Issuu on Google+

Denekin adixkide dena ezin ditake izan egiazko adixkide bat ( Aristoteles) 2009ko Uztailaren 16koa - 16 Juillet 2009 - 1,10 E - N° 3016 -

HARRITZEKOA Gauza harrigarriak nun nahi gertatzen ahal dira gutien ustean... Joanden egunean, zazpi lagun elgarrekin bazkaldu gira Kostalde hortako jatetxe batean. Hartaz eta huntaz, batek hau eta besteak hura, bar-bar-bar eta mar-marmar, denak alde bat euskaraz mintzo gi­ nen, beti hala artzen baigira... Ixtaño baten buruan, zerbitzaria, arrunt frantximenta, holaxe mintzatu zauku gaitzeko irri pollita eginez: -”Zuek Baigorri alde hortakoak edo hola hain segur?”. Guk ezetz, ez ginela Baigorri aldekoak, denak Donibane Lohizunen eta Ziburun bizi ginela, salbu batto, bainan hura ere ez hortik biziki urrun. Gehienak funtsean hor berean sortuak... Besteak aspaldian hor nunbait kokatuak eta laketuak... Zerbitzaria zinez harritua, nolaz izan ditakeen hori, donibandar eta ziburutar multxo bat alde bat euskaraz ari... Eta gu berriz harrituak ikusiz zerbitzariaren ha­ rridura! Berari galdetu diogu beraz zendako uste zuen Baigorri aldekoak ginela. Ihardetsi dauku zonbait egun lehenago ukanak zituztela bazkaltiar batzu, hek ere ka­ rraskan euskaraz ari gure gisa eta berek errana Baigorri alde hortakoak zirela... Iduriz gaixo zerbitzariak horren gatik uste euskara Baigorri aldean baizik ez dela mintzatzen... Euskaldunen artean - euskaradunen artean - euskaraz mintzatzea ezin ditake izan alta gauza harrigarria. Denek eus­ kara jakinki eta erdaraz ari halere, hori ditake izaitekotz aise harrigarriago. Zonbat aldiz ez da jadanik errepikatu euskara gehienik galtzen dela dakitenek ez beren artean erabiltzearekin! Euskara dakigunek zendako behar dugu lotsa euskaraz artzeko? Nun nahi ere, Eus­kal-Herrian berean segur bainan Eus­ kal-Herritik kanpo ere berdin, karrikan, ostatuetan, besta eta ikusgarrietan, ibi­laldi, feria, beila ala zernahitan, kanpotia­rrez inguratuak girelarik ere, sasoin huntan usu gertatzen ahal zaukun bezala... J-B D

ISSN 0767-7643

BAXENAFARROAKO BERROGEI BAT HERRIK

EUSKARA INDARTU NAHI Ikerketa guziek erakustera emaiten dute, Ipar Euskal Herrian Baxenafarroa balinbada ere oraindik lu­ rralde euskaldunena, azken urte hautan lurralde hortan du euskarak jasan beherakada handiena. Hortaz arranguraturik, eta Baxenafarroako Garapenerako Proiektu Kolektiboen (P.C.D.) batzordearen gomendioeri jarraikiz, Baxenafarroako hiru herri elkargoek, Garazi-Baigorri, Oztibarre-Iholdi eta Amikuzekoek, urratsak abiatu dituzte hiru urte huntan, herriko etxe, elkarte, komertsio eta orori buruz, euskarari koloreak berpizteko asmoz.

Jean Michel Galant Azkarateko auzapez eta Garazi-Baigorri herri elkargoburua zaiku, bere Herriko Etxeko bulegoan, euskararen aldeko urrats garrantzitsu horietaz mintzatu

Euskara teknikaria Lehen urratsetarik bat, baitezpadakoa, euskara teknikari baten postua sortzea, gaur Mattin Bacho gazteak betetzen duena. Hunen lana da, euskararen presen­ tzia indartu behar gorrian izanki-eta, bertzeak bertze Herriko Etxeak laguntzea bide hortan. Eta lan hortan, herri elkargoetako eta Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariez, 10 bat lagun, osaturiko gidaritza batzorde batek lauzkatzen du euskara teknikaria.

Hamar neurri konkretu Aitzin hortan, Jean Michel Galant Garazi-Baigorri herri elkargoko burua, Jules Larramendy Iholdi-Oztibarreko buruordea, Eric Narbais Amikuzeko burua bai eta EEP-ko Max Brisson eta Frantxua Maitiaren inguruan, berrogei bat herritako auzapez edo auzapezordeak bildu dira Larzabalen, beren herrietan euskara gehiago erabiltzearen aldeko engaiamendu ofiziala hartzeko, hor zutela ere berekin Gracie Florence Ezpeletako auzapeza, herri hortan daramaten euskararen aldeko urratsaren berri emaiteko. Engaiamendu hori 10 neurri konkretutan bermatzen da (ikus taula hirugarren orrialdean). (Ikus ere 3.)

Baxenafarroako 70 herri, 3 herri elkargo eta 4 Sindikatuen artean, euskararen alde engaiatu diren herri eta egiturak : Garazi-Baigorri eta Iholdi-Oztibarre herri elkargoak, Garazi eta Baigo­ rriko Baleetako Sindikatak, Donibane Garazi, Donapaleu, Iholdi, Oragarre, Arrosa, Behorlegi, Arberatze, Irisarri, Izpura, Bustintze, Anhauze, Azkarate, Aiziritze, Izura, Armendaritze, Zaro, Amorotze, Mendibe, Suhuskune, Arnegi, Behaskaine, Donaixti, Ostankoa, Landibarre, Banka, Jatsu, Mehaine, Urepele, Donazaharre, Ainhize-Monjolose, Bidarrai, Aldude, Gamarte, Eihalarre, Lekunberri, Buzunaritze, Lasa, Lakarre, Ahatsa.

27, 10 eta 4, Euskal Irratien zenbaki faroak

“Hogeitazazpi” lehenik, 27 urte betetzen baitira aurten Euskal Irratiak ari direla, kolore eta leku desberdinetatik : Xiberoko Botza Mauletik, Irulegiko Irratia Donibane Garazitik eta Gure Irratia Uztaritze Landagoien kaskotik. “Hamar” zenbakia, ezen aurten hamar urte betetzen baititu hiruen artean muntatua duten “Euskal Irratiak” federazioak. Azkenik “lau” zenbakia duela bi urte Euskal Irratiak hiruetatik lauetara pasa baitira, Antxeta, Bidasoako irrati gaztearekin. Ez ote zen erreferentzia horiekin guztiekin aski arrazoin altxabozaren doi bat azkartzeko aurtengo Euskal Irratien biltzar nagusiaren kari ? Preseski biziki diskreta izan da aurtengo biltzar nagusia, haro guti oren bat eterdiz plegatu den ekitaldian, horrek piztu baititu HERRIA astekariaren interesak eta galderak, Peio Soulé diruzainari egin dizkiogunak. Rosy Harriet kontu komisarioa, Peio Soulé diruzaina, Gilles haran zuzendaria. HERRIA : Zer erran daiteke aurtengo entseiatzen gira egunero hobeki egitera, nola Akitaniatik jiten zirenak, puntualak Familien Axurantza kutxa bezalako eraditugun ahalekin, eta ahal horiek gero baitira, urte batekoak, gero desagertzen kunde larriak, guziek abiatzen dituzten biltzar nagusiaz ? Peio Soulé : Orokorki Euskal Irratien­ eta hobeki baliatzen ditugu. direnak, proiektu edo xede berezi baten publizitate kanpainetako buxetean parte tzat iazko urtea beste urte bat bezalakoa inguruan sortuak. bat pentsatu behar lukete euskal hedaH  : Aurtengo urtearen erdia jada iraizan da, ez ezezkorra eta ez baikorra bideentzat, EEP-k burutu ikerketan argi ere. Emankizunen aldetik lau irratiek el- gana delarik, nolakoa heldu da bigar- H : Herri elkargoak, hara erakunde agertzen baita euskal irratiak entzunak garrekin daramaten lana azkartuz doa rena, indarpen lan hori jarraikitzeko batzuk ainitz indartu direnak azken direla, bereziki barnekaldean. beti, gero eta gehiago, baina hori entzu- arrazoinak badirea ? urte hautan, buxetak eta eginbideak lek behar dute erran, gero eta hobeki; P.S.  : Lehenik oroitarazi behar da Eus- gero eta handiagoak dituzte, ba ote H : Telebistak TNT sare numerikoan kudeantza ekonomikoaren kasuan, bai kal Irratien laguntzaile handiena Euska- lukete Euskal Irratiek dirusartze men- sartzen diren bezala, irratiek ere bide bera hartu beharko dute hain segur, gastuak eta bai sartzeak ttipitu dira ; raren Erakunde Publikoa dela, eta bere turarik alde horretatik ? konduetan ongi ateratzen gira, erran laguntza segitzen duela, hain zuzen P.S. : Hor azpimarratuko dut EEPek egin aipatu dukezue gai hori biltzar nagunahi dut kasik zerotan, irabazirik gabe, hor ginuen EEP-ko Estebe Eiherabide, duen inkesta euskal media guziak zer- sian? baina ni bezalako diruzainarentzat in- baieztatu digu ildo beretik segituko tan diren zehazki emaiteko; eta horren P.S. : Mementoan ez daukute eperik duela. portantea, zorrik gabe. ondotik segitu du euskal hedabideak emaiten hedapen numeriko hortan sar­ hainbat erakunde publiko eta enpresa tzeko, bainan hasi behar dugu serioski H : Erran nahi duzuia, Euskal Irratien H  : Botere publikoen laguntza hein larriei ezagutarazten, hauek egiten di- gogoetatzen, aldaketa hortan ez geldi­ barneko aktibitatea indartu dela ? berean ote dago ? tuzten komunikabide kanpainetan eus- tzeko bide bazterrean. Oraidanik behar P.S.  : Barne aktibitatea baino gehiago P.S. : EEP-ren sustengu jarraikia hor kal hedabideak kondutan har ditzaten ; dugu lan hortan hasi eta EEP-k ere lae­rran nezake entzuleeri egiten dugun dago, haatik Antxeta Irratiari iaz ekarri hor sartzen dira zuk aipu dituzun herri gunduko gaitu, eta agian beste ba­tzuek eskaintza ari dugula gero eta gehia- zion laguntza berezia gelditzen du, eta elkargoak ere, kostaldeko hiri gotorrak, ere, aldaketa horren treina ez huts egigo hobetzen, nahiz arazoak badiren, beste erakunde publikoen ganik geni- URSSAF, Erien Axurantza Kutxa edo ten. ororen bizian gertatzen diren bezala  ; tuen laguntza batzu ere ttipitu dira, hala


2

•Barak Obamak Afrikan egin du bisita aste ondar hortan, bere lehen ibiltzea zuelarik kontinente hortan. Hain zuzen, atsegin zinezkoa zuten Ghanatarrek heien

16etara apaldu zen gosetea 1990etik 2005era, baina huna %17tara berriz goti joana dela. Egungo egunean miliarretik goiti joana da berriz jangabezian direnen nonbrea. Unicef erakundearen arabera, baditugu orai 143 miliun haur aski jaten ez dutenak bost urtez pekoetan, hots haur horiek ez dira behar denik haunditzen eta horietarik bost miliun hilen dira goizegi. •Egipton, besteak beste, ainitz sendi da gosete hori eta asaldatua da jendea. Okindegi edo bolanjeria aitzinean jendeak bilduak eta ogirik ez, munduari irin ersoten ari den herri hortan, 13 miliun tona behar baituzte eta kalapita gogorrak izan dituzte ogiarentzat, 70 hiletaraino izan baitira Kairon. •Xinako Xinjiang hirian zer izan den xuxen jakitea ez da errexa, hango Barack Obama Afrikan izan da eta ongi etorri gaitza egin diote gobernu komunistaren erran ofizialeGhana herrialdean tan. Hiri hori da uigur probintziaren kapitala horgo herritar asaldatuek Hu herri ttipia hautatzean amerikar presidentak, Jintao Xinako presidenta Italian zelarik G8 oraino berri duten Atta Millo beren presibiltzarrean, hau utzirik herri hortarat ekarrarazi dentarekin (joan den urtarrilaz geroz), bere duena. Gisa guziz, gaitzeko kalapitak sortu Afrikako lehen bisitarendako. Bixtan da ondorio dituzte probintziarrek hor 170 hil ere izan on zenbaiten menturan gelditu direla herri hordituztenak podore ofizialaren arabera, uigur takoak ala politika ala ekonomia mailean. horiek berek diotelarik 600 edo 800 hil ere izan •Palestinarren kasu gogoetagarriak hartze ta direla. Orai, gostaia gosta, armada eta guziekin, zinez merezi ditu aspaldi huntan argitasun baitezdenak bereratuak dira, itxuraz bederen bere osopadako hauk munduaren aitzinean, jakinaraziz tasunaren zaintzen lanak dituen herrialde zabal nolakatua den arabar lur hori Israel hebrearraren hortan. jabetasun pean. 2002an erabaki zuten horgo •Hego-Afrikan ere badute buruhauste : Futbojuduek harresi-murru tinki batez berextea Zisjorlaren Mundu Kopa hor jokatu beharra dute heldudania edo hunaindiko jordaniarrak juduen lurreden urteko ekainaren 11tik eta uztailaren 11 tarik. Geroztik badute Israelgoek zerragailu haartean. Baina badute aski enegu : lehenik kirolzerrizko edo elektrikazko bat. Horren erdia baino lai horietan ari beharrak diren langileak greban gehiago egina da eta beti segitzen dute beren dituztela. Ez da afera ttipia, 70.000 baitira jorberexte lana. Horrekin batean, juduek araberi nalak %13ez goratzea galdatzen dutenak eta 10 hartu lurrak, bost mila hektarako bat, 28.900 jenbaizik ez ukaiten emendio. Alda jadanik gibelatudek hor galduz beren lana, eta gainerat palestiak dira obrak eta ez dira ttipiak : batetik Pretoria nar araben hamarretarik zortzik harresiz kapitaleko eta bederatzi hiritako kirolzelaiak, baibertzalderat joan behar baitezpada lanerat, eta horietarako autobide ta burdinbideak eta zer baimen baten eske joanik buruzagietarat nahitez. ez ? Badira ere finala horien gibelatzea galdetzen Eta ez ahantz negozio hortan palestinarrek izaidutenak, ez d irela helduko beldurrez. ten dituzten galtzeak : Betelemeko aldean 3.000 •Dick Cheney amerikar president-orde ohia tona oliba biltzen zituzten arabek zerradura egin (Bushen denboran) akusatzen dute oraiko goberaitzin. Orai 500 eta 1000 arte hori, doi doia. nu berriaren aldeko demokratek, Kongresuari Heldu da beraz gabeziaren mailetik gorago ezin gorde zituela zortzi urtez terrorismo akusamenpasatuz ari dela jende hori, petik gelditzen ez duetako kondu xuxenak. delarik. Eta balitake zer erran ospitaletarat •Turkia ere hunkitzen dute gorago aipatu ditugun behartzearekin dituzten ezinez, haur-ukaite Xinaren aztapar ukaldi bortitzek, badirelakotz batentzat edo beste presa ordutarako. Hots, herri turkiarrak probintzia hartan Xinak garrazki gaztikolonisatu bat horgo palestinarra, eta hunek bere gatu dituenak. aldetik ezinduaren abrekeriak ordainez : kamikaz •Syria herrialdeari interesatua agertzen da oldartuen hilketak eta zer oraino ? Obama amerikar president berria, Iguzkialde hur•Gosetea berriz ere emendatzen ari munduan bil hortan jendeen eta musulmanoen arteko eta horrek haur bat hiltzen du oraino sei segunbaketze bat ezin bururatuz ari den huntan. Ohardotarik. Alta xede ederrak agertu ziren ONUko tua da alabainan, hor baduela gako zenbait bere nazioen batasunean 2000 urtean, erabaki zueeskutan Turkiak Palestina inguru horietan beste larik erditara jautsi behar zela 1990etik eta 2015 gisa bat jokatuz gauzen hobetze baten artean munduko gosetea. Ez gabiltza hortan laguntzeko. batere : egia erran, lehen batean %20etarik

Durangon, PSE-ren egoitzan zaparketa Joanden ortzegunetik ortziraleko gauean, ETA-k bonba bat zapartarazi du gauerdi irian Sozialista Alderdiaren egoitza aitzinean, kalte material handiekin. Durangon erakunde armatuak egin zuen aitzineko atentatua 2007ko agorrilekoa zen, aldi hartan Guardia Zibilaren kasernaren kontra.

AHT-ren kontrako kanpaldia Abiadura Handiko Trenaren kontrako asanbladak kanpaldia antolatzen du Izurtzan, uztailaren 24etik agorrilaren 2ra. Helburua, “proiektu suntsizaileen aurka aritzen diren pertsonak ezagutu, elkarrekin koordinatu eta indarrak batuta, erresistentzia eremu bat osatu...” Eta agorrilaren 1ean manifestaldi handi bat eginen da Durangon, obrak egiten diren eremuan.

PP-k salatzen EEP-ri eman dirulaguntza Ekainaren 10ean, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako kultura sailburua Baionan zagon, Eusko Jaurlaritzak Euskararen Erakunde Publikoaren bidez Ipar Euskal Herriko euskarazko egitura askori eskaintzen duen dirulaguntza ofizialki aurkezteko eta ofizializatzeko. Ez da haatik hori denen gustukoa. Partido Popularreko Carmelo Barrio deputatuak galdegin dio kultura sailburuari zergatik Eusko Jaurlaritzak lagundu behar duen Frantziako egitura publiko bat, laguntze hori frantses gobernuari doakiolarik eta Euskal Autonomia Erkidegoan berean beharrak hain handiak direlarik. Blanca Urgell-ek ihardetsi dio eginbide dutela lanjerrean den hizkuntza bat ahal den gehienik laguntzea.

Jose Mari Sagardui omendua Zornotzan Badu 29 urte preso dagola ETA-kide bezala ekarria den Jose Mari Sagardui 51 urteko Zornotzarra. Arrastatua izan zen garaian, 1980ean, torturak jasan zituela zuen salatu. Geroztik 34 presondegi desberdin ditu ezagutu Espainiako estaduan barna, Jaen-en dagoela orain. Gaur egungo preso politiko zaharrena da Europa guzian, ez adinez bainan presondegian iragan urteez. Zuzenez, 2005ean libratua izan beharko zuen, bainan 30 urteak osoki bete arte nahi dute atxiki giltzaturik. Larunbatean, Zornotzarrek omendu dute beren herrikidea, Zornotzako 29 gune desberdinetan, presoaldi urteak bezainbat gune, manifestaldi handi batekin bururatuz.

Euskal Selekzioaren aldekoak Pirinioetan Joanden larunbatean, ESAIT-ek euskal jaia muntatu du Tourmalet lepoan, “Herri bat, federazio bat, selekzio bat” lelopean. Frantziako Itzuliaren karietara, “Euskal Herriaren naziotasuna eta euskal selekzioek nazioartean ofizialtasuna izatea” nahi izan da aldarrikatu, Mikel Uzkudun ESAIT-eko presidentak adierazi duenez. Igandean, 17,5 km-ko “bizikleta martxa” da egin Sainte Marie de Campan-etik Tourmalet-eraino.

Gotzon Garate beka Elgoibarren Elgoibarko udalak Gotzon Garate beka sortu du, iragan urte ondarrean zendua den elgoibartar idazle handiaren omenez. Bi edo hiru urtetatik behin antolatuko den beka. Aurtengo ikerketa lanak Elgoibarko toponimiaz izango dira, euskara hutsez, tokiko toponimia biltzeko, sailkatzeko, kokatzeko, aztertzeko eta finkatzeko proposamenekin. Lanak irailaren 1etik 30erainoko artean beharko dira aurkeztu Elgoibarko udalari. Orotara, 20.000 euroren heineko saria du eskainiko Gotzon Garate bekak.

Leioako parke zientifikoa urrian idekiko Teknologia berrien parkea idekiko da 2009ko urrian Leioan. Parke hori eraikitzen ari dute Euskal Herriko Unibertsitateak eta teknologia berrien alorrean ari diren enpresek. Akordio bat egin da Unibertsitatea eta Euskal Gobernuaren artean, Parkeko eremuak azken horren gain uzteko 75 urterentzat. Beren aldetik, Hezkunde eta Industria sailburutzak engaiatu dira 35 milioi euroren ekartzea Euskadiko lehen parke zientifiko horri.

14 apez euskaldun fusillatuen omenez

MUNDU BAT!

DEBALDETAN?

Iragan asteburu hortan, eta bereziki larunbatean, ikaragarriko mugimendua izan da errebide eta autobide horietan! Nehor ez da haatik hortaz biziki harritu. Ainitzendako, oporrak haste alabainan eta hiri horietarik jendea burrustan joanki, edo itsas-bazterrerat, edo mendirat, edo baserrirat, lana utzirik gisa guziz atsedenaldi on baten menturan! Bestalde, oporretan ez diren frangok ere “zubia” egin dute, orai erraiten den bezala, Errepublika eguna, uztailaren 14-a, asteartearekin gertaturik... Izigarriko auto lerro luzeak beraz hor gaindi, nehork ezin erran zonbat ezantza pinta erre ere ditaken! Beroak bero, autozainek pazientzia hartu behar, nehorat hein on batean ezin abantzatuz! Holako mugimendua eta halako arrangura bat halere, sasoina ez dela beharbada hain arraroa izanen... Denen buru, arrangura hori, funtsezko arrazoinik gabe ote?

Pariseko legebiltzarrean, sozialixtak desafioka arizan zaizkio gobernuari, ixkuli nahi balute bezala. Laurent Fabius gobernuburu ohiak azkarki jorratu du gobernuaren joka-bidea bainan François Fillon minixtro nagusiak beretik ihardetsi dio. Eztabada hori kasik debaldetan denen buru, jakinaren gainean UMP-tiarrek gehiengoa airez-aire segurtatua daukatela deputatuen artean... 225 izan dira gobernuaren kontra bozkatu dutenak, 289 beharko zirelarik gobernua lurreratzeko. Dugun erran haatik ezkerraldekoeri juntatu direla François Bayrou eta Jean Lassalle Modem-tiarrak. Hola, aski garbiki erakutsi dute ez direla batere ados gobernuak deraman sailarekin... Luzarat nola helduko diren bide hortarik segituz, hori besterik da... Gauzak argituko dira orobat lurralde-bozak hurbiltzearekin... Egia erran, ez dira jadanik ere hain urrun. Bederatzi hilabeteren buruko alabainan...

UNTSA GORMANTA EDF etxe handi horrek sos-alde gaitza bildu du mailegu baten bitartez, orotarat hiru miliar euro baino gehixago! Diru hori baliatzekoa du obra asko eta askoren akulatzeko ondoko egunetan. Bainan hain da etxe gormanta nun hein hori ez baitzaio aski! Moldez heltzekotan, eta ahoan bilorik gabe dio hauxe, argindarraren prezioa behar litakeela polliki kariotu! % 20-ez segurik, eta kolpez ezin bada hori ardietsi, hiru urte barne egin dadila! Bainan holako epearekin ere, % 20 hori ez dea zinez handixko irabaziak eta erretretak ez kasik batere goratzen-eta? Christine Lagarde gobernuko diruzain handiak harrituarena egin du jakitearekin zoin apetitu xorrotxa duten EDF hori kudeatzen dutenek. Prentsaren bitartez ikasi omen du berria. Dio prezio goratzerik ez dela hola eta hola onartuko bainan konprenitzen duela haatik, nunbaitik ere, EDF etxeak ainitz sos behar duela begistatu obra guzien moldez egiteko...

GRIPA HORI... Alpetako eskualdean, hango uda-leku ezagutu batean, 24 gaztetxo, gehienak dotzena bat urte itzuli hortakoak, berenaz Parise aldekoak, eta hiru kasu-egile, denak eritu dira eta jakin da bildu dutela nolazpait urdetako gripa deitzen den eritasuna. Arras arinki haatik, hala segurtatu dute segurik medikuek. Han berean artatuak izan dira beren lagunetarik arrunt berex ezarriak izan ondoan... Bestalde, Monako printzerriko hiru futbolarik ere gaitz bera bildu dute, eta berdin arinki, Allier eskualdean zirelarik oporretan. Bazterrak erne daude, azken denbora hotan gaitz hori gutien ustean agertzen baita han edo hemen... Ainitzen beldurra, udazkenean oraino gehiago eta aiseago sartzen eta hedatzen ahal litakeela... Osasun zerbitzuen arabera, ez da haatik aitzinetik izitua egon behar, Frantzia aski untsa muntatua omen da gaitz horri plantan ihardokitzeko... J-B D

Joanden larubatean, Gasteizko katedrala berrian, Miguel Asurmendi Arabako apezpikuak, Ricardo Blazquez Bizkaiakoak eta Juan Mari Uriarte Gipuzkoakoak omendu dituzte, 70 urteren buruan, frankistek fusilatutako 14 apez euskaldunak, eta barkamendu galdegin dute Elizak 70 urtez hilketa horietaz atxiki duen isiltasunaren gatik.

Sanferminak ilunduak Aurtengo Sanferminak ilunduak izan dira, joanden ostiral goizeko entzierroan 27 urteko Daniel Jimeno madrildar gaztea hilik gertaturik, lepoan ukan adarkada baten ondorioz. Iruindar baten seme hau entzierroetan ohitua zen, bainan ezbeharrak nornahi harrapatzen, gaur entzierro jendetsuegi horiek biziki lanjerosak bilakatuak direlarik. Bazen 14 urte etzela holakorik gertatu entzierroetan, azken hila 1995ean gertatua, 22 urteko estatubatuar bat aldi hartan. Nahiz oroitu behar den 2003an ere zendu zela 62 urteko Fermin Etxeberria iruindarra : entzierroan eroriko bat eginik zauritua izan zen eta bi ilabete eterdiren buruan zendu. Aurtengo hil hortaz bertzalde, zauritu frango izan da entzierroetan, batzu larriki, bertzeak arinagoki, tartean 58 urteko azkaindar bat.

San Fermin Zoe Bray-ren begi kliska


3

Euskararen urrats ttipiak Miarritzen “GAZTERIA BETI AITZINA”! Segi mugimendua antolatzaile, manifestaldi bat iragan da larunbatean Donibane Lohizunen eta Ziburun, gazte horien aldarrikapenak oroitaraziz eta salatuz aitzineko egunetan izan atxiloketak. Azpimarratuz polizaren esku egon diren horiek gaizki tratatuak izan direla eta hori ezin onetsia dela. “Euskal gazteria beti aitzina” hori da azkarki errepikatu den leloa, bainan ere Bidea zerratua, polizak hesi bat ezarria... “Euskal-Herria ez da salgai” , “Independentzia eta sozialismoa” eta holako batzu... Gutienez zortzi ehun bat baziren manifestaldi hortan parte hartu dutenak, eta hain segur milaz goiti ere ba. Zubia pasaturik, nahi zuten segitu Michèle Alliot-Marie minixtroak Ziburun duen etxearen aitzineraino bainan polizak bidea zerratua zuen, gaitzeko hesia eraikiz. Bide zerratze horren gatik, alimaleko galkadurak izan dira bulta batez, autoak ezin abantzatuz zubiaren gainean eta ondo hetan, zepo batean hartuak bezala. Delako hesiaren aitzin hartan, izan da oihu eta hixtu. Gazte batzuk zartarazi dtuzte lehergailu ttipi batzu, arrabots handia eginez. Polizak botatzen zuela nigar egin-arazten duen laspelkia. Azkenean, manifestaldiak jo du pilota plazarat buruz eta han bururatu da gazte horien arrangurak berriz ere oihukatuz... HELIANTHAL-EK 20 URTE Donibane Lohizunen, Hélianthal etxeak ospatu ditu bere hogoi urteak. 1989-ko uda hastean ideki zen alabainan. Fama ederra bildua du geroztik. Hori da thalasoterapia zentro bat, arta asko egiten dute hor itsasoko ura baliatuz, leihorretik hein bat urrun eta arras barna hartzen duten urarekin... Artategiaz bestalde badu bere hotela eta badu ere jatetxe bat. Toki gaitzean muntatua da, Pergola auzoaldean, hondartza handiaren bazter-bazterrean. Proiektua agertu zenean, izan zen haatik eztabada frango, leku hortan etzela holakorik egin behar, berdegune bat arraroa desagertu baitzen hotelaren eraikitzeko, bainan ixtorio horiek orai kasik ahantziak bezala dira... Ainitzek diote herriarentzat ere ainitz munta duela holako muntadura batzuen hor ukaiteak.

Loïc Maillié.

HIRU EHUN URTE... Duela hiru ehun urte, Donibane Lohizuneko elizan organoa berritu zuten. Mendeburu hori ospatuz, kontzertu berezi bat eskainia izanen da helduden astelehenean, uztailak 20, aratseko 9-etan. Alde batetik irakurtuko da Sylvie Lafaye-Carduner historialariak idatzi lan bat, organo hortaz preseski bai eta Donibanen gertatu gora-behera askoz. Bestetik entzunen da Loïc Maillié organo-joile famatua, Lyon-en bai eta Donostian ere erakasle dena. Irakurgaien araberako musika asmatuko du bai eta emanen 18. mendeko musika zati batzu, Jean Durocher denbora hartan Donibanen organo-joile zenarenak, Parisen agertuak 1733-an.

JOAN-JINKARI HORIEK Joanden astean aipu ginituen hemen berean Donibane Lohizunen uda sasoineko martxan ezarri aurtobus joan-jinkariak, batto abiatua Xantako aldetik Ravel ikastegiraino eta bestea agorrilean ibiliko Laiatzetik hiri erdi hortarat. Ziburun ere aste huntan abiatu da gisa bereko hiribusa, jaz bezala herriko etxearen ondo ortarik Zokoarat. Hendaian aldiz, jendearen erretxtasuna gogoan, batzu eta besteen galdeak londutan hartuz, doi bat arramoldatu dituzte joanden apiril ondarrean pikoan ezarri zerbitzuak, Uribil saileko linea urdin eta berdeak. Arrakasta ederra ukan dutenak, maiatzean 5000 lagunek baliatu baitituzte eta ekainean 7500-ek. Gisa hortan, errextasun gehiago Orio eta Lizardi auzoaldetarik hondartz alderat joan nahi dutenentzat. Han edo hemen, Richard Beitia auzapez-ordeak aurkeztu ditu gelditzeko toki batzu ere aldatu dituzte, Hendaiako Uribil hiribusen zerbitzu berriak, bere leku egokiagoan izaiteko. aldean zituela Jaunain jauna, ATCRB etxekoa, eta Hiriart anderea, herriko idazkarinagusi ordea.

BIL ARROPA XAHARRAK Hendaian, herriko etxea sustatzaile eta Relais 64 elkartea partzuer, bospasei tokitan ezarriak dira muntadura berezi batzu arropa eta jauntzi xaharrak biltzeko, oraino norbaitek nunbait baliatzen ahalko dituenak. Ekologia eta elkartasuna gogoan akulatu saila. Uzten ahalko dira ere, bainan berex haatik, zapeta xaharrak bai eta jostagailuak. GIRO GAITZA ATUN-BESTAN! Aroa ere errotik alde, Donibane Lohizunen eta Ziburun ederki iragan da Atun-Besta. Mundu bat bildu da, jendea beste orduz baino berantxago jin bada ere... Beti hola da funtsean aratsaldea iguzkitsua izaiten delarik, jendea hondartzan edo hor nunbait egoiten da eta geroxago agertzen atun jaterat. Giro alegera, bi herrietako elkarte frango partzuer, denak omore onean! Donibanen, musika taldeak baziren bazterren airosteko, Ziburun aldiz Panpi Laduche han zen bere lagunekin!

Igerika euskaraz ikas daiteke Miarritzen Froga egin dute ekain hastapenean haurrekin. Bi hizkuntzetan segurtatu ditu hiriko kiroletako zerbitzuak hainbat eskoletako haurrekin. Reptou, Alsace-Michelet, ikastola eta Sainte Marie eskola. Goizik ikas dezakete igerika Miarritzen, eta zerbitzua euskaraz ere proposatua izan zaie aurten lehen aldikotz. Bide interesgarria harrokaren hiriak irekitzen duena, duela guti errrepideko arauen ikasketa proposatu zuen bezalaxe. Fashion biktimak eta bainu begiraleak Koliseo gela beretzat izan du osoki euskarak joan den ekainaren hemeretzian, « Maite dugulako » elkartearekin. « Loreak eta baratzekiak » antzerkia eskaini dute haur ttipienek, arrosek eta pastanagreek nola egiten duten elkarrekin bizitzeko gai larria aztertu dute; nerabeek mugimendua eta manerarekin erakutsi dute nahitara nola sartzen diren modaren tirania pean. Helduek hartu dute ondotik lekukoa eta, umorea lege, « Biarritzeko bainu begiraleen » zinak eta minak taula gaineratu dituzte. Bi oren eta laurdenez irria segurtatua gelditu gabe. « Maite dugulako » taldea Miarritzen ongi finkatua da orain bost urteko iraupenarekin, antzerki umoretsua euskaraz lantzen duela adin guztietako arizaleekin.

ANGELU-tik ZENBAIT BERRI Diru publikoa eta kirol elkarteak - Berrogeitamalau kirol elkarte badira Angelun, hamaika mila herritar okupatzen dituzte. Hiriak lagundu behar dituelarik zer kriterio erabili behar du ? Hara zer eztabaida izan berri den kargudunen arteko bilkuretan. Parez pare mintzatu dira gai horretaz oraingo kirol axuanta : Gerard Cazaux, eta lehengoa Patrick Chasseriau. Lehenak deplauki erran du Robert Villenaven denboran zenbait elkarte bultzatuak zirela eta beste batzuei arrasta ezarria zitzaiela ; aitzineko kirol axuantarentzat aldiz, argi da oraingoek fagoratzen dituztela errugbia, enbaldituak, saski baloia eta gimaztika. Oraingo kontseiluak dituen kriterioak publikoki emanak izan dira : lehenik kirol elkarteak moldatzen dituen haur eta gaztetxoen kopurua, bigarrenik elkarteak duen maila lehiaketetan. Angeluko herriko etxeak 750 000 euro xahutzen ditu aurten kirol sailarentzat. Bois-Belin proiektua berriz bidean - Apo erditzaileak arriskutan emanen zituelako arrazoinarekin, auzitegi administratiboak geldiarazi zuen Bois-Belin auzoko 80 eraikuntza sozialen xedea ; hona herriko kontseiluan bozkatu dela gune horretako PLU planaren erreforma. Herriko Etxeak eginarazi duen ikerketan agertzen da apo erditzaile horiek ez direla bizi eraikuntza soziala xedetua den gunean, baizik eta proiektu horren kontrako auzipidea ezarri duten auzotarren eremuetan ; txostenak gehitzen du 80 egoitza sozialen altxatzeak on baizik ez diela apo erditzaileei ekarriko. Xede sozial hori indarrean emaiteko SEPA erakundeak legezko argumentuak berreskuratzen ditu honenbestez. Urte pare bat barne elkarrekin bizitzen ikusi behar genituzke Bois-Belin gunean, 60 bizitegi sozial alokatuak, 20 egoitza partikularrei arrazoinean salduak, eta auzotarren eremu partikularretan barreiatuak diren apo erditzaileak. Autobusa eta txirrindolak urririk - Autobus eta txirindula zerbitzuak ireki dituzte joan den larunbatean. 80 txirindola liranja kolore, paratuak dira Aturriko etorbidean, hogeitahamabost Montbrun auzoan, eta bost turismo bulegoan. Materiala publikoa izanki eta, bost hondartzetan irekiak dituzte parkaleku zainduak txirrindulentzat, Sables d’Or, Marinella, Corsaires, Madrague eta Cavaliers hondartzetan. 60 presuna garraia dezaketen autobusak itsasoaren koloretan tintatuak dira. Urririk badabiltza uda osoan eta egunero, goizeko 10ak eterditatik arratseko zortziak artean, hamabi minutu guziz. Edonork balia ditzazke, utzirik bere autoa, edo Fiat garaja ohiaren ondoko parkalekuan (250 leku), edo Kintauko plazan (hor ere 250 leku). Hondartza guztien ingurua egiten dute.

BAXENAFARROAKO BERROGEI BAT 10 neurri : - Kolektibitateen irudi grafikoa elebitan : paHERRIK perburua, fax orria, gutunazala, tanpoia, etike-

EUSKARA INDARTU NAHI (1.hasia)

Bertzalde, sail berri bat ere abiatuko da irail hortan aitama gazteer buruz. Herrietako arduradunen onarpenarekin, haur bat sortzearekin aitameri eskainiko zaie oparitxo bat (lerde-zapi, disko konpakto eta liburutxo), familia gazteak euskarari idek diten. Urtean 350 bat haur sortzen da Baxenafarroan. Urrats ttipiak, menturaz, horiek guziak, bainan oinarrizkoak, nahi bada euskara aitzina biziarazi. Léo-Lagrange elkarteko sukaldariak ere arizan dira atuna erre eta erre...

Jende ainitz eta denak giro goxo batean...

Panpi Laduche trenpu gaitzean!

tak… - Kolektibitatearen delibero guneko gomitak bi hizkuntzetan - Estatu zibileko agiriak bi hizkuntzetan, urte guziz itzultzen diren delibero eta agindu agiriak elebitan - Kolektibitatearen esku den kanpo eta barne seinaletika elebitan - Telefonoa : • Erantzungailuaren mezua elebitan ezarri • agurra elebitan… - Herritarrer zuzendu idazki guzietan euskararen erabilpena segurtatu - Jendeer zuzendu informazio agiri oro elebitan (bereziki afitxatua dena) - Hautetsiek herritarren aitzinean hitza hartzen dutelarik euskararen presentzia segurtatu - Jendeen errezibitzeaz arduratzen den langilea euskalduna bada solaskideari jakinarazi hartuemana euskaraz egin daitekela. - Neurri horren gauzatzea ahalbidetzeko engaiatzen diren kolektibitateer « euskaraz mintza gaitezke » hirukia banatuko zaie.


4

KANBO San Mixel kolegioko elebidunak Hegoaldean

UZTARITZE

SENPERE Pilotaz - Egun hautan ala esku huska ala xixteraz gure pilotariak xapelgo betean ditugu. • Esku huska - Euskal Herriko xapelgoaren finaletan izan ditugu hiru pare. - Kadet gaztetan Xabi Bereterbide eta Guichanduk galdu dute BAC-ek Miarriztarrekin. - Gaztetxoetan Diego Suertegaray eta Amaiur Jaureguyk ere galdu Baigorriarrekin. - Xitoetan partida tinkoena egin dute Xan Michelena eta Andoni Jorajuriak hiru ponduz galdurik Airetik batasunekoekin. Azpimarratzekoa da 11 urte eginak eta egitekoak dituztelarik. Airetik eta gureek finalean bortzgarren aldikotz elgar kausitzen zuten. Biga ezker paretean. Biga trinketean eta orai plaza laxoan. Eta ez dut uste hortan gelditzekotan diren. Bortz partidetarik trinketeko bat dute bakarrik gureek irabazia. • Xixteraz - Joko Garbian - Junior gazteak finala erditan ditugu - Errebotean Luzeko jokoan - Berdin finalerditan Junior horiek berak eta ere adinekoak bigarren mailean. Hiruak bat Aintzineko egunetan asko arrazoinentzat aipatua izan da urte sail eder huntan bizi garen HIRUAK BAT lotizamendua. Berriz ere aipamen bat emanen diogu. Ilabete hunen 4 ean larunbat eguerditan elgarretaratze bat egin du kartier guziak. Mattin eta Françoise Sanchez lagun zituztela Jacques eta Jacqueline Lagrenade sustatzaile eta moldatzaileekin biltzarra egin dugu hor berean dugun San Josep eskolako haurren aterbean. Denek zerbeixka ekarri dugu bainan bertzalde zen jateko eta edatekoekin bazkari bat ona egin dugu alaitasun hoberenean. Biztanle guzi guziak ez izanik ere, gehienak hor ginen. Bai zinez atsegin da auzogune gehienak goxotasunean elgarrekin hola kausitzea. Eskerrak zor ditugu moldatzaile izan diren bi senar emazte pareeri. Bai eta ere San Josep eskolako Marie Jeanne Lassaga zuzendariari eman daukun aterbearentzat. Elgarretarik berextean denek hitz hartu dugu helduden urtean gauza bera egitea.

Kiroleta trinketaren estreina

Auzapeza mintzo

Ana, aireetan abiatzeko prest

Ikasturtea ontsa bukatzeko, San Mixel Garikoitz kolegioko 5. elebidunak Hegoaldean gaindi ibili dira. ETBko estudioak bisitatu eta, Azpeitiarat joan dira ingurumeneko museoaren ikusteko. Handik landa, Gorlizerat buruz segitu dute. Han, 2 egunez aktibitate arras desberdinak egin dituzte. Hara nola kanoez ibili diren, tiroliena eta arkuari lotu aitzin. Bilbon, kultura zen nagusi : hirian itzuliño bat egin dute, eta museo batzu bisitatu : Guggenheim, Euskal Museoa eta Itsas Museoa. Egonaldi hori anitz gustatu zaie eta heldu den urtean 4.ek bezala nahi lukete egin. Erran behar da hauek trukaketa bat egin dutela Bilboko Aresti kolegioan diren adin bertsuko gazte batzuekin. Araua zen 4 egunez familia batean bizitzea eta gero ber laguna etxean hartzea ... euskaraz mintzatuz, bistan dena ! Egunean zehar denak irakasleekin egoiten ziren aktibitate kulturalak, pedagogikoak eta kirola egiteko. Esperientzia hori baikorra izan da ikasle askok harremanak atxiki baitituzte lagunekin eta batzuek ere uda huntan egun batzu elgarrekin pasatu behar baitituzte familietan. Agian heldu den urtean trukaketa aurten bezain ongi iraganen da !

Trinket barnea

MAKEA-LEKORNE

Bazkaltiarren argazkia

Kabala lehiaketa Senpereko besten kariaz izan ditugun kantonamenduko kabalen lehiaketako emaitzak. GORRI XUHAILAK Miga eta gazteak • 6/9 ilabete : 1 Habans Larresoro, 2 Aribit Ahetze • 9/12 ilabete : Belascain Uztaritze • 12/15 ilabete : 1-2 Belascain, 3 Daguerre Jatsu, 4 Habans • 15/18 ilabete : Pierry Uztaritze • 18/24 ilabete : 1-2 Belascain, 3 Pierry, 4-5 Lopez Senpere, 6-7-9 Daguerre, 8-10 Iribarren Senpere • 24/30 ilabete : 1 Aribit, 2 Belascain, 3-4 Pierry, 4-5-6 Daguerre • 30/36 ilabete : 1 Pierry, 2 Iribarren, 3-4 Daguerre. Behi aratxedunak • 3/4 urte : 1-3 Lopez, 2 Pierry. • 4/5 urte : 1 Lopez, 2 Pierry, 3 Daguerre • Adinekoak : 1-2 Pierry, 3 Daguerre. Behi ernariak • 3/4 urte : 1 Pierry, 2 Iribarren, 3 Habans • 4/5 urte : 1 Pierry, 2 Habans • Adinekoetan : 1 Aribit, 2 Belascain, 3 Lopez, 4 Habans, 5 Daguerre. Taldea zezenarekin. 1 Pierry, 2 Lopez. Taldea zezenik gabe. 1 Belascain, 2 Daguerre, 3 Aribit, 4 Habans, 5 Iribarren. Miga gazte ederrena, Belascain. Behi adineko ederrena, Lopez. Zezen ederrenak : 1 Lopez, 2 Pierry. BEHI ESNEKOAK Miga eta gazteak • 8/10 ilabete : 1 Kamieta Senpere, 2 Lacarra Senpere, 3-4 Elgartea Motxoa Senpere • 10-15 ilabete : 1 Elgartea, 2-3 Kamieta, 4 Lacarra • 15 ilabete eta goiti : 1 Elgartea, 2 Kamieta, 3-5 Bidaxun Senpere, 4 Lacarra. Lehen esnealdia, lehen maila. 1-4 Kamieta, 2 Bidaxun, 3 Lacarra, 5 Elgartea, 6 Bidegaray Arbona. Lehen esnealdia, bigarren maila. 1-2-4 Kamieta, 3 Bidaxun. Bigarren esnealdia, lehen maila. 1 Kamieta, 2 Lacarra, 3 Bidaxun, 4 Elgartea. Bigarren esnealdia, bigarren maila. Lacarra, 2 Bidaxun, 3 Elgartea. Hirugarren esnealdia. 1-2 Kamieta, 3 Elgartea. Laugarren esnealdia. 1-3 Kamieta, 2 Elgartea. Behi antzu ernariak. 1-2 Kamieta, 3 Lacarra, 4 Elgartea. Gazte errape hoberena. Kamieta. Adinekoetan errape hoberena. Kamieta. Miga gazte ederrena. Lacarra. Behi adineko ederrena. Lacarra. ZALDIAK ETA BEHORRAK Bretoin arraza • Behoka 2 urtetan : Barnetche Uztaritze • Behokak 3 urtetan : 1 Amestoy Ahetze, 2 Barnetche • Behorrak 4 urtetan umearekin : 1-2 Amestoy • Adineko behorrak umearekin : 1 Bidart Senpere, 2-3 Amestoy • 4 urteko behorra ernaria. Amestoy • Adineko behorrak ernariak : 1-2 Bidart • Garaño gaztea : Lamothe Larresoro • Adineko garañoak : 1 Bidart, 2 Amestoy. Comtois arraza. • Behoka 3 urtetan : Bidart Senpere • 4 urteko behorra umearekin : Bidart • Adineko behorrak umeekin : 1 Eizamendi Senpere, 2-3 Etcheverry Senpere, 4-5 Lacabe Senpere • 4 urteko behorrak ernari : 1-2 Lacabe, 2 Etcheverry • 3 urteko garañoa : Lamothe • 4 urteko garañoa : Lacabe • Adineko garañoa : Etcheverry. ARDIAK MULTXOKA • Ardiak : 1 Damboriena Senpere, 2 Elgartea Senpere • Urteko bildotxak : 1 Andueza Larresoro, 2 Elgartea, 3 Damborenia • Marro adinekoak : 1 Damboriena, 2 Elgartea • Marro gazteak : 1 Elgartea, 2 Andueza, 3 Damboriena.

Xingola moztea

Pilotazale guziak ados dira dudarik gabe hunekin. Uztaritze-k orai arte trinket bat bazuen (Saint-Martin Heraitzekoarena) bainan hau pribatua izanez ez zen beharbada beti errex trinketeko jokoan ari nahi zutenentzat haren baliatzea nahi zutelarik. Aspaldiko urtetan herriak aipatzen zuen trinket berri baten eraikitzea eta 2006-eko urtean proiektua landu eta sakondu ondoan obra berri horrek eguna ikusi du. Tresna eder baten jabe gaude orai. Nahiz lanak bukatuak ziren zonbait hilabete hotan estreina ofiziala egin da joanden larunbat goizean hautetsi, ikusle eta pilotazalen konpainian. Alliot-Marie andere minixtroak hor izanen zela jakinarazi ondoan azkenean ez da etorri ahal izan. Lesbats auzapezaren inguruan ikusi ditugu Baiona-ko Suprefeta, Poulou deputatua,Lasserre eta Auroy kontseilari orokorrak, Akitaniako lurraldearen ordezkaria, pilota federazioneko lehendakari Pascassio jauna eta Kapito-Harriren buruzagia. Izartxo taldeko dantzari batek eman aurreskuaren ondotik beren aldian hitza hartu dute auzapezak lehenik eta Beñat Auroy-k ondotik. Hunek azpimarratu du bera auzapez zelarik horri buruz egin indarra eta adierazi huni datxikola den ezker pareta bere aita auzapez zelarik egina zela 70-eko hamarkadan. Poulou jaunak sendiarazi du pilotarentzat duen atxikimendua pasatzean goretsiz Antton Etchegorry apeza Urruñan zelarik egin lanarentzat hau orai Uztaritzen baitugu beti berdin pilotazale eta euskalzale suhar. Suprefetak goretsi du eraikuntzaren edertasuna eta elegantzia, oso argia behar bezala egina elbarrituek ere errexki gozatzen ahal duten tokia. Trinket hau bere inguruko gelekin zor diogu Eliane Mendiboure andere arkitektoari. Aitortu behar da kontzeptu ederrak dauzkala bere eraikuntzetan eta ez dela Uztaritzen eta auzo herrietan egin duen lehen obra. Peio Bordagaray erretorak egin du denaren benedikatzea. Azpimarratu nahi nuke hemen egin duen mintzaldi laburrean bakarra izan dela euskara hizkuntza erabili duena. Zer pena halere Uztaritzen hori ikustea. Lau pilotari gaztek partida bat eskaini ondoan denak zintzur bustitze eta janari goxo zonbaiten jastatzeari eman dira. Izan ditela trinket eta ezker pareta pilota joko guzien zerbitzuko, entzun baita paletan, palantxan, sare jokoan ere gostu dutenak badirela. Arrakasta handia dute eraikuntza horiek Euskal-herrian betidanik. Pilotak segi dezala ukaiten Uztaritzen beti ukan duen lekua.

ITSASU Herriko Kontseiluaren bilkura iragan da ekainaren 25ean. Gainez-gain, hauxek izan dira aipagai nagusienak: - NATURA 2000 dozierari loturik, SIVU (syndicat à vocation unique) elkarte bat sortua izan da - “ Artzamendi ” SIVOM-aren arduren hedatzea - filma baten egitea ATEKA eremuaren aberasteko - herriko kantinako prezioen aldaketa - WIMAX antenaren altxatzearen kontrako erabakia Bestalde, herritarreri araztegiaren (araztegia: station d’épuration) bisita proposatua da uztailaren 18an, larunbatez, goizeko 10etarik 12ak arte.

Airetik - Gure xitoak xapeldun atera dira. Airetik-eko Eñaut Etxeberria - Benoît Cachenaut 30, Senpereko Xan Michelena - Andoni Jorajuria 27. Borroka gogorra izan da, lagunen arteko partida. Berdintze bat 1ean, hortik landa gureek gaina hartu dute : 7-3, 9-4, 12-7, 16-9, 20-11, 23-15, 26-17, 27-22, 28-26 eta huna bukaera 30-27. Beraz gora Airetik eta Senpere, holako partida ederra eskainirik ! Arinetan, Airetik-eko Bixente Idiart - Olivier Duhart 13, Baigorrik 30. Hemen Idiartek eskua minbera, beraz bestaldean hobe ez artzea. Goresmenak halere hein hortarat heldurik.

Cachenaut, Duhart, Etxeberria

Herriko bestak - Uztailaren 16tik 20era. Ostegun 16an, 21:00 Makeako Jostakin taldearekin hiru antzerkitxo, Pantzo Hirigarayek idatzirik ; 22:00 Urtsuko Xoriak taldearen dantzak ; ondotik pintxo gaua Bidegaray ostatuan. Ostiral 17an, 20:30 zikiro jatea (14 euro) eta dantzaldia Adartza-rekin. Larunbat 18an, 16:00 jokoak haurrentzat Oreka taldearekin, 18:00 Xiba jokoak, ondotik talo ta xingar, 22:30 kontzertu eta dantzaldi : Moskorri, Esne Beltza, Entzun. Igande 19an, 10:30 meza nagusia, 12:00 zintzur bustitzea komiteak eskainirik, ondotik bazkaria Claverie ostatuan Airoski bandak alaiturik, 16:00 pilota partidak esku huska, Frantziako xapelgoaren kondu, 18:00 mutxikoak Trikili Trakala-rekin, 19:00 Buuzbu-ren kontzertua, ondotik talo ta xingar. Astelehen 20an, herritarren eguna, aperitifa eta errekiak eguerdi eta aratsez Holako-k alaiturik Aziotzia auzoaldean. P.I.


5

ALDUDE Pilota solas Aurten ere Perkain batasunak antolatu esku huskako lehiaketak bildu du arrakasta pollita, pilotari berriak ikusten zirelarik lehen aldikotz Aldudeko trinketean, horrek ekarri duelarik segur mugimendu eta partida ederrik xoko huntan. Dena den ikusle frango etorri dira finalen egunean eta preziaturik gazte horien erakustaldia jalgi dira trinketetik. Lehen maila A Battitt Mayte-Fabrice Othalepo 40 Peio Arambel-Antton Errotabehere 29

Finala ederra izan da, gibelekoek taulatzen ongi eta trinketeko jokoa ongi menperatzen, Christophe-k erakutsiz defentsa amorratua kintze batzuetan. Bainan bukaeran, Cubiat axeriaren sakeak egin du diferentzia. Bigarren maila B Mixel Darmendrail-Xabi Saldubehere 40 Xabi Goyenetche- Francis Hualde 31 Kintze ederrak jokatu ondoren, partidak bihurgune bat hartu du “xaharren” alde, gazteeri eskuko mina jauzirik ondarrean. Bainan erran behar da adina alde

BORTUAREN EGUNA

IBARLA

Partida guziz gustagarria, Battitt Mayte garaztarra azkar batekin aitzinetik, Fabrice Othalepo-k huts guti eginez gibeletik. Bainan goresmenak ere Baigorriarreri, jazko txapelduneri, lehiaketa bikain bat egin baitute beti bezala. Lehen maila B Mattin Olcomendi-Betty Haristoy 40 Franck Petotegi-Beñat Sorhondo 35

Lau pilotariak gogor arizan dira aldi huntan, partikulazki aitzineko garaztarra eta baigorriarra, kintze bortitz baita ederrik eginez partida denboran. Gibeleko Bankar eta Baigorriarrak ere segurtatu dute beren lekua. Goresmenak lau jokolari horieri. Bigarren maila A Pierre Cubiat-Beñat Minondo 40 Daniel Harriet-Christophe Arambel 35

Gaztetxean antzerki - Uztailaren 17an, ostiralez (21:00), Ibarlako Gaztetxean “Les frères Grooms” antzerkia emanen du Mauleko Tokia taldeak. Ondotik hurrupaldia. Antolatzaile, Oztibarreko Gaztetxea.

Uztailaren 19an, igandez, iraganen da Bortuaren eguna Iratiko soroan, Euskal Herriko Artzainak elkartea eta Garaziko ikastola antolatzaile. Goizeko 10etatik aitzina ardi burubeltz lehiaketa bai eta lekuko ekoizpen merkatua, alaitzaile Garaztarrak taldeko dantzariak eta Kirikittun txalapartariak. Eguerditan zikiro alaitua, Kantu Xapelketako haurrak, Askarain-Eyherabide, Xalbador-Ihidoy, Jean Bordaxar laukotea. Aratsaldean Xiba jokoak eta dantzaldia Kantuz taldearekin.

BAIGORRI dutela eta horien ikusteko xantza ukanen dugula segur ondoko urtetan. Hirugarren maila Mattin Labat-Sebastien Goroztiague 40 Iñaki Albistur-Remi Hasquet 10 Irabazleak azkarrago, helduden urtean ezagutuko dute bigarren maileko jokoa.

Perkain batasuneko kopa eskainia izan da Battitt Mayte-ri, lehiaketa ederra egin duelakotz. Urte guziez bezala, zozketa bat antolatua izan da eta argazki hartzeko tresna Beñat Sorhondo-k irabazi du, Pierre Oteizaren xingarra Iñaki Albistur Bankarrak. Baleako gazte batzu saristatuak izan dira beren emaitza onendako Zaharrer Segi batasunean. Bistan da gaua bururatu da betiko umore onean Baillea ostatuan. Peio Adantz-ek eskertzen ditu Ets Chiquirin, C.A, Ihiziko batasuna ACVB, AGF Hiriart, Andre Arambel, Aldude eta Baigorriko herriko etxeak, kontseilu orokorra Jean Baptiste Lambert, Maite Garatea, Pierre Oteiza, Baionako Leclerc saltokia. G.S.

HAIZEA DATOR……ekialdetik. Ero, bero, zirimolan, baina ere freskotasunez betea, abiatu da uztailaren 4 ean Larrainetik eta hunen izena da : HEBENTIK HARAT.Hebentik xiberotar artista kolektiboa Mixel Etxekoparren inguruan mugitzen dena da, eta hauen proposamena ez da batere klasikoa… behar bada ere atipikoa. Kultura ez omen da bakarrik nunbaiteko jakintsunen baitan sortzen baizikan lekuan lekukoek berek sortzen, egiten, erabiltzen, erran nahi baita : Hemen. Horra zer dioten Mixel Etxekoparrek eta berek lagunek, eta ez diegu guk kontra eginen. Horra nundik eman dioten beren batasunari HEBENTIK izena. Bainan hauek duten kultararekiko ikuspegia, irakurketa, egiteko eta proposatzeko manera ez ote da berezia? Bai segur ez dituzte milaka jende beren aitzinean biltzen, 5 ehun metra karratuko taulagainak eta muntadura bereziak erabiltzen, bainan xume xumeki jenden artean sartzen, edozein leku ezena toki bihurtzen, izan herriko plaza berdin mendian soropil gune bat edo zendako ez harpe zilo bat, arbola azpi bat, hots dauden edozein leku erabiltzen, erakusteko kultura denetan dela eta publikoa emeki emeki aktore bilakarazten.Uztailaren 18an Hebentik harat heldu zaiku, Handik hunat eta etor denak Aldudeko pilota plazarat. Egitaraua: Mendian ibilaldi bat Bortukariak taldeak antolaturik. Bide artistikoak Gonzalo Etxeberriak animaturik : Naturarekiko har eman berezia margo eta marrazkien bidez. Pilota partida bat eta artetik klownak ! Ondotik ilunaren beha bide nabar bi kanturen artean jan eta edan, eta Cyril Peyramond Alduden ezagutzen dugun filma egilearen “Etxebarre” dokumentarioa.Bururatzeko J.E. Aldudeko plaza sutan ezarriko dute Suak elkarteko piroteknikoek.

>

Esnasuko bestak Aurten ere, Aldudeko kartier huntako gazteriak prestatu dauku egitarau pollit bat. Ibiakoitzean 18an : Egun guzian etxekurrida 20:00 Zikiro jatea St Sylvestre ostatuan Ondotik dantzaldia S-B-RAK taldearekin Igandean 19 an : 10:30 Meza nagusia Aldudeko klikarekin Ondotik zintzur bustitzea 17:00 Aldudeko dantzarien erakusketa 18:00 ZANKA LUZEAK, Landesetatik etorriak 20:00 Afaria Menta ostatuan Mispirarrak taldeak alaiturik. Beraz etor lasai aste ondar huntan Esnasuko bestetarat.

Artzain zakurrak eta Feria - Igande huntan, errugbiko zelaian eta trinketa bazterrean izanen da mugimendu, alabainan bi ekitaldi hauek hor iraganen dira, bat bertzearen ondoan. Uztaileko feria huntan, lekuko mozkinak agertuko dira : ardi eta behi gasna, ezti, xingar, ahate eta xerri kontserba, gibel gizen, bixkotx, euskal xerriki… Ahantzi gabe edatekoak : sagar jus, sagarno, Irulegiko arno… Eskulanek ere izanen dute beren lekua, larru, eltze, muble, espartin, joiak… Izanen da zer ikus, zer jasta eta zer eros. Ondoan, errugbi zelaian, egun guzian 34. artzain xakur xapelketa iraganen da. Goizean, 10etatik goiti, kanporaketak. Lerro hauek idaztean, ez gira jakinean xuxen zoin diren parte hartuko duten zakurrak. Denaden, horietarik bortz lehenak sailkatuko dira arratsaldeko zoingehiagoketarat joanden urteko hiru lehenekin. Hauek dira : Txiko Marcel Hualde-rena, Umil Jean Acheritogarayena eta Argi Dominique Parachu-rena. Ohi bezala, hor sailkatuko diren bi lehenek eskuratuko dute Oñatin munduko xapelgoan parte hartzeko txartela. Kermeza ondo - Besta egun hori manera hoberenean iragan da. Jendea andana ederrean etorri da bazkari on eta alaituaren gozatzera, ederki parte hartu ere eskaini jokoetan. Parropiaren ardura dutenek nahi dituzte oro eskertu, honarat hurbildu direnak eta bereziki lanean eta beren eskaintzekin partu hartu duten guziak. Esker beroenak beraz deneri. Kantaldi - Joanden igandean, Ukrainatik etorri Orpheus-en goi maileko kantaldia entzun-eta, ortzirale hunrtan, 17an, Getariatik heldu zaukun Bihotzez abesbatzaren aldi izanen da. Véronique Soulé zuzendari, euskal kantuak izanen du aldi

huntan bere lekua. Kontzertua elizan 21.00etan. Danza ikusgarria - Helduden astezkenean, uztailaren 22an, plaza nagusian, aratseko 9etan, Arrola dantza taldeak emanen du bere ikusgarria, zazpi probintzietako dantzekin. Solas eta jolas - Uztailaren 21ean, asteartez, gaia : Artzain eguna. 6 eta 15 urtekoer idekia, Xiba, herri kirolak eta txalaparta tailerrak beteko dute Alduden iraganen den eguna. Piknika eta kirol jantzia beharko dira. Izena emana dutenentzat, abiatzea Baigorriko plazan 9etan. Prezioa 8 euro. Pilota - Joanden astean, Euskal Herriko Ligaren finalak jokatu dira eta gure batasuneko pilotarientzat uzta ederra izan da, bederatzitarik zortzi irabazi baidituzte. Xapeldun ditugu, esku huska, benjaminetan X.Alcasena eta X.Bascans 30-13 nagusiturik Airetik-eri. Minimetan F.Berterreche eta D.Barrenetche 30-23 nagusiturik Senpereri. Juniorretan Guichandut eta Tambourin 30-19 nagusiturik Hendaiari. Seniorretan, hirugarren mailan, B. eta L.Erreca 30-9 nagusiturik Mauleri. Joko Garbin, kadetetan, Cadot, Goñi eta Larronde 40-24 nagusiturik Hendaiari ; juniorretan, Bidart, Lucu, Riouspeyrous 45-41 nagusiturik Hiribururi ; seniorretan, bigarren mailan, Dutey, Ospital, Juantorena 4527 nagusiturik Uztaritzeri. Errebotean, seniorren bigarren mailan, Riouspeyrous, Etchebest, Ospital, Othalepo eta Salleberri 13-3 nagusiturik Hardoyri. Aldiz esku huska seniorren bigarren mailan, Olçomendy eta Olhagaryek galdu 15-30 Amikuzeren kontra. Oraino gelditzen da errebotean juniorren partida jokatzeko. Goresmenak pilotarieri eta beren laguntzaileer.

ORTZAIZE ILARGI : BI EMANALDI IKUSGARRI BATENTZAT Pottoka Dantzan elkarteak sortu du ikusgarri hau eta, lehen aldikotz, Ortzaizen agertuko du bere osotasunean, ortziralean eta larunbatean, uztailaren 17-an eta 18-an, aratseko 9ak eterditan. Euskal mitologia, ixtorioa, kultura, dantza eta pottokak nahasten ditu ikusgarri hunek pottokaren ixtorioa kondatzeko: amets batetarik hasirik oraikorat heltzeko, Orreagako gudukan gaindi. Kondakizuna Koldo Amestoy kondalariak segurtatuko du, dantzak eta pottoken ageraldiak nahasiz. Orotarat hamabortz bat pottoka beren zaldizkoekin, hogoitahamarbat dantzari, Punpeka musika taldea eta Kirikittun taldeko txalapartak ariko dira gaualdi hortan. Sartzea 12 eurotan izaPottoka ohoretan Ilargi ikusgarrian. nen da.

DONOZTIRI Jalgitze goxoa - Joanden astean lau herrietako adineko multxoak egin du jalialdi goxoa, goizean 8 orenetan abiaturik. Hondarribian lehen egonaldia, eguerditan Ibardineko lepoan janaldi on bat eginez, arratsaldean Abadia jauregi eta leku miresgarria bisitatuz Hendaian, ur hegian gaindi. Loriatuak itzuli dira iduzkia itzali aitzin, berriz ere laster joaitea gogoan. Pilota - Urte guziez sasoin berean herrian moldatua da palantxa zoingehiagoka bat, hiru mailetan eta laugarren bat andereentzat. Larunbat 18 huntan izanen dira ondar haitadak, arratsaldeko 3etarik goiti. Ondotik, zintzur bustitze on bat harturik, nahi duenak izanen du afari on baten egiteko plazera. Egun berean eman izenak Sanoki-ra, tel. 05.59.29.14.38 edo Raymond Cachenaut deitu tel. 05.59.29.66.63. Oroit ere hilabete ondarrean bestak izanen ditugula Donoztirin. Xehetasunak geroxago, anartean izan gazteriak desiratzen daikun ongi-etorri hoberena. A.A.


6

DONOSTIAKO PINTXOAK Baratze bat nahi deizüt egin Amets segeretüenekilan…

Ametsak

Pier Paul Berçaitz

Etxe gibelean, haritz handiaren azpian, sei urteko haurra ari da jostetan : “ Belen belen, bee…” ezkurrak ardiak ditu. Bapatean entzuten du aitaren traktorra burrunban. Haurra, zurezko traktorra eskuan, lurrean, alorraren iraultzen ari da. Horra bidea, enzilaia meta. … Gelditu eta hasi da ametsetan : “ Ah aita banintz ! Traktorraren gainean munduko erregea ninteke ! Jaun ta jabe ! Nolako lanak, zein ongi eta laster eginak ! Azkarra eta errespetatua izanen naiz herrian…. ! ” Haurrak ez dakiena da etxea ere ari dela ametsetan, mendi hegian. “ Nahiko nuke ehun solairuko bizitegia izan. Zein maiteko nukeen ene burua ikustea hiri handi baten erdian zut eta zabal, igogailuekin, dena berina, kaskoan antena-haga oihana. Gauaz argiz dirdiran. … Ha ! Bizitegi dorre bat banintz etxe xoil galdu bat izaiteko orde ? Hala hala, ibar zolan ; herrixka bera ari da ametsetan. “ Hiri handi bat banintz ?! Etorbide zabal eta luzeekin, hiper-merkatuekin. Bankuak, zinemak, areto handiak, kirol zelaiak, geltokiak, aireportuak, alde guzietan. Mota guzietako jendeak trumilka aferetan harat-hunat. Bizia pilpilean. Bazterrak hilak dira hemen.” Herrixka aberri ttiki batean kokatua baita, hau ere

ametsetan dago: “ Ah munduko hamabi estado handienetarik banintz. Zabala, aberatsa, poderetsua, muga finkoekin. Armada handi batekin, herritarrak defendiatzeko. Auzoko nazioak beldurrez atxikiko nituzke.” Aberria bezala, gure planeta ere ari da ametsetan. “ Iguzkia banintz ! Planetak ene inguruan itzuli mitzuli meneko nituzke. Denen indar, denen argi nintzateke ! ” Bainan ez haurrak, ez etxeak, ez herrixkak, ez aberriak, ez eta ere planetak uste ez dutena da : iguzkiak ere bere ametsa badaukala : “ Lur planeta banintz mila kolorez jantzia, soinu eta usain ugarikoa ; mendi, itsaso, zelai, ibaiekin, hain desberdinak, hain aberatsak. Biziz gaindika, oi lur urdin maitagarria ! ” Estado handia ere ari da ametsetan. “ Ah aberri ttipi bat banintz ? Armadarik gabe, zergarik gabe, legedi konplikaturik gabe, presondegirik gabe, zaintzeko mugarik gabe. Hots, buru hausterik gabe … ” Hiri handia, estadoa bezala, gogoetetan dago. “ Oxala ! Herrixka bat banintz ? Zer bakea ! Zer goxotasuna. Zer bizi lasaia. Auzoen harat hunat baketsuekin, haien solas zuhur eztiekin… Xoriak eta arbolak ixkin guzietan, loreen eta animalien erdian…Eta zenbat grazia ttipi zoko moko guzietan ! ”

Hiriko ehun solairuko bizitegia, burua lanoetan galdua ari da bere baitan : “ Nahiago nuke etxe ttikpi bat izan. Zer joia ! Mendi hegian irriz, leiho gorriekin, erridauak berinetan ; lore baratze batez inguratua, …. ” Aitak, traktorraren gainetik. haurra ikusi du haritz handiaren azpian josteta … “ Ah haurra banintz, kezkarik gabe ; duda mudarik, zorrik gabe, konfiantza osoan… Gure haurrak balaki zenbat eta zenbat lan, kezka eta gataska behar den bizitzeko ! Jakin gabe gure lanak zerbait balio duenetz ere. ” Etxe gibelean sei urteko haurra ari da ezkurrekin ardika : “ Belen, belen. Bee bee ! … “Ah aita banintz ! Traktorraren gainean munduko erregea nintzateke ! Jaun ta jabe … ” Hola doaz ametsak eta asmoak gure munduan: itzuli-mitzuli. Zerri gosetiak ezkurra amets! Haurtzaroko ainitz amets gogoan dauzkagu oraino. Bakoitzak bereak edo elgarrekin ditugunak, aberri oso batenak. Gehienak bete ez ditugunak, batzu ez beteko ere. Bainan amets guzietan baliosena, ederretan ederrena : haurrarena. Ametsarekin geroaren eraikitzen hasia baita. Gu, gaurko bizikoak gira. Haurra jadanik biharko etxean bizi da. Eskuetan daukan ezkurra bezala : hor baitago lo haritz handi ikaragarri baten ernamuina.

Eusko Ikaskuntzak antolaturik, Tolosako Unibertsitatean Erdi Aroko Arte eta Arkeologiaren historian berezitua den Maritxu Etcheverry historialariak mintzaldi bat eskainiko du uztailaren 18an, larunbat aratsaldeko 5etan, Elkar megadendan, Baionan. Gaia : Iruñeako katedraleko arte erromanikoa.

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

Uztailaren 18tik 24 rat (salbu astelehenean) : 20.15 : emankizuna – Ber –zabalkuntzak Larunbata 18 eta Igandea 19 : “ Jesus ezagutu ” – Joxe Arregi frantziskotar (lehen partea eta bigarren partea) Asteartea 21 eta asteazkena 22 : “Pierre Duhour hazpandar berriketaria“ Hizlaria : Janbattitt Dirassar Ortzeguna 23 eta Ortziralea 24 : “Herria maitez, Eliza maitez” - Josep Camino-ren liburu aurkezpena (lehen partea eta bigarren partea). 7.15, 14.45, 20.45 : Lapurdi Irratiaren kronikak egunero : Asteartea 21 : Jondoni Paulo Apostuloa – Gure garaiarentzat misionest bat – Pierre Andiazabal. Asteazkena 22 : Ipuinak Osteguna 23 : ATD 1/4 Monde Ostirala 24 : Herria astekariaren prentsa bilduma Jamattitt Dirassar. Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan Uztailaren 18-an Ortzaitze-tik - Goizeko 10ak eta erditan

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan KULTURA SAILA

horrek hiru edizio dauzka, euskarazko bat, Kutixiak donostiar erara , gaztelerazko bat, eta frantsesezko bat, Soirée Tapas, pintxo insolites de Donostia, argitaratzaile Elkar etxea (255 orrialde, 25 euro). Liburu atsegina, bakotxak bere etxe xokoan ere molda ditzazkeelarik pintxo horietarik gustukoenak !

“ LUZAIDEN GAINDI ”-RI ERANTZUN GOGOTSUA Uztailaren 2ko HERRIA astekarian, “Luzaiden gaindi” artikulua heldu zenean, Joseph Camino Arnegitarra den apezak eta nik, Luzaidar Angel Aintziburu, euskaraz idatzitako liburuak goraipatzen zituen “Ene eiheratik” sinatzen duenaren artikuluak hurbiletik hunki nau, lehenik eta behin, ikustean euskalduntasuna bihotz barnean daukala, gisa hortan aipatzeko euskaraz guti idatzirik agertzen diren liburuak, gainera, bestaldetik, holako kemena ukaitea, euskal astekarian argitaratzeko euskal sendimendu argi eta garbi horiek, ez baitu nornahik egiten holako argitalpenik. Egiazki, Ene eiheratik sinatzen duenaren lakako irin onetik egin talo onak asetzen dauzkigu gogo-bihotzak, besteak beste. Holako idazle paregabeak badaki bakotxari berea emaiten, eta eskertzekoa da Euskal Herrian ukaitea Euskara, Euskal Herria eta euskaldunak hoin maite ukaitea, hoin behartua den garaian gure euskaldun giroa, hainbeste etsai dituen Euskara, Euskal Herria eta euskaldunak. Beraz, mila esker bihotz bihotzez, Ene eiheratik, Luzaiden gaindi idatzi duenari. A.A.

Johanes Bordazahar

ARTE ERROMANIKOAZ MINTZALDIA BAIONAN

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

Nork ez ditu jastatuak, Donostian ala nun nahi, ostatuetako pintxo gozo horietarik ? Gure kulturan, Hegoaldean bereziki, barna sartua den ohidura. Azken hamar urte hautan haatik, pintxoak euskal sukaldaritzako egiazko platak bilakatzen ari dira, eta ez bakarrik ostatu izkinetan aurkitzen diren ogi muttur gaineko ahamen ttipi horiek. Hauk beti badira, eta goxoak zauzkigu, bainan geroeta gehiago ostatuk pintxo-afariak eskaintzen dituzte, pintxoak egiazko plata murtxagarriak bilakaturik, jangeletako mahain gainetan zerbitzatzen direnak. Joxema Azpeitia Legazpiarra pintxo plata horieri interesatu da eta liburu eder batean aurkezten dauzkigu Donostiako 13 ostatutan zerbitzatzen diren pintxo plata desberdinak, beren errezeta eta argazki koloretsuekin. Liburu

8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

DONIBANE GARAZIN ZINE-MINTZALDI Uztailaren 17an, ortzirale aratseko 8etan erakutsia izanen da Marc Large eta Peio Serbiellen “Xan naiz ni, Voyage en terres sauvages” filma, Donibane Garazin, Hurrup eta Klik sagarnotegian. Ondotik filmegileekin mintzaldi-eztabaida hartzaz. Eta gero, nahi luketenentzat, han berean afaria tokiak aitzinetik atxikiz (tel. 05.59.37.09.18).

Bahituak : Clotilde Reiss deitzen da, 23 urteko emaztea Iranen bizi zena erakasle gisa, hango unibertsitate batean frantsesa erakasten zuela. Manifestaldiak izan direlarik hauteskundeen ondotik, argazki batzu egin ditu eta hortakotz presondegian sartu dute haren gain ezarriz espiungoan ari zela. Ez dakit nola bururatuko den afera hori jakinik Sarkozy-k aipatu duela G.8 delako biltzarrean. Gehienetan ixilean trenkatzen dira holako bahitzeak. Telebixta bakantzetan : Hasiak dira gate guzietan filma zaharrak, telefilma aspaldikoak sakatzen eguneroko programetan. Hasia da ere “Intervilles” emankizuna, orai, omen Nelson Montfort kazetaria eta Philippe Candeloro kirolaria bultzazaile direla. Audrey Pulvar kasetariak, berri emailea aratsetan France 3 gatean, uzten du gatea eta bere azken agurra eman du ortzegun aratsean. Bertze norbaitek emanen ditu berriak udan eta irailean hasiko da Laurent Bignolas kasetaria. Zorionez kasetarientzat eta telebixtentzat zendu da Mickael Jackson eta parada ederra bazuten beren leihoen idekitzeko. Ehorzketak : Aste guzia iragan dugu Mickael Jackson-ekin. Ez bakarrik telebixtak eta irratiak bainan egunkari, astekari, agerkari guziak arizan dira gizon horren laudatzen. Nik ez nuen ezagutzen, ez nuen sekulan erosi haren diskorik, ez-jakin bat nintzala aitortzen dut, bainan ez barkamendurik galdegiten. Bazirela mundu guzian zale zirenak eta miliunka bazirela ez dut ukatuko. Bainan bakoitzak bere gostu. Zernahi entzun da eta ikusi : kutxa lehenik urrezko azalarekin ederturik, horiek guziak lurperatzeko eta azkenean, nehork ez daki zertaratua den desagertu baita kutxa geroztik. Nik, bi hitz bakarrik harentzat : Goian bego ! Urumgi : Hiri hau da Xin Jiang txinatar eskualde autonomoko hirinagusia. Han bizi dira Uigur leinuko jendeak, bainan sartu dira Han txinatar arrazakoak eta Urumgi-n nagusitu dira. Manifestaldiak izan dira, Uigur-etan hilak utzi dituzte asko baino gehiago. Iduri du Tibet-en bezala jokatu direla Txinatarrak, gobernuaren baimenarekin. Hori da oraiko kolonizatzea, guk egin duguna XX. mendean Madagaskarren 1947an eta Algerian gero. Frantziako Itzulia : Dotzena bat egun hasia dela, Pirinioak garaituak. Alpetan ikusiko da nork irabazten duen. Interesgarriena Armstrong eta Contador-en arteko borroka. J.H.


7

BATERA BETI ERNE

LIGAREN FINALAK Xarmanki joan da Euskal Herriko pilota ligaren aste berezia, plaza laxoko xapelgoen finala guziekin. Huna zoin izan diren partida horien emaitzak :

ESKU HUSKA Adinekoen lehen mailean, Etcheto eta Maitia (Noizbait) 30 Laduche eta Berasategui (Azkaindarrak) 28. Adinekoen bigarren mailean, Jaureguy eta Lucu (Amikuze) 30 - Olçomendy eta Olhagaray (Zaharrer Segi) 15. Adinekoen hirugarren mailean, Laurent eta Benoît Erreca (Zaharrer Segi) 30 - Escudero eta Lafuente (Maule) 9. Juniorretan, Guichandut eta Tambourin (Zaharrer Segi) 30 Poey eta Lassallette (Endaiarrak) 19. Kadetetan, Tellechea eta Lafitte (BAC) 30 - Bereterbide eta Guichandut (Zaharrer Segi) 17. Minimoetan, Berterreche eta Barreneche (Zaharrer Segi) 30 Suertegaray eta Jaureguy (Senpere) 23. Benjaminetan, Alcasena eta Bascans (Zaharrer Segi) 30 Duhart eta Idiart (Airetik) 13. Xitoetan, Etcheverria eta Cachenaut (Airetik) 30 - Michelena eta Jorajuria (Senpere) 28.

(Olharroa) 45 - Darribat, Etchegaray eta Berdoulay (Kostakoak) 44. Adinekoen bigarren mailean, Zabaleta, Garcia eta Dubourg (Kostakoak) 45 - Tambourindeguy, Ado eta Maya (Luzaz Gazte) 42. Juniorretan, Chapalteguy, Poncini eta Etcheto (Olharroa) 45 Abeberry, Iturrino eta Toucoulet (BAC) 26. Kadetetan, Hiriart-Durruty, Businello eta Hirigoyenberry (Kostakoak) 40 - Belly, Driollet eta Laspiau (BAC) 14. Minimoetan, Laduche, Otegui eta Irastorza (Olharroa) 40 Sein, Businello eta Galerne (Kostakoak) 17. Benjaminetan, Sedes, Lopisteguy eta Viloin de Oliviera (BAC) 40 - Laloo, Basque eta Hiriart-Durruty (Kostakoak) 36. Xitoetan, Bidondo, Turnaco eta Olazagazti (Luzaz Gazte) 40 Doutres, Berthon eta Etchegaray (Olharroa) 20.

PALANTXAZ Vincent eta Frederic Hirigoyen JOKO GARBI (Kanboarrak) 40 - Hervé eta SylAdinekoen lehen mailean, Carri- vain Darrambide (Aviron) 29. caburu, Etchart eta Albistur (Luzaz Gazte) 45 - Sistiague, LUZEAN Driolet eta Biscay (Hardoitarrak) Lehen mailean, Pelletrat, 30. St Esteben, Sarratia, CastanAdinekoen bigarren mailean, choa eta Migueltorena (Kapito Dutey, Ospital eta Juantorena Harri) 13 - Albistur, Mascotena, (Zaharrer Segi) 45 - Elissalde, Manterola, Sallaberry eta Navailles eta Villain (Kapito Berasategui (Azkaindarrak) 9. Harri) 27. Bigarren mailekoetan, RiousJuniorretan, Bidart, Lucu eta peyrous, Etchebest, Ospital, Riouspeyrous (Zaharrer Segi) Arrosa eta Sallaberry (Zaharrer 45 - Lataillade, Damestoy eta Segi) 13 - Fagalde, Laurent, Latxague (Hiriburuko Ainhara) Mendiboure Christian, Idoate eta 41. Mendiboure Fabien (HardoitaKadetetan, Cado, Goñi eta La- rrak) 3. rronde (Zaharrer Segi) 40 Prajs, Freiss eta Baudias (Enda- Xapeldun ere paleta jokoan, iarrak) 24. lehen mailean, Anetas eta Minimoetan, Arrieta, Azcarraga Gabaston (Lehuntztarrak), bigaeta Peyresaubes (Sarako Izarra) rren mailean Ondarts eta La40 - Parison, Coyos eta Lacoste rrondo (Noizbait), paleta jokoan (Hiriburuko Ainhara) 39. larruzko pilotekin lehen mailean, Benjaminetan, Bordenave, Domengie eta Haramboure Senas eta Lompech (Amikuze) (Endaiarrak), bigarren mailean 40 - Pelletrat, Berdou eta Sarra- Dumon eta Michelena (BAC), tia (Kapito Harri) 28. frontenis jokoan, lehen mailean Christine Dothen eta Pantxika ATXIKI HANDIAN Urrutia eta juniorretan Charlotte Adinekoen lehen mailean, Cha- Duprat eta Aizkoa Iturrino (Biapaltegui, Zamora eta Etcheto rritz-Frontenis Club).

FRANTZIAKO ITZULIA EGOI MARTINEZ HOBERENETAN Txirrindularien Frantziako Itzulia badoa bere bide, lerro hok idazten ditugun tenorean Nocentini italianoa lehen delarik sailkapen nagusian. Pirinio mendietan izan da mugimendu bainan ez halere ainitzek igurikatzen zuten bezenbat, Armstrong, Contador eta fama handiko beste zonbait ere frango maltso egon baitira, elgarren barrandan bezala bainan biziki bortxatu gabe. Euskaldun batzu ederki heldu izan dira. Larunbatean, Andorra aldetik ateEgoi Martinez patarreri goiti deneri nagusi ! ratzeko haitadan, ederki jokatu da Mikel Astarloza, denen buru hirugarren sailkatuz. Biharamunean, Egoi Martinez nafartarra hoberenetarik izan da eta lehen jarri mendiko igotzaleen sailkapen berezian, 78 pundurekin, Kern frantsesa delarik bigarren, 59 tantorekin. Orai ikusi behar Alpetako patar xutetan zer gertatuko den…

Biltzar jendetsu eta sanoa Ezpeletan Batera-k bere biltzar nagusia joanden larunbatean egin du Ezpeletan, ehun bat lagun hurbil biltzen zirela karia hortarat. Bilkura iragan da helduden martxoko lurralde-bozak gogoan. Boz horien egunean Batera-k nahi luke bestalde muntatu bozkatze berezi bat geroari buruz bide berri emankor bat idekitzeko xedetan. Nahiz ez dagoen oraino xuxen finkaturik zoin galde egina litakeen. Gisa guziz, holako xedearen gauzatzeko, hautetsien sustengua beharko da eta oroz gainetik auzapezena. Gisa hartako deia zabaldua izan da beraz. Bestalde, Batera-k muntatua baitzuen izen biltze bat euskal departamenduari buruzkoa, izen biltze hori gelditzen du 35.000 izenpetze segurtaturik eta bildu dituenak oro gobernuari helaraziko daizkio.Batera-k, hau bestalde oraino, deia zabaltzen du jendea mugi dadien urriaren 24ean euskararen alde egitekoa den manifestaldi handiari buruz.

AIHERRA Plaza laxoan, pilotako finalak

Ezkerrean Amikuzeko Daniel Jaureguy eta Allende Lucu, eskuinean Baigorriko Mattieu Olhagaray ta Mattin Olçomendy

Gaitzako jendaldea aurkitu da joan den astezken arratsalde apalean, Aiherrako plazan. Alabainan, ligaren aste haundiaren karietara, 2 finala programatuak zituzten, artekoetan, eta helduetan 2. Mailan. Orotarat, 250 ikuske, eta Abarratia antolatzailea kontent zen, 300 bat prestatu taloak denak joan baitira, eta pilota mundua goxoki egon baita. Bestaldian, Uztailaren 26an, Frantziako Xapelketako finalak igandearekin. Hor ere, berriz arratsalde goxo baten pasatzeko parada, Aiherrako plazan. Mariñeldea-ko 5 egoitza berriak, ortzegunean estrenatuko Aiherrako Herriko Etxea, Kontseilu jenerala eta Office 64 erakundeek, plaza ondoan eraiki 5 egoitza berriak estrenatuko dituzte, arratsaldeko 5tan, ortzegun huntan. Xehetasunak, helduden astean ! !

GARAZI BAIGORRI

Kanpoko Antzerki sorkuntzaK : Grooms Anaiak eta Atelier en Folie Uda huntan, Baxe Nafarroako Herri Antzokiak bi kanpoko ikusgarri herrietan gaindi proposatzen ditu tokiko Besta taldeen laguntzarekin. Zitadelan iragan ziren “ Courtes pièces pour grande cour et dépendances ” antzerkittoak berriro ikusgai daude Behorlegiko xoko mokoetan uztailaren 18an. Aratseko 8etatik goiti, herriko gazteek ongi etorria eginen dizuete haien janari eta edari goxoekin baita beste herritarrek ere haien etxeak antzerkirako idekitzen baitituzte. Hor, 25 antzerkitto desberdinen txalotzeko aukera izanen duzue… Air farce, Attention vieilles dames, Enfer vert, Conversation téléphonique… hauek dira besteak beste ikus ditzazkezuen antzerkiak. Biharamunean, Grooms anaien ezagutzaren egiteko aukera daukazue, Donazaharren gelditzen baitira Madalenako plazan, besten karietara. Uztailaren 19an, aratsaldeko 6etan haien ixtorioen entzutera gomit zarete besta komitearen gandik : lamin ixtorio, tartaro, printze… dena ixtorio misterio eta irri ! Eta bururaino irauten baduzue, prestatzen duten edari misteriotsua jastatuko duzue… agian !! Ez huts egin uztaileko bi hitzordu hauek, memento goxoak pasatuko baitituzue !

HAZPARNEN LITUANIAR ETA EUSKAL DANTZA IKUSGARRI Aurten ere, “ GAUARGI ” fastibala kari Hazparneko Elgar Oinka dantza taldeak dantzariak errezebituko ditu. Izan ere, Lituaniako Vilnius herriko “Papartélis” dantza taldea Hazparneko familietan izanen dugu. Dantza talde hunek Europako ainitz festibaletan parte hartu du. Horra beraz Lituaniar dantza eta kulturaren ezagutzeko parada, uztailaren 21 ean aratseko 8ak30 tan Mendeala salan antolatutako ikusgarrirat etorriz. Dantza ikuskizun honetan, lituaniar eta Elgar Oinkako euskal dantzariek bat eginen dute. Ikusgarria aintzin zuek ere mutxikoak dantzatzen ahalko dituzue eta bistan dena talo batzu jastatzen ahalko ere. Ikuskizun bakar eta berezi hunen ikusterat zatozte numbre haundian Mendeala gelarat asteart aratsean. Ongi etorri deneri !

ARBOTI-ZOHOTAKO AUZAPEZ OHIA ZENDU Jean Marie Larroque Arboti-Zohotako auzapez ohia zendu da 71 urtetan. Ekainaren 24ean, traktur gainetik hiru metroko erorikoa egina zuen, larriki zaurituz. BANKA Heriotze - Aste bat barne, bi heriotze ukan ditugu. Lehenik Marcel Falxa Olaberrietako semearena, nahiz etzen aspaldian herrian bizi bainan Tarnosen eta han berean ehortzia izan da. Gero Gratien Bidart Betrezinainekoarena. Aspaldian ezindua zen. Gizon ixila, ez du nahasi bazter handirik mundu huntan. Bi hilen familiek onar ditzatela gure doluminak. Sortze - Berri alegeragoa. Zorionean daude Aire familian, muttiko bat sortu baita nekatto baten ondotik. Xalbat izendatu dute. Zorionak aitameri bai eta familiako guzieri. Bestak - Herriko eta Oihansoroko bestak xarmanki joan dira beti bezala. Bazen giro, jende, edateko eta jateko. Besten muntatzaileen partez eskerrik beroenak parte hartu duten guzieri. F.J. LEGEZKO ABISU SCP BOULOUS-CHEVALLIER Société d’Avocats 15 rue Raoul Perpere - 64100 BAYONNE Tél : 05 59 31 21 21 /Fax : 05 59 31 21 29 DOMOTIQUE ASSISTANCE TECHNIQUE AUTOMATISMES Société à responsabilité limitée au capital de 7.500 euros Siège social : Technopole Izarbel 64210 BIDART RCS BAYONNE 483 933 800 Aux termes d’une délibération en date du 19 Juin 2009, l’associé unique a décidé de nommer Monsieur Jean-Marc LABISTE, demeurant à ESPELETTE (64250) - 1450 Marinenbordako Bidea, en qualité de nouveau gérant, à compter du 1er Juillet 2009, pour une durée illimitée, en remplacement de Monsieur Eric CLUZEL, démissionnaire. Pour Avis. La Gérance AVIS DE CHANGEMENTS KOKOLO Société par Actions Simplifiée Au capital de 100.000 Euros Siège social : Zone Artisanale de Bassilour 64210 Bidart RCS Bayonne 347 934 127 1°) Aux termes de décisions en date du 08 juillet 2009, l’Associé Unique a nommé en qualité de membre du Conseil de Surveillance à compter du 08 juillet 2009 et pour une durée indéterminée, Monsieur José CLEDERA, demeurant au 11, Rue Roland, 64600 Anglet, en remplacement de Monsieur Laurent Berger, démissionnaire. 2°) le Conseil de Surveillance a, aux termes de décisions en date du 08 juillet 2009, nommé en qualité de Vice-Président du Conseil de Surveillance pour une durée indéterminée, Monsieur José CLEDERA, demeurant au 11 Rue Roland, 64600 Anglet. Pour avis, Le Président


8

Japonia eta Xina-n gaindi

Euskal zinema, olerkia eta musika Ameriketan

(7)

Biharamunean, treina hartu dugu Hong zenbakian dela badakite eta Kong hirirat joaiteko. Gidari gazte batek, euskalde guzietan sartuak direla Sylvain deitua, hiria presentatzen dauku. ere. Sylvain gidariak erran dauku, Gauaz, Eguberri iduri du. Dena argi, dena alegia deusez: «  errazue zuen haurreri distira, dena dirdira, nundik ateratzen den eta zuen haur ttikieri: xinatiar hizkuntza hiri miresgarria! Zeru-lurraren arteko ma­ ikasi, hori izanen da beharrena »? rratxoak dira etxeak, zoin goragoka ari baitira. Zenbat jende eta zer bizi moldea! Nun dira gure Euskal Herriko etxe ederrak? Nun dira gure baserri eta landak? Gure gidaria 22 m2-tan bizi da, bere emazte eta hau­ rrarekin. Eta hemen, Hong Kong hirian, Euskal He­ rrian bezala, gizon, emazte, haur, beren bizia ongi kausitu nahi dutenak. Jendeak baserritik, Xinako edozoin tokitarik heldu dira, dirua irabazteko, bizia hobetzeko, egunekoa errexteko. Haurridetasuna buruan, pentsaketak gogoan, gure bidaia bururatzen da.... erosketak egin ondoren, nola ez? Gure fami- Hong-Kong-eko eraikinak zoin gora !

Hong-Kong, hiri harrigarria

Aste huntako lehenengo berriak Mexikorat eremanen gaitu, iragan ortzegunean hasi baitzen Mexiko hiriburuan Euskal Zinema Zikloa, herrialde hortako ‘Cineteca Nacional’-ek (Filmategi Nazionalak) antolaturik. Ekimena elgarrekilan obratu dute Mexikoko filmategi nagusi horrek, Donostian den Euskadiko Filmategiak eta Euskal Gobernamenduko Mexikoko Bulegoak. Joan den ortzegunean hasirik, aste huntako ortziralean bukatuko da, hamar bat euskal film emanik. Lehen aldikotz antolatua du holako zerbait Mexikoko filmategi nazionalak. Eta Ipar Ameriketarik, Ipar Ameriketara (ezagutua baita --Mexikon guziek dakite, eta samurtzen dira besterik entzuten badute-- Ipar Mexikoko Euskal Zinema Amerika Mexiko, Estatu Batuak eta Kanada direla). Nork erran Zikloko afixa du euskal kultura eta euskal idazle batzu ez direla emeki bainan Estatu Batuetan sartzen ari? Estatu Batuetan, kalitateak eta marketing-ak balio dute, eta bietarik ardietsi du Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) euskal poeta gazteak. Kirmen Uri­ beren bi olerki hautatu ditu “Poetry Society of America” delako batasunak, beste zenbait olerkari estatubatuarren lanekin batera Boston, New York, San Frantzisko, Chicago eta Los Angeleseko leku publikoetan ezarri beharreko pantailetan kokatzeko, karrikan dabilen jendeak irakur ditzan. Ez da batere gaizki Estatu Batuetako poeta handien artean euskaldun poeta baten lanak konplexurik gabe ezartzea, heien hautuz gainera. Bizkitartean, Argentinako Cordoba hirian, euskal musika tradizionala eman dute, a­rrakastaz, kontzertu batean, uztailaren 4ean. Taldearen izena, ‘Baietz’. Txalaparta, alboka, txistua eta xirula jo dituzte. Alabaina, Baietz taldea ez da Euskal Herritik joana, Cordoba berekoa baita, Cordobako Euskal Etxearen baitan sortua. Hauek dira bere kideen izenak: Noé Fernández Brizuela, Agustín Alonso, Franco Seghesso, Fernando Zabalza eta Gaspar Jaurena. Euskal musika tradizionala biziki maite duten musika ikerlariak dira, eta euskal musika tresnen eta euskal aire eta musika moten berri emaiten dute Argentinan. Aurten, dagoeneko lau emanaldi egin dituzte api- Buenos Airesko Iparraldeko EEko Norma Rios riletik hunat eta beste zenbait egin behar idazkaria, Michel Iriart eta JB Etchegoin bere aldean (Arg EuskalKultura.com) dituzte heldu diren hilabeteetan.

Xinako historia hain luzea, Xinako ondarea hain ikusgarria, Xinako jendeak hain langileak, Xinako bizia hain suharra, erran ginezake doi bat ulertu dugula nola mundua «  xinatiartzen ari den  ». Beren historiaz urgoi, beren oraikoa ongi eskuratua eta beren gogoa aitzinerat begira, Xinata­ rrek bere dute mundua! Argentinan oraino, aipatu dugu aitzinetik HERRIAn zenbait aldiz Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea --hala deitzen dute euskaraz-- edo, espainolez, Centro Vasco Bidaialariak etxeratu dira, pozik eta alai, Francés delakoa. Euskal Etxe horrek idoki berria du bere webgunea interneten eta hortik denak ongi pasaturik, ainitz ikusiz eta ika- ari da mundu zabalera hedatzen Buenos Airesen egiten dituen euskal ekintza eta eki­ siz, San Frantsesen urratsetan. menen berri. Internetez ari direnendako, hau da heien helbidea: www.iparraldeeuskal­ etxea.blogspot.com <http://www.iparraldeeuskaletxea.blogspot.com>. Nahi duenak Maite Irazoqui badaki nola harremandu heiekin, beti prest baitira Argentinara doazen Iparraldeko jendeeri laguntzeko. Bestenaz ere, heien e-maila, ibaiak@hotmail.com. Norma Rios da EusHuntan bururatzen da 18 euskaldu- kal Etxeko idazkaria eta kulturako burua, euskaldun bisitarier beti eskuak zabalik. Joseba Etxarri

nek Xinan eta Japonian gaindi egin

lieri, gure laguneri, orroitzapenak nahi berri duten itzuli ederraren kondakedietegu ekarri. Xinatarrak langileak direla, gure bidaiak erakutsi dauku. Deneri lotzen dira, eta ekonomikoki euskalde haundi hori munduko hirugarren izana gatik ere, ez dira denak aberatsak. Munduari nahi dute ideki eta Europako ohidurak nahi dituzte hartu. Alabainan, Xina-re botere haundiena bere

ta. Badakigu irakurlek ainitz estimatu dituztela sail huntan sartu zazpi artikuluak. Milesker handi-handi bat Maite Irazoqui-ri hoin polliki kondaturik hoin urrun joanez egin duten bidaia. HERRIA

ITZULI LUZE HORI! Txirrindularien Frantziako Itzulia badoa aitzina bere bide. Jaz, keinka huntan be­rean, kondatu ginuen nola sortua den bazter guziak itsuski ha­ rrotzen dituen zoin-lehenka harrigarri hori. Beti berdin arrakastatsua dagoena, ainitzek erranik ere diruak andeatzen duela eta diruak bezenbat edo gehiago beste ixtorio nahasi batzuek, nola txirrindulari batzuk beren burua bortxatzen duten untsalaz debekatuak diren “erremedio” batzu har­ tuz... “Dopatuz”, hor gaindi deplauki erraiten den bezala... Ez gira berriz ariko konda eta konda Itzuliaren his­ toria. Aurtengoak zer duen be­rezirik, hori dugu he­ men solasgai. 96. da, lehena muntatua izanik duela ehun eta zonbait urte, bainan 11 urtez etzen egin, lehenik 14-eko gerlaren gatik eta geroxago 40-eko hura jinik...

Euskaldunek ez dugu ahanzten Miguel Indurain nafartarrak bost aldiz segidan irabazia duela Frantziako Itzulia...

USAIAKO HEINA Txirrindularien itzuli handi hori ez da egundaino ibili Frantziak dituen muga horien bazterrez-bazter bainan lehen denbora hetan frango hurbiletik halere... Orai, edozoin eskualdetarik iragaiten da, gaitzeko itzuli bitxiak eginez berdin. Urteak jin eta urteak joan, Frantziako lurralde guzietan gaindi ikusi da, usu edo bakan, nola gerta. Salbu haatik Korsikan omen, hori askitto harrigarri baititake! Aurten, 3459 kilometro orotarat, 21 haitadetan, 23 egunez, artean bi egun hartuz ha­ tsaren hartzeko... Usaiako heina nunbait han, denbora batez itzuli luzeagoak izanik... Jaz Londresetik partitu ziren. Aurten Monakotik eta helduden urtean Holandatik! Ez ahantz, artetik erraiteko, Monako hori bere gain ekarria den printzerria dela. Pariserat heldu aitzin, aldi bat baino gehiago behar dute jalgi Frantziako mugetarik, Kataluñan, Andorran, Suisan eta guti aski Italian ere behar baitute sartu... Joanden astean, haitada bat ukana dute burutik buru Frantziako lurretarik kanpo, Gerona eta Barzelona artean. HEGAZKINEZ ETA TREINEZ ERE... Beste gauza bat gero eta usuago gertatzen dena: hiri batetarat arribatzen direlarik, ez dira baitezpada handik beretik partitzen biharamunean bainan urruntxago den ba­ tetik... Egia erran, abiatzea Kanbotik egin zutenean, bezperan Akizerat ziren helduak. Ordukotz, artetan hola egiten zuten. Bainan orai noiz nahi... Aurten, Frantzia iparraldean, Normandian, Bretainian eta Akitanian, ez dute zan­gorik ere sartuko. Gainerat, Tarberat heltzearekin hiri hortarik hegazkinez segitu dute Li­ moges-rat! Eta itzuliaren bururatzeko bezperan treinez joaitekoak dira Avignon-etik Pariseko alderat! Aurtengo itzuliaren berezitasun bat: Pariserat heltzeko bezpera hortan, uztailaren 25-ean, mendiko etapa bat ukanen dute eta ez nola nahikoa, Ventoux delakoaren kaskorat heldu behar! Usaian, mendia utziz geroz beti badituzte bizpahiru egun se­ gurik Pariserat arribatu baino lehen... Muslaria

BURQA Jauntzi berezia, emazteentzat egina, gorputz guzia estaltzen duena, begiak bakarrik agertzen direla gizonen behakoetarik begiratzeko eta beren garbitasunaren zaintzeko. Hala manatzen duela Coran liburu sainduak diote batzuk. Bertze batzuk, aldiz, musulmanak ere eta musulman onak, derasate nihon ere ez dela agertzen liburu sainduan beharrezkoa dela holako jauntzia eta hori egina dela gizonaren menpean egon dadin emaztea. Berdintasunaren izenean galdegiten dut gizonek jauntz dezaten burqa.

Gehexan Pontto

-Ortzegunean (20.00), Miarritzen, Agilera kirolzelaian, Supreme NTM taldearen kontzertua. -Ortzegunean (20.00), Hazparnen, misionesten kaperan, Bihauri-ren kantaldia. -Ortzegunean (21.00), Getariako elizan, Arraga koroa. -Ortzegunean (21.00), Baionan, De Gaulle plazan, hiriko Harmoniaren kontzertua. -Ortzegunean (21.00), Bardozeko elizan, Bizi Kantuz koroa. -Ortzegunean (21.15), Angelun, euskal indar-jokoak Amodio-Gela auzoaldean. -Ortzegunean (21.15), Donibane Lohizunen, Jondoni Joanes Batista elizan, Arin eta Goraki koroak. -Ortzegunean (21.30), Bidarten, behi lasterrak Uhabiako kirolzelaian. -Ortzegunean (21.30), Azkainen, Xurio plazan, euskal dantzak Mutxiko taldearekin. -Ortzegunean (21.30), Miarritzen, Santa Eugenia elizan, Oldarra abesbatza. -Ortzegunean (21.30), Senperen, herriko pilota plazan, indar jokoak. -Ortzegunean (21.30), Urruñan, herriko pilota plazan, euskal-dantza ikusgarria. -Asteburu guzian, Itsasun, Errobiko festibala. -Asteburu guzian, Ezpeletan, Gauargi festibala. -Asteburu guzian, Haltsuko elizan, udako musikaldia. -Asteburu guzian, herriko bestak Makean, Arrosan, Maulen, Donapaleun, bai eta Donazaharren Madalena auzoaldean eta Aldude Esnaazun -Ortziralean (aratseko 7-etarik goiti), Angelun, etxetako ekoizpenen merkatua Amodio-Gela auzoaldean. Gauza bera Bastidan, herriko arkupetan. - Ortziralean (20.00) Donibane Garazin, Hurrup eta klik sagarnotegian, “Xan naiz ni” filma, ondotik mintzaldi-eztabaida hartzaz eta afaria -Ortziralean (20.30), Kanboko elizan, Adixkideak koroa. -Ortziralean (21.00), Baigorriko elizan, Bihotzez koroa.

-Ortziralean (21.30), Getariako pilota plazan, indar-jokoak. -Ortziralean (21.30), Hendaian, GazteluZahar pilota plazan, euskal indar-jokoak. -Ortziralean eta larunbatean (21.30), Ortzaizen, Ilargi dantza ikusgarria. -Larunbatean, Azkainen, etxetako ekoizpen merkatua. -Larunbatean, Hendaian, itsasoaren besta Florida portuan. -Larunbatean, Atharratzen, feria eguna. - Larunbatean (17.00) Baionan, Elkar dendan, Maritxu Etcheverry Iruñako katedralaz mintzo -Larunbatean (19.00), Donibane Lohizunen, Xardina-besta. -Larunbatean (19.15), Alduden, Hebendik Harat ikusgarria. -Larunbatean (20.00), Urruñan, AhateBesta. -Larunbatean (21.00), Bidaxunen, jauregi aitzineko plazan, Nadau taldea. -Larunbatean (21.30), Ainhoako elizan, Atsulai koroa. -Larunbatean (22.45), Angelun, Marinella hondartzan, “Enfant d’Anglet, corsaire de sa Majesté” suzirizko ikusgarria. -Igandean, Ainhoan Xareta Oinez ibilaldia -Igandean, Ahetzen, kukuso-merkatua. -Igandean, Bastidan, besta Portuko auzoaldean. -Igandean, Ziburun, Zokoako hondartzan, ur-kirola desafioak. -Igandean, kermeza Donibane Garazin. -Igandean, Baigorrin, feria eguna. Aratsaldean, artzain xakur zoingehiagoka. -Igandean, Iratiko soroan, Bortuaren Eguna. Aratsean, Jean Bordaxar laukotea. -Igandean (10.30), Donapaleun, Amikuze kantuz eta dantzan. -Igandean (18.00), Hazparnen, behi lasterrak karriketan. -Igandean (19.15), Miarritzen, hiriko Harmoniaren kontzertua Santa Eugenia plazan. -Igandean (20.00), Azkainen, Atun-Besta. -Igandean (21.00), Kanbon, L’Aiglon zinegelan, Koldo Amestoy ipuin kondari.


Herria 3016