Page 1

Emaztea nolako, etxea halako (Lituaniako erran zaharra)

2009ko Urtarrilaren 29koa - 29 Janvier 2009 - 1,10 E - N° 2992 -

3000 HARTZA Aste huntan iratzartzen omen da hartza, neguan kasik alde bat lo egonik... Hala diote behin hartzaren berri ongi dakitenek... Larunbatean, gaizo hartza menditik jautsiko omen da beraz Ziburu eta Donibane Lohizuneko karriketarat. Denek jakin dezagun ihauteria ere hor dugula! Bazter guziak harrotu behar dituen ihauteria! Nahiz batzuek dioten, halako maltzur aireño batekin, denborak kanbiatu direla eta orai ez dela gehiago ihauteriarik, nun ez den izaitekotz beti ihauteria... Azkenean bakoitxak ikus hori berak nahi duen bezala... Dena den, besta-sail luzea da ihauteriaren hori, Barkoxeko gazteriak ja zonbait aste huntan abiatua ere duena, ohidura eder-eder bat ospatuz, Xuberoko maskarada famatuarena. Pazko arte segituko duena, dotzena bat agertaldi eginez herriz-herri... Hartzak ukanen du beraz aipaldi eskuin eta ezker eta ongi etorri kartsua eginen zaio, krisia delako horren ahanzteko ere on dela orobat hola jostatzea! Ez badute ere denek jostatzea gogoan, bakoitxak baititu bere arrangurak eta nola ez, besteak beste, joanden eguneko tenpesta tzar horrekin makurrak ukan dituzten guziek… Gisa guziz, ihauteria hor dela-eta, izanen da kantu, dantza, musika eta airostasun! Eta hasteko hartzarekin beraz! Urrun gira hor beste orduz hartzaren gatik pizten eta hazten diren eztabada horietarik. Batzuk nahi hartz gehiago bizitzea mendialde horietan, egundaino hor gaindi beren eremua ukan dutela, beste batzuk ez holakorik aditu ere nahi, hartzek ez dutela makurrik baizik egiten! Ortzegun huntako haatik ez da errana hartza untsa iratzartua izanen den. Hala balitz, itzuli bat egiten ahal luke Baionaraino, baluke nikuste zer ikus eta zer entzun. Alde batetik, greba eguna izanen da, ainitzek jendetsua igurikatzen duten manifestaldi batekin. Langileria kexu, bizia kariotu dela eta irabaziak ez araberan goititu... Ez dela hola segitzen ahal... Eta bestetik egun hortan berean da ere Euskal-Herriko Laborantza Ganbararen kontrako auzia, bazterrak azkarki minberatzen dituen auzia, untsa gogoetagarria dena, lanak ere baitira ezin konprenituz nola horta­ ratuak gitazkeen... J-B D

ISSN 0767-7643

DANIELA ALBIZU, JUNES CASENAVE-HARIGILE ETA ANDDE DARRAIDOU SARISTATUAK Ohorezko eguna zuten, joanden astean, Iparraldeko hiru euskaltzale suharrek, Daniela Albizu, Junes Casenave-Harigile eta Andde Darraidou-k Baionan, Trinket Modernoan, adiskide multxo pollitaz inguraturik. Alabainan, Alkartasuna Fundazioak nahi izan ditu saristatu beren ibilbide ongi betearentzat, dela euskararen alde, dela Euskal Herriaren zerbitzuko eramanikako urrats aberatsentzat.

Alkartasuna Fundazioa

Lehen aldikotz agertu zaiku Iparralde huntan Al­ kartasuna Fundazioa, Eusko Alkartasuna alderdiak 2005ean sortua. Jabier Caño, Bilboko Unibertsita­ teko erakasle ohia eta Eusko Jaurlaritzako aholkulari izana, dauka Fundazio horrek lehendakari. Zoritxa­ rrez ez da joanden astean Baionarat agertu, bezpe­ Hiru saristatuak, Junes Casenave-Harigile, Andde Darraidou eta Daniela Albizu, ran ospitalera arta batzuren hartzera behartua izanik. beren aldean Piarres Aintziart Euskaltzaleen Biltzarrekoa Ondorioz, Manex Pagola-k dauku egin Jabier Cañok prestatua zuen hitzaldiaren bilduma. Alkartasuna Fundazioa, alderdi politiko bati lotua balinbada ere, erakunde kultural bat da nagusiki, hiru helburu dauzkana : gai handieri buruzko ikerketa, zabalketa eta ezagutza sakona egitea (euskal nortasuna, eskubide historikoak, autodeterminazioa...) ; neo-liberalismoaren sozio-ekonomiko sistemari alternatiba batzu pentsatzea ; euskal populuaren nortasun kulturala eta hizkuntza zaintzea... Eta urtean zehar, mintzaldi garrantzitsu batzu bereziki ditu Fundazioak antolatzen, hizlari ospetsu batzurenak, Karlos Garaikoetxea, Nestor Basterretxea, Pedro Etxenike...

Ohorezko lauburua

Saristatze tenorean, Piarres Aintziart Euskaltzaleen Biltzarreko lehendaka­ riak du hitza hartu (Txomin Peillen xiberotarra ordainduz, hau ere ospita­ leratua izanki, Bordelen, bihotzeko artak hartzeko) eta saristatu bakotxaren ibilbide oparoa du goraipatu. Daniela Albizu urruñarrak – ama gipuzkoarra, aita arabarra – badu zer eginik, erakasle eta idazle bezala, Ikas elkartearen lehendakari ere izana 1983tik 1986era eta Urruña bere sortherrian hainbertze ildo bultzatua, Herritarrak talde politikoaren sortzailetarik izanki eta ere 9 urtez herriko hautetsi izana. Junes Casenave-Harigile apez betharramista ere ez da lo egona : 33 urtez erakasle eta Donapaleuko Etxekopar kolegioko bu­ ruzagi, euskara erakasle, euskaltzain urgazle eta orain ohorezko. Eta idazle emankorra : 14 pastorala (bertze sei oraino labean), hiztegiak, Bibliako irakur­ gaiak xiberotarrez, ipuinak, etnografia ikerketak, olerkiak... Eta oraindik publi­ katuak ez diren obra frango. “Behar da hats, hori dena egiteko !” zion Piarres Aintziartek. Ez da harritzekoa hainbertze sari balinbaditu eskuratuak Altzain bizi den Basabürüko erretorak, dela Toribio Altzaga saria, dela EKE, Maiatz, Sarako Biltzar ala Agosti Xaho sariak, batzuk baizik ez aipatzeko. Eta nork ez du ezagutzen Andde Darraidou ezpeletarraren garra, bai bere herrian os­ talari bezala, auzapez ere izana 17 urtez, bai Ipa­rralde guzian ekonomiaren sustatzaile gisa, Hemen elkartean eta Herrikoan, Komertzialdegian, Turismo alorrean, Ipar Euskal Herriko Auzapezen Biltzarburu bezala ere ! Bai, segur, hiru horiek ongi merezituak zituzten eskuratutako sariak, Baionako Imprimerie Artisanale-k moldatutako Euskal Herriko karta, gure herria hiru zatitan pus­ katua, Euskadi, Nafarroa, Iparraldea, noizbait bat eginen dutelako menturan, eta Madilar jojeriak moldatutako medaila eder bat, ohorezko lauburua.

Alkartasuna Fundazioko Manex Pagola

HERRIKO BESTAK ZIBURUN ETA HENDAIAN Bixintxo-Bestak iragan asteburu hortan bururatu dira Ziburun eta hasi aldiz Hendaian. Mugaren hegiko hiri huntan aitzina segituko dute ondoko bi asteburuetan, esperantzarekin aroak lagunduko dituela lehen egunetan baino gehiago. Eguraldi hitsa zen alabainan larunbatean eta igandean, tenpesta eguna eta tenpesta biharamuna! Ziburun, igandean zuten herri-bazkaria. Denen buru, aro txarrak ez du nehor lotsatu. Sei ehun bat lagun bildu dira eta denak omore onean! Euskal Kantuak entzun dituzte lehenik Ziburu Euskaldun elkarteari esker eta gero Alaiak taldearekin! Hendaian, larunbatean dute herri-afaria, bertsulari batzu lagun, hor ere euskal giro batean beraz, hori bera ez baita guti! Ziburuko besta-komitea, lagunarte erne eta alegera!

Sei ehun bazkaltiar Ziburun!


2

• Gazako lur xirrixtan azkenean egin den armen ixiltzearen ondotik ONUko nazione batasunaren burua den Ban Kimoon jaunak egin du toki horietako bisita, han egin duten hiru asteko gerla suntsitzailearen ondotik. Juduen oldar horrek 1300 hil eta 5300 kolpatu bazituen palestinarretan eginak, bai-eta ONU-ren etxeak ere joak zituen, zenbait haundizki, Kimoonek erranez makurren egileek beharko zituztela pagatu. Bere aldetik, hau ere hortakoa baita, huna Kurutze Gorria ari dena lurpeko gordailu batzu egin beharrez, aireko hegazkinen tiroek funditu etxeen eta iheslarien aterbetzeko, hor direlarik ere lurrikarek eta bonbek egin makurrak antolatzeko. Denbora berean hor dira ere Damasek alde batetik eta Hamasek bestetik aldian aldizka derabiltzaten ukaldi txar eta desafioak. • Pakistanen, talibanek herriaren barnean derabilaten abrekeria ere zerbait bada : eskolako neska gazteak nahi dituztelarik eskolatik debekatu. Ez dute lehen aldia Al Qaidatiar horiek holako desafioak dituztela, hala-nola joanden urtarrilaren 15ean egin zuten hura, dinamitaz jauzaraziko zituztela dei horri obedituko ez zuten eskolak. Badituzte jada 173 eskola molde hortan jauzaraziak talibanek. Molde horiekin badituzte jendeak ihesi joanaraziak beren etxe eta herrietarik, beldurrez. Horra bai hor gaindi Islam erlisioneari zinez kalte eta afruntu gisako moldeak egiazko erkisionearekin ikustekorik ez dutenak. • Fiat italiar autogintzak ezkontzeko famak ditu Chrysler amerikar markarekin neurri axit edo izari mugatu bateko beribiletan bederen. Bazituzten jada tratu entsegu batzu hasiak bi markek elgarrekin eta huna lehen sinadura batzu egin ere dituztela joanden astean biek elgarrekin, %35etan edo hola mugatuz elgarren parteak. Ezkontza hortako autogintza bikotea ez da lehen lorean egia erran, 85 urte dituenaz geroz Fiatek. Ausartagoak nolazpait Fiat baino amerikanoak eta beste, horra ere beste andregai batzu tentatuak, hala nola General Motors, Nissan eta holako batzu. • Xinan esne melarrinadunaren auzia ez da ez berehalakoan aipatu, eta are gutiago kondenatu. Joanden irailean zen, joanden urteko Olinpi Jokoak bururatu eta laster, alabainan, berria hedatzen hasi, ordu arte ixilean egona :

KLAUS-EN LAN TZARRAK !

Aro-ikerleek Klaus deitu dute joanden larunbatean Frantziaren laurdentsu bat ona itsuski zafratu duen orrona hori, duela bederatzi urte eta zonbait aste izan zenaren heinekoa, lekuka oraino hitsagoa! Makur gaitzak eskualde askotan! Jendetan zazpi hil segurik eta kolpatu parrasta bat! Kalte ikaragarriak bestalde, zernahi etxe fundituak, arazo gaitzak argia joanik, telefona ere ba, bideak zerratuak, treinak geldituak, bazterra xehatua, han-hemenka edateko ura ere eskas! Biziki bakan izaiten dira holakoak eta bakan izaiteko hobeak dira segur! Jendea araberan mugitu ere da eta elkartasun handia agertu da hor gaindi. Gobernuak hitzeman ditu laguntzak, Nicolas Sarkozy presidenta bera izanik Bordeleko alde hortan, ikusten nolako kalteak ziren....

ETA HARA CHANTAL! Gobernuan aldaketa batzu izanik, joanden astean ginion beraz ekologiaz arduratzen zen Nathalie Kosciusko-Morizet minixtroari beste kargu bat eman ziotela. Bainan beroan bero izendatu gabe, zazi zu zendako, nork hartuko zuen segida ekologiarentzat. Joanden egunean egin da segidatze hori. Minixtro-orde sartu da gisa hortan gobernuan Chantal Jouanno, aspaldian ingurumena hunkitzen duten gaietaz ainitz arduratzen dena. Arras gaztea da oraino, 40 urte aurten eginen, eta bulta huntan Nicolas Sarkozy-ren lankide jarraikia, presidentak bere aldean zuena bera barne-minixtro izan zen denborakotz. Gazteago zelarik, kirolari gaitza izana, karate delakoan hamabi aldiz Frantziako xapeldun! Borrokari arraroa mirakuiluz! Ondoko hilabetetan ere izanen dira oraino kanbiamendu batzu gobernuan. Batto segurik ba, Rachida Dati justiziaren minixtroak kargu hori uztekoa baitu Europamaileko deputatu bozetan hautagai Chantal Jouanno izaiteko...

bazirela haur ttipiak, giltxurrinetako gaitz bat zutenak, usaian xaharreri gertatzen direnak. Esne errautsetik zuten hori, Sanlu markakoa. Denborarekin denak agertzen, bai-eta gordeenak ere, eta horra 53.000 eri zirela, gero 100.000, gero 296.000 eta ondarrekotz, nork daki? Hilak ere bai baina zenbat ote ? Eta esnearen ondotik, arroltzeen gain, eta xokoleta, bixkotxak… Denbora joan denbora jin, horra 22 esne-saltegi jaukituak, eta auziak, jendeak hiltzera kondenatuak ere bai. Baina xuxena noiz eta nun jakin, itsumandoka ari den mundu batean, interes haundiak badirelarik, diru asko eta famak argitasun gutikoak badituztenak. • Guantanamoko presondegia azkenean hetsiko dute amerikarrek, hots, Barack Obama president berriak, urte bat barne, erran nahi baita ahal bezain laster. Badira holako fama eta aldakuntzak, oraiko president berriarekin igurikatuak direnak. • Katalunian ere, Espainia iparraren ekialde hortan, desmasiak egin ditu joanden aste ondarreko ekaitzak, ez ttipiak. Zazpi hil bederen orotarat eta kolpatuak bestalde, berrogei mila etxe bazirelarik elektrikarik gabe zaudenak. Istripurik hunkigarriena, Bartzelonatik hurbil den San Reg herrian ikusi da, lau haur hil dituelarik kirolaterbe baten lehertzeak, tenpestaren gorenean. Jende guzia berri txar horrek harriturik, horgo bereko auzapezak hiru egun dolu jakinarazi ditu, ehorzketa hunkigarrien gainera. Baziren orotarat hogei bat haur toki hartan jostetan ari zirenak. • Herriarteko elkarlaguntzak eginahala mugitu dira azken egunetako aro txarrek sustaturik eta orduan ez da gehiago mugarik ez bertzerik. Hala-nola Frantziako hegoaldearen eta Espainiako iparraldearen sokorritzen bermatu dira, bederen eletrika fornizan, Alemania, Suiza, Italia, Ingalaterra eta guziak. • Espainiak langabeziaren gaitza hor du gainean orai, Europako herriek duten gorena hain zuzen (%13,91). Bat batean etorri zaio hori oraiko krisiarekin, beste gisan hamar urte ukanak zituelarik gorakadakoak segidan. Joanden azken hiruilabetekoa da kondu txar hori.

SALTSA Eta hara saltsa bat gehiago! Arras berriki, eztabada gaitzak izan ziren EDVIGE izentegiarekin, gobernuak sail berean sartu nahi beren burua gisa bat edo beste agertzen zuten guziak, apezpiku eta kardinale, elkarteburu eta fama handiko kirolari, politikari eta gaixtagin, denak nahas-mahas nolazpait eta jo aitzina! Gobernuak gibelerat egin zuen haatik, ikusiz protesta samurrak bazirela eskualde guzietarik! Eta orai hortakoa den batzorde bat ohartu da, ikerketa baten karietarat, polizak baduela, eta jadanik zortzi urte huntan, STIC deitu izentegi bat zointan sartuak baitira huntako edo hartako zigortuak izan diren guziak. Hortaz ez litake deus erraitekorik orobat izentegi hori untsa egina balitz eta untsa atxikia. Bainan delako ikerketak salatu du hain xuxen zernahi huts badaukala! Auzitegian hobengabe ekarri batzuen izenak ere sartuak auziperatuak izanak diren ber! Askotan zerbait makur jasan dutenen izenak ere ba! Edo lekuko gisa galdekatu batzuenak! Eta egiazki zigortuak izan batzuenak aldiz zerrendatik falta! Huts horiek denak salatu dituen batzordeburua ez da bera batere gobernuaren kontrakoa, bainan aldekoa. Alex Türk deitzen da eta Frantzia iparraldeko zenaturra da, UMP alderdikoa. Orai ikusi behar nola xuxenduko diren huts horiek guziak... Eta ahal bezen laster!

Zortzi pertsona arrastatuak Batasuna berpiztea gatik Espainiako Poliziak 8 pertsona arrastatu ditu hegoaldean, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak agindurik, ezker abertzaleko Batasuna alderdia berpiztera saiatzea gatik. Poliziak miaketak egin ditu hainbat lekutan. Frogak bilatzen zituzten Askatasuna alderdia eta Demokrazia Hiru Milioi plataformak (D3M) Batasunarekin zer ikusia baduten jakiteko. Arrastatuak izan direnak : Amparo Lasheras, Arantza Urkaregi, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo, Agurtzane Salaberria, Hodei Egaña, Imanol Nieto eta Iñaki Olalde. Madrilen preso sartuak izan diten agindu du epaileak. Tasio Erkizia, Marine Pueyo, Santi Kiroga eta Joxerra Etxebarria buruzagi abertzaleen etxebizitzak miatu ditu poliziak bainan libro utzi ditu : halaber zenbait elkarteren egoitzak. Beti asmo berarekin, hauteskunde bezperan ezker abertzaleak aurkeztu zerrendek legezkanporatu eta Batasunarekin zer ikusia duten frogatzea. Ez da lehen operazioa gisa hortakoa. 2000ko irailaren 13an Herri Batasunako 20 zuzendari arrastatuak izan ziren ; 2002ko apirilaren 29 eta 30ean beste 20 pertsona ; 2007ko urriaren 7an 22 pertsona arrastatu zituzten Batasunaren zuzendaritza berria osatzea gatik ; 2008ko otsailaren 1an beste 14 pertsona arrastuak izan ziren EHAK alderdiko arduradunak. Tasio Erkiziak jakinarazi du zenbaitek uste badute errepresio basatiarekin ezker abertzalea klandestinitatera pasatuko dela, oso oker dabiltzala. Lan politiko handiagoa eginen dutela adierazi du. Askatasuna eta DM3 martxoko hauteskundeetan ? Hautagaiak aurkezteko azken egunean, Askatasunak, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hautagaiak aurkeztu ditu. Igandean D3M Demokrazia 3 Milioi plataformak gauza bera egina zuen. Baimena espainiar epaileen esku dago orain. Auzitegi Gorenak aztertzen ari du bi alderdi edo plataforma hoietako hautagaiek legezkanporatu Batasunarekin zer ikusia baduten jakiteko. Ezker abertzaleak salatu du Espainiar agintariek “dena dela ETA” politika baliatzen dutela Euskal Herriaren zati- D3M plataformako hautagaien zerrenda aurkeztu dutenak... ari ahotsa ukatzeko. Ekaitzaren kalteak Hegoaldean ere kalte haundiak eragin ditu asteburuko ekaitzak. 2.000ko bat familia argindarrik gabe gelditzen da hegoaldean oraino. 600 langile baino gehiago lanean izan ditu Iberdrolak antolaketa lanak egiteko. 200.000 bat biztanle inguru argindarrik gabe gelditu zen haizeak eragin kalteen ondorioz bainan antolaketa lanak aitzina doaz. Bideetan ere kalte haundiak izan dira, arbolek bideak mozturik edo lur jasoak gertaturik. Zorionez kalte material haundiak bainan biktimarik ez. Aireportuak, trenbideak, metroak bezalako azpiegiturek arazoak izan badituzte bainan normaltasunez funzionatzen dute. Euskal Herriko ikastolak elkartuak Hegoaldeko 101 ikastoletako ordezkariek aho batez onartu dute “Ikastolak orain eta gero” proiektua, Ikastoletako irakaskuntza berritu eta garatuko duen proiektua. Proiektuak dio gaurko gazteak ez direla soilik euskaldun, gutienez hiru hizkuntzaren jabe direla. Indar berezia eginen dute hizkuntzan, teknologian, ikuspegi zientifikoan eta kultur identitatean. “Think Gaur Euskadi 2020” ausnarketa aurkeztu dute PNV-EAJ alderdiak egin ausnarketa, “Think Gaur Euskadi 2020” izenekoa, presentatu dute publikoari Donostian. Bertan jasotzen da Eusko Alderdi Jeltzalearen etorkizuneko jarduna. Helburu nagusia Estatuarekin estatus politiko berria lortzea kontzertu ekonomikoaren bideari jarraituz. Euskal instituziotako arlo gehiagotan presente izaiteko apustua egiten dute jeltzaleek Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Iparraldea lotuko luzkeen erakunde instituzionala eraikiz. Automozioaren Adimen Zentroa Zornotzan Automotive Intelligence Center izena duen ikerketa zentroa ireki dute Zornotzan (Bizkaia). Helburua : alor bereko enpresen arteko lankidetza bultzatzea, lehiakortasun handiagoarekin. Zentroak 250 langileren proiektuak lagunduko ditu ; gainera 18 multinazionalek parte hartuko dute zentroaren lanetan. Proiektu nagusietan : auto elektrikoa. Betagarrik sortu du 16. Korrikako kantua “Ongi etorri” izanen da Korrikaren 16 garren edizioaren kantua. Hitzak Jon Maiak idatziak ditu eta Betagarrik egin du musika. Leloa : “Euskara ikasi nahi duenari : ongi etorri”. Abesti kantagarria egilearen hitzetan. Aurtengo Korrika Tuteratik, Nafarroatik abiatuko da, martxoaren 26an, eta Arabako hiriburuan, Gasteizen, bururatuko, apirilaren 5ean.

Korrika kulturala Korrikari datxikola, korrika kulturala abiatuko da urtarrilaren 31tik apirilaren 5a arte iraunen duena. Benito Lertxundirekin abiatuko da eta Ortziak eta ximixtak izan dira Pariseko lege- musikari, antzezle, poeta, idazle, bertsulari, pailazo eta bestelako artista biltzarrean! Ezkerreko deputatuak arrunt ainitzek parte hartuko dute eskaini kultur emanaldietan. Larunbatean hasarre, ezin onetsiz mugatu nahi diotela beren Gasteizko Mendizorrotzan, Benito Lertxundik bere kontzertua eskainiko mintzatzeko denbora bai eta legegai bat du. Euskal kultura bultzatzea eta euskara gizartearen eremu guztietara eztabadatzen delarik emendakin zerbaiten pro- eramaitea beti izanen dira AEKren helburuetan. posatzeko eskubidea... Oihuka hori ez dela demokrazia! Egia erran, Nafarroako bertsulari xapelketa eskuineko ala ezkerreko denak ere funtsez eta Urtarrilaren 31n iraganen da Nafarroako Bertsulari Xapelketaren lehen kanarrazoinki ari balire beren lanari, gutien ustean poraketa, Auritzen, sei bertsulariren artean : Jon Barberena, Jon Elizetxe, dena ziminokeria artzeko partez, ez litake Bittor Elizagoien, Aimar Karrika, Alazne Untxalo, Saioa Alkaiza. Bigarren holakorik! Onez onean xuritu behar diren auzi- kanporaketa otsailaren 7an, Igantzin : Julio Soto, Iñigo Olaetxea, Oier ak dira gisa hortakoak. Bixtan da edozoin depu- Lakuntza, Eneko Lazkoz, Iker Gorosterrazu, Garazi Taberna. Hirugarrena tatuk behar duela bere ikusmoldearen lasai otsailaren 8an, Betelun : Erika Lagoma, Miel Mari Elosegi, Ander Fuentes, agertzeko denbora, bixtan da ere ez dela ari Aritz Saragueta, Iñaki Aleman, Iñigo Ibarra. Laugarrena otsailaren 14ean, behar noiz nahi emendakin batzu orgataraka Tafallan : Xabier Terreros, Xabier Legarreta, Diego Riaño, Joxe Juan Zubisaka eta saka, saltsaren nahastea baizik ez eta, Ekaitz Astiz, Xabier Silveira. Kanporaketa horietarik ateratuko diren bergogoan. Doi bat zentzuz ariz, aise ditake izari tsularien arteko finalaurrekoak iraganen dira otsailaren 21ean Goizuetan, otsailaren 28an Altsasun eta martxoaren 7an Antsoainen. Saio guziak, bai baten atxikitzea... kanporaketakoak bai finalaurrekoak, aratsaldez (17:30). Finala aldiz J-B D martxoaren 21ean (17:00) Elizondon.

ORTZIAK


3

CORINNE LEPAGE ABOKATA BAIONAN ORTZEGUN HUNTAN GALERNA IZIGARRIA! Orrona baten heinekoa izan da joanden larunbat goizaldeko hori! Galerna itsusia, zinez izigarria, bazter ainitz zafratu duena eta bereziki gure Kostaldea! Holako haize basarik ez da usu izaiten! Gure eskualdean, 1999-ko hura baino bortitzagoa denen buru! Orenean 152 kilometroko zalutasuna zuen keinka batez Zokoan eta hein hori doi bat gainditu ere du Hendaian! Itsasoa hasarre gorrian, biziki kexu, alimaleko olatuekin, batzu hamar edo hamabi metro gorakoak, artetik erraiteko Gipuzkoan oraino aise handiagoak jasan dituztelarik! Ainitz lekutan argia joana, argiaren hariak lurrean, argirik ez beraz, berotzeko eta beste tresna frango ezin erabil, telefona ere arrunt nahasia, arbola frango errotik ateratuak, treinik ez, bide eta errebide asko zerratuak, zernahi makur izan da bixtan da! Hala nola Donibane Lohizunen Urquijo auzoaldeko egoitza handi baten teilatua airean joan den, hogoita-hamar bat lagunek behar ukan dituzte lekuak hustu, batzu jendaki edo ezagun batzuek aterbetu dituzte, besteak joan dira herriko eskolen jantegirat. Hondartza handiaren bazterreko hotel bati ere teilatuaren zati on bat “airatu” zaio (hotela bera zerratua izanki sasoin huntan). Ziburun ere eraikin handi baten teilatua funditua izan da. Nunnahi ere haizeak zernahi teilatu harrotu ditu. Hendaiako portuan pontoin batek amor emanik, Hendaian, deskantsu-portuko untzi batzu dantzan ari bezala pontoi bat lehertu da, hogoi Xingudiko badian, azkarki fundituak! bat untzi fundituak izan dira.

Ortzegun huntako dugu beraz, urtarrilak 29, Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Mixel Berhocoirigoin elkarteburuaren kontrako auzia. Kari hortara, sekula ikusi ez den mobilizapena behar litaike, Euskal Herrian laborantza sano eta iraunkor bat defenditzen dutenen sustenguz. Joanden larunbatean Baionako prentsaurrekoan arduradunek jakinarazi dutenez, Euskal Herriko milako bat hautetsik du bere sustengua ekarri Ainhizako egiturari, bertzalde 7400 euskal herritarrek, eta Euskal Herritik kanpo ere mundu batek, tartean izen ezagun ainitz. Alderdi eta ainitz elkarte sustengatzaile ere, hauetan Herria astekari hau kudeatzen duen elkartea. 13.30etan hasiko da auzia ortzegun huntan. Auzipetuek 3 abokat ukanen dituzte defentsan : Corinne Lepage ministro ohia, Joseph Montier Alençon eskualdekoa eta Jean René Etchegaray Baionakoa. Ortzegunean izanen da beraz mugimendu Baionako auzitegi inguruetan. Oihaletxe handi bat, berotua, muntatuko da Trinket Modernoaren aparkalekuan. Hor eguerdidanik jatekoa eta edatekoa zerbitzatua izanen da. 13.30etan denak bilduko dira auzitegi aitzinean eta 15.30etan oihaletxera itzultzea, handik segi ditaizkeelarik kasik zuzenean bezala auziko gora-beherak. Eta aratsalde osoan, berant arte, izanen da animazio, txaranga eta bertze. Auziak iraun dezake 20.00 edo 21.00ak arte. Auzia bururatu ondoan, Mixel Berhocoirigoinek, abokatek eta lekukoek emanen dute auziaren berri han oraindik gelditua den jendalde guziari. Zoe Bray-ren begi kliska

HERRI-BAZKARI GAITZA iburun, herriko besten bigarren igandea aski ederki joan da, aro txarra bazen ere! Herri-bazkaria gaitza izan da, lehen orrialdean erraiten dugun bezala. Karia hortarat, saristatu dira aitzineko zortzian odolki egileen xapelgoan nagusituak, amaturretan Philippe Albistur ziburutarra, ofiziokoetan Thierry Laxague Hiriburutarra, Hiriburu izeneko etxea kudeatzen duena, bera ezin etorri dena xapelaren eskuratzerat bainan Adrien Laxague bere aitak ordezkatu duena.

Z

Xapelak eta gaitzeko ageri ederrak odolki egile xapeldunentzat!

Alaiak taldeak denak xoratu ditu aurten ere bere kantu herrikoiekin!

DUELA 350 URTE Hendaian, turismo-bulegoan ere egin da urte berriko agiantza-bilkura bat zointan besteak beste jakin baita helduden udazkenean frango handizki ospatuko dela Bidasoa hegi hortan duela 350 urte Frantzia eta Espainiaren artean finkatu zen bakehitzarmena. Bilkura hortan agertu dira ere xifre batzu erakusten dutenak toki ederra atxikitzen duela turismo-bulegoak Hendaiako herriaren onetan. Azpimarratuz jaz 85.000 lagun sartu direla bulego hortan, herritar eta kanpotiar... HELDU DA HELDU! Nork airostuko ditu helduden larunbatean Donibane Lohizune eta Ziburuko plaza eta karrikak? Hartzak! Ihauteria-bestak hasiko dira alabainan eta ibilaldi nagusia ondoko zortzian eginen bada ere, hasteko horra beraz hartzaren itzuli airosa! GAZTELU-ZAHAR BETI KANTUZ Duela 64 urte, 40-eko gerla bururatzeko keinkan, sortu zen Hendaian geroztik denek ezagutzen eta estimatzen duten Gaztelu-Zahar koroa. Urteak jin eta urteak joan, egin du bide eta hamabi diska baditu ere ateratuak. Helduden larunbatean, aratsaldeko 3-ak eta erdietan, frantses telebixtako hirugarren gateak eskainiko dio omenaldi gisako emankizun berezi bat.

BERTSU ESKOLEN EGUNA ITSASUN OTSAILAREN 1ean, bertsu eskoletan ari diren haur eta gazteekin Iparraldeko BERTSU ESKOLEN V. EGUNA ospatuko da, Itsasuko Sanoki gelan, Bertsularien Lagunak Elkarteak antolaturik, IBIL Itsasuko bertsuzaleen elkartearen laguntzarekin. Egunaren xedea, burasoei beraien seme-alabak bertsutan entzuteko parada eskaintzea da, giro goxo batean. Horretarik landa, buraso, irakasle eta elkarte kideen arteko ezagutzak eta harremanak azkartzea ere bada helburu. Gaur egun Ipar Euskal Herrian 18 urte arteko bertsu eskoletan 14 talde ari dira, Baiona, Donibane-Lohizune, Hendaia, Kanbo, Lekuine, Garazi eta Sohütako bertsu eskoletan, eta horiek dira Itsasun agertuko. Hona egitaraua: 10:30 Gillen Hiribarren-en ongi etorria, Maialen Hiribarren eta Ximun Cazaubon-en hitzaldiak, 10:50 Garazi eta Sohütako bertsu eskolak, 11:10 Hendaiako bertsu eskola,11:30 Kanbo-Errobi, 11:50 Kanbo-Xalbador, 12:10 Lekuine,12:30 Aperitifa, 13:00 Bazkaria,14:30 Baionako Lizeoko bertsu eskola, 16:00 Egunaren bururatzea. Taldetik talderako haria eta aurkezpena Gillen Hiribarren bertsulari itsasuarrak eramanen du bertsuen bidez.

SEASKAREN SUSTENGUA LABORANTZA GANBARARI Seaskak bere sustengu osoa adierazi nahi du Euskal Herriko Laborantza Ganbarari, eta bere kontrako eta bere kideen kontrako auzi-bide oro bertan behera geldi dadin galdegiten du. Euskal Herriko Laborantza Ganbararen hastapenak ez dira erretxak, orain 40 urte lehen ikastolak sortu zirenean batere erretxa izan ez zen bezala. Orduan bezala gaur egun ere, Parisetik manatutako Prefeta batek, itsuki bere makila erabiltzen du beren herriaren geroaz arduratzen diren ekimen eta herritarren kontra. Laborantza Ganbarari egitura ofizial baten parean aritzea leporatzen dio frantses administrazioak, garaian ikastolei Hezkuntza Ministeritzaren lana egitea leporatzen zieten gisan. Izenari buruzko gatazka ere ezaguna dugu. Hastapenean frantses administrazioak baldintza bat ezarri zien ikastolei, ez eskola hitza erabiltzea. “Eskola” ala “Ganbara”, gure hizkuntzak euskarazko eskolen beharra izan eta duen bezala, etxaldeek Euskal Herriko Laborantza Ganbararen beharra dute, eta ukanen dute. Euskal Herrian euskarak, laborantzak bezala, badu aski lanik Prefeta batek traba gehiago ekarri gabe. Ikastolek denboran egin zuten bezala, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak aitzina eginen du oztopo guzien gainetik. Eta bide horretan, Seaska eta ikastolak lagun ukanen ditu. BAIONA Ezkerreko oposizioaren puntu kritikoak - Badira bi puntu partekatzen dituenak auzapezarekin ezkerreko opsizioak : Tarnose BAMera sartzea begi onez ikusten du, eta zezen lasterrentzat rejia baten sortzea aspalditik eskatzen zutena azkenean bete duela auzapezak. Hortik hara desberdintasunak zalu agertzen dira : ezkerraren ustez jantegi munizipaleko prezioen apaltzeko rejia baten muntatzea liteke abilena ; abandonatuak ditu jada Jean Grenetek zituen proiektu faraonikoak : Zenith gela, Arte garaikideko gela edo Aviron Bayonnais errugbi profezionalaren zelai handitze ideia. Azkenik, jende gehiago bizitzearekin Baionan garraio publikoaren antolatzeari pentsatu behar da, eta unibertsitatearen kasuan Baionesek bietan pagatu dituzte muntadurak, aldi bat BAMekin, eta bigarrenik herriko etxearekin, liburutegia eta jantegiarentzat. Mugimenduak xaharretxetan - Aurtengo agiantzen kari auzapezak segurtatu du aldaketak gertatuko direla hainbat xaharretxetan : Caradoc-ekoa Séqué izenarekin eraikiko den auzora joanen dela. Prissé auzoan eraiki beharra den osagarri polo pribatuaren ondoan eraikiko dutela botere publikoek xaharretxe bat ; haatik Haranbillet etxea hetsiko dela, eraikina bermoldatuko dutelarik ikasleak errezibitzeko. Gaur egun Baionan kontatzen dira bederatzi xaharretxe : Bixta Eder, Caradoc, Arrayade, Haranbillet, Foyer Soleil, bostak publikoak ; Oihana, Osteys eta Colombes pribatuak. Gurutze Sainduko auzoaldeak igerikatokirik bai ala ez ? - Hiriko kargudunek segurtatu dute ZUP-eko igerikatoki berezia hetsiko dela ; bat batean bekatu guziak leporatzen dizkiote : zaharkitua dela, ez duela nazioarteko lehiaketentzako neurriko igerikagunerik, gaurko araudiak ezin dituela bete ; ordainez eraiki nahi luketena auzo berean bertute guziez hornitua da : hiru igerilekurekin, azken modakoa, HQE (haute qualité environnementale) baldintzetan eraikia. Baina proiektu horrek eskatzen dituen hamabi milioi euroak ez dira aparantziarik ere segurtatuak. 45 636 herritar Baionan - Auzapezaren harrotasuna ikustekoa zen aurtengo agiantzen kari, erran duelarik Baionak 45 636 herritar badituela ; duela hamar urte baino 6 000 gehiago. Jean Grenetek gehitu du berritzen ari dela funski Baiones jendetza, ezen, joan den urteko bozen kari ohartu da bozemaileen ehuneko berrogeia izen berriak zirela. IUT-ko ikasleak mobilizatuak - Hezkunde Ministeritza osoki elkor izanik istudianteen aldarrikapeneri, Baionako IUT-ko ikasleak ez daude amore emaitekotan. Joanden astean, Montaury-ko ikastetxea okupatu dute giro alaian. Biharamunean, karakol operazio bat burutu dute Baiona Santandreseraino, kurtso andana bat ere blokatuz, erakasleak oro har bat daudela ikasle horien aldarrikapenekin. Ortzegun huntan deia zabaltzen dute lizeo eta IUT-etako ikasle guzieri Baionan biltzea, langileen manifestaldi handiari juntatuz.


4

MAKEA - LEKORNE

SENPERE

UZTARITZE

Denbora tzarra - Ganden larunbatean eskualde guzia inarrosi duen denbora tzar eta haize salbai izigarriak hemen ere egin du beretik. Uruski jendetan ez da makurrik izan. Elektrika eta telefonako poto andana bat zeiharkatuz zonbeit auzo egon dire argirik gabe. Bertzalde, orai elektrikarekin zer ez da egiten. Arbola andana bat lurreratu da. Ximini zonbeit ere erori. Teilatu zonbeit eta laborarien aterbeak ere dardaratu ditu.

Txilindron lehiaketa - Hartzaro festibala hurbiltzen ari da. Kari hortara, Latsa xokoak Iparraldeko 5. Txilindron lehiaketa antolatzen du. Hau beharra da otsailaren 22an, igandez, goizeko 10etatik eguerdi eterdiak arte. Ondotik eginen delarik lehiaketaren epaiketa, saristatze eta bazkaria. Lehiaketa hortan parte hartzeko, izenak eman behar dira haatik otsailaren 15eko berantenez, deituz 0698629976 edo 0559931637 edo oraino interneten bidez : latsa.uztaritze@orange.fr

Biltzar Nagusia - Emak Hor patronaiak egin du bere urteko biltzar nagusia. Daniel Petriat elkarteko lehendakariak urte berriaren agiantzak eskaini ditu. Agurtu du ere herriaren izenean hor zen Peio Aincy kulturako axuanta. Sebastien Perez musikaren lehendakariak eskertu ditu Philippe Ezponda erakaslea eta bere lagun on guziak. Primaderako konkurretan bigarren lerro ederrean ziren. Aipatu ditu ere Elizako zeremonietan eta herrian egiten dituzten animazioak. Larunbat goiz guziz 11 gaztetxori musika erakuste bat egiten dute. Udako arats ederrak ere zabaldu ditu. Ondotik Nathalie Jorajuria diruzainak erakutsi du beren kondutan sanoki dabiltzala. Gero koralaren lehendakari den Michel Bereauk eman ditu bere multxoaren gorabeherak. Eskertu du Pierre Camino kantu erakaslea. Gero Gemma Zubietak eman ditu diru konduak. Hor ere beren kutxa sanoki dute. Azkenik jaun erretorak eskertu ditu bi taldeak bai elizako zeremonietan eta ere herrian daramaten lan baliosarentzat eta animazio ederrarentzat. Denen bururatzeko musikarien taldeak eskaini dauku zintzur bustitzea pastizarekin. Elgarretaratzea - Ganden urtean 80 urte eginik eta oraino arras pixkor den herritar multxo pollit bat elgarretaratu da berrikitan Bonnet ostatuan. Bixtan da mahain on baten itzulian beren bizi luzeko asko eta asko berri iragan dituztela elgarrekin. Biba zuek klasako guziak eta orai duzuen osagarri on hori goxatuko ahal duzue agian luzaz. Arg. Studio de la Nivelle

AZKAINE Heriotze - Jean Maya Jainkoak bereganat deitu du 77 urtetan. Doluminak familiari. Boulogneko ama - 46an ekarria izan zen Birjina hori portuko kartiererat. Duela bulta bat ongia ezagutzen ez duten zonbaitek urerat bota eta xehatua izan zen. Antolatua izan da eta Martinon apezak jautsahalako uriaren azpian eman du berriz lekuan. Aldean zuen arrosarioko multxoa. Suertez, lehen auzo gorago diogu, hil horrek familiarekin zuen Birjina hori lorestatzen. Merkatua - Larunbat goiz guziz, plazan, merkatua 8etarik oren bat arte, baratzekari fresko, arraina, arno eta ezti, pastiza eta bertze. Errakusketa - Ederlan erakusketa izanen da otsailaren 14etik 20erat Bil Toki salan. Haur karrosa - Otsailaren 8an, kiroletan, 9 orenetarik 6ak arte, Sainte Marie eskolako burasoek antolaturik, haur karrosa saltzea edo uztea. M.L.

ZURAIDE Kaskarotak Haize zakarrak arbol eta teilatu frango uzkailirik, argindarra mozturik, xiriak pizturik, negu euritsua dugula bainan KASKAROTEK aurtengo hitzordua ere ez dutela huts egingo : Asteburu huntan dira etxez etxe abiatu dantzan ta musikan, b a z t e r r e n alaitzen, kolorez jantzirik eta umore ona ereinez Zuraideko Banekauko etxetan. Heldu den asteburuan, ibiliko dira Amezpetu auzoaldean, otsailaren 1ean Harrobia ta Mehax auzoan, arratsaldean Zuraideko karrika nagusian. Ondoko astean, otsailaren 7an, Pinodietan gaindi, biharamunean Ordotz eta Agorreta auzoak dituzte kurrituko. ZURAIDEko IHAUTERIAK ere prestatzen hasiak dira, OTSAILAren 21ean iraganen dira eta aurten ere omen ZAN PANTZARrek baduela arranguratzerik ! Beharri luze batzu ibilki dira hor gaindi!!! Hobe oraindanik zuen mozorro, joare eta zartaineri errautsa ateratzea !

Jazko Txilindron lehiaketan

HAZPARNE Garbiki sindikataren erabakia - Ilabete hunen hastapenean, undarkin biltzeaz arduratzen den Herrialdeko Garbiki sindakatuko hautetsiak elgarretaratu dira. Gobernamenduak manaturik, inkesta publiko bat izan baita etxe undarkin tratatzeaz. Inkesta hori, asko argitasun eskasean zagola iduritu zaiote lurraldeko hautetsieri. Adibidez, zikinen erretzerik ez dela izanen ez da azpimarratua, nahiz “Bil eta Garbi” lurralde zabalagoko sindakata haundiak bere eza eman zuen gai hortan. Ageri hortan, undarkin guneak nun izanen diren ez da errana eta berdin Garbiki sindikataren lurraldean egitea asmatzen dutela izan ditaike. Huni buruz Hazparneko auzapezak, sindikataren lendakari den Beñat Inchauspe-k bozetan eman ditu lau erabaki: zikinen erretzearen aurka direla jakinarazten dute, ainitz hobeago dela hauen lurperatzea erranez. Sindikateko kideak, Hazparne hiriaren alde agertzen dira beren erabakian, CET Hazketa zikintegiari beren kontratua ez berritzeko 2015 eko urtean den epean. Gai huntan Hazparneko auzapezak orroitarazi du Hazketako enpresa horrek ez dituela berak izenpetu egitekoak errespetatu, ez hurbildu ere. Hirugarren puntuan sindakatak galdatzen du Hazparneko lurraldearen eremuetan ez zikintegirik eraikitzea. Hazparnek jadanik asko urtez emana baitu berea gai hortan. Azkenik Ur zikinduen garbitzeko gunetarik atera iztilak berriz ongailutzat baliatuak baitira, Garbiki sindikatak dio iztil horiek kotsu haundikoak direla eta horien berriz baliatzerik ez litaikela behar, aitzin-artatze berezi bat eginez baizik. Erabaki hauek hautetsien boz orokorrak ukan dituzte. Beti gai berean Hazketa 2010 taldeak izenpetze kanpaña bat egin du, inkesta publiko horren agerian ziren idazkibatzuen argitasun eskasak azpimarratuz eta egoera kezkagarria salatuz. 1 100 izen bilduak izan dira inkesta horren aurka. Txori ttipi galdua emankizuna - Departamenduko “Familien astearen” kari, Hazparnen den LAGUNTZA-ETXERAT elkarteak erakusketa bat eskaintzen du animazio musikal batekin “A petits pas, oreille tendre” izenekoa, 2009-ko otsailaren 7-an, larunbatarekin, goizeko 10 etatik aratsaldeko 5 ak arte. Arratsalde hortan, “TXORI TTIPI GALDUA” emankizuna ikusten ahalko da euskaraz eta frantsesez. Gertakari hau Bastidan iraganen da eta familiendako, eguna urririk izanen da. Xehetasun gehiagorentzat, deitu Eliane GUISSET, LAGUNTZA-ETXERAT elkarterat. EHZ Festibala Euskal Herriko Laborantza Ganbararekin Aspaldidanik EHLG, EHZ Festibalaren lagun eta partaide garrantzitsu bat da. Urte guziz gurekin egiten duten lanarentzat eskertu nahi ditugu, haiei esker festibalak bizirik irauten baitu, eta igandeko bazkaria hitzordu hutsegin ezina bilakarazi baitute. Gaur egun laguntzaile hauek haien elkartearen debekatzearen irriskuaren aurka eramaiten duten borrokan sustengatu nahi ditugu. Lekuko iniziatibak sustengatuak izan behar dira eta EHLGren kasuan, adibide bezala erakutsiak, haren proiektu eta aktibitateak hain diren beharrezkoak laborantxa iraunkor baten plantan emaiteko Euskal Herrian. Eramaiten duen lanaz gain, EHLG sentsuratua da eta debekatzeaz mehatxatua, Frantses estatuak plantan eman dituen laborantza politikaren mugak gainditzen dituelakotz. Kultura ainitza eta alternatiba baten alde, kontsumitzailea eta ingurumena errespetatzen dituen laborantza baten alde, barnekaldea bizi dadin, kontsumoaren printzipioetatik at, proiektu kolektiboen alde, EHZ festibalak, bere laguntzaile eta festibalari guziak, baita elkarte askatasunaren alde diren guziak deitzen ditu, heldu den urtarrilaren 29an Baionako auzitegian iraganen den EHLGren auzira, 13.30etatik goiti. Makurrak - Gure eskualdetan bezala, mukur andana bat izan dugu Hazparnen, egin dituen haize buhako haundien ondorioz. Herriko karrika salbu gehienak argirik gabe izan dira. Zenbeit egun osoa, bertzeak bi egun eta oraino bertze batzu gehiago ere. Elektrika hariak baziren nun nahi moztuak. Teilatu andana batek ere sofritu du eta ez bakarrik kaskoetan bainan karrikan berean ere. Zorionez ez da minartzerik izan eta hau da berririk hoberena desmasia eta zorigaitzen artetik gogoan atxiki behar duguna. Elektrika potoak nun nahi lurrean lurrean

Sortze - Bigarren seme azkar bat sortu da Makea Gurea egoitza berrian, zahiola xokoan Battit Mendilatxu deitzen da gure azken etorria, eta segur lorietan daude ama Sylvie eta aita Christophe eta anaia gehienak. Ileanek ukanen du etxean berean borrokan artzeko parada ! Goresmen herrikoiak burrasoeri eta agiantza hoberenak sortu berriari. Ama ikastola - Bai ! Heleta, Lekorne eta Makeako burraso gazte batzuen xedea litake Ama Ikastola baten ukaitea gure xokoan, lotua litakena Hazparnekoari. Hartarako lehen biltzarra egina izanen da ortzirale huntan 20.30etan Lekorneko Herriko Etxeko biltokian. Erakasle, burraso eta Seaskako ordezkariek parte hartuko dute eta erranen dute garbiki nola kudeatzen den Ama Ikastola bat eta ukanen duzuela zuen ikusmoldearen emaiteko parada. Ongi etorri, oraitik, gutarterat jinen zirezten guzieri eta agian aski goiz irakurtuko duzue Herria astekari hau ! Haizea - Bixtan da hemen ere haizearen ufakoa azkarra izan dela, joan ditu asko ttattola eta kordokatu teilatu, arbola eta gaineratikoak. Bainan ez da hilik izan, P.I. beraz ez dezagun nigar egin ! ITSASU Heriotze - Urtarrilaren 19an zendu da Kanboko Toki Eder etxean Gratien URBIDE Y MAIGAIN. 81 urte bete berriak zituen Gratien-ek eta bere familarekin bizi zen Panekau auzo huntan Arzari Beha etxean. Joanden ostegunean iragan dira ehorzketak Itsasuko elizan. Doluminak bere andreari eta familia osoari. Ekaitzaldia - Asteburu huntan bazterrak inharrosi dituen ekaitzaldiak, zorionez, ez du makur handi- handirik egin gure herrian. Zuhaitz batzu lurrerat botaiak izan dira, teila zonbait ere harrotuak edo airatuak han hemenka, eletrika moztua tokika... baina makur gaixto-gaixtorik ez beste toki batzueri konparatuz. EHLGren aldeko kanpaina - Itsasuarrak ederki mobilizatu dira EHLGren aldeko kanpaina huntan. 500 sinaduraz goiti bildu da nunbait han, eta gisa hortan egin izan ahal dira: - Gaineko Plazako 100 egoiliar eta ibiltarien deia - Errobi-Izoki-Olasur auzoetako 100 biztanleen deia. - 100 Itsasuar Erretretadunen deia - Kantonamendu mailan egin ahal izan da 100 Ikasle-Erakasle-Hezitzaileen deia - Kantonamendu mailan ere 100 Eliz arduradun eta misiodunen deia Herriko 19 Kontseilarietarik 10ek izenpetu dute sustengu agiria. Iragan larunbat aratseko afarian, 150 afaltiarrez goiti bildu da Alzuietan EHLGren sustenguz.

MUGERRE Heriotze - Beñat Salagoity joan zaigu bere 96 urtetan, azantzarik gabe. Herriko gizon adintsuenetakoa zen gure Beñat eta berriki arte, bere otoan zebilen eskuin eta ezker, osasun onean. Bainan adina hor hala ere eta lehen ahulezia azkena ere izan zen. Bi hitzez laburbildu nahi baginu bere nortasuna erran ginezake gizon ixila eta langilea. Ez zen hemen sortua bainan, Mugerreko neska batekin ezkondua, hemen kokatu zen eta etxea eraiki plazako auzian. Lau haur ukan zituzten eta ederki altxatu. Laborantzako munduan egin zuen bere ogibidea eta erretretako ordua etorri zaiolarik, etzen besaulkian jarri telebista aitzinean, bere plazerra baitzen kabalen haztea, hortan iragan ditu bere biziko azken urteak. Errak Beñat, bertzaldeko mundua ezagutzen baituk orain, agian aurkitu dituk gain hortan hain maite hituen zaldi eta behor. Gure dolumina eta adixkidetasuna doala familia guziari. B.L. Ehorzketa bat ohoratua - Iragan ostiralean, urtarrilaren 24ean, Mugerreko Elizan eginak izan dira Beñadin Salagoity zenaren karietarat elizkizunak. Jendalde handia hor izan da azken agurraren egiteko, 96 urtetan zendu den Beñadin jaunari. Ehorzketa hunen meza iragan da, azken urte hauetan, ohituak giren bezala, kantuak euskaraz eta gaineratikoak erdaraz. Ondotik, adinetako gizon ezagutu batek, erdaraz irakurri du zer izan ziren, azken gerla hortan, Beñadin zenak jasan zituen memento gogorrak. Gero eta azkenik, bere semeak, euskara hutsean eta garbian, hitz sano eta hunkigarriak erabiliz, bilduma bat egin du bere aitaren biziaz. Eskerrik beroenak merezi dituk, Michel semea, kondutan atxikiz nola oraiko egunean euskaraz mintzatzeak publikoaren aitzinean galdatzen duela nahikari azkar bat. Biba hi, gure euskarak hori merezi zian ! Etsenplua hor diuk hartzeko. R.D.


5

BIDARRAI

BAIGORRI

Urrezko ezteiak – Muñineko Raymond eta Renée Salha-k ospatu dituzte beren urrezko ezteiak abendoaren 27an, meza batekin lehenik Bidarraiko elizan, bazkari batekin o n d o t i k Noblianean. Goxoki iragan den besta eguna, familia guzia kari hortara bildurik. Alabainan, Renée eta Erramunek badituzte 4 seme-alaba, 12 haur ttipi eta 5 arra-haur ttipi. Muñineko Renée eta Erramun Salha, beren haur, haur ttipi eta arra-haur Goresmenak eta ttipiz inguraturik segi luzaz bide beretik ! Biltzar nagusi – Otxaldetarrak elkarteko kideek biltzar nagusia zuten joanden larunbat aratsean, trinketeko salan. Jazko ekitaldiak eta konduak aipatu ondoan, aurtengo egitarau berria dute bidean ezarri. Aurkituko dituzue xehetasun guziak aste huntan etxetara zabaldu den herriko aldizkarian. Biltzarra bururatu da tokian berean lagunarteko afari goxo batekin. Gerlari ohiak beren aldetik Barberaenea ostatuan dira bilduko otsailaren 1ean, igande goizeko 10etan, beren elkartearen harat-hunaten berri emaiteko.

Dolu - Aparaineko Martin Dutey-ren ehorzketak iragan dira astelehen arratsaldean. Gizon ixila, ihiztari eta arraintzari abila, ez zen familiatua bainan beti atxikia izan da sortetxeari. Azken bi urteak Kanbon iragan ditu, Arditeia zahar etxean eta han pausatu da 95 urtetan. Doluminak eskaintzen ditugu nahigabetan den familiari. Herri elkargoaren agiantzak - Joanden primaderako hauteskundeen ondotik, JeanMichel Galant dugu Garazi-Baigorriko herri elkargoaren lehendakari. Aurtengo agiantzen eskaintzeko, Baigorriko Plaza Xoko gelara gomitatu ditu bi kantonamenduetako herriko etxeetako ordezkariak, bai eta bertze zerbitzu eta egituretakoak ere. Agiantzak eskaini ondoan, behakoa eman dio iragan urteari. Egintza nagusietan aipatu ditu, bertzeak bertze, ondarkin biltzeko kamioi berriaren erostea, Baigorri Makozain-go, Uharte Garazi eta Aldudeko ofiziale eremuen antolatzea, teknikalaria hartzea bertze barnekaldeko elkargoekin batera euskara ere baliatua izan dadin, saneamendu bederazkoen mantenu zerbitzua lekuan emaitea, Bankako La Rosée etxearen arraberritze lanak, Garazin eginen den igerileku berriaren dozierra abiatzea, elkargoaren bulegoa Izpura Alhastainera aldatzea. Informazio eta komunikazio sailean, eskasiaren arrangura agertu du : jendeak ez dakiela herri elkargoa zer den, zer egiten duen eta herriak zertarako elkartu diren. Aurtengo xedeetan da eskasia hori estaltzea : http://www.garazibaigorri.com web gunea idekiz, Marie-Dominique Sabatini-k animatuko duena. Agerkari bat ere ateratuz, egiten diren urratsen zabaltzeko da aurkibidea ere ondarkinak oraino hobeki berexteko. Eskuratuak dituen eremuak hogoi bat ofizialek hartuak dituzte eta bertze eremu zabalagoa xerkatzen du, industria leku litaikeena. Aurtengo xedeetan ere, bide onean jarriz, turismo bulegoaren arrazoa hurbiletik jarraikitzea, La Rosée Bankako etxean arraberritze lanak segitzea, dirulaguntzak, gogoeta sakonen ondotik, elkarteeri banatzea eta bertze… Bururatzean, lehendakariak berak zion “ Herri elkargoaren lan mugak zabalak dira. Gure hautetsi ardura da, geroari so egitea eta pausuz pausu, gero, horren eraikitzea, gure lurraldean eta bere gizon eta emazteen onetan ”. Bai euskarari - Duela bi urte, Basaizea kultur elkarteak bultzaturik, lan taldea sortu zen kantonamenduan “ Bai euskarari ” desmartxa bidean emaiteko. Enpresa, saltoki, elkarte, beren mozkinak etxetik saltzen dituzten laborari, besta komite etabar, hunkituak izan dira eta hola 80 batek izenpetu dute desmartxa hortan sartzea. Horietarik 65-ek eskuratu dute labela ortzegun arratsean, ziurtagiriaren elkartearen izenean etorria zen Laida Mujica-ren eskutik, eguneroko lanean euskara ibiltzen dutelako. Huna herrika, zonbait izan diren : Baigorrin 29, Bankan 5, Bidarrain 10, Ortzaizen 6, Arrosan 5, Alduden 4, Azkaraten 3, Lasan 2 eta Irulegin 1. Pentsatuz kopurua emendatuz joanen dela, adixkidantzako basoaren inguruan bururatu da elgarretaratzea. Pilota - Joanden aste ondarrean, esku huska, Frantziako xapelgoaren kondu, finalerdiak jokatu dira. Bigarren mailean, P. Arambel eta F. Othalepo nagusitu dira BAC-eko Oyhenart eta Heguiabehere-ri 40 - 32. Igandean jokatuko dute finala Moderne trinketean, Azkaingo Ibarburu eta Berasategui-ren kontra. Junior edo artekoetan, Guillaume Tambourin ere finalean dugu. Irisartarrak batasunarendako ari zaiku hango Guichandut-ekin. Hauek ere Moderne trinketean jokatuko dute igandean Itsasuko Monce eta Ducassou-ren kontra. Suerte on deneri.

IHOLDI Heriotze - Baratxarteko Laurencek utzi gaitu. Azantz handirik gabe bizi izan ondoan, araberako hiltzea egin du. Goza dezala lan guzien saria eta pausa dadila bakean. Eliza ondoan bizi izanez azken urte andana huntan, maite zuen hil-harrietan untzi bat altxatzea, landare bati so egitea, beharrez ur xortaño bat emaitea. Orai segur izan dadila, bereari ere emanen diogu, bai, begi kolpea ! Eskerrak - Nahi dituzte eskerrak bihurtu Laborantxa Ganbararen aldeko sinadura biltzaileek. Ehun sinadura bildurik arras kontent baitira egin dutelakotz auzo herrietan bezenbat funtsean ! Ate idekitzea - Igandean ginuen ate idekitze eguna gure Xahar Etxean. Ainitz urte joan da hortaratzeko. Duela berrogoi urte Louis Lespadek, auzapez zelarik,

zuen proiektua ateratu. Huna beraz, gorputz hartu duela ideia horrek Beñat Cachenaut eta bere mahain ingurukoeri esker. Goresmenak guzieri, ez baita holako obra bat aise egin izan, baitzitaikeen lan eta buru hauste frango. Goresmenak ere ofiziale guzier hoin ederki eta hoin pinpirin obrak eginik. Goresmenak ere doatzi langileen hautatzaileeri. Entzun dugunaz denak xoko huntakoak, sukaldaritzatik eri artatzale ala kanpo eta barne apaintzaletaraino. “Hor dugu hor… xahartze goxo baten mentura”. San Bladi - Usaiako urtetan bezala, beila hori eginen da otsailaren 3an. Jinen gira nonbre haundian, baitugu galdegiteko eta eskertzeko ere bai eta gainerat hor izanen baitugu Erramun Garacotche erretor ohia predikari ! (Meza 10.30etan)

ARMENDARITZE Eri - Tratamenduz egon zauku Donibane Lohizuneko klinikan Jeannot Challet, Suharteko nagusi xaharra. Orai pausa lekuan dugu Kanbon. Biziki polliki doala entzunik, atsegin izan dugu. Laster etxera dadila diogu desiratzen, “haren beha daudenak baitira hor !”

IZTURITZE Herriko etxetik - Hautetsiek herri antolaketa karta berritzeko edo xuxentzeko gogoa dute. Gisa hortan etxe-lur guneak berrikusiko dira. Otsailaren 2tik martxoaren 4a arte iraunen duen inkestaren karietarat komisario ikertzailea herriko etxean izanen da : otsailaren 5ean ostiralez 9etarik eguerdi arte, otsailaren 17an asteartez 2etarik 5ak arte, martxoaren 4ean astezkenez 9etarik eguerdi arte, jendeen galde eta arranguren biltzeko. Ihiztarien gomita - Urte guziez bezala, ihiztariek herritarrak gomitatzen dituzte basahunzkiaren jastatzerat. Jaki hori maite edo bazkari on bat egin nahi dutenek giro eta prezio onean, hitzordua dute otsailaren 22an igande eguerdiarekin Seroratea jatetxean. Izenak behar dira haatik eman otsailaren 16eko jatetxerat deituz.

JUTSI Sortze - Plazerrekin jakiten dugu Baratzetxean ongi etorri egin diotela Peio deitu duten seme ttipi bati. Maddalen Oçafrain eta Gilbert Othart burasoak loriaturik daude eta nolaz ez Amaia orai eleka hasirik solasa emaiten ahalko baitako bere anaiari, hunek ere bere maneran arrapostua emanen dakolarik. Gure partetik goresmenak eta bizi uros bat Peiori. Heriotze - Joanden ortziralean lagundu dugu bere azken egoitzarat Arño Hegulustoy Negeletxeberrikoa 78garren urtean zagolarik. Bere ofizioz arotza izana zen eta Martxutan ikasi bazuen ofizioa eta urte zonbait han egon ondotik Oztibarren lan egin zuen gehienik. Maite zuen lana ongi egitea eta xerbitxu baten egiteko beti prest zagon. Ehorzketa mezan ageri zen funtsean zeren eliza zanpez betea zen azken agur baten egiterat etorri zazkon adixkidez. Arño ilabete pare batez artatua izan da eritegietan bainan mina bortitzegi zuen. Familia guziari gure doluminak.

IRISARRI Sortze - Hilabete huntan ukan ditugu bi sortze. Alaia bere ahizpa eta anaiaren lagun Ibarnian, Regine eta Jean Philippe Dutrey familian. Mikele bigarren semeño bat Nadége Lantenois eta Xavier Duhalde-n familian, Harretxian. Osagarri eta zorion haur sortu berrieri eta handi ditela etxeko guzien maitasunean. Goresmen beroenak familieri. A.I.

AIHERRA SEGIDA

LAPURDI

SEGIDA

MIARRITZE Miarriztarrak 30 000z petik - Didier Borotra auzapeza haserre bizian eman da, irakurtzearekin INSEE estatistika etxeak Miarritzen 3300 herritar gutiago kontatu dituela 1999ko xifrekin parekatuz. Gehiago dena, 30 000 ko marraren azpira pasatzen da Miarritze, xifre horietan bermatzen da ordea estatua hiriari DGF urteko dirutzaren emaiteko. DGF parte apalagoa beraz Miarritzerentzat, gehitu behar zaiona ontasun higiezinen salerospen tatsaren milioi euroko apalketari, aise konprenigarri da auzapeza hasarretzea. Inguruko herrietan jendetza azkarki goiti joan delarik, nola konpreni Miarritzeren apalketa ? Auzapezak uste du INSEEren kontatzeko manera berria ez dela ona, parean ezartzen du jende emendioa erakuts dezakeen elementu bat : bizitegien kopurua hiru ehunez goititu dela azken hamar urtetan. Arrokaren hiria aspalditik ezagutzen dutenak aldiz ez ditu harritzen apalketa horrek ; alokairuak hain gora baitira non klase mediako familia gazteak joaiten diren herriz kanpo bizitzera, iduripen horren puntu indartsua delarik eskoletan haur kopuruaren apaltzea. Dena den, diru sartzeen apaltze hori jiten da Miarritze engaiatzen delarik urtean 2,5 milioi euro pagatzera, “Cité du Surf” berriaren eta itsas erakustokiaren berritze lanak, 2030 arte urtero pagatu beharko duen alokairu berria. Aireportuak milioi bidaiariko marra pasatu - 2008 urtea arrakastatsua izan da Biarritzeko aireportuarentzat, eta aurreikuspenek erakusten zuten bezala, milioi bateko bidaiari kopurua gainditua izan da. Haatik, menturak ez dira hain onak aurten, ekonomiaren krisiak bidaiariengan eragina ukanen baitu, kargudunek jada pentsatzen dute 950.000tara jautsiko dela bidaiari kopurua 2009an. Ondoko urteei begira, Iberia Espainiar konpainia Miarritzen plantatzea litzateke aterabide bat, honek ateak idekiko bailituzke Madrile eta hego Ameriketarako hegaldientzat. Baina ez dute seguraski begi onez ikusiko aterabide hau aireportu guziek, Hondarribiko aireportuari adibidez sekulako lehiaketa sortuko bailioke, ahantzi gabe Iberiak berak ere zerbait gal lezakeela, Hondarribia eta Bilbotik garraiatzen dituen bidaiarien kopuruan. Denbora berean Miarritzen badakite bidaiarien ehuneko hemezortzia jada hegoaldetik datorrela.

Denbora txarra, zinez !! - Ikusiz zer desmasiak egin dituen joanden ortziral aratseko haizeak Euskal Herri eta Landesetan, xantza dugu halere gure herrian ez baita beste batzuetan bezanbat kalte izan. Teila barreatze, zuhaitz erortze, argi indar desagertze… ondorioz urik batere ez zonbeit auzoguneetan, horra denek jasan ditugunak. Argi indarraren eskasak iraun du 3 egun, eta hormagailu eta hotzgailuetako janarien ez galtzeko, elektrika fabrikatzen duten motorrak baliatu dira etxe ainitzetan, ez baitzen holakorik gertatu aspaldiko urtetan. Toki batzutan, argi indarra baizik ez izanez berogailu gisa, elkartasunak lehen tokia hartu du kasu batzutan, eta auzo batzuk jakin izan dute hoztuak ziren herritarrer sokorri ekartzen. Beharrik !! Herriko adizkaria - Azken bozez geroz, 6 hilabetetarik egiten duten aldizkaria ateratu da. Hunen kudeaketa, J-Paul Basterretche Aiherrako auzapeza, Maite Mongabure herriko etxeko idazkaria, eta Isabelle Caillaba, Sabine Etcheverry, Krine Garceau eta Olivier Rochia kontseilariek dute segurtatzen. Zonbeit hilabete hauetan eri eta herritik falta den jaun auzapeza pollikitzen ari da, eta kaseta hortan bere lagunek egin lanari juntatzen da, urte berri on bat Aihertar guzier

eskainiz. Hazparneko lurraldean, euskararen teknikari bat hartuko dute. Ondorioz experantza dute oraino hartua ez den langile hunek lagunduko dituela bestaldian, Aiherrako herriko etxeko kasetaren itzulpena egiten, 2 hizkuntzetan nahi bailukete osoki ateratu… “Aiherra aldatu”ren papertxoa - Zonbeit egun berantago, azken herriko bozetan presentatu zen AIHERRA ALDATU taldearen papertxoa ukan dugu. “Xuxenez “mintzaleku” herriko aldizkariaren sailean ateratu beharra zen, hau dener idekia dela, preseski hortarako pentsatua, nahi duenak erraiteko herriko aferetaz” diote talde huntakoek. Bainan gertatu da kontseiluak deliberatu duela gutun horren ez argitzea (4 boz argitaratzearen alde, besteak kontra). Beraz herriko kontseiluaren zentsura ez da pasatu, eta AIHERRA ALDATU taldekoak ez dira kontent ! Galde bat egiten dute : “Zer da beraz MINTZALEKU saila ? Libreki mintzatzeko toki bat ? Ala kontseiluaren gustukoak diren gauzak idaztekoa ?” Gaztetxean - Urtarrilaren 30 ean, ostiral aratseko 9 etan, kontzertu bat eskainiko dute Beñat Achiary, Xabier Erkizia eta Gaizka Sarasolak, Eihartzea kulturetxea antolatzaile.


6

ANTONIO ZAVALA-ri Iragan urteari behako bat emanez ez da dudarik gertakari aipagarriena eta mundu guziarentzat garrantzitsuena izan dela Estatu Batuek, lehen aldikotz, gizon beltzaran baten hautatzea beren lehendakaritzat eta gehiago dena frango aise. Sinboloz betea den hautu bat betidanik jendaki-motak kasailak piztu dituen erresuma batean. Bainan behar dira gauzak bere heinean ezarri zeren B. Obamak bildu baldin baditu jende beltzen boz gehienak, jakin behar da hauiek ez direla jendetzaren % 12 baizik. Erraiten ahal da beraz hautatua izan dela ez bere larruaren kolorea gatik bainan hoberena zelakotz eta Ipar Amerikari oldar berri bat emaiteko kapable den aitzindari bat bezala agertu delakotz. Irabazi du ere mundu kurutzatu baten eredua zelakotz, munduko 5 lurraldetako herritar edo seme bat gisa batez. Hawai-en sortua Keniako aita beltz eta Amerika Kansas-eko ama xuri baten ganik. Gaztetan Indonesian bizi izana, erraiten ahal da ere Europa guziak onartu duela berea bezala, hain haundia izan baita haren arrakasta, bozetako kanpaina denboran, Frantzian bezala bertze herrialde gehienetan. Zerbait berri eta ametsgarri ekarri du Amerika atzerakoi eta handikari batean. Jakin du ere, eta ez zen erretxena, beltzen fagoreen segurtatzen bertzeak urrundu gabe, hots biltzale agertzen. Oroit gaiten egin duen mintzaldi eder batean erran dituen

MUNDUKO HERRITAR hitzez : “Ez naiz hautagai beltzak xurien kontra edo pobreak aberatsen kontra altxatzeko… Ez dago Amerika Errepublikano bat alde batetik eta Demokrata bat bertzetik, ez da Amerika bat baizik : Estatu Batuetako Amerika”. Hitz azkarrak denetarik onartuak. Bere kontrakoek pasarazi nahi izan dute intelektual ameslari batentzat, jende xeheaz axola guti zuen batentzat. Bainan berak, bere gazte denboran, urte zailak ezagutu ditu. Ikusi du bere ama bizitzen janaritiketeri esker egoera dorpe batean. Ez du deus ahantzi bere aitatxi-amatxiek ezagutu dituzten nekeez, Hawai-n beren etxean hartu zutelarik, bere burasoak berexi ondoan. Bere amatxi “Toot” Madelin-ek bere zazpi inahalak egin ditu ixtudioak segi ditzan eskola pribatu batean. Nola izan gero bihotz-gabe jende xehearen zailtasunen aitzinean ? Nork ahantzi du, bozak hurbilduak zirelarik bere kanpaina 2 egunez gelditu duela bere amatxi eriari bisita baten egiteko. Azken hatsa eman du azaroaren 3an boz-egunaren bezperan ! Bat bertzea solegitu dute eta B. Obamak aitortu du haren ganik zituela bere bizia argitu eta bideratu dituzten baloreak : leialtasuna, lanaren prezioa, bertzeen errespetua eta herriaren amodioa. Horra beraz Amerikak hautatu gizona urtarrilaren 20an, ikusi

GAZTEEN MUS XAPELGOA Joanden larunbatean hasi beharra zen muslari gazteen xapelgoa bainan aro txarraren gatik larunbat huntarat, urtarrilak 31, gibelatua izan da. Oroitarazten ditugu tokiak : Larzabale (Espelet), Baigorri (Manexenea), Urkoi (Paota), Garindaine (trinketa), Urruña (Dongaitz trinketa). Lehen kartaldiak aratseko 7etan.

LARRAIN DANTZA IKASTALDI EGUNA Garazi eta Baigorri aldeko AEK / Gau Eskolak larrain dantza ikasteko egun bat antolatzen du Ainhizan, otsailaren 7an, ibiakoitzez (9:30-18:30). Ondotik, 19:00etatik goiti, mutxiko eta pintxo gaualdi goxoa, deneri idekia. Ikastaldirako, izenak eman behar dira otsailaren 2ko (tel. 0559491181 edo aek.garazi@gmail.com). Ikastaldi saria : 15 euro (10 euro, AEKkide direnentzat).

EUSKAL IRRATIAK Urtarrilaren 29a, osteguna • 19.00 : Mintza leku, greba mugimenduaz Urtarrilaren 31, larunbata • 14.30 : Errubia, BO/Tolosa • 18.30 : Zango balona, Aviron/Sète • 20.45 : Esku balona, Irisarri/Pana Loisirs Otsailaren 1a, igandea • 09.30 : Gure Bazterrak Gabaditik • 10.30 : Meza Donapaleutik • 17.00 : Pilota : Frantziako xapelketako finala St André de Seignanx / Atzarri Zuraide

duzuen bezala, hartu ditu Munduko erresuma azkarrenaren giderrak, boterehartze hunkigarri eta kartsu baten ondotik, jende-oste izigarri baten aitzinean. Kargu zaila segur. Itxaropen handi bat piztu du eta beraz ainitz galdatua izanen zaio. Denek orai igurikatzen dute finantzak xuxendu eta sanotu ditzan, ekonomia bultza eta gizarte eredu edo molde berri bat xutik ezar elkartasun eta zuzentasun gehiorekin. Amerikatik kanpo beharko ditu Estatu Batuak bertze herriekin dituzten harremanak aldatu, malgutasun gehiago erakutsiz eta solastatzeari lehentasuna emanez. Izanen du nun zer egin hainbeste gatazka eta gerlakasu munduan zehar delarik, bereziki Ekialde-hurbil hortan eta Afrikan. Beharrik sail pizu eta gogor horren eremaiteko ekipa azkar eta trebe bat muntatua du batasuna bilatuz. Jakin du besteak beste, boz-aitzinetako lehiaketan buruz buru zuen Hilary Clinton jeinu handiko emazteari kargu garrantzitsu baten emaiten, berriz ere biltzale agertuz. Bixtan da lehenik Amerikako arazoen konpontzeari lotuko dela errotik, hain dira presakoak eta larriak bainan aipatu ditugun kanpoko arazo saminen aitzinean ez da luzaz geldirik egonen. Urte haste huntan ene agiantzak izanen dira ez dezan ahantz jitez Munduko herritar bat dela eta horrek emaiten diola eginbide berezi bat denak elgarri lotuak giren mundu berri huni buruz. Ainitzen esperantza segur… Laurent Darraidou

BAIONAKO I.U.T.-an FORMAKUNTZA JARRAIKIA

“Informazio eta Komunikazioaren Teknologia” izeneko ikastaldi bat bidean ezartzen du Baionako I.U.T.-ak, martxoaren 2tik harat. 7 ilabeteko formakuntza teorikoa eta 3 ilabete enpresa batean. Izenak behar dira eman otsailaren 18-ko berantenez. Xehetasun guziak : www.iutbayonne.univpau.fr webgunean (argitasunak ukaiten ahal dira ere idatziz helbide elektroniko hontara : forco@iutbayonne.univ-pau.fr).

HERRIA N° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA 64100 BAIONA Tél. 05 59.25.62.85 Fax. 05 59.25.60.10

email : imprimerie.labourd@wanadoo.fr 11, Jacques-Laffitte karrikan

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8 Urtarrilaren 31n, 14.00 : “Pierre Duhour hazpandar berriketaria“ (1/2), urriaren 11n Hazparnen. Hizlaria : Janbattitt Dirassar Berriz zabaldua : Otsailaren 2an (23.00) ; 3an eta 5an, 14.00 eta 20.15 Otsailaren 1an, 20.15 : “Pauloren urratsetan bidari“ Petto Olhagaray, 30. partea. Berriz zabaldua : Otsailaren 4an eta 6an, 14.00 eta 20.15 Kronikak egunero, 7.15, 14.45, 20.45 : Asteartea 03: Euskal Herriko Sainduak – Pierre Andiazabal. Asteazkena 04 : Kristau behako bat – Andde Ithurbide. Osteguna 05 : ATD 1/4 Monde. Ostiralean 06 : Herria astekariaren prentsa bilduma – Jamattitt Dirassar.

KULTURA SAILA

URTE-SARIAK 50 € 60 € 30 € 60 € 92 € (117 dolar) Afrikan airekoz 82 € Asia 97 € Lan eskaintza 15 € Urtea Laguntzaile saria Sei ilabete Europan Ameriketan airekoz

Editions Basques HERRIA — C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux — Hegoaldekoentzat, Donostian CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA Donostia Boulevard Z.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEA gutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR Ohorezko zuzendaria : Emile LARRE Zuz. ordea : J. HARITSCHELHAR Idazleburua : P. JORAJURIA Diruzaina : Mgr B. GOITY Imprimeur : Imprimerie du Labourd Irarkolan 8, Quai Augustin-Chaho 64100 BAYONNE/BAIONA Tél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

-1Doluan gaude, bihotzez maite zintugun Aita Zavala Zorretan gaude zuk bertsuentzat eginik egin ahala Galtzera zoan herri hizkera begiratuz zen bezala Zure alorra lan joria zen eta biziki zabala Obra horrentzat zeruko aitak ongi sarista zaitzala. -2Aranalde-ren ehorzketan gu ginen ondarrik mintzatu Haren joaiteaz solas pare bat ginuen hantxe trukatu Urepelera ez zinelakotz azken urteetan hupatu Xabierrera zu ikustera jitea nauzun aipatu Gaur urriki dut nolaz ez nintzan aski goiz deliberatu. -3Duela xuxen lauetan hogoi urte Tolosan sortua Ttiki ttikitik bertsu paperen saltzaileri ohartua Gazte gazterik zinen “Jesusen lagundietan ” sartua Loiolan eta leku askotan jakintsuna bihurtua Xabierretik Herria maitez kurritzera behartua. -4Elizak utzi egun libretan abilki ibili zira Galduko ziren bertsuen biltzen baserritik baserrira Auzo ttipitik herri erdira, herritik hiri handira Zelaietatik mendi aldera, halaber itsas hegira Nafarroatik iparraldera, Gipuzkoatik Bizkaira. -5Berrogoi eta hamabost urtez hartu zinuen ardura Sakonduz herri literatura ikerle baten modura Biltzen, idazten, argitaratzen, bazinabiltzan gustura Zure emaitza hirurehun ta hirurhogoi liburu da Harrigarria da altxor horrek egiten digun onura. -6Bilintx, Xenpelar, Pello Errota, Otaño eta Xirrita Xalbador, Mattin, Lasarte eta hainbat izen ikusi-ta Bertsu sailean hiru mendetan bada zerrenda pollita Ahal bezenbat egina zauku irakurtzeko gomita Gazteagotan euskal gogoa horrela xertatzen baita. -7Kasu geiago eginez geroz Herriko iraganari Zerbitzu hobe bat eskainiko ginioke euskarari Zure miresle handienetan esperantza da nabari Nahiz ez diren ildo beretik jarraikitzeko ugari Eskerrak zure lagun Iriondo lotu baita sail berari. -8AUSPOAn dago garai bateko lekukotasun bakarra Mundu nahasi malkartsu huntan ez galtzekotan iparra Gertatu zena bertsuen bidez ikastea ez da txarra. Ongi izartuz xinaurri lanak eskatu zauzun indarra Aita Zavala, zor ginauzuke omenaldi bat suharra.

J.L. LAKA

Bahituak : Bakean dago Gaza, bainan orain ikusten dute hango jende gaixoek zer desmasiak izan diren, zenbat eta zenbat diru beharko den etxeen, eskolen, ospitaleen berriz eraikitzeko. Nahiz ez den gehiago hiltzeko irriskurik, halere Gazak presondegi bezala segitzen du eta hango jendeek bahituak balire bezala. *** Lehenbiziko urratsak : Badira jestu batzu, zinez ikusgarriak direnak, bereziki boterea bereganaturik, lehenbizikoak. Obamak sinatu du Guantanamoko presondegia hetsiko zela urte baten buruan. Hala hitzemana zuen. Hitza hitz beraz. Bigarren jestua hartu duelarik telefonoa eta deitu dituelarik Ehoud Olmert israeldarra, Mahmoud Abbas palestinarra, Egiptoko presidenta eta Jordaniako erregea. Zortzi urtez ez du sekulan holakorik egin Bush semeak. Gehiago dena, izendatu ditu bi mandatari George Mitchell eta Richard Holbrooke Ekialde hurbileko gatazken istudiatzeko. Denbora berean Obamak nahi du erakutsi Estatu Batuetako aurpegi berri bat. *** Urtarrilaren 20-a : Nola ez aipa egun hori telebixta leihoetarik mundu osoan zabaldua. Jostatu naiz. Hartu dut TF1 : Obama ; France 2 : Obama ; Espainiol telebixta : Obama ; Euro News : Obama ; LCI : Obama. Beraz nahi ala ez, behar nuen Obama ikusi. Egia erran, beltz baten sartzea Etxexurian, lehen aldia gertatzen zela. Azkenean agertu da bertze guzien ondotik : otoitzak, kantuak eta Bibliaren gainean Abraham Lincoln-en biblia baliatuz, zin egiten, mintzaldia gero eta Pensylvania ibilbidean, senar-emazteak, biak gazteak, eskuzesku edo beribilean edo oinez, denen aitzinean. Han ziren ere president ohiak : Carter, Bush aita, Clinton, Bush semea, demokratak eta errepublikanoak. Holakorik ez pentsa izan daitekeela Frantzian. *** Des racines et des ailes : Pariseko itzulia egin dugu joanden asteazkenean, Lutece-tik hasirik eta orain arte pasabide guti ezagutuak direnetarik ibiliz. *** Ekaitza : Duela hamar urte baino azkarragoa izan da larunbateko ekaitza. Ez daiteke neurt oraindik egin dituen desmasiak, dakigularik zazpi hil badirela AkJ.H. itanian.


7

Baionan Kantuz : Lau haizetarat… larunbat huntan Joan den larunbateko ekaitzak ez du Baionan Kantuz egiterat utzi, bainan ez du horregatik kantuz artzeko gogoa kendu. Xantzaz 2009ko urtarrilak bost larunbat dauzka, beraz ukanen du bere Baionan Kantuz ekitaldia larunbat huntan, urtarrilaren 31n. Usaiako leku eta tenore berak atxikiko ditu Tuntunak elkarteak bai eta ere urtarrileko apailatua zuen programa. Beraz, sekulan bezala kantatuko da Baionako merkatuan, lau haizetarat erraiteko maneran, larunbat huntan.

BEREZKOEK ASTE BAT XAPELGOETAN LEHENIK PAUEN Andde Kurutcharry . . . . . . . 40 Laurent Lambert . . . . . . . . . 31 Aroak ez ditu lagundu trinketeko xapelgoen partidak lehen aste huntan batere. Lehenik Biarnoko pilota leku xoragarri huntan joan den ostiralean, urtarrilaren 20 arats hartan ikusle ainitz etxean geldiarazirik denbora txar harek. Alta xede hoberenekin haratuak ziren lau pilotariak eta ez xedea bakarrik. Lehen partida huntan, Kurutcharry irabazten hasi da berehala, 12-4 eta 20-9. Orduz geroz gaixtoena egina zuen Lamberten ahal ederrak menean hartuz eta hortan egon da bururaino pilotari abila. Hameka bote ere sartu diozka eta beste ainitz pilota ongi pausatu, taula hura dakien bezala gobernatuz. Horien aitzinean, ez du suerte bera ukan izpurarrak, ez-eta botean ere (4 bakarrik). Ofizioa hots, oraino gazteak ikasiko duena, denborarekin, agian ! Thierry Etcheto . . . . . . . . . . 40 Thierry Harizmendy. . . . . . . 35 Bigarren partidan, ezin du Garateneko balentria hura berriz egin Donamartirikoak, han jendea harritu baitzuen haundiagoekin. Denen beharra ukan du lapurtarrak haatik Paueko hortan, hegoaldeko pilotari ohia aitzinean ere zuelarik 26-23, eta berriz 33tan berdin. Sakean hartu du gaina uztariztarrak, hamabost sartu dituelarik orotara, eta hiru falta. Aldiz bederatzi sake ere galtzaleak, eta bat falta. Hori aski ukanen ote du Etchetok ondoko egunetan, Oçafraini nausitzeko ? Auzi hori izanen baita gero biek xuritu beharko dutena. Ez bide da lan txarra izanen gisa guziz. ASTELEHENEAN GARATENEAN Herve Etcheverry . . . . . . . . . 40 J. Claude Dermit . . . . . . . . . 11 Ez dira segur fagoratuak izan buruzburukako lehen partida horiek oro, ez Pauen eta ez Garazin, eta beraz ez da behar zenaren erdia ere ausartatu etxetik ateratzera. Pilotariak, araberan, bixtan dena. Ez du iduri berotzeko denborarik ukan duen ere partida hunen galtzaleak. Hasteko buruz beheiti bazoan partida orenerdi baten buruko, Etcheverryren hamabost bat boterekin eta Dermitek bizpahiru. Bixente Lazcano . . . . . . . . . 40 Panpi Idiart . . . . . . . . . . . . . . 26 Bigarren partida hau bestelakoa zoan denaden. Bi pilotariak trenpukoak, besoz eta nahikariaz, 4etan, 11etan, 23tan berdinduak eta berriz ere hortara zoatzin parioen arabera, noiz-eta zartadura lats bat egin baitu

Idiartek pilota gaixto batean marra ondoan. Ez da egin 27ko berdintzea eta hortan gelditu behar, Lazcano geldituz irabazle, 40-26 erregelamenduaren arabera. XAPELGO HORIEN SEGIDA -Larunbatean jokatuko dira bi partida, galdua kanpo, Donapaleun : 5etan ariko dira Etcheverry eta Waltari. Gero segidan, Lazcano eta Ezcurra II. -Astelehenean, Garatenean, Kurutcharry eta Sorhuet lehenik. Gero segidan, Etcheto eta Oçafrain. Sartze sariak 12 eurotan, bi partidentzat. AMATURREN XAPELGOAK Lavielle - Benesse . . . . . . . . 40 Aguirre - Jeannots. . . . . . . . 30 Sorhaits - Haroçarene. . . . . 40 Saldubehere anaiak. . . . . . . 37 Bi irabazle andana horiek izanen dira lehen maileko finalean igandean Modernean Baionan. Bigarren maileko finalean berriz Othalepo-Arambel baigorriarrak eta Ibarburu-Berasategui azkaindarrak. Aldiz, junior gazte finalean, hor berean, MonceDucassou itsasuarrak eta Guichandut-Tambourin irisartar kondukoak. Igande arte, pilotazaleak, balioko baitu. HEGOALDEAN GAINDI Olaizola II - Mendizabal II . . 22 Olazabal - Barriola. . . . . . . . 10 Hona nola erori diren Gonzalez eta Barriola, hainbertze partida ereman ondoan. Azkaindarra kolpatua izanez, Olazabal gazteak ordaindu du eta hau Aimarrek errautsi. Leiza - Urrizelki . . . . . . . . . . 22 Arretxe II - Rai . . . . . . . . . . . 18 Hor berean Iskarren jokatua. Ongay - Lasa . . . . . . . . . . . . 22 Mikel Goñi - Merino . . . . . . . 19 Obanosen jokatua. Titin - Pascual . . . . . . . . . . . 22 Berasaluze VIII - Begino . . . 19 Berasaluze IX - Urberuaga . 22 Olaetxe - Iza . . . . . . . . . . . . . 15 Amorebietan jokatu bi partidak. Irujo - Goñi III . . . . . . . . . . . . 22 Bengoetxea VI - Beloki . . . . 18 Galarza V - Zubieta . . . . . . . 22 Capellan - Eulate . . . . . . . . . 18 Apezetxea - Urberua . . . . . . 18 Larralde - Merino . . . . . . . . . . 8 Eibarko Astelehenan ikusi partidak. Olaizola I - Ruiz . . . . . . . . . . 22 Xala - Laskurain . . . . . . . . . . 21 Galtzaleek eskapatzera utzi duten partida, Tolosan, Laskurainen esku eskuineko minaren gatik. Bego

Partida atakatua azken tantoraino Xala-k Tolosan egin duen hori

DEPARTAMENDUKO BIZITEGI GALDEEN HIRU LAURDENAK IPARRALDEAN Prefetak DALO legearen lehen urteaz egin duen bilanean argi eta garbi ateratzen da iparraldean dela bizitegi eskasia larria ; alabaina lau bizitegi eskatzailetatik hiruk Lapurdi kostaldea galdatzen dute. Beste elementu bat agertzen dena oraino bilan horretan, bizitegia eskatu dutenen ehuneko hamazazpiak baizik ez duela bizitegi bat eskuratu. DALO legeak ahal emaiten dio partikularrari botere publikoen gana jotzeko ez duelarik bizitegirik aurkitzen. Joan den abendoaren lehenaz geroztik partikularrek administrazio auzitegiaren aitzinera auzipera ditzakete botere publikoak, ez dutelarik bizitegirik aurkitzen.

LAN ESKAINTZA SEASKAk, Bigarren mailako ikastetxeentzat, irakasle ordezkoak bilatzen ditu : Kanboko XALBADOR kolegioan : • Ingelesa : 12 ordu Lartzabaleko Manex ERDOZAINTZI ETXART kolegioan: • Gaztelera : 3 ordu astero • Euskara : 6 ordu astero BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK: -Irakasgaiari loturiko lizentzia -Euskaraduna -Esperientzia irakaskuntzan -Frantsesaren ezagutza on bat Interesatuak direnek, idatz dezatela 2009ko otsailaren 6ko Seaskara, motibapen gutun bat + CV bat igorriz SEASKA - Central Forum, 19 -10 André Emlinger plaza 64100 BAIONA Fax : 05 59 52 88 87 email : seaska@ikastola.net Seaskako hezkuntza zuzendaria Jean Mixel ETXEGARAY

LAN ESKAINTZA

Euskararen Erakunde Publikoak ZUZENDARITZA LAGUNTZAILE bat xerkatzen du Misioak : • Antolaketa mailan, kudeaketan, komunikazioan, harreran, txostenen prestaketetan eta segimenduan zuzendaritzako arduradunei laguntza ekartzea. • Egunez eguneko idazkari lanen segurtatzea. Galdegin baldintza : • Euskararen aldeko politika publiko batean engaiatzeko nahikaria ukatea Konpetentziak Gaitasun orokorrak • Euskara eta frantsesa ahoz eta idatziz osoki menperatzea Postuari doazkion gaitasun teknikoak • Telefonoz eta parez pareko harrera egiten jakitea • Informatika tresnen menperatzea (word, Excel, Powerpoint, Access…) • Komunikazio tresnen menperatzea (telefonoa, Internet, agenda…) • Txostenak erraz eskuratzeko sailkatze metodoen baliatzea • Idazkaritza tekniken menperatzea (noten hartzea, idazkera trinkotua…) Komunikazio edo/eta kudeaketa gaitasunak • Harremanentzat gaitasuna

ukatea : entzuteko eta solastatzeko gaitasuna. • Egoeren eta pertsonen arabera jarrera egokitzen jakitea • Delegazio pean lan egiten eta bildumak arduradunei eta lankideei egiten jakitea • Galdeen arabera lehentasunen finkatzen jakitea Lan kontratua • Zuzenbide publikoko estatutua • Denbora osoko lanpostua • 2010eko agorrila arteko lan kontratua, erreberritzen ahalko dena • Lansaria esperientziaren arabera eztabaidatzekoa Jardunbidea eta egutegia • Hautagaitzarako txostenak 2009ko otsailaren 16an berantenaz helarazi behar dira, honako dokumentu hauekin : - CV zehatza - Motibapen gutuna Dokumentuak bi hizkuntzetan egin behar dira (euskaraz eta frantsesez) • Ondotik : hizkuntza eta teknika gaitasunen neurketa, gehi elkarrizketa • Lanaren abiatzea : lehenbailehen, hautatu pertsonarekin ikustekoa

Edozein argibiderentzat : Euskararen Erakunde Publikoa Platanondoen etorbidea, 2 - 64100 Baiona Tel : 05 59 31 18 34 - Helbide elektronikoa : eep-oplb@mintzaira.fr

MATTIN UNHASSOBISCAY Milafrangan pausatu da 86 urtetan Mattin Unhassobiscay pilotari ohia, sortzez uztariztarra. Lau anaiak pilotariak ziren, Mattin gehiena, denak joko-garbi eta luzean. Plaza ederrenetan arizanak, Euskal Herrian gaindi eta Pariseraino, Lazcanoteguy, Mourguy, Barenne eta beste holako zonbaitekin. Gure doluminak familia guziari.

LEGEZKO ABISU Avis de Constitution. Avis est donné de la constitution d’une société présentant les caractéristiques suivantes : Dénomination : So Sa Gestion. Forme : Société à Responsabilité Limitée. Siège social : 8 Rue des Bergers – 64220 SAINT JEAN PIED DE PORT. Objet : conseils en formation et gestion de personnel ; établissement de contrats de travail, fiches de paye et déclarations sociales. Durée : 50 ans. Capital : 3 000 euros. Gérant : Madame AROSTEGUY LAPLACE Fabienne, Immatriculation : RCS de Bayonne. JUNQUA LAMARQUE & ASSOCIÉS SCP D’AVOCATS L’Alliance - Centre Jorlis 64600 ANGLET RCS BAYONNE D 393718218 PAPARAZZI Société à Responsabilité Limitée au capital de 8.000 E Siège social : BAYONNE (64100) 37/39 Quai Jauréguiberry RCS BAYONNE 448 187 864 DISSOLUTION Suivant la délibération de l’Assemblée Générale Extraordinaire du 12 mai 2008, il a été décidé : -La dissolution anticipée de la société à compter de ce même jour -La nomination en qualité de liquidateur de Monsieur Stéphane ELMON demeurant 19 rue de la Palibe à TARNOS (40220) - Le siège de la liquidation est fixé au siège social -Le dépôt légal sera effectué au Greffe du Tribunal de Commerce de Bayonne. Pour avis EL CHATO YOANA Société à Responsabilité Limitée au capital de 8.000 € Siège social : ARBONNE (64210) – Route d’Ahetze – Quartier Allechar RCS BAYONNE 479 485 948 Par décision collective des associés du 29 septembre 2008, les associés, statuant en application de l’article L. 223-42 du Code de commerce, ont décidé qu’il n’y avait pas lieu à dissolution de la société. Le dépôt légal et l’inscription modificative seront pris au greffe du tribunal de commerce de Bayonne. Pour avis Maître Olivier GANET NOTAIRE BP 6 64250 ESPELETTE AVIS DE CONSTITUTION Suivant acte reçu par Maître Olivier GANET, notaire à ESPELETTE le 22 janvier 2009, en cours d’enregistrement au Service des Impôts des Entreprises de BAYONNE, il a été constitué une Société à responsabilité limitée à associé unique, dont les caractéristiques sont les suivantes : Dénomination : AUTO BILAN CALVO Forme : SOCIÉTÉ À RESPONSABILITÉ LIMITÉE à associé unique Siège social : BAYONNE (64100), 7 rue Sauveur Narbaitz Objet social : L’exploitation de toute entreprise de contrôle technique de véhicules d’occasion Durée : 90 ans à compter de son immatriculation. Apports : Apports en numéraires de 8.000 Euros Capital social : 8.000 Euros divisé en 800 parts sociales de 10 Euros chacune. Gérance : Monsieur CALVO Christophe, associé, demeurant à ONDRES (40440), 320 route Beyrès Cession de parts sociales : demande d’agrément dans tous les cas. Immatriculation : RCS de BAYONNE. Pour avis. Maître GANET SARL GURE-LORIA Au capital de 2000 euros 12, rue Salvador ALLENDE 64700 HENDAYE RCS BAYONNE 509 548 780 AVIS DE REMPLACEMENT DU GÉRANT Aux termes d’une décision collective en date du 21 janvier 2009 Monsieur ALDANONDO Txomin a été nommé par les associés gérant de la société, en remplacement de Monsieur ALDANONDO Serge gérant démissionnaire. L’avis précédemment publié est modifié de la façon suivante : ANCIENNE MENTION Gérance : Monsieur ALDANONDO Serge, 12, rue Salvador ALLENDE – 64700 – HENDAYE NOUVELLE MENTION Gérance : Monsieur ALDANONDO Txomin, 3 avenue des Allées – 64700 – HENDAYE. Pour avis et mention Le gérant


8

Aitzina eta goiti Ameriketako Euskal Herrian

BARACK OBAMA TXALOTUZ IKARAGARRIKO BURRUNBA! Ixildu da nolazpait, edo eztitu bederen, Barack Obama Estatu-Batuetako president berriaren kargu hartze horren karietarat Ameriketan, Europan eta kasik mundu guzian hedatua zen burrunba izigarria! Holakorik ez baitzen orobat sekulan izana! Egia erran, gaurko egunean, gisa hartako errextasunak ere badira, holako kasu batean nunnahiko irudiak eta solasak norat nahi xu­ xenean eta burrustan hel-arazten ahal! Washington Ameriketako hirinagusian bildu direla bi miliun jende edo holako zerbait, beste zonbatek ez dituzte baz­ ter guzietan - edo gehienetan behin - telebixtari esker segitu ospakizun be­ rezi horiek? Miliunak eta miliunak izan dira gertakari horren lekuko! Gertakari arraroa? Berenaz ez baitezpada, Estatu-Batuetako president-bozak lau urtetarik izaiten baitira. Lau urtetarik bada beraz kargu hartze hori, handizkiago egiten dena haatik presidenta berria izaitearekin. Bainan aldi huntan holako egunak bazuen ere beste zerbait, ez da dudarik! Mundu guzia, dena begi eta beharri, erne ernea egoki mende berri baten hastapena balitz bezala... President berria arras gaztea dela, 48 urte helduden agorrilean beteko, eta gainerat larru beltxa, edo beltxarana segurik ba, hori bera aski harrigarri baitzaiote asko eta askori, dela Ameriketan berean, dela mundu zabalean... Horrek egin duke azkenean eta gehienik kargu hartze hori berezia baino bereziago izaitea! Arras berriki oraino, duela berrogoi bat urte doi-doia eman dezagun, nork erranen zuen larrua beltxa duen norbait jarriko zela Etxexuriko bulegoan, itxura guzien arabera munduko aitzindari puxantenaren alkian..? Denbora hetan oraino, Estatu-Batuetan, beltzak hain ziren gaizki ikusiak eta beti azpitik atxikiak! LAU URTE BARNE... Arras denbora guti barne, bide gaitza egin du Barack Obama presidentak. Mintza giten garbiki, gauza den bezala erraiteko Obama izena bera ainitzek eta ainitzek arrotza ginuen duela doi-doia bi urte. Segur, Illinois eskualdeko zenatur hautetsia izana zen 2004-an, bainan han gaindi ezagutua bazen ere, nehork etzuen biziki aipu beste nihun. Berak bazukeen halere bixtan da goragoko kargu batetarat hupatzeko gutizia. 2007-ko otsailean jakin-arazi zuen beraz president-bozetan nahiko zuela parte hartu demokrato alderdiaren hautagai bezala. Eta horra nun, batzuetan bere adixkideak ere harrituz, horra nun beraz laster goiti egin duen sail

Heriotza bizitzako parte, oraino 2008ko oihartzunak bizirik diren 2009ko urtarril huntan. Miamiko Eus­ kal Etxetik, dolua World Jai-Alaiko pilotari ezagutua izan zen Armando Gonzalez kubatar-amerikarra emazte eta amaginarrebarekin bere etxean gertatu den sute batean hil delarik abendoaren 27an. Miamiko euskal pilotariek familia lagundu dute eta lili-sorta ezarri dakote zendu den lagunari. Mexiko hiriburuan, bainan beste gisa batez, zerratu da Loyola jate­txea, Euskal Etxeari atxikia, ateak hetsi baititu abendoaren 21ean. Hainbat euskaldunek preziatu dute onda­ rreko urtetan lekua euskal jatetxe gisa atxiki duen Enrique Asensio, beti Juanjo Ugalde Madrilgo txistu erakaslea (eskuin), euskalduneri laguntzeko prest. Ez lagun eta ikasle Luis Pe-Mentxakarekin jotzen da argi leku horretan beste jatetxe euskaldunik ezarriko denez. Berri goibelak ere Madriletik, mende erdi bat bainan gehiagoz Espainiako hiriburuan txistulari eta txistularien erakasle izan den Juan Jose Ugalde zendu baita urtarrilaren 5ean, urte guziz bezala hiri hartako Jesus Hau­ rraren Erietxeko Errege Eguneko kabalkadan txistulari jalgitzeko pres­ tatzen ari zela. Munduko euskal herrietan hil diren guzien berri ezin eman hemen, Jean Berhan San Franciscon, Noelin (Esponda) Sun eta lehenago Gaxuxa Amestoy Wyo- Maialen Alava Aranguren neskato euskal argentinarra mingeko Buffalon..., hamaika dira bere aitaren besoetan. (Arg. EuskalKultura.com) Estatu Batuetan, Argentinan, Mexikon, Uruguain, Venezuelan, Frantzian, Espainian, Txilen, Kanadan, Australian... Biziaren gazi-gozoa Buenos Airesetik heldu zauku. Bertan sortu baitzen urtarrilaren 10ean Maialen Alava Aranguren neskatoa, haurño polit-polit bat, ama Marina Aranguren, euskal-argentinarra, euskara erakaslea argentinar hiriburuko Euskaltzaleak gau-eskolan; aita, Aitor Alava, dantzaria, berez Zuhatzakoa (Araba) eta azken urteotan Buenos Airesen bizi dena, euskal dantza erakasle Argentina eta Uruguaiko hainbat euskal etxetan. Maleruski, aspaldi eri zen Aitorren aita, Maialen sortu biharamunean hil zen Euskal Herrian. Penaren eta doluaren gainetik, biziaren segida gailen. Maialen tipiak itsasoz bi aldeetako gauza onenak bilduko dituen ibilbideari ekinen dako --seguru--, burraso eta aitatxi-amatxi atxikien bidetik, euskaldun eta argentinar. Bestenaz, iragan asteburuan zuzendaritza eta lehendakari berriak hautatu dira munduko hainbat euskal etxetan. Honela izan ohi da urte guziz sasoin huntan, hala nola Boisen, Mexikon, Madrilen... eta baita Renon ere. Estatu Batuetako Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxean, Kate Camino hautatu dute presidente berria iragan ibiakoitzean. Lan frango egin beharko dute Katek eta haren ekipak bereziki aurten. Udan 50 urte beteko baitira lehenengo Euskal Jaialdi Nazionala egin zenetik Estatu Batuetan eta karia hortarat aurtengo “NABO Convention” Renon izanen da uztailaren 25-26an; eta aste berean, Sinposio edo Biltzar bat eginen da Renon berean, Nevadako Unibertsitateak antolaturik, Estatu Batuetako euskaldunen eta Diasporaren geroaz mintzatzeko. Kate ber denboran da Renoko Euskal Etxeko lehendakaria eta Unibertsitateko “Center for Basque Studies”eko bulegoko buru. Guzia ongi joanen den bermea.  Joseba Etxarri

ETXEXURIKO ZAKURRA Barack Obamak, Estatu Batuetako president izendatua izan zelarik, hitzeman zien bere alabei zakur bat ukanen zutela opari gisa, aspaldian holako oparia galdegina baitzuten. Zakur bat Etxexurian. Ez da lehena, kasik denek ukan baitute bat, hala nola Bush aitak, Lindon Johnsonek eta bertze batzuk… Gehiago dena Harrison-ek (1889-1893) ekarri zuen bere ahuntza, Taft-ek (1909-1913) behia esnearen edateko eta bereziki Théodore Roosevelt-ek (1901-1909) hartza, zerria, oiloak eta sekulako zakurreria eta gatueria. Estatu Batuarrak zain daude jakiteko zer Gehexan Pontto zakur mota sartuko den Etxexurian… Orai eskuz-esku dabiltza Obama eta Hillary Clinton

horri plantatuz geroz, bere alderdiko beste hautagai guziak baztertzeraino, azkenik Hillary Clinton hedadura handiko emaztea, Bill Clinton president ohiaren andrea. Frangok alde bat errepikatzen zuten halere gaztexkoa zela oraino holako karguarentzat eta Ameriketako jendartea ez oraino prest larru beltxa duen norbaiten onartzeko gain-gaineko karguan, alde hortarik giroa onerat kanbiatzen ari bazen ere! Traba guzien gainetik, bide berri batzu ideki behar direla beldurrik gabe oihukatuz, Barack Obama arizan da jendea bil eta bil bere alde, azkenik garaituz eta hein bat aise John McCain errepublikano alderdiaren hautagaia. Hola bilakatu da Estatu-Batuetako 44. president. Lehena ez duena larrua xuria. Ez haatik, hau ere erran behar, lehen esklabo gisa Ameriketarat ereman zirenen ondokoetarik, bere aita, berenaz Kenya herrialdekoa, iragan mendean bere baitarik joana Afrikatik Ameriketarat... ITXAROPEN SORTZAILE Handizki baino handizkiago joan dira kargu hartze hortako ospakizunak! President berriak, usaiak manatzen duen bezala, kasik hiru kilometroko ibilaldia oinez eginik Etxexurirat heltzeko. Musika, hitzaldi, elizkizun, soldado ibilaldi, zin egite - Abraham Lincoln president zenak zin egin zuen Biblia beraren gaineanbazkari eta dantzaldi, ikaragarriko besta izan da! Norbaitek konduak ere egin ditu, xuxen edo makur, Washington-en berean besta hori gosta omen dela 75 miliun dolar, ez baita sos bat! Dena den, orai besta bururatua da haatik bainan mundu guzian itxaropen berri bat sortu da Barack Obama kargutan jarririk. Hawai ugartean sortua, haurrean Indonesian egona zonbait urte (aitamak berexi zirelarik), ofizioz abokata bainan lan askotan arizana bestalde, ainitzek arras gutartekoa daukate president berria eta gisa hartako saila eremanen duela, hori da heien esperantza. Agian esperantza hori loratuko da ondoko egunetan! Den hoberenetik haatik eta gauzak batere ilundu gabe naski, erran ditake Obama-k ukanen duela nun josta! Eta berak ere badaki hori biziki untsa! Beharrik funtsean! Keinka da gisa hartakoa, arrunt minbera, bazter guziak joiten ari dituen “krisia” horrekin! Gainerat, Irakian, Palestinan eta Afghanistan herrialdetan giro minbera eta nahasia, gerla giroa den bezala erraiteko! Nola buru egin holako egoera koropilotsuari? Bertute gaitza agertu beharko du Obama presidentak eta bixtan da ere ez duela denen ara eginen. Untsa zaindua ere beharko du izan, baititazke ere hor gaindi, maluruski, jadanik aski begietan dutenak! Zernahi gisaz, itxaropen berri bat piztu denaz geroz Barack Obama-ri esker, kargutan diren guziek gisa hartako indarra egin dezatela itxaropen lorea ez zimel­ tzerat uzteko! Muslaria

Ortzegunean (10.00 eta 14.30), Miarritzen, Koliseo gelan, «La République de Platon» antzerkia. -Ortzegunean (20.00), Hendaian, Variétés zinegelan, «Amamaren memoria» antzerkia. -Ortzegunean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, kantu eta musika Sylvie Oberti-rekin. - Ortzegunean eta ortziralean (20.30) Bokalen, Vaillant-Couturier gelan, Petit Théâtre de Pain taldearen “Traces” antzerki berria -Asteburu guzian, Hendaian, BixintxoBestek aitzina segitzen. Bestak ere Uztaritzeko Arruntza auzoaldean -Asteburu guzian, Angelun, Barojako zalditegietan, Big Up 2 bideo eta musika festibala. -Ortziraletik igandera, Baionan, Glain auzoaldeko elkartetxean, ekologiari buruzko erakusketa. -Ortziralean (20.30), Miarritzen, Découvertes biltokian, «La dernière bande» , Samuel Beckett-en antzerkia. - Ortziralean (20.30) Lekornen, Herriko Etxeko gelan, informazio bilkura ikastola berri baten proeiktuaz -Ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Amaia Riouspeyrous kantari. -Ortziralean (21.00), Heletan, Itsasoa gelan, Mixel Etxekopar musikaria eta Pierre Vissler pailasoa. - Larunbatean, Irulegin, herriko besten azken eguna - Larunbatean (11.00), Baionan, merkatugunean, Baionan Kantuz -Larunbatean (16.00), Miarritzeko mediatekan, Amaia Riouspeyrous eta Kattalin Indaburu euskal olerkarien

kantari. -Larunbatean, Donibane Lohizunen eta Ziburun, ihauteria-kari, Hartzaren eguna. - Larunbatean (16.00) Baionan, Elkar megadendan, Senait Mahari-ren “Cœur de feu, j’étais un enfant soldat” liburuaren aurkezpena, Terre des Hommes elkartearekin -Larunbatean (18.00), Baionan, Polo auzoaldeko biltokian, Txilikak kantuz eta Jostakin taldearen “Uda Leku” antzerkia Integrazio Batzordearen alde. - Larunbatean (19.30) Saran, Lur Berri gelan, bertsu afaria : Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Miren Artetxe -Larunbatean (20.30), Miarritzen, Koliseo gelan, «Chimères» dantza ikusgarria. -Larunbatean (20.30), Miarritzen, geltoki xaharrean, « Country Show», dantza eta musika ikusgarria. -Larunbatean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Arcahuetas bordeles rok taldea. -Igandean, Urdiñarben, Xuberoko maskarada Barkoxeko gazteriaren eskutik. -Igandean, Ziburun, zaharki-merkatua eta selauru-hustea Untxin auzoaldean. - Igandean (10.30) Itsasun, Sanoki gelan, bertsu eskolan eguna -Igandean (11.30) Miarritzen, mutxikoak kasino aitzineko plazan. -Igandean (14.00 eta 20.30), Miarritzen, Koliseo gelan, kantu lehiaketa «L’Entrée des Artistes» elkartearekin. -Igandean (17.00), Donibane Garazin, Vauban zinegelan, Elaudi taldea.

Herria 2992  

Herria 2992

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you