Issuu on Google+

Laia

2013-03-06

Partaideak: Garikoitz Lekuona Nerea Cereceda Agurtzane Zubero Xabier Telleria Ana Lozano I単aki Azaldegi Aitor Etxaide Amaia Olaetxea

Parte hartzea, transbertsalitatea helburu.

Jokin Monfort I単igo Mu単oz Koro Garcia Ezin izan du parte hartu: Arantxa Estanga Jokin Ansorena

1. Bileraren aurkezpena Laiako partaideok partaidetza eta dinamizazioari buruzko ikastaro batean parte hartu ahal izan genuen. Formakuntza saio hauetan Prometeako Iciar eta Zorionek ariketa praktikoen bidez Laiak izan behar zuen funtzionamendua zehazten lagundu ziguten. Honetaz gain, partaidetza prozesuek bete beharreko baldintzak zeintzuk diren ere landu genuen. Laiako 5. bilera honetan, ikastaro honetan hasitakoa borobildu eta itxi nahi izan genuen. Beraz, bi gai nagusi landu genituen: Laiaren funtzionamendua zehaztu Partehartze baldintzak proposatu.

prozesu batek ze bete behar dituen

Bilera Udaletxean izan zen 4. pisuko bilera gelan

2. Laiaren Funtzionamendua Laburbiltzen: 1.- Laian Proiektu estrategiko eta eraldatzaileak landuko dira. Estrategiko, epe luzerako diseinatuak direlako eta eraldatzaileak gizartea hobetzeko eta aldatzeko balioko dutelako. 2.- Laia departamentu desberdinetako ordezkariz egongo da osatua. Partaideek ez dute departamentu buruak izan beharrik.


3.- Proiektu bakoitza departamentu baten ardurapean egongo da. Departamentu horrek Laian proiektua aurkeztuko du, Laiako ordezkaria edo Departamentu buruaren bitartez. 4.- Laiako partaideak proiektua modutan aberastu ahal izango dugu. a)

b)

bi

Zeharkakotasunez : Laiako partaide bakoitzak bere arlotik ekarpenak egingo ditu, horrela egitea egoki ikusten duenean. Kasu batzuetan gaiaren izaerak hala eskatzen badu, azpitaldeak sortuko dira. Herritarren partaidetzarekin: Proiektu batzuk herritarren partaidetzarekin aberastea edo eraikitzea egoki ikusten denean, Laiako ordezkariak proiektu hori herritarren ekarpenekin aberastuko du. Kasu hauetan Laiako partaideak herritarren eta Laiako mahairen arteko zubi lana egingo du.

5.- Akta batean jasoko dira, proiektuari egindako ekarpenak bai departamentu desberdinetatik bai herritarren foroetatik, hala dagokionean. Akta hau alkateari zein proiektua gauzatu behar duen departamentu buruari bidaliko zaio. 6.- Proiektua gauzatzearen ardura, departamentuak izango du ez Laiako ordezkariak. 7.- Prozesu honek Laiaren partetik ebaluazio bat izango du, ikusteko bertan egindako lanaren eragina noraino iritsi den.

Funtzionamenduaren eskema Lehen fasea Proiektu estrategiko eta eraldatzaileak zehaztu

Bigarren fasea Laian proiektuak aurkeztea

Hirugarren fasea Laian proiektuak aberastea Herritarrekin

Arloko ikuspegiarekin

Laugarren fasea Ebaluaketa Proiektua gauzatu

Departamentuak


3. Partaidetzari buruzko minimoak adostu. Parte hartze prozesu batek izan behar dituen minimoak Laia osatzen dugun Teknikoen iritziz. 1. irizpidea. Tolosako Udalak edozein parte-hartze mekanismo edo prozesu zabaldu aurretik argitasunez definituko ditu parte-hartzearen helburuak eta garatzeko uneko eta ondorenerako konpromisoak. Gainera, parte-hartuko duten eragile, politiko, tekniko edo herritar eta talde bakoitzaren papera ongi zehaztuko ditu. 2. irizpidea. Edozein parte-hartze mekanismo edo prozesu diseinatu eta planifikatzerakoan, Tolosako Udalak bultzatutako herritarren parte-hartzeak argitasunez definitu beharko ditu prozesuaren arauak, horien artean: Landuko den edukia edo gaia. Muga tekniko, ekonomiko edo politikoak edo eta eskuduntza-mugak. Muga hauek estuegiak baldin badira, hau da erabakitzeko ezer gutxi dagoenean prozesuari ezingo zaio partaidetza deitu. Lortuko diren emaitzekiko udalak hartutako konpromisoak zehaztuko ditu; modu honetan, mekanismo edo prozesuen izaera aholkulari edo erabakitzailearen eztabaida gaindituz. 3. irizpidea. Tolosako Udalaren herritarren parte-hartze ereduak Udalerriko eragile eta iritzien diskurtsoen aniztasunaren presentzia eta parte-hartzea bermatu beharko du. Hau da, edozein parte-hartze mekanismo edo prozesutan iritzi diskurtso desberdinen, adin edo jatorri desberdinen, gizonemakumeen eta udalerriko errealitate desberdinen arteko oreka bermatu beharko da. 4.irizpidea. Tolosako Udalak planifikatutako herritarren parte-hartze eredua bermez garatzeko beharrezkoak diren baliabide pertsonalak, ekonomikoak,

informatikoak eta denborari dagozkionak definituko ditu. Tolosako Udalak parte-hartze mekanismo edo prozesu desberdinen plangintza egokia egingo du denborak, erritmoak, iraupenak, tokiak eta espazioak –fisiko zein birtualak- kontutan hartuz. 5. irizpidea. Tolosako Udalarentzat ezinbestekoa izango da, eztabaida eta lan partehartzailearen edukiari dagokionez, beharrezkoa den informazio eta dokumentazioaren komunikazioa aurrez, garatzeko momentuan eta ondoren eskaintzea. Informazio hau gainera ulergarria, gertukoa eta herritarren hizkuntzara egokitutakoa izango da, beti ere ahalbideen eta baliabideen arabera. 6. irizpidea. Tolosako Udalak garatutako parte-hartze mekanismo eta prozesuen etengabeko jarraipen eta ebaluazioa egingo ditu, ikasketak identifikatu eta hobekuntzak barneratzeko helburuz. Horretarako hasieran definitutako helburuak izango dira abiapuntua eta inplikatutako pertsona eta eragileen balorazioak kontutan hartuko dira. 7. irizpidea. Tolosako Udalak zabaldutako parte-hartze mekanismo edo prozesu bakoitzean, lehenik, eztabaida gaiari buruzko diskurtso desberdinak identifikatzen –irekiera fasea- eta, ondoren, adostasunak eta emaitzak sortzen –itxiera fasea- lagunduko duen lanmetodologia parte-hartzailea definitu beharko du.


5 laia bostgarren bilera memoria