Page 1

Ikastetxearen Argazki Orokorra -Markinako Lea Artibai ikastetxea-

Ikastetxaren Argazki Orokorra

1


Aurkibidea.

Testuinguru Historikoa Ikastetxearen Helburuak. Kooperatiba izaera. Herria eta inguruak. Ikastetxearen Eskaintza. Ikastetxearen Organuak. Ikastetxearen Planoa. Ikastetxearen Harremanak.. Ikastetxearen Koordinazioa. Ikastetxeko IKTak.

Ikastetxaren Argazki Orokorra

2


Ikastetxearen Argazki Orokorra -Markinako Lea Artibai ikastetxea-

Lea Artibai Ikastetxea, eskola teknikoa da eta kooperatiba izaera du, aberasteko asmorik gabe, noski. Bere zeregina atal ezberdinetara hedatzen da, hala nola, ikasketa teknikoak eta unibertsitate mailakoak banatzen dira, profesionalen ezagutzak eguneratzeaz eta lanbide ezberdinetarako langileak prestatzeaz arduratzen da, bide batez, enpresa berrien garapena bultzatuz. Testuinguru Historikoa. Garrantzitsua iruditzen zait historia. Bada jendea, garrantzirik ez diona ematen, hala ere, nire ustez beharrezkoa da jakitzea nundik gatozen, jakitzeko nora goazen. Eta gauza bera egin dut argazki orokorrarekin, argazkia atera aurretik, ikastetxearen historiaz galdetu dut. Eta hona eman didaten informazioa. 1970reko hamarkadaren hasieran, Lanbide Heziketan Bigarren Mailako ikasketak sustatzeko premiak bildu eta lanean jarri zituen Lea-Artibai eskualdeko udalak, Bilboko Gotzaitegia eta Mondragon Kooperatiba Taldea. Urte batzuk egin zituzten elkarrizketan eta antolaketa lanean, eta horren ondorioz, Lea-Artibai Kooperatibak ordura artekoa baino maila handiagoko ikasketak osatu eta banatzeko ardura bere gain hartu zuen. Horrela, Uriarte-Esperanza familiak bultzatu eta Bilboko Gotzaitegiak kudeatuta 1950etik 1976ra bitartean, Parrokiko Eskolaren ardurapean egondako eskola ordezkatu zuen. Izan ere, 1976an, Lanbide Heziketako Bigarren Mailako Ikasketak bereganatzean sortutako gastuak erabat kitatu gabe, Gotzaitegiak berak erabaki zuen, aurrerantzean, eskolaren etorkizuna Kooperatibaren esku uztea. Ondoren, Lea-Artibai Irakaskuntzarako Kooperatiba Elkartea osatu zen (1976/03/06) eta Lan Ministeritzako Kooperatiben erregistroan inskribatu zuten 21542 zenbakiarekin. Eskualdeko 595 kidez osatutako elkarteak Markinan bilatu zuen bere kokalekua, Xemein etorbideko 19an, Patrokua etxean. Hauxe izan zen eskualdearen garapenerako lehen pausoa, hain zuzen ere, 1974an eskualdeko giza-emakumeen kezkei erantzunez Lankide Aurrezkiak, ikerketa sozio-ekonomikoa egin ondoren, lan monografkoa argitaratu zuen Markina eta inguruneko analisia eta garapenerako aurrikuspenak, 1974ko uztaila; bertan jasotako datuen arabera eskualdea behea jota ikus zitekeen; garapen plana aurrera ateratzea ezinbestekotzat jotzen zen eta guztien elkarlanarekin eskuragarria.

Ikastetxaren Argazki Orokorra

3


Hori dela eta, Lea-Artibai Irakaskuntzarako Kooperatiba garapenerako elkarte gisa sortu zen,industriari erabat lotuta, eskualdeko giza-emakumeak kulturaz eta lanbide ezberdinetarako gaitasunez jazteko asmoarekin, beti ere, eskualdeko garapen industrialak eskatzen zuenari erantzunez. Lea-Artibai Irakaskuntzarako Kooperatiba errealitate bihurtu zen, Markinan Lea-Artibai Lanbide Heziketa Ikastetxea eraiki zenean, Lanbide Heziketako lehen eta bigarren mailako ikasketak eskualde osoarentzat banatzen hastean. Giza-intereseko kategoria eman zion 1977/1216 Errege Dekretuak. Eskualdeko Lanbide Heziketa Ikastetxea Markinan eraikitzeko arrazoiak honako hauek izan ziren, batetik Bizkaiko Gotzaitegiak eta Lanbide Aurrezkiak eraikinarentzako lurrak doain utzi zituzten eta, bestetik hogei urte zeramatzan lanean, Markinan, Parrokiaren Lanbide Heziketa Ikastetxeak. Egun, MCC taldeko parte da Lea Artibai Ikastetxea eta Eusko Jaurlaritzaren Justicia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak Ikastetxearen Helburuak. Ikastetxeak Hezkuntza Proiektu (IHP) izeneko dokumenturik ez izan arren, bere oso antzekoa den Plan Estrategikoa dute. Dokumentu horretatik ikastetxearen misioak edo helburuak atera ditut. Honako hauek dira, ikastetxearen

Garatzailea izateak eraginkorra izan nahian hartzen du zentzua, beti ere izaera propioduna, eta erabakiak geure baitan hartzeko ahalmenaz. Nahi hori, jokabidea da, jarrera, inguruaren garapenaren, barne indarren eta aukeren arabera egokitu beharrekoa. Bezeroak: Lea Artibai Ikastetxearen bezero dira ikasleak, gurasoak, enpresak, erakundeak, langabetuak eta sustatzaileak. Ingurua: Lea Artibai eskualdean eta inguruko zonaldeetan dugu inguru-hurbilaren muga. Euskal Herrian errotutako proiektua da, beraz, Lea Artibai Ikastetxea, euskalduna ezinbestez eta bokazioz. Kalitatezko Prestakuntza: Pertsonen heziketa eta prestakuntza egokiari zuzendua.Heziketa integrala eta trebakuntza tekniko-profesionala, egun lan munduak eskatzen duen ikasle proflaren araberakoa, ditugu helburu gure prestakuntza eskaintzan, horretarako irakasle profla eta irakaskuntza metodologia bezeroen beharrizanetara egokituz. Ikastetxaren Argazki Orokorra

4


Harremanak inguruko erakundeekin eta enpresa sarearekin: Ezinbestekoa zaigu kalitatezko prestakuntza eskaintzeko. Harreman hauek gauzatu daitezen, enpresan egonaldiak burutu, zerbitzu teknikoak eskaini, ikerketa proiektuak landu edo eta enpresa proiektuak bultzatzen ditugu. Era honetara, prestakuntza eskaintza konpetitibo bat ahalbideratzen dugu eta ikastetxearen eta bere eskaintzaren eguneratze teknologikoa bermatzen. Gainera jarduera hauekin gure inguruan erreferentzialtasuna sendotzen dugu ingurunearen eraldaketan ekarpen baliotsuak egiten ditugun heinean

Kooperatiba izaera. Araudien inguruan ere hainbat txosten utzi zigun Elena tutoreak. Barne Araudia, Estatutu Sozialak... bertatik garrantzizko informazio ugari atera dut. Hasieran, oso konplexua egin zitzaidan kooperatiben funtzionamendua, baina, azkenean ulertzeko gai izan naiz bertako irakasleen eta dokumentuen laguntzaz. Kooperatibaren osaketarekin hasiko gara. Lea-Artibai Ikastetxea kooperatiba integrala da, era ezberdinetako bazkidez osatua: 1. Lan bazkidea ( irakaskuntza inguruko pertsonak, irakasleak eta ez irakasleak). 2. Bazkide onuraduna (guraso eta ikasleak). 3. Bazkide laguntzailea (eskualdeko enpresak eta udaletxeak) Bazkide guztiak zuzeneko ordezkoak dituzte kooperatibako aginte organuetan, hala nola, Azterkaritza Kontseiluan eta Batzar Nagusian. Era ezberdinetako bazkideen partehartzeak gestio globalagoa egiteko aukera ematen du, beti ere, eskualdeko beharretara eta industriaren eskakizunetara ahalik eta zehatzen egokituz. Ikastetxea kooperatiba legez gorpuztu zenetik (1976) MCC (Mondragon Corporaci贸n Cooperativa) taldearen barruan dago, berari dagozkion eskubide eta betebeharretan oso-osorik parte hartuz. Hauexek dira azpimarratu beharreko zereginak: 1. MCCko kongresuetan hitza eta botoa du. 2. Enplegu, heziketa, industria.... etan antzerako lan mahaietan parte hartzen du. Ikastetxaren Argazki Orokorra

5


3. Industria kooperatibek duten lan marku berbera du. 4.Urteko Gestio Egitasmoak hezkuntza eta garapenerako helburuak elkarlanean burutzeko aukera ematen du, partehartzea eta kontsentsua bultzatuz. 5.Ikastetxeko eta industrietako partaideek elkarlanean buruturiko Plan Estrategikoaren barnean kokatzen da Gestio Egitasmoa, horrela, ikastetxearen proiektuak dinamizatzeko aukera ematen du eskualdeko ekonomia eta garapen kezken barruan txertatuz. Era berean, Lea Artibai Ikastetxea Euskadiko Lan elkartuko Kooperatiben eta Euskadiko irakaskuntza-kooperatiben federakundeko kide ere bada. Eskualdeko Lanbide Heziketa Ikastetxeak Lea-Artibai Kooperatibak, sorburutik hasi eta ondorengo garapenean ere Lea-Artibai eskualdeko udaletxe eta enpresekin harreman zuzena izan du lau mailatan: 1. Ikastetxeko antolaketa egituran. 2. Proiektu berrietan. 3. Heziketa ekintzetan. 4. Injinerutza eta teknika zerbitzutan.

Herria eta inguruak.

Ikastetxea Markinan kokatzen da,

4.950 biztanle

inguru dituen Bizkaiko herrian. Herri handia izan ez arren,

inguruko

hainbat

herritako

(Berriatua,

Ondarroa, Lekeitio, Amoroto, Amallo, Bolibar...) jendea joaten da ikastetxera. Beraz, Lea Artibai eskualdean dagoen ikastetxe erreferentea dela esan genezake. Inguru euskalduna da oso eta maila ekonomiko altua dago. Itsasoa eta mendiak,

aberastutako

kooperatibismoak

herriak

bultzatutako

izateaz

gain,

industrializazio

prozesu bat ere bizi izan dute. Ikastetxaren Argazki Orokorra

6


Ikastetxearen Eskaintza.

Hainbat arlotan banatzen da ikastetxearen eskaintza akademikoa. Batxilergoa, erdi mailako zikloak, goi mailako zikloak, unibertsitate ikasketak eta ez arautuak. Batxilergoak hiru esparru (Teknologikoa, Zientzietakoa eta Gizartekoa) ditu eta esparru bakoitzeko bi maila (lehen urtea eta bigarren urtea). Erdi mailako prestakuntza ziklotan, hiru aukera daude. Aldiz, goi mailako zikloan zortzi. Unibertsitate mailako ikasketak egiteko aukera ere badago ikastetxe honetan. Garai batean, fama handia izan arren, gaur egun, matrikulak asko jeitsi direla ere esan beharra dago. Polimero ingenieritzako ikasketak dira eta London Metropolitan Universityk babestutako titulua da. Azkenik, aipatu beharra dago, ez araututako kurtsilo ugari egoten direla erakunde ezberdinek antolatuta (Bizkaiko Foru Aldundia, BBK, Lanbide...).

Ikastetxearen Organuak. Ikastetxeak bost organu dituela esan genezake. Artezkaritza kontseilua, Komisio exekutiboa, Ikastetxaren Argazki Orokorra

7


Kontseilu soziala, Zuzendaritza batzordea eta Zaintza batzordea. Urtean behin, batzar nagusi bat egiten da eta bertan, bazkide guztiek parte hartzen dute. Batzar garrantzitsua izaten da, bertan, gauza askoren inguruan berba egiten baita. Bestalde, esan genezake, organurik garrantzitsuean Artezkaritza kontseilua dela. Gai guztiak onartzeko edo ez onartzeko (bazkide berriak...) eskumena baitu. Bertan, Lea Artibai kooperatibako ordezkari

guztiak

parte

hartzen

dute,

ikastetxeko

ordezkariak,

guraso

ordezkariak,

mankomunitateko ordezkariak... Bestalde, komisio exekutiboa dugu. Gai sozial eta hezkuntza gaietan eskumena duena. Eta honez gain, kontseilu soziala. Honek, barne funtzionamedurako araudia egiten du eta aholkuak ematen dizkio artezkaritzari. Hilean behin gutxienez biltzen dira eta bi eratako kontseilu sozialak daude. Ikasleena eta lan bazkideena. Beste organu bat, Zuzendaritza batzordea da. Hauek, hezkuntzarako beharrezkoak diren, dokumentuak egin eta kudeatzen dituzte (IHP, ICP...) Azkenik, Zaintza batzordea dugu. Honek kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa eramaten du. Hona hemen organo bakoitzeko kideak:

Artezkaritza Kontseilua

Kideak:

•

•

Lan Bazkideak:

o

Igor Agote - Lehendakari Ordea

o

Isabel Mendiguren - Idazkaria

o

Eli Alberdi

o

Eneritz Azkue

o

Jose Ramon Erkiaga

o

Iban Maruri

Bazkide Onuradunak:

o

Josu Aboitiz (gurasoa)

o

Jose Luis Goikoetxea (gurasoa)

Ikastetxaren Argazki Orokorra

8


o

Iñaki Barainka Gallastegi (ikaslea)

o

Asier Aduri Araukua (ikaslea)

Bazkide laguntzaileak:

o

Victor Arrizabalaga Elu (MCC-Cikautxo) - Lehendakaria

o

Pedro Mª Balentziaga (Eika)

o

Jesus Mª Sarasua (Mankomunitatea)

Idazkari Teknikoa:

Izaskun Candales

Komisio Exekutiboa

Kideak:

Victor Arrizabalaga Elu - Lehendakaria

Igor Agote - Lehendakari Ordea

Eli Alberdi

Eneritz Azkue

Isabel Mendiguren

Jose Ramon Erkiaga

Iban Maruri

Idazkari Teknikoa:

Izaskun Candales

Kontseilu Soziala

Lehendakaria:

Igor Agote

Kideak:

Josu Kortabitarte (Mekanika arloa)

Maribi Gisasola (Komunikazioak arloa)

Karlos Ugalde (Oinarrizko Ezagutzak arloa)

Felipe Garitaonandia (Materialeak arloa)

Amaia Uribezubia (Giza-Gizarte Zientziak + Elikagiaiak arloak)

Ainara Jaio (Zerbitzuak)

Zaintza Batzordea

Ikastetxaren Argazki Orokorra

9


Kideak:

Amaia Uribezubia (Lan Bazkidea)

Mario Feijoo (Bazkide Laguntzailea)

Miren Lore Diz (Bazkide Onuraduna)

Zuzendaritza Batzordea

Kideak:

Noelia Barruetabeña (Zuzendari nagusia)

Ainara Basurko (Ikerketa eta Garapen zuzendaria)

Eli Alberdi (Hezkuntza zuzendaria)

Ikastetxearen Planoa.

Markinan kokatua dagoen ikastetxe hau oso handia da fsikoki eta esan beharra dago. Eraikin ezberdinetan banatua

dagoela

eta

banaketa

honek, oztopo bat sortarazten diola zentruaren kohesioari. Eraikin

nagusia

ikastetxearen

bihotza da. Bertan ikaste dute batxilerra eta baita ziklo gehienak.

Egotetxean, kanpotik etortzen diren ikasle edo irakasleak lo egiten duten tokia da. Gaur egun, jende gutxi bizi den arren, garai batean oso garrantzitsua bihurtu zen, Polimeruen ingenieritzak garrantzi Ikastetxaren Argazki Orokorra

10


handia hartu baitzuen estatu osoan. Bestalde Elikagaien eraikina dugu. Hau, goi mailako zikloa den Elikagaien industria kalitatearen zentrua da. Azkenik, bi eraikin berri ditugu errepidearen beste aldean. Esperantza eraikina eta Berrikuntza eraikina. Ez araututako kurtsiloak, bilerak... egiten dira eraikin hauetan. Ikastetxearen Harremanak. Ikastetxeak etengabeko harreman sistema du guraso, ikasle eta enpresekin. Bilera batetara joateko aukera izan nuen eta esan behar dut. Ebaluazio bilera bat izan zen, eta bertan, irakasleak, tutoreak eta orientatzailea bildu ziren bi orduz. Guztiek zekiten ikasleen gurasoen berri eta hori garrantzitsua iruditu zitzaidan. Bestalde, irakasleen arteko harremana ere oso konfdantza handikoa zela iruditu zitzaidan. Guztiek hitz egiten zuten eta urte askotako lankidetza bat zegoela antzematen zen. Ikastetxe kooperatiba bat izatean, irakasleak bazkide dira eta ondorioz, kontzientziazio maila handia da ikastetxearen flosofarekiko. Enpresekiko duten harremana ere berebizikoa da. Zikloetarako praktikak, ez araututako kurtsiloa ... etengabeko komunikazioan daude inguruko kooperatiba zein enpresa txikiekin. Azkenik, ikasleekin oso hurbileko harremana dute. Tutoretzak izaten dute astero, dituzten arazoak, etorkizunerako zalantzak... argitzeko. Horrez gain, ikasle ohiei jarraipen berezia egiten zaie. Ikastetxearen Koordinazioa. Ikastetxeko koordinazioa zaila da bi astetan aztertzea. Hala ere, koordinazio handia dagoela ikusi dut. Arlo askoko ikastetxea da Markinakoa, baina, alde positibo batzuk baditu bestalde. Batetik, irakasle gehienek urte asko daramatzate, beraz, oso ondo ezagutzen dira elkar eta oso ondo ezagutzen dute zentrua. Bestetik, ikastetxea kooperatiba denez, irakasle guztiek kontzientziazio handia dute ikastetxearen flosofa eta helburuarekin. Beraz, oso ondo antolatzen direla esan genezake. Hona aurtengo egutegia: Ikastetxaren Argazki Orokorra

11


Ikastetxearen Araudiak. Ikastetxeak hiru arauditan murgiltzen da. Batetik, Kanpo araudi orokorra, hau da, LOE legea. Hezkuntzako lege organiko honek kanpotik eragiten dio, hala ere, zentru pribatu kontzertatua denez, badago beste kanpo barne araudi bat. Lea Artibai kooperatibaren araudia. Eta azkenik, ikastetxearen barna araudia dugu. Urtero aldatzen da eta ikastetxeko irakasleek erabakitzen dute. Hala ere, batzar nagusian onartuak izan behar dira. Hauek dira barne arau esanguratsuenak: “ 2. Klaseetara joatea derrigorrezkoa da... Klasera etortzen ez den ikasleak, irakasleari justifkantea ekarriko dio, hiru egunetara gehienez... Azterketetan ez aurkezteak justifkante ofziala ekartzea dakar.” “ 3. … Irakasleak behin atea itxiz gero, klasera sartzea debekatu ahal izango da...” “ 10. … Eskolan ezin izango da erre eta klasetara porroak erreta etortzea ez da onartuko...”

Ikastetxaren Argazki Orokorra

12


Barne antolamendu eta dinamikarako erabilgarriak diren arauak dira hauek. Beharrezkoak ikastetxe baten funtzionamendurako. Ikastetxean egon naizen bi astetan, hainbatetan ikusi ditut ikasleak justifkanteak eramaten irakasleari. Batzuk, behin baino gehiagotan... Gauzak ez dira aldatu nik batxilergoa egin nuenetik. Ikastetxeko Etorkinak. Lea Artibai ikastetxean ez dago Harrera Planik etorkinentzat. Egia esan, ez dute behar handirik, batxilergo osoan ikasle bat baidago etorkina kontsidera daitekeena. Eta, irakasleek esan zigunez, oso gaztetatik bizi da Markinan eta bere integrazioa erabatekoa da. Beraz, esan daiteke, ez dagoela etorkinik batxilergoan. Hala ere, ez araututako kurtsiloetara hainbat etorkin etortzen dira. Eta, egia esan, ez da erraza. Horretarako, euskerazko klaseak ere ematen dira. Nahiz eta, Elenak esan zigunez, teoria eta errealitatea ez dira uztartzen. Etortzen diren etorkinak maila ezberdinetan daude. Batzuk badakite hitz batzuk, beste batzuk zerbait gehiago eta badira ezertxo ere ez dakitenak. Beraz, astean bi klaserekin eta ikasle maila ezberdina izan da, oso zaila da eboluzio bat ikustea. Dena den, hor dabiltza integraziorako hain garrantzitsua den euskara erakusten. Bejondaizuela! Honez gain, Arantzak aitatu zigun, hainbat proiektu egiten dituztela batxilergoko ikasleak urtean zehar, eta pasa zen urtean, Mundu zabal izeneko proiektu batean aritu ziren. Bertan, etorkinen bizitzaz, beraien bizipenaz... hitz egiten dute. Web orrian eskegita daude lan hauek eta oso garrantzitsua deritzot horrelako gauzak egitea. Ikastetxeko IKTak. Ikastetxean IKTen aldeko apustua egin da. Azken urteetan, Mudle plataforma erabiltzen dute ia irakasgai gehienetan. Adibide gisa, azken bigarren egunean, filosofia irakasgaiko klasera joan nintzela eta bertan ikusi nuenak harrituta utzi zidan. Irakasleak bideoak, testuak ‌ igotzen ditu mudleera eta ikasleek foro bat dute. Derrigorrezkoa da iritzia uztea foroan. Ikastetxaren Argazki Orokorra

13


Irakasleak esan zidan, oso ondo funtzionatzen duela plataforma honek. Ikasleek askeago sentitzen dira beraien iritzia idatziz, klasean esanda baino. Guztiek idazten dute behin baino gehiagotan izugarrizko eztabaida amaitezinak sortuz. Beste irakasgaietan erabiltzen dutela jakin arren, ez dakit horrelako arrakasta duten. Hurrengo praktikan murgilduko naiz gai honetan. Gelara hurbilpena. Ikasleekin hiru aldiz egoteko aukera izan dut. Bi alditan azterketa zaintzaren bidez eta hirugarrena lehen aipatutako flosofako klasean. Esperientzia bizienak, politenak... izan dira hauek bi aste hauetan. Irakaskuntzaren esentzia gelatan ikusten baita. Zaintzan, azterketa protokoloa zein den esan zigun Arantzak. – Azterketak 2 ordukoak – Nahiz ta azterketa lehenago amaitu, lehen ordua pasa aurretik ezin duzu gelatik irten. – Motxilak, txaketak... ikasgelaren sarreran utzi behar dute. – Azterketa hasi aurretik, azalpen txiki bat azterketaren puntuen inguruan … – Isiltasuna azterketan – Edozein galdera, eskua altzatuz. – Azterketa amaitzen dutenean izena jarri duten ikusi. Gutxi gora behera honetxek ziren jarraitu beharrekoak. Bestalde, flosofako klasean hainbat ondorio atera nituen. – Ikasleak irakaslearekiko errespetu maila handia. – Taldean dinamika ona. – Espero nuena baino, abstrakziorako joera gehiago.

Ikastetxaren Argazki Orokorra

14


– Jende jatorra eta giro ona. – Ikasteko gogoarekin. Azken gogoetak.

Ikastetxaren Argazki Orokorra

15

Ikastetxearen Argazki Orokorra  

Lehen praktikaldian ikastetxearen inguruan jasotako informazio orokorraren azalpena