Issuu on Google+

IKT – Web 2.0 tresnak

19-10-2011

UPVEHU

WEB 2.0 TRESNAK

Lehen Hezkuntza, 32 taldea | Oihan Makazaga Leire Oriondo Miren Herguedas 0


IKT – Web 2.0 tresnak

AURKIBIDEA

1.Sarrera ......................................................................................... 3-4 a. Zer

da

lankidetza?Informazioaren

gizartearen

aldaketa:

Teknologia berrien sorrera. Web 2.0 eskolan erabilgarria 2.Garapena ...................................................................................... 5-19 b. Web 2.0: definizioa, tresnak ....................................................... 5-12 c. Wikiak ..................................................................................................13-19

3.Ondorioak .................................................................................... 20

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak

1.Sarrera Lankidetzari buruz aritzean, orokorrean, burura datorkiguna orain arteko lantalde modu tradizionala da, eta beraz, teknika hau hezkuntzan aplikatzen badugu, guztiok oroituko zarete ikasgelan egindako talde lanez; batzuk binaka, hirunaka edota launaka eginikoak, zeinak aurrera eramateko ezinbestekoa zen mahaiak elkartzea gaia ikasgelan lantzen zenetan, edo bestalde, klaseen amaieran liburutegian edota bilguneren batean geratzea lanari itxura ematen jarraitzeko. Baina gaur egun hezkuntza sisteman lankidetza ikaskuntza integratzeko ahaleginak egiten ari dira. Zer ote da hau? Geuretzako ere termino berria den arren, horixe azaltzen saiatuko gara lan honetan eta berau lantzeko dauden baliabide ezberdinak aztertuko ditugu baita ere. Lankidetza ikaskuntza helburu bera duen talde bat osatzen duten kideen artean eraikitzen den irakaskuntza-ikaskuntza prozesua da, zeinak hauen arteko koordinazioa eta komunikazioa ezinbesteko konpromiso gisa bilakatzen dituen emaitzak eraginkorrak izan daitezen. Irakaskuntza eredu honen xede nagusia elkarlanaren bitartez ingurukoekin eta ingurukoez ikastea da; ideiak eta iritziak elkarbanatuz adostasuna lortzea eta ezagutza bereganatzea alegia. Taldekide bakoitzak bere gaitasunetara egokitutako rol bat izango du eta batek egindako lana beste kide batek egindakoaren osagarria izango da; hots, taldea osatzen duten pertsonek dituzten gaitasunez baliatuz, hauetako beste batzuek dituzten gabeziak orekatzen dira eta alderantziz. Beraz, lankidetza ikaskuntzaren helburu nagusia taldean ikaskuntza eraikitzea den arren, lan indibiduala ere esanguratsua eta beharrezkoa da. Ikaskuntza mota hau berritzailea da, taldekideen kokapen fisikoak garrantzia galdu duelako, hain zuzen ere. Oraintsu gertatzen ari den Interneten hedapena dela eta, lantalde eredu tradizionalek jada ez dute berebiziko garrantzia ikaskuntzaprozesua aurrera eraman dadin, beste aukera ezberdin batzuk sortu baitira.

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak Aipatutako guztiaren adibide argia da Wikipedia plataforma birtuala. Izan ere, proiektu hau milioika eta milioika sarreraz hornitua dago, zeintzuk sarera konektatzeko baliabideak dituen edonork; dagoen lekuan dagoela, zuzendu eta aldatu ditzakeen. Lankidetza ikaskuntza ahalbidetzen duten tresna teknologikoen artean guretzat ezagunenak jarraian aipatutakoak dira, besteak beste: internet (posta elektronikoa, informazio bilaketak egiteko zerbitzariak, sare sozialak, blogak, foroak, bat-bateko mezularitza: txat-ak,

etab.), ordenagailua eta ekipo lagungarriak, PDI-ADE, ikus-

entzunezko aparailuak (argazki makinak, telebista, bideoak, etab.), mugikorrak, eBook, ofimatika, pendrive-ak, wikiak (informazioa eraikitzeko, eraldatzeko, pilatzeko eta partekatzeko plataformak), LMS (Learning Manager System, gela birtualak), karpeta partekatuak, Google Docs, Tablet PC, VolP zerbitzuak eta egutegi partekatuak. Hau guztia esan ondoren, aro industriala izenez ezagutu izan dugun garaia informazioaren gizartea izatera pasa dela esan beharrik ez dago. Teknologia berrien sorrera gogor eragiten ari den fenomenoa da, eta jada hauen omnipresentzia ukaezina da gurean. Bestalde, azpimarratzekoa da gizartean gertatzen diren aldaketek zuzenki eragiten diotela hezkuntza sistemari eta hauen integrazioa motel ematen ari den arren, gero eta presenteago dauzkagu ikasgeletan. Hau horrela izanik, Web 1.0ren garapena aztertuko dugu, gailu teknologikoek, eta berauek eskaintzen dituzten baliabideek, eman duten aurrerapausoa ebidentzian jartzeko asmoarekin eta baita teknologiak hezkuntzan hartu duen protagonismoa manifestuan jartzeko. Web 1.0 irakurketarako soilik erabilgarria den orrialde estatiko bat da, hau da, bertan dokumentuak ez dira eguneratzen. Erabiltzaileak ezin du webean argitaratutako edukietan parte hartu; ez komentariorik utzi, ez erantzunik eman, etab., beraz, Web-masterrak, orrialdea zuzentzen duen pertsonak alegia, bertan publikatzen dituen edukietara mugatuta dago. Gezurra badirudi ere, web eredu hau 1991tik 2003ra operatibo egon omen da. Dena den, eboluzio esanguratsu bat egon da eta ondorioz Web 2.0 sortu da, egun indarrean dagoena eta, harira bueltatuz, hezkuntza programetan txertatzen ari dena. Jarraian, plataforma honi buruz arituko gatzaizkizue.

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak

2.GARAPENA Erabiltzaileen parte-hartzea eta informazio trukaketa sustatzen duten Interneteko web-zerbitzuak dira hain zuzen ere.Web1.0etik web2.0rako trantsizio honekin interneten bigarren generazio bat sortu da. Web1.0ron ez zegoen pertsonen arteko interakzioa, igorleak mezua bidaltzen zuen hainbat hartzailek hau jasotzen zutelarik. Beraz,hartzaile eta igorlearen arteko komunikazioa ezinezkoa zen. Gainera,informazioa hierarkikoki antolatua zegoen. Web2.0rekin hierarkiak hausten dira, ezagutza subjektu askoren artean eraiki daitekeelarik. Zeintzuk dira web2.0 tresnak? Web 2.0 tresnak ugariak dira. Jarraian, web honen hainbat tresna aipatuko ditugu: 1. Google zerbitzuak Google enpresa bat da non zerbitzu gehienak doakoak diren. Beren zerbitzuak online daude eta taldeen arteko komunikazio naiz elkarlana ahalbidetzen dute. Ondorioz,

pertsonen

arteko

interakzioa

errazten

dute.

Google

zerbitzuen

barruan,besteak beste,honakoak aurkitzen dira: 1.1 Google reader Irakurtzaile bat da, webgune ezberdinetako sarrera berriei buruz informatzen duena.Honetarako, RSS eta ATOM-en irakurtzaile eta abisatzailea ditu. 1.2 Google libros. Honako ezaugarriak ditu: Liburu ezberdinen testua bilatzen du Bilaketa egitean liburuen orrialdeak bila ditzakezu. Egile eskubideak errespetatzen ditu.

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak

1.3 Google akademikoa Google akademikoaren bitartez bibliografia espezializatua aurkitzen da, informazio espezializatua bilatuz, adituek idatzia alegia. 1.4 Google talk Doaineko zerbitzu bat da non ahotsezko deiak naiz momentuko mezuak bidal daitezkeen. 1.5 Google alertas Zerbitzu honekin erabiltzaileari mezu elektroniko bat bidaltzen zaio interesatzen zaion albisteren bat “google news” en edo “google group” en agertzen denean. 1.6 Google docs. Ofimatikako dokumentuak dira, pertsona ezberdinen artean elkarbanatu daitezkeenak. 2. ISSUU Word, pdf-ko … dokumentuak flashera pasatzean datza, partekatzea errezagoa egiten delarik.Honela,flashera pasaturiko dokumentuak

liburu,aldizkari,portafolio

edo/eta egunkari errealak balira bezala ikus daitezke. Zerbitzu hau hezkuntzan oso aplikagarria da,oso nekeza egiten baita orrialde askoko dokumentu bat webgune batean modu jarraian irakurtzea,orrialdez bereizi gabe,web-orrian berantz emanaz jarraitzen delarik irakurketa. 3. ARGAZKIAK KONPARTITZEKO APLIKAZIOAK Argazkiak igotzen diren webguneak dira.Bertan,argazkiak beste erabiltzaileekin konpartitu daitezke.Zerbitzu hauek publikoak edo pribatuak izan daitezke.

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak

Funtzio hauek betetzen dituzten zerbitzuak,besteak beste honakoak dira: 3.1. Flickr Hasieran txat moduan erabiltzen zen. Gaur egun argazkiak konpartitzeko erabiltzen da. Bi bertsio ditu: bata doakoa eta bestea pribatua. Argazkiak ikusteko, argazkiak igotzen dituen erabiltzaileak hauek publiko edo pribatu egin ditzake. 3.2 Picasa 2004.urtean googlek Picasa zerbitzua hartu zuen eta denen erabilpenerako eskuragarri utzi zuen,doako zerbitzuan bilakatuz. 3.3 Fotolog Argazkiak konpartitu daitezke, komentarioak jarriz. Fotolog, sare sozialen aurrekaria izan zen. 3.4 Pikeo Online moduan,erabiltzaile ezberdinen artean argazkiak elkartrukatzeko zerbitzua da. 3.5 Nirudia 3.6 Favshare 4. MARKATZAILE SOZIALAK Interneten edo intraneten erabiltzaileak baliagarri ikusten dituen web orriak zerrenda batean gordetzen ditu,gaika ezberdinduz. Interneten web orri asko daudenez, berauetatik bereizketa bat eta ordenamendu bat egitea beharrezkoa da. Web orrien zerrenda hauek publikoak edo pribatuak izan daitezke. Markatzaile sozialen aplikazio bat delicious da.

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak

4.1 Delicious Markatzaile sozialen aplikazioetan,ospe gehien eta erabilpen handiena duen zerbitzua Delicious da. Programa honek ezer instalatu gabe funtziona dezake, online alegia, baina hainbat aplikazio instalatzeak honen erabilera erraztu diezaiguke. 5.PODCASTING Audio artxibo digitalak dira, non musika hauek entzun edo deskarga daitezkeen. Pod= hipod etik dator eta casting=internet terminotik. Podcasting aplikazioak,besteak beste,honakoak dira: 5.1. Ivoox Aplikazio hau batez ere irrati-saioekin erabiltzen da. 5.2. Goear Baina,nola aplika dezakegu podcasting-a hezkuntzan?. Podcasting zerbitzuak hezkuntzan,besteak

beste

ingurugiroko

ikasgaian

erabil

daitezke.Adibide

moduan,honako egoera jarri dezakegu: Animalia bakoitzak egiten duen hotsa ikasteko,ikasleak baserrira joan daitezke animalia ezberdinen hotsak grabatzera.Ondoren,aplikazio honetara

igo dezakete

grabatutakoa klasean entzuteko.Honela,ikaskuntza modu praktiko batean ematen da. 6.MAPEN APLIKAZIOAK INTERNETEN Normalean, aplikazio hauetan mapa mugikorrak egoten dira,irudiak satelite bidez ikusten direlarik. Aplikazio honen adibide modura,honako zerbitzuak aipa ditzakegu: 6.1. Viamichelin eta callejero Gehienbat errepideei daude bideratuak.

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak 6.2 Paronamio Zerbitzu honek,leku jakin bateko argazkiak ikusteko aukera ematen du. 6.3 Google street Honekin,irudiak kalean bagindoaz bezala ikusten dira. 6.4 National geographic Atlas digital bat da. 6.4. Google earth Zerbitzu honek informazio orokorragoa ematen du.Herrien arteko azalera, perimetroa‌kalkulatzeko erabilgarria da. 6.5 1.5000 15000 gipuzkoako foru aldundiak egin duen programa bat da,gipuzkoako kaleak ikusteko aukera ematen duelarik. Nola aplika ditzakegu zerbitzu hauek hezkuntzan?.Zerbitzu hauetako batzuk erabilgarriak

dira

matematikan

azalerak,

perimetroak‌kalkulatzen

ikasteko.Bestalde,beste zenbaitekin txango jakin bat egiterakoan egin behar den ibilbidea ikus daiteke.Ingurugiroaren ezagutzan,klima eta erliebe ezberdinak aztertu daitezke zerbitzu hauekin.Klasean integrazioa bultzatzeko,ikasle bakoitza non bizi den ere ikus dezakegu.

7.RRSS Erabiltzaileak nahi dituen web orrien informazioa berritua jasotzeko balio dute,web orri hauetara sartzeko beharra izan gabe.Honetarako,erabiltzaileak interesatzen zaizkion web orriak aukeratu behar ditu. RRSS-ek, zerrendak gaineratu diren dataren arabera ordenatzen ditu. Hiru RRSS mota daude: Ordenagailuan instalatzen direnak. Postan edo web orrian instalatzen direnak.

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak RRSS aplikazioaren zerbitzu bat google reader da. Nola aplika dezakegu RRSS aplikazioa hezkuntzan? Besteak beste,ikasle bakoitzaren lana jarraitzeko erabilgarria da.Ikasleek azken berriak ere ikus ditzakete, kronologikoki ordenatuak. 8. HASIERAKO ORRI PERTSONALIZATUAK Aplikazio honekin,erabiltzailearen hasierako orrian beste webgune batzuen aplikazioak ezarri daitezke. Google,windows live eta yahoo web orriek aukera hau eskaintzen dute. Honela, google bezalako web orrian beste web orriak itsatsi daitezke. Hasierako web orri hauek denbora gehiago irauten dute kargatzen,aplikazio ugari baitituzte bertan. 9.SARE SOZIALAK Sare sozialak, elkar komunikazioa ahalbidetzen duten web2.0 tresnak dira bere funtzio nagusia komunikatzea delarik.Honela,bat-batasunerako aukera ematen dute,mezuak momentuan bertan iristen direlarik. Gizartean naiz eskolan asko hedatu dira.Gaur egun, Bizitzako esparru askotan erabiltzen dira: aisialdian,lanean..etab. Interneten pasatzen den denboraren %10 sare sozialetan da.Espainian Internet erabiltzaileen %80ak sare sozialen bat du. Hezkuntzan, hezkuntza komunitatea osatzen dutenen arteko komunikazioa ahalbidetzen dute aurrez aurre egoteko beharra izan gabe.Horregatik, ikasleen gurasoekin komunikazioa sustatzeko egokiak dira. Lehen hezkuntzan erabiltzeko ez da oso gomendagarria tresna hau. Sare sozial nagusienak tuenti,facebook twitter eta myspace dira: 9.1 Tuenti Bere erabilpenerako beste erabiltzaile baten gonbidapena beharrezkoa da. 9.2 Facebook: Pertsonaren erakus leiho bat da.

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak 9.3 Myspace Hasierako orriekin erlazio gehiago du. 9.4 Twitter Zerbitzuaren erabiltzaileak nahi duenarekin harremanetan jartzea ahalbidetzen du. Facebookarekin alderatuz,oso mezu motzak bakarrik bida daitezke, 120 karaktere dituzten mezuak soilik bidal daitezkeelarik.Twitterrean ezberdina da jarraitzailea edo jarraitua izatea.Jarraituak ez du jarraitzailea jarraitu beharrik derrigor. 120 karaktere bakarrik idatz badaitezke,nola egin webgune bat idazteko twit bat? Horretarako, bitly aplikazioa erabil dezakegu, webgunearen helbidea asko mozteko. Twitterraren bitartez, hezkuntzaren gaia jorratzen duten twitter orriak jarrai ditzakegu. 10 BLOGAK Zer da blog bat? Interneteko erabiltzaile batek, istorio edo artikuluak argitaratzeko erabiltzen duen web gunea da. Blog plataforma gehienetan,mezuak kronologikoki ordenatuak daude idazten diren mezuak erabiltzaileak argitaratu ditzakeelarik. Blogaren plataforma ezberdinak, besteak beste, honakoak dira: Blogak.com(euskaraz) Blogariak.net(euskaraz) Blogger.com Wordpress.com Bloga.com Typepad.com Blogwave.com

Hezkuntzan nola aplikatu? Alde batetik, ikasleek albiste eta burututako lan ezberdinak irakaslearekin eta ikaskideekin konpartitu ditzakete.Honela,ikasleek beren ikaskideek egindako lanetatik

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak ikas dezakete.Bestalde,ikasleen gurasoek,euren seme-alabek egindako lanak ikus ditzakete. Hezkuntzan erabiltzeko blog egokienak, euskaraz dauden blogak dira, blogak.com eta blogariak.net alegia. 11.BIDEOAK PARTEKATZEKO APLIKAZIOAK Bideoak partekatzeko edo konpartitzeko aplikazioak dira. Erabiltzaileek aplikazio hauetara bideoak igotzen dituzte,geroago hauek gainontzeko erabiltzaileek ikus ditzaketelarik.Honela,pertsonen arteko elkar komunikazioa eta harremana sendotzen da,bideak konpartitzen baitira. Bideoak partekatzeko aplikazioak,besteak beste honakoak dira: Blog.tv Veodia Yahoo video Vimeo Vsocial VideoEgg Rewer Jumpcut Google Video Eyespot Youtube Hezkuntzan nola aplikatu aplikazio hau? Partekatzeko bideoekin,interesgarriak izan daitezkeen bideoak ikus daitezke ikasleekin,hau da,helburu didaktiko bat duten bideoak ikus daitezke.Gainera,ikasleek egiten dituzten aktibitate,ospakizun‌ezberdinak ere ikus ditzakete gurasoek aplikazio honetan igo daitezkeen bideoen bitartez.

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak 12.WIKIAK Zer da wikia? Wikia webgune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatzeko aukera duten eta hau posible da web nabigatzaile bat erabiliz. Erraz alda daitekeen web orri bildumak dira. Honela, orrialde hauek elkar-lana bultzatzeko modu egokienak dira. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati

buruzko

garapena,

produktu

baten

jarraipena,

etab.

Teknologia konplexuena ere erabilita, wikia teknologia ikusezinaren froga da; horrela, web 2.0 plataforman oinarrituta, web orri bildumak sortzean zailtasunak saihesteko adibide garbia. Horretarako, erabiltzaileek beraiek sortu duten marka hizkuntza sinple bat erabiliz ere egin dezakete: gai bat erraz garatu, garapen horren ibilbidea gorde, eman diren edizio pauso zehatz batera itzuli, gaien arteko lotura erraztu eta ia aldi berean argitaratu.

Dena den, bi termino definizioan bereizi behar genituzke: bata, wiki-orria, bilduma baten ale bat dena eta bestea, wikia, bilduma bera.

Wikiak, edozein gai bati buruzko jakinduria partekatzeko aukera ematen dute eta orrialdeak editatzeko aukera dago nahiz eta erregistratua ez egon.

Wikiek hipertestuak sortzera bultzatzen; hau dela eta, wiki bateko orri bakoitzean bertan beste webetara bideratzen dituzten hainbat esteka aurki daitezke.Testu guztia goitik behera irakurtzea posible da, baina ez da beharrezkoa izaten. Lotura baten gainean klik egitean, norberak bere interesaren arabera komeni zaion irakurketa ibilbidea aukera dezake. Hau guztia errazteko, lotura-eredu bat erabiltzen da. Wiki orriak erabiltzeak dituen abantailak Wiki plataforma batek web orriak sortzeko ematen dituen erraztasunen artean honako hauek aurkitzen dira: interfaze sotila, (erraz menderatzen dena), erabiltzaileei ematen dien askatasuna (editatu ahala argitaratzeko bat-batekotasuna), edukiak

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak garatzeko abiadura eta erosotasuna eta web orriak gaurkotzeko eta eraldatzeko erraztasuna. Hau guztia kontuan harturik, erraz ulertzen da wikien arrakasta.

Bilaketen sakontasuna

Wiki guztiek bilaketa-zerbitzua dute; hala ere, bilaketaren sakontasuna wiki bakoitzaren barruko antolaketan datza: datu base garatua du, wikiek bilaketa garatzen dute, web orrien izenburuetan ez ezik, web orri horien testuetan zehar ere.

Aldaketen kontrola

Lehentasuna edizioari ematen zaio. Ikusi dugunez, ezaugarri nagusia irekiera da; horren ondorioz, beharrezkoa izaten da erraztasun hartatik sortzen diren web orrien aldaketak kontrolatzea: hori helburu izanik, web orri bat sortzen denean, automatikoki aldaketa web orria sortzen da, nork aldatu duen eta zer aztertzea ahalbidetzen duena. Modu honetan, ados ez bagaude, beti eskura daukagu, gaizki dagoena ezabatuz, aurreko bertsio batera (ondo zegoen batera, alegia) itzultzea. Wiki eredua zein den, edozein erabiltzaileren esku dago zuzentzea; bestela, wiki sarrera baten aldaketak iragazteko ardura hartzen duen bibliotekariek bereziki gauzatuko dute.

Hauxe da txikizioen aurkako neurririk zorrotzena. Zenbait kasutan, gaiarengatik berarengatik edo erabiltzailearen jarrerarengatik, zenbait wiki sarreratan okerreko erabilera egiten da: edukien zati handia ezabatuz, okerren bat aurretik argitaratu den testu batean gehituz, baieztapen subjektibo eztabaidagarriak txertatuz, arauei kasurik egin gabe, spam-a bertaratuz, bilatzaileetako postuetan lehengoratzeko asmoko informazioak (aipamenak, estekak...) sartuz, norberaren produktuak edo ideiak inposatuz, egile-eskubideei muzin eginda eta besteren informazioa erabiliz. Horrelako bandalismoaren aurka, badago nola erantzun: aldatu den web orria lehenengora itzuliz, asmo txarreko aldatzailea aspertu arte, ez-bidezko erabilera egiten

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak dutenen IP helbidea blokeatuz, oker aldatzen ari den web orria blokeatuz, haren edizioa galarazteko, aldaketak egin aurretik eta erregistratzeko baldintza betearaziz. Nola aplikatu daiteke wikia hezkuntzan?

Wikiaren erabilerarekin konstruktibismo izeneko ikaskuntza pedagogikoa ahalbidetu daiteke. Teoria honek dioenez, ezagutza eraiki egiten da pertsonen arteko elkarrekintzan. Honela, ikasleek web orri bat sor dezakete, ikasle ezberdinek egiten dituzten aportazioekin gai batekiko ezagutza eraikiz. Gainera, ikasleren bat esandakoarekin ados ez badago, hau aldatzeko aukera du.

Aurrekoaz, gain, ikasleek ezagutza informazioan bilakatzeko gaitasuna garatzen dute. Izan ere, wikiarekin artikuluak idatzi daitezke. Artikulu hauen eraketan ikasle askok har dezakete parte, pertsona askoren artean eraiki dezaketelarik artikulua. Honela, gelakideen artean komunikazioa sustatzen du, hierarkiak hautsiz. Ikasleek, adituak (irakasleak) idatzitako dokumentuez gain, beren kideek sortutako artikuluak eta ezagutza konpartitu ditzakete.

Gelakideen arteko komunikazio honetan, ikasleek proiektu amankomun bat ere eraman dezakete aurrera, wikiko espazioan bakoitzak bilatu duen informazioa igoz, beren ikaskideek dutenarekin osatuz eta birformulatuz. Honela proiektuaren zirriborro nahiz azken lana elkarrekin burutu dezakete fisikoki elkarrekin egon gabe.

Wikiak irakasleek ere erabil ditzakete baliabide didaktiko gisa, ikaskuntza prozesuak diseinatzeko, IKT giroan lana egiten ikasteko, informazio iturri gisa eta jarduera gisa osatzeko. Eta gune gisa ere erabil ditzakete: orientaziorako, informazioa bildu eta antolatzeko, ideiak eta proiektuak partekatzeko, gai bat kudeatzeko, hausnarketarako, gai bat koordinatzeko eta hornitzeko, baliabide bildumak egiteko eta tutorial modura. Wikiak irakaskuntzan honako aspektu hauek indartzen dituzte: elkarreragintza, partaidetza, ikasteko gogoa, jakin-mina, autonomia, ikaskuntza aktiboa, ikasle-

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak irakasleen arteko harremanak, komunikatzeko gaitasuna, iritzi kritikoa eta ezagutza partekatzea.

Nola erabiltzen dira wikiak?

Jarraian, wikiak nola erabiltzen diren azalduko dugu pausoz pauso.

Wikispaces web orritik ateratako irudia,pantallazoa erabiliz.

Lehenik eta behin wikispace-a erabili ahal izateko kontu bat sortu behar dugu. Horretarako, eskatzen dizkiguten datuak (erabiltzaile izena, pasahitza, e-mail kontua‌) bete beharko ditugu eta “Uneteâ€? jartzen duen lekuan sakatu beharko dugu. Horrela, hau egin ondoren wikispace kontu baten jabeak izango gara.

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak

Wikispaces web orritik ateratako irudia,pantallazoa erabiliz.

Behin, wikispace orrialdean sartzen garenean honako hau ikusiko dugu. Bertan, gure erabiltzaile izena eta pasahitza eskatuko digute sartu ahal izateko eta jarraian wikispace orrialdearen barruan egongo gara eta honako hau ikusiko dugu.

Wikispaces web orritik ateratako irudia,pantallazoa erabiliz.

Hau gure kontuaren orrialdea da bertan, “Create a New Wiki” sakatzen badiogu wiki berri bat idazteko aukera izango dugu eta honetaz gain ere, wikispace-ean argitaratuta dauden edozein gai bati buruzko artikulu ezberdinak kontsultatzeko aukera dago nahiz eta artikulu horiek guregatik idatziak ez egon. Horrela, artikulu horiek bilatu ahal izateko “Search Wikispaces” jartzen duen hutsunean guk bilatu nahi dugun gai bati buruzko hitz klabeak jarri beharko ditugu.

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak

Wikispaces web orritik ateratako irudia,pantallazoa erabiliz.

Behin, “Create a New Wiki” sakatuta, honako orri hau agertuko zaigu. Bertan, wiki berria sortu ahal izateko datu batzuk betetzea eskatzen dizkigute, hala nola, wikiaren izena, wikiaren baimenak eta wiki mota. Ondoren, “Crear” sakatuz gero, ondorengo irudian agertzen dena aterako zaigu.

Wikispaces web orritik ateratako irudia,pantallazoa erabiliz.

Irudi hau agertzen zaigunean goian eskuin aldean “Editar” jartzen duen tokian sakatzen diogu eta jarraian artikulu berri hori idazteko aukera izango dugu.

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak

Wikispaces web orritik ateratako irudia,pantallazoa erabiliz.

Horrela, “Editar” hitzan sakatu ondoren honako hau agertuko zaigu artikulua idatz dezagun. Artikulua idazten bukatu ondoren, “Save” hitzari sakatu beharko diogu eta horrela guk idatzitako artikulua gordeta geratuko da.

Wikispaces web orritik ateratako irudia,pantallazoa erabiliz.

Irudi honetan, guk orain arte idatzi ditugun artikuluak ikusteko aukera dugu. Horrela, hauek eraldatzeko, ezabatzeko… aukera dago. Eta artikulu horiek ikusi ahal izateko eskuin aldean agertzen den “Cambios recientes” sakatzen diogu eta irudi honetan ikusten den bezala guk idatzitako artikulu guztiak ikusi ahal izango ditugu.

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak

3.Ondorioak Konklusio moduan, teknologia berriek gizartean duten eragina gero eta nabariagoa bilakatzen ari da eta, hori gutxi balitz, bizitzako esparru guztietan nagusitasuna hartzen ari direla ukaezina da. Bereziki txosten honetan jorratu dugun Web 2.0k gizartean izan duen eragina izugarria dela esango genuke. Gaur egun ezinbestekoa da tresna teknologiko hauek maneiatzen jakitea bizitzako edozein arlotan erabiltzen baitira. Gainera, etorkizunari begira, ezinbestekoak bihurtuko dira. Hau guztia dela eta, azpimarratzekoa iruditzen zaigu hain ezaguna den fenomeno bat: gizartean ematen diren aldaketa etengabeak hezkuntzan islatzen direla, alegia. Gaur egun, haur eta gazte asko teknologiaren inguruan hazten dira. Ordenagailuek, telebistek, mugikorrek eta bideojokoek gazteen arreta erakartzen dute eta hori dela eta, hezkuntza munduarekin loturiko hainbat pertsonek, IKTetan ikusi dute hezkuntza hobetzeko biderik onena. Gauzak horrela, hezkuntza sistema aldatzen ari da; teknologien integrazioak programa pedagogiko birtualen sorrera ekarri du ikasgeletara eta magistrozentrismoan oinarritutako ikaskuntza eredu tradizionala albo batera uztea du helburu. Hala eta guztiz ere, zailtasun esanguratsu batekin egiten dugu topo: eskoletako irakaskuntza praktika oro irakaslean zentraturik dagoela. Aditu askok egiten dute lan teknologiaren erabileraz baliatuz, irakasle eta ikasleen arteko harremana errazteko eta ezagutzak hauen arteko elkarreraginean oinarritzen den prozesu batean eraikitzen joateko eta, hau posible izan dadin, izaera hezitzailea duten baliabide teknologikoak sortzen eta garatzen ari dira etengabe. Iniziatibak eta saiakerak izugarriak izaten ari diren arren, hainbat faktorek prozesua oztopatzen dute. Arazo honen aurren irtenbide bat bururatzen zaigu, bereziki etorkizunean irakasleak izango garela pentsatuaz, eta gailu hauen erabilera ezagutzean datza; hots, etorkizunean lan honetan aipatu ditugun Web 2.0 tresnak erabiltzeko beharrezkoa den prestakuntza jasotzea ezinbestekoa deritzogu, ondoren haurrengan eraginkorrak suertatu daitezen.

IKTkariak


IKT – Web 2.0 tresnak

IKTkariak


WEB 2.0