Page 1

Norbait azkarki laudatzen bada azkenean haren kaltetan izaiten da (André Siegfried) 2009-ko Ekainaren 25-ekoa - 25 Juin 2009 - 1,10 € - N° 3013- ISSN 0767-7643

ZERU IZARGABEA BIHAR ? Duela guti, Bigorreko Pic du Midi-rateko gomita bat ukan dut, Pirene elkartearen ganik. Denek dakigu Pic du Midi kasko hori zeru zabala ikuskatzeko eta ikertzeko gune premiatsuenetarik dela Europan, 2877 metroko goratasunean. Aitzin hortan beraz, kasko hortara ginen kazetari frango deituak, han beharra zela ere, bertze jende askoren artean, Hubert Reeves jakintsun ospetsua. La Mongie elurgunean zitzaikun finkatua hitzordua arrastiriz, handik teleferikoz igaiteko Pic du Midi kaskora, gauerdi irian itzulerako bidea hartzeko gisan. Bainan, eguneroko tehentan itzaturik-edo, ez diot ororen buru gomitari ihardetsi, harat joaiteko gutizia handia naukalarik alta nere baitan. “Astakeria ederra egin duk hor !” dautate erran adiskide batzuk... Nere mea culpa egin behar dut gisa hortan, eta hemen aipatu, labur bada labur, gomita horren mamia. Zeru garbiz, 3000 izar segurik ikuska zitaizkeen gauez Pic du Midi kaskotik ez hain aspaldi arte. Bainan ikuskatze lan hori gero-eta zailagoa bilakatua da, hirietatik altxatzen diren argien gatik (karrikak eta bastimenduak argitzeko argiak bai eta komertsioetako seinale argidunak), argi horiek zerua argitzen dutela gehiago hiria bera baino, ondorioz zerua frangotto kutsatuz. Frantzian, hiri gotorrenetatik, garai batean nornahik 2000ko bat izar ikus zezakeen begi hutsez, gaur 15 bat baizik ez, lodienak. Pic du Midi-tik ageri omen dira, Bagnères de Bigorre eskualdeko argi-hodeietaz bertzalde, Tolosa, Bartzelona ala Zaragoza gaineko argi-itsasoak, gero eta zabalagoak... Hori dela-eta, François Colas astronomoak eta Sebastien Vauclair astrofisikariak kudeatzen duten Pirene elkarteak erabaki du “Zeru izartsuaren nazioarteko parke natural babestua” sortzea, mendietako parke naturalen iduriko bat, Europako bakarra mementoko. Gisa hortako bat ba omen da jadanik urte andana bat hontan, ondorio onekin, Quebec-en, Mont-Mégantic mendian. Operazio horren helburua da, hamar urte barne, hirietako argien kutsadura apalaraztea, hiriak bertzela argituz, gaur argitze horien zati on bat debaldetakoa delarik. Gizadiak zerua dauka ondare lehena, behar dugu beraz zaindu, nahi badugu izartsu geldi dadin. Gure haurrek ez ote dute zeru izartsu bat merezi ? P.J.

Bernard Tenoux MFAko zuzendaria eta Urtsa Errazti JEZeko zuzendari orokorra

Xavier Gauche arkitektoa eta Eric Morvan suprefeta, irripartsu

ARBERATZEN, LANTEGI METALURGIKO BATEN ABENTURA MIRESGARRIA Nork erranen zuen egun batez Arberatzen arto landen artetik altxatuko zela lantegi metalurgiko bat ? Hori da alta gertatzen ari. Joanden astean, ospe handiz estreinatua izan da Matériel Ferroviaire d’Arberats (MFA) lantegia. Llodioko JEZ enpresaren umea 20.000 biztanleko Llodio hirian (Araba) kokatzen da JEZ enpresa, treinbidetako piezetan bereziturik. 235 langile dauzka, 2008an 42 milioi euroko aferak egiten zituela, aitzineko urtean baino %20 gehiago, hots garapen betean dagon enpresa, munduan gaindiko 37 herrialderi dituela fabrikatutako piezak saltzen. Garapen bide hortan, enpresa horrek nahi zuen hemen gaindi nonbait lantegi bat ideki, Frantziako eta herrialde frankofonoetako merkartuetara gehiago sartzeko... Arberatze arras gune egokia gertatu zaio, autopistatik 20 minutetan, bere piezak alde askotara kamiunez errexki karreatzeko gisan. 2007ko ekainean hasi ziren lehen urratsak Arberatzen, 25.000 m2ko eremu batean eta bi urte berantago, hara 7.700 m2-ko lantegi eder bat, Orteseko Gauche-Moulia-Muru arkitekto kabinetak eginik planak, ingurumenaren errespetu handienean, bereziki arrabotsetaz begiratzeko, Europako HQE arau zorrotzenak betez, gisa hortako bakarra frantses lurraldean. 18 milioi euroko inbestizamendua, horietan 3 milioi egitura publikoek ekarririk. Tokiko ofizialeak arizan dira lantegi horren eraikitzen. 80 bat langile bizpahiru urte barne Uda huntan, agorrilean, hasiko da piezen ekoizten MFA lantegia, 43 langilerekin, 9 lagun kudeantzan, besteak produkzionean, hauetarik gehienak inguru hurbilekoak eta gazteak. Ainitz jende presentatu da lanpostu eske MFA lantegi hortan, horietan omen 50 laborari baino gehiago bainan xifre hau ez zaiku baieztatua izan. Dena den, hemendik 2012ra, beste 33 lanpostu sortu beharrak dira. Guzien zuzendari, Bernard Tenoux, Nantes hirikoa, Angelun bizi dena. Lehen urtean 1000 pieza nahi lituzkete ekoiztu, bigarrenean 2000 eta hirugarrenean 3000 (10,3 milioi euroren mentura). Bestalde, MFAk lan frango behar omen luke ere eman inguruko egitura batzuri (entretenitze, zaintza, garbitze, mantenimendu, informatika zerbitzu...), azpikontratuan, aipatu gabe lantegi horrek Arberatzeri eta Amikuzeko herri elkargoari ekarriko dizkioten diru zamak, lur-zerga eta lantegi-zerga gisa. Hitzaldi eta bisita Joanden ortzegunean, mota guzitako kargudun asko zen MFA lantegira hurbildua, estreinaldirako. Sauveur Bacho Arberatzeko auzapezak guzieri ongietorri beroena eginik, lerro lerro mintzatu dira Frantxua Maitia Akitaniako kontseilaria, J.J. Lasserre Departamenduburuordea, Eric Narbais-Jaureguy Amikuzeko herri elkargoko lehendakaria, Jean Marie Berckmans Baionako komertsialdegiko burua, Eric Morvan suprefeta, eta ere, bistan da, Urtsa

Errazti JEZ lantegiko zuzendari orokorra, Marc Kaddoura JEZ-eko administrazio kontseilu burua eta Bernard Tenoux MFAko zuzendari gaztea. Guziek laudatzen zutela MFAk Arberatzen abiatuko duen abentura miresgarria. Hitzaldietatik landa, aurreskua eta xingola mozte, eta lantegiaren bisita, kaskak buru gainean, teknologia modernoena miresteko parada. Ondarreko Paxkal Indo eta Thierry Biscary txalapartarien doinuen oihartzuna luzaz entzun dadila Arbertazen gaindi.

Punta puntako teknologia erabiliko dute langileek

Xingola moztea

Kargudunak lantegia bisitatzen

Gisa huntako piezak dira fabrikatuko Arberatzen


2

• Iran herrian iragan diren bozek zernahi aipaldi ukan dute munduan gaindi. Gehiengoentzat, egia erran, jukutria harrigarriak izan dira boz horien kondaketan eta ainitzek eman ere dute Mahmud Ahmadinejak presidentak bildu duen gehiengoa ez dela fidagarria baina zer egin hauteskunde horietako Mir Hosein Musani galtzaleak eta besteek. Zuzen edo ez, politikak bere ezinbertzeak baditu eta irabazlea goretsi dute denaden berehala Siriako presidentak, eta ere Irakekoak (Jalai Talabani) auzoetan, bai-eta Korea Iparrekoak. Geroxago ere berdin egin dute hor heldu G8-ko nazioneen biltze hura ekain hunen 25etik 27ra beharra dena Italiako Trieste hirian. Politikaren legeak holakoak izaiten dira, elgarren beharra ukanen baitute beti, bai-eta Iranarekin ere, oldez eta moldez, Amerikak eta guziek. Horra zertako ez diren ausartatu Iranaren gogorki kondenatzerat, eta are gutiago, baztertzerat. Holaxet dira manifestaldi jendetsu eta gogorrenak eztitzen ari emeki emeki, zortzi egunez eta gehiago arrabots eta protesta ikaragarriak egin ondoan. Miliunka karriketaratua den herri hortan, poliziak tiratu du ere itsurat, hamar hil bederen eginez eta ehunka kolpatuak. Eta mundu guziaren protestak, Nicolas Sarkozy frantsesaren eta Angela Merkel alemanarenak barne. • Europa Batuaren kudeantza aldizkatuz egiten baitute, helduden astetik harat Suediaren kondu izanen da. Hango bi minixtro, Cecilia Malmstram, euro-gaietaz arduratzen dena, eta Carl Bildt, kanpo-zeretaz axolatzen dena, mintzatu dira erranez Suedia ongi prestaturik dagoela kargu horrentzat...

• Kurutze Gorriak bere 150garren urteburua bete du. Mundu guzian hedatua den erakunde hori (Musulmanek ere berea baitute, ez kurutzearena baina ilargiarenarekin). Solferinoko guduan sortu zen, hango guduka famatuaren ondotik (frantses-austriarren artekoa), gerlako zaurituen soleitzeko, gerlaren bi alderdietakoak berexgorik gabe. • Apezen urtea hastea erabaki du Aita Sainduak mundu guziko. Munduak bazituen

MINTZATU DA Erregea mintzatu da astelehen aratsaldean. Barkatu, ez omen dugu erregerik. Presidenta da mintzatu, Nicolas Sarkozy, deputatu eta zenaturrak espresuki bildurik Versailles hiriko jauregi miresgarrian eta gisa hortan baliatuz lege-nagusiaren kanbiatzeño batek berrikitan emana dion errextasun bat... Presidenta hola mintzatzea deputatu eta zenaturren aitzinean ez ditake berenaz batere gauza txarra bainan holakoetan atsuluki behar dea hoinbeste halarga, hoinbeste fazoin eta espantu, hoinbeste gastatuz gainerat, holako eguna ainitz gostatzen ere baita alabainan? Dena den, presidenta mintzatu da hiru oren laurden ezbaian eta zernahi gai hunkiz bainan xehetasunetan sobera sartu gabe, ondoko egunetan gauzak hurbilagotik ikusten ahalko direla... Krisia aipatu du bixtan da, azpimarratuz goraki krisia hori hor bada ere aldaketa pizkor ainitz behar direla akulatu lehen bai lehen eta denborarik galdu gabe, arrazoin gehiagorekin oraino krisia hor delakotz preseski! Erran du azken bi urtetan gauza asko kanbiatu dela, ez bagira ere horri denak hanbat ohartu. Gisa guziz, mundua kanbiatu dela eta kanbiatzen ari, gisa hartarat behar dugula jokatu, aitzinerat egiteko gisan. Artetan, iduri zuen kasik ezkerraldeko norbait zela mintzo, sozial-maileko neurri batzu aipatzean edo errepikatzen zuelarik gure jendartean baztertuak direnak behar direla azkarki lagundu... Erakutsiz ere ingurumenaren arrangura handi bat. Hiru hilabetez, batzuekin eta besteekin solas eta solas ariko omen da gobernua eta gero hartuko ditu, zernahi sailetan eta Urtats aitzin nihundik ahalaz, araberako erabakiak... Opor laburrak beraz aurten minixtroentzat, edo oporrik baterez!

LANEAN 67 URTEAK ARTE? Berriz ere solasa hedatu da erretretarat joaiteko adina, legezko adinaz ari gira hor bixtan da, kanbiatua izaiten ahal litakeela. Aspaldixkoan 60 urtetan ezarria da, salbu ofizio penatu batzuetan ari direnentzat. Horrek erran nahi du beraz 60 urtetan hartzen ahal duzula erretreta, ez dena haatik osoa izaiten hunenbeste urte ez balinbazira lanean arizana ( 41 urte erretreta aurten hartzen dutenentzat). Bat-batean horra nun berriz

408.240 apez 2007 urtean, aitzinekoan baino 200 gutiago, eta giristinoak miliar bat pasa, emendatzen ari Afrikan, bainan ez Europan. • Langabezia ezagutzen du gutiaski mundu guziak bainan ez denetan berdin, bixtan dena. Munduaren osotasuna kondatuz, badira aurten 210 miliunez goiti langabezian, hots % 6,7 hein hori. Europear batasuna bera hartuz, haatik, % 8,6 emendiotan ere da haatik. Amerikar Estadu Batuetan gutiago (%5). Eta Amerika Latinan (Hegokoa) % 9. Afrikar iparraldean badoa langabezia hori % 13taraino. Baina Hegoafrikak du gorena, % 25ekin. • Afghanistan herrian bozak emanen dira abuztuaren 20an president berriaren hautatzeko. Izanen bide dute nor hauta : kandidatak 41 badituzte jadanik. Heien artean bat kanpoko zeren ministro ohia, Abdullah Abdullah, eta hori da orai bigarren aldikotz presentatzen den President xaharraren kontrario handiena. • Israelek bere proposamena egin du musulmanekilako bakearen alde. Ez dugu ahantzia nola egin zuen Barak Obama amerikar presidentak Israel eta musulmanoen berebertasun berezien proposamena, hauk biak bat-bestearen ezagutzerat hain nekez ekarriak direlarik. Bi ilabeteren buruan beraz Benjamin Netaniahu israeldar lehen ministroak ihardetsi dio Obamari erranez, segurki bake xedeak dauzkala berak ere Mahmud Abbas palestinarrarekin baina hunek ere ezagutzekotan Israel juduaren berebertasuna. Gainerat, Jerusaleme hiriaren kasuaz dio hori dela judu batuen kapitala eta, funtsean hor direla ere lehengo Bush presidentarekin finkatu ezagupenak. • A gripa hori beti emendatuz doa munduan gaindi : 30.000 eri hunkiak baditu orotara, dela Frantzian (Tolosako 11 eskolier), eta Kanadan (540 kasu berri, orotara 3500, eta hiru hil). Argentina Buenos Airesen ere bai (32 eskolatan), eta Ingalaterran kasu berriak. • Italian, Berlusconi presidenta inarrosten duten solas ainitz badabila auzi berezi batez : baduela bere gisako biltzartegi bat, halako jauregi batean, zernahi emazteki eder eta arin biltzen duena eta hantxetan araberako besta lilluratsuak ere Sardaniako lurraldean. Eta bat batean jalgi da fama etxe hura saltzeko duela, balioa 200 miliun eurokoa duelarik. Bainan huna azken huntan presidentaren gobernuak ezeztatu duela saltze horren berria. • Ingalaterran bestelakoak ditu arras Brown lehen ministroak, hartaz dabiltzan famak. Gogoikertze-sondaietan eta arrakastan ere galdua gertaturik travaillisten buru hori, bazauden ainitz ez ote zuen demisione edo zerbait holako erabaki hartuko. Ez ordea, berak hedatu duen berri hunen arabera. Aitzinetik, kaseta ezagutu batean jakinarazi du berak : batere dudarik gabe, 2010eko hauteskunde orokorretan presentatzeko gogoa daukala segurki.

aipu duten 60 urteko muga horren haustea eta 67-etan ezartzea! Zazpi urte gehiago, ainitz da ez idurika! Ainitzen gostuko haatik, aski aldaketa handia aipatzen dute gutixagokoa aiseago onartarazteko menturan! Nagusi eta enpresaburu elkarteek nahi lukete alabainan muga kanbiatzea, bainan 62 edo 63 urtetan ezarriz, ez 67etan... Deus ez da oraino eginik bainan erretreta kutxak ez direla-eta hain azkar, goitxago edo berantxago segur lanean urte gehiago beharko dela sartu!

BERRI TXARRA Michelin etxe handi famatuak jakin-arazi du bi urte barne mila kangile gutiagorekin askiko duela. Xuxen xuxena erraiteko, 1093 lanpostu dira desagertuko. Nehor ez omen du haatik kanporatuko. Erretretarat helduko direnentzat ordainik ez du hartuko. Beste batzu erretretarat joanen dira adina arras bete gabe. Eta beste batzueri eskainiko diote laneko tokiz kanbiatzea bainan beti etxe beraren kondu. Nola bestalde ere lan eskasa emendatzen ari den, gobernua beltzurika dago, holako erabaki ezkorra ez denetz arintzen edo goxatzen bederen ahal... Hainbestenarekin, zer jakiten da? Michelin etxe horek berak gaitzeko lantegi handia eta ederra muntatzekoa duela laster, bainan... Indietan!

AZTAPAR LUZEAK... Euro-hauteskundeak oraintxe iraganak, horra apailuak polliki hasiak helduden martxoko lurralde-bozeri buruz. Edouard Balladur gobernuburuak kudeatu batzorde bereziak aldakuntza asko sustatu nahi baitu, erakusterat emana izan da lurraldekatzea osoki kanbiatua izaiten ahal litakeela, 22 lurralde izaiteko partez ez bailitazke 15 baizik, bainan hori hola egin behar bada geroxago gertatuko da, ez helduden udaberriko bozak aitzin. Anartean, hautetsi frangoren arrangura, bereziki ezkerraldekoena, gobernuak nahi dituela nolazpait mugatu eta berdin ttipitu ere lurralderi behin eman eskubide eta ahalak... Parisek aztapar luzeak dituela eta luzeak bezen xorrotxak... Esku batez emana beste eskuarekin berriz beretu nahi eta airoski oraino! J-B D

ETAk Polizaburu bat erahil Arrigorriagan Eduardo Puelles, Espainiako poliziaburua hil du ETAk, Arrigorriagan egin atentatuan, bere autoa bonba lapa baten bidez zartarazita. Espainiako poliziaren informazio brigadako inspektorea zen Eduardo Puelles, 49 urte zituen. Euskalduna zen, bi semeren aita, Barakaldon sortua bainan Arrigorriagan bizi zena. Polizia iturriek diotenaz, bi kilo lehergai ezarriak zizkioten autoaren azpian erregai biltegiaren ondoan. ETAk hil duen lehen pertsona 2009an. Elgarretaratze eta manifestaldiak egin dira leku askotan eta besteak beste legebiltzarrean ETAren erahilketa salatzeko. Alderdi politiko guziek gaitzetsi dute atentatua.

ETAko hiru ustezko kide arrastatuak Usurbilen Espainiako Poliziak ETAko hiru ustezko kide arrastatu ditu Usurbilen,Gipuzkoan. Miaketak egin eta 70 kilo lehergai inguru atzeman ditu. Poliziak uste du, ETAko kide legalak, fitxatu gabeak, direla eta Abiadura Handiko Trenaren obren eta enpresen kontrako operazioetan parte hartu dutela. Poliza iturrien arabera beti, Eduardo Puelles poliza inspektorearen hilketarekin ez dute deus ikustekorik. Miaketak Ualdea izeneko industria gunean egin dituzte etxebizitza bezala prestatu egoitza batean.

Zergen bidez %16,8 diru biltze gutiago Euskal adminiztrazioak zerga-bilketaren bidez % 16,8 diru gutiago bildu du aurten urtarriletik maiatzera : orotara 4.6 milioi euro bildu ditu euskal adminiztrazioak, jaz baino 783 milioi euro gutiago. Urtarriletik maiatzera ,556 milioi euro bildu ditu Arabak, Bizkaiak 2.228 milioi eta Gipuzkoak 3.872 milioi. Enpresek ordaindu zergak dira murriztu direnak krisiaren eraginez.

Krisiak ez du eraginik aldiz turismoarentzat Krisiak aldiz ez du eraginik izan Euskal Herrirat hurbildu diren bisitarientzat. Maiatzean 180.000 bidaiari inguru izan ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 2008an bezala. Nekazalturismoak arrakasta berezia izan du, %8 bidaiari gehiagorekin. Bidaiariek egonaldi laburragoak egiten dituzte.

EA-ko zuzendaritza berria Donostian egin kongresuan, EAk zuzendaritza berria hautatu du. Pello Urizar izanen da alderdi buru berria eta Maiorga Ramirez bozeramailea. Alkarbide alderdi berria sortu zuten EAko kide ohiak, ordea, ez dira kongresura agertu. EAko idazkari nagusi berriak adierazi du alderdiak barne krisia gainditu eta norabide bakarra daukala orain kasik aho batez onartua. Biltzar Nazionalak onartu duen txosten politikoaren arabera, alderdi abertzaleen arteko lankidetzaren eta elgarretaratzearen alde lan eginen du EAk, bainan indar abertzaleen biltze horrek bide politiko eta baketsutik joan beharko du.

Iniciatiba internacionalistaren kontrako auzia ? Europar hauteskundetarako Iniciatiba Internacionalista izeneko zerrenda burua zen Alfonso Sastreren kontrako salaketa ezarri du Manos Limpias sindikatak, Gara egunkarian idatzi artikulua gatik. 82 urteko antzerki egileak idatzi artikuluan dio min haundiko garaiak datozela ez badira bakearen aldeko elkarrizketa eta negoziazioa bideratzen. Herritarrak beldurtu eta mehatxatzen dituela dio sindikatak bere salaketaren argudiatzeko, ETArekin kolaboratzen duela, terrorismoa justifikatuz eta biktimak gutietsiz. Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidentak, Iniziatiba Internazionalista politikatik desagertzeko beharrezko neurri guziak hartu behar direla adierazi du.

Uholdeak Nafarroako hainbat herritan Asteazkeneko gauean ekaitzak euri asko bota du Nafarroa aldean. Lekuka 26 litro bota ditu bereziki Iruña aldean eta 12 litro hamar minutuz Agoitzen. Ondorioz soto asko urpetuak izan dira eta suhiltzaileek bazuten nun zer egin.

Alberto Surio EITBko zuzendari nagusia Iragarria zen bezala, eusko legebiltzarrak Alberto Surio izendatu du EITBko zuzendari nagusi, PSE, PP eta UPDren botoekin. Diario Vasco egunkarian lan egin du urte askotan Alberto Suriok, politika saileko kazetari eta analista bezala. Ez du euskara menperatzen. Bingen Zupiriaren lekua hartuko du beraz. Lehen zuzendari nagusia izanen da, 1982 az geroz, EAJ-PNVri lotua izanen ez dena. 1982tik 1998ra, EITBko zuzendari nagusia Eusko Jaurlaritzak izendatu zuen. Geroztik Eusko Legebiltzarraren gehiengoak onartu behar du zuzendari hautagaia.

Irungo futbol taldea bigarren mailan Real Union, Irungo futbol taldeak bigarren mailan jokatuko du helduden denboraldian. Sekulako balentria irundarrek egin dutena Alcorcon garaituz 3-1. Aldiz Alaves eta Eibarrek hirugarren mailera jautsi beharko dute eta Donostiako Errealak bigarren mailean segituko du,Martin Lasarte entrenatzaile berriarekin. Lehen mailean bi euskal talde gelditzen zaizkigu, Bilboko Athletic eta Iruñako Osasuna.

peinture/vitrerie/papiers peints revêtements sols et murs étanchéité façades

MARTIN

IRAZOQUY JEAN-PIERRE IRIBARREN-en segida harturik "Kaillardoenea" - 64210 AHETZE - Tel. 05 59 41 99 02


3

ALTSASUKO BERTSULARI FINALAK

BESTA EDERRAK Donibane Lohizunen, aroa ere alde, Jondonane besta ederrak ukan dituzte, biziki ederrak eta jendetsuak. Gizon eta emazte, xahar eta gazte, gehienak gorri ta beltxez jauntziak! Giro arraroa burutik buru. Zernahi entzule Pier-Pol Berzaitz eta Naia Robles-entzat, bai eta, biharamunean, elizan, herritar kantari eta musikarientzat. Mundu bat Jondonaneko suentzat, arrakasta gaitza bazutelarik bestalde eskuin eta ezker muntatu ausagailuek. Igandean, kartsutasun handia meza nagusian, bazterrak alegera ondotik egiten den aurreskuaren karietarat, giro hauta herri-bazkarian. Alta, haurren eguna ere, bestetako azkena, aski airoski joan da, haur guziak loriatuak! Azpimarratzeko besta horietan gero eta gehiago sendi dela euskal-giro sano bat, ez baita guti! Batzuen arrangura, arrangura bakarra azkenean, etzela aise autoarentzat leku baten ukaitea! Autoa hiri erdi hortarik arras urrun uzterat bortxatua izaiten berdin! Bainan hori beti hola da ainitz jende biltzearekin...

ARIZ IKASTEN DA!

Euskadiko eskolarteko XXI. bertsulari xapelketaren finalak iragan dira larunbatean Altsasuko Burunda pilotalekuan, goiz partean 14 urtez pekoena, aratsaldean 14-18 urteko gazteena. Entzule multzo ederra bildu da bi saioetan nahiz oraino gehiagoren lekua bazen pilotaplaza eder hartan. Fernando Anbustegik kudeatu ditu egun osoan egin beharreko lanak. Zalantzarik gabe erran ditaike gaztetxoen finala iraAmaia Iturriotz eta Ortzi Murua (Arg. Berria) gan urtekoa baino hobea izan dela orokorki. Talde hortan 14 ziren hasieran lehian, bigarren faserako 6 hoberenak zirela sailkatzen, heietan iparraldeko hiru, Eñaut Zaldunbide, Maddi Sarasua eta Ortzi Murua. Azkenean Ortzi Murua azkaindar gazteak eskuratu du xapela, ez baitu segur ebatsia, ikusiz bere erregulartasuna saio denbora guzian, Mikel Iturriotz gipuzkoarra gelditzen zela xapeldunorde. Aratsaldekoan 13 ziren hastapenean, hor ere 6 zirela sailkatzen kartzelako lana egiteko, heietan Maiana Irigoien Baionakoa eta Mattin Lucu garaztarra. Kartzelako lana, oso pollita, honela formulatua zen : “Zu itsua izan zara bizi osoan, zientziaren aurrerapena tarteko ikusteko ahalmena ber eskuratu duzu. Une honetan kendu dizkizute estalkiak begietarik”. Egia erran ez dut neronek ulertu “ber eskuratu” hitza zergatik emana zaioten sortzetik itsuak balin baziren. Ateraldi ezberdinak izan dira horrekin. Bainan paso hau nere iritzi pertsonala zen. Dena den, bukaeran goizean xapeldunorde gelditu denaren arrebak Amaia Iturriotz-ek jantzi du gazteen xapela, beste gipuzkoar Ane Labaka zagola xapeldunorde. Oroitgarrien banaketa eta xapeldunen agurrekin bukatu da eguna. B.S.

ORTZIRALEAN, EUSKALTZAINDIA HAZPARNEN Lauak azkarki txalotuak izan dira, Laskurain, De Ezcurra, Bessonart eta Alfaro.

Ikastolen alde eta Integrazio Batzordearen fagoretan muntatu pilota partidak ere xarmanki joan dira Jondonane-kari, Donibane Lohizuneko Ravel ezkerparetan, jokoberrin... Egia erran, merexiko zuten jende gehiago ere biltzea. Behar da erran zernahi hitzordu bazela bestalde aratsalde berean, eta kasik tenore berean... Dena den, giro ona zen hor ere eta pilotariek ukan dute txalo ederrik! Partida nagusian, Alfaro eta Bessonart hein bat aise nagusitu Patrick de Ezcurra eta Laskurain-i, 40 eta 29. Laskurain, atsegin handiz ikusi duguna, biziki pilotari fina da, beso gaitza duena, bainan ez du taularen eta sarearen usaiarik, haste hartan galdua bezala zen. Gero haatik, hein batean jarri da eta, ariz ikasten baita, eta trebatzen, segur laster hel litakeela joko hortan ere hoberenen lerrorat!

ETXEBIZITZA GOGOAN Beti minbera daude etxebizitzaren gainetik sortu arazoak. Hemengo bereko jendeak, bereziki jende gazteak, hemen berean kokatzeko molde hobea ukaiteko menturan Abertzaleen Batasunak eskatua du etxebizitzaren agentzia sozial batzu xutik ezartzea. Batto bada Hendaian, beste batzu idekitzen ahal litazke Miarritzen eta Donibane Lohizunen, AB-k atseginekin hartu du berri hori. Donibandar abertzale hautetsiek badute haatik beste arrangura bat: Alturan izeneko auzoalde berria eraikitzen ari baitute Senpere alderateko errebide xaharraren bazterrean, nahi lukete saltegigune zerbait han berean kokatzea, gauza beharrenak bederen han erosten ahal izaiteko, hiritik urrunxko dela alabainan, hiru kilometrotan baita, kasik lauetan...

URRUÑAKO LANDATXOA Urruñan estreinatu dute Landatxoa etxegune berria, hautetsi eta kargudun asko bildurik karia hortarat. Orotarat 19 bizitegi berri, 12 eraikin berean direnak eta ondo hartan berean 7 etxe arrandan hartzeko, denak ingurumenaren axola handi batekin muntatuak eta ahal bezen indargai guti erretzeko moldearekin, denak COL elkartearen eskutik, herriaren laguntzarekin.

LUMA BETI AITZINA Ziburun, joanden egunean iragan da Luma haurtzaindegi euskaldunaren biltzar nagusia. Luma badoa bere bide, giro on batean, herriko etxearen sustenguarekin eta beste laguntza batzu ere segurtaturik, gisa hortako sail batentzat egokiak direnak. Aldian 12 haur hartzen ditu bainan ez dira denak betan hor izaiten eta orotarat 29 haur izan dira jaz haurtzaindegi hortan ibili direnak. Biltzarraren karietarat azpimarratu da berriz ere holako haurtzaindegi baten berezitasuna, besteak beste, nola ez, euskarari emaiten dion lehentasuna. Azpimarratu ere on litakeela holako sarea aitzina hedatzen ahal balitz...

MAITE DITUGUN OLERKARIAK Jose Mari Zendoia donostiarrarekin Hatsa elkarteak Jose Mari Zendoia 46 urteko donostiar olerkaria gomitatzen du ekainaren 27an, Senperera. Hitzordua, Amotz Larraldean, larunbat goizeko 9.15etan. Oinezko ibilaldi bat eginen da lehenik Atxulegin gaindi, Ainhoan. 13:00tan bazkaria Zugarramurdin (izenak aitzinetik emanez), 16:00etan, Amotz Larraldean, Jose Mari Zendoiak bere olerkiak aurkeztuko ditu, 17:00tan Auxtin Zamoraren “Zernahi izan eta ere” eta Koldo Zubeldiaren “Antologia poetikoa 1984-20009” liburuen aurkezpena.

Jose Mari Zendoia

IUTarekin jo aitzina DUT eta lizentzia profesionalak IZEN EMAITEA gune huntan : http://www.iutbayonne.univ-pau.fr

BANKUKO LIZENTZIA PROFESIONALA

Ofizio bat komertsant eta enpresa ttipien zerbitzurako

BAIONAKO IUT - 17, Paul Bert plaza - 64100 BAIONA - Tel : 05 59 57 43 03

Euskaltzaindiak 1918ko urte ondarrean egin zituen lehen urratsak eta 1919ko irailan xutik ezarri lehen bulegoa, 12 euskaltzain osorekin, horietan Iparraldeko hiru : Pierre Broussain hazpandarra, Pierre Lhande baionesa eta Martin Landerretche buzunariztarra. Euskaltzaindiak sortze horren 90. urtemugako ospakizunak abiatu zituen jazko larrazkenean, Iruñean, Pirinioetako hizkuntzen kongresuarekin. Ospakizun horiek heldu den urri hastapenean burutuko ditu, Donostian eginen duen batzar handiarekin. Artetik, Iparralde huntan ere nahi du 90. urtemuga hori molde berezi batez ospatu, Beñat Oiharzabal euskaltzainburuordeak eta Aurelia Arkotxa eta Xarlex Videgain euskaltzainek jakinarazi daukutenaz. Euskaltzaindia Hazparnen bilduko da ostiral huntan, ekainak 26 : goizarekin euskaltzainen arteko bilkura bat eginen da, aratsaldean aldiz (16:00) Euskaltzaindiak Elgar zerbitzu publikoen etxera gomitatzen ditu hazpandar eta euskaltzale guziak, han osoki euskaraz emanen diren hitzaldietara. Beñat Inchauspe auzapeza ez hor izanez, Patxi Arotzarena auzapezordeak die orori ongi-etorria eginen eta Andres Urrutia euskaltzainburuak agurra. Ondotik lau mintzaldi lerrokatuko dira : Piarres Charrittonek aurkeztuko dauku Pierre Broussain, Hazparneko auzapez eta Euskaltzaindiaren sortzaileetarik izana ; Emile Larre mintzatuko zaiku Jean Hiriart-Urruty zenaz, hau ere hazpandarra, HERRIA astekariko kronikari eta zuzendari izana. Gero entzunen ditugu Hazparneko euskaraz bi lekukotasun, bi ikerle gazteren ganik : Maia Duguine hazpandar ikertzaile hizkuntzalaria ariko da Hazparneko euskararen berezitasunez, eta Manu Padilla IKER ikerguneko ikertzailea Hazparneko euskaraz, 18. mendeko testu argitaratugabe baten arabera. Oren bat eterdi inguruko hitzaldi saila. Bezperan aldiz, erran nahi baita ortzegun huntan berean, Euskaltzaindiko Iparraldeko ordezkaritzaren biltzar nagusia iraganen da Baionan, Gaztelu Berriko bere egoitzan.

GAY PRIDE ETA APEZPIKUA Joan den larunbatean Miarritzen iragan den homosexualen Gay Pride ibilaldiak milako bat lagun bildu ditu, homosexualeri egina zaizkien diskriminazioak besta giroan salatzen zituztela. Ez da haatik elgarretaratze hori denen gustukoa izan. Marc Aillet apezpikuak, helarazi daukun ageri baten bidez, goraki salatzen du egitate hori, berezikiago manifestaldi hortan aurkitzen den “Sœurs de la perpétuelle indulgence” elkartearen hitz “probokatzaile eta arnegatzaileak”. Bide beretik jorratuz Miarritzeko auzapezaren utzikeria. Errefera berehala etorri zaio, bixi bixia, Didier Borotra auzapezaren ganik : “Ahalgegarria aurkitu dut zure gutuna… Politikari gisa, ez naiz sekula Elizako aferetaz arduratzen, egizu berdin Herriko Etxeko gauzekin”.

AHL berriaren aldekoek ttanttoa markatzen Gobernu buruari igorri gutuna Bi eskakizun egin dizkiote Frantziako gobernu buruari, Alain Rousset Akitania buruak bultzatu gutunean Akitaniako 37 hautetsik : Tours/Bordele partearen eraikitzeko kapitala osoki segurtatzeko urratsak erna ditzan. Bigarrenik berehala abia ditzan kontzertazio lanak Bordeletik Hendaiara artinoko partearentzat. Ageri hori izenpetu duten hautetsi gehienak ezkerrekoak dira, iparraldetik lau izen agertzen dira, Jean Grenet deputatua, Didier Borotra senadorea eta bi ezkerrekoak : Annie Jaraud Vergnolle senadoresa eta Jean Espilondo Angeluko auzapeza. Azken honen kasuan duela bi urte presentatu zelarik deputatu bozetara argi eta garbi Baionatik Hendaiara bigarren treinbide baten eraikitzearen kontra agertu zen. Alain Lamassoure eurodeputatuaren izenik ez da agertzen nahiz bera deplauki bigarren treinbidearen aldekoa izan. Lehen ministroaren ihardespena François Fillon lehen ministroak gobernua bildu du ostiralean eta deliberatu Baionatik Hendaiarateko partearen ikerketak eginen direla bigarren treinbidearentzat, horren parterik handiena lurpez irekiko delarik. Hala beraz osoki arrazoin emaiten diela aldekoak diren hautetsiei, eta MAM aldiz bazterturik gelditzen, hauxe bezala hego Lapurdiko, Errobiko eta Errobi/Aturriko hautetsiak. Hona mamua berriz zutik ezarria. Jada fortuna bat gostako lukete obrek kostaldean, baina gastua askoz biderkatuko da oraino lurpeko tunel batekin. Hain zuzen bigarren linea puskaketarako pentsatua izanik, tunela ez da egokia produktu kimikoak garraiatzeko zenbait ehun metro baino luzeago denean. Non harrapatuko den obraren diruzama erraldoia, eta seguritate legeak nola beteko diren, erroz gora abiatzen gara berriz dozier horretan.

Ibaierrekak elkartea lanean Energia berriztagarri proiektuak bideratzen ditu IBAI ERREKAK elkarteak. Ingurumen eta energia krisi garai honetan, energia berriztagarriak dira aterabidea. Eta horietan, energia ekoizten duten mikro zentral hidraulikoak. Ingurumenari ez diote kalterik egiten, eta asko instala daitezke Euskal Herrian, eihera zaharrak energia iturri izaiteko eraldatuz adibidez. Bidarteko Izarbel lan gunean muntatua den Ibai Errekak elkarteak bideratzen ditu teknikoki horrelako energia berriztagarri xedeak, eta diru laguntzak eskuratzeko gisan biltzen. Jada 8 proiektu badira, eta ADEME, diru laguntzak ematen dituen erakunde publikoari irailean aurkeztuko dizkiote dozierrak.


4

MAKEA - LEKORNE

HAZPARNE

KANBO

Euskalzaindia Hazparnen - Ekainaren 26an, Hazparneko Elgar Zerbitzu Publikoen etxean, arratsaldeko 4etan, jende guziari idekia den ekitaldi berezi bat izanen da : Hazparneko euskaltzain izanak ohoratuko baitira eta baita atzoko eta egungo euskalkia ere aipatuko. Hitzaldiak euskaraz izanen dira. Hona arratsalde hartako egitaraua : Patxi Arotzarena, auzapezordearen ongi etorria ; Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra ; Piarres Charritton euskaltzaina : Pierre Broussain, Hazparneko auzapez eta Euskaltzaindiaren sortzaileetarik izan zenaren omenez ; Emile Larre euskaltzaina : Jean Hiriart-Urruty, Euskaltzain eta Herria astekariko kronikari eta buru izanaren omenez. Hazparneko euskarari buruz bi lekukotasun : Maia Duguine ikertzaile hizkuntzalaria (Euskal Herriko Unibertsitatea eta Nantes-ko unibertsitatea) : Hazparneko euskararen berezitasunez bi hitz ; Manu Padilla, EHUko eta IKER ikerguneko ikertzailea : Hazparneko euskara XVIII. mendeko testu argitaratugabe baten arabera.

Parropiak antolatzen duen LOTOA - Larunbat aratsean, kiroldegi berrian, 21etan xuxen, Loto bat antolatzen dute parropiako eta kermezako arduradunek. Sari eder frango badira irabazteko eta giro ona segurtatua izanen da usaian bezala. Jateko eta edateko izanen da ere. Parropiako kermeza aldiz iraganen da uztailaren 5ean, igandearekin.

Herriko pestak - Lehen lau pesta egunak untsa iragan dira guzien arabera. Sekulan baino jende gehiago izan da ortziralean, Jondonaneko suaren inguruan. Behin aratsalde apalean bi ikastegietako haurrak bildu dira kantaldi baten eskaintzeko, Amets Arzallus bertsulariak bota ditu herriko giltzak hiru bertsu emanez. Gauean Pantxoa eta Peio abeslariek eman dute kantaldia elizan, hau konkorreraino beterik zen. Larunbata beti jendetsua agertu da eta igandea guziz herrikoia bere kantariekin eta bere bazkaltiarrekin karriketan berean. Aratsaldeko pilota partidek ere arrakasta gaitza bildu dute. Astelehena ohiduraz Zelaiko aldi pestaren egitea eta hemen ere jendea izan da nasaiki. Denbora alde izan da egun horietan eta ez da makur gaixtorik izan.

Musikaren besta - Larunbat honetan ospatuko dugu besta hau Kanbon. Goizeko 11etan, musika eskolako gazteen harmoniak kontzertu bat eskainko du eta aratsean Kanboko harmoniaren aldi izanen da. Bi kontzertuak hiri erdian iraganen dira. JEIKADIren dantza ikusgarria - Behereko Plazan, larunbat aratsaldean, 16etan, JEIKADI taldeko dantzariek emanen dute dantza ikusgarri bat. Besta berri - Ederki iragan dira, joanden igandean, Besta Berri kari izan diren meza eta proosionea. Erran behar da Itsasuarrek laguntza ederra ekarri dutela mezan eta proosionean parte hartuz beren banderari, makilari, zapur, guarda eta dantzariekin. Kanboko Izarrako musikariak hor zirelarik behar ziren aireen emaiteko. Proosioneak berriz hartu du lehenago zuen itzuli osoa. Lau aldare baziren biziki ederrak eta ageri zen norbeit arizana zela horien muntatzen gostu eta borondate handirekin. Mihiseak leihoetan, belarra eta loreak bide gain eta bazterretan eta jende ainitz besta horretan parte hartzeko gogotik kantatuz. Goresmenak besta horri hats berri baten emaiteko lanean arizan diren herritar guzieri. Albeniz-en ohoretan - Albeniz zendu zen Kanbon 1909an eta aurten ekitaldi batzu antolatuak dira bere heriotzaren 100garren urtebetzea kari. Hala nola ekainaren 28an, igandean, 11etan, Albeniz musika kioskoaren ondoan, Eric Couprie zizelkariak eskaini Albeniz-en itxura estreinatua izanen da. Aratsaldeko 17etan, elizan, piano kontzertu bat eskainiko du Rosa Torres Pardo artista ezagunak. Bixtan den bezala Albeniz-en obrak emanen ditu.

SENPERE Jaun Erretora – Aitzineko larunbat eta igandeko meza bururatzean zabaldu diren abisuetan erran daukute gure jaun erretora bere familian pausatzen dagola arras goxoki. Bainan hau ere jakinarazi daukute. Gure parropiatik johan zaukula Donibane-Garazirat apez lagun gisa. Berri horrek ximiko handi bat egin dauku deneri. Hoin ginen elgarri jarriak. Denez maitatua zen apez goxo eta kar handikoak bere lana handizki bazeraman galdetua zitzaion mail guzietan. Orai desiratzen diogu osagarria berriz kausiturik uros izan dadin bere lan eta toki berrian. Ordaina Frantxoa Garat jaun apeza heldu zauku Garazitik. Erran dankutenaz buruilean jinen da. Oraitik ongi etorri hoberena eskaintzen dugu gure artzain berriari.

Danborrada kontzertua karrikan eta pesta hastapena Amets Arzalluz-ekin

Sita/Sud-Ouest enpresari Hazketa 2010-en ihardespena Duda handiak dauzka Hazketa 2010 elkarteak Sita/Sud-Ouest (France Déchets ohia) enpresaren zintzotasunaz. 1995az geroz, dio elkarteak, Hazketako hondakintegia ez da legeak manatzen zuenaren gisa kudeatua izan, ondorioz lurrarri kalte handiak erakarriz. 2006an, kalte horiek denen bistakoak izanki-eta, ministeritzako ageri batek manatu zuen behar diren neurrien hartzea 2009ko uztailaren 1a aitzin. Hiru urte kasik iragan dira, deusik egin gabe. 2009ko ekainaren 8an iratzarri da Sita/Sud-Ouest, 40.000 tona hondakin lurpetik ateratzeko erabakia hartzeko, izigarriko usain, arrabots, errauts eta bertzerik ere sustatuz. Zergatik azken hilabetea igurikatu neurri horientzat ? Nork jasanen ditu kudeantza dudakor horrek ondorioztatzen dituen gastuak ? Hazketa 2010ek berantetsia dauka hondakin gune horren behin betiko hestea 2015ean. Hazketa 2010

UZTARITZE Heriotze - Iragan ortziralean bere azken egoitzara eremana izan da Ximun Telleria 83 urtetan. Aurpegi ezaguna bat balinbazen Uztaritzen, hemen sortua hemen berean ereman du bere bizi guzia ile apaintzale ofizioarekin. Zonbait urte bakar du utzia zuela lana bere saloinean ordezko bat emanez. Bainan Ximun oso jendekina baitzen gazte gaztetik elkarte bizian engaiatu da eta beti segitu du. Miarritzeko dantza talde batean arizan bada ere zonbait denbora, laster Labourdins elkartean lotu zen lanari alor ezberdinetan parte hartuz : zangobaloian jokolari bezala lehenik, gero entrenatzaile, klikan klerona joile eta kantari koroan, maite baitzuen kantatzea. Aspaldian elkartearen zuzendaritzan sarturik idazkari egon da lehenik eta 1978az geroztik lehendakari zen zintzo eta bipilki gazteak formatuz eta lagunduz. Maite zuen bere denbora libroetan txirrindula egitea eta urte luzetan adin mugara heldu arte Uztaritzeko su-hiltzaileetan zen bolondres bezala. Denen eramaiteko osagarri onak lagundu badu ere, azken hilabete hotan eritua zen eta bere familia osoaren erdian eman du azken hatsa. Talde guziek ehorzketa denboran eskaini diote zor zioten omenaldia gainez gain betea zen Bixintxo elizan. Maite bere lagunari eta seme alaberi eskaintzen ditugu gure dolumin bizienak. Ortziralean zendu zauku ere Beñat Casaubon 52 urtetan, eritasun dorpe baten ondotik. Doluminak familiari. Arruntzako kermeza - Uztailaren 5ean igandez iraganen da Arruntza kartiereko kermeza. Goizean parropia osoarentzat meza bakarra han emanen da. Ondotik zintzur bustitze eta ohiko bazkaria Aldacourrou gelan. Bazkal denboran eta ondotik jokoak eta loteriak. Ongi etorri hoberena deneri !

Besta Berri – Besta Berri igandea joan da usaiako kartsutasunean beti bezala ospe handiena ekarriz Sakramendu Sainduari. Meza emaile eta prosionean Sakramendu Sainduaren erabiltzaile ginuen Andiazabal jaun kalonjea. Eskerrik beroenak jaun apeza. Zeremonia hortan jende alde ona aurkitu da bai herritar eta ere bai kanpotiar. Haur ttipi multxo pollita ere, andere kantariak, EMAK HOR-eko soinulariak eta usaiako gazteria. Ramuntxo Bereau kapitain berriaren manamenduari plegatzen zirela suisa, makilari, zapurrak, oilar, banderariak eta soldadoak. Goresmenak zueri gazteak. Gure arbasoetarik heldu diren ohidurak atxik beti egin ahala luzaz. Erroten eguna – Frantzia guzian ospatua izan den Eihera edo Erroten egunarentzat usaian bezala Plaza-Errotako etxekandere Luixa Daguerrek zabaldu du bere etxea. Berekin dauka errotaren erabiltzeaz eta errotak behar dituen arta eta asko punduren erreberritzea osoki gogoan hartuak dituen Jean Bruno iloba. Gainerat Luixak hor zituen laguntzaile bere haurrideak eta adixkideak. Zernahi jende iragan da hor. Denek ikusi dute zer moldetan egiten zen irina lehengo denboretan, familian hazkurri ziren ogi eta artoaren egiteko behar zena. Zabalduak izan dire ere Daguerre familian zonbeit belaunalditako hor arduratu izan direnen argazkiak. Urrezko Ezteiak – Ibarrun Kikerreneko Pierre eta Helene Lacroix senar emazteek ospatu dituzte beren urrezko ezteiak. Berrogoita hamar urte ezkondurik eta oraino beti elgarrekin bizi. Zer etsenplu ederra gaurko egunean. Laborantza etxaldea ttipia izanez eta familia hazi behar Pierre lanean ibili da Estaynouren harrobian. Denbora berean Helenek etxeko lanak segurtatu ditu. Lau seme alaba ohorezki altxatu dituzte. Gero jin dire sei haur ttipi. Aspaldian erretreta baliatuz goxoki elgarrekin bizi dire. Zorionak Pierre eta Helene eta ahal bezain osagarri onarekin agian oraino luzaz goxatuko zaizte elgarrekin zuen Kikerrene pollitean. Usaia duten bezala andere auzapeza eta Marie Benita axuantak beren agurra egin diote. Herriaren partez beren opariak eskainiz.

AZKAINE Kermeza - Igandean iraganen da kermeza. 10.30etako mezarekin hasiko da elizan. Ondotik, Larrundarrak soinu taldea gidari, denak Marzenia edo Santa Maria eskolara. Han aperitifa eta bazkaria. Aratsaldean Xurio pilotaplazan haurren ikusgarria, antzerki eta bertze. 19etatik goiti taloak, musika, kantu eta bertsu, zozketa ere bai. Ongi etorri eta besta on guzieri !

Jean Claude Ibar - Orok badakite Jean Claude Ibar Makear-Lekondarra dela, eta gainerat bi herrietako erakaslea ginuela. Eta huna, denbora ongi iragan ondoan gure haurñoen moldatzen erakaskuntzan, hartzen duela ongi merexitua duen erretreta ! Dena den, eskolako besta kari, iragan larunbatean, hor zituen bere aldean eskolier ohi batzu, bi herrietako auzapezak eta ere ordainduko duen Frederic erakasle ezaguna. Hitzaldi herrikoiak entzun eta erran ditugu gutartean, eta eskaintza xume batzu ardietsi ditu orok hain maite eta estimatzen duten erakasleak. Eta huna orai ukanen duzula etxean gehiago egoiteko parada, eta ere hoin maite duzun Euskal Herri osoaren itzulikatzeko astia, mendizale batzuekin ! Hiru maila baditu bere gain asko alorretan, eta huna maila batekoak argazki huntan Jean Clauden inguruan. Ez adiorik lagun, eta goraintziak etxeko guzieri ! Eskolako haur batzu Jean Claude Ibar-en inguruan

Airetik - Bigarren mailan, finalerdietan ditugu Jon Karrikarte eta Xabi Etxegoin, garaiturik 30-25 beren bi lagunak David eta Mañu Duhart anaiak, bi oren hurbil borrokatu ondoan. Goresmenak laueri ! Lehen mailan, finalerdia galdu kintze xoil batez Bonetbeltx eta Etxebarnek, 29-30, Azkaingo Laduche (hunek 8 bote) eta P.I. Berasategiren kontra.

ANGELU Departamenduko bi Urssafak bat Enpresen tatsa sozialak eskuratzen ditu URSSAF kutxak. Orain arte bi kutxa baziren departamenduan, Iparraldekoak Lapurdi, Baxenabarre eta hego Landesetako enpresenak eskuratzen zituen, Pauekoak aldiz Biarno guziko eta Xiberokoak. Juridikoki bat egin dute bi kutxek, kargudunek diote kutxa bakarraren egoitza soziala Angelun dela, aldiz administrazio sail osoa Pauen. Gehitzen dute lanpostu bakar bat ez dela galtzen, badaudela beraz hemen Iparraldeko 74ak eta Pauen 86. Urssafarekin hasi baterakuntza ez ote da orain Familien Laguntza Kutxa eta Erien Axurantza Kutxetara ere lerratuko ? Geroari buruz ainitz galdera sortzen duen aktualitatea. Busquet komertsa gunekoen protesta Jada Jean Michel Veunac BAM hiri elkargoko presidente ordeak errezibitu ditu joan den astean, baina beren kezka publiko egin dute hala ere. Busquet guneko komertsantez ari gara ; Xavier Menou Angeluko zinegelako zuzendaria eta elkartearen presidenteak publikoki salatu baitu nola botere publikoek urte bat osoan obrak burutu bezain fite Nazional 10 errepidean, nahi duen berehala ezker eta eskuineko bazter lerroetatik bat arra antolatu autobusak hortik pasarazteko. Diote ideia ona kausitzen dutela baina kontsultatuak izan nahiko zutela obrak hasi aitzin. Bi obra andanen artean hatsa hartzeko denborarik ez dutelako. Oposizioa kontseilutik lekora mintzatu Prentsaurreko berankorra egin dute oposiziokoek, Jean Espilondo auzapez sozialistak kontseilua gidatzeko dituen manerak salatzeko. Gai batzuk aipatu gabe uzten dituela, hala nola bidaieko jendeei buruzko aktualitatea. Egia erran, kontseilu ondarrean auzapezak hitza eman dio oposizioari, honek deplauki ihardetsi dio berantegi zela eta prentsaurreko bat eginen zuela ondotik. Jes ! hauxe bada manera !

MIARRITZE Ostaler ikastegiko sei ikasle sarituak Jada departamenduko sormen saria eramana zuten gai beraren inguruan. Hauxe da burutu duten sormena. Lau trein bagunetan pentsatu dituzte : sukaldea lehenean, jende helduen ostatua bigarrenean, eta hirugarrenean 50 haur jateko errezebitzeko lekua ; ideia ona kausiturik SNCFak lau bagun utzi dizkie beren ideiaren gauzatzeko. Orain ikusteko dena hauxe da, ea estatuko finalerako hautatuak izanen diren Miarritzeko ostaler ikastegiko sei ikasle horiek. Mus lehiaketa - Ekainaren 26an, 7 etan, Miarritzeko Mizanbu Gaztetxeak (karting eta Atabal-en ondoan, La Negresse edo Hauresta auzoa), mus txapelketa bat antolatzen du. Opari asko irabazten ahalko dira eta partehartzea 5 eurokoa da pertsonaka. Izen emateak egun berean egiten ahalko dira, bestenaz deitu 06 71 93 49 53 zenbakira.


5

ORTZAIZE

BAIGORRI

Harri bizi (Diamantezko) ezteiak Joanden larunbatean, Ortzaizen ospatu dituzte harri bizi edo diamantezko ezteiak Jean Baptiste Camino eta Simone Laurent bere andreak. Lurdeko herriko etxean lehenik, Dupieris orduko auzapezari, eta ondotik Ahurtiko elizan, 1949-ko otsailaren 26-an, Edmond herriko erretorari eman zuten elgarri baia beren biziko. Familia berri hortarik sortu ziren 5 haur eta ondotik 11 ilobatxo eta ere arrahaur bat. Hirurogei urteren buruan Ortzaize hautatu dute ospakizun berezi horrentzat. Eguna hasi dute meza batekin, meza hori Joseph Camino, bikario jeneral ohia eta Jean Baptisten anaiak emaiten zuela. Bere predikuan Jean Baptiste ohoratu du bereziki Hautes Pyrénées departamenduko ADAPEI sortu zuelako ahalmen gutiko haurren laguntzeko eta horri esker, 19 urtez, 600 lanpostu sortu ditu haur horien onetan eta sustenguz. Egin duen lan horrentzat izendatua izan da “Chevalier de la Légion d’Honneur”. Ondotik Mendi Alde ostatuan elgarretaratu da familia guzia bazkari on baten inguruan eta omore onean bururatu dute eguna. Gure aldetik goresmenak eta zorionak eskaintzen ditugu Simone eta Jean Baptiste-ri.

Sortze - Belexi auzoan, Joanes Haundiko Paxkal Oçafrain eta Solange Larraburu zorionean ditugu lehen haurra mundura emanik. Segur, Elena ttipiak ere airostuko duela Belexi gaina. Izan dezala osagarrian eta urostasunean haunditzeko grazia. Ongi etorri berari eta goresmenak aitameri, agurrak ere aitatxi amatxieri.

IHOLDI Pestaberri-Otaba - Ederki juanik elizkizunak arras kontent da herritarra. Bere berezitasuna dauka gure herriak. Erraiten den bezala, etxekoz etxeko derama guzia, soinua herrikoia izanez bere klika ederrarekin. Makilaria urtez urte segitzen zauku… paregabea, gizona kanbiatzen bada ere, hunen moldea beti xoragarria. Eta zuek haurrak, zuen moldatzaileak goretsiz, Pestaberri ttipia egiten baituzue eta aurten sekulan baino sarkorrago zinezten. Milesker, denak hola gozaturik, milesker ere xahar-etxeari zuen amodioa erakutsirik handik abiatuz. Begiak ñir-ñir zituzten gure xaharrek. Nolaz ez !

IZTURITZE Parropiako berri - Lehenik goresmenak, joan den igandean Aiherran, bere apezgoaren 50garren urtemuga ospatu duen Sauveur Martinon apezari. Hemen ere gehienek ezagutzen eta preziatzen dugu Gandamendiko apez goxoa, bere arreba segidarekin gutartean bizi izanki. Hor beharrak ziren ere Marie Laure Mendiboure Satharitzekoa eta Aña Laborde sortzez Oihanburukoa, bi izturiztar serorak; lehena duela 52 urte Uztaritzeko komentuan sartua, Parise aldean dena, duela aste pare bat ixter hezurra hautsirik ez dena jin ahal izan, Aña Laborde aldiz, 99garren urtean dena, Angeluko serora urdinetan dugu 72 urte huntan, nahiz oraino pixkor, lotsaz gelditu da jin gabe. Beren 50 eta 70 urte seroragoak ospatuak zituzten bizi diren komentuetan bainan ez bataiatuak izan ziren parropian. Ez badira jin ahal izan halere sorherritarren goresmen eta goraintziak onhar ditzaztela, ereman duten sail baliosa gatik!

LASA Heriotze - Ildo beretik segitzeko, ekainaren 13an bere azken egoitzarat segitu dugu Michel Inçargarat, denek Michel Kaidor deitzen ginuena, Kaidorrenean sortua baitzen duela 81 urte. Urte multxo bat huntan erretiratua zen Donibane Garazirat, alokatzen zuen apartamendu batetarat, horrat ukaiten zituen apairu eta behar zituen artak. Kanboko eritetxe batetarat ereman orduko zendu da, iduriz polliki zelarik. Asko bezala, gazterik lanean hasia, Ameriketarat joan zen artzain, aski laster itzuli gibelerat, Miarritzeko hotel batean lan egin urte andana ederraz. Gure doluminak onhart ditzatela anaiak, hurbiletik jarraiki zaion Véronique koinatak eta ahaidego guziak. Bertze heriotze bat - Zer erran hain epe laburrean gertaturik laugarren heriotzea ? Ibiakoitz 13an Michel lagundu, astelehen 15ean berriz Pierre Laurent Inchauspe Alkateneiko nausia 58 urtetan zendurik. Jakinean ginen eri haundi zela bainan artamendueri esker ihardokiko zuelako esperantzan ginauden. Aurpegi alaia, bihotz onekoa, lehenbizikoa zen eskukaldi baten emaiteko, bere buruari falta eginez ere. Urte hastapenean bigarren seme ttipi baten sortzearen zoriona zuten elgarrekin, maluruski sobera laster doluaren pisua jasan behar. Astezkenean eliza betea zen, denak etorriak azken agur baten egiteko meza eder hortan, parte hartzen zutela kantu ala otoitzetan. Gure doluminak Graxi espos lagunari, M. Laure alabari, anaia eta familia guziari. M.G.

AIHERRA Herriko pestak, 4 egunez, ortziraletik astelehena arte !! Hazparnekoetarik landa, horra orain Aiherrako pesten aldi, ortziralean hasten zauzkigunak. Indar berezi bat egin dute gazteek, egitarau aberats baten eskaintzeko : kantu, musika, antzerki, pilota, birla, dantzaldi, kontzertu, afari, mus, poker, haurren ikusgarri, hots denetarik izanen da. Herriko pestetako animazione guziak, Aiherrako plazan iraganen dira, ostatuen gain delarik aingira apairuen proposatzea herriko pesta denbora guzian. Beste salbuespen bat, astelehen goizeko birla zoingehiagoka, Auxotean dela iraganen, aurten. Beste berezitasuna, NIKO ETXART eta HAPA HAPA-ren kontzertua, igande arratsalde apalean dela ira-

Niko Etxart

ganen, plaza ondoko aterbean !!! Horra beraz xeheki pesten egitaraua. - Ekainaren 26a, ostirala : 8etan, MUSPOKER-COCKTAIL gaua, Denen Etxean, sari ainitz irabazteko. - Ekainaren 27a, larunbata :8etan zikiroa KANTUZ taldeak alaiturik. Ondotik, dantzaldia NAHIGABE taldearekin. - Ekainaren 28a, igandea : 11etan, meza nagusia Xiprik alaiturik. Ondotik zintzur bustitzea plazan. 5etan, haur jokoak eta eskoletako haurren ikusgarria. 6etan, NIKO ETXART eta HAPAHAPA. Egun guzian, Herlauz Band txarangak alaiturik. - Ekainaren 29a, astelehena : 10etan birlak Auxotean. 6etan, pilota partida herriko plazan, Olaizola-Maitia / Etchemendy-Arbeletche. Arratseko 9tan, kantaldia TXILIKA taldearekin eta antzerkia TIPUL ETA PUTIL-ekin. Ondotik dantzaldia EZTIKI taldearekin Bestalde, ez ahantz aingira nasaiki jaten ahalko dela herriko ostatuetan. Ikusten duzuen bezala ez dugu enoatzekorik izanen, egitarau bete bete bat prestatu baitaukute gure gazteek. Ongi etorri deneri ! ! Mezen tenoreak : aldaketa - Herriko pesten karietara, meza bat galdegin dute gazteek, ortziralean, 7 1/2tan. Adinaren aldetik ez dela mugarik meza horrentzat ! ! Larunbateko meza 7tan izanen da Izturitzen. Igandekoa Aiherran 11tan.

Ezkontza - Joanden larunbatean, bi eztei andana izan ditugu. Herriko etxean, Juantorenanean ostaler diren Vincent Telletchea eta Mélanie Elettik baia eman dute elgarri jaun auzapezaren aitzinean. Urrats bera egin dute ere Maite Semerena eta Didier Urrutia-k. Nahiz ez Baigorrin bizi izan, bainan, andere esposak erroak hemen azkar izanki, hauen elizkizuna ere gure elizan iragan da. Gure agiantza hoberenak doatzi bi bikote gazte hoieri. Ehorzketa - Ortziralean, bere azken egoitzara segitua izan da Raymond Gardos. Angelun bizi zen eta han zendu da 95 urtetan. Duela sei urte galdua zuen emaztearen ondoan izanen du pausa lekua hemengo hilerrian. Doluminak nahigabetan den familia guziari. Ateraldi - Bi autobusetan, Goxoki elkarteko kideek Landesetako hegalera egin dute urteko bigarren ateraldia. Haratekoan, bisitak, batzuentzat Pouillon aldean, mahastizainarnoegileari ; besteentzat Saint-Etienne-d’Orthe herrian, eskalapoin eta itxura bertsuko gauzak moldatzen dituen eskulangileari eta eguerdiko, denak Cagnotte herrira. Bazkari on eta alaiaren ondotik, etxerateko bidean, Gamueko jauregian gelditu dira hor ikusteko estaia batean, lehengo laborantzako manerak. Tresna zahar eta etxezainen bizia bereziki ; goragoko estaian aldiz Léonard de Vinci eta Franciso di Giorgio-ren oharpen eta irudiak baliatuz eginak diren maketen bilduma. Intres haundirekin behatuak izan dira erakusketa horiek. Egun ederra pasaturik, denak kontentik sartu dira etxera. Pilota - Euskal Herriko xapelgoaren kondu finalerdiak jokatu dira. Huna Zaharrer-Segiko pilotarien emaitzak. Joko Garbian. Benjaminetan Apesteguy – Ansola – Sargoussek galdu 13 – 40 Uztaritzeren kontra. Kadetetan, batasunekoen artean jokatu da eta Larronde, Cadot eta Goñi nagusitu 40 – 37 Rozados, Indart eta Hauck-eri. Junioretan: Lucu, Riouspeyrous eta Bidart nagusitu 45 – 26 Senpereri. Helduetan, bigarren mailean Dutey, B. Ospital eta Juantorena nagusitu 45 – 38 Donapaleu-ri. Errebotean, Juniorretan: Ospital – Riouspeyrous – Lucu – Bidart eta Olçomendy nagusitu 13 – 0 Endaia-ri. Helduetan, bigarren mailean : Riouspeyrous – Etchebest – G Ospital, F. Othalepo eta Sallaberri nagusitu 13 – 3 Zubieta-ri. Esku huska helduetan lehen mailean Camino eta Palomes-ek galdu 20 – 30 Noizbait-ekoen kontra. Finala guziak, ligaren astean jokatuko dira uztailaren 5etik 12a artean.

BANKA Pilota – Urte guziz egiten den bezala, jokatu dira finalak palantxaz plaza zaharrekoak. 40 parek hartu dute parte. Lehiaketa hau Erregina ostatuak du antolatzen. Lehen kategorian, Barnetche-Iturria 50 eta Othalepo-Irigaray 42. Bigarren kategorian, Idiart-Chouchourou 50 eta Urricariet-Coscarat 37. Hirugarren kategorian mutiko eta neskak nahasirik, Ansolabehere-Barneche 40 eta Etxegoiberri-Etxexuri 30. Eskuz gaztetan, Euskal Herriko lehiaketan ez dugu gazterik izanen finalerdietan. Maleruski galdu baitute gure putikoek. Beren mailetan hauek baitira Iribarren, Barneche, Albistur, Bidart, Ourthiague. Erran behar dut halere eskuko minek dituztela aunitz trabatu bainan kuraia har dezatela eta egin gogor, etorriko dira momentu hobeak. Herriko bestak – 26an ortziralean, aingira jatea Erregina ostatuan, Mizpirarrek alaiturik. 27an ibiakoitzean : eguerditan Arambel ostatuan zintzur kilikatzea eta ondotik herritarren bazkaria ezker paretan Jose Angelek alaiturik. Aratseko 11etan dantzaldia Kiki Bordatxo taldearekin. 28an igandea : 10.30etan meza nagusia klikarekin eta ondotik zintzur bustitzea Baigorriko gaiteroekin. Aratsaldeko 4 orenetan herriko haurren emanaldia eta Pantzo Hirigarayen antzerki batzu herriko gazteek emanik. Ondotik talo ta xingar, Astezkenekoak eta dantzaldia. 29an astelehena : etxe kurrida, adinekoen aratsaldeko askaria. 30ean asteartea : aratseko 8.30etan zikiro besta Panpi Portugalek alaiturik eta ondotik dantzaldia Ardatza taldearekin. Nahi eta ahal duena jin dadila gustian momentu goxo baten pasatzera. Esker mila herriko gazteen partez.

JUTSI Sortze - Plazerrekin jakiten dugu Salakobordan sortu dela nexka ttipi bat. Isabelle Arhancet eta Régis Birles burrasoak zorionean daude beren lehen haurrarekin, deitu dutena Ixaro. Goresmenak aitameri eta sortu berriak ukan ditzala osagarria eta bizi uros bat.

HELETA Bestaberri-Otaba - Bi igande izan ditugu ospetsuak Sakramendu Sainduaren ohoretan, gure gaztek gain gainetik erakutsi baitute seriostasun handi batean badakitela ontsa ibiltzen, izan ditela eskertuak. Eskerrak ere soinularieri, edertu baidituzte ibilaldi guziak, bai elizakoak, bai kanpokoak. Bai eta eskerrak eliza ala kanpoak apaindu dituzten presuna guzieri, lorestatze, berdura hedatze, aldare egite, etxe aitzin beztitze, kantarietarik haur xuriz bezti arrosa botatzaileetaraino, Marijane soinularia barne. Eskerrak undarrik jaun erretor Barnetche-ri eta Noblia Baigorrikoari, bien artean bete baitute elizkizunen eremua. Eta guzier, helduden urte arte. Sortze - Christophe eta Michèle Heguy-ren familia emendatu da bigarren haur batez Eiheran. Goresmenak aitameri eta bizi luze eta uros bat Iban ttipiari. Mezak - Ibiakoitz aratsean 7etan Iholdin, igandean 9etan Mehainen, 10etan Armendaritzen (Konfirmazionea) eta 11etan Heletan. Herritarra

ARMENDARITZE Artixta handiak… ttipiak moldatzen - Ortzirale aratsaldean ginuen herriko eskolan, Armendaritze-Mehaineko haurrek eskaintzen zaukuten marrazki eta margolan ederren ikustea. Astean bi orenez, horri buruz moldatu ditu Elizabeth Farobel, Iholdin bizi zaukun Frantzia iparraldeko andereak. Zinez bozkario zuten gure artixta ttipiek lanaren erakustea eta gu harrituak gelditu… hain gauza pollitak eginik ! Segi aitzina ! Eta zu Elizabeth, ondoko egunetan eginen dugu aipaldi bat Hazparnen beharra duzun erakusketa miresgarriaz. Konfirmazionea - Zeremonia handia beharra dauka gure elizak, katixima urtea bururatzeko. Oztibarreko 35 gaztetxok, sakramendu eder hori hartzean, emanen daukute apezpiku berriaren ezagutzaren eta entzutearen plazerra. Aitzinetik herritarrek ongietorria zuri, Jaun apezpikua, dauzuete erraiten, bai eta hunat hurbilduko diren guzieri ere bai !

SUHUSKUNE Heriotze - Jean Pierre Paulerena-k utzi gaitu. Suhuskundar eta inguruetakoak, denak harriturik egon gira, Jean Pierre Paulerena Jaureikoa, 62 urtetan, zonbait astez, eritasun bortitz batek garaitu duelarik. Jean Pierrek bere espos lagunarekin etxe eder bat gaztean bereturik, bazterrak emendaturik, bizitegia antolaturik, segur lan ainitz egin du. Bere inguruan xerbitxu egiterat ekarria zen eta bazuen ainitz adixkide. Haren ehorzketak iragan dira Suhuskuneko elizan, jende saldo haundi baten aitzinean, denak hunkiak Jean Pierren joaite hortaz. Dolumin beroenak eskaintzen ditugu Helena bere espos lagunari, Sophie bere alaba eta Panpi suhiari eta Jaureiko familia haundiari.

AINTZILE Sortze - Duela zonbeit egun sortu da aingeru ttipi bat Etxeberrigaraian, Extebe Ouret eta Argitxu Caminoren hirugarren haurra, oraikoan seme bat, izendatu dutena Pattin, geroan ukanen dute bi arrebek jostatzeko laguna. Zorionak eta goresmenak aitameri eta bi aldetako aitatxi amatxieri. Sortu den haurrari ainitz zorion eta osagarri herritar guzien izenean. M.A


6

BAIONA Euskal Herriko PACT aho batez bizitegi duinen alde Bizitzen dugun krisiak sortzen dituen bizitegi zailtasunen aitzinean denek bat egin dute joan den ostiralean, Euskal Herriko Pact erakundearen biltzar nagusian, Baionako elkarteen etxean. Berrogeita bat urte betetzen dituen

PACT elkarte horretan bideratzen dituzte ANAH (Agence Nationale d’Amélioration de l’Habitat) jabe partikularren laguntza ekonomikoa bizitegi duinak eskaintzeko alokatzera arrazoinezko preziotan. 1500 egoitza berritu ditu Pact-ek iaz, horietan milaz goiti arrazoineko alokairuan okupatuak direnak. Helburu bikoitza betetzen du Pact-ek : batetik egoitzak berrituz 500 000 lan oren segurtatu hemengo ofizialentzat, bestetik arrazoinezko alokairuari esker maila ttipiko klase media bizitegi duinetan bizitzen lagundu. Bilana eta orientabideen txostena denak aho batez bozkatuak izan dira. Haatik krisiarekin lana gero

eta zailago da alokatzeko bizitegien aurkitzeko, eta horretan gero eta “bidezko alokairua” kontzeptua praktikan emaiten indar ainitz ezartzen du, bereziki Miarritze eta Hendaiako herriko etxeekin eskuz esku. « Base élèves » fitxategiak beldurrak sortzen "Base élèves", Frantses gobernuak duela lau urtekotzat plantan ezartzen hasia duen fitxategi nazionalaren kontrako mugimendua Baionan agertu da prentsaren aitzinean. Helduden urtetik landa eskola guziek hiru urtetik gorako haurren datuak fitxategi horretan sartu beharko dituzte eta horrek kezka sortzen du irakasleen artean, lehenbiziko zigorrak abiatuak baitira fitxak betetzen ez dituzten eskoletako buruzagien kontra. Helburu ez biziki argia duen fitxategi honen kontra aritzen segituko dutela azpimarratu dute « Non à Base élèves » kolektibokoek. Eta jendea mobilizatzera deitu dute. Marracq kolegioaren berritzeko arkitektoak hautatuak 130 urte betetzen ditu aurten Marracq-eko kolegio publikoak. Ordea, zaharkitua izanik, departamenduak osoki zahar berritzea erabaki du. Hamalau milioi euro pasa gostako da, eta gaur egun dituen baino 150 ikasle gutiago, hots gehienean ere 780 ikasle hartuko ditu 2012an arraberriturik ateak zabalduko dituenean.

Merkatal Ganbararen portuko eginkizunak ahantziak Akitaniak eman diolarik Merkatal Ganbarari portuaren kudeantza, Akitaniako berde hautetsiek artoski markarazi zuten kudeatzaileak beharko zituela portuko auzoak eta ingurumen elkarteak artoski jakinean atxiki dituen xede eta proiektuez. Joan den urtarrilean izenpetu hitzarmenean ordea emana da eginbide horren xehetasunak bosgarren atal batean ekarriak direla. Ordea dokumentua buruan buru ikusi eta ohargarri da bosgarren atalik ez dela inon ageri. Sasoilarien proiektua enpleguaren etxean Enpleguaren Etxeak proiektu esperimental bat martxan emanen du uda honetan, « sasoilarien etxea ». Proiektu horrek hiru ardatz nagusi ditu : lan burtsa, sasoinerako lanpostuak eskaintzen eta xekatzen dituztenen arteko lotura egiteko eta behar diren formakuntzak eskaintzeko, bizitegiak, sasoilarieri dedikatuak izanen diren apartamendu sare bat muntatzeko eta kudeatzeko, eta bitartekaritza soziala, lanari lotuak diren gatazkak konpontzeko, enpresa eta langileen ordezkaritzen artean partaidetzan. Uda honetan proiektua frogatuko dute, lanari buruz ari diren beste egituren sustenguarekin, eta bilan baikorra igurikatzen dute, ondoko urtetan, sasoilarien etxea handitzeko, eta zergaitik ez, euskal barneko aldean ere honen adarrak sortzeko.

APEZ IZENDATZE Baionako apezpikuaren erabakiz, apez izendatze parrasta bat izan da. Huna Euskal-Herria hunkitzen duten batzu: Lionel Landart, Bidarten erretor zena, badoa Baionarat bikario jeneral bezala. Dominique Cornu, bikario jeneral zena, johan da Donibane Garazirat erretor eta apezpikuaren bikario berezia izanen da Euskal-Herri barnekalde horrentzat. Kostaldearentzat, bikario berezi kargu hori bera emana zaio François Amespil Angeluko erretorari. Frantxua Garat Donibane Garazin zena erretor izendatua da Senpererat. Beñat Amestoy, Senperen zena, badoa apez laguntzaile Donibane Garazirat. Jean-Marie Mouhica badoa Baionako katedraletik Arrangoitzerat. François de Mesmay Arrangoitzetik Baionarat. Jean-Bernard Hayet, Biarnoan zena, heldu da Bidarterat. André Saint-Esteben, bikario jeneral zena Pauen heldu da apezpikutegirat. Dominique Hirigaray, Baionako katedralean zena, izendatua da ospitaleko omonier, Ziburun egonen da. Badira ere apezak orai artinoko leku berean segitzen baitute bainan kargu berri batekin. Aldaketa horiek oro irailaren lehenetik goiti eginen dira eta beste izendatze batzu jakin-araztekoak dituzte ondoko egunetan...

Brasil… Dorothy Stang, oihaneko martirra (2) GRILEIROA-K, AZENTADOEN AURKA “Anapun ere gauzak hola doatzi”, hori dio hasteko Batista Medeiros herri-kontseilariak eta langileen taldeko menbroak. “Hemen herriko oihanaren erdia baino gehiago, hiru jabe-handien eskuetan da, 12 000 km2. Lehenik, oihaneko helgune gaitzetarat sartzen dira eta gero jabego zilegi baten itxurarat heltzeko, eremu handiak desegiten dituzte. Legez kanpoko bahiketa horri paper faltsu-moldaketa baten bidez emaiten diote zilegitasun-itxura. Grilagem-ottekeria-Grilo=ottia. Duela denbora guti grileiroek, tiranta batetan emaiten zituzten jabego paper faltsuak, otte gose amikatu batzuen konpainian. Egun gutiz, dokumentoak hartzen zuen itxura zahar bat, otte gosetuen apairuen eta gorotzen hexan”. Aldiz, PDS Esperantzan, 3000 hektareen erdian 157 familia bizi dira legaltasun osoan. 2003az geroztik, Dorothy serorak, gudu luze baten ondotik, adminiztrazione mailan, estaduari tokatzen diren lur horien lantzeko eskubidea ardietsi du lur-gabeentzat, bakotxarentzat 100 hektarako lur-parte batean.

AZENTADOEK OIHANA ZAINTZEN DUTE Lur-gabe mailetik azentako heinerat hupatu dira, estaduaren ganik jabego-paperra ardietsi ondoan. “Oihanaren %80 zaintzerat bortxatzen gaitu legeak” diote Francisco eta Miguel bi anaiek, batek 30 urte eta bertzeak 29. Bi anaia horiek hor bizi dira beren familiekin eta lur-peza bat partekaten dute elgarrekin. “Gainerateko eremuan, artoa, ilarra, manioka, irrisa eta fruitu kotsia ekarrarazten ditugu”. 100etarik 20, 5etarik 1, hori egiazki errespetatzen dutenez galdegitearekin, “har ezazu aiotz bat eta ziaungi gurekin, oihanari mendekatzeat, bere beroarekin, xinaurriekin eta sugeekin, dio irriz Francisco-k. Ikusiko duzu zendako azentado gehienek gerizatzen duten basoa, lurren 100etarik 20 landuz, lur hori biziki emankor izanez”. Grileiroak bekaizgoak jaten ditu. Esperantzako “urre berdeari” grileiroek ez diote uko egina, nahiz garapen iraunkor-proiektua gobernamendutik onartua izana eta lurrak familieri emanak. GIP hortan sendi dira barne-tentzio gogorrak. Amaro apezak dio “so egizue beren lur-puska lantzera doatzin gizoner”. Zakurrekin doatzi beti eta arma berekin daukate hurbil, apentziaz ihizirat abian balire bezala. Bainan hemen grileiroek pagatu tirokari batzu hor dabiltza beti barrandan laborariak iziarazi beharrez, saltzerat eta lekuen husterat bortxarazi nahiz. Iziarazi baizik ez balitz : “Hemen 1600 euro baizik ez du balio gizon baten biziak, dio Alexandro de Conceiçao de Souza, Esperantzako lehen asentado batek. Bertze eskualde batzuetarik heldu dira hiltzaile horiek. Ez dute nehor ezagutzen eta usaian lur-jabe handiek aterbetzen dituzte. Egunetik biharrerat lekuak huts ditzazkete beren lan tzarra egin ondoan”. Ez da gelditzen ez ur ez gatz eta justizia baratzen da beso motz. Hala ere Dorothy serora garbitua izan ondoan, ordrea eta legea zainduko zituen talde bat muntatu du polizia federalak, hamar bat enplegatuz osatua eta gain-gainetik armatua. Hori sinbolikoki eta ere ikusiz aita Amarori buruz eginak diren mehatxuak. Esperantzan plantatu Nivaldo Galdasek dio irriño batekin : “Ordezkaritza bat muntatu du INCRA-k herrian, goi-mailako gobernariek sustaturik. Untsalarik, egoerak behar luke aldatu. Zuzenkontra moztu zurez kargaturik ziren kamion zonbait bahituak izan dira eta gordeka ari ziren segeriak hetsiak” aitortzen du Nivaldok. F. Bereterbide (Gero beretik)

Dorothy Stang (2)

GARAZI-BAIGORRIKO SOKORRI KATOLIKOTIK Primadera huntan ere, Sokorri Katolikoko kideek eman dute bietan “Herriko bozak” antzerkia. Aldi bakotx, jendalde ederra bildu da, Donibane Garaziko Vauban gela betetzen zutela. Denak biziki gustaturik jalgi dira eta denbora berean, obra eder batean, Burkina Fasoko herrialdeari laguntza ekarri, bereziki uraren lurpetik ateratzeko. Guti gora behera, 5.000 euro bilduak eta igorriak izan dira ur balios hori ukan dezaten hango herri batzuek. Deneri eskerrak, bai antzerkilari eta kudeatzaileeri, eta horien ikusterat etorri diren guzieri. Helduden urteko, berriz hasteko ideietan dira, hortakotz galde berezi bat igorria da antzerkilari berrier, izanen da denen beharra.

EUSKAL IRRATIAK -Ekainaren 27a, larunbata, 20.00 Pilota, Seaskak antolatu desafioa : Xala, Irujo/ Ibarrola Arizmendi -Ekainaren 28a, igandea, 9.30 : Gure bazterrak. 10.30 : Meza, Donazaharretik. 12.30 : Gure arbasoak. 18.00 : Pilota, Armendaritzeko Elhina-ren finala. Waltari-Kurutxari/EtxeverriOçafrain. -Ekainaren 29a, astelehena, uda da Euskal irratietan, egitarau bereziak hasten dira. 11.00 : Uda guzian freskotasuna ekarriko dauzuen Itzalean emanaldia

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8 Ekainaren 27an Larunbata : 14.00 : “Laxaldia” Teoriatik praktikara Junes Casenave Hargile, apez, idazle eta belhar jakileak emanik hitzaldia, Donapaleun, “Otsail ostegunak” sailan, Zabalik elkarteak antolaturik (2. eta azken partea). Berrriz zabaldua : Ekainaren 29 (23.00); 30 eta Uztailaren 2an (14.00 eta 20.15) Ekainaren 28an Igandea : (20.15) “Dantza elizetan” (2.partea). Berrriz zabaldua : Uztailaren 1 eta 3an (14.00 eta 20.15) 7.15, 14.45, 20.45 : Lapurdi Irratiaren kronikak egunero : Asteartea 30 : Jondoni Paulo Apostuloa – Gure garaiarentzat misionest bat – Pierre Andiazabal. Asteazkena 1 : Ipuinak Osteguna 2 : ATD 1/4 Monde. Ostirala 3 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Jamattitt Dirassar.

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK 50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 € Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan KULTURA SAILA

8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Bahituak : Aste bat gehiago, egunak, hilabeteak, urteak iragaiten dira munduan gaindi dauden bahituentzat ez dakitelarik noiz libratuak izanen diren. Nahiz ez ditugun batere ezagutzen, gogoan ditugu, ez baitezakegu bertzerik egin. Rome secrète : Ibilaldi paregabekoa eginarazi digute joan den astezkenean France 3 gatean. Alabainan ibili gara karrikaz karrika Erroma guti ezagutuan. Egia da jadanik ikusia nuela emankizuna bigarren aldikotz zabaltzen zutelakotz. Hiru ziren, Ginevra ederdgintza-historiagilea, Guillermo jauntzi egilea eta Fulvio sukaldaria. Plazaz plaza, iturriz iturri, palazioz palazio edo jauregiz jauregi ereman gaitu Ginevrak kondatuz xeheki jauregietako edergailuak, jabeak hor zirela ongi etorri kartsu baten emaiteko. Sukaldariarekin ibili gara merkatuetan, hautatzen zituela behar ziren gauzak afari on baten egiteko bere adiskide baten etxean. Jostuna apailatzera zoan bere neskeekin erakusketa bat zernahi emaztejauntzi eskainiz Erromako plaza handienean. Hortarako behar zen baimena ardietsirik bazuen lan denen apailatzeko, bai taulada eta bai argien aldetik, gauaz baitzen erakusketa. Polizia filmak : Ortzegun eta ortzirale aratsetan eskaini dizkigute polizia filmak, ortzegunean TF1 gatean, ortziralean France 2 gatean. Joan zaiku Corinne Touzet, aspaldi honetan “Une femme d’honneur” emankizunetan parte haundiena hartzen baitzuen. Alabainan goiti joan da eta lotinent izendatua. Haren ordez Claire Brunetti eskaintzen digute. Aspaldian urrundua etxetik, ez dakigu zertako, berriz etorri da ukan duen karguaren gatik, anaia desagertua alde batetik kenka txarrean delakotz, eta aita deputatua, hauteskundeak hurbil, berriz bereganatu nahiz zaukan tokia edo alkia. Saltsa ederrean sartua da. Ikusiko nola jokatuko den datozen egunetan. Ortziralean “Central nuit”, aspaldian hasia den emankizuna, lehen aldikotz agertzen da tenore onean erran nahi baita zortziak eta erdietan. Hiru ixtoriotan zabaldua zen emankizuna bere gora beherekin eta gauaz gertatzen diren gertakariekin. Orotaz eta hiru ixtorio horien lokarri da Anne emazte polizia, preso dagoena hil duelakotz norbait, bainan ez delarik batere hobendun. Bi aratsez bazen asetzekoa. Errugbia : Lehen partidan irabazi (27 eta 25), larunbatean galdu (14 eta 10), beraz bana berdin All Blacks eta frantsesen artean. Orduan punduak konda : bortz frantsesen alde, lau All Blacks-entzat. Frantziak ereman du kopa. Iduri luke frantses taldea joritzen ari dela. Datorren larunbatean Australian Australiarren kontra. J.H.


7

AIACCIUKO KOMIKIAREN 7. SALOIA

LIGAKO FINALERDIAK HAZPARNEN Etcheto-Maitia . . . . . . . . . . .30 Palomes-Camino . . . . . . . .20 Hazparneko Plaza Haundian, herriko bestekin batean, argal gelditu da iguzkiaren alde hura, baina bete da ederki itzaleko aldea. Jendeak atxik dezala ere plaza laxoa, hortan baitira lehengo pilotari haundiak hazi eta jokatu, herriko besta eta beste. Etxahun zenak ziona : “Zer litake Euskal Herria pilotarik gabe ?” Eta herriko arrabot ederra erdian gabe… pilotariekin ? Atxik beraz ! Partida hunek doi bat sofritu du Baigorriko Arambel ezin ariz. Baina erran behar da Camino ortzaiztarrak ederki tapatu duela haren hutsa Palomes gaztearekin, galdurik ere. Hazpandar hauk ederki, Etcheto gazteak huts bat bakarra naski, pilotari fina, gerezietarra eta beraz, arraza baduena. Beñat Maitia jada ezagutzen ginuen bere beso ederra eta molde ixilarekin, finalerat heltzea merezituz. Laduche-Berasategui . . . . .30 G.Etchebarne-Bonetbeltx .29 Bigarren partida hunek merezi du kondatzea : 12-3 abiaturik aitzinean Makea-Lekorneko Airetik batasunaren putiko finak, eta partida guzian aitzinean ibiliak hatxemanak izan dira 29tan eta galdu. Luzaz errexki arizana zen Lekorneko ezkerra, beti Berasategui harek joak ekar eta ekar baina ondarrean da haizea aldatu. Denetan zen Berastegui eta gero-ta biziagoa Laduchen pilota. Hauk beraz finalean, nahiz beste alderat joan balitz ez zen nehor pleinituko. ARMENDARITZEN WALTARI KURUTCHARRY NAUSI Waltari - Kurutcharry . . . . .40 Ibarrola - Harizmendy . . . .29 Jendea ederki Bestaberri giroko partida huntan Elhinak aurten ere ongi deraman xapelgo huntan. Beso haundikoen aratsaldea zen, Waltari lehenik, hau aitzinetik izaiten duen bipil harekin, Ibarrola ala Harizmendy, denen artean Kurutcharry Baigorriko artzainak bere begi filusa hor ukaldi txar batzuen egiteko xilo ondo hartarat edo beste norapait. Aldi huntan ez da Ibarrolarena atera bainan Waltarirena, gero, igandean berean eskainiko zaigun finalari buruz. Bainan kasu, Oçafrain ere berea gogoan baitago, H. Etcheverryrekin. GARATENEAN ERE BALIO ZUEN Saldubehere anaiak . . . . . .50 P. de Ezcurra - Lambert . . . .40 Balio, lehenik jendea bazelakotz, beti bezala. Eta herritar jendea, ezagutua, eta gustatua ere pilotari horietaz. Parioak Ezcurraren alde hastean, gehienik irabazten duen Patrik delakotz, eta aldi huntan laguna ere ez nornahi, gogotik jotzen eta xuxen : 11-6 ziren beraz aitzinean, eta 19-9, 25-16. Baina 29tan berdinduz geroz, bi

anaiak nausi, Ximun Lambert naski doi bat arroztua eta hutsak egiten. Aski ari ote da ? Baina zer figurak diren bi untzorondarrak ? Ez dea hala, aitatxi ? Helduden astean Bielle-Ducassourekin ukanen dituzte aferak. Hori ere irabazi gogo dutea ? Boteak 13 irabazleak, 10 galtzaleak.

Korsika Hegoaldeko Kontseilu Nagusiak “Ezagutzaren Medaila” eman die asteburuan Marko Armspach eta Asisko Urmeneta euskaldun marrazkilariei urteotako lana eskertzeko asmoz. Iragan asteburuan Aiacciun ospatu den Nazioarteko Komikiaren 7. Saloiaren baitan eman diete saria, “Umorea eta sorkuntza ezinbestekoak baitira kultu-

BERNARD GIRAUDEAU ELKAR MEGADENDAN

Ekainaren 30ean, asteartez (18:30), Bernard Giraudeau idazleak bere Cher amour azken liburua aurkeztuko du Baionan, Elkar megadendan. France 3 Euskal Herri-ko Allande Boutin kazetariaren galdeeri ihardetsiko du. Kari horBAIONATTIPIAN tara, hor beharra da ere Christian Aguirre - Lazcano . . . . . . . .50 Cailleaux marrazkilaria, idazlearen Peio Tellier - Ezcurra I . . . .30 bertze eleberri batetik komiki bat Sant Andresen Paxkalek galdu, plazaratua duena. Mintzalditik pare ontto baten kontra. Zer landa, liburu izenpetzea. erran nahi du horrek ? Polliki eta eztiki behar dela hasi, RMI-aren ordez RSA pasatuak pasatu ? Ez da pre- Revenu Social d’Accompagnement sarik berriz goiti joaiteko. Heldu- laguntza sozialak RMIa den astean azken partida. ordezkatzen du ekain honen lehenaz geroztik. Sos laguntza hau LIGAKO PARTIDA BATZU hunkitzen ahal da, bai deus Olçomendy - Olagaray . . . .30 irabazbiderik ez denean, bai eta hiJ.B. Mayte - Vineau . . . . . .23 labete sari tipi batekin ere. RSABaigorriar gazteak nausitu ren hunkitzeko baldintzak dira, 25 garaztar trebatueri. urte baino gehiago ukan behar dela X. Etchegoin - J. Carricart .30 eta lanik gabe edo lan ttipi bat 880 Duhart anaiak . . . . . . . . . . .20 euro baino gutiago pagatua. DeparAiretik bi pareen artekoa hau. tamenduan 10 milako bat jendek Jaureguy - Lucu . . . . . . . . .30 hunkitzen zuten RMIa edo burraso Lambert - Daguerre . . . . . .22 bakartuen alokairua . RSA laguntza Amikuzek Uztaritzeri joan. aldiz 21 mila gehiagok alxatuko Petoteguy - Chamalbide . .30 dute. Etchemendy - Olaizola . . . .21 Jon Anza falta Garazik ereman Noizbaiti. Anai Arteak Guichandut - Tambourin . .30 Philibert - Idiart . . . . . . . . . .22 deputatuei idatzi Jean Grenet, Jean Lassalle eta Delgue - Urruty . . . . . . . . . .30 Daniel Poulou jaun deputatueri Nchordoqui - Massonde . .26 mintzo da Anaiartea. Hegoaldeko iheslarien defentsa elkarteak dio PILOTARI TTIKI Hego Euskal Herriko hauteskunHazparnen, 120 haur pilotari 10 deen kari egiazko ohointzaren plazatan jokatu dira eta biba bidez hartu duela jaurlaritza alderdi arduradunak ! sozialistak, Partido Popularra eskuinekoaren laguntzarekin ; eta HEGOALDEAN Espaiñol nazionalismoaren izenean Del Rey - Galarza VI . . . . . .22 egin elkartze hori euskal gataskari Berasaluze IX - Urberuaga 20 aterabide politikoen hesteko eraikia izan dela. Eta, duela hogeitabost Irujo - Beroiz . . . . . . . . . . . .22 urteko Gal taldearen oren ilunak Gonzalez - Pascual . . . . . .17 orroitaraziz, berriki desagertu den Arrasaten (Mondragon) jokatu Jon Anza euskal iheslariaren dira partida hauk. kasuan hiru deputatuei galdatzen Diaz-Eskudero . . . . . . . . . .22 die Anaiarteak, gobernuari eska Mendizabal I-Iza . . . . . . . . .19 dezaten zer egiten duen afera horren argitzeko. Leiza . . . . . . . . . . . . . . . . . .22 Tass axurantza Agirre . . . . . . . . . . . . . . . . . . .9 Carbonero Mayoren ziren kutxako auzitegiaren horiek biak. hestea salatua Berasaluze VIII-Begino . . .22 Olaizola II-Otxandorena . . .14 Orain arte segurik, Erien Axurantza Asteasun jokatutako partida, Kutxa bakoitzak badu bere auzitegia, bezeroek berarekin dituzten Gipuzkoan. beherak hurbilenetik Perez-Arruti . . . . . . . . . . . . .22 gora A.Lasa-Zezilio . . . . . . . . . . .14 treinkatzeko gisan. CFDTek dionez, 44 axurantza kutxetako auzitegiak Irujo-Beroiz . . . . . . . . . . . . .22 hetsiko dituzte frantses estatuan, Gonzalez-Laskurain . . . . . . .9 bost ehun baino afera gutiago Urestillan ere Perez gaztea tratatzen dutenak urtean, eta horien irabazle. Haatik beste galtzale artean aurkitzen da Baionakoa. Langileen sindikatuak gaitzesten du hauk ? Berasaluze VIII-Zabala . . . .22 hurbileko zerbitzu horren hesteak, Olaizola I-Peñagarikano . . .11 lan ixtripu edo ofizioan kausitu eritasunak dituztenak behartuko dituela Ibarrangelun zen hau. Olaetxea - Oteiza . . . . . . . .22 bide gastu handiak egitera eta ainitz Mendizabal I - Beobide . . .20 denboraren galtzera Paueraino joan Bartzelonako hirian jokatu da beharra izanen baitute. CFDTren ustez, gobernuak goraipatzen duen hau. Capellan - Eulate . . . . . . . .22 hurbileko justiziaren kontrako etsenTitin - Zezilio . . . . . . . . . . . .11 plu nabaria da TASS auzitegiaren heste hori. Dei berezia luzatzen die Tricion hau, Titinen herrian. Bego CFDTek hemengo hautetsiei herritar xumeen interesak defendia ditzaten.

DESAFIO PARTIDA BAIONAN Seaska-ren 40 urteak ospatuz, pilota partida bat gaitza beharra da Baionan, Moderne trinketean, larunbat huntan, aratseko 8etan. Desafio gisako partida bat, bazterrak harrotuko dituena. Alde batetik, Xala eta Irujo, bestetik Ibarrola eta Harizmendi ! Aitzin partida 7 orenetan.

Arrosako “ GUREA ” lagundua Kontseilu Orokorretik laguntza ekonomikoa eskuratu du Arrosako Gurea kooperatibak, eta tresneria berritzeko baliatuko du. Hemezortzi langile ditu muble kooperatibak, eta krisi garai honetan bide berriak jorratzen ari da. Alde batetik, eremu berriak landu nahi ditu, ostalaritza adibidez ; eta bestalde, bezeroekiko hurbiltasuna bultzatzeko, lantegian bertan, egiazko denda bat muntatzeko xedea du, hori heldu den urte hastapeneko.

raren hedatzeko ”. Hiru egunez Case et Bulle elkartea arduratu da komikiaren panorama zabala eskaintzeaz karriketan barna. Lehena eta oraina ere sarituak izan dira : “Ric Hochet”en egileek “Mediterranée” saria eskuratu dute, pertsonaiaren 75. albumaren itzulian, eta Mathilde Domecq gazteak “Decouverte” saria. LEGEZKO ABISU

AVIS DE CONSTITUTION Avis est donné de la constitution en date du 10 juin 2009 d’une Société à Responsabilité Limitée “AQUITAINE ARROSAGE”, enregistrée au S.I.E. de BAYONNE le 12 juin 2009, bordereau 2009/725, case n° 9. Objet social : Création, acquisition, prise à bail, exploitation de tous fonds ayant pour objet en France et à l’étranger, l’activité d’arrosage automatique des espaces verts. Siège social : Route de LIZARRIETA, Villa GURE IZARRA à SARE (64310). Durée de la société : 60 ans à compter de son immatriculation. Capital social : 3 000 euros. Gérance : Monsieur Victor MARQUES, associé, demeurant 20 rue Pétricot, 64200 BIARRITZ et Monsieur Lucien FOLLOPE, associé, demeurant villa GURE IZARRA, route de LIZARRIETA, 64310 SARE. Cession de parts sociales : Elles sont librement cessibles entre associés. Toutes autres cessions sont soumises à l’agrément préalable des associés représentant au moins la majorité des associés. Immatriculation : La société sera immatriculée au Registre du Commerce et des Sociétés de Bayonne. Pour avis La Gérance INTER DIFFUSION Société Anonyme au capital de 208.320 euros Siège social : 16, avenue du Maréchal Juin 64100 – BAYONNE R.C.S. BAYONNE B 722 721 461 AVIS DE PUBLICITE Aux termes du procès-verbal du Conseil d’Administration du 13 Mai 2009, il résulte que le siège social a été transféré au 16, Avenue du Maréchal Juin, 64100, Bayonne, à compter du 1er Juin 2009. L’article « Siège social » des statuts a été modifié en conséquence. Mention sera faite au RCS de Bayonne Pour avis.

ETUDE DE ME BERNARD ET JERÔME GOUFFRANT NOTAIRES A SAINT ETIENNE DE BAIGORRY AVIS DE CONSITUTION Suivant acte reçu par Maître Jérôme GOUFFRANT, Notaire associé à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY, le 15 juin 2009, enregistré à BAYONNE le 19 juin 2009, bordereau n° 2009/762, case n° 2, a été constituée la société civile dont les caractéristiques principales sont les suivantes : DENOMINATION : SCI LANTEGIA CAPITAL SOCIAL : MILLE EUROS (1000,00 €), divisé en 100 parts de 10 euros chacune, numérotées de 1 à 100. SIEGE SOCIAL : SAINT ETIENNE DE BAIGORRY (64430), 3 zone artisanale Makozain. OBJET SOCIAL : La gestion, l’administration, la mise en valeur et l’exploitation par bail ou autrement de tous biens ou droits immobiliers dont la société pourra devenir propriétaire, l’obtention de tous prêts, avec ou sans garantie hypothécaire et généralement toutes opérations se rattachant à l’objet social, pourvu qu’elle ne modifie pas le caractère civil de la société. DUREE : 99 années. GERANCE : Monsieur Philippe DUPUY, demeurant à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY, quartier URDOS, Maison Etxe Zaharria, pour une durée indéterminée. La société sera immatriculée au Registre du commerce et des sociétés de BAYONNE. CESSION DE PARTS SOCIALES – AGREMENT : Cession libre entre associés uniquement. La décision d’agrément est de la compétence de l’assemblée générale. Akitania kontseiluko lehendakari Pour avis, Maître Jérôme GOUFFRANT

Akitaniak laborari gazteak sustatu nahi

ordeak laborantzan sartu berriak edo sartzekotan diren jendeen sustengatzeko diru laguntzen plana publikoki aurkeztu du Baionan joan den asteartean, laborantzan ari diren euskal elkarte eta egituren aitzinean. 2,5 milioi euroko buxeta ezartzen du sail horretan Akitaniak hiru sailetan banatuz : lurraren eskuratzea, instalatzearen prestakuntza eta jarraikitzea, eta instalatzearen finantzamenduan. Plan horrekin, laborantza mundutik ez datozen laborarigaien laguntzak pentsatuak dituzte, gaur egun, etxalde bat hartzen dutenen % 30a baizik ez delakotz laborantza mundutik etortzen.

AVIS DE CONSTIUTION En date du 06/07/2009, a été constituée une SARL : Dénomination sociale : KIROLAK Siège social : Espace Gestion 64, Central Forum, 64100 Bayonne Objet Social : Achat, vente, de denrées alimentaires et non alimentaires, en magasins spécialisés et non spécialisés, auprès des circuits CHR et CE. Durée : 99 ans Capital : 7 500euros Gérance : Monsieur BALERDI Eric, 1 place du Moulin de Balichon, 64100 Bayonne L’immatriculation sera faite au RCS de Bayonne.

Michèle LAHARGOUE-DESRAUX Avocat Espace Entreprises 3 Chemin de l’Aviation 64200 BASSUSSARRY Tél. 05.59.52.32.97 SARL « ARMEMENT MAGDELEINE » Capital : 8000,00 € Siège social : Centre d’Accueil de l’Autoport – Rue de l’Autoport – 64700 HENDAYE RCS BAYONNE B 498 159 417 Aux termes d’une délibération en date du 12 Juin 2009, l’assemblée générale extraordinaire des associés a décidé qu’il n’y avait pas lieu de dissoudre la société sus-designée, en application de l’article L 223-42 du Code de Commerce. Pour avis, Le Gérant SCP D. LARRALDE, P. FAGOAGA, O. COUSTOU Et C. SALHA Notaires associés à SAINT JEAN DE LUZ 21, Rue Chauvin Dragon Forme : Société Civile Immobilière Dénomination : ENEKA Capital : 15.244,90 EUR Durée : 30 ans Siège Social : HENDAYE (64700), Villa Thalassa, Rue des Chèvrefeuilles Gérant : Monsieur Ignace AIZPITARTE, demeurant à HENDAYE (64700), Villa Thalassa, Rue des Chèvrefeuilles Aux termes d’un acte authentique contenant donation-partage de parts sociales, reçu par Maître Claudine SALHA, Notaire à SAINT JEAN DE LUZ (64500), les 23 et 27 avril 2009 il a été décidé, savoir : 1°) Nomination d’un nouveau gérant : Les associés ont décidé de nommer en qualité de gérant Mademoiselle Eneka AIZPITARTE, demeurant à BIRIATOU (64700), Villa Anderria, Quartier Arruntz 2°) Transfert de siège social : Le siège social a été transféré de HENDAYE (64700), Villa Thalassa, Rue des Chèvrefeuilles à BIRIATOU (64700), Villa Anderria,Quartier Arruntz Ancienne mention : le siège social est fixé à HENDAYE (64700), Villa Thalassa, Rue des Chèvrefeuilles Nouvelle mention : Le siège social est fixé à BIRIATOU (64700), Villa Anderria, Quartier Arruntz Pour avis, Maître SALHA SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN & BONNECAZE-DEBAT Avocats Résidence Adour – 4 Rue de Gramont 64100 BAYONNE Tel : 05.59.25.71.00 Fax : 05.59.59.79.62 21 Place Charles de Gaulle 64220 SAINT JEAN PIED DE PORT Tel : 05.59.37.38.94 Fax : 05.59.37.27.19 E-mail : aurnaguebonnecaze@orange.fr HAITZAK G.A.E.C. au Capital de 63.571,24 €uros Siège Social : Maison “ Haitzandieta ” 64120 MEHARIN R.C.S. BAYONNE D 381.042.225 L’Assemblée Générale Extraordinaire des associés réunie le 30 avril 2009 a décidé la dissolution anticipée du groupement à compter du 1er mai 2009 et sa mise en liquidation amiable sous le régime conventionnel conformément aux dispositions statutaires et aux articles 1844-7 et suivants du Code Civil. Elle a nommé comme liquidateur Madame Sylvie SOLAQUI née ABADIE, demeurant à MEHARIN (64120)- Maison “Haitzandieta ” pour toute la durée de la liquidation, avec les pouvoirs les plus étendus tels que déterminés par la loi et les statuts pour procéder aux opérations de liquidation, acquitter le passif et les a autorisés à continuer les affaires en cours et à en engager de nouvelles pour les besoins de la liquidation. Le siège de la liquidation est fixé à MEHARIN (64120)-Maison “Haitzandieta”. C’est à cette adresse que la correspondance devra être envoyée et que les actes et documents concernant la liquidation devront être notifiés. L’Assemblée Générale Extraordinaire des associés a en outre pris acte de la démission de Madame Marie Jeanne ABADIE, demeurant à MEHARIN (64120), Maison “ Haitzandia ” de ses fonctions de co-gérante pour faire valoir ses droits à la retraite à effet du 1er Mai 2009. Les actes et pièces relatifs à la liquidation seront déposés au Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE, en annexe au Registre du Commerce et des sociétés. Pour avis, Le Liquidateur


8

Japonia eta Xina-n gaindi (4) Biharamunean, “harresi haundia” dugu ikusi. 6000 kilometrotan mugatzen du eremua. Mendiz mendi, kaxkoz kaxko, sugea iduri, ez buru eta ez buztan, hain da luzea! “Zeruko tenploa” deitzen den 273 hektareko tenplo eta baratzeak bisitatzen ditugu. Hor dira behar direnak galdetzen uzta onak ukaiteko. Udaberrian eta udazkenean enperadorea horrat heltzen zen. Zoin izan den gure harritzea: baratze horietan, jendea denetan, goizeko 9 orenetatik goiti, edozoin kiroletan, jimnastiketan, kantu eta abesbatza zernahi, musika joile, kartetan eta trikotatzen, irakurtzen edo marrazten... bakotxak nahi duena! Bai bada umore, bizi, alaitasun, zorion! Guk ere, hek bezala kantatu dugu eta mutxiko bat dantzatu. Eguna hasteko, zer hobe? Apirilaren 29-a: Xian hirian. Xinako lehen hiri nagusia. “Mendebaleko bakea” du erran nahi. Duela 40 urte hurbil, Xian hiri ondoan, lurrezko armada bat aurkitu zuten, lurpean, 8000 soldado eta zaldi. Sekulako lanak egin dituzte eta egiten ari, hek antolatzeko eta erakusteko. Soldado guziak ezberdinak dira, nundik heldu eta araberako aurpegi, araberako soineko, araberako kolore. Armada oso bat bezala, badira oinez, badira zaldien ondoan, badira beren tresnekin.. Harrigarria! Qin leinuko lehen

enperadoreak manatua eta eginarazia, hain zen beldur hiltzeaz! Xinatarrek sekulako urguilua dute holako erakustokiaz, munduan den hil-hobi haundiena. Eguna bururatzen dugu landare sendagailuen merkatuan. Landare, bihi, pikor, errauts, marmutz, suge, apo, apoarmatu, armiarma, eta zenbat bitxikeri diren salgai ! Egosi ondoan, sendagailu bilakatzen dira. Gu, ikusi ordu sendatu gaituzte eta nehor ez da eritu! Aratsean, Operako dantzari eta aktore batzuk begiak lilluratu dizkigute. Xian hiria utzi aitzin, Konfuzio-ren erakustokia bisitatu dugu, haren erakaspenak harrian idatziak ikusi eta luma-lanederra miretsi. Xinatiar hizkuntza eta idazkera arras interesgarriak dira. Guk ditugun hitzak ez dituzte; ideogramak dituzte, ideiak du hitza manatzen eta lumak marrazten, gainetik behererat. Ez du fonetikarik. Konfuzioren metodoak gizadiaren errespetua du erraiten eta Bertutea lehen ezartzen. Yu gidariaren arabera, “ Konfuziok du erraiten erlisione guzien errespetatzea eta harek bertzeri buruzko idekidura predikatzen ”. Haren filosofia du maite eta sekulako kartsutasunarekin dauku presentatu. Maite Irazoqui (gero beretik)

Esain-Inda familiaren bilkura Argentinan eta Hernan Luis Sorhuet-en liburu berria Lehen aldikotz bilduko dira heldu den agorrilean Argentinako Navarro herrian, Esain-Inda familiakoak. Juan Esteban Esain Anocibar (1853-1935) eta Maria Inda Urbero (1870-1933) euskaldunak 1886an esposatu ziren Buenos Aires probintzian. Juan Esteban Esain Nafarroan sortua zen, Ilarregi herrian, Martin Jose Esain Elizondo eta Juana Martina Anocibar Erbitiren seme. Juan Estebanek Argentinara emigratu behar izan zuen 1880 aitzin, Las Marianas deitu herrian kokatzeko. Las Marianasen artzain ibili zen.1886an Maria Inda Urberorekin ezkondu eta 15 seme-alaben burraso izan ziren.

Maria Inda eta Juan Esteban Esainen ahaideak bilduko dira agorrilean Argentinan

Maria Inda, aldiz, Argentinan berean sortua zen, Navarro herrian. Haren aita Joseph Inda 1839 inguruan sortua zen Lapurdin eta ama ere, Marie Urbero Martirene, lapurtarra zen, Lekornen 1833an sortua. Heien alabatxi den Ana Maria Esain-ek egin ikerketak ondarreko belaunaldietan 577 ondorengo direla Argentinan adierazi du. Eta heier egina da agorrilean familiako lehenengo bilkuran biltzeko deia, Navarro-n, agorrilaren 16an, eguerdi t’erdietan, herriko erretreta hartutakoen elkartean. Ana Mariak, dena den, beste dei berezi bat egin nahi du, Euskal Herrian gelditu ziren ahaideer. Norbaitek hau irakurri eta familia berekoa dela pentsatu edo emaiteko informazionerik balu, e-maila igortzen ahal du hunat: pichin1971@yahoo.com.ar. Erran, bestenaz, liburu zinez interesanta argitara eman duela Uruguain, Hernan Luis Sorhuet biologo, idazle eta kasetalariak. Hazpandar arrazakoa da Sorhuet, eta duela bi urte liburua plazaratu zuen bere familiaz, ‘Sorhouet’ izenburupean, Hazparnetik Montevideorainoko ibilbidea eta istorioa bildurik. Montevideoko ‘Euskal Erria’ Euskal Etxeko kide eta buruzagi da Hernan Luis Sorhuet. Orai liburu arras diferenta atera du, El clima cambió. ¿Hacia dónde vamos? (klima aldatua da, norat ari gira?) izenburuduna. Haurrendako idatzi du, preseski 9-14 urtekoendako, molde errexean azaldurik egun hainbestetan entzuten ditugun hitz eta kontzeptuak, hala nola negutegi efektua, ozono geruza, beroketa globala, klima aldaketa... Norbait interesaturik bada, izkiriatzen ahal dako e-maila helbide huntarat: hazparne@adinet.com.uy

Hernan Luis Sorhuet bere ondarreko liburua sinatzen, haurrendako da, klima aldaketaz

Testua: Joseba Etxarri Argazkiak: www.euskalkultura.com

IRAN-GO GERTAKARIAK Hauteskundeek eman dute beren erantzuna ez denen gostukoa. Alabainan, Mahmoud Ahmadinejad-ek aise irabazi du lehen itzulian, %63 boz bildurik. Gehiegixko naski, hala diote hanitzek. Manifestaldiak hasi dira Moussavi jaunaren aldekoen ganik eta, milaka eta milaka, bildu da jendea, salatuz hauteskunde egunean zintzotasunaren kontra egin diren faltsukeriak. Zenbait hil izan dira ere. Ali Khamenei ayatollah mintzatu da Ahmadinejad-en alde, Jainko Jauna balitz bezala. Halakoa da Islamiar Errepublika. Gehexan Pontto Noiz nahi jimnastika poxi bat egiten ahal...

TELEBIXTAK MUNTA HANDIA... Joanden astean duela telebixta hoguti aski aipatuak rrek eta ondoko ditugu Séte hirian urtetan oraino gehiCIRDOC erakunago ekartzen deak muntatu ahal... gogoeta-egun horiek, OkzitaniKEXUA ETA ako mintzaira susBESTE... tatzea gatik akulatuak bainan Arrangura beren mintzairen eta hango egoeraren ildotik, entzun dira denbora berean Hego-Ameriketako lekuko, Milagros Palma, Olga Pinilla eta Elisabeth kondutan hartuz hiru ikerle jakintsun Michenot ere beste lurraldebatzuen lekukotamintzaira guziak. Mintzatu dira besteak sun baliosak, hiruak emazteak eta hirubeste mintzaira horiek kazeta, irrati eta ak ainitz ibiliak Hego-Ameriketan gaindi. telebixtetan duten tokiaz. Ardurenean, Han ere bada herri-mintzaira frango. toki eskasa segur bainan hein bat Denak españolak iretsiak ditu edo tokiren segurtatzeak munta handia ba, iresten ari, oraino gehiago jendea hiriez da hortaz duda mikorik behar, hori etan metatzearekin. Konparazione, Bolidenek azpimarratu dute. Hauxe errana bian, ez hain aspaldi, jendearen %70-a izan da aski gora: gaurko egunean, baserrian bizi zen, % 30-a hirietan. Orai, telebixtan sartzerik ez duen mintzaira xifre berak dira bainan bestalderat, % 70 batek mentura guti duela luzaz irauteko, hirietan! Bizkitartean, ainitz tokitan sendi guti edo batere! Davis Grosclaude biar- da mintzaira xaharren berpizte bat, nesak deplauki dio Okzitaniako batzuk legez ezagupen zerbait azkemintzaira hedatua izanki-eta Frantziaren nean ardietsirik. Kexua mintzaira, deneheren on batean, untsalaz merexi tako hedatuena, berriz azkartzen ari da. lukeela gate berezi bat, alde bat Mintzaira guzien egoera ez da haatik mintzaira hortan ar litakeena, frantses batere berdina. Bolibia hortako eskualde telebixtaren sare publikoan. Mintzaira ez batean, badira 36 mintzaira desberdin. bada ere denetan berdina, hori ez dela Bizpahiruk hein batean ihardokitzen arrazoin bat holako aldarrikapen baten dute. Besteak kasik galduak, biziki jende baztertzeko! Bestalde, etsenplutzat gutik mintzo. Salbatzen ahal ote dira bezala eman du euskal-telebixta, baietz oraino? eta baietz euskararentzat ainitz ekartzen Muslaria

-Ortzegunean (20.30) Donibane Garazin, Luis ostatuan, AEK’Baret Gaua, gau-eskolako ikasleen antzerki ikusgarria -Ortzegunean (21.00) Ainhizen, Laborantza Ganbaran, Alain Juste eta Frédéric Perrin-en “Lurra eta Energia” mintzaldia -Ortzegunean (21.30) Azkainen, euskal dantzak Xurio plazan, Airoski taldearekin -Ortzegunean (21.30) Miarritzen, Santa Eugenia elizan, Oldarra abesbatza -Ortzegunean, ortziralean eta larunbatean (21.30) Baionan, Luna Negran, J.F. Balerdiren “Un drôle d’oisif” ikusgarria” -Asteburu guzian, herriko bestak Senperen, Hiriburun, Azkaraten, Larrainen, Bankan, Erratzun eta Aiherran -Asteburu guzian, Miarritzen, Euskaldunen kostaldea deitu itsasbazterrean, “casetas” delakoak zabalik besta giro batean -Ortziralean (16.00) Hazparnen, Elgar biltokian, Euskaltzaindiak 90 urte -Ortziralean (21.00) Angelun, San Leon elizan, Vocanti koroa -Larunbatean, Angelun, kukuso-merkatua Quintaou plazan -Larunbatean, Bidarritik abiatuz Itsasurat mendiz-mendi heltzeko, Hiru-Kasko ibilaldia -Larunbat goizean, Getarian, zaharkimerkatua herriko plazan -Larunbatean (11.00) Baionan, Lakarre plazatik abiatuz, “Baionan Kantuz” -Larunbatean (16.00) Kanbo behereko plazan, euskal dantzak Jeikadi taldearekin -Larunbatean (16.00) Senperen, Amotz Larraldean, Josemari Zendoia, Auxtin Zamora eta Koldo Zubeldia olerkarien

emanaldia -Larunbatean (17.00) Baionan, Elkar megadendan, Olivier Vinches idazlea mintzo bere “Les pérégrinations pédestres et pitoyables de Daniel Bidouillard” azken liburuaz -Larunbatean (20.00) Mauleko gazteluan, rock kontzertua, Zarama eta bertze -Larunbatean (21.00) Hazparneko elizan, kantaldia, Mendi Xola koroa eta biarnes talde bat -Igandean, Azkainen, kermeza -Igandean, Beskoitzen, Lokarri bilgunean, Soinubila elkartearen besta -Igandean, Hendaian, zaharki-merkatua Zokoburu plazan -Igandean, Mauletik abiatuz, Euskal Herriko zikloturista itzulia -Igandean (11.30) Hendaian, mutxikoak Gaztelu-Zahar plazan -Igandean (11.15) Donibane Lohizunen, txistu eta kantu herriko etxe aitzineko plazan -Igandean (12.00) Miarritzen, Milady hondartzan, piknik-mintzaldi, biojanaria kantinetan sarrarazteaz, Goizetik elkartea antolatzaile -Igandean (15.00) Angelun, Donibane gelan, Luis Manuel portuges kantaria -Igandean (16.00) Donibane Lohizunen, organo kontzertua Jondoni Joanes Batista elizan -Igandean (16.00) Donibane Garazin, “Etxe-Sartzea” ikusgarria herriko pilota plazan -Igandean (17.00) Donibane Lohizunen, “Euskal-Sinfonia”, ehun txistulari eta ehun kantari elgarrekin Dukonteneko kanpo zabalean -Igandean (17.00) Kanboko elizan, Rosa Torres-en piano kontzertua, Isaac Albeniz musikariaren omenez

Herria 3013  
Herria 3013  

Herria 3013

Advertisement