Page 1

Igandean aiten besta !

Zorion eta ohore aita guzieri ! 2009-ko Ekainaren 18-koa - 18 Juin 2009 - 1,10 € - N° 3012- ISSN 0767-7643

TOTAL FESTUM! Gu, Euskal-Herrian, ahal bezenbat ari gira euskara sustatu nahiz eta gure nortasuna begiratu beharrez. Frantzian gaindi, badira haatik beste frango gisa bereko arrangura batzuekin ibilki direnak. Eta ez bakarrik bretoinak eta korsikarrak. Hor dira ere alabainan Okzitaniako mintzairari errotik atxikiak diren asko eta asko. Hain xuxen, Languedoc eskualdean, iduri du kar berri batekin apailatzen ere direla. Lurraldebatzarraren laguntzarekin xutik ezarria dute erakunde berezi bat, CIRDOC deitzen dena, alde bat lan horri ari dena. Beziers hirian du bere kafira, kultur-etxe zabal batean. Erakunde hori lehiatzen da bazterren harrotzerat herriko mintzairaren onetan. Hilabete huntan, sail berezi bat akulatzen du preseski, “Total Festum” , hiru astez segidan zernahi hitzordu eskuin et ezker, 63 herritan segurik, besta, ikusgarri eta biltzar. Hasteko, gogoeta-egun batzu ere muntatu ditu Sète hirian. Egun horien gai berezietarik batto, kazeta, irrati eta telebixtek zer toki egiten dioten lurralde-mintzaireri eta nola sustatzen ahal litazkeen alor horietan aitzinamendu balios batzu. Gainerat, gogoeta horientzat, ez dira arrunt beren artean egon, Kataluña eta Euskal-Herria nahi ukan dituzte doi bat partzuer bezala beren ondorat gomitatu. Eta horra zer gisaz HERRIA-ren zuzendaria ere han izan den, bere lekukotasuna emaiten zuela bai astekari hunek deraman sailaz bai eta bestalde Euskal-Herriko hedabideek euskarari egiten dioten tokiaz. Bada, eta aspaldian hasia, elkarlan bat Frantziako lurralde mintzaira guzien artekoa, bainan ezagun da ere ainitz gisetarat beste harremanik izaiten ahal litakeela batzu eta besteen artean. Elgar hobeki ezagutzeak berak ainitz balio luke. Elgar laguntzeak ere ba. Kaskoin batzu ari direlarik noiz nahi euskaldunen kitzikari, eta euskaldun batzuk aise jorratzen kaskoinak, uste duzue hori dela zuhurtzia? Egia erran, Okzitanian gaindi, beren artean ere badituzte holako eztabada batzu, okzitaniar mintzaira bat baizik ez den ala badiren bizpahiru, batek hau eta besteak hura... Holakoak ikusiz, badira segur Parisen eta hor nunbait irri pollitik egiten dutenak. Bainan gauden baikor, denetan ere batasunaren eta elkarlanaren aldekoak iduriz segurik gero eta hobeki entzunak dira... J-B D

Gazteen artean bertsularitza bizi bizian

Aitzineko asteburuan bi bertsualdi gozo iragan dira Iparraldeko bertsulari gazteen artean, bata Hazparnen, Mendeala gelan, bestea Itsasun, Sanoki gelan. Eta horietarik ateratu hoberenak Altsasura joanen dira asteburu huntan, Euskal Herri osoko bertsulari gazteen arteko finalak jokatzera. Bertsulari ttiki Hazparnen Zenbait egunez pollita izan ondoan, aroa doi bat gristu eta busti zitzaikun aitzineko ortziralean. Ez zuen horrek den gutieneko kalterik ekarri Hazparneko Mendeala gelan iragan den Bertsulari Ttiki egunari. Ikusi denez, autobusetan etorriak, ikastola guziak hor ziren 500 haurrez gora beren erakasleekin. Nolaz ez, denek parte hartua zuten bederen idatzizko bertsu paper lehiaketan. Bainan horietarik zenbait bertsu eskoletan dabiltzanak saiatzen dira bat batekoan. Molde horretan taldeka 3 kanporaketa eginik izan ziren zonbait egun lehenago Donapaleu, Hazparne eta Urruñan. Finala jokatu dute beraz Mendealan haur eta heldu guzien aitzinean. Hiru edo lau gaztetxoz osaturikako lau talde ziren xapelaren ondotik : Garazitik bat, Xalbador kolegiotik bi eta Ziburuko Larzabal kolegiotik bat. Denek lan berdinak ukan dituzte Patxi Iriart bertsulariaren eskutik. Alde onak eta ahultxagoak izan dituzte denek bainan talde garaile bat behar zen eta aurten Ziburuko Larzabalekoak nagusitu (Ortzi Murua, Uxue Larukert, Aitor Servier eta Victoire Bancons). Garaztarrak bigarren, ardietsiz euskara txukunena

erabiltzearen saria. Ondorioz ere hautatuak izan dira ekainaren 20an Altsasuko finalean lehiatuko direnen izenak : Lapurdirentzat Ortzi Murua (Azkaine) eta Maddi Sarasua (Itsasu), Baxenafarroarentzat Allande Etcheberri eta Eñaut Zaldunbide, Xuberotik Johane Sarraillet eta Iban Thornary. Ikusiz zer saio txukun eta fina eskaini diguten ez da zalantzarik Euskal Herriko bertze lurraldekoen artean beren buruen ongi zaintzeko on direla. Bertsu paper lehiaketa Patxi Iriart-i segida hartuz, Arantxa Oxandabaratzek kudeatu du hezkuntza arautuan egin bertsu paper lehiaketa. Adin bakotxean izendatu ditu hoberenak eta beren bertsua kantarazi. Lanaz ezberdinak ziren oinekin kopla bat edo zortziko ttiki bat, ttarrotuendako zortziko ttipi bat gai bati buruz. Saristatuak izan dira 3. urtekoetan : Hodei Brena (Oihana Ikastola), Jon Vernier (Poloko Ikastola), Allande Barreix (Sohüta), Giovanni Viti (Hendaia), Elixabet Etchandy (D. Garazi) eta Maddi Haira (Uztaritze) ; 4. urtekoetan Izar Bazterretxea (Urruña), Naia Corrihons (Hazparne), Beñat Fernandez (Hendaia), Amaia Maitia

Itsasuko finalean jokatu diren 8 bertsulari gazteak

Hazparnen, publiko gaztea nasai

Itsasun, Maddi Ane Txoperena xapeldun

(Garazi), Naia Etchegoin (Ortzaize) eta Maddalen Muruaga (Donibane-Ziburu) ; 5. urtekoetan : Saia Hiriart (Kanbo), Arantxa Couchinave (Sohüta), Naia Sasko (Hazparne), Elaia Heguy (Oihana ikastola), Kerman Diaz (Ziburu) eta Xabina Erguy (Amikuze). Bertze hainbertze ohorezko aipamen ere izan da. Akabantzan gehiago aurkezte beharrik ez den Mixel Aire Xalbadorrek egin du guzieri sari banaketa, xapelen janztea, berak bertsu batean erraiten ziotela bide onean direla eta segi dezaten aitzina. Bazkal ondoan “Inaxito eta galtzagorriak” bertsu antzerkiarekin bukatu da eguna.

Gazteen xapelketa Gazte mailekoek (14-18 urte) beren hitzordua biharamunean zuten Itsasuko Sanoki gelan. Zortzi gazte lehian, helburua Iparralde huntako xapela dudarik gabe eta Altsasuko finalerako txartela. Alfabetikoki zortzi protagonistak ziren : Ximun Cazaubon, Txomin Elosegi, Bixente Hirigarai, Maiana Irigoien, Mattin eta Bixente Lucu, Gillen Negeloua eta Maddi Ane Txoperena. Denen kudeatzaile Mizel Mateo Bidarraitarra. Entzule multzo ederra eta saio ona orokorki, ahuldura batzu izan badira ere artetan. Aurten xapeldun Maddi Ane Txoperena, 2. Maiana Irigoien, 3. Ximun Cazaubon, hiruak ere biziki elgarretik hurbil. Bertsu hoberenaren saria Bixente Hirigarai-ri. Ondorioz Altsasun jokatzekoak dira : Lapurditik Txoperena eta Irigoien, Baxenafarroatik M. Lucu eta Hirigarai eta mail hortan lehen aldikotz Xuberotik Negeloua. Tokian berean janari eta edari zenbaitekin bukatu da eguna giro hoberenean. Altsasuko finalerako autobus bat antolatua izanen da. Xehetasunentzat deitu Seaska elkartea Baionara. Orroit ekainaren 20an dela eta deneri ongi etorria eginen dela. Joan nahi duenak izena eman beza Seaskari (tel. 05.59.52.49.24 edo seaska.arantxa@wanadoo.fr). Autobusak abiatuko dira Donibane Garazitik (8:00), Uztaritzetik (8:30), Baionatik (8:45) eta Pausutik (9:15). B.S.

Mixel Xalbador, Ziburuko Larzabal kolegioko talde irabazdunarekin


2

• Iranian joanden igandean izan dituzten presidentaren bozez mintzo da ainitz gisatara mundu guzia. Lehenik Alimadinejak presidentak irabazi dituela, % 63 eginez, horren kontrario haundienak (Mir Hossein Musavi) ez zuelarik % 34 baizik egi-

Teheran hiri nagusian, milaka izan dira bozetako okerkariak salatu dituztenak

ten. Baina hau eta herritar ainitz ez dira batere iritzi hortako. Gaitzeko protestak dituzte herrian eta nahasmendu haundiak ere bai karriketan, gaua aitzinatu ondoan ere ageri. Ezinsinetsizko zuzengabekeriak izan dituzte herrian, kasetariak preso sartuak, eta hauetan herriz kanpoko zirenak etxerat kasatuak. Dudak, eta gehiago ere, hedatu dira boz horien jukutriez, Ameriketako Obamak berak ere hein batean bere gain hartu dituenak. Beste zuzenkontrako bat oraino : irratiak, telebixtak eta beste mediak ere nahasiak zirela, propagandak ez baliatzeko. • Europako bozak beti eta apalago eginik 1979ko lehen bozkatze heietarik hunat, oraino ere beren apaltzea segitu dute azken bozkaldian % 43 izan direlarik bakarrik beren hautuaren egiten. Gehiago dena, gazteak dira etxean egon igande hortan gehienik, % 81 ere bai Frantzian, erran dutenaz. Ingalaterran dute halere boz gutiena eman baina ezagutua da, lurrez ere, bai-eta bihotzez, bazter bizi dela. • Finlandiak eta Suediak berezitasun hau ukan dute Europear boz horietan : lehen aldikotz, bat eta besteak emazteen alde bozkatu dute, gizon baino emazte gehiago dituztelakotz hautatu. Aitzinagoko bozetan 69 gizon eta 31 emazte zituzten horiek biek ehuneko. Aldiz,

huna orai Finlandiak bederen gizon baino gehiago emazte baduela pasaturik (% 61,5), eta Suediak ere (%61). Ingalaterrak eta Belgikak dute orai emazte gutienik Parlamentu hortan (% 32). • Jose Manuel Barroso, Europako komisarioaren presidenta zen orai artean, portugesa, izan ditake aitzina ere kargu hortan berean hautatua, den-denen gostua ez eginik ere, berriz hautatua izaiteko posturan baita, funtsean ez baitu ere iduriz, kontrario funtsezkorik. • Amerikar Estadu Batuetan jauzi haundi bat egin du langabeziak. % 9,4-taraino heldu izana da joanden maiatz hortan, oraino % 8,9an zelarik apirilean. Hola, heldu da alabainan sei miliun langabe gehiago badituztela orai Amerikan, joanden 2007ko abendoan baino gehiago. Hots, % 4,5-ez goititu da langabeen kopurua. Halere, txarrena gogorat heldu baita holakoetan, segurtatu nahi dute ez duela % 10 hori pasatuko langabeziak. • Israelgo juduak doi batez laxatu dute Gazako lurraldean palestinarren gainean zuten aztaparra. Denek dakiten bezala, Benyamin Netanyahu Jerusalemeko lehen ministroak ez dio deus barkatzen lurralde haietako arabeari. Bainan aldi huntan bederen amor eman behar ukan du beste herrien kexuaren eta ere Amerikaren gatik auzoko arabeen estadu hura onetsi nahi ez badu ere. • Gripa berri horrek baditu orai 2780 jende joak mundu guzian eta Munduko osasunaren ardura duen OMS erakundeak seigarren mailerat igoiteko neurria hartu du eritasun horren zaintzeko bere neurrietan, gaitz hori abiatu zenetik hiru hilabeteren buruan. Ipar Amerika du gehienik joa gaitzak (13217 eri eta 27 hilak), gero Mexika (5717 eri eta 106 hilak), gero Kanada (2446 eri eta 3 hilak), Xilen 1694 eri, Argentinan 235, Panaman 221. • Errumanian ere Europaren bozak zituzten igandean baina hauxe gertatu da herri hortan : bozen kondatzeak luzeago izan dituztela besteetan baino eta astea aitzinatua zutela kondu xuxenak agertu orduko. Beraz, sozial demokrata liberalak dira lehen, %31,07 bildu dutenak. Hameka hautatu izanen dituzte Europako ganbaran. Gero heldu zaizkie hurbil demokrata liberalak, %29,71. Hirugarren dira atera nazio liberalak (% 14,52), 5 hautaturekin. Azkenak ez du nahi ukan bere kopurua sinatu ere, erranez ez direla zuzen joan bozkatzeak. • Hegoamerika Peru herriko iparraldean, Lima kapitaletik mila kilometretan, gudukak izan dira, aspaldi huntako gogorrenak, gerrileroen eta gobernuko indarren artean, gaitzeko ondorio txarrekin : 22 polizier eta 9 indiano badira hilak. Ez dute oraikoa afera. Badira han 65 bat arraza-taldetxo amazoniar, gobernuarekin auzitan dabiltzanak bizitzeko lurraz eta oihanez. • Sri Lankan haurrek ere ez dute bakerik han gaindi beren poderearekin kalapitan dabiltzan Tamuleko Tigre delakoekin. Hauk ez dituztea alabainan haurrak eta oro beren sasi-armarat bahituta ekartzen !

Huelvako presondegitik ihesaldia prestatzen Hiru preso eta beste lau pertsona arrastatu ditu polizak. ETAren paperetan agertzen baitzen Huelvako presondegitik ihesaldia prestatzen ari zutela. Iazko maiatzean, Francisco Javier Lopez Peña Thierry ETAko buruzagia Bordelen arrastatu eta, polizak bere paperetan aurkitua zuen ihesaldiaren berri, helikopteroz egitekoa zutena, gero presoak Portugalera eramaiteko. Guardia Zibilak Gorka Garcia Sertutxa, Arkaitz Goikoetxea Basabe eta Igor Solana presoak galdezkatu eta beste lau pertsona arrastatu ditu, Huelvan, Bilbon eta Getxon : Iñaki Goioaga abokatua, Inge Urrutia, Ana Paz eta Juana Orta dira galdezkatuak izan direnak.

Jon Anzaren desagerpena salatzeko manifestaldia Milaka lagun bildu dira Donostian, Jon Anzaren desagerpena salatzeko egin den manifestaldian. Ezker abertzaleko antolatzaleen arabera, Espainiar eta Frantziako gobernuek zer ikusia badute Jon Anzaren desagertzearekin eta Gal-en denborako gerla zikinaren berpiztea aipatzen dute. Jon Anza apirilaren 18az geroz desagertua da.

A/H1N1 gripearen kasu bat atzeman dute Nafarroan Nafarroan lehena, Euskal Herriko laugarrena. 42 urteko gizonezko batek du gripea, baina gaitz arina daukala diote medikuek. Iruñako zentro batean aurkitu dute kasua.

Rosa Diez Urrestarazu Euskadi Irratiko zuzendari Rosa Diez Urrestarazu donostiarra izanen da Euskadi Irratiko zuzendari berria. Odile Kruzeta ordezkatuko duena. Bainan aldez aurretik Legebiltzarrak onartu beharko du EITBko zuzendari nagusi berriaren izendapena. Alberto Surio aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak postu hortarako. Diez Urrestarazu, kazetaria izateaz gain, irakaslea ere da, Deustuko Unibertsitateko Giza Zientzien fakultatean. EITBen ere lana egina du : 1985etik dago telebistan. 2003an, ETB, aro berri baten hasiera liburua argitaratu zuen eta ETBko albistegietako kazetaria da. Duela bi aste iragarri bezala, ETB1eko zuzendaria Miguel Angel Idigoras izanen da eta Radio Euskadikoa Joseba Arruti eta Radio Vitoriako zuzendaria Lucas Irigoien de Mendizabal.

Araba Oinez Helduden igandean ospatuko da Araba Oinez ikastolen aldeko ibilaldia. Oionen eginen da, aurten 30 urte beteko dituen San Bizente ikastolaren alde.

Araban eta Gipuzkoan 958 boto gehiago ditu Iniziatiba Internazionalistak Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Iniziatiba Internazionalistak lortu zituen botoak baino gutiago onartu dizkio ofizialki Espainiako Barne Ministerioak. Zenbaketa berriaren arabera Gipuzkoan, 53.241 boto lortu ditu, Barne Ministerioak deklaratua baino 888 gehiago. Araban, berriz, 10.757 boto lortu ditu, deklaratuak baino 70 gehiago.

Euskal Herri osoko ikastolak bilduko dituen kooperatiba Euskal Herriko Ikastolak izendapena izanen da hemendik goiti Euskal Herri osoko ikastolak bilduko dituen kooperatibaren izena. Zamudioko Parke Teknologikoan sortu dute kooperatiba berria. Koldo Tellitu izanen du presidenta eta Paxkal Indo diruzaina. Kooperatibaren bidez baliabideak elkartu eta indartu nahi dituzte.

Euskal Herria euskal presoen argazkiez betetzearen alde 740 euskal presoen argazkiek Euskal Herria bete behar dutela uda hontan deklaratu du Etxerat presoen aldeko elkarteak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren aginduz Ertzaintzak pareta, taberna eta toki guzietarik euskal presoen argazkiak kentzen hasi-eta egin deklarazioa.

Mikel Laboari omenaldia

SEI HILABETE Alderdi guzietan ari dira dena karkula, joanden eguneko hauteskunde horien emaitzak gogoan. UMP-tiarrak lasai - eta lasaiegi beharbada - “perdeak” lorietan, abertzaleak, gure eskualdean bakarrik eta beren heinean, ez batere kexu, beste alderdietan mutur-salda merke eta aurpegi frango arras ilun, dena beltzuri... Sozialixtak ditugu biziki minbera. Beren buruzagitzari hurbil dauden bost ehun bat lagun bildu dituzte Parisen, kasik presaka bezala. Berriketariak kanpoan utziz, hola beren arteko boketa aiseago eginen zutela dudarik gabe... Nehor etzaio biziki oldartu edo mendekatu Martine Aubry alderdiburuari, bestenaz ere holako keinka batean nehor ezeta biziki bero haren tokiaren hartzeko... Sei hilabete barne nahi diote alderdiari beste itxura bat eman. Itxura hobea bixtan da. Denak bat direla, elgarri biziki atxikiak, Ségolène Royal barne, aski errepikatu dute, dena zurikeria. Sei hilabete horiek askiko direa zauri guziak sendaturik alderdiaren moldez berritzeko, berritzearen behar gorria baduela aski erraiten delarik hor gaindi? Gainerat, frangok diotelarik ezkerraldeko alderdi handi bat behar litakeela eraiki, sozialixta izen hori ere bazterrerat utziz berdin... Gauden beha... Modem alderdian ere, badira frango ulitxekin direnak. François Bayrou alderdiburuak adituak ditu bereak eta eiherako asto beltxarenak! Hor ere, bide berri bat hartzekoa dute. Hala diote behin... Denek ere hein bat ernatuko beharko dute lurralde-bozak helduden martxoan baitira, heldu baita hemendik bederatzi hilabeteren buruko...

LEHEN ALDIKOTZ Lege-nagusia behar delarik zerbaitetan kanbiatu, deputatu eta zenaturrak denak elgarrekin biltzen dira Versailles hiriko jauregi famatuan. Bainan jaz bozkatu duten aldaketa baten ondo-

rioz preseski, errrepublikako presidentak badu orai bere esku deputatu eta zenatur horien denak batean biltzeko moldea zerbait mezu berezi nahi diotelarik berak zabaldu eta legenagusiaren deusetan kanbiatzerik ez delarik ere... Bixtan da hori ez dela noiz nahi egin ditakeen gauza, noiztenka bakarrik, gisa hartako kasua agertzen delarik... Hain xuxen, eta lehen aldikotz, hori eginen da helduden astelehenean, ekainak 22. Nicolas Sarkozy-k ba omen ditu gauza batzu erraiteko Europaz, krisiaz eta akulatu nahiak dituen aldaketa batzuetaz... Deputatu eta zenaturrak han izanen ditu entzule, beharriak xut eta erne! Ez beharbada denak, zonbaitek erakusterat emana baitute nahiagoko dutela etxen egon...

MOTEL AIRE

Beren aldarrikapenak entzun-arazi nahiz, eta arras kexu direla erakutsi beharrez; langile sindikatek berriz ere zernahi manifestaldi muntatu dute joanden larunbatean... Frantzia guzian gaindi, orotarat 155 omen. Ez dute haatik aldi huntan hain arrakasta handirik ukan. Ainitz jende etziren deuseri ohartuko ere egunkariak usaian bezala atera balire. Bainan gehienak, “Sud-Ouest” horietan barne, ez dira agertu eta hola ikusi da greba mugimendu batzu bazirela hor nunbait... Zendako bada sindikaten deia ez da gehiago entzuna izan? Asteburua zelakotz orobat, uda hor berean eta oporrak ere hurbiltzen ari... Horrek ere zerbait egin duke. Bestalde, jendea asea, sobera usu badirela holako egunak, udazkenean ere mugituko direla bazterrak arte huntan ez balinbada berri hoberik... Hori izan ditake askoren arrazoinamendua... Araberan, aise arrakasta gehiago ukan dute laborariek esne ixtorio horien gatik muntatu manifestaldiek, hor ageri baitzen zinez zonbatetaraino nardatuak diren laborari batzu esnearentzat prezio on bat ezin ardietsiz... J-B D

Donostiako Antiguoko auzoan omenaldi hunkigarri eta beroa egin diote Laboari. Luberri abesbatza, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Iker Goenaga, Kukairen fandangoa, Xabi Strubell eta Nerea Olaxaren bossa novara, Erramun Martikorena, Eneko Abregoren flamenkoa, Niko Etxart, Ruper Ordorika, Gorriti, Llach eta Atxagak, denek zuzenean edo bideoz parte hartu dute omenaldian.

Antxoaren arraintza AZTIko adituen ikerketen arabera antxoaren biomasa emendatu da itsasoan. Azterketek 28.000 tona antxoa daudela diote, jaz baino hiru mila gehiago, baina zuhurtziazko mugatik behera. Adituek 33 mila toneladako muga ezartzen diote antxoaren biomasari, espeziearen etorkizuna bermatzeko. Lau urte badu orain antxoaren arraintza gelditua dela : 2005 ean biomassa 9700 toneladakoa zela neurtua izan zen, antxoaren desagertzea zorian ezarriz. Lau urtez biomasa emendatu da bainan hala ere ez aski. Baliteke aurten Europar Batzordeak arraintza irekitzea harrapaketak neurtuz ; ekainaren 30ean erabakiko du arraintza irekiko duen ala ez.

“Burdinen arteko h rria” Hola deitzen da egun hotan agertu liburu bat, euskal presoetaz mintzo dena eta bereziki euskal preso politikoen kolektiboa deitzen den elkarteaz. Donostian aurkeztua izan da, azpimarratuz hor dela “amor emaiten ez duen kolektiboaren historia”.

Jon Enparantza eta Joxe Agirre liburu berriaren aurkezle


3

EUSKALGINTZARI DIRU-LAGUNTZAK

JONDONANE BESTAK Donibane Lohizunen, herriko bestak dituzte asteburu huntan eta astelehen aratsa arte. Hein bat histuak eta xuhurtuak izanik, besta horiek berriz piztuak dira eta ez guti urte parrasta bat huntan. Eta gero eta gehiago euskal giro on batean, horrek ere ainitz balio baitu! Kantu, musika, dantza, betiko airostasuna hor izanen da. Jondonaneko suak larunbat aratsean, usaian bezala, lehena eliza aitzinean eta bigarrena herriko exearen aitzineko plazaren erdian... Igande goizean, meza nagusia, Jondoni Joani Batixta kartsuki ohoratuz... Besta egun horietako hitzordu zonbait: • Ortzegunean, aratsaldeko 6-etan, Begiraleak karriketan, beren gaita eta txistuekin. Aratsean, Dukonteneko kanpo zabalean, Pier Pol Berzaitz eta Naia Robles. • Ortziralean, aratsaldeko 6-ak eta erdietan, herriko etxe aitzinean, atabalariak, Kaskarot-Banda eta haurrak kantari. Besten idekitzea auzapezarekin. Aratsean, elizan, herriko kantu eta musika taldeak. • Larunbat goizean, Jondonaneko lasterraldiak, arroltze moleta egileen arteko lehiaketa, eta “Kantu Konpartsa” Begiraleak elkartearekin. Aratsaldean, batteliku zoin-lehenka, arrain saltzaleak lasterka, haurrentzat “encierro” zezenketa eta indarjokoak, gero Herrian Kantuz Kanta Donibane elkartearekin, bai eta mutxikoak Patxi Perez-ekin... Aratseko 10-etan, Jondonaneko suak eta azkenik dantzaldia. • Igande goizean, meza nagusia, aurresku, mutxikoak eta Larrain Dantza. Donibandarren bazkaria Panpi Laduche-kin. Aratsaldean, fandagolariak zoin-gehiagoka, Donibane Kantuz eta Estudiantina. Bai eta pilota partidak ikastolak muntaturik... • Astelehenean, haurren eguna eta luzeko partida.

PILOTARIAK IKASTOLAREN ALDE Sail goresgarria da Donibane Lohizunen akulatzen duten hau: herriko besten karietarat, pilota partida handi bat muntatzen dute aurten ere igande aratsaldean Ravel ezkerparetan, plaza prestaturik jokoberrin artzeko gisan, eta hori ikastolen alde, elgarrekin partzuer Donibane-Ziburu eta Urruñako ikastolak bai eta Piarres-Larzabal kolegioa, indar berezi bat eginez ere Integrazio Batzordearen fagoretan. Partida hori aratsaldeko 6-etan hasiko da, Alfaro eta Bessonart, Patrick de Ezcurra eta Laskurain. Jendea behar litake bildu azkarki, balioko baitu itxura guzien arabera! Eta Laskurain hor izaiteak berak ere bazterrak behar luzke harrotu! Lehenik beste bi partida ere egitekoak dira. Hasteko, 4-ak eta erdietan hasiz, bi elbarritu beren karroetan ari ikusten ahalko dira, kontrarioak ukanen dituzte elbarrituak ez diren batzu bainan hek ere gisa bereko karroetan. Ondotik, Bixintxo Bilbao eta Antton Pebet, Ellande Moustirats eta Laurent Errecart.

Laskurain lorietan heldu da Donibanerat!

EZ AKOMEATZEN... Arrantzaleen mundu hortan, aferak ez doatzi hobeki, beren arteko gataskak ezin konponduz. Berriki, bi untzi berri “bataiatu “ direlarik, denak han ziren eta iduriz ez hain makur. Auzia berriz samindu da, azkarki samindu den bezala erraiteko, Baionan egin den bilkura batean. Bilkura hori espresuki muntatua zelarik aterabide zerbaiten arrangura handi batekin. Kalapitan arizan dira eta guti aski kolpeka ere ba. Orai iduri du berriz denek urriki dutela hortaraturik. Ondoko egunetan, beste bilkura zerbait egitekoa da. Denen onetan, hobe litake segur akomeamendu batetarat heltzen ahal balire. Funtsean, gisa hartako deiak ere berriz zabaldu dira egun hotan, Philippe Juzan kontseilari orokorra aski garbiki mintzatu da, besteak beste, elgar aditzearen alde...

HAMABI MARGOLARI Donibane Lohizuneko baratze botanikoan, hamabi izan dira horko arduradunek muntatu margo lehiaketan parte hartu duten artixtak. Claude Coste urruñarrak ardietsi du lehen saria, Vivbiane Oronos-k bigarrena. Hamabien lanak ikusten ahal dira han berean aste huntan guzian eta helduden astean ere ba oraino...

EUSKARAREN EGUNA Ziburun, euskararen eguna dute ortzirale huntan Piarres-Larzabal kolegioan, erakasleen euskara taldea sustatzaile. Zer, ez baita egun guziz euskararen eguna holako ikastegi batean? Bixtan da baietz bainan artetan halere oraino kar gehiago agertzen dute euskararen alde. Ortzirale goizean beraz, 10-ak eta erdietarik goiti, entzunen da bertsu eta kantu. Bazkal ondoan, oren bat laurden gutitan, Kaxkarrok irratian, emankizun berezi bat. Gero, kirol lehiaketak eta joko asko. 3-ak eta erdietan, krakada eta kantalditxo bat...

BATERA BADOA AITZINA Batera plataformak gogoeta egun bat burutu zuen berrikitan, europarlamentuko bozen bezperan. Badu zazpi urte sortua dela Batera eta gaur egun mespretxua beti bera dela estatuaren partetik azpimarratu dute arduradunek. Egia erran, Bateraren lau eskakizunak ez dira batere molde berean mugitu epe horretan. Hizkuntzaren sailean estatuak errepostu bat ekarri du EEP-rekin, nahiz ez den euskararen ofizialtasunik tuntik aipu, hala ere ez da deusik ez balitz bezala. Laborantzaren kontuan hor dago Euskal Herriko Laborantza Ganbara, herritarrek hortzez eta haginez sortua eta zutik ba daramatena. Euskal unibertsitatearen kontua linboetara joana da, Baionako eta Angeluko poloen sortzeko unibertsitate kargudunek baietz erranik mihi puntaz, ondotik horien garatzeko ideia bihirik ez

baitute erakusten. Euskal departamenduaren eskakizunean, BATERAk bildu 35 000 izenpeduren ez entzunarena egiten du sistematikoki estatuak. Errota kontrako aldera bultzatzen du aldiz Pariseko Balladur batzordeak. Puntu horiek oro orratzetik harira aztertuak izan dira Ezpeletako gogoeta egun horretan. Baterak mobilizapenerako deia luzatzen du, alde batetik urriaren 24ean Euskal Konfederazioak hizkuntza lege baten alde eginen duen manifestaldian parte hartzeko, baina ere, heldu den urteko otsailean Euskal Herriko laborantza ganbararen kontrako dei auzirat joaiteko Pauerat. Hortaz gain, hitzordu nagusi bat finkatzen du Baterak, biltzar nagusia eginen baitu ekainaren 26an Ezpeletan. Horretan, ondoko hilabeteetako lan ardatz nagusiak ditu finkatuko.

IUTarekin jo aitzina DUT eta lizentzia profesionalak IZEN EMAITEA gune huntan : http://www.iutbayonne.univ-pau.fr

BANKUKO LIZENTZIA PROFESIONALA

Ofizio bat komertsant eta enpresa ttipien zerbitzurako

BAIONAKO IUT - 17, Paul Bert plaza - 64100 BAIONA - Tel : 05 59 57 43 03

1.390.000 euro banatuko dira Ipar Euskal Herrian 2009 huntan euskalgintzari : 470.000 euro ekarki ditu Eusko Jaurlaritzak eta 920.000 euro Euskararen Erakunde Publikoak. Laguntza horien aurkezpena egin da joanden astean Baionan, EEPren egoitzan, Eusko Jaurlaritzako Blanca Urgell eta Ramon Etxezaharreta kultura sailburua eta sailburuordea hor zeudela, EEPko Max Brisson eta Frantxua Maitiaren sahetsean. Diru-emaitza horietan, 290.000 euro doatzi euskarazko irakaskuntzari (Seaska Frantxua Maitia, Max Brisson, Blanca Urgell 225.000, Euskal Haziak 29.000, Ikas Bi eta Ramon Etxezaharreta 26.000, Biga Bai 10.000), 255.000 euro euskal irratieri eta bertze hainbertze AEKri, 130.000 euro Uda Lekuri, 40.000 euro Bertsularien Lagunak elkarteari, 222.000 euro euskal hedabideeri (horietan 40.000 HERRIA kaseta huni). Gaineratikoa banatzen da bertze egitura eta proiektu zenbaiten artean. Dudak eta beldurrak baitziren hemendik goiti zer eginen ote duen Eusko Jaurlaritza berriak, Blanca Urggell-ek hitzeman du orain arteko politika bera nahi lukeela aitzina ereman, nahiz krisia hor izan. Geroak erakutsiko xede on horiek obratuko diren ala hitz huts geldituko diren.

HEZKUNDE NAZIONALA-SEASKA HITZARMENAREN IZENPETZEA Aitzin horietan aldi bat baino gehiagotan aipatu dauzuegu Seaskak ardietsi zuela, Euskararen Erakunde Publikoaren bitartekaritzari esker eta negoziekatea luze batzuen ondotik, hitzarmen baten finkatzea Hezkunde Nazionalarekin, Xavier Darcos ministroaren begipean. Hitzarmen hori joanden ostiralean izenpetua izan da Baionan, Kontseilu Nagusiko egoitzan. Hitzarmen horrek Seaskaren murgiltze sistema osoki baieztatzen du eta eredutzat hartzen, datozen hiru urteentzat diru baliabide Hitzarmenaren izenpetzea, William Marois, handiagoak eskainiko dizkio, eta ere Max Brisson eta Paxkal Indo euskal lurralde huntan ikastolen sarea garatuko, haur guzieri emanez euskarazko erakaskuntza sistema hori segitzeko parada. Max Brisson EEPko lehendakariak agurtu du Seaskaren 40 urteko militantzia, William Marois errektoreak eskertu EEPren bitartekaritza eta bereziki Jean Claude Iriart-en lan paregabea, EEPrik gabe ez baitzen beharbada gisa hortako hitzarmenik izanen, Paxkal Indo Seaskako lehendakariak bere aldetik bere poza agertzen zuela, ahantzi gabe haatik badela oraindik bide egiterik amensten den euskararen ofizialtasun hartaraino...

U.E.U.ren udako ikastaroak Ane Sarasua UEUko kudeatzaile nagusiak, Irati Iciar ikastaroen arduradunak eta Joseba Manterola iparraldeko ordezkariak U.E.U.ren udako ikastaroak aurkeztu dauzkigute joanden astean Baionan. 1973an iragan zen UEUren lehen ikastaroa Donibane Lohizunen. Aurtengo ikastaroak 37garrenak dira gisa hortan. “Udako ikastaroak jantzi” lemarekin, hiru tokitan iraganen dira : Eibarren ekainaren 29tik uztailaren 3ra eta uztailaren 13tik 17ra ; Baionan uztailaren 6tik 10era ; Iruñean uztailaren 20etik 24era. Baionakoeri doakionez, I.U.T.ko geletan, Gaztelu Berrian, banatuko dira ikastaroak, 8 alor jorratuz : ipuin-kontalaritza, musika-kantua, pedagogia, psikologia-harremanak, psikologia-grafologia, soziolinguistika, soziologia-emazteak, zuzenbidea-nazioartea. Eta horien artetik, orori idekia, kontzertu gaua Kalostrapen The Sparteens taldearekin, uztailaren 9an, ortzegunez (20:00). Baionako ikastaroentzat izenak eman behar dira ekainaren 29ko berantenez (05.59.25.60.56 edo www.ueu.org).

AEKren udako ikastaldiak AEK erakundeak ikastaldi desberdin batzu antolatzen ditu udan : - ikastaldi arruntak (egun osoan kurtsoak, bi astez imertsioan) uztailaren 6tik 17ra eta agorrilaren 3tik 14era, Urepelen ; bai eta uztailaren 20etik 31ra Miarritzen. - ikastaldi bat xiberutarra ikasteko, Berrogaine Lahüntzen, uztailaren 27tik 31ra. - ikastaldi ibiltaria mendian, Garazitik Santa Grazira, uztailaren 20etik 25era. - ikastaldi teknikoak, euskarazko kurtsoak bertze aktibitate batekin parekatuz, urkirol, dantza edo pilota, Miarritzen. Xehetasun eta izen emaite : AEK (Viviane Ithursarry – Aurelie Pousset), 22 Marengo karrika, 64100 Baiona (05.59.25.76.09 – aek@wanadoo.fr).

sindikatak elgaDANTXARINEKO ETA LAB rretaratzeak antolatu ditu joanden ostiralean Arneeta Dantxarineko ARNEGI/LUZAIDEKO gi/Luzaide bentta erraldoien aitzinean, horien lege-urraketak BENTTA ERRALDOIETAKO bentta salatzeko. Bentta horietako lan legedia zangopiLANGILEEN ESKUBIDE nagusiek latzen dutela dio LAB bai lan kontratuen ZANGOPILATZE SALAKETA sindikatak, aldetik, bai lan orduen aldetik.


4

MAKEA - LEKORNE

HAZPARNE

BAIONA

Abisu - Pesten karietara, Herriko Etxea hetsia izanen da. Hirikuntza, urari doatzin zerbitzuak eta idazkaritza ez dira idekiak izanen ekainaren 22, 23 eta 24an, aratsaldetan. Herriko liburutegia aldiz zerratua izanen da ekainaren 20an, larunbatarekin. Presoen alde - Pesten kari, urtero bezala, “Artean” komiteak presoen aldeko bazkaria antolatzen du Ttattolan, ekainaren 21ean. 15 eurotan : sartzea, xerri errekia barazkiekin, bixkotxa, arnoa, kafea eta patxarana. Herriko pestak - Iraganen dira ekainaren 19tik 24a arte. Hitzordu nagusi batzu : ostiralean, 21:00 idekitze ofiziala Amets Arzallus bertsulariarekin, 21:45 Jondonaneko sua elizaitzinean, 22:00 Peio eta Pantxoaren kantaldia ; larunbatean merkealdia, aratsaldean kirolak, aratsean kontzertua Accoustiques anonymes, Willis Drummond, Mikel Hats ; igandean, danborrada, bazkari herrikoia, aratsean Izarrak taldearen kantaldia ; astelehenean, Zelaiko pestak ; asteartean merkatu handia eliza inguruan, txirrindula lasterketa, aratsean “Les Frères Groom” antzerkia ; asteazkenean, haurren eguna, xiba jokoak, behi lasterrak… Zerbitzu berri bat Hazparne aldean - Duela guti Maipo Bioy bere kondu instalatu da proposatzeko, adineko jendeeri eta elbarritu jendeeri, laguntza berezi bat. Hala nola, barnekaldetik kostaraino, kanpoan edo beraien etxean Maipok laguntzen ahal dituen jende horiek. Bere laguntza proposatzen ahal du sail desberdin batzutan : ibilaldi bat egiteko, hitzordu batetarat joaiteko, erosketen egiteko, laguntza bat ekartzeko zure etxean (garbiketa, baratze egite, kontserba egite), zuen abereetaz arduratzeko... Ez dago “taxi” bat bakarrik bainan laguntzaile bat eguneroko gauzetan, bakotxaren beharren arabera. Hori guziak euskaraz eta omore onean. Bere telefono zenbakia : 06.98.96.84.35 (Othegia, Paxkoenia, Hazparne).

Oihana ikastolaren hogei urteak - Duela hogei urte egoera ez zen batere erraza Baionako ikastolentzat. Hirierdiko ama ikastola hetsi zen Moderne trinketa berritzearekin, Gurutze Sainduko ama ikastola prefabrikatu zaharkituetan zen, eta Angeluko lehen mailak lekuak hustu behar zituen, jakin gabe nora joanen zen. Bozurtea baitzen, Baiona Hiri Nagusi zerrenda abertzale/berdeak erakusten zuen mitxaren parean Henri Grenet zenak ez gibeletik egon nahieta, prefabrikatu berri berriak ezarrarazi zituen Gurutze Sainduko ama ikastolaren ondoan, eta hor egin zuten sartzea Angeluko lehen mailak eta hirierditik zetozen ama ikastolako haurrek. Zortzi urte berantago jautsi da ZUP kaskotik Oihana ikastola J.J. Rousseau ikastegira (argazkia), partekatzen duena geroztik Etxepare euskal lizeoarekin. Igandean Oihanan antolatzen duten besta parada izanen da zuzen jakiteko noiz etorri ziren Oihanara, Begoña Jauregi/Errasti, Maialen Junca eta Kristina Sabarrotz erakasleak, egun horretan omenduko baitituzte. Programa alegera da : hamaiketan haurren ikuskizuna eta erretreta hartzen duten andereñoen omenaldia ; bazkaria eta ondotik, bertsulariak, jokoak, kantariak. Hauen artean Patrice Dumora “Watson” euskal kantariak zuzentzen duen burrasoen kantorea.

POMPES FUNEBRES DABBADIE Gaur egun, ehorzketeri buruzko aitzinikuspenak emendatuz doatzi. Nork ez du ikusi telebistan ehorzketakontratuetaz publizitaterik ? Nork ez du eskuratu bere gutun-untzian axurantza edo banketxe baten ganik gisa hortako galderik ? Bainan zer da xuxen ehorzketa-kontratua ? Da, norbera bizi deno, bere ehorzketak berak antolatzea eta finantzatzea, hurbilekoek ez dezaten mail hortan arrangurarik ukan. Eta nork hortaz hobeki hitzegin lezake ehorzketetako profesional batek baino ? Hazparneko Pompes Funèbres Dabbadie etxea zuen zerbitzuko dago ehorzketakontratuetaz dituzkezuen galdera guzieri ihardesteko. Edozein heriotza kari, hor dago, orain arte bezala, familien zerbitzuko, nun nahikoak izan diten, eta beti bezala arrazoinezko prezioetan. Isabelle eta Benoît 05.59.29.41.14 telefonoan dituzue astean 7 egunez, denboran beren burrasoek egin duten bezala. http://www.pf-dabbadie.com

64240 HAZPARNE - Tel./Faxa : 05 59 29 41 14 AZKAINE Komunione - Gure herriko 8 haurrek beren bataioko agintzak berritu dituzte Saran. Ohore guzieri. Kantaldi - Elizan ekainaren 24ean Bihotzez koroa eta 30ean (21:30) Larrun Kanta. Musikaren besta - Ortzirale huntan, Pierre Loti plazan, Kornelio musika eskolaren kontzertua. Txopinondon - Larunbat huntan (20:00) Batteleku 2009 txotx gaua, emanez mariñelen kantuak euskaraz, kaskoinez eta frantsesez. Jondonaneko sua Ekainaren 23an asteartez (21:00) Jondonaneko suaren inguruan dantzatuko da,

Ikasleak dantzari taldearekin. Selauru hustea - Ekainaren 27an, larunbat guzian haurren selauru hustea herriko plazan. Izenak eman tel. 05.59.54.00.84. Kermeza - Ari zauku hurbiltzen urteroko hitzordu hori. Ekainaren 28an iraganen da Santa Maria eskolan. Aratsaldean eskolako haurren besta Xurion. Aratsean talo eta musika. Ezkontza - Maite Beghau eta Guillaume Bonnecaze larunbatean elgarretaratuko dira. Suerte on zueri gazteak eta goresmenak familia guziari. M.L.

KANBO Besta Berri - Igande honetan, Besta Berriren otabaz, eginen dugu usaiako proosionea Kanboko karriketan. Itsasuko banderari eta makilariek parte hartuko dute mezan eta proosionean Kanboko Izarrako musikarien laguntzarekin. Meza 10 orenetan izanen da, usaian baino oren erdi bat goizago hasiko da beraz. Proosionea mezatik landa eginen da eta aurten lehenago egiten zen itzuli osoa eginen da berriz : azken urte hauetan karriketan izan diren obren gatik itzuli laburrago bat egiten zelarik. Lau aldare muntatuak izanen dira Azantzan, trinketaren ondoan, St Laurent ostatuaren bisean bis eta azkena elizan. Bide gain eta bazterrak apaindu behar dituzte ere auzoek. Ganer huste - KANBON ekainaren 21an, ezker paretan, ERROBI IKASTOLAK antolatzen du GANER HUSTE handi bat. Ogitartekoak, edariak eta giro ona izanen dira. Afera onak egiteko, zatozte beraz denak. Sukil’Hand elkartearen besta - Igande honetan izanen da ere elkarte honen besta. Kirol zelaian eta kiroldegian iraganen da. Txapelketa bat antolatua da Kanboko elkarteen artean. Eguerditan jaten ahal da tokian berean

ITSASU Bertsulari gazteen xapelketa - Bertsulari gazteen xapelketa Itsasun iragan da hilabete hunen 6an, larunbatarekin. Saioa doi bat motel joan da, nahiz entzun diren ere bertsu eder zenbait. Iduritu zait jendea eskas baten sendimenduarekin itzuli dela etxerat. Bainan ez da etsitu behar. Gazte horiek, 18 urtez azpikoak ziren, badakigu, gehienak segurik, egun hortan eman dutenaz bertzerik emaiteko gai direla. Ez da etsitzekorik. Badira egunak holakoak, pilotariak ere ez dira beti berdin ari. Eta bertsularitza ez da berez zerbait errex. Gai egokia ez da errex aurkitzea. Eta adinaren araberakoa behar du izan. Gainera normal da, bertsutan hasi berri den bat, erakutsia izan zaion bidetik ibiltzerat entseatzea, errima aldetik, edo bertze. Zerbait berri ateratu aitzin, gazteak trebatu behar du bertsua egiten, hunek eskatzen dituen baldintza oinarrizkoak betetzen. Eta gero hau ere ez dea azpimarratzekoa? Nork erranen zuen orai dela 30 urte, entzuten ahalko ginituela Itsasun, bi orenez, zortzi gazte eman gai baten inguruan bertsu moldatzen ahal bezein ongi? Horietan bi neskato lehen eta bigarren sailkatu direnak! Ainitz egina izan da azken urte hautan bertsu munduan, eta gure goresmenak eta eskerrak hartze dituzte lan hortan parte hartu duten guziek. M. Itzaina UFAKA ZANPAKA ikusgarria - Joanden ostiral aratsean eskaini du BURRUNKA taldeak UFAKA ZANPAKA bere ikusgarria. Egia erran, DANTZAKA ere gehitu zitekeen hain da ikusgarri berezi eta aberatsa, soinua eta dantza uztartzen dituena. Soinulariak bezala, dantzari guziz trebeak dira. Gaineko plaza bete-bete egin da, Itsasuar frango, baina auzo herrietarik ere bazen jendea. Eskerrak eta goresmenak Beñat Amorena eta talde osoari, bai eta ere Herriko Etxeko Kultur batzordeari hau antolaturik. Kanputxean zurgintza eskola - Hau da Angeluko ISA BTPko ikasleen proiektu humanitarioaren filmaren emanaldia. Proiektuaren eremailea den “ Les enfants du Sourire Khmer ” elkartearen xedea da, formakuntza profesionala baten emaitea umezurtzak edo behartsuak diren haurrei Cambodge lurraldean. Filma hau emana izanen da ostiral aratsean (ekainaren 19an) Sanoki gelan, aratseko 9tan. Sartzea urririk. Herriko Etxeko lanbide eskaintza - Herriko Etxea langile baten beharrean dago, gizon edo emazte: harrera, idazkaritza, informazio, administrazio eta gisa guzietako lanetarako (bulego tresneria eta Internet ere ongi menperatu behar dira) euskaraduna izan behar da, bai eta ere jendeekilako eta antolakuntzarako gaitasuna izan. Lanbide hortarako burua aurkeztu behar da ekainaren 27rako berantenaz, Herriko Etxerat igorriz auzapezari esku-gutun bat motibazioak agertuz, eta “ curriculum vitae ” ageria.

UZTARITZE Hirugarren adinekoer – Heldu zaigun uda ospatzeko C.C.A.S. erakundeak antolatzen du 70 urtez gorakoentzat elgarretaratze bat aratsaldeko askari baten inguruan ekainaren 30ean, astearte aratsaldeko 3etarik goiti Kiroletan. Izenak eman behar dira ekainaren 19ko telefono huntara : 05.59.70.58.35. Goresmenak – Juanden astean jada aipatua zen bainan goresmenak hartze dituzte Bixintxo eskolako haur elebidunek, haur kantu Jondoni Bixintxoko xapelketan Barakaldon taldeka kantari eta musikariak irabazitako xapelarentzat. Eskuratu dute ere kreazioaren lehen saria. Musikaren eguna ospatzeko, heiek eta eskolako beste haurrek kantu eta soinu ikusgarri bat eskainiko digute ostiral huntan aratsaldeko 6etarik goiti Bilgunen. Ongi etorri deneri. Biba gazteak eta erakasleak ! Berri labur – Idekia eskola publikoaren besta igande huntan, ekainaren 21ean, iraganen da egun guzian zehar. Juanden igande eguerdian Aldapa etxegune ondoan arrazoin ez jakinentzat auto bat osoki erre da. Zorionez ez da kolpaturik. Pilotako bi finala jokatuko dira uztailaren 7an Bilgunen ; goizean artekoen finala luzeko jokoan, aratsaldean joko garbin.

Orotarik - Huna hemen argazki bat, Miren Oillarburu Makearrarekin, aldean duela Mikela Atxoarena Arrosakoa. Kantu bat idatzi eta kantatu dute Euskal Herriko kantu xapelketa nagusian Barakaldon. Eta han hirugarren saria eta sorkuntzarena ere irabazi. Eta nolaz ez aipa aitzin hortako Luhusoko publikoarena ! Bai, biba neskatxa airosak eta segi, badu zuen beharra gure hizkuntzak !

Airetik - Kokorikorik ez da kantatu behar helbururat johan aitzin, hara zertako egon naizen ixilik, gure andereñoen azken borroka ikusi arte, eta hau airez aire irabazi gure bikoteak palantxaz Bardozen, 40-18. Beraz goresmen herrikoiak Airetikeko Elorri Uhalde eta Pantxika Ouret-i. Larresoroko Marina Caille eta Marina Lacasen aldi izanen da bestaldian, ez lotsa ! Otaba - Bestaberri iragan da ederki eta pentsatzen dut molde berean iraganen dela Otaba ba Makean, ba Lekornen ; elizkizunen tenoreak : 10:30 eta 16:00. P.I.

SENPERE Herriko Bestak – Ondoko asteburuan ditugu herriko bestak. Ortziralean, aratseko 8etan zikiro jatea oihalezko aterbean, pilota plazan. Larunbatean, eguerditan Herriko Etxean besta komiteari gakoen emaitea eta urteko kirolari hoberenen saristatzea. Aratsaldean, 5etan Gantxikin esku huska pilota lehiaketaren finalerdiak. Lehenik Poueyts eta Eneko Bessonart – Soraitz eta Olivier Harocarene, ondotik Bielle eta Ducassou – Lavielle eta Benesse. Aratsean 9etan Berrotaran ostatuan afaria eta gero kontzertua. Igandean, 10etan lasterkaldia, karrikatik abia, Olaso eta Lakuko gainak eta berriz karrikarat. 10ak eta erditan meza nagusia Jondoni Petri Patroin Sainduaren ohoretan parropiako musikari eta kantariekin. Ondotik zintzur bustitzea eliza gibeleko “Zalika” sorroan EMAK HOR-eko soinulariek alaitua. Gero Senpertarren bazkaria oihalezko aterbean “Senpere Kantuz” taldeak alaitua. Aratsaldean, 4etan bertsulariak, 6etan kantaldia, 8etan mutxikoak eta aratsean dantzaldia. Astelehenean, goizean gazteen agurra karrikako etxetan, aratsaldean pilota esku huska herriko gaztetxoen lehiaketaren finalak. Ondotik beti esku huska amatur hoberenak, Etchegaray eta Palomes – Petoteguy eta Amulet, 8etan kontzertua eta aratsean dantzaldia. Asteartean, goizean kantonamenduko abereen konkurrak Gantxiki gibelean. Aratsaldean, 6etan Gantxikiko pilota lehiaketaren finala, 7etan Fandango lehiaketa, 8etan afaria Arocena ostatuan eta gero besten bururatzeko kantaldia eta dantzaldia. Horiekin guziekin agian denbora ederra izanen dugu. Sortze – Ganden ilabetean izan ditugun sortzeak : Julen Ellande Gobet Elbarrunen – Padi Lorreyte Ibarrunen ; Amaia Emilie Lolita Bonnard Amotzen ; Eva Iñes Altziburuko lotizamenduan. Zorionak, bizi luze eta urosa sortu berrieri eta goresmenak horien aitameri. Ezkontza – Zonbeit egun hautan ezkonduak eta bertzeak laster eginen : Celine Munduteguy Elbarrun Alfarokoa eta Mathieu Larramendy Irisartarra ; Jean Louis Ibarbide eta Marianne Dorratcage biak Urguritarrak ; Pascal Joseph Garcia eta Elodie Escornebonen biak Amoztarrak ; Danielle Le Guen Lakukoa eta Jacques Rouzière Urruñarra ; Francisco Vincent Elbarrundarra eta Clarisse Rodière Bordelesa ; Philippe Mouras eta Stephanie Etchelus biak Elbarrundarrak ; Sophia Ribeiro Lakukoa eta Cyril Lopez Ziburutarra. Zorionak gazte ohieri eta goresmenak horien etxekoeri. 2009ko urtarrilaren 24eko KLAUS ekaitza - 2009ko apirilaren 30ean, ministro-agindu batek Pirineo Atlantikoetako Departamenduak desmasia handiak jasan dituela, 2009ko urtarrilaren24an, onartu du. Horren ondorioz, kalte-ordainen galdegiteko txostenak Herriko Etxean hartu behar dira, DDEArat helarazteko 2009ko uztailaren 15a aitzin.


5

HELETA

LASA

Otaba – Besta Berri eguna biziki untsa iragan da, aroa hoberenetarik. Gazteak nonbrean eta serios ibili dira bai goizean eta bai aratsaldean, soinulariak beti bezain bikain eta trenpuan. Jende oste gaitza goizean, bildutasunean segitzen zuela proosionean, Sakramendu Saindua ibilia Barnetche erretorak inguruan zituela pasaiako bi apez. Aratsaldean bezperak aldiz Noblia Andre Baigorriko erretor eta Heletako semeak eman ditu, bururatzean hitz goxoz eskertzen zituela lehenik eta bereziki gazteak eta ere hango jende alde xarmanta. Igandean Otaba, meza 10.30etan, bezperak 4 orenetan, ondotik proosionearekin. Santa Maria – 12garren mendean eraikitzen hasia zen Santa Maria eliza ondoan dagon etxea, hiru estai, hiruek murru loditasun desberdinak herriko eliza bilakatu dena, horgo kapera omen zena hastapenean… Etxe horrek daukan historia eder bezain aberatsaren ikertzeko eta ikusteko, horren jabeek ate idekitze bat egiten dute Claude Labat-en erakusketa baten inguruan eta Regis Pocheluren zizelkaduren bisitan. Idekia ekainaren 21ean, 26an, 27an eta 28an, 10.00etarik 11.30ak arte eta aratsaldetan 15.00etarik 19.00ak arte. Bisita libro da. Bestalde, herritarrek izan dugu 20eko gomita berezia. Taldeka bisitatzeko uztailaren 1-a arte, hitzordua har telefono huntarat deituz : 0559379884. Mezak – Larunbat aratsean 19.00etan Landibarren. Igandean 9.00etan Mehainen. 10.30etan Iholdin, Armendaritzen eta Heletan. Azken 3 hauetan bezperak 16.00etan proosionearekin. Herritarra

Heriotze - Ilabete bat barne bigarren sarraski batek jo du gure herria, aldi huntan gure artetik eremanez Jean Etcheverry Jauberriko nausia, hunek ere 62 urte, gizon horieri maiz entzuten dena klasa berekoa. Ekainaren 8an mundu bat etorri da Jean-en ehorzketetako mezarat, hor ikusten zen zonbat ezagutua zen eta nolako harremanak zituen. Jean hargina zen, langilea, ainitz eskukaldi eman ditu bere ofizioaren bidez. Jite azkarrekoa, ez zuen lanak lotsatzen, aitamek utzi etxea ala laborantxa ongi segitu ditu, arrañatu ere. Laket zuen lagunekin egoitea, besta egitea, kantuz xaramelan artzea giro alaia ezartzen zuela. Herriko kabalkadan gorri zen, irri eta arrailaria ezpainetan, bazakien jendeari nola diru poxi bat emanarazi. Penetan utzi dituen Monique espos laguna, 3 seme alaba, arreba eta familia guziari gure dolumin bizienak. M.G.

Saiak bizi diren abereer lotzen - Nola utz aipatu gabe berriki jakin dugun gertakari hau ; saiak, hemen ainitzek arranoak deitzen dituztenak, gibelaz sortzerat zoan ahatxe bati lotu direla. Zorionez laboraria, oharturik, hurbildu delarik lekutu dira. Zangoak jankatuak zizkioten, gehiagokorik gabe, ume gaixoa amaren sabelean zelarik oraino! Holakoen berri baginakien, hor gaindi eta hemen ere funtsean, Oragarre aldeko mendi gunean bildotx sortu berriak janik, ez aspaldi. Abere hilak bakarrik janez bizi ziren zori balios horiek ere aldatzen ari ote azken urteetan? Dena den hobe bereziki erditzerat abian diren behi ala ardiak edo beste abereak hurbiletik zaindurik, eta nun nahi, hau herri erdian den Sarhia etxaldean gertatua baita eta ez mendi kasko edo leku galdu batean!

Pilota - Joanden asteburuan, nexkatoek Lurden jokatu dituzte Frantziako txapelgoaren kondu, paleta pilota hutsarekilako finalak. Kadetetan, Amaia Etchemendy eta Mirentxu Hirigaray txapeldun : 30 – 23 Itsasu-ri. Juniorretan: Kristina Aguerre eta Mirentxu Hirigaray-ek galdu 26 – 30 Goizeko-ren kontra. Helduetan, “A” mailean : Claire Bordagaray eta Amaia Serre-k ere galdu 16 – 30 Kanbo-ren kontra. Irabazle eta galtzale, txaloak deneri.

IZTURITZE

BIDARRAI Sortze - Artzelaizttipian, Mirentxu Ibar eta Sebastien Suhas-ek ongi etorria egin diote Lore-ri. Goresmenak aitameri eta agiantza zoriontsuenak sortu berriari. Pilota - Finalak iragan dira Lurdeko trinketean igandean, gomazko pilota hutsarekin, eta juniorretan Aña eta Graxi Marisco xapeldun bilakatu dira, Mirentxu Hirigaray eta Kristina Aguerre-ri nagusituz 30-25. Goresmenak ! Herriko bestak hurbiltzen ari - Iraganen dira uztailaren 11tik 14era. Besta horieri buruz, komiteko gazteak etxez etxe

pasatuko dira ekainaren 20a eta 26a bitartean, denen ongi etorriaren menturan. Lan eskaintza - Jean Michel Baratchart herriko langilea kolpaturik izanki eta ondorioz hiruzpalau hilabeterentzat segurik gelditua, herriak bilatzen du ordain bat, kontratu mugatuan lehenik, gerorat mugagabeko kontratu baten menturarekin, herriko orain arteko lanpostuak bat eterditik bi eterditarat emendatzeko xedea badelarik. Hautagaitzak behar dira haatik ekainaren 25eko berantenik aurkeztu Herriko Etxerat.

AIHERRA Kaiet Barrenne Lukugainekoaren ixtripu harrigarria - Joan den ortzegunean zendu da Kaiet Barrenne, ixtripu baten ondorioz. Etxe ondoko patarrean, belarretan ari zelarik, trakturrarekin lerratu da eta zonbeit itzuli eginik, gorputz gelditu. Hauxe berri lazgarria ! ! 71 urte zituen. Socadour lantegitik erretreta harturik, plazer zuen etxe inguruetan lan egitea. Gizon peestuaren orroitzapena uzten dauku. Hunen ehorzketak Bastidako elizan iragan dira joan den larunbat arratsaldean, hango barnea eta 3 galeriak tanpez betetzen zirelarik. Marie Pierre alaba “ Feminin Pluriel ” taldeko kantari bat baita, talde hunek ere kantuaren bidez nahi izan dio sustengua ekarri familiari. Gelditzen diren Yvette bere emazteari, bai eta J- Pierre seme eta Marie- Pierre alabari ta hauien familiari, gure dolumin bizienak. Urte baten buruan, orroitu - Larunbat arratsean, zernahi jende bazen, bereziki gazte, Aiherrako elizan, Morgan Oger zenaren lehen urteburuko mezaren karietarat. Pena hunen ondorioz, herriko gaztek pestak ezeztatu zituzten. Aiherrako pestak, ekainaren 26etik 29rat ! ! - Horra aurtengo herriko pesten egitaraua. Duela 2 urte izan baitziren azkenak, denek experantza dugu pestak ongi kausituko dituztela. Usaian bezala, 4 egun iraunen dute. Ekainaren 26a, ostirala, 8etan, MUS-POKER-COCKTAIL gaua, Denen Etxean, sari ainitz irabazteko. Ekainaren 27a, larunbata, 8etan zikiroa KANTUZ taldeak alaiturik. Ondotik, dantzaldia NAHIGABE taldearekin. Ekainaren 28a, igandea, 11etan, meza nagusia Xiprik kudeaturik. Ondotik zintzur bustitzea plazan. 5etan, haur jokoak eta eskoletako haurren ikusgarria. 6etan, NIKO ETXART eta HAPAHAPA. Egun guzian, Herlauz Band txarrangak alaiturik. Ekainaren 29a, astelehena, 10etan birlak Auxotean. 6etan, pilota partida herriko plazan, Olaizola-Maitia / Etchemendy-Arbeletche. Arratseko 9tan, kantaldia TXILIKA taldearekin eta antzerkia TIPUL ETA PUTIL-ekin. Ondotik dantzaldia EZTIKI taldearekin. Bestalde, ez ahantz aingira nasaiki jaten ahalko dela herriko ostatuetan. Ikusten duzuen bezala ez dugu enoatzekorik izanen, egitarau bete bete bat prestatu baitaukute gure gazteek. Ongi etorri deneri ! !

20. UDA ERAKUSKETA Izura herria, arte garaikidearen urtaroan sartuko da hamar bat artistaren obrei harrera ona eginez. Haize Berri kulturetxeko erakusketa nagusian, Christiane Giraud eskultorearenak eta Jean Pierre Aubert margolariarenak. Elizan, Xabier Egañarenak. Ametzaenea ostatuan, Philippe Franzen margolariaren abstrakzioak. Han hemenka herrian, Agnes Brive, Patricyan, Zoe Bray, Josette Dacosta-Bray, Ines Gerreka eta Amaia Zinkunegiren apailaketa plastikoak. Aurtengoan, “Giza-oihanak, hiri oihanak” gaiak emaiten dio harroina eta lotura. Datorren ostiral aratsean, ekainaren 19an, 20:00etan estreinatuko da artistekin batera erakusketa. Aratsaldero, astelehenez salbu, guzientzat eta urririk ikusgai izanen dira obrak 15:00etatik 19:00etara agorrilaren 25eraino.

DONAZAHARREN SEGA XAPELKETA Almitza elkarteak eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolaturik, ekainaren 21ean, igande goizeko 11etatik goiti, iraganen da Sega xapelketa, Europako xapelketaren finalerako kanporaketa. 13etatik goiti zintzur bustitzea eta bazkaria ezkerparetan, deneri idekia. Bazkariko, izenak eman behar dira deituz Bixente 06.74.51.89.60 telefonora.

BAIGORRI

Heriotze - Aitzineko asteartean, jendalde ederra bildu da elizan, azken agurra egiteko Véronique Hargain, 95 urtetan zendu den plazako ostalertsari. Aspaldi galdua zuen senarra, galdua ere bere seme bakarra, halere beti kuraia haundirekin segitu du bere ofizioa azken denborak arte. Nortasun eta bihotz haundiko emaztearen orroitzapena uzten dauku. Doluminak eskaintzen ditugu nahigabe horrek hunkitzen dituen guzieri. Baigorri kantuz - Agorrilaren 1etik 5era iraganen diren herriko bestak ari zauzkigu hurbiltzen. Hain zuzen, 2an, igande arratsaldearekin, besta komiteak antolatzen du “ Baigorri kantuz ” kantaldia. Hemen gaindi, oraino kantuak leku ederra dauka eta leku hori behar zaio atxiki. Horren gatik, adin guzietakoeri galdegina da indar egitea eta ikuskizun hortan parte hartzea ; kanta ditaizke sorkuntzak edo guti entzun diren kantuak edo berdin paper xaharretan kausitu bertsuak. Beraz, ez beldur izan, kantua maite duena jin dadila gustian, igande arratsaldea izan dadin zinez herritarren besta. Parte hartzeko deitu Eñaut : 06.86.59.17.57. Erakusketa - Asteburu huntan, Akitania lurraldetik etorriko diren “ 2 cv ” dunak bilduko dira Baigorrin beren autoekin. Laugarren aldia da “ Pocoloco – 2 CV club ” elkarteak antolatzen duela holako elgarretaratzea. Ortziralean hasiko dira biltzen eta ongi etorria eginen zaie kanpalekuan. Larunbat goizean, 10etan,

Irulegiko mahastien aurkikuntza, Bikarienean Ameztia arnoaren jastaketarekin, arratsaldean Aldudeko Balearen ezagutza gastronomikoa eginen dute. Igande goizean karrikan ibilaldia, ondotik eta egun guzian auto xahar horien erakusketa, kolegio berriaren ondoko zelaian.

AEKren mendi ibilaldiak - Igandean, ekainak 21, bi ibilaldi antolatzen ditu AEKk. Bat luzea, Bixentainetik abiatuz goizeko 7:45etan, 4 orenekoa, Oilarandoi eta Munoan gaindi. Bertzea lasaia, hau ere Bixentainetik abiatuz 9:30etan, 2 orenekoa, Anhauze eta Germietan gaindi, familientzat egokia. 13:00etan bazkari alaitua Bixentainean (helduek 10 euro, haurrek 5 euro). Izenak eman aek.garazi@gmail.com edo 05.59.49.11.81era. Bertzalde, jakinarazten da ere ekainaren 25ean, ostegunez (20:30) AEKk antolatzen duela AEK’BARET GAUA, Donibane Garazin, Luis ostatuan (antzerkitxo, pintxo eta edateko).

Briñas (Bilbo) – Maiorga (Donibane Garazi) Trukaketa Aurten, Maiorgako 5. elebidunek trukaketa bat egin dugu Bilbo Santutxuko Briñas ikastetxeko ikasleekin. Gure korrespondanteak handik jin dira hiru egun apirilean, eta gu ere hiru egun joan gira harat maiatzean. Honat jin direlarik, gure eskualdea ezagutarazi diegu, izan gira Donibane Garazirat, Baionarat eta Baigorrirat. Arratsetan korrespondanteek gure familietan lo egin dute, ikusi dute hola nola bizi giren hemen. Bilbora joan girelarik, Portugaleteko zubi karreatzailea, Getxoko hondartzak, Bilboko alde zaharra eta Museo Arkeologikoa, Artxanda ttonttorra, bisitatu ditugu. Bilbo biziki haundia da eta biztanle ainitz bada, beraz han metroa, tranbia, treina, funikularra eta autobusa hartu ditugu. Zenbat gauza berri guretako! Familietan lo egin dugu, hola hango bizia ezagutu dugu, apartamenduetan bizi dira eta aratseko 8ak terdi arte karrikan egoiten dira ! Azken egunean, Gernika eta Bermeora izan gira. Bisita interesgarriak ziren. Trukaketa horretan izigarri gustatu gira, ikusi dugu nola mintzatzen diren Bizkaian eta Euskal Herriko hiri haundi bateko bizi modua. “Oso ondo zegoen”!! D. Garaziko Maiorga ikastetxeko 5.B gela

UREPELE Sortze – Atseginekin jakin dugu Lantziriko familia emendatu dela hirugarren nexka batez, joanden maiatzaren 27-an. Elorri eman diote izena. Ez dut huste maina eskasian izanen den Elorri, ahizpa gehienak ere huntaz arta hartzeko hainean baitira. Goresmenak eskaintzen ditugu Anne-Marie eta Christian ARRETCHE-ri eta bizi zoriontsu eta luze bat sortu berriari. Urepeleko Markaz bi hitz – Aurten 290

behi joan dira Sorogain alhapiderat. Ez dute bazka eskasik izanen, bulta batez segurik, berde berdea baitaude hango gune guziak kaskotik behera. Urte hits batzuen ondotik, hor ditugu uda huntan, negu eta primaderan egin dituen euri eta hegoen ondorio ederrak. Abisu – Ondarkinen biltzeko zaku plaztikak helduak dira Herriko Etxerat. Beraz heupako bat egin ezazue idazkaritzan horien eskuratzeko.

BUNUZE Heriotze - Joanes Lascor, Ibarnaiko nagusi xaharra, azken egoitzara lagundu da bere 96garren urtean. Piarra Harizpuru, Ibarnaitzineko nagusi xaharrak aldiz mundua utzi du 85 urtetan. Bi familien doluari juntatzen gira.

IBARLA Dolu - Peio Harizpuru Etxebesteko nagusi xaharrak 87 urtetan utzi du mundua. Karia hortara gure atxikimendua helarazten diogu familiari.

LARZABALE Dolu - Kapotxeko Graxana Bidartek utzi gaitu 97 urtetan. Doluminak.

IRISARRI Eskubaloia - Heroikoak ! Halakoak izan dira irisartarrak joanden larunbatean Dunkerquen, Frantziako xapelgoko finalerdietan. Gutik egin du ez baitute garaipena ardietsi hango talde onaren kontra, maila hortako Frantziako hoberenetarik dena. Partida erditan 18-14 galtzen zuten gureek eta bukaeran 33-30. Dena den, goresmenak sasoi eder horrentzat, eta orain oporraldi on ! Irisartarrak elkartearen biltzar nagusia uztailaren 4ean beharra da, larunbat goizeko 10.30etan, ondotik zikiroa, Nazionala 2 mailera igaitearen ongi ospatzeko.


6

Brasil… Dorothy Stang, oihaneko martirra (1) Aldi huntako kronikaren gaia eman daut Bulletin diocésain aldizkariaren irakurketak. Jaun apezpikuaren eskutik irakur dezakegu “munduak” duela Eliza kutsatzen, munduak dituela Elizkideak eta Eliz ministro ordenatuak kutsatzen, behar dugula (kristauek) etengabe gure burua mundukerietarik garbitu eta xuritu, ez dugula munduaren ganik niholako “ katekesia ” hartzerik, jainkotiarrak izana gatik mundutiarrak ezin gintezkela izan... Hots, Gaitza mundua dela... Harriturik utzi nau munduaz gisa hortako ikuspegi ezkor eta ilunak: gisa hortan, kristauak ez luke munduan kokatzerik eta hunen beldurrez bizi behar luke... Zorionez, Ebanjelioak beste erronkarik (desafiorik) eskaintzen eta eskatzen dauku. Jondoni Joaniren Ebanjelioan, hiru zentzutarat hartua da “mundua” : - “lur” zentzurat, mundu kreatua - “gizadi” zentzurat: “ ...Jainkoak hain maite izan du mundua, non bere Seme bakarra eman baitu... (Jn 3, 16). Munduaren maitez, gizadiaren maitez eta hunen salbatzeko, eta ez kondenatzeko, igorri du Jainkoak bere Semea. - “Jainkoaren kontrako indar” zentzurat. Bainan ez litaike zilegi eta gehiegikeri izigarria litaike “ Jainkoari uko egiten dion mundua ” kristau ez direnekin edo Eliza onartzen ez dutenekin identifikatzea. Testamendu (Itun) Berrian ez da nihun holakorik ikusten.

MUNDUAREN MAITEZ... Jondoni Matiuren arabera (Mt 25), maite ez duten “fededunak” dira gaixto, maite duten “fedegabeak” dira zintzo eta zuzen (Mt 7, 21). San Agustinek berak ere ez zuen nehoiz “Jainkoaren hiria” Elizarekin identifikatu, ezta “lurreko hiria” kristau ez direnekin ere: bi “hiriak” mundu huntan arras nahasirik daudela erraiten du (ikus La Cité de Dieu I, 35) eta erraiten du Elizan badirela Jainkoa ukatzen dutenak, eta Elizatik kanpo ere badirela Jainkoa onartzen dutenak: “badira eliztar izanik ere Jainkoaren lagun ez direnak, eta eliztar ez izanik ere Jainkoaren lagun direnak”. Erdi Aroan identifikatu ziren Eliza eta Jainkoaren erreinua alde batetik, ez-kristauak eta gaitzaren erreinua bestetik. Batikanoko II. Kontzilioak ere ikuspegi hori errotik zuzendu du, eta argi eta garbi erakusten du kristau ez direnen ganik gauza ainitz badugula ikasteko: irakurtzekoak dira Gaudium et spes edo Nostra Aetate . “Eliza, era berean “ageriko taldea eta komunitate espirituala”, gizadi osoarekin batera aitzina doa eta munduaren lurreko zori berbera du, eta Kristoren baitan eraberritua eta Jainkoaren familia bilakatua izan behar duen gizartearen altxagarria eta arima bezala dago.” (GS 4. Kap., 40).

tinko hetsirik atxikitzeko bainan elikagaieri nahasteko, hauen ontzeko eta goxatzeko. “Elizak uste du, honela, bere kide bakoitzaren eta komunitate osoaren bidez, asko egin dezakeela gizakien familia eta historia gizatiarrago bihurtzeko” (GS 4. Kap., 41), jakinik (inoxentak ere ez gira izan behar) bekatuak hondatzen duela giza ekintza, eta borroka latza eraman beharra dagola ilunpetako indarren kontra, harrokeria eta maltzurkeriaren kontra. Oro har, bekatuaren eta ilunpetako indarren (desorekak, beldurrak, injustiziak, pairamenak, hondamen irriskuak...) eragina kontutan harturik, Kontzilioak jarrera guziz baikorra agertzen du mundu modernoari begira eta fedezko baikortasunerat deitzen ditu kristauak. Azken batean, nola eta zertan erakusten du norbaitek jainkotiarra den ala ez ? Ez bere sinezkizunetan, bainan bere barneko ontasunean eta onezko jokabidean. Nork du egiazki Jainkoaren Izpiritua ? “Maitasuna, bozkarioa, bakea, pazientzia, bihotz ona, onginahia, leialtasuna, eztitasuna, bere buruaren jabetasuna” duenak (Gal 5, 2223). Eta kalitate hauek denak ez dira ez elizatiarren eta ez eliz-ministroen ondasun pribatuak. Bururatzeko, gogorat datorkit hainbestetan kantatu izan dutan Iratzeder-en olerkia (Haitz pea): “Zatozte... dugun... munduaren maitez elgar mintza ta maita.”

Alabainan altxagarria, edo gatza, ez dira untzi batean

Peio Ospital

Hiru astez segidan agertuko dauzuegu Fabien Bereterbidek "Développement Magazine CCFD" aldizkaritik euskaratu duen artikulua, Brasilgo oihanetan bizi direnen eskubideen aldeko borrokaz. Brasilen, Parrako estatuan, duela lau urte, garbitu zuten Dorothy Stang serora jabe aberats batzuentzat ari ziren tirokari batzuek. Geroztik, Dorothy Amazoniako oihan funditzaileen aurkako gudarien ikur eta bertze bizimolde baten sustatzaile itxura gelditu da. Haren gudua, zer zen : lurraren lantzeko dretxoa ukan zezaten laborari pobreenek jabe handien hordagoeri ihardokiz. Zer zuen bere leloa ? «Gure biziaren akabantza da oihanaren herioa». Berrogoi urtez, Amazoniako oihanaren bostetarik bat funditua izanez, arrangura hori ez da fundamenik gabe. Bi mila bosteko otsailaren hamabian zazpiak eta erdietan, Dorothy Stang serora badoa GIP (Garapen Iraunkor Proiektua) «Ezperantza» deitu asentamentorat, Anapu herritik berrogoi eta hamahiru kilometretan den Asentamentorat, Anapu herria Parrako estadoaren hegoaldean delarik, Asentamento horiek direlarik laborariek landu lurrak, gobernuaren eskutik ardietsiak baimen baten bitartez. Bidea lurrezkoa da, bihurgunetsu, dena patar eta gain-behera. Bi gizon armadunek jauts-arazten dute serora amerikanosa bere beribiletik. «Zazpi tirok hurbil hurbiletik tiratuek, joiten dute serora», dio Aita Amarok, Anapuko erretorak eta seroraren adixkideak. Erahila izan aitzin, Bibliaren fierki erakusteko denbora ukan du, «ene arma, hau da» oihukatuz, lekuko batek dionaz. Lau urteren buruan, orroitzapen hori ez dezake ken burutik Amaro apezak. Zonbat mehatxu ukan zuen Dorothy serorak orroitzen da Amaro apeza hil-tokian landatua izana den kurutzearen aitzinean. Ez zuten mehatxu horiek durduzarazten gure serora. «Oihanaren erdian geriza-gabeko lurlantzale xumeak ez zituela nehoiz abandonatuko errepikatzen zuen. Bizitze hobe baten dretxoa badute lur-hazle baten gainean biziz, duintasunez, ekoizpenak sor-araziz, funditu gabe oihana». Hurbiletik ezagutu dutenek diotenaz, bere aurkariak, nardaraziz, eskutik joan–arazten zituen, bere boz eztiarekin eta pazientzia handiarekin. Harekin lan egiten zuen Jane Dwyer serorak dio : «Lur-jabe handien hordagoen parrean hogoi eta hamar urte iragan ditu laborari pobreen defendatzen». Legearen errespetarazteko pagatuak ziren poliza militarrek eta zibilek ez zutelakoan deus egiten, salatzen zituen. IBAMA deitu ingurumenaren eta ekei naturalen aldeko brasildar eraikidura, oihanaren neurrian bipiltzekotan, muntatua zena, IBAMA hortako enplegatuak, diru-truke ustelduak izanez, salatzen zituen. Brasilia hiribururaino joaiten zen INCRA-ko arduradunen zirikatzerat, INCRA horren helburua zelarik lur-kudeantza xuxenaren sustengatzea, fazendero, jabehandiek furnitu lur-jabetza-ageri faltsuak ezeztatuz. Bi helburu zituen Dorothy-ren guduak : oihan-funditzearen poxulatzea eta bertze bizi-molde baten alde lan egitea. Haren biziko leloa, orai herio-itun bilakatua «Oihanaren heriotzea, gure biziaren akabatzea da». Inketamendu oinarritua «berrogoi urtez, Amazoniako basoaren bostetarik bat funditua izan da, 600 000 km 2, 1998-tik geroz, Frantzia guzia baino eremu handiagoa. Parrako estadoko oihanaren erdiaren jabegoa, ehunetarik batek dauka eskuetan. Horien balentria, bideen zuzen-kontra urratzea, oihanaren funditzea, handik baliozko zuren kentzea, zigorlotsarik gabe eta gero bota soja eta kabala». F. Bereterbide (Gero beretik)

Dorothy Stang (1)

OLDARTU “Oldartu-Lutter ensemble” izeneko taldea sortu da berrikitan, egitura hauk bilduz bere baitan : AB, ATTAC, Batasuna, Collectif contre les violences sexixtes, Comité d’action Soule, CNT, ELB, Ikasi eta Irauli, LAB, NPA, Segi, Solidaires. Talde horren helburua da hobeki ihardukitzea gaur egun gizarteak bizi duen egoera kaxkarrari, sozial borrokak adibidez eraginkorkiagoki elgarrekin aitzina eremanez.

EUSKAL IRRATIAK

HERRIA

Ekainaren 18a, osteguna : 19.00 : Mintza leku, Euskal Herria Zuzenean festibalaz. Ekainaren 21, igandea : 9.30 : Gure bazterrak Iruritik, 10.30 : Meza, Baionatik, 12.30 : Gure arbasoak, Aldude Xotroineko Florentino Maia joareetaz, 17.00 : Emazteen txirrindulako Frantziako itzuliaren etapa. Ekainaren 22a, astelehena : 20.00 : Brigitte Chizelle soziologo eta erakaslearen mintzaldia etxaldeen ondokoratzeaz

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

URTE-SARIAK

Ekainaren 20an Larunbata : 14.00 : “Laxaldia” zer da ? Teoria, gorputz gogoak sano ibiltzeko… Junes Casenave Harigile, apez, idazle eta belhar jakileak emanik hitzaldia, Donapaleun, “Otsail ostegunak” sailean, Zabalik elkarteak antolaturik. Berriz zabaldua : Ekainaren 22 (23.00); 23 eta 25an (14.00 eta 20.15) Ekainaren 21an Igandea : 20.15 : “Dantza elizetan”. Berriz zabaldua : Ekainaren 24 eta 26an (14.00 eta 20.15) 7.15, 14.45, 20.45 : Lapurdi Irratiaren kronikak egunero : Asteartea 23 : Jondoni Paulo Apostuloa – Gure garaiarentzat misionest bat – Pierre Andiazabal. Asteazkena 24 : Liburuen alorra – Elkar Megadendatik Peio Etxeberri-Aintxart. Osteguna 25 : Iruneako elizbarrutiaren berriak. Ostiralean 26 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Jamattitt Dirassar.

KULTURA SAILA

N° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10 11, Jacques-Laffitte karrikan

50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 € Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan 8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Bahituak : Oroit gaiten haietaz, ez ditzagun ahantz, pentsatuz nola bizi diren, batzuentzat urteak eta urteak, nonbait direla zainduak edozein oihan ilun batean, Ameriketan, Asian, Afrikan, hots, mundu guzian. Elles et moi : Bi zatitan emana izan da emankizuna, astearte eta asteazken aratsetan France 2 gatean. Hau da Isabel Esteva, katalan emazte baten bizia, 15 urtetarik bere amarekin sartu zelarik Frantzian 1939an, 80 urte arte Pariseko jostura etxe handi baten nagusia delarik. Lehen zatia oso interesgarria zen : nola hartuak izan diren errefusiatu horiek, gehienetan gaizki gorriak zirelakotz, batzutan ongi elkartasuna erakutsiz. Ez ahantz orduan sortu zirela Katalunian Argeles-eko eremu berezia gizonak biltzen zituela eta gutarik hurbil Gurs-ekoa. Orduko giroa ederki adierazia da bereziki ama sehi eta sukaldari den jauregian. Horgo nagusietan denetarik bada : aita gizon ona errefusiatuen onartzeko eta laguntzeko, ama bere kasta baloreei osoki atxikia, alaba anarkista aireño batekin, semea urguluz betea eta Petain eta Alemanen alde jarriko dena. Errefusiatu ama-alabek behar dute berea jasan bainan gelditzen dira fermuki beren ideietan. Bada zenbait gogoeten egiteko parada. Lehenik, guk Iparraldeko euskaldunek, nola hartu ditugu ihes joaiten ziren gure Hegoaldeko anaiak ? Eta orain nola hartzen ditugu goseteari ihes egiteko gure ganat heldu direnak ? Omar Bongo : Bartzelonako eritegi handi batean eman du bere azken hatsa Omar Bongo 41 urtez Gaboneko presidente izanak. Jakin den egun berean “C’dans l’air” emankizunean (France 5 gatean) zenbait adituk eman dute beren iritzia. Bere karguan irauteko jakin du Bongok nola balakatu Gabon herrialdean bizi diren leinuak, dirua merke delarik leinuetako nagusien adiskidetzeko. Gauza bera egin arrotzentzat eta bereziki frantses alderdi gehienentzat. Bazen Parisen banku bat hortarako egina eta alderdi eta diruzainek bazakiten helbidea. Segida ere badauka seme-alabekin, familia guzia boterean edo boteretik aski hurbil izanez. Horiek guziak jakin dira emankizun hartan. Euro-hauteskundeak : UMP nagusitu da eta iraultza “Europe Ecologie” zerrendatik dator kasik sozialistek bezainbat egin baitu. Orain, Sarkozyrekin hasiz denak berdatzen ari dira. “Berde, maite zaitut, berde” kantatzen zuen Federico Garcia Lorca olerkariak. Alderdi guziak berdez jaunzten ari dira errepikatuz : Ni baino berdeagorik ez da ! J.H.


7

INTEGRAZIO BATZORDEAREKIN Integrazio Batzordearen biltzar nagusia larunbat huntan eginen da, ekainak 20, aratsaldeko 2ak eta erdietan, Kanboko Xalbador ikastegian

HUNA BERRIZ PAXKAL PIXKORRIK Ezkurra anaiak . . . . . . . . . . .50 Alfaro-Kurutcharry . . . . . . . .46 Huna berri on bat Baionattipiko trinket zaharrean : hiru ilabeteren buruan, kasik egunez egun, Paxkal Ezcurra II berriz hasi dela pilotan, martxoaren 14 hartan Waltariren kontra galtzean egin “xorakeri” haren ondotik. Orduan ate berinadunari bere kexuan eman kaskakoak dena odoletan jarri zion besoa hor dauka berriz kasik sendorik, eta lehen partida hortan irabazle gainerat, pilotazale guzien atseginerako. Lehenik mina sendatu, gero pilotariaren bihotza eta bertutea, hartu du denbora, berriz abiatu da trinketetan lagunen ikusten, partidetan, Garatenean ere astelehenetan, telefonan bezala bere berriak emanez, nola zoan, eta, geroxago, nola zabilan kinearekin, azkartzen, berriz lehengo fidantzia hura gogortzerat bermatzen eta trebatzen, eta aitzina, lehen perekak, eta joak ere, sobera zanpatu gabe hastean… Horra bai, ororen buru, ortzeguneko hori, Patrik anaia zuhurra lagun, Alfaro ta Kurutcharry meneratu arteraino, gerokoak geroko. Ongi-etorri Paxkal gaizoa, euskal pilotazale guzien partez, badiuk hire beharra ! ARMENDARITZEN BEROAN BERO Etcheverry-Oçafrain . . . . . .40 Sorhuet-Lazcano . . . . . . . . .37 Jende gehiago igande huntan eta hobe ! Eta hau bigarren berri ona : uste ginuen Sorhueten eta Oçafrainen guduka izanen zela hori, beti hoberena kondatuz ibiltzen baigira, bainan ikusi dugu ere Etcheverry eta Lazcano hor ginituela. Lehen hori doi bat zuhur eta prestu ikusi dugu, botean ere ez nausi behingoan, 9 bakarrik, eta 11 Sorhuetek baina hau ere ezagutzen dugu. Hor urrunago joan gabe erranen dugu partida ederra egin duela Lazcanok, bere beso handiarekin eta ukarai bat mimena bezain plegakorra, oraino pilota batzu eskapaturik ere noiztenka. 29 urtetan orai ordu duela hoberenetaratzeko, bainan oroit Etchemendy batek ere adin hortan zituela bere 10 urte hoberenak hasi. Eta horra beste guziak ere : Sorhuetek ez du orai nehoren beldurrik bainan igandean parada batzu eskapatu zaizko, bereziki ondarrean, Oçafrainek baliatu dituenak bere lagun gaztearekin irabazteko. Igandeko partida, Elhinan, Waltari-Kurutcharry eta IbarrolaHarizmendi. Hori izanen da bigarren finalerdia, 28an lehen irabazleen kontrako finala jokatzeko. Lehen partidan, buruzburuka ernea, Peio Goicoetcheak irabazi diona Peio Tellier urruñarrari. Horra hor bi gazte, pilota gose direnak eta gu ere bai, holako putikoekin. Igandean beraz, lehen partidan : Peio Goikoetxea eta Bixente Elgart, beste urruñarra. GARATENEAN BERRIZ ERE EZCURRA Ezcurra-Dermit . . . . . . . . . . .50 Aguirre-Bessonart . . . . . . . .49 Garateneak bere hitza badauka beti bere asteleheneko partida arrakastatsuarekin. Aldi huntan ere izan da berotasun eta

muimendu. Ezcurra maizenik aitzinean eta ez ustegabetarik, bote ainitz ere sartu baitu eta guti galdu aitzin hartan. Halere uste izan da gazte horien adinak mintzatu behar zuela eta goiti egin ere dute ondarrerat. Bainan Patriken sare eta espres egin “huts” batzuk ereman dute berriz ere partida. Ar ditela gazte horiek oraino Ezcurrarekin, ikasiko dute. Helduden astean ageriko, Saldubehere anaien kontra ere irabaziko duten. Ni aldi huntan, gazteen alde ! PLAZALAXOKO XAPELGOAK Saldumbide-Elissalde . . . . .30 Endara-Mariluz . . . . . . . . . . .25 Saratarrak garaitu dituzte itsasuar bigarrenek. Palomes-Arambel . . . . . . . .30 Etchevers-Arbeletche . . . . .23 Baigorriarrek Irisartarrak bentzutu. Laduche-Berasategui . . . . .30 Etchebarne-Arrue . . . . . . . .21 Azkaindarrak hemen Denek Batekoeri nausitu. Aguerre-St Esteben . . . . . . .30 Sasco-Etcheveste . . . . . . . .22 Hor Itsasuarrek Lau-Herrikoeri irabazi. Etcheto-Maitia . . . . . . . . . . . .30 Latchere-Iturralde . . . . . . . .24 Hazpandarrak irabazle, Mauletarrekin. Jaureguy-Lucu . . . . . . . . . . .30 G.Etchebarne-Bonetbeltx . .28 Huntan Amikuztarrak dira Airetikekoeri nausitu. Bidarrai, Arberatze eta Hazparne-Zelaian jokatu dira horiek. Eta finalerdiak helduden igandean Hazparnen jokatuko, 16 orenetan : Etcheto-Maitia (Noizbait) eta Palomes-Arambel (Zaharrer Segi), gero segidan Etchebarne-Bonetbelche (Airetik) eta Laduche-Berasategui (Azkaindarrak). HEGOALDEAN IBAI PEREZ, 18 URTEKO GAZTEA Ibai Perez-Pascual . . . . . . . .22 Aritz Lasa-Eulate . . . . . . . . .19 18 urte bai eta hau profesionaletan lehen partida, eta irabazi, pilotari fina jadanik, bizia, pilota kentzen eskuinaz ala ezkerraz, behar ere zen hunen irabazteko, Sestaoko partida hortan. Ez da dudarik, ikusiko dugula ondoko egunetan. Biziko da pilota, holako batzuekin eta badira beraz gazteak pilota maite dutenak. Olazabal . . . . . . . . . . . . . . . . .22 Berasaluze IX . . . . . . . . . . . .10 Han berean zen hau, laueterdian. Koka-Behobide . . . . . . . . . . .22 Chafee-Urrizelki . . . . . . . . . .19 Arretxe II-Begino . . . . . . . . .22 Urritikoetxea-Mendizabal II .13 Arrigorriagan jokatuak hauk. Berasaluze VIII-Zearra . . . . .22 Olaizola II-Apraiz . . . . . . . . .18 Diaz-Oteiza . . . . . . . . . . . . . .22 Agirre-Iza . . . . . . . . . . . . . . . .18 Gallartan ziren hauk biak. Uriarte-Lasa III . . . . . . . . . . .22 Capellan-Urberuaga . . . . . . .20 Maeztuko partida, hau. Apezetxea-Zezilio . . . . . . . . .22 Larralde-Arruti . . . . . . . . . . .13 Berasaluze IX-Beroiz . . . . . .22 Olazabal-Zubieta . . . . . . . . .14 Eibarreko Astelenan ziren partdia hauk eta besterik ere. Bego

BARDOZEKO FINALAK Iragan larunbatean, Union Basque batasunak Bardozeko trinketean muntatu ditu paleta jokoan, gomazko pilotarekin, emazte eta nesken finalak. Huna nola iragan diren : Xoriak : Marion CasenaveFanny Laguette (Uhaldean) 40, Amaia Sein-Christelle Makiriain (Senpere) 21. Arinak : Audrey Ugarte-Murielle Irazu (Hendaia 1) 40, Audrey Aguirre-Amaia Larralde (Hendaia 2) 19. Gaztetxoak : Mirentxu Urruty-

Céline Larrondo (Denek Bat) 40, Emilie Etcheverry-Anais Milhac (Irisarri) 16. Kadet-Junior : Pantxika Ouret-Elorri Uhalde (Airetik) 40, Marina Caille-Marina Lacase (Larresoro) 18. Helduak B : Karine Six-Vanessa Heguy (Uhaldean) 40, Virginie Molia-Stephanie Jocou (Aviron) 35. Helduak A : Pantxika Fagouet-Marion Etchegoinberry (Abarratia) 40, Florence Goalard-Pantxika Urrutia (Biarriztarrak) 29.

IBARLAKO WIMAX SAREA BERRIZ ERE TRABATUA

LEGEZKO ABISU Scop COPELECTRONIC z.a. du Hillans 64990 St Pierre d’Irube Réunis en A.G.O.A. le 05 juin 2009 tous les associés présents ou porteurs de parts, après avoir écouté la lecture du rapport du Conseil d’Administration eta du commissaire aux comptes, ont approuvé les comptes ainsi que la gestion de la coopérative telle qu’elle a été présentée. L’A.G.O.A. a constaté : la fin du mandat d’administrateurs de : Mrs José Corréia - Frédéric Galardi Christophe Griman et Vincent Pont. l’élection en tant que nouveaux administrateurs de : Mme Nathalie Etchegoin et Mrs José Corréia - Frédéric Galardi Christophe Griman et Vincent Pont. la nomination en qualité de Commissaire aux comptes Titulaire de la Sarl Audec, sise à 64160 Morlaas et de Mr Arnaud Prince en qualité de Commissaire aux comptes Suppléant. Les excédents nets et a approuvé leur affectation conformément à la clé de répartition proposée par le CA du 11.12.2008. La variation de capital de : 367.360 € au 31.12.2007 à 381.632 E au 31.12.2008. Tous pouvoirs sont donnés au Président pour effectuer toutes formalités afférentes aux résolutions ci-dessus. Le Conseil d’Administration

Haurrek despedida kantu bat eskaini diote wimax zutoinari, lore-xortak zintzilakatu ondoan

Joanden astean, AmikuzeIholdi-Oztibarreko wimax sarearen kontrako taldeak berriz ere trabak ekarri ditu Ibarlan, EDFko langileak ez utziz wimax loturak egitera. Ondorioz, langile horiek itzuli dira deusik egin gabe... Christophe CAUSSADE Avocat Conseil en droit des sociétés & droit commercial “Central Forum” - Bayonne (64100) (05 59 52 93 32) RENE MERLE Société à responsabilité limitée Au capital de 7 622 E porté à 28 000 € Siège social : 10, rue Port Neuf (64100) BAYONNE 342605144 RCS Bayonne Par décision du 05/06/2009 l’associé unique de la société RENE MERLE a décidé, à effet du même jour d’augmenter le capital d’une somme de 20 378 € pour le porter de 7 622 € à 28 000 € et de modifier les statuts en conséquence. RCS BAYONNE Christophe CAUSSADE Avocat Conseil en droit des sociétés & droit commercial « Central Forum » - Bayonne (64100) (05 59 52 93 32) BRIKETENIA SARL Société à responsabilité limitée au capital de 15 550 euros Siège social : Maison Briketenia, Chemin de l’empereur (64120) GUETHARY 309585578 RCS Bayonne NOMINATION D’UN CO-GÉRANT Aux termes d’une délibération en date du 1 er juin 2009, la collectivité des associés a nommé en qualité de cogérant Mme JOBERT-POLETTE MarieClaude, épouse IBARBOURE, demeurant Landaburuko-borda – (64210) BIDART, pour une durée illimitée. La Gérance EURL ZUZUGNATE Société à Responsabilité Limitée au capital de 7.622,45 euros Siège Social : CD301 64220 SAINT MICHEL 412 382 855 RCS BAYONNE Avis de dissolution anticipée de la société. L’assemblée générale extraordinaire du 10 Juin 2009 décide de la dissolution anticipée de la société à compter du 30 Juin 2008 et sa liquidation amiable sous le régime conventionnel, conformément aux dispositions statutaires. La société subsistera pour les besoins de la liquidation et jusqu’à la clôture de celle-ci. Est nommé liquidateur André AHADO qui bénéficie des pouvoirs les plus étendus pour réaliser cette mission et le siège de la liquidation est fixé à : 8 Rue des Bergers – 64220 Saint Jean Pied de Port. Le dépôt des actes et des pièces à la liquidation sera effectué au registre de commerce et des sociétés de Bayonne. Le Gérant Clôture de liquidation Les associés de l’Eurl ZUZIGNATE, société en liquidation, réunis le 10 Juin 2009, ont approuvé les comptes définitifs de liquidation au 30 Juin 2008, donné quitus à Monsieur André AHADO, liquidateur, de sa gestion et constate la clôture de la liquidation à compter du même jour. Le dépôt sera effectué au RCS de Bayonne. Le liquidateur

SCP BOULOUS & CHEVALLIER Société d’Avocats au Barreau de BAYONNE 15 rue Raoul Perpère - Bâtiment 22 Le Forum 64100 BAYONNE Tél : 05 59 31 21 21 /Fax : 05 59 31 21 29 CESSION DE FONDS DE COMMERCE Aux termes d’un acte sous seing privé en date à BAYONNE du 03 juin 2009, enregistré au SIE de BAYONNE le 05 juin 2009, bordereau 2009/688 case n°16, Monsieur Gilbert CUYAUBERE, né le 22 juin 1954 à LOURDES (65), époux de Madame Chantal CASSAGNABERE, née le 07 septembre 1957 à BAYONNE (64100), avec laquelle il est marié sous le régime de la communauté légale à défaut de contrat de mariage préalable à leur union célébrée devant l’Officier d’Etat Civil de la Mairie d’ANGLET (64600), le 15 octobre 1987 et demeurant ensemble à VILLEFRANQUE (64990) Chemin de Mounou Kenéa, “Etche Laria”, a cédé à : La société UMEYU, société à responsabilé limitée au capital social de 5.000 €uros, dont le siège social est sis à BAYONNE (64100), 8 Quai Galuperie, immatriculée auprès du registre du commerce et des sociétés de BAYONNE sous le numéro 493 211 148, Un fonds commercial de vente de débit de boissons (licence IV) connu sous le nom commercial “LE MACHICOULIS”, exploité à BAYONNE (64100), 6 - 10 Quai Galuperie, moyennant, le prix de CENT TRENTE MILLE EUROS (130.000 €uros), s’appliquant aux éléments incorporels à hauteur de 90.000 €uros et aux éléments corporels à hauteur de 40.000 €uros. L’entrée en jouissance par la prise de possession réelle et effective et la pleine propriété sont intervenues le 1er juin 2009. Les oppositions, s’il y a lieu, seront reçues dans les dix jours de la dernière en date des publications légales à l’adresse du fonds cédé, savoir à BAYONNE (64100), 6 - 10 Quai Galuperie, où domicile a été élu à cet effet. POUR AVIS SCP BOULOUS & CHEVALLIER Société d’Avocats 22 le Forum - 64100 BAYONNE Tél : 05 59 31 21 21 /Fax : 05 59 31 21 29 AVIS DE CONSTITUTION Aux termes d’un acte sous seing privé en date à BAYONNE du 29 mai 2009, il a été constitué une société présentant les caractéristiques suivantes : Dénomination sociale : DUBON, Sigle : LE FANDANGO, Forme sociale : société en nom collectif, Siège social : 28 rue d’Espagne (64100) BAYONNE, Objet social : La société a pour objet l’activité de restaurant, bar (licence IV), presse, articles pour fumeurs. Durée de la Société : 99 ans à compter de la date de l’immatriculation de la Société au Registre du commerce et des sociétés, Capital social : 1.000 €uros par apport en numéraire, Associés en nom et Gérance : Monsieur Philippe DUBON, demeurant à MONTAUBAN (82) 12, Impasse Frezières et Monsieur Justin DUBON demeurant à MONTAUBAN (82), 19 lot Canteloube, aux fonctions de cogérants de la Société pour une durée illimitée. Immatriculation de la Société au Registre du commerce et des sociétés de BAYONNE. La Gérance

Christophe CAUSSADE Avocat Conseil en droit des sociétés & droit commercial « Central Forum » - Bayonne (64100) (05 59 52 93 32) AVIS DE CONSTITUTION Aux termes d’un acte sous seing privé en date à BIARRITZ du 03 juin 2009 il a été constitué une société présentant les caractéristiques suivantes : Dénomination sociale : 64 CONNECTIONS Forme sociale : Société à responsabilité limitée Siège social : 21 Avenue de Verdun (64200) BIARRITZ Objet social : Création et gestion de portails internet. Durée de la Société : 99 ans à compter de la date de l’immatriculation de la Société au RCS Capital social : 3000 euros. M. Christophe BOUQUIN, demeurant 21 Avenue de Verdun à (64200) BIARRITZ, est nommé premier gérant de la société pour une durée illimitée. Immatriculation de la Société au RCS de BAYONNE. Pour avis. Christophe CAUSSADE Avocat Conseil en droit des sociétés & droit commercial « Central Forum » - Bayonne (64100) (05 59 52 93 32) VENTE D’UN FONDS DE COMMERCE Suivant acte sous seing privé en date à Bayonne du 28 Mai 2009 enregistré à la Recette des Impôts de BAYONNE le 09 Juin 2009, bordereau n° 2009/704, case n° 21, Madame Marie-Thérèse GUICHENDUCQ, demeurant Place de la Mairie – « Erremunteguy » 64990 URCUIT, a cédé, A la société LE PETIT PANIER, Société à responsabilité limitée au capital de 4000 E, dont le siège social est Place de la Mairie – « Erremunteguy » - 64990 URCUIT, en cours d’immatriculation au RCS de Bayonne, représentée par son co-gérant Mme PECASTAINGS, un fonds de commerce de débit de boissons (IV ème catégorie), presse, alimentation, dépôt de gaz, sis et exploité Place de la Mairie – « Erremunteguy » - 64990 URCUIT, moyennant le prix de 47 000 Euros. La prise de possession et l’exploitation effective par l’acquéreur ont été fixées au 08 Juin 2009. L’acquéreur sera immatriculé au RCS de Bayonne. Les oppositions seront reçues dans les dix jours de la dernière en date des publicités légales, au siège du fonds cédé. Pour avis. Christophe CAUSSADE Avocat Conseil en droit des sociétés & droit commercial « Central Forum » - Bayonne (64100) (05 59 52 93 32) AVIS DE CONSTITUTION Aux termes d’un acte sous seing privé en date à BAYONNE du 28 Mai 2009, il a été constitué une société présentant les caractéristiques suivantes : Dénomination sociale : LE PETIT PANIER Forme sociale : Société à responsabilité limitée Siège social : Place de la Mairie – Maison « Erremunteguy », 64990 URCUIT Objet social : Commerce de débit de boissons licence de 4 ème catégorie, vente de presse et de journaux, d’alimentation, de petite restauration et dépôt de gaz. Durée de la Société : 99 ans à compter de la date de l’immatriculation de la Société au RCS Capital social : 4 000 euros Madame Marie-Thèrèse GUICHENDUCQ, demeurant Erremunteguy – CD 257 64990 URCUIT Madame Sophie PECASTAINGS, demeurant Résidence les Rives d’Halcouet 64990 URCUIT Madame Sabine SAUSSES, demeurant Quartier Chatarteguy – Chemin Eyheralde 64990 URCUIT, sont nommés premiers gérants de la société pour une durée illimitée. Immatriculation de la Société au RCS de BAYONNE. Pour avis.

« Suivant acte reçu par Maître Pierre FAGOAGA, notaire à SAINT JEAN DE LUZ, le 11 Juin 2009. Monsieur André Louis CARCENAC, retraité, et Madame Laure Julie Marie VIAL, retraitée, son épouse, demeurant ensemble à CIBOURE (64500), 2, avenue d’Errepira, Mariés à la Mairie de MEKNES (Maroc), le 09 Août 1947 sous le régime de la communauté de biens meubles et acquêts. Ont aménagé leur régime de communauté et ont notamment convenu : Qu’en cas de dissolution du mariage par décès de l’un des époux, tous les biens meubles et immeubles qui comSARL MENUILAND posent la communauté appartiendront 18 Quai Chaho en pleine propriété au survivant des 64100 BAYONNE époux. 500 588 231 RCS BAYONNE Les oppositions pourront être faites Avis de remplacement de gérant dans un délai de trois mois et devront Suite à une AGE en date du 28/09/2008, être notifiées, par lettre recommandée il a été décidé de remplacer l’actuelle avec demande d’avis de réception ou gérante, Madame Poirier Patricia, par par acte d’huissier de justice à Maître Monsieur Poirier Adrien, demeurant 30 Pierre FAGOAGA, notaire à SAINT avenue du 1 er mai 40220 Tarnos, à JEAN DE LUZ (64504), BP 419, et en ce compter du 01/01/2008. Les modifica- cas, les époux pourront demander l’hotions seront faites auprès du RCS de mologation de cet aménagement au triBayonne. Pour avis bunal de grande instance. »


8

Japonia eta Xina-n gaindi (3) Biharamunean, igandea: San Josepe elizarat goazi, 9-ko mezarat. 8 orenetako meza ez da bururatua, eliza mukurru betea dago. Frantxua Garat eta Andde Noblia gurekin diren apezek parropiako apezarekin erranen dute meza. Xinan badira “ bi eliza ”, erran ginezake. Xinako gobernuak onartzen duen eliza, harek baititu apezpikuak izendatzen, “ eliza ofiziala ”, eta bertzea, “ sasi-eliza ”, Erromako aita sainduak izendatu apezpiku eta apezekin. Erran gabe doa, guk ofiziala bakarrik dugula ikusi. Eta ikusi duguna da jendeen kartsutasuna! Gregoriano kantuak dituzte xinatarrez itzuli, guk euskaraz egin bezala, eta aireak ezagunak izanez, elkarrekin kantatu dugu, hek xinatarrez eta guk euskaraz edo latinez. Meza otoizlaria, meza hunkigarria, meza mundukoa, zernahi mugen gainetik jendeak biltzen dituen meza. Erlisionea ez ote da elgarren lotura, elgarren biltzea, elgarrekin otoitz eta kantu egitea Jainkoari buruz? Hori dugu senditu eta partekatu, Pekin-eko eliza batean, “Hiri debekatu”-tik hurbil, hango girixtinoekin. 260 miliun xinatar girixtino badira, ehunetik hogoi, eta bertze hainbertze musulmano. Orotara, miliar bat eta 300 miliun xinatar dira, bederen!

tan, kurri, bisitan, hiri nagusi guzietan bezala. Guk “ Udako jauregia ” deitzen duten tokia bisitatu dugu, aintzira baten ondoan, han baita Tseuhik manatu marmolazko itsasuntzia. Guk itsasuntzi egurrezkoa hartu dugu aintzira zeharkatzeko.

Zer da Xinatarren igandea? Jendea trumilka Mao-ren jaurobia ikusterat. Han ziren lerro lerro, goiz goizetik, milaka eta milaka jende! Erosketak, denak idekiak izanez. Baratzetan, parketan, belaunaldi guzietako jendeak ibiltzen dira, jokoetan, karte-

Aratsaldean, Joko Olinpikoen tokia ikusten dugu, delako “ kafia ”, telebixtan joanden urtean hainbertzetan erakutsia. Bazterrak garbi, berri. “ Xinak ehun urte igurikatu ditu Joko Olinpikoak ukaiteko ” erran digu gure gidariak. Maite Irazoqui (gero beretik)

Gure gidaria Konfuzioren “ dizipulua ” da. Konfuzio hori filosofoa zen, JesuKristo aitzineko seigarren mendekoa eta haren bidea bertutea zen. Nahi izan du jendek Bertutea ukan dezaten beren gidari eta bere liburuek hori dute erakusten, bera erakasle baitzen. Metodo bat du agertu, Yin eta Yang deitua, izadiari behatuz xeheki antolatu duena. Metodo horren bitartez, mundua eta egintza guziak bertuteari dira lotuak eta gizadiak harmonia edo elkar-aditzea du aurkitzen. Yu jaunaren arabera, “ Xina ez da oraino prest demokrazian bizitzeko; horri buruz doa, bainan bere urratsean eta ez da sobera laster joan behar ”. Xinatarrek ere, Japonesek bezala, kapitalismoa, jateko txarra, modak, armadako jeneralak han formatuak, kutsadura, etabar... Ipar Amerikanoen gain dituzte ezartzen, beren aldaketa txarren hobendun hek ekarriz.

SAN FRANTZISKON, DIAMANTEZKO EZTEIAK

Jean Baptiste eta Graziana Uhalde, familiaz inguraturik

Iduriz 60 urte ainitz da eta bizkitartean “zein laster iragan diren !” Hori oroitarazi dauku Graziana Uhaldek bere ezkontzaren 60. urtemugakari egin daukun mintzaldi pollitean. Maiatzaren 23an, San Frantziskoko Euskal Etxean ospatu dute Jean Baptiste eta Graziana Uhaldek beren 60. urtemuga Ezterenzubiko herri airos eta pollitean ezkondu zirela. Kari hortara elgarretaratu gira ahaide eta adiskide andana bat oroimenezko egun eder hortan parte hartzeko. Mahain eder batzuren inguruan giro goxo batean egon gira. Afal ondoan Grazianak mintzaldi pollit batean pertsu zenbaitez lagundurik, urteetan iragan diren gertakari ainitz ekarri dauzkigu oroimenera, denek plazerrekin eta berdin nostalgia poxi batekin aditu ditugunak. Jean Baptiste eta Graziana ezkondu-eta Garazi aldean hasi ziren bizitzen, bainan denbora hartako ekonomia Euskal Herrian ez baitzen espantu egitekoa, deliberatu zuten Ameriketara juaitea, geroko bizitza hobe baten esperantzak eta aments eder zenbaitek hartara ekarririk. Kaliforniara etorri-eta lehenbiziko urteak ez ditaizke segurrenik errexak izan, herrialde berri batean hizkuntza ezin mintza, familia ere heldu eta holako... Bainan Jean Baptistek erraiten zuena gero hau zen : “Neure bihotzeko andere gaztearekin Kaliforniarat heldu nintzalarik, ez ninduen lanak lotsatzen, banakien lanean ariz geroz zerbaitetarat helduko nintzala Kalifornian, ez nuen deuseren beldurrik !” Eta dudarik gabe nunbait zerbait untsa juan izan da. Jean Baptiste eta Graziana gaur beren lau haurrek eta heien haurrek ekartzen dakoten familiako maitasunaz goxatzen bizi dira. Beren bi alaba eta bi semek zortzi ilobatxo ekarri daizkote, noiz nahi aitatxi eta amatxiren agurtzerat etortzen direnak. Grazianak irri batekin erran daukuna : “Haurren haurrek gaur gure etxea ardura dute alegeratzen !” Denentzat atsegingarri da holako familia eder baten ikustea, denak San Frantzisko inguru hoitan bizi dira eta elgarri biziki atxikiak. Holako familiako batasun sendo batek, gazte eta adinetako, guziak osagarrian laguntzen dituela iduritzen zait. Gorago aipatu dugun bizitza hobe baten aments ederrak gaur uzta nasaiak emaiten dituela ageri da. Ohore zueri aitatxi eta amatxi eta esker mila zuen besta ederrerat gomitaturik. Jean Baptiste eta Graziana ezkondu ziren egunean, eztei dobleak izan ziren Ezterenzubin. Grazianaren anaia Marti Gaztenaga eta Mayi Lekunberritar nexka gaztea ere egun berean esposatu baitziren, familia handi bat elgarretaratuz. Azken hok zenbait urte hotan Donibane Garazin bizi dira erretiraturik. Berriketari hunen bidez gure goraintziak errezebi ditzatela heiek ere. Agur bero batekin. Martin Etchamendy

EGIAZKO EGIA Aspaldi honetan bezala abstentzioa ikaragarria izana da Euro-Hauteskundeetan. Hamarretarik lauek bakarrik bozkatu dute. Beti bezala kondatu dituzte bali diren bozak eta haiekin jarri ehunekoak. Libertatea aldarrikatzen duen herri edo herrialde honek behar luke ulertu edozeinek baduela ez bozkatzeko edo bozkatzeko dretxoa edo eskubidea eta beraz, 44 miliun bozkatzale badela Frantzian eta ez 11 miliun bakarrik. Orduan ehunekoak dira egiazki : UMP %11,2, Sozialistak %6,6, Europe Ecologie %6,5 eta Modem %3,4. Bakoitzak ikus beza zertan diren bertze alderdiak. Gehexan Pontto

Euskaldun multxoa San Frantses Xabierrekoaren irudiaren aitzinean

OKZITANIAN GAINDI Lehen orrialdean zauku halere denek aipatzen dugu ere hobe luketela Languedoc elgar aditurik, eskualdean hango emaitza hobeak mintzairaren onesegurtatzeko mentan hilabete huntan tura zerbaitekin... akulatzen duten Horiek hola eta sail berezi bat. Ez gisa guziz, dena da aurten egiten bat edo lau-bost den gisa hortako pusketan, Okzitaindar bakarra. nia bat badela Konparazione, zinez ukatzen ahal ”Troubadours” delakoen festibala Okzitaniako bada bestalde fesdea? Hor da Bormintzairaren alde bainan ere hango eraikin zahar tibal bat “trouba- eder asko hobeki ezagutarazteko, Villeveyrac herri- deleko parretik Italdours” delako artixiaraino hedatzen ko monastegia bezalakoak... ta kantariekin, oroden eremu zabal tarat uda guzian batean, Español hogoita-hamar bat ikusgarri desberdin estatuko kanteil bat ere hartuz, orotarat bost departamendutan gaindi. hamabost miliun biztanle edo gehixago Nahi dute nolazpait hats berri bat eman hor kokatuak. Okzitaniako mintzairari. Xede goresga- Zonbat jendek mintzo duten horko lurria ez da dudarik. Denbora berean rralde-mintzaira, hori ez da haatik erretx haatik, badira Okzitania izen hori maite xuxen finkatzea. Ikerketa batzu eginak ez dutenak, burubero batzuek dutela izan dira, emaitza batzu frango desberdiasmatua 19. mendean eta deusik ez nak ekarri dituztenak. Galdea ere nola duela erran nahi! Bestenaz ere, egina izan den berdin... mintzaira ez dela denetan berdina, hiruz- Orokorki, mintzatzaile guti hirietan. Hein palau mota segurik badirela eta ez direla pollita herri ttipietan. Bordelen konnahasi behar. Probentzan dira naski parazione, duela hiru urte bildu xifre gehienik mintzaira bertsua duten batzuen arabera, % 11 izanki ulertzen auzoekin ez direnak sobera kurutzatu dutenak, % 3 bakarrik mintzo dutenak. nahi... Beren hura sustatu nahi eta hor- Landesetan, bana beste batean, % 48-k tan kito... Gu ez gira hemen ariko holako ulertzen, % 28-k mintzo... auzi baten xuritzerat bainan iduritzen Muslaria

-Ortzegunean (18.00) Miarritzeko mediatekan, Eusko Ikaskuntzak antolaturik, Duché anderearen mintzaldia Pierre de Lancre inkisitzaileaz -Ortzegunean (21.00), Getarian, euskaldantzak herriko plazan. -Ortzegunean (21.00) Baionan, Luna Negran, “Deliry’Hommes” antzerkia -Ortzegunean (21.30), Azkainen, euskaldantzak Xurio plazan, Airoski taldearekin. -Ortzegunetik larunbatera, Baionan, Oreka Zirkoaren ate idekitzeak, animazio askorekin, Albert Thomas karrikako beren egoitzan -Asteburu guzian, herriko bestak, Hazparnen, Donibane Lohizunen, Arizkunen eta Behaskainen -Asteburu guzian, bainan bereziki igandean, Musikaren Besta eskuin eta ezker. -Ortziralean (20.00), Urruñan, ItsasMendi gelan, Adixkideak elkartearen besta. -Ortziralean (20.30), Kanboko elizan, Oldarra abesbatza. -Ortziralean (21.00) Baionan, Luna Negran, “Cyrano de Meknes” antzerkia -Ortziralean (21.00), Miarritzen, Atabal musikategian, Calvin Russel. -Ortziralean (21.00), Miarritzen, Koliseo gelan, “Antzerkien Uztak” . -Larunbat goizean, Getarian, zaharkimerkatua pilota plazan. -Larunbatean (10.30), Miarritzeko mediatekan, “Gauez zoo batean”, euskarazko irakurketa. -Larunbatean, Altsasun, Eskolarteko Bertsulari Xapelketa. -Larunbatean, Zugarramurdin, Sorginaren Eguna -Larunbatean (14.30), Miarritzeko mediatekan, topaketa Mixel Thikoipe idazlearekin, “Hotz Bero” eta “Gorrail azeria” liburuak gogoan. -Larunbatean (16.00), Miarritzeko medi-

atekan, “Udaburuaren inguruan” gaiaz bi hitzaldi, hizlariak Claude Gaignebet eta Jean-Michel Bedaxagar. -Larunbatean (18.00), Otsozelaiko harpeetan, “Ura, Lurra, Musika” ikusgarri berezia. -Larunbatean (20.00), Azkainen, Txopinondo sagarnotegian, “ Batteleku 2009”, itsas-kantuak euskaraz, kaskoinez eta frantsesez. -Larunbatean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, Evidanse dantza-ikastegiaren besta. -Larunbatean (21.00), Saran, Ortilopitz etxean, 1609-a gogoan, Juan Iñazio Hartzuaga-ren hitzaldia, “ Mugak nolaz eta noiztik”. -Larunbatean (21.00) Miarritzen, Royal zinegelan, “Nous resterons sur terre” zine-mintzaldia, BLE elkartearekin -Igandean, kukuso-merkatua Ahetzen, selauru-hustea Ahurtin eta Kanbon. -Igandean, Oion, Araba Euskaraz besta, Arabako ikastolen alde -Igandean, Baigorrin, AEKren mendi ibilaldiak : Munhoa, Oilarandoi… -Igandean, Bidarraitik, Donapaleuko Zabalik elkartearen ibilaldia Aritzakunera -Igandean, Donazaharren, Sega xapelketa -Igandean, Baionan, Oihana ikastolaren 20 urteak -Igandean (10.30), Donapaleun, merkatu estaliko plazan, “Amikuze kantuz eta dantzan”. -Igandean (11.15), Ziburun, mutxikoak herriko plazan, Punpeka taldearekin. -Igandean (11.30), Angelun, mutxikoak Bost-Kantoineko plazan. -Igandean, Otabako ospakizunak, Sakramendu Saindua ohoratuz -Igande aratsaldean, Angelun, emazte txirrindularien Frantziako Itzuliaren heltzea


Herria 3012  

Herria 3012

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you