Page 1

MUNDUKO ZAZPI MIRARI BERRIAK


CHICHÉN ITZÁ Hasteko, “Chichén Itzá” izeneko maia zibilizazioaren hiria Mexikon kokatuta dago, Tinum udalerrian, alegia. Are gehiago, Yucatán penintsulako gune arkeologikorik garrantsitzuenetariko bat da.

Beste alde batetik, maiek leku paregabe hau “Kukulkan” deituriko jainkoaren ohorez altxatu zutela adierazi nahi dizuegu. 525. urtean “Chân” gizataldeak sortutako hiri hau bi gunetan antolatuta dago, iparraldekoa eta hegoaldekoa, zehazki. Iparraldeko aldea jainkoari eskeinitako aldea da eta adierazgarriak diren hainbat eraikinez osatuta dago; hona hemen batzuk: “El Castillo” izeneko Piramide Handia, “ El Caracol ” deitutako behatokia , Pilotaleku Handia , Gerlarien Tenplua... Bestalde, hegoaldeko gunean maila apalogoa duten eraikinak daudela azpimarratu nahi dugu.

Bukatzeko, esan beharra dago 1988. urtean UNESKO-k Chichén Itzáko gune arkeologikoa Gizateriaren Ondare zerrendan gehitu zuela. Izan ere, maia zibilizazioaren hondar garrantzitsu eta ospetsuenetako bat da. Bertara zaitezte mirari honetara! Ez zarete damutuko!


MACHU PICCHU Lehenengo eta behin, Peru hegoaldean kokatutako herrixka inka hau Kolonaurreko gune arkeologikoa dela azpimarratu nahi dugu. Izan ere, Andeen bihotz-bihotzean, 2430 metrora kokatuta dagoen herri hau XV. mendean harriz eraikitako llaqta bat da.

Leku zoragarri hau Machu Picchu Pachacutec izeneko lehenengo enperadore inkaren atsedenerako egoitza izan zen. Aipatzekoa da santutegi

gisa

ere

erabili

zela.

Bestalde,

arkitektura

eta

ingeniaritzaren maisulantzat jotzen da.

Azkenik, leku hau bere paisaiagatik eta arkitekturagatik turistentzat derrigorrezko geldiunea da. Gainera, inken aztarnak gordetzen dituen gune arkeologikorik hoberena da. Hau dela eta Unescoren Gizateriaren Ondare zerrendan dago 1983tik. EZ GALDU GERO!!!


KRISTO BERREROSLEA Lehen lehenik, munduko mirari hau Rio De Janeiro hirian dagoela aipatu nahi dizuegu. 635 tonako pisua eta 38 metroko altuera dituen Jesukristoren estatua hau lurretik 709 metrotara aurkitzen da, Corcovado muinoaren tontorrean, alegia.

Monumentu erlijioso honen lehenengo harria 1922ko apirilaren 4an jarri izan zen eta lanak 1926an hasi ziren. Bere egitura kontuan hartuz, aipagarriak dira, alde batetik,

besoak hutsera zabalduta

izatea, eta bestetik, burua pixka bat oker izatea. Aipatzekoa da zementuz egindako estatua hau 8 metro garaia den idulki baten gainean dagoela.

Brasilekin lotura zuzena duen leku honetara argazkiak ateratzeko urtero milioika turista joaten direla adierazi behar da. Ez da harritzekoa, Rio de Janeiro aztertzeko begiratoki aparta delako. Joan zaitezte bisitatzera, aho zabalik geratuko zarete eta!


ERROMAKO KOLISEOA Lehenengo eta behin, esan beharra dago Erromako erdialdean kokatuta dagoen Koliseoa Flaviar anfiteatroa ere deitzen dela. Gainera,

ospe handiko eraikin handi hau Erromatar Inperiotik

banaezina den sinboloa da.

Beste aldetik, antzinatean 50.000 pertsonentzako tokia zuen eraikuntza hau 70-72 urteen artean hasi zen altxatzen eta 80an amaitu zen, Tito enperadorearen erregealdian.

Koliseoa ia 500

urtez erabili zen! Hasieran borrokak gustuko zituztenentzat leku zoragarria zen, bertan gladiadore borrokak ospatzen ziren eta. Baina Historian zehar beste erabilpen batzuk izan ditu; hona hemen batzuk: animalia ehiza , exekuzioak , gudu ospetsuen antzezpenak eta mitologia klasikoan oinarritutako antzezlanak.

Gaur egun, Koliseoa Erromako turismo gune erakargarrienetariko bat da. Erromara bertaratuz gero, ez utzi munduko mirari hau bisitatu gabe. Bakarra da, ez du parekorik!


PETRA Hasteko, Jordanian dagoen Petra izeneko enklabeak arkeologiarekin lotura zuzena duela azpimarratuko genuke. Antzinako erresuma nabateoaren hiriburua zen gune hau haran estu batean kokatuta dago, Araba haranaren ekialdean, hain zuzen.

Nahiz eta K. a. VII. mendearen amaieran edomitek sortu, nabateoek K. a. VI. mendean hartu zuten. Esan beharra dago Johann Ludwig Burckhardt esploratzaile suitzarrak 1812. urtean berraurkitu zuela europarrentzat. Bere egiturari dagokionez, euren fatxadak zuzenean arrokan zizelkatuak dituzten eraikinek aipamen berezia merezi dute.

Bestetik, multzo monumental hau UNESCOren Gizateriaren Ondare zerrendan dago 1985etik aurrera. Bukatu aurretik, lekua inguratzen duen tokia 1993tik Parke nazional arkeologiko bat dela aitortu nahi dugu. Esandako guztiagatik Petra derrigorrezko geldiunea da. Ez galdu gero!!


Taj Mahal Taj Mahal Yamuna ibaiak bustitzen duen mausoleo turistikoa Indiako Agra hirian altxatzen da. Esan beharra dago Islameko artearekin lotura zuzena duela.

Bestalde, eraikuntza honen izenak “Jauregiko Argi� esan nahi du. Honetaz gain, Sha Jahan errege mogolak bere emaztea zen Mumtaz Mahalen omenez eraiki zuela aipatuko genuke. Beste aldetik, kupularen azpian dagoen ganbara nahiko ilun batean Sha Jahan eta Mumtaz Mahalen gorpuak daudela azpimarratu behar da, munduari beren beteriko amodioa gogorazi nahian. Arkitekturaren ezaugarriak kontuan hartuz, historiako lanik ederrenetarikoa da, marmol zuriz eginda, hain zuzen ere. Gainera, musulmana den mausoleo honek, 17 urte behar izan zituen eraikitzeko.

Bukatzeko, ezin duzue Taj Mahaletik joan haren lorategiak eta ubideak behatu arte. Indiara bertaratuz gero, bisita ezazue mirari hau erakusgarria da eta!! Ez zarete damutuko!


TXINAKO HARRESI HANDIA Txinako Harresi Handia Txinatik banaezina den sinboloa da. Txinaren bihotz-bihotzean kokatuta dagoen harresi honek 6400 km neurtzen du eta 7 probintzia zeharkatzen ditu, Koreako mugatik Gobiko basamorturaino. Mirari moderno hau Txinatar inperioa Mongolia eta Mantxuriako barbaroen erasotik babesteko eraiki zela aitortu nahi dizuegu.

Qin dinastiaren lehenengo enperadorearekin hasi zen altxatzen, k.a. III mendean, eta 1000 urte behar izan ziren bukatzeko. Aipatzekoa da mendeetan zehar lau eraberritze nagusi izan dituela. Esan beharra dago lekuaren inguruan aurkitzen ziren materialak erabili zituztela harresi hau sortu ahal izateko. Bestalde, bere egituran ikusgarriak diren hainbat atek aipamen berezia merezi dute, haien artean “Shanhai”, “Jugomg” eta “Niangzi” nagusienak dira.

Garrantzia turistiko handia duen munduko mirari honek “UNESCOk” emandako “Gizateriaren Ondare” delako saria jaso zuen 1987an. Zoritxarrez, aipatzekoa da zati batzuk graffitiz bete direla eta beste batzuk besterik gabe bota egin dituztela azpiegiturak egin ahal izateko. Hala ere, turistek bisitatzen dituzten hormaren zatiak egoera egokian mantendu dira. Azkenik, harresi hau Txina bisitatzen dutenentzat derrigorrezko geldiunea da parekorik ez duelako. Ez galdu gero!

Munduko Zazpi Mirari Berriak  

Turismo proiektua

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you