Page 1

Diru ainitzekin ere jendea ez doa gaztetuz bainan beti xahartuz (Xinako erran zaharra) 2009ko Uztailaren 23koa - 23 Juillet 2009 - 1,10 E - N° 3017 -

FOSILDUA ? Igandean Alozera joko dugu pasto­ra­l­za­ leek. Aloze, Ziboze eta Onizegaintarrek eskainiko daukute Belhagileen trajeria pastorala, gehienek entzutez bederen ezagutzen dugun Xiberoko Botzako Titika Rekalt irratilariak ida­tzia. Gaia, duela lau mende Lapurdin De Lancre fama txarrekoak sorgintzat ekarri zituen emazteeri egin ihizia... Pastoral berritzaile bezala agertzen zaiku Titika Rekalt. Hala nahi luke bederen. Duela bizpahiru urte, Oiherko­ ren trajeria ikusgarria muntatu zuelarik, kritika zorrotza egin zuen Zuberoako pastoralaz. Iduritzen zaio pastoraletan itxurari emaiten zaiola garrantzi gehiago mamiari baino. Hala nola jantzietan, pastoral antolatzaile diren herriak lehia batean sartuak diren, bere hustez, herri bakoitzak aitzinekoa baino ospetsuago nahi duela agertu, hortarako diru beti ta gehiago xahutuz. Bertzalde, pastoraletako pertsonaiak “manikeismo baten preso” direla iduritzen zaio, batzuk a­rrunt onak, bertzeak arras gaiztoak, erdibiderik gabe, historia nunbait traituz edo bertzelakatuz. Pastoralen “betiko erritmo aspergarria” nahi luke ere inarrosi Titika Rekaltek. “Kodigo fosil­ dueri uko eginez (...) eta gure gaurko gogo ausartari beldurrik gabe konfian­ tza eginez dugu sortuko pastoral be­ rria” dio oraino. Pastoralak “publiko baten gogoetarazteko, bere kontzien­ tziaren mugiarazteko” antzerki bat behar lukeelarik izan. Eta zer pena zaion pastoral egunean herri batek agertzen duen euskalduntasuna biharamuneko haizeak eremana ikustea !

ISSN 0767-7643

IRATIKO SOROAN ARTZAIN BESTA ALAIA

Ardi burubeltz lehiaketan, epaileak beren lanetan : Mixel Laxague Aldude Mentakoa, Paxkal Sorhondo Banka Barberanekoa, Bankako Beñat Sorhondo “Petexa”, Urepeleko Xan Leon Etchepare “Baxtandarra”.

Gisa hortako solas zorrotzen ondotik, nolako pastorala agertuko ote dauku Altzabeheitiarrak ? Jan-Pierra Rekalt bere anaia errejentak gidaturik, be­ rrikuntzak izanen dira, dudarik gabe. Jakin dugunez, pastoral batean belaborariek a t e n ren agerraldia lehen aldikotz i rtza eginen dute musika tresna A batzuk, trikiti, arrabita, buzuki eta txanberak... Axalezko be­rrikuntzak horiek ! Gehiagorik izanen dea ? Ikusgarria haatik usaian baino laburragoa hitzemana zaiku, doi doia hiru orenekoa, erritmo bizi batean jokatua... Berantetsia dugu !

(Ikus burubeltz lehiaketako emaitzak 3.orri.)

elgarren be rri ha rt z e

ko p ara d

ae

Etxemozkin merkatu a Ira tiko g der ra

P.J.

Autoalde gaitza Iratiko soroan

Igande goizean, autoak lerroan mendian gora bazoazin, Burdinkurutxetako lepoan gaindi, izerdiz trenpan sufritzen ari ziren txi­rrindulari batzu doblatuz, zerua urdin, mendiak lorios, bide bazterrak ubel kolore ede­rrenetan zeuden ilarkez apainduak... Hantxet metatzeko, Iratiko soroan, artzain besta kari eraikia zen oihalaterbe handiaren sahetsetan. Bai, Euskal Artzainak elkarteak eta Garaziko Ikastolak antolatutako Bortuaren egunak igandean bildu du jendea saldoan, artzainak lehenik, zenbaitzu beren ardi eta marro ederrenekin etorriak, familia osoak ere, haurrak lorioski zabiltzala alde guzietara, eta bertze jende frango, kostalde hortarik ere haraino joanak mendiko aire fresko eta sanoa jastatzeko... Ardi burubeltz lehiaketak - Garazi aldekoak ziren kabalak, 350 bat buru - ukan du behari, Aldudeko Baleako lau epaile goiz osoan ari zirela ardi eta marro ederrenen berexten, saristatzeko. Etxemozkin merkatutxoak ere, gasna, ezti eta bertze, bazuen bere a­rrakasta, jendea ez bazen ere metaka ibilki salmahainen inguruan. Eta eguerditik harat, oihalaterbea bete da zikiro jaterako, giro beroan, hor zirela ere bazterren alaitzale Ihidoy eta Xalbador, Jean Bordaxar taldea, kantari gazteago batzu, trikitilariak... Iratiko gain horietan, igandean, zer besta egun gozoa !

Ardi burubeltzek behari frango

ain et

an


2

• Duela xuxen berrogoi urte, 1969ko uztailaren 20ean, lehen aldikotz, bi gizon pausatu ziren ilargian, biak Ipar Amerikanoak, han zonbait urrats egin eta bildu hango harri makur parrasta bat Lurrerat ekartzeko. Gertakari harrigarria, mundua xoratu zuena, eta berrogoigarren urteburukari ainitz aipatzen dena berriz ere.

Armstrong amerikanoa denetako lehena ilargian pausatu direnetan…

• Xinako Xijiang probintzian gertatu direnen xuxen jakitea (guk hemen joanden astekotz aipatu gatazkak) ez da errex hango Urumqi kapitalean eta beste. Ezin uka bederen eskualde autonomo hortan uztailaren lehen astean milaka jazarri manifestatzaileetan izan direla 184 hil ofizialki eta kolpatuak mila baino gehiago, Xinako presidenta ONU-ko biltzarretik etxerat joanez presaka, errana dugun bezala eta buruzagi horiek ez onartuz ere ONU horren laguntzarik, Uigur etniar eta xinatar poderedunen ararteko. Gainerat, petroleo erreserba bat ere zartatu zaiote zorigaitzez, haatik hau ixtripuz omen. Gisa guziz kolpatuak segurik hor dira, orai 1680tara pasatu direnak. • Tibet eta beste eskualde batzu ere hor ditu Xinak, ainitz kexa bide dituztenak herrialde zabal hortako jendearen baitan diren desberdintasun ikaragarri eta injustiziekin, horiek oro jende xumeak jasan behar dituenak eta besterik ezin egin. Hala baita, jornalen desberdin neurriak doblatu zaizkiela 20 urtez 1982tik eta 2002 artean. Ozka hori biziki haundia dute hirietako eta baserrietako bizipideen artean. Hots, batzu miliunerak diren denboran erraiten den bezala, orai hango ekonomiak egiten ari duen gorako jauziarekin, horra berriz euro batekin doi doia eguneko, bizi dela kanpainetako ainitz jende eta han hola bizi dira maiz % 50 jende. Horiekin batean lanik gabe eta lanketa doblean jende dohakabea (20 miliun, diotenaz). Bestalde ere eritasunez edo beste gisaz estropiatu jendea, gasa, ikatz edo sanotasun eskasaz hortaratuak, ixtripuzkoak aipatu gabe, hobeki zainduak izan beharko zutenak. Eta desberdintasun sortzezkoa ere hor da. Haur bakarraren politika batetik, mutikoa nahi izanez familietan, izenaren gatik,

AUZI MINBERA

Aspaldixkoan bazen holako zerbaiten abiadura eta orai, bat-batean, bada mugimendu gehixago: gobernuak nahi du aldatu, kasik presaka gainerat, igandetako lana neurtzen duen legea. Untsalaz, igandea ez da laneko. Girixtinoentzat, ez dea bestenaz ere Jaunaren eguna? Bainan herrialde laiko batean, erlisioneaz ez omen da sobera axola erakutsi behar, beste zerbait pentsatu behar beraz igandetan ez delarik lanean segitu nahi. Pausuko eguna dela eman dezagun, artetan pausatzea ere on baita alabainan, eta familian goxatzekoa ere ba, zendako ez... Beti izan dira haatik igandearekin ere laneko: ostaler, sukaldari, erizain, berriketari, autobus gidari eta beste frango. Bainan orai errextasun gehiago nahi dute eman igandekari ere nor nahi lanean berdin artzeko, hala nola saltegiak idekiak atxikiz eta hola... Eta hori ez sasoin batean bakarrik bainan urte buru batetik besterat...

HEMEN BA ETA HAN EZ...

Batzu alde eta besteak kontra, bada eztabada frango. Ainitzek ez gostukoa ere herrien artean izaiten ahal litakeen berexkuntza. Lege berriari esker, laneko errextasunak ba kanpotiar ainitz heldu zaioten herrietan bainan ez bestetan... Hori bera aski okerkeria pisua dela... Gure departamenduan konparazione, 65 herritan balitazke delako errextasun horiek, eta ez bestetan... Deputatuek onartu dute legegaia, zenaturrek aste huntan aztertzen. Bainan deputatuen artean ere untsa gehiengo murritxa agertu da. 282 alde, 238 kontra. UMP-tiarretan ere, 10 izan dira kontra bozkatu dutenak eta 15 boza xuri eman dutenak... Azkenean zer jalgiko ote da ixtorio nahasi hortarik?

MOKOKA

Sozialixta alderdiak arte berezi batekin prestatzen ari omen ditu helduden hilabete hor-

horiek egin dute orain badutela 100 neskarentzat 118 mutiko, eta 130 ere lekuka. Nazio haundiak, baina kezkabideak ere hala. • Errusian Gizonaren Zuzenen zaintzale suharra zen Natalia Estenirova bahitu dute eta hil Grozny aldean, Txetxenian. Andere hori Anna Polikovkaia andere zenaren adixkidea zen, hau ere gudu berean armarik gabe bermatzen zen kazetalarisa, hau berriz 2006an hil zutena herri berean. Erran behar da badutela Memorial deitu elkarte bat xutik emana han komunisgoaren denboran gezurrez eta herraz egin krima eta gaizkien salatzeko, geroaren gatik. Baina egiak min egiten beti norbaiti eta horra ! • Amerika USA-n badute jadanik presidenta beltza, Obama jauna. Huna orai badutela beste beltz bat kargu haundietan. Nasa erakunde ospetsuaren zuzendari ezarri dute Charles Boklen jauna, kolore hortakoa, 62 urte, astronauta ohia. • India-Pakistan bi auzoak bekuntza gaixtoan dira elgarren alderat 2008ko azaroan Bonbay hirian atentadu bat bortitza izan zenaz geroztik. Huna orai berri hobe batzu : joanden aste hortan elgarretaratze baketsu bat egin dute Charm-ElCheitch hirian, Egipton, bi presidentek beren ganat deiturik ere sendimendu berak dituzten eskualde hortako herri baketsu batzu xede on beretan direnak. Hitz laxoak baino barnago joanez Pakistanak hitzeman du Indiaren kontrako bost hobendun auzitaratzea aste huntan. • Italiak lege berri bat egin baitzuen iragan astean paperik gabeko imigratuen kontra, huna berriz orai bost ehun mila papergabe onartu dituela, familietan mutil-neskato lanetan ari direnak eta, bixtan dena, paperak emanez haieri. Bistan da langile beharrez ari dela hor, parte, Berlusconi, bainan denen gostua egin gabe ere, bereziki Europako auzo nazioak kexaraziz batzuetan bederen. • 105 gau et’egun pasatu dituzte sei boluntariok Moskun egun batez Marzo izarbelerat joaiteko beharko diren kasu berean ezarririk esperientzia gisa, ikusteko gizona nolakatzen den holakoan. Hurren esperientzia seriosagoa izanen dute oraino, hots, 520 gau eta egunekoa, Marzora joaiteko beharko den epea. • Mauritanian, lehenago frantses kolonia izan berebertu hortan, bozak izan dituzte. Erran behar da bazutela hor president bat bozez hautatua baina militarrek gero uzkailia putx batean, Messaud Boulkheir. Bainan hau bera beste indarketa batek kanpo ezarririk, berriz bozak emaiterat zuzenki deitu ditu Nazioen Batasunak. Hauk ditu preseski Boulkheir aitzineko jazarleak berriz irabazi beste kontrario guziak errautsiz. • Gripatuak aireko hegazkietan ibiltzerik ez : hori dute erabaki Britainia Haundiko Hegazkien Konpainiak aho batez, abiatu pasaiantek xerrien gripa txar horren seinale zerbait zuten ber. Horra hor neurri bat eritasun horren kontra herri hortako osasunaren ministeritzak hartu duena segurtasunez, zer gerta ere.

tan Arroxela hirian egitekoak dituen topaketak... Geroari buruz hobeki plantatzeko xedearekin... Ederki hori bainan arte huntan zer ikusten dugu? Beren artean tirahala mokoka artzen ere direla! Martine Aubry alderdiburua polliki hizkatu da biziki apetitu xorrotxa omen duen Manuel Valls deputatuarekin. Deputatu hori hasarre, alderdiak hartu bidea ez dela batere egokia. Alderdiburua kexatua, bide hori gostukoa ez duenak aski duela nahi duen tokirat joaitea, besteen nardagarri izaiteko partez, bakea eta bi sos edo bestenaz ixilik! Hainbestenarekin, asteburu hortan berean, badira bestalde ere aski bortizki oldartu direnak Martine Aubry alderdiburuari, batzuk deplauki erranez alderdia behar litakeela desegin eta ezkerralde hortan alderdi azkar bat muntatu dena berritik...

KASU EGINEZ OTOI

Eliseo jauregia da Parisen Errepublikako presidentaren egoitza. Frangotan erran da etxe hortan luzaz eta luzaz zernahi sos nola nahika xahutu izan dela... Biziki usaia txarrak hartuak omen... Dena den, Nicolas Sarkozy-k aski errana zuen nahi zuela konduetan agertzea izaiten ahal den gardentasun handiena... Orai, kondu guziak agertzen dituzte eta hein bat xeheki... Kondu horiek ere aztertzen dituen gorteak oharpen batzu egin ditu haatik, erakutsiz gauzak ez direla oraino arrunt behar litazkeen bezalakoak. Gastu soberakinak ba sail askotan. Ez da erraiteko baizik bainan urtean 275.000 euro loreentzat bakarrik, ez dea ainixko? Bestalde, bidaiak ere zernahi gostatzen eta Sarkozy-k bidaiak maite. Haatik, bere kondu egiten dituenak bere sakelatik pagatzen ditu, hori ere agertu da arras garbiki. Eta gero, huntarik ere ezagun indarño bat egina dela gastuen hein batean atxikitzeko: duela 18 hilabete, 1041 langile, grado guzietakoak, baziren Eliseo egoitza xoragarri hortan, orai 944 dira... Doi bat kasu eginez ari direlako marka hori ere, ala ez ote? J-B D

Metroa Donostian laster ? Eusko Jaurlaritzak nahi du metroa eraiki Donostian, Iñaki Arriola euskal gobernuko garraio sailburuak jakinarazi duenez. Anoetako geltokitik Lugarizko geltokira joan litaike, lurpez, 4,350 km-ko luzetasunean. Tartean hiru geltoki eraiki litaizke. 700 milioi euroko proiektua. Markel Olano (EAJ) Gipuzkoako ahaldun nagusia pozten da desafio hortaz, bainan Jose Ramon Beloki EAJko deputatuak ez dio sinesgarritasunik aurkitzen proiektu horri, hori guzia “propaganda hutsa” zaiola.

Hondarribiko aireportuko pista luzatzeaz akordioa Gatazka eta eztabaida askoren ondotik, azkenean akordio batera heldu dira Eusko Jaurlaritza eta Madrilgo gobernua. Nazioarteko segurtasun arauetara egokituko da Hondarribiko aireportua, bere pista 150 metroz luzatuz Irungo Mendelu auzoaldeari buruz eta 50 metroz itsas badian Hendaia aldera. Gisa hortan, 200 metro irabaziko ditu pistak. Bainan proiektu horrek ez ditu oraindik baimen guziak ardietsiak, hala nola ingurumen zerbitzuetatik. Eta askok diote kalte handiak ekar lezazkeela ingurumenari aireportu luzatze horrek.

Sanferminetan, musika talde batzu zentsuratuak Iruñeako gune eta gela askotan programatuak ziren kontzertuak, Sanferminetan. Musika talde batzuk haatik jo gabe itzuli behar izan dute beren etxera, UPN eta PSN alderdiek jotzeko debekua emanik, hots zorrozki zentsuraturik, talde horiek zekarren mezua etzutelakotz gustukoa. Arrasateko Elkon, Madrilgo Def Con Dos eta Kataluniako Obrint Past dira gisa hortan haizatuak izan.

Hondarribian blues musika errege Iragan asteburuan, lau egunez, Hondarribia blues musikaren hirinagusi bilakatu da, munduan gaindiko blues talde famatu batzu entzun ahal izan direlarik, hala nola Chicago Blues ospetsua. Hondarribiko Blues saria eskaini zaio aurten John Mayall ingles artistari.

Mikel Laboa Donostiako Musika Hamabostaldian omendua Agorrilaren 4a eta irailaren 5a bitartean iraganen da Donostiako Musika Hamabostaldia. Agorrilaren 8an, larunbatez (20:30), Mikel Laboa zena omenduko dute Victoria Eugenia antzokian. “Laboaren munduak” ikusgarria eskainiko da, taulen gainean agertuko direlarik bertzeak bertze Ruper Ordorika kantaria, Bernardo Atxaga idazlea, Iñaki Salvador pianista eta Kirikokeka taldeko txalapartariak. Ikusgarria aitzin haatik, mahaininguru bat beharra da han berean (18:00), “Laboaren bulkada artistikoak” aipatuz.

Juan Kruz Unzurrunzaga zendu da Juan Kruz Unzurrunzaga zarauztarra zendu da 69 urtetan, eritasun luze baten ondorioz. Euskal literaturaren eta arte ederren sustatzaile handienetarik izan da bizi guzian. 1975ean preso hartua izan zen, ETA politiko-militarrarekin zerikusia ba omen zuelakotz bainan hiru hilabeteren buruan amnistiatua izan zen. Orduz geroz, presoen abokatu bilakatua zen.

Esteban Larrañaga trikitilaria ere joan zaiku

Esteban Larrañaga

Esteban Larrañaga Soraluze trikitilari ezaguna zendu da 62 urtetan. Azpeitiarra zen sortzez, bainan Urretxun bizi zen, han familiaturik. Eta Urretxun ehortzia izan da larunbatean. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko lehendakari egona zen luzaz.

Hiru urteko haurra hil auto barnean Leioan Gertakari izigarria, Leioako hori. Ama batek bere autoan ahantzi du bere hiru urteko haurra. Goizarekin haurtzaindegian utzi beharra omen zuen, bainan, ahantzirik, kasik bost orenez auto barnean gelditu da haurra, bero zakar baten pean eta maleruski han berean zendu...

Igandean, “La Miguel Indurain” txirrindula proba Beran Igande huntan eginen da, Beratik abiaturik, “La Miguel Indurain” izeneko Nazioarteko XVII. Txirrindularitza proba, bi ibilaldi desberdinetan, ibilaldi luze bat 186 kilometrokoa eta ibiladli laburragoa 113 kilometrokoa, Belate, Orokieta eta Artesiagan gaindi. 2000 txirrindulazale dira igurikatuak.

276 mugarriak liburu batean Ipar eta Hego Euskal Herrien artean 276 mugarri daude, 1858 urte inguruan ezarriak. Lehena Bidasoa aldean, azkena Belaguan, Hiru Errege Mahaitik hurbil. Bien artean 206 kilometro. Mugarri horiek guziak eta horien inguruko kondaira asko bildu dituzte Iñaki Vigor eta Carlos Sanzek “Travesia de los mugarris” liburuan. 2007an, martxotik irail arte kurritu dute muga hori osoki, 16 etapatan, argazkiak eginez eta kontakizunak bilduz. 31 herri desberdinetan aurkitzen dira mugarriak, Hegoaldeko 11tan eta Iparraldeko 20tan.

HARROBI, ETXEGINTZAKO PUSKA Entreprise

EUSKAL HERRIKO ETXEA MUNTADURA ETA OBRA GUZIENTZAT

SO.BA.MA.T EDOZOIN LAN edo ANTOLAKETA

ETXE ITZULIEN APAINTZE eta BIDE ESTALTZE Av. d'Ursuya. B.P. 31 - 64250 CAMBO-LES-BAINS

✆ 05 59 29 71 04 - Fax 05 59 29 89 13


3

IRATIKO SOROAN ARTZAIN BESTA ALAIA ORGANO BERRI BAT HENDAIAN Helduden igandean, uztailak 26, Hendaian, estreinatuko dute Jondoni Bixintxo

Organo berria zoin ederra bere aingeru begiralearekin... elizan ezarri duten organo berria, Landesetan muntatua, arrunt hortakoa den etxe batean. Proiektu horren gauzatzeko eskuz-esku bermatu dira herriko etxea, parropia eta organoaren adixkideen elkartea. Bizpahiru urte behar izan dira obrak bururaino akulatzeko eta orai jin da beraz estreinatzearen tenorea, denen atsegingarri. Eliza hortan, lehen organoa ezarri zuten 1874-ean. Berri bat 1976-an, xaharraren hodi batzu baliatuz. Bainan bulta huntan denek bazakiten bazela dena berria egitearen beharra eta gisa hartarat apailatu dira. Igandean, organoa benedikatuko da 10-ak eta erdietako meza nagusian, benedikatzaile André Dupleix apeza, sortzez biarnesa, jakintsun handia, biziki ezagutua erakasle eta hizlari bezala, bainan ere musikaren saila, bereziki organoarena preseski, arrunt berea duelakotz. Gero, aratseko 8-ak eta erdietan, kontzertu bat arraroa emanen da estreinaldi horren ohoretan. Hiru organo-joile, hiruak guziz jeinutsuak, entzuten ahalko dira karia hortarat: Jesus Martin Moro, Donibane Lohizunekoa, Esther IñiguezPascal, Donostia alde hortakoa, eta Thomas Ospital, hau oraino gazte hutsa bainan jadanik fama handia bildua EuskalHerrian gaindi. Egitarauan, Bach, Mozart eta Gorosarri musikagileen zati eder batzu. PERMISA MERKEAGO UKAITEN AHAL Hendaian, 18 eta 25 urte arte hortako herritarrek badute errextasun berezi bat autoaren gida permisa edo baimenaren ardiesteko diru sobera xahutu gabe. Herriko etxeak eskaintzen dioten laguntza bati esker. Jadanik sei badira, joanden urritik hunat, errextasun hortaz baliatu direnak eta beste hamar bat izanen arras epe laburrean. Herriaren laguntza emana da Hendaian bizi diren gazteeri, familiaren diru-sartzeak

(1.hasia) zonbatekoak diren eta araberan, gastuen % 50 ordainduz, bainan batzuetan gehiago ere, laguntza % 80-etaraino heltzen ahal. Ordainez, gazteak behar du hitzeman zerbait lanetan hunenbeste orduz, 5O batez edo hola, lagunduko duela, bolondres bezala, herriko elkarte bat. MERKATUAREN ITZULIAN Donibane Lohizunen, tirabira batzu badituzte merkatuguneko aparkalekuen gainetik. Herriko etxearen erabakiz, ez da gehiago autorik uzten ahal merkatuaren itzuli hurbilean, hogoita-hamar bat autoren lekuak kendu dira gisa hortan. Merkatuan saltegi bat atxikitzen duten frango arras hasarre daude, erabaki hori ezin onetsiz. Izen biltzen ari dira erabaki horren salatzeko. Diote herriak trabatzen baizik ez dituela horko komertsantak, laguntzeko partez... Autoentzat toki eskasez jendea beste norapait joanen dela. Herriko etxeak aldiz deplauki dauka merkatuaren inguru horrek bazuela arin-aldi baten beharra, jendea aise gostuanago ibiltzen ahal dela autorik ez izaitearekin ondo hortan, autoen artetik ibiltzeko partez. Hola badela ere auzoalde horri beste bizi baten emaiteko moldea. Arrangura diren batzuek diote halere erabakia hartu dela alde bat lanean hor ari direnekin batere hitzartu gabe, solasik egin gabe, tipustapez bezala. Gainerat, holako aldaketa etzela untsalaz uda betean egin behar, bainan jende gutiago delarik, udaberrian edo udazkenean, jendea aiseago jartzeko neurri berrieri... XARDINA JAN ETA JAN Donibane Lohizunen, Xardina-Bestak arrakasta ikaragarria ukan du! Mundu bat, horko bereko eta kanpotiar, xardina jan eta jan giro alegera batean! Ainitz baziren arras goizik jinak, aroa kanbiatzen ari zela edo nik dakita, xardina zonbait bederen jastatu nahi euria hasi aitzin... Bainan denen buru ateria atxiki du eta besta ederki joan da burutik buru! ITSASOAN ITO Var eskualdean, Mediterraneo itsasoa kexatua izanez, deskantzuko untzitto bat ixkuli da errekontruz eta lau lagun ito dira. Batto, Séverine Gaffé, 37 urte, Normandian sortua, Donibane Lohizunen bizi zen, Quik Silver etxean lanean ari, eta arras horkotua. Bestalde ere, ixtripu parrasta bat izan da itsas-bazter horietan. Hendaian, doi-doietarik salbatu dute 45 urteko ama familiako bat, berenaz bordelesa, itotzen ari zena. Senarra eta 13 urteko semea ere arras gaizki egon dira. Landesetan, holandes gazte batzu dituzte gisa berean salbatu, kasu egileak aski erne ibilirik... ZIKIRO-JATEA ZIBURUN Ziburuko elizan ere, organoa behar da berritu. Proiektu horren laguntzea gatik, sail hori akulatzen duen elkarteak muntatzen du afariño bat parropiako biltokian, Pocalette karrikan. Lehenik, xixtorrak eta gero zikiroa. Hori eginen da asteazkenarekin, agorrilaren 5-ean. Prezioa, 20 euro helduentzat, 10 euro haurrentzat (12 urtez azpikoentzat). Haatik, denak ahal bezen untsa prestatzea gatik, aitzinetik nahi dute jakin zonbat afaltiar izanen den eta izenak eman behar dira beraz lehen bai lehen turismo-bulegoan, gisa guziz uztailaren 31-ko berantenaz.

OTE LORE elkarteak 25 urte Harrizko Zubiko pesta uztailaren 26an igandearekin Larresoroko

25 urte, Ote Lore lanean ari dela euskara eta euskal kulturaren alde Larresoron. 25 urte, Larresoroar guzieri eskaintzen dizkiela hitzordu aberats eta anitzak. 25 urte, gure erroak indartu eta zabaltzen ditugula. 25 urte, Otea eta Lorea biltzen eta hedatzen dugula. Uztailaren 26an, urtero bezala, Harri-zubiko pesta antolatzen dugu. Aurten elkartearen 25. urtemuga kari ospakizun berezi bat egin nahi dugu. Eguerditan, Leaburuko (Gipuzkoa) gure lagunekin, zuhaitz landaketa eginen dugu lekuan berean, 25 urte luze horien sinbolo gisa. Ondotik, Gipuzkoatik jiniko aizkolariak egur mozten ibiliko dira, ikusleen gustagarri. Bertsulari gazteak ere gurekin izanen ditugu, Maiana Irigoyen, Bixente Luku, Txomin Elosegi eta Bixente Hirigaray, bazkaria alaitzeko eta egun osoan barna Holako musika taldeak harrotuko ditu bazterrak. Aurten ere Antton Amilibia sukaldariak lekuan berean bildotsa Xilindron jakia prestatuko du. Arratsaldeko 6etatik goiti, dantza, kantu eta taloak. Larresoroar guziak gomitatzen ditugu egun goxo baten pasatzerat, leku eta giro xoragarri batean. Gure euskal kultura eta hizkuntza laguntzeko parada ezin hobea duzue. Euria egiten badu, bazkaria herriko salan iraganen da. Izen emaiteak : 05.59.93.10.69 / 05.59.93.06.22 Ote Lore

GARAZIKO ARDI BURUBELTZ LEHIAKETAKO EMAITZAK AXURIAK :

ARDIAK

Neguelouart Philippe Emategui Christophe Bereterbide Peio Maitia Jean Mixel Ithurburu Stéphane Urrutia Ramuntxo Boloki Valérie Paris Dominique Castaing Michel BI HORTZ : Neguelouart Philippe Camino Argitxu Maitia Jean Mixel Bereterbide Peio Urrutia Ramuntxo Boloki Valérie Ithurburu Stéphane Emategui Christophe Ouret Estebe Paris Dominique LAU – SEI HORTZ Othats Jean Baptiste Bereterbide Peio Emategui Christophe Boloki Valérie Neguelouart Philippe Urrutia Ramuntxo Camino Argitxu Maitia Jean Mixel Ouret Estebe Ithurburu Stéphane ZERRATIAK Ithurburu Stéphane Bereterbide Peio Urrutia Ramuntxo Neguelouart Phillippe Ouret Estebe Camino Argitxu Maitia Jean Mixel Emategui Christophe Boloki Valérie Paris Dominique SAILKAPEN OROKORREAN : 1. Bereterbide Peio. 2. Neguelouart Philippe. 3. Emategui Christophe. 4. Boloki Valérie. MARROAK MARRO AXURIAK : Ithurburu Stéphane Emategui Christophe Neguelouart Philippe Bereterbide Peio Urrutia Ramuntxo Paris Dominique Boloki Valérie Castaing Michel Maitia Jean Mixel

Ramuntxo Urrutia Eihalartarra, marro saristatuarekin

MARROAK 2 HORTZ : Urrutia Ramuntxo Neguelouart Philippe Camino Argitxu Emategui Christophe Paris Dominique Ithurburu Stéphane Maitia Jean Mixel Boloki Valérie Bereterbide Peio Ouret Estebe MARROAK 4 - 6 HORTZ : Othats Jean Baptiste Emategui Christophe Bereterbide Peio Maitia Jean Mixel Neguelouart Philippe Camino Argitxu Boloki Valérie Urrutia Ramuntxo Ouret Estebe Paris Dominique Ithurburu Stéphane MARRO ZERRATIAK : Urrutia Ramuntxo Neguelouart Philippe Boloki Valérie Emategui Christophe Ouret Estebe Ithurburu Stéphane Maitia Jean Mixel Camino Argitxu Beretebide Peio Paris Dominique

Karrikaldi ostegunetik, Baionako bestetan Baionako besten baitan bere laugarren urtea duke Karrikaldi ekitaldiak Jacques Portes plazan, Leinua, Ibaialde, Tuntuna eta Baionako Ikastolek antolaturik. Leku berean arratsaldeko 4ak eterditarik haste zazpi orenez, kantu eta dantza gozatzen ahalko dira, Ikastolek eskaini talo eta sagarnoak jastatuz. Lehen Baigorriko Zurbeltz partean ikusgarriak dira taldea eta ondotik denentzat praktika. Osteguna haurren eguna izanki, gaztetxoen sorkuntzak dira egun hortako lehen partean izanen. Hiriburun plantatua den Leinua Ttiki taldeak idekiko du programa, lekua bertsulari gazter uzteko bostak aldean. Baionako Maiana Irigoienekin, Ximun Cazaubon jatsuarra, Txomin Elosegi Hazpandarra eta Mattin Lucu Garaztarra lehiatuko dira, Patxi Iriart Hiriburutarrak eman gaiekin. Kantu eta musikaren aldi daike seiak aldean Baigorriko Zurbeltz taldearekin, afrikar perkusio eta euskal doinuekin egiten duten nahasketaren entzuteko. Zazpietan bestetako lehen Dantzazpia hasiko da oren batentzat, Baionan Kantuz’ek beste hainbesterendako lekukoa hartuko du eta Karrika Dantza saila La Forcelle bikoteak segurtatuko du bururatzeko, horiekin jendeak pratikatzerat gomitatuak direlarik jada asmatua zinuten bezala. Hots programa bizia eta ainitza ondoko egunetako Karrikaldietan bezala. Besta on deneri !


4

UZTARITZE

XARDINA BESTA

HAZPARNE

SENPERE

Kermeza untsa iragan da aurten ere Larunbateko mus xapelgoan 56 pare ziren lehian, hiru andanetan emanak izan dira eta ondorioz hiru finala izan dira. Lehena “C” taldekoena : Martine Mercapide eta Xavier ama-semek ereman dute, Elorri Brust eta Miren Oillarbururen aurka. Bigarren mailan “B” taldekoa, Elixabet Ichorrots eta Marie Helene Mongaburu atera dira xapeldun, eta “A” finalan Pierre Larrede eta Francis Calvé, hauek Emile Benac eta Louis Bacardatz parearen kontra irabazi dute. Igandeko bazkarian 400 bat jende etorri da, bazkari ona eta guziz alaia zen, giro goxo batean iragan dira denak, xartelak ongi saldu omen dira. Huna oraino eskuratuak ez dituzten irabazdunen zenbakiak, Aterbe-Ona-ko idazkaritzan emanak izanen dira irabazleeri: 897 – 2682 – 2788 – 2867 – 3019 – 3023 – 3057 – 3150- 3173 – 3229 – 3450 – 3665 – 4195 4443 – 4448 – 4513 4540 – 4614 4699 – 4761 – 4829 4918 – 4973 – 5980 6470 – 6590 – 6712 – 7060 – 7383 7409 – 7495 – 7544 7545 – 7577 – 7692 – 7770 – 7939 7979 – 8546 – 8575 8587 – 8941 – 9071 – 9133 – 9174 9341 – 10068 10396 – 10485 – 10494 – 10636 – 10761 11016 – 11115 11215 – 11221 – 11224 – 11277 - 11595 – 12048 – 12059 – 12114 – 12119 – 12131 – 12272 – 12442 – 12506 – 12641 – 12862 – 13128 – 13177 -13230 – 13353 13395 – 13418 – 13444 – 13584 14299- 14320 – 14343 -

Heriotze Ganden astean bere azken egoitzarat segitua izan da Mayi Arancet Urguri Etxeberrikoa. Urte sail ederrean Kanbon Arditeia xahar etxean artatua zen. Pausatu da 84 urtetan. Famila guziari eskaintzen ditugu gure doluminak. Pilotaren Museoa Herriko Etxeak eta Turismo bulegoak elgarrekin asmatu obra berriaren lanak bururatu dire. Ganden ortzirale aratsean egin da Pilotaren Museo berriaren zabaltze ofiziala. Hor aurkitzen zen andere auzapeza kontseilari zonbeitekin. Turismo bulegoaren lendakari Peio Aincy eta bi idazkariak, Genevieve eta Argitxu. Proiektuaren lantzeko ainitz axolatu diren Chevalier anderea eta Acheritogaray jauna eta bertze jende asko. Horietan andana batek pilotaren gaineko lekukotasunak ekarri ditu proiektuari. Xixteraren asmatzaile izan den Kontieneko Gantxikiz ere orhoitu gare eta bere auzoko Donamartiko selauruan artzen zirenaz geroz pilotan orduan bizi zen Halsouet familiatik orai hor berean bizi direnak ere hor ziren. Museoko lehen barnean ezarriak dire paretean lotuak zerrenda ederrak irakurtzeko pilotaren eta pilotarien gainean. Segidako gelan bideo batean agertzen dire pilotak gure herrian dituen berezitasunekin ala trinketean ala plaza laxoan, gehienak herritar gazteak pilotan ari. Hor berean agertzen da ere pilotak nola eginak ziren lehen eta nola eginak diren orai, ikusten ere dire pilota egileak lehengoak eta oraikoak. Ikusten ere dire pilotan artzeko errementa guziak. Bertzalde proiektu hortan zerbeit lekukotasun ekarri dutenak ere bat bertzearen ondotik agertzen dire. Horietan biga izendatuko ditut. Pilotaren gainean duten jakitatearekin eta museoari ekarri duten argitaratze mamitsuarekin egin duten lan pare gabearentzat. Horiek dire Jakes Cazaubon Miarriztarra eta Pierre Sabalo Milafrangarra. Ikusgarri horiek denak buruan buru irakurtu eta ikusteko oren bat aise iraganen da. Orai ikusi behar bai herritarrekin eta kanpotiar bisitariekin obra eder horrek zer arrakasta izanen duen. Geroak emanen du agertzerat. *** Biltzar publikoa : Amotzeko eskolan biltzar publiko bat izango da ortzegun huntan (18.30). Gaia : Elizamendiko bide apailaketa lanak, abuztuaren 24ean hasiko direnak.

ZURAIDE Mercapide Martine eta Xavier ama semeak - Elorri Brust eta Miren Oillarburu Hegalkanta elizan Helduden igandean uztailaren 26an aratseko 9ak eta erdietan, Hegalkanta abeslari eta soinulariek Hazparneko elizan kontzertu bat emanen dute. Sartzea urririk izanen da, ateratzean bakotxak emanen du nahi duena. 5 kidedako talde hau jadanik ongi ezagutua da gure herrian, 5 CD grabatuak dituzte jadanik eta hauek salgai izanen dira elizako atean gau hortan. Udan Kantari LagunArte konpainiaren “Udan kantari” sailaren kondu, ortzegun huntan (20.00) Misionesten kaperan : Aran orkestra, Didier Ithursarry eta Ezkia taldea.

ITSASU Ezkontza - Joanden larunbatean, uztailaren 18an, ezkondu dira gure herrian Kanboxoko-ko Patrick NOGUES eta Natacha HOLSKI anderea. Bikote hau Irisarrin kokatuko da eta gure partetik zorionak eta bide on opa diegu.

MAKEA - LEKORNE Bestak - Erran bezala, herriko bestak iragan dira molde ederrenean. Milesker gazteria xarmantari eta segi euskaldunki, herri osoaren onetan. Pilota - Herriko bestetan, Frantziako xapelgoaren konduko partida bat jokatu da, final-laurdenak, eta Baigorrialdeko PalomesErreca 30-26 nagusitu Bonetbeltx-Etxebarne-ri 9 berdintzerekin : 2-6-12-15-19-20-22-24-25. Heriotze - Utzi gaitu zeru alde joaiteko, Laurent Urgorri, Makea Uhartekoak 80 urtetan. Maitasun iturria zaukan laboraria, ba etxean, herrian eta Etxettoko lagun artean, estimu haundian ginuen Laurent Urgorri, gizon leiala eta alaia !! Huna Andre Urgorri semearen mintzaldi aberatsa :

“Aita, duela lau urte zure anaia zaharrena enterratzen ginuen. Egun hartan hitz bat erran zinuen : “Hunek borta idekitzen zaikuk”. Bai, otto Battittak borta ideki du, bainan ez ote zen goizegi, zuretzat, guretzat. Nola ahantz familiako biltzarretan, zuek bortz anaiak elgarrekin, lehengo Lekorneko ixtorio kondan ari. Ze irriak, ze momentu goxoak, eta horiek zuk Aita maite zinituen. Zer erran Ameriketan pasatu urteentzat Cyprien zure lagunarekin, “bertze anaia bat diat Cyprien”, erraiten zinuen frangotan. Ameriketan bi urte artzain egon zira, han segur ardi tropa haundi batekilan. Bainan troparik ederrena edo gauzarik ederrena hemen ukan duzu Makean Amarekin, gu lauak zure itzulian, kontseilari, gidari, laguntzaile. Aita on bat izan zira guretzat eta bertze gauza eder bat erakutsi daukuzu : ELKARTASUNA. Gizon azkar bat, goxo bat, gizon xuxen bat zinen. Zure denboran lan asko egin duzu etxean, auzoetan eta herriarentzat, beti prest norbaiten laguntzeko eskukaldi baten emaiteko. Azken egunetaraino Uhartian lan egin duzu zure haurrekin eta erraiten zinuen irri eginez “mutikoa, ene adinean lana osagarria duk”. Pentsatzen dut zure anaiarekin, zure koinatekin eta joanak diren zure lagun guziekin toki goxo bat atxemanen duzula eta artetan oihu bat edo keinu ttipi bat igorriko daukuzula. Familiaren, Amaren, zure haurren, zure haur ttipien izenean, Aita erraiten dautzut, izan untsa, ikus arte, ez zaitugu ahantziko. Milesker Aita.”

Herriko pestak - Asteburu huntan iraganen dira herriko pestak, Jondoni Jakoberen ohoretan. Uztailaren24 ean, ostiralez, pilota partidek dituzte idekiko CHILAR Trofeoa lehiaketarekin, arratsaldeko 6 etan, Ezkurra-Kurrutcharry, Etcheverry-Lazkanoren kontra. 7etan SorhaitzHaroçarene, BielleDucassouren kontra. Igandean, 26an, arratsaldeko 5etan, finala. Ondotik, ZIKIROA eta dantzaldia, HOLAKO musika taldeak alaiturik. Larunbatean, eguerditan, zintzur bustitzea herriko ostatuetan. Arratsaldez, nesken pala partida trinketean eta zaldi eta asto lehiaketa. Bostetan, dantza emanaldia Zuraideko ALAIKI taldearekin. Gaueko 9 etan, pilota plazan, indar jokoak, eta kontzertua ZE ESATEK taldearekin. Gauerditik goiti, dantzaldia MIKEL HATS taldearekin. Igandean, 10 etan, KORRIKLETAren abiatzea, 10ak eterditan meza. Arratsaldeko 3 etan, ATZARRIko pilotari gazteen arteko desafioa, pilota txapelketaren finala aitzin 6ak eterditan, Antzara Jokoa. Gauean, MUTXIKOAK, KANTALDIA BOST GEHIO-ko neska kantari xarmantekin. Gauerditan, suzko zezena eta dantzaldia NAHI GABE taldearekin. Uztailaren 27an, azken eguna, astelehenarekin : eguerditan, zintzur bustitzea. Arratsaldeko 4 etan, JOKOAK haurrentzat lehenik, helduentzat ondotik, ANIM’AKTION taldearekin. Gauean, PAËLLA trinketeko plazan, ZEZENAren taldea eta ERLAUZ BANDeko musikariek alaiturik. ONGI ETORRI deneri ZURAIDEKO PESTETAN !

peinture/vitrerie/papiers peints revêtements sols et murs étanchéité façades

MARTIN

IRAZOQUY JEAN-PIERRE IRIBARREN-en segida harturik "Kaillardoenea" - 64210 AHETZE Tel. 05 59 41 99 02

Labourdins elkarteak antolatzen ditu urte oroz bezala bere xardina bestak. Aurten ere bi izanen dira Bilguneko plazan eginen direnak. Lehenbizikoa ortzirale huntan 24ean eta bestea agorrilaren 7an aratseko 8etarik goiti. Bi apairuak Uztaritzeko gaiteroek alaituko dituzte.

BAIONA Nahikari uretara Sei metro eta hogei zentimetro luze egiten ditu untziak eta bela bat ezarria diote erdiko hagatik gora. Ekain ondarrean sarrarazi dute Aturriko uretara “Talasta” elkarteko kideek. Bi urteko lanaren fruitua da untzi hori, maitasunez eta pazientziaz

eraikia Aturri hegian kokatua den Talasta izeneko elkartearen egoitzan. Filipe Saint Arroman deitzen da elkarte horren sortzailea. Joan den igandean Baionako portuan bisitagai zen BELEM hiru belako untziari ongi etorria egina zioten Talastakoek Baionako barran. Mastersak bide onean Guk idazterakoan ez zekiten oraino nor noren kontra ariko den Baionako Mastersen karietara. Izen hauek segurak dira : Agosti Waltari, Sebastian Sorhuet, Juan Martinez de Irujo eta Yves Salaberry Xala, Patrik Ibarrola eta Patrik Ozafrain, eta Thierry Harismendy. Zortzigarrena izan daiteke, edo Bielle, edo Andde Kurutxarri. Beste gauza ez jakina, Waltari aitzinetik ala gibeletik ariko den, horren arabera partidek arrunt begitarte desberdina izanen baitute aurtengo Baionako besten karietara. Izpiritua jada bestetan sartua Programak hor dira, elkarteak eta ostatuak karraskan dena prest emaiten ari, saltegietan besten soinekoak salgai, besten bulegoan atorrak, lotailuak eta elementu praktikoak salgai ezarriak, ahantzi gabe besta alkoholaren arrangurarik gabe burutu nahi dituztenek autobusen telefonoak jada markatuak dituztela. Bestek balore seguruak atxikitzen dituzte eta, han edo hemen, pare bat berrikuntza aurkitzen da ongi behatuz geroz. Hala nola, asteazken goizeko bederatzitan abiatuko diren haur lasterkariak, enbaldituak bai eta helduak ere, hauek hamabi kilometro kurrituko dituzte, parte hondartzetan, parte Angelu Xibertako oihanean. Biper ezti eta moleta lehiakariak ere goizik hasiko dira merkatu gunean, goizeko hamarretan. Ostegunean Yoga ariketak proposatuak dira goizez herriko etxe aitzinean, bestetako energia arraberritzeko hain segur. Eguerdi eterditan, Buhaminak eta Haizegoa taldeak Lakarra plazan ariko dira kantuz ; arratsaldeko bostetan da aurten hitzordua katedralean, orgina/gaita kontzertuaren gozatzeko. Bistan dena haurrak dituztenek jada markatua dute ostegunean dela haurren eguna, goizetik haste, eta “Karrikaldi” jauregi zaharraren aitzinean abiatuko da lauak eterditan, lekuaren eta tenorearen errespetu handienean. Ostiralean Lakarra plazan elkartuko dira eguerdi eterditan “Errobi kanta” eta Tarbeko kantariak, polifonia segurtatua inguru ezin pollitagoan. Mixel Ducau eta Karolina Philipsek kantuak eskainiko dituzte katedralean bost orenetan Arratsean zezenplazan elkartuko direlarik Oskorri eta Nadau taldeak, 130 urte ospatzen dituen Baionako harmoniarekin. Larunbatean egia erran gauza guti San Andres auzoan, behi lasterrak salbu. Kasik dena Baiona erdian eta Santespietan iraganen da ; bi tanborrada hitzemanak zaizkigu, bata neskek osaturik Santespietatik abiatuko dena herriko etxeraino, goizeko hamaiketan ; bestea tanborrada historikoa Espainiako atetik abiatzen dena, Argileak eta Aizkoa koroak Lakarra plazan eguerdi eterditan. Igandean gutiz ez utz hiru meza : familiena Santespietan. Orai Bateko dantzariekin, katedralean besten meza, eta San Andresen gazteriarena, koroak ikasi kantu bereziekin eta gaiteroak orginarekin segurtatuak. Milaka jendek bazkari herrikoia kanpoan gozatu ondoan, arratsalde aberatsaren mentura dute. Zinagogak ere ateak zabalduko ditu arratsaldeko bostetan Benat Axiari eta Filipe Ezkurraren kontzertua proposatzeko. Astelehen osoa ez da aski izanen pausatzeko eta boza erreberritzeko, karrika hertsietako usain txarraren kentzeko, bost egunetako kontsumo erraldoiaren ur higatuak despeditzeko, eta ostatuak garbitzeko.


5

IHOLDI

BIDARRAI Herriko bestak - Alaiki iragan dira bestak, aro ona lagun. Larunbat aratsean, 1200 sartze kondatu dira Komaren kontzerturako. Igande aratsaldean ez du, bistan da, holako jende saldorik bildu Bretainiako Dom Duff kantariak. Hala ere 250 bat lagunen aitzinean eskaini du bere kontzertua, bretoieraz. Batzuk ainitz maitatu dute, beste zenbaitek gutiago, Bretainiako musika tresna klasikoak, kornamusa edo biniu gisakoak, igurikatzen zituztelarik, eta holakorik ez izanki. Ondotik, Patxi Perez eta hunen taldeak eskainitako Dantza Piko emanaldia gain gainetik estimatua izan da, jendea loriatuki dantzan arizan delarik. Astelehen aratseko zikiro jaterako mundu bat da bildu, 1200 afaltiar, txartel guziak goizik salduak, bertze hamarnaka jende beste nunbait afaltzera behartua izan delarik. Zikiro arradoa, beti bezala ! Eta Egan taldea beti gazte ! Herritarren egunean, bazkari-afariak egin dira Noblianean, eta pilota partidak plazan, Frantziako xapelgoko final zortzigarrenen kondu, behatzaileen jartokiak ongi bete direlarik. Kadeten arteko partida laster despeitu balinbada, partida nagusia biziki jokatua izan da, lehen maileko lau pilotari onen artean. Zaharrer Segiko Mikael Palomes eta Peio Arambel nagusitu dira tanto xoil batez, 30-29, Itsasuko AguerreSt Esteben pareari. Heriotze - Bestak etziren oraindik bururatuak heriotz ezkilak jo duelarik. Minbiziarekin bost urtez borrokan arizan ondoan, Gangurdoneko Jean Marie Borda zendu zaiku, 60 urtetan. Ehorzte elizkizun kartsuak eskainiak izan zaizkio, mundu bat elkarturik bildutasun handienean. Dolumin bizienak hemendik Gangurdoneko familia guziari.

Dom Duff gogotik kantuz ari

Sokorri klinikan - Penatu gaitu jakiteak harat eremana izan dela Marguerite Landeretche, plaza Irolakoa. Operazione haundia eginik baita, ez dugu ahanzten eta bi muxurekin gure desira hoberenak doatzila berari buruz, pollikitzea izan dezan “Plaza hunek baitu oraino bere ikustearen beharra.” Sortze - Minaberry familia gaztea emendatu da, bigarren haurraren sortzearekin. Hemen andreiaren ondotik huna beraz

semea. Emaiten dakoke Leak, Johan ttipiari begi kolpe… Gure partetik goresmenak buraso gazteeri, musu ttipiari eta ainitz zorion guzieri. Bakantzak - Memento horietan gaude. Gure herritik ere doatzi batzu osagarriaren azkartzerat. Hala nola herriko artzaina Lurde aldean dugu, otoitz eta lan eginez denbora berean. Haurrak, gazteak, pausuan beren etsaminak pasaturik. Guziek goza dezatela pausuaren gozoa.

Mariñeldean, 5 egoitza berri estrenatu Ortzegun arratsalde apalean, bazen mugimendu Herriko Etxe inguruan. Alabainan, Mariñeldea gunea dute estrenatu bere 5 egoitza berriekin, 2 etxetan kokaturik. Eraikuntza hauk Office 64 erakundeak ditu segurtatu, Aiherrako Herriko Etxeak huni 10 300 eurotan 2300 metra karratu saldu dizkiolarik. Estrenaldi huntan parte

liak Hazparnetik heldu direlarik. Gelditzen diren 2 egoitzak mementoan libro dira, eta kondizione onetan eros ditaizke. Xehetasunentzat, deitu Aiherrako Herriko Etxea edo Office 64 erakundea. Lehenago aipatu jauntto horiek aldizka bat bestearen ondotik hitza hartu dute, goraipatuz Aiherrako Herriko Etxeak egin indarra, Office 64 delakoari baldintza onetan lurra saltzeko, eta ondotik hoin ongi, aparkaleku, zerragailu eta loreekin obren ongi bururatzeko. Arratsalde hau bururatu da sahetseko herriko jangelan zerbitzatuak ziren hurrupaldi eta goxagailuak hartuz. Erketa bestan, larunbatean - Behibidetik Izturitzeko muga artean kokatzen den Erketa auzogunea, helduden larunbat eguerditan, uztailaren 25an, pestan dugu. Usaian bezala, zikiroa ihiztarien kaiolan eguerditik goiti zerbitzatuko dute. Hobe aitzinetik izenaren emaitea Jamattitt Duhalde-ri 05 59 29 47 62ra deituz, arratseko 8etarik goiti. Afrikakoloreren merkealdiak - Afrikakolore batasunak jakinarazten du, helduden ortziralean uztailaren 24ean, salmenta edo merkealdi bereziak antolatzen dituela : dena 1,2,3 edo 4 eurotan. Hitzordua Aiherrako “Haranbegia” etxean, goizeko 9.30etarik arratseko 8.30ak arte gelditu gabe ! Haranbegira joaiteko : Aiherrara heldu-eta, trinketa pasa eta lehen bidea ezker hartu. Patarra igo, igo eta igo, eliza pasa, segi igaiten… lehen bidekurutzean eskuin eta beti xuxen ondoko bidekurutzea arte, etxea (berdea) eskuinetarik seinalaturik ukanen duzue.

AIHERRA

Ezkontze - Bi ezkontza izan dira iragan asteburuan. Dantsaeneko Le Moal Norman eta Buteau Soizic Marylin ezkondu dira Herriko Etxean. Bai eta Maingianeko Gisèle Bidart eta Peio Etcheverry, lehenik Herriko Etxean, ondotik Landibarre Behauneko elizan, gero guziak Maingiaenean berean zirela biltzen besta alai batean. Agiantza zoriontsuenak ezkont berrieri. MENDI MARATOIA - Euskal Herriko II. Mendi Maratoia iraganen da larunbat huntan, Baztandarrak elkarteak antolaturik, 42,195 km Artzamendi, Irubela, Goramendi, Goramakil eta Iparlan gaindi. Abiatzea goizeko 7etan plazatik. Jaz 156 maratoilarik zuten parte hartu, aurten 190 inguru izanen dira. Nor ote irabazle aurten ? Jaz Laxague bithirindar anaiak nagusitu ziren (4:59:36), Xiril Alvarez hirugarren (5:01), Xemartin Auchoberry laugarren (5:03)... Dena den, besta egun ederra izanen da plaza bixkar hortan. Eguerditik harat bazkaria nornahirentzat, 15 eurotan, self zerbitzu moduan, Garazi aldeko trikitilari gazteak alaitzaile. Edari tokia idekia egun osoan. Aratsean ogitartekoak eta dantzaldia, 8etatik goiti, Holako taldearekin.

ORTZAIZE AHAIZEMENDIKO BESTA -Helduden asteburuan eginen dira Ahaizemendiko bestak. Larunbatean, egun guzian “ball-trap” lehiaketa, aratsean 7-etarik goiti Dantza Bietan elkarteko dantzari gazteen ikusgarria eta zikiro jatea Adartza taldearekin. Igandean, Etxekoborda ostatuan, 9-ak eterditan hasirik, mus lehiaketa eta eguerditan paella jatea.

DONOZTIRI Palantxa xapelketa - Joanden larunbatean aipatu bezala iragan dira palantxaz pilotako ondar haitadak, biziki molde onean jokolariak arizan baitira. Xehetasun gehiago geroxago, anartean pilotari eta zerbitzari guzieri goresmenak. Herriko bestak - Aste ondar huntan iraganen dira herriko bestak. Ortziralean, uztailaren 24ean, Pantxo Irigaray-en “One Man Show” aratseko 9 orenetan. Larunbatean, uztailaren 25an, zango baloi lehiaketa seinazka. Parte hartzeko deitu Nicolas Biscay zenbaki huntarat : 0685779462. Aratseko 8 orenetan zikiroa Ebatsik alaiturik eta segitzeko dantzaldia EGAN-ekin. Igandean, uztailaren 26an, meza nagusia goizeko 10 orenetan. 11 orenetan pilota partida esku huska Sanokin : Aguirre-Alfaro Jeannots-JC Dermit. Eguerditan, zintzur bustitzea herriko kontseiluak eskainirik. Aratsaldean, 16 orenetan, Indar Joko Festibala, hegoaldeko neskekin. Aratsean, 8 orenetan, paella jatea Doinua taldeak alaiturik. Astelehenean, uztailaren 28an, herritarren A.A. eguna Larrondoan, bazkari, mus eta birla lehiaketekin.

IZTURITZE Harpealde trinketak 25 urte Urtemuga hori uztailaren 12an ospatu da, goxoki, herritarren artean. Batzuek mezarekin hasi dute eguna, ondotik jendalde pollita hurbildu delarik pilotaren ikusteko, lehenik Abarratiako neskak palantxaz eta bereziki Sorhaitz – Arotçarene, Oyhenart – Itoiz-ek eskaini daukuten esku huskako partida gustagarriarentzat trinketa betexea baitzen. Bazkariak ere ukan du arrakasta 150 bazkaltiarrez goiti elgarretaraturik. Harpealde trinketa 1984eko ekainean estrenatu zen bizpahiru urte lehenago hartu xedea obraturik. Herriko etxea eta elizaren artean kokatua den lur eremua erosi zuen hortarako herriak Casemajor jaun andereer, Xalbat Charriton auzapez zelarik. Geroztik eraikuntza horri datxikola altxatu dira emeki emeki gela haundia eta sukaldea orain errotik muntatuak direnak, bai eta eskoletxe publikoa, eta azkenik baratze jostaleku ederra antolatu. Horiek guziak ditu aipatu J. Michel Donapétry auzapezak, deneri ongi etorri beroa egin ondoan, bururatzean eskertuz herriko bihotza bilakatua den gune hori biziarazten duten guziak. Eskertu nahi izan ditu ere J. Castaingt departamendu burua, lekuko kontseilari orokor bezala hastetik obra horiek lagundu dituena, eta Durruty enpresa burua, Izturitzen harrobia ideki zuenetik herria laguntzea gatik obren ordaintzen, lur aloka sari eta lan zergen bitartez. Jean Castaingt-ek ere obra horiek goraipatu ditu, eta herriko auzapezari departamenduko medaila eskaini, herriko etxeari oparitzen zuela bestalde Dominique Duplantier-ek egin liburua Euskal Herriko etxeez. Hautetsiek esker beroenak merezi dituzte besta hori antolaturik eta besteen zerbitzuko izanik egun hortan!

ARMENDARITZE Pollikiño ditugu - Gisa hortan dira gure xaharrak. Iholdiko xahar-etxean Pettan Oihanartekoa, aurpegia alai etxetik eta etxekoetarik hurbil, Elizaiko Arno, etxeratua eta arras pollikituz ari bere urratsetan trebatzen. Etxeetako xahar eta eriak bihotz bihotzez gogoan zaituztegu. Denen arrangurak, guk ezin ditugunak, norbaitek solei ditzala. Gazteak - Etsamina haundietan ginituen asko. Denak ezin izendatu bainan bakotxa nahi goretsi. Lehenik aitamen plazerra egiten duzue bainan herritarrer ere ohore egiten duzue zuen jakintzak aberastuz, herriaren edo jendearen zerbitzuan jartzen baitzirezte. Eskerrak, eskerrak.

Ezkerretik eskuinera, Jean Grenet, J- Paul Basterretche, Leopold Darritchon eta Etcheverria jauna hartu dute Departamenduaren buru den CASTAING jaunak, Grenet deputatuak, suprefetak, J-Paul BASTERRETCHE Aiherrako auzapezak, Office 64 erakundearen buru den Etcheverria jaunak, eta Bastida eta Izturitzeko auzapezek, Leccia arkitektoak, Etchemendy eta Minjou ofizialeek, ahantzi gabe Xipri Arbelbide erretorak. 5 apartamendu horietan, aurkitzen dira lau T4 eta T3 bat eros ditaizkeenak. Mementoan Aiherran alokatzen zuen batek du egoitza bat hartu, beste 2 fami-

BAIGORRI Baxe-Nafarroko trofeoa - Urtez urte, Jutsi, Banka, Donamartiri eta Baigorriko 680 kg-tan sokatirako taldeen artean jokatzen da hau. Igande huntan beraz neurtuko dira indar jokoetako bortz probetan : soka-tira, orga altxa, lasto altxa, untzi eremaite eta kontrabandixten lasterka. Trofeoa eskuratzeko, taldeak behar du bi urtez segidan irabazle. Joanden urtean Jutsi nagusitu zen, aitzinekoan Banka, aurten nor ote ? Nazabal eta Arrospide aizkolariek eta Hirigoyen harri altxatzaile gazteak ere erakustaldia emanen dute. Kantaldi - Uztail huntan, aste guziz, abesbatza baten entzuteko parada badugu Baigorrin. Ortzirale arrats huntan 21.00tan elizan, Izpurako Kantuz taldea ariko zauku. Feria eta xakurrak - Joandean igandean, egun ederra izan da trinketaren bazter hortan. Aro onarekin, jende ainitz ibili da etxeko mozkin eta eskulanek osatu ferian ; jende ainitz bildu ere artzain xakur txapelketaren ikusteko. Huni dagokionez, goizeko kanporaketan, hameka xakurretarik bortz sailkatu dira arratsaldeko lehiaketarako : “ Izar ” Jean Miurarena - “ Xintxo ” Jean-Paul Iriquin-ena – “ Biba ” Gilles Elgoyen-ena, “ Argi ” Dominique Parachu-rena eta “ Babi ” Beñat Mendiboure-na. Joanden urteko hiru lehenekin “ Txiko ” Marcel Hualdena – “ Umil ” Jeannot Acheritogaray-ena eta “ Alai ” Michèle Acheritogaray-enarekin. Denek guduka goi mailakoa erakutsi dute, galdegin lan guzia eginez. Ikusleak loriatu dira, ainitz kanpotiarrek Fermin Miura talendutsuak eman argitasunekin, ongi preziatu dute xakurren lana, hunen eta artzainaren arteko kidetasuna ere. Ororen buru, gauza gutik egin du aldea. Lehen atera da “ Txiko ”, Marcel Hualde-na eta bigarren “ Xintxo ”, Jean-Paul Iriquin-ena. Biek hartuko dute helduden buruilean Oñatiko Txiko, Xintxo eta Umil xakurrak beren bidea. Hirugarren postua, “ Umil ” Jeannot artzainekin. Acheritogaray-en xakurrak eskuratu du. Pilota - Euskal ligaren kondu, azken finala jokatu da. Errebotean, Junior mailan, gibelatua zen partidan : Ospital, Riouspeyrous, Lucu, Bidart eta Tambourin-ek galdu dute 13 – 4 Baionako Aviron-en kontra. Oro har, hamabi finaletarik bederatzi eskuratu ditu ZaharrerSegi batasunak. Ikusiko orai zer gertatuko den Frantziako txapelgoan. Hain zuzen, hunen kondu, zonbait finalerdi jokatu dira. Joko Garbian, Juniorretan, Lucu, Riouspeyrous eta Bidart-ek galdu 36 – 45 Senpereren kontra. Errebotean, bigarren mailan Etchebest, Ospital, Riouspeyrous, Othalepo eta Sallaberrik irabazi 13 – 3 Atharratzeren kontra. Kadet mailean, Cadot, Goñi, Indart, Christine eta Rozados-ek ere irabazi 10 – 2 Donapaleuri.

HELETA Kermeza ondo - Airos eta lorios iragan da gure kermeza, goizeko 60 askaltierretarik haste, bazkaiteko jende alde ederra, Tote eta Henrik bai eta Lagunak taldeak airostasuna ezartzen zutela. Zozketak irabazle ainitz eginik oro lorios itzuli dira etxera. Goresmenak antolatzeko eta gero oro bere lekuetan ezartzeko lan egin duten guzieri eta beste urte arte. Heriotze - Joanden astean azken egoitzarat segitu dugu Mayi Acheritogaray. Toki Onean semearen ondora jinak zirenak bere senar Paxkorekin adinaren bururapenarentzat bainan orok oraino ere erraiten zioten Mayi Gakotx, han iragana baitzuen bere lanbizia, han hazia ere bere familia, segur emazte langile eta fede handikoa baitzen Mayi beti omore berarekin berdin besten zerbitzuko. Munduari idekia beste euskal irratiekin bai eta Herria kaseta hunen irakurle suharra. Ehorzketan jende alde ederra bildu da Mayiren inguruan otoitz egiteko eta sustengua ekartzeko familiari. Seme alaba familiekin, haur ttipier, heriotze hortaz hunkitu guzier, dolumin bizienak eta xu Mayi, 84 urte hauen buruan pausa xite jada xure aitzinetik joan direnen sahetsean. Mezak - Larunbat aratsean, 7etan, Landibarren. Igandean, 9 orenetan Armendaritzen eta 11 orenetan Heletan. Herritarra


6

Gan den aldian nion hitza utziko niola, nere idazkiari erantzun bat eman nahiko zion apez bati, edo holakorik ez baldin bazen Kuxkurriori, bere egoera berria aipa zezan. Azken hunek beranduxko izanik nere mezua ez du astirik hartu ahal izan idazten aritzeko. Ikusi berria dugu; ari da lan eta hegan. Bai preso ohia airatzen da, para-gainbehera bati loturik eta aire beroetaz baliatuz, goratik ikusten ditu bazterrak, Millau eskualdean. Hedoi guzien azpitik atxik hala ere hire hegalaldia Filipe! Muga eta traba guzien gainetik. Bere lana artoski eremaki duela ematen du. CIMADE hortara heldu zaizkote beren herrietako arazoeri ihes egiten duten Txetxeniar, Turkiar edo Afrikako beltz. Oztopo ainitz gainditurik iristen dira bainan elkarte horren behar haundia izaten dute oraino, paperak ardiesteko eta nunbeit kokatzeko. Bela(r)gile eta sor(t)gin. Azken hauki lotua da Sasi guzien gainetik eta hedoi guzien azpitik. Bainan hitzaren jatorriak berak erraten du beren jakitatea nun zuten belagile eta sorginek: senda belarretan jakintsun, haurrak munduratzeko aditu, emagin. Hots, errespetua merezi zuten gure arbasok eta, lastima, beren lana egin behar zutenek, fama txar eta mehatxu guzien gainetik. Pastoral garai huntan aipatuko den gaia. Sasi edo hesi bertzek edo guhaurek eraikiak. Badugu gure kanpañar mundutik heldu

Sasi guzien gainetik… den ikuspegi bat: “hori holako eta hura halako”, gauzak eta jendeak egonean balira bezalako ikuspegia. Ez dugu denek hori onartzen. Zahar bati entzuna diot lehengo auzapez batetaz ari zelarik: “Gizon ona zelako fama bazian bainan etzitian haatik tikiak haunditzen lagunduko.” Berrikitan adixkide batek erran dit “Eztiat konprenitzen zertako hoinbertze kalipu gastatzen dukan xuxen kantatzera entseiatzeko.” Lagun hori ez da ohartua hortan ere badutala bide eginik eta horri esker gauza eder frango bizi izanik. Adibide bat: hegoaldeko eliza bat hutsa aurkiturik gogotik eta aho betez kantatu nuen Agur Maria. Bururatzean txaloak. Kofesionaletik ateratu zitzaidan apez zahar bat, arras hunkitua, ba ta ederra zela Agur Maria hori, etzuela ezagutzen eta ea igortzen ahalko nion partitura. Bakotxa bere tokian edo norbera bere urratsean? Nortasuna zaintzearen gainetik etorkineri ongi etorria: Baztandarren Biltzarrean karro xoragarri ainitz, hautan bi aipatuko ditut: Xorroxin irratiarena, behikaka zozketa azaltzen zuena. Sasi guzien gainetik uhinak ibilarazten laguntzeko erosten ahal duzu, irakurle, txartel bat zoinek ixtanpatentzat lur pezatxo baten jabe egiten zaituen; zozketako behiak hartan egiten badu kaka irabazten duzu lehen saria. Erlijionearen parodia batzu ere baziren bainan ere bihotz eta izpiritu idekidura

APEZ IZENDATZE

(Bis)

Marc Aillet Baionako apezpikuak aldaketa handiak egiten ari ditu parropietan. Apez izendatze berri horien lehen zerrenda bat agertu ginauzuen ekainaren 25eko HERRIAn. Huna izendatze horien segida. Jean Baptiste Ithurria Girondatik (Saint-Jean d’Illac) heldu zaiku Miarritzera. Fabrice Level Hiriburutik doa, Tolosako Unibertsitate Katolikora. Jean François Sarramagnan Hiriburura dator eta, aldi berean, Erakaskuntza Katolikoko zuzendariaren laguntzaile izanen da. Daniel Decha Baionako ospitaleko omoniera Oloruera doa. Jean Marie Barrennes ere Oloruera doa Baionatik.

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8 Uztailaren 25tik 31rat (salbu astelehenean) : 20.15 : emankizuna – Ber –zabalkuntzak Larunbata 25 eta Igandea 26 : “Zoriona erligioaren ikuspegitik ?” Xipiri Alberbide apeza (1/2) et (2/2) Asteartea 28 eta astezkena 29 : Iratzeder, euskal idazle eta olerkariari omenaldiaren soinuak (2009-05-09) – (1/2) eta (2/2) Ozteguna 30 eta ostirala 31 : “ Piarres Larzabal ” omenaldia Azkainen 08-11-22 – (1/2) eta (2/2) 7.15, 14.45, 20.45 : Lapurdi Irratiaren kronikak egunero : Asteartea 28 : Jondoni Paulo Apostuloa – Gure garaiarentzat misionest bat – Pierre Andiazabal. Asteazkena 29 : Ipuinak Osteguna 30 : Jainkoa Bizia Jendea. Ostirala 31 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Jamattitt Dirassar. Agorrilan, ez da lekuko emankizunik izanen, COFRAC sareko emankizunak segitzen ahalko dituzue. Irailaren 08an berriz hasten ditugu gure lekuko emankizunak. Uda on guzieri. Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan Uztailaren 25-an Xiberuko Pastoralako meza - Goizeko 10.30etan

KULTURA SAILA

adierazten zuten karroak; hau adibidez: hegazkin bat eta hartarik ateratzen hegoamerikar jendea, jatorrizkoa, Baztanen kokatzen ari dena, ongi etorri eta guzi. Idazki “saindu”-etako sasien gainetik. Bi apezekin ibilki nintzela, eliza batean sartzean hurbildu nintzen Biblia idekirik eta nere begiek atxeman zuten lehen paragrafoa irakurtu. Suerte txarra, Jesus ari zen sasoinez kanpo fruiturik ematen etzuen fikondoaren madarikatzen. Apez batek zion : “ holakotan orrialdea biratzen duk… ” ; bertzeak aurkitu zion adierazpen bat zoinen ateratzeko behar ziren, nere ustez, exegeta diploma eta fede itsua. Gauza on frangoren artean holako sasi andana bat bada Biblian. Zer egin ? Gure denbora pasatu sasi horien ulertzen edo doi bat airatu eta mundu zabalean gaindi erranak izan diren eta erraten diren gauza miresgarrieri ere ideki ? Atzo arratsean telebixtan entzunari eman dezagun ; dantzari batek : “ … talde hortan sartzean segidan sentitu dut gizatasunean haziko nintzela. ” Edo gure gureek, Arzek eta Laboak idatzi kantu xoragarria batzuri tokia eginez gure kanta otoitzetan, “Martxa baten lehen notak” abestiari adibidez. Goragotik ikuspegi orokorragoa lortzen dela badakigu. Hesi guzien gainetik elgar atxeman eta ulert dezagun, ba katolikoen artean, ba munduan gaindi milaka fede desberdin dugunon artean.

Mandio

IZARREN GAUA Uztailaren 24ean, ostiralez, 21:00etatik goiti, Kostaldeko Astronomia elkarteak zeruko izarreri so egin nahi dioten guziak gomitatzen ditu Angeluko herri liburutegira. Bakotxaren menean ezarriko dira teleskopioak, gau betean zerua ikertzeko, elkarteko animatzaileak sahetsean, esplikazioneak emaiteko eta ipuin berezi batzu kondatzeko.

Paulo apostoluak artistak goiargitzen ditu ! Miarritzeko Santa Eukenia elizpean iraganen den “Paul’art” udako erakusketak, uztailaren 25etik agorrilaren 16a arte, argitzen du aurten Jondoni Pauloren irudi harrigarria : nazioen apostolua, beti gaurkotua, fedeak emaiten duen askatasunaren lekukoa, orokorraren pentsalaria, heien artean herriek eta jendeek eraikitzen duten hesien haraindian : “ ez da gehiago judurik ezta ere greziarrik, ez da jaberik, ezta ere esklaburik, ez da gehiago gizona, ezta ere emaztea ” (galaziarreri, 3,28) Preparakuntzako talde eukomunikoak eskualdeko artisteeri dei egin die. Heietarik 40 baino gehiagok ihardetsi dute eta gauzatu taula bat, ikono bat, zizelkadura bat, beirate bat, zeramika, kaligrafia, baita ere apostoluari buruzko tinbre bilduma bat. Parrokia katoliko, ortodoxo eta protestanteen bolondres talde batek ongi etorria eginen die bisitarier. Egunero, bat edo bi artista bisitarien zain geldituko dira. Agertuko da ere erakusketa bat “ Jondoni Paulo, apostolu eta hiritar ”, Pontoise-ko elizbarrutiak antolaturik. Animazioen artean, izanen dira bideoak, hitzaldiak, kontzertu eta ikuskizunak, haurrentzat marrazkien egiteko leku bat. Egun guziz, Santa Eukenia elizan, Pauloren gutun bat entzuten ahalko da.

Sartzea urririk. Idekirik izanen da egunero, uztailaren 25etik agorrilaren 16a arte, arratsaldeko 16.00etatik 19.00ak arte eta gaueko 21.00 etatik 23.00ak arte larunbatetan eta igandetan.

ATD 1/4 MONDE ERAKUNDEAREN FESTIBALA BAIONAN ATD 1/4 Monde erakundeak “Jakintza eta arteen festibala” antolatzen du Baionan, agorrilaren 3tik 7ra, Jouandin karrikan, “Pistons et Crampons”gela ondoan. Bost egun horietan, djembe musikan trebatzen ahalko da, zirko jokoak egiten ahalko dira, kondairak entzuten ahalko eta ere “Les dazibaos de la rencontre et de l’amitié” sorkuntzan parte hartzen ahalko. Txinatar hitz bat da “dazibao”, haundiz idazteko molde bat izendatzen du, eta hain xuxen, elgarrekilako obra handi batzu eraikitzen ahalko dira, margolan, poema eta bertze, paperean, kartoinean, egurrean, oihalean... Agorrilaren 7an, ostiral aratsaldeko 6etatik goiti, aurkeztuak izanen dira tailerretako ekintza guziak, ikusgarri ttiki bat ere eskainia izanen da, lagunarteko hurrupaldi batekin, ondotik janaldia. Festibal hortan partaide dira L’arche qui chante, Oreka, Le Maki, Harriarka, Familien Sindikatu Konfederakuntza, Baionako Herri Liburutegia, Baiona hiria. Deneri idekia eta urririk. Xehetasun gehiago : tel.05.59.31.01.85 – 06.43.41.19.76.

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan 8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Bahituak : Biga gehiago, biak frantsesak Somalian bahituak. Han ziren, omen, hango gobernuaren eta jendeen laguntzeko. Ixilean omen, bainan bazakiketen bahitzaileek nor ziren. Jakin dugu bahitzea frantsesak zirelakotz, bainan zenbat eta zenbat badira bahituak direnak mundu guzian. Gogoan ditugu denak, frantsesak ala ez. *** Uztailaren 14-a : Urte guziz bezala ohoratu da delako egun hori. Duela orai 220 urte hartua izan zen Pariseko gaztelua, presondegia zena ere. Egia ere lau gatu ziren han preso, erran nahi baita kasik nehor ere. Halere egun horrek ukan du arrakasta ikaragarria, bereziki historiagileen ganik pentsatu dutelakotz bihurgune bat izan zela gure historian. Bainan urte baten buruan bildu zen Parisen Frantzia guzitik jinikako jendea urteburuaren ohoratzeko. Egun hortan, 1790-ko uztailaren 14-ean, biltzar nagusi horrek ukanen ditu ondorioak, egun hartan sortu baitzen « Etat-Nation » delakoa. Geroztik gelditzen den ideologia hori, Frantzia dela « bat eta ezin zatitua » jakobinismoak fagoratuko duena. *** Uztailaren 18-a : Hau, Euskaldunentzat, ez da edozein eguna. 1936eko egun hartan hasi zen gerla zibila, ikaragarria, joan baitziren Francoren alde Nafarroa eta Araba, Errepublikaren alde Gipuzkoa eta Bizkaia. Gerlak egin zituen desmasiak orotan eta ezin ahantzizko diren Durangoko eta Gernikako bonbardatzeak. Frankistak nagusitu ziren, Eusko Jaurlaritza joan zen herbestera, itsas ondoko bi probintziak « traidoreak » deituak izan ziren, euskara mespretxatua eta gau ilun luzea Franco hil arte 1975-ko azaroaren 20-an, kasik berrogei urtez pairatu izan behar diktadura. « Une et indivisible » den Frantzia, « Una, grande y libre » zen Espainia. Eta orai, Eusko Jaurlaritza berpiztua, hain mespretxatua zen euskara hizkuntza ofiziala Euskal Autonomia Erkidegoan, Madrilgo udalak ukatzen diola Franco-ri ohorezko alkate izena eta hiriko “seme kuttun” izaitea. Zer balio zuen gerlaren piztea ? *** Frantziako itzulia: Larunbat aratsean, Besançon hirian sailkapen orokorrean elgarrekin doatzi Nocentini jantzi horiarekin eta gero Hincapie 5 segundutan, Contador 6-etan, Armstrong 8-tan… Azken aste honetan ikusiko da nor jalgitzen den, Alpetako lepoek zer erabakiko duten, ez ahantziz bakarkako etapa. Egia erran maite dutana bereziki da bazterren ederra. J.H.


7

IRUNGO FUTBOLARIAK MAIL BAT GORAGO

AMIKUZEKO MADALENA BESTETAN Etcheverry - Oçafrain. . . . . . 40 Sorhuet - Lazcano . . . . . . . . 20 Donapaleuko bestetan partida hau zuten Saint Jayme trinket ospetsuan igandean usaiako arrakastarekin. Suerte txarrak jo ditu haatik partida hasita frango laster, Sorhuet biriatuarrak pilota kaska txarra hartu baitu begian bere lagunak berak igorria. Aski luze gabe itzuli da mugatiar buruzuria bere lekurat baina ez du partidak bere hoberen hura hartuko gero. Lazcanok, berarentzat ere ez goxo alabaina, beharko zituen aferak bere gain hartu baina ez da holakorik izan, bereziki ez baitziren batere urrikaltzekotan besteak, are gutiago Oçafrain, eta zalu izan da geroztik partida. Waltari - Ducassou. . . . . . . . 40 Ibarrola - Harismendy . . . . . 33 Peio Ducassouk ez zuen leku hori arras berea beharra, zeren Kurutcharry baitzen hor beharra baina hau ezin jinez ordaindu du itsasuarrak. Bai-eta ederki ordaindu ere, loriatua iduri baitzuen kubatar zafrariaren gibelean ekar eta ekar artzeaz. Erran behar da Urruñako beltxaranak bere lana bete diola aitzin hortan, izkin motzak ala sareak ederki miatuz. Ageriko Donapaleuko finala hartan beste hainbeste egiten ahalko duten bi irabazle horien arteko finalean baina Herria kaseta hau ateraia izanen da orduko. BAIONAKO BESTEN ALDI Asteazken huntan ditugu haste Masters famatu horiek, haatik hauk ere hasiak izanen dira, alabaina, Herria agertu orduko. Huna nola jokatu beharrak diren aurten, Hegoaldetik Martinez de Irujo eta Xala hor beharrak direlarik baina ez elgarrekin ari. Asteazken huntan, aratseko 8 orenetan bi finalerdiak, gazteen aitzin-partida batzuekin egia erran. Eta finala igandean 11 orenetan usaian bezala. Huna beraz bi finalerdiak, lehena asteazkenean eta bestea ortzegunean. Sorhuet - Irujo. . . . . . . . . . . . . ? Waltari - Kurutcharry . . . . . . . ?

guk, herriak, lagundu beharko. XAPELGO NAGUSIAN Philibert - Idiart . . . . . . . . . . . 30 Delgue - Urruty . . . . . . . . . . . 15 Frantziakoa deitu hartan, junior, Aviron nausi Denek Bati. Huguenard - Olaizola . . . . . . 30 Anchordoqui - Dibar . . . . . . 24 Mail berean Senperek joan Zuraideri. Mainhaguiet - Cubiat . . . . . . 30 Estaynou - Tellechea . . . . . . 17 Gazteagoak hemendik harat, Garazi nausi Senpereri hemen. Larroquette - Lamure. . . . . . 30 Betbeder - Benesse . . . . . . . 28 Etchegoin - Chamalbide . . . 30 Haristoy - Gorostiague . . . . 10 Palomes - Arambel. . . . . . . . 30 Etchebarne - Bonetbeltx . . . 26 Hemen adinekoak, Baigorri eta Airetik. Ahamendaburu - Lerissa. . . 30 Bascans - Cedarry . . . . . . . . 26 Elgar - Martinez. . . . . . . . . . . 30 Mendiboure - Larralde . . . . . 29 Darmendrail - Doyhenart. . . 30 Larzabal - Almandoz . . . . . . 29 Iribarren - Ibañez . . . . . . . . . 30 Biscouby - Etcheverria . . . . 26 Larreche - Bideondo . . . . . . 30 Herlax - Iribarren. . . . . . . . . . . 8 Christin - Etcheverry . . . . . . 30 Sabalette - Schubert . . . . . . . 2 UDAKO PARTIDAK EZPELETAN Laduche - Berasategui . . . . 30 Ibarrola - J.C. Dermit . . . . . . 22 Udako lehen partidarentzat jendalde ederra bildu da, bero handia izanagatik ere. Lau pilotariek partida ona egin dute, galtzaleak aitzinean 10 eta 4 bainan azkaindarrek emeki emeki gaina hartu. Oren bat eta hogoi minutuko partida. HEGOALDEAN Berasaluze VIII - Begino . . . 22 Olaizola II - Zearra . . . . . . . . 11

Ibarrola - Oçafrain . . . . . . . . . ? Xala - Harismendy . . . . . . . . . ? Bi ordainak beharrik balitz : F. Urrutikoetxe - Argote . . . . . . 22 Bielle aitzineko, eta P. Ducassou Leiza - Iza. . . . . . . . . . . . . . . . 21 Zarautzen ziren bi partida hauk. gibeleko. Bigarren huntan partida on batzuen ondotik finala aise galdu GARATENEAN AINITZ IKUSLE Ezcurra I - Dermit . . . . . . . . . 50 dute faboritoek. Inchauspe - Ezcurra II . . . . . 45 E. eta A. Galarraga . . . . . . . . 22 Sasoinak udan maitarazten du Atxotegi - Loiola . . . . . . . . . . 16 Euskal Herria, bere pilotarekin, eta frogak hor dira, gure pilotariak Mendizabal - Irureta . . . . . . . 22 heiek ere ikusi nahi dituztela. Ikusi Larrañaga - Jauregi . . . . . . . 21 behar da zer jendeketa heldu Antzuolan jokatu partidak hauk zaion E. Mayteri partida ondoan biak. astelehenetan esplikazioneen Irujo - Eulate . . . . . . . . . . . . . 22 entzuteko. Eta beraz, guk, Gonzalez - Laskurain . . . . . . 11 euskaldunek ez dugula maitatu behar eta haurreri erakutsi ! Betiko Del Rey - Zezilio . . . . . . . . . . 22 egia, Etxahunena : “Zer litzateke Apezetxea - Lasa III . . . . . . . 18 Euskal herria pilotarik gabe”. Horra beraz Tuteran ikusi diren Beraz, gustatua egon dela bai partidak. astelehenean eta partida huni, Bestalde, berri txarrak ditu Iñigo nola duten zaharrek irabazi gazte Nalda pilotari pollitak bere haueri ere, lehenek 7 boterekin eskuarekin. Duela sei ilabete opeeta gazteek 11. Ibili dira aitzinean ratu zuen esku hori eta ez bide aldizka, ikusi dira A. Inchauspe zaio oneratzen geroztik. Gainera, semearen ahalak eta Ezcurra zentzuko arrazoin huntan dago gaztearen hobetzea, besoa berriz Nalda bera : denek muga bat azkartuz bezala, baina ondarrean badutela azkenean, eta ez ote zaharren eskolak ukan du gaina, zaion pilotatik erretiratzeko ordua gazteen aldia jinen deneko eta etorri. Bego heldu ere jadanik. Publikoak eta

DONAIXTIKO BOTA GAZTETXEAREN UDAKO ANIMAZIOAK Bota Gaztetxeak Oztibarreko herrien itzulia abiatua du uztailaren 14az geroz, animazione desberdinekin lurralde hori doi bat harrotzeko. Huna ondoko hitzorduak : Jutsin, uztailaren 24ean, ostiralez (20:00) Olinpi Jokoak plazan, ondotik talo ta edari. Bunuzen, uztailaren 31n, ostiralez (22:00) zine gaualdia plazan. Larzabalen, agorri-

laren 7an, ostiralez (20:00) karaoke gaualdia plazan, aperitifa, afaria (tipula, xingarra, arroltzemoleta). Hoztan, agorrilaren 23an, igandez (16:00) pilota partidak, bereziki Bixente Catalogne-Filipe Aguerre / Peio Jauregui-Bixente Oihenart, ondotik pintxo eta sagarno. Izuran, agorrilaren 28an, ostiralez (21:00) kontzertuak Latsan.

Irungo futbolariek funtsez ari dute sasoina prestatzen.

Irungo futbolari taldea, Real Union delakoarena, hupatu da Espainiako xapelgoaren bigarren mailerat, hein hortan untsa heltzeko menturarekin. Iñaki Alonso entrenatzailea pozik dago, talde on bat baduela. Bizpahiru jokolari nahi luzke haatik oraino bildu xapelgoa hasi aitzin. Sasoinaren prestatzeko, asko partida eginen dituzte irundarrek. Batzu Kanariar ugarteetan. Bai eta agorrilaren 18an, Irunen berean, torneo bat Donostiako Erreala eta Iruñeko Osasunarekin.

Lehuntzeko langune berria Sei hektarako eremua estreinatu dute ekain erditsutan Lehuntzen, Mugerreko garraiolekuari kontrako gunean. Badira hor jada bi enpresa gune bana hartua dutenak, bata Jean Etxeleku, bestea Salaberry/Bessonart. Lehenaren bastiza jada zutik dago eta bestea eraikitzen bururatzen ari dute. Eremuko sarrerak manera guztiz eraginkor antolatuak dituzte, aise baino aiseago barnera sar daiteke, eta langune bakoitzak 2500 eta 5000 metro karratuko zabalera guztiz ordokia dauka. Estreinaldia iragan da momentu ekonomiko konplikatua delarik biziki; aipatu dute bi enpresa interesatuak direla eremu sarreran jartzeko, baina mementoan deus ez da finkaturik. Azpimarratu behar da botere publikoek ekartzen duten karra futbol zelai bat bezain ordoki eta errepide nagusietarik hain hurbil den eremu horretara enpresak tirriatzeko. Mugerreko garraio lekuaren antolatzeko elkarteak hogei urte ditu, erdia pasa du enpresa pare batekin, orain 600 lanpostu badirelarik. Lehuntzek enpresen behar gorria du eta zazpi egin ahalak burutzen ditu haien ekarrarazteko. Gainera aste hastapenean jakin da Lehuntzeko TPM itsas fruitu kontserba enpresak ateak hetsi dituela 27 langile langabezian emanez.

Sagem enpresa beti ari Joan den astekoak dira kontuak. Sagem enpresako zuzendaritzak eman zifretan agertzen da badirela lantegi horretan 286 langile finko denbora osoz, bederatzi epe motzerako langile eta 30 prekario. Krisiaren gatik Sagemak baliatzen zituen interimarioak azkarki ttipitu ditu, hala ere heldu den abendo arte bederen behar luke segitu. Oraingo zuzendaritzak ez du lehenekoak bezain arrangurarik eta aiseago plazaratzen ditu bere zifrak.

EUSKAL ARGENTINAREN URTEKO BIDAIAZ

Aurtengo Argentinarako bidaiak urriaren 27tik azaroaren 17a arte iragan behar luke. Bainan heldu zaizkigun berrien arabera H1N1 gripea zabalduz doa eta elgarretaratze guziak debekatuak dira uztail agorrilez. Hala ere Bahia Blancan Semana Vascaren antolaketa lanak hasiak dituzte. Mentura huntan den tenorean ez dezakegu bidaia hau segurta. Ondoko hilabetetan, ikusiz gauzak nola doazen han eta hemen, berriz bidaia hunen antolaketari lotuko gitzaiolako esperantzan gaude. Helduden buruila edo urria arte beraz. Euskal Argentina

ZEZENKETAZ MINTZALDIA ETA LIBURU AURKEZPENA Joanden ekainean Christian Laborde idazle famatuak, C.R.A.C. elkarteak gonbidaturik, aurkezten zuen “Corrida basta” argitaratu berria duen liburua zezenketa gaitzesteko. Oraingoan ere zezenketa gai izanen da uda astearteko lehen mintzaldian, Haize Berri kulturetxean. Karia hortara gonbidatua da Elisabeth Ardoin-Fugier arte historialaria. Hitzeginen du arte plastikoen eta zezenketaren arteko loturez eta zerikusiaz publikoarekin hitzeginez. Presentatuko du bere “Histoire de la corrida du 18ème au 21ème siécle” liburua. Gero ikusten ahalko da “Apprendre à tuer” filmea. Gaualdi hau Haize Berri kulturetxean izanen da uztailaren 28an, 20.30etan. Denei ongi etorri !

SCP BOULOUS & CHEVALLIER Société d’Avocats au Barreau de BAYONNE 15 rue Raoul Perpère - Bâtiment 22 Le Forum - 64100 BAYONNE Tél : 05 59 31 21 21-Fax : 05 59 31 21 29 CESSION DE FONDS DE COMMERCE Aux termes d’un acte sous seing privé en date à BAYONNE du 29 juin 2009, enregistré au SIE de BAYONNE le 10 juillet 2009, bordereau 2009/859 case n°1, Monsieur Daniel, Sargento CALDEIRA, né le 9 juillet 1975 à LA GUERCHE DE BRETAGNE (ILE ET VILAINE), demeurant Chemin Errepira ko bidea 64210 BIDART, a cédé à : la société BID’A PARC, société à responsabilité limitée au capital de 10.000 €uros, dont le siège social est sis Lieudit ERREPIRA Ko Bidea -64210 BIDART, immatriculée au RCS de Bayonne sous le n° 512 892 977, Un fonds commercial d’exploitation d’un parc de loisir, connu sous le nom commercial “ITZULI”, exploité à BIDART (64210), Chemin Errepira Ko Bidea, moyennant le prix de CENT SOIXANTE SEIZE MILLE euros (176.000 €uros), s’appliquant aux éléments incorporels à hauteur de 83.931 €uros et aux éléments corporels à hauteur de 92.069 €uros. La pleine propriété est intervenue le 29 juin 2009, et l’entrée en jouissance par la prise de possession réelle et effective avec effet à compter du 25 juin 2009. Les oppositions, s’il y a lieu, seront reçues dans les dix jours de la dernière en date des publications légales chez Maître CAZAURAN, demeurant à BAYONNE (64100), 22 avenue Louise Darracq, où domicile a été élu à cet effet. POUR AVIS.

IRISARRI Sortze - Ongi etorri egin du Maitena Lopepe eta Beñat Duhalde bikote gazteak bere lehen haurrari Extebe izendatu dutena. Ainitz zorion haur sortu berriari, handi dadila aitama eta familia guziaren maitasunean. Goresmen beroenak guzieri. Heriotze - Zorigaitzez ukan ditugu ere bi heriotze. Uztailaren 13an segitu dugu bere azken egoitzarat Roxa Lasaga 87.garren urtean itzali dena. Lau seme alaben ama ongi inguratua izan da. Uztailaren 17an berriz Mayi Soulé Baigurakoa 71 urtetan. Kuraiarekin jasan ditu Mayik bere bizian sofrikario guziak bere espos lagun eta familiakoek soleiturik. Gure otoitzak lagun goza dezatela orai betiko zoriona. Bihotz guziaz dolumin beroenak bi famiA.I. lieri.

LEGEZKO ABISU Maître Olivier GANET NOTAIRE BP6 64250 ESPELETTE AVIS DE CONSTITUTION Suivant acte reçu par Me Olivier GANET, Notaire à ESPELETTE, le 10 juillet 2009, a été constituée une Société à Responsabilité Limitée, en cours d’enregistrement ayant les caractéristiques principales suivantes : Dénomination sociale : “LORBLANC”, Siège social : ESPELETTE (64250), 30 place Merkatu Plaza, maison Urdinaenia. Capital : 20.000,00 € divisé en 200 parts sociales de 100,00 € chacune. Objet social : La création et l’exploitation d’un fonds de commerce de vente de produits alimentaires basée sur les fromages, les produits laitiers et les produits régionaux et plus particulièrement la vente de fromages provenant de la ferme KUKULU. Durée : 60 ans à compter de son immatriculation au RCS. Gérance : Madame Eliane Izara ELISSALDE, demeurant à ESPELETTE (64250), Maison Kukuluya. La société sera immatriculée au Registre du Commerce et des Sociétés de BAYONNE. Pour avis, Le Notaire SCP. LARRALDE, P. FAGOAGA. O. COUSTOU et C. SALHA Notaires associés à SAINT JEAN DE LUZ 21 Rue Chauvin Dragon Avis de constitution Suivant acte reçu par Maître Claudine SALHA, le 09 juillet 2009, a été constituée une société civile immobilière ayant les caractéristiques suivantes : Forme : Société Civile Immobilière Dénomination : « FOCH » Capital : 450.300,00 € Durée : 99 années Siège social: SAINT JEAN DE LUZ (64500), 22, Rue du Midi Objet: l’acquisition par voie d’achat ou d’apport, la propriété, la mise en valeur, la transformation, la construction, l’aménagement, l’administration et la location de tous biens et droits immobiliers, de tous biens et droits pouvant constituer l’accessoire, l’annexe ou le complément des biens et droits immobiliers en question. Et ce, soit au moyen de ses capitaux propres soit au moyen de capitaux d’emprunt, ainsi que de l’octroi, à titre accessoire et exceptionnel, de toutes garanties à des opérations conformes au présent objet civil et susceptibles d’en favoriser le développement. Et, généralement toutes opérations civiles pouvant se rattacher directement ou indirectement à cet objet ou susceptibles d’en favoriser le développement, et ne modifiant pas le caractère civil de la société. Apport en nature: La Nue-Propriété de biens et droits immobiliers sis à SAINTJEAN-DE-LUZ (64500), 3, Place Foch. Valeur 450.000,00 € Apport en numéraire : 300,00 €. Cession des parts : Les parts sont librement cessibles au profit d’un associé, ou descendant dudit associé, toutes les autres cessions sont soumises à l’agrément préalable à l’unanimité des associés. Gérant : Monsieur Philippe RODRIGUEZ, demeurant à SAINT JEAN DE LUZ (64500), 9, Rue Garat. La Société sera immatriculée au Greffe du Tribunal de commerce de BAYONNE. Pour avis. Me SALHA


8

IKUSGARRI MIRESGARRIA ORTZAIZEN UIGUR POPULUAK EDERRAK PEKATZEN... Xinaren kondu ekarri eremuetan, nork ez du ezagutzen, izenez bederen, Tibet he­ rrialdea, zonbait eta zonbait aipaldi ukaiten baitu bazter guzietan? Bainan badira beste bospasei eskualde, Xinaren esku, nahiz untsalaz hein bat autonomiarekin nolazpait, eta horietarik handiena da xinatarrek Xinjiang deitzen dutena eta beste ainitzek Turkestan-Ekialdea. Ja aipatu dugun Tibet horren iparraldean da. Eremuz Frantzia osoa baino hiru aldiz zabalagoa ez idurika, bainan biziki menditsua. Mendi gorenak 8611 metro gora egiten ditu, kasik munduko goren-gorenak bezenbat. Ainitz tokitan nehor ez bizi. Hor kokatua da nolazpait, Erdi-Arotik hunat segurik, uigur populua, denboran Mongolia aldetik etorria eta arrunt horkotua. Orotarat, herrialde guzian badira nunbait han 20 miliun biztanle. Joanden mende erditsutan oraino, horko jende gehienak uigurretarik ziren. Orai, 9 miliun nunbait han, heldu baita erdiak ez arras. Beste hainbeste dira xinatar hutsak, Xinako gobernuak horrat ekar-araziak, gisa hartako laguntzak ere hitzemanez. Xinatar horiek kasik denak hirietan bizi, ondorioz hiri ainitzetan xinatarrek ba orai gehiengoa. Eta bestalde bi miliun edo holako zerbait dira Asia barne hortako jendetze desberdinetarik, aspaldian hor plantatuak, horiek aldiz gehienak baserritar eta abere hazkuntzatik bizi.. Kasik denak erlisionez musulmanoak, nahiz badiren ere budistak bai eta, gutti bada gutti, girixtinoak ere. Bestalde oraino, huis delakoak, motaz xinatar hutsen ahaide hurbilak bainan erlisionez musulmanoak...

Bai, zinez ikusgarri miresgarria agertu daukute Pottoka Dantzan elkartekoek Ilargi emanaldiarekin. Ortziraleko emanaldia ezeztatua izan bada ere aro txarraren gatik, larunbatekoan jendalde ederra bildu da, sei ehunez goiti. Eta ikusgarriaren ondotik denak pozik atera dira. Bai, parte hartzaile guziak gorestekoak dira: pottokak eta beren zaldizkoak lehenik, heien besta baitzen, dantzariak, musikariak eta heietan Kirrikittun taldeko txalapartariak, bainan ere argi jokoak ederki ereman dituztenak eta bertze guziak ere.

BEREX BIZI Hiri handiena da Urum­ki, miliun bat eta erdi biztanle badauzka. Beste hameka hirik badute ehun mila jende baino gehiago. Xinatar eta uigur ez dira batere nahasten, hirietan bi eskualde daude, alde batean xinatarrak eta bestean uigurrak, bien artean hesi handi bat balitz bezala. Erran gabe doa berexte hori oraino azkarrago izai-

Zorakeriak

Urumki hirian “manifa”

ten dela bazterrak minbera izaitearekin. Keinka huntan gertatzen den bezala preseski, uigurrak oldartuak Xinako gobernuaren kontra, nahasmendu gaitzak izan baitira hilabete hunen hastean. Jazarkunde horien gatik du funtsean eskualde horrek batbatean hoinbeste aipaldi mundu guzian... Xinako gobernuak berak aitortzen duenaz, 184 lagun hil dira jazartze hortan bainan uigurrek diote aise gehiago izan direla bizia galdu dutenak, zortzi ehun bat segurik edo berdin milako bat ere... Hainbestenarekin, Xinak zernahi soldado igorriak ditu eskualde hortarat, dena larderia, eta kanpotiarrik ez dute uzten harat hurbiltzerat, lanjeraren gatik omen, aski maltzurki erraiten duten bezala, heldu da berri xuxenak biziki nekez jakiten direla denen buru... Xinatarrek erran nahi duten hura bakarrik...

AZPITIK ATXIKIAK Uigurrak aspaldian arrangura dira arrunt azpitik atxikiak direla eta zernahi berexkuntza behar dutela jasan. Lehengo mendetan ere, xinatarrak nahi izan dira hor gaindi nagusi handi agertu. 1884-ean zen eskualde hori Xinari josi, lotze hori oraino azkartu eta hertxiagotu da komunixtak jartzearekin Xinaren buru, duela mende erdiño bat... Geroztik, artetan izaiten dira zalaparta batzu. Handienak, aurtengoez bestalde, duela dotzena bat urte. Behin, Xinako gobernuak salatu ditu jazartzen ziren horiek bazUigur emazte batzu burka soinean, Kashgarean, ter nahasle eta «terrorixta «bezala, Al Xinjang eskualdean. (Arg. Frederic J. Brown) Kaida delakoaren mutil. Nazioarteko erakundeetan ere etzuten beste solasik. Azkenean haatik, mundua ohartzen ari da besterik ere badela hor gaindi, populu bat itsuski larderiapean atxikia, uigur mintzaira, turkoaren eitekoa dena, ainitz tokitan debekatua, eskolelan ere denak xinatarrez, musulmano erlisionea baztertua, uigur horiek musulmanoak izanez, mila urte nunbait han musulmano sinestea hedatu zela hor gaindi... PETROLA BA AUSARKI Horiek hola, Xinak arrunt berea dauka eskualde hori. Hortakotz ditu hain xuxen laguntzen hor kokatu nahi duten xinatarrak. Alta, herrialde pobrearen itxura du Xinjiang edo Turkestan-Ekialde horrek. Badira alimaleko mortu zabalak, ikaragarriko patar xut harrokatsuak, ura arrunt xuhur den tokiak, aro bortitzak jasan behar, batean biziki hotz, bestean biziki bero... Bainan lurpean bada petrola eta horrek ere ainitz munta du xinatarrentzat. Petrola erresalbu handiak omen, hala diote segurik... Ez bakarrik petrola, ikatza ere ba. Gainerat, Xinak hor ditu bere nuklear lehergailu entseguak egin orai arte eta beti baliatzen hortarako paratu muntadurak... Berrogoi bat entsegu orotarat, gaitzeko kotsadura hedatuz, ahal bezenbat gorde badituzte ere kotsadura ho­ rren ondorioak.. Dena den, jasanak jasan, uigur populuak ez ditu bere eskubideak ukatu nahi, bere nortasuna nahi du begiratu, ez da beraz harritzeko holako sukarra baita eskualde hortan. Tibet ala Xinjiang, buruhauste ainitz Xinatarrentzat ...  Muslaria

Ene amatxi errientsak « brevet élementaire » delakoarekin bere kargua betetzen zuen XIX.mendeko azken hamarkadetan eta XX.ko lehenetan. Gero ene belaunaldiko errientak « baxoarekin » gai ziren erakasle izaiteko lehen mailean. Lizentzia, CAPES edo agregazione delakoa beharrezkoa zen bigarren maileko erakasle izaiteko. Orai, dirudianez, «  masterra  », erran nahi baita baxoa eta bortz urte gehiago galde eginen zaie lehen maileko erakasleei. Hola segituz, ikusiko da «  doktor  » titulua beharko dutela ama-eskolako erakasleek. Zorakeriak !

Gehexan Pontto

-Ortzegunean, feria eguna Donibane Garazin. -Ortzegunean (18.00), Miarritzeko mediatekan, «Zuzulua» dokumentala. -Ortzegunean (19.00), Ziburun, Posta aitzineko plazan, Arrantzaleak kantari. -Ortzegunean (20.00), Hazparnen, misionesten kaperan, Aran orkestra, Didier Ithursarry eta Ezkia taldea. -Ortzegunean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, Royal Danish Ballet dantza ikusgarria. -Ortzegunean (21.00), Baionan, De Gaulle plazan, hiriko Harmoniaren kontzertua. -Ortzegunean (21.00), Miarritzen, Santa Eugenia elizan, Krimeako kantariak. -Ortzegunean (21.15), Kanboko elizan, Arraga koroa. -Ortzegunean (21.15), Donibane Lohizuneko elizan, Arin eta Coro Easo abesbatzak. -Ortzegunean (21.15), Bidarten, behi lasterrak Uhabia auzoaldean. -Ortzegunean (21.30), Angelun, euskaldantzak Amodio-Gela auzoaldean. -Ortzegunean (21.30), Azkaingo elizan, kontzertua, Raphaël Tambyeff eta Philippe Baret. -Ortzegunean (21.30), Miarritzen, PlazaBerrin, euskal kantuak eta indar-jokoak. -Ortzegunean (21.30), Sarako elizan, Saiberri eta Diabolo koroak. -Ortzegunean (21.30), Senperen, herriko plazan, indar-jokoak. -Ortziralean (19.00), etxetako ekoizpenen merkatua Angelun, AmodioGela auzoaldean, eta Bastidan, herriko arkupetan. -Ortziralean (20.30), Hendaian, GazteluZahar plazan, euskal indar-jokoak. -Ortziralean (21.00), Baigorriko elizan, Kantuz koroa. -Ortziralean ( 21.00), Kanbon, kontzertua Albeniz musikagilea gogoan. -Ortziralean (21.30), Azkainen, herriko plazan, euskal dantzak Ikasleak taldearekin. -Ortziralean (21.30), Bidarteko elizan, Xaramela koroa. -Ortziralean (21.30), Getariako elizan, Goraki abesbatza. -Ortziralean (21.45), Baionako zezenplazan, Faust opera famatua. -Asteburu guzian, herriko bestak Zuraiden, Bastidan, Bidaxunen, Bildozen, Donazaharren, Arbonan, Elizondon, eta Donoztirin, bestak ere Pausun eta Azkaingo Serres auzoaldean.

-Asteburu guzian, Azkainen, Kiroleta kiroldegian, zaharki-feria. -Asteburu guzian, Haltsuko elizan, udako musikaldia. - Larunbatean, Bidarrain, Euskal Herriko II. Mendi Maratoia -Larunbatean, Saran, Pottokaren besta. -Larunbatean, Angelun, kukusomerkatua Quintaou plazan. -Larunbatean, Azkainen, etxetako ekoizpenen merkatua. -Larunbat goizean, Getarian, zaharkimerkatua. -Larunbatean (20.00), Getarian, herriko plazan, marmitako-gaua. - Larunbatean (20.30) Donapaleun, Frantxixkanoetan, Asnières-ko kantari ttipiak - Larunbatean (21.00) Bidarteko elizan, Lapurtarrak koroa -Larunbatean (20.00), Miarritzen, besta afariarekin St-Charles auzoaldean. -Larunbatean (22.00), Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzinean, Otxoak taldea. -Igandean, Sarako kermeza. -Igandean, Urruñan, selauru hustea herriko pilota plazan. - Igandean, Larresoron, Harrizko zubiko pesta -Igandean (11.15), Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzinean, herriko Estudiantina. -Igandean (11.30), Hendaian, mutxikoak Gaztelu-Zahar plazan. Goizetik arats, zaharki-merkatua Zokoburu auzoaldean. -Igandean (15.30), Alozen, Xuberoko pastorala, «Belhagileen trajeria» -Igandean (16.30), Baigorrin, indar jokoak herriko plazan. -Igandean (18.00), Hazparnen, behi lasterrak karriketan. -Igandean (18.00), Biriatun, artzain xakur lehiaketa. -Igandean (19.15), Miarritzen, Santa Eugenia plazan, hiriko Harmoniaren kontzertua. -Igandean (21.00), Hendaian, organo berriaren estreinaldia Jondoni Bixintxo elizan. -Igandean ( 21.15), Miarritzen, indarjokoak Mazon parkean. -Igandean ( 21.30), behi lasterrak Senperen eta Donibane Lohizuneko Erromardi auzoaldean. -Igandean (21.30), Hazparneko elizan, Hegalkanta taldea.


Herria 3017  

Herria 3017

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you