Page 1

PRAKTIKAREN TXOSTENA HELBURUAK: Praktika honen helburu nagusiak honako hauek dira: lehenengoa eta gure ustez garrantzitsuena, ADNaren erauzketa da. Praktikaren helburua gibelatik nahiz ziazerbeetatik ADNa ateratzea zen eta hori egitea lortu dugu. Beste helburu bat da biologiaren laborategian lantzen ikastea. Garrantzitsua da bertan lantzea zuk zure begiekin ikusten duzulako nola erauzten den ADNa eta ez argazki batean bezala ikusita. Prozesu guztia egiten duzu eta horrela askoz gehiago ikasten duzu praktika honi buruz. MATERIALAK(oilaskoaren gibelaren praktikan): - Oilasko-gibela - Saiodiak; saiodien euskarria - Pipetak - Morteroa - Alkohola, 96 gradu zentigradukoa - Beira-nahasgailua - Hauspeakin-ontziak - Probeta - Kloruro sodikoa (NaCl), 2 M - Harea - Iragazpen-zapia (zati bat) - Ontzien garbigarria MATERIALAK(ziazerben praktika): - 100 g ziazerba - Ura - Gatza - Bikarbonatoa - Ontzi-garbigailurako detergentea - 96 graduko alkohola - Irabiagailua - Iragazkia - Hauspeakin-ontziak - Probeta - Matrazea - Koilara eta beirazko zotza

GALDERAK:


1. Zelula zopa egitearen intentzioa zelulen banaketa eta hausketa zen hurrengo pausoak errazteko. Ziazerben kasuan irabiagailua erabili dugu morteroa erabiliz ia hautsezinak direlako ziazerbak. Gibelen kasuan ordea, morteroa eta labana erabili ditugu. 2. ADNa inguratzen duten lipido eta gantzak alde batera uzteko erabili dugu garbigarria. Eta gatza aldiz, nukleoa aske geratzeko erabili baitugu. 3. Alkohola gehitu dugu honen eta uraren interfasean bi geruza sortzeko. 4. Ura hotza egotea beharrezkoa da entzimek eta beste erreakzioek ADNa puskatu ez dezaten. Alkohola hotza egotea ere garrantzitsua da ADNa azakarrago prezipitatzeko. 5. Normalean ADN eta ARNa banatu egiten dira baina gure kasuan ez zen hori gertatu eta ez ziren banatu. 6. Bikarbonatoa gehitzen zaio landare ADNaren erauzketan erabiltzen den disoluzio lisikoan ADNa degradatzen ekiditen duelako. 7. Bai. Gauza asko antzekoak dira baino modu profesionalean entzimak botatzen dizkiote ADNa paretetatik errazago ateratzeko. 8. Ez. Ezingo genuke kode genetikoa aztertu, gure amaieran, atera egin den substantzian, ADNa eta ARa batera daudelako.

Adn erauzketa iñigo mikel (1)