Issuu on Google+

2013ko abuztua Lege-gordailua BI-1163-05

IMMIGRAZIOAREN Behatokia

50 zbk.

Observatorio de INMIGRACIÓN

2012 BAROMETROA Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak Panoramika honetan, 2012ko Barometroko datuak jaso ditugu; hain zuzen, EAEko herritarrek etorkinak nola hautematen dituzten eta haiekiko zer-nolako jarrera duten erakusten dutenak. Laburbilduz, datuek erakutsi dutenez, azken urte honetan, krisiaren eragina ageriko egin da, eta EAEko herritarrek, atzerritarrak arazotzat jotzen ez dituzten arren, haien gizarteratzea administrazio-egoerarekin lotzen dute. Alde horretatik, nabarmentzekoa da EAEko herritarrek jarrera murriztaileagoa dutela administrazio-egoera irregularrean dauden etorkinekiko, bereziki osasunaren eta hezkuntzaren arloetan, besteak beste.

1. Arazoaren pertzepzioa Zure ustez, gaur egun, zein dira Euskadin ditugun 3 arazo nagusiak? (Gehienez ere 3 erantzun: bat-bateko erantzuna) 15

4,9

Pentsioak

12,9

15,4

10,7 11,6

7,2 Segurtasun eza

7,8

Korrupzioa eta iruzurra

8,1

2007 2008 2009 2010 2011 2012

Etxebizitza

11,5

Immigrazioa

11,6

Politikariak

15,5

Arazo ekonomikoak

9,4

28,5

Langabezia

71,3 0

10

20

30

85,4 40

Lehen erantzuna • Euskadiko gizarteak ez du arazotzat hartzen immigrazioa, % 2k bakarrik bota baitu beren kasa hura dela Euskadiko arazo nagusia. Guztira, %11,6k bakarrik aipatu du beren kasa arazotzat. • 2011ko datuekin alderatuta, herritar gehixeagok uste du immigrazioa arazoa dela; urte hartan, %10,7k hauteman zuen arazo gisa, eta 2012an, %11,6k ikusi du hala. Igoera txiki horrek erakusten du EAEko herritarren arazoaren inguruko pertzepzioa egonkor mantendu dela; are gehiago: bizi dugun krisi ekonomiko sakon honetan,

50

60

70

80

90

Aipatu dituzten guztiak

herritarren %2k baino ez du aipatu, era espontaneoan, arazo dela Euskadin. • Izan ere, horrelako egoeretan, immigrazioaren gaineko iritzi txarrak gora egin ohi du. • Inkestari erantzun diotenek beren kasa bota dituzten hiru erantzunak kontuan izanik, Euskadiko herritarren %11,6k aipatu du immigrazioa arazoa dela. Langabezia, berriz, %85,4k aipatu du; arazo ekonomikoak, %28,5ek eta klase politikoa, %15,5ek.


2

50. Begirada - 2012 Barometroa: Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak

Txartel honetan ageri diren arazoetatik zein dira, zure iritziz, Euskadiko 3 arazo garrantzitsuenak?* El sistema Osasunsanitario sistema

3,7

15,6 16,1

LaDelinkuentzia delincuencia La desigualdad entre ricos y Aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunak pobres

16,8

El crecimiento económico Hazkunde ekonomikoa

17,1

LaImmigrazioa inmigración

12,0 10,3

2007 2008 2009 2010 2011 2012

48,7

12,7

ElLangabezia desempleo

80,7

53,5 0

14,9 17,5

20,8

9,1

El coste dekostua la vida Bizitzaren

20,2

17,5

4,6

Las Pentsioak pensiones

13,5

10

20

30

40

50

Primera mención Lehen erantzuna

60

70

80

90

Total menciones Aipamenak guztira

*2010. urtetik aurrera eman dugun gaien zerrenda ez da aurreko urteetakoa. Europako datuekin konparatzeko EUROSTATek eskaintzen duen gaien zerrenda erabiltzea erabaki dugu.

• Immigrazioa arazotzat hartzen duten galdetzerakoan, berriz, %17,5ek adierazi du baietz. • Gainera, %4,6k aipatu du Euskadiko arazo nagusia dela, erantzun bera beren kasa bota dutenek baino bi aldiz gehiagok.

• Hala ere, gizarte- eta ekonomia-arazoak dira, oraingo honetan ere, euskal gizartearen kezka-iturri nagusi; horren barruan, langabezia (%80,7) eta bizitzaren kostua (%48,7) daude buruan, eta pentsioak, gero (%20,8).

Gaia aldatuko dugu. Pertsonalki zein hiru arazok ukitzen zaituzte gehien? (Gehienez ere 3 erantzun: bat-bateko erantzuna)

Euskadiko arazoa.

Euskadiko arazoa. 2,0 Batbatekoa

Arazo pertsonala 0,8

0,0

4,2

17,5

4,6

4,9

6,4

8,2

5,6

6,2

2007 2008 2009 2010 2011 2012

11,6

6,2

5,0

10,0

15,0

20,0

25,0

Lehen erantzuna • %0,8k jo du immigrazioa arazo pertsonaletan lehena. Aipamen guztiak kontuan hartuta, EAEko herritarren soilik %6,2k jo du immigrazioa arazo pertsonaltzat. Ehuneko hori 2011koa baino 0,6 puntu handiagoa da.

30,0

35,0

40,0

45,0

50,0

Aipamenak guztira

• Langabezia eta arazo ekonomikoak dira inkestari erantzun diotenek gehien aipatu dituzten arazo pertsonalak: hurrenez hurren, %52,8k eta %27,2k aipatu ditu.


50. Begirada - 2012 Barometroa: Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak

3

Konparazioa aurreko barometroekin: zeintzuk dira Euskadiko hiru arazorik garrantzitsuenak? (Gehienez hiru erantzun: erantzun espontaneoa) Immigrazioa 11,6

Pentsioak 6,8

Politikariak 15,5

ETA 4,7

Arazo ekonomikoak 28,5

Langabezia 85,4

0

10

20 2012

30

40

2011

50

60

2010

• 2007tik aurrera arazo pertsonal nagusiek denboran izan duten bilakaera aztertuta, argi eta garbi ikusten da langabezia dela euskal gizartearen arazo pertsonal nagusia (%85,4), gaur egun; arazo ekonomikoak datoz gero (%28,5), eta klase politikoa (%15,5), hirugarren.

70

2009

80

2008

90

100

2007

• Arazo gisa hartzen diren faktoreen artean, immigrazioa bosgarren tokian dago (%11,6), eta 2011ko barometroko datuekin alderatzen badugu, 0,9 hamarren egin du gora. • Immigrazioa arazo pertsonaltzat jotzen dutenen kopurua iazkoaren antzekoa da, baina gora egin du arin; %5,6k zuen iritzi hori 2011n, eta %6,2k, 2012an.

2. Etorkin-kopuruaren pertzepzioa Euskadin bizi diren 100 pertsonetatik zenbat dira, zure ustez, atzerriko etorkinak? 20 15

17,9

17,2

16,8

17,3

16,9

15,9

10 5 4,6

5,4

6,1

6,4

6,6

6,9

0 2007

2008

2009

2010

100 pertsonetatik zenbat dira atzerriko etorkinak • Bertako biztanleek uste dute biztanleen %15,9 atzerritarra dela. Etorkin-kopuruaren gaineko ikuspegi hori ez dator bat 2012ko urtarrilaren 1eko erroldatze-datu errealekin. Hain zuzen, datu horien arabera, %6,9 da atzerritarra. • Hortaz, bertako biztanleen iritziz, EAEn dagoen atzerritarkopurua benetan daudenen bikoitza baino gehiago da.

2011

2012

Erroldatuak

• 2007. urteaz geroztik, bertako herritarrek EAEn dagoela uste izan duten atzerritar-kopurua, batez beste, %16 eta %18 artekoa izan da beti. Aitzitik, erroldatutako atzerritar-kopuruak gora egin du urtero. Hortaz, ez datoz bat bertakoen ikuspegia —EAEn dagoen atzerritarkopurua egonkor mantendu dela uste dute— eta erroldako datuek erakutsi duten hazkunde objektiboa.


4

50. Begirada - 2012 Barometroa: Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak

3. Elkarbizitza Non bizi aukeratu beharko bazenu, 3 toki hauetatik non biziko zinateke? 2012

25,3

2011

23 20

2010 2009

22

2008

8

68

4 5 8

68 20

0

62,5

68

15

2007

8,4

61,9

8

72

10

20

30

40

50

60

70

80

90

100

Euskal biztanleriaren artean gehiengoa osatzen dugun arraza edo talde etnikotik kanpoko inor ez dagoen tokia Euskal biztanleriaren artean gehiengoa osatzen dugun talde etniko berekoak ez diren pertsona batzuk dauden tokia Euskal biztanleriaren artean gehiengoa osatzen dugun talde etniko berekoak ez diren pertsona asko dauden tokia • EAEko herritar gehienek nahiago dute biztanle gehienak beren arraza edo talde etniko berekoak dituen auzoan bizi. Lehentasun horrek, baina, behera egin du azken urteotan: 2007an, %72k zuen nahiago halako auzoan bizitzea, eta %61,9k du nahiago, gaur egun. • Lautik batek nahiago du biztanle guztiak EAEko herritar gehienen arraza edo talde etniko berekoak diren lekua, bizitzeko. Hala pentsatzen dutenen kopuruak gora egin

du apur bat: biztanleen %23k, 2011n, eta %25,3k, gaur egun. • Eta, azkenik, soilik %8,4k du nahiago arraza edo talde etniko desberdinetako pertsona asko dauden lekuan bizi. 2007tik hona ehuneko horretan gorabeherak izan dira, baina berdintsu eutsi dio; igo ere egin da pixka bat, eta aurtengoa izan da serieko ehuneko altuena.

Zure ustez, EAEn, bertako eta atzerriko biztanleen arteko harremanek hobera egin dute azken urtean, okerrera egin dute, ala berdin daude? 2011-2012

8,7

55,9

2010-2011

13,7

2009-2010

13,0

2008-2009

14,2

2007-2008

31,8 57,5

57,0

%0

23,6

5,2

26,0

4,0

62,6

11,7

19,3

66,5 %20 Hobera egin du

%40

• Oro har, Euskadiko gizartearen iritziz, bertako herritarren eta atzerritarren arteko harremana ez da aldatu azken urtebetean. Hain zuzen ere, Euskadiko herritarren %55,9k uste du hori. Nolanahi ere, gehiagok (%31,8k) uste du harremanak okerrera egin duela hobera egin duela baino, %8,7k uste baitu hobera egin duela.

14,6 %60

Berdin jarraitzen du

3,6

%80

Okerrera egin du

3,9 7,2 %100

Ed/Ee

• Atzerritarrekin duten harremanak okerrera egin duela uste dutenen kopurua 8 puntu baino gehiago gehitu da 2011ko barometroko datuekin alderatuta (%23,6 2011n, eta %31,8 2012an), eta behera egin du atzerritarrekiko harremana hobetu dela uste duten biztanleen kopuruak (%13,7tik %8,7ra jaitsi da). Harreman hori ez dela aldatu adierazi dutenen kopuruak 2 puntu baino gutxiago egin du behera.


50. Begirada - 2012 Barometroa: Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak

5

4. Kultur-aniztasunaren kudeaketa Esan iezadazu hauetako adierazpen bakoitzarekin zein neurritan zauden ados edo kontra Beste talde etnikoetako etorkin atzerritarrek Euskadiko bizitza kulturala aberasten dute

48,0

Immigranteen erlijiojarduerek arriskuan jartzen dute gure bizimodua

24,6

28,8

0,0

10,0

51,3

20,0

30,0

40,0

50,0

Erabat ados / Ados

60,0

70,0

80,0

90,0

Erabat kontra / Kontra

Printzipioz, Euskadiko gizarteak iritzi ona du kultur aniztasunari buruz: • Euskadin beste talde etniko batzuek egoteak kultur aberastasunik ekarri duen galdeturik, %48k baietz erantzun du, eta %24,6k, ezetz; 2011an, berriz, %52k erantzun zuen baietz, eta %23,8k ezetz. • Inkestari erantzun diotenen %51,3k uste du etorkinen ohitura erlijiosoek ez dutela jartzen arriskuan gure bizi-

modua, eta %28,8k, baietz. 2011n, berriz, %57k uste zuen etorkinen ohitura erlijiosoek ez zutela jartzen arriskuan gure bizimodua, eta %24k, baietz. • 2011eko datuekin alderatuta, kultura-aniztasuna ondo ikusten dutenen kopuruak behera egin du, eta aniztasun hori gaizki ikusten dutenen ehunekoa gehitu da.

Euskal gizartearentzat hobe da guzti-guztiok, immigranteek eta bertakoek, harreraherrialdeko hizkuntzak hitz egitea (*) 100 80,0 80

72,0

60

51,0

48,7

48,3

39,3

40 20

48,9 28,0

25,1

36,4 29,6

25,6

13,0

10,4

0 2004

2007

2008 Ados

2009

2010

2011

2012

Desados

(*) 2004, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011ko barometroetan: Euskal gizartearentzat hobe da den-denek, etorkinek eta bertakoek, hizkuntza bera hitz egitea

• Bertako biztanle gehienen iritziz (%72), euskal gizarterako, hobe da guztiek, etorkinek zein bertakoek, harreraherrialdeko hizkuntzak hitz egitea; %10,4, ordea, ez da iritzi berekoa.

• Ehuneko horiek 2004ko barometrokoen antzekoak dira, eta azken barometroan (2011) hizkuntzen erabilerari lotuta euskal gizartean ikusitako nolabaiteko polarizaziotik urrundu gaituzte; izan ere, barometro hartako datuek erakutsi zutenez, biztanleen %48,3 hizkuntza bera hitz egitearen alde zegoen, eta %36,4 ez zetorren horrekin bat.


6

50. Begirada - 2012 Barometroa: Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak

Euskal gizartearentzat hobe da bertan bizi garen guztiok ohitura eta usadio berberak izatea 100 80 54,6

60 43,8 42,5

47,0 34,0

40

39,3 39,4

40,4

44,7

39,2 31,8

39,4

31,6 22,4

20 0 2004

2007

2008

2009

2010

Ados

2011

2012

Desados

• Inkestatutako bertako biztanle gehienen (%54,6) iritziz, euskal gizartearentzat, hobe da den-denek ohitura eta usadio berak izatea.

• Ohitura eta usadio berak partekatzearekin ados ez daudenen ehunekoa 17 puntu jaitsi da; %39,4k zuen iritzi hori 2011n, eta %22,4k, gaur egun.

• Kultura-jarraibideak partekatzearekin ados daudenen kopuruari dagokionez, 10 puntuko jauzia gertatu da 2012an, 2010eko barometroko datuekin alderatuta.

Euskadin bizikidetza hobetzeko zenbait aukera emango dizkizut. Esan iezadazu horietako bakoitzarekin zein neurritan zauden ados edo kontra

Bizikidetza hobetzeko, guztiok egin behar dugu ahalegin bat, bai pertsona atzerritarrek, bai hemengoek ere

66,2

Erabat onartuak izateko, etorkinek gure legediarekin bat ez datozen beren kulturaren edo erlijioaren alderdiei uko egin behar diete

69,4

Euskadin bizikidetza hobetzeko, hemengoek ahalegindu beharko lukete etorkinen ohiturak eta usadioak ezagutzen eta horietara egokitzen

25,4

0

10

• Inkestatutako 10 lagunetik 7ren iritziz (%69,4), etorkinek, erabat onartuak izateko, baztertu egin beharko lituzkete gure legediarekin bat ez datozen beren kultura- eta erlijio-alderdiak. • Datu horiek 2011ko barometrokoekin alderatuz gero, euskal gizarteak etorkinen ohitura eta usadio batzuk eza-

12,8

58,2

20

30

Erabat ados / Ados • Herritarren %66,2k uste du guztiek egin behar dutela ahalegina, bai atzerritarrek, bai bertakoek.

10,2

40

50

60

70

80

90

Erabat kontra / Kontra

gutzeko eta haietara egokitzeko ahalegina egin behar duela uste duten bertakoen ehunekoak behera egin du; %67 zen iritzi horretakoa 2011n, eta %58,2 da, gaur egun. Eta etorkinek, erabat onartuak izateko, gure legediarekin bat ez datozen beren kultura- edo erlijio-alderdiak baztertu beharko lituzketela uste duten bertakoen ehunekoak zertxobait gora egin du, %67,1etik (2011) %69,4ra (2012) igaroz.


50. Begirada - 2012 Barometroa: Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak

7

Ondo edo gaizki iruditzen zaizu atzerriko pertsonek… 55,7

Sukaldaritza exotikoko jatetxeak irekitzea

33,7

51,9

Haien dendak irekitzea Berariazko elikadura-dendak izatea

46,7

Haien artean beraien hizkuntza erabiltzea

45,5

Plaza eta espazio publikoak hartzea

31,3

Haien erlijioetako tenpluak eraikitzea

31,1

Jatorrizko herrialdean bezala janztea

30,5

32,5

0

10

14,4

35,7

17,7

31,4

30,8

29,6

36,9

28,3

40,1

29,5 20

30

40 Ondo

• EAEko biztanleen erdiek baino gehiagok ondo ikusten dute atzerritarrek jatetxeak irekitzea (%55,7) edo beren saltokiak jartzea (%51,9). • Inkestatutako biztanleen ia erdiek ontzat jo dute, halaber, etorkinek elikadurari loturiko beren establezimenduak izatea (%46,7) edo beraien artean beren hizkuntzan hitz egitea (%45,5). • Aitzitik, hain exotikoak ez diren gaietan, kultura-eredu jakin batzuen muinerago daudenetan, bertako jende gutxiagok ikusten ditu ondo kultura-jarraibide zehatz batzuk, hala nola, beren irakaskuntza-zentroak izatea

15

36,4

26,7

Haien ikastetxe pribatuak izatea

10,2

39,4 50

60

Berdin

70

80

90

100

Gaizki

(%26,5), beren jantziekin ibiltzea (%30,5), beren erlijioetarako tenpluak eraikitzea (%31,1), plazak edo eremu publikoak hartzea (%31,3) edo beraien artean beren hizkuntzan hitz egitea (%45,5). • Oro har, datu horiek 2011ko barometrokoekin alderatuta, behera egin du kultura-jarraibide horiek ondo ikusten dituzten bertakoen kopuruak (beraien artean beren hizkuntzan hitz egitea salbuespena da; alderdi horri dagokion ehunekoa 2011koaren berdina da). Zehazki, gehien jaitsi den alderdietako bat izan da etorkinek elikadurari loturiko beren establezimenduak izatea; %50,9k jotzen zituen ontzat 2011n, eta %46,7k, 2012an.

5. Euskaran eragina Esan iezadazu zenbateraino zauden ados edo ez esaldi horietan adierazten denarekin 80,0 60,0

71,4

66,8 57,0

72,9

66,6 55,5

60,5

63,8

66,7 57,0

63,0 55,5

61,0

68,0

40,0 20,0 0,0 2004 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2004 2007 2008 2009 2010 2011 2012 Etorkin atzerritarrak iristeak euskararen garapena geldiaraziko du Ados • EAEko biztanle gehienen ustez, immigrazioak ez du euskararen aurrerapena geldiaraziko (%63,8). • Orobat, ez dute uste migrazioak euskararen erabilera murriztuko duenik ere, gaur egun euskara nagusi den EAEko guneetan (%68).

Euskara nagusi den eremuetan euskaraz gutxiago hitz egingo da etorkinak iristearen ondorioz Desados • Datu horiek 2011ko barometrokoekin alderatzen baditugu, gutxiago dira, orain, immigrazioaren ondorioek euskara nagusi den tokietan euskararen erabilera murriztea ekarriko dutela uste duten pertsonak (%21,2 zen iritzi horretakoa 2011n, eta %19,2, orain); eta, euskararen aurrerapenari dagokionez, oraingo datuak eta 2011ko barometrokoak oso antzekoak dira.


8

50. Begirada - 2012 Barometroa: Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak

6. Eragina ekonomian Esan iezadazu zenbateraino zauden ados edo ez esaldi horietan adierazten denarekin: 65,7

Jendea lan egitera eta bizitzera etortzeak, oro har, eragin handiagoa du jende pobrearengan aberatsengan baino

18,3 41,3 43,6

Jendea bizitzera eta lan egitera etortzen denez, oro har, soldaten zenbatekoak behera egiten du Etorkinei esker, ekonomiak hobera egiten du, bertakoek nahi ez dituzten lanpostuak betetzen dituztelako

40,6 36,9

Etorkinak behar ditugu gure ekonomiaren sektore batzuetan lan egiteko

36,6 41,2 0

10

20

30

40

Desados • Bertako herritarrek uste dute immigrazioak ekonomian eragin kaltegarria duela, onuragarria baino gehiago; baina nolabaiteko anbibalentziaz adierazi dute hori, eta ez dute egin iritzi bataren edo bestearen alde argi eta garbi.

50

60

70

Ados

• EAEko 10 herritarretik 4k uste du etorkinei esker ekonomiak hobeto funtzionatzen duela, bertakoek nahi ez dituzten lanpostuak betetzen dituztelako; hala ere, biztanleen %36,9 ez dago horrekin ados. Hain zuzen ere, gehiago dira gure ekonomiako sektore batzuetan lan egiteko etorkinik ez dela behar pentsatzen dutenak (%41,2), sektore horietarako etorkinak behar direla uste dutenak baino (%36,6).

• EAEko herritar gehienek (%65,7) argi dute etorkinak etortzeak eragin kaltegarri handiagoa duela pobreengan, aberatsengan baino. Hala ere, herritar gehiago dira ez dutenak uste soldaten zenbatekoak behera egiten duenik immigrazioaren ondorioz (%43,6).

7. Eragin sozialak Esan iezadazu zenbateraino zauden ados edo ez esaldi horietan adierazten denarekin: Europako populazioaren zahartzeak eragindako arazoak konpon ditzakete Europara datozen etorkinek

47,6

Etorkinek zerga gutxiago ordaintzen dute gero jasotzen dutena baino

44,4

Pertsona etorkinek onura handiegia lortzen dute gizartebabesaren sistematik

21,3

58,9

Atzerriko etorkinen presentziak segurtasun falta eta delinkuentzia eragiten ditu 10

20

Ez ados ez kontra

25,4

30

25,1

17,7

16,5

40,9

0 Erabat ados / Ados

20,4

40

50

60

19,8

9,1

70

80

90 100

Erabat kontra / Kontra


50. Begirada - 2012 Barometroa: Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak

• Euskadiko herritarren %58,9k uste du etorkinek etekin gehiegi ateratzen dutela gizarte-babeserako sistematik. Ehuneko hori 5 puntu txikiagoa da 2011koa baino (%64,2). • Inkestari erantzun diotenen %44,4k uste du etorkinek zerga gutxiago ordaintzen dituztela erabiltzen dituzten zerbitzuak kostatzen direna baino, eta %17,7k, berriz, kontrakoa.

9

kal gizarteak duen pertzepzioak 19 puntu egin du behera, aurreko datuen aldean. • %40,9k uste du atzerritarrak egoteak segurtasunik eza eta delinkuentzia ekarri duela. Ideia honen kontra daudenak, berriz, %32,2 dira eta %25,4 ez daude ez ados ez kontra. 2011an, aldiz, % 46 zegoen ados. • Bestalde, %47,6k uste du etorkinek populazioaren zahartzeak eragindako arazoak konpon ditzaketela.

• Immigranteen etorreraren eta horrek herritarren segurtasunean egin duen kaltearen arteko loturaren gainean eus-

Etorkin gehiago etortzeak zuri eta zure familiakoei honako kalte hauek eragitea kezkatzen zaitu: 57,6

Gizarte-laguntza izatea Ospitaleetan gehiago itxarotea

37,1

51,3

46,4

48,2

Lana aurkitzea

Etxebizitza izatea

50,2

43,8

Kalitate gutxiagoko irakaskuntza jasotzea

54,5

30 0

10

65,6 20

30

40 Bai

50

60

70

80

90

100

Ez

EAEko herritarren kezka nagusia da gizarte-laguntzak eta osasun-laguntza jasotzeko aukeretan immigrazioak izan dezakeen eragin negatiboa. Iritzi hobea dute, bestalde, etxebizitzaren eta irakaskuntzaren kalitatearen arloetan; inkestatutako herritar gehienek uste dute immigrazioak ez duela eragin kaltegarririk alor horietan. • Inkestatuen erdiek baino gehiagok (%57,6) uste dute zenbat eta etorkin gehiago izan, orduan eta zailago izango dutela gizarte-laguntzak eskuratzea. Kezka hori nabarmen areagotu da, 2008an %41,6 baitzen iritzi horretakoa, eta, iaz, ,%50. • Inkestatutakoen erdiek uste dute gehiago itxaron behar dutela ospsitaleetan. Herritarrak kezkatuago daude 2011n baino, orduan herritar gutxiagok baitzuen iritzi hori (%44,6).

• Etxebizitza bilatzeko orduan, %54,5en iritziz immigrazioak ez du eraginik, baina %43,8k baietz uste du. • Amaitzeko, inkestatutako herritar gehienen arabera, irakaskuntzaren kalitateak ez du okerrera egingo atzerritarrak etortzearen ondorioz (%65,6). Nolanahi ere, 2011eko barometroko datuak kontuan hartuta, herritar gutxiagok uste du hori gaur egun, 2011n baino (%72,1ek 2011n, %65,6k gaur egun).


10

50. Begirada - 2012 Barometroa: Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak

8. Zerbitzu eta eskubideak Bertakoek dituzten zenbait eskubide aipatuko ditugu. Zure ustez, Euskadin bizi diren etorkinek ere egoera beretan izan behar lituzkete eskubide horiek? Zerbitzu juridikoa Bozkatzea Senideak ekartzea

14,1

63,1

Babes ofizialeko etxebizitza

13,5

64,7

17,8

Osasun zerbitzua

0,6 3,1

38,8

2,33

42

52,8 %0

%20

%40

%60

Denek

Legez daudenek

Inork ez

• Osasun- eta hezkuntza-laguntzari dagokienez, beherakada handia izan da iazkoaren aldean. 2011n, %70ek uste zuen atzerritar guztiek izan behar zituztela eskubide horiek; 2012an, ehuneko hori %57,5era jaitsi zen osasun-laguntzaren kasuan eta %52,8ra, hezkuntzarenean. Lege-laguntzari dagokionez, %37,3tik (2011) %26ra jaitsi da aurten.

3

12,3 2,6

57,5

Hezkuntza

5

18,8

66,8

18,3

4,4 7,2

23,3

58,2

11,3

Gizarte-laguntza

9,5

60,1

26

%80

%100

Ed/Ee

• Oro har, eta aurreko urteetako emaitzen aldean, euskal gizarteak uste du eskubideak izateak erregularizazioarekin lotuta egon behar duela. • Hazi egin da inongo atzerritarrek ez lituzkeela honako eskubide hauek izan behar uste dutenen ehunekoa: +3,5 gizarte-laguntzen kasuan, +2,7 berrelkartzearenean eta +4,5 babes ofizialeko etxeen kasuan.

Zure ustez, Euskadin bizi diren etorkinek doan izan beharko lituzkete zerbitzu hauek: Gaztelaniako eskolak

30,6

Euskarako eskolak

29,2

Lanbide-heziketako ikastaroak

50,6 48,8

24,4

Jatorrizko hizkuntzako eskolak

%10

17,6

57,6

18,2 %0

15

%30

Denek

36,6

%40

%50

Legez daudenek

• Euskara- eta gaztelania-eskolei buruz, inkestatutako bertako herritarren erdiek adierazi dute, beren ustez, EAEn legez dauden atzerritar guztiek izan beharko luketela euskara-eskolak eta gaztelania-eskolak hartzeko aukera. Hamarretik hiruk, berriz, uste du etorkin guztiek izan beharko luketela horretarako eskubidea (%29,2k, euskara-eskolak; eta %30,6k, gaztelania-eskolak), eta hamarretik lauren iritziz, ez lukete eskubide hori izan behar. • Inkestatuen %18,2ren ustez, atzerritar guztiek eskubidea izan behar dute beren ama-hizkuntzako eskolak hartzeko;

4,4

15

35,9 %20

3,7

%60

%70

Inork ez

3 9,2

%80

%90

%100

Ed/Ee

%35,9ren iritziz, ordea, EAEn legez dauden herritarrek baino ez lukete horretarako eskubidea izan beharko. Bestalde, inkestatutakoen %36,6k pentsatzen du etorkin batek ere ez lukeela eskubide hori izan beharko. • 2012an, herritar gutxiagok uste du guztiek izan beharko luketela horretarako eskubidea, eta nabarmen hazi da soilik EAEn legez dauden etorkinek izan beharko luketela pentsatzen dutenen ehunekoa. Orobat, nabarmen egin du gora horretarako eskubiderik izan beharko ez luketela uste dutenen ehunekoak ere.


50. Begirada - 2012 Barometroa: Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak

11

Zure ustez, zer jarrera izan behar lukete erakundeek Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari dagokionez?

2,4

Pertsona immigranteek ez lukete inolaz ere jaso behar dirusarrerak bermatzeko errentarik

9,0

19,2 Guztiek aukera izan behar lukete DSBE jasotzeko, baina, hemengo pertsona guztiek jaso ostean Egoera administratibo erregularrean dauden pertsona immigranteek soilik eskuratu behar lukete

30,6 12,3

Lehen aipatutako baldintzetan izan behar lukete aukera, hau da, urtebetez erroldatuta egon ostean Pertsona guztiek izan behar lukete aukera, baldin eta hala behar badute, erroldatze-denbora kontuan hartu gabe 26,5 Ed/Ee

• Herritarren %26,5en iritziz, EAEn legez dauden etorkinek baino ez lukete aukera izan behar diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko. • EAEko herritarren 10etik ia 2k uste du bertakoek zein etorkinek izan beharko luketela aukera, behar badute, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko, erroldatzedenbora kontuan hartu gabe. • %31,7k uste du bertako jendeak lehentasuna izan beharko lukeela, eta bertako biztanle guztien errenta jasotzeko beharrak bete eta gero izan beharko luketela atzerritarrek errenta hori jasotzeko eskubidea.

• Datu horiek eta 2011ko barometrokoak alderatuta, gehiago dira, orain, diru-sarrerak bermatzeko errenta soilik bertakoentzat izan beharko litzatekeela uste dutenak: %6,9 zen iritzi horretakoa, 2011n; eta %9 da, gaur egun. Eta gutxixeago dira, orain, uste dutenak bertako biztanle guztien errenta jasotzeko beharrak bete eta gero izan beharko luketela atzerritarrek errenta hori jasotzeko eskubidea. Bestalde, berdin mantendu da etorkinek diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea izan beharko luketela uste dutenen kopurua.

Esan iezadazu zenbateraino zauden ados edo ez esaldi horietan adierazten denarekin: %100 %80

6,4 17,2 10,5

%60 %40

65,9

4,8

5,7

3,2

24

21

25,8

13,6

17,3

15,6

57,6

56

55,3

2012

2011

2012

%20 %0 2011

Etorkinak gehiegi baliatzen dira Dirusarrerak Bermatzeko Errentaz eta laguntza guztiak bereganatzen dituzte Ados

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren ondorioz, etorkinek ez dute lanik egin nahi edo ez dute lana bilatzen, bestela ere kobratzen baitute

Ez ados ez kontra

• Bestalde, %55,3ren ustez, etorkinek, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenez, ez dute lanik egin nahi edo ez dute lanik bilatzen; %25,8k, baina, ez du hala denik pentsatzen.

Desados

Ed/Ee

• Halaber, bertako herritarren %57,6ren ustez, etorkinek gehiegi baliatzen dute diru-sarrerak bermatzeko errenta, eta, azkenean, eurenganatu egiten dute. Aipatzekoa da, hala ere, aurten 8 puntu igo dela baieztapen horrekin bat ez datozen bertako pertsonen ehunekoa (%24).


12

50. Begirada - 2012 Barometroa: Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak

9. Immigrazio politika Zure ustez, zer politika-mota litzateke egokiena immigranteen kasurako? 2012

8,7

2011

11,1

76,4

2010

8,6

82,6

2009

10,4

2008 2007

61,2

16,7

8,7

4,6

6,4

6,1 6,2 2,6 3,9 2,5

83,2

7,9

81,0

9,4

3,1

82,6

8,0 3,7 4,4

Inolako lege-trabarik gabe sartzen uztea Lan-kontratua dutenei bakarrik sartzen uztea Legezko beste baldintzak betetzen dituztenei sartzen uztea: familia berriz biltzea, ikasleak, errefuxiatuak... Erabat debekatzea etorkin atzerritarrak sartzea Ed/Ee • Euskadiko herritarren %8,7 etorkinak sartzeko legezko inongo oztoporik ez jartzearen alde dago. %8,7 dira ere bai etorkinak sartzea nolanahi galaraztearen alde daudenak. • Bertako 10 herritarretik 8 ingururen iritziz, etorkinei etortzeko aukera eman beharko litzaieke legezko betebehar batzuk betez gero: zehazki, %61,2ren ustez, soilik lan-kontratua dutenei utzi beharko litzaieke sartzen; eta, %16,7ren iritziz, legezko beste baldintza batzuk betetzen dituztenei ere eman beharko litzaieke sartzeko aukera:

familia berriz biltzeko helburua dutenei, ikasleei, errefuxiatuei eta abarri. Edonola ere, ehunekoak gora, ehunekoak behera, beste inkesta eta azterlan asko eta askotan ikusi den bezala, lan-kontratua berme nahiko dela jotzen dute biztanle gehienek oraindik ere, ziurtasuna eragiten duelako eta susmoak uxatzen dituelako. • Bilakaera aztertuta, ikusi dugu herritarrek eutsi egin diotela etorkinei baldin baldintzak betetzen badituzte sartzen uzteko ideiari, baina gehixeago dira, orain, etorkinei sarrera erabat debekatzearen alde daudenak.

Esan iezadazu zenbateraino zauden ados edo ez esaldi horietan adierazten denarekin:

Hona etorri den norbaitek delituren bat egiten badu, herrialdetik kanpora bidali beharko litzateke

63,1

Lanera etortzen diren atzerritarrak denboraldi batez langabezian geratuz gero, kanpora bidali beharko lirateke

20,3

%0 Erabat ados / Ados

%10

16,0

19,7

%20

%30

Ez ados ez kontra

• %56,6k uste du lan gabe gelditzea ez dela nahikoa lanean ari diren atzerritarrak kanporatzeko; 2011n, berriz, %60a zen iritzi berekoa.

20,0

56,6

%40

%50

%60

%70

Erabat kontra / Kontra

1

3,3

%80

%90

%100

Ed /Ee

• Euskadiko gizartea zorrotzagoa da indarrean dagoen legedia ez betetzearekin, herritarren %63,1 inguruk uste baitu delituren bat egiten duten atzerritarrak kanporatu behar direla; 2011an, berriz, %39,8 zen iritzi berekoa. Item honek igoera handia jasan du, +23,3 puntukoa.


50. Begirada - 2012 Barometroa: Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak

13

Zure ustez, zer egin beharko luke Gobernuak erregularizatu gabeko immigranteekin? 2012

17,2

2011

16,5

2010

9,3

58,6

2009

16,4

2008

16,6

9,1

55,8

%20

%40

%60

Guztiak erregularizatu, "paperak" eman Bitartekoak eman guztiak beren herrialdera itzultzeko Ed/Ee • Oro har, EAEko gizarteak lana eta langile atzerritarrak onartzea lotzen jarraitzen du, eta lana duten atzerritarrak legezko egitearen (bizileku baimena ematea) aldeko da (%41,1). 2010ean baino gutxiagok egin du lotura hori. Urte horretatik aurrera nabarmen egin du behera (20 puntu): %61ek egin zuen, 2010ean; %58,6k, 2011n; eta %41,1ek, gaur egun.

7,0

6,8 7,0 8,9

9,7 17,5

10,4

9,7

45,8

%0

8,8

11,0

61,0

14,0

9,2

21,3

11,2

41,1

%80

%100

Lana dutenak bakarrik erregularizatu Guztiak kanpora bidali

• Daturik aipagarriena, ordea, etorkin “irregular” guztiak kanporatu behar liratekela uste dutenen hazkundea da: % 21,3 dira 2012an eta 2011n %8,8 ziren.

Esan iezadazu, mesedez, 0tik 10era bitarteko puntuazioa duzula, zenbatekoa den munduko herrialde edo eskualde hauetako pertsonenganako sentitzen duzun sinpatia; kontuan izan, 0 sinpatia eza dela eta 10 sinpatia handia Mend. EB

5,9

Argentina

5,9 5,4

Saharaz heg. Paraguai, Nikaragua

5,3

AEB

5,3

Bolivia

5,2

Ekuador

5,2

Kolonbia

5,1

Asia, Txina

5,0

Errumania eta Ekiald. EB

3,9

Magreb

3,5 0

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Kulturaren, politikaren edo gizartearen arloetan gertukoen ditugun kolektiboak ditugu begikoen, eta alderantziz: • Begikotasun txikiena magrebtarrek (3,5), errumaniarrek eta EBko ekialdeko kolektiboek (3,9) izaten dute, hau da, kulturaren edo gizartearen ikuspegitik urrunekoen direnek eta/edo aurreiritzi handienak dituztenek.

• EAEko herritarrek EBko mendebaldetik eta Argentinatik etorritako etorkinei diete begikotasunik handiena.


14

50. Begirada - 2012 Barometroa: Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak

10. Tolerantzia-indizea Tolerantzia-indizearen bilakaera 60

58,74

58

57,18

57,15

56,65

56,51 56

53,62 54

52 2007

2008

2009

2010

2011

2012

Ă?ndice de Tolerancia Tolerantzia-indizea Atzerritik etorritako etorkinekiko tolerantzia-indizeak neurtzen ditu EAEko bertako herritarrek atzerritarren aurrean dituzten jarrera eta jokabideak. Tolerantzia-indizean laburbiltzen dira EAEko herritarrek etorkinekiko dituzten iritziak, jokabideak, balioak, sinesmenak, estereotipoak eta abar. Indizea zifra bakarrean adierazten da, 0tik 100era bitartean, ikasketetako nota bailitzan, eta xede du zifra tarte horretan kokatzea, fenomeno horren aurrean zer-nolako jarrera dugun ezagutzea eta datozen urteetan izango dugun bilakaera ikustea. 2012an, bertako herritarrek 53,62 puntu lortu dituzte tolerantzia-indizean. 2008an lortutako 58,74 puntuetatik urrun dago datu hori, bai eta iazko puntuetatik ere (57,15 puntu). Krisi-egoera luzatu izanak gure ingurunean eragin duen ziurgabetasun sozial, ekonomiko eta politikoaren parez pare gertatu da tolerantzia-indizearen beherakada nabarmen hori.

Talde nagusien tamainaren bilakaera 47,52

50 45 40 35

43,64

41,2 39,5

34,08

33,68 37,41

30 25 20

42,42

23,5 19,3

18,8

18,94

2008

2009

2010

40,8

38,6

20,6

15

Toleranteak Tolerantes

Anbibalenteak Ambivalentes

2011

2012

Uzkurrak Reacios

EAEko gizartean hiru profil bereizten dira: atzerriko immigrazioaren aurrean toleranteak, anbibalenteak eta uzkurrak. Profil horiei dagokienez, 2012an toleranteen ehunekoa igo da (%40), baina aurreko urteetan baino tolerantzia txikiagoa erakutsi du talde horrek. Anbibalenteen taldea berdintsu mantendu da, baina tolerantzia txikiagoko jarreretarantz egin du. Azkenik, uzkurren ehunekoak behera egin du (%20). Dena den, egoera horretan, atzerritarrekiko tolerantzia txikiagoa erakutsi dute: %38,03 2011n, %30,85 gaur egun.


50. Begirada - 2012 Barometroa: Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak

15

Immigrazioarekiko tolerantzia-indizearekin lotutako aldagaiak Tolerantzia-atalase txikiena duten pertsonen profila

Tolerantzia-atalase handiena duten pertsonen profila

Aldagaia

Esangura

Adina

0,000

Ikasketak

0,000

Lurraldea

0,003

Erlijioa

0,000

Hizkuntza

0,000

Identitate-sentimendua

0,001

Ideologia

0,000

Abertzaletasuna

0,002

Diru-sarrerak

0,000

Egoera ekonomikoa

0,000

Gaur egun duten egoera ekonomikoarekin gustura daudenak

Lanbidea

0,000

Ikasleak eta lanean daudenak

Estatusa

0,000

Arrakasta

0,000

Baikortasuna

0,000

Aurreikuspen txarrak dituztenak

Etorkizuna

0,000

Ahula

Ingurunea

0,000

Etorkinak dira gehiengo

Auzoa

0,000

Inolako elkarreraginik ez

Elkarreragina

0,000

Kulturartekotasuna

0,000

Estatus altua eta erdi-mailako altua Bizitzan arrakasta dutenak edo horri buruzko iritzi garbirik ez dutenak Baikorrak edo horri buruzko iritzi garbirik ez dutenak Aurreikuspen onak dituztenak edo horri buruzko iritzi garbirik ez dutenak Sendoa eta erdi-mailakoa Bertakoak dira gehiengo eta hainbat jatorritako jendea bizi da Elkarreragin handia eta ez oso handia Kulturartekotasun handia edo erdi-mailakoa

65 urte edo gehiago Ikasketarik gabe eta lehen mailako ikasketak Araba eta Bizkaia Katolikoak, praktikanteak ala ez Erdaldunak Espainiar soilik edo euskaldun baino gehiago espainiar sentitzen direnak Eskuinekoak eta zentrokoak Espainiar nazionalistak Hilean 1.000 euro, gehienez Gaur egun duten egoera ekonomikoarekin gustura ez daudenak edo egoera horren ardurarik ez dutenak Etxeko lanetan aritzen diren pertsonak eta langabeak Estatus baxua eta erdi-mailako baxua Bizitzan arrakastarik ez dutenak Ezkorrak

Kulturartekotasun txikia edo batere ez

18 urtetik 29ra Goi- eta erdi-mailako unibertsitate-ikasketak Gipuzkoa Agnostikoak, ateoak edo erlijioa axola ez zaienak Euskaldunak Euskaldun soilik edo espainiar baino gehiago euskaldun sentitzen direnak Ezkerrekoak eta zentro-ezkerrekoak Muturreko euskal nazionalistak, nazionalista moderatuak eta nazionalismoarekiko axolarik ez dutenak Hilean 2.500 eurotik gora

Azterketa horrek aukera eman du tolerantzia-indizeari loturiko zenbait aldagai soziodemografiko identifikatzeko. Aldagai horien bitartez, atzerritarrekiko tolerantzia-maila handia edo txikia duten pertsonen profila ezagut daiteke. Taulan ikus daitekeenez, tolerantzia-maila zenbait aldagairi lotuta dago; hala nola: adina, ikasketak, erlijioa, hizkuntza, diru-sarrerak, ekonomia-egoera eta identitate-sentimendua.


16

50. Begirada - 2012 Barometroa: Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak

ONDORIOAK 1.

Oro har, EAEko herritarrek ez dute atzerritik datozenen immigrazioa arazotzat jotzen. Hamarretik batek baino ez du uste fenomeno hori EAEko arazo nagusietako bat dela. 2011ko barometroko datuekin alderatuta, immigrazioaren aldekoen ziren jarrerek behera egin dute pixka bat. Gaur egun, arazo nagusiak ekonomia-egoera eta langabezia dira.

2.

Hala ere, ikuspegi orokorraren barruan, iritzi desberdinak eta jarrera anbibalenteak ere badaude; hau da, jarrera argi eta garbi irekiak eta toleranteak daude, batetik, eta jarrera uzkurragoak, bestetik.

3.

Euskal gizartean “kulturaniztasun epidermikoa” dago oraindik; bestela esanda, gizartea tolerantea da aniztasunaren alderdi azalenekoenekin (jatetxeak irekitzea, etorkinek beren saltokiak irekitzea eta abar), baina, era berean, tolerantzia txikiagoa agertzen du erakundeetan eta gure gizarteko gizarte-errealitate estrukturaletan aldaketak egitea eskatzen duten gaiekin.

4.

Hain zuzen ere, EAEko gizartean gero eta gehiago dira jarrera asimilazionista dutenak, batez ere azken urteotan (2011n eta 2012an).

5.

Atzerritarrak etortzeari lotuta, ziurgabetasun eta susmo handienak eragiten dituzten alderdietako bat EAEko biztanleen ongizate-estatua mantentzea da. Oraindik EAEko biztanle gehienek uste dute zenbait gizarte-politika (hezkuntza edo osasuna, adibidez) atzerritarrei ere zabaldu behar zaizkiela, baina gero eta gutxiago dira hala pentsatzen dutenak.

6.

Badirudi gero eta jende gehiagok duela ukatze-jarrera eta eskatzen duela eskubideak murritz dakizkiela administrazio-egoera irregularrean dauden etorkinei.

7.

EAEko biztanleek lanpostuari loturiko immigrazio-politiken alde egiten jarraitzen dute. Hala erakutsi dute beste azterlan eta ikerketa batzuek ere. EAEko herritarren %61,2 etorkinei sartzen uztearen aldeko da, baldin lankontratua badakarte. Dena den, krisiaren eragina nabari da ideia horretan ere, hain zuzen nabarmen jaitsi baita ehuneko hori, iazko datuekin alderatuta.

8.

Ildo horretan, nabarmentzekoa da, azken urteotan, ekonomia-krisiaren eta horren ondorioen parez pare, indar handia galdu duela etorkinek lan-merkaturako duten funtzionaltasunean oinarritutako diskurtsoak.

9.

Tolerantzia-indizeak erakusten du EAEko biztanleek, oro har, immigrazioarekiko jarrera eta iritzi txarragoa dutela. Eta aztertzen hasi zenetik —2008tik— indize baxuena da. Talde guztietan tolerantzia-indizeak behera egin izanak eragin du hori.

10. 2011n baino herritar tolerante gehiago dago, anbibalenteen kopurua berdintsu mantendu da eta uzkurren ehunekoak behera egin du. Hala ere, aipatzekoa da, datuak horiek badira ere, pertsona horiek atzerritarrekiko duten tolerantzia-jarrerak nabarmen egin duela okerrera. 11. Aldagai bereizleen artean, berriz ere ikasketa-maila nabarmendu nahi dugu, horrexek baitu indarrik handiena balioak, jarrerak eta sinesmenak diskriminatzeko eta iragartzeko: beheko prestakuntza-mailak tolerantzia txikiko jarrerekin lotzen dira, eta goiko prestakuntza-mailak jarrera ireki eta toleranteagoekin. Aldagai hori egindako barometro guztietan nabarmendu da, iragartzen errazenak direnetako bat izateagatik. 12. 2012ko barometroan azpimarratzekoak izan dira, halaber, errealitateari aurre egiteko norberaren prestutasunarekin zerikusia duten beste zenbait aldagai, hala nola, baikortasun-maila eta etorkizunari begirako aurreikuspenei dagokiena. Ahultasun pertsonal eta sozialaren pertzepzio subjektiboa adierazten dute aldagai horiek, oso toleranteak ez diren jarrera eta iritziei lotuta, eta etorkinekiko mehatxuzko sentimenduak islatu dituzte.

EAEko immigrazioaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu gure web orria:, www.ikuspegi-inmigracion.net

Gurekin harremanetan jartzeko: Tlf.: 94 601 82 75 Fax: 94 601 82 78 e-mail: info@ikuspegi-inmigracion.net

Behatokiaren beste zerbitzu batzuk: – Dokumentazio zentrua: kontsulta zerbitzua eta liburutegi mailegua eskeintzen ditu. – Informazio estatistikoa.

Pertsonalki helbide honetan aurki gaitzakezu: Liburutegi Zentraleko Eraikina, 6. pisua, UPV/EHU Sarriena Auzoa, z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)


50. Begirada: 2012 Barometroa