Page 1

2012ko maiatza Lege-gordailua BI-1163-05

IMMIGRAZIOAREN Behatokia

45. zbk

Observatorio de INMIGRACIÓN

IKUSPEGI@K BAROMETROA 2011 Atzerriko immigrazioaren inguruko jarrerak eta pertzepzioak Begirada ale honetan, 2011ko Barometroko datuak jaso ditugu; hain zuzen, EAEko herritarrek etorkinak nola hautematen dituzten eta haiekiko zer-nolako jarrera duten erakusten dutenak. Laburbilduz, datuek erakutsi dute, azken urte honetan, zenbait iritzitan krisiaren ondorio negatiboak islatu diren arren, oro har, EAEko herritarrek etorkinen gainean iritzi hobea izan dutela.

1. Arazoaren pertzepzioa Zure ustez, gaur egun, zein dira Euskadin ditugun 3 arazo nagusiak? (Gehienez ere 3 erantzun: bat-bateko erantzuna) Hiritarren segurtasun eza

15,0

1,0 8,6

12,9

15,4 10,7

7,2 Etxebizitza

0,7 10,5

Immigrazioa

2,3 10,7

Pentsioak

2,8 11,9

Politikariak, alderdi politikoak, gobernua

2,3 13,6

Terrorismoa, ETA

4,3

Arazo ekonomikoak

6,1

2007 2008 2009 2010 2011

17,0 28,6 71,0

Langabezia 0

10

20

30

40

Lehen erantzuna

• EAEko herritarrek ez dute arazotzat jotzen immigrazioa; herritarren %2,4k baino ez du aipatu, era espontaneoan, immigrazioa Euskadiko arazo nagusia dela. Guztira, herritarren %10,7k aipatu du gai hori. • Nabarmentzekoa da, 2010eko datuekin alderatuta, herritar gutxiagok uste duela immigrazioa arazoa dela; %15,4k hautematen zuen arazo gisa 2010ean, eta %10,7k ikusi du hala 2011n. Jaitsiera handi hori are esanguratsuagoa da, ekonomia-krisian sartuta gaudela kontuan hartzen badugu.

86,0 50

60

70

80

90

100

Aipatu dituzten guztiak

• Normalean, halako egoeretan, immigrazioaren gaineko iritzi negatiboak areagotzeko joera izaten da. • Hiru erantzun espontaneoak kontuan hartuta, bertako biztanleen %10,7k jo du arazotzat, honako hauen ondoren: langabezia (%86), ekonomiari loturiko arazoak (%29), ETA (%17), klase politikoa (%14) eta pentsioak (%11,9).


2

45. Begirada - Ikuspegi@k Barometroa 2011

Txartel honetan ageri diren arazoetatik, zure ustez, zein dira Euskadiko hiru arazo nagusiak?* Gizarte-elkartasun falta 1,9 9,3

12,0 10,3 13,5

Osasun sistema 2,9 10,8

20,2 14,9

Aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunak 1,5 12,6 2007 2008 2009 2010 2011

Delinkuentzia 2,2 12,8 Immigrazioa

4,2 14,9

Hazkunde ekonomikoa 2,9

18,1

8,1

Terrorismoa Pentsioak

20,9

14,7

Bizitzaren kostua

28,2

8,3

39,8

Langabezia

48,0 0

10

20

79,1 30

Lehen erantzuna

40

50

60

70

80

90

Aipatu dituzten guztiak

*2010etik aurrera emandako gaien zerrenda ez da aurreko urteetakoa. Europako datuekin konparatzeko EUROSTATek eskaintzen duen gaien zerrenda erabiltzea erabaki dugu. • Immigrazioa arazo gisa hautematen dutenen artean, etorkin-kopurua areagotzea arazotzat jotzen du biztanleen %14,9k.

• Hala ere, gizarte- eta ekonomia-arazoak dira, oraingo honetan ere, euskal gizartearen kezka-iturri nagusi; eta, horren barruan, langabezia eta bizitzaren kostua daude buruan.

• Arazoen artean lehena dela uste du biztanleen %4,2k, Euskadin immigrazioa arazo dela modu espontaneoan adierazi dutenen bikoitzak.

Gaia aldatuko dugu. Pertsonalki zein hiru arazok ukitzen zaituzte gehien? (Gehienez ere 3 erantzun: bat-bateko erantzuna)

Euskadiko arazoa. Iradokizuna

Euskadiko arazoa. Bat-batekoa

4,2

14,9

0,0

6,4

8,2 5,6

2007 2008 2009 2010 2011

10,7

2,3

Arazo pertsonala 0,8

4,2

4,9

5,6

5,0 Lehen erantzuna

10,0

15,0

20,0

Aipatu diren guztiak

• %0,8k jo du immigrazioa arazo pertsonaletan lehenengotzat. Aipamen guztiak kontuan hartuta, EAEko herritarren soilik %5,6k jo du immigrazioa arazo pertsonaltzat.

• Ehuneko hori 2010ekoa baino ia hiru puntu txikiagoa da; alegia, %8,2k zuen iritzi hori 2010ean, eta %5,6k izan du 2011n. • Arlo pertsonalean, arazo aipatuenak langabezia (%56,2) eta ekonomiaren arloko gaiak (%34,7) izan dira.


45. Begirada - Ikuspegi@k Barometroa 2011

3

Konparazioa aurreko barometroekin: zeintzuk dira Euskadiko hiru arazorik garrantzitsuenak? (Gehienez hiru erantzun: erantzun espontaneoa) Immigrazioa 10,7 Pentsioak 11,9 Politikariak 13,6 ETA 17,0 Arazo ekonomikoak 28,6 Langabezia 86,0 0

10

20

30

2011

40

50

2010

60

70

2009

• 2007tik aurrera arazo pertsonal nagusietan izan den bilakaera aztertuta, argi eta garbi ikus daiteke langabezia dela EAEko biztanleen arazo nagusia. Gainera, adierazle hori da gehien hazi dena 2010etik 2011ra bitartean; hain zuzen, %47tik %56ra igo da.

80

2008

90

100

2007

• Immigrazioak, berriz, eten egin du 2007tik 2010era bitartean izan zuen gorako joera (%4,2 2007an, eta %8,3 2010ean), eta %5,5ek jo du arazotzat 2011n.

2. Immigrante kopuruaren pertzepzioa Euskadin bizi diren 100 pertsonetatik, zure ustez, gutxi gorabehera zenbat jaio dira atzerrian, Espainiatik kanpo? 20 15

17,9

17,2

16,8

17,3

16,9

10 5 4,6

6,1

5,4

6,4

6,6

0 2007

2008

2009

100etik zenbat diren atzerritarrak

• Bertako biztanleek uste dute biztanleen %17,2 atzerritarra dela. Etorkin-kopuruaren gaineko ikuspegi hori ez dator bat 2011ko urtarrilaren 1eko erroldatze-datu errealekin. Hain zuzen, datu horien arabera, %6,6 da atzerritarra. • Hortaz, bertako biztanleen iritziz, EAEn dagoen atzerritarkopurua benetan daudenen ia hirukoitza da.

2010

2011

Erroldatuak

• 2007. urteaz geroztik, bertako herritarrek EAEn dagoela uste izan duten atzerritar-kopurua, batez beste, %16 eta %18 artekoa izan da beti. Aitzitik, erroldatutako atzerritar-kopuruak gora egin du urtero. Hortaz, ez datoz bat bertakoen ikuspegia —EAEn dagoen atzerritarkopurua egonkor mantendu dela uste dute— eta erroldako datuek erakutsi duten hazkunde objektiboa.


4

45. Begirada - Ikuspegi@k Barometroa 2011

3. Elkarbizitza Bizitzeko lekua aukeratu beharko bazenu, hiru aukera hauetatik zein hartuko zenuke? 8,0

23,0

Beste arraza edo talde etniko batzuetako biztanlerik ez dagoen lekuan Beste arraza edo talde etniko batzuetako zenbait pertsona bizi den lekuan Beste arraza edo talde etniko batzuetako jende ugari bizi den lekuan

62,5

• Inkestatuen %62,5ek nahiago du biztanle gehienak bere arraza edo talde etniko berekoak dituen auzoan bizi.

• Eta, azkenik, soilik %8k du nahiago arraza edo talde etniko desberdinetako pertsona asko dauden lekuan bizi.

• Hamarretik bik (%23) nahiago du biztanle guztiak EAEko herritar gehienen arraza edo talde etniko berekoak diren lekua, bizitzeko.

Hemen, EAEn, bizi zarela, zenbat denbora ematen duzu aisialdian beste herrialde batzuetako pertsonekin? • Inkestatutako hamarretik lauk (%46,1) baieztatu du aisialdian soilik noizean behin izaten dela harremanetan atzerritarrekin. %25,4k, berriz, baieztatu du aisialdian ez duela inoiz harremanik izaten atzerritik etorritako jendearekin, eta %16,9k adierazi du maiz izaten duela harremana atzerritarrekin. • Alegia, hamarretik zazpi oso gutxitan izaten da harremanetan etorkinekin, edo inoiz ere ez. EAEko eremu handian atzerritar gutxi dagoela ere bada horren arrazoi.

6,5 5,0 16,9

25,4

Inoiz ez Noizbehinka Maiz Askotan Beti

46,1

Zure ustez, EAEn, bertako eta atzerriko biztanleen arteko harremanek hobera egin dute azken urtean, okerrera egin dute, ala berdin daude? 5,2

13,7

23,6 Hobera Berdin Okerrera Ed/Ee

57,5

• Oro har, EAEko biztanleen iritziz, atzerritarrekin duten harremana ez da aldatu azken urtean (%57,5). • Nolanahi ere, jende gehiagok adierazi du harremanak okerrera egin duela (%23,6), hobera egin duela baino (%13,7).

• Atzerritarrekin duten harremana ez dela aldatu adierazi dutenen kopurua 9 puntu murriztu da 2008. urtetik hona (%66,5ek zuen iritzi hori 2008an; %62,6k 2009an; eta %57k 2010ean), eta harreman horrek okerrera egin duela uste dutenen kopurua 9 puntu baino gehiago gehitu da (%14,6 2008an; %19,3 2009an; eta %26 2010ean).


45. Begirada - Ikuspegi@k Barometroa 2011

5

Nola ikusten dituzu atzerritarrak, bertakoekin alderatuta?

Matxistak Zintzoak

3,7

Arduratsuak

61,6

5,5

Solidarioak

Langileak

15,5

28,4

57,7

9,8

28,7

8

66,0

11,4 0

12,3

22,6

58,7

5,6

Atseginak

22,4

56,4

3,1

10

20

30

2,6 8,7

19,7

68,9

40

Gehiago

15,4 50

Berdin

• Oro har, bertako herritarrek begi onez ikusten dituzte etorkinak, salbu matxismoari buruzko gaietan. Hain zuzen, bertako herritarren hirutik bik (%68,9) uste dute atzerritarrak matxistagoak direla bertakoak baino.

60 Gutxiago

70

80

7,2 90

100

Ed/Ee

• Bestalde, bertako biztanleek iritzi hobexeagoa dute euren buruaz, atzerritik etorritako etorkinez baino.

4. Kultur-aniztasunaren kudeaketa Kultura-aniztasunari buruzko zenbait adierazpen esango dizkizut. Esan iezadazu horietako bakoitzarekin zein neurritan zauden ados edo kontra

Beste talde etnikoetako etorkin atzerritarrek Euskadiko bizitza kulturala aberasten dute

52,1

Immigranteen erlijio-jarduerek arriskuan jartzen dute gure bizimodua

23,8

24,0

Erabat integratuta egoteko, atzerritarrek beren kulturari eta ohiturei uko egin behar diete

57,0

20,2

0

10

61,7

20

30

40

Erabat Ados / Ados

50

60

70

80

90

Kontra / Erabat Kontra

Hasiera batean, EAEko herritarrek ondo ikusten dute kultura-aniztasuna (%57,8). • Beste talde etniko batzuk egoteak kultura aberasten duela pentsatzen dute eta horren alde daude: %52 horrekin bat dator; eta %23,8 ez dago horrekin ados (2010ean, %45,1 ados zegoen, eta %45,9 ez). • %57k uste du etorkinen erlijio-jarduteek ez dutela arriskuan jartzen gure bizitzeko era; %24k, ordea, baietz uste du. 2010eko datuekin alderatuta, gora egin du iritzi bata zein bestea duten biztanleen kopuruak: 2010ean %53,9k

uste zuen ez dakartela arriskurik, eta %20,9k baietz pentsatzen zuen. Zalantzati agertu direnen kopurua murriztu dela erakutsi dute datuek. • EAEko herritarren %61,7k ez du uste atzerritarrek beren kultura eta ohiturak alde batera utzi behar dituztenik, hemen erabat onartuak izan daitezen (%57,8k zuen iritzi hori, 2010ean).


6

45. Begirada - Ikuspegi@k Barometroa 2011

Orain zenbait adierazpen esango dizkizut. Esan iezadazu horietako bakoitzaren zein neurritan zauden ados edo kontra Euskal gizarterako, hobe da bertakoek eta atzerritarrek hizkuntza komuna izatea 100,0 80,0 80,0 60,0

51,0

48,9

48,7

48,3

39,3 40,0 20,0

28,0

36,4 29,6

25,1

25,6

13,0

0,0 2004

2007

2008

2009 Ados

• Ia erdien ustez (%48,3), hobe da etorkinek eta bertako jendeak hizkuntza bera hitz egitea; hala ere, lautik bat (%36,4) ez da iritzi berekoa.

2010

2011

Kontra

• Dena den, oso bestelakoak dira datu horiek eta 2004ko Barometroaren emaitzak: 2004an, hamar inkestatutik zortzi hizkuntza bera hitz egitearen alde agertu zen.

• 2011ko Barometroan horren alde agertu direnen kopurua 2010ekoaren antzekoa da; desadostasun-mailak, berriz, gora egin du, %25,6tik %36,4ra.

Euskal gizarterako, hobe da gizartea osatzen dugunpertsona guztiek ohitura eta usadio berak partekatzea 100,0 80,0 60,0 43,8 42,5

47,0 34,0

40,0

40,4

39,3 39,4

44,7

39,2 31,8

39,4

31,6

20,0 0,0 2004

2007

2008

2009 Ados

• Kulturako elementu komunak —ohiturak eta tradizioak, esate baterako— partekatzeari lotuta, iritziak nahiko polarizatuta daude. • Inkestatuen %44,7k kulturako elementuak partekatzearen aldeko iritzia du, eta %39,4k horren kontrakoa. Polaritate hori zalantzati agertu direnen kopurua murriztu izanak indartu du; izan ere, aurreko urteetako datuen

2010

2011

Kontra aldean, gora egin dute aipatutakoarekin ados dauden biztanleen eta ados ez daudenen kopuruek.

• Aurreko urteetako datuekin alderatuta, kultura-bizikidetzarekin ados daudenen kopurua altuena izan da 2008. urteaz geroztik; bestalde, horrekin ados ez daudenen kopurua altuena izan da 2007. urteaz geroztik.


45. Begirada - Ikuspegi@k Barometroa 2011

7

Euskadin bizikidetza hobetzeko zenbait aukera emango dizkizut. Esan iezadazu horietako bakoitzarekin zein neurritan zauden ados edo kontra Bertakoek ahalegindu behar dute etorkinen ohiturak eta usadioak ezagutzen edo horietara egokitzen

19,4

67,0

Etorkinek uko egin behar diete tokiko legeekin ados ez dauden kultura- eta erlijio-alderdiei

67,1

Ona litzateke bertakoek beren ohitura eta usadio batzuei uko egitea

21,2

4,6

88,9

Etorkinek ahalegindu behar dute bertakoen ohiturak hartzen

79,8

0

10

20

30

40

8,3

50

60

Erabat ados / Ados

70

80

90 100

Kontra / Erabat kontra

• %67ren iritziz, bertako herritarrek ez dute zertan ahaleginik egin etorkinen zenbait ohitura eta tradizio ezagutzeko eta haietara egokitzeko.

• Aurreko urteetan bezala, %88,9k uste du bertako herritarrek ez dietela uko egin behar beren ohiturei eta tradizioei.

• %67,1ek adierazi duenez, etorkinek, guztiz onartuak izan daitezen, uko egin behar diete bertako legediarekin gatazka eragiten duten beren erlijioko edo kulturako alderdiei; hala uste dutenen kopuruak ia 18 puntu egin du behera, 2010eko datuen aldean.

• %79,8ren iritziz, etorkinak saiatu behar dira bertakoen ohiturak eta tradizioak berenganatzen.

Ondo edo gaizki iruditzen zaizu atzerriko pertsonek…? Beraien dendak irekitzea

52,5

Jatetxe exotikoak irekitzea

52,3

Beraien janari-dendak izatea

50,9

Plaza nahiz espazio publikoak hartzea

32,3

31,2

Jaioterriko janzkera erabiltzea

31,1

32,2

29,3

33,9

31,0 34,1 33,8

34,2

28,5 10

16,3

36,7

34,0

0

20

13,3

34,9

Beraien elizak eraikitzea

Beraien ikastetxeak izatea

9,0

37,7

45,3

Beraien artean bere hizkuntza erabiltzea

14,1

32,7

30

40 Ondo

50

60 Berdin

70

80

90

100

Gaizki

• Inkestatutako hamarretik bostek ongi ikusten du atzerritarrek jatetxeak irekitzea (%52,3) edo beren saltokiak jartzea (%52,5).

tan, eta errazago onartzen dituzte horiek, etorkinek beren hizkuntzan hitz egitea baino. Azken hori ez dute hain ondo hartzen bertakoek, eta gogorrago errefusatzen dute.

• Bertako biztanleen ia erdiek ontzat jo dute, halaber, etorkinek elikadurari loturiko beren establezimenduak izatea (%50,9) edo beren artean beren hizkuntzan hitz egitea (%45,3).

• Aitzitik, bertako herritarren iritziak ez datoz bat hain exotikoak ez diren gaietan, kultura-eredu jakin batzuen muinerago daudenetan; erlijio-gurtzarako lekuen gainean, esate baterako: %34k ondo ikusten du atzerritarren erlijiojardueretarako guneak eraikitzea, baina %29,3k gaizki ikusten du hori.

• Ikus daitekeenez, biztanleek arazo gutxiago ikusten dute etorkinen jatetxe, saltoki edo elikadura-establezimendue-


8

45. Begirada - Ikuspegi@k Barometroa 2011

5. Euskaran eragina

Etorkin atzerritarrak iristeak euskararen erabilera murriztuko du, egun euskara hizkuntza nagusia den tokietan

61,0 21,2

60,5

Etorkin atzerritarrak iristeak euskararen garapena geldiaraziko du

24,0

0

10

20

30

40

Ados • EAEko biztanle gehienen ustez, immigrazioak ez du euskararen aurrerapena geldiaraziko (%60,5).

50

60

70

Kontra

• 2011. urtean, joera-aldaketa gertatu da. Izan ere, 2008. urteaz geroztik, inkestatuen artean, gora egin du immigrazioak euskararen aurrerapena eta erabilera geldiaraz dezakeela uste dutenen ehunekoak. Hala ere, 2011n, iritzi hori dutenen kopuruak behera egin du, inkestatuen artean.

• Orobat, ez dute uste migrazioak euskararen erabilera murriztuko duenik ere, gaur egun euskara nagusi den EAEko guneetan (%61).

6. Eragina ekonomian Esan iezadazu honako adierazpen bakoitzarekin zein neurritan zauden ados edo kontra 36,0 39,8

Etorkinei esker, ekonomiak hobera egiten du, bertakoek nahi ez dituzten lanpostuak betetzen dituztelako

38,9 43,2

Etorkinak behar ditugu gure ekonomiaren sektore batzuetan lan egiteko

40,7

Jendea bizitzera eta lan egitera etortzen denez, soldaten zenbatekoak behera egiten du

47,5 17,4

Jendea lan egitera eta bizitzera etortzeak, eragin handiagoa du jende pobrearengan aberatsengan baino

70,5 0

10

20

30 Ados

• Bertako herritarrek uste dute immigrazioak ekonomian eragin kaltegarria duela, onuragarria baino gehiago; baina nolabaiteko anbibalentziaz adierazi dute hori, eta ez dute egin iritzi bataren edo bestearen alde argi eta garbi. • Inkestatuen %47,5en iritziz, EAEra bizitzera eta lan egitera datozen pertsonen ondorioz jaitsi dira soldatak; %40,7k, ordea, ez du hala denik pentsatzen. • %55,1ek uste du atzerritarrak etortzeak langabezia areagotzen duela, baina %29 ez dator bat iritzi horrekin.

40

50

60

70

80

Kontra

Bestalde, %70,5en arabera, immigrazioak kalte handiagoa eragiten die pobreei, aberatsei baino. • Inkestatuen %43,2 bat dator ekonomiako sektore batzuetan lan egiteko etorkinak beharrezko direla esatearekin; %38,9, ordea, ez dator bat baieztapen horrekin. • %39,8ren ustez, egia da immigrazioari esker ekonomiak hobeto funtzionatzen duela, bertako biztanleek nahi ez dituzten lanpostuak betetzen dituztelako etorkinek; %36k, ordea, ez du hala denik pentsatzen.


45. Begirada - Ikuspegi@k Barometroa 2011

9

7. Eragin sozialak Esan iezadazu horietako adierazpen bakoitzarekin zein neurritan zauden ados edo kontra Europako populazioaren zahartzeak eragindako arazoak konpon ditzakete Europara datozen etorkinek

47,6

Pertsona etorkinek onura handiegia lortzen dute gizartebabesaren sistematik

64,2

Etorkinek zerga gutxiago ordaintzen dute gero jasotzen dutena baino

44,6

Atzerriko etorkinen presentziak segurtasun falta eta delinkuentzia eragiten ditu

46,1

Oro har, immigranteen etorrerak herritarren segurtasunari kalte egiten dio 10

20

12,1

30

• Orobat, %44,6ren iritziz, etorkinek zerga gutxiago ordaintzen dute, gero jasotzen dutena baino; %17,2k, ordea, ez du hori pentsatzen.

33,5

11,8

40

18,6

17,2

19,2

50

Ez ados, ez kontra

• %64,2k pentsatzen du gizarte-babeseko sistemaren etekin handiegia jasotzen dutela. Dena den, ehuneko hori ia bost puntu txikiagoa da 2010ekoa baino.

21,4

12,6

59,8

0 Erabat ados / Ados

19,3

60

70

25,8

80

90 100

Erabat kontra / Kontra

• Eta atzerritarrak egoteak segurtasun gabezia eta delinkuentzia sorrarazten dituela pentsatzen duten ala ez galdetuta (baietz uste du biztanleen %46,1ek; %55,7k, 2010ean), %59,8k baieztatu du eragin kaltegarria duela herritarren segurtasunean; 2010ean, %61,4k pentsatzen zuen hori.

Kezkaturik al zaude atzerriko pertsona gehiagoren etorrerak zuregan edo zure familiarengan eragin ditzakeen kalteengatik? Gizarte laguntzak lortzea zailagoa

50,0

Ospitaletan gehiago itxarotea

46,1

44,6

Etxebizitza aurkitzea zailagoa

51,9

40,6

Lana aurkitzea zailagoa

57,1

35,8

Soldata urriagoak

62,5

34,0

Kalitate eskasagoko hezkuntza

62,2

23,4 0

10

72,1 20

30

40

50 Bai

• EAEko herritarren kezka nagusia da gizarte-laguntzak eta osasun-laguntza jasotzeko aukeretan immigrazioak izan dezakeen eragin negatiboa. Iritzi hobea dute, bestalde, etxebizitzaren eta irakaskuntzaren kalitatearen arloetan. • Inkestatuen erdiek (%50) uste dute zenbat eta etorkin gehiago izan, orduan eta zailago izango dutela gizartelaguntzak eskuratzea. Kezka hori nabarmen areagotu da, 2008an %41,6 baitzen iritzi horretakoa.

60

70

80

90

100

Ez

• Inkestatuen %44,6k adierazi du denbora luzeagoz itxaron behar izaten duela ospitaleetan; bestelako iritzia du biztanleen %51,9k. • Etxebizitza bilatzeko orduan, %57,1en iritziz immigrazioak ez du eraginik, baina %40,6k baietz uste du. • Amaitzeko, inkestatutako herritar gehienen arabera, irakaskuntzaren kalitateak ez du okerrera egingo atzerritarrak etortzearen ondorioz (%72,1).


10

45. Begirada - Ikuspegi@k Barometroa 2011

8. Zerbitzu eta eskubideak Orain bertakoen zenbait eskubide aipatuko ditugu. Zure ustez, Euskadin bizi diren etorkinek ere baldintza beretan izan behar lituzkete eskubide horiek? 72,9

Osasun-zerbitzuak

24,1

71,1

Hezkuntza

26,0

72,9

Zerbitzu-juridikoak

24,1

25,2

Gizarte-laguntzak

62,5

23,1

Senideak ekartzea

8,8 3,4

57,7

15,1

4,1

Bozkatzea

18,3

59,5

17,8

4,4

Babes ofizialeko etxebizitzak

18,3

58,3

19,5

4,0

%0

%10

%20

Denek

%30

%40

%50

%60

%70

Legearen araberako egoera dutenek

• EAEko herritarrak atzerritar guztiek osasun-laguntza izatearen (+%2,8) eta haien seme-alabek hezkuntza jasotzeko aukera izatearen (+%7,7) aldeko dira; 2010ean baino gehiago.

%80

%90

Inork ez

%100 Ed/Ee

• Laguntza juridikoa ematearen aldekoago dira 2010ean baino (+%34,8), bai eta beste hauek ematearena ere: gizarte-laguntzak (+%3,3), familia berriz biltzeko laguntzak (+%6,4), botoa (+%2,8) eta babes ofizialeko etxebizitzak (+%3,9).

Zure ustez, EAEn bizi diren etorkinek doan izan behar al dituzte zerbitzu hauek:...?

Ama hizkuntzako eskolak

37,6

Euskara ikasteko eskolak

29,6

25,1

49,0

Gaztelania ikasteko eskolak

38,5

50,7

Lanbide-heziketako ikastaroak 0

10 Denek

20

10,4 2,1

38,1

44,8

7,7

9,5 1,7

46,6 30

40

Erregularizatutakoek

• Inkestatuen %37,6ren ustez, atzerritar guztiek eskubidea izan behar dute beren ama-hizkuntzako eskolak hartzeko; %29,6ren iritziz, ordea, EAEn legez dauden herritarrek baino ez lukete horretarako eskubidea izan beharko. Bestalde, inkestatutako lautik batek pentsatzen du etorkin batek ere ez lukeela eskubide hori izan beharko. • Euskara- eta gaztelania-eskolei buruz, inkestatutako bertako herritarren erdiek adierazi dute, beren ustez, atzerritar guztiek izan beharko luketela euskara-eskolak (%49) edo gaztelania-eskolak (%50,7) hartzeko aukera.

50

60

70 Inork ez

6,3 2,4 80

90

100

Ed/Ee

Hamarretik lauk, berriz, uste du EAEn legez dauden herritarrek baino ez luketela horretarako eskubidea izan beharko (%38,5ek, euskara-eskolak; eta %38,1ek, gaztelania-eskolak). • Lanbide-prestakuntzako ikastaroak jasotzeko aukerari buruz galdetuta, bertako herritarren iritzia erdi eta erdi zatituta dago: %43,7ren iritziz, atzerritar guztiek izan beharko lukete aukera halako ikastaroak egiteko; eta %47,1en ustez, EAEn legez dauden etorkinek baino ez.


45. Begirada - Ikuspegi@k Barometroa 2011

11

Zer jarrera izan behar lukete erakundeek Oinarrizko Errentari dagokionez? %7,0

Etorkinek ez lukete jaso behar Oinarrizko Errentarik: bertakoentzat soilik izan behar luke

%33,6 %31,7

Etorkin guztiek Oinarrizko Errenta jasotzeko modua izan behar lukete, baina premian dauden bertako guztiek jaso eta gero Administrazio-egoera erregularra dutenek soilik izan behar lukete Oinarrizko Errenta jasotzeko modua Etorkinek bertako biztanleen baldintza berberetan eskuratu beharko lukete oinarrizko errenta

%27,6

• EAEko herritarren herenaren iritziz (%27,6), legezko administrazio-egoeran dauden atzerritarrek baino ez lukete izan beharko diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko aukera.

• %33,6ren arabera, etorkinek EAEko bertako biztanleen baldintza beretan izan beharko lukete diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko aukera. • %7ren iritziz, etorkin batek ere ez luke aukerarik izan beharko diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko.

• %31,7k uste du bertako jendeak lehentasuna izan beharko lukeela, eta bertako biztanle guztien errenta jasotzeko beharrak bete eta gero izan beharko luketela atzerritarrek errenta hori jasotzeko eskubidea.

Esan iezadazu horietako adierazpen bakoitzarekin zein neurritan zauden ados edo kontra

Oinarrizko Errentaren ondorioz, etorkinek ez dute lanik egin nahi edo ez dute lana bilatzen

56,0

Etorkinak gehiegi baliatzen dira Oinarrizko Errentaz eta laguntza guztiak bereganatzen dituzte

17,3

65,9

%0

%20

Ados • Bestalde, %56ren ustez, etorkinek, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenez, ez dute lanik egin nahi edo ez dute lanik bilatzen; %21ek, baina, ez du hala denik pentsatzen.

%40

Ez ados, ez kontra

21,0

10,5

%60

17,2 6,4

%80 Kontra

5,7

%100 Ed/Ee

• Halaber, bertako herritarren %65,9ren ustez, etorkinek gehiegi baliatzen dute diru-sarrerak bermatzeko errenta, eta, azkenean, berenganatu egiten dute.

9. Immigrazio politika Zure ustez, zer politika-mota litzateke egokiean atzerritar langileen kasurako? 2007

9,0

2008

7,9

2009

10,4

2010

8,6

82,6

2011

11,1

76,4

0

Inolako lege-trabarik gabe sartzen uztea

84,0 81,0

Lan-kontratua dutenei bakarrik sartzen uztea

83,2

20

40

Etorkin atzerritarrak sartzea erabat debekatzea 60

80

100

Ed/Ee


12

45. Begirada - Ikuspegi@k Barometroa 2011

• Bertako biztanleen %11,1 etorkinei EAEn sartzeko inolako oztoporik ez jartzearen aldeko da (aurreko urteetako ehunekoa baino handiagoa da 2011koa); aitzitik, %6,4 inolaz ere sartzen ez uztearen aldeko da.

• Edonola ere, ehunekoak gora, ehunekoak behera, beste inkesta eta azterlan asko eta askotan ikusi den bezala, lan-kontratua berme nahiko dela jotzen dute biztanle gehienek oraindik ere, ziurtasuna eragiten duelako eta susmoak uxatzen dituelako.

• %76,4k etorkinei EAEra sartzen uztea onartuko luke, etorkinak lan-kontratuarekin etorriz gero.

Esan iezadazu horietako adierazpen bakoitzarekin zein neurritan zauden ados edo kontra Hona etorritako atzerritar batek delituren bat egiten badu, kanpora bidali behar da

39,8

Lanera etorri diren atzerritarrak aldi batean lanik gabe geratzen badira, kanpora bidali behar dira

22,4

%0

36,0

13,7

%20 Ados

• EAEko biztanleak ekonomia-krisia ondo ari direla jasaten ematen du; izan ere, gehienek (%60) ez dute uste atzerriko langileak langabezian geratzea kanporatzeko arrazoi izan daitekeenik (2010ean %54,7k zuen iritzi hori).

20,7

3,6

60,0

%40

%60

3,9

%80

Ez ados, ez kontra

%100

Kontra

Ed/Ee

• EAEko biztanleak zorrotzago dira indarrean diren legeak betetzeari loturiko gaietan: EAEko herritarren %40 inguru edozein delitu egiten duten atzerritarrak kanporatzearen aldeko da (2010ean baino toleranteago dira herritarrak, urte hartan %47,1 baitzen atzerritar delitugileak kanporatzearen aldeko).

Zure iritziz, zer egin beharko luke Gobernuak etorkin "irregularrekin"? • Oro har, EAEko gizarteak lana eta langile atzerritarrak onartzea lotzen jarraitzen du, eta lana duten atzerritarrak legezko egitearen (bizileku-baimena ematea) aldeko da.

8,8

6,8

16,5 Etorkin guztien egoera erregularizatu Lanean dihardutenen egoera soilik erregularizatu

9,3

Jaioterrira itzul daitezen lagundu Paperik gabeko guztiak kanpora bidali

Ed/Ee • 2010ean baino gutxiagok egin 58,6 dute lotura hori 2011n. 2010ean, %61ek lotu zituen atzerritarrak legezko egitea eta lana; 2011n, %58,6k.

Esadazu, arren, zenbat atsegin dituzun honako herrialde edo eskualde hauetako pertsonak (0-10 eskalan; 0 = ez ditut atsegin, 10 = oso atsegin ditut). Etorkin-taldeak aipatzea zaila bada ere, zure iritziz, zenbateraino integratu dira honako herrialde edo eskualde hauetatik etorritako pertsonak (0-10 eskalan; 0 = ez dira batere integratu, 10 = guztiz integratu dira). EB 27 Argentina AEB Afrika Beltza Ekuador Peru Kolonbia Bolivia Asia, Txina Ekialdeko Europa Magreb

3,2 0

1

2

3

5,6 4,7 5,5 5,2 5,3 5,1 5,3 5,3 5,3 5,0 5,3 4,4 5,1 3,9 4,3 3,7 4

5

6,3 6,1 5,9 5,9

6

6,7

Integrazioa Begikotasuna

7

8

9

10


45. Begirada - Ikuspegi@k Barometroa 2011

13

Kulturaren, politikaren edo gizartearen arloetan gertukoago diren kolektiboei integrazio-maila handiagoa esleitzen zaie, eta begikotasun handiagoz hartzen dira, eta alderantziz: • Begikotasun eta integrazio txikiena magrebtarrek (3,7 eta 3,2) eta Europa ekialdeko kolektiboek (4,3 eta 3,9) izaten dute, hau da, kulturaren edo gizartearen ikuspegitik urrunekoen direnek eta/edo aurreiritzi handienak dituztenek. • Saharaz hegoaldekoak (5,5 eta 4,7), latinoamerikarrak (Kolonbia, 5,3 eta 5,3; Ekuador, 5,3 eta 5,2; Peru, 5,3 eta 5,1; Bolivia, 5,3 eta 5) eta asiarrak (5,1 eta 4,4) nahikoren muga-mugan daude bi arloetan. Salbuespena,

Saharaz hegoaldekoen integrazio-mailaren gaineko iritzia, ez baita nahikora —5 puntura— iritsi. • EAEko herritarrek Argentinatik (5,9 eta 6,1) eta Europar Batasunetik (6,3 eta 6,7) etorritako etorkinei eta estatubatuarrei (5,6 eta 5,9) diete begikotasunik handiena eta, hortaz, integrazio-maila handiagoa esleitzen diete horiei.

10. Tolerantzia-Indizea

59

Tolerantzia-indizearen bilakaera

58,74

58 57,18

57,15 56,65

57

56 2008

2009

• Atzerritik etorritako etorkinekiko tolerantzia-indizeak neurtzen ditu EAEko bertako herritarrek atzerritarren aurrean dituzten jarrera eta jokabideak. Tolerantziaindizean laburbiltzen dira EAEko herritarrek etorkinekiko dituzten iritziak, jokabideak, balioak, sinesmenak, estereotipoak eta abar. Indizea zifra bakarrean adierazten da, 0tik 100era bitartean, ikasketetako nola bailitzan, eta xede du zifra tarte horretan kokatzea, fenomeno horren aurrean zer-nolako jarrera dugun ezagutzea eta datozen urteetan izango dugun bilakaera ikustea.

2010

2011

• 2011n, bertako herritarrek 57,1 puntu lortu dituzte tolerantzia-indizean. 2008an lortutako 58,7 puntuetatik urrun dago datu hori (landa-lana 2008ko udaberrian egin zen, EAEn “krisia gizartean barneratuta zegoela” jo aurretik), baina handixeagoa da 2010ean lortu genuena baino (56,6 puntu).

Immigrazioarekiko tolerantzia-indizearekin lotutako aldagaiak Tolerantzia-atalase txikiena duten pertsonen profila 65 urtekoak eta hortik gorakoak Ikasketarik gabekoak eta lehen eta bigarren mailakoak dituztenak Katolikoak, praktikanteak ala ez Erdaldunak Hilean 1.800 euro, gehienez Gaur egun duten egoera ekonomikoarekin gustura ez daudenak Etxeko lanetan aritzen diren pertsonak Estatus baxua Eskuinekoa Espainiar nazionalistak Espainiar soilik, eta euskaldun baino gehiago espainiar sentitzen direnak

Tolerantzia-atalase handiena duten pertsonen profila

Aldagaia

Esangura

Adina

0,001

Ikasketak

0

Goi-mailako unibertsitate-ikasleak

Erlijioa Hizkuntza Diru-sarrerak

0 0 0

Agnostikoak, ateoak edo erlijioa axola ez zaienak Euskaldunak Hilean 3.000 eurotik gora

Egoera ekonomikoa

0

Gaur egun duten egoera ekonomikoarekin gustura daudenak

Lanbidea Estatusa Ideologia Abertzaletasuna

0 0 0 0

Ikasleak eta lanean daudenak Estatus altua Ezkerrekoa, zentro-ezkerrekoa eta ezkerrekoa Euskal abertzale moderatuak

Identitate-sentimendua

0

Soilik euskaldun eta espainiar baino gehiago euskaldun sentitzen direnak

18 urtetik 44rakoak


14

45. Begirada - Ikuspegi@k Barometroa 2011

• Azterketa horrek aukera eman du tolerantzia-indizeari loturiko zenbait aldagai soziodemografiko identifikatzeko. Aldagai horien bitartez, atzerritarrekiko tolerantzia-maila handia edo txikia duten pertsonen profila ezagut daiteke.

• Taulan ikus daitekeenez, tolerantzia-maila zenbait aldagairi lotuta dago; hala nola: adina, ikasketak, erlijioa, hizkuntza, diru-sarrerak, ekonomia-egoera, lanbidea, estatusa, ideologia, naziotasun-sentimendua eta identitatesentimendua.

Ondorioak

1. Oro har, EAEko herritarrek ez dute arazotzat jotzen atzerritik datozenen immigrazioa. Hamarretik batek baino ez du uste fenomeno hori Euskadiko arazo nagusietako bat dela. 2010eko barometroarekin alderatuta, EAEko herritarren jarrerak hobera egin du; toleranteagoak dira, eta ez hain murriztaileak, atzerritarrekin. 2. Hala ere, ikuspegi orokor horren barruan, iritzi desberdinak eta jarrera anbibalenteak ere badaude; hau da, jarrera argi eta garbi irekiak eta toleranteak daude, batetik, eta jarrera gogorragoak, bestetik. 3. “Kulturaniztasun epidermikoa” dagoela esan daiteke; bestela esanda, gizartea tolerantea da aniztasunaren alderdi azalenekoenekin (jatetxeak irekitzea, etorkinek beren saltokiak irekitzea eta abar), baina, era berean, tolerantzia txikiagoa agertzen du erakundeetan eta gure gizarteko gizarte-errealitate estrukturaletan aldaketak egitea eskatzen duten gaiekin (hezkuntza edo erlijio-guneak irekitzea, adibidez). 4. EAEko biztanleek lanpostuari loturiko immigrazio-politiken alde egiten jarraitzen dute. Hala erakutsi dute beste azterlan eta ikerketa batzuek ere. EAEko herritarren %76,4 etorkinei sartzen uztearen aldeko da, baldin lan-kontratua badakarte. Hala ere, krisiaren eragina agerikoa da, lanari loturiko gaietan iritziak okerrera egin baitu. 5. EAEko herritarrek atzerriko etorkinekiko aurreiritziak eta zenbait estereotipo oker dituzte oraindik ere, baina aurreko urteetan baino gutxiago. Estereotipoak eta aurreiritziak, neurri batean, autonomo direla ematen du, benetako gertaerak kontuan hartzen baditugu. Kezkagarria da, bereziki, immigrazioa herritarren segurtasunarekin lotzen duen aurreiritzia. 6. Atzerritarrak etortzeari lotuta, ziurgabetasun eta susmo handienak eragiten dituzten alderdietako bat EAEko biztanleen ongizate-estatua mantentzea da. 7. Tolerantzia-indizeak erakusten du EAEko biztanleek, oro har, immigrazioarekiko jarrera eta iritzi hobea dutela. Nolanahi ere, 2010eko datuen aldean hobekuntza izan bada ere, urrun gaude 2008an erakutsitako tolerantzia-mailatik. 8. Biztanleak diskriminatzen dituzten zenbait aldagai soziodemografiko daudela ikusi da. Aldagai horien artean, nabarmendu nahi dugu askotariko analisietan erakutsi beharreko prestakuntza-maila; dirudienez, horrek du jokabideak eta jarrerak iragartzeko eta diskriminatzeko ahalmen handiena. Hona hemen aipagarriak diren beste aldagai batzuk: norberaren ekonomiarekin pozik egotearen balioztatze subjektiboa, lanbidea, ekonomia-jarduera eta familiaren hileko diru-sarrera garbiak (atzerritik etorritako etorkinen lanerako gaitasunaren aurrean zaurgarri garela ematen du horrek) eta elizkoitasuna (horrek ekar dezakeen zama dogmatikoarekin eta gizarte-aldaketen aurrean malgutasun txikiagoa izatearekin).

EAEko immigrazioaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu gure web orria:, www.ikuspegi-inmigracion.net Behatokiaren beste zerbitzu batzuk: – Dokumentazio zentrua: kontsulta zerbitzua eta liburutegi mailegua eskeintzen ditu. – Informazio estatistikoa.

Gurekin harremanetan jartzeko: Tlf.: 94 601 82 75 e-mail: info@ikuspegi-inmigracion.net Postaz eta pertsonalki helbide honetan aurki gaitzakezu: Alameda Mazarredo 39, 4.C, 48009 Bilbo - Bizkaia

45. Begirada - Ikuspegi@k Barometroa 2011  

Begirada ale honetan, 2011ko Barometroko datuak jaso ditugu; hain zuzen, EAEko herritarrek etorkinak nola hautematen dituzten eta haiekiko z...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you