Issuu on Google+

----------------------------------------LAN

MODULARRA-------------------------------------

2010/2011 IKASTURTEA

I単igo Olano Itsaso Lujanbio Oihan Macazaga Miriam Moreno


Aurkibidea

1. Sarrera .......................................................................................................... 3.or 2. Laguntza gida............................................................................................... 3-6.or 3. Diagnostikoa ................................................................................................ 6-10.or 4. Unitate Didaktikoa 4.1 Fitxa teknikoa......................................................................................... 10-15.or 4.2 Jarduera sekuentzia ................................................................................ 15-20.or 5. Erreferentziak .............................................................................................. 20.or

Eranskinak ......................................................................................................... 21-22.or

2


1. Sarrera Aurkezten dugun unitate didaktiko hau irakasleei zuzendua dago, hain zuzen ere lehen hezkuntzako 3. Zikloan irakatsi behar dutenentzat. Gaur egungo ikastetxe guztietara egokituta dago eta konpetentzia ezberdinak lantzen dira, non irakasleentzako laguntza gida egokia izan daitekeen. Helburu nagusien artean, matematika ikasteko ariketa ezberdinez landutako unitate didaktiko bat izango litzateke, baina beti ere gaur egungo gizartean haurrak errealitatean beharrezko dituen gauzak kontutan harturik, honegatik modu globalizatuan lantzea ezinbesteko ikusten dugu. Beraz matematika ardatz izanik, ezin albo batera utzi psikologia eta didaktikak duen garrantzia. Aurreztea, osasuna, sozializazioa, kontuak ongi eramatea eta haur batek egunero beharrezkoak izango dituen eduki eta baliabideak ikas ditzaten. Irakasleak ebaluaketa jarraitua egin beharko du eta haur bakoitzak ze garapen izan duen kontutan edukiko da. Baita taldean ere nola erabaki eta adostasun batera iristen diren. Ikasten ikasi behar dute eta haurraren jakin-nahia eta interesa piztea izango da helburu nagusiena. Psikologiatik abiatuz, haurraren emozioa eta gogoa piztuz, matematikak jorratu eta irakatsiko zaizkio horretarako didaktikoki egokiak diren metodologia jarraituz. 2. Laguntza gida Lehen Mailako Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleek jadanik esperientzia handia dute eskolan eta bizitzan. Horrek lanerako autonomia sendotzen du, eta informazio-bidea ematen die, ikaskuntza konplexuagoak lortzeko lagungarri. Gehienetan, nerabezaroa iragartzen duten aldaketa fisiko eta fisiologikoak agertzen hasten dira neska-mutilengan. Aldaketa horiek, bestetik, eragina izango dute norberaren heltze-prozesuan eta harreman-eremuetan. Trebetasun intelektualak ahulak eta mugatuak dira oraindik, baina gero eta askotarikoagoak eta malguagoak. Irakasleek aintzat hartu behar dituzte 10-12 urteko haurren garapen fisiologiko, psikologiko eta kognitiboaren ezaugarriak. Gainera, taldearen sozializazio-eginkizunaren garrantzia eta ikasle horiek besteen ikuspuntuak integratzeko duten gaitasuna balioztatu behar dituzte.

3


Garapen kognitiboa 10-12 urte bitartean, neska-mutilek erabat garatuko dituzte eragiketa zehatzen garaiari dagozkion estrategia intelektualak. Eragiketak egiteko, euskarri zehatza, eta oraindik zuzenean hautemangarria izan behar dute. Zikloaren amaierara arte ez dira hasiko hurbileko errealitate horretatik aldentzen, eta kontzeptuak erabiltzen. Orduan, pentsamendu formalaren aldian sartuko dira. Eragiketa gero eta konplexuagoak egiteko gai dira, pentsamendu logiko-zehatzaren aldian: irizpideak aurreratzea, gorputzen pisu- eta bolumen-ezaugarriak aldatzen ez direla konturatzea, eta ezaugarrien aniztasunaz ohartzea. Horrek guztiak laguntzen die errealitatera modu objektiboan hurbiltzen eta erantzun egokiak lantzen, inguruaren eskakizunen arabera. Malgutasun handiagoz pentsatzeko gai direnez gero, egoera bera hainbat ikuspuntutatik hautemateko gauza dira, eta jarrera irekiagoak har ditzakete, afektibitateari hain lotuta ez daudenak. Sinbolizatzeko gaitasuna handitzen da, hizkuntza eta arrazoibide logiko-matematikoa garatzearekin batera. Horri esker, hobeto ulertzen dute errealitatea, eta espazioan zein denboran urrunago dauden egoeretara iristen dira. Inguru hurbileko egoera jakin batzuk orokortu eta beste kontzeptu batzuei aplikatu ahal zaizkiela konturatzeak kontzeptu eta ideia orokorrak eratzen laguntzen die. Kontzeptuen arteko erlazioak ezarri eta kontzeptuekin eragiketak egiten dituzten neurrian, pentsamendu abstrakturako bidea urratuko dute apurka-apurka. Ziklo honetan ikasleek adi egoteko eta kontzentratzeko gaitasun ona dute, eta hori oso lagungarri zaie, proposatutako helburuak modu eraginkorrean berenganatzeko. Dena dela, lanerako ahalmen horrek oztopoak izan ditzake, interferentzia psikoafektibo ugari gertatzen hasten baitira (atentzioa emateko jokaerak, aurka agertzeko jarrera, desordena‌). Lortu duten autonomia pertsonalak jarduerak planifikatzen eta egiten laguntzen die. Lanerako gaitasun ona dute, eta ez dira erraz nekatzen. Beren arrazoibideen eta mugen kontzientzia handiagoa hartzen dute. Hala ere, errendimenduan gorabeherak izan ditzakete, konstantzia eta erantzukizuna oraindik behar bezain finkaturik ez daudelako.

4


Garapen afektibo eta soziala 10-12 urteko neska-mutilak haurtzaroa utzi eta aurre-nerabezaroan sartzen ari dira. Ikastaldeak bere

homogeneotasun

erlatiboa

galtzen

du,

taldekideen

arteko

garapen-desberdintasunak

nabarmenagoak baitira. Garapen-desberdintasun horiek taldekideen interesen arteko aldea areagotuko dute. Buruzagiaren esku-hartzeak pisu handia izango du sortzen diren arazoak konpontzeko. Agintearekin lehen gatazkak sortzen dira, beren burua baietsi beharraren ondorioz. Gurasoen eta irakasleen erreferentzialtasuna ahuldu egiten da, eta haien aginpidea kolokan dago. Dagokien gizarte taldean beren lekua eta eginkizuna aurkitu behar dituztenez gero, neska-mutilek beren ekimenez jarduten dute, eta jarrera sasi-helduak izan ditzakete, sarritan imitazioz. Errudun sentitzen dira, eta beren burua baietsi behar izaten dute; ondorioz, anbibalentziasentimenduak izaten dituzte. Oraindik ere helduen presentzia behar dute segurtasun pertsonala lortzeko. Pentsamendua garatzearekin eta komunikazio-ahalbideak areagotzearekin batera, ikasleak gai dira gizarte arlo gero eta zabalagoetara egokitzeko, eta hurbileko ingurutik urruna dauden pertsonekin harreman

hobeak

eta

aberatsagoak

dituzte.

Besteekiko

harremanetan,

besteen

ikuspuntua

berenganatzeko gai dira, haien pentsamendua malguagoa da, eta norberaren eta bestearen ikuspegia, batera, kontuan izateko gai dira. Aukeratutako

eredu

teoriko

psikologikoa

konstruktibismoa

dela

esan

behar

dugu.

Konstruktibismoak dionenez, ikastea buru jarduera eraikitzailea da, beste pertsonekiko elkarrekintzan burutzen dena. Konstruktibismoak ere ikasketa esanguratsua egiteari ematen dio garrantzia. Honako faktoreak hartu behar ditugu kontuan ikasketa esanguratsuki egin ahal izateko: ikasleek dituzten aurretiazko ezagutzak, ikasgaiaren esanguratasun logikoa (edukiaren aurkezpen egituratua eta garrantzia), ikaslearen jarrera baikorra (auto kontzeptua, motibazioa...) eta ikasleak ikasgaiari ematen dion zentzua. Konstruktibismoaz gain, kooperatibismoak duen garrantzia ere landu dugu gure lanean eta ariketak planteatzeko orduan, haurren arteko elkarlana funtsezkoa izan behar duela ikusi dugu. Haurraren motibazioa handitzen da. Horrela haurrak taldeka lana egiten dutenez, errutina gainditzen du. Irakatsi eta ikasteko bide eraginkorra, haurrak beraien artean elkar ulertzen dute eta irakasteko metodo oso egokia da beraien parte hartze aktiboa bideratzen delako. Dinamikoak dira, gure asmo, gustu eta helburuen arabera, eduki ezberdinak gehitu ditzakegu. Ez dira izango aspergarriak

5


klaseak eta haurra adi egotera bultzatuko da, honekin, kritikotasuna, errespetua eta ideia ezberdinak elkartrukatuko dituzte. Ikasgela eta errealitatea esku harturik egon daitezen. 3. Diagnostikoa ď ś Ikastetxearen deskribapena ikuspegi fisikotik a) Herria Tolosa, 18.000 biztanle inguruko herria da, Gipuzkoa erdialdean kokatua, 28 herrik osatzen duten Tolosaldea eskualdearen hiriburua. Eskualdeko hiriburu izateak, Tolosa hainbat zerbitzu biltzen dituen herria izatea ekarri du, hala nola, hiru ikastetxe. Hauetara, ikastetxerik ez duten eskualdeko hainbat herritako gazteak ere joaten direlarik. Laskorain ikastolak bi gune ditu Tolosan bertan. Horietako batean, HHtik LHko 4. maila bitarteko ikasleak egoten dira. Bestean, LH ko azken ziklotik, batxilergo arte dauden ikasleak egoten dira. Aukeratu dugun zikloa LHko azken zikloa denez, gune hau deskribatzeaz arduratuko gara. b) Deskribapena eta inguruak Bigarren guneak bi eraikin ditu, horietako bat duela bost bat urte inauguratua. Errepide ertzean kokaturik dago, alde batetik honek eta beste aldetik erreka batek mugatzen duelarik. Gune honetako eraikinetara sartzeko lau sarrera daude. Horietako bat nagusiki guraso eta irakasleek erabiltzen dutelarik. Jolastokira zuzenean sartzeko, berriz, beste bi sarrera daude. Bertan, saskibaloi eta teniseko kantxa bana, futboleko bi kantxa eta saskibaloian eta futbolean aritzeko beste kantxa bat daude. Horiez gain, askaldegietan egon ohi diren bezalako eserlekudun mahai eta eserleku batzuk ere badaude. Eraikinen azpialdearen zati nagusiena estalitako jolastoki bezala antolaturik dago. Bertan, erabilera anitzetarako kantxa bat eta ping-pong mahai bat daude, zenbait zutabetan saskibaloian aritzeko saskiak ere badaudelarik, bestalde ezin aipatu gabe utzi 150 bat bizikletentzako aparkalekua. Eraikin batean LHko 5. mailatik DBH4ra bitarteko ikasleak daude, 3 solairu dituelarik. Behe solairuan, soinketa gela eta honen biltegia eta jolastokiko komonak daude. Lehen solairuan, berriz, LH 5 eta 6 mailetako gelak eta hauen irakasle gela, DBH 1eko gelak, liburutegietako bat, idazkaritza, zuzendaritza gela, 250 bat eserlekuko areto nagusia, fotokopia gela, 2 tutoretza edo harrera gela, irrati-gela, teknologiako tailerretako bat eta informatika geletako bat daude. Bigarren solairuan, DBH 2, 3 eta 4ko gelak, laborategietako bat, bi irakasle gela, bi bideo gela, atezainaren etxea eta zuzendariorde eta koordinatzailearen bulegoak daude. 3. solairuan (ganbara) 6


argazkigintza laborategia eta argazkigintza gela, zeramika tailerra, artisautza tailerra eta marrazketa gela daude. Gune honetako bigarren eraikinean, behe solairuan jangela eta bi tailer daude. Lehen solairuan, Batxilergoko 1. mailako gelak, irakasle gela bat, bigarren informatika gela, beste harrera gela bat eta erabilera anitzetarako bi gela daude. Bigarren solairuan, Batxilergoko 2. mailako gelak, bigarren liburutegia, irakasle gelak eta kimikako 2. laborategia daude. Hirugarren solairua, izugarrizko ganbara da (eraikin osoaren goialdea), momentuz erabilerarik ematen ez zaiolarik. Zenbait gauza gordetzeko baino ez. Aipatutako eraikin bakoitzeko solairu bakoitzean hainbat komun daude. -

Administrazioa: Administrazioari dagokionez, ikastola ez da ez pribatu ezta publikoa ere. Izan ere, erakunde publikoen diru laguntzak jasotzen ditu, baina gurasoek ere kuota bat ordaintzen dute. Enpresa antolaketari dagokionez, ikastola kooperatiba eran antolaturik dago.

-

Etapak eta zikloak: Ikastolan 2 urtetik 18 urte-arteko etapa eta ziklo guztiak betetzen dituzte betetzen dituzte.

-

Lerroak eta ereduak: Lerroei dagokienez, ikastolak kurtso bakoitzeko 3 gela ditu. Horrela, HHn 9, LHn 18 eta DBHn 12. Ereduari buruz, esan beharra dago guztia D ereduan ematen dutela.

-

Zerbitzuak: Ikastolak eskaintzen dituen zerbitzuen artean, hauek dira aipagarrienak: Haur txokoa, Autobusa, Kirola, Abesbatza, Tailerrak, Aisialdi taldea (kazkabarra), Udalekuak, Guraso eskola.

ď ś Ikuspegi pertsonala Guztira, 1170 ikasle daude ikastola honetan, baina agian badira gehiago ere.. Irakasleen hezkuntza profilari dagokionez berriz, guztiek dute EGA titulua. Eta berauen espezializazioa aldatu egiten da batetik bestera. Gurasoen maila sozio -kulturala eta linguistikoa arrunta da orokorrean. Nahiz eta badauden salbuespen batzuk. Jatorriari begiratuko bagenio, gehienbat Tolosa ingurukoak dira, hau da, euskalduna edo espainiarra izan daiteke jatorria. Ikastola bat izanik, hezkuntza D ereduan da eta gehienetan atzerritarrek beste ereduetan (gaztelania irakasten dutenetan) matrikulatzen baitituzte haurrak. Beste gainontzeko pertsonalaren antolakuntza kide askoren artean egiten da: bedela edo atezaina, ikastolan bertan bizi da eta gela guztietako giltzak ditu norbaitek behar baditu eskatzeko. 7


Ziklo bateko ikasleak Eredu gisa, Lehen Hezkuntzako 3. Zikloa aukeratu dugu. Bertako hizkuntza eredua D eredua da eta ikasle kopurua 90 ikaslekoa da, bertan 42 neska eta 48 mutil direlarik. Ikasle talde hauen familia mota erdi mailakoa da, hau da, gehienak langile xumeen familiak dira. Beraz, ikasle hauen jatorri sozioekonomikoa erdi mailakoa da. Zikloko haurrei dagokienez, momentuz inork ez duela kurtsorik errepikatu esan behar da. Hala ere, behar bereziak behar dituzten 8 ikasle aurkitzen dira eta hauetariko batek ACI programaren barruan betetzen du lan hau. Programa honen helburua, ezintasunak dituzten haurrei ikastola ibilbidea amaitzean ematen den tituluaren antzekoa ematen duelarik. Amaitzeko esan, gelako haur hauek eskolaz kanpoko jardueretan parte hartze nahiko handia dutela eta denek parte hartzen dutela eskolaz kanpoko ekintzaren batean: kirolak, musika, solfeo, judoa‌ bezalako ekintzetan aritzen direlarik. Ikasgelako metodologia Ikastola honetan gaiak jorratzeko garaian hirugarren ziklo arte Txanela proiektua erabiltzen dute eta 6. mailakoek aldiz ez dute erabiltzen proiektu hau izan ere lehen mailan zeudenean beste proiektu batekin hasi baitziren, Belekorekin hain zuzen ere. Hala ere orain dela urte batzuk arte, globalizatu gabe ematen zituzten gaiak.Gaur egun, LH guztian Txanela proiektu globalizatua irakasten dute. Ikastolan martxan dagoen beste proiektu bat eleanitz proiektua da. Honela, haurrak txikitatik ingeles klaseak izaten dituzte eta honen helburua ikastola amaieran hau da batxilergoan “firstâ€? maila lortzea da. Horretarako DBH 3 eta 4 mailetan adibidez gizarte gaia ingelesez ematen delarik. Espazioaren antolaketari dagokionez ez dituzte txoko ezberdinak bereizten, baina liburutegia eta ordenagailu gela badituzte behar dituzten kasuetarako, betiere aurretik koordinatzaileari abisatuz. Honekin batera esan, duela 20 urtetik ikastolak Euskaraz Bizi proiektua martxan duela Argitxorekin batera eta egunero izaten dute kontuan norbaitek erdaraz egin duen edo ez egiten diren joko edo panel ezberdinetan gorriz edo berdez margotzeko gelako izkina batean honela euskaraz mintzatzen badira haurrak sariren bat lortzen dute . Irakasleen antolaketari dagokionez esan, tutoreek ematen dituztela gai orokorrak hau da, euskara, ingurunea, plastika, matematika eta tutoretza. Arlo ez berdinetan espezializatuak diren irakasleak berriz ingelerakoa musikakoa eta soinketakoa direlarik. 8


Koordinaketa bilerak berriz, bi ataletan bereizi daitezke, batetik mailakako koordinazioa eta bestetik ziklokakoa, bi hauek astean behin egiten dira ordubetez gutxi gorabehera. Asteko ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostiralera bitartekoa da. Goizean 9:05ean sartu eta eguerdian 12:35ean ateratzen direlarik eta arratsaldean berriz, 15:00ean sartu eta 17:00etan ateratzen dira. Materiala ez dute gai guztietan berbera erabiltzen.. Ebaluazioarekin hasteko, irizpideei buruz hitz egingo dugu. Laskorain ikastolan (eta ondorioz, ikasgela horretan) Unitate Didaktikoen diseinuan onartutako “helburu didaktikoen” eredu estandarra erabiltzen da, honek bere baitan gaitasuna, eduki kontzeptualak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak biltzen ditu. Ebaluazio irizpide egokiak izateko, ikastolan egiten duten lehen gauza, helburu didaktikoak era osatuan formulatzea izaten da, aurretik aipatu ditugun lau osagai horiek bilduz. Helburu-irizpide hauek ordea, ikasle guztiek erdietsi beharreko lorpenak oso era orokorrean adierazten dituzte. Ondorioz, “minimoen zehaztapena” egitera behartuta aurkitzen dira baldin eta gelan duten aniztasunari erantzungo badiote. Ikasturtean zehar hiru ebaluazio bereizten dira, hiruhilabetekoak. Ondoren, bakoitzaren bukaeran informeak banatzen zaizkie ikasleei. Bertan, ikasleak aurrerapen egokia daraman, zailtasunak dituen, zein helburu lortu dituen … azaltzen da. TRESNAK

MOTAK ahozkoak

Ohiko azterketak

idatziak praktikoak

Test modukoak noizbehinkakoa

Behaketa

sistematikoa miaketa ikerketa

Jarduerak

aplikazioa ebaluazioa egituratua

Elkarrizketa

egituratu gabea

9


Azkenik, gurasoen harremanak bileren bidez antolatzen dituzte. Honela bilera orokorrak urtean bitan egiten dituzte eta banaka gutxienez guraso bakoitzarekin behin egiten dute. Hala ere, normalean gehiagotan izaten da, kasu batzuetan astero ere izan daiteke. Aipatzekoa da bilerak banaka egiteko eguna asteazkena izaten dela edo bestela ordu libreren batean egin behar izaten dute. Ikasturtean zehar hiru ebaluazio bereizten dira, hiruhilabetekoak. Ondoren, bakoitzaren bukaeran informeak banatzen zaizkie ikasleei. Bertan, ikasleak aurrerapen egokia daraman, zailtasunak dituen, zein helburu lortu dituen‌ azaltzen da. Azkenik, gurasoen harremanak bileren bidez antolatzen dituzte. Honela bilera orokorrak urtean bitan egiten dituzte eta banaka gutxienez guraso bakoitzarekin behin egiten dute. Hala ere, normalean gehiagotan izaten da, kasu batzuetan astero ere izan daiteke. Aipatzekoa da bilerak banaka egiteko eguna asteazkena izaten dela edo bestela ordu libreren batean egin behar izaten dute.

4. Unitate didaktikoa 4.1 Fitxa teknikoa Izenburua: Goazen Peiorekin erosketetara Arloa: Matematika Gaia: Erosketak Zikloa / Maila: 6.maila

Saio kopurua: 14 ordu

Proposamenaren testuingurua: Bizitzan zehar erosketak egin behar ditugu. Kasu honetan, Peiok, hamaika urteko haurrak bere gurasoei laguntzea erabaki du. Honegatik aste honetan berak egingo ditu erosketak. Berarekin unitate didaktiko honetan merkatu desberdinak ezagutuko ditugu eta dituen arazoei aurre egiten lagunduko diogu. Landuko diren oinarrizko gaitasunak (problemak) -

Matematikarako gaitasuna:1,2,3,4,5,6,7,8,9,10,11,12

-

Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna:3,4,8,10

-

Ikasten ikasteko gaitasuna:1,2,3,4,5,6,7,8,9,10,11,12

-

Hizkuntza komunikatzeko gaitasuna:1,3,4,9,11

-

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna:2

-

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna:1,3,4,9,11

-

Giza eta arte kulturarako gaitasuna:11,12

-

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna:1,2,3,4,5,6,8,10,11,12 10


Helburuak (helburu didaktikoak): -

Aurrekontuak egiten jakitea, kalitate prezio lotura bilatuz.

-

Diruaren balioa aintzat hartzea. Balioen eskalan, zer leku duen aztertzea.

-

Gastuak planifikatzen jakitea, diruaren erabilera modu kritikoan aztertuz. Aurreztea.

-

Helduen merkatuak ezagutzea.

-

Denbora planifikatzen ikastea.

Edukiak: -

Zenbaki hamartarrak unitatearen atzetik zeroak dituzten zenbakiekin biderkatu eta zatitu.

-

Bi zenbaki hamartar biderkatu.

-

Bi zenbaki osoren arteko zatidura hamarrenetara biribildu.

-

Zenbaki hamartar bat oso batekin zatitu.

-

Diruaren balioa.

-

Aurrekontuak.

-

Gastuen planifikazioa.

-

Helduen merkatua.

-

Denboraren planifikazioa.

-

Zatikiak.

11


Jarduerak: 1 Estrategia: Grafiko eta eskemak sortzea Jarduerak

Problema

Nola

Denbora

Non

Materiala

1.problema

Banaka/taldeka

1’30 h.

Barruan

2.problema

Banaka/taldeka

1’30 h.

Barruan Koadernoa; arkatza; ezeztekoa; erregela

3. problema

Banaka/taldeka

1’30 h.

Barruan Koadernoa; arkatza; ezeztekoa; erregela

4. problema

Bakarka

1 h.

Barruan Buruketako produktuak; koadernoa; arkatza; ezeztekoa;

(aktibitateak) Hasierakoak 1. Jarduera

Koadernoa; arkatza; ezeztekoa; bi kolore desberdineko margo; erregela;

Garapenezkoak: 2. Jarduera

3. Jarduera

4. Jarduera

erregela 5. problema

Bakarka

1h.

Barruan

Koadernoa; arkatza; ezeztekoa; erregela


Indartzekoak 5. Jarduera

6.problema

Bakarka

1 h.

Barruan Koadernoa;

arkatza;

ezeztekoa;

erregela;

5

desberdin 7.problema

Bakarka

1 h.

Barruan

Koadernoa; arkatza; ezeztekoa; 5 kolore desberdin

2 Estrategia: Problemen formulazioa

Jarduerak

Problema

Nola

Denbora

Non

Materiala

8. problema

Bakarka

1 h.

Barruan

Koadernoa; arkatza, ezeztekoa

9. Problema

Taldeka

1 h.

Barruan

Koadernoa, arkatza, ezeztekoa

8.Jarduera

10.Problema

Bakarka

1 h.

Barruan

Koadernoa, arkatza, ezeztekoa

9.Jarduera

11. Problema

Binaka

1 h.

Barruan

Koadernoa, arkatza, ezeztekoa

(aktibitateak) Hasierakoak 6. Jarduera Garapenezkoak 7.Jarduera

13

kolore


Indartzekoak 10.Jarduera

12. Problema

Bakarka

1.30 h.

Barruan

Koadernoa, arkatza, ezeztekoa

Aniztasunari arreta neurriak: Premia bereziak dituzten zortzi ikasle ditugunez, heziketa bereziko irakaslearekin elkarlanean jarriko gara eta bakoitzaren maila kontutan edukita, beraientzako ariketa egokituak prestatuko ditugu. Ebaluazioa: (irizpide orokorrak eta adierazleak) Ebaluazioa jarraitua izango da prozesuak duelarik garrantzi handiena, izan ere, azterketei ez zaie gehiegizko balioespena eman behar. Ikasleek gaiarekiko dituzten aurre-ezagutzak ezagutzeko honako ariketak eginaraziko genizkieke eta gero bilduko genituzke. Irakasleari aldi berean irakaskuntza bideratzeko egokia egingo zaio. Aurre-ezagutzak ebaluatzeko ariketak (1.eranskina) Prozesuaren erdian ebaluatzeko: Irakasleak egunero behaketa eta ikasleekin dituen elkarrizketekin deskribapen bat egingo du haur bakoitzaren aurrerapenak eta jarrerak ebaluatzeko. Deskribapen honek prozesu osoan zehar irakasleari argibideak emango dizkio, ondo edo gaizki ateratzen ari dena kontutan hartzeko, eta horren arabera bere irakaskuntza prozesua jarraitzeko eta ikaskuntza prozesuaren aldaketak ikusi ahal izateko. Bukaerako ebaluaketa: Sekuentzia didaktikoa azaltzeaz eta egiteaz bukatzen dugunean, prozesu osoa nola joan den ebaluatu beharko dugu. Ikasle eta irakasleek beren iritziak azalduko dituzte unitateari buruz, denen artean ebaluatzeko asmoz. Hau guztia ebaluatzeko, irakasleak errepasozko ariketa bat eginaraziko die ikasleei eduki minimoak ulertu diren edo ez ziurtatzeko, 2.eranskinan dago ariketa. 14


Prozesuan ikasle bakoitzak izan duen eboluzioa eta jarrerak notaren %80 balioko du. Azken froga honek notaren beste %20 balioko du eta unitate didaktikoa gainditzeko ezinbestekoa da bi zatiak gainditzea. Beraz, prozesuak garrantzia gehiago hartzen du. Ikasleen iritzia jakiteko unitate hau bukatu eta gero eztabaida bat egingo du irakasleak beraiekin bere lana hobetzeko asmoz eta ikasleak ikaskuntza prozesuan parte aktiboa sentitzeko. Bukatzeko ikasleek beren burua ebaluatzeko galdetegi bat egingo dute (3.eranskina)

4.2 Jarduera sekuentzia: Grafiko eta eskemak sortzea Hasierakoak: 1.jarduera: 1.problema: Erosketak egiteko lekua erabakitzen. Peio, astean bitan joaten da erosketak egitera. Astelehenetan supermerkatu handi batera eta asteazkenetan auzoko denda txikira. Bi egunetan erosketa berdinak egiten ditu baina leku bakoitzean balio desberdina du produktu bakoitzak. Supermerkatuan patata 1kg. 1’25€ tan erosi du; laranja 1kg. 1’60€ tan eta tomatea 1 kg. 0’90€ tan. Denda txikian, berriz, patata 1kg. 1’45€ tan erosi du; laranja 1kg. 2€ tan eta tomatea 1 kg. 1’20€ tan. Irudika itzazu taula baten bidez astelehena eta asteazkeneko prezioen desberdintasunak. Taula hau ikusirik, ze ondorio ateratzen duzu? Zure ondorioak atera ondoren, taldeka elkartu eta guztion artean erabaki erosketak non egin.

2.problema: Kontsumoa eta publizitatearen eragina. Peio, supermerkatu handira joan denean, beste zalantza bat sortu zaio. Laranjak erosterakoan, pentsatuta zeuzkanak telebistako iragarki batean ikusitakoak ziren, ezagunak egiten zitzaizkionak. Baina supermerkatuko apaletan marka honen 8 apaletatik 6 beteta daude eta jende guztia hartzen ari den beste markaren apalak, berriz, ia hutsik daude, 10 apaletatik 8.


Marraztu marka ezberdinari dagokion apala eta kalkulatu non dagoen laranja gehien. Zergatik dela uste duzu? Telebistari kasu egin edo jendeak egiten duenari jarraitu? Saiatu zuretzako egokiena den erabakia hartzen eta supermerkatura joan eta ikusi errealitatean berdina gertatzen den. Garapenezkoak: 2.jarduera: 3.problema: Elikaduraren ohitura aldaketak Supermerkatu handi batean ibiltzen den jende kopurua eta denda txiki batean ibiltzen den kopurua, desberdina dela ikusi du Peiok. Horregatik, bere auzoko denda txikiko dendariarengana joatea erabaki du eta azken urte hauetan izan duen salmentaren balantzea egiteko eskatu dio. Duela hamar urte arrai freskoa 12.000 kg saldu zituen; barazkiak 3.275 kg.; haragia 17.100 kg. eta fruta 4.400 kg. Duela 6 urte arraia 8.500 kg. saldu zituen; barazkiak 2.800 kg.; haragia 14.000 kg. eta fruta 3.700 kg. 2008. urtean, berriz, arraia 6.200 kg.; barazkiak 1.900 kg., haragia 10.400 kg. eta fruta 2.100 kg. saldu zituen. Taula batez irudika ezazu azken urte hauetako salmentaren balantzea eta arrazoitu honen zergatia. Bizi kalitatea hobera edo okerrera doala uste duzu? 2011. urtean kontserba laten salmenta izugarri handitu dela ikusi du Peiok. Eztabaidatu taldeetan bakoitzaren ikuspuntua eta adostasun batetara iritsi. 3.jarduera: 4.problema: Lagun arteko merienda Kontserba latek eta prestatutako janariak egun duten eragina ikusteko, irakasleak merienda bat egitea proposatu zien Peio eta bere gelakideei. Horretarako, bakoitzak zer ekarri behar zuen esan ordez, ikasleei galdetu zien zer eramango luketen. Peiok 6 pote oliba ekarriko zituela esan zuen. Axierrek Peiok ekarri behar zituenaren bikoitza ekarriko zuen patata poltsetan baina poltsa hauetatik 2/6 palomitak izango ziren. Maddi, Izaskun eta Gorkaren artean 2 kg. fruitu lehor erosiko zituzten: Maddik artoa 6tik 4 ekarriko zuen eta geratzen denaren 3tik 2 kakahuetea Izaskunek erosiko zuen. Fruitu lehorretan geratzen dena berriz, Gorkak ekarriko zuen pipa zurituetan. Zenbat janari ekarriko du bakoitzak? Zure elikadurarako egokiak direla iruditzen al zaizu? Ez badira egokiak, ze beste janari proposatuko zenuke meriendarako? 16


Elkartu zure ikaskideekin eta aztertu bakoitzak zer ekarri dezakeen eta zenbat. Ondoren, praktikan jarri eta aurrera eraman zuentzako egokiena den merienda. 4.jarduera 5.problema: Peioren elikagai aukeraketa Meriendarako erosketak egiteko Peiok amari dirua eskatu dio. Amak, aprobetxatuz, etxerako erosi beharrekoen zerrenda eta 35 € eman dizkio. Antxoak 1’5 kg. erosi behar ditu, xerra 1 kg., 2 letxuga, 4 tomate, dozena bat arrautza eta 1 kg. platano. 11 € gastatu ditu meriendarako behar dituen oliba poteak erosten. Etxerako erosketak egiteko orduan konturatu da tomatea eta platanoen prezioak asko igo direla eta geratzen zaion dirua ez dela aski erosketa guztiak egiteko. Konparatu prezioak eta erabaki zer egingo zenukeen Peioren lekuan egongo bazina. Indartzekoak: 5.jarduera: 6.problema: Prezio aldaketak gizartean: nola aurreztu? Datuak aztertuz,egin grafiko bat eta atera produktu bakoitzak hilabete bakoitzean duen balioa. -Hortzetako pasta: 2,25 € balio du 1.go hilean, 1/4 igo da 2.go hilean eta 3.go hilean aurreko hileko prezioaren 2/3 igo da. -Suabizantea: 4,75 € balio du 1.go hilean, 2/5 jaitsi da hurrengo hilean eta 3.go hilean aurreko hileko prezioaren 7/3 igo da. -Margoak: kaxa batek 6,50 € balio 1.go hilean, hurrengo hilean aurreko hileko prezioaren erdia jaitsi da, eta 3.go hilean 1.go hilabeteko prezioaren 4/1 igo da. -basura poltsak: 3,28 € balio du 1.go hilean, 2.go hilean 4/1 igo da eta 3.go hilean , aurreko hilabeteko prezioaren 8/2 jaitsi da. -Zorua garbitzeko likidoa: 7,48 € balio du 1.go hilean, hurrengo hilean 6/2 jaitsi da eta 3.go hilean 1.go hileko prezioaren 5/2 jaitsi da.

17


7.problema: Urtebetetze festa Peioren etxean, bere arreba Garaziren urtebetetzea ospatzen da gaur. Horretarako, tarta borobil bat erosi du familiako bost kideen artean banatzeko. Horrela egin da banaketa: Amak tarta erdiaren erdia jan du, geratzen den guztiaren 2/6 aitonak jan du, amonak geratzen denaren 1/4 ren jan du. Garazik geratzen denaren 3tik 2 zati jan ditu. Peiorentzat zatirik geratzen den. Proposatu tarta zatitzeko beste era bat. Problemen formulazioa Hasierakoa: 6.jarduera: 8.problema: Otordu osasuntsuak Meriendaren hurrengo egunean, Peioren familiak garbi jatea erabakitzen du. Honela, Peiok gaur 20€ ditu gastatzeko. Asmatu buruketa bat non Peiok 20€-rekin bazkarirako eta afarirako elikagaiak 6€/kg

lortzen dituen.

5€/kg

2€/kg

Garapenezkoak 7.jarduera. 9.problema: Kalitate-prezio loturak Erosketak egitetik etxera bidean,

4

Peiok bere arrebari oparitutako

3 2

galtza zapata

1

opariak kalitate-prezio egokikoak diren lagundu

0 Merkatua

zalantza Peiori

du.

Launaka,

buruketa

bat

sortzen grafikoko datuak kontutan

Herriko denda Modako denda

harturik eta jakinik opariak egiteko 100€ zituela. Gutxienez arroparen ¾ kalitate ertainekoa izango zen.

18


8.jarduera: 10.problema: Aurrezten Letxuga

1kg. 1€

Porruak

1kg.  0,75

Haragia

1kg. 2,50€

Pasta

1kg. 1,60€

Txokolatea

1/4kg. 0,50€

Gozokiak

1/3 kg.  2€

Baloia

2€

5€

Etxera iritsi denean amak hilabete honetan diru asko gastatu dutela esan dio. Datu hauek kontutan hartuz, ebaki buruketa bat non biharko otorduak egiteko 10€-rekin Peiok bost pertsonentzako egun osorako elikagaiak eskuratzen dituen. Buruketak bizitzan garrantzitsuenak diren elementuetan pentsatzeko bidea eman behar du. 9.jarduera: 11.problema: Aisialdian ere aurrezten ikasten Peioren gustuko gauzak eta hauen prezioak 1/2 kg. fruitu lehorrak zineko dendan

3,25€

1/2 kg. Fruitu lehorrak supermerkatuan

1,25€

Zineko sarrera bat

6,30€

Zineko sarrera gazte txartelarekin

3,75

Edariak zineko dendan

1€

Edariak supermerkatuan

0,75€

Palomitak 1/4kg. zineko denda

2,47

Palomitak 1kg. supermerkatuan

2€

Peioren hilabeteko paga

20€

19


Peiok erosketetan aurrezteaz gain, bere aisialdian ere dirua aurreztu behar duela pentsatu du. Binaka,sortu buruketa bat non, Peiok jasotzen duen pagaren 1/4 aurrezten duen kontuan izanik paga honek hilabete bat iraun behar diola. Indartzekoa 10.jarduera: 12.problema: Irteera antolatzen Diruaren 1/4

Aisialdian gastatua

Diruaren 1/2

Elikagaietan gastua

Diruaren 1/8

Xanpuan gastatua

Diruaren 1/8

Garraioan gastatua

Aisialdia

Elikagaiak

Xaboia

Garraioa

Zinea: 6€/sarrera

Fruituak: 2€

Unitate bat:2€

Autobusez:1,50€/bidai bakoitza

Musika: 10€/bakoitza

Haragia: 1kg: 3€

Akuarium: 6€/sarrera

Tomatea: 1kg: 4€

Txuri-urdin: 3€/sarrera

Arraina: 1kg: 2€

Peiok ikastetxeko irteera bat egiteko gastu hauek egin ditu. Sortu buruketa bat non 100€-rekin Peiok diru guztia gastatzen duen.

5. Erreferentziak  Proposamen didaktikoa 11.-15. Unitateak. Lehen hezkuntza Matematika- proposamen didaktikoa. Bilbo: Anaya/Haritza.  Hirugarren zikloko ikasleak. Lehen hezkuntzarako proposamenak. Gasteiz: Ehu www.ehu.es/ehusfera/betibidean/files/2011/03/Ikasleen-deskribapena.doc  Barajas Esteban, C. (1997). Desarrollo psicológico en la etapa preadolescente. Perspectivas sobre el desarrollo psicológico: teoría y prácticas Madrid: Ediciones Pirámide 20


ERANSKINAK 1.eranskina: Aurre-ezagutzak ebaluatzeko ariketak Idatzi nola irakurtzen diren zenbaki hauek: a) 635087 b) 200816 1. Erantzun: a) Zenbat hamar milako ditu ehun milako batek? b) Zenbat milako ditu ehun milako batek? 2. Osatu: a) 2EM= ‌. HM b) 5HM=‌. M 3. Burutu hurrengo buruketa: Anderrek Xabierrek baino hamahiru kilogramo gutxiago du, eta Martak baino sei kilogramo gehiago. Anderrek hogeita hemezortzi kilogramo baditu, zer pisu dute beste biek?

2.eranskina: Unitate Didaktikoaren bukaeran ebaluatzeko ariketak. 1. Granja batean hiru gune daude hesiz inguratuta. Lehenengo gunean guztira hogei animalia daude. Hauen erdia ardiak dira, laurdenak oiloak eta beste laurdena txerriak. Bigarren gunean guztira hogeita hamabi animalia daude. Animalien hiru laurdena txerriak dira, zortzirena ardia eta beste zortzirena oiloak. Azkenik azkeneko gunean guztira hogei animalia daude. Animalien erdia ardia da, laurdena oiloa eta azken laurdena txerriak. Bat batean lehenengo guneko hesia hautsi egin da eta bertako oilo guztiak hirugarren gunera joan dira. Zein eta zenbat animalia geratu dira gune bakoitzean? 2. Ikastetxe bateko gela batean hamar ikasle Irunekoak dira, hamar Tolosakoak, sei Goizuetakoa eta hamabi Belauntzakoak. Asmatu buruketa bat non honako emaitzak emango dituen: 21


-

Tolosako sei ikasleek matematika gainditu dituzte.

-

Iruneko ikasleen erdiak dena gainditu duen.

-

Goizuetako ikasle guztiek dena gainditu duten.

-

Belauntzako erdiak ez duen ezer gainditu.

3.eranskina: Ikasleek beren burua ebaluatzeko ariketak 1. Gai honetan ahal dudan guztia saiatu ahal naiz? 2. Klasean jarrera egokia azaldu ahal dut? Arrazoitu zure erantzuna. 3. Lagundu ahal diet nire ikaskideei? 4. Amaitzeko zer proposatu dezaket hurrengo gaian hobetzeko?

22


gfhagipahga