Page 1

Sevillako Carbross ostatua

Ummm...Hau bai goxoa!!! ANDREA


Hasteko, Sevillan altxatzen den Carbross izenez ezagutzen den ostatua mahai onean gozatzen dutenentzat paradisua dela aipatu behar da. Are gehiago, bertoko produktu naturalak esku trebez erabiliz, plater ahaztezinak eskaintzen dituzte sukaldariek.

Zizka-mizkak kontuan hartuz, urdaiazpikoa, olibak, arrain frijituak eta barraskiloak aipatzekoak dira.

Lurralde honetako arrainak oso goxagarriak dira hainbat lehenengo plater sortzeko, hala nola, bakailaoz eta piper gorriz eginiko “Soldaditos de pavía” izenez ezagutzen diren mokaduak. Aurrekoa gutxi balitz, turistek “Cazón en adobo” deituriko arrain jakia ere dasta dezakete. Izan ere, ospe handiko plater hau arrainez, piperrautsez, baratxuriz, ozpin zuriz, eta oreganoz prestatuta dago. Hau bai plater zaporetsua!! Arraina ez ezik, okela eta lekaleak ere oso preziatuak dira hainbat plater ahaztezin sortzeko. Bai horixe! “Eltzekaria andaluziar erara” oso ezaguna da Sevilla osoan. Esan beharra dago txitxirioz, zankarrezko okelaz, oilasko okelaz, patataz eta urdaiz prestatuta dagoela. Dena den, barazkiek ere aipamen berezia merezi dute. Are gehiago, tomatez, luzokerrez, piperrez, tipulaz eta baratzuriz sortutako gazpatxoa Andaluzia osoan ezaguna da. Lehenengo platerekin amaitzeko, patataz, oliba-olioz, Jerezeko ozpinez, perrexilaz eta tipulinez eginiko ospe handiko “Papas aliñas” izeneko jaki aparta ere badago.


Bigarren platerak kontuan izanik, jatetxe honetan barietate handia dago. Haien artean aipagarria da arrautzez eta barazkiz osatutako “Huevos a la flamenca� izenez ezagutzen den jakia. Erraza prestatzeko ezta? Esan beharra dago porruz, tipulaz, azenarioz, baratxuriz, ereinotzez, ardoz, iltzez, irinez eta piperbeltzez prestatutako zezenaren buztana ere ospe handikoa dela. Bigarren platerekin amaitzeko, bakailaoa tomatearekin ezin da aipatu gabe utzi.

Bestalde, jatetxe hau leku paregabea da postre goxoak gustuko dituzten guztientzat. Haien artean, fruta kontuan hartuz, madari beltzak eta zuriak eta ardoz bustitako madariak dasta daitezke. Aipatutakoak gutxi balira, intxaur pastela eta arroz-esnea dastatzeko aukera ere badago.


Bukatzeko, sukaldaritza honetako plater goxagarriekin batera, turistek bertoko garagardoa, oso siku eta usaintsua den “Fino” deitutako ardoa eta manzanilla ardoz eta gaseosaz sortutako “Rebujito” edari tipikoa ere dastatu ahal dituzte bazkari eta afari ahaztezinak izateko.

Aipatutako guztiagatik, Carbross ostatua derrigorrezko geldiunea da plater gozagarriak gustuko dituzten mokofin guztientzat. Ez galdu gero!

Sevillako Carbross ostatua  

sukaldaritza