Page 1

“Aniztasunak inguratzen gaitu�

2012-2013

Braille, itsuek irakurtzeko sistema Braille idazkera irakurtzeko sistema bat da, ukipen idazkera da. Hau pertsona itsuek irakurri ahal izateko pentsatutako sistema da. Idazkera mota hau Louis Braillek, frantziarrak, asmatu zuen XIX. mendean. Braille 1809ko urtarrilaren 4ean jaio zen Coupvray herrian, Frantziako hiriburutik kilometro gutxira, eta aitaren tailerrean izandako istripu baten ondorioz, ikusmena galdu zuen hiru urte zituela. Braille txikia zenean itsuentzako eskola batean egon zen. 10 urterekin, bertako irakasle batek irakur eta idazteko sistema bat frogatzeko eskatu zion. Sistema hori Charles Barbier militarrak asmatu zuen, ukimen-kodearen bitartez, gaueko iluntasunean mezuak elkarren artean igorri ahal izateko. Urteak aurrera joan ahala, Braille sistema hau oso baliagarria zela konturatu zen eta antzeko sistema bat asmatu zuen. Braille sistema alfabeto bat da, ez hizkuntza bat. Brailleren bitartez letra, puntuazio marka, zenbaki... guztiak adierazi ahal dira eta honekin edozein hizkuntzez idatzi ahal da.

Braillea 6 puntutako zeldaz osatzen da, puntuak erliebean izaten direlarik.

Alfabetoa


“Aniztasunak inguratzen gaitu�

2012-2013

Puntuazio markak

Maiuskulaz edo letra larriz idazteko aurrizkia:

Zenbakiak adierazteko aurrizkia:

Zenbakiak idazteko alfabetoaren lehenengo hamar letrak erabiltzen dira, zenbaki aurrizkia kokatuz:

Braille sistema  

HJA 2012ko iraila

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you