Page 1

­JONEK NOLA IKASI ZUEN IGERI ONDO EGITEN­ INFORMAZIO ITURRIAK •

 INTERNET 

∙ www.todonatacion.com (Javier Solas) : informazio teknikoa ∙ Ikastaroei inguruko webguneak: oso informazio egokia, plazarik ez zegoen ∙ Egutegi digitala: plaza libreei buruzko abisua ∙ Bideoak (Michael Phelen, Ian Thorpe) •

 PERTSONAK 

∙ Anaia: praktikan hasteko esan zion ∙ Igerilekuan igeri zebilen jendea: ikasi egin zuen horiei begira ∙ Igerilekuko neska: ikastaro bat egiteko gomendioa egin zion ∙ Irakaslea: igeri egiten irakasten dio •

 TELEFONOA 

∙ Kiroldegira deitu:  plazei buruzko informazio lortu •

 LIBURUAK 

∙ Monitoreak emandako liburuxka: informazio konpaktua ­IKAS BIDAIA: EUROPA09­ Gu   Mikel   Iraola,   Olatz   Artola   eta   Izarne   Olano   Tolosarrak   gara.   Bigarren  batxilergoa   bukatzean   ohikoa   denez   ikasbidaia   egiten   da   Europan   zehar,   gure  belaunaldiko beste ikastoletako jendearekin.  Gu bidaiaren antolatzaileetako batzuk izan  ginen, beste batzuen artean. Europan zehar iraileko hamabost egun pasatzeko asmoa  genuen,   hainbat   hiriburu   bisitatuz   eta   autobusa   izanik   gure  garraiobidea.   Antolaketa  guzti hauetan, aurreko urteetakoen laguntza beharrezkoa egin zitzaigun. Lehenik   eta   behin,   datak   zehaztu   behar   izan   genituen.   Horra   hor   gure   lehen  erronka. Batzar orokor bat egin genuen Ikastolari areto nagusia uzteko eskatu ondoren.  Hemen   hasi   ziren   lehen   eztabaidak.   Izan   ere,   Bolognako   hitzarmenaren   ondorioz  unibertsitate batzuk beren hasiera aurreratu zuten hilaren lehen eguneraino. Ondorioz,  batzuek   ezin   zuten   joan   eta   beste   askori   duda   sortu   zitzaien.   Beraz,   gure   lehen  betebeharra   izan   zen   fakultate   bakoitzeko   hasiera   egunak   zein   ziren   jakitea.  Horretarako, unibertsitate ezberdinetara deitu genuen, hala nola, EHU, MU, Opus eta 


Deusto. Behin hau jakinda, data bere horretan uztea erabaki genuen, hau da, orain arte  egin ohi zuten bezala (abuztuaren 28tik irailaren 10era) gehiengoa ondoren asten zelako. Ondoren,   joango   ginen   jende   kopurua   zehaztu   behar   izan   genuen,   autobusak  kontratatu ahal izateko. Horretarako, gela bakoitzeko arduradunak deitu ziren. Hauek,  bere gelan zenbat ikasle joan behar zuten jakin behar zuten, lista hau egin eta hauen  datuak   bildu   behar   zituzten,   NANa   esate   baterako.   Baiezkoa   eman   zutenekin,   beste  batzar   bat egin  zen ibilbidea  zehazteko.  Azkenean Berna­Munich­Amsterdam­Praga­ Bruselas­Paris ibilbidea egitea aukeratu genuen, tartean, hainbat hiri gehiago bisitatuz,  Rottemburg, Heidelberg, Amberes edo Brujas besteak beste. Ibilbide hau aukeratzeko,  toki   bakoitzeko   bisita   gune   interesgarrien   ikerketa   egin   genuen,   museoak,  monumentuak,   gastronomia,   albergeak,   kultura…   Horretarako,   internetera   jo   genuen  gehienbat.   Lehengo   urteko   jendearekin   ere   hitz   egin   genuen   gertuagoko   iritzia  jasotzearren eta pista batzuk eman zizkiguten. Autobusak  kontratatzeko   gai  ginenean,  autobus  konpainia   ezberdinetara  deitu  genuen  merkeena edo egokiena zein zen jakiteko.  5 autobus eta 7 gidari eskaintzen  zizkigun  enpresa bat aurkitu genuen, eta  honekin egin genuen aurrera. Ibilbidea  ere  egokia iruditzen zitzaien, eta geuk jarritako baldintzak onartu zituzten, baita guk beraiek  jarritakoak ere. Bidaia egitea posible ahal izateko, dirua beharrezkoa genuen, eta zenbait ekintza  antolatu genituen dirua lortzearren. Lehena, eta askorengan ohikoa dena, gabon jaietan  bonboi salmenta egitea izan zen. “La Ponderosa” hornitzailearekin harremanetan jarri  ginen,   Ikastolarekin   harreman   zuzena   baitu.   Hango   langile   bat   etorri   zitzaigun  produktuen   aurkezpena   egitera,   eta   guk   denon   artean   ze   bonboi   mota   hartu   erabaki  genuen, baita kantitatea ere. Dirua lortzeko beste ekintza bat, rifak saltzea izan zen.  Rifen prozesua luzea izan zen. Lehenik eta behin, sagardotegi tolosar batekin hitz egin  genuen, saria han 2 lagunentzat bazkari edo afaria izatearren. Beraien onespena jaso  ondoren, boletoak diseinatu eta inprimategira bidali genituen. Beste ekintza batzuren  artean, Gabonetako Azoka Berezian, txistorra eta taloa saltzea izan zen. Taloak nola  egin   jakin   behar   izan   genuen   baten   amonaren   bitartez,   eta   irakasle   aplikatu   batek,  txistorra non erosi gomendatu zigun, merkeago izateagatik. Dirua   lortuta,   kutxan   kontu   korronte   bat   ireki   behar   izan   genuen,   kutxako  bulegoetara   joan   eta   hango   idazkari   batekin   harremanetan   jarriz.   Egindako   gastuak  ordaintzeko, bakoitzak bere diru kopurua sartu behar izan zuen, bere izena emanda data  jakin baterako. Hau egin eta gero, berriz ere ibilbideari heldu genion. Bisitatu behar genuen hiri  bakoitzeko mapak lortzea izan zen lehen helburua. Lehenik eta behin, internetetik atera  genituen mapa batzuk. Beste batzuetan, liburutegietan, herrialde jakin bateko gidatik  atera   genituen.   Falta   zitzaizkigunak,   Tolosako   Turismo   Bulegoarekin   hitz   egin,   eta  haiek   lortuko  zizkigutela  hitzartu  genuen.  Denak  lortuta,   bakoitzarentzat   kopia  bana  atera   genuen.   Horretaz   gain,   antolatzaileak   bildu   eta   toki   bakoitzeko   toki  interesgarrienak   markatu   genituen   mapan.   Horretarako,   internetera   jo   genuen   beste  behin. Museoetako prezioei buruzko informazioa ere lortu behar izan genuen. Gainera, 


museoren   bat   edo   bestean,   sarrerak   aurrez   hartu   genituen,   Heineken   edo   BMWen  adibidez. Ia egunero, autobus barnean egiten genuen lo. Autobus gidariekin hitz egin eta  hauek toki bakoitzean hori egiteko baimena eskatuko zutela esan ziguten, horretan gu  baino ohituagoak baitzeuden. Dutxatzeko egin behar genituen geldialdiak ere zehaztu  genituen,   horretarako,   hirietan   igerilekuak   non   zeuden   identifikatu   genituen,   haien  prezioak   jakinaraziz.   Amsterdamen   berriz,   aterpetxean   egin   behar   genuen   lo,  udaletxeak baimena ukatu baitzigun. Beraz, bertako aterpetxeen bila hasi ginen, sarean  berriz ere. Hainbat begiratu ostean, bai prezioari, kalitateari eta kokapenari begiratuta,  hoberena aukeratu genuen guztion artean. Gainera, lehengo urtekoak ere hara joan omen  ziren, eta gomendatu ziguten. Lan guzti honen ondoren, ahaztezina izango zaigun bidai bat egin genuen. Lan  mordoa egin behar izan genuen dena antolatzeko, baina bere esfortzua eskatu arren,  ilusio handiz egin genuen, eta horren erakusle izan zen dena ondo atera izana. Gainera,  jendeak ere eskertu zuen egindako lana eta berriz egiteko moduan geratu ginen.

Izarne Olano, Mikel Iraola eta Olatz Artola


8.ekarpena  

8. ekarpena da hau

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you