Page 1

Denetako on dena deusetako ez da on (Martial)

2009ko Martxoaren 12koa - 12 Mars 2009

martxoaren 26 an

3000

EMEKI ETA LASTERKA Aurten, udaberria untsa emeki heldu zauku. Negua luze baitoa, aste huntan aroa goxatu bada ere. Urtarrila azken hogoi urtetako hotzena izanik gure eskualdetan, otsaila ere arras bipila, ainitz tokitan negu huntako hirugarren elurraldia jasan behar ukan dute martxoko lehen egunetan, ez baitzen holakorik aspaldixkoan gertatua... Mirakuilu handiz kanpo, Hegoaldeko politikariak ere emeki ibili behar, aski denbora hartuz euskal-gobernu be­ rriaren muntatzeko, hauteskundeen emaitzak gisa hartakoak izanez. Nor norekin uztartuko da eta nor izanen da lehendakaria? Solasa frango badabila bainan nehork ezin xuxen erran zer ikusiko den ondoko egunetan. Artetik errai­teko, boz horien ondotik aditzen dira ere gauza batzu zinez harrigarriak ez direlakotz batere xuxenak eta halere batzuk aho beteka hedatzen dituztenak! Hauxe konparazione, Euskadiko erkidegoan abertzale baino gehiago badela orai abertzale ez direnetarik. Bai, hala iduri du ikusiz legebiltzarkideen ze­ rrenda bainan ikusi behar da ehun mila bozez goiti baliogabe ekarriak izan direla, ezker abertzalekoenak hain xuxen, bi hautagai andana baztertuak izanik auzitegi baten manuz. Zinez egin ditakea ehun mila boz-emaile horiek hor ez balire bezala? Frantzian aldiz, bada naski zernahi aldaketaren abiadura zerbait. Lurralde gutiago izanen, departamenduen saila arramoldatuko, kantonamenduak desagertuko, eta nik dakita zer! Parisen hein bat presatuak iduri dute. Bide berri batzu ideki behar direla aurten berean. Lasterka beraz? Kasu urratsean ere ez ote diren lanak izanen hoinbeste aldaketa behar balinbada gauzatu! Hau arrunt besterik da bainan emeki emeki hurbiltzen ari zauku Korrika. Gero laster eta laster segitzeko haatik, Euskal-Herri guzian gaindi. Aldi huntan ere, bazterrak behar luzke harrotu eta jadanik bada funtsean mugimendu, Korrika Kulturala deitzen duten sail horrekin, hitzordu asko eskuin eta ezker... J-B D

- 1,10 E - N° 2998 -

ISSN 0767-7643

KULTURALDIA

DONIBANE LOHIZUNEN EUSKAL-ETXEA GAI NAGUSI “Euskal-kultura argitan” saila aitzina segitzen dute aurten ere Donibane Lohizunen, herriko etxea eta Euskal Kultur Erakundea partzuer. Kulturaldi berezi bat muntatzen dute gisa hortan, gai nagusi “Euskal-Etxea”. Ekitaldi asko izanen da hiru astez segidan, denak asteazken huntan idekia den erakusketa baten inguruan nolazpait. Erakusketa horrek merexi luke arrakasta ederra. Karia hortarat, Dukontenea egoitzan bilduak dira alabainan Dominique Duplantier artixta ezagutuaren marrazki batzu, zointan agertzen baita Euskal-Herriko etxeak, bereziki Lapurdikoak naski, zoin diren ederrak bai eta zoin desberdinak ere, kostaldean edo mendialdean, leku ordokian edo patarrean... Dominique Duplantier zinez jakintsuna da euskal-etxearen eremu horietan. Badu liburu bat gaitza aberatsa ateratua gai hortaz. Erakusketa horrek iraunen du apirilaren 5-a arte, aratsaldetan idekia asteazkenetik iganderat, 2-etarik 7-ak artean. Estreinaldia ortzirale huntan.

Kexiloko kirolzelaitik hurbil den etxeño hau ez dea zinez pollita?

BAIONAKO ITZULIA Bospasei hitzordu aipagarri badira Kultu­ raldiaren ohoretan. Helduden asteazkenean, martxoak 18, aratsaldeko 2-etan Donibaneko geltokitik abiatuz autobusez, eginen da Baionako euskal-museoaren bisita, hartakoa den segitzaile batekin, frantsesez edo euskaraz bakoitxak hauta. Jakituz erakustegi hortan zer agertzen duten euskal-etxeaz, hor berean baita segur nun zer ikus eta nun zer ikas... Biharamunean, ortzegunarekin beraz, martxoak 19, aratsaldeko 6-ak eta erdietan, Dukontenea egoitzan, Maite Lafourcade erakaslea mintzatuko da (fran­ tsesez) euskal-etxeaz, nola etxea izan den beti gure jendartearen eta oro har gure nortasunaren oinarri nagusia. Etxea ez bakarrik aterbe eta egoitza, etxea familia baten kafira edo ohantze. Gehiago

Elizaren ondoan, Karrika-Handian, “Gorritienea”, 1633-an eraikia, hiri guziko etxe zahar ederrenetarik edo ederrena. Soult marexala hor egona omen 1813-an.

ere denen buru, familiaren zimendu, erro eta sustrai. Baserrian bereziki, artoski ikusi behar baitzen, haur bat baino gehiago balinbazen, nor izanen zen “e­txeko”, erran nahi baita nor izanen, premu edo andregai, etxeko segidaren hartzeko, hortan baitzen-eta gakoa...

AURREZ-AURRE Ondoko asteburuan, beste bi hitzordu izanen dira, biak larunbatean, lehena goizeko 11-etan, bestea aratseko 9-etan. Alde batetik beraz, Donibaneko etxe ohargarri batzuen ikuska ibilaldiño bat hirian gaindi, Maddalen Narbaitz-Fritschi segitzaile. Ohartzeko nolakoa izan den iragan mende hortako etxegintza. Batean lehengo bidetarik segituz, bestean bide berri batzu idekiz, hala nola frantsesez “néo-basque” deitua izan den sailarena... Bestetik, aratseko 9-etan, Kexiloa gelan - lehengo tenisgune estalian - “Au­ rrez-Aurre” dantza ikusgarria, Kulturaldiaren aitzina airosteko bezala... Maritzuli eta Meatzalde konpainiek sortu ikusgarri argia eta guziz herrikoia, 45 dantzari partzuer, kudeatzaile Claude eta Jon Iruretagoiena.

ETXEAZ ZER ERRAN DUTEN...

”Granga-Baita” , Mazarin karrikan, hau ere zinez aspaldiko etxe ederra!

Azken astean ere bi hitzordu... Lehenik, martxoaren 25-ean, azteazkenarekin, aratsaldeko 6-ak eta erdietan, Dukontenea egoitzan, euskarazko irakurketa sail bat, euskal literatura ohoratuz nolazpait. Gaia, “Etxea eta etxekoak”. Arta handirekin, Daniel Landart-ek baditu berexiak hogoi bat idazleren zati batzu, bakoitxak aipatzen duela edo bere sort-etxea, edo beste bat berdin... Irakurleak Maite Deliart, Graxi Solorzano eta Pantxoa Etxegoin. Gero, martxoaren 31-n, ja aipatu erakusketak aitzina segitzen-eta, erakusketa horren bisitaldia euskaraz eskoletako haurrentzat, Terexa Lekunberri eta Gaxuxa Elhorga-rekin. Haurrek ere ikus dezaten euskal-etxea altxor bat dela eta etxeak beti toki handi-handia ukan duela gure jendartean...


2

• Emigrazioa zer den orai munduak biziki hobeki ezagutzen ikasia du. Lanketa dabila munduaren erdia beste erdiari buruz eta zoriontsu da lana aurkitu duena. Lanaren gostuz dirua da kurriarazten. Konduen arabera, 244 miliar euro, omen ziren kurritu herri edo kontinente batetik bestera 2007 urtan. Amerika USA tik gehiena, Arabiatik eta Europako nazio guzietarik ere bai, Espainiak ere bere parte ona duelarik, edo izana bederen Hego-Amerika eta Afrikarat buruz igorri diruarekin… Irlandak ere arrakesta haundia du bere ttipian. Halere, trabak gero ta haundiagoak dituzte bereziki Afrikatik Europa alde heldu diren lanketariek eta oraiko krisia ekonomiko hunek ez du batere laguntzen baina mugatzen ainitz handikako emigrazioa. • Errusian jendea kexatzen hasia dela erakusten dute hango berri ainitzek. Saltegietako jangailuak kario, dirua ere bai mailegatu nahi duenarentzat, protesta frango eta manifestaldiak ere emendatzen ari. Sondaien ikertzeek diote ehuneko 54 badituela gobernamenduak bere kontra eta % 35 zituela bakarrik kontrakoak joanden maiatzean, bainan hango jendea ez da hemen bezalakoa, jende prestua eta biziki mugitzen ez dena. Froga bat huna : Vladimir Putin gobernuburak ehunetarik 80 baditu oraino bere alde sondaietan eta ez da hortik ainitz mugitu bederatzi urtez. Erran behar da Putinen ordaina ere, Medvedev, beti gora dagola eta herriaren erasiek efetu ttipia dutela buruzagietan, hauek egiten duten propoganda da beti entzuna, gertatuak gertatu. • Turkian ere badira protesta haundiak Kurdistan probintziako amek Istanbulen, nigar eta erasia, egiten dituztenak beren semeak etxetik basaki eremanak izan zituzten ondoan. Hola holakoak ikusten dira Argentinako amen nigarrak Plaza de mayo hartan eta protestak, beren semeak kasu bertsuetan galdurik. Turkia hortan beraz, Gizonaren Zuzenen zaintzale Elkartearen arabera, ba omen dituzte hiru mila gazte ereman izan zirenak 1990 ko beren arteko “ gerla zikin ” hartan eta geroztik. Hor ere, denetan bezala abiatzen dira inkestak eta inkestak bainan heien ondorioak nun diren nehor gutik jakiten. • Hillary Clinton anderea, amerikar Estaduko segretaria munduko itzuli batean abiaturik, Europaraino ere jin berria da. Bere erranetan, jadanik hasi da salatzen, Bruxelles europear kapitalean, Washingtonek Europari buruz daukan interes berezia. Bai-eta hau ere : Barak Obamak berak egiteko duela bere Europarako bisita martxo hunen 31 tik eta apirilaren 5 arte. • General Motors autogintza etxearen berri txarrak emanak ditugu hemen jadanik. Egungoak ez ditugu hobeak batere : ez da segur aski munduko lehena izaitea hori den bezala, zorren pean mihia ateratzekotan baita. Bere amerikar gobernamendua mehatxatu du berriz ere, bere afera likidatuko eta errekaratuko

BESTE ITXURA BAT

Frantziak beste itxura bat hartuko omen du, eta itxura hobea bixtan da, funtsez gauzatzen balinbadira Edouard Balladur gobernuburu ohiak, batzorde berezi batean bildu lagunen izenean, eginak dituen hogoi proposamenak. Berak hala dio segurik! Egia erran, arramoldaketa pizkorrak ditu artamendatzen eta Nicolas Sarkozy presidentak garbiki jakinarazia du arras gostukoak dituela. Lurralde gutiago, 15 eman dezagun 22-en ordez, departamendu batzu ere batetaratzen ahal, kontseilu jeneraletako hautetsiak lurraldetakoekin batean hautatuak, zerrendaka, ez gehiago kantonamenduka. Herri-erkidego gehiago eta eskubide gehiagorekin, aldiz “ Pays” delakorik ez, hori bera arrangurabide samina izanki Euskal-Herriaren kasuan... Beste aldaketa asko ere ba, bainan denak ere onez onean akulatu behar, batzuekin eta besteekin gisa hartako solasketak ukanik... Sarkozy-k nahi du gobernuak orrazta ditzan proposamen horiek guziak eta lau hilabete barne presta sail horren gauzatzeko moldea emanen duen legea... Hara zertan giren bainan gai minbera horrek ukanen du oraino biziki soka luzea ez da dudarik. Luzea eta koropilatsua hain segur!

MEHATXUKA

Untsa ixtorio bitxia hau ere eta arras gogoetagarria denen buru: Nicolas Sarkozy presidentak, minixtro zonbaitek, horietan barne Michèle Alliot-Marie, Bordeleko auzapezak eta Frantzia behere hortako hautetsi batzuk postaz ukan dituzte gaitzeko mehatxu itsusiak, batzuetan tiro emaiteko bala bat ere ezarria idazkiarekin. Orotarat, gisa bereko hamahiru gutun. Afera horrek bazterrak airean ezarri ditu, nor ote den ari holako joko txarretan eta zeri buruz! Béziers aldean, gutun batzu handik nunbaitik igorriak-eta, 47 urteko gizon bat arrastatua izan da. Luzaz armadan egona den norbait, bere bizilagun ohiak salatu duena.

duela osoki, non ez dion gobernuak mailegu iturria berriz idekitzen. • Tibet autonomoa lurralde zabal eta menditsua da Xinako Himalaya aldean, LHASA kapitalarekin eta bospasei miliun bizitzale pasa dauzkana bere lur zabaletan, beste hainbeste xinatarrekin nahasiak. Badu bere nortasuna Xinaren aztaparretik zaintzen duena bere erlisione budistarekin, bai-eta bere DalaiLama, erlisionearen eta herriko buruzagitza berak dauzkana. Haatik hau herriz kanpoan dute 50 urte huntan xinatar armadak kasatua eta beti bere itzal haundia duena Tibet guzian. Tibeteko lurrak ainitz arrakasta du, bere mendi goren artetik baitauzka aberatasunak ere, petrolio, uranium, boxita, burdina eta Aziako ibai haundienak sortzen dituen ura, kultura balios batez bestalde. Ez da beraz harritzeko hainbeste gasaila sortzen baitu autonomia zapaldu horrek. • Irakiatik 12.000 amerikar soldado joanen direla etxerat zenbait ilabete barne, hori du herri hortako bozeremailea den Ali al Sabbagh jaunak jakinarazi. Ez hori bakarrik. 4.000 soldado ingeles ere beren herrirat itzuliko direla helduden uztailean, berri hortaz ere parte eman da, jadanik erabakiak ziren tratu batzuen arabera. • Aita Saindua Israelerat joanen dela bisitaz helduden maiatzaren 5etik 15 era, berri hori segurtatu da azkenean beste ainitz erran-merranen ondotik. Herri-gune horietako gasailen eta gerlabiden ondotik, xede hau erakutsia karia huntan, herri horien bake eta batasunarentzat otoitz egitea. Haatik Juduen suntsitzeko egin ziren hilketa heien oroitgarritzat, Sohah deitoragarri hura ere ez du ahantzi nahiko. • Ipar Irlandan, bake bide bati jarriak daude bainan bat batean giroa berriz nahasi da egun hotan. Aspaldiko partez, bi atentatu izan dira bat bestearen ondotik. Ondorioz, bi soldado ingles hil dira eta beste lau lagun badira kolpatuak.

Sozialistek deputatu bat gehiago PSE-k 25 deputatu izanen ditu legebiltzarrean, azken emaitzak ofizialki baieztatuak baitira. Araban azken postua kendu dio EA-ri, boto gutiren aldearekin, kanpoko botoak kondutan hartu ondoan. EA-k deputatu bakarra luke beraz legebiltzarrean : Rafa Larreinak bere postua galduko luke eta PSE-ko sozialistek ez lukete UPD-ren deputatuaren beharrik, PP-ren laguntzarekin gehiengorako behar diren 38 deputatuen kondatzeko. Aldaketa konstituzionalista bideratzeko PP-k bere sustengua proposatu die sozialistei. Eusko Alkartasunak dei egitea erabaki du legebiltzarrean, bere ustez Arabako kondaketa ez zuzena izanez. Ostiralean egin zen azken kondaldia, atzerriko botoak zenbatuz eta PSE-k Arabako azken deputatu jarlekua kendu zion, boto bakar baten aldearekin.

Hauteskunde biharamunak Panorama politiko nahasia utzi dute hauteskundeek. Alde batetik, gehiengoa lortzeko bidean EAJ-PNV beste alderdiekin bildu da bainan akordiorik lortzeko molderik gabe. Orain sozialisten aldi. PP-koek jadanik hitzemana dute beren sustengua ekarriko dutela sozialisteei. Galtzaleak izan diren alderdietan, Ezker Batuak ostiralean eginen du bere bilkura eta zuzendaritzak bere dimisioa emana du. EA-ko kideak ere biltzekoak dira alderdiak zer nolako norabidea hartu behar duen zehazteko. Iduriz laster jakin behar ginuke lehendakari berria nor izanen den eta euskal gobernu berriaren itxura.

Aberri Egun bateratuaren deialdia egin dute aurten ere Nazio Eztabaidaguneak, apirilaren 12an Irun eta Hendaiako ekitaldietara galdea egin die euskal herritar eta eragileei. Indar metaketa beharrezkoa dela erranez aldaketa politiko haundia lortzeko, “Nazio bat garela” aldarrikatuz. Goizeko 11:30tan martxa abiatuko da Iruneko Ficobatik Hendaiara heltzeko eta hor eginen dute ekitaldi nagusia.

Bernardo Atxagaren eleberria “Zazpi etxe Frantzian” izenburuarekin liburu berria argitaratu du Bernardo Atxagak Pamiela argitaletxearekin euskaraz, galizieraz, katalanez eta gaztelaniaz aldi berean. Afrikan kokatzen da eleberria gizakiaren alderik beltzenaren berri emaiteko.

Hego Euskal Herrian 150.000 langabez goiti Krisiaren eraginak hegoaldean ere nabaritzen dira. Otsailean ere gora egin du langabeziak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Urtarrilean 6.564 langabe gehiago kondatu ditu INEM Espainiako Enplegu Institutuak, eta 153.032 lagun dira lan bilariak. Nafarroak du langabezia kopuru haundiena: %12. Herrialde horretan, 37.379 dira lan bilariak. Araban 5.682, eta langabezia kopurua %10ekoa da. Bizkaian %11 eta Gipuzkoan %10koa.

ERROko ibarrean Zilbetiko harrobiaren kontra

Gordon Brown ingles gobernuburua arras kezkatua dago bortizkeria berriz agerturik. Egoera hortaz mintzatu da Ipar Irlandako agintariekin.

Saltsa guzia aitzina nahasiz itxuren arabera segurik. Ezen delako gizon hori libratu dute, berak ez deusik aitortzen eta den gutieneko frogarik nihun ez ageri... Geroztik, ikerketak badoatzi aitzina, garbitasun bat laster ukanen delako menturan...

PARIOAK LIBRO

Hala erraiten da pilota partidetan ere: “Parioak libro!”, untsalaz ez bada ere hola eta hola pariatzen artzen ahal! Dena den, Europa-mailean gisa hartako erabakia hartua izanik, eta nahiz frantses gobernua bera ez baitezpada alde, helduden Urtatsetarik harat pariatzen ahalko da Internet sare famatu horren Frantziako gune batzuetan, eta hori lehiaketa mota askoren karietarat. Badu bost urte segurik Europako agintariak ari direla pario-jokoen “libratze” hori gauzatu nahiz. Oraikoan, iduri du partida irabazi dutela. Jadanik Frantzian ere badira frango omen Internet-en ari direnak gisa hortako jokoetan bainan Frantziatik kanpo muntatuak diren gune batzuetan. Frantzian alde bat debekatuz joko berri horiek, irriskua hortan litake diotenaz, estranjereko joko horietarat lerratzea gero eta jende gehiago. Hobe beraz, hala uste dute segurik hor gaindi, Frantzian ere joko horiek haizu uztea eta legestatzea, lege berri batekin, muga eta baldintza batzu untsa finkatuz. Ikusiko zer kanbiamendu ekarriko duen horrek. Orai arte haizu ziren zaldi-laster, loto eta gaineratikoekin, kasinoetako jokoak horien gainerat, denen artean bazen hor nunbait urtean 40 miliar eurorena Joko muntatzaile berriak artean sartuz, eta apetitu xorrotxarekin, iduriz hala baitute, norbait izanen da galtzale hor gaindi... Nun ez den jendea gero eta gehiago biziatzen joko horieri, gero eta gehiago xahutuz funts hortan! Bainan hori ere ez litake batere seinale ona! Ez segurik jendarte sano batena mirakuiluz!

J-B D

Erro eta Ezteribarreko hautetsi ala biztanleak, Zilbetin egitekoa duten harrobiaren kontra agertu dira. Erdizen egitekoa zuen harrobiaren proiektua abandonatu ondoan, Magnesitas de Navarra enpresak Zilbetin, Antzeri gunea deituan irekitzeko asmoa du. Hautetsi ala biztanle zenbaitek proiektua kritikatu dute oihan eder eta leku zoragarriak suntsituko bailituzke.

Nafarroan euskararen aldeko politikari kritika Milaka jendek manifestatu dute Iruñeako karriketan Eskola Euskaldunak ekimen herrikoiak deiturik, gobernuan diren UPN, CDN eta PSN alderdiek euskarari buruz bideratzen duten politika linguistiko eskasa salatzeko. Euskarari lehentasuna emaiten dion D eredua ez onartzea eta trabatzea salatzen dute. Gobernuari eskatu diote zinezko neurri eta baliabideak proposa ditzan euskararen alde. Bestalde administrazioan ere trabak ezartzen dituela gobernuak euskara ikasi edo mintzatzen dutenei salatu dute, promozioak murriztuz.

Droga paketak Gipuzkoako ondartzetan Zarautz, Zumaia, Getaria, Mutriku, Ondarroako ondartzetara droga paketak ekarri dituzte uhainek, bereziki asteburu huntan. Ertzaintzaren arabera 130 kilo kokaina aurkituak izan dira, itsas untzi batetik botaiak. Polizak aztertzen ari du itsas bazterra ala itsasoa Hondarribiatik Kantabria aldera. Loiuko aireportuan gizon bat arrastatua izan da hiru kilo kokainarekin.

Turismoaren aldeko laguntza Turistak erakartzeko bost milioi euro gastatuko ditu Eusko Jaurlaritzak. Frantzian, Britainia Handian, Alemanian, Irlandan, Italian eta Amerikar Estatu batuetan eginen du kanpaina bai eta ere Espainian, Madrilen eta Bartzelonan.

Futbola : Bilbo Athletic erregearen kopako finalean Bartzelonaren kontra maiatzaren 13an Valentzian jokatuko du erregearen kopako finala Bilboko taldeak. Finalerdia Sevillaren kontra irabazi zuen 3-0 bere zelaian, Andaluzian (2-1) gol baten aldearekin galdua zuen joaneko neurketa. 24 urte badu ez zela holakorik gertatu. Erran gabe doa sekulako ikusmina sortu duela finalera heltzeak Bizkaian ala Euskal Herri guzian, hegoaldetik iparralderaino. Madrilen jokatzea finala eskatu dute baina futbol federazioneak ez du onartu eta Valentzian jokatuko dute finala xuri gorriek.

Bilboko futbolariak Errege koparen finalerat hupatu dira...


3

BARDOZEKO LURBIZIA LANTEGIA BETIKOTZ HETSIA “EUSKARAZ BAI” EGUNA DONIBANE LOHIZUNEN

Larunbat huntan, martxoak 14, “Euskaraz Bai” eguna muntatzen dute Donibane Lohizunen, AEK eta beste zonbait elkarteren artean xutik ezarri plataforma baten kondu. Hori sartzen da Korrika Kulturalaren sailean bainan urrunago ere behatuz, luzarako zerbait akulatzeko xedearekin, iraunkor eta eraginkor litakeen zerbait. Egun hori nahi dute izan dadien besta bat eta denbora berean aldarrikapen eta arrangura batzuen entzunarazteko parada bat ona. Antolatzaileek azpimarratu dute gaurko egunean ezin ditakeela euskaraz bizi Donibanen, euskara ez dela aparantziarik ere aski sartzen egun guzietako bizian, dela herriko etxean eta beste zerbitzu ainitzetan, ”Euskaraz Bai” egunaren aurkezle, Beronika Ondicola dela saltegietan ala ka(Ikastola), Maddalen Marixalar (Ihauteri), Xilbi Chenal rrikan. (AEK), Jone Josié (Kontseilua) eta Xebastian Irazoqui Bestaren afixa moldatua (Euskal Herrian Euskaraz). izana da haurren arteko marrazki lehiaketa baten bidez, irabazle Gaizka Mujica, Donibane-Ziburuko ikastolan dena, lehen maileko bigarren klasean. Besta bezperatik hasiko da, ortzirale aratsean kontzertu bat eginen baita Akotzeko gaztetxean, Pog Mo Thon taldea partzuer, Imanol eta Karakolak ere ba. Kontzertua aitzin ikusten ahalko da “Bidaia intimoak” dokumentala. Bestalde, aratseko 8-etan, AEK gau-eskolaren biltokian, Laida Mujica mintzatuko da beste herri batzuetan “Euskaraz Bai “ saila gogoan egiten diren urratsetaz. Larunbatean, goizeko 10-etan, ibilaldi airos bat, kantu eta dantza, karrikaz-karrika. Gero, herriko etxe aitzinean, hitzalditxo batzu, marrazki lehiaketaren sarien banatzea, bertsu zonbait eta mutxikoak. Oren batean, bazkaria Doñamaria kolegioan, Donibane Kantuz partaide bazterren airosteko. Izenak emaiten ahal dira deituz 06-63-30-24-92 edo ehe-ziburu@euskalerria.org Aratsaldean, han berean, mus lehiaketa eta indar-jokoak Gaia elkartearekin. Egun goxo baten mentura beti dei bera zabalduz: euskara behar dela ikasi eta erabili... KASINORIK EZ ZIBURUN Herriko kontseilua bildu da Ziburun eta hor jakin da denen buru ez dela kasinorik eginen, proiektua bere gain hartua zuen etxeak gibelerat eginik, krisiaren gatik naski, eta herriak berak ere ez aitzina segitzen. Badu zortzi urte bazela holako zerbaiten solasa. Tokia ere berexia. Hastetik, baziren kontra agertuak, ezkerraldeko hautetsi eta beste. Badela jadanik aski kasino gure kostaldean, Miarritzen, Donibane Lohizunen eta Hendaian dituzten horiekin. Auzapeza alde zen haatik, arras berotua ere denbora batez segurik, berrogoi lagunen lana eta beharbada gehixagorena ere segurtatuko zuela holako etxe batek eta herriarentzat diru iturri ona izan zitakeela. Gertatzen dena da denetan ere kasinoen arrakasta ez dela emendatuz ari. Parte orobat krisiaren gatik egia erran. Dena den, kasinoa ez da beraz eraikiko. Ikusi behar orai zer eginen den kasino horrentzat atxikia zaukaten eremuan... Bilkura berean, aurrekontueri buruz, aurtengo norabideak eztabadatu dira. Aurten beraz obra asko eginen da Bordagaineko dorrean, bai eta karrika eta errebideetan, diru-aldeño bat xahutuz ere itsas-hegiko ezpondak azkartzeko gisan. Ezkerraldeko hautetsiek azkar jorratu dute gehiengoak deraman saila, herriaren zorra polliki handitu dela eta xahutze batzu emendatu direla azkarki, heien gostuko hein batean atxikitzen ahalko zirenak... Auzapezaren ihardespena, kasu eginez ari behar bada ere, obra asko behar direla aitzina akulatu, beharrak hori manatzen duela eta gainerat obra horieri esker lana ere emaiten dela enpresa batzueri, denek lana xuhur aire dela dioten keinka huntan... NOLA BALIA KOMENTU XAHARRA? Donibane-Ziburuko portuan gaitzeko sutea izan zen 2007-ko uztailean eta arrantzale elkarte asko aterbetzen zituen tokia dena erre zen. Geroztik, zerbitzu horiek ahal bezala daude ondo hartan, segidako aterabide bat kausitu arte muntatu bulegoetan. Laster eginen dute Martine eta plantatuko dira komentu xaharreko eskualde batean, eskualde hori, hutsa zena, dena berritua izanik. Bainan gogoetan ari dira hor gaindi komentu hori dena ere ez litakeenetz baliatzen ahal arrantzarentzat eta orokorkiago itsasoari lotu sail guzientzat, erakustegi zerbait ere hor moldatuz konparazione. Ziburuko auzapezak beste xede bat ere aipatua du: zendako ez egin komentu hortan Donibane Lohizunen egitekoa zen mediateka, lehentasun zerbait emanez arrantzaren munduari, mediateka edozointan kausitzen ahal diren gauza guziak ere han ba bestalde. Toki aski balitakea hortako? Eta toki zinez egokia dea? Karkulak egin behar... AUTOBIDEA URRIRIK? Aspaldian galdetzen da hori, autobidea urririk izaitea ez baitezpada Kostalde guzian bainan Donibane Lohizuneko bazter hortan, hiri horren ipar eta hegoaldetako bi punta horien artean. Ziburu eta Urruñaren juntan baita autobidearen pagatzeko toki bat, kendu beharra dute autobidea largatzearekin. Eta haratxago egin omen! Bainan alde bat kentzen balitz, horko zati hori urririk uzteko? Abantail handia litake Donibanen berean aise galkadura gutiago izaiteko. Hautetsi multxo bat, Michel Hiriart erkidegoburua denen aitzinean, Parisen izan da eta mintzatu Dominique Bussereau minixtroarekin. Hunek hitzeman du arrapostu bat emanen duela zonbait hilabete barne, kasua ongi aztertu ondoan. Gauden beha beraz... PARIOGUNE BERRI BAT... Pario-joko horien munduan bada zernahi aldaketa. Alde batetik - hori bestalde ere aipatzen dugu funtsean - holako jokoak laster sartzen ahal litazke legez-lege Frantzian ere Internet sarean eta bestalde zaldi-lasterren PMU etxeari lotu jokoen saila zabaltzen ahal litake, parioguneak idekitzen ahal konparazione zezta-punta partidak egiten diren plaza batzuetan, PMU horrekin bainan zaldi-lasterrak izaiten diren tokietarik berex. Donibane Lohizunek galdea egina du eta helduden astean donibandar batzu, beren ezagun aditu batzuekin, badoatzi Pariserat gai hortaz mintzatzerat. Dugun erran jadanik ere zezta-punta partidetan parioak badirela Pauen. Ez omen dute haatik haste hartan usteko zen bezenbat arrakasta... IZURDE BAT HILA... Igandean, itsasoak hiru metro luzeko izurde baten gorputza bota du Akotzeko hondartzan, Donibane Lohizunen. Polliki andeatzen hasia, hain segur zonbait egun hartan zerbait gisaz hila itsasoan berean. Beste bi izurde agertu dira gisa berean Angelun eta beste batzu oraino Landesetako aldean.

Joanden urte zahar egunean hetsi du Lyonnaise des Eaux enpresak Bardozen duela zazpi urte irekia zuen Lurbizia lantegia. Lau milioi euro bederen gastatu zituen lantegiaren eraikitzeko. Hor tratatu dituzte bost urtez urtean hamabost mila tona ur lohi, nagusiki Baiona/Angelu/Miarritzetik ekarriak. Ireki bezain laster arazoz arazo ibili da lantegi hori. Ur lohien teknologia ez pikoan izanki, eta lantegia ez hetsia, eskapatzen ziren gas metano eta lurrunek sekulako usainak hedatzen zituztelako, defentsa komite bat bizia sortu zen, eta honen arranguretatik abiatuz prefetak hetsarazi zuen Lurbizia, usainen tratamendua pikoan eman arte, zenbait hilabete eta milioi pare bat euro lan teknikoren ondotik, lantegia osoki estalia, aritu da geroztik etengabe, joan den urtezahar arte ; baina errana zen gauzak ez zirela ongi itzulikatuko. Fidantzia eskasa konpostarentzat Lurbiziak hartzen zituen BAMeko ur araztegietako lohiak, hondakin berdeekin nahasi eta irakitzen utzi ondoan ateratzen zuen urtean bost mila tona konpost, errauts beltza ; konpost hori Frantziako ongarrien zerrendan ekarria, NF ziurtagiriarekin. Segurtamen horiek ez ziren ordea aski izan ; FDSEA sindikatuaren laguntzarekin laborariek publikoki erran zuten ez zutela konpost hori ongarritzat erabiliko. Orduan herriko etxek baizik ez zuten konpost hori baliatzen kirol zelai eta bazterren berde atxikitzeko.

Lantegipeko lurra mugitzen Lurbiziako eraikuntza nagusian artekak agertzen hasi dira laster. Jada iazko primaderan Lyonnaise enpresak Bardoze eta inguruko auzapezak abisatu zituen lurra mugitzen zela lantegi horren azpian eta lan larriak egin beharko zituztela aitzina segitzekotan. Zioten orduan primadera honetan egin beharko zituztela obra fierrak. Baina, agertzen hasiak ziren urradurak hainbat larritu dira non deliberatu baitute Lurbiziaren hestea besterik gabe ; berritze lanak sobera kario izanen zirelakoan. Lohien garraio luzea Lyonnaise enpresa behartua da kontratu bidez BAMeko araztegietako lohien tratatzera, Bardozeko lantegia hetsirik ere, eta hori prezio berean kontratua bururatu arte. Urtean hamabost mila tona lohi horiek eramanak dira hurbilenik Pontacq-era, 280 kilometro joan etorri ; edo Audengera, 350 kilometro joan etorria, edo oraino Roquefort sur Garonne (31), 480 kilometro joan etorri. Pentsa, lohiz bete kamioiak zein urrun ibili behar diren, ingurumenak eta lurraren beroketak ez dute irabazten. Konpostaren baliapena Nahiz laborariek goraki errana zuten ez zutela Bardoze Lurbiziako konpost hor beren lurretan baliatuko, jende partikularrak sailean jiten ziren lantegira konpostaren bila, urririk ukaiten baitzuten ; eta partikular horien artean baziren ere laborariak. Hemendik aitzina beharko dute onkailua erosi, hain segur ere Marokatik jiten diren onkailuak, kimikoak izaitez gain Lurbiziako konpostak ez zituen metalki pisuen errestoak dauzkatenak.

URTE EMANKORRA Donibane Garaziko Vauban gela nasaia kasik betea zagon joanden ibiakoitzean, Euskal kultur erakundearen biltzar nagusirako. 239 kide dauzka erakunde horrek, 93 elkartetako eta 146 herritako ordezkariak, gutiz gehienak larunbatean Garazirat bilduak. Biltzarreko Mikel Erramouspe EKEko lehenmahain nagusian, Mikel Erramouspe lehen- dakaria, Pantxoa Etchegoin zuzendakariaren inguruan, hor zeuden bertzeak daria, Frantxua Cousteau diruzaina bertze Pantxoa Etchegoin zuzendaria, Frantxua Cousteau diruzaina, Vincent Bru Sivuko orain arteko lehendakaria, Frantxua Maitia eta Jean Lissar Lurralde kontseilariak, Philippe Rey prefeta... Guzieri, ongi-etorri beroa egiten ziotela Alfontxo Idiart Donibane Garaziko auzapezak. Ez direlarik ere ahantzi jaz zendutako lau euskaltzale suhar, Mikel Laboa, Iratzeder, Ernest Alkhat eta Mixu. 2008a arras emankorra izan da Euskal kultur erakundearentzat, 320 bat ekintza desberdinekin, dela erakundeak berak sustatu ekintza propioak, dela elkarteen ekintzak, erakundeak lagundutakoak, ondarea, musika, teknologia berriak, sorkuntzak eta oro har kultur alor guziak jorratuz. 850.000 euroko buxeta 2008an hori guzia obratzeko, ez baita dirutze ttipia ! Ekintza horietarik %16a Hegoaldean edo Euskal Herritik kanpo iragan da, gaineratikoa Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeen artean nunbaitan ongi orekatu delarik. Horiek hola, hemendik aitzina eremu berri batzu ere nahi ditu ideki Euskal kultur erakundeak. Oroit gira, Akitaniako DRAC-ak eskaturik, erakundearen lanaren ebaluaketa bat egin zuela André Ladousse jaunak, ebaluaketa horren emaitzek EKE indartzen zutela bere orain arteko misioetan, ate berri batzu ere idekiz. Hala nola, egitura publikoen aholkularitza lana, hauen programetan euskal kulturaren tokia hobetzeko, dela Kontseilu orokorrarekin, dela herri elkargoekin eta beste, EKE bilaka litaikeelarik gisa hortan euskal kulturaren behatoki kementsua, nolabait euskal kulturaren bihotza.

Euskaltzaindiaren adierazpena, “D” Mailako Hizkuntza Gaitasun Agiria emateari uztean Azken urte hauetan Euskaltzaindiak “D” Mailako Hizkuntza Gaitasun Agiria izeneko titulua eman izan die araberako azterketa gainditzen zuten Iparraldeko biztanleei. Hori dela eta, honako hauek adierazi nahi ditu Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak: A)Euskaltzaindiaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmenaren barnean, Euskaltzaindiak lagundu dio Euskararen Erakunde Publikoari hizkuntza gaitasuna egiaztatuko duen agiri baten garatze-bidean. Hortaz, Euskaltzaindiak “D” titulua emateko eskubideak gordez, ez du oraingoz beste deialdirik egingo “D” titulua azterketak eskuratzeko. B)Iparraldean, bistan denez, hizkuntza-gaitasuna froga zezakeen azterketa publikorik ez izanik, 2008 arte segitu du Akademiak “D” Mailako Hizkuntza Gaitasun Agiria banatzen azterketa gainditzen zuten Iparraldeko biztanleen artean. Lurralde horretan euskara gaur egun ere ofiziala ez den arren, azken urte hauetan Euskararen Erakunde Publikoa pixkanaka indartuz joan da, eta 2009tik aitzina berak antolatuko ditu Iparraldean euskararen gaitasunari dagozkion beste titulu berriak. C)Euskaltzaindiak begi onez ikusten du Iparraldean agintari publikoek beren gain hartzea sail horri dagozkion erantzukizunak. D)Era berean, Euskaltzaindiak eginahalak eginen ditu, Euskararen Erakunde Publikoarekin solastatuz, Euskaltzaindiaren “D” tituluaren jabe direnek baliokidetza egokia aurki dezaten hemendik aitzina Iparraldean antolatuko diren gaitasun agiri berrietan. E)Bestaldetik ere, Euskaltzaindiak bere gain hartzen du, orain arte bezalaxe, Iparraldean eman dituen "D" Mailako Hizkuntza Gaitasuna Agiriaren eskuratzaileentzako zerbitzuak ematea, nola kopiak egitea hala bestelako premiei erantzutea (eskuratzaileen erregistroa eta abar) . Donostian, 2009ko otsailaren 13an.


4

HAZPARNE

BAIONA

GREBA ALPHACAN LANTEGIAN Iragan astelehenean Alphacan lantegiko langileak greban jarri dira. Juanden astean enpresa kontseilu batean langileek bi ordezkari berri hautatu dituzte nagusiekin hartuemanetan segitzeko. Ordezkari hauek Parisen ziren astelehen huntan, nagusieri beren ikusmoldeak agertu beharrak zituzten. Adibidez oraiko erabakietan bermatuz, 16 langile kanporatuak izanen dira, oraindik eta ekaina arte hortan. Bertzeek aldiz urte undarra arte daukate epea. Langileen nahikaria da ez bi taldetan berextea kanporatze horiek, bainan denak helduden abendoa arte beren lanpostuetan beiratzea. Bi aterabide eskainiak izan dira nagusieri: lehena 37 langiletarik 29 rat jautsiz eta produkzioaren hiruetarik bat, galtzetan agertu den hura kenduz, mozkina ateratzen dutenarekin lanean segitzea. Huni, nagusiek eza emana dute juanden urtarrilean. Bigarren eskaintza zen, bertze norbeitek edo langilek berek (SCOP ala SARL batean elkartuz) berenaz segitzea produkzio mota hortan, beren kondu. Hau Alphacan lantegian berean eta hunen tresneriarekin. Alphacan enpresari salduz bakarrik beren lana, orain arte egiten duten produkzio mota hortan jarraikiz. Haatik nagusiek libro utz lezakete bertze lan mota batzuen egiterat eta hauek nahi duteneri saltzerat. Bainan gai huntan ez da oraino erantzunik Parise aldetik. Anartean, gauzak ez dira oraino batere argi eta oraingotz, langileen kanporatzeko nahikaria da beti bali dena, zuzendaritzaren aldetik. Ondorioz langileak arrangura haunditan dira, geroari buruz kezkatuak. Grebaren egitea erabakia dute, mugarik eman gabe beren ekintzari, lantegiko sartzeak trabatzen dituzte, lantegia osoki gelditua da.

Euskara gaitasun egiaztapen dispositiboa zutik - Orain arte EGA, euskara gaitasun agiria Euskaltzaindiak pasarazten bazuen ere, hemendik goiti Euskararen Erakunde Publikoaren gain izanen da azterketa horren pasaraztea. Hitzarmen bat izenpetu du joanden astean EEPk Paue eta Bordaleko unibertsitateekin, diploma horren egiaztapen dispositiboa martxan ezartzeko. Praktikan ez liteke gauza handirik aldatu behar, EGA azterketa berrira aurkeztuko diren ikasleek, orain arteko azterketa bertsua ukanen baitute. Ageri ez diren bi iraultza gauzatzen dira hala ere : lehenik EGAren maila Europako hizkuntzen mailaketa ofizialaren arabera ezarria izanen dela ; bigarren aldaketa, deus ofizialtasunik ez duen euskarak, erakunde ofizialen ezagupen zerbait eskuratzen duela.

EKOLOGISTAK ELGARRETARATZEN DIRA Europako hauteskundearen karietarat, Hazparneko “Europe Ecologie” talde berri batek gomitatzen zaituzte antolatzen duen ekologista guzien biltzarre batera Hazparnen ostegunarekin, martxoaren 12an, arratseko 8tan, Xuriatea ostatuan. Elgarrekin mintzatuko gira, ekainaren 7 ko hauteskunde horietan aurkeztuko ditugun gogoetetaz eta ekologisten lemetaz.

Hiru hilkutxa kontseilu orokorraren aitzinean - IUTko ehun ikasle eta erakaslek parte hartu dute joanden osteguneko manifestaldian, Baionako geltokitik haste kontseilu orokorraren ateraino. Hiru hilkutxa garraiatu dituzte bide guzian eta pausatu mimosa lore azauak barnean kontseilu nagusiaren aitzinean, erakusteko IUTko hiru adarrak, komertsa, informatika eta kudeantza ehortziko direla gobernuak bideratu nahi duen LRU erreforma indarrean emaitearekin. Negoziaketa eta mobilizapenak ospitalean - “Ospitalea, Eriak, Osagarria eta Lurraldeak” lege proiektua frantses parlamentuan eztabaidatua zen egunean, ehun bat langile bildu da Baionako ospitale aitzinean : beldur baitira, erreforma hori indarrean emaitearekin, ospitaleek diru gutiago ukanen dutela artak segurtatzeko, gutiago ere langileen pagatzeko, ondorioz zerbitzua ere txarragoa izanen dela pazienteentzat. Lege proiektua gibelera bota dezala galdegin diote osagarri ministroari, eta interpelazio lana abiatuko dute lekuko hautetsiak lanjer horiez jabetzeko. Mobilizapen horren bezperan hitzartu dira ospitaleko zuzendaritza eta azken hiru astetan mobilizatu ziren urgentzietako langileak ; pare bat erizain eta angail karraiari postu berri bat irekiko dira urgentzietan, horrela lana apur bat errexkiago eginen baitute.

Chiffons & Compagnie 11 Pilori karrika - 64100 Baiona

Barneko apaindurak, opariak…

MAKEA - LEKORNE

Lavirada

Sortze - Otsailaren 23an sortu da Adrien Demaison, Makea Uronia etxean. Raphael eta Sylvie lorietan daude, eta segur euskaldunki altxatua izanen da hain maite duten semettoa. Agian osasuna eta zoriona lagun, gure azken etorriak gozatuko ditu urte alaiak etxekoekin batean !

Martxoaren 11tik 14 era

Heriotze - Gerezieta Etxepareko Beñat Labistek utzi gaitu 83 urtetan. Ukan dohainak ongi baliatu ditu, lur langitzan gehienak. Pausa dadila zeruko alor beroan. Etxeko guzier gure euskal bihotzeko sendimendu leialenak. Jokoberri-ren estreinaldia - Makeako Herriko Etxeak gomitatzen ditu herritar eta auzo-herritarrak Jokoberriren estreinaldirat, martxoaren 22an, igandez. 9.30etan meza ezkerparetan, ondotik pilota partida esku-huska lau berezkoen artean, eta aperitifa Herriko Etxeak eskainirik. Bazkaria, bertsulari eta kantariek alaiturik (helduek 20 euro, haurrek 8 euro). Bazkariko, izenak eman behar dira Herriko Etxean martxoaren 14eko. Lekorne Basoitan kontzertu - Martxoaren 17an, asteartez (20:00), Willis Drumond taldearen egoitzan, “Animal Hospital” eta “Dry&Dry” taldeek kontzertu bat eskainiko dute. Sartzea libro, bakotxak eman nahi duenarekin. P.I.

AZKAINE Kukuaren kupela - Ohidura xaharreri jarraikiz, Kukuaren kupela izeneko ekimena iraganen da martxoaren 20an, ostiralez (20:00) Txopinondo sagarnotegian. Animatzaile, Peio Serbielle kantaria, “Xan del oso” bere laburmetraia aurkeztuko duela (20:25). Txotx afaria 25 eurotan (tel 0559546234).

ITSASU Sortze Bi sortze izan dira gure herrian azken aste hautan: - otsailaren 23an sortu da Baionan Maélyn SANZBERRO (nexka), Séverine eta Roger SANZBERRO-ren laugarren haurra. Familia hau Agerrian bizi da. - otsailaren 26an sortu da Baionan ere Xan DERGUY, Kattalin (IRUNGARAY sortzez) eta Jean-François DERGUYren hirugarren haurra. Familia hau bizi da Panekau auzoan “ Aiten Lana ” etxean. Zorionak bi familieri eta ongietorri sortuberrieri ! Mintzaldi Idekia elkarteak mintzaldi bat antolatzen du ostegun huntan, martxoaren 12an, Herriko Etxeko Elkarte-gelan, aratsaldeko 3etan. Gaia izanen da: “ osagarria nola begira (zaindu), janez eta mugituz ”. Baionako CPAM erakundeko ordezkari bat izanen da hizlaria. Mintzaldi hau deneri idekia da. Prentsaurrekoa Pinpulka elkartearen eta karrika antzerki ta animazio inguruko proiektu

berri berriaren aurkezpena eginen da martxoaren 14an, larunbatez, goizeko 10etan Sanoki gelan. Lehen aldikotz (!) Kostaldeko “barnekalde” eremu hortan, Errobi deitzen den Herri elkargoan, Basusarritik Luhusorat hedatzen denean, kultur eskaintza berri berria eta bero bero bat ! Herriko etxe, pesta komite, kultur elkarte eta gaztetxearen zerbitzuko ! Prentsaurrekoaren ondotik, zuzenean (!), antzerki eta animazio batzuen zatiak gozatzen ahalko dituzue ! baita zintzur bustitzea ! Informazio gaualdia Herriko Laguntza Sozial Zentroak informazio gaualdi bat antolatzen du helduden ostiralean, martxoaren 20an, Sanoki gelan, aratseko 8.30tan. Gaualdi hortako gai nagusia izanen da droga: kokaina, ekstasia, crack, kanabisa... Zer dira xuxen droga horiek, zer ondorio eta arrisku izan dezake hauen kontsumitzeak haurrentzat eta gazteentzat. Erran behar da gaualdi hau zuzendua dela gurasoeri, gai huntaz arranguratuak diren gurasoeri. Sartzea urririk.

Primaderako braderia

Martxoaren 14 ean Eskaintzeko edo atsegin hartzeko… Idekia asteartetik larunbatera (tel 05 59 59 71 12)

KANBO Herriko etxeko aldizkaria - Herriko etxeko berripapera edo aldizkaria atera da egun hauetan. Osoki elebiduna da eta euskaraz eta erdaraz agertzen dira berri guziak. Kanboko etxe guzietara banatua izanen da bi aste barne. Ez baduzue eskuratzen galdegiten ahal duzue herriko etxean. Justizia baketzailea - Desadostasun bat baduzu norbaitekin izan dadin pertsona, sozietate, enpresa, ofiziale edo beste... eta ahalaz auziperatzea baztertu nahi duzu. Kanboko herriko etxeko justizia baketzaileak zure arazoa konpontzen ahal du : auzo zailtasunak, jabe eta alokatzaileen arteko arazoak, ez pagatua izaitea, gaizki egin obrak, zorrez itoa izaitea eta beste... Justizia baketzailea zinpeko pertsona bat da, justizia ministerioarentzat ari da lanean eta urririk. Bi partetatik batek deitzen badu justizia baketzailea, honek deituko du beste partea eta lan eginen du akordio baten atxemaiteko bi parteen artean, hauek biak bilkura batetara gonbidatu eta. Justizia baketzailea ikusten ahal duzue ere bakarrik informazio batzuen ukaiteko. Bi aldiz astean egoiten da Kanboko zerbitzu zentroan. Hitzordu baten hartzeko deitzen ahal duzue zenbaki hau : 05 59 93 50 60 Hirugarren ikastaldi bat bide-segurtasunaz, adinetakoentzat - Bideetako arrisku eta lanjerren kontra zerbaiten egiteko eta bere laguntza ekartzeko, herriak ikastaldi bat xutik ezarri du, joan den urtarrilean, Prefetura, Kontseilu Orokorra eta Bide-Prebentzioa erakundearen laguntzarekin. Arrakasta gaitza ezagutu du ikastaldi horrek eta ikusiz ainitz galde bazela bigarren ikastaldi bat antolatua izan da otsailean. Bainan galdea bada oraino eta hirugarren bat iraganen da hiru egunez, ortzegunarekin, martxoaren 26an, apirilaren 2 eta 9etan, aratsaldetan 14.00ak eta 17.30ak artean, 2 oren eta erdi egun bakotx. Urririk da ikastaldi hori eta 60 urte baino gehiago duteneri idekia da. Argazki edo filma batzuen bidez, gai desberdinak ikusiak izanen dira : nola gertatzen diren ixtripuak, ikusmena eta entzumenaren ttipitzearen eragina, abiadura, alkohola, erremedioak. Bide-prebentzio ikastaldia, Annie HERNANDORENA Izena eman behar da lehen bai lehen auzapez ordea eta Robert BOURAU lehen, zerbitzu zentroan. Tel : 05 59 formatzaile bolondresa. 93 50 60.

SENPERE

ANGELU

Heriotze - Aldi bat gehiago behar dut heriotze bat aipatu, Ainhoa auzo herrian gertatua. Gure herriko Peritxenbordako familia haundiaren semea zen Gratien Erremundeguy pausatu da 49 urtetan barkatzen ez duen gaitz bortitzarekin borrokan arizanik. Gure gizona Ainhoan ezkondurik bere familiarekin bizi zen. Ainhoako adixkide eta bere familiaren aldean senpertar ainitz aurkitu da ehorzketa horietan. Maite emazteari, bere seme alaberi eta jendaki handi guziari eskaintzen ditugu gure doluminak.

Iragan berri diren bestak - Angeluk atxikitzen du fermuki San Leoneko egutegia bere “ eliza ” bestak ospatzerakoan. Martxoko hilabete honetan barna antolatuak dira hainbat ekitaldi, herritar guzien jostatzeko helburuarekin. Barneko aldean bezalaxe, besten programa eskuratzen dute, bakarrik soinu mutilen bisitakari zerbait eskaintzen duten partikularrek ; urteak iragaitearekin programa gero eta tinkiago proposatua da, aurten zortzi egunetan ; eta euskal angeluarren proposamenak gero eta gehixago onartuak dira. Aurten “ Kimua ” elkarteak martxoaren zortziko emaztearen eguna markatu du “ itsas laminen korrikarekin ” ; eta antolatzaileen iragarpen guziak gaindituak izan dira, hiru ehun anderek parte hartu dute lasterkaldian burutik buru. Joanden ostiral gauean antolatua zen gazteen musika lehiaketak ez du hainbeste publiko gazte erakarri. Hor lehiatu dira musika estilo arras desberdinetako taldeak, denak nahiantak eta gaztez osatuak ; “ EUSKI ” taldeak musika saltsa bat hemengoa eta keltiarra eskaini du ; “ JUST MARRIED ” taldeak irabazi du lehenbiziko saria.

Zalutasun Handiko Trein Bidea Bazter guzietan aipatua den treinbide berriari buruz gure herriko “Senpere Egun eta Bihar” abertzale zerrendak moldatu du ortzirale aratsean biltzarre bat biziki baliosa. Zerrenda hortan herriko hautetsia den Joana Harambourek euskaraz eta erdaraz bere agurra egin du hor bildua zen jendalde guziari. Izendatu dauzku suiet berri hortaz argitasun emaile izan ditugun hizlariek. Didier Rouget, Jerome Prieto eta Victor Pachon. Hor eman dauzkute proiektu

Korrika kulturala kari Itsasuko Gau eskolak antolaturik BERTSU BAZKARIA Amets ARZALLUS, Ximun CAZAUBON, Gillen HIRIBARREN eta Jon MAIA-rekin + marrazkilari eta musikari MARTXOAREN 22an, igande eguerditan, Itsasu Soldatenbordan (Artzamendiko bidean den St Pierre ostatuan). Izen emaiteak: 05 59 29 87 98(Filipe) edo jitzaina@voila.fr Kasu!! Tokiak mugatuak dira!

horri buruz beren ikusmoldeak. Guziz hirugarren izendatuak bere bideo eta irudiekin orentsu batez agertu ditu proiektu horren gorabeherak. Izan detzazken ondorio onak baino txar gehiago. Gisa guziz diru zama ikaragarria nonbeitik beharko da ateratu eta gure herriaren edertasunari zafraldi bat gaitza emanen dio. Gure eskualdeko auzapez eta hautetsi ainitz bada proiektuaren kontra. Diotelarik diru zama hortarik parte batekin orai den bideari behar litaken berrialdi bat ona eman ditakeela. Bertzalde hemengo jendeentzat ere orai diren geldilekuak atxikiz zerbitzu hobea baginuke. Treinaz egin gogo duten garraioa aipatuz erran dauku orai berean badirela Mugerretik eta Frantzia gaineko puntaraino treinaz egiten diren garraioak. Jaun horrek agertu dauzku kondu asko orai den bidearen alde direnak. Gero jendeek egin galdera batzuri hiru jaun horiek eman dituzte arrapostuak. Bururatzeko abertzale zerrendako Jean François Bederede bigarren hautetsiak eskertu ditu hizlari horiek, eman dauzkuten argitasun mamitsuentzat.


5

BAIGORRI Parisetik - Aurten, laborantza saloineko aste bukaeran egin da “ Concours général ”-eko arnoen sariketa. Hor, ikusi dugu Irulegi-sotoko arnoak medailatuak izan direla : Urrea, 2007ko Gorri d’Ansa arno beltzarentzat eta zilarra 2008ko Elorri, Axeridoy gorriarentzat eta 2008ko Andere d’Ansa xuriarentzat. Hamalau garren urtea, sotoko arnoak saristatuak direla, mahastizainek eta sotoan egiten duten lan seriosaren seinalea. Zaharrer-segi - Pilotari, burraso eta laguntzaileek osatu multxo ederraren inguruan, iragan da Zaharrer-Segiren biltzar nagusia. Parte hartu dute ere Jean-Baptiste Lambert herriko auzapez eta kontseilari orokorrak, Jean-Michel Galant herri elkargoko lehendakaria eta Azkarateko auzapezak eta Beñat Arrabit Arrosako auzapezak. Biltzarre hastean, agurra eta ongi etorriaren ondotik, ixil une bat egin da, urtean mundu hau utzi duten partaideentzat. Gratien Juantorena lehendakariaren hitzetan, batasuna azkar dago : 309 lizentziaturekin, konduen aldetik ere ez da arrangurarik, nahiz azpimarratua izan den diru laguntzaileen sustengua zoin garrantzitsua den hunen biziarentzat. Pilotako emaitzak hola nolakoak izan diren : esku huska, Euskal Herriko eta Frantziako txapelgoan : txapeldun plaza laxoan 5 pare, trinketan 7 pare eta ezker paretean 2 pare, bertze 12 parek finalean galdu. Joko garbian, txapelgo beretan, txapeldun : plaza laxoan 2 pare, ezker paretean 4 pare eta 3 parek finalean galdu. Errebotean, ekipa bat txapeldun eta bertze batek finala galdu. Pasakan, pare bat txapeldun eta bertze batek finala galdu. Palantxan, nexkatoetan 2 pare txapeldun eta 3 parek finalean galdu. Bertzalde, munduko kopan, esku huska, P. Biellek urrezko medaila eskuratu du eta palantxan Claire Bordagaray eta Amaia Serre-k zilarrezkoa, munduko 22 urtez petikako txapelgoan ere esku huska Laurent Erreca-k zilarrezkoa. Emaitzen ondotik aipatu da elkartearen bizia. Hemen gomendioak egin dira pilotarieri : indar egitea beharrezkoa den prestakuntza fisiko eta teknikoan. Zor zaioten errespetua ekartzea antolatzaile,

trebatzaile eta epaileeri, partiden egunak eta tenoreak errespetatzea… Herriari eta ingurukoeri ere galdegin da trinket eta plazetan diren trabaxkak antolatzea. Batasunaren bizian, beharrezkoak diren elkartasuna eta laguntza ainitz aipatu dira, horiek gabe hoinbertze pilotari segitze eta ibiltzerekin deus ez bailitaike egin. Bururatzean, lehendakariak beroki eskertu ditu oro. Ondotik partehartzaile guziak eman dira Aldudeko Oteizak prestatu mahain onaren inguruan. Bihotzeko ostatuak - Zonbait aste badu bihotzeko ostatuen laguntzeko “ Motards du cœur ” taldeak, janari biltzea antolatzen duela Euskal herrian gaindi. Talde hortako 400 bat motodunek eginen dute aurtengo itzulia helduden larunbatean, martxoaren 14ean eta Oronos saltegian pasatuko dira 11.30ak eta 13.30ak artean. Galdegina zauku beraz emaitzak hor berean dagon toki berezian uztea. Bakotxaren bihotz onari dei egina da. Pilota - Frantziako txapelgoaren kondu, finalerdiak jokatu dira eta huna emaitzak. Esku-huska. A mailean. Xitoetan B. Bascans eta Cedarry-k galdu 16 – 40 Airetik-en kontra. Benjaminetan Alcasena eta X. Bascans nagusitu 40 – 11 Urruñari. Elgart eta Martinez-ek galdu 37 – 40 Airetik-en kontra. Minimetan Berterretche eta Barreneche nagusitu 40 – 05 Sarari. Finalak igande huntan Saran. B mailean. Xitoetan Ustaritz eta M. Iribarren-ek galdu 21 – 40 Hendaiarren kontra. Benjaminetan Berterreche eta Hualde nagusitu 40 – 04 Atzarri-ri. Minimetan Ernautene eta Labat nagusitu 40 – 34 A. Iribarren eta Castanchoa beren batasuneko laguneri. Kadet mailean, Etcheverry eta Etchepare-k galdu 21 – 40 Oztibartarrak-en kontra. Finalak larunbat huntan Senperen. Pasakan lehen mailean. Dutaret eta Izoco nagusitu 13 – 12 Noizbait-eri. Lemoine kopan, Cuiburu eta Goicoetchea nagusitu 13 – 03 Urruñari. Finalak igande huntan Baigorrin. Errugbia - Larunbatean, US Nafarroak Baigorriko zelaian errezebitu du Argeles Gazost eta irabazi 26 – 21.

IHOLDI GOXA LEKUREN ESTRENALDIA - Jada 30 bat egoiliarrez betea, nunbait han erditsua, Iholdiko erretira etxea izan da estreinatua ibiakoitz huntan, nahiz hitzordua emana zen urtarrilaren 24eko, baitzen orduan bertze griña eta egitekorik, luzatua izan zen. Beñat Cachenaut auzapezak egin du ongi etorria eta eman ditu xehetasun guziak, nola hasi zen duela 10 urte lehen harat hunaten egiten, lagundurik egia erran herri elkargoko buru den Lucien Delgue eta Jean Louis Caset kontseilari orokorraren ganik, bainan aditzaile suhar agertu zirela ere Jean Jacques Lasserre bai eta Jean Lassalle deputatua. Denbora berean hurbildu ere ziren proiektuaren eremaiteko Ixturitzeko Pausa Leku etxeari, biez bat egiteko laguntza gotorra ekartzen ziotela Charriton aitasemeek. Eskerrak Beñatek eskertu ditu sos laguntza iturri guziak, bost miliun eta erdi euro gosta den obra horrek baitzuen horien guzien beharra, eskertu ere banaka hor obran ari izan diren enpresa guziak, ainitz tokitakoak izanki, ohargarri baita hori ere. Lau bagonetako treinari konparatuz, arribatua da geltokian eta lehen piaiantak jautsiak, harrapa dezatela goxotasun agian luzarako, zion bururatzean. Lucien Delgue, Jean Louis Caset, Jean Lassalle, Jean Jacques Lasserre, Prefeta segitu dira beren hitzaldiekin, orok ziotela holako obra estimagarria zela, Iholdiko kantonamendua gabe izanki-eta, nahiz Lasserrek erran duen Iholdiko doi doietarik pasatua zela baiaren ukaitea, laster kantonamenduak kentzerat baitoatzi, ez orduan aipu izanagatik, departamendu mailean arra-ikuste bat egin izan zela nun nola koka erretira etxe horiek. Euskal Herrian estreinaldiak ardura bururatzen baitira tokien benedikatzearekin, Iholdiko erretor Irassart-i jin zaio kargu hori aldean zuelarik Barnetche Heletakoa. Eri ala artatzailek harrapa dezatela etxe huntan sokorri goxotasunean. Tokien bisitarekin segitu da, adixkidantzako baso bere goxagailuekin orok gozatzen zutela etxe berri horren osagarriari. “Gauzak biziki ontsa eginak dituk baina agian berantxago” zion J.P.C. batek. Oroitzapen onarekin partitzea ere zerbait da.

IZTURITZE

Lehen maila : Fabas-Bidonde 38 / Artayet-Inçaby 50

Palantxa zoingehiagoka bururatu Otsaileko azken larunbatean jokatu dira, Harpe Alde trinketean, negu huntako lehiaketaren azken haitadak. Huna emaitzak : 3 mailan, Meriguet-Etcheverria 50 eta Eyherachar-Comets 48. 2 maila B, HarguindeguySallaberry 50, Ithurburu-Hirigoyen 47. 2 maila A, Oxoby-Lissar 50, Lekunberry-Gazats 35. 1 mailan, Arthayet-Intçaby hazpandarrak xapeldun 50 eta 38, Fabas-Bidonde beste hazpandarren aurka. Pilotariek beti bezala sari ainitz eskuratu dituzte eta beste pilotari arduradun eta laguntzaileekin lekuan berean zintzurrak goxaturik Haramboure jatetxeko auhari ona gozatu. Bestak giro alaian iraun du goizalde arte aurten ere ! Eskerrak deneri eta helduden larrazken arte.

AIHERRA Jon Oyhenart eta Herve Parachou herritar xapeldunak - Joan den larunbat arratsean Attatean bururatu da, gure herrian Union Basque batasunak antolatzen duen aurtengo mus xapelketa. Finala ereman dute Jon Oyhenart eta Herve Parachou-k Sébastien Etchegaray eta Patrick Mastoumecq-i nagusiturik. Orain ezagutzen ditugu, kantonaletan parte hartuko duten herriko lehen 6 pareak : Jon Oyhenart eta Herve Parachou, Sebastien Etchegaray eta Patrick Mastoumecq, Beñat Durruty eta Christophe Duguine, Laurent Tapia eta Jean René Garra, Eric Mimiague eta Philippe Martinon, eta Xarlot Haristoy eta J-Noël Minjou. Arratsa bururatu da afari on baten inguruan, orotarat 45 muslari eta muszaleek parte hartu dutelarik. Mimi Darridole herriko ostaleEzkerretik eskuinera, Mimi Darridole ostalerra, Patrick rrak kopa eder bat ta sariak Mastoumecq, Sébastien Etchegaray, Herve Parachou, banatu ditu aurtengo xapeldun Jon oyhenart, Jaki Biscay antolatzailea eta finalisteri. Kantonaletako lehen itzulia Auxotean iraganen da, martxoaren 21ean, arratseko 8tan. Kantonamendu guzitik etorriko diren 26 pareen artean, beren bost eginahalak eginen dituztela gure herriko 6 pareek, ez da dudarik. Eta zertako ez, kantonamendutik finala haundian parte hartuko duten lehen 3etan balire ? ? ? Finala haundia, Pazko astelehenez, Baionako Moderne trinketean iraganen da. Anartean, xantza on herritar muslarieri ! Ihiztarien gomita - “ A.C.C.A Lehena ” deitu ihiztarien batasunak, herritar guziak gomitatzen ditu, Attatean eginen duten bazkari berezian parte hartzera. Hau iraganen da martxoaren 15ean, igande eguerditan. Horra zer jastatzen ahalko den, 20 Euroren truk : salda, legatza español moduan kozinaturik, basahunzkia saltsan, lur sagar ta entselada, ardi gasna erreximetarekin, esne opilezko bixkotxa, kafe ta ondoko. Izenak aitzinetik eman behar dira, Attateira deituz (05 59 29 64 23ra) ortzegun arratseko, hots martxoaren 12 arratseko ! ! Ongi etorri guzieri ! ! Pesta komitean, berritasun - Berrikitan iragan den urteko biltzar nagusiaren ondotik, huna izendatu duten bulego berria nola osatzen den : lehendakari Julien Etcheverry (orain artinokoa), idazkari Leire Barbier ta Cecile Mongabure, diruzain Xamuel Biscay ta Marion Etchegoinberry. Biltzar nagusi hortan, gazte andana eder batek parte hartu du bai eta ondoko afarian Attatean. Herriko pesten egitarauaren prestatzea dute lehen eginbidea. Aurtengoak, 5 egunez eginen dira, ekainaren 26tik 30era, Hazparnekoen ondotik, eta Heletako Euskal Herria Zuzenean aintzin. Anartean, larunbat huntan Hernaniko sagarnotegi batean, apairu on baten inguruan bilduko dira. Biba zuek, eta xantza on ! !

HELETA Euskal Herriko mus xapelketa - Baxe Nafarroako finalak Heletan jokatu dira, 32 parek parte hartzen zutela. Xapeldun jalgi dira Juanicotena anaiak eta bertze bost parerekin parte hartuko dute Seguran finala handian, martxoaren 14ean : Carrere-Larre, Martine-Chantal, LagourgueSaussie, Dutrey-Alchouroun, AinçiartEtchegoyen. Xantza on deneri. Primaderako feiria - Martxo hunen 21 eta 22an izanen dira gure primaderako feiriak. Lehen egunean zaldi ala behi oro egun berean izanen dira. Egun hortan ere Juanicotena anaiak Ttotte Larre-rekin erakusketa berezi bat begien gustagarri. G.I.E bat 8 laborari gaztek xutik ezarri ondoan, omen handiko zezen bat arraza gorrikoa erosi dute, horren ume hogoi bat miga hor izanen dira presentatuak. Egia erran fama bildua dauka jada, beste hamar bat hazle juntatuak dira lehener eta Gipuzkoan ere Red Black etxeak hartu ditu horren hazietarik, jakinik horren etorkizunaren berri. Horra berri ona hazleentzat. Bigarren egunean asko salmenta izanen dira bai eta ganer huste handi bat. Oraino zonbait toki gelditzen dira. Galda herriko etxean. Bi egunez tresneria eta bixtan dena ongi etorri beroena ahotik ezin utzizko bildoxkia jatean. Igandeko mezak - Larunbat aratsean 19.00etan Armendaritzen, igandean goizeko 9.30etan Mehainen eta 11 orenetan Heletan. Herritarra

BIDARRAI Arrakasta ederra - Laugarren aldikotz antolatzen zuen herritar emazteen afaria Otxaldetarrak elkarteak. Eta arrakastatsuena, joanden ostiraleko hori izan da, 55 bat emazte, adin guzietakoak, bildurik Barberaenea ostatuan, Nathalie Heguy eta Antton Barbera zituztela zerbitzari plaxent. Arras giro goxoan iragan den elgarretaratzea, entzun dugunaz. Soziedad Alkoholikaren kontzertua – Larunbat arats huntako dugu Bidarraiko gazteriak Ezpeletako merkatu estalian antolatzen duen kontzertua, joanden astekotzat aipatzen ginauzuen bezala. Lehenik ariko da, lehen aldikotz Iparralde huntan, Kop taldea, katalana naski, ezagutzera merezi omen duena. Ondotik Gasteizko Soziedad Alkoholika famatua. Azkenik LDKO garaztar taldea, gaualdia bururatzeko.

IRISARRI Eskubaoia - Irisartarrak Dordoñako Montpon-Mussidanen jokatu dira joanden ibiakoitzean eta hangoeri nagusitu 31-20 (partida erditan 15-7). Frantxoa Jaureguy kapitaina izan da markatzaile hoberena (7 tanto), besteek ere berena eginez, Beñat Urrutyk, Philippe Oxandabaratzek eta Alexandre Mellouk bosna tanto… Larunbat huntan, Carcassonnera doatzi irisartarrak. Partida gogor baten mentura. Autobusa urririk harat joan nahi dutenentzat. Abiatzea 12:45etan, izenak aitzinetik emanez Beñat Larramendyri (tel. 0616390597).

DONOZTIRI Pilota - Herritarren arteko zoingehiagoka palantxan Sanoki ezker paretean erderki bururatu da. Lau andanetan partituak ziren pareak. Lehenik Philippe Salles-François Cachenaut 40 eta Raphael Aguerre-Mathieu Duhart 38. Bigarrenik Christophe JaureguyberryFabien Duhart 40 eta Patrick Salles-Panpi Damestoy 28. Ondotik Mathieu OxarangoJean Sorhouet 40 eta Gilen Sorhouet-Bernadette Haristoy 31. Azkenik Manu-Maialen Goyhenetche 40 eta Mathieu-Audrey Oxarango 29. Biziki jokolari pollitak ikusi ditugu, eta zintzur bustitzearen ondotik Paxkal koziner onak prestatu afari on baten inguruan alaiki bururatu da besta. Musa - Sanoki salan igandean Union Basque mus xapelgo handiko 16 pareak hor ziren tenoreko xuxen. Biba zuek ! Hiru andanetan jokatu ondoan, bi andanetako irabazdunak Gachen-Lagourgue eta Duhart-Urruty, hirugarrenekoak helduden igandean ikusiko. Xehetasunak bertze astean, anartean esker ta goresmenak guzieri. A.A.


6

JEAN ETXEPARE GAZTEA (1937-1961)

Halako moldez, bi gizon dira ospitaleko ganbara batean, bakoitza bere ohean, etzanak. Bat leiho aldean eta bestea barnekaldean. Leiho aldean dena egunaz bi aldiz, oren pare batez, ohean jarririk egoitera behartua da, bularretakoak hola manatzen baitio. Bestea etzana, mementoko. Tarte on batzu pasatzen dituzte solasean : heuren familiaz, lanaz, lagunez, herriaz eta haurtzaroaz. Leiho aldekoak, ohe hegian jartzen delarik, denbora luzeak pasatzen ditu, leihotik ikusten duena lagunari kondatzen. Beste honek ontsa gozatzen ditu memento horiek, biziaren mugimenduan dagola iduri zaio. Leihokoak aroaren berri ematen dio. Kondatzen dio noiz, nola diren arbolak ostatzen, xoriak kantuz artzen, baratzeak loratzen. Kondatzen dizkio ospitaleko parkean dabiltzan jendeen joan jinak ; nola diren jantziak. Ikusi duen ezagun bat. Hala nola dion

Ez beha gau beltzari… badela urtegi ttipi bat, parkearen erdian, ahate koloretsu batzuekin. Kondatzen dizkio haurren jokoak, amak kalakan, maitaleak alkietan jarriak. Hots : biziaren mila koloreak, mila soinuak eta mugimenduak… laguna lau lorietan, begiak hetsirik, bere baitan dena ikuskatzen, nahiz eta kanpotik deus ez hautemaiten. Ilabeteak iragan ondoren, goiz arrunt batez, erizaina etorri da gure erien artatzera. Hor aurkitu du leiho aldeko gizona, mutu, hilotz, bere gaueko loan goxoki zendua. Goiz tristea izan da lagunarentzat. Gorputza kendu bezain laster lagunak galdatu du leiho aldeko ohean eman dezaten, bestearen lekuan. Gogotik egin diote aldaketa. Emekiño ukondoaren

KOM-ON AGENTZIAREN

FORMAKUNTZALDIA, HAZPARNEN Donibane Garaziko Kom-On komunikazio agentziako Joana Espondek formakuntzaldi berezi bat proposatzen du elkarteetako langileeri eta enpresa ttipietako buruzagieri. Formakuntzaren helburuak : komunikazio oinarriak menperatu (prentsa harreman, publizitate kanpainak...), mail hortan ahal bezain autonomo izaiteko gisan. Formakuntza egin litaike frantsesez ala euskaraz, edo elebitasunez, partaideen hizkuntzaren arabera, 5/10 lagunetako talde ttipitan. Formakuntza horiek iraganen dira Hazparnen, “Aldatu” enpresa mintegian, apirilaren 9an, 16an, 23an eta 30ean, ortzegunez (9:00-17:00). Prezioa : modulu bat 180 euro pertsonaka, 4 moduluak 600 euro (formakuntza, idatzizko euskarri elebidunak, bazkaria). Xehetasun guziak : joana@kom-on.net edo 05.59.37.22.45.

UEU - AKELARRE FORMAKUNTZA EGUNA U.E.U.-k eta Akelarre elkarteak antolaturik, diaporama baten sorkuntzaz formakuntza egun bat proposatua da martxoaren 21ean, 6 orenez (9:00-12:00/13:00/16:00) Hendaiako hiribarneko eskolan. Diaporama zer da, nola molda, noiz erabili ? Irakaslea : Nikolas Padrones. Prezioa : 45 euro (-%25 UEU eta Akelarreko kideentzat). Informazioa eta izen emaite : iparraldea@ueu.org edo tel. 0621685671.

gainean gorputza hupatuz, begi kolpe bat menturatu du leihotik, aspaldiko partez… Leihotik ez da betoinezko pareta gris bat baizik ageri. Lagunak kondatzen zion guzia asmatzen zuen. Gainera, erizainaren arabera gizona, azkenerat, arrunt itsutua zen… “Hain segur, gauza ederrak lagunari kondaz, zorion pixka ematen zion lagunari, ber-denboran bera ere zoriontsu egiten zitekeen. ” Beste erizain beltz bat sartu da eta segitu du : “Holaxe da, bizi duzun eguna ezin goibelago izanikan ere ez dezakezu zure bizikideeri umore ona bezalako opari ederragorik egin… Egun bakoitza bera mirakulu bat baita… ”. Beste molde batean Michel Labeguerik ez zuen besterik erraiten :

Idazle emankorra izanen zen Jean Etxepare jatsuar gaztea, eritasunak ez balu arrunt gazterik ereman, 24 urtetan. Jean Etxepare Gaztea, diogu, Alduden egoniko Jean Etxepare mediku eta idazlearekin ez nahasteko. 1963an, Piarres Charrittonek argitarazi zituen jatsuarraren 14 ipuin, “Mendekoste gereziak eta beste”, arrakasta handiko obra. Eleberri bat ere bazaukan idatzirik, “Iturraldea”. Eta Euskaltzaindiak antolatutako lehiaketa baten bigarren saria ardietsia obra horrekin. Geroztik lotan zagon obra. Pako Sudupe hernaniar ikerlearen bidez eskuizkribu hori eskuraturik, Euskaltzaleen Biltzarrak erabaki du horren argitaratzea, ortografia mailan haatik gaurkoturik, Piarres Aintziart, Etiennette Etcheto eta Jean Claude Iribarren direla berezikiago lan hortaz arduratu. Liburu hori aurkeztua izanen da Jatsun, martxoaren 22an, igandez, familia, herritar eta euskaltzaleeri. Egun hortan, Euskaltzaleen Biltzarrak lehenik eginen du bere biltzar nagusia (10:30) Herriko Etxean, elkartekideen artean, 10etako mezatik landa. Ondotik (12:00), jende guzia gomit da beharrak diren mintzaldietara : Jean Michel Bidondo auzapezaren ongi-etorria ; Piarres Charrittonen lekukotasuna, hunek ongi ezaguturik jatsuar idazlea ; Aldacourrou jauna Jatsuko auzapez ohia ere mintzatuko zaiku bai eta Piarres Aintziart Euskaltzaleen Biltzarreko lehendakaria. 13:00 aperitifa Jatsuko herriak eskainia. 13:30 bazkaria Indartia ostatuan. Izenak ostatura behar dira haatik eman martxoaren 14eko (tel.05.59.37.09.30).

Ez beha gau beltzari, beha zeruko izarreri…

IPAR EUSKAL HERRIKO ARGITALETXEAK

Johanes Bordazahar

EUSKAL IRRATIAK Martxoaren 12a, osteguna • 19.00 : Mintza leku, emaztearen eskubideak sozial eta ekonomia arloan Martxoaren 14a, larunbata • 14.30 : Errubia : Baiona/Akize • 18.00 : Pilota, berezkoen finala Waltari/Ezkurra. • 18.30: Zango balona : Baiona/Cassis Otsailaren 15a, igandea • 09.30 : Gure Bazterrak Lapurdi Jatsutik. • 10.30 : Meza, Garazi Jatsuko San Frantses beila. • 12.30 : Gure arbasoak, Anhauzeko Maddi Riouspeyrous . Martxoaren 16a, astelehena • 19:00 : Zer dioxu, Mattin Irigoien.

LURRA G.F.A.-ren BILTZAR NAGUSIA

Martxoaren 14ean, larunbata (9:30), Etxarriko AFMR-ean (jauregian) eginen da Lurra GFA-ren biltzar nagusia. Partaideen kopurua eskasegia balitz, ezohiko biltzar nagusia eginen da 10etan. Solasgaietan, bertzeak bertze, kapital sozialaren murriztea (Victor Manrique eta Mixel Barneix-en egoera normalizatzeko). Eguerdiko janalditik landa, nahi dutenek Ainharbeko Kako etxaldea bisita dezakete aratsaldez.

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8 Martxoaren 14an, 14.00 : Euskal Herriko historia – JL Davant, Euskaltzaina : “6-78. mendeak : Vasconia – Orreaga – Iruna-ko erresuma”. Berriz zabaldua : Martxoaren 16an (23.00) ; 17an eta 19an, 14.00 eta 20.15 Martxoaaren 15an, 14.00 : “Mistikoa gaur eta hemen – Espiritualitate gosea”, 24. Gogoeta Astetik – José Luis Gerrikagoitia OCD. Berriz zabaldua : Martxoaren 18an eta 20an, 14.00 eta 20.15 Kronikak egunero, 7.15, 14.45, 20.45 : Igandea 15 : Misionesten Oihartzuna – Jules lahargou. Asteartea 17 : Jondoni Paulo Apostuloa – Gure garaiarentzat misionest bat – Pierre Andiazabal. Asteazkena 18 : Lurra keinulari – Jean Urkia Osteguna 19 : Donostia-ko elizbarrutiaren berriak –Marije Gerra. Ostirala 20 : Herria astekariaren prentsa bilduma Jamattitt Dirassar.

Jean Etxepare jatsuar idazle zena

PARISEKO LIBURU AZOKAN Martxoaren 13tik 18ra iragan beharra da Pariseko liburu azoka handia, “Porte de Versailles” gune famatuan. Eta, azoka hortako aurtengo gomita berezia Mexika balinbada, lehen aldikotz euskarazko argitaletxe batzu ere, Maiatz, Hatsa, Gatuzain eta Elkar, han aurkituko dira hiru egunez, martxoaren 13tik 15era. Akitaniako lurraldeak han ukanen duen espazioan dira lau argitaletxe horiek kokatuko beren uztarekin. Euskararen Erakunde Publikoak, Euskal Kultur Erakundeak eta Akitania/Arpel egiturak dute euskararen presentzia hori Parisen gauzatzen. “On da Parisen ohart diten Euskal Herria, laborantzaz bertzalde, literaturaz ere aberats dela” dio Max Brisson EEPko lehendakariak. Eta hain xuxen, azokari datxikola, euskal literatura gaualdi bat iraganen da martxoaren 14ean, larunbatez (19:30) Sorbona ondoan dagon Comptoir des Arts egoitzan (Monge karrika, 100) : Itxaro Bordak 15 bat obra irakurtuko ditu, bertzeak bertze Bizitza nola badoan eta Noiztenka poema liburuetatik, laguntzaile ukanen dituela Mylene Charrier eta Jesus Aured eskusoinularia. Pariseko Euskal Etxea partxuer da gau literario hortan. Oro har, euskal argitaletxeek ainitz estimatzen duten urratsa da azoka hortako beren presentzia. “Ezagupen aberats bat da euskal argitalpenentzat” dio Maiatz-eko Lucien Etxezaharretak. Elkar-eko Peio Etcheverry-Ainchart-ek bere aldetik azpimarratu du Parisen erakutsiko den ikuspegia ez dela “folklorikoa eta arkaikoa”. Nahiz denek ongi badakiten euskararen presentzia hori ur xorta bat baizik ez dela. “Euskarazko liburu bat ateratzen den aldi bakoitzean, korrontearen kontra gabiltza” dio Gatuzaineko Hartzea Lopez-ek, “euskarak egiazko hegaldia ofizialtasunarekin baizik ez baitu ardietsiko”.

HATSAREN POESIA 2009 Hatsa elkarteak antolaturik, “Hatsaren Poesia” eguna iraganen da apirilaren 5ean, Senpere Larraldean. Kari hortara, aitzineko urtetako ohidurari jarraikiz, “Olerki bilduma 2009” aurkeztuko da, hamekagarren bilduma. Poema liburu berri hortan aurkituko dira 94 idazleren eta ikastetxetako 12 ikasle talderen olerkiak. Huna egunaren egitaraua : 12:00 liburuaren aurkezpena, 13:00 bazkaria (20 euro), 15:00 idazleen olerki irakurketak, 17:00 entzun-ikuskizun berezia (olerki, argazki, musika). Bazkariko geldituko direnek haatik eman bezate beren izena martxoaren 28ko berantenez (hatsaelkartea@aol.com).

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK 50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 € Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan KULTURA SAILA

GARAZIKO JATSUN OMENDUA MARTXOAREN 22an

8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Bahituak : Astero errepikatzen dudana : munduan gaindi badirela bahituak, eta nahiz ez dugun gauza haundirik egiten ahal haientzat, gogoan atxik ditzagun bederen. *** Guadalupa : Azkenean, sei asteren buruan izenpetu dute hitzarmena, ez edozein hitzarmen, 164 artikulu baititu besarkatzen dituela bizi molde guziak, erran nahi baita Guadaluparrek galdegiten zutena lortu dutela. Betikoa gure Frantzia maitean : jendeak eskakizun bat agertzen duelarik gobernua elkor eta mutu dago. Gehiago dena, bi edo hiru asteren buruan igortzen du ministro orde bat eta elkarrizketaren ondoan manatzen dio Parisera itzultzea pentsatzen baitu ez dela aski gogor jokatu onartuz eskakizun gehienak. Orduan, haren ordez, igortzen ditu bi ararteko eta hiruzpalau asteren buruan hitzarmena sinatzen da jadanik ministroak onartu zituen eskakizunekin. Hauxe da oraiko gobernatzeko moldea, hilabete oso bat galdurik. *** DOM : Horiek dira itsas-haraindiko ugarteak, Guadalupa, Martinika, La Réunion. Eskakizunak hasi dira Guadalupan eta orai hedatu dira bertze ugartetara. Martinikan garai txarra hasia da, beribilak errez, tiroak ere izan direla. Agian, ez da egonen gobernua beti bezala elkor eta mutu. Badaki Martinikari eta La Réunion ugarteari behar zitzaiela eman Guadalupak ukan duena. *** Europa : Laster etorriko da hauteskundeen garaia : ekainaren 7an, oker ez banago. Ari dira zerrenden prestatzen alderdi guzietan eta agertzen dira denetan kezkak, oihuak ere, batzu baztertuak baitira, nahiz behar den bezala jokaturik Estrasburg-en, hala nola Lamassoure UMP alderdian eta Savary bordelesa sozialistetan. *** Errugbia : Mont de Marsan-ek aise galdu du Monpellier-en (33 eta 6), Akizek, etxean galdu du ere, gutiz egia erran Briven kontra (17 eta 15), Baiona joan da Toulon-era eta han elgarren bete bukatu dute partida (3 eta 3), Miarritzek, aldiz, irabazi du Clermont-en aurka (18 eta 14). Emeki emeki ari da goiti Miarritze erakutsiz talde on bat dela. J.H.


7

BIDEZKO MERKATARITZA Baionaldeko bidezko merkatuak bere bidea segitzen du molde berri batean. Hiru ilabetetarik behin egiten da, tokiz aldatuz. Iragan neguan Hiriburun zen egin. Oraikoan Angeluko Herriko Etxeko plazan da iraganen, martxoaren 15ean, igandez (9:00-13:00). Hor aurkituko dira etxe-mozkinak, fruitu eta baratzekari biologikoak eta beste. Musika animazioak ere izanen dira eta mutxikoak dantzatuko 11etan. Bio-bazkari bat ere zerbitzatuko da 13:30etan “Denen Etxean”. Izenak aitzinetik eman : tel 0559595427.

GARATENEAN GAZTEEN APRENDIZGOAREN FOROA ALDI Martxoaren 18an, asteazkenez (8:30-12:30/14:00-18:00) iraganen da foroa Baionan, Glain auzoaldeko Elkartetxean. Zer FEDERAZIO XAPELGOKO Aprendizgoaren ofizio ? Nungo formakuntza zentroetan ? Nolako diplomak ? Interesatu orori idekia. PARTIDAN Bielle - Ducassou . . . . . . . 40 eta beste partida, finalerdi ttipia DANTZA JAUZIAK Alfaro - Lazcano . . . . . . . . 18 deituko duguna. Birazkako xapelgo horiek -Waltari eta Paxkal Ezcurra : ETA MASKARADAK apalagotik goragorat buruz dira aurten. Aste bakotxeko irabazleak famaz gorago diren batzuen kontra jokatuz. Hemen ikusten da beraz Bielle eta Ducassou direla aste huntan irabazle atera. Alta hastean duda batzu izan zitezkeen. Ederki hasiak ziren Alfaro eta Lazcano. Tantoak bazoatzin iraunez, bote bat ere ikusten etzelarik 12taraino. Gehiago dena, azken izendatu hauk ziren aitzinean 9-5, 10-7 eta 159, pariatzaile horiek ere ez jakin sobera norat jo. Hortik goiti dira gauzak aldatu. Bielle ezkerrak, ordu arte pilota guti pikaturik eta airez ere aski motel, Ducassouk taula luze hetarik guti, huna hor ustegabea : horra 12 kintze segidan gazteek eginak, hiru sakerekin, eta 21-16 hauentzat. Hori aski izan ez balitz, horra ere, kasik segidan, beste bederatzi egiten dituztela, lehenek bat egiteko artean, eta 31-17. Nolaz egin da hori, ez da mirakulurik batere. Bi gazteak ziren arras berotuak, pilotan sartzen sanoki, aldiz besteak suerterik ez erreferan. Alfarok ez baitzuen egun onetako mitxa hura gehiago eta Lazcanok ez usaiako fidantzia beso eder haren gidatzean ez-eta boteen ekartzean. Holaxet joan da ondarrean partida buruzbeheiti oren bat eta hamarren heina iraunik doi-doia, ez gehiago. Sakerik ez dakigu sartu duen Alfarok, haatik Biellek bai, zazpi-zortzi. Larretchea - Jeannots . . . . ? Sorhuet - JC Dermit . . . . . . ? Helduden astelehenean, hau izanen da Garateneko partida usaiako tenorean, erran nahi baita 5 orenetan. Baina oroit ere aste ondar huntan izanen dugula, Baionan, buruzburuka finala eta ikus ere hemen nola segituko duen Federazioaren Berezko xapelgoak birazka. BAIONATTIPIAN Lambert - Etcheto . . . . . . . 50 Ezcurra I - Harizmendy . . . 45 Huna beraz joanden ortzegunean Baiona Sant Andresen egin diguten partida pollita. Pollita zeren pilotari horiek denek baitakite pilotan artzen, ez batere diruarentzat baina pilota maitez eta beren mailean egoiteko. Eta biba pilotazaleak ere, ikusle baliosak beti gutisko bainan beti hor, eta maitez hauk ere. FINALA LARUNBATEAN -Baionako Modernean jokatuko da buruz-burukako finala haundia, 5 orenetan, finala batetik

finala haundia hori. Eta Kurutcharry Oçafrainen kontra, irabazlea hirugarren klasatuz. Parioa libro eta ongi etorri ! LIGAN BURUZBURU Marc Berasategui . . . . . . . 40 Fabien Etcheverry. . . . . . . 33 Ondarrerat doatzin hauetan sei partida baziren Ezpeletan eta Izturitzen. Auzo arteko hau azkaindarrak ereman bere betiko jo bipilarekin. Jean Claude Istillart . . . . . 40 Gabi Ibarburu . . . . . . . . . . 25 Huntan “xaharraren” esperientzia nausitu da dena den. Bixente Oyhenart . . . . . . . 40 J. Frantxua Aranburu . . . . 25 Hemen berriz adina mintzatu. Ez dea hala Frantxua, hainbertze eginik ?… Alain Heguiabehere . . . . . 40 Daniel Cachenaut . . . . . . . 27 Jazko xapeldunari kasu aurten ere ! David Saldubehere . . . . . . 40 Txomin Sasco . . . . . . . . . . 24 Garaztarrak gaina hartu haatik lapurtarrari. Beñat Maitia. . . . . . . . . . . . 40 Jean Marc Lamure . . . . . . 27 Hazpandarrak joan Eskularikoari. HEGOALDEAN Gonzalez - Barriola . . . . . . 22 Xala - Laskurain . . . . . . . . 13 Xapelgotik kanpo geldituak bi pare hauk, Barriola eta Laskurain kolpatuak izanik. Huna partida hunekin berriz hasi dela leitzarra eta ederki arizan ere, irabaziz gainera, betiko txizpa hura oraino ez bazuen ere. Irujo - Goñi III. . . . . . . . . . . 22 Bengoetxea VI - Beloki . . . 18 Hau xapelgokoa, han berean, eman-ahala ari zirela lauak ere. Aapezetxea - Urberuaga . . 18 Galarza V - Merino . . . . . . 16 Han berean hau ere, eta denak gogotik. Apezetxea - Zubiri . . . . . . . 22 Baleztena - Kortabarria. . . 11 Esnal - Gorrotxategi . . . . . 22 Renovales - Galarraga . . . . 5 Donezteben jokatu partidak. Olaizola II - Mendizabal II . 22 Berasaluze III - Begino . . . 20 Diaz - Urrizelki . . . . . . . . . . 18 Olaetxea - Eskudero . . . . . 16 Iruñean jokatu partidak, lehena xapelgoko. Titin - Beroiz . . . . . . . . . . . 22 Gonzalez - Lasa III. . . . . . . 17 Urretxu - Zumarragan jokatu da partida hau ere beste batzuekin.

Bego

UNION BASQUE Elkartearen 2009ko txapelketa esku huska trinketean UNION BASQUE Elkarteak antolatzen du 2009ko esku huskako txapelketa trinketean, martxoaren 7an eta 8an hasirik. Beste txapelketen osagai den zeingehiagoka hau, Euskal Herriko Ligako txapelketatik kanporatuak diren pilotariei idekia da, salbu Frantziako txapelketan jarraikitzen dutenentzat. UNION BASQUE Elkartearen helburua ahal bezainbat pilotariri pilotan jokatzeko aukeraren emaitea da. Aurten, 27 pilotako elkartek 181 ekipa engaiatu dituzte 9 kategorietan banatuak, Geroak-etarik haste Senior edo Helduetaraino. Partidak 2 hilabetez jokatuko dira Euskal Herriko trinket gehienetan eta finalak maiatzaren 1 eta 2ko ortzirale-larunbatetan iraganen dira.

Bi mintzaldi eskainiko dira asteburu huntan Baionako Elkar megadendan. Martxoaren 13an, ostirala (18:00), Jean Mixel Bedaxagar, Jon eta Claude Irurtagoyena mintzo lehengo dantza eta maskaradetaz. Martxoaren 14ean, larunbata (17:00), Xabier Itçaina, Jon eta Claude Iruretagoyena mintzo dantza jauzietaz.

LEMA EGUNA BIDARTEN Martxoaren 13an, ostiral aratsaldeko 6etan, Lema Egunaren karietara, mintzaldi-eztabaida bat iraganen da Bidarteko Izarbel teknopoloan, Estia enpresan, gai huntaz : “Parisen ala Donostian bizi ?”. Hizlariak : Ana Agirre, Eusko Jaurlaritzako industria sailburua ; Virginie Brillant bilbotar abokata eta Hemen elkarteko kidea ; Dominique Biados Beasaingo langilea. Hitzaldiak frantsesez, itzulpenarekin ; sartzea urririk.

LARZABALEN “Peau d’Âne” antzerkia - “Les pieds dans l’eau” konpainiak “Peau d’Âne” antzerkia eskainiko du martxoaren 13an (21:00) Larrezabal gelan. Charles Perrault-en ipuin baten moldaketa bat dugu hor, Violette Campo eta Christine Serres antzerkilariek jokatuko dutena, finezia handiz eta omore on nasaiarekin.

Ipuin irakurketak Miarritzeko mediatekan Joanden azaroan hasi ziren hilabeteko hirugarren larunbatetan euskarazko ipuin irakurketak proposatzen Miarritzeko mediatekan. Liburuak Chimères antzerki taldeko Charlotte Maingé eta Txomin Heguy aktorearen ahotik entzuten ahal dira. Hilabete honetan Mariasun Landaren “Partxela” ipuin liburua irakurriko dute. Izen horretako pertsonaia erdi sorgina da baina bihotz eta umore onekoa, denen laguntzera ekarria. Christophe CAUSSADE Avocat Conseil en droit des sociétés & droit commercial “Central Forum” - Bayonne (64100) (05 59 52 93 32) ORBEA France S.A.S au capital de 37 000 euros SIREN 385 083324 AVIS DE TRANSFERT DU SIEGE Par décision du 30/01/2009, le comité de direction de la SAS ORBEA France a décidé de transférer, à compter du 02/02/2009, le siège social de LANNEMEZAN (65300), 35, Rue Pasteur à BIDART (64210), 243 Allée Théodore Monod et de modifier en conséquence l’article 4 des statuts. La société, immatriculée au RCS de BAGNERES DE BIGORRE sous le n° 385083324 sera immatriculée auprès du RCS de BAYONNE ce qui rend nécessaire la publication des mentions suivantes : Dénomination sociale : ORBEA FRANCE ; Forme sociale : société par actions simplifiée ; Durée : 50 ans à compter du 13 avril 1992. Siège social : BIDART (64210), 243 Allée Théodore Monod. Objet social : Vente de cycles, cadres, habillements cyclistes, accessoires y afférents, et tous articles et prestations de services s’y rattachant, et l’activité d’agent commercial se rattachant à ce domaine. Capital social : 37.000 E Président : M. Miguel OCANA ARIZCORRETA, demeurant TOLAREGOIA, 28, 20012 Saint Sébastien (Espagne). Commissaire aux comptes titulaire : SOREGOR AUDIT, rue Jean Perrin à Tarbes (65000) Commissaire aux comptes suppléant : BEGENNE Sylvain, ZA Les Landes - 18, Rue des frères Montgolfier à AVRILLE (49240). Pour avis - Le Président

MAITRE Olivier GANET NOTAIRE B.P.6 64250 ESPELETTE INSERTION DÉCLARATION D’INSAISISSABILITÉ DE RÉSIDENCE PRINCIPALE Suivant acte reçu par Maître Olivier GANET, notaire à ESPELETTE le 5 Mars 2009, Mademoiselle Catherine Anne Lise BELOT, éditeur, demeurant à SAINT MARTIN D’ARROSSA (64780), chemin Behereko Bidea, née à PARIS (14ème arr.), le 12 septembre 1966. A déclaré : -qu’elle exerce l’activité professionnelle d’éditeur pour laquelle elle est immatriculée au Registre du commerce et des sociétés de BAYONNE sous le numéro 403 071 475. -insaisissable ses droits, sur l’immeuble ci-après désigné, constituant sa résidence principale, en usant du bénéfice des dispositions des articles L.5261 et suivants du Code de Commerce. Désignation de la résidence principale 1-Une maison d’habitation avec une dépendance et jardin et cour en dépendant, le tout situé à SAINT MARTIN D’ARROSSA (64780), chemin Beherekobidea, cadastrée section H n° 113 et 114. 2-Ainsi que toute modification, construction nouvelle, addition de construction, surélévation, à venir. Pour avis. Maître GANET AVIS DE CONVOCATION - CLPB Convocation aux Assemblées Générales Ordinaire Plénière et Extraordinaire de la Coopérative Laitière du Pays Basque. Les associés coopérateurs de la Coopérative Laitière du Pays Basque sont convoqués aux Assemblées Générales Ordinaire Plénière et Extraordinaire qui auront lieu le 28 Mars 2009 à 9h30 au restaurant “Le Chistera” à ORDIARP et dont les ordres du jour sont les suivants : Ordre du jour de l’Assemblée Générale Ordinaire Plénière : -Approbation des Procés Verbaux des Assemblées Générales Ordinaire et Extraordinaire du 29 Mars 2008. -Approbation des comptes de l’exercice 2007/2008 et quitus aux administrateurs. -Affectation du résultat. -Renouvellement du tiers sortant des administrateurs. -Constatation de la variation du capital social. -Questions diverses. Ordre du jour de l’Assemblée Générale Extraordinaire : -Mise en harmonie des statuts selon le décret du 23/04/2008. Le Conseil d’Administration.

LEGEZKO ABISU SCP BOULOUS-CHEVALLIER Société d’Avocats 22 Le Forum - 15 rue Raoul Perpère 64100 BAYONNE Tel : 05 59 31 21 21 Fax : 05 59 31 21 29 CALLI ATLANTIQUE Société par actions simplifiée au capital de 40.000 euros Siège social : 5 Rue Maryse Bastié 64600 ANGLET RCS BAYONNE 483 832 465 Aux termes du procès-verbal des décisions de l’assemblée générale extraordinaire du 09 Février 2009, il a été décidé de nommer Monsieur Olivier POUILHES, demeurant à BOUCAU (64340) 36 rue du 11 Novembre, en qualité de Directeur Général, pour une durée indéterminée, à compter de ce jour. Pour avis SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN& BONNECAZE-DEBAT Avocats Résidence Adour - 4 Rue de Gramont 64100 BAYONNE Tel : 05 59 25 71 00 Fax : 05 59 59 79 62 21 place Charles de Gaulle 64220 ST JEAN PIED DE PORT Tél : 05 59 37 38 94 Fax : 05 59 37 27 19 E-mail : aurnague-bonnecaze@orange.fr SARHIA GAEC au Capital de 82.779,81 €uros Siège social : Maison “Sarhia” 64240 ISTURITZ RCS BAYONNE D 379.814.692 L’Assemblée Générale Extraordinaire des associés réunie le 31 décembre 2008 a décidé la dissolution anticipée du groupement à compter du 1er janvier 2009 et sa mise en liquidation amiable sous le régime conventionnel conformément aux dispositions statutaires et aux articles 1844-7 et suivants du Code civil. Elle a nommée comme liquidateurs Monsieur André Joseph HARAMBOURE demeurant à ISTURITZ (64240), Maison “Bitxiatea” et Monsieur Jean-Pierre HARAMBOURE demeurant à ISTURITZ (64240), Maison “Sarhia” pour toute la durée de la liquidation avec les pouvoirs les plus étendus tels que déterminés par la loi et les statuts pour procéder aux opérations de liquidation, acquitter le passif et les a autorisés à continuer les affaires en cours et à en engager de nouvelles pour les besoins de la liquidation. Le siège de la liquidation est fixé à ISTURITZ (64240) Maison “Sarhia”. C’est à cette adresse que la correspondance devra être envoyée et que les actes et documents concernant la liquidation devront être notifiés. Les actes et pièces relatifs à la liquidation seront déposés au Greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE, en annexe au Registre du commerce et des sociétés. Pour avis, Les Liquidateurs SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN& BONNECAZE-DEBAT Avocats Résidence Adour - 4 Rue de Gramont 64100 BAYONNE 21 place Charles de Gaulle 64220 ST JEAN PIED DE PORT Tel : 05 59 25 71 00 Fax : 05 59 59 79 62 E-mail : aurnague-bonnecaze@orange.fr IRIOIN Groupement Agricole d’Exploitation en Commun au Capital de 90.859,61 € Siège social : “IRIONIA” 64430 BANCA RCS BAYONNE 433.796.612 L’Assemblée Générale Extraordinaire des associés réunie le 28 novembre 2008 a pris acte du retrait et de la démission de Madame Yvonne OCAFRAIN née INCHAUSPE de ses fonctions de cogérante pour faire valoir ses droits à la retraite à effet du 1er Décembre 2008, le GAEC demeurant géré par Monsieur Michel OCAFRAIN. Le dépôt légal sera effectué au Greffe du Tribunal de Commerce de Bayonne en annexe au Registre du Commerce et des Sociétés. Pour avis - La gérance BAIGURA COMMUNICATION SARL au capital de 13.720 Euros Siège social : BAYONNE 22, rue Lormand 435 164 967 R.C.S. BAYONNE Aux termes d’une délibération en date du 15 janvier 2009, les associés ont pris acte du transfert de siège social de BAYONNE - 22, rue Lormand à URRUGNE - 8, Zone Artisanale Martinzaharenia, à compter du 14 juillet 2008. Les statuts ont été modifiés en conséquence. Pour avis, La Gérance SARL DURAND DURAND Société à responsabilité limitée Au capital de 7500 Euros Siège social : RN 10 64500 SAINT JEAN DE LUZ R.C.S : 484368444 AVIS Aux termes d’une décision en date du 15 janvier 2009, la collectivité des associés a décidé de la poursuite de l’activité malgré l’existence de capitaux propres inférieurs à la moitié du capital social, en application de l’article L. 223-42 du Code de commerce. Pour avis.


8

MARTINIKA ERE HAN NUNBAIT...

Diamant ugartea

Joanden astean, Guadalupe ugarteaz ari ginen hemen berean bainan izen hori aipatu orduko gogorat heldu da ere Martinika, biak elgarri lotuak balire bezala. Egia erran, gisa batez elgarren eite handia ere badute: biak opor-leku fama handikoak, aroa gisa hartakoa, artetan orrona pizkorrak jasanik ere. Biak berdin urrun, kasik 7000 kilometrotan... Euskal-Herritik behatuz elgarren ondoan iduri, nahiz batetik besterat baden 130 kilometro nunbait han, heldu baita Baionatik Bilborat bezenbat bide, i­tsas-untziz edo hegaztinez egin behar dena ... Bietan jende gehienak larru beltxak edo beltxaranak, kasik denak kreolar mintzairan ari, ez bada ere a­rras bera batean eta bestean... Bietan arazo handiak ba eta bietan berdintsuak, azken aste hotako gertakariekin aitzina sumindu direnak: lana xuhur, bereziki jende gaztearentzat, bizia kario, ainitzek ba halako uzkurtasun samur bat, lehengo esklaboen ondokoak direla-eta, iduritzen orai ere sobera azpitik atxikiak daudela, handi-mandi batzu beti nagusi eta besteak petzero! Gainerat, biak frantses departamendu eta lurralde ekarriak... Desberdintasunak ere badira haatik, denek hala diote. Kulturaren mailean konparazione, Martinikan eragin handia daukate Jamaika ugarteko musika, dantza eta gaineratikoek, hori ez delarik hanbat sendi Guadalupen... JONDONI MARTINE GOGOAN

Arrantzako barku batzu

Balata leku ederra

“Pelatua” sumendia

Tropikal oihana

(Argazkiak Jeanine Laduche gure lankideak ekarriak Martinikatik)

Martinikan ere, Kristobal Colon mariñel famatua izan zen zangoa pausatu zuen lehen europatiarra bainan bederatzi urte Guadalupen baino berantago, 1502-an. Egun hartan Jondoni Martineren besta baitzen Martinika izena eman omen zion, ugarteak beti atxikitzen duena. Batzuk diote haatik ugartearen izen xaharra Madinina zela eta izen hori dela izaitekotz denborarekin kanbiatu, bai eta Martinika bilakatu. Hango lehengo mintzairan Madinina horrek erran nahi «emazteen ugartea» edo «loreen ugartea» (emaz­ teentzat eta loreentzat hitz bera omen baitzuten). Eremuz Martinikak 1128 kilometro karratu dauzka, BaxeNabarreren heina. Orotarat, 397.732 biztanle, jendetze horren laurdena edo gehixago Fort-de-France hirinagusian bizi. Ugarte patartsua da. Itsasoa denetarik hurbil, mendia ere ba. Pelatua deitzen dute mendi gorena, frantsesez «Montagne Pelée» (1397 metro gora), sumendia dena, iragan mende hastean, 1902-an xuxen erraiteko, itsuski iratzartu zena, hiri bat, ugarteko handiena, dena suntsitua izan baitzen eta kasik 30.000 lagun hil ere baitziren... Iparralderat, zortzi mendi badira 1000 metro baino gehiagoko goratasuna dutenak… Urtean bi sasoin dituzte, bat eurite, maiatzetik azarorat, bestea idorte, azarotik apirilerat, keinka idorrena maizenik martxo aldean, «garizumarekin batean» dio hango jendeak. O­rrona batzuk bazterrak zafratzen kasik urte guziz, ardurenean agorrilean edo irailean... Berezitasun bat aipagarria: familietan, lehengo usaiak berme, emazteak beti ukan du lehentasun bat ezin ukatua. «Emaztea da etxeko ernei nagusia edo ardatza», hori dute frangotan errepikatzen. Ekonomiaz bi hitz erran behar, mozkinbide handiena da aspaldixkoan turismoa. Bestalde, bananak, «rhum» edaria eta sukrea. Gauza ainitz kanpotik ekar-arazi behar eta nahitez kario izaiten, horrek berak baitu arrangura frango sor-arazten eta hazten... Muslaria

BAIGORRI ETA ANHAUZETIK CHASCOMUSERA

Georges Barnetche deitzen naiz eta Auchen bizi. Ene Aitatxi zena, Martin Barnetche, Bai­ gorrin sortu zen 1864ean, Belexi auzoko Morroinea etxean. Martin Barnetche eta Maria Arrambideren seme. Ene aitatxi bost haurridetako gaztena zen. Bederatzi urte zituela umezurtz gelditu zen ama 49 urtetan zendu baitzitzaion. Hogoi urte artio Morroinean egon zen Martin. 1856az geroztik Kintoko bazka lekuetan Aldude eta Urepeleko ardi eta behiak ibil zitezken alhan. Segur Martinek zonbait urrats egin duzkela toki haietan bere kabalen zain. Etxondoan, ohidura zaharren gisara, a­rreba zaharrena zen etxeko anderetako. Martinek ez baitzuen donado gelditzeko gogorik Argentinara joan zen hogoi urte bete bezain laster. Bere etxalde eta kabalak ukaiteko ametsetan. 1885eko martxoaren 30ean Argentinara heltzen da Bordaleko portuan Orénoque itsasontzian iganik. Ontzi hau 1874ean lehen aldikotz La Ciotat-an ureratu zen eta 1885 urte artio Hego Amerikako joan jinak egin ditu. 125 metro luze, 12 metro largo. Orotara 750 presuna koka zitezken. Nunbait han oreneko 27 kilometroko abiadura zuen. Orotara hilabete baten iraupena zuen bidaiak, Lisbona, Dakar, Montevideon geldituz Buenos Airesera heldu ai­ tzin. Chascomus-en plantatu zen eta 20 urtez lanean geldi geldia arizan. Berrogei urtetan ezkontzeko mina lotzen zaiolarik Domingo bere kusiak Garazi aldean bizi den Maria aipatzen dio. 28 urte dauzka eta Anhauze Narbaitzeko alaba da. Maria A­rrambide Anhauzetik Chascomusera doa Martinekin ezkontzeko gogotan.

1904ean ezkontzen dira. Seme bakar bat sortuko zaie 1907an Dominique deituko dutena. Bainan, handik laster, Chascomuseko ka­rrikan bihotzeko atakadura batek eramanik hiltzen da Martin 44 urtetan. 2008ko Azaroan Euskal Argentinak antolatutako bidaian, Chascomusen izan naiz. Buenos Airesetik 120 kilometretan. Herriko hilherrian 682 zenbakia duen hilontzian hauxe aurkitu dut idatzia “ Su inconsolable esposa é hijo le dedican este recuerdo”. Regrets. Q.E.P.D. : Que en paz descanse. Chascomuseko herriko langile konplaxent bati esker ene aitatxi amatxien paper zaharrak eskuratu ahal izan ditut : eskon­ tzeko akta, Dominiken sortzeko aitorpena, Martinen heriotzaren akta. Baita ere ene aitatxiren behieri beharritan egiten zizkietan marka berezien paperak. Lau urtez, bere anaia Domingo Arambideren laguntzarekin, ene amatxi zenak haciendako lur eta kabalak ibiliko ditu. Bainan, 1912an ontasun guziak salduko ditu eta bost urteko semearekin –ene aitarekin- berriz etxeratuko dira. Domingo Arambide, bere anaia, Argentinan egonen da. Chascomuseko herriko kontseilari egonen da eta 1942an zenduko 78 urtetan. Maria, ene amatxik, Argentinan egin diruarekin Pauen etxe bat erosten ahalko du eta bere semearen ikasketak ordaindu. Dominikek farmaziako ikasketak egin ondoren Pau-en farmazia bat atxikiko du eta Alice Labat-Labourdette anderearekin ezkonduko. Burrasoak biarnesak bainan hau ere Buenos Airesen sortua. Huna, hitz laburrez, Euskal Argentina elkarteak eskaturik, ene burrasoek eraman bizia. Baigorri eta Anhauzetik Chascomusera. Eta Chascomusetik Pau-era. Eskerrik beroenak Euskal Argentina elkarteari antolatu duen bidaia zoragarriaren­ tzat. Auch herritik Georges Barnetche. 2009ko otsailean. (Itzulpena Euskal Argentina)

ANAITASUNA

«Liberté, égalité, fraternité, hiru gezur horiek egiak balite», bertsu horretan Adema apezak erakusten zuen ametsetik errealitatera badela bide, bide luzea. Hiruetarik anaitasuna sartu da berantago, 1848-an, II. Errepublika sortu zelarik. Egia erran, ez du bertze biek daukaten indarra. Denek aipatzen dute askatasuna, denak dabiltza igualtasunaren ondotik, baitakite ez dela nihon ere igualtasunik. Egia da ere bertzerik dela anaitasuna, bihotzean sortzen baita.

Gehexan Pontto

- Ortzegunean (20.30) Angelun, herriko liburutegian, Martine Caplanne kantaria eta Albert Eyheramendy gitarrista -Ortzegunean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, «Chat et Souris» antzerkia. -Ortziralean (15.00 eta 20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, Mazowsze Poloniako dantza taldea. -Ortziralean (18.00), Bidarten, Izarbel teknopoloan, Lema Eguna alderdi jeltzalearekin. -Ortziralean (20.00), Uztaritzen, Latsa biltokian, musika eta kantu, Paueko kontrabaxu joileak eta «Lau Haizetara» koroa, Korrika Kulturalaren kondu. -Ortziralean (21.00), Heletan, Itsasoa gelan, Amoh II bikotea eta Arrabit hirukotea. -Ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Chris Paulson. -Ortzirale aratsean, Urdiñarben, «Good bye Lenine» filma, azpitituluak euskaraz, Korrika Kulturalaren kondu. -Ortzirale aratsean, Pausuko Xaia ostatuan, Zeltiar gaua, CEL 3 taldearekin, Bakalau elkartearen eskutik. -Ortziralean (21.00), Larzabalen, Larre Zabal biltokian, «Peau d’Ane» antzerkia, Les Pieds dans l’Eau taldearekin. -Larunbatean, Maulen, Xuberoko maskarada, Barkoxeko gazteriaren eskutik. -Larunbatean, Azkainen, selauru-hustea herriko plazan. -Larunbatean, Donibane Lohizunen, «Euskaraz Bai» eguna, dantza, bertsu, bazkari eta beste, Korrika Kulturalaren karietarat. -Larunbatean (16.00 eta 18.00), Otsozelaiko harpeetan, «Gogoan nola, harpean hala» ikusgarria, Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsulariak, artixta ezagun batzuekin partzuer. -Larunbatean (17.00), Angelun,

herriko liburutegian, Caroline Mazel arkitektoaren hitzaldia, gaia « garapen iraunkorra gogoan akulatzen den hirigintza» -Larunbatean (18.00), Maulen, Zinka ostatuan, Pib et Stars taldea, bai eta Iron eta Maider, Korrika Kulturalaren kondu. -Larunbatean (19.00), Donibane Garazin, Vauban zinegelan, Korrikako jauntzi desfilea eta ondotik «Nomadak TX Zuzenean», filma eta musikaldia, Korrika Kulturalaren kondu. -Larunbatean (20.00), Haltsuko elizan, Airez-Aire koroa. -Larunbatean (20.00), Hondarribian, Benito Lertxundi hondartzako kiroldegian kantari. -Larunbatean (20.30), Baionako antzokian, «La mal coiffée» eta “Briganthya” taldeen kontzertua, Accents du Sud elkartearen eskutik. -Larunbatean (20.30), Biriatun, «Sorgintxoriaren gaua», Intxaurreta gelan, «Les ailes de la nuit» filma, ondotik ibilaldi bat Bidasoa hegiko oihanean barna. -Larunbatean (21.00), Miarritzen, Atabal musikategian, «Debout sur le Zinc” taldea. -Larunbat aratsean, Baionan, Kalostrape ostatuan, bertsu-afaria Korrika Kulturalaren kondu. - Larunbatean (21.00) Ezpeletan, merkatu estalian, Soziedad Alkoholika, Kop eta LDko -Larunbatean (21.00), Hazparnen, Mendeala bilgunean, Birdy Nam Nam, DJ Mon Colonel eta DK Skillz taldeak -Igandean, Ahetzen, zaharki-merkatua. - Igandean, Angelun, Herriko Etxeko plazan bio-merkatua -Igandean (17.00), Kanboko elizan, Gorka Robles kantari.

Herria 2998  

Herria 2998

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you