Page 1

Zahar-hitzak, zuhur-hitzak (betiko errana)

2009ko Otsailaren 26koa - 26 Février 2009 - 1,10 E - N° 2996 -

ISSN 0767-7643

Laster

3000 BADELA MUGIMENDU! Udaberria hurbiltzen ari dela edo nik dakita zer, ez da mugimendu eskasik egun hotan! Ihauteriaren burrunba hura eztitu da haatik, nahiz sail horrek segitzen duen oraino lekuka asteburu huntan ere, hala nola Hendaian, Amikuze aldean eta Xuberoan, ihauteria eta garizuma­ ren arteko muga xaharra arrunt hautsia izanez. Kasik ahantzia bezala... Mugimendu handia Parisen, ainitzetan “saloina” deitzen den laborantzaren feria-erakusketa nagusiarekin. EuskalHerria ere partzuer bixtan dena. Aurten, gure behi gorrietarik ez bada ere berexi Pariserat joaiteko, han dira gure ardi, urde eta pottoka batzu, bestalde sail ederra akulatua delarik karia hortarat hemengo gauza onak hobeki ezagutarazi beharrez, gasna, xingar, arno, biper eta gaineratiko! Laborarien besta handia beraz, munta handia baduena, frangotan erranik ere ez dela hor laborantxaren alderdi bat baizik agertzen, alderdi ederrena nahitez... Mugimendu gaitza eta frango sukar­ tsua hegoalde hortan, hauteskundeak baitituzte helduden igandean. Bai hauteskunde garrantzitsuak Gasteizen biltzen den legebiltzarra berritzea gatik. Boz horiek nola joanen diren eta ondotik nork norekin muntatzen ahalko duen gehiengo iraunkor bat, auzia hortan da. Jakinaren gainean alderdi bihi batek ez duela, mirakuiluz kanpo, gehiengoa ardiesten ahal beretzat... Gainerat, partida nahasia, ezker abertzalea baztertua izanik auzitegi baten manuz, bozetako paperen hedatzen aitzina ari bada ere... Jadanik mugimendu pollita eta azkartuz joanen dena Korrika hurbiltzen ari zaukula-eta. Euskararen aldeko sail guziz baliosa. Mugimendu kezkagarria aldiz, eta ez guti, hemendik urrun bada ere, Guadalupe eta Martinika ugarteak inarrosten dituen hori. Alta, denetan ere bada arrangura, alda­ rrikapen eta mugimendu beraz mundu guzia jo duen krisia horrekin. Batzuen beldurra, lan-eskasaren aldetik bereziki, ez dela beharbada oraino hastapena baizik... Nork daki ?  J-B D

JOANA ESPONDE KOMUNIKAZIO ONAREN GILTZA Ikasketak Bordelen eta Bilbon 1981ean sortua da Joana Esponde. Lehen ikasketak Garaziko ikastolan egin ondoan, Baionako Cassin lizeoan zuen aitzina segitu eta handik Bordeleko unibertsitatera jo, komunikazioaren alorrean eta turisma antolaketan berezitzeko, hiru urtez, Bilboko Harreman Publikoen Fakultatetik ere iraganez urte batez. Bere diplomak sakelan, 2004etik 2006era Xiberoko turismo bulegoan du bere trebezia xorroxtuko, Atharratzen, komunikazio tresnen arduradun gisa. Eta, bere ber hegaldatzeko tirria senditurik, 2007ko urtarrilean Kom-On agentzia du sortuko. Komunikazio aholkularitza Gaur egun badakigu komunikazioa zein ga­ rrantzitsua den enpresa, komertsio, elkarte edo edozein egiturarentzat, egiten dutenaren berri emaiteko eta ahal bezain bat ttantto berenganatzeko. Eta hain xuxen, komunikazio aholkuak emaiten ditu Kom-On agentziak, bereziki turismo eta kultura alorretan, bertze alor batzu ere berdin jorratuz, laborantza, gastronomia eta beste. Komunikazioa baitezpadakoa bilakatua den garai huntan, ez da beti errex jakitea nola behar den jokatu, funtsean frangotan ez da behar den denbo-

Kom-On enpresa sortu zuen duela bi urte Joana Esponde buzunariztar gazteak. Kom-On edo komunikazio on. Enpresa hortaz gehixago jakin nahian eta bi urteren buruan zertan ote den kurios baiginen, jo dugu Joanaren ganat, Donibane Garazin daukan bulegora.

rarik ere hartzen hortarako. KomOn bezalako zerbitzu profesional bat urrezkoa suertatzen da beraz, eginbide hori betetzerakoan. Publizitate estrategia, prentsa harremanak, afitxak, triptikoak, logoak, seinaletika, webgunea... horiek guziak ditu beharrez segurtatzen Joana Espondek. Bi urtez badu zereginik elkarte, komertsio ala egitura publikoekin. Adibide gisa, hor dugu Baionako jazko Lurrama feria, gertakari handi horren komunikazio kanpaina guzia bai aitzinetik bai feria denboran Joana Espondek kudeaturik. Hor ere Itsasuko Gerezi Kontserbatorioarentzat daraman lana (seinaleen sormena eta euskarazko testuak) ; Donapaleuko Udaberriko saloina (pren­ tsa harremanak) ; Irulegiko Sotoarekin abiatu lansaila, ate-ide-

Joana Esponde bere bulegoan

kitze egunetan tokiko jendea hobeki hurbil dadin ondare paregabe hortara. Donibane Garazin berean edo inguruetan, Kom-On agentziaren zerbitzuetaz baliatzen dira Kukuxka liburu-diska denda, Lili-Ubela haur beztimen saltegia eta Kuka etxeapainketa saltegia bezalakoak. Egitura publikoetan, Donibane Garaziko Herriko Etxea, Euskararen Erakunde Publikoa eta Kontseilu Orokorra ere bezero ditu Kom-On agentziak. Hegoalderat ere bere merkatua nahi luke zabaldu eta horri buruz Baionako IUTko ikasle batek merkatu hori dio bi ilabetez ikertuko... Formakuntza zikloak ere Martxo huntarik goiti, aholkularitzaz bertzalde, komunikazio saileko formakuntzak ere eskainiko ditu Joana Espondek, bereziki elkarteeri eta komertsanteri, lau egunetakoak ilabeteka, 8/10 ikasletako multxoka... Mementoan bakarrik da, Joana, lan hori guzia segurtatzeko, etorkizun ahal bezain hurbilean haatik langile bat nahi luke hartu. Anartean, hor dago besoak zabalik bere zerbitzuak orori eskaintzeko prest, jakinez gainera euskaraz ere ari diren gisa hortako agentziak ez direla metaka Ipar Euskal Herri huntan (Kom-On, 6 Españako karrika 64220 Donibane Garazi, tel/fax 05.59.37.22.45, joana@kom-on.net).

BALLADUR BATZORDEAREN ERREFORMA PROIEKTUAK BAZTERRAK HARROTZEN Lurralde egituraketaren erreforma handia bideratu nahi du Nicolas Sarkozy presidentak eta horri buruzko batzorde bat muntatu du, Edouard Balladur lehen ministro ohia buru. Erreforma horrek beldur handiak sustatzen ditu bazterretan. Alabainan, aipatzen da frantses estaduko lurraldeak, “régions” delakoak, 15etara mugatzea, eta gureari doakionez, baliteke Akitania juntatzea Poitou-Charentes eskualdeari, hots lurralde bakar bat egituratzea Poitiers-tik Hendaiaraino. “Pays” egiturak ere desagert litaizke. Eta Kontseilu Orokorrak mamirik gabe geldi litaizke... Hots, Sarkozyren nahikariz, azken hogoi urte hauetako dezentralizazio politikari lepoa moztuko zaio, arimarik gabeko zentralismo handiago batera itzultzeko. Hemen gaindi geldituko diren egitura publikoak indargabetuz, botere gutirekin utziz, eskualde hunen garapenaren kalterako, hezurra murtxukatzera baizik ez zaikularik geldituko...

J. Grenet, JJ. Lasserre, Fr. Maitia, C. Philips eta JB. Etcheto Parisen mintzatu dira Edouard Balladur-ekin

Jean Jacques Lasserre eta Jean Baptiste Etcheto baikor Berregituraketa hori laster nahi luke obratu Sarkozyk. Balladur batzordeak bere proposamenak egin beharrak ditu otsail ondar huntan. Proposamen horiek eztabaidatuko dira Legebiltzarrean eta Senatuan, lege berria 2009ko irailan bozkatua litaikeelarik eta aplikatua 2011tik harat. Tenore zeno, Jean Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko lehendakaria, Jean Grenet deputatua, Frantxua Maitia Akitaniako kontseilaria, Jean Baptiste Etcheto Garapen Kontseiluko lehendakaria eta Caroline Philips lehendakariordea iragan astean joan dira Parisera Edouard Balladur-ekin erreforma proiektu hortaz mintzatzera eta Ipar Euskal Herriaren berezitasunak defenditzera. Oren bat eta laurdeneko solasaldi hortarik arras baikor ateratu dira, JJ. Lasserre eta JB. Etchetok berek erran daukutenaz. Diote, erreforma horrek segur gauza ainitz aldatuko dituela bainan kanbiamen horietan badela hemengoentzat aitzina jotzeko manera, bereziki Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseilua bezalako egiturentzat, esperimentazio sailaren bidez. Bertze eskualde askotan ez bezala, Ipar Euskal Herri huntan bide berriak urratu dira azken 15 urte hautan, dinamika handiko bideak, eta iduri luke Balladur-ek begi onez ikus lezakeela esperimentatze bide horiek aitzina joaiten. Partida ez da halere irabazia, urrundik ere ! Abertzaleen Batasuna alderdi politikoak bere aldetik dio hori guzia «mistifikazio» bat baizik ez dela, eta Euskal Herria ez dela entzuna, Euskal Departamenduaren eta Euskal Herriko Laborantza Ganbararen eskakizun baztertuak lekuko.


2

• Argentinan idorte izigarria ari du harrigarriko ondorioekin : miliun bat eterdi kabala hilak badituzte gosez eta egarriz urte bat huntan. Ehuneko 50 eta 60 artean ttipituak dituzte orai ogi eta arto biltzeak hango lur aberatsetan. Probintzia osoak dituzte gaitz hortaz garrazki hunkiak : Buenos Aires, Santfe, Entre-Rios, Panpa, Cordoba eta, guziz, Chaco probintzia iparraldean, hango oihanek izan beharko baitzuten euri-iturri zuzenez. Ez dira horiek oro ustegabekoak, jakinez geroz aurtengo urte hau duela herri zabal horrek joan den ehun urtean Argentinak ikusi duen idorrena. Funtsean, ez da horgoa bakarrik, auzo herriak ere beren heinean joak baititu idorte berak : Uruguai, Paraguai, Brasilaren hegoaldea etabar. Argentinako hamabost probintzia hunkituen gainerat. • Xinan, Sida edo hiesa dute eritu gehienik hiltzen duen gaitza. Azkenean hango gobernuak ezagutu edo aitortu du, aski luzaz ukatu zuen ondoan artatzeko orde. Oren guziz hil bat badute herri zabal hortan, deklaratua, hots 264.302 eritutarik bazituzten 6.897 hilak joan den 2.008 ko urtarriletik iraila artean gaitz horrekin bakarrik. Hori lehena eta horren ondotik tuberkulosia dute hango izurritea eta gero errabia. ONU batasunaren estimuetan, 30 eta 50 miliun jenderen artea dute irrisku horren pean. • Khmer Gorrien auzia ideki da Cambodge edo Kanputxeako Phnom Penh kapitalean eta ez da afera ttipia, auzitegi berezi baten gain ezarria dena. 1975 eko apirilaren 17 an zuten Khmer horiek poderea hartu Pol Pot baten gizonek Xina zutelarik alde. Bi miliun kanputxear hil zituzten, tortura eta guziekin. Vietnamek uzkaili zituen 1979 an horiek berak eta geroztik gerla izan da han, ONU nazioartea eta Japonia eta Alemania, Frantzia, Australia, Kanada eta beste hunkitu zituena edo hunkitzen auzi-tribunale ta guziekin. • Anna Politkoskaia anderea ez dugu ahantzia. Kasetari haundi bezala ezagutu emazte hori hil zuten Moskun eta geroztik ez da deus garbirik agertu gertakari hortaz, izaitekotz ere gauzak gehiago nahasi eta egia tapatu baizik, beldurtzeko baita egia zuzenaren jakiteak eta hedatzeak min egiten deiela zenbaiti. Kasetalariaren semea eta besteak argiaren ondotik dabiltzan auzi horrek zer ekar ote dezake ?

• Pakistango gobernamenduak akordio gisa bat bururatu du Swat baleako lurrean, hau delarik Europako Suisaren gisako herri bat besteetarik berexa eta berezia ere iduri duenaz. Hor dute talibanen hamar eguneko armen ixiltze bat erabaki, musulmanen “charia” famatu haren xutik ezartzeko. Tratu hori egina da, batetik Sufi Muhamad Mahometen legearen predikariarekin eta horrek dio : “ Charia horren kontrako lege guziak ez deustuak izanen direla ” Malakand eta Swateko gunean. Toki hori (Swat) bere miliun bat eta 300.000 herritarrekin, ezarria da 5.000 talibanen esku, horiek bilduko dituzte uztak eta emaitzak eta gehiago ere : nesken eskola guziak hetsiko eta lehenagoko 200 toki erreko, 80.000 neska ikasle etxerat igorriko eta heien erakasle emazteak halaber. Akordio horiek oro, edo asko bederen, egin dira armen mehatxupean. • General Motors amerikar autogintza haundia ere ez du hutsegiten oraiko krisia mundial horrek. Bere urteko biltzar nagusian gerriaren tinkatzeko ezinbertzeak ez ditu ukatu bereziki Europa aldean dituen lantegi merkatuetan. Hiru languneren hesteak iragarri ditu Europan : bat Anvers Belgikan, bestea Ellesmere Port Inglaterran, bai-eta Alemanian : miliar bat eta biren arte hortako ekonomiak. Eta Amerikan berean egin beharko dituenak gainera, bixtan dena, edo jada eginak ez badira. Horiek orai norbaiten bizipide lana, familiena, beraz jende xehearena ere. • Alemaniako Berlin kapitalean bildu dira Europako G20 nazio elkartekoak denek elgarrekin batean zer egiten ahal duten ikusteko mundua inarrosten duen diru krisia hunen aitzinean. Angela Merkel aleman andereak erran duen bezala, ez da lehen urrats bat baizik izan biltzarre hau, beste urratsak izanen dituena egiteko bide hortan. Badituzte alabainan bakotxak beren ikusteko manerak pondu batean edo bestean, hala-nola Parisek, Londresek eta Berlinek, eta ez ttipiagoak denek ere Italiako Berlusconiri eta Espainiako Zapaterori buruz. • Egiptoko Kairo (Le Caire) kapitalean bonba edo holako zerbait jauzarazi dute turismoari jazarri nahi zuena 22 kolpatu eginez eta horietan Frantses bat. Mubarak buruzagiari aiher direnak menturaz, hunek 80 urte ditu.

Hauteskundeak igandean

Sozialixten lehendakarigaia, Patxi Lopez, badabila jo harat eta jo hunat, arrosa bat eskainiz ikusten dituen emazte guzieri, bainan sondaien arabera alderdi Jeltzalea laiteke halere nagusi…

Eusko legebiltzarrerako hauteskundeak igandean eginen dira. Emaitzen arabera, lehendakari postura zein izendatua izanen den erabakiko da. Halaber euskal gobernu berria. Kanpaina bete betean dira alderdi guziak, ezker abertzalekoak salbu hauteskundetara aurkeztea debekatua izanez. Inkestak ere lerro lerro argitaratuak dira, batetik besterako alde haundirik gabe. Azken inkestek, Deia eta Noticias-enak diotenaz, EAJ- PNVk 28 edo 29 deputatu baluzke : duela 5 urte EArekin koalizioan lortu postuen heina, aldi huntan bakarrik aurkezten direlarik. Alderdi Sozialistak, irabazle haundienak, 24 edo 25 deputatu lortuko lituzke, 2005ean baino sei edo zazpi gehiago. Alderdi Popularrak aldiz 15 ordezkariren ordez 11 edo 12 lortuko luzke. Beste galtzailetan, inkestaren arabera, Eusko Alkartasuna, zazpiren ordez, bat eta hiruren artean baluzke : orain artekoen erdiak. Ezker Batuari hiru deputatu emaiten dizkio inkestak orain arte bezala. Irabazle nabarmena : Aralar. Orain arte deputatu bakarra zuelarik, lauzpabost baluzke inkestaren arabera. Orain arte euskal gobernua osatzen duten alderdiek (EAJ–EA, EB) Aralarrekoen laguntzarekin ere, zailtasunak izanen dituztela dio inkestak, gehiengoa lortu eta gobernu berriaren osatzeko. Sozialistek lortu lezakete gehiengoa PPren laguntzarekin edo EAJ PNVrekin koalizioan.

Lazkaoko PSEren egoitzaren kontrako atentatua Hauteskunde kanpaina bete betean delarik, lehergailu bat zapartatu da alderdi sozialistaren Lazkaoko egoitzaren aitzinean. Goizeko 3ak aldera gertatu da leherketa. Bi oren lehenago ETAren izenean mintzo zen norbaitek atentatuaren abisua helarazia zuen Donostiako DYAri. Ez da zauriturik izan, kalte materialak bai aldiz. Beste indarkeria ekintzak ere gertatu dira : Barakaldon eta Donostian EAJ-PNVren egoitzek erasoak jasan dituzte kalte materialak eraginez.

ATERAKO GIRELA...

Lau orenez mintzatu ondoan langile sindikaten eta enpresaburu-elkarteen buruzagiekin, Nicolas Sarkozy presidenta agertu da telebixtako leiho ttipi hortarat. Hitzaldi bat frango laburra bainan aski baikorra nahi ukan duena egin, jadanik ere errana zuena berriz azpimarratuz: krisiak mundu guzia joa daukala bainan badirela Frantzia baino aise gehiago hunkiak direnak eta denen buru Frantzia hein batean aterako dela, zer egiten dugun untsa kasu eginez ari balinbagira segurik... Azkenean, azkarrago ere behar gintazkeela krisiaren ondotik... Ikusiz halere batzu eta besteen arrangurak, sozial-mailean indar bat akulatuko dela segurtatu du: laguntza gehiago lanik ez dutenentzat, mozkin-zergaren arintzea irabazi apalak dituztenentzat, formakuntza sailean errextasun gehiago lan-eskasak joiten dituen gazte askorentzat... Bada orotarat bi miliar eta erdi eurorena...

Ezker abertzalearen hamabost ekitaldi debekatu ditu Garzonek

EZ ASKI

Duela sei urte espainiar justiziak erabaki zuen Euskaldunon Egunkariaren hestea, ETArekin zer ikusia bazuela aitzakiarekin. Geroztik auziaren beha daude inkulpatuak izan ziren egunkariaren langile ala arduradunak. Egunkariaren Aldeko Taldeak elkarretaratzea deitu du Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean euskarazko egunkaria hetsia izan zela oroitarazteko, Espainiar justiziari auziaren ezeztatzea galdatuz. 2003ko otsailaren 20an, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Egunkaria-ko egoitzak hetsi eta hamar lagun arrastatu zituen polizak : Xabier Alegria, Luis Goia (2006an hil zena), Joan Mari Torrealdai, Pello Zubiria, Martxelo Otamendi, Xabier Oleaga, Iñaki Uria, Fermin Lazkano, Txema Auzmendi eta Inma Gomila. Uriak, Oleagak, Otamendik, Alegriak eta Auzmendik torturak eta tratu txarrak jasan zituztela salatu zuten epailearen aitzinean. Bainan salaketa hoiek ez zituen epaileak kondutan hartu eta segidarik ez zuten izan.

Erabaki horiek arras onak direla aditzen da hor gaindi bainan denbora berean ainitzen gostuko eskasegiak ere direla. Langile-sindikatek hori diote, jakin-araziz ez dutela segur uko egiten martxoaren 19-an beharra den greba egunari... Ekonomiaz arduratzen diren frango ere gogoetatuak, gobernuak sustatzen duen indarra ez dela aparantziarik ere egiazko behar-orduen araberakoa... Bestenaz ere, bankoen laguntzeko konparazione, aise sos gehiago nunbaitik ateratu dela, bizkitartean banko batzuk jaz ere oraino, aroa hitsa edo ez hain hitsa, irabazi ederrak aitzina egin dituztelarik, berrikitan agertu konduek erakusten duten bezala...

HAUXE DA SALOINA!

Biziki polliki apaindu egon-gela batzu deitzen gintuen lehen saloinak. Oraino ere ba funtsean... Bainan hitz hori sartu zauku bestalde, eta gero eta gehiago sartzen ari naski, erakusketa handi askorentzat. Hala nola laborarien eta laborantzaren Pariseko feria berezi horrentzat. Aurtengoa larunbatean idekia da eta helduden igande arte iraunen du. Sei ehun mila ikuslier ibiliko direla hor gaindi, antolatzaileek hein hori igurikatzen dute behin! Besta giro batean joanen diren egunak. Ahantzi gabe haatik laborariek dituzten arrangurak. Europa-mailean aldaketa handiak aipu direlarik biharko laborantza gogoan. Frantses gobernua ere bere aldetik plantatua delarik laborantzarentzat sail berri baten sustatzerat. Noiz nahi aditzen delarik bestalde laborariak ez direla ingurumenaz aski axolatzen, ur sobera xahutzen dutela, Behi ederrak beti agertzen dira Pariseko “Saloinean” batzuetan behar gabe, eta holako ateraldi frango... Auzi minberak horiek oro, denbora berean laborari ainitzek agertzen dutelarik garapen iraunkor delakoaren griña, bide egokiagorik ez dela-eta geroari buruz...

ELE ONA

Dena den, saloina hor da! 600 behi eta zezen, 650 ardi, marro, ahuntz eta aker, 150 zaldi, pottoka eta asto, 60 urde, 2000 zakur, gatuak bestalde, zernahi oilo, indoilo, ahate eta puailleria, ahantzi gabe untxi edo lapinak, hor berean bada zer ikus! Bestalde oraino, jateko eta edateko gauzak metaka eta pilaka! Laborarien besta hori beti gormantena ere izana baita eta eskualde hortarik beti berdin segitzen baitu! Nicolas Sarkozy presidentak ere egin du saloinerat bere itzulia, ele ona emanez laborarieri, egon diten itxaropentsu, badugula laborantza azkar baten beharra. Jaz baino lasaiago ibili ere da, jaz kexatu baitzen eta frango itsuski erasiaka arizan gizon batek etziolakotz eskua eman nahi. Aurten, bere ondotik bazituen alde bat txaloka ari zaizkion batzu, iduri kasik pagatuak zirela hortako... Ez baita harritzeko bazterretik heieri so zauden batzuk halako irriño bat baitzuten ezpainetan. Erran nahi balute bezala txalo heiek etzutela nehor biziki enganatzen... J-B D

Demokrazia 3 Milioi (D3M) eta Askatasuna alderdi politikoei, martxoaren leheneko hauteskundetan parte hartzearen debekatzea, iragan asteartean hartu erabakia salatzeko, asteburuan antolatuak ziren 15 ekitaldi debekatu ditu Garzon epaileak. Eritetxeratu behar izan dute epailea asteburu huntan, pairatzen zuen zainetako krisia eta odol tentsio gehiegia gainditzeko.

Egunkaria-ren kontrako auzia

Irun Hiriko eleberriaren saria : Aitor Aranari Legazpiar Aitor Aranaren eleberria - Oskar eta Sebastian- izan da aurtengo Irun euskarazko literatura sariaren irabazlea. Euskarazko poesian Luis Garde Iriarte izan da garailea. 177 eleberri eta 190 poesia lan aurkeztuak izan dira sarirako. Eleberri sarietako irabazleek 25 mila euro eskuratuko dituzte eta poesiakoek 15 mila euro. Maiatzean emanak izanen dira sariak Ficoban eginen den ekitaldian.

Mikel Laboaren aldeko omenaldia Donostian Donostiako parte zaharrean, San Juan karrikan, Mikel Laboa bizi izan zen etxearen atean, plaka bat ezarria izan da kantariaren oroitzapenetan. Donostian 1934 ean sortua, Mikel Laboa abenduaren 1ean hila da eta haren errautsak abenduaren 7an haizatuak izan dira Lesakan, Agiña mendian. Abendoaren 10ean urrezko medaila emana zion Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Pablo Sorozabalen opera berria Pablo Sorozaba euskal konpositore ezagunaren opera ‘Juan Jose’ izenekoa emana izan da Donostiako Kursaalean lehen aldikotz. Berrogoi urte badu opera konposatu zuela. Sekulan ez da publikoki aurkeztua izan. Musikeneko orkestra gazteak eman du obra, Jose Luis Estelles zuzendari zuela.

Iberdrolak 2.860 milioi euro irabazi ditu 2008an Krisia ez da berdina denentzat. Hala nola Euskal Herriko argindar enpresak sekulan izan dituen etekin haundienak atera ditu jazko urtean : 2.860 milioi euro, 2007an baino %21,5 gehiago. Eskoziako Scottish Power enpresa erosi zuen 2007an eta Amerikar Estatu Batuetako Energy East jaz. Gaur egun munduko 44 herrialdetan lan egiten du Iberdrolak.


3

MARTXOKO ETIOPIKOAK, BAIONAN BIDEA MOZTUA Urruñan, Pausu alderateko errebidea moztua egon da aste bat osoa, lur peza bat leherturik aitzineko astetan izan eurite handiaren ondorioz. Hori gertatu da TeilatuBaitako gaina deitu tokitik hurbil. Teilatu-Baita izanki lehengo etxe bat, aspaldian desagertua. Frantsesez leku hori deitzen dute Croix-des-Bouquets, gurutze bat bazelakotz hor nunbait eta zuhaitz parrasta bat inguruan, frantsesezko izenean lerratu baitira noizbait “bosquets” hitzetik “bouquets” hortarat... Dena den, azken urte hotan, aldi bat baino gehiago izanak dira hor lur-lehertzeak. Aldi huntakoa aspaldiko handiena haatik. Presaka behar izan dira obrak akulatu, obra pizkorrak denen buru, ehun mila euroren gastua edo berdin gehixago... Errebide hortan, bada beti pasaia handia. Zonbait egunez, errebidea moztua izanez beraz, autoek itzuli handi bat behar ukan dute egin Urruña eta Hendaia arte hortan, hein bat hertxiak diren bide batzuetarik... IGURIKATU BEHAR Itsusia izan zen urtarrilaren 24-eko galerna hura eta lekuka kalte handiak egin zituen. Donibane Lohizunen, Urquijo auzoaldeko eraikin handi batean teilatua airatu zen, familia askok behar ukan zituzten lekuak hustu. Geroztik obra batzu akulatu dira eta jende gehienak berriz jinak dira beren etxerat. Salbu, gain-gainean bizi ziren bi familia, hauk oraino igurikatu behar. Teilatua dena berritua da bainan bizitegi batzu, aski fundituak izanik ura azkarki sartu baitzen, untsa xukatzerat utzi behar dira azken obrak akulatu aitzin. Ba omen da oraino bi hilabeterena nunbait han. Denek ainitz estimatu dutena da herriko etxeak eta beste zerbitzu batzuk ere nola lagundu dituzten holako kalteak jasan behar ukan dituztenak... Astelehen goizean, Baionako de Lesseps kaia bazterrean, Aturriko Djebelle ibai-untzi gainean, "Martxoko Etiopikoak" festibalaren aurkezpena, ezkerrean Beñat Achiary, eskuinean Laure Mollier baiones kantaria

EUSKAL-ETXEA Donibane Lohizunen, aurten ere izanen da euskal kulturari buruz sail berezi bat, jaz baino doi bat berantxago naski bainan biziki luzatu gabe, martxo erditan hasiko baita. Gaia, euskal-etxea. Hitzaldi, ibilaldi, erakusketa, egitarau pollit baten pikoan ezartzen ari dira, herriko etxea babesle, Euskal Kultur Erakundea partzuer. ERREPRESIOA SALATUZ Ziburun bilduak, Donibane Lohizuneko karriketan gaindi ibili dira bospasei ehun lagun, salatuz berrikitan izan diren atxiloketak, gehienak herriko tabernak deitzen diren ostatu horieri lotuak. Errepresioa ez dela aterabidea, hori dute azkar oihukatu, oroitaraziz urte bat barne Ipar-Euskal-Herrian berean berrehun bat lagun izan direla hola polizategietan atxikiak eta hori ezin onetsia dela... DIRU GUTIXAGOREKIN Donibane Lohizunen, herriko kontseilua bildu da joanden egunean eta aztergai zituen aurtengo aurrekontueri buruzko norabide nagusiak. Aurrekontuak berak martxoaren 20-an eztabadatzeko. Azpimarratua izan da diru-sartze batzu ttipitu direla eta beraz sos gutiagorekin beharko dela itzulikatu. Kasu eginez beharko dela arizan gisa guziz, hortaz denak ados bainan zertan den gutiago xahutzen ahal hor agertzen ikusmolde desberdinak... Auzapezak erran du elkarteeri eman laguntzak ez direla oro har ttipituko eta herri-zergak biziki guti emendatuko direla, keinka hau denentzat minbera delarik ez dela zerga emendatzen sobera artzen ahal... Michèle Alliot-Marie barne-minixtroa etzen bilkura hortan, lehen aldia holako bilkura bat huts egiten duela, bainan Parisen egon behar Guadalupeko gertakarien gatik. BENOIT TEILLERIA XAPELDUN! Ziburun iragan dira hiru egunez segidan Frantziako xapelgoak golfeko jokoan. Sail gaitza, biziki ederki joan dena. Tokia bera ere arraroa eta beti untsa atxikia, horrek ere ainitz munta baitu. Giro hauta burutik buru. Tokian tokikoak trenpu gaitzean, bereziki bi gazte biak guziz jeinutsuak eta jite ona dutenak, Benoit Teilleria, xapeldun jalgi dena, eta Iñigo Urquizu, hau berenaz Hondarribiakoa, laugarren sailkatu dena. Bi horien artean, bigarren elgarren par-parrean, Nicolas Joakimides eta Olivier David. Deneri ainitz gustatu zaioten zoin-gehiagoka, horri esker mugimendu ainitz izan baita, besta giro batean, Urdazuri ibaiaren bazter hortan...

BIARRITZ – Mediateka

Mintzaldia frantsesez

Otsailaren 28 an– 16:00etan

“Buhameak eta maskaradak”

Helduden aste guzian, martxoaren 2tik 7ra, iraganen da Baionan gaindi Martxoko Etiopikoak festibala, Ezkandrai elkartea antolatzaile, Beñat Achiary kantariak kudeaturik. Sei egunez, 250 artista nunbaitan, kantari, musikari, bertsulari, olerkari, ipuinlari, antzerkilari, dantzari, agertuko dira Baionako xoko moko frangotan, usaiaz kanpoko tokietan gehienetan, eskailer, zubi, karrika, ostatu, komertsio desberdin (okindegi eta beste), liburutegi, apartamendu… toki horiek guziak publikoari idekiak, harreman zuzenean, elkartasunezko giro berezi batean. Hemengo kultura eta urrungoak nahasirik, inprobisaketari ere toki nasaia emanez. Gabon, Etiopia, Kurdistan, tziganoak, kubanoak eta bertze asko juntatuko dira euskal kulturari, kontzertu, poesialdi, antzerki, musikaldi, bertsu… Hots denen gostukoa eginen du festibal berezi horrek. Egitarau mamitsua, hemen xeheki ez dezakeguna eman, hortarako irakurleak jo beza “www.ethiopiques.com” webgunera. Azpimarra ditzagun halere bi hitzordu berezi : Mikel Laboari eskainiko zaion omenaldia Bar du Marché ostatuan, martxoaren 6an, ostiralez (21:00) eta azken kontzertua martxoaren 7an, larunbatez (21:00) Espainiako kulturetxean, Marokako eta Euskal Herriko kantak. Festibal hori iraganen da gehien bat Santespietan, bainan ere Gurutze Saindu auzoaldean, Baiona Ttipian eta Baiona Hiri Erdian.

BAM HIRI ELKARGOAK

GAS BEROKETA BEGIETAN Hartu dute behar zen denbora ikerketen egiteko eta ohartu dira mundu zabaleko adituek gas beroketaz erraiten zutena egiaztatzen dela Baiona/Angelu/Miarritzen. Hots, A63 autobidean egun oroz iragaiten diren 8500 kamioiak eta 30 000 auto ttipiak direla gas beroketa horren iturri nagusia, ez aldiz Baionako portuko industriak, jende gehienak lehen bixtan usteko zuena. BAM hiri elkargoak egin klima ikerketak xifreak eta analiza xeheak eskaintzen ditu. Azterketen ondotik pikoan ezarri plana aurkeztu dutelarik, hiru elementu plazaratu dituzte : lehenik klima planak bere gain hartzen dituela Europak ezarri epeak, %20 gas beroketa gutiago 2020 urterako, eta %75 gutiago 2050 urtean. Bigarrenik franko urrun diruditen helburu horiek aitzinean, aurten berean 50 000 euroko inbeztizamendua burutuko duela BAMek. Hirugarrenik ezagutzen ditugu orain klima plan horren batzordekideak : Jean Mixel Veunac Miarritzeko lehen axuanta buru, eta kidetan Georges Daubagna angeluar berdea, Martine Bisauta Baiones axuanta, eta Dominika Gibaud Gentili hau ere baionesa. Ez dute sobera erakutsi, BAMtiarrek beren bizimoldean ekarri beharko dituzten aldaerak eta behar bada sakrifizioak zein izanen diren ; pentsa daiteke horrelako puntuen onarrarazteko “pedagogia” luze eta errepikatua baliatuko dutela.

Hizlaria : Nicole Lougarot Nicole Lougarot xiberotarrak liburu bat idatzi du “ Bohémiens et mascarades – De l’influence des Tsiganes sur les traditions populaires du Pays Basque et d’ailleurs ” Gatuzain argitaletxeak laster plazaratuko duena. Barkoxeko gazteek apailatu duten aurtengo maskaradan ere, beti bezala funtsean, buhameak eta kauterak agertzen zaizkigu dena harrabots, zalaparta eta borroka. Baina zergatik erakusten ditugu manera horretan ? Eta beste herrialdetako maskaradetan eta ihauterietan ba ote dira horrelako pertsonaiak ? Galdera horiei Nicole Lougarot ikerlariak erantzunen die bere ikusmoldea emanez. Nicole Lougarot koreografoa da eta ikusgarriak kudeatu ditu : “ Ana non ”, “ Amaren alabak ” eta “ Oiherkoren trajedia ”. “Euskal kultura” saileko mintzaldi hau Biarritzeko Hiriak (Mediatekak) antolatzen du Euskal Kultur Erakundea partaide daukala.

HAZKUNTZAREN Ate-idekitze Egunak Martxoaren 4an

AKAMARRE 05 59 56 01 17 Martxoaren 11n

EZPELETA

05 59 93 90 91

Martxoaren 6an

DONAPALEU 05 59 38 72 72

Martxoaren 17an

HAZPARNE 05 59 29 62 05

Guzientzat, eskainirik, jateko eta edateko

HEZKUNDE NAZIONALA ETA SEASKA HITZARMEN BERRI BATEN BIDEAN Azken ilabete hautan, sokatira gaitza daramate Hezkunde Nazionalak eta Seaskak, hunek hitzarmen iraunkor bat finkatu nahi bainan Estadua arrunt uzkur egonki. Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria mintzatu da gai hortaz Xavier Darcos ministroarekin, eta huna ondotik zer mezu helarazi daukun : “Xavier Darcos Hezkunde Nazionaleko Ministroak gomitaturik, parte hartu dut, otsailaren 20ko, ostiral honetan, Estebe Eyherabide eta Jean-Claude Iriartekin batean, Hezkunde Nazionaleko Ministerioa, Seaska Federazioa eta Euskararen Erakunde Publikoaren arteko hitzarmen proiektuari buruzko lan bilkura batean. Pozik gelditzen naiz, lehenik, ikusirik Hezkunde Nazionaleko Ministerioak, Seaskarekin harremanen kuadroa hiru urterentzat finka lezakeen hitzarmen baten izenpetzera heltzeko nahikaria adierazi duela. Bilkura horretan, zeinetan Akademiako Errektoreak parte hartzen zuen, ikastolek gure hizkuntza politikaren obratzean betetzen duten paper estrategikoa oroitarazteko parada ukan dut. Ministroaren kabineteak ikuspuntu hori

entzun du eta jarrera eraikitzailea erakutsi du, agerian ematen duena ikastolen sarearen garapena heldu diren hiru urteetan berma lezakeen sekurizazio prozesu batetara heltzeko nahikaria duela. Horretara heltzeko hizketa tekniko batzuk abiatu behar lirateke ondoko egunetan Ministeritza eta Seaskaren artean, Euskararen Erakunde Publikoaren presentzian. Pozten naiz ikusirik Ministeritzak bere gain hartu duela euskararentzat nagusi den dosier hau, Akademiako Errektorearekin eta Ikuskariarekin eraman lanen jarraipenean.“ Max BRISSON, EEP.ko lehendakaria


4

BAIONA

HAZPARNE

KANBO

ELEKTROTASUNA 2 Elektrotasuna I-en arrakasta eta gero, EHZ-ak esperientzia errepikatzen du, musika elektroniko buru ezagunetarikoak Euskal Herrira etorraraziz: Birdy Nam Nam (BNN). Martxoaren 14a, negu undara markatuko duen eguna izanen da. EHZ elkarteak, Birdy Nam Nam elektro eszenako talde arrakastatsua programatzen du. Crazy B, Lil’Mike, Need eta Pone, lau Dj ezagun hauek BNN taldea osatzen dute. Euskal Herriko publikoa aztertzeko asmoarekin datoz. Haien azken diskoaren kalitatea ikusiz («Manual For Succesful Rioting»), martxoaren 14 eko gaualdia «elektrikoa» hitzemaiten daukute. Gau hortan, Mendealako taula gainean ez dira hauek bakarrik izanen. Hala nola, Dj Mon Colonel-ek ere afitxa bera banatuko duen. Gainerat, EHZ-ek bere ohizko filosofian jarraiki nahi duelako, herriko eszenari ere toki bat atxikiko dio : Dj Skillz miarriztarrak, gaualdia irekitzeko parada izanen du martxoaren 14 eko gau hortan.

LARRU HAIZETARA antzerkia - Korrika kulturala barne, eta tokiko gau eskolak antolaturik, Ez Dok Hiru Bikoteatro antzerki taldeak emanen du LARRU HAIZETARA antzerkia, otsailaren 28an, larunbatarekin, aratseko 20.30etan. Aurresalmentak Baionako Elkar megadendan eta Itsasuko gau eskolan. Orroitaraz dezagun ere Korrika pasatuko dela gure herrian martxoaren 30ean, astelehenarekin, goizeko bederatziak inguruetan. Kaxkarotak - Negu honetan, ohidura den bezala Kaxkarotak ibili dira gure karriketan. JEIKADI, herriko taldeko dantzari gazteak agertu dira hor bainan horiekin baziren ere dantzari zaharrago batzu tropa eder baten osatzeko. Denetan ongi etorri hoberena ukan dute. Talde osoaren argazkia aurkitzen ahal da PHOTO GERARD argizkilariaren dendan, elizaren ondoan. Photo GERARD KANBO

Ihauteriak - Hazparneko ihauteriak ospetsuak izan dira aurten. Ilabete hunen 12an hasirik Kaxkaroten ateraldiarekin, 22an bukatu dira, aspaldiko partez, Ihauteriz, izanak ez ziren behi lasterrekin. Egun jendetsuena larunbata izan da “Zanpantzar” egunarekin. Hau erabili dute Hazparneko herri elkartean barna egun guzian eta jendea ehunka etorria zen hunen auziarentzat plaza karkanaren erdirat. Ainitz elkartek parte hartu dute ospakizun horietan eta molde hortan, ihauterien ohidura arrapiztu gure herrian. Goresmenak Eihartzeko kideeri kudeatzaile lan hori eginik eta ere ikastegietako erakasleeri, haurrekin gai huntan egin lanarentzat. Xahar etxean ere - Iragan astean, Jeunes Basques elkarteko dantzari eta kantariek aratsalde goxo bat eskaini diote xahar etxeko pentsoner guzieri. Batzuek, ezagutzen zituzten kantuak emanez kantariekin batean eta bertzek soinuaren doinua eskuz zatikatuz berdin ere atabal baten gainean joz, arras giro onean iragan da ikusgarri ordu hori. Adinekoeri buruz ikustate ahamen batek berotzen ditu bihotzak eta argitzen begitarteak.

Xahar etxean

Urraska - Joanden igandean ikusgarri eder bat antolatua zen Mendealako antzokian. “Urraska”, Benoit Lamerain, soinulariaren sorkuntza bat da, berrikitan Baionan emana izan dena, lehen aldikotz. Dantza et antzerki ikusgarri bat da, Koldo Amestoy-ek berak idatzi eta kondatzen duena, nunbeitik entzuten den botz batean. Ikusgarri gaitza, 20 dantzari eta 9 soinularik eskaini daukutena. Bizkaitar familia baten bizia kondatua da ikusgarri huntan, arrantzale eta laborari gizarte batean, amodioa, emaztea eta bizia doaz beren bidean, egun ikaragarri hura arte. Bet betan merkatu egun batez, astelehenarekin, hegazkinen orroa entzuten da, Elizako ezkila jo ta jo ari da eta zirena oihartzunek estaltzen dituzte jenden oihu eta garraziak, lehergailu uhar bat jausten da Gernikaren gainerat. Ikusgarri hunen parte hunkigarriena, sendimendu latz bat hezurretaraino sarrarazten duena. Dantzariek ederki pasaarazi daukute gertakari horren larritasuna. Ordutik, presondegia, asmu eta ametsez osatua laugarren zatia. Askatzea, herritik ihes joaitea eta azkenekotz familia eta lagunekin berriz elgarretaratze baten pesta giroan bukatzen da ikusgarri paregabe hori. Mendealako 500 jendeeri ez zaiote beren aratsaldea dolutu.

ITSASU Antzerki umoristikoa - Itsasuko Gau Eskolak antzerki umoristiko bat proposatzen du larunbat huntan, otsailaren 28an, Kanboko AIEC salan, aratseko 8.30etan: “Larru haizetara”, afixak dioenaz “Ez dok hiru bikoteatro”-ak eskainirik. Korrika Kulturalean sartzen den ekitaldia da. Sartzea 7 eurotan da, 6 eurotan Korrika laguntzaileentzat. Sartzeak eros daitezke Itsasuko Gau Eskolan edo Elkar Megadendan Baionan. Txistulariko mus xapelketa - Iragan otsailaren 8an bururatu da aurtengo edizioa. Hau ere arras arrakastatsua gertatu da : Euskal Herri lau kantoinetarik etorri 140 bikotek parte hartu dute eta umorea izan da nagusi. Baina irabazleak ere behar ziren ! Finala nagusia eraman du Urkoiko Etcheverry-Ondarts bikoteak Itsasuko J. Pierre Urthiague eta J. Baptiste Olhagaray bikoteari nagusituz. Kontsolamenezko saria eraman du Minaberry-Laborde Kanboko bikoteak Etchegaray-Mocho Bidarriko bikoteari nagusituz. Eta bigarren kontsolamenezko saria eraman du Dermit-Etcheto Lekorneko bikoteak, Irisarriko Goity-Duhalde bikoteari nagusituz. Finala ondoan sari banaketa izan da eta, bistan da, bazkari on bat guzientzat, helduden azaroko hitzordua finkatuz.

Baionan Kantuz Otsaileko adixkide kantarien hitzordua larunbat huntako dugu, iduriz oraikoan aroaren laguntzarekin. Oraikoan ere Tuntunak lan egin du ere programaren aberasteko eta bi kanturen lantzen ari da memento huntan : “ Mende laurden bat ” Xabier Amuriza eta Mikel Urdangarinen bizkaitar kutsu haundiko kantua eta Oskorriren “ Topa dagigun ” abesti ezaguna. Dena den programa osoaren zerrenda, Tuntunak ideki berria duen web gunean aurkitzen da, www.baionan-kantuz.com helbidean, kantu berrien soinuarekin eta denak. Joan horren ikusterat eta larunbat arte. Ipar Baionako hondakin eremuaz inkesta irekia Ipar Baionan, Leclerc supermerkatutik urruntxago, Batzeko eremuko zazpi hektara eterditatik lau hartuko dituen hondakin guneaz inkesta publikoa ireki dute joan den astelehenean ; martxoaren azken eguneraino badira beraz bost aste proiektu horren ikusteko eta hainbat hitzordu hartzeko bultzatzaileekin. Xede kozkorra Kolore horiko zakuetan ezartzen ditugun paper, metalki, plaztikakiak bereiztekotegi bat eraiki nahi dute, urtean hamabost hogei mila tona bereiziko dituena. Horren ondoan beste eraikin larri batek beste hondakinak bereiziko ditu : hondakin organikoak bastiza hetsian ezarriko dituzte, brentsan egoitearekin emanen duten konposta xeheki lantua izan behar liteke, pentze eta landen ongarri fidagarria izaiteko gisan. Gaitiko hondakinak behar diren gune haizetsu eta tresnatuetan pasaraziko dituzte, paperkiak eta metalkiak bereizteko gisan. Auzotarren defentsa komitea Auzotarrek urtarrril honetan sortu duten defentsa elkarteak hiru oharpen larri plazaratu ditu : hondakinen usainek eta jusek ingurua pozoindatuko dutela, hor ibiliko diren kamioiek errepidea estokatuko dutela, eta Batzeko oihana osoki deseginen dela. Biltagarbik puntuz puntu ihardesten du : hondakin organikoak erakituko diren gunea hetsia izanen dela eta airea ongi bahetua ; ibilgailu trafikua % 0,15 ean emendatuko dela bakarrik, eta Batzeko hiru hektara oihan geldituko direla. Auzotarrei gehitu behar zaie Baionako ezkerreko oposizioa, honek galdatzen du bilkura publiko bat ikuspuntu guziak agerian emanak izaiteko gisan. Xedearen eragin ekonomikoa Biltagarbik hitzemaiten dituen tratamendu horiek oro dioten bezain eraginkorrak izanen diren denborak erranen du alabaina, haatik Biltagarbik nahikunde ikaragarria erakusten du gauzak hitzemaiten duen bezain ongi aterarazteko. Bide nabar bi zenbaki : berrogeitamar milioi euro gostako da proiektua bere osotasunean, 2010 eko udako jakin behar liteke zein enpresek eraikiko duten proiektua ; eta berrogeitamar lan postu oso sortu behar litezke bi tratamendu guneen kurriarazteko. Batzeko unitate bikoitz hori eraikitzeko artean, Biltagarbik hamabost “ bereizketaren enbaxadore ” ezarriak

SENPERE Petto bat - Ganden astean kazeta huntarat berriak igortzean egin dutan pettoa nahi dut aitortu. Ezarria nuen SPUC kirol elkartearen besta izanen zela otsailaren 21ean larunbatez. Bizkitartean ez da batere hola. Otsailak eta martxoak egutegi bera izanez hor ez aski kasu eginik egin dut nere pettoa. Beharko nuen ezarri martxoaren 21erako larunbatez eta ez otsailean. Uruski kazeta hau eskuratu aitzin etxe bakotxak ukana zuen paper osto bat zoinak baitzion martxoaren 21ean zela besta hori. Nik kazetan ezarriari fidatuz norbeit balitz debaldeko urrats zerbeit egin duenik otoi barka dezadala. Ondoko egunetan berriz oroitarazia izanen da besta horren berri. Pilotan xapeldunak - Pasaka trinketeko joko zaharrean berriz ere xapeldun ditugu Peio Noblia eta Pantxoa Laduche, Euskal Herriko finalean Hazparneko Larronde anaiak garaiturik. Ohore eta goresmenak gure xapelduneri. Orai berean Frantziako xapelketan abiatzen dire. Agian kar eta xantza bera izanen dute bururaino.

Indar ahalez mugatua den presoa

LUHUSO “Lur-oso” ikusgarria - Horra jadanik 10 urte sortu zela 1999ko otsailean, denek ezagutzen dugun “Polliki” dantza taldea. Aurten, martxoaren 27an, ortzirale arrats batez, Luhusoko kultur gelan, 10 urteen ospatzekari, kantuz, musikaz eta dantzaz osatua den “Lur-oso” ikusgarria iraganen da, uraren

gaiak gidaturik. Honek, bertsuak baita ere, Bizkaiako, Baxe Nafarroako, Xiberuko eta Lapurdiko dantzak erakutsiko dauzkigu. Ez da dudarik herritar asko ari direla karraskan beren bozaren moldatzen eta dantzen errepikatzen deneri arrats goxo baten pasarazteko.

Bereizketaren enbaxadoreak

ditu Baionesen bisitatzeko eta bereizketara bultzatzeko, bizi duten egoeratik abiatuz. Bestalde, inkesta publiko horren kari martxoaren 4, 10, 19 eta 31 arratsaldez arartekoek publikoa errezibituko dute. Mayou zubian obra larriak Harrigarri badirudi ere, adituek hala diote ; aitzineko uholdeen indarrak dio Mayou zubiari funtsezko kaltea ekarri, zubi ezkina atxikitzen duen pilarearen parte bat eraman baitu berekin. Behin eta berriz burutu ikerketen ondorioz zubia hetsi dute obra kozkorren egiteko hemendik eta ekaina artean.


5

DONAPALEU

AIHERRA

Libertimendua Martxoaren 1ean, igande goiz huntan, Kitzikazank antzerki taldeak eta Burgaintzi taldeko dantzariek kabalkada abiaraziko dute 10etarik aitzina, igerilekutik abiatuz, Donapaleuko karriketan barna. 11etan, merkatuko plazan, libertimendua emanen dute, bakotxa bere hartan aldizka, zirtzilak beren ziminokeri eta ele librean, dantzariak antrexant doble eta bolanten mila koloreen dantzan. Artetik, hor dituzkegu gazte horien ber adineko bertsulari gazteak, Bixente eta Mattin Luku, Bixente Hirigarai eta Txomin Elosegi. Ondotik aperitifa eta bazkaria Airetik gelan zerbitzatuko ditu Amikuzeko ikastolak. Arratsalde alaia, kantatua eta dantzatua hitzemaiten daukute, bertsulari eta txarangek gurekin jarraikiko baitute pesta. Galdegina da bazkaldu nahi dutenek beren izena eman dezaten 05.59.65.76.15 edo 06.81.51.96.83ra, antolakuntza errexteko gisan. Memento garrantzitsua izanen da Amikuze eskualdearentzat, berriki Garazi aldean berriz abiarazi ohidura gure eskualdean gozatzen ahalko baitugu aurten. Ez hutsegin arren.

Aiherrako internet sareaz, bilkura ortziralean - Badira Aiherran “toki xuriak” deitzen diren guneak. Hemen ezin da internet errezebitu. Aterabide bat atxemaitekotan, Aiherrako Herriko Etxeak hitzarmen bat izenpetu du Departamenduko kargudunekin eta WIMAX izeneko sistema bat proposatzen dute. Ondorioz, 13 metroko haga haundi bat xutik ezarri beharra dute Salaberrikoborda ondoan. Gertatzen dena da, asko tokitan hautu hau errefusatzen dutela, omen lanjerosa delakoan. Gai huntaz, informazio bilkura bat antolatzen dute, ortziral huntan, otsailaren 27an, Denen Etxeko gelan, arratseko 8.30etan xuxen. Interesatua dena, jin dadila ! Museko xapelketa, afari on batekin bururatzen… - Multxoetako partidak bururatuak baitira, hemendik laster jakin behar ginuke zoin diren kantonaletako haitadetan parte hartuko duten 6 herritar pare hoberenak. Anartean, lehen 2 pareak, hauiek dira : Sébastien Etchegaray-Patrick Mastoumecq eta Jon Oyhenart-Herve Parachou. Beste 4 pareen hautatzeko, azken haitadak martxoaren 7an eginen dira Attatean, arratseko 7etan. Ondotik, muslari eta mus-zale guziek deneri idekia den afari batean parte hartuko dute, arratseko 9etarik goiti. Huna 20 euroren truk jastatzen ahalko dena : salda, amarrain

errea perrexilarekin, xerrikia lursagarrekin, entsalada, ardi gasna erreximetarekin, bixkotx, kafe eta ondoko. Izenak, martxoaren 5eko, Attateira deituz (05 59 29 64 23) eman behar dira. Ongi etorri deneri ! Kantorearen errepika, larunbatean Apirilaren 19an da iraganen Donapaleun aurtengo korala edo kantoreen elgarretaratzea. Anartean, egun horren prestatzeko, kantuen ikasten ari dira batzu eta bertzeak. Ttoma Ospital, Pariseko kontserbatorioan den herritar musikari trebea hor baitugu bakantza denbora hauetan, hunekin errepika bat eginen dute, larunbat arratsean, Aiherrako elizan, 8tan. Tenoreko jin ditela kantari guziak ! Irulegiko irratiaren kanpaña - Herriko gazteek jakinarazten daukute Irulegiko irratiaren eskea helduden larunbatetik goiti hasiko dutela. Gazte batzu pasatuko dira ondoko egunetan eta astetan zuen etxetan. 27. garren urtea da diru biltzeko kanpaña hori egiten dela. Zuen laguntza, entzule guzien laguntza beti beharrezkoa baita hoinbertze zerbitzu egiten duen irratiarentzat, ongi etorri hoberenaren egitea gure etxeetan presentatuko diren gazteeri edo laguntzaileeri, galdatua zauku. Aitzinetik eskerrak !

LASA Sortze - Badu jada bi edo hiru aste Iguzkitan etxeko Idieder aitama gazteak bigarren seme batez aberastu direla. Baptiste izendatu dute. Thomas anaiak jostatzeko laguna ukanen du ixtant bat pazientzia hartuz geroz. Goresmenak familiako guzieri, partikulazki M. Laure eta Beñati. Zuen guzien maitasunean osagarri on batek lagundurik haundi dadiela sortu berria. M.G.

IRISARRI

“Paisola idek !” libertimenduak eskainiko du irri eta omore on

Eskubaloia - Irisartarrek Trebes-Badens-eko jokolariak garaitu dituzte, beranteko partidan, joanden igandean, 35-28. Partida erditan : 17-9. Garaipen nahiko errexa, Alexandre Mellouk, Frantxoa Jaureguy, Tamas Marchis, Paul Darritchon, Romain Dupuy eta Simon Perez on batzuekin. Sailkapeneko beren lehen tokia indartzen dute gisa hortan irisartarrek. Larunbatean, Billere-ra doatzi, multxoko 12garrenaren kontra jokatzera.

HELETA

Jesus Aured

Jesus Aured-en kontzertua - Ostiral arats huntan (21:00), Jesus Aured eskusoinulariak kontzertu bat eskainiko du Itsasoa ostatuan, bere azken diska aurkeztuz. Memento goxo baten mentura. Sartzea 7 eurotan, urririk 14 urte arte. Eta biharamunean, larunbat aratseko 6etatik 8etaraino musean artzeko parada eskaintzen du Itsasoa ostatuak, giro hoberenean, ilabeteko azken larunbat guziez egiten duenaren gisa.

ALDUDE Aneta Bokaleko - Arberatzen eman ondoan, ostiral arats huntan (21:00) Aldudeko Sanoki gelan eskainiko dute Koldo Amestoy kondalariak eta Pantxix Bidart musikariak “Aneta Bokaleko” ikuskizuna, Korrika kulturalaren karietara. Itsasoa eta euskaldunak… aspaldiko historia. Aturri ibaiatik Ternuaraino bidaiaraziko gaituzte bi artistek, bidenabar bale ihizia ere kondatuz. Koldo Amestoy historio kondan eta kantuz, Pantxix Bidart kantuz eta musikari.

IZTURITZE

Koldo Amestoy eta Pantxix Bidart

IHOLDI Sei xaharrak - Aurpegiak alai ditugu xaharretxe berrian : Etxoinberriko Jana Mari, Gohanetxeko Ernest, Larrondoko Joanes, Sadarreko Erramun, Peireko Jan Batit eta Haurtoñeko Justin. Gainerat elhe ona guzietaz eta guzientzat : -”Zoin goxoak diren langileak, kasik denak euskaraz mintzo. Biziki goxoki gituxu. -Denak batiuxu eta jatekoa zoin ona !” Ze plazerra horien entzutera ! Segi hola-hola. Gu jinen gizaitzue bai… bisitari. M.A.

BAIGORRI Dolu - Ortziralean, bere azken egoitzara segitu dugu Jean-Michel Lecuona. Guarda semea, Baigorrin sortua eta hazia, Angelun bizi zen, Baionan lan eginez. Bi semeren aita, supituki pausatu da, 57 urte zituela oraino. Ortzegun goizean, laster hedatu da berria, Jean-Baptiste Irastorza, gure okina edo bolanjera, supituki pausatu zela, 65 urtetan. Bere aita zenarekin, Urepeletik etorria zen Baigorrira eta hemen labetegi berria muntatua. Bi seme alaben aita, ederki laguntzen zuen Ramuntxo, bere segida hartua duen semea. Gizon goxo eta izpiritu ideki eta argiaren orroitzapena uzten dauku. Larunbat arratsaldean iragan dira ehorzketak Urepelen, jende ostea biltzen zela azken agurraren egitera eta penetan den familia guziari bere atxikimenduaren ekartzea. Nahigabetan diren bi familieri, eskaintzen ditugu gure doluzko agurrik beroenak. Zaharrer Segiren biltzar nagusia - Otsailaren 28an, larunbat arratseko 18.00tan, pilota elkarteak eginen du 2008ko biltzar nagusia. Hortara gomit dira batasuna gora atxikitzen duten guziak : pilotari, burraso, pilotako eta herrietako arduradun, irrati eta gisa batez edo bertzez, beren laguntza ekartzen duten guziak. 2008ko gora beherer behatu eta, bakotxak ekartzen ahalko du bere ikusmoldea, ondotik, batasunak agertuko ditu ondoko urtetan dituen behar orduak pilotarentzat. Plaza Xokon iraganen da biltzarrea eta ateak orori idekiak dira. Dena giro hoberenean burura dadin, izanen da zintzurraren bustitzekoa eta estomakaren satifatzekoa. Errugbia - Joanden igandean US Nafarroak Nogaron galdu du 6 – 19.

Hirugarren adinekoen eguna - Urteko egun haundia zuten herritar hirugarren adinekoek joanden otsailaren 18an. Herriko gelan bildu dira goizetik Gaztelu beren elkartearen biltzar nagusiarentzat. 2008ko gora beherak eta aurtengo xedeak aipaturik arduradun berriak hautatu dituzte : lehendakari J. Pierre Arotçarena Bordagaraikoa, hunen ordain edo laguntzaile Bernadette Mendiboure Sathaitzekoa, idazkari Candiard anderea, diruzain Etieneta Haramboure Bitxiateikoa. Jan aitzinekoak hartuz bururatu duten biltzar horren ondotik 30 bat presuna elgarretaratu dira Seroratea jatetxeko mahain onaren inguruan, herriko etxeak eskaini bazkarian. Denentzat atsegingarri izan den egun goxoa urte guziz bezala.

DONOZTIRI Herriko gorabeherak 2008an - 6 sortze, 8 heriotze, 5 ezkontza. Bat bertzearekin urte hainbatekoa hobe, segur. Musa - Union Basque mus xapelgo handian parte hartzeko, haitadak izanen dira igande 8an arratsaldeko 2 orenetan, elgarretaratzea 2.30etan hasteko gisan. Sanokin izenak eman dituzten guziak gomit dira hor kausitzerat, faltarik balitz igor otoi ordain bat. Haitada guziak edo gehienak bederen egin ondoan nahi duenarentzat izanen da ahotara baten jateko mentura. Aitzinetik milesker eta xantza on guzieri, Baionako ondar haitadarateko bidean. A.A.

peinture/vitrerie/papiers peints revêtements sols et murs étanchéité façades

MARTIN IRAZOQUY JEAN-PIERRE IRIBARREN-en segida harturik "Kaillardoenea" - 64210 AHETZE Tel. 05 59 41 99 02


6

WiMax edo hautetsi batzuen gaitasun eskasa Abiadura haundizko Internetaren (ADSL) sareak huts guneak baditu barnekalde hontako xoko frangotan. Lehenbiziko so batez, ulertzeko zaila dena da izpi optikoaren sarea izana arren hemengo eskualdeetan gaindi France Telecomek ez duela uzten Kontseilu Orokorra “Boîtiers spécifiques” edo kokagune batzuen ezartzerat. Azken horiei esker ADSL sarea zabaltzen ahal da France Telecom jabe den bigarren mailako sareari, jakinez, kokagune batetik beste batetarat abiadura atxikitzen dela manera hontaz kobrezko eta mendrezko hari txar batzuengandik ere. Arazoak zendako diren ? Monopolio haundi baten oztopoak direlako merkatu baten bahitzeko, jabetasun desberdinen auzia delako edo gure hautetsi batzuen gaitasun eskasaren gandik ? Hala nola, Xibero aldeko sudur luze batzuei esker jakina izan da izpi optikoa badabilala kantuz ongi dakien deputatu baten sorterritik hurbilak diren Biarnoko mendate goi goren batzutan. WiMax teknologiaz jadanik baliatzen diren departamendu batzuetan (94etarik soilik 11) ditugun datuekilan konparaketa bat dizuegu aurkezten hontan bertan alternatibetarik batekilan: satelitakoa. WiMaxarekilan TB-rik ez da lortzen. Telefonoa kalitate er-

tainekoa da eta kontseilatua da usaiako harpidetzaren atxikitzea. ADSLaren bataz besteko habiadura 0,7 megakoa dela ta bestalde hartako igaitekoarena 128Ko-koa soilik dela batzutan salbu (oso guttitan) 256Ko-taraino badirelarik,jasotzeko gunean bi ordenagailu ta telefonoa bertan aritzen badira habiadura zatikatzen da. Bestalde, hedagailuen artean arbolak eta muñoak azkarki murrizkorrak dira. Huts guneak gerta ditaizke noski Donaixti edo Ezterenzubi bezalako herri batzutan . Hileroko harpidetza 29 €koa da, gehi 10€ telefonoarendako. Haren uhainak karratuzkoak (=berdinezko sinusoidalak) direlakoan kaltegarrizkoak dira ta pundu honen biderkatzeko hiperfrekuentzietan kokatzen dira. Satelitak aldiz TVak lortzen ditu. Telefonoa txarra, eta hobe da usaiakoaren atxikitzea (geroari begiratuz konpontzen ahal dela omen, azken hori). ADSLaren habiadura desberdinen araberako harpidetzak badira. Hileroko harpidetza apalena 29€koa da eta igaiteko abiadura 500Ko-koa. Harpidetza profesionalarena 69€koa eta igaiteko habiadura 2 mega-koa, ixurtzekoa 8 megatan delarik! Jasotzeko gune batendako 3540 ordinagailu eta TV batean

EUSKAL IRRATIAK Otsailaren 26a, osteguna • 19.00 : Mintza leku, hego Euskal Herriko lege biltzarreko bozak Otsailaren 28a, larunbata • 14.30 : Errubia BO/Akize • 18.30 : Zango balona Aviron /Creteil Martxoaren 1a, igandea • 09.30: Gure Bazterrak Haltsutik

• 10.30: Meza Baionatik • 12.30: Gure arbasoak, Fermin Zuburu eta Xan Laxalt arotza • 15.30: Errubia Nafarroa/Aramits. Martxoaren 2a, astelehena • 19:00: Zer dioxu, Mixel Oronos euskaltzale, musikari eta idazlea

hornitzen ahal dira abiadura zatitu gabe. (CPL sistemari esker auzoen artean partekatzen ahal dena!!!) Ez da arbol edo mendi arazorik satelitarekilan. Zuzenezko numeriko teknikotik (linéaire numérique) denaz gain eta teknikariek diotenez ez du kaltegarrizko uhainik zabaltzen. Jadanik kaltegarrizko eraginetaz xeheki garatu gabe, eta segur aski gizaki ta abereen osagarriarentako ez dira ttipiak WiMaxaren kasuan, bereziki paraboletatik haratekoetan ere, ohartzen ahal gira alternatibarik badela eta gainerat, satelitaren kasuan deusik gostarik gabe Kontseilu Orokorrari...! Nolaz digute beraz holako teknologia txar bat inposatu nahi ? Kukuruku eder batzuen oihukatzeko hedabide batzuetan, nun eta nola internet sareari doakionez estaduko bigarren departamendu aitzinatuena dela 64koa ? Beste departamendu batzuk gibelerat ari direlarik hedagailu frango eraiki ondoan, hemen, den gutieneko WiMaxaren aurkako mugimendu batzuk seinalatzen direneko, batbatean hedagailuen eraikitzeko abiadura ADSLaren bezain zalua dugu. Hala nola, herri zoinbatzutan jaun kontseilu orokor batzuei plazer egiteko, eraikitzeko baimenak emaiten diren herriko kontseiluetan eztabadatu gabe. WiMax afera honeri begiratuz, gaitasun eskasaren ondoko urratsa arduragabekoa daitekela iduri luke. Eric Etchamendy, AmikuzeOztibarre-Iholdi kolektiboko kidea (Ariana-Hari)

Otsailaren 28an, 14.00 : “Maskaradak, toberak eta kabalkadak” : Anuntxi ARANA, etnologoa. Berriz zabaldua : Martxoaren 2an (23.00) ; 3an eta 5an, 14.00 eta 20.15 Martxoaren 1ean, 20.15 : “Erligioa gure gizartean”, Jesus-Mari MUJIKA-ren lekukotasuna + bertsuak : Andoni EGANA eta Jon SARASUA (2/3) Berriz zabaldua : Martxoaren 4an eta 6an, 14.00 eta

20.15 Kronikak egunero, 7.15, 14.45, 20.45 : Igandea 1 : Misionesten oihartzuna - Jules Lahargou. Asteartea 3: Jondoni Paulo Apostuloa – Gure garaiarentzat misionest bat – Pierre Andiazabal. Asteazkena 4 : Kristau behako bat – Andde Ithurbide. Osteguna 5 : ATD _ Monde. Ostirala 6 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Jamattitt Dirassar.

Bretania aldetik etorri zaigu berria, garaztar apez hori zendu zela eta han berean, Trevoux herriko komentu batean ehortzi. 1918an Mendiben sortua eta 25 urtetan apeztua. Ttotte Ardohain apezaren osaba zen eta jendakia ezagutu batekin beti lokarriak zituena. Gaineratekoan Euskal Herritik kanpo ereman du biziaren parte haundiena, salburik Baionako San Luis eta Hazparneko San Josep ikastegietan izan zela hamabost bat urtez edo erakasle eta Belokerainoko bat ere egin beneditar bokazionearen berri jakiteko. Gero serora komentu eta asko herritan ereman du bere zerbitzua, beti apez kartsua eta orratza bezain xuxena, nahiz lagunartean aski omoretsu eta konpainian arrallanta ezaguturik ere bere denborakoek, baina nun dira hek orai egia erran ? Guk aldiz gure otoitzekin egiten diogu, berak nahiko zuen bezala, gure azken agurra, bai-eta ere gure adiskidetasun hoberenaren goraintziak Ardohain familia guziari. E.L.

IRAKURLEAK MINTZO

GORPUTZA ERRETZEAZ Bakotxak bere ikusmoldea zendu-eta gorputzaren erretzeaz. Gero eta gehiago ari zaiku euskaldunetan ere molde berri hori etxekotzen bainan nork ez ditu artetan pentsamolde sarkorrak egiten ez denez hor errespetu eskas bat arimaren alderat ala gure jakitate flakoak gaitu kordokatzen, ezen urte oroz Garizuman, Haustez, errana zaiku “orhoit hadi, girixtinoa, erhauts haizela eta erhauts bilakatuko”. Menturaz ongi baino hobeki litake izpirituz eta dohainez aberats diren batzuek eman balezate etsenplu ilunbetan dauden guzien argitzeko, hasirik Aita Saindu, apezpiku eta apezetarik, jakin dezagun nola ditaken arimaren mixterio eternala aldi bat sekulakotz. Urte berri eta osasun on guzieri. Kalifornia, Menlo Park Graxien Moustirats

OTSAIL OSTEGUNAK DONAPALEUN ABERTZALEAK ETA EUSKARA Bata bestearekin ? Alde ala kontra ? Joxe Manuel Odriozola, saiakera egile Otsailaren 26an, Xerbitxugune gibelaldian (20.30-23.00)

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAK

Joxe Manuel Odriozolak, saiakera andana bat eginak ditu jadanik gure hizkuntzaren egoera soziolinguistikoaz.

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 € Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan KULTURA SAILA

ZENDU DA 92. URTEAN

Solasaldi honen helburua euskalduntasunak abertzaletasunarekin daukan hartu-emana zertan den ikustea izanen da. Abertzaletasunaren munduan euskarak daukan lekua aztertzea. Zer da euskaldun izatea ? Zer da abertzale izatea ? Zerk bereizten ditu ? Abertzale ez den euskaldun orok ba ote dauka Euskal Herriaren naziokontzientziarik ? Euskaldun ez den abertzaleak nola sentitzen eta bizi du herri euskaldunaren zoria ? Euskaldun izatea aski al da nazio-kontzientziaren jabe izateko ? Gauza bera al dira nazio politikoa (estatua) eta nazio kulturala (etnolinguistikoa, etnohistorikoa)? Zertan da aldea? Zein da funtsezkoagoa? Nazio politiko beregainik eta askerik eraiki al daiteke oinarri etnokulturalak, historikoak eta linguistikoak galduta ? Nazio eraikuntzaz mintzo gara aspaldi honetan. Nazio-eraikuntza hori zein hizkuntzatan burutu behar da ? Espainolez, frantsesez eta euskaraz ? Ala bereziki, eta muin muinean, euskara hutsez ? Nazio menderatuak berreskura al dezake bere nazio identitatea osorik nazio menderatzailearen hizkuntza menderatzailea erabilita ? Zer da nazio-eraikuntza folklorikoa ?

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

JOSEPH ARDOHAIN APEZA

8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Bahituak : Mundu guzian badira bahituak. Asian dudarik gabe, kontutan hartuz Afghanistan, Pakistan, Iran, Irak, Gaza eta bertze. Berdin Afrikan gerla dagoen toki guzietan. Nola ez Ameriketan FARC-ekoek segitzen baitute. Ozeania eta Europa ere sartzen dira saltsa horretan, bahitu gutiagorekin nahita ez. *** Guadalupe ugartea : Hilabete oso bat iragan da eta ez du nehork erhi ttittila ere altxatu. Egia da ugarte hori Parisetik biziki urrun dagoela : pentsa ! 7000 km. Hango funtzionarioek %30 bat gehiago irabazten dute bizia karioa delakotz. Horrek erran nahi du funtzionarioak ez diren bertze langile guziek bizi behar dutela bizia kario den ugartean. Non dago frantses lema famatuaren bigarren hitza : berdintasuna ? Aspaldian ahantzia, lehenik esklabo zirelarik, gero nagusien menpeko eta duela 60 bat urte departamendua bilakatu zelarik berdin desberdintasunean bizi. Badu hilabete oso bat hasi dela greba, lehenik ezantzaren kariotasunaren kontra, bainan erantzunik gabe egon da, alde batetik komunikabideek ez zutelakotz deus aipatzen, barneko ministeritza muturik egonez, azkenean igorriz Jego ministro ordea eta lortu zuen akordioa ezabatuz Parisen. Hil bat izan delarik, orduan konturatu dira Parisen gaizki zoatzila ugarte hartan eta bertze ugartetara heda zitekeela nahasmendua, Martinikara edo Reunion ugartera. Orduan, iratzarri dira Eliseoko jauregian, nagusiak gonbidatu dituela hango hautetsiak zerbaiten eskaintzeko. Hortan gaude orain. *** Des racines et des ailes : Korsikako itzulia eskaini digute joanden asteazkenean. Bidaia ederra bai itsas bazterretan, hala nola Bonifazion edo Ajaccion, bai mendietan, ikusiz herri ttipiek dauzkaten ondareak elizetan, gazteluetan eta zein atxikia jendea bere herriko ondareari. *** Fils de rojo : Gorrien semea, hala deitzen da larunbatean Akitaniako telebixtak eskaini digun emankizun ederra. Ortiz, Paueko unibertsitateko erakaslea espainiol errepublikar baten semea da. Ixilean egon den garaia (1931-1939) nahi du berpiztu. Egia da ikusten zela nun nahi “Por Dios y la patria” hil ziren zerrendak. Eta bertzeak ? Hamasei euskaldun apez tirokatuak dituztela frankistek ez da sekulan ahantzi behar. *** Errugbia : Baionak irabazi du Perpignan-en kontra (19 eta 13) eta, beraz, gelditzen da bosgarren sailkapen orokorrean. Miarritzek Brive-tik ekartzen du pundu bat han galdurik (19 eta 15). Akizek galdu du etxen Castres-en kontra (32 eta 16). Mont de Marsan eta Bourgoin elgarren bete (16 eta 16). J.H.


7

BARNEKALDEKO RADIOLOGIA ZENTROAK KEXU

WALTARI ETA EZCURRA II FINALEKO Paxkal Ezcurra II . . . . . . . . 40 Patrik Oçafrain . . . . . . . . . . 32 Jendea bildu da igandean Garatenean finalerdi huntako bainan ez halere Garindaineko hartan bildu zen bezenbat, nahiz buru berri batzu ikusi diren halere. Baitzen besterik bestalde, kantaldi, ihauteri ta beste. Ez dira pilotariak jo eta jo arizan, ez partida huntan ez bestean bainan buruz eta kintzearen egitera lehen bai lehen. Huntan Ezcurra abiatu da lehenik 9-2 bainan laster segitua, 8-9 eta aitzindua ere, 13-10 eta 17-12. Fresko hartan aise ari zen Oçafrain, punpesare eta bereziki 9 bote ordukotz. Eta horra 19tan berdintzea, pilota gora eta ahalaz urrun zerabilan Ezcurra batekin. Adina mintzo erran du norbaitek bainan ez-ote zen gibel hartarik, espanturik gabe Urruñako eskola haren ipizta ere zerbaiten erraiten ari, nahiz bankarrak berak aski ponduan duen berea ? Botean ez dute makurrik : 11 kondatu ditugu bat eta bestearenak orotara. Finala beraz helduden igandean jokatuko ote da, erran bezala, Waltari batetik eta P. Ezcurra II bestetik, ala ondoko larunbatean ? Agusti Waltari. . . . . . . . . . . 40 Andde Kurutcharry . . . . . . 29 Irriskurik gabeko partida zen hau, lehenik jokatua, han berean. Hemen ere zalu joan aferak Agustiren 15 boteak eta Kurutcharryren 8ak zirela. Lehena aitzinean, behin, bainan baigorriarrak berdindu, eta pasatu ere. Haatik berriz berdintzeak doblaturik indarrak, Kubakoak aia berean ereman du azken hamarrekoa. Beti diogun bezala, baitu orai ainitz ikasirik ere, berearen gainera. GARATENEKO PARTIDA Alfaro - Jeannots . . . . . . . . 50 Bielle - Bessonart . . . . . . . 40 Oren bat eta erdi ezbaian iraun du partida hunek eta arizanez, jendeak ere gogotik segitzen gazte horien trenpua. Trenpua ez baita aski, erran behar da jokoz ere arizan direla, partida haundi hura ez halere. Lehen hartan iduriko zuen Bielle gehixago bezala ari zela, pilota batzu moztuz ere dakien bezala. Bainan hor zuen Alfaro, emeki emeki sartu dena bere esperientziarekin, bat, eta usaiako baliotasun hura. Gainerat, nola Jeannots landestarra han baitzuen gibelean segurra, horiek biek dute partida ongi eraman burutik buru azken hamarreko haren gainarekin. Bessonart gazteaz ez dugu deus erran. Ahalak baditu, nahikaria ere bai, ari behar gure gostuko goreneko mailerat joaiteko.

BIRAZKA XAPELGOAK Lambert - J.C. Dermit . . . . . . ? Bielle - Ducassou. . . . . . . . . . ? Hau helduden asteleheneko partida, bainan kasu ! Berezkoen birazkako xapelgoa da hor hasten, Federazioarena, barraderako partida hunekin. Bainan zertako barradera hori, galtzalea berehala xapelgotik kanpo ezarriko baitu. Ez dutea pilotari horiek, denek, pilotan artzearen beharra, usuago, trebatuz eta hobetuz gorago joaiteko. Ez ahal da xapelgoa azken lau partidetarako diren hoberenentzat bakarrik, beraz beti berak ? Federazionearen lana ez dea apalenekoen goiti-araztea, pilota lagunduz gehiago eta pilotariak, gazteak bereziki ? AMATURRAK FINALA LAURDENETAN Ezpeleta eta Izturitzeko trinketetan arizan dira buruz-buruka Euskal Ligakoak eta zortzi hoberenak ezagutuak dira orai finala laurdenetako. Horiek dira : Heguiabehere, hunek Ibarburu garaitua (40-15) ; eta ere Sasco, hunek Berasategui garaitua (4031), eta Maitia, hunek Aranburu joa (40-27). Haroçarenek Istillarte garaitu du, Oyhenartek ere bai Saint Esteben, hau kolpatua. Bonetbeltx jazko xapeldunak Etcheverry Atzarrikoa jo du 4021. HEGOALDEAN Irujo - Goñi III . . . . . . . . . . . . 22 Bengoetxea VI - Beloki . . . . 19 Huna Iruñean, oren bat eta laurden pasatu duen xapelgoko partida, 708 pilota jorik. Arretxe II - Zearra. . . . . . . . . 22 Koka - Peñagarikano. . . . . . 15 Mendizabal I - Urrizelki . . . . 18 Chafee - Eskudero . . . . . . . . 11 Han berean horiek ere. Chafee . . . . . . . . . . . . . . . . . . 18 Mendizabal I . . . . . . . . . . . . . 11 Zumarragan jokatua. Galarza V - Beroiz . . . . . . . . 22 Belloso - Eskudero . . . . . . . 18 Berasaluze VIII - Begino . . . 22 Titin - Pascual. . . . . . . . . . . . 21 Covaledan hoik biak, azkena xapelgoan. Olaizola II - Mendizabal II . . 22 Gonzalez - Eulate. . . . . . . . . 19 Aritz Lasa - Lasa III . . . . . . . 22 Olazabal - Arruti . . . . . . . . . . 21 Galarza V. . . . . . . . . . . . . . . . 18 Ongay . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12 Hiru partida horiek Eibarren jokatuak lehen hartan Barriolaren ordez ari zelarik Eulate. Xala Zubieta . . . . . . . . . . . . . 22 Olaizola I - Ruiz . . . . . . . . . . . 6 Horra beraz azken partida, Tolosakoa, atelehenean. Halere, bai Xala eta bai Gonzalez kanpo ditugu segidako. Bego

Xalak partida irabazi ` bainan finalerdietarat ez hupatu...

MARTXOKO FORMAKUNTZAK EUSKARAZ MIARRITZEKO ATABAL BILTOKIAN Udako Euskal Unibertsitateak bi ikastaro antolatzen ditu martxo hortan Miarritzen, Atabal biltokian. Martxoaren 11n, 5 oreneko ikastaroa (9:00-12:00/13:00-15:00) : Mozila Firefox nabigatzailea eta Thunderbird mezutegia, internet erabiltzen eta mezuen idazten ikasteko. Martxoaren 25ean, 5 oreneko ikastaroa (9:00-12:00/13:0015:00) : Openoffice testu tratamendua, ordenagailuan. Ikastaro prezioa : 75 euro. Irakaslea : Nicolas Padrones. Argitasun eta izen emaite : iparraldea@ueu.org edo tel. 0621685671.

Eritasun Asurantza Kutxak bisita berean egiten ahal den bigarren radiografiaren ordainketa apalduko du %ko 50ez. Nahiz eritasun larrien prebentzioa segurtatzeko egiten diren radiografiak ordaintzen dituen, hala nola bularren edo hertze lodiko minbizia aski aitzinetik ikusteko manera emaiten duten radiografiak. Etsamina horien fidagarritasuna askoz hobea izanik bigarren radiografia bat egitearekin, barneko aldeko radiologia kabineteek (Maule, Hazparne, Donapaleu eta Izpurakoak) usaia hartua dute paziente berari bi radiografia egiteko bata bestearen ondotik segidan, ez bi aldiz ekarrarazteko. Orain arte Erien Axurantza Kutxak biak osoki ordaintzen zituen, eta hain segur ekonomia egiteko bigarrena erdia baizik ez ordaintzea deliberatu du. Radiologia zentroek diote lanjerean ezartzen dituela aldaera horrek, ohartu dira beren lanaren ehuneko hogeia galtzeko arriskua dutela, pazienteek ez baitute bigarren radiorik eginen sobera kario aterako zaielako. Barneko aldeko radiologia zentro ttipiek eritasun paperen teletransmisio greba bat abiatua dute joan den asteartean.

EUSKAL HIZKUNTZ KUTXAREN AHALAK GOITI

EEP Euskararen Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritza elkartu dira, aurtengo mugaz gaindiko hitzarmena erreberritzeko. Bi erakundeen artean orotara 1 390 000 euroko fondoa edo euskal hizkuntz kutxa segurtatzen dute, euskararen aldeko lana egiten duten elkarte eta partaideen sustengatzeko. Diruzama hori goititu dute 50 000 euroz aurten. Euskalgintzako federazioekin, hala nola Euskal Irratiak, Seaska, AEK, Biga Bai, Ikas Bi, Euskal Haziak, Bertsularien Lagunak eta Udaleku elkarteekin hitzarmenak segituko dituzte, bestalde 470 000 euro atxikitzen dituzte, proiektuak aurkeztuko dituen beste edozein eragile gogoan. Kooperazio teknikoa garatuko dute, bai eta informazio trukaketa ere. Bestalde, Nafarroako gobernuarekin harremanak berriz abiatu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta esperantza dute Nafarroa laster lotuko dela euskararen aldeko lankidetza plan horri, horrela euskal zazpi lurraldeak hunkiko dituen hizkuntz politika bideratzeko, Jaurlaritza, Nafarroa eta EEPren artean. Frantxua Maitia EEPren lehendakari ordearentzat, puntu ona da ikustea UNESCOren eskalan euskara lanjer larriko koloretik lanjer xinplekora pasatu dela, EEPko eragileak gure mintzairaren aldeko lanaren lehen fruituak ikusten ditu aldaera horretan, eta bide horretan segitzeko gogoa emaiten duela deklaratu du. Hain zuzen motibapen hori ez du soberakina izanen heldu den urtean botere publikoekin negoziatu behar baitu EEPek bere iraupena bera.

LABORANTZA SALOINEKO MEDAILAK, PARISEN

Ezpeletako biperrak 7 sari : urrea Larresoroko Ramuntxo Olhagarayek eta Kanboko Philippe Martinonek ; zilarra Ezpeletako Elharra etxaldeak ; brontzea Itsasuko Christine Saint-Esteven eta Haranea etxealdeak, bai eta Uztaritzeko Miren Halzuyetak. Gasnak bi sari : zilarra Muskildiko Azkurriak eta Eihalarreko gasnategiak.

ZIBURUN, ABERTZALEEN BILKURA

Abertzaletasunari hats berri bat emaiteko gogoarekin, Ziburu Euskaldun talde munizipalak muntatzen du bilkura bat ortzirale huntan, otsailak 27, aratseko 7-ak eta erdietan, Denak-Batean biltokian. Ziburuko abertzale guziak gomitatuak dira bilkura hortarat.

HARAKINAK ETA HAZLEAK

Euskal Herriko harakin-hilarazleak, beren ofizioan zailtasun handiak bizi dituztela-eta, gogorki mintzatu dira haragia zuzenki saltzen duten laborarien kontra. ELB-k oroitarazten diote hazleek eskubide osoa daukatela beren ekoizpena burutik buru eremaitea, “produkziotik saltzeraino, xixpatik sardeskarat”. Laborantxa herrikoi eta iraunkorraren oinarria dela hori, dio oraino ELB sindikatak. Salbide laburrenak dira emankorragoenak, ararteko ahal bezain gutirekin. Hazleak prest dira haatik harakinekin partaidetzan lanean artzea.

IPARRALDEKO SAGARNO BERRIA

Baionako Aviron kirol taldeak eta Hiruki elkarteak antolaturik, Iparraldeko sei sagarno ekoizlek beren aurtengo uzta presentatuko eta jastaraziko dute otsailaren 27an, ostiralez (19:00), Baionako Aviron-en egoitza nagusian. Ekitaldi horren gozama-gozaitak, Eztitxu Vivanco kirolaria (Pekingo olinpi-jokoetan parte hartzailea) eta Manu Merin Avironeko zangobaloiko presidenta hor izanen dira.

BERTSULARI GAZTEEN SAIOAK IKASTETXETAN

Gure bertsulari gazteek saio batzu eskainiko dituzte ikastetxetan, jadanik Mattin eta Bixente Luku, Bixente Hirigarai eta Gillen Neguelouak otsailaren 20an Larzabaleko kolegioan egin dutenaren gisa. Huna egunak eta tokiak : • martxoaren 4ean (10:45) Oiartzungo Haurtzaro ikastolan : Maiana Irigoyen, Ximun Cazaubon, Txomin Elosegi, Mattin Luku. • martxoaren 11n (11:00) Cassin lizeoan, Baionan : Bixente Luku, Txomin Elosegi, Ximun Cazaubon, Gillen Negueloua. • apirilaren 6an (11:00) Ortzaizeko ikastolan : Ibai Thornary, Eñaut Zaldunbide, Allande Etxeberri, Jon Irazabal. • apirilaren 7an (14:45) Hendaiako ikastolan : Oneka Jauregi, Maddi Ane Txoperena, Uxue Larrukert, Ortzi Murua. • apirilaren 9an (9:45) Baiona Poloko ikastolan : Lur Renteria, Maddi Sarasua, Miren Oillarburu, Betti Cazaubon. • apirilaren 9an (15:30) Garaziko ikastolan : Mikel Cherbero, Eñaut Zaldunbide, Allande Etxeberri, Gilen Zaldunbide.

MUSEOA BERTSUTAN

LEGEZKO ABISU Maître ETCHEVERRY Notaire 8 rue de Bizkarbidea 64500 SAINT JEAN DE LUZ Monsieur Raymond Michel TELLERIA, retraité, et Madame Marie José Geneviève BIDEONDO, Mère au foyer, son épouse, demeurant ensemble à ASCAIN (64310) FRANCE, Chemin de Serres, lot 166, nés Monsieur à ASCAIN (Pyrénées-Atlantiques), le 16 Juin 1947 et Madame à URRUGNE (Pyrénées-Atlantiques), le 04 Mai 1949, mariés tous deux en premières noces, à la mairie de URRUGNE (Pyrénées-Atlantiques), le 22 octobre 1971, initialement soumis au régime de la séparation de biens, aux termes de leur contrat de mariage reçu par Maître ARMENGAU, notaire à SAINT JEAN DE LUZ, le 20 octobre 1971, préalable à leur union, Et actuellement sous le régime de la communauté de biens réduite aux acquêts aux termes d’un contrat reçu par Maître ETCHEVERRY, notaire à SAINT JEAN DE LUZ, le 25 novembre 1999, homologué suivant jugement du Tribunal de Grande Instance de BAYONNE, en date du 17 avril 2000, Ont, suivant acte reçu par Maître ETCHEVERRY, notaire à SAINT JEAN DE LUZ, le 18 février 2009, opté pour le régime de la communauté universelle avec attribution intégrale de communauté au survivant. Les oppositions pourront être formées dans un délai de trois mois et devront être notifiées, par lettre recommandée avec demande d’avis de réception ou par acte d’huissier de justice, à Maître ETCHEVERRY, notaire à SAINT JEAN DE LUZ 8 rue de Bizkarbidea. En cas d’opposition, les époux pourront demander l’homologation du changement de régime matrimonial au Tribunal de Grande Instance.

Martxoaren 1ean, igandez (15:00), Baionako Euskal Museoa bisita daiteke Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsulariekin batera. AVIS DE CONSTITUTION Hauek, urratsez urrats, gelaz gela, bapateko bertsuak botako dituzte, En date du 17 Février 2009, il a été begipean dituzten ikusgaiek gidaturik. Bisita urririk, orori idekia. constitué une SARL présentant les

APPEL A PROJETS ACTION LINGUISTIQUE 2009 2009. URTERAKO HIZKUNTZA JARDUERA PROIEKTU DEIALDIA 1. Lankidetzarako hitzarmen baten berme, Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politika– rako Sailburuordetzak elkarlanean, euskararen sustatzeko ekimenak garatzen dituzten eragile pribatuen proiektuak diruztatuko dituzte Deialdi bakar baten bidez.

2009. urteko martxoaren 27rako berantenaz

1. Dans le cadre d’une convention de partenariat, l’Office Public de la Langue Basque et le Sous-Ministère de la Politique Linguistique du Ministère de la Culture du Gouvernement Basque vont soutenir les projets d’opérateurs privés dans le domaine de la promotion de la langue basque au moyen d’un Appel à Projets unique. 2. Les opérateurs qui sollicitent une aide financière au titre de ce partenariat pour 2009 devront compléter et déposer leur dossier de demande d’aide financière : pour le 27 mars 2009 au plus tard

3. Diru-laguntza eskabide txostena eta hizkuntza jarduera Proiektu Deialdiaren araudia honako helbidean eskuratu daitezke :

3. Le dossier de demande de financement et le règlement de l’Appel à Projets action linguistique sont à retirer auprès de :

Office Public de la Langue Basque Euskararen Erakunde Publikoa 2, Allée des Platanes Platanondoen Etorbidea, 2 64100 BAYONNE - BAIONA

Office Public de la Langue Basque Euskararen Erakunde Publikoa 2, Allée des Platanes Platanondoen Etorbidea, 2 64100 BAYONNE - BAIONA

Xehetasun edozeinentzat : Telefonoz : 05 59 31 18 34 Mezuelez : eep-oplb@mintzaira.fr

Pour toute information : Téléphone : 05 59 31 18 34 Courriel : eep-oplb@mintzaira.fr

2. 2009. urteko lankidetza horri lotua den diru-laguntza bat galdegin nahi duen eragile orok, diru-laguntza eskabide txosten bat osatu eta pausatu beharko du, eta hau :

caractéristiques suivantes : Dénomination sociale : SARL 2 VIL Forme sociale : SARL Siège social : 3 ter Avenue François Mauriac, 64200 BIARRITZ Objet social : Relaxation, bien être, soins corporels, importation et exportation de matériel Durée : 90 ans à compter de son immatriculation au RCS Capital : 3 000 euros Gérance : Monsieur Augustin VILLAR, 171 rue de l’école Normale, 33200 Bordeaux Immatriculation : la société sera immatriculée au RCS de Bayonne.

LAN ESKAINTZA SEASKAk, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, Bernat ETXEPARE lizeoarentzat, bilatzen du : ZAINDARI BAT : 3/4 denboraz aritzeko : 2009ko martxoaren 2tik ikasturte bukaera arte. BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK : - Baxoa - Euskaraduna Interesatuak direnek, idatz dezatela 2009ko otsailaren 27a aitzin Seaskara motibapen gutun bat + CV bat igorriz (ez ahantz telefono zenbaki baten azaltzea) SEASKA - Central Forum André Emlinger plaza, 10 64100 BAIONA helbidera Faxa : 05 59 52 88 87 E maila : seaska@ikastola.net


8

Xinako itzulia

IV HARRASI HANDIA

Gure Xinako itzuliñoaren laugarren eta azken zati huntan, Pekin hiri-nagusitik ateratzen gira Harrasi Handiraino joaiteko. Harrasi hori guziz famatua da. Ez da segur oraikoa, duela 27 mende hasi baitziren eraikuntza obrak. Ordukotz, Xinatarrek jasaiten zituzten iparraldetik gaitzeko erasoak eta beren herria behar zutela gerizatu plantatu ziren ha­ rrasi alimale horren egiteari. Gaurko egunean eta aspaldian ere egia erran, holako geriza batek ez du gehiago deus balio bainan lehengo denboretan bazuen bere larderia eta ez entraalekoa. Mongoliatik edo handik nunbaitik etzuen nehor uzten Xinarat sar­tzerat. Harrigarriko eraikina da zinez, sei mila kilometro baino gehiago luze - burutik buru 6430m - murruak hamar dotzena bat metro gora eta lau-bost Han-hemenka, dorre batzu, lehengo metro zabal, han hemenka mugazainentzat eraikiak... ba dorre batzu, zointan egoiten baitziren mugazainak... Kasik ezin sine­tsia ere da holako obrak nola egin ziren, lan guziak eskuz egin behar-eta! Batzuetan erran da - eta oraino ere erraiten naski- harrasi hori espaziotik ezagun dela, kosmolari batek kondatua bere zeru-tresnatik ikusia zuela. Bainan denen buru hori ez omen da egia... Zernahi gisaz haatik, ezin uka hori dela behinere munduan egin den eraikin handienetarik bat, denetako handiena orobat, ez goratasunez bixtan da bainan luzeMendiz-mendi, kaskoz-kasko, Harrasi Handia tasunez... TURISMOAREN GATIK Pekin-erat doatzin kanpotia­rreri erraiten zaiote ez dutela egon behar Harrasi Handiaren ikusterat agertu gabe. Harrasia ez baita hiri-nagusi hortarik hain urrun. 70 kilometrotan alabainan, iparraldeko mendietarat buruz joanez. Bidea, onda­ rrerat biziki patartsua, autobusek oren pare batez egiten. Mendian baita Harrasia eta hein bat gora, neguan bereziki untsa arropatua behar da itzuli horren egiteko. Joanden hilabetean, egun erditsutan, horma karroña zen kasko heietan, 12 grado zeroz azpitik! Pekin-etik hein bat hurbil da beraz kanpotiar ainitzek ikusten ahal duten zatia, dena azkartua eta berritua izana ez hain aspaldi. Kanpotiarren gatik preseski, turismoaren sustatzeko. Beste ainitz tokitan alabainan, Harrasi Handia desagertua da edo arras planta txarrean. Diotenaz, harrasiaren % 20 baizik ez da gehiago xutik, eta hor gaindi ere gaitzeko pezak obra beharretan, %30 lurrerat joana edo joantxea eta % 50 ez batere ageri, lekuka dena estalia lur-lehertze batzuen ondorioz eta lekuka barreatua jendek harriak joanak beste eraikin batzuentzat. Iraultza denboran, Mao-tiarrek berek aski errana holako harrasia etzela deusetako eta horko harriak baliatzen ahal zirela beraz zernahitako. Azken hogoi bat urte hotan da katixima hori arrunt kanbiatu. Orai, gobernuak ere nahi du Harrasia begiratu, zati batzu segurik, betiko ondarearen lekuko dela eta oroz gainetik turismoaren garapena gogoan... Gisa hartako obrak akulatu ditu beraz eta aitzina akulatzen. Gehienak Pekin-etik ez sobera urrun... Beste ainitz lekutan haatik, Harrasi Handia urtetik urterat andeatzen ari omen da oraino ere... Muslaria

2009. URTERAKO HIZKUNTZA JARDUERA PROIEKTU DEIALDIA 1. Lankidetzarako hitzarmen baten berme, Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean, euskararen sustatzeko ekimenak garatzen dituzten eragile pribatuen proiektuak diruztatuko dituzte Deialdi bakar baten bidez. 2. 2009. urteko lankidetza horri lotua den diru-laguntza bat galdegin nahi duen eragile orok, diru-laguntza eskabide txosten bat osatu eta pausatu beharko du, eta hau : 2009. urteko martxoaren 27rako berantenaz

3. Diru-laguntza eskabide txostena eta hizkuntza jarduera Proiektu Deialdiaren araudia honako helbidean eskuratu daitezke : Office Public de la Langue Basque Euskararen Erakunde Publikoa 2, Allée des Platanes Platanondoen Etorbidea, 2 64100 BAYONNE - BAIONA

Xehetasun edozeinentzat : Telefonoz : 05 59 31 18 34 Mezuelez : eep-oplb@mintzaira.fr

Hezurmuin transplanterik lortu gabe burrasoen besoetan hil da Kalifornian Sebastian tipia Maleruski, gerta zitekeen makurrena, zinez lazga­ rria izanagatik, gertatu da: Sebastian Moustirats tipia, HERRIAren orrialde huntan aurkeztu genuen ‘Sebby’, bi urte ere ez zituen San Frantziskoko haurño euskal amerikanoa, iragan ibiakoitzean zendu da Standforden, sobera ezagutu duen erietxean, ia bizitza huntan sartu gabe, Wiskott-Aldrich sindromea (WAS) zeukala eta egoera hortarik ateratzeko behar zuen hezurmuin bateragarria atxeman gabe. Hezurmuin transplantea zen bizitzeko bere aterabide bakarra, bainan kanpainak Ameriketan zein Euskal Herrian eginik ere, ez da posible izan hezurmuin bateragarri bat garaiz a­txemaitea, eta Sebastian tipia iragan larunbatean hil da, 20 hilabete baizik ez zituela, bere burraso nahiga­ betuen besoetan.

Sebastian Moustirats tipia

Kaliforniako eta Ameriketako euskaldunen artean berria berehala hedatu da eta Euskal Herrira ere fite heldu da. Ez zen aise Sebbyrendako hezurmuin bateragarri bat lortzea, baina behar zen ondarreraino entseiatu. Aitamek hasteko, biziki eskertu dute jendearen sustengua, “gure alde otoitz egin duten guzieri, gauzak antolatzen eta Sebby-ri eta familia osoari kemena eta indarra emanez idatzi daukuteneri”. Gogoan dituzte haren ondoan egin azken mementuak: “Gure besoetan hil da, bakean. Medikuek segurtatu dakote oinazetan ez egotea eta posible izan zauku berarekin behar adina denbora pasatzea”. Hutsune handia utzi du bere heriotz goiztiarraren kolpeak: “Betirako da gure bihotzetan bere irriño dizdiratiarekin, bere molde atseginekin eta musikarekiko zeukan zaletasuna lagun”. Jean Baptiste eta Raymonde Moustirats senar-emazte mehaindarren biloba edo seme­ txia zen Sebastian. Christophe eta Cristina dira bere aita eta ama. Landon anaia, bera baina pittin bat zaharragoa, deus konprenitu gabe ibiliko da, anaia Sebby noiz itzuliko den galdeka. Denbora bat hartuko du huntaz guziaz jabetzeak. Ingurukoen, familiakoen, lagunen eta Sebbyren alde egin duten guzien laguntza beharko dute aitamek eta eritasunean haurraren ondoan egon direnek aitzina egiteko. Sebastian Moustiratsen aldeko elizkizunak asteazken huntan egin dira, otsailak 25, goizeko 10etan, Saint Gre­ gory elizan, San Mateon. Elizkizunaren ondotik, hau­ rraren gorpua Menlo Par­keko Gurutze Sainduaren hi­ lerrian ehortziko dute. Interneten Sebbyren alde plazaratu den kanpainako Joxeba Etxarri webgune bat

GEZURTIAK

Joan den astean Yvan Colonna-ren auzian lekuko batek adierazi du Erignac Prefetaren hiltzaile izan zitekeenak askatasun osoan bizi zirela oraindk eta, bere garaian, erran ziela kargu handitan zauden baitzuei nor ziren, bainan ez zutela kasurik egin. Didier Vinolas deitzen da lekukoa eta mintzatu omen da - berak hala dio Yves Bot prokuradorearekin, Christian Lambert RAID deritzan polizia buru izanarekin eta Jacques Nodin Corte hiriko Suprefeta ohiarekin, bainan jende horiek edo ukatzen dute edo ez dira batere oroit. Bai eta ez, nor gezurtia (k).

Gehexan Pontto

-Ortzegunean (21.00), Donapaleun, zerbitzuguneko gela batean, OtsailOstegunak sailaren konduko hitzaldia, “Abertzaleak eta euskara: bata bestearen alde ala kontra?”, hizlaria Joxe Manuel Odriozola. -Ortzegunean eta ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Jackie Star. Larunbatean, toki berean eta tenore berean, Andaluziako dantzak. - Ortziralean (17.00) Baionan, Elkar dendan, Thomas Pierre mintzo Ipar Euskal Herriko egitura publikoen aldarrikapenetaz, Eusko Ikaskuntza antolatzaile -Ortziralean (21.00), Alduden, “Aneta Bokaleko”, Koldo Amestoy eta Pantxix Bidarten ikusgarria, Korrika Kulturalaren kondu. -Ortziralean (21.00), Heletan, Itsasoa gelan, Jesus Aured-en kontzertua. -Asteburu guzian, Angeluko bestak. Ortziralean (20.30), San Leon elizan, organo eta tronpeta kontzertua, Philippe Mendes eta David Rachet. Larunbat aratsean, angeluarren krakada. Igandean (10.00), meza nagusia San Leon ospatuz. Aratsaldean, kantu, dantza eta musika. -Larunbatean, Angelun, zaharkimerkatua Quintaou plazan. - Larunbatean, Hendaiako ihauteria. - Larunbatean (11.00) Baionan, Lakarre plazatik abiatuz, Baionan kantuz -Larunbatean (16.00), Miarrritzeko mediatekan, Nicole Lougarot mintzo berrikitan atera duen liburuaz. Gaia, gito edo buhamien eragina gure ohidura xaharretan eta bereziki

ihauteriakoetan. -Larunbatean (17.30), Altsasun, Nafarroako bertsulari xapelketaren finalaurrekoa. -Larunbatean (20.30), Kanbon, AIEC gelan, “Larru haizetara” ikusgarria, Korrika kulturalaren kondu. - Larunbatean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, “Les pêcheurs de perles” ikusgarria. Tenore berean, Koliseo gelan, “Radix” dantza ikusgarria. -Igandean (11.00), Miarritzen, mutxikoak kasino aitzineko plazan. -Igandean, Ziburun, zaharki-merkatua eta selauru-hustea Untxin auzoaldean. -Igandean, Altzürükün, Xuberoko maskarada, Barkoxeko gazteriaren eskutik. -Igandean, Baionan, San Leon auzoaldeko besta. Aratsaldean, zaldiikusgarria -Igandean (10.00), Donapaleun, Libertimendua, “Paisola idek!” - Igandean (12.00) Donibane Garazin, Kalaka ostatuan, bertsu bazkari : Xan Alkhat, Odei Barroso, Xumai Murrua - Igandean (15.00) Baionan, Euskal Erakustokiaren bisita Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsulariekin, urririk -Igandean (16.30), Kanboko elizan, Arraga abesbatza eta Arabako Lautada koroa. -Igandean (18.30), Hendaian, DanielUgarte pilota plazan, “Pilotar(h)­ itza” ikusgarria, Mixel Etxekopar xuberotarraren sorkuntza, dantza eta musika pilotaren ohoretan.

Herria 2996  

Herria 2996

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you