Page 2

Hasteko, Santo Domingon altxatzen den Dominican Pie izeneko ostatu izugarri hau paradisua da mahai onean gozatzen dutenentzat. Izan ere, bertoko produktu naturalak esku trebez erabiliz, plater tradizionalak eskaintzen dituzte sukaldariek. Zizka-mizken artean bananaz eginiko totoiek aipamen berezia merezi dute. Beste aldetik, ezin da ahaztu chicharroi izenez ezagutzen den plater zoragarria, txerriaren koipe urtuta erabiliz sortutako mokadu ezin hobea. Bestalde, arrozak edo morok lotura zuzena du lehenengo platerekin. Hainbat eratan prestatzen da, adibidez, ilarrez sortutako moro guandulekin, moro indabekin eta La bandera dominicana izenekoa. Aipatutako azkena arroza, indabak eta abelburu okela erabiliz egina dago. Arroza ez ezik, barazkiak ere oso preziatuak dira plater gozagarriak sortzeko. Haien artean molondroia gisatua eta oilaskoz, txerri, abelburu, sahiets edo gibelaren okelaz, tuberkuluz, barazkiz eta laborez eginiko Sancocho izeneko zopa lurralde honetako aipagarrienak dira. Lehenengo platerekin bukatzeko, MangĂş ere aipatu behar da. Esan beharra dago gurinez eta bananaz eginiko plater hau batzuetan pure moduan prestatzen dela eta beste batzuetan, aldiz, solido moduan. Apartekoak diren bigarren plateren artean okelaz eginikoek aipamena merezi dute. Hauen artean Mofongo, chicharroiez eta bananaz eginiko birrineztutako oilasko frijitua platera eta Pica pollo, hots, azpimarratzekoak dira . Tuberkuluak ere dasta daitezke, adibidez: Yuca egosia eta Yuca tipularekin batera. Bestalde, zoragarria den Yanikeke izeneko plater zoragarria irinez eta arrautzez eginda dagoela aipatu behar da. Beste aldetik, jatetxe hau leku paregabea da postre goxoak gustuko dituzten guztientzat. Bai horixe ! Ugariak eta ospe handikoak dira. Haien artean aipagarrienak hauexek dira: esne gozokiak, indaba gozoak, hots, indabaz, esnez, azukrez eta mahaspasaz eginiko krema eta artoz eta irinez eginiko Arepa izenez ezagutzen den opila, hain zuzen.

Santo Domingoko Dominican pie ostatua  

Gida turistikoa