Issuu on Google+

Laia

2012-09-27

Parte hartzea, transbertsalitatea helburu.

Partaideak: Ibai Iriarte Garikoitz Lekuona Nerea Cereceda Agurtzane Zubero Amaia Olaetxea

Jokin Monfort Iñigo Muñoz Koro Garcia Ezin izan du parte hartu: Xabier Telleria Ana Lozano

1. Bileraren aurkezpena Bilera honetan gaur egun udaletxean eratuta dauden partaidetza egiturak aztertu ziren eta mahai sektorialen mapa bat osatu genuen.

Bilera Errotan izan zen, “Antxon Bandres bidaiarien txokoan”

2. Martxan dagoen partaidetza sistema Maparen analisia: Departamenduek martxan dituzten mahai edo eta herritarren partaidetza duten Batzorde informatiboei buruz berri eman zen. Osatutako partaidetza mapa dokumentu honi eransten zaio.

Oso zaila da, paper batean partaidetza gune guztiak eta departamentu eta mahaien arteko erlazioak irudikatzea. Eskema hau gaur egungo egoeraren argazki bat edukitzeko balio du.

Departamentuz departamendu indarrean dauden parte hartze espazio edo mahaien identifikazioa egin zen. Ondorio nagusiak: o

Mahai edo parte hartze espazio asko dago.

o

Zenbait departamentutan atomizazioa oso deigarria izan da. Adibidez, gazteria eta berdintasunaren kasuan.

o

Agerian geratzen da hainbat mahai interdepartamentalak direla, naiz eta departamentu baten baitan osatuak egon.

o

Nahiz eta berez udal batzorde desberdinak informatiboak diren eta partaidetza aukera irekia egon, soilik zenbaitetan ematen da ohizko dinamika bezala herritarren partaidetza.


Orain arteko esperientzia partaidetzan. - Zenbat eta parte hartze gai zehatzagoak jorratu (mahai puntualen kasuan adibidez), orduan eta erantzun hobea lortzen dela partaidetza kopuru aldetik. - LAIAn bertan parte hartzen dutenak berez dinamizazio lanak burutzen dituzte parte hartze espazio edo mahai gehienetan eta funtzio hori betez gustura sentitzen direla azpimarratu dute. Parte hartze mahai edo espazio ezberdinen beharrez gain, barne antolaketaren inguruko hausnarketa bat egin da. Honen arabera, beharrezkoa da ere paraleloki, edo akaso aurretik, barne antolaketan indarra jartzea. Udal barruko lanak ondo lantzea, beti ere transbertsalitatea aintzat hartuz eta egun ematen diren lan estiloak aldatuz.

4. Bigarren bileraren ebaluazioa Eskuz esku margo zorroa pasa zaie parte hartzaileei eta txandaka saioari buruzko hausnarketa egin genuen. Ondorioak: - Partaidetza mapa izatea oso interesgarria da. Oso grafikoa da. - Koordinazioa zaila izango da baino aurrera goaz. LAIAk esparru honetan paper garrantzitsua betetzea nahi da. - Beharrezkoa da partaidetza saioak koherentzi batekin egitea eta ondorioz, beharrezkoa da minimo batzuk bermatzea. - Transbertsalitatea eta partaidetza udal lan tresna bezala eguneroko funtzionamenduan txertatzea oso interesgarri ikusten da.

Barne koordinazioan lan handia egin behar da. Adibidez kanpo komunikazioaren arloan. Koordinazio tresna informatiko bat erabiltzea proposatu zen, adibidez, prentsaurrekoak antolatzeko garaian solapamendurik ez emateko.

3. Dinamizazioa eta formakuntza Modu sinplean funtzionatzeko mahai sektorialak birdefinitu behar dira. Formakuntza saioak egin behar dira udal langileek tresna baliagarriak izan ditzaten kalitatezko dinamizazioa aurrera eramateko. Eragileak motibatu behar dira proiektu estrategiko baten barruan lan egiteko eta ez interes propioen alde. Gaiak konkretatu eta ahalmenak definitzen direnean jendea motibazio gehiago erakusten du, proiektu baten parte sentitzen dira eta horrela erantzuna eraginkorra izaten da.

5. Datorren bilerako helburua a) Mapa oinarritzat hartuz, nahiko genukeen parte hartze egitura zehaztea. b) Partaidetza prozesuen ezaugarri minimoak definitzea beren kalitatea bermatzeko eta prozesu ezberdinen artean koherentzia gordetzeko. Etxeko lana: 2 gai hauen inguruan hausnartzea.


2 laia bigarren bilera memoria