Issuu on Google+

1. Ariketa (Posta helbidea sortu) • • •

Google bilatzailean sartu eta gmail jarri hutsunean Agertzen den lehen aukera sakatu (www.Google.com/Gmail ) Ikasle bakoitzak Gmail kontu bat sortu: eskatzen diren datuak sartu (izen abizenak ongi jarri).

2. Ariketa (Posta gunera sartu eta irten) • •

Sartzeko, www.gmail.com webgunean sartu Zure erabiltzaile izena (@-ren aurretik dagoena) eta pasahitza jarri • Sartu sakatu • Behin zure kontura sartuta zaudela irten nahi baduzu, goiko aldean dagoen Amaitu saioa aukeran sakatu.

3. Ariketa (Ezarpenak aldatu) Saioan sarta zaudela, goiko aldean ezarpenak (Configuración) atala duzu. Bi gauza egin behar dituzu: hizkuntza Euskara lehenetsi eta orriaren itxura aldatu (Gaiak ‘Temas’)

4. Ariketa (Mezuak bidali)  Zure gelakide bati mezu bat bidali behar diozu. Gelako zerrendan zure urrena dagoenari hain zuzen ere.


• • •

• •

Mezua idatzi aukerari sakatu eta idazteko gunea agertuko zaizu. Hartzailea: nori bidali nahi diozun, bere helbidea. Gaia: mezuaren gaia. Beheko hutsunea idazteko gunea da. Idatzi ondoren Bidali botoian sakatu besterik ez duzu.

5. Ariketa (Mezuak irakurri eta erantzun) •

Sarrera-ontzian sakatu eta iritsi zaizkizun mezu guztiak agerian dituzu. Bat irakurtzeko sakatu bera. • Irakurri ondoren erantzun iezaiozu mezu bat bidaliz. Horretarako, behe aldean duzun Erantzun botoiari sakatu, eta idazteko aukera izango duzu (zuzenean gelakide horren helbidera bidaltzeko prest egongo da).

6. Ariketa (Mezuak bidali existitzen ez den helbide batera) •

Asma ezazu helbide bat (‘nahi duzuna’@ ‘nahi duzuna’.net edo com edo beste luzapen bat) eta bidal ezazu mezu bat. Zer gertatzen da? • Kontuan izan, beraz, 'Mail Delivery Subsystem ...' agertzen den mezu bat erantzuten badizu sistemak, bidali duzun mezu hori ez dela iritsi bere helbidera (helbide ez zegoelako ongi edo beste arrazoien batengatik).

7. Ariketa (Helbide-agendan helbideak sartu) •

Ezkerrean dagoen Kontaktuak aukerari sakatu eta honako leihoa agertuko zaizu: •Z

Zure kontaktuen agenda antolatzeko beste talde bat gehitu behar diozu: Gelakideak •

Orain gehitu gutxienez bost kontaktu Gelakideak taldera (bat irakaslearen helbidea izan behar du) eta beste bi Lagunak taldera. • Hortarako, lehenengo akeratu taldea (ezkerrean) eta sakatu kontaktu berria botoian.

*Ongi bete datuak: izena jartzen duen lekuan izena, eta helbide elektronikoa jartzen duen lekuan

helbide elektronikoa. Gainontzeko datuak ez dira beharrezkoak.


8. Ariketa (Helbide-agenda erabiliz, talde bati mezua bidali) 

Bidali mezu bat Gelakideak taldeko guztiei

• •

Sakatu Idatzi mezua eta Hartzailearen hutsunean jarri g. g-z hasten diren zure kontaktuak agertuko zaizkizu, sakatu Gelakideak (Taldea) eta talde horretan dauden kontaktu guztiei bidaliko diezu mezua, idatzi beharrekoa idatzi ondoren. Gaian jarri 8. Ariketa.

9. Ariketa (Mezuak bidali CC aukerak erabiliz) •

CC aukerak hartzaile bati baino gehiagori bidaltzeko balio du.

Hartzailean jarri gelako zerrendako hurrengo gelakidearen helbidea. Lehen bezala, hutsunean bidali nahi diozun pertsonaren izenaren lehen letra jarriz bere helbidea agertuko zaizu. Sakatu Gehitu CC eta agertzen zaizun hutsunean, gehitu nahi dituzun kontaktuak (bat irakaslea izan behar du).

Gaian jarri 9. Ariketa.

Kontuan izan, modu honetan bidaltzen dituzun mezuetan, hartzaileek hartzaile guztien helbideak ikusiko dituzte. Guztiek jakingo dute nori bidali diozun mezua.


10. • •

Aukera honekin, mezua jasotzen dutenek gainontzeko hartzaileen helbiderik ez dute ikusten, hartzaileak ezkutuan doaz. Sakatu Gehitu BCC eta agertzen zaizun hutsunean, gehitu nahi dituzun kontaktuak (bat irakaslearena izan behar du).

Gaian jarri 10. Ariketa.

11. •

Ariketa (Mezuak bidali CCO aukerak erabiliz)

Ariketa (Erantsitako fitxategiak bidali)

Mezuarekin batera nahi dituzun fitxategiak bidal ditzakezu (gehienez 10 Mb). Horretarako, mezua idatzi ondoren sakatu Erantsi fitxategia (klip bat du alboan) eta aukeratu fitxategia zure ordenadorean gordeta daukazun lekutik.

Beste fitxategi bat erantsi nahi baduzu sakatu Erantsi beste fitxategi bat, eta aukeratu fitxategia zure ordenadorean.  ERANTSITAKO BI FITXATEGI BIDALI MEZU BATEAN: Bidali ezazu ikasleak/iragarki taula karpetan dagoen eranskinak karpetatik e-posta ariketak (gmail)KM.doc fitxategia eta zuk nahi duzun beste fitxategi bat, gelako zerrendako hurrengoari eta gelakideak taldeari (irakaslearen helbidea bertan egon behar du) CC erabiliz. • Gaian jarri 11. Ariketa.

12. •

• •

• • •

Ariketa (Karpeta oso bat bidali)

Karpeta oso bat erantsita bidali nahi baduzu, ezin da fitxategi arrunt bat bezala erantsi, lehenik karpeta konprimitu egin behar duzu Winzip, Winrar edo beste programa konpimitzaile batekin. Mezua idatzi ondoren sakatu Erantsi fitxategia. Aurkitu bidali nahi duzun karpeta, eta Jar ezazu kurtsorea konprimitu nahi duzun karpetaren gainean eta sakatu saguaren eskuineko botoiari. Winzip edo Winrar moduko programekin konprimetzeko aukera aurkituko duzu (Añadir al archivo ...) . Klikatu, eta .zip edo .rar fitzategi berri bat sortuko da. Aukeratu berau eta erantsita duzu konprimitutako karpeta. Hartzaileak jasotzen duenean mezua, konprimitutako fitxategia deskonprimitu beharko du eta karpeta eskura izango du. Mezu hau hiru hartzaileri bidali. Hartzaile nagusia zuk nahi duzun gelakidea (Hartzailearen hutsunean jarri helbidea) eta beste biak (bata irakaslea) BCC erabiliz. Gaian jarri 12. Ariketa.


gmail ariketak