ARITZKARIA 2004

Page 9

LIBURUAK 9

12 urtetik aurrera KIKA Supersorgina eta piratak. KNISTER. GERO Euskal liburuak Ondo pasa dezazula Kika super sorginarekin! Halako egun batean, bere ohe ondoan, magia liburu bat aurkitu zuenetik izugarri gustatzen zaio sorginkeriak egitea nahiz eta, egia esan, batzuetan bere arazoek ezusteko ondorioak izan... Abentura honetan, magia baliatuz, Kika antzinako itsasotzi pirata batera joaten da. Masail Bizartsu kapitain maltzurra eta bere tripulazioa aurkituko ditu eta aurre egin beharko die guztiei. Nor aterako da garaile?

HARRY POTTER ETA SUAREN KOPA. J.K.ROWLING. Elkar-Salamandra Udako oporrak dira eta Harry Potterek laster hasiko du laugarren ikasturtea Hogwartseko Azti eta Sorgin Eskolan. Hara joateko falta diren egunak zenbatzen ari da Harry: lan sorginkeria berriak izango ditu ikasteko, quidditchean ere jokatu beharko du, eta oraindik badu zer miatu eta aztertu Hogwartseko gazteluan. Baina Harry kontuz ibili beharko du, han ustekabeko arriskuak baitauzka zain… Oraindik ere J.K. Rowlingek harriturik eta liliratuta uzten gaitu ekintzaz beteriko bere narrazio aberatsaren indarrez. Son las vacaciones de verano y Harry Potter pronto comenzará el cuarto curso en al Escuela de magos y brujas de Hogwarts. Harry está contando los días que le faltan para ir allá: tendrá nuevos trabajos de magia para aprender, también jugará al quiddich y todavía tiene mucho que explorar y examinar en el castillo de Hogwarts. Pero Harry tendrá que andar con precaución, ya que le esperan distintos sorpresas peligrosas... J.K. Rowlingek todavia nos sorprende y maravilla con la fuerza de su rica narración llena de sucesos.

¡Que te diviertas con Kika Superbruja¡ Desde que un buen día se encontró un libro de magia junto a su cama, a Kika le encanta hacer hechizos, aunque la verdad es que a veces sus conjuros tienen consecuencias inesperadas... En esta aventura, gracias a la magia, Kika viaja en un antiguo barco pirata. Se encontrará con el pirata Cara Barbuda y su tripulación teniendo que hacerles frente a todos. ¿Quién vencerá?

SOINUJOLEAREN SEMEA. Bernardo Atxaga. Pamiela Liburu honek Bernardo Atxagaren aurreko guztiak hartzen ditu bere baitan. Irakurleek lehendik ere ezagunak zaizkien pertsonaiak eta gaiak aurkituko dituzte orrialde hauetan, eta, tarteka, Obabakoak edo Gizona bere bakardadean liburuen barruan sentituko dira. Aldi berean, ordea, berria egingo zaie dena: mundu zabalagoa eta sakonagoa aurkituko dute, giza esperientziari estutik lotzen zaiona. Bernardo Atxagak berak elkarrizketa batean adierazi zuen bezala: “ Orain arteko guztia sartu nahi dut liburu batean, eta nire idazle bizitzako atal bat itxi berriro hutsetik hasteko. Horrez gain, jakin- mina daukat, noraino irits ote naitekeen lehengo bideetatik, zer-nolako obra idatz dezakedan” Soinujolearen semea jakin-min horren emaitza da. Este libro de Bernardo Atxaga acoje todos los anteriores. En sus páginas el lector va a encontrar los personajes y temas ya conocidos por él, y entre tanto se sentirá inmerso en los libros anteriores: Obabakoak o Gizona bere bakardadean. Al mismo tiempo, en cambio, se le hará novedoso todo: encontrará un mundo más amplio y profundo, el que une estrechamente a la experiencia humana. El mismo Bernardo Atxaga lo explica así en una entrevista: “ Quiero introducir en un libro todo lo anterior, y cerrar un apartado de mi vida de escritor para empezar de nuevo de vacio. Además de eso, tengo curiosidad por saber hasta dónde hubiese podido llegar por el anterior camino qué tipo de obra hubiese podido escribir”


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.