsiz, kantatu direnak, Kattin ahizpa serora zena ere ahantzi gabe, berri berriki joana.

Ezkontza - Iragan agorrilaren 22-an, Nathalie Zubillaga Antxañoinekoak eta Albert Laxague Jatsuar gazteak elgarri eman dute beren baia. Ondotik Lafitte ostatuan iragan dute alaiki eguna. Zorionak eskaintzen dizkiegu, eta goresmenak familieri.

Kattinen ondotik, zu zira gaur johan Lau haurride gertatuz elgarren ondoan Zure omore ona daukagu gogoan Nola zure irria deneri badoan Guzien aita ona maitasun osoan Beira zaguzu Ttantta, zeruko altzoan. Kozinan jalgi zaitzun zinez talentua Hortan paregabea zinuen jestua Ainitzen plazerra ta ainitzen gostua Izan da Uhartirin zure ostatua Presta zaiozu Jauna mahain sakratua Eskain zure apairu benedikatua. Kantu lore otoitzek zaituzte erraiten Zure bizia hemen zoin eder izan den Nola zeru gainean ainitz toki diren Berriz ikus arte, gure Ttantta Iren Kartsutasunez Jauna zaitugu otoizten Anai arrebak orai betan izan diten.

Heriotze - Agorrilaren 27-an lagundu dugu bere azken egoitzarat Marie Jeanne Irastorza, 95 urtetan.Urepeleko bolanjerian untsa ezagutu dugu, nahiz duela zonbait urte Baigorrin bizi zen bere etxekoekin. Dolumin bizienak eskaintzen ditugu penetan gelditzen diren familieri.

IRISARRI Eskubaloia - Sasoina berriz hasia zaiku. Talde nagusiak Frantziako Kopako lehen itzuliko partida jokatu du Bordelen, eta hango Cauderan taldea garaitu 39-28. Alta jokolari on batzu falta ziren, Mathieu Oxarango, Alexandre Mellouk, Pascal Guichandut, Florian Ranza… Bainan irisartarrak serioski jokatu dira, garaipena ardietsiz. Larunbatean, xapelgoko lehen partida Airoski gelan (20:45), Libourneko taldearen kontra, jaz Nazionala 1 mailean ari zena. Ez da beraz errex izanen, bainan nork daki…

BAIGORRI Sortze - Plazerrekin jakin dugu egun hauetan bi sortze izan direla herrian. Bigarren haurra Paulo, herriko karrikan bizi diren Pierre Tambourin eta Agnès Etchebarnen ohantzean. Horra Jon-ek ixtante ukanen duela jostatzeko laguna. Bertzea Lorea, Lezparz Mendi-Bixtan bizi diren Alain Palomes eta Sandrine Bidondo-ren lehen haurra. Osagarri eta zorionean haundi ditela sortu berriak. Goresmenak aitama uroseri eta goraintziak aitatxi amatxieri. Ezkontza - Larunbatean, ezkontzako sakramenduak elgarretaratu ditu Miren Haristoy, Lezparz Iribarreneko alaba eta Dominique Suhas Bidarraitar gaztea. Herri hortan eraikitzen ari diren etxean bizitzekoak dira. Agiantza hoberenak espos berrieri eta agurrak beren aitameri. Zaharrer-Segiren besta eta Lotoa - Pilota batasunak bere besta antolatua du larunbat huntako buruilaren 12an Plazaxokon. Elkarte hunek sasoin ederra egin duela badakigu, emaitzak ere agertuak, bai trinketekoak, bai plaza laxokoak. Osagarrian dago ere hirurehunez goiti dituen lizentziaturekin. Horietaz arduratzeak galdegiten du lan eta denbora eta bada jende horien inguruan ari denik. Familia haundi hori elgarretaratzea da helburu, loturak azkartzeko eta elgar sustengatzeko. Beraz, gomita horieri zabaldua da, bai eta pilota maite duteneri eta ere Loto haundian parte hartu nahi duten guzieri. Sari ederrak daude hor irabazteko : 1) 1000 € bidaiaz joaiteko – 2) ordenagailu mugikorra – 3) Asteburua Iratin zazpi presunentzat – 4) Argazki tresna numerikoa eta bertze sari eder asko… Kartoin bakarra : 6 € eta hiruak 15 €. Besta hunen egitaraua hauxe da : 17.00tan Joko Garbian, bi desafio jokatuko dira. 20.00tan talo ta xingar eta 21.00tan Loto haundia. Besta goxo eta balios huntara, etor ahal duzien guziak. Arnoaren besta Irulegin - “ Herria bizi ”, herri huntako elkarteak antolatzen du lehen aldiz “ Irouleguy ” arnoaren besta, bi egunez, larunbat eta igande huntan. Hamabost herritan hedatuak diren mahastietako lana eta ekoizpenaren ezagutaraztea da egun hauen helburua. Xuri, gorri ala beltza, ekoizle bakotxaren arnoa jastatuko da. Itzuli berean, Germieta Agerreneko Daniel Dupuy-k ideki duen denda berrian ere agurño bat egiten ahalko da. Lehen hitzordua, larunbat ilunabarrean emana da 18.00tan “ In vino fabula ” mahastigintzaren inguruko ipuina, Koldo Amestoy-en ahotik eta Pantxix Bidart-ek kantatua. Igandean, 10.00tan, eliza ondoan, mahastizainen armarri erakusketa. 10.30tan Claude Labat-en mintzaldia, mahastien etorbideaz. 11.30tan arno jastatzeak eta bazkari haundia 18 €tan (deituz : 06.77.47.20.73 edo 05.59.37.18.83). Arratsaldean, plazan pilota eta ondotik dantzak Arrolak emanik. Iluntxean, talo ta xingar alaitua. Igande egun guzian, 4 x 4 autoetan, mahastien bisita eskainia da.

Kermezako bazkaltiar batzu

Kermeza ongi iragan - Joan den igandean, kermeza ongi iragan da, duela 2 urte bezenbat bazkaltzale etorri baita. 200 bat lagun dira beraz bildu, mahain on baten inguruan, aurten biziki preziatua izan delarik arraina, gainerateko guzien gainera, bixtan da. Animazione aldetik, Betisasteiko Mikele eta Joana Duhalde triki joileek, kantuz eta musikan loriatu gaituzte ! Aurtengoa, Xipri Arbelbide-ren azkena ginuen... Helduden igandean ospatua izanen da hunen abiatze ofiziala, Izturitzen. Egitarau aberats bat proposatua zauku : 10 :30tan meza nagusia, ondotik Izturitzeko Herriko Etxean, aperitifa Aiherra eta Izturitzeko Herriko Etxeek eskainirik, eta arratsaldeko 4tan, elizan, kantaldia (irakur Izturitzeko berrietan). Pentsatzekoa da Aihertar ainitz aurkituko dela, igandean, Izturitzeko ospakizun horietan. Ongi etorri deneri ! Karate, berriz hasten - Kirol guzien artetik horra berri bat joan den urtean lehen aldikotz agertu zaukuna gure herrian : karate ! Papertxo batzuen bidez jakiten dugu elgarretaratze eta ikastaldiak, Aiherran abiatu direla asteazken huntan, buruilaren 9an, Denen Etxean. Tony Etcheverry baionesa, hunen zuzendari eta erakaslea da. 1985 eta 1986an, Frantziako ekiparekin trebatu da. Egun bere ikasleak xapelketa askotan arrarazten ditu. Hunen helburua ere da, 3 hilabetetarik eskualde guzietako ikasleen artean, karate elgarretaratzeak antolatzea Aiherrako Denen Etxean. Xehetasun gehiagorentzat, deitu Tony Etcheberry : 06 82 23 70 38.

BIDARRAI Sortze - Erripako Jean Marc Orhategaray eta Evelyne Cedarryk ongi etorri egin diote beren lehen haurrari, mutiko bat, Xan. Goresmenak aitameri eta agiantza zoriontsuenak sortu berriari. Ezkontze - Herrriko Etxez ja ezkonduak balinbaziren, elizaz joan den ibiakoitzean dira ezkondu Noblialdeko Dominique Suhas eta Miren Haristoy, Baigorrin. Zorionak ! Pilota - 49 ekipa dira engaiatuak iragaiten ari den herriko lehiaketan, esku huska, lau mailetan. Partidak aratsetan jokatzen dira. Finalak urriaren 31n. Bainan finalak igurikatu gabe, joan orai beretik partiden ikustera ! Irabazle - Hirugarren aldikotz irabazi du Patrick Orhategarayek mendi kaskoetako auto lasterkaldia, Irati eta Xuberon gaindi. Aitzin hortako Orteseko garaipenaren ondotik, balentria ederra, gisa hortako lasterkaldietako gidari hoberenetarik dela gure herritarra. Goresmenak !

Bilkur publikoa herriko Postaz Herriko arduradunek antolaturik, biltzar publiko bat iraganen da buruilaren 10ean, ortzegun arats huntako 8.30etan, trinketeko gelan, gure herriko Postaren egoeraz mintzatzeko. Hor beharra da departamenduko Posta arduradun nagusia. Gaur egun, 10 orenez baizik ez ditu ateak idekitzen gure Postak, astearte, asteazken, ortzegun eta ortziralez, bi oren eterdiz goiz bakoitz. Larunbatetan aldiz ez da idekia. Herritarrak deituak dira kopuru handian joaitea biltzar hortara, xehetasunak galdegiteko eta bereziki gure beharrak zein diren agertzeko. Amarrain besta - Buruilaren 13an, igande huntan beraz, ohiko Amarrain besta iraganen da gure herrian, agian arrakastatsuki ainitz jenderekin. Oroitarazten dugu egitaraua : 10:30 meza, 11:30 pilota partida herritar gazteen artean, 12:30 aperitifa, 13:00 bazkaria usaiako amarrain eta ahateki murtxagarriekin. Herritar, auzo herritar eta bertze guziak, ongi etorri !

IHOLDI Eriak - Eroriko gaixto bat eginik, Sokorri klinikan egon ondoan, orai Kanbon, pausa lekuan dugu Marie Claire Caldichoury. Atseginekin jakinean gaude arras polliki doala. Xahar etxetik, destrenpuan izanez klinikan egon zauku Justin Elissetche. Bainan hor dugu lagunen arterat etorria eta zer itxura pollitean ! Zueri bieri bai eta etxetako xahar eta erieri (ahantzi gabe xahar etxea), goraintzi amultsuak doatzila, kaseta hunen bitartez. Airoski - Izen hortako taldeak alaiturik, gisa hortan iragan dira pestak gure herrian. Aurten pilotak izan du lehentasuna, jendea bildu da eta goxatu. Haatik bazen behar zen musika, dantzarazteko, bai eta apairu on elgarretaratzeko. Denak ongi pasaturik, eskerrak eta goresmenak antolatzaile guzieri.


7

JENDEEN FITXAKETARI EZ !

Ibarrola - J.C. Dermit . . . . .50 Alfaro - Jeannots . . . . . . . .39 Garatenean eta besteetan, joan da sasoina eta galerien betedura hura bainan gure pilotazaleak hemen daude eta eskuzarta ederrak eman diozka partida huni ondarrean publiko prestu batek, erakutsiz helduden astelehenean ere etorriko dela “urtxoa”. Erran behar da beren egitekoa betea zutela lau pilotariek. Irabazleak aitzinean ezarri ditu hastetik bidarritarraren larderiak, bere betiko sake eta ezkerraz pikatu marragaineko joekin : 15-6, 27-15, 3022, eta 46-29 ere ba. Baina ez du Alfarok orduan ere barkatu eta jotzen baitzuen landestarrak mailuarekin bezala, horra nun jinen diren tantoz tanto 3546taraino. Baina Dermit lekondarra ere hor baitzen, beti lagunaren gibeleko fidablea, hauentzat izan da azken hitza. Bazituen bestalde dotzena bat bote sartuak Ibarrolak eta bere batzu Alfarok ere. -Helduden astelehenean Ezcurra anaiak izanen ditugu eta Oyhenart-Kurutcharryrekin izanen dituzte egitekoak. Ongi etorri aihertarrari ere. -Aitzineko astelehenean murritxago izana zen partida, Ezcurra-Kurutcharryk garaituz Etcheverry-Harismendy 50 eta 29, orduan eskuzarta gutiagorekin alabaina. Bielle - Ezcurra II . . . . . . . .40 Ezcurra I - Harizmendy . . .28 Kanbon, Biellen zortzi sakeak eta marragainean moztu hek lagun, partida hau heien alde joan da buruan buru. Inchauspe - Amulet . . . . . .40 Goicoetchea - Espeso . . . .24 Lehen partida, hau izana zen gazte horiekin. MIARRITZEN ORTZIRALEAN Waltari - Heguiabehere Oyhenart - Oçafrain Lehen horiek garaitu dituzte azken hauk hiru mantxetan. Gibelean Heguiabeherek bere betiko baliostasunarekin taulatuz iraun arazi du josteta eta gero Waltariren lana zen aitzinean bere aztapar bolantarekin trenkatzea. Poueyts - Lambert II Ibarrola - Berasategui Beste partidan ere Berasateguik egin zezakeen Heguiabeheren

pareko lan bera, bereziki Ibarrola bezalako batekin aitzinean, baina ez da uste zena gertatu, gazteek eremanez auzia, hau ere hiru mantxetan. Waltari - Heguiabehere Poueyts - Lambert Igandean izan da bi irabazleen arteko finala, gazte hauk bipil jokaturik ere ezin ereman dutena kubatarraren eta Heguiabehereren kontra. Bi aratsetan ere izan dute ikusle, eta beroa, eta hori merezi zuen Miarritzen BAC-eko joko berrian. Sorhaits - Haroçarene . . . .40 Lavielle - Benesse . . . . . . .36 Herve Bonetbeltx . . . . . . . .40 Zugarralde . . . . . . . . . . . . . . .9 Horra beraz hegoaldeko lagunekin jokatu partiden berri (azken hau). Eta lehena berriz landestarrekin. Goazen beraz elgarrekin kurutzatuz. AIMAR ETA PEÑA LEKEITIOKO XAPELDUN Olaizola II - Peñagarikano .22 Berasaluze VIII - Begino . .18 Gaitzeko finala egin dute bi irabazle hauk Lekeition, bereziki Aimarrek, baina ainitz hobetu da Peñagarikano ere. Galtzaleak ere norbait dira baina izan dute egun hoberik ere. Berasaluze IX - Eulate . . . .22 Arretxe II - Mendizabal II . . .7

MUNDUKO MUS XAPELGOAREN EMAITZAK Joan den astean Balmasedan (Bizkaia) jokatu den xapelgoaren emaitzak hauexek ditugu : 1. Espainiaren kondu ari ziren Mariano Larrañaga eta Ernesto Recuero Madrilgoak (8 garaipen). 2. Ipar Euskal Herri huntako Tote Lopez eta Robert Irazoqui senpertarrak (6 garaipen). 3. Euskadi B, Juan Mena eta Oscar Perez bizkaitarrak (6 garaipen). Ondotik sailkatzen dira : 4. Venezuela (6 garaipen), 5. Argentina (6), 6. Mexika (5), 7. Euskadi A (5), 8. Kanada (4), 9. Txile (4), 10. Australia (3) eta 11 USA (2).

Jean-Michel Ayçaguer Oldartu-ko bere lagunekin

Frantses estatuak fitxaketa genetikoa ezarria du bidean azken urte hotan. Zenbaitzuk haatik errefusatzen dute fitxaketa hori, hala nola Jean Mixel Ayçaguer ELB-ko ortzaiztar laborariak. Laborari gazte baten alde Donapaleun egin zen manifestaldi iztiltsu baten ondotik, ortzaiztarrari fitxaketa genetikoa inposatu nahi dio frantses estatuak. Fitxaketa hori ez du onartzen, ondorioz auzitan iragan beharra da Baionan irailaren 29an. Oldartu izeneko plataformak salatzen du fitxaketa hori eta ortzaiztar laboraria sustengatzea galdegiten du.

OREKA-REN ZIRKO EMANALDIAK BI EGUNEZ BAIONAN

Belloso - Iza . . . . . . . . . . . .18 Apezetxea - Merino I . . . . .17 Han berean hauk ere. Titin - Beroiz . . . . . . . . . . . .22 Gonzalez - Goñi III . . . . . . .14

EUSKAL ZUZENBIDE IKASKETAK Maite Lafourcade erakasleak euskal zuzenbide ikasketak eskainiko ditu Baionako Fakultatean, astelehen guziz (20:00), irailaren 14etik abendoaren 14eraino, orotara 26 oren. Publiko zabalari idekiak diren ikasketak, 55 eurotan. Izen emaitea : Eusko Ikaskuntza, 51 Jaureguiberry kaia, Baiona (Tel. 05.59.59.82.90 - email : baiona@euskoikaskuntza.org).

GABADIKO IRUSKI TALDEAK 25 URTE Iruski dantza taldeak 25 urte betetzen ditu. Kari hortara, ikusgarri berezi bat eskainiko du, 80 dantzarirekin, irailaren 19an, larunbatez (18:00) Amenduzeko Denendako salan. Ondotik afaria eginen da, Kantuz taldeak airosturik, izenak haatik emanez irailaren 13 a aitzin (Marina Souveste 06 87 88 33 05, Xabina Castillon 06 86 52 21 35 edo Corinne Verdiere 06 89 28 63 07).

HERRI URRATS 2010 LOGO LEHIAKETA

Seaskak logo lehiaketa zabaldua du 2010eko Herri Urrats gogoan. Parte hartzeko epea bukatuko da irailaren 30ean. Logoak xehetasun Retegi - Urberuaga . . . . . . .22 hauk behar ditu adierazi : “Herri Aritz Lasa - Galarza VI . . . .19 Urrats, 2010 eko maiatzaren 9a, Lezaman eta Beloradon ziren Senpere” bai eta leloa “Euskara hauk berriz. mihian irria begian”. 300 euroko Titin - Beroiz . . . . . . . . . . . .22 Oreka elkarteak zirko emanaldiak eskainiko ditu asteburu huntan, saria irabazdunarentzat. Xehetasun Xala - Goñi III . . . . . . . . . . .13 irailak 12 eta 13, Baionan, bere Garage des Arts egoitzan (Albert gehiago : 05 59 52 26 89. Thomas karrika). Larunbatean, 10:30-12:30 tailerrak 3/6 urteko hauOngaiz - Merino I . . . . . . . .22 rrentzat, 14:00-16:00 tailerrak 7 urtez goragoko haurrentzat, 16:30 LEGEZKO ABISU Cabrerizo - Zezilio . . . . . . .18 ikusgarriak ororentzat. Igandean, tailerrak 3/6 urtekoentzat (14:00Orozkon ikusi dira partida hauk. 15:00) eta 7 urtez goitikoentzat (15:00-16:30) ; ikusgarriak SCP BOULOUS-CHEVALLIER Bengoetxea VI - Mendizabal II22 ororentzat 16:45etan. Société d’Avocats Olaizola I - Beloki . . . . . . . .18 15 rue Raoul Perpère 22 le Forum Bengoetxea VI - Otxandorena 22 Leiza - Beloki . . . . . . . . . . .18

Chafee - Urrizelki . . . . . . . .22 Diaz Eskudero . . . . . . . . . . .16 Irunberriko partidak.

EUSKAL AMERIKANOEN BAZKARIA BAIGORRIN Urriaren 4 ean iraganen da Baigorrin euskal amerikanoen bazkaria. Izenak eman behar dira irailaren 28-a baino lehen, deituz Henri Oçafrain 05 59 59 10 04 edo Angèle 05 59 37 47 06.

Bego

EZPELETA

Sartzea da Ñapurrak elkartean ere

Irailaren 12an eta 13an, larunbatean eta igandean, 18.30etan, “Ezkia haizean kantari” eskainia izanen da Izturitzeko harpeetan. Itxaro Bordaren testu batean oinarriturik, izanen da kantu, musika, dantza, bideo… Artistak : Beñat Achiary, Jesus Aured, Jean Philippe Leremboure, Corinne Lallemand, Goiko, Guanes Etchegaray eta Paxkal Indo. Sartzea 13 euro (urririk 12 urte arte). Hobe tokiak aitzinetik segurtatzea : 0559296472.

EZKIA HAIZEAN KANTARI IZTURITZEKO HARPEETAN

Argazkilarien biltzarra

Pilota eskolakoak, Jean Marie Iputcha turismo bulegoko presidentarekin

Buruil hastapen huntan sartzea egiten da pilota batasunean ere. Karia hortarat, turismo bulegoak atorra berri batzu eskaini ditu pilotariei. Lehendakariak nahi izan du sustengatu pilotak berhartu duen lekua herrian. Azken hiru urte horietan, partidak antolatuak dira bai plazan eta bai trinketean eta jendea gustura da. Pilota batasunak parte hartzen du eta Eric Lavigne-n arduraren pean, pilotarigai batzu hasten dira ateratzen. Herriko gazteentzat, entrenamenduak laster hasiko dira. Hortako izen emaiteak egin dira astezkenean Doxpi trinketean. Saioak aldiz hasiko dira helduden astean asteazken arratsaldeko 2ak eta erditan. Aurten, laguntzaile berri batzuekin, 7 urtetik goiti hartzen ditugu gazteak. Xehetasunak, telefonoz: 05.59.93.82.35 edo 05.59.93.82.72. Ñapurrak pilota taldea

Argian elkarteak antolaturik, 17.aldikotz antolatua da Argazkilarien biltzarra, Donibane Garazin. Aurtengo gaia : Ura. Beti bezala, amaturren argazkiak ikusgai izanen dira Apezpikuen presondegian, irailaren 20a arte. Eta azken egun hortan, argazkilari profesionalez osatutako epaimahaiak sariak banatuko ditu Donibane Garaziko Herriko Etxean, eguerditan. Hiru sari izanen dira: Biltzar saria, argazkilari profesionalek epaitua ; publikoaren saria ; eta Donibane Garaziko herriaren saria. Bertzalde, hiru argazkilariren erakusketa ere zabalik da Herriko Etxean : Abel Bourgeois, Jean Claude Broca eta Michel Suhubiette-nak. Erakusketa horientzat sartzea urririk bai Herriko Etxean, bai Apezpikuen presondegian.

64100 BAYONNE Tél : 05 59 31 21 21 Fax : 05 59 31 21 29 “BB et TT” Société à responsabilité limitée au capital de 5.000 €uros Siège social : Villa Le Cormoran Bleu Corniche de la Falaise 64210 BIDART RCS BAYONNE 511 744 211 Aux termes d’une délibération du 24 août 2009, l’Assemblée Générale Extraordinaire a autorisé la gérance à procéder au rachat par la société des 250 parts sociales détenues par Monsieur Jean BRUCHET et a décidé la réduction du capital social de 5.000 €uros à 2.500 €uros par annulation des parts sociales rachetées, sous la condition suspensive de l’absence d’oppositions émanant des créanciers sociaux. La même assemblée générale a constaté la démission de Monsieur Jean BRUCHET de ses fonctions de cogérant avec effet à compter du 24 août 2009, le mandat de Monsieur Nicolas TSOULADZE restant inchangé. Le procès-verbal constatant cette décision sera déposé au Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE, à l’issue de la présente publication. Pour Avis.- La gérance EURL APLANI SARL au CAPITAL de 1 200€ SIEGE SOCIAL : L’ATRIUM ZI Le FORUM Route des Pontôts, 64100 BAYONNE RCS BAYONNE 502 140 833 Extrait de l’Assemblée Générale du 22 Juin 2009 : Sixième résolution : L’Assemblée Générale constate que les capitaux propres étant inférieurs à la moitié du capital décide la poursuite de l’activité de la Société. Résolution adoptée à l’unanimité. Pour avis, Le Gérant


8

Munduko muslariak Bizkaian, pastorala San Frantziskon

SARLAT, BERE HARRI ZAHARREKIN... 2-GORA-BEHERA FRANGO Ez gira xehetasunetan sartuz ariko hemen Sarlat hiriaren his­ toria kondatu beharrez. Dugun erran historia koropilo­ tsua izana dela, zernahi gorabehera nahasi eta desberdinekin ez idurika. Luzaz, komentuaren eragina biziki handia izan zen. Abadea zen nolazpait hiriaren buru eta kudeatzaile. Denak haren erranetik ari behar. Eragin handia bai segur bainan pisua eta azkenean pisuegia orobat, hiriko jauntto batzuentzat ezin jasana, azkenean jauntto horiek ardietsi baitzuten beren­tzat hein bat eskubide. Frangotan errana izan da gisa hortan 14. mendekotzat sartu zela Sarla­ ten beste nihun ez bezalako demokrazia bat, herrita­rrek be­ rek bozak emanez beren buru­ zagien hautatzeko. Bainan hori hola erran ditakea zinez? Bo­z­ emaile ziren bakarrik delako jauntto burjesak, arrunt bazter­ tuak sehi edo mutil ziren guziak, langile xoil zirenak, eskulanetan ari zirenak, hots gizon gehienak denen buru (eta emazteak bozemaile izaitea, holakorik etzen aipatzen ere denbora hetan!), botere guziak komertsant eta lege-gizon batzuen esku. Luzaz, 6000 biztanle izan dira Sarlaten, boz-emaileak 150 bat ziren tira­ hala. Urrun gira hor, biziki urrun, egiazko demokrazia batetarik! BOILURRAK BIZIKI KARIO! Iragan mende horren bigarren partean du Sarlatek oldar berri bat hartu. Eta oldar gaitza. Tu­ rismoari esker. Kulturaren alor askori sustapen gaitza segur­ tatuz. Gastronomiari ere halako lehentasun bat emanez... Ahate eta antzara gizenkiek toki handia hartzen dute. Intzaurrak ere ba. Zernahi intzaur-ondo baita alde hortan. Intzaurrak nun nahi badi­ ra beraz salgai. Bainan ere intza­ urrekin egin bixkotx eta edariak. Bai eta intzaur-olioa... Fama gai­ tza dute ere alde hortako boilur edo “truffes” onjoek. Bainan ez du nornahik jaten horietarik, hain dira kario! Pentsa, kiloa izaiten da bospasei ehun eurotan, ba­ tzuetan gehiago ere galdetzen dute! Horiek hola, zernahi jatetxe bada

16. mendean eraiki etxe ederrenetarik batto. Etxe hortan sortu zen, 1530-ean, Etienne de La Boétie idazle famatua, Montaigne handiaren adxikide mina.

Herriko Etxea, 17. mendekoa, lehenagokoaren toki berean eraikia, alde bat dena lorestatua izaiten dena. Gainean, bulego eta biltzargelak. Azpiko aldean, ostatu bat. Saran bezala nolazpait...

Buruilean gira, ikas­ turte berriaren hasta­ penean eta Bizkaiko Balmaseda herrian bukatu berria dute, iragan asteburuan, Munduko Euskal Etxeen arteko Mus Txapelgoa. Hor izan dira hamaika nazi­ one, hala nola Estatu Pastorala San Frantziskon Batuak, Australia, Arg. EuskalKultura.com Mexiko, Venezu­ ela, Txile, Argentina, Frantzia, Kanada, Espainia eta Euskal Herriko bi bikote. Uruguaikoak ondarrean ez dira jin, arazo eko­ nomikoak tarteko. Irabazle, Espainiako bikotea, Madrilgo Euskal Etxekoa, Mariano Larrañaga eta Ernesto Recuero; bigarren, Fran­ tziako bikotea, Totte Lopez eta Robert Irazoqui; hirugarren Balmase­ da bereko bikotea, Juan Mena eta Oscar Perez. Muslariek goxoki pasatu dituzte agorrilaren 29tik buruilaren 5aren arteko egunak, musa eta turismoa tartekaturik. Heldu den urtean, Chino Kalifornian izanen da Mundukoa, Uruguaikoek beren hautagaitza erretiraturik. Agorrilaren 29 eta 30ean egina dute San Frantziskoko ‘Basque Cultural Center’ delakoan NABOko 34. Pilota Txapelgoa. Partai­ deak Idaho Boisekoak eta Kaliforniako Chino, Bakersfield eta San Frantziskokoak ziren. Irabazleak, gizonezkoetan, ‘Paleta B’n, U­rruty/Chiramberro bikotea; ‘Esku huskako B’n, Etchebehere/Falxa; Emakumeen paleta goman, Etcharren/Cuburu; Gizonezkoetan esku huska banaka, Javier de Luz; betera­ noetan, paleta goman binaka, Javier Andueza/Pierre Irola; Emakumeen paleta goma argentinan, Bushman-Ocafrain/Etcharren; Esku huska binaka, ‘A klase’an, De Luz/Pe­ trissans. Azkenik, ‘Paleta Goma A’-n, Dalia/Iriartborde bilakatu zen NABOko bikote txa­ pelduna. Erran, bestalde, San Frantziskoko euskal etxe horrek webgune berria duela: <http://www.sfbcc.us> ; eta baita Estatu Batuetako Pilota Federazioak ere: <http://www.usapelota.com> . Baina San Frantziskoko asteburu horrek izan zuen aipatzeko besterik. Mixel Etxekoparren ‘Euskalmerikan artzain’ pastorala eman baitzuen Xuberotik joan taldeak, Mixel bera buru. Jokolariak Sohütako ikasle gazteak ziren: Elise Achigar, Marion Aguiar, Anne Bidalun, Maitena Choro, Benoit Sagardoy, Anais Errecarret, Elisabeth Elissondo, Amelie Eyheralt, Jon Gamiochipi, Marlene Mainhaguiet, Maider Hitta, Caroline Miramont, Fanny Murciul­ lat, Laurie Pinque eta Mattin Uthurry, Nicole Lougarot erakasle eta zuzendari. Heiekin musikari, Natitte Berrogain, Jean Louis Bergara, Mixel Etxekopar, Nicole Lougarot, Jean Charles Sans eta Michel Violet. Ez da ahantzi behar --eta hala bildu zuen orduan HER­ RIAk-- udan lehenago NABOko gazte talde bat joana zela Xuberora eta Euskal Herrira, gure kultura eta herria ezagutzera. Agorrilean, xiberotarren txanda zen eta hek dantzak eta pastorala ereman zituzten Kaliforniara. Pastorala eta igandeko meza, omenaldia izan ziren iragan martxoan hil zen aita Martxel Tillous apezarendako. Ahantxu 14 urtez Estatu Batuetako omonier izan zen Eskiulako xiberotarrari kantatu zioten Ameriketako Johnny Kurutxet, Jesus Goñi, Martin Goikoetxea eta Gexan Alfaro pertsulariek, eta Euskal Herritik hurbildu ziren Jean-Louis Laka eta Mixel Xalbadorrek. Fresnoko aita Lastirik eman zuen meza, euskara goxoan, eta Gratien Goy­ henetchek hitz hunkigarriak erran zituen aita Martxelez. Ez zen hor falta Mixel Etxekopar, Jean Charles Sans-ek lagundurik, Jean Bordaxarrek izkiriatu kanta kantatuz. Ez eta Bat­ titta Berrogainek dantzak, xiberotar gazteenak eta San Frantziskoko dantza talde eta ko­ ralarenak. Lagunak lagunekin lagunari kantari eta dantzari. Joseba Etxarri

Duela 70 urte

Hau ere aspaldiko etxe baten aitzinalde arraroa. Etxea bera luzaz Recollets fraileen komentua izana, gero erakustegi bezala baliatua.

Erdi-Aroko dorreak ere arta handirekin begiratu behar...

hiri zaharrean gaindi, denetan untsa jaten da eta prezioen al­ detik, boilurrak bazterrerat utziz geroz, biziki arrazoinki, hau ere azpima­rratu behar den pondu bat izanki... Hauxe ere aski ohargarri: uda guzian, goizeko 11-etarik goiti, ez da autorik haizu hiri zaharre­ an. Oinezkoak errege. Udaz kanpo ere, autoak karrika batzu­ etan bakarrik... Egia erran, ainitz karrika hain hertxiak ere dira nun autorik ez baita heietarat sartzen ahal... Muslaria

Hiri zaharrean, noiz nahi eta nun nahi kausi ditazke kantari eta soinulari batzu, urrunetik etortzen direnak berdin, bazterrak airosten dituztela...

«Annus horribilis» bai, urte ikaragarria 1939. Kristo sortuz gero. Hain zuzen, Jainkoaren eta aberriaren izenean Franco-k bukatu zuen Espainiako gerla. Zenbat hil ? Zenbat jende preso ? Euskara baztertua, zokoratua, ukatua. Hitler Alemanian, Mussolini Italian, Franco Espainian, hiru diktadore Europaz nagusitu nahian. Orduan, hasten da bertze gerla bat bortz urte iraunen duena eta orduko abrekeriak juduen eta buhamien kontra, hilak miliunka ahantzi gabe 1939 eta 1941 arte horretan Hitler eta Stalinen adiskidantza. Duela 70 urte, zinez «Annus horribilis» ! Gehexan Pontto

-Ortzegunean, Donibane Garazin, feria -Ortzegunean (21.00), Ezpeletako elizan, Airez-Aire koroa. -Ortzegunean (21.00), Donibane Lohi­ zuneko elizan, Paueko orkestra nagusia, Kostaldeko Musikaldi nagusiaren kondu. -Ortzegunean (21.30), Miarritzen, Santa Eugenia elizan, Oldarra abesbatza. - Ortzegunean (21.30), Azkainen, Xu­ rio plazan, euskal dantzak Mutxiko taldearekin. -Ortziralean (21.00), Baionako antzokian, Anne Etchegoyen eta bere adixkideak -Ortziralean (21.00), Ziburuko elizan, Ravel akademiaren kontzertua. -Ortziralean (21.30), Kanboko elizan, Adixkideak koroa. - Ortziralean (23.00) Hendaian, Kanttu os­ tatuan, Hesian taldearen rock kontzertua -Asteburu guzian, Miarritzeko Maitaldia bere dantza ikusgarriekin. -Asteburu guzian, herriko bestak Muskildin, Ilharren , Saran, Ostankon eta Ezterenzubin -Larunbatean, Azkainen, selauru-hustea herriko plazan. -Larunbat goizean, Getariako plazan, zaharki-merkatua. -Larunbatean (08.30), Donibane Lohi­ zuneko portuan, triatloiaren abiatzea. -Larunbatean, Ezpeletan, Ezpela taldeak bere 40 urteak ospatzen, 17.30etan “Jau­ regitik” ikusgarria -Larunbatean, Hendaian, Orio auzoaldeko besta. -Larunbatean, Senperen, herriko elkarteen besta eta kirolzelaian (15.30) “Belagileen trajeria” -Larunbatean eta igandean (18.30), Otso­ zelaiko harpeetan, « Ezkia haizean kan­ tari» ikusgarria, Itxaro Borda-ren olerki batzuetan oinarritua. -Larunbatean (21.30), Bidarteko elizan, Boga-Boga koroa.

-Larunbatean eta igandean, Bastidan, El­ tzegileen feria egunak. - Larunbatean eta igandean (16.30) Baionan, Albert Thomas karrikako Garage des Arts biltokian,Oreka elkartearen zirko ikusgarriak - Larunbatean eta Igandean, Irulegiko mahastien besta, ibilaldi, bazkari eta ikus­ garri. -Igandean, Angelun, zaharki-merkatua Bost-Kantoineko plazan. -Igandean, Bidarrin, Amarrain-Besta. - igandean, Makean, kermeza -Igandean, Ortzaizeko ezker-paretan, ga­ ner hustea San Mixel eskolako burrasoak antolatzaile. - Igandean (8.30) Donapaleutik abiatuz, Amikuzen gaindi ibilaldiak -Igandean (11.15), Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzinean, euskal dantzak Begiraleak taldearekin. -Igandean (12.15), Bidarten, mutxikoak herriko etxe aitzinean. -Igandean (15.00), Donibane Lohizunen, Ravel entzuntegian, Ravel akademiaren kontzertua, uda huntako sailaren konduko azkena. -Igandean (15.30), Angelun, Izadia parkean, “Naturaren kantua “ ikusgarria. -Igandean (16.00), Izturitzeko elizan, Xi­ berotarrak kantuz -Igandean (17.30), Irulegin, Arrola taldea dantzari, “Mihimena “ikusgarriko zati batzu eskainiz. - Igandean (17.30) Miarritzen, Santa Eu­ genia elizan, Philippe Guilmard-en organo eta tronpeta kontzertua -Igandean (18.00), Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzinean, mutxikoak eta Donibane Kantuz, Begiraleak elkartearen eskutik. -Igandean (21.00), Kanbon, L’Aiglon zine­ gelan, Koldo Amestoy ipuin kondari.

Herria 3022  

Herria 3022

Herria 3022  

Herria 3022

Advertisement