Page 1

2013ko otsaila

IMMIGRAZIOAREN Behatokia

Lege-gordailua BI-1163-05

48. zbk

Observatorio de INMIGRACIĂ“N

IMMIGRAZIOA ETA ETXEBIZITZA EAEn 48. Begirada honetan, EAEko migrazio-fenomenoa aztertuko dugu etxebizitzaren gaiarekin lotuta. 2010eko Atzerriko Etorkinen gaineko Inkestak (2010eko AEI) eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzaren Behatokiak emandako datuetan oinarrituta, EAEko atzerriko etorkinak zer motatako etxebizitzetan bizi diren jakin dezakegu, eta zer neurritan sartzen diren etxebizitza publikoen politikan Etxebideren bidez.

1. Sarrera Biztanleriaren bizi-baldintzak aztertzeko orduan, etxebizitza eskuratzeko aukera eta bizigarritasun-egoerak oinarrizko alderdiak dira. Era berean, bi faktore horiek funtsezkoak dira immigrazioa gizarteratzeko prozesuan. Gai hori garrantzi handiko arazo sozial bihurtu da gaur egun, denbora batean zehar biztanleriaren gehiengoak etxebizitza eskuratzeko

aukera izan ostean. Gaur egun etxebizitzen utzarazte asko eta etxebizitzak ordaintzearekin –alokairuaren edo hipotekaren bidez– lotutako arazo ekonomiko ugari dago, eta horixe da, hain zuzen ere, etorkinen arazo nagusietako bat haien garapen-prozesua gauzatzeko eta gizarteratzeko orduan.

2. Etxe- eta familia-motak Etxebizitzaren gaia aztertu aurretik, etorkinen bizikidetzaunitateak nolakoak diren jakin behar dugu, etxebizitza- eta familia-tipologiak sailkatze aldera. 1. grafikoan ikus dezakegunez, etorkinen %73,3 familia-nukleo bakar batez osatutako etxeetan bizi da, eta %11,2, berriz, familia-nukleo asko-

ko etxeetan. Gainerako tipologien ehunekoak txikiak dira: %5,1 bizi da senitartekoak ez diren beste pertsona batzuekin, %2,5 nukleorik gabeko senitartekoekin eta %1,3 pertsona bakarreko etxeetan.

1. grafikoa. Populazio atzerritarra (%) etxebizitza-tipologiaren arabera

100,0 50,0

79,3 11,2

1,3

5,1

2,5

Pertsona bakarrekoa

Senitartekoak ez diren pertsona anitzekoa

Senitartekoak nukleorik gabe

0,6

0,0 Nukleo bakarrekoa

Nukleo askokoa Establezimendu kolektiboa

Iturria: 2010eko AEI

2. grafikoa. Populazio atzerritarra (%) familia-tipologiaren arabera

100,0 50,0 0,0

58,8 11,8

11,9

Familia-taldea ez dena

Seme-alabarik gabeko senaremazteak edo bikoteak

Seme-alabak dituzten senaremazteak edo bikoteak

14,8

2,6

Seme-alabak dituen aita edo ama

Beste familia-talde bat

Iturria: 2010eko AEI


2

48. Begirada - Immigrazioa eta etxebizitza EAEn

Familia-motari dagokionez, seme-alabak dituzten senar-emaztez edo bikotez osatutako familietan bizi da %58,8, %14,8 guraso bakarreko familietan, eta %11,9 seme-alabarik gabeko senar-emaztez edo bikotez osatutako familietan. Populazio atzerritarraren %11,8 soilik bizi da familia-talderik gabeko bizikidetzan, eta %2,6 beste mota bateko familietan bizi da.

3. grafikoa. Populazio atzerritarra (%) jatorriaren eta familia-tipologiaren arabera

Munduko gainerakoak Afrikako gain. Senegal

16,0

17,0

23,7

6,5

Latinoamerikako gain. Paraguai

22,5

5,3

33,8

26,4

8,5 3,1

15,8

14,4

36,6 46,6 37,8

3,1

5,8 16,2

65,9

11,3 11,7 18,9

22,1

44,6

39,0

Txina 11,0 11,6 Brasil, Venezuela, Dom. Errep.

11,210,4

45,4

26,7

3,7

21,9

5,6

Jatorria kontuan hartuz gero, ikus deza17,5 9,3 47,5 24,1 Bolivia kegu nabarmen aldatzen direla familia61,3 19,0 Kolonbia, Ekuador, Peru 12,06,0 tipologiak. Mendebaldeko EBko, 59,6 14,1 Argentina, Txile, Uruguai 9,9 15,0 Magrebeko eta Txinako kolektiboei dago66,2 6,36,6 Magreb 14,9 5,9 kienez, seme-alabak dituzten senaremaztez edo bikotez osatutako familien 54,8 12,1 Errumania, ekiald. EBko beste 10,6 21,7 ehunekoa da handiena, %62tik gora. 62,7 14,6 Mendebaldeko EB 9,4 12,8 Kolonbia, Ekuador, Peru, Bolivia, Paraguai, Brasil, Venezuela eta %0 %20 %40 %60 %80 %100 Dominikar Errepublikako etorkinei dagoFamilia-taldea ez dena kienez, seme-alabak dituzten aiten edo Seme-alabarik gabeko senar-emazteak edo bikoteak amen ehunekoa, %19tik gorakoa, datu Seme-alabak dituzten senar-emazteak edo bikoteak orokorra baino handiagoa da. Beste alde Seme-alabak dituen aita edo ama batetik, Errumaniako eta ekialdeko EBko Beste familia-talde bat beste herrialde batzuetako etorkinei Iturria: 2010eko AEI dagokienez, sema-alabarik gabeko bikoteak edo senar-emazteak dira nagusi. Senegaldarrei dagokienez, familia-talderik gabekoen edo ardatz hartzen duen proiektu batean oinarritzen da migraziobeste mota bateko familia-taldea dutenen tipologiaren ehu- proiektua; hau da, kide batek emigratu eta gero berrelkartu nekoa oso altua da; bi tipologia horien artean %50 baino egiten dira. Beste batzuetan, berriz, banakako proiektuak gehiagora heltzen dira, eta datu orokorra, berriz, %14koa da. izaten dira eta ez da berrelkartzeko joerarik egoten. Emaitza horiek agerian uzten dute, oro har, etorkinen populazioaren etxebizitza- eta familia-motak bertako populazioarenaren antzekoak direla; hau da, nukleo bakarreko etxeak dira nagusi, seme-alabak dituzten familiez osatutakoak. Jatorria kontuan hartuta ikusten diren desberdintasunak migrazio-estrategien araberakoak dira. Batzuetan, familia

Ildo horretatik, latinoamerikarren familia-estrategien paradigmari jarraiki, emakumeak emigratu ohi du, eta gero familia berrelkartu. Magrebtarren artean, aldiz, gizonak emigratu eta berrelkartu ohi du familia. Senegaldarren kolektiboan, bestalde, banakako immigrazioak izaten dira gehienak, eta ez dute familia berrelkartzeko joerarik izaten.

3. Edukitza-erregimena 4. grafikoan ikus dezakegun eran, alokairu-erregimeneko etxebizitzetan bizi da atzerritarren gehiengoa, %54,2 zehazki, eta %7,6 partekatutako etxebizitzetan. Jabetza-erregimenean bizi direnen artean, partzialki ordaindutako etxebizitza batean bizi da %22,6, eta %10,7 guztiz ordaindutako etxebizitza batean. Datu horiek 2010ekoak dira, eta, etxebizitza

eskuratzeko aukerekin eta etxeak utzarazteekin lotutako arazo sakonaren ondorioz, ziurrenik datu horiek aldatu egingo zirela uste dugu; gure iritziz, murriztu egingo zen jabetzako etxebizitzen ehunekoa, eta alokairuko erregimena eta partekatutako etxebizitzak ugaritu.

4. grafikoa. Populazio atzerritarra (%) etxebizitzaren edukitza-erregimenaren arabera

100,0 54,2 50,0 10,7

22,6 7,6

5,0

Partekatuta

Dohain, utzita

,0 Jabetzan, guztiz ordainduta

Jabetzan, partzialki ordainduta

Alokairuan

Iturria: 2010eko AEI


48. Begirada - Immigrazioa eta etxebizitza EAEn

Jatorriaren araberako emaitzek agerian uzten dute berriz ere desberdintasun nabariak daudela; hiru talde handi bereizten dira, 5. grafikoak azaltzen duen eran. Jabetza-erregimeneko etxebizitzetan bizi direnen ehunekoak nabarmen handiagoak dira mendebaldeko EBko, Txinako eta Latinoamerikako gainerako herrialdeetako pertsonen artean, eta alokairuen ehunekoa, berriz, datu orokorra (%54,2) baino baxuagoa da. Kontrako egoeran daude Errumaniako, ekialdeko EBko beste herrialde batzuetako, Magrebeko, Argentinako, Txileko, Uruguaiko, Kolonbiako, Ekuadorreko, Peruko, Bolibiako, Paraguayko, Brasilgo, Venezuelako eta Dominikar Errepublikako etorkinak. Kolektibo horien artean, alokairuen ehunekoa %54,2ko datu orokorra baino altuxeagoa da; Paraguayko eta Boliviako etorkinen artean %75etik gorakoak dira ehuneko horiek. Senegaleko eta Afrikako gainerako herrialdeetako kolektiboek osatzen dute hirugarren taldea; partekatutako etxebizitzen ehunekoa oso altua da, %36,7koa, zehazki, Senegaldarren artean.

3

5. grafikoa. Populazio atzerritarra (%) jatorriaren eta etxebizitzaren edukitza-erregimenaren arabera

Afrikako gain.

19,9

58,9

Senegal 10,2

50,0

Txina 8,0

36,7 25,0

39,5

Latinoamerikako gain.

16,5 4,2

24,3

Brasil, Venezuela, Domin. Errep. 7,8

33,9

22,8

6,2 21,4

12,6

24,4

58,3

Paraguai

5,25,9

79,1

Bolivia

12,8 4,8

75,6

Kolonbia, Ekuador, Peru

21,2

64,6

Argentina, Txile, Uruguai 7,4 19,2 Magreb

68,7

14,1

Mendebaldeko EB

%20

Jabetzan, guztiz ordainduta Alokairuan Dohain, utzita

8,3

70,5

25,6

%0

6,8

67,7

17,0

Errumania, ekiald. EBko beste

17,0 4,3

12,9

32,2

%40

36,3

%60

%80

%100

Jabetzan, partzialki ordainduta Partekatuta

Iturria: 2010eko AEI

Krisialdia hasi arte, edukitza-erregimena adierazle baliagarria izan da immigranteek nolako goranzko aurrerapen soziala zuten jakiteko. Etxebizitza eskuratzeko aukeren esparruan, partekatutako etxebizitza urritasun handieneko egoeraren adierazgarri da; jabetza-erregimenera heltzea, berriz,

gizarteratzearen adierazle positibotzat jo izan da, alokairuerregimena bitarteko fase zela. Egungo egoera honetan, parametro horiek berriz egokitu behar dira; izan ere, jabetzako erregimena, adierazle positibo izan beharrean, Damoklesen ezpata bihurtu da etorkin askorentzat, eta arazo larriak eragiten ari da utzarazteen ondorioz.

4. Pertsona-kopurua etxebizitzako Migrazioarekin eta etxebizitzarekin lotutako gai nagusietako bat da pilaketa. Pilaketarik badagoen jakiteko, etxebizitzako metro koadroen eta bertan bizi diren pertsonen kopuruaren arteko erlazioa kalkulatzen da. AEIk ez du kalkulu hori egiteko aukerarik ematen, ez baitu etxebizitzaren azalerari buruz galde egiten. Halere, 6. grafikoak erakusten duen eran, zenbat bizikiderekin bizi diren kontuan hartuta sailka ditzakegu ehunekotan pertsona atzerritarrak.

Datuen arabera, oro har, etxebizitzetako pilaketen arazoa ez da oso ugaria edo ez dago orokortuta. 1etik 5era bizikide artean du atzerritarren %86,2k, %10,9 beste 6 edo 7 pertsonarekin bizi da, eta %2,8 soilik bizi da beste 8 pertsonarekin edo gehiagorekin. Emaitza horiei jarraiki, etxebizitzako pertsona-kopuruari dagokionez gure gizartean dauden parametroen antzekoak ditu atzerritarren populazioak; hau da, 1etik 5 pertsonara bitarteko etxebizitzetan bizi da gehiengo

6. grafikoa. Populazio atzerritarra (%) etxebizitzan bizi diren pertsonen kopuruaren arabera

35,0

29,0

30,0

25,1

25,0 17,7

20,0 13,1

15,0

8,5

10,0 5,0

1,3

2,4

1,5

,7

7

8

9

,6

,0 1

2

3

4

5

6

>10 Iturria: 2010eko AEI


4

handi bat. Alde horretatik, pilaketa-egoerak ohiz kanpokoak direla ulertu behar da, eta ez dela fenomeno orokortu bat.

48. Begirada - Immigrazioa eta etxebizitza EAEn

7. grafikoa. Populazio atzerritarra (%) jatorriaren eta etxebizitzan bizi diren pertsonen kopuruaren arabera

Munduko gain. Jatorriaren araberako emaitzek desberdintasun ugari uzten dute agerian berriz ere. Senegaldarren, txinatarren eta boliviarren etxeetan aurkitzen dira pertsonakopuru handienak; 5-6 pertsonako etxebizitzetan bizi direnen ehunekoa %40tik gorakoa da (datu orokorra %26,6koa da), eta %10etik gorakoa 6 pertsona baino gehiagoko etxebizitzetan bizi direnena. Emaitza horiek esan nahi dute etxebizitzetan pilaketak izateko probabilitate handiagoa dutela kolektibo horiek, senegaldarrei dagokienez bereziki, 6 pertsona baino gehiagoko etxeetan bizi baita %27,5.

65,6

Afrikako gain. Senegal Txina

61,7 31,0 46,6

Bolivia Kolonbia, Ekuador, Peru Argentina, Txile, Uruguai Magreb

41,1

12,3 17,7 4,1

73,3

21,9 4,7

57,3 44,5

4,9

27,5

78,2

Brasil, Venezuela, Dom. Errep.

9,5

33,4 41,5

Latinoamerikako gain.

Paraguai

24,9

36,8

5,9

45,5

67,0

10,0 28,0

71,6

5,0

21,1 7,3

63,5

32,8

3,8

Kontrako egoeran daude mendebaldeko 69,0 27,4 3,6 Errumania, ekiald. EBko beste EBko, Argentinako, Txileko, Uruguaiko, 85,1 12,1 2,8 Mendebaldeko EB Brasilgo, Venezuelako, Dominikar Errepublikako eta Latinoamerikako gai%0 %20 %40 %60 %80 %100 nerako herrialdeetako etorkinak. Kolektibo horien artean, 1 eta 4 bizikide 1-4 pertsona 5-6 pertsona 6 pertsona baino gehiago artean dituen etxebizitzetan bizi da %70 Iturria: 2010eko AEI baino gehiago (datu orokorra %68,5ekoa da). Gainerako kolektiboak bitarteko egoeran daude, eta altuagoak dira 5 eta 6 kide artean dituzten etxebizitzetan bizi direnen ehunekoak.

5. Bizigarritasun-egoerak Etxebizitzen bizigarritasun-egoerei dagokienez, 8. grafikoan azaltzen den eran, egora onean dagoen etxebizitza batean bizi dela dio atzerritarren %48,7k, eta egoera horiek hobe daitezkeela uste du %40,6k. Kontrako aldean, egoera txarrean edo urrian dagoen etxebizitza batean bizi dela dio %11,6k. Jatorriaren araberako datuek desberdintasunak daudela adierazten dute berriz ere; kolektiboetako bakoitzak urritasun-maila desberdin bati egin behar izaten dio aurre. Adibidez, egoera oneko etxebizitzetan bizi direla uste dutenen ehunekoa %48,7tik gorakoa da mendebaldeko EBko, Errumaniako eta ekialdeko EBko beste herrialde batzuetako, Argentinako, Txileko, Uruguaiko, Paraguayko, Latinoamerikako gainerako herrialdeetako eta Txinako atzerritarren artean. Kontrako aldean, Afrikako gainerako herrialdeetako, Senegaleko, Boliviako eta Magrebeko kolektiboek bizi dituzte bizigarritasun-egoera urriagoak, eta senegaldarrek bereziki, %25ek baino gehiagok adierazten baitu egoera urrian dagoela haien etxebizitza. Boliviari dagokionez, %20ren ingurukoa da ehuneko hori, eta Afrikako gainerako herrialdeei eta Magrebi dagokionez %15 baino altuxeagoa. Azpimarratzekoa da Afrikatik datorren populazio osoa bizi dela baldintza urriagoetan. Gainerako nazionalitateei dagokienez, errealitate orokorraren antzeko emaitzak dituzte.

8. grafikoa. Populazio atzerritarra (%) etxebizitzaren bizigarritasun-egoeren gainean duten iritziaren arabera

60,0

48,7 40,6

40,0

20,0

9,5 1,1

0,0 Txarra

Eskasa

Hobetzeko modukoa

Egokia Iturria: 2010eko AEI

10. grafikoko datuak aztertuz gero, ikus dezakegu honako hauekin lotuta daudela etxebizitzen egoerari dagozkion arazo gehienak: azalera faltarekin (%38,3), isolamenduarazoekin, pitzadurekin, ura sartzearekin, itoginekin eta hezetasunarekin (%18,4) eta zaratarekin eta kutsadurarekin (%14,5). Aitzitik, etxebizitzetako ekipamenduei eta zerbitzuei dagokionez ez dago arazorik, atzerritarren ia %100ek bai baititu honako ekipamendu hauek etxean: hozkailua, sukaldea, garbigailua, mikrouhin-labea, ur beroa, elektrizitatea, komuna eta bainuontzia edo dutxa.


48. Begirada - Immigrazioa eta etxebizitza EAEn

5

9. grafikoa. Populazio atzerritarra (%) jatorriaren eta etxebizitzaren bizigarritasun-egoeren gainean duten iritziaren arabera

Guztira

40,6

9,5

Afrikako gain.

15,4

Senegal

59,1

Txina

25,5

37,8

25,1

35,7

35,7

Latinoamerikako gain.

62,1

33,1

Brasil, Venezuela, Dom. Errep.

5,6

Paraguai

7,1

64,9 47,7

46,3

36,6

56,3

19,7

Bolivia Kolonbia, Ekuador, Peru

48,7

39,9

7,5

39,4

48,4

43,8

31,6

Argentina, Txile, Uruguai

65,6

15,1

Magreb

48,8

9,2

Errumania, ekiald. EBko beste

4,0

Mendebaldeko EB %0

32,7

33,6

56,1

27,1

66,3

%20

%40

Txarra

Eskasa

%60

%80

Hobetzeko modukoa

%100

Egokia Iturria: 2010eko AEI

Atzerritarrak bizi diren guneei eta auzoei dagokienez, azpimarratzekoa da etxearen inguruan arazo sozial larriak daudela adierazten duela %9,8k. Batzuetan nagusi den irudi

sozialak adierazten duenaren kontra, arazo sozialik ikusten ez den guneetan bizi da etorkinen kolektiboa nagusiki.

10. grafikoa. Populazio atzerritarraren etxebizitzen arazoak eta ekipamenduak (%)

Arazo sozial larriak etxebizitzaren inguruan

%90,2

9,8%

Azalera ezegokia

%61,7

38,3%

Isolamendua, pitzadurak, ura sartzea, itoginak

%81,6

18,4%

Zaratak edo kutsadura

%85,5

14,5% %1,1

Hozkailua, sukaldea, garbigailua eta mikrouhin-labea

98,9% 0,5%

Ur beroa, elektrikoa, komuna eta bainuontzia-dutxa

99,5%

%

%20

%40 Bai

%60

%80

%100

Ez Iturria: 2010eko AEI

6. Babes Publikoko Etxebizitza eskuratzea Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzaren Behatokiak txosten bat argitaratu zuen 2012an, “Atzerriko biztanleak eta BPEen eskaria� izenekoa, eta Etxebiden izena emanda dauden biztanle atzerritarren ezaugarriei eta kolektibo horri esleitutako Babes Publikoko Etxebizitzei (BPE) buruzko informazioa aztertzen du bertan. Txosten horretako informazioa berritzailea eta oso erabilgarria da. Izan ere, babes publikoko etxebizitzen esleipenaren inguruan gezurrezko zurrumurru eta estereotipo ugari sortu ohi da biztanle atzerritarrek BPEak esleitzerakoan abantailak izaten dituztela eta abar diotenak.

Bada, errealitate horren berri izateko aukera ematen du aipatutako txostenak. 2005az geroztik, EAEn atzerritarren populazioa ugaritu den heinean, hazten joan da etengabe mota horretako eskatzaileen kopurua; 2005ean 6.425 izatetik 2011n 24.548 izatera pasa dira. Era berean, bertako eskatzaileen kopurua murriztu egin da; 2005eko 109.604tik 2011ko 84.537ra. Ehunekoei dagokienez, 2005ean atzerritarra zen Etxebideko eskatzaileen %5,5, eta 2011n, berriz, %22,5.


6

48. Begirada - Immigrazioa eta etxebizitza EAEn

1. taula. Etxebiden izena emandako atzerritarrak eta bertakoak 2005-2011

Atzerritarrak Bertakoak Guztira

2005

2006

2007

2008

2009

2010

2011

K

6.425

7.387

8.981

11.374

13.895

20.176

24.548

%

5,5

7,0

8,0

10,0

12,0

18,3

22,5 84.537

K

109.624

97.908

102.657

102.850

101.824

90.298

%

94,5

93,0

92,0

90,0

88,0

81,7

77,5

K

116.049

105.295

111.638

114.224

115.719

110.474

109.085

Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia

Bi arrazoi nagusik azaltzen dute atzerritarrek eta bertakoek izandako kontrako bilakaera. Bertakoen kopurua murriztu egin da BPEak esleitu dizkietelako, eta, beraz, eskatzaileen zerrendatik irten direlako. Atzerritarren eskaria, berriz, areagotu egin da immigrazioa ere areagotu egin delako, Etxebideren bidez etxebizitza-politikan sartu ahal izan direlako, eta, bertakoekin alderatuta, atzerritarren ehuneko txikiago bati esleitzen diotelako horrelako etxebizitza bat, eta, hortaz, astiroago irteten direlako eskatzaileen zerrendatik. Eskatzaileen ezaugarriei dagokienez, 2. taulak agerian uzten du atzerritarren eta bertakoen profilak oso desberdinak direla. Familiako diru-sarreren banaketari buruzko datuetan ikusten den eran, atzerritarrek urritasun ekonomiko handiagoa dute; %37,1ek urteko 9.000 euro baino gutxiago irabazten du edo ez dauka diru-sarrerarik, eta bertakoei dagokienez, aldiz, %15,9 soilik dago egoera horretan. Aitzitik, izena emanda dauden bertako pertsonen familiako diru-sarrerei dagokienez, %25,2k urteko 25.000 euro baino gehiago irabazten du, eta atzerritarrei dagokienez, aldiz, %9,2 soilik dago egoera horretan.

2. taula. Etxebiden izena emandako atzerritarren eta bertakoen ezaugarriak 2011 Atzerritarrak Bertakoak FAMILIAKO DIRU-SARREREN BANAKETA Diru-sarrerarik gabe 15,6 3,1 9.000ra arte 21,5 12,8 9.001-25.000 53,7 59,0 25.001 – 39.000 7,6 20,6 39.001 – 50.000 1,1 3,4 > 50.000 0,5 1,2 Familiaren batez besteko diru-sarrerak 14.749 € 19.464 € ESPEDIENTE-MOTA Banakako eskabidea 27,2 64,3 Familia-unitatea 69,7 34,3 Beste familia batzuk 2,4 0,8 Beste eskabide batzuk 0,8 0,5 SEME-ALABEN KOPURUA FAMILIA-UNITATEETAN Seme-alabarik gabe 21,3 45,2 Seme-alaba 1 37,0 30,3 2 seme-alaba 25,5 17,5 3 seme-alaba edo gehiago 16,2 6,9

Diru-sarreren maila funtsezko faktorea da BPE bat eskuratzeko orduan, mota bakoitzeko BPE baten esleipendun izateko diru-sarreren maila jakin bat edo hipoteka-mailegu bat lortzeko adinako diru-sarrerak eduki behar izaten direlako. Zentzu horretan, dituzten diru-sarrerak direla eta, atzerritarren gehiengoak gizarte-laguntzako etxebizitzak edo alokairuan dauden gizarte-laguntzako etxebizitzak soilik lor ditzake, eta horiexek dira, hain zuzen ere, gutxien eraikitzen diren PBEak. Hau da, Etxebiden atzerritar gehiago badago ere izena emanda, sustapen gehienetatik kanpo geratzen dira haien diru-sarrerengatik. Familia-unitateen eskabide-motari eta seme-alaben kopuruari dagokionez ere desberdintasunak nabariak dira. Bertako biztanleen artean, banakako eskabidea da %64,3, eta seme-alabarik gabeko familia-unitateena %45,2. Kontrako aldean, atzerritarren eskabideei dagokienez, familia-unitate baten eskabidea da %69,7, eta seme edo alaba

Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia

bat edo gehiago dituzten familia-unitateena %78. Hona hemen desberdintasun horiek azaltzen dituen arrazoi nagusietako bat: bertakoen profilari dagokionez, lehenengo etxebizitza lortu nahi duen pertsona gaztearena da, eta atzerritarrei dagokienez, berriz, etxebizitza hori lortu nahi duten familiak izan ohi dira. Amaierako esleipenei buruzko datuak eztabaidaezinak dira. 2011n, pertsona atzerritarrei eman zitzaien esleipenen %7, eta %93 bertakoentzat izan zen. Zenbaki absolututan adierazita, urte horretan bertan bertako 7.962 pertsonak lortu zuen BPE bat, eta 597 atzerritarrek. Datu horiek argi eta garbi ezeztatzen dute atzerritarrek BPEak eskuratzerakoan abantailak izaten dituztela dion zurrumurrua. Are gehiago, eskariaren eta esleipenen arteko erlazioak ez du zalantza3. taula. BPEen esleipenak atzerritarrei eta bertakoei 2006-2011

Bertakoak Atzerritarrak Guztira

2006-2008 K % 5.967 94,9 319 5,1 6.286 100,0

2009 K 7.680 486 8.166

% 94,0 6,0 100,0

2010 K 6.865 618 7.483

% 91,7 8,3 100,0

2011 K 7.962 597 8.559

% 93,0 7,0 100,0

Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia


48. Begirada - Immigrazioa eta etxebizitza EAEn

7

4. taula. Esleipenak atzerritarrei eta bertakoei BPEren motaren arabera 2006-2011

Bertakoak Alokairuan Erosita Atzerritarrak Alokairuan Erosita Guztira

2006-2008 K % 5.967 100,0 1.268 21,3 4.698 78,7 319 100,0 196 61,3 123 38,7 6.286

2009 K 7.680 1.649 6.031 486 345 141 8.166

% 100,0 21,5 78,5 100,0 71,0 29,0

2010 K 6.865 1.072 5.793 618 470 148 7.483

% 100,0 15,6 84,4 100,0 76,1 23,9

2011 K 7.962 1.445 6.517 597 436 161 8.559

% 100,0 18,1 81,9 100,0 73,0 27,0

Iturria: Etxebizitzaren Euskal Behatokia

izpirik uzten: atzerritarrei dagokie eskariaren %22, baina esleipenen %7 soilik jasotzen dute. Azkenik, 4. taulan garbi ikusten da mota desberdinetako BPEak eskuratzen dituztela bertakoek eta atzerritarrek.

Bertakoei dagokienez, erosketa-erregimeneko etxebizitza da esleipenen %81,9, eta atzerritarren artean, berriz, %27koa da ehuneko hori. Aldiz, atzerritarrentzako esleipenen %73 alokairu-erregimenekoa da, eta bertakoen artean, berriz, %18,1ekoa da ehuneko hori.

7. Ondorioak • Atzerriko biztanleek krisialdiko lehenengo urte hauetan etxebizitzari dagokionez zer errealitate bizi duten erakusten dute 2010eko AEIn jasotako datuek. Oro har, etxebizitza eskuratzeko aukerei eta bizigarritasunbaldintzei dagokienez egoera onean daudela adierazten dute, baina kolektibo batzuek bizileku-urritasun larria bizi dutela ikusten da. Saharaz hegoaldeko Afrikako etorkinen kolektiboak, senegaldarrenak bereziki, ditu bizileku-baldintza txarrenak, eta erkidegoko mendebaldeko herrialdeetakoek bizi dute egoera hoberena. • Edukitza-erregimenari dagokionez, oso atzerritar gutxi bizi da partekatutako pisuetan, heren batek du etxebizitza jabetza-erregimenean, eta alokairu-erregimenean, berriz, erdiak baino gehiagok. Datu horiek positiboak dira, goranzko bizileku-prozesu bat dagoela adierazten dutelako. Hala eta guztiz ere, ziurrenik, etxebizitzarekin eta utzarazteekin lotutako egungo arazo sozialek arazo larriak eragingo dizkiote partzialki ordaindutako jabetzako etxebizitza batean bizi diren atzerritarren %22 horri, bai eta alokairuan bizi direnei ere. • Pilaketari dagokionez, datuak eztabaidaezinak dira. Etxebizitzako pertsonen kopurua euskal gizarteko ohiko parametroetan sartzen da. Hortaz, pilaketarik badago, egoera konkretuak izango dira, baina ez orokorrak. Edonola ere, baliteke pertsona batzuek biziga-

rritasun-baldintzak okerragotu izatea eta gelak berralokatu izatea etxebizitzak eragindako behar ekonomikoei eta krisialdiaren ondorioei aurre egiteko, eta, beraz, datu horiek adierazitako errealitatea okerragotu izatea. • Bizigarritasun-baldintzei dagokienez, pertsona atzerritar gehienak egoera onean edo hobetzeko moduko egoeran dauden etxebizitzetan bizi dira, eta egoera txarrean dauden etxebizitzak gutxiengoa dira. Etxebizitzetako urritasunak alderdi fisikoekin eta arkitektonikoekin lotuta daude batez ere, baina ez ekipamenduekin eta zerbitzuekin. Datuek adierazten dutenaren arabera, populazio atzerritarrak nolabaiteko urritasun arkitektonikoa duten etxebizitzak lortzen ditu neurri handi batean, hau da, hezetasuna, pitzadurak, isolamendu-falta, etab. dituzten etxebizitzak. • Atzerritar gehiago dago Etxebiden izena emanda, eta horrek agerian uzten du etxebizitza publikoen politikan sartu ahal izan dela kolektibo hori. Alabaina, diferentzia handia dago eskariaren eta esleipenen artean; eskariaren %22 badagokie ere, esleipenen %7ra soilik heltzen dira. • Atzerritar gehienak BPEen sustapenetatik kanpo geratzen dira diru-sarrera baxuak dituztelako, eta gizarte-laguntzako etxebizitzak edo alokairukoak lortzen dituzte batez ere, gutxien eraikitzen den tipologiakoak hain zuzen ere.

EAEko immigrazioaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu gure web orria:, www.ikuspegi-inmigracion.net Behatokiaren beste zerbitzu batzuk: – Dokumentazio zentrua: kontsulta zerbitzua eta liburutegi mailegua eskeintzen ditu. – Informazio estatistikoa.

Gurekin harremanetan jartzeko: Tlf.: 94 601 82 75 Fax: 94 601 82 78 e-mail: info@ikuspegi-inmigracion.net Postaz eta pertsonalki helbide honetan aurki gaitzakezu: Alameda Mazarredo 39, 4.C, 48009 Bilbo - Bizkaia

Immigrazioa eta etxebizitza EAEn  

48. Begirada honetan, EAEko migrazio-fenomenoa aztertuko dugu etxebizitzaren gaiarekin lotuta. 2010eko Atzerriko Etorkinen gaineko Inkestak...