Page 1

FLORA VASCULAR AMENAZADA en la Comunidad Autónoma del País Vasco

Euskal Autonomia Erkidegoko FLORA BASKULAR MEHATXATUA

Euskal Autonomia Erkidegoko

FLORA BASKULAR MEHATXATUA

FLORA VASCULAR

A M E N A Z A D A en la Comunidad Autónoma del País Vasco

ISBN: 84-457-2252-2

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

Salneurria / P.V.P.: 30 e

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE Y ORDENACIÓN DEL TERRITORIO


Euskal Autonomia Erkidegoko

FLORA BASKULAR MEHATXATUA

FLORA VASCULAR A M E N A Z A D A en la Comunidad Aut贸noma del Pa铆s Vasco


Euskal Autonomia Erkidegoko

FLORA BASKULAR MEHATXATUA

FLORA VASCULAR A M E N A Z A D A en la Comunidad Autónoma del País Vasco

EGILEAK Pedro Ma Uribe-Echebarría (Testuak) & Iñaki Zorrakin (Marrazkiak) 130 espezie Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak 1998ko uztailaren 10ean emandako Aginduaren bidez katalogatuak

Juan Antonio Campos (Testuak) & Ángel Domínguez (Marrazkiak) 21 especie Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak 2003ko maiatzaren 20an emandako Aginduaren bidez katalogatuak

AUTORES Pedro Ma Uribe-Echebarría (Textos) & Iñaki Zorrakin (Ilustraciones) 130 especies catalogadas en la Orden de 10 de julio de 1998 del Consejero de Industria, Agricultura y Pesca

Juan Antonio Campos (Textos) & Ángel Domínguez (Ilustraciones) 21 especies catalogadas en la Orden de 20 de mayo de 2003 del Consejero de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE Y ORDENACIÓN DEL TERRITORIO

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

Vitoria-Gasteiz, 2006


URIBE-ECHEBARRIA, Pedro Mª Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua / egileak, Pedro Mª Uribe-Echebarria, Juan Antonio Campos (testuak) ; Iñaki Zorrakin, Ángel Domínguez (marrazkiak) = Flora vascular amenazada en la Comunidad Autónoma del País Vasco / autores, Pedro Mª Uribe-Echebarria, Juan Antonio Campos (textos) ; Iñaki Zorrakin, Ángel Domínguez (ilustraciones). – 1. argit. = 1ª ed. – Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 2006 p. ; cm. ISBN 84-457-2252-2 1. Flora-Euskadi. I. Campos, Juan Antonio. II. Euskadi. Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio. III. Título. IV. Título (castellano) 581.9(460.15)

Argitalpena / Edición:

1.a, 2006ko urtarrila / 1.a enero 2006

Ale-kopurua / Tirada:

2.000 / 2.000 ejemplares

©

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio

Argitaratzailea / Edita:

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Zuzendaritza eta koordinaketa: Dirección y coordinación:

Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza Dirección de Biodiversidad y Participación Ambiental

Egileak / Autores:

Pedro Ma Uribe-Echebarría (130 espezie / especies) Juan Antonio Campos (21 espezie / especies)

Marrazkiak / Ilustraciones:

Iñaki Zorrakin (130 espezie / especies) Ángel Domínguez (21 espezie / especies)

Maketazioa / Maquetación:

José Luis Casado González

Fotokonposaketa / Fotocomposición:

Composiciones RALI, S.A. Particular de Costa, 8-10 - 7ª - 48010 Bilbao

Inprimaketa / Impresión:

Estudios Gráficos ZURE, S.A. Carretera Lutxana-Asua, 24 A - Erandio-Goikoa (Bizkaia)

ISBN:

84-457-2252-2

LG / D.L.:

BI-290-06


ESKERRAK IÑAKI ZORRAKIN ALTUBERI

A IÑAKI ZORRAKIN ALTUBE

Iñaki Zorrakinen marrazkiak dituen hamar liburuetako bat da hau. Liburu honetarako kolorezko 136 lamina egin zituen, 1998an lehen “Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda” hartan gehitutako 130 espezie eta 6 populazioei zegozkienak. Bere lan haren zuzenketak ardura handiz eta zorrotzez egin zituen 2003ko martxoan.

Este es uno de los más de diez libros en cuyas páginas pueden verse hoy dibujos de Iñaki Zorrakin. Para esta ocasión hizo 136 láminas a color, correspondientes a las 130 especies y 6 poblaciones que se incluyeron en el año 1998 en el primer “Catálogo Vasco de Especies Amenazadas de la Fauna y Flora, Silvestre y Marina (FloraVascular)”. De las correcciones a su propio trabajo se ocupó con su esmero y meticulosidad habituales en el mes de marzo del año 2003.

Iñakik ezin izan zuen ondoren Katalogoa gehiago handitu (hogeiren bat espezie), 2004ko otsailaren 24an heriotza eragin zion gaitz larriak jota baitzegoen. Garbi dago, ordea, liburuaren zatirik handiena haren ondo egiteaz beterik dagoela; izan ere, bertan uztartu ziren bere biologia-prestakuntzaren zorroztasuna, naturari zion maitasun eta errespetua eta, gazte-gaztetatik marrazten zituen izakiak; bere jaioterri Santurtzin egindakoak, ibaiaren ezkeraldean, Serantes mendiaren hegaletan, bere betiko mendia, non bere errautsek lekua hartu baitzuten.

Iñaki no pudo participar en la posterior ampliación del Catálogo (una veintena de especies), al estar afectado por la cruel enfermedad que el día 24 de febrero del año 2004 puso fin a su vida. Pero está claro que la mayor parte de este libro está impregnada de su buen hacer, en el que se aunaban el rigor de su formación como biólogo y su enorme amor y respeto por la Naturaleza y los seres que dibujaba desde su juventud, allá en su Santurtzi natal, por la margen izquierda de la ría y las laderas del Serantes, su monte de siempre, en el que se esparcieron sus cenizas.

Liburu hau zabaltzen duten lagunak ziur egon daitezke Iñaki Zorrakinek bere ahalegin, sentikortasun eta marraztutako landare bakoitzarekiko maitasun guztia jarri zuela lamina bakoitzean. Ziur zegoen inguruko gauzak eta izakiak (pertsonak, animaliak, landareak, paisaiak…) ezagutuz haiek hobeto maitatzen ikasten dela. Irudigile gisa egiten zuen lanarekin eta bere bizitzarekin eredu bikaina utzi zigun guztioi.

Las personas que abran este libro pueden estar seguras de que Iñaki Zorrakin puso en cada lámina todo su esfuerzo, sensibilidad y amor por cada una de las plantas que dibujó. Él estaba convencido de que conociendo a los seres y cosas que nos rodean (personas, animales, plantas, paisajes…) se aprende a amarlos mejor. Nos dejó a todos un gran ejemplo con su obra como ilustrador, y con su propia vida.

Beste hainbat lagunekin batera, Iñaki 19 urtez ezagutzeko pribilegioa eduki dut; 1985 ezkeroztik, Araban bizi izan zen urteetan, alegia. Garai horretan eztabaidak, lan gogor eta ederrak, ikastaroak, ibilaldiak eta dibulgaziozko egitarauak egin nituen harekin. Horregatik, liburu hau egin dutenen izenean, nire eskerrik beroena eman nahi diot Iñaki Zorrakin Altuberi.

Junto a un puñado de amigos, he tenido el privilegio de conocer a Iñaki durante 19 años, los que vivió en Álava, desde que se vino en marzo de 1985. En ese tiempo pude compartir con él discusiones, duros y hermosos trabajos, cursillos, excursiones y programas divulgativos. Por eso quiero expresar hoy, en nombre de quienes han hecho posible este libro, mi agradecimiento más sincero a la gran persona que fue Iñaki Zorrakin Altube.

Pedro Ma Uribe-Echebarría Díaz Vitoria-Gasteizen, 2004ko martxoaren 30ean

Pedro Ma Uribe-Echebarría Díaz Vitoria-Gasteiz, 30 de marzo de 2004

7


Eskerrak Nire eskerrik beroena Iñaki Aizpuru, Carlos Aseginolaza eta Pello Urrutiari, beraiekin hartu bainuen parte, 1997an, Arabako Natur Institutuaren eta Aranzadi Zientzi Elkartearen izenean, indarrean den Arriskuan dauden “Espezieen Euskadiko Zerrenda” (Landare Baskularrak) horren oinarri izango zen proposamena osaketan. Argitaratu gabeko txosten horrek landareen banaketa, ekologia eta problematikari buruzko atalak erredaktatzeko erabili ditudan ezinbesteko datuak jasotzen ditu.

Agradecimientos Mi más sincero agradecimiento para Iñaki Aizpuru, Carlos Aseginolaza y Pello Urrutia, con quienes participé en 1997 (en nombre del Instituto Alavés de la Naturaleza y la Sociedad de Ciencias Aranzadi) en la elaboración de la propuesta que sirvió de base al vigente “Catálogo Vasco de Especies Amenazadas” (Flora Vascular). Dicho informe inédito contiene los datos esenciales que me han servido para redactar los capítulos sobre distribución, ecología y problemática de las plantas.


AURKEZPENA

PRESENTACIÓN

“Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan (Flora Baskularra)” jasotzen diren espeziei buruzkoa da liburu hau; eta horretan interesatuta daudenek EAEko lurraldeetan katalogatuta dauden landareak ezagutu ahal izatea da liburu honen xedea. Horretarako, espezie bakoitzaren deskribapena eta koloretako irudia daude, banakako fitxetan antolatuta eta mehatxu-mailaren arabera ordenatuta.

Este libro trata de las especies catalogadas en el vigente “Catálogo Vasco de Especies Amenazadas (Flora Vascular)”. El objetivo es ayudar a reconocer las plantas catalogadas en los territorios de la CAPV, por medio de textos con las descripciones y láminas a color, que se agrupan en forma de fichas individuales, ordenadas por grado de amenaza.

Testuak beharrezko datuak ematen ditu, koloretako irudien laguntzaz, katalogatutako landarearen morfologia eta biologia zein den jakiteko. Ondoren, landareen banaketaren informazioa ematen digu, banaketa orokorrari dagokiona, bai eta EAEko eta inguruko lurraldeei dagokiena ere. Horrez gain, espezieen beharrizan ekologikoei buruzko aipamen txikia egiten da. Mapatxo sinple batek gure autonomia erkidegoan landareak duen banaketa adierazten digu, landareen kokapen zehatza inoiz ere eman ez den arren. Halaber, landare bakoitzaren arazo zehatzak aztertzen dira, eta espeziea kontserbatzeko aipamen batzuk ere egiten dira.

Los textos informan de la morfología y biología de cada planta catalogada, así como de su distribución, tanto a nivel general como en el ámbito de la CAPV y territorios cercanos. También sobre los requisitos ecológicos de las especies consideradas. Los mapas ayudan a dar una idea de la distribución de las plantas en esta comunidad autónoma, aunque, lógicamente, no se detalla en ningún caso la localización exacta de las plantas. Asimismo, se aborda la problemática concreta de cada planta, haciéndose algunas observaciones orientadas a su conservación.

Liburuan aipatzen da landare bakoitzari kategoria edo mehatxu-maila zehatza egokizea oso zaila dela, landarearen banaketa, eskualdean edo eremu osoan, oso ezberdina delako. Landare bat mundumailan oso bakana izan daiteke, bere banaketa-eremu globala oso txikia delako(beraz, babes-erregimen internazionaletan mehatxu maila handia ezartzen zaio); baina bizi den eremuan populazio oparo asko izan ditzake, eta litekeena da populazio horiek epe ertainean arrisku larririk ez izatea (beraz, eskualdearen ikuspegitik bakanak dira). Hori gertatzen zaio Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko endemismoa den Armeria euscadiensis espezieari; hori Estatuko Flora Baskularraren Zerrenda Gorriaren arabera, Kaltebera da, eta Euskal Katalogoan,ordea, Bakana, hau da, arrisku-maila txikiagokoa. Kontrakoa gertatzen zaio Diphasiastrum alpinum likopodio txikiari; hori EAEn Galtzeko Arriskuan dago, ezagutzen diren populazioak oso-oso txikiak direlako. Europa-mailan, ostera, ipar hemisferioko eskualde askotan zabalduta dagoenez, naturan biltzeko eta ustiatzeko kudeaketa-neurriak izan ditzaketen espezieen artean bsino ez da ageri.

Así, se comenta en el libro lo difícil que resulta asignar una categoría o grado de amenaza a cada planta, pues las circunstancias varían mucho si se examinan con una óptica regional, o a nivel de todo el área de distribución de la especie. Plantas muy raras a nivel mundial (valoradas en altos grados de amenaza en regímenes internacionales), pueden ser simplemente raras a nivel regional, por albergar un buen número de poblaciones y sin embargo no correr graves riesgos a medio plazo. Es el caso de Armeria euscadiensis, endémica de las costas de Bizkaia y Gipuzkoa, catalogada como Vulnerable en La Lista Roja de la Flora Vascular del Estado, mientras que en el Catálogo Vasco se considera menos amenazada, y figura en la categoría de Raras. En el extremo opuesto están especies como el pequeño licopodio Diphasiastrum alpinum, catalogado como En Peligro de Extinción en la CAPV, por la extrema pequeñez de sus poblaciones conocidas, mientras que a nivel europeo sólo se contempla entre las especies cuya recogida y explotación pueden ser objeto de medidas de gestión, al estar repartido por amplias regiones del hemisferio norte. AURKEZPENA • PRESENTACIÓN

11


Ezinbeztekoa da azpimarratzea Eusko Jaurlaritzak gai honi buruz agertu duen sentsibilizazioa eta kezka internazionala ere bere bihurtu duela. Horren adibide EAEko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legea; hori izan zen oinarria Basa eta Itsas Faunaren eta Floraren “Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoa” egiteko. Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Arabako Naturaren Institutuko botanikari talde batek proposamen bat egin ostean, Naturaren Kontserbaziorako Kontseilu Aholkulariak –Naturzaintzak–, EAEko flora baskularraren 130 espezie eta 6 populazio Zerrendan sartzeko txostena egin zuen. EAEn azken urteotan egindako flora azterketen ondorioz Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak flora baskularreko 21 espezie berri sartu zituen eta EAE osora hedatu zuen aurrez kontuan hartutako populazioa duen beste espezie bat. Hala, 152 espezie eta 5 populazio aurkituko ditugu, egun, Zerrenda horretan. Espezie horiek 4 taldetan sartu dira. Talde horiek, mehatxu-maila handienetik txikienera, ondorengoak dira: Galtzeko Arriskuan (7 espezie katalogatu dira), Kalteberak (37 espezie katalogatu dira), Bakanak (83 espezie eta 2 populazio katalogatu dira) eta Interes Berezikoak (25 espezie eta 3 populazio katalogatu dira).

Creo que es de justicia destacar la sensibilización del Gobierno Vasco y su incorporación a la preocupación internacional, mediante la aprobación de la Ley 16/1994, de 30 de junio, de conservación de la naturaleza del País Vasco, que propició la realización del “Catálogo Vasco de Especies Amenazadas” de la Fauna y Flora, Silvestre y Marina. Se incluyeron en dicho Catálogo 130 especies y 6 poblaciones de la flora vascular del País Vasco, tras estudiar el Consejo Asesor de la Conservación de la Naturaleza-Naturzaintza la propuesta elaborada por un equipo de botánicos de la Sociedad de Ciencias Aranzadi y del Instituto Alavés de la Naturaleza. Como consecuencia de diversos estudios florísticos realizados en la CAPV en los últimos años, en mayo de 2003 el Departamento de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente incluyó 21 nuevas especies de flora vascular y amplió la catalogación a toda la Comunidad Autónoma de otra especie con una población ya incluida anteriormente. Nos encontramos, pues, con un Catálogo que consta actualmente de 152 especies y 5 poblaciones. Dichas especies se han incluido en cuatro grupos que, de mayor a menor grado de amenaza, son: En Peligro de Extinción (7 especies catalogadas), Vulnerables (37 especies catalogadas), Raras (83 especies y 2 poblaciones catalogadas) y de Interés Especial (25 especies y 3 poblaciones catalogadas).

Edonola ere, indarrean dagoen “Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoa”, lehen pausua da EAEko landareak legez babesteko, helburu hori lortzen lagunduko digute hainbat agentek eta berreskuratzeeta kontserbazio-planek; horrela, etorkizunean posible izango da landare batzuen mehatxu-mailak aldatzea, eta oraindik katalogatu gabe dauden beste batzuk legez babesteko katalogoan sar daitezen, legez babestuak izateko.

El “Catálogo Vasco de Especies Amenazadas” es un primer paso de cara a la protección legal de las plantas en la CAPV, un objetivo en cuya consecución nos ayudarán las aportaciones de los diferentes agentes y los planes de conservación y recuperación, de forma que en el futuro puedan variarse las categorías de amenaza de algunas plantas y que otras no catalogadas sean incluidas para su protección legal.

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailburua Consejera de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio

12

AURKEZPENA • PRESENTACIÓN


AURKIBIDEA / ÍNDICE

1

SARRERA / INTRODUCCIÓN ................................................................ 17

2

GALTZEKO ARRISKUAN / EN PELIGRO DE EXTINCIÓN ....................... 37 Antennaria dioica ........................................................................... Diphasiastrum alpinum .................................................................. Eriophorum vaginatum ................................................................... Genista legionensis ......................................................................... Matricaria maritima ........................................................................ Pentaglottis sempervirens ............................................................... Ranunculus amplexicaulis ..............................................................

3

KALTEBERAK / VULNERABLES .............................................................. 53 Alyssum loiseleurii ......................................................................... Apium graveolens ........................................................................... Apium inundatum .......................................................................... Cardamine heptaphylla .................................................................. Carex hostiana ................................................................................ Chamaesyce peplis ......................................................................... Culcita macrocarpa ........................................................................ Dactylorhiza markusii .................................................................... Drosera longifolia ........................................................................... Epilobium angustifolium ................................................................. Festuca rubra .................................................................................. Festuca vasconcensis ...................................................................... Frankenia pulverulenta ................................................................... Galium arenarium .......................................................................... Genista florida ................................................................................ Geum rivale ................................................................................... Halimium lasianthum ..................................................................... Honckenya peploides ..................................................................... Hugueninia tanacetifolia ................................................................ Koeleria albescens .......................................................................... Lathyrus vivantii ............................................................................. Limonium humile ........................................................................... Limonium ovalifolium .................................................................... Medicago marina ........................................................................... Ononis natrix ................................................................................. Orchis italica .................................................................................. Primula farinosa ............................................................................. Pyrola minor ................................................................................... Salicornia obscura .......................................................................... Salicornia ramosissima ................................................................... Senecio carpetanus ......................................................................... Solidago virgaurea .......................................................................... Suaeda albescens ........................................................................... Suaeda maritima ............................................................................. Thelypteris palustris ........................................................................ Thymelaea coridifolia ..................................................................... Zostera noltii ..................................................................................

4

38 40 42 44 46 48 50

54 56 58 60 62 64 66 68 70 72 74 76 78 80 82 84 86 88 90 92 94 96 98 100 102 104 106 108 110 112 114 116 118 120 122 124 126

BAKANAK / RARAS ............................................................................. 129 Aconitum anthora ........................................................................... Aconitum variegatum ..................................................................... Arenaria erinacea ........................................................................... Arenaria vitoriana ........................................................................... Armeria euscadiensis ......................................................................

130 132 134 136 138

AURKIBIDEA • ÍNDICE

13


Arnica montana .............................................................................. Asperula hirta ................................................................................. Aster alpinus ................................................................................... Aster willkommii ............................................................................ Bartsia alpina .................................................................................. Berberis vulgaris ............................................................................. Botrychium lunaria ......................................................................... Carlina acaulis ................................................................................ Carpinus betulus ............................................................................. Centaurea lagascana ....................................................................... Cicerbita plumieri ........................................................................... Cirsium heterophyllum ................................................................... Cistus crispus .................................................................................. Cochlearia aragonensis ................................................................... Coeloglossum viride ....................................................................... Crepis pyrenaica ............................................................................. Daphne cneorum ........................................................................... Drosera intermedia ......................................................................... Dryopteris carthusiana .................................................................... Dryopteris submontana .................................................................. Ephedra nebrodensis ...................................................................... Epipactis palustris ........................................................................... Erinacea anthyllis ........................................................................... Erodium daucoides ......................................................................... Erodium glandulosum ..................................................................... Fraxinus ornus ................................................................................ Galium boreale .............................................................................. Galium pyrenaicum ........................................................................ Genista eliassennenii ...................................................................... Genista micrantha .......................................................................... Gentiana ciliata .............................................................................. Gentiana lutea ................................................................................ Geranium cinereum ....................................................................... Gypsophila repens .......................................................................... Hymenophyllum tunbrigense ......................................................... Iris latifolia ..................................................................................... Juncus acutus ................................................................................. Lavatera arborea ............................................................................. Littorella uniflora ............................................................................ Lomelosia graminifolia ................................................................... Luzula nutans ................................................................................. Lycopodium clavatum .................................................................... Menyanthes trifoliata ...................................................................... Narcissus triandrus ......................................................................... Nepeta tuberosa ............................................................................. Nigritella gabasiana ........................................................................ Olea europaea ................................................................................ Ononis fruticosa ............................................................................. Osmunda regalis ............................................................................ Pedicularis foliosa .......................................................................... Pedicularis tuberosa ....................................................................... Petrocoptis lagascae ....................................................................... Petrocoptis pyrenaica ..................................................................... Potentilla fruticosa .......................................................................... Prunus lusitanica ............................................................................ Pulsatilla alpina .............................................................................. Ranunculus aconitifolius ................................................................ Ranunculus auricomus ................................................................... Salicornia dolichostachya ...............................................................

14

AURKIBIDEA • �NDICE

140 142 144 146 148 150 152 154 156 158 160 162 164 166 168 170 172 174 176 178 180 182 184 186 188 190 192 194 196 198 200 202 204 206 208 210 212 214 216 218 220 222 224 226 228 230 232 234 236 238 240 242 244 246 248 250 252 254 256


Salicornia lutescens ........................................................................ Sarcocornia perennis ...................................................................... Saxifraga clusii ............................................................................... Saxifraga conifera ........................................................................... Saxifraga longifolia ......................................................................... Saxifraga losae ................................................................................ Scorzonera aristata ......................................................................... Sempervivum vicentei .................................................................... Silene ciliata ................................................................................... Soldanella villosa ........................................................................... Sonchus maritimus ......................................................................... Sorbus hybrida ............................................................................... Sorbus latifolia ................................................................................ Spiranthes aestivalis ........................................................................ Tofieldia calyculata ........................................................................ Tozzia alpina .................................................................................. Triglochin palustris ......................................................................... Trollius europaeus .......................................................................... Utricularia australis ........................................................................ Viola biflora .................................................................................... Viola bubanii ..................................................................................

5

INTERES BEREZIKOAK / DE INTERÉS ESPECIAL ..................................... 301 Allium victorialis ............................................................................ Antirrhinum braun-blanquetii ......................................................... Armeria arenaria ............................................................................. Armeria cantabrica ......................................................................... Armeria pubinervis ......................................................................... Buxus sempervirens ........................................................................ Frankenia laevis .............................................................................. Herniaria ciliolata ........................................................................... Himantoglossum hircinum ............................................................. Huperzia selago ............................................................................. Ilex aquifolium ............................................................................... Narcissus asturiensis ....................................................................... Narcissus bulbocodium .................................................................. Narcissus grupo pseudonarcissus..................................................... Ophioglossum vulgatum ................................................................. Paris quadrifolia ............................................................................. Pinguicula lusitanica ...................................................................... Pinus halepensis ............................................................................. Quercus coccifera .......................................................................... Quercus robur ................................................................................ Quercus suber ................................................................................ Satureja montana ............................................................................ Sideritis ovata ................................................................................. Taxus baccata ................................................................................. Thymus loscosii .............................................................................. Trichomanes speciosum ................................................................. Veratrum album .............................................................................. Woodwardia radicans .....................................................................

6

258 260 262 264 266 268 270 272 274 276 278 280 282 284 286 288 290 292 294 296 298

302 304 306 308 310 312 314 316 318 320 322 324 326 328 330 332 334 336 338 340 342 344 346 348 350 352 354 356

BANAKETA-MAPAK / MAPAS DE DISTRIBUCIÓN ................................. 359 Galtzeko Arriskuan / En Peligro de Extinción ................................. Kalteberak / Vulnerables ................................................................ Bakanak / Raras .............................................................................. Interes Berezikoak / De Interés Especial .........................................

361 363 370 385

AURKIBIDEA • ÍNDICE

15


1

Sarrera Introducci贸n


La Comunidad Autónoma del País Vasco es un territorio que, aunque de extensión reducida, 7.268 km2, presenta una gran variedad de ambientes ecológicos que hacen que su patrimonio florístico sea especialmente rico en el ámbito de la Comunidad Europea. En lo que a las plantas vasculares se refiere, cuenta al menos con 2.300 táxones distintos a nivel subespecífico lo que comparado con países más extensos como Holanda (1.220 táxones), Gran Bretaña (1.620 táxones) o Alemania (2.680 táxones), e incluso con los territorios de mayor riqueza en especies, como España (8.000 táxones), Italia (5.600 táxones), Francia (4.630 táxones) o Grecia (5.000 táxones), puede darnos una idea de la riqueza florística, en términos de plantas vasculares por unidad de superficie, en nuestro territorio. Llegados a este punto hay que señalar que en los próximos cincuenta años, si no cambia la tendencia actual, pueden desaparecer en todo el mundo unas sesenta mil especies de plantas vasculares, es decir, la cuarta o quinta parte de todas las especies conocidas. Por ello se multiplican los esfuerzos a todos los niveles, con el ánimo de invertir los procesos que provocan la pérdida de estos recursos genéticos y, en suma, de la biodiversidad existente. LA FLORA EN LA CAPV La evolución de la flora se remonta varios miles de millones de años, a través de las distintas eras geológicas. Con el discurrir de los milenios, han sido las fanerógamas, o plantas con flores, el grupo de más éxito y, sobre todo a partir de la era terciaria, las que forman la mayor parte de la vegetación terrestre. En lo que al continente Europeo se refiere, parece ser que durante el terciario o al menos durante algunos períodos del mismo, estuvo cubierto por una vegetación dominada por bosques laurifolios, semejante a la que ahora podríamos encontrar en las zonas subtropicales o mediterráneas húmedas y templadas. Es posible que los encinares cantábricos, la presencia del laurel y el olivo silvestre o los helechos subtropicales costeros tengan que ver con reliquias de la vegetación dominante en Europa durante esa era. En cambio, durante el cuaternario se alternaron grandes períodos fríos, en los que la vegetación arbórea no existía o apenas estaba representada en nuestras latitudes, con otros en los que al dulcificarse el clima, los bosques volvían a recuperar territorios antes perdidos. Al parecer, nos encontramos en uno de esos períodos, que se inicia con el retroceso de los últimos glaciares, hace unos diez mil años, prácticamente en paralelo con la expansión de los asentamientos humanos. En consecuencia, la actividad humana ha condicionado en buena medida la distribución de las distintas especies. Esta influencia creciente no ha tenido, sin embargo, un desarrollo lineal, bien al contrario, presenta unos puntos de inflexión de los que los más importantes para comprender la situación actual de la flora son: — El desarrollo de la ganadería y de la agricultura, que crean la necesidad de terrenos desprovistos de arbolado, pastos, prados y cultivos. Tuvo lugar hace entre cuatro mil y tres mil años y provoca las primeras modificaciones a gran escala en la vegetación. Coincide con la expansión de los hayedos, a costa de los robledales en la mayoría de los casos. Poco más tarde, llegará la introducción de especies arbóreas como el castaño, el nogal, el olivo o la vid. — El descubrimiento de América, que acarrea la importación de especies comestibles como la patata, el maíz, las alubias, los tomates o los pimientos. Las especies cultivadas con

18

SARRERA • INTRODUCCIÓN


Euskal Autonomia Erkidegoa, nahiz eta hedadura txikiko lurraldea izan (7.268 km2), gune ekologiko anitzak dituen lurraldea da eta, horri esker, Europar Batasunaren mailan flora bereziki aberatsa dauka. Landare baskularrei dagokienez, subespezie-mailan gutxienez 2.300 taxon daude gure lurraldean. Kopuru hori herrialde handiagoek dituztenekin alderatuta, hala nola, Herbehereek (1.220 taxon), Britainia Handiak (1.620 taxon) nahiz Alemaniak (2.680 taxon) dituztenekin, edo espezietan aberatsagoak diren beste herrialde batzuek, hala nola, Espainiak (8.000 taxon), Italiak (5.600 taxon), Frantziak (4.630 taxon) edo Greziak (5.000 taxon) dituztenekin alderatuta, EAEk duen flora-aberastasunaz jabetuko gara, azalera unitateko dagoen landare baskular kopurua oso altua baita. Gauzak horrela, esan beharra dago egungo joera aldatzen ez bada, hurrengo berrogeita hamar urteetan mundu osoan landare baskularren hirurogeita hamar mila espezie desager daitezkeela, hots, ezagutzen diren espezie guztien laurdena edo bostena. Horri aurre egiteko, eta baliabide genetiko horiek eta, azken batean, egungo biodibertsitatea, galarazten dituzten prozesuak aldatzeko asmoz, maila guztietan ahaleginak emendatzen ari dira. EAEko FLORA Floraren bilakaera aro geologiko desberdinetan zehar, milaka milioi urtetan gertatu da. Milurtekoek aurrera egin ahala, fanerogamoak, edo landare loredunak, izan dira arrakasta gehien izan dutenak eta, batez ere aro tertziariotik aurrera, hauek osatu dituzte Lurreko landaredi gehienak. Europako kontinentean tertziarioan edo, gutxienez, aro horretako aldi batzuetan, badirudi baso laurifolioak nagusi izan zirela, egun eremu subtropikaletan edo mediterraneo heze eta epeletan daudenen antzekoak. Litekeena da aro hartan Europan nagusi zen landarediaren erlikiak izatea artadi kantauriarrak, ereinotzak eta olibondo basatiak edota kostaldeko iratze subtropikalak. Aitzitik, kuaternarioan garai hotz luzeak eta klima goxoagoak tartekatu ziren. Lehenengoetan, gure latitudeetan ez zegoen zuhaitzik edo oso urriak ziren, eta klima goxoagoa zen garaietan, ordea, basoek lehen galdutako eremuak berreskuratu zituzten. Dirudienez, egun, duela hamar mila bat urte, glaziarrek atzera egin zutenean hasi zen garai epeletako batean gaude. Giza asentamenduak garai horretan hasi ziren hedatzen. Beraz, gizakiaren esku-hartzeak neurri handian espezieen banaketa baldintzatu du. Hala ere, giza eraginaren emendioak ez du garapen lineala izan; alderantziz, inflexio-puntu batzuk izan ditu. Izan ere, hauek dira floraren egungo egoera eragin duten inflexio-puntu garrantzitsuenak: — Abeltzaintza eta nekazaritza garatzean zuhaiztirik gabeko lursailak, larreak, zelaiak eta lantzeko lurrak beharrezkoak ziren. Orain dela hiru mila eta lau mila urte bitartean hasi zen, eta landaredia eskala handian eraldatu zen lehendabiziko aldia izan zen. Garai horretan ere pagadiak hedatu ziren, gehienetan hariztien kaltetan. Pixka bat geroago, beste zuhaitz-espezie batzuk sartu ziren, hala nola, gaztainondoa, intxaurrondoa, olibondoa edo mahatsondoa. — Amerika konkistatu zenean espezie jangarriak inportatzen hasi ziren, hala nola, patata, artoa, indabak, tomateak edo piperrak. Aurretik landatzen ziren espezieak desagertu ziren pixkanaka, eta giza populazioa izugarri hazi zen, garapen industriala hastearekin batera. Ez da ahaztu behar hasiberria zen garapen industrialaren energia-iturriak basoetatik lortutako egurra eta egur-ikatza zirela.

SARRERA • INTRODUCCIÓN

19


anterioridad van desapareciendo y se produce un aumento de población, coincidiendo con el inicio del desarrollo industrial, cuyas fuentes energéticas son la madera y el carbón vegetal obtenidos de los bosques. — El desarrollo industrial y tecnológico del siglo XX (iniciado ya a finales del siglo XIX), que arrincona las actividades tradicionales que inciden en el territorio, agricultura y ganadería, y crea nuevas necesidades como el ocio o el turismo. Este último hito histórico ha tenido una fuerte repercusión en la CAPV, especialmente en la vertiente cantábrica, con un incremento espectacular de la población y de su actuación sobre el medio natural. Por ello, al igual que en la mayor parte de los países industrializados, el pasado siglo ha provocado cambios artificiales, nunca antes vistos en el medio, lo que ha tenido un reflejo directo sobre el medio natural. Resultado de esta historia es la actual situación de nuestro patrimonio florístico que podemos resumir brevemente así: — Las zonas bajas de la vertiente cantábrica sólo conservan vestigios de los antiguos bosques, que han sido sustituidos por prados y cultivos atlánticos, plantaciones forestales, asentamientos humanos e infraestructuras. La flora de esta zona, en un porcentaje muy elevado, es de amplia distribución en el continente europeo y tiene escasas especies raras o endémicas; en cambio, contiene unas pocas que presentan una distribución poco acorde con el clima actual, helechos subtropicales y plantas mediterráneas, especialmente en la franja costera, donde el número de plantas vasculares amenazadas es de más de una treintena. Las especies que presentan una situación más angustiosa son las que están adaptadas a los biotopos de arenales costeros, marismas, acantilados y barrancos encajonados cercanos al mar, de extensión ya de por sí muy reducida, y que han sufrido las consecuencias del desarrollo de los asentamientos urbanos e industriales así como del auge de las actividades de ocio; de hecho, algunas especies se han extinguido durante el último siglo. Parece ser el caso de Astragalus baionensis, Crucianella maritima, Otanthus maritimus, Silene uniflora subsp. thorei y algunas más. Varias de ellas cuentan aún con poblaciones nutridas en las cercanas costas del País Vasco francés y de las Landas. — En la vertiente mediterránea todavía se conservan extensiones de bosques naturales, especialmente en zonas de escaso valor agrológico, aunque por lo general en fases juveniles de recuperación del bosque maduro. Los mayores cambios se han realizado en los fondos de los valles y cuencas, y han sido consecuencia del desarrollo y mecanización de la agricultura, con la concentración parcelaria, que ha llevado a la destrucción de bosques de llanura y desaparición de linderos y ribazos, así como a gravísimas alteraciones de los cauces fluviales. Todo ello ha dado lugar a que haya aproximadamente una veintena de plantas vasculares con diversos grados de amenaza en estas zonas, refugiadas en varios casos en los pequeños y valiosos bosques isla. — Las montañas vascas, a pesar de su modesta altitud, guardan en sus umbrías un recuerdo vivo de tiempos pasados más fríos, y así nos encontramos con plantas que en el Pirineo o la cordillera Cantábrica son propias del piso subalpino, y aquí se muestran acantonadas en pequeños espacios propicios para ellas, en los que sobreviven en situación a menudo precaria. Este contingente de plantas es, en términos relativos, elevado, ya que unas 80 especies catalogadas con diversos grados de amenaza, se refugian en los ambientes de montaña. Por fortuna, el estado general de la flora de montaña es notablemente mejor que la de los valles y zonas bajas y, en términos generales, presentan un menor grado de

20

SARRERA • INTRODUCCIÓN


— XX. mendeko garapen industrialak eta teknologikoak (XIX. mendearen bukaeran hasi zen) lurraldean egiten ziren jarduera tradizionalen, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren gainbehera ekarri zuen, eta behar berriak sortu zituen, hala nola, aisialdia eta turismoa. Azkeneko gertakari historiko horrek eragin handia izan du EAEn, batez ere isurialde kantauriarrean, populazioa eta honek ingurune naturalean duen eragina izugarri hazi baitziren. Horregatik, industrializaturiko herrialde gehienetan gertatu zen antzera, aurreko mendeak eraldaketa artifizialak eragin ditu, aurretik ingurunean inoiz ikusi ez zirenak, eta hori ingurumen naturalean argi eta garbi islatu da. Historiaren ondorioz gure flora-ondarearen egungo egoera horrela laburbildu dezakegu: — Isurialde kantauriarreko beheko eremuetan baso zaharren aztarnak baino ez dira gelditu. Horien ordez zelai eta sail atlantikoak, baso-landaketak, giza bizitokiak eta azpiegiturak egin dira. Inguru horretako flora, neurri handi batean, Europako kontinentean oso hedatuta dago, eta espezie bakanak edo endemikoak oso urriak dira. Aitzitik, egungo klimarekin bat ez datorren banaketa duten espezie gutxi batzuk badaude, iratze subtropikalak eta landare mediterraneoak, batik bat kostaldean, eta bertan landare baskular mehatxatuak hogeita hamarretik gora dira. Egoera larriena duten espezieak kostaldeko hareatzen, paduren, labarren eta itsasotik gertu dauden erlaitzen biotopoetara egokitutako landareak dira. Kokaleku horiek berez oso eremu mugatua daukate eta, horrez gain, giza bizilekuen eta industriaren garapenaren eragina, bai eta aisialdirako jardueren hazkundearen ondorioak ere nozitu dituzte. Izan ere, zenbait espezie azken mendean iraungi dira. Badirudi hori gertatu zaiela Astragalus baionensis, Crucianella maritima, Otanthus maritimus, Silene uniflora –thorei subsp.– espezieei, eta besteren bati ere bai. Horietako batzuek oraindik ere populazio oparoak dituzte Ipar Euskal Herriko eta Landetako kostaldean. — Isurialde mediterraneoan oraindik badaude berezko basoen eremuak, batez ere balio agrologiko eskasa duten tokietan, baina gehienetan baso helduak berreskuratzeko bidean, hasierako faseetan daude. Eraldaketa nagusiak haran eta arroen zokoetan egin dira, eta nekazaritzaren mekanizazioaren eta garapenaren ondorio izan dira. Horrek guztiak sailak kontzentratzea, lautadako basoak suntsitzea, soroen arteko mugak eta ezpondak desagertzea eta ubideak larriki kaltetzea eragin du. Horren guztiaren ondorioz, hogei bat landare baskular daude mehatxu-maila desberdinetan ingurune hauetan. Espezie horietako batzuk baso-irla txiki eta baliotsuetan daude babestuta. — Euskal mendiak nahiz eta garaiera handirik ez izan, magal ospeletan iraganeko garai hotzagoen aztarnak gorde dira, eta horrela Pirinioetan edo Kantabriako mendilerroan estai subalpetarrean berezkoak diren landareak aurkitzen ditugu gure mendietan, baina egokiak diren eremu txikietan kantonatuta daude, eta askotan nahiko egoera larrian irauten dute bizirik. Landare-multzo hau erlatiboki nahiko handia da, mehatxu-maila desberdinetan katalogatuta dauden 80 bat espezie mendi-inguru horietan babesten baitira. Zorionez, orokorrean mendietako floraren egoera haranekoa eta gune baxuetakoa baino askoz hobea da eta, gehienetan, gizakiak eragindako mehatxua txikiagoa da. Badirudi populazio batzuk bakartuta daudela edo horren urriak direla eragile naturalen edo biogeografikoen ondorioz. — EAEn hezegune handi samarrak nahiko urriak dira. Isurialde atlantikoan eta mendietan zohikaztegi txikiak eta iturburu gutxi batzuk baino ez dira. Isurialde mediterraneoan pixka bat ugariagoak dira, aurrekoez gain urmael natural gutxi batzuk eta denboraldi batez ureztatuta dauden gune batzuk baitaude. Baina osasungaitzak direlako usteak edo

SARRERA • INTRODUCCIÓN

21


amenaza por causas humanas. El aislamiento y notable pequeñez de algunas poblaciones parece ser debido a causas naturales, de tipo biogeográfico. — En el territorio de la CAPV son escasas las zonas húmedas de alguna extensión. En la vertiente atlántica y en las montañas se limitan a las turberitas y enclaves manantíos. En la vertiente mediterránea tienen una representación algo mejor, pues se incrementan con unas pocas lagunas naturales y zonas temporalmente encharcadas. Su consideración como lugares insalubres o simplemente las actuaciones para ganar terrenos para cultivos o urbanizaciones, han llevado a la desecación y alteración de humedales y zonas endorreicas. Como consecuencia, en las zonas húmedas del interior se contabilizan unas dos docenas de plantas vasculares amenazadas, alguna de ellas en situación crítica, y otras que todavía no han sido catalogadas, a pesar de su extrema rareza, como Nymphaea alba, Berula erecta, Rhynchospora fusca o Thalictrum flavum. — Hasta aquí hemos comentado algunos aspectos sobre la flora amenazada de la costa, los valles y cuencas, las montañas y las zonas húmedas del interior. Para dichos ambientes, el listado de plantas catalogadas en los diversos grados de amenaza se eleva a más de 140. Cabe añadir casi una decena de plantas confinadas a unos pocos arenales del interior, a las terrazas fluviales y a algunos enclaves muy térmicos, para alcanzar la cifra de 152 especies y 5 poblaciones, que son las recogidas en el vigente “Catálogo Vasco de Especies Amenazadas” (Plantas Vasculares). PROTECCIÓN DE LA FLORA El primer tratado internacional que se ocupa de proteger la flora (y la fauna) en Europa es el Convenio de Berna, firmado en dicha ciudad el 19 de septiembre de 1979 y ratificado por el Estado español el 13 de mayo de 1986. Contiene un apartado con las “Especies de flora estrictamente protegida”, en el que no se incluye ninguna especie que habite en la CAPV. En 1989 se publica en el Estado español la “Ley 4/1989, de 27 de marzo, de conservación de los espacios naturales y de la flora y fauna silvestres” que, en su desarrollo, promueve la protección de especies mediante el Real Decreto –439/1990 de 30 de marzo– por el que se regula el “Catálogo Nacional de Especies Amenazadas”. En el mismo se incluyen por primera vez dos táxones que nos afectan, Armeria euscadiensis y Thymus loscosii. La legislación sobre protección de la flora (y de la fauna) da un gran paso con la publicación de la “Directiva 92/43/CEE del Consejo, relativa a la conservación de los hábitats naturales y de la fauna y flora silvestres”, que es recogida en la legislación estatal el 9 de junio de 1994, y posteriormente en el Real Decreto 1997/1995, en cuyos anexos II, IV y V figuran las mismas especies que en la Directiva Hábitat del Consejo de Europa. Estas leyes establecen diversos grados de protección para las plantas de interés a nivel europeo, entre ellas 14 táxones de la flora vascular de la Comunidad Autónoma del País Vasco, repartidas así: — Seis se recogen en el anexo II “Especies animales y vegetales de interés comunitario para cuya conservación es necesario designar zonas especiales de conservación”. Son las siguientes: Culcita macrocarpa, Narcissus asturiensis, Narcissus grupo pseudonarcissus, Soldanella villosa, Trichomanes speciosum y Woodwardia radicans. — Dos en el anexo IV “Especies animales y vegetales de interés comunitario que requieren una protección estricta”. Son Narcissus triandrus subsp. triandrus y Spiranthes aestivalis.

22

SARRERA • INTRODUCCIÓN


laborantzarako edo hirigintzarako sailak irabazteko nahiak, hezeguneak eta eremu endorreikoak lehortzea eta eraldatzea eragin dute. Ondorioz, barnealdeko hezeguneetan, dozena bat landare baskular mehatxatu zenbatu dira, horietako batzuk egoera larrian daude, eta beste batzuk oraindik ez dira katalogatu, nahiz eta oso bakanak izan, hala nola, Nymphaea alba, Berula erecta, Rhynchospora fusca edo Thalictrum flavum. — Orain arte kostaldeko, haranetako, arroetako, mendietako eta barnealdeko hezeguneetako flora mehatxatuaren ezaugarri batzuk aztertu ditugu. Inguru horietan, mehatxu-maila desberdinetan katalogaturik, 140 espezie baino gehiago daude. Barnealdeko hareatzetan, ibai-terrazetan eta oso gune termikoetan bizi diren hamar bat landare gehitu behar zaizkio aurreko taldeari. Guztira 152 espezie eta 5 populazio ditugu. Horiek dira, hain zuzen ere, indarrean dagoen Espezie Mehatxatuen (Landare Baskularrak) Euskadiko Zerrendan jasotzen direnak. FLORA BABESTEA Europan flora (eta fauna) babesteaz arduratzen den lehen nazioarteko ituna Bernako Hitzarmena da. Hiri horretan sinatu zen 1979ko irailaren 19an. Espainiar Estatuak 1986ko maiatzaren 13an berretsi zuen. “Babes bereziko flora-espezieak” deritzon atal bat du. Bertan ez da EAEn bizi den espezie bat ere sartzen. Espainiar Estatuan 1989. urtean argitaratu zen “natur guneak eta flora eta fauna basatia kontserbatzeko 4/1989 Legea, martxoaren 27koa”. Lege horrek espezieak babestea sustatzen du martxoaren 30eko 439/1990 Errege Dekretuaren bidez. Bertan “Espezie Mehatxatuen Katalogo Nazionala” arautu zen, eta katalogo horretan, lehenengo aldiz guri dagozkigun bi taxon sartu ziren, Armeria euscadiensis eta Thymus loscosii. Flora (eta fauna) babesteko legediak aurrera pauso handia eman zuen, “habitat naturalak eta fauna eta flora basatia kontserbatzeko Kontseiluaren 92/43/EEE Arteztaraua” argitaratu zenean. Estatuko legedian 1994ko ekainaren 9an sartu zen, eta ondoren 1997/1995 Errege Dekretuan. Azken horren II., IV. eta V. eranskinetan Europako Kontseiluaren Habitat Arteztarauan azaltzen ziren espezie berdinak ageri dira. Lege horiek hainbat babes-maila ezartzen dituzte Europan interesa duten landareentzat. Horien artean Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskularraren 14 taxon daude: – Sei taxon ageri dira II. eranskinean, “Kontserbatzeko kontserbazio-gune bereziak izendatzea beharrezkoa duten komunitatearen intereserako animalia- eta landare- espezieak”. Hurrengoak dira: Culcita macrocarpa, Narcissus asturiensis, Narcissus pseudonarcissus taldea, Soldanella villosa, Trichomanes speciosum eta Woodwardia radicans. – Bi taxon IV. eranskinean daude, “Babes zorrotza behar duten komunitatearen intereserako animalia- eta landare-espezieak” Narcissus triandrus –triandrus subsp.– eta Spiranthes aestivalis espezieak dira. – Sei taxon V. eranskinean daude, “Naturan biltzeko eta ustiatzeko kudeaketa-neurriak izan ditzaketen komunitatearen intereserako animalia eta landare-espezieak”. Hurrengoak dira: Arnica montana, Diphasiastrum alpinum, Gentiana lutea, Huperzia selago, Lycopodium clavatum eta Narcissus bulbocodium.

SARRERA • INTRODUCCIÓN

23


— Seis en el anexo V “Especies animales y vegetales de interés comunitario cuya recogida en la naturaleza y cuya explotación pueden ser objeto de medidas de gestión”. Son las siguientes: Arnica montana, Diphasiastrum alpinum, Gentiana lutea, Huperzia selago, Lycopodium clavatum y Narcissus bulbocodium. Además de éstas ha habido otras iniciativas, tanto desde el Gobierno Vasco como desde alguna Diputación Foral. Así, el Decreto 262/1983, del Gobierno Vasco que protege el acebo (Ilex aquifolium) y el Decreto Foral 4/1990 de la Diputación Foral de Gipuzkoa que declara de Interés Especial otras 10 especies de árboles. La Ley 16/1994, de 30 de junio, de conservación de la naturaleza del País Vasco, sirvió de base para la realización del “Catálogo Vasco de Especies Amenazadas de la Fauna y Flora, Silvestre y Marina”, que en su parte correspondiente a las plantas vasculares, vio la luz con la Orden de 10 de julio de 1998 del Consejero de Industria, Agricultura y Pesca. Tras redactarse una propuesta de Catálogo por un equipo de botánicos de la Sociedad de Ciencias Aranzadi y del Instituto Alavés de la Naturaleza, el Consejo Asesor de la Conservación de la Naturaleza-Naturzaintza, elaboró el informe por el que se incluyeron en el Catálogo 130 especies y 6 poblaciones de la flora vascular del País Vasco. Como consecuencia de diversos estudios florísticos realizados en la CAPV en los últimos años, se ha publicado la Orden de 20 de mayo de 2003 del Consejero de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente, por la que se modifica dicho Catálogo incluyendo en él 21 nuevas especies de flora vascular y se amplía la catalogación a toda la Comunidad Autónoma de otra especie con una población ya incluida anteriormente; nos encontramos con un Catálogo que consta actualmente de 152 especies y 5 poblaciones. Dichas especies se han incluido en cuatro grupos, que de mayor a menor grado de amenaza son: En Peligro de Extinción (7 especies catalogadas), Vulnerables (37 especies catalogadas), Raras (83 especies y 2 poblaciones catalogadas) y De Interés Especial (25 especies y 3 poblaciones catalogadas). Las especies catalogadas como En Peligro de Extinción son las que forman el grupo de máximo riesgo. Corren el peligro de desaparecer si continúan las causas que les han llevado a su actual situación, ya que sus poblaciones son muy pequeñas y están formadas por pocos individuos. Además de las siete especies catalogadas en esta categoría, en el informe previo que sirvió para elaborar el vigente Catálogo de Especies Amenazadas se incluían otras tres más, que fueron desestimadas por el Consejo Asesor: Barlia robertiana, una orquídea con una sola población conocida, en ambiente muy frágil, en la costa vizcaína; Haplophyllum linifolium, pariente de las “rudas”, con una sola población minúscula en los arenales del río Ebro, en Álava; Nymphaea alba, el vistoso nenúfar blanco, con una sola población en una lagunita de la montaña alavesa. Las especies catalogadas como Vulnerables son las que pasarían a estar en peligro de extinción si no se corrigen las causas que actúan negativamente sobre ellas. La mayoría de estas plantas viven en hábitats muy frágiles, que pueden alterarse gravemente con las intervenciones humanas. Varias de ellas habitan en arenales costeros, marismas y humedales del interior, es decir, en algunos de los hábitats más sensibles ante las modificaciones humanas. Se han catalogado 37 especies en esta categoría, pero el informe botánico previo incluía otras cinco, que de momento han quedado sin figura de protección legal: Berula erecta, rarísima umbelífera de zonas húmedas muy frágiles; Ephedra fragilis, arbusto con sólo dos puntos conocidos en la CAPV; Glaucium flavum, planta de arenales costeros extremadamente vulnerables y de la que los últimos datos disponibles indican que ya ha desaparecido de las localidades vascas en las que se conocía; Limonium hibericum, plumbaginácea de lagunas endorreicas, con una sola localidad conocida; Pimpinella villosa, umbelífera de terrazas fluviales y arenales del interior, extremadamente rara.

24

SARRERA • INTRODUCCIÓN


Horiez gain, beste ekimen batzuk ere bideratu dituzte, bai Eusko Jaurlaritzak eta bai Foru Aldundiren batek. Horrela, Eusko Jaurlaritzaren 262/1983 Dekretuak gorostia (Ilex aquifolium) babesten du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren 4/1990 Foru Dekretuak beste hamar zuhaitz Interes Bereziko espezietzat jotzen ditu. EAEko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legea izan zen oinarria Basa eta Itsas Faunaren eta Floraren Espezie Mehatxatuen Euskadiko Zerrenda egiteko. Landare baskularrei dagokien zatia Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak 1998ko uztailaren 10ean emandako Aginduaren bidez argitaratu zen. Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Arabako Naturaren Institutuko botanikari talde batek proposamen bat egin ostean, Naturaren Kontserbaziorako Kontseilu Aholkulariak –Naturzaintzak–, EAEko flora baskularraren 130 espezie eta 6 populazio Zerrendan sartzeko txostena egin zuen. EAEn azken urteotan egindako flora azterketen ondorioz, 2003ko maiatzaren 20an Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren Agindua argitaratu da. Agindu horrek orain arteko zerrenda aldatu eta flora baskularreko 21 espezie berri sartzen ditu; horrez gain, EAE osora hedatzen du aurrez kontuan hartutako populazioa duen beste espezie bat. Hala, 152 espezie eta 5 populazio aurkituko ditugu, egun, zerrenda horretan. Espezie horiek 4 taldetan sartu dira. Talde horiek, mehatxu-maila handienetik txikienera, ondorengoak dira: Galtzeko Arriskuan (7 espezie katalogatu dira), Kalteberak (37 espezie katalogatu dira), Bakanak (83 espezie eta 2 populazio katalogatu dira) eta Interes Berezikoak (25 espezie eta 3 populazio katalogatu dira). Galtzeko Arriskuan dauden espezieak, arrisku larriena dutenak dira. Egungo egoera izatera bultzatu duten eragileek jarraitzen badute, espezieak galtzeko arriskuan egongo dira, bere populazioak oso txikiak baitira eta ale gutxi baitituzte. Kategoria honetan, dauden zazpi espezieez gain, indarrean dagoen “Espezie Mehatxatuen Zerrenda” egiteko erabili zen txostenean, beste hiru espezie gehiago zeuden, baina Kontseilu Aholkulariak ez zituen onartu. Espezie horiek hurrengoak ziren: Barlia robertiana orkideoak kokagune ezagun bakarra Bizkaiko kostaldean du, oso inguru ahulean; Haplophyllum linifolium, “erruden” ahaidea, Ebro ibaiaren Arabako hareatzetan populazio ñimiño bakarra baino ez da bizi; Nymphaea albak, igebelar zuri ikusgarriak, Arabako mendietako urmaeltxo txiki batean populazio bakarra dauka. Espezie Kalteberak, kalte egiten dieten faktoreak zuzendu ezean galtzeko arriskuan egotera pasako liratekeen espezieak dira. Landare horietako gehienak giza jardueren eraginez larriki honda daitezkeen habitat ahuletan bizi dira. Horietako batzuk kostaldeko hareatzetan, paduretan eta barnealdeko hezeguneetan bizi dira, hau da, gizakien eraldaketen aurrean ahulenetakoak diren habitatetan. Kategoria honetan 37 espezie zerrendatu dira. Hala ere, aurretik egindako txostenean beste 5 espezie agertzen ziren eta, oraingoz, lege-babesik ez duten espezieak dira: Berula erecta, oso hezegune ahuletan bizi den unbelifero bakana da; Ephedra fragilis, EAEn bi puntu ezagun baino ez dituen zuhaixka da; Glaucium flavum, kostaldeko hareatzetako landarea, guztiz kaltebera, eta azken datuek erakusten dutenez, orain arte ageri zen euskal kokaguneetan jada desagertu dena; Limonium hibericum, urmael endorreikoetako plunbaginazeoa da, eta kokagune ezagun bakarra du; Pimpinella villosa, ibai-terrazetan eta barnealdeko hareatzetan hazten den unbeliferoa da, oso bakana. Espezie Bakanek eratzen dute talde ugariena. Horien guztien populazioak oso txikiak dira eta elkarren artean bakartuta daude. Zorionez, zenbait espezie toki menditsu eta malkartsuetan babesten dira, giza erasoetatik salbu. Horregatik, espezie gehienek ez dute berehala desagertzeko arriskurik, baina populazioak hain txikiak direnez eta bakartuta daudenez, beraien artean truke genetiko gutxi daude. Kategoria honetako zenbait espezie aurreko mailetan zerrendatutakoak bezain bakanak, edo bakanagoak, dira, baina ez dira horietan sartu, habitata iristeko zailak diren tokietan dutelako, eta horrek ziurrenik giza jarduera suntsikorretatik babesten dituelako. Askotan,

SARRERA • INTRODUCCIÓN

25


El grupo más numeroso es el de las especies catalogadas como Raras. Todas ellas tienen en común que sus poblaciones son muy pequeñas y están aisladas unas de otras. Afortunadamente, varias de ellas se refugian en lugares montañosos y abruptos, donde permanecen a salvo de agresiones humanas. Por ello, la mayoría de ellas no parecen correr un riesgo inmediato de desaparición, pero al ser muy pequeñas sus poblaciones, y estar alejadas entre sí, se producen pocos intercambios genéticos entre ellas. Algunas de las especies incluidas en esta categoría son tan raras o más que las catalogadas en los grados anteriores, pero no se han incluido en ellos teniendo en cuenta lo inaccesible de sus hábitats naturales, que les mantiene previsiblemente a salvo de acciones humanas destructivas. En muchos casos, además, parece claro que la actual rareza y localización de estas plantas no se debe a reducción de su área natural por la acción humana, sino a causas de tipo biogeográfico, no bien conocidas, en virtud de las cuales dichas plantas han ido quedando aisladas en refugios propicios. Tras la retirada de los hielos de la última glaciación quedaron aisladas en algunas montañas del País Vasco especies propias de climas fríos, que hoy tienen su área principal de distribución en latitudes muy norteñas, o en montañas mucho más elevadas. Lo contrario parece que ocurrió con especies frioleras como el olivo silvestre y varios helechos subtropicales, cuya presencia en la costa vasca parece ser un testimonio vivo de épocas pasadas de clima más cálido que el actual. Las plantas catalogadas como De Interés Especial no son tan raras como las de los tres primeros grupos, pero poseen importantes valores de tipo científico y cultural. Varias de ellas son endemismos de área muy reducida, y en algunos casos alcanzan en el País Vasco su límite de distribución mundial. Otras han tenido en el pasado diversos usos humanos, lo que ha ocasionado su actual rareza, al expoliarse sus poblaciones conocidas. Muy recientemente, a finales del año 2000, ha visto la luz la Lista Roja de la Flora Vascular Española, elaborada por la Comisión de Flora del Comité Español de la UICN. En dicha lista se incluyen 19 plantas de las catalogadas en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas. En la categoría de En Peligro la citada lista incluye tres especies catalogadas en la CAPV (Carpinus betulus, Culcita macrocarpa y Galium arenarium), además de otras dos especies no catalogadas en el vigente Catálogo Vasco (Rhynchospora fusca y Scirpus pungens). Dicha lista acoge en la categoría de Vulnerables a 17 de las plantas catalogadas en la CAPV (Aconitum variegatum subsp. pyrenaicum, Alyssum loiseleurii, Apium graveolens subsp. butronensis, Armeria cantabrica subsp. vasconica, A. euscadiensis, Carex hostiana, Cochlearia aragonensis, Drosera longifolia, Hymenophyllum tunbrigense, Lathyrus vivantii, Limonium humile, Narcissus pallidiflorus (grupo N. pseudonarcissus), Potentilla fruticosa, Prunus lusitanica, Soldanella villosa, Sorbus hybrida, Trichomanes speciosum. En la categoría de Datos Insuficientes aparecen dos especies catalogadas en la CAPV (Chamaesyce peplis, Salicornia dolichostachya). Además se incluyen otras cinco especies presentes en la Comunidad Autónoma pero no catalogadas en el vigente catálogo autonómico (Dryopteris aemula, D. guanchica, Gymnadenia odoratissima, Linaria supina subsp. maritima, Scirpus triqueter). De las 12 especies que se consideran como extinguidas en tiempos recientes en la CAPV, la citada Lista Roja recoge dos de ellas (Astragalus baionensis y Silene uniflora subsp. thorei), ambas propias de arenales costeros. El objetivo del presente libro es ayudar a que las personas interesadas en el asunto puedan reconocer las plantas catalogadas en los territorios de la CAPV, sirviéndose para ello de las correspondientes descripciones y láminas a color, que se agrupan en forma de fichas individuales, ordenadas por grado de amenaza. En primer lugar se indica el nombre científico de cada planta, seguido del nombre popular, cuando es de uso generalizado. Si la planta en cuestión figura en alguno de los regímenes de protección comentados, de ámbito estatal o europeo, se indica el

26

SARRERA • INTRODUCCIÓN


gainera, nahiko argi ikusten da landare hauek egun hain bakanak eta mugatuak izatea ez dela gizakiak haren eremu naturala txikitu izanaren ondorio; aitzitik, horren eragileak oso ondo ezagutzen ez diren faktore biogeografikoak dira. Faktore horien eraginez, landareak babesleku egokietan bakartuta gelditu dira. Berez klima hotzetakoak diren zenbait espezie EAEko zenbait menditan bakartuta gelditu ziren, azken glaziazioaren izotzek atzera egin zutenean. Egun, espezie horiek banaketa-area nagusia oso iparraldera dauden latitudeetan edo mendi askoz garaiagoetan dute. Badirudi alderantzizkoa gertatu zela olibondo basatia eta iratze subtropikal batzuk bezalako espezie hozberekin. Izan ere, euskal kostaldean daudenak, klima egungoa baino epelagoa zen garaietako erlikiak direla dirudi. Interes Bereziko landareak ez dira aurreko hiru taldetakoak bezain bakanak, baina balio zientifiko eta kultural handia daukate. Horietako batzuk oso eremu txikietako endemismoak dira eta, batzuetan, EAEn daukate mundu-mailako banaketa-muga. Beste batzuk iraganean gizakiak erabili zituen, eta egun bakandu egin dira, populazio ezagun asko espoliatu direlako. Duela oso gutxi, 2000. urtearen bukaeran, Espainiako Flora Baskularraren Zerrenda Gorria delakoa argitaratu zen. UICNko Espainiar Batzordearen Flora Komisioak egin zuen. Zerrenda horretan, Espezie Mehatxatuen Euskal Zerrendan katalogatutako 19 landare sartzen dira. Arriskuan kategorian, zerrenda horrek EAEn katalogatutako hiru espezie sartzen ditu (Carpinus betulus, Culcita macrocarpa eta Galium arenarium), bai eta indarrean dagoen Euskal Zerrendan katalogatu ez ziren beste bi espezie ere (Rhynchospora fusca eta Scirpus pungens). Zerrenda horrek Kalteberak kategorian, EAEn katalogatutako 17 landare sartzen ditu (Aconitum variegatum –pyrenaicum subsp.–, Alyssum loiseleurii, Apium graveolens subsp. Butronensis, Armeria cantabrica –vasconica subsp.–, A. euscadiensis, Carex hostiana, Cochlearia aragonensis, Drosera longifolia, Hymenophyllum tunbrigense, Lathyrus vivantii, Limonium humile, Narcissus pallidiflorus (N. pseudonarcissus taldea), Potentilla fruticosa, Prunus lusitanica, Soldanella villosa, Sorbus hybrida, Trichomanes speciosum). Datu Urrien kategorian EAEn katalogatutako bi espezie ageri dira (Chamaesyce peplis, Salicornia dolichostachya). Horiez gain, nahiz eta EAEn ageri diren, erkidegoaren zerrendan ez dauden bost espezie ere sartzen ditu (Dryopteris aemula, D. guanchica, Gymnadenia odoratissima, Linaria supina –maritima subsp.–, Scirpus triqueter). EAEn berriki desagertu direla uste den 12 landareetako bi aipaturiko Zerrenda Gorrian ageri dira (Astragalus baionensis eta Silene uniflora –thorei subsp.–); biak kostaldeko hareatzetako berezko taxonak dira. Horretan interesatuta daudenek EAEko lurraldeetan katalogatuta dauden landareak ezagutu ahal izatea da liburu honen xedea. Horretarako, espezie bakoitzaren deskribapena eta koloretako irudia daude, banakako fitxetan antolatuta eta mehatxu-mailaren arabera ordenatuta. Lehenik eta behin, landare bakoitzaren izen zientifikoa adierazten da eta, ondoren, izen herrikoia, ohikoa baldin bada. Landarea Estatuan edo Europan bestelako babes-egoera batean baldin badago, hori ere aipatzen da, baina laburtuta izendatu dira (92ko Habitat Arteztaraua, 95eko Errege Dekretua, 90eko Katalogo Nazionala eta 00ko Zerrenda Gorria). Testuetan informazioa hiru ataletan banatzen da. Lehenengoak beharrezko datuak ematen ditu, koloretako irudien laguntzaz, katalogatutako landarearen morfologia eta biologia zein den jakiteko. Ondoren, landareen banaketaren informazioa ematen digu, banaketa orokorrari dagokiona, bai eta EAEko eta inguruko lurraldeei dagokiena ere. Horrez gain, espezieen beharrizan ekologikoei buruzko aipamen txikia egiten da. Mapatxo sinple batek gure autonomia erkidegoan landareak duen banaketa adierazten digu. Jakina, landareen kokapen zehatza ez da inoiz ere eman. Azkenik, landare bakoitzaren arazo zehatzak aztertzen dira, eta espeziea kontserbatzeko aipamen batzuk ere egiten dira.

SARRERA • INTRODUCCIÓN

27


hecho, refiriéndose a tales regímenes de forma abreviada (Directiva hábitat/92, Real Decreto/95, Catálogo nacional/90 y Lista Roja/00). En los textos se distribuye la información en tres apartados. El primero procura aportar los datos necesarios para, con la ayuda de las láminas a color, hacerse una idea de la morfología y biología de cada planta catalogada. A continuación se informa de la distribución de las plantas, tanto a nivel general como en el ámbito de la CAPV. y territorios cercanos. También se aporta breve información sobre los requisitos ecológicos de las especies consideradas. Un sencillo mapita ayuda a hacerse una idea de la distribución de las plantas en nuestra comunidad autónoma. No se detalla en ningún caso la localización exacta de las plantas, por razones obvias. Por último, se trata de la problemática concreta de cada planta, y se incluyen comentarios de cara a su conservación. Se advierte enseguida que el grado de amenaza, es decir la categoría en la que se incluye una planta amenazada, varía notablemente de unos regímenes de protección a otros. Una planta puede ser considerada como rarísima a nivel mundial porque su área de distribución global es muy pequeña, y sin embargo, en dicha área albergar un buen número de poblaciones bien nutridas, que no parecen correr graves riesgos a medio plazo. Es el caso de Armeria euscadiensis, endémica de las costas de Bizkaia y Gipuzkoa, o de su congénere A. cantabrica subsp. vasconica (endémica de las sierras de Toloño-Cantabria-Codés). En casos como estos, las legislaciones de ámbito suprarregional tienden a catalogar las plantas en grados de amenaza altos (Vulnerable o incluso En Peligro de Extinción), mientras que los catálogos de ámbito autonómico rebajan el grado de amenaza a las categorías de Rara o incluso simplemente De Interés Especial, pues a nivel regional el peligro que corren estas plantas es mucho menor que el que acecha a otras que a nivel mundial pueden no ser consideradas como amenazadas. Así, en la CAPV el pequeño licopodio Diphasiastrum alpinum se ha catalogado como En Peligro de Extinción, por la extrema pequeñez de sus poblaciones conocidas, mientras que a nivel europeo sólo se contempla en el anexo V de la Directiva hábitat/92, entre las especies cuya recogida en la naturaleza y cuya explotación puede ser objeto de medidas de gestión. Las dificultades de homogeneizar las categorías en los diferentes catálogos (provinciales, regionales, nacionales o internacionales) derivan en definitiva de las propias áreas de distribución de las plantas, ya que no existen dos plantas cuyas áreas sean exactamente iguales y superponibles. Si a esto añadimos que las poblaciones pueden ser a su vez muy diferentes en cuanto al número de individuos y a la vitalidad de éstos, se comprende lo difícil que resulta el consenso en una materia aparentemente tan sencilla. En cualquier caso, el vigente “Catálogo Vasco de Especies Amenazadas” es un primer paso de cara a la protección legal de las plantas en la CAPV, y puede ser mejorado mediante propuestas que los diferentes colectivos hagan llegar al Consejo Asesor de la Naturaleza-Naturzaintza. Esto unido a los correspondientes planes de conservación o recuperación que puedan emprenderse, permitirá que en el futuro puedan variarse las categorías de amenaza de algunas plantas, y que otras no catalogadas aún, sean incluidas para su protección legal.

28

SARRERA • INTRODUCCIÓN


Berehala antzematen da mehatxu-maila, hau da, landare mehatxatu bakoitzaren kategoria babes-erregimen batetik bestera asko aldatzen dela. Landare bat mundu-mailan oso bakana izan daiteke, bere banaketa-eremu globala oso txikia delako; baina bizi den eremuan populazio oparo asko izan ditzake, eta litekeena da populazio horiek epe ertainean arrisku larririk ez izatea. Hori gertatzen zaio Armeria euscadiensis espezieari, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko endemismoari, edo horren kidea den A. cantabrica –vasconica subsp.–ri (Toloño-Kantabria-Kodes mendilerroetako endemismoari). Horrelako kasuetan, erkidegoa baino eremu zabalagoko legediek, landareak mehatxu-maila altuetan zerrendatu ohi dituzte (Kalteberak edo Galtzeko Arriskuan). Ostera, Erkidegoaren eremuko zerrendek, Bakanen edo Interes Berezikoen mailan sailkatu ohi dituzte, landareok eskualdean duten arriskua, mundu-mailan mehatxatuta ez dauden espezie batzuena baino askoz txikiagoa baita. Horrela, EAEn, Diphasiastrum alpinum likopodio txikia Galtzeko Arriskuan dago, ezagutzen diren populazioak oso-oso txikiak direlako. Ostera, Europamailan, 92ko Habitat Arteztarauaren V. Eranskinean baino ez da ageri, naturan biltzeko eta ustiatzeko kudeaketa-neurriak izan ditzaketen espezieen artean. Zerrenda guztietako (probintziakoak, eskualdekoak, naziokoak edo nazioartekoak) mehatxu-mailak homogenizatzea ez da lan erraza. Horren eragileak landareen banaketa-areak dira, izan ere, ez baitaude bi landare eremu berdinberdina eta gainezargarria dutenik. Horrez gain, badakigu populazioek ale-kopuru eta bizkortasun oso desberdinak izan ditzaketela. Ondorioz, itxuraz sinplea den gai honetan adostasuna lortzea ez da batere erraza. Edonola ere, indarrean dagoen “Espezie Mehatxatuen Euskal Zerrenda”, lehen pausua da EAEko landareak legez babesteko, eta hainbat taldek Naturzaintzari, hots, Naturaren Kontseilu Aholkulariari, egin diezazkioketen proposamenekin hobetu daiteke. Horri, abian jar daitezkeen berreskuratze- eta kontserbazio-planak gehitzen baldin badiogu, etorkizunean posible izango da landare batzuen mehatxu-mailak aldatzea, eta oraindik katalogatu gabe dauden beste batzuk legez babesteko katalogoan.

SARRERA • INTRODUCCIÓN

29


LANDAREEN SAILKAPENA MEHATXU-MAILAREN ARABERA P L A N TA S O R D E N A D A S P O R G R A D O D E A M E N A Z A GALTZEKO

ARRISKUAN

EN

PELIGRO

DE

Maila Bizkaia Gipuzkoa Araba Kostaldea Grado Bizkaia Gipuzkoa Álava Costa

EXTINCIÓN

FAMILIA FAMILIA

Taxona Taxon

ASTERACEAE

Antennaria dioica (L.) Gaertner

1

LYCOPODIACEAE

Diphasiastrum alpinum (L.) J. Holub

1

+

+ +

CYPERACEAE

Eriophorum vaginatum L.

1

+

Genista legionensis (Pau) Laínz

1

+

ASTERACEAE

Matricaria maritima L. subsp. maritima

1

+

BORAGINACEAE

Pentaglottis sempervirens (L.) L.H. Bailey

1

+

RANUNCULACEAE

Ranunculus amplexicaulis L.

1

+

SARRERA • INTRODUCCIÓN

7

Bailarak Valles

+

FABACEAE

Taxon-kopurua Número de táxones

30

6

Mendiak Hezeguneak Beste batzuk Montañas Humedales Otros +

+ + +

+ +

0

2

1

1

4

0

1


KALTEBERAK FAMILIA FAMILIA

Taxona Taxon

VULNERABLES

Maila Bizkaia Gipuzkoa Araba Kostaldea Grado Bizkaia Gipuzkoa Álava Costa

BRASSICACEAE

Alyssum loiseleurii P. Fourn.

APIACEAE

Apium graveolens L. subsp. butronensis (D. Gómez & G. Monts.) Aizpuru

2

APIACEAE

Apium inundatum (L.) Reichenb. fil.

2

BRASSICACEAE

Cardamine heptaphylla (Vill.) O.E. Schulz

2

CYPERACEAE

Carex hostiana DC.

2

EUPHORBIACEAE

Chamaesyce peplis (L.) Prokh.

2

+

+

DICKSONIACEAE

Culcita macrocarpa C. Presl

2

+

+

ORCHIDACEAE

Dactylorhiza markusii (Tineo) Baumann & Künkele

2

+

DROSERACEAE

Drosera longifolia L.

2

+

ONAGRACEAE

Epilobium angustifolium L.

2

+

POACEAE

Festuca rubra subsp. L. arenaria (Osbeck) Aresch.

2

+

POACEAE

Festuca vasconcensis (Markgr.– Dann.) Auquier & Kerguélen

2

+

FRANKENIACEAE

Frankenia pulverulenta L. subsp. pulverulenta

2

RUBIACEAE

Galium arenarium Loisel.

2

FABACEAE

Genista florida L.

2

ROSACEAE

Geum rivale L.

2

CISTACEAE

Halimium lasianthum (Lam.) Spach subsp. alyssoides (Lam.) W. Greuter

CARYOPHYLLACEAE Honckenya peploides (L.) Ehrh.

2

+

+ + +

+ +

+ + + +

+

+ +

+

+ +

+ +

+

+

+

+

+ +

+

+

+

+ +

Hugueninia tanacetifolia (L.) Reichenb. subsp. suffruticosa (Coste & Soulié) P.W. Ball

2

POACEAE

Koeleria albescens DC.

2

FABACEAE

Lathyrus vivantii P. Monts.

2

PLUMBAGINACEAE

Limonium humile Miller

2

PLUMBAGINACEAE

Limonium ovalifolium (Poiret) O. Kuntze

2

+

FABACEAE

Medicago marina L.

2

+

FABACEAE

Ononis natrix L. subsp. ramosissima (Desf.) Batt. Rouy

2

+

ORCHIDACEAE

Orchis italica Poiret

2

+

PRIMULACEAE

Primula farinosa L.

2

+

PYROLACEAE

Pyrola minor L.

2

+

+

+ + +

CHENOPODIACEAE

Salicornia obscura P.W. Ball & Tutin

2

+

CHENOPODIACEAE

Salicornia ramosissima J. Woods.

2

+

2

+

+

+

+

+

+

+

+

+ + + + +

ASTERACEAE

Senecio carpetanus Boiss. & Reuter

ASTERACEAE

Solidago virgaurea L. subsp. macrorhiza (Lange) Rouy

2

CHENOPODIACEAE

Suaeda albescens Lazaro Ibiza

2

+

CHENOPODIACEAE

Suaeda maritima (L.) Dumort

2

+

THELYPTERIDACEAE

Thelypteris palustris Schott

2

THYMELAEACEAE

Thymelaea coridifolia (Lam.) Endl.

2

+

ZOSTERACEAE

Zostera noltii Hornem.

2

+

+

16

15

37

+

+

BRASSICACEAE

Taxon-kopurua Número de táxones

Mendiak Hezeguneak Beste batzuk Montañas Humedales Otros

+

+

2 2

Bailarak Valles

+ +

+ + +

+

+

+

+ + + 14

19

3

8

6

2

SARRERA • INTRODUCCIÓN

31


BAKANAK

RARAS

FAMILIA FAMILIA

Taxona Taxon

RANUNCULACEAE

Aconitum anthora L.

3

+

+

+

RANUNCULACEAE

Aconitum variegatum L. subsp. pyrenaicum Vivant

Maila Bizkaia Gipuzkoa Araba Kostaldea Grado Bizkaia Gipuzkoa Álava Costa

3

+

+

+

+

+

CARYOPHYLLACEAE Arenaria erinacea Boiss.

3

CARYOPHYLLACEAE Arenaria vitoriana Uribe-Echebarría & Alejandre

3

PLUMBAGINACEAE

Armeria euscadiensis Donadille & Vivant

3

+

+

ASTERACEAE

Arnica montana L.

3

+

+

RUBIACEAE

Asperula hirta Ramond

3

ASTERACEAE

Aster alpinus L.

3

ASTERACEAE

Aster willkommii Schultz Bip.

3

+

3

+

3

+

+

Mendiak Hezeguneak Beste batzuk Montañas Humedales Otros

+ +

+

+

+

SCROPHULARIACEAE Bartsia alpina L. Berberis vulgaris L.

Bailarak Valles

+

BERBERIDACEAE

OPHIOGLOSSACEAE Botrychium lunaria (L.) Swartz

32

+ +

+

+

+

+

+

+

+

+

+

+

+

3

+

ASTERACEAE

Carlina acaulis L. subsp. caulescens (Lam.) Schübler & Martens

3

+

BETULACEAE

Carpinus betulus L.

3

ASTERACEAE

Centaurea lagascana Graells

3

ASTERACEAE

Cicerbita plumieri (L.) Kirschleger

3

ASTERACEAE

Cirsium heterophyllum (L.) Hill

3

CISTACEAE

Cistus crispus L.

3

BRASSICACEAE

Cochlearia aragonensis Coste & Soulié

3

ORCHIDACEAE

Coeloglossum viride (L.) Hartman

3

ASTERACEAE

Crepis pyrenaica (L.) W. Greuter

3

+

+

THYMELAEACEAE

Daphne cneorum L.

3

+

+

DROSERACEAE

Drosera intermedia Hayne

3

+

+

+

DRYOPTERIDACEAE

Dryopteris carthusiana (Vill.) H.P. Fuchs

3

+

+

+

DRYOPTERIDACEAE

Dryopteris submontana (Fraser-Jenkins & Jermy) Fraser-Jenkins

3

+

+

+

EPHEDRACEAE

Ephedra nebrodensis Tineo ex Guss. subsp. nebrodensis

3

+

ORCHIDACEAE

Epipactis palustris (L.) Crantz

3

+

FABACEAE

Erinacea anthyllis Link

3

+

+

GERANIACEAE

Erodium daucoides Boiss.

3

+

+

GERANIACEAE

Erodium glandulosum (Cav.) Willd.

3

+

OLEACEAE

Fraxinus ornus L.

3

+

+

+ +

+

+

+ +

+

+ + +

+

+ +

+

+

+

+ + +

+ +

+

+ +

RUBIACEAE

Galium boreale L.

3

+

Galium pyrenaicum Gouan

3

+

+

FABACEAE

Genista eliassennenii Uribe-Echebarría & Urrutia

3

+

+

FABACEAE

Genista micrantha Gómez Ortega

3

+

+

GENTIANACEAE

Gentiana ciliata L. subsp. ciliata

3

+

+

+

GENTIANACEAE

Gentiana lutea L. subsp. lutea

3

+

+

+

SARRERA • INTRODUCCIÓN

+

+

RUBIACEAE

+

+

+


BAKANAK FAMILIA FAMILIA

Taxona Taxon

GERANIACEAE

Geranium cinereum Cav.

RARAS

Maila Bizkaia Gipuzkoa Araba Kostaldea Grado Bizkaia Gipuzkoa Álava Costa 3

+

CARYOPHYLLACEAE Gypsophila repens L.

3

+

HYMENOPHYLLACEAE Hymenophyllum tunbrigense (L.) Sm.

3

+

+

Iris latifolia (Miller) Voss

3

+

+

+

JUNCACEAE

Juncus acutus L. subsp. acutus Populazioa: Arreo-Caicedo Yusoko lakua eta Añana Gesaltza / Población de Caicedo Yuso o Arreo y Salinas de Añana

3

+

+

+

MALVACEAE

Lavatera arborea L.

3

+

PLANTAGINACEAE

Littorella uniflora (L.) Ascherson

3

+

DIPSACACEAE

Lomelosia graminifolia (L.) W. Greuter & Burdet

3

+

+ + +

+

+

+

+

JUNCACEAE

Luzula nutans (Vill.) Duval-Jouve

3

LYCOPODIACEAE

Lycopodium clavatum L.

3

MENYANTHACEAE

Menyanthes trifoliata L.

LILIACEAE

Narcissus triandrus L. subsp. triandrus

LAMIACEAE

Nepeta tuberosa L. subsp. reticulata (Desf.) Maire

3

ORCHIDACEAE

Nigritella gabasiana Teppner & Klein

3

+

OLEACEAE

Olea europaea L. subsp. oleaster (Hoffmanns. & Link) Negodi

3

+

Ononis fruticosa L. Goiuriko populazioa / Población de Gujuli

3

+

Osmunda regalis L. Sobroneko haitzarteko populazioa / Población del desfiladero de Sobrón

3

+

OSMUNDACEAE

Mendiak Hezeguneak Beste batzuk Montañas Humedales Otros +

+

LILIACEAE

FABACEAE

Bailarak Valles

+

+

3

+

+

3

+

+ +

+

+

+

+ +

+

+

+

+ + +

+

SCROPHULARIACEAE Pedicularis foliosa L.

3

SCROPHULARIACEAE Pedicularis tuberosa L.

3

CARYOPHYLLACEAE Petrocoptis lagascae (Willk.) Willk.

3

CARYOPHYLLACEAE Petrocoptis pyrenaica (J.P. Bergeret) A. Braun ex Walpers

3

ROSACEAE

Potentilla fruticosa L.

3

ROSACEAE

Prunus lusitanica L.

3

+

+

+

RANUNCULACEAE

Pulsatilla alpina (L.) Delarbre subsp. cantabrica Laínz

3

+

+

+

+

+

+

+

+

+

+

+

+

+

+ +

+

+

+ + +

RANUNCULACEAE

Ranunculus aconitifolius L.

3

RANUNCULACEAE

Ranunculus auricomus L.

3

+

+

CHENOPODIACEAE

Salicornia dolichostachya Moss.

3

+

+

+

CHENOPODIACEAE

Salicornia lutescens P.W. Ball. & Tutin

3

+

+

+

CHENOPODIACEAE

Sarcocornia perennis (Mill.) A.J. Schott. subsp. perennis

3

+

SAXIFRAGACEAE

Saxifraga clusii Gouan

3

SAXIFRAGACEAE

Saxifraga conifera Cosson & Durieu

3

+

+

SAXIFRAGACEAE

Saxifraga longifolia Lapeyr.

3

+

+

SAXIFRAGACEAE

Saxifraga losae Sennen

3

+

+

ASTERACEAE

Scorzonera aristata Ramond ex DC.

3

+

+

+

+

+

+ +

+ +

+

+

SARRERA • INTRODUCCIÓN

33


BAKANAK FAMILIA FAMILIA

Taxona Taxon

CRASSULACEAE

Sempervivum vicentei Pau

RARAS

Maila Bizkaia Gipuzkoa Araba Kostaldea Grado Bizkaia Gipuzkoa Álava Costa 3

CARYOPHYLLACEAE Silene ciliata Pourret

3

Bailarak Valles

+

Mendiak Hezeguneak Beste batzuk Montañas Humedales Otros +

+

+

PRIMULACEAE

Soldanella villosa Darracq ex Labarrère

3

+

+

ASTERACEAE

Sonchus maritimus L. subsp. maritimus

3

+

+

+

+

+

+ + +

+

ROSACEAE

Sorbus hybrida L.

3

ROSACEAE

Sorbus latifolia (Lam.) Pers.

3

ORCHIDACEAE

Spiranthes aestivalis (Poiret) L.C.M. Richard

3

+

+

+

LILIACEAE

Tofieldia calyculata (L.) Wahlenb.

3

+

+

+

+

SCROPHULARIACEAE Tozzia alpina L.

3

+

+

+

+

JUNCAGINACEAE

Triglochin palustris L.

3

RANUNCULACEAE

Trollius europaeus L.

3

LENTIBULARIACEAE

Utricularia australis R.Br.

3

VIOLACEAE

Viola biflora L.

3

+

+

+

VIOLACEAE

Viola bubanii Timb.-Lagr.

3

+

+

+

42

65

Taxon kopurua Número de táxones

34

SARRERA • INTRODUCCIÓN

85

+

+

+

+ +

+ +

+

+

+

+

36

+

+

9

12

59

12

5


INTERES

BEREZIKOAK

FAMILIA FAMILIA

Taxona Taxon

LILIACEAE

Allium victorialis L.

DE

INTERÉS

4

Armeria arenaria (Pers.) Schultes subsp. burgalensis (Bernis) Uribe-Echebarría

+

+

+ +

4

+

+

4

PLUMBAGINACEAE

Armeria pubinervis Boiss.

4

+

BUXACEAE

Buxus sempervirens L. Arralde (Gorbeia) eta Narvaxako populazioak / Poblaciones de Arralde (Gorbea) y Narvaja

4

+

Frankenia laevis L. subsp. laevis

4

+

+

4

+

+

+

+

+

ORCHIDACEAE

Mendiak Hezeguneak Beste batzuk Montañas Humedales Otros

+

Armeria cantabrica Willk. subsp. vasconica (Sennen) Uribe-Echebarría

CARYOPHYLLACEAE Herniaria ciliolata Melderis subsp. robusta Chaudhri

Bailarak Valles

4

PLUMBAGINACEAE

FRANKENIACEAE

ESPECIAL

Maila Bizkaia Gipuzkoa Araba Kostaldea Grado Bizkaia Gipuzkoa Álava Costa

SCROPHULARIACEAE Antirrhinum braun-blanquetii Rothm. PLUMBAGINACEAE

+

+

+

+

+

+

+ + +

+

Himantoglossum hircinum (L.) Sprengel subsp. hircinum

4

Huperzia selago (L.) Bernh. ex Schrank & C.F.P. Mart.

4

+

+

+

AQUIFOLIACEAE

Ilex aquifolium L.

4

+

+

+

LILIACEAE

Narcissus asturiensis (Jordan) Pugsley

4

+

+

+

+

LILIACEAE

Narcissus bulbocodium L.

4

+

+

+

+

LILIACEAE

Narcissus grupo pseudonarcissus L. taldea gr. nobilis-varduliensis

4

+

+

+

+

OPHIOGLOSSACEAE Ophioglossum vulgatum L.

4

+

+

+

LILIACEAE

Paris quadrifolia L.

4

+

+

+

LENTIBULARIACEAE

Pinguicula lusitanica L.

4

+

+

PINACEAE

Pinus halepensis Miller

4

FAGACEAE

Quercus coccifera L. Udalaitzko populazioak / Poblaciones de Udalaitz

4

Quercus robur L. Arabako hegoaldeko populazioak / Poblaciones del sur de Álava

4

FAGACEAE

Quercus suber L.

4

LAMIACEAE

Satureja montana L. subsp. montana

4

LAMIACEAE

Sideritis ovata Cav.

4

+

TAXACEAE

Taxus baccata L.

4

+

+

LAMIACEAE

Thymus loscosii Willk.

+

+

LYCOPODIACEAE

FAGACEAE

4

+

+

+ +

+

+ +

+

+

+ +

+

+ +

+

+

+

+

+

+

+

+

+

+

+ +

+

Veratrum album L.

4

+

+

+

BLECHNACEAE

Woodwardia radicans (L.) Sm.

4

+

+

+

+

+

19

19

23

5

11

28

+

+

LILIACEAE Taxon kopurua Número de táxones

+ +

+

4

HYMENOPHYLLACEAE Trichomanes speciosum Willd.

+

+

18

3

1

SARRERA • INTRODUCCIÓN

35


2

Galtzeko Arriskuan En Peligro de Extinci贸n


Antennaria dioica (L.) Gaertner

ASTERACEAE (COMPOSITAE)

Pie de gato

Landare bizikor belarkara da. Ipurdiak kimu herrestari antzuak ematen ditu. Oso modu trinkoan antolatutako hosto-erroseta dauka. Sexu ar eta emea oin desberdinetan bereizita daude. Generoaren izena, Antennaria, latineko antenna hitzetik dator, eta izen hori hartzen du lore arren kardilaunaren ileek intsektuen antenen forma beretsua dutelako. Loreak dituzten zurtoinek gehienez zehe bateko garaiera lortzen dute eta kotoi-itxurako ileez estalita daude. Hostoen atzealdea zurixka da (batzuetan aurrealdea ere bai). Oinaldeko hostoek espatula-itxura dute eta luzeagoak dira; zurtoin loredunen hostoak, berriz, ia linealak dira. Kapituluak braktea zurixka edo arrosaz osatutako inbolukru batek babesten ditu. Brakteen inbolukru horiek, arretan zabalak dira, eta emeetan meheagoak, luzeagoak eta, orokorrean, arrosak dira. Kapituluak, 3 eta 8 bitartean, korinbo eran antolatzen dira. Ekaina eta abuztua artean loratzen da. Fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, cuya cepa produce vástagos estériles rastreros, con rosetas de hojas dispuestas de forma densa. Los sexos masculino y femenino están separados en pies diferentes. El origen del nombre del género Antennaria está en la palabra latina antenna, y se debe a la forma similar a las antenas de los insectos, que tienen los pelos del vilano de las flores masculinas. Los tallos que llevan las flores alcanzan como mucho un palmo de altura, y están cubiertos de pelos algodonosos. Las hojas son blanquecinas por el envés (a veces también por el haz), y las basales tienen forma espatulada, siendo más alargadas, casi lineales las de los tallos floríferos. Los capítulos están protegidos por un involucro de brácteas blanquecinas o rosadas, anchas, en los masculinos, y más estrechas y alargadas, generalmente rosadas, en los femeninos. Dichos capítulos, en número de 3-8, se disponen a modo de pequeño corimbo. Florece de junio a agosto, y los frutos maduran al empezar el otoño.

Banaketa boreo-alpetarra duen landarea da, hau da, ipar hemisferioko mendi garaietan eta iparraldeko latitudeetan bizi da. EAEn Kodes mendilerroko kokagune bakarrean aurkitu da. Bertan, pagadiaren mailan kokatzen diren larreetan kolonia txiki bat osatzen dute, gutxi gorabehera 1.200 m-ko garaieran, mendizerra horretan lurzoru hareatsua dagoen toki bakarretako batean. Kokagune hau beste populazioetatik 100 km baino gehiagora aurkitzen da, bai ekialdetik (mendebaldeko Pirinioak), bai mendebaldetik (Kantabriako mendikatea) eta bai hegoaldetik (sistema Iberikoa). Gainera, hiru leku horietan, landarea garaiera nahiko handiagotan bizi da.

Hierba de distribución boreo-alpina, es decir, que habita en las latitudes norteñas y en las altas montañas del hemisferio norte. En la CAPV se ha encontrado en una sola localidad de la sierra de Codés, formando una pequeña colonia en pastos ubicados en el nivel del hayedo, a unos 1.200 m de altitud, en uno de los pocos lugares con terrenos arenosos de dicha sierra. Esta localidad está alejada más de 100 km de las más cercanas conocidas, ya sea por el este (Pirineo occidental), por el oeste (montes Cantábricos) o por el sur (sistema Ibérico). Además, en estos tres lugares, la planta vive a altitudes notablemente mayores.

Ezagutzen den kokaleku bakarrera azken urteotan egin diren ikustaldietan ez da landarea ikusi. 1980. urtearen inguruan, populazio hau aurkitu zenean, jada oso txikia zen. Azken bosturtekoetan abeltzaintzaren zama asko gutxitu denez, pagadiak nabarmenki egin du aurrera. Gazteak izanda ere, pagadiak leku horretako ezaugarri ekologikoak eraldatu ditu, garai batean ongi argiztatutako larrea baitzen. Landarea beste punturen batean aurkitzen ez bada, Galtzeko Arriskuan egotetik Berriki Desagertuta egotera igaroko da. Bitxikeria gisa, aipatu laurogeiko hamarkadan bildutako ale guztiak arrak izan zirela. Horrek adieraz dezake, landarea jadanik desagertzeko zorian zegoela edo, bestela, bertara zoriz heldu zela, eta oin arrak baino ez zituela sortu; ondorioz, bideragarritasuna minimoa zen.

En las visitas realizadas durante los últimos años a la única localidad conocida, no se ha podido observar la planta. La población ya era pequeñísima hacia el año 1980, que fue cuando se descubrió. Como en los últimos lustros se ha reducido mucho la presión ganadera, se ha notado un importante avance del hayedo, el cual, todavía en fase juvenil, ha modificado las condiciones ecológicas del enclave, que en el pasado era un pasto bien iluminado. Si no se logra encontrar la planta en algún otro punto, pasaría de estar En Peligro de Extinción a Extinguida en Tiempos Recientes. Como curiosidad diremos que todos los ejemplares herborizados en los años ochenta eran masculinos. Ello puede indicar que la planta ya estaba en trance de extinción en esas fechas, o bien, que había llegado de forma ocasional, y sólo dio lugar a pies masculinos, por lo que su viabilidad era mínima.

38

GALTZEKO ARRISKUAN • EN PELIGRO DE EXTINCIÓN


Antennaria dioica

GALTZEKO ARRISKUAN • EN PELIGRO DE EXTINCIÓN

39


Diphasiastrum alpinum (L.) J. Holub

LYCOPODIACEAE

[Lycopodium alpinum L., Diphasium alpinum (L.) Rothm.]

Likopodio hau landare bizikorra da. Zurtoinak herrestariak dira, eta metro bateko luzera lor dezakete. Tarteka-marteka, 10 bat cm-ko garaiera duten zurtoin tente laburrak sortzen dira, hostoek trinkoki estalita. Hostoak 4 lerrotan inbrikatuta antolatzen dira, eta itxura lantzeolatua, punta zorrotza eta ertz osoa daukate. Zurtoin tenteen muturrean esporangioak garatzen dira: bakarrak, eseriak, braktea obalak dituztenak, puntaluzeak eta dentikulatuak dira. Esporak uztaila eta urria artean heldu, eta udazkeneko egun hezeetan ernetzen dira.

Este licopodio es una planta vivaz, cuyos tallos crecen aplicados al suelo, y pueden alcanzar un metro de longitud. De trecho en trecho nacen cortos tallos erectos, de unos 10 cm de altura, cubiertos de forma densa por las hojas, las cuales se disponen densamente imbricadas en cuatro filas, y son de forma lanceolada, de ápice agudo y borde entero. En el extremo de los tallos erectos se desarrollan los esporangios, solitarios y sésiles, con brácteas ovales, acuminadas y denticuladas. Las esporas maduran entre julio y octubre, y germinan durante los días húmedos del otoño.

Egile batzuek diotenez, banaketa zirkunboreala duen espeziea da. Beste batzuen ustez, ordea, boreo-alpetarra da. Izan ere, ipar hemisferioko lurralde epel eta hotzetan bizi da, eta azken horietan ugariagoak dira, batez ere mendi garaietan. EAEn, Gorbeiako mendigunean ikusi da bakarrik. Batez ere lurzoru silizeoetako txilardi eta larreetan ageri da. Normalean inklinazio handiko, eta urteko zenbait hilabetetan elurrez estalita dauden mendi-mazela ospeletan hazten da. Gorbeiako populazioak, sistema Iberikoan, Kantabriako mendikatean eta Pirinioetan dauden beste populazioetatik 100 km baino gehiagora aurkitzen dira.

Esta especie se considera por algunos autores como de distribución circumboreal, y por otros como boreo-alpina. El hecho es que habita en territorios templados y fríos del hemisferio norte, con mayor grado de presencia en los últimos, y sobre todo en las altas montañas. En la CAPV sólo se conoce del macizo del Gorbea, y se muestra muy localizada en pastos y brezales sobre terrenos silíceos, en laderas sombrías, de fuerte inclinación y cubiertas de nieve varios meses al año. Las poblaciones del Gorbea están separadas por más de 100 km de las más cercanas que se conocen en el sistema Ibérico, montes Cantábricos y Pirineos.

Gorbeia mendiguneko populazioak oso txikiak dira eta urteko hainbat hilabetetan artzaintza-zama handiegia pairatzen dute. Horren ondorioz, likopodioak moztu, eta adaxka apurtuak lurraren gainean lehortzen dira. Populazio berean, behin eta berriro herbarioetarako egiten diren landare-bilketek ere efektu negatiboa izan dute. Bi faktore horiek oso kaltegarriak dira landare hauentzat, batik bat bi arrazoirengatik: batetik, landare hauen hazkundea izugarri geldoa delako eta, bestetik, ezagutzen diren populazioak oso-oso txikiak direlako. Ganaduaren eraginik gabe likopodioen garapena nolakoa den ikusi ahal izateko, eta artzaintza-guneekin alderatu ahal izateko, premiazkoa da populazioren bat abereengandik babestea. Gorbeiako populazioak geografikoki oso aldenduta daudenez, oso interesgarria izango litzateke, esporak edo zatiak erabiliz, laborantza esperimentala egitea lortzea. Horrela, beharrezkoa izanez gero, landarea birsartzea posible izango litzateke.

Las poblaciones del macizo del Gorbea son muy pequeñas y están sometidas buena parte del año al sobrepastoreo. Ello provoca la mutilación de los licopodios, cuyas ramitas rotas se secan sobre el terrreno. Tampoco es despreciable el efecto negativo derivado de recolecciones reiteradas en la misma población, con destino a herbarios. Ambas causas son factores muy perjudiciales, debido al crecimiento lentísimo de estos vegetales, y a la extrema pequeñez de sus poblaciones conocidas. Es urgente acotar alguna de sus poblaciones, para poder estudiar el desarrollo de los licopodios sin la acción del ganado, y comparar con las zonas pastoreadas. Dado el aislamiento geográfico de las poblaciones del Gorbea sería muy interesante lograr el cultivo experimental a partir de fragmentos o esporas, para estar en condiciones de reintroducir la planta si fuese necesario.

92ko Habitat Arteztarauaren V. Eranskinean dago, Komunitatearen Intereserako espezieen artean. Horren arabera, espezie hau biltzeko eta ustiatzeko kudeaketa-neurriak egon daitezke.

Catalogada en el anexo V de la Directiva Hábitat/92 y del Real Decreto/95, entre las especies de Interés Comunitario cuya recogida y explotación pueden ser objeto de medidas de gestión.

40

GALTZEKO ARRISKUAN • EN PELIGRO DE EXTINCIÓN


Diphasiastrum alpinum

GALTZEKO ARRISKUAN • EN PELIGRO DE EXTINCIÓN

41


Eriophorum vaginatum L.

CYPERACEAE

Pie de gato, junco lanudo.

Landare belarkara bizikorra, gramineo-itxurakoa, berdegrisaxka kolorekoa, 20-60 cm neurtu ohi duena. Goiko aldean batik bat, sekzio trigonoko hostoak, linealak, gutxi gorabehera milimetro 1eko zabalerakoak ditu, ertzak ukitzerakoan latzak dira. Oinaldean oso ugariak dira. Goiko aldeko zorroak zabalak dira eta linboa ongi garatu gabe dute. Loreak muturreko galburu bakanetan biltzen dira. Galburuek hasieran 2 cm-ko luzera dute, heldu eta periantoko ileak garatzen direnean handiagoak izaten dira. Beheko aldeko glumak beltzezkak dira eta ertz hitsa dute. Periantoko ileak zuriak eta zetadunak dira, luzeran 2-3 cm-koak eta oso ugariak; infloreszentziari kotoizko brotxa baten itxura ematen diotenak. Fruitua ale moduko bat da (nukula), marroia eta 2-3 mm ingurukoa. Apirila eta uztaila artean ematen ditu loreak eta fruituak.

Planta herbácea vivaz de aspecto graminoide, de un color verde grisáceo, que suele medir entre 20 y 60 cm de altura. Posee hojas de sección trígona, sobre todo en la parte superior, lineares, de aproximadamente 1 mm de anchura, algo rasposas al tacto (escábridas) en el margen, las basales muy numerosas; vainas superiores más o menos enchanchadas, con limbo rudimentario. Flores agrupadas en espigas ovado-oblongas, terminales, solitarias, inicialmente de unos 2 cm de longitud, luego más grandes cuando maduran y se desarrollan los pelos del perianto. Glumas inferiores negruzcas con el margen pálido. Pelos del perianto, de color blanco, sedosos, que alcanzan de 2 a 3 cm de longitud, muy numerosos, que dan a la inflorescencia aspecto de brocha de algodón. El fruto es una especie de grano (núcula), marrón, de unos 2-3 mm. Florece y fructifica entre abril y julio.

Belar honen banaketa boreo-alpetarra da; hau da, iparraldeko latitudeetan eta ipar-hemisferioko mendi garaietan bizi da. Iberiar penintsulan espezie oso bakana da. EAEn Zalama mendian dauka kokagune bakarra, Bizkaiko mendebaldeko muturrean, Castro Valnera mendiguneko kokagune kantabriarretatik 20 bat kilometrora, eta erdi-ekialdeko Pirinioetako kokaguneetatik 300 km-tik gora. Ongi garatutako zohikaztegietako espeziea da, Europako estaldura-zohikaztegi onbrogenikoetako landare ezaugarria da. Horietan paper garrantzitsua du, zohikatza sortzen laguntzen baitu. Bikain gara dadin, landare honek zohikatz-substratu sakonak behar ditu; hori dela eta bakana da iberiar penintsulan.

Hierba de distribución boreo-alpina, es decir, que habita en las latitudes norteñas y en las altas montañas del hemisferio norte. Especie muy rara en la península ibérica que en la CAPV cuenta con una única localidad en el monte Zalama, en el extremo occidental de Bizkaia, separada unos 20 km de las poblaciones cántabras del macizo de Castro Valnera y más de 300 km de las poblaciones del Pirineo centro-oriental. Es una especie exclusiva de turberas bien desarrolladas, típica y característica de las “turberas cobertor” ombrogénicas europeas, donde ejerce un importante papel turfógeno (contribuye a formar turba). Para su óptimo desarrollo esta planta requiere a su vez de la existencia de substratos turbosos profundos, lo que explica su rareza en la península ibérica.

Espezie honek EAEn duen populazio bakarrak duen mehatxu nagusia da bizileku duen zohikaztegia arian-arian lehortzen eta higatzen ari dela. Hori eragiten dutenak, batez ere giza jarduerak dira, hala nola, larreak hobetzeko sute handiak egitea, gehiegizko larreratzea, zohikatza ateratzea eta zohikaztegia zeharkatzen duen pistan zirkulazio gehiegi egotea. Inguru bikain honek duen beste mehatxu posible bat Ordunte mendiak aprobetxamendu eolikorako erabiltzeko proiektuak dira. Edozein kasutan ere, kontuan eduki beharko litzateke zohikaztegiaren inguruak kaltetzeko arriskua.

La principal amenaza que afecta a la única población existente de esta especie en el País Vasco la constituye la lenta pero paulatina desecación y erosión a la que está sometida la turbera donde habita, y que tiene su origen principalmente en acciones humanas como los incendios severos para favorecer los pastos, el pastoreo excesivo, pequeñas extracciones de turba y el exceso de circulación por la pista que la atraviesa. Otra posible amenaza para este excepcional enclave es la existencia de proyectos de aprovechamiento eólico de los montes de Ordunte, que en cualquier caso deberían tener en cuenta el riesgo de impacto en las inmediaciones de la turbera.

42

GALTZEKO ARRISKUAN • EN PELIGRO DE EXTINCIÓN


Eriophorum vaginatum

GALTZEKO ARRISKUAN • EN PELIGRO DE EXTINCIÓN

43


Genista legionensis (Pau) Laínz

FABACEAE (LEGUMINOSAE)

Genista hau mulu nanoa da. 30 bat cm luze da, baina lurretik zabaltzen da, eta metro baterainoko diametroa duten kuxin handiak osatzen ditu. Adar gazteak malguak dira eta punta ez dute ziztakaria, baina heltzean gogortu egiten dira, hostoak galtzen dituzte eta muturra arantza luze eta zorrotz bihurtzen da. Hostoak bakunak, luzangak eta 5 x 3 mm-rainokoak dira, gainaldea glabroa eta azpialdea leuna dute, eta adarren gainean era txandakatuan antolatzen dira. Jausten direnean, adarretan konkor (kuxin edo pulbinuluak) batzuk geratzen dira, bi estipula arantzatsu dituztenak. Loreak geminatuak (binaka) irteten dira, eta gutxi gorabehera 4 cm luzerako lukuak osatzen dituzte. Pedizelo finen erdialdean bi brakteola txiki ageri dira. Kaliza gehienez 7 mm-koa da, eta bi ezpain ditu. Beheko ezpainak hiru hortz mehe eta luze ditu. Goikoak bi hortz obatu ditu. Korolak papilionazeoen ezaugarriak ditu: 8-12 mm-ko estandartea dauka, glabroa da edo tarteka ile batzuk ditu, eta gila baino apur bat laburragoa da. Fruitua leka oblongo-lantzeolatua da, leun-pubeszentea eta 2-5 hazi dauzka. Maiatza eta uztaila artean loratzen da, eta fruituak udan heltzen dira. Adartxoek, lurrera erortzean sustraitu daitezke eta landare berriak sortu.

Esta genista es una mata achaparrada, que apenas se levanta 30 cm del suelo, pero que se desparrama sobre él formando grandes almohadillas, de hasta 1 metro de diámetro. Las ramas jóvenes son flexibles y no tienen la punta pinchuda, pero al madurar se endurecen, pierden las hojas y su ápice se transforma en una larga y punzante espina. Las hojas son simples, oblongas, de hasta 5 x 3 mm, con haz glabro y envés sedoso, y se disponen de forma alterna sobre las ramas. Cuando caen, quedan en las ramas unos abultamientos (pulvínulos), provistos de dos largas estípulas espinosas. Las flores suelen salir geminadas (grupos de dos), y forman racimos cortos, de unos 4 cm de largo. Hacia la mitad de los finos pedicelos sobresalen dos pequeñas bractéolas. El cáliz no pasa de 7 mm y tiene dos labios, el inferior con tres dientes estrechos y alargados, y el superior con dos dientes ovados. La corola, típicamente papilionácea, tiene un estandarte de 8-12 mm, glabro o esparcidamente peloso, ligeramente superado en longitud por la quilla. El fruto es una legumbre oblongo-lanceolada, sedoso-pubescente, con 2-5 semillas. Florece de mayo a julio, y madura los frutos a lo largo del verano. Las ramitas pueden enraizar al tocar el suelo, lo que da lugar a nuevas plantas.

Mulu herrestari hau iberiar penintsularen iparraldeko endemismoa da, eta orain dela gutxi arte uste zen Kantabriako mendietan baino ez zegoela. Bizkaiko kostaldeko mendi bateko populazioa espeziearen eremu osoaren ekialdeko muga da. Kokagune horretan, populazio txikia osatzen du, harri asko dituzten lursail karbonatatuetako kuxin-formako sastraka baxuen artean.

Esta mata rastrera es un endemismo del norte de la península ibérica, que hasta hace poco se consideraba exclusivo de los montes Cantábricos. Su localidad conocida en un monte de la costa vizcaína constituye el límite oriental para el área global de la especie. En dicha localidad forma una pequeña población que se integra en matorrales bajos, almohadillados, sobre terrenos carbonatados con suelo pedregoso.

Landare hau bere banaketa-arearen eremu nagusitik –Kantabriako mendietatik eta inguruetatik– hain aldendua dagoen toki batean agertzea enigma biogeografikoa da. Suak eta artzaintzak, inguru horretan mende askotako tradizioa dutenak, zuhaiztia garatzea oztopatu dute eta, neurri batean, espezie honen iraupena ahalbidetu dute; bestela, zuhaitzen gerizpeak landarea itoko bailuke. Berriki egin den baso-bide batek populazioa asko kaltetu du, hain urriak diren ale batzuk deuseztatu baititu. Azken urteotan saiatu dira adartxoen zatiak erabiliz landarea ugaltzen. Horrela, beharrezkoa izanez gero, landarea birsartu ahal izango litzateke.

La presencia de esta planta en una localidad tan alejada de las de su área principal, en los montes Cantábricos y estribaciones, es un enigma biogeográfico. El fuego y el pastoreo, seculares en la zona, pueden haber contribuido en parte a su permanencia, al impedir el desarrollo del arbolado, que la ahogaría con su sombra. Una pista de reciente construcción sí que ha dañado la población, al eliminar algunos de sus escasísimos individuos. En los últimos años se ha intentado reproducir la planta a partir de fragmentos de ramitas, con vistas a una posible reintroducción en caso necesario.

44

GALTZEKO ARRISKUAN • EN PELIGRO DE EXTINCIÓN


Genista legionensis

GALTZEKO ARRISKUAN • EN PELIGRO DE EXTINCIÓN

45


Matricaria maritima L. subsp. maritima

ASTERACEAE (COMPOSITAE)

[Tripleurospermum maritimum (L.) Koch]

Landare hau bi urtez behingoa edo iraunkorra da. 1080 cm-ko zurtoinak ditu, etzanak, goranzkoak edo tenteak eta gehienetan goiko aldean korinbo-itxurako adarkadura dute. Zurtoinak eta hostoak ilerik gabeak dira edo ile gutxi batzuk dituzte sakabanatuta. Hostoak konposatuak, txandakakoak eta irregularki 2-3 pinatisektuak dira; segmentu linealak nahiko laburrak eta mamitsuak dira eta ertz kamutsa edo mukroiduna dute. 3-5 cm-ko diametroko 10-50 kapitulu sor ditzake. Kapituluaren kanpoaldeko loreak emeak dira eta, gehienetan, 1-1,6 cm-ko luzera duten ligula zurixkak edukitzen dituzte. Barnealdeko loreak tubularrak dira eta 5 lobulu labur, hermafrodita eta hori dituzte. Akenioak 1,8-3,5 x 1-2 mm-koak dira, alboetan gutxi gorabehera konprimiturik daude; alde batean 3 saihets hits edo marroi dituzte eta beste aldearen muturrean, luzetara erretxina duten 2 guruin luzanga bereizgarri. Kardilauna ertz moztua duen koro txikia besterik ez da. Ugaltze-aldi oso luzea du, neguaren amaieratik edo udaberriaren hasieratik uda-udazkenera arte ematen baititu loreak eta fruituak.

Planta bienal o perenne con tallos de 10-80 cm, procumbentes, ascendentes o erectos, que usualmente presentan una ramificación corimbosa en la parte superior. Los tallos y las hojas son glabros o con unos pocos pelos dispersos. Las hojas son compuestas, alternas e irregularmente 2-3 pinnatisectas, que presentan segmentos lineares relativamente cortos y algo carnosos, con el extremo obtuso o cortamente mucronado. Puede producir de 10 a 50 capítulos de 3-5 cm de diámetro. Las flores exteriores del capítulo son femeninas y portan generalmente lígulas de color blanquecino, de 1-1,6 cm de longitud. Las interiores son tubulares, con 5 cortos lóbulos, hermafroditas y de color amarillo. Los aquenios, de 1,8-3,5 x 1-2 mm, están más o menos comprimidos lateralmente, con 3 costillas pálidas o marrones en una cara y dos características glándulas resinosas alargadas longitudinalmente en el ápice de la otra cara. El vilano está reducido a una pequeña corona de margen truncado. Presenta un período reproductivo muy largo ya que florece y fructifica desde finales del invierno o principios de primavera hasta verano-otoño.

Espezie hau Atlantikoaren itsasertzean baino ez da ageri; izan ere, Kantauriko itsasertzean, Europako ipar-mendebaldean eta itsaso Baltikoan bizi da. Espainian Asturiasen, Kantabrian eta Bizkaian ezagutzen da. EAEn Bizkaiko kostaldera mugatzen da; azkenaldian bi kokagunetan desagertu da eta, egun, Urdaibaiko populazioa bakarrik ezagutzen da. Espezie hau oso nitrofiloa da, eta berez urte guztian heze mantentzen diren giro subhalofiloetan bizi da. Itxuraz substratuaren granulometriak ez dio eragiten baina, antza denez, nahiago ditu materia organikotan aberatsak diren inguruak, mareen ondorioz hondartzetan eta estuarioen ertzetan biltzen direnak, edo labarretako itsas hegaztien jardueraren ondorioz metatzen direnak.

Se trata de una especie exclusiva del litoral atlántico, que se distribuye por la costa cantábrica, noroeste de Europa y mar Báltico. Dentro de España se la conoce en Asturias, Cantabria y Bizkaia. En la CAPV se encuentra muy localizada en la costa vizcaína, habiendo desaparecido en épocas recientes de dos localidades y con una única población conocida actualmente, en Urdaibai. Se trata de una especie de marcadas apetencias nitrófilas propia de ambientes subhalófilos que se mantienen húmedos todo el año. Aparentemente indiferente a la granulometría del substrato, parece no obstante preferir aquellas situaciones en las que se produce una gran acumulación de materia orgánica, bien procedente de los arribazones de las mareas en playas y bordes de canales de estuarios, o bien derivada de la actividad de aves marinas, en ambiente de acantilado.

Ezagutzen den euskal kokagune bakarrean 3 m2-ko azalera duen populazioak bizitasun ahula du. Ez dakigu zergatik ez den ageri espezie hau Urdaibaiko Erreserbako beste guneren batean, espeziea bizirauteko habitat egokiak badaude ere. Ezagutzen den gune bakar horretan espezieak duen mehatxu-faktore nagusia da, batetik, muna bera higatzea eta, bestetik, Juncus maritimus espeziea bizkorki haztea eta bi espezie exotiko inbaditzaileren hedatzea, Baccharis halimifolia eta Spartina patens espezieak, alegia. Lore-kapituluak neurri batean harrapakatu direla ikusi da, segur aski mikrougaztunen batek egin du, eta infloreszentziak ere bildu dira, “bitxilore” handien itxura baitute. Oso interesgarria izango litzateke populazio honen haziak biltzea, hazkuntza esperimentala egiteko eta, dagozkion jarraipenak eginez, giro egokietan sartzeko.

La única localidad vasca conocida alberga una población de vitalidad reducida que no ocupa más de 3 m2 de superficie. No se sabe por qué esta especie no aparece en otras zonas de la Reserva de Urdaibai, donde existen hábitats adecuados para su supervivencia; en el único enclave conocido el principal factor de amenaza para la especie es, por un lado la erosión de la propia muna, y por otro el vigoroso crecimiento de Juncus maritimus y la expansión de dos especies exóticas invasoras: Baccharis halimifolia y Spartina patens. Se ha observado cierta depredación de sus capítulos florales, probablemente por algún micromamífero, y recolección de las inflorescencias, que asemejan grandes “margaritas”. Tendría gran interés obtener semillas de esta población con vistas a su cultivo experimental y a su eventual introducción en ambientes favorables, con los oportunos seguimientos.

46

GALTZEKO ARRISKUAN • EN PELIGRO DE EXTINCIÓN


Matricaria maritima

GALTZEKO ARRISKUAN • EN PELIGRO DE EXTINCIÓN

47


Pentaglottis sempervirens (L.) L.H. Bailey

BORAGINACEAE

[Anchusa sempervirens L.]

Landare bizikor belarkara da. Ia metro bateko garaiera daukaten zurtoinak garatzen ditu. Organoak ile izpitu zurixkez estalita dauzka. Anduia lodia da eta negu bukaeran oinaldean oso hosto zabalak dituen erroseta bat eratzen du. Hosto horiek, beranduago loreak garatzen dituzten zurtoinetan agertzen direnak bezalakoak dira, alegia, zabalak, obal-puntaluzeak eta ertz osodunak. Loreak urdin kolore ederra eta inbutu-itxura daukate eta lepoa 5 ezkatek ixten dute. Hodia kaliza baino zertxobait laburragoa eta berdexka da, eta muturra 5 lobulutan amaitzen da. Lobulu horiek plano batean antolatzen dira eta izar-forma daukate. Loreek brakteak dituzte, eta luku laburretan multzokatuta daude. Fruitua 4 karpelo beltzezkek osatzen dute. Apirila eta ekaina artean loratzen da. Fruituak udaren bukaeran heltzen dira.

Es una planta herbácea vivaz que desarrolla tallos de hasta casi 1 m de altura, y tiene sus órganos cubiertos por pelos híspidos, blanquecinos. La cepa es gruesa, y a finales del invierno ya da lugar a una roseta de hojas basales muy anchas, que al igual que las que luego se desarrollan sobre los tallos floríferos, son anchamente oval-acuminadas, de borde entero. Las flores son de un bello color azul, y tienen forma de embudo, con la garganta cerrada por 5 escamas. El tubo es algo más corto que el cáliz, verdoso y remata en su ápice en 5 lóbulos dispuestos en un plano y abiertos a modo de estrella. Están agrupadas en cortos racimos provistos de brácteas. El fruto lo forman 4 carpelos negruzcos. Florece de abril a junio, y madura los frutos a finales del verano.

Lore urdinxka ederrak dituen boraginazeo ikusgarri hau espontaneoki bizi da Frantziako hego-mendebaldearen eta Portugaleko erdialdearen artean. Horregatik, autore askok landare atlantikotzat jotzen dute. Europako beste toki batzuetan ere landatu dituzte, eta bertan subespontaneoki ager daiteke. Hainbat ingurunetan hazten da: hostozabalen basoetan, baso-orletako belardietan, bai eta bide-bazterretan ere; baina beti lur aberats eta nahiko hezeetan. EAEn, Bizkaiko erdi-mendebaldean kokagune gutxi ezagutzen dira, eta Arabako Lautadan bakarra baino ez.

Esta llamativa boraginácea de hermosas flores azuladas habita de forma espontánea desde el suroeste de Francia hasta el centro de Portugal, por lo que muchos autores la califican de planta atlántica. También se ha cultivado en otras partes de Europa, donde puede aparecer como subespontánea. Se integra en varios ambientes, como bosques de frondosas, herbazales de orla forestal, e incluso márgenes de vías de comunicación, pero siempre con suelos ricos y bastante húmedos. En la CAPV se conocen pocas localidades en la mitad occidental de Bizkaia y una sola en la Llanada alavesa.

Landare eder hau Galtzeko Arriskuan katalogatzeko proposamena egin zen. Bizkaiko mendebaldeko gune batzuetan aurkitu baino lehen. Kokagune horiek Burgos eta Kantabriakoekin lotzen dira eta, gainera, kokagune horietan espezie hau ez da baso zaharretan bizi, baizik eta leku eraldatuetako belardietan (Fran Silvánen azalpena). Horregatik, EAEn, mehatxu-maila Bakanen kategoriara pasa beharko litzateke. Landare honen ekologia hobeto ezagutzen den bitartean, Arabako Lautadan espezie hau bizi den baso-irla nolabait babestu beharko litzateke.

La propuesta de catalogar esta bella planta como En Peligro de Extinción se produjo antes de tener conocimiento de su presencia en algunas localidades del occidente vizcaíno. Dichas localidades enlazan con las de Burgos y Cantabria, y además, en ellas la planta no está confinada a bosques maduros, sino que vive en herbazales de lugares alterados (Fran Silván, com. pers.). Por ello, en el ámbito de la CAPV parece lógico rebajar su grado de amenaza a la categoría de Raras. Mientras se profundiza en el conocimiento de la ecología de esta planta, convendría dotar de protección al bosque isla de la Llanada alavesa en que habita.

48

GALTZEKO ARRISKUAN • EN PELIGRO DE EXTINCIÓN


Pentaglottis sempervirens

GALTZEKO ARRISKUAN • EN PELIGRO DE EXTINCIÓN

49


Ranunculus amplexicaulis L.

RANUNCULACEAE

Sustrai haritsuak dituen landare bizikor eta belarkara da. Loreak dituen zurtoina bakuna edo adar gutxikoa da, ile gabea, eta gehien jota zehe bateko garaiera lortzen du. Hostoak ilegabeak, osoak eta mardulak dira, sustraietakoak oballantzeolatuak eta zurtoinetakoak lantzeolatuak eta besarkatzaileak. Loreen kaliza berdexka da eta 5 sepaloak osoak dira. Sepalo horiek, 5 petalo zurik osatutako korola bat babesten dute, eta zurtoinen muturrean ateratzen dira, gehienetan bakarka. Heltzean, karpeloek buruxka oboide bat itxuratzen dute. Buruxka hau ez dago ia puztuta eta aldeetan nerbio nabarmenak eta punta kurbatua ditu. Maiatza eta uztaila artean loratzen dira. Fruituak uda bukaeran heltzen dira.

Planta herbácea, vivaz, con raíces fibrosas. El tallo que lleva las flores es simple o poco ramificado, desprovisto de pelos, y alcanza como mucho un palmo de altura. Las hojas suelen ser lampiñas, enteras, gruesas, las radicales oval-lanceoladas, las de los tallos lanceoladas, abrazadoras. Las flores tienen el cáliz verdoso, con 5 sépalos enteros, que protegen a una corola formada por 5 pétalos blancos, y nacen en el ápice de los tallos, en general solitarias. Los carpelos forman al madurar una cabezita ovoide, y apenas están inflados, con sus caras provistas de nervios salientes y un pico recurvado. Florece de mayo a julio, y madura los frutos a finales del verano.

Belar txiki hau iberiar penintsulako iparraldeko mendi garaietan baino ez da hedatzen, Pirinioetan eta Kantabriako mendietan nahiko arrunta da, baina oso arraroa sistema Iberikoan. Gure lurraldean kokagune bakarrean ikusi da, Gorbeiako mendigunean dagoena. Populazio horrek lehen aipatu ditugun mendikateetako populazioak lotzen ditu. Bere banaketa-eremu osoan estai subalpetarreko larreetan bizi da, baita gure lurraldean ere. Belarjaleek eta abeltzaintzak, milaka urtetan, basoak aurrera egitea saihestu duen zenbait puntutan. Era horretan, horrelako espezieak bizirautea ahalbidetu da.

Esta pequeña hierba, se distribuye únicamente por las altas montañas del norte de la península ibérica, siendo relativamente frecuente en Pirineos y montes Cantábricos, pero rarísima en el sistema Ibérico. En nuestro territorio sólo se conoce una localidad, ubicada en el macizo del Gorbea. Dicho punto sirve de unión entre las poblaciones más numerosas de las otras cadenas montañosas citadas. En su área global vive en pastos del piso subalpino, y lo mismo hace en nuestra zona, donde los herbívoros y la ganadería milenaria han mantenido a raya el bosque en ciertos puntos, permitiendo la supervivencia de especies como la que nos ocupa.

Espeziearen banaketa-gune osoak erakusten digu egungoa baino hotzagoak ziren garaietan hobeto bizi zela. Seguru aski horregatik izango da arraroa gure inguruan; izan ere, ezaugarri ekologiko zehatzak dauden lekuetan baino ez du lortu bizirautea. Gorbeia mendian 1977. urtean landare hau aurkitu zenetik gaur arte egin diren ikustaldi guztietan, oso ale gutxi behatu ohi dira. Denak ale nanoak dira, ia beti bakanak, eta zenbaitetan inguruetatik dabiltzan gizaki eta abereek zapalduta aurkitu dira. Ezagutzen den populazioa indartzeko, komenigarria izango litzateke honen propaguluak lortzea, hazteko, ugaltzeko eta birsartzeko.

El área global de la especie ya nos indica que se trata de una planta que tuvo su óptimo en épocas pasadas más frías que la actual. De ahí seguramente su gran rareza en nuestro territorio, donde sólo ha podido sobrevivir en algún enclave de especiales condiciones ecológicas. Desde que se descubriera esta planta en el año 1977 en el monte Gorbea, las visitas efectuadas hasta la actualidad sólo han permitido observar un número bajísimo de ejemplares. En todos los casos se trata de individuos enanos, casi siempre aislados, dañados en ocasiones por el pisoteo del ganado y las personas que frecuentan la zona. Para reforzar la población conocida, sería conveniente obtener propágulos de la misma para su cultivo, multiplicación y posterior reintroducción.

50

GALTZEKO ARRISKUAN • EN PELIGRO DE EXTINCIÓN


Ranunculus amplexicaulis

GALTZEKO ARRISKUAN • EN PELIGRO DE EXTINCIÓN

51


3

Kalteberak Vulnerables


Alyssum loiseleurii P. Fourn.

BRASSICACEAE (CRUCIFERAE)

[A. arenarium Loisel.]

Mulutxo txiki honek adarren lehen zentimetroak lurrean etzanda ditu, eta gainontzekoa tenteagoa dauka. Gehienez bi zeheko diametroko unadetan hazten da. Hostoak txandakatuak dira, eta izar-itxurako ile txikiz estalita daude (luparekin ikus daitezke). Loreek 4 sepalo berdexka eta 4 petalo hori dituzte, eta fruktifikazio-garaian doi-doi luzatzen diren lore-lukuetan bilduta daude. Fruituak silikula suborbikularrak edo pixka bat eliptikoak dira, eta orokorrean punta muxarratua dute. Otsaila eta uztaila bitartean loratzen da, eta fruituak apirila eta abuztua artean heltzen dira. Negua igaro ostean, aurreko urteko adarretatik ernaminak kimatzen dira.

Pequeña matita de ramas aplicadas al suelo en sus primeros centímetros, y luego levemente erguidas, que crece en forma de rodales de hasta 2 palmos de diámetro. Hojas alternas, cubiertas de minúsculos pelos estrellados (visibles con lupa). Flores con 4 sépalos verdosos y 4 pétalos amarillos, agrupadas en racimos que apenas se alargan en la fructificación. Frutos en silícula suborbicular o un poco elíptica, de ápice por lo común escotado. Florece de febrero a julio, madurando los frutos entre abril y agosto. Tras el invierno brotan las yemas de renuevo de las ramas del año anterior.

Endemismo atlantikoa da. Kantauriko eta Akitaniako kostaldeetan bizi da soilik. XX. mendearen hasieran Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait gunetan aurkitu zela aipatu zen, baina badirudi egun landarearen banaketa Gipuzkoako hondartza bakar batera mugatzen dela. Espezie hau kostaldeko duna eta hareatzetan baino ez da bizi.

Endemismo atlántico, que únicamente puebla las costas cantábricas y aquitanas. Aunque fue señalada su presencia en localidades vizcaínas y en varias guipuzcoanas a principios del siglo XX, en la actualidad la planta parece estar limitada a una sola playa de Gipuzkoa. Es una especie exclusiva de dunas y arenales costeros.

Arrisku larriena habitata eraldatzeak eragiten du, dunetako landareak desagertzen baitira. Espezie hau, iraganean bizi zitekeen gune gehienetan iraungi da; eta bizi den populazio bakarra, bere biotopoaren baldintzak kontserbatzearen menpe dago. Horretarako, beharrezkoa da bizitoki dituen dunak babestea, eta populazioa zenbatzea eta horren jarraipen zehatza egitea. Kostaldeko beste hareatza batzuetan, egungo zokoetan jasotako haziak erabiliz, landare hau sartzeko dauden aukerak aztertzea ere komeni da.

La más grave amenaza deriva de la alteración del hábitat, que conlleva la desaparición de la vegetación de las dunas. Esta especie se ha extinguido de la mayor parte de las localidades en las que se hallaba en el pasado; la única población superviviente depende de que se conserven las condiciones de su biotopo. Para ello es necesaria la protección de las dunas donde vive, y la cuantificación y seguimiento de la población. Conviene también estudiar la posibilidad de introducción en otros arenales costeros a partir de semillas recogidas en su actual reducto.

00ko Zerrenda Gorrian espezie Kalteberen artean dago.

54

KALTEBERAK • VULNERABLES

En la Lista Roja/00 se incluye como Vulnerable.


Alyssum loiseleurii

KALTEBERAK • VULNERABLES

55


Apium graveolens L. subsp. butronensis (D. Gómez & G. Monts.) Aizpuru APIACEAE [A. graveolens L. var. butronensis D. Gómez & G. Monts.] (UMBELLIFERAE) Apio acuático

Landare belarkara bizikor tentea da eta 1,5 m-rainoko altuera duten zurtoin ildaskatu oso adarkatuak ditu. Hostoak txandakakoak, pinatisektuak, berde ilunak eta lodi samarrak dira eta pezioloak oinaldea zabala dauka. Loreak txikiak eta zuri-berdexkak dira eta ginbail konposatuetan bilduta daude. Ez dute ez inbolukrurik ez inboluzelorik. Ohiko subespeziearekin (Kantauriko zenbait estuariotan arrunta da) desberdintzen da oinaldeko eta zurtoineko hostoak bipinatisektuak direlako eta hostoek 1-3 mm-ko zabalerako lakain linealak edo lineal-lantzeolatuak eta ebaki-horztunak dituztelako. Bereizgarria da duen apio-usain handia. Lore txikiak ekaina eta abuztua bitartean garatzen dira eta hainbat intsektuk polinizatzen dituzte. Fruituek bi akenio dituzte eta uztailetik aurrera hasten dira heltzen. Mareen eguneroko mugimenduek zabaltzen dituzte fruituok estuarioan zehar.

Planta herbácea vivaz erguida, con tallos estriados muy ramificados, de hasta 1,5 m de altura. Hojas alternas, pinnatisectas, de color verde oscuro y algo gruesas con pecíolo netamente ensanchado en la base. Flores pequeñas de color blanco-verdoso, reunidas en umbelas compuestas con involucro e involucelo nulos. Difiere de la subespecie típica (común en algunos estuarios cantábricos) por sus hojas basales y caulinares bipinnatisectas con segmentos lineares o linearlanceolados de 1-3 mm de anchura e inciso-dentados. Es característico su fuerte olor a apio. Las diminutas flores, que se desarrollan entre junio y agosto, son polinizadas por diversos insectos; los frutos, que constan de dos aquenios, empiezan a madurar a partir de julio y son dispersados a lo largo del estuario por los movimientos diarios de las mareas.

Bizkaiko endemismoa da, eta ezagutzen den banaketa Butroe itsasadarreko populazio bakarra da. Paduretako inguru subhalofiloetan bizi da soilik, limo-lurzoru eta limobuztintsuetan, Scirpus compactus espeziea nagusi duten komunitateetako goiko aldeko eremu batean. Inguru hauek itsasgorek egunero urez betetzen dituzte eta mareak ekarritako materia organikoa metatzen den lekuetan ugariagoa da. Kopuru txikiagoan agertzen da, halaber, lezkadi, eskia-larre eta ondoko ihidi subhalofiloetan.

Endemismo vizcaíno de distribución conocida restringida a una única localidad en la ría del Butrón. Habita exclusivamente en ambientes subhalófilos de la marisma, sobre suelos limosos y limo-arcillosos, ocupando una banda situada en la parte superior de las comunidades dominadas por Scirpus compactus, inundada diariamente por las pleamares, siendo más abundante allí donde se acumulan depósitos de materia orgánica arrastrados por la marea. Con menor abundancia aparece también en los carrizales, pastizales de eskia y juncales subhalófilos adyacentes.

Habitata kaltetu egin da itsasadarren alboko hainbat gune urbanizatu edo bete direlako, edo kanal nagusira iristeko hainbat gune zapaldu nahiz artifizializatu direlako. Egun, taxon honek duen mehatxu handienetakoa da Spartina patens espezie exotiko inbaditzailea azkar ugaritu dela, batik bat ageri den gune halofiloenean. Izan ere, paduretako beste hainbat espezie baztertzen dituen masa ia monoespezifikoak sortzen ditu. Neurri egokiak hartzea komenigarria da gramineo amerikar hau errotik ateratzeko eta gehiago ez hedatzeko. Komenigarria litzateke, halaber, beste hainbat espezie interesgarriren biziraupena ziurtatzeko, Butroe itsasadarreko padurak legez babestea, inguru horien kontserbazioa sustatzeko.

Su hábitat se ha visto afectado por la urbanización o relleno de algunas áreas adyacentes a la ría o por el pisoteo y artificialización de algunas zonas de acceso al canal principal. Actualmente una de las mayores amenazas a las que está sometido este taxón es la rápida proliferación, sobre todo en la zona más halófila donde está presente, de una especie exótica invasora, Spartina patens, que forma masas prácticamente monoespecíficas que excluyen a otras especies de marisma. Conviene tomar las medidas oportunas para erradicar a esta gramínea americana y evitar que siga extendiéndose. Sería aconsejable, asimismo, con el fin de asegurar la supervivencia de ésta y otras especies de interés presentes, dotar a las marismas de la ría del Butrón de alguna figura de protección legal que impulse su conservación.

00ko Zerrenda Gorrian agertzen ez den arren, a posteriori Espainiako Flora Mehatxatuaren Atlasean sartu da, Arrisku Larrian kategorian.

Aunque en la Lista Roja/00 no aparece recogida, ha sido incluida a posteriori en el Atlas de Flora Amenazada de España como En Peligro Crítico.

56

KALTEBERAK • VULNERABLES


Apium graveolens

KALTEBERAK • VULNERABLES

57


Apium inundatum (L.) Reichenb. fil.

APIACEAE (UMBELLIFERAE)

Landare belarkara bizikorra da. Orokorrean, urpean dauden lokatzetan errotzen da. Metro baterainoko zurtoinak garatzen ditu urpean, eta goiko hostoak eta loreak ematen dituzten atalak baino ez dira azaleratzen. Zurtoinak ahulak eta hutsak dira, orokorrean adarkatuak. Hosto urperatuek zinta-itxurako lakain mehe eta harikarak dituzten sartune sakonak dituzte. Airekoak pinatitsektuak dira, falka-itxurako gingilak dituzte eta trifidoak dira. Loreek kaliz txikiak dituzte, 5 sepalo berdexka ñimiñoz eratuta. Korola zuria da eta 5 petalo aske ditu. Loreak ohiko ginbail konposatuetan taldekatzen dira. Ginbail sekundario (unbelula) bakoitzak 3-6 lore dauzka. Ginbailek 2-3 erradio dituzte, eta hostoekin aurrez aurre eta braktearik gabe sortzen dira (inbolukrurik ez). Unbelulek badaukate foliolo belarkarak duen inboluzeloa. Estiloak estilopodioaren gainean hazten dira eta hau baino motzagoak dira. Fruituak luzangak dira. Udan loratzen da, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, que en general enraíza en el fango, bajo el agua, y desarrolla tallos de hasta 1 m, sumergidos, de los que únicamente emergen las hojas superiores y las partes floríferas. Los tallos son débiles y huecos, generalmente ramificados. Hojas sumergidas muy divididas en estrechos lóbulos acintados, filiformes, las aéreas pinnatisectas, con segmentos en forma de cuña, trífidos. Flores con pequeños cálices formados por 5 diminutos sépalos verdosos. Corola blanca, con 5 pétalos libres. Las flores se agrupan en típicas umbelas compuestas, cada umbela secundaria (umbélula) con 3-6 flores. Las umbelas tienen de 2-3 radios, y nacen opuestas a las hojas, sin brácteas (involucro nulo). Las umbélulas sí que tienen un involucelo con folíolos herbáceos. Estilos más cortos que el estilopodio sobre el que nacen. Frutos oblongos. Suele florecer a lo largo del verano, y los frutos maduran a comienzos del otoño.

Banaketa-area orokorra atlantikoa da. Europako itsasertz atlantikoetatik hurbil dauden lurraldeetan nahiko ugaria da, baina oso bakana da iberiar penintsulan. EAEn, XX. mendearen erdialdean Gipuzkoako gune batean landare honen presentzia aipatu zen, baina egun Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroko mendietako urmaeltxo naturaletan populazio txiki-txikiak baino ez dira aurkitu, 600 m-tik goraxeago. Unbelifero txiki hau ur-masa gezatan bizi da, hondo istiltsuan errotuta, eta hostotxo gehienak urazpian zabaltzen ditu. Ur azalera goialdeko hostoak eta infloreszentzia txiki-txikiak baino ez dira iristen. Fruitu txikiak uretara jausten dira, eta hondoan haziak ernetzen dira berriro.

Área general de distribución de tipo atlántico. La planta está bien representada en los territorios cercanos a las costas atlánticas de Europa, pero resulta rarísima en la península ibérica. En la CAPV se había señalado su presencia en un punto de Gipuzkoa a mediados del siglo XX, pero en la actualidad sólo se ha comprobado la existencia de minúsculas poblaciones en lagunitas naturales de los montes de la divisoria de aguas cantábrico-mediterránea, a poco más de 600 m de altitud. Esta pequeña umbelífera habita en el interior de las masas de agua dulce, arraigando en el fondo fangoso, y desplegando la mayoría de sus hojitas dentro del agua. A la superficie únicamente se asoman las hojas superiores y las diminutas inflorescencias. Los pequeños frutos caen al agua, en cuyo fondo vuelven a germinar las semillas.

Ur-masa iraunkorretan bakarrik bizi daitekeen landarea da, hala nola, urmael eta istil naturaletan. Egun EAEn, landare hain bakana da, batez ere landare hau bizi den hezeguneak lehortzen direlako. Bizitoki duen lekua babesteaz gain, propaguluen bitartez landarea ugaltzea komenigarria litzateke. Era horretan, garai batean bizi izan zitekeen biotopoetan landare hau birsartzeko saioak egin daitezke.

Se trata de una planta que sólo puede vivir en masas de agua permanentes, como son las lagunas y charcas naturales. La desecación de dichas zonas húmedas es la causa principal de que hoy sea una planta tan rara en el País Vasco. Además de proteger el enclave donde habita, convendría multiplicar la planta a partir de sus propágulos, para intentar su reintroducción en biotopos donde pudo haber vivido en el pasado.

58

KALTEBERAK • VULNERABLES


Apium inundatum

KALTEBERAK • VULNERABLES

59


Cardamine heptaphylla (Vill.) O.E. Schulz

BRASSICACEAE (CRUCIFERAE)

[Dentaria heptaphylla Vill.; D. pinnata Lam.]

Landare belarkara bizikorra da. Errizoma lodia du, eta hortik loreak ematen dituzten zurtoin tenteak ateratzen dira. Zurtoinok 2 edo 3 zeheko garaiera izaten dute, eta orokorrean ez dira adarkatuak izaten. Hostoak pinatipartituak dira, 5-9 foliolo lantzeolatu, trauskil dituzte; hortz irregularrak dituzte. 2-4 hosto kaulinar ditu. Loreek ia zutik dauden 4 sepalo eta 4 petalo zurixka edo arrosa dituzte. Petaloak nahiko handiak dira, obatuak eta gehienez kaliza baino 3 bider luzeagoak dira. Fruitu-lukua labur samarra da, eta pedizeloak eta silikuak tente-nabarmenak dira. Udaberrian loratzen da, martxoa eta ekaina bitartean, eta fruituak udan heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, con grueso rizoma del que nacen tallos floríferos erectos, de dos a tres palmos de altura, en general no ramificados. Hojas pinnatidivididas, con 5-9 folíolos de contorno lanceolado, grosera e irregularmente dentados, las caulinares en número de 2-4. Flores con 4 sépalos casi erectos y 4 pétalos blanquecinos o rosados, bastante grandes, de contorno obovado, y hasta tres veces más largos que el cáliz. Racimo fructífero relativamente corto, con pedicelos y silicuas erecto-patentes. Florece en primavera, desde marzo hasta junio, y madura los frutos en el verano.

Europako mendebaldeko orofitatzat hartzen da. Suitzako mendebaldetik eta Alemaniako hego-mendebaldetik EAEraino doazen mendietan hedatzen da. Pirinioetan nahiko ohikoa da eta populazio handi eta ugariak eratzen ditu. Mendebalderantz askoz bakanagoa da, eta Kantabriako mendilerroan, Araban, du ezagutzen den mendebaldeko muga. Lurzoru aberats eta freskoetan bizi den landarea da, hainbat basoren barnean; hala nola, pagadietan, izeidietan eta baso mistoetan. Gure lurraldean ezpelak dituen pagadi batean ageri da, hegal ospelean eta kareharrizko labarren azpian.

Considerada como orófita Europea occidental, se distribuye por las montañas que van desde el oeste de Suiza y suroeste de Alemania hasta el País Vasco. En el Pirineo resulta relativamente frecuente y forma grandes y numerosas poblaciones, pero hacia el oeste se enrarece muchísimo, y alcanza precisamente su límite occidental conocido en la sierra de Cantabria, en Álava. Es una planta que vive sobre suelos ricos y frescos, en el interior de diversos bosques, como hayedos, abetales y bosques mixtos. En nuestra zona se localiza en un hayedo con boj, en ladera orientada al norte, bajo los cantiles calizos.

Landarearen mendebaldeko banaketa-muga ezaguna Kantabriako mendilerroan egoteak, bertan dagoen populazioaren krisia ulertzen lagun dezake. Nahiz eta kruzifero ikusgarri honek bizi den hegal malkartsuetan landarea hedatzeko gai diren errizomak izan, badirudi ez daukala hedatzeko indarrik. Populazioak orain dela 25 urte aurkitu zenean bezalatsu jarraitzen du. Horregatik, ingurune horretan baso-ustiapenak egitekotan, kontu handiz egin beharko lirateke. Hazien edo errizomen zatien bitartez landarea ugaltzen lortzea garrantzitsua izango litzateke, giro egokietan landatzen saiatzeko.

El hecho de que la planta tenga en la sierra de Cantabria su límite occidental conocido de distribución, puede ayudar a comprender por qué está en crisis la población allí existente. Aunque esta vistosa crucífera posee rizomas que podrían permitir su expansión por las empinadas laderas donde habita, el hecho es que no parece dotada de vigor para progresar. La población sigue prácticamente igual que cuando se descubriera hace unos 25 años. Por ello habría que tener gran cuidado en caso de explotaciones forestales en la zona. Sería importante conseguir multiplicar la planta a partir de sus semillas, o de fragmentos de rizomas, para ensayar su reintroducción en ambientes adecuados.

60

KALTEBERAK • VULNERABLES


Cardamine heptaphylla

KALTEBERAK • VULNERABLES

61


Carex hostiana DC.

CYPERACEAE

Landare belarkara gramineoa da, hau da, espezie-multzo handi horretan sartuta dago (EAEn 200 baino gehiago daude), xehetasun handirik gabe behatzen badira, batez ere fase begetatiboan daudenean, denek berdinak diruditen multzoan, hain zuzen ere. Gehienek uste dute belar berde arruntak baino ez direla; eta ez dute ia inoiz izen arruntik izan. Carex generoaren barnean dago, Europa osoko genero ugari eta aberatsenetakoa. Lurpean errizoma garatzen du. Errizoma laburra bada, landareak itxura soropildua hartzen du, gutxi gorabehera mardulak diren erro-lurretan hazten baita. Errizoma apur bat luzatzen bada, ordea, aleek ez dute ia itxura soropildurik. Hostoak meheak dira, ia linealak, zurtoinak baino motzagoak eta zeharkako sekzio triangeluarra dute. Zurtoin malguetan zehar txandaka jarrita daude. Zurtoinek ere sekzio triangeluarra dute. Zurtoinen muturrean infloreszentziak garatzen dira, behealdean emeak, galburu trinkoak eratzen dituzte; utrikuluen puntan gutxi gorabehera 1 mm-ko moko motz eta lakarra dute. Moko horietatik 3 estigma irteten dira. Utrikulu helduak ardatzetik ondo bereizita daude (nabarmenak). Lore emeak babesten dituzten brakteek ertz orbelkara zabala daukate, ia zilar-kolorekoa. Alde distalean, galburu arra garatzen da, fusiformea, motza (2 cm baino gutxiago) eta zabala dena. Maiatza eta uztaila bitartean loratzen da, eta fruituak udan heltzen dira.

Planta herbácea graminoide, es decir, de ese enorme grupo de especies (más de doscientas en la CAPV) que si se miran sin mucho detalle, sobre todo cuando están en fase vegetativa, parecen todas iguales, y son tenidas por el común de las gentes por simples hierbas verdes, que casi nunca han recibido nombres populares. Se incluye en el género Carex, uno de los más variados y ricos en especies de toda Europa. Bajo tierra desarrolla un rizoma, que si es corto da lugar a que las plantas adopten aspecto cespitoso, por crecer en forma de cepellones más o menos densos, mientras que si el rizoma se alarga un poco, los ejemplares apenas son cespitosos. Las hojas son estrechas, casi lineares, más cortas que los tallos y de sección transversal triangular. Se disponen de forma alterna a lo largo de los flexibles tallos, también de sección triangular. En el ápice de estos se desarrollan las inflorescencias, abajo las femeninas, que forman espigas densas, con los utrículos rematados por un corto pico de más o menos 1 mm, ligeramente escábrido, del que sobresalen 3 estigmas. Los utrículos maduros están bien separados del eje (patentes). Las brácteas que protegen las flores femeninas tienen un borde escarioso ancho, casi plateado. En la parte distal se desarrolla la espiga masculina, corta (menos de 2 cm) y ancha, a modo de uso. Florece entre mayo y julio, madurando los frutos a lo largo del verano.

Ipar Amerikako ipar-ekialdeko muturrean eta Europako zati handi batean hedatzen da. Dena den, ekialdean eta eskualde mediterraneoan bakana da. Iberiar penintsulan oso bakana da. EAEn, egun, Aizkorri mendilerroko (Gipuzkoa) gune bakarrean aurkitu da. Garai batean Adarra eta Jaizkibel mendietan zegoela aipatu zen. Larre putzutuetan, iturburuen ertzetan eta txilardi hezeetan bizi da.

Se distribuye por el extremo nororiental de Norteamérica y una buena parte de Europa, aunque resulta rara en el este y en la región mediterránea. Es muy rara en la península ibérica. En la CAPV sólo es conocida en la actualidad de una localidad en la sierra de Aizkorri (Gipuzkoa). En el pasado había sido señalada de los montes Adarra y Jaizkibel. Habita en pastizales encharcados, orillas de manantiales y brezales húmedos.

Egun ezagutzen den populazio bakarrak oso hedadura txikia du eta oso ale gutxi ditu. Gure ingurunean espezie honek duen kantonamendua eragin historiko-klimatikoaren ondorio izan daiteke. Izan ere, Europako hegoaldeko muga eratzen duten guneetako batean dago. Landare honen hedadura handiagoa zatekeen egungoa baino garai hotz eta hezeagoetan. Espezie hau bizi den iturburu eta soropil hezeak lehortu ditzaketen jarduera oro saihestu behar da.

La única población conocida actualmente es muy pequeña en extensión y muy reducida en cuanto al número de ejemplares. El acantonamiento de esta especie en nuestra zona puede deberse a razones de tipo histórico-climático, pues aquí se encuentra en una de las localidades que establecen su límite meridional en Europa. Su extensión pudo haber sido mayor en períodos más fríos y húmedos que el actual. Los manantiales y céspedes húmedos en los que se conoce, han de preservarse de alteraciones que los pudieran desecar.

00ko Zerrenda Gorrian espezie Kalteberen artean dago.

62

KALTEBERAK • VULNERABLES

En la Lista Roja/00 se incluye como Vulnerable.


Carex hostiana

KALTEBERAK • VULNERABLES

63


Chamaesyce peplis (L.) Prokh.

EUPHORBIACEAE

[Euphorbia peplis L.] Esne belarra, péplide de mar, lechetrezna de playa

Urteroko landare txiki etzana da, ilerik gabea eta berdeurdinxka. Oinaldetik adarkatua da eta 35 cm-rainoko zurtoin mamitsuak ditu; orokorrean 4-5 adar gorri izaten ditu. Hostoak oposatuak, mamitsuak eta berde-urdinxkak dira, eta estipula laziniatuak, distikoak eta faltziformeak dituzte. Hostoen oinaldea asimetrikoa da eta 1-3 mm-ko peziolo labur baten bidez lotzen zaio zurtoinari. Loreak sexubakarrak dira eta infloreszentzia txiki hermafrodita eta berdexketan bildurik daude hostoen galtzarbeetan. Lore itxura osoa dute eta ziatio esaten zaie. Ziatioek hiru lokulu dituen obarioa duen lore eme pedizelodun bakarra eta biluzia dute. Lore eme horrek inguruan hainbat lore ar biluzi ditu, baina lore ar bakoitza lorezil bakarra baino ez da. Multzoak zeharka eliptikoak diren guruin dirdiratsu eta anbar-gorrixka batzuk ditu inguruan. Guruinek landare hauen polinizatzaile diren inurrientzat erakargarria den nektarra isurtzen dute. Fruitua hiru lokulu dituen eta gainazal ia laua duen kapsula subesferikoa, purpura eta ildaskatua da, 3,5-4 x 4-5 mm-koa. Haziak leunak, udare-itxurakoak eta grisaxkak dira. Apiriletik udazkenaren hasierara bitartean loratzen da; dena den, klima faboragarria den guneetan azaroaren amaierara arte luza dezake loratze-garaia.

Pequeña planta anual de hábito postrado, glabra, glauca, ramificada desde la base, con tallos carnosos de hasta 35 cm, generalmente con 4-5 ramas frecuentemente de color rojo. Hojas opuestas, carnosas, de color verde glauco, con estípulas laciniadas, dísticas y falcadas, con la base marcadamente asimétrica que se une al tallo mediante un corto pecíolo de 1-3 mm. Flores unisexuales reunidas en pequeñas inflorescencias hermafroditas y verdosas, situadas en las axilas de las hojas, que asemejan totalmente flores y se denominan ciatios. Éstos agrupan una única flor femenina pedicelada y desnuda con un ovario trilocular. Esta flor femenina está rodeada de numerosas flores masculinas, también desnudas y reducidas a un único estambre. El conjunto está rodeado por unas glándulas transversalmente elípticas, brillantes, de color ámbar-rojizo y que liberan un néctar atractivo para las hormigas que son los polinizadores de estas plantas. Fruto en cápsula trilocular, subesférica, de 3,5-4 por 4-5 mm, de color púrpura, profundamente sulcada y de superficie casi lisa. Semillas lisas piriformes de color grisáceo. Florece desde abril hasta principios del otoño, aunque en zonas de clima benigno puede alargar su floración hasta finales de noviembre.

Mediterraneoko itsasertzeko eta Portugaletik hasi eta Normandia eta Makaronesiarainoko kosta atlantikoko espeziea da. Ipar Amerikako Pazifikoko kostaldean bertakotu da. EAEn espezie honen 9-10 populazio desberdin aipatu izan dira historian zehar. Egun, horietako batean bakarrik bizi da, Azkorriko hondartzan (Bizkaia), hain zuzen ere. Itsasertzeko hareatzetan bizi da, dunen aurrealdean. Leku horiek oso gaziak dira urtean zehar zenbait aldiz itsasgora biziak jasaten dituztelako, eta marearen eta udan hondartzara doan jendearen eraginez nitrogenoa nahiz fosforoa duten konposatuak hartzen dituztelako. Bigarren maila batean, batik bat giza jardueren ondorioz, duna mugikorren duna-lokarrietan materia organikoaren pilaketek sortutako soilguneetan ageri da.

Especie nativa del litoral mediterráneo y la costa atlántica desde Portugal a Normandía y Macaronesia; naturalizada en la costa del Pacífico de Norteamérica. En el País Vasco se han citado unas 9-10 localidades distintas de esta especie a lo largo de la historia. Actualmente únicamente persiste en una de ellas, en la playa de Azkorri, en Bizkaia. Habita en los arenales costeros, en las antedunas, donde la salinidad es muy marcada, debido a que se ven afectadas varias veces al año por las pleamares vivas y a su vez sufren un aporte importante de compuestos nitrogenados y fosforados, como consecuencia de los arribazones de marea y la influencia de la gente cuando acude a la playa en verano. De manera secundaria puede aparecer en los claros originados en los cordones dunares de las dunas móviles con deposición de materia orgánica originada fundamentalmente por la acción humana.

Espezie hau erregresioan dago itsasertz kantauriar-atlantiarretan eta katalanetan gutxienez. Izan ere, kokagune ezagun gehienetan desagertu da. Espezie hau oso habitat zehatzari loturik dago, itsasertzeko hareatzeetako dunen aurreko guneei, alegia. Habitat horrek eraldaketa handia jasan du XX. mendearen bigarren erdian, turismoaren presioaren eta Penintsularen itsasertzean nahiz oro har, Mediterraneo osoan izan den giza erabilera handiaren ondorioz. Funtsezkoa da hondartzak dinamika biologiko berezia duten natur guneak direla ulertzea; alegia, ez direla bakarrik aisialdi-jardueratarako azalera hareatsuak. Mareek ekarritako algak, deskonposatzen ari direnak, eta horietan sortutako landaredia ez dira zikinkeriatzat hartu behar; aitzitik, naturaltasun handiko elementutzat hartu eta babestu behar dira.

Especie en regresión, al menos en las costas cántabroatlánticas y catalanas donde ha desaparecido de la mayoría de sus localidades conocidas. Se trata de una especie estrictamente ligada a un hábitat muy concreto, las antedunas de los arenales costeros; hábitat que en la segunda mitad del siglo XX ha sufrido una fuerte alteración por la presión turística y la intensa utilización humana en todo el litoral de la Península, y el resto del mediterráneo en general. Es de vital importancia comprender que las playas constituyen espacios naturales con una dinámica biológica característica y no meras superficies arenosas para desarrollar actividades de recreo. La presencia de algas de arribazón en estado de descomposición y la vegetación que se sitúa sobre ellas no debe ser considerada como síntoma de suciedad sino, al contrario, como un elemento indicador de un alto grado de naturalidad, y debe por tanto preservarse.

00ko Zerrenda Gorrian Datu Urriko kategorian dago.

64

KALTEBERAK • VULNERABLES

En la Lista Roja/00 aparece recogida en la categoría Datos Insuficientes.


Chamaesyce peplis

KALTEBERAK • VULNERABLES

65


Culcita macrocarpa C. Presl

DICKSONIACEAE

Helecho de colchoneros

Iratze sendoa da. Frondeak 2 metroko luzera gainditzera hel daitezke. Errizoma mardul baten muturrean koroa trinkoak eratzen dituzte. Hosto izugarri handiak (frondeak) ditu, zenbait alditan sartuneak dituzte (2-3 pinatizatituak dira), eta lantzeolatuak dira. Azpialdean kopa-itxurako esporangioak garatzen dira. Esporak udan eta udazkenaren hasieran heltzen dira, eta toki gerizpetsu eta hezeetan ernetzen dira. Horrela, iratze berriak garatzea eragiten duen zikloa hasiko da berriro.

Robusto helecho cuyas frondes llegan a superar los 2 metros de longitud, y nacen formando densas coronas en el ápice de un grueso rizoma. Las grandísimas hojas (frondes) están divididas varias veces (2-3 pinnatidivididas), y su contorno es de forma lanceolada. En el envés se desarrollan los esporangios, los cuales tienen forma de copa. Las esporas maduran en el verano y a comienzos del otoño, y germinan en lugares sombríos y húmedos, para reiniciar el ciclo que conduce al desarrollo de nuevos helechos.

Iratze honek Europan duen banaketa mugatzen da Algeciras inguruko itsasertz atlantikora, eta Kantauriko kostaldeetara, A Coruñatik Bizkairaino. Bere eremu nagusia makaronesikoa da (Azoreak eta Kanariak). Mesozoikoko erlikiatzat hartzen da, eta Bizkaiko populazioek osatzen dute taxon honen mundu-mailako banaketaren ekialdeko erabateko muga. Bizkaiko populazio horiek txikiak dira eta ale-kopuru urria dute. Kostaldetik hurbil dauden sakan gutxi batzuetan kantonatuta daude, betiere lur silizeoetan, giro epeletan, atmosfera oso hezeetan eta garaiera baxuetan.

La distribución de este helecho en Europa queda limitada a la costa atlántica en la zona de Algeciras, y a las costas cantábricas, desde La Coruña hasta Bizkaia. Su área principal es macaronésica (Azores y Canarias). Se le considera como relicto mesozoico, y las poblaciones de Bizkaia constituyen el límite oriental absoluto en la distribución mundial del taxon. Dichas poblaciones vizcaínas son pequeñas y con escaso número de individuos. Están acantonadas en unos pocos barrancos cercanos a la costa, sobre terrenos silíceos, en un ambiente abrigado y de atmósfera muy húmeda, a baja altitud.

Eukaliptoen eta akazien landaketak iratze handi hau bizi den errekastoen ertzetaraino heltzen dira. Hortaz, litekeena da ertzak eraldatzea landaketetan ustiapenak edo tratamenduak egitean, bai eta pistak eta egurra ateratzeko bideak egitean ere. Baliteke garai batean iratze honek banaketa-area handiagoa izatea, landare honen habitaten eraldaketa txikiagoa zenean. Ertzen eraldaketak saihesteko, babes-zerrenda zabal samarra ezartzea komenigarria litzateke. Horrek, banaketa orokorra antzekoa duten beste iratze batzuk babesteko ere balioko luke; hala nola, Woodwardia radicans, sakan hauetan populazio oparoak dituen espeziea. Propaguluak lortzea ere interesgarria litzateke, leku egokian landatuz gero, jadanik existitzen diren populazioak indartu ahal izateko.

Plantaciones de eucaliptos y acacias llegan hasta las orillas de las regatas en las que vive este gran helecho, por lo que es muy posible que se provoquen alteraciones en las mismas al hacer los aprovechamientos o tratamientos necesarios, construcción de pistas y vías de saca. Es posible que este helecho tuviera una distribución más amplia en épocas pasadas, cuando la alteración de estos hábitats fuera menor. Convendría habilitar una banda de protección de suficiente amplitud, con el fin de evitar la alteración de las orillas. Ello sería útil también para la protección de otros helechos de distribución global semejante, como Woodwardia radicans, que tiene nutridas poblaciones en estos barrancos. También interesaría obtener propágulos para su cultivo en lugar adecuado y poder reforzar las poblaciones existentes.

92ko Habitat Arteztarauaren eta 95eko Errege Dekretuaren II. Eranskinean dago, Komunitatearen Intereserako espezieen artean. Espezie horiek kontserbatzeko beharrezkoa da kontserbaziorako gune bereziak aukeratzea.

Figura en el anexo II de la Directiva hábitat/92 y del Real Decreto/95, entre las especies de Interés Comunitario para cuya conservación es necesario designar zonas especiales de conservación.

00ko Zerrenda Gorrian Arriskuan dauden espezieen artean sailkatu da.

También se incluye como especie En Peligro en la Lista Roja/00.

66

KALTEBERAK • VULNERABLES


Culcita macrocarpa

KALTEBERAK • VULNERABLES

67


Dactylorhiza markusii (Tineo) Baumann & Künkele

ORCHIDACEAE

[D. sulphurea (Link) Franco subsp. siciliensis (Klinge) Franco]

Landare belarkara bizikorra da. Tuberkulu oboide osoak eta gutxi gorabehera zehe bat eta erdirainoko zurtoin tenteak ditu. Hostoak luzanga-lantzeolatuak dira, oro har, orban ilunik gabeak. Beheko hostoek oineko erroseta eratzen dute, eta goikoak txandakatuak eta meheak dira, brakteen antzera. Brakteak berdexkak eta lantzeolatuak dira, loreak baino luzeagoak. Loreak hori argiak dira, eta ezproia horizontalki jarrita daukate. Ezproia labeloa baino luzeagoa da eta muturra gorantz okertuta dauka. Alboko 2 petaloek bat egiten dute kasko txiki baten atzera, eta horren atzetik ondo bereizita dauden 3 sepalo tenteak irteten dira. Apirilean eta maiatzean loratzen da, eta fruituak udaren hasierarako heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, con tubérculos ovoides enteros, y tallos erguidos que alcanzan un palmo y medio de altura, aproximadamente. Hojas oblongo lanceoladas, generalmente sin manchas oscuras, las inferiores formando a modo de una roseta basal, las superiores alternas, estrechas, parecidas a las brácteas, que son verdosas y lanceoladas, más largas que las flores. Éstas son de color amarillo pálido, con el espolón dispuesto de forma horizontal, más largo que el labelo y con el extremo recurvado hacia arriba. Los dos pétalos laterales convergen a modo de pequeño casco, por detrás del cual sobresalen los tres sépalos erguidos y separados. Florece en abril y mayo, y los frutos maduran para el inicio del verano.

Orkideo honek Mediterraneoko mendebaldean du banaketa orokorra. Izan ere, Sizilian, Sardinian, Afrikako iparraldean eta iberiar penintsulan ezagutzen da. Iberiar penintsulan du iparraldeko muga, zehazki Ega ibaiaren iturburuan, Arabako hegoaldeko eta aldameneko Nafarroako eskualdeetan. Ez da iparraldeko lurraldeetan agertzen, klima hotz eta hezeagoa baita. Gure inguruan aurkitu da soilik hondar-lurretako karraskadietan eta 600 bat metroko garaieran. Ezagutzen diren populazioak oso txikiak eta oso ale gutxikoak dira.

Orquídea con distribución general mediterránea occidental, conocida en Sicilia, Cerdeña, norte de África y la península ibérica, donde alcanza su límite septentrional, precisamente en la cabecera del río Ega, en las comarcas del sur de Álava y de la vecina Navarra. No pasa a los territorios norteños, de clima más frío y húmedo. En nuestra zona sólo se ha encontrado en ambiente de carrascal sobre terrenos arenosos, a unos 600 m de altitud. Sus poblaciones conocidas son minúsculas y están formadas por poquísimos ejemplares.

Orkideo honen iparraldeko banaketa-mugetako bat Arabako hego-ekialdea da. Iparralderago, klima hezeagoa duten lurraldeetan ez da ondo egokitzen. Horrez gain, espezie hau bizi den karraskadietan oraindik egurra ateratzeko mozketak egiten dira. Lan horiek EAEn ezagutzen den populazio bakarra kaltetu dezakete. Ega garaiko karraskadiei babes legalen bat eman beharko litzaieke, oso txikiak direnez, edozein esku-hartzek larriki kaltetu baititzake, eta hori gertatuz gero, orkidea honen biziraupena arrisku larrian legoke.

Esta orquídea encuentra en el sureste de Álava uno de sus límites septentrionales de distribución. Los territorios de clima más húmedo situados al norte ya no le son propicios. Por otro lado, los carrascales donde habita siguen siendo objeto de cortas para extracción de leñas, tareas en las que se podría dañar la única población conocida en toda la CAPV. Convendría dar alguna protección legal a los carrascales del alto Ega, pues debido a sus pequeñas dimensiones podrían ser gravemente alterados con cualquier intervención, lo que amenazaría seriamente la supervivencia de la orquídea en cuestión.

68

KALTEBERAK • VULNERABLES


Dactylorhiza markusii

KALTEBERAK • VULNERABLES

69


Drosera longifolia L.

DROSERACEAE

[D. anglica Hudson]

Landare belarkara ahula da. 10 eta 20 cm arteko garaiera du. Zertxobait tenteak diren oineko hostoek erroseta eratzen dute. Hostoen orria lineal-luzanga da, zabal baino 3 edo 4 bider luzeagoa, eta pixka bat ileduna den peziolo luzea du. Hostoen orria guruinak dituzten ile gorrixkez estalita dago, landareak harrapakinak (ornogabe txikiak) harrapatu eta ondoren digeritzeko erabiltzen dituenak. Hostoerrosetaren erditik zurtoin tente eta biluziak ateratzen dira. Zurtoinok, gehienez hostoak baino bi aldiz luzeagoak dira, eta muturrean lore-lukuak dituzte. Loreak txikiak eta zurixkak dira, eta ia oineraino askeak diren 5 sepalo txiki eta 5 petalo zuri ia garbi dituzte, askeak eta sepaloekin txandaka ageri dira. Obarioa superoa da eta heltzen denean kapsula zilindriko bat ematen du. Kapsula hori kaliza baino zertxobait luzeagoa da, muturrean 3-5 kuskutan irekitzen da eta, horrela, hazi ñimiño ugari askatzen dira.

Planta herbácea endeble, de 10 a 20 cm de altura, con una roseta de hojas basales algo erguidas, con limbo linearoblongo, de tres a cuatro veces más largo que ancho, atenuado en largo pecíolo algo peloso. El limbo de las hojas está cubierto de pelos glandulosos rojizos, que sirven a la planta para atrapar y posteriormente digerir a sus presas (pequeños invertebrados). Del centro de la roseta de hojas nacen tallos erectos y desnudos, hasta dos veces más largos que las hojas, en cuyo ápice van los racimos de flores, pequeñas y blanquecinas, provistas de cinco pequeños sépalos, libres hasta casi su base, y otros tantos pétalos de color blanco casi puro, libres y alternos con los sépalos. El ovario es súpero y da lugar al madurar a una cápsula cilíndrica, algo más larga que el cáliz, que se abre en el ápice por 3-5 valvas, liberando un gran número de diminutas semillas.

Europako erdialdean eta iparraldean, Ipar Amerikan eta Asian bizi den espezie zirkunboreala dugu. Europako hegoaldeko herrialdeetan oso bakana da, eta klima hotz eta hezeagoa zen garaietako erlikiatzat har daiteke. Espainian Aran haranean, Pirinioen iparraldeko isurialdean, Kantabriako mendietako gailur batzuetan eta Gasteizko mendietako (Araba) gune bakarrean ageri da. Kareharriak eta hareharriak elkartzen diren guneetako esfagnadietan eta zohikatza duten iturburuetan bizi da, 950 eta 1.100 m artean. Populazioek oso ale gutxi dituzte, eta oso azalera txikiak hartzen dituzte, habitat bereziak behar baitituzte.

Especie circumboreal que se distribuye por el centro y norte de Europa, Norteamérica y Asia. Resulta muy rara en los países del sur de Europa en los que su presencia puede considerarse una reliquia de períodos climáticos más fríos y húmedos que el actual. En España sólo se conoce del Valle de Arán, en la vertiente norte de los Pirineos, de escasos puntos en montes Cantábricos y de una sola localidad en los montes de Vitoria (Álava). Habita en esfagnales y manantiales turbosos en zonas de contacto entre calizas y areniscas, a altitudes comprendidas entre los 950 y los 1.100 m. Sus poblaciones están integradas por escaso número de individuos y ocupan superficies muy pequeñas, por lo peculiar de su hábitat.

Landare karniboro hau gure lurraldean nahiko urria da, eta litekeena da klimaren eraginez izatea. Izan ere, gure ingurua espezie honen hegoaldeko muga absolutuetako bat da. Oso txikiak eta ahulak diren hezeguneetan bizi da, eta abereek zapaltzen dituztenez eraldaketa larriak jasan ditzakete. Espeziea bizi den hezegune ahulak behorrek eta behiek beren apatxekin kaltetu ez ditzaten, behar-beharrezkoa litzateke uraskaren bat jartzea.

La escasa presencia que esta planta carnívora tiene en nuestro territorio puede deberse a causas de tipo climático, pues de hecho encuentra en nuestra zona uno de sus límites meridionales absolutos. Vive en humedales de muy pequeño tamaño y muy frágiles, susceptibles de graves alteraciones derivadas del pisoteo del ganado. Fundamental sería que se habilitara algún abrevadero, con objeto de que yeguas y vacas no dañaran con sus pezuñas los delicados humedales donde habita la especie.

00ko Zerrenda Gorrian espezie Kalteberen artean dago.

Se incluye en la categoría de Vulnerable en la Lista Roja/00.

70

KALTEBERAK • VULNERABLES


Drosera longifolia

KALTEBERAK • VULNERABLES

71


Epilobium angustifolium L.

ONAGRACEAE

Landare belarkar bizikorra da, metro batetik gorako garaiera du, tentea eta glabroa da eta ipurdi herrestaria dauka. Hostoak txandakatuak, peziolorik gabeak eta lantzeolatuak dira, ertz osoa dute eta azpialdean nerbio irtenak dituzte. Loreak gorriak eta handi samarrak dira, 15-20 mm-koak, eta soilik oinaldean hostoak dituzten luku luzeetan ageri dira. Brakteek gutxi gorabehera lore-pedizeloen luzera berbera daukate. Kalizak amaieran 4 lobulu dituen hodi oso luzea du. Petaloak ere 4 dira, obatuak, elkarren artean pixka bat desberdinak eta osoak dira, eta azkazal laburra dute. Zortzi lorezil ditu, eta estilo bakarra, makurtua eta beherantz okertuta dagoena. Lau estigmak ditu, gurutze-forman jarrita. Kapsulak apur bat ilupadunak eta zurixkak dira, goitik behera 4 kuskutan irekitzen dira, eta muturrean ile txikiak dituzten hazi ñimiño ugari askatzen dituzte. Tamaina txikiari eta dituzten ileei esker, haziak urrutira irits daitezke haizeak bultzaturik. Udaren hasieran loratzen da, ekaina eta uztaila bitartean. EAEkoak baino garaiagoak diren mendietan beranduago loratzen da.

Planta herbácea vivaz, que sobrepasa 1 m de altura, erguida y glabra, con cepa reptante. Hojas alternas, sin pecíolo, de contorno lanceolado y borde entero, con nervios prominentes por el envés. Flores rojas bastante grandes, de 15-20 mm, en largos racimos provistos de hojas solamente en su base. Brácteas aproximadamente de igual longitud que los pedicelos florales. Cáliz con el tubo larguísimo rematado por cuatro lóbulos. Pétalos, también 4, obovados, algo desiguales, enteros, con uña corta. Estambres en número de ocho y estilo solitario, inclinado, curvado hacia abajo. Estigmas en número de cuatro, separados a modo de cruz. Cápsulas finamente tomentosas, blanquecinas, que se abren de arriba hacia abajo en cuatro valvas, y liberan las numerosas y diminutas semillas, provistas en su ápice de pelos sedosos. Gracias a su pequeño tamaño y a los pelos que poseen, las semillas pueden desplazarse a grandes distancias, impulsadas por el viento. Florece con la llegada del verano, de junio a julio, y más tarde en montañas más elevadas que las del País Vasco.

Ipar-hemisferioko toki hotz eta epeletan ohikoa den landare zirkunboreala (autore batzuentzat boreo-alpetarra) da. Iberiar penintsulan ipar-erdialdean eta Sierra Nevadan hedatzen da. Mendi garaietan, hala nola, Pirinioetan, populazioak handiak eta oparoak dira; baina EAEko mendietan, beharbada garaiera xumeak dituztelako, oso landare bakana da. Izan ere, Kantabriako mendilerroko (Araba) gune batean baino ez da aurkitu. Landare honen banaketa-area orokorrean, belar handiak eta lurzoru freskoak dituzten eta materia organikoan aberatsak diren baso-argiuneetako komunitateetan bizi da. Arabako populazioa kareharrizko harkaitzetako erlaitz humiferoetan kantonatuta dago.

Planta circumboreal (boreo-alpina para algunos autores) característica de las zonas frías y templadas del hemisferio Norte. En la península ibérica se distribuye por la mitad septentrional y Sierra Nevada. En montañas elevadas, como es el caso de los Pirineos, forma poblaciones grandes y numerosas, pero en las montañas de la CAPV, tal vez por sus modestas altitudes, resulta una planta extraordinariamente rara. De hecho, sólo se conoce una localidad, en la sierra de Cantabria (Álava). En su área general vive en comunidades de grandes hierbas y claros forestales con suelos frescos y ricos en materia orgánica. La población alavesa está acantonada en repisas humíferas de roquedos calizos.

EAEn ezagutzen den populazio bakarra oso txikia da eta oso ale gutxi ditu. Antzeko beste zenbait kasutan bezala, litekeena da klimaren eraginez izatea, eta horregatik da hain bakana gure lurraldean. Zorionez, ezagutzen den populazioa Kantabria mendilerroan iristeko zailenetakoa den paraje malkartsu batean dago, eta horrek landarea gizakiaren erasoetatik babesten du. Oso interesgarria litzateke populazio horren haziak lortzea landatzen saiatzeko, eta beharrezkoak diren jarraipenak eginez, giro egokietan aldi baterako sartzeko.

La única población conocida en el País Vasco es pequeñísima y con muy pocos ejemplares. Como en otros casos similares, las causas de ello pueden ser de tipo climático, y han dado lugar a su rareza extrema en nuestro territorio. Por suerte, la localidad conocida se ubica en uno de los parajes más agrestes y de difícil acceso de la sierra de Cantabria, lo que preserva a la planta de agresiones de tipo humano. Tendría gran interés obtener semillas de esta población con vistas a su cultivo experimental y a su eventual introducción en ambientes favorables, con los oportunos seguimientos.

72

KALTEBERAK • VULNERABLES


Epilobium angustifolium

KALTEBERAK • VULNERABLES

73


Festuca rubra subsp. L. arenaria (Osbeck) Aresch.

POACEAE (GRAMINEAE)

Gramineo-itxurako landare belarkara da; hau da, normalean “belarra” esaten zaion 20-50 cm-ko landare-multzo horretako espeziea da. Aurreko urteko hostoen hondarrez osatutako ipurdi ahula duen espezie bizikorra da; errizoma labur baino ugariak garatzen ditu, eta horiei esker hedatzen da trinkoegia ez den soropil barreiatua eratuz. Hostoak linealak, zurdadunak eta ez oso zurrunak dira, berdeak edo berde-urdinxkak; oinaldean zorro marroiak dituzte. Zurtoineko hostoen orria orokorrean ez da 1,5 mm baino zabalagoa eta sekzio gutxi gorabehera eliptikoa edo pixka bat poligonala dauka. 5-7 saihets ditu gainaldean, eta esklerenkima etena azpiko aldean. Espikulak 9-10 mm-koak dira eta 6-8 lore dituzte, bizardunak edo bizarrik gabeak eta 14 cm-rainoko panikula tente edo inklinatuetan multzokaturik. Espikula horiek landare berriak baino pixka bat luzeagoak dira. Maiatza eta uztaila artean ematen ditu loreak eta fruituak.

Planta herbácea graminoide, es decir, de ese grupo de plantas que se conocen vulgarmente como “hierba” que puede alcanzar de 20 a 50 cm de altura. Es una especie vivaz de cepa débil formada por los restos de las hojas del año anterior, capaz de desarrollar rizomas cortos pero abundantes que le permiten extenderse a modo de un césped difuso no excesivamente tupido. Hojas lineares setáceas poco rígidas, lisas de color verde a veces algo glauco, con la vainas basales de color marrón. Limbo de las hojas caulinares generalmente no más ancho de 1,5 mm, con sección más o menos elíptica o algo poligonal; presenta 5-7 costillas en el haz y esclerénquima discontinuo en el envés. Espiguillas de 9-10 mm de longitud con 6-8 flores, aristadas o no, agrupadas en panículas de hasta 14 cm erectas o inclinadas, poco más largas que las innovaciones vegetativas. Florece y fructifica entre mayo y julio.

Europako ipar-mendebaldeko eta eskualde Baltikoko itsasertzeko hareatzetako espezietzat hartzen da, eta banaketa ipar-atlantikoa duen landare hau Mantxako kanaleraino heltzen da. Espezie hau oso bakana da gune horretatik hegoalderago. Galiziako itsasertzeko hainbat hareatzatan aipatu izan da, Kantauriko itsasertzeko mendebaldeko muturrean, bere banaketa-areatik oso urrun. EAEn Gorlizeko hareatzetara mugatzen da. Itsasertzeko dunen atzeko guneetan bizi da, nahiko egonkortuta dauden substratu hareatsuetan, horizonte organiko hasiberria dutenetan.

Considerada una especie propia de arenales costeros del NW de Europa y región Báltica, esta especie de distribución noratlántica llegaría hasta las costas del canal de La Mancha. Su presencia más al sur de esta zona es muy rara. Ha sido citada de algunos arenales de la costa gallega, en el extremo occidental de la costa cantábrica, muy alejada de su área de distribución. La presencia de esta especie en la CAPV está limitada a los arenales de Gorliz. Habita exclusivamente en zonas retrasadas de las dunas costeras sobre substratos arenosos algo estabilizados y con un incipiente horizonte orgánico.

Espezie hau, egun, EAEko itsasertzean bakana da, eragile biogeografikoengatik baino ongi kontserbatuta dauden duna-ekosistema gutxi daudelako. Kontserbatzen den populazio bakarra Gorlizeko hareatzetan dago. Izan ere, landareespezie erruderal eta exotikoek eta zenbait gune aisialdirako egokitzeko giza jarduerek eragindako aldaketa eta inbasio handiek populazio horren % 90 Ondarganeko hareatza (erietxearen hego-ekialdean) esaten zaion inguru txiki batera mugatu dute. Beharrezkoa da gune hori legez babestea, espezie honen eta liburu honetan ageri diren beste bi espezieren biziraupena bermatzeko.

La rareza de esta especie en la actualidad en la costa vasca se debe, más que razones de tipo biogeográfico, a la escasez de ecosistemas dunares bien conservados. La única población que se conserva, se encuentra en los arenales de Gorliz, donde, el alto nivel de alteración e invasión por especies vegetales ruderales y exóticas, así como la intervención humana para acondicionar algunas zonas como uso recreativo, ha recluido al 90 % de esta población a un pequeño enclave, conocido como el arenal de Ondargane, al sudeste del Sanatorio, una zona para la que se hace necesario designar alguna figura de protección legal que asegure la supervivencia de ésta y otras dos especies amenazadas que figuran en este libro.

74

KALTEBERAK • VULNERABLES


Festuca rubra

KALTEBERAK • VULNERABLES

75


Festuca vasconcensis (Markgr.– Dann.) Auquier & Kerguélen POACEAE (GRAMINEAE)

Gramineo-landare belarkara, bizikorra eta pixka bat soropildua da; ez da errizomaduna eta, ondorioz, ez du soropil itxirik sortzen. Oinaldeko hostoak linealak eta zurdadunak edo ihi-itxurakoak dira. Oso zurrunak dira, punta zorrotza dute, leunak eta berde-undinxkak dira, horitzeko joera dute eta batzuetan pixka bat lausodunak dira. Oinaldeko zorroak grisaxkak dira. Zurtoineko hostoen orria gehienetan ez da 1 mm baino zabalagoa; biribilduta dago eta sekzio gutxi gorabehera suborbikularra edo eliptikoa du; ile ugari dituen saihets bakarra du gainaldean, eta esklerenkima jarrai nahiko lodia azpialdean. 8 mm-tik beherako luzera duten espikula txikiak ditu. Hauek, 4-6 lore dituzte, gehienetan mukroidunak, 7 cm-rainoko panikuletan bilduak; uzkurtuak eta tenteak dira, ale begetatiboak baino askoz ere luzeagoak. Maiatza eta uztaila artean ematen ditu loreak eta fruituak.

Planta herbácea graminoide vivaz algo cespitosa, no rizomatosa, por lo que no forma céspedes cerrados. Hojas basales lineares setáceas o junciformes, muy rígidas, de ápice punzante, lisas, de color verde glauco, con tendencia a amarillear, a veces algo pruinoso, con la vainas basales de color grisáceo. Limbo de las hojas caulinares generalmente no más ancho de 1 mm, enrollado, con sección más o menos suborbicular o elíptica; presenta una única costilla en el haz con pelos abundantes y esclerénquima continuo bastante espeso en el envés. Espiguillas pequeñas de menos de 8 mm de longitud con 4-6 flores, generalmente mucronadas, agrupadas en panículas de hasta 7 cm de longitud, contraídas y erectas, bastante más largas que las innovaciones vegetativas. Florece y fructifica entre mayo y julio.

Bizkaiko golkoko eta kantauriko itsasertzeko espezie endemikoa da. Frantziako hego-mendebaldeko muturretik asturiaseko itsasertzeraino ageri da. Kantabrian zenbait hareatzetan ugaria da; bakana da, aldiz, mendebalderantz, Asturiasen. EAEn bakakigu desagertu dela hainbat hareatzetan; egun Bizkaian populazio txiki bat eta Gipuzkoan bi populazio bakarrik daude. Duna tertzioarioetan edo itsasertzeko duna-landarediko eremu egonkorrenetan bakarrik ageri da.

Se trata de una especie endémica del golfo de Bizkaia y litoral cantábrico. Aparece desde el extremo sudoeste de Francia hasta la costa asturiana. En Cantabria es abundante en algunos arenales, haciéndose muy rara hacia el oeste, ya en Asturias. En la CAPV, se sabe que ha desaparecido de algunos arenales, existiendo en la actualidad una pequeña población en Bizkaia y dos en Gipuzkoa. Aparece exclusivamente en las dunas terciarias o en las zonas más estabilizadas de los complejos de vegetación dunar litorales.

Zarautzeko populazioa kontserbazio-egoera nahiko onean dago; Oriokoa, berriz, oparoa da, baina inguru horretako hirigintza-egitasmoen menpe dago. Bizkaiko Festuca vasconcensisen populazio bakarra La Arenan dago egoera ahulean, kaltetu lezakeen edozein ezbeharren arriskuan baitago. Izan ere, hamarreko batzuk daude 70 m2-tan. Oenothera glazioviana, Stenotaphrum secundatum edo Sporobolus indicus bezalako hainbat espezie exotiko inbaditzailek duten konpetentzia handia dunetako flora autoktonoarentzat oso arriskutsua da; eta horrez gain, bizileku duen ingurua udan aisialdirako erabiltzen da; horren ondoriz, ekosistema hau gehiago degradatzen da. Noiz edo noiz gurpil-arrastoak ikusi izan dira, segur aski, hondartza garbitzeko erabiltzen diren ibilgailuek eginak. Ibilgailu horiek populazioaren erdi-erditik igarotzen dira, eta hainbat ale ere suntsitzen dituzte. EAEko itsasertzean endemismo akitaniar-kantauriar honek duen egoera ezegonkorra ikusita, beharrezkoa da espezie hau eta honen bizilekuak babesteko neurriak hartzea, hemendik gutxira gure eskualdean desagertutako espezieen zerrendan agertzea saihesteko.

La población de Zarautz presenta un aceptable estado de conservación, mientras que en Orio, pese a ser abundante, está pendiente del futuro urbanístico de la zona. La única población vizcaína de Festuca vasconcensis, en La Arena, está en una delicada situación, expuesta a cualquier accidente fortuito que podría llegar a diezmarla. Consta de unas decenas de ejemplares en apenas 70 m2. Al peligro de la enorme competencia que ejercen algunas especies exóticas invasoras como Oenothera glazioviana, Stenotaphrum secundatum o Sporobolus indicus, con la flora dunar autóctona, hay que añadir que la zona es intensamente utilizada como área recreativa y de esparcimiento durante la época estival, contribuyendo a una mayor degradación de este ecosistema. Se han observado en ocasiones huellas de rodadas, probablemente originadas por los vehículos que se utilizan para limpiar la playa, que atraviesan la población por la mitad, habiendo destruido algunos ejemplares. Ante la precaria situación en la costa vasca de este endemismo aquitano-cantábrico se hace necesario adoptar medidas de protección para esta especie y los enclaves donde habita, para evitar que en poco tiempo entre a engrosar la lista de especies extinguidas de nuestra región.

76

KALTEBERAK • VULNERABLES


Festuca vasconcensis

KALTEBERAK • VULNERABLES

77


Frankenia pulverulenta L. subsp. pulverulenta

FRANKENIACEAE

Urteroko landarea da, sustrai ahula duena eta erraz ateratzen dena. 15 (20) cm-rainoko zurtoinak ditu, oso adarkatuak, batzuetan lurrari ia itsatsita daudenak. Oso hosto txikiak ditu, peziolo motzean uzkurtuta daude, obobatuak eta lauak dira, eta muturra trunkatua dute edo baita muxarratua ere; gainaldea glabroa da, baina behealdea irinduna. Loreak txikiak dira, more argiak, eta hostoz hornitutako zima motzetan multzokatuta daude. Kaliza glabroa da, hodi-itxurakoa, 4-5 sepalo elkartzean eratzen dutena. Lauzpabost petalo ditu, obobatuak dira eta muturra emarginatua eta oinean azkazal luzea dute. Fruitua kalizetik ateratzen ez den kapsula da, 2-4 kusku dauzka eta barnean hazi ñimiño ugari ditu. Apirila eta uztaila bitartean loratzen da, eta gero zimeldu eta desagertu egiten da.

Planta anual de raíz débil, que se arranca con facilidad. Tallos de hasta 15 (20) cm, muy ramosos, a veces casi pegados al suelo. Hojitas muy pequeñas, contraídas en corto pecíolo, de contorno obovado, planas, de ápice truncado o incluso escotado, con la cara superior glabra, pero la inferior pulverulenta. Flores pequeñas, de color violeta pálido, agrupadas en cortas cimas provistas de hojas. Cáliz glabrescente, en tubo, por la unión de los 4-5 sépalos. Pétalos en número de 4-5, obovados con ápice emarginado y base prolongada en uña larga. Fruto en cápsula que no sobresale del cáliz, con 2-4 valvas y numerosas y diminutas semillas en su interior. Florece desde abril a julio, y luego se marchita y desaparece.

Landare honen banaketa-area orokorrak Mediterraneoko arro handia eta Asiako hego-ekialdeko estepa-sakonuneak hartzen ditu. Ebro haraneko eskualdeetan nahiko ohikoa da, baina EAEko arroetan erabat bakana da, lurzoru gazia dagoen tokietan bakarrik aurkitzen baita, Añanako diapiroan, hain zuzen ere, gutxi gorabehera 650 m-ko altueran. Iturburu gazikaren baten inguruko lokatz gazietan populazio txikiak eratzen ditu. Urteroko landarea denez, urtetik urtera populazioen ale-kopurua asko aldatzen da.

El área global de distribución de esta planta abarca la gran cuenca mediterránea y las depresiones estepizadas del suroeste de Asia. Por las comarcas del valle del Ebro resulta relativamente frecuente, pero es extremadamente rara en las cuencas de la CAPV, donde se localiza exclusivamente en lugares con suelo salino, en el diapiro de Añana, a unos 650 m de altitud. Forma pequeñas poblaciones sobre los fangos salobres que rodean algún manantial salino. Al ser planta anual los efectivos de sus poblaciones experimentan grandes cambios de unos años a otros.

Aipatu den bezala, Ebro haraneko sakoneko kubeta endorreikoetan nahiko ohikoa da, baina Kantauriko kostaldean falta da, eta oso bakana da EAEko barnealdeko lurretan. Lurraren gazitasunari hertsiki lotuta dago, eta horregatik gune gazi bakar batzuetan baino ezin du aurrera egin. Oso populazio txikiak eratzen ditu. Nekazaritzako makineriak sortarazten dituen eraldaketen aurrean oso ahulak dira, eta harrien eta obra-hondakinen pilaketen ondorioz desager daiteke. Espezie honen eta gatzari loturiko beste espezie batzuen kontserbazioa ziurtatu ahal izango litzateke, Añanako diapiroa legez babestuko balitz.

Como se ha indicado, es bastante frecuente en las cubetas endorreicas del fondo del valle del Ebro, pero falta en la costa cantábrica, y es rarísima en las tierras del interior del País Vasco. Está estrechamente ligada a la salinidad del suelo, por lo que sólo puede prosperar en unos pocos enclaves salinos. Forma poblaciones muy pequeñas, que son muy frágiles ante las alteraciones provocadas por la maquinaria agrícola, y que pueden desaparecer por acumulación de piedras y escombros. La conservación de la especie, y de otras ligadas a la sal, podría asegurarse mediante una protección legal de los ambientes salinos del diapiro de Añana.

78

KALTEBERAK • VULNERABLES


Frankenia pulverulenta

KALTEBERAK • VULNERABLES

79


Galium arenarium Loisel

RUBIACEAE

Landare belarkar bizikorra da, 10-30 cm-ko garaiera du, glabroa da, eta lehortearekin guztiz belzten da. Ipurdi luze herrestaria garatzen du. Hortik zurtoin etzanak jaiotzen dira, behealdean hostorik ez dituztenak, sekzio lauangeluarra dutenak eta oso adarkatuak direnak. Hostoak apur bat mamitsuak dira, eta 6 eta 10 hosto bitarteko bertiziloetan multzokatuta daude. Motzak dira, 2-8 mm luze eta lineal luzangak, eta bukaeran mukroia dute. Loreek 4 petalo hori azpizorrotz dituzte, itxura lauan (gurpil-itxuran) antolatuta eta panikula laburretan multzokatuta daude. Fruituak bi karpelo subesferiko, lau eta glabroz osatuta daude. Landarea uda betean loratzen da, ekaina eta iraila bitartean.

Planta herbácea vivaz, de 10-30 cm de altura, lampiña, que ennegrece netamente con la desecación. Desarrolla una cepa largamente reptante, de la que nacen tallos postrados, sin hojas en la parte inferior, de sección cuadrangular y muy ramificados. Hojas carnositas, agrupadas en verticilos, en número de 6-10, cortas, de 2-8 mm de longitud, de contorno linear-oblongo, terminadas en mucrón. Flores con cuatro pétalos subagudos de color amarillo, dispuestos en forma aplanada (en rueda), y agrupados en cortas panículas. Frutos formados por dos carpelos subglobosos, lisos y lampiños. La planta florece en pleno verano, entre junio y septiembre.

Landare honen mundu-mailako banaketa oso txikia da, Akitaniako kostalde atlantikoak eta EAE baino ez baititu hartzen. Beraz, Atlantikoko endemismo berezia da. Izan ere, EAEko guneak espeziearen hegoaldeko erabateko muga dira. Bizkaian ez da inoiz landare honen aipamenik egin, eta Gipuzkoan garai batean zenbait lekutan aipatu bazen ere, azkar desagertzen joan da. Izan ere, azken urteotan landare honen presentzia orain arte adierazitako guneetako batean baino ez da egiaztatu (Fran Silván, com. pers.). Landare honen habitata kostaldeko hareatzetara mugatzen da. Tamalez, leku horiek orain dela bi mendetik hona, gizakiaren eskuhartzeak direla eta, izugarri eraldatu dira.

Nos encontramos ante una planta cuya área mundial es muy pequeña, pues abarca únicamente las costas atlánticas de Aquitania y el País Vasco. Se trata por tanto de un endemismo atlántico muy destacado. De hecho, sus localidades vascas constituyen el límite meridional absoluto en su área de distribución. No se ha señalado nunca de Bizkaia, y en Gipuzkoa, donde se contaba con testimonios antiguos para varias localidades, ha ido desapareciendo a gran velocidad, y en los últimos años sólo se ha constatado su presencia en una localidad de las hasta ahora señaladas (Fran Silván, com. pers.). Su hábitat se restringe a los arenales costeros, alteradísimos desde hace dos siglos por diversas intervenciones humanas.

Kostaldeko hareatzetako beste espezie batzuekin gertatzen den bezala, urbanizazioen eta herri-lanen ondorioz espezie honek inguru naturala eraldatzeak eragindako efektu larriak pairatu behar izan ditu. Gainera, habitata hondartzetara mugatzen denez, loratze-garaian (udan) zapaltzearen eragina ere pairatzen du. Horrek, ezbairik gabe, antzinako populazioak kaltetu zituen. Horregatik, landare hau hondartza bakar batzuetako gutxi erabiltzen diren lekuetan baino ez da salbatu. Beraz, oraindik bizirik dirauten azken lekuak eraldatzeak landarea iraungitzea eragingo luke. Landarea oraindik bizi den hareatzak babesteaz gain, bere populazioen propaguluak jasotzea komeniko litzateke, landatzen saiatu eta iraganean bizi izan zen tokietan birsartu ahal izateko.

Al igual que otras especies propias de arenales costeros, ha sufrido los graves efectos de la transformación del medio natural por las urbanizaciones y obras públicas. Además, al estar limitado su hábitat a las playas, en plena época de floración (verano) sufre también los efectos del pisoteo, que dañó sin duda varias de sus antiguas poblaciones. Por ello, únicamente se ha salvado de la extinción en los lugares menos utilizados de unas pocas playas, por lo que la alteración de sus últimos reductos provocaría su desaparición. Además de proteger legalmente los arenales donde aún vive la planta, convendría recoger propágulos de sus poblaciones, para intentar su cultivo con vistas a posibles reintroducciones en lugares donde vivió en el pasado.

00ko Zerrenda Gorrian Arriskuan dauden espezieen artean dago.

Se incluye en la categoría de En Peligro en la Lista Roja/00.

80

KALTEBERAK • VULNERABLES


Galium arenarium

KALTEBERAK • VULNERABLES

81


Genista florida L.

FABACEAE (LEGUMINOSAE)

[G. florida subsp. polygaliphylla (Brot.) Coutinho]

Zuhaixka handia da eta 3 m-rainokoa izan daiteke. Adar tenteak ditu, eta zaharrak arrakalatuak eta horixkak dira. Hostoak bakunak, lauak, luzanga-lantzeolatuak eta akuminatuak dira, oina falka-itxurakoa da eta peziolo motza dauka; gainaldean zenbait iletxo dituzte eta azpialdea zetadunak dute. Loreak horiak eta papilionatuak dira, bost piezako korola daukate, bexilo edo estandarte dortsala handia da, eta bi albo-hegal eta gilaren bi pieza lotuak dituzte. Kaliza ile zetadunez estalita dago eta hodi laburra da; bertatik bi ezpain irteten dira: goiko ezpaina bi hortz triangeluarretan sakonki bananduta dago, eta behekoak hiru hortz txiki dauzka. 10 lorezil ditu eta denek harizpiak lotuta dituzte (monadelfoak dira). Fruitua 15-25 mm-ko leka bat da, luzanga, ile zetadunak ditu, eta barnean 3-6 hazi dauzka. Maiatza eta uztaila bitartean loratzen da, eta fruituak udaren bukaeran heltzen dira.

Arbusto de gran talla, que alcanza los 3 m de altura, con ramas erectas, las viejas agrietadas y amarillentas. Hojas simples, planas, oblongo lanceoladas, acuminadas, de base cuneada y cortamente pecioladas, con algunos pelillos por el haz, y densamente sedosas por el envés. Flores amarillas, típicamente papilionáceas, con corola de cinco piezas, el gran vexilo o estandarte dorsal, dos alas laterales y las dos piezas soldadas de la quilla. El cáliz está cubierto de pelos sedosos, y consta de un corto tubo del que sobresalen dos labios, el superior dividido muy profundamente en dos dientes triangulares, y el inferior con tres dientecillos cortos. Estambres en número de 10 y soldados todos por sus filamentos (monadelfos). Fruto en típica legumbre de 15-25 mm, alargada, con pelos sedosos, que lleva en su interior de 3 a 6 semillas. Florece de mayo a julio, madurando los frutos a finales del verano.

Mendebaldeko landare mediterraneoa da. Iberiar penintsulako ipar-mendebaldean hedatzen da, eta bertan du banaketa-area nagusia. Ekialdean, Pirinioetako bi isurialdeetan du erabateko muga, eta hegoaldean Afrikako iparralderaino heltzen da. Iberiar penintsulan oso ohikoa da Kantabriako mendikatean, sistema Iberikoan eta Zentralean. EAEn Arcena mendilerroko puntu batzuetan bakarrik aurkitu da; horiek, Kantabriako mendietako populazio oparoaren eta Pirinioetako populazio txiki eta bakartuen arteko lotura dira. Landare honen banaketa-area osoa hartuta, lur silizeoetako basoen hainbat ordezkapen-sastrakadietan nagusi izan daitekeen sastraka da. Baina gure lurraldean badirudi erliktikoa dela, eta hareharrizko irtengune batzuetan baino ez dela bizi; bertan geratzen diren ale apurrek ez dute inguruan nagusi diren pagadien eta pinu gorrien pinudien gerizperik.

Planta mediterránea occidental, centrada en el noroeste de la península ibérica, donde tiene su areal masivo. Por el este, alcanza de manera finícola ambas vertientes de Pirineos, y por el sur llega hasta el norte de África. En la Península es muy frecuente en los montes Cantábricos, y en los sistemas Ibérico y Central. En la CAPV únicamente se conoce de escasos puntos en la sierra de Arcena, que sirven de unión entre las grandes poblaciones de montes Cantábricos, y las más pequeñas y aisladas del Pirineo. En el conjunto de su área es un arbusto que llega a dominar en los matorrales de sustitución de diversos tipos de bosques asentados sobre terrenos silíceos. Pero en nuestro territorio parece tener carácter de reliquia, y únicamente vive en unos pocos resaltes de roca arenisca, donde los escasos ejemplares se libran de la sombra generada por los bosques de hayas y pino silvestre, dominantes en la zona.

Antzeko beste kasu batzuetan gertatzen den bezala, badirudi landarea bakana izateak bere banaketa orokorrarekin zerikusia duela eta, beraz, eragile bioklimatikoen ondorioa dela. Kezkagarriena da Arcena mendilerroko (Araba) populazioen hedadura txikia eta aleen kopuru urria. Garrantzitsua da ezagutzen diren zuhaixka honen ale apurrak ez kaltetzea eta, aleak gehitu eta indartzeko asmoz, haziak erabiliz espeziea sustatzen ahalegintzea.

Como en otros casos similares, la rareza de la planta parece que tiene que ver con su distribución general, y obedece a causas de tipo bioclimático. Lo más preocupante es la pequeña extensión de las poblaciones de la sierra de Arcena (Álava), y el escaso número de individuos que las componen. Es muy importante no dañar los pocos ejemplares conocidos de este arbusto, e intentar su multiplicación a partir de semillas, para poder reforzar sus efectivos.

82

KALTEBERAK • VULNERABLES


Genista florida

KALTEBERAK • VULNERABLES

83


Geum rivale L.

ROSACEAE

Landare belarkar bizikorra da. Ipurdi luzea du. Bertatik, oso adarkatuak ez diren zurtoinak ateratzen dira. Zurtoinok, lurzoruaren ezaugarrien arabera, 30 eta 70 cm arteko garaiera izaten dute. Behealdeko hostoak lira-itxura pinatitsektuak dira, lakain irregularrak dituzte eta puntako zatia orbikularra eta trilobatua da. Zurtoineko hostoen estipulak behealdekoak baino motzagoak eta horztunak edo osoak dira. Loreek petalo gorrixkak dauzkate, eta hori Geum generoan salbuespen-kasua da; lore-urriak diren zimetan biltzen dira eta inklinatuta daude. Kalizak ere gorrixkak dira, eta 5 sepaloz eratuta daude; kanpoaldeko kaliz txikia (kalikulua) balitz bezala antolatuta dauden beste 5 pieza ere badituzte. Lorezilak oso-oso ugariak dira. Estiloak luzeak eta iledunak dira, eta erdialderantz artikulatuta daude. Karpeloek bizar luze eta lumakara daukate, eta pedunkulu luzea duen muturreko buru batean biltzen dira.

Planta herbácea vivaz, con cepa alargada de la que nacen tallos poco ramificados, que según las condiciones del terreno alcanzan entre 30 y 70 cm de altura. Hojas inferiores lirado-pinnatisectas, con segmentos irregulares, el terminal orbicular y trilobado. Estípulas de las hojas caulinares mucho más cortas que ellas, dentadas o enteras. Flores con pétalos rojizos, caso excepcional en el género Geum, inclinadas, en cimas paucifloras. Los cálices también son rojizos, formados por cinco sépalos y otras tantas piezas a modo de pequeño cáliz exterior (calículo). Estambres numerosísimos. Estilos largos y pelosos, articulados hacia el centro. Carpelos con arista larga y plumosa, agrupados en cabeza terminal largamente pedunculada.

Banaketa boreo-alpetarra duen landarea da, hau da, oso iparraldean kokatzen diren latitudeetan eta ipar-hemisferioko mendi garaietan bizi da. Iberiar penintsulan pirinioetako eta Kantabriako mendikatean ageri da, eta gure lurraldeko eta sistema Iberikoko zenbait puntutan ere populazio bakanak ditu. EAEn bi puntutan soilik aurkitu da. Lehenengoa, Gipuzkoaren eta Nafarroaren arteko mugan kokatzen da, Aralar mendilerroan. Bertan, landareak populazio txikiak eratzen ditu kareharrizko harkaitzen erlaitzetan, belar handiak dituzten komunitateen barnean. Bigarren kokalekua Arabako hegoaldean dago, eta bertan errosazeo honek oso lur hezea duen Quercus roburen harizti batean populazio txikia eratzen du.

Planta con distribución de tipo boreo-alpino, es decir, que vive en latitudes muy norteñas y en altas montañas del hemisferio norte. En la península ibérica se concentra en las montañas pirenaicas y cantábricas, con localidades aisladas en nuestro territorio y en algunos puntos del sistema Ibérico. En la CAPV sólo se conoce de dos puntos. En el primero, prácticamente en el límite entre Gipuzkoa y Navarra, en la sierra de Aralar, la planta forma pequeñas poblaciones en repisas de roquedos calizos, en el seno de comunidades de grandes hierbas. El segundo punto se sitúa en el sur de Álava, y allí, esta rosácea forma una pequeña población en el ambiente de un robledal de Quercus robur, con suelo muy húmedo.

Banaketa orokorra boreo-alpetarra denez, kuaternarioko garai hotz eta hezeen ondoren giro egokietan kantonatuta geratu ziren landareen multzoan sartu behar dugu landare hau. Aralarko populazioak iristeko zailak diren tokietan daude, eta gizakiaren esku-hartzetik ia salbu daude. Arabako hegoaldeko populazioaren kasua, ordea, kezkagarriagoa da. Izan ere, lur hezea duen harizti txiki batean dago, eta egurra moztu eta ateratzeko edozein esku-hartzek oso erraz eralda dezake. EAEko hegoaldeko Quercus roburen hariztiak legez babestu beharko lirateke, zuhaitz horren hegoaldeko populazioak Interes Bereziko landaretzat katalogatu baitira. Babes horrek landare hau eta antzekoak kontserbatzen eta berreskuratzen lagunduko luke.

Por su distribución general, de tipo boreo-alpino, pertenece al grupo de plantas que se quedaron acantonadas en ambientes favorables tras los períodos fríos y húmedos del cuaternario. Si bien las poblaciones de Aralar se sitúan en lugares poco accesibles, a salvo casi de las intervenciones humanas, el caso de la población del sur de Álava es más preocupante, pues forma parte de un pequeño robledal con suelo húmedo, fácilmente alterable con cualquier intervención de corta y saca de madera o leña. Es de esperar una protección legal para los robledales de Quercus robur del sur del País Vasco, pues las poblaciones meridionales de dicho árbol han sido catalogadas como de Interés Especial. Ello ayudaría a la conservación y recuperación de plantas como la que nos ocupa.

84

KALTEBERAK • VULNERABLES


Geum rivale

KALTEBERAK • VULNERABLES

85


Halimium lasianthum (Lam.) Spach subsp. alyssoides (Lam.) W. Greuter

CISTACEAE

[Halimium alyssoides (Lam.) C. Koch]

Mulu edo zuhaixkatxo txiki honek 15-50 cm-ko garaiera du. Adarrak zurtoinarekiko perpendikularki ateratzen dira, eta behealdekoak lurrean etzanda daude. Izar-itxuran sortzen diren adartxo gazteak ile laburragoekin nahastuta dauden ile luzeez estalita daude. Hostoak oposatuak, luzangak eta lauak dira, gainaldea berdexka eta atzealdea zurixka dute, eta goialdekoek ez dute peziolorik. Loreen kalizak 3 sepalo berdexka eta 5 petalo ditu. Petaloak horiak eta handiak dira, 3-4 cm arteko diametroa dute, eta hirunaka edo bosnaka biltzen dira adartxoen muturrean. Lorezilak oso ugariak dira. Estiloa laburra da. Fruitua sekzio triangeluarra duen kapsula oboidea da, eta inguruan hanpadura txikia duten hazi ñimiño ugari dauzka. Udaberriaren bukaeran loratzen da, maiatza eta ekaina bitartean. Fruituak udan heltzen dira.

Mata o pequeño arbustito de 15-50 cm de altura, con ramas que nacen perpendicularmente al tallo, las inferiores acostadas sobre el suelo. Ramitas jóvenes cubiertas de pelos largos mezclados con otros más cortos, que nacen a modo de estrella. Hojas de disposición opuesta, oblongas, planas, verdosas por el haz, blanquecinas por el envés, las superiores sin pecíolo. Flores con cáliz provisto de tres sépalos verdosos y cinco pétalos amarillos, grandes, de hasta 3-4 cm de diámetro, agrupadas en número de 3-5 en el ápice de las ramitas. Estambres muy numerosos. Estilo corto. Fruto en cápsula de contorno ovoide y sección trígona, con numerosas y diminutas semillas cubiertas de pequeños abultamientos. Florece al final de la primavera, de mayo a junio, madurando los frutos en el verano.

Landare honen banaketa orokorra atlantikoa da. Iberiar Penintsulako ipar-mendebaldeko koadrantea eta Frantziako hego-mendebaldea hartzen ditu. EAEn, garai bateko lekukoen arabera, Gipuzkoako eta Bizkaiko puntu bakan batzuetan bazegoen landare hau, baina egun Izki mendietan (Araba) bakarrik aurkitu da. Landare honen banaketa, orokorrean, pixka bat hezeak diren harea-lurzoruetako txilardi eta estrepadietako espeziea da. Gure lurraldean lur aske eta hareatsua duten soilguneetan bizi da, Quercus pyrenaicaren baso handi baten argiguneak kolonizatzen dituzten Ulex europaeusen otadien barnean.

Planta con distribución general atlántica, que abarca el cuadrante noroccidental de la península ibérica y el suroeste de Francia. En la CAPV hay testimonios antiguos de su presencia en puntos aislados de Bizkaia y Gipuzkoa, pero en la actualidad sólo se conoce de los montes de Izki (Álava). En su área global forma parte de brezales y jarales sobre terrenos arenosos algo húmedos. En nuestro territorio habita en calveros con suelo suelto y arenoso, en el seno de argomales de Ulex europaeus, que colonizan los claros de un gran bosque de Quercus pyrenaica.

Mulu hau gure lurraldean horren bitxia bada, lurrazal hareatsu zabal gutxi dagoelako da. Gure hareatzak ez dira Landetakoak eta iberiar penintsulako ipar-mendebaldekoak bezain handiak eta, beraz, ez dira landare honentzat haiek bezain egokiak. Horregatik, orain dela gutxi Izkiko ingurunea Parke Natural izendatzea berri ona izan da. Leku horretan Cistaceae familiako kide honen eskakizun ekologiko beretsuak dituzten espezie nahikotxo bizi da. Izendapen horri esker, babes globalen bat izango dute. Espezie hauek –argia gustuko izaten dute– ugaldu ahal izateko, soilgune hondartsuak eta sastrakadi zabalak behar dituzte. Ezagutzen den Halimium populazioa oso txikia da. Landare hau ugaltzea oso interesgarria izango litzateke. Ugalketa hori haziekin nahiz era begetatiboan egin daiteke. Horrela, jarraipen egokia eginez, antzeko giroetan landarea sartzea komeni den aztertzeko aukera izango genuke.

La rareza de esta mata en nuestro territorio tiene mucho que ver con la escasez de amplias superficies arenosas equiparables a las de las Landas o el noroeste ibérico. Por ello es una buena noticia la reciente declaración de la zona de Izki como Parque Natural, pues en dicho lugar viven un buen número de especies de requerimientos ecológicos parecidos a los de esta cistácea, que podrán gozar de alguna protección global. Estas especies, que suelen ser amantes de la luz, necesitan disponer de extensos matorrales con calveros arenosos en los que poder reproducirse. Por la pequeñez de la población conocida del Halimium, sería muy interesante lograr su multiplicación, ya sea por medio de semillas o de forma vegetativa, por si fuera conveniente introducir la planta en ambientes similares, con el oportuno seguimiento.

86

KALTEBERAK • VULNERABLES


Halimium lasianthum

KALTEBERAK • VULNERABLES

87


Honckenya peploides (L.) Ehrh.

CARYOPHYLLACEAE

Arenaria de mar

Landare belarkara bizikorra da, mamitsua, ilerik gabea eta gehienez 10-25 cm-koa. Zurtoinak adartsuak dira eta lurpean daudenean sustrai txikiak garatzen dituzte adabegietan. Hostoak 5-20 x 3-10 mm-koak dira, berde distiratsuak eta obatuak eta luzanga-eliptikoak bitartean. Nerbio bakarra dute, zorrotzak dira, ertz gardena dute –batzuetan ondulatua da– eta eseriak eta estipularik gabeak dira. Hostoak elkarren artean oposatuak dira eta zurtoineko hurrengo hosto-parearekiko perpendikularki daude. Loreak sexu bakarrekoak dira, bakarrak eta galtzarbekoak, edo muturrekoak eta gehienez 6 loreko zimetan bilduak. 3-5 x 2,5-3 mm-ko 5 sepalo aske ditu. Sepalook obatuak edo obatu-luzangak eta berde-horixkak dira. 3-5 x 2-3 mm-ko 5 petalo oso ditu lore arretan, emeetan txikiagoak dira, zuriak edo zuri-berdexkak. Fruitua kapsula bat da, orokorrean 6-10 mm-ko diametrokoa, kaliza baino luzeagoa. Heltzean 3 edo 5 hortz kamutsetan zabaltzen da eta ia esferikoak edo udare-itxurakoak diren 3-8 hazi txiki marroi ilun, distiratsu eta leun askatzen ditu. Ugaltze-aldia apirila eta abuztua bitartean da.

Planta herbácea perenne, de aspecto carnoso, totalmente glabra, que puede alcanzar hasta 10-25 cm de altura. Tallos ramosos, postrados, que desarrollan pequeñas raicillas en los nudos cuando están enterrados. Hojas 5-20 por 3-10 mm, de color verde brillante, de ovadas a oblongoelípticas, con un solo nervio, agudas, de margen hialino, a veces ligeramente ondulado, sésiles y sin estípulas. Las hojas se disponen opuestas entre sí y perpendiculares al siguiente par de hojas en el tallo (decusadas). Las flores son unisexuales, bien solitarias y axilares, o bien en cimas terminales de hasta 6 flores. Posee 5 sépalos libres de 3-5 por 2,5-3 mm, ovados u ovado-oblongos, de color verde amarillento. Tiene 5 pétalos enteros de 3-5 por 2-3 mm en las flores masculinas, menores en las femeninas, blancos o blanco-verdosos. El fruto es una cápsula, generalmente de 610 mm de diámetro, de mayor longitud que el cáliz, que se abre en la madurez por 3 ó 5 dientes obtusos para liberar de 3 a 8 pequeñas semillas casi globosas o piriformes, de color castaño-oscuro, brillantes y lisas. Su período de reproducción se extiende de abril a agosto.

Itsasertz kantauriar-atlantikoko hareatzetako berezko espeziea da. Itsasertzeko duna-sistemetako landarediaren lehen lerroan bizi da, harearen dinamika zorrotzaren menpe; han, itsasgora bizietan hainbat arribazoi pilatzen dira. EAEko 8 kokagunetan desagertu da, baina bizirik dago, oraindik, beste 6 hareatzetan, nahiz eta guztietan ale-kopurua oso txikia izan.

Especie propia de arenas exclusiva del litoral cántabroatlántico que habita en la primera línea de vegetación de los sistemas dunares costeros, sometida a una intensa dinámica de la arena y donde llegan a depositarse algunos arribazones de marea durante las pleamares vivas. Ha desaparecido de ocho localidades vascas y persiste aún en otros seis arenales, aunque en todos ellos el número de individuos es muy reducido.

Landare hau EAEn itsasertzeko 14 kokagunetan aipatu izan den arren, egun, 6tan bakarrik irauten du bizirik eta, gainera, ale-kopurua oso txikia da. Duna-sistemen aurrealdean bizitzeak –gehien erabiltzen diren guneetan, alegia– Kantauriko itsasertz osoan atzera egitea eragin du. Kokagune horietan guztietan arrisku handia du landare honek gizakiak nahi gabe mozteko; izan ere, landare honek ez du zapalketarik jasaten. “Hondartzako esne-belarra”rekin (Chamaesyce peplis) gertatzen den bezala, beharrezkoa da gure hondartzak eta dunak ulertzeko modua aldatzea; hala, biologia-dinamika berezia duten natura-guneak direla ulertu behar da, eta ez aisialdirako azalera hareatsu soilak, inguru hauetako espezie bereziak kontserbatu nahi baditugu.

De las 14 localidades en las que la planta ha sido citada en la costa de la CAPV únicamente persiste en seis de ellas, y en todas el número de individuos es muy escaso. Su posición adelantada en los sistemas dunares, precisamente las zonas más intensamente utilizadas, sin duda ha contribuido a su regresión en toda la costa cantábrica. En todas estas localidades la planta se encuentra seriamente expuesta a la mutilación involuntaria derivada de la presencia humana, ya que es una planta que no soporta el pisoteo. Al igual que ocurre con la “lechetrezna de playa” (Chamaesyce peplis), se hace necesario un cambio en la manera de entender nuestras playas y dunas, como espacios naturales con una dinámica biológica característica y no meras superficies arenosas para desarrollar actividades de recreo, si queremos conservar las especies exclusivas de estos ambientes.

88

KALTEBERAK • VULNERABLES


Honckenya peploides

KALTEBERAK • VULNERABLES

89


Hugueninia tanacetifolia (L.) Reichenb. subsp. suffruticosa (Coste & Soulié) P.W. Ball

BRASSICACEAE (CRUCIFERAE)

Landare belarkara da. Lurpeko ipurdia du, eta bertatik goialdea bakarrik adarkatua duten zurtoin tenteak ateratzen dira. Hostoak txandakatuak dira, eta orriek ertza zerraduna duten foliolo mehe eta luzeak eratzen dituzten sartune sakonak dituzte. Loreak zurtoinen muturrean luku laburretan taldekatuta daude, ia korinbo-itxurakoak dira. Lore bakoitzak pedizelo luzea du eta oinean ez du braktearik. Lau sepalo berdexka eta jauskor, eta beste hainbeste petalo hori bizi ditu, ohiko gurutze-forman antolatuta. Fruitua silikua nahiko motza eta apur bat puztua da. Fruituak ilara bakarrean antolatutako hazi ugari ditu, eta hauek fruituaren kuskuak elastikoki irekitzean barreiatzen dira. Uda betean loratzen da, ekaina eta abuztua artean.

Planta herbácea con cepa subterránea de la que nacen tallos erectos y ramificados solamente en la parte superior. Hojas dispuestas de forma alterna, con lámina profundamente dividida en folíolos estrechos y alargados, de bordes aserrados. Flores agrupadas en racimos cortos, casi corimbiformes, en el ápice de los tallos, cada una portada por un largo pedicelo, sin brácteas en su base. Cuatro sépalos verdosos y caedizos, y otros tantos pétalos de vivo color amarillo, con típica disposición en forma de cruz. Fruto en silicua relativamente corta y algo inflada, que contiene numerosas semillas dispuestas en una sola fila, que se diseminan al abrirse elásticamente las valvas del fruto. Florece en pleno verano, de junio a agosto.

Europako mendebaldeko mendi garaietako berezko espeziea da. Desberdintasun interesgarria duten bi subespezie ditu. Tanacetifolia subespeziea Alpeetan bizi da; suffruticosa subespeziea, ordea, Pirinioetako eta Kantabriako mendikatean bizi da. Bi mendikate hauen artean, Aizkorri mendilerroan (Gipuzkoa) kokaleku bat du. Gipuzkoan ezagutzen den populazio bakarra oso txikia da, eta dolina karstiko baten barru-barruan erdi ezkutatuta dago. Lurzoru aberats eta humiferoek landare honen eta mendi-giro freskoetako berezko beste landare batzuen garapena ahalbidetzen dute.

Especie propia de las altas montañas del oeste de Europa, con dos subespecies que muestran una interesante disyunción. La subespecie tanacetifolia vive en los Alpes, mientras que la subespecie suffruticosa habita en las montañas pirenaico-cantábricas, teniendo en la sierra de Aizkorri (Gipuzkoa) una localidad intermedia entre las de ambas cadenas montañosas. La única población guipuzcoana conocida es muy pequeña, y está semiescondida en el fondo de una dolina kárstica. El rico y humífero suelo permite el desarrollo de ésta y otras grandes hierbas propias de estos ambientes frescos de montaña.

Espeziearen eremu orokorra oso zatikatua da, eta geografikoki oso aldendurik dauden bi subespezie ditu. Horrek pentsarazten digu EAEn duen urritasuna hein batean faktore bioklimatikoen ondorio dela, eta litekeena da faktore horiek populazioak bakartzea eta gutxitzea eragin izatea. Gainera, baliteke ere mendetan egin den abeltzaintzak landarea zapaldu eta espeziea bakantzea bultzatu izatea. Bizi den gune txikia babestea eta haziak in situ lortzea interesgarria litzateke; landatzen saiatu eta landarea antzeko tokietan birsartu ahal izateko, beharrezkoak liratekeen kontrol eta jarraipenak eginez.

Lo fragmentario del área general de la especie, con dos subespecies muy separadas geográficamente, induce a pensar que su rareza en el País vasco se debe en parte a factores de tipo bioclimático, que pudieron motivar la reducción y aislamiento de sus poblaciones. Además, la secular ganadería pudo contribuir con su pisoteo al enrarecimiento de la planta. Sería interesante proteger el pequeño enclave en que habita, y obtener semillas in situ de cara a intentar su cultivo para poder reintroducirla en lugares similares, con el seguimiento y control necesarios.

90

KALTEBERAK • VULNERABLES


Hugueninia tanacetifolia

KALTEBERAK • VULNERABLES

91


Koeleria albescens DC.

POACEAE (GRAMINEAE)

[K. maritima Lange; K. glauca (Schrader) DC.]

Landare belarkara bizikorra da, gramineo-itxurakoa (“belarra”) eta errizomarik gabea; horrenbestez, ez du belardi trinkorik osatzen. Gehienez 10-50 cm-ko altuera dauka. Zurtoinak tenteak edo oinean pixka bat okertuak eta zurrunak dira; 1-3 begi pubeszente dituzte, batik bat panikularen azpian multzokaturik. Lorerik ematen ez duten zurtoinetako hostoak berde-urdinxkak, gehienetan 5 cm-tik beherakoak eta konbolutuak dira eta gutxienez azpiko aldean, ukitzerakoan latz samarrak dira. 1 mm-rainoko mintzezko ligula du. Infloreszentzia panikula berde-zilarkara oso trinkoa da, luzanga estua eta beheko aldean etena. Espikulek 2-3 lore dituzte pedizelo oso laburren gainean. Glumak oso desberdinak dira eta mintzezko ertzak dituzte; behekoak nerbio bakarra du eta goiko glumaren –honek 3 nerbio ditu– 3/4 neurtzen du gutxi gorabehera. Ekaina eta uztaila bitartean loratzen da.

Planta herbácea vivaz, de aspecto graminoide (“hierba”) no rizomatosa, por lo que no forma céspedes densos; puede llegar a medir de 10 a 50 cm de altura. Tallos erguidos o ligeramente curvados en la base, rígidos, con 1-3 nudos pubescentes, especialmente bajo la panícula, que aparecen agrupados. Las hojas de los tallos no floríferos son glaucas, generalmente de menos de 5 cm de longitud, convolutas y que raspan ligeramente al tacto (escábridas), al menos en el envés. Lígula membranosa de hasta 1 mm de largo. Inflorescencia en panícula muy densa, estrechamente obloga, interrumpida en la parte inferior y de color verde-plateado. Espiguillas con 2-3 flores sobre pedicelos muy cortos. Las glumas son visiblemente desiguales, con los márgenes membranosos; la inferior, que presenta un solo nervio, mide aproximadamente 3/4 de la longitud de la gluma superior, que presenta 3 nervios. Florece de junio a julio.

Banaketa kantauriar-atlantikoa duen espezie hau duna tertziario edo finkoetan bakarrik ageri da itsasertzeko dunalandaredietan. EAEn, Gipuzkoan, Zarautzeko dunetan bakarrik aurki daiteke, eta Bizkaian Gorlizen. Pasaian eta La Arenan ere izan zena badakigu.

Especie de distribución cantabro-atlántica que aparece exclusivamente en las dunas terciarias o fijas dentro de los complejos de vegetación dunar litorales. En la CAPV está presente únicamente en las dunas de Zarautz, en Gipuzkoa, y Gorliz, en Bizkaia. Se sabe que habitó también en Pasaia y La Arena.

Espezie hau urria da Zarautzen; izan ere, golf zelaiko duna tertziarioetan bakarrik ageri da; dena den, kontserbazio-egoera onean dago. Bere biziraupenak ziurtaturik dirudi, giza presioa areagotzen ez den bitartean. Gorlizen, aldiz, landare-espezie erruderal eta exotikoek eraldaketa eta inbasio handiak eragiten dituzte eta, horrez gain, gizakiak eskuhartu du hainbat gune aisialdirako egokitzeko; horien ondorioz, K. albescens espeziearen populazioa izugarri murrizten ari da. Ia populazioaren erdia Ondargane hareatzan dago, erietxearen hego-ekialdean. Beharrezkoa da gune hori legez babestea, espezie honen eta liburu honetako beste bi espezie mehatxaturen biziraupena bermatzeko.

En Zarautz esta especie es escasa, apareciendo exclusivamente en las dunas terciarias localizadas en el interior del campo de Golf, donde goza sin embargo de un aceptable estado de conservación; su supervivencia parece asegurada mientras no aumente la presión humana sobre sus efectivos. En Gorliz, sin embargo, el alto nivel de alteración e invasión por especies vegetales ruderales y exóticas, así como la intervención humana para acondicionar algunas zonas como uso recreativo, están reduciendo sensiblemente el tamaño de esta población de K. albescens. Prácticamente la mitad de la población se halla localizada en el arenal de Ondargane, al sudeste del Sanatorio, una zona para la que se hace necesario designar alguna figura de protección legal que asegure la supervivencia de ésta y otras dos especies amenazadas que figuran en este libro.

92

KALTEBERAK • VULNERABLES


Koeleria albescens

KALTEBERAK • VULNERABLES

93


Lathyrus vivantii P. Monts.

FABACEAE (LEGUMINOSAE)

[L. tournefortii auct.]

Landare belarkar bizikorra da, bat eta bi zehe arteko garaiera duena. Lurpeko ipurdi lodia dauka, eta bertatik, ertzetan hegal nabarmenak dituzten zurtoin tenteak ateratzen dira. Hostoek 2-4 pare foliolo luzanga dituzte, nerbio nagusiaren muturrean mukroi bat dute, eta kiribil gabeak dira. Loreak irekitzean gorrixka-moreak dira eta lehortzean urdinxka bihurtzen dira; nahiko handiak dira, 22-15 mm-koak, 4-6 aleko luku laxoetan ateratzen dira hostoen galtzarbetik, eta hauek baino handiagoan dira. Kalizaren hortzek oso tamaina desberdina dute. Fruitua ohiko leka bat da, 3-4 cm luze, luzatua eta mehea da (5 bat milimetro zabal) eta heltzen denean belztu egiten da. Udan loratzen da, ekaina eta abuztua bitartean. Fruituak udazkenaren hasierarako heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, de uno a dos palmos de altura, con gruesa cepa subterránea de la que nacen los tallos, erectos y con alas notorias en sus ángulos. Hojas con 2-4 pares de folíolos oblongos, con el nervio principal rematado por un mucrón, sin zarcillo. Flores de color rojizo violáceo al abrirse, que con la desecación se tornan azuladas, bastante grandes, de 12-15 mm, agrupadas en número de hasta 4-6 en racimos laxos que sobrepasan las hojas de cuya axila nacen. Dientes del cáliz muy desiguales en tamaño. Fruto en típica legumbre (vaina) de 3 a 4 cm de longitud, alargada y estrecha (unos 5 mm de anchura), que ennegrece al madurar. Florece en el verano, de junio hasta agosto, y madura los frutos para el comienzo del otoño.

Erdi eta mendebaldeko Pirinioetako espezie endemikoa da. Balkanetako antzeko landareekin erlazionatuta dago. Horregatik, bereizketa biogeografikoa nabaria da. Mendebaldeko erabateko banaketa-muga Altzania mendilerroaren Arabako zatian du. Oso populazio txikiak eratzen ditu, kareharrizko harkaitzetako erlaitz eskegien zelaigune ospeletan kantonaturik daude, eta sarritan lainotuta daudenez, oso leku hezeak dira.

Especie endémica del Pirineo central y occidental, relacionada con plantas balcánicas similares, en lo que se considera una notable disyunción biogeográfica. En la parte alavesa de la sierra de Alzania alcanza su límite occidental absoluto de distribución. Forma poblaciones muy pequeñas, acantonadas en rellanos de repisas colgadas en los roquedos calizos orientados al norte, con gran humedad ambiental, debido a las frecuentes nieblas.

Mendebaldeko Pirinioetako giroaren antzekoa duten tokietan ohikoa da lekadun hau. Gure lurraldean Altzania mendilerroko gune egoki bakarrean babestu da, eta badirudi egun baino hotzagoak ziren garaietako erlikia dela. Zorionez, ganaduarentzat ere sartzea zaila den leku batean bizi da. Beraz landarearen biziraupena berma liteke bere gordelekuak babestuz, eta alboko mendietako antzeko inguruetara zabaltzen saiatuz.

Esta leguminosa es más frecuente en ambientes similares del Pirineo occidental. En nuestro territorio se guarece en un único enclave favorable de la sierra de Alzania, que parece ser una reliquia de tiempos más fríos que el actual. Afortunadamente vive en un sitio poco accesible, incluso para el ganado, por lo que la supervivencia de la planta se podría garantizar protegiendo sus reductos, y procurando extenderla a otros ambientes similares en los montes cercanos.

00ko Zerrenda Gorrian espezie Kalteberen artean dago.

Se incluye en la categoría de Vulnerable en la Lista Roja/00.

94

KALTEBERAK • VULNERABLES


Lathyrus vivantii

KALTEBERAK • VULNERABLES

95


Limonium humile Miller

PLUMBAGINACEAE

Landare belarkar bizikorra da, 10-40 cm-ko garaiera dauka, eta hostoak eta zurtoinak glabroak dira. Oineko errosetan biltzen dira hostoak. Hostook obabatu estuak dira, eta pezioloa orria bezain luzea da; pinatinerbioak dira, eta alboetako 10 nerbio nabari baino gehiago dituzte. Zurtoinaren goialdean adar loredun ugari ageri dira. Loreak galburu luzeetan antolatuta daude, 3-8 cm-koak eta laxoak dira; nahiko espikula handiak dituzte, 7-10 mm-koak, eta zentimetro bakoitzeko 1-3 buruxka-multzo biltzen dira. Kaliza inbutuitxurakoa eta orbelkara da eta 5 hortz zorrotz ditu muturrean. Korola 5 petalo morez eratuta dago. Petaloak askeak, luzangak eta oinean falka-itxurakoak dira. Korolaren oinari txertatuta 5 lorezil ditu, petaloekin aurrez aurre. Landare honen generokoa den L. vulgare delakoaren antza du, L. vulgareren hosto-txortenaren luzera orriaren luzeraren erdia da gehienez, galburuak motzagoak dira eta trinkoki taldekatuta daude. Espikulak txikiagoak dira (5-6,5 mm). Uztaila eta iraila bitartean loratzen da, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, de 10-40 cm de altura, lampiña en hojas y tallos. Hojas agrupadas en roseta basal, de contorno estrechamente obovado, con pecíolo casi tan largo como el limbo, pinnatinervias, con más de 10 nervios laterales visibles. Parte superior del tallo con numerosas ramas floríferas. Flores dispuestas en espigas largas, de 3-8 cm y laxas, con espiguillas bastante grandes, de 7-10 mm, agrupadas en número de 1-3 por cada centímetro. Cáliz en forma de embudo, de consistencia escariosa, rematado por cinco dientes agudos. Corola formada por cinco pétalos violáceos, libres y oblongos, estrechados en cuña en su base. Cinco estambres insertos en la base de la corola, opuestos a los pétalos. Se parece a su congénere L. vulgare, cuyas hojas tienen el pecíolo hasta la mitad de largo que el limbo, y las espigas más cortas y densamente agrupadas, con espiguillas de menor tamaño (5-6,5 mm). Florece de julio a septiembre, y madura los frutos al comienzo del otoño.

Espezie honen banaketa orokorra Europako kostalde atlantikoetara, eta iberiar penintsulan, Kantauriko kostaldera mugatzen da. Iraganean, Bizkaiko punturen batean bazegoela aipatu zen, baina egun, EAEko lurraldean Gipuzkoako kostaldeko gune gutxi batzuetan baino ez da aurkitu. Paduretako landarea da, eta estuarioetako lokatz gazietan bizi da; bertan oso populazio txikiak eratzen ditu eta arrisku larrian daude.

La distribución general de esta especie se limita a las costas atlánticas de Europa, y en la península ibérica, a las costas cantábricas. En el pasado se había señalado de algún punto de Bizkaia, pero en la actualidad, en el territorio de la CAPV sólo se conoce de escasas localidades en la costa guipuzcoana. Forma parte del grupo de plantas marismeñas, que habitan en los fangos salobres de los estuarios, donde constituyen poblaciones muy pequeñas y gravemente amenazadas.

Estuarioetako berezko espeziea denez, populazioek azken bi mendeetan kalte handia jasan dute habitat ahul horiek eraldatu eta hondatu baitituzte. Oraindik dirauten padura urriak legez babestea ezinbestekoa da. Populazio naturaletan lortutako propaguluak erabiliz landarea ugaltzea lortuko balitz, iragan hurbilean bizi zela frogatu den tokietan birsartzeko ahalegina egitea komenigarria litzateke.

Al ser una especie propia de los estuarios, sus poblaciones han experimentado un gran deterioro en los últimos dos siglos, debido a la intensa alteración y transformación de estos frágiles hábitats. Es imprescindible la protección legal de las pocas marismas que aún se conservan. Si se consigue multiplicar la planta a partir de propágulos obtenidos en sus poblaciones naturales, convendría intentar su reimplantación en alguno de los lugares donde consta que vivió en un pasado reciente.

00ko Zerrenda Gorrian espezie Kalteberen artean dago.

Se incluye en la categoría de Vulnerable en la Lista Roja/00.

96

KALTEBERAK • VULNERABLES


Limonium humile

KALTEBERAK • VULNERABLES

97


Limonium ovalifolium (Poiret) O. Kuntze

PLUMBAGINACEAE

Acelga montesina

Landare belarkara bizikorra da, 10-35 cm-koa. Hostoak eta zurtoinak ilerik gabeak dira eta gara gutxi ditu. Hostoak oinaldeko erroseta batean bildurik daude; orria luzanga-lantzeolatu estua edo zabala izan daiteke. 3-5 nerbio ditu, pezioloaren neurria orriaren 1/2-3/4 da, punta zorrotza dauka, bai eta 1-3 mm-ko mukroi fina ere. Gara 8-35 cm-koa da, tentea eta zuzena edo pixka bat sigi-sagakoa izan daiteke. Loreak 4-12 mm-ko galburu luzetan daude, infloreszentziaren erditik gora; pixka bat okertuak dira, tenteak edo zutituak, eta espikula txiki ugari dituzte, bata bestearen ondoan jarriak (zentimetro bakoitzeko 9-13). Espikulak erraz erortzen dira fruktifikazioaren ondoren, eta 3-8 lore dituzte. Kaliza inbutu-itxurakoa eta orbelkara da, eta puntan bost hortz zorrotz ditu. Korola bost petalo kuneiforme, aske eta more-gorrixkaz osaturik dago. Ekaina eta abuztua bitartean ematen ditu loreak eta fruituak.

Planta herbácea vivaz, de 10-35 cm de altura, lampiña en hojas y tallos, con pocos escapos. Hojas agrupadas en roseta basal, limbo de estrecha a anchamente oblanceolado, con 3-5 nervios, con pecíolo de longitud 1/2-3/4 de la del limbo, con ápice agudo y un fino mucrón de 1-3 mm. Escapo 8-35 cm, erecto, de derecho a levemente zigzagueante. Flores dispuestas en espigas largas, 4-12 mm, dispuestas en la mitad superior de la inflorescencia, ligeramente encorvadas, de erectas a patentes, con espiguillas pequeñas, 4-5 mm, dispuestas muy densamente, 9-13 por cm, contiguas, que se desprenden muy fácilmente después de la fructificación, con 3-8 flores. Cáliz en forma de embudo, de consistencia escariosa, rematado por cinco dientes agudos. Corola formada por cinco pétalos cuneiformes, libres, violáceo-rojizos. Florece y fructifica de junio a agosto.

Itsasertzeko espezie hau Europako mendebaldeko kosta kantauriar-atlantikoetan zehar banatzen da, Frantziatik Gibraltar eta Marokoraino. Iberiar penintsulako populazioak oso urriak dira; izan ere, Kantabriako, Bizkaiko eta Cadizeko kostetan eta Portugaleko hego-mendebaldekoetan bakarrik ezagutzen da. EAEn populazio bakarra ezagutzen da, orain gutxi aurkitutakoa, Bizkaiko mendebaldean, Barbadun ibaian (Muskizen). Olatuek kareharrizko itsaslabarretan eta kosta kantauriarrean astindutako hainbat gunetan da berezkoa espezie hau, padurak eta duna-ekosistemak bat egiten duten guneetan, hain zuzen ere. Leku horietan oso komunitate bereziak osatzen ditu, itsaslabarretan eta paduretan bizi diren Limonium binervosum, Armeria maritima bezalako beste hainbat espezierekin batera; bai eta batzuetan Frankenia laevis espeziearekin ere.

Especie litoral que se distribuye por las costas cantabroatlánticas del occidente europeo, desde Francia hasta Gibraltar y Marruecos. En la península ibérica sus poblaciones son muy escasas, conociéndose únicamente de las costas de Cantabria, Bizkaia y Cádiz y el suroeste de Portugal. En lo referente a la CAPV únicamente se conoce una población en el occidente vizcaíno, en la ría del Barbadún, Muskiz, de reciente descubrimiento. Es característica de algunas zonas salpicadas por el oleaje en los acantilados calizos y en la costa cantábrica, de zonas de contacto entre la marisma y los ecosistemas dunares, donde constituye comunidades muy particulares, en compañía de otras especies que también comparten hábitat en acantilados y marismas como Limonium binervosum, Armeria maritima y en ocasiones Frankenia laevis.

Espezie honen mehatxu nagusia da bere habitata balizko ezbeharren aurrean oso ahula dela. Ezbehar horiek giza jardueren (isurketak, ustekabeko ihesak…), nahiz uholdeak bezalako hondamendi naturalen ondorio izan daitezke. Kontuan hartu behar dira, halaber, CLH enpresak inguru horretan dituen biltegiak kentzeak –enpresak aurreikusita dauka hori– eta ondorengo berritze-lanek sor ditzaketenak. Espezie hau zeharo mugatu egiten dute mareen ureztatzemailak –ezin baita handiegia ezta txikiegia izan– eta hareasubstratuen presentziak. Populazio hau agertzea baldintzatzen duten bi faktore horietako bat nabarmen eraldatuko lukeen edozein jarduerek –berritzeko asmoekin eginda ere– arrisku larrian jar lezake espezie honen biziraupena EAEko itsasertzeko kokagune bakarrean.

La principal amenaza para esta especie la constituye la fragilidad de su hábitat frente a posibles accidentes, tanto derivados de acciones humanas (como podrían ser vertidos o escapes fortuitos...) como de episodios catastróficos naturales como fuertes inundaciones; deben tenerse en cuenta también las que podrían originarse como consecuencia de la prevista retirada de los depósitos que la empresa CLH posee en la zona, y las posteriores labores de restauración que se lleven a cabo. Esta especie está muy limitada por el nivel de inundación mareal, que no ha de ser excesivo, pero tampoco escaso, y la presencia de substratos arenosos. Cualquier acción que altere de manera significativa alguno de estos dos factores que condicionan la presencia de esta población, aun con fines de restauración, podría poner en serio peligro la supervivencia de esta especie en su único enclave en la costa vasca.

98

KALTEBERAK • VULNERABLES


Limonium ovalifolium

KALTEBERAK • VULNERABLES

99


Medicago marina L.

FABACEAE (LEGUMINOSAE)

Mulu txiki honek da 30 (50) cm-rainoko altuera du. Adarrak lurzoruaren gainean etzanda daude eta kotoi-itxurako ile zurixkez estalita daude. Hostoek falka-itxurako 3 foliolo eta pezioloaren oinean bi estipula zabal dituzte. Loreak horiak dira, ohiko tximeleta-itxurakoak, eta 5-10 lore-luku laburretan taldekatzen dira. Espiralean 2-3 bira dituzten diskoitxurako lekak ditu, kotoi-itxurako ileez estalita daude eta erdian zulo bat dute. Haziak txikiak dira, giltzurrun-itxurakoak. Apirila eta ekaina bitartean loratzen da eta lekak udaberriaren bukaeran eta udan heltzen dira.

Pequeña mata de hasta 30(50) cm de altura, con ramas acostadas sobre el suelo, cubiertas de pelosidad algodonosa y blanquecina. Hojas con tres folíolos en forma de cuña y dos anchas estípulas en la base del pecíolo. Flores amarillas, con la típica estructura papilionácea, agrupadas en número de 5-10 en cortos racimos. Legumbres en forma de disco con 2-3 giros en espiral, cubiertas de pelos algodonosos y con un orificio central. Semillas pequeñas, con forma de riñón. Florece de abril a junio, madurando las legumbres a finales de la primavera y durante el verano.

Europako kostalde mediterraneo eta atlantikoetan hedatzen da. Kostaldeko duna eta hareatzetan soilik bizi da. EAEn Bizkaiko eta Gipuzkoako itsasbazterretako zenbait puntutan bazegoela dioten antzinako dokumentuak daude. Orain dela urte gutxi arte, Bizkaiko puntu batean eta Gipuzkoako beste batean zirauen. Egun, badirudi Bizkaiko populazioa erabat desagertu dela. Gipuzkoako puntuan, hareatzetan bizirik dirau, ziurrenik ingurune horren berariazko babesari, eta kudeaketa-arduradunen mentalizazio eta ezagutzari esker.

Se distribuye por las costas mediterráneas y atlánticas europeas. Habita de forma exclusiva en arenales y dunas costeros. En la CAPV existe documentación antigua acerca de su presencia en varios puntos de las costas vizcaínas y guipuzcoanas. Hasta hace pocos años aún persistía en un punto de Bizkaia y otro de Gipuzkoa. En la actualidad parece haberse borrado todo rastro de su presencia en el primer punto. En el segundo, sobrevive en los arenales, gracias seguramente a la protección específica de la zona, y a la mentalización y conocimiento por parte de los responsables de su gestión.

Orain dela urte gutxi arte ezagutzen ziren populazioak oso txikiak ziren. Izan ere, egin diren azken ikustaldietan, populazio horietako bat ez zen ikusi (Fran Silvánen azalpena). Hondartzetako floraren arazo arruntek kalte egin diete populazio hauei ere: urbanizazioek, aparkalekuek, zapalketak, hondarra bahetzeak, etab. Edozein eraldaketek landare honen biziraupena arriskuan jartzen du. Horregatik, ezinbestekoa da landarea ageri den lekuak legez babestea, eta espeziea arriskuan jar dezaketen jarduerak saihestea. Propaguluak jasotzea ere komenigarria litzateke, landare hau zabaltzeko eta lehen bizi zen tokietan birsartzeko, oraindik ere landarea bizirik irauteko gutxieneko baldintza egokiak dituzten lekuetan.

Las poblaciones conocidas hasta hace unos pocos años eran de tamaño muy reducido, tanto que en una de ellas no ha podido ser observada en las últimas visitas efectuadas (Fran Silván, com. pers.). Están afectadas por la problemática común a la flora de las playas: urbanizaciones, aparcamientos, pisoteo, cribado de la arena, etc. Cualquier alteración pone en peligro su supervivencia. De ahí que se considere imprescindible la protección legal de los lugares en que se encuentra la planta, evitando las acciones que puedan ponerla en peligro. Convendría también la recolección de propágulos para su propagación y reubicación en los lugares en que era conocida y que presenten todavía un mínimo de condiciones adecuadas para su subsistencia.

100

KALTEBERAK • VULNERABLES


Medicago marina

KALTEBERAK • VULNERABLES

101


Ononis natrix L. subsp. ramosissima (Desf.) Batt. Rouy [Ononis ramosissima Desf.] Beluda, carretón de mar

FABACEAE (LEGUMINOSAE)

Oso zurkara den zuhaizka hau 60 cm-rainoko altuera du; adar asko ditu eta gehienetan tentea da; guruinez eratutako indumentu batez ia osorik estalita egoten da, eta horrek ukitzean itxura itsaskorra ematen dio. Hostoak txandakatuak dira; bakoitzak hiru foliolo luzanga ditu. Folioloak lineal-eliptikoak, lantzeolatu-kuneiformeak edo obobatuak, horztunak, glabroak edo puberulu-guruindunak dira. Estipulak pezioloen oinaldean daude, hein batean pezioloari lotuta; zati askea gutxi gorabehera lantzeolatua da, osoa edo hortz gutxikoa. Galtzarbeko loreak bakarrak dira eta, gehienetan, zurtoinen puntan multzokatuta daudenez, luku-itxurako infloreszentzia osatzen dutela dirudi. Pedunkulua hostoa bezain luzea edo luzeagoa da, tente-zutitua eta 2-8 mm-ko bizarra dauka. Kaliza ezkila-itxurakoa da eta puntan 5 hortz estu ditu. Koroa horia da, kaliza baino 2-2,5 aldiz luzeagoa eta, ohi den bezala, 5 piezak tximeleta-itxuran kokaturik ditu (bi behean, gila baten bidez loturik; bi alboetan (hegalak); eta piezarik handiena, estandartea, goiko aldean). Fruitua ile guruindunez estalitako leka puztu subzilindrikoa da eta 2-8 hazi arre ditu barnean. Oro har, apirila eta ekaina bitartean ematen ditu loreak eta fruituak, baina bigarren loraldi bat ere izan dezake, urriagoa, abendua eta urtarrila artean.

Arbusto que suele medir hasta 60 cm de altura, poco leñoso, muy ramificado, generalmente erecto, cubierto casi en su totalidad de un indumento glanduloso, que le da un aspecto pegajoso al tacto. Hojas alternas, cada una con tres folíolos oblongos, linear-elípticos, oblongos, lanceolado-cuneados u obovados, dentados, glabrescentes o pubéruloglandulosos. En la base de los pecíolos se disponen las estípulas, parcialmente soldadas al pecíolo, con la parte libre más o menos lanceolada, entera o poco dentada. Flores axilares solitarias, generalmente agrupadas en el ápice de los tallos de modo que simulan constituir una inflorescencia racemiforme; pedúnculo tan largo o más largo que la hoja correspondiente, erecto-patente, con arista de 2-8 mm. Cáliz campanulado rematado por cinco dientes estrechos. Corola amarilla, 2-2,5 veces más larga que el cáliz, con la típica disposición de las cinco piezas en forma de mariposa (dos inferiores, unidas en una quilla, dos laterales, o alas, y una superior o estandarte, que es la pieza más grande). Fruto en legumbre hinchada, subcilíndrica y cubierta de pelos glandulosos, con 2-8 semillas de color pardo en su interior. Florece y fructifica principalmente desde abril hasta junio, aunque puede presentar una segunda floración, menos abundante, entre diciembre y enero.

Mediterraneoaren mendebaldeko lurzoru hareatsu landugabeetan bizi ohi den (psamofiloa) espezie hau iberiar penintsulako itsasertzeko hareatzetan bizi da, Kataluniako kostetatik Portugaleko erdialderaino (oso barnean sartzen da bertan). Kantauriko itsasertzaren erdian, aldiz, oso gauza bitxia gertatzen da: Galiziako eta Asturiaseko itsasertzetan ez da ageri. Landare hau ugaria da Kantabriako dunetan; EAEn populazio bakarra dago Bizkaiko mendebaldeko muturrean, La Arenan.

Especie propia de suelos arenosos brutos (psammófila) de distribución mediterránea occidental que está presente en los arenales costeros de la península ibérica desde las costas catalanas hasta la zona central de Portugal (donde penetra muy al interior), con una curiosa disyunción en el centro de la costa cantábrica, ya que no está presente ni en la costa gallega ni en la asturiana. Es una planta abundante en las dunas de Cantabria, que en la CAPV cuenta con una única población en el extremo occidental de la costa de Bizkaia, en La Arena.

Litekeena da espezie hau egun EAEko kostaldean bakana izatea, eragile biogeografikoengatik ez ezik, ongi kontserbatutako duna-sistema gutxi daudelako. Landare honen bizileku den ingurua aisialdirako erabiltzen da, eta hori landare honen populazioarentzat etengabeko mehatxua da. Stenotaphrum secundatum, Oenothera glazioviana eta Conyza generoko beste hainbat espezie exotiko inbaditzaile etengabe hazten ari dira eta nabarmen ari dira murrizten espezie honen habitataren azalera eta kalitatea. EAEn ezagutzen den populazio bakarra oso txikia eta ale gutxikoa da; ale horietako batzuk itsaslabarretan daude, haizeak ekarritako harea-substratuetan. Interesgarria izango litzateke duna zaharberritzeko eta espezie exotiko erasotzaileenak kentzeko lanak egitea, dunetako espezie honen eta beste hainbaten biziraupena bultzatzeko.

Probablemente la rareza de esta especie en la actualidad en la costa vasca se debe, además de a razones de tipo biogeográfico, a la escasez de ecosistemas dunares bien conservados. La zona donde habita esta planta está sometida a una intensa utilización como espacio recreativo y de esparcimiento que supone una constante amenaza para la población existente de esta planta. La progresiva proliferación de especies vegetales exóticas invasoras, como Stenotaphrum secundatum, Oenothera glazioviana y diversas especies del género Conyza, está reduciendo significativamente la superficie y calidad del hábitat disponible para esta especie. La única población conocida en el País Vasco es muy pequeña y con muy pocos ejemplares, algunos de los cuales se sitúan encima del acantilado sobre substratos arenosos depositados por el viento. Sería interesante realizar labores de restauración de la duna y de eliminación de las especies exóticas más agresivas, para favorecer la supervivencia de ésta y otras especies dunares presentes.

102

KALTEBERAK • VULNERABLES


Ononis natrix

KALTEBERAK • VULNERABLES

103


Orchis italica Poiret

ORCHIDACEAE

[O. longicruris Link]

Orkideo hau landare belarkar bizikorra da, eta lurpean bi tuberkulu oboide eta oso ditu. Oinaldeko hostoek erroseta faltsua eratzen dute lantzeolatuak dira eta ertz oso uhindua, ia krispatua, dute. Loreak arrosak dira, loraldiaren hasieran luku trinko ia piramidala eratzen dute, eta landarea heltzen denean, lukua luzatu egiten da. Sepaloak elkar-ukitzaileak eta kasko-formakoak dira. Labeloak lobulu lineal eta zorrotzak ditu, gizakiaren beso eta zangoen karikaturak balira bezala; oinaldean obarioa baino motzagoa den ezproi bat dauka. Hazi ñimiño ugari ditu, eta kapsula-erako fruituak zartatzean sakabanatzen dira. Apirilean eta maiatzean loratzen da, eta fruituak udaren hasieran heltzen dira.

Esta orquídea es una planta herbácea vivaz, que bajo tierra posee dos tubérculos radicales ovoides y enteros. Las hojas basales se disponen en falsa roseta, y tienen contorno lanceolado, con bordes muy ondulados, casi crispados. Flores rosadas, en racimo compacto y casi piramidal en el comienzo de la floración, que se alarga con la madurez. Sépalos conniventes a modo de casco. Labelo con los lóbulos lineares y agudos, como caricaturas de los brazos y piernas de los humanos, prolongado en su base por un espolón más corto que el ovario. Semillas diminutas y en gran número, que se dispersan al rasgarse los frutos en cápsula. Florece en abril y mayo, y los frutos maduran al inicio del verano.

Espezie honen ohiko banaketa mediterraneoa da. Asia Txikiko kostaldetik Afrikako iparralderaino eta Portugaleko hegoalderaino ezagutzen da. Iberiar penintsulan hego-erdialdean dago, eta Ebro haranetik gora gure lurralderaino iristen da. Oso bakana da gure latitudeetan. Ezagutzen diren kokagune urriak azken urteotan aurkitu dira. EAEko populazio guztiak Arabako hegoaldean daude (Burgos eta Errioxa probintzia mugakideetan ere bai), normalean inguru lehor eta eguzkitsuetan. Orkideo ikusgarri honek normalean ale gutxiko populazioak eratzen ditu, larre lehorretan bai eta abaritz- eta erromero-sastrakadien argiguneetan ere.

Especie con distribución típicamente mediterránea, que se conoce desde la zona costera de Asia menor hasta el norte de África y sur de Portugal. En la península ibérica se concentra principalmente en la mitad meridional y asciende por el valle del Ebro hasta nuestra zona. Rarísima en nuestras latitudes, ha sido en los últimos años cuando se han ido descubriendo las escasas localidades conocidas. Las de la CAPV se sitúan todas en el sur de Álava (también vive en las vecinas provincias de Burgos y La Rioja), en ambiente general seco y soleado. Esta vistosa orquídea forma poblaciones generalmente de pocos individuos, en el seno de pastos secos y claros de matorrales de coscoja y romero.

EAEn dirudienez klima- eta giza eragileen ondorioz da orkideo hau hain bakana. Klimari dagokionez, argi dago Penintsularen iparraldeko giro fresko eta hezeak ez direla batere egokiak landarearentzat; izan ere, iparraldeko banaketa-mugetako bat gure lurraldean du. Landare honen populazioei kalte egin dieten giza jardueren artean herri-lanak dira nagusiak, batik bat komunikazio-sareak eraldatzea, edo orain dela gutxi, mahastiak handitzeko, makineria astunarekin egin diren lurzoruen harrotzeak. Horrek guztiak, jadanik txikiak diren eta ale gutxi dituzten populazioei kalte handia egin die. Ezagutzen diren kokagune urriek babestuta egon behar dute, landare kalteberen artean katalogatu eta gero ere jasan dituen eraso gogorretatik.

La escasez de esta orquídea en el País Vasco parece obedecer a causas de índole climática y humana. En el aspecto climático, parece claro que no le van bien los ambientes frescos y húmedos del norte del país, y de hecho alcanza en nuestra zona uno de sus límites de distribución septentrionales. Las acciones humanas con incidencia negativa en las poblaciones de esta planta se concretan en obras públicas, especialmente ampliación y cambios de trazado en las vías de comunicación, o las recientes remociones de terrenos con maquinaria pesada, para ampliación de viñedos. Todo ello daña y debilita mucho unas poblaciones ya de por sí pequeñas y con muy pocos individuos. Las escasas localidades conocidas han de quedar a salvo de agresiones tan brutales como las que han sufrido incluso después de su catalogación como planta vulnerable.

104

KALTEBERAK • VULNERABLES


Orchis italica

KALTEBERAK • VULNERABLES

105


Primula farinosa L.

PRIMULACEAE

Belar bizikorra da. Udazkena aurrera doan heinean, aireko atalak zimeldu egiten dira, eta udaberrian berriz ernetzen dira. Lurpeko errizoma laburra dauka, eta horren muturrean hostotxoek oin-erroseta bat eratzen dute. Hostotxo horiek lantzeolatuak dira eta ertz osoa dute, goialdea berde argia da; behealdea, ordea, irin-itxura (hortik dator bere izena) ematen dioten iletxoz estalita dago. Errosetatik gara (hostorik gabeko zurtoina) ateratzen da, altuera zehe batetik beherakoa duena; muturrean loreak ditu, ginbailean taldekatuta. Lore bakoitzak elkarri lotutako 5 sepalo dituen kaliza dauka. Korola hoditxo bat da, muturrean zabaldu eta 5 petalo arrosa ageri dituena. Lore hauen kolore-aldaketa oso berezia da: loraldiaren hasieran arrosak dira eta heltzen doazen heinean ilundu egiten dira, urdin ilunak diren arte. Fruitua zilindro-formako kapsula bat da, hazi txiki ugariz betea. Maiatzean eta ekainean loratzen da, eta uda betean lore berantiar batzuk ere ematen ditu.

Hierba vivaz cuyas partes aéreas se marchitan al avanzar el otoño, para brotar de nuevo en la primavera. Tiene un corto rizoma subterráneo en cuyo ápice se forma una roseta basal de hojitas, que son lanceoladas, de borde entero, con la cara superior verde clara, y la inferior cubierta de pelos que le dan aspecto harinoso (de ahí el nombre). De la roseta nace el escapo (tallo sin hojas), que apenas alcanza un palmo de altura, y lleva en su extremo las flores, agrupadas en umbela. Cada flor tiene un cáliz con 5 sépalos soldados entre sí. La corola consiste en un tubito que se ensancha en el ápice dando lugar a 5 pétalos rosados. Es curioso el cambio de color que manifiestan estas flores: son rosas al comienzo de la floración, y al ir madurando se oscurecen hasta llegar a ser de color azul oscuro. El fruto es una cápsula cilíndrica, rellena de semillas muy numerosas y pequeñas. Florece en mayo y junio, dando algunas flores tardías en pleno verano.

Asiako iparraldean eta Europan hedatzen den landare boreo-alpetarra da. Iberiar penintsulan Pirinioetan eta Kantabriako mendizerran bizi da batik bat. Bi mendikate horien arteko trantsizio-mendietan eta sistema iberikoan ere badago, baina oso bakana da. EAEn Gasteizko mendietan (Araba) soilik ezagutzen da, 950 eta 1.100 m artean. Landare hau ohikoa da iturburu karbonodunetan eta urte osoan lehortzen ez diren erreken ertzetako belardietan. Beste espezie nabarmen batzuekin batera ageri ohi da; hala nola, Carex davalliana eta Drosera longifolia espezieekin.

Planta boreo-alpina distribuida por el norte de Asia y Europa. En la península ibérica habita fundamentalmente en Pirineos y montes Cantábricos. También se encuentra, pero es muy rara, en los montes de transición entre ambas cadenas montañosas y en el sistema Ibérico. En la CAPV se conoce únicamente de los montes de Vitoria (Álava), entre 950 y 1.100 m de altitud. Planta propia de manantiales carbonatados y céspedes a orillas de arroyos que no se secan en todo el año. Le acompañan otras notabilísmas especies como Carex davalliana y Drosera longifolia.

Ezagutzen den populazio bakarra, eremu oso txikiak hartzen dituzten azpi-populazio gutxi batzuez eratuta dago. Litekeena da egun eremu murritza izatea eragile klimatikoen ondorioz, garai hotz eta hezeagoetako ohiko floraren adierazgarri baita. Egun iparralderago dauden latitudeetako (edo garaiera handiagoetako) floraren baliokidea da. Azken glaziazioetako erlikiatzat har daiteke. Egun, gizakiaren eraginak garrantzi handia dauka, ganaduak gune heze horiek erabiltzen baititu edateko eta belar freskoa jateko, eta belardiak zapaltzen dituenez, gune berezi horiek larriki kaltetzera irits daitezke. Azienda larriaren (behiak eta behorrak) eragin negatiboa batez ere uda lehorretan ikusten da, animaliek hezeguneak zapaltzen baitituzte eta, batzuetan, hezegune batzuk lehortu ere egiten baitituzte. Ganaduak ez zapaltzeko, hezegune txiki horietako batzuk hesitu litezke, eta informazio-seinale didaktikoak jar litezke. Hezegune ahul eta txiki horietatik aldenduta leudeken asketan edan lezake ura ganaduak.

La única población conocida está formada por un reducido número de subpoblaciones que ocupan áreas minúsculas. Lo reducido de su área actual puede deberse a razones de tipo climático, pues representa un tipo de flora característica de períodos más fríos y húmedos que el actual. Hoy en día equivale a la de latitudes más septentrionales (o mayores altitudes) y puede considerarse relíctica de los últimos sucesos glaciares. La influencia humana es muy importante en la actualidad, pues el ganado utiliza estas zona húmedas para abrevar y comer frescas hierbas, y con su pisoteo puede llegar a alterar gravemente tan singulares enclaves. En los veranos más secos es cuando se observa claramente el efecto negativo del ganado mayor (vacas y yeguas), que pisotean los humedales y llegan a desecar algunos de ellos. Para evitar el pisoteo del ganado se podrían acotar algunos de los minúsculos humedales de la zona con algún tipo de vallado y señalización informativo-didáctica. El ganado podría beber en abrevaderos separados de los pequeños y frágiles humedales.

106

KALTEBERAK • VULNERABLES


Primula farinosa

KALTEBERAK • VULNERABLES

107


Pyrola minor L.

PYROLACEAE

Landare belarkar bizikorra da. Zehe bat baino zertxobait altuagoa izan ohi da. Hostoak oinean bilduta daude, obalak edo eliptiko zabalak dira, ertza apur bat dentikulatua daukate eta pezioloa orria baino laburragoa da. Loreak luku tentean taldekatuta daude, zurtoin tenteen muturrean. Lore bakoitzaren kalizak 5 gingil berdexka, obal edo triangeluar dauzka, eta korolak ezkil txiki baten itxurako 5 petalo zuri elkar-ukitzaile ditu. Petaloak kaliza baino bi aldiz luzeagoak dira gehienez. 10 lorezil ditu, anterak elkar-ukitzaileak dira eta korolaren barruan daude, petaloak baino laburragoak baitira. Estiloa bakarra eta tentea da, eta estigma petaloak baino luzeagoa da. Fruitua heltzen denean kapsula makurtua da. Uda betean loratzen da, ekaina eta uztailaren amaiera bitartean. Fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, de hasta poco más de un palmo de altura. Hojas agrupadas en la base, ovales o anchamente elípticas, de borde finamente denticulado, con pecíolo más corto que la lámina. Las flores se agrupan en un racimo erecto, en el ápice de los tiesos tallos. Cada una tiene un cáliz con 5 lóbulos verdosos, ovales o triangulares, y una corola formada por 5 pétalos blancos, conniventes a modo de pequeñas campanas, hasta dos veces más largos que el cáliz. Estambres en número de 10, con las anteras conniventes e incluidas, es decir, que no sobresalen de los pétalos. Estilo solitario y erguido, con el estigma sobresaliendo de los pétalos. Fruto en cápsula inclinada en la maduración. Florece en pleno verano, desde junio hasta entrado julio, y madura los frutos al comienzo del otoño.

Ipar-hemisferioko herrialde hotz eta epeletako berezko landarea da. Autore batzuek zirkunboreala eta beste batzuek boreo-alpetarra dela diote. Mendi garaietan, hala nola, Pirinioetan, nahiko ohikoa da, baina EAEn oso bakana da, mendiak ez baitira horren altuak; Kantabriako mendilerroan (Araba) kokaleku batean baino ez da ezagutzen, espeziearen eremu orokorretik oso aldenduta eta isolatuta dagoena. Ezagutzen den populazio ñimiñoa ahabia daukan pagadi hostotsu baten barnean dago, lehen aipatutako mendilerroaren alde ospelean.

Planta propia de los países fríos y templados del hemisferio norte, considerada como circumboreal por unos autores, y boreo-alpina por otros. En altas montañas, como el Pirineo, es relativamente frecuente, pero en la CAPV, con montañas de altitudes más modestas, resulta rarísima, y sólo se conoce una localidad en la sierra de Cantabria (Álava), muy aislada del área global de la especie. La minúscula población conocida se ubica en el seno de un frondoso hayedo con arándano, en la cara norte de la citada sierra.

EAEn, duela 70 urte baino gehiagotik, landare honen populazio bakarra ezagutzen da, Kantabriako mendilerroan dagoena. Populazio hori oso txikia da, eta horren eta populazio hurbilenen artean 100 km-tik gora daude, beste populazio horiek mendebaldeko Pirinioetan baitaude. Banaketa orokorrari begiratuz, gure lurraldean oso lokalizatuta dauden beste espezie batzuk bezala, garai hotzagoetako erlikia bat dela dirudi. Populazioa hain txikia denez, oso ahula da pagadiaren oihanpean sasia kentzea bezalako eraldaketei aurre egiteko. Horrelako jarduerek sasi inbaditzaileak haztea eta garatzea bultzatzen dute, eta landare-mota hau ito dezakete. Gune horren ondoan dagoen mendi-pista bat aldatzeak ere ondorio larriak izango lituzke. Interesgarria izango litzateke inguru horretan jasotako haziekin laborantza esperimentala egitea, espeziea bere habitat naturalean galtzeko arriskuan baitago.

Desde hace más de 70 años sólo se conoce esta planta de una única población de la sierra de Cantabria, en lo que al País Vasco se refiere. Dicha población, que es pequeñísima, está separada por más de 100 km de las más cercanas que se conocen, ya en el Pirineo occidental. Por su tipo de distribución general, y al igual que otras especies muy localizadas en nuestro territorio, parece ser una reliquia propia de épocas más frías que la actual. La pequeñez de la población la hace fragilísima ante alteraciones como el desbroce del sotobosque del hayedo, que favorece el desarrollo de zarzas invasoras que pueden ahogar a esta pequeña pirolácea. Tendría también graves consecuencias la modificación de una pista que pasa por sus cercanías. Convendría intentar el cultivo experimental de la planta a partir de semillas de la zona, ante la posible extinción de la especie en su hábitat natural.

108

KALTEBERAK • VULNERABLES


Pyrola minor

KALTEBERAK • VULNERABLES

109


Salicornia obscura P.W. Ball & Tutin

CHENOPODIACEAE

Hierba salada

Urteroko landare hau oinaldean oso adarkatua da; heltzean ez da gorritzen edo horitzen (batzuetan loreen ingurua pixka bat gorritzen edo horitzen da). 25-40 cm-ko altuera dute, berde-urdinxka mateak dira, eta dituen giltzarteak guztiz torulatuak dira (zilindro-itxurakoak dira baina estuguneak dituzte). Landareak piramide-itxura du, eta adarrak ez dira zurtoin nagusiaren erdia baino luzeagoak. Hostoak oposatuak dira eta elkarren artean eta zurtoinarekin lotuta daude; horrela, giltzarde zukutsua osatzen dute. 15-30 mm-ko galburuak ditu, eta horiek, orokorrean, 6-10 giltzarte emankor dituzte. Loreak ez dira oso nabariak eta zimetan bildurik daude hiruko taldeetan. Genero horretako espezie tetraploideak ez bezala (hau diploidea da eta 18 kromosoma ditu), erdiko lorea alboetako biak baino pixka bat zabalagoa eta handiagoa da; anterak nahiko txikiak eta haziak 1-1,3 mm-koak dira. Abuztuaren amaieran edo irailaren hasieran hasten da loratzen, eta azaroaren hasierara arte irauten du berde; genero horretako beste hainbat espezie ordurako zimelduta egoten dira.

Planta anual poco ramificada en la base que no enrojece ni amarillea en la madurez (excepto a veces un poco alrededor de las flores). Pueden medir de 25 a 40 cm de altura, son de color verde glauco mate, con artejos netamente torulosos (de forma cilíndrica pero con ceñiduras o constricciones) de margen escarioso poco evidente. Presenta un porte piramidal con ramas que no suelen sobrepasar la mitad del tallo principal. Hojas opuestas, soldadas entre sí y con el tallo para formar un artejo craso. Espigas de 15-30 mm, generalmente con 6-10 artejos fértiles. Las flores son poco visibles y se agrupan en cimas, siempre en grupos de tres; a diferencia de las especies tetraploides del género (ésta es diploide, con 18 cromosomas) la flor central es algo más ancha y de mayor tamaño que las dos flores laterales; las anteras son relativamente pequeñas y las semillas de 1-1,3 mm. Comienza a florecer a finales de agosto o primeros de septiembre y resiste verde hasta primeros de noviembre, cuando otras especies del género ya se han marchitado.

Espezie honen banaketa-area kostalde atlantikoa da, marearen eragina gutxi gorabehera zuzenean jasaten duten estuario eta itsasertz baxuetan da berezkoa, beheko padura halofiloen eta goiko padura subhalofiloaren arteko mugan, hain zuzen ere. Gehienetan substratu limotsu-hareatsua duten kubetak eta hidrodinamismo urriko guneak kolonizatzen ditu. Eskandinaviako hegoaldetik Kantauriko itsasertzera ezagutzen da. Iberiar penintsulan Lugon, Asturiasen, Kantabrian eta EAEn oso kokagune gutxitan ezagutzen da. EAEn bi estuariotan bakarrik ezagutzen da: Lea itsasadarrean (Lekeition) eta Txingudin. Bi estuario horietan espezie honek komunitate trinkoak baino hedadura txikikoak, eta oso lekutuak, sortzen ditu.

Especie de distribución atlántica litoral, propia de estuarios y costas bajas a los que alcanza de forma más o menos directa el flujo mareal, justo en límite entre el marisma inferior halófila y la marisma superior subhalófila. Generalmente coloniza cubetas y zonas de escaso hidrodinamismo sobre sustratos limo-arenosos. Conocida desde el sur de Escandinavia a la costa cantábrica. En la península ibérica se conoce en escasísimos enclaves en Lugo, Asturias, Cantabria y País Vasco. En la CAPV únicamente se conoce en dos estuarios: ría del Lea (Lekeitio) y Txingudi. En ambos estuarios la especie forma comunidades densas, pero de pequeña extensión y muy localizadas.

Espezie honen mehatxu nagusia da bere habitata balizko ezbeharren aurrean oso ahula dela. Ezbehar horiek giza jardueren (isurketak, ustekabeko ihesak…), nahiz uholdeak bezalako hondamendi naturalen ondorio izan daitezke. Espezie hau mugatu egiten dute mareen ureztatze-mailak –ezin baita handiegia ezta txikiegia izan– eta harea-substratuen presentziak.

La principal amenaza para esta especie la constituye la fragilidad de su hábitat, frente a posibles accidentes, tanto derivados de acciones humanas (como podrían ser vertidos o escapes fortuitos...) como de episodios catastróficos naturales como fuertes inundaciones. Esta especie está muy limitada por el nivel de inundación mareal, que no ha de ser excesivo, pero tampoco escaso y la presencia de substratos limo-arenosos.

110

KALTEBERAK • VULNERABLES


Salicornia obscura

KALTEBERAK • VULNERABLES

111


Salicornia ramosissima J. Woods.

CHENOPODIACEAE

[S. apressa Dumort.] Hierba salada

Adar gutxiko landarea da, berde distiratsua, eta batik bat loraldiaren ondoren gorri bizi jarri eta kolore gorri iluna hartzen du. 15-30 cm-ko altuera izan dezake, baina batzuetan 3 edo 4 cm inguruko ale nanoak ere aurkitzen dira. Adarrak motzak dira, 5-20 mm-koak, eta 3-8 giltzarte emankor dituzte, torulatu-angelutsuak (luzangak dira baina angeluak izatera heltzen diren estugune nabariak dituzte). 0,2 mm inguruko ertz orbelkara nabaria eta zabala daukate. Hostoak oposatuak dira eta elkarren artean eta zurtoinarekin lotuta daude; horrela, giltzarte zukutsua osatzen dute. Loreak zimetan multzokaturik daude, hiruko taldetan beti; espezie honetan, erdiko lorea alboko biak baino askoz ere zabalagoa eta handiagoa da; anterak nahiko txikiak dira; oro har, lore bakoitzak antera bat izaten du barnean. Haziak 1-1,3 mm-koak dira, guztiek antzeko tamaina dute eta pixka bat zapalduta daude. Landare diploideak dira (18 kromosoma dituzte). EAEn genero horretako espezie berantiarrena da loratzen; izan ere garai optimoa urria da, eta azaroaren erdira arte edo, ez da zimeltzen hasten.

Planta poco ramificada de color verde brillante que enrojece vivamente, sobre todo tras la floración, adoptando un vistoso color rojo oscuro; pueden alcanzar de 15 a 30 cm de altura, aunque a veces se encuentran formas enanas de poco más de 3 ó 4 cm; ramas cortas, de 5-20 mm, únicamente con 3-8 artejos fértiles, toruloso-angulosos (de forma alargada pero con ceñiduras o constricciones marcadas que llegan incluso a presentar ángulos), con margen escarioso muy conspicuo y amplio de cerca de 0,2 mm. Hojas opuestas, soldadas entre sí y con el tallo para formar un artejo craso. Las flores se agrupan en cimas, siempre en grupos de tres; en esta especie, la flor central es mucho más ancha y de mayor tamaño que las dos flores laterales; las anteras son relativamente pequeñas, generalmente una por cada flor y suele permanecer incluida en ella. Semillas de 1-1,3 mm, todas de tamaño similar y algo comprimidas. Son plantas diploides (con 18 cromosomas). Es la especie del género, en el País Vasco, de floración más tardía, con óptimo en el mes de octubre, que no comienza a marchitarse hasta bien entrado el mes de noviembre.

Espezie honen banaketa-area kostalde atlantikoa da, itsasgoran urak guztiz estaltzen ez dituen estuario eta kosta baxuetan da berezkoa. Euskal itsasertzean bizi den generoko espeziea da; itsasgora-mailarekiko kokagune garaienetan ageri da, Juncus maritimusen ihidietan ere bizi da. Mantxako Kanaleko hegoaldeko kostetatik (Cotentin penintsula) eta Ingalaterrako hegoaldetik Portugaleko hegoaldera (Algarve) ezagutzen da. Asturiaseko eta Kantabriako kostan oso mugatuta dago. EAEn Bizkaiko mendebaldeko 2 estuariotan aurki daiteke: Barbadun itsasadarrean eta Butroe itsasadarrean (Txipio). Lehenengoan bakana da eta Sarcocornia perennis espeziearen komunitateekin ageri da. Bigarrenean Txipion bakarrik ikusi da, 25 m2 inguruko padura-eremu txikian.

Especie de distribución atlántica litoral propia de estuarios y costas bajas no inundadas totalmente en pleamar. Se trata de la especie del género presente en la costa vasca, que ocupa las estaciones más elevadas con respecto al nivel de las pleamares, en contacto incluso con los juncales de Juncus maritimus. Se conoce desde las costas meridionales del Canal de La Mancha (península de Cotentin) y sur de Inglaterra hasta el sur de Portugal (Algarve). Muy localizada en la costa asturiana y cántabra. En la CAPV sólo está presente en 2 estuarios del occidente vizcaíno: ría del Barbadún y ría del Butrón (Txipios). En el primero es rara, apareciendo en mosaico con comunidades de Sarcocornia perennis. En el segundo, únicamente está localizada en Txipios, en una pequeña zona de la marisma de unos 25 m2.

Espezie honen mehatxu nagusia da bere habitata balizko ezbeharren aurrean oso ahula dela. Ezbehar horiek giza jardueren (isurketak, ustekabeko ihesak…), nahiz uholdeak bezalako hondamendi naturalen ondorio izan daitezke. Espezie hau mugatu egiten dute mareen ureztatze-mailak –ezin baita handiegia ezta txikiegia izan– eta harea-substratuen presentzia. Bi faktore horietako bat nabarmen eraldatuko lukeen edozein ekintzek arrisku larrian jar dezake espezie honen biziraupena EAEko itsasertzean. Komenigarria izango litzateke espezie honen bizileku diren padura-guneak legez babestea, espeziearen biziraupena bermatzeko. Txipioko populazioa, Plentzian, arrisku handiena duena da, ez baitu inongo babes legalik.

La principal amenaza para esta especie lo constituye la escasez y fragilidad de su hábitat, tanto frente a diversas acciones humanas (construcciones, vertidos, escapes fortuitos...) como de episodios catastróficos naturales como fuertes inundaciones. Esta especie está muy limitada por el nivel de inundación mareal, que no ha de ser excesivo, pero tampoco escaso y la presencia de substratos con alto contenido en arena. Cualquier acción que altere de manera significativa alguno de estos dos factores, podría poner en serio peligro la supervivencia de esta especie en la costa vasca. Sería recomendable dotar a las áreas marismeñas donde habita, de algún tipo de figura de protección legal que asegure su supervivencia. Concretamente la población de Txipios, en Plentzia es la se encuentra en mayor peligro por encontrarse fuera de cualquier figura de protección legal.

112

KALTEBERAK • VULNERABLES


Salicornia ramosissima

KALTEBERAK • VULNERABLES

113


Senecio carpetanus Boiss. & Reuter

ASTERACEAE

[S. celtibericus Pau]

Normalean zehe bat edo biren arteko altuera duen landare belarkara bizikorra da. Lurpeko ipurdi lodiaren muturrean oinaldeko hostoak dituen erroseta bat ateratzen da, inguru lantzeolatua eta ertz ia osoa duena. Zurtoin tenteetan hosto kaulinar txandakatuak daude, eta goikoak oinaldekoak baino txikiagoak dira eta hortzen arteko sartuneak sakonagoak dituzte. Zurtoinen muturrean infloreszentzia dago: luku adarkatua da, lore horiak dituen kapituluak dauzka, 8 ligula (mihi) ditu gehienez eta oinean braktea nagusien gehigarri diren braktea batzuk ditu. Fruitua konposatuen ohiko akenioa da. Uda betean loratzen da, uztailetik udazkenaren hasierara, irailera bitartean. Fruituak udazkenean heltzen dira.

Planta herbácea vivaz que alcanza normalmente entre uno y dos palmos de altura. En el ápice de una gruesa cepa subterránea nace una roseta de hojas basales de contorno lanceolado y de borde casi entero. A lo largo de los erectos tallos se distribuyen con disposición alterna las hojas caulinares, gradualmente más pequeñas y más profundamente divididas que las basales. El ápice de los tallos está rematado por la inflorescencia, en racimo ramificado, con capítulos de flores amarillas, con hasta 8 lígulas (lengüetas), provisto en la base de varias brácteas suplementarias de las principales. Fruto en el típico aquenio de las compuestas. Florece en pleno verano, desde julio hasta el comienzo del otoño, en septiembre. Los frutos maduran ya en el otoño.

Mediterraneoko mendebaldeko eskualdeko mendietako berezko landarea da. Iberiar endemismotzat har dezakegu. EAEren mugatik oso gertu dagoen Nafarroako gune batean du ezagutzen den ipar-ekialdeko muga. Orain dela gutxi arte, Arabako Lautadan eta mendebaldeko bailaretan ere bazegoen. Gizakiak egin dituen eraldaketek populazio zahar gehienak desagerrarazi dituzte. Egun oso kokagune gutxitan dirau, eta aldaketa txikienaren aurrean oso ahula da. Landarearen eskakizun ekologikoen ondorioz, urak har ditzakeen sakonune eta iturburuen inguruko larre eta ihitzetan kantonatuta dago. Han, kolonia txikiak eta ale gutxikoak eratzen ditu.

Planta propia de las montañas de la región mediterránea occidental, que constituye un endemismo ibérico. En una localidad navarra muy próxima al límite con la CAPV alcanza su límite nororiental conocido. Hace todavía pocos años se conocía de varios puntos de la Llanada y valles occidentales alaveses. Diversas alteraciones provocadas por la acción humana han hecho que desaparezcan la mayoría de sus antiguas poblaciones. En la actualidad sólo sobrevive en muy pocas localidades, frágiles ante la menor alteración. Los requisitos ecológicos de la planta hacen que esté acantonada en algunos prados y juncales de lugares manantíos y depresiones inundables, formando colonias de pequeña extensión, y con reducido número de individuos.

Azken urteetan landare honen populazioak izugarri murriztu direla egiaztatu da. Hori gertatu da bere habitatak eraldaketa handiak jasan dituelako, hala nola, ureztaketaputzuak sortzea, lurra lantzea, drenatzea eta luberritzea, bai eta toki zehatzen bat lorategi bihurtzea ere. Horrek guztiak landareari kalte handia egin dio, eta antzina ezagutzen zen toki askotan desagertu da. Landare hau bezalakoak bizi diren hezegune ahulak eta urak har ditzakeen sakonuneak kosta ahala kosta mantendu behar dira.

Se ha constatado una drástica disminución de sus poblaciones en los últimos años. Ello se ha debido a que se han producido alteraciones importantes en sus hábitats, tales como la creación de balsas de riego, el laboreo del suelo, el drenaje y roturación, o incluso el ajardinamiento de algún enclave concreto. Todo ello ha incidido muy negativamente en la planta, que ha desaparecido de buena parte de las localidades antaño conocidas. Hay que mantener a toda costa los frágiles humedales y las depresiones encharcables en que habitan plantas como la que ahora comentamos.

114

KALTEBERAK • VULNERABLES


Senecio carpetanus

KALTEBERAK • VULNERABLES

115


Solidago virgaurea L. subsp. macrorhiza (Lange) Rouy

ASTERACEAE (COMPOSITAE)

Mulu txiki bizikorra da, 10-40 cm-ko altuera izan ohi duena. Ipurdia gutxi gorabehera zurkara da eta zurtoinak etzanak edo goranzkoak dira, motzak eta trinkoak. Hostoak zerratuak dira oinaldean, kamutsak eta berde ilunak dira eta nerbio nabarmenak dituzte. Zurtoinean txandakatuak dira eta zurtoinaren puntarantz joan ahala gero eta txikiagoak dira. Infloreszentzia motza da eta kapitulu gutxi ditu. Kanpoaldeko loreek ligulak dituzte eta urre-kolorekoak dira. Fruitua akenio ia lineala da; haizeak hedatzen laguntzen duen 5 mm-ko kardilaun bati loturik dago. Uztaila eta urria bitartean ematen ditu loreak eta fruituak.

Pequeña mata vivaz que suele alcanzar de 10 a 40 cm de altura. Cepa más o menos leñosa con tallos tumbados o algo ascendentes, cortos y densos. Hojas serradas en la base, obtusas, de color verde oscuro y nervios marcados, dispuestas de forma alterna en los tallos, que van disminuyendo de tamaño hacia el ápice de los mismos. Inflorescencia corta con capítulos poco numerosos, con las flores periféricas liguladas de un vistoso color amarillo dorado. Fruto en aquenio casi linear unido a un vilano de hasta 5 mm que le facilita la dispersión por el viento. Florece y fructifica de julio a octubre.

Bizkaiko golkoko endemismo eusko-akitaniarra da, Frantziako hego-mendebaldeko eta EAEko kostaldeko ekialdeko muturreko hainbat hareatzatan ageri baita. Ongi egonkortuta dauden duna finkoetan bizi da, baina Ammophila arenaria espeziea nagusi den duna bizietako eremu erdi finkoetan ere ager daiteke. EAEn eta, ondorioz, iberiar penintsula guztian, Zarautzeko eta Orioko hareatzetan bakarrik ezagutzen da.

Endemismo vasco-aquitano del golfo de Bizkaia que aparece en algunos arenales costeros del sudoeste francés y extremo oriental de la costa vasca. Habita preferentemente en las dunas fijas bien estabilizadas, aunque también puede aparecer en zonas semifijas de las dunas vivas dominadas por Ammophila arenaria. En la CAPV, y por extensión en toda la península ibérica, únicamente se conoce en los arenales de Zarautz y Orio.

Zarautzen espezie hau nahiko urria da, golf zelaiaren barneko duna finkoaren komunitateetan eta paduraren ondoko eremu txiki batean bakarrik ageri baita. Orion landare hau nahiko ugaria da, nahiz eta hareatzeran eraldaketa-maila handia izan. Dena den, udal agintariek bultzaturiko hainbat hirigintza-egitasmok mehatxatzen dute espezie hau. Egitasmo horiek gauzatuz gero, erabat suntsituko lukete egun existitzen diren 2 populazioetako bat, garrantzitsuena, hain zuzen ere. Landare honek, antzeko banaketa-area duten beste batzuekin batera (Galium arenarium, Astragalus baionensis, Silene uniflora subsp. thorei eta Alyssum loiseleurii), landare-multzo garrantzitsua osatzen du. Horiek guztiak Kantauriko ekialdeko itsasertzeko eta Frantziako hego-mendebaldeko endemismoak dira, berez itsasertzeko hareatzetakoak. Banaketa-area hain txikia dutenez, hain populazio urriak direnez eta populazioek dinamika erregresiboa dutenez, premiazkoa da populazio horiek babesteko eta berriz ere inguru egokietan sartzeko neurriak hartzea.

En Zarautz esta especie es más bien escasa, apareciendo únicamente en las comunidades de duna fija del interior del campo de Golf y una pequeña zona junto a la marisma. En Orio esta planta es relativamente abundante a pesar del alto grado de alteración de los arenales, aunque está amenazada por varios proyectos de urbanización promovidos por las autoridades municipales. De llevarse éstos a cabo, destruirían por completo una de las dos poblaciones de esta especie existentes en la actualidad, la primera en orden de importancia. Esta planta, junto con otras que presentan áreas de distribución similares (Galium arenarium, Astragalus baionensis, Silene uniflora subsp. thorei y Alyssum loiseleurii) forman un importante conjunto de plantas. Son todos ellos endemismos del litoral cantábrico oriental y del SW de Francia, exclusivos de arenales costeros. Teniendo en cuenta sus reducidas áreas de distribución, las escasez de localidades habitadas y la dinámica regresiva que están mostrando sus poblaciones, es urgente adoptar medidas encaminadas a asegurar la preservación de las poblaciones existentes y la reintroducción en enclaves apropiados.

116

KALTEBERAK • VULNERABLES


Solidago virgaurea

KALTEBERAK • VULNERABLES

117


Suaeda albescens Lazaro Ibiza

CHENOPODIACEAE

[S. maritima (L.) Dumort var. vulgaris Moq.]

Urteroko landare ilegabea da, gehienetan etzana eta oinaldetik adarkatua; oina pixka bat gogortua duten zurtoin belarkarak ditu. Hostoek 0,4-30 mm-ko luzera dute, subzilindrikoak eta mamitsuak dira. Infloreszentzia gutxi gorabehera laxoa da. 3-5 lore ditu glomerulu bakoitzean eta glomeruluaren itxura lobatu-zirkularra edo gutxi gorabehera pentagonala da. Genero horretako beste espezieek ez bezala, periantoko piezak oinean bakarrik daude loditurik, eta heltzean atzeko aldea ez dute gila-itxurakoa. Haziak lentikularrak, 1-1,6 mm-ko diametrokoak eta beltzak dira. Udaren erdialdean hasten da loratzen eta fruituak iraila eta urria artean ematen ditu.

Planta anual glabra, normalmente postrada, ramificada desde la base, con tallos herbáceos algo endurecidos en la base. Hojas 0,4-30 mm de longitud, subcilíndricas, carnosas. Inflorescencia más o menos laxa. Flores 3-5 por glomérulo, cuyo contorno va de lobado-circular a más o menos pentagonal. A diferencia de otras especies del género, las piezas del perianto se hallan engrosadas sólo en la parte basal, y no son aquilladas dorsalmente en la madurez. Semillas lenticulares de 1-1,6 mm de diámetro, de color negro. Comienza a florecer a mediados de verano y fructifica entre septiembre y octubre.

Kantauriko kostaldeko gune gazikaretan eta Ipar itsasoan bizi da, oro har, hondar asko duten lurretan. Kantabriako eta Bizkaiko padura batzuetan bakarrik egiaztatu da espezie honen presentzia; Asturiasen leku bakarrean aurkitu da. EAEn Urdaibai estuarioko hainbat gunetan eta Barbadun itsasadarrean ikusi dira ale batzuk.

Se distribuye por zonas salobres del litoral cantábrico y el mar del Norte, generalmente sobre suelos con alto contenido en arena. Se ha confirmado su presencia únicamente en algunas marismas de Cantabria y Bizkaia, con una única localidad en Asturias. En la CAPV únicamente se han observado algunos ejemplares en varios puntos del estuario de Urdaibai y en la ría del Barbadún.

Espezie honen mehatxu nagusia da bere habitata balizko ezbeharren aurrean oso ahula dela. Ezbehar horiek giza jardueren (isurketak, ustekabeko ihesak…), nahiz uholdeak bezalako hondamendi naturalen ondorio izan daitezke. Barbadun itsasadarreko populazioan kontuan hartu behar da CLH enpresak inguru horretan dituen biltegiak kentzeak –enpresak aurreikusita dauka hori– eta ondorengo berritzelanek eduki dezaketen eragina. Espezie hau mugatu egiten dute mareen ureztatze-mailak –ezin baita handiegia ezta txikiegia izan– eta harea-substratuen presentziak. Giza jardueren ondorioz bi faktore horietako bat nabarmen eraldatuko lukeen edozein ekintzek –berritzeko asmoekin eginda ere– arrisku larrian jar dezake espezie honen biziraupena EAEko itsasertzeko bi kokaguneetako batean. Oso gutxi dakigu espezie honen populazioaren banaketari eta dinamikari buruz eta, horrenbestez, komenigarria izango litzateke horri buruzko azterketak egitea, espeziea kontserbatzen laguntzeko.

La principal amenaza para esta especie lo constituye la fragilidad de su hábitat, frente a posibles accidentes, tanto derivados de acciones humanas como de episodios catastróficos naturales como fuertes inundaciones; para la población del Barbadún deben tenerse en cuenta también el efecto que podría tener la prevista retirada de los depósitos que la empresa CLH posee en las inmediaciones y las posteriores labores de restauración que se lleven a cabo. Esta especie está muy limitada por el nivel de inundación mareal, que no ha de ser excesivo, pero tampoco escaso y por la presencia de substratos arenosos. Cualquier acción que altere de manera significativa alguno de estos dos factores, como consecuencia de la intervención humana, aun con fines de restauración, podría poner en serio peligro la supervivencia de esta especie en uno de los dos únicos enclaves en la costa vasca. Se conoce muy poco sobre la distribución y dinámica poblacional de esta especie, por lo que sería recomendable realizar estudios en este sentido para ayudar a su conservación.

00ko Zerrenda Gorrian Kalteberen artean dago.

118

KALTEBERAK • VULNERABLES

En la Lista Roja/00 aparece recogida en la categoría Vulnerable.


Suaeda albescens

KALTEBERAK • VULNERABLES

119


Suaeda maritima (L.) Dumort

CHENOPODIACEAE

[S. prostrata Pall., S. maritima (L.) Dumort var. macrocarpa Moq.]

Urteroko landarea da, ilegabea, eta 10-40 cm-ko altuerako zurtoin tenteak ditu. Hostoak linealak dira eta sekzio semizilindrikoa eta punta kamutsa dute; pixka bat mamitsuak dira. Infloreszentzia galburu laxoa da, glomerulutan antolatuta dauden 1-3 lorez osatua. Glomeruluek itxura zirkularra edo lobati-zirkularra dute. Loreak hermafroditak dira, oso txikiak, oro har, 2 mm-tik beherako diametroa dute. Periantoaren piezak (ez dauka sepalo edo petalo bereziturik) ez ohi dira oso lodituak izaten. Obarioak 2-3 estigma ditu. Haziak lentikularrak, horizontalak eta beltzak dira eta 1,5 mm-tik gorako diametroa dute. Ekaina eta urria bitartean loratzen da.

Planta anual, glabra, de tallos erectos de 10 a 40 cm de altura. Hojas lineares de sección semicilíndrica y ápice obtuso, algo carnosas. Inflorescencia en espiga laxa compuesta por 1-3 flores dispuestas en glomérulos, de contorno circular o lobado-circular. Las flores son hermafroditas, muy pequeñas, generalmente de menos de 2 mm de diámetro. Las piezas del perianto (no existen sépalos o pétalos diferenciados) no suelen estar visiblemente engrosadas; el ovario presenta 2-3 estigmas. Las semillas son lenticulares, horizontales, de color negro y más de 1,5 mm de diámetro. Florece de junio a octubre.

Lurzoru lohitsu oso heze eta gazikaretan bizi da, itsasertz atlantikoko estuarioetako kanpoko padura halofiloan, urak oso maiz hartzen dituen eremu garaietan. EAEn 4 estuariotan bizi da, baina Butroe itsasadarraren erdiko ibilguan bakarrik da ugaria.

Habita en suelos fangosos muy húmedos y salobres en zonas elevadas pero frecuentemente inundadas de la marisma externa halófila, en los estuarios del litoral atlántico. En la CAPV está presente en cuatro estuarios, siendo localmente abundante únicamente en el tramo medio de la ría del Butrón.

Espezie honen mehatxu nagusiak dira bere habitata oso ahula dela eta giza jardueren ondorioz etengabe degradatzen dela, bereziki paduren lehorketaren eta hirigintza-garapenaren ondorioz. Espezie hau zeharo mugatuta dago oso urriak direlako hidrodinamismo txikia duten baina egunero mareen urek hartzen dituzten eremu lohitsu gazikarak. Populazioen hedadura eta tamaina asko alda daiteke urte batetik bestera, udaberriaren amaieran eta udan izandako klima-baldintzen arabera. Beraz, interesgarria izango litzateke espezie honen eta urteroko beste hainbat espezie halonitrofiloren (S. albescens, Salicornia sp.) jarraipena egitea, populazio horien joera zein den ezagutzeko.

La principal amenaza para esta especie lo constituye la fragilidad de su hábitat y su continua degradación derivada de la actividad humana, especialmente la desecación de marismas y el desarrollo urbanístico. Esta especie está muy limitada por la disponibilidad de zonas fangosas salobres sometidas a escaso hidrodinamismo pero inundadas diariamente por las mareas. La extensión y tamaño de sus poblaciones pueden variar mucho si comparamos un año con otro, en función principalmente de las condiciones climáticas que se hayan dado durante la primavera tardía y el verano, por lo que sería interesante realizar un seguimiento de ésta y otras especies halonitrófilas anuales (S. albescens, Salicornia sp.), para conocer realmente cuál es su tendencia poblacional.

120

KALTEBERAK • VULNERABLES


Suaeda maritima

KALTEBERAK • VULNERABLES

121


Thelypteris palustris Schott

THELYPTERIDACEAE

Iratze bizikorra da. Lurpeko errizoma luze eta horizontala du. Hortik hostoak (frondeak) ateratzen dira. Hostoek peziolo biluziak, luzeak eta ezkata gabeak dituzte, eta ia orriak bezain luzeak dira. Orriak luzanga-lantzeolatuak dira, bi sartune dituzte eta nerbiazioa pinatua da. Lakain nagusi edo pina bakoitzak sartune sakonak ditu, lakain sekundarioak edo pinulak, ia oineraino iristen direnak. Pinula horiek triangeluar lantzeolatuak dira eta azpialdean, ertzetatik oso hurbil, esporangioak dituzte. Pinulen ertz kanpora-kiribilduak esporangioen zati bat estaltzen ditu. Esporak uztaila eta iraila bitartean heltzen dira, eta udazkeneko euriekin ernetu eta protalo ñimiñoak sortzen dira. Protalo horietan iratzearen ugalketa sexuala gertatzen da. Hala ere, prozesu hori naturan behatzea oso zaila da.

Helecho vivaz, con rizoma subterráneo largo y horizontal, del que nacen las hojas (frondes), provistas de largos pecíolos desnudos, sin escamas, casi tan largos como las láminas, que son de contorno oblongo-lanceolado y están divididas dos veces, con nerviación pinnada. Cada segmento principal o pinna está dividido casi hasta su base en otros segmentos secundarios o pínnulas, triangular lanceolados, que llevan muy cerca de sus bordes, por la cara inferior, los esporangios, parcialmente envueltos por el borde revuelto de las pínnulas. Las esporas van madurando entre julio y septiembre, y con las lluvias otoñales germinan dando lugar a los minúsculos protalos en los que tiene lugar el proceso de reproducción sexual del helecho, muy difícil de ser observado en la naturaleza.

Banaketa zirkunboreala duen iratzea da, hau da, iparhemisferioko lur hotz eta epeletan bizi da. Iberiar penintsulan oso sakabanatuta eta mugatuta ageri da; eremu mediterraneoetan ez dago. EAEn elkarren artean oso gertu dauden bi kokalekutan baino ez da ezagutzen, itsasorantz doazen errekasto txikien ertzetan, Gipuzkoaren ekialdeko muturreko mendi batean garaiera baxuan. Populazioak oparoak dira, baina oso leku zehatzetan daude, lurzoru hareatsu eta hezeetan, errekastoen ertzetan, hain zuzen.

Helecho de distribución circumboreal, esto es, que vive en las tierras frías y templadas del hemisferio norte. En la península ibérica se presenta de forma muy dispersa y resulta extremadamente localizado, faltando en áreas netamente mediterráneas. En la CAPV sólo se conoce de un par de puntos muy próximos entre sí, a orillas de pequeños arroyos que drenan hacia el mar, en un monte del extremo oriental de Gipuzkoa, a baja altitud. Forma poblaciones nutridas, pero localizadísimas, sobre suelos arenosos y húmedos, en los bordes de los arroyos.

Iratze honen populazio ezagunak oso txikiak eta ahulak dira. Bizi den errekastoen ertzak edo ur-emaria kalte ditzakeen edozein jarduerek, landare hau desagerraraz dezake. Horregatik, ura hartzea mugatu behar da eta kontu handiz aztertu behar dira Gipuzkoako ekialdeko kostaldean proposa litezkeen industria- eta hirigintza-jarduerek eragin ditzaketen kalteak. Beharrezkoa da iratze honen habitata babestea, eta komenigarria dirudi bere populazioen jarraipena egitea, horrela, ekintza kaltegarriak saihesteko. Hain bakana eta mugatua denez, landarea ugaltzen eta landatzen saiatzea komenigarria litzateke, espeziea birsartzeko edo ezagutzen diren populazioak indartzeko.

Las poblaciones conocidas de este helecho son muy pequeñas y frágiles. Cualquier actuación que afecte a las orillas de los arroyos donde vive, o a su caudal, puede causar su desaparición. Por ello es necesario limitar las captaciones de agua y estudiar cuidadosamente los posibles efectos de proyectos urbanísticos o industriales que pudieran proponerse para la zona oriental de la costa guipuzcoana. Es necesaria la protección del hábitat de este helecho, y parece conveniente hacer un seguimiento de sus poblaciones, para que no se vean afectadas por actuaciones perjudiciales. Dada su rareza y localización, convendría intentar su multiplicación y cultivo, de cara a posibles acciones de reintroducción o para reforzar las poblaciones conocidas.

122

KALTEBERAK • VULNERABLES


Thelypteris palustris

KALTEBERAK • VULNERABLES

123


Thymelaea coridifolia (Lam.) Endl.

THYMELAEACEAE

Landare bizikorra da, oina pixka bat zurkara du. Zehe eskas bateko garaiera dauka eta bere zurtoin ahulak herrestariak dira. Zurtoinaren hostoak oso meheak dira, lineal-lantzeolatuak, milimetro bat baino estuagoak eta txandakatuak. Gazteak ziliodunak eta helduak ziliogabeak dira. Hostoen galtzarbean agertzen dira loreak. Berdexka-horiak dira eta lore-bildukin, korola, bakarra dute. Hodi mehe batez eta lau (batzuetan bost) lobuluz eratuta dago. Lobuluak ilaundunak dira. Fruituak lehorrak eta txikiak dira, eta perianto iraunkorrean gordeta daude. Udaberrian loratzen da, apirila eta maiatza bitartean, eta fruitu txikiak uda hasieran heltzen dira.

Planta vivaz, leñosita en la base, que apenas se levanta un palmo del suelo, sobre el que se arrastra con sus débiles tallos provistos de hojas muy estrechas, linear lanceoladas, de menos de 1 mm de anchura, ciliadas cuando jóvenes, luego lampiñas, dispuestas de forma alterna. Flores dispuestas en la axila de las hojas, de color verdoso amarillento, con una sola envuelta floral, la corola, formada por un estrecho tubo y cuatro (a veces cinco) lóbulos, cubierta de cortos pelillos. Frutos secos, pequeños, encerrados en el perianto persistente. Florece en la primavera, de abril a mayo, madurando los pequeños frutos al comienzo del verano.

Banaketa orokorra atlantikoa duten landare-taldeko espeziea da, baina hau iberiar penintsulako ipar-mendebaldera mugatzen da. Badirudi banaketaren erdigunea Kantabriako mendilerroan dagoela, eta ekialdeko muga Bizkaiko puntu ezagun bakarrean du, Kantabria eta Burgos iparraldeko gune ugarietatik nahiko hurbil. Mulu txiki honen populazioak lurzoru silizeoetan, edo gutxienez, lur azidoetan gainean dauden txilardietan ageri dira, giro heze eta freskoetan.

Planta encuadrable entre las de distribución general atlántica, pero limitada en este caso al noroeste de la península ibérica. Su centro de distribución parece hallarse en la cordillera Cantábrica, y alcanza su límite oriental en un único punto conocido de Bizkaia, relativamente cercano a las numerosas localidades del norte de Burgos y de Cantabria. Las poblaciones de esta pequeña mata se integran en brezales asentados sobre terrenos silíceos, o al menos con suelo ácido, en ambiente general húmedo y fresco.

Ezagutzen den populazio bakarrak ale gutxi eta nahiko sakabanatuak dauzka. Gainera, eremuaren mugan eta bakartuta dagoenez, truke genetikoak oso mugatuak dira. Horregatik, espeziea landatzen eta ugaltzen saiatzeko propaguluak lortzea komeni dela dirudi, horrela birsartzeko eta ezagutzen diren populazioak indartzeko. Ez dirudi ganaduak landarearengan eragin negatiborik duenik; alderantziz, bizi den txilardien eta larreen mosaikoak garbi mantentzen laguntzen du. Aldiz, landarearen biziraupenerako oso kaltegarria litzateke ingurunean hain zabalduta dauden baso-landaketak handitzea. Izan ere, baso-landaketa horiek eta arriskuan dagoen populazioa elkarren ondo-ondoan daude.

La única población conocida cuenta con escaso número de individuos, bastante dispersos. Además, al estar en límite de área y aislada, los intercambios genéticos están muy limitados. Parece por ello conveniente obtener propágulos para intentar su cultivo y multiplicación, con objeto de proceder a su reintroducción y reforzar la población existente. El ganado no parece tener efectos negativos sobre la planta, más bien al contrario, pues contribuye a mantener despejados los mosaicos de brezal y pasto en los que habita. Sería en cambio muy negativa para la supervivencia de la especie la ampliación de las plantaciones forestales tan extendidas por la zona, y prácticamente colindantes con la pequeña población en peligro.

124

KALTEBERAK • VULNERABLES


Thymelaea coridifolia

KALTEBERAK • VULNERABLES

125


Zostera noltii Hornem.

ZOSTERACEAE

[Z. nana Roth pro parte] Itsas belarra; hierba de mar

Landare belarkara bizikorra da. Kostaldeko paduretako lokatzetan errotzen da, eta itsasbeheretan azaleratzen diren zurtoin tenteak ditu, baina itsasgoretan urpean geratzen dira. Lokatz azpian errizoma ahul eta adarkatuak garatzen ditu. Errizoma horien begietan sustraitxo finak ateratzen dira; horiek landarea finkatzen dute, mareen indarrak errotik atera ez dezan. Hostoak zurtoin malguetan ageri dira, txandaka. Oso meheak dira, gehienez 1,5 mm zabal, eta muturra erabat muxarratua daukate. Loreak berdexkak dira eta ia ez dira igartzen, ez baitaukate lore-bildukinik. Lore arrek lorezil bakarra daukate, eta emeek obario bat dute, muturrean 2 estigma lineal dituen estilo harikara duena. 3-12 lore pedunkulu ia zilindriko baten bukaeran sartuta daude, espadize lau baten behealdean, eta bakoitzak bere oinean brakteola txikiak ditu. Fruituak oboideak eta oso txikiak dira, gehienez 3 mm luze, lauak eta marroiak. Landarea ekaina eta iraila bitartean loratzen da, baina ez da ia igartzen. Fruitutxoak udazkenean heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, que enraíza en el fango de las marismas costeras, y desarrolla tallos erectos que emergen con las mareas bajas, pero quedan sumergidos con las pleamares. Bajo el fango extiende sus débiles rizomas, muy ramificados, en cuyos nudos nacen raicillas finas, que fijan la planta e impiden que sea arrancada por la fuerza de las mareas. Las hojas se distribuyen sobre flexibles tallos, en disposición alterna, y son muy estrechas, de hasta 1,5 mm de anchura, con el ápice netamente escotado. Las flores, de color verdoso, son casi inapreciables, pues carecen de envueltas florales. Las masculinas sólo poseen 1 estambre, y las femeninas un ovario rematado por un estilo filiforme con dos estigmas lineares. Se insertan al final de un pedúnculo casi cilíndrico, sobre la cara inferior de un espádice aplanado, en número de 3-12, cada una con pequeñas bractéolas en su base. Frutos ovoides, muy pequeños, de hasta 3 mm de longitud, lisos y de color marrón. La planta florece sin llamar la atención entre junio y septiembre, y los frutitos maduran en el otoño.

Hainbat eskualdetan banatzen den belarra da. Europako Atlantikoko kostaldea eta Mediterraneo, itsaso Beltza, Kaspio eta Aral itsasoetako estuarioetan bizi da. Antzinako aipu fidagarri batzuen arabera, iraganean euskal itsasadar guztietan bizi omen zen. Egun bi estuariotan dirau bizirik, bata Bizkaian eta bestea Gipuzkoan. Belardiak eratzen ditu estuarioetako hondo lohitsuetan, itsasgoran urazpian geratu, eta itsasbeheran azaleratzen direnak.

Hierba de distribución plurirregional, que puebla los estuarios de las costas atlánticas de Europa, y los de los mares Mediterráneo, Negro, Caspio y Aral. Testimonios antiguos fiables hacen suponer que la planta debía estar presente en todas las rías vascas en épocas pasadas. Hoy sobrevive en dos bahías, una en Bizkaia y la otra en Gipuzkoa. Forma praderas en los fondos fangosos de los estuarios, las cuales quedan sumergidas en cada pleamar, pero emergen durante la bajamar.

Azken bi mendeetan eraldaketa larriak eragin ziren EAEko paduretan, berez nahiko txikiak zirenak. Horrek estuarioetako habitatari lotutako hainbat landare pixkanaka desagertzea eragin zuen. Iraun duten populazioak kontserbazio-egoera desberdinetan daude: Bizkaikoak oparo eta indartsuagoak dira, baina Gipuzkoakoak txiki-txikiak dira. Ezinbestekoa da padurak kontserbatzea landare honek eta antzeko ekologia duten beste batzuek bizirik jarraitzeko.

En los dos últimos siglos se produjeron drásticas alteraciones en las marismas del País Vasco, que ya eran de por sí escasas. Ello supuso la desaparición paulatina de un buen número de plantas limitadas a los hábitats de estuarios. Las poblaciones supervivientes se encuentran en desigual estado de conservación, siendo más nutridas y vigorosas las de Bizkaia, y minúsculas las de Gipuzkoa. La conservación de las marismas es imprescindible para la supervivencia de ésta y otras plantas de ecología similar.

126

KALTEBERAK • VULNERABLES


Zostera noltii

KALTEBERAK • VULNERABLES

127


4

Bakanak Raras


Aconitum anthora L.

RANUNCULACEAE

Ira-belar horia; acónito amarillo

Landare belarkara bizikorra da. Lurpeko tuberkuluak ditu, eta horietatik gehienez bi zehe dituzten aireko zurtoin tenteak ateratzen dira. Zurtoinen hostoek sartune sakonak dituzte, eta gingilak oso estuak dira, ia linealak. Zurtoinen puntan daude loreak, luku motzetan, pedunkulu tenteen gainean. Sepaloak horiak dira eta petaloen itxura dute; kaskoa hemisferikoa eta gutxi gorabehera luzea bezain zabala da. Fruitua bost folikulu iledunez eratuta dago, eta folikuluetan hazi zimurtsu asko sortzen dira. Udan loratzen da, uztaila eta iraila bitartean, eta fruituak udazkenaren lehen erdian heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, con tubérculos subterráneos de los que nacen los tallos aéreos, de hasta dos palmos de altura, erguidos, provistos de hojas profundamente divididas en lóbulos muy estrechos, casi lineares. En el ápice de los tallos se disponen las flores, en racimos cortos, sobre pedúnculos erguidos. Los sépalos (con aspecto de pétalos) son de color amarillo, con el casco de forma hemisférica, más o menos tan largo como ancho. Fruto formado por cinco folículos pelosos, en los que se forman las numerosas semillas, rugosas en todas sus caras. Florece en verano, desde julio hasta septiembre, y los frutos maduran en la primera mitad del otoño.

Espezie hau Europako erdialdeko eta hegoaldeko mendietan hedatzen da. Pirinioetan nahiko ohikoa da, baina mendebalderantz urriagoa da. Izan ere, EAEko mendietan du ezagutzen den mendebaldeko muga. Izan ere, Aizkorri (Gipuzkoa) eta Entzia (Araba) mendilerroetan daude populazio bakan horiek, 1.000 eta 1.550 metro bitartean. Erlaitz belartsuetan eta larre malkartsuetan bizi da, kareharrizko harkaitzen azpian, magal ospeletan, leku euritsu eta lainotsuetan.

La especie se distribuye por las montañas del centro y sur de Europa. Es relativamente frecuente en el Pirineo, pero se va enrareciendo hacia el oeste, y alcanza su límite occidental conocido en las montañas del País Vasco. Sus escasas poblaciones se localizan en la sierra de Aizkorri (Gipuzkoa) y en la de Entzia (Álava), entre 1.000 y 1.550 m de altitud. Habita en repisas herbosas y pastos muy empinados al pie de roquedos calizos, en orientación al norte, con elevadas precipitaciones y frecuentes nieblas.

Iristea ia ezinezkoa den lekuetan bizi da, beraz, ez du ia pairatzen giza jardueren eragin negatiboa. Hala ere, populazioak oso txikiak direnez, habitataren edozein eraldaketen aurrean oso ahulak dira. Kontuan hartzekoa da ez dela ezagutzen mendebalderago dagoen ira-belar honen populaziorik. Banaketa-mugan izanik, badirudi ez duela nahikoa indarra inguruko zonak kolonizatzeko. Horregatik, debekatu behar da espezie hau biltzea, arrazoitutako kasuetan izan ezik. Laborantza esperimentala oso interesgarria litzateke, landarea inguru egokietan birsartzeko.

Vive en lugares casi inaccesibles, por lo que apenas experimenta efectos negativos derivados de la acción humana. Pero sus poblaciones son muy pequeñas, lo que las hace extremadamente frágiles ante cualquier modificación del hábitat. Hay que tener en cuenta que dichas poblaciones son las más occidentales que se conocen para este acónito. Al estar en límite de área su vigor parece reducido y no se muestran capaces de colonizar las zonas circundantes. Por todo ello ha de prohibirse su recolección, salvo por causas justificadas. Sería de gran interés el cultivo experimental, con vistas a posibles reintroducciones en ambientes favorables.

130

BAKANAK • RARAS


Aconitum anthora

BAKANAK • RARAS

131


Aconitum variegatum L. subsp. pyrenaicum Vivant

RANUNCULACEAE

Ira-belar urdina; acónito azul

Landare belarkara bizikorra da eta lurpeko tuberkulu ia biribilak ditu. Metro baterainoko zurtoin tenteak ditu. Hostoak ugariak dira, txandakatuak eta palmatisektuak. Gingilen nerbiazioa nabarmenki saretua da. Loreak urdinxkak dira eta panikulak eratzen dituzten lukuetan bilduta daude. Sepaloak bost dira eta petaloen itxura dute. Handiena, kaskoa, zabal baino pixka bat luzeagoa da. 3-4 folikulu glabrok eratzen dute fruitua. Hazien aurpegiek zeharka 4-6 orritxo dituzte, hegalen gisara. Udan loratzen da, uztaila eta iraila bitartean, eta fruituak udazkenean heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, con tubérculos subterráneos casi globosos. Tallos erectos, de hasta 1 m de altura, con hojas densamente dispuestas de forma alterna, todas palmatisectas, con los lóbulos provistos de nervaciones muy notoriamente reticuladas. Flores azuladas, agrupadas en racimos que suelen formar panículas no muy densas. Los sépalos tienen aspecto de pétalos, y son cinco, el mayor de los cuales, el casco, es algo más largo que ancho. Fruto formado por 3-4 folículos lampiños, con numerosas semillas provistas en sus caras de 4-6 laminillas transversales, a modo de pequeñas alas. Florece entrado el verano, de julio a septiembre, y madura los frutos en otoño.

Europako mendebaldeko mendietan hedatzen den espeziea da. Eremu desberdina duten bi subespezie daude: variegatum subespeziea Alpeetan bizi da; pyrenaicuma, berriz, mendebaldeko Pirinioetan eta euskal mendietan. Izan ere, banaketa-area txikia dauka, eta euskal eremuan ditu ezagutzen diren kokagune gehienak. EAEn dauka espezie honek mendebaldeko muga, eta ipar-erdiko mendi gutxi batzuetan baino ez da ageri, gehien bat Gipuzkoan, bai eta Arabako gune batean ere. Ira-belar honen populazioak belar handien komunitateetan ageri dira, normalean kareharrizko harkaitzen azpian dauden erlaitz zintzilikatuetan, leku ospel, fresko eta lainotsuetan.

La especie se distribuye por las montañas del oeste de Europa, con dos subespecies de área disyunta. La subespecie variegatum vive en los Alpes, mientras que la subespecie pyrenaicum es propia del Pirineo occidental y de los montes vascos, donde cuenta con la mayor parte de las localidades conocidas en su pequeña área de distribución. En la CAPV alcanza su límite occidental, y se limita a unas pocas montañas de la mitad septentrional del territorio, con la mayoría de las localidades en Gipuzkoa, y una sola en Álava. Las poblaciones de este acónito se integran en formaciones de grandes hierbas, ubicadas generalmente en repisas colgadas y al pie de roquedos calizos, en ambiente general muy sombrío y fresco, con abundantes nieblas.

Ezagutzen diren populazio gehienak gizakia ia ezin hel daitekeen eta abereak gutxi ibiltzen diren lekuetan bizi dira. Horregatik, egungo artzaintza estentsiboari eutsiz gero, ez dirudi gizakiak galzorian jar dezakeenik ira-belar eder eta bakan hau. Espeziearen barneko faktoreak dira arriskua dutenak, populazioak oso urriak baitira eta bakartuta baitaude. Espezie honen mundu-mailako banaketa oso txikia da, eta populazio hoberenak EAEn ditugu. Horrenbestez, espeziearen biziraupena, neurri handi batean, gure lurraldean duen kontserbazioaren menpe dago. Horregatik, beharrezkoa litzateke populazioak behar bezala kuantifikatzea, gehienak oso txikiak direlako, eta aldizka haien jarraipena egitea. Landarearen propaguluak hartu eta toki egokian landatu beharko lirateke, ikerketa zientifikoa egiteko bai eta ingurune egokietan sartu ahal izateko ere.

La mayor parte de las poblaciones conocidas se ubican en lugares casi inaccesibles al ser humano y poco frecuentados por el ganado. Por ello, si se mantiene el pastoreo extensivo como en la actualidad, no parece que pueda poner en peligro la supervivencia de este bello y rarísimo acónito. Más importancia pueden tener los factores internos que derivan de la escasez de sus poblaciones y de su aislamiento. La planta tiene un área mundial pequeñísima y sus mejores poblaciones están en el País Vasco, por lo que su supervivencia depende en gran medida de su estado de conservación en nuestro territorio. Por ello, sería necesario cuantificar debidamente las poblaciones, en su mayoría muy pequeñas y hacer un seguimiento periódico de las mismas. También habría que recoger propágulos de la planta para su cultivo en lugar adecuado, tanto para su estudio científico como para poder efectuar reintroducciones en ambientes propicios.

00ko Zerrenda Gorrian Kalteberen artean sailkatu da. Beste lan batzuetan bezala, horretan ere akats bat dago, pyrenaicum subespeziearen lehen deskribapena bi autorek egin zutela esaten baita. Hala ere, Jean Vivant da benetako deskribatzaile bakarra, hitzaurrean aipatu den bezala.

Se incluye en la categoría de Vulnerables en la Lista Roja/00, donde se sigue con el error ya introducido en otras obras, por el que se atribuye la descripción de la subespecie pyrenaicum a dos autores, cuando, tal y como se indica en la introducción, el único descriptor es Jean Vivant.

132

BAKANAK • RARAS


Aconitum variegatum

BAKANAK • RARAS

133


Arenaria erinacea Boiss.

CARYOPHYLLACEAE

[A. aggregata (L.) Loisel. subsp. erinacea (Boiss.) Font Quer; A. aggregata subsp. cantabrica (Font Quer) W. Greuter & Burdet]

Mulutxo honen adar korapilatuek 5-10 cm-ko garaiera duten kuxinak eratzen dituzte. Adarretan ditu hostoak, oso trinkoak eta oposatuak, gurutze-itxuran. Hostoak obatu-lantzeolatuak dira, ertzak lodituta eta marfil-kolorekoak dituzte, eta puntan bizar motza dute. Zurtoin txiki batzuk urtero luzatzen dira, hostoak banatuagoak dituzte eta horien puntan loreak ateratzen dira. Loreak burutxoetan biltzen dira, hostoen antzekoak diren brakteez babestuta. Bost sepalo dituzte, eta hauek ere hostoen antzekoak dira. Petaloak ere bost dira, zuri garbiak eta eliptiko zabalak, eta punta osoa dute. 10 lorezilek eta obario batek osatzen dute organo sexuala. Obarioa 3 karpeloz eratuta dago, eta kapsula-itxurako fruitua ematen du, dituen 6 hortz apikalei esker irekitzen dena. Maiatzaren lehen erdialdea eta uztailaren hasiera bitartean loratzen da, eta fruituak udan heltzen dira.

Matita con ramas enmarañadas que dan lugar a pequeños cojinetes o almohadillas de unos 5-10 cm de altura. Sobre las ramas se disponen de forma muy densa las hojas, que nacen opuestas una frente a otra, a modo de cruz y tienen forma ovado-lanceolada, con los bordes engrosados, de color marfil, y el ápice prolongado en corta arista. Algunos tallitos se prolongan cada año, tienen las hojas más separadas y dan en su extremo las flores. Éstas nacen agrupadas en cortas cabezuelas y están protegidas por brácteas similares a las hojas. Los sépalos son cinco, también parecidos a las hojas, y los pétalos son otros cinco, de color blanco puro y forma anchamente elíptica, enteros en el ápice. La parte sexual la componen 10 estambres y un ovario formado por la unión de tres carpelos, que da lugar a un fruto en cápsula, que se abre por 6 dientes apicales. Florece desde la primera mitad de mayo hasta comienzos de julio, y sus frutos maduran en el verano.

Kontinentaltasunaren eragina duten iberiar mendi mediterraneoetako endemismoa da. EAEn dago ipar-ekialdeko banaketa-muga, eskualde eurosiberiarra eta mediterraneoaren arteko trantsizio-zonan, hain zuzen. Gure lurraldean, hegoaldeko mendietan bakarrik bizi da, Kodes eta Kantabriako mendikateetan, hain zuzen ere, 900 eta 1.400 metro bitarteko altitudean. Lurzoru krioturbatua duten kareharrizko gandor eta muino harritsu haizetsuak xumeki estaltzen dituen landarediaren zati da. Eremu horiek Gaztelako ordokietako eta iberiar sistemako kareharrizko mendietako larreen antzekoak dira.

Endemismo de las montañas mediterráneas ibéricas con clima continentalizado. Su límite nororiental se alcanza precisamente en la CAPV, en la zona de transición entre las regiones mediterránea y eurosiberiana. En nuestro territorio únicamente vive en las montañas meridionales, en concreto en las sierras de Cantabria y Codés, entre 900 y 1.400 m de altitud. Forma parte de la vegetación que cubre de manera rala crestas y collados pedregosos, venteados, con suelo crioturbado, sobre calizas. Estos ambientes se asemejan a los pastos parameros de las mesetas castellanas y de las montañas calizas del sistema Ibérico.

Bi populazio bakartu bakarrik ezagutzen dira, ale ugari dituztenak. Mendebalderantz, Obarenes mendietan (Burgosen) esaterako, ugariagoa da, baina ekialdean espezie horren banaketa-area amaitzen da. Horregatik beharrezkoa da Arabako populazioak kontserbatzea. Dirudienez, landare hori gure lurraldean kantonatuta dago klimaren eraginez, eskualde mediterraneoaren mugan baikaude. Halaber, hemengo klima ez da oso kontinentala, eta tenperatura-aldaketak ez dira oso nabarmenak. Beraz, ez da oso eremu handietan gertatzen lurzoruaren krioturbazioa, eta hori landarearen eskakizun ekologikoa da. Landarea bizi den eremuetan eskala handiko herri-lanak saihestea ezinbestekoa da. Eskala txikiko lur-higidurak (krioturbazio artifiziala) mesedegarriak izan daitezke landarea hedatzeko.

Sólo se conocen dos poblaciones aisladas, aunque con buen número de ejemplares. Si bien hacia el oeste, por los cercanos montes Obarenes (Burgos) la planta es más abundante, hacia el este pone fin a su área de distribución. De ahí el interés de preservar las poblaciones alavesas. El acantonamiento de la planta en nuestras latitudes parece deberse a razones de tipo climático, por encontrarnos en el límite de la región mediterránea. Además, la baja continentalidad general del clima de nuestro territorio hace que los contrastes térmicos no sean muy acusados y que por tanto no se produzca en grandes extensiones la crioturbación del suelo, lo cual es un requerimiento ecológico de la planta que nos ocupa. Es fundamental evitar las obras públicas a gran escala en los ambientes donde vive la planta. Los movimientos de tierras a pequeña escala (crioturbación artificial) pueden llegar a favorecer su expansión.

134

BAKANAK • RARAS


Arenaria erinacea

BAKANAK • RARAS

135


Arenaria vitoriana Uribe-Echebarría & Alejandre

CARYOPHYLLACEAE

[A. armerina Bory subsp. echinosperma Ginés López]

Ipurdi mehe eta malgua duen mulutxoa da, luzanga, eta alboko adar motzak ditu. Alboko adar horien urteko zurtoinetatik ateratzen dira hostoak, oposatuak eta dekusatuak, gurutze-itxuran. Hostoak obal-lantzeolatuak dira, eta ertzetan dituzten zilio lodi batzuk salbu, glabroak dira. Punta kamutsa eta motza da. Aurreko urteko zurtoinak udaberrian luzatzen dira eta, ondorioz, hosto-bikoteak gero eta gehiago urruntzen dira elkarrengandik. Hostoen goiko erdialdea kanpora-kiribildua da. Zurtoin horien puntan lore-glomeruluak sortzen dira, hostoen antzekoak diren brakteez inguraturik. Lantzeolatuak diren eta punta kamutsa duten bost sepalo dituzte. Petaloak ere bost dira, nahiko handiak (10-13 mm-koak), zuri garbiak eta eliptikoak edo espatula-itxurakoak dira, eta punta osoa dute. 10 lorezilek eta obario batek eratzen dute zati sexuala. Obarioa 3 karpelo elkartzean eratzen dute, eta horiek 6 hortz apikal dituen kapsula-itxurako fruitua ematen dute. Barnean aurrealdea eta atzealdea tuberkulu txikiz estalita dituzten hazi beltzak daude. Tuberkulua zabal eta txikiak edo estu eta luzeak izan daitezke. Maiatzaren erdialdea eta uztailaren hasiera bitartean loratzen da, eta fruituak udan heltzen dira. Ia urte osoan ez da ikusgarria, baina loratzen denean landarea nahiko deigarria da, petalo zuriak nahiko handiak eta ugariak direlako, eta landareari bizi den toki harritsuak ederki apaintzen dituen kuxin-itxura ematen diotelako.

Matita con cepa fina y flexible, alargada, de la que nacen ramas laterales cortas sobre cuyos tallos del año se disponen las hojas opuestas y decusadas, a modo de cruz. Las hojas son de contorno oval-lanceolado, lampiñas salvo por algunos cilios en sus bordes, que están muy engrosados. El ápice es obtuso y romo. En la primavera los tallos del año anterior se prolongan, distanciándose más entre sí las parejas de hojas, que tienen su mitad superior retorcida hacia abajo. En la parte apical de dichos tallos nacen los glomérulos de flores, envueltos en brácteas similares a las hojas. Los sépalos son cinco, lanceolados y de ápice romo, y los pétalos, también en número de cinco, son bastante grandes, de 10-13 mm, de color blanco puro y forma elíptica o algo espatulada, enteros en el ápice. La parte sexual la componen 10 estambres y un ovario formado por la unión de 3 carpelos, que da lugar a un fruto en cápsula, muy pequeño y blando, que se abre por 6 dientes apicales. En su interior lleva numerosas semillas negras, con el dorso y las caras enteramente cubiertos por pequeños tubérculos, que pueden ser bajos y anchos, o estrechos y alargados. Florece desde la primera mitad de mayo hasta comienzos de julio, y sus frutos maduran en el verano. Durante casi todo el año es planta poco vistosa. Es en el momento de la floración cuando resulta bastante llamativa, debido al tamaño relativamente grande de sus blancos pétalos, y al gran número de flores, que dan a cada planta el aspecto de una blanca almohadilla que adorna los pedregosos lugares en los que vive.

Mediterranear eskualdeko mendebaldeko mendietan banaketa duen landarea da. Endemismo iberiarra da, eta bere eremua bitan zatitua dauka: iparraldeko zatian Kantabria, Burgos, Araba eta Nafarroan gune bakartuak ditu, eta hegoaldeko zatia, txikiagoa, Cuenca eta Guadalajaran dago. EAEn, Arabako gune batzuetan bakarrik ageri da. Mendebaldean dagoen gunea, Boveda ingurukoa, espeziea deskribatzeko erabili zen. Gainontzeko populazioak Gasteizko (eta Trebiñoko) mendietan dira nagusi, Izki mendietan, Iturrietan eta Entzian, hain zuzen ere. Azken hauek Urbasa mendilerroko populazio txikiarekin elkartzen dira. Kareharri natural gordinetan kantonatuta dago landarea, hezetasun edafikoak, izotzak eta udako lehorteak substratuaren krioturbazioa eragiten duten inguruan. Hego-erdiko mendietan, klima pixka bat kontinentala denez, iberiar mortuko giroa dago, eskala txikian bada ere. Eraldaketa artifizialak, hala nola, mendi-pistak, zapaldak eta lur-iraulketak onuragarriak dira epe laburrean; baina, era berean, eraldaketa hauek azken milurtekoetan babesleku izan dituzten biotopo naturalak suntsi ditzakete. Badirudi landare hori klima kontinentalagoa zen garaietako erlikietako bat dela.

Planta de distribución Mediterráneo montaña occidental. Se trata de un endemismo ibérico cuya áreal está fragmentada en una zona norteña, con localidades aisladas en Cantabria, Burgos, Álava y Navarra, y otra zona menor sureña, en Cuenca y Guadalajara. En la CAPV sólo se encuentra en algunas localidades alavesas, la más occidental de las cuales, en las cercanías de Bóveda, fue la que sirvió para describir la especie. Las otras poblaciones se concentran en montes de Vitoria (y Treviño), montes de Izki, Iturrieta y Entzia. Estas últimas contactan ya con la pequeña población navarra de sierra de Urbasa. La planta vive acantonada en descarnaduras calizas naturales, en las que las condiciones de humedad edáfica, hielo y sequedad estival permiten una crioturbación del sustrato. Las montañas de la mitad meridional soportan una cierta continentalidad climática y permiten reproducir a pequeña escala los ambientes del páramo ibérico. Las alteraciones artificiales: pistas, bancales y remociones próximas le favorecen a corto plazo aunque éstas puedan acabar con los biotopos naturales que les han servido de refugio durante los últimos milenios. Parece pertenecer al grupo de plantas que constituyen reliquias de períodos climáticos más continentales que los actuales.

Ezagutzen diren populazio urriak elkarren artean nahiko bakartuta daude. Ale gutxiko komunitate txikiak dira, hamarreko batzuk baino ez dituztenak. Litekeena da klimaren eraginez izatea hain landare bakana. Izan ere, egungo klimak ez ditu landarearen behar ekologikoak asetzen, hezeagoa eta aldaketa termikoa askoz txikiagoa baita. Giza jarduerak ez du eragin handirik izan, orain arte landarea hazten den lekua ez baita aproposa bestelako jarduerak egiteko. Hala ere, arrisku handia dauka landarearen tamaina txikiegiak. Trebiñoko gune batean, esaterako, landarea iraungi da, landarea bizi zen lauza txikiak simaurraz, lastoz eta bestelako zikinkeriaz estali baitira.

Las pocas poblaciones conocidas están muy aisladas unas de otras, y ocupan minúsculos enclaves en los que crecen pocos individuos, en general unas pocas decenas de ejemplares. Razones de tipo climático pueden explicar la rareza actual de la planta, pues el clima actual no responde a sus exigencias ecológicas, al ser mucho más húmedo y con mucha menor oscilación térmica. La influencia humana ha tenido hasta ahora poco influencia, por vivir la planta en enclaves descarnados poco apropiados para otros usos, pero por su extremada localización y pequeñez son potencialmente vulnerables. Así, en una localidad treviñesa cercana, la planta se ha extinguido al cubrirse las pequeñas losas en las que vivía, con estiércol, paja e inmundicias.

136

BAKANAK • RARAS


Arenaria vitoriana

BAKANAK • RARAS

137


Armeria euscadiensis Donadille & Vivant

PLUMBAGINACEAE

Landare belarkar bizikor honek, 15-50 cm-ko altuera har dezake. Lurpeko ipurdi sendoa du, eta horren puntan hosto-erroseta eratzen da. Hostoak lantzeolatu estuak dira, 3 nerbio baino gehiago dituzte eta distiratsuak dira. Batzuetan zilioak dituzte nerbioetan eta ertzetan. Hostorik gabeko zurtoin (gara) tenteen puntan lore-buru trinkoan sortzen dira lore gorrixkak. Loreok 5 petalo dituzte eta oinean bakarrik lotuta daude. Lore-buruek zorro basal luzea daukate, bai eta braktea berdez eratutako bildukin edo inbolukrua ere. Braktea horien diametroa 25 mm-tik gorakoa izan daiteke. Sarritan Armeria pubinervis kidearekin nahastu ohi da, baina azken horren inbolukruaren kanpoko brakteak barnekoak baino motzagoak dira. Landarea martxoa eta uztaila bitartean loratzen da lehenengoz eta, berriz ere udazkenean, iraila eta urria bitartean.

Planta herbácea vivaz, que llega a medir entre 15 y 50 cm de altura, con robusta cepa subterránea en cuyo ápice se forma una roseta de hojas estrechamente lanceoladas, con más de 3 nervios, lustrosas. Pueden tener algunos cilios en los nervios y márgenes. Tallos erectos y desprovistos de hojas (escapos), en cuyo extremo nacen las flores, rojizas y agrupadas en densa cabezuela, con 5 pétalos únicamente soldados cerca de su base. Las cabezuelas tienen una vaina basal larga, y un involucro o envuelta de brácteas generalmente verdosas o parduzcas, que puede llegar a medir más de 25 mm de diámetro. No es fácil a veces distinguir esta planta de su congénere Armeria pubinervis, aunque esta última siempre tiene las brácteas externas del involucro netamente más cortas que las internas. La planta tiene una primera floración entre marzo y julio, y casi todos los años vuelve a florecer en pleno otoño, entre septiembre y octubre.

Banaketa atlantikoa duten landare-talde zabalaren artean, banaketa-area txikienetakoa duen landare ederra da armeria. Izan ere, Bizkaiko eta Gipuzkoako itsasaldean (Urgull mendian egin zen deskribapena) bakarrik ageri da. Itsasaldeko labar silizioetako erlaitzetan garatzen diren larre naturaletan bizi da. Badirudi muga ekologiko horrek eragin duela landarea Frantziako hego-ekialdeko eta Kantabriako kareharrizko kostaldeetara ez hedatzea.

Entre el amplio grupo de plantas con distribución atlántica, esta hermosa armeria es de las que tiene un área más pequeña, que se reduce de hecho a las costas de Bizkaia y Gipuzkoa (se describió del monte Urgull). La planta forma parte de los pastos naturales que se instalan en repisas de acantilados costeros de naturaleza silícea. Esta limitación ecológica parece la causa de que no se extienda por las costas calizas del suroeste francés y de la vecina Cantabria.

Mundu-mailan interes handiko landarea dugu, banaketa oso murritza duelako, EAEko itsasaldean baino ez baita ageri. Oso ezaugarri ekologiko zorrotzak behar ditu, kostaldeko labar silizeoetan baino ez baita hazten, eta itsasoko ur gaziaren eragina behar baitu. Horregatik, desagertzeko zorian egon daiteke, itsasaldeko azpiegitura-lanak egiten badira. Lan guztiek endemismo eder hori ez kaltetzera behartuta egon beharko lukete. Landarearen propaguluak hartzea komenigarria litzateke, toki egokietan landatzeko, egungo populazioak kaltetuz gero, landarea birsartu ahal izateko.

En una perspectiva mundial la planta tiene gran interés, debido a su reducida distribución, limitada a las costas de la CAPV. Sus requerimientos ecológicos son muy estrictos, pues está ligada a los acantilados litorales silíceos y no se extiende más allá de donde llega la influencia del agua salada del mar. Por ello, la supervivencia de la planta puede peligrar por las obras de infraestructura en el litoral. Todas las obras que se planifiquen habrían de estar condicionadas a no afectar las poblaciones de este bello endemismo. Convendría también recoger propágulos para su cultivo en lugar adecuado, de forma que fuera posible reintroducir la planta si sus poblaciones actuales sufrieran daños de consideración.

90eko Katalogo nazionalaren I. Eranskinean dago, Galtzeko Arriskuan dauden espezieen artean, eta 00ko Zerrenda Gorrian Kalteberen artean sailkatu da.

Figura en el Catálogo nacional/90 en el anexo I, como especie En Peligro de Extinción, y también la recoge la Lista Roja/00 incluyéndola en la categoría de Vulnerables.

138

BAKANAK • RARAS


Armeria euscadiensis

BAKANAK • RARAS

139


Arnica montana L.

ASTERACEAE (COMPOSITAE)

Arnika; arnica

Landare belarkara bizikorra da. Lurpeko ipurdi sendoan erroseta bat sortzen da, ertz osoa duten hosto luzanga-lantzeolatuz eratua. Hosto kaulinarrak oposatuak dira, eta hosto-bikote bat edo bi ageri dira. Gehienez 3 zehe dituzten zurtoin tenteen puntan kapitulu ederrak sortzen dira, banaka, binaka edo hirunaka. Kapituluok handi samarrak dira, 8 cm-rainoko diametroa dute, eta lore horiak dituzte. Braktea lantzeolatu estu berdez eraturiko inbolukruak kapitulu horien oina inguratu eta babesten du. Fruituak akenio ilaundun txikiak dira. Udan loratzen da, ekaina eta abuztua bitartean, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, de cuya cepa subterránea nace una roseta de hojas oblongo-lanceoladas, de borde entero. Las hojas caulinares se disponen opuestas una frente a otra, en número de 1-2 parejas. En el ápice de los erectos tallos, que alcanzan hasta tres palmos de altura, se desarrollan los llamativos capítulos, solitarios o en grupos de dos a tres, bastante grandes, pues llegan a alcanzar los 8 cm de diámetro, con flores amarillas, rodeados y protegidos en su base por el involucro de brácteas verdosas, estrechamente lanceoladas. Los frutos son pequeños aquenios pubescentes. Florece en pleno verano, desde junio hasta agosto, y madura los frutos al empezar el otoño.

Banaketa boreo-alpetarra duen landarea, hau da, mendi garaietan eta oso iparraldera dauden latitudeetan bizi da. Iberiar penintsulan, Kantabria-Pirinioetako mendi-kate osoan zehar hedatzen da. EAEn oso bakana da, ipar-erdiko mendietako gune batzuetan baino ez baita bizi, 800 eta 1.250 metro bitartean. Pagadien altuerako belardi eta txilardietan hazten da, euri eta laino ugari duten substratu silizeoetan edo garbiketaren ondorioz azidoak diren lurzoruetan.

Planta de distribución boreo-alpina, esto es, de altas montañas y de latitudes muy norteñas. En la península ibérica se reparte por toda la alineación montañosa pirenaicocantábrica. En la CAPV resulta muy rara, y sólo habita en algunas localidades de las montañas de la mitad septentrional, entre 800 y 1.250 m de altitud. Vive en herbazales y brezales en el nivel del hayedo, con abundantes precipitaciones y frecuentes nieblas, sobre sustratos silíceos o suelos ácidos por lavado.

Sendabelar gisa bildu izan du jendeak arnika, eta horixe izan liteke egungo mehatxu-egoeraren eragilea. Larreak sortzeko egiten diren sasi-garbiketak eta luberritze-lanak oso kaltegarriak dira landare honentzat, bere bizileku diren txilardiak suntsitzen baitituzte. Ale gutxiko populazioak dira ezagutzen diren bakarrak; beraz, biltzea debekatzeaz gain, laborantza esperimentala egitea komenigarria litzateke egungo populazioak indartzeko, edo landarea beste toki egokietan birsartzeko.

El árnica es una planta que ha tenido tradicionalmente un uso medicinal, por lo que ha sido objeto de recolección en el pasado, y ello ha podido llevarla a su estado de rareza actual. Le perjudican mucho las roturaciones y desbroces para creación de pastizales, pues eliminan los brezales donde habita. Las pocas localidades que se conocen cuentan con muy pocos individuos cada una, por lo que, además de prohibirse su recolección convendría intentar su cultivo experimental, con el objetivo de reforzar sus poblaciones naturales, o de reintroducir la especie en otros lugares adecuados para ella.

92ko Habitat Arteztarauaren eta 95eko Errege Dekretuaren V. Eranskinean dago, Komunitatearen Intereserako espezieen artean. Espezie hau ustiatzeko kudeaketa-neurriak har daitezke.

La Directiva hábitat/92 y el Real Decreto/95 la incluyen en su anexo V, entre las especies de Interés Comunitario cuya explotación puede ser objeto de medidas de gestión.

140

BAKANAK • RARAS


Arnica montana

BAKANAK • RARAS

141


Asperula hirta Ramond

RUBIACEAE

Landare belarkara bizikorra da, 5-25 cm-ko luzera duena. Sekzio lauangeluarra duten hainbat zurtoin tente ditu; horietan, seiko bertizilotan taldekatzen dira. Hostoak adabetarteak baino luzeagoak izan ohi dira, nahiz eta nahiko motzak izan (15 mm gehienez). Lineal-lantzeolatuak eta zorrotzak dira, eta azpialdean nerbio nabaria dute. Loreek ez dute ia kalizarik, korolak zurixkak edo pixka bat arrosak dira, eta muturrean buru batean edo bitan taldekatzen dira. Lore bakoitzak hodi nahiko luzea dauka, eta bukaeran lau gingil lantzeolatu ditu, hodia baino motzagoak. Fruituak oso txikiak dira, eta 2 karpelo biribil, glabro eta leunez eratuta daude. Udan loratzen da, uztaila eta iraila bitartean, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, de 5 a 25 cm de altura, con numerosos tallos erectos y de sección cuadrangular, en los que se disponen las hojas agrupadas en verticilos de unas seis hojas en cada uno. Dichas hojas suelen sobrepasar los entrenudos, aunque son cortas, de hasta 15 mm, y de contorno linear lanceolado, agudas y con un nervio bien marcado por el envés. Flores con cáliz prácticamente nulo, y corolas blanquecinas o levemente rosadas, agrupadas en una o dos cabezas terminales. Cada flor tiene un tubito trelativamente largo, rematado por 4 lóbulos lanceolados más cortos que él. Frutitos muy pequeños, formados por 2 carpelos globulosos, lampiños y de superficie lisa. Florece entrado el verano, desde julio hasta septiembre, madurando los frutos al comienzo del otoño.

Europako hegoaldeko goi-mendietan bizi diren espezie ugarien artean, Kantabria-Pirinioetako mendi-kateko espezie endemikoen talde txikienean dago espezie hau. EAEn ezagutzen diren gune urriak Aizkorri (Gipuzkoa) mendizerran bakarrik aurkitu dira, Pirinioetako eta Kantabriako mendilerroko populazio oparoagoen artean. Aizkorriko populazioen eta ezagutzen diren populazio hurbilenen artean 100 kilometrotik gora daude, ekialderantz nahiz mendebalderantz. Gure latitudeetan kareharrizko harkaitzen pitzadura ospeletan kantonatzen da landarea, lainoa nagusi den tokietan.

Dentro del amplio colectivo de especies que pueblan las altas montañas del sur de Europa, pertenece al grupo más reducido de endémicas de la cadena Pirenaico-Cantábrica. Sus escasas localidades conocidas en la CAPV se sitúan en la sierra de Aizkorri (Gipuzkoa), y hacen de puente entre las más numerosas de los Pirineos y de la cordillera Cantábrica. Distan más de 100 km de las localidades más próximas que se conocen tanto hacia el este, como hacia el oeste. En nuestras latitudes, esta rubiácea se acantona en las fisuras de rocas calizas sombreadas, bañadas por nieblas.

Landarea iristeko zailak diren tokietara mugatuta dago, beraz, ez du ia pairatzen mendizaleen eta artzaintza estentsiboaren eragina. Hauek dira, momentuz, landare honen populazio txikiak arriskuan jar ditzaketen jarduera bakarrak. Dena den, Kantabriako eta Pirinioetako populazioetatik oso urrun daudenez, hemengoak aztertzea eta kuantifikatzea komenigarria litzateke. Halaber, ezinbestekoa da Aizkorri mendizerrako tontorretako egoerari eustea, eta azpiegitura berriak, hala nola, antenak edo emisoreak, ez jartzea.

La planta está muy localizada en lugares poco accesibles, por lo que apenas le afectan el pastoreo extensivo y el montañismo, únicas actividades que de momento podrían poner en riesgo sus pequeñas poblaciones. Pero como dichas poblaciones están muy aisladas de las cantábricas y pirenaicas, sería de interés hacer un seguimiento y cuantificación de las mismas. Es también fundamental mantener en las cumbres de la sierra de Aizkorri las actuales condiciones, evitando crear nuevas infraestructuras, como antenas y emisoras.

142

BAKANAK • RARAS


Asperula hirta

BAKANAK • RARAS

143


Aster alpinus L.

ASTERACEAE (COMPOSITAE)

Landare belarkara bizikorra da. Behealdeko hosto luzanga edo espatula-formakoek erroseta bat eratzen dute. Zurtoinak tenteak eta adarrik gabeak dira, eta hosto lantzeolatu estu eta oposatuak dituzte. Kapitulu bakarra dute; inbolukruaren braktea lineal-lantzeolatuak bi ilaratan daude. Kanpoko brakteak barnekoak bezain luzeak dira. Kanpoko loreak mihi-itxurakoak eta moreak dira. Erdiko loreak, ordea, horiak dira eta hodi ugari dituzte. Fruituak akenioak dira, eta puntan kardilaun zuri zikina dute; ileak fruitua bera baino bi bat aldiz handiagoak dira. Uda betean loratzen da, ekaina eta iraila bitartean, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira. Bi ezaugarri berezi ditu, landare hau hurrengo espezietik, Aster willkommii, bereizten dutenak: zurtoinak beti bakunak dira, puntan kapitulu bakarra dute, eta inbolukruak brakteak bi ilaratan ditu; brakteak elkarren artean ia luzera berekoak dira.

Planta herbácea vivaz, con hojas inferiores agrupadas en roseta, oblongas o espatuladas. Tallos erectos, simples, nunca ramificados, con hojas dispuestas de forma alterna, estrechamente lanceoladas. Capítulos solitarios, con un involucro de brácteas linear-lanceoladas, dispuestas en dos filas, casi de igual longitud las externas que las internas. Flores externas en lengüeta, de color violeta, que contrastan con las flores del centro, tubulosas y amarillas. Frutos en aquenios rematados por un vilano de pelos de color blanco sucio, unas dos veces más largos que el cuerpo del fruto. Florece en pleno verano, entre junio y septiembre, y madura los frutos al comenzar el otoño. Para distinguirla de la especie siguiente los dos caracteres principales son los tallos siempre simples, con un solo capítulo en el ápice, y el involucro provisto de dos filas de brácteas casi iguales en longitud.

Europako goi-mendietako berezko landarea da. EAEko kareharrizko zenbait mendilerrotan populazio txikiak eratzen ditu. Bizkaian eta Gipuzkoan oso mugatuta dago, Durangaldeko mendietan eta inguruetan bakarrik aurkitu baita. Araban, hego-erdiko mendi-tontorretan populazio txiki batzuk ere ezagutzen dira. Landarea, gailurretan, larre harritsuetan eta kareharrizko haitzetako arrailetan hazten da, 800 eta 1.400 metro bitartean.

Planta propia de las altas montañas de Europa, que forma pequeñas poblaciones en algunas sierras calizas del País Vasco. Resulta mucho más localizada en Bizkaia y Gipuzkoa, donde sólo se ha encontrado en las montañas del Duranguesado y estribaciones. En Álava se conocen varias poblaciones, siempre pequeñas, en las cumbres de la mitad meridional del territorio. La planta vive en crestones, pastos pedregosos y fisuras de roquedos, sobre calizas, desde los 800 hasta los 1.400 m de altitud.

Espeziearen arrisku-faktorerik handiena da populazioak oso txikiak direla eta banako gutxi dituztela. Hiru Lurralde Historikoetako mendietan bizi bada ere, oso gune gutxi ezagutzen dira. Mendizale batzuek landarearen lore ederrak hartu eta lore-sorta txikiak egiten dituzte, ez dakitelako zein arriskutsua den hori landarearentzat. Horrenbestez, populazio urri eta txikiak ahuldu egiten dira. Mendi-pistak egiterako orduan eta errepikagailu eta sorgailu eolikoak jartzerako orduan kontu handia izan beharko litzateke.

El mayor factor de riesgo estriba en la pequeñez de sus poblaciones, y el escaso número de individuos de cada una de ellas. Aunque la planta está presente en montañas de los tres Territorios Históricos, las localidades conocidas son poquísimas. Por desconocimiento, algunos montañeros cortan sus llamativas flores y hacen pequeños ramilletes de adorno. Esto hace que se debiliten las escasas y pequeñas poblaciones de esta bella planta. Habría que tener gran cuidado en el caso de construcción de pistas, repetidores o instalación de generadores eólicos, para no poner en peligro a la especie.

144

BAKANAK • RARAS


Aster alpinus

BAKANAK • RARAS

145


Aster willkommii Schultz Bip.

ASTERACEAE (COMPOSITAE)

Landare belarkara bizikorra da; aurreko espeziearekin antza handia dauka, honetan ere, behealdeko hosto luzangek edo espatula-formakoek erroseta bat eratzen baitute. Zurtoinak ere tenteak dira eta adarkatuak izan ohi dira, puntetan kapitulu asko dituzte. Kapitulu bakoitza inbolukru batek babesten du, tamaina oso desberdineko brakteak dituzten bi edo lerro gehiagok eratzen dutena. Kanpoko brakteak barnekoak baino motzagoak dira. Ezaugarri hauengatik ez bada, landarearen itxurak, batez ere kapitulu bakartiak baldin baditu, A. alpinus espezie kidearen itxurarekin antz handia du. Beraz, aipatu ezaugarri bereizgarriak ez baldin badira aintzat hartzen, landare hau aurrekoarekin nahas daiteke. Lore eta fruituek ere aurreko espeziearenekin antza dute eta, aurreko kasuan bezala, ekaina eta iraila bitartean loratzen da eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, muy parecida a la especie anterior, y que también tiene las hojas inferiores agrupadas en roseta, oblongas o espatuladas. Los tallos, también erectos, son generalmente ramificados, y por lo tanto están rematados por varios capítulos. Cada capítulo está protegido por un involucro formado por más de dos filas de brácteas de tamaño muy desigual, resultando netamente más cortas las externas que las internas. Por lo demás, el aspecto de la planta, sobre todo si por excepción los capítulos son solitarios, resulta muy parecido al de su congénere A. alpinus, con quien puede confundirse si no se atiende a los caracteres diferenciales indicados. Las flores y frutos son muy similares a los de la especie anterior, y como ella, florece de junio a septiembre, madurando los frutos al comenzar el otoño.

Iberiar penintsulako erdialde eta ekialdeko endemismoa da, eskualde mediterraneoko mendebaldeko mendietan bakarrik hazten den landareen taldekoa baita. EAEn, Araban bakarrik aurkitu da, mendebaldeko (Boveda eta Arcena) eta hegoaldeko (Toloño-Kantabria) mendilerroetan, 600-1.200 metroko altueran. Haizea dabilen gailurretan, larre harritsuetan eta harkaitzetako arrailetan hazten da, beti kareharrizko eremuetan.

Se trata de un endemismo del centro y este de la península ibérica, perteneciente al grupo de plantas exclusivas de las montañas de la región mediterránea occidental. En el País Vasco se conoce únicamente de Álava, donde habita en las sierras del oeste (Bóveda y Arcena) y sur (Toloño-Cantabria), entre 600 y 1.200 m de altitud. Se le puede ver en pastos pedregosos, fisuras de roquedos, y crestones, en ambientes despejados y venteados, siempre sobre terrenos calizos.

Aster alpinus kidearen arazo berberak ditu honek, baina hau, gainera, Araba lurralde historikoan bakarrik bizi da. Populazio batzuetan bi espezie horien bitartekoak diruditen banakoak aurkitu dira. Horregatik, egoera onean zaintzea gomendatzen da, etorkizunean ikertu ahal izateko.

Tiene los mismos problemas que su congénere Aster alpinus, comentado anteriormente, con el agravante de que sus poblaciones se restringen al territorio histórico de Álava. En algunas de ellas se han encontrado ejemplares que parecen intermedios entre ambas especies, lo que aconseja mantenerlas en buen estado, de cara a futuros estudios.

146

BAKANAK • RARAS


Aster willkommii

BAKANAK • RARAS

147


Bartsia alpina L.

SCROPHULARIACEAE

Landare belarkara bizikorra da, ileduna, lehortzean belztu egiten dena, eta gehienez zehe eta erdiko altuera duena. Lurpeko ipurdi herrestaria garatzen du, eta bertatik zurtoin tenteak edo oina pixka bat makurtuta duten zurtoinak ateratzen dira, adarrik gabeak. Hosto oposatuak binaka sortzen dira, obalatuak dira eta gainazal zimurtsua dute. Zurtoinen puntan biltzen dira lore-sortak. Loratze-prozesuan oso motzak dira, baina fruitua emateko garaian luzatu eta laxo bilakatzen dira. Kaliza baino bizpahiru aldiz luzeagoa den braktea batek babesten du lorearen oina, hostoen antzeko tamaina eta itxurakoa. Kalizak kanpai-itxura dauka, eta lau gingil obal-lantzeolatu ditu kalizaren erdiraino iristen direnak. Korola gorrixka da, eta bi ezpainetan amaitzen den hodi luzea dauka. Goiko ezpainak kasko-itxura dauka, behekoa baino luzeagoa da, eta hiru gingiletan bereizita dago. Kapsula obal-eliptikoa da, kaliza baino luzeagoa, eta hazi txiki ugariz beteta dago. Uda betean loratzen da, ekaina eta abuztua bitartean, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, que ennegrece al secarse, de hasta un palmo y medio de altura, pelosa. Bajo tierra desarrolla una cepa reptante, de la que nacen tallos erectos o levemente curvados en su base, sin ramificaciones. Las hojas nacen opuestas dos a dos y son de contorno oval, de superficie rugosa. Flores agrupadas en el ápice de los tallos en racimos que son muy cortos en la floración, pero que se alargan y resultan laxos en la fructificación. Cada flor está protegida en su base por una bráctea 2-3 veces más larga que el cáliz, parecida en forma y tamaño a las hojas. El cáliz tiene forma de campana y está hendido hasta su mitad en cuatro lóbulos oval-lanceolados. Corola rojiza, con un largo tubo que termina en dos labios, el superior en forma de casco y más largo que el inferior, el cual está dividido en tres lóbulos. Cápsula oval-elíptica, más larga que el cáliz, repleta de minúsculas semillas. Florece en pleno verano, de junio hasta agosto, y los frutos maduran en el comienzo del otoño.

Banaketa boreo-alpetarra duen landarea da. Europan, zehazki, mendi garaienetara mugatzen da. EAEn, Ordunteko mendietan (Bizkaian) bizi da, 1.050 bat metrotan. Altuera hori espezie honentzat oso txikia da. Bizkaiko gune urri eta txikietatik hurbil, mendebaldean, Kantabrian eta Burgosen, zenbait populazio daude; baina ekialdean, populazio hurbilenak 150 kilometrotik gorako distantzian daude, Pirinioetan. Ordunteko mendietan landarea hegal ospel eta lainotsuetako belardi hezeetan bizi da, errekasto txikien ertzean edota izerditu egiten diren haitzetan, lurzoru fresko eta azidoetan.

Planta de distribución boreo-alpina, que en Europa se limita a las montañas más elevadas. En el País Vasco se ha encontrado solamente en los montes de Ordunte (Bizkaia), a unos 1.050 m, lo que constituye una altitud llamativamente baja para lo habitual en la especie. Las escasas y pequeñas localidades vizcaínas tienen varias burgalesas y cántabras muy cercanas por el oeste, pero distan más de 150 km de las más próximas por el este, ya en el Pirineo. En los montes de Ordunte la planta vive en herbazales muy húmedos de laderas sombrías y neblinosas, a la orilla de pequeños arroyos y al pie de roquedos rezumantes, sobre suelos frescos y ácidos.

Espezie boreo-alpetarra denez, gure lurraldean aurkitzen direnak antzinako garai hotzagoetako erlikiatzat hartzen dira. Babesleku oso txikietan bakarrik lortu du bizirik irautea, eta ale gutxiko populazioak dira. Landarea bizi den eremuetan abeltzaintza estentsiboari eusten zaion bitartean, ez dirudi landarea galtzeko arriskuan izango denik. Ordunteko mendietan balio handiko beste landare batzuk bizi direnez, legeak gune hori babestu beharko luke. Bartsia alpina espeziearen kasuan, propaguluak jasotzea komenigarria litzateke, egungo populazioak indartu ahal izateko.

Dado su carácter boreo-alpino, su presencia en nuestro territorio se interpreta como reliquia de épocas pasadas más frías que la actual. Sólo ha pervivido en refugios de pequeñísimo tamaño, y sus poblaciones tienen pocos individuos. Mientras en la zona donde vive sigan las actuales prácticas de ganadería extensiva no parece que pueda peligrar la existencia de tan rara planta. Como en los montes de Ordunte viven además otras especies de alto valor, convendría dotar a la zona de una protección legal. En el caso concreto de la Bartsia alpina sería de interés la recolección de propágulos para su cultivo, de cara a poder reforzar las poblaciones existentes.

148

BAKANAK • RARAS


Bartsia alpina

BAKANAK • RARAS

149


Berberis vulgaris L.

BERBERIDACEAE

Isuski-garratza, saparlarra; agracejo

Zuhaixka honek 1 eta 3 metro bitartean neurtzen du, eta adar tente eta glabroak ditu. Lehenengo urteko adarrak hori argiak dira, eta helduak, berriz, grisaxkak. Hosto erorkorrak ditu, luzangak, bigunak eta distiragabeak. Ertzean hortz irregularrak ditu, eta batzuetan ia osoak dira. Sortetan biltzen dira, eta oinean, hiru adar luze eta zorrotzetan bereizita dagoen arantza batek babesten ditu. Loreak horiak dira, eta 6 sepalo eta 6 petalo dituzte. 2-5 cm-ko luku luze eta zintzilikarietan biltzen dira, 9-25 lorek eratuak. Fruitua baia elipsoide txikia (7-9 mm) da, heltzean gorri bizia dena. Udaberrian loratzen da zuhaixka, apirila eta ekaina bitartean, eta fruituak udan heltzen dira.

Arbusto que suele medir entre 1 y 3 m de altura, con ramas erguidas y lampiñas, las del primer año de color pajizo o amarillo pálido, las maduras grisáceas. Hojas caedizas, de lámina oblonga, blanda y mate, con los bordes denticulados de forma irregular, a veces casi enteros. Se agrupan en fascículos protegidos en su base por una espina dividida en 3 largas ramas muy punzantes. Flores amarillas, con 6 sépalos y otros tantos pétalos amarillos, agrupadas en número de 9 a 25, en racimos colgantes bastante largos, de 2 a 5 cm. Fruto en baya elipsoide pequeña (7-9 mm), que al madurar adquiere un llamativo color rojo. Florece en primavera, entre abril y junio, y los frutos maduran en el verano.

Europan eta Asiako mendebaldean hedatzen den zuhaixka da. EAEn, Durangaldeko eta Gorbeiako (Bizkaia) kareharrizko mendietan bizi da, bai eta Arabako hego-mendebaldeko zenbait puntutan ere. Azken horretan, isuski-garratzak ibai-terrazetan populazio txikiak eratzen ditu. Bizkaian, berriz, gandor karstikoen arrailetan bizi da.

Arbusto que se distribuye por Europa y Asia occidental. En el País Vasco vive en las montañas calizas del Duranguesado y del macizo del Gorbea (Bizkaia), así como en algunos puntos del suroeste de Álava. En este último caso el agracejo forma pequeñas poblaciones en terrazas fluviales, mientras que en Bizkaia vive en grietas de crestones kársticos.

Litekeena da klima-faktoreen eraginez isuski-garratzaren populazio eskasak kantonatuta egotea. Izan ere, egungo klima baino kontinentalagoa izan zen garaietako aztarna da. Seguru asko gizakiak eragin handia izan zuen garai batean, espezie hau zituaren herdoilaren (Puccinia graminis) landare ostalaria baita. EAEn ezagutzen diren populazio urriek oso ale gutxi dituzte; beraz, ez dira zuhaixka hauek moztu behar. Haziak erabiliz hazkuntza esperimentala egitea komenigarria litzateke, landarea birsartu edo berreskuratu ahal izateko.

El acantonamiento de las escasas poblaciones del agracejo puede deberse a causas de tipo climático, pues este arbusto es un vestigio de épocas climáticas más continentales que la actual. Posiblemente la influencia humana haya sido significativa en un tiempo pasado, reduciendo los efectivos de esta especie al ser la planta hospedante de la roya de los cereales (Puccinia graminis). Las pocas poblaciones conocidas en el País Vasco cuentan con poquísimos individuos, por lo que ha de evitarse su corta. Sería conveniente ensayar el cultivo experimental a partir de semillas, con vistas a posibles acciones de reintroducción o de recuperación.

150

BAKANAK • RARAS


Berberis vulgaris

BAKANAK • RARAS

151


Botrychium lunaria (L.) Swartz

OPHIOGLOSSACEAE

Iratze txikia da, gure latitudeetan ez da 10 cm baino altuagoa izaten. Lurpean errizoma motza garatzen du, sustrai mehe eta haritsuak dituena. Errizoma horretatik hosto (fronde) bakarra sortzen da. Hostoak bi zati ditu, bata antzua eta bestea emankorra. Antzuak ilargi erdiaren edo haizemaileitxurako lakain txiki asko ditu, ertz osoa edo pixka bat dentikulatua dutenak. Alde emankorrak, oraindik lakain gehiago ditu, eta panikula txiki-txikia dirudi. Adarrak esporontziz, hau da, esporak sortzen diren organoez, beteta ditu. Mahatsmordoaren (botrychion, grezieraz) txortenaren itxura ere badu, eta hortik dator generoaren izen zientifikoa, Botrychium. Maiatzaren amaieratik uda hasi arte heltzen dira esporak. Orduan landarea ihartu egiten da eta kolore bereizgarria hartzen du.

Helecho de pequeñas dimensiones, que en nuestras latitudes no suele pasar de 10 cm de altura. Desarrolla bajo tierra un corto rizoma con delgadas raicillas fibrosas, del cual nace una sola hoja (fronde), dividida en dos partes muy diferentes, una estéril y la otra fértil. La parte estéril se divide a su vez en pequeños segmentos con forma de media luna o de abanico, con bordes enteros o levemente denticulados. La parte fértil está aún más dividida y parece una panícula diminuta, cuyas ramas están repletas de esporangios, es decir, los órganos en los que se producen las esporas. También recuerda por su forma a la raspa del racimo de la uva (botrychion en griego), y de ahí viene el nombre científico del género Botrychium. Las esporas maduran desde finales de mayo hasta el comienzo del verano. A partir de ese momento la planta se marchita, adquiriendo un característico color amarillento.

Hainbat urtetan banaketa boreo-alpetarra zuen landaretzat hartu zen, baina datu berriak ikusita, bi hemisferioetako eskualde hotz eta epeletan bizi den landare-taldean sar dezakegu (ipar-hemisferioan eremu handiagoa du). Iberiar penintsulako ipar-erdiko mendietan bizi da, eta Sierra Nevadan oso bakana da. EAEn, kantauriar isurialdean, Gorbeia, Aizkorri eta Aralar mendizerretara mugatzen da, eta isurialde mediterraneoan, soilik Kantabriako mendizerran bizi da. Oso populazio txikiak eratzen ditu, mendi ospeletako belarzelaietan, toki heze, fresko eta lainotsuetan, ia urte osoan heze dauden lurzoruetan.

Este pequeño helecho se consideró durante mucho tiempo como ejemplo de distribución boreo-alpina, pero nuevos datos permiten incluirlo en el grupo de plantas que viven en las regiones frías y templadas de ambos hemisferios (su área es mayor en el hemisferio norte). En la península ibérica se distribuye por las montañas de la mitad septentrional y resulta rarísimo en Sierra Nevada. En el País Vasco se restringe a las sierras de Gorbea, Aizkorri y Aralar, en la vertiente cantábrica, y únicamente a la sierra de Cantabria en la vertiente mediterránea. Vive formando minúsculas poblaciones en rellanos herbosos de la umbría de las montañas, en ambiente general húmedo y fresco, con frecuentes nieblas, y con suelo que mantiene humedad casi todo el año.

Mendi handietako estai subalpetar eta goi-menditarraren adierazlea dugu iratze txiki hau. Populazioak oso txikiak eta urriak dira, eta banako gutxi dituzte. Garai hotzagoetako erlikiatzat jotzen dira, eta toki egoki txikietan kantonatuta daude. Ez dira hartu behar, arrazoitutako eta baimendutako kasuetan ez bada. Laborantza esperimentala egitea interesgarria litzateke, jarraipen egokia eginez, populazioak txikitu direla ikusiz gero populazio naturalen banako-kopurua handitzeko.

Este pequeño helecho, caracteriza el piso altimontano y subalpino de las grandes montañas. Sus poblaciones son muy pequeñas, poco numerosas y con reducido número de individuos. Se interpretan como reliquias de períodos de clima más frío que el actual, que han quedado acantonadas en pequeños enclaves favorables. No deben recolectarse ejemplares, salvo causa justificada y con autorización. Su cultivo experimental sería de gran interés, para aumentar los efectivos de las poblaciones naturales, si tras el oportuno seguimiento se comprobara su disminución.

152

BAKANAK • RARAS


Botrychium lunaria

BAKANAK • RARAS

153


Carlina acaulis L. subsp. caulescens (Lam.) Schübler & Martens [C. acaulis L. subsp. simplex (Waldst. & Kit.) Nyman] Eguzki-lore luzea; carlina

ASTERACEAE (COMPOSITAE)

Caulescens subespeziearen izenak nolabait konpondu egiten du acaulis izen espezifiko desegokia. Eguzki-lore sendo honek zurtoin motzak eta aldi berean nabarmenak ditu, 20 cm-rainokoak. Zurtoinaren puntan garatzen dira loreak dituzten kapituluak. Landare bienala da, hau da, bi urteko bizitza du. Lehenengo urtean hosto-erroseta handia eratzen du lurraren arrasean, eta bigarren urtearen bukaeran, uda hastear dagoela, kapitulu handia (gehienez 12 cm-ko diametrokoa) irekitzen da zurtoin motzaren puntan. Hostoek bezala, kapituluaren brakteek ere arantza zorrotzak dituzte. Barneko brakteak egun lehor eta argitsuetan irekitzen dira, eta haien goialdea agerian uzten dute. Goialdeak zilar-koloreko islak dituen mihi zuria dirudi. Egun hezeetan loreen inguruan ixten dira. Lore-sorta (ehun loretik gorakoa) kapituluaren erdian dago. Loreak hodi txikien itxurakoak eta moreak dira, eta puntan bost hortz txiki-txiki dituzte. Fruituak akenio txikiak dira, eta puntan ile lumakarez eratutako kardilauna dute. Uda betean loratzen da, eta lore batzuek irekita jarraitzen dute udazkenaren hasieran. Sasoi horretan heltzen dira fruituak. Landare eder honek bere kidea den eguzki-lorearekin (Carlina acanthifolia subsp. cynara) bakarrik du antza. Eguzki-lorearen kapituluak lurraren arrasean sortzen dira, eta barneko brakteak horiak dira.

El nombre subespecífico caulescens arregla en parte el desatinado nombre específico acaulis, pues esta robusta carlina tiene cortos pero notorios tallos de hasta 20 cm y a veces más, en cuyo ápice se desarrollan los grandes capítulos que llevan las flores. Se trata de una planta bienal, esto es, que vive dos años. Durante su primer año desarrolla una gran roseta de hojas a ras de suelo, y es al final del segundo año, entrado el verano, cuando se abre en el extremo del corto tallo un capítulo de grandes dimensiones, de hasta 12 cm de diámetro. Al igual que las hojas, las brácteas del capítulo están provistas de punzantes espinas. Las brácteas más interiores se abren cuando el tiempo es seco y luminoso, mostrando su cara superior, con forma de lengüeta de color blanco con reflejos plateados. En días húmedos se cierran sobre las flores, las cuales ocupan todo el centro del capítulo, son muy numerosas (más de cien), y tienen forma de minúsculos tubitos de color púrpura, abiertos en cinco diminutos dientecillos en el ápice. Los frutos son pequeños aquenios, rematados por el vilano de pelos plumosos. Florece en pleno verano, manteniéndose algunas flores abiertas entrado ya el otoño, estación en la que maduran los frutos. Esta bella carlina sólo se parece a su congénere más popular, la hierba del sol o eguzki-lorea (Carlina acanthifolia subsp. cynara), cuyos capítulos nacen a ras del suelo, y tiene las brácteas internas amarillas.

Banaketa eurosiberiarra duen landarea da, eta batez ere mendietan bizi da. Kokagune euskaldunek, mendebaldeko zein ekialdeko ondoko populazioekin loturak dituzte. EAEn, hiru lurraldeetako mendilerro gutxi batzuetan baino ez da bizi, isurialdeen banalerroan (Salbada, Zaraia, Altzania eta Aralar) eta Iturrieta mendietako (Araba) toki bakan batzuetan. Eguzki-lore luze honek ale gutxiko populaziok eratzen ditu, banakoak elkarrengandik nahiko bananduta dituztenak, erlaitzetako belardietan, dolina-hondoetan, kareharrizko gandorretako larreetan, eta mendi-giro fresko, lainotsu eta euritsuetan. Gure lurraldean kareharrizko inguruak nahiago ditu.

Planta de distribución eurosiberiana, con preferencia por las zonas de montaña. Las localidades vascas tienen conexiones con otras de los territorios vecinos, tanto por el oeste como por el este. Su distribución en la CAPV se restringe a unas pocas sierras de los tres territorios, en la divisoria de aguas (Salvada, Zaraia, Alzania y Aralar), y a algún punto aislado en los montes de Iturrieta (Álava). Esta vistosa carlina crece formando poblaciones de pocos individuos, bastante separados entre sí, en el seno de herbazales de repisas de roquedos, fondos de dolinas, pastos de crestones calizos, en ambientes frescos, de montaña, bañados por nieblas y con elevadas precipitaciones. En nuestra zona muestra predilección por los terrenos calizos.

Landare hau bizi den tokietan mendizaletasuna eta abeltzaintza estentsiboa dira giza jarduera nagusiak. Aziendak ez du landarea arriskuan jartzen, arantzek animalia belarjaleak urrunarazten baitituzte. Zale eta mendizaleek, ordea, lore hau bildu eta populazioak kaltetzen dituzte, lorearen infloreszentziak erakartzen baititu. Ez da landarea bildu behar, arrazoitutako kasuetan izan ezik. Komenigarria litzateke haziak hartzea, landatzen saiatzeko, ezagutzen diren populazio urri eta txikiak indartzeko, edo beste toki egokiago batzuetan landatzeko.

En los lugares donde vive esta planta las actividades humanas se concretan en la ganadería extensiva y el montañismo. El ganado prácticamente no le afecta, pues sus espinas ahuyentan a los herbívoros, pero sí es dañada por la recolección de aficionados y montañeros, atraídos por su vistosa inflorescencia. No ha de cogerse esta planta salvo con causa muy justificada. De hecho sería recomendable obtener semillas para intentar su cultivo, con objeto de reforzar las escasas y pequeñas poblaciones conocidas, o su implantación en algunos otros lugares propicios.

154

BAKANAK • RARAS


Carlina acaulis

BAKANAK • RARAS

155


Carpinus betulus L.

BETULACEAE

Xarma, pago-lizarra; carpe

Zuhaitz honek 25 metrorainoko altuera har dezake. Adaburu biribildua eta azal grisaxka eta leuna du. Hostoak txandakakoak, erorkorrak eta bitan zerratuak dira, eta ertz obalatua eta oin biribila edo bihotz-formakoa dauzkate. Udazkena aurrera joan ahala kolore berdea galdu eta hori deigarri bilakatzen dira hostoak, eta lurrera erori aurretik marroi argiak dira. Zuhaitz bakoitzak lore arrak eta emeak ditu, baina elkarrengandik bereizita daude. Lehenengoak gerba zintzilikaritan elkartzen dira, eta biluziak dira (ez dute ez sepalorik ez petalorik). Emeak muturreko gerbetan biltzen dira. Heltzen direnean, infruteszentziak hiru gingil dituen inbolukru batek babesten ditu. Erdiko gingila aldeetakoak baino askoz luzeagoa da. Udaberrian loratzen da, eta fruituak udaren bukaeran eta udazkenaren hasieran heltzen dira. Braktea trilobulatuek fruituak haizearen eraginez banatzea errazten dute.

Árbol que puede alcanzar los 25 m de altura, de copa redondeada y corteza grisácea y lisa. Hojas alternas, caducas, de contorno ovado y base redondeada o acorazonada, con el borde doblemente aserrado. Al avanzar el otoño el color verde deja paso a unos tonos amarillentos muy llamativos, que culminan en un color marrón claro poco antes de que caigan al suelo. Flores masculinas y femeninas presentes en cada árbol, pero separadas. Las masculinas se agrupan en amentos colgantes, y son desnudas (no tienen sépalos ni pétalos). Las femeninas se agrupan en amentos terminales. Al madurar, las infrutescencias están rodeadas por un involucro trilobado, con el lóbulo central mucho más largo que los laterales. Florece durante la primavera, y los frutos maduran a finales del verano y principios del otoño. Las brácteas trilobuladas ayudan a la dispersión de los frutos por el viento.

Banaketa europarra duen zuhaitza da, baina iberiar penintsulan ez da ia ageri. Hain zuzen ere, Nafarroako iparmendebaldeko zuhaizti txikietan eta Gipuzkoako gune bakarrean (160 eta 240 m bitartean), eta hauxe da espeziearen hegoaldeko eta mendebaldeko muga. Atlantikoko baso mistoetan bizi da, lurzoru bigun eta freskoa duten mendi-hegal ospeletan.

Árbol de distribución europea que apenas roza la península ibérica, en la que se limita a pequeños bosquetes en el noroeste de Navarra y en un punto de Gipuzkoa situado entre 160-240 m de altitud, que constituye el límite meridional y occidental para el área de distribución de la especie. Forma parte de bosques mixtos atlánticos, en laderas umbrosas con suelos mullidos y frescos.

Banaketa-arearen mugan dagoenez, badirudi Gipuzkoako populazioa eragile edafikoen eta mikroklimatikoen menpe dagoela, hedatu ezinean. Izan ere, 40-50 zuhaitz bakarrik zenbatu dira. Jabetza pribatua denez, egurra lortzeko edo lurrari beste erabilera bat emateko ustiapena aldatzen bada populazioa gal daiteke eta, beraz, EAEn espeziea desager daiteke. Zuhaitz hauek moztea debekatu eta populazio txiki honen dinamika aztertu beharko litzateke. Emaitzen arabera, jarduera-plangintza egin ahal izango litzateke, espeziea kontserbatzea lortzeko.

La población guipuzcoana, probablemente por estar en el límite del área de distribución de la especie, parece estar ligada a condicionantes edáficos y microclimáticos que limitan su extensión. De hecho, sólo se han contabilizado unos 40-50 individuos Al tratarse de una propiedad privada, el aprovechamiento para la obtención de su madera o para cambiar su actual uso, puede provocar la desaparición de la población y, en consecuencia, de la especie en la CAPV. Debería prohibirse la tala de los ejemplares y elaborar un estudio acerca de la dinámica que presenta esta minúscula población. A la vista de los resultados podría establecerse un plan de actuación que sirviera para asegurar su conservación.

00ko Zerrenda Gorrian Galtzeko Arriskuan kategorian dago.

156

BAKANAK • RARAS

La Lista Roja/00 la incluye en la categoría de En Peligro.


Carpinus betulus

BAKANAK • RARAS

157


Centaurea lagascana Graells

ASTERACEAE (COMPOSITAE)

Bi urteko landare belarkara da. Lehenengo urtean hostoerrosetak garatzen ditu lur gainean. Hostoek sartune sakonak dituzte eta gingilak estu eta luzeak dira, eta ertzetan ile zelulanitzak dauzkate. Bigarren urtean, udaren amaieran, kapitulu biribil batzuk sortzen dira errosetaren erdian, oso txortentxo (pedunkulu) motzen gainean. Kapitulu bakoitza braktea berdez osaturiko inbolukru batek babesten du. Brakteak ia glabroak dira, ertz osoa dute eta adarrik gabeko arantza motza dute amaieran. Loreak udan zehar irekitzen dira, uztaila eta abuztua bitartean. Horiak dira, hodi txikien itxura dute eta bost hortz txiki irekitzen dira muturrean. Ernalketaren ondoren, udazkenean heltzen dira fruitu beltz eta lodikoteak, puntan 1,5 mm-tik beherako ezkata txikiz osatutako kardilauna dutenak. Badirudi kardilauna motza eta fruitua nahiko astuna izatea ez dela egokia haizeak sakabanatzeko. Izan ere, landare honek makinek edota animaliek iraulitako lurretan landare-multzoak eratzen ditu. Landare hau, ondo garatutako zurtoinak dituzten C. ornata (lore horiak ditu) eta C. scabiosa (lore gorriak ditu) kideekin hibridatzen da, eta C. x zubiae (lore horiak) eta C. x losana (lore gorriak) espezie hibridoak sortzen dira. Hauen brakteek gurasoen tarteko ezaugarriak dituzte.

Planta herbácea bienal, que en el primer año de vida desarrolla rosetas de hojas aplicadas contra el suelo. Dichas hojas están divididas muy profundamente en estrechos y alargados lóbulos, con sus márgenes provistos de pelillos pluricelulares. En el segundo año, a finales del verano, se forman en el centro de la roseta varios capítulos de forma redondeada, sobre rabillos (pedúnculos) cortísimos. Cada capítulo está protegido por un involucro de brácteas verdosas, casi lampiñas, de borde entero, y rematadas por una corta espina no ramificada. Las flores se abren a lo largo del verano, entre julio y agosto, son amarillas, y tienen forma de minúsculos tubitos en cuyo ápice se abren cinco dientecillos. Tras la fecundación van madurando en el otoño los pequeños frutos, negruzcos y regordetes, rematados por un cortísimo vilano formado por escamitas de menos de 1,5 mm. El corto vilano y los relativamente pesados frutos no parecen bien dotados para la diseminación por el viento, y de hecho, la planta forma corros densos en sitios con suelo removido y alterado por animales o maquinaria. Esta planta se hibrida con sus congéneres C. ornata (de flores amarillas) y C. scabiosa (de flores rojas), ambas provistas de tallos bien desarrollados, produciendo las especies hibridógenas conocidas como C. x zubiae (de flores amarillas) y C. x losana (de flores rojas), que poseen brácteas de características intermedias entre las de sus respectivos padres.

Iberiar penintsulako iparraldeko mendietako endemismoa dugu. EAEn dago espezie honen banaketaren ekialdeko muga. Hurbilen dauden populazioak Obarenes Mendietan (Burgosen) ditugu. Gure lurraldean, berriz, Kodes (Araba) mendilerroan baino ez da aurkitu, Nafarroako mugatik gertu. Kareharrizko gandorretan populazio txikiak eratzen ditu, hain zuzen ere, iraulitako edo berriki suteak izan dituzten lurretan.

Se trata de un endemismo de las montañas del norte de la península ibérica, que alcanza su límite oriental de distribución en el País Vasco. Las localidades más cercanas conocidas se sitúan en los montes Obarenes (Burgos). En nuestra zona únicamente se ha encontrado en la sierra de Codés (Álava), cerca del límite con Navarra. Forma pequeñas poblaciones en crestones calizos, localizándose en zonas con suelo removido o afectadas por recientes incendios.

Kodes mendilerroko populazioak banaketaren ekialdeko mugan daude. Antzeko kasuetan bezala, badirudi hori eragile bioklimatikoen ondorio dela, oraindik ondo ezagutzen ez diren faktoreen ondorioz. Populazio horiek oso gune txikian daude bilduta, eta baso-landaketak dira espezie honentzako arrisku-faktorerik handienak. Centaurea espezie honi itzalak kalte egiten dio, eta iraulitako lurrak, besteak beste, basurdeek iraulitakoak, onuragarriak dira. Aipatutako populazioak aztertu ondoren gutxitzen ari direla ikusiko balitz, komenigarria litzateke lur-iraulketa txikiak edo sute txikiak (beharrezko kontrolpean, jakina) egitea.

Las poblaciones conocidas en la sierra de Codés se sitúan en el límite de distribución oriental de la especie. Como en casos parecidos, ello parece deberse a causas no bien conocidas, de tipo bioclimático. Dichas poblaciones se concretan en una zona muy pequeña, en la que uno de los mayores riesgos para la planta lo constituyen las plantaciones forestales. A esta Centaurea le perjudica la sombra y, por el contrario, le favorecen las remociones ocasionales del suelo, como las efectuadas por el jabalí. Si tras el necesario seguimiento se observara que dichas poblaciones disminuyen en efectivos, convendría realizar pequeñas remociones del suelo o quemas muy locales, siempre, claro está, con vigilancia y control.

158

BAKANAK • RARAS


C. lagascana

C. x zubiae

C. x losana

Centaurea lagascana

BAKANAK • RARAS

159


Cicerbita plumieri (L.) Kirschleger

ASTERACEAE (COMPOSITAE)

Landare belarkara bizikorra da. 0,5-1,5 metroko zurtoin tenteak ditu, eta horiek goialdean adarkatu egiten dira. Beheko eta erdiko hostoak pinatipartituak dira, sartune sakonak dituzte eta lakainak luzeak, estuak eta zerradunak dira. Goiko hostoak osoak edo pixka bat lobatuak dira. Hosto guztiak glabroak dira, eta aurikula zabal eta biribilen bidez inguratzen dute zurtoina. Kapituluen azpiko brakteak ere besarkatzaileak dira. Kapituluak nahiko handiak dira, luzeran 15 mm-tik gorakoak. Loreak urdinak dira eta mihi-itxura dute. Fruituak akenio lauak eta grisaxkak dira, puntak estutuak dituzte eta luzetara ildoak dauzkate. Uda betean loratzen da, uztaila eta iraila bitartean, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, con tallos erguidos que alcanzan entre 0,5 y 1,5 m de latura, y se ramifican en la parte superior. Hojas inferiores y medias profundamente pinnatipartidas, con segmentos alargados y estrechos, de bordes aserrados, las superiores enteras o poco lobadas. Todas son lampiñas y abrazan al tallo por medio de anchas orejillas redondeadas. También son abrazadoras las brácteas situadas bajo los capítulos, los cuales son de tamaño bastante grande, de más de 15 mm de longitud. Las flores son azules y todas con forma de lengüeta. Los frutos son aquenios aplanados, atenuados en sus extremos, de color grisáceo y provistos de estrías que los recorren en toda su longitud. Florece en pleno verano, desde julio hasta septiembre, y los frutos maduran al empezar el otoño.

Europako goi-mendietako berezko landarea da, eta estai subalpetarreko espezie ezaugarria da. Iberiar penintsulan, Pirinioetara eta Kantabriako mendikatera mugatzen da. EAEn, Aralarren (Gipuzkoan) bakarrik ezagutzen da, bai eta mendikate horren Nafarroako aldean ere. Garai batean Kantabriako mendikatean (Araban) zegoela aipatu zen, baina egun ez da aurkitu. Haitz itzaltsuen behealdeko erlaitzetan, mendietako lapiazen pitzaduretan populazio txikiak eratzen ditu, pagadien altueran, inguru oso fresko eta hezeetan.

Planta propia de las altas montañas europeas, que caracteriza el piso subalpino, y en la península ibérica se limita al Pirineo y la cordillera Cantábrica. En la CAPV sólo se conoce de Aralar (Gipuzkoa), sierra en la que también vive en su parte navarra. Antiguamente se citó de la sierra de Cantabria (Álava), donde no se ha encontrado en nuestros días. Forma poblaciones muy localizadas en repisas al pie de roquedos sombríos y en grietas de lapiaces de montaña, en el nivel del hayedo, en zonas de atmósfera muy fresca y húmeda.

Goi-mendietako belar handien komunitateetako ohiko landarea da, eta EAEn dauden populazioak altitude txikietako aztarnak dira, klima hotzagoa zen garaietako erlikiak. Egun, ez dirudi populazioek arrisku zuzenik jasaten dutenik, baina espeziearen arazo handienak populazioak txikiak izatea eta geografikoki oso bakartuta egotea dira. Hortaz, populazioak kuantifikatu eta mugarritu behar dira, ale-kopuruak behera egiten edo bizkortasuna galtzen ari dela ikusiz gero, populazioak indartu ahal izateko, jada nahiko landare urria baita.

Es planta típica de comunidades de grandes hierbas de alta montaña, por lo que las poblaciones del País Vasco son relictos de baja altitud, testigos vivientes de épocas pasadas con climas más fríos. Hoy en día no parece que haya amenazas directas sobre las poblaciones existentes, pero el peligro mayor está en la pequeñez de dichas poblaciones y su gran aislamiento geográfico. Es necesario cuantificar y delimitar las poblaciones, para reforzarlas en caso de que se observe una pérdida de vigor o una disminución en el número de ejemplares, que ya es bajísimo hoy.

160

BAKANAK • RARAS


Cicerbita plumieri

BAKANAK • RARAS

161


Cirsium heterophyllum (L.) Hill

ASTERACEAE (COMPOSITAE)

[C. helenioides auct., non (L.) Hill]

Landare belarkara bizikorra da. Zurtoin tenteak ditu, 0,5-1,5 m-ko altuera dutenak. Zurtoinen goialdean ez dauka hostorik, kapitulu bakarra baizik. Hostoen goialdea berde iluna eta azpialdea zurixka da, eta ile kotoikarez inguraturik dago. Lantzeolatuak dira, eta oso aldakorrak, ertza pixka bat horztuna izatetik sartune sakonak dituen hosto gingilduna izatera irits baitaiteke. Hosto kaulinarrek bi aurikula biribilen bidez inguratzen dute zurtoina. Kapitulu bakarra dute zurtoin bakoitzaren muturrean. Kapitulu horiek 2-3 cm-ko inbolukru ia biribila dute, eta zenbait ilaratan jarritako braktea lantzeolatuak dituzte. Loreak moreak dira, hodi-itxura dute, eta muturrean bost hortz txiki dituzte. Fruituak akenio txikiak dira; muturrean ile oso lumakara eta luzez (2-2,5 cm luze) osatutako kardilauna dute. Uda betean loratzen da, ekaina eta abuztua bitartean, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, con tallos erguidos, que alcanzan entre 0,5 y 1,5 m de altura, y tienen su parte superior desprovista de hojas y rematada por un solitario capítulo. Las hojas tienen la cara superior de color verde oscuro y la inferior es blanquecina y está recubierta de pelos algodonosos. Son de contorno estrechamente lanceolado, y muy variables, desde superficialmente dentadas en los bordes, hasta profundamente lobuladas. Las caulinares abrazan al tallo por medio de dos orejillas redondeadas. Los capítulos, solitarios en el ápice de cada tallo, tienen el involucro subglobuloso, de 2 a 3 cm de longitud, con brácteas lanceoladas dispuestas en varias filas. Las flores son purpurinas, todas en forma de tubo rematado por cinco dientecillos. Los frutos son pequeños aquenios rematados por un vilano de pelos muy plumosos y largos, de entre 2 y 2,5 cm de longitud. Florece en pleno verano, de junio hasta agosto, y los frutos maduran al empezar el otoño.

Banaketa eurosiberiarra duen landarea da. Iberiar penintsulan, bakarrik Pirinioetan, euskal mendietan eta Kantabria mendizerraren inguruko mendietan ageri da. EAEn, Bizkaiko mendebaldeko muturrean bakarrik aurkitu da. Garai batean Gipuzkoan bizi izan zela dioten aipu batzuk daude. Halaber, Burgoseko herri batean ere bizi da, Arabako mugan bertan, hain zuzen. Kardu handi hau belar handien komunitateetan bizi da, zenbaitetan errekastoen ondoan, toki itzaltsu eta hezeetan, lurzoru fresko eta bigunetan.

Planta de distribución eurosiberiana, que en la península ibérica se limita a los Pirineos, montes vascos y estribaciones orientales de la cordillera Cantábrica. Dentro del territorio de la CAPV sólo se conoce actualmente del extremo occidental de Bizkaia. Existen testimonios antiguos de su presencia en Gipuzkoa, y también vive en una localidad burgalesa, justo en el límite con Álava. Este gran cardo forma parte de comunidades de grandes hierbas, a veces junto a arroyos, en lugares sombreados, con atmósfera saturada de humedad, sobre suelos frescos y mullidos.

Kardu sendo honen populazio ezagunak oso txikiak dira, eta ale gutxi dituzte. Ez dirudi abereen eragina jasaten dutenik, baina mendi-pistak egiteko eta handitzeko lanek arriskuan jartzen dituzte, bai eta zaleek landare hau biltzeak ere, landare ikusgarriek erakartzen baitituzte. Lehen aipatu bezala, ezagutzen ziren populazio batzuk desagertu egin dira dagoeneko. Horrenbestez, beharrezkoa da propaguluak hartzea, egungo populazioak indartzeko eta garai batean bizi izan zen eta oraindik ezaugarri egokiak dituzten lekuetan birsartzeko.

Las poblaciones conocidas de este robusto cardo son muy pequeñas y con pocos ejemplares. Aunque no parece que les afecte el ganado, sí peligran por la creación y ampliación de pistas forestales, y también puede influir negativamente la recolección por aficionados, atraídos por tan vistosa planta. Como se ha indicado más arriba, varias de las localidades que se conocían han desaparecido ya. Se hace necesario recolectar propágulos con vistas a reforzar las escasas poblaciones actuales, y a intentar reintroducir la planta en lugares donde pudo vivir en el pasado y mantienen las condiciones adecuadas.

162

BAKANAK • RARAS


Cirsium heterophyllum

BAKANAK • RARAS

163


Cistus crispus L.

CISTACEAE

Estrepa kizkurra; jara rizada

Mulu edo zuhaixka txiki honek 30-50 cm-ko altuera du. Adar asko ditu, eta adarren inguruan ile bakunak eta izaritxurakoak nahastuta daude. Hostoek ez dute peziolorik, binaka oposatuak dira, luzangak eta ertza kizkurra daukate. Adarren muturrean lore-multzoak daude, 5 mm-tik beherako txortenen (pedizeloen) gainean. Loreen kalizak bost sepalo lantzeolatu berdexka eta bost petalo arrosa bizi ditu, oso azkar erortzen direnak. Lorezil ugari eta obario bakarra dauzka. Obarioa heltzen denean kapsula txikia da, sepaloak baino txikiagoa, eta puntan bakarrik ditu ileak. Bost lakainetan irekitzen da, eta hazi zimurtsu txiki-txikiak eta ugariak askatzen dira. Udaren hasieran loratzen da, ekaina eta uztailean. Fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Mata o pequeño arbusto de entre 30 y 50 cm de altura, muy ramoso, con las ramas cubiertas de pelos simples y estrellados entremezclados. Hojas sin pecíolo, opuestas dos a dos, de contorno oblongo y con los bordes netamente ondulados, crespos. Flores en fascículos en el ápice de las ramas, sobre rabillos (pedicelos) muy cortos, de menos de 5 mm, provistas cada una de un cáliz formado por cinco sépalos lanceolados y verdosos, y otros tantos pétalos de color rosa intenso, prontamente caedizos. Estambres muy numerosos y ovario único, que al madurar se transforma en una cápsula pequeña, más corta que los sépalos, y cubierta de pelos únicamente en el ápice, que se abre en cinco gajos, liberando las minúsculas y numerosísimas semillas rugosas. Florece al comienzo del verano, en junio y julio, y madura los frutos para el inicio del otoño.

Landarea eskualde mediterraneoko mendebaldean hedatzen da, Sizilia eta Tunezetik iberiar penintsularen hegomendebalderaino. Bertan ditu populazio handienak. Banaketa-area osoan espezie silizikola da. EAEn, Añanako (Araba) diapiroko ofita –eta buztin– muinoetan bizi da, eta oso sastrakadi berezia eratzen du Quercus pyrenaica espeziearen ameztien eta karraskadien soilguneetan.

Planta que se distribuye por la región mediterránea occidental, desde Sicilia y Túnez hasta el cuadrante suroccidental de la península ibérica, que es donde tiene sus mayores poblaciones. En el conjunto de su área se comporta como especie silicícola. En la CAPV vive en los cerros de ofitas y arcillas versicolores del diapiro de Añana (Álava), formando un matorral muy peculiar, en claros de carrascales y de robledales de Quercus pyrenaica.

Arabako populazioak landarearentzako klima optimotik kanpo eta geografikoki oso bakartuta daude. Beraz, garai epelagoetako aztarnatzat har ditzakegu. Landarea bizi den muinoetan ofita erauztea ekidin behar da, eta Añanako diapiroaren inguruko herri-lan handiak saihestea ere komeni da. Populazioak bakartuta daudenez, interesgarria da haziak hartzea, beharrezkoa izanez gero birsartzeko, edota hazibankuetara eramateko, ondare genetiko berezia gordetzeko.

Las poblaciones alavesas se encuentran fuera del óptimo climático para la planta y muy aisladas geográficamente. Por lo tanto podemos considerarlas como reliquias de períodos más cálidos que el actual. Hay que evitar las extracciones de ofitas en los cerros ocupados por la planta y las obras públicas de entidad en la zona del diapiro de Salinas de Añana. Dado el aislamiento de estas poblaciones tiene gran interés obtener semillas, tanto para su eventual reintroducción, si fuera necesario, como para proporcionar material a los bancos de semillas, de cara a conservar un patrimonio genético singular.

164

BAKANAK • RARAS


Cistus crispus

BAKANAK • RARAS

165


Cochlearia aragonensis Coste & Soulié

BRASSICACEAE (CRUCIFERAE)

Landare belarkar bizikorra da; zenbait zurtoin uhindu ditu, 10-30 cm-koak. Beheko adarrak zenbaitetan substratuaren gainean etzanda daude. Ipurdia oso mehea dauka, eta begiak dituzten ezkatatxoak ditu; horiei esker, harri-mugimenduen ondorioz landarea apurtzen bada, berriz ernetu daiteke. Beheko hostoek oinalde moztua dute, peziolo luzeak eta 1 cm-rainoko lamina obatu txikiak dituzte. Hosto kaulinarrak txikiagoak dira, eta falka-itxurako orriak dituzte. Adarren muturrean sortzen dira lore-lukuak. Loratzen hasten denean lukuak motzak dira, eta fruituak garatu ahala luzatu egiten dira. Lore bakoitzak lau sepalo motz eta berdexka dauzka, bai eta lau petalo zuri eta obobatu ere, sepaloak baino luzeagoak dira eta punta ia muxarratua daukate. Fruituak silikula elipsoidal txiki-txikiak dira, eta erdiko trenkadak bi kusku biribiletan banatzen ditu. Apirila eta uztaila bitartean loratzen da, eta fruituak udan heltzen dira. Ondoren, landarea ihartu eta aireko zatiak desagertu egiten dira.

Planta herbácea vivaz, que desarrolla varios tallos flexuosos, de entre 10 y 30 cm, con las ramas inferiores a veces acostadas sobre el sustrato. Cepa muy fina y provista de escamitas con yemas que permiten a la planta rebrotar si se rompe con los movimientos de piedras. Hojas inferiores truncadas en su base, con largos pecíolos y cortas láminas de hasta 1 cm de longitud, de contorno ovado. Hojas caulinares más pequeñas y con lámina de base cuneada. En el ápice de las ramas se desarrollan los racimos que llevan las flores, cortos al empezar la floración, y que se van alargando durante la fructificación. Cada flor tiene cuatro sépalos cortos y verdosos, superados por otros cuatro pétalos blancos, de forma obovada y ápice emarginado, casi escotado. Los frutos son diminutas silículas elipsoidales, con un ancho tabique que las separa en dos valvas de dorso redondeado. Florece desde abril hasta julio, y madura los frutos durante el verano, marchitando a continuación la planta, y desapareciendo las partes aéreas.

Kruzifero txiki hau eskualde mediterraneoko mendebaldeko mendietako Iberiar Arkua deritzon zonako endemismoa dugu. Moncayo menditik, Arabaratik pasatu, eta Huescaraino hedatzen da. Araban, hego-ekialdeko muturrean daude ezagutzen diren populazio urri bakarrak, Nafarroako populazio handiago eta oparoagoetatik oso gertu, hain zuzen. Haitz bertikalen azpiko kareharrizko legar-hobietan bizi dira, eguteran nahiz ospelean.

En el amplio conjunto de plantas de las montañas de la región mediterránea occidental, esta pequeña crucífera constituye un endemismo característico del denominado Arco Ibérico. Se distribuye desde el Moncayo, pasando por Álava, hasta Huesca. Las pocas localidades alavesas conocidas se sitúan en el extremo suroriental del territorio, y están muy próximas a las más numerosas y extensas de Navarra. Es planta típica de graveras calizas móviles, al pie de roquedos verticales, tanto en solana como en umbría.

Arabako populazioak oso oparoak dira, baina oso bakartuta eta espezie honen banaketa-arearen mugan daude. Gainera, populazio gutxi direnez, habitataren gaineko eraldaketen aurrean ahulak dira, batez ere legar-hobien balizko ustiapenaren aurrean. Horrenbestez, landarearen bizitokiak kaltetuko lituzketen ustiapen horiek zorrotz kontrolatu beharko lirateke. Horrez gain, eta habitat malkartsuan bizi denez, ez du giza jardueren eragin negatiborik jasaten. Animalia herbiboroek ere ez dute kaltetzen, ez etxekoek ez eta basatiek ere.

Las poblaciones alavesas son muy nutridas, pero están muy aisladas, y en el límite del área de distribución de la especie. Son además escasas, lo que las hace frágiles ante alteraciones en su hábitat, sobre todo ante la posible explotación de las graveras. Esta utilización habría de controlarse rigurosamente, en el caso de afectar a las localidades donde vive la planta en cuestión. Por lo demás, dado lo agreste de su hábitat, prácticamente no sufre acciones negativas por causas humanas. Tampoco le afectan los herbívoros, ni los domésticos ni los salvajes.

00ko Zerrenda Gorrian espezie Kalteberen artean sailkatu da.

Incluida en la Lista Roja/00 en la categoría de Vulnerables.

166

BAKANAK • RARAS


Cochlearia aragonensis

BAKANAK • RARAS

167


Coeloglossum viride (L.) Hartman

ORCHIDACEAE

Landare belarkara bizikorra da. Gure latitudeetan 520 cm-ko altuera du. Lurpeko bi sustrai-tuberkulu palmatu dauzka. Hostoak obatu-luzangak eta berdeak dira, bai eta loreak ere. Loreen kanpo-geruzak hiru sepalo elkar-ukitzaile dauzka, kasko txikiaren itxurakoak, eta hiru petalo. Goiko bi petaloak ez dira oso nabariak, eta behekoa (labeloa) zintaitxurakoa da eta hiru gingil ditu puntan; erdikoa hortz txikia baino ez da. Labeloaren oinak 3 mm-tik beherako ezproia dauka. Familia honen kide guztiek bezala, obario inferoa dauka; heltzean oso hazi txikiz beteriko kapsula bilakatzen da. Ia oharkabean loratzen da, loreak berdeak direlako, maiatza eta uztaila bitartean. Fruktifikazioa udaren amaieran izaten da.

Planta herbácea vivaz, que en nuestras latitudes suele medir entre 5 y 20 cm de altura. Bajo tierra desarrolla dos tubérculos radicales palmeados. Las hojas son entre ovadas y oblongas, verdosas, lo mismo que las flores. Éstas tienen una envuelta externa formada por tres sépalos conniventes en forma de pequeño casco, y otros tres pétalos, los dos superiores inconspicuos, y el inferior, o labelo, de forma acintada y con tres lóbulos en su extremo, el central de los cuales está reducido a un corto dientecillo. La base del labelo se prolonga en un corto espolón de menos de 3 mm de longitud. Ovario ínfero, como en todos los miembros de su familia, que al madurar se transforma en una cápsula repleta de infinidad de minúsculas semillas. La floración de esta planta pasa casi desapercibida, por el color verdoso de sus flores, y ocurre entre mayo y julio. La fructificación tiene lugar a finales del verano.

Banaketa zirkunboreala duen orkideo txikia da. Europan batez ere mendietan kantonatzen da. Iberiar penintsulan, Pirinioetan, Kantabriako mendietan eta sistema Iberikoan bizi da, estai menditar eta subalpetarretako larreetan. EAEn oso bakana da eta oso toki gutxitan ageri da; hain zuzen ere, Aizkorri eta Aralar mendizerretan (Gipuzkoa) eta Valderejon (Araba) bakarrik ezagutzen da, Juan Manuel Uriak bertan aurkituta. Nafarroako ipar erdian ugariagoa da, batez ere Pirinioetan. Mendiko larre fresko eta ospeletan bizi da.

Pequeña orquídea de distribución circumboreal, que en Europa se acantona sobre todo en las montañas. En la península ibérica se la encuentra en pastos de los niveles montano y subalpino, en Pirineos, montes Cantábricos y sistema Ibérico. En la CAPV resulta rarísima y muy localizada, y se conoce de unos pocos puntos, en las sierras de Aizkorri y Aralar (Gipuzkoa), y en Valderejo (Álava), donde la descubrió Juan Manuel Uria. Esta planta es más frecuente en otras montañas de la mitad septentrional navarra, sobre todo en Pirineos. Vive en pastos frescos de montaña, prefiriendo las orientaciones umbrosas.

Zaila izaten da landare hau ikustea, inguruko belarrekin mimetizatzen baita. Horregatik, gerta liteke gure lurraldean populazio gehiago egotea, baina oso espezie bakana izango da beti. Egun ezagutzen diren populazioak oso txikiak dira eta oso ale gutxi dauzkate; hortaz, habitataren edozein eraldaketen aurrean oso ahulak dira, bai eta azkenaldian gertatu diren klima-fluktuazio edo aldaketen aurrean ere. Izan ere, egiaztatu da landare honen populazio batzuek bizkortasuna eta banakoak galdu dituztela; beraz, populazioen jarraipen-azterketak egitea komeni da.

Es una planta difícil de observar, pues se mimetiza con las hierbas entre las que crece. Por ello pudiera ser que en el futuro se ampliara su conocimiento en nuestro territorio, donde en cualquier caso siempre será especie muy rara. Las poblaciones conocidas son pequeñísimas y con muy bajo número de individuos. Ello las convierte en muy frágiles ante cualquier alteración del medio, e incluso ante fluctuaciones o cambios climáticos como los acaecidos últimamente. De hecho se ha constatado la pérdida de vigor y el descenso en el número de individuos en alguna de sus poblaciones, lo que aconseja emprender estudios de seguimiento de las mismas.

168

BAKANAK • RARAS


Coeloglossum viride

BAKANAK • RARAS

169


Crepis pyrenaica (L.) W. Greuter

ASTERACEAE (COMPOSITAE)

[C. blattarioides (L.) Vill.]

Landare belarkara bizikorra da. 15-70 cm-ko zurtoin tenteak ditu, bakunak edo puntan pixka bat adarkatuak. Zurtoineko hosto ilaundunak, horztunak edo ia osoak eta lantzeolatuak edo luzangak dira, eta bi aurikulu zorrotzen bitartez besarkatzen dute zurtoina. Zurtoinen muturrean kapitulu bakarra sortzen da, eta braktea lantzeolatuz osaturiko inbolukrua dauka. Antzekoa da kanpoko eta barneko brakteen luzera. Lehenengoek ertzetan dauzkate ile gehienak, eta barnekoek, berriz, erdiko nerbioan. Loreak horiak dira, eta mihi mehearen itxura daukate. Fruituak akenio fusiformeak dira, eta puntan ile zuriz eratutako kardilauna dute. Udan loratzen da, uztaila eta abuztua bitartean, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, con tallos erguidos, simples o un poco ramosos en el ápice, que miden de 15 a 70 cm de altura. Las hojas se distribuyen a lo largo del tallo, y son pubescentes, de contorno dentado o casi entero, lanceoladas u oblongas, cuya base abraza al tallo por medio de dos aurículas agudas. En el ápice de los tallos se desarrolla un solo capítulo, de involucro formado por brácteas lanceoladas, de longitud similar las externas y las internas. Las primeras tienen la mayoría de los pelos en los bordes, mientras que las internas tienen los largos pelos en el nervio central. Las flores son amarillas y con forma de estrechas lengüetas. Los frutos son aquenios fusiformes, rematados por un vilano de pelos blancos. Florece en verano, entre julio y agosto, y madura los frutos al comienzo del otoño.

Europako mendebaldeko mendietan hedatzen den landarea da. Iberiar penintsulan, berriz, Kantabria–Pirinioetako mendi-katean bakarrik bizi da. EAEn, iparraldeko mendietan bakarrik ezagutzen da, eta Ordunte, Salbada (Bizkaia) eta Aralar (Gipuzkoa) mendizerretan gune txiki batzuk dituzte. Belardi freskoetan bizi da, haitzen oinean, eragin kantauriarra duten mendien hegal ospeletan.

Planta que se distribuye por las montañas del oeste de Europa, y que en la península ibérica se limita a la cadena pirenaico-cantábrica. En el País Vasco se conoce únicamente de las montañas septentrionales, con escasas localidades repartidas por las sierras de Ordunte y Salvada (Bizkaia), y Aralar (Gipuzkoa). Vive en herbazales frescos al pie de roquedos, en umbrías de montañas con influencia cantábrica.

Iristea zailak diren lekuetan bizi denez, landareak ez du ia giza jarduera kaltegarririk pairatzen. Abeltzaintza estentsiboak ere ez dirudi eragina duenik; beraz, populazioak bakartuak eta txikiak izatea eragile biogeografikoek eragien dute. Truke genetikoa txikia denez, arriskuan egon liteke espeziearen etorkizuna. Komenigarria litzateke propaguluak hartzea, laborantza esperimentala egitea landarea toki egokiagoetan birsartzeko.

Por lo dificultoso del acceso a los lugares en los que vive, la planta apenas sufre acciones negativas por parte humana. Tampoco parece afectarle la ganadería extensiva, por lo que el aislamiento y pequeñez de sus actuales poblaciones puede tener su explicación en causas de tipo biogeográfico. El futuro de dichas poblaciones pudiera estar comprometido, al no haber casi intercambios genéticos. Sería conveniente obtener propágulos de la especie, para intentar su cultivo experimental y proceder a la reintroducción de la planta en lugares adecuados.

170

BAKANAK • RARAS


Crepis pyrenaica

BAKANAK • RARAS

171


Daphne cneorum L.

THYMELAEACEAE

Mulu honek 40 cm-rainoko altuera du. Adar ahul asko ditu, eta tente egon beharrean ia horizontalki luzatzen dira; izan ere, behekoak lurraren gainean daude. Adarrak hostoz bete-beteak ditu; hostoak larrukarak, iraunkorrak eta glabroak dira, linealak edo espatula-itxurakoak, 2 cm-tik beherakoak eta nerbio bakarrekoak dira. Adartxoen muturrean infloreszentziak garatzen dira. Infloreszentzien lore-buruak hostoen antzekoak diren brakteez inguratuta daude eta oso txorten (pedizelo) txikiak dituzte. Loreak oso usaintsuak dira, gorriak edo arrosak. Lore-bildukin bakarra daukate, 6-10 mm-ko hodi estua (hipantoa) da, puntan lau gingil obatutan irekitzen dena. Fruitua heltzean lore-bildukina erortzen da. Fruitua baia oboide txikia da, horixka edo laranja. Martxoa eta ekaina bitartean loratzen da, eta fruituak uda betean heltzen dira.

Mata que no suele pasar de los 40 cm de altura, con numerosas ramas débiles, que en vez de erguirse se alargan casi horizontalmente, apoyándose las inferiores sobre el suelo. Ramitas densamente cubiertas de hojas coriáceas, persistentes, lampiñas, con un solo nervio y de forma linearespatulada, de menos de 2 cm de longitud. En el extremo de las ramitas se desarrollan las inflorescencias, a modo de cabezuelas con numerosas flores provistas de cortísimos rabillos (pedicelos), y rodeadas por brácteas similares a las hojas. Las flores son muy olorosas y de color rojo o rosado. Sólo tienen una envoltura floral, en forma de estrecho tubo (hipanto) de entre 6 y 10 mm de longitud, que se abre en el ápice en cuatro lóbulos ovados. La envoltura floral se desprende al madurar el fruto, que es una pequeña baya ovoide, amarillenta o anaranjada. Florece entre marzo y junio, y los frutos maduran en pleno verano.

Landare honen banaketa Europako mendietara mugatzen da. Iberiar penintsulan, kantabria-pirinioetako mendikatean bizi da. EAEn, mendebaldeko eta ekialdeko mugetan baino ez da ezagutzen, altuera nabarmenki txikietan (650 metrotik behera). Kareharrizko zein lur silizeoetan hazten da, baina beti lurzoru azidoetan. Txilardi-otadien mosaikoetan eta larreetan bizi da, kantauriar eragin zuzena duten klima freskoetan.

Planta con distribución limitada a las montañas europeas, y que en la península ibérica habita en la alineación pirenaico-cantábrica. En la CAPV sólo se conoce de los extremos occidental y oriental del territorio, a altitudes llamativamente bajas (menos de 650 m). Vive tanto sobre calizas como sobre sílice, pero siempre en suelos ácidos. Se integra en mosaicos de brezales-argomales y pastos, en zonas con clima fresco, por influencia cantábrica directa.

Ezagutzen diren populazio urriek nahiko ale ugari dituzte, baina beti oso eremu txikiak hartzen dituzte. Ohiko artzaintza estentsiboak ez dirudi landareari kalterik egiten dionik, mesede handia baizik, argitasuna eta zuhaitz –eta zuhaixka– geruzen arteko lehiakortasuna kontrolatu eta mantentzen baitu. Eremu hauetako egungo erabilerari eutsiz gero, ez dirudi landare hau arriskuan egongo denik epe labur edo ertainean. Badaezpada, ez da eraldatu behar landare honek beharrezko duen ingurua, egungo jarduerak mantendu eta hobetu behar dira, eta lurzorua edo bertan bizi diren landare-komunitateak kaltetu ditzaketen jarduera intentsiboak saihestu behar dira, hala nola, nekazaritza, herbizidak erabiltzea, bai eta gehiegi zapaltzea ere.

Las pocas poblaciones conocidas para esta matita son bastante nutridas en número de ejemplares, pero siempre ocupan superficies muy pequeñas. El pastoreo tradicional extensivo de las zonas donde vive parece que no afecta a la supervivencia sino que, por el contrario, mantiene las condiciones de luminosidad y control de la competencia de los estratos arbustivo y arbóreo. De mantenerse las actuales condiciones de utilización de estos lugares, no parece que esta planta deba correr peligro a medio y largo plazo. Por si acaso, deben evitarse alteraciones en los ambientes que ocupa, manteniendo y mejorando los usos actuales e impidiendo actuaciones intensivas que puedan dañar las comunidades vegetales existentes o el suelo sobre el que se asientan, tales como el laboreo o el uso de herbicidas, así como el pisoteo excesivo.

172

BAKANAK • RARAS


Daphne cneorum

BAKANAK • RARAS

173


Drosera intermedia Hayne

DROSERACEAE

Eguzki-ihintza; atrapamoscas

Landare belarkara bizikorra da. Lurraren arrasean ipurdi mehea dauka, eta bertatik sustraitxo ahulak ateratzen dira. Hosto pixka bat tenteez –ez daude lurrean etzanda– erroseta garatzen du. Hostoen orria obobatua da. Orria pixkanaka estutzen da eta peziolo glabroa eta luzea eratzen du. Loreak dituzten zurtoin txikiek ez dute hostorik, eta errosetaren azpian okertuta jaiotzen dira, baina gero gorantz egiten dute. Zurtoinen puntan loreak ateratzen dira luku motzetan; hasieran bastoien modura makurtuta daude, eta loreak ireki ahala tente jartzen dira. Loreek bost sepalo txiki berdexka edo pixka bat gorrixka eta bost petalo zuri dauzkate. Fruituak heltzen direnean kolorerik gabeak izaten dira petaloak. Fruituak udare-itxurako kapsulak dira, eta hazi txiki ugariz beterik daude. Uda betean loratzen da, uztaila eta abuztua bitartean, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira. Azaroan, landarea ihartu eta aireko zati guztiak desagertzen dira, hurrengo udaberrira arte. Hostoak guruinak dituzten ilez beterik daude, landarearen dietaren osagarri diren ornogabe txikiak harrapatu eta digeritzeko. Eguzki-ihintza txiki honek beste bi kide karniboro dauzka, baina ikusten errazak diren ezaugarri morfologiko desberdinak dituzte. Drosera longifolia kidearen aldean, antza du biek hostoak pixka bat tenteak dituztelako, baina longifoliak orri luzeagoak dauzka, lantzeolatuak, zurtoin loredunak ez daude oinaldean makurtuta, eta hosto-errosetaren erdi-erditik sortzen dira. D. rotundifolia kidearekin bereiztea errazagoa da, azken horrek hostoak lurrean etzanda baititu, eta orri biribilak eta peziolo iledunak dituelako. Lore-zurtoinak hosto-errosetaren erditik sortzen dira, eta oinaldea ez dute makurtua.

Planta herbácea vivaz, con fina cepa situada justo al ras del suelo, de la que nacen débiles raicillas y una roseta de hojas algo erectas, no aplicadas contra el terreno. Dichas hojas tienen lámina obovada, gradualmente estrechada en un largo pecíolo lampiño. Los tallitos que llevan las flores están desprovistos de hojas, y nacen lateralmente bajo la roseta de hojas, curvándose al poco hacia arriba. En el ápice de los tallos se desarrollan las flores en cortos racimos, que al principio están curvados a modo de bastón, y se enderezan al irse abriendo las flores. Éstas poseen cinco pequeños sépalos verdosos o algo rojizos, y otros tantos pétalos blancos, que permanecen descoloridos cuando maduran los frutos de tipo cápsula, con forma de minúsculas peras, repletos de numerosísimas y diminutas semillas. Florece en pleno verano, de julio hasta agosto, madurando los frutos al comenzar el otoño. En el mes de noviembre la planta se marchita, y desaparecen todas sus partes aéreas hasta la siguiente primavera. Las hojas están provistas de pelillos glandulosos que sirven a la planta para atrapar y luego digerir pequeños invertebrados con los que completa su dieta. Esta pequeña atrapamoscas tiene otras dos congéneres, también carnívoras como ella, de las que se diferencia por caracteres morfológicos fáciles de observar. Se parece a Drosera longifolia por la disposición algo erecta de las hojitas, pero las de esta última tienen las láminas más alargadas, de contorno lanceolado, y los tallos que llevan las flores no están curvados en la base, y nacen del centro de la roseta de hojas. Se diferencia más fácilmente aún de la D. rotundifolia, ya que en ésta las hojas están aplicadas contra el suelo, y tienen láminas redondeadas y pecíolos pelosos, naciendo los tallos floríferos del centro de la roseta, sin estar curvados en la base.

Banaketa zirkunboreala duen landarea da, baina Europa eta Ipar Amerikako eskualde epel eta hotzetan bakarrik ageri da. EAEn oso landare bakana da, batez ere Bizkaian, bertan isurialdeen banalerroko zohikaztegiren batean bakarrik aurkitu baita. Araban, berriz, Izki mendietako hezeguneetan dago, hondar-lurretan. Gipuzkoan ugariagoa da, baina eskualdearen ekialdean bakarrik. Iturburuetan, zohikaztegietan eta esfagnadietan bizi da, lur silizeoetan. Gure lurraldean ez da oraindik 750 metrotik gora aurkitu.

Presenta una distribución de tipo circumboreal, pero limitada en este caso a los territorios fríos y templados de Europa y Norteamérica. En el País Vasco resulta muy rara, especialmente en Bizkaia, donde sólo se ha encontrado en alguna turbera de la divisoria de aguas. En Álava se localiza en los humedales de los montes de Izki, sobre terrenos arenosos. Es algo más frecuente en Gipuzkoa, pero sólo en la mitad oriental de dicho territorio. Suele vivir en manantiales, turberas y esfagnales, sobre terrenos silíceos. En nuestro territorio no se ha encontrado aún por encima de los 750 m de altitud.

Zenbait hamarrekok eratzen dute populazio bakoitza, baina beti hedadura txikia izaten dute eta lurralde osoan oso urriak dira. Landare karniboro honen bizitoki diren hezeguneek ganaduaren zapalketa jasaten dute, eta zenbaitetan lurraren alde bat lehortu egiten dute. Ikuspegi historikoan, hezeguneak eraldatu egin dira, drenatzeko lubakiak egin baitira, eta zohikaztegietan zohikatza atera baita. Horiek izan dira ezaugarri ekologiko bereziak behar dituen landarea bakandu duten faktoreak. Egun, toki heze gutxi eta txikiak ditugunez, landarea babestu beharko litzateke, eta hezeguneak lehortzea eragiten duten jarduerak saihestu beharko lirateke.

Pueden llegar a contabilizarse varias decenas de individuos en casi todas sus poblaciones, pero dichas poblaciones son siempre de pequeña extensión y muy escasas en el conjunto del territorio. Los humedales donde habita esta planta carnívora suelen verse fuertemente afectados por el pisoteo del ganado, que en ocasiones provoca la parcial desecación del suelo. En perspectiva histórica, ha sido la alteración de los humedales, mediante zanjas para su drenaje, y en el caso de las turberas, el aprovechamiento de la turba, lo que ha llevado al enrarecimiento de plantas de exigencias ecológicas muy precisas, como la que nos ocupa. En la actualidad, habida cuenta de la rareza y pequeñez de las zonas húmedas de nuestro territorio, habría que tender hacia su protección global, evitando las actuaciones que llevan a su desecación.

174

BAKANAK • RARAS


Drosera intermedia

BAKANAK • RARAS

175


Dryopteris carthusiana (Vill.) H.P. Fuchs

DRYOPTERIDACEAE

Iratze bizikorra da. Errizoma lodia du, eta bertatik sortzen dira hostoak (frondeak), 30-90 cm-ko luzera dutenak. Peziolo luzeak ezkata arrosak eta obal-luzangak dauzka. Orria 2-3 pinatizatitua eta triangeluar lantzeolatua da. Azken mailako lakainak (pinulak) akuminatu luzeak dira, azpialdean soroak dituzte, eta horietan esporontziak, edo esporak sortzen dituzten organoak garatzen dira. Ekaina eta iraila bitartean heltzen dira esporak, kokapen geografikoaren arabera. Iratze honek antza handia dauka beste kide arruntagoekin; hala nola, Dryopteris dilatata kidearekin, baina ezkatak beti arrosak ditu, eta ez dute zerrenda zentralik (besteak, ordea, bai), eta frondeak triangeluar estuak ditu (fronde zabal triangeluarrak dauzka D. dilatatak).

Helecho vivaz, con grueso rizoma del que nacen las hojas (frondes), de 30-90 cm de longitud, con largo pecíolo provisto de escamas rosadas, ovales oblongas, con lámina dos a tres veces pinnatidividida, de contorno triangular lanceolado. Los segmentos de último orden (pínnulas) son largamente acuminados, y por su cara inferior llevan los soros en los que se desarrollan los esporangios, u órganos que producen las esporas. Éstas maduran entre junio y septiembre, según las localidades. Este helecho se parece mucho a otros más comunes, como su congénere Dryopteris dilatata, del que difiere por las escamas del pecíolo, siempre rosadas, sin banda oscura central (presente en el otro), y por el contorno estrechamente triangular de las frondes (anchamente triangular en D. dilatata).

Banaketa zirkunboreala duen iratzea da, eta iberiar penintsulako iparraldeko zerrenda atlantikoan dauka hegoaldeko muga. Ipar Euskal Herrian nahiko ohikoa da altitude baxuetan, baina EAEn, Arabako mendietako, Entzia mendilerroko, Izki mendietako eta Kantabriako mendikatearen iparraldeko hegaletako gune txiki batzuetan baino ez da ageri. Pagadi oso ospeletako gune oso freskoetan, eta hariztietan ageri da, baina lurzoru lohitsua duten haltzadietan daude populazio bizkor eta oparoenak.

Helecho de distribución circumboreal, que alcanza su límite meridional en la estrecha franja atlántica del norte de la península ibérica. En el País Vasco francés resulta relativamente frecuente a bajas altitudes, pero en la CAPV se limita a una sola localidad guipuzcoana y a unas pocas localidades en las montañas alavesas, en la sierra de Entzia, montes de Izki y faldas norteñas de la sierra de Cantabria. Aparece en algunos enclaves frescos de hayedos muy sombríos y robledales, pero donde parece encontrarse más a gusto y forma sus poblaciones más vigorosas y nutridas es en el interior de alisedas con suelo fangoso.

Klimari loturiko faktoreek eragin dezakete iratze hau EAEn hain bakana izatea, hemen baitu landareak banaketaarearen hegoaldeko mugetako bat. Horrez gain, giza presioak ere eragin kaltegarria izan du, iratzearen babesleku ziren hostozabalen baso ureztatuak murriztu baititu. Landare honek EAEn dituen populazioak txikiak eta ale gutxikoak izan ohi dira. Espeziearen habitatak babestu beharko lirateke eta, batez ere, haltzadietan, giza jarduerak txikiagotu beharko lirateke. Pagadi eta hariztietan bizi diren populazioei dagokienez, kontu handiz moztu eta atera beharko lirateke zuhaitzak, iratze honen unadak ez kaltetzeko.

Factores de tipo climático pueden contribuir a la rareza de este helecho en el País Vasco, pues aquí alcanza uno de sus límites meridionales de distribución. Por otra parte, la presión humana también ha influido negativamente, al reducir los bosques de frondosas encharcados que le servían de refugio. Sus poblaciones en la CAPV suelen ser pequeñas y con escaso número de individuos. Se hace necesaria la protección de sus hábitats, que habría de ser estricta en el caso de las alisedas, minimizando las intervenciones humanas. En el caso de las poblaciones que se ubican en hayedos y robledales habrían de extremarse los cuidados al efectuar las cortas y al extraer la madera o la leña, para no dañar los rodales de este helecho.

176

BAKANAK • RARAS


Dryopteris carthusiana

BAKANAK • RARAS

177


Dryopteris submontana (Fraser-Jenkins & Jermy) Fraser-Jenkins

DRYOPTERIDACEAE

[D. villarii auct.]

Iratze belarkara bizikorra da. Lurpeko errizomatik sortzen dira aireko hostoak (frondeak). Hostook 15-40 cm-ko luzera dute, ezkataz inguraturiko peziolo nahiko motzak eta orri triangeluar lantzeolatuak dauzkate; eta bitan edo hirutan pinatizatituak dira. Orriaren azpialdean eta albo-folioloak edo pinak sortzen diren ardatzean ile txikiak (lupaz ikus daitezke) daude, puntan guruinak dituztenak. Azken segmentuek (pinulak) soroak dituzte azpialdean, eta bertan esporontziak multzokatuta daude, landarearen ugalketa bermatzen duten esporak sortzen dituzten organoak. Ekaina eta iraila bitartean heltzen dira esporak. Antzeko itxura duten iratzeak badaude ere, espezie hau nahastezina da, guruin ugari eta tamaina txikia duelako. Halaber, bestelako iratze gehienak basoetan bizi dira, eta ez haitzetan.

Helecho vivaz de talla pequeña, que desde un rizoma subterrráneo da lugar a hojas (frondes) aéreas de entre 15 y 40 cm de longitud, provistas de un pecíolo relativamente corto, cubierto de escamas, y una lámina triangular lanceolada dividida de forma pinnada entre dos y tres veces. En la cara inferior de la lámina, y en el eje del que nacen los folíolos laterales o pinnas, se desarrollan pelillos (visibles con lupa), rematados por glándulas. La cara inferior de los segmentos últimos (pínnulas) lleva los soros en los que se agrupan los esporangios productores de las esporas que aseguran la multiplicación de la planta. Las esporas maduran entre junio y septiembre. Su glandulosidad y pequeño tamaño lo hacen inconfundible frente a otros helechos de aspecto parecido, que en general crecen en ambientes forestales, y no en medios rocosos.

Iratze hau Europako hegoaldeko mendietan hedatzen da, eta Afrikako iparralderaino iristen da. Iberiar penintsulan, Pirinioetatik mendilerro Betikoetaraino zabaltzen da, betiere leku bakartu eta erliktikoetan. EAEn oso populazio gutxi ezagutzen dira Araban eta Gipuzkoan, Altzania, Aizkorri eta Aralar mendilerroetan, hain zuzen ere. Kareharrizko haitzetako arrailetan bizi da, giro heze eta freskoa duten toki elurtsu eta lainotsuetan.

Este helecho se distribuye por las montañas del sur de Europa y llega hasta el norte de África. En la península ibérica se extiende desde Pirineos hasta las sierras béticas, pero siempre en localidades aisladas y relícticas. En el territorio de la CAPV se conocen muy pocas poblaciones en Álava y Gipuzkoa, en las sierras de Alzania, Aizkorri y Aralar. Vive en grietas de roquedos calizos, en zonas con abundantes nevadas y frecuentes nieblas, que dan lugar a una atmósfera húmeda y fresca.

Litekeena da iratze honen egungo banaketa, mendialdean ageri diren eta elkarrengandik oso bakartuta dauden populazioak, klima-faktoreen ondorio izatea. Izan ere, mundumailan eremu oso txikia dute. EAEn oso populazio gutxi ezagutzen dira, eta zorionez gizakiaren erasoetatik salbu daude, iristea zaila den toki malkartsuetan baitaude. Dena den, populazioen tamaina txikia izateak eta bakartuta egoteak arriskuan jar dezakete landarearen biziraupena, truke genetikoak oso mugatuak direlako. Horregatik, interesgarria litzateke iratzea hazten saiatzea, populazio naturalak indartzeko, beharrezko jarraipena egin ondoren, populazioek bizkortasuna edo banakoak galdu dituztela egiaztatuko balitz.

La distribución actual de este pequeño helecho, con poblaciones muy aisladas unas de otras, repartidas por zonas montañosas, puede obedecer a razones de tipo climático. Su área mundial es de hecho muy reducida. En el País Vasco se conocen poquísimas poblaciones, que por fortuna están prácticamente a salvo de agresiones humanas, por lo escarpado y poco accesible de los lugares donde habita. Pero la pequeñez y aislamiento de sus colonias son factores que inciden negativamente de cara al futuro de la planta, al estar muy limitados los intercambios genéticos. Sería por ello de interés intentar cultivar este helecho con vistas a reforzar sus poblaciones naturales, si tras el oportuno seguimiento se comprobase una disminución en la vitalidad o el número de individuos.

178

BAKANAK • RARAS


Dryopteris submontana

BAKANAK • RARAS

179


Ephedra nebrodensis Tineo ex Guss. subsp. nebrodensis

EPHEDRACEAE

[E. major auct.] Efedra

Zuhaixka dioikoa da, hau da, oin arrak eta emeak bereizita ditu, eta metro bat baino pixka bat altuagoa da. Adarrak tenteak, gehienetan oposatuak, berde ilunak, oso meheak (zabalera 1 mm-tik beherakoa) eta artikulatuak dira. Adabegi bakoitzean mintzezko bi hosto txiki ditu. Lore arrak 0,5 cm-ko kono ia biribil eta horietan biltzen dira. Lore emeak bakarka edo binaka biltzen dira, eta sasi-fruitu oboideak ematen dituzte, 3-7 x 3 mm-koak, gorrixkak edo horixkak. Udaberrian loratzen da, eta oin arrak ikusgarriagoak dira, lore horixkez osaturiko kono txikiak baitituzte. Haziak udaren hasieran heltzen dira.

Arbusto dioico (pies masculinos y femeninos separados) que apenas pasa de 1 m de altura. Ramas erectas, generalmente opuestas, de color verde oscuro, muy delgadas, de menos de 1 mm de grosor, articuladas, con dos hojitas membranosas en cada nudo. Flores masculinas agrupadas en conos amarillentos globulosos, de apenas 0,5 cm. Las flores femeninas, solitarias o en parejas, al madurar dan lugar a fructificaciones (falsos frutos) ovoides, de 3-7 x 3 mm, rojizas o amarillentas. Florece en la primavera, resultando más vistosos los pies masculinos, debido a los pequeños conos de flores amarillentas. Las semillas maduran para principios del verano.

Landare hau eremu mediterraneoan eta makaronesikoan eta Asiako mendebaldean hedatzen da. Iberiar penintsulako ekialdeko erdian bizi da, eta gehienez Picos de Europaraino iristen da. EAEn, Ebro ibaiak egindako Sobroneko mehargunean hazten da ezagutzen den populazio bakarra, Araba eta Burgos arteko mugan. Eguterako kareharrizko labar epeletako haitzuloetan bizi da, harkaitzetan bizi diren hegaztien gorotzek nitrogenatuta.

Este arbusto se distribuye por las regiones mediterránea y macaronésica y el oeste de Asia. En la península ibérica se encuentra por la mitad oriental, alcanzando de forma excepcional los Picos de Europa con algunas localidades intermedias aisladas. En la CAPV sólo se conoce del desfiladero de Sobrón, excavado por el río Ebro, en el límite de Álava y Burgos. Habita en covachones al pie de cantiles calizos caldeados, expuestos al sur y nitrogenados por los excrementos de aves rupícolas.

Araban bizi den populazioa sakabanatuta dauden banako zahar eta urriek eratzen dute. Burgosen dagoen populazio hurbila oparoagoa da. Populazioren tamaina txikia izatea eta bi sexuetako banakoak bereizita egotea arrisku-faktore gehigarriak dira. Klima epelagoa eta lehorragoa zen garaietako landarea denez, egun etengabe higatzen diren toki faboragarrietan kantonatzen da. Sobroneko mehargunea legez babesteak bertako espezieak kontserbatzea bermatuko luke.

La población alavesa está formada por individuos dispersos, longevos y escasos, siendo más nutrida la población burgalesa cercana. La pequeñez de la población y la separación de los individuos de ambos sexos es un factor añadido de riesgo. Se trata de una especie característica de períodos climáticos más cálidos y secos, que se acantona hoy en lugares favorables y permanentemente erosionados. La protección legal del desfiladero de Sobrón garantizaría la conservación de ésta y otras especies presentes en la zona.

180

BAKANAK • RARAS


Ephedra nebrodensis

BAKANAK • RARAS

181


Epipactis palustris (L.) Crantz

ORCHIDACEAE

Landare belarkara bizikorra da, 15-60 cm-ko altuera eta goialdea iletsua duena. Lurpean ipurdi herrestari estoloniferoa dauka. Hostoak nahiko handiak dira, lantzeolatuak, nerbio paralelo nabarmenak dituzte eta adabetarteak baino luzeagoak dira. Loreak zurtoinen puntan sortzen diren alde bakarreko lukuetan daude. Urrutitik zurixkak direla badirudi ere, hurbiletik ikusita erretikulu purpura ikusgarriak antzematen dira. Sepaloak oso deigarriak ez diren hiru zati berdexka dira, eta goiko bi petalo kamutsak eta erdikoa edo labeloa babesten dituzte. Labeloa zuria da, ildaska moreak ditu eta trilobatua da. Amaierako gingila suborbikularra da eta gainazal zimurra dauka. Obarioa gutxienez zabal baino bi aldiz luzeagoa da, ilaunduna eta haziz beteriko kapsulak ematen ditu. Uda betean loratzen da, uztaila eta abuztua bitartean, eta fruituak udazkenaren hasieran garatzen dira.

Planta herbácea vivaz, de entre 15 y 60 cm de altura, pelosa en la parte superior, con cepa subterránea reptante estolonífera. Hojas relativamente grandes, lanceoladas, con nervios paralelos bien marcados, más largas que los entrenudos. Flores en racimos unilaterales desarrollados en el ápice de los tallos, blanquecinas cuando se observan a media distancia, pero provistas de reticulaciones púrpuras vistosísimas al mirarlas de cerca. Los sépalos son tres piezas verdosas poco llamativas, que protegen los dos pétalos superiores, obtusos, y el gran pétalo central, o labelo, de color blanco estriado de púrpura, trilobulado, con el lóbulo terminal suborbicular y de superficie rugosa. Ovario al menos dos veces más largo que ancho, pubescente, y que al madurar se transforma en cápsulas rellenas de infinidad de minúsculas semillas. Flrece en pleno verano, de julio a agosto, y fructifica al comienzo del otoño.

Banaketa eurosiberiarra duen orkideoa da, iberiar penintsularen iparraldeko herenean ugariagoa da. EAEn, kostaldetik hurbil dauden gune batzuetan badaude aipu zaharrak, baina egun Arabako hego-erdian bakarrik ezagutzen da, 650-850 metrotan. Kareharrizko zingiretan eta ihitokietan bizi da, toki epel eta eguzkitsuetan.

Orquídea de distribución eurosiberiana, que en la península ibérica es más frecuente en el tercio septentrional. Para la CAPV existen citas antiguas de localidades cercanas a la costa, pero en la actualidad sólo se conoce de la mitad meridional de Álava, entre 650 y 850 m. Vive en trampales calizos y juncales, en lugares soleados y abrigados.

Hezeguneak lehortzeak orkideo hau bakantzea eragin du seguru asko, espezie honek ezin baitu hezeguneetatik kanpo bizi. Horrez gain, oso txikiak dira ezagutzen diren populazioak, hamarreko gutxietakoak gehienetan. Horregatik, ganaduaren zapalketaren aurrean oso ahulak dira, abereek, udan hezeguneetara joaten direnean, banakoak apurtzen baitituzte. Hezegune horietako batzuk legez babestu beharko lirateke, aberastasun biologiko handia izateaz gain, ganaduaren edo gizakiaren jardueren aurrean oso ahulak direlako.

La desecación de zonas húmedas ha contribuido seguramente al enrarecimiento de esta orquídea que, por sus requerimientos ecológicos no puede vivir fuera de dichos hábitats. Además, sus poblaciones conocidas son muy pequeñas, en general con pocas decenas de individuos. Esto las hace muy frágiles ante el pisoteo del ganado, que suele romper ejemplares al frecuentar en verano los humedales en los que vive la planta. Varios de dichos humedales merecerían ser protegidos bajo alguna figura legal, debido a su riqueza biológica y gran fragilidad ante cualquier alteración humana o del ganado.

182

BAKANAK • RARAS


Epipactis palustris

BAKANAK • RARAS

183


Erinacea anthyllis Link subsp. anthyllis

FABACEAE (LEGUMINOSAE)

[E. pungens Boiss.] Erizón, asiento de monja

Itxura hemisferikoa duen mulua da, eta eratzen dituen kuxinak zehe bat eta bi arteko altuera dute. Adar ildaskatu eta gogorrak ditu, muturrean arantza zorrotza dutenak. Triku baten itxura dauka landareak. Hosto txiki eta erorkorrak ditu, eliptiko estuak dira, ile zetadunez inguratuta daude, eta adarkonkor txikietatik ateratzen dira. Loreak urdinxkak dira (inoiz ere zuriak) –latitude hauetako muluen artean nagusitzen ez den kolorea– eta binaka sortzen dira. Korolak familia honetan ohikoa den itxura papilionatua dauka. Bost pieza edo zati ditu: gila, beheko bi petaloak elkartzean osatua, aldeetako bi hegalak eta atzeko zatia edo estandartea. Kaliza puztuta dagoela dirudi, eta barnean fruituak gordetzen ditu. Fruituetan 4-6 hazi oboide garatu ohi dira. Maiatza eta ekaina bitartean loratzen da, eta leka txikiak udan heltzen dira.

Mata de forma hemisférica, cuyas almohadillas alcanzan de uno a dos palmos de altura, provista de ramas estriadas, rígidas, rematadas por una espina muy punzante. El aspecto general de la planta recuerda al de los erizos. Las hojitas, pequeñas y caedizas, de forma estrechamente elíptica, están cubiertas de pelillos sedosos, y nacen sobre leves abultamientos de las ramas. Las flores son azuladas (rara vez blancas), color inusual en las matas que se crían por estas latitudes, y nacen agrupadas en parejas. La corola tiene la típica forma “papilionácea” propia de la familia, con cinco piezas, la quilla, formada por la unión de los dos pétalos inferiores, las dos alas laterales y la pieza dorsal o estandarte. El cáliz está como hinchado, y oculta los pequeños frutos en los que suelen desarrollarse entre 4 y 6 semillas de forma ovoide. Florece en mayo y junio, y las pequeñas legumbres maduran en el verano.

Eskualde mediterraneoko mendebaldeko mendietako berezko landarea da; Frantziako hego-ekialdetik Afrikako iparralderaino hedatzen da. Iberiar penintsulan, ekialdeko erdiko kareharrizko mendietan eta mortuetan bizi da. Izan ere, tertziarioan gailur haizetsuetan nagusitzen ziren landare erliktikoak dira. EAEn leku bakarrean aurkitu da, Kodes mendilerroan, Araba eta Nafarroaren arteko mugan, 1.1501.175 m-ko altueran. Gune hori espeziearen ipar-mendebaldeko muga da. Bertatik hurbilen dauden populazioak (mendizerra bereko tontor nafarretan bizi direnak alde batera utzita) ekialdean Leire mendilerroan ditugu, eta hegoaldean Cameros mendilerroan (Errioxan). Gandor haizetsuetan eta kareharrizko eguteretan bizi da landare hau, eta bertan kuxin-itxurako sastrakadi arantzatsuak eratzen ditu, eguzkiak eta haizeak eragindako giro oso lehorrera moldatuak.

Planta propia de las montañas de la región Mediterránea occidental que se extiende desde el sureste de Francia hasta el norte de África. En la península ibérica se distribuye por las montañas y páramos calizos de la mitad oriental. Se trata de un tipo de plantas relícticas que caracterizaban la vegetación de las cumbres venteadas durante el terciario. En la CAPV se conoce sólo una localidad situada en la sierra de Codés, en el límite de Álava y Navarra, entre 1.150 y 1.175 m. Esta localidad marca el límite noroccidental en el areal de la especie. Las localidades más cercanas (aparte de las inmediatas en las cercanas crestas navarras de la misma sierra) se encuentran en la sierra de Leire, por el este, y en la de Cameros (La Rioja) por el sur. Esta mata vive en crestones venteados y solanas calizas, en los cuales forma matorrales pulviniformes y espinosos adaptados a un ambiente muy seco producido por la insolación y el viento.

Kodes mendilerroan bizi den populazio gehiena Nafarroako aldean dago, eta oso gutxi dira Arabako aldean daudenak. Horrenbestez, populazio hain txikia izanda, espezie hau galtzeko arriskuan dago. Klima epelagoa eta lehorragoa zen garaietako erlikiatzat hartzen diren landareetako bat dela esaten da. Izan ere, espezie honek milurtetan iraun du ingurune ireki naturaletan kantonatuta, klima eta ingurune horietan hobeto moldatzen diren beste landareen lehiari aurre eginez. Beraz, ez da mendi-pistarik, harrobirik edo bestelako herri-lan oldarkorrik egin behar landarea bizi den eremuan.

La mayor parte de la población de la sierra de Codés se halla en territorio navarro. Sólo unos pocos pies están en territorio alavés. Es por ello la pequeñez de la población la que hace peligrar la supervivencia de la especie. Pertenece al reducido grupo de plantas que se consideran ejemplos de elementos relícticos característicos de climas más secos y cálidos que el actual, acantonados en espacios abiertos naturales en los que han resistido durante milenios las adversas condiciones climáticas y la competencia con otras especies mejor adaptadas. Por lo dicho, ha de evitarse la realización de pistas, canteras u otras obras públicas agresivas en la zona donde vive la planta.

184

BAKANAK • RARAS


Erinacea anthyllis

BAKANAK • RARAS

185


Erodium daucoides Boiss.

GERANIACEAE

[E. paui Sennen] Moko-belarra; alfileres de pastor, geranios de roca

Landare belarkara honek oso sustrai lodia du, haitzetako arrailetan sarturik. Goialdean, ia zurezkoak diren adar edo beso asko ditu; horien puntetan errosetak ateratzen dira, eta denen artean urte osoan berde irauten duen kuxin trinkoa eratzen dute. Hosto pinatuek antzeko tamaina duten lakain finak dituzte, ile hauskarez inguratuta daudenak. Erroseta bakoitzetik zurtointxo biluzia (gara) ateratzen da, 5 cm eta zehe bat bitarteko altuera duena. Horren muturrean 1-4 lore jaiotzen dira, denak puntu beretik, txorten luzeen puntan. Bost sepalo dauzka, berdexkak eta iraunkorrak fruitua heldu arte. Petaloak ere bost dira, oso azkar erortzen direnak, arrosak eta eliptikoak. Goiko bi petaloak handiagoak dira eta orban iluna daukate. Bost lorezil emankor ditu loreak, anterak dituztenak, eta beste bost lorezil antzu. Fruitua lehorra da, eta heltzen denean bost zatitan banatzen da, goiko mokoak askatu eta goitik behera, kiribil-itxuran, irekitzen direnean. Maiatzetik udara bitartean loratzen da, eta fruituak udan heltzen dira. Oso landare ederra da loraldian, hosto berdez betetako kuxina ez ezik, lore galkorrak arrosa ikusgarriak baitira, goiko bi petaloetan aipatutako orban deigarriak baitituzte.

Planta herbácea de raíz muy gruesa, anclada en las grietas de las rocas, que se divide en su parte superior en numerosas ramas o brazos, casi leñosos, en el extremo de los cuales nacen las rosetas de hojas, constituyendo el conjunto una densa almohadilla, verde durante todo el año. Las hojas, de nerviación pinnada, están divididas varias veces en finos segmentos de tamaño similar, cubiertos de pelos cenicientos. De cada roseta de hojas nace un tallito desnudo (escapo) de entre 5 cm y un palmo de altura, rematado por las flores, que nacen de un mismo punto, en número de uno a cuatro, en el extremo de largos rabillos. Los sépalos son cinco, verdosos y persistentes hasta la maduración del fruto. Los pétalos, prontamente caedizos, son también cinco, de forma elíptica, de color rosa, siendo algo más grandes y provistos de una mancha oscura los dos superiores. Hay cinco estambres fértiles, con anteras, y otros cinco estériles, abortados. El fruto es seco, formado por cinco partes que se separan en la madurez al soltarse los largos picos de arriba hacia abajo, a modo de tirabuzón. Florece desde mayo hasta entrado el verano. Los frutos maduran en el verano. En época de floración resulta una planta muy hermosa, pues a la sobria y duradera belleza de sus almohadillas repletas de verdes hojas, se une la espectacularidad de sus efímeras flores rosadas, con las llamativas manchas de los dos pétalos superiores.

Mediterraneoko mendebaldeko banaketa menditarra duen landarea da. Iberiar penintsulako endemismoa da. Erodium paui izena eman zitzaion Umion mendian aurkitutakoari, Obarenes mendietan (Burgosen). Ikerlan biotaxonomikoen arabera, iberiar penintsulako populazio guztiak E. daucoides espeziearen barnean sar daitezke. EAEn, hegoerdiko mendietan bakarrik bizi da (Boveda eta Árcena mendilerroetan, Gasteizko mendietan eta Toloño-Kantabriako mendilerroan), 850-1.200 metroko altitudean. Ekialdean badirudi Chiquita mendilerroko Otxanda haitzeko haizpitartean (Nafarroan) duela banaketaren ekialdeko muga. Kareharrizko gandorretan eta gandor dolomitiko haizetsuetan hazten da, bai eta leku berdinetako harri gordinetan ere, beti giro lehor eta eguzkitsuan.

Planta de distribución Mediterráneo montana occidental. Endemismo de la península ibérica. Con el nombre de Erodium paui se describió del cercano monte Umión, en los Obarenes (Burgos). Estudios biotaxonómicos parecen indicar que todas las poblaciones ibéricas pueden agruparse en una sola entidad, bajo el nombre de E. daucoides. En la CAPV sólo habita en las montañas de la mitad meridional del territorio (sierras de Bóveda y Arcena, montes de Vitoria, y sierra de Toloño-Cantabria), entre 850 y 1.200 m de altitud. Hacia el este, en la vecina sierra Chiquita, en el desfiladero de peña Ochanda (Navarra), parece alcanzar su límite oriental de distribución. La planta arraiga en fisuras de crestones calizos y dolomíticos muy venteados, así como en losas descarnadas sobre los mismos materiales, siempre en ambiente general seco y soleado.

Populazioak gehienetan oso txikiak, bakartuak eta ale gutxikoak dira. Eremu ireki naturaletan bizi arren, biltzaile eta mendizaleek aldizka moztu egiten dute landarea. Zorionez, landareak, moztu ondoren berriz ernetzeko gaitasun handia dauka. Dena den, interesgarria litzateke landare hau landatzea, azpiegituraren batek, hala nola, antenak, errepikagailuak, sorgailu eolikoak etab. kaltetuko balu.

Las poblaciones son en general muy pequeñas, aisladas y con escaso número de individuos. Aunque vive en espacios abiertos naturales, la planta sufre mutilaciones esporádicas por recolectores aficionados y montañeros. Afortunadamente posee gran capacidad para rebrotar tras las podas. Sería de interés cultivarla con objeto de reforzar sus poblaciones naturales si se vieran afectadas por infraestructuras del tipo de antenas, repetidores o generadores eólicos.

186

BAKANAK • RARAS


Erodium daucoides

BAKANAK • RARAS

187


Erodium glandulosum (Cav.) Willd.

GERANIACEAE

[E. petraeum (Gouan) Willd. subsp. glandulosum (Cav.) Bonnier] Moko-belarra; alfileres de pastor, geranios de roca

Aurreko espeziearen kidea da, eta egitura orokorra oso antzekoa dute. Hark bezala, sustrai lodia dauka, adarkatua eta adarren puntan hosto berdez osatutako errosetak garatzen ditu. Erroseta guztiek haitzen artean nabarmentzen den kuxinaren itxura hartzen dute. Hostoak pinatuak dira, eta lakain meheak dituzte, baina ohikoez edo lakain nagusiez gain, bestelako lakainak ere baditu landare honek, tartekatuak esaten zaie, eta askoz txikiagoak dira. Hosto-errosetatik garak sortzen dira, 5-25 cm-ko altuerakoak, eta haien muturrean, puntu beretik 1-4 lore jaiotzen dira, txorten luzeen puntetan. Bost sepalo dauzka, berdexkak eta iraunkorrak fruitua heldu arte. Petaloak ere bost dira, arrosa ilunak, eliptikoak, eta oso azkar erortzen dira. Goiko biek orban iluna daukate eta handiagoak dira. Bost lorezil emankor ditu loreak, anterak dituztenak, eta beste bost lorezil antzu. Fruitua lehorra da, eta heltzean bost zatitan banatzen da, goiko mokoak askatu eta goitik behera, kiribil-itxuran, irekitzen direnean. Apirilaren bukaeratik udara bitartean loratzen da, eta fruituak udan heltzen dira. Loraldian, aurretik aipaturiko kidea bezain landare ederra da.

Congénere de la especie anterior, a la que se parece mucho en su estructura general. Como aquélla, arraiga gracias a una gruesa raíz, la cual se ramifica en numerosos brazos rematados por rosetas de hojas verdes, que dan al conjunto el aspecto de una almohadilla que destaca sobre las rocas. Las hojas tienen también nerviación pinnada, y están divididas varias veces en finos segmentos, pero además de los normales, o divisiones principales, existen otros, llamados intercalares, de mucho menor tamaño. De las rosetas de hojas nacen los escapos, que miden de 5 a 25 cm de altura, y están rematados por las flores, que nacen de un mismo punto, en número de uno a cuatro, en el extremo de largos rabillos. Los sépalos son cinco, verdosos y persistentes hasta la maduración del fruto. Los pétalos, prontamente caedizos, son también cinco, de forma elíptica, de color rosa oscuro, siendo algo más grandes y provistos de una mancha oscura los dos superiores. Hay cinco estambres fértiles, con anteras, y otros cinco estériles, abortados. El fruto es seco, formado por cinco partes que se separan en la madurez al soltarse los largos picos de arriba hacia abajo, a modo de tirabuzón. Florece desde finales de abril hasta entrado el verano. Los frutos maduran a lo largo del verano. Durante la floración resulta una planta tan bella como su congénere tratado anteriormente.

Mediterraneoko mendebaldeko banaketa menditarra duen landarea da. Nahiko landare bakana da EAEn, baino pixka bat ugariagoa da mendebalderantz (Burgos) nahiz ekialderantz (Nafarroa eta Prepirinioak). Eskualdeko hegoerdiko mendietan (Valderejo, Toloño, Oroko haitza, Entzia mendizerra) bizi da, 800 eta 1.200 metro bitarteko altitudean. Kareharrizko gandor eta dolomia haizetsuetan kantonatzen da, eragin atlantiko zuzena ez dutenetan.

Planta de distribución Mediterráneo montana occidental, que resulta rara en la CAPV, pero se hace algo más frecuente tanto hacia el oeste (Burgos), como hacia el este (Navarra y Prepirineo). Habita en las montañas de la mitad meridional del territorio (Valderejo, Toloño, peñas de Oro, sierra de Entzia), entre 800 y 1.200 m de altitud. Se acantona en crestones de calizas y dolomías muy venteados, rehuyendo la influencia atlántica directa.

Aurreko kasuan bezala, kezkagarriena da populazio txikiak eta urriak izatea, bai eta banako gutxi dituzten populazioak izatea ere. Landarea kaltetu daiteke bizi den gandorretan gizakiak egiten dituen lanen (antenak, errepikagailuak, sorgailu eolikoak eta pista berriak jartzea) eraginez. Horregatik, komenigarria da espezie hau landatzen saiatzea, edozein jardueren eragina jasanez gero, populazio naturalak indartu ahal izateko.

Al igual que en el caso anterior, lo más preocupante es la pequeñez y escaso número de poblaciones, que además cuentan con un reducido número de efectivos. Sus pequeñas poblaciones pudieran verse afectadas por obras en los crestones donde vive, tales como instalación de antenas, repetidores, generadores eólicos y nuevas pistas. Por ello es conveniente intentar su cultivo, para tener la posibilidad de reforzar las poblaciones naturales si se vieran afectadas negativamente por cualquier actuación.

188

BAKANAK • RARAS


Erodium glandulosum

BAKANAK • RARAS

189


Fraxinus ornus L.

OLEACEAE

Lizar loreduna; fresno florido

Lizar loreduna tamaina ertaineko zuhaitza da, inoiz baino ez baita 10 metrotik gorakoa. Ernaminak oposatuak, marroi grisaxkak eta nahiko handiak dira. Hostoak oposatuak dira, pezioloak (txorten txikiak) dituzten 5-9 foliolo dauzkate, eliptiko lantzeolatuak dira, horztunak, eta goialdea glabroa baina azpialdea ileduna dute. Gure latitudeetako bestelako lizarrek ez bezala, lizar honen loreek ondo garatutako lau petalo handi dituzte, linealak eta zurixkak edo pixka bat horixkak. Hostoak ernetu ahala irekitzen dira, eta panikula tenteetan bilduta daude. Kalizak lau gingil txiki ditu, petaloak baino askoz motzagoak. Gainerako lizarrek bezala, bi lorezil ditu, eta fruitua ohiko samarra luzanga lantzeolatua da. Apirila eta maiatzan loratzen da, eta fruituak udaren amaieran eta udazkenaren hasieran heltzen dira.

El fresno florido es un árbol de mediana talla, que rara vez supera los 10 m de altura, con yemas en disposición opuesta, de color marrón grisáceo, bastante grandes. Hojas opuestas, con 5-9 folíolos peciolulados (tienen cortos rabillos), de contorno elíptico lanceolado, con el borde dentado, lampiños por la cara superior, pero provistos de pelos por la inferior. A diferencia de los otros fresnos de nuestras latitudes posee flores con pétalos bien desarrollados, en número de cuatro, de forma linear y de color blanquecino o algo amarillento, que se abren a la vez que brotan las hojas, y se agrupan en panículas erectas. El cáliz está formado por cuatro pequeños lóbulos, mucho más cortos que los pétalos. Estambres en número de dos, como en los demás fresnos, y fruto en típica sámara oblongo lanceolada, estrechada en cuña en su base. Florece en abril y mayo, madurando los frutos a finales del verano y comienzos del otoño.

Banaketa submediterraneoa duen zuhaitza da. Europako erdialdean eta hegoaldean eta Asiako hego-mendebaldean hedatzen da. Iberiar penintsulan, Mediterraneoko eskualdean zabaltzen da. Sarritan ez da batere erraza izaten populazioa naturala edo basatia ote den bereiztea, toki askotan landare apaingarri gisa landatzen denez, batzuetan naturalizatu egiten baita. Arabako Badaia-Arrato mendizerran bizi den populazioa, behintzat, nahiko argi dago espontaneoa dela. Gune horretako populazioa kareharrizko lurrean hazten da, artadi freskoetan. Mendebalderago, Oña sakanean (Burgos), antzeko leku batean ere ageri da, bai eta Arabako mendebaldeko muturreko guneren batean ere, baina herri batetik oso hurbil dago, eta ez dago argi bere kasa hazi ote den.

Árbol de distribución submediterránea que se extiende por el centro y sur de Europa y suroeste de Asia. En la península ibérica se disemina por el área mediterránea. En ocasiones no es fácil saber si alguna de sus poblaciones es natural o asilvestrada, pues en muchos lugares se cultiva como ornamental, y ocasionalmente llega a naturalizarse. Al menos en una localidad alavesa, en la sierra de Badaia-Arrato parece claramente de origen espontáneo. En dicha localidad vive en el seno de encinares frescos, sobre calizas. Algo más hacia el oeste vuelve a aparecer en ambientes similares en el barranco de Oña (Burgos), y existe alguna otra localidad en el extremo occidental de Álava, tan cercana a un pueblo que caben dudas sobre su carácter espontáneo.

Zuhaitz honen populazio espontaneoen banaketa garai lehorragoetako erlikiatzat hartzen da. EAEn oso populazio gutxi ezagutzen dira, eta ezagutzen direnek ez dituzte banako asko. Ez da erraza bere kasakoa den ala ez jakitea, batez ere ornamentaziorako erabiltzen den zuhaitza delako. Lehen aipatu bezala, espontaneoa dela argien dagoen populazioa Arrato-Badaia mendizerran bizi dena da. Horrenbestez, propaguluak hartu eta laborantza esperimentala egitea komenigarria litzateke, toki egokietan birsartzeko. Ezagutzen diren zuhaitz urriak ez dira inondik ere moztu behar, eta baso-kudeaketarako arduradunek kontuan hartu behar dute hori.

La distribución de las poblaciones espontáneas de este árbol se interpreta como reliquia de períodos más secos que el actual. En el País Vasco son muy pocas las localidades conocidas, y cuentan con un reducido número de ejemplares. No siempre es fácil asegurar el carácter espontáneo de una población, y más para un árbol que se usa mucho como ornamental. Como hemos dicho arriba, la población que menos dudas parece ofrecer sobre su espontaneidad es la de la sierra de Arrato-Badaya. Por ello convendría intentar el cultivo experimental a partir de propágulos, con vistas a posibles reintroducciones en lugares adecuados. Se ha de evitar a toda costa la tala de los escasos ejemplares conocidos, que han de ser tenidos en cuenta por los responsables de la gestión forestal.

190

BAKANAK • RARAS


Fraxinus ornus

BAKANAK • RARAS

191


Galium boreale L.

RUBIACEAE

Landare belarkara bizikorra da, zehe bateko edo biko altuera duena, berdexka eta pixka bat urdinxka (glaukoa), glabroa edo hauts-itxura pixka bat duena. Zurtoin gogor eta tenteak ditu, oso adarkatuak, eta launaka biltzen dira hostoak bertizilo ugaritan. Hostoak lantzeolatu estuak dira, batzuetan ia linealak, eta azpialdean argi nabarmentzen dira hiru nerbio. Kalizak ez du ia orririk, baina bai gurpil-itxurako korola, ia hodirik gabea. Lau petalo zuri ditu, obatu-lantzeolatuak dira, eta horien artean lau lorezil dituzte. Fruitua lehorra da eta bitan bereizten da. Fruituaren gainazala glabroa da edo punta gako txikien itxuran makurtuta duten ileez estalita dago. Bi karpelo biribil elkartzean eratzen dute fruitua. Uda betean loratzen da, ekaina eta abuztua bitartean, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Planta herbácea vivaz de entre uno y dos palmos de altura, de color verdoso algo azulado (glauco), lampiña o cortamente pulverulenta. Los tallos son rígidos y erguidos, muy ramificados, y sobre ellos se disponen sobre numerosos verticilos las hojas, en número de cuatro en cada nudo. Las hojas tienen forma estrechamente lanceolada, casi linear en ocasiones, y en ellas se advierten claramente por el envés tres nervios bien marcados. Cáliz con limbo casi nulo, pero corola bien notoria, en forma de rueda, casi sin tubo y con cuatro pétalos blancos, ovado-lanceolados, entre los que se sitúan otros tantos estambres. Fruto seco, dividido en dos mitades de superficie lampiña o cubierta de pelillos curvados en el ápice a modo de minúsculos garfios, derivado de la unión de dos carpelos globulosos. Florece en pleno verano, de junio a agosto, y madura los pequeños frutos al comienzo del otoño.

Banaketa zirkunboreala duen errubiazeoa da, hots, iparhemisferioko lurralde epel eta hotzetan bizi da. Iberiar penintsulan oso landare bakana da, eta iparraldean bakarrik hazten da. EAEn, orain arte Araban bakarrik aurkitu da, Sobroneko haizpitartean eta Lautadako zenbait gunetan, hain zuzen ere. Lurzoru hezea duten belardietan, putzuen ertzean eta putzutzen diren sakonuneetan bizi da, hareharri zein margetan.

Rubiácea de distribución circumboreal, esto es, que se reparte por los territorios fríos y templados del hemisferio norte. En la península ibérica resulta ser planta muy rara, limitada a la zona norte. En la CAPV sólo se ha encontrado hasta la fecha en Álava, en el desfiladero de Sobrón y algunos puntos de la Llanada. Forma pequeñas poblaciones en herbazales con suelo húmedo, al borde de charcas, en depresiones inundables y trampales, tanto sobre areniscas como sobre margas.

Azken hamarkadetan, nekazaritza mekanizatu egin dela eta, hezegune asko eraldatu eta batzuk lehortu egin dira soro bilakatzeko. Azkenaldian, gune natural txiki horien kontrako erasoak areagotu dira, olgetarako gune berriak eta ureztatzeko putzuak egin dituztelako. Aintzat hartu behar da gure latitudean landare honen populazioak txikiak eta bakartuak direla; horregatik, landarearen bizitoki diren hezegune urriak babestu beharko lirateke. Landarea landatzea ere komenigarria litzateke, toki egokietan birsartzen saiatzeko.

En las últimas décadas, a raíz de la mecanización de la agricultura, se han alterado e incluso desecado muchos humedales para su transformación en campos de cultivo. Más recientemente se han incrementado las agresiones a estos pequeños espacios naturales, mediante la creación de balsas de riego y habilitación de nuevos espacios recreativos. Ha de tenerse en cuenta que las poblaciones de esta planta en nuestras latitudes son siempre pequeñas y aisladas, por lo que deberían protegerse las escasas zonas húmedas en las que aún vive. Sería también de interés proceder al cultivo de la planta, para intentar reintroducciones en lugares propicios.

192

BAKANAK • RARAS


Galium boreale

BAKANAK • RARAS

193


Galium pyrenaicum Gouan

RUBIACEAE

Landare belarkara bizikor honek kuxin txikiak eta oso trinkoak eratzen ditu, adabetarte oso motzak dituztenak, eta hostoak ihartzean horitu egiten direnak. Hostoak nahiko txikiak dira, linealak eta puntan bizar luzea dute. Seiko bertizilotan elkartzen dira, gehienez ere 10 cm-ko zurtoin motzetan. Loreek lau petalo dituzte, zurixka-horixkak, oso txikiak, gehienez 0,5 mm-koak eta lantzeolatuak dira, eta punta kamutsa dute. Bakarka sortzen dira loreak goiko 2 edo 3 bertiziloen galtzarbeetan, bakoitza hostoak baino motzagoa den pedunkulu baten gainean. Fruitutxoak oso txikiak dira, glabroak eta ia leunak. Udan loratzen da, ekaina eta abuztua bitartean, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Planta herbácea vivaz que forma pequeñas almohadillas muy densas, con entrenudos cortísimos, que se vuelven amarillentas al marchitarse las hojas. Éstas son muy cortas, lineares y acabadas en larga arista, y se disponen en verticilos de a seis, a lo largo de cortos tallos de hasta 10 cm de altos como mucho, generalmente menos. Las flores tienen cuatro pétalos de color blanquecino amarillento, muy pequeños, a lo sumo de medio milímetro de longitud, de contorno oval lanceolado y ápice obtuso. Las flores nacen solitarias en las axilas de los dos o tres verticilos superiores, cada una sobre un pedúnculo más corto que las hojas. Los frutitos son muy pequeños y de superficie lampiña y casi lisa. La floración tiene lugar en el verano, de junio hasta agosto, y los frutos maduran para el comienzo del otoño.

Landare txiki hau Europako hego-mendebaldeko mendietan hedatzen da, eta iberiar penintsulako endemismoa da. Izan ere, Pirinio-Kantabriako mendi-katean eta mendi betikoetan baino ez da ageri. EAEn, Kantabriako mendilerroko (Araba) puntu gutxi batzuetan bakarrik aurkitu da. Izan ere, kareharrizko haitzen arrailetan eta gandor haizetsuetan dauden populazioak oso txikiak dira.

Esta pequeña planta se distribuye por las montañas del suroeste de Europa, siendo un endemismo de la península ibérica, en concreto de la cadena pirenaico-cantábrica y montes béticos. En el territorio de la CAPV sólo se ha encontrado en unos pocos puntos de la sierra de Cantabria (Álava), donde forma poblaciones muy pequeñas en grietas de roquedos calizos y crestones venteados.

EAEn bizi diren populazioak oso txikiak dira, oso banako gutxi dituzte eta populazio hurbilenetatik oso urrun daude. Zorionez, Galium txiki honek gutxi bisitatzen diren haitzetako arrail eta erlaitzak hartzen ditu babeslekutzat, eta ganaduak ia eraginik ez duen lekuak dira. Horrenbestez, badirudi faktore bioklimatikoak direla landare hau bakandu dutenak. Dena den, landarearen bizitoki diren Kantabriako mendilerroko tontorrei babes legala ematea komenigarria litzateke, bai eta landatzen saiatzea ere, landarea birsartu ahal izateko.

Las poblaciones del País Vasco son pequeñísimas, con muy pocos individuos, y muy aisladas de las más cercanas conocidas. Por fortuna este pequeño Galium se refugia en grietas y repisas de peñascos poco frecuentados y en los que apenas ejerce sus acción el ganado. Son por lo tanto causas de tipo bioclimático las que parecen haber llevado a su actual rareza en el territorio. Convendría no obstante dotar de protección legal a las cumbres de sierra de Cantabria donde se localiza la planta, así como intentar su cultivo para posibles reintroducciones.

194

BAKANAK • RARAS


Galium pyrenaicum

BAKANAK • RARAS

195


Genista eliassennenii Uribe-Echebarría & Urrutia

FABACEAE (LEGUMINOSAE)

[G. pulchella auct.]

Mulu etzan honek 15-20 cm-ko altuera du, eta sustraitzen diren adarrak ditu. Urteko adarrak finak eta malguak dira, ile motzez estalita daude baina heltzean gogortu egiten dira. Adarren puntan zorrotza ez den arantza fin eta ahula dute. Hostoak oso txikiak dira, luzangak, eta adar-konkor txikietatik sortzen dira. Loreak luku motzetan daude, pedizelo fina daukate, eta iletxoen artean erdi ezkutatuta dauden 2 brakteola txiki-txiki dituzte. Loreak, ohiko papilionatuak dira, horiak eta estandarte eta gila trinkoki zetadunak dituzte. Hamar lorezil dauzkate, eta denen harizpiak hodi batean lotuta daude. Fruitua 10-15 mm-ko leka luzanga da. Ile zutitu edo adpresoz estalita daude, eta barruan 2-4 hazi oso ilun dauzkate. Maiatza eta ekainean loratzen da, eta fruituak udan heltzen dira.

Mata postrada, que apenas se levanta 15(20) cm del suelo, con ramitas enraizantes. Las ramas del año son finas y flexibles, cubiertas de cortos pelillos, y se endurecen en la madurez, estando rematadas por una fina y débil espina no punzante. Hojas muy pequeñas, oblongas, que brotan sobre pequeños abultamientos de las ramitas. Flores en racimos cortos, cada una con un fino pedicelo provisto de dos diminutas bractéolas semiocultas entre los pelillos. Flores típicamente papilionáceas, amarillas, con el estandarte y la quilla densamente sedosos. Estambres en número de 10, todos soldados por sus filamentos en un tubo. Frutos en legumbres cortas, de 10-15 mm, de forma oblonga, cubiertas de pelos patentes o aplicados, con dos a cuatro semillas muy oscuras, casi negras. Florece en mayo y junio, y madura los frutos en el verano.

Mediterraneoko mendebaldeko banaketa menditarra duen landarea da. Iberiar endemismoa da, Kodes mendilerroan (Nafarroan) deskribatu zena. Alaitz mendilerrotik (Nafarroako aldean) Burgoseko iparraldeko mendietaraino hedatzen da, eta EAEn daude ezagutzen diren populazio gehienak. Izena jarri ziotenean, Botanikako bi aditu nagusi omendu nahi izan zituzten, Elías eta Sennen anaiak. Zirkunmediterraneoko landaredi-mota bateko espeziea da, egun balio biogeografiko handia duten espezie endemiko eta bakartuek eratua. Gertuen dauden kideak Frantziako hegoekialdean (G. pulchella, adarrak argalagoak eta bihurriagoak dituen mulu meheagoa da) eta iberiar mortuetan daude (G. rigidissima, adar lodien puntan arantza oso zorrotzak dituen mulu sendoa da). EAEn, Arabako hego-erdiko mendietan ageri da, 600-1.200 metroko altitudean. Gandor eta irtenune haizetsuetan bizi da, kareharritan edo kare-konglomeratuetan. Klima pixka bat kontinentala da, eta krioturbazioa ahalbidetzen du. Horri esker, espezie hau desagerraraziko zuten espezie lehiakideak ez dira leku horietan bizi. Gune natural irekiak dira, iberiar mortuen antzekoak, eta bertan eratzen ditu estaldura txikia duten sastrakadiak.

Planta de distribución mediterráneo-montana occidental. Se trata de un endemismo ibérico, descrito de la sierra de Codés (Navarra), que se extiende desde la sierra de Alaiz en Navarra hasta los montes del norte de Burgos, y tiene la mayor parte de sus localidades conocidas en la CAPV. Los descriptores, al ponerle nombre, intentaron honrar la memoria de dos grandes trabajadores de la Botánica, los hermanos Elías y Sennen. Corresponde a un tipo de vegetación circunmediterránea constituido en la actualidad por especies aisladas y endémicas de gran valor biogeográfico. Sus especies emparentadas más próximas las encontramos en el sureste de Francia (G. pulchella, matita aún más grácil, con ramas más delgadas y tortuosas) y en los páramos ibéricos (G. rigidissima, robusta mata de ramas gruesas rematadas por espinas muy punzantes). En la CAPV se localiza en las montañas de la mitad meridional de Álava, entre 600 y 1.200 m de altitud. Vive en crestones y cejas venteados, sobre calizas o conglomerados calcáreos, con clima algo continental que permite la crioturbación y le libra de competidores que la eliminarían seguramente. Son espacios abiertos naturales que semejan al ambiente actual del páramo ibérico. En dichos lugares forma unos matorrales de escasa cobertura.

Hamabi bat populazio daude EAEn, ale gutxi dituztenak. Iristeko zailak eta malkartsuak diren tokietan bizi denez, batez ere klima-faktoreak dira landarea arriskuan jartzen dutenak: hedadura optimoa garai lehor eta beroagoetan izan zuen landare-taldeko espeziea da, eta bazterreko baldintzetan bizi behar izan du milurteko askotan, etengabe higatzen diren gune natural ireki txikietan kantonatuta. Toki hauetan bizi denez, giza jarduerak ez dio inongo kalterik eragiten. Egun gandor haizetsuetan gero eta ugariagoak diren antena eta sorgailu eolikoak jartzeak arriskuan jar ditzake espezie hau eta honen antzekoak.

Alrededor de una docena de poblaciones en el territorio, cada una de las cuales está constituida por un reducido número de ejemplares. Debido a lo abrupto de los lugares donde habita, los riesgos que amenazan a la planta son esencialmente de tipo climático: pertenece al grupo de especies que tuvieron su óptimo de expansión en períodos más secos y cálidos que el actual y que durante milenios han pervivido en condiciones marginales, acantonadas en reducidos espacios abiertos naturales, con erosión permanente. Al vivir en estos enclaves tan marginales, la acción humana no ha supuesto una limitación para ellas. En la actualidad, la proliferación de antenas y generadores eólicos en las crestas venteadas podría amenazar a plantas como la que nos ocupa.

196

BAKANAK • RARAS


Genista eliassennenii

BAKANAK • RARAS

197


Genista micrantha Gómez Ortega

FABACEAE (LEGUMINOSAE)

Mulu txiki honen ipurdi loditik arantzik ez duten adar meheak sortzen dira. Adarrak lurrean etzanda daude, eta zehe bateko edo biko altuera hartzen dute. Hostoak txandakatuak, 4-12 mm luze eta gehienez 2 mm zabal dira, luzanga lantzeolatu estuak eta glabroak. Adarren puntan sortzen dira lore-lukuak. Luku bakoitzean 5-20 lore dituzte. Lore bakoitzak 2-3 mm-ko braktea dauka, eta horren galtzarbetik pedizelo motza ateratzen da. Pedizeloaren muturrean, kalizaren azpian, bi brakteola txiki ditu. Kaliza glabroa da, 2,5-5 mm luze, eta kanpai-itxura dauka. Goiko ezpainak sartune sakona dauka, eta bi gingilak triangeluarrak dira; eta behekoa hiru hortzetan banatzen da. Korola horia, 8 mm inguru luze da, eta lekadunen familiako ohiko bost piezek eratzen dute. Gila zetaduna nabarmentzen da, estandartea baino milimetro bat handiagoa da, gutxi gorabehera. Estandartea 5-7 mm-koa eta glabroa da. Gilaren gainean bi hegalak edo alboetako piezak ditu. Leka eliptikoa da, gorantz makurtuta dago, eta goialdean ile-lerroa dauka. 1-2 hazi txiki gordetzen ditu. Udaren lehen erdian loratzen da, ekaina eta uztailan, eta haziak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Matita con con una gruesa cepa de la que nacen delgadas ramas desprovistas de espinas, que se apoyan en el suelo y se yerguen hasta alcanzar uno o dos palmos de altura. Hojas con disposición alterna, de 4-12 mm de longitud y hasta 2 mm de anchura, estrechamente oblongo lanceoladas, lampiñas. Inflorescencias en racimos dispuestos en el ápice de las ramitas, con 5-20 flores. Cada flor lleva una bráctea de 2-3 mm, en cuya axila nace un corto pedicelo que en el ápice, justo debajo del cáliz, lleva dos pequeñas bractéolas. El cáliz es lampiño, mide 2,5-5 mm de longitud y es de forma acampanada, con un labio superior hendido profundamente en dos lóbulos triangulares y un labio inferior dividido en tres finos dientecillos. La corola es amarilla, de unos 8 mm de longitud, y se compone de las cinco piezas típicas de la familia de las leguminosas. Destaca la quilla, con pelillos sedosos, que sobrepasa en 1 mm aproximadamente al estandarte, el cual mide 5-7 mm y es lampiño. Apoyadas sobre la quilla van las dos alas, o piezas laterales. Legumbre elíptica, curvada hacia arriba, con una línea de pelos en el margen superior. En su interior se desarrollan una o dos pequeñas semillas. Florece en la primera mitad del verano, en junio y julio, y las semillas maduran a comienzos del otoño.

Iberiar endemismoa da. Iberiar penintsularen ipar-mendebaldean hedatzen da; ezagutzen den ipar-ekialdeko muga EAEn dauka. Zenbait aipamen zahar daude, baina egun, Gorbeiako (Araba) hegoaldean bakarrik aurkitu da. Gune hurbilenak Burgos probintzian daude. Banaketa-area osoan silizikola eta heliofiloa da, eta orokorrean lurzoru hareatsu hezeetan bizi da, larre, txilardi eta piornaletan. EAEn ezagutzen den populazio bakarra harearrien gaineko txilardietan bizi da, eta egutera dagoen mendi-hegalearen azalera txiki batean zabaltzen diren ale gutxi batzuek eratzen dute.

Endemismo ibérico que se distribuye por el cuadrante noroeste de la península ibérica, alcanzando su límite nororiental conocido en el País Vasco. Aunque hay varias citas antiguas, en la actualidad sólo se ha podido confirmar su presencia en la vertiente meridional del Gorbea (Álava). Las localidades más cercanas se encuentran en la vecina provincia de Burgos. En su área global se comporta como silicícola y heliófila, y aparece generalmente sobre suelos arenosos algo húmedos, en pastos, brezales y piornales. La población conocida en la CAPV se localiza en unos brezales sobre areniscas, y consta de unos pocos individuos que se extienden sobre una pequeña superficie en ladera orientada al sur.

Batez ere mulu txiki honen eskakizun ekologikoek eragin dute espezie hain bakana izatea. Mulu txiki hau bizi litekeen toki gehienetan lehiakide gogorrak bizi dira, hala nola, ote zuria (Ulex sp.), eta mulua garatzea galarazten dute. Oihaneztapena saihestu behar da mulu hau ezagutzen den toki eskasetan, zuhaitzen itzalak mulua hilko bailuke. Beharrezkoa dirudi mulu hau landatzea, espeziea birsartzeko, EAEn egun duen kantonamendua ikusita.

La rareza de esta pequeña mata en nuestro territorio está condicionada en buena medida por sus requerimientos ecológicos. En la mayor parte de las zonas donde parece que podría vivir se encuentra con fuertes competidores como son las argomas (Ulex sp.) que impiden su desarrollo. Los pocos lugares donde se conoce deben mantenerse libres de la forestación, pues la sombra de los árboles mataría a la planta. Su cultivo para disponer de materiales con vistas a posibles reintroducciones parece necesario, dado el actual acantonamiento de la especie en la CAPV.

198

BAKANAK • RARAS


Genista micrantha

BAKANAK • RARAS

199


Gentiana ciliata L. subsp. ciliata

GENTIANACEAE

[Gentianella ciliata (L.) Borkh. subsp. ciliata]

Landare belarkara bizikorra da. Ipurdi mehea dauka, eta horretatik sortzen da 10-20 cm-ko zurtoin uhindua, adar gutxi dituena. Zurtoinaren goialderaino iristen dira hostoak, adabegi bakoitzean oposatuak, peziolorik gabeak eta lantzeolatu estuak dira, eta nerbio bakarra dute. Loreak bakarka ateratzen dira. Kaliza kono alderantzikatuaren itxura daukan hodi berdexka da; puntan lau gingil lantzeolatu eta akuminatu ditu. Korola 3,5-5 cm luze da, urdin ikusgarria da eta kanpai-itxura du. Erdiraino zatituta dago lau gingil luzangatan, eta ertzetan zilio luzeak dituzte. Obarioa superoa da, eta heltzean hazi txikiz beteriko kapsula bilakatzen da. Oso berandu loratzen da, udaren amaieran eta udazkenaren lehen erdian, abuztua eta urria bitartean, eta fruituak udazkenean heltzen dira.

Planta herbácea vivaz con cepa fina de la que nace un tallo flexuoso, poco ramoso, de 10-20 cm de altura. Las hojas se distribuyen por todo el tallo, hasta su parte superior, nacen opuestas en cada nudo, carecen de pecíolo y tienen forma estrechamente lanceolada, con un solo nervio. Las flores son solitarias y constan de un cáliz verdoso formado por un tubo en forma de cono invertido rematado por cuatro lóbulos lanceolados y acuminados. La corola, de entre 3,5 y 5 cm de longitud, es de un vistoso color azul, tiene forma de campana y está dividida hasta la mitad en cuatro lóbulos oblongos, largamente ciliados en sus bordes. El ovario es súpero, y al madurar se convierte en una cápsula que contiene numerosas y pequeñas semillas. Florece muy tarde, a finales del verano y en la primera mitad del otoño, entre agosto y octubre, madurando los frutos entrado ya el otoño.

Banaketa eurosiberiarra duen landarea da. Iberiar penintsulan, iparraldean bakarrik ageri da, Pirinio-Kantabriako mendi-kateko mendietan bizi baita. EAEn oso espezie bakana da, Aizkorri eta Altzania mendizerretan bakarrik aurkitzen baita, Araba eta Gipuzkoan. Handik gertu ere badaude populazio batzuk, mendebalderantz Salbada mendizerraren Burgoseko aldean, eta ekialderantz Aralar mendizerraren Nafarroako aldean. Handik eta mendebaldeko Pirinioetaraino ez dira populazio gehiago aurkitu. Larre harritsuetan, dolina-hondoetan eta kareharrizko haitzetako erlaitz belartsuetan bizi da, giro fresko, lainotsu eta euritsuetan.

Planta con distribución Eurosiberiana, que en la península ibérica se limita a la zona más norteña, donde vive en las montañas de la cadena pirenaico-cantábrica. En la CAPV es extremadamente rara, y se localiza únicamente en las sierras de Aizkorri y Alzania, en los territorios de Álava y Gipuzkoa. Existen localidades en cercanías, hacia el oeste, en la parte burgalesa de sierra Salvada, y hacia el este, en la parte navarra de Aralar, desde donde se produce un vacío en la distribución de la planta hasta los Pirineos occidentales. Habita en pastos pedregosos, fondos de dolinas, repisas herbosas de roquedos calizos, en ambientes frescos y neblinosos, con elevadas precipitaciones.

Gutxi eraldatu diren toki basatietan bizi da landare hau, basogintza eta abeltzaintza tradizionalak orekan mantendu dituenak. Hala ere, zale eta mendizaleek lore ikusgarriak biltzen dituzte, eta populazioak urriak eta ale gutxikoak direla eta, biltzeak arriskuan jar dezake espezie hau. Onuragarria litzateke Aizkorri-Altzania mendilerroak legez babestea, landare hau ez ezik, bertan kantonatzen diren beste asko ere epe luzera kontserbatzeko.

Aunque la planta vive en lugares montaraces poco transformados, mantenidos en equilibrio por un uso forestal y ganadero secular, puede verse afectada negativamente por la recogida de sus vistosas flores por montañeros y aficionados. La pequeñez de sus poblaciones conocidas, que además cuentan con muy pocos ejemplares, es un factor adverso para la supervivencia de la planta. La protección legal de las sierras de Aizkorri-Alzania sería muy beneficiosa para la conservación a largo plazo de ésta y otras especies acantonadas en dichas sierras.

200

BAKANAK • RARAS


Gentiana ciliata

BAKANAK • RARAS

201


Gentiana lutea L. subsp. lutea

GENTIANACEAE

Gentziana; errosta; genciana

Landare belarkara bizikorra da, oso sendoa, metro batetik gorako altuera izan dezakeena. Oso sustrai luzeak eta lodiak ditu, mamitsuak, eta zurtoinak tenteak eta hutsak dira, 1 cm-ko lodiera dutenak, gutxi gorabehera. Hosto obalek 5-7 nerbio dituzte, orri-puntan bateratzen direnak. Beheko hostoak peziolodunak dira; gainerakoak eseriak eta besarkatzaileak dira, eta zurtoina inguratzen duen zorroa eratzen dute. Lore horiak, pedizelo luzeen puntan, galtzarbe eta muturreko bertiziloetan biltzen dira, eta zurtoinen goiko erdia hartzen dute. Mintzezko kaliza urratuta dago alde batetik. Korolak ia oinalderaino iristen diren sartuneak ditu, eta 5-9 gingil lantzeolatutan banatzen da, eta izar-itxuran irekitzen da. Fruitua botila txiki baten itxurako kapsula da, eta hazi hegaldun obalez beteta dago. Fruituak heltzean, landarea ihartu egiten da eta neguan aireko zatirik gabe geratzen da. Zurtoin lehorrak soilik geratzen dira tente. Udan loratzen da, ekaina eta uztailan, eta fruituak udazkenaren hasieran garatzen dira.

Planta herbácea vivaz, muy robusta, de hasta más de 1 m de estatura. Raíces largas y muy engrosadas, carnosas, y tallos erguidos, huecos, de aproximadamente 1 cm de grosor. Hojas ovales, con 5-7 nervios convergentes hacia el ápice de la lámina, las inferiores pecioladas, las demás sésiles y abrazadoras, formando una vaina que ciñe el tallo. Flores amarillas, sobre largos pedicelos, en verticilos axilares y terminales que ocupan la mitad superior de los tallos. El cáliz es membranoso y está rasgado por un costado. Corola dividida casi hasta su base en 5-9 lóbulos estrechamente lanceolados que se abren a modo de estrella. Fruto en cápsula con forma de pequeña botella, repleta de semillas ovales, comprimidas y aladas. Tras la maduración de los frutos, la planta se marchita y desaparecen sus partes aéreas durante el invierno. Sólo quedan visibles los secos y tiesos tallos. Florece en verano, en los meses de junio y julio, y fructifica a comienzos del otoño.

Landare sendo eta ikusgarri hau Europako mendietan hedatzen da (autore batzuen iritziz boreo-alpetarra da), eta iberiar penintsulan, Kantabriako mendietan eta Pirinioetan nahiko ohikoa da. Euskal sakonunean asko bakantzen da, eta EAEn, iparraldeko mendi batzuetan bakarrik ezagutzen da, 800 eta 1.300 metroko altitudean. Garai bateko aipamenek diotenaren arabera, badirudi landarea ugariagoa izan zela. Egun, zenbait larre, txilardi-iraleku eta erlaitz belartsutan bizi da, leku lainotsu eta freskoetan, lur silizeoetan edo oso garbituta dauden kareharrietan.

Esta robusta y vistosa planta se distribuye por las montañas de Europa (boreo-alpina para algunos autores), y en la península ibérica es relativamente frecuente en las montañas Cantábricas y el Pirineo. En la depresión vasca se enrarece mucho, y así, dentro del territorio de la CAPV sólo se conoce de unos pocos puntos de las montañas septentrionales, entre 800 y 1.300 m de altitud. Testimonios antiguos parecen indicar que fue una planta más frecuente en el pasado. Hoy se localiza en algunos pastos, brezales-helechales y repisas herbosas, en ambientes neblinosos y frescos, con abundantes precipitaciones, sobre terrenos silíceos, o sobre calizas muy lavadas.

Iraganean sendabelartzat jotzen zuten eta EAEko zenbait menditan gentziana asko eta asko bildu zen. Horren ondorioz, populazioak izugarri txikitu ziren; izan ere, leku askotan guztiz desagertu ziren, eta beste batzuetan galtzeko arrisku bizian geratu ziren. Egun, oso leku gutxitan dago, eta gehiegizko artzaintzaren eraginez, animaliek landarearen oinak jaten dituzte. Horren ondorioz, zenbait urtetan ez dute fruktifikazioa burutzen, ganaduak zurtoin loredunak jaten baititu. Horrez gain, oraindik ere herbarioetarako edo sendabelar bezala erabiltzeko biltzen da landare hau, eta badirudi horrek eragin kaltegarria duela. Beharrezkoa da laborantza esperimentala egitea, egungo populazioak indartu eta duela gutxi arte bizi izan zen tokietan birsartu ahal izateko.

La genciana fue recolectada en el pasado en grandes cantidades en algunos montes del País Vasco, con fines medicinales. Ello hizo que disminuyeran drásticamente sus poblaciones, las cuales desaparecieron totalmente de muchos sitios, y en otros quedaron al borde mismo de la extinción. Hoy sobrevive en muy pocos lugares, en los que el sobrepastoreo es causa de que sean comidos numerosos pies, y de que no se complete la fructificación en algunos años, al devorar el ganado los tallos floríferos. La recolección específica, tanto para herbarios, como con fines medicinales, parece seguir influyendo hoy de forma negativa. Se hace necesario su cultivo experimental, para poder reforzar las poblaciones actuales, y reintroducir la planta en zonas donde vivió hasta hace poco tiempo.

92ko Habitat Arteztarauaren eta 95eko Errege Dekretuaren V. Eranskinean dago, Komunitatearen Intereserako espezieen artean. Ustiatzeko kudeaketa-neurriak har daitezke.

Figura en el anexo V de la Directiva hábitat/92 y el Real Decreto/95, entre las especies de Interés Comunitario cuya explotación puede ser objeto de medidas de gestión.

202

BAKANAK • RARAS


Gentiana lutea

BAKANAK • RARAS

203


Geranium cinereum Cav. subsp. cinereum

GERANIACEAE

Moko-belarra; geranio de roca

Landare belarkara bizikorra da. Lurpeko ipurdi sendo bertikala dauka, eta horren puntatik hostoak sortzen dira. Kuxin txikien modukoak eratzen dituzte, berdeak eta hauskarak dira, ilez beterik baitaude. Zurtoinak oso motzak dira. Hostoek, pezioloa luzea eta orria suborbikularra dituzte, palmatipartituak dira, eta 2-3 gingil dituzten lakainetan banatzen dira. Loreak binaka sortzen dira pedunkulu luzeen gainean, eta pedunkuluen puntan loreen pedizeloak sortzen dira. Sepaloak lantzeolatuak, mukroidunak eta ilaundunak dira. Petaloak nahiko handiak dira, 1-2 cm-koak, moreak eta zain gorrixka deigarriak dituzte. Obobatuak dira, muturra muxarratua dute, eta azkazal ziliatu txikia daukate oinean. Hamar lorezil ditu, guztiak emankorrak, eta behealdean harizpiak ziliatuak dituzte. Karpelo ilaundunek puntan bizar luzeak dituzte; heltzean arku-itxura hartzen dute, eta fruitutxoak behetik gora bereizten dira. Udan loratzen da, ekaina eta abuztua bitartean, eta fruituak udazkenaren hasierarako heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, con una gruesa cepa subterránea vertical, de cuyo ápice nacen las hojas, disponiéndose a modo de pequeñas almohadillas de color verdoso ceniciento, debido a los numerosos pelos. Tallos cortísimos. Hojas con largos pecíolos y láminas de contorno suborbicular, palmatipartidas, con segmentos 2-3 veces lobulados. Las flores suelen nacer en número de dos, sobre largos pedúnculos de cuyo ápice salen los respectivos pedicelos. Sépalos lanceolados, de ápice mucronado, pubescentes. Pétalos bastante grandes, de 1-2 cm, de color lila con llamativas venas rojizas, de contorno obovado, escotados en el ápice, con la base provista de una corta uñita ciliada. Los estambres son 10, todos fértiles, y tienen sus filamentos ciliados en su mitad inferior. Carpelos pubescentes, rematados por largas aristas que tras la maduración se doblan en arco, separándose los frutitos de abajo hacia arriba. Florece a lo largo del verano, desde junio hasta agosto, y los frutos maduran para el inicio del otoño.

Europako hego-mendebaldeko mendietako endemismoa da, hain zuzen ere, Pirinioetako, euskal mendietako eta Kantabriako mendikateko ekialdeko inguruko mendietako landare endemikoa. Mendebalderantz Castro Valnera (Burgos eta Kantabria) mendigunean du muga, eta euskal guneek, landarea mendebaldeko Pirinioetan berriro agertu arte uzten duen hutsunearen zati bat betetzen dute. EAEn Aizkorri mendizerran (Gipuzkoa) kantonatzen da. Horrez gain, espeziea dagoela dion aipamenen bat dago, baina ez dauka hori egiaztatzeko herbario-pliegorik. Populazio oso txikiak eratzen ditu kareharrizko gandorretako arrail eta zartaduretan, bai eta larre oso harritsuetan ere; giro heze eta freskoetan, lainotsuetan eta euri edo elur modura prezipitazio ugari dituzten tokietan.

Planta endémica de las montañas del suroeste de Europa, y en concreto del Pirineo, montes vascos y estribaciones orientales de la cordillera Cantábrica. Alcanza su límite occidental de distribución en el macizo de Castro Valnera (Burgos y Cantabria), y las localidades vascas rellenan un amplio vacío en el área de la planta, que no reaparece hasta el Pirineo occidental. En el País Vasco se acantona en la sierra de Aizkorri (Gipuzkoa), y hay citas no respaldadas por pliegos de herbario en algún otro monte del territorio. Forma poblaciones muy pequeñas en fisuras y grietas de crestones calizos, y pastos muy pedregosos, en ambiente general húmedo y fresco, con nieblas y precipitaciones elevadas en forma de lluvia y nieve.

Geranio eder honek bizirauteko duen arrisku handiena da oso populazio gutxi ezagutzen direla, guztiak oso bakartuta daudela eta oso banako gutxi dituztela. Geranio honen bizitokiak hainbat mendetan abeltzaintza estentsiborako erabili izan dira, baina ez dirudi horrek landarea kaltetzen duenik. Mendizaleek eta zaleek, ordea, kalte egiten diote espezie honi lore ikusgarriak batzen dituztenean. Aizkorri mendizerraren tontorrak legez babestea komenigarria litzateke, bai eta landarearen propaguluak hartzea ere, landarea birlandatu ahal izateko egungo populazioak hondatzen direla ikusiz gero.

El mayor riesgo para la supervivencia de este hermoso geranio estriba en el escaso número de sus poblaciones conocidas, su aislamiento extremo y el reducido número de ejemplares con que cuentan. Los lugares donde vive están utilizados desde hace siglos por la tradicional ganadería extensiva, que no parece afectar de forma grave a la planta. Algunos daños se derivan de la recogida ocasional de sus vistosas flores por montañeros y aficionados. Sería muy deseable la protección legal de las cumbres de la sierra de Aizkorri, y resultaría de gran utilidad recoger propágulos de la planta de cara a posibles reintroducciones, en el caso de que se observara el deterioro de sus actuales poblaciones.

204

BAKANAK • RARAS


Geranium cinereum

BAKANAK • RARAS

205


Gypsophila repens L.

CARYOPHYLLACEAE

Landare belarkara bizikorra da, soropildua eta guztiz glabroa. Ipurdi sendoa dauka, eta horretatik ateratzen dira zurtoinak. Zurtoinok behealdea etzana dute, baina gainontzekoa gorantz hazten da. Hala ere, ia inoiz ez dira zehe bat baino luzeagoak. Hostoak lantzeolatu estuak, oposatuak eta 1-3 mm zabal dira. Lore zuri eta arrosa asko dituzten zimek osatzen dute infloreszentzia. Kaliza zurixka–berdexka da, kanpai-itxura dauka, eta bost sepaloak ia muturreraino itsatsita daude. Bost petaloak 5-8,5 mm-koak dira, falka-itxurakoak eta muturra moztua edo muxarratua dute. Lorezilak hamar dira, petaloak baino motzagoak. Fruitua kapsula ia biribila da, txorten (karpoforo) txikiaren gainean dago. Haziak oso txikiak, giltzurrun-itxurakoak dira, eta konkor txikiz edo garatxoz estalita daude. Ekaina eta abuztuaren amaiera artean loratzen da, eta haziak udazkenaren lehen erdian heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, cespitosa, lampiña en todas sus partes, con gruesa cepa de la que nacen los tallos, acostados en su parte inferior, después ascendentes, que casi nunca pasan de un palmo de altura. Hojas estrechamente lanceoladas, opuestas, de entre 1 y 3 mm de anchura. Inflorescencia formada por cimas con numerosas flores blancas o rosadas. Cáliz blanquecino-verdoso, en forma de campana, con los cinco sépalos soldados casi hasta el ápice. Cinco pétalos de 5-8,5 mm, en forma de cuña, con el ápice truncado o emarginado. Estambres en número de 10, más cortos que los pétalos. Fruto en cápsula subglobosa portada sobre un corto rabillo (carpóforo). Semillas muy pequeñas, de forma arriñonada y cubiertas de diminutas prominencias a modo de verruguitas. Florece de junio hasta finales de agosto, y madura las semillas en la primera mitad del otoño.

Europako erdialdeko eta hegoaldeko mendietan hedatzen da. Iberiar penintsulan, Pirinioetan eta Kantabriako mendikatean hazten da, bai eta EAEko gune bakarturen batean ere. Hain zuzen ere, Durangaldeko (Bizkaia) mendi batean aurkitu da. Kantabria eta Kodes (Araba) mendilerroetan badagoela aipatu izan da. Lehenengoan, egun ez da espezie honen populaziorik aurkitu, baina bigarrenean duela urte gutxi, populazio bat eratu zuen, seguru asko zoriz, mendi-pista baten eraikuntzak lagunduta. Lurra mugitzean haziak ekarri ziren, seguru asko handik gertu dagoen Nafarroako kokagune batetik, bertan bizi baita landare hau kare-konglomeratuen gandor biluzi batean. Durangaldeko populazioa kareharrizko haitzetako arrailetan bizi da, eta oso landare bakana eta puntuala da.

Esta cariofilácea se distribuye por las montañas del centro y sur de Europa. En la península ibérica se cría en Pirineos y montes Cantábricos, con alguna localidad aislada en el País Vasco. Dentro del territorio de la CAPV consta su presencia en un monte del Duranguesado (Bizkaia), y ha sido señalada de las sierras de Cantabria y Codés (Álava). En la primera no ha podido ser encontrada en tiempos recientes, mientras que en la segunda formó hace pocos años una población probablemente ocasional, favorecida por la construcción de una pista de montaña. La remoción del terreno permitió la implantación temporal de semillas que seguramente procedían de una localidad navarra muy cercana, donde la planta crece sobre los esqueléticos suelos de un crestón de conglomerados calcáreos. En el Duranguesado habita en fisuras de roquedos calizos, y es muy rara y localizada.

Espezieak gure lurraldean hegoaldeko mugetako bat izateak seguru asko klima-faktoreek eragin dute. Populazioak iristeko zailak diren mendietako toki harritsuetan baino ez daude eta, beraz, baliteke kolonia berriren bat aurkitzea etorkizuneko ikustaldietan. Oso interesgarria litzateke propaguluak jasotzea, isurialdeen banalerroko populazioan nahiz garai batean bizi izan zen Araba inguruko Nafarroako gune oparoetan. Horrela, landarea toki egokietan birsartu ahal izango litzateke.

El que la especie tenga uno de sus límites meridionales de distribución en nuestro territorio se debe seguramente a razones de tipo climático. Sus poblaciones están muy localizadas en ambientes rocosos y difícilmente accesibles de las montañas, por lo que podría descubrirse alguna colonia más en el curso de futuras prospecciones. Sería muy interesante recoger propágulos de la planta, tanto de su población de la divisoria de aguas como de las nutridas poblaciones navarras colindantes con los puntos alaveses en los que consta que vivió en el pasado. Ello permitiría su reintroducción en ambientes adecuados.

206

BAKANAK • RARAS


Gypsophila repens

BAKANAK • RARAS

207


Hymenophyllum tunbrigense (L.) Sm.

HYMENOPHYLLACEAE

Iratze txiki-txiki eta xehe hau landare bizikorra da eta lurpean errizoma oso mehe eta luzanga dauka. Errizomatik 5 (10) cm-ko hostotxo (frondeak) zeharrargitsuak ateratzen dira. Hostoek lakain fin eta luzangak eratzen dituzten sartune sakonak dituzte. Azken lakainak ez dira simetrikoak, orriaren alde batean baitaude. Bi kuskuz eratutako eta kopa txikiaren itxurako indusio batek babesten ditu esporak eratzen dituzten esporontziak. Esporak apirila eta iraila bitartean heltzen dira.

Este minúsculo y grácil helecho es una planta vivaz que tiene bajo tierra un rizoma delgadísimo y alargado, del que nacen las hojitas (frondes), tan delgadas que resultan translúcidas, y de apenas 5 (10) cm de longitud, profundamente divididas en finos y alargados segmentos, los últimos de los cuales no se disponen de forma simétrica, sino unilateral. Los esporangios en los que se producen las esporas están protegidos por un indusio a modo de diminuta copa, formado por dos valvas. La maduración de las esporas tiene lugar entre abril y septiembre.

Makaronesian eta Europako mendebaldean leku sakabanatuetan hedatzen den iratzea da. Iberiar penintsulan, Bizkaiko itsasoko ertzean bakarrik bizi da, eta EAEn oso landare bakana dugu, kostaldetik gertu dauden guneetan baitago, altitude txikietan. Haitz silizeoetako toki heze eta ospeletan bizi da, orokorrean sakan estuetan eta ur-jauziak eta izerditu egiten diren paretak dituzten errekasto mehartuetan.

Helecho que se distribuye por la Macaronesia y el oeste de Europa, en localidades dispersas. En la península ibérica sólo habita en la cornisa cantábrica. Es muy raro en la CAPV, y sólo se encuentra en localidades cercanas a la costa, a bajas altitudes. Vive en rocas silíceas en ambiente sombrío y de humedad atmosférica elevada, generalmente en barrancos estrechos y arroyos encajonados, con cascaditas y rezumos.

Iratze txiki honek behar dituen hezetasuna, eguzkiarekiko babesa eta substratu silizeoak oso leku zehatzetan baino ez daude. Inguru horietan mugatuta dagoenez eta, orokorrean, populazio oso txikiak eratzen dituenez, sakanetako zuhaiztiak eraldatzeak mikroklima aldatu eta landarea bizirik irautea eragotz dezake. Horregatik, komenigarria da ibaiertzeko landaredia errespetatzea, eta errekastoen bi aldeetan lurra iraultzea saihestuko duen babes-zerrenda bat sortzea.

Las exigencias que este pequeño helecho tiene de humedad ambiental y protección frente a la insolación, además del sustrato silíceo que requiere, sólo se dan en lugares muy concretos. Al estar confinado en estos ambientes, y formar poblaciones en general muy pequeñas, las modificaciones en el arbolado de los barrancos que lo albergan, pueden alterar el microclima hasta imposibilitar su supervivencia. Por ello es conveniente el respeto al arbolado de ribera, creando una franja de protección a ambos lados de los arroyos, en la que se evite toda remoción del suelo.

00ko Zerrenda Gorrian Kalteberen artean dago.

208

BAKANAK • RARAS

En la Lista Roja/00 se incluye en la categoría de Vulnerables.


Hymenophyllum tunbrigense

BAKANAK • RARAS

209


Iris latifolia (Miller) Voss

IRIDACEAE

[I. xiphioides Ehrh.] Ostargi-belarra; lirio

Landare belarkara bizikorra da. Lurpean zuntz arrexkaz estalitako erraboila oboidea du. Zurtoina sendoa da, zilindrikoa eta hutsa, 30-70 cm-koa. Hostoak lineal zabalak dira, goialdea ildaskatua dute, eta zurtoina bezain handiak edo handiagoak dira. Loreak urdin-more ikusgarriak dira, binaka jarrita eta oinean bi kusku belarkarez inguratuta daude. Periantoak 6 pieza ditu: kanpokoak 3 dira, elkarren artean berdinak, eta barrukoak beste 3, eta hauek ere elkarren artean berdinak dira. Kanpokoak kanporantz irekita egon ohi dira eta barnekoak baino luzeagoak dira. Azken hauek tenteak dira. Lorezilak 3 dira, antera luzangak dituzte eta oinaldean harizpiak itsatsita daude. Estiloa laburra da eta puntan estigmak ditu; estigmak oso handiak dira, petaloen antzekoak eta bifidoak. Estigmen goialdea ganbila da; azpialdea, berriz, ahurra da eta lorezilak estaltzen ditu. Fruitua kapsula oboidea da, eta horren barnean haziak garatzen dira. Uda betean loratzen da, ekaina eta abuztua bitartean, eta udazkenaren hasieran heltzen dira fruituak.

Planta herbácea vivaz, con bulbo subterráneo ovoide cubierto por fibras parduscas. Tallo robusto, cilíndrico y hueco, de 30-70 cm de altura. Hojas anchamente lineares, canaliculadas por su cara superior, que igualan o sobrepasan al tallo. Flores de un vistoso color azul violeta, dispuestas por parejas, y rodeadas en su base por dos valvas herbáceas. El perianto consta de seis piezas, tres exteriores, iguales entre sí, y otras tres interiores, también iguales entre ellas. Las exteriores suelen estar abiertas hacia fuera, y son más largas que las interiores, las cuales se disponen de forma erguida. Estambres en número de tres, con las anteras oblongas, soldadas al filamento por su base. Estilo corto rematado por los estigmas, muy grandes y con aspecto de pétalos, bífidos. La cara superior de los estigmas es convexa, mientras que la inferior es cóncava y recubre a los estambres. Fruto en cápsula ovoide, en cuyo interior se desarrollan las semillas. Florece en pleno verano, desde junio hasta agosto, y los frutos maduran al comienzo del otoño.

Ostargi-belar eder hau Pirinioak-Kantabriako mendikateko endemismoa dugu. Gure lurraldean ere gune bakan batzuetan ageri da. EAEko populazioak itxuraz oso desberdinak diren bi ingurutan ageri dira: batetik, kostaldean, itsas labarretako eta itsasaldeko muinoetako (Bizkaia eta Gipuzkoa) belardietan. Gainerako populazioak Arabako eta Gipuzkoako zenbait menditako (Entzia, Kantabriako mendilerroa eta Aralar) larre ospeletan daude. Aipatutako bi inguruneetan ez dago zuhaiztirik. Izan ere, biak gune natural irekiak dira eta, beraz, abeltzaintza tradizionalak landarea bizirik irauten lagundu du.

Este hermoso lirio es un endemismo de la cadena montañosa pirenaico-cantábrica, que cuenta con algunas localidades aisladas en nuestra zona. Las poblaciones del País Vasco se dan en dos tipos de ambientes aparentemente muy distintos. Por un lado en la franja costera, formando parte de los herbazales de acantilados marinos y colinas próximas al mar (Bizkaia y Gipuzkoa). El resto de poblaciones se ubican en pastos de la umbría de algunas montañas alavesas y guipuzcoanas (Aralar, Entzia y sierra de Cantabria). Los dos tipos de ambientes comentados se caracterizan por la inexistencia de arbolado. Se trata en ambos casos de espacios abiertos naturales, y por ello, la ganadería secular ha podido ayudar a la supervivencia de la planta.

Orokorrean, gure lurraldekoak baino altuagoak eta hotzagoak diren mendietan dauzka landare honek bizi-baldintza optimoak. Horregatik, EAEn hain bakana izatea klima-faktoreen ondorioa izan daiteke. Halaber, baliteke populazio batzuk txikitu izatea, zale eta ibiltariek espezieak dituen lore ikusgarriak biltzen dituztelako. Herritarrei jakinarazi behar zaie espezie ikusgarri honen eta beste batzuen arrisku-maila zein den, hori jakin gabe biltzen baitituzte. Populazio kaltetuenak indartu ahal izateko interesgarria da landarea landatzea.

Esta planta encuentra condiciones óptimas en ambientes de montañas generalmente más altas y frías que las de nuestro territorio. De ahí que su rareza en la CAPV pueda deberse a causas de tipo climático. También es posible que por su vistosidad se hayan mermado algunas de sus poblaciones debido a las recolecciones de aficionados y paseantes. Conviene divulgar entre la población el estado de amenaza de ésta y otras especies vistosas que suelen ser objeto de recolecciones inconscientes. Interesa cultivar la planta para poder reforzar algunas de las poblaciones más deterioradas.

210

BAKANAK • RARAS


Iris latifolia

BAKANAK • RARAS

211


Juncus acutus L.

JUNCACEAE

(Populazioa: Arreo-Caicedo Yusoko lakua eta Añana Gesaltza Población de Caicedo Yuso o Arreo y Salinas de Añana)

Landare bizikorra da, metro baterainoko altuera du, glabroa da eta zuntzezko ipurdi lodia dauka. Sorta handiak sortzen ditu, zurtoin eta hostoez osaturik. Hostoak puntazorrotzak dira eta sekzio zilindrikoa dute. Loreak panikula trinkoetan multzokatzen dira, eta haiek baino luzeagoa den braktea puntazorrotza dute. Lore bakoitzak sei zati marroixka dauzka, kanpokoak lantzeolatuak eta barnekoak obalak eta kamutsak dira. Sei lorezil ditu, eta fruitua kapsula subesferikoa da, periantoa baino luzeagoa eta kono-itxurako punta duena. Hazi ugari ditu, bi puntetan luzakinak dituztenak. Maiatza eta uztaila bitartean loratzen da eta fruktifikazioa udaren amaieran eta udazkenaren hasieran izaten da.

Planta vivaz, de hasta 1 m de estatura, glabra y con cepa gruesa y fibrosa. Forma grandes macollas, integradas por los tallos floríferos y las hojas, que tienen la punta pinchuda y son de sección cilíndrica. Flores agrupadas en panículas densas, sobrepasadas por una larga bráctea de ápice punzante. Cada flor tiene seis piezas marronáceas, las externas lanceoladas, las internas ovales y obtusas, seis estambres y fruto en cápsula subesférica, netamente más larga que el perianto y con la parte apical cónica. Semillas muy numerosas, con apéndices en sus dos extremos. Florece de mayo a julio y fructifica a finales del verano y comienzos del otoño.

Europako kostalde mediterraneo eta atlantikoan banaketa duen ihi sendoa da, bai eta eskualde mediterraneoko barnealdeko sakonune endorreikoetan ere. EAEn Kantabriar itsasoaren ertzean urria da, isurialde mediterraneon aldiz, populazio bakarra dago Añanako diapiroan (Araban). Kostaldeko populazioak paduren inguruko toki hezeetan bizi badira ere, barnealdekoak, iturburu gazien eta horien errekastoen inguruko lezkadi eta ihitoki halofiloetan bizi dira, gazitasuna jasaten duten beste landare batzuekin batera, hala nola, Atriplex prostrata, Puccinellia fasciculata eta Hordeum marinum espezieekin.

Este robusto junco tiene su área de distribución general repartida entre las costas atlánticas y mediterráneas de Europa, así como en las depresiones endorreicas del interior de la región mediterránea. En el País Vasco es escaso en la costa cantábrica, mientras que en la vertiente mediterránea existe una única población, en el diapiro de Salinas de Añana (Álava). Si en la costa habita principalmente en los suelos arenosos húmedos próximos a las marismas, en el interior lo encontramos formando parte de los juncales halófilos y carrizales que bordean los manantiales salinos y sus arroyos, en compañía de otras plantas tolerantes de la sal, como Atriplex prostrata, Puccinellia fasciculata y Hordeum marinum.

EAEko barnealdean ihi hau oso mugatuta dago gune gazi gutxi daudelako. Añanako diapiroko iturburu gaziak dira landare halofiloak bizi ahal izateko bizi-baldintzak ezartzen dituztenak. Horrez gain, katalogatutako populazioa hain txikia izatea arrisku-faktorea da, nahi gabe kaltetu baitaiteke edozein jardueratan, hala nola, nekazaritza-makinerien mugimenduetan, bai eta inguruko soroak ureztatzean ere. Gune berberean bizi diren espezieak kontserbatzen laguntzeko, komenigarria litzateke Arreo-Caicedo Yusoko lakua (Lagunillo izenaz ere ezagutzen dena) eta inguruko mendiei babes osoa ematea.

En las áreas costeras, la degradación y destrucción de las depresiones postdunares y estuarios ha diezmado las poblaciones de este junco, conservándose únicamente pequeños grupos de unos pocos ejemplares en los estuarios mejor conservados. La extrema localización de este junco en las tierras del interior del País Vasco se debe a la escasez de enclaves salinos. Los manantiales salobres del diapiro de Salinas de Añana permiten que se den las condiciones para la vida de ésta y otras especies halófilas. La pequeñez de la población alavesa constituye un factor de riesgo, pues puede ser dañada con acciones involuntarias, como los movimientos de maquinaria agrícola y las actividades de riego de los cultivos circundantes. Una medida que ayudaría a la conservación de varias especies vegetales concentradas en la misma zona sería la protección integral del Lagunillo de Caicedo Yuso y sus cerros aledaños.

212

BAKANAK • RARAS


Juncus acutus

BAKANAK • RARAS

213


Lavatera arborea L.

MALVACEAE

Zuhaitz-formako malba.

Landare oso sendoa da eta 2 (3) m-rainoko zurtoin tenteak ditu. Oinaldea gehienetan zurezkoa du, izar-itxurako ilez estalia. Hostoak iledunak dira eta bihotz-itxurako oinaldea dute. Loreak sortaka daude galtzarbeetan. Kalizaren azpian dagoen kalikuluak hiru zati ditu, 8-10 mm-koak dira, oinaldea bat eginda dute, kaliza baino luzeagoak dira eta fruktifikazioan gehienetan akreszenteak dira, obatu-luzangak edo ia biribilak, eta punta biribila dute. Petaloak kalikulua baino 2-3 aldiz luzeagoak dira, purpurak edo more argiak, eta zainak eta oinaldea ilunagoak dituzte. Malbazeo guztietan bezala, lorezilen harizpiak obarioak inguratzen dituen zutabe batera itsatsita daude. Fruitua 6-8 merikarpok osatzen dute, ilegabeak edo iledunak dira, atzealdea zimurtsua daukate, eta heltzen direnean horixkak dira. Maiatza eta abuztua bitartean loratzen da, eta fruituak udan eta udazkenaren hasieran heltzen dira.

Planta muy robusta, con tallos erguidos de hasta 2(3) m de altura, generalmente leñosa en la base, cubierta de pelos estrellados. Hojas muy pelosas, de base acorazonada. Flores agrupadas en fascículos en la axila de las hojas. Debajo del cáliz existe un calículo, con tres piezas soldadas por su base, de 8-10 mm, más largas que el cáliz y generalmente acrescentes en la fructificación, ovado-oblongas o suborbiculares, de ápice redondeado. Pétalos de dos a tres veces más largos que el calículo, purpúreos o de color violeta pálido, con las venas y la base de tono mucho más oscuro que el resto. Los estambres, como en todas las malváceas, están soldados por sus filamentos en una columna que rodea los ovarios. Fruto formado por 6-8 mericarpos, lampiños o pelosos, de dorso rugoso, amarillentos en la madurez. Florece desde mayo hasta agosto, y madura los frutos en el verano y a comienzos del otoño.

Malbazeo ikusgarri hau Europako kosta atlantikoetan eta Mediterraneoko itsasertzean bakarrik bizi da. EAEn Bizkaiko kostako puntu gutxi batzuetan baino ez da ezagutzen. Populazio handiena eta bizkorrena kostatik hurbil dagoen uharte batean dago, itsas hegazti ugari bizi diren toki batean. Hegaztien gorotzek lurra ongarritzen dute eta landarea garatzen laguntzen dute. Azken urteetan inguruko beste toki batzuetan ere aurkitzen ari dira populazioak, itsaslabarretan, bide ertzetan eta leku eraldatuetan.

Esta llamativa malvácea se distribuye exclusivamente por las costas atlánticas de Europa y por el litoral mediterráneo. En el País Vasco solamente se conoce de unos pocos puntos de la costa vizcaína. La población más grande y vigorosa se encuentra ubicada en una isla cercana al litoral, donde vive un gran número de aves marinas. Las deyecciones de dichas aves abonan el suelo y favorecen el desarrollo de la planta, la cual va siendo encontrada en los últimos años en otros lugares cercanos, tanto en acantilados costeros como al borde de caminos y en sitios alterados.

Azken urteetan espezie honen populazio gehiago aurkitu dira. Denak Bizkaiko kostaldeko tarte labur batean daude eta gehienetan kolonia txikiak dira. Baliteke kolonia hauek hegaztiek inguruko uharte eta kostaldearen artean egiten dituzten joan-etorriekin lotuta egotea. Landare nitrofiloa denez eta zein tokitan bizi den ikusita, ez dirudi galtzeko arriskuan dagoenik. Zona berberean balio handiko beste espezie batzuk bizi direnez, oso komenigarria litzateke eremu hori legez babestea, flora mantentzeko jarduera kaltegarriak debeka daitezen.

En los últimos años se han ido descubriendo varias poblaciones para esta robusta planta. Todas se localizan en un corto tramo de la franja costera vizcaína, y en la mayoría de los casos se trata de pequeñas colonias, relacionadas probablemente con los desplazamientos de aves entre las islas cercanas y la costa. Por el carácter nitrófilo de la planta y los lugares en que se asienta, su continuidad no parece correr riesgos previsibles. Como en la misma zona viven otras especies de alto valor, sería muy conveniente una protección legal para toda ella, que evitara actuaciones negativas para el mantenimiento de la flora.

214

BAKANAK • RARAS


Lavatera arborea

BAKANAK • RARAS

215


Littorella uniflora (L.) Ascherson

PLANTAGINACEAE

Belar txiki bizikorra da eta 3-15 cm-ko altuera du. Ipurdi laburra du eta hortik estoloi finak ateratzen dira. Hosto guztiak oinaldekoak dira, linealak, eta sekzio erdi-zilindrikoa dute. Landarea uretan bizi bada hostoak tente daude, eta uretatik kanpo biziz gero, lurrari itsatsita hazten da, erroseta txikietan. Plantainak (Plantago generoa) ez bezala, honetan loreak unisexualak dira, arrak pedunkulu luzeen gainean kokatuta daude, eta oinaldean 1-3 lore eme ditu, ia eserita. Lore arren kaliza punta kamutsa duten 4 sepalo lantzeolatuk osatzen dute. Korola 4 petalo zurixkek eratzen dute, eta inbutu-itxurako oinaldean bat egiten dute. Lorezilak oso irtenak dira harizpi luzeak dituztelako. Lore emeak ez dira oso ikusgarriak, 3-4 zati dauzkate bertizilo bakoitzean, eta petaloak hortz txiki batzuk baino ez dira. Fruitua kapsula luzanga da eta hazi bakarra du. Maiatza eta uztaila bitartean loratzen da eta lore arrak oso deigarriak dira. Udan heltzen dira fruituak.

Pequeña hierba vivaz, de 3 a 15 cm de altura, con cepa corta que emite finos estolones. Hojas todas basales, lineares y de sección semicilíndrica, erguidas cuando la planta vive sumergida, o pegadas al suelo cuando vive fuera del agua, a modo de pequeñas rosetas. A diferencia de los llantenes (género Plantago), las flores son unisexuales, las masculinas portadas sobre largos pedúnculos, en cuya base están de una a tres flores femeninas, subsésiles. En las flores masculinas el cáliz lo forman cuatro sépalos lanceolados y de ápice obtuso, y la corola otros cuatro pétalos blanquecinos, unidos por su base en forma de embudo. Los estambres son muy salientes, debido a sus largos filamentos. Las flores femeninas son poco vistosas, y tienen 3-4 piezas en cada verticilo, estando los pétalos reducidos a pequeños dientecillos. El fruto es una cápsula oblonga, con una sola semilla. Florece de mayo a julio, resultando muy llamativas las flores masculinas. Fructifica a lo largo del verano.

Belar txiki honen banaketa subatlantikoa da, hau da, Europako kosta atlantikoetako lurraldeetan ez ezik, kontinentearen barnealderago dauden puntu batzuetan ere badago. EAEko lurraldeetan, orain arte Araban bakarrik aurkitu da, Bizkaiko mugatik gertu, Burgoseko Ordunte urtegian, hain zuzen. Villarreal (Santa Engrazia ibaia) eta Ulibarri-Ganboa (Zadorra ibaia) urtegietan ugaria da, baina Izki mendietako bi istinga naturaletan oso bakana da, 700 eta 750 metro bitartean. Istinga horietan, hobe esanda, aldi baterako urperatzen diren sakonune hareatsu horietan, espezieak behar dituen ezaugarri ekologikoak aurkitzen ditu.

Esta pequeña hierba tiene una distribución global de tipo subatlántico, es decir, que excede los territorios cercanos a las costas atlánticas europeas, y está presente en algunos puntos más interiores del continente. En los territorios de la CAPV se ha encontrado hasta la fecha únicamente en Álava, aunque roza los límites de Bizkaia en el cercano embalse burgalés de Ordunte. La planta llega a ser masiva en ciertas zonas de los embalses de Villarreal (río Santa Engracia) y Ullibarri Gamboa (río Zadorra), pero está muy localizada en dos lagunitas naturales de los montes de Izki, entre 700 y 750 m de altitud. Es en dichas lagunitas, más bien depresiones temporalmente inundables sobre terreno arenoso, donde la especie encuentra las condiciones ecológicas que precisa.

Hezegune natural asko drenatu eta lehortzeek eragin dute espezie hau hezeguneetan hain bakana izatea. Inguru horietan ezagutzen diren populazioak oso txikiak dira eta ganaduaren eragina jasaten dute, batzuetan gorotzek landarea guztiz estaltzen baitute. Zorionez, plantaginazeo txiki hau urtegi artifizialetan bizitzera ohitu da eta, horrenbestez, ez dirudi epe ertainean gure lurraldean galtzeko arriskuan dagoenik. Hala ere, komenigarria litzateke urmael naturaletako populazioen jarraipena egitea, azken urteetan izugarri hondatu baitira.

La rareza de esta pequeña planta en humedales naturales se debe sin duda al drenaje y desecación de muchos de ellos. Las poblaciones conocidas en dichos ambientes son muy pequeñas, y sufren los efectos negativos de la presencia del ganado, que llega en algún caso a cubrir totalmente las plantas con sus excrementos. Por fortuna, esta minúscula plantaginácea ha logrado adaptarse a vivir en las orillas de los embalses artificiales, por lo que la supervivencia de la especie en nuestro territorio parece que no peligra a medio plazo. Convendría no obstante hacer un seguimiento de las poblaciones de lagunitas naturales, pues en los últimos años han experimentado un alarmante deterioro.

216

BAKANAK • RARAS


Littorella uniflora

BAKANAK • RARAS

217


Lomelosia graminifolia (L.) W. Greuter & Burdet

DIPSACACEAE

[Scabiosa graminifolia L., subsp. arizagae Uribe-Echebarría & Alejandre]

Izpilikuaren antzeko itxura duen mulu txikia da, zurtoin bakun asko dituena, 10-30 cm-koak. Hostoak aurkakoak dira eta beheko erdian bilduta daude. Hosto guztiak linealak eta osoak dira, berdexkak edo zilar–kolorekoak, ile-kopuruaren arabera (populazio berberean bizi daitezke berdexkak eta zilar-kolorekoak, eta autoreek barietate edo subespezie mailan bereizi dituzte). Loreak kapitulu biribiletan bilduta daude, eta inguruan braktea lantzeolatuz osaturiko inbolukrua dute. Korola more argia da, eta tamaina desberdineko 5 gingil dauzka. Kalizak 5 bizar ditu, badminton-pilotaren itxurako inbolukru batez inguratuta dago, eta barruan dituen kalizaren bost bizarrak erdikusten dira. Kalizaren azpian, obarioari itsatsita, inboluzeloa dago. Luzera-ildaskarik ez duen hodi-itxura dauka, baina puntan 8 hobitxo txiki dauzka. Lorezilak lau dira eta harizpi askeak dituzte. Uda betean loratzen da, ekaina eta abuztua bitartean, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Pequeña mata de aspecto similar al espliego, con numerosos tallos simples, de 10-30 cm de altura, provistos de hojas opuestas, agrupadas en la mitad inferior, todas lineares y enteras, verdosas o plateadas, debido a la mayor o menor presencia de pelos (las formas verdosas y las plateadas llegan a convivir en las mismas localidades, y se han diferenciado en los rangos de variedad o subespecie, según los autores). Flores agrupadas en capítulos globulosos, rodeados por un involucro de brácteas lanceoladas. Corola violeta pálida, con cinco lóbulos de desigual tamaño. Cáliz formado por cinco aristas o cerdas y rodeado por un involucro a modo de corona blanquecina con forma de pelota de Badmington, en cuyo interior apenas si se asoman las cinco aristas calicinales. Bajo el cáliz, y soldado al ovario se sitúa el involucelo, en forma de tubo sin surcos longitudinales, pero con ocho fositas en el ápice. Los estambres son cuatro, con los filamentos libres. Florece en pleno verano, de junio hasta agosto, madurando los frutos al inicio del otoño.

Mediterraneo aldeko mendietan hedatzen da mulu txiki hau, Greziatik Marokoraino. Iberiar penintsulan, ipar-ekialdean daude ezagutzen diren guneak; EAEn Arabako Bóveda, Kantabria eta Lokiz mendikateetara mugatzen da. Hala ere, inguruko Burgoseko Obarenes eta Nafarroako Kodes mendilerroetan kolonia oparoak daude. Landarea gandor haizetsu eta eguzkitsuetan bizi da, kareharri eta konglomeratuetan. Inoiz ere higatuta dauden lekuetan hazten da, arroka ama agerian dutenak, Aphyllanthes monspeliensisen sastrakadi irekietan.

La pequeña mata de que hablamos se distribuye por las montañas de la región mediterránea, desde Grecia hasta Marruecos y la península ibérica, donde sus localidades conocidas se reparten por el cuadrante noreste. Dentro de la CAPV sus poblaciones se limitan a las sierras alavesas de Bóveda, Cantabria y Santiago de Lokiz, aunque en los vecinos territorios de Burgos y Navarra existen nutridas colonias en las sierras de Obarenes y Codés. La planta vive en crestones venteados y soleados sobre calizas y conglomerados, aunque alguna vez logra crecer en sitios erosionados, con roca madre al desnudo, en el seno de matorrales abiertos de enebro con pasto de junquillo (Aphyllanthes monspeliensis).

Ez dirudi espeziea galtzeko arriskuan jartzen duen faktorerik dagoenik. Badirudi landare-populazio hauek hain bakanak eta txikiak izatea eta hain bakartuta egotea, espeziea erliktikoa izateak eragin duela, bere area guztian banaketa-eredu berbera baitu. Ezagutzen diren populazio gehienak gutxi bisitatzen diren lekuetan daude, giza eraldaketetatik kanpo. Ganaduak noizbehinka toki horietan bazkatzen badu ere, ez du mulu txiki hau ia kaltetzen. Hala ere, eta populazioen tamaina txikia ikusita, mulu hori batzea saihestu behar da, arrazoitutako kasuetan izan ezik.

No parece que existan riesgos inminentes que pongan en peligro la supervivencia de esta planta. La rareza, pequeñez y aislamiento de sus poblaciones parece debida al carácter relíctico de la especie, pues tiene el mismo modelo de distribución en toda su área global. La mayoría de sus poblaciones conocidas están en lugares poco frecuentados, y que se mantienen a salvo de alteraciones humanas. El ganado que en ocasiones pasta en dichos parajes no provoca apenas daños de consideración a esta pequeña mata. Pero dado el escaso número de individuos ha de evitarse la recolección sin causa justificada.

218

BAKANAK • RARAS


Lomelosia graminifolia

BAKANAK • RARAS

219


Luzula nutans (Vill.) Duval-Jouve

JUNCACEAE

[L. pediformis (Chaix) DC.]

Belar bizikorra da, 20-60 cm-ko altuera eta errizoma luze eta sendoa duena. Zurtoinetan hostoak txandakatuak, lineal-lantzeolatuak eta lauak dira, eta ertz iledunak dituzte. Infloreszentzia galburu konpaktua da, makurtuta dago, eta bera baino luzeagoa den braktea hostokara dauka. Loreek sei zati marroi dituzte, eta obalak, akuminatuak edo mukroidunak dira. Kapsula marroia da, oboide-akuminatua, eta lore-bildukina bezain luzea. Hiru hazi ditu kapsularen hondoan itsatsita. Bakoitzak puntan luzakin bat dauka. Maiatza eta abuztua bitartean loratzen da, eta fruituak udan eta udazkenaren hasieran heltzen dira.

Hierba vivaz, de 20 a 60 cm de altura, con rizoma largo y robusto. Tallos provistos de hojas alternas, linear-lanceoladas, planas y con los bordes pelosos. Inflorescencia en espiga compacta, inclinada, sobrepasada por una larga bráctea foliácea. Flores con seis piezas marronáceas, ovales, acuminadas o mucronadas. Cápsula marrón, ovoide-acuminada, más o menos igual de larga que el perianto. Semillas en número de tres, fijadas al fondo de la cápsula, y cada una con un apéndice apical. Florece de mayo a agosto, madurando los frutos en verano y comienzos del otoño.

Junkazeo hau Europako hegoaldeko mendietara mugatzen den landare-taldekoa da. Hain zuzen ere, Alpeetan, Pirinioetan eta Kantabriako mendikatean hasi eta mendilerro Betikoetaraino iristen da. EAEn Arcena mendilerroan (Araba) bakarrik aurkitu da. Populazio hori, Pirinioetako eta Kantabriako mendilerroko populazio askoz oparoagoen arteko lotura da. Aipatutako mendikateetan larre goi-menditar eta subalpetarretan bizi da, baina Arabako populazioa sakabanatuta hazten da, pagadi harritsuetan eta labarren oineko larreetan, kare-lurzoru ospeletan.

Esta juncácea pertenece al grupo de plantas cuya distribución se limita a las montañas del sur de Europa, desde los Alpes, Pirineos y montes Cantábricos hasta las cordilleras Béticas. En el País Vasco únicamente se ha encontrado en la sierra de Arcena (Álava). Dicha localidad sirve de conexión entre las mucho más nutridas del Pirineo y montes Cantábricos. Mientras que en las citadas cordilleras habita en pastos altimontanos y subalpinos, en la localidad alavesa crece de manera dispersa en la zona de contacto entre los pedregosos hayedos y los pastos de pie de cantil, sobre terreno calcáreo y en umbría.

Beste askok bezala, landare honek, egun, mendi handiago eta hotzagoetan ditu bizi-baldintza egokienak. Izan ere, badirudi klima-aldaketek populazioak kantonatu eta bakartu zituztela, eta EAEn horregatik dela bakana eta erliktikoa. Agian horregatik ere ez da zabaltzen Árcena mendilerroko habitat berdina duten beste toki batzuetara. Giza jarduerek ez diote kalterik eragiten. Oso gutxi bisitatzen diren lekuetan bizi da, eta ganaduak ere ez dio presio kaltegarririk eragiten. Interesgarria litzateke landatzen saiatzea, ezagutzen den populazioa indartu ahal izateko.

Al igual que otras plantas cuyo óptimo está hoy en montañas más altas y frías, su rareza en el País Vasco parece debida a cambios climáticos que la dejaron acantonada y aislada, a modo de reliquia. Tal vez por ello no se extiende por otros hábitats similares al que ocupa en la sierra de Arcena. No se observan efectos negativos sobre la planta derivados de acciones humanas. Se ubica en parajes muy poco frecuentados, en los que tampoco ejerce una presión nociva el ganado. Sería interesante ensayar su cultivo para intentar reforzar la población conocida.

220

BAKANAK • RARAS


Luzula nutans

BAKANAK • RARAS

221


Lycopodium clavatum L.

LYCOPODIACEAE

Likopodioa; pie de lobo; licopodio

Landare bizikorra da eta zenbait goroldioren itxura dauka. Zurtoinak herrestariak dira, eta lurzoruaren gainean etzanda hazten dira, metro bateraino gutxi gorabehera. Sustrai arrotzak garatzen ditu, finkatzen laguntzeko, bai eta zurtoin emankor igokariak ere, gehienez zehe baten neurrikoak. Hostotxoak linealak dira, eta puntan bizar zurixka luzea dute. Hostoak trinkoki elkartzen dira, eta zurtoinak eta adarrak guztiz estaltzen dituzte. Esporak esporontzietan garatzen dira, eta hauek galburu luze eta zilindrikoak dira, banaka, binaka edo hirunaka agertzen direnak, hostoen antzekoak diren eta brakteez estalita dauden pedunkulu luzeen muturrean. Esporontziak babesten dituzten brakteolak obatu zabalak dira, horztunak, eta puntan bizarra dute. Esporak ekaina eta urria bitartean heltzen dira, eta udazkeneko euriekin ernetzen dira.

Planta vivaz, cuyo aspecto se asemeja al de ciertos musgos. Los tallos son rastreros y crecen aplicados contra el suelo hasta una longitud de aproximadamente un metro, y emiten raíces adventicias que ayudan a su fijación, y tallos fértiles ascendentes, de hasta un palmo de altura. Hojitas lineares, acabadas en larga arista blanquecina, dispuestas en forma densa, y cubriendo por completo los tallos y ramas. Las esporas se desarrollan en el interior de los esporangios, que se ubican en espigas largas y cilíndricas, solitarias o en grupos de dos o tres, en la cima de largos pedúnculos cubiertos de forma rala por brácteas similares a las hojas. Las bractéolas que protegen los esporangios son anchamente ovadas, de bordes denticulados y ápice aristado. Las esporas maduran desde junio hasta octubre, y germinan con las lluvias del otoño.

Duela urte batzuk likopodio hau lore boreo-alpetar gisa katalogatuta zegoen, baina egun ia kosmopolitatzat jotzen dute autore batzuek. Gure latitudeetan mendiguneetan ugariagoa da, eta EAEn ezagutzen diren populazioak lotuta daude alde batetik Kantabriako mendietakoekin eta bestetik Pirinioetakoekin. Hain zuzen ere, Gorbeia mendigunea (Araba eta Bizkaia) eta Elgea eta Urkila (Araba eta Gipuzkoa) mendilerroetan dago; Gipuzkoako zenbait menditan populazio bakan batzuk ere badaude. Txilardietan, larreetan eta iturburuen ertzetan bizi da, lurzoru silizeoetan, klima freskoa duten eta euri ugari egiten duen lekuetan.

Este licopodio se incluía hace años en el elemento florístico boreo-alpino, pero hoy en día se le considera por algunos autores como subcosmopolita. En nuestras latitudes resulta más frecuente en zonas de montaña, y las localidades conocidas en el País Vasco hacen la conexión, por un lado con las poblaciones de montes Cantábricos, y por otro con las de Pirineos. Los núcleos montañosos que acogen a este licopodio son el macizo del Gorbea (Álava y Bizkaia) y las sierras de Elgea y Urkilla (Álava y Gipuzkoa), existiendo algunas localidades aisladas en otros montes guipuzcoanos. La planta habita en brezales, pastos y bordes de zonas manantías, sobre terrenos silíceos, en zonas de clima fresco, y con elevadas precipitaciones.

Landare hau egungoa baino klima hotzagoa zen garaietako aztarnatzat jotzen dute. Agian horregatik, ezagutzen diren populazioak dira hain urriak, txikiak eta ale gutxikoak. Likopodioen hazkundea oso motela denez, ganaduak aldizka adaxkak haustean landareak kaltetzen ditu. Ez dira bildu behar, eta propaguluak hartzea komenigarria litzateke, landatzen saiatu eta populazio ahulenak indartzeko.

La presencia de este licopodio en nuestro territorio se interpreta como testimonio de épocas pasadas de clima más frío que el actual. Tal vez por eso sus poblaciones conocidas son escasas, de pequeñas dimensiones y con muy pocos individuos. Como los licopodios tienen un crecimiento muy lento les perjudica la rotura ocasional de sus ramitas, provocada por el ganado. No deben recolectarse, y lo que sería conveniente es obtener propágulos para intentar su cultivo, con objeto de reforzar las poblaciones más debilitadas.

92ko Habitat Arteztarauaren eta 95eko Errege Dekretuaren V. Eranskinean dago, Komunitatearen Intereserako espezieen artean. Ustiatzeko kudeaketa-neurriak har daitezke.

La Directiva hábitat/92 y el Real Decreto/95 la catalogan en el anexo V, entre las especies de Interés Comunitario cuya recogida y explotación pueden ser objeto de medidas de gestión.

222

BAKANAK • RARAS


Lycopodium clavatum

BAKANAK • RARAS

223


Menyanthes trifoliata L.

MENYANTHACEAE

Meniantearen hirusta; uretako hirusta; trébol de agua

Belar bizikorra da, urpean ipurdi mamitsu eta luzanga garatzen du, lokatzetan sustraitzen dena. Hostoek peziolo zorrogile luzea daukate, bai eta punta kamutsa duten hiru foliolo obobatu ere. Loreak lukuetan biltzen dira, galtzarbeko pedunkulu biluzi baten gainean. Kalizak 5 gingil lantzeolatu ditu. Inbutu-itxurako korolak 5 petalo zuri edo arrosa triangeluar dauzka, eta bizarren antzera moztuta daude. Bost lorezil ditu, eta fruitua kapsula ia biribila da, muturretik bi kuskutan irekitzen dena. Apirila eta ekaina bitartean loratzen da, eta fruituak udan heltzen dira.

Hierba vivaz, con cepa carnosa y alargada, que se desarrolla bajo el agua, enraizada en el fango. Hojas con largo pecíolo envainador y tres folíolos de contorno oboval y ápice obtuso. Flores agrupadas en racimo sobre un pedúnculo axilar desnudo. Cáliz con 5 lóbulos lanceolados. Corola en embudo, con 5 pétalos triangulares recortados a modo de barbas, y de color blanco o rosado. Cinco estambres y fruto en cápsula subglobosa que se abre en dos valvas por el ápice. Florece de abril a junio y madura los frutos durante el verano.

Meniantearen hostoa ipar-hemisferioko lurralde hotz eta epeletan hedatzen da, hau da, elementu korologiko zirkunboreala da. Europako hegoaldean oso landare bakana da, eta iberiar penintsulan iparraldeko zerrendan dauzka populazio gehienak. EAEn bi zohikaztegitan eta mendialdeko hezegune batzuetan bakarrik aurkitu da, isurialdeen banalerrotik gertu, 600 eta 1.300 metro bitartean. Lur lohitsuetan sustraitzen da, eta zohikaztegietako kubetek behar bezain sakonak izan behar dute, oldarkorragoak diren beste landare batzuei aurre egin ahal izateko.

El trébol de agua se distribuye por los territorios fríos y templados del hemisferio norte, por lo que se le incluye en el elemento corológico circumboreal. Es planta muy rara en el sur de Europa, y en la península ibérica concentra la mayoría de sus poblaciones en la franja septentrional. En la CAPV se conoce únicamente de un par de turberas y de algunos humedales de montaña, situados en las cercanías de la divisoria de aguas, entre los 600 y 1.300 m de altitud. La planta crece arraigando en suelos fangosos, y necesita que las cubetas turbosas sean suficientemente profundas para poder vivir y no ser desplazada por otras hierbas más agresivas.

Kantabrian eta Nafarroan zohikaztegi handiak daude, eta horietan landarea arazorik gabe bizi da, baina EAEn egoera larriagoa da. Populazioak hain txikiak direnez, habitata eraldatzen duen edozein jarduerek espeziea desagerraraz dezake. Izan ere, litekeena da garai batean hezegune asko lehortu izateak eta egun dauden zohikaztegi urriak ustiatzeak eragitea landare hau gure lurraldean bakana izatea. Horregatik, landarea bizi den hezeguneak babestu behar dira, landarea arriskuan jar ditzaketen jarduerak, hala nola, larreak hobetzeko lanak, ur-hartzeak edo drenatzeak ere, saihesteko.

En los territorios vecinos de Cantabria y Navarra hay amplias zonas turbosas en las que esta planta aún vive a sus anchas, pero en la CAPV la situación es más delicada. Las poblaciones son tan pequeñas que cualquier acción transformadora del hábitat podría llevar a la desaparición de la especie. De hecho, la desecación de muchas zonas húmedas, realizada en el pasado, y la explotación de las pocas turberas existentes, pudo ser causa de la actual rareza de la planta en nuestro territorio. Han de protegerse legalmente los humedales donde vive, para evitar que operaciones como las ligadas a la mejora de pastizales, tomas de agua o incluso el drenaje, puedan poner en peligro a la planta.

224

BAKANAK • RARAS


Menyanthes trifoliata

BAKANAK • RARAS

225


Narcissus triandrus L. subsp. triandrus

LILIACEAE (incluye AMARYLLIDACEAE barne)

Landare bizikor honek lurpeko erraboila dauka, udazken eta neguan lurpean bizi ahal izateko. Udaberriaren hasieran ateratzen dira hostoak, banaka edo binaka. Hostook linealak dira eta azpialdean 2 gila irtenak dituzte. Aldi berean gara (hostorik gabeko zurtoina) hazten da, eta muturrean 1-3 lore hori argi ateratzen dira. Lore bakoitzak oinaldean alderantzizko kono estuaren itxurako hodia dauka, eta puntan kopa-itxurako koroa txikia dago, 7-15 mm-ko luzera duena; eta 6 tepaloak atzerantz biratuta egoten dira loratze-garaian. Lorezilak 6 dira eta harizpiak oinaldeko hodiari itsatsita dituzte. Obarioa inferoa da, eta maiatza eta ekaina bitartean heltzen denean fruitua ematen du, sekzio zirkularra duen kapsula, barruan hazi beltz asko dituena. EAEn bakarrik triandrus subespeziea aurkitu da, baina Errioxan bada pallidulus subespeziea. Haren hostoek ez dituzte bi gilak azpialdean, zenbait saihets irten baizik; loreak, banaka edo binaka ateratzen dira, eta koroa txikiagoa dute, 5-8 mm-koa.

Planta vivaz con bulbo subterráneo que le permite pasar el otoño e invierno bajo tierra. A comienzos de la primavera brotan las hojas, en número de una o dos, lineares y con dos prominentes quillas en el envés. Al mismo tiempo se desarrolla el escapo (tallo sin hojas), en cuyo ápice brotan de una a tres flores de color amarillo muy pálido. Cada una tiene un tubo basal en forma de estrecho cono invertido, rematado por una corta corona a modo de copa de 7-15 mm de longitud, y los 6 tépalos, que en plena floración están vueltos hacia atrás. Los 6 estambres están soldados por sus filamentos al tubo basal. El ovario es ínfero, y al madurar entre mayo y junio da lugar a un fruto en cápsula de sección redondeada, provisto de numerosas semillas negruzcas. En la CAPV se ha observado únicamente la subespecie triandrus, pero en el vecino territorio de La Rioja habita la subespecie pallidulus, que se diferencia de la anterior porque las hojas no tienen dos quillas en el envés, sino varias costillas poco salientes, y porque las flores suelen nacer solitarias o por parejas, y tienen la corona más corta, de 5-8 mm.

Iberiar penintsulako ipar-mendebaldeko endemismoa da, eta ipar-ekialdeko banaketa-muga inguruko herri nafar batean du. EAEn altitude txikiko zenbait tokitan bakarrik aurkitu da, Bizkaiko kostaldean eta Arabako hegoaldeko (Kodes mendilerroa) eta trantsizio-aldeko (Antoñana-Soila) mendien ekialdeko muturrean. Basoetako argiguneetan, sastraka garaietan, txilardietan eta harkaitzen erlaitzetan bizi da, hondar-lurretan, 180 eta 850 metro bitarteko altueran.

Endemismo del cuadrante noroccidental de la península ibérica, con límite de distribución nororiental en una localidad navarra cercana. En la CAPV sólo se conoce de algunos enclaves a baja altitud junto a la costa vizcaína, y en el extremo oriental de las montañas meridionales (sierra de Codés) y de transición (Antoñana-Soila) de Álava. Habita en claros forestales, matorrales altos, brezales y repisas de rocas, sobre terrenos arenosos, entre 180 y 850 m de altitud.

Populazioak ez dira oso oparoak eta elkarren artean oso bakartuta daude. Izan ere, alde bakoitzeko 10 km dituzten hiru UTM koadrikuletan baino ez dira aurkitu. Populazioak hain txikiak direnez, paira ditzaketen eraldaketen aurrean (inguruan mendi-pistak egitea edo handitzea) oso ahulak dira, bai eta apaintzeko loreak biltzearen aurrean ere. Horregatik, espeziea kontserbatzeko, debekatu egin behar da landare hau biltzea, eta bultzatu behar da erraboilak landatzen saiatzea, populazio horietako bat kaltetuz gero, birsartu ahal izateko.

Las poblaciones no son muy nutridas, y además están muy aisladas unas de otras, localizándose únicamente en tres puntos, de otras tantas cuadrículas UTM de 10 km de lado. La pequeñez de sus poblaciones las hace muy frágiles ante posibles alteraciones (creación o ampliación de pistas cercanas) y a la recolección de sus flores con fines ornamentales. Por ello, de cara a su conservación se ha de prohibir su recolección, y promover el cultivo experimental a partir de bulbos, con vistas a posibles reintroducciones si se deteriora alguna de sus poblaciones.

92ko Habitat Arteztarauaren eta 95eko Errege Dekretuaren V. Eranskinean dago, babes zorrotza behar duten Komunitatearen Intereserako espezieen artean.

Catalogada en el anexo IV de la Directiva hábitat/92 y el Real Decreto/95, entre las especies de Interés Comunitario que requieren una protección estricta.

226

BAKANAK • RARAS


Narcissus triandrus

BAKANAK • RARAS

227


Nepeta tuberosa L. subsp. reticulata (Desf.) Maire

LAMIACEAE

Belar bizikorra da eta errizoma lodi eta luzanga du. Errizomatik zurtoin sendo eta tenteak ateratzen dira, lauangeluarrak eta 70 cm-rainokoak. Hostoak luzangak eta binaka oposatuak dira. Erdialde eta goialdekoak eseriak dira, hots, peziolorik gabeak, eta horztunak. Adarrik gabeko infloreszentzia ez da adarkatua eta sasibertizilo askok eratzen dute. Brakteak eta brakteolak arrosak dira, 5 mm baino zabalagoak, mintzezkoak eta kalizak bezain luzeak edo luzeagoak dira. Kalizak hodi-itxurakoak dira eta puntan 5 gingil mehe dituzte. Familia honetako landare guztietan bezala, kalizaren hondoan obarioa ikus daiteke lau zatitan guztiz banaturik, eta zati bakoitzak hazi bakarra duela. Korolek bi ezpain dituzte, goialdeko ezpaina laua eta zatibitua da, eta azpialdekoa 3 gingiletan banatuta dago. Purpurak edo moreak dira, eta 14 mm baino luzeagoak. Korolaren goialdeko ezpainaren azpian 4 lorezilak daude; horien artean barneko biak kanpoaldekoak baino luzeagoak dira. Udan loratzen da landarea, ekaina eta uztaila bitartean, eta fruituak udazkenaren hasierarako heltzen dira.

Hierba vivaz, con rizoma grueso y alargado del que nacen los tallos, robustos y erguidos, cuadrangulares en sección y de hasta 70 cm de altura. Las hojas, de contorno oblongo, se disponen opuestas dos a dos, siendo las medias y superiores sésiles, esto es, sin pecíolo, y con los bordes dentados. Inflorescencia no ramificada, formada por numerosos verticilastros. Brácteas y bractéolas coloreadas de rosa, y de más de 5 mm de anchura, membranosas, tan largas o más que los cálices. Éstos son tubulosos y rematados por cinco estrechos lóbulos. En el fondo del cáliz, como ocurre en todas las plantas de su familia, se observa el ovario dividido en cuatro partes, netamente separadas entre sí, cada una con una sola semilla. Corolas bilabiadas, con el labio superior plano y bífido, y el inferior dividido en 3 lóbulos. Son de color púrpura o violeta, y miden más de 14 mm de longitud. Bajo el labio superior de la corola se disponen los 4 estambres, de los que los dos internos son más largos que los externos. La planta florece en el verano, de junio a julio, y madura los frutos para el inicio del otoño.

Mendebaldeko Mediterraneoko eskualdean bizi diren landare ugarien artean, honako hau iberiar penintsulako endemismoa dugu. EAEn Araban bakarrik aurkitu da, Kantabriako mendilerroan, hain zuzen. Han, banako gutxi dituzten populazio bakar batzuk ezagutzen dira. Mendebalderago berriro agertzen da, Burgoseko Obarenes mendietan; ekialdean gune nafar batean ageri da, eta hortik mendebaldeko prepirinioetaraino ez dago. Larre harritsu eta eguzkitsuetan bizi da, kareharrizko lurretan, harkaitzen behealdean eta leizeen oinean, bertan lortzen baitute nitrogeno-iturri gehigarria, haitzetako hegaztien eta ganaduaren gorotzei esker.

Entre el amplio grupo de plantas propias de la región mediterránea occidental, esta labiada es un endemismo de la península ibérica. En la CAPV sólo se ha detectado en Álava, y en concreto en la sierra de Cantabria, donde se conocen unas pocas poblaciones con escaso número de ejemplares cada una. La planta reaparece por el oeste en los montes Obarenes (Burgos), mientras que por el este, a partir de una localidad navarra muy próxima, se ausenta hasta el prepirineo occidental. Vive en pastos pedregosos soleados, sobre terrenos calizos, al pie de peñascos y en la base de covachones, donde recibe un suplemento en nitrógeno, gracias a los excrementos de aves rupícolas y del ganado.

Populazioak txikiak eta urriak izatea espeziea bizirik irauteko arrisku-faktoreak dira. Zorionez, ezkutuko lekuetan bizi da eta, beraz, ez du ia ganaduaren eragina jasaten. Halaber, toki horietan gizakiak seguru asko ez du ingurua eraldatuko luketen jarduerarik egingo. Ezagutzen diren populazioak bakanduta egotea eragin dutenak, giza faktoreak baino, faktore bioklimatikoak dira. Populazio txikiak direnez, eta banako gutxi dituztenez, komenigarria litzateke landarea landatzea, beharrezkoa izatekotan birsartu ahal izateko.

La pequeñez y escaso número de sus poblaciones son factores de riesgo para la supervivencia de la planta. Afortunadamente vive en lugares bastante recónditos, donde apenas sufre influencias negativas por parte del ganado y en los cuales no es previsible la realización de actuaciones humanas transformadoras del medio. El aislamiento de sus localidades conocidas hay que buscarlo, más que en causas humanas, en razones de tipo bioclimático. Como sus poblaciones son pequeñas y cuentan con pocos individuos, sería conveniente cultivar la planta para poder efectuar reintroducciones en caso necesario.

228

BAKANAK • RARAS


Nepeta tuberosa

BAKANAK • RARAS

229


Nigritella gabasiana Teppner & Klein

ORCHIDACEAE

[N. nigra auct.]

Belar bizikorra da, gehienez 30 cm-koa. Lurpean sustraietako tuberkulu palmatuak garatzen ditu. Hostoak lantzeolatu estuak dira, ia linealak, eta punta zorrotza dute. Behealdekoak sasi-errosetan elkartuta eta gainerakoak zurtoinean txandaka sakabanatuta daude. Infloreszentzia oso trinkoa eta laburra da, oboide- edo kono-itxurakoa. EAEn labeloa hostoen goiko planoan duen orkideo bakarra da, eta alboetako bi petaloak, eta sepaloak, azpialdean ditu. Labeloa purpura oso iluna eta osoa edo leunki trilobatua da, 5-7 mmkoa. Loreek ezproi txikia dute, 2 mm baino txikiagoa. Obarioa oboidea da, eta heltzean hazi txiki-txiki ugari dituen kapsula bihurtzen da. Udan loratzen da, ekaina eta abuztua bitartean, eta fruituak udazkenaren hasierarako heltzen dira.

Hierba vivaz, que apenas alcanza los 30 cm de altura. Bajo tierra desarrolla tubérculos radicales de forma palmeada. Hojas estrechamente lanceoladas, casi lineares, de ápice agudo, las inferiores agrupadas en falsa roseta, las demás esparcidas de forma alterna por el tallo. Inflorescencia muy densa y corta, de forma ovoide-cónica. Es la única especie de orquídea del País Vasco en la que el labelo se sitúa en el plano superior de las flores, mientras que los dos pétalos laterales y los sépalos quedan en un plano inferior. El labelo, de color púrpura muy oscuro suele ser entero o levemente trilobulado, y mide 5-7 mm de longitud. Las flores tienen un corto espolón, que no llega a los 2 mm de longitud. Ovario ovoide, que al madurar se convierte en una cápsula repleta de infinidad de minúsculas semillas. Florece en el verano, de junio a agosto, y los frutos maduran para el inicio del otoño.

Orkideo txiki honen banaketa-area ezaguna pirinioakkantabriako mendikatera mugatzen da, eta bertako endemismo gailena da. EAEn Gorbeia mendiguneko alde bizkaitarrean bakarrik aurkitu da. Halaber, ia Gipuzkoarekin mugan dagoen Nafarroako gune bat dago, Aralar mendizerran. Mendebaldean Burgoseko Obarenes mendietan eta Castro Valnera mendian (Burgos eta Kantabria) ere populazioak ditu. Orkideo hau mendietako alde ospeletako larre eta erlaitz belartsuetan bizi da, giro fresko eta hezean.

El área de distribución conocida para esta pequeña orquídea se limita a la cadena pirenaico-cantábrica, de la que constituye un destacado endemismo. En la CAPV se conoce únicamente de la parte vizcaína del macizo del Gorbea, si bien existe una población navarra, prácticamente limítrofe con Gipuzkoa, en la sierra de Aralar. Por el oeste la planta continúa gracias a sus poblaciones de montes Obarenes (Burgos) y del macizo de Castro Valnera (Burgos y Cantabria). Esta orquídea vive en pastos y repisas herbosas de las umbrías de las montañas, en ambiente general fresco y húmedo.

Beharrizan ekologiko bereziak dituen landare-taldekoa da; beraz, egun toki oso zehatzetan kantonatuta dago, baldintza klimatikoak gainerako lurraldekoak baino heze eta hotzagoak dituzten lekuetan, hain zuzen ere. Gorbeia mendigunean ezagutzen den populazioa oso txikia da, eta oso ale gutxi ditu. Horregatik, ez da landare hau bildu behar. Landatzen saiatzea komenigarria litzateke, beharrezkoa izatekotan populazioa indartzeko.

Pertenece al grupo de plantas cuyos sus requerimientos ecológicos hacen que hoy en día estén acantonadas en lugares muy concretos, con unas condiciones climáticas locales más húmedas y frías que las del resto del territorio. La población conocida en el macizo del Gorbea es muy pequeña, y cuenta con pocos ejemplares. Por ello ha de evitarse la recolección de esta orquídea. Convendría intentar su cultivo, para reforzar la población en caso necesario.

230

BAKANAK • RARAS


Nigritella gabasiana

BAKANAK • RARAS

231


Olea europaea L. subsp. oleaster (Hoffmanns. & Link) Negodi

OLEACEAE

[O. europaea L. subsp. sylvestris (Miller) Hegi] Olibondo basatia; acebuche

Zuhaixka edo zuhaitz txiki honek 5 metrorainoko altuera du, eta gehienetan adarrek arantzak dituzte. Hostoak oposatuak, iraunkorrak, eliptikoak edo luzanga-lantzeolatu zabalak dira (landutako olibondoaren hostoak mehe eta luzeagoak dira). Gainaldea berde iluna eta azpialdea zurixka eta ezkata txikiz estalita dute. Erdiko nerbioa bakarrik nabaritzen da. Loreak zurixkak edo pixka bat horixkak dira eta galtzarbeetako luku laburretan daude. Kalizak kopa-itxura dauka, eta 4 hortz txiki ditu. Korola puntan lau gingil luzangatan irekitzen den hodi motza da. Bi lorezil ditu, korola baino luzeagoak. Fruitua drupa mamitsua eta elipsoidea da (oliba), hasieran berdexka eta heltzean beltzezka. Maiatza eta uztaila bitartean loratzen da, eta fruituak urria eta abendua bitartean heltzen dira.

Arbusto o arbolito de hasta 5 m de altura, en general con las ramas espinescentes. Hojas opuestas, persistentes, de contorno elíptico o anchamente oblongo-lanceolado (el olivo cultivado las tiene más estrechas y largas), de color verde oscuro por la cara superior, y blanquecinas por la inferior, cubierta de minúsculas escamas. Sólo resulta visible el nervio medio. Flores blanquecinas o levemente amarillentas, en cortos racimos axilares. Cáliz en forma de copa, con cuatro dientecillos cortos. Corola con un corto tubo que se abre en el ápice en 4 lóbulos oblongos. Dos estambres que sobresalen de la corola. Fruto en drupa carnosa elipsoide (aceituna), al principio verdosa, y negruzca al madurar. Florece desde mayo hasta julio, y los frutos maduran entre octubre y diciembre.

Olibondo basatiaren berezko banaketa mediterraneoa da. Horrela, iberiar penintsulan hego-erdian bizi da batez ere, eta nahiko ugaria da. Iparraldean kostaldetik gertu bizi da, itsasertzeko klimaren ezaugarri bereziak egokiak dituelako. EAEn Bizkaiko uhartetxo eta itsaslabar batzuetan bakarrik aurkitu da, eta badirudi horrek argi uzten duela klima epelagoa eta lehorragoa zen garaietako erlikia dela. Itsas mailatik ia 300 metroko altueraraino ikus daitezke zuhaixka bakan batzuk.

El acebuche u olivo silvestre es un árbol de distribución típicamente mediterránea. Así, en la península ibérica vive sobre todo en la mitad sur, donde llega a ser frecuente. En la franja norteña se refugia en las cercanías de la costa, favorecido por las especiales caracerísticas climáticas del litoral. En el País Vasco sólo se ha encontrado en algunos islotes y acantilados costeros de Bizkaia, donde parece claro que constituye una reliquia de tiempos pasados de clima más cálido y seco que el actual. Arbolillos dispersos se observan desde el nivel del mar hasta rozar casi los 300 m de altitud.

Ez dakigu oraindik zenbat alek osatzen dituzten Bizkaiko kostan bizi diren populazio urriak. Komenigarria litzateke talde horiek zenbatzea, eta duten bizkortasuna eta ugaltzeko gaitasuna aztertzea, zuhaixka toki egokietan landatu ahal izateko. Beharrezko dituen itsaslabarrak eraldatzea, urbanizatzeko lanak direla, edo inguru hauek eraldatuko lituzketen bestelako lanak direla, olibondo basatiak bizirik irauteko izango lukeen arrisku handiena litzateke.

No se conoce aún el número exacto de individuos que forman las pequeñas poblaciones de la costa vizcaína. Convendría contabilizarlos, y estudiar su vigor y capacidad de multiplicación, con vistas a reintroducir este árbol en ambientes propicios. La transformación de los acantilados costeros en los que vive, bien por urbanizaciones u otro tipo de obras que alteraran estos ambientes, sería el mayor peligro para la supervivencia del acebuche en nuestro territorio.

232

BAKANAK • RARAS


Olea europaea

BAKANAK • RARAS

233


Ononis fruticosa L.

FABACEAE (LEGUMINOSAE)

(Populazioa: Goiuri / Población de Gujuli) Garbancera

Zuhaixka honek 0,5-1 metroko altuera du, adarrak elkar gurutzatuta ditu, eta horrek kuxin-itxura ematen dio. Hostoak txandakakoak dira eta bakoitzak hiru foliolo luzanga eta horztun ditu. Pezioloen oinaldean estipulak daude, pezioloak baino luzeagoak eta zorrogileak. Loreak panikula luzangetan biltzen dira, pedunkulu luzeen muturrean. Kaliza hodi-itxurakoa da eta puntan 5 gingil mehe ditu. Korola arrosa da eta ohiko tximeleta-itxura hartzen duten 5 piezak ditu (behealdeko biak gila batean elkarturik daude, alboko biak edo hegalak, eta goialdekoa edo estandartea handiena da). 10 lorezil ditu, harizpiak elkarri itsatsita dituztenak. Fruitua leka puztua da, guruinak dituzten ileak ditu, eta barruan 2-6 hazi dauzka. Apirila eta uztaila bitartean loratzen da, eta uda betean ematen du fruitua.

Arbusto que suele medir de 0,5 a 1 m de altura, con ramas enmarañadas que dan al conjunto un aspecto casi almohadillado. Hojas alternas, cada una con tres folíolos oblongos, denticulados en los bordes. En la base de los pecíolos se disponen las estípulas, más largas que ellos y envainadoras. Flores agrupadas en panículas oblongas, al final de largos pedúnculos, con el cáliz en forma de tubo rematado por 5 lóbulos estrechos. Corola rosada, con la típica disposición de las cinco piezas en forma de mariposa (dos inferiores, unidas en una quilla, dos laterales, o alas, y una superior o estandarte, que es la pieza más grande). Estambres en número de 10, y todos soldados por sus filamentos. Fruto en legumbre hinchada y cubierta de pelos glandulosos, con 2-6 semillas en su interior. Florece de abril a julio, y fructifica en el pleno verano.

Mediterraneoko eskualdeko mendebaldeko erdian hedatzen den zuhaixka da. EAEko hegoaldeko muturrean nahiko ugaria da, eta kolore-ikutu bat ematen du Arabako Errioxako muino biluzietan. Ekialdean prepirinioetarantz hedatzen da, eta mendebaldean Burgoseko iparralderantz. Hala ere, iparralderago bada populazio bakartu bat, Goiuriko (Araba) ur-jauziaren inguruan. Populazio erliktiko hori, egun leku ireki batean bizi da, Quercus roburen hariztiz eta belardiz inguratuta, espezie honen ohiko habitata oso desberdina bada ere. Eskualde-mailan disjuntzio biogeografiko interesgarria da, eta historia bioklimatikoaren aldakortasuna islatzen du. Katalogatutako populazioak mulu gutxi ditu, eta Helictotrichon cantabricum espeziearen belardi altua duen Erica vagans eta Genista hispanica subsp. occidentalis sastrakadien mosaiko batean dago.

La garbancera es un arbusto que se distribuye por la mitad occidental de la región mediterránea. En el extremo meridional de la CAPV es relativamente frecuente, y pone una nota de color en los pelados cerros de la Rioja Alavesa, continuando el areal que se extiende hacia el prepirineo por la zona oriental y zonas del norte de Burgos por el oeste. Sin embargo, más al norte, aparece una población aislada en las cercanías de la cascada de Gujuli (Álava). Se trata de una población relíctica refugiada en un enclave abierto natural rodeado por un paisaje actual de robledales de Quercus robur y prados de siega, discordante con el habitual para la especie. Supone una interesante disyunción biogeográfica a nivel regional, y un testimonio vivo de la cambiante historia bioclimática. La población catalogada consta de un escaso número de matas, que se integran en un mosaico de matorral de Erica vagans y Genista hispanica subsp. occidentalis, con herbazal alto de Helictotrichon cantabricum.

Seguru asko faktore bioklimatikoek eragin dute katalogatutako populazioa existitzea. Horrez gain, lurra etengabe higatzeak eta mendi-hegala egutera egoteak ahalbidetu dute espezie hau bizirik irautea. Iristeko zailak diren lekuetan bizi da eta horri esker iraun du egun arte, ez baitu giza jardueren eraginik jasan. Eremu horretako malda handiak direla eta, ez da batere egokia populazio txikia eta urria kaltetuko luketen aldaketak egitea. Haziak biltzea komenigarria litzateke landatzen saiatzeko, populazioak bizkortasuna galduz gero, berriz landatu ahal izateko.

La existencia de la población catalogada se debe probablemente a causas de tipo bioclimático, que unidas a la erosión permanente del terreno, y a la orientación sur de la ladera, han permitido la supervivencia de la garbancera. Si se ha mantenido hasta hoy es porque el lugar donde se ubica es de difícil acceso, y no ha sufrido alteraciones profundas por causas humanas. Las fuertes pendientes y lo escarpado del terreno desaconsejan realizar transformaciones que, además, dañarían a la minúscula y poco nutrida población existente. Convendría recoger semillas para intentar su cultivo y proceder a su reintroducción en caso de que se observara una pérdida de vigor.

234

BAKANAK • RARAS


Ononis fruticosa

BAKANAK • RARAS

235


Osmunda regalis L.

OSMUNDACEAE

(Sobroneko haitzarteko populazioa / Población del desfiladero de Sobrón) San Joan iratzea; helecho real

Iratze handi eta liraina da. Lurpeko errizoma lodiari esker igarotzen du negua. Bertatik ateratzen dira hosto handiak (frondeak) udaberrian, eta koro-itxura dute. Hosto batzuk antzuak dira, luzera osoan lakain lantzeolatuak dituzte, eta besteak emankorrak, azpialdea aurrekoek bezalakoa daukate, baina muturrean esporak ekoizten dituzten esporontziak daude. Baldintza egokiak izanez gero, San Joan iratzearen hostoak 2,5 metrorainokoak izan daitezke. Laster sortzen dira esporak, udaberrian bertan, eta udan heltzen dira.

Helecho de gran tamaño y porte esbelto, que pasa el invierno gracias a su grueso rizoma subterráneo del que en primavera nacen las grandes hojas (frondes), dispuestas a modo de corona. Dichas hojas son de dos tipos, unas estériles, divididas en toda su longitud en segmentos lanceolados, y otras fértiles, que en su parte inferior son iguales a las estériles, pero en el ápice llevan los esporangios productores de las esporas. En condiciones favorables, las hojas del helecho real pueden alcanzar los 2,5 m de altura. Las esporas se forman bastante pronto, ya en primavera, y prolongan su maduración hasta el verano.

Europan banaketa atlantikoa duen landarea da, baina orokorrean eskualde anitzetako landaretzat har dezakegu, ia mundu osoko leku epel eta tropikaletan hazten baita. EAEko isurialde atlantikoan, Kantauri itsaso-ertz guztian ere sarritan aurkitzen den iratzea da. Hala ere, Sobroneko populazioa oso bakartuta dago, eta gertuen dauzkan populazioak berriki aurkitutako Izki mendietakoak (Araba) dira. Izkiko populazioak erliktikoak direla dirudi. Katalogatuta dagoen populazio hori sakan epel eta itzaltsuetan bizi da, Quercus robur eta Alnus glutinosa espezieek estalitako hondar-lur hezean, 550 eta 600 metro bitartean.

En Europa se comporta como planta de distribución atlántica, si bien, en conjunto, cabe considerarla como especie plurirregional, que prospera en zonas templadas y tropicales de buena parte del mundo. En la vertiente atlántica de la CAPV, al igual que en toda la cornisa cantábrica, es un helecho relativamente frecuente. Sin embargo, la población de Sobrón está muy aislada, y tiene como más cercanas las poblaciones recientemente descubiertas en los montes de Izki (Álava). Parece tratarse de localidades relícticas. En la población considerada vive en barrancos abrigados y sombreados, con suelo húmedo y cubierta protectora de Quercus robur y Alnus glutinosa, sobre terreno arenoso, entre 550 y 600 m de altitud.

Populazioaren tamaina txikia eta bakantasuna dela eta, oso landare ahula da edozein jardueren aurrean, hala nola, komunikazio-sareak hobetzeko lanak edo sare elektrikoetarako sarbideak mantentzeko lanak. Edozein eraldaketek populazioa kalte dezake, hala nola, duela gutxi egindako zuhaitz-mozketak, zuhaitzak moztu eta arrastaka eramatean eragindako kalteak ez ezik, iratze-multzo batzuk argipean gelditu dira, eta hori oso arriskutsua da hegoaldeko lurralde horretan, basoaren babesa baita iratze eder honek gehien behar duena.

La pequeñez y aislamiento de la población la hace muy frágil ante posibles alteraciones derivadas de obras o actuaciones diversas, como mejora de vías de comunicación o mantenimiento de accesos a los tendidos eléctricos. Cualquier alteración, como ha sido el caso de unas recientes talas de árboles, puede afectar negativamente a la población, pues aparte de los daños producidos en la tala y arrastre de troncos, varios corros del helecho han quedado a plena luz, circunstancia nefasta en una localidad tan meridional, en la que es el abrigo y protección del bosque lo que más necesita este hermoso helecho.

236

BAKANAK • RARAS


Osmunda regalis

BAKANAK • RARAS

237


Pedicularis foliosa L.

SCROPHULARIACEAE

Belar bizikor honek ipurdi lodia du, eta handik zurtoinak ateratzen dira, tenteak eta 20-50 cm-koak. Hostoek nerbiazio pinatua dute, bitan zatitzen dira, eta gingil nagusi bakoitza lakain estutan banatzen da. Oinaldeko hostoek erroseta eratzen dute, eta gainontzekoak txandaka ageri dira zurtoinean. Puntan lore-luku trinkoak eratzen dira, eta haiek baino luzeagoak eta hostoen antzekoak diren braktea luzeak dituzte. Kaliza kanpai-itxurakoa da eta dituen 5 gingil triangeluarrak osoak dira. Korola horia, muturrean bi ezpainetan irekitzen den hodi luzea da. Goiko ezpaina kaskoitxurakoa da, ez du mokorik eta bizkarraldean ile ugari ditu; behekoa, berriz, laua da eta 3 gingil ditu. 4 lorezil ditu landareak. Fruitua kapsula oboidea da eta muturrean mukroia du. Haziak oboideak dira eta sekzio triangeluarra dute. Uda betean loratzen da, ekaina eta abuztua bitartean, eta udazkenaren hasieran ematen ditu fruituak.

Hierba vivaz con cepa gruesa de la que nacen los tallos, erguidos, que alcanzan entre 20 y 50 cm de altura. Las hojas, de nerviación pinnada, están doblemente divididas, y cada lóbulo principal está a su vez finamente dividido en estrechos segmentos. Las basales forman una roseta, mientras que las demás se distribuyen con disposición alterna a lo largo del tallo. En el ápice se agrupan en densos racimos las flores, sobrepasadas por largas brácteas similares a las hojas. El cáliz tiene forma de campana rematada por 5 lóbulos triangulares y enteros. La corola, amarilla, consiste en un largo tubo que se abre en el ápice en dos labios, el superior en forma de casco no prolongado en pico y muy peloso por el dorso, el inferior plano y con tres lóbulos. Estambres en número de cuatro y fruto en cápsula ovoide y mucronada en el ápice, con semillas ovoides de sección trígona. Florece en pleno verano, de junio hasta agosto, y madura los frutos a comienzos del otoño.

Europako hego-mendebaldeko mendietan bizi da landare hau. EAEn, Salbada, Arcena eta Kantabria-Toloño (Araba) mendilerroetan aurkitu da. Halaber, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugan bizi da, Aralar mendilerroan. Euskal populazioek mendebaldekoak (Kantabriako mendiak) eta ekialdekoak (Pirinioak) lotzen dituzte. Lurzoru freskoa duten belardietan bizi da, kareharrizko harkaitzen oinaldean, leku ospel eta giro oso fresko eta lainotsuetan.

Esta planta se distribuye por las montañas del suroeste de Europa. En la CAPV se ha encontrado en las sierras Salvada, Arcena y Cantabria-Toloño (Álava). Además vive en el límite entre Gipuzkoa y Navarra, en la sierra de Aralar. Las localidades vascas sirven de unión entre las occidentales, de montes Cantábricos, y las orientales, del Pirineo. Habita en herbazales con suelo fresco y humífero al pie de roquedos calizos, en orientaciones umbrosas y con ambiente general muy fresco y neblinoso.

Iristeko zailak diren lekuetan bizi denez, ez du ia giza jarduera kaltegarririk jasaten. Halaber, harkaitz malkartsuetako erlaitzak direnez, ganaduak ere ez dio kalterik egiten, leku horietan ia ez baitago ganadurik. Habitat horiek, egun erabiltzen diren moduan jarraituko balute (ingurumena errespetatzen duten mendizaleak baino ez dira ibiltzen), espezie honek ez luke arazorik izango gure lurraldean bizirik irauteko. Batzuetan bakarrik, errespeturik ez dutenek, landarea kaltetzen dute, infloreszentzia ikusgarriak biltzen baitituzte behin-behineko apaingarriak egiteko.

Los lugares donde habita esta planta son poco accesibles, por lo que apenas sufre acciones humanas perjudiciales. Como se trata en general de repisas colgadas en escarpados roquedos, tampoco le afecta el ganado, prácticamente inexistente en dichos parajes. La conservación de sus hábitats con su uso actual (montañismo respetuoso del medio ambiente), garantizaría la supervivencia de la especie en nuestro territorio. Sólo de forma ocasional los no respetuosos dañan la planta, al recoger sus vistosas inflorescencias para efímeros adornos.

238

BAKANAK • RARAS


Pedicularis foliosa

BAKANAK • RARAS

239


Pedicularis tuberosa L.

SCROPHULARIACEAE

[Pedicularis flavissima Gand.]

Aurreko espeziearen kidea (P. foliosa) den belar bizikorra da. Dena den, erraz bereiz daitezke, honen zurtoinak tenteak beharrean makurtu-igokariak direlako, eta bestearenak baino motzagoak direlako, ia inoiz ez baitira 25 cm baino altuagoak. Brakteak loreak baino laburragoak dira. Loreak luku labur eta laxoetan biltzen dira. Korola horiaren goiko ezpaina moko luzean amaitzen da, eta bizkarraldea ilegabea du. Kalizak 5 gingil horztun dauzka. Gainerako ezaugarriak aipatu kidearen ezaugarrien nahiko antzekoak dira. Ekaina eta abuztua bitartean loratzen da, eta fruituak, kapsulak, udaren amaieran eta udazkenaren hasieran heltzen dira.

Hierba vivaz emparentada con la especie anterior (P. foliosa), de la que se diferencia fácilmente porque los tallos, en lugar de ser erguidos son arqueado-ascendentes, y más cortos, sin rebasar casi nunca los 25 cm de altura. Las brácteas son más cortas que las flores, las cuales se agrupan en racimos cortos y laxos. El labio superior de la corola, que es amarilla, termina en un largo pico, y no tiene pelos en el dorso. El cáliz termina en 5 lóbulos profundamente dentados. Por lo demás resulta bastante parecida a su congénere. Florece desde junio hasta agosto, y los frutos en cápsula maduran a finales del verano y comienzos del otoño.

Europako mendietako endemismoa da. Alpeetan eta Apeninoetan nahiko ugaria da, baina Pirinioetan landare oso bakana da. Salbada mendilerroan (Araban) populazio txiki bat bizi da, landarearen banaketa-arearen mendebaldeko mugan. Gorbeia mendiguneko alde bizkaitarrean ere beste populazio bat ezagutzen da; eta handik mendebaldeko Pirinioetaraino ez dira gehiago aurkitu. Kareharrizko harkaitz lainotsuen erlaitz belartsuetan eta arraila itzaltsuetan bizi da.

Esta especie es un endemismo de las montañas europeas, relativamente frecuente en los Alpes y los Apeninos, pero muy rara en los Pirineos. En la sierra Salvada (Álava) existe una pequeña población en la que la planta alcanza el límite occidental absoluto en su área de distribución. Se conoce además otra localidad en la parte vizcaína del macizo del Gorbea, desde la que el área de la especie presenta un amplio vacío hasta el Pirineo occidental. Vive en repisas herbosas y fisuras en la umbría de algunos roquedos calizos bañados por frecuentes nieblas.

Populazio gutxi ezagutzen direnez, eta espeziearen banaketa-arearen mugan daudenez, oso ahulak dira bizi diren habitat hauskorra eralda dezakeen edozein jardueren aurrean. Zorionez, landareak beharrezko dituen lekuak ez dira oso bisitatuak iristeko nahiko zailak baitira eta, beraz, ez dirudi populazioak galtzeko arrisku bizian daudenik, egungo erabilera-baldintzei eutsiz gero, mendizaletasuna eta abereen noizbehinkako agerpena baino ez baitute jasaten. Interes zientifiko handiko populazioak direnez, komenigarria litzateke populazioen eta inguruko baldintzen jarraipena egitea, kaltegarriak izan daitezkeen eraldaketak saihesteko. Propaguluak hartzea ere interesgarria da, toki egoki batean landatu eta, beharrezkoa izatekotan, populazioak indartzeko.

Al ser muy escasas las poblaciones conocidas, y estar en el límite del área de distribución de la especie, resultan muy frágiles ante cualquier circunstancia que altere sus delicados hábitats. Afortunadamente los lugares en los que vive la planta son poco transitados, por su difícil acceso, y no parece que sus poblaciones corran grave peligro mientras no se alteren las actuales condiciones de utilización, reducidas al montañismo, con presencia esporádica de ganado. Por el gran interés científico de dichas poblaciones, convendría hacer un seguimiento de las mismas y de las condiciones que las rodean, con el fin de evitar cambios que puedan resultar perjudiciales. Interesa también recoger propágulos para su cultivo en lugar adecuado y, si se considerara necesario, reforzar las poblaciones.

240

BAKANAK • RARAS


Pedicularis tuberosa

BAKANAK • RARAS

241


Petrocoptis lagascae (Willk.) Willk.

CARYOPHYLLACEAE

[P. glaucifolia (Lag.) Boiss.; P. pyrenaica (J.P. Bergeret) A. Braun ex Walpers subsp. glaucifolia (Lag.) P. Monts. & Fernández Casas]

Belar bizikor ilegabea da, berdexka glaukoa. Harkaitzetako arrailetan sustraitutako ipurdi labur batetik ateratzen dira zurtoinak, oinaldeko errosetarik gabe. Hostoak, aurkakoak, zurtoin osoan zehar ageri dira. Behealdekoak obobatuak dira eta peziolo luzea dute; kaulinarrak obatuak dira eta punta zorrotza dute. Ez dute ziliorik eta zukutsuak dira. Loreak zima laxoetan daude. Kaliza kanpai-itxurakoa da eta muturrean 5 hortz biribil ditu. Korolak 5 petalo aske eta zuri dauzka. Fruitua kapsula oboideoa da, eta bera eusten duen pedunkulua (karpoforoa) baino luzeagoa da. Haziak txikiak, leunak, distiratsuak eta beltzezkak dira, gutxi gorabehera 1 mm-koak. Maiatza eta uztaila bitartean loratzen da, eta fruituak udaren amaieran eta udazkenaren hasieran heltzen dira. Hazien estrofioloaren bitartez atxikitzen dira arrailetan, eta oso jarrera zailetan sustraitzea eta landare berriak sortzea lortzen dute.

Hierba vivaz lampiña y de color verdoso glauco. De una corta cepa arraigada en las grietas de las rocas nacen los tallos desprovistos de rosetas de hojas basales. Las hojas se distribuyen a lo largo de los tallos con disposición opuesta, y son obovadas y con largos pecíolos las inferiores, y ovadas y de ápice agudo las caulinares. Todas ellas carecen de cilios marginales y son de textura crasa. Flores dispuestas en cimas laxas. El cáliz tiene forma de campana, y está rematado por 5 dientes redondeados. La corola está formada por 5 pétalos libres, blancos. Fruto en cápsula ovoide, algo más larga que el pedúnculo que la sostiene (carpóforo). Semillas pequeñas, lisas y brillantes, de color negruzco, de aproximadamente 1 mm de longitud, con estrofíolo largo, de más o menos 1 mm de longitud. Florece de mayo a julio, y madura los frutos a finales del verano y comienzos del otoño. El estrofíolo de las semillas les permite adherirse a las grietas en las que en posiciones muy difíciles logran arraigar para desarrollar nuevas plantas.

Kantabriako mendietako kariofilazeo endemikoa da. Banaketa-arearen ekialdeko muga Arcena mendilerroan (Araban) dago, eta inguruan, mendebalderago, zenbait populazio aurkitu dira, Burgos aldean, hain zuzen ere. Aipatutako Arabako mendilerroan landareak populazio txikiak eratzen ditu izerditu egiten diren kareharrizko harkaitzetako hegalkinetako arrailetan, alde ospeletan, 1.000 eta 1.200 metro bitartean.

Se trata de una cariofilácea endémica de montes Cantábricos, que alcanza su límite oriental de distribución en la sierra de Arcena (Álava), y tiene varias localidades cercanas, algo más occidentales, en la vecina provincia de Burgos. En la citada sierra alavesa la planta forma pequeñas poblaciones en las fisuras de roquedos calizos extraplomados, rezumantes y orientados al norte, entre 1.000 y 1.200 m de altitud.

Erlikia biogegrafikotzat jo dezakegu landare hau eta, gainera, banaketa-arearen ekialdeko muga-mugan dago. Giza jarduerek ez dute ia eraginik bere habitatean, eta ezagutzen diren populazioek herbario-azterketetarako noizbehinka egiten diren bilketen kaltea baino ez dute jasaten. Populazio txikiak direnez, landarea izugarri kaltetuko litzateke eskalada-bide berriak edo harkaitz horietan bestelako eraldaketak egingo balira. Interesgarria litzateke hazietatik abiatuta landatzen saiatzea, bere habitatak ustekabeko eraldaketa jasanez gero, espeziea bizirik kontserbatu ahal izateko.

Cabe considerar a esta planta como reliquia biogeográfica, y además en situación de límite absoluto de distribución oriental. Apenas existen alteraciones de su hábitat por causas humanas, y las poblaciones conocidas sólo sufren esporádicos daños motivados por recolecciones para estudio en herbarios. Por la pequeñez de sus poblaciones, la planta se vería muy afectada en el caso de que se abrieran vías de escalada, o se realizaran otras alteraciones en los roquedos donde habita. Sería de interés el cultivo experimental a partir de semillas, con vistas a conservar la especie en caso de alteración imprevista de su hábitat.

242

BAKANAK • RARAS


Petrocoptis lagascae

BAKANAK • RARAS

243


Petrocoptis pyrenaica (J.P. Bergeret) A. Braun ex Walpers

CARYOPHYLLACEAE

Belar bizikor ilegabea da eta ipurdi laburra eta oinaldeko hosto-erroseta dauzka. Hostoen galtzarbetik ateratzen dira zurtoinak, 15 cm-rainokoak. Oinaldeko hostoek peziolo luze zilioduna daukate, bai eta orri obobatua ere, leuna eta berdexka. Zurtoineko hostoak oposatuak eta obatuak dira. Loreak zima laxoetan daude. Kaliza kanpai-itxurakoa da, eta puntan 5 hortz triangeluar ditu. Korolak 5 petalo aske eta zuri dauzka. Fruitua kapsula oboidea da, eta bera eusten duen pedunkulua (karpoforoa) baino pixka bat luzeagoa. Haziak txikiak, leunak, distiratsuak eta beltzak dira, gutxi gorabehera 1 mm-koak. Hazien estrofioloa laburra da, 0,5 mm baino txikiagoa. Maiatza eta abuztua bitartean loratzen da, eta fruituak udaren amaieran eta udazkenaren hasieran heltzen dira.

Hierba vivaz lampiña provista de una corta cepa y una roseta de hojas basales, de cuyas axilas nacen los tallos, de hasta 15 cm de altura. Las hojas basales tienen un largo pecíolo ciliado en sus bordes, y una lámina obovada, de textura blanda y color verdoso. Las que se distribuyen a lo largo de los tallos son opuestas y de contorno ovado. Flores dispuestas en cimas laxas. El cáliz tiene forma de campana, y está rematado por cinco dientes triangulares. La corola está formada por 5 pétalos libres, blancos. Fruto en cápsula ovoide, algo más larga que el pedúnculo que la sostiene (carpóforo). Semillas pequeñas, lisas y brillantes, de color negruzco, de aproximadamente 1 mm de longitud, con estrofíolo corto, de menos de 0,5 mm de longitud. Florece de mayo a agosto, y madura los frutos a finales del verano y comienzos del otoño.

Mendebaldeko Pirinioetan bakarrik bizi den kariofilazeoa dugu, eta Aiako Harrian (Gipuzkoan) du banaketaren muga. Granito- eta eskisto-harkaitzetako arrail eta hegalkinetan bizi da, eta oso populazio txiki eta mugatuak osatzen ditu 250 eta 700 metro bitarteko altueran. Ipar Euskal Herrian eta Pirinioetan kareharrizko lurretan ere ageri da.

Estamos ante una cariofilácea cuya área mundial se restringe al Pirineo occidental, y cuyo límite de distribución se sitúa en el macizo de Aiako-Harria (Gipuzkoa). En este macizo vive en fisuras y extraplomos de roquedos graníticos y esquistosos, formando unas pocas y localizadas poblaciones, entre 250 y 700 m de altitud. En el País Vasco francés y en el Pirineo aparece también sobre calizas.

Aurreko espezie kidea bezala, landare hau iristeko zailak diren lekuetan bizi da eta, beraz, han ez da egiten espeziea galtzeko arriskuan jar dezakeen jarduerarik. Hala ere, populazioak hain txikiak direnez, eta espeziearen banaketaarea ezagunaren mendebaldeko mugan daudenez, komenigarria litzateke populazio horiek kuantifikatzea eta jarraitzea. Propaguluak biltzea ere interesgarria da, landatzeko eta, beharrezkoa izatekotan populazioak indartzeko.

Como en el caso de su congénere tratado anteriormente, los lugares en los que vive la planta son poco accesibles y no presentan usos que puedan poner en peligro su supervivencia. Pero por la pequeñez de las poblaciones, y el hecho de que constituyan el límite occidental conocido para la especie, convendría proceder a la cuantificación y seguimiento de las mismas. Interesa también la recolección de propágulos para su cultivo, por si fuera necesario reforzar las poblaciones existentes.

244

BAKANAK • RARAS


Petrocoptis pyrenaica

BAKANAK • RARAS

245


Potentilla fruticosa L.

ROSACEAE

[Pentaphylloides fruticosa (L.) O. Schwarz]

Zuhaixka honek 1 m-rainoko altuera du. Zurezko zurtoinak tenteak edo igokariak dira, eta azala zartatua dute. Hostoak pinatuak dira eta (3) 5 (7) foliolo luzanga-lantzeolatu edo eliptiko dituzte. Folioloak 10-25 x 2-7 mm-koak dira, gainaldea berdexka eta azpialdea glaukoa dute eta osoak dira. Loreak bakarka edo korinbo-zimetan ageri dira. 5 sepalo triangeluar-obatu ditu. Kalizaren azpian kalikulua garatzen da, ia linealak eta luzeagoak diren beste 5 lakain dituena. 5 petalo horik osatzen dute korola, 8-12 mm-koak, eta sepaloak baino luzeagoak direnak. Lorezilak oso ugariak dira eta fruitua poliakenioa da. Uda betean loratzen da, uztaila eta abuztua bitartean, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira. Egun subespezie berekoak direla uste da Europako hegoaldeko mendietan eta lurralde artikoetan bizi diren populazioak, bien arteko desberdintasun morfologikoak ez baitira oso handiak.

Arbusto de hasta 1 m de altura, con tallos leñosos, erguidos o ascendentes, de corteza agrietada. Hojas pinnadas, con (3) 5 (7) folíolos oblongo-lanceolados o elípticos, de 10-25 x 2-7 mm, verdosos por el haz y glaucos por el envés, con el margen entero. Flores solitarias o en cimas corimbosas. Sépalos 5, triangular-ovados. Por debajo del cáliz se desarrolla el calículo o epicáliz, con otros cinco segmentos más alargados, casi lineares. La corola está formada por 5 pétalos amarillos, de 8-12 mm, más largos que los sépalos. Estambres muy numerosos, y fruto en poliaquenio. Florece en pleno verano, entre julio y agosto, madurando los frutos al inicio del otoño. En la actualidad no se considera que las diferencias morfológicas entre las poblaciones de las regiones árticas y las de las montañas del sur de Europa sean lo suficientemente grandes como para distinguirlas como dos subespecies.

Ipar-hemisferioko eskualde epel eta hotzetan bizi da; beraz, banaketa zirkunboreala duen zuhaixka da (zenbait egileren ustez, boreo-alpetarra da). Europako hego-mendebaldean goi-mendietako landarea da, 1.900 metrotik gora ageri baita, hezegune karbonatatuen ertzetan. EAEn iraganeko aztarna dugu zuhaixka hau. Hemen oso latitude baxuetan ageri da, errekastoek egindako toba-formazioetan, batez ere iturburuen inguruan. Gasteizko mendietan daude ezagutzen diren populazio bakarrak (Araban), 850 eta 950 metro bitarteko altitudean.

Este arbusto vive en las regiones frías y templadas del hemisferio norte, por lo que su distribución es de tipo circumboreal (boreo-alpina para algunos autores). En el suroeste de Europa es planta de alta montaña, que suele aparecer por encima de los 1.900 m, en márgenes de humedales con aguas carbonatadas. En la CAPV vive con caracter relíctico y a cotas extraordinariamente bajas, en formaciones tobáceas excavadas por arroyos, fundamentalmente alrededor de la cabecera de los mismos. Sus únicas poblaciones conocidas se sitúan en los montes de Vitoria (Álava), entre 850 y 950 m de altitud.

Litekeena da klima-faktoreen eraginez Gasteizko mendietako populazioak hain bakartuta egotea. Espezie hau, bai eta bertako beste espezie berezi batzuk ere, landaredi borealaren erlikiak dira, glaziazioen garai hotzenetan landaredi horrek aurrera egin zuten garaikoak, hain zuzen. Glaziazioen arteko garaietan egokiak ziren babeslekuetan, eta inoiz ere kota txikiagoetan, landaredi hori kantonatu zen hegoaldeko goi-mendietan. Orain arte landareak ez du giza jardueren eraginik jasan, higadura naturalak irekitako guneetan bizi baita, baina hain bakana denez, espezie hau biltzea debekatu behar da, arrazoitutako eta baimendutako kasuetan izan ezik. Haziak eta aldaxkak biltzea komeni da, toki egokietan birsartzen saiatzeko edo egungo populazioak indartzeko, kalteren bat pairatuko balute.

El aislamiento extremo de las poblaciones de montes de Vitoria puede deberse a razones de tipo climático. Esta especie junto con otras notabilísimas de la zona corresponden a reliquias originadas con los últimos avances de la vegetación de tipo boreal acontecidos durante los períodos más fríos de las glaciaciones. En los períodos interglaciares esta vegetación se quedó acantonada en refugios apropiados de las altas montañas meridionales y rara vez en cotas más bajas. Hasta ahora la acción humana no ha sido decisiva pues la planta vive en lugares permanentemente abiertos por fenómenos de erosión natural. Por su extrema rareza ha de prohibirse la recolección de la especie excepto causa justificada y previa autorización. Conviene recolectar semillas y/o esquejes para su cultivo, de cara a intentar alguna reintroducción en lugares adecuados, o reforzar las poblaciones actuales si sufriesen algún daño.

00ko Zerrenda Gorrian espezie Kalteberen artean dago.

Incluida en la Lista Roja/00 en la categoría de Vulnerables.

246

BAKANAK • RARAS


Potentilla fruticosa

BAKANAK • RARAS

247


Prunus lusitanica L.

ROSACEAE

Portugaleko erramua; loro

Hosto iraunkorrak dituen zuhaixka edo zuhaitz txikia da, 4-8 metrokoa. Azal leuna duen enborra eta adar gazteak gorrixkak ditu. Hostoak bakunak eta txandakatuak dira, pezioloak gorriak eta orriak luzanga-lantzeolatuak dira, punta akuminatua dute, krenatuak edo zerradunak, larrukarak, distiratsuak eta glabroak dira. Loreak galtzarbetik ateratzen dira, luku ia tenteetan. Lukuak nahiko luzeak dira, 15-30 cm-koak, hostoak baino luzeagoak eta 10-30 cm-ko pedunkulua dute. Loreak 5 pieza ditu. Sepaloak triangeluarrak eta petaloak ia biribilduak dira, zuriak. Lorezil ugari ditu, eta obarioa glabroa da, heltzean drupa purpura ia beltzezka bilakatzen dena. Maiatza eta ekainean loratzen da, eta fruituak udazkenaren lehen erdian heltzen dira.

Arbusto o arbolito de hojas persistentes, que mide entre 4 y 8 m de altura, con tronco de corteza casi lisa, y ramas jóvenes rojizas. Hojas simples, alternas, con pecíolos coloreados de rojo, y lámina oblongo-lanceolada de ápice acuminado, con margen crenado o aserrado, coriáceas, lustrosas y lampiñas. Flores axilares, agrupadas en racimos suberectos, bastante largos, de 15-30 cm, que sobrepasan a las hojas, con un pedúnculo de 10-30 cm. Piezas florales en número de cinco, los sépalos triangulares, y los pétalos casi redondeados, de color blanco. Estambres muy numerosos y ovario glabro que al madurar se transforma en una drupa de color púrpura casi negruzco. Florece en mayo y junio, y los frutos maduran en la primera mitad del otoño.

Europan banaketa mediterraneo-atlantikoa duen zuhaixka da, baina banaketa orokorra latemakaronesikoa dela esan daiteke, Itsaso Atlantikoko uharteetan populazio hoberenak baititu. Iberiar penintsulan mendebaldeko herenean ugariagoa da, eta euskal kokaguneek (Ipar Euskal Herriraino) espeziearen banaketa-arearen ekialdeko muga osatzen dute. Duela gutxi hiru tokitan aurkitu da, EAEko lurralde bakoitzean bat, eta guztiak altitude baxuetan eta sakan babestu eta mehartuetan daude, lurzoru silizeoetan. Haltzadietan, hostozabalen baso mistoetan eta pagadietan ageri da beti.

Este arbolillo tiene una distribución mediterráneo-atlántica en Europa, aunque su área global se califica de latemacaronésica, pues en las islas del Atlántico es donde tiene sus mejores representaciones. En la península ibérica es más abundante en el tercio occidental, y las localidades vascas (hasta el País Vasco francés) suponen el límite de su distribución oriental para la especie. Se ha encontrado recientemente en tres localidades, una en cada territorio de la CAPV, en todos los casos a baja altitud, y en el fondo de barrancos abrigados y encajonados, sobre materiales silíceos. Las formaciones en las que ha aparecido el loro son alisedas, bosques mixtos de frondosas y hayedos.

Baso-lanak jasan ditzakete zuhaixka honen biziguneek. Izan ere, mendi-pistak eta egurra ateratzeko bideak egiteko lanek eta enborrak herrestan eramateak arriskuan jar dezakete espeziearen biziraupena. Orokorrean espeziea non dagoen ez dakigunez, aintzat hartzekoak dira aipatu arriskuak, are gehiago ezagutzen diren populazioek oso ale gutxi dituztelako. Horregatik, komenigarria litzateke sakan horiek legez babestea, bai eta propaguluak biltzea ere, toki egokietan landatu eta ugaltzeko, eta gero landarea birsartu ahal izateko.

Los lugares en que vive este arbolito pueden ser objeto de labores forestales, y el trazado de pistas y vías de saca, unido al arrastre de troncos pueden poner en peligro su supervivencia. El desconocimiento general de su presencia hace que los riesgos descritos deban tomarse en consideración, máxime cuando las pocas poblaciones conocidas tienen cada una muy pocos individuos. Por ello convendría dotar de protección legal a los barrancos en que se encuentra, y recoger propágulos para su cultivo y multiplicación en lugar adecuado, con vistas a posibles reintroducciones.

00ko Zerrenda Gorrian espezie Kalteberen artean dago.

Incluida en la Lista Roja/00, en la categoría de Vulnerables.

248

BAKANAK • RARAS


Prunus lusitanica

BAKANAK • RARAS

249


Pulsatilla alpina (L.) Delarbre subsp. cantabrica Laínz

RANUNCULACEAE

Belar bizikor honen ipurdi loditik jaiotzen da zurtoin loreduna, gehienez bi zehekoa. Zurtoinaren oinaldean biltzen dira hostoak, triangeluarrak eta pinatuak dira eta hirutan zatituta daude; azken mailako lakainak oso estuak dira. Loreen azpian hostoen antzekoak diren hiru brakteez eratutako inbolukrua dago. Lore zuriak, nahiko handiak eta tenteak dira, eta petaloen antzeko 6 sepalo eliptikoz osatuta daude, kanpoaldea ileduna dutenak. Lorezil asko ditu. Karpeloak oso ugariak dira, askeak eta iledunak dira, buru biribila eratzen dute eta bizar lumakara luzea daukate. Udaberriaren amaieran eta udaren hasieran loratzen da, ekaina eta uztaila bitartean, eta fruituak udan heltzen dira.

Hierba vivaz con cepa gruesa de la que nace un tallo florífero de hasta dos palmos de altura. Hojas agrupadas en la base del tallo, de contorno triangular, con nerviación pinnada y divididas tres veces, con segmentos de último orden muy estrechos. Bajo las flores se desarrolla un involucro de tres brácteas similares en forma a las hojas. Flores blancas, bastante grandes, erguidas, formadas por 6 sépalos petaloides elípticos, pelosos por la cara exterior. Estambres muy numerosos y carpelos también numerosos, libres entre sí, formando una cabeza globulosa, pelosos y prolongados en larga arista plumosa. Florece a finales de la primavera y comienzos del verano, entre junio y julio, y los frutos maduran entrado el verano.

Landare hau, subespezie mailan, Kantabriako mendikateko, euskal mendialdeko eta mendebaldeko Pirinioetako endemismoa dugu. EAEko lurraldeetan bakarrik Gorbeia mendigunean (Bizkaiko aldean), Aizkorri eta Aralar mendilerroetan (Gipuzkoa) eta Altzania (Araba eta Gipuzkoa) mendilerroan aurkitu da. Kareharrizko haitz ospeletan zintzilik dauden erlaitz belartsuetan bizi da, giro oso heze eta euritsuetan.

Esta planta, en el rango de subespecie, es un endemismo de montes Cantábricos, montes vascos y Pirineo occidental. En los territorios de la CAPV sólo se ha encontrado en el macizo del Gorbea (parte vizcaína), sierras de Aizkorri y Aralar (Gipuzkoa) y sierra de Alzania (Álava y Gipuzkoa). Habita en repisas herbosas colgadas en roquedos calizos orientados al norte, en ambiente muy húmedo, con abundantes precipitaciones.

Ezagutzen diren landare eder honen banaketa-gune urriak iristeko zailak diren tokietan daude. Horregatik ez dute giza jardueren eraginik jasaten, eta noizbehinka bakarrik ganaduak eragindako kalteak pairatzen dituzte. Hala ere, populazio txikiak dira, ale gutxikoak, eta elkarren artean oso bakartuta daude. Horrenbestez, habitat-eraldaketaren bat gertatuko balitz, oso ahulak lirateke; eta hori dela eta, eraldaketa hauek kosta ahala kosta saihestu behar dira.

Las pocas localidades conocidas de esta bella planta se sitúan en lugares de difícil acceso. Ello las mantiene a salvo de acciones humanas, y sólo sufren de forma muy esporádica efectos negativos por causa del ganado. Sin embargo, dichas poblaciones son de pequeña extensión y con pocos individuos. Además están muy aisladas unas de otras. Son por lo tanto muy frágiles en el caso de que se produjera una alteración del hábitat, circunstancia que ha de evitarse a toda costa.

250

BAKANAK • RARAS


Pulsatilla alpina

BAKANAK • RARAS

251


Ranunculus aconitifolius L.

RANUNCULACEAE

Belar bizikorra da, eta zuntzezko sustraiak dauzkan ipurdi sendoa du. Ipurditik zurtoin sendo eta tentea ateratzen da, 1 m-rainokoa. Hostoak txandakatuak eta palmatisektuak dira, eta oinean falka-itxurako 3-7 lakain obobatu dituzte, ebakiak eta zerradunak direnak. Loreak pedunkulu pubeszenteen gainean ateratzen dira. Loreok 5 sepalo lantzeolatu eta berdexka eta beste horrenbeste petalo zuri obobatu dituzte. Lorezilak eta karpeloak oso ugariak dira; karpeloek buru biribila eratzen dute. Heltzean mokoa makurtuta duten akenio txiki bilakatzen dira. Maiatza eta abuztua bitartean loratzen da, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Hierba vivaz provista de una fuerte cepa con raíces fibrosas de la que nace un robusto y erguido tallo de hasta 1 m de altura. Hojas alternas, palmatisectas, con 3-7 segmentos obovales en cuña en la base, inciso dentados. Flores sobre pedúnculos pubescentes, con 5 sépalos lanceolados y verdosos, y otros tantos pétalos de color blanco puro y forma obovada. Estambres muy numerosos y carpelos también numerosos, agrupados en cabeza globulosa, que se transforman al madurar en pequeños aquenios terminados en un corto pico recurvado. Florece entre mayo y agosto, madurando los frutos a comienzos del otoño.

Erranunkulazeo hau Europako erdialdeko eta hegoaldeko mendietako estai alpetar eta subalpetarrean hedatzen da batez ere. EAEn oso altitude baxuetan bizi da (900-1.200 m), Gorbeia mendigunean (Arabako aldean) eta Altzania mendilerroan (Araban eta Gipuzkoan). Gure lurraldean garai hotzagoetako erlikiatzat hartzen da. Zohikaztegien, hezeguneen eta substratu silizeoetako errekasto mehartuen ertzetan bizi da.

Esta ranunculácea se distribuye fundamentalmente por los pisos alpino y subalpino de las montañas del centro y sur de Europa. En el País Vasco aparece a altitudes llamativamente bajas (entre 900 y 1.200 m), en el macizo del Gorbea (parte alavesa) y en la sierra de Alzania (Álava y Gipuzkoa). Su presencia en nuestra zona se interpreta como reliquia de épocas más frías que la actual. Vive en bordes de turberas, humedales y arroyos encajonados sobre sustratos silíceos.

Landare honek behar dituen hezetasun- eta freskotasunbaldintzak oso toki gutxitan daude gure lurraldean, eta beti azalera txikia dute. Horregatik dira populazio urriak, txikiak eta banako gutxikoak. Horietako batzuk habitata eraldatzen duten giza jardueretatik ia babestuta daude, baina beste batzuk, zoritxarrez, mendi-pisten ondo-ondoan dauden hezeguneetan bizi dira, eta pisten bidea aldatzeko lanen aurrean oso ahulak dira. Lan horien ondorioz hezeguneak lehortzen dira, eta landare hau eta beste landare interesgarri asko kaltetzen dituzte. Horregatik, komenigarria litzateke mendialdeko hezeguneak legez babestea. Halaber, interesgarria izango litzateke ere propaguluak hartzea, beste leku batzuetan landatzen saiatzeko, eta beharrezkoa denean landarea birsartzeko.

Las condiciones de humedad y frescor ambiental que requiere esta planta se dan en pocos lugares de nuestro territorio y sobre superficies de poca extensión. Por ello sus poblaciones son poco numerosas, pequeñas y con reducido número de ejemplares. Algunas de ellas están casi a salvo de acciones humanas transformadoras del hábitat, pero otras, desgraciadamente se encuentran en humedales muy cercanos a pistas forestales, y son muy frágiles ante obras de modificación de su trazado. Este tipo de obras lleva irremisiblemente a la desecación de zonas húmedas en las que además de la especie que nos ocupa viven otras de gran interés. Convendría una protección legal para varios de los humedales de montaña, y en cualquier caso siempre será de interés recoger propágulos de la planta, para intentar su cultivo y poder efectuar reintroducciones cuando se estime necesario.

252

BAKANAK • RARAS


Ranunculus aconitifolius

BAKANAK • RARAS

253


Ranunculus auricomus L.

RANUNCULACEAE

Urrebotoia

Belar bizikor honen zuntzezko ipurditik 1-3 zurtoin igokari ateratzen dira, 10-30 cm-koak. Oinaldeko hostoak giltzurrun-itxurakoak dira eta gingil zabalak dituzte; zurtoinekoek sartune askoz sakonagoak dituzte, gingilak oso estuak dira, ia linealak, hatzak balira bezala jarriak eta ziliatuak dira. Loreak banaka edo talde txikitan elkartuta daude. 5 sepalo dituzte, azpialdea berdexka-horixka dutenak eta, gehienetan, 3-4 petalo hori dituzte, inoiz ere 5, edo noizean behin petalo bakarra dute, besteak endakatu direlako. Lorezil eta karpelo asko dituzte. Karpeloek buru biribila eratzen dute, eta heltzen direnean mokoa makurtutua duten akenio pubeszente bilakatzen dira. Oso goiz loratzen da, apirila eta maiatza bitartean, eta fruituak uda hasi aurretik heltzen dira.

Hierba vivaz con cepa fibrosa de la que nacen entre 1 y 3 tallos ascendentes de 10 a 30 cm de altura. Hojas basales de contorno arriñonado, divididas en anchos lóbulos, las caulinares mucho más profundamente divididas, con lóbulos muy estrechos, casi lineares, dispuestos a modo de dedos, con los bordes ciliados. Flores solitarias o en pequeño número, con 5 sépalos verdoso amarillentos por su cara interna y pétalos amarillos en número variable, rara vez cinco, y más frecuentemente tres o cuatro, o incluso en ocasiones uno solo, por abortamiento de los demás. Estambres muy numerosos, lo mismo que los carpelos, que se disponen en cabeza globulosa, y al madurar se convierten en pequeños aquenios pubescentes, con pico recurvado. Florece muy pronto, entre abril y mayo, y madura los frutos antes del verano.

Mikroespezie-talde kritiko bateko kidea da. Landarearen banaketa orokorra eurosiberiarra da. Burgoseko iparraldean antzeko landareak berriro agertzen dira. Ekialderantz, ordea, ezagutzen diren kokagune hurbilenak Pirinioetan daude. EAEn Araban bakarrik aurkitu da, Kuartangoko haranean eta Lautadan, eta Entzia mendilerroan, 500 eta 1.000 metro bitartean. Humusetan aberatsak diren lurzoru fresko eta sakonetan bizi da, batez ere harizti hezeetan, eta batzuetan ere pagadi karstiko eta haltzadietan.

Este botón de oro pertenece a un grupo de microespecies muy crítico. En conjunto, el grupo tiene distribución eurosiberiana. Plantas similares reaparecen en el norte de Burgos, mientras que hacia el este existe un gran vacío hasta las primeras localidades pirenaicas conocidas. En la CAPV sólo se ha encontrado en Álava, en los valles de Cuartango y la Llanada, y en la sierra de Entzia, entre 500 y 1.000 m de altitud. La planta vive sobre suelos frescos, profundos y ricos en humus, en ambientes forestales, sobre todo en robledales húmedos, y más rara vez en hayedos kársticos y alisedas.

Espezie hau bakana izatea lotuta dago giza jardueren eraginez habitatak eraldatu eta suntsitzearekin. Izan ere, haran-hondoko basoak, hala nola, harizti eta haltzadiak, izugarri murriztu dira, eta horregatik dago egun landarea galtzeko arriskuan. Populazioak txikiak dira, hamarreko gutxi batzuk baino ez dituzte, eta baso-irla txikietan bizi dira. Baso hauek ere galtzeko arriskuan daude nekazaritza- eta hirigintza-jardueren eraginez. Habitat horiek zaintzea ezinbestekoa da, landareak bizirik iraun dezan. Landatzen saiatzea komenigarria litzateke, alde batetik birlandatzeko, eta bestetik, taxonomia-aldetik oso espezie kritikoa delako, eta latitude hauetan oraindik ez delako asko aztertu.

La actual rareza de este botón de oro está ligada a la alteración y destrucción de sus hábitats por la acción humana. Ha sido la drástica disminución de los bosques de fondo de valle, como robledales y alisedas lo que ha llevado a la especie a estar amenazada en nuestros días. Sus pequeñas poblaciones, con pocas decenas de individuos, están a su vez refugiadas en minúsculos bosques isla, en peligro de desaparición por actividades agrícolas y urbanísticas. La conservación de dichos hábitats es fundamental para la supervivencia de esta planta. Conviene intentar su cultivo, pues además del interés que tendría de cara a posibles reintroducciones, se trata de una especie muy crítica en el aspecto taxonómico, y aún poco estudiada en nuestras latitudes.

254

BAKANAK • RARAS


Ranunculus auricomus

BAKANAK • RARAS

255


Salicornia dolichostachya Moss.

CHENOPODIACEAE

Hierba salada.

Bizi-ziklo laburra duen urteroko landarea da. Itxura mamitsua dauka eta 20-50 cm-rainokoa izan daiteke. Zurtoin artikulatuak ditu, gehienetan oinetik oso adarkatuta daude; berde ilun mateak dira, eta heltzean arre bilaka daitezke. Alboetako oin-adarrak oso luzea izan daitekeen (5-12 cm) erdiko adarra bezain luzeak izaten dira batzuetan. Adarrak, oro har, okertu-zutituak dira eta mutur zorrotza duten 10-30 giltzarte emankor zilindriko dituzte. Hostoak oposatuak dira eta elkarren artean eta zurtoinarekin lotuta daude; horrela, giltzarte zukutsua osatzen dute. Loreak ez dira oso nabariak eta zimetan biltzen dira hirunaka. Zima bakoitzaren hiru loreek tamaina eta zabalera ia berdina dute; antera handiak dituzte (>0,5 mm), lore bakoitzak bi, eta oro har, lorea baino luzeagoak dira. Haziak 1,4-1,6 mm-koak dira. Abuztuaren amaieran hasten da loratzen, eta bere fenologia-optimoa irailaren bigarren hamabostaldia da; urriaren erdialderako lehortuta (seneszente) dago; genero horretako beste hainbat espezie garai horretan oraindik heldu gabe daude.

Planta anual de ciclo vital corto, de aspecto carnoso, que puede alcanzar de 20 a 50 cm de altura. Está provista de tallos articulados, generalmente muy ramificados desde la base, de color verde oscuro mate que pueden empardecer en la madurez; las ramas laterales basales en ocasiones casi igualan a la central, que puede ser muy larga, de 5-12 cm; en general las ramas son arqueado-patentes con 10-30 artejos fértiles de contorno cilíndrico y ápice subagudo. Hojas opuestas, soldadas entre sí y con el tallo para formar un artejo craso. Flores poco conspicuas, agrupadas en cimas en grupos de tres; las tres flores de cada cima son de magnitud y anchura subiguales, con anteras grandes (> 0,5 mm), dos por cada flor normalmente sobresaliendo visiblemente. Semillas de 1,4-1,6 mm. Comienza a florecer a finales de agosto, alcanzando su óptimo fenológico en la segunda quincena de septiembre, para aparecer ya seca (senescente) a mediados de octubre, cuando otras especies del género aún están verdes.

Espezie honen banaketa-area Kantauriko eta Atlantikoko kostaldea da, eta ohikoa da estuarioen beheko aldeko eta kosta baxuetako lokatzetan, gehienetan limo-hareazko edo hareazko substratuetan, itsasgora bakoitzean urez guztiz betetzen diren eremuetan. Ipar itsasotik eta irla britainiarretatik Portugaleko hegoalderaino banatzen da; litekeena da, halaber, Espainiaren hego-mendebaldera eta Tingitana penintsulara (Marokoko iparraldeko muturra) ere heltzea. Ohiko espeziea da Kantabriako eta Asturiaseko hainbat itsasadarretan. EAEn 5 estuariotan bizi da: Butroeko itsasadarrean, Urdaibaiko estuarioan, Urolako itsasadarrean, Inurritzako itsasadarrean (Zarautz) eta Txingudiko estuarioan. Urdaibaiko zenbait gunetan bakarrik da nahiko ohikoa.

Especie de distribución cántabro-atlántica litoral propia de fangos de infraesteros y costas bajas, sobre substratos generalmente limo-arenosos o arenosos, inundados completamente en cada pleamar. Se distribuye desde el mar del Norte y las islas británicas hasta el sur de Portugal, aunque es probable que alcance también el sudoeste de España y el oeste de la península Tingitana, en el extremo norte de Marruecos. Es una especie frecuente en algunas rías cántabras y asturianas. En la CAPV está presente en 5 estuarios: ría del Butrón, estuario de Urdaibai, ría del Urola, ría de Inurritza (Zarautz) y estuario de Txingudi, de todas ellas sólo es relativamente frecuente en algunas zonas de Urdaibai.

Espezie honen mehatxu nagusia da bere habitata balizko ezbeharren aurrean oso ahula dela; ezbehar horiek giza jardueren (isurketak, ustekabeko ihesak…), nahiz uholdeak bezalako hondamendi naturalen ondorio izan daitezke. Espezie hau oso mugatuta dago substratu hareatsu-lohitsua duten marearteko eremu gutxi daudelako Ingurune-baldintza abiotiko berezien arabera, populazioak urte batetik bestera oso gorabeheratsuak izaten dira; baliagarria izango litzateke populazioen kartografia zehatza egitea, espeziak biziraun dezan estuario bakoitzean egokienak diren guneak finkatzeko.

La principal amenaza para esta especie la constituye la fragilidad de su hábitat frente a posibles accidentes, tanto derivados de acciones humanas (como podrían ser vertidos o escapes fortuitos...) como de episodios catastróficos naturales como fuertes inundaciones. Esta especie está muy limitada por la disponibilidad de superficies intermareales sobre sustratos arenoso-limosos. Dado lo fluctuante de las poblaciones de un año para otro, en función de las condiciones ambientales abióticas particulares, sería recomendable realizar una cartografía fina de sus poblaciones para identificar en cada estuario las zonas más adecuadas para la supervivencia de la especie.

00ko Zerrenda Gorrian Datu Urriko espezieen artean dago.

En la Lista Roja/00 se incluye como especie con Datos Insuficientes.

256

BAKANAK • RARAS


Salicornia dolichostachya

BAKANAK • RARAS

257


Salicornia lutescens P.W. Ball. & Tutin

CHENOPODIACEAE

[S. fragilis P.W. Ball & Tutin] Hierba salada

Urteroko landarea da, oinean ez da oso adarkatua; orokorrean 15-30 cm-ko altuera du; mamitsua eta berde matea da; dena den, heltzean berehala hori bizi bilakatzen da. Adarrak tenteak, fastigiatuak (oinaldekoak batik bat) izan ohi dira eta lehen mailako adarkadurak gutxitan izaten dira zurtoin nagusiaren 2/3 baino handiagoak. Azkeneko galburuak punta kamutsa duten 6-18 giltzarte emankor zilindriko ditu, eta 3-6 cm-koa da. Hostoak oposatuak dira eta elkarren artean eta zurtoinarekin lotuta daude; horrela, giltzarte zukutsua osatzen dute. Loreak ez dira oso nabariak; hirunaka biltzen dira zimetan. Zima bakoitzaren hiru loreek tamaina eta zabalera ia berdina dute; antera handiak dituzte (>0,5 mm). Haziak 1,4-1,6 mm-koak dira. Genero horretan lehen loratzen den lorea da; bere fenologia-optimoa irailaren lehen hamabostaldiada, genero bereko S. dolichostachya espeziearena baino pixka bat lehenago. Urriaren erdialderako lehortuta (seneszente) dago; genero horretako espezie diploideak garai horretan oraindik heldu gabe daude.

Planta de ciclo anual poco ramificada en la base que suele medir normalmente de 15 a 30 cm de altura; presentan aspecto carnoso y color verde mate aunque amarillea muy pronto e intensamente en la madurez; las ramas tienden a ser erectas, fastigiadas (sobre todo las basales), y las ramificaciones primarias raramente sobrepasan los dos tercios del tallo principal; la espiga terminal posee 6-18 artejos fértiles cilíndricos y ápice romo, llegando a medir de 3-6 cm. Las hojas son opuestas, soldadas entre sí y con el tallo para formar un artejo craso. Flores poco conspicuas, agrupadas en cimas en grupos de tres; las tres flores de cada cima son de magnitud y anchura subiguales, con anteras grandes (> 0,5 mm). Semillas de 1,4-1,6 mm. Es la especie del género que comienza a florecer antes, alcanzando su óptimo fenológico en la primera quincena de septiembre, un poco antes que su congénere S. dolichostachya, para aparecer ya seca (senescente) a mediados de octubre, cuando las especies diploides del género aún están verdes.

Espezie honen banaketa-area Atlantikoko itsasertza da. S. dolichostachya espeziea ordezkatzen du padurako beheko aldeko lurzoru garaiago eta finkatuagoetan. Coruñako, Lugoko, Kantabriako eta Asturiaseko hainbat estuariotan ezagutzen da. EAEn 4 estuariotan bizi da: Butroeko itsasadarrean, Urdaibaiko estuarioan, Leako itsasadarrean eta Urolako itsasadarrean (Zumaian); horietan guztietan nahiko urria da; hala ere, Zumaian pixka bat ugariagoa da.

Especie de distribución atlántica litoral, que sustituye a S. dolichostachya en estaciones ligeramente más elevadas sobre suelos más asentados de la marisma inferior. Se la conoce de algunos estuarios de La Coruña, Lugo, Cantabria y Asturias. En la CAPV está presente en 4 estuarios: ría del Butrón, estuario de Urdaibai, ría del Lea y ría del Urola (Zumaia); en todos ellos es bastante escasa, siendo algo más abundante en Zumaia.

Espezie honen mehatxu nagusia da bere habitata balizko ezbeharren aurrean oso ahula dela. Ezbehar horiek giza jardueren (isurketak, ustekabeko ihesak…), nahiz uholdeak bezalako hondamendi naturalen ondorio izan daitezke. Espezie hau oso mugatuta dago substratu hareatsu-lohitsua duten marearteko eremu gutxi daudelako. Ingurune-baldintza abiotiko berezien eraginez, populazioak urte batetik bestera oso aldakorrak dira. Hori dela eta, komenigarria litzateke populazioen kartografia zehatza egitea, espeziak biziraun dezan estuario bakoitzean gune egokienak finkatzeko.

La principal amenaza para esta especie lo constituye la fragilidad de su hábitat, frente a posibles accidentes, tanto derivados de acciones humanas (como podrían ser construcciones, vertidos o escapes fortuitos...) como de episodios catastróficos naturales como fuertes inundaciones. Esta especie está muy limitada por la disponibilidad de superficies intermareales sobre sustratos limosos. El tamaño y extensión de sus poblaciones suele fluctuar de un año a otro, en función de las condiciones ambientales abióticas particulares; una medida útil sería realizar una cartografía precisa de sus poblaciones para identificar en cada estuario las zonas más propicias para la supervivencia de la especie.

258

BAKANAK • RARAS


Salicornia lutescens

BAKANAK • RARAS

259


Sarcocornia perennis (Mill.) A.J. Schott. subsp. perennis

CHENOPODIACEAE

Beiraki-belarra; alacranera, sosa de las marismas [Salicornia perennis Mill.; Arthrocnemum perenne (Mill.) Moss]

Mulu etzana eta oso adarkatua da, gehienez 20 cm-koa. Zurtoinak zurezkoak dira oinean, baina gorago mamitsu-artikulatuak dira, tente-goranzkoak. Adar antzuak errotzaileak dira –orokorrean emankorrak baino laburragoak–. Adar hauek heltzean orokorrean horixkak bihurtzen dira. Hostoak oposatuak dira eta elkarren artean eta zurtoinarekin lotuta daude; horrela, giltzarte gutxi gorabehera zilindrikoa osatzen dute. Giltzartearen ertzean ezkata garden eta zorrotzak baino ez diren hosto-orriak ditu. Brakteak oposatuak eta lotuak dira, hostoen antzekoak; hauek giltzarte emankorrak –hauek ere zukutsuak dira– osatzen dituzte. Galburu-itxurako infloreszentzia du, 2,5-4,5 mm-ko diametroa dauka. Alde batean edo puntan ateratzen da giltzarte emankor bakoitzaren oinean, eta hiru loreko zima oposatu eta dekusatuz eratuta dago. Erdiko lorea alboetako biak baino pixka bat handiagoa da; loreak trenkada baten bidez daude bereizita, eta fruitua heldu ondoren erorita ere, trenkada mantendu egiten da; orduan, elkarren ondoan dauden 3 hutsune independiente ikusten dira. Periantoa mamitsua da, 4 tepalo lotzean sortua, eta fruktifikazio-garaian hanpatua da. Loreak hermafroditak dira, bi lorezil eta bi estigma dituzte. Fruitua akenio nabar edo nabar-grisaxka da; inguruan ile motzak eta gakodunak ditu, eta fruitu-periantoaren barnean egoten da. Begetatiboki ugaltzeko gai da mareek garraiatzen dituzten zurtoin-zatien bidez eta, baldintza faboragarriak aurkituz gero, errotu daitezke. Udazkenean, iraila eta azaroa artean, ematen ditu loreak eta fruituak, habitat halofiloetako chenopodiacea familiako beste hainbat espeziek bezala.

Mata sufruticosa de porte postrado muy ramificado, de hasta 20 cm de altura. Tallos leñositos en la base, pero más arriba carnoso-articulados, erecto-ascendentes. Ramas estériles netamente radicantes, generalmente más cortas que las fértiles, que pueden volverse generalmente de un color algo amarillento cuando maduran. Hojas opuestas, soldadas entre sí y con el tallo formando un artejo más o menos cilíndrico, en cuyo borde se observan las láminas foliares reducidas a escamas hialinas, agudas. Brácteas opuestas, soldadas, similares a las hojas, formando los artejos fértiles, también crasos. Inflorescencia con aspecto de espiga, de 2,5-4,5 mm de diámetro, lateral o terminal, formada por cimas trifloras opuestas (en la base de cada artejo fértil) y decusadas. Flor central ligeramente mayor que las dos laterales, separadas unas de otras por medio de un tabique que se mantiene después de que el fruto se haya desprendido en la madurez, apareciendo allí entonces tres oquedades contiguas e independientes. Perianto carnoso, formado por la fusión de 4 tépalos, esponjoso en la fructificación. Flores hermafroditas con dos estambres y dos estigmas. El fruto es un aquenio de color pardo o pardo-grisáceo, con pelos cortos y claramente ganchudos en su superficie, que permanece incluido en el perianto fructífero. Posee cierta capacidad de reproducción vegetativa a partir de fragmentos de tallos que son arrastrados por los flujos mareales, y pueden enraizar en condiciones favorables. Florece y fructifica en otoño, como muchas otras quenopodiáceas de hábitats halófilos, entre septiembre y noviembre.

Banaketa mediterraneo-atlantikoa duen espezie honek sastraka etzanak osatzen ditu itsasgorek egunero urez betetzen dituzten estuarioaren beheko guneetan (behealdeko padura halofiloa). Kantauriko itsasertzean bakana da Asturiaseko itsasertzean, 4 estuariotan bakarrik baitago; Kantabrian, berriz, pixka bat ugariagoa da hoberen kontserbatuta dauden estuarioetan. EAEko kostaldean Bizkaiko 3 estuariotan bakarrik bizi da: Barbadun itsasadarrean (Muskizen), Urdaibai estuarioan eta Butroeko itsasadarrean (Plentzian). Azken leku honetan oso bakana da. Zumaian ere aipatu izan da, baina sakon bilatu arren, azkenaldian ez da ikusi.

Especie de distribución mediterráneo-atlántica que forma matorrrales postrados en las zonas bajas del infraestero (marisma inferior halófila) inundadas diariamente por las pleamares. En el litoral cantábrico, es rara en la costa asturiana, estando presente sólo en cuatro estuarios, mientras que en Cantabria es algo más frecuente en los estuarios mejor conservados. En la costa de la CAPV únicamente está presente en tres estuarios vizcaínos: ría del Barbadún (Muskiz), estuario de Urdaibai y ría del Butrón (Plentzia), siendo muy rara en este último. Ha sido señalada también de Zumaia aunque, a pesar de buscarla insistentemente, no ha vuelto a ser observada recientemente.

Dauden 3 populazioetatik 2 kontserbazio-egoera onean dauden arren, espezie hau egoera nahiko larrian dago, azkeneko bi hamarkadetan gutxienez beste hiru euskal estuariotatik desagertu baita. Espezie honek Urdaibain duen azalera handia kontuan hartuta, aurreikus daiteke egungo ingurumen-baldintzak txartu ezean, landare honek estuario horretan arazorik gabe biziraun ahal izango duela.

Aunque dos de las tres poblaciones existentes están en un estado de conservación adecuado, se encuentra en una situación algo precaria puesto que en las últimas décadas ha desaparecido al menos de otros tres estuarios vascos. Dada la gran superficie disponible para esta especie en Urdaibai, es previsible que, de no empeorar sustancialmente las actuales condiciones ambientales, la planta podrá sobrevivir sin problemas en este estuario. En Plentzia la situación de esta especie es crítica.

260

BAKANAK • RARAS


Sarcocornia perennis

BAKANAK • RARAS

261


Saxifraga clusii Gouan subsp. clusii

SAXIFRAGACEAE

Belar bizikorra da, 5-30 cm-koa, likatsua. Oinaldeko erroseta eratzen duten hostoak espatula-itxurakoak edo obobatuak dira, bigunak eta ertzetan horztunak. Infloreszentziaren adarren oinean ditu brakteak, handiak eta hostoen antzekoak direnak. Loreek 5 sepalo erreflexu (beherantz okertuta) eta beste 5 petalo zuri dituzte. Petaloek itxura eta tamaina desberdina dute: horietako 2 txikiak eta lantzeolatuak dira, eta oinaldea pixkanaka estutua dute; gainerakoak handiagoak dira eta oina falka-itxurakoa dute. 10 lorezil ditu landareak, eta fruitua 2 ganbera dituen kapsula da. Udaren hasieran loratzen da, ekaina eta uztailan, eta fruituak udazkenaren hasierarako heltzen dira.

Hierba vivaz de 5 a 30 cm de altura, viscosilla en todas sus partes, con hojas dispuestas en roseta basal, de contorno espatulado u obovado, de textura blanda y con los bordes dentados. En la base de las ramificaciones de la inflorescencia se sitúan las brácteas, grandes y similares a las hojas. Las flores tienen 5 sépalos reflejos (vueltos hacia abajo) y otros tantos pétalos de color blanco, pero desiguales en forma y tamaño, pues dos son pequeños, lanceolados y atenuados en la base, y los otros tres son más grandes y están bruscamente contraídos en cuña. Estambres en número de 10, y fruto en cápsula con dos cámaras, rematada por dos cuernecillos. Florece a comienzos del verano, en junio y julio, y los frutos maduran para el inicio del otoño.

Espezie honen banaketa Europako hego-mendebaldera mugatzen da, Frantziako Cevennes mendizerratik Pirinioetako mendebaldeko muturreraino, Aiako Harria-Bortziri mendigune silizeoan (Gipuzkoan eta Nafarroan), hain zuzen ere. Gipuzkoako populazioak dira landare honen mendebaldeko banaketa-muga, Berastegin eta Oiartzunen daudenak. Populazio horiek oso urriak dira, errekasto eta iturburuen ertzetan bizi dira, substratu silizeoetan eta toki hezeetan.

Estamos ante una planta cuya distribución se limita a las montañas del suroeste de Europa, desde la cordillera de Cevennes en Francia hasta el extremo occidental del Pirineo, en el macizo silíceo de Aiako Harria-Bortziri (Gipuzkoa y Navarra). Las poblaciones guipuzcoanas, ubicadas en los términos municipales de Berastegi y Oiartzun, constituyen el límite occidental para la planta. Dichas poblaciones son muy escasas, y se sitúan en las orillas de arroyos y manantiales, sobre sustratos silíceos, en ambientes saturados de humedad.

Landare honek beharrizan ekologiko zorrotzak ditu eta, horregatik, habitat jakin eta urrietan bizi da. Errekasto txikien ertzak eralda daitezke baso-lanen eraginez, batez ere egurra ateratzeko bide berriak egitean, enborrak herrestan eramatean eta mozketa-hondakinak metatzean. Gure lurraldean mendebaldeko mugan dagoenez, oso interesgarria da hemen bizi diren populazio urri eta txiki horiek zaintzea edota indartzea. Horretarako, populazioen kuantifikazioa eta jarraipena egin behar da, bai eta propaguluak hartu ere, landarea toki egoki batean hazi eta ugaltzeko, beranduago landarea birsartzeko.

Los requisitos ecológicos de esta planta son muy estrictos, lo que hace que su vida esté ligada a hábitats muy concretos y escasos. Las orillas de los pequeños arroyos en los que vive pueden resultar alteradas por labores forestales, especialmente por la construcción de nuevas vías de saca, arrastre de troncos y acumulación de desechos de las cortas. Dado que la planta alcanza en nuestra zona su límite de distribución occidental, tiene gran interés mantener y en su caso reforzar las poquísimas y pequeñas poblaciones conocidas. Para ello es necesaria la cuantificación y seguimiento de las poblaciones, y la recolección de propágulos para su cultivo y multiplicación en lugar adecuado, como medidas previas a su posterior reintroducción.

262

BAKANAK • RARAS


Saxifraga clusii

BAKANAK • RARAS

263


Saxifraga conifera Cosson & Durieu

SAXIFRAGACEAE

Belar bizikor soropildua da, goroldio batzuen antzekoa. Kimu berri antzu ugari izaten ditu, hosto orbelkarez trinkoki estalita daudenak. Hostotxoak lineal-lantzeolatuak dira, ertz zirrindaduna dute eta goiko puntan apikulu luzea dute. Loraldi-garaian lotaldian dauden begiak ditu, eta handik jaiotzen dira hurrengo urtean adar berriak. Zurtoin loredunak oso meheak dira, 8-15 cm-koak, eta puntan lore gutxi batzuk dituzte. Loreek 5 sepalo berdexka eta 5 petalo zuri garbi dituzte. 10 lorezil daude, eta fruitua muturretik bi kuskutan irekitzen den kapsula da. Udaberriaren amaieran loratzen da, maiatza eta ekaina bitartean, eta fruituak udazkena hasi aurretik heltzen dira.

Hierba vivaz cespitosa, que recuerda por su aspecto a ciertos musgos. Los abundantes rebrotes estériles están recubiertos densamente por hojitas escariosas, linear lanceoladas, de bordes fimbriados y largamente apiculadas en su extremo superior. En la época de floración la planta presenta botones durmientes, de los que al año siguiente brotan las nuevas ramas. Tallos floríferos muy gráciles, de entre 8 y 15 cm de altura, con unas pocas flores en el ápice, provistas cada una de 5 sépalos verdosos y otros tantos pétalos de color blanco puro. Estambres en número de 10 y fruto en cápsula que se abre en dos valvas por el ápice. Florece a finales de la primavera y comienzos del verano, entre mayo y junio, madurando los frutos antes de la llegada del otoño.

Europako hego-mendebaldeko mendietan bizi diren landare ugarien artean, espezie hau Kantabriako mendilerroan dagoen endemismoa da, eta EAEn dauka banaketaren ekialdeko muga. Valderejon eta Arcena mendizerran (Araban) bakarrik aurkitu da, 1.100 m eta 1.200 metro bitartean. Landare txiki honen populazioak kareharrizko harkaitz bertikal ospeletan zintzilik dauden erlaitz belartsuetan bizi dira.

Dentro del amplio grupo de plantas que se distribuyen por las montañas del suroeste de Europa, la especie que ahora tratamos es un endemismo centrado en la cordillera Cantábrica, que alcanza su límite oriental de distribución en el País Vasco. Se ha encontrado únicamente en Valderejo y sierra de Arcena (Álava), entre 1.100 y 1.200 m de altitud. Las poblaciones de esta pequeña planta se localizan en repisas herbosas colgadas de roquedos calizos verticales orientados al norte.

Saxifraga clusii kideak bezala, honek ere gure lurraldean dauka mundu-mailako banaketaren muga (kasu honetan ekialdeko muga). Harkaitzetako erlaitzetan bizi denez, gizakiak eta ganaduak ez dute landarea kaltetzen. Arabako mendebaldeko mendi batzuetan ere aurkitu da, baina horiek klima-faktoreen eraginez daude han eta, hori dela eta, ez da lurraldeko gainerako kareharrizko mendizerretako antzeko habitatetara hedatu. Lehentasuna dauka ezagutzen diren populazioen jarraipena egitea, bai eta bere bizitoki diren harkaitzak babestea ere, landarearentzat kaltegarriak izango liratekeen eraldaketak, hala nola, eskalada-bideak saihesteko.

Comparte con su congénere Saxifraga clusii la circunstancia de encontrarse en límite mundial de área de distribución (en este caso límite oriental). Sus poblaciones conocidas se sitúan en repisas de roquedos, y por ello resultan poco afectadas por acciones humanas y del ganado. Su extraordinaria localización en algunas montañas del oeste de Álava parece que tiene que ver con razones de tipo climático, y por ello no se extiende por otros hábitats similares de las demás sierras calizas del territorio. Es prioritario el seguimiento de sus poblaciones conocidas, y la protección de los roquedos en los que vive, para evitar alteraciones locales, como por ejemplo vías de escalada, que pudieran dañar la planta.

264

BAKANAK • RARAS


Saxifraga conifera

BAKANAK • RARAS

265


Saxifraga longifolia Lapeyr.

SAXIFRAGACEAE

Corona de rey

Landare belarkara bizikorra da, loraldian gehienez 50 cm-ko luzera duena. Hostoak estoloi gabeko oin-erroseta bakarrean biltzen dira. Errosetako hostoak lantzeolatu/espatula-itxurakoak dira, 5-15 cm-koak, dentikulatuak, eta ertzean karedun poro zurixkak dituzte. Urte asko behar ditu landareak zurtoin loredunak ematen dituen erroseta sortzeko. Horregatik ikusten dira hosto hil asko, marroixkak, hosto gazte eta aktiboen azpian. Zurtoin loredunaren behealdeko hostoak errosetaren hostoen antzekoak dira, baina motzagoak dira eta zurtoinaren kontra etzanda daude. Zurtoina iletsua eta guruintsua da. Infloreszentzia piramideitxurako panikula handia da, zurtoinaren erdia baino gehiago hartzen duena. Lore asko eta asko ditu, eta bakoitzak 5 sepalo berdexka triangeluar eta 5 petalo zuri garbi eta biribil ditu. 10 lorezil daude eta fruitua muturrean bi adar txiki dituen kapsula da. Fruitua bi kuskutan irekitzen da, eta hazi txiki-txikiak askatzen ditu. Bizitzan behin bakarrik loratzen da landarea, ekaina eta abuztua bitartean, eta udazkenaren hasieran fruituak heltzean, nekeak jota hiltzen da.

Planta herbácea vivaz, que en la floración alcanza hasta 50 cm de altura, con hojas agrupadas en roseta basal única, desprovista de estolones. Las hojas de la roseta son lanceolado espatuladas, de 5 a 15 cm de longitud, y están finamente denticuladas en los bordes, con poros calcáreos marginales blanquecinos. La formación de las rosetas capaces de producir tallos floríferos tarda muchos años, como se aprecia por el gran número de hojas muertas, marronáceas, situadas debajo de las hojas jóvenes y activas. La parte inferior del tallo florífero tiene hojas similares a las de la roseta, pero más cortas y aplicadas contra el tallo, el cual es peludo glanduloso. Inflorescencia en amplia panícula piramidal que ocupa más de la mitad del tallo. Flores numerosísimas, cada una con 5 sépalos verdosos de forma triangular y otros 5 pétalos de color blanco puro y forma redondeada. Los estambres son 10 y el fruto es una pequeña cápsula con dos cuernecillos en el ápice, que se abre en dos valvas para liberar las diminutas semillas. La planta sólo florece una vez en su vida, entre junio y agosto, y tras madurar los frutos al comienzo del otoño, muere agotada.

Eskualde mediterraneoko mendebaldeko mendietan (ibero-iparafrikarrak) hedatzen diren landareen artean dago, eta espezie honek Pirinioetako mendikatean dauzka populazio gehienak. Baia ibaiak Arkamo eta Badaia (Araba) mendilerroen artean eragindako mehakan EAEn ezagutzen den populazio bakarra dago, eta espeziearen banaketaren mendebaldeko muga da. Ekialderantz, Satrustegi mendizerran (Nafarroan) agertzen da berriro, eta handik salto egiten du mendebaldeko Pirinioetaraino. Hego-ekialdean, kokagune hurbilenak Moncayo (Soria eta Zaragoza) mendiaren kareharrizko aldean daude. Espezie hau kareharrizko harkaitzetako arraila eta erlaitz txikietako berezko landarea da.

La corona de rey se encuadra entre las plantas que se distribuyen por las montañas de la región mediterránea occidental (ibero-norteafricanas), aunque el mayor número de localidades conocidas se encuentran en la cadena pirenaica. En el desfiladero excavado por el río Bayas entre las sierras de Arcamo y Badaya (Álava), tiene su única localidad conocida en la CAPV, la cual constituye el límite occidental de distribución para la especie. Hacia el este, reaparece en la sierra de Satrustegui (Navarra), desde donde salta hasta el Pirineo occidental. Por el sureste, las localidades más próximas conocidas están en la parte caliza del Moncayo (Soria y Zaragoza). Es planta propia de fisuras y pequeñas repisas de roquedos calizos.

Kasu honetan ere landarearen mundu-mailako banaketamuga EAEn ezagutzen den populazio bakarrak osatzen du. Gizakiaren ohiko esku-hartzeak ez du landarearen gain eragin, landarea iristeko zailak diren tokietan bizi baita; baina populazioa oso txikia eta banako gutxikoa denez, orain arte landarearen babesleku izan diren harkaitzetan egin litekeen edozein aldaketen aurrean oso ahula da. Horregatik, harkaitzak eraldatzea saihestu eta populazioen jarraipena egin behar da, bai eta propaguluetatik landatzen saiatu ere, indartzeko beharra egongo balitz, landarea birsartu ahal izateko.

De nuevo nos encontramos ante una planta, cuya única población conocida en el País Vasco constituye un límite de distribución mundial para la especie. Cierto que la población parece estar a salvo de las habituales acciones humanas, debido a su muy difícil accesibilidad. Pero también es cierto que por su pequeñez y por el escaso número de individuos que la componen es muy frágil ante cualquier modificación que pudiera hacerse en los roquedos que han servido de refugio a la planta hasta nuestros días. Por ello han de evitarse alteraciones en dichos roquedos, y conviene hacer un seguimiento de la población e intentar el cultivo a partir de propágulos, por si fuera necesario reforzarla por medio de reintroducciones.

266

BAKANAK • RARAS


Saxifraga longifolia

BAKANAK • RARAS

267


Saxifraga losae Sennen subsp. losae

SAXIFRAGACEAE

[S. losana Sennen in schaed.; S. camarae Sennen]

Landare belarkara bizikorra da eta hostotza trinkoa dauka, 10 cm baino baxuagoak diren kuxin txikien antzera jarria. Adaxkak gogorrak dira oinaldean, eta hosto hilen hondar marroiez estalita daude. Hosto berriak, ordea, usaintsuak eta berde biziak dira, oso itsaskorrak, falka-itxurakoak, eta goialdea 3-5 gingil motzetan banatuta dago, hatz txikiak balira bezala. Adaxketatik zurtoin loredunak ateratzen dira, tenteak eta 5-20 cm luze direnak; zurtoinen muturrean lore-luku motzak biltzen dira. Lore bakoitzak 5 sepalo berdexka eta 5 petalo zuri garbi ditu. 10 lorezil dauzka, eta 2 karpelo elkartzean eratzen dute obarioa. Heltzean, obarioak ematen duen fruitua kapsula bat da. Maiatzaren erdialdea eta uztailaren hasiera bitartean loratzen da, eta udan zehar ematen ditu fruituak. Sennen-ek deskribatu zuen landarea Barrio mendilerro arabarrean, Miranda de Ebroko Taurino Mariano Losa botikari eta botanikariaren herbarioan oinarrituta. EAEn aurkitzen diren aleak ohiko S. losae espeziekoak dira, baina Nafarroako ekialdean eta Huescako mendebaldean daudenak, berriz, suaveolens subespeziekoak dira. Azken horrek hostoen pezioloak eta gingilak luze eta meheagoak dauzka, eta lukuetan lore gehiago biltzen dira.

Planta herbácea vivaz de follaje denso dispuesto a modo de pequeñas almohadillas de menos de 10 cm de altura. Las ramitas están endurecidas en su base, cubierta por los restos de las hojas muertas, de color marrón. Contrastan mucho las hojas nuevas, muy aromáticas, de intenso color verde y muy pegajosas, que tienen forma de cuña, con la parte superior dividida en 3 ó 5 lóbulos cortos, a modo de pequeños dedos. De las ramitas nacen los tallos floríferos, que son erectos, de 5 a 20 cm de longitud, en el extremo de los cuales se agrupan en cortos racimos las flores, que poseen cinco sépalos verdosos y 5 pétalos de color blanco puro. Los estambres son 10 y el ovario, formado por la unión de dos carpelos, al madurar da un fruto en cápsula. Florece desde mediados de mayo hasta principios de julio y fructifica a lo largo del verano. Planta descrita por Sennen de la sierra de Barrio (Álava), sobre material herborizado por Taurino Mariano Losa, farmacéutico y botánico de Miranda de Ebro. Los ejemplares de la CAPV corresponden a la típica S. losae, mientras que los de las montañas del este de Navarra y del oeste de Huesca se adscriben a la subespecie suaveolens, que se diferencia por tener los pecíolos y lóbulos de las hojas más largos y estrechos, y por sus racimos provistos de mayor número de flores.

Mediterraneoko mendebaldeko banaketa menditarra duen landarea da. Iberiar arkuko endemismoa da, Errioxako mendizerretatik Nafarroako mendizerretaraino ageri baita. EAEn inflexio-puntua dauka. Mendebaldean Menako bailaran (Burgosen) ageri da, eta ekialdean Nafarroako erdialdetik mendebaldeko Pirinioetarantz suaveolens subespeziearen kokagune-kate bat dago. EAEko populazioak iparraldeko trantsizio-mendietan bizi dira, Araban eta Gipuzkoan, 800 eta 1.200 metro bitartean. Izerditu egiten diren kareharrizko haitz bertikal eta itzaltsuetako arraila hezeetan bizi da.

Planta de distribución Mediterráneo montana occidental. Es un endemismo del arco ibérico, desde las sierras riojanas hasta las navarras, con punto de inflexión en la CAPV Por el oeste reaparece en el valle de Mena (Burgos), mientras que hacia el este hay una cadena de localidades intermedias a través de la Navarra media hacia el Pirineo occidental, las cuales se atribuyen a la subespecie suaveolens. En la CAPV vive en unas pocas montañas de transición y septentrionales, en los territorios de Álava y Gipuzkoa, entre 800 y 1.200 m de altitud. Habita en fisuras húmedas, incluso rezumantes, de roquedos calizos verticales sombreados.

Oro har, populazio txikiak osatzen ditu, elkarrengandik bakartuta daudenak. Iristeko zailak diren tokietan bizi denez, ez du giza jardueren eraginik pairatzen; baina populazio txikiak oso leku jakinetan daudenez, landarearen bizileku diren harkaitzak aldatu gabe kontserbatzea komenigarria litzateke. Interes biogeografiko handiko landarea da, eremu txiki bateko endemismoa baita. Horregatik, komenigarria litzateke populazioen dinamikaren jarraipena egitea eta propaguluak biltzea, landatzen saiatzeko, eta beharrezkoa denean landarea birlandatzeko.

Forma en general poblaciones pequeñas y aisladas unas de otras. Por su ubicación en lugares muy poco accesibles, parece a salvo de actuaciones humanas. Pero al estar sus pequeñas poblaciones muy localizadas, convendría mantener sin alteraciones los roquedos donde habita la planta. Dado su interés biogeográfico, al ser un endemismo de área muy reducida, sería bueno hacer un seguimiento de la dinámica de sus poblaciones y recoger propágulos para intentar su cultivo, de cara a reintroducciones en casos necesarios.

268

BAKANAK • RARAS


Saxifraga losae

BAKANAK • RARAS

269


Scorzonera aristata Ramond ex DC.

ASTERACEAE (COMPOSITAE)

Belar bizikorra da, ipurdi lodi bertikala du eta horren puntan hosto lineal-lantzeolatuz eratutako erroseta dauka. Errosetaren erditik ateratzen da zurtoin loreduna, gehienez 50 cm-ko luzera duena. Hosto batzuk errosetakoak baino txikiagoak dira, eta zurtoinaren puntan kapitulu bakarra dago, zenbait lerrotan jarritako braktea berdexkez eratutako inbolukru batez babestua. Kanpoaldeko brakteek bizar luzea izan ohi dute, eta barnekoen luzeraren erdia baino luzeagoak dira, batzuetan horiek bezain luzeak edo luzeagoak ere bai. Loreak horiak eta mihi estuaren itxurakoak dira. Fruituak akenio zilindriko txikiak dira, eta puntan iletxo lumakara zuri zikinez eratutako kardilauna dute. Maiatza eta abuztua bitartean loratzen da, eta fruituak udaren bukaera eta udazkenaren hasiera bitartean heltzen dira.

Hierba vivaz con cepa gruesa vertical rematada por una roseta de hojas de contorno linear lanceolado. Del centro de la roseta surge el tallo florífero, de hasta 50 cm de alto, con algunas hojitas más pequeñas que las de la roseta, y rematado por un único capítulo protegido por un involucro de brácteas verdosas dispuestas en varias filas. Es típico de esta especie el que las brácteas exteriores tengan una larga arista y sean más largas que la mitad de la longitud de las brácteas internas, a las que a veces igualan o incluso sobrepasan. Las flores, de color amarillo, tienen forma de estrechas lengüetas, y los frutos son pequeños aquenios cilíndricos, rematados por un vilano de pelillos plumosos de color blanco sucio. Florece entre mayo y agosto, madurando los frutos entre el final del verano y el comienzo del otoño.

Europako hego-mendebaldeko mendietan bakarrik dago espezie hau. Pirinioetan eta Kantabriako mendikatean nahiko ugaria da, baina EAEn oso espezie bakana da eta bakarrik Salbada mendilerroan (Bizkaian) eta Izki mendietan (Araban) aurkitu da. Belartzetan bizi da, kareharrizko harkaitz ospelen oinean nahiz basoen argiguneetan, giro heze eta freskoetan. Badirudi edozein substratu geologikotan bizi daitekeela.

La distribución general de esta especie se restringe a las montañas del suroeste de Europa. En el Pirineo y cordillera Cantábrica es relativamente frecuente, pero en el País Vasco resulta muy rara, y sólo se ha encontrado en la sierra Salvada (Bizkaia) y en los montes de Izki (Álava). Vive en herbazales bastos, tanto al pie de roquedos calizos orientados al norte, como en claros forestales, en ambiente húmedo y fresco. Parece indiferente al sustrato geológico.

Dirudienez, EAEn oso landare bakana da, erlikia biogeografikoa delako. Bizkaia aldean ez du gizakiaren eraginik pairatzen, baina duela gutxi Araban aurkitutako populazio txikiek, berriz, ganaduaren eragin kaltegarria pairatzen dute, landarea jan edo zapaldu egiten baitute. Horrenbestez, ale gutxi horietako batzuek ezin dute ziklo biologikoa osatu. Landarea lantzea komenigarria litzateke, populazio naturalak indartzeko.

La escasez de localidades en el País Vasco para esta planta parece relacionada con su carácter de reliquia biogeográfica. No se observan influencias humanas negativas que afecten al vigor de su población vizcaína, pero las pequeñas poblaciones alavesas recientemente descubiertas sí que están afectadas por el pisoteo y el diente del ganado, que impide que algunos de los escasísimos individuos completen con normalidad su ciclo biológico. Convendría cultivar la planta con vistas a un posible refuerzo de las poblaciones naturales.

270

BAKANAK • RARAS


Scorzonera aristata

BAKANAK • RARAS

271


Sempervivum vicentei Pau subsp. cantabricum

CRASSULACEAE

(J.A. Huber) Fernández Casas & Muñoz Garmendia Betibizia; siempreviva

Belar bizikorra da. Oinaldeko hostoek eratutako erroseta dauka; erroseta horretatik alkatxofa-buruen itxurako alboko errosetak ateratzen dira. Errosetako hostoek bizirik irauten dute urte osoan, horregatik esaten zaio betibizia. Hostoak mamitsuak eta lauak dira, normalean makurtuak, eta bi aldeetan ile sakabanatuak eta ertzetan zilio luzeak dituzte. Hostoen punta ia zorrotza da eta akumen nabarmena dute. Oineko errosetaren erdian sortzen dira zurtoin loredunak, 10-15 cm-koak, hosto txandakatuak dituztenak. Loreak korinbo-itxurako panikula motzean biltzen dira. 6-20 petalo arrosa edo gorrixka eta beste horrenbeste sepalo berdexka dituzte. Lorezil-kopurua petaloen bikoitza da, eta bi lerrotan ageri dira. Uda betean loratzen da, uztaila eta abuztuan, eta udazkenaren hasieran heltzen dira fruituak.

Hierba vivaz, con roseta de hojas basales de la que salen rosetas laterales en forma de capullo de alcachofa. Las hojas de las rosetas permanecen vivas todo el año, de ahí el nombre de siempreviva que recibe la planta. Hojas carnosas planas, y de ordinario curvadas, con las caras provistas de pelillos dispersos y los bordes largamente ciliados. Ápice de las hojas subagudo, bruscamente acuminado. Del centro de la roseta basal nacen los tallos floríferos, de 10 a 15 cm de altura, provistos de hojas que se disponen de forma alterna. Flores agrupadas en corta panícula corimbiforme, con 6-20 pétalos rosados o rojizos y otros tantos sépalos verdosos. Estambres en número doble a los pétalos, dispuestos en dos filas. Florece en pleno verano, en julio y agosto, madurando los frutos al comienzo del otoño.

Iberiar penintsulako endemismoa da, sistema Iberikoko, sistema Zentraleko eta Kantabriako mendikateko endemismoa. Azken horretan bakarrik cantabricum subespeziea bizi da, eta Bizkaian dauka banaketaren ekialdeko muga. Izan ere, EAEn ezagutzen diren populazio bakarrak Bizkaiko mendebaldeko muturrean daude. Betibizia gailur eta haitzetan hazten da, substratu silizeoetan zein kareharrizkoetan.

La especie es un endemismo de la península ibérica y concretamente de los sistemas Ibérico y Central y de la cordillera Cantábrica. La subespecie cantabricum es exclusiva de la última cordillera citada, y alcanza su límite oriental de distribución en Bizkaia, donde, en su extremo occidental, tiene sus únicas localidades conocidas dentro de la CAPV Esta siempreviva arraiga en crestas y roquedos, tanto de naturaleza silícea como caliza.

Ahuntzen artzaintzak kaltetu egiten ditu landare honen populazioak, mendi-gailurretan bazkatzen baitute eta bertan hartzen baitute atseden. Hori dela eta, gero eta kantonatuago daude betibiziaren errosetak haitz-ertzetan. Habitat urri eta mugatu horiek legez babestu beharko lirateke, eta populazio urrien jarraipena egitea ere oso komenigarria litzateke. Halaber, landarearen propaguluak biltzea komenigarria litzateke, toki egokian landatzeko, beharrezkoa izatekotan landarea birsartu ahal izateko.

El pastoreo por las cabras daña las poblaciones, al utilizar las crestas para su alimentación y como reposaderos. Por ello, las rosetas de esta siempreviva están cada vez más acantonadas al borde mismo de los roquedos. Sería necesaria la protección legal de sus escasos y localizados hábitats, y muy conveniente el seguimiento de sus reducidas poblaciones y la recolección de propágulos para su cultivo en lugar adecuado, por si fuese necesario hacer reintroducciones de la planta.

272

BAKANAK • RARAS


Sempervivum vicentei

BAKANAK • RARAS

273


Silene ciliata Pourret

CARYOPHYLLACEAE

Belar bizikorra da, soropildua, eta zurezko ipurdia dauka. Zurtoinak tenteak edo igokariak dira, 5-20 cm-koak, eta oinaldeko errosetaren erditik ateratzen dira. Hostoak espatula-itxurakoak edo lineal-lantzeolatuak dira, eta punta zorrotza eta ertzak ziliatuak dituzte. Lore gutxi ditu (1-3) eta alde bakarreko ziman (monokasioak) ageri dira. Kalizak puntan 5 hortz obatu eta kamuts dituen hodia da. 5 petalo ditu, zuriak edo arrosak, zatibituak, eta ezkata obatuak dituzte; oinaldean azkazal luzea dute. Fruitua 6 hortz dauzkan kapsula da, bera eusten duen pedunkulua edo karpoforoa bezain luzea. Udan loratzen da, ekaina eta abuztua bitartean, eta udazkenaren hasieran heltzen dira kapsulak.

Hierba vivaz, cespitosa, con cepa leñosita. Tallos erguidos o ascendentes, de 5 a 20 cm de altura, que nacen del centro de la roseta basal. Hojas espatuladas o linear-lanceoladas, de ápice agudo y bordes ciliados. Flores en cima unilateral (monocasio), en pequeño número (1-3), con el cáliz formado por un tubo rematado por 5 dientes ovados y obtusos. Pétalos también cinco, de color blanco o rosado, bífidos y con escamas ovadas, con su base prolongada en larga uña. Fruto en cápsula con 6 dientes, más o menos igual de larga que el pedúnculo o carpóforo que la soporta. Florece en verano, entre junio y agosto, madurando las cápsulas al inicio del otoño.

Landarea Europako hego-mendebaldeko mendietan hedatzen da. EAEn oso bakana eta mugatua da. Izan ere, soilik Aizkorri (Gipuzkoa) eta Arcena (Araba) mendilerroetan soilik aurkitu da, 1.000 metrotik gora. Ezagutzen diren populazioak oso txikiak dira, eta kareharrizko haitz bertikaletako arraila eta erlaitz belartsuetan bizi dira, giro itzaltsu, fresko eta lainotsuetan. Gainerako banaketa-arean mendi-larreetan ere bizi da, kareharrizko lurzoruetan nahiz silizeoetan.

Planta que se distribuye por las montañas del suroeste de Europa, y que en el País Vasco resulta muy rara y localizada. Sólo se ha encontrado en las sierras de Aizkorri (Gipuzkoa) y de Arcena (Álava), por encima de 1.000 m de altitud. Las poblaciones conocidas son muy pequeñas, y se desarrollan en grietas y repisas herbosas de roquedos calizos verticales, en ambiente sombreado y fresco, con frecuentes nieblas. En el resto de su área general, la planta vive también en pastos de montaña, tanto sobre calizas como sobre terrenos silíceos.

Gure lurraldean, Europako goi-mendietako beste landare batzuk bezala, badirudi espezie hau iraganeko erlikia dela, klima hotzagoa zen garaietakoa, hain zuzen. Horregatik aipatu ohi da landare hau hain bakana izatea eragin dutenak –oso kokagune gutxi ezagutzen baitira– klima-aldaketak direla, eta ez horrenbeste giza jarduerak. Izan ere, iristeko zailak diren lekuetan bizi da, eta leku horietan ez dago ia giza jarduerarik. Dena den, haitzetan egin daitekeen edozein eraldaketen aurrean oso ahulak dira, populazio txikiak direlako. Horrenbestez, komenigarria litzateke babes juridikoa ematea Arcena eta Aizkorri mendilerroei, bai eta hazietatik abiatuz landatzen saiatzea ere, ezagutzen diren populazioak indartu ahal izateko, edota beharrezkoa izatekotan, dagokion jarraipena eginez toki egokietan birsartu ahal izateko.

En nuestro territorio, al igual que otras plantas propias de las altas montañas europeas, parece constituir una reliquia de épocas pasadas, de clima más frío que el actual. De ahí que su extrema rareza, con poquísimas localidades conocidas, se deba más a cambios climáticos acaecidos en el pasado, que a efectos negativos de la acción humana. De hecho, dicha acción es casi inapreciable en los lugares de difícil acceso donde se refugia esta planta. Pero la pequeñez de sus poblaciones las hace sensibles ante cualquier alteración de los roquedos en que habita la especie. Por ello sería conveniente la protección legal de los roquedos de las sierras de Arcena y Aizkorri, así como intentar el cultivo experimental de la planta a partir de semillas, para poder reforzar las pequeñas poblaciones conocidas, o hacer reintroducciones en ambientes adecuados, si se estimase necesario, y con el oportuno seguimiento.

274

BAKANAK • RARAS


Silene ciliata

BAKANAK • RARAS

275


Soldanella villosa Darracq ex Labarrère

PRIMULACEAE

Landare belarkara bizikorra da. Urtaro kaltegarria pasatzeko lurpeko errizoma du. Ipurditik ateratzen den errosetaren hostoek peziolo luzeak dituzte eta orriak giltzurrun-itxurakoak dira. Loreak gara (hostorik gabeko zurtoina) luzearen puntan ateratzen dira, ginbailean bildurik. Kaliza, edo lorearen kanpo-bildukina, elkarren artean berdinak diren 5 sepalok eratzen dute, lantzeolatuak eta berdeak direnak. 5 petalo urdinxka ditu, gingil meheetan zatituak. Landare osoan gurin-ile luzeak ageri dira. Fruitua kapsula luzanga da. Apirila eta maiatza bitartean loratzen da, eta fruituak maiatza eta ekaina bitartean heltzen dira.

Planta herbácea vivaz, que pasa la estación desfavorable gracias a su rizoma subterráneo. De la cepa nace una roseta de hojas provistas de largos pecíolos, con lámina en forma de riñón. Las flores brotan al final de un largo escapo (tallo sin hojas), agrupadas en umbela. El cáliz o envuelta externa de la flor está formado por 5 sépalos iguales entre sí, de contorno estrechamente lanceolado y color verde. Los cinco pétalos, de color azulado, están profundamente recortados en estrechos lóbulos. Toda la planta tiene largos pelos glandulares. El fruto es una cápsula alargada. Florece de abril a mayo, madurando los frutos de mayo a junio.

Pirinioetako mendebaldeko muturrean, Gipuzkoan, Lapurdin eta Nafarroan, Kantabriako mendilerroaren ekialdeko muturrean, Kantabrian eta Bizkaian bizi den endemismoa da. Populazioak beti txikiak dira eta elkarren artean bakartuta daude. Errekasto mehartuen ertzetako ezpondetan bizi da, toki oso heze eta itzaltsuetan, substratu silizeoetan. EAEn 70 eta 700 metro bitartean aurkitu da, beti kostatik gertu.

Endemismo con distribución restringida al extremo occidental de los Pirineos, Gipuzkoa, Lapurdi y Navarra, y al extremo oriental de la cordillera Cantábrica, en Cantabria y Bizkaia. Siempre aparece en poblaciones pequeñas y aisladas unas de otras. Habita en taludes a orillas de arroyos encajados, en ambientes muy húmedos y sombríos, sobre sustratos silíceos. En la CAPV se ha localizado entre 70 y 700 m de altitud, siempre en cercanías de la costa.

Populazio gehienak errekasto txikien ondoan bizi dira, eta horregatik, arrisku-faktore handiena ubide horiek eraldatzea da, bereziki basogintza-lanen ondorioz eraldatzen badira. Zuhaitz-landaketak errekastoen ertzeraino iristen denean, edo mendi-pistek edo egurra ateratzeko bideek errekastoak gurutzatzen dituztenean, landarea kaltetu daiteke. Landare hau ageri den ibaietako landaredia babestu beharko luke legeak, eta komenigarria litzateke ere kartografia zehatza eta populazioen jarraipena egitea.

La mayor parte de las localidades se ubican junto a pequeñas regatas. Por ello el mayor riesgo consiste en la alteración de las mismas, especialmente por los trabajos en explotaciones forestales. Cuando los cultivos arbóreos llegan hasta los bordes de los arroyos o cuando las pistas y vías de saca los cruzan, la planta puede verse afectada. Sería deseable la protección legal de la vegetación de los cursos de agua en los que vive, así como la cartografía detallada y el seguimiento de las poblaciones.

92ko Habitat Arteztarauaren eta 95eko Errege Dekretuaren II. Eranskinean dago, kontserbazio-gune bereziak izan behar dituzten Komunitatearen Intereserako espezieen artean. 00ko Zerrenda Gorrian espezie Kalteberen artean dago.

Está recogida en la Directiva hábitat/92 y el Real Decreto/95 en el anexo II, entre las especies de Interés Comunitario para las que es necesario designar zonas especiales de conservación. También figura en la Lista Roja/00, en la categoría de Vulnerables.

276

BAKANAK • RARAS


Soldanella villosa

BAKANAK • RARAS

277


Sonchus maritimus L. subsp. maritimus

ASTERACEAE (COMPOSITAE)

Landare belarkara bizikorra da, gehienez 80 cm-ko altuera hartzen duena. Lurpeko errizoma sendo batetik jaiotzen diren zurtoin glabro eta adarkatuak ditu goialdean. Hostoak gutxi gorabehera berde-urdinxkak eta luzanga-lantzeolatuak dira, 30 cm-rainokoak. Alde zabalena (3 cm-rainokoa) erditik gora dute; horztunak, osoak edo pixka bat pinatifidoak dira; hortz espinulatuak dituzte ertzean, eta bi aurikulu biribildu oinaldean. Loreak horiak eta liguladunak dira, eta 10-13 x 9-10 mm-ko kapitulutan bildurik daude. Pixka bat konikoak dira, orokorrean oinaldea goialdea baino zabalagoa baita. Punta beltza izan ezik, anterak horiak dira. Fruituak 3 mm baino gutxiagoko akenio luzangak dira; zimur txikiak dituzten 5 saihets dituzte luzetara, eta haizeak zabaltzen laguntzen duen 6,5-7 mm-ko kardilaun bati loturik daude. Ekaina eta iraila bitartean ematen ditu loreak eta fruituak.

Planta herbácea vivaz que puede alcanzar hasta 80 cm de altura, con tallos glabros ramificados en la parte superior que nacen de un fuerte rizoma subterráneo. Hojas de color verde más o menos glaucescente (azulado), oblongo-lanceoladas de hasta 30 cm de longitud, con la máxima anchura (hasta 3 cm) en la mitad superior; son dentadas, enteras o algo pinnatífidas, con dientes espinulosos marginales, y dos aurículas redondeadas en la base. Flores amarillas, todas liguladas, reunidas en capítulos de 10-13 x 9-10 mm, de forma algo cónica, con la base generalmente más ancha que la parte superior. Las anteras son de color amarillo excepto el ápice que es de color negro. Los frutos son aquenios de menos de 3 mm de longitud y de contorno oblongo, con cinco costillas longitudinales que presentan pequeñas rugosidades, y se hallan unidos a un vilano de 6,5-7 mm de longitud que favorece la dispersión por el viento. Florece y fructifica entre junio y septiembre.

Banaketa mediterraneo-atlantikoa duen espezie hau oso bakana da iberiar penintsularen iparraldean, Kantauriko itsasertzeko itsaslabar eta paduretan eta lurzoru gutxi gorabehera gazia duten Ebro haraneko zenbait kubeta endorreikotan. Arabako hegoaldean Guardian aipatu izan da; izan ere, habitat-mota horretan Arabako kokagune hau da espeziearen iparraldeko muga. Itsasertzeko ekosistemei dagokienez, bi estuariotan bakarrik ezagutzen da: Urdaibain eta Zarautzen; dena den, azken urteotan ez da ez batean eta ez bestean ikusi. Litekeena da Urdaibain oraindik ere izatea, espezie hau gara dadin egokiak diren habitat-eremu zabalak baitaude.

Especie de distribución mediterráneo-atlántica que en el norte de la península ibérica aparece de manera muy rara en acantilados y marismas de la costa cantábrica y en algunas cubetas endorreicas del valle del Ebro con suelos más o menos salinizados. En el sur de Álava ha sido citado de Laguardia, donde encuentra en este enclave alavés su límite de distribución septentrional en este tipo de hábitats. En cuanto a los ecosistemas costeros, únicamente tenemos conocimiento de su presencia en dos estuarios: Urdaibai y Zarautz, aunque no ha vuelto a ser observada en ninguno de ellos en los últimos años. En Urdaibai es probable que aún persista, ya que existen extensas superficies de hábitat adecuado para que se desarrolle esta especie.

Espezie honek dituen mehatxu nagusiak dira habitatak hauskorrak direla eta azken urteotan izugarri degradatu eta murriztu direla. Zarautzen, populazioa bizirik irauteko aukera oso txikia da; izan ere, habitataren azalera oso txikia da, eta azken urteotan eraldaketa handiak jasan ditu; batik bat itsasadarraren buztaneko padura subhalofiloetan, S. maritimus espeziea garatzeko eremu egokienetan.

La principal amenaza para esta especie la constituye la fragilidad de los hábitats donde crece y la enorme degradación y reducción que han sufrido en los últimos años. En Zarautz, la probabilidad de que la población persista es muy baja, debido a la escasa superficie de hábitat disponible y a la gran alteración que ha sufrido en los últimos años, sobre todo las áreas de marisma subhalófila, en la cola de la ría, más aptas para el desarrollo de S. maritimus.

278

BAKANAK • RARAS


Sonchus maritimus

BAKANAK • RARAS

279


Sorbus hybrida L.

ROSACEAE

[S. x semipinnata auct.]

Garai batean zuhaixka hau Sorbus aria eta S. aucuparia espezieen hibridotzat jotzen zen, baina egun espezie desberdina dela uste da, aurrez aipatutako bi espezieen genoma izan arren. 5-15 metroko garaiera izan ohi du. Hostoak pinatuak dira, eta oinaldean foliolo-pare bat edo bi aske dituzte; gainerako orria, puntaraino, askotan partitua da. Horrenbestez, hostoak S. aucuparia (inparipinatuak) eta S. aria (horztunak edo gingil ez oso sakonak dituztenak) espezieen hostoen bitartekoak dira. Loreak muturreko korinboetan daude, eta ilaun zuriz estalitako 5 sepalo dituzte, bai eta 5 petalo zuri eta biribil ere. Fruitua, heltzean, sagartxo txiki gorriaren itxurakoa da, eta gainean kalizarean arrastoak ditu. Apirila eta ekaina bitartean loratzen da, eta fruituak udaren amaieran eta udazkenaren hasieran heltzen dira.

Arbolito que durante algún tiempo se consideró originado por la hibridación de Sorbus aria y S. aucuparia, y que hoy se piensa que constituye una especie aislada, aunque con genoma procedente de las dos especies citadas. Suele medir entre 5 y 15 m de altura. Sus hojas, de nerviación pinnada, tienen uno o dos pares de folíolos libres en la base, y el resto de la lámina, hasta el ápice, está más o menos profundamente lobado. Resultan por lo tanto de forma intermedia entre las de S. aucuparia (imparipinnadas) y las de S. aria (dentadas o poco profundamente lobadas). Las flores se agrupan en corimbos terminales, y constan de 5 sépalos más o menos cubiertos de borra blanca y otros 5 pétalos de color blanco, de forma redondeada. El fruto es como una pequeña manzanita roja en la madurez, coronada por los restos del cáliz. Florece entre abril y junio, y madura los frutos a finales del verano y comienzos del otoño.

Europako mendialdeetara mugatzen den espeziea da. EAEn populazio pare bat bakarrik ezagutzen da, Urkila (Araba) eta Altzania (Gipuzkoa) mendilerroetan, hain zuzen. Gune horietan, haitz silizeoetako erlaitzetan eta basoen argiguneetan bizi da zuhaixka. Populazioak txikiak eta ale gutxikoak dira.

Árbol cuya distribución general se limita a las zonas montañosas de Europa, y que en la CAPV tan sólo se conoce de un par de localidades ubicadas en las sierras de Urkilla (Álava) y Alzania (Gipuzkoa). En dichos puntos, este árbol aparece en repisas de roquedos silíceos y claros forestales, con poblaciones pequeñas y de muy pocos individuos.

Gipuzkoan ezagutzen den populazio bakarra mendipista baten ondoan dago. Horrenbestez, baso-lanak, hala nola, egurraren ustiapena eta pistak eta egurra ateratzeko bideak egin eta berritzeko lanak, kaltegarriak izan daitezke ale gutxi horientzat. Arabako populazioa toki zailagoan dago, iristeko zaila den harkaitz baten erlaitzetan, baina oso ale gutxi daude eta, beraz, edozein eraldaketek kalte nahiko handia eragin dezake. Oso ale gutxi direnez, eta oso mugatuta daudenez, legez babestu beharko lirateke zuhaixkaren bizitokiak, eta populazioen kuantifikazioa eta jarraipena egin beharko litzateke. Interesgarria da ere propaguluak biltzea toki egokian landatzeko, geroago birlandatu ahal izateko.

La población conocida en Gipuzkoa se halla en las inmediaciones de una pista, por lo que las labores forestales, como los aprovechamientos de madera, y la construcción y mejora de pistas y vías de saca pueden afectar a los escasos individuos que la componen. La población conocida en Álava está en un lugar menos transitable, en repisas de un roquedo poco accesible, pero consta de muy pocos ejemplares, por lo que cualquier alteración podría ocasionar daños considerables. Por su escasez y grado extremo de localización convendría dotar de protección legal a los lugares en que vive este arbolito, y hacer una cuantificación y seguimiento de sus poblaciones. Interesa también la recolección de propágulos para su cultivo en lugar adecuado, de cara a posibles reintroducciones.

00ko Zerrenda Gorrian espezie Kalteberen artean dago.

La Lista Roja/00 la incluye en la categoría de Vulnerables.

280

BAKANAK • RARAS


Sorbus hybrida

BAKANAK • RARAS

281


Sorbus latifolia (Lam.) Pers.

ROSACEAE

Aurreko espeziearekin esan dugun bezala, egun uste da zuhaixka hau espezie bakartua dela, baina bere genoma ustez genero berbereko beste bi espezieren, Sorbus ariaren eta S. torminalisen, genomatik dator. 5-20 metroko garaiera izatera iristen da. Hostoak obatu zabalak dira, oinaldea moztua dute, eta ertzean gingil txikiak eta horztunak dituzte. Hostoaren gainaldea berdexka da eta azpialdea grisaxka-hauskara, inguruan dituen ileen eraginez. Beraz, aurrez aipatutako bi espezieen bitarteko morfologia dauka: S. aria (horztunak dira edo gingil txikiak dituzte, eta azpialdea zuria dute) eta S. torminalis (gingil sakonak dituzte eta bi aldeak berdeak dira). Loreak muturreko korinboetan daude, eta 5 sepalo berdexka eta 5 petalo zuri dituzte. Fruituak sagar arre-horixka, edo heltzean pixka bat gorrixka dirudi, eta goialdean kalizaren arrastoak ditu. Maiatza eta ekaina bitartean loratzen da, eta fruituak udaren amaiera eta urria bitartean heltzen dira.

Al igual que comentábamos para la especie anterior, este arbolito se piensa hoy que constituye una especie aislada, aunque con genoma procedente de otras dos especies del mismo género, a saber, Sorbus aria y S. torminalis. Llega a medir entre 5 y 20 m de altura. Sus hojas tienen la lámina de contorno anchamente ovado, con la base más o menos truncada, y los bordes poco profundamente lobados y aserrados. La cara superior es verdosa, pero la inferior es grisáceo-cenicienta, debido a los pelos que la cubren. Tienen por lo tanto morfología intermedia entre las de las otras dos especies nombradas arriba, S. aria (dentadas o poco profundamente lobadas, y blancas por el envés) y S. torminalis (profundamente lobadas y verdes por las dos caras). Las flores se agrupan en corimbos terminales, y constan de 5 sépalos verdosos y otros 5 pétalos de color blanco. El fruto es como una manzanita pardo amarillenta o algo rojiza en la madurez, coronada por los restos del cáliz. Florece entre mayo y junio, y madura los frutos desde finales del verano hasta octubre.

Zuhaixka hau Europako mendebaldeko erdian hedatzen da. Iberiar penintsulan beti toki bakartuetan ageri da, Pirinioetatik Sierra Nevadaraino. EAEn orain arte Araban bakarrik aurkitu da, zuhaitz bakartu gisa edo talde txikietan, erkamezti, pagadi eta urkidietan, hain zuzen, 600 eta 700 metro bitartean.

Este árbol se reparte por la mitad occidental de Europa. En la península ibérica aparece, siempre en puntos aislados, desde Pirineos hasta Sierra Nevada. En la CAPV sólo se ha encontrado hasta el presente en Álava, en forma de árboles aislados o en pequeños grupos, integrados en quejigales, hayedos y abedulares. Las localidades conocidas se sitúan entre los 600 y los 700 m de altitud.

Badirudi klimak eragiten duela espezieak egun hain azalera txikia izatea. Baliteke filogeniaren ondorioz ere izatea, espezie hau agian hibrido bat denez, ez dirudi iraganean banaketa-area handiagoa izan zuenik. Gizakiak eragindako eraldaketek ere eragin handia izan dute, lurraldeko erdialdeko eta behealdeko hostozabalen basoak izugarri murriztu baitituzte. Horrenbestez, debekatu egin behar da zuhaitz txiki hau moztea, eta bere bizitoki diren basoak babestu behar dira. Fruituak edo aldaxkak biltzea komenigarria litzateke, landatzen saiatzeko. Horrela, ezagutzen diren populazioak indartu eta espeziea birsatu ahal izango litzateke.

Lo reducido de su área actual parece deberse a causas de tipo climático. También puede haber razones de tipo filogenético, pues al tener esta especie un posible origen híbrido, no parece que su área haya podido ser mucho mayor en el pasado. Las alteraciones por causas humanas han debido influir sin duda al reducir notablemente los bosquetes de frondosas de las zonas medias y bajas del territorio. Ha de prohibirse la tala de este arbolito, y protegerse los bosquetes en los que habita. Convendría recoger frutos o esquejes para intentar su cultivo. Ello permitiría reforzar las poblaciones conocidas, y efectuar reintroducciones controladas.

282

BAKANAK • RARAS


S. aria

S. torminalis

Sorbus latifolia

BAKANAK • RARAS

283


Spiranthes aestivalis (Poiret) L.C.M. Richard

ORCHIDACEAE

Orkideo ahul hau belar bizikorra da, sustrai-tuberkulu luzangak dituena, ia zilindrikoak. Zurtoin loredunak tenteak dira, 10-30 cm-ko luzera dute, oinaldean ez dute ilerik, baina goialdean ile motzak dituzte. Hostoak oinaldetik zurtoinaren goialderaino ageri dira. Hostook lantzeolatu estuak dira, zurtoinaren kontra etzanda daude, eta gorantz joan ahala txikiagoak dira. Infloreszentzia galburu laxoa da, 6-24 loretxo zuriz eratua; loreak oso txikiak dira, eta zurtoinaren inguruan kiribilean daude. 3 sepaloak eta alboetako bi petaloak ia berdinak dira, 6-7 mm luze, eta elkarri lotuta hodi bat osatzen dute. Erdiko petaloa, edo labeloa, mihi-itxurakoa da, pittin bat horztuna, eta hoditik apur bat ateratzen da. Uda betean loratzen da, ekaina eta abuztua bitartean, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Esta delicada orquídea es una hierba vivaz provista de tubérculos radicales alargados, casi cilíndricos. Los tallos floríferos son erguidos y alcanzan de 10 a 30 cm de altura, careciendo de pelos en la parte basal, pero mostrando algunos cortos pelillos en la parte superior. Las hojas se distribuyen desde la base hasta la parte superior del tallo, y son estrechamente lanceoladas, aplicadas contra el tallo, disminuyendo de tamaño hacia la parte superior. Inflorescencia en espiga laxa, con 6-24 florecillas blancas, muy pequeñas, dispuestas en espiral que rodea el tallo. Los tres sépalos y los dos pétalos laterales son casi iguales, de 6-7 mm de longitud, y están unidos formando un tubo. El pétalo central, o labelo, tiene forma de lengua, con el borde finamente dentado, y sobresale un poco del tubo. Florece en pleno verano, desde junio hasta agosto, madurando los frutos a comienzos del otoño.

Orkideo hau iberiar penintsulan, Frantziako hego eta ekialdean, Italiako iparraldean eta Europako erdialdeko zenbait tokitan bizi da. Banaketa orokorra mediterraneo-subatlantikoa dela esan daiteke. EAEn, berriz, oso landare bakana da. Hiru Lurralde Historikoetan aurkitu bada ere, oso populazio gutxi daude, eta bakoitzak banako oso gutxi ditu. Itsas mailatik 800 metroraino bizi da, zohikatz-hezeguneetan eta lurzorua beti hezea duten ihitoki-zelaietan.

La orquídea que ahora tratamos habita en la península ibérica, sur y este de Francia, norte de Italia, y en alguna localidad de Europa central. Su distribución general puede considerase mediterráneo-subatlántica. En la CAPV resulta muy rara, y aunque se ha detectado en los tres Territorios Históricos, cuenta con muy pocas localidades, que además tienen pocos individuos cada una. Habita desde el nivel del mar hasta aproximadamente 800 m de altitud. Crece en humedales turbosos y prados juncales con suelo permanantemente húmedo.

Faktore ekologikoak eta giza faktoreek eragin dute seguru asko landare hau hain bakana izatea. Oso biotopo zehatzak behar ditu bizirik irauteko, berez oso ugariak ez direnak. Horrez gain, gizakiak lurraldeko hezegune asko lehortu ditu. Udan ganaduak hezegune txikiak erabiltzen ditu eta orkideoa kaltetzen du, hura zapaltzean. Hezegune ahulak babestea ezinbestekoa da landare honek eta ekologia bera duten beste askok bizirik iraun ahal izateko.

La rareza de esta planta se debe seguramente a factores de tipo ecológico y humano. Los biotopos que requiere son muy concretos y de por sí no muy abundantes. Si a esto le unimos la presión humana que ha tendido a desecar una buena parte de las zonas húmedas del territorio, nos podemos explicar la rareza actual de la especie. El ganado que en verano utiliza los pequeños humedales ocasiona daños al romper con su pisoteo algunos individuos de esta delicada planta. La protección de las frágiles zonas húmedas se hace imprescindible para la conservación de ésta y otras especies de ecología similar.

92ko Habitat Arteztarauaren eta 95eko Errege Dekretuaren IV. Eranskinean dago, babes-neurri zorrotzak behar dituzten Komunitatearen Intereserako espezieen artean.

Incluida en la Directiva hábitat/92 y el Real Decreto/95 en el anexo IV, entre las especies vegetales de Interés Comunitario que requieren una protección estricta.

284

BAKANAK • RARAS


Spiranthes aestivalis

BAKANAK • RARAS

285


Tofieldia calyculata (L.) Wahlenb.

LILIACEAE

Landare bizikor txikia da, guztiz glabroa eta 10-30 cm-koa, eta lurrari eusteko zuntzezko ipurdi mehea dauka. Hostoak entsiformeak (ezpata txiki baten xaflaren itxurakoak) dira, gehienak oinaldean daude, eta 1 cm baino estuagoak dira. Infloreszentzia lukua da, baina txortenak hain motzak direnez, galburua dirudi. Loretxoak oso txikiak dira eta bakoitzak 6 tepalo hori lantzeolatu ditu. 6 lorezil dituzte, tepaloak baino pixka bat luzeagoak. Fruitua kapsula txikia da, sekzio triangeluarra du eta 3 karpeloz osatuta dago. Udan loratzen da, ekaina eta abuztua bitartean, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Pequeña planta vivaz, lampiña en todas sus partes, que alcanza entre 10 y 30 cm de estatura y se ancla al suelo mediante una fina cepa fibrosa. Hojas ensiformes (como la hoja de una pequeña espada), dispuestas la mayoría de ellas en la base, y de menos de 1 cm de anchura. Inflorescencia en racimo con tan cortos rabillos que parece una espiga, con florecillas muy pequeñas, formadas cada una por seis tépalos amarillos de forma lanceolada. Los estambres son 6, y sobresalen un poco de los tépalos. Fruto en cápsula pequeña, de sección triangular, resultado de la unión de 3 carpelos. Florece en verano, de junio hasta agosto, y madura los frutos para el comienzo del otoño.

Lliliazeo txiki honen banaketa eurosiberiarra da, eta batez ere goi-mendiak nahiago ditu. EAEko populazioak oso altitude txikietan daude, 450 eta 1.300 metro bitartean. Aralar mendizerran (Gipuzkoan) pare bat populazio oparo dago eta, handik, autonomia erkidegoko mendebaldeko muturrera egiten du salto, Salbada (Araba) eta Ordunte (Bizkaia) mendilerroetara, hain zuzen ere. Izerditu egiten diren erlaitz belartsuetan eta soropil higroturbatuetan bizi da, hegal itzaltsuetan, eta gehienetan kareharrizko substratuetan, baina batzuetan substratu silizeoetan ere ageri da.

Esta pequeña liliácea tiene un área de distribución de tipo eurosiberiano, y muestra predilección por las zonas de alta montaña. Sus poblaciones en la CAPV se sitúan a altitudes inusualmente bajas, entre 450 y 1.300 m. Se conocen un par de poblaciones nutridas en la sierra de Aralar (Gipuzkoa), desde donde la planta salta hasta el extremo occidental de la comunidad autónoma, en las sierras de Salvada (Álava) y Ordunte (Bizkaia). Habita en repisas herbosas rezumantes y céspedes higroturbosos, en laderas sombreadas, generalmente sobre sustratos calcáreos, pero excepcionalmente también sobre terrenos silíceos.

Landare honek bizitzeko baldintza optimoak EAEk baino klima hotzagoa duten mendi garaiagoetan dauzka. Agian horregatik da hain mugatua eta bakana hemen. Halaber, bere bizitokiak txikiak eta ahulak dira edozein eraldaketen aurrean. Gehienetan iristeko zailak diren tokietan bizi delako iraun du bizirik egun arte, giza jarduerek ez baitute inguru natural hau gehiegi eraldatu. Beharrezkoa da ezagutzen diren populazio urrien jarraipena egitea, bai eta aleak zenbatzea ere.

El óptimo de la planta está en montañas más altas y de clima más frío que las del País Vasco. Tal vez por ello es una especie tan localizada y rara en este territorio. Además, los lugares donde vive son de pequeñas dimensiones y muy frágiles ante cualquier alteración. Si se han conservado hasta nuestros días es en la mayoría de los casos por su ubicación en sitios poco accesibles, donde no ha habido profundas transformaciones del medio natural debidas a actuaciones humanas. Se hace necesario el seguimiento de las pocas poblaciones conocidas, y la cuantificación de los ejemplares de las mismas.

286

BAKANAK • RARAS


Tofieldia calyculata

BAKANAK • RARAS

287


Tozzia alpina L. subsp. alpina

SCROPHULARIACEAE

Belar bizikor ahula da, 10-30 cm-koa eta lurpean ipurdi oso ahula dauka, ezkatatsua. Zurtoina tentea da, lauangeluarra, bi lerro oposatutan ileak ditu, eta adarrak makurtu tenteak dira. Hostoak oposatuak, peziolorik gabeak eta obatuak dira, ertzetan hortz lodiak dituzte, batez ere oinaldean. Loreak galtzarbetik eta banaka ateratzen dira. Kaliza kanpaiitxurakoa da, 4 hortz motz eta desberdin ditu. Korola horia da, kaliza baino luzeagoa den hodia dauka, eta puntan bi ezpain ditu: goikoa gingil bikoa da, eta behekoa hirutan zatitua. 4 lorezil ditu, horietako bi besteak baino luzeagoak dira. Fruitua kapsula biribila da, indehiszentea, eta hazi bakarra dauka. Ekaina eta iraila bitartean loratzen da, eta fruitu txikiak udazkenean heltzen dira. Euphrasia generoko beste espezie arruntago batzuen antza dauka, baina besteak urterokoak dira eta lore zuriak dauzkate.

Hierba vivaz endeble, de entre 10 y 30 cm de talla, con cepa subterránea muy frágil, escamosa. Tallo erguido, cuadrangular, peloso sobre dos líneas opuestas, con ramas arqueado erguidas. Hojas opuestas, sin pecíolo, ovadas, con dientes gruesos en los bordes, sobre todo cerca de la base. Flores axilares, solitarias, con cáliz en forma de campana con cuatro dientes cortos y desiguales. Corola amarilla, con largo tubo que sobresale del cáliz, rematado por dos labios, el superior bilobado, el inferior trilobado. Los estambres son cuatro, dos más largos que los otros. Fruto en cápsula globulosa, indehiscente, que contiene una sola semilla. Florece desde junio hasta septiembre, y madura los pequeños frutos en pleno otoño. Esta planta guarda cierto parecido con otras más corrientes del género Euphrasia, que se diferencian de ella por ser todas anuales y con flores blancas.

Europako goi-mendietako berezko landarea da, estai subalpetar eta alpetarrekoa, hain zuzen ere. EAEn oso bakana da, eta klima hotzagoa zen garaietako erlikiatzat jotzen da. Ordunte, Gorbeia, Anboto eta Aizkorri-Aratz mendietan aurkitu da, populazio urri eta txikietan beti. Belar handien belardietan bizi da, lurzorua oso freskoa eta materia organikotan aberatsa den lekuetan, gehienetan kareharrizko labarren oinean, baina zenbaitetan ere lurzoru silizeoetan mehartuta dauden errekasto batzuen ondoan, giro oso heze, fresko eta lainotsuetan.

Planta propia de las altas montañas de Europa, que suele habitar en los pisos subalpino y alpino. En la CAPV resulta rarísima, y su presencia se interpreta como testimonio vivo de tiempos pasados con climas más fríos que el actual. Se ha encontrado en los macizos de Ordunte, Gorbea, Anboto y Aizkorri-Aratz, siempre formando poblaciones muy pequeñas y con escaso número de individuos. Vive en herbazales de grandes hierbas, con suelo muy fresco y rico en materia orgánica, generalmente al pie de cantiles calizos, pero también junto a algunos arroyos encajonados en terrenos silíceos, en ambiente general muy húmedo y fresco, con nieblas frecuentes.

Espezie honen arrisku handiena da populazioak txikiegiak direla eta oso banako gutxi dituztela. Horregatik, eta landarea iristeko zailak diren lekuetan hazi arren, edozein jarduerek leku horiek kaltetuko balitu, espeziea gure latitudeetan galtzeko zorian egongo litzateke. Aleak zenbatzea eta populazioen jarraipena egitea komenigarria litzateke, bai eta landarearen bizitoki diren tontorrak legez babestea ere.

El mayor peligro para esta especie deriva de la extremada pequeñez de sus poblaciones conocidas, y del reducido número de individuos que las componen. Por ello, aunque la planta se refugia en lugares de difícil acceso a los humanos, si se dañaran sus hábitats por acciones de cualquier tipo, se pondría en peligro la supervivencia de la especie en nuestras latitudes. Sería conveniente hacer una cuantificación y seguimiento de las poblaciones, y dotar de protección legal a las cumbres en las que vive la planta.

288

BAKANAK • RARAS


Tozzia alpina

BAKANAK • RARAS

289


Triglochin palustris L.

JUNCAGINACEAE

Belar bizikorra da, 15-50 cm luze eta guztiz glabroa. Gutxi puztuta dagoen ipurdia dauka, eta horrek estoloi meheak ematen ditu. Hostoak linealak dira, eta sekzio semizilindrikoa dute. Zurtoin mehe tentea hostoak baino luzeagoa da, eta goialdean loreak ditu, luku laxoetan. Lore-pedunkuluak tenteak dira eta ia zurtoinaren kontra eserita daude. Periantoak 6 zati (tepalo) dauzka, baina ez oso ikusgarriak, berdexkak baitira. Fruituak 5-12 mm-ko kapsula zilindriko estuak eta berdexkak dira, 3 karpeloz eratuak. Fruituak zurtoinarekiko paraleloki hazten dira, eta horrek landareari itxura oso bereizgarria ematen dio. Maiatza eta abuztua bitartean loratzen da, eta fruituak udan eta udazkenaren hasieran heltzen dira. Landare txiki hau T. maritima kidearekin nahas daiteke bakarrik. Hura soilik kostaldeko paduretan bizi da, eta sendoagoa da. Fruitua ere txikiagoa du, eta 3 beharrean 6 karpelo dauzka.

Hierba vivaz, de 15-50 cm de altura, lampiña en todas sus partes, y provista de una cepa poco hinchada, que emite delgados estolones. Hojas lineares, de sección semicilíndrica, sobrepasadas por el delgado tallo erguido, en cuya parte superior se disponen las flores, en laxo racimo, con pedúnculos florales erguidos, casi aplicados contra el tallo. Las divisiones del perianto (tépalos) son 6, poco vistosas, de color verdoso. Frutos verdosos, en cápsula estrechamente cilíndrica, de 5-12 mm de longitud, formada por la unión de tres carpelos. Dichos frutos quedan en posición casi paralela al tallo, lo que da a la planta una silueta muy característica. Florece desde mayo hasta agosto, y los frutos maduran a lo largo del verano y las primeras semanas del otoño. Esta plantita sólo puede confundirse con su congénere T. maritima, que además de vivir confinada a las zonas marismeñas del litoral, se diferencia por su mayor robustez, y porque el fruto es más pequeño y tiene seis carpelos fértiles, en lugar de tres.

Belartxo hau ipar-hemisferioko lurralde hotz eta epeletan bizi da; beraz, banaketa zirkunboreala duen landarea da. EAEn oso landare bakana da, bakarrik Arabako Izki mendietan (700 eta 750 metro bitartean) eta Entzia mendilerroan (1.000 bat metrotan) aurkitu baita. Inguruan Nafarroako populazioren bat ere badago, eta handik mendebaldeko Pirinioetaraino ez dago bat ere. Iturburuetan, zohikaztegietan eta putzu- eta erreka-ertzetan bizi da, kareharrizko lurretan nahiz silizeoetan.

Esta hierbecilla vive en los territorios fríos y templados del hemisferio norte, y tiene por lo tanto un área de distribución de tipo circumboreal. Es rarísima en la CAPV, donde sólo se ha encontrado en dos zonas de Álava, los montes de Izki (entre 700 y 750 m) y la sierra de Entzia (a unos 1.000 m). Existe alguna población navarra muy próxima, y desde ahí se produce un vacío en el área de la planta hasta el Pirineo occidental. Vive en lugares manantíos, trampales, orillas de pequeños arroyos y balsas, tanto en terrenos calizos como sobre arenas.

Hezeguneak lehortzea landare honen arrisku handiena da. Hori eragiten dutenak giza jarduerak dira, bai eta leku horietan ohikoa den ganaduak gehiegi zapaltzea ere, apatxekin lurra altxatzen dutenean lurra lehortzen laguntzen baitute. Ezagutzen diren populazioak txiki-txikiak dira, eta elkarren artean oso bakartuta daude. Horrenbestez, landarearen bizitoki diren hezeguneak legez babestea komenigarria da. Halaber, komenigarria da ere jarraipen-lanak egitea eta ganaduaren eragina aztertzeko populazioren bat mugarritzea.

Los mayores riesgos para esta pequeña planta derivan de la desecación de humedales, provocada tanto por acciones humanas voluntarias, como por el excesivo pisoteo del ganado que frecuenta estos enclaves, y que al levantar el suelo con sus pezuñas, contribuye a su desecación. Las poblaciones conocidas son minúsculas y están muy aisladas entre sí. Conviene por lo tanto dar protección legal a los humedales donde habita la planta, y realizar tareas de seguimiento, acotando alguna de las poblaciones para poder estudiar la incidencia del ganado.

290

BAKANAK • RARAS


Triglochin palustris

BAKANAK • RARAS

291


Trollius europaeus L.

RANUNCULACEAE

Calderones

Belar bizikorra da eta zuntzezko errizoma du. Errozomatik zurtoin tenteak eta sendoak ateratzen dira, 15-70 cmkoak. Hostoak palmatisektuak dira, eta erronboide-itxurako gingilak dituzte; trifidoak eta horztunak, berde ilunak eta nahiko zurrunak dira. Zurtoinen puntan loreak banaka daude. Loreek 2 bildukin dituzte, biak hori distiratsuak dira, baina forma eta tamaina oso desberdina dute. Sepaloak handiak (petalo-itxurakoak) dira, eta barnerantz kurbatuta daude; horrek landareari itxura biribila ematen dio. Petaloak oso txikiak dira, linealak eta lauak, eta lorezilen artean ikusteko arretaz begiratu behar zaie. Zeharkako zimurrak dituzten folikulu askok eratzen dute fruitua; buru-itxurakoa da eta lorea ihartzen denean oso ikusgarria da. Maiatzaren amaiera eta uztaila bitartean loratzen da, eta fruituak abuztua eta iraila bitartean heltzen dira.

Hierba vivaz, con rizoma fibroso, del que nacen los tallos erguidos y robustos, de 15 a 70 cm de altura. Hojas palmatisectas con lóbulos romboidales, trífidos e inciso dentados, de color verde oscuro y bastante rígidas. Flores solitarias rematando los tallos, y provistas de dos envueltas florales, ambas de color amarillo brillante, pero muy distintas en forma y tamaño. Los sépalos son grandes (petaloideos) y están recurvados hacia dentro, lo que da a la flor un aspecto casi globuloso. Los pétalos son muy pequeños, lineares y planos, y hay que fijarse para verlos entre el gran número de estambres. El fruto está formado por un buen número de folículos con arrugas transversales, que forman a modo de una cabezuela, muy llamativa cuando la flor se ha marchitado. Florece de finales de mayo hasta julio, y madura los frutos de agosto a septiembre.

Landare hau banaketa boreo-alpetarra duten espezietaldekoa da, hau da, bi banaketa-area desberdin dauzka, bata iparraldeko latitudeetan, eta bestea hegoaldeko goimendietan. EAEn populazio gutxi batzuk ezagutzen dira Salbadan (Araban) eta Kantabriako mendilerroan. Nafarroan populazio batzuk daude, Gipuzkoarekin mugan dagoen Aralar mendilerroko magal ospelean; eta mendebaldean, Burgoseko Carbonilla mendilerroan, populazioren bat dago. Landare ikusgarri honek talde handiak osatzen ditu belar handien belardietan, lurzorua freskoa eta humiferoa denean, kareharrizko haitz ospelen behealdean, giro fresko eta itzaltsuan.

Los calderones pertenecen al grupo de especies que tienen distribución boreo-alpina, esto es, con dos áreas disyuntas, en latitudes muy norteñas y en altas montañas más meridionales. En la CAPV se conocen unas pocas localidades en las sierras Salvada y Cantabria (Álava). Existen poblaciones navarras colindantes con Gipuzkoa en la umbría de la sierra de Aralar, y por el oeste hay alguna población burgalesa cercana, en la sierra de la Carbonilla. Esta llamativa planta suele formar grupos densos en herbazales de grandes hierbas con suelo fresco y humífero, al pie de roquedos calizos orientados al norte, en ambiente general muy fresco y sombreado.

Europako hegoaldean bezala, EAEn ere oso landare mugatuak eta bakanak dira. Litekeena da hori klima-faktoreek eragitea, klima hotzagoa zen garaietan seguru asko landareak banaketa zabalagoa izango baitzuen. Gure lurraldeko populazioak oso gutxi bisitatzen diren toki zailetan bizi dira; baina oso txikiak direnez, oso ahulak dira itxuraz kaltegarriak ez diren jardueren aurrean, hala nola, zale eta mendizaleek landare honen lore ikusgarriak biltzearen aurrean. Urte batzuetan, horrek landareak bizi-zikloa behar bezala betetzea zailtzen du eta, horregatik, beharrezkoa da jende guztiari, eta batez ere mendizaleei, landare hau errespetatzeak duen garrantzia jakinaraztea.

En el País Vasco, al igual que en otras zonas del sur de Europa, los calderones son plantas extremadamente localizadas y raras. Ello puede tener su explicación en causas de tipo climático, pues posiblemente la planta estuvo más extendida en épocas pasadas más frías que la actual. Las poblaciones de nuestro territorio se sitúan en lugares poco frecuentados y de difícil acceso. Pero como son muy pequeñas, resultan muy frágiles ante alteraciones aparentemente poco agresivas, como la recolección de sus vistosas flores por aficionados y montañeros. Ello dificulta algunos años el que la planta complete con normalidad su ciclo vital. Conviene realizar acciones divulgativas para dar a conocer al público en general, y montañeros en particular, la importancia de respetar plantas como ésta.

292

BAKANAK • RARAS


Trollius europaeus

BAKANAK • RARAS

293


Utricularia australis R. Br.

LENTIBULARIACEAE

Utricularia generoko espezieak landare urtarrak edo urlehortarrak dira, eta azaleratzen diren ur oligotrofo eta geldoetan bizi dira. Ornogabe txikiak harrapatzen dituzte dieta osatzeko. Espezie hau 20-80 cm luze da, eta hosto guztiak antzekoak ditu: luzangak dira, lakain mehe-mehe eta harikarak dituzte, eta xixku asko dauzkate. Ornogabe txikiak xixku horietan sartzen dira, eta gero ezin izaten dute hortik irten. Orduan landareak digeritu eta asimilatu egiten ditu. Loreak uretatik ateratzen diren lukuetan biltzen dira, eta 2 bildukin dituzte: kanpokoa, edo kaliza, ia berdinak diren bi gingilez eratuta dago; korola ezpain bikoa da, eta eztarria ahosabai irten eta konkortuak ixten du. Goiko ezpaina osoa edo muxarratua da, eta behekoa beti handiagoa da (1520 mm), osoa, eta aurrerantza dagoen ezproia dauka. 2 lorezil ditu korolari itsatsita. Fruitua kapsula biribila da, eta bertan garatzen dira hazi suborbikular eta txikiak. Udan loratzen da, ekaina eta uztaila bitartean, eta udazkenaren hasieran heltzen dira fruituak.

Las especies del género Utricularia son plantas acuáticas o anfibias que viven en aguas nacientes, oligótrofas y remansadas y que completan su dieta capturando diversos tipos de pequeños invertebrados. La que nos ocupa llega a medir de 20 a 80 cm y tiene todas las hojas semejantes, de contorno oval-oblongo, divididas en finísimos segmentos filiformes, y provistas de numerosas vesículas. Es en estas vesículas donde entran los pequeños invertebrados, que luego no pueden salir, y son digeridos y asimilados por la planta. Las flores se agrupan en cortos racimos que sobresalen del agua, y tienen dos envueltas, la más exterior, o cáliz consiste en dos lóbulos casi iguales. La corola es bilabiada, con la garganta cerrada por un paladar saliente y giboso. El labio superior es entero o emarginado, y el inferior siempre más grande (de 15-20 mm), entero y prolongado en un espolón que se dirige hacia delante. Los estambres son dos y están adheridos a la corola. Fruto en cápsula globulosa en la que se desarrollan las semillas suborbiculares y pequeñas. Florece en verano, de junio a julio, y madura los frutos al inicio del otoño.

Landare haragijale hau Europa gehienean bizi da, baina hegoaldean oso bakana da. EAEn garai batean Bizkaiko eta Arabako zenbait kokagune aipatu ziren Utricularia vulgaris izenaz. Egun, Arabako urmael natural txiki batzuetan bakarrik egiaztatu da bere presentzia, 600 eta 700 metro bitartean. Populazio oso txikiak eratzen ditu oso sakonak ez diren uretan, ertzetatik gertu.

Esta planta carnívora se distribuye por buena parte de Europa aunque hacia el sur se hace muy rara. En la CAPV se había señalado en el pasado de algunas localidades vizcaínas y alavesas, bajo el nombre de Utricularia vulgaris. En la actualidad sólo se ha comprobado su existencia en unas pocas lagunitas naturales de Álava, entre 600 y 700 m de altitud. Forma poblaciones muy pequeñas en aguas poco profundas, cerca de las orillas.

EAEn oso hezegune gutxi daude landare haragijale honek behar dituen baldintzak betetzen dutenak. Garai batean hezegune asko lehortu ziren, eta litekeena da horrek landarearen bakantasuna areagotzea. Populazio gutxi ezagutzen dira, eta oso banako gutxi dituzte. Horrenbestez, beharrezkoa da oraindik bizi den urmael txiki horiek babestea, gure lurraldeko beste leku batzuetan ez baitago horrelako habitatik.

Es muy escaso el número de zonas húmedas con las condiciones adecuadas para esta planta carnívora en el País Vasco. La desecación de humedales efectuada en épocas pasadas pudo contribuir a la precaria situación en la que hoy se encuentra esta especie. Son muy pocas las localidades conocidas, y pequeño el número de individuos que las forman. Ello hace necesaria la protección legal de las lagunitas en las que aún sobrevive la planta, pues hábitats similares no existen ya en otras partes de nuestro territorio.

294

BAKANAK • RARAS


Utricularia australis

BAKANAK • RARAS

295


Viola biflora L.

VIOLACEAE

Pentsamendu horia; pensamiento amarillo, violeta amarilla

Landare belarkara bizikorra da, eta negua lurpeko errizoma labur eta meheari esker igarotzen du. Errizomaren puntatik hostoak ateratzen dira, pixka bat iledunak dira, eta giltzurrun-itxurako orria eta bihotz-itxurako oina dute. Zurtoin loredunak motzak dira, 15 cm baino txikiagoak. Bertan ateratzen diren hosto urriak txandakatuak dira, eta oinaldean bi estipula oso dituzte. Loreak banaka ateratzen dira, simetria-plano bakarra dute, eta puntan 5 sepalo zorrotz eta 5 petalo hori dituzte. Beheko petaloa da beherantz begira dagoen bakarra. Fruitua kapsula obala eta glabroa da. Udan loratzen da eta udaren bukaeran eta udazkenaren hasieran ematen ditu fruituak.

Planta herbácea vivaz, que pasa la estación invernal gracias a su corto y fino rizoma subterráneo, de cuyo ápice nacen las hojas, algo pelosas y de lámina en forma de riñón, acorazonada en su base. Los tallos que llevan las flores son cortos, de menos de 15 cm de altura, y las pocas hojas que en ellos salen con disposición alterna, llevan en su base un par de estípulas enteras. Las flores, normalmente solitarias, tienen un solo plano de simetría, y poseen cinco sépalos agudos en su ápice y otros tantos pétalos, de color amarillo, del que solamente el inferior está dirigido hacia abajo. El fruto es una pequeña cápsula oval y lampiña. Florece durante el verano, y fructifica a finales de dicha estación y comienzos del otoño.

Landare zirkunboreala da. Europan goi-mendietan bizi da. Beste landare asko bezala, pentsamendu horia ere glaziazio-garai hotzetan ugariagoa izango zen. Egun, EAEko goi-mendietan aurkitu du babeslekua; eta dirudienez, bakarrik Aizkorri-Aratz (Gipuzkoa eta Araba) mendian bizi da, 1.300 eta 1.500 metro bitartean. Elurtegietako larreetan, haitzetako arrailetan eta labar itzaltsu eta hezeen oinean bizi da.

Planta circumboreal, que en Europa vive normalmente en las altas montañas y que, como algunas otras, debía ser más abundante durante los últimos episodios fríos de las glaciaciones y ahora encuentra refugio en las montañas más altas de la CAPV, donde parece limitarse al macizo de Aizkorri-Aratz (Gipuzkoa y Álava), entre 1.300 y 1.500 m de altitud. Habita en los pastos de neveros, y en grietas de roquedos y pies de cantil sombríos y húmedos.

Baldintza ekologiko bereziak behar dituenez, gune txiki batean bakarrik aurkitu du babeslekua, eta egungo klimara egokituta dauden beste landareekin lehiatu ahal izan du. Ezagutzen diren populazioak txikiak direnez, landarearen bizileku diren harkaitzak babestea komeni da. Populazioak bakartuta daudenez, komenigarria litzateke ere propaguluak hartzea, landatzen saiatzeko, beharrezkoa izatekotan landarea birsartzeko.

Sus exigencias ecológicas hacen que su distribución esté necesariamente limitada a una zona pequeña en la que ha podido refugiarse y competir con otras plantas mejor adaptadas a las condiciones climáticas actuales. Dada la pequeñez de sus poblaciones conocidas conviene tomar medidas de cara a la protección de los roquedos donde vive. El aislamiento de sus minúsculas poblaciones aconseja recoger en ellas propágulos de la planta, para intentar su cultivo y disponer de material que permita efectuar reintroducciones en caso necesario.

296

BAKANAK • RARAS


Viola biflora

BAKANAK • RARAS

297


Viola bubanii Timb.-Lagr.

VIOLACEAE

Bioleta; pentsamendu; pensamiento

Frantziako Timbal-Lagrave botanikariak Pietro Bubani etorkin italiarrari eskeini zion bioleta eder hau. Gizon horrek izaera zakarra zuen, baina hil eta gero Pirinioetako kateko flora gehien aztertu dutenen artean zegoela onartu zen. Izan ere, Mediterraneo-mugatik Bizkaiko golkoraino dagoen bidea oinez egin zuen. Bioleta hau belar bizikorra da, normalean ileduna, eta lurpean ipurdi mehea du; horretatik zurtoin malgu eta igokariak ateratzen dira, 10-30 cm-koak. Behealdeko hostoak biribilak dira, eta zurtoinekoak luzangak, baina denek ertz krenatua dute. EAEko beste bioleta guztietatik oso erraz bereizten da, hostoen azpiko estipulek gingil oso mehe eta luzangak dituztelako, hatzen itxurakoak. Loreak banaka ateratzen dira, eta kalizak punta zorrotza duten 5 sepalo latzeolatu ditu eta beste horrenbeste petalo more. Alboko bi petaloak gorantz okertuta daude, eta behekoak ezproia du. Fruitua kapsula luzanga da eta muturra pixka bat apikulatua dauka. Maiatza eta abuztua bitartean loratzen da, eta oraindik irailean lore batzuk izaten ditu. Fruituak udaren amaieran eta iraila eta urria bitartean heltzen dira.

El botánico francés Timbal-Lagrave dedicó esta bellísima violeta al emigrante italiano Pietro Bubani, hombre de carácter bronco, reconocido tras su muerte como uno de los más grandes estudiosos de la flora de la cadena pirenaica, que recorrió a pie desde sus confines mediterráneos hasta el golfo de Bizkaia. Dicha violeta es una hierba vivaz, generalmente pelosa, provista de una fina cepa subterránea de la que nacen los tallos, flexibles y ascendentes, que alcanzan de 10 a 30 cm de altura. Las hojas inferiores son redondeadas, mientras que las de los tallos son oblongas, todas con el borde crenado. Se diferencia muy bien de las demás violetas de la CAPV porque las estípulas situadas bajo las hojas están muy divididas en lóbulos muy estrechos y alargados, a modo de finos dedos. Flores solitarias con cáliz provisto de cinco sépalos lanceolados y de ápice agudo, y otros tantos pétalos, generalmente morados, con los dos laterales dirigidos hacia arriba, y el inferior prolongado en un espolón. El fruto es una cápsula alargada, ligeramente apiculada en su extremo. Florece desde mayo hasta agosto, pudiéndose ver algunas flores todavía en septiembre. Los frutos maduran a finales del verano y entre septiembre y octubre.

Bioleta hau pirinio-kantabriako mendi-kateko endemismoa da. EAEn Aizkorri-Aratz (Gipuzkoa eta Araba) mendietan eta Aralar (Gipuzkoa) mendilerroan bakarrik aurkitu da, 1.000 metrotik gora. Larre harritsuetan talde txikiak eratzen dituzte edota sakabanatuta bizi dira, kareharrizko mendi garaienen tontorretan.

Esta violeta es endémica de la cadena pirenaico-cantábrica. En la CAPV sólo se ha encontrado en los macizos de Aizkorri-Aratz (Gipuzkoa y Álava) y Aralar (Gipuzkoa), donde habita a partir de los 1.000 m de altitud. Vive en forma de pequeños grupos o individuos dispersos en el seno de pastos pedregosos, normalmente en lapiaces y crestas de las montañas calizas más altas.

Gure mendietan milaka urteko artzaintzarekin egon daiteke lotuta landare honen agerpena. Izan ere, zuhaitzek ez dute landarea desagerrarazi ganaduak ez baitie utzi baso trinkorik eratzen. Egun ez dirudi ezagutzen diren populazio urriak galtzeko arriskuan daudenik, baina bi menditan bakarrik kantonatuta daude, eta hori arrisku-faktore bezala hartzekoa da. Horrenbestez, larreak hobetzeko, mendi-bideak egiteko edo antenak eta errepikagailuak jartzeko lanak kontu handiz egin behar dira.

La presencia de esta planta en nuestras montañas puede guardar relación estrecha con el milenario pastoreo practicado en ellas. El ganado ha mantenido a raya los árboles que podrían haber acabado con la planta en el caso de formar densos bosques. Hoy no parecen sufrir serias amenazas sus poblaciones conocidas, pero ha de considerarse como factor de riesgo el acantonamiento de las mismas en sólo dos macizos montañosos del territorio. Por ello han de extremarse los cuidados en el caso de actuaciones de mejora de pastos, creación de pistas de montaña o instalación de antenas y repetidores en dichas zonas.

298

BAKANAK • RARAS


Viola bubanii

BAKANAK • RARAS

299


5

Interes Berezikoak De InterĂŠs Especial


Allium victorialis L.

LILIACEAE

Belar bizikorra da. Urtaro desfaboragarria sare-itxuran gurutzatzen diren zuntzez estalita dagoen lurpeko erraboila luzangari esker igarotzen du. Erraboiletik 20 eta 70 cm bitarteko zurtoin tente eta sendoa ateratzen da. Hostoak zurtoinaren beheko erdian daude. Hostoek orria eliptiko zabala dute eta pezioloan estutzen dira; nerbioak paraleloak dira eta puntan bat egiten dute. Zurtoinaren muturrean infloreszentzia garatzen da; ginbail oso trinkoa eta esferikoa da, eta inguruan tunika orbelkara (espata) dauka. Loreek elkarren artean berdinak diren 6 pieza (tepaloak) hori argi dituzte. Lorezilak 6 dira, antera horiak dituzte eta tepaloak baino luzeagoak dira. Fruitua hazi beltzezka nahiko handiak dituen kapsula biribila da. Ekaina eta abuztua bitartean loratzen da, eta fruituak iraila eta urria bitartean heltzen dira.

Hierba vivaz, que pasa la estación desfavorable gracias a un bulbo subterráneo alargado y recubierto de fibras entrecruzadas a modo de red. De él nace un tallo erguido y robusto, de 20 a 70 cm, en cuya mitad inferior están las hojas, de lámina anchamente elíptica, con nervios paralelos, convergentes en el ápice, y estrechada en el pecíolo. En el ápice del tallo se desarrolla la inflorescencia, que es una umbela muy densa y esférica, protegida por una túnica escariosa (la espata). Las flores constan de seis piezas iguales (tépalos), de color amarillento pálido, rebasadas por los seis estambres salientes, de anteras amarillas. El fruto es una cápsula globulosa, con semillas bastante grandes, negruzcas. Florece desde junio hasta agosto, y madura los frutos de septiembre a octubre.

Baratxuri basati mardul honen banaketa-area zirkunboreala da, eta Europako hegoaldean mendi garaienetan baino ez da bizi. EAEn oso altitude baxuetan ageri da, 900 eta 1.300 metro artean. Ur-isurialdeen banalerroko mendietan baino ez da aurkitu, Zalamatik hasi, Gorbeia eta Anboto (Bizkaia) igaro, eta Aizkorriraino (Gipuzkoa), hain zuzen ere. Aralar mendikatean Nafarroako aldean bizi da, Gipuzkoako mugatik oso gertu. Kareharrizko zein silizezko erlaitz belartsu eta lainotsuetan multzo nahiko oparoak, baina oso mugatuak, eratzen ditu, beti giro fresko eta gerizpetsuetan.

Este robusto ajo silvestre tiene un área de distribución circumboreal, y en el sur de Europa únicamente vive en las montañas más altas. En el País Vasco aparece a altitudes sorprendentemente bajas, entre 900 y 1.300 m. Sólo se ha encontrado en las montañas de la divisoria de aguas y sus localidades conocidas van desde el Zalama pasando por Gorbea y Anboto (Bizkaia), hasta el Aizkorri (Gipuzkoa). En la sierra de Aralar habita en la parte navarra, muy cerca de la muga con Gipuzkoa. Forma grupos bastante nutridos pero muy localizados en repisas herbosas bañadas por nieblas, tanto sobre calizas como sobre sílice, pero siempre en ambiente fresco y sombreado.

Gure lurraldean landare hau mendialdean bakarrik ageri da. Badirudi egun hain bakana izatea ez dutela kanpoko faktoreek eragin, eragile biogeografikoek baizik. Landare honen populazioak oso mugatuak dira eta elkarrengandik aldenduta daude. Oro har, iristeko zailak diren lekuetan bizi da eta, hori dela eta, pertsonek lore ikusgarriak hartzeagatik landarea kaltetzea ez da ohikoa. Populazioak zenbatzea eta horien aldizkako jarraipena egitea komenigarria litzateke.

Es de las plantas que en nuestro territorio se limita a zonas de montaña, y cuya actual rareza no parece deberse a causas artificiales, sino a razones de tipo biogeográfico. Sus poblaciones están muy localizadas y aisladas unas de otras. En general vive en sitios poco accesibles, por lo que los daños ocasionados por personas que arrancan sus vistosas inflorescencias son anecdóticos. Sí convendría cuantificar sus poblaciones y hacer un seguimiento periódico de las mismas.

302

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Allium victorialis

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

303


Antirrhinum braun-blanquetii Rothm.

SCROPHULARIACEAE

[A. meonanthum Hoffmanns. & Link subsp. salcedoi Laínz]

Landare bizikorra da. Ipurdia eta adarren behealdea zurezkoak ditu. Zurtoin loredunak belarkarak dira, 70 cm-rainokoak. Hostoak txandakakoak dira, luzanga estuak eta glabroak, eta ia infloreszentziaren oineraino heltzen dira. Infloreszentzia luku luzea da, eta hostoen antzekoak diren brakteak ditu, baina brakteak txikiagoak dira. Lore bakoitzak 5 sepalo triangeluar dituen kaliza dauka. Sepaloak zorrotzak eta korola baino askoz laburragoak dira. Korola horia da, 30 eta 45 mm artekoa, eta hodi luze eta zabala da, oinean zaku txiki baten itxurako konkorra dauka. Goialdean korolak bi ezpain ditu, eta bien arteko eztarria behealdeko ezpainaren konkorrak ixten du. Behealdeko ezpainak hiru gingil ditu. Goialdeko ezpaina zatibitua da, muxarradura sakona baitu. Lorezilak lau dira, bi luze eta bi motz, eta korolaren hodiaren barruan daude. Fruituak kapsula gogorrak dira, puntatik hurbil dauden zulo txiki batzuetatik zabaltzen dira eta hazi txiki ugari askatzen dituzte. Apirila eta uztaila bitartean loratzen da, eta fruituak udan eta udazkenaren hasieran heltzen dira.

Planta vivaz, con la cepa y la parte inferior de las ramas leñositas, y tallos floríferos herbáceos, de hasta 70 cm de altura. Hojas alternas, de contorno estrechamente oblongo, lampiñas, que llegan casi hasta la base de la inflorescencia, que es un largo racimo con brácteas similares a las hojas, pero más pequeñas. Cada flor tiene un cáliz dividido en 5 sépalos triangulares, agudos, mucho más cortos que la corola, la cual es amarilla, mide de 30 a 45 mm, y consta de un largo y ancho tubo prolongado en su base en una gibosidad a modo de pequeño saco. En la parte superior, la corola se abre en dos labios, con la garganta entre ambos cerrada por la gibosidad del labio inferior, que está dividido en tres lóbulos. El labio superior es bífido, debido a una profunda escotadura. Los estambres están incluidos en el tubo de la corola y son cuatro, dos largos y dos cortos. Los frutos son cápsulas duras, que se abren por medio de pequeños orificios cercanos al ápice, liberando las numerosas y pequeñas semillas. Florece de abril a julio, y madura los frutos en el verano y comienzos del otoño.

Espezie hau iberiar penintsulako iparraldeko endemismo bat da, eta banaketaren ekialdeko muga Sobroneko (Araba) haitzartearen inguruan du. Bere habitat naturalak kareharrizko harkaitzen oinetan dauden legar-hobi mugikorrak dira. Dena den, lurren mugimenduek eta komunikazio-sareak hedatzeak onuragarriak zaizkio, horien ertz eta ezpondetan bizitzera ere egokitzen baita.

Esta especie es un endemismo del norte de la península ibérica, y alcanza su límite oriental de distribución en la zona del desfiladero de Sobrón (Álava). Su hábitat natural son las graveras móviles ubicadas al pie de roquedos calizos, aunque le favorecen las remociones de terrenos y ampliación de vías de comunicación, en cuyas orillas y taludes también se acomoda a vivir.

Landare eder hau katalogatu egin da Arabako populazioek espeziearen banaketaren ekialdeko muga ezaguna eratzen dutelako. Ez dirudi gizakiak egindako eraldaketek efektu negatiborik eragin diotenik. Alderantziz, legar-hobi mugikorrak bezalako inguru ezegonkorretan bizi denez, errepideen eta bideen konponketek eta hedapenek, hein batean, mesedegarri zaizkio, eta arekak ere kolonizatzen ditu. Dena den, orain arte zerbaitek ekialderantz hedatzea oztopatu dio, eta populazioak Arabako hego-mendebaldera mugatuta daude.

La catalogación de esta hermosa planta obedece al hecho de que sus poblaciones alavesas constituyen el límite oriental conocido de distribución para la especie. No parece sufrir efectos negativos por alteraciones de tipo humano. Por el contrario, al ser planta adaptada a vivir en medios inestables como son las graveras móviles, le benefician temporalmente los arreglos y ampliaciones de carreteras y caminos, y se le puede ver colonizando cunetas. En cualquier caso, alguna razón le ha impedido hasta ahora proseguir su avance hacia el este, y sus poblaciones siguen confinadas al sector suroccidental de Álava.

304

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Antirrhinum braun-blanquetii

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

305


Armeria arenaria (Pers.) Schultes subsp. burgalensis (Sennen & Elías) Uribe-Echebarría

PLUMBAGINACEAE

[A. burgalensis Sennen & Elías]

Belar bizikorra da. Ipurdi sendoa dauka, eta horren puntan hosto-erroseta bat garatzen du; hostoak plantain batzuen antzekoak dira, eta 3 eta 7 nerbio artean dituzte. Hostook lantzeolatu estuak dira, oro har, 4 mm baino zabalagoak. Luzera ez da zabalera baino 10 aldiz handiagoa izatera iristen. Aurreko urteetako hosto hilak behealdean geratzen dira, eta ohiko kolore marroi gorrixka hartzen dute. Oinaldeko errosetaren erditik hostorik gabeko zurtoin tenteak (garak) jaiotzen dira, 15 eta 60 cm arteko garaiera dute eta puntan glomerulu bakarra daukate, 20-25 (30) mm-ko diametroa duena. Loreak braktea-inbolukru marroi gorrixka batez babesten dira. Inbolukruaren braktea ikusgarrienak kanpoaldekoak dira, oso luzeak baitira, glomeruluak baino luzeagoak. Braktea-inbolukruak 4,5 cm-rainoko zorroa dauka zurtoinaren inguruan, eta loreen glomeruluak baino luzeagoa da. Loreak brakteola orbelkarez babestuta daude eta inbutu-itxurako kaliza dute. Kalizaren behealdeak, saihets irtenak dituen hodi zurrunaren antza dauka; goialdea orbelkara da, eta 5 gingil triangeluar eta gutxi gorabehera luzanga ditu. Korola gorrixka da, eta oinak pixka bat lotuta dituzten 5 petalo luzanga dauzka. Lorezilak ere 5 dira, eta petalo bakoitzaren oinarekin lotuta daude, petaloekin aurrez aurre. Kalizaren oin gogortuan fruitua dago, ia indehiszentea da, eta oinetik irregularki apurtzen da. Uda betean loratzen da, ekaina eta abuztua bitartean, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Hierba vivaz, con gruesa cepa en cuyo ápice se desarrolla una roseta de hojas, similares a las de algunos llantenes, provistas de 3 a 7 nervios, estrechamente lanceoladas, generalmente de más de 4 mm de anchura y menos de 10 veces más largas que anchas. Las hojas muertas, de años anteriores, quedan en la parte inferior, y adquieren un típico color marrón rojizo. Del centro de la roseta basal nacen tallos erectos y sin hojas (escapos), de entre 15 y 60 cm de altura, rematados por un glomérulo solitario, de entre 20-25(30) mm de diámetro, con las flores protegidas por un involucro de brácteas de color marrón rojizo, de las que destacan las más externas, que son muy largas y sobrepasan netamente a los glomérulos. El involucro de brácteas está prolongado en una vaina de hasta 4,5 cm, que rodea el tallo y es netamente más larga que los glomérulos de flores. Dichas flores están protegidas por bractéolas escariosas y tienen un cáliz en forma de embudo, con la parte inferior a modo de tubo rígido con costillas salientes, y la superior de consistencia escariosa, con 5 lóbulos triangulares, más o menos alargados. La corola, rojiza, tiene 5 pétalos oblongos apenas soldados por su base. Los estambres son también cinco, y están insertos en la base de cada pétalo, frente a él. La base del cáliz, endurecida, encierra el fruto, casi indehiscente, que se rompe irregularmente por su base. Florece en pleno verano, entre junio y agosto, y los frutos maduran a comienzos del otoño.

Iberiar penintsulako iparraldeko endemismoa da. Obarenes mendietan (Burgos) deskribatu zen, eta Arabako hegoaldeko mendietan (Árcena, Kantabria-Kodes eta Izki mendiak) populazio gutxi batzuk daude. Ekialderantz, Nafarroako lurretan kilometro batzuetan ageri da, eta Nafarroan du banaketaren ekialdeko muga. Muino belartsuetan eta harkaitzen erlaitzetan bizi da, kareharrietan eta dolomietan, eragin atlantiko zuzenetik urrun dauden mendietan. Populazioak txikiak eta ale-kopuru urrikoak izan ohi dira, eta elkarren artean nahiko bakartuta egoten dira.

Se trata de un endemismo del norte de la península ibérica, descrito de los montes Obarenes (Burgos), que cuenta con unas pocas localidades en las montañas del sur de Álava (Árcena, Cantabria-Codés y montes de Izki). Apenas se interna unos kilómetros hacia el este, en Navarra, territorio donde alcanza su límite oriental de distribución. Vive en collados herbosos y repisas de roquedos, sobre calizas y dolomías, en montañas alejadas de la influencia atlántica directa. Sus poblaciones suelen ser de pequeño tamaño, y con escaso número de ejemplares, y están bastante aisladas unas de otras.

Litekeena da pixkanaka abeltzaintza uzteak eragin negatiboa izatea populazio txikietan, animaliek zapaltzera ohituta dagoen landarea baita; beraz, herbiboroen aktibitatea, basatiena zein etxe-abereena, mesedegarri zaio. Ganadua desagertuko balitz, sastrakek aurrera egingo lukete eta basoak berreskuratuko lirateke, eta hori larre-landareentzat kaltegarria izango litzateke. Agian horregatik, egun mendi-muino bakan batzuetan eta harkaitzen erlaitz belartsu batzuetan baino ez da ageri. Neurri txikiagoan, baliteke mendizaleen aldizkako bilketek ere kaltetu izatea, oso infloreszentzia ikusgarriak baititu. Landare bakana denez, eta taxonomia aldetik genero aldakor eta kritiko baten espeziea denez, landarea landatzen saiatzea komenigarria litzateke.

El paulatino abandono de la ganadería ha podido influir negativamente en sus pequeñas poblaciones, pues se trata de una planta adaptada al pisoteo, a la que beneficia la actividad de los herbívoros, tanto los salvajes como el ganado doméstico. La desaparición del ganado conlleva el avance de los matorrales y la recuperación del bosque, circunstancias adversas para las plantas de los pastos. Tal vez por eso está hoy tan localizada en unos pocos collados de montaña y en algunas repisas herbosas de roquedos. En menor medida le ha podido afectar la recolección ocasional por montañeros, pues sus inflorescencias resultan muy vistosas. Por su rareza, y por pertenecer a un género muy variable y crítico en el aspecto taxonómico, convendría ensayar su cultivo experimental.

306

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Armeria arenaria

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

307


Armeria cantabrica Boiss. & Reuter ex Willk. subsp. vasconica (Sennen) Uribe-Echebarría

PLUMBAGINACEAE

[A. vasconica Sennen]

Belar bizikorra da, eta harkaitzen arrailetan barneratzen den ipurdi sendoa dauka. Ipurditik zurezko adar laburrak ateratzen dira, eta horien puntetan hosto-errosetak garatzen dira. Erroseta guztiek batera kuxin txiki baten itxura hartzen dute. Hostoak oso estuak dira, 2 mm baino estuagoak eta lerro-itxurakoak, eta nerbio bakarra dute (batzuetan alboetan bi nerbio txiki dituzte). Erroseta bakoitzaren erditik zurtoin tente motzak eta hostorik gabeak (garak) jaiotzen dira, 1015 cm-koak. Oinean iletxo laburrak izaten dituzte eta muturrean 25 mm-rainoko diametroa duen glomerulu bakarra daukate. Loreak braktea-inbolukru batez babestuta daude; inbolukrua hurraren koloreko marroia da, barnealdeko brakteak obobatu-luzangak dira. Braktea-inbolukruak zurtoina inguratzen duen zorro bat dauka, lore-glomeruluak bezain luzea edo txikiagoa dena. Loreak brakteola orbelkarez babestuta daude eta inbutu-itxurako kaliza dute. Kalizaren behealdeak hodi zurrunaren itxura du, eta hodiaren saihetsak ilez estalita daude, bai eta saihetsen arteko ildaxkak ere. Goialdea orbelkara da eta 5 gingil triangeluar eta gutxi gorabehera luzangak ditu. Korola gorrixka da, eta oinak pixka bat lotuta dituzten 5 petalo oblongo dauzka. Lorezilak ere 5 dira, eta petalo bakoitzaren oinarekin lotuta daude, petaloarekin aurrez aurre. Kalizaren oin gogortuan fruitua dago, ia indehiszentea da, eta oinetik irregularki apurtzen da. Ekaina eta abuztua bitartean loratzen da, eta fruituak udazkenaren hasierarako heltzen dira.

Hierba vivaz, con gruesa cepa que penetra entre las grietas de las rocas y da cortas ramas leñositas en cuyo ápice se desarrollan las rosetas de hojas, de tal forma que el conjunto parece una pequeña almohadillada. Las hojas son muy estrechas, de menos de 2 mm de anchura, lineares, con 1 solo nervio (a veces dos nerviecillos laterales). Del centro de cada roseta nacen cortos tallos erectos y sin hojas (escapos), de entre 10 y 15 cm de altura, que en su base suelen tener cortos pelillos y en su ápice están rematados por un glomérulo solitario, de hasta 25 mm de diámetro, con las flores protegidas por un involucro de brácteas de color marrón avellana, con las internas de forma obovado-oblonga. El involucro de brácteas está prolongado en una vaina que rodea el tallo y es de longitud igual o menor que la de los glomérulos de flores. Tales flores están protegidas por bractéolas escariosas y tienen un cáliz en forma de embudo, con la parte inferior a modo de tubo rígido con costillas salientes cubiertas de pelillos, al igual que los vallecitos entre ellas. La parte superior es de consistencia escariosa, con 5 lóbulos triangulares, más o menos alargados. La corola, rojiza, tiene 5 pétalos oblongos apenas soldados por su base. Los estambres son también cinco, y están insertos en la base de cada pétalo, frente a él. La base del cáliz, endurecida, encierra el fruto, casi indehiscente, que se rompe irregularmente por su base. Florece de junio hasta agosto, y los frutos maduran para el comienzo del otoño.

Banaketa-area txikiena duten landareetako bat da, eta Toloño-Kantabria-Kodes mendilerroetara mugatzen da. Toloño mendiaren (mendebaldeko muga) eta Costalera mendiaren (ekialdeko muga) artean 50 km besterik ez daude. Horrek endemismo nabarmen honen eremu globala zein txikia den adierazten du. Landarea kareharrizko harkaitz bertikal eta ospelen pitzaduretan nahiz erlaitz txikietan bizi da. Horien haizebean Ebroko bailararen lautada handia zabaltzen da.

Es una de las plantas con área de distribución más pequeña, que se limita a las sierras de Toloño-Cantabria-Codés. Apenas hay 50 km entre el monte Toloño (límite occidental) y el monte Costalera (límite oriental), lo que da una idea de la pequeñez del área global de este notable endemismo. La planta vive en fisuras y pequeñas repisas de roquedos calizos verticales, orientados al norte, a sotavento de los cuales se extiende la gran planicie del valle del Ebro.

Landare hau katalogatu egin zen geografikoki oso banaketa murritza duelako. Heltzeko zailak diren leku harritsuetan bizi denez, gizakiaren jarduera bortitzetatik salbu dago. Horregatik, beste zenbait kasutan gertatzen den moduan, populazioak hain txikiak izatea eta bakartuta egotea faktore bioklimatikoek eragin dute. Aurreko landarea bezala, Armeria genero kritikoko espeziea da. Genero horretan espezie asko erlazionaturik daude. Horregatik, interesgarria litzateke landatzen saiatzea, landarea kontserbatzeko eta ikerketa zientifikoak egin ahal izateko.

La catalogación de esta planta se hizo teniendo en cuenta su extremo grado de restricción geográfica. Al vivir en lugares rocosos y de difícil acceso está prácticamente a salvo de brutales acciones humanas, por lo que la pequeñez y aislamiento de sus poblaciones, como en otros casos parecidos, hay que buscarla en causas bioclimáticas. Al igual que la planta anterior pertenece al crítico género Armeria, en el que hay un buen número de especies relacionadas. Por ello sería de gran interés el cultivo experimental, para unir objetivos conservacionistas y de estudio científico.

00ko Zerrenda Gorrian espezie Kalteberen artean dago.

En la Lista Roja/00 se incluye con la categoría de Vulnerable.

308

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Armeria cantabrica

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

309


Armeria pubinervis Boiss. subsp. orissonensis Donadille

PLUMBAGINACEAE

Belar bizikorra da, eta ipurdi lodia eta adarkatua dauka. Adarren puntan hosto lantzeolatu estuez eratutako errosetak garatzen dira. Hostoek 3 eta 7 nerbio artean dituzte, oro har, 4 mm baino zabalagoak dira, eta ertzetan eta nerbioetan zilio laburrak izan ohi dituzte. Aurreko urteetako hosto hilak behealdean geratzen dira, ohiko kolore marroi gorrixka hartzen dute, eta hosto berrien kolore berde distiratsuarekin oso kontraste handia dute. Oinaldeko errosetaren erditik hostorik gabeko zurtoin tenteak (garak) jaiotzen dira, (15) 2040 cm luze dira, eta oinean iletxo laburrak izaten dituzte. Puntan glomerulu bakarra dute, gehienez 25 (30) mm-ko diametroa duena. Loreak braktea-inbolukru batez babestuta daude; inbolukrua hurraren koloreko marroia da. Brakteak kanpotik barnera joan ahala, gero eta handiagoak dira. Braktea-inbolukruak 2-3 (4,5) cm-ko zorro bat dauka zurtoinaren inguruan, eta loreen glomeruluen berdina edo luzeagoa da. Loreak brakteola orbelkarez babestuta daude eta inbutuitxurako kaliza dute. Kalizaren behealdeak saihets irtenak ditu eta hodi zurrun baten itxura dauka; goialdea orbelkara da, eta 5 gingil triangeluar ditu, gutxi gorabehera luzangak. Korola gorrixka da eta oina pixka bat lotuta duten 5 petalo luzanga dauzka. Lorezilak ere 5 dira, eta petalo bakoitzaren oinarekin lotuta daude, petaloarekiko aurrez aurre. Kalizaren oin gogortuan fruitua dago, ia indehiszentea da, eta oinetik irregularki apurtzen da. Ekaina eta abuztua bitartean loratzen da, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Hierba vivaz, con gruesa cepa ramificada, en el ápice de cuyas ramas se desarrollan rosetas de hojas estrechamente lanceoladas, provistas de 3 a 7 nervios, generalmente de más de 4 mm de anchura. Dichas hojas suelen tener cortos cilios en los bordes y en los nervios. Las hojas muertas, de años anteriores, quedan en la parte inferior, y adquieren un típico color marrón rojizo, que contrasta con el verde lustroso de las hojas nuevas. Del centro de la roseta basal nacen tallos erectos y sin hojas (escapos), de entre (15)20 y 40 cm de altura, que suelen tener cortos pelillos en su base, y están rematados por un glomérulo solitario, de hasta 25(30) mm de diámetro. Las flores están protegidas por un involucro de brácteas de color marrón avellana, las cuales aumentan gradualmente de tamaño, desde las más externas hasta las más internas. El involucro de brácteas está prolongado en una vaina de 2-3(4,5) cm, que rodea el tallo y es igual o más larga que los glomérulos de flores. Dichas flores están protegidas por bractéolas escariosas y tienen un cáliz en forma de embudo, con la parte inferior a modo de tubo rígido con costillas salientes, y la superior de consistencia escariosa, con 5 lóbulos triangulares, más o menos alargados. La corola, rojiza, tiene 5 pétalos oblongos apenas soldados por su base. Los estambres son también cinco, y están insertos en la base de cada pétalo, frente a él. La base del cáliz, endurecida, encierra el fruto, casi indehiscente, que se rompe irregularmente por su base. Florece de junio hasta agosto, y los frutos maduran al inicio del otoño.

Europako hegoaldeko mendietan hedatzen den landaremultzo zabalean, armeria hau Bizkaiko golkoan bizi den endemismo atlantiko menditarra da, eta ezagutzen diren kokagune gehienak EAEn daude. Mendebaldean A.castellanaren banaketa-arearekin gainjarri egiten da eta Castro Valnera (Kantabriako eta Burgoseko mugak) mendiguneraino heltzen da. Ekialdean, Nafarroako iparraldetik Pirinioetaraino iristen da, Orhi mendiraino, hain zuzen ere. Puntu horretatik aurrera, landarea bere ahizpak ordezkatzen du, pubinervis subespezie arruntak, alegia. Azken horrek, eskuarki, lore zuriak eta oso hosto estuak, ia linealak, izaten ditu. Orissonensis subespeziea kareharrizko harkaitzen erlaitz eta gailurretan bizi da, bai eta zenbait mendi-lepo belartsuetan ere, orokorrean oso giro euritsu eta lainotsuan: Anbotoko mendiguneetan (Bizkaia), Aralarren eta Aizkorrin (Gipuzkoa) eta Aratzen eta Entzia mendilerroan (Araba).

Dentro del amplio grupo de plantas que se distribuyen por las montañas del sur de Europa, esta armeria es un endemismo atlántico montano, centrado en el golfo de Bizkaia, y con la mayor parte de sus localidades conocidas situadas dentro de la CAPV. Por el oeste la planta llega, con introgresión de A. castellana, hasta el macizo de Castro Valnera (límites de Cantabria y Burgos). Hacia el este continúa por el norte de Navarra hasta el Pirineo, sin pasar del monte Orhy. A partir de ese punto, la planta es reemplazada por su hermana, la subespecie pubinervis típica, que posee flores generalmente blancas y hojas muy estrechas, casi lineares. La subespecie orissonensis habita en repisas y crestones de roquedos calizos, y en algunos collados herbosos, en ambiente general muy lluvioso y neblinoso, en los macizos de Anboto (Bizkaia), Aralar y Aizkorri (Gipuzkoa) y Aratz y sierra de Entzia (Álava).

Aurreko bi kasuetan bezala, Armeria hau katalogatu egin zen bere populazioak oso txikiak direlako eta elkarren artean oso bakartuta daudelako. Ez dirudi gizakiak erregresiorik eragin dionik, sartzeko zailak diren lekuetan bizi baita. Gizakiak noizean behin baino ez ditu mozten, infloreszentzia ikusgarriak apaintzeko jasotzen baitituzte. Gainerako kideetan aipatu den legez, landare hau landatzen saiatzea interesgarria litzateke. Horrela, azterketa zientifikoak egitea zein gune egokietan birsartzea ahalbidetuko litzateke.

Al igual que en los dos casos anteriores esta Armeria se catalogó porque sus poblaciones son muy pequeñas y están muy aisladas entre sí. No parece sufrir causas regresivas de índole humana, debido a que vive en sitios poco accesibles. Sólo de forma esporádica es objeto de mutilaciones por personas que recogen sus vistosas inflorescencias con fines ornamentales. Como hemos indicado para sus congéneres, el cultivo experimental de esta planta sería de interés, y permitiría tanto su estudio científico como su reintroducción en ambientes propicios.

310

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


subsp. pubinervis

subsp. orissonensis

Armeria pubinervis

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

311


Buxus sempervirens L.

BUXACEAE

[Populazioak: Gorbeia eta Narbaxa / Poblaciones de Arralde (Gorbea) y Narvaja] Ezpela; boj

Zuhaixka honek 1-5 m altuera du, adarkadura oso trinkoa dauka eta hosto iraunkorrak eta binaka oposatuak ditu. Hostoak larrukarak eta berde ilunak dira; goiko aldea distiratsua dute, eta beheko aldea argiagoa eta matea. Peziolo motza daukate, orriak eliptikoak eta osoak dira eta, orokorrean, punta muxarratua dute. Loreak hostoen galtzarbean garatzen dira, eta glomerulu trinko txikiak eratzen dituzte; glomeruluetan lore arrek erdiko lore eme bakarra inguratzen dute. Bi sexuetako loreek lore-bildukin bakarra daukate, 4 sepalo berde-horixkaz eratua. Sepalo horien azpian brakteola txikiak daude. Lore arrak deigarriak dira, antera hori biziak dituzten 4 lorezil dauzkatelako, sepaloekin aurrez aurre. Emeak diskretuagoak dira, puntan hiru estilo motz dituen obario berdexka baitute. Heltzen denean, obarioa sekzio triangeluarra duen eta muturrean 3 adartxo dituen kapsula bihurtzen da. Kapsula hori 3 kuskutan zabaltzen da eta horietako bakoitzak 2 hazi ditu, beltzezkak, distiratsuak, luzangak eta sekzio triangeluarra dutenak. Udazken betean loreen glomeruluak eratzen hasten dira, eta neguaren bukaeratik udaberriaren hasiera arte, martxoa eta maiatza bitartean, zabaltzen dira. Fruituak udan heltzen dira.

Arbusto de 1-5 m de altura, con ramaje muy denso y hojas perennes, opuestas dos a dos. Las hojas son coriáceas, de color verde oscuro y brillantes por la cara superior, más pálidas y mates por la inferior. Tienen un corto pecíolo, y la lámina es de contorno elíptico y bordes enteros, generalmente con una escotadura en el ápice. Las flores se desarrollan en las axilas de las hojas, y forman pequeños glomérulos compactos, en los que varias flores masculinas rodean una solitaria flor femenina central. Las flores de ambos sexos tienen una sola envuelta floral, formada por 4 sépalos verdosoamarillentos bajo los que se disponen pequeñas bractéolas. Las flores masculinas resultan llamativas debido a los 4 estambres, opuestos a los sépalos, con anteras de vivo color amarillo. Más discretas son las femeninas, constituidas por un ovario verdoso rematado por tres cortos estilos, que al madurar da lugar a una cápsula de sección triangular con tres cuernecillos en el ápice, la cual se abre en 3 valvas cada una de llas con 2 semillas negruzcas y brillantes, oblongas y de sección trígona. En pleno otoño empiezan a formarse los glomérulos de flores, que se abren desde finales del invierno hasta el comienzo de la primavera, entre marzo y mayo, madurando los frutos en el verano.

Ezpela banaketa submediterraneoa duen zuhaixka da. Europako erdialdeko eta hegoaldeko, Afrikako iparraldeko eta Asiako hego-mendebaldeko hainbat gunetan bizi da. EAEn oso arrunta da Arabako hego-erdian, Arabako Errioxako gune baxuetan izan ezik. Bidasoa ibaiaren (Gipuzkoa) behe-bailaran ere populazio handiak, baina mugatuak, ditu. Sastrakadi oparoak eratzen ditu tontor haizetsuetan, eta normalean basetan aberatsak diren substratuetan, baina inoiz ere substratu silizeoetan. Gerizpetan eta sakonera txikiko lurzoruetan ondo hazten da. Pagadietan, erkameztietan, karraskadietan eta pinudietan oihanpe trinkoak era ditzake, eta ordezkapen-sastrakadietan nagusi da. Marjinalak direlako katalogatu dira ondoko populazioak: Arabako Lautadako ekialdeko populazio bat, erkamezti batean dagoena; eta Gorbeiako (Bizkaia) mendiguneko beste bat, pagadien altueran.

El boj es un arbusto de distribución submediterránea, que está presente en buena parte del centro y sur de Europa, norte de África y suroeste de Asia. En los territorios de la CAPV resulta muy frecuente en la mitad meridional de Álava a excepción de las zonas bajas de la Rioja Alavesa, y cuenta con grandes pero localizadas poblaciones en el bajo valle del río Bidasoa (Gipuzkoa). Forma matorrales masivos en crestas venteadas sobre sustratos generalmente ricos en bases, más rara vez sobre sustrato silíceo. Aguanta bien la sombra y los suelos poco profundos y llega a formar sotobosques densos en hayedos, quejigales, carrascales y pinares, dominando en matorrales de sustitución. Por su carácter marginal se han catalogado como de interés especial una población de la Llanada oriental alavesa, en ambiente de quejigal, y otra del macizo del Gorbea (Bizkaia), en el nivel del hayedo.

Agian arrazoi biohistorikoren batek azal dezake ezpelaren egungo banaketa: bizi den lekuetan oso oparoa da, baina oso banaketa zatikatua dauka. Zuhaixka honen banaketa oraindik azalpenik ez duen enigma biogeografikoa da. Katalogaturiko bi populazioak nahiko handiak dira eta ale ugari dituzte. Zuhaixka indartsua denez eta sendoki errotuta dagoenez, inausketak ondo onartzen ditu eta aldaketa txikien aurrean ez da oso ahula. Beraz, ez dirudi populazio horiek arrisku larria dutenik. Dena den, kontserbatu egin behar dira oso bereziak direlako eta, horretarako, herri-lan handiak saihestu behar dira.

Tal vez haya una explicación biohistórica para entender la actual distribución del boj. El caso es que donde vive lo hace masivamente, aunque luego el área general aparece muy fragmentada. La distribución de este arbusto plantea un enigma biogeográfico todavía no bien explicado. Las dos poblaciones catalogadas son bastante amplias y con numerosos individuos. Como es un arbusto vigoroso, que enraíza tenazmente, admite bien la poda y es poco sensible a pequeñas alteraciones, no parece que dichas poblaciones corran graves riesgos. Pero deben conservarse por su singularidad, evitando obras públicas en el seno de las mismas, así como cortas masivas.

312

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Buxus sempervirens

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

313


Frankenia laevis L. subsp. laevis

FRANKENIACEAE

Albohol, brezo marino

Mulu etzan bizikorra da, oinaldea zurezkoa du. Zurtoinak, orokorrean 8-50 cm-koak dira, dekunbenteak eta oso adarkatuak eta gainazala nahiko edo oso puberulua dute; hala ere, noizean behin ilerik gabeak dira. Bigarren mailako adarrak luzeak eta okertu-tenteak dira. Hostoak linealak dira, 0,5-2,5 mm-ko zabalera eta 2,5-4,5 mm-ko luzera dute; peziolo laburra dute, eta pezioloak 0,5-1 mm-ko ile bakanak ditu. Hostoen ertzak errebolutuak dira, gainaldea ilerik gabea eta azpialdea papiladuna edo puberulentua dute. Batzuetan, gatzez eratutako zolda izaten dute eta horrek itxura grisaxka ematen die. Loreak gehienetan bakarrak dira eta landare osoan zehar ateratzen dira; dena den, goiko aldean ugariagoak dira; gutxitan egoten dira lore gutxiko zimetan edo korinboetan bildurik. Elkarren artean lotuta dauden 5 sepalo ditu, eta 4,5 mm-rainoko kaliz tubularra osatzen dute. Kalizak janzki aldakorra duten ongi markatutako saihetsak ditu luzetara. Petaloak orokorrean 4,5-6 mm-koak dira, libreak baina pixka bat inbrikatuak, obobatuak eta arrosak edo moreak. Fruitua hainbat hazi dituen kapsula da, kaliza baino laburragoa. Ugaltze-aldia apirila eta azaroa bitartean da.

Mata postrada perenne, leñosa en la base. Los tallos, generalmente de 8-50 cm de longitud, son decumbentes, muy ramificados, más o menos densamente puberulentos en su superficie, aunque a veces glabros, y con las ramas secundarias largas, arqueado-erectas. Las hojas son lineares, de 0,5-2,5 mm de anchura y 2,5-4,5 de longitud, atenuadas en un corto peciolo con pelos marginales de 0,5-1 mm; presentan márgenes ordinariamente revolutos, siendo glabras o subglabras en el haz y papilosas o puberulentas por el envés; a veces se encuentran cubiertas de sales que forman una costra, dándole un aspecto grisáceo. Las flores normalmente son solitarias, distribuidas por toda la planta, aunque más abundantes en la parte superior; rara vez se encuentran agrupadas en inflorescencias cimosas o corimbiformes de pocas flores. Posee 5 sépalos soldados formando un cáliz tubular de hasta 4,5 mm de longitud con costillas longitudinales bien marcadas, con indumento variable. Pétalos de 4,5-6 mm normalmente, libres aunque algo imbricados, obovados, de color rosado a violáceo. Fruto en cápsula más corta que el cáliz que contiene varias semillas. El período reproductivo se extiende desde abril hasta noviembre.

Banaketa atlantikoa du, eta intermedia subespezieak eta genero bereko beste hainbat espeziek ordezkatzen dute barnealdeko kubeta endorreikoetan. Kantauriko itsasertz guztian zehar aurki daiteke, dunak eta padurak bat egiten duten eremuko hainbat komunitatetan. EAEn jada desagertu egin da hainbat estuariotan, eta egun ia Bizkaiko itsasertzean bakarrik dago: La Arenan oso bakana da, eta Axpeko eta San Kristobaleko betegarrietan (Urdaibain) bakana da. Lekeition oso gune zehatzean da bakarrik ugaria; Gipuzkoan Deban egunero itsasoko urek betetzen duten padura-gune batean, eta Donostiako Santa Klara uhartean, itsaslabarrean, agerpen puntuala du baina ugaria da. Oso komunitate bereziak osatzen ditu Armeria maritima eta Limonium binervosum espezieekin eta, batzuetan, L. Ovalifoliumekin, gutxienez itsasgora bizietan ur gazikarekin betetzen diren padurekin kontaktuan dauden dunen atzeko guneetan.

Presenta una distribución atlántica, siendo sustituida por la subespecie intermedia y otras especies del género en cubetas endorreicas del interior. Está presente a lo largo de toda la costa cantábrica en diversas comunidades del contacto duna-marisma. En la CAPV ha desaparecido ya de varios estuarios y actualmente está presente casi exclusivamente en el litoral de Bizkaia, en La Arena, donde es muy rara, rellenos de Axpe y San Cristóbal (Urdaibai) donde es rara; Lekeitio, donde sólo es abundante en un área muy localizada; en Gipuzkoa se conoce en Deba, donde es puntualmente abundante en una zona de la marisma que se inunda diariamente con agua marina y en la Isla de Santa Clara en Donosti, en hábitat de acantilado. Forma unas comunidades muy particulares en compañía de Armeria maritima, Limonium binervosum y en ocasiones L. ovalifolium, en zonas posteriores de las dunas, en contacto con la marisma, que son inundadas por agua salobre al menos en las pleamares vivas.

Espezie honek duen mehatxu nagusia da bere bizileku diren biotopoak oso ahulak direla. Hala, oso mugatuta dago hainbat faktore ekologikoren menpe baitago; besteak beste, itsasgora bizietan ur gazikarek hartu behar dute eta ongi drainatutako hondar-substratuak behar ditu. Izan ere, azken hauek, egun, EAEko itsasertzeko oso leku gutxitan daude.

La principal amenaza para esta especie la constituye la fragilidad de los biótopos donde habita, hallándose limitada por su enorme dependencia de una serie de factores ecológicos, como inundación en las plemares vivas por agua salobre, substratos arenosos bien drenados, que únicamente aparecen actualmente en muy pocos lugares de la costa vasca.

314

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Frankenia laevis

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

315


Herniaria ciliolata Melderis subsp. robusta Chaudhri

CARYOPHYLLACEAE

Belar bizikorra da, askotan zurezko ipurdia dauka, eta lur gainean tapiz trinkoa sortuz hazten da. 30 cm-rainoko zurtoinak ditu, etzanak, oinetik bertatik oso adarkatuak. Adabetarteak 2 cm-rainokoak dira, sendoak. Zurtoin gazteek inguruan pubeszentzia erretusu oso laburra dute. Zurtoin helduak ilerik gabeak dira goiko eta beheko aldean, eta alboetan pubeszentzia mantentzen dute. Batzuetan kolore purpura-berdexka hartzen dute eta begiak pixka bat lodiak eta nabarmenak dira. Hostoak 7 x 3 mm-rainokoak dira, elipse-erronboaren itxuratik hasi eta itxura suborbikularra izatera irits daitezke; hala ere, batzuetan eliptiko-luzangak dira. Koloreari dagokionez, berde argiak eta distiratsuak dira, punta kamutsa dute, eta oinarrian bat-batean estutu edo borobiltzen dira; mamitsuak, gainaldean eta azpialdean ilerik gabeak izan ohi dira; hala ere, ertzean 0,3-0,4 mm-ko zilioak dituzte, denborarekin galtzen dituztenak. Ertz ziliatua duten 2 estipula obatu ditu. Infloreszentziak 7-15 loreko glomerulu oso ugariak dira eta gehienetan hostoekin oposatuak dira. 1,75-2 mm-ko lore pentamero eta subsesilak ditu. Fruitua utrikulu elipsoidala da, sepaloak bezain handia edo pixka bat handiagoa. Orokorrean maiatza eta abuztua bitartean loratzen da.

Hierba perenne, frecuentemente de cepa leñosa, que crece formando un denso tapiz sobre el suelo. Tallos de hasta 30 cm, postrados, muy ramificados desde la base con entrenudos de hasta 2 cm, robustos. Los tallos jóvenes poseen pubescencia retrorsa muy corta, en todo su contorno. Los tallos adultos son glabros en la cara superior e inferior y conservan la pubescencia en las laterales, tornándose en ocasiones de color purpúreo-verdosos, con los nudos ligeramente engrosados y prominentes. Hojas de hasta 7 x 3 mm, de elíptico-rómbicas a suborbiculares, aunque a veces son elípticooblongas; son de color verde claro brillante y ápice obtuso y bruscamente contraídas o redondeadas en la base; suelen ser carnosas, de haz y envés glabros aunque el margen está provisto de cilios de 0,3-0,4 mm, caducos con el tiempo; presentan 2 estípulas ovadas de margen ciliado. Inflorescencias en glomérulos muy numerosos con 7-15 flores, situados generalmente opuestos a las hojas. Flores pentámeras, de 1,75-2 mm, subsésiles. Fruto en utrículo, igual o ligeramente mayor que los sépalos, de forma elipsoidal. Florece generalmente desde mayo a agosto.

Itsasertzeko hareatzekin loturiko espeziea da; Kantauriko eta Atlantikoko itsasertzeko duna bizi eta hiletan ageri da eta, iparraldean, Frantziako Finisterrea du muga. Iberiar penintsulan Kantauriko itsasertzean eta Atlantikoaren aurrealdean ageri da. Kantabrian nahiko ugaria da baina EAEn bakarrik hiru populazio txiki daude, Gorlizen, Zarautzen eta La Arenan.

Especie ligada a arenales litorales que aparece en comunidades de dunas vivas y muertas del litoral cantabroatlántico, no superando hacia el norte el Finisterre francés. En la península ibérica aparece en la costa cantábrica y la fachada atlántica. En Cantabria es relativamente abundante pero en la CAPV únicamente cuenta con tres pequeñas poblaciones en Gorliz, Zarautz y La Arena.

Espezie honen egoera ez da batere itxaropentsua. Zarautzen eta La Arenan ale gutxi batzuk bakarrik daude, baina ingurua egun aisialdirako erabiltzen denez, oso mehatxaturik daude. Gorlizen pixka bat ugariagoa da, baina atzerakada nabarmena izan du, duna finkoaren zati bat aisialdirako egokitu baita; hala, populazioaren zati bat babestu gabeko gune batean dago, Ondarganeko hareatzan, erietxearen hego-ekialdean, hain zuzen ere. Gune horretako duna finkoetako landaredia kontserbazio-egoera nahiko onean dago. Populazio guztien habitata mantentzea eta babestea komenigarria litzateke, espezie honen biziraupena ziurtatzeko.

La situación de esta especie no es nada esperanzadora. En Zarautz y La Arena únicamente existen unos pocos ejemplares, muy amenazados por el actual uso recreativo que soporta la zona. En Gorliz es algo más abundante aunque también ha sufrido un notable retroceso por el acondicionamiento de parte de la duna fija para uso recreativo, conservándose parte de su población en una zona no protegida, el arenal de Ondargane, al sudeste del Sanatorio, que presenta vegetación de dunas fijas en aceptable estado de conservación. Sería aconsejable mantener y proteger el hábitat de todas sus poblaciones para asegurar la supervivencia de esta especie.

316

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Herniaria ciliolata

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

317


Himantoglossum hircinum (L.) Sprengel subsp. hircinum

ORCHIDACEAE

Belar bizikorra da. Bi sustrai-tuberkulu oboide eta lodiei esker igarotzen du negua. Horietatik zurtoin belarkarak, tenteak eta sendoak jaiotzen dira, 20 eta 90 cm bitarteko altuera dutenak. Hostoak txandakatuak, luzangak eta berdexkak dira. Loreak zurtoinaren muturrean ateratzen dira galburu luze batean, eta berdexkaren eta purpuraren arteko kolorea daukate. Lore bakoitzaren azpian dauden brakteak linealak eta obarioa baino pixka bat luzeagoak dira. Sepaloak obatuak dira, mutur kamutsa eta kasko-itxura dute, elkar-ukitzaileak baitira. Labeloa oso berezia da: esekia da eta hiru gingil ditu; alboetako bien ertzak oso izurtuak dira, eta erdikoa oso luzea (3 eta 6 cm artean) eta kiribil-itxurako zinta bihurritua da, albokoak baino askoz luzeagoa. Labeloak oinean obarioa baino askoz laburragoa den 2 eta 3 mm arteko ezproi motza dauka. Fruitua kapsula bat da, eta hazi ñimiño anitz dauzka. Udaberriaren hasieratik uda iritsi arte loratzen da, maiatza eta abuztua bitartean, eta fruituak udan heltzen dira.

Hierba vivaz que pasa la estación invernal gracias a sus dos gruesos tubérculos radicales de forma ovoide. De ellos nacen robustos y erguidos tallos herbáceos, de 20 hasta 90 cm de altura, provistos de hojas alternas, oblongas y verdosas. Las flores se disponen en una larga espiga terminal, en el ápice del tallo, y tienen un color entre verdoso y púrpura. Las brácteas que se sitúan bajo cada flor son lineares y algo más largas que el ovario. Los sépalos tienen forma ovada, son de ápice obtuso, y conniventes a modo de casco. Labelo muy característico, colgante, dividido en tres lóbulos, dos laterales fuertemente ondulados en sus bordes, y uno central larguísimo (de 3 a 6 cm), en forma de cinta retorcida en espiral, mucho más largo que los laterales. El labelo está prolongado en su base en un corto espolón de 2 a 3 mm, mucho más corto que el ovario. Fruto en cápsula, con infinidad de minúsculas semillas. Florece desde entrada la primavera hasta la llegada del verano, entre mayo y agosto, y madura los frutos durante el verano.

Orkideo hau Ingalaterrako hegoaldetik Afrikako iparralderaino eta Italiako hegoalderaino hedatzen da. Beraz, bere banaketa mendebaldeko mediterraneoa eta subatlantikoa da. Bizi den lurraldeetan sakabanatuta ageri da, baina ez da arrunta. EAEn Bizkaian oraindik ez da aurkitu eta Gipuzkoan oso bakana da. Araban, bestalde, zabalduago dago, eta haranetan eta mendietan bizi da, leku belartsuetan eta basoorletan, bai eta laborantzen arteko muinoetan ere. Populazioak ez dira oso oparoak izaten, eta elkarren artean nahiko bakartuta daude.

Esta orquídea se distribuye desde el sur de Inglaterra hasta el norte de África y sur de Italia, por lo que tiene un areal de tipo mediterráneo occidental y subatlántico. En los territorios donde vive suele aparecer de manera dispersa, pero sin llegar a ser frecuente. En la CAPV no se ha encontrado aún en Bizkaia y resulta rarísima en Gipuzkoa, pero está más extendida en Álava, donde vive en valles y montañas, en lugares herbosos y orlas forestales e incluso ribazos entre cultivos. Las poblaciones suelen ser poco nutridas, y están bastante aisladas unas de otras.

Espezie hau katalogatuta dago orkideo handi eta ikusgarrienetakoa delako, eta populazioak beti txikiak direlako eta ale gutxi dituztelako. Lore oso ikusgarriak dituenez, arrazoirik gabe biltzen dira eta landarea kaltetu egiten da. Batzuetan ibiltarien lore-sortetan edo zaleen poltsetan ikus daiteke. Ahal den neurrian biltzea ekidin behar da, arrazoituta eta baimenduta dauden kasuetan izan ezik. Oso komenigarria izango litzateke dibulgazio-jarduerak abian jartzea, orkideo urri hau bezalako espezie ikusgarrien babesa sustatzeko.

Especie catalogada por ser una de las orquídeas más grandes y vistosas, cuyas poblaciones son siempre pequeñas y con reducido número de individuos. Lo llamativo de sus flores les hace sufrir daños por las mutilaciones derivadas de recolecciones injustificadas. En ocasiones se ve incluida en los ramilletes de los paseantes o en las bolsas de los aficionados. Su recolección ha de evitarse, salvo en casos justificados, y con autorización. Muy convenientes son las actividades de divulgación popular que estimulen la protección de especies vistosas como esta escasa orquídea.

318

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Himantoglossum hircinum

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

319


Huperzia selago (L.) Bernh. ex Schrank & C.F.P. Mart.

LYCOPODIACEAE

[Lycopodium selago L.] Musgo derecho

Landare bizikorra da. Lurpean ipurdi labur eta lodia dauka. Hortik zurtoin tenteak eta pixka bat okertuak jaiotzen dira. Denen artean erdi itxita dagoen esku baten hatzen itxura hartzen dute, adartxoek gutxi gorabehera altuera berdina baitute, (10-15 cm), eta era beretsuan okertzen baitira. Zurtoinak punta zorrotza duten hostotxo txiki lantzeolatuz trinkoki estalita daude. Adarren goialdeko hostoen galtzarbean esporangioak –esporak ekoizten dituzten organoak– garatzen dira. Horiek ekaina eta urria artean heltzen dira, eta udazkenean ernetzen dira.

Planta vivaz, provista de una corta y gruesa cepa subterránea de la que nacen tallos tiesos, algo arqueados, teniendo el conjunto el aspecto de los dedos de una mano semicerrada, ya que las ramitas alcanzan más o menos la misma altura (de 10 a 15 cm), y se arquean de la misma forma. Los tallos están densamente cubiertos por pequeñas hojitas lanceoladas y acabadas en punta aguda. En la axila de las hojas de la parte superior de las ramitas se desarrollan los esporangios, u órganos productores de esporas, que maduran entre junio y octubre, y germinan durante el otoño.

Likopodio hau ipar-hemisferioko lurralde hotz eta epeletan hedatzen da; beraz, bere banaketa globala zirkunboreala da. EAEn nahiko bakana da. Izan ere, Bizkaian eta Gipuzkoan gune sakabanatuetan ageri da, baina Araban isurialdeen banalerroko mendietara mugatzen da. Espezie honen populazioak txikiak izan ohi dira eta banakoak elkarren artean nahiko aldendurik daude. Txilardietan, erlaitz belartsuetan, gailurretako larreetan eta iturburuetako ertzetan hazten da, lur silizeoetan zein garbitutako kareharrietan, eta oso giro fresko eta lainotsuetan garai luzeetan elurtuta dauden guneetan.

Este licopodio se distribuye por los territorios fríos y templados del hemisferio norte, por lo que su área global se ajusta al tipo circumboreal. En la CAPV es bastante raro, y mientras que en Bizkaia y Gipuzkoa aparece en localidades dispersas por ambos territorios, en Álava se ciñe estrictamente a las montañas de la divisoria de aguas. Sus poblaciones suelen ser pequeñas, y con individuos bastante separados unos de otros, en el seno de brezales, repisas herbosas, pastos de cumbres, y bordes de lugares manantíos, tanto sobre sílice como sobre calizas muy lavadas, en ambientes muy frescos, neblinosos y con prolongada innivación.

Landare hau Europa mailan ere landare mehatxatuen artean katalogatuta dago. Datu horrek adierazten du espeziea bakana dela, nahiz eta banaketa orokorra oso zabala izan, populazioak txikiak, bakartuak eta ale eskasekoak baitira. Artzaintza gehiegi jasaten duten tokietan, abereen apatxek zenbait ale errotik ateratzen dituztela behatu da. Era berean, oso poliki hazten den landare hau biltzean, botanikariek eta zaleek espeziea kaltetu egiten dute, iristeko errazak diren lekuetan batzen baitute landarea.

Esta planta está catalogada incluso a nivel europeo, lo que habla de su rareza, pues aunque su área general es muy amplia, sus poblaciones son siempre pequeñas, aisladas y con pocos individuos. En zonas sobrepastoreadas se observa que las pezuñas del ganado desenraízan algunos ejemplares. También han podido perjudicar a este vegetal de lentísimo crecimiento las recolecciones que botánicos y aficionados han hecho en algunas de sus poblaciones más accesibles.

92ko Habitat Arteztarauaren eta 95eko Errege Dekretuaren V. Eranskinean dago, Komunitatearen Intereserako espezieen artean. Horren arabera, biltzeko eta ustiatzeko kudeaketa-neurriak har daitezke.

La Directiva hábitat/92 y el Real Decreto/95 la incluyen en el anexo V, entre las especies de Interés Comunitario cuya recogida y explotación pueden ser objeto de medidas de gestión.

320

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Huperzia selago

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

321


Ilex aquifolium L.

AQUIFOLIACEAE

Gorostia; acebo.

Zuhaixka edo zuhaitz txiki dioikoa da (ale batzuk arrak eta beste batzuk emeak dira), 10 m-rainokoa. Azala grisaxka eta oso leuna da, eta heltzean baino ez da pitzatzen. Adar gazteak berdexkak dira. Hostoak txandakakoak, iraunkorrak, distiratsuak eta eliptikoak dira. Gainera, ertz arantzatsua dute; inoiz ere osoak dira. Loreak zurixkak eta unisexualak dira, baina beste sexuaren hasikinak dituzte. Hostoen galtzarbeetan lore-luku txikiak ateratzen dira. Luku arrek lorezil ugalkorrak dituzten loreak dauzkate, luzeagoak eta nabarmenagoak dira, eta erleak askotan inguratzen zaizkie. 4 sepalo eta beste horrenbeste petalo dituzte. Fruitua drupa gorrixka eta ia esferikoa da. Udaberrian loratzen da, apirila eta ekaina bitartean, eta fruituak udazkenean heltzen dira, urria eta abendua artean, baina negu osoan egoten dira adarretan. Fruituok, neguan ere aritzen diren zenbait animaliaespezieren baliabide bakarretakoak dira. Gainera, landareok hainbat espezieri babesa eta aterpea eskaintzen diete. Hainbat artikulu eta kanpainek gorosti eta gorostidien garrantzi ekologikoa nabarmendu dute.

Arbusto o arbolito dioico (unos individuos son masculinos y otros femeninos) que puede llegar a los 10 m de altura, de corteza grisácea muy lisa, que sólo se agrieta en la madurez. Ramas jóvenes verdosas, con hojas alternas, persistentes, lustrosas, de contorno elíptico, con borde espinoso o en algunos casos entero. Flores blanquecinas, unisexuales, pero con rudimentos del sexo contrario, que nacen en cortos ramilletes de la axila de las hojas. Los ramilletes masculinos, provistos de flores con estambres fértiles, son los más largos y llamativos, y suelen ser muy visitados por las abejas. Sépalos y pétalos en número de cuatro. Fruto en drupa rojiza, casi esférica. Florece a lo largo de la primavera, desde abril hasta junio, y madura los frutos entrado el otoño, entre octubre y diciembre, aunque permanecen en las ramas durante todo el invierno. Dichos frutos son uno de los pocos recursos para varias especies de animales que mantienen su actividad durante los meses invernales. Además las plantas ofrecen en sí protección y cobijo a numerosas especies. Abundantes artículos y campañas han resaltado el papel ecológico del acebo y de las acebedas.

Gorostia Europako hegoaldean eta ekialdean, Afrikako iparraldean eta Asiako hego-mendebaldean zabaltzen da. Iberiar penintsulan ugaria da ipar-erdian eta eskasa hegoaldean. EAEn itsas mailatik mendi garaietaraino bizi da, eta hiru Lurralde Historikoetan oso hedatuta dago, batik bat isurialdeen banalerrotik iparraldera. Hegoaldean leku freskoetan ageri da eta Araban Kantabriako Mendilerroraino heltzen da, baina ez da Arabako Errioxara jaisten. Pagadien, hariztien, baso mistoen eta artadien oihanpean ere hazten da. Lur silizeoetan hobeto bizi da, edo lurzorua azidoa duten kareharrizko lurretan. Gure inguruan ez ditu ia inoiz sastrakadi garbiak eratzen, baina antzinako garaietan ere espezie hau bazegoela frogatzen duten toponimo zaharrak existitzen dira: Acebedo, Gorostiaga...

El acebo se extiende por el sur y este de Europa, norte de África y suroeste de Asia. En la península ibérica es abundante en la mitad septentrional y escasea hacia el Sur. Prospera desde el nivel del mar hasta las montañas más elevadas de la CAPV, y está ampliamente representado en los tres Territorios Históricos, especialmente al norte de la divisoria de aguas. Hacia el sur busca enclaves frescos y en Álava alcanza la Sierra de Cantabria, pero no baja a la Rioja alavesa. Crece en el sotobosque de hayedos, robledales, bosques mixtos e incluso encinares. Vive mejor sobre terrenos silíceos, o cuando son calizos, con suelo ácido. En nuestra zona casi nunca forma matorrales puros, pero existen antiguos topónimos (Acebedo, Gorostiaga...) que indican su presencia desde épocas lejanas.

Iragan hurbilean espezie honen fruituz beteriko adarrak gehiegi erabili ziren Gabonetarako apaingarri gisa. Fruitu horiek, neguan zehar, elikadura-iturri dira hegazti frugiboroentzat. Espeziea babesteko orduan, bi faktore horiek kontuan izan dira, eta zuhaixka moztea eta suntsitzea debekatu da. Zenbait lekutan, oihanpearen garapena galarazten duten baso-jarduera bortitzek kalte egiten diote. Zorionez, beste leku askotan gorostia harizti eta pagadien oihanpean lasai asko hazten da, eta ez dirudi egun arriskuan dagoenik, populazioak ugariak eta oparoak baitira.

Se abusó en el pasado reciente del empleo de sus ramas repletas de frutos para adornos navideños. Dichos frutos constituyen una fuente de alimentación para aves frugívoras en la dura estación invernal. Estas dos circunstancias han sido tomadas en consideración a la hora de establecer la protección de la especie, y prohibir su corta y destrucción. En ciertas zonas le perjudican las prácticas forestales agresivas que impiden el desarrollo del sotobosque. Afortunadamente, en muchos otros lugares el acebo crece a sus anchas en el sotobosque de robledales y hayedos, y no parece correr peligro en nuestros días, pues sus poblaciones son muy numerosas y con muchos individuos.

Eusko Jaurlaritzaren 262/1983 Dekretuaren bitartez babestuta dago.

Había sido objeto de protección en el Decreto del Gobierno Vasco 262/1983.

322

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Ilex aquifolium

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

323


Narcissus asturiensis (Jordan) Pugsley Lilipa txikia; narciso menor

LILIACEAE (incluye AMARYLLIDACEAE barne dago)

Belar bizikorra da. Lurpean hur baten tamaina duen erraboila txikia dauka. Erraboila horrek erreserbagaiak ditu metatuta eta, horri esker, landarea udazkenean eta neguan dormantzian egoten da eta udaberria hasi baino lehen ernetzen da. Lehendabizi bizpahiru hosto jaiotzen dira, meheak eta luzangak, eta teila baten itxurako sekzioa dutenak. Ia aldi berean gara (hostorik gabeko zurtoina) eratzen da. Gutxi gorabehera hostoak bezain luzea da, eta puntan lore bakarra dauka, mintzezko braktea batez babestua. Loreak otsaila eta maiatza artean zabaltzen dira. Loreok hori biziak dira, luzeran 3 (3,5) cm baino txikiagoak eta Narcissus gr. pseudonarcissusaren miniatura dirudite. Oinean alderantzizko kono baten itxurako hodi bat daukate eta, gainera, ertz krenatua duen koroa zilindrikoa dauka. Tepaloak (itxura eta kolore berdina duten sepalo eta petaloak) 6 dira eta lantzeolatu estuak dira. Lorezilak ere 6 dira, eta harizpiak hodiaren oinean itsatsita dituzte. Obarioa inferoa da, eta apirila eta maiatza bitartean heltzen denean, sagar ñimiñoaren itxura duen kapsula berdexka bilakatzen da, zeharkako sekzio triangeluarra duena. Haziak ugariak, txikiak, beltzak eta lodikoteak dira. Loreen zenbait ezaugarriri esker bi landare-multzo bereizten dira (hemen subespezie moduan onartzen dira): lore-hodia 1 cm baino motzagoa eta ia luze bezain zabal direnak, eta lorezilen harizpiak ia hodiaren oinean lotuta dituztenak brevicoronatus (Jordan) Uribe-Echebarría subespeziekoak dira. Lore-hodia 1 cm baino luzeagoa eta zabal baino luzeagoa dutenak, eta harizpiak 3 mm baino gehiagotan hodiaren oinera lotuta dituztenak jacetanus (Fernández Casas) Uribe-Echebarría subespeziekoak dira.

Hierba vivaz, con bulbo subterráneo pequeño, del tamaño de una avellana. Dicho bulbo acumula sustancias de reserva que permiten a la planta resistir dormida durante el otoño e invierno, y brotar antes del comienzo de la primavera. Primero nacen las hojas, en número de dos o tres, estrechas y alargadas, de sección transversal acanalada como una teja. Casi al mismo tiempo se desarrolla el escapo (tallo sin hojas), aproximadamente igual de largo que las hojas, rematado por una flor solitaria, protegida por una bráctea membranosa. Las flores se abren entre febrero y mayo, y son de color amarillo intenso. Miden menos de 3(3,5) cm de longitud y parecen una miniatura de las de Narcissus gr. pseudonarcissus. En su base tienen un tubo en forma de cono invertido que se prolonga en una corona cilíndrica, crenada en su borde. Los tépalos (sépalos y pétalos de igual forma y color) son seis, y tienen forma estrechamente lanceolada. Los estambres, en número de seis, tienen sus filamentos adheridos a la base del tubo. El ovario es ínfero y al madurar entre abril y mayo da lugar a una cápsula verdosa en forma de minúscula manzanita, con sección transversal casi triangular. Las semillas, muy numerosas y pequeñas, son negras y regordetas. Varios caracteres florales permiten distinguir dos grupos de plantas (aceptados aquí como subespecies): las que tienen el tubo floral de menos de 1 cm de longitud, casi tan ancho como largo, y los filamentos de los estambres unidos al tubo casi en su base pertenecen a la subsp. brevicoronatus (Jordan) Uribe-Echebarría. Las que tienen el tubo floral de más de 1 cm de longitud, netamente más largo que ancho, y los filamentos de los estambres soldados a la base del tubo en más de 3 mm pertenecen a la subsp. jacetanus (Fernández Casas) Uribe-Echebarría.

Iberiar Penintsulako ipar-mendebaldeko endemismoa da, Jacetania eta mendebaldeko Pirinioetatik, Sistema Zentraleko Frantzia eta Estrelha mendilerroetaraino. Oso arrunta da EAEko hego-erdiko mendi eta arroetan, isurialdeen banalerroko mendien eta hegoaldeko mendien artean. Haran atlantikoetan kareharrizko mendi batzuetara mugatzen da gehien bat. 400 eta 1.400 m artean bizi da. Hainbat autorek aipatu dute, askotan N. minor L. izenarekin. Lilipa txiki hauek gandorretako larreetan, zelaiguneetan, pagadien, erkameztien eta hariztien argiguneetan bizi dira, kareharritan eta margetan. Brevicoronatus subespeziea mendebaldarragoa da, eta Kantabriako mendietatik EAEko hegoaldeko mendilerroetaraino hedatzen da. Jacetanus subespeziea ekialdetarragoa da, eta EAEko erdiko eta iparraldeko mendizerretatik mendebaldeko Pirinioetaraino hedatzen da.

Endemismo del cuadrante noroccidental de la Península, desde la Jacetania y Pirineo occidental hasta las sierras de Francia y Estrelha, en el Sistema Central. Muy frecuente en las montañas y cuencas de la mitad meridional del territorio de la CAPV, entre las montañas de la divisoria de aguas y las montañas meridionales. En los valles atlánticos se encuentra mucho más restringido a algunas montañas calizas. Entre 400 y 1.400 m. Citado por numerosos autores, frecuentemente como N. minor L. Estos pequeños narcisos viven en pastos de crestón, rellanos, rasos de hayedo, quejigal y robledal, sobre margas y calizas. La subespecie brevicoronatus es más occidental, y se distribuye desde los montes Cantábricos hasta las sierras meridionales del País Vasco. La subespecie jacetanus es más oriental, y vive desde las sierras centrales y norteñas del País Vasco hasta el Pirineo Occidental.

Ez dirudi egun lilipa txikiak arazo larririk duenik, ezta aurkako faktorerik ere. Are gehiago, litekeena da ganaduak espezieari hedatzen laguntzea, larreen belarretan ezkutaturik dauden lilipen fruituak irenstean. Basurdeek egiten dituzten lur-mugimenduak ere mesedegarri zaizkie. Gainera, bi subespezieak ageri diren populazio ugari daude, eta askotan milaka alez osatuta daude. Horiek, neguaren bukaeran, larreak horiz koloreztatzen dituzte. Izan ere, lilipa hauen presentzia alde bakoitzeko 10 km dituzten 40 UTM kuadrikula baino gehiagotan agertzen da.

No parecen existir en la actualidad graves riesgos ni factores adversos para estos pequeños narcisos. Incluso es posible que les favorezca en su dispersión el ganado, que eventualmente puede tragarse sus frutos, camuflados entre las hierbas de los pastos. También les favorecen las remociones del suelo efectuadas por el jabalí. Además existen numerosas poblaciones de ambas subespecies, y en muchos casos están formadas por millares de individuos, que colorean los pastos de amarillo a finales del invierno. De hecho se conoce la presencia de estos narcisos en más de 40 cuadrículas U.T.M. de 10 km de lado.

92ko Habitat Arteztarauaren eta 95eko Errege Dekretuaren II. Eranskinean dago, Komunitatearen Intereserako espezieen artean. Horren arabera, espezie horiek kontserbatzeko beharrezkoa da kontserbazio-leku bereziak zehaztea.

La Directiva hábitat/00 y el Real Decreto/95 la incluyen en el anexo II, entre las especies de Interés Comunitario para cuya conservación es necesario designar zonas especiales de conservación.

324

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


subsp. brevicoronatus

subsp. jacetanus

Narcissus asturiensis

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

325


Narcissus bulbocodium L.subsp. citrinus (Baker) Fernández Casas

LILIACEAE (incluye AMARYLLIDACEAE barne dago)

Lilipa; narciso de trompetillas

Narcissus generoko espezie guztiak bezala, belar bizikorra da eta lurpean erraboila txikia du. Erraboila horrek erreserbagaiak ditu metatuta eta, horri esker, landarea udazkenean eta neguan dormantzian egoten da, eta udaberria hasi baino lehen, edo udaberriaren lehendabiziko asteetan, ernetzen da. 2 hosto izan ohi dituzte, eta inoiz edo behin 3. Hostoak linealak eta 2 mm baino estuagoak dira. Gara (hostorik gabeko zurtoina) gutxi gorabehera hostoak bezain luzea da, eta puntan lore bakarra dauka, mintzezko braktea batez babestuta dagoena. Lorea otsaila eta maiatza artean zabaltzen da. Lorearen kolorea hori oso argia da, limoia bezalakoa (hortik dator citrinus izena). Oinean alderantzizko kono baten itxurako hodi bat du, eta gainera, ertza osoa edo pixka bat izurtua daukan inbutu-itxurako koroa dauka. Koroa osoa edo ertzetan apur bat izurtua izan daiteke. Tepaloak (itxura eta kolore berdineko sepalo eta petaloak) 6 dira, linealak. Lorezilak ere 6 dira, harizpiak okertuta dituzte eta luzera aldakorra dute. Obarioa inferoa da, eta apirila eta ekaina bitartean heltzen denean, udare ñimiñoaren itxurako kapsula berdexka bihurtzen da, zeharkako sekzioa triangeluarra duena. Haziak oso ugariak, txikiak, beltzak eta lodikoteak dira.

Como todas las especies del género Narcissus es hierba vivaz, con un pequeño bulbo subterráneo. Dicho bulbo acumula sustancias de reserva que permiten a la planta resistir dormida durante el otoño e invierno, y brotar antes del comienzo de la primavera, o en las primeras semanas de ésta. Las hojas suelen ser dos o más rara vez tres, de forma linear y menos de 2 mm de anchura. El escapo (tallo sin hojas) es aproximadamente igual de largo que las hojas, y está rematado por una flor solitaria, protegida por una bráctea membranosa. La flor se abre entre febrero y mayo, y es de color amarillo muy pálido, como el limón (de ahí el nombre citrinus). En su base tiene un tubo en forma de cono invertido que se prolonga en una corona que parece un embudo, entera o débilmente ondulada en su borde. Los tépalos (sépalos y pétalos de igual forma y color) son seis, y tienen forma linear. Los estambres, en número de seis, tienen sus filamentos arqueados y de longitud desigual. El ovario es ínfero y al madurar entre abril y junio da lugar a una cápsula verdosa en forma de minúscula pera, con sección transversal casi redondeada. Las semillas, muy numerosas y pequeñas, son negras y regordetas.

Banaketa atlantikoa duen landarea da. Bizkaiko golkoko endemismo interesgarria da. Mundu-mailako banaketa-area oso murritza da, Landetatik Asturiaseraino baino ez baita hedatzen, eta banaketaren erdigunea EAEn dauka. EAE osoan zehar agertzen da, kostaldetik Kantabria Mendilerroraino, jadanik mundu mediterraneoarekin kontaktuan. Beraz, gure lurraldean hegoaldeko mugetako bat dauka. Itsas maila eta 1.300 m artean hazten da, gutxienez aldi baterako hezetasun edafikoa duten larreetan, erlaitzetan, belardi-ihitokietan eta txilardietan.

Planta de distribución atlántica. Se trata de un interesante endemismo del golfo de Bizkaia, con un área mundial muy reducida, que va desde las Landas hasta Asturias, con centro de distribución en el País Vasco. Aparece por todo el territorio de la CAPV, desde la costa hasta la sierra de Cantabria, en contacto ya con el mundo mediterráneo. Establece por tanto en nuestro territorio uno de sus límites meridionales. Medra desde el nivel del mar hasta los 1.300 m, en pastos, repisas, prados-juncales y brezales con humedad edáfica al menos temporal.

Ez dirudi populazio guztiarentzat arriskurik dagoenik. Hala ere, bizi den haran batzuetako sakonune urperagarriak, erabat suntsi ditzakete drenatzeek eta makina astunek egiten dituzten lur-mugimenduek. Landare interesgarri hau kontserbatzeko, espeziea bizi den hezegune garrantzitsuenetan lur-mugimenduak eta herri-lanak ekidin beharko lirateke. Ibiltariek lore ikusgarriak biltzeak, printzipioz, ez die kalte larririk egiten populazioei; baina epe ertainera ahuldu ditzake, truke genetikoak galaraziko baitira.

No parecen existir riesgos para el conjunto de la población, si bien algunas de las depresiones inundables de los valles donde habita pueden verse totalmente destruidas por el drenaje y remociones con maquinaria pesada. De cara a la conservación de tan interesante planta habría que evitar las remociones y obras públicas en los humedales más significativos donde vive la especie. Las recolecciones que los paseantes hacen de sus vistosas flores, no suponen un trastorno grave para las poblaciones, aunque a medio plazo pueden debilitarlas, al impedir los intercambios genéticos.

92ko Habitat Arteztarauaren eta 95eko Errege Dekretuaren V. Eranskinean dago, Komunitatearen Intereserako espezieen artean. Horren arabera, espezie horiek biltzeko eta ustiatzeko kudeaketa-neurriak har daitezke.

La Directiva hábitat/00 y el Real Decreto/95 la incluyen en el anexo V, entre las especies de Interés Comunitario cuya recogida y explotación pueden ser objeto de medidas de gestión.

326

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Narcissus bulbocodium

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

327


Narcissus grupo pseudonarcissus L. taldea

LILIACEAE (incluye AMARYLLIDACEAE barne dago)

[N. nobilis (Haw.) Schultes fil.; N. varduliensis Fernández Casas & Uribe-Echebarría] Lilipa arrunta, anbulu gaiztoa; narciso trompón, narciso de los prados, jarras (Izkin / en Izki) Lilipa hauen egitura Narcissus asturiensis-aren antzekoa da, baina organo guztiak harenak baino bi edo hiru aldiz handiagoak dira. Lurpeko erraboila oboidea da eta, orokorrean, 2 cm baino luzeagoa da. Gararen luzera zehe bat edo bikoa da, eta hutsa eta laua da, eta angeluetan bi gila irten ditu. Loreak martxoa eta maiatza bitartean zabaltzen dira, eta oso handiak dira, 4,5 eta 7 cm bitarteko luzera dute. Bi kolore dituzte: hodia eta koroa hori biziak dira, ia urre-kolorekoak, eta tepaloak oso argiak dira, ia zurixkak. Hostoak garak bezain luzeak dira eta erraboila bakoitzetik 2-4 jaiotzen dira. Tenteak eta estuak dira, eta azpialdean gila irtenak dituzte. Fruitua udare-itxurako kapsula da, eta zeharkako sekzioa gutxi gorabehera zirkularra du. Haziak oso ugariak, lodikoteak eta beltzak dira. Fruituak heldu ondoren, aireko organo guztiak lehortzen dira, eta udaren erdialderako ez da landare eder hauen arrastorik ikusten. Erraboilak lurperatuta gordetzen dira. N. nobilisen hostoak simetrikoak izan ohi dira eta azpialdean bi gila dituzte; anterek orban apikal iluna edo ia beltza daukate. N. varduliensisek, gehienetan hosto asimetrikoak dauzka, eta bi gilak izan ditzake edo ez. Anterek ez daukate orban apikalik. N. pallidiflorus bi lilipa horien antzekoa da. Loreak zuri krematsu uniformeak dira, eta 2 cm baino txikiagoa den erraboila ia biribila daukate. Endemismo atlantikoa da (Asturiasetik Britainiaraino), eta EAEn populazio ugari eta oparoak ditu. 00ko Zerrenda Gorrian espezie Kalteberen artean dago.

La estructura de estos narcisos es similar a la de Narcissus asturiensis, aunque todos los órganos son del orden de dos a tres veces más grandes que en aquél. El bulbo subterráneo es ovoide y mide generalmente más de 2 cm de longitud. El escapo mide entre uno y dos palmos y es hueco y aplanado, con dos quillas salientes en sus ángulos. Las flores, que se abren desde marzo hasta mayo, son muy grandes, de 4,5 hasta unos 7 cm de longitud, bicolores, con el tubo y la corona de intenso color amarillo, casi dorado, mientras los tépalos son muy pálidos, casi blanquecinos. Las hojas, tan largas como el escapo, nacen de cada bulbo en número de dos a cuatro, y son tiesas, estrechas y con quillas salientes en su cara inferior. El fruto es una cápsula en forma de pera, de sección transversal más o menos circular. Las semillas son muy numerosas, regordetas y negras. Tras la maduración de los frutos se secan todos los órganos aéreos, y a mediados del verano ya no puede verse ni rastro de estas bellas plantas, cuyos bulbos reposan en la tierra. En N. nobilis las hojas suelen ser simétricas y poseen dos quillas en el envés, y las anteras están rematadas por una mancha apical oscura, casi negra. N. varduliensis tiene las hojas generalmente asimétricas, con dos quillas o sin ellas. Las anteras carecen de mancha apical. Parecido a estos dos narcisos es N. pallidiflorus, el cual tiene las flores de color uniformemente blanco cremoso, y posee un bulbo casi redondo, y de menos de 2 cm. Se trata de un endemismo atlántico (desde Asturias hasta Bretaña), con numerosas y nutridas poblaciones en el País Vasco. Se le incluye en la Lista Roja/00 como Vulnerable.

N. nobilis eta N. varduliensis iberiar penintsulako iparraldeko endemismoak dira. Lehenengoa, EAEko mendebaldeko erdian bizi da, eta ekialdeko muga ezaguna Gorbeia mendigunean dauka, gutxi gorabehera. Silizikola da, eta txilardietan, mendietako errekastoen bazterretan eta zohikaztegietan bizi da. N. varduliensis EAEko ekialdeko erdian bizi da, banaketaren mendebaldeko Gorbeia mendigunetik ekialdeko Urbasa (Nafarroa) mendilerroraino. Espezie honen hegoaldeko gune ezagunak Izkin ditu. Erlaitz humiferoetan eta karsten arrailetan bizi da, ubideen alboan dauden alubioi-lurretan, edo pagadi eta harizti batzuen lurzoru freskoan. Bi espezieak 650 eta 1.250 m bitartean hazten dira. Bestalde, N. pallidiflorus Europa atlantikoko endemismoa da, Asturias eta Britainia bitartean hedatzen da eta populazio ugari eta oparoenak EAEn ditu. EAEko ipar-erdiko belardi hezeetan, zohikaztegietan eta ubideetan nahiko arrunta da.

N. nobilis y N. varduliensis son endemismos del norte de la península ibérica. El primero vive en la mitad occidental de la CAPV, donde alcanza su límite oriental conocido aproximadamente a la altura del monte Gorbea. Se comporta como silicícola, y vive en brezales, orillas de arroyos de montaña y trampales. N. varduliensis vive en la mitad oriental de la CAPV, abarcando desde el citado monte Gorbea por el oeste hasta la sierra de Urbasa (Navarra) por el este, y teniendo en Izki sus localidades más meridionales conocidas. Habita en repisas humíferas y grietas de karst, en suelos de aluvión junto a cursos de agua, o en el fresco suelo de algunos hayedos y robledales. Ambos crecen entre 650 y 1.250 m de altitud. Por su parte, N. pallidiflorus es un endemismo de la zona atlántica europea, que vive desde Asturias hasta Bretaña, y tiene sus más numerosas y nutridas poblaciones en el País Vasco, en cuya mitad norteña es relativamente frecuente en prados húmedos, humedales turbosos y cursos de agua.

Jende gutxi dabilen leku batzuetako populazioak oparoak dira, baina orokorrean, bi lilipa hauen populazioak txikiak dira eta elkarren artean bananduta daude. Lore handi eta ikusgarriak mendizaleek eta zaleek mozten dituzte apaintzeko, eta erraboilak ateratzen ez dituzten arren, populazioak kaltetzen dituzte, ez baitiete uzten zikloa behar bezala betetzen. Landarea ugaria den Arabako zenbait lekutan landarea ugaria da, eta bertakoek erraboilak errotik ateratzen dituzte, lorategietan landare-apaingarri gisa hazteko.

Algunas poblaciones de sitios poco frecuentados son nutridas, pero en general las poblaciones de ambos narcisos son pequeñas y aisladas unas de otras. Las vistosas y grandes flores suelen ser cortadas por montañeros y aficionados, con fines ornamentales. Aunque no se suelen arrancar los bulbos, se daña con esta práctica a las poblaciones, al impedir que la planta complete su ciclo con normalidad. En algunas localidades alavesas donde la planta abunda, los lugareños sí que recogen bulbos para su cultivo como planta ornamental en los jardines.

92ko Habitat Arteztarauaren eta 95eko Errege Dekretuaren II. Eranskinean dago, Komunitatearen Intereserako espezieen artean. Horren arabera, espezie horiek kontserbatzeko beharrezkoa da kontserbazio-leku bereziak zehaztea.

La Directiva hábitat/00 y el Real Decreto/95 incluyen estos narcisos en el anexo II, entre las especies de Interés Comunitario para cuya conservación es necesario designar zonas especiales de conservación.

328

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


N. varduliensis

N. nobilis

Narcissus pseudonarcissus

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

329


Ophioglossum vulgatum L.

OPHIOGLOSSACEAE

Lengua de serpiente

Iratze txiki hau batzuetan baino ez da zehe erdia baino altuagoa. Lurpean errizoma laburra dauka eta, hortik, hostoak (frondeak), berde-horixkak, ateratzen dira. Ohikoa denez, hostoek bi lakain dituzte, behekoa lantainaren itxurako hostotxo obatu-lantzeolatua da; goikoa oso estua eta luzea da. Azken segmentu horrek esporangioak daramatza bi lerrotan, eta lerro bakoitzean 15 eta 40 esporangio bitartean ditu. Esporak udaberriaren bukaeran eta udan heltzen dira. Udazkenaren hasieran landarea zimeldu egiten da, baina zenbait asteren buruan oraindik ere identifika daiteke, itxura horixka hartzen baitu. Neguan aireko zatiak erabat desagertzen dira, eta lurpeko errizomei esker irauten du bizirik.

Pequeño helecho que rara vez sobrepasa medio palmo de altura. Bajo tierra posee un corto rizoma del que nacen las hojas (frondes), de color verde amarillento, típicamente divididas en dos segmentos, el inferior a modo de hojita de forma entre ovada y lanceolada, parecida a la de los llantenes, y el superior, muy estrecho y alargado. Este último segmento es el que lleva los esporangios, dispuestos en dos filas, y en número de 15 a 40 en cada fila. Las esporas van madurando entre finales de la primavera y a lo largo del verano. A comienzos del otoño la planta se marchita, reconociéndose aún durante unas semanas por su aspecto amarillento. En el invierno desaparecen por completo sus partes aéreas, y vegeta gracias a su rizoma subterráneo.

Iratze honek banaketa zirkunboreala du, hau da, iparhemisferioko lurralde hotz eta epeletan bizi da. Iberiar penintsulan ipar-erdian eta mendebaldean ageri da batez ere. Sistema Iberikoan oso bakana da, eta Sierra Nevadan erliktikoa da. EAEn gutxi gorabehera dozena bat populazio ezagutzen dira, itsas maila eta 800 m artean. Lurraldearen hegoaldeko eremu lehorrenetan falta da. Belardi hezeetan, iturburuetan, ihitokietan, haltzadietan eta haranen zokoetako hariztietan bizi da.

Este helecho tiene una distribución circumboreal, esto es, que vive en las regiones frías y templadas del hemisferio norte. En la península ibérica se encuentra sobre todo por la mitad septentrional y la zona occidental. Es muy raro en el sistema Ibérico, y alcanza de forma relíctica Sierra Nevada. En la CAPV se conocen aproximadamente una docena de poblaciones, entre el nivel del mar y los 800 m de altitud. Falta en las comarcas más secas del sur del territorio. Vive en herbazales húmedos, manantiales, juncales, alisedas y robledales de fondo de valle.

Populazioak zeharo mugatuak dira, sakabanatuta daude eta ale-kopuru txikia dute. Iristeko nahiko errazak diren lekuetan agertzen direnez, eta ia antzematen ez diren populazioak direnez, edozerk eraldatzeko edo suntsitzeko arriskua daukate. Zalantzarik gabe, hezeguneak lehortzea bezalako jarduerek aleak gutxiarazi dituzte. Babes eraginkorrak bizi den gune berezietan neurri zehatzak hartzea eskatuko luke.

Las poblaciones son siempre extremadamente localizadas, dispersas y constituidas por un reducido número de ejemplares. Por hallarse en zonas bastante accesibles y ser poblaciones que pasan casi desapercibidas, corren el riesgo de ser destruidas o alteradas. Desde luego, actuaciones como la desecación de humedales han tenido gran influencia en la disminución de efectivos. Una protección eficaz exigiría tomar medidas particulares para los singulares enclaves donde habita.

330

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Ophioglossum vulgatum

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

331


Paris quadrifolia L.

LILIACEAE

Azeri-mahatsa; uva de raposa.

Belar bizikor glabroa da. Lurpean errizoma horizontala dauka, eta hortik 20 eta 40 cm bitarteko garaiera duten zurtoin tenteak, zilindrikoak eta adarrik gabeak jaiotzen dira. Hostoak bertizilo bakarrean biltzen dira, launaka (inoiz ere bosnaka). Hostook obatu zabalak dira eta punta akuminatua daukate. Orrien nerbioek puntan bat egiten dute. Hostoen bertiziloaren gainean, pedunkulu luzearen puntan, bi lorebildukin dituen lorea garatzen da. 4 sepalo lantzeolatu eta berdexkek kanpoko bildukina eratzen dute, eta barneko bildukinak 4 pieza edo petalo ditu, askoz estuagoak, ia linealak eta pixka bat horixkak direnak. Lorezilak 8 dira, eta periantoaren oinean txertatzen dira. Obarioak puntan 4 estilo filiforme ditu, eta heltzean baia biribil eta beltzezka bihurtzen da. Baia horrek 4 ganbera ditu, eta horietako bakoitzak 2 hazi oboide eta arrexka ditu. Maiatza eta uztaila bitartean loratzen da, eta fruituak abuztua eta iraila artean heltzen dira.

Hierba vivaz lampiña, con un rizoma subterráneo horizontal del que nacen los tallos erguidos, cilíndricos y no ramificados, de 20 a 40 cm de altura. Las hojas se agrupan en número de cuatro (rara vez cinco), en un solo verticilo, y tienen forma anchamente ovada, con el ápice acuminado y la lámina surcada por nervios convergentes. Sobre el verticilo de hojas se dispone, al final de un largo pedúnculo, una flor solitaria, con dos envueltas florales. La envuelta exterior la forman 4 sépalos lanceolados y verdosos, mientras que la envuelta interior está integrada por otras 4 piezas o pétalos, mucho más estrechos, casi lineares y algo amarillentos. Los estambres son ocho, y se insertan en la base del perianto. El ovario, rematado por 4 estilos filiformes, se transforma al madurar en una baya globosa y negruzca, dividida en 4 cámaras, cada una con 2 semillas ovoides y parduscas. Florece entre mayo y julio, y los frutos maduran de agosto a septiembre.

Landare hau Europako zati handi batean hedatzen da, eskualde mediterraneoan izan ezik. Iberiar penintsulan landare honen kokagune gehienak Pirinioen eta Kantabriako mendikatearen artean daude. Sistema Iberikoan ere zenbait gune bakartu ditu. EAEn isurialdeen banalerroko mendietatik hegoalderago oso gutxitan ageri da, eta iparraldeko mendietako zenbait gunetan bizi da, 700 eta 1.400 m artean. Giro freskoa eta itzaltsua duten lurzoru bigun eta aberatsetan bizi da, kareharrietako pagadietan, labarren oinetako belardietan eta lapiazen arrailetan. Ezagutzen diren populazioak elkarren artean oso bananduta daude eta ale gutxi dituzte.

Esta planta se distribuye por buena parte de Europa, a excepción de la región mediterránea. En la península ibérica la mayoría de sus localidades se encuentran entre Pirineos y montes Cantábricos, con algunas localidades aisladas en el sistema Ibérico. En la CAPV rara vez rebasa hacia el sur las montañas de la divisoria de aguas, repartiéndose por varias localidades de las montañas septentrionales, entre 700 y 1.400 m de altitud. Vive en ambientes umbríos y frescos con suelos mullidos y ricos, en el interior de hayedos sobre calizas, herbazales de pie de cantil y grietas de lapiaz. Sus poblaciones conocidas están muy aisladas y cuentan con escaso número de ejemplares.

Klima-faktoreen eraginez, espezie hau oso bakana da gure lurraldean, baita gizakion esku-hartzerik gabe ere, banaketaren hegoaldeko mugatik gertu baitago. Baina horrez gain, gizakiak hostozabalen eremu handiak moztu eta eraldatu ditu, eta ezbairik gabe, espezie honetako aleak izugarri gutxitzen lagundu du. Bizirik dirauten populazio apurrak, egun, iristeko batere errazak ez diren mendietako leku malkartsuen babesean bizi dira. Lurraldeko ipar-erdian sakabanatuta dauden hostozabalen eremuak errespetatzea eta handitzea, eta baso-ustiapena eta biodibertsitatearen kontserbazioa uztartzen saiatzea komenigarria litzateke. Landare bakan hau ez litzateke bildu behar, arrazoitutako eta baimendutako kasuetan izan ezik.

Por razones de tipo climático la especie ya sería muy rara en nuestro territorio, incluso sin intervenciones humanas, al encontrarse cerca de su límite meridional de distribución. Pero además, la influencia humana, al talar y transformar grandes superficies de frondosas ha debido influir sin duda en la disminución drástica de sus efectivos. Las pocas poblaciones supervivientes están hoy guarecidas en lugares abruptos y muy poco accesibles de las montañas. Sería conveniente respetar e incrementar las masas de frondosas dispersas por la mitad septentrional del territorio e intentar compaginar el aprovechamiento forestal con el mantenimiento de la biodiversidad. Esta rara planta no debería recolectarse, salvo con causa justificada y previa autorización.

332

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Paris quadrifolia

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

333


Pinguicula lusitanica L.

LENTIBULARIACEAE

Landare karniboro hau belar bizikor oso ahula da. Ipurdi fina du eta, hortik, oinaldeko erroseta bat eratzen duten hostotxoak ateratzen dira. Hosto horiek eliptikoak dira, gorantz makurtuta dagoen ertz osoa dute, eta lingirda jariatzen duten papila ñimiño anitz dauzkate. Landareak, lingirda horri esker harrapakinak, ornogabe txikiak, harrapatu eta digeritzen ditu. 5 eta 15 cm arteko zurtoin labur, tente eta finen muturrean, lore bakarra jaiotzen da. Lore horren kalizak 5 sepalo lantzeolatu estu ditu. Korolak zain purpurak ditu bai eta beherantz okertuta dagoen ezproia ere, eta hodi arrosa bati lotuta dauden 5 piezez eratuta dago. Korola arrosa oso argia da, ia zurixka, eta 6 eta 10 mm-ko luzera du. Luzeraren erdia, gutxi gorabehera, ezproiari dagokio. Bi ezpain dauzka: goikoak 2 gingil ditu eta behekoa baino motzagoa da; eta behekoak 3 gingil ditu. Lorezilak 2 dira, eta ez dira korolaren eztarria baino luzeagoak. Fruitua kapsula biribila da, eta luzetara irekitzen da dituen 2 kuskuei esker. Apirila eta iraila bitartean loratzen da, eta fruituak ekaina eta urria bitartean heltzen dira.

Esta planta carnívora es una hierba vivaz muy delicada, con una fina cepa de la que nacen las hojitas, todas dispuestas en roseta basal. Dichas hojas son de contorno elíptico y borde entero, algo revuelto hacia arriba, y tienen infinidad de diminutas papilas que segregan una viscosidad con la que la planta atrapa y posteriormente digiere a sus presas, pequeños invertebrados. En el extremo de cortos tallos erguidos y muy finos, de entre 5 y 15 cm de altura, nace una flor solitaria, con el cáliz formado por 5 sépalos estrechamente lanceolados y una corola con las 5 piezas soldadas en un tubo rosado, con venas púrpuras, prolongado en su base en un corto espolón vuelto hacia abajo. La corola, de color rosado muy pálido, casi blanquecino, mide entre 6 y 10 mm de longitud, de los que la mitad aproximadamente corresponden al espolón. Tiene dos labios, el superior, con 2 lóbulos, más corto que el inferior, el cual tiene 3 lóbulos. Los estambres son dos, y no sobresalen de la garganta de la corola. El fruto es una cápsula globulosa que se abre a lo largo por 2 valvas. Florece de abril a septiembre, y los frutos maduran desde junio hasta octubre.

Landare karniboro txiki-txiki honek banaketa-area atlantikoa du. Izan ere, klima hezea eta epela duten herrialdeetan bizi da. EAEn ezagutzen diren populazio gehienak, kantabriar-mediterraneo isurialdeen banalerrotik iparraldera daude, alegia, Bizkaian eta Gipuzkoan. Araban oso bakana da, eta ipar-mendebaldeko muturrean eta Gorbeia mendigunean baino ez da ezagutzen. Substratu silizeoa duten mendietan sortzen diren zohikaztegitxo hasiberrietan, iturburuetan eta esfagnadietan hazten dira, 20 eta 800 m bitartean.

Esta diminuta planta carnívora tiene un área de distribución atlántica. Vive en países de clima húmedo y templado. La gran mayoría de sus poblaciones conocidas en la CAPV se sitúan al norte de la divisoria de aguas cantábrico-mediterránea, y corresponden a Bizkaia y Gipuzkoa. En Álava es rarísima, y sólo se conoce del extremo noroccidental y del macizo del Gorbea. Forma parte de turberitas incipientes, manantiales y esfagnales que se forman en las montañas con sustratos silíceos, entre 20 y 800 m de altitud.

Oso eskakizun ekologiko zorrotzak dituenez, landarea kontserbatzea, erabiltzen dituen habitatak egoera onean mantentzearen menpe dago. Populazioak beti oso txikiak izan ohi dira eta, horregatik, beharrezkoak dituen hezegune urriak lehortu edo eraldatzeak, kalte larria eragingo lioke. Hezegune horietako batzuk legez babestea komenigarria litzateke, bertan espezie hau bezain mugatuak diren beste asko bizi baitira.

Al ser planta de exigencias ecológicas muy estrictas, su conservación depende de que se mantengan en buen estado los hábitats que ocupa. Sus poblaciones suelen ser siempre muy pequeñas, por lo que la desecación o alteración de los escasos humedales en los que vive las dañarían gravemente. Sería conveniente la protección legal de algunas de dichas zonas húmedas, pues en ellas viven otras especies tan localizadas como la que comentamos ahora.

334

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


P. alpina P. grandiflora

Pinguicula lusitanica

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

335


Pinus halepensis Miller

PINACEAE

Alepo pinua; pino carrasco.

Gehienez 20 m dituen zuhaitza da. Ale gazteek itxura piramidala izaten dute eta, zaharrek, ordea, adaburu irekia eta irregularra dute. Enborra orokorrean bihurritua da. Gazteek azala grisaxka eta leuna dute, eta zaharrek zartatua eta arre gorrixka. Adaxka grisaxkak ditu, eta orratz finen itxurako hosto malguak binaka daude. Lore arrak kono horixka txikietan biltzen dira. Emeek 1-2 cm-ko pedunkulua duten 6-12 cm-ko pinaburuak ematen dituzte. Martxoa eta maiatza bitartean loratzen dira. Haziak bigarren urteko udan heltzen dira, eta hurrengo udaberrian barreiatzen dira.

Árbol que no suele pasar de 20 m de altura. Porte piramidal en los ejemplares jóvenes, mientras que los árboles añosos tienen copa abierta e irregular. Tronco generalmente retorcido, corteza grisácea y lisa en los jóvenes, agrietada y pardo rojiza en ejemplares viejos. Ramillas grisáceas, con hojas en forma de finas agujas, flexibles y agrupadas por parejas. Flores masculinas agrupadas en pequeños conos amarillentos. Las femeninas dan lugar a piñas de 6-12 cm de largo, con pedúnculo de 1-2 cm. Florece de marzo a mayo. Las semillas maduran en el verano del segundo año, produciéndose la diseminación en la primavera siguiente.

Banaketa mediterraneoa duen zuhaitza da. Ipar-mendebaldeko muga Arabako Labrazan (Dueñaseko pinudia) duen kokagunea da, hegoaldeko muga Afrikako iparraldean dago, eta ekialdeko muga Alepo (Siria) inguruan. Alepoko populazio hori izan zen espeziea deskribatzeko erabili zena, hain zuzen ere. Arabako Errioxatik Ebroko kubeta handirantz jotzean, kokagune hurbilenak Sesman eta Lerinen (Nafarroan) ditu. EAEn higadura naturala jasaten duten eta inbertsio termikorik ez duten muino harritsuetan bizi da, giro oso lehor eta eguzkitsuetan. Labrazan (Araban), pinu hau berez hazten da 600-700 m-tan. Arabako Errioxako beste toki batzuetan, 425 m-tik gora, aldizka ale bakan batzuk ikus daitezke.

Árbol de distribución mediterránea, con límite noroccidental en la localidad alavesa de Labraza (pinar de Dueñas), límite meridional en el norte de África, y límite oriental en las cercanías de Alepo (Siria), localidad de donde fue descrito. Al avanzar desde la Rioja alavesa hacia el fondo de la gran cubeta del Ebro, tiene sus localidades más cercanas en Sesma y Lerín (Navarra). En la CAPV vive en cerros pedregosos sometidos a erosión natural y que escapan a la inversión térmica, en ambiente general muy seco y soleado. En Labraza (Álava) crece este pino de forma natural entre los 600-700 m de altitud, y ejemplares aislados, probablemente accidentales, se pueden ver en otros puntos de la Rioja alavesa, a partir de 425 m.

EAEko alepo pinuaren pinudi espontaneo bakarra kontserbatzea hainbat faktorek jartzen dute kolokan: pinudia heda litekeen eremuetan larre eta sastraka marjinalak luberritzea eta lantzea, bai eta noizbehinka suteak egitea ere. Baso zabal samarra da, eta adin guztietako aleak ditu. Dueñaseko pinudia babesturiko Biotopo edo mikroerreserba izendatzeak, espeziea epe luzera kontserbatzea bermatuko luke. Epe motz eta ertainera, pinudian egiten diren esku-hartzeak behatu eta arautu beharko lirateke, bai eta alboko lursailetako galondoak erretzea debekatu ere. Labraza herrian, hain zuzen “Alepo” izena jarri dioten elkarte kultural gogotsua dago. Hori datu itxaropentsua da, bertakoek Dueñaseko pinudiari dioten estima adierazten baitu.

La roturación y puesta en cultivo de pastos y matorrales marginales, en los que el pinar podría extenderse, así como los incendios esporádicos, son factores que amenazan la conservación del único pinar espontáneo de pino carrasco de la CAPV. Se trata de un bosque relativamente extenso, en el que existen ejemplares de todas las edades. La declaración de Biotopo protegido o de microrreserva para el pinar de Dueñas garantizaría su conservación a largo plazo. A corto y medio plazo habría que vigilar y regular las intervenciones en el pinar, así como prohibir la quema de rastrojeras en las fincas limítrofes. Un dato esperanzador, que habla del aprecio que los lugareños tienen al pinar de Dueñas, es la existencia de una activa sociedad cultural, denominada precisamente “Alepo”, en el pueblo de Labraza.

336

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Pinus halepensis

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

337


Quercus coccifera L.

FAGACEAE

(Udalaitzeko populazioak / Poblaciones de Udalaitz) Abaritza; coscoja

Oinetik oso adartsua den zuhaixka da. Gehienez 2 m-ko garaiera du, oso gutxitan izaten da luzeagoa. Azala leuna eta hauskara da, eta hostoak iraunkorrak, distiratsuak, larrukarak eta glabroak dira. Ertza arantzatsua dute eta eliptikoak izan ohi dira. Zuhaixka berean bi sexuetako loreak agertzen dira, baina bereizita. Arrak, lorezilak direla eta, horixkak dira, eta gerba eskegi motzetan multzokatzen dira. Ez dira oso ikusgarriak eta periantoaren 4-6 piezek ezkata-itxura dute. Lore emeak bakarrak dira, edo 2-3ko taldetan ageri dira. Periantoa ere ez da oso ikusgarria, eta obarioak oinetik aldentzen diren 3 estilo lineal ditu. Fruitua ohiko ezkurra da. Atzandel (kupula) batek ezkurra erdiraino estaltzen du eta kanporaka okertuta dauden ezkata zurrunez –ia arantzatsuak dira– estalita dago. Apirila eta ekaina bitartean loratzen da, eta ezkurrak normalean hurrengo urteko udazkenean heltzen dira. Abaritza bakarrik artearen (Quercus ilex) forma nanoekin nahas daiteke. Hostoak alde bietatik glabroak baldin badira eta ezkurren kupulak ezkata arantzatsuak baldin baditu, abaritza da. Hostoek azpialdea zurixka baldin badute (iletxo ugari dituelako) eta ezkurren kupulak ez baldin badauka ezkata arantzatsurik, artea da.

Arbusto muy ramoso desde la base, que suele medir hasta 2 m de altura, rara vez más. Corteza lisa y cenicienta, y hojas persistentes, lustrosas y coriáceas, lampiñas, con el borde espinoso y el contorno elíptico en general. Flores de ambos sexos presentes en el mismo arbusto, pero separadas. Las masculinas son amarillentas, debido a los estambres, y se agrupan en cortos amentos colgantes, siendo muy poco vistosas, con aspecto de escamas, las 4-6 piezas del perianto. Las flores femeninas son solitarias o en grupos de dos o tres, con perianto igual de inconspicuo que en el otro caso, y un ovario con tres estilos lineares y divergentes desde su base. El fruto es una típica bellota, con el glande cubierto hasta su mitad o más por un dedal (cúpula) cubierto de rígidas escamas vueltas hacia fuera, de punta rígida, casi espinosa. Florece entre abril y junio, y las bellotas maduran normalmente en el otoño del año siguiente. La coscoja únicamente puede confundirse con formas achaparradas de la encina (Quercus ilex). Si las hojas son lampiñas por las dos caras y la cúpula de las bellotas tiene escamas espinosillas, estaremos ante una coscoja. Si las hojas son blanquecinas por el envés (debido a los numerosos pelillos) y la cúpula de las bellotas no tiene escamas espinosas, tendremos delante una encina.

Abaritza eskualde mediterraneoko zuhaixka adierazgarrienetakoa da. EAEn oso ohikoa da hego-muturrean, Arabako Errioxan, bertan artadiaren ordezkapen-sastrakadietan nagusi baita. Mediterraneoko eragina duten Arabako haran gutxi batzuetan bakanagoa da, eta erabat ezohikoa da Kantabriako kostaldearen inguruan, Bizkaiko mendebaldeko muturrean, eta Arrasateko (Gipuzkoa) inguruko mendi batean. Azken populazio hori da, hain zuzen, egun katalogatuta dagoena. Gure lurraldeko isurialde atlantikoan abaritzen sastrakak egotea klima-aldaketen ondorio da. Gipuzkoan katalogatuta dagoen populazioa eta Bizkaian katalogatuta ez dagoena kareharrizko hegal eguzkitsu eta harritsuetan daude, eta banaketa mediterraneoa duten beste hainbat landarerekin batera ageri dira.

La coscoja es uno de los arbustos más representativos de la región mediterránea. En la CAPV es muy frecuente en el extremo sur, en la Rioja alavesa, donde domina los matorrales de sustitución del encinar. Se hace más raro en unos pocos valles alaveses a los que llega la influencia mediterránea, y resulta excepcional en las cercanías de la costa cantábrica, en el extremo occidental de Bizkaia, y en un monte cercano a Arrasate-Mondragón (Gipuzkoa). Esta última población es la que está catalogada actualmente. La presencia de matorrales de coscoja en la vertiente atlántica del territorio es una rareza cuya explicación ha de buscarse en los cambios climáticos. Tanto en la población catalogada como en la vizcaína, sin catalogar aún, la coscoja se instala en laderas soleadas y pedregosas sobre materiales calcáreos, y va acompañada de otras muchas plantas de distribución mediterránea.

Katalogaturiko populazioa oso txikia da eta, horregatik, larriki kaltetuko litzateke konifero-landaketak emendatzeko egungo joerarekin jarraituz gero. Ganadua agertzea, bereziki ahuntzak, badirudi Mediterraneoko zuhaixka gogor hau faboratzen duela, nahiz eta bere haginekin adartxoak inausi, klima atlantikora hobeto egokituta dauden beste zuhaixka eta mulu batzuk hedatzea ekiditen duelako. Herbiboroen eragina izango ez balute, zuhaixka eta mulu horiek abaritza itoko lukete. Populazioen jarraipena egingo balitz, zuhaixka horrengan eragin positibo edo negatiboa duten efektuak hobeto ezagutu ahal izango lirateke. Era horretan, espeziea kontserbatzeko praktika egokienak abian jarri ahal izango dira.

La población catalogada es de muy pequeñas dimensiones, por lo que se vería seriamente afectada en el caso de que se continuara con la actual tendencia al incremento de las plantaciones forestales de coníferas. La presencia del ganado, en especial de cabras, parece beneficiar a este rudo arbusto mediterráneo, pues aunque podan con sus dientes las ramitas, mantienen a raya a otros arbustos y matas mejor adaptados al clima atlántico, los cuales, sin la acción de los herbívoros podrían ahogar a la coscoja. El seguimiento de la población permitiría conocer mejor los efectos que inciden positiva o negativamente sobre ella, para así poder realizar las prácticas más convenientes de cara a su conservación.

338

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Quercus coccifera

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

339


Quercus robur L.

FAGACEAE

[Q. pedunculata Ehrh. ex Hoffm.] (Araba hegoaldeko populazioak / Poblaciones del sur de Álava) Haritz kanduduna; roble común o pedunculado, roble fresnal.

Oso zuhaitz sendoa da, 40 m-rainokoa. Enborra zuzena da. Adarrak lodiak eta okertuak dira, eta adaburu zabala eratzen dute. Ale gazteetan azala leuna eta hauskara da eta, urteak pasa ahala, arrakalatuz eta kolore arrexka hartuz doa. Adartxoak, bai eta hostoak ere, guztiz glabroak dira. Hostoen bereizgarriak dira duten peziolo laburra. Batzuetan orriaren oineko bi belarritxoek pezioloa estaltzen dute. Orria obobatua da eta gingil sakonak ditu. Lore arrak eta emeak zuhaitz berean garatzen dira, baina bereizita. Arrak gerba eseki luzeak dira, eta bakoitzak 5-8 gingiltxo dauzka; gingiltxoek lore-bildukina eratzen dute eta bildukina ez da oso ikusgarria. 5-8 lorezil dituzte, bildukina baino luzeagoak, eta polena askatzean oso nabariak dira. Lore emeak 2-3ko taldetan agertzen dira, pedunkulu luze baten puntan. Fruitua ezkurra da, eta beheko herena atzandel (kupula) labur batez estalita dago. Kupula elkarren artean loturik dauden ezkata lauez estalita dago. Haritz kanduduna Quercus generoko beste espezieetatik argi eta garbi bereiz daiteke, ezkurrek pedunkulu luzea dutelako, adartxoek eta hostoek ilerik ez dutelako, hostoek peziolo izugarri laburra dutelako, bai eta oineko belarritxoak obobatuak direlako ere. Apirila eta maiatza bitartean loratzen da. Ezkurrak urte bereko iraila eta urria bitartean heltzen dira, eta urtetik urtera fruitu-kopurua asko aldatzen da.

Árbol muy robusto, de hasta 40 m de altura, con tronco derecho y ramas gruesas y tortuosas que configuran una copa amplia. La corteza es lisa y cenicienta en los ejemplares jóvenes, y con los años se va agrietando y adquiriendo color pardusco. Las ramitas son totalmente lampiñas, al igual que las hojas. Éstas se caracterizan por su cortísimo pecíolo, tapado a veces por las dos orejillas de la base de la lámina, la cual tiene contorno obovado y está dividida en profundos lóbulos. Las flores masculinas y femeninas se desarrollan sobre el mismo árbol, pero por separado. Las masculinas forman largos amentos colgantes, y cada una tiene de 5 a 8 lobulillos que constituyen la única envuelta floral, muy poco llamativa, de la que sobresalen los 5-8 estambres, bien visibles cuando sueltan el polen. Las flores femeninas suelen agruparse en número de dos a tres, sobre un largo pedúnculo. El fruto es la bellato, cubierta en el tercio inferior por un dedal corto (cúpula), cubierto de escamas planas y soldadas entre sí. Frente a otras especies del género Quercus se diferencia claramente por los largos pedúnculos de las bellotas, por carecer de pelos en ramitas y hojas, y por el cortísimo pecíolo de éstas, además de sus orejillas basales y su típico contorno obovado. Florece de abril a mayo, madurando las bellotas entre septiembre y octubre del mismo año, variando mucho el número de frutos producidos de unos años a otros.

Haritza Europako mendebaldean, erdialdean eta iparraldean, eta Asiako mendebaldean hedaturik dago. Iberiar penintsulan ia iparraldean eta mendebaldean bakarrik bizi da, horietan ia ez baitago udako lehorterik. EAEn eragin atlantikoa duten eremuetan oso arrunta da, baina Gasteizko mendietatik eta Izkitik hegoaldera oso bakana da. Arabako hegoaldeko muturrean populazio bakartuak baino ez dira agertzen, 550 eta 700 m bitartean. Horregatik katalogatu dira hegoaldeko populazioak. Sobroneko populazioa sakan heze bateko haitzarte baten zokoan dauden ale gutxi batzuek osatzen dute. Bernedoko populazioa Quercus pyrenaicarekin nahasturiko basotxo txikia da. Urizaharra-Montoriako populazioa handiena da, 50 bat hektarea dituen baso zabala da.

El roble se distribuye por el oeste, centro y norte de Europa y por el oeste de Asia. En la península ibérica se limita prácticamente a las zonas del norte y oeste, en las que apenas existe sequía estival. Es muy común en las comarcas de influencia atlántica de la CAPV, pero se enrarece mucho al sur de los montes de Vitoria e Izki, y en el extremo meridional de Álava sólo aparece en forma de poblaciones aisladas, entre 550 y 700 m de altitud. De ahí que se hayan catalogado las poblaciones más sureñas. La de Sobrón consta de unos pocos ejemplares agrupados en una barranquera húmeda, en el fondo del desfiladero; la población de Bernedo consiste en un pequeño bosquete, mezclado con Quercus pyrenaica; la población de Peñacerrada-Montoria es la mayor, pues se trata de un amplio bosque de unas 50 hectáreas.

Bi populazio txiki horietan, haritzak moztea debekatu beharko litzateke, bai eta bide berriak egitea edo daudenak aldatzea ere. Sobroneko haritz-taldetxoaren egoera bereziki larria da, orain dela gutxi egindako jarduera baten ondorioz espezie hau eta katalogaturiko beste bat kaltetu baitira. Urizaharra-Montoriako hariztian zuhaitzak egurretarako moztea arautu beharko litzateke, katalogaturiko populazioaren kontserbazioa eta ustiapena uztartu ahal izateko.

En las dos poblaciones más pequeñas debería prohibirse totalmente la tala de robles, así como la creación de nuevos caminos o la modificación de los existentes. Especialmente crítico es el caso del grupito de robles de Sobrón, afectado por una reciente actuación que ha dañado también a otra especie catalogada. En el robledal de PeñacerradaMontoria convendría regular la tala de robles aprovechables para madera, para compaginar la explotación con la conservación de la población catalogada.

340

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Quercus robur

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

341


Quercus suber L.

FAGACEAE

Artelatza, arkamurka; alcornoque

Zuhaitz honek 25 m-rainoko altuera har dezake. Enborra lodia da. Adarrak gogorrak dira eta adaburu irregular samarra eratzen dute. Azala (kortxoa) oso lodia, arroa eta arrakalatua da. Kortxoa eskuratzeko zuhaitzaren azala kentzen denean, enbor gorri oso iluna uzten du agerian. Hostoak iraunkorrak, larrukarak eta luzangak dira. Hostoen goialdea berde iluna da, eta azpialdea hauskara da, iletxo askok estaltzen baitute. Azpialdean erdiko nerbioa nabarmena da, zuzena izan beharrean, sigi-saga egiten baitu. Bi sexuetako loreak zuhaitz berean garatzen dira, baina bereizita. Arrak, 4 eta 8 cm arteko gerba eseki luzeetan taldekatzen dira adartxoen muturrean, eta 5-7 pieza obatuez eratutako lore-bildukina daukate. Lorezil ugari eta irtenak nabarmentzen dira. Lore emeak banaka edo taldetxoetan jaiotzen dira, eta obarioak oinetik bereizita dauden 3 estilo labur ditu. Ernalketaren ondoren heltzean, ezkur gaztain-gorrixkak bihurtzen dira. Ezkurra kupulak edo atzandelak partzialki babesten du. Kupula ezkata grisaxkez estalita dago, eta goialdeko ezkatek punta kanpoalderantz makurtuta dute. Apirila eta maiatza bitartean loratzen da. Hala ere, urte batzuetan bigarren loratze bat gerta daiteke udazkenean, fruituak heltzen diren bitartean. Artelatza bakarrik bere ahaidea den artearekin (Quercus ilex) nahas daiteke. Dena den, artearekin desberdintzen dituen ezaugarriak hurrengoak dira: kortxozko azala dauka, hostoak zertxobait bigunagoak dira, nerbio zentralak sigi-saga egiten du, eta adaburua irregularra da.

Árbol que llega a medir hasta 25 m de altura, con grueso tronco y fuertes ramas que configuran una copa bastante irregular. La corteza es muy gruesa, esponjosa y agrietada (el corcho), y cuando se retira para su utilización deja al descubierto el tronco de color rojo muy oscuro. Las hojas son persistentes, coriáceas, de lámina oblonga, con la cara superior de color verde oscuro y la inferior cenicienta, debido al gran número de pelillos que la recubren. Destaca por debajo el nervio central, que no suele ser recto, sino zigzagueante. Las flores de ambos sexos se desarrollan sobre el mismo árbol, pero separadas. Las masculinas se agrupan en largos amentos colgantes, de 4 a 8 cm de longitud, en el ápice de las ramillas, y tienen una sola envuelta floral formada por 5-7 piezas ovadas, sobre las que destacan los estambres, numerosos y salientes. Las flores femeninas nacen solitarias o en grupitos, y tienen un ovario con tres cortos estilos divergentes desde su base. Al madurar tras la fecundación, se convierten en bellotas de color castaño rojizo, protegidas parcialmente por la cúpula o dedal, cubierta de escamas grisáceas, de las que las superiores suelen estar prolongadas en punta arqueada hacia fuera. Florece de abril a mayo, aunque algunos años puede observarse una segunda floración otoñal, al tiempo que maduran los frutos. El alcornoque sólo puede confundirse con su pariente la encina (Quercus ilex), de la que se diferencia por la corteza suberosa, las hojas algo más blandas y con nervio central en zigzag y la copa irregular.

Zuhaitz hau mendebaldeko eskualde mediterraneoko herrialdeetan ageri da. Oso arrunta da Extremaduran eta Portugalen, eta kostalde atlantikoko eta kantauriar kostaldeko gune bakan batzuetan ere bizi da. Izan ere, espeziearen banaketa-muga Frantziako hego-mendebaldean dago. Bizkaiko guneren batean eta Gipuzkoako ekialdeko muturrean, artelatz bakan batzuk edo talde txikiak ageri dira. Hala ere, Getaria eta Zarautz arteko mendixketan, oraindik ere nahiko hedadura handia duten zuhaiztiak mantentzen dira. Zuhaiztiok Ipar Euskal Herrian aurki daitezkeenen antzekoak dira. Kasu guztietan, artelatza lur silizeoetan hazten da, eta lurraren azidotasuna adierazten duten landareekin batera ageri da.

Este árbol se distribuye por los países de la región mediterránea occidental. Es muy frecuente en Extremadura y Portugal, y tiene localidades aisladas por las costas atlánticas y cantábricas, en las que alcanza su límite de distribución en el suroeste de Francia. En algún punto de Bizkaia y en el extremo oriental de Gipuzkoa el alcornoque aparece en forma de árboles aislados o en pequeños grupos. Sin embargo, en las colinas situadas entre Getaria y Zarautz aún se conservan bosquetes de cierta extensión, similares a los del País Vasco francés. En todos los casos, el alcornoque aparece sobre terrenos silíceos, y va acompañado de plantas indicadoras de la acidez del suelo.

Euskal kostaldean ale bakanak edo talde txikiak baino ez dira geratzen, Getariako eta Zarautzeko mendixketan izan ezik, horietan nahiko artelatz-kopuru handia baitago. Nahiz eta ezkurrak eman, gehienetan ezin dira modu naturalean hedatu, inguruko lurrak nekazaritza intentsiborako zein bestelako jardueretarako erabiltzen baitira. Suaren ohiko erabilerak populazio batzuk kaltetzen ditu eta ale gazteen biziraupena arriskuan jartzen du. Horregatik, egungo baldintzak aldatu ezean, populazio txikienak desagertzeko bidean daude. Oso interesgarria da ezkurrak biltzea, leku egokian landatu, ugaldu eta, ondoren, beharrezkoa den tokietan birsartzeko.

Salvo en las colinas entre Getaria y Zarautz, donde se mantiene una masa de alcornocal de cierta entidad, en el resto de la costa vasca sólo sobreviven ejemplares aislados o en pequeños grupos. En la mayoría de los casos aunque produzcan bellotas no pueden dispersarse de forma natural, por estar los terrenos circundantes afectados por prácticas agrícolas intensivas u otras circunstancias. El uso habitual del fuego afecta a algunas de las poblaciones y pone también en peligro la supervivencia de los ejemplares jóvenes. Por ello, las poblaciones más pequeñas pueden estar abocadas a la desaparición de no variar las actuales circunstancias. Es de gran interés la recolección de bellotas para su cultivo y multiplicación en lugar adecuado y posterior reintroducción en los lugares en que se estime necesario.

342

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Quercus suber

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

343


Satureja montana L. subsp. montana

LAMIACEAE

Azitraia; ajedrea

Zurezko adar korapilatuak dituen mulua da. Urrunetik erromero nano baten antza dauka. 20 eta 40 cm arteko garaiera du. Binaka oposatuak diren hostotxoak ditu. Hosto horiek larrukarak, lantzeolatu estuak eta berdexkak dira eta eserita dauden guruinez estalita daude. Guruin horiek bolatxo txikiak dira, eta igurtzean usain goxoa darie. Loreak luku luze eta aldebakarretan biltzen dira, adarren muturrean. Kaliza hodi-itxurakoa da eta puntan elkarren artean berdinak diren 5 gingil ditu. Lobuluak lantzeolatu estuak eta zorrotzak dira. Korola zuria da, eta bi ezpainetan irekitzen den hodi luzea du; goiko ezpaina osoa edo pixka bat muxarratua da, eta behekoak hiru gingil ditu. Lorezilak 4 dira; kanpoaldeko biak beste biak baino luzeagoak dira. Labiatuen familiako gainerako landare guztiek bezala, hauetan ere kalizaren barnealdean obarioa 4 ataletan zatituta dagoela ikus daiteke, eta erdian estilo bakarra dauka. Heltzean, 4 karpelo hazibakarrez eratutako fruitu lehorra garatzen da. Udan loratzen da, uztaila eta urria bitartean, eta fruituak udazken betean heltzen dira.

Mata de ramas leñosas y enmarañadas, que de lejos recuerda a un romero achaparrado, y que alcanza 20 a 40 cm de altura. Hojitas opuestas dos a dos, coriáceas, estrechamente lanceoladas, verdosas y recubiertas de glándulas sentadas, como pequeñas bolitas, que al frotar desprenden un agradable aroma. Las flores se agrupan en largos racimos unilaterales en el ápice de las ramas. Cáliz en forma de tubo coronado por 5 lóbulos iguales, estrechamente lanceolados y agudos. Corola blanca, con un largo tubo que se abre en dos labios, el superior entero o un poco escotado, el inferior trilobulado. Estambres en número de cuatro, los dos exteriores más largos que los otros dos. Como en todas las plantas de la familia de las labiadas, en el fondo del cáliz se aprecia cómo el ovario está dividido en cuatro partes, con un solo estilo que nace en el centro. Al madurar se desarrolla un fruto seco formado por 4 carpelos monospermos, que permanece en el fondo del cáliz. Florece entrado ya el verano, desde julio hasta octubre, y madura los frutos en pleno otoño.

Mulu usaintsu hau mendebaldeko eskualde mediterraneoko mendietan hedatzen da, eta banaketa-muga Kantabriako mendilerroan (Araban) du. Kodes mendilerro nafarrean, guneren batean bizi da, eta hortik ekialderago, prepirinioetan, Irunberritik gertu, berriro agertu arte ez da inon aurkitu. Kantabriako mendilerroan, kareharrizko harkaitzen erlaitzetan eta horien oinean dauden legar-hobi eguteretan populazio txikiak eratzen ditu.

Esta aromática mata se distribuye por las montañas de la región mediterránea occidental y alcanza su límite de distribución en la sierra de Cantabria (Álava).Tras alguna localidad navarra muy próxima, en la sierra de Codés, la planta se ausenta hasta reaparecer mucho más al este, en el prepirineo, cerca de Lumbier. En la sierra de Cantabria forma pequeñas poblaciones en repisas de roquedos calizos, y en las graveras situadas al pie de los mismos, orientadas al sur.

Landare hau hain bakana eta mugatua izatea, dirudienez faktore bioklimatikoen ondorioa da. Izan ere, Arabako hegoaldeko populazioak mulu honen mendebaldeko banaketa-mugan daude. Ez da gizakiak eragindako erregresiorik antzeman. Dena den, populazioak hain txikiak eta bakanak direnez, oso ahulak dira bere habitatetan egin daitezkeen eraldaketen aurrean, hala nola, agregakinak ateratzearen aurrean.

La rareza y localización extrema de esta planta parecen estar relacionadas con causas bioclimáticas. De hecho, las poblaciones del sur de Álava se sitúan en el límite occidental de distribución de esta mata. No se detectan causas regresivas de origen humano, pero la pequeñez y aislamiento de sus poblaciones las hace muy frágiles ante posibles alteraciones en sus hábitats, como podrían ser las extracciones de áridos.

344

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Satureja montana

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

345


Sideritis ovata Cav.

LAMIACEAE

[S. cantabrica Arizaga]

Landare bizikorra da. Oina zurezkoa dauka, baina zurtoinak belarkarak dira, tenteak. Zurtoinok 4 angeluko sekzioa dute eta 15-30 cm luze dira. Beheko eta erdiko hostoek peziolo luzea dute, eta orriak oina bihotz-itxurakoa edo biribila dauka, obatua edo luzanga da eta ertza oxkarduna du. Loreak brakteen galtzarbean biltzen dira sasi-bertiziloetan. Horrela, gutxi gorabehera biribila den infloreszentzia trinkoa eratzen da zurtoinen muturrean. Kaliza kanpai-itxurako hodia da eta puntan 5 hortz estu eta zorrotz ditu. Korola horixka da eta oinean bat eginda dauden 5 petalo ditu; petaloek 2 ezpainetan irekitzen den hodi luzea eratzen dute; goiko ezpaina tentea eta laua da, ez dauka kasko-itxurarik eta orokorrean osoa da; behekoa laua da eta hiru gingil ditu. Lorezilak 4 dira eta korolaren goiko ezpainaren azpian txertatuta daude. Fruitua punta biribila daukaten lau karpelo askek eratzen dute. Ekaina eta abuztua bitartean loratzen da, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Planta vivaz, leñosa en la base, con tallos herbáceos y erguidos de sección cuadrangular, que miden de 15 a 30 cm de altura. Hojas inferiores y medias con largo pecíolo y lámina de base cordada o redondeada y contorno ovado u oblongo, con los bordes crenados. Flores reunidas en verticilastros en la axila de brácteas, formando una inflorescencia más o menos globosa y densa en el ápice de los tallos. Cáliz tubuloso, en campana, rematado por 5 dientes estrechos y espinescentes. Corola amarilla con 5 pétalos soldados en su base en largo tubo que se abre en 2 labios, el superior erguido y plano, no en forma de casco, y en general entero, y el inferior plano y trilobulado. Los estambres son cuatro y están incluidos bajo el labio superior de la corola. El fruto lo componen los cuatro carpelos de ápice redondeados, libres entre ellos. Florece de junio hasta agosto, y madura los frutos al comienzo del otoño.

Landare honek oso banaketa-area txikia du, Burgoseko iparraldetik eta Kantabriako hegoaldetik EAEren mendebaldeko erdiraino. Bizkaiko mendebaldean nahiko mugatuta dago, eta Araban pixka bat ugariagoa da. Izan ere, Araban dauka banaketaren ekialdeko muga. Harkaitzetako erlaitz belartsuetan, larre zabaletan, eta erkameztien eta karraskadien argiguneetan bizi da, kareharrizko substratuetan.

Planta con área de distribución muy pequeña, desde el norte de Burgos y sur de Cantabria hasta la mitad occidental de la CAPV. Está bastante localizada en el occidente de Bizkaia, y resulta algo mejor representada en Álava, donde alcanza su límite oriental de distribución. Vive en repisas herbosas de roquedos, pastos bastos, y claros de quejigales y carrascales, sobre sustratos calizos.

Ez dirudi giza faktoreek espeziearen erregresioa eragin dutenik, giro basatietan bizi baita. Bizkaiko eta Arabako mendebaldean, ale-kopuru nahiko handia duten populazio ugari daude. Baina Kantabriako mendilerroan, espeziearen banaketaren ekialdeko mugan, populazioak oso txikiak eta bakartuak dira. Oso banaketa-area urria duen endemismoa denez, interesgarria litzateke espeziea landatzea ugaltzeko, ikertzeko eta, beharrezkoa izanez gero, birsartzeko.

No parecen afectarle causas regresivas de índole humana, dados los ambientes montaraces, con explotación abiótica, en los que habita. En el occidente vizcaíno y alavés la planta forma numerosas poblaciones provistas de un buen número de individuos. Pero precisamente en la sierra de Cantabria, que es donde alcanza su límite oriental de distribución, las poblaciones son muy pequeñas y aisladas. Al tratarse de un endemismo de área global muy reducida sería interesante proceder al cultivo de la planta, para su multiplicación, estudio y reintroducción en caso necesario.

346

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Sideritis ovata

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

347


Taxus baccata L.

TAXACEAE

Hagina; tejo

Zuhaitz dioikoa da, hau da, ale batzuk arrak dira eta beste batzuk emeak. Gure latitudeetan 8 eta 15 m artekoa da. Adaburua piramidala da, adar horizontalak ditu eta hostotza berde iluna da. Azala arre gorrixka da eta zerrenda luzeetan askatzen da. Hostoak linealak eta urte osoan berdeak dira. Goialdea ilunagoa dute, eta plano bakarrean ateratzen dira, peziolo laburrak okertzen direlako. Oin arren loreak kono esferiko horixketan biltzen dira, hostoen galtzarbean. Oin emeek hazi-hasikinak dituzte hostoen galtzarbean, pedunkulu motzen puntan. Haziak heltzen direnean, inguruan arilo mamitsu eta gorrixka izaten dute, eta hori da zuhaitzak pozoitsua ez duen zati bakarra. Neguaren amaiera eta udaberriaren hasiera bitartean loratzen da, otsaila eta maiatza bitartean. Orduan ale arren kono horixkak oso ikusgarriak dira. Udaren bukaeran eta urte bereko udazkenaren hasieran, abuztua eta urria bitartean, arilo gorrixkaz estalirik, oin emeak apaintzen dituzten haziak helduz doaz. Arilo mamitsua txoriek gogoz jan ohi dute eta, era horretan, haziak sakabanatzen dituzte. Haziek bizpahiru urte behar izaten dituzte ernetzeko. Batzuetan katagorriek ere jaten dituzte ariloak, baina haziak haginekin kraskatzen dituztenez, hazi horiek ezingo dira ernetu.

Árbol dioico (unos ejemplares son machos y otros hembras) que en nuestras latitudes suele alcanzar entre 8 y 15 m de altura, de copa piramidal, con ramas horizontales y follaje verde oscuro. Corteza de color pardo rojizo, que se desprende en tiras largas. Hojas lineares, verdes durante todo el año, más oscuras por la cara superior, dispuestas en un plano, debido a la torsión de los cortos pecíolos. Los pies masculinos llevan las flores agrupadas en conos esféricos, amarillentos, en las axilas de las hojas. Los pies femeninos llevan los rudimentos seminales también en las axilas de las hojas sobre cortos pedúnculos, y las semillas, cuando maduran, están envueltas por un arilo carnoso y rojizo, que es la única parte no venenosa del árbol. Florece a finales del invierno y comienzos de la primavera, entre febrero y mayo. Entonces resultan muy llamativos los conos amarillentos formados por las flores de los individuos masculinos. A finales del verano y comienzos del otoño del mismo año, entre agosto y octubre, van madurando las semillas que, envueltas en su arilo rojizo, adornan los pies femeninos. El arilo carnoso suele ser ávidamente comido por pájaros, que de este modo dispersan las semillas, las cuales suelen tardar dos y hasta tres años en germinar. También suelen devorar los arilos las ardillas, con la particularidad de que suelen cascar las semillas con sus dientes, inutilizándolas para la germinación.

Hagina Afrikako iparraldean, Europan eta Asiako mendebaldean hedatzen da. Antzina oso zuhaitz jazarria izan zen eta, horregatik, egungo banaketa ziurrenik ez dator bat bere eremu potentzialarekin. EAEn iristeko zailak diren leku malkartsuetan bizi ohi da, (100) 350 eta 1.400 m artean. Batez ere kareharrizko substratuetan bizi da, baina lur silizeoetan ere hazten da. Oro har, banaka edo talde txikietan hazten da, eta batzuetan pagoarekin batera agertzen da zenbait pagadi harritsutan. Harizti, haltzadi edo artadien barruan egotea arraroagoa da. Ziurrenik antzina zuhaitz askoz ugariagoa izan zen, egungo banaketak hori adierazten baitu; izan ere, kokagune askotan ageri da, baina bakoitzean ale gutxi daude. Inon ez da zuhaitz arrunta, baina lurraldeko ia mendikate guztietan dago.

El tejo se distribuye por el norte de África, Europa y oeste de Asia. Fue un árbol muy perseguido antaño, por lo que su distribución actual no se corresponde seguramente con su área potencial. En la CAPV suele refugiarse en lugares abruptos y poco accesibles, entre (100) 350 y 1.400 m de altitud. Vive sobre todo en sustratos calizos, aunque también medra en terrenos silíceos. En general crece aislado o en pequeños grupos, aunque en ocasiones acompaña al haya en ciertos hayedos pedregosos. Más raro es verlo en el seno de robledales, alisedas e incluso encinares. Seguramente fue un árbol mucho más abundante en un pasado remoto, como sugiere su distribución actual, con numerosas localidades pero escasos ejemplares en cada una. Aunque nunca llega a ser frecuente, es un árbol que se reparte por casi todas las cadenas montañosas de la zona.

Iraganean oso jazarria izan zen. Egun pixkanaka berreskuratzen ari da, baina espezie dioikoa izateak, alegia, oin arrak eta emeak bereizita egoteak, eta hazkunde izugarri geldoa izateak, berreskuratzea zaildu egiten dute. Espeziea kontserbatzeko eta berreskuratzeko, lurralde osoan zuhaitz hau mozteko debekuari eutsi behar zaio eta haginaren zuhaiztien dinamika naturalaren jarraipen bat egitea beharrezkoa da.

Muy perseguido en el pasado, experimenta en nuestros días una lenta recuperación, dificultada por su carácter dioico, con separación de pies masculinos y femeninos, así como por su crecimiento lentísimo. Para su conservación y recuperación es necesario mantener la prohibición de su tala en todo el territorio y hacer un seguimiento de la dinámica natural de los bosquetes de tejo.

348

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Taxus baccata

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

349


Thymus loscosii Willk.

LAMIACEAE

Tomillo de Loscos.

Mulutxo herrestaria da. Zurtoin antzuak luzeak, okerrak eta lurraren gainean eseriak dira. Zurtoin loredunak motzak eta tenteak dira. Hostoak binaka oposatuak dira, oso estuak, eta nerbio zentral bakarra dute. Hostoen ertzak lodituak eta beherantz errebolutuak dira, eta zilio luzeak dituzte, batez ere oinean. Infloreszentzia zurtoin tenteen puntan dago eta hostoen antzeko itxura eta tamaina duten brakteak ditu. Loreek bi lore-bildukin dituzte. Kanpoaldekoak, edo kalizak, kanpai-itxura duen 5 piezatako hodia da eta puntan 2 ezpain ditu. Goiko ezpainak ia ziliorik ez duten 3 hortz triangeluar lantzeolatu ditu, eta behekoak trinkoki ziliaturik dauden 2 hortz ia lineal ditu. Korola ezpain bikoa da. Goiko ezpaina tentea eta laua da, eta behekoak 3 gingil ditu. Lorezilak 4 dira eta korolaren hodia baino luzeagoak dira. Ekaina eta uztaila bitartean loratzen da eta fruituak udaren amaieran eta udazkenaren hasieran heltzen dira.

Matita rastrera que emite tallos estériles largos, arqueados y aplicados contra el suelo, y cortos tallos floríferos erguidos. Las hojas son opuestas dos a dos, muy estrechas y con un solo nervio central. Los bordes están engrosados y revolutos hacia abajo, y tienen largos cilios, sobre todo en su base. La inflorescencia es terminal, en el ápice de los tallos erguidos, y posee brácteas similares a las hojas en forma y tamaño. Las flores tienen dos envolturas florales, la exterior o cáliz consta de un tubo acampanado rematado por 5 piezas agrupadas en dos labios, el superior con 3 dientes triangular lanceolados, apenas ciliados, y el inferior, con 2 dientes casi lineares y densamente ciliados. La corola es bilabiada, con un labio superior erguido y plano, y otro inferior dividido en 3 lóbulos. Los estambres son cuatro y sobresalen netamente del tubo de la corola. Florece de junio a julio, y los frutos maduran a finales del verano y principios del otoño.

Ezkai herrestari hau, mendebaldeko eskualde mediterraneoan hedatzen diren landare-talde zabalaren espezie bat da. Ebro haraneko endemismo aipagarria da. Ipar-mendebaldeko muga Arabako Errioxan dauka. Eskualde horretan nahiko arrunta da erromero-sastraka xehez estalita dauden muino deforestatuenetan. Oso giro lehor eta eguzkitsuetan hazten da, 400 eta 700 m artean.

Este tomillo rastrero pertenece al amplio grupo de plantas que se distribuyen por la región mediterránea occidental. Constituye un destacado endemismo del valle del Ebro, con límite noroccidental en la Rioja alavesa. En la citada comarca es bastante frecuente en los cerros más deforestados, cubiertos de ralos matorrales de romero, en ambiente general muy seco y soleado, entre 400 y 700 m de altitud.

Mundu-mailan oso landare bakana da, eta banaketaarea orokorra murriztua du. Dena den, gure eskualdean, Arabako Errioxako eremuan, espezie nahiko arrunta da. Izan ere, hemen populazioak oso ugariak dira, ale asko dituzte, eta elkarren artean oso hurbil daude. Hala eta guztiz ere, azken urteotan espeziea bizi den muino asko deusezten ari dira, mahasti berriak landatzeko makina astunekin lurra mugitzen ari direlako. Argia behar duen landarea denez, aipaturiko Arabako eskualde horretako zenbait muinotan egindako baso-landaketek kalte egiten diote. Aitzitik, azken hamarkadetan gainbeheran dauden abeltzaintza, erlezaintza eta antzeko erabilera tradizionalak mantentzea eta, kasu batzuetan, berreskuratzea oso onuragarria izango litzateke. Landarea landatzen saiatzea ere oso interesgarria izango litzateke, lehen aipatu den bezala, mundu-mailan espezie bakana baita.

A nivel mundial es una planta muy rara y de área global minúscula, aunque a escala regional resulte una especie relativamente frecuente en toda la comarca de la Rioja alavesa. De hecho, sus poblaciones en esta comarca son muy numerosas, con gran número de individuos y están muy próximas unas a otras. A pesar de ello varios de los cerros donde habita están siendo literalmente destruidos en los últimos años por remociones de terreno con maquinaria pesada, ligadas a operaciones de creación de nuevos viñedos. Al ser planta amante de la luz, le perjudican las plantaciones forestales emprendidas en algunos cerros de la referida comarca alavesa. En cambio sería muy beneficioso el mantenimiento y en algún caso la recuperación de usos tradicionales como la ganadería y la apicultura, venidos a menos en las últimas décadas. Muy interesante sería también el cultivo experimental de la planta, que como se ha indicado es una rareza a escala mundial.

90eko Katalogo Nazionalaren I. Eranskinean dago. Eskualde honetan gehiegizkoa izan daiteke aipatutako katalogoan Galtzeko Arriskuan kategorian egotea.

Catalogada en el anexo I del Catálogo Nacional/90. En una perspectiva regional parece exagerada la categoría de En peligro de Extinción que le asigna el catálogo citado.

350

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Thymus loscosii

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

351


Trichomanes speciosum Willd.

HYMENOPHYLLACEAE

[Vandenboschia speciosa (Willd.) Kunkel]

Iratze makal hau landare bizikorra da, 10 eta 40 cm artekoa. Errizomadun ipurdi horizontala du, oso luzea eta lodi samarra da eta 3 bat mm-ko diametroa du. Hortik hostoak (frondeak) ateratzen dira. Hostoek peziolo luzea eta glabroa daukate, eta orria zeharrargitsua da, obal lantzeolatua, eta sartune oso sakonak ditu (2-3 pinatizatitua da). Gure latitudeetan esporangioak nekez garatzen dira. Esporangiook kapsula zilindriko txikiak dirudite hostoen atzealdean, nerbioen bukaeran. Esporak gure eskualdean nekez heltzen dira; heltzekotan uda betean egiten dute, ekaina eta abuztua bitartean. Familia bereko beste kide batekin baino ezin da nahastu, Hymenophyllum tunbrigenserekin, hain zuzen ere. Azken horren organo guztiak xeheagoak dira.

Este delicado helecho es una planta vivaz, que puede llegar a medir entre 10 y 40 cm, provista de una cepa rizomatosa horizontal muy larga y relativamente gruesa, de unos 3 mm de diámetro, de la que nacen las hojas (frondes), con un pecíolo largo y lampiño, que da paso a una lámina translúcida, de contorno oval lanceolado, dividida muy profundamente (2-3 pinnatidividida). En nuestras latitudes rara vez se desarrollan los esporangios, que parecen pequeñas cápsulas cilíndricas en el reverso de las hojas, al final de los nervios. Las esporas maduran rara vez en nuestra zona, en pleno verano, de junio hasta agosto. Sólo puede confundirse con otro miembro de su misma familia, Hymenophyllum tunbrigense, el cual es más grácil en todos sus órganos.

Iratze subtropikala da, berez Irla makaronesikoetakoa eta Europako mendebaldekoa, eta bertan banaketa atlantikoa duen landarea da. EAEn eta Nafarroan, iratze bakan honen Europako populazio hoberenetakoa dago. Bizkaian eta Gipuzkoan oraindik hainbat errekastotan bizi da, 30 eta 500 m artean. Errekastoetako ur-jauzietan eratzen diren zuloguneetan hazten da, substratu silizeoetan eta oso giro babestu eta hezean.

Helecho subtropical, propio de las islas macaronésicas y el oeste de Europa, donde presenta una distribución atlántica. En los territorios de la CAPV y Navarra se mantiene una de las mejores representaciones a nivel europeo de este raro helecho. En Bizkaia y Gipuzkoa se encuentra todavía en numerosos arroyos, entre 30 y 500 m de altitud. Se cobija en las oquedades que se forman en las cascadas de arroyos, sobre sustrato silíceo, en ambiente general muy abrigado y húmedo.

Iratze honen populazioak oso txikiak izan ohi dira eta, gainera, oso habitat zehatzetara mugatuta daude. Orokorrean, basogintzarako erabiltzen diren tokiak dira, askotan basogintza intentsiborako. Erabilera horrek ubideak kaltetzen ditu, mendi-bideak errekastoak zeharkatzen baitituzte eta ibaiertzeko zuhaitzak moztu eta apurtzen baitituzte. Batzuetan ubide txikiak mozketen hondarrekin ixten dira, eta horrek populazio batzuk arrisku larrian jartzen ditu. Horregatik, landarea bizi den ubideak legez babestea beharrezkoa da.

Las poblaciones de este helecho suelen ser muy pequeñas y además están confinadas a hábitats muy concretos. En general se trata de lugares con uso forestal, muchas veces intensivo, lo que provoca alteraciones en los cauces por cruces de pistas, talas y roturas del arbolado de ribera. En ocasiones se ciegan los pequeños cauces con desechos de las talas, por lo que el riesgo para algunas poblaciones es elevado. Por ello es necesario dotar de protección legal a los cursos de agua en los que vive.

92ko Habitat Arteztarauaren eta 95eko Errege Dekretuaren II. Eranskinean dago, Komunitatearen Intereserako espezieen artean. Horren arabera, espezie horiek kontserbatzeko kontserbazio–toki bereziak izendatu behar dira. 00ko Zerrenda Gorrian espezie Kalteberen artean sailkatuta dago.

La Directiva hábitat/00 y el Real Decreto/95 la incluyen en el anexo II, entre las especies de Interés Comunitario para cuya conservación es necesario designar zonas especiales de conservación. En la Lista Roja/00 se le asigna la categoría de Vulnerable.

352

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Trichomanes speciosum

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

353


Veratrum album L.

LILIACEAE

Verdegambre

Belar bizikor sendoa da. Lurpean ipurdi lodia du, eta hortik zurtoinak ateratzen dira. Zurtoinok tenteak eta gogorrak dira, 50 eta 150 cm artekoak. Zurtoinean hostoak txandaka ateratzen dira. Hostoak oso handiak dira, obatu zabalak, eta muturrerantz bat egiten duten nerbio paraleloak dituzte. Oina besarkatzailea da, eta zurtoina biltzen duen zorro bat dauka. Infloreszentzia zurtoinen goialdean dago, eta panikula oso adarkatua da. Loretxo berdexka ugari ditu, eta 6 pieza berdexka-horixka eta lantzeolatuk lore-bildukina eratzen dute. Lorezilak ere 6 dira, eta tepaloekin aurrez aurre daude. Obarioak puntan 3 estilo labur ditu, eta heltzean hazi zanpatu eta hegaldunez beterik dagoen kapsula bihurtzen da. Uda betean loratzen da, ekaina eta iraila bitartean, eta fruituak udazkenaren hasieran heltzen dira.

Robusta hierba vivaz, con gruesa cepa subterránea de la que nacen los tallos, erguidos y fuertes, de entre 50 y 150 cm de altura, a lo largo de los cuales se disponen de forma alterna las hojas. Éstas son muy grandes, de contorno anchamente ovado, y con notorios nervios paralelos convergentes hacia el ápice, con la base abrazadora y prolongada en una vaina que envuelve el tallo. La inflorescencia se sitúa en la parte superior de los tallos, y consiste en una panícula muy ramificada, con numerosas florecillas verdosas, formadas por una sola envuelta floral constituida por 6 piezas verdoso-amarillentas lanceoladas. Los estambres son también seis, enfrentados a los tépalos. El ovario está rematado por tres cortos estilos, y se transforma al madurar en una cápsula rellena de semillas comprimidas y aladas. Florece en pleno verano, de junio hasta septiembre, y los frutos maduran al comienzo del otoño.

Banaketa boreo-alpetarra duen landarea da. Hegoaldeko muga orokorra eskualde mediterraneoak eta eurosiberiarrak bat egiten duten tokian dauka. Dena den, iberiar penintsulan hegoalderago populazio bakan eta ezohiko batzuk daude, hala nola, sistema Zentralekoak. EAEn kokagune batzuk garaiera baxuan daude, kostaldearen inguruan, baina populazio gehienak mendietan daude, isurialdeen banalerrotik iparraldera, edo banalerroan bertan. Landare sendo hau mendietako megaforbioetan eta belardi higrofiloetan bizi da, toki oso gerizpetsu eta freskoetan.

Planta con distribución boreo-alpina, que alcanza su límite meridional general en el contacto de las regiones mediterránea y eurosiberiana, con algunas localidades excepcionales más al sur, como las del sistema Central, en lo que a la península ibérica se refiere. En la CAPV tiene algunas localidades a muy baja altitud, en las cercanías de la costa, pero el grueso de sus poblaciones se sitúan en zonas montañosas, al norte de la divisoria de aguas, o en el mismo cordal divisorio. Esta robusta planta vive en los megaforbios y herbazales higrófilos de las montañas, en zonas muy sombreadas y frescas.

Belarkara handi honen populazioak ez dira urriak, baina elkarren artean oso bakartuta daude eta ia guztiek oso ale gutxi dituzte. Gainera, nahiko txikiak izan ohi dira, eta beste espezie bitxi batzuk ere badituzte. Horregatik guztiarengatik, gune txiki horietan ganadua agertzea kaltegarria da, zapaltzen dutenean landare hau bezalako belar handiak kaltetzen baitituzte.

Las poblaciones de esta gran herbácea no son escasas, pero están muy aisladas entre sí y casi todas cuentan con pocos individuos. Además suelen ser de pequeñas dimensiones, y albergan otras especies singulares. Por todo ello resulta perjudicial la presencia del ganado en estos reducidos enclaves, pues con su pisoteo producen daños en las grandes hierbas como la comentada ahora.

354

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Veratrum album

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

355


Woodwardia radicans (L.) Sm.

BLECHNACEAE

Iratze hau EAEko floraren iratze mardulenetakoa da. Lurpean hainbat hamarkadetan bizi daitekeen errizoma lodia garatzen du. Hortik hostoak (frondeak) ateratzen dira, koroa handien itxuran, eta 0,5 eta 2,5 m bitarteko luzera dute. Lantzeolatuak dira eta bi aldiz zatituta daude. Lakain primarioak (pinak) 30 cm baino luzeagoak izan daitezke. Pinen atzealdean esporak ekoizten dituzten esporangioak daude. Soro lineal eta bereiziek –ez dira jarraituak– esporangioak babesten dituzte. Errakiaren (pinen arteko pezioloaren luzapena) muturrean erraboilatxoak sortzen dira, eta iratzea begetatiboki ugaltzea ahalbidetzen dute, lurrean errotzean landare berriak eratzen baitituzte. Esporak ekaina eta azaroa bitartean heltzen dira, eta udazkenean ernetzen dira.

Este helecho es uno de los más robustos de la flora del País Vasco. Bajo tierra desarrolla un grueso rizoma que puede vivir varias décadas, del que nacen a modo de grandes coronas las hojas (frondes), que llegan a medir entre 0,5 y 2,5 m de longitud. Su contorno es lanceolado, y están doblemente divididas, con los segmentos primarios (pinnas) de hasta más de 30 cm de longitud. En la cara inferior de las pinnas se disponen los esporangios productores de esporas, protegidos por soros lineares, no continuos, sino disyuntos. En el extremo del raquis (prolongación del pecíolo entre las pinnas) se forman bulbillos que permiten la reproducción vegetativa del helecho, cuando enraízan en la tierra y dan lugar a nuevas plantas. Las esporas maduran desde junio hasta noviembre, germinando a lo largo del otoño.

Banaketa makaronesikoa eta atlantikoa duen iratzea da. Ezagutzen den ekialdeko muga Jaizkibel (Gipuzkoa) mendian dago. Hezetasun iraunkorra eta tenperatura epela duten sakanetako ezponda gerizpetsu eta babestuetan bizi da. Ezagutzen diren populazio guztiak isurialde atlantikoan daude, gehienak Bizkaian. Ekialderantz eta barnealderantz bakanagoa da, eta ezohiko populazio bat Arabako iparraldean bizi da.

Helecho de distribución macaronésica y atlántica, que alcanza en el monte Jaizkibel (Gipuzkoa) su límite oriental conocido. Vive en taludes sombríos y abrigados en barrancos con humedad constante y temperaturas suaves. Todas sus localidades conocidas están en la vertiente atlántica, y la mayoría de ellas se encuentran en Bizkaia. Se enrarece hacia el este y hacia el interior, llegando de forma excepcional a una localidad del norte de Álava.

Iratze handi honek isurialde kantauriarreko errekasto txikietan bizi diren beste espezie batzuen arazo berdinak ditu. Basogintza-lanek zenbait populazio larriki kalte ditzakete, askotan koniferoen, eukaliptoen eta akazien landaketak ubideen ertzeraino heltzen baitira. Ubide horiek legez babestea beharrezkoa da, batzuetan egurra moztu ondoren gelditzen diren adar-pilaketek itxi egiten baitituzte.

Este gran helecho tiene los mismos problemas que acucian a otras especies confinadas en pequeños arroyos de la vertiente cantábrica. Varias de sus poblaciones pueden verse gravemente afectadas por las prácticas forestales, pues en muchos casos las plantaciones de coníferas, eucaliptos y acacias llagan hasta las orillas de las regatas. Se hace necesario algún tipo de protección legal para dichos arroyos, que en ocasiones quedan cegados por la acumulación de ramas tras las cortas de madera.

92ko Habitat Arteztarauaren eta 95eko Errege Dekretuaren II. Eranskinean dago, Komunitatearen Intereserako espezieen artean. Horren arabera, espezie horiek kontserbatzeko kontserbazio–toki bereziak izendatu behar dira.

La Directiva hábitat/00 y el Real Decreto/95 la incluyen en el anexo II, entre las especies de Interés Comunitario para cuya conservación es necesario designar zonas especiales de conservación.

356

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL


Woodwardia radicans

INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

357


6

Banaketa-mapak Mapas de distribuci贸n


GALTZEKO ARRISKUAN • EN PELIGRO DE EXTINCIÓN

Antennaria dioica

Diphasiastrum alpinum

Eriophorum vaginatum

Genista legionensis

Matricaria maritima

Pentaglottis sempervirens

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN

361


Ranunculus amplexicaulis

362

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN


KALTEBERAK • VULNERABLES

Alyssum loiseleurii

Apium graveolens

Apium inundatum

Cardamine heptaphylla

Carex hostiana

Chamaesyce peplis

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN

363


Culcita macrocarpa

Dactylorhiza markusii

Drosera longifolia

Epilobium angustifolium

Festuca rubra

Festuca vasconcensis

364

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN


Frankenia pulverulenta

Galium arenarium

Genista florida

Geum rivale

Halimium lasianthum

Honckenya peploides

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN

365


Hugueninia tanacetifolia

Koeleria albescens

Lathyrus vivantii

Limonium humile

Limonium ovalifolium

Medicago marina

366

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN


Ononis natrix

Orchis italica

Primula farinosa

Pyrola minor

Salicornia obscura

Salicornia ramosissima

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN

367


Senecio carpetanus

Solidago virgaurea

Suaeda albescens

Suaeda maritima

Thelypteris palustris

Thymelaea coridifolia

368

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN


Zostera noltii

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN

369


BAKANAK • RARAS

Aconitum anthora

Aconitum variegatum

Arenaria erinacea

Arenaria vitoriana

Armeria euscadiensis

Arnica montana

370

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN


Asperula hirta

Aster alpinus

Aster willkommii

Bartsia alpina

Berberis vulgaris

Botrychium lunaria

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN

371


Carlina acaulis

Carpinus betulus

Centaurea lagascana

Cicerbita plumieri

Cirsium heterophyllum

Cistus crispus

372

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN


Cochlearia aragonensis

Coeloglossum viride

Crepis pyrenaica

Daphne cneorum

Drosera intermedia

Dryopteris carthusiana

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN

373


Dryopteris submontana

Ephedra nebrodensis

Epipactis palustris

Erinacea anthyllis

Erodium daucoides

Erodium glandulosum

374

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN


Fraxinus ornus

Galium boreale

Galium pyrenaicum

Genista eliassennenii

Genista micrantha

Gentiana ciliata

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN

375


Gentiana lutea

Geranium cinereum

Gypsophila repens

Hymenophyllum tunbrigense

Iris latifolia

Juncus acutus

376

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN


Lavatera arborea

Littorella uniflora

Lomelosia graminifolia

Luzula nutans

Lycopodium clavatum

Menyanthes trifoliata

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN

377


Narcissus triandrus

Nepeta tuberosa

Nigritella gabasiana

Olea europaea

Ononis fruticosa

Osmunda regalis

378

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN


Pedicularis foliosa

Pedicularis tuberosa

Petrocoptis lagascae

Petrocoptis pyrenaica

Potentilla fruticosa

Prunus lusitanica

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN

379


Pulsatilla alpina

Ranunculus aconitifolius

Ranunculus auricomus

Salicornia dolichostachya

Salicornia lutescens

Sarcocornia perennis

380

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN


Saxifraga clusii

Saxifraga conifera

Saxifraga longifolia

Saxifraga losae

Scorzonera aristata

Sempervivum vicentei

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN

381


Silene ciliata

Soldanella villosa

Sonchus maritimus

Sorbus hybrida

Sorbus latifolia

Spiranthes aestivalis

382

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN


Tofieldia calyculata

Tozzia alpina

Triglochin palustris

Trollius europaeus

Utricularia australis

Viola biflora

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN

383


Viola bubanii

384

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN


INTERES BEREZIKOAK • DE INTERÉS ESPECIAL

Allium victorialis

Antirrhinum braun-blanquetii

Armeria arenaria

Armeria cantabrica

Armeria pubinervis

Buxus sempervirens

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN

385


Frankenia laevis

Herniaria ciliolata

Himantoglossum hircinum

Huperzia selago

Ilex aquifolium

Narcissus asturiensis

386

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN


Narcissus bulbocodium

Narcissus grupo pseudonarcissus

Ophioglossum vulgatum

Paris quadrifolia

Pinguicula lusitanica

Pinus halepensis

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN

387


Quercus coccifera

Quercus robur

Quercus suber

Satureja montana

Sideritis ovata

Taxus baccata

388

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN


Thymus loscosii

Trichomanes speciosum

Veratrum album

Woodwardia radicans

BANAKETA-MAPAK • MAPAS DE DISTRIBUCIÓN

389


Euskal Autonomia Erkidegoko flora baskular mehatxatua  

Flora vascular amenazada en la Comunidad Autónoma del País Vasco

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you