Page 1

Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua

-ALTSASU-

\\zerbitzaria\ikastola\a) zuzendaria\ihp\15111azkena ihp 2007 berritua.doc

1


AURKIBIDEA



HISTORIA



KOKAGUNEA



TESTUINGURUAREN AZTERKETA 1234567-



IDEIAK o o o o o o o



KOKAPENA EZAUGARRI SOZIO-EKONOMIKOAK ZONALDEKO HEZKUNTZA ESKAINTZA ALDERDI ADMINISTRATIBOAK GURE HEZKUNTZA ESKAINTZA ESPAZIOAK LANGILEAK  DOZENTEAK  EZ DOZENTEAK  EGONKORTASUNA  ADINA

KALITATEAREN DEFINIZIOA EGINKIZUNA IKUSPEGIA ERAKUNDEAREN BALIOAK BALIOEN DEFINIZIOA EUSKARA ETA KULTURA OINARRI METODOLOGIKOAK

BALIABIDEAK o o o

FUNTZIONALAK ADMINISTRATIBO ETA KUDEAKETAKOAK LANGILEAK

\\zerbitzaria\ikastola\a) zuzendaria\ihp\15111azkena ihp 2007 berritua.doc

2


HISTORIA. DATU INTERESGARRIAK



1969: Olaztiko Ikastolaren sorrera



1971: Altsasuko Ikastolaren hasera “Lavadero”n



1972: Urdiaingo Ikastolaren hasera



1976: Aralarreko Mikel Donea Kooperatibaren sorrera



1979: Altsasuko Iñigo Aritza Ikastetxearen inaugurazioa



1981: Lehen OINEZ bateratua



1982: Ziordiko lehen ikasleen matrikulazioa



1985: Bi zonaldeen banaketa



1992: Urdiaingo Ikastolaren ixtea



1993: OINEZ-a Iñigo Aritzan



1995: DBH-ren ezarpena



1996: Altsasuko Ikastolaren 25. urteurrena



2005: Iñigo Aritzaren bigarren OINEZ-a

\\zerbitzaria\ikastola\a) zuzendaria\ihp\15111azkena ihp 2007 berritua.doc

3


KOKAGUNEA

1.1.-KOKAPENA I単igo Aritza Ikastolak bere baitan ondorengo herriak hartzen ditu: Urdiain, Olazti, Ziordia eta Altsasu. Egun, Olaztin eta Altsasun ditu bere egoitzak.

2.2.-EZAUGARRI SOZIOSOZIO-EKONOMIKOAK -Altsasu 7004 biztanle -Olatzagutia 1708 biztanle -Urdiain 638 biztanle -Ziordia 404 biztanle Lanpostu gehien sortzen duen sektorea bigarrena da, hau da, industria. Aipatzekoak dira batez ere: industria kimikoa, metalurgia, eraikuntza, garraio materiala... Altsasu industria gune garrantzitsua da. Nafarroa, Gipuzkoa eta Arabaren arteko komunikabide gune garrantzitsua da bai errepidez, bai trenbidez eta honek industria erakartzeko lurralde aproposa bihurtzen du.

\\zerbitzaria\ikastola\a) zuzendaria\ihp\15111azkena ihp 2007 berritua.doc

4


3.3.-ZONALDEKO HEZKUNTZA ESKAINTZA

-Altsasu:    

Udal Haurtzaindegia. D eredua. Haur eta Lehen Hezkuntzako Zelandi ikastetxe publikoa. A eta D ereduak. Bigarren Hezkuntzako Aralarreko Mikel Donea Ikastetxe publikoa. A eta D ereduak. “Corazonistas� ikastetxe erlijioso eta seminarioa. Haur Hezkuntza (B eredua) eta Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (A eredua). 2-16 urte.

-Olazti: 

Haur eta Lehen Hezkuntzako Domingo Bados ikastetxe publikoa. A eta D ereduak.



Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa. D eredua.



Ez dago eskaintzarik.

-Urdiain:

-Ziordi:

\\zerbitzaria\ikastola\a) zuzendaria\ihp\15111azkena ihp 2007 berritua.doc

5


4.4.-ALDERDI ADMINISTRATIBOAK Ikastolaren titulartasuna Aralarreko Mikel Donea Kooperatibaren esku dago eta honek bere estatutuetan ezarritakoa betez zuzentzen du berau. Estatuko hauetako I. Kapituluan definitzen dira identifikazio elementu orokorrak.

I. KAPITULUA Identifikaziorako datu orokorrak 1. Artikulua.Artikulua.- Izendapena eta legezko erregimena. ARALARKO MIKEL DONEAREN IKASLEEN GURASOEN IRAKASKUNTZARAKO SOZIETATE KOOPERATIBA izenarekin irakaskuntzarako Sozietate Kooperatiboa eratu zen 1976.eko ekainaren 1ean. Kooperatiba hau estatutu hauekin eta Nafarroako Kooperatibak arautzen dituen uztailaren 2ko 12/1.996 Foru Legearen arauekin gobernatuko da.

2. Artikulua. Artikulua.ikulua.- Xedea.Xedea.. Sozietate Kooperatiba honen xedea kultura eta heziketa sustatzea da. Horretarako, eta berdintasunaren printzipioa ezartzeko asmoz, Erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean arituko da. . Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntzako maila ezberdinetan eta bere egunean ofizialki edo pribatuki ezar daitezkeenetan sarbide izatea. . Euskara eta Euskal Kulturaren transmisio, garapen, normalizazio eta sustapenean konpromisoa hartzea. . Irakasleen etengabeko prestakuntza sustatzea, metodo didaktikoek egokitzeko eta irakaskuntza eguneratzeko. . Kooperatibaren menpeko ikastetxeko ikasle ohi eta beraien gurasoei, ikastolarekiko lotura eutsi dezaten, jarduerak antolatzea. . Instalakuntza eta ikastetxeko gainontzeko baliabide materialak hornitu eta egokitzea teknika eta sistema pedagogiko berriei. . Aurrekoetan aurrikusigabeko bestelako helburuak, beti ere, Zuzendaritza Kontseiluaren iritziz, Kooperatibak ekitea beharrezkoa bada.. . Erakunde pluralista, ez diskriminatzailea, demokratikoa eta autonomoa izatea. . Ikasleei, pertsona bere osotasunean kontsideratuz, baloreak eta baliabideak ematea : gaitasuna, adin ezberdinei eta etorkizuneko eskakizunei egokituko zaie.

\\zerbitzaria\ikastola\a) zuzendaria\ihp\15111azkena ihp 2007 berritua.doc

6


3. Artikulua. Iraupena. Kooperatibak iraupen mugagabea izanen du.

4. Artikulua. Jarduera esparrua. esparrua.- Elkartearen jarduera esparrua Nafarroa da. Hala ere, esparru honetatik kanpo ere harremanak edo jarduerak izan ahalko ditu.

5. Artikulua. Helbidea.Helbidea.- Elkarte honen helbidea honakoa da, Basomutur, z/g. Altsasu. Hala ere, Zuzendaritza Kontseiluak hala erabakitzen badu, udalerri honetako beste toki batera aldatu ahalko da. Helbide beste herri batera aldatzeko Batzarra Orokorraren onarpena beharko da.

6. Artikulua.autonomoak.Artikulua.- Talde autonomoak. - Irakaskuntza Kooperatiba honek hartzen duen jarduera esparruaren arabera, Kooperatiba honetako bazkideak bi talde autonomotan banatuko dira, biek jarduera berak egingo dituzte, Estatutu hauen 2. artikuluan ezartzen denaren arabera. Talde hauetako batean Altsasuko I単igo Aritza Ikastetxeko herrietako bazkideak egongo dira eta bestean Etxarri-Aranazko Andra Mari Ikastolako herrietako bazkideak. Talde hauetako Zuzendaritzako Organoetan, Zuzendaritza Kontseiluko kide bat egongo da gutxienez. Talde hauek ustiapen-kontu ezberdinak izango dituzte. Edozein modutan ere, Kooperatibaren ardura orokorra eta batasunak iraungo dute. Kooperatibako kontu-hartzaileek bi talde hauen ustiapen-kontu berezien kontrola eta ikuskapena egiteko ardura edukiko dute.

\\zerbitzaria\ikastola\a) zuzendaria\ihp\15111azkena ihp 2007 berritua.doc

7


5.5.-HEZKUNTZA ESKAINTZA

Ikastola herri ekimenezko ikastetxea da, Nafar Gobernuak kontzertaturikoa eta lerro bakarkotzat kalifikatua. Gure hezkuntza eskaintzak 2-16 urte bitarteko adineko ikasleak jasotzen ditu, hau da: -

HAUR HEZKUNTZA: 2-6 urte:  OLAZTI: 2 gela  ALTSASU: 4 gela

-

LEHEN HEZKUNTZA: 6-12 urte: • ALTSASU: 8 gela

-

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA: • ALTSASU: 5 gela

IKASLE KOPURUAREN BILAKAERA

350 300 250 200 150 100 50 0 71 /7 2 72 /7 3 73 /7 4 74 /7 5 75 /7 6 76 /7 7 77 /7 8 78 /7 9 79 /8 0 80 /8 1 81 /8 2 82 /8 3 83 /8 4 84 /8 5 85 /8 86 6 /8 7 * 87 /8 8 88 /8 9 89 /9 0 90 /9 1 91 /9 2 92 /9 3 93 /9 4 94 /9 5 95 /9 6 96 /9 7 97 /9 8 98 /9 9 99 /0 0 00 /0 O 1 1/ O O 2 2/ O 3

IKASLEAK

400

IKASTURTEAK *Etxarriko ikasleak Andra Marira pasatu ziren

\\zerbitzaria\ikastola\a) zuzendaria\ihp\15111azkena ihp 2007 berritua.doc

8


6.6.- ESPAZIO ETA INSTALAZIOAK o

Olaztiko Ikastola: bi gela, psikomotrizitate gela, bideo gela, irakasle gela, komunak eta jolastokia.

o

Altsasuko Ikastola, Haur Hezkuntza: lau gela, psikomotrizitate gela, bideo gela, irakasle gela, komunak eta jolastokia.

o

Iñigo Aritza, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: hamahiru gela, bikoizketetarako gela, informatika gela, liburutegia, laborategia, bi irakasle gela, Orientazio bulegoa, laguntza gela, bi tutoretza, eskola irratia, ekitaldi aretoa, teknologia tailerra, biltegia, idazkaritza, Zuzendaritza bulegoa, komunak, pilotalekua, bi kirol pista, berdegunea.

7.7.- LANGILERIA - DOZENTEAK: DOZENTEAK:

o o o o

Haur Hezkuntza: sei tutore Lehen Hezkuntza: zortzi tutore eta ingeleseko irakasle espezialista Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: bost tutore, ingeleseko irakasle espezialista, musika irakasle espezialista eta gorputz hezkuntza irakasle espezialista. Bi laguntza irakasle.

- EZ DOZENTEAK:

o o o o o

Orientatzailea Zuzendaria Bi administratzaile Bost autobús laguntzaile Lau garbitzaile

-

EGONKORTASUNA: BEHIN BETIKOAK

KONTRATUDUNAK

LANALDI OSOKOAK

LANALDI PARTZIALA

DOZENTEAK … 28

25

3

22

6

EZ DOZENTEAK 12

9

3

3

9

-

ADINA

TARTEAK

DOZENTEAK

EZ DOZENTEAK

20-30

2

-

31-40

7

6

41-50

15

4

4

2

28

12

51 >

Batezbestekoa 40 urte

9


IDEIAK

KALITATEAREN DEFINIZIOA:

I単igo Aritza Ikastola, ikasleak osotasunean heztea xedetzat duen hezkuntza ikastetxea da, pertsonaren alderdi guztiak kontutan hartuz: oreka emozionala, balore eta jarrera etiko eta sozialen onarpena, prestakuntza intelektuala, garapen fisikoa.... Ikastetxe euskalduna den heinean, bere ikasleak euskara eta euskal kulturaren ezagupen sakonez hornitu nahi ditu, berauekin lotura afektibo sakonak sortuz eta aldi berean inguruko eta mundu zabaleko hizkuntza eta kulturekiko jarrera irekiak sustatuz. Ikastola ikastetxe irekia, anitza, ez diskriminatzailea da, gizartean ematen diren aldaketa azkarrei eta heziketa premiei egokitzeko bertako profesionalen eguneroko prestakuntzaren bidez etengabeko bilakaeran ari dena, bertaratzen diren ikasleen aniztasunari erantzuten dakiena bere hezkuntza proiektuan integratuz. Eztabaida eta koordinazioa tresna nagusitzat hartuz, gure Ikastolak kudeaketa eta funtzionamendu eredu egoki eta eraginkorrak ezarri nahi ditu, bai erabakiak hartzerakoan edota ardurei aurre egiterakoan hezkuntza komunitateko kide guztien partaidetza sustatuz. Ekimen sozialetik sorturiko erakundea izaki, I単igo Aritza Ikastolak gizartean n eraginkorra izan nahi du hezkuntza, euskara eta euskal kulturaren esparruan, eta gainerako ikastolekin batera Euskal Herriko Eskola Nazionala osatu nahi du.

EGINKIZUNA



I単igo Aritza Ikastola kolektiboa, gurasoen irakaskuntza kooperatibaren jabetza, bere baitan Olatzagutia, Ziordia, Altsasu eta Urdiaingo eremu geografikoa biltzen duena, ikastetxe euskalduna, anitza, ez diskriminatzailea eta akonfesionala da, Euskal Herriko ingurune historiko, sozial, politiko ekonomiko eta kulturalean integratua.



Bere curriculum propioaren ildoak jarraituz, ikastola honen xedea ikaslearen erabateko prestakuntza da, pertsona arduratsu, autonomo, kritiko, parte hartzaile eta ondorengo ikasketak egiteko edo lan munduan sartzeko akademikoki eta linguistikoki egoki gaitua. Gainera, heziketa euskalduna eskaintzen die bere neska-mutilei, euskara bere komunikazio eta harreman tresna arrunt bilaka dadin.

10




Aipatutako helburuak lortzeko, I単igo Aritzak badu euskal kultura eta hizkuntzaren transmisio, garapen eta sendarpenean konprometitutako profesional talde egonkor eta prestatua. Bestalde, hezkuntza-komunitatea osatzen duten guraso, ikasle eta irakasleen inplikazioa erabatekoa da ikastetxearen egitasmoan.



Azkenik, ikastola behar diren bitarteko materialen jabe da eta metodologia motibatzaile eta erakina eta irakaskuntza esanguratsua lantzen ditu bere



ikasleen behar, aniztasun eta adin desberdinei egoki eta eraginkortasunez erantzuteko, eta talde-lana, elkarrizketa tolerantzia eta solidaritatea bezalako balore eta jokaera demokratikoak garatzeko.

IKUSPEGIA Euskara eta euskal kulturaren ezagutza eta horiekiko lotura afektibo sakona duten ikasleak heziko dituena, beti ere inguruko eta mundu zabaleko hizkuntza eta kulturarekiko jarrera irekiak sustatuz. Ikasleak osotasunean heziko dituena, pertsonaren alderdi guztiak kontutan hartuko dituena: oreka emozionala, balore etikoak, prestakuntza intelektuala, garapen fisikoa, gizarte baloreak... Gizartearen aurrean eraginkorra izango dena hezkuntza, euskara eta euskal kulturaren esparruan. Eztabaida, koordinazioa eta komunikazioaren bidez, erabakiak hartu eta ardurei aurre egiterakoan hezkuntza komunitateko kide guztien partaidetza sustatuko duena. Ikastetxe irekia, anitza eta ez diskriminatzailea, bere ikasleen aniztasunari aurre egiteko gaitasuna izango duena eta hauek bere hezkuntza proiektuan integratuko dituena.

11


ERAKUNDEAREN BALIOAK

1.1.-EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA. Euskara gure herriko hizkuntza izanik, Ikastolak euskaraz bizitzeko eskubide eta betebeharraren alde egiten du. Bere zeregina pertsonak heztea izanik, beste kultura eta hizkuntza batzuetara irekiak egonik ere, euskararen eta euskal kulturaren berezko nortasun eta idiosinkrasia izango ditu oinarri (ohitura, tradizio, historia...). Euskara eta euskal kulturaren ezagutza eta horiekiko lotura afektibo sakona duten ikasleak heziko dituena, beti ere inguruko eta mundu zabaleko hizkuntza eta kulturarekiko jarrera irekiak sustatuz. Ikastolak ikasle berrien euskalduntze prozesua burutuko du, horretarako murgiltze eredua jarraituko du eta lehenengo eskolatzeari arreta berezia eskainiko dio. Heziketa euskalduna eskainiko die bere neska-mutilei, euskara bere komunikazio eta harreman tresna arrunt bilaka dadin. Haurraren bizi soziala osatzen duten harremanetan euskararen erabilera bultzatuko du. Hizkuntzaren berreskurapen eta normalizazioa helburu izanik, kontzientziatze maila eta gure inguruko motibazioa landuko dituelarik.

2.-ANITZA, ANITZA, IREKIA ETA EZ DISKRIMINATZAILEA. DISKRIMINATZAILEA. I単igo Aritza Ikastola ikastetxe anitza eta irekia da, eta arrazoi ideologiko, erlijioso, politiko, sozial, ekonomiko, arrazako ... edo beste edozein arrazoi dela medio ez da inor diskriminatua izanen. Ikastola akonfesionala da, hezkuntza komunitateko kideen aukera filosofiko eta erlijioso guztiak errespetatu eta baloratuko ditu. Ikastolak norabide EZ diskriminatzailean lan eginen du, eta koheziketa benetakoa eta diskriminatzaile eraginkorra izan dadin ahaleginduko da. Ikastola urritasun fisiko nahiz psikikoak dituzten ikasleak integratzearen aldekoa da. da Eta nahiz eta integraziorako ikastetxe bat ez izan horrelako kasuak ahal dela hartuko dira.

3.-OINARRIZKO OINARRIZKO BALOREAK LANDUKO DITUENA. Ikastolak, bere ikasleei gizarte demokratiko baten oinarrizko baloreak transmitituko dizkie, hau da, besteekiko eta bere buruarekiko begirunea, askatasuna, ardura, norbere autonomia, solidaritatearen esanahia, gauzak ongi egin nahi izatea....eta gure gizartearen hobekuntzan parte hartzera konbidatuko die. die Ikasleei emango dien informazioa objektiboa izanen da, pixkanaka bakoitzak bere irizpideak izan ditzan eta errealitatearen analisia eginda erabaki arduratsuak har ditzaten. Ikasleak osotasunean heziko dituena, pertsonaren alderdi guztiak kontutan hartuko dituena: oreka emozionala, balore etikoak, prestakuntza intelektuala, garapen fisikoa, gizarte baloreak... Curriculum propioaren ildoak jarraituz, ikastola honen xedea ikaslearen erabateko prestakuntza da, pertsona arduratsu, autonomo, kritiko, parte hartzaile eta ondorengo ikasketak egiteko edo lan munduan sartzeko akademikoki eta linguistikoki egoki gaitua.

12


4.-PARTEHARTZEA PARTEHARTZEA Eztabaida eta koordinazioa tresna nagusitzat hartuz, gure Ikastolak kudeaketa eta funtzionamendu eredu egoki eta eraginkorrak ezarri nahi ditu, bai erabakiak hartzerakoan edota ardurei aurre egiterakoan hezkuntza komunitateko kide guztien partaidetza sustatuz. Ikastolak bere kide guztiek haren funtzionamenduan parte har dezaten eta lagundu dezaten zainduko du, guraso, irakasle edo ikasleak, irakaskuntza eta ikastetxean elkarbizitzaren garapen hobea errazteko. elkarbizitza Ekimen sozialetik sorturiko erakundea izaki, I単igo Aritza Ikastolak gizartean n eraginkorra izan nahi du. Haren kide guztiek parte hartu eta lagunduko dute bere funtzionamendu on eta gestio eraginkorrean , eta beste erakunde publiko nahiz pribatuekin elkarrekin lanean aritzeko. Hezkuntza-komunitatea osatzen duten guraso, ikasle eta irakasleen inplikazioa erabatekoa da ikastetxearen egitasmoan.

13


BALIOEN DEFINIZIOA

Balioak, berez, ez dira hezkuntza curriculum-ean lantzeko edukiak, eta balioez hitz egiteak, ez du gure ikasleek arlo horretan doktrinamendurik jasoko dutenik esan nahi ere. Balioetan hezteak aldiz, denboran irauten duen lana eskatzen du, balioak garatzeko guneak sortzea, ulertzen lagunduko duten jarrerak behatzea, azken batean, hezkuntza komunitatearen barnean eta nahita egindako planifikazio bati esker agertzen diren balio horiek bizitzea alegia. Honek guztiak, norberaren konpromisoaz gain, antolaketa eredu demokratiko eta partehartzailea eta ikerkuntzan, parte-hartzean, hausnarketan, kritikan eta irakaskuntza aktibo eta eraikitzailean oinarritutako ildo metodologiko argiak eskatzen ditu. AUTONOMIA Geure burua osotasunean sentitu eta bizitzeko gaitasuna da, ezaugarri fisiko, intelektual, emozional eta harremanezko bereziak dituen "ni" baten existentziaz jabe eta erantzule izanez, aukera eta erabaki pertsonal, profesional, akademiko... askeak hartuz eta burujabetasunez jokatuz.Autonomiaz ari garenean, hautatutako aukera garatzeko beharrezkoak diren ekimenak norberaren iritziz aurrera eramateko eta erantzukizunez bere gain hartzeko posibilitateaz ari gara, nola eremu pertsonalean nola giza edo lan arloan. Pertsona autonomoa izatea, norberaren bizitza, analisia, hausnarketa eta kontzientziaren bidez, era aktibo eta arduratsuan kudeatzeko gai izateko gaitasuna izatea da. Gainera, ideiak ekintza bihurtzeko gaitasuna izatea esan nahi du, hau da, nork bere helburuak zehaztu, proiektuak planifikatu eta kudeatu aurreikusitakoa lortzeko xedez. ERANTZUKIZUNA ERANTZUKIZUNA Erantzukizuna, norberaren erabakien ondorioak onartzeko eta norberaren ekintzen aurrean erantzuteko gaitasuna da. Era egoki eta eraginkorrean erabakitzeko trebezia da, hau da, gizarteko arauen eta oro-har onartutako "aurreikuspenen" mugen barruan. Pertsona erantzuleek, egoera ezberdinak era eraginkorrez baloratzeko eta kontsekuenteki erabakitzeko bitartekoak, jarrerak eta baliabideak dituzte, bizitzen dituzten esperientzietatik ikastea errazago gertatzen zaielarik. Erantzule izateak, egiten dugunak geure buruari dagokion eremua gainditzen duela eta besteengan eta inguratzen gaituenarengan ere eragina duela konturatzea dakar. Errealitate osoa jasotzen duen ingurua: naturari eta gauzei, beste pertsonei eta baita neuri ere. Geure inguruan gertatzen denaren erantzule eta protagonista gara.

14


TOLERANTZIA Tolerantzia, ezberdintasunaren aurrean errespetua eta begirunea agertzeko gaitasuna da, norberarengandik ezberdina den izateko eta jokatzeko modua edota zilegizko aniztasuna besteengan onartzeko jarrera moduan ulertua. Tolerantziaren xedea bizikidetza baketsua da, banakotasuna eta aniztasuna ezagutuz. Beren naziotasuna, erlijioa edota kultur ondarea dela eta ezberdin ikusten diren pertsonekin loturiko estereotipo edo aurreiritziak aurkitu eta baztertzeko aukera eskaintzen digu

tolerantziak.Hiru dira tolerantzia jarrerak sustatzeko eragitea komeni diren oinarrizko tasunak: a)Gizarte ezberdintasunak ulertzeko gaitasuna b)Estatus berdintasuna c)Adiskidetasun harremanak ezartzeko aukerak

ERRESPETUA Errespetua, gizarteari eta banakakoei datxezkien berezko eskubideak eta balioa ezagutzeko gaitasuna da. Eskubide eta balio hauek, pertsonak bizitzan maila altuagoko xede batekin konprometitzeko zio moduan ulertu behar dira. Eskubide intelektualekiko eta ideia orijinalekiko errespetua eta nazioarteko ezagutza, bazterketarik gabe ikusi behar dira. Bizitzaren handitasuna pertsona bakoitzarengan dago, eta beraz, edonork du errespetuz eta duintasunez bizitzeko eskubidea. Errespetua norberarengan hasten da. Errespetuaren abiapuntua, gizabanakoen izaera berezi eta bakarraren ezagutzan oinarritzen da. Norberaren ulermenarekin esperimentatzen da benetako auto-errespetua eta horregatik norberarenganako errespetuaren balioa garatzea da xedea, eguneroko bizitzan praktikara eramanez. AHALEGINA Ahalegina, geure alderik onena ateratzea ahalbideratzen duen gaitasuna da, burutzen dugun ekintzan gogo eta ahalegin guztia jarriz. Eusten eta amaieraraino iristen laguntzen digu, agertu daitezkeen zailtasun guztiak gaindituz, ezarri ditugun helburuak lortu arte. Ikasleak, sor dakizkieken zailtasun eta oztopoei aurre egiteko beharko dituzten gaitasunak garatzen laguntzeko estrategiaz eta baliabidez hornitzea da helburua, konformismoa edo ezintasuna, gauzak ez baloratzea eta horrekin batera beraietaz gozatzeko ezintasuna eta entusiasmo gabezia bezalako sentimenduen ondorio txarrak ekidinez, horrela, garapen pertsonalerako arriskutsuak izan daitezkeen jokabideak saihestuz.

AUTOAUTO-ESTIMUA

15


Auto-estimua, norberak bere buruarekiko duen jarrera da. Bizitzan zehar faktore ugariren eragina jasotzen duen prozesu dinamikoa da. Garrantzitsua da azpimarratzea haur baten auto-estimua, inguratzen duten baldintzen eta pertsonen arabera, aldakorra izan daitekeela. Gertakari baikorrek auto-estimu positiboa indartzen dute eta porrotek berriz autoestimu ezkorra pizten dute, biak aldi berean ere gerta daitezkeelarik eguneroko bizimoduan. Norberaren balorazio positiboa jasotzeak garapen psikologiko osasuntsu eta orekatua errazten du, bai bere inguruarekin, bai harremantzen den pertsonekin. Ekintza zehatzak sustatu behar dira, eskaintzen zaien heziketaren ondorioz ikasleek auto-estimu egokia gara dezaten.

LANKIDETZA Lankidetzaren helburua, giza harremanetan guztiek onurak jasotzea da eta elkarren arteko errespetuan oinarritzen da. Balioak, begiruneak, zaintzak eta parte-hartzeak eskaintzen dute lankidetza prozesua garatzeko beharrezkoa den abiapuntu oinarria. Lankidetzak, orekatasuna, gaikuntza, erraztasuna eta entusiasmoa bermatzen ditu. Bakoitzak urrats bat emateko, txikia bada ere, bitartekoak ezartzen ditu, gero urrats horiek guztiak baturik helburua lortzea ahalbideratu dezaten. Lankidetza posible da erraztasunez eta ez astuntasunez ematen denean. Eta erraztasunez emateak, zintzotasuna eta emankortasuna eskatzen ditu. Emankortasunak berriz, norbera beste guztien lankidetza jasotzeko gai egiten du. Norberak besteengan sinesten badu eta konfidantza erakusten badu, beraiengan ere sentimendu berberak eraikitzen ditu, eta honek errespetu, laguntza eta elkartasun giro aberasgarria sortzen du.

ELKARTASUNA Besteekin eskuzabalez erlazionatzeko gaitasuna da, pertsona bakoitzak bere burua den bezalakoa onartzea , bere desberdintasun eta mugak, alde positiboak eta negatiboak, auto-ezagueratik hasi jokaera koherentea izan eremu pribatuan, etxekoan eta publikoan eta erlazionatzen den pertsona guztiekin. Elkartasuna elkar ezagutze eta desberdintasunei errespetuen bidez garatu egiten da. Jarrera honek zera suposatzen du: tolerantzia eta ulermenetik pertsona guztiak, gizartearen balore nagusien edo “normala� edo onargarri ulertzen denaren barruan egon ala ez, onartu eta errespetatu egiten dituzten berdintasunezko harremanbaloreekin konpromisoa hartzen dugula.

16


SORMENA Egoera ezberdinei aurre egiteko norberak dituen baliabideak erabiltzeko gaitasuna da, aukerak sortuz eta konponbide berritzaileak bilatuz. Ikasleek lan eta ekimenei aurre egiteko egoerak sustatu behar dira, hauek aurrera eramateko era berriak bilatuz, ikerkuntza, aurkikuntza eta erantzun ezberdinen azterketa bultzatuz.

ZENTZU KRITIKOA Ingurune sozio-kulturalaren gaineko azterketak eta hausnarketak egiteko gaitasuna da, errealitatearen eta aldaketen inguruko beste ikuspegi batzuekiko jarrera malguak sustatuz.

Kritika eraikitzailea sustatu behar da, ikasleak gertaera ezberdinen aurrean beren jarrera aldatzeko eta beraien mugak ezagutuz beren inguruan aktiboki parte hartzeko gai izan daitezen.

OINARRI METODOLOGIKOAK



Metodologia ikasleen egitura psikologiko eta ezagupenetara egokitu beharko da.



Erabilitako metodoak ikasleen motibazioa bermatu beharko du.



Metodoa eraginkorra izango da, alegia, ikasketa funtzional eta eraginkorrak sortuko dituena. Buru lana oinarrizkoa da.



Ikasleak dakiena izanen da erabiliko den metodoaren abiapuntua, ikas prozesua esanguratsua izan dadin.



Erabiliko den metodoa bideratua egon beharko du ikasleak bere berezko estrategiak egin ditzan gaitzera bideratua egon beharko du, ondorioz gero eta autonomoagoa izan dadin eta, berau izan dadin bere ikas-irakas prozesuaren egilea.

 

Gogoeta pertsonala erraztuko du. Ikasleari gainerako ikaskide eta irakasleekin bere ikuspegiak alderatzeko aukera emanen dio.



Ikasleen aniztasuna kontuan hartu beharko du eta norberari arreta ematea izango du helburu.

17


BALIABIDEAK

FUNTZIONALAK:        

Kooperatibaren Estatutuak Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua Barne Araudia Proiektu kurrikulara eta programazioak Urteko Plangintza Orokorra eta Urteko Kudeaketa Plangintza. Urteko Memoria Nagusia EFQM prozesuak KEI proiektua

ADMINISTRATIBO ETA KUDEAKETAKOAK: 

Kudeaketa partehartzailea da. Ikastolak , bere bizitzako eremu guztietan. Hezkuntza Komunitatea osatzen duten sektore guztien partehartzea, inplikazioa eta kolaborazioa sustatuko ditu.



Kooperatibaren Estatutuetan eta Ikastolako Barne Araudian zehazturiko atribuzioetan oinarritzen da bere funtzionamendua.

PERTSONA BAKARREKO ORGANOAK -Zuzendaria -Tutorea -Etapako koordinatzailea -Orientatzailea -Ikasketa burua -Heziketa behar bereziak eta laguntza

ORGANO KOLEGIATUAK -Eskola kontseilua edo Gestio Batzordea -Zuzendaritza taldea -Klaustroa -Lan batzordeak -Gurasoen Batzordea -Asanblada Organoen betebeharrak Barne Araudian jasorik daude.

18


ANTOLAKETA ORGANIGRAMA

19


20

IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA  

IKASTOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you