Page 1

Internet


Internet mundu osoko ordenagailuz osatutako sare handi bat da, elkarrekin konektatuta daudelarik:

Telefono-lineak dira nagusiki konexioa egiteko erabiltzen direnak (konexio arrunta lortzeko edo ADSL konexioa, askoz ere azkarragoa). Baina, egon badaude beste era batzuk, adibidez, satelite bidezko konexioak, uhin bidezkoak (WIFI), kable edo zuntz optiko bidezkoak,...)

Egian esan, telefono-sarea bezalakoa da, zeina mundu osoko telefonoz osatutako sare handi bat den, elkarrekin konektatuta daudelarik. Aurreko irudian ordenagailuak telefonoak direla imajintau besterik ez dugu egin behar telefono-sare gisa ezagutzen duguna edukitzeko.


Horrela, gure ordenagailutik zera egin dezakegu, besteak beste: • Beste ordenagailu informazioa ikusi.

batean

(zerbitzari

batean)

gordeta

dagoen

Adibidez, Koldo Mitxelena institutuaren webguneak duen informazio guztia Logroñon dagoen ordenadore zerbitzari batean dago, eta munduko edozein lekutatik www.koldomitxelena.net webgunea ikusi ahalizateko ordenadore horretara jo behar dugu.

Honi WEBa deitzen diogu.

• Mezuak, dokumentuak, argazkiak, bideoak, musika, eta abar bidali beste pertsona bati. Honi POSTA ELEKTRONIKOa deitzen diogu. • Mundu osoko pertsonekin “zuzen-zuzenean hitz egin”. Honi IRCa edo TXATa deitzen diogu (pertsona ezezagunekin hitz egiten badugu) edo BEREHALAKO MEZULARITZA (pertsona ezagunekin hitz eginez gero).


Ikus dezagun zelan funtzionatzen duen Internetek: Lehen Internet telefono-sarea bezalakoa dela esan dugu. Gure telefonoa ordenagailu bat dela imajinatu besterik ez dugu egin behar Internet edukitzeko. Munduko edozein telefonok zenbaki bakarra dauka: 00 XXXX XXX XXXXXXX

00 39 06 5089536

Bezero-zenbakia Probintziako adierazgarria Estatuko adierazgarria Nazioarteko deia

Bezero-zenbakia Erroma Italia Nazioarteko deia

Interneti konektatuta dagoen ordenagailu bakoitzak ere badauka zenbaki bakarra (formatua ezberdina bada ere). Zenbaki horri IP helbidea deitzen zaio eta 0 eta 255 arteko 4 zenbakiz osatuta dago; adibidez... 223.158.069.192


Adibide gisa, hona hemen zer gertatzen den posta elektroniko mezu bat bidaltzen denean: • • • •

JONek mezu bat bidali nahi dio NAIARAri. JONek EUSKALNET hornitzailea (EUSKALTEL enpresakoa) erabiltzen du. NAIARAk TERRA hornitzailea erabiltzen du. JONek posta elektroniko programa baten bidez, esaterako, Microsoft Outlook, idatzi behar du bere mezua. • Behin mezua idatzita, JONek, bere hornitzailea erabiliz, hau da, EUSKALNET, Internetekiko konexioa egingo du eta mezua aipatutako hornitzaileari bidaliko dio. • JONek Internetekiko konexioa bukatu ahal du. • JONen hornitzaileak, EUSKALNETek, NAIARArenari, TERRAri, bidaliko dio mezua. • Mezu hau segurtasun osoz iritsiko zaio jasotzaileari. Izan ere, hornitzaileen ordenagailuak, lehentxeago aipatu dugun legez, beti daude piztuta. • Bidalketa hau ez da zuzena izaten; izan ere, normalean ez dago komunikazio linea zuzena hornitzaile bien artean. Hau dela eta mezuak hornitzailerik hornitzaile bidaiatzen du egokia aurkitu arte. • NAIARAk ea posta elektroniko mezuren bat daukan ikusi nahi duenean, egin behar duen gauza bakarra zera da: bere posta elektroniko programa martxan jarri, esaterako, Microsoft Outlook, bere hornitzailearekin konektatu, TERRArekin, eta beronek iritsi zaizkion mezuak bidaliko dizkio.


Ikus dezagun hau guztia era grafikoan: Jon mezua idazten ari da Jonek bere Internet hornitzailearekin egiten du konexioa eta mezua bidaltzen dio Mezua bidalia izan da dagoeneko eta Jonek Internetekiko konexioa bukatzen du Jonen hornitzaileak Naiararen hornitzaileari bidaltzen dio mezua Mezua bidalia izan da dagoeneko hornitzaile batetik bestera Mezua Naiararen hornitzailean jarraituko du gordeta beronek hornitzailearekin konektatu arte. Hori egin ostean konexioa egin zuen azken alditik iritsitako mezuak bidaliko dizkio hornitzaileak Naiarari

Jon Jonen hornitzailea EUSKALNET

Telefono-lineak transmititzeko erabiliak

Naiararen hornitzailea TERRA

Naiarak bere Internet hornitzailearekin egiten du konexioa Bere hornitzaikeak mezu bat daukala esaten dio eta bidaltzen dio Mezua bidalia izan da dagoeneko eta Naiarak konexioa bukatzen du Dagoeneko Naiarak mezua irakurri dezake zeina gordeta dagoen bere ordenagailuan

Naiara


Beraz, Interneten lan egin ahal izateko zera behar dugu: • Ordenagailua. • Konexio-linea (telofono-linea arrunta, ADSLa, zuntz optikoa,...). • Modem-a (edo Router-a). Ordenagailua eta konexio-linea konektatzen dituen gailua. Gailu hau ordenagailu barruan (barruko modem-a), edo kanpoan (kanpoko modem-a) egon daiteke.

• Internet Zerbitzu-Hornitzailea (ISP, Internet Service Provider). • Internet Zerbitzu-Hornitzaile honek Internetera sarrera-kontua eskainiko digu, hau da, Interneten sartu ahal izateko ezinbestekoak diren zenbait datu emango dizkigu: aipatutako hornitzailearekin konektatzeko konexiodatuak (esaterako, telefono-zenbakia telefono-linea erabiliz gero), erabiltzailearen izena, pasahitza, gure posta elektroniko helbidea, e.a. • Datu hauek guztiak hornitzaileak, CD-ROM baten bitartez, bidaltzen digun programa baten bidez sartu behar ditugu. • Internet Zerbitzu-Hornitzaile batzuk: Euskaltel, Telefonica ... • Datu hauek behin sartuta, Interneten sartu nahi dugun bakoitzean erabiltzen dugun programa (Internet Explorer, Firefox, Navigator, e.a.) martxan jarri besterik ez dugu egin behar. Horrela konexioa automatikoki egiten da.


Interneten gehien erabiltzen diren hiru zerbitzuak, baina ez bakarrak, honako hauek dira: • WEBa. • Dokumentuak irakurtzeko, musika entzuteko, bideoak ikusteko, erosketak egiteko, inkestetan parte hartzeko, edozein produkturen berri emateko, fitxategiak gure ordenagailura ekartzeko (jolasak, musika,...), eta abarretarako erabiltzen da. • Zerbitzu hau erabiltzeko Internet Explorer, Firefox, Navigator edo antzeko programak erabiltzen dira. • WEB barruan ikusten duguna WEB orrialdeak dira eta WEB orrialde bat ikusi ahal izateko bere helbidea ezagutu behar dugu, zeinak honako formatu hau daukan:

http://www.???????.??? • Normalean ez da beharrezkoa http:// idaztea. • Zenbait WEB helbideren adibideak: www.eitb.com, www.inforbh.com, www.hezkuntza.net, e.a.

• POSTA ELEKTRONIKOa. • Beste pertsona batzuei mezuak, dokumentuak, eta abar bidaltzeko erabiltzen da. • Zerbitzu hau erabiltzeko Outlook programa erabiltzen da edo Web baten bidez (Hotmail, Yahoo). • Beste pertsona batzuei mezuak bidaltzeko beraien posta elektroniko helbideak jakin behar ditugu, zeinek honako formatu hau daukaten:

????????@????????.??? • Zenbait POSTA ELEKTRONIKO helbideren adibideak: mikelaingeru@euskalerria.org, iarrasate@euskalnet.net, e.a.

• IRCa edo CHATa eta BEREHALAKO MEZULARITZA. • Beste pertsona batzuekin “zuzen-zuzenean hitz egiteko” erabiltzen da. • Chata erabiltzeko ez dago programa jakin bat; berehalako mezularitza erabiltzeko MSN Messenger, Yahoo Messenger edo antzeko programak erabiltzen dira.

internet sarrera  

internet sarrera

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you