Page 1

ORDENAGAILUAK, EMOZIO EZBERDINEN ERAGILE. Ordenagailuek emozioak sortzen dituzte. Batzuek, aparatu honen kontrako jarrera duten bitartean, besteek zaletasun handi bat aurkezten dute. Irakaskuntzan ere gauza berdina gertatzen da. Irakasle batzuk ordenagailua metodo didaktiko moduan egokia ikusten dute, eta beste batzuentzat teknologia ezagutzak eskuratzeak ez du gehiegizko garrantzirik. Zenbait irakaslek ezagutza teknologiko urria dute. Teknofobia eta teknofilia. Teknofobia, teknologien aurrean agertzen de fobia irrazionala da, teknologia baztertu eta gorrotatzen delarik. Kontrako jarreran, teknofilia agertzen da. Hauek teknologia gustoko dute, eta erabilgarri ikusten dute. Irakaskuntzan aipaturiko bi jarrerak agertzen dira: jarrera teknofobiko eta teknofilikoak. Teknofobiari dagokioenez, zenbait ikerketen arabera irakasle askok jarrera hau agertzen dute honako kausengatik: -

Aldaketara erresistentzia.

-

Teknologia formakuntzan gabeziak.

-

Autoestima eta frustrazio maila.

-

Ordenagailua irakaslearen ordezkari modura ikustea.

-

Ordenagailuaren baliagarritasunarekiko zalantzak.

Lanbidetik haratago: Pertsona. Teknologiak

ez

dira

instrumentu

hutsak.

Balio

instrumentalaz

gain,

pertsonarengan eragiten dute, bere ohitura, pentsamenduan eta egunerokotasunean eraginez.

1


Teknologiak izan duen eragina emakume, haur eta behartsuetan. Emakumeei dagokienez, garai baten ordenagailuen munduko hizkuntzan, hitz eta aditz-lagun matxistak erabiltzen ziren. Honez gain, informatikaren mundua matematikarekin

hertsiki

lotua

zegoela

pentsatzen

zen.

Honela,

fisikako,

matematikako‌ irakasleak izaten ziren lehenak ordenagailua erabiltzen. Bulegoetan, emakumeek ordenagailua datuak sartzeko erabiltzen zuten eta gizonezkoek ingeneritzari loturiko lanetarako erabiltzen zuten hau. Aurrekoa kontuan izanik, ez da harritzekoa iraganean emakumeek ordenagailua gutxi erabiltzen zutela jakitea. Denborarekin, balore kulturalak aldatuz joan dira, eta ideologia berriei ireki zaie atea. Honela, gaur egun emakumeek informatikaren barruan duten papera gero eta garrantzitsuagoa da. Haurrei dagokienez, gaur egun bideojoko gehienak mutilei zuzenduak daudela aipatu behar da. Hauetan gizonezkoek dute jarrera aktiboa eta menderatzailea eta emakumezkoek jarrera pasibo eta sekundarioa agertzen dute. Honela, gizonezkoak txikitatik gehiago trebatzen dira teknologien alorrean. Hau kontuan izanik, ez da harritzekoa etorkizunean mutilezko haurrak teknologian trebatuagoak izango direla pentsatzea. Gaur egungo haurrak teknologia munduan murgilduta bizi dira, baina hau ez da beti honela izan. Garai batean, ez zegoen teknologiarik. Gainera, egungo gurasoek beharrezko ikusten dute euren haurrek prestakuntza teknologiko bate jasotzea etorkizun profesionalerako. Honela, mundu garatuko haur gehienen etxeetan ordenagailuak daude. Guraso eta haur hauek generazio ezberdinekoak direnez, guraso gehienek teknologiaren alorrean dituzten ezagutzak eskasak direla esan daiteke. Hori dela eta, seme alaben prestakuntza teknologikoa beharrezko ikusten duten aurren, ez dakite euren seme alabek honen inguruan duten erabilera kontrolatzen. Ezberdintasun sozialei dagokienez, kontuan izan behar da gaur egun munduko leku askotako pertsonek ez dute teknologia eskuragarri. Honela, ez dituzte komunikazioa eskuratzeko aukera berdinak, eta ondorioz biztanleriaren garapen integrala oztopatua ikusten da.

2


Aurrezkoaz gain, kontuan izan behar da teknologiek sarritan gizartean indarra duten taldeen ideologia defendatzen dutela. Honela, beharrezkoa da mundu honetan sartzeko kultura eta prestakuntza ona izatea, ideologia hauen manipulazioa ez jasateko. NATIBO ETA INMIGRANTE DIGITALA Natibo digitalak, teknologiaz murgildutako ingurune batean hezi diren pertsonak lirateke. Immigrante digitalak aldiz, teknologiaren presentzia urrian hezi diren pertsonak lirateke, baina gizartean eman den iraultza teknologikoagatik honetara egokitu behar izan dutenak. Hezitzaile asko immigrante digitalak dira, eta natibo digitalak diren ikasleak dituzte hezteko. Honek izugarrizko aldaketak suposatzen ditu, besteak beste lan erritmoan. Egungo haurrak aldi berean ,teknologia asko erabiltzera eta zeregin ugari egitera ohituak daude. Honela, iraganeko metodologia pedagogiko-didaktikoa zaharkitua geratu da, irakasle asko egoera berrira egokitu ez direlarik. Honela, hezkuntzak ikasle natiboetara egokitu behar du, metodologia natibo berriak erabiliz. Sarritan, irakasleek metodologia tradizionalera egokitu behar dutela pentsatzen dute irakasleek, baina hau ez da egokia, izan ere, ikasleen garun estrukturak ezberdinak dira, ingurune ezberdinean hezi baitira, eta hauek aldatzea ez da erraza. ALFABETIZAZIO BERRI BATEN BEHARRA, IKT ETA ESKOLA: KONPETENTZIA DIGITALAREN GARAPENA Gaur egungo hezkuntzan beharrezkoa alfabetizazio berri bat. Alfabetizazio honek, lau ardatz ditu oinarri: -

Alfabetizazio audiobisuala: Ikasleek testu audiobisualak sortu eta aztertzeko gaitasuna eskuratzea du xede.

3


-

Alfabetizazio

teknologikoa:

Ikasleek

informatikaren

erabilpen

anitzean

gaitasuna eskuratzea du xede, bere ardatz teknologiko ezberdinak kontuan izanik. -

Alfabetizazio informazionala: teknologien bitartez informazioa eskuratzeko gaitasuna lortzea du xede.

-

Multialfabetizazioa: Alfabetizazio ezberdinen planteamendu integral bat bezala ulertzen da. Mutialfabetizazioaren barruan 4 dimentsio aurki ditzakegu:

1. Dimentsio instrumentala: Hardwarea, softwarea eta errekurtso teknologiko ezberdinak erabiltzen jakitean datza.

2. Dimentsio kognitiboa: Informazioa eta komunikazioa modu inteligente batean erabiltzeko gaitasuna garatzean datza.

3. Dimentsio sozioaktitudinala: Teknologiaren aurrean jarrera arrazionala garatzean datza

4. Dimentsio axiologikoa: Informazioa kritikoki aztertzeko gaitasuna eskuratzean datza. Ikasleak eta Ikt Ikt-ko ikaskuntza jaso ondoren, ikasleak honako alorretan konpetenteak izan behar dute: -

Informazioa ulertu eta jasotzeko konpententzia.

-

Informazioa adierazteko eta komunikatzekoa kopententzia .

4


-

Hartu-eman sozialerako konpetentzia.

Irakasleak eta IKT. Informazioaren gizartean, egungo irakasleek ondorengo erronkei egin behar diete aurre: -

Ikasleek informazio gehiegi dute.

-

Irakasleak orojakilea denaren ideia alde batera utzi behar du, ikasleak teknologiaz berak baino gehiago jakin dezakeela ulertuz.

-

Irakaslea informazio helarazlea baino ariketen gainbegiratze lana egin behar du.

-

Ikuspegi konstruktibistatatik explikatzeak klasearen gestioaren konplexutasuna areagotzen du.

-

Ikaskuntza indibiduala baino, ikaskuntza kooperatiboa bultzatu behar du, teknologien bitartez ikasleen arteko komunikazioa ahalbidetuz.

Autoreak proposaturiko hezkuntza eredua: Atal honetan, honakoa proposatzen du autoreak: -Informazio eta konpetentzia digitalean alfabetizazioa ahalbidetzen duen hezkuntza eredua - Liburuak ikaskuntzarako material bakarrak direnaren ideia baztertzea eta ezagutza zabaltzeko teknologien erabilpena estimulatzen duen hezkuntza eredua. - Ordenagailuarekin azaltzea ikuspegi konstruktibistatik. - Ikaskuntza kooperatiboa sustatzen duen hezkuntza eredua, teknologiekin sujetuen arteko komunikazioa erraztuz. - Alfabetizazio digital, informazional eta audiobisuala planifikatua duen hizkuntza eredua.

5


ECDL, ordenagailu maneiuaren akreditazio europearra Pertsona orok ordenagailuen erabilerarako beharrezkoak diren kontzeptu basikoak jakin behar ditu, lege minimoen ezaguera, copyright… -Informazio Teknologiei (IT) buruzko kontzeptu basikoak: maila estandarizatuan ulertu behar dira IKTen kontzeptu nagusiak eta ordenagailu bat osatzen duten oinarrizko elementuak. •

Hardware

Software

Informazio sareak

ITen erabilera egunerkotasunean

Babesa

Legislazioa

-Ordenagailuaren erabilera eta fitxategien gestioa: ordenagailu baten funtsezko funtzioen eta sistema eragilearen ezagutzak eta konpetentzia erakustea eskatzen da. •

Sistema eragilea

Erabilerak

Inprimatze kudeaketa

-Testu prozesadorea: testu prozesadore batekin kartak eta dokumentuak sortzea eskatzen da. •

Aplikazioaren erabilera

Dokumentuak sortzea

Formatua

Objektuak

6


Korrespondentzia aldaketa

Bidaltze/Ateratze prozesuaren prestakuntza

-Kalkulu orriak: “kalkulu orria” kontzeptua ulertu eta orri honen bitartez lan eraginkorrak egiteko gai izatea eskatzen da. •

Aplikazioaren erabilera

Gelaxkak

Kalkulu orriekin lan egitea

Formulak eta funtzioak

Formatua

Grafikoak

Ateratze prozesuaren prestakuntza

-Datu baseak: hauen inguruko oinarrizko kontzeptuak ulertzea eta hauek maneiatzeko ahalmena izatea eskatzen da. •

Datu baseak

Aplikazioaren erabilera

Taulak

Informazioaren berreskuratzea

Objektuak

Ateratze prozesuaren prestakuntza

-Presentazioak: ordenagailu batean instalatuta dauden erreminten maneiua erakustea eskatzen da.

7


Aplikazioaren erabilera

Presentazioen sorrera

Testua

Grafikoak

Objektu grafikoak

Ateratze prozesuaren prestakuntza

-Informazioa eta komunikazioa: adarkatu egiten da bi sekzioetan. Lehenengoan, informazioaren sekzioan alegia, Internetekin erlazionaturiko kontzeptu batzuen ulermena eskatzen da. Bigarrenak

ordea,

komunikazioaren

alderdia

hartzen

du.

Bertan

posta

elektronikoarekin erlazioa duten kontzeptuen ezagutza eskatzen da eta baita beste komunikazio bide batzuen berri izatea zein babes aspektuekiko sentsibilizazioa eskatzen dira. •

Internet

Nabigatzailearen erabilera

Web guneen erabilera

Inprimatze prestakuntza

Komunikazio elektronikoa

Posta elektronikoa: erabilera eta kudeaketa

ESKOLA2.0

8


Eskola 2.0 ikastetxeek sorturiko plataforma bat da, zeinarekin ikasteko modu sakon eta ezberdin bat bilatzea eta sustatzea nahi den; egungo teknologien laguntzaz baliatuz, ikasleak autonomia handiagoaz ikasteko gai izan daitezen. Proiektu honen helburua ikasleen artean ordenagailu bidez informazioa pasa ahal izatea da, hauek iritzi ezberdinak elkartruka ditzaten. Gai honen inguruko ezjakintasuna nabarmentzekoa den arren, irakasle batzuen aburuz, haurren distrakziorako baino ez du balio eta horregatik abian dagoen proiektu honen aurka azaldu dira. Bestalde, maisu-maistra ugarik jada eskoletan martxan dagoen plataforma honi baiezkoa eman diote eta gainera, epe luzean emaitza eraginkorrak ematen dituela frogatu da. Eskola 2.0-an IKTerako prestakuntza 3 maila desberdinetan egiten da. IKTrako formakuntzarako hainbat material erabiltzen dira on-line baliabide didaktikoak hartuz, hala nola, Google Calendar, wordpress, TuxPaint//Gimp, Gmail, Blogger etab. Irakasleentzako gaitasun mapa Irakasleentzako gaitasunen mapa ardatz hauen inguruan egituratzen dira: 1. Lanbide arloko garapena eta kudeaketa. Arlo honetan irakasleak izan behar dituen gaitasunak biltzen dira. Irakasleak IKTak erabiltzen jakin behar du eta hauek eskaintzen dituzten aukera desberdinak jakin behar dituzte erabiltzen; adibidez, ikasleen datuak erregistratzen, batez bestekoak kalkulatzen, lanak zuzentzen etab. 2. Didaktika, pedagogia eta curriculuma. Arlo honetan irakasleak ikasgelan edota handik kanpo egiten duen lanari dagozkion gaitasun jakin batzuk biltzen dira. Ikasleek beren ikaskuntzaren protagonista izatea ahalbidetzen duten ikaskuntza-giroak garatzea; ikasleek beren esperientziak, helburuak diseinatu eta beren jardunak ebaluatuko dituzte IKT baliabideak erabiliz. Irakasleak bere diziplinarako espezifikoak diren IKT baliabideen bidezko ikaskunt5za sustatu behar du bere ikasleen artean. Ikasleengan XXI. Mendeko trebetasunak sustatzeko trebetasun hauek landuko dira: lankidetza, lantaldea, pentsamendu kritikoa, arazoei irtenbidea 9


ematea, enpatia eta sormena, betiere IKT baliabideak erabiliz. IKTak multimedia material didaktikoak diseinatzeko erabiltzea. 3. Herritartasun digitala. Ikasleak herritar digital arduratsu eta konprometitu gisa prestatzeko irakasleek izan behar dituzten gaitasunak hartzen ditu kontuan. Eskola-adineko gazteen kasuan erabilera onargarriko politikak eta araudiak ezagutzea eta errespetatzea garrantzitsua da. Software lizentziamenduari buruzko erabilera onargarriko politikak eta araudiak ezagutzea eta errespetatzea. Webean informazioa erabiltzeari buruzko araudiak ezagutzea. Ikasleentzako gaitasun mapa Ikasleentzako gaitasunen mapa ardatz hauen inguruan egituratzen dira: 1. Trebetasun teknologikoa. Teknologia ulertzeari eta erabiltzeari loturik dago. 2. Bizitza osorako irakaskuntza. Ikasleak jarrera ireki eta ikertzailea hartzen du. Ikasleak bere aukeretan konfiantza du. 3. Herritartasun digitala. Jarrera kritiko eta gogoetatsua izatea, eskura dagoen informazioa baloratzerakoan eta behar denean egiaztatzeko. Hiru ardatz hauek azpikategorietan banatuta daude. Azpikategoria horiek guztiek IKT gaitasun orokorrak osatzen dituzte. Gaitasun orokor horiek, berriz, komunak dira hezkuntza-maila guztietan. Honetaz gai, ikasleentzako gaitasun espezifikoak biltzen dituen gaitasun-mapa bat ere dago ezarrita.

10

IKT 2.TXOSTENEKO LABURPENA  

2.txosteneko laburpena

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you