Page 1

IKTZaLeak

Hezkuntzako irakasleen formakuntza teknologikoaz jarduteko aldizkaria

Argia ikusi berri duen aldizkari honen helburua Informazioa eta Komunikazio Teknologien (IKTen) inguruan hausnarketa sustatzea da; zehazki, eskola testuinguruan. Lerroz lerro, orriz orri, pauso desberdinetan, Lehen Hezkuntzako etorkizuneko irakasleok beharko dugun formakuntza teknologikoa zehazten saiatuko gara bertan. Ongi etorri. GU IKTZaLeaK GARA!!


DATUAK

1

IKTzaLeak Egileak: Benavides Ochoa-Aizpurua Maite Berasaluze Manterola Lore Kortabarria Madina Saioa Leizaola Leizaola Karmel Testuen zuzenketa: IKTZaLeak taldea Diseinua: IKTZaLeak taldea

Argitalpena: www.irakasuntzaariketak.blogspot.com helbidean argitaratua

Bibliografia: - Area Moreira, Manuel (2010). Web 2.0 y Educación (2010). -Varios(2007). Entienda la Web 2.0 y sus principales servicios . Eduteka. - Varios (2007). Web 2.0 y Educación. Educastur y Servicios en Línea. Consejería de Educación del Principado de Asturias.

IKTZaLeak aldizkaria EHU-Donostiako Irakaskuntza Eskola-Lehen Hezkuntzako Gradua-2.maila 2010eko azaroaren 9an argitaratua, www.iraskuntzaariketak.blogspot.com blogean

IKTZaLeak aldizkarian argitaratutakoa berreman daiteke, baldin eta iturria aipatzen bada. 2

IKTZALEAK 2011ko azaroa


AURKIBIDEA

AURKIBIDEA

IKTZaLeak

Agurra Sarrera Lankidetza ikaskuntzaren definizioa eta garrantzia hezkuntzan

4 5

Zer da Web 2.0? Sarrera Definizioa Zerbitzu eta aplikazio erabakigarriak. Web 3.0 Bloga Wikiak Etiketatzea eta "bookmarking soziala� Folksonomy Sharing multimedia Audioblogging. Podcasting RSS eta sindikazioa Gainerako zerbitzuak Hezkuntza alorrean Web 2.0ko tresna. Mapen aplikazioa Definizioa Hezkuntza testuinguruan nola erabili. Artera gerturatzeko modua Geocaching Munduko altxorren mapa Irudi historikoak erabiltzen Munduan zehar bidaiatzen (ikas bidaia antolatzen) Gure auzoaren berri ematen Ariketa

Ondorioak

6

10

12 15

2011ko azaroa IKTZALEAK

3


AGURRA

E

torkizuneko irakasle modura, jakina da, gaur egun jasotako Informazio eta Komunikazio Teknologiako (IKTko) formakuntza urte gutxiren buruan iraungita egongo dela; aldaketak, berrikuntzak‌ etengabeak dira. Hori dela-eta, IKTak erronka esanguratsuak dira irakaskuntzan; baina hauen aplikazioaren eta erabileraren aurretik, ezinbestekoa dela uste dugu, egungo ikaskuntza-irakaskuntza metodologien inguruko hausnarketa. Izan ere, IKTek ez dute bermatzen irakaskuntzaren berrikuntza. Ins-

4

IKTZALEAK 2011ko azaroa

Agurra

trumentuak edota teknologiak bitartekari soilak dira eta ez dira ez helburu, ez eta irakaskuntza prozesua bere osotasunean eraldatuko dutenak; irakasleen praktikak, hautatutako metodologiak, oinarri ideologikoak... dira irakaskuntza aldatu eta IKTak erabilgarri bilakatzen dituztenak. Ondorengo txostenean, hausnarketa hau oinarri, lankidetza ikaskuntzaren inguruko hausnarketa eta IKTek ikaskuntza metodologia honetan eskaini ditzaketen ekarpenak aztertzen dira: horretarako, Web 2.0 apli-

kazioaren deskribapen orokorra eta konkretuki, mapen aplikazioak (google earth, gps...) lantzen dira; amaitzeko, ondorioak eta etorkizuneko erronkak. IKTek ez dute bermatzen irakaskuntzaren berrikuntza. Instrumentuak edota teknologiak bitartekari soilak dira eta ez dira ez helburu, ez eta irakaskuntza prozesua bere osotasunean eraldatuko dutenak


LANKIDETZA IKASKUNTZA

Lankidetza ikaskuntza eta honen garrantzia hezkuntzan

E

lkarrekin lan eginaz, ingurukoekin eta ingurukoaz ikasiz, ideiak eta iritziak elkarbanatuz eta adostasunak lortuz, helburu jakin batzuk lortzea litzake lankidetza ikaskuntza. Hortaz, azken helburua lortzeko ikaskideen (norbanako guztien) helburuak lortu behar dira; ikasleak helburua lortzen badu, taldeak helburua lortuko du-eta. Ikaskuntza aukera honek, elkarrizketa eta rol banaketa ditu oinarri eta norbanakoaren zein taldearen garapena ditu helburu. Zailtasun nagusia, berriz, interdisziplina, koordinazioa eta taldekideen arteko osagarritasuna bideratzea izan ohi da. Lankidetza ikaskuntzan irakaslea ez da ikaskuntza prozesuaren protagonista, bitartekaria baizik. Irakasleak, egitekoak, helburu akademikoak eta dituen ezagutzak azaltzen baino, galdera eta erronka egokiak planteatzen, taldeak bideratzen, ikaskideen osagarritasuna eta gabeziak zuzentzen, balioetan hezten, ezagutza eta gaitasunak

lortu direla berresten... aritu beharko luke. Ikuspegi honetan, taldeek beren lan metodologia finkatzeko askatasuna dute, baita erabili beharreko informazio iturriak zehazteko ere. Irakaslea bitartekaria da eta prozedura, berriz, galdera eragile baten inguruan, irekia. Metodologia honek eragina du baita ere, ikasgelaren antolaketan: taldeak borobil txikietan antolatu, materiala guztien eskura eduki, lan-talde txikietan E l ka rre ki n l a n e g i n a z , i n g u r u ko e k i n e t a i n g u ru ko a z i ka s i z , ideiak eta iritziak e l ka r b a n a t u z e t a adostasunak lor tuz, h e l b u ru j a ki n b a t z u k l o r t ze a d a

I r a k a s l e a b i t a r t e ka r i a d a e t a p ro z e d u r a b e r r i z , ga l d e r a e r a g i l e b at e n i n g u ru an , i reki a

irakaslearen presentzia sustatu.... Era berean, funtsezkoa dira lorpenen errekonozimendu publikoa (lortutako emaitzak gelan aurkeztuz), prozesuari buruzko hausnarketa eta ebaluazio jarraia. Gaur egun, lankidetza ikaskuntza gauzatzeko ezin hobeak dira Eskola 2.0k eta Web 2.0k eskaintzen dituzten aukerak, beti ere, erabilterrazak badira, pertsonen, taldeen eta rolen dinamika eta informazioaren antolaketa ahalbidetzen badute, prozesuaren ebaluazioa gauzatzen badute, erabakiak hartzen laguntzen baldin badute... Izan ere, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKTak) ez dira irakaskuntza prozesuan muga izan behar. Hauek guztiak kontuan izanez gero, ikasleentzako, orohar, oso erakargarriak diren IKTek, garai bateko muga fisikoak hautsiz, aukera ezin hobeak eskaintzen dituzte ikaskideekin lankidetzan aritzeko. 2011ko azaroa IKTZALEAK

5


WEB 2.0

WEB 2.0

World Wide Webaren oraina

L

aurogeigarren hamarkadan Internet moderno gisa ezagutzen dena zabaltzen hasi eta handik urte gutxitara, 90. hamarkadan, sortu zen World Wide Web (www)aren kontzeptua. Modu horretara, ordenagailuen mundu-sarea sortuta, ateak parez-pare ireki zituen informazioak (Mendebaldeko herrialdeentzat eta garatze-bidean zeuden herrientzat, batez ere), hala nahi zuenarentzat eskuragarri. Munduko ekonomian ere zeresan handia izan zuen hasiera hartan Internetek. Izan ere, Internetekin lotutako hainbat eta hainbat enpresa sortu ziren puntu com(.com)-en burbuilaren (1997-2001) garaian, espekulaziozko ekonomia-korrontea sortuz. Ekonomia Berriarekin eta Internetekin ezkondutako enpresen akzioen prezioek gora 6

IKTZALEAK 2011ko azaroa

egin zuten azkar eta nabarmen. Denboraren poderioz, banakako espekulazioaren eta arrisku-kapitala- ren eraginez, gainbehera etorri ziren asko eta asko. Besteak beste, World Wide Webaren bi forma banatzeko balio izan zuen puntu com-enen burbuila horrek: Web 1.0 (burbuila aurretik) eta Web 2.0 (ondoren), hain zuzen ere. Abiapuntu horretatik hasita, irakurketara bideratutako eta zuzendutako Dokumentuen Sarea da Web 1.0, non erabiltzailea pasiboa den. Web 2.0 edo Web soziala, aldiz, interkonexio handiko Web dinamikoa, parte-hartzailea eta kolaboratzailea da, non erabiltzaileak protagonista diren, edukiak sortuz eta konparatuz, iritziak emanez, parte hartuz eta harremanak eginez.

Iturria: Aula2

WEB 2.0 MOTZEAN

-Plataforma: erabiltzaileak sortzaile dira. Erabiltzailea, zerbitzuak, tresnak eta bitartekoak elkartzen diren eszenatokia da. - Edonorentzako tresna teknologiko indartsu eta erabilterrazak eskuragarri jartzen ditu. - Sarean informazioa zabaltzeko edukien sindikazio aproposa: RSS, Atom‌ - Mashup: beste zerbitzuekin interakzionatzen du. - Jakinduria kolektiboa, masen boterea, aprobetxatzen du. - Komunikabideen presentzia handia dauka. - Sarean oinarritutako zerbitzu edo prozesuak.


ZERBITZU ETA APLIKAZIO ERABAKIGARRIAK

Egunetik egunera gehiago dira Web 2.0ren baitako zerbitzu edota aplikazioak. Etengabe sortuz doazen heinean, eguneratuz doa Weba ere.Ondorioz, WEB 3.0 edo 3D WEBa terminoa ere sortu da (2006az geroztik), eta gaur egun eztabaidan dago. Web 2.0ri dagokionean, biltzen dituen hainbeste aplikaziotatik blogak, wikiak, bookmarking soziala, folksonomy, sharing multimedia, audiobloginga, podcastinga eta sindikazioa, gutxienez, erabakigarriak dira.

BLOGAK Sarreren (post-en) berehalako argitaratzea ahalbidetzen duen eta irakurleei iruzkinen bidez elikatzeko aukera ematen dien webgunea da bloga.

Blog batean, etiketatu (tag) egiten da sarrera bakoitza, gaikako oinarrizko menuan artxibatuz. Artxibo, multimedia eta zerbitzu mota guztiak onartzen ditu eta estekatzeko (estekak permalink –helbide aldaezina duen esteka– trackback edo pingback –beste blogger bati bere sarrera etiketatu duela adierazteko balio duen esteka– edo blogroll: gustuko esteken zerrenda izan daitezke) aukera ematen du, hainbat blogetako informazioa berreskuratzea erraztuz. Horrez gain, sindikazioa errazten du.

WEB 2.0

WIKIAK Baimenduta dagoen edonork, edonondik, erraz editatu dezakeen web orria edo web orri multzoa da wikia.

FOLKSONOMY Web helbidea (URL) duen edozein eduki digitalaren etiketatze indibidual eta askea, gerora berreskuratu nahiko dena, da folksonomy.

Aurreko bertsioak ikertzeko aukera eta aurreko bertsioak berritzeko gaitasuna dituen rollback funtzioa ditu wiki batek. Wiki interesgarri asko daude sarean (Wikipedia ezaguna, AulaWiki21, Wikis en Educación...); baita Wikiak sortzeko bitartekoak ere: MediaWiki, Wikispaces...

Folksonomiaren ezaugarrien artean, eskuarteko edukia norbere hitzez sailkatzeko aukera dago.

ETIKETAK. BOOKMARKING SOZIALA Erabiltzaileari interesgarri zaizkion weborriak bilatzeko, gordetzeko, antolatzeko (etiketak jartzeko) eta elkarbanatzeko sistema da bookmarkinga.

Alde batetik, markatzaile edo faboritoen zerrendak ahalbidetzen ditu etiketatzeak, horiek urruneko sistema batean gordez. Markatzaileak sistemaren gainerako erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera eskaintzen du, gainera. Bestalde, oso erabilia da etiketak kontsultatutako maiztasunaren arabera sailkatzen dituen etiketa taldea (tag sets): etiketa lainoa (tagcloud).

SHARING MULTIMEDIA Eduki multimedia gorde eta elkarbanatzeko zerbitzua da sharing multimedia.

Edukiak kontsumitzeaz gain, multimedia edukiak sortu egiten ditu erabiltzaileak. Sareko baliabideen artean, aurkezpenak (SlideShare), dokumentuak (GoogleDocks), bideoak (Youtube)… gordetzen dituztenak daude, besteak beste.

AUDIOBLOGGING. PODCASTING Blogetan audio edo bideo streamak gehitzeko helburua duten audio edota bideo grabazioen zerbitzuak dira audioblogging eta podcasting. MP3 formatoko audioak grabatu eta zerbitzarian zintzilikatu ondoren, artxibo hori existitzen dela jakinarazten du RSS bidez. 2011ko azaroa IKTZALEAK

7


WEB 2.0

RSS ETA SINDIKAZIOA Erabiltzaileari sarri-sarri eguneratutako edukien berri emateko datu-familia da RSS-a. Sindikazioa, berriz, webaren zatiak beste erabiltzaileei jakinarazteko modua da.

Azken berriak jakiteko asmoz, gustuko weborriak etengabe bisitatzea ekiditen du sistema honek alde batetik. Izan ere, weborriekin zuzenean eta automatikoki konektatzen da, azken titularrak eraisteko. Birus arriskurik ez du, gainera. Bi elementu ditu RSSak: XML kodea eta RSS irakurlea (feeds).

GAINERAKO ZERBITZUAK

Egunetik egunera zerbitzu berriak hartzen ditu bere baitan Web 2.0k. Horietako batzuk dira jarraian azaltzen direnak: BIDEOBLOGAK: Kronologikoki antolatutako bideoen galeria da. Blog mota bat denez, edozein blogen banaketa kanal eta sistema berberak erabiltzen ditu. BIDEO PARTEKATZAILEAK: eskaera handiko zerbitzua da, ia edozein tamainako bideo digitalfitxategiak argitaratzeko eta Interneteko edozein sarbide puntutik ikusteko editore txiki in8

IKTZALEAK 2011ko azaroa

dependenteek eskaintzen dituzten erraztasunei esker. YouTube, YahooVideo, Viddler, Google video… dira ezagunenak. ARGAZKI PARTEKATZAILEAK: argazkiak artxibatzeko eta gainerako erabiltzaileen eskura jartzeko balio duen zerbitzua da. Irudien tratamendu digitalerako programen tresna propioetako batzuk dituzte zerbitzu hau duten web guneek. Ezagunenak Picasa eta Flickr dira. SARRERA ORRI PERTSONALIZATUAK (BookmarksHome, iGoogle…): orri bat gainbegiratuz, web orrietako datu interesgarrienak ikustea ahalbidetzen dute: postontzia, agenda, egutegia, prentsa… SARE SOZIALAK: on line dagoen plataforma baten barruan profil publiko bat sortzea eta plataforma bereko zenbait erabiltzailerekin harremanetan jartzea ahalbidetzen duten web guneak dira. Baimendutako erabiltzaileek profil hori ikus dezakete eta egilearekin kontaktuan jar daitezke. Interes bereko

WEB 2.0

pertsona taldeak elkarrekin komunikatzeko eta informazioa partekatzeko baliagarri dira, besteak beste, Facebook, Tuenti, Myspace, Twitter eta Hi5. APLIKAZIOAK LINEAN (on line): Interneten zuzenean, disko gogor lokalarekin elkar eragin beharrik gabe, lan egitea ahalbidetzen duten aplikazioak dira. BILATZAILEAK (Yahoo Search, Google…): Zerbitzarietan gordeta dauden fitxategiak bilatzeko diseinatutako sistema informatiko baten motoreak dira eta gai edo hitz gako jakin baten arabera, munduko edonon, informazio azkarra lortzea ahalbidetzen dute. Bilaketaren emaitza web helbideen zerrenda bat da. MAPEN APLIKAZIOAK: Webaren bitartez mapen erabilera ahalbidetzen duten Interneteko tresnak dira. Google Maps, Google Earth, Panoramio… dira ezagunenak. Aldizkari honetan, aurrerago, aztertuko da gaia sakonago.


WEB 2.0 hezkuntza alorrean MAPEN APLIKAZIOA

I

nformazioa eskola barrutik, ikasgelatik, kanpora, Sarera, atera da Interneti, eta batez ere Web 2.0ri, esker. Sareko informazio hori bilatzeko, jasotzeko eta barneratzeko eta horiek guztiak ezagutzan bihurtzeko gaitasun eta trebeziak garatzeko bitarteko aparta aurkitu du hezkuntzak Web 2.0n. Eskuartean izan den informazio eta ezagutza iturririk zabalena da Internet. Edukiak atzitzeari dagokionez, banaka, taldeka, irakaslearekin... kudea daiteke informazioa ikasgelan. Besteak beste, RSS kanalen, Faboritoen, mahaigain birtualaren, elementu multimedien, blogen eta wikien bitartez aurkitu ahal izango du ikasleak behar duen informazioa Sarean. Hortaz, bi aldagairen arabera (teknologia berriak atzitzea eta informazioa bilatzeko eraginkorZeregina

Liburu digitala sortu Aurkezpenak egin

Osagai birtualetan oinarritutako aurkezpenak

Aurkezpen berritzaileak

Mapa kontzeptualak egin Mapa kontzeptualak + Wikia

tasuna) ezbedina izango da atzipenaren emaitza. Wikiei esker, berriz, elkarrekin eraiki ditzakete idatziak eta testuliburuak ikasle eta irakasleek; batera egin ditzakete ikasgaien glosarioak eta baita baliabideen gordekinak garatu ere. Izan ere, behar duen informazioa eskura izateak, husnartzera eta bere ondorio propioak ateratzera darama ikaslea, benetako eduki eraginkorra sortuz. Ikaskuntza prozesu soziala den heinean, norberaren ezagutzak Webak ordezkatzen duen datu base erraldoiarekin konpara-tzeko eta lotura horietatik ikasteko ere baliagarria da Internet. Horretan lagunduko du folksonomiak, ikasgelan erabiltzeko baliabideen oinarria eraiki eta gainerako irakasleekin elkarbanatzeko egokia baita. Interes edota etiketak jartzeko era Baliabidea

bera duten pertsonak aurkitzeko eta kontsultatuko maiztasunaren araberako bilaketak egiteko ere aproposa da. Horrez gain, multimediako aplikazioei esker, ahokaleku gasturik eta kudeaketarik gabe gorde eta elkarbanatu ditzakete ikasle zein irakasleek multimedia ekoizpenak. Gainerakoan, hezkuntzako baliabideak eta podcastak sortu eta ikasleei RSS bidez helarazteko baliagarria izan daiteke audioblogging, gelatik haratago eramanez ikaskuntza. Bestalde, ez da ahaztu behar Web 2.0k urrutiko hezkuntzarako ematen duen aukera, kokapen zaileko, hezkuntza kalitate eskaseko edota denbora gutxiko ikasleei abagunea emanez. Hezkuntza birtualerako saltoa litzateke.

Helbide elektronikoa

Mixbook Bookbuilder Lulu Slides Google Docks Work Online Slideshare Scribd Imageloop

http:// www.mixbook.com http://bookbuilder.cast.org http://www.lulu.com http://280slides.com http://docs.google.com http://zoho.com http://www.slideshare.com http://www.scribd.com

Wallwisher CmapTools Bubbl FreeMind Mindomo WikiMindMap

http://wallwisher.com http://cmaptools.softonic.com http://bubbl.us http://freemind.softonic.com http://www.mindomo.com http://www.wikimindmap.org

Vuvox Photopeach Animoto Prezi

http://www.imageloop.com

http://www.vuvox.com http://www.photopeach.com http://www.animoto.com http://www.prezi.com

2011ko azaroa IKTZALEAK

9


MAPEN APLIKAZIOA

K

Mapen aplikazioa

artografia klasikoa modu berri batean erabiltzeko aplikazioak dira mapen aplikazioak, gaur egun, erabiltzaileak behar duen informazio gehiena on-line baitago. Mapa eta satelite bidez lortutako irudiei esker, distantziak, helbideak, museoak, ibilbideak, negozioak… neurtzen, ikusten eta aurkitzen laguntzeko tresna da. Geografia informazio sistema bat da eta erabiltzaileari geografikoki erreferentzia duten puntuak gordetzeko, eraldatzeko, manipulatzeko, konpartitzeko… aukera ematen dio. Horrez gain, planifikazio eta kudeaketa arazoei aurre eginez, hardwarea, softwarea eta datu geografikoak integratuta eta antolatuta ditu. Kontsulta interaktiboak egiteko (espazioari buruzko informazioa, datuak editatu, mapak erabili… ) balio du eta guztien emaitzak elkarri lotuta aurkezteko. Aplikazio hauek, ikerketa zientifikoetan, baliabideak kudeatzeko, ingurugiroa aztertzeko, arkeologian, hirigintzan, kartografian, soziologian, marketingean, logistikan… erabil daitezke. Esate baterako, enpresa batek bere negozioa jartzeko konpetentzia gutxiko toki batek dituen abantailak bilatzeko, azken urteetan auzoan berreraikitako hirigintza lanak ikusteko, ikasketa bukaerako bidaia prestatzeko… Aplikazio hauek, informazioa kapa edo atal desberdin eta in10

IKTZALEAK 2011ko azaroa

dependenteetan biltzeko aukera ematen dute; horrela, erabiltzaileak modu erraz eta azkar batean lan egiteko aukera izango du. Gainera, Web 2.0 mapako aplikazio eta tresna desberdinak lotu eta erabiltzeko aukera ere badu; ondorioz, sarean eta komunitatearen eskura uzten da egindakoa. Google Earth, Google Maps, Tangzania, Panoramio... dira aplikazioetako batzuk. Google Earth, web bidezko doako mapen zerbitzua da, eta

ludiaren ikuspegi zirraragarriak eskaintzen dituen Windows/ Mac/Linux aplikazioetako bat da. Mapak mugitzea ahalbidetzen duten irudiak, mundu osoko satelite bidezko argazkiak nahiz hainbat lurraldetako ibilbideak eskaintzen ditu (Wikiloc eta Panoramio aplikazioen bitartez): mundu osoko hiriak 3Dn ikusi, ozeanoko itsasontzi urperatuen artean buzeatu, Marte edo ilargia ikusi, K.O. 320. urtean Erromak zuen itxura ikusi, irudi historikoekin urteetan atzera egin... daiteke, guzti guztia geoerreferentziatuta. GPSa, munduko edozein tokitan egonda, erabiltzailearen posizioa sateliteen bidez

kalkulatzen duen tresna da. Koordenada desberdinen bidez adierazten du posizio hori (UTM/UPS, koordenada geografikoak…). Egin nahi den ibilbidea erakusteko aukera ere badu. Horretarako Google Earth edo Wikiloc bezalako aplikazioetatik aurrez deskargatu beharko litzateke ibilbide hori. Erabiltzaileak egindako bidea gordetzeko aukera du eta ondoren Google Earth edo Wikiloc aplikazioetara igo eta guztiekin konpartitu daiteke. GPSrik ezean, azken generazioko telefono mugikorrak erabil daitezke (nahiz eta gauza bera ez izan), Interneterako sarbidea ezinbestekoa izanik. Ingurunea modu desberdinean ikertzeko tresnak dira Google Earth eta GPSa. Bata zein bestea bakarka erabil daitezke, baina biak batera oso tresna interesgarri eta baliagarria osatzen dute eskuartean izateko. Teknologia mundua zabalduz doa, azkar egiten du aurrera eta gero eta ohikoagoa da GPSaren teknologiaren eta Interneteko tresna birtualen inguruko oinarrizko prestakuntza nahiz ezagutzak lortzea, gaur eguneko erronketara errazago moldatu ahal izateko. Argi dago aplikazio interesgarri eta hezitzaileak izan ditzaketela tresnok hezkuntzaren oinarrizko hainbat arlotan.


HEZKUNTZA TESTUINGURUAN

Langai den ikasmateriala Zientzia eta Teknologiaren esparruan txertatzen da. GPS teknologiaren funtzionamendua ezagutzea eta, bide batez, erabilerraza egingo zaien lantresna erabiltzea da ikasleentzat finkatutako helburua. Horrez gain, Google Earth programa ezagunak hezkuntzan izan ditzakeen erabileraz ohartarazi eta tresna horri probetxua ateratzeko bide ematen da. Izan ere, aukera paregabeak eskainiko dizkie programak ikasleei, bai ikastetxeko lanetarako, baita bizitzako beste arloetan erabili ahal izateko ere. Google Earth programa erabiliz, praktikan jartzeko jarduerak proposa daitezke. Ingurumena, Matematika, Artea eta Gizartea landu ahal izango dira, besteak beste.

ARTERA GERTURATZEKO MODUA Museoetan aurki daitezkeen lanez gozatzeko aukera ematen du Google Earth-ek. Mundu osoko 17 museo bisita daitezke, Google-ren Art Project zerbitzuari esker. Bisitari birtuala museoaren barnealdean mugi daiteke, han eta hemengo areto ezberdinetan sartu eta obrak ikusi. New Yorkeko MoMA, Londresko Tate Britain, Madrilgo

Reina Sofia eta Amsterdamgo Van Gogh dira horietako museo batzuk. Adibidez, Madrilgo El Prado museoa bisitatuz gero, Goya, Velazquez edota Rem-

brandt margolarien zenbait margolan ikus daitezke. Ariketa honetan, Google Earth programak eskura jartzen dituen bi aplikazio erabiltzen dira: Kapak ataleko Edificios 3D eta 360 Cities geruzak, hain zuzen ere. Lehenengoak irudian dauden eraikinak hiru dimentsiotan ikustea ahalbidetzen du; bigarrenak, berriz, tokian tokiko argazki panoramikoak ikusteko aukera ematen du.

GEOCACHING Mundu osoan, milaka pertsona aritzen dira Geocaching kirolean. “Altxorraren bila” jolasaren antzerakoa da, eta GPS hargailua erabiliz jolasten da.

Altxor ugari dago munduan zehar ezkutatuta. Donostiako koordenatu hauetan, esate baterako, N 43º19.397, W 001º58.824 altxor bat dago ezkutatua. Altxor hori aurkitzeko, hainbat aukera ematen ditu tresna honek: GPS hargailu bat erabiltzea; GPSa duen Iphone edo telefono bat erabiltzea; edota Google Earth-en bidez lekua zein den ikustea eta irudia inprimatzea (horrela eginez gero, erabiltzailea lekura iristen denerako orientatua legoke).

MUNDUKO ALTXORREN MAPA. IRUDI HISTORIKOAK ERABILTZEN Google Earth-ek “Irudi historikoak” izeneko aplikazio interesgarri bat ere eskaintzen du. Tresna horrek norberaren

MAPEN APLIKAZIOA

auzoa nola aldatu den, eraikin berrien eraikuntza-prozesua, edota norberaren herri-inguruaren bilakaera zein izan den… jakiteko aukera ematen du. Erlojuaren irudia duen botoian klik eginda, denboraerregela bat azalduko da. Haren bidez, ikusi nahi den data aukeratu eta denboran zehar mugi daiteke erabiltzailea, azaldutako irudiaren gainean hara eta hona ibiliz. Adibidez, Donostiako Antiguako auzoa nola eraldatu den ikus daiteke, 1991tik 2011ra arteko aldaketetan erreparatuz.

MUNDUAN ZEHAR BIDAIATZEN (IKAS BIDAIA ANTOLATZEN) Bidaia birtual bat eginez, Google Earth erabiliz, gustuko lekuak bisitatu eta ezagutu ditzakete ikasleek, bertako bitxikeria, eraikin garrantzitsu nahiz natura-altxorrez jabetuz. Geldialdi bakoitzean galdera bati erantzunez, hurrengo puntua zein den adierazten duen pista bat jasotzen dute erabiltzaileek. Ikertzaile onak izanez gero, Londres, Brasil eta beste hainbat leku interesgarri bisitatzeko aukera izango lukete horrela. GURE AUZOAREN BERRI EMATEN Ikasleak, auzoko kaleetan barrena ibil daitezke GPSa eskuetan dutela. Berentzat garrantzitsuak, interesgarriak edota politak diren tokiak GPSarekin markatzeaz gain, argazkiak atera diezazkiete. Behin ikasgelara itzulita, egindako ibilbidea eta GPSarekin markatutako puntuak igo ditzatekete Google Earth eta Wikilocera. Puntu bakoitzaren argazkia eta deskribapen txiki bat ere erants ditzakete. 2011ko azaroa IKTZALEAK

11


Google Earth erabiltzen. Ariketa MAPEN APLIKAZIOA

T

estuingurua: Donostiako Aitor Ikastolako LHko 4. maila. 16 ikasle diren ikasgelan jatorri desberdina duten 4 ikasle iritsi berriak dira: lehena, errumaniarra ( Ivan, Bucarestekoa), bigarrena kolonbiarra (Mirian, Bogota), hirugarrena Saharako kanpamenduetatik etorria (Ahmed) eta azkena, berriz, argeliarra (Yasmin, Argel). Helburua: Google Earth erabiltzaileari esker, etorri berri diren ikasleen harrera prestatzea. Harrera hau oinarri izanda, Donostiako eta Euskal Herriko

deskribapena ezezik, lurralde hauen deskribapena ere (kontinenteak, klima, ohiturak, hizkuntza, historia... ) landuko dira. Era berean, euskarri honek ematen dituen aukerak aprobetxatuz, matematika eta zientzia arloko hainbat jarduera landuko dira (koordenadak, batuketa eta kenketak distantziaren arabera...). Era berean, etiketen, grabazioen, argazkien bidez, ikasleek aplikazioa osatzeko aukera izango dute. Metodologia: Lankidetza ikaskuntza sustatzeko lan autono-

moa ezezik, talde lana ere sustatuko da eta 4 ikasleko 4 talde egingo dira. Talde bakoitzak ordenagailu bat izango du eskura. Era berean, talde bakoitzean, jatorri desberdina duen ikasle bat dagoela bermatuko da. Irakaslea izango da egitekoak era zehatzean azalduko eta helburuak argituko dituena. Gutxi gorabehera, proposatutako lana, bi astetan bete daiteke. Irakaslearen azalpenak eta ikasleen jarduera erabat eralazionaturik eta era koordinatuan joango dira.

Jarraitu beharreko pausoak

A) Lehen hurbilketa: jardueraren aurkezpena eta aplikazioaren deskribapen orokorra: jardueraren helburua, aplikazioaren deskarga, eskaintzen dituen aukeren azalpena, lehen hurbilketa‌

zerikusia duen zerrenda bat, edo helbidea zehatza bada, tokia, erakutsiko digu. Zerrenda agertzen bada, zerrenda horretatik guri interesatzen zaiguna aukeratu, gainean klikatu eta Google Earthek toki horretara eramango gaitu.

tzen zaizkigu; hau da, kokapen geografikoa. Guk, izena, deskribapen txiki bat, argazki bat, helbide horren linka, etab jar diezazkiogeku. Bukaeran onartu egin beharko dugu.

Programa ireki. Goian ezkerrean buscar atalean, aurkitu nahi dugun helbidea jarriko dugu (Donostia, Konkorrenea, 7). Helbidea zenbat eta zehatzagoa hobe. Ondoren lupa sakatu eta Google Earthek informazio horrekin

Ondoren, Aitor ikastolaren kokapena zehaztuko dugu. Horretarako, irudiaren gainean dagoen barra horretatik, ezkerrean dagoen txintxeta horia sakatuko dugu. Beste menu bat agertuko zaigu orduan. Bertan toki horren koordenadak ager-

Behin puntua onartuta, Google Earth programak ezkerrean duen Mis lugares sailean gordeko du, guk sartu dugun informazio guztiarekin batera.

12

IKTZALEAK 2011ko azaroa


B) Talde guztiek egin beharrekoa: Ikastolaren kokapena zehaztu ondoren, talde bakoitzak jatorri kanpotarra duen ikaslearen kokapena identifikatu, aurkitu eta gorde egin behar du eta kultura esparruko zenbait alor (monumentu nagusiak, musika, gastronomia eta kirol alorreko aspektu esanguratsuenak) azaldu. HISTORIA, GEOGRAFIA

ETA

TURA ALORREKO JARDUERAK:

MAPEN APLIKAZIOA

Lehenik eta behin, j ard u era ren h e l bu ru a, ap l i ka z i o a re n d e s ka rga , e s ka i n t z e n d i t u e n h a i n b at a u ke re n a z a l p e n a ‌ , a z ke n f i n e a n , l e h e n h u r b i l ke t a , eman behar zaie i ka s l e e i

Ta l d e b a k o i t z a k j a t o r r i ka n p o t a r r a d u e n i ka s l e a r e n k o k a p e n a i d e n t i f i ka t u , a u r k i t u e t a go r d e eg i n b e h a r d u , e t a ku l t u ra e s p a rru ko z e n b a i t a l o r ( m o nu m e n t u a k , ki ro l aspektuak...) azaldu

dean dagoen ikonoan klikatukodugu (Ver en Google Maps) eta

Google Maps agertuko zaigu. Euskarazko bertsioa aukeratu. Lortu jarraibideak klikatu. Ondoren agertzen den menuan, A lehiatilan gure kokapena zehaztuko dugu eta B n, joan nahi dugun tokia. Lortu jarraibideak klikatu eta eskatzen diren datu guztiak agertuko zaizkigu (distantzia, ibilbide motzena eta denbora).

KUL-

Horretarako, Google Earthek ezkerraldeko beheko aldean duen Capas atala aktibatuko dugu eta bertan, Fotografias, Tiempo, Galeria eta ConcienciaciĂłn global aukeratzen baditugu, toki horren geografia, klima, kultura eta historiari buruzko informazioa lor dezakegu. Ikusten eta ikertzen ari garen irudian ikono desberdinak agertuko zaizkigu leku horren informazioa, argazkiak, datuak... emanez. Esate baterako, momentuan egiten ari den eguraldia ikus dezakegu, lainotua dagoen ala ez.

MATEMATIKA

ETA

RREKO JARDUERAK:

ZIENTZIA

ALO-

Ikasleek kalkulatu behar dute Aitor ikastola, aukeratutako 4 kokapen horietatik zenbat kilometrotara dagoen, zein den ibilbide motzena eta zenbat denbora beharko duten bidaia hori egiteko. Horretarako, goian dagoen barra horretatik, eskuineko al-

2011ko azaroa IKTZALEAK

13


MAPEN APLIKAZIOA

DENBORAN

ZEHAR

TOKIEK

IZAN

DUTEN ALDAKETA: Ikasleek bisitatu dituzten 4 toki horiek eta Donostiako Egia auzoak azken 20 urteetan izan dituzten aldaketak erakutsi. Horretarako, goiko barra horretatik, erdialdean dagoen ordularia hautatuko dugu (muestra imagenes historicas) eta desplegable txiki bat agertuko zaigu, zuzenki modukoa: eskuineko aldean gaurko eguna agertuko da eta ezkerraldera joaten garen heinean, gaurko egunetik urruntzen joango gara guk nahi dugun data arte. Erromako hirigintza 320. urtean hiru dimentsiotan ikusteko aukera ere ematen du, ezkerreko aldean ditugun aukeren artean. D) Aplikazioa osatu: ikasleek aplikazioa osatzeko aukera

14

IKTZALEAK 2011ko azaroa

Ta l d e b a ko i t z a k , l a n d u t a ko a r e n a r a b e r a , l o r t u t a ko e m a i t z a k a u r ke z t u k o d i t u . H o rre l a , i ka s ki d e e k b e s t e j a t o rr i b at z u k e z a g u t ze ko a u ke ra i z an go d u t e E g i n d a ko l a n a ( i b i l b i d e a , a r ga z ki a k , e t i k e t a k , e ka r p e n a k . . . ) Web 2 . 0k d i t u en b e s t e t re s n a b at z u e ki n u z t a r t u : G P S ra ed o t e l e fo n o m u g i ko rre ra p a s a t z e k o a u ke r a l a n d u ; E ra b e re a n , eg i n d a ko l a n a W i ki l o c o rr i a l d e ra b i d a l i e t a ko m u n i t at e g u z t i a re ki n k o n p a r t i t z e ko a u k e r a l a n d u ko d a

izango dute, argazkiak aplikaziora igoz, grabazioak igoz, etiketak jarriz, ibilbideak eginez....

E) Ondorioak elkarbanatu: Talde bakoitzak, landutakoaren arabera, lortutako emaitzak aurkeztuko ditu. Horrela, ikaskideek beste jatorri batzuk ezagutzeko aukera izango dute. 4 aurkezpen egingo dira eta guztiek parte hartu beharko dute. Egindako lana (ibilbidea, argazkiak, etiketak, ekarpenak...) Web 2.0k dituen beste tresna batzuekin uztartu: GPS edo telefono mugikor batera pasatzeko aukera landu; Eta era berean, egindako lana Wikiloc orrialdera bidali eta komunitate guztiarekin konpartitzeko aukera landu.


O

rain arte aipatu eta deskribatu ditugun tresna eta langailu hauek teknologia baino ez dira, eta beraz, hezkuntza tresna bezala duten balioa, tresnaren eraginkortasun propioaren menpe baino, tresna horiek erabiltzen dituenaren esku dago. IKT-ek informazio gizartean murgildu gaituzte; gaur egungo gizartean baliabide nagusia informazioa da, baina ezagutza bilakatzen ez den informazioak ez du baliorik. Hori kontuan edukiz, argi dago ikaskuntza prozesuak ezin duela datu pilaketa eta datu horien ondorengo erreproduzio soila izan, baizik eta informazioa ezagutza bilakatu dezaketen esanahien eraikuntza edo irudikapen mentala izan beharko duela. IKT-ek informazio kantitate handiak pilatzen dituzten biltegi txikiak jartzen dizkigute eskura, edozein lekutatik eta oso erraz sar gaitezkeelarik bertan. Beraz, ba al du zentzurik informazioa buruz ikasteak memorian datuak gordetzeko? Gure ustez beharrezko egin da hezkuntza

Ondorioak Gaur egungo gizartean baliabide nagusia informazioa da, baina ezagutza bilakatzen ez den informazioak ez du baliorik IKT-ek informazio kantitate handiak pilatzen dituzten biltegi txikiak jartzen dizkigute eskura, edozein lekutatik eta oso erraz sar gaitezkeelarik bertan Beharrezko egin da hezkuntza curriculumean helburu berrien formulazioa, pentsamendu kritikoa bultzatzeko eta informazioaren elaborazio propioa IKT-ak eta web 2.0 zerbitzuak oso lagungarriak izan daitezke irakaslearentzat ikasle bakoitzaren ezaugarriei egokitutako programak martxan jartzeko

ONDORIOAK

curriculumean helburu berrien formulazioa, pentsamendu kritikoa bultzatzeko eta informazioaren elaborazio propioa lantzeko. Eta helburu hauek lortzeko oso baliagarriak izan daitezke tresna digitalak. Esan dezakegu aipatutako zerbitzu eta aplikazio hauek irakaskuntza ikaskuntza prozesua hobetzen lagundu dezaketela. Irakaskuntzaren eraginkortasuna, neurri handi batean, behintzat, ikasle bakoitzaren erritmoa, estiloa eta estrategiak errespetatzearen eta ikasle bakoitzari banakako arreta eskaintzearen menpe dago. IKTak eta Web 2.0 oso lagungarriak izan daitezke irakaslearentzat ikasle bakoitzaren ezaugarriei egokitutako programak martxan jartzeko; izan ere, curriculuma eskuragarriagoa, pertsonalizatuagoa eta esanguratsuagoa egiten lagundu diezaiokete. Autonomiari dagokionez ere, funtsezko hobekuntzak ekar ditzakete ikaskuntza prozesuetan.

2011ko azaroa IKTZALEAK

15


IKTZaLeak  

1. aldizkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you