Issuu on Google+

Auzitan ariz, oilo baten irabazteko behi bat galtzen ahal duzu... ( Xinako erran zaharra)

2009ko Uztailaren 2koa -

2 Juillet 2009 - 1,10 E - N° 3014 -

SASOINA Uztailean sartuak gira. Sasoin ederrenean, hala diote hor gaindi... Batzuentzat, oporrak, beste frangoren­ tzat sekulan baino lan gehiago, kanpotiarrak ere burrustan heldu-eta. Denen beharra baitugu, turismoa ezin gutietsi. Sail hortan ere haatik, beste ainitzetan bezala, usaiak aise kanbiatzen. Aitzinetik ezin soberakinik erran sasoina ona izanen den ala ez. Ostaler batek erraiten zuena joanden egunean: “duela hogoi urte, jendea heldu zen gutienez hamabost egun toki berean egoiteko, orai egonaldi laburragoak egiten dituzte eta bi euri xorta ikusi orduko beste norapait airatu nahi...”. Sasoina deitzen dugun hori, urteko sasoin bakarra balitz bezala nolazpait, askotan tronpakor izan ditake. Denak aldakor ere direlakotz. Aroaren arrangura beraz bainan ere sosarena. Dirua xuhur hor gaindi, jendea dena zinkurina, ez da segurik beste­ rik aditzen... Denbora berean haatik, gutien ustean gaitzeko mugimendua eta ez iduri krisia delako mamu tzar hori gutaraino jina dela... Sasoina hasten zaukun keinka huntan, hau ere gogoan hartu behar: urtetik ur­terat gehiago direla kanpotiarrak ez direnak bakarrik heldu hondartzan iguzkitarat xigortzerat. Frangok nahi dute ere gure ondarea doi bat bederen ezagutu, gure bazterrak segur bainan gure nortasunaren oinarri diren ontasun guziak. Elkarte askori esker eskaintza ere gisa hartarat egina zaiote eta hori bera ez da guti bainan ageri da gure arterat heldu diren asko beren baitarik ere ohartzen direla, hemen gaindi badirela beste nihun ez diren gauza batzu. Ez da harritzeko herri ainitzetan munta­ tuak diren bisitaldi lagunduek arrakasta ederra baitute. Hor dira ere gure besta bereziak, aspaldikoak edo berritsuak. Guretzat lehenik bainan kanpotiarrek ere jastatzen ahal. Asteburu huntan berean konparazione, Euskal-Herria Zuzenean festibal airosa, Ezpeletako lasterraldiak eta Donibane-Ziburuko estropadak... Sasoina eta sasoina, bi hilabetez izanen da bazter guzietan zernahi besta, ikusgarri eta gaineratiko! Sasoinak ez gi­ tzala halere sobera lillura, ez eta sobera burtxora... J-B D

ISSN 0767-7643

Heleta mundiala asteburu honetan Apailuak aspaldidanik hasiak dira, Euskal Herria Zuzenean festibalak Heletaren koloreak ditu aurten, Baiguramendiren magalean. Festibalak kolore gaztetua eta mitxa berritua e­rakusten ditu.

Ekipo berritua

EHZ elkartearen administrazio kontseilua funski berritu da aurten, aurpegi be­rriekin gaztetua, ari dira lanean karraskan hamar bat lantalde desberdinetan. Programazioa, komunikazioa, segurtasuna, teknika, lan ekipak, janariak, horiek oro ezinbestekoak hiru egunez ekitaldi erraldoiaren kurriarazteko ; baina izen berri bat aurten “brigade berdeak”, menturaz Heletan momentu honetan nagusi den kolorearekin bat egon dadin festibala buruan buru. Ekipa berritua eta serioski osatua izan da. Horrek dakarren dinamika nasaiak galde egiten duen barne komunikazio sistema aitzinetik pen­tsatua Heletako bazterrak berotuko ditu Manu Chaok izan da eraginkor egoiteko buruan buru, eposta eta sakelako te­ lefonoak indartsu badabiltza. Berritze horretan sartzen dira bete betean Baionako IUTko ikasleak ; dela elektrotasun gauen­tzat, dela afixarentzat ari izan direnek segitzen dute antolaketa praktikoan.

Heletako bost izenak

Herri guzia paratua da festibalarentzat. Ibilgailuak plazatik hiru kilometrotan zainduak izanki eta, bestara joan jinka ibiltzeko autobus ttipiak baliatzen ditu jendeak. Heletako plazak eta horko lau ostatuek publiko gaztea preziatuko dute hiru egunez segidan, egunaz eta gauaz. Publikoak hiru egun ez ditu sobera izanen Heletako leku izenen ongi hartzeko : Erregelu zinema eta antzerki gela, Urbeltzeta, Gibelherri eta Antxarteta. Behar bada gutizia jinen zaio beste halako aldi batez Baigura kasko horietara joaiteko, bederatzi ehun metro hupatze hori ez baita ezin egina.

Gostu desberdinetako publikoa

Badu haatik pario bat EHZ festibalak altxatzeko. Kausituko ote du publiko gaztearen erakartzea festibaleko hiru gauetan, lehenagoko Arrosako edizioetan erakartzen zuen bezainbat ? Hamabost edo hogei mila jende aipu baitzen orduan. Kontzertu egileen izenak denetan lerrokatuak dira, gutiz gehienak berriak urte batetik bestera, pare bat nazioartean guziz ezagunak, Emir Kusturica bezala, eta hain segur Manu Chao eta Fermin Muguruza, EHZ festibalaren nortasunarentzat balore seguruak. Baina publiko gazte eta gaztetxoari gehitu behar zaio jende helduena, haurrekin etortzen dena, eta egun argiko ekitaldiak segitzen dituena : euskal kurtsoak, antzerki eta filme laburrak, joaldunak eta besteak. Antolatzaileek publiko helduarentzat paratu dituzte elkarteen erakusgunea eta Euskal herriko Laborantza Ganbarak ontuko duen zikiroa. Denborak erranen du parioa kausituko duen, baina Heletako kontseilu gazteak festibal hori sartu nahi du hirugarren milurteko herriaren historian. Horrelako ekitaldiak Heleta bezalako herri bati ekar diezaiokeen dinamika biziarentzat dena eginen dute herriko kargudunek.

EUSKALTZAINDIA HAZPARNEN Geldialdiño bat eginik Baionan, horra nun beraz Euskaltzaindiak nahi ukan dituen Hazparnen omendu herri hortan sortu euskaltzain zenak, Pierre Broussain eta Jean-Hiriart-Urruty. Jende alde pollita bildu da karia hortarat, eguna eta tenorea etzirelarik baitezpada hain egokiak. Deneri Andres Urrutia euskaltzainburuak egin

diote agur bero bat, oroitaraziz Euskaltzaindiak aurten ospatzen dituela bere 90 urteak eta on dela denek jakitea nolako lanak egin dituen orai arte bai eta nolako saila deraman beti aitzina. Piarres Charritton, bere betiko talendu nasaiarekin, mintzatu da lehenik Pierre Broussain medikuaz, hau

Manu Padilla, Piarres Charritton, Emile Larre, Andres Urrutia eta Maia Duguine.

izana Euskaltzaindiaren sortzaile nagusietarik eta ordukotz euskara batuaren sustatzaile suharra. Bainan 8. o­rrialdean aipatzen dugu bestalde hitzaldi aberats hori. Bigarren hizlaria, Emile Larre, astekari hunen zuzendari izana luzaz eta luzaz, Jean Hiriart-Urruty zenaren lagun handia eta adixkide mina. Nolako gizon xehea zen, zoin laketa eta zoin jendekina, bainan ere zoin apez kartsua eta zoin euskaltzale argia. Oroitzapen asko berritu ditu, haren lanak aipatuz eta goraipatuz, jende gazteaz zuen axola handia, gure kulturaren alderat zuen atxikimendua; ahantzi gabe utzi daizkigun liburu guziz baliosak, dena erakaspen sano eta laño... Ondotik, Manu Padilla ikerlari gazteak aurkeztu dauku 18. mendeko idazlan bat, Hazparne aldeko euskararen lekuko, idazlan bat behinere ez dena argitaratua izan bainan artoski begiratua, behin Maurice Harriet-en paperetan eta gero Piarres Lafitte kalonjearen esku. Mintzatu zauku ere, eta aski polliki, beste ikerle gazte bat, Maia Duguine, Hazparneko euskararen berezitasun zonbait argitan ezartzen zaizkigula, konparazione nola eta noiz Lapurdiko hegi hortan ü sartzen den u bokalaren partez. Azkenik, Andres Urrutia-k eskertu ditu guziak eta herriko etxearen izenean Patxi Arotzarena auzapez-ordeak azpimarratu du Hazparneko hautetsiek nahi diotela segurki euskarari eman hartze duen toki guzia, hori alde batetik, bestetik atsegin zela eta ohore hazpandarrentzat Euskaltzaindia hola etortzea bi herritar handizki omentzeko xedetan.


2

•Orotan bahitzeak entzuten dira •Nikaraguan, Hegoamerikar herritto munduan gaindi, gero eta gehiago, eta hortan, Radio Ley deitu irrati libroa ez da bururatzerik herrietan barna aditzen debekatu du podoreak eta, gehiago dena, diren jende edo talde multzoen ebasteak, bere tresneriak ere ebatsi dizkio. Munduko epe labur edo luzeagotan preso egoiten direnak, herri libroek eta Eliza katolikoak ere garrazki krigaizkiagorik ez dutelarik. Beha bada : tikatu dute egitate hori eta horrekin Daniel Orte- Yemen herrian, sei jende ereman dituzte, bat garen gobernamendua ere. Ez ahantz azken hau inglesa, bost alemanak, joan den hiru asteko bera gerillero izan zela, ezker muturrekoa huntan. Bainan bi erizain andere ere alemanak, lehenago. Al Qaidak beregain hartu dituenak. •Michael Jackson pop kantari amerikanoa - Jolo hegoaldeko ugartean, Kurutze Gorriko italzendu da Los Angelesen, Kalifornian, eta mundu iano bat, Eugenio Vagni, 62 urte, daukate bost guzia ezin egon hura aipatu gabe. Gazte gazterik ilabete huntan preso eta Aita Sainduak berak du hasia, 5 urtetakotz eta 10 urtetan ezagutua, haren libertatea eskatua. mundu guziko kantari ezagutuena daukate - Somalian, gosetearen kontra bermatzen den hogeigarren mendeko hortan 40 urtez bere talde bateko lau enpleatu daude gosegreban milkantuekin egin dituen suekin. Denaden, ez da itarrek ongi zaindurik eta zazpi ilabete ere badute besterik ikusi 750 miliun disko saldu ukan han daudela giltzapean heiekilako azken biek. dituenik eta nolako jendeketak ondotik bere - Darfur herrian lau langile humanitario dauzkate kontzertuetan ! joanden martxoaren 11n bilduak eta ez jakin noiz •Iran aipatuz berriz ere, Ahmanidejad presidenarte. tak dakigun molde jukutriazkoan izabazi bozen - Somalian berriz ere Munduko Medikuen (MSF) ondotik, hunen indarka jokoek segitzen dute : kideak zituzten hartu, hiru egunez apirilean bai Inglaterrako enbaxadak Irango Teheran kapieta geroago beste bi (japones eta holandes) talean zauzkan zortzi enpleatu arrastatu dituzte, 2008ko irailan, hiru miliun dolar galdeginez heien hango egitate txarrez mintzatu sari, kanpoko libratzearen truk. berriketari eta besteek ixilik egoitea hobe baitute - Afganistanen ere halako boluntario bat dute hango podorearen egitateaz. Hots, badira Iranen joan den hazarotik eta abendorat beren gartzele2.000 jendez goiti preso sartuak edo faltatuak, tan atxikia. kasetari eta beste. •Washington eta Israel, aspaldiko adiskideak, •Honduras Hegoamerika erdiko presidenta, ez dabiltz hoberenean oraiko mendearen giroan. Manuel Zelaya, bere herritik haizatu dute militaKasetek jakinarazi dute bat batean Amerikak eza rrek Costa Ricarat, hain zuzen bere herriko eman diola azken orduetan Israelek eta George bozen prestatzen ari zelarik, bere buruaren aitziMichell amerikanoak Parisen egitekoa zuten na kargutan iraunarazteko xedearekin, diotenaz, elgar-bisita bati, hor Netaniahu amerikarrarekin herri horren buruzagitzan. Protesta frango egimintzatu beharra baitzen. Washingtonek narazi du munduan estadu kolpe horrek, Iparalabainan errepikatzen du beti ez duela onartuko Amerikatik haste eta ezkertiar herrietaraino. israeldarren barnago hedatzerik Cisjordania horErran behar da Zelaya eskuinaldekoen laguntzaz tako palestinar lurrean. nausitua bazen bera, orai ezkertiarren alderat •Iran herrian aspaldiko estokan baitaude islamisitzulia zela, Venezuelako Hugo Chavez eta tak, ez da lasaituz joaki hango gazteria hoinbeste. Gisa guziz, nehongo demokrazietan ezin bertze libertate gabeko urte txar eta galgarrien onartuzko kolpea hori ere… ondotik. Parisen edo beste herri arrotz batean bizi, deitoratzen dute beren zorte txarra, batzu 25 urte huntan herriz kanpoan izanez. Bixtan da errebolta batean bizi direla bainan ez dute kontra altxatze baten egiteko zainik ere gehiago. Eta zainik ez duenak zer egin dezake mundu hobe batentzat ? •Xinan arrastatu berri dute Liu Xiaobo idazle ausarta, 1989 urteaz geroz sasipetik ari zen hango podorearen kontrario. Bazuen sei ilabete Munduko Gizonaren Zuzenen batzordeak ere begiztatua zuela bere herria demokratago nahirik eta holako idaiak idatziz. Manuel Zelaya (bigarrena ezkerraldetik hasiz) sustengatzen auzo herrialdetako agintariek, hor dituela bere aldean Evo Morales, Daniel Ortega, Hugo Chavez eta Rafael Correa

Antxoaren arraintzarik ez Beste urtebeterako antxoaren arraintza debekatzea erabaki du Europar Batzordeak, gutienez urtea bururatu arte. Espeziearen biziraupenerako biomasa eskasegia dela oraino ohartarazia zuen ICES Itsasoa Aztertzeko Nazioarteko Kontseiluaren txostenak. Hunen arabera, 21 mila tonelada inguruko biomasa neurtu dute ikerketek, zientzialariek 24.000 toneladatan finkatua dutelarik arraintza baimentzeko gutienezko kopurua. Ikerketek aditzera emaiten dute, biomasa errekuperatzen ari dela bainan ez aski oraingotz arraintzaren irekitzeko. Erabaki kaltegarria hegoalde ala iparraldeko arrantzaleentzat. Hauek espero zuten, guti bada guti, antxoa kuota baten arrantzatzeko baimena lortzea. Beraz 2010eko udaberria arte arraintza debekatua izanen da. Laugarren urtea antxoaren arraintza debekatua izanen dela. Bestalde, Hondarribia, Getaria, Ondarroako bortuetan lehen atunak agertu dira. Atun gorria edo hegalaburra eta atun zuria edo bonito edo hegaluzea. Berri ona zeren orain arte arrantzaleek ez dute diru sartze haundirik ardietsi berdelaren prezioa arras apala izanez. Espero dute jaz baino atunaren arraintza denboraldi hobeagoaren egitea.

Egunkariaren auzia betiko hestea eskatu du prokuradoreak Espainiako Auzitegi Nazionaleko prokuradoreak, Egunkaria auziaren behin betikotz hestea eskatu du. Zazpi pertsona daude auzipetuak : Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga eta Xabier Alegria. Auzi ekonomikoan, beste bost lagun: Jose Mari Sors, Fernando Furundarena, Mikel Sorozabal, Begoña Zubelzu eta Ainhoa Albisu.

Euskal Irratiak ixililduak Iruña aldean ? Nafarroako Gobernuak ekainaren 30a baino lehen emisioak gelditzeko agindua eman die Euskadi Irratiari, Radio Euskadiri eta Euskalerria irratiari, beren frekuentziek Noaingo aireportuko aire segurtasuna kaltetzen dutela argudiatuz. Hiru irrati hoiek euskaraz egiten dituzte beren emankizunak. Euskal herri irratiko arduradunek diotenaz seriostasun eta oinarririk gabeko erabakia izan da Nafarroako gobernuarena. Uhinen arloa Nafarroko gobernuaren eskumena ez izanez, Madrilgo agintariei ekainaren 19an irrati lizentzia bat eskatua dute Euskal Herri irratiko agintariek. Hauen arabera Espainiako industria arduradunek egin azterketek argi uzten dute irratien emankizunek ez dutela interferentziarik Noaingo trafikuarekin.

EITB-ren aroaren karta berria Karta horretan ez da Euskal Herria osorik erakusten ; Iparraldeko hiru probintziak ez dira osotasunean ikusten, ez eta Nafarroa ere, zeren iparekialdeko eta hegoaldeko zonaldeak falta dira. Aldiz, Espainiako Santander, Burgos, Errioxa eta Zaragozako probintziak agertzen dira. Frantziako Landak ere ez ditu erakusten.

Garoñako zentral nuklearra 2011n hetsiko ? Gobernuak laster bere erabakia jakinaraziko du. Iduriz gobernuak bi urtez irekirik atxikiko du eta 2011n, 40 urte funtzionamendu beteko ditu. Nukleor enpresak hamar urteko luzapena eskatzen zuen

Endarlatsako errepide berria irekia Irun eta Bera artean, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko lotura errextuko duen errepide berria, N-121a ireki dute. Ezbehar asko eta ardura larriak gertatzen ziren zati hortan ; 2005ean adibidez 14 pertsonak bizia galdu zuten. Bi tunnel, 9 kilometro pasa, eta zubia dauzka Endarlatsa parean. Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakariak inauguratu dute. Lanak 75,8 milioi euro gosta dira, kasik 52 Gipuzkoako aldundiak ordainduak. Egunero 11 mila ibilgailu pasatzen dira bide hortarik.

Presoen argazkiak polizak kentzen

ABILKI

Gobernua hein bat arramoldatu daukute. Behin erakusterat eman baino gehixago denen buru. Zortzi minixtro joan dira kanporat eta beste zortzi sartu. Bestalde, barne gelditu direnen artean aldaketa batzu izan dira, zonbait segurik frango aipagarriak. Nicolas Sarkozy presidentaren adixkide handi bat, Brice Hortefeux, jarri zauku barne-minixtro, gisa hortan ardietsi du aspaldian begistatzen zuen kargua. Michèle Alliot-Marie ezarri daukute justiziaren minixtro, grado berezi batekin gainerat, batzuk errana zutelarik poxi bat hotzean zitakeela Sarkozy-rekin... Bainan aipaldi gehiena ukan duen gauza izan da Frédéric Mitterrand gobernuan sartzea kulturaz arduratzeko. Mitterrand ezkerraldeko president zenaren iloba baita alabainan, nahiz bera ez den sekulan biziki ezkertiar agertu. Izenak ere ainitz egiten du eta frangok uste dute beraz biziki abilki jokatu dela Sarkozy, jokoa ezkerralderat “idekitzen” balu bezala... Bestalde, minixtro berrietan horra Michel Mercier, MODEM alderdiaren diruzain zena, François Bayrou-ren adixkide mina, eta orai Sarkozy-k bereganatua alegia-eta deusez... Horiek hola, zonbat denborarentzat gobernu berritu hori? Beste arramoldaketa bat, ttipia edo handia, izaiten ahal litake helduden udaberrian, lurralde-bozak egitearekin, hala diote segurik hor gaindi...

DIRU HORI ZERTARAKO ?

Igande aratsaldean, François Fillon gobernuburuak minixtro guziak bildu ditu (Kouchner bakarrik falta, Grezian baitzen), ez bezperen kantatzeko bainan elgarrekin aztertzeko nola zertan balia Urtats ondoxean egitekoa den diru mailegu handia... Versailles hirian egin hitzaldi hartan aipatua Sarkozy presidentak. Zonbateko mailegua, hori ez da oraino argi. Ehun miliar euroren heinekoa, hala erran dute batzuek bainan hori haatik ainixko ditake! Dena den,

sos guzia baliatuko omen da obra handi batzuen akulatzeko eta ez beste deusetan! Bankoeri mailegatuko dea ala nornahik emaiten ahalko ote du bere dirutik? Eta intresak zonbatekoak izanen ote dira? Horiek denak azaroan edo hola jakinen, arte huntan karkulak untsa eginik. Sondaien arabera, jendeak ez du haatik biziki bero iduri...

AUTONOMIA

Antilletan izan zauku Nicolas Sarkozy. Itzuli laburra haatik, biziki laburra... Doi-doia 16 oreneko egonaldia. Frantses ekarri ugarte horietan aski egun nahasiak izanak dira duela zonbait hilabete. Geroztik ere, giroa pisu, bazterrak arras minbera. Ugarteak eri eta Sarkozy mediku bere gostuko segurik. Berekin zuen bixtan da Marie-Luce Penchard itsas-haindiko eremu horietaz arduratzen den minixtro berria, bera ere hangoa izanki hain xuxen. Martinikan, deplauki erran du urruneko departamendu horiek ez ditazkeela trata besteak bezala, badutela kondutan hartu behar den berezitasun bat. Eta Martinikari beraz garbiki hitzeman du autonomia zerbaiten gozamena, ondoko egunetan ikusi behar nola har bide hori. Bainan xo, aski gora azpimarratu du autonomia ez dela nihundik ere izaiten ahal beregaintasun osoa, Martinikak gisa guziz Frantziari lotua behar duela segitu, zonbatetarainoko autonomia emanen zaion eztabadatu ondoan ere... Guadalupen aldiz, ez du holakorik aipatu. Solas guti, hitzaldiak hotz eta motz, ezagun beti badela oraino sukar poxi bat... Zer gerta ere, jandarme eta beste, kaxketadunak han ehunka, eta begia ernerik! Ororen buru, Frantzian gaindi, Sarkozy-ren bidaiaz nehork ez du espantu handi-handirik egin. Bestenaz ere keinka berean hil baita supituki bezala Michael Jackson kantari artixta famatua, kazeta, irrati eta telebixtek lehentasuna emaiten ziotela, eta nolako lehentasuna, gertakari horri..! J-B D

Arrasateko auzapezari presoen argazkiak kentzeko agindua eman dio Ertzaintzak eta 24 oren barne kenduak izan dira. Beste lekuetan ere, hala nola Donostiako parte zaharrean operazio bera egin du ertzaintzak.

ETArena izan daitekeen gordagia aurkitu dute Frantzian Frantzia hegoaldeko Tarn departamentuan, ETArena izan daitekeen gordagia atzeman du Poliziak asteburuan. Bonbak prestatzeko materiala, hiru kilo pentrita eta 100 detonatzaile aurkitu dituztela adierazi dute. Hurbileko kanpin batean zauden jendeek dute poliza abisatu.

Duela 30 urte zendu zen Blas de Otero Bilbon sortua 1916an, Blas de Otero poeta Madrilen zendu zen 1979 an. 30 garren urtemuga ospatzeko omenaldia egina izan zaio Bizkaiko hirinagusian. Bere poemak irakurri dituzte Egaña karrikan daukan orroitharriaren aitzinean eta BBKaren egoitza nagusian. Gerla ondoko poeta haundienetarik bat bezala kontsideratua da Blas de Otero.

Rikardo Arregi kazetaritza Sari Nagusia : Olatz Simon Aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Sari nagusia EITBko Olatz Simonek irabazi du, Txinatik eman berrientzat eta bereziki joko olinpikoen garaian egin duen lana gatik. Kazetari Gaztea saria Argia aldizkariko Gorka Bereziartuarentzat izan da. Sari Berezia, Martin Tejeria Euskadi Irratiko ‘Kostaldeko trena’ saioko gidariari eman zaio. Ohorezko aipamena TtipiTtapa komunikazio taldearentzat izan da. Telebista emanaldiak utzi behar izan ditu aurten; besteak beste, Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideei eman diru laguntzak %95ez murriztu dituelako.

Euskaltel Frantziako Itzulian Larunbatean Monakotik abiatzen da txirrindularien Frantziako Itzulia. Aurten ere Euskalte-Euskadi taldea barne, Mikel Astarloza eta beste.


3

Yuri Zytsar ohorezko euskaltzaina hil da

LAGUN TXARTELA Hendaian, txartel laguna deitu dute uda huntan lehen aldikotz eskainia den txartela, herri hortan oporretan direneri ere ikusgarri eta besta batzuetarat merkeago sartzeko emaiten zaioten errextasuna, txartel hori hartzen ahal berak oporretan dauden etxetan, hendaiarrek aldiz galdetzen ahal turismo-bulegoan edo besta-komitean. Konparazione, hamar euroko sartzea zazpietan ukaiten ahal. Gisa hortan jende gehiago biltzeko eta erakusteko Hendaian ez direla sobera lotzen pagatu behar duenari... Arrazoinki ariz denentzat hobe baizik ez dela!

BI ESKOLA BATETARATZEN Donibane Lohizunen, bi eskola girixtino batetaratuak izanen dira helduden irailetik goiti, San Josepe eskola eta Urkijo auzoaldekoa. Ama-eskola Urkijon izanen da, tokia ezin asurtiagoa dela, kanpo eder zabal batekin, lehen maileko gela guziak aldiz San Josepen. Orotarat 450 haur edo gehixago badabiltza bi eskola horietan. Burasoek usaia berriak beharko dituzte hartu. Haur bat batean ukanen dutenek eta beste bat bestean baliatzen ahalko dute bien artean urririk ibiliko den joan-jinkaria. San Josepe eskola elebitasunarentzat lehenetarik izana da eta egitura berritu horrek ere ildo beretik segituko du. Haurren % 35 dira gela elebidunetan.

SASOIN BERRI, MOLDE BERRI Donibane Lohizuneko jai-alai ezkerparetan sasoin berri bat hasi da zezta-punta jokoan. Aurten ez oraino bainan helduden urtean sail horrek beste ixtura bat hartuko du, legezlege parioak egiten ahalko baitira partida horien karietarat. Aurtengo berrikuntza hauxe da, helduden urtekoa jadanik gogoan, ez dela gehiago bizpahiru mantxetan jokatzen ziren partida heietarik, bainan lau pare aldi bakoitx, “quinielas” delakoen moldean aldizkatuz artzen direnak...

BOGA, BOGA, MARIÑELAK... Zokoan ikus ditake, dena tindatu berria, untzi bat arras berezia. “Boga Donibane” du bere izena. Zer du bada hain berezirik? Lehengo euskaldun mariñelek balea ihiziko erabiltzen zituzten batzuen idurikoa dela, hobeki erraiteko arrunt berdina ere... Boga elkarteak du muntatua, hiru urtez lanean arizanik hortarako. Holako bi barku badira ere muntatuak mugaz haindian, Pasaiako portuan, Albaola elkarteari esker.

NERABEAK HONDARTZAN Hendaian, herriko etxean kokatu gazte zerbitzuak sail berri bat idekitzen du aste huntan agorrilaren 29-a arte segituko dena. Hori da Ongi etorri hondartzan asko ausagailu gozatuz... hondartzako bilgunea 14 urtez goitiko nerabeentzat, zernahi ausagailu eskainiz, kirola, joko edo ibilaldi, burasoek gisa hartako kontratua onartuz geroz eta hilabetean hamar euro ordainduz. Astean bost egunez idekia aratsaldetan, asteartetik larunbaterat.

GELTOKIETAN GREBA Donibane Lohizunen eta Hendaian, treinen geltokietan langileak greban paratuak dira bi lanpostu nahi baitaizkiote kendu eta holakorik ezin onets, zerbitzua untsa segurtatua izaitekotan ez dela holakorik egin behar!

AUPA TXISTULARIAK! Ehun bat txistulari entzun dira igandean, meza nagusitik landa, Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzinean, bai eta aratsaldean, beste hainbeste kantarirekin, Dukontenea kanpo ederrean, Kima bestaren karietarat. Sail guziz herrikoia eta goresgarria !

“ LAMILUMA ” OBRA POLLITA Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak sustaturik eta Silbi Chenal euskara teknikariak kudeaturik, lan ederra ereman dute 2008-2009ko ikasturtean zehar eskualde hortako 8 eskolek. Abendutik maiatzera, Fernando Murillo azpeitiar idazleak eta Jon Zabala hernaniar marrazkilariak lagundurik, eskola horietako CM1 geletako ikasleek ipuin marraztuak landu dituzte. Lan horren fruitua : Lamiluma CD-rom pollita, Amets Arzallus bertsulariak asmaturik izenburu hori eta Julie Lesgourgues-ek ilustraturik. Sarako ikastola (Olivier Zozaya irakaslearekin) eta eskola publikoa (Eliane Elissalde), Urruñako eskola publikoa (Ixabel Aprendisteguy), Senpereko eskola publikoa (Jacqueline Boutin) eta pribatua (Mixel Jorajuria), Ainhoako eskola publikoa (Patxi Thicoipe), Hendaiako ikastola (Peio Urriza eta Chantal Maya) eta Lissardy eskola (Sebastien Zamora) dira 8 eskolak. Joan den ortziralean aurkeztu dute, besta giroan, Lamiluma CD-roma Senperen, Christine Bessonart auzapezak deneri euskara hutsez eginik ongi-etorri beroena, hor zeudela ere Michel Hiriart eta Henri Daguerre herri elkargoko lehendakaria eta lehendakariordea. CDrom hortan, gela bakotxaren hiru ipuin ilustratu aurki ditzazkegu, haurrek berek asmatuak eta kondatuak, tartean entzun daitekeelarik ere, Senpereko haurren ipuinetarik baten ondarrean, Mixel Jorajuria senpertar erakaslearen “Lur izarbelari erantzunak” kantua, Philippe Albor-ek musikatua. Harrigarri da, ongi inguratuak direlarik, zer lan ederra egiten ahal duten haurrek ! Egiazko artistak dira !

IUTarekin jo aitzina DUT eta lizentzia profesionalak IZEN EMAITEA gune huntan : http://www.iutbayonne.univ-pau.fr

BANKUKO LIZENTZIA PROFESIONALA

Ofizio bat komertsant eta enpresa ttipien zerbitzurako

BAIONAKO IUT - 17, Paul Bert plaza - 64100 BAIONA - Tel : 05 59 57 43 03

Yuri Zytsar ohorezko euskaltzain eta hizkuntzalari errusiarra hil da ekainaren 23an, 81 urte zituela. Bere sorterrian ehortzia izan da, Kuybishev-en. Yuri Vladimirovich Zytsar, Volga ibaiaren ondoko herri hortan sortua zen, 1928an. Ohorezko euskaltzaina zen, 1992ko otsailaren 1ean izendatua. Gaztea zela linguistikan aritu zen, eta frantsesa, alemana eta ingelesa ikasi zituen. Ezkondu eta gero sobietar gobernuak Vietnam-era bidali zuen, frantses hizkuntza irakasteko. Vietnamgo Akademiak ohorezko kide bezala onartu zuen. Siberiako leinuek erabiltzen zituzten zenbaki-sistemak aztertzen aritu zen. Gero euskararen berri izan zuen, eta hunen ikasteari lotu zen. Hain zuzen ere, euskarari buruz egin zuen tesia 1955ean, Leningradon. Euskararekiko bere interesa ikusita, Tbilisira bidali zuten, euskararen ikasketak sendotzeko eta berpizteko. Garai hartan Georgiako Errepublika Sobietarreko Hizkuntza Akademiak bazeukan euskarari emandako saila. Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea garai hartan itzuli zuen errusierara eta bere ikasleek Kaukasoko hainbat hizkuntzatan itzuli zuten poema bera. Tamara Makharoblidzek, adibidez, georgieraz jarri zuen bertsioa. Koldo Mitxelenarekin gutun bidezko harreman luze eta emankorra izan zuen. Mitxelenaren bitartez, hain zuzen hasi zen Euskera eta Fontes Linguae Vasconum aldizkarietan artikuluak argitaratzen. 1990ean, Georgian gerla zela eta, alde egin zuen eta Petersburgora joan zen, bertako Tekhnichiski Universitet-en irakasle izan zen, besteak beste euskara irakatsi eta ikasleak euskararen harira bideratzen zituen, doktorego tesia alor honetan egin zezaten. Jubilatu arte (1995ean) jarraitu zuen postu honetan. Ukrainako Akademiak ere ohorezko kide izendatu zuen. Azken urtean eritasun luze baten ondorioz ezin izan du lanik egin, eta ehunka proiektu gelditu zaizkio bururatu gabe.

EUSKALTZAINDIA IPARRALDE – URTE LANTSUA Euskaltzaindiaren Iparraldeko adarraren biltzar nagusia iragan da ekainaren 25ean Baionan, Gazteluberriko bere egoitzan. Hogeita bost lagun dira kari hortara bildu. Euskaltzaindiko zuzendaritza osoa, Andres Urrutia euskaltzainburuaren inguruan eta Iparraldeko euskaltzain osoak bai eta euskaltzain ohorezko eta urgazle frango. Hor ziren ere EEPko zuzendaria, Estebe Eyherabide, eta elkartearen konduegilea, Mixel Fagoaga senpertarra, kondu onen iragarle. Beñat Oiharzabal euskaltzainburuordeak du biltzarra kudeatu, urte guzian ereman den xinaurri lana aipatuz, garrantzi handieneko lana euskararentzat, ikerketa batzordeena, lexikologia, gramatika, dialektologia, onomastika, literatura, Jagon saileko Corpus eta sustapen batzordeena ere, hots Euskaltzaindiaren hiztegia, Euskararen Hizkuntz Atlasa eta bertze lan eta argitalpen guziak...

MIXEL ERNAGA-K IKAS-ETIK ERRETRETA HARTZEN Hamar urte hontan, Uztaritzen kokatzen den Ikas pedagogia zerbitzuan ari zen lanean Mixel Ernaga. Hori aitzin, 27 urte zituen eremanak erakasle bezala, urte luzetan euskarasko erakasle, ibilkari gisa, kostalde hortan lehenik, Hendaia eta Bidarte artean, Amikuze aldean gero. Ikas eta Hezkunde Nazionalaren arteko konbenio baten bidez, hunek euskal pe- Mixel Ernaga dagogia zerbitzu horren meneko bi erakasle uzten-eta, 1999an sartu zen Mixel Ernaga Ikas-en. Ikasmaterialgintzan ari da gehien bat Ikas, euskarazko erakaskuntzaren zerbitzuko, zazpi langilerekin. Eskoletako lehen maileko materialgintzaren ardura zuen Mixel Ernagak, erakasle talde batzuekin euskarazko lantresnak sortuz : “Lan interesgarria bainan zaila, proiektu pisuak bururaino ereman behar, bi/hiru urtez, pazientzia handiz” diola. Alabainan, dena egitekoa zen sail hortan, eta hamar urte hautan galdera handia bada, lantresna egokiak publika diten, zientzia eta gaineratikoetan. Argitalpen sail hori ereman du gehien bat Aines Dufau, Antton Hariñordoki eta Xabi Elizondo maketistarekin. Orain, 55 urtetan, 37 urteko lanaldia eginik, erabaki du erretiratzea Ikas-etik, bertzalde ere ez baitu lan eskasik. Alabainan, Urepeleko auzapez gisa badu zer egin, erretretaren bete lan. Ikas-en, kide eta adiskideekin joaite hori alegeraki ospatu du asteazken huntan. Hemendik aitzina, bere ordaina Hendaiako ikastetxe batean erakasle den Unai Zubeldia urruñar gaztea izango da Ikas-en.

CAROLINE LUGAT-EN HIRUGARREN ELEBERRI HISTORIKOA Zuzenbidearen Historia erakasle da Caroline Lubat Baionako Fakultatean, itsasgintzako zuzenbidean berezitua. Idazle ere da. 2004ean publikatu zuen, Elkar etxean, Coup de mer eleberri historikoa, 2006an Soleil noir. Orain, hirugarren batekin badator, Frères de la Côte, Joannis Batkin pertsonai nagusiaren inguruan triologia historikoa ederki borobiltzen duela. Eleberri historikoek badute halako alderdi neke bat : ez dakigu xuxen zein den historiaren zatia eta zein fikzioarena, irakurlearen baitan biak nahastearen irriskuarekin. Hala ere, ez dira interesgabeak, trilogia huntako lehen bi tomoek arrakasta handia ukan zuten, eta ez da dudarik hirugarren hunek bide bera hartuko duela, hain du idazleak talendu itsas-kortsario horien abentura harrigarriak kondatzeko. Frères de la Côte hunek 1694eko udaberrira garamatza, urte dorpea, sei urte hortan Frantzia eta bertze erresuma askoren arteko gerla gogorrak ekonomia larruturik utzia, halaber jendeak. Joannis Batkin donibandar kortsarioa itsasoetan gaindi guduz gudu doa bere bide, heriotza duela lehen auzo, eta manatzen duen itsasuntziaren jabearen alabaz sekretuki maitemindurik dagoela... (388 orrialde, 22,50 euro).


4

BAIONA

HAZPARNE

KANBO

EUSKALTZAINDIA Juanden ortziralean, ekainaren 26 an, Euskaltzaindiko kideak Hazparnen ginintuen biltzarre batentzat etorriak. Euskaltzaindiaren 90 garren urteburukari, elgarretaratze horrentzat Hazparne hautatuz, erakunde hunen eraikitzaile lehenetarik bat, Piarres Broussain, Hazparneko auzapez izana, ospatu nahi ukan dute. Aratsaldean euskaltzain diren bi hizlarik mintzaldi bat egin dute, Piarres Charritton-ek Broussain Euskaltzainaren lanak aipatu ditu eta hunen ondotik, Emile Larre apeza mintzatu da herriko bertze Hazpandar euskalzain batez, Jean Hiriart-Urruty Abitueneko apezaz. Ondotik bi gaztek eman dituzte Hazparneko euskarari buruz bi lekukotasun : Maia Duguinek : Hazparneko euskararen berezitasunez bi hitz eta Manu Padillak: Hazparneko euskara XVIII. mendeko testu argitaratugabe baten arabera. Elgar zentroko gela haundia bete da gertakari hunentzat. Hazparneko Herriko Etxeak ongi etorri beroena egin diote Euskaltzaindiko kide guzieri.

Sukil’hand - Sasoin ederra egin dute gure neska eskubaloilariek. Eta goresmenak bereziki 13 urtez peko taldeari, Villeneuve de Marsan-eko lehiaketan finaleraino heldurik, hau galdu badute ere Gan herriko talde onaren kontra, 19-15.

BIRLA lehiaketa Union Basque elkarteak antolatzen du uztailaren 12 an emazten arteko lehen birla xapelgoa. Hau “Toki-Ona” Hazparneko birla joko gunean iraganen da aratsaldeko biak eta erdietarik goiti. Egun berean aratsaldeko lauak eta erdietarik goiti familien arteko lehiaketa binazka. Izenak eman behar dira lehen bai lehen azken epea baita. Tel: 06-30-79-30-24. ERRETRETA HARTU Alice Hugron, Santa Terexa ikastegian erakasle zen andereak erretreta hartzen du. Juanden larunbatean ikastegian egin diote omenaldi hunkigarri bat. Haurrak, burrasoak eta bere erakasle lagunak hor kausitzen ziren, herriko eta parropiako arduradunekin Alice Hugron errientsari erretreta on baten agiantzen egiteko. Sandrine Labarthe ikastegiko zuzendariak egin dio omenaldi bat bertsuz idatzia nun bere biziko gertakari guziak aipatuak ziren. Pesta ttipi hortan ordu hunkigarriena izan da Alice-n hiru semek aurresku eder bat dantzatu diotenean. 36 urtez erakasle izan da Alice eta hauetarik 28 Hazparneko ikastegi hortan iragan ditu, ama eskolan behin eta lehen mailan undarrean. Luzaz bere senarra ukan du zuzendari Santa Terexa eskola huntan, hunek duela bi urte hartua zuen erretreta.

Heriotze – Ganden astean bere azken egoitzarat segitua izan da Frantxoa Alzuaga Amotz Uhaidekobordakoa. Bizpahiru ilabete barkatzen ez duen gaitzarekin borrokan arizanik pausatua da 85 urtetan. Frantxoak bere bizia iragan du laborantzan. Duela hameka urte galdu zuen Jeanine emazte baliosarekin ukan zituzten lau seme alaba. Mendi kaskoan den etxalde ttipiari eman zioten harroaldi bat. Etxeari hurbil ziren larre peza ederrak laborantzako lur edo sorro eginez. Behi alde ederra eta ere artalde ederrarekin bazuten nun josta. Bainan Frantxoak beti buru egin du deneri. Adinerat heltzean semeak bere familarekin hartu da etxeko segida. Bainan hor zuten aitatxi laguntza ederren emaile eritasunak hartu arte. Bere seme alaberi, haur ttipieri eta ere bere haurrideeri beren familekin, deneri eskaintzen ditugu gure doluminak. Pilota Nexkatoak xapeldun – Duela zonbeit egun bururatu dire palantxan goma arinarekin nexkatoen xapelgoak. Helduetan pare batek lehen mailean eta bertze batek bigarrenean galdu dute finalerditan. Aldiz, gaztetxoetan, Lea Ozcoidi eta Marion Daguerre xapeldun ditugu finala Itsasuarreri irabazirik. Bertzalde beti palantxan Union Basque xapelgoan Arinak mailean Amaia Sein eta Christelle Maquirriainek finala galdu dute. Ohore xapelduneri eta goresmenak ohorezki beren xapelgoak egin dituzten guzieri bai eta ere horien moldatzaileeri.

Piarres Charriton eta Emile Larre

SENPERE

Alice bere senarraren ondoan, hiru semeen aurreskuaren denboran.

MAKEA-LEKORNE Gora Airetik - Badakit ez dela espantu egiteko tenorea, bainan halere erranen dut bi bikote baditugula finaleko ! Xitoetan, Eñaut Etxeberria eta Benoit Cachenaut. Arinetan, Olivier Duhart eta Bixente Idiart. Eta huna Hervé Bonebeltx nagusitu dela Palomes gazteari, 40-27, Baionan. Azken berdintzea 20etan zutelarik. Jokoan Hervé nagusi, bainan erranen dut Palomesek ahal handiak badituela eta nahikunde handia ere. Segur, hola segitzen badu, pilotari handi bat aterako dela, zion Hervék berak partida bukatzean. Goresmenak bieri ! Baiona Modernean : Sorhuet-Harizmendi 40, Xala-Irujo 28. Azken hau ez zen sobera trenpuan gibel hortan ; bezperako partida sendi zuen, halere eginahala arizan da, Seaskaren 40 urteak gogoan. Dena den, Sorhuet egun handian ginuen, bote eta jokoan errege, eta Harizmendik egin dauku orotarik eta, ariz hola jartzen trinketeko jokoari, beraz goaita eta segi ! P.I.

ITSASU Garapen Kontseiluaren urtemuga Euskal Herriko Garapen Kontseiluak bere 15. urtemuga ospatu du iragan larunbatean Itsasun. Ospakizun hau SANOKI gelan iragan da: -lehenik, goizeko 9.30etan, izan da urteko Biltzar Nagusia, -ondotik, 10.30etan, izan da prentsaurreko bat, -eta 11etarik goiti izan da biltzar idekia, lurraldeko aktore edo eragileeri idekia, izan dadin ekonomia mailan, gizarte ala kultura mailan. Karia hortara bilduak ziren beraz Itsasun Iparralde huntako “ politikalari-buruak ”. Hor aipatuak izan diren gaien eta hartuak izan diren erabakien berri ohiko bideetarik xeheki emana izanen da ondoko egunetan. Hirukasko Joanden larunbatean ere gure herriko lurretan gaindi ibili da lasterkaldi edo ibilaldi famatua. Hunek bere 20. urtemuga ospatzen zuela.

Gure xapeldunak lorios aldean dauzkatela beren erakasleak Maritxu Bereau eta Mattin Sanchez

MUGERRE Elizaberriko bestak - Uztailaren 10etik 14erat, Mugerre Elizaberriko gazteen elkarteak antolatzen ditu auzoalde hortako bestak. Kari hortarat, Ibar trinketak moldatuko du otruntza bat uztailaren 13an, astelehen aratseko 9etatik goiti. Ohidurak nahi duen bezala, huna zer jaten ahalko duzuen plazerrekin sagarnotegi afari hortan : bakalau moleta, txuleta, gasna, pastiza, kafea, afal ondokoa, sagarnoa eta arnoa barne. Helduek 25 euro, haurrek 15 euro, izenak aitzinetik emanez 05 59 31 83 65era. 23:00etatik goiti animazionea.

ANGELU Angelu/Baiona errepide nagusiko obrak Estatuaren eskuetatik kontseilu orokorrak Nazional errepidea bereganatu du, eta 600 metroko bide-zatiaren berrantolaketa asteartean bururatu dute. Lurrak erosi eta, bidea largatu dute, eta bi aldiz bi lerrotan antolatu : zentzu bakoitzean lerro bat autoentzat, eta beste bat garraio kolektiboentzat, hala nola Chronobus autobusak, autobus arruntak, taxi, edo sokorrien ibilgailuentzat. Operazioa 6,6 milioi euro gosta da, eta Grenelle-ko ingurumen topaketetan finkatu araudien arabera antolatua da. Estreinaldia heldu den asteartean. Langabezia partzialean ezarri dute Dassault lantegia Irailetik haste eta otsail ondarra arte Angeluko Dassault lantegia hetsirik egonen da aste oso bat hilabete bakoitz. Aitzineko asteartean Parisen iragan den enpresa komite zentralaren kari langile sindikatu guztiek onartu dute lan apalketa hori, denek salbu CGT sindikatuak. Honek ez du onartzen lan apalketarik, ikustearekin Dassault enpesak baduela 17 miliar euroko lan karneta begi aitzinean. CGT sindikatuak, nahiz bigarren atera den azken hauteskundetan, galdegin dio aditu enpresa bati Dassault-ren kontabilitatea zertan den iker dezan.

Hezitzaileak karrikan beste behin Lehen aldian baziren hirurogeiez goiti, joan den astelehen goizean ehunen kopurua gainditu dute haurren eta helduen harrera soziala segurtatzen duten egituretako langileek, gutiz gehienak hezitzaileak. Egun berean Parisen biltzen zen batzordean hitzarmen kolektiboa errozgora emana izan zitekeela kezkaturik bildu dira. Mobilizapenaren barne greba egin dute astelehen goizean, arratsaldean denak lanera itzuli direlarik. Parisen hitzarmen kolektiboaren kontua geroratu dute ; mesfidantza badago hezitzaileen eta hauek ordezkatzen dituzten sindikatuen artean, CFDTek salatu du SUD ari dela gibeletik hariak tiratzen, sindikatu horrek ez duelarik hitzarmen kolektibo zaharra inoiz izenpetu. Argumentu horrek ez du ahantz-arazten hezitzaileak arranguratuak direla. Bi etxe agentzia sozial kostaldean. Iparraldeko bi herriko etxek, Donibane Lohizune eta Miarritzekoek etxe agentzia sozial bat sortu dute, bakoitzak bere eremuan. Abertzaleen Batasunak arras atseginekin jakin du berri hori, berak lehenagodanik plazaratu proposamenetatik bat baita etxe agentzia sozialak sortzea. Donibane Lohizunen “ Herri Berri ” oposizio abertzaleak egin zuen proposamena duela zenbait hilabete ; eta Miarritzen AB-ek joan den apirilean lerrokatu zituen hamabost proposamenetan bat horrelako agentzia batena baita. AB-ek bultzatu nahi ditu partikularrak, bereziki bizitegi hutsen jabeak agentzia sozialek eraginen duten langintzan parte hartzera. Berrabiatze plana presentatu dute katedraleko kalostrapean. Berrabiatze plan bat abiatu du estatuak ekonomia bultzatzeko. Katedralean eginen dira gastu handieneko lanak, kalostrape guztia berritzen ari baitira. Baina horretaz gain presondegia, Hendaiako Abadia gazteluko gela bat edo Larresoroko kapera ere berrituko dira. Horren egiteko 17 milioi eta erdiko inbeztizamendua eginen du estatuak iparraldean aurten. Akitaniak erosten ditu Fertiladourreko lurrak Akitaniako kontseiluak erosiko du, Bokaleko hiriarekin elkar aditurik, Aturri hegiko eremu bat San Bernateko gunearen jarraian, Baionako portu hegian. Joan den osteguneko biltzar nagusian bozkatu dute erospenaren dirutza. Akitaniak helburu industriala emaiten dio guneari, horrela baztertzen baitu leku horretan Bokalek pentsatzen zuen komertsa gunearen eraikuntza. Eremu horretan ba omen da haatik hektara bat guztiz erradioaktibo gelditua dena. Hain zuzen erospenari baldintza bat ezarria izan zaio, lehenik Fertiladourreko eremuaren ikerketa bat eginen dela, erradioaktibotasun hori ba den ala ez probatzeko. Argiaren eliza protestanteko bidaiariak Baionan 180 karabana etorri ziren aitzineko astean Angeluko hondartza hegiko belardietara. BAM hiri elkargoak, suprefetaren gomendio azkarrari ihardetsiz, bi egunez garbitu du “ Cheneraie ” deitu eremua ipar Baionan. Bidaiariek onartu dute Angelutik horrat joaitea. Hor daude aste hau osoa, erdian altxatua duten xapitoan argiaren eliza protestanteko zeremoniak burutzen dituzte arratseko zortziak eterditan egunero. Hemengo jendea gomitatzen dute akta horietara. Batzeko kontzertazioaren bilana Biltagarbi sindikatuak kontzertazio edo galdeketa egun bat antolatu zuen joan den maiatzean, Batz gunean egin asmo duen hondakintegiaren inguruan sortu diren duda eta arrangurei erantzuteko. Orotara, hirurogei bat presuna eta elkarte pasatu dira, eta Biltagarbi sindikatuak ohar guztiak bildu ditu bere kaierean. Publikoak ekarri zenbait elementu sartuko ditu proiektuan. Ondoko etapetan, 2009 ondarreko inkesta publikoa abiatuko da, lanak 2011 erditsutan hasteko. Eta Batz guneko hondakintegiak 2013ko behar luke martxan.

EUSKO IKASKUNTZA ETA BAIONA HIRI SARIAK Urte oroz bezala, 2009 huntan ere antolatua da “Eusko Ikaskuntza – Baiona Hiriko dokumental bideo sariak” izeneko lehiaketa, amaturreri idekia. Filmak igortzeko epea : urriaren 15a aitzin. Dokumental erakusgarri hoberenarentzat: 1250 euroko saria. Abenduan jakinaraziko da epaimahaiaren erabakia. Xehetasun guziak : Eusko Ikaskuntza, 51 Jauregiberri kaia 64100 Baiona.


5

IZTURITZE

AIHERRA

Sortze Berri alegera bat badugu berriz ere herrian, nola ez, sortze bat baitugu aipatzeko, Laharragan bizi diren Joëlle eta Jean Claude Garraren lehen haurra, Unai izendatu duten semea. Zorionean eta osagarrian haundi dadila bere burraso eta familiakoen erdian. Goresmenak aitetama gazteeri!

Xobur Martinon-en urrezko ezteiak Huna hemen 30 bat ilobek eman dituzten bertsuak Sauveur Martinon beren osaba apezari, ekainaren 21ean Aiherran, Nelly Challet ilobak eginik...

Harpealde trinketak 25 urte Herriko etxeak Izturiztar guziak gomitatzen ditu urtemuga horren ospatzerat uztailaren 12an igandez. 10 orenetako mezaren ondotik pilota partidak ikusten ahalko dira trinketean, Abarratiako neskak palantxan eta 11:30tan esku huskako partida : SorhaitzArotçarene / Oyhenart-Itoiz T. Gero jan aitzinekoak eta bazkaria eskainiak dira deneri ondoan den herriko gelan. Goxoki pesta egiterat gomit dira denak. Izenak behar dira eman hautetsi bati edo herriko etxerat uztailaren 4eko, antolaketaren gatik. Ibilaldia gauez Erberua elkarteak du antolatzen uztailaren 4ean, beraz larunbat huntan. Elgarretaratzea aratseko 8tan trinketean, Abarratia mendixkari buruz 5km egin ondoan, Etxartekobordan geldialdia edateko eta jateko, itzultzea harrobia eta Ameztoian gaindi beste 4 km. Bakotxak bere muntadurak jarraikarazi behar ditu haatik eta bereziki jatekoa eta argia. Ongi etorri dener

BIDARRAI Herriko langile berria – Sei presuna presentatu dira herriko langile izaiteko, Jean Michel Baratcharten ordainez, hau kolpatua izanki. Eta Patrick Barbaste Gangurdonekoa hautatua izan da postu hortarako. Hirukasko – Mugimendu handia zen ibiakoitz goizean plaza bizkar hortan. 800 oinezko dira elizaitzineko plazatik abiatu Iparlara buruz, Hirukasko ibilaldi-lasterkaldi horren 20. urtemugakari, behar den bezalako aroarekin. Eta Laxague bithirindar anaiak balinbadira nagusitu jaz bezala (4:20’), berekin betan heltzen zirela ere Claude Escots Irisarrikoa eta Hervé Bros Uztaritzekoa, hirugarren egin du gure herritar Pierre Sallaberryk, Ximun Galanena Kanbokoa zuela lagun, bere marka hoberena hobetuz. Goresmenak ! Eta biba parte hartu Zer tropa, Bidarraitik abiatzean ! duten bertze herritar guziak !

BAIGORRI Ezkontza Larunbatean, ezkontzako sakramenduak elgarretaratu ditu Laure Tambourin Enauteneko alaba, bankoetako langilea eta Ramuntxo Elissetche garaztarra, ofizioz suhiltzailea Pauen. Zaron izanez beren egoitza, herriko etxeko urratsa eta elizkizuna han iragan dira. Gure agiantza hoberenak espos gazteeri eta goraintziak beren aitameri. Kermeza Uztailaren 5ean, helduden igandean dugu Baigorriko kermeza. Irulegin hasiko da 9.00tan meza, ondotik bixkotxa saltzea, gero Baigorrin 10.30tan meza eta ondotik bixkotxa saltzea. Plaza Xokon zintzur goxatzea, hor berean bazkaria, lekuko kantari, bertsulari eta bakotxaren omoreak alaituko duena. Jateko izanen da : salda, bixigua, ahatekume xerra, ilar biribila, entselada, ardi gasna, bixkotxa, kafea bere ondokoarekin eta arnoa, dena 18 €, haurrentzat 8 €. Bazkalondoan ausagailuak izanen dira ttipi eta haundientzat : joko, errota eta bertze, edateko lekuarekin. 19.00tan zozketa. Ongi etorri jinen diren guzieri. Pilota Joanden asteburuan, baziren oraino Euskal Herriko Ligaren kondu, plazalaxoko finalerdiak. Esku huska A mailean. Xitoetan B. Bascans eta P. Cedarry-k galdu 21 – 30 Senpereren kontra. Benjaminetan, Alcasena eta X. Bascans nagusitu 30 – 16 Elgart-Martinez beren batasuneko lagunen kontra. Minimetan, Berterreche eta Barreneche nagusitu 30 –17 Itsasuren kontra. Kadetetan, Haristoy eta Gorostiague-k galdu 9 – 30 B.A.C.-en kontra. Juniorretan Guichandut eta Tambourin nagusitu 30 – 24 Senpereri. Senior helduetan, bigarren mailean Olçomendy-Olhagaray nagusitu 30 – 21 Goizeko-ri. Hirugarren mailean L. eta B. Erreca nagusitu 30 – 11 Eskulari-ri. B mailean, Benjaminetan Esain eta Tristant-ek irabazi Sarari, hauek opor egin baitute. Kadetetan Goyenetche eta Monaco nagusitu 30 – 17 Etcheverry eta Etchepare, beren batasuneko laguneri. Finalak jokatuko dira ligaren astean, uztailaren 5etik 12-a artean. Bertzalde, Ligako aste horren egun bat izanen dugu Baigorrin uztailaren 8an astezkenarekin. Hiru finala jokatuko dira. Joko Garbin, 16.00tan Kapito-Harri, USSP Amikuze-ren kontra. 17.00tan Zaharrer-Segi, Hiriburuko Ainhara-ren kontra. Pala lodian, 18.00tan Kanboarrak – Aviron Bayonnais-ren kontra.

50 urtez ! ! Airea : Izotz ondoko eguzki (Xabier Lete) edo Lili bat ikusi dut Mende erdi bat hortxet zaitugula apez Etxez-etxe oinez ta herriz-herri airez Bazterretan hedatuz, maitasun ta fedez Ele goxo asko ta irriño, nola ez !

Xobur Martinon, Aiherra Jandaramendiko semea, Azkainen erretor dagoena orain, duela 50 urte apeztua…

Joan den igandean zortzi, Xobur Martinon Gandaramendiko semea, 50 urte hauetan apeztua, lorietan ginuen. 50 urte hauien estakuruarekin, herritar ta familiako bere inguruan elgarretaratu ditu, Ameriketako ilobek bai eta Montreal-eko arrebak ere gertakari huntan parte hartzen zutelarik. Meza nagusian, hitz goxoen bidez orroitu da bere bidea segitzen lagundu duten apez eta adixkideetaz. Meza bururatu-eta, parropiak hurrupaldi fresko bat eskaini du meza nagusian aurkitzen ziren guzier, eta gero, 130 bat familiakoak Xobur Martinon-ekin bazkaldu dira Auxotean. Goresmenak Xobur ! !

Apal-apala mintzo,doi-doia ageri Prediku luze gutti, bai obrak nasaiki Xinaurria iduri,beti zerbait ari Xume, pobre ta eri, denen zerbitzari. Jo harat ta jo hunat ottoren otoa Izan dain “quatre L” edo orai “C-trois” Bakotxak ukana du bai, behin kaskañoa Apezek zeruetan ardura gogoa ! Maule ta Brasileko langile portuges Familia ta lagun, xuri edota beltz Zure etxean beti, sartzen atseginez Milesker Otto Xobur, oi, bihotz-bihotzez!

JUTSI Sortze - Negeluako familia zorionean dago zeren Ixabel eta Peio Oillarburuk ongi etorri egin baitiote beren bigarren haurrari. Maddalen deitu dute eta Andonik arreba ttipia hor ukanen du ixtantean jostalagun. Zorionak burrasoeri eta sortu berriak izan dezala bizitze uros bat osagarria lagun. Herriko pestak - Uztailaren 4ean, larunbat aratsean, zikiro pesta, ondotik dantzaldia Entzun taldearekin. Igandean 5ak 1/2tan jokogarbi partida ezkerparetan, 6ak 1/2tan arrabotean esku huskako partida. Astearte aratsaldean, haurrentzat jostagailu eta joko. Asteazken aratsean, talo ta xingar, ongi bururatzeko. Ongi etorri deneri !

Donaixtin nigarrez eta Donapaleun irriz Ateak hesten Donaixtiko San Mixel eskolak Jean Lassalle deputatuak Donaixtiko eskolan bildu ditu ezagunak, esplikatu du apezpikuarekin harremanetan egon dela, eta eskola idekirik atxikitzeko, azken momentura arte borrokatu dela. Kolegioko zuzendaria, auzapeza, ikasle ohiak, burrasoak eta gaur egungo ikasleak ere triste ziren, egin duten lan guzia eta eraman duten borroka horrela bururatzen dela ikusiz. Orain borroka berri bat hasiko dutela esplikatu dute, kolegioa aterbetzen zuen eraikuntzan lan soziala egiten segi dadin. Aldiz obrak Donapaleuko kolegio publikoan Urte batez obretan aritu ondoan, heldu den ikasturterako prest da Donapaleuko Léon Bérard kolegioa. 206 ikasleko kolegioan ikasgelak, jantegia, aldagelak eta musika eskola berrituak izan dira. Orotara 1.232.000 euro kosta da. Kontseilu Nagusiak eskualdeko beste kolegio publikoen berrikuntza ere aipatu du, eta 48etatik, 30 ikertzen ari dira, konponketak egiteko.

SAIAK UHARTIRIN Joan den astezkenean berriz ere saiak jokatu zaizkio behi tropa bati Uhartirin. Pagolako laborari baten kabalak pentze batean ziren eta saiak horrat jin dira. Uhartiriko laborari bat joan da saien haizatzerat. Saiek ez dute behirik hiltzeko denborarik izan. Nafar gobernuak jakinarazi du idekiko dituela hainbat bortu kaskotan saien hazteko guneak. Hain zuzen aditu batzuek diote saiek abere bizia erasotzen dutela orain, gose larria bizi dutelako duela urte pare bat Nafarroak hazgune guziak hetsi zituelako. Haatik berriak idekitzeak ere ez ditu laborariak sobera ongi uzten ; saien populakuntza emendatuko duelako.

Lindux eta Orreaga karta beraren barnean Lindux eta Orreaga elkarren ondoan dakartzan eskualdeko karta atera berri dute, muga ezaugarririk gabe, Baxe Nafarroa eta Nafarroa iparraldearen artean. Gainera, tokika, telefono bidez, herriari edo eskualdeari buruzko xehetasun historiko edo kulturalak eskuratzen ahal dira, programa bat eskuko telefonoan telekargatu ondoan. Kanpotiarrei ez ezik, bertakoei ere zuzendua da karta hau, eta turismo bulegoetan salgai da, euro 1ean.

Organo kontzertua –

IRISARRI

Uztailaren 4ean, ibiakoitz aratsaldeko 6etan, Iruñako bi eskoletako ikasle batzuek, Pablo Sarasate Kontserbatorioko eta Nafarroako Kontserbatorio Gorenekoek, organo kontzertu bat eskainiko dute gure herriko elizan, Raul del Toro erakasleak gidaturik. Sartzea urririk. Ongi etorri orori.

Pilota - Euskal-Herriko xapelgoan, plaza laxoan Irisartarrak pilota batasunak zortzi pare engaiatuak zituen, 6 pare gazteetan eta 2 adinekoetan. Multxoko partidetarik landa, 3 ekipa dira aipatu behar. Adinekoetan lehen mailan R.Etchevers eta J.Arbeletche beren multxoan laugarren atera dira eta Frantziako xapelgoa jokatuko dute. Hirugarren mailan, A.Etxemendi eta R.Milhac-ek final laurdenetan galdu dute Baigorriarren kontra, halere helduden urteko 2. mailara hupatzen dira. Gaztetxoetan B.Labi eta P.Lapegue final laurdenetan galtzaile gelditu dira. Mutikoak plazalaxoan baziren, gure neskek Union Basque batasunaren xapelgoa jokatu dute trinketean eta gaztetxoetan A.Milhac eta E.Etxeberrik finala jokatu dute Bardozen eta partida galdu Denek Baten kontra, 40-16. Biba horiei eta haien gidatzailea den Sylvie Bidart-i. Azkenik, nahiz ez Irisartarrak batasunaren kondu arizan, baditugu halere bi irisartar jokolari Euskal-Herriko xapelgoko finalak jokatuko dituzkenak. Gazteetan, P.Guichandut eta X.Berreterbidek (Senpereren kondu) finala jokatuko dute uztailaren 5ean Hazparnen. Eta artekoetan A.Guichandut eta G.Tambourinek (Baigorriren kondu) finala uztailaren 8an Aiherran. Musikari gazteak, ja talenduz beteak

Ez dugu dudatzen, usaiako segitzaleek sustengatuko dituztela.


6

LUZAIDEN GAINDI Liburu batzu osatuak izaiten dira alegiazko gertakariez. Aldiz, aurten Angel Aintziburuk ager araziak egiazki gertatuak baizik ez ditu kondatzen. LUZAIDEN GAINDI deitzen da. Bigarren liburu bat argitaratuz, duela urte bakar zonbait, Jean-Baptiste Etcharren “ Lohigorri ”rekin eskuz esku abiatu zuen lanari jarraipena eman dio Luzaidar euskaltzale kartsuak. Irakurtzen hasi eta beti aitzina segitzeko gutizia emaiten dauzun liburu hau, hainbeste kapitulu laburrez, hain da euskara garbi, garden eta uler errexean idatzia. Artetan, agertzen ditu nehondik galtzera utzi behar ez ginituzken Baxenabarreko eta Luzaideko hitz eta erran-molde pollit zonbait. Ainitz argitasun ekartzen dauzkigu Luzaide inguruko bizi moduaz, Espainiako gerla aitzinekoez edo ondokoez gutti edo aski zerbait dakigun euskalduner. Alabainan mugari hurbil izaiteak nola ez du baldintzatu Luzaidarren bizitza. Gaurko gazteentzat ezin sinetsia ditaike nolako larderiapean atxikiak izan diren hango jendeak, ainitz gisetako debekuer jarraikitzen ez zirenak hamarretatik zortzitan biziaren irriskuan aurkitzen zirelarik. Idazleak artoski eta xehe xehea kondatzen ditu gauzak gertatu diren bezala, askotan urteak, hilabeteak eta egunak barne. Ohargarri da balio historikoa duen liburu horren egiteak zer ikerketa lana galdatu dion. Angel Aintziburu-k jakin du nola jokatu : jadanik berak zazkienaren edo bizi ukan dituenen gai-

nera, artxibo eta liburutegiak miatuz, duen hizketarako grazia ederrarekin eta pazientzia handiarekin, astia hartuz, etxez etxe ibiliz gaiaz zerbait zakiten adinetako jendeekin solastatzera. Gero, bildu argitasun guziak sailkatuz eta irakurgarri ezarriz. Merezimendu bikoitza aitortu behar zaio : alde batetik herri baten kondaira salbatzea - belaunaldiz belaunaldi liburuak iraunen baitu - eta bertzetik euskaraz idaztea. Zorigaitzez, gure herrietako kondaira ardurenean erdaraz idazten baitute, berdin berak euskaldunak diren historialari batzuek. Burutapen bat Iragan urtean Josep Camino Arnegitar apezak argitaratu “Herria maitez, Eliza maitez” liburua bidenabar juntatuz, zergatik ez litaike indar berezi bat eginen argitalpen balios hauek lekuko jendartera gehiago zabaltzeko ? Eman dezagun, Ibañeta behereko ohidurer jarraikiz, euskal mezaz, mintzaldiz, bertsuz, kantuz, pilota partidaz eta dantza jauziz osatutako ospakizuna zergatik ez litaike antolatuko aste ondar batez Luzaiden edo Arnegin ? Iduritzen zaut, menturaz ELKAR argitaletxeak edo beste elkarte batek akulaturik, bertako Herriko Etxe eta batasunek luketela horren muntatzeko ahala. Luzaide eta Arnegiren ohoretan, egungo hedabideek Euskal Herri guzira zabal lezakete horrelako jai egun baten berri. Ene Eiheratik

EUSKARAREN GAITASUN AGIRIAREN

(EGA)

EMAITZAK

Euskararen Erakunde Publikoak antolaturiko EGA azterketara aurkeztu diren 118 lagunetatik 62k kausitu dute. Huna emaitzak. Amezketa De la Fuente Aña (Gainditua), Anin Juliette (Aski ongi), Arçuby Intza (Ongi), Arribillaga Arburua Ioana (Gainditua), Ayçaguer Elorri (Aski ongi), Barbier Trounday Antton (Gainditua), Berasategui Ouret Xan (Ongi), Bidart Obiague Ihintza (Aski ongi), Biscay Idiart Xantiana (Aski ongi), Biscay Idiart Jon (Aski ongi), Boy Amaia (Ongi), Carrere Narzabal Ugo (Ongi), Cazaubon Mendiboure Ximun (Bikain), Cazenave Xabi (Aski ongi), Chilibolost Kattin (Aski ongi), Ciaurriz Leizagoyen Bixente (Gainditua), Costera Lekunberri Eñaut (Gainditua), Curuchet Carricart Antton (Aski ongi), Darguy Ximun (Gainditua), Davril Edurne (Gainditua), Duhalde Mikele (Aski ongi), Elichiry Argitxu (Aski ongi), Elosegui Txomin (Bikain), Errotabehere Darraidou Aña (Gainditua), Etchelecou Mutulhar Oier (Aski ongi), Etxeberri Etxeverri Argitxu (Gainditua), Etxezaharreta Iñaki (Gainditua), Faltxa Baradat Iban (Ongi), Hadouelhadj Maika (Gainditua), Harriague Peio (Ongi), Harriet Jon (Gainditua), Hiribarren Erdozaintzi Isha (Gainditua), Hirigaray Bixente (Aski ongi), Hoqui Joana (Ongi), Idieder Esquerre Emmanuelle (Aski ongi), Ihidope Mattin (Aski ongi), Imaz Goikoetxea Nahia (Ongi), Indaburu Edurne (Aski ongi), Irazusta Urruty Inko (Gainditua), Irigoyen Larramendy Maiana (Ongi), Lascaray Billiotte Matias (Aski ongi), Lastiri Saint -Jean Xabina (Gainditua), Lucu Mattin (Ongi), Luku Olhagaray Bixente (Ongi), Mailharrancin Charritton Eztitxu (Ongi), Maya Chantal (Bikain), Munduteguy Richard Clément (Aski ongi), Odriozola Iturbide Itsaso (Aski ongi), Oilharburu Oihana (Aski ongi), Oyharçabal Aiona (Gainditua), Pérez Eiheramunho Laura (Gainditua), Perret Halsouet Luken (Aski ongi), Perret Svirmickas Leire (Aski ongi), Poveda Txomin (Gainditua), Rème Amaia (Gainditua), Sabalçagaray Etchandy Joëlle (Aski ongi), Sainte-Marie Bidegain Kattalin (Ongi), Saint-Laurent Aurélie (Aski ongi), Sallaberry Velez y Garcia Mirentxu (Gainditua), Thurin Ihintza (Gainditua), Urruty Vincent (Gainditua), Zubiria Franck Pauline (Gainditua).

IRISARRI OSPITALEAN “ HAUTETSI BAT, OBRA BAT ” ERAKUSKETA Kontseilu Orokorrak proposaturik, “Hautetsi bat, obra bat” erakusketak 52 obra presentatzen ditu, irailaren 30eraino, Irisarriko Ondare Etxean, Ospitalean. Departamenduko 52 kontseilari orokorrek dute bakotxak obra bat hautatu, Departamenduak bere jabetzan dauzkan 2500 obren artean, gure eskualdearen aberastasun handia gisa hortan denen begi bistan ezarriz. Bisita merezi duen erakusketa berezia. Sartzea urririk, asteleN° Commission paritaire 0509 G 84998 henetik larunbatera, 10:00-12:30 / 13:30-17:30 (hetsia igandez eta bestaburu egunez). IDAZTOKI-SEGETARITZA

HERRIA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

Asteko emankizunak : Uztailaren 04tik 10 rat (salbu astelehenean) : 20.15 : “Dirua Biblian” emankizun saila, Petto Olhagaray apezak eginik, egunero parte bat (6 parte). 7.15, 14.45, 20.45 : Lapurdi Irratiaren kronikak egunero : Asteartea 07 : Jondoni Paulo Apostuloa – Gure garaiarentzat misionest bat – Pierre Andiazabal. Asteazkena 08 : Ipuinak Osteguna 09 : Kristau behako bat – Andde Ithurbide. Ostiralean 10 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Jamattitt Dirassar. Euskarazko meza emana izanen da Euskal Irratietan Uztailaren 05-an - Donapaleutik Goizeko (10 ak eterditan)

URTE-SARIAK Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan KULTURA SAILA

8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Brasil… Dorothy Stang, oihaneko martirra (3) Bainan, 2008-ko maiatzaren 8-an, afera-xuritze guziak porrot egin du. “ Bida ”-k, jabe aberatsak, 2007-ko apirilean kondenatua izana zenak 30 urteko presondegirat, Dorothy seroraren hiltzea pagatua zuelakotz, bere auziaren berriz ikusketa ardietsi du 13 ilabeteren buruan. Erabakia : librantxa. Brasileko justiziaren baitan doi-doia sinesten hasiak zirenen esperantzak ezeztatuak izan dira, ikusiz Bidaren lagunak ageriki ospatzen ari beren nagusiaren askatzea, arats hartan berean, Anapuko karriketan. Kolpe jasan-gaitza izan da Esperantzako familientzat, Dorothy seroraren argazkia hango etxe guzietan dagolarik. Jose Leite Vale-k dion bezala : “ Legeen ezagutzaz, temaz eta lasaitasunaz laguntzen gintuen norbait galdu dugu. Bida libratuz, justiziak bigarren aldikotz erahiltzen balu bezala da ”. Aita Amaro ez da iritzi bereko. “ Egia da libratze horrek denak joak utzi gaituela. Halere hainitz gauza aldatu dira. Dorothy serora hilez, grileiroek uste zuten Esperantzako garapen iraunkor proiektua akabatuko zutela eta familiek ihes eginen zutela. Aldrebes gertatu da. Gaur, Dorothy hilik dago bainan haren zuzentasun-gosea eta haren borrokatzeko nahikaria gizarte zuzenago eta iraunkorrago baten alde, adimendu guzietarat barreatu dira ”.

Dorothy Stang (3) “ Nehoiz ez dira menturatuko ”

1931-n sortu zen Dorothy Mae Stang serora. “ Notre-Dame-deNamur ” taldeko kide zen. Talde hori 1804-ean hasia da eta lan egiten du bortz kontinenteetan. 1956-an, egiten zituen bere alde bateko agiantzak eta 1966-ean, heldu Brasilerat. 1970-irian hasi zen lanean Amazonian, esku emanez Xingu eskualdeko nekazarier. Enplegu sortzeak zituen helburu, bere artzaintsa eta misiolari lanean, oihan arralandatzeak zirela medio gune funditu eta bipilduetan, eskua luzatuz Tranzamazoniako bidea eraikitzen ari ziren langileeri. Lurraren kudeantza laneko taldean gudukatzen zuen, lurra hobeki erabilia eta banatua izan zadin. Elgarrizketatu behar zelarik, beti han zen, nekazari ttipi, politiko eta eliz-agintarien ordezkarien artean, lurraren jabetzak eta ibil-moldeak ekartzen dituen eztabaderi atera-bide iraunkor baten emaiteko Amazoniako eskualdean. Ainitz hiltze-mehatxu bazuen errezebiturik erahila izan aitzin. Ez zien kasurik egiten ez zuelakotz uste menturatuko zirela, diote hurbiletik ezagutu dutenek. Aurten Nazio Batuen saria ukan du gizon eskubideen defentsagatik, egin duen lanarendako. F. Bereterbide

Bahituak : Non nahi, edozein tokitan oihan haundietan edo berdin zilo batzutan bizi dira bahituak ahal duten bezala. Kolonbian gerla hasi da, aise bortitzagoa bahitzaileen kontra. Agian ez dira bahituak hilen. Voyages en Mediterranée : Astezkenean Marie Drucker-ek zuzendu du emankizun bat Michel Drucker bere osabarekin. Arabiar munduko Institututik zabaldua zen eta ukan dugu Parise gauaz (by night diote frantsesek) ikusteko parada. Hor zen oraiko zuzendaria Dominique Baudis, azken aldikotz ikusten dela toki horretan eruodiputatu berriki izendatua izana baita, hain zuzen gure eskualdean. Entzun dira ainitz jende, ikusi dira ere aspaldian ikusiak ditugun herriak beren harri zaharrekin, izan dadien Italian, Grezian edo Egipton. Azkenik agertu da Henri Guaino, gure lehendakariaren “luma”, harek idazten baitizkio mintzaldi guziak. Ba ote da Mediterraniar nortasunik ? Hala nahi luke Nicolas Sarkozyk bainan beharko da luzaz igurikatu holakorik, ikusirik baduela orain 50 urte baino gehiago hasiak direla biltzen Europako herriak eta ez dirudi biziki agertzen dela Europaren nortasuna. Noizko, beraz, Mediterranioarena ? Michael Jackson : Ortzegun aratsean, aski berant etxeratu naizelarik hartu dut L.C.I. gatea berrien jakiteko eta orduan jakin dut Michael Jackson, kantari eta dantzaria, zendu zela 50 urte zituela. Banakien nor zen, eskandalak barne, eta pentsatu dut gazterik zendu zela. Biharamunean hasi dira irrati-telebixtak berri horren hedatzen eta hori ortzirale guzian. Hartzen zinuen edozein gate eta burrustan ari ziren, hori baitzen berri gehiena, kasik bakarra. Politikariek emaiten zuten beren iritzia, ministro guziek, presidenta barne. Jakin dugu ere Madonna urtzen zela nigarrez. Beharriak tutatuak irratiekin, begiak itsutuak telebixtekin, hona non egunkariak sartzen diren dantzan. Ez dea hor gehiegikeria kantari-dantzari batentzat ? Nobel saridun bat hiltzen delarik bi lerro egunkarietan eta paso… Bere gora-beherekin, oren argi eta ilunekin bakean dagola. Errugbia : Hor ere denetarik. Mundu hegoaldeko itzulia ederki hasi zen irabaziz All Blacks delakoen kontra lehenbiziko partidan. Bigarrenean galdu zuten, bainan bana bertze ongi atera ziren frantsesak kopa bereganatuz. Australiarrekin ez da berdin izan. Partida bakarra bainan ederki galdua (22 eta 6), entsegu emendatua eta bortz gaztigu ostiko, bi gaztigu ostikoren kontra. Ikus daiteke aise hobeak direla mundu hegoaldeko errugbilariak. J.H.


7

Hamar herrik ez dute SRU legea betetzen

WALTARI-KURUTCHARRY ELHINAKO XAPELDUN ARMENDARITZEN Waltari-Kurutcharry . . . . . . 40 Etcheverry-Oçafrain . . . . . . 32 Jende ainitz Armendaritzen finala huntako, eta bigarren aldiz xapeldun Waltari hor (jaz Etcheverryrekin eta aurten Kurutcharryrekin) bietan lagunak Baigorritik, Anddek zion bezala. Berena ontsa prestaturik, Oçafrain eta Hervé funski abiatu dira, 7-1, haatik 7tan berdin eta berriz 17tan, Waltarik huts handi batzu eginik ere, funtsean huts edo kausi frangotan bere molde berezian. Etcheverryk dio gogor eginen luzaz, sakeak airetik ekarriz. Halere 10etan lehenik, gero 23tan berdindurik, denak ekartzen zituen Kurutcharry batekin, horra gaina emeki emeki hartuko dutela irabazleek, 27-23, 31-25 eta 37-30, denak gogorki ari baina bero tzar batek ez hanbat laguntzen nehor ere. Alta sakean ere espantu guti, laura bote doi-doia eta partidaren iraupena oren bat eta bost. Huna beraz nola duen ongi eman aurtengoak ere, horgo berekin pilotazale andana baliosa kudeatzaile. Eta beste laguntzaileak ez ditugu ahanzten, Groupama eta inguruetako enpresak, denak ez aipatzea barka, baina badu pilotak heien beharra ere. Barberarena-Etcheverry. . . 25 Sainte Marie-Urruty. . . . . . . 22 Eta zer erran 12 urteko gazteño hauetaz, denak ingurukoak ! Beren erakasle onekin, hor ditugula biharko xapeldun gaiak. MODERNEAN ERE Sorhuet-Harizmendy. . . . . . 40 Irujo-Xala . . . . . . . . . . . . . . . 28 Seaskaren 40 urteak ospatu dituzte lau pilotari hauek, Xala gibeletik behingoan. EUSKAL HERRIKO FINALAK (uztailak 5-12) Aste hau, osoa, Pilotarena izanen dugu, finalena, bestalde izan ditazkeen xehetasunekin. Denak ezin eman guk hemen, huna Hazparnen hasiko direla, goizean helduen luzeko finala, aratsaldean esku huska (kadet eta adineko). Astelehenean Uztaritzen luze ta xixtera eta Miarritzen frontenis. Asteazkenean Aiherran esku-huska eta Baigorrin joko-garbi ta pala. Ortzegunean Donaixtin eskuhuska, ortziralean Mugerren paleta eta Hendaian paleta. Larunbatean Lakarran eskuhuska gaztettoak eta Donibane Garazin xixtera handia (7 partida gazteekin). Eta igandean Saran luze eta joko-garbi. Goazen pilotarien lagun eskuzartekin ! GARATENEAN Alfaro-Ducassou . . . . . . . . . 50 Saldubehere anaiak . . . . . . 31 A ! Saldubehere anaiak ! Bizpahiru astez loriatu gaituzue Garatenean : pilotari finak, bixiak, xuxenak, euskaldunak. Bainan iguzkiak ere ez dik beti irauten. Aroa kanbiakor duk, jokoa ere ba, hori ere behar zinuten ikasi, pilotari izaiteko. Gero, iguzkiaren

ondotik, denak kontra, euskara ere bai, norbaitek erranarazten dautanaz. Bainan atxik, eta iraun, noiz ekarri du Untzoronek holako fruiturik ? Astelehenean beraz, Alfaro Biellen partez ari, Alfaro eta Ducassouren aldi zian zueri leitzione baten emaiteko parada, bereziki lehenak. Goazen beti aitzina, holako jendea lagun. Helduden astelehenean bertze bi gazteago ikusiko ditugu : bat Alexis Inchauspe, Beñaten semea, eta Antton MonceOndars, hau ere gure lurreko onjo gaztea. Partida beraz : Inchauspe-Lazcano batetik, eta Monce-Ducassou Peio bestetik. Parioa libro. BAIONATTIPIAN Alfaro-Lazcano . . . . . . . . . . 50 Ezcurra I-Bessonart . . . . . . 20 Sant Andreseko partida hau, sasoiko azkena, larderia haundiz despeitu dute irabaztunek. Alfaro airos hor ere eta Lazcano indarrean. Orai beha gaude nork hartuko dituen udako ortzegunak. Hea ! SENPEREN PILOTAREN MUSEOA Berri on hori jakin dugu, Senpereko herriak ukanen duela Pilotaren Etxe hori, erakusgailu, gure euskal Herri hunen perla ederraren miraila (pilota, plaza, trinket eta gure joko). Zer ederragorik, beharragorik, gure herri hunen urgulu eta ageritzat. Eta ez erran guri pilota ez duela jendeak maite. Ikus hegoaldeko pilota-bestak, telebistatik haste. Han egiten dena noiz ote iparralde huntan ere ? Anartean, eta zuek eta nik hango bisita egin artean, Biba Senpere ! HEGOALDEAN Koka-Eskudero . . . . . . . . . . 22 Saralegi-Ibai Zabala . . . . . . 17 Olaizola II-Mendizabal. . . . . 22 Berasaluze VIII-Begino . . . . 12 Hernanin ere jokatzen da esku huska, bi partida hauk lekuko. J.Retegi-Apraiz . . . . . . . . . . 22 Urrutikoetxea-Peña . . . . . . . 12 Arretxe II. . . . . . . . . . . . . . . . 22 Olaizola I. . . . . . . . . . . . . . . . 19 Hauek berriz Arbizun. Xala-Goñi III . . . . . . . . . . . . . 22 Irujo-Beroiz . . . . . . . . . . . . . 17 Apezetxea-Lasa III. . . . . . . . 22 Uriarte-Arruti . . . . . . . . . . . . 15 Sopelanen hauk berriz. Camarero II-Mixelena . . . . . 22 Urdaniz-Altuna. . . . . . . . . . . 20 Eibarren ziren. Larralde-Eulate . . . . . . . . . . 22 Capellan-Merino . . . . . . . . . 17 Erratzun aldiz pilotari hauk. Beroiz . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22 Zubieta . . . . . . . . . . . . . . . . . 16 Ongay . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22 Olazabal . . . . . . . . . . . . . . . . 19 Apezetxea-Zezilio . . . . . . . . 22 Cabrerizo-Arruti. . . . . . . . . . 17 Zarautzen ziren horiek biak. Bego

LABORANTZA ETA BIOAINIZTASUNA “Laborantxaren eragina paisaietan, bioainiztasunaren eta batez ere hegaztien gainean”, hori da helduden asteazkenean, uztailak 8, aratseko 9etan, Ainhiza-Monjolosen, Euskal Herriko Laborantza Ganbaran, lantuko den gaia. Hizlaria, Jocelyn Fonderflick, ekologia erakasle dena Florac hiriko Sup-Agro ikastegian.

Uste baino gurekoiago ote garen ? Prefeturako zerbitzuek garbi garbiki diote Iparraldeko hamar hiri gotorrek ez dutela SRU legea betetzen, hots, egoitzen ehuneko hogeia sozialak izan behar lituzketelarik, xifreak serioski apalago dituzte, eta gaztigu ekonomiko bat pagatzen dute, falta den egoitza bakoitzeko 178 euroko isuna urte guziez. Hona beraz gure zerrenda beltza : Angelu, Bidarte, Bokale, Donibane Lohizune, Hiriburu, Miarritze, Mugerre, Urruña eta Ziburu. Gehitu behar genizkieke hain segur, baina ez baitira SRU legearen baldintzetan sartzen, badira beste zenbaitzu gaztigurik pagatzen ez dutenak, hala nola : Hazparne, Kanbo eta Uztaritze, ez dute horiek deus egoitza sozial eginbiderik. Oroitaraz dezagun azkenik, eskuinak 2002an pasarazi erreformaren medioz, penalitateak pagatzen dituzten herriek osatzen duten herri elkargoak du herrien penalitate hori berreskuratzen ; hala nola BAM hiri elkargoak Miarritze edo Angeluren penalitateen kasuan.

AHLineari buruz bi ikuspuntu UMP alderdian

Michèle Alliot-Marie, orain justiziaren ministro kargua hartzen duenak, 2007ko deputatu bozetan jada publiko egin zuena, baieztatu zuen maiatzaren hogeita hamarrean, RFF eta Dominique Bussereau garraioen ministroarekin bildu eta. Bestalde, Hiriburu, Lehuntze, Milafranga, Mugerre eta Uztaritze herrietan galdezketa publikoen bidez, herritarren ezetza jaun eta jabe agertu da. MAMen ikuspuntuak suturik ezarri ditu Merkatal Ganbarak eta Akitaniako hiru Alain hautetsiak : Lamassoure, Rousset eta Juppé. Bordeleko auzapezari ihardetsiz, François Fillon lehen ministroak, AlliotMarie-ren kontrako iritzia eman du, Baionatik Hendaiarateko partean ere ikerketen jarraikitzearen alde dela. Hemengo hautetsien artean, Jean Espilondo Angeluko auzapezak, garai batean abiadura handiko linea berri baten beharrik ikusten ez bazuen, orain dio baietz, posibilitate hori ikertu behar dela. Ohargarri da ikuspuntuak elkarri tiran agertzen direla UMP alderdikoen artean. Alain Juppé Bordeleko auzapezak plazaratu lehen ministroaren gutun horretan errana da bigarren treinbide hori gehienean lurpez irekiko dela, Baiona eta Hendaia artean ingurumenari kalte larririk ez ekartzeko ; deusik ez dio ordea lurpez irekitze horrek galdatuko duen gastu ekonomikoaz ; ez du ere erraiten puska kimikoak garrraiatzen dituzten kamioiak ez direla hortik pasatuko, Mont Blanc-eko sute larriaz geroztik debekatua baitzaie tunel luzetan kurritzea. Peiuko Duhart Donibane Lohizunekoak eta JJ. Lasserre Bidaxunekoak ez dute parte hartu Akitaniako kontseiluan AHLinearen dirustatze bozketan. Erran aitzin AHLen alde edo kontra diren bi ikerketa galdatzen dituzte : iparraldeko partearen ikerketa tekniko bat berezia, eta puskaketako garraioaren prebisio seriosa.

Ministro aldaketa eta ahal eskasia hezkuntzan Buruzagiak aldatu dituzte hezkunde ministerioan, Xavier Darcosek laneko ministerioa hartu du, baina heldu den sartzeari begira eskasia larriak ageri direla salatu zuen “ erakasleak ” sektore publikoko erakasleen elkarteak. Hala nola, Kanboko Errobi kolegioan ikasle batzuk elebitasuna uztera gomitatu dituztela administraziotik, horrela ez baitira behartuak erakasle berri baten ekartzera. Eta ez da hori elkartearen arrangura bakarra : ikasle emendioa klaseetan, ondorioz kalitate eskasagoa ikasleentzat ; erakasle berak frantsesa eta euskara erakutsi beharko diela ikasleei, hori ez delarik ona ikasleentzat ;ordezketak ez beti segurtatuak, hain zuzen erakasle euskaradunekin ama-eskolako laguntzaileak ez beti euskaradunak.

Jon Anza-ren desagertzea Hendaiako Sokoa lantegian lan egiten zuen Jon Anzak eritasun larri batek jo arte. Apirilaren 18az geroz desagertua da Ahetzen bizi zen euskal errefusiatua. Sokoako LAB sindikatak goraki agertu nahi ditu desagertze horrek sustatzen dituen kezkak, desagerpen horrek 1980ko hamarkadako “gerla zikina” oroitarazten diola. Eta Hendaiarrak deitzen ditu hilabeteko azken ortzegunetan Hendaiako autoportuko biribilean eginen diren elgarretaratzetara juntatzea, eguerdi eta oren bata artean.

MAITE LAFOURCADE ETXEAZ MINTZO Helduden ortzegunean, uztailak 9, aratsaldeko 6etan, Maite Lafourcade erakasle jakintsuna mintzatuko da Miarritzeko mediatekan, gaia etxea euskal jendartean.

CESSION D’OFFICINE DE PHARMACIE 1) Suivant acte sous seing privé en date à ANGLET (Pyrénées-Atlantiques) du 11 mars 2009, enregistré au Service des Impôts des Entreprises de BAYONNE le 13 mars 2009 - Bordereau n° 2009/336 - Case n°12, Mme Colette DUREIGNE, Pharmacien, demeurant à BIARRITZ (64200) 36, avenue Foch, a cédé à la société “PHARMACIE DE LA GARE DU MIDI”, Société d’Exercice Libéral par Actions Simplifiée au capital de 136.400 €, divisé en 13.640 actions de 10,00 € chacune de valeur nominale, dont le siège social est fixé à BIARRITZ (64200) 20, avenue du Maréchal Foch, constituée aux termes d’un acte sous signatures privées en date à BIARRITZ (Pyrénées-Atlantiques) du 2 mars 2009, non enregistré, et d’un acte sous signatures privées en date à ANGLET (Pyrénées-Atlantiques) du 12 juin 2009, enregistré au Service des Impôts des Entreprises le 17 juin 2009 - Bordereau 2009/741 - Case 14, l’Officine de Pharmacie que Mme Colette DUREIGNE exploitait à BIARRITZ (64200) 20, avenue du Maréchal Foch, objet d’une immatriculation au R.C.S. de BAYONNE sous le numéro SIREN 349 414 359 - SIRET 349 414 359 00019 - APE 4773 Z, moyennant le prix principal de huit cent vingt-deux mille dix-huit euros (822.018 € ), marchandises et matières premières en sus. L’entrée en jouissance a été prévue au jour de la réalisation de la condition suspensive de l’enregistrement par l’Autorité Préfectorale compétente de la déclaration d’exploitation de Mme Véronique LASSUS épouse BARNABE, Présidente et Associée exploitante de la Société Acquéreur, en conformité de l’article L. 5125-16 du code de la Santé Publique. 2) Et suivant acte sous seing privé en date à ANGLET (Pyrénées-Atlantiques) du 12 juin 2009, enregistré au Service des Impôts des Entreprises de BAYONNE le 17 juin 2009 - Bordereau n° 2009/741 Case n° 16, il a été constaté la réalisation de la condition suspensive ayant affecté la cession sus-énoncée du fonds de commerce d’Officine de Pharmacie et Mme Colette DUREIGNE, Pharmacien, vendeur, a notamment réitéré dans cet acte la cession des marchandises neuves et matières premières garnissant l’Officine de Pharmacie cédée. Les effets financiers de la cession de l’Officine de Pharmacie ont été fixés au 15 juin 2009 et l’entrée en jouissance et le début des activités de la société “PHARMACIE DE LA GARE DU MIDI” ont été fixés au 15 juin 2009. Les oppositions, s’il ya lieu, seront reçues à peine de forclusion, dans les dix jours de la dernière en date des publications légales, Au Cabinet de Maître Jean CAMICAS, avocat à BAYONNE (64100) 4, avenue du Maréchal Foch. Pour unique insertion

LEGEZKO ABISU AVIS DE CONSTITUTION Il a été constitué une SOCIETE D’EXERCICE LIBERAL PAR ACTIONS SIMPLIFIEE (SELAS) aux termes d’un acte ssp en date à BIARRITZ (PyrénéesAtlantiques) du 2 mars 2009, non enregistré, et d’un acte sous signatures privées en date à ANGLET (PyrénéesAtlantiques) du 12 juin 2009, enregistré au Service des Impôts des Entreprises de BAYONNE le 17 juin 2009 - Bordereau 2009/741 - Case 14, Dont les principales caractéristiques sont les suivantes : Dénomination : “PHARMACIE DE LA GARE DU MIDI” Capital social : 136.400,00 € divisé en 13.640 actions de 10,00 € chacune Siège social : BIARRITZ (64200) 20, avenue du Maréchal Foch Objet social : L’exercice en commun par ses membres ou certains d’entre eux de la profession de pharmacien d’officine. La Société a donc pour objet : la création, l’acquisition, la propriété, la jouissance, l’exploitation et l’administration d’une officine de pharmacie sise en France et présentement sise au lieu du siège social, en ce compris toutes activités accessoires autorisées. Durée : 99 années à compter de son immatriculation au Registre du Commerce et des Sociétés. Admission aux assemblées et exercice du droit de vote : Tout associé a le droit d’assister aux assemblées générales et de participer aux délibérations, personnellement ou par mandataire, quel que soit le nombre d’actions qu’il possède. Deux catégories d’actions peuvent être créées : les actions de catégorie A, réservées aux Pharmaciens en exercice au sein de la Société ; les actions de catégorie B, réservées aux personnes physiques ou morales énumérées à l’alinéa 2 de l’article 5 de la loi n° 90-1258 du 31 décembre 1990 et à l’article 5-1 nouveau de la loi précitée du 31 décembre 1990, qui n’exercent pas leur profession au sein de la société. Les actions de catégorie A bénéficient d’un droit de vote renforcé : chaque action de catégorie A donne droit à DIX (10) voix. Chaque action de catégorie B donne droit à UNE (1) voix. Transmission des actions : La cession par un associé à un tiers de la totalité ou d’une fraction de ses actions en vue de l’exercice de la profession au sein de la société est consentie sous la condition suspensive de l’enregistrement par l’Autorité Préfectorale compétente de la déclaration d’exploitation du cessionnaire en application des dispositions de l’article L.5125-16 du Code de la Santé Publique. Toute cession ou transmission doit être portée à la connaissance du Conseil Régional de l’Ordre (articles L. 5125-18 et R 4235-17 du Code de la Santé Publique). Toute transmission d’actions même entre associés, soit à titre gratuit, soit à titre onéreux, alors même que la cession aurait lieu par voie d’apport, fusion, scission, ou par voie d’adjudication publique, volontaire ou forcée, toute cession d’actions à quelque titre que ce soit est soumise à l’agrément préalable de la Société. Président de la société : Mme Véronique LASSUS épouse BARNABE, Pharmacien, demeurant à URT (64240) 24, allée des Erables Lotissement Le Coteau Commissaires aux comptes : Titulaire : Société C2C AUDIT, représentée par M. Lionel CANESI Société de Commissaires aux comptes régulièrement inscrite, dont le siège social est fixé à MARSEILLE (13002) 10, place de la Joliette - Les Doc atrium 10-1. Suppléant : M. LUCCHINI Eric, Commissaire aux comptes régulièrement inscrit, établi à MARSEILLE (13002) 10, place de la Joliette - Les Doc atrium 10-1. La Société sera immatriculée au Registre du Commerce et des Sociétés de BAYONNE. Pour avis - La Présidence MICHÈLE LAHARGOUE-DESRAUX Avocat Espace Entreprises – 3 Chemin de l’Aviation 64200 BASSUSSARRY Tél. 05 59 52 32 97 SARL « SERVIMAR » Capital : 7.622,00 € Siège social : Centre d’Accueil de l’Autoport – Rue de l’Autoport – 64700 HENDAYE RCS BAYONNE B 410 040 869 Aux termes d’une délibération en date du 24 Juin 2009, l’assemblée générale extraordinaire des associés a décidé qu’il n’y avait pas lieu de dissoudre la société sus-désignée, en application de l’article L 223-42 du Code de Commerce. Pour avis. Le Gérant.


8

Japonia eta Xina-n gaindi

Aratsean, hegazkinak Kanton hirian gaitu pausatu. Kanton hiri horrek badu berezitasun bat: zernahi jaten omen dute Kantonesek, salbu « kadiren zangoak eta hegazkinen hegalak  ». Eta hau, Xinata­ rren errana! Gure gidari-filosofoak zion: « zakurra jaten dute, bero ukaiteko; sugea jaten dute, hotz ukaiteko; marmutzak eta animale ttikiak jaten dituzte, onak direlako » . Orai arte, denetan, arras ongi jan ginuen: mahain-borobiletan, 10 bat jende kabi­ tzen dituzten mahainetan, dozena bat janari ezberdin ezartzen dituzte itzulikatzen den azpil baten gainean. Bakotxak nahi duena du hartzen. Baratzekari ainitz Japonian bezala, arrain, haragi, irrisa beti, eta bertze janari ezezagunak frangotan. Bururatzeko salda, baratzekariak egositako ura, arroltze-xuriarekin. Eta egunero, desertakari, pazteka zerra bat (ez bi). Hola ikasi dugu pazteka, Xinako aberrifruitua dela. Horiek hola, Kanton hirian zer emanen diguten jateko, hori zen kezka haundiena! Bakotxak bere gustuak erraiten zituen: « nik zakurra janen nuke, bainan arratoina ez  » edo bertze alde, « nik arratoina zertako ez, bainan zakurkeria, sekulan... » eta bertze batzuek ixil ixila, gogoak bakarrik ziola: «  Janeurri egiteko eguna hemen zaut etorria! » Egia erraiteko, ez ginen ez soberik lasai!

Sartzen gira ostatura! Beherean, arrainak urean, gainean jateko sala zabal bat, usain bitxi batekin… Afaltiar guti! Eman daukutena ona omen zen, jastatu dutana ez zen txarra.

HIRUKASKO : 20 URTE, 800 OINEZKO

(5)

Kanton hiria ezagutua da bere lantegietaz. Milaka eta milaka dira lantegiak, handik heltzen baitira gure «  jean  » edo galtzak eta merke erosten ditugun soineko gehienak. (« jean » baten prezioa: 5-6 euro). Kanton hiria izan da kanpotiarreri ideki den Xinako lehen hiria. Eta Xinatik urrun bizi diren xinatarrek, Europan, Ameriketan, Filipinetan edo Afrikan, horrat itzul­ tzen dira edo hortik joanak dira. Xinan, ehunetik 50 jende baserritar edo nekazariak dira. «  Estadua da lurraren jabe, eta Estadua populua da » dio Beñat, gure Kanton-eko gidariak. Estadu-Populuak baserritarreri dio lurra alokatzen. Hauek lurra lantegieri dute alokatzen, lanteki horiek digute «  Made in China  »-ko zernahi gauza saltzen. «  Xinatarrek ez dute xartelari behatzen; prezioa dute behatzen. Dena idurikaritza da » dio gidariak. Lan saria (arteko lansaria), 1500 yuan hilabetero (170 E). Zenbat diren lanik gabe, ez da jakina. Sozial mailan ez dute laguntzarik edo deus guti. «  Kanton-eko herriko etxeak gutieneko lan-sari bat deliberatu du (840 yuan), bainan itxuretako baizik ez » dio gidariak. Tibet eskualdeaz mintzo da: «  Xinan da, bainan ez dugu oraino eskuratua; demokraziak denbora behar du ». «  Mao-ren denboran (1966-1976), erlisioneak kanporatuak izan dira. 1976an sortu naiz eta aitamek ez dautate erlisionerik erakatsi. Aita Komunista zen, Ama budista ; ez dira sekulan erlisioneaz mintzo. Oraingo moda Xinan, giristino izaitea ». Maite Irazoqui (gero beretik)

Laxague anaiak, Claude Escots eta Hervé Bros

800 oinezko, Bidarraiko plazatik abiatuak, mendian gora sigi saga joanki, ikustekoa  ! Eta lau oren eterdi gabe, lehenak jadanik Itsasuko helmugara helduak, Atharri ezkerparetara, zer ahun­ tzak ! Gehienek sei eta hamar orenen artean eman dutelarik itzuli osoa betetzeko, hiru kaskoak -Iparla, Irubela, Artzamendi- iganik. Lehen bi pareak: Bithiriñeko Jean eta Beñat Laxague anaiak, eta Claude Escots-Hervé Bros, 4:20’, lauak elgarrekin eskuz esku heldurik. Hirugarren parea, Pierre Sallaberry-Ximun Galanena, 4:59’. Emaztetan, lehen parea : Sara Korrikako Pantxika GaicotcheaMayi Sallaberry, 7:19’. Horiek, eta gehiago ere, saristatuak izan dira, artetik entzunez Gillen Hiribarren eta Patxi Iriart bertsulari gazteak. Hirukaskoren 20. urtemuga kari, Bidarrai, Itsasu eta Hiriburuko he­ rriko etxetako ordezkariak -auzapez edo auzapezorde- saristatuak izan dira.

Pantxika Gaicoetchea eta Mayi Sallaberry

MEZA NAGUSIA Hala nahi zuen, hala lortu du sarraraziz Lege Nagusian mintza zitekeela diputatu eta senadoreen aitzinean eta gero etxeratuko zela utziz alderdietako buruak beren iritziaren emaiten ; Erregea mintzatzen zen bezala eta haren aitzinean denak ixilik. Behar bada, hortakotz hautatu du Versailles hirian Luis XIV.ak eraiki zuen jauregi ederra. Erregetegian eman du meza nagusia Errepublikako errege iduriak. Egun hartako gastuak : 400.000 euro, omen. Meza saria karioegia, hiru oren laurdeneko predikua eta «Ite misa est».

Gehexan Pontto

PIARRES BROUSSAIN Lehen orrialdean diogun bezala, joanden egunean omendu dira hazpandar euskaltzain zenak, Pierre Broussain eta Jean Hiriart-Urruty. Ainitzek ezagutu dugu eta denek gogoan daukagu Jean Hiriart-Urruty, arrotzago dukegu aldiz Pierre Broussain, Piarres deitzen ahal dena izena euskaldunduz, ez baita hobeki baizik bera hoin euskaltzale hanEntzuleen lehen lerroan, Miren Azkarate, dia izan zen norbaitentzat. Piarres Charritton-ek errotik ezagutzen Jean Haritschelhar, Xarles Videgain eta Beñat ditu Piarres Broussain Hazparneko auza- Oiharzabal. pez ohiaren bizia eta obra. Hiru oren laurdenez lantu du gai hori denbora berean kondatuz ere Euskaltzaindiaren historia. Lorietan egon da jendea Piarres Charritton-en entzule, bere gaia azkarki zabaldu badu ere, denen buru Euskaltzaindia aipatu baitu Piarres Broussain bera baino gehiago..! Egia erran, ondotik banatua izan zauku Euskaltzaindiak hain xuxen argitaratu tesia miresgarria, Piarres Charritton-en lan paregabea, eta Piarres Broussain-ez preseski, hor baita altxor bat ezin aski preziatuzkoa. Orotarat 330 orrialde. Hiru zati handi! Piarres Broussain-en bizia, haren ikerlanak, haren abertzalego ezin ukatua eta besteak beste euskara batuaz zuen arrangura, garai hartan guttik zutena... MEDIKU, HAUTETSI ETA EUSKALTZALE 1859-an sortua Hazparne Barrandegian, Piarres Broussain mediku egin zen, gisa hartako ikasketak akulaturik Bordelen eta Parisen. Haren euskaltzale sua ere frango goizik agertuko da, aise gehiago haatik mediku plantatu-eta gero. Harreman jarraikiak ukan zituen laster Eskualduna astekariaren buru zen Hiriart-Urruty zaharrarekin. Eta parte hartu Euskaltzaleen-Biltzarraren sortzeko egin ziren bilkuretan, Hendaian eta Hondarribian. Geroxago izanen da ere euskal-ikertegi bat sustatuko dutenetarik. Bestalde bere herriaren zerbitzuko jarri zen, auzapez bezala 1905-etik 1919-erat, handik goiti kontseilari jeneral edo orokor. Piarres Broussain supituki hil zen Ortesen, Pauetik etxeratekoan, 1920-an, Euskal­ tzaindia sortu berria zelarik. Bainan ez dugu ahantzi behar Euskaltzaindia horren sortzaile tematsuenetarik izana zela, aspaldian ari zena mugaren bi aldetako euskal­ tzaleak harrotu beharrez holako akademia bat muntatzeari buruz, euskara batuaren griña handi batekin, errepikatuz ere euskara behar zela eskoletan sartu eta hiztegia bera ere araberan aberastu. Zinez, euskaltzale mundu hortan, ez ginuen nor nahi Piarres Broussain eta eskerrak Piarres Charritton-i liburu arraro hortan hori oroitarazten baitaku molderik ederrenean. Muslaria

-Ortzegunean (21.00), Baionan, De Gaulle plazan, kontzertua hiriko Harmoniarekin. -Ortzegunean (21.00), Miarritzen, Santa Eugenia elizan, Jeane Manson gospel kantari. -Ortzegunean (21.15), Bidarten, behi las­ terrak Uhabiako hondartzan. -Ortzegunean (21.30), Azkainen, Xurio plazan, euskal-dantzak Mutxiko taldearekin. -Ortzegunean (21.30), Sarako elizan, Goraki taldea kantuz. -Ortziralean (aratsalde apalean eta ara­ tseko 10-ak arte), Bastidan, herriko arkupetan, etxetako ekoizpenen merkatua. -Ortziralean (21.00), Ezpeletako elizan, Jeane Manson gospel kantari. -Ortziralean (21.00), Kanboko elizan, Gaztelu Zahar abesbatza. -Ortziralean (21.30), Hendaian, GazteluZahar plazan, euskal-indar-jokoak. - Ortziralean eta larunbatean (18.00) Baionan, Polo Beyriseko MVC biltokian, antzerkiaren gaua -Larunbatean, Azkainen eta Baigorrin, baserriko ekoizpenen merkatua. -Asteburu guzian, Heletan, Euskal-Herria Zuzenean festibala. -Asteburu guzian, herriko bestak Zalgizen, Arrutan, Amenduzen, Jutsin, Arbotin eta Lesakan. -Larunbat goizean, Getarian, zaharki-merkatua. -Larunbatean (11.00), Bidarten, herriko etxe aitzinean, Bidarten Kantuz. -Larunbatean (15.30), Ezpeletan, KaskozKasko lasterraldiak eta ondotik afari he­ rrikoia. -Larunbatean, Angelun, besta Blancpignon auzoaldean. Aratsalde apalean,

mutxikoak Leinua-rekin. Aratsean, zikiro jatea. - Larunbatean (18.00) Baigorriko elizan, Iruñeako organista gazteen kontzertua -Larunbatean (21.30), Bidarteko elizan, Arjentinako tango kontzertua. - Larunbatean (22.00) Miarritzen, Santa Eugenia elizapean, Gau Zuri Artistikoa, kontzertu eta bertze - Larunbatean eta igandean, Baionan, Santandres parropiako kermeza -Igandean, Bidarten, selauru-hustea Zirlinga saltegigunean bai eta Ziburun, Untxin auzoaldean. -Igandean, kermeza Kanbon, Baigorrin eta Arruntzan. -Igandean, Bastidan, besta Kaperako auzoaldean. -Igandean (11.15), Ziburun, Lannes plazan, Espainiako dantzak, Katixa bere lagunekin. -Igandean (11.30), estropadak Donibane Lohizune eta Ziburuko badian. -Igandean (15.00), Ezpeletan, herriko pilota plazan, indar-jokoak Napurrak taldearekin. -Igandean (19.15), Miarritzen, Santa Eugenia plazan, hiriko Harmoniaren kontzertua. -Igandean (21.15), Senpereko elizan, A­tsulai koroa. -Igandean (21.30), Donibane Lohizunen, behi lasterrak Erromardi auzoaldean.


5

IZTURITZE

AIHERRA

Sortze Berri alegera bat badugu berriz ere herrian, nola ez, sortze bat baitugu aipatzeko, Laharragan bizi diren Joëlle eta Jean Claude Garraren lehen haurra, Unai izendatu duten semea. Zorionean eta osagarrian haundi dadila bere burraso eta familiakoen erdian. Goresmenak aitetama gazteeri!

Xobur Martinon-en urrezko ezteiak Huna hemen 30 bat ilobek eman dituzten bertsuak Sauveur Martinon beren osaba apezari, ekainaren 21ean Aiherran, Nelly Challet ilobak eginik...

Harpealde trinketak 25 urte Herriko etxeak Izturiztar guziak gomitatzen ditu urtemuga horren ospatzerat uztailaren 12an igandez. 10 orenetako mezaren ondotik pilota partidak ikusten ahalko dira trinketean, Abarratiako neskak palantxan eta 11:30tan esku huskako partida : SorhaitzArotçarene / Oyhenart-Itoiz T. Gero jan aitzinekoak eta bazkaria eskainiak dira deneri ondoan den herriko gelan. Goxoki pesta egiterat gomit dira denak. Izenak behar dira eman hautetsi bati edo herriko etxerat uztailaren 4eko, antolaketaren gatik. Ibilaldia gauez Erberua elkarteak du antolatzen uztailaren 4ean, beraz larunbat huntan. Elgarretaratzea aratseko 8tan trinketean, Abarratia mendixkari buruz 5km egin ondoan, Etxartekobordan geldialdia edateko eta jateko, itzultzea harrobia eta Ameztoian gaindi beste 4 km. Bakotxak bere muntadurak jarraikarazi behar ditu haatik eta bereziki jatekoa eta argia. Ongi etorri dener

BIDARRAI Herriko langile berria – Sei presuna presentatu dira herriko langile izaiteko, Jean Michel Baratcharten ordainez, hau kolpatua izanki. Eta Patrick Barbaste Gangurdonekoa hautatua izan da postu hortarako. Hirukasko – Mugimendu handia zen ibiakoitz goizean plaza bizkar hortan. 800 oinezko dira elizaitzineko plazatik abiatu Iparlara buruz, Hirukasko ibilaldi-lasterkaldi horren 20. urtemugakari, behar den bezalako aroarekin. Eta Laxague bithirindar anaiak balinbadira nagusitu jaz bezala (4:20’), berekin betan heltzen zirela ere Claude Escots Irisarrikoa eta Hervé Bros Uztaritzekoa, hirugarren egin du gure herritar Pierre Sallaberryk, Ximun Galanena Kanbokoa zuela lagun, bere marka hoberena hobetuz. Goresmenak ! Eta biba parte hartu Zer tropa, Bidarraitik abiatzean ! duten bertze herritar guziak !

BAIGORRI Ezkontza Larunbatean, ezkontzako sakramenduak elgarretaratu ditu Laure Tambourin Enauteneko alaba, bankoetako langilea eta Ramuntxo Elissetche garaztarra, ofizioz suhiltzailea Pauen. Zaron izanez beren egoitza, herriko etxeko urratsa eta elizkizuna han iragan dira. Gure agiantza hoberenak espos gazteeri eta goraintziak beren aitameri. Kermeza Uztailaren 5ean, helduden igandean dugu Baigorriko kermeza. Irulegin hasiko da 9.00tan meza, ondotik bixkotxa saltzea, gero Baigorrin 10.30tan meza eta ondotik bixkotxa saltzea. Plaza Xokon zintzur goxatzea, hor berean bazkaria, lekuko kantari, bertsulari eta bakotxaren omoreak alaituko duena. Jateko izanen da : salda, bixigua, ahatekume xerra, ilar biribila, entselada, ardi gasna, bixkotxa, kafea bere ondokoarekin eta arnoa, dena 18 €, haurrentzat 8 €. Bazkalondoan ausagailuak izanen dira ttipi eta haundientzat : joko, errota eta bertze, edateko lekuarekin. 19.00tan zozketa. Ongi etorri jinen diren guzieri. Pilota Joanden asteburuan, baziren oraino Euskal Herriko Ligaren kondu, plazalaxoko finalerdiak. Esku huska A mailean. Xitoetan B. Bascans eta P. Cedarry-k galdu 21 – 30 Senpereren kontra. Benjaminetan, Alcasena eta X. Bascans nagusitu 30 – 16 Elgart-Martinez beren batasuneko lagunen kontra. Minimetan, Berterreche eta Barreneche nagusitu 30 –17 Itsasuren kontra. Kadetetan, Haristoy eta Gorostiague-k galdu 9 – 30 B.A.C.-en kontra. Juniorretan Guichandut eta Tambourin nagusitu 30 – 24 Senpereri. Senior helduetan, bigarren mailean Olçomendy-Olhagaray nagusitu 30 – 21 Goizeko-ri. Hirugarren mailean L. eta B. Erreca nagusitu 30 – 11 Eskulari-ri. B mailean, Benjaminetan Esain eta Tristant-ek irabazi Sarari, hauek opor egin baitute. Kadetetan Goyenetche eta Monaco nagusitu 30 – 17 Etcheverry eta Etchepare, beren batasuneko laguneri. Finalak jokatuko dira ligaren astean, uztailaren 5etik 12-a artean. Bertzalde, Ligako aste horren egun bat izanen dugu Baigorrin uztailaren 8an astezkenarekin. Hiru finala jokatuko dira. Joko Garbin, 16.00tan Kapito-Harri, USSP Amikuze-ren kontra. 17.00tan Zaharrer-Segi, Hiriburuko Ainhara-ren kontra. Pala lodian, 18.00tan Kanboarrak – Aviron Bayonnais-ren kontra.

50 urtez ! ! Airea : Izotz ondoko eguzki (Xabier Lete) edo Lili bat ikusi dut Mende erdi bat hortxet zaitugula apez Etxez-etxe oinez ta herriz-herri airez Bazterretan hedatuz, maitasun ta fedez Ele goxo asko ta irriño, nola ez !

Xobur Martinon, Aiherra Jandaramendiko semea, Azkainen erretor dagoena orain, duela 50 urte apeztua…

Joan den igandean zortzi, Xobur Martinon Gandaramendiko semea, 50 urte hauetan apeztua, lorietan ginuen. 50 urte hauien estakuruarekin, herritar ta familiako bere inguruan elgarretaratu ditu, Ameriketako ilobek bai eta Montreal-eko arrebak ere gertakari huntan parte hartzen zutelarik. Meza nagusian, hitz goxoen bidez orroitu da bere bidea segitzen lagundu duten apez eta adixkideetaz. Meza bururatu-eta, parropiak hurrupaldi fresko bat eskaini du meza nagusian aurkitzen ziren guzier, eta gero, 130 bat familiakoak Xobur Martinon-ekin bazkaldu dira Auxotean. Goresmenak Xobur ! !

Apal-apala mintzo,doi-doia ageri Prediku luze gutti, bai obrak nasaiki Xinaurria iduri,beti zerbait ari Xume, pobre ta eri, denen zerbitzari. Jo harat ta jo hunat ottoren otoa Izan dain “quatre L” edo orai “C-trois” Bakotxak ukana du bai, behin kaskañoa Apezek zeruetan ardura gogoa ! Maule ta Brasileko langile portuges Familia ta lagun, xuri edota beltz Zure etxean beti, sartzen atseginez Milesker Otto Xobur, oi, bihotz-bihotzez!

JUTSI Sortze - Negeluako familia zorionean dago zeren Ixabel eta Peio Oillarburuk ongi etorri egin baitiote beren bigarren haurrari. Maddalen deitu dute eta Andonik arreba ttipia hor ukanen du ixtantean jostalagun. Zorionak burrasoeri eta sortu berriak izan dezala bizitze uros bat osagarria lagun. Herriko pestak - Uztailaren 4ean, larunbat aratsean, zikiro pesta, ondotik dantzaldia Entzun taldearekin. Igandean 5ak 1/2tan jokogarbi partida ezkerparetan, 6ak 1/2tan arrabotean esku huskako partida. Astearte aratsaldean, haurrentzat jostagailu eta joko. Asteazken aratsean, talo ta xingar, ongi bururatzeko. Ongi etorri deneri !

Donaixtin nigarrez eta Donapaleun irriz Ateak hesten Donaixtiko San Mixel eskolak Jean Lassalle deputatuak Donaixtiko eskolan bildu ditu ezagunak, esplikatu du apezpikuarekin harremanetan egon dela, eta eskola idekirik atxikitzeko, azken momentura arte borrokatu dela. Kolegioko zuzendaria, auzapeza, ikasle ohiak, burrasoak eta gaur egungo ikasleak ere triste ziren, egin duten lan guzia eta eraman duten borroka horrela bururatzen dela ikusiz. Orain borroka berri bat hasiko dutela esplikatu dute, kolegioa aterbetzen zuen eraikuntzan lan soziala egiten segi dadin. Aldiz obrak Donapaleuko kolegio publikoan Urte batez obretan aritu ondoan, heldu den ikasturterako prest da Donapaleuko Léon Bérard kolegioa. 206 ikasleko kolegioan ikasgelak, jantegia, aldagelak eta musika eskola berrituak izan dira. Orotara 1.232.000 euro kosta da. Kontseilu Nagusiak eskualdeko beste kolegio publikoen berrikuntza ere aipatu du, eta 48etatik, 30 ikertzen ari dira, konponketak egiteko.

SAIAK UHARTIRIN Joan den astezkenean berriz ere saiak jokatu zaizkio behi tropa bati Uhartirin. Pagolako laborari baten kabalak pentze batean ziren eta saiak horrat jin dira. Uhartiriko laborari bat joan da saien haizatzerat. Saiek ez dute behirik hiltzeko denborarik izan. Nafar gobernuak jakinarazi du idekiko dituela hainbat bortu kaskotan saien hazteko guneak. Hain zuzen aditu batzuek diote saiek abere bizia erasotzen dutela orain, gose larria bizi dutelako duela urte pare bat Nafarroak hazgune guziak hetsi zituelako. Haatik berriak idekitzeak ere ez ditu laborariak sobera ongi uzten ; saien populakuntza emendatuko duelako.

Lindux eta Orreaga karta beraren barnean Lindux eta Orreaga elkarren ondoan dakartzan eskualdeko karta atera berri dute, muga ezaugarririk gabe, Baxe Nafarroa eta Nafarroa iparraldearen artean. Gainera, tokika, telefono bidez, herriari edo eskualdeari buruzko xehetasun historiko edo kulturalak eskuratzen ahal dira, programa bat eskuko telefonoan telekargatu ondoan. Kanpotiarrei ez ezik, bertakoei ere zuzendua da karta hau, eta turismo bulegoetan salgai da, euro 1ean.

Organo kontzertua –

IRISARRI

Uztailaren 4ean, ibiakoitz aratsaldeko 6etan, Iruñako bi eskoletako ikasle batzuek, Pablo Sarasate Kontserbatorioko eta Nafarroako Kontserbatorio Gorenekoek, organo kontzertu bat eskainiko dute gure herriko elizan, Raul del Toro erakasleak gidaturik. Sartzea urririk. Ongi etorri orori.

Pilota - Euskal-Herriko xapelgoan, plaza laxoan Irisartarrak pilota batasunak zortzi pare engaiatuak zituen, 6 pare gazteetan eta 2 adinekoetan. Multxoko partidetarik landa, 3 ekipa dira aipatu behar. Adinekoetan lehen mailan R.Etchevers eta J.Arbeletche beren multxoan laugarren atera dira eta Frantziako xapelgoa jokatuko dute. Hirugarren mailan, A.Etxemendi eta R.Milhac-ek final laurdenetan galdu dute Baigorriarren kontra, halere helduden urteko 2. mailara hupatzen dira. Gaztetxoetan B.Labi eta P.Lapegue final laurdenetan galtzaile gelditu dira. Mutikoak plazalaxoan baziren, gure neskek Union Basque batasunaren xapelgoa jokatu dute trinketean eta gaztetxoetan A.Milhac eta E.Etxeberrik finala jokatu dute Bardozen eta partida galdu Denek Baten kontra, 40-16. Biba horiei eta haien gidatzailea den Sylvie Bidart-i. Azkenik, nahiz ez Irisartarrak batasunaren kondu arizan, baditugu halere bi irisartar jokolari Euskal-Herriko xapelgoko finalak jokatuko dituzkenak. Gazteetan, P.Guichandut eta X.Berreterbidek (Senpereren kondu) finala jokatuko dute uztailaren 5ean Hazparnen. Eta artekoetan A.Guichandut eta G.Tambourinek (Baigorriren kondu) finala uztailaren 8an Aiherran. Musikari gazteak, ja talenduz beteak

Ez dugu dudatzen, usaiako segitzaleek sustengatuko dituztela.


Herria 3014