Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua

Page 20

laborantzarako edo hirigintzarako sailak irabazteko nahiak, hezeguneak eta eremu endorreikoak lehortzea eta eraldatzea eragin dute. Ondorioz, barnealdeko hezeguneetan, dozena bat landare baskular mehatxatu zenbatu dira, horietako batzuk egoera larrian daude, eta beste batzuk oraindik ez dira katalogatu, nahiz eta oso bakanak izan, hala nola, Nymphaea alba, Berula erecta, Rhynchospora fusca edo Thalictrum flavum. — Orain arte kostaldeko, haranetako, arroetako, mendietako eta barnealdeko hezeguneetako flora mehatxatuaren ezaugarri batzuk aztertu ditugu. Inguru horietan, mehatxu-maila desberdinetan katalogaturik, 140 espezie baino gehiago daude. Barnealdeko hareatzetan, ibai-terrazetan eta oso gune termikoetan bizi diren hamar bat landare gehitu behar zaizkio aurreko taldeari. Guztira 152 espezie eta 5 populazio ditugu. Horiek dira, hain zuzen ere, indarrean dagoen Espezie Mehatxatuen (Landare Baskularrak) Euskadiko Zerrendan jasotzen direnak. FLORA BABESTEA Europan flora (eta fauna) babesteaz arduratzen den lehen nazioarteko ituna Bernako Hitzarmena da. Hiri horretan sinatu zen 1979ko irailaren 19an. Espainiar Estatuak 1986ko maiatzaren 13an berretsi zuen. “Babes bereziko flora-espezieak” deritzon atal bat du. Bertan ez da EAEn bizi den espezie bat ere sartzen. Espainiar Estatuan 1989. urtean argitaratu zen “natur guneak eta flora eta fauna basatia kontserbatzeko 4/1989 Legea, martxoaren 27koa”. Lege horrek espezieak babestea sustatzen du martxoaren 30eko 439/1990 Errege Dekretuaren bidez. Bertan “Espezie Mehatxatuen Katalogo Nazionala” arautu zen, eta katalogo horretan, lehenengo aldiz guri dagozkigun bi taxon sartu ziren, Armeria euscadiensis eta Thymus loscosii. Flora (eta fauna) babesteko legediak aurrera pauso handia eman zuen, “habitat naturalak eta fauna eta flora basatia kontserbatzeko Kontseiluaren 92/43/EEE Arteztaraua” argitaratu zenean. Estatuko legedian 1994ko ekainaren 9an sartu zen, eta ondoren 1997/1995 Errege Dekretuan. Azken horren II., IV. eta V. eranskinetan Europako Kontseiluaren Habitat Arteztarauan azaltzen ziren espezie berdinak ageri dira. Lege horiek hainbat babes-maila ezartzen dituzte Europan interesa duten landareentzat. Horien artean Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskularraren 14 taxon daude: – Sei taxon ageri dira II. eranskinean, “Kontserbatzeko kontserbazio-gune bereziak izendatzea beharrezkoa duten komunitatearen intereserako animalia- eta landare- espezieak”. Hurrengoak dira: Culcita macrocarpa, Narcissus asturiensis, Narcissus pseudonarcissus taldea, Soldanella villosa, Trichomanes speciosum eta Woodwardia radicans. – Bi taxon IV. eranskinean daude, “Babes zorrotza behar duten komunitatearen intereserako animalia- eta landare-espezieak” Narcissus triandrus –triandrus subsp.– eta Spiranthes aestivalis espezieak dira. – Sei taxon V. eranskinean daude, “Naturan biltzeko eta ustiatzeko kudeaketa-neurriak izan ditzaketen komunitatearen intereserako animalia eta landare-espezieak”. Hurrengoak dira: Arnica montana, Diphasiastrum alpinum, Gentiana lutea, Huperzia selago, Lycopodium clavatum eta Narcissus bulbocodium.

SARRERA • INTRODUCCIÓN

23


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.