Page 1

gure gauzak 50 Olabide Ikastolako Aldizkaria 2013ko apirila


2013 juan jose ibarretxe Ikastolak urtero-urtero antolatzen duen hitzaldian Juan José Ibarretxe lehendakari ohia izan genuen urtarrilaren 24an. “Ikasten ikasi... izaten ikasi” lelopean, Hezkuntza eta pertsonari buruzko hitzaldia eskaini zigun Goiuri Jauregian. Hortaz, eta Ibarretxek ikastolan egindako bisita aprobetxatuz, DBH 2. mailako Irrati Tailerreko ikasleak martxan jarri genituen eta gelan aukeratutako bi ordezkari, Carla eta Haizea, berarekin egon ziren solasean. Hona hemen, ondorengo lerroetan, izandako elkarrizketaren laburpena.

¿Cómo recuerdas tu época de estudiante? Empecé con cuatro años en la escuela, con una vecina a la que llamábamos “La abuela” y con ella hice Preescolar. Luego fui a la Escuela Nacional en Laudio y allí estuve desde los 5 hasta los 10 años, con el mismo profesor. Era de Cáceres, un buen hombre. Más tarde hice el exámen de ingreso y empecé en el instituto público de Laudio. Y de allí me trasladé a la universidad en Bilbao, donde cursé mis estudios de Económicas. La verdad es que toda mi trayectoria académica fue en la escuela pública.

2

gure gauzak

Pertsona baten izaerak bere ikasketa mailarekin zerikusirik duela pentsatzen duzu? Dena da garrantzitsua. Batzuetan azkarra izatea garrantzitsua da baina ez da nahikoa. Langile izatea, borondatea, ... etab. klabea da ere. Begibistan dago. Profesional batzuk adimen handikoak dira, nota onak atera izan dituzte euren ikasketetean eta gero profesional txarrak dira. Zentzu horretan adimenaren eta beste gaitasun batzuen arteko oreka beharrezkoa da.


apirila ¿Qué opinas sobre los recortes que se están aplicando en la actualidad? Si sólo aplicas recortes, que es lo que está sucediendo ahora a nivel europeo, y no aplicas estímulos, la economía va a sufrir un paro cardíaco. Hace 500 años, se aplicaban sangrías a los enfermos. No sabemos si eran buenas o malas, pero las personas se morían. A lo mejor tenían menos dolor, pero se morían igualmente. Y en la economía sucede lo mismo. Yo no estoy de acuerdo con esa estrategia. Ya tenemos la experiencia de otros países donde sólo se han aplicado recortes, como Japón o América Latina, y las consecuencias han sido muy negativas. Creo que la pregunta que nos deberíamos hacer es ¿crecimiento económico para qué si no es capaz de proporcionar bienestar a los ciudadanos?

Zure lehendakari garaitik zerbait aldatuko zenuke, hartutako erabakien artean, zerbaitetan atzera egingo al zenuke ahal izango bazenu? Gauza asko eta asko, segur aski. Egun batean zehar, exekutibo bezala, ehun bat erabaki hartzen nituen eta ehun horietatik, egun on bat izaten banuen ere, erdia gaizki hartzen nituen. Eta hori egun on batean! Pentsa ezazue egun txar batean... Baina bizitzan, normalean, denok egiten ditugu gauza batzuk ondo eta beste batzuk gaizki. Zein da gakoa orduan? Ba azkenean, balantzea positiboa edo negatiboa den ikustea. Baina zer da garrantzitsuena bizitzeko eta egunero lo egin ahal izateko? Kontzientzia garbia izatea. Mobiola edukiko bagenu bizitzan, ba ziur asko dena egingo nuke ezberdin. Baina hori ezinezkoa da, ezta? Beraz, nostalgiarik ez. Egin behar duguna egin behar dugula pentsatzen dut, batzuetan ondo, beste batzuetan gaizki. Baina horrelakoa da bizitza. Eta lehendakari bizitza ere. Begira, nire bizitzan aldatu dudan gauzarik politena hizkuntza izan da. Adibidez, nire alaba zaharrenarekin, lehenengo hemeretzi urteetan zehar, erderaz egiten nuen, eta azken zortzi urte hauetan euskaraz mintzaten gara. Eta hau aldaketa oso garrantzitsua da. Azken batean, elkarrizketa arrunt bat mantentzea ez da zaila, baina barruko sentimenduak adieraztea... hori bai da zaila. Eta euskaldun zahar batentzat, batzuetan, oso zaila da sikiera ulertzea zer den hori, aldaketa kultural hori. Baina nire bizitzan aldaketa kultural hori bizitzea izan da, ziur aski, gauzarik politena. Ikaragarria izan da.

gure gauzak

3


2013 korrika 18. eman euskara elkarri

La 18ª edición de la Korrika por dos razones ha llegado este año a Olabide con fuerza. Por una parte, la celebración de nuestro 50 aniversario y por otra parte por nuestra implicación en la misma. Comenzamos oyendo la canción “Bagoaz” del grupo Esne Beltza y a su ritmo fuimos eligiendo el color de los petos que ibamos a llevar. Elurrak protagonismo handia izan du azkenaldi honetan ikastolako egunerokotasunean eta Korrikari ere eragin dio, nola ez. Hasieran martxoaren 17an izan behar zena atzeratu behar izan zen eta matxoaren 21era eraman. Eta EITBkoek antolatzaile izango bagina edo, teleberrian eman zuten albistea. KORRIKA TXIKIA: Ekimen bereziekin hasi ginen martxoaren 11an, Olabiden egin baitzen Korrika Txikiko Prentsaurrea. Bildu genituen gure ikasle txirrindulari nagusiak Korrika Txikian laguntzeko. DBHko ikasle kirolari korrikalari batzuei eskaini genien pankarta eramatea. Ondoren Txikia bertan behera gelditzen zela adierazteko mezu ugari bidali genituen. Tokiak eta izenak errepikatu izan ditugu behin da berriz. “Ibiltarian” 15:45ean elkartuko gara familiekin eta Vladimirrek lekukoa hartuko du eta Izaro Uriartek irakurriko du mezua Plaza Berrian. 14 autobus. 800 ume eta 100 bat

4

gure gauzak

hezitzaile eta familien laguntzarekin arrakasta izan beharko du azkenean, martxoaren 21ean. KORRIKA NAGUSIA. Este año un martes el 19 y un sólo kilometro el 1259 de La Plaza Bilbao hasta la Bilbaina, pero dos petos oficiales por lo que teníamos que elegir a dos representantes: hemos dejado nuestra representación en buenas manos: Aitor Bilbao e Itziar Bedia. Invitado de honor Ahotsu. Jon Ander Elosegi nos ha hecho el cartel y Silvino y Amaia Alberdi han hecho un montaje especial representando el lema de KORRIKA mediante lenguaje corporal (lo podéis ver en esta página) También correrán con nostros los 12 alumnos de Txomin Agirre ikastola de Ondarroa que nos visitan estos días. Azken zita, jakingo duzuenez. Baionan izan dezakezue martxoaren 24an jai giro bikainean!!!! EMAN ELKARRI!!!!


apirila luisa gure bihotzetan Goizaldean heldu da berri lazgarria. Negu minaren hotzak izoztu irria. Bihotza erdiratuta, negarrez begia, falta zaitugulako LUISA MAITAGARRIA. Biziak ba ote dauka inongo logika? Etsaia beti dugu atzetik segika, Luisak irakatsi du bai matematika, ta laguna izateko behar den irrika. (doinua: Dama gazte xarmant bat)

elurra mara mara

Otsailan elurra etorri zitzaigun ikastolara. Urtero-urtero izaten dugu, baina oraingoan elurte polita benetan izan genuen jolastoki eta inguruneetan. Ohituta egon arren, beti harritzen gara elurrak goizean-goiz utzitako isiltasunaz eta argiaren kolore bereziaz... Eta hau guztia gutxi ez balitz, eguraldiak beste fenomeno bitxi bezain eder bat eskaini zigun: ostadar bikoitza! gure gauzak

5


2013 world cafea Datorren hilaren 25ean, osteguna, arratsaldeko 18:30ean egingo da Olabide Kirol Elkarteko II. World-Cafea. Gure komunitatea osatzen duzuen guztiok zaudete gonbidatuta. Pasa den urteko esperientzia oso positiboa izan zen. Bertan atera ziren ondorioen emaitza izan dira aurtengo ikasturteko Kirol eskaintza berria, begiraleen formazioari garrantzia handiagoa emateko erabakia edota gurasoen portaeraren inguruko kartelak jartzeko hartutako neurria. Aurten ere, Olabide Ikastolako kirolaren inguruan gai ezberdinak sakontzeko eta eztabaidatzeko aukera izango dugu.

Egun horretan 17:30etik aurrerako kirol ekintza guztiak bertan behera geratuko dira. ANIMATU ZAITEZTE PARTE HARTZERA!

araskiren konbenioa Olabide Kirol Elkarteak, Araski Arabako Emakumeen Saskibaloi taldearekin laguntza akordioa sinatu berri du. Akordio horren helburu nagusia, gure Kirol Elkartean saskibaloia burutzen duten neskei irteera egoki bat bermatzea da. Araski-Arabako Emakumeen Saskibaloi taldeak, gure Ikastolan dagoen balioa, bai jokalari kopuruagatik eta bai saskibaloi mailagatik, eta eguneroko lana asko baloratu ditu gurekin harremanetan jartzeko eta elkarlanean abentura berri honetan abiatzeko.

Akordio honen ondorioz, Olabide Kirol Elkarteak, material, formazioa, babes teknikoa eta ikasleentzako irteera natural eta egoki bat jasoko ditu besteak beste. Akordio honen aurkezpen ofiziala apirilean egingo dugu Olabide Ikastolan.

olabide ikastola euskal ligan Bertan, final erdietan Mondragon Unibertsitatearen aurka partida ederra egin ostean, finalerako sailkatu ziren. Finala, tentsioa eta urduritasunaren eraginez, ez zen taldearen partida onena izan, hala ere, bakarrik, lau punturen aldearekin galdu zuten. Burua oso tente zutela itzuli ziren Gasteizera, helburua lortuta baitzegoen.

Gure Ikastolako Junior mutilak Autonomi Erkidegoko maila goreneko txapelketa, Euskal Liga, jokatzeko sailkatu dira. Batxilergoko 1. Eta 2. mailako mutilek osatutako taldeak, Arabako txapelketan emaitza benetan onak lortu ostean irabazi zuen Leioan jokatu zen lauko finalerako txartela.

Ez da meritu makala Ikastola baten izaerarekin, Euskal Ligan aritzea, Zorionak eta bejondeizuela! Aipamen berezia egin behar diegu; Antton Ranedo, Joseba Puelles, Nefer Leon eta Peio Egibar ikasleei, Euskal Selekzioarekin hainbat entrenamendu burutzeko hautatuak izan baitira.

entrenatzaile-laguntzaileak Gure ikasle eta jokalarien kirol ibilbidea osoa izateko asmoarekin, datorren urtera begira, entrenatzaileen laguntzaile izan nahi duena Kirol Elkarteko bulegotik pasa dadila. Aurten izaten ari garen esperientzia oso positiboa izaten ari da, beraz, datorren urtean batxilergoko lehen mailan egongo zareten ikasleok, zabalik dituzue gure ateak.

8

gure gauzak

Ikasle zareten bitartean, laguntzaile moduan aritzea ezinbestekoa da, gero, entrenatzaile moduan talde baten gidaritza hartzeko.


apirila Oraingo honetan gure ingeleseko eskolaz kanpoko ekintzen berri emango dizuegu:

english is fun! aurrera doa olabide ikastolan ingelesa indartzeko proiektua

Esta vez os informamos sobre nuestras actividades extraescolares en inglés.

english is fun! avanza el proyecto de reforzar el inglés en olabide ikastola

Olabide Ikastolako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako hamarnaka ikasle ari dira parte hartzen eguerdian antolatzen diren eskolaz kanpokoetan.

Decenas de alumnos de primaria y secundaria de Olabide Ikastola toman parte en las extraescolares que se organizan al mediodía.

“English is fun” proiektua, Olabide Ikastolak eskolaz kanpoko ingelesa abiarazi zuen aspaldian Mondragon Lingua-ren laguntzarekin. Hezkuntza zikloaren arabera, ingelesa, aisiaren eta eguneroko dibertsioaren parte bat gehiago izateko aukera bat bezala ulertu genuen, hezkuntza zikloaren arabera, prestakuntza prozesuan hobekuntza elementu bat izateaz gain.

Hace ya varios años que Olabide Ikastola, con la ayuda de Mondragón Lingua, puso en marcha el proyecto “English is fun”. Esta iniciativa la entendemos como una oportunidad para hacer del inglés, en función del ciclo educativo, una parte más del ocio y de la diversión cotidiana, además de un elemento de mejora en el proceso formativo.

Horretarako, lanari ekin genion eta tailerretan oinarritutako metodologia bat eratu genuen, eta horixe ari gara erabiltzen beste ikastoletan ere. Horrekin zenbait helburu lortu nahi ditugu: tailerrak saio arin atseginak izan daitezela, ikaslearen partaidetza bilatuko dutenak beti. Saio hauek ikaslea ingelesean murgilduta dagoen gune bat izatea, hau da, ikasleak “ikas dezala ikasiz”, ikasleentzako jarduera erabilgarriak prestatuz, eta hizkuntza lantresna bihurtuz.

Para ello, nos pusimos manos a la obra y diseñamos una metodología basada en talleres, que estamos llevando a cabo en otras ikastolas . Con esto queremos lograr varios objetivos: hacer de los talleres, sesiones ágiles y entretenidas, que busquen, siempre, la participación del alumno. Entender estas sesiones como un espacio donde el alumno esté inmerso en el inglés, es decir, que el alumno/a “aprenda aprendiendo”, generando actividades útiles para el alumno/ a, y haciendo del idioma una herramienta de trabajo.

Bestalde, Antezanan egindako Gabonetako kontzertuaren argazkiak eskaintzen dizkizuegu. Por otro lado, aquí tenéis algunas de las fotos que hicimos en el concierto de Navidad en Antezana.

gure gauzak

9


2013 agate deuna

HH / LH

Aintzaldu daigun Agate Deuna... Makilak hartu, zapia lotu eta hamarretako eske ibili ziren HH eta LHko ikasleak. DBHko ikasleek makil hotsen ohiartzunak ere utzi zituzten Zelaia eraikinean.

txitxiburduntzi

Hau bai goxoa Txitxiburduntziaren ohitura! Ez dago ezer hoberik txistorra ogi pusken artean baino.Ikusi, ikusi bestela txikitxoen aurpegiak!

ihauteriak

Los carnavales son siempre una fecha muy especial en ikastola. Por un dĂ­a nadie parece ser quien es y las clases se llenan de egipcios, naipes de Fournier, los pintores de Vitoria o los Angry Birds.

tuboplastera bisita

Otsailaren 19an LH-2.E-koek MiĂąaon dagoen Tuboplast lantegira hurbildu ziren bisitatxo bat egitera. Bertan, Txanela proiektuarekin lotuta zegoen gaia jorratu zuten, lantegien ekoizpen prozesua, hain zuzen ere. Horrez gain, etxetik ekarritako tutu eta ontziekin tailer bat egiteko aukera izan zuten. 10

gure gauzak


apirila

BATX

Biologiako olinpiadak Otsailaren 2an Olabideko Batxiler 2. mailako bi ikasle, Andrea Gainzarain eta Nerea Ruiz de Gauna, Leioarantz abiatu ginen gure irakaslea den Andonerekin Biologiako Olinpiaden VIII. edizioan parte hartzeko. Nahiz eta ebaluaketa astea gainean izan eta eguraldia gure alde ez izan Zientzia eta Teknologia fakultatera heltzea lortu genuen, bertan fase teorikoa egiteko. 5 ikastetxe ezberdinetako 47 ikaslek hartu zuten parte fase praktikora pasatuko ziren 12en artean egoteko asmoz. Tan solo una semana después de hacer el test recibimos nuestros resultados, que dejaban a Olabide en muy buenas posiciones. Además, una de nosotras consiguió clasificarse para la fase práctica, que consistió en la disección de un vertebrado e identificación de la histología animal mediante el microscopio. De los 12 alumnos que nos presentamos tres pasarán a la fase estatal que este año se celebra en

Madrid. Aún en espera de los resultados solo puedo decir que la experiencia ha merecido la pena, ya que nos ha permitido conocer la universidad y conocer mejor esta asignatura. Andrea Gainzarain, BATX 2A

DBH

eco-school barria

DBH 1go mailako bi gela Barriako eco school-era joan ginen. Aste oso bat igaro genuen han. Denetarik egin genuen: bideoklip eta laburmetrai bat grabatu, letxugak landatu... asko ikasi genuen ekologiaren inguruan! Irakasleak oso onak ziren eta haiekin ingeles asko ikasi dugu. We had a great time!!! DBH 1D

gure gauzak

11


poemak Gorroto dut denbora bukaera bat dagoenean, gure bizitzaren bukaera.

Tercetos amorosos

Atsegin dut denbora lasterketa bat denean, gure ametsenganako lasterketa.

La vida pasó, primavera odiada, intentando pasar desapercibida, cuando tú por mí no sentías nada.

Gorroto dut denborak itotzen gaituenean, gure askatasunaren soka bilakatzean. Atsegin dut denbora amaigabea denean, gure zoriontasuna isladatzean. Gorroto dut denbora gehiago behar dudanean, gure erlojuaren morroia izatean. Atsegin dut denbora aske denean, gure nahiak betetzean. Gorroto dut atsegina ez den denbora.

Sé que era para ti desconocida. De mis ojos agua caía y recaía Buscando mi mar, buscando tu vida. Nuestro Señor que aquí nos envía. Tú me llevaste al borde de la locura. Mi conclusión: yo sin ti me siento muy vacía.

Atsegin dut gorrotoa baztertu nuen denbora. Ainhoa Arizaleta. DBH 3A

Esti Mota (DBH2D)

bestiario Tríbanas es un animal de 123 años. Vive en la isla desierta de Waladajama. Forma una gran familia con su mujer y sus 14 hijos que aún no tienen alas. Su mujer cuida de sus hijos y él, mientras, va a por comida. Su aspecto físico es muy peculiar. Mide unos 2 metros de alto y 3 metros de largo. La nariz está formada por una enorme pinza de cangrejo, es tan puntiaguda como una aguja. También tiene unas alas enormes y escamosas, y su columna vertebral está compuesta por 14 pinchos. Es todo un figurín. Aunque parezca agresivo, es bastante manso. Su mayor enemigo es Ródestas porque se alimenta de sangre tribanesa. Su mayor miedo es la oscuridad y tiene un corazón de oro. Sus aficiones son dormir con un lirón, volar y cazar Ícafors porque se alimentan de ellos. También le gusta nadar, por eso sus alas son escamosas. Odia correr y hacer deporte.

Sua Canga y Borja Maynar (DBH1B)

www.olabideikastola.com 01007 Lasarte Errepidea z/g Tlfnoa: 945 011 963

Vitoria-Gasteiz E-mail: posta@olabide.com

Gure Gauzak 50  

Gure Gauzak 50 2013.03

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you