Issuu on Google+

PORTO CERVOKO IL ANGOLO DI IL VECCHIO OSTATUA ON EGIN!

JON-M


Porto Cervon altxatzen den Il angolo di il vecchio izeneko ostatu paregabe hau paradisua da mahai onean gozatzen dutenentzat. Are gehiago, bertoko produktu naturalak esku trebez erabiliz, plater gozagarriak eskaintzen dituzte sukaldariek.

Lurralde honeko hestebeteak oso ospetsuak dira hainbat zizka-mizka sortzeko. Izan ere, paradisu honetan Capocollo, Guancialle, saltxitxak, edota Sanguinaccio deituriko bertoko ospe handiko odolkia dasta daitezke. Hestebeteak ez ezik, oliba olioz igurtutako eta ardi esnez eginiko sardiniar gazta ere oso preziatua da hainbat zizka-mizka zoragarri dastatzeko.

Pastak lehenengo platerekin lotura zuzena du. Izan ere, aparteko malloredus edo culrijoni izeneko platerak ostatu honetatik banaezinak diren sinboloak dira. Hauetaz gain, lehenengo plateren artean fabadak ere aipamen berezia merezi du.

Bigarren plater ahaztezinak osatzeko, Okela ostatu honetatik banaezina den sinboloa da.. Bildoskiari dagokionez, Agnello umido eta kalitate oneko Cordola izeneko heste-kordoi batez lotutako bildotsaren urdaila eta tripakiak erabiliz prestaturiko platerak kontuan hartzekoak dira. Gainontzekoen artean ospe handikoak hauexek dira: Cibbettino izenez ezagutzen den erbiz beteta dagoen txerrikumez betetako txahalkia eta Porceto a´l arrosto deituriko txerrikume errea.


Okela ez ezik, arrain parrilada mistoak ere oso preziatuak dira.

Bestalde, almendrak eta eztia erabiliz, sukaldariek postre apartak prestatzen dituzte, ahozuri guztiek atseginez dastatzeko, adibidez, Amaretti eta Is pabassnas deituriko gailetak, Mustazzodus izeneko gozokiak eta Saedas, Copulletas eta Tiliccas

deituriko opilak. Hauetaz gain, gaztaz betetako

Pardulas izenez ezagutzen diren opilak, Pistoccus, hots, azukrez, arrautzaz, esnez eta gantzaz eginiko gozokiak eta italiar izozkiak ere ostatu honetako postre ezin hobeak dira turistek zoragarri gozatzeko.

Sukaldaritza honetako plater atsegingarriekin batera, bisitariek bertoko Cannonau eta Vermentino deituriko ardoak eta likoreak ere dastatu ahal dituzte bazkari eta afari ahaztezinak izateko.

Aipatutako guztiagatik, Il angolo di il vecchio

ostatua derrigorrezko geldiunea da plater

gozagarriak gogoko dituzten mokofin guztientzat. Bakarra da, ez du parekorik!


Porto Cervoko Il angolo di il vecchio ostatua